date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-7-28 | https://www.berria.eus/albisteak/230019/banka-meategien-herria.htm | albisteak | Banka, meategien herria | Bankako meategiek historia luzea dute. Olhaberri interpretazio zentroak horren guztiaren berri jakinarazten du. | Banka, meategien herria. Bankako meategiek historia luzea dute. Olhaberri interpretazio zentroak horren guztiaren berri jakinarazten du. | Banka herria Nafarroa Behereko Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Aldudeko ibarrean. Meategi eta burdin langintza izan dira herriaren historiaren oinarri eta herri osoa meategien aztarnez beterik dago. Horrela, aski da Bankara hurbiltzea, herrira sartu aurretik, meategien lehen aztarnak ikusteko. Garai bateko ekonomiar... |
2023-7-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230020/altzurukutik-arbailako-basoetara.htm | albisteak | Altzürükütik Arbailako basoetara | Altzürükü herritik txango eder bat egin daiteke Arbailako basoetara. Oihanak estaltzen ditu Arbailako mendigunearen bi herenak. Bertan dago Europako pagadirik ederrenetarikoa. | Altzürükütik Arbailako basoetara. Altzürükü herritik txango eder bat egin daiteke Arbailako basoetara. Oihanak estaltzen ditu Arbailako mendigunearen bi herenak. Bertan dago Europako pagadirik ederrenetarikoa. | Altzürükü Zuberoako mendebaldeko udalerri bat da, Arbaila eskualdekoa. Arbailako basoen eta Iratiko oihanaren artean dago. Altzürüküko altxor nagusietariko bat hango ondare geologikoa da, inguru hartako eremu karstikoa, hain zuzen ere. Udalerrian, leize ugari daude oraindik esploratu gabe. Oihanak estaltzen ditu Arbail... |
2023-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/230021/txibite-inbestidurara-aurkeztuko-naiz-baina-orain-ez-dago-baldintzarik.htm | Politika | Txibite: «Inbestidurara aurkeztuko naiz, baina orain ez dago baldintzarik» | Geroa Baiko, EH Bilduko, PSNko eta EH Bilduko hautagaiekin bildu da Unai Hualde, egiaztatzeko oraindik ere inork ez duela nahikoa babesik. Argi geratu da uztailaren 23tik aurrera izango dela. | Txibite: «Inbestidurara aurkeztuko naiz, baina orain ez dago baldintzarik». Geroa Baiko, EH Bilduko, PSNko eta EH Bilduko hautagaiekin bildu da Unai Hualde, egiaztatzeko oraindik ere inork ez duela nahikoa babesik. Argi geratu da uztailaren 23tik aurrera izango dela. | «Tematuta gaude kontrako boto baino aldeko gehiago izateko». Oraintxe, inbestidurarako aukera duen hautagai bakarra PSNko Maria Txibite da, eta hark gaur azaldu du Geroa Bairekin eta Zurekin Nafarroarekin akordioa lortzean pauso hori emango duela. «Gure asmoa da 21 boto horiek lortzea».
Hala, Unai Hualde parlamentko p... |
2023-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/230022/adingabeei-egindako-bi-sexu-abusutatik-bat-familia-barruan-gertatzen-da.htm | Gizartea | Adingabeei egindako bi sexu abusutatik bat familia barruan gertatzen da | Biktimen %81 neska nerabeak edo neskatxoak dira, gehienak 14 eta 17 urte bitartekoak. Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eman ditu datuok, EHUren ikastaroetan. | Adingabeei egindako bi sexu abusutatik bat familia barruan gertatzen da. Biktimen %81 neska nerabeak edo neskatxoak dira, gehienak 14 eta 17 urte bitartekoak. Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eman ditu datuok, EHUren ikastaroetan. | Adingabeei egindako bi sexu abusutatik bat familia barruan gertatzen da, eta biktima ia gehienak —%81— neska nerabeak edo neskatxoak dira, gehienak 14 eta 17 urte bitartekoak. Datuok eman ditu gaur Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Donostian, Kontaidazu zer gert... |
2023-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/230023/osakidetzako-transfusio-zentroko-eta-buru-osasuneko-langileek-4-gehiago-kobratuko-dute.htm | Gizartea | Osakidetzako transfusio zentroko eta buru osasuneko langileek %4 gehiago kobratuko dute | Osakidetza eta UGT, SME eta Satse sindikatuak mahai sektorialean bildu dira gaur. | Osakidetzako transfusio zentroko eta buru osasuneko langileek %4 gehiago kobratuko dute. Osakidetza eta UGT, SME eta Satse sindikatuak mahai sektorialean bildu dira gaur. | Osakidetzak eta UGT, SME eta Satse sindikatuek bilkura izan dute gaur, eta zenbait akordio lortu dituzte. Bertzeak bertze, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek, Buru Osasuneko alorrean lan egiten dutenek eta Tolosaldeko ESIko zenbait langilek %4ko osagarria kobratuko dute, beren irabaziak Osakidetzako b... |
2023-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/230024/bermeoko-alkate-nadia-nemeh-shomalyk-eraso-xenofoboak-salatu-ditu.htm | Politika | Bermeoko alkate Nadia Nemeh Shomalyk eraso xenofoboak salatu ditu | Asier Larrauriren lekukoa hartu du, hark dimisioa eman ostean. «Faxistak haserretu badira bide onean» doazela esan du EH Bilduko alkateak | Bermeoko alkate Nadia Nemeh Shomalyk eraso xenofoboak salatu ditu. Asier Larrauriren lekukoa hartu du, hark dimisioa eman ostean. «Faxistak haserretu badira bide onean» doazela esan du EH Bilduko alkateak | EH Bilduko eta Guzan herri plataformako zinegotzien babesaz, Bermeoko (Bizkaia) alkate izendatu dute Nadia Nemeh Shomaly koalizio abertzaleko hautagaia. Asier Larrauri izendatu zuten udala osatu zenean, baina ordu batzuk baizik ez zituen egin karguan. Autoarekin istripu bat izan eta alkohol maila gainditu zuela ikusita... |
2023-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/230025/baieztatu-dute-landetatik-jaurti-zutela-astelehenean-lorratza-utzi-zuen-misila.htm | Bizigiro | Baieztatu dute Landetatik jaurti zutela astelehenean lorratza utzi zuen misila | Biscarrosse herritik jaurti zuen Frantziako Defentsa Ministerioak misil hipersonikoa. Euskal Herritik eta hainbat txokotatik ikusi ahal izan zen hark utzitako arrastoa. | Baieztatu dute Landetatik jaurti zutela astelehenean lorratza utzi zuen misila. Biscarrosse herritik jaurti zuen Frantziako Defentsa Ministerioak misil hipersonikoa. Euskal Herritik eta hainbat txokotatik ikusi ahal izan zen hark utzitako arrastoa. | Astelehen gauean, Euskal Herritik eta beste hainbat tokitatik zerbait arraroa ikusi ahal izan zuten zeruan: txirikordatutako lorratz bat. Lehen begi bistaz, arrasto horren irudia zabaldu zen sare sozialetan, zer izan zitekeen galdetuz. Frantziako Defentsa Ministerioak argitu ditu dudak: misil hipersoniko baten lorratza... |
2023-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/230026/getxoko-san-nikolas-ikastolak-antolatuko-du-2024ko-ibilaldia.htm | Gizartea | Getxoko San Nikolas ikastolak antolatuko du 2024ko Ibilaldia | Maiatzaren 26an ospatuko dute Bizkaiko ikastolen festa, udalerriko hainbat eremutan. ’Txonbo’ egitera gonbidatu nahi dute. | Getxoko San Nikolas ikastolak antolatuko du 2024ko Ibilaldia. Maiatzaren 26an ospatuko dute Bizkaiko ikastolen festa, udalerriko hainbat eremutan. ’Txonbo’ egitera gonbidatu nahi dute. | 2024ko Ibilaldiak baditu herria eta antolatzailea. Getxoko (Bizkaia) San Nikolas ikastolak hartu du heldu den urteko Bizkaiko ikastolen festa antolatzeko ardura. Maiatzaren 26an izanen da, udalerriko hainbat eremutan. Txonbo izanen da jaiarentzat aukeratu duten leloa, buruz behera murgiltzea adierazteko Uribe Kostako h... |
2023-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/230027/aurreiritziak-eta-babes-falta-salatu-ditu-euskal-lgtbi-behatokiak.htm | Gizartea | «Aurreiritziak» eta «babes falta» salatu ditu Euskal LGTBI+ Behatokiak | Elkarretaratzea egin dute Bilboko epaitegien aurrean, eta botere judizialaren eta erakundeen jarrera txarretsi dute | «Aurreiritziak» eta «babes falta» salatu ditu Euskal LGTBI+ Behatokiak. Elkarretaratzea egin dute Bilboko epaitegien aurrean, eta botere judizialaren eta erakundeen jarrera txarretsi dute | Euskal LGTBI+ Behatokiak elkarretaratzea egin du Bilboko epaitegien aurrean, oraindik ere botere judizialean eta beste zenbait erakundetan dauden «aurreiritziak» eta «babes falta» salatzeko. 2021etik aurrera Bilbon gertatutako zenbait gizonezko gayren hilketen inguruan, ikerketa eta Justiziaren erantzuna «eskasak» izan... |
2023-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/230028/eajk-eta-pse-eek-gobernu-akordioa-itxi-dute-gipuzkoan.htm | Politika | EAJk eta PSE-EEk gobernu akordioa itxi dute Gipuzkoan | Hamahiru ekintza ildo definitu dituzte bi alderdiek: besteak beste, «gizarte-politikei bultzada berri bat ematea». Bihar dute inbestidura saioa. | EAJk eta PSE-EEk gobernu akordioa itxi dute Gipuzkoan. Hamahiru ekintza ildo definitu dituzte bi alderdiek: besteak beste, «gizarte-politikei bultzada berri bat ematea». Bihar dute inbestidura saioa. | Gipuzkoako Batzar Nagusietan bihar dute ahaldun nagusia aukeratzeko bilkura. Ezusterik ezean, Eider Mendoza EAJko ahaldungaia hautatuko dute, EAJk, PSE-EEk eta PPk aldeko botoa emanda. Horretarako ordu eskas batzuk falta direla iritsi da EAJren eta PSE-EEren arteko gobernu akordioa, «pertsonen zaintza lehenetsiko duen ... |
2023-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/230029/oriamendik-udako-txapelketa-berria-antolatu-du.htm | Kirola | Oriamendik udako txapelketa berria antolatu du | Jai Alai Summer Season King’s Edition txapelketa antolatu du San Fermin torneoaren ordez Larunbatean hasiko da, eta uztailaren 15ean bukatu. Lau erremontistak postua aldatuko dute | Oriamendik udako txapelketa berria antolatu du. Jai Alai Summer Season King’s Edition txapelketa antolatu du San Fermin torneoaren ordez Larunbatean hasiko da, eta uztailaren 15ean bukatu. Lau erremontistak postua aldatuko dute | Berritu edo hil dio esaera zaharrak. Oriamendi 2010 enpresak oso argi du: ez du nahi erremontea hiltzea; bizi-bizi eutsi nahi dio, eta luzaroan. Horretarako, aspaldi egin zuen hura eraberritzearen aldeko apustu sendoa. Asmo horrekin, hainbat aldaketa egin ditu erremontearen jardunean azkenaldian, eta hainbat berrikuntz... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230058/poliziak-hildako-gaztearentzat-laquojustiziaraquo-eskatu-dute-ehunka-lagunek-nanterren.htm | Mundua | Poliziak hildako gaztearentzat «justizia» eskatu dute ehunka lagunek Nanterren | Nanterreko Fiskaltzak ondorioztatu du ez zirela «legezko baldintzak» bete gertakari horretan arma erabiltzeko eta 17 urteko gazteari tiro egiteko. Polizia agentea behin-behineko espetxealdian jarri dute, nahita egindako homizidioa egotzita. Atzoz geroztik, gutxienez 180 lagun atxilotu dituzte protestekin lotuta. | Poliziak hildako gaztearentzat «justizia» eskatu dute ehunka lagunek Nanterren. Nanterreko Fiskaltzak ondorioztatu du ez zirela «legezko baldintzak» bete gertakari horretan arma erabiltzeko eta 17 urteko gazteari tiro egiteko. Polizia agentea behin-behineko espetxealdian jarri dute, nahita egindako homizidioa egotzita.... | Parisko aldirietako Nanterre hirian auto bat gidatzen ari zen 17 urteko gazte bat tiroz hil zuen herenegun Frantziako Poliziako agente batek. Bada, Nanterreko Fiskaltzak gaur ondorioztatu du ez zirela «legezko baldintzak» bete gertakari horretan arma erabiltzeko, eta, beraz, hura kartzelatzea eskatu du. Handik gutxira,... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230059/izagirrek-eta-bilbaok-dei-egin-dute-errepideetara-ikurrinekin-ateratzeko.htm | Politika | Izagirrek eta Bilbaok dei egin dute errepideetara ikurrinekin ateratzeko | Gure Esku-ren Euskal Herria mundura - Euskal Herriak erabaki ekinbidearekin bat egin dute bi txirrindulariek. | Izagirrek eta Bilbaok dei egin dute errepideetara ikurrinekin ateratzeko. Gure Esku-ren Euskal Herria mundura - Euskal Herriak erabaki ekinbidearekin bat egin dute bi txirrindulariek. | Larunbatean Bilbotik abiatzekoa den Frantziako Tourrean parte hartzekoak dira Pello Bilbao eta Ion Izagirre euskal txirrindulariak. Biek bat egin dute Gure Esku-ren Euskal Herria mundura - Euskal Herriak erabaki ekinbidearekin, eta herritarrei dei egin diete zaleak errepide bazterretara ikurrina eskuan ateratzeko.
«Mu... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230060/ramiro-gonzalez-jeltzalea-aukeratu-dute-arabako-ahaldun-nagusi-eajren-eta-pseren-babesarekin.htm | Politika | Ramiro Gonzalez jeltzalea aukeratu dute Arabako ahaldun nagusi, EAJren eta PSEren babesarekin | Hirugarren legealdia jarraian izango du Ramiro Gonzalezek. PPk, Elkarrekin-ek eta Voxek zuri bozkatu dute «Ziklo aldaketa» egon dela esan du Lopez de Arroiabek. | Ramiro Gonzalez jeltzalea aukeratu dute Arabako ahaldun nagusi, EAJren eta PSEren babesarekin. Hirugarren legealdia jarraian izango du Ramiro Gonzalezek. PPk, Elkarrekin-ek eta Voxek zuri bozkatu dute «Ziklo aldaketa» egon dela esan du Lopez de Arroiabek. | Bigarren itzulian eta gehiengo soilarekin aukeratu dute Ramiro Gonzalez jeltzalea Arabako ahaldun nagusi. 24 batzarkideen babesa izan du —bere taldeko hamabostenak eta PSE-EEko bederatzienak— gehiengo osotik bi batzarkideren faltan. PPk zuri bozkatu du, eta oposizio «eraikitzailea» agindu du, gobernuari akordioetarako ... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230061/inflazioak-beheranzko-bidean-jarraitzen-du.htm | Ekonomia | Inflazioak beheranzko bidean jarraitzen du | Energia iaz baino merkeago izateak eta elikagaien garestitzea moteltzeak %1,9ra jaitsi dute Espainiako inflazioa. | Inflazioak beheranzko bidean jarraitzen du. Energia iaz baino merkeago izateak eta elikagaien garestitzea moteltzeak %1,9ra jaitsi dute Espainiako inflazioa. | Prezioak igotzen ari dira etengabe, baina ez aurreko bi urteetan bezainbeste. Energia iaz baino merkeagoa egoteak eta elikagaien prezioek igotzeari uzteak beheranzko bidean jarri dute inflazioa. INE Espainiako estatistika institutuak uztailaren 12an emango du Hego Euskal Herriko datua, baina %3,5etik %2ren ingurura jai... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230062/errusiako-jeneral-surovikin-atxilotu-dute-ustez-wagnerren-matxinadarekin-lotura-izateagatik.htm | Mundua | Errusiako jeneral Surovikin atxilotu dute ustez Wagnerren matxinadarekin lotura izateagatik | ‘The Moskow Times’-ek kaleratu du albistea, Defentsa Ministerioko gertuko bi iturri aipatuta. Kremlinek ez du haren atxiloketaren berririk eman. Kieven esanetan, armadak kilometro bat baino gehiago egin du aurrera frontean. | Errusiako jeneral Surovikin atxilotu dute ustez Wagnerren matxinadarekin lotura izateagatik. ‘The Moskow Times’-ek kaleratu du albistea, Defentsa Ministerioko gertuko bi iturri aipatuta. Kremlinek ez du haren atxiloketaren berririk eman. Kieven esanetan, armadak kilometro bat baino gehiago egin du aurrera frontean. | Errusiako presidente Vladimir Putinek barne garbiketa esanguratsu bat egin du armadan, joan den asteburuan Wagner talde paramilitarra matxinatu ondotik. Hain zuzen, Sergei Surovikin jenerala atxilotu dute ustez matxinadarekin lotura duelakoan, The Moskow Times egunkariak Defentsa Ministerioko gertuko bi iturri aipatuta... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230063/irabia-izaga-eskolaren-ituna-eteteko-prozesua-ere-epaileek-trabatuta.htm | Gizartea | Irabia-Izaga eskolaren ituna eteteko prozesua ere, epaileek trabatuta | Batxilergoko ituna etetea erabaki zuen Nafarroako Gobernuak, Opus Deiren ikastetxe horretan ikasleak sexuaren arabera bereizten dituztelako. Redin-Miravalles ikastetxearen aldeko ebazpenean emaniko argudioak hitzez hitz errepikatu ditu auzitegiak. | Irabia-Izaga eskolaren ituna eteteko prozesua ere, epaileek trabatuta. Batxilergoko ituna etetea erabaki zuen Nafarroako Gobernuak, Opus Deiren ikastetxe horretan ikasleak sexuaren arabera bereizten dituztelako. Redin-Miravalles ikastetxearen aldeko ebazpenean emaniko argudioak hitzez hitz errepikatu ditu auzitegiak. | Iragan astean Redin-Miravalles ikastetxe erlijiosoaren auziarekin egin bezala, Opus Deiren beste eskola segregatzaile baten ituna eteteko prozesua «behin-behinean» geldiaraztea erabaki du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak: Iruñeko Irabia-Izaga ikastetxearena, hain zuzen. Ebazpen haren eta orain argitaratutakoaren a... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230064/ez-du-zertan-mingotsa-izan.htm | Bizigiro | Ez du zertan mingotsa izan | Kafea esnearekin eta azukrearekin hartzeko joera oso zabalduta badago ere, zaporea ezkutatzeko ahalegina egon ohi da horren atzean. Euskal gizarteak geroz eta gehiago erreparatzen dio kafearen kalitateari, baita zaporeari ere. Adituek kafe ona hartzeko gakoak eman dituzte. | Ez du zertan mingotsa izan. Kafea esnearekin eta azukrearekin hartzeko joera oso zabalduta badago ere, zaporea ezkutatzeko ahalegina egon ohi da horren atzean. Euskal gizarteak geroz eta gehiago erreparatzen dio kafearen kalitateari, baita zaporeari ere. Adituek kafe ona hartzeko gakoak eman dituzte. | Eguneroko edaria da askorentzat kafea: egunean behin zein egunean maiz edatekoa. Euskaldunen kulturan ere erroturik dago, baina, nolakoa da haren kalitatea? Erreparatzen zaio horri? Marisa Baquek argi du: «Kontsumitzen dugun kafea ez da oso ona». Oso ohikoa izaten da kafea esnearekin eta azukrearekin nahastea, eta horr... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230065/piketeekin-hasi-dituzte-bizkaiko-eraikuntzako-eta-ostalaritzako-grebak.htm | Ekonomia | Piketeekin hasi dituzte Bizkaiko eraikuntzako eta ostalaritzako grebak | Bi sektoreetako 54.000 bat langile greba egitera deituta daude. Ostalaritzan eta eraikuntzan sindikatu guztiek deitu dute grebara. | Piketeekin hasi dituzte Bizkaiko eraikuntzako eta ostalaritzako grebak. Bi sektoreetako 54.000 bat langile greba egitera deituta daude. Ostalaritzan eta eraikuntzan sindikatu guztiek deitu dute grebara. | Bizkaian, eraikuntzako eta ostalaritzako grebek kointziditu egingo dute gaur eta bihar. Sektore bietan ordezkaritza duten lau sindikatu nagusiek egin dute grebarako deia, eta goizetik piketeekin ari dira lantegi batzuetan. 32.000 langilek dihardute eraikuntzaren sektorean, eta 22.000 batek ostalaritzakoan.
Eraikuntzan... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230066/zaldibarko-zabortegia-egonkorra-ote-den-aztertuko-du-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Zaldibarko zabortegia egonkorra ote den aztertuko du Jaurlaritzak | Mantentze lanak Verter enpresari dagozkio, baina, Arantxa Tapiak esan duenez, muzin egin die administrazioak egindako errekerimenduei | Zaldibarko zabortegia egonkorra ote den aztertuko du Jaurlaritzak. Mantentze lanak Verter enpresari dagozkio, baina, Arantxa Tapiak esan duenez, muzin egin die administrazioak egindako errekerimenduei | Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du Zaldibarko zabortegiaren egonkortasunari buruzko ikerketa bat egiteko lana. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak azaldu duenez, administrazioak ikuskapen tekniko bat egin du 2020ko otsailean amildu zen zabortegian, eta egiaztatu du orain k... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230068/tubos-reunidosek-iazko-urte-osoko-irabaziak-hobetu-ditu-aurtengo-lehen-sei-hilabeteetan.htm | Ekonomia | Tubos Reunidosek iazko urte osoko irabaziak hobetu ditu aurtengo lehen sei hilabeteetan | Bigarren sei hilabeterako eskari zorroa askoz txikiagoa izan arren, burtsako bilakaera onari eustea espero du. Udazkenean itxiko du Trapagarango altzairutegia. | Tubos Reunidosek iazko urte osoko irabaziak hobetu ditu aurtengo lehen sei hilabeteetan. Bigarren sei hilabeterako eskari zorroa askoz txikiagoa izan arren, burtsako bilakaera onari eustea espero du. Udazkenean itxiko du Trapagarango altzairutegia. | Tubos Reunidosek urte hasiera «bikaina» izan du, hala onartu du Francisco Irazusta konpainiako presidenteak akziodunen batzarrean. Hitz handiak dira, baina datuek berretsi egiten dituzte: 300 milioiren salmentak egin ditu, eta 50 milioi euroko irabazi garbia lortu. «Iazko urte osoan lorturiko mozkinak baino zazpi milio... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230069/inoizko-polizia-eta-guardia-zibil-gehien-daude-nafarroan-2184.htm | Politika | Inoizko polizia eta guardia zibil gehien daude Nafarroan: 2.184 | Espainiako Gobernuko ordezkaritzak azaldu duenez, azken promozioetako poliziak komisarietan eta kuarteletan lanean hasteak eragin du kopuru historikoa. | Inoizko polizia eta guardia zibil gehien daude Nafarroan: 2.184. Espainiako Gobernuko ordezkaritzak azaldu duenez, azken promozioetako poliziak komisarietan eta kuarteletan lanean hasteak eragin du kopuru historikoa. | Nafarroak inoiz izan duen Espainiako polizia eta guardia zibil gehien izango du udan: 2.184. Nafarroan, azken urteetan 91 agente gehiago daude; 2017tik, %4,3 gehiago. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak azaldu duenez, azken promozioetako poliziak komisarietan eta kuarteletan lanean hasi direla-eta daude h... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230070/ruandara-deportatzeko-plana-laquoilegaltzatraquo-jo-du-londresko-apelazio-auzitegiak.htm | Mundua | Ruandara deportatzeko plana «ilegaltzat» jo du Londresko Apelazio Auzitegiak | Epaileek uste dute ezin dela Ruanda «garatzeko bidean dagoen herrialde segurutzat» hartu. Epaiaren arabera, Afrikako herrialdeak sisteman dituen «hutsuneak» zuzendu arte, asilo eskatzaileen kanporatzea «legez kontrakoa» izango da. | Ruandara deportatzeko plana «ilegaltzat» jo du Londresko Apelazio Auzitegiak. Epaileek uste dute ezin dela Ruanda «garatzeko bidean dagoen herrialde segurutzat» hartu. Epaiaren arabera, Afrikako herrialdeak sisteman dituen «hutsuneak» zuzendu arte, asilo eskatzaileen kanporatzea «legez kontrakoa» izango da. | Erresuma Batuko Gobernuak asilo eskatzaileak Ruandara deportatzeko duen plana «legez kanpokoa» dela ebatzi du gaur Londresko Apelazio Auzitegiak. Haren ustez, herrialdeko asilo sistema aldatu egin beharko litzateke, Boris Johnson lehen ministro ohiak (2019-2022) onartutako baina giza eskubideen aldeko erakundeek eta NB... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230072/enrique-maiaren-agurra-penen-pankartetan.htm | Bizigiro | Enrique Maiaren agurra, peñen pankartetan | Iruñeko Peñen Federazioak 25 urte bete dituela eta, 17 pankarta aurkeztu dituzte aurten. Alkate ohiaz gainera, Irulegiko Eskua eta Osasuna dira nagusi aurtengo irudietan. | Enrique Maiaren agurra, peñen pankartetan. Iruñeko Peñen Federazioak 25 urte bete dituela eta, 17 pankarta aurkeztu dituzte aurten. Alkate ohiaz gainera, Irulegiko Eskua eta Osasuna dira nagusi aurtengo irudietan. | Agur, Enrique Maia, agur! Ekainaren 17az geroztik, ez da Iruñeko alkatea, baina sanferminetara arte haren irudia han eta hemen ikusiko da oraindik ere. Izan ere, Maia izan da peñen pankartetako izarra aurten ere. Beraz, oihaletan margotuta eginen dio agurra alkate karguari. Horrekin batera, Irulegiko Eskua eta Osasuna ... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230073/hiroshi-teshigaharari-eskainiko-dio-atzera-begirakoa-zinemaldiak.htm | Kultura | Hiroshi Teshigaharari eskainiko dio atzera begirakoa Zinemaldiak | Zinemagile japoniarraren filmografia osoa proiektatuko du Donostiako jaialdiak bere 71. aldian, irailaren 22tik 30era bitartean. 2024ko atzera begirakoaren protagonista zein izango den ere aurreratu dute: Italiako polizia zinema jorratuko dute. | Hiroshi Teshigaharari eskainiko dio atzera begirakoa Zinemaldiak. Zinemagile japoniarraren filmografia osoa proiektatuko du Donostiako jaialdiak bere 71. aldian, irailaren 22tik 30era bitartean. 2024ko atzera begirakoaren protagonista zein izango den ere aurreratu dute: Italiako polizia zinema jorratuko dute. | Hiroshi Teshigahara zuzendari japoniarraren filmografia osorik proiektatuko du Donostiako Zinemaldiak bere 71. aldian; denera, hogei filmetik gora. Tokion jaio eta hil zen Teshigahara. Arte Ederrak ikasita, 1950eko hamarkadan hasi zen dokumentalgintzan, eta erresistentzia mugimenduek Bigarren Mundu Gerran erakutsi zitu... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230074/tsiprasek-dimisioa-eman-du-bozetan-emaitza-txarrak-izan-ondoren.htm | Mundua | Tsiprasek dimisioa eman du, bozetan emaitza txarrak izan ondoren | Tsiprasek goratu egin du bera buru zela Syriza ezkerreko alderdiak egindako bidea. 2015ean lehen ministro izateko bidea eman zioten hauteskundeetan lortutako botoen erdiak bereganatu zituen igandeko bozetan. | Tsiprasek dimisioa eman du, bozetan emaitza txarrak izan ondoren. Tsiprasek goratu egin du bera buru zela Syriza ezkerreko alderdiak egindako bidea. 2015ean lehen ministro izateko bidea eman zioten hauteskundeetan lortutako botoen erdiak bereganatu zituen igandeko bozetan. | Syriza ezkerreko alderdiak emaitza txarrak atera zituen aurreko igandean, Greziako Parlamenturako hauteskundeen errepikapenean, eta alderdi horretako lider Alexis Tsiprasek adierazi zuen buruzagi kargua militanteen esku utziko zuela. Bada, alderdiaren zuzendaritzarekin bildu da gaur, eta dimisioa eman du. Hala adierazi... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230075/nafarroan-irakasleak-egonkortzeko-prozedura-iruzurra-dela-salatu-du-steilasek.htm | Gizartea | Nafarroan irakasleak egonkortzeko prozedura «iruzurra» dela salatu du Steilasek | Sindikatuak uste du prozesuak ez duela behin-behinekotasunaren arazoa konponduko, PAI hedatzeko soilik balioko duela | Nafarroan irakasleak egonkortzeko prozedura «iruzurra» dela salatu du Steilasek. Sindikatuak uste du prozesuak ez duela behin-behinekotasunaren arazoa konponduko, PAI hedatzeko soilik balioko duela | Steilas sindikatuak salatu du Nafarroako hezkuntza publikoan irakasleak egonkortzeko prozesua «iruzurra» izaten ari dela eta ez duela balioko behin-behinekotasuna murrizteko. «Guztira, 766 lanpostu baino ez dira atera, Espainiako eta Nafarroako gobernuek Europako zuzentarauaren interpretazio erabat murriztailea egin on... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230076/euskal-herria-independentea-da-supermanen-azken-komikian.htm | Bizigiro | Euskal Herria independentea da Supermanen azken komikian | 'Superman: Space Age' saileko azken alean Europako mapa agertzen da, eta, horretan, zazpi herrialdeak bat eginda, eta burujabe. | Euskal Herria independentea da Supermanen azken komikian. 'Superman: Space Age' saileko azken alean Europako mapa agertzen da, eta, horretan, zazpi herrialdeak bat eginda, eta burujabe. | Zer da? Utopia bat? Errealitate alternatibo bat? Ez, Supermanen azken komikia da!
Superman: Space Age eleberri grafikoan, Euskal Herria estatu independente gisa erretratatu dute Mark Rusell gidoilariak eta Michael Alfred marrazkilariak.
@lordisasi Twitterreko erabiltzaileak ohartarazi du horretaz sare sozialetan. Map... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230077/sei-urtetako-espetxe-zigorra-eskatzen-dute-2020ko-greban-atxilotutako-hiru-nafarrentzat.htm | Ekonomia | Sei urtetako espetxe zigorra eskatzen dute 2020ko greban atxilotutako hiru nafarrentzat | Uztailaren 3an egingo da epaiketa. Haiei elkartasuna adierazteko eta «gertatzen ari dena salatzeko», egun horretan elkarretaratzea egingo dute 11:00etan, Iruñeko epaitegiaren aurrean. | Sei urtetako espetxe zigorra eskatzen dute 2020ko greban atxilotutako hiru nafarrentzat. Uztailaren 3an egingo da epaiketa. Haiei elkartasuna adierazteko eta «gertatzen ari dena salatzeko», egun horretan elkarretaratzea egingo dute 11:00etan, Iruñeko epaitegiaren aurrean. | 2020ko urtarrilaren 30ean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak deitutako greba orokorrean, hamar lagun atxilotu zituzten Iruñeko La Morea merkataritza gunean. Atxilotuen aurkako bi auzi abiatu ziren, eta horietako bat irekirik dago oraindik. Astelehenean epaituko dituzte duela hiru urte atxilotuetako hiru.
Agintar... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230079/david-aznarrek-entrenatuko-du-athletic.htm | Kirola | David Aznarrek entrenatuko du Athletic | Real Madrileko teknikari izandakoak Iraia Iturregi ordezkatuko du. Denboraldi baterako sinatu du | David Aznarrek entrenatuko du Athletic. Real Madrileko teknikari izandakoak Iraia Iturregi ordezkatuko du. Denboraldi baterako sinatu du | Athleticek badu entrenatzailea: David Aznar. 43 urteko teknikari espainiarra Iraia Iturregiren ordez eseriko da talde zuri-gorriaren aulkian. Aznarrek eta klubak denboraldi baterako kontratua adostu dute.
Aznar talderik gabe zegoen 2021eko azaroan Real Madrilek kargutik kendu zuenetik. Aurretik, hiru denboraldi egin z... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230080/prudhomme-eta-zupiria-gure-esku-k-prestatutako-ikurrinarekin.htm | Politika | Prudhomme eta Zupiria, Gure Esku-k prestatutako ikurrinarekin | Frantziako Tourreko zuzendariak eta Eusko Jaurlaritzako eledunak 'Euskal Herriak erabaki' lelodun ikurrinarekin atera dute argazkia, BERRIAren postuan. | Prudhomme eta Zupiria, Gure Esku-k prestatutako ikurrinarekin. Frantziako Tourreko zuzendariak eta Eusko Jaurlaritzako eledunak 'Euskal Herriak erabaki' lelodun ikurrinarekin atera dute argazkia, BERRIAren postuan. | Frantziako Tourreko lehen hiru etapak, uztailaren 1ekoa, 2koa eta 3koa, Euskal Herrian izango dira hasieratik amaierara. Halere, kirol ikuskizun horrek mugiarazten duena lasterketako lehiatik haratago doa. Hala, martxan da jada Bilbon zaleentzako gunea ere, eta han da BERRIA. Eguneko irudietako bat izan da Frantziako T... |
2023-7-2 | https://www.berria.eus/albisteak/230081/psikonautaren-paradisua.htm | Kultura | Psikonautaren paradisua | Patxi Iturregik (Laudio, Araba, 1952) itsas ikasketak egin zituen Portugaleteko (Bizkaia) Nautika eskolan, eta hainbat urtez nabigazioan egin zuen lan. Gerora, ordea, euskara irakaskuntzan jardun du. Narrazio laburra da gehien landu duen generoa. Bere lehenengo kontakizuna, Tropikoan galtzeko gida, 1986an argitaratu zu... | Psikonautaren paradisua. Patxi Iturregik (Laudio, Araba, 1952) itsas ikasketak egin zituen Portugaleteko (Bizkaia) Nautika eskolan, eta hainbat urtez nabigazioan egin zuen lan. Gerora, ordea, euskara irakaskuntzan jardun du. Narrazio laburra da gehien landu duen generoa. Bere lehenengo kontakizuna, Tropikoan galtzeko g... | Julen Goirik —zazpi anai-arrebaren artean nagusia— Ekonomia eta Enpresa zientziak hasi zituen Deustuko unibertsitate pribatuan, jainkoaren borondateari eta jatorri burgeseko familiaren tradizioari men eginik, nahiz berak, aukeran, itsas biologoa izan nahiago zukeen, eta koral arrezifetako ur epelak esploratu, Jacques C... |
2023-7-2 | https://www.berria.eus/albisteak/230082/bizitza-kafearen-bueltan.htm | Bizigiro | Bizitza, kafearen bueltan | Konpainian edo bakarrik har daiteke kafea, eguneko momentuaren arabera. Askok begiz joak dituzte kafetegi jakin batzuk, eta bertara joaten dira, badakitelako kalitatea bermatuta daukatela. | Bizitza, kafearen bueltan. Konpainian edo bakarrik har daiteke kafea, eguneko momentuaren arabera. Askok begiz joak dituzte kafetegi jakin batzuk, eta bertara joaten dira, badakitelako kalitatea bermatuta daukatela. | Esnearekin, hutsa, bikoitza; izotzekin, epel, ia irakiten; bakarrik zein konpainian. Hamaika eratara hartu daiteke kafea, eta jende askok eta askok gozatzen du hartaz Euskal Herrian, eguneroko edaria baita, errutinaren parte. Batzuentzat, besterik gabe hartzen den edari bat izan daiteke; beste batzuek, aldiz, garrantzi... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230083/eider-mendoza-izendatu-dute-gipuzkoako-ahaldun-nagusi-ppren-babesarekin.htm | Politika | Eider Mendoza izendatu dute Gipuzkoako ahaldun nagusi, PPren babesarekin | Gehiengo soilez gailendu da ahaldungai jeltzalearen hautagaitza; bere alderdiak, sozialistek eta PPko batzarkide batek babestu dute. «Erantzukidetasunaren legealdia» aldarrikatu du Mendozak. | Eider Mendoza izendatu dute Gipuzkoako ahaldun nagusi, PPren babesarekin. Gehiengo soilez gailendu da ahaldungai jeltzalearen hautagaitza; bere alderdiak, sozialistek eta PPko batzarkide batek babestu dute. «Erantzukidetasunaren legealdia» aldarrikatu du Mendozak. | Gipuzkoako Batzar Nagusiek Eider Mendoza izendatu dute ahaldun nagusi. Ahaldungai jeltzalearen hautagaitzak 25 batzarkideren babesa jaso du, EAJren hamazazpi batzarkideen, PSE-EEren zazpien eta PPko batzarkide baten aldeko botoekin. Bigarren bozketa egin behar izan dute Mendoza ahaldun nagusi izendatu ahal izateko. Leh... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230084/zerbitzuak-sendo-eta-industria-ahul-bpg-16-haztea-espero-du-laboral-kutxak.htm | Ekonomia | Zerbitzuak sendo eta industria ahul, BPG %1,6 haztea espero du Laboral Kutxak | Hego Euskal Herriko ekonomiaren aurtengo aurreikuspena hiru hamarren hobetu du, abendutik hona. Zerbitzuen sektorea indartsu indartsu badago ere, «agortzen ari den zantzuak» ditu, finantza erakundearen arabera a | Zerbitzuak sendo eta industria ahul, BPG %1,6 haztea espero du Laboral Kutxak. Hego Euskal Herriko ekonomiaren aurtengo aurreikuspena hiru hamarren hobetu du, abendutik hona. Zerbitzuen sektorea indartsu indartsu badago ere, «agortzen ari den zantzuak» ditu, finantza erakundearen arabera a | Sei hilabeteren buruan, aurtengo aurreikuspen ekonomikoak zertxobait hobetu ditu Laboral Kutxak. Abenduan, Hego Euskal Herriko ekonomiaren 2023ko koadro makroekonomikoa prestatzerakoan, azaroaren hasiera arteko aldagaiak zituen eskuartean. Haatik, ordutik energiaren kostuek behera egin izanak edo Txinak COVID-19ari aur... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230085/espainiako-gobernuak-uko-egin-dio-usansolo-udalerri-gisa-erregistratzeari.htm | Politika | Espainiako Gobernuak uko egin dio Usansolo udalerri gisa erregistratzeari | Madrilek argudiatu du Usansolok ez duela gutxieneko biztanle kopurua. Kudeaketa batzordeak ebazpenaren kontrako errekurtsoa jarriko du. | Espainiako Gobernuak uko egin dio Usansolo udalerri gisa erregistratzeari. Madrilek argudiatu du Usansolok ez duela gutxieneko biztanle kopurua. Kudeaketa batzordeak ebazpenaren kontrako errekurtsoa jarriko du. | Espainiako Gobernua harremanetan jarri da Usansoloren (Bizkaia) desanexioaren ardura hartu duen batzorde kudeatzailearekin, eta adierazi dio haien eskaera atzera bota dutela; hala, Madrilek eten egin du Galdakaotik banandu eta Bizkaiko 113. udalerria eratzeko prozesua. Agustin Aizpuru kudeaketa batzordeko presidenteak ... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230086/jendetza-bildu-da-bilbon-taldeen-aurkezpenean.htm | Kirola | Jendetza bildu da Bilbon, taldeen aurkezpenean | Lasterketan parte hartuko duten 176 txirrindulariek zaleen animoak jaso dituzte. Euskal Herriko ziklistek jaso dituzte txalo gehien | Jendetza bildu da Bilbon, taldeen aurkezpenean. Lasterketan parte hartuko duten 176 txirrindulariek zaleen animoak jaso dituzte. Euskal Herriko ziklistek jaso dituzte txalo gehien | Jendetza espero zen, eta bete egin dira aurreikuspenak: milaka lagun bildu dira gaur Bilbon, Frantziako Tourraren irteeraren inguruan antolatutako ekitaldietan. 18:30ean zen hastekoa ekitaldi nagusia Guggenheim museoan, lasterketan parte hartuko duten 22 taldeen aurkezpena, baina ordurako lepo zeuden Abandoibarra pasea... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230087/araba-bizkai-eta-gipuzkoako-arte-eszenikoen-sektoreko-lehen-hitzarmena-sinatu-dute.htm | Kultura | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako arte eszenikoen sektoreko lehen hitzarmena sinatu dute | Eskena arte eszenikoen ekoizleen elkarteak eta Euskal Aktoreen Batasunak adostu dute ituna, baina, ekoizleek jakinarazi dutenez, sektoreko gainerako eragileen babesa ere badu. 400 enpresa eta mila langile ingururi eragingo die. | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako arte eszenikoen sektoreko lehen hitzarmena sinatu dute. Eskena arte eszenikoen ekoizleen elkarteak eta Euskal Aktoreen Batasunak adostu dute ituna, baina, ekoizleek jakinarazi dutenez, sektoreko gainerako eragileen babesa ere badu. 400 enpresa eta mila langile ingururi eragingo die. | Eskenak gaur bertan jakinarazi du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako arte eszenikoen sektoreko lehenengo hitzarmena sinatu dutela. Ohar baten bitartez adierazi du negoziazioak Eskena eta EAB Euskal Aktoreen Batasunak gidatu dituztela, baina patronal osoaren adostasunarekin (Eskena eta Besteok), euskal eragile eszeniko guztie... |
2023-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/230088/aiora-renteria-izango-da-bilboko-aste-nagusiko-pregoilaria.htm | Bizigiro | Aiora Renteria izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria | Pinpilinpauxa konpartsako Izaskun Pinedo izango da txupinera | Aiora Renteria izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria. Pinpilinpauxa konpartsako Izaskun Pinedo izango da txupinera | Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslaria izango da aurtengo Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria. Haren hitzek emango diote hasiera Bilboko jaiei, eta Izaskun Pinedo Pinpilinpauxa konpartsako kidea izango da txupina jaurtitzeko arduraduna. Aste Nagusia abuztuaren 19an hasiko da.
Udalaren Jaietako Batzorde Mistoak aukera... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230111/23-urteko-gazte-bat-hil-da-muskizen-hondartzan-itota.htm | Gizartea | 23 urteko gazte bat hil da Muskizen, hondartzan itota | Lagun talde bat sartu da urera, baina mutila desagertu egin da. 23:30 aldera aurkitu dute gorpua. | 23 urteko gazte bat hil da Muskizen, hondartzan itota. Lagun talde bat sartu da urera, baina mutila desagertu egin da. 23:30 aldera aurkitu dute gorpua. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bart gauean 23 urteko mutil bat hil egin da Muskizeko La Arena hondartzan (Bizkaia), itota. Lagun talde bat sartu zen uretan, baina mutila desagertu egin zen. Hala, larrialdi zerbitzuak 21:30 aldera abisatu zituzten.
Desagertuaren bila hasi ziren Muskizko kom... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230112/30-urteen-lagin-grafiko-bat.htm | Gizartea | 30 urteen lagin grafiko bat | Martxelo Otamendik gaur hartuko du erretiroa. 1993an hasi zen egunkariko zuzendari lanetan. | 30 urteen lagin grafiko bat. Martxelo Otamendik gaur hartuko du erretiroa. 1993an hasi zen egunkariko zuzendari lanetan. | Gaur du laneko azkeneko eguna Martxelo Otamendik (Tolosa, Gipuzkoa, 1957)): erretiroa hartuko du. Euskaltegian eta ETBn ibili ondoren, 1993ko ekainean izendatu zuten Egunkaria-ko zuzendari. Egunkaria-ren itxieraren ondoren (2003), BERRIAren zuzendari jarri zen.
Ikusi gehiago: Martxelo Otamendi: «Denbora tarte batzuk k... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230113/garazi-kamiok-irabazi-du-mikel-zarate-saria.htm | Kultura | Garazi Kamiok irabazi du Mikel Zarate saria | 'Bikini' nobelari esker eskuratu du haur literaturako saria Kamiok. Elkar argitaletxeak plazaratuko du. | Garazi Kamiok irabazi du Mikel Zarate saria. 'Bikini' nobelari esker eskuratu du haur literaturako saria Kamiok. Elkar argitaletxeak plazaratuko du. | Garazi Kamio Anduaga (Andoain, Gipuzkoa, 1979) kazetari, irakasle eta idazlearen Bikini nobelak irabazi du 2023ko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Maribel Aiertzak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak. 3.000 euroko saria emango diote, eta Elkar argitaletxeak plazaratuko du lib... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230114/gizarte-politiketako-foru-diputatua-izango-da-gorka-urtaran.htm | Politika | Gizarte Politiketako foru diputatua izango da Gorka Urtaran | Ramiro Gonzalezekin batera, EAJko sei kidek eta PSE-EEko hiruk osatuko dute Arabako Foru Aldundiko gobernua. | Gizarte Politiketako foru diputatua izango da Gorka Urtaran. Ramiro Gonzalezekin batera, EAJko sei kidek eta PSE-EEko hiruk osatuko dute Arabako Foru Aldundiko gobernua. | Ramiro Gonzalezek atzo eskuratu zuen Arabako Foru Aldundiko aginte makila, eta ez du itxaron gobernu berria osatuko duten kideak aurkezteko. EAJk sei sail kudeatuko ditu, eta PSE-EEk, hiru. Bost lagun lehen aldiz arituko dira foru diputatu lanetan, eta horien artean nabarmentzekoa da Gorka Urtaranen presentzia. Jakinar... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230115/jose-antonio-santano-irungo-alkateak-harrera-egin-dio-alarde-parekideari.htm | Gizartea | Jose Antonio Santano Irungo alkateak harrera egin dio alarde parekideari | Txalo artean abiatu da alardea, eta, lehenbiziko aldiz, gizon bat atera den kantinera | Jose Antonio Santano Irungo alkateak harrera egin dio alarde parekideari. Txalo artean abiatu da alardea, eta, lehenbiziko aldiz, gizon bat atera den kantinera | Historian lehenbiziko aldiz, alarde parekideari harrera egin dio Jose Antonio Santano Irungo alkateak. San Joan plaza beteta dagoela, udaletxeko balkoian udal gobernua dago Santanorekin batera, eta udaletxean daude EAJren GBBko zenbait kide ere. Emakundeko zuzendari Miren Elgarresta ere bertan dago.
Prentsaurrekoa egi... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230116/wagnerrek-kideak-errekrutatzen-jarraitzen-du.htm | Mundua | Wagnerrek kideak errekrutatzen jarraitzen du | BBC hedabideak kaleratutako informazio baten arabera, errekrutatze bulego batean adierazi diete balitekeela izena ematen dutenak Bielorrusiara joatea. Horri buruz ohartarazi dute EBko zenbait liderrek | Wagnerrek kideak errekrutatzen jarraitzen du. BBC hedabideak kaleratutako informazio baten arabera, errekrutatze bulego batean adierazi diete balitekeela izena ematen dutenak Bielorrusiara joatea. Horri buruz ohartarazi dute EBko zenbait liderrek | Joan den larunbateko altxamenduaren ondorioak gorabehera, Wagner taldeak Errusia osoan kideak errekrutatzen jarraitzen du, BBC Erresuma Batuko irrati eta telebista publikoak jakinarazi duenez. Informazio horren arabera, Errusiako telefono zenbaki bat erabiliz deitu dute mertzenarioen taldeak herrialdearen luze-zabalean... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230117/urkulluk-esan-du-laquobiktimak-babestearrenraquo-erabaki-zutela-torturaren-biktimak-aitortzeko-ekitaldia-atzeratzea.htm | Politika | Urkulluk esan du «biktimak babestearren» erabaki zutela torturaren biktimak aitortzeko ekitaldia atzeratzea | Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan egin ditu adierazpenak lehendakariak, Julen Arzuagak galdetuta. EH Bilduk Jaurlaritzari egotzi dio torturaren biktimekin «beherapenetan» ibiltzea. | Urkulluk esan du «biktimak babestearren» erabaki zutela torturaren biktimak aitortzeko ekitaldia atzeratzea. Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan egin ditu adierazpenak lehendakariak, Julen Arzuagak galdetuta. EH Bilduk Jaurlaritzari egotzi dio torturaren biktimekin «beherapenetan» ibiltzea. | Ekainaren 26rako zuen aurreikusia Eusko Jaurlaritzak torturaren eta motibazio politikoko indarkeriaren biktimak aitortzeko ekitaldi bat egitea, Donostian, baina atzeratzea erabaki zuen Iñigo Urkulluren gobernuak. Azalpenak eskatu dizkio gaur Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehenda... |
2023-7-1 | https://www.berria.eus/albisteak/230118/minutu-bat-mende-bat.htm | Bizigiro | Minutu bat, mende bat | Kafea maite dutenen sukaldean geroz eta ohikoagoa da kafe kapsulak aurkitzea, batez ere COVID-19aren ondoren. Hainbat adituk esan dute horren atzean kafea modu azkarrean egiteko nahia dagoela, eta salatu dute aluminiozko kapsulek ingurunean eragina dutela. | Minutu bat, mende bat. Kafea maite dutenen sukaldean geroz eta ohikoagoa da kafe kapsulak aurkitzea, batez ere COVID-19aren ondoren. Hainbat adituk esan dute horren atzean kafea modu azkarrean egiteko nahia dagoela, eta salatu dute aluminiozko kapsulek ingurunean eragina dutela. | Kafeontzia garbitu, urez bete, kafe ehoa sartu, eta sukaldea kafe usainarekin bete arte itxaron: hori izan da eguneroko erritua askorentzat. Hala ere, azken urteetan kafe kapsulek hartu dute kafe ehoaren lekua, eta goizetako prozesu hori azkartu. Kapsulan zazpi gramo kafe inguru daude, dosi bakarreko kantitatea, alegia... |
2023-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/230119/zezenak-beren-bakardadean.htm | Gizartea | Zezenak beren bakardadean | Sanferminak hasiko dira ostegunean, eta, gero eta gehiago dira Iruñean zezenketen kontrako jarrera hartzen duten herritarrak: elkarretaratzeak eta manifestazioak egin dituzte azken egunetan. Plazan zezenak bakarrik dira; kanpoan, ez. | Zezenak beren bakardadean. Sanferminak hasiko dira ostegunean, eta, gero eta gehiago dira Iruñean zezenketen kontrako jarrera hartzen duten herritarrak: elkarretaratzeak eta manifestazioak egin dituzte azken egunetan. Plazan zezenak bakarrik dira; kanpoan, ez. | Iruñeko Gaseko eskortetan daude jada ostegunean hasiko diren sanferminetan hilko dituzten zezenetako hainbat. Hor hasten da hiriburuko zezen plazan amaitzen den animalion bidea. Azkena. Kamioi batean aterako dituzte handik, eta harategietan salduko dituzte, gero, haien gorputz zatikatuak. Zezenketako haragia.
Zezenek ... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230120/musikariak-ikastetxeetan-programari-eutsiko-dio-nafarroako-gobernuak.htm | Kultura | Musikariak Ikastetxeetan programari eutsiko dio Nafarroako Gobernuak | Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak hartuko du bere gain egitasmoa, Euskarabideak. | Musikariak Ikastetxeetan programari eutsiko dio Nafarroako Gobernuak. Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak hartuko du bere gain egitasmoa, Euskarabideak. | Nafarroako Gobernuak Musikariak Ikastetxeetan programa etetea erabaki duela salatzeko, agerraldia egin dute gaur goizean Hezkuntza Departamentuaren aurrean. Han zirela, baina, berri ona jaso dute: egitasmoa ez da bertan behera geratuko. Izan ere, Hezkuntza Departamentua ez beste batek hartuko du proiektua bere gain aur... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230121/zordun-handien-zerrenda-luzatu-egin-da.htm | Ekonomia | Zordun handien zerrenda luzatu egin da | Foru ogasunen zordun handien zerrendan 1.115 enpresa eta norbanako ageri dira, aurreko urtean baino 222 gehiago. Orotara, 1.366 milioi euro zor dituzte, baina horietako gehiena berreskuratzeko aukera handirik ez dute ogasunek. | Zordun handien zerrenda luzatu egin da. Foru ogasunen zordun handien zerrendan 1.115 enpresa eta norbanako ageri dira, aurreko urtean baino 222 gehiago. Orotara, 1.366 milioi euro zor dituzte, baina horietako gehiena berreskuratzeko aukera handirik ez dute ogasunek. | Aurreko urteetan baino luzeagoak izan dira aurten zordun handien zerrendak. Enpresen porrotek eraginda baino gehiago, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundien erabaki baten ondorioz luzatu dira: milioi bat euro zor zutenak ageri ziren lehen, eta 600.000 eurotik gorako zorra dutenak, berriz, orain. Ondorioz, 893 ziren lehen, e... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230122/macronek-jakinarazi-du-polizia-gehiago-mobilizatuko-dituela-protestei-aurre-egiteko.htm | Mundua | Macronek jakinarazi du polizia gehiago mobilizatuko dituela protestei aurre egiteko | Frantziako presidenteak «ardura» eskatu die istiluetan parte hartzen ari diren gazteen gurasoei. Gutxienez 875 pertsona atxilotu dituzte bart izandako liskarretan. Eliseoak esan du segurtasun neurriak egokitzeko prest dagoela, «taburik gabe». 17 urteko gaztea hiltzeagatik nahita egindako homizidioa egozten dioten agent... | Macronek jakinarazi du polizia gehiago mobilizatuko dituela protestei aurre egiteko. Frantziako presidenteak «ardura» eskatu die istiluetan parte hartzen ari diren gazteen gurasoei. Gutxienez 875 pertsona atxilotu dituzte bart izandako liskarretan. Eliseoak esan du segurtasun neurriak egokitzeko prest dagoela, «taburik... | Frantziako Poliziaren eta manifestarien arteko istiluek ez dute etenik. Parisko aldirietako Nanterre hirian auto bat gidatzen ari zen 17 urteko gazte bat tiroz hil zuen asteartean Poliziako agente batek, eta gertakari hark haserre olatua eragin du herritarren artean. Herrialdeko zenbait hiritan liskarrak izan ziren atz... |
2023-7-1 | https://www.berria.eus/albisteak/230123/gai-inportanteetan-gutxienez-adostasun-bat-lortu-nahi-dugu.htm | Politika | «Gai inportanteetan, gutxienez, adostasun bat lortu nahi dugu» | Berta Arizkunek (Iruñea, 1975) ongi ezagutzen du Burlatako Udala. Azken zortzi urteotan izan da zinegotzi (EH Bildu), eta ekainaren 17tik, alkate. Navarra Sumari kendu dio agintea, eta erregionalisten lan egiteko moduak ere aldatu nahi ditu: «Herritarrekin bat aritu behar dugu». | «Gai inportanteetan, gutxienez, adostasun bat lortu nahi dugu». Berta Arizkunek (Iruñea, 1975) ongi ezagutzen du Burlatako Udala. Azken zortzi urteotan izan da zinegotzi (EH Bildu), eta ekainaren 17tik, alkate. Navarra Sumari kendu dio agintea, eta erregionalisten lan egiteko moduak ere aldatu nahi ditu: «Herritarrekin... | Ekainaren 17tik Burlatako alkate da Berta Arizkun (EH Bildu). Zurekin Aldatuz eta Geroa Bai taldeekin osatu du gobernua, eta Navarra Sumari kendu dio agintea. Azken lau urteak «gogorrak» izan direla aitortu du.
Alkate izan baino lehen, alkateorde izan zinen lau urtez, eta oposizioko zinegotzi bertze lau urtez. Kargura... |
2023-7-2 | https://www.berria.eus/albisteak/230124/ganorabakoentzako-arnasgune-berria-bilbon.htm | Gizartea | «Ganorabakoentzako» arnasgune berria Bilbon | Gaur zortzi zabaldu zituen ateak Bilboko La Sinsorga gune feministak, hamazortzi hilabetez obretan egon ostean. Andrea Momoitio eta Irantzu Varela dira guneko zuzendariak, eta helburua da feministentzat espazio «libre eta segurua» sortzea. Egunero da zabalik, eta otordu beganoak eskaintzen dituzte. | «Ganorabakoentzako» arnasgune berria Bilbon. Gaur zortzi zabaldu zituen ateak Bilboko La Sinsorga gune feministak, hamazortzi hilabetez obretan egon ostean. Andrea Momoitio eta Irantzu Varela dira guneko zuzendariak, eta helburua da feministentzat espazio «libre eta segurua» sortzea. Egunero da zabalik, eta otordu bega... | Ezkontza soineko zuriek tolesgabetasuna, araztasuna esan nahi izan dute mende luzez. Emakumea adjektibo horien barruan egon behar zen ezkongai izan ahal izateko. Ezaugarri horiek ez bazituen betetzen, “ganoragabea” zela esan ohi zen. Antzina, Bilboko Askao kaleko 9. zenbakian, San Nikolas elizaren alboan, horrelako soi... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230125/urdaibaiko-museoa-puzzletik-zirriborrora.htm | Gizartea | Urdaibaiko museoa, puzzletik zirriborrora | Urdaibaiko Guggenheim museoak 60.000 metro koadro beteko ditu eta jatetxe bi izango ditu, proiektu zirriborroaren arabera. Guggenheim Urdaibai Stop plataformak Europako Alderdi Berdera jo du proiektuaren aurkako babes eske. Ernaik deituta, manifestazioa izango da gaur, Gernika-Lumon. | Urdaibaiko museoa, puzzletik zirriborrora. Urdaibaiko Guggenheim museoak 60.000 metro koadro beteko ditu eta jatetxe bi izango ditu, proiektu zirriborroaren arabera. Guggenheim Urdaibai Stop plataformak Europako Alderdi Berdera jo du proiektuaren aurkako babes eske. Ernaik deituta, manifestazioa izango da gaur, Gernika... | «Puzzlea osatu zaigu». Bilboko Guggenheim museoa Urdaibaira hedatzeko proiektuaren zirriborroaren berri jakin zutenean, hori pentsatu zuten Guggenheim Urdaibai Stop plataformakoek, Eider Gotxi kidearen arabera. Zain Dezagun Urdaibai elkarte ekologistak bultzatutako plataforma bat da. Proiektuaren zirriborroa museoaren ... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230127/bihar-hartuko-du-bere-gain-trafiko-eskumena-nafarroak.htm | Politika | Bihar hartuko du bere gain trafiko eskumena Nafarroak | Nafarroako Jauregian egindako ekitaldian, Maria Txibitek «mugarri historikotzat» jo du berriro funtzio hori izatea, frankismoak kendu egin baitzuen 1960ko hamarkadan. | Bihar hartuko du bere gain trafiko eskumena Nafarroak. Nafarroako Jauregian egindako ekitaldian, Maria Txibitek «mugarri historikotzat» jo du berriro funtzio hori izatea, frankismoak kendu egin baitzuen 1960ko hamarkadan. | «Azkenik, lortu dugu, elkarrizketari eta leialtasun instituzionalari esker». Nafarroako Gobernuak ekitaldi instituzionala egin nahi izan du bere egoitzan, Nafarroako Jauregian, bihartik aurrera trafikoa berriz ere bere gain hartuko duela ospatzeko. Maria Txibite jarduneko lehendakariak eskerrak eman dizkio Espainiako G... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230128/eider-mendozak-aldundi-laquoberrituraquo-bat-aurkeztu-du.htm | Politika | Eider Mendozak aldundi «berritu» bat aurkeztu du | Asensio izango da lehen diputatu nagusiordea, eta Peña bigarrena. Bederatzi foru diputatuetatik sei lehen aldiz ariko dira karguan. | Eider Mendozak aldundi «berritu» bat aurkeztu du. Asensio izango da lehen diputatu nagusiordea, eta Peña bigarrena. Bederatzi foru diputatuetatik sei lehen aldiz ariko dira karguan. | Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernua osatuko duten kideen berri eman du erakundeak. Eider Mendoza (EAJ) diputatu nagusiaren aginduetara arituko diren bederatzi foru diputatuetatik sei EAJko kideak izango dira, eta hiru PSE-EEkoak. Horietatik sei lehen aldiz arituko dira foru diputatu lanetan. Hala, ahaldun nagusiak adier... |
2023-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/230129/errimen-bilduma-bat.htm | Kultura | Errimen bilduma bat | Euskal Herrira iritsita, Daniel Scottentzat "oso zaila" izan zen bat-bateko bertsoak sortzea. Ez zuen alboratu nahi, ordea, eta bertso paperekin hasi zen. Hirugarren albuma kaleratu berri du: ‘Bertsorap’. | Errimen bilduma bat. Euskal Herrira iritsita, Daniel Scottentzat "oso zaila" izan zen bat-bateko bertsoak sortzea. Ez zuen alboratu nahi, ordea, eta bertso paperekin hasi zen. Hirugarren albuma kaleratu berri du: ‘Bertsorap’. | Daniel Scott argentinarra duela ia hogei urte izan zen lehen aldiz Euskal Herrian. “Esperientzia izugarria” izan zela dio; horrenbeste, bertara ezkondu da. Tolosan, Usurbilen, Orion… hamaika urte daramatza Buenos Aires jaioterritik milaka kilometrora bizitzen. Euskara ikastea ere lortu du bitarte horretan. Ondo, gainer... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230130/mihiluze-ren-denboraldia-igandean-amaituko-da-atal-berezi-batekin.htm | Bizigiro | 'Mihiluze'-ren denboraldia igandean amaituko da, atal berezi batekin | ETB1eko saioa irailean itzuliko da, grafismo eta eszenografia berriekin. Probetan ere aldaketak egingo dituzte datorren ikasturtean. | 'Mihiluze'-ren denboraldia igandean amaituko da, atal berezi batekin. ETB1eko saioa irailean itzuliko da, grafismo eta eszenografia berriekin. Probetan ere aldaketak egingo dituzte datorren ikasturtean. | Bederatzi urteko etenaldiaren ostean, denboraldi honetan itzuli da ETB1era Mihiluze lehiaketa. Antton Telleriak eta Ilaski Serranok aurkezten duten programan lehiakide ugari pasatu dira hilabeteotan, eta etzi amaituko dute denboraldia, atal berezi batekin (22:00). Saioko sare sozialetan egindako galdeketan hautatutakoa... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230132/hotel-batzuetan-erantzuna-ia-erabatekoa-izan-da-bizkaiko-ostalaritzako-greban.htm | Ekonomia | Hotel batzuetan erantzuna ia erabatekoa izan da Bizkaiko ostalaritzako greban | Bigarren greba egunean, Bilboko hotel handien aurrean elkarretaratzeak egin dituzte langileek, zarata handia sortuz. Arratsaldean kalejira egingo dute. | Hotel batzuetan erantzuna ia erabatekoa izan da Bizkaiko ostalaritzako greban. Bigarren greba egunean, Bilboko hotel handien aurrean elkarretaratzeak egin dituzte langileek, zarata handia sortuz. Arratsaldean kalejira egingo dute. | Bigarren greba eguna dute gaur Bizkaiko ostalaritzako langileek, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta. Euren arabera, erantzuna «positiboa» izan da. «Jende asko irten da kalera, nabaria da jendea nekatuta dagoela», adierazi du Mireia Garcia ELAko ordezkariak. Atzo bezala, lanuzterik esanguratsuenak hoteletan egin... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230133/cafek-beste-11-tren-egingo-ditu-londresko-metroarentzat.htm | Ekonomia | CAFek beste 11 tren egingo ditu Londresko Metroarentzat | 90 milioi euro handitu dute kontratua: aurrez 43 tren egiteko kontratua itxi zuten, eta 54ra handitu da orain. | CAFek beste 11 tren egingo ditu Londresko Metroarentzat. 90 milioi euro handitu dute kontratua: aurrez 43 tren egiteko kontratua itxi zuten, eta 54ra handitu da orain. | CAFek 2019an Londresko Metroarekin (Transport of London) sinatutako kontratua handitzea lortu du, eta aurrez hitzartutako 43 trenei beste 11 gehituko zaizkie. 2019an sinatutako kontratua 350 milioi eurokoa izan zen, eta, kontratu berriarekin, beste 90 milioi euro handituko da hasierakoa.
DLR Docklands Light Railway li... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230134/kasualitateak-osatutako-seriea.htm | Kultura | Kasualitateak osatutako seriea | Justy Garcia Koch argazkilariaren Bestaldetik erakusketa igandera arte izango da ikusgai Zarauzko Photomuseumen. | Kasualitateak osatutako seriea. Justy Garcia Koch argazkilariaren Bestaldetik erakusketa igandera arte izango da ikusgai Zarauzko Photomuseumen. | «Kasualitatez» hasi zen argazki sorta osatzen Justy Garcia Koch (Donostia, 1960): «Hormak pintatu behar nituen, eta hasi nintzen zorua-eta babesteko plastiko bilgarria jartzen. Bilgarria kentzen ari nintzela, ohartu nintzen materialak xarma berezi bat zeukala, eta argazkiak egiten hasi nintzen». Bestaldetik izena daram... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230136/eurogunean-inflazioa-jaitsi-arren-ez-du-eragotziko-interes-tasak-igotzea.htm | Ekonomia | Eurogunean inflazioa jaitsi arren, ez du eragotziko interes tasak igotzea | Uste baino gehiago apaldu da, %6,1etik %5,5era, baina azpiko inflazioak gora egin du eta horri begira dago orain EBZ banku zentrala | Eurogunean inflazioa jaitsi arren, ez du eragotziko interes tasak igotzea. Uste baino gehiago apaldu da, %6,1etik %5,5era, baina azpiko inflazioak gora egin du eta horri begira dago orain EBZ banku zentrala | Berri on bat eta berri txar bat eman ditu Eurostatek. Ona da eurogunean inflazioak behera egin duela, eta adituek kalkulatu zutena baino gehiago gainera: %6,1etik %5,5eraino apaldu da. Berri txarra da azpiko inflazioak hamarren bat egin duela gora, %5,4raino, eta horrek erakusten duela prezioen gorakadak zerbitzuetara ... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230137/erantzun-bat-materia-eta-energia-ilunei.htm | Bizigiro | Erantzun bat materia eta energia ilunei | Bihar espazioratuko dute Euclid teleskopioa. Unibertsoaren egitura, eta materia eta energia ilunak aztertuko ditu sei urtez. | Erantzun bat materia eta energia ilunei. Bihar espazioratuko dute Euclid teleskopioa. Unibertsoaren egitura, eta materia eta energia ilunak aztertuko ditu sei urtez. | Unibertsoak ez zekien zein zen balaztaren pedala: erdikoa ala eskuinekoa. Eskuinekoa zapaldu zuen duela auskalo-zenbat-mila-milioi-urte, eta ez du oina altxatu ordutik. Metaforarik gabe: gero eta azkarrago zabaltzen ari da unibertsoa. Mende laurden hori jakina dela. Ordea, bata da jakitea hala dela; bestea, oso desberd... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230138/bolsonaro-zortzi-urterako-inhabilitatu-dute-botere-abusuagatik.htm | Mundua | Bolsonaro zortzi urterako inhabilitatu dute, botere abusuagatik | Brasilgo presidente ohia ezingo da 2026ko hauteskundeetara aurkeztu. Estatuburu izandakoak iragarria du helegitea aurkeztuko duela Gorenean. | Bolsonaro zortzi urterako inhabilitatu dute, botere abusuagatik. Brasilgo presidente ohia ezingo da 2026ko hauteskundeetara aurkeztu. Estatuburu izandakoak iragarria du helegitea aurkeztuko duela Gorenean. | Jair Bolsonaro Brasilgo presidente ohia inhabilitatu dute, zortzi urterako. Hauteskunde Auzitegi Nagusiak Bolsonaro epaitu du egunotan, botere abusua leporatuta, eta epaileen gehiengoa estatuburuaren kontrako neurria hartzearen alde agertu da: zazpitik bost. Hortaz, printzipioz, Bolsonaro ezingo da hauteskundeetara aur... |
2023-6-30 | https://www.berria.eus/albisteak/230139/carlos-salvador-antiabortista-bat-berdintasun-politiken-arduradun.htm | Gizartea | Carlos Salvador: antiabortista bat berdintasun politiken arduradun | Iruñeko Udalak UPNko zinegotzi ultrakatolikoa izendatu du Berdintasun saileko zinegotzi. Izendapena «eraso larritzat» jo dute oposizioak eta mugimendu feministak | Carlos Salvador: antiabortista bat berdintasun politiken arduradun. Iruñeko Udalak UPNko zinegotzi ultrakatolikoa izendatu du Berdintasun saileko zinegotzi. Izendapena «eraso larritzat» jo dute oposizioak eta mugimendu feministak | Abortatu nahi duten emakumeei fetuaren argazki bat erakustea. Hori izan zen Carlos Salvador (Iruñea, 1966) diputatuaren proposamen izarra Espainiako Kongresuan, UPNren Madrilgo eledun izan zen garaian (2004-2019). Vox alderdia izan zen Salvadorren ateraldi hura txalotu zuen bakarrenetakoa, eta antzeko egitasmo bat apli... |
2023-7-1 | https://www.berria.eus/albisteak/230167/adam-yatesek-irabazi-du-bilbon.htm | Kirola | Adam Yatesek irabazi du Bilbon | Anaiarekin batera iritsi da Bilboko helmugara. Tade Pogacar hirugarren helmugaratu da. Piken hautsi da lasterketa, eta Enric Masek Tourra utzi du | Adam Yatesek irabazi du Bilbon. Anaiarekin batera iritsi da Bilboko helmugara. Tade Pogacar hirugarren helmugaratu da. Piken hautsi da lasterketa, eta Enric Masek Tourra utzi du | Adam Yatesek irabazi du Tourreko lehen etapa, Bilbon. Hark jantzi du, gainera, elastiko horia. Jendetsua eta ikusteko ederra izan da etapa. Piken hautsi da azkenerako, eta Tourra irabazteko bi hautagaik, Tadej Pogacar (UAE) eta Jonas Vingegaardek (Jumbo-Visma), sendo daudela erakutsi dute. Baita Mikel Landak ere (Bahra... |
2023-7-1 | https://www.berria.eus/albisteak/230168/gizonezko-batek-emakume-bat-hil-du-irunean.htm | Gizartea | Gizonezko batek emakume bat hil du Iruñean | Atxilotuari genero indarkeria egotzi diote, bikotea baitziren. Nafarroako hiriburuko Ermitagaña auzoan izan da hilketa. Euskal Herrian urtea hasi zenetik bortxa matxistagatik hil den laugarren emakumea da. | Gizonezko batek emakume bat hil du Iruñean. Atxilotuari genero indarkeria egotzi diote, bikotea baitziren. Nafarroako hiriburuko Ermitagaña auzoan izan da hilketa. Euskal Herrian urtea hasi zenetik bortxa matxistagatik hil den laugarren emakumea da. | Emakume bat hil dute Iruñeko Ermitagaña auzoko Anaiak tabernan, gaur goizean, 09:00 aldera. Iruñeko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du, emakumearen bazkidea. Izan ere, ustezko erasotzaileak Poliziari aitortu dio arma zuri batekin hil duela emakumea, eztabaida bat izan ostean. Udaltzainak establezimendura iritsi di... |
2023-7-1 | https://www.berria.eus/albisteak/230169/poliziak-1300-lagun-baino-gehiago-atxilotu-ditu-laugarren-protesta-gauean.htm | Mundua | Poliziak 1.300 lagun baino gehiago atxilotu ditu laugarren protesta gauean | Istiluak eta arpilaketak izan dira zenbait hiritan. Poliziak tiroz hildako Nahel gaztearen hileta egin dute goizean. | Poliziak 1.300 lagun baino gehiago atxilotu ditu laugarren protesta gauean. Istiluak eta arpilaketak izan dira zenbait hiritan. Poliziak tiroz hildako Nahel gaztearen hileta egin dute goizean. | Frantziako Poliziak joan den asteartean tiroz hil zuen Nahel gaztearen hileta egin dute, gaur arratsaldean, Parisko aldirietako Nanterre hiriko meskita batean. Dozenaka senide eta lagun bildu dira elizkizunean, eta meskitaren inguruak ere jendez bete dira. Nahelentzat justizia oihuak entzun dira kanpoaldean.
Ordu batz... |
2023-7-1 | https://www.berria.eus/albisteak/230170/bertan-behera-gelditu-dira-euskotren-eta-eusko-label-ligako-lehen-jardunaldiak.htm | Kirola | Bertan behera gelditu dira Euskotren eta Eusko Label ligako lehen jardunaldiak | Gaur ziren hastekoak bi ligak, baina bertan behera gelditu da lehen jardunaldia, denboraleagatik. Azken ordura arte itxaron beharko da biharko estropada jokatuko den edo ez ikusteko. | Bertan behera gelditu dira Euskotren eta Eusko Label ligako lehen jardunaldiak. Gaur ziren hastekoak bi ligak, baina bertan behera gelditu da lehen jardunaldia, denboraleagatik. Azken ordura arte itxaron beharko da biharko estropada jokatuko den edo ez ikusteko. | Itxaron egin beharko dute Euskotren eta Eusko Label ligako arraunlariek sasoiari ekiteko. Gaur zen jokatzekoa lehen jardunaldia, Coruñan (Galizia), baina denboralea dela eta, bertan behera uztea erabaki dute. Itsaso zakarraren eraginez traineruek ezin izan dute uretaratu. Ikusiko da bihar estropada jokatu daitekeen, ed... |
2023-7-1 | https://www.berria.eus/albisteak/230172/bizkaiko-golkoko-interkonexio-elektrikoaren-proiektua-salatu-dute-mungian.htm | Gizartea | Bizkaiko Golkoko interkonexio elektrikoaren proiektua salatu dute Mungian | Dozenaka lagunek protesta egin zuten atzo Gatika eta Mungia artean (Bizkaia) Gatikako auzo elkarteek eta plataformak deituta, eta hainbat erakunde ekologistaren babesarekin. | Bizkaiko Golkoko interkonexio elektrikoaren proiektua salatu dute Mungian. Dozenaka lagunek protesta egin zuten atzo Gatika eta Mungia artean (Bizkaia) Gatikako auzo elkarteek eta plataformak deituta, eta hainbat erakunde ekologistaren babesarekin. | Hainbat elkarte ekologistak eta Interkonexio Elektrikorik ez! plataformak deituta, dozenaka lagunek manifestazioa egin zuten atzo, ekainak 30, Gatika eta Mungia artean, Bizkai eta Frantzia artean egin nahi duten interkonexio elektrikoaren proiektua gaitzesteko. Gatikatik irten eta Mungiara iritsi zirenean, festetako tx... |
2023-7-1 | https://www.berria.eus/albisteak/230173/castillo-suarezen-poetika-eta-botanika.htm | Kultura | Castillo Suarezen poetika eta botanika | Euskaltzain oso izateko sarrera hitzaldia egin du Castillo Suarezek, Altsasun. Literaturaren gorazarreak, maitasunak eta naturak harilkatu dute testua. Patxi Zabaletaren tokia hartu du idazleak. | Castillo Suarezen poetika eta botanika. Euskaltzain oso izateko sarrera hitzaldia egin du Castillo Suarezek, Altsasun. Literaturaren gorazarreak, maitasunak eta naturak harilkatu dute testua. Patxi Zabaletaren tokia hartu du idazleak. | Udazkenean, Sakanako (Nafarroa) basoak gorrituak zirelarik jakinarazi zuen Euskaltzaindiak euskaltzain oso berriaren izena: Castillo Suarez (Altsasu, Nafarroa, 1976). Ordutik, zimeldu dira hostoak, zuritu dira larreak, loratu dira basoak atzera ere, eta jadanik izan da uda giroko egun sargoririk. Urtaroek aurrera egin ... |
2023-7-2 | https://www.berria.eus/albisteak/230198/honela-kontatu-du-berriak.htm | Kirola | Honela kontatu du BERRIAk | Garaipen bikaina lortu du Victor Lafayk Donostiako helmugan. Aldarriek eta ikurrinek presentzia handia izan dute etapa osoan. | Honela kontatu du BERRIAk. Garaipen bikaina lortu du Victor Lafayk Donostiako helmugan. Aldarriek eta ikurrinek presentzia handia izan dute etapa osoan. | * Gaur Frantziako Tourreko bigarren etapa jokatu da, Gasteiz eta Donostia artean. Ibilbide gorabeheratsuari aurre egin diote txirrindulariek; 209 kilometroko etaparen amaieran, Jaizkibel igo eta jaitsi dute.
* Atzo lortutako garaipenari esker, Adam Yatesek (UAE) soinean izan du gaur maillot horia. Haren biki Simon Yat... |
2023-7-2 | https://www.berria.eus/albisteak/230199/gizonezko-bat-hil-da-muskizko-arena-hondartzan-astebetean-bigarrena.htm | Gizartea | Gizonezko bat hil da Muskizko Arena hondartzan, astebetean bigarrena | Erreskate zerbitzuek lortu dute 63 urteko bainularia uretatik ateratzea, baina ezin izan dute suspertu. Joan den ostegunean, 23 urteko mutil bat ito zen hondartza hartan bertan. | Gizonezko bat hil da Muskizko Arena hondartzan, astebetean bigarrena. Erreskate zerbitzuek lortu dute 63 urteko bainularia uretatik ateratzea, baina ezin izan dute suspertu. Joan den ostegunean, 23 urteko mutil bat ito zen hondartza hartan bertan. | Astebetean bi lagun hil dira Muskizko (Bizkaia) Arena hondartzan. Joan den ostegunean 23 urteko gazte bat hil zen, eta gaur goizean, 63 urteko beste gizonezko bat. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 09:30ean jaso du abisua, hildakoaren lagun baten bidez; hark esan die bainularia uretat... |
2023-7-2 | https://www.berria.eus/albisteak/230200/arraun-lagunak-eta-zierbena-denboraldiko-lehen-garaileak.htm | Kirola | Arraun Lagunak eta Zierbena, denboraldiko lehen garaileak | Emakumezkoetan lehia estua izan da Arraun Lagunak, Tolosaldea, Donostiarra eta Orioren artean. Gizonezkoetan, irabazleak 10 segundoren aldea atera dio Hondarribiari. | Arraun Lagunak eta Zierbena, denboraldiko lehen garaileak. Emakumezkoetan lehia estua izan da Arraun Lagunak, Tolosaldea, Donostiarra eta Orioren artean. Gizonezkoetan, irabazleak 10 segundoren aldea atera dio Hondarribiari. | Atzo ez, baina gaur bai: hasi dira Eusko Label eta Euskotren ligak. Lehen jardunaldia bertan behera geratu zen, itsaso txarragatik, eta bigarrenean ere handiak izan dira haize ufadak eta olatuak Coruñan (Galizia).
Haizeak ezustekoak ekarri ditu, eta gizonezkoen estropadan Zierbenak astindu du denboraldiko lehen bander... |
2023-7-2 | https://www.berria.eus/albisteak/230201/lafay-izan-da-bizkorrena-donostian.htm | Kirola | Lafay izan da bizkorrena Donostian | Lafay izan da bizkorrena Donostian. | Gidoia idatzita zegoela zirudien: esprintean erabakiko zen garailea, 23 txirrindulariko taldetxoan, eta faborito argia zen Wout Van Aert (Jumbo). Denak ezustean harrapatu ditu, ordea, Victor Lafayk (Cofidis) azken kilometroan jo duen erasoak, eta ezin izan dio garaiz erantzun Van Aertek. Aurrez beste hamaika erasori er... | |
2023-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/230202/hamar-urteko-haur-bat-hil-da-itota-abadinoko-urtegi-batean.htm | Gizartea | Hamar urteko haur bat hil da itota Abadiñoko urtegi batean | Baloi baten atzetik uretara erori zen. Ez zekien igeri egiten, eta urtegia oso sakona da. | Hamar urteko haur bat hil da itota Abadiñoko urtegi batean. Baloi baten atzetik uretara erori zen. Ez zekien igeri egiten, eta urtegia oso sakona da. | Atzo gertatu zen ezbeharra, 20:00ak aldera, Abadiñoko (Bizkaia) Muntsaratz auzoko parkean. Askaria egiteko mahaiak daude han, urtegi txiki baten ondoan. Futbolean jolasten ari zen haurra, lehengusu batekin. Baloiaren atzetik zihoala, uretara erori zen haurra.
Senideen arabera, haurrak ez zekien igeri egiten. Ordubetez... |
2023-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/230203/barazkiak-landatu-dituzte-golf-zelaietan-uraren-xahuketa-salatzeko.htm | Gizartea | Barazkiak landatu dituzte golf zelaietan, uraren «xahuketa» salatzeko | Jauzi Ekosoziala eta Extinction Rebellion taldeko kideek protesta ekintza bat egin dute Nafarroan eta Bizkaian | Barazkiak landatu dituzte golf zelaietan, uraren «xahuketa» salatzeko. Jauzi Ekosoziala eta Extinction Rebellion taldeko kideek protesta ekintza bat egin dute Nafarroan eta Bizkaian | Euskal Herriko hainbat golf zelai baratze bihurtu dituzte ekintzaile ekologistek asteburuan. Ura denona da, eta aberatsak ordaindu ezin ditugun luxua dira mezuak jarri dituzte kirol gune horietan, eta tipulak, azenarioak eta bestelako barazkiak landatu dituzte, besteak beste, belar motzaren erdian.
Jauzi Ekosoziala et... |
2023-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/230204/israelek-jenin-bonbardatu-du-eta-zortzi-palestinar-hil.htm | Mundua | Israelek Jenin bonbardatu du, eta zortzi palestinar hil | Israelgo indarrek jaurtitako bonbek 30 bat zauritu ere eragin dituzte. Beste palestinar bat hil dute tiroz Ramallahn. Tel Avivek esan du Jeningo «talde terrorista baten» aurkako operazio bat egin duela; Palestinak, ordea, «gerra krimentzat» jo du. | Israelek Jenin bonbardatu du, eta zortzi palestinar hil. Israelgo indarrek jaurtitako bonbek 30 bat zauritu ere eragin dituzte. Beste palestinar bat hil dute tiroz Ramallahn. Tel Avivek esan du Jeningo «talde terrorista baten» aurkako operazio bat egin duela; Palestinak, ordea, «gerra krimentzat» jo du. | Israelgo armadak azken urteetako operazio militarrik handiena egin du gaur goizaldean Zisjordanian. Armadako indarrek airez bonbardatu dute Jeningo errefuxiatuen kanpalekua, eta ehunka militar hedatu dira. Erasoaldiaren ondorioz, gutxienez zortzi palestinar hil dituzte, eta 30 bat zauritu, horietatik zenbait larri, Pal... |
2023-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/230205/honela-kontatu-du-berriak.htm | Kirola | Honela kontatu du BERRIAk | Honela kontatu du BERRIAk. | Hirugarren etapa Zornotzan hasi da, eta Baionan amaitu. Asteazkenean berriro sartuko da Euskal Herrian, Montorin, eta Atharratze, Liginaga, Ligi eta Urdatx zeharkatuko ditu.
* Lafay izan da bizkorrena bigarren etapan
* Ikurrina, nazio batentzako erakusleihoa
* Infografiak: Tourra Euskal Herrian | |
2023-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/230206/berriak-eta-hamaikak-sanferminetako-txupinazoa-emango-dute.htm | Bizigiro | BERRIAk eta Hamaikak sanferminetako txupinazoa emango dute | ETB1ek entzierroak emango ditu, iaz bezala —Iban Garatek egingo ditu aurkezle lanak—. Euskalerria Irratiak Sanfermintza saioa egingo du hilaren 7tik 14ra, Zaldi Zuriko ostatuko terrazan, 12:00etatik 14:00etara. | BERRIAk eta Hamaikak sanferminetako txupinazoa emango dute. ETB1ek entzierroak emango ditu, iaz bezala —Iban Garatek egingo ditu aurkezle lanak—. Euskalerria Irratiak Sanfermintza saioa egingo du hilaren 7tik 14ra, Zaldi Zuriko ostatuko terrazan, 12:00etatik 14:00etara. | Iristear dira Iruñeko sanferminak. Ostegunean jaurtiko dute txupinazoa, bederatzi eguneko jaiei hasiera emateko, eta festen hasiera irrati bidez, Internetez eta telebistaz ikusi eta entzun ahalko da zuzenean. BERRIAk ere emango du sanferminetako txupinazoa —Hamaikaren seinalea jarriko du webgunean—, 11:30etik aurrera. ... |
2023-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/230207/eajk-eh-bilduk-eta-pse-eek-berdindu-egingo-lukete-araba-bizkai-eta-gipuzkoan.htm | Politika | EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk berdindu egingo lukete Araba, Bizkai eta Gipuzkoan | Hiru alderdiek bosna diputatu eskuratuko lituzkete, Prospekzio Soziologikoen Kabineteren arabera. PPk bi ordezkari izango lituzke, eta Sumarrek bat. | EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk berdindu egingo lukete Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Hiru alderdiek bosna diputatu eskuratuko lituzkete, Prospekzio Soziologikoen Kabineteren arabera. PPk bi ordezkari izango lituzke, eta Sumarrek bat. | Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteren arabera, Espainiako Kongresurako bozetan bosna ordezkari eskuratuko lituzkete EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. PPk bi diputatu erdietsiko lituzke, eta Sumarrek bakarra, Bizkaian. Voxek ez luke izango ordezkaririk.
Lurraldez lurralde, Ara... |
2023-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/230208/elak-eskatu-du-jaurlaritzak-zahar-etxeetarako-ondu-duen-dekretua-erretiratzeko.htm | Gizartea | ELAk eskatu du Jaurlaritzak zahar etxeetarako ondu duen dekretua «erretiratzeko» | Sindikatuak adierazi du zirriborroan proposatu diren ratioek ez dutela arta zuzeneko nahikoa ordu bermatzen zaintza egokia segurtatzeko. | ELAk eskatu du Jaurlaritzak zahar etxeetarako ondu duen dekretua «erretiratzeko». Sindikatuak adierazi du zirriborroan proposatu diren ratioek ez dutela arta zuzeneko nahikoa ordu bermatzen zaintza egokia segurtatzeko. | Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken sailburu Nerea Melgosak zahar etxeak arautzeko dekretua moldatzeko agindua onartu zuen ekainaren 15ean. Sindikatuek eta egoitzetako senideen ordezkariek berehala azaldu zuten berritasun gutxi zekarrela testu berriak benetan adinekoen arta hobea bermatzeko,... |
2023-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/230209/auzitegiak-72-ordu-eman-dizkie-de-migueli-eta-otxandianori-kartzelan-sartzeko.htm | Politika | Auzitegiak 72 ordu eman dizkie De Migueli eta Otxandianori kartzelan sartzeko | Autoaren arabera, kartzelan sartu ezean, Poliziari aginduko diote EAJko bi kide ohiak «atxilotzeko eta espetxeratzeko». | Auzitegiak 72 ordu eman dizkie De Migueli eta Otxandianori kartzelan sartzeko. Autoaren arabera, kartzelan sartu ezean, Poliziari aginduko diote EAJko bi kide ohiak «atxilotzeko eta espetxeratzeko». | Espainiako Auzitegi Gorenak urtarrilean berretsi zituen De Miguel auziko zigorrak, baina, alegazioak tarteko, EAJren Araba Buru Batzarreko kide ohi Alfredo de Miguelek eta Koldo Otxandianok sei hilabete atzeratu dute espetxeratzea. Orain, Arabako Probintzia Auzitegiak 72 orduko epea eman die bi lagunei kartzelan sartze... |
2023-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/230210/2020ko-greba-orokorrean-atxilotutako-hiru-auzipetuak-ez-dira-espetxera-sartuko.htm | Ekonomia | 2020ko greba orokorrean atxilotutako hiru auzipetuak ez dira espetxera sartuko | Fiskaltzarekin hitzartuta, bi urteko espetxe zigorra ezarriko diete, eta hiru urteko inhabilitazioa. | 2020ko greba orokorrean atxilotutako hiru auzipetuak ez dira espetxera sartuko. Fiskaltzarekin hitzartuta, bi urteko espetxe zigorra ezarriko diete, eta hiru urteko inhabilitazioa. | Ez dute kartzelara joan beharko. Agintaritzaren aurkako delitua eta desordena publikoak eragitea egotzita, fiskaltzak sei urteko espetxe zigorra eskatzen zuen 2020ko greba orokorrean La Morea merkataritza gunean atxiloturiko hiru lagunentzat. Gaur, epaiketa hasi aurretik, fiskaltzak beste proposamen bat egin du, eta, a... |
2023-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/230211/iruntildeeko-hilketa-matxistagatik-atxilotutako-gizona-behin-behinean-kartzelara.htm | Gizartea | Iruñeko hilketa matxistagatik atxilotutako gizona, behin-behinean kartzelara | Epaileak hilketa delitua eta ohiko tratu txarrena egotzi dizkio 51 urteko atxilotuari | Iruñeko hilketa matxistagatik atxilotutako gizona, behin-behinean kartzelara. Epaileak hilketa delitua eta ohiko tratu txarrena egotzi dizkio 51 urteko atxilotuari | Iragan larunbatean, 51 urteko gizon bat atxilotu zuen Iruñeko Udaltzaingoak, 47 urteko emakumea labanaz hiltzeagatik. Orain, Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegiak erabaki du atxilotuari bermerik gabeko behin-behineko espetxealdi komunikatua ezartzea. Bi delitu egotzi dizkiote akusatuari: hilketa, generoaren larrigarriarekin... |
2023-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/230212/loraldiak-sormen-astea-antolatu-du-lekeition.htm | Kultura | Loraldiak Sormen Astea antolatu du Lekeition | Hilaren 10etik 15era izango da aurten, Udako Ola kultur egonaldiarekin bat eginez | Loraldiak Sormen Astea antolatu du Lekeition. Hilaren 10etik 15era izango da aurten, Udako Ola kultur egonaldiarekin bat eginez | Gaztea egitasmoaren barruan antolatzen du Loraldiak Udako Ola, 18 eta 29 urte bitarteko gazteek euren sormena pizteko egonaldia. Hilaren 10etik 15era izango da aurten, Lekeition (Bizkaia), bigarren urtez jarraian. Gazteei diziplina asko probatzeko aukera ematen zaie bertan, zenbait alorretako sortzaile profesionalen es... |
2023-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/230213/u-23ko-hauteskundeen-azken-argazkia-oraindik-ez-dago-esan-du-aitor-estebanek.htm | Politika | U-23ko hauteskundeen «azken argazkia oraindik ez dago», esan du Aitor Estebanek | EAJk Sanchezi eskatu dio estaturik gabeko nazioak ahalduntzeko «ekintza zuzenak» abiarazteko, EBko sei hilabeteko presidentetza hartzen duela baliatuz. | U-23ko hauteskundeen «azken argazkia oraindik ez dago», esan du Aitor Estebanek. EAJk Sanchezi eskatu dio estaturik gabeko nazioak ahalduntzeko «ekintza zuzenak» abiarazteko, EBko sei hilabeteko presidentetza hartzen duela baliatuz. | Europako hurrengo seihilekora begira, EAJren EBBk egiten dituen proposamenak jasotzen dituen agiria aurkeztu dute gaur Izaskun Bilbao Barandika EAJren eurodiputatuak eta Aitor Esteban jeltzaleen alderdiak Diputatuen Kongresuan duen zerrendaburuak, Sabin Etxean. Sanchezek EBn sei hilabeteko presidentetza hartu berri du.... |
2023-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/230214/bidasoa-muga-baino-gehiago-zubi-izan-dadin-aldarrikatu-du-gure-esku-k.htm | Politika | «Bidasoa muga baino gehiago, zubi izan dadin» aldarrikatu du Gure Esku-k | Adierazi dute Gipuzkoa eta Lapurdi banatzen dituen mugak banatzen duela hizkuntza, kultura eta nortasun propioa duen eta elkarrekin bizi eta erabaki nahi duen herri bat. | «Bidasoa muga baino gehiago, zubi izan dadin» aldarrikatu du Gure Esku-k. Adierazi dute Gipuzkoa eta Lapurdi banatzen dituen mugak banatzen duela hizkuntza, kultura eta nortasun propioa duen eta elkarrekin bizi eta erabaki nahi duen herri bat. | Gure Esku-k, Frantziako Tourreko hirugarren etapa Irunetik pasatuko dela baliatuz, Bidasoko mugaren kontrako ekinaldi bat egin du. «Bidasoa muga bainoago, zubi izan dadin aldarrikatzen dugu». Frantziako Tourreko hirugarren etapa hau Zornotzatik hasiko da, eta Baionan bukatuko, Irungo Bidasoko mugatik pasatuz. Adierazi ... |
2023-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/230215/musikarekin-oroituko-dituzte-german-rodriguez-eta-joseba-barandiaran-irunean.htm | Politika | Musikarekin oroituko dituzte German Rodriguez eta Joseba Barandiaran Iruñean | Gertaera horien 45. urteurrena izango da aurten. Omenaldia uztailaren 8an egingo dute, 13:00etan, oroitarriaren ondoan. | Musikarekin oroituko dituzte German Rodriguez eta Joseba Barandiaran Iruñean. Gertaera horien 45. urteurrena izango da aurten. Omenaldia uztailaren 8an egingo dute, 13:00etan, oroitarriaren ondoan. | 45 urte igaro dira Espainiako Poliziak German Rodriguez eta Joseba Barandiaran hil zituenetik. Aurten ere, 78ko Sanferminak Gogoan elkarteak omenaldia antolatu du, «egia, justizia eta erreparazioa» ardatz izanik. Eta hainbat musikarik Ahotsak eta musika inpunitatearen aurka manifestua sinatu dute. Haien artean dira Ska... |
2023-7-4 | https://www.berria.eus/albisteak/230217/ertzaintza-11-lagun-ikertzen-ari-da-frantziako-tourreko-lehen-etapa-oztopatzen-saiatu-zirelakoan.htm | Gizartea | Ertzaintza 11 lagun ikertzen ari da, Frantziako Tourreko lehen etapa oztopatzen saiatu zirelakoan | Desordena publikoko delituak leporatzen dizkie Ertzaintzak. Bestalde, bigarren etapan errepidean txintxetak bota zituztenen bila ari dira. | Ertzaintza 11 lagun ikertzen ari da, Frantziako Tourreko lehen etapa oztopatzen saiatu zirelakoan. Desordena publikoko delituak leporatzen dizkie Ertzaintzak. Bestalde, bigarren etapan errepidean txintxetak bota zituztenen bila ari dira. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintza 11 lagun ikertzen ari da desordena publikoko delituengatik. Ustez, Frantziako Tourreko lehen etapa oztopatu nahi zuten, Morgako gainean (Bizkaia).
Frantziako Tourrak Bilbon ekin zion ibilbideari, larunbatean, eta, Segurtasun Sailaren arabera, 11 lagun... |
2023-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/230218/inflazioari-izkin-egin-dio-autoen-salmentak-142-handitu-da-hegoaldean.htm | Ekonomia | Inflazioari izkin egin dio autoen salmentak: %14,2 handitu da Hegoaldean | Gasoil motordun autoen salmenta jaitsi da soilik. Gasolina eta gasoila erabiltzen ez duten autoen matrikulazioa %31,8 igo da. | Inflazioari izkin egin dio autoen salmentak: %14,2 handitu da Hegoaldean. Gasoil motordun autoen salmenta jaitsi da soilik. Gasolina eta gasoila erabiltzen ez duten autoen matrikulazioa %31,8 igo da. | Inflazio eta interes tasa handiko epea izan da 2023ko urtarriletik ekainerakoa. Inflazioaren igoera gutxinaka apaltzen ari bada ere, prezioak inoiz baino handiagoak dira oraindik ere, eta kreditu bat eskatzea aspaldiko garestien da egun. Egoera horri aurre egin dio autoen sektoreak, Hego Euskal Herrian auto partikularr... |
2023-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/230219/petrolio-gutxiago-ekoizten-jarraituko-du-saudi-arabiak.htm | Ekonomia | Petrolio gutxiago ekoizten jarraituko du Saudi Arabiak | Eguneko milioi bat upel gutxiago ekoitziko ditu abuztuan ere. Upelaren prezioa 80 dolarretik gora garestitzea da helburua. Errusiak ere iragarri du 500.000 upel kenduko dituela merkatutik. | Petrolio gutxiago ekoizten jarraituko du Saudi Arabiak. Eguneko milioi bat upel gutxiago ekoitziko ditu abuztuan ere. Upelaren prezioa 80 dolarretik gora garestitzea da helburua. Errusiak ere iragarri du 500.000 upel kenduko dituela merkatutik. | Saudi Arabiak iragarri du beste hilabertez luzatuko duela petrolio ekoizpena murrizteko erabakia, abuztura arte gutxienez. Izan ere, Brent upelaren prezioa garestitzeko apustuak ez du esperotako emaitza izan gaur-gaurkoz. Upela 80 dolarretik gora nahi du Riadek, baina egun 75 eta 76 dolar artean ari da salerosten nazio... |
2023-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/230220/philipsen-nagusitu-da-baionan.htm | Kirola | Philipsen nagusitu da Baionan | Alpecin taldeko txirrindulari flandriarrak irabazi du Frantziako Tourreko hirugarren etapa, esprintean. Sailkapen nagusian, ez dago aldaketa aipagarririk, eta Adam Yatesek eutsi egin dio maillot horiari. Txintxetak bota dituzte berriro errepidera. | Philipsen nagusitu da Baionan. Alpecin taldeko txirrindulari flandriarrak irabazi du Frantziako Tourreko hirugarren etapa, esprintean. Sailkapen nagusian, ez dago aldaketa aipagarririk, eta Adam Yatesek eutsi egin dio maillot horiari. Txintxetak bota dituzte berriro errepidera. | Zornotza (Bizkaia) eta Baiona arteko ibilbidea kontuan hartuta, etapa aproposa zen esprintean amaitzeko, eta halaxe izan da. Jasper Philipsen flandriarra (Alpecin) izan da azkarrena Lapurdiko hiriburuan, Frantziako Tourreko hirugarren etapan. Philipsenek Phil Bauhausi (Bahrain) eta Caleb Ewani (Lotto) hartu die aurrea ... |
2023-7-4 | https://www.berria.eus/albisteak/230222/baionan-banderen-ehizan.htm | Politika | Baionan, banderen ehizan | Euskara eta ikurrinak presente izan dira Baionako iritsieran. Tentsio batzuk izan dira, mezu batzuk kentzen saiatu baitira zenbait polizia. | Baionan, banderen ehizan. Euskara eta ikurrinak presente izan dira Baionako iritsieran. Tentsio batzuk izan dira, mezu batzuk kentzen saiatu baitira zenbait polizia. | «Eta batzuentzat berri on bat: Uztaritzeko bidea bukatua da». Irri karkailak eragin ditu Peio Hegik, astelehen arratsaldean, Tourreko hirugarren etaparen helmugan pantaila erraldoiari begira ari ziren euskaldunen artean. Lasterketako ohiko esatariarekin batera aritu da giroa animatzen, euskaraz, eta komentarioak ere ar... |
2023-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/230223/sirens-dokumentalak-irabazi-du-zinegoak-jaialdiko-sari-nagusia.htm | Kultura | ‘Sirens’ dokumentalak irabazi du Zinegoak jaialdiko sari nagusia | Warsha gailendu da film laburren artean: publikoaren eta epaimahaiaren aitortzak eskuratu ditu. Emakumezkoak izan dira saridun gehienak. | ‘Sirens’ dokumentalak irabazi du Zinegoak jaialdiko sari nagusia. Warsha gailendu da film laburren artean: publikoaren eta epaimahaiaren aitortzak eskuratu ditu. Emakumezkoak izan dira saridun gehienak. | Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiko sariak banatu dituzte iluntzean. Libanoko errealitateak izan dira protagonista aurtengo sarituen artean: Sirens dokumentalak eskuratu du sari nagusia, eta Warsha gailendu da film laburren artean. Antolatzaileek emakumeen presentzia azpimarratu dute: bederatz... |
2023-7-4 | https://www.berria.eus/albisteak/230248/udako-kontratuek-bultzatuta-10etik-jaitsi-da-langabezia-tasa.htm | Ekonomia | Udako kontratuek bultzatuta, %10etik jaitsi da langabezia tasa | Maiatzean baino 2.643 langabe gutxiago daude Hego Euskal Herrian ekainean, eta urte arteko jaitsiera 8.347koa izan da. | Udako kontratuek bultzatuta, %10etik jaitsi da langabezia tasa. Maiatzean baino 2.643 langabe gutxiago daude Hego Euskal Herrian ekainean, eta urte arteko jaitsiera 8.347koa izan da. | Langabeziak beheraka jarraitzen du Hego Euskal Herrian, eta %10eko langatik behera egin du: %9,93koa da ekainean. Hala, gaur egun 134.644 langabe daude Hegoaldean, maiatzean baino 2.643 gutxiago, eta iazko ekainean baino 8.347 gutxiago. Emakume langabe gehiago daude gizonak baino, langabeen %58,9 baitira emakumezkoak.
... |
2023-7-4 | https://www.berria.eus/albisteak/230249/espainiako-pilota-federazioko-buruari-nazioarteko-idazkari-kargua-kendu-diote-euskadikoaren-kontrako-kanpainarengatik.htm | Kirola | Espainiako Pilota Federazioko buruari nazioarteko idazkari kargua kendu diote, Euskadikoaren kontrako kanpainarengatik | «Iraintzea eta eraso egitea» egotzi dio Xavier Cazaubon presidenteak Julian Garcia Angulo espainiarrari, eta kargugabetzea erabaki du. Nazioarteko Federazioak uztailaren 29an bozkatuko du Euskadikoa kide izateko estatutuak aldatu edo ez. | Espainiako Pilota Federazioko buruari nazioarteko idazkari kargua kendu diote, Euskadikoaren kontrako kanpainarengatik. «Iraintzea eta eraso egitea» egotzi dio Xavier Cazaubon presidenteak Julian Garcia Angulo espainiarrari, eta kargugabetzea erabaki du. Nazioarteko Federazioak uztailaren 29an bozkatuko du Euskadikoa k... | Nazioarteko Pilota Federazioak uztailaren 29an bozkatuko du Euskadikoa kide izateko estatutuak aldatu edo ez, eta, horren kontra Espainiakoak eginiko kanpainak eraginda, Xavier Cazaubon presidenteak erabaki du Espainiako Pilota Federazioko buru Julian Garcia Angulo idazkari nagusiaren kargutik kentzea.
Ikusi gehiago: ... |
2023-7-4 | https://www.berria.eus/albisteak/230250/hendaia-eta-irun-arteko-oinezko-zubia-berriz-hetsi-du-frantziak.htm | Politika | Hendaia eta Irun arteko oinezko zubia berriz hetsi du Frantziak | Frantziako Tourraren karietara zubia ireki zuten atzo, baina berriz hesiz josi dute goiz honetan, Frantziako Poliziaren zaintzapean. Egoera salatzeko elkarretaratze bat eginen dute ostiralean. | Hendaia eta Irun arteko oinezko zubia berriz hetsi du Frantziak. Frantziako Tourraren karietara zubia ireki zuten atzo, baina berriz hesiz josi dute goiz honetan, Frantziako Poliziaren zaintzapean. Egoera salatzeko elkarretaratze bat eginen dute ostiralean. | Oren batzuk besterik ez du iraun Hendaia (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) lotzen dituen oinezko zubian ibiltzeko aukerak. Bi urte baino gehiago hetsirik pasatu ondoan, zubia ireki zuten atzo, Frantziako Tourraren karietara. Baina, goiz honetan, berriz ere hetsi dute, hesiak jarriz bidearen erdian. Langile batzuk aritu dir... |
2023-7-4 | https://www.berria.eus/albisteak/230251/sei-hilabeteko-kartzela-zigorra-ekainean-epaitutako-tubacexeko-langileari.htm | Ekonomia | Sei hilabeteko kartzela zigorra ekainean epaitutako Tubacexeko langileari | ELAk epaiaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko du. Irailean greban atxilotutako beste sei langile epaituko dituzte. | Sei hilabeteko kartzela zigorra ekainean epaitutako Tubacexeko langileari. ELAk epaiaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko du. Irailean greban atxilotutako beste sei langile epaituko dituzte. | Tubacexeko grebaren epaiketak aurrera doaz, eta enpresako langile bati sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Gasteizko epaitegi batek. Ekainaren 15ean izan zen epaiketa, eta atxiloketari aurre egiteagatik zigortu dute. Fiskaltzak hasieran 21 hilabetetako zigorra ezarri nahi zion, baina zigorra sei hilabetera murri... |
2023-7-4 | https://www.berria.eus/albisteak/230252/hego-euskal-herrian-ere-maskara-ez-da-derrigor-jarri-beharko-osasun-zentroetan.htm | Gizartea | Hego Euskal Herrian ere, maskara ez da derrigor jarri beharko osasun zentroetan | Espainiako Ministroen Kontseiluak hartu du erabakia, eta BOE Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren sartuko da indarrean. Maskarak «oso gomendagarriak» izango dira pertsona zaurgarriak dauden lekuetan eta arnas infekzioren baten sintomak daudenean. | Hego Euskal Herrian ere, maskara ez da derrigor jarri beharko osasun zentroetan. Espainiako Ministroen Kontseiluak hartu du erabakia, eta BOE Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren sartuko da indarrean. Maskarak «oso gomendagarriak» izango dira pertsona zaurgarriak dauden lekuetan eta arnas infekzi... | Espainiako Ministroen Kontseiluak gaur onartu du osasun zentroetan, zentro soziosanitarioetan eta farmazietan maskara derrigorrean erabili beharrik ez izatea. Gomendagarriak izango dira aurrerantzean ere, baina derrigorrezko erabilerari eutsiko zaio soilik ospitaleetako gune jakin batzuetan; hain zuzen ere, gaixo larri... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.