date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230253/fukushimako-ur-kutsatua-itsasora-isurtzea-babestu-du-nbek.htm
Mundua
Fukushimako ur kutsatua itsasora isurtzea babestu du NBEk
IAEAk kaleratutako txostenaren arabera, Japoniako Gobernuak hartutako neurriek «bat egiten dute nazioarteko segurtasun estandarrekin». Tokio uda honetan da hastekoa ura isurtzen.
Fukushimako ur kutsatua itsasora isurtzea babestu du NBEk. IAEAk kaleratutako txostenaren arabera, Japoniako Gobernuak hartutako neurriek «bat egiten dute nazioarteko segurtasun estandarrekin». Tokio uda honetan da hastekoa ura isurtzen.
Fukushimako zentral nuklearreko ur kutsatuak itsasora isurtzeko Japoniako Gobernuak ondutako plana babestu du IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak. NBE Nazio Batuen Erakundearen agentzia horrek bi urtez aztertu du Tokioren proposamena, eta, gaur plazaratutako txostenean Rafael Grossi zuzendari nagusiak nabar...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230254/ultraeskuinaren-inpunitatea-salatu-dute-ion-aranbururen-familiarteko-eta-lagunek.htm
Politika
Ultraeskuinaren «inpunitatea» salatu dute Ion Aranbururen familiarteko eta lagunek
Instituzioen elkartasun keinurik ez dutela izan salatu dute familiak eta lagunek. Erantzukizunak eskatu dituzte, eta segurtasun indarren jarrera deitoratu. Donostiako ZIUra lekualdatu dute Aranburu.
Ultraeskuinaren «inpunitatea» salatu dute Ion Aranbururen familiarteko eta lagunek. Instituzioen elkartasun keinurik ez dutela izan salatu dute familiak eta lagunek. Erantzukizunak eskatu dituzte, eta segurtasun indarren jarrera deitoratu. Donostiako ZIUra lekualdatu dute Aranburu.
Ion Aranburu donostiarraren familiarteko eta lagunek salatu dute, ohar baten bidez, inork ez duela hartu hark pairatutako erasoaren erantzukizuna. Ondorio falta horren atzean «ultraeskuinaren inpunitatea» dagoela iritzi diote, eta, horrekin batera, gaitzetsi dute ez dutela jaso instituzioen elkartasunik: «Familiak ez d...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230255/el-conquistador-del-caribe-ren-finalak-269ko-kuota-izan-du.htm
Bizigiro
‘El conquistador del Caribe’-ren finalak %26,9ko kuota izan du
Frantziako Tourreko lehen etapak %19,1eko ikusle kuota izan zuen —euskaldunen artean, %40,2koa—. ETB1ek %2,2ko kuota izan du ekainean.
‘El conquistador del Caribe’-ren finalak %26,9ko kuota izan du. Frantziako Tourreko lehen etapak %19,1eko ikusle kuota izan zuen —euskaldunen artean, %40,2koa—. ETB1ek %2,2ko kuota izan du ekainean.
Alejandro Lopez de Silanes Locuras Miranda de Ebroko (Espainia) lehiakideak irabazi du El conquistador del Caribe saioaren hemeretzigarren edizioa. Ikurrin preziatua eta 20.000 euroko saria eraman ditu; programan zehar sei duelo gainditu zituen —saioko marka ezarri du—, eta Limongo ur jauzietan (Dominikar Errepublika) ...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230256/eh-bilduk-aurpegiratu-dio-eajri-ppren-babes-justifikaezina-bilatzea-eta-jasotzea.htm
Politika
EH Bilduk aurpegiratu dio EAJri «PPren babes justifikaezina bilatzea eta jasotzea»
Koalizioko Gipuzkoako zerrendaburu Mertxe Aipuruak gogora ekarri du «PP ultraeskuinarekin atzerapausoak adosten ari den bitartean» eskuratu dutela EAJk eta PSEk haren babesa, «geldiezina den aldaketa politikoa eteteko».
EH Bilduk aurpegiratu dio EAJri «PPren babes justifikaezina bilatzea eta jasotzea». Koalizioko Gipuzkoako zerrendaburu Mertxe Aipuruak gogora ekarri du «PP ultraeskuinarekin atzerapausoak adosten ari den bitartean» eskuratu dutela EAJk eta PSEk haren babesa, «geldiezina den aldaketa politikoa eteteko».
EH Bildu Gipuzkoako lehen indar politikoa dela, eta koalizioa «konfiantza osoarekin» lehiatuko dela Espainiako Gorteetarako uztailaren 23ko bozetan: horixe azaldu du Gipuzkoako zerrendaburu Mertxe Aizpuruak gaur, Donostian. Eta erantsi du EH Bilduk Gipuzkoan duen lidergoa ez dela aldatuko, «batzuk eta besteak saiatu di...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230257/korsikako-nazionalistek-keinuak-egin-dituzte-autonomiaren-gaian-ados-jartzeko.htm
Mundua
Korsikako nazionalistek keinuak egin dituzte autonomiaren gaian ados jartzeko
Asanblea irlaren etorkizun instituzionalari buruzko ezohiko saioa egiten ari da; baliteke bihar jarraitzea. Alderdi guztiek aurkeztu dituzte eztabaidarako testuak, eta, oraingoz, kolokan dago deliberazio komun bat onartzeko Simeoniren asmoa.
Korsikako nazionalistek keinuak egin dituzte autonomiaren gaian ados jartzeko. Asanblea irlaren etorkizun instituzionalari buruzko ezohiko saioa egiten ari da; baliteke bihar jarraitzea. Alderdi guztiek aurkeztu dituzte eztabaidarako testuak, eta, oraingoz, kolokan dago deliberazio komun bat onartzeko Simeoniren asmoa.
Gilles Simeoni Korsikako gobernuburua irribarretsu agertu da Asanblean. Banan-banan agurtu ditu bere talde parlamentarioko lurralde kontseilariak, baita oposizioko batzuk ere; autonomistak, independentistak eta eskuinekoak. Une horretan jakitun zegoen alderdi guztiek norbere testua aurkeztu eta defendatzeko asmoa dutel...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230258/poloniak-erreferendum-bidez-erabakiko-du-europako-batasuneko-migrazio-planaz.htm
Mundua
Poloniak erreferendum bidez erabakiko du Europako Batasuneko migrazio planaz
Mateusz Morawiecki lehen ministroak iragarri du hauteskunde orokorren egun berean egingo dutela galdeketa; udazkenerako daude aurreikusita.
Poloniak erreferendum bidez erabakiko du Europako Batasuneko migrazio planaz. Mateusz Morawiecki lehen ministroak iragarri du hauteskunde orokorren egun berean egingo dutela galdeketa; udazkenerako daude aurreikusita.
Poloniako Gobernuak erreferendum baten bidez erabaki nahi du EB Europako Batasunak adosturiko migrazio planaz, hauteskunde orokorren egun berean, udazkenean. EBko estatu kideek sortutako migrazio planaren aurka agertu da Varsovia. Duela astebete, Jaroslaw Kaczynski PiS Legea eta Justiziako buru eta ministrordeak galde...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230259/euskadiko-federazioa-laquoitxaropentsu-eta-zuhurraquo-dago-nazioartekoaren-batzarrari-begira.htm
Kirola
Euskadiko Federazioa «itxaropentsu eta zuhur» dago Nazioartekoaren batzarrari begira
Euskadiko Federazioko ordezkariek denbora daramate lanean uztailaren 29an Mexiko Hirian egingo den ezohiko batzarrean ahalik eta babes gehien lortzeko.
Euskadiko Federazioa «itxaropentsu eta zuhur» dago Nazioartekoaren batzarrari begira. Euskadiko Federazioko ordezkariek denbora daramate lanean uztailaren 29an Mexiko Hirian egingo den ezohiko batzarrean ahalik eta babes gehien lortzeko.
Uztailaren 29a baliteke egun historikoa izatea euskal pilotarentzat. Egun horretan, Nazioarteko Pilota Federazioak ezohiko batzarra egingo du Mexiko Hirian, eta horretan bozkatuko dute Euskadiko Pilota Federazioa kide izateko estatutuak aldatu edo ez. Mexikon 11:00ak direnean hasiko da batzarra, Euskal Herrian 19:00ak ...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230260/espainiako-gobernuak-40-milioi-eurorekin-lagunduko-du-urdaibaiko-guggenheim.htm
Kultura
Espainiako Gobernuak 40 milioi eurorekin lagunduko du Urdaibaiko Guggenheim
Bizkaiko Foru Aldundiarekin lortutako hitzarmenaren ondorio da erabakia.
Espainiako Gobernuak 40 milioi eurorekin lagunduko du Urdaibaiko Guggenheim. Bizkaiko Foru Aldundiarekin lortutako hitzarmenaren ondorio da erabakia.
Espainiako Gobernuak 40 milioi euroko diru laguntza emango du, Urdaibaiko estuarioan «garapen iraunkorreko jarduera bereziak bultzatzeko» ekintzetarako. Ekintza horien artean dago biosfera erreserba horretan Guggenheim museoa egitea. Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontse...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230261/arabako-diputatuek-karguaren-zina-egin-dute.htm
Politika
Arabako diputatuek karguaren zina egin dute
EAJren eta PSE-EEren artean adostutako «bide orri argia» duen foru gobernu bat izango da, ahaldun nagusiak esan duenez. Halere, prest egongo da beste taldeen proposamenak onartzeko .
Arabako diputatuek karguaren zina egin dute. EAJren eta PSE-EEren artean adostutako «bide orri argia» duen foru gobernu bat izango da, ahaldun nagusiak esan duenez. Halere, prest egongo da beste taldeen proposamenak onartzeko .
Arabako Foru Aldundiko bederatzi diputatuek euren karguaren zina egin dute gaur batzar nagusietan: sei emakumek eta hiru gizonek. Datozen lau urteotan gidatuko dute Arabako foru gobernua, Ramiro Gonzalez dutela buru. Sei diputatu jeltzalek eta hiru sozialistek «hitzeman» dute «Arabako foruak, ohitura eta usadio onak» g...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230262/sute-bat-izan-da-zubietako-erraustegiko-hondakin-handien-hobian.htm
Gizartea
Sute bat izan da Zubietako erraustegiko hondakin handien hobian
07:45ean piztu da sua, eta erraustegiaren baliabideekin itzali dutela jakinarazi du GHK-k. GuraSOSek esan du instalazioetan piztutako laugarren sutea dela.
Sute bat izan da Zubietako erraustegiko hondakin handien hobian. 07:45ean piztu da sua, eta erraustegiaren baliabideekin itzali dutela jakinarazi du GHK-k. GuraSOSek esan du instalazioetan piztutako laugarren sutea dela.
Zubietako erraustegian sute bat izan da goizean, eta ke laino handi bat begi bistan izan dute inguruko bizilagunek ordu batzuetan. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak jakinarazi duenez (GHK), mankomunitateren batek material «sukoia» bota du bolumen handiko hondakinen hobian, eta han hartu du su. GHKren arabera, 07:45ea...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230263/ezusteko-batzuk-gorabehera-jaurlaritzak-ontzat-jo-du-tourra.htm
Gizartea
Ezusteko batzuk gorabehera, Jaurlaritzak ontzat jo du Tourra
Gertatu diren ezustekoak «anekdotikoak» izan direla esan du Erkorekak, eta segurtasun profesionalen eta herritarren jarrera goraipatu du.
Ezusteko batzuk gorabehera, Jaurlaritzak ontzat jo du Tourra. Gertatu diren ezustekoak «anekdotikoak» izan direla esan du Erkorekak, eta segurtasun profesionalen eta herritarren jarrera goraipatu du.
Eusko Jaurlaritzaren segurtasun dispositiboak Frantziako Tourraren irteerari «arrakastaz» aurre egin diola azaldu du Erkoreka Jaurlaritzako lehendakariorde eta segurtasun sailburuak. Eskerrak eman dizkie «inoiz ez bezalako erronka» horri «hutsik gabe» erantzun dioten profesional guztiei, eta aipamen berezia egin dio Er...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230264/donibane-lohizuneko-poliklinikako-zuzendari-ohia-zigortu-dute-dirua-desbideratzeagatik.htm
Gizartea
Donibane Lohizuneko poliklinikako zuzendari ohia zigortu dute, dirua desbideratzeagatik
2015 eta 2018 artean 340.000 euro bereganatu zituela ebatzi du Baionako Auzitegiak. Hamar hilabeteko kartzela zigorra eman diote, gibelapenarekin.
Donibane Lohizuneko poliklinikako zuzendari ohia zigortu dute, dirua desbideratzeagatik. 2015 eta 2018 artean 340.000 euro bereganatu zituela ebatzi du Baionako Auzitegiak. Hamar hilabeteko kartzela zigorra eman diote, gibelapenarekin.
Nicole Ithurria Donibane Lohizuneko (Lapurdi) poliklinikako zuzendari ohia erruduntzat jo du Baionako Auzitegiak. 2015 eta 2018 artean 340.000 euro bereganatu zituela ebatzi du epaimahaiak. Erretiroa hartu zuenean, kontuak ikuskatzen hasi zen langileetako bat; orduan ikusi zuen Ithurriak bere buruari zuzendutako txekea...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230265/tourreko-5-etapan-30-kilometroko-sartu-irtena-egingo-dute-zuberoan.htm
Kirola
Tourreko 5. etapan 30 kilometroko sartu-irtena egingo dute Zuberoan
Txirrindulariak Zuberoan ibiliko dira bosgarren etapan: Montoritik sartuko dira, eta Garateko lepoa igarota irten.
Tourreko 5. etapan 30 kilometroko sartu-irtena egingo dute Zuberoan. Txirrindulariak Zuberoan ibiliko dira bosgarren etapan: Montoritik sartuko dira, eta Garateko lepoa igarota irten.
Frantziako Tourraren laugarren etapa aldi honetan Euskal Herritik pasatzen ez den lehen etapa izan da. Hala ere, bosgarren etapan tropela berriro pasatuko da Euskal Herritik: Zuberoan ibiliko da, hain zuzen ere. Pauetik hasiko da etapa, eta Larunsen bukatu: txirrindulariek 162,7 kilometro egingo dituzte guztira. Tropel...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230266/espainiak-laguntzak-onartu-ditu-talidomidaren-biktimentzat.htm
Gizartea
Espainiak laguntzak onartu ditu talidomidaren biktimentzat
Botika hori erruz errezetatu zitzaien andre haurdunei 50eko eta 60ko hamarraldietan, eta malformazioekin jaio ziren milaka ume; laguntzak oraindik urriak dira, eta Jone Belarra ministroak aitortu du badagoela zeregina
Espainiak laguntzak onartu ditu talidomidaren biktimentzat. Botika hori erruz errezetatu zitzaien andre haurdunei 50eko eta 60ko hamarraldietan, eta malformazioekin jaio ziren milaka ume; laguntzak oraindik urriak dira, eta Jone Belarra ministroak aitortu du badagoela zeregina
Alemaniako Grunenthal botika etxeak 1957an atera zuen merkatura talidomida. Hainbat izen komertzialekin saldu zen Europan eta Afrikako zenbait herrialdetan printzipio aktibo hori. AEBetan ez zioten inoiz onespenik eman. 1959an, botika horrek eragiten zituen arazoen gainean ohartarazten hasi ziren hainbat aditu. 1962rak...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230267/douglasek-10000-euro-ordaindu-beharko-dizkio-elari-greba-eskubidea-urratzeagatik.htm
Ekonomia
Douglasek 10.000 euro ordaindu beharko dizkio ELAri greba eskubidea urratzeagatik
Grebalariak ordezkatzeko kontratazioak egin zituen enpresak
Douglasek 10.000 euro ordaindu beharko dizkio ELAri greba eskubidea urratzeagatik. Grebalariak ordezkatzeko kontratazioak egin zituen enpresak
EAEko Justizia Auzitegi nagusiak atzera bota du Douglas lurrindegi katearen helegitea, eta ordaindu egin beharko du enplegua erregulatzeko espedientea (EE) ezarri eta gero ELAk deituriko greba oztopatzeagatik. Ekainaren 27an egin zen epaiketa, eta EAEko Justizia Auzitegi Nazionalak berretsi egin zuen Douglas enpresak ...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230268/gaitzespena-eragin-du-miarritzek-indarkeria-matxistagatik-zigortutako-bat-fitxatu-izanak.htm
Kirola
Gaitzespena eragin du Miarritzek indarkeria matxistagatik zigortutako bat fitxatu izanak
Miarritzeko Mutilak zaleen taldeak iragarri du ez dela Aguilerara joango Mohamed Haouasek taldean jokatzen duen bitartean. Jokalaria Clermontetik eta Frantziako selekziotik kanporatu dute bere bikotekidea jotzeagatik.
Gaitzespena eragin du Miarritzek indarkeria matxistagatik zigortutako bat fitxatu izanak. Miarritzeko Mutilak zaleen taldeak iragarri du ez dela Aguilerara joango Mohamed Haouasek taldean jokatzen duen bitartean. Jokalaria Clermontetik eta Frantziako selekziotik kanporatu dute bere bikotekidea jotzeagatik.
Mohamed Haouas (Le Havre, Frantzia, 1994) fitxatu izanak hautsak harrotu ditu Miarritzen. Errugbi jokalariari urtebeteko kartzela zigorra ezarri zioten joan den maiatzaren 30ean, bere emaztea jotzeagatik merkataritza gune baten kanpoaldean. Jokalariak Top 14ko Clermont taldean jokatu behar zuen datorren denboraldian (M...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230269/ehuk-lanaldi-osoko-ordezkapenak-murriztu-dituela-salatu-dute.htm
Gizartea
EHUk lanaldi osoko ordezkapenak murriztu dituela salatu dute
EHUko irakasleek eta ikertzaileek elkarretaratzea egin dute, eta EHUri eskatu diote prekarizazio asmoak zuzentzeko.
EHUk lanaldi osoko ordezkapenak murriztu dituela salatu dute. EHUko irakasleek eta ikertzaileek elkarretaratzea egin dute, eta EHUri eskatu diote prekarizazio asmoak zuzentzeko.
Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek eta ikertzaileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bizkaia aretoaren aurrean (Bilbo), barruan klaustroa bilduta zegoela baliatuta. Salatu dute EHUko errektore taldea «era murritzean» aplikatzen ari dela martxoan indarrean sartu zen Espainiako Unibertsitate Sistemaren Lege ...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230270/bihar-hasiko-da-hendaiako-guitaralde-jaialdia.htm
Kultura
Bihar hasiko da Hendaiako Guitaralde jaialdia
Festibalaren XII. aldia da aurtengoa, eta Robben Ford, Diane Tell eta Thomas Fersen dira izen handiak. Larunbatera arte iraungo du.
Bihar hasiko da Hendaiako Guitaralde jaialdia. Festibalaren XII. aldia da aurtengoa, eta Robben Ford, Diane Tell eta Thomas Fersen dira izen handiak. Larunbatera arte iraungo du.
Hamabi urte daramatza Hendaiako (Lapurdi) Guitaralde jaialdiak nazioarteko gitarra jotzaile ezagun eta hasiberriak biltzen, eta hala egingo du aurten ere. Egitaraua «ederra» izango dela aurreratu dute antolatzaileek, artisten emanaldiez gain, bestelako eskaintzak ere izango direlako. Paco de Lucía, légende du flamenco ...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230271/irmoa-da-urtxuegiari-ezarritako-hemezortzi-urteko-inhabilitazioa.htm
Politika
Irmoa da Urtxuegiari ezarritako hemezortzi urteko inhabilitazioa
Lasarte-Oriako alkate ohiak fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin akordioa egin zuen maiatzean. 2.160 euroko isuna ordaindu beharko du.
Irmoa da Urtxuegiari ezarritako hemezortzi urteko inhabilitazioa. Lasarte-Oriako alkate ohiak fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin akordioa egin zuen maiatzean. 2.160 euroko isuna ordaindu beharko du.
Maiatzean plazaratu zuten Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) alkate ohi Ana Urtxuegia sozialistak fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin egindako akordioa, eta Gipuzkoako Auzitegiaren sinadura du jada. Hala, ahozko epaiketa bertan behera geratu da. Urtxuegiak hemezortzi urteko inhabilitazioa eta 2.160 euroko isuna onartu...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230272/adineko-lau-emakumetik-batek-indarkeria-matxista-jasan-du-emakunderen-ikerketa-baten-arabera.htm
Gizartea
Adineko lau emakumetik batek indarkeria matxista jasan du, Emakunderen ikerketa baten arabera
Andre edadetuek jasaten duten genero indarkeria aztertu dute Iratxe Herrerok eta Carlos Diaz de Argandoñak. Ohartarazi dute fenomeno ikusezina dela, eta horrek detektatzea zailtzen duela.
Adineko lau emakumetik batek indarkeria matxista jasan du, Emakunderen ikerketa baten arabera. Andre edadetuek jasaten duten genero indarkeria aztertu dute Iratxe Herrerok eta Carlos Diaz de Argandoñak. Ohartarazi dute fenomeno ikusezina dela, eta horrek detektatzea zailtzen duela.
65 urtetik gorako lau emakumeetatik batek indarkeria matxista jasan izan du Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan, Emakunderen azterlan batek ondorioztatu duenez. Adineko andreen pairatzen duten bortizkeria ikusezina dela ohartarazi dute Genero indarkeria eta adineko emakumeak Euskal Autonomia Erkidegoan: zaurgarritasun ezkut...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230273/jasper-philipsenek-irabazi-du-berriro-frantziako-tourrean.htm
Kirola
Jasper Philipsenek irabazi du berriro Frantziako Tourrean
Bezperan egin bezala, Alpecin taldeko txirrindulari flandriarra izan da azkarrena esprintean. Eroriko dezente izan dira azken metroetan. Ez da aldaketa aipagarririk egon sailkapen nagusian
Jasper Philipsenek irabazi du berriro Frantziako Tourrean. Bezperan egin bezala, Alpecin taldeko txirrindulari flandriarra izan da azkarrena esprintean. Eroriko dezente izan dira azken metroetan. Ez da aldaketa aipagarririk egon sailkapen nagusian
Frantziako Tourreko esprintek nagusi bat dute orain arte: Jasper Philipsen. Tropel osoa elkarrekin iritsi den bi etapetan gailendu da Alpecin taldeko esprinter flandriarra: atzo, hura izan zen azkarrena Baionan, eta gaur, bera izan da berriro bizkorrena, Nogaroko zirkuituko helmugan (Okzitania). Caleb Ewan australiarra...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230274/uefako-apelazio-batzordeak-atzera-bota-du-osasunak-aurkeztutako-helegitea.htm
Kirola
UEFAko Apelazio Batzordeak atzera bota du Osasunak aurkeztutako helegitea
Europako Federazioak berretsi egin du haren Kontrol, Etika eta Diziplina Batzordeko ikuskatzaileek Osasuna zigortzeko egindako proposamena. Klubak TASera joko du. «Gure eskubideen aurkako erasoa da», salatu dute.
UEFAko Apelazio Batzordeak atzera bota du Osasunak aurkeztutako helegitea. Europako Federazioak berretsi egin du haren Kontrol, Etika eta Diziplina Batzordeko ikuskatzaileek Osasuna zigortzeko egindako proposamena. Klubak TASera joko du. «Gure eskubideen aurkako erasoa da», salatu dute.
Osasunak beste muturreko bat jaso du. Ez du ezustean harrapatu, baina horrek ez du esan nahi gogorra ez denik. Nafarroako klubak ez zuen itxaropen handirik Europako Futbol Federazioaren (UEFA) Apelazio Batzordean aurkeztutako helegitearekin. Zail ikusten zuten Apelazio Batzordeak haren Kontrol, Etika eta Diziplina Batz...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230275/erruduntzat-jo-dute-mixel-etxebeste-mauleko-auzapez-ohia.htm
Politika
Erruduntzat jo dute Mixel Etxebeste Mauleko auzapez ohia
Agerria hotelaren aferan dokumentu bat faltsutu izana onartu zuen epaiketan. Lau hilabeteko kartzela zigorra eta 5.000 euroko isuna ezarri dizkiote, biak gibelapenarekin.
Erruduntzat jo dute Mixel Etxebeste Mauleko auzapez ohia. Agerria hotelaren aferan dokumentu bat faltsutu izana onartu zuen epaiketan. Lau hilabeteko kartzela zigorra eta 5.000 euroko isuna ezarri dizkiote, biak gibelapenarekin.
Mixel Etxebeste Mauleko auzapez ohia kondenatu du Paueko Zigor Auzitegiak, Agerria hotelaren kudeaketagatik. Ekain hasieran egin zioten epaiketan, onartu zuen Agerria hotelarentzat 450.000 euroko mailegua lortzeko hura kudeatzen zuen ekonomia mistoko sozietatearen akta faltsu bat idatzi zuela. Lau hilabeteko kartzela z...
2023-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/230276/maitaldia-festibala-berriz-abiatuko-da-irailean.htm
Kultura
Maitaldia festibala berriz abiatuko da irailean
Miarritzeko dantza jaialdiaren 33. edizioa irailaren 7tik 17ra eginen dute. Udalerriaz harago, Euskal Herriko beste hainbat herriren hunkitzeko xedea du.
Maitaldia festibala berriz abiatuko da irailean. Miarritzeko dantza jaialdiaren 33. edizioa irailaren 7tik 17ra eginen dute. Udalerriaz harago, Euskal Herriko beste hainbat herriren hunkitzeko xedea du.
Maitaldia dantza festibalaren 33. edizioa aurkeztu dute goizean, Miarritzen (Lapurdin). Irailaren 7tik 17ra bitartean; guztira, 93 proposamen bilduko ditu jaialdiak, 250 artistaren eskutik, eta, Miarritzen ez ezik, Ipar Euskal Herriko hamar herritan ere erakutsiko ditu, baita Errenterian (Gipuzkoa) ere. Antolatzaileek ...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/230305/puigdemontek-immunitatea-galdu-du-ebko-justizia-auzitegiak-suplikatorioa-onartuta.htm
Mundua
Puigdemontek immunitatea galdu du, EBko Justizia Auzitegiak suplikatorioa onartuta
Epaiak bidea irekiko dio Espainiako Auzitegi Gorenari Kataluniako presidente ohiaren eta Comin eta Ponsatiren kontrako euroaginduak berriz igortzeko. Defentsaren ustez, agindu horiek ez dute ibilbiderik izango.
Puigdemontek immunitatea galdu du, EBko Justizia Auzitegiak suplikatorioa onartuta. Epaiak bidea irekiko dio Espainiako Auzitegi Gorenari Kataluniako presidente ohiaren eta Comin eta Ponsatiren kontrako euroaginduak berriz igortzeko. Defentsaren ustez, agindu horiek ez dute ibilbiderik izango.
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak eurodiputatu gisa dagokion immunitatea galdu du, Europako Batasuneko (EB) Justizia Auzitegiak gaur goizean jakinarazi duen epaiaren ondorioz. Harekin batera, immunitatea galduko dute Toni Comin eta Clara Ponsati Kataluniako kontseilari ohi eta eurodiputatuek ere. Epaileek ...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/230306/itzali-dute-basauriko-iberdrolako-estazioan-piztutako-sua.htm
Gizartea
Itzali dute Basauriko Iberdrolako estazioan piztutako sua
Gauerdian piztu zen. Ez da inor zauritu, baina instalazioa hondatuta geratu da. San Miguel auzoko bizilagunei eskatu diete leihorik ez irekitzeko sua guztiz itzali arte, kea dela eta.
Itzali dute Basauriko Iberdrolako estazioan piztutako sua. Gauerdian piztu zen. Ez da inor zauritu, baina instalazioa hondatuta geratu da. San Miguel auzoko bizilagunei eskatu diete leihorik ez irekitzeko sua guztiz itzali arte, kea dela eta.
Basauriko (Bizkaia) Iberdrolan piztutako sutea itzali dutela jakinarazi die enpresak berri agentziei. Suak 3.000 bat bezeroren hornikuntza eten du hainbat orduz gauean. Goizeko bederatzietarako, guztiz berrezarri da, sare adimendunei eta gertuko azpiestazioei esker. Sutearen jatorria zein izan den ikertzen ari dira. G...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/230307/susana-talayero-nadia-barkate-eta-anti-liburu-denda-dira-2023ko-gure-artea-saridunak.htm
Kultura
Susana Talayero, Nadia Barkate eta Anti liburu denda dira 2023ko Gure Artea saridunak
Ibilbide artistikoagatik saritu dute Talayero; Barkate, berriz, sormen jarduera aitortzeko modalitatean saritu dute; eta Anti liburu denda, ikusizko arteak bultzatzeko egin duen lanagatik. Sariak emateko ekitaldia udazkenean egingo dute, Donostiako San Telmo museoan.
Susana Talayero, Nadia Barkate eta Anti liburu denda dira 2023ko Gure Artea saridunak. Ibilbide artistikoagatik saritu dute Talayero; Barkate, berriz, sormen jarduera aitortzeko modalitatean saritu dute; eta Anti liburu denda, ikusizko arteak bultzatzeko egin duen lanagatik. Sariak emateko ekitaldia udazkenean egingo d...
Susana Talayero eta Nadia Barkate artistek eta Anti liburu dendak jasoko dituzte aurtengo Gure Artea sariak. Eusko Jaurlaritzak arte plastikoen eta ikusizko arteen arloan egindako lanaren aitortza gisa banatzen ditu sariok, urtero, eta Bingen Zupiria Kultura sailburuak jakinarazi du nor diren aurtengo sarituak, Iñaki I...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/230308/israelgo-armadak-bukatutzat-eman-du-jeninen-egindako-operazioa.htm
Mundua
Israelgo armadak bukatutzat eman du Jeninen egindako operazioa
Gazatik suziriak jaurti dituzte, eta Israelek Hamasen azpiegitura militarra bonbardatuz erantzun du. Palestinako lehen ministroak azken 48 orduetako «inbasio militarra» salatu du.
Israelgo armadak bukatutzat eman du Jeninen egindako operazioa. Gazatik suziriak jaurti dituzte, eta Israelek Hamasen azpiegitura militarra bonbardatuz erantzun du. Palestinako lehen ministroak azken 48 orduetako «inbasio militarra» salatu du.
Azkeneko bi hamarkadetan Zisjordania okupatuan egindako operazio handiena bukatutzat eman du Israelgo armadak. Hala jakinarazi du gaur militarren bozeramaile batek, hango hedabideek jaso dutenez. 48 bat ordu iraun du Jeningo errefuxiatuen kanpalekuan egindako «terrorismoaren aurkako operazioak», eta, tarte horretan, Is...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/230309/emazte-laborariak-argitan-aurtengo-lurraman.htm
Ekonomia
Emazte laborariak argitan aurtengo Lurraman
Azaroaren 10etik 12ra bitarte eginen da Lurrama. Jakinarazi dute 2023ko aldiaren kari «emazte laborariak argitan» gaiaren inguruan lanean arituko direla. Programazioa ere iragarri dute.
Emazte laborariak argitan aurtengo Lurraman. Azaroaren 10etik 12ra bitarte eginen da Lurrama. Jakinarazi dute 2023ko aldiaren kari «emazte laborariak argitan» gaiaren inguruan lanean arituko direla. Programazioa ere iragarri dute.
«Zergatik ezarri argitan emazte laborariak?» galderari erantzun diote Lurramaren antolatzaileek. Kausa feminista eszena aitzinean lekua egiten ari den honetan, «emazteen genero estereotipoak deskonposatzeko lana» funtsezkoa dela azpimarratu dute, eta mugimendu horretan parte hartu nahi dutela zehaztu. Ipar Euskal Herr...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/230310/orhi-gure-lehen-bi-milakoa.htm
albisteak
Orhi, gure lehen bi milakoa
Orhi mendiak badu bere izena letra larriz idazteko nahiko arrazoi; izan ere, Bizkaiko golkotik abiatuta, bi mila metroak gainditzen dituen lehenengo mendia dugu, eta, ondorioz, goi mendien zerrendan sailkatzen lehenengoa. Izaki mitologiko askoren bizileku ere bada Orhi.
Orhi, gure lehen bi milakoa. Orhi mendiak badu bere izena letra larriz idazteko nahiko arrazoi; izan ere, Bizkaiko golkotik abiatuta, bi mila metroak gainditzen dituen lehenengo mendia dugu, eta, ondorioz, goi mendien zerrendan sailkatzen lehenengoa. Izaki mitologiko askoren bizileku ere bada Orhi.
Inguruko mendien artean ere garaiena da Orhi. Beraz, gailurretik edozein aldetara begiratuta, sekulako ikuspegia duen mendi baten aurrean gaude. Tontorrera iristeko hainbat bide daude, baina ohikoena Larraineko mendatetik abiatzen dena da, zailtasun gutxikoa eta laburrena. Mendatetik abiatuta, bi bide nagusi daude: er...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/230311/puigdemontek-uste-du-oinarri-nahikoa-dutela-epaia-iraultzeko.htm
Mundua
Puigdemontek uste du oinarri nahikoa dutela epaia iraultzeko
Gonzalo Boye abokatuaren esanetan, EBko Auzitegi Orokorraren erabakiak «ahulgune asko» ditu.
Puigdemontek uste du oinarri nahikoa dutela epaia iraultzeko. Gonzalo Boye abokatuaren esanetan, EBko Auzitegi Orokorraren erabakiak «ahulgune asko» ditu.
Ez da izan espero zuten sententzia, baina «prest» daude egoera berrirako. Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak mezu horrekin hasi du prentsaurrekoa, Europako Batasuneko (EB) Justizia Auzitegiak haren eurodiputatu immunitatea eta Toni Comin eta Clara Ponsati Kataluniako kontseilari ohiena indargabetu ostean. ...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/230312/gastronomia-izango-da-etbren-plater-nagusia-udan.htm
Bizigiro
Gastronomia izango da ETBren plater nagusia udan
ETB1ek Gastronomadak estreinatuko du igandean. ETB2k Baserri Gourmet, Tupper Club eta A bocados emango ditu udan.
Gastronomia izango da ETBren plater nagusia udan. ETB1ek Gastronomadak estreinatuko du igandean. ETB2k Baserri Gourmet, Tupper Club eta A bocados emango ditu udan.
Lehendik ere baziren ETBn gastronomiarekin eta sukaldaritzarekin lotutako saioak, eta, uda honetan, sukaldearen bueltako emankizun ugarik beteko dute programazioa. Igande honetan, esate baterako, ETB1ek Gastronomadak saioa estreinatuko du. Hartan, Javi Rivero sukaldariak kozinatutako menu bat dastatuko dute hiru bikote...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/230313/gasteizko-jaietan-euskal-presoen-eskubideen-alde-mobilizatzeko-deia-egin-dute.htm
Politika
Gasteizko jaietan euskal presoen eskubideen alde mobilizatzeko deia egin dute
Sarek eta Etxerat-ek manifestazio bat egingo dute abuztuaren 5ean, salbuespen legedia amai dadila eskatzeko.
Gasteizko jaietan euskal presoen eskubideen alde mobilizatzeko deia egin dute. Sarek eta Etxerat-ek manifestazio bat egingo dute abuztuaren 5ean, salbuespen legedia amai dadila eskatzeko.
Sare Herritarrak eta Etxerat-ek dei egin dute Gasteizko jaietan «preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde» mobilizatzera. Abuztuaren 5ean egingo dute, Andre Maria Zuriaren jaien bigarren egunean: 20:00etan abiatuko dute manifestazioa, Andre Maria Zuriaren plazatik. «Askotan esan dugu ez dugula inongo pribilegior...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/230314/etxeko-langileek-langabezia-saria-jasotzeko-baldintzak-arindu-ditu-bilboko-lan-arloko-epaitegiak.htm
Ekonomia
Etxeko langileek langabezia saria jasotzeko baldintzak arindu ditu Bilboko lan arloko epaitegiak
2022ko urriaren 1a baino lehenagoko kotizazio aldiak aintzat hartu beharko dira etxeko langileek 52 urtetik gorako langabezia subsidioa eskatzean. Bilboko lan arloko epaitegiak arrazoia eman dio LAB sindikatuari.
Etxeko langileek langabezia saria jasotzeko baldintzak arindu ditu Bilboko lan arloko epaitegiak. 2022ko urriaren 1a baino lehenagoko kotizazio aldiak aintzat hartu beharko dira etxeko langileek 52 urtetik gorako langabezia subsidioa eskatzean. Bilboko lan arloko epaitegiak arrazoia eman dio LAB sindikatuari.
Etxeko langileek 52 urtetik gorakoentzako langabezia saria jasotzeko baldintzak aztertzean 2022ko urriaren 1a baino lehenagoko kotizazio aldiak aintzat hartu behar direla ebatzi du Bilboko lan arloko 6. epaitegiak. Ebazpena ez da irmoa; izan ere, Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoak helegitea jarri du, eta Bilboko Auz...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/230315/eepk-1930000-euro-banatu-ditu-euskararen-alorreko-eragileen-artean.htm
Gizartea
EEPk 1.930.000 euro banatu ditu euskararen alorreko eragileen artean
Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, EEP Euskararen Erakunde Publikoak euskararen alorrean diharduten eragileen sustatzeko hartu erabakiak aurkeztu ditu.
EEPk 1.930.000 euro banatu ditu euskararen alorreko eragileen artean. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, EEP Euskararen Erakunde Publikoak euskararen alorrean diharduten eragileen sustatzeko hartu erabakiak aurkeztu ditu.
2023ko, EEPk eta Eusko Jaurlaritzak eragile pribatuentzat osatu lankidetzarako funtsa 1.930.00 eurokoa da, 2017tik hein berekoa. Euskararen Erakunde Publikoak 1.530.000 euroko ekarpena egiten du, eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, berriz, 400.000 eurokoa. Lankidetzarako funts hori bi diru multzotan banatua d...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/230316/arabako-ingurumen-diputatu-amaia-barredo-ikertzen-ari-dira-prebarikazioa-dela-eta.htm
Politika
Arabako Ingurumen diputatu Amaia Barredo ikertzen ari dira, prebarikazioa dela eta
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordea zela Bergarako hondakin instalazio baten kudeaketan ustez egindako irregulartasunengatik ikertzen ari da fiskaltza.
Arabako Ingurumen diputatu Amaia Barredo ikertzen ari dira, prebarikazioa dela eta. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordea zela Bergarako hondakin instalazio baten kudeaketan ustez egindako irregulartasunengatik ikertzen ari da fiskaltza.
Arabako Ingurumen diputatu Amaia Barredo ikertzen ari dira, ustezko prebarikazio delitu batengatik. Bergaran (Gipuzkoa) hondakinak balorizatzeko instalazio baten inguruan ustez egindako delitu batengatik ari dira ikertzen. Ecologistas en Accion taldeak egin zuen salaketa, proiektua onartzeko garaian ustez egindako irre...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/230317/elkarretaratzea-eginen-dute-irun-eta-hendaia-arteko-oinezko-zubia-ireki-dezaten.htm
Politika
Elkarretaratzea eginen dute Irun eta Hendaia arteko oinezko zubia ireki dezaten
Eragile andanak bat egin du Santiago zubia irekitzeko eskaerarekin, 'Mugak apurtu, zubiak eraiki' lelopean. EH Baik mozio bat aurkeztuko du Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseiluan.
Elkarretaratzea eginen dute Irun eta Hendaia arteko oinezko zubia ireki dezaten. Eragile andanak bat egin du Santiago zubia irekitzeko eskaerarekin, 'Mugak apurtu, zubiak eraiki' lelopean. EH Baik mozio bat aurkeztuko du Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseiluan.
Hendaia (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) lotzen dituen oinezko zubia irekitzeko eskatuko dute bihar eragile andanak. 2021eko urtarrilean, Pirinio Atlantikoetako prefeturak eman zuen mugetako zortzi pasabide hesteko agindua, eta ordutik ez dute berriz ireki, astelehenean izan ezik, Frantziako Tourra iragateko denboran barr...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/230318/negu-hurbilak-filma-locarnoko-zinemaldian-estreinatuko-dute.htm
Kultura
'Negu hurbilak' filma Locarnoko Zinemaldian estreinatuko dute
Negu kolektiboak zuzendu du lana: Ekain Albitek, Mikel Ibargurenek, Nicolau Mallofrek eta Adria Rocak. Cineasti del Presente zuzendari berrien sailean lehiatuko da, abuztuan.
'Negu hurbilak' filma Locarnoko Zinemaldian estreinatuko dute. Negu kolektiboak zuzendu du lana: Ekain Albitek, Mikel Ibargurenek, Nicolau Mallofrek eta Adria Rocak. Cineasti del Presente zuzendari berrien sailean lehiatuko da, abuztuan.
Euskarazko film luze bat munduko zinemaldirik garrantzitsuenetako batean estreinatuko dute: Negu hurbilak, Locarnoko 76. Zinemaldian (Suitza). «Bakartzeari, itxaroteari eta nortasun irrikari» buruzko lan bat da, eta ihesaldi baten historia kontatzen du. Zubietan (Nafarroa) filmatu dute, eta herritarrak aritu dira aktor...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/230319/etxanobe-jeltzalea-hautatu-dute-bizkaiko-ahaldun-nagusi.htm
Politika
Etxanobe jeltzalea hautatu dute Bizkaiko ahaldun nagusi
EAJren eta PSE-EEren botoak bildu ditu, 31 orotara
Etxanobe jeltzalea hautatu dute Bizkaiko ahaldun nagusi. EAJren eta PSE-EEren botoak bildu ditu, 31 orotara
Elixabete Etxanobe jeltzalea hautatu dute Bizkaiko ahaldun nagusi, Batzar Nagusiek Gernikako juntetxean egindako bilkuran. 26 boto behar zituen Etxanobek horretarako, eta 31 lortu ditu: EAJren 23 batzarkideenak, eta PSE-EEren zortzienak. Beste hautagaiak, EH Bilduko Iker Casanovak, bere taldekideen botoak baino ez ditu...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/230321/hego-euskal-herriko-alderdi-politikoek-bihar-abiatuko-dute-hauteskunde-kanpaina-gehienek-bizkaian.htm
Politika
Hego Euskal Herriko alderdi politikoek bihar abiatuko dute hauteskunde kanpaina, gehienek Bizkaian
EAJk, EH Bilduk eta PSEk Bilbon egingo dute Espainiako Gorteetarako kanpaina hasteko ekitaldia. Sumarrek Santurtzin (Bizkaia) ekingo dio kanpainari; PPk, Donostian, eta UPNk, Iruñean.
Hego Euskal Herriko alderdi politikoek bihar abiatuko dute hauteskunde kanpaina, gehienek Bizkaian. EAJk, EH Bilduk eta PSEk Bilbon egingo dute Espainiako Gorteetarako kanpaina hasteko ekitaldia. Sumarrek Santurtzin (Bizkaia) ekingo dio kanpainari; PPk, Donostian, eta UPNk, Iruñean.
Iruñean San Fermin jaiak hasiko dira bihar, baina beste suziri bat ere jaurtiko dute. Uztailaren 23ko hauteskude kanpaina ere bihar bertan hasiko baita. Madrilgo Senaturako eta Kongresurako bozak eskatzeari ekingo diote alderdi guztiek. Bizkaian dago jokoan eserleku gehien, eta lurralde hori hautatu dute lau alderdik k...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/230322/inoiz-erregistratutako-egunik-beroena-neurtu-dute.htm
Mundua
Inoiz erregistratutako egunik beroena neurtu dute
Munduko tenperatura orokorraren batezbestekoa 17,18 gradura iritsi zen.
Inoiz erregistratutako egunik beroena neurtu dute. Munduko tenperatura orokorraren batezbestekoa 17,18 gradura iritsi zen.
Munduko batez besteko tenperaturaren erregistroak daudenetik jaso den tenperaturarik beroena erregistratu zen atzo: 17,18 gradu. NCEP Ameriketako Estatu Batuetako Ingurumen Iragarpenen Agentzia Nazionalak argitaratutako datuek errekor historikoa ezarri zuten astelehenean, 17,01 gradu neurtuta, baina atzokoak marka hori...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/230323/europako-batasunak-ehungintzan-ekonomia-zirkularra-bultzatzeko-neurriak-proposatu-ditu.htm
Ekonomia
Europako Batasunak ehungintzan ekonomia zirkularra bultzatzeko neurriak proposatu ditu
Europako Batzordeak arropa birziklatzera eta janaria alferrik ez galtzera behartu nahi ditu estatu kideak
Europako Batasunak ehungintzan ekonomia zirkularra bultzatzeko neurriak proposatu ditu. Europako Batzordeak arropa birziklatzera eta janaria alferrik ez galtzera behartu nahi ditu estatu kideak
“Kutsatzen duenak ordaindu egingo du”. Hala adierazi du gaur Virginijus Sinkeviciusek, Europako ingurumen komisarioak. Europako Batzordeak neurri sorta bat aurkeztu du gaur, ekonomia zirkularra bermatzeko eta herrialdeak birziklatzera behartzeko. Ehungintzan izango du eragina bereziki, baina indarrean jartzeko, aurreti...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/230324/elak-salatu-du-egoitza-batean-0615ean-jaikiarazten-dituztela-adinekoak.htm
Gizartea
ELAk salatu du egoitza batean 06:15ean jaikiarazten dituztela adinekoak
GRS kooperatibaren ardurapeko zentro batean gertatzen dela esan du, eta egoeraren berri eman diotela Gipuzkoako Diputazioari.
ELAk salatu du egoitza batean 06:15ean jaikiarazten dituztela adinekoak. GRS kooperatibaren ardurapeko zentro batean gertatzen dela esan du, eta egoeraren berri eman diotela Gipuzkoako Diputazioari.
Zahar etxeetako artarekin lotutako arazoen berri ematen ari da azkenaldian ELA sindikatua. Aste honetan bertan, Eusko Jaurlaritzak zahar etxeetarako ondu duen araudi berria baloratzeko agerraldi bat egin du, eta salatu hobekuntza erabakigarri baterako urratsak falta direla. Gaur, ohar baten bidez, Gipuzkoako egoitza ba...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/230325/hindleyk-ezustekoa-eta-vingegaardek-erakustaldia.htm
Kirola
Hindleyk ezustekoa, eta Vingegaardek erakustaldia
Australiarrak etapa eta lidergoa lortu ditu Pirinioetan, Tourreko bosgarren etapan. Vingegaardek minutu baten aldea atera dio Pogacarri. Landa ahul aritu da, eta 3.13ra du orain lidergoa.
Hindleyk ezustekoa, eta Vingegaardek erakustaldia. Australiarrak etapa eta lidergoa lortu ditu Pirinioetan, Tourreko bosgarren etapan. Vingegaardek minutu baten aldea atera dio Pogacarri. Landa ahul aritu da, eta 3.13ra du orain lidergoa.
Pirinioetan jai egin du Jai Hindleyk (Bora): Tourreko lehen etapa menditsua bereganatu, eta maillot horia kendu dio Adam Yatesi (UAE). Beste faboritoekin buruz buru lehiatu ordez, eguneko ihesaldian sartuta lortu du saria Larunseko helmugan (Okzitania). Tropel itxurako multzo batek aurrea hartu dio tropelari, eta berta...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/230326/arretazko-grebara-deitu-du-ertzainak-borrokan-kolektiboak.htm
Politika
Arretazko grebara deitu du Ertzainak Borrokan kolektiboak
Lankideak deitu ditu «arau hauste administratiboen» aurka «gogorrago» lan egitera.
Arretazko grebara deitu du Ertzainak Borrokan kolektiboak. Lankideak deitu ditu «arau hauste administratiboen» aurka «gogorrago» lan egitera.
Igaro da Frantziako Tourra Euskal Herritik, baina Ertzaintzako sindikatuek eta Ertzainak Borrokan kolektiboak Eusko Jaurlaritzarekin duen gatazka ez da atzean geratu. Atzo, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuak azaldu zuen urteko garai honetan ohikoa den baino ertzain gehiago ez zirela lanera agertu, ...
2023-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/230348/alfredo-de-miguel-zaballako-espetxean-sartu-da.htm
Politika
Alfredo de Miguel Zaballako espetxean sartu da
Hamabi urte eta lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten iruzurragatik eta ustelkeriagatik, eta gaur goizean aurkeztu da kartzelan, kondena betetzeko. Atzo, Koldo Otxandiano bere kabuz sartu zen espetxe hartan bertan.
Alfredo de Miguel Zaballako espetxean sartu da. Hamabi urte eta lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten iruzurragatik eta ustelkeriagatik, eta gaur goizean aurkeztu da kartzelan, kondena betetzeko. Atzo, Koldo Otxandiano bere kabuz sartu zen espetxe hartan bertan.
Arabako Probintzia Auzitegiak astelehenean egin zien ohartarazpena EAJren Araba Buru Batzarreko kide ohi Alfredo de Miguel eta Koldo Otxandianori: 72 orduko epea zuten kartzelan sartzeko, eta, bete ezean, «beharrezko aginduak» emango zizkien segurtasun indarrei bi kideak atxilotzeko eta espetxeratzeko. Bada, gaur goize...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230349/bertako-elikagai-bikainak-donostiako-geuria-merkatuan.htm
albisteak
Bertako elikagai bikainak Donostiako Geuria merkatuan
Izozkiak, Geuria sukaldeko jakiak, barazkiak eta Euskal Herriko ekoizle txikien beste zenbait produktu eskura daitezke Mahala taldeak Donostian zabaldu berri duen Geuria merkatuan. Bertako elikagai natural bikainak eta osasungarriak.
Bertako elikagai bikainak Donostiako Geuria merkatuan. Izozkiak, Geuria sukaldeko jakiak, barazkiak eta Euskal Herriko ekoizle txikien beste zenbait produktu eskura daitezke Mahala taldeak Donostian zabaldu berri duen Geuria merkatuan. Bertako elikagai natural bikainak eta osasungarriak.
Kalitatezko produktuak eskaintzeaz gain, kalitatezko zerbitzua ematen dute Mahala taldeak Donostiako Bulebarrean zabaldu duen Geuria merkatuan. Izozkiak, bertako elikagaiak eta Geuria sukaldeko jakiak eskura daitezke bertan. Naturalak eta osasungarriak, bikainak. Geuria merkatuaren eginkizuna hiru arlotan dago oinarri...
2023-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/230350/bihar-hasiko-dira-bertso-udalekuak.htm
Kultura
Bihar hasiko dira bertso udalekuak
Hilaren bukaerara arte, ia berrehun bertsozale gazte elkartuko dira txandaz txanda Amaiurren (Nafarroa), Irañetan (Nafarroa), Zuhatzan (Araba) eta Larraulen (Gipuzkoa)
Bihar hasiko dira bertso udalekuak. Hilaren bukaerara arte, ia berrehun bertsozale gazte elkartuko dira txandaz txanda Amaiurren (Nafarroa), Irañetan (Nafarroa), Zuhatzan (Araba) eta Larraulen (Gipuzkoa)
Hogeita bost urte beteko dituzte aurten bertso udalekuek. 1998an egin zituzten lehen aldiz, Hazparnen (Lapurdi). Geroztik, Euskal Herri osoko haur eta gazteen bilgunea dira udaro. Aurten, hilaren 8tik 17ra egingo dute lehenengo txanda, Amaiurren (Nafarroa). Bertan bilduko dira 16-18 urte bitarteko gazteak. Hurrengo egu...
2023-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/230351/horrela-kontatu-du-berriak-txupinazoa.htm
Bizigiro
Horrela kontatu du BERRIAk txupinazoa
Hasi dira sanferminak. Luis Sabalza Osasunako presidenteak bota du aurten jaiei hasiera emango dien suziria, eta Osasuna taldeak Europako Futbol Federazioaren (UEFA) Apelazio Batzordean borrokan jarraitzeko asmoa duela berretsi du. Goizean goizetik, jendez betetzen ari dira Iruñeko Alde Zaharreko karrikak.
Horrela kontatu du BERRIAk txupinazoa. Hasi dira sanferminak. Luis Sabalza Osasunako presidenteak bota du aurten jaiei hasiera emango dien suziria, eta Osasuna taldeak Europako Futbol Federazioaren (UEFA) Apelazio Batzordean borrokan jarraitzeko asmoa duela berretsi du. Goizean goizetik, jendez betetzen ari dira Iruñek...
* Luis Sabalza Osasunako presidenteak bota du aurten txupinazoa. * Enrique Maiaren agurra peñen pankartetan. * Bihar egingo dute lehen entzierroa, La Palmosilla ganadutegiko zezenekin.
2023-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/230352/melissa-aldana-arituko-da-gasteizko-jazzaldian-the-bad-plus-hirukotearen-ordez.htm
Kultura
Melissa Aldana arituko da Gasteizko Jazzaldian The Bad Plus hirukotearen ordez
Kandace Spings abeslari eta pianistarekin batera arituko da bihar, Grammy sarietarako izendatua izan den saxofoi jotzailea.
Melissa Aldana arituko da Gasteizko Jazzaldian The Bad Plus hirukotearen ordez. Kandace Spings abeslari eta pianistarekin batera arituko da bihar, Grammy sarietarako izendatua izan den saxofoi jotzailea.
Melissa Aldanak osatuko du biharko kartela Gasteizko Jazzaldian. The Bad Plus taldea zen aritzekoa, baina, Europan zehar egitekoak ziren bira bertan behera utzi dute familiako osasun arazo batengatik, gaur jakinarazi dutenez. Saxofoi jotzailea da Aldana, txiletarra eta jazzaren egungo eszenako izarretako bat. Berezia d...
2023-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/230353/cafek-150-milioi-euroren-hiru-kontratu-lortu-ditu-italian.htm
Ekonomia
CAFek 150 milioi euroren hiru kontratu lortu ditu Italian
Cagliarirako 98 autobus elektriko egingo ditu, Napolirako sei metro unitate, eta Palermorako bederatzi tranbia.
CAFek 150 milioi euroren hiru kontratu lortu ditu Italian. Cagliarirako 98 autobus elektriko egingo ditu, Napolirako sei metro unitate, eta Palermorako bederatzi tranbia.
Italiako hiru hiritan ibiliko dira CAFen autobus elektrikoak eta trenak: Cagliarin, Napolin eta Palermon. Guztira 150 milioi baino gehiagoko kostua duten hiru kontratu sinatu ditu. Sardiniako hiriburu Cagliarirako 98 autobus elektriko egingo ditu, Napolirako sei metro unitate, eta Palermorako bederatzi tranbia. CAFen ...
2023-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/230354/prigozhin-errusiara-itzuli-dela-esan-du-lukaxenkok.htm
Mundua
Prigozhin Errusiara itzuli dela esan du Lukaxenkok
Kremlinek esan du ez direla ikertzen ari Wagnerreko burua non dabilen. Errusiaren bonbardaketa baten ondorioz, sei zibil hil eta berrogei zauritu dira Lviven, Ukraina mendebaldean.
Prigozhin Errusiara itzuli dela esan du Lukaxenkok. Kremlinek esan du ez direla ikertzen ari Wagnerreko burua non dabilen. Errusiaren bonbardaketa baten ondorioz, sei zibil hil eta berrogei zauritu dira Lviven, Ukraina mendebaldean.
Jevgeni Prigozhin Wagner talde paramilitarreko burua jada ez dago Bielorrusian. Hala jakinarazi du gaur hango presidente Aleksandr Lukaxenkok. Belta berri agentziak jaso duenez, kazetariei esan die Errusiara itzuli dela, San Petersburgora, hain zuzen. Han du egoitza nagusia mertzenarioen taldeak. «Beharbada Moskura edo...
2023-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/230355/steilasek-salatu-du-hirurehun-familia-tokirik-gabe-geratu-direla-haurreskolak-partzuergoko-zentroetan.htm
Gizartea
Steilasek salatu du hirurehun familia tokirik gabe geratu direla Haurreskolak partzuergoko zentroetan
Sindikatuak adierazi du hiriguneetan, bereziki «eskola pribatuak» dauden tokietan, eskabidea egin duten hainbat sendik ez dutela izango haurrak eramateko erarik heldu den ikasturtean
Steilasek salatu du hirurehun familia tokirik gabe geratu direla Haurreskolak partzuergoko zentroetan. Sindikatuak adierazi du hiriguneetan, bereziki «eskola pribatuak» dauden tokietan, eskabidea egin duten hainbat sendik ez dutela izango haurrak eramateko erarik heldu den ikasturtean
Steilas sindikatuak ohar bat zabaldu du, Haurreskolak partzuergoko matrikulazio kanpainaren harira. Gogor kritikatu du EAJren jarrera: «Eusko Legebiltzarrean Haurreskolak partzuergoko doakotasuna eta matrikulazioaren igoera bolo-bolo zabaldu ditu, etekin politikoa ateratzeko asmoz». Izan ere, sindikatuaren arabera, ez ...
2023-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/230356/bihar-eta-etzi-egingo-dute-mondra-amp-roll-punk-rock-jaialdia.htm
Kultura
Bihar eta etzi egingo dute Mondra & Roll punk-rock jaialdia
Perkele, The Interrupters, Sick of It All eta Buzzcocks taldeak ariko dira, besteak beste.
Bihar eta etzi egingo dute Mondra & Roll punk-rock jaialdia. Perkele, The Interrupters, Sick of It All eta Buzzcocks taldeak ariko dira, besteak beste.
Joan den urtean egin zuten lehenengoz Mondra & Roll jaialdia, Arrasaten (Gipuzkoa). Europako hardcore punk jaialdien artean «erreferentziazko jaialdia» izatea zen antolatzaileen asmoa, eta, helburua lortzeko bidean, bigarrenez egingo dute aurten. Bihar eta etzi izango da, Monterron parkean. Perkele izango da biharko k...
2023-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/230357/jabier-larranaga-kutxabankera-itzuliko-da-gipuzkoako-aldundia-utzi-ostean.htm
Ekonomia
Jabier Larrañaga Kutxabankera itzuliko da, Gipuzkoako Aldundia utzi ostean
Finantza erakundeak Txikizkako Negozioaren eta Handizkako Bankaren zuzendaritzak berrantolatu ditu
Jabier Larrañaga Kutxabankera itzuliko da, Gipuzkoako Aldundia utzi ostean. Finantza erakundeak Txikizkako Negozioaren eta Handizkako Bankaren zuzendaritzak berrantolatu ditu
Jabier Larrañaga, Gipuzkoako Ogasuneko diputatua 2015-2019ko urteetan eta Sustapen Ekonomikoko diputatua 2019-2023ko urteetan, Kutxabankera itzuliko da. Bankuko enpresa arloko arduraduna izango da, Anton Arriola buru duen zuzendaritza berriak bultzatu nahi duen sail nagusietako bateko burua. Bankuko zuzendaritzak berri...
2023-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/230358/korsikako-asanbleak-autonomia-legegilea-eskatu-du.htm
Mundua
Korsikako Asanbleak autonomia legegilea eskatu du
Parlamentuak mugimendu nazionalistaren deliberazio komuna onartu du; Corsica Libera abstenitu egin da. Orain, Macroni dagokio proposamenari baiezkoa ematen ote dion jakinaraztea.
Korsikako Asanbleak autonomia legegilea eskatu du. Parlamentuak mugimendu nazionalistaren deliberazio komuna onartu du; Corsica Libera abstenitu egin da. Orain, Macroni dagokio proposamenari baiezkoa ematen ote dion jakinaraztea.
Mende erdiko «borroka», mende erdiko «gatazka», eta «sakrifizioak, nekeak». Korsikako mugimendu nazionalistak, bere osotasunean, emozio handiz bizi izan du, eta iraganari etengabe erreferentzia eginez, uhartearen historiako mugarrietako bat. «Txosten hau gurea da, gu denona. Baina zera esateko gogoa dut: jada ez dela g...
2023-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/230359/osasunari-txalo-upnri-txistu.htm
Gizartea
Osasunari txalo, UPNri txistu
Osasunako presidente Luis Sabalzak jaurti du suziria txupinazoa. Ikurrina eta Nafarroako bandera presente egon dira plazan.
Osasunari txalo, UPNri txistu. Osasunako presidente Luis Sabalzak jaurti du suziria txupinazoa. Ikurrina eta Nafarroako bandera presente egon dira plazan.
UPNri aurpegian eztanda egin dio suziriak. Cristina Ibarrola alkate berriak ahaleginak eta bi egin ditu festen hasieraren xehetasun denak kontrolpean izateko: goizean goizetik, droneak eta helikopteroak zebiltzan Iruñeko Alde Zaharra zaintzen, inoiz baino polizia eta segurtasun neurri gehiago jarriak zituzten Udaletxe ...
2023-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/230360/txupinazoan-63-urteko-emakume-bat-hil-da-gazteluko-plazan.htm
Gizartea
Txupinazoan 63 urteko emakume bat hil da, Gazteluko plazan
Bihotzeko baten ondorioz hil da. Larrialdi zerbitzuak berehala iritsi dira ezbeharra gertatu den lekura, baina ezin izan dute suspertu emakumea.
Txupinazoan 63 urteko emakume bat hil da, Gazteluko plazan. Bihotzeko baten ondorioz hil da. Larrialdi zerbitzuak berehala iritsi dira ezbeharra gertatu den lekura, baina ezin izan dute suspertu emakumea.
Azkar heldu da sanferminetako lehen albiste txarra: Iruñeko Gazteluko plazan 63 urteko emakume bat hil da, bihotzeko baten ondorioz, txupinazoan. Ezbeharra 11:00 aldera gertatu da. DYAk plazan bertan zuen postura joan da emakumea, ondoezik zegoela abisatzeko. Horren ostean izan du bihotzekoa; larrialdi zerbitzuek bere...
2023-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/230361/arana-klinikan-errefuxiatuentzako-zentroa-nork-eraikiko-duen-ebatzi-dute.htm
Gizartea
Arana klinikan errefuxiatuentzako zentroa nork eraikiko duen ebatzi dute
Migraziotarako Estatu Idazkaritzak Seranco enpresari eman dio lana; asmoa da 350 iheslariri harrera egiteko zentro bat eraikitzea
Arana klinikan errefuxiatuentzako zentroa nork eraikiko duen ebatzi dute. Migraziotarako Estatu Idazkaritzak Seranco enpresari eman dio lana; asmoa da 350 iheslariri harrera egiteko zentro bat eraikitzea
Seranco enpresak egingo ditu Gasteizko klinika zaharrean errefuxiatuentzako zentroa eraikitzeko lanak. Espainiako Gobernuak proposatutako proiektua da, 350 iheslariri harrera egiteko pentsatua. Migraziotarako Estatu Idazkaritzak ebatzi du obrak nork egingo dituen, eta hamalau milioi euroan egitea da asmoa. Aurka mintz...
2023-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/230362/amaia-barredok-agerraldia-egingo-du-arabako-batzar-nagusietan.htm
Politika
Amaia Barredok agerraldia egingo du Arabako Batzar Nagusietan
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak espero du ikerketak «bere bidea» egingo duela eta salaketa artxibatuko dutela.
Amaia Barredok agerraldia egingo du Arabako Batzar Nagusietan. Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak espero du ikerketak «bere bidea» egingo duela eta salaketa artxibatuko dutela.
Arabako Ingurumen diputatu Amaia Barredok agerraldia egingo du Arabako Batzar Nagusietan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuorde zenean «garbi jokatu» zuela adierazteko, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak jakinarazi duenez. Barredok berak eskatu du agerraldia, eta azalpenak «gardentasun osoz» emango dituela adierazi ...
2023-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/230364/bertan-behera-utzi-dituzte-iruneko-herriko-tabernako-kultur-ekitaldiak-udalak-isunak-jartzeko-mehatxua-egin-ostean.htm
Politika
Bertan behera utzi dituzte Iruñeko Herriko Tabernako kultur ekitaldiak, udalak isunak jartzeko mehatxua egin ostean
Nafarroako Hauteskunde Batzordeak galarazi egin dio EH Bilduri biharko antolatua zuen kanpainako ekitaldi bat egitea. Arnaldo Otegi eledunak eskatu du «probokazioan» ez erortzeko.
Bertan behera utzi dituzte Iruñeko Herriko Tabernako kultur ekitaldiak, udalak isunak jartzeko mehatxua egin ostean. Nafarroako Hauteskunde Batzordeak galarazi egin dio EH Bilduri biharko antolatua zuen kanpainako ekitaldi bat egitea. Arnaldo Otegi eledunak eskatu du «probokazioan» ez erortzeko.
Sanferminetarako kultur egitaraua prestatua zuen Iruñeko Carmen kaleko Herriko Tabernak, baina bertan behera utzi dutela iragarri zuten atzo, Iruñeko Udaltzaingoak ohartarazi ostean ekitaldi bakoitzeko 60.000 eurorainoko isunak jar diezazkieketela. Besteak beste, musika ekitaldiak egitekoak zituzten tabernan, gaurtik ...
2023-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/230365/espainiako-auzitegi-konstituzionalak-ezeztatu-egin-du-udalek-euskara-hutsean-jardun-ahal-izatea.htm
Gizartea
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ezeztatu egin du udalek euskara hutsean jardun ahal izatea
Ebatzi du EAEko udal legeak hizkuntzaren gainean emandako hainbat irizpidek «bidegabeki» urratzen dutela «oreka linguistikoa»; idatzizko agiriei buruzkoa da
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ezeztatu egin du udalek euskara hutsean jardun ahal izatea. Ebatzi du EAEko udal legeak hizkuntzaren gainean emandako hainbat irizpidek «bidegabeki» urratzen dutela «oreka linguistikoa»; idatzizko agiriei buruzkoa da
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ezeztatu egin du Euskal Autonomia Erkidegoko udal legeak udalei euskara hutsean jarduteko ematen dien modua; uste du «era bidegabean» urratzen duela horrek «oreka linguistikoa». Kritikatu egin du euskararen «aldeko» hautua, hizkuntza eskubideen kontrakoa dela argudiatuta. Sententzia...
2023-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/230366/metak-threads-sare-soziala-sortu-du-twitterri-aurre-egiteko.htm
Bizigiro
Metak Threads sare soziala sortu du, Twitterri aurre egiteko
Sare sozial berriak Twitterren funtzionamendu bera du. Aurreneko zazpi orduetan, aplikazioak hamar milioi deskarga izan ditu.
Metak Threads sare soziala sortu du, Twitterri aurre egiteko. Sare sozial berriak Twitterren funtzionamendu bera du. Aurreneko zazpi orduetan, aplikazioak hamar milioi deskarga izan ditu.
Urak nahasi doaz Twitter sare sozialean, azkeneko egunetan erabiltzaileentzat zenbait muga ezarri eta gero; ohiko erabiltzaileek egunean 1.000 txio ikus ditzakete, baina ez gehiago —sortu berriak diren kontuek 500 txioko muga dute—. Eta kontu egiaztatua, hau da, ordainpekoa dutenek 10.000 txioko muga dute. Elon Musk ja...
2023-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/230367/frantziako-tourra-euskal-herrian-ibili-dela-argi-geratu-da-gure-esku-ren-ustez.htm
Politika
Frantziako Tourra Euskal Herrian ibili dela «argi» geratu da, Gure Esku-ren ustez
'Euskal Herria munduan-Euskal Herriak erabaki' kanpainaren inguruko balorazioa egin du gaur Gure Esku-k. «Pozik» agertu dira jendeak emandako erantzunarekin, eta Espainiako Vueltarako mobilizazioak prestatzen dabiltzala aurreratu dute.
Frantziako Tourra Euskal Herrian ibili dela «argi» geratu da, Gure Esku-ren ustez. 'Euskal Herria munduan-Euskal Herriak erabaki' kanpainaren inguruko balorazioa egin du gaur Gure Esku-k. «Pozik» agertu dira jendeak emandako erantzunarekin, eta Espainiako Vueltarako mobilizazioak prestatzen dabiltzala aurreratu dute.
Frantziako Tourra lau egunez nondik ibili den argi geratu dela nabarmendu du Gure Esku-k; euskal herritarrek Euskal Herria denen ahotan jartzea lortu dutela goraipatu dute. Euskal Herria munduan-Euskal Herriak erabaki kanpainaren balorazioa egin dute, gaur goizean, Bilbon. Kanpainaren emaitzak «zoriontsuak» izan direla...
2023-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/230368/tourraren-bigarren-egunean-gaixoaldian-zeuden-1190-ertzain.htm
Politika
Tourraren bigarren egunean gaixoaldian zeuden 1.190 ertzain
Lantalde osoaren %15ek zuen gaixo agiria. Erdiak baino gehiago Brigada Mugikorreko kideak ziren, Erkorekaren arabera.
Tourraren bigarren egunean gaixoaldian zeuden 1.190 ertzain. Lantalde osoaren %15ek zuen gaixo agiria. Erdiak baino gehiago Brigada Mugikorreko kideak ziren, Erkorekaren arabera.
Ertzaintzan izandako gaixo agiri uholdearekin kezkatuta dago Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua. ETBn egin dioten elkarrizketa batean eman du datua: Frantziako Tourraren bigarren egunean, joan den igandean, 1.190 ertzain ez ziren lanera agertu, gaixo agiria zutelako. Lantalde osoaren %15 da hori. H...
2023-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/230369/vingegaard-lider-jarri-da-baina-etapa-irabazi-dio-pogacarrek.htm
Kirola
Vingegaard lider jarri da, baina etapa irabazi dio Pogacarrek
Esloveniarra bere onera etorri da Tourreko seigarren etapan, eta 28 segundo atera dizkio maillot horiaren jabe berriari. Hindleyk erantzi egin behar izan du, 2.39 galdu eta gero. Landak sufritu egin du berriro
Vingegaard lider jarri da, baina etapa irabazi dio Pogacarrek. Esloveniarra bere onera etorri da Tourreko seigarren etapan, eta 28 segundo atera dizkio maillot horiaren jabe berriari. Hindleyk erantzi egin behar izan du, 2.39 galdu eta gero. Landak sufritu egin du berriro
Tourra gaur bertan irabazten saiatu da Jonas Vingegaard (Jumbo). Pirinioetako bigarren etapa jokatu dute, eta bezperan Tadej Pogacarrek (UAE) sufritu egin zuela ikusirik, hordagoa jotzea erabaki du iazko Tourreko garaileak. Pogacar, baina, hor dago. Talentu handia eta txapeldun izaera dauka, eta buelta eman dio Marie B...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230370/eragileek-euskararen-kontrako-eraso-larritzat-jo-dute-epaia.htm
Gizartea
Eragileek euskararen kontrako eraso larritzat jo dute epaia
Jaurlaritzak euskararen kontrako mespretxutzat hartu du erabakia, eta eragileek, kezkaz, udalek normalizaziorako dituzten eskumenak indargabetuz gero euskararen biziberritzea bera arriskuan delako.
Eragileek euskararen kontrako eraso larritzat jo dute epaia. Jaurlaritzak euskararen kontrako mespretxutzat hartu du erabakia, eta eragileek, kezkaz, udalek normalizaziorako dituzten eskumenak indargabetuz gero euskararen biziberritzea bera arriskuan delako.
Auzitegietatik aldiro hizkuntza eskubideak murrizteko marra gorriak gaindituz doazen ustea are eta gehiago zabaldu da Espainiako Auzitegi Konstituzionalak jakinarazi duen epaiarekin. Eusko Jaurlaritzak «euskararen etengabeko judizializazioa» salatu eta «autogobernua errespetatzeko» eskatu du, ohar bidez. Euskalgintzako...
2023-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/230371/kazkabarrak-gogor-astindu-du-gasteiz.htm
Gizartea
Kazkabarrak gogor astindu du Gasteiz
Abisu horia emana zegoen Hego Euskal Herri osoan, eta denboraleak Arabako hiriburua astindu du bereziki. Auto pilaketak izan dira Iruñera bidean ere.
Kazkabarrak gogor astindu du Gasteiz. Abisu horia emana zegoen Hego Euskal Herri osoan, eta denboraleak Arabako hiriburua astindu du bereziki. Auto pilaketak izan dira Iruñera bidean ere.
Kazkabarraren eta euriaren astinduak geroz eta ohikoagoak bihurtzen ari dira Euskal Herrian. Azken hilabeteetan, sonatuak izan dira Bortzirietan eta Urumealdean (Nafarroa) maiatzean botatako zaparradak, eta Zumaian ekainean jausi ziren txingor aleak. Gaur Gasteizek hartu du astindua. Abisu horia emana zegoen gaurko Heg...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230400/entzierro-garbia-izan-da-aurtengo-lehenengoa.htm
Bizigiro
Entzierro garbia izan da aurtengo lehenengoa
La Palmosilla ganadutegiko zezenek bi minutu eta 32 segundoan osatu dute ibilbidea. Sakabanatu egin dira hiru zezen Estafetan. Lau zauritu eraman dituzte ospitalera.
Entzierro garbia izan da aurtengo lehenengoa. La Palmosilla ganadutegiko zezenek bi minutu eta 32 segundoan osatu dute ibilbidea. Sakabanatu egin dira hiru zezen Estafetan. Lau zauritu eraman dituzte ospitalera.
La Palmosilla ganadutegiko zezenekin hasi dira aurtengo entzierroak. Entzierro garbia izan da. Garbia, eta polita korrikalarientzat. Izan ere, zezen bat aurretik jarri da San Domingo aldapan, eta atzean geratu direnak Estafetan sakabanatu direnez, horiek ere euren aurrean korrika egiteko aukera eman diete korrikalariei...
2023-7-9
https://www.berria.eus/albisteak/230401/galbahea-kongresuko-bideari.htm
Politika
GALBAHEA KONGRESUKO BIDEARI
Onintza Enbeitak eta Nagua Albak ibilbide laburra baina bizia egin zuten politikan. Espainiako Kongresuan egin zuten topo, Sanchezen 2015-2016ko legealdi laburrean. Enbeita EH Bilduko diputatua izan zen; Alba, Podemosekoa. Ez dute ahazteko hango giro bortitza, eta bidean ikasia.
GALBAHEA KONGRESUKO BIDEARI. Onintza Enbeitak eta Nagua Albak ibilbide laburra baina bizia egin zuten politikan. Espainiako Kongresuan egin zuten topo, Sanchezen 2015-2016ko legealdi laburrean. Enbeita EH Bilduko diputatua izan zen; Alba, Podemosekoa. Ez dute ahazteko hango giro bortitza, eta bidean ikasia.
Emakume eta gazte zirela joan ziren bi lehoik harrera egiten duten kongresu batera, Madrilgora. Parlamentu hartarako bozen atarian, orduko bizipenez eta irakaspenez mintzatu dira Nagua Alba eta Onintza Enbeita BERRIArekin, Eibarren, UEUren egoitza nagusian, Markeskua jauregian. Onintza, Iñaki Antiguedaden tokia hartut...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230402/onintza-enbeita.htm
Onintza Enbeita
Onintza Enbeita.
Kazetaria ikasketaz, agroekologiari buruzko graduondoko bat egindakoa. Bertsolaritzan bide oparoa egiten ari da; Bizkaiko txapelduna izan zen 2018an. Ezker abertzaleari lotua egon da, eta zenbait kargu ere izan ditu: 2007 eta 2011 artean, EAE-ANVko zinegotzi izan zen Muxikan. 2012an, Amaiurren diputatu kargua hartu zue...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230403/nagua-alba.htm
Nagua Alba
Nagua Alba.
Madrilen jaio eta orain lanagatik han bizi bada ere, gustura itzultzen da Donostiara, etxekoengana eta kuadrillarengana. Psikologiako lizentziaduna da. M-15eko mugimenduan murgilduta egon zen; Podemosen ernamuina izan zen hura. 2015eko Gorteetarako bozetan diputatua atera zen. 2016an, EAEko Ahal Dugu-ko idazkari nagusi...
2023-7-12
https://www.berria.eus/albisteak/230404/bbk-klima-abentura-ingurumen-sentsibilizazioa-sustatzeko-parke-tematiko-oso-dibertigarria.htm
albisteak
BBK Klima Abentura, ingurumen-sentsibilizazioa sustatzeko parke tematiko oso dibertigarria
Urdaibaiko Biosferan kokatuta dago, lehen familia-esperientzia parkea eta ingurumen-hezkuntzako zentroa da, eta klima aldaketaren aurkako jarduera globala modu ludikoan bultzatzea helburu duten jarduerak eskaintzen ditu. Baliabide interaktibo eta berritzaileen bidez esperientzia aktibo bat bizitzeko diseinatutako azpie...
BBK Klima Abentura, ingurumen-sentsibilizazioa sustatzeko parke tematiko oso dibertigarria. Urdaibaiko Biosferan kokatuta dago, lehen familia-esperientzia parkea eta ingurumen-hezkuntzako zentroa da, eta klima aldaketaren aurkako jarduera globala modu ludikoan bultzatzea helburu duten jarduerak eskaintzen ditu. Baliabi...
BBK Klima Abenturak ateak ireki ditu berriro uda honetarako instalazio eta esperientzia berriekin; izan ere, iazko harrera onaren ostean, BBK Urdaibai Zentroak Busturian (Bizkaia) dituen lurretan kokatutako parkeak ibilbide interaktibo ikusgarria eskaintzen die bisitariei, askotariko erronka deigarriz osatua. Parkera ...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230405/lizeo-publikoetan-tanpoiak-banatzeko-diru-laguntza-bozkatu-du-akitania-berriak.htm
Gizartea
Lizeo publikoetan tanpoiak banatzeko diru laguntza bozkatu du Akitania Berriak
190.000 euroko diru laguntzarekin, galdea eginen duten lizeo publikoak hornituko dituzte.
Lizeo publikoetan tanpoiak banatzeko diru laguntza bozkatu du Akitania Berriak. 190.000 euroko diru laguntzarekin, galdea eginen duten lizeo publikoak hornituko dituzte.
Akitania Berriko eskualdeko kontseiluak «hilekoen prekaritateari» aitzin egiteko egitasmo bat plantan ezarri du: 190.000 euroko diru laguntza bat prestatu du eskualdeko lizeo publikoetan tanpoi eta zapi higieniko banatzaileak ezartzeko. Lizeo bakoitzak banatzailea ezartzeko galdea egin beharko dio eskualdeari, iraileko...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230406/14-urteko-neska-baten-aurkako-sexu-erasoa-ikertzen-ari-dira-bilbon.htm
Gizartea
14 urteko neska baten aurkako sexu erasoa ikertzen ari dira Bilbon
Bermeon beste eraso bat izan dela jakinarazi du udalak, azken asteetako hirugarrena; «irmo gaitzetsi» du.
14 urteko neska baten aurkako sexu erasoa ikertzen ari dira Bilbon. Bermeon beste eraso bat izan dela jakinarazi du udalak, azken asteetako hirugarrena; «irmo gaitzetsi» du.
Ertzaintza Bilbon izandako sexu eraso bat ikertzen ari da. Salaketa ekainaren 30an jarri zen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez. Ez dute datu gehiago eman, baina El Correo egunkariak argitaratu du biktimak 14 urte dituela eta erasoa Mirafloresko zubipean gertatu zela; bi gaztek, labana bidez mehatx...
2023-7-9
https://www.berria.eus/albisteak/230407/ezarritako-gidoiari-jarraiki.htm
Kultura
Ezarritako gidoiari jarraiki
Harkaitz Canok (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1975) zuzenbide ikasketak egin zituen, baina idaztea izan du beti ogibide. Literatur genero ugari landu ditu: poesia (Kea behelainoan bezala, 1994; Pozaren erdia, 2022); narrazioa (Neguko zirkua, 2005; Beti oporretan, 2015); nobela (Pasaia blues, 1999; Twist, 2011; Fakirraren aho...
Ezarritako gidoiari jarraiki. Harkaitz Canok (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1975) zuzenbide ikasketak egin zituen, baina idaztea izan du beti ogibide. Literatur genero ugari landu ditu: poesia (Kea behelainoan bezala, 1994; Pozaren erdia, 2022); narrazioa (Neguko zirkua, 2005; Beti oporretan, 2015); nobela (Pasaia blues, 199...
Errugbi baloi batekin ez da sinesgarria. Hobe zerbait astunagoa. Anana bat balitz, demagun?», bota du zuzendariak. Nola heltzen diozun da kontua, kokolo kaikua. Antzerki eskolan ez al zenuen ikasi gauza arinei astunagoak balira bezala eusten? «Ananarena ideia ona izan liteke», esan du Erik-ek. Erik mintza, legearen h...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230408/auto-elektrikoak-erosteko-laguntzak-handitu-dituzte.htm
Ekonomia
Auto elektrikoak erosteko laguntzak handitu dituzte
Jaurlaritzak beste 8,8 milioi jarriko ditu, eta 41,7 milioi izango dira guztira. Urtebete baino gutxiago duten bigarren eskuko autoak erosi ahalko dira.
Auto elektrikoak erosteko laguntzak handitu dituzte. Jaurlaritzak beste 8,8 milioi jarriko ditu, eta 41,7 milioi izango dira guztira. Urtebete baino gutxiago duten bigarren eskuko autoak erosi ahalko dira.
Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) beste 8,8 milioi bideratuko ditu ibilgailu elektrikoak erosteko eta bateriak kargatzeko guneak instalatzeko diru laguntzetarako. EEEk zuzkidura gehigarri horren bidez jakinarazi duenez, Moves III planeko laguntzak 41,7 milioi eurorenak izango dira: 22,5 milioi ibilgailuak erosteko, et...
2023-7-8
https://www.berria.eus/albisteak/230409/jolasean-natura-maitatzen-ikasteko.htm
albisteak
Jolasean, natura maitatzen ikasteko
Sua Edizioak argitaletxeak haurrei zuzendutako Adi Natura bilduma jarri du martxan. Hiru liburu argitaratu dituzte oraingoz: Narrasean, Nork hil du trikua? eta Gazte naturalisten koadernoa, eta beste bi ere bidean dira. Seme-alabekin batera naturaz gozatzeko argitalpenak dira.
Jolasean, natura maitatzen ikasteko. Sua Edizioak argitaletxeak haurrei zuzendutako Adi Natura bilduma jarri du martxan. Hiru liburu argitaratu dituzte oraingoz: Narrasean, Nork hil du trikua? eta Gazte naturalisten koadernoa, eta beste bi ere bidean dira. Seme-alabekin batera naturaz gozatzeko argitalpenak dira.
Guraso askoren ahalegina izaten da seme-alabei, etxeko txikiei, mendia eta natura maitatzen irakastea. Begiak zabaltzea, erakustea eta irakastea gorostia zer den eta elorria zer den, txillarrak zer usain duen, basurdearen eta azeriaren hanka arrastoak nolakoak diren, enborretako ardagaiak zergatik hazten diren, bereizt...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230410/ehunmiliak-lasterketaren-hasiera-bi-orduz-atzeratu-dute.htm
Kirola
Ehunmiliak lasterketaren hasiera bi orduz atzeratu dute
Ekaitz arrisku handia dagoenez, probako antolatzaileek 20:00ak arte atzeratu dute hasiera. G2 Handiak eta Marimurumendi, berriz, ezarritako ordutegian hasiko dira.
Ehunmiliak lasterketaren hasiera bi orduz atzeratu dute. Ekaitz arrisku handia dagoenez, probako antolatzaileek 20:00ak arte atzeratu dute hasiera. G2 Handiak eta Marimurumendi, berriz, ezarritako ordutegian hasiko dira.
Ekaitz arrisku handia iragarria dago arratsalderako. Ondorioz, Ehunmiliak lasterketako antolakuntzak proba nagusia bi orduz atzeratzea erabaki du. 18:00etan hasi beharrean, 20:00etan ekingo diote. Ibilbideko kontrol puntuetako denbora mugak aldatuko direla ohartarazi dute antolatzaileek. Ultra trail lasterketak hamabi...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230411/parte-zaharrean-oso-maitatua-zen-jonpa.htm
Bizigiro
«Parte Zaharrean oso maitatua zen Jonpa»
Karmengo jaien atarian, bihar aurkeztuko dute Jonpa Albisu zenaren omenez egindako buruhandia. 2019ko abuztuaren 10ean hil zen Donostiako euskaltzale eta BERRIA egunkariko erredakzioko idazkaria. Jesus Garciak egin du buruhandia.
«Parte Zaharrean oso maitatua zen Jonpa». Karmengo jaien atarian, bihar aurkeztuko dute Jonpa Albisu zenaren omenez egindako buruhandia. 2019ko abuztuaren 10ean hil zen Donostiako euskaltzale eta BERRIA egunkariko erredakzioko idazkaria. Jesus Garciak egin du buruhandia.
"Karmenetako gaupaseroen dianan sortu zitzaigun ideia”. Iazko uztailaren 17an. Hala gogoratu du Gorka Sagastumek (Donostia, 1972). “‘Jonparen buruhandia egin behar dugu!’, aipatu genuen Donostiako Aquariumaren parean, muskuiluak jaten ari ginela”. Jonpa Albisuri buruz hizketan ari da Sagastume. Euskaltzalea, herrigintz...
2023-7-10
https://www.berria.eus/albisteak/230412/harrera-familien-ofizio-ezezaguna.htm
Gizartea
Harrera familien ofizio ezezaguna
Paueko OAD elkarteak 120 haur laguntzen ditu, haien gurasoen eta harrera familien arteko zubi lana eginez. Ipar Euskal Herriko barnealdean beste ordezkaritza bat sortu nahi lukete, harrera familiak baino eskaera gehiago baitituzte.
Harrera familien ofizio ezezaguna. Paueko OAD elkarteak 120 haur laguntzen ditu, haien gurasoen eta harrera familien arteko zubi lana eginez. Ipar Euskal Herriko barnealdean beste ordezkaritza bat sortu nahi lukete, harrera familiak baino eskaera gehiago baitituzte.
Elizaren gerizpean antolatu izan dira historikoki haurrei bestelako aterpe bat eskaintzeko egiturak, eta santu edo apez izenak dituzte elkarte gehienek. Gaur egun, epaile batek manatzen du haur bat bere guraso biologikoengandik urrundu behar dela, eta, usu, harrera familia batean ezartzeko agintzen du. Departamenduko z...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230413/cristi-puiu-joachim-lafosse-eta-martin-rejtman-zinemaldiko-sail-ofizialean.htm
Kultura
Cristi Puiu, Joachim Lafosse eta Martin Rejtman Zinemaldiko Sail Ofizialean
Raven Jackson zinemagileak 'All Dirt Roads Taste of Salt' bere lehenengo film luzea aurkeztuko du; Donostian landu zuen, Ikusmira Berriak programaren barruan.
Cristi Puiu, Joachim Lafosse eta Martin Rejtman Zinemaldiko Sail Ofizialean. Raven Jackson zinemagileak 'All Dirt Roads Taste of Salt' bere lehenengo film luzea aurkeztuko du; Donostian landu zuen, Ikusmira Berriak programaren barruan.
Datorren irailaren 22tik 30era egingo dute Donostiako 71. Zinemaldia, eta Sail Ofizialeko lehian parte hartuko duten zazpi filmen berri eman dute gaur. Maria Alche eta Benjamin Naishtat, Robin Campillo, Joachim Lafosse, Noah Pritzker, Cristi Puiu eta Martin Rejtman zinemagileek beren film berriak aurkeztuko dituzte. Ga...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230414/eajk-lehentasuntzat-jo-du-autogobernuaren-defentsa.htm
Politika
EAJk lehentasuntzat jo du «autogobernuaren defentsa»
Aitor Estebanek aurkeztu du uztailaren 23ko bozetarako programa. Kontzertu ekonomikoaren ahalmena handitzeko eskatu du.
EAJk lehentasuntzat jo du «autogobernuaren defentsa». Aitor Estebanek aurkeztu du uztailaren 23ko bozetarako programa. Kontzertu ekonomikoaren ahalmena handitzeko eskatu du.
Uztailaren 23ra begira prestatutako hauteskunde programa aurkeztu du EAJk, Gasteizen egindako ekitaldi batean. Aitor Esteban Espainiako Kongresuko eledun eta Bizkaiko hautagaiak adierazi du «Euskaditik eta Euskadirentzat» egindako egitasmo bat dela, eta haren muina «nortasuna» dela: «Inoren menpean egon barik, Euskadir...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230415/pirinio-atlantikoetako-departamendu-kontseiluak-mugak-irekitzeko-eskatu-du.htm
Gizartea
Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluak mugak irekitzeko eskatu du
Hautetsiek aho batez onartu dute EH Baiko Annie Povedak eta Iker Elizaldek aurkeztu duten mozioa.
Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluak mugak irekitzeko eskatu du. Hautetsiek aho batez onartu dute EH Baiko Annie Povedak eta Iker Elizaldek aurkeztu duten mozioa.
Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseilariek aho batez eskatu dute Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko mugak irekitzeko. Oraino ere, lau pasabide hetsiak dira: Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) arteko oinezko zubia, Izpegiko (Baigorri, Nafarroa Beherea) lepoa, Aldudeko (Nafarroa Beherea) p...
2023-7-10
https://www.berria.eus/albisteak/230416/udal-alderdi-guztiekin-jarri-nahi-dugu-ados.htm
Politika
«Udal alderdi guztiekin jarri nahi dugu ados»
Mireia Elkoroiribe EAJko kidea da Durangoko alkate berria, duela hiru astetik. PPren babes erabakigarria jaso zuen, baina esan du beste taldeekin ere saiatuko dela akordioak lortzen.
«Udal alderdi guztiekin jarri nahi dugu ados». Mireia Elkoroiribe EAJko kidea da Durangoko alkate berria, duela hiru astetik. PPren babes erabakigarria jaso zuen, baina esan du beste taldeekin ere saiatuko dela akordioak lortzen.
Aldaketa egon da Durangoko alkatetzan, EH Bilduren partez EAJ jarrita: Mireia Elkoroiribe (Abadiño, 1975); 21 urte zituenetik Durangon bizi da. 2019an bezala, udal hauteskundeetan boto gehien lortu dituzten taldeen artean bigarrenak hartu du alkatetza, EAEko ohiko bazkide PSE-EEren babesa ez ezik, PPrena ere jasota, ek...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230417/inoizko-ekainik-beroena-izan-da-aurtengoa-munduan.htm
Mundua
Inoizko ekainik beroena izan da aurtengoa munduan
1991-2020 aldiko batezbestekoa baino 0,5 gradu beroagoa izan da, Copernicusen arabera. Ekainean, halaber, inoizko tenperaturarik beroenak erregistratu ditu ozeanoetako ur azalean. Brasilgo Amazoniako deforestazioa %33,6 apaldu da lehen seihilekoan.
Inoizko ekainik beroena izan da aurtengoa munduan. 1991-2020 aldiko batezbestekoa baino 0,5 gradu beroagoa izan da, Copernicusen arabera. Ekainean, halaber, inoizko tenperaturarik beroenak erregistratu ditu ozeanoetako ur azalean. Brasilgo Amazoniako deforestazioa %33,6 apaldu da lehen seihilekoan.
Copernicus EB Europako Batasunak klima aldaketa aztertzeko sorturiko zerbitzuak hilabetero kaleratzen ditu klima aldaketari buruzko buletinak, lurrazaleko airearen tenperatura globalean, itsas izotzezko eremuan eta aldagai hidrologikoetan aztertutako aldaketen berri emateko. Bada, atzo argitaratutako txostenaren araber...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230418/gonbidapen-baterako-laquopauso-zehatzakraquo-eskatu-dizkio-zelenskik-natori.htm
Mundua
Gonbidapen baterako «pauso zehatzak» eskatu dizkio Zelenskik NATOri
Aliantza militarraren goi bileraren atarian, «keinu argi bat» nahi du Ukrainako presidenteak. Errusiaren eraso batean bi zibil hil dira Dnipron.
Gonbidapen baterako «pauso zehatzak» eskatu dizkio Zelenskik NATOri. Aliantza militarraren goi bileraren atarian, «keinu argi bat» nahi du Ukrainako presidenteak. Errusiaren eraso batean bi zibil hil dira Dnipron.
NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak goi bilera bat egingo du datorren asteartean eta asteazkenean Vilniusen, eta Jens Stoltenberg idazkari nagusiak esana dauka batzar horretan ez dutela hitz egingo Ukraina aliantzarekin bat egitera formalki gonbidatzearen gainean. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea, ordea, ...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230419/uemako-hautetsiak-konstituzionalaren-sententziaren-aurka-batu-dira-laquonahikoa-daraquo.htm
Gizartea
UEMAko hautetsiak Konstituzionalaren sententziaren aurka batu dira: «Nahikoa da»
Espainiako auzitegiaren ebazpena «kolpe handia» izan dela gogoratu dute, eta onartu ezin den «atzerakada» bat ekar dezakeela; euskaraz lan egiten jarraitzeko asmoa dute
UEMAko hautetsiak Konstituzionalaren sententziaren aurka batu dira: «Nahikoa da». Espainiako auzitegiaren ebazpena «kolpe handia» izan dela gogoratu dute, eta onartu ezin den «atzerakada» bat ekar dezakeela; euskaraz lan egiten jarraitzeko asmoa dute
Agerraldi jendetsua egin dute gaur UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko hautetsiek Usurbilen (Gipuzkoa). Udalerri askotako ordezkariak elkartu dira, 125 alkate eta hautetsi, eta agiri bat irakurri dute Espainiako Auzitegi Konstituzionalak udalei euskara hutsez funtzionatzeko bidea ezeztatu dien sententzia deitorat...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230420/ccook-justizia-eskatu-du-silikosiak-gaixotutako-langileentzat.htm
Ekonomia
CCOOk «justizia» eskatu du silikosiak gaixotutako langileentzat
Bizkaiko Novogranit enpresako arduradunak epaitu dituzte, eta fiskaltzak bi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eskatu du.
CCOOk «justizia» eskatu du silikosiak gaixotutako langileentzat. Bizkaiko Novogranit enpresako arduradunak epaitu dituzte, eta fiskaltzak bi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eskatu du.
CCOOk «justizia» eskatu du silikosiak kalte egindako Novograniteko zortzi langilerentzat. Bilbon marmoldegi horren aurka egin den epaiketan egin du eskaera hori sindikatuak. Cosentino taldea eta material horren banatzaile Levantina y Asociados de Mineral enpresa ere epaitu dituzte. Novogranit likidazio prozesuan dago. ...
2023-7-8
https://www.berria.eus/albisteak/230421/ekialde-urrunera-misiolari.htm
Gizartea
Ekialde urrunera, misiolari
Jaione Lopez 25 urteko elorriarra Filipinetara joango da, misiolari, uztailaren 26an. Aurretik Kenyan egona da, umeei irakasten eta andreei ahalduntzen laguntzen.
Ekialde urrunera, misiolari. Jaione Lopez 25 urteko elorriarra Filipinetara joango da, misiolari, uztailaren 26an. Aurretik Kenyan egona da, umeei irakasten eta andreei ahalduntzen laguntzen.
Martitzenean bidali zuen Joseba Segura Bilboko gotzainak, eta hilaren 26an abiatuko da Jaione Lopez elorriara Filipinetara, misiolari. Elorrioko (Bizkaia) beste misiolari baten jaia zen, San Balendin Berriotxoarena, eta haren omenezko mezan ipini zion Segurak misiolari gurutzea Lopezi. 29 urte zituen Berriotxoak 1856an...
2023-7-9
https://www.berria.eus/albisteak/230422/justizia-eduki-dut-baina-jaso-dudan-babesagatik-izan-da.htm
Gizartea
«Justizia eduki dut, baina jaso dudan babesagatik izan da»
2008an Nagore Laffage hil zutenetik, Asun Casasola eskoletan dabil lanean indarkeria matxista desager dadin.
«Justizia eduki dut, baina jaso dudan babesagatik izan da». 2008an Nagore Laffage hil zutenetik, Asun Casasola eskoletan dabil lanean indarkeria matxista desager dadin.
2008ko Iruñeko sanferminetan, Diego Yllanesek Nagore Laffage Casasola irundarra hil zuen. Aurten hamabost urte bete dira hilketatik. Egun hartatik, indarkeria matxistarik gabeko mundu baten alde lanean dihardu Laffageren amak, Asun Casasolak (Villamuriel de Cerrato, Espainia, 1957). Astelehenean Iruñean izan zinen, Na...
2023-7-9
https://www.berria.eus/albisteak/230423/tokiko-ekoizpenari-tira-egin-nahi-diogu.htm
Ekonomia
«Tokiko ekoizpenari tira egin nahi diogu»
Gizarte eta laneratze enpresa bat da Hernaniko Bertatik, baina, helburu horretaz gain, badu beste bat ere: lehen sektorea bultzatzea. Uztailean hasiko da lehen zerbitzuak ematen, eta irailean %100 ariko da.
«Tokiko ekoizpenari tira egin nahi diogu». Gizarte eta laneratze enpresa bat da Hernaniko Bertatik, baina, helburu horretaz gain, badu beste bat ere: lehen sektorea bultzatzea. Uztailean hasiko da lehen zerbitzuak ematen, eta irailean %100 ariko da.
Ekainaren 20an aurkeztu zuten Hernaniko Bertatik gizarteratze eta laneratze enpresa. Tokiko elikagaien eta produktuen alde eginez, gizarte bazterkeria egoeran edo horretarako arriskuan daudenen lan aukerak sustatu nahi ditu. Hiru zerbitzu eskainiko ditu: tuper zerbitzua, elikagaien eraldaketa zerbitzua eta jantokien ku...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230427/jokin-altunak-jantzi-du-lau-eta-erdiko-san-fermin-torneoko-txapela.htm
Kirola
Jokin Altunak jantzi du lau eta erdiko San Fermin Torneoko txapela
14-22 hartu du mendean Erik Jaka. Txapeldunak ez du partidaren lehen zati ona egin, baina lehen atsedenaldi luzearen ostean buelta eman dio, pilotari abiadura gehiago emanez, eta sakean asmatuz. Jakak ezin izan du biribildu egindako partida hasiera ona.
Jokin Altunak jantzi du lau eta erdiko San Fermin Torneoko txapela. 14-22 hartu du mendean Erik Jaka. Txapeldunak ez du partidaren lehen zati ona egin, baina lehen atsedenaldi luzearen ostean buelta eman dio, pilotari abiadura gehiago emanez, eta sakean asmatuz. Jakak ezin izan du biribildu egindako partida hasiera ona...
Pilotari handiek zerbait badute, talentua da. Eta hori, partida horren ona egiten ez dutenean ere atertzen dute. Gutxi behar dute tanto erreskada bat egin, eta zaildu egin zaien norgehiagoka bati buelta emateko. Hala egin du Jokin Altunak lau eta erdiko San Fermin Torneoko finalean. Partidaren lehen zatian Erik Jakak e...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230428/loreen-iraultza-kobetamendin.htm
Kultura
Loreen iraultza Kobetamendin
Musikazalez bete da Kobetamendi beste behin ere, Bilboko BBK jaialdiari hasiera emateko. Florence and The Machine izan da eguneko izar nagusia; eta gauarekin batera, musika elektronikoz bete dira oholtza guztiak.
Loreen iraultza Kobetamendin. Musikazalez bete da Kobetamendi beste behin ere, Bilboko BBK jaialdiari hasiera emateko. Florence and The Machine izan da eguneko izar nagusia; eta gauarekin batera, musika elektronikoz bete dira oholtza guztiak.
Loraldia Kobetamendin. Hasi da Bilboko BBK Live jaialdia, eta esnatu dira zaleak urtebeteko lozorrotik. Lorategi eta baso bihurtu dute mendia, eta doinuek zein janzkerek udaberria ekarri dute jaialdira; metaforikoki zein materialki. Urtero egoten da zaleek saldoka janzten duten osagarriren bat, eta, atzo, loreak izan z...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230429/salatu-dute-eskasa-dela-itsas-garraioaren-isuriak-murrizteko-akordioa.htm
Ekonomia
Salatu dute eskasa dela itsas garraioaren isuriak murrizteko akordioa
NBEk adostu du hamarkada honetan %20 gutxitzea sektorearen karbono emisioak. Mundu osoko garraioaren %80 itsasotik egiten da.
Salatu dute eskasa dela itsas garraioaren isuriak murrizteko akordioa. NBEk adostu du hamarkada honetan %20 gutxitzea sektorearen karbono emisioak. Mundu osoko garraioaren %80 itsasotik egiten da.
«Ahal dela» 2050. urterako itsas garraioaren karbono emisioak zerora murriztea: hala adostu dute Nazio Batuen Nazioarteko Itsas Erakundean parte hartzen duten 175 herrialdeek. Londresen bildu dira egunotan, industriako lobbyekin eta klima aldaketari buruzko eragileekin. Eztabaida luzeen ondoren, akordio zehaztugabe hor...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230431/hildako-bat-eta-lau-zauritu-urnieta-parean-izandako-auto-istripu-batean.htm
Gizartea
Hildako bat eta lau zauritu Urnieta parean izandako auto istripu batean
Autoetako bateko gidariak talka egin eta ia berehala hil da, eta lau zaurituak Donostiako ospitalera eraman dituzte. A-15 errepidea ireki berri dute Donostiarako norazkoan
Hildako bat eta lau zauritu Urnieta parean izandako auto istripu batean. Autoetako bateko gidariak talka egin eta ia berehala hil da, eta lau zaurituak Donostiako ospitalera eraman dituzte. A-15 errepidea ireki berri dute Donostiarako norazkoan
Eguerdiko hamabietan bi autok talka egin dute A-15 errepidean, Urnieta (Gipuzkoa) parean. Talka egin duen autoetako baten gidaria ia berehala hil da zaurien ondorioz, larrialdi zerbitzuek ziurtatu dutenez. Beste autoan zihoazen lau pertsonek ere izan dituzte zauriak, eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Istripua ...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230432/irungo-alarde-parekideak-mugarri-historikotzat-jo-du-alkateak-harrera-egin-izana.htm
Gizartea
Irungo alarde parekideak «mugarri historikotzat» jo du alkateak harrera egin izana
25 urteren ostean udaleko ordezkariek «eginbehar politiko eta etikoa» bete dutela azaldu du alarde parekideak. Espero dute «garaiarekin bat» egingo duen udal alarde bat sortzea izango dela hurrengo aurrerapausoa.
Irungo alarde parekideak «mugarri historikotzat» jo du alkateak harrera egin izana. 25 urteren ostean udaleko ordezkariek «eginbehar politiko eta etikoa» bete dutela azaldu du alarde parekideak. Espero dute «garaiarekin bat» egingo duen udal alarde bat sortzea izango dela hurrengo aurrerapausoa.
Jose Antonio Santano Irungo (Gipuzkoa) alkateak (PSE-EE) aurten egin dio harrera lehen aldiz alarde parekideari. Joan den ekainaren 30ean, 25 urte bete zituen emakumeak soldadu gisa onartzen dituen alardeak, eta egun horren balorazioa egin dute gaur. Mende laurdenaren ostean Irungo Udalak «egin behar politiko eta etiko...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230433/euskararen-aldeko-adostasunen-aurkakoa-da-epaia-eider-mendozaren-arabera.htm
Gizartea
«Euskararen aldeko adostasunen aurkakoa» da epaia, Eider Mendozaren arabera
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak EAEko udal legeaz emandako epaiaren inguruan «desadostasunik irmoena» erakutsi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
«Euskararen aldeko adostasunen aurkakoa» da epaia, Eider Mendozaren arabera. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak EAEko udal legeaz emandako epaiaren inguruan «desadostasunik irmoena» erakutsi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ere gaitzetsi egin du EAEko udal legearen aurkako epaia. «Euskararen aldeko adostasunen eta erakundeek egindako ibilbide partekatuaren aurkakoa da», adierazi du Eider Mendoza ahaldun nagusiak. Sententziaren inguruko «desadostasun irmoena» erakutsi du, eta «oso larritzat» jo du epaitegietan «na...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230434/san-fermin-eguneko-prozesioa-istilurik-izan-gabe-igaro-da-aurten-curia-kaletik.htm
Gizartea
San Fermin eguneko prozesioa istilurik izan gabe igaro da aurten Curia kaletik
Handia izan da Udaltzaingoaren eta segurtasun kameren presentzia, eta isunak ere handitu egin dituzte aurten.
San Fermin eguneko prozesioa istilurik izan gabe igaro da aurten Curia kaletik. Handia izan da Udaltzaingoaren eta segurtasun kameren presentzia, eta isunak ere handitu egin dituzte aurten.
San Fermin eguneko prozesioa istilu handiegirik gabe igaro da aurten Curia kaletik. Iruñeko Udaltzaingoak hainbat neurri hartu ditu iazko istiluak ez errepikatzeko: martxan jarri du kapsula operazioa, segurtasun kamera gehiago jarri ditu eta isunak 12.000 eurotik 30.000 eurora handitu ditu. Aurreko egunetako giroa naha...
2023-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/230435/philipsen-hirugarrenez-nagusi.htm
Kirola
Philipsen, hirugarrenez nagusi
Flandriarrak esprintean irabazi du Tourreko zazpigarren etapa. Ezustean harrapatu nahi izan du Cavendishek, baina luze egin zaio bukaera. Vingegaardek arazorik gabe defendatu du maillot horia
Philipsen, hirugarrenez nagusi. Flandriarrak esprintean irabazi du Tourreko zazpigarren etapa. Ezustean harrapatu nahi izan du Cavendishek, baina luze egin zaio bukaera. Vingegaardek arazorik gabe defendatu du maillot horia
Azkarren artean azkarrena dela berretsi du gaur Jasper Philipsenek (Alpecin). Tour honetako hirugarren esprinta jokatu da Bordelen (Okzitania), eta hirugarrenez gailendu da flandriarra. Iaz bi etapa zakuratu zituen, baina aurten, are nagusitasun handiagoa ari da erakusten esprinterren arteko borrokan. Mark Cavendishek ...