date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/230464/entzierro-jendetsua-baina-azkarra-eta-garbia.htm | Bizigiro | Entzierro jendetsua, baina azkarra eta garbia | Bi minuto eta 20 segundo baino ez du iraun Jose Escolar abeletxeko zezenen lasterketak. | Entzierro jendetsua, baina azkarra eta garbia. Bi minuto eta 20 segundo baino ez du iraun Jose Escolar abeletxeko zezenen lasterketak. | Larunbatarekin egokitu da aurten sanferminetako bigarren entzierroa, eta, asteburua izaki, jendetsua izan da. Halere, printzipioz garbi samarra izan da.
Jose Escolar abeltegiko (Avila, Espainia) zezenak eraman dituzte zezen plazara. Horietako bat jarri da lasterketaren buru. Baina zuzen joan da, aldeetara adarkadarik ... |
2023-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/230465/pse-eek-ohartarazi-du-lortutakoa-ahanzturaren-estoldetan-galtzeko-arriskua-dagoela.htm | Politika | PSE-EEk ohartarazi du lortutakoa «ahanzturaren estoldetan» galtzeko arriskua dagoela | Eneko Anduezak azpimarratu du Sanchezen gobernua izan dela «Espainiako historian egon den onena». Patxi Lopezek PPri egotzi dio eskubideak «saltzen» ari dela boterea lortzeko. | PSE-EEk ohartarazi du lortutakoa «ahanzturaren estoldetan» galtzeko arriskua dagoela. Eneko Anduezak azpimarratu du Sanchezen gobernua izan dela «Espainiako historian egon den onena». Patxi Lopezek PPri egotzi dio eskubideak «saltzen» ari dela boterea lortzeko. | PSE-EEk hauteskunde ekitaldia egin du gaur goizean Barakaldon (Bizkaia), eta han izan dira Eneko Andueza idazkari nagusia, eta Patxi Lopez eta Maria Guijarro Kongresurako Bizkaiko hautagaiak. Mezu argia helarazi dute hirurek: eskuinak eta ultraeskuinak boterea eskuratuz gero, lorpen sozialetan atzera egiteko arriskua d... |
2023-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/230466/estebanek-esan-du-madril-dela-autogobernuaren-lehen-defentsa-lerroa.htm | Politika | Estebanek esan du Madril dela «autogobernuaren lehen defentsa lerroa» | Espainiako Gorteetarako hautagai jeltzaleak autogobernua defendatu du, «saiakera birzentralizatzaileen aurrean». | Estebanek esan du Madril dela «autogobernuaren lehen defentsa lerroa». Espainiako Gorteetarako hautagai jeltzaleak autogobernua defendatu du, «saiakera birzentralizatzaileen aurrean». | Espainiako Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen atarian, EAJk ekitaldi politikoa egin du gaur Donostian. Aitor Estebanek, EAJren Bizkaiko zerrendaburuak, Arabaren, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren autogobernua «defendatzen segitzeko konpromisoa» hartu du bere alderdikideen artean: «Autogobernua defendatzen da... |
2023-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/230467/belaunaldi-ororentzako-eguna-bbk-liven.htm | Kultura | Belaunaldi ororentzako eguna BBK Liven | Beteranoek Pavement zuten talde nagusitzat BBK Live jaialdiko bigarren egunean; gazteenek, berriz, Duki. Azkenean, belaunaldien arteko zubi lana egiten dutenek izan zuten harrera beroena: Kobetamendin sarritan aritu den Phoenix taldeak. | Belaunaldi ororentzako eguna BBK Liven. Beteranoek Pavement zuten talde nagusitzat BBK Live jaialdiko bigarren egunean; gazteenek, berriz, Duki. Azkenean, belaunaldien arteko zubi lana egiten dutenek izan zuten harrera beroena: Kobetamendin sarritan aritu den Phoenix taldeak. | Metallica, Pearl Jam, Red Hot Chili Peppers, Guns N’ Roses, Depeche Mode, The Cure, Radiohead, Coldplay... Denak dira Bilboko BBK Liveko kartelburu izandako rock talde erraldoiak, eta, hein handi batean, jaialdiak gaur egun duen estatusaren erantzule nagusiak. Edizio horietan etxean bezala sentitzen ziren zaleek nostal... |
2023-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/230468/eh-bilduk-sekretu-ofizialen-legea-bertan-behera-uzteko-konpromisoa-hartu-du.htm | Politika | EH Bilduk Sekretu Ofizialen Legea bertan behera uzteko konpromisoa hartu du | Iñaki Ruiz de Pinedok biktima guztientzako «memoria integrala» aldarrikatu du, Guardian. «Herritarren bizitza hobetzeko» akordioak defendatu ditu Eva Lopez de Arroiabek. | EH Bilduk Sekretu Ofizialen Legea bertan behera uzteko konpromisoa hartu du. Iñaki Ruiz de Pinedok biktima guztientzako «memoria integrala» aldarrikatu du, Guardian. «Herritarren bizitza hobetzeko» akordioak defendatu ditu Eva Lopez de Arroiabek. | EH Bilduk mitin politikoa eskaini du gaur eguerdian Guardian (Araba); Iñaki Ruiz de Pinedo Kongresurako Arabako zerrendaburua izan da bertan, Eva Lopez de Arroiabe EH Bilduren Arabako Batzar Nagusietako bozeramaileak lagunduta. 1978ko Iruñeko Sanferminetan Poliziak German Rodriguez hil zuenetik 45 urte bete dira gaur, ... |
2023-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/230469/enplegua-eta-gazteen-emantzipazioa-izan-ditu-hizpide-sumarrek.htm | Politika | Enplegua eta gazteen emantzipazioa izan ditu hizpide Sumarrek | Pilar Garridok esan du gutxieneko soldata igoko dutela, eta Lander Martinezek gazteen etxe eskubidearen alde lan egingo duela adierazi du. | Enplegua eta gazteen emantzipazioa izan ditu hizpide Sumarrek. Pilar Garridok esan du gutxieneko soldata igoko dutela, eta Lander Martinezek gazteen etxe eskubidearen alde lan egingo duela adierazi du. | Sumar plataformak Hernanin (Gipuzkoa) egin du Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako kanpainako gaurko ekitaldia. Pilar Garridok, Espainiako Diputatuen Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak, enpleguari eman dio garrantzia. Adierazi du gutxieneko soldata igotzen jarraituko duela Yolanda Diaz presidentegaiak, hautesku... |
2023-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/230470/ukrainaren-inbasioa-hasi-zenetik-9000-zibil-hil-dira-nberen-arabera.htm | Mundua | Ukrainaren inbasioa hasi zenetik 9.000 zibil hil dira, NBEren arabera | Errusiaren eraso batek gutxienez zortzi pertsona hil ditu Lymanen. Kievek esan du AEBek emandako barreiatze bonbak soilik Ukrainako lurraldean erabiliko dituela, eta ez Errusian. | Ukrainaren inbasioa hasi zenetik 9.000 zibil hil dira, NBEren arabera. Errusiaren eraso batek gutxienez zortzi pertsona hil ditu Lymanen. Kievek esan du AEBek emandako barreiatze bonbak soilik Ukrainako lurraldean erabiliko dituela, eta ez Errusian. | Errusiak iazko otsailean Ukrainako inbasioa abiatu zuenetik bostehun egun bete diren honetan, 9.000 zibil baino gehiago hil dituzte bi aldeen arteko borroken ondorioz; horietatik bostehun bat haurrak dira. Hala salatu zuen atzo NBE Nazio Batuen Erakundeak Ukrainan duen Giza Eskubideei Behatzeko Misioko buru Noel Calhou... |
2023-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/230471/pedersenen-garaipena-eta-cavendishen-agur-mikatza.htm | Kirola | Pedersenen garaipena eta Cavendishen agur mikatza | Danimarkarrak esprintean irabazi du Tourreko zortzigarren etapa, Philipsen eta Van Aerten aurretik. Cavendish erretiratu egin da, eroriko baten erruz. Landa ere lurrera joan da, eta 47 segundo galdu ditu | Pedersenen garaipena eta Cavendishen agur mikatza. Danimarkarrak esprintean irabazi du Tourreko zortzigarren etapa, Philipsen eta Van Aerten aurretik. Cavendish erretiratu egin da, eroriko baten erruz. Landa ere lurrera joan da, eta 47 segundo galdu ditu | Oinazea eta gozamena ez daude beti etsaituta. Galde diezaiotela, bestela, Mads Pederseni (Lidl). Limogeseko helmugan oso borroka estua izan du Jasper Philipsenekin (Alpecin), eta egindako ahalegin handiak Tourreko zortzigarren irabazteko balio izan dio. Oso urrundik abiatu du esprinta, baina tinko eutsi dio esprinter f... |
2023-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/230472/donostiarrak-lehen-aldiz-irabazi-du-etxean-poparean-bikain-arituta.htm | Kirola | Donostiarrak lehen aldiz irabazi du etxean, poparean bikain arituta | 'Torrekua' trainerua izan da azkarrena etxeko estropadan. Arraun Lagunak izan da bigarren, hiru segundora, eta Orio, hirugarren, bederatzira | Donostiarrak lehen aldiz irabazi du etxean, poparean bikain arituta. 'Torrekua' trainerua izan da azkarrena etxeko estropadan. Arraun Lagunak izan da bigarren, hiru segundora, eta Orio, hirugarren, bederatzira | Ilusio berezia egiten du etxeko estropada irabazteak, eta Donostiarrak dena eman du bandera irabazteko. Denboraldiaurre bikaina egin ostean, maila onena emateko prest daudela berretsi dute Torrekua traineruko kideak. Bigarren itzuli ikusgarria egin ostean astindu du Nerea Perezek lehen bandera, Euskotren Ligako hirugar... |
2023-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/230473/jesus-bailok-eta-uxue-frailek-irabazi-dituzte-ehunmiliak.htm | Kirola | Jesus Bailok eta Uxue Frailek irabazi dituzte Ehunmiliak | Bailok 24.24.50ko denbora egin du. Uxue Frailek, 29.19:43koa. | Jesus Bailok eta Uxue Frailek irabazi dituzte Ehunmiliak. Bailok 24.24.50ko denbora egin du. Uxue Frailek, 29.19:43koa. | Jesus Bailo eta Uxue Fraile izan dira aurten Ehunmiliak lasterketako irabazleak. Fraile bart goizaldean helmugaratu da, 29.19.43ko denborarekin, Beasainen (Gipuzkoa). Etzegaraten ia hiru orduren aldea zuen bigarren sailkatuarekin, eta, azkenean, bi ordu eta erdi geroago iritsi da Joanna Pawelczak poloniarra (31:54:05).... |
2023-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/230474/etxekoen-festa-biribila-izan-da.htm | Kirola | Etxekoen festa biribila izan da | Donostiarrako bi ontziek irabazi dute Fabrika bandera. Gizonezkoek hirugarren aldiz egin dute azken lau edizioetan. Bigarren Zierbena izan da, 1,74 segundora, eta hirugarren, Urdaibai, 5,48ra | Etxekoen festa biribila izan da. Donostiarrako bi ontziek irabazi dute Fabrika bandera. Gizonezkoek hirugarren aldiz egin dute azken lau edizioetan. Bigarren Zierbena izan da, 1,74 segundora, eta hirugarren, Urdaibai, 5,48ra | Mirarietan sinetsi egin behar dela berretsi du Donostiarrak Eusko Label ligan. Egundokoa egin zuen aurreko denboraldian, etxeko bandera irabaziz eta gainera lidergoa eskuratuz. Lehenago ere, 2020ean, Fabrika bandera irabazi zuen, eta aurten, etxeko eremua bikain menderatzen duela erakutsi du. Azken lau edizioetatik hir... |
2023-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/230475/osakidetzako-garbiketa-zerbitzuko-langileek-akordioa-lortu-dute.htm | Gizartea | Osakidetzako garbiketa zerbitzuko langileek akordioa lortu dute | LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek sinatu dute hitzarmena. ELAk uko egin dio akordioari | Osakidetzako garbiketa zerbitzuko langileek akordioa lortu dute. LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek sinatu dute hitzarmena. ELAk uko egin dio akordioari | Bost urtez lan hitzarmenaren inguruko negoziazioetan ibili ostean, amaitu da lan gatazka Osakidetzako garbiketa zerbitzuko langileentzako. Ekainaren 26an deitu zituen sindikatu guztiak eta enpresak Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak, eta negoziazioen ondoren, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek aurreakordio bat sinatu zuten... |
2023-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/230501/adarkada-bat-eta-gutxienez-bost-zauritu-cebada-gagokoen-entzierroan.htm | Gizartea | Adarkada bat eta gutxienez bost zauritu, Cebada Gagokoen entzierroan | Telefonican zezen batek eskuinean pilatu diren korrikalariekin topo egin du. Gainera erori da, buelta eman du eta gutxienez adarkatu bat utzi du, ezker besoan. | Adarkada bat eta gutxienez bost zauritu, Cebada Gagokoen entzierroan. Telefonican zezen batek eskuinean pilatu diren korrikalariekin topo egin du. Gainera erori da, buelta eman du eta gutxienez adarkatu bat utzi du, ezker besoan. | Cebada Gago ganadutegiko zezenak eta igandea. Bi osagai horiekin arriskua espero zen aurtengo sanferminetako hirugarren entzierroan eta arriskua izan da. Erorikoak, ezustekoak eta bost zauritu izan dira gutxienez. Horietako bat adarkada batekin zauritu du zezen batek. Telefonicako egoitzaren parean gertatu da: zezena e... |
2023-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/230502/azken-kontzertua-eman-du-elton-johnek.htm | Kultura | Azken kontzertua eman du Elton Johnek | Abeslari britainiarrak 52 urteko ibilbideari eman dio amaiera Stockholmen. | Azken kontzertua eman du Elton Johnek. Abeslari britainiarrak 52 urteko ibilbideari eman dio amaiera Stockholmen. | Elton John abeslari britainiarrak azken kontzertua eman zuen atzo Stockholmen, eta amaitutzat eman du bere musika ibilbidea. 52 urtez aritu da pianoa jotzen eta abesten, eta 4.600 kontzertu baino gehiago eman ditu. «Beti eramango zaituztet nire gogoan, bihotzean eta ariman», esan zien atzoko kontzertuan bildutakoei. Bi... |
2023-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/230503/irunerriko-mugimendu-feministak-elkarretaratzera-deitu-du-astelehenerako.htm | Gizartea | Iruñerriko mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du astelehenerako | Festak hasi zirenetik hainbat sexu eraso salatu dituzte. Larunbatean udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen, emakume batek salatutako sexu eraso batekin lotuta. Epailearen aurrean deklaratu ondoren aske geratu da, urruntze agindu batekin. | Iruñerriko mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du astelehenerako. Festak hasi zirenetik hainbat sexu eraso salatu dituzte. Larunbatean udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen, emakume batek salatutako sexu eraso batekin lotuta. Epailearen aurrean deklaratu ondoren aske geratu da, urruntze agindu batekin. | Iruñerriko mugimendu feministak sexu erasoen aurka protesta egitera deitu du astelehenean. Gazteluko plazan 21:00etan biltzera deitu dute, jaiak hasi zirenetik izan diren sexu erasoak salatzeko. Iruñeko Udaleko bozeramaileen batzordeak bat egin du mobilizazioarekin.
Salatu den azken sexu erasoa larunbatean gertatu zen... |
2023-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/230504/orio-eta-urdaibai-izan-dira-garaile-zierbenan.htm | Kirola | Orio eta Urdaibai izan dira garaile Zierbenan | Euskotren ligan lehia estua izan da azken metroetan Orioren, Tolosaldearen eta Donostia Arraun Lagunak-en artean. Euskolabel ligan hemezortzi segundo atera dizkio Urdaibaik bigarrenari. | Orio eta Urdaibai izan dira garaile Zierbenan. Euskotren ligan lehia estua izan da azken metroetan Orioren, Tolosaldearen eta Donostia Arraun Lagunak-en artean. Euskolabel ligan hemezortzi segundo atera dizkio Urdaibaik bigarrenari. | Bi estropada oso desberdin izan dira gaur goizean Zierbenan (Bizkaia). Euskotren Ligan bandera Oriok irabazi du, baina aldea oso txikia izan da. Euskolabel Ligan, berriz, Urdaibaik sekulako erakustaldia eman du, eta hemezortzi segundo atera dizkio bigarren sailkatuari.
Oriotarrei atzo ez zitzaizkien gauzak nahi bezala... |
2023-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/230505/woods-garaile-puy-de-dommen-jorgensonen-balentriaren-ondoren.htm | Kirola | Woods garaile Puy-de-Dommen, Jorgensonen balentriaren ondoren | Pogacarrek zortzi segundo kendu dizkio Vingegaardi sailkapen nagusian. | Woods garaile Puy-de-Dommen, Jorgensonen balentriaren ondoren. Pogacarrek zortzi segundo kendu dizkio Vingegaardi sailkapen nagusian. | Michael Woods kanadarrak (Israel Premier Tech) irabazi du Tourreko bederatzigarren etapa. Bakarrik iritsi da Puy-de-Doome gainera, helmugara iristeko 500 metro falta zirela eguneko protagonista harrapatu ondoren. Pierre Latour (TEN) izan da bigarren, eta Matej Mohoric (TBV), hirugarren. Eguneko protagonista laugarren h... |
2023-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/230506/tafallako-mendizale-bat-hil-da-huescako-pirinioetan.htm | Gizartea | Tafallako mendizale bat hil da Huescako Pirinioetan | Gameta tontorretik jaisten ari zela zerraldo erori da. Larrialdi zerbitzuak heltzerako hila zela baieztatu besterik ezin izan zuten egin. | Tafallako mendizale bat hil da Huescako Pirinioetan. Gameta tontorretik jaisten ari zela zerraldo erori da. Larrialdi zerbitzuak heltzerako hila zela baieztatu besterik ezin izan zuten egin. | 58 urteko gizon tafallar (Nafarroa) bat hil da igande honetan, Huescako Pirinioetan. Anso herriko Gameta tontorretik jaisten ari zela jazo zen ezbeharra. 11:15 aldera jaso zuen abisua Guardia Zibilak. Zerraldo erori zen mendizalea, eta handik zebiltzan mendizale batzuek bihotz-biriketako bizkortzea egin zioten. Guardia... |
2023-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/230507/hamar-zauritu-gutxienez-fuente-ymbroko-zezenen-entzierroan.htm | Bizigiro | Hamar zauritu gutxienez, Fuente Ymbroko zezenen entzierroan | Estafeta kalean hainbat korrikalari pilatu dira, eta gainetik igaro zaizkie zezenak. Harrapatu dituzte hainbat lagun, baina ez da adarkadarik izan. | Hamar zauritu gutxienez, Fuente Ymbroko zezenen entzierroan. Estafeta kalean hainbat korrikalari pilatu dira, eta gainetik igaro zaizkie zezenak. Harrapatu dituzte hainbat lagun, baina ez da adarkadarik izan. | Azkarragoa izan da aurten Fuente Ymbroko zezenen entzierroa. Aurreko urtekoarekin alderatuta, arin ibili dira Cadizko (Espainia) ganadutegikoak. 2.19ko denboran amaitu dute San Domingoko aldapatik zezen plazarainoko ibilbidea; iaz, hiru minututik gora iraun zuen. Arriskutsuak dira Fuente Ymbrokoak, baina ez da adarkada... |
2023-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/230508/gainezka-egin-du-bbk-live-jaialdiak.htm | Kultura | Gainezka egin du BBK Live jaialdiak | Arctic Monkeys, Idles eta Love of Lesbian taldeen kontzertuekin amaitu da BBK Live. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 120.000 pertsonak parte hartu dute aurten, eta iragarri dute datorren urtekoa noiz izango den: uztailaren 11n, 12an eta 13an. | Gainezka egin du BBK Live jaialdiak. Arctic Monkeys, Idles eta Love of Lesbian taldeen kontzertuekin amaitu da BBK Live. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 120.000 pertsonak parte hartu dute aurten, eta iragarri dute datorren urtekoa noiz izango den: uztailaren 11n, 12an eta 13an. | Sold out. Bi aurpegi dituen kontzeptua. Antolatzaileentzako pagotxa, sarrera guztiak saldu dituztelako; eta, aldi berean, Kobetamendin izango diren zaleentzako abisua: prest egoteko, jendetza egongo dela, eta ez dela hain erosoa izango Bilboko BBK Live jaialdian egotea. Ostegunean eta ostiralean baino jende gehiago bil... |
2023-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/230509/ereinek-azaldu-du-ez-duela-erabaki-igela-argitaletxea-gelditzea.htm | Kultura | Ereinek azaldu du ez duela erabaki Igela argitaletxea gelditzea | Adierazi du «ahal duen guztia» egingo duela proiektu editoriala aurrera ateratzeko. Lander Majuelo Igelaren orain arteko editoreak gaur azaldu du, prentsa ohar baten bitartez, «Igelaren jabeek, arazo ekonomikoak direla medio, argitaletxea gelditzea» erabaki dutela. Igelak 34 urte bete zituen apirilean; euskarazko itzul... | Ereinek azaldu du ez duela erabaki Igela argitaletxea gelditzea. Adierazi du «ahal duen guztia» egingo duela proiektu editoriala aurrera ateratzeko. Lander Majuelo Igelaren orain arteko editoreak gaur azaldu du, prentsa ohar baten bitartez, «Igelaren jabeek, arazo ekonomikoak direla medio, argitaletxea gelditzea» eraba... | «Lagunok, bukatu da. Igelaren jabeek, arazo ekonomikoak direla medio, argitaletxea gelditzea erabaki dute». Igelako editore Lander Majuelo Itoizek sinaturiko hitzak dira, argitaletxearen etena herritarrei jakinarazteko idatziak. 34 urteko ibilbidearen ondotik Igelaren jarduna etengo dutela adierazi du gaur. Plazaratuta... |
2023-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/230510/beroaldiari-aurre-egiteko-plana-ondu-dute-eusko-jaurlaritzak-eta-osakidetzak.htm | Gizartea | Beroaldiari aurre egiteko plana ondu dute Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak | 35 graduren bueltan egongo dira gaur termometroak Hego Euskal Herriko txoko askotan. Ur asko edatea eta eguzkitan egotea saihestea aholkatu dute, eta arreta berezia jartzea ume txikiekin, adineko pertsonekin eta gaixotasunen bat dutenekin. | Beroaldiari aurre egiteko plana ondu dute Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak. 35 graduren bueltan egongo dira gaur termometroak Hego Euskal Herriko txoko askotan. Ur asko edatea eta eguzkitan egotea saihestea aholkatu dute, eta arreta berezia jartzea ume txikiekin, adineko pertsonekin eta gaixotasunen bat dutenekin. | Hego Euskal Herriko txoko askotan 35 graduren bueltan ibiliko dira gaur termometroak, Euskalmet meteorologia agentziak jakitera eman duenez– AEMETek abisu horia ezarri du ia Nafarroa osoan–. Biharko ere espero da beroa. Hori hala, beroaldiari aurre egiteko plan berezia ondu dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Os... |
2023-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/230511/ruttek-politika-utziko-du-udazkeneko-bozen-ondoren.htm | Mundua | Ruttek politika utziko du udazkeneko bozen ondoren | Agintari liberalak hamahiru urte egin ditu Herbehereetako lehen ministro. Iragan astean koalizio gobernua desegin zuen, migrazioaren inguruko desadostasunengatik. | Ruttek politika utziko du udazkeneko bozen ondoren. Agintari liberalak hamahiru urte egin ditu Herbehereetako lehen ministro. Iragan astean koalizio gobernua desegin zuen, migrazioaren inguruko desadostasunengatik. | Herbehereetako lehen ministro karguan denbora gehien pasatu duen politikariak, Mark Rutte liberalak, jakinarazi du politika utziko duela Ordezkarien Ganberarako udazkeneko bozen ondoren. «Atzo goizean hartu nuen erabakia: ez naiz berriz eskuragarri egongo VVDren [Askatasunerako eta Demokraziarako Herriaren Alderdiaren]... |
2023-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/230512/uxue-fraile-eta-jesus-bailo-garaile-ehunmiliak-proban.htm | albisteak | Uxue Fraile eta Jesus Bailo garaile Ehunmiliak proban | Uxue Fraile donostiarrak eta Jesus Bailo espainiarrak irabazi dute Ehunmiliak mendi lasterketa. G2H proban, Oihana Azkorbebeitia abadiñarra eta Joseba Eskudero idiazabaldarra gailendu dira, eta MariMurumendi maratoian, azkenik, bi beasaindar izan dira irabazle: Irati Zubizarreta eta Unai Dorronsoro. | Uxue Fraile eta Jesus Bailo garaile Ehunmiliak proban. Uxue Fraile donostiarrak eta Jesus Bailo espainiarrak irabazi dute Ehunmiliak mendi lasterketa. G2H proban, Oihana Azkorbebeitia abadiñarra eta Joseba Eskudero idiazabaldarra gailendu dira, eta MariMurumendi maratoian, azkenik, bi beasaindar izan dira irabazle: Ira... | Gizonezkoetan, Jesus Bailok egun bete pasatxo behar izan zuen (24.24.50) 168 kilometroak egiteko (11.000 m+). Zaragozarra bigarren joan zen kilometro askoan, Igon Manzisidor debarraren atzetik, baina Etzegarate pasatuta lasterketaren buruan jarri zen, eta amaierara arte eutsi egin zion postu horri. Larunbat arratsaldek... |
2023-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/230513/igeltseroek-ezingo-dute-bakarrik-lan-egin-bero-handiko-egunetan.htm | Ekonomia | Igeltseroek ezingo dute bakarrik lan egin bero handiko egunetan | CCOOk eta UGTk protokolo bat sinatu dute eraikuntzako patronalarekin, tenperatura handiko egunetan lan egin behar denerako. Beste sektore batzuetara zabaltzea da asmoa. | Igeltseroek ezingo dute bakarrik lan egin bero handiko egunetan. CCOOk eta UGTk protokolo bat sinatu dute eraikuntzako patronalarekin, tenperatura handiko egunetan lan egin behar denerako. Beste sektore batzuetara zabaltzea da asmoa. | Eraikuntzako langileek ezingo dute bakarrik lan egin, beroagatik alerta gorria edo laranja aktibatzen den egunetan. CCOO eta UGT sindikatuek eta Eraikuntzaren Espainiako Konferentziak sinaturiko protokoloko punturik deigarrienetakoa da hori. Egun horietan, halaber, ur gehiago eman beharko zaie langileei.
Sinatzaileen ... |
2023-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/230514/sanferminak-hasi-zirenetik-hamabost-sexu-eraso-salatu-dituzte-eta-11-gizon-atxilotu.htm | Gizartea | Sanferminak hasi zirenetik hamabost sexu eraso salatu dituzte, eta 11 gizon atxilotu | Hori gaitzesteko, Iruñerriko mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du gaurko; 21:00etan bilduko dira, Gazteluko plazan. | Sanferminak hasi zirenetik hamabost sexu eraso salatu dituzte, eta 11 gizon atxilotu. Hori gaitzesteko, Iruñerriko mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du gaurko; 21:00etan bilduko dira, Gazteluko plazan. | Sanferminetako lehenengo egunetan hamabost sexu eraso salatu dituzte, eta 11 gizon atxilotu. Javier Remirez Nafarroako lehendakariorde eta Funtzio Publikoko kontseilariak horren berri eman du gaur goizean, eta adierazi du «edozein sexu eraso» gaitzetsi behar dela. Era berean, Iruñerriko mugimendu feministak sexu erasoe... |
2023-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/230515/txingor-ekaitzak-7643-hektarea-hondatu-zituen-araban.htm | Ekonomia | Txingor ekaitzak 7.643 hektarea hondatu zituen Araban | Behin-behineko datuak eman ditu Agroseguro konpainiak; batez ere zereal laborantzan izan ziren kalteak. Frantziako Gobernuak hondamendi naturala onartu du Senperen eta Ezpeletan. | Txingor ekaitzak 7.643 hektarea hondatu zituen Araban. Behin-behineko datuak eman ditu Agroseguro konpainiak; batez ere zereal laborantzan izan ziren kalteak. Frantziako Gobernuak hondamendi naturala onartu du Senperen eta Ezpeletan. | Azken asteetan izandako ekaitz bortitzek kalte handiak eragin dituzte Euskal Herriko toki batean baino gehiagotan. Lehen astean izandako kazkabarrak eta euri ekaitzak 7.643 hektarea hondatu zituen Agroseguro nekazarientzako aseguruak ohar batean jakinarazi duenez. Zereal laborantzan izan dira kalterik handienak, baina ... |
2023-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/230516/kaleratzeak-stop-ek-mozioak-aurkeztuko-ditu-udalerriak-tentsio-handiko-eremu-izendatzeko.htm | Gizartea | Kaleratzeak Stop-ek mozioak aurkeztuko ditu udalerriak «tentsio handiko eremu» izendatzeko | Donostiako Udalak mozioa berretsi zuen uztailaren 4an, eta Donostia «tentsio handiko eremu» izendatzeko eskaera egin zion Eusko Jaurlaritzari. | Kaleratzeak Stop-ek mozioak aurkeztuko ditu udalerriak «tentsio handiko eremu» izendatzeko. Donostiako Udalak mozioa berretsi zuen uztailaren 4an, eta Donostia «tentsio handiko eremu» izendatzeko eskaera egin zion Eusko Jaurlaritzari. | Alokairuen prezioa hainbeste igo ez dadin, Kaleratzeak Stop plataformak mozioak aurkeztuko ditu Bizkaiako, Arabako eta Gipuzkoako «udal nagusietan». Udal horiek «tentsio handiko eremu» izendatzeko eskatuko diote Eusko Jaurlaritzari. Kaleratzeak Stop kolektiboak ohartarazi duenez, hilabete honetan eta irailean aurkeztuk... |
2023-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/230517/kubako-kantuen-oihartzuna.htm | Kultura | Kubako kantuen oihartzuna | Joseba Sarrionandia abestiez eta herriez aritu da Kanterri ikastaroan, Oiartzunen: nazioek ibilitako bidearen musikaz, oin bat Kuban eta beste bat Euskal Herrian. | Kubako kantuen oihartzuna. Joseba Sarrionandia abestiez eta herriez aritu da Kanterri ikastaroan, Oiartzunen: nazioek ibilitako bidearen musikaz, oin bat Kuban eta beste bat Euskal Herrian. | Musika nazionalen historiak nazio horien historia darama bere barnean. Joseba Sarrionandiak Kubaren eta Euskal Herriaren arteko bidaia «arraro» bat egin du, musikatik abiatuta, Abestiak eta herriak izeneko hitzaldian, kontatzeko nazioek zer bide egin duten XIX. mendearen erdialdeaz geroztik, eta musikak zer toki izan d... |
2023-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/230547/hiru-zauritu-behintzat-sanferminetako-bosgarren-entzierroan.htm | Bizigiro | Hiru zauritu behintzat, sanferminetako bosgarren entzierroan | Aurtengo azkarrena izan da gaurko entzierroa; 2.19ko denboran heldu dira zezen plazara. | Hiru zauritu behintzat, sanferminetako bosgarren entzierroan. Aurtengo azkarrena izan da gaurko entzierroa; 2.19ko denboran heldu dira zezen plazara. | Nuñez del Cuvillo ganadutegiko zezenak ziztu bizian burutu dute sanferminetako bosgarren entzierroa, gaur arteko azkarrena festa hauetan. Nahiko garbia, gainera, printzipioz; ez da aurreko entzierroak bezain arriskutsua izan. Tarte nabariak izan dira, esaterako, Estafeta kalearen puska handi batean, eta ez da harrapatz... |
2023-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/230548/pilula-urdina-espainiako-presidentetzarako.htm | Politika | Pilula urdina Espainiako presidentetzarako | Aurrez aurreko trabatua izan dute Pedro Sanchezek eta Alberto Nuñez Feijook, Espainiako Gobernuko presidente izateko bi hautagai nagusien arteko eztabaidan. | Pilula urdina Espainiako presidentetzarako. Aurrez aurreko trabatua izan dute Pedro Sanchezek eta Alberto Nuñez Feijook, Espainiako Gobernuko presidente izateko bi hautagai nagusien arteko eztabaidan. | Joan den astean, Espainiako telebista kate batean eman zuten Matrix filma. Ikusia dutenek ongi ezagutuko dute eszena: Morpheusek pilula gorria eta urdina aurkezten dizkio Neori. Gorriak errealitate gordina ordezkatzen du: gatazka, etorkizun zalantzatia, egia. Askatasuna. Urdina, berriz, fikzio bateranzko atea da, Matri... |
2023-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/230549/nafarroako-auzitegi-nagusiak-berretsi-du-miravalles-el-redin-eskolaren-itunari-eutsi-behar-zaiola.htm | Gizartea | Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsi du Miravalles-El Redin eskolaren itunari eutsi behar zaiola | Nafarroako Gobernuaren errekurtsoa atzera bota du, eta berretsi du behin-behinean eteten duela Opus Deiren eskola segregatzaileari ituna bertan behera uzteko prozesua. | Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsi du Miravalles-El Redin eskolaren itunari eutsi behar zaiola. Nafarroako Gobernuaren errekurtsoa atzera bota du, eta berretsi du behin-behinean eteten duela Opus Deiren eskola segregatzaileari ituna bertan behera uzteko prozesua. | Amaitu berri den ikasturtean, Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi zuen Miravalles-El Redin eskola erlijiosoaren Batxilergoko hezkuntza ituna, LOMLOE legeari men eginez, ikasleak sexuaren arabera bereizteagatik. Ekainaren hondarrean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen hitzarmen horri eutsi behar zitza... |
2023-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/230550/hego-euskal-herriak-gora-egin-du-europako-berrikuntza-rankingean.htm | Ekonomia | Hego Euskal Herriak gora egin du Europako berrikuntza rankingean | Batasuneko 239 eskualdeen artean 72.a da EAE, eta 98.a Nafarroa. Tapiak azaldu du enpresa ertain eta txikiek egiten dituzten inbertsioak handitu behar direla, eta patente gutxi daudela. | Hego Euskal Herriak gora egin du Europako berrikuntza rankingean. Batasuneko 239 eskualdeen artean 72.a da EAE, eta 98.a Nafarroa. Tapiak azaldu du enpresa ertain eta txikiek egiten dituzten inbertsioak handitu behar direla, eta patente gutxi daudela. | Hego Euskal Herria Europako Batasuneko «goi berrikuntzako» eskualdeen artean sartu da. Bi urtean Euskal Autonomia Erkidegoak 21 postu igo ditu: Batasuneko 239 eskualdeen artean 72.a da. Nafarroa, berriz, 98.a, hamasei postu gorago. Hala dio Europako Batzordeak aste honetan argitaratutako sailkapenak. Lapurdi, Nafarroa ... |
2023-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/230551/ieak-ohartarazi-du-ez-dagoela-mineral-nahikorik-energia-trantsiziorako.htm | Ekonomia | IEAk ohartarazi du ez dagoela mineral nahikorik energia trantsiziorako | Energia agentzia horren ustez, meategi gehiago sortu behar dira, eta ustiapena bizkortu, auto elektrikoen eta baterien eskaria betetzeko. | IEAk ohartarazi du ez dagoela mineral nahikorik energia trantsiziorako. Energia agentzia horren ustez, meategi gehiago sortu behar dira, eta ustiapena bizkortu, auto elektrikoen eta baterien eskaria betetzeko. | Trantsizio ekologikoa arriskuan, energia garbiak erabiltzen dituzten teknologiak ekoizteko mineral nahikorik ez dagoelako. Hala ohartarazi du IEA Energiaren Nazioarteko Agentziak. Erakunde horrek, mineral horien merkatuari buruz egin duen lehen txostenean, kalkulatu du beharrezkoa izango litzatekeela besteak beste kobr... |
2023-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/230552/pello-bilbaok-irabazi-du-frantziako-tourreko-etapa.htm | Kirola | Pello Bilbaok irabazi du Frantziako Tourreko etapa | 10. etapa da irabazi duena. Aurretik bi zituen irabazita Giroan. Bost urte ziren euskal txirrindulari batek Tourrean irabazten ez zuela. | Pello Bilbaok irabazi du Frantziako Tourreko etapa. 10. etapa da irabazi duena. Aurretik bi zituen irabazita Giroan. Bost urte ziren euskal txirrindulari batek Tourrean irabazten ez zuela. | Euskal Herrian ezin izan zuen irabazi, baina Pello Bilbaok (Bahrain) ez zuen Tourra esku hutsik bukatu nahi. Bada, gaur lortu du garaipena, lasterketako hamargarren etapan. Eguneko ihesaldian sartu, eta errematerako duen gaitasuna erakutsi du bukaeran. Bost mendateko etapa izan da, gogorra eta bizia, eta bukaera zirrar... |
2023-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/230553/puntueusek-ondorioztatu-du-googleko-bilaketetan-euskara-diskriminatzen-dutela.htm | Gizartea | Puntueusek ondorioztatu du Googleko bilaketetan euskara diskriminatzen dutela | Puntueus behatokiak euskarak Interneten duen hedapenaren azken datuak eman ditu: Euskal Herriko webguneen %14 daude euskaraz; '.eus' domeinua erabiltzen dutenen artean, lautik bat. | Puntueusek ondorioztatu du Googleko bilaketetan euskara diskriminatzen dutela. Puntueus behatokiak euskarak Interneten duen hedapenaren azken datuak eman ditu: Euskal Herriko webguneen %14 daude euskaraz; '.eus' domeinua erabiltzen dutenen artean, lautik bat. | Interneten euskarak nolako egoera duen ikertzea eta .eus domeinuaren joerak aztertzea. Horixe du helburu Puntueus behatokiak. Gaur goizean eman dute azken ikerketaren ondorioen berri Josu Waliño Puntueus fundazioko zuzendariak eta Lorea Arakistain Puntueus fundazioko marketin zuzendariak. Urtero egiten dute ikerketa ho... |
2023-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/230554/estrasburgok-ebatzi-du-munduko-federazioak-semenya-diskriminatu-zuela.htm | Kirola | Estrasburgok ebatzi du Munduko Federazioak Semenya diskriminatu zuela | Munduko Federazioak 400 metro eta milia bat (1.609 metro) arteko lasterketetan aritzea debekatu zion atleta hegoafrikarrari bere berezko testosterona maila jaisteko botikak hartzen ez bazituen | Estrasburgok ebatzi du Munduko Federazioak Semenya diskriminatu zuela. Munduko Federazioak 400 metro eta milia bat (1.609 metro) arteko lasterketetan aritzea debekatu zion atleta hegoafrikarrari bere berezko testosterona maila jaisteko botikak hartzen ez bazituen | Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi du Munduko Atletismo Federazioak (IAAF) Caster Semenya atleta hegoafrikarra diskriminatu zuela 400 metro eta milia bat (1.609 metro) arteko lasterketetan aritzea debekatu ziolako berezko testosterona maila jaisteko botikak hartzen ez bazituen. Semenya bitan izan zen olinpiar t... |
2023-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/230555/natok-aliantzara-sartzeko-gonbita-egingo-dio-ukrainari-segurtasun-baldintzak-betetzen-direnean.htm | Mundua | NATOk aliantzara sartzeko gonbita egingo dio Ukrainari, «segurtasun baldintzak betetzen direnean» | Stoltenbergek espero du aliatuek «mezu argia eta baikorra» bidaliko diotela Kievi, Vilniuseko goi bileran. Zelenskirentzat, «zentzugabea» litzateke NATOk Ukrainari egutegirik ez zehaztea. Kremlinek ohartarazi du «neurri egokiak» hartuko dituela «NATO zabalduz gero». | NATOk aliantzara sartzeko gonbita egingo dio Ukrainari, «segurtasun baldintzak betetzen direnean». Stoltenbergek espero du aliatuek «mezu argia eta baikorra» bidaliko diotela Kievi, Vilniuseko goi bileran. Zelenskirentzat, «zentzugabea» litzateke NATOk Ukrainari egutegirik ez zehaztea. Kremlinek ohartarazi du «neurri e... | NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundean sartzeko Ukrainak egin beharreko bidearen lehen zertzelada eman du Mendebaldeko aliantza militarreko idazkari nagusi Jens Stoltenbergek, erakundeko kideek gaur Vilniusen hasi duten bi eguneko goi bileran. Hain zuzen, NATOk gonbita egingo dio Kievi aliantzarekin bat egiteko, «ki... |
2023-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/230556/txinak-eta-salomon-uharteek-elkartze-estrategikoa-adostu-dute.htm | Mundua | Txinak eta Salomon Uharteek elkartze estrategikoa adostu dute | Salomon Uharteetako lehen ministroak atzo adierazi zuen Pekin azpiegiturak eta garapena indartzeko bazkide «fidagarria» dela | Txinak eta Salomon Uharteek elkartze estrategikoa adostu dute. Salomon Uharteetako lehen ministroak atzo adierazi zuen Pekin azpiegiturak eta garapena indartzeko bazkide «fidagarria» dela | Xi Jinping Txinako presidenteak eta Manasseh Sogavare Salomon Uharteetako lehen ministroak atzo adierazi zuten «elkarrekiko errespetua eta aro berri baterako garapen bateratua» ezaugarri dituen elkartze estrategikoa abiatuko dutela. Neurri hori bi herrialdeen arteko segurtasun akordioa adostu eta urtebetera hartu dute.... |
2023-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/230557/tourrak-zuzendu-egin-du-bilbao-zoriontzeko-txioa-espainiako-bandera-kendu-eta-ikurrina-jarri-du.htm | Kirola | Tourrak zuzendu egin du Bilbao zoriontzeko txioa: Espainiako bandera kendu, eta ikurrina jarri du | Hasieran, Espainiako bandera jarri dute lasterketaren Twitterreko kontuan. Erabiltzaile askok eskertu egin dute gero ikurrina jarri izana. | Tourrak zuzendu egin du Bilbao zoriontzeko txioa: Espainiako bandera kendu, eta ikurrina jarri du. Hasieran, Espainiako bandera jarri dute lasterketaren Twitterreko kontuan. Erabiltzaile askok eskertu egin dute gero ikurrina jarri izana. | Frantziako Tourrak Pello Bilbao txirrindulari gernikarra zoriondu du Twitterren, gaurko etapa irabazteagatik. Hasieran, Espainiako bandera jarri dute; luze gabe, ordea, okerra zuzendu dute, eta ikurrina jarri. |
2023-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/230558/kieto-ostia-txar-eta-jono-dira-euskaltzaindiak-onartutako-formetako-hiru.htm | Gizartea | 'Kieto', 'ostia txar' eta 'joño' dira Euskaltzaindiak onartutako formetako hiru | Euskaltzaindiaren Hiztegia berritu dute: 646 forma gehitu dituzte, eta 1.130 moldatu. Azken sei hilabeteotako aldaketak sartuta eguneratu dute sarea. | 'Kieto', 'ostia txar' eta 'joño' dira Euskaltzaindiak onartutako formetako hiru. Euskaltzaindiaren Hiztegia berritu dute: 646 forma gehitu dituzte, eta 1.130 moldatu. Azken sei hilabeteotako aldaketak sartuta eguneratu dute sarea. | Euskaltzaindiaren Hiztegia berritu dute: 646 forma gehitu dituzte, eta 1.130 moldatu. «Joño!», esan lezake kopuruari erreparatu dionak, agian jakin gabe hitz hori bera ere onartu egin dutela. «Kieto!». Hori ez da forma bakarra: euskara gaizto da beste bat, euskara garbi formaren antonimoa, alegia. Forma horiek Euskaltz... |
2023-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/230559/tel-aviveko-aireportua-hartu-dute-erreforma-judizialaren-aurkako-manifestariek.htm | Mundua | Tel Aviveko aireportua hartu dute erreforma judizialaren aurkako manifestariek | Iturri ofizialen arabera, Poliziak gutxienez 70 pertsona atxilotu ditu Israelgo hiriburuan egin diren protestetan. Auzitegiek arrazoizkotasun legea erabiltzea eragozteko lege proiektua onartu du parlamentuak. | Tel Aviveko aireportua hartu dute erreforma judizialaren aurkako manifestariek. Iturri ofizialen arabera, Poliziak gutxienez 70 pertsona atxilotu ditu Israelgo hiriburuan egin diren protestetan. Auzitegiek arrazoizkotasun legea erabiltzea eragozteko lege proiektua onartu du parlamentuak. | Israelgo Gobernu eskuindarrak bultzatutako erreforma judizialaren lehen lege proiektua onartu zuen atzo parlamentuak, eta erabaki horrek protesta jendetsuak eragin ditu gaur Tel Aviven. Hain zuzen, milaka herritar atera dira kalera, eta hainbat errepide moztu dituzte. Arratsaldean, gainera, 10.000 manifestarik baino ge... |
2023-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/230582/lasterketa-azkarra-eta-lasaia.htm | Bizigiro | Lasterketa azkarra eta lasaia | Bi minutu eta 22 segundo baino ez dituzte behar izan zezen plazara heltzeko. | Lasterketa azkarra eta lasaia. Bi minutu eta 22 segundo baino ez dituzte behar izan zezen plazara heltzeko. | Jandillako zezenek entzierro azkarra eta lasaia egin dute gaur Iruñean. Bi minutu eta 22 segundo baino ez dituzte behar izan zezen plazara heltzeko. Lehendik ere bazuten abiadura marka Jandillakoek. Ganadutegi horretako zezen bat izan da orain arteko sanferminetako inoizko azkarrena.
Halere, egon dira emozioz beteriko... |
2023-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/230583/energien-merkatzeak-eta-elikagaien-prezioen-moderazioak-22ra-jaitsi-dute-inflazioa.htm | Ekonomia | Energien merkatzeak eta elikagaien prezioen moderazioak %2,2ra jaitsi dute inflazioa | 2021eko udaberrira egin behar da atzera antzeko tasa bat aurkitzeko. Azpiko inflazioa, hala ere, oso goian dago oraindik ere: %6,4an. Elikagaien artean, fruta freskoa merkatu da soilik. | Energien merkatzeak eta elikagaien prezioen moderazioak %2,2ra jaitsi dute inflazioa. 2021eko udaberrira egin behar da atzera antzeko tasa bat aurkitzeko. Azpiko inflazioa, hala ere, oso goian dago oraindik ere: %6,4an. Elikagaien artean, fruta freskoa merkatu da soilik. | Inflazioak beste koska bat egin du behera Hego Euskal Herrian. Urte arteko inflazio tasa %2,2ra jaitsi da ekainean, eta hori gertatu da bereziki energiaren eta erregaien prezioen beherakadagatik eta elikagaien eta alkoholik gabeko edarien igoera txikiagoagatik.
INE Espainiako Estatistika Institutuak asteazken honetan ... |
2023-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/230584/bastidako-eajko-zinegotzi-ohiek-lasa-bai-plataforma-eratu-dute.htm | Politika | Bastidako EAJko zinegotzi ohiek Lasa Bai plataforma eratu dute | PPko alkateak gobernu akordio bat eskaini die plataforma berriko kideei, baina haiek uko egin diote udal gobernuan sartzeari. | Bastidako EAJko zinegotzi ohiek Lasa Bai plataforma eratu dute. PPko alkateak gobernu akordio bat eskaini die plataforma berriko kideei, baina haiek uko egin diote udal gobernuan sartzeari. | Bastidako (Araba) EAJko zinegotzi ohiek gauzatu egin dute alderdi jeltzalearekin izan duten dibortzioa. Lasa Bai herri plataforma eratu dute, eta hurrengo udal hauteskundeetan marka horrekin lehiatuko dira, baita EAJren aurka ere, Andoni Ortuzar buru duen alderdiak zerrenda bat aurkezten badu. Plataformaren estatutuak ... |
2023-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/230585/milan-kundera-idazle-txekiarra-hil-da.htm | Kultura | Milan Kundera idazle txekiarra hil da | Nobela idatzi zuen batez ere, eta gogoeta ugari eskaini zizkion genero horren balioari. 'Izatearen arintasun jasanezina' da haren lanik ezagunena. 94 urterekin hil da, Parisen. | Milan Kundera idazle txekiarra hil da. Nobela idatzi zuen batez ere, eta gogoeta ugari eskaini zizkion genero horren balioari. 'Izatearen arintasun jasanezina' da haren lanik ezagunena. 94 urterekin hil da, Parisen. | Milan Kundera «nobelagilea» izan zen «idazlea» baino gehiago, haren hitzetan, nobelaren artearen balio estetikoa goratu izan baitzuen bere lanetan. Saiakera landu zuen arren —hain justu, nobelari buruzko Le rideau (Oihala) da ezagunena—, nobelan nabarmendu zen: Izatearen arintasun jasanezina da haren lanik ezagunena (1... |
2023-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/230586/gizon-bat-atxilotu-dute-ondarroako-festetan-emakume-bati-sexu-eraso-bat-egitea-leporatuta.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute, Ondarroako festetan emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta | Erasoa uztailaren 2ko goizaldean gertatu zen, eta gizonezkoa hilaren 5ean atxilotu zuten. | Gizon bat atxilotu dute, Ondarroako festetan emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Erasoa uztailaren 2ko goizaldean gertatu zen, eta gizonezkoa hilaren 5ean atxilotu zuten. | Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du, Ondarroako (Bizkaia) festetan, Zapato Azulen, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasoa uztailaren 2ko goizaldean gertatu zen. Gertaeraren ondoren, emakumeak salaketa jarri zuen, eta gizonezkoa hilaren 5ean atxilotu zuten.
Indarkeria m... |
2023-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/230587/mendebaldeak-agindu-du-ukrainaren-segurtasuna-bermatuko-duela-luzaroan.htm | Mundua | Mendebaldeak agindu du Ukrainaren segurtasuna bermatuko duela luzaroan | G7koek laguntza «azkarra eta iraunkorra» bidaliko diote Kievi segurtasun eta ekonomia arloetan. Bidenek aitortu du Ukrainarentzat «frustragarria» dela NATOk aliantzan sartzeko egutegi zehatzik ez ematea. Kremlinek Mendebaldeak hartutako konpromisoa kritikatu du. | Mendebaldeak agindu du Ukrainaren segurtasuna bermatuko duela luzaroan. G7koek laguntza «azkarra eta iraunkorra» bidaliko diote Kievi segurtasun eta ekonomia arloetan. Bidenek aitortu du Ukrainarentzat «frustragarria» dela NATOk aliantzan sartzeko egutegi zehatzik ez ematea. Kremlinek Mendebaldeak hartutako konpromisoa... | NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen goi bileraren lehen eguna izan zen atzo, eta Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik eta Mendebaldearen aliantza militarrak elkarren artean tirabira dialektiko batzuk izan zituzten Ukraina erakunde horretan sartzearen inguruan, Vilniusen. NATOk baiezkoa eman zion Zelenskiren... |
2023-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/230588/geroa-baik-neurri-zehatzak-nahi-ditu-emakumeen-eskubideetan-aurrera-egiteko.htm | Politika | Geroa Baik «neurri zehatzak» nahi ditu emakumeen eskubideetan aurrera egiteko | Maria Solana koalizioko diputatugaiak ziurtatu duenez, «ez da nahikoa eskuinak eta eskuin muturrak duten arriskuari buruz ohartaraztea, eta nahitaezkoa da politika eraginkorrak praktikan jartzea». EH Bilduko Kongresurako Nafarroako zerrendaburu Bel Pozuetak, berriz, «irizpide justuak eta demokratikoak» eskatu ditu, tra... | Geroa Baik «neurri zehatzak» nahi ditu emakumeen eskubideetan aurrera egiteko. Maria Solana koalizioko diputatugaiak ziurtatu duenez, «ez da nahikoa eskuinak eta eskuin muturrak duten arriskuari buruz ohartaraztea, eta nahitaezkoa da politika eraginkorrak praktikan jartzea». EH Bilduko Kongresurako Nafarroako zerrendab... | Emakumeen eskubideetan aurrera egiteko «neurri zehatzen alde» egin du Geroa Baik, «jarrera alderdikoiei eta lubakian sartuta dagoen eskuinari aurre eginez, edozein aurrerapen sozialen aurka baitaude». MariÂa Solana Espainiako Kongresurako koalizioaren hautagaiak ziurtatu duenez, «Nafarroan urte askoan egin den lan ete... |
2023-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/230589/arabako-lautadan-130-eta-218-hektareako-bi-eguzki-parke-egitea-aztertuko-dute.htm | Gizartea | Arabako Lautadan 130 eta 218 hektareako bi eguzki parke egitea aztertuko dute | Nafarroako Gobernuak ezezkoa eman dio Adios eta Muruzabal artean egitekoak ziren beste zentral fotovoltaiko bati. | Arabako Lautadan 130 eta 218 hektareako bi eguzki parke egitea aztertuko dute. Nafarroako Gobernuak ezezkoa eman dio Adios eta Muruzabal artean egitekoak ziren beste zentral fotovoltaiko bati. | Solaria enpresak ebaluazio geotekniko bat egingo du abuztuan Arabako Lautadan, Arratzua eta Ubarrundia zein Burgelu eta Elburgoko udalerrietan, 130 eta 218 hektarea zabal izango diren bi eguzki parke egiteko, Araba Bizirik plataformak ohartarazi duenez. Era berean, azaldu du enpresa hori Adios eta Muruzabal herrien art... |
2023-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/230590/denek-ez-dute-maite-ikurrina-ordea.htm | Mundua | Denek ez dute maite ikurrina, ordea | Urtero bezala, katolikoen menpekotasunaren hasiera su handiak piztuz ospatu zuten atzo hainbat unionistak Ipar Irlandan. Eta ohi bezala, gorroto dituzten ikurrak erre zituzten bart, tartean ikurrina. | Denek ez dute maite ikurrina, ordea. Urtero bezala, katolikoen menpekotasunaren hasiera su handiak piztuz ospatu zuten atzo hainbat unionistak Ipar Irlandan. Eta ohi bezala, gorroto dituzten ikurrak erre zituzten bart, tartean ikurrina. | Milaka ikurrin ikusi dituzte mundu osoan egunotan, Frantziako Tourraren irudien bitartez. Atzo bertan, Ikurrina bai, espainola ez! leloarekin bat egin zuen, nolabait, lasterketaren Twitterreko kontu ofizialak, Pello Bilbaoren garaipena ospatzeko mezuan. Horrek hainbat nazionalista espainiarren haserrea piztu zuen saree... |
2023-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/230591/natura-leheneratzeko-legea-onartu-du-europako-parlamentuak.htm | Mundua | Natura Leheneratzeko legea onartu du Europako Parlamentuak | Behin betiko testua adosteko negoziazioei ekin behar diete orain europarlamentuak, Batasuneko kide diren gobernu nazionalek eta Europako Batzordeak. Legeak helburu du 2030erako ekosistemen %20 leheneratzea. | Natura Leheneratzeko legea onartu du Europako Parlamentuak. Behin betiko testua adosteko negoziazioei ekin behar diete orain europarlamentuak, Batasuneko kide diren gobernu nazionalek eta Europako Batzordeak. Legeak helburu du 2030erako ekosistemen %20 leheneratzea. | Txalo zaparrada batek egin du eztanda Europako Parlamentuan. Estu, baina, azkenean, Europako Parlamentuak oniritzia eman dio Natura Leheneratzeko legeari. Europako Batzordeak iaz aurkeztutako lege proiektuak aldeko 336 boto, kontrako 313 eta 13 abstentzio izan ditu, eta 2030erako ekosistemen %20 leheneratzea du helburu... |
2023-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/230592/osakidetzako-garbitzaileek-akordioa-egin-dute.htm | Gizartea | Osakidetzako garbitzaileek akordioa egin dute | Bost urteko negoziazioaren ostean, eta hilabete luzeko greben ostean itxi dute akordioa LABek, CCOOk, ESK-k eta UGTk. | Osakidetzako garbitzaileek akordioa egin dute. Bost urteko negoziazioaren ostean, eta hilabete luzeko greben ostean itxi dute akordioa LABek, CCOOk, ESK-k eta UGTk. | Osakidetzako garbitzaileek adostu berri dute akordioa. LABek, CCOOk, ESK-k eta UGTk egin dute akordioa patronalarekin, eta gainerako langileekin homologazioa lortu dutela iragarri dute. Iragan larunbatean jakin zen aurreakordioa lortu zutela. Gaur zuten hitzordua patronalarekin akordioa adosteko, eta izenpetu berri dut... |
2023-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/230593/ehuren-ordezkapen-politikaren-okertzea-salatu-du-labek.htm | Gizartea | EHUren ordezkapen politikaren «okertzea» salatu du LABek | Sindikatuak adierazi duenez, EHUko zuzendaritzak «bere erara» interpretatu du LOSU legea. Egoera aldatu ezean, mobilizazio kanpaina bat martxan jarriko dutela adierazi du. | EHUren ordezkapen politikaren «okertzea» salatu du LABek. Sindikatuak adierazi duenez, EHUko zuzendaritzak «bere erara» interpretatu du LOSU legea. Egoera aldatu ezean, mobilizazio kanpaina bat martxan jarriko dutela adierazi du. | LABek EHUko ordezkapen politika salatu du; sindikatuak uste du EHUko zuzendaritzak «bere erara» interpretatu duela LOSU Espainiako unibertsitate sistema lege berria, eta horrek irakasleen lan baldintzak eta irakaskuntza kalitatea «okertzea» ekarriko duela.
LOSUren 80. artikuluaz ari da sindikatua. Artikuluaren arabera... |
2023-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/230594/iowak-sei-astera-mugatu-du-abortua.htm | Mundua | Iowak sei astera mugatu du abortua | Alderdi Errepublikanoaren proposamena onartu dute Ordezkarien Ganberak eta Senatuak, eta gaur egungo 22 asteko muga murriztu. | Iowak sei astera mugatu du abortua. Alderdi Errepublikanoaren proposamena onartu dute Ordezkarien Ganberak eta Senatuak, eta gaur egungo 22 asteko muga murriztu. | Iowako Ordezkarien Ganberan eta Senatuan abortua sei astera mugatzeko legea onartu zen atzo gauean; Alderdi Errepublikanoak proposatu zuen legea. Kim Reynolds Iowako gobernadoreak atzoko deitua zuen abortuaren lege berri bat aurkezteko bilkura berezia. Hamalau orduren ondoren, hango gaueko hamaiketan onartu zuten propo... |
2023-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/230595/jaurlaritzak-24-milioi-jarri-ditu-energia-eta-elikadura-pobrezia-arintzeko.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak 2,4 milioi jarri ditu energia eta elikadura pobrezia arintzeko | Urteko lehen seihilekoan 1.364 familiak jaso dute energia pobreziari aurre egiteko laguntza; hala ere, Eusko Jaurlaritzak 72.666 familia identifikatu zituen egoera horretan, 2021ean. | Jaurlaritzak 2,4 milioi jarri ditu energia eta elikadura pobrezia arintzeko. Urteko lehen seihilekoan 1.364 familiak jaso dute energia pobreziari aurre egiteko laguntza; hala ere, Eusko Jaurlaritzak 72.666 familia identifikatu zituen egoera horretan, 2021ean. | Urteko lehen erdian, Eusko Jaurlaritzak 2.353.670 euro jarri ditu Hitzartuz ekimenaren bidez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan energia eta elikadura pobrezia jasaten duten familiak laguntzeko. Proiektuaren helburua da muturreko egoeran dauden familien funtsezko premiei erantzutea. «Sistematik kanpo geratzen diren familie... |
2023-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/230596/kanadako-crawford-lakua-antropozenoaren-hasieraren-ispilua.htm | Mundua | Kanadako Crawford lakua, Antropozenoaren hasieraren ispilua | Lurra Antropozenoa izeneko epoka geologikoan sartu dela erakusteko froga gehiago aurkeztu ditu horren aldeko antropologoen lantaldeak. | Kanadako Crawford lakua, Antropozenoaren hasieraren ispilua. Lurra Antropozenoa izeneko epoka geologikoan sartu dela erakusteko froga gehiago aurkeztu ditu horren aldeko antropologoen lantaldeak. | Antropozenoa epoka geologiko moduan ezartzeko eztabaida zientifikoak beste pauso bat eman du. Estratigrafiako Nazioarteko Batzordeak (ICS) epoka horren abiapuntua hoberen islatzen duen tokiaren berri eman du: Kanadako Crawford aintzira. Hain zuzen ere, aro geologiko berriak markatzen duen tokiari «urrezko iltzea» deitz... |
2023-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/230597/philipsenek-laugarrenez-irabazi-du-tourrean.htm | Kirola | Philipsenek laugarrenez irabazi du Tourrean | Alpecin taldeko flandriarra nagusitu da berriro esprintean. Dylan Groenewegen sailkatu da bigarren, eta Phil Bauhaus, hirugarren. Ez dago aldaketarik sailkapen nagusiko lehen postuetan. Pello Bilbaok 2026ra arte berritu du Bahrainekin | Philipsenek laugarrenez irabazi du Tourrean. Alpecin taldeko flandriarra nagusitu da berriro esprintean. Dylan Groenewegen sailkatu da bigarren, eta Phil Bauhaus, hirugarren. Ez dago aldaketarik sailkapen nagusiko lehen postuetan. Pello Bilbaok 2026ra arte berritu du Bahrainekin | Ez dago esprintean Jasper Philipseni (Alpecin) aurre egingo dionik. Flandriarrak berriro erakutsi du gaur hura dela txirrindularirik azkarrena aurtengo Frantziako Tourrean. Laugarrenez irabazi du. Hura izan da bizkorrena 11. etapako esprintean, Moulinsen. Dylan Groenewegen (Jayco) eta Phil Bauhaus (Bahrain) sailkatu di... |
2023-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/230624/gaur-arteko-azkarrena-izan-da-azken-aurrekoa.htm | Bizigiro | Gaur arteko azkarrena izan da azken-aurrekoa | Zezenik azkarrenak ziren Victoriano del Rio ganadutegikoak, eta hala erakutsi dute sanferminetako zazpigarren entzierroan. Nahiko garbi joan da, adarkada bat egon bada ere Telefonicako zatian. | Gaur arteko azkarrena izan da azken-aurrekoa. Zezenik azkarrenak ziren Victoriano del Rio ganadutegikoak, eta hala erakutsi dute sanferminetako zazpigarren entzierroan. Nahiko garbi joan da, adarkada bat egon bada ere Telefonicako zatian. | Berriro ere, ohartzerako amaitu da eguneko entzierroa. Navegante, Español, Entrenador, Forajido, Impuesto eta Alcalde izan dira sanferminetako zazpigarren entzierroko protagonistak. Victoriano del Rio ganadutegikoak (Madril, Espainia) batezbesteko azkarrena zutenak ziren, eta hala erakutsi dute San Domingo kaletik zeze... |
2023-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/230625/euskara-eta-euskal-hiztunak-mespretxatzen-ditu-epai-honek.htm | Gizartea | «Euskara eta euskal hiztunak mespretxatzen ditu epai honek» | Kontseiluak deituta, euskalgintzako eragileek alkate eta udal ordezkariekin agerraldia egin dute Bilbon, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak udal legearen aurka lehengo astean eman zuen ebazpena salatzeko | «Euskara eta euskal hiztunak mespretxatzen ditu epai honek». Kontseiluak deituta, euskalgintzako eragileek alkate eta udal ordezkariekin agerraldia egin dute Bilbon, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak udal legearen aurka lehengo astean eman zuen ebazpena salatzeko | «Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, udal legearen aurka, udalei euskara hutsez aritzea ezetsiz emandako epaiak eragin digun kezka larriak ekarri gaitu agerraldi bateratu honetara», adierazi dute gaur euskalgintzako ordezkariek alkate eta udal ordezkariekin batera Bilbon egin duten agerraldi jendetsuan. Lehengo astea... |
2023-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/230626/gaur-amaituko-da-posta-bidezko-botoa-eskatzeko-epea.htm | Politika | Gaur amaituko da posta bidezko botoa eskatzeko epea | Posta bidezko eskaera oldea jasotzen ari dira Correosen, eta, egoera horri aurre egiteko, 1.584 langile berri kontratu dituzte Hego Euskal Herrian, errefortzu gisa. Correoseko bulegoetako ordutegiak 08:00etatik 22:00etara luzatu dituzte, eta larunbatetan 14:00ak arte irekiko dituzte. | Gaur amaituko da posta bidezko botoa eskatzeko epea. Posta bidezko eskaera oldea jasotzen ari dira Correosen, eta, egoera horri aurre egiteko, 1.584 langile berri kontratu dituzte Hego Euskal Herrian, errefortzu gisa. Correoseko bulegoetako ordutegiak 08:00etatik 22:00etara luzatu dituzte, eta larunbatetan 14:00ak arte... | Gaur amaituko da epea Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako posta bidezko botoa eskatzeko. Aukera horren alde egiten duten hautesleek uztailaren 20ra arteko epea dute botoa edozein posta bulegotan uzteko.
Posta bidezko boto eskaera mordoa jasotzen ari dira egunotan Correoseko bulegoetan, uztailaren 23ko bozak ask... |
2023-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/230627/izarren-sorreraren-atzetik.htm | Bizigiro | Izarren sorreraren atzetik | Duela urtebete heldu ziren James Webben lehen irudiak. Urteurrenaren kariaz, Rho Ophiuchi hodei multzoa irudikatu du teleskopioak. | Izarren sorreraren atzetik. Duela urtebete heldu ziren James Webben lehen irudiak. Urteurrenaren kariaz, Rho Ophiuchi hodei multzoa irudikatu du teleskopioak. | Ezin izan dio kandelari putz egin James Webb teleskopioak. Ez nahi ez duelako, ezinezkoa zaiolako baizik: Lurretik 1,5 milioi kilometrora ez oxigeno, ez metxero, ez ezer. Hala igaro beharko ditu beste urte gutxi batzuk, behin betiko itzali arte. Bien bitartean, lanean jarraituko du unibertsoari argazkiak atera eta ater... |
2023-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/230628/pita-limjaroenratek-ez-du-lortu-thailandiako-lehen-ministro-izateko-behar-adina-babes.htm | Mundua | Pita Limjaroenratek ez du lortu Thailandiako lehen ministro izateko behar adina babes | Mugitu Aurrera alderdiko hautagaiak 323 boto lortu ditu Thailandiako Parlamentuan egindako bozketan, eta boterera iristeko 53 botoren faltan gelditu da. Auzitegi Konstituzionalean haren aurkako salaketa jarri du Hauteskunde Batzordeak. | Pita Limjaroenratek ez du lortu Thailandiako lehen ministro izateko behar adina babes. Mugitu Aurrera alderdiko hautagaiak 323 boto lortu ditu Thailandiako Parlamentuan egindako bozketan, eta boterera iristeko 53 botoren faltan gelditu da. Auzitegi Konstituzionalean haren aurkako salaketa jarri du Hauteskunde Batzordea... | Gobernua eratu eta Thailandiako lehen ministro izatetik 53 botoren faltan gelditu da Mugitu Aurrera alderdi sozialdemokratako hautagai Pita Limjaroenrat. Goizean egin dute bozketa, Thailandiako Parlamentuan, eta iragarri dute beste bozketa bat egingo dutela hurrengo asteazkenean, bigarrena, hilaren 19an. Saio horrek er... |
2023-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/230629/petrolioaren-prezioa-egonkor-produkzioa-murriztu-arren.htm | Ekonomia | Petrolioaren prezioa egonkor, produkzioa murriztu arren | IEAk azaldu du LPEE+ taldeak iragarritako murrizketek ez dutela eraginik izan beste herrialde batzuek ekoizpena handitu dutelako. Azpimarratu du Errusiak bere irabaziak gutxitu dituela. | Petrolioaren prezioa egonkor, produkzioa murriztu arren. IEAk azaldu du LPEE+ taldeak iragarritako murrizketek ez dutela eraginik izan beste herrialde batzuek ekoizpena handitu dutelako. Azpimarratu du Errusiak bere irabaziak gutxitu dituela. | Saudi Arabiak eta LPEE Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundekoek eta haren aliatuek —tartean Errusia— produkzioan borondatezko murrizketak adostu zituzten iazko azaroan eta aurtengo apirilean, petrolioaren prezioa garestitzeko edo, gutxienez, gehiago merka ez zedin. Baina murrizketa horiek apenas izan duten eragin... |
2023-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/230630/moto-gidari-bat-hil-da-istripu-batean-donostian.htm | Gizartea | Moto gidari bat hil da istripu batean Donostian | Gaur goizean, 11:30ean, moto batek autobus bat jo du Donostiako Gros auzoan. Moto gidaria hantxe bertan hil da. | Moto gidari bat hil da istripu batean Donostian. Gaur goizean, 11:30ean, moto batek autobus bat jo du Donostiako Gros auzoan. Moto gidaria hantxe bertan hil da. | Gaur goizean, 11:30ean, moto baten eta autobus baten arteko istripu bat izan da Donostiako Gros auzoan. Donostiako Udalak jakinarazi du moto gidaria talkaren ondorioz hil dela. Nafarroako hiribidean gertatu da, Zurriola hondartzarako noranzkoan, Larramendi gasolindegitik gertu. Istripuaren ondorioz, trafikoa eten dute ... |
2023-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/230631/guatemalako-bozen-bigarren-itzulian-lehiatu-ahal-izango-da-arevalo-presidentegaiaren-alderdia.htm | Mundua | Guatemalako bozen bigarren itzulian lehiatu ahal izango da Arevalo presidentegaiaren alderdia | Hauteskunde batzordeak baztertu egin du Semilla indarra legez kanpo uzteko fiskaltzak eginiko eskaera; sinadurak baimenik gabe biltzea egozten dio. Abuztuaren 20an egingo dituzte bozak. | Guatemalako bozen bigarren itzulian lehiatu ahal izango da Arevalo presidentegaiaren alderdia. Hauteskunde batzordeak baztertu egin du Semilla indarra legez kanpo uzteko fiskaltzak eginiko eskaera; sinadurak baimenik gabe biltzea egozten dio. Abuztuaren 20an egingo dituzte bozak. | Guatemalako Hauteskunde Batzordeak presidentetzarako bozen lehen itzuliko emaitzak ofizial egin zituen atzo, eta, orduan, Sandra Torres eta Bernado Arevalo presidentegaiak dira lehiatzekoak bigarren itzulian, datorren abuztuaren 20an. Baina ikusteko dago hala izango ote den; izan ere, batzordeak erabakiaren berri eman ... |
2023-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/230632/sao-pauloko-foroak-urrats-garrantzitsutzat-jo-du-sakabanaketa-politikaren-amaiera.htm | Politika | Sao Pauloko foroak «urrats garrantzitsutzat» jo du sakabanaketa politikaren amaiera | Bakearen eraikuntzan lan egiteko konpromisoa adierazi dute parte hartzaileek, «gatazkaren ondorioak behin betiko gainditu» daitezen. | Sao Pauloko foroak «urrats garrantzitsutzat» jo du sakabanaketa politikaren amaiera. Bakearen eraikuntzan lan egiteko konpromisoa adierazi dute parte hartzaileek, «gatazkaren ondorioak behin betiko gainditu» daitezen. | Sao Pauloko foroak ekainaren amaiera eta uztailaren hasiera bitarte egin zuen bere XXVI. bilkura, Brasilian. Hartan, Latinoamerikako ezkerreko alderdiek ontzat jo dute «euskal preso politikoei 30 urte baino gehiagoz ezarritako sakabanaketa eta urrunketa politikaren amaiera».
Parte hartzaileek hamasei ebazpen adostu zi... |
2023-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/230633/iaz-galdutako-erosahalmena-aurten-berreskuratuko-dela-uste-du-lhk-k.htm | Ekonomia | Iaz galdutako erosahalmena aurten berreskuratuko dela uste du LHK-k | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langileen %52k lan hitzarmena indarrean dute; azken hamar urteetako daturik onena da. Euskal hitzarmenek Espainiakoek baino soldata igoera handiagoak eragin zituzten. | Iaz galdutako erosahalmena aurten berreskuratuko dela uste du LHK-k. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langileen %52k lan hitzarmena indarrean dute; azken hamar urteetako daturik onena da. Euskal hitzarmenek Espainiakoek baino soldata igoera handiagoak eragin zituzten. | Hego Euskal Herriko negoziazio kolektiboa garai oso oparoan bizi da. Azken hilabeteetan, sektoreko lan hitzarmen asko sinatu dira, eta haien eraginak arrasto estatistikoa utzi du. Lan Harremanen Kontseiluaren (LHK) arabera, maiatzaren amaieran, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore pribatuko langileen %52k lan hitzarmen... |
2023-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/230634/araba-bizkai-eta-gipuzkoako-ahaldun-nagusiekin-elkartu-da-urkullu.htm | Politika | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin elkartu da Urkullu | Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk lehen bilera egin du hiru lurralde horietako ahaldun nagusi izendatu berriekin, «lan esparruak ebaluatzeko». | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin elkartu da Urkullu. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk lehen bilera egin du hiru lurralde horietako ahaldun nagusi izendatu berriekin, «lan esparruak ebaluatzeko». | Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen ondotik izendatu berri dituzten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin elkartu da Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu, gaur. Ramiro Gonzalez, Elixabete Etxanobe eta Eider Mendoza hartu ditu Gasteizko gobernuko buruak, Ajuriaenean, «orain arte partekatutako ... |
2023-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/230635/euskal-selekzioa-bikain-autonomia-erkidegoen-arteko-espainiako-gaztetxoen-txapelketan.htm | albisteak | Euskal selekzioa bikain autonomia erkidegoen arteko Espainiako gaztetxoen txapelketan | Coruñan (Galizia) jokatutako proban, kadeteetan hirugarren izan dira euskal eskalatzaileak, eta haurren kategorian, seigarren. Blokeko eta zailtasuneko proben konbinatuan garaile izan dira Ines Allende eta Eñaut Uson. | Euskal selekzioa bikain autonomia erkidegoen arteko Espainiako gaztetxoen txapelketan. Coruñan (Galizia) jokatutako proban, kadeteetan hirugarren izan dira euskal eskalatzaileak, eta haurren kategorian, seigarren. Blokeko eta zailtasuneko proben konbinatuan garaile izan dira Ines Allende eta Eñaut Uson. | Uztailaren 6tik 9ra autonomia erkidegoetako selekzioen Espainiako eskalada txapelketa jokatu zen Coruñan (Galizia), 14 urtez azpiko eta 16 urtez azpiko mailetan; hau da, haurren eta kadeteen kategorietan. Eskaladako hiru diziplinetan jokatu zen proba (blokea, zailtasuna eta abiadura), eta euskal selekzioa oso maila one... |
2023-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/230636/bertako-produktuen-aldeko-apustua-egitea-oso-garrantzitsua-da.htm | albisteak | «Bertako produktuen aldeko apustua egitea oso garrantzitsua da» | Barrenetxe nekazari profesionalen kooperatiba 1980tik ari da Euskal Herriko barazki tradizionalak ekoizten. | «Bertako produktuen aldeko apustua egitea oso garrantzitsua da». Barrenetxe nekazari profesionalen kooperatiba 1980tik ari da Euskal Herriko barazki tradizionalak ekoizten. | Euskal Herriko barazki tradizionalak modu naturalean ekoizten ditu Barrenetxe kooperatibak, kalitatea arretaz zainduta: tomatea, letxuga, zerba, kalabazina, pepinoa, porrua eta piperrak.
Sasoian sasoiko produktuak ekoizten dituzue, eta heltze-puntu egokian jasota daude, dastatzeko eta nutrizio-balio osoaz gozatzeko.
... |
2023-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/230638/pasaiako-portuan-urperatuta-zegoen-1936ko-gerrako-lehergailu-bat-zartarazi-dute.htm | Gizartea | Pasaiako portuan urperatuta zegoen 1936ko gerrako lehergailu bat zartarazi dute | Portu sarreran aurkitu dute lehergailua. Arazorik gabe zartarazi dute. 14:00etatik aurrera portuko jarduerak normal jarraitu du. | Pasaiako portuan urperatuta zegoen 1936ko gerrako lehergailu bat zartarazi dute. Portu sarreran aurkitu dute lehergailua. Arazorik gabe zartarazi dute. 14:00etatik aurrera portuko jarduerak normal jarraitu du. | Atzo 1936ko gerrako lehergailu bat aurkitu zuten Pasaiako (Gipuzkoa) portuaren sarrerako kanalean, ikuskapen lanak egiten ari ziren bitartean. Gaur eguerdian operatibo bat abian jarri dute; eguerdian, zartarazi dute. Ez da arazorik egon. 12:30etik 14:00etara itxita egon da portuko sarrera, baina, 14:00etatik aurrera, p... |
2023-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/230639/donostia-international-physics-centereko-andrei-bernevig-irakasleak-irabazi-du-eps-europhysics-saria.htm | Gizartea | Donostia International Physics Centereko Andrei Bernevig irakasleak irabazi du EPS Europhysics saria | Material kuantiko topologiko berriak sailkatzeko, iragartzeko eta aurkitzeko egin duen ekarpenagatik eman diote saria. | Donostia International Physics Centereko Andrei Bernevig irakasleak irabazi du EPS Europhysics saria. Material kuantiko topologiko berriak sailkatzeko, iragartzeko eta aurkitzeko egin duen ekarpenagatik eman diote saria. | Iragarri berri dutenez, DIPC Donostia International Physics Centerren Ikerbasqueko irakasle bisitari Andrei Bernevigek irabazi du EPS Europhysics saria. Donostia International Physics Centerrek arrazoi hauxe eman du: «ekarpen garrantzitsua» egin du material kuantiko topologiko berriak sailkatzeko, iragartzeko eta aurki... |
2023-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/230640/turistak-kanpora-idatzi-du-u14k-hendaiako-turismo-trenean.htm | Politika | «Turistak kanpora», idatzi du U14k Hendaiako turismo trenean | Hendaiako turismo tren ttipia tindatu du U14 kolektiboak. Herriko etxeak salaketa pausatu du. | «Turistak kanpora», idatzi du U14k Hendaiako turismo trenean. Hendaiako turismo tren ttipia tindatu du U14 kolektiboak. Herriko etxeak salaketa pausatu du. | Atzo arratsaldean egin zuten ekintza. Bost militante trenera bildu ziren, eta hiru bagoi tindatu zituzten, gorriz: «Turistak kanpora», idatzi zuten bi lehenetan, bakoitzak hitz bana; eta, hirugarrenaren gainean, kolektiboaren izenaz izenpetu zuten, «U14». Herriko Etxeak salaketa jada pausatua du kolektiboaren kontra, e... |
2023-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/230641/ion-izagirrek-garaipen-handia-lortu-du-tourrean.htm | Kirola | Ion Izagirrek garaipen handia lortu du Tourrean | Cofidis taldeko txirrindulari ormaiztegiarrak irabazi du hamabigarren etapa. Duela 23 urte irabazi zuten azken aldiz Euskal Herriko bi txirrindularik Tourrean. | Ion Izagirrek garaipen handia lortu du Tourrean. Cofidis taldeko txirrindulari ormaiztegiarrak irabazi du hamabigarren etapa. Duela 23 urte irabazi zuten azken aldiz Euskal Herriko bi txirrindularik Tourrean. | Ion Izagirrek (Cofidis) lekukoa hartu dio Pello Bilbaori (Bahrain) Frantziako Tourrean. Gernikarrak garaipena handia lortu eta bi egun eskasera, beste horrenbeste egin du txirrindulari ormaiztegiarrak gaur: hura nagusitu da hamabigarren etapan, Roanne eta Belleville-en-Beaujolais (Frantzia) artean jokatu dena. 2000n ir... |
2023-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/230642/jaurlaritzak-lan-poltsetarako-ezarritako-hizkuntza-irizpideak-atzera-bota-ditu-justiziak.htm | Gizartea | Jaurlaritzak lan poltsetarako ezarritako hizkuntza irizpideak atzera bota ditu justiziak | Agerraldia egin du gaur arratsaldean Gobernantza Pulbikoko sailburu Olatz Garamendik eta epaiaren aurkako helegitea jarriko dutela jakinarazi du; euskararen aurkako ebazpen judizialen «gorakadarekin» lotu du ebazpen judiziala | Jaurlaritzak lan poltsetarako ezarritako hizkuntza irizpideak atzera bota ditu justiziak. Agerraldia egin du gaur arratsaldean Gobernantza Pulbikoko sailburu Olatz Garamendik eta epaiaren aurkako helegitea jarriko dutela jakinarazi du; euskararen aurkako ebazpen judizialen «gorakadarekin» lotu du ebazpen judiziala | Euskararen aldeko neurrien kontrako «oldarraldi judiziala» salatzeko agerraldi jendetsua egin dute gaur goizean Bilbon, Kontseiluak deituta, eta arratsaldean euskararen kontrako epai sorta horren beste ale baten berri eman du Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatz Garamendik, agerraldi batean. Aditzera em... |
2023-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/230643/illarramendi-eta-sanjurjo-omenduko-dituzte-euskal-herria-txapelako-finalean.htm | Kirola | Illarramendi eta Sanjurjo omenduko dituzte Euskal Herria Txapelako finalean | Realak eta Osasunak elkarren aurka jokatuko dute hilaren 21ean, Irungo (Gipuzkoa) Gal estadioan (20:45, ETB1). Irabazleak denboraldiko lehen titulua eskuratuko du. | Illarramendi eta Sanjurjo omenduko dituzte Euskal Herria Txapelako finalean. Realak eta Osasunak elkarren aurka jokatuko dute hilaren 21ean, Irungo (Gipuzkoa) Gal estadioan (20:45, ETB1). Irabazleak denboraldiko lehen titulua eskuratuko du. | Gaur aurkeztu dute finala, Galen. Bertan izan dira Illarramendi bera, Joseba Ibarburu Realeko lehendakariordea, Igor Emery Real Unioneko presidentea, eta Ibon Arruitz eta Aitziber Zapirain Euskal Herria Kirolako ordezkariak. Illarramendi «pozik» azaldu da omenaldia egingo diotelako. Halaber, salatu du Osasuna «injustiz... |
2023-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/230644/itziar-itunok-gorpuztutako-sorgin-dual-bat-da-beldurrezko-asteko-karteleko-irudia.htm | Kultura | Itziar Ituñok gorpuztutako sorgin dual bat da Beldurrezko Asteko karteleko irudia | Urriaren 27tik azaroaren 3ra egingo dute Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astea, eta kartela aurkeztu dute Viktoria Eugenia antzokian. Sorginak dira aurtengo protagonistak, eta argitik eta ilunetik duen izaki gisa irudikatu dituzte. | Itziar Ituñok gorpuztutako sorgin dual bat da Beldurrezko Asteko karteleko irudia. Urriaren 27tik azaroaren 3ra egingo dute Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astea, eta kartela aurkeztu dute Viktoria Eugenia antzokian. Sorginak dira aurtengo protagonistak, eta argitik eta ilunetik duen izaki gisa iru... | Argitsua eta iluna. Boteretsua eta bihozbera. Halakoxea da Itziar Ituño aktoreak aurtengo Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren asteko kartelean gorpuztu duen sorgina. Sorginaren esentzia sotila aspaldiko esentziarekin konektatu nahi izan dute, eta, hala, bi magien indarra batu. «Sorginaren irudikapenik topi... |
2023-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/230645/eajk-eta-eh-bilduk-nazio-auzia-jorratzeko-eskatu-diote-sanchezi.htm | Politika | EAJk eta EH Bilduk nazio auzia jorratzeko eskatu diote Sanchezi | Estebanek PPren eta Voxen arteko akordioak kritikatu ditu, eta Aizpuruak azaldu du ahal dutena egingo duela eskuinak ez gobernatzeko. | EAJk eta EH Bilduk nazio auzia jorratzeko eskatu diote Sanchezi. Estebanek PPren eta Voxen arteko akordioak kritikatu ditu, eta Aizpuruak azaldu du ahal dutena egingo duela eskuinak ez gobernatzeko. | Espainiako Kongresurako EAJren eta EH Bilduren hautagaiek lurralde auzia hizpide hartzeko eskatu diote PSOEren gobernuburu izateko hautagai Pedro Sanchezi, eta PPk hartutako ildoa txarretsi dute. EAJren Bizkaiko hautagai Aitor Estebanek nabarmendu du PPrekin ez dagoela «zer eginik», eta Vox «normalizatzea» leporatu dio... |
2023-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/230674/fronte-komun-bat-eskuinak-geldiarazteko.htm | Politika | Fronte komun bat eskuinak geldiarazteko | Espainiako hauteskundeei begira, eztabaida egin dute EAJk, EH Bilduk, PSOEk, PPk, Sumarrek, Voxek eta ERCk. Besteak beste, ETA, Gasteizko eta Gipuzkoako aliantzak eta Udal Legearen aurkako ebazpena izan dute hizpide. | Fronte komun bat eskuinak geldiarazteko. Espainiako hauteskundeei begira, eztabaida egin dute EAJk, EH Bilduk, PSOEk, PPk, Sumarrek, Voxek eta ERCk. Besteak beste, ETA, Gasteizko eta Gipuzkoako aliantzak eta Udal Legearen aurkako ebazpena izan dute hizpide. | Nondik begiratzen den; Espainiako Kongresuan bloke aurrerakoitzat jotzen den horrek ezer gutxi du adostasunetik, eskuinaren eta eskuin muturraren hazkundeari galga jartzeaz harago. Edo kontrara: desadostasunak desadostasun, espazio progresista hori fronte bat da PPri eta Voxi atea ixteko helbururik behinenean. Atzo TVE... |
2023-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/230676/zezen-saldoa-bitan-banatuta.htm | Bizigiro | Zezen saldoa bitan banatuta | 55. aldia izan dute Miura ganadutegiko zezenek sanferminetako entzierroetan. Zezen puskak izan dira, baina aurtengo azkarrenetakoa izan da gaurkoa. | Zezen saldoa bitan banatuta. 55. aldia izan dute Miura ganadutegiko zezenek sanferminetako entzierroetan. Zezen puskak izan dira, baina aurtengo azkarrenetakoa izan da gaurkoa. | Aurtengo sanferminetako entzierroek eredu bati jarraitu diote: arinak eta azkarrak izan dira gehienak. Zortzigarrena eta azkena, gaurkoa, aurrekoen oso antzekoa izan da. Miura ganadutegiak 55. aldia izan du sanferminetako entzierroetan, eta zezen puskak ekarri ditu Iruñera: seitik lau 600 kilogramotik gorakoak dira —be... |
2023-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/230677/berandu-da-baina-oraino-garaiz-gauzak-aldatzeko.htm | Ekonomia | «Berandu da, baina oraino garaiz gauzak aldatzeko» | Bi aste eta erdi hauetan okupatua dute Senpereko Olha etxaldea, horren salmenta espekulatiboa salatzeko. Ostiak denak mobilizatzea nahi luke, gaur Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan eginen diren ekintzetan. | «Berandu da, baina oraino garaiz gauzak aldatzeko». Bi aste eta erdi hauetan okupatua dute Senpereko Olha etxaldea, horren salmenta espekulatiboa salatzeko. Ostiak denak mobilizatzea nahi luke, gaur Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan eginen diren ekintzetan. | Ostia kolektiboak, Lurzaindiak eta ELBk deiturik, ekainaren 27tik aitzina okupatua dute 1,3 milioi euroan saldu den Senpereko Olha etxaldea. Ostiak, gaurko, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan mobilizatzera deitu ditu lurraren eta etxebizitzaren gaiarekin Ipar Euskal Herrian gaindi mugitzen diren kolektiboak. Luxi Detxar... |
2023-7-15 | https://www.berria.eus/albisteak/230678/txinpartak-sua-ekarri-du-berriz.htm | Bizigiro | Txinpartak sua ekarri du berriz | Baztandarren Biltzarra elkartea desagertu zen iazko abenduan, eta kolokan gelditu zen, ondorioz, aurtengo besta. Elkartean ziren herritar batzuek bilera batera deitu zituzten herritarrak otsailean, biltzarra antolatzen saiatzeko: lortu dute «berpiztea», eta igandean hirurogei urte beteko ditu. | Txinpartak sua ekarri du berriz. Baztandarren Biltzarra elkartea desagertu zen iazko abenduan, eta kolokan gelditu zen, ondorioz, aurtengo besta. Elkartean ziren herritar batzuek bilera batera deitu zituzten herritarrak otsailean, biltzarra antolatzen saiatzeko: lortu dute «berpiztea», eta igandean hirurogei urte betek... | Oraingoa krisi bat baino larriagoa izan da”. Horixe erran du Baztandarren Biltzarreko kide Alvaro Gardek (Arraioz, 1994), elkarte horren azken hilabeteotako gorabeherei buruz. Izan ere, joan den abenduan elkartea desagertu egin zen, eta kolokan gelditu zen, ondorioz, baztandarren aurtengo besta. Azkenean, hilik zena “b... |
2023-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/230679/gaurko-mobilizazio-herriak-eta-tenoreak.htm | Gaurko mobilizazio herriak eta tenoreak | Gaurko mobilizazio herriak eta tenoreak. | Ahetze. 11:00. Larre Luzean.
Donoztiri. 09:00.
Donamartiri. 09:30.
Izturitze. 10:00.
Aiherra. 10:30.
Biarritz. 10:30. Agileratik.
Kanbo. 11:00. Marienian.
Sara. 09:00. San Inazioko lepoan.
Maule-Lextarre. 11:00. Gurutze zurian. | ||
2023-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/230680/egitaraua.htm | Egitaraua | Egitaraua. | Baztandarren Biltzarra ospatuko dute igandean, Elizondon. Aurtengo edizioa berezia izanen da, gainera; batetik, ia bestarik gabe gelditu direlako ibarreko herritarrak; eta, bertzetik, aurtengo Baztandarren Biltzarra 60.a izanen delako.
Uztailak 16, igandea
10:00. Artisauen azoka, Pedro Axular karrikan. 11:00. Herriet... | ||
2023-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/230681/urgentziak-ekarri-uraren-kudeaketa.htm | Gizartea | Urgentziak ekarri uraren kudeaketa | Idorte planarekin, uztailaren leheneko Euskal Elkargoaren biltzarrean, uraren kudeaketa berri baten lehen urratsak bozkatu ziren, testuinguruak horretara pusaturik. Kontsumitzaileei urritasuna eskatu, euri uren biltzeko laguntzak proposatu, eta prezioen berdintzea adostu zuten. | Urgentziak ekarri uraren kudeaketa. Idorte planarekin, uztailaren leheneko Euskal Elkargoaren biltzarrean, uraren kudeaketa berri baten lehen urratsak bozkatu ziren, testuinguruak horretara pusaturik. Kontsumitzaileei urritasuna eskatu, euri uren biltzeko laguntzak proposatu, eta prezioen berdintzea adostu zuten. | Iragan uztailaren leheneko Euskal Elkargoaren biltzarrean gai nagusi bakarra aipatu zen; idorte planaren aurkezpenarekin, ura zen ardatz nagusia. Uraren kontsumoa, batetik, agortzen ari den baliabidea izanik, aurrezteko manerak ikertu baititu Emmanuel Alzuri Bidarteko auzapeza buru duen taldeak. Prezioa, bestetik: gaur... |
2023-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/230682/kontsumo-handietan-arrangurak.htm | Kontsumo handietan arrangurak | Kontsumo handietan arrangurak. | Euskal Elkargoko biltzarrean, uraren prezioa igotzeak laborari eta industrialariei ekar liezazkiekeen ondorioak aipatu ziren. EHLGko Iker Elosegik eta Komertzio eta Industria Ganberako Pierre Michel Etxeberrik ikuspegi desberdinak dituzte.
Uztailaren leheneko bilkuran, Elkargoko hautetsi batzuek azterketa bat egitea g... | ||
2023-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/230683/datuak.htm | Datuak | Datuak. | 120: Familiak kontsumitu ur metro kubiko
Lau pertsonako familia batek urtean 120 ur metro kubiko kontsumitzen ditu, batez beste. Elkargoak uste du 95 metro kubikora jaitsi ahal dela.%
14: Laborantzarako doan ura Iparraldean | ||
2023-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/230684/donostian-etxeetan-ura-egotea-turismoari-oso-lotuta-egon-da.htm | Gizartea | «Donostian, etxeetan ura egotea turismoari oso lotuta egon da» | Mende erdi pasatxo du Añarbeko Urak mankomunitateak, baina Imaz historialariak esan du Donostiako agintariek aurrez ere oso presente zutela uraren inguruko kezka. Iñaki Etxanizekin batera, ‘Urak elkartuta’ idatzi du. | «Donostian, etxeetan ura egotea turismoari oso lotuta egon da». Mende erdi pasatxo du Añarbeko Urak mankomunitateak, baina Imaz historialariak esan du Donostiako agintariek aurrez ere oso presente zutela uraren inguruko kezka. Iñaki Etxanizekin batera, ‘Urak elkartuta’ idatzi du. | 1968an sortu zuten Añarbeko Urak mankomunitatea. Haren sorrera ekarri zuen testuingurutik hasi, eta gaur egunera arte egin duen bidea kontatzen du Urak elkartuta liburuak. Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteko kide Iñaki Etxaniz eta Iñigo Imaz (Errenteria, 1976) historialariek egin dute. Artxiboko lana... |
2023-7-17 | https://www.berria.eus/albisteak/230685/euskara-eta-umorea-edozein-herritara-eramatea-da-nire-funtzioa.htm | Bizigiro | «Euskara eta umorea edozein herritara eramatea da nire funtzioa» | Gaztelaniaz hasi zen umorea sortzen, baina barruak esan zion euskarari ekarpena egin behar ziola. Ion Martinez 'Txiki'-k hogei urte egin ditu bakarrizketekin, eta urte eta erdiko agurrean murgildu da. | «Euskara eta umorea edozein herritara eramatea da nire funtzioa». Gaztelaniaz hasi zen umorea sortzen, baina barruak esan zion euskarari ekarpena egin behar ziola. Ion Martinez 'Txiki'-k hogei urte egin ditu bakarrizketekin, eta urte eta erdiko agurrean murgildu da. | Jario handikoa da Ion Martinez Txiki (Donostia, 1980), eta bakarrizketa txiki bat eskaini du ia ordubeteko elkarrizketan. Hogei urte igaro ditu oholtza gainean, pasioaren izenean, baina erabaki du nahikoa dela. Nekatu egin da. Agur gisa, umorezko azken bakarrizketa ematen ari da herriz herri: Euskaldunen jatorria, hist... |
2023-7-17 | https://www.berria.eus/albisteak/230686/bilboko-su-festen-lekua-aldatzeko-eskatu-dio-arartekoak-udalari.htm | Gizartea | Bilboko su festen lekua aldatzeko eskatu dio arartekoak udalari | Iazko Aste Nagusian su hartutako eraikinetako bizilagunek eskatuta egin du eskaera. Udalak erantzun du aztertuko duela, edo lekua aldatu edo segurtasuna indartuko duela. | Bilboko su festen lekua aldatzeko eskatu dio arartekoak udalari. Iazko Aste Nagusian su hartutako eraikinetako bizilagunek eskatuta egin du eskaera. Udalak erantzun du aztertuko duela, edo lekua aldatu edo segurtasuna indartuko duela. | EAEko Arartekoak Bilboko Epaltzaren Alargunaren kaleko 9. eta 10. zenbakietako etxebizitzetako bizilagunen eskaera babestu du: Bilboko Udalari eskatu dio Aste Nagusian gauero egin ohi den su festa lekuz aldatu dezala. Izan ere, iazko jaietako azken zapatuan sutea piztu zen bi eraikin horietako teilatuetan, eta, bizilag... |
2023-7-17 | https://www.berria.eus/albisteak/230687/bularreko-minbizia-gizonen-arazoa.htm | Gizartea | Bularreko minbizia, gizonen arazoa | Gizonek ere izan dezakete bularreko minbizia: kasuen %1,5 dira, zehazki. Intzidentzia hain urria izanik, asko ez dira kezkatzen bularrean koskor bat igartzen badute; ondorioz, emakumeena baino beranduago diagnostikatu ohi da. | Bularreko minbizia, gizonen arazoa. Gizonek ere izan dezakete bularreko minbizia: kasuen %1,5 dira, zehazki. Intzidentzia hain urria izanik, asko ez dira kezkatzen bularrean koskor bat igartzen badute; ondorioz, emakumeena baino beranduago diagnostikatu ohi da. | Datuak argiak dira, eta sinbolikoki ere islatzen da estatistika, kolore arrosaren nagusitasunarekin: bularreko minbizia emakumeei lotutako gaixotasuna da, batez ere. “Andreengan, intzidentzia handiena duena da, dudarik gabe”, nabarmendu du Maria Vivancok —bularreko minbizia ikertzen du Zamudioko CIC Biogunean—. Baina e... |
2023-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/230688/marius-soler-gizon-askori-mesede-egin-die-nire-kasu-klinikoak.htm | Marius Soler: «Gizon askori mesede egin die nire kasu klinikoak» | Marius Soler: «Gizon askori mesede egin die nire kasu klinikoak». | 2016an bularreko minbizia harrapatu zioten Marius Solerri, metastasi fasean. Emakumeengan soilik probatutako tratamendu batek emaitza izan zuen, eta gizonengan aplikatzen dute orain.
Arraroa egin zitzaion aipatu zioten lehenengo aldian, ez baitzekien halakorik badenik: gizonezkoek ere eduki dezakete bularreko minbizia... | ||
2023-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/230689/darfurren-egindako-krimenak-ikertzen-hasiko-da-nazioarteko-zigor-auzitegia.htm | Mundua | Darfurren egindako krimenak ikertzen hasiko da Nazioarteko Zigor Auzitegia | Sudango armadaren eta RSF Azkar Laguntzeko Indarrak talde paramilitarraren arteko gatazkaren harira, hiru hilabeteotan Darfurren egindako eraso «guztiak» ikertu nahi ditu auzitegiak. Gerra krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak leporatzen dizkio talde paramilitarrari. | Darfurren egindako krimenak ikertzen hasiko da Nazioarteko Zigor Auzitegia. Sudango armadaren eta RSF Azkar Laguntzeko Indarrak talde paramilitarraren arteko gatazkaren harira, hiru hilabeteotan Darfurren egindako eraso «guztiak» ikertu nahi ditu auzitegiak. Gerra krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak leporatzen d... | Sudango armadaren eta RSF Azkar Laguntzeko Indarrak talde paramilitarraren arteko gatazka hasi eta hiru hilabetera, epe horretan Darfur eskualdean egindako gerra eta gizateriaren aurkako krimenak ikertzen hasiko da NZA Nazioarteko Zigor Auzitegia. Karim Khan fiskalak eman zuen erabakiaren berri, atzo.
Apirilean ekin z... |
2023-7-16 | https://www.berria.eus/albisteak/230690/ez-edozein-enpresa-eredu.htm | Ekonomia | EZ EDOZEIN ENPRESA EREDU | Enpresa egiteko beste modu bat badela, horren erakusgarri dira euskal kooperatibak. Leire Mugerzak eta Rosa Lavinek ongi ezagutzen dute eredua. Gizarteari nahiz herriari egiten dion ekarpena nabarmendu dute, eta ohartarazi, balioetan sendo badago ere, aitortza handiago baten beharra duela. | EZ EDOZEIN ENPRESA EREDU. Enpresa egiteko beste modu bat badela, horren erakusgarri dira euskal kooperatibak. Leire Mugerzak eta Rosa Lavinek ongi ezagutzen dute eredua. Gizarteari nahiz herriari egiten dion ekarpena nabarmendu dute, eta ohartarazi, balioetan sendo badago ere, aitortza handiago baten beharra duela. | Iraganari baino gehiago, etorkizunari begira dago euskal kooperatibismoa. Sustraiak ondo errotuak ditu lurrean, inguruan, herrian, eta hortik ari da munduratzen azken hamarkadetan. Enpresa egiteko beste modu bat posible dela aldarrikatu izan du mugimenduak hasieratik, hitzekin eta ekintzekin, eta hori bera berretsi dut... |
2023-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/230691/paueko-auzitegiak-debekua-ezarri-dio-migratzaileak-mugan-zaintzeko-droneen-erabiltzeari.htm | Gizartea | Paueko Auzitegiak debekua ezarri dio migratzaileak mugan zaintzeko droneen erabiltzeari | Neurria «neurriz kanpokoa» dela erran du epaileak. Prefetak helegitea ezarriko du. | Paueko Auzitegiak debekua ezarri dio migratzaileak mugan zaintzeko droneen erabiltzeari. Neurria «neurriz kanpokoa» dela erran du epaileak. Prefetak helegitea ezarriko du. | Frantziako Poliziak ezingo ditu droneak erabili migratzaileak Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan zaintzeko. Hala erabaki zuen atzo Paueko Administrazio auzitegiak hiru elkartek helegitea ezarri ondoan. Izan ere, ekainaren 28tik, droneen erabilera baimentzeko asmoz prefeturak emaniko erabaki baten ondorioz, Frantziako Po... |
2023-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/230692/etxebizitzen-salerosketa-14-jaitsi-zen-maiatzean-hegoaldean.htm | Ekonomia | Etxebizitzen salerosketa %14 jaitsi zen maiatzean, Hegoaldean | Etxe babestuen kopuruak nabarmen egin du behera urte arteko tasan (-%44,5). | Etxebizitzen salerosketa %14 jaitsi zen maiatzean, Hegoaldean. Etxe babestuen kopuruak nabarmen egin du behera urte arteko tasan (-%44,5). | Etxebizitzen salerosketak behera egin du laugarren hilabetez jarraian. Hego Euskal Herrian 2.491 etxebizitza saldu ziren maiatzean, INEren datuen arabera. Iazko hilabete berean baino 405 gutxiago dira (-%14).
Salerositako etxeetatik 490 izan dira berriak (%19,7), eta 2.001 bigarren eskukoak (%80,3). Hala ere, jaitsier... |
2023-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/230693/leire-mugerza.htm | Leire Mugerza | Leire Mugerza. | Ingeniaritza mekanikoko ikasketak egin zituen Mondragon Unibertsitatean. Etxebarriko (Bizkaia) Eika kooperatiban hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta hainbat ardura kargu izan zituen bertan. 2008an, Lea Artibai ikastetxean jarraitu zuen bere jardun profesionala. 2012az geroztik, Eroskiko kontseilu errektoreko pres... | ||
2023-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/230694/rosa-lavin.htm | Rosa Lavin | Rosa Lavin. | Ekonomia eta enpresa zientzietako lizentziaduna da EHUn, eta ekonomia sozialeko graduondokoa ere badu. Hainbat enpresatan eta, nagusiki, kooperatibetan egin du lan, baina, gaur egun, ISS gizarte zerbitzu kooperatiban dihardu, finantza zuzendari gisara. 2015az geroztik, Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko pr... | ||
2023-7-14 | https://www.berria.eus/albisteak/230695/isabel-herguera-eta-jaione-camborda-urrezko-maskorra-eskuratzeko-lehian-izango-dira.htm | Kultura | Isabel Herguera eta Jaione Camborda Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian izango dira | Isabel Coixetek ere Donostiako 71. Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztuko du 'Un amor' filma. Zabaltegi-Tabakalera sailean emango dituzte Irati Gorostidiren 'Contadores' eta Ion de Sosaren 'Mamántula'. | Isabel Herguera eta Jaione Camborda Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian izango dira. Isabel Coixetek ere Donostiako 71. Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztuko du 'Un amor' filma. Zabaltegi-Tabakalera sailean emango dituzte Irati Gorostidiren 'Contadores' eta Ion de Sosaren 'Mamántula'. | Donostiako Zinemaldiak agerraldi bat egin du gaur, Madrilen, irailaren 22tik 30era artean jaialdian izango diren hamalau lan aurkezteko, «Espainiako ekoizpenak»: bederatzi film luze, film ertain bat, labur bat eta hiru telesail. Tartean dira euskal herritarrek zuzenduriko batzuk —euskarazkorik ez—: Isabel Herguera dono... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.