date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-7-14
https://www.berria.eus/albisteak/230696/naturaltasun-osoz-onartu-dugu-migratzaileak-prekarioak-izatea.htm
Ekonomia
«Naturaltasun osoz onartu dugu migratzaileak prekarioak izatea»
Rocok azaldu duenez, langile migratu eta arrazializatuek pairatzen duten esplotazioa informazio gabezian jaiotzen da, eta enplegatzaileak haien zaurgarritasunaz baliatzen dira.
«Naturaltasun osoz onartu dugu migratzaileak prekarioak izatea». Rocok azaldu duenez, langile migratu eta arrazializatuek pairatzen duten esplotazioa informazio gabezian jaiotzen da, eta enplegatzaileak haien zaurgarritasunaz baliatzen dira.
Urtebete igaro da LAB sindikatuak X. Biltzar Nagusian Idazkaritza Antirrazista sortzea berretsi zuenetik. Bide hori «ikasketa prozesu handi» gisa deskribatu du Josefina RocoTxefi-k (Salta, Argentina, 1979). Politika Zientziak ikasitakoa da, eta aurretik etxeko langileen eremuan pilaturiko eskarmentua baliatu du beste s...
2023-7-14
https://www.berria.eus/albisteak/230697/elak-salatu-du-basurtuko-anatomia-patologikoko-zerbitzuan-tenperatura-altuekin-lan-egiten-dutela.htm
Ekonomia
ELAk salatu du Basurtuko anatomia patologikoko zerbitzuan tenperatura altuekin lan egiten dutela
Sindikatuaren arabera, 35 graduraino irits daiteke tenperatura zerbitzu gunean. Berehalako neurriak hartzeko exijitu diote Osakidetzari.
ELAk salatu du Basurtuko anatomia patologikoko zerbitzuan tenperatura altuekin lan egiten dutela. Sindikatuaren arabera, 35 graduraino irits daiteke tenperatura zerbitzu gunean. Berehalako neurriak hartzeko exijitu diote Osakidetzari.
ELA sindikatuak salatu duenez, Basurtuko ospitaleko anatomia patologikoko zerbitzuan tenperatura oso altuekin lan egiten dute, eta Osakidetzak ez du neurririk hartu horri aurre egiteko. Hori salatzeko, elkarretaratzea egin dute gaur goizean ospitalearen aurrean, eta eskatu dute «lehenbailehen» hartzeko egoera konpontze...
2023-7-14
https://www.berria.eus/albisteak/230698/hollywoodeko-aktoreek-grebara-deitu-dute.htm
Kultura
Hollywoodeko aktoreek grebara deitu dute
Hitzarmen kolektiborako negoziazioak bertan behera geratu ostean, gidoilariek maiatzean hasi zuten grebara batu dira Hollywoodeko aktoreak.
Hollywoodeko aktoreek grebara deitu dute. Hitzarmen kolektiborako negoziazioak bertan behera geratu ostean, gidoilariek maiatzean hasi zuten grebara batu dira Hollywoodeko aktoreak.
Hollywoodeko aktoreek iragarri dute behar bezalako lan baldintzak lortzeko greba hasiko dutela. Hollywoodeko Gidoilarien Sindikatuarekin batera ekingo diete protestei lehen aldiz 63 urteetan, eta horrek zinema industria geldiarazteko arriskua ekarriko du. Fran Drescher Aktoreen Sindikatuko presidenteak azaldu duenez, «...
2023-7-14
https://www.berria.eus/albisteak/230700/maddi-barber-izango-da-museo-bikoitza-programan-arituko-den-hurrengo-artista.htm
Kultura
Maddi Barber izango da Museo Bikoitza programan arituko den hurrengo artista
Zinemagileak urtebetez jardungo du Donostiako San Telmo museoan bere proiektua garatzen. Hinrich Sachs artistak aukeratu du egitasmoan lekukoa har diezaion.
Maddi Barber izango da Museo Bikoitza programan arituko den hurrengo artista. Zinemagileak urtebetez jardungo du Donostiako San Telmo museoan bere proiektua garatzen. Hinrich Sachs artistak aukeratu du egitasmoan lekukoa har diezaion.
Museo Bikoitza programan parte hartuko duen hurrengo artista gonbidatua Maddi Barber izango da. Hala iragarri dute Donostiako San Telmo museoko arduradunek eta gaur egun programaren barruan bere proiektua garatzen ari den sortzaileak, Hinrich Sachsek. Hain zuzen, programaren ezaugarrietako bat da aldi batean parte hart...
2023-7-14
https://www.berria.eus/albisteak/230701/frantziaren-besta-egunean-protestak-izaten-ari-dira-ipar-euskal-herrian.htm
Politika
Frantziaren besta egunean protestak izaten ari dira Ipar Euskal Herrian
Xuti Gazte kolektiboak ikurrinak ezarri ditu Frantziako administrazioen egoitzetako atarietan. U14 kolektiboak deituta manifestazio abiatu da Donibane Lohizunen.
Frantziaren besta egunean protestak izaten ari dira Ipar Euskal Herrian. Xuti Gazte kolektiboak ikurrinak ezarri ditu Frantziako administrazioen egoitzetako atarietan. U14 kolektiboak deituta manifestazio abiatu da Donibane Lohizunen.
Uztailak hamalau ditu, eta Frantziako besta egun nazionala da egun. Ipar Euskal Herrian, ordea, protesta eguna da gaurkoa: Xuti Gazte taldeko kideak goizetik ari dira ekintzak egiten. Frantziako Estatua ordezkatzen duten administrazioen egoitza aitzinetan izan dira, eta ikurrinak zintzilikatu dituzte. Baionako suprefet...
2023-7-16
https://www.berria.eus/albisteak/230702/mugako-oporrak.htm
Kultura
Mugako oporrak
Arrate Egaña (Errenteria, Gipuzkoa, 1963) filologia hispanikoan lizentziatu zen aurrena eta gerora euskal filologiako eta gidoigintzako ikasketak ere egin zituen. Gaztelaniaz idatzitako bi ipuin saritu zizkioten 1990eko hamarkadaren hasieran, baina gerora, euskaraz argitaratu izan du. Haur eta gazte literatura asko lan...
Mugako oporrak. Arrate Egaña (Errenteria, Gipuzkoa, 1963) filologia hispanikoan lizentziatu zen aurrena eta gerora euskal filologiako eta gidoigintzako ikasketak ere egin zituen. Gaztelaniaz idatzitako bi ipuin saritu zizkioten 1990eko hamarkadaren hasieran, baina gerora, euskaraz argitaratu izan du. Haur eta gazte lit...
Nork esango! Postaz jasotako argazkian ageri dira emakume biak, eta haurtxo bat bien artean. Lortu zuten, antza. Zoritxarreko opor haietan ezagutu genituen bi emakume haiek. Martin squatterra zen, okupa, Londresen, zuela ia bi urte, eta koadrilako guztiek bisitatu zuten, guk izan ezik. Idoia lagun minarekin joatekoa ...
2023-7-14
https://www.berria.eus/albisteak/230704/hego-euskal-herrian-262086-lagunek-eskatu-dute-posta-bidezko-botoa.htm
Politika
Hego Euskal Herrian 262.086 lagunek eskatu dute posta bidezko botoa
Aurrez bozkatzeko eskaera egin dutenek uztailaren 16ra bitarte jasoko dituzte boto paperak, eta hilaren 20ra arteko epea izango dute horiek aurkezteko.
Hego Euskal Herrian 262.086 lagunek eskatu dute posta bidezko botoa. Aurrez bozkatzeko eskaera egin dutenek uztailaren 16ra bitarte jasoko dituzte boto paperak, eta hilaren 20ra arteko epea izango dute horiek aurkezteko.
Atzo amaitu zen uztailaren 23ko bozetarako posta bidezko botoa eskatzeko epea, eta, Correosek emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian 262.086 lagunek egin dute eskaera: 236.101k posta zerbitzuaren bulegoetan, eta gainerako 25.985k telematikoki. Lurraldez lurralde erreparatuz gero, Bizkaian egin dute eskaera gehie...
2023-7-14
https://www.berria.eus/albisteak/230705/gasteizek-hondamendi-eremu-izendatzeko-eskatu-du-joan-den-asteko-txingorragatik.htm
Gizartea
Gasteizek hondamendi eremu izendatzeko eskatu du, joan den asteko txingorragatik
Eskaera onartzeak dituen zailtasunak aurreikusita, Maider Etxeberria alkateak «zuhurrak» eta «errealistak» izateko eskatu die herritarrei.
Gasteizek hondamendi eremu izendatzeko eskatu du, joan den asteko txingorragatik. Eskaera onartzeak dituen zailtasunak aurreikusita, Maider Etxeberria alkateak «zuhurrak» eta «errealistak» izateko eskatu die herritarrei.
Joan den astean Arabako hiriburuan izandako txingor ekaitza dela eta, Gasteizko Udalak hondamendi eremu izendatzeko eskatu du gaur. Maider Etxeberria Gasteizko alkateak adierazi du «zaila dela» Espainiako Gobernuak eskaerari erantzutea; izan ere, 2009ko ekaitzaren ondoren ez zuten hondamendi izendatzerik lortu. Legez, ...
2023-7-14
https://www.berria.eus/albisteak/230706/rebordinos-voxek-faxismoa-irudikatzen-du-kulturak-ez-du-isildu-behar.htm
Politika
Rebordinos: «Voxek faxismoa irudikatzen du»; «kulturak ez du isildu behar»
Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak Vox alderdiaren aurka egin du, azken asteetan Espainian antzerki eta film batzuk zentsuratu dituztela eta.
Rebordinos: «Voxek faxismoa irudikatzen du»; «kulturak ez du isildu behar». Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak Vox alderdiaren aurka egin du, azken asteetan Espainian antzerki eta film batzuk zentsuratu dituztela eta.
Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak gaur Madrilen aldarrikatu du «Voxek faxismoa irudikatzen» duela. «Kultur mundutik, ezin naiz isildu», adierazi du. Adierazpen horiek Zinemaldiko «Espainiako ekoizpenak» aurkezteko ekitaldian esan ditu. Azken asteetan, hainbat kultur obra zentsuratzen ari da Vox Es...
2023-7-14
https://www.berria.eus/albisteak/230707/landarbaso-abesbatzak-baliko-grand-prixean-hartuko-du-parte.htm
Kultura
Landarbaso Abesbatzak Baliko Grand Prixean hartuko du parte
Errenteriako koruak mundu mailako bi lehiaketatan parte hartuko du: II. Asia Grand Prix Final delakoan eta Baliko Nazioarteko Koru Jaialdian
Landarbaso Abesbatzak Baliko Grand Prixean hartuko du parte. Errenteriako koruak mundu mailako bi lehiaketatan parte hartuko du: II. Asia Grand Prix Final delakoan eta Baliko Nazioarteko Koru Jaialdian
«Euskal Herria abesten duen herria da». Landarbaso abesbatzako zuzendaria den Iñaki Tolaretxipik argi dauka Euskal Herriak asko duela eskaintzeko nazioarteko abesbatzen lehiaketetan. Hori erakusteko, Balira (Indonesia) joango da Errenteriako abesbatza (Gipuzkoa), uztailaren 22an, mundu mailako bi lehiaketatan aritzera:...
2023-7-14
https://www.berria.eus/albisteak/230708/atxilotu-egin-dute-ustez-olloki-eta-altzuza-artean-sua-piztu-duena.htm
Gizartea
Atxilotu egin dute ustez Olloki eta Altzuza artean sua piztu duena
Baso suteen kontrako emerjentzia plan berezia jarri dute indarrean.
Atxilotu egin dute ustez Olloki eta Altzuza artean sua piztu duena. Baso suteen kontrako emerjentzia plan berezia jarri dute indarrean.
Baso sute handi bat piztu da gaur arratsaldean Olloki eta Altzuza artean (Nafarroa). Foruzaingoak sutea ustez piztu duen pertsona atxilotu du Ollokin, Twitter bidez jakinarazi duenez. Ingurumena Babesteko Ikerketa Brigadako taldea arduratu da atxiloketa horretaz. Suaren ondorioz, Ollokiko etxebizitza batzuk, hipika ba...
2023-7-14
https://www.berria.eus/albisteak/230709/kwiatkowski-izan-da-nagusi-grand-colombierren.htm
Kirola
Kwiatkowski izan da nagusi Grand Colombierren
Poloniarrak ihesean irabazi du Tourreko hamahirugarren etapa. Pogacarrek bukaeran egin du eraso, eta beste zortzi segundo kendu dizkio Vingegaardi. Bilbaok atzerapena izan du, eta zazpigarren dago orain nagusian
Kwiatkowski izan da nagusi Grand Colombierren. Poloniarrak ihesean irabazi du Tourreko hamahirugarren etapa. Pogacarrek bukaeran egin du eraso, eta beste zortzi segundo kendu dizkio Vingegaardi. Bilbaok atzerapena izan du, eta zazpigarren dago orain nagusian
Maila handiko txirrindularia izaten jarraitzen du Michal Kwiatkowskik (Ineos). Ez da garai batean bezain irabazlea, baina garaipen handiak lortzeko gauza da oraindik ere, gaur Tourrean erakutsi duen bezala. Ihesaldiko indartsuena izan da, eta hautagaien oldarraldi berantiarrari tinko eutsi dio Grand Colombierren. Menda...
2023-7-15
https://www.berria.eus/albisteak/230742/agurrak-ez-dira-errazak-izaten.htm
Bizigiro
Agurrak ez dira errazak izaten
Milaka lagun bildu dira bart gauean Iruñeko Udaletxe plazan, 'Gaixoa ni' abestuz sanferminei agurra emateko. Iruindarrak-eta hurrengo urtekoei begira dira dagoeneko.
Agurrak ez dira errazak izaten. Milaka lagun bildu dira bart gauean Iruñeko Udaletxe plazan, 'Gaixoa ni' abestuz sanferminei agurra emateko. Iruindarrak-eta hurrengo urtekoei begira dira dagoeneko.
Gauerdi gorria Iruñeko Udaletxe plazan. Gorri, esku zapidun eta kandeladunak goian izan dituzte-eta bart milaka lagunek. Gaixoa ni ahotan zutela amaiera eman zioten iruindarrek aurtengo sanferminei, baita hurrengo urtekoen atzerako kontaketari hasiera eman ere. Agurrak ez baitira errazak izaten. Ezin adio esan San Ferm...
2023-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/230743/pasioak-mugitzen-nauelako-moldatzen-naiz-hain-ongi.htm
albisteak
«Pasioak mugitzen nauelako moldatzen naiz hain ongi»
Gonzalo Bartolome Tierra (Bilbo, 1978) 'Yhabril Moro' da 'outdoor' argazkilaritzaren munduan. Hark egina da 'X-Man' argazkia, aurtengo Mendi Film zinemaldiko irudi nagusia. CVCE Photo argazkilaritza lehiaketan irabazi du sari hori. Haren argazkiak tamaina handian erakutsiko dira abenduan Bilboko metroan, XVI. BBK Mendi...
«Pasioak mugitzen nauelako moldatzen naiz hain ongi». Gonzalo Bartolome Tierra (Bilbo, 1978) 'Yhabril Moro' da 'outdoor' argazkilaritzaren munduan. Hark egina da 'X-Man' argazkia, aurtengo Mendi Film zinemaldiko irudi nagusia. CVCE Photo argazkilaritza lehiaketan irabazi du sari hori. Haren argazkiak tamaina handian er...
Argazkilaria ez ezik mendizalea, mendiko snowboarderra ere bada Yhabril Moro. Duela hiru urte, Villanuara (Huesca, Pirinioak) bizitzera joatea erabaki zuen, eta erabakiarekin bete-betean asmatu duela sentitzen du: «lan eztanda» izan zen. Mendi Filmeko irudi nagusi izateko hautatua izan da zure argazkia. Horren bila ze...
2023-7-15
https://www.berria.eus/albisteak/230744/osasun-arloko-murrizketak-bertan-behera-uzteko-eskatu-dute.htm
Gizartea
Osasun arloko «murrizketak» bertan behera uzteko eskatu dute
Amara Berriko osasun zentroaren parean, Donostian, elkarretaratze bat egin dute gaur eguerdian; azken hilabeteotan gordindu diren arazoez ohartarazi dute
Osasun arloko «murrizketak» bertan behera uzteko eskatu dute. Amara Berriko osasun zentroaren parean, Donostian, elkarretaratze bat egin dute gaur eguerdian; azken hilabeteotan gordindu diren arazoez ohartarazi dute
Olatu Txuria eta DOPA plataformek deituta, protesta egin dute gaur eguerdian Donostian, Amara Berriko osasun zentroaren parean, lehen arretan Osakidetzan egiten ari diren «murrizketen» kontra. Mobilizaziorako deia egiteko orduan ere adierazi zituzten hainbat datu kezkagarri, eta berritu egin dituzte gaur. Osasun profes...
2023-7-15
https://www.berria.eus/albisteak/230745/guztion-alardea-taldeak-andreen-parte-hartzea-onetsiko-duen-konponbide-baten-alde-batzera-deitu-du.htm
Gizartea
Guztion Alardea taldeak andreen parte hartzea onetsiko duen konponbide baten alde batzera deitu du
Sinadurak bilduko ditu asteotan, alarde bakar eta parekide baten alde: «Zeinek sinesten du alardea bakoitzaren gustuko ospakizun ezberdinetan zatitzea konponbidea denik?».
Guztion Alardea taldeak andreen parte hartzea onetsiko duen konponbide baten alde batzera deitu du. Sinadurak bilduko ditu asteotan, alarde bakar eta parekide baten alde: «Zeinek sinesten du alardea bakoitzaren gustuko ospakizun ezberdinetan zatitzea konponbidea denik?».
Guztion Alardea taldeak deituta, asteon topaketa bat egin dute dozenaka lagunek Hondarribiko alardearen (Gipuzkoa) gatazkaren «konponbidearen alde». Toki aski seinalatuan egin zuten, Guadalupeko zelaietan. Zabala eta irekia izan zela nabarmendu dute: «sentsibilitate ideologiko eta belaunaldi anitzetako» herritarrak elk...
2023-7-15
https://www.berria.eus/albisteak/230746/diaz-bozkatu-gehiengoarentzat-gobernatzen-dugunon-alde.htm
Politika
Diaz: «Bozkatu gehiengoarentzat gobernatzen dugunon alde»
Yolanda Diaz Sumarreko hautagaiak nabarmendu du «atzeraldia» litzatekeela «eskuinaren blokeak» gobernatzea
Diaz: «Bozkatu gehiengoarentzat gobernatzen dugunon alde». Yolanda Diaz Sumarreko hautagaiak nabarmendu du «atzeraldia» litzatekeela «eskuinaren blokeak» gobernatzea
Jendez bete da gaur goizean Gasteizko Alde Zaharreko Buruileria plaza. Santa Maria katedral zaharraren babespean, 800 lagunek txalo artean hartu dute Yolanda Diaz, Espainiako Gobernurako Sumarren presidentegaia. Orain arte presidenteorde izan denak lehen bisita eta printzipioz bakarra egin du Arabara, uztailaren 23ko h...
2023-7-15
https://www.berria.eus/albisteak/230747/eskuina-geratzera-deitu-du-eh-bilduk-egin-en-itxiera-gogoan.htm
Politika
«Eskuina geratzera» deitu du EH Bilduk, ‘Egin’-en itxiera gogoan
Koalizio abertzaleak esan du adierazpen askatasunaren aurkako erasoak ez direla «gauza berria» Euskal Herrian. EAJk, berriz, Espainiako armadaren lurretan etxebizitzak eraikitzeko lortu duen akordioa azpimarratu du, Donostiako Loiolako kuartelen aurrean.
«Eskuina geratzera» deitu du EH Bilduk, ‘Egin’-en itxiera gogoan. Koalizio abertzaleak esan du adierazpen askatasunaren aurkako erasoak ez direla «gauza berria» Euskal Herrian. EAJk, berriz, Espainiako armadaren lurretan etxebizitzak eraikitzeko lortu duen akordioa azpimarratu du, Donostiako Loiolako kuartelen aurrean.
Egin egunkariaren itxierak 25 urte bete dituen honetan, EH Bilduk Hernanin (Gipuzkoa) egin du bere ekitaldi politikoa gaur, Egin-en egoitza izan zenaren aurrean. Gogoratu du Euskal Herrian ez direla «berriak edo aspaldikoak» orain hitzetik hortzera dabiltzan adierazpen askatasunaren aurkako erasoak. Egin-en itxierari e...
2023-7-15
https://www.berria.eus/albisteak/230748/arraun-lagunak-irabazle-bilboko-erlojupekoan.htm
Kirola
Arraun Lagunak irabazle, Bilboko erlojupekoan
Hirugarren aldiz irabazi du jarraian Bilboko bandera, eremu horretan bikain moldatzen dela erakutsiz. Bigarren Donostiarra izan da hiru segundora, eta hirugarren Orio seira.
Arraun Lagunak irabazle, Bilboko erlojupekoan. Hirugarren aldiz irabazi du jarraian Bilboko bandera, eremu horretan bikain moldatzen dela erakutsiz. Bigarren Donostiarra izan da hiru segundora, eta hirugarren Orio seira.
Hiru irabazle desberdin izan ziren denboraldiko lehen hiru estropadetan Euskotren Ligan. Gaur, ordea, ontzi batek balantza bere aldera mugitu du, bigarren bandera irabaziz. Arraun Lagunak izan da ontzi hori. Izan ere, Andrea Astudillok gidatzen duen taldea izan da azkarrena Bilboko erlojupeko estropadan, eta sailkapene...
2023-7-15
https://www.berria.eus/albisteak/230749/carlos-rodriguez-irabazle-pogacar-eta-vingegaard-oso-paretsu.htm
Kirola
Carlos Rodriguez irabazle; Pogacar eta Vingegaard, oso paretsu
Ineosekoak harrapatu eta gainditu egin ditu Pogacar eta Vingegaard azken jaitsieran. Danimarkarrak segundo batean handitu du lidertza, gainsariak harramazkatuta. Bilbaok postu bat galdu du, eta zortzigarren da orain
Carlos Rodriguez irabazle; Pogacar eta Vingegaard, oso paretsu. Ineosekoak harrapatu eta gainditu egin ditu Pogacar eta Vingegaard azken jaitsieran. Danimarkarrak segundo batean handitu du lidertza, gainsariak harramazkatuta. Bilbaok postu bat galdu du, eta zortzigarren da orain
Ikusgarria izateko osagai guztiak zituen Tourreko hamalaugarren etapak, eta txirrindulariek ez dute hutsik egin. Lehia txinpartatsua izan dute, eta amaieran, eztanda egin du faboritoen arteko borrokak. Tadej Pogacarrek (UAE) eta Jonas Vingegaardek (Jumbo) aurkari guztien gainetik eta elkarren pare daudela berretsi dute...
2023-7-15
https://www.berria.eus/albisteak/230750/bandera-eta-lidergoa-eskuratu-ditu-hondarribiak.htm
Kirola
Bandera eta lidergoa eskuratu ditu Hondarribiak
Denboraldiko lehen garaipena lortu du Ama Guadalupekoa-k, eta sailkapenaren lehen postuan jarri da. Bigarren Zierbena izan da, eta hirugarren Urdaibai.
Bandera eta lidergoa eskuratu ditu Hondarribiak. Denboraldiko lehen garaipena lortu du Ama Guadalupekoa-k, eta sailkapenaren lehen postuan jarri da. Bigarren Zierbena izan da, eta hirugarren Urdaibai.
Hondarribiak irabazi du Bilboko XIV. Bandera, erlojupeko formatuan, eta lider jarri da Eusko Label Ligako sailkapen nagusian. Gipuzkoarrak izan dira uretan sartu diren azken-aurrekoak, eta denborarik onena egin dute estropada 19 minutu eta 26 segundotan amaituta. Zierbena izan da bigarren, eta Urdaibai hirugarren. Has...
2023-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/230773/adin-txikiko-bat-hil-da-barakaldon-gertaturiko-sute-batean.htm
Gizartea
Adin txikiko bat hil da Barakaldon gertaturiko sute batean
Bi pertsona erietxean daude oraindik. Udalak dolu eguna ezarri du, eta bertan behera utzi ditu Karmengo jaiak.
Adin txikiko bat hil da Barakaldon gertaturiko sute batean. Bi pertsona erietxean daude oraindik. Udalak dolu eguna ezarri du, eta bertan behera utzi ditu Karmengo jaiak.
Igandeko goizaldeko 03:00ak aldera sua piztu zen Barakaldoko (Bizkaia) Portu kaleko etxebizitza bateko laugarren solairuan. Adingabeko baten gorpua autkitu zuten suhiltzaileek, sua itzaltzeko lanak amaituta hondakinen artera sartu ostean. Sutearen ondorioz, sei pertsona erietxera eraman behar izan zituzten; dagoeneko l...
2023-7-16
https://www.berria.eus/albisteak/230775/portugaleteko-bandera-irabazi-du-etxeko-traineruak.htm
Kirola
Portugaleteko bandera irabazi du etxeko traineruak
Amaitu da Orio B-k KAE 2 ligan izan duen nagusitasuna, baina nagusi dira oraindik gipuzkoarrak
Portugaleteko bandera irabazi du etxeko traineruak. Amaitu da Orio B-k KAE 2 ligan izan duen nagusitasuna, baina nagusi dira oraindik gipuzkoarrak
KAE Liga 2ko saioa jokatu dute Ibaizabalen gaur, eta Portugaleteko traineruak irabazi du. Portugaleteko 51. bandera jokatu dute, eta etxekoek 16 segundo atera dizkiote Donostiarra B traineruari, eta 23 segundo Orio B-ri. Orain arte jokaturiko lehenengo lau probetan nagusi izan dira oriotarrak. San Juan B, Hibaika, Mut...
2023-7-16
https://www.berria.eus/albisteak/230776/orio-nagusitu-da-etxean.htm
Kirola
Orio nagusitu da etxean
Sailkapen nagusian bigarren jarri dira oriotarrak
Orio nagusitu da etxean. Sailkapen nagusian bigarren jarri dira oriotarrak
Ur bizitan jokatu dute Euskotren Ligako gaurko saioa, eta Orio nagusitu da, etxeko itsasoko uretan jokaturiko estropadan. Liga irabazi zuten iaz, baina aurten ez dira espero bezain fin ibili, gaur arte. Izan ere, etxean aritzeak mesede handia egin die, eta oso atzean utzi dituzte gainerakoak. Arraun Lagunak-en trainer...
2023-7-16
https://www.berria.eus/albisteak/230777/barrenetxea-juanenea-nagusitu-dira-atzelarien-finalean.htm
Kirola
Barrenetxea-Juanenea nagusitu dira atzelarien finalean
Azpirotz-Larrañaga bikoteari 13-15 eta 14-15 irabazi zieten atzo.
Barrenetxea-Juanenea nagusitu dira atzelarien finalean. Azpirotz-Larrañaga bikoteari 13-15 eta 14-15 irabazi zieten atzo.
Barrenetxea-Juaneneak buelta eman zieten atzo Azpiroz-Larrañagak bikoteak estu harturiko bi setei, eta nagusitu egin ziren erremonteko atzelarien finalean. Lehenengo setaren erdiraino urdinak zeuden aurretik, Larrañagak sakez eginiko puntuei eta Azpirozek aurrean eginiko lan eraginkorrari esker, baina gorriek buelta e...
2023-7-16
https://www.berria.eus/albisteak/230778/urdaibai-nagusitu-da-orioko-estropadan.htm
Kirola
Urdaibai nagusitu da Orioko estropadan
Hamabi segundo atera dizkiote Hondarribiari, baina oraindik ere Hondarribia da sailkapeneko buru
Urdaibai nagusitu da Orioko estropadan. Hamabi segundo atera dizkiote Hondarribiari, baina oraindik ere Hondarribia da sailkapeneko buru
Surfean aditu dira bermeotarrak, eta hala erakutsi dute gaur, Orio pareko itsasoko olatuen bultzadaz baliatuta. Urdaibai nagusitu da Euskolabel Ligako Orioko saioan, eta erraz, gainera: bigarrenari, hau da, Hondarribiari, hamabi segundoren aldea atera dio. Urdaibairen garaipena ziurtzat eman zitekeenez, ikusmin handia...
2023-7-16
https://www.berria.eus/albisteak/230779/wouter-poelsek-irabazi-du-tourreko-15-etapa.htm
Kirola
Wouter Poelsek irabazi du Tourreko 15. etapa
Ikusle batek erorialdi handia eragin du: hogei bat txirrindulari erori dira. Pello Bilbaok postu bat irabazi du, eta zazpigarren jarri da sailkapenean.
Wouter Poelsek irabazi du Tourreko 15. etapa. Ikusle batek erorialdi handia eragin du: hogei bat txirrindulari erori dira. Pello Bilbaok postu bat irabazi du, eta zazpigarren jarri da sailkapenean.
Wouter Poels (Bahrain) txirrindulari herbeheretarrak irabazi du Tourraren 15. etapa, Mont-Blanceko helmugan. Pello Bilbaok, postu bat irabazi, eta zazpigarren jarri da sailkapenean. Les Gets les Portes du Soleiltik Saint-Gervais Mont-Blancerako etapa hasi eta berehala ekin diote txirrindulariek erasoa jotzeari. Izan e...
2023-7-16
https://www.berria.eus/albisteak/230780/laquoabertzaleenganako-errespetuaraquo-eskatu-du-otegik-lekeition.htm
Politika
«Abertzaleenganako errespetua» eskatu du Otegik Lekeition
Matutek esan du EH Bildurena «ezkerreko boto eraginkor bakarra» dela Euskal Herrian
«Abertzaleenganako errespetua» eskatu du Otegik Lekeition. Matutek esan du EH Bildurena «ezkerreko boto eraginkor bakarra» dela Euskal Herrian
Ekitaldi politikoa egin du EH Bilduk gaur Lekeition (Bizkaia), koalizio abertzaleak alkatetza irabazi duen herrietako batean. Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusia eta Oskar Matute Bizkaiko zerrendaburuak mintzatu dira Independentziaren plazan. Bizikleta estatikoen metafora erabili du Otegik, berriz. Azken udal hautesk...
2023-7-16
https://www.berria.eus/albisteak/230781/eajk-esan-du-sekretuen-legea-eta-mozal-legea-aldatzeko-eskatuko-dutela-madrilen.htm
Politika
EAJk esan du sekretuen legea eta 'mozal legea' aldatzeko eskatuko dutela Madrilen
Ortuzarrek adierazi du jeltzaleak ez direla «inoren makulua»
EAJk esan du sekretuen legea eta 'mozal legea' aldatzeko eskatuko dutela Madrilen. Ortuzarrek adierazi du jeltzaleak ez direla «inoren makulua»
EH Bilduk bezala, Bizkaian egin du gaurko ekitaldi nagusia EAJk, Bermeon hain zuzen ere. «Berriro ere argi utziko dugu nazio bat garela», adierazi du Aitor Estebanek, Madrilgo Kongresurako Bizkaiko hautagaiak. Madrilen sekretu ofizialen legea eta oinarrizko askatasunak murrizten dituen mozal legea aldatzea eskatuko dut...
2023-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/230782/70-urteko-gizon-bat-topatu-dute-hilda-angeluko-hondartza-batean.htm
Gizartea
70 urteko gizon bat topatu dute hilda Angeluko hondartza batean
Atzo goizean aurkitu zuten hilotza, Amodio Ganberako hondartzan. Autopsiaren faltan, lehen zantzuen arabera itota hil zen.
70 urteko gizon bat topatu dute hilda Angeluko hondartza batean. Atzo goizean aurkitu zuten hilotza, Amodio Ganberako hondartzan. Autopsiaren faltan, lehen zantzuen arabera itota hil zen.
Igandeko 11:00ak aldera 70 urteko gizon bat aurkitu zuten Angeluko (Lapurdi) Amodio Ganberako hondartzan. Hilotzarekin topo egin zuenak abisu eman zion Poliziari. Suhiltzaileak eta Euskal Kostako Ospitale Zentroko larrialdi zerbitzuak ere bertaratu ziren, baina gizonaren heriotza egiaztatu besterik ezin izan zuten egin...
2023-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/230783/garona-eraisten-hastea-baimendu-du-trantsizio-ekologikorako-ministerioak.htm
Gizartea
Garoña eraisten hastea baimendu du Trantsizio Ekologikorako Ministerioak
Datozen egunetan hasita, lanek hamar urtez irautea aurreikusi dute. 350 pertsona beharko dira lanetarako, eta 475 milioiko kostua izango dute. Araba Garoña Gabe plataformak salatu du kostu horiek aurrekontu publikoen bidez ordainduko direla, eta ez zentral nuklearraren ustipenak emandako etekinetatik.
Garoña eraisten hastea baimendu du Trantsizio Ekologikorako Ministerioak. Datozen egunetan hasita, lanek hamar urtez irautea aurreikusi dute. 350 pertsona beharko dira lanetarako, eta 475 milioiko kostua izango dute. Araba Garoña Gabe plataformak salatu du kostu horiek aurrekontu publikoen bidez ordainduko direla, eta ...
Espainiako Gobernuak iragarri zuen ez zutela Garoñako zentral nuklearra berriz ere martxan jarriko, Gaztela eta Leongo Juntak nahi zuen eran (PP-Voxen gidaritzapean dago egun), eta Trantsizio Ekologikorako Ministerioak urrats bat egin du hitzartutako bidean: Garoña desegiten hasteko baimena eman du gaur, Estatuko Aldiz...
2023-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/230784/hazkunde-egonkorra-arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-ekonomian.htm
Ekonomia
Hazkunde egonkorra Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomian
2023ko bigarren hiruhilekoan %0,5 handitu da, aurreko bi hiruhilekoetan bezala. Enpleguak ere gora egin du, %0,7.
Hazkunde egonkorra Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomian. 2023ko bigarren hiruhilekoan %0,5 handitu da, aurreko bi hiruhilekoetan bezala. Enpleguak ere gora egin du, %0,7.
Hazkunde tasa egonkor bati eusten dio Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiak. Eustatek aurreratu dituen datuen arabera, 2023ko lehen hiruhilekotik bigarrenera %0,5 handitu da hiru lurraldeetako BPG barne produktu gordina. Kopuru hori bera hazi zen 2022ko azken hiruhilekoan eta 2023ko lehenengoan, eta, hortaz, ez di...
2023-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/230785/upnk-ez-du-diputaturik-lortuko-nafarroan-eitb-focusen-arabera.htm
Politika
UPNk ez du diputaturik lortuko Nafarroan, EITB Focusen arabera
EH Bilduk sei eserleku eskuratuko lituzke Hego Euskal Herrian Espainiako Kongresurako, eta EAJk, bost. Nafarroan, bina diputatu aterako lituzkete PSNk eta PPk, eta UPN kanpoan geratuko litzateke.
UPNk ez du diputaturik lortuko Nafarroan, EITB Focusen arabera. EH Bilduk sei eserleku eskuratuko lituzke Hego Euskal Herrian Espainiako Kongresurako, eta EAJk, bost. Nafarroan, bina diputatu aterako lituzkete PSNk eta PPk, eta UPN kanpoan geratuko litzateke.
Uztailaren 23ko Espainiako Gorteerako hauteskundeen inguruko inkesta kaleratu du EITB taldeak, EITB Focus, eta, horren arabera, UPNk ez luke lortuko diputaturik Madrilgo ganberan. PPk, berriz, bi eserleku aterako lituzke, UPNren ohiko boto emaile askoren botoa eskuratuta, PSOEk bezainbeste lurralde horretan. EH Bilduk ...
2023-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/230786/jane-birkin-aktore-eta-abeslaria-zendu-da-76-urterekin.htm
Kultura
Jane Birkin aktore eta abeslaria zendu da, 76 urterekin
Europako poparen eta sexu askapenaren ikur izan da Birkin. Berriki, hainbat kontzertu utzi zituen bertan behera, osasun arazoengatik. Gidoilari eta zuzendari ere jardun zuen.
Jane Birkin aktore eta abeslaria zendu da, 76 urterekin. Europako poparen eta sexu askapenaren ikur izan da Birkin. Berriki, hainbat kontzertu utzi zituen bertan behera, osasun arazoengatik. Gidoilari eta zuzendari ere jardun zuen.
Erotismoak mundua zer neurritan asalda dezakeen erakutsi zuen Jane Birkin aktore eta abeslariak (Londres, 1947 - Paris, 2023); baina ez hori bakarrik. Birkin Europako pop kulturaren eta sexu askapenaren ikur bihurtu zen 1960ko hamarkadan, eta orduko kultur iraultzaren parte izana zalantzan jarri ezinezkoa zaio aspaldi....
2023-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/230787/upnk-ppren-eta-eajren-alintzaren-arriskuaz-ohartarazi-du.htm
Politika
UPNk «PPren eta EAJren alintzaren arriskuaz» ohartarazi du
Hauteskunde hauetan UPNren lehiakide nagusia PP dela berretsita, Alberto Catalan Kongresurako zerrendaburuak Nafarroako herritarrak deitu ditu UPNren alde bozkatuz «dike bat» eraikitzera.
UPNk «PPren eta EAJren alintzaren arriskuaz» ohartarazi du. Hauteskunde hauetan UPNren lehiakide nagusia PP dela berretsita, Alberto Catalan Kongresurako zerrendaburuak Nafarroako herritarrak deitu ditu UPNren alde bozkatuz «dike bat» eraikitzera.
EITB Focus inkestaren arabera UPN Espainiako Kongresutik kanpo geldi daitekeela jakin den goiz berean, alderdiko zerrendaburu Alberto Catalanek PPri botoa emateak duen arrisku jakin bati buruz hitz du: Alberto Nuñez Feijooren alderdiak EAJrekin aliantza bat egin dezakeela helarazi du, eta horrek «arrisku handia» dakarr...
2023-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/230788/errusiak-bertan-behera-utziko-du-zerealen-ituna.htm
Mundua
Errusiak bertan behera utziko du zerealen ituna
Kremlinek ez du berrituko Itsaso Beltzetik laboreak esportatzeko ituna, ez direlako aintzat hartu haren eskariak. Erdoganen ustez, Putinek akordioari eutsi nahi dio. Bi lagun hil dira Krimeako zubiaren aurkako eraso batean.
Errusiak bertan behera utziko du zerealen ituna. Kremlinek ez du berrituko Itsaso Beltzetik laboreak esportatzeko ituna, ez direlako aintzat hartu haren eskariak. Erdoganen ustez, Putinek akordioari eutsi nahi dio. Bi lagun hil dira Krimeako zubiaren aurkako eraso batean.
Errusia irten egingo da Ukrainako zereala Itsaso Beltzetik esportatu ahal izateko itunetik. Dmitri Peskov Kremlineko bozeramailearen esanetan, negoziazioek ez dituzte ase Moskuren eskariak. «Beraz, itunak indarrean egoteari utziko dio gaur». Itunak gaur arteko iraupena du, eta azken asteetan hura berritzeko negoziatzen...
2023-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/230789/hainbat-arropa-denda-handi-ireki-gabe-geratu-dira-elak-deitutako-grebagatik.htm
Ekonomia
Hainbat arropa denda handi ireki gabe geratu dira ELAk deitutako grebagatik
Arropa kate handienek Madrilera eraman nahi dute arropagintzaren sektoreko hitzarmena, eta horri aurre egiteko egin dute greba
Hainbat arropa denda handi ireki gabe geratu dira ELAk deitutako grebagatik. Arropa kate handienek Madrilera eraman nahi dute arropagintzaren sektoreko hitzarmena, eta horri aurre egiteko egin dute greba
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hainbat arropa denda handik ezin izan dituzte ateak ireki gaur, ELA sindikatuak deitutako greba dela eta. 2022. urtearen amaieran, ARTE patronala sortu zuten hainbat enpresa multinazionalek: Inditex taldekoek, H&Mk, Primarkek eta Uniqlok besteak beste. Patronal horrek Espainiako hitzarmen z...
2023-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/230790/migrazioen-joan-etorriari-aurre-egiteko-akordioa-itxi-dute-tunisiak-eta-ebk.htm
Mundua
Migrazioen joan-etorriari aurre egiteko akordioa itxi dute Tunisiak eta EBk
Afrikako herrialde horrek konpromisoa hartu du mugako kontrola zorrozteko eta migratzaileen trafikoaren kontrako neurriak gogortzeko. Bruselak bilioi bat euroko laguntza emango dio trukean.
Migrazioen joan-etorriari aurre egiteko akordioa itxi dute Tunisiak eta EBk. Afrikako herrialde horrek konpromisoa hartu du mugako kontrola zorrozteko eta migratzaileen trafikoaren kontrako neurriak gogortzeko. Bruselak bilioi bat euroko laguntza emango dio trukean.
EB Europako Batasunak eta Tunisiako Gobernuak migrazio politikari buruzko akordioa sinatu zuten atzo, eta, itun horren arabera, Afrika iparraldeko herrialde horrek konpromisoa hartu du, besteak beste, mugako kontrola zorrozteko eta migratzaileen trafikoen kontrako neurriak gogortzeko. Gisa horretara, hirugarren estatu ...
2023-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/230791/belarrak-eta-diazek-sumarren-aldeko-botoa-eskatu-dute-elkarrekin-iruntildeean.htm
Politika
Belarrak eta Diazek Sumarren aldeko botoa eskatu dute elkarrekin Iruñean
Podemoseko idazkari nagusiak «Europako alderdirik ustelena» izatea leporatu dio PPri. Giro onean aritu dira biak, Irene Montero Espainiako Berdintasun ministro Sumarren zerrendatik kanpo geratu ondoren elkarrekin egin duten lehen ekitaldian.
Belarrak eta Diazek Sumarren aldeko botoa eskatu dute elkarrekin Iruñean. Podemoseko idazkari nagusiak «Europako alderdirik ustelena» izatea leporatu dio PPri. Giro onean aritu dira biak, Irene Montero Espainiako Berdintasun ministro Sumarren zerrendatik kanpo geratu ondoren elkarrekin egin duten lehen ekitaldian.
Irene Montero Espainiako Berdintasun ministroa Sumarren Kongresurako zerrendatik kanpo utzi ondoren, estreinakoz elkartu dira kanpainako ekitaldi batean Ione Belarra Sumarreko diputatugai eta Podemoseko idazkari nagusia eta Yolanda Diaz Sumar koalizioaren bultzatzaile eta Espainiako presidentegaia. Eta Iruñean izan da,...
2023-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/230792/zerga-bilketa-6-igo-da-ekainera-arte-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
Ekonomia
Zerga bilketa %6 igo da ekainera arte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Hiru foru ogasunek 6.819 milioi euro metatu dituzte urteko lehen sei hilabeteetan.
Zerga bilketa %6 igo da ekainera arte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hiru foru ogasunek 6.819 milioi euro metatu dituzte urteko lehen sei hilabeteetan.
Urte erdia igaro da dagoeneko, eta zerga bilketa esperotako bidetik doa. Ekainera arte %6 handitu baita Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek bildutakoa, aurreko urteko epe berarekin alderatuta. Guztira, 6.819 milioi euro dira hiru foru ogasunek bildutakoa, Finantzen Euskal Kontseiluan ezarritako bilketa helburua b...
2023-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/230793/ozeanoak-berdeagoak-dira-orain.htm
Bizigiro
Ozeanoak berdeagoak dira orain
Ekuatoretik gertuko ozeanoak berdetu egin direla ondorioztatu dute 'Nature' aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Uraren kolorea aldatzeak eragina izan dezake ekosistemetan, planktonetatik hasita izakietaraino.
Ozeanoak berdeagoak dira orain. Ekuatoretik gertuko ozeanoak berdetu egin direla ondorioztatu dute 'Nature' aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Uraren kolorea aldatzeak eragina izan dezake ekosistemetan, planktonetatik hasita izakietaraino.
Eman margo kaxa bat ume bati, eta ikusi ea zer kolore aukeratzen duen itsasoa pintatzeko. Urdina, ezta? Argiagoa edo ilunagoa, norberaren gustuen arabera; horrek dirudi, behintzat, erantzun errazena. Egia da: kolore horretarantz jotzen du urak bolumen handietan. Dena dela, itsasoan badira kontuan hartu beharreko beste ...
2023-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/230794/kronoigoeran-hasiko-da-argitzen-vingegaarden-eta-pogacarren-arteko-lehia.htm
Kirola
Kronoigoeran hasiko da argitzen Vingegaarden eta Pogacarren arteko lehia
Azken astean bete-betean sartuko da tropela Frantziako Tourrean. Kronoigoera izango dute hurrengo erronka, eta buruz buruko beste lehia bat espero da bi oilarren artean.
Kronoigoeran hasiko da argitzen Vingegaarden eta Pogacarren arteko lehia. Azken astean bete-betean sartuko da tropela Frantziako Tourrean. Kronoigoera izango dute hurrengo erronka, eta buruz buruko beste lehia bat espero da bi oilarren artean.
Pedalkadaz pedalkada, igaro dira 2023ko lehen bi asteak. Euskal Herrian abiatutako Tourrean bi garaipen lortu dituzte orain arte euskal txirrindulariek; Pello Bilbaok lehendabizi (Bahrain), eta Ion Izagirrek ondoren (Cofidis). Horrez gain, bi oilarren arteko buruz buruko lehia estuarekin gozatzen ari dira zaleak. Jonas...
2023-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/230797/aldaminape-eta-egirinao.htm
Bizigiro
Aldamiñape eta Egiriñao
Lehengo denboretan, Zeanuriko (Bizkaia) artzainak Aldamiñapeko txaboletan biltzen ziren artaldeak jagoteko. Etxola batzuk itxuraz aldatu diren arren, paraje horrek aukera bikaina eskaintzen du behialako bizimoduaz gogoeta egiteko.
Aldamiñape eta Egiriñao. Lehengo denboretan, Zeanuriko (Bizkaia) artzainak Aldamiñapeko txaboletan biltzen ziren artaldeak jagoteko. Etxola batzuk itxuraz aldatu diren arren, paraje horrek aukera bikaina eskaintzen du behialako bizimoduaz gogoeta egiteko.
Aldamiñapeko saroia Gorbeiako parke naturalaren bihotzean dago, Zeanuriko (Bizkaia) barrutian. Hamaika txabola goititurik ikusiko dira han, Aldamin mendi sonatuaren oinaldeko belazean barreiaturik. Enrike Ibabe etnologoak jakinarazi zuenez, milaka urte ditu herrixka edo saroi horrek. Aldamingo kareharrizko harresiaren ...
2023-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/230798/zapatero-vox-sukar-faltsua-da-ppren-eskuindartzea-da-benetako-arriskua.htm
Politika
Zapatero: «Vox sukar faltsua da; PPren eskuindartzea da benetako arriskua»
Espainiako presidente ohi Jose Luis Rodriguez Zapatero PSE-EEren aldeko botoa eskatzen aritu da Donostian, eta nabarmendu du arrisku handia direla PPren «politika harpetarrak eta erreakzionarioak».
Zapatero: «Vox sukar faltsua da; PPren eskuindartzea da benetako arriskua». Espainiako presidente ohi Jose Luis Rodriguez Zapatero PSE-EEren aldeko botoa eskatzen aritu da Donostian, eta nabarmendu du arrisku handia direla PPren «politika harpetarrak eta erreakzionarioak».
PP-Vox bikotearen «benetako arriskuaz» ohartarazi du Espainiako presidente ohi Jose Luis Rodriguez Zapaterok, Donostian: Vox «sukar faltsua» dela azaldu du, «eskuinaren eranskin bat», eta «PPren eskuindartzea» dela arriskurik handiena. Rodriguez Zapaterok esan du «harro» dagoela PSOEko militante izateaz, eta nabarmendu...
2023-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/230828/nola-jokatu-sute-batean.htm
Gizartea
Nola jokatu sute batean
16 urteko gazte bat hil zen igandean Barakaldon piztu zen sutean. Ina Robles Bizkaiko suhiltzaileak sute batean zer egin behar den azaldu du.
Nola jokatu sute batean. 16 urteko gazte bat hil zen igandean Barakaldon piztu zen sutean. Ina Robles Bizkaiko suhiltzaileak sute batean zer egin behar den azaldu du.
Suhiltzaileek trabak izan zituzten igande goizaldean Barakaldoko Portu kalean (Bizkaia) izandako sutera heltzeko. Polemika piztu da oinezkoentzako kaleetan sartzea galarazten duten trabagarrien inguruan; horietako batzuk zerraz moztu behar izan zituzten suhiltzaileek. Sua azkar hedatu zen eraikin osora, eta zurezko esk...
2023-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/230829/apotzaga-eta-untzilla-elizateak-bat-eginez.htm
Bizigiro
Apotzaga eta Untzilla elizateak bat eginez
Apotzaga eta Untzilla elizateen arteko harbidean barrena ibiliko da mendizalea. Murugain mendiarekin topo egin ostean, baserriz baserri eta errekastoz errekasto, Apotzagarako bideari helduko dio berriz ere.
Apotzaga eta Untzilla elizateak bat eginez. Apotzaga eta Untzilla elizateen arteko harbidean barrena ibiliko da mendizalea. Murugain mendiarekin topo egin ostean, baserriz baserri eta errekastoz errekasto, Apotzagarako bideari helduko dio berriz ere.
Apotzaga eta Untzilla (klikatu irudian, handiago ikusteko). Joxean Apeztegia Eskoriatzako Apotzaga auzora (Gipuzkoa) doan bisitaria liluratuta geratuko da paisaiarekin. Ez da urrutira joan beharrik natura oparoaz gozatzeko. Apotzagako balkoitik so eginda, esaterako, ez da nekerik: Mundua ametsa da, Li Bai poeta txinat...
2023-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/230830/gizon-bat-atxilotu-dute-zarautzen-sexu-eraso-bat-egotzita.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Zarautzen sexu eraso bat egotzita
Ertzaintzak jakinarazi duenez, Zarauzko ostatu turistiko bateko komun publikoetan gertatu zen sexu erasoa, astelehen goizaldean. Atxilotua karguekin aske utzi dute, epailearen aurrean deklaratu ondoren.
Gizon bat atxilotu dute Zarautzen sexu eraso bat egotzita. Ertzaintzak jakinarazi duenez, Zarauzko ostatu turistiko bateko komun publikoetan gertatu zen sexu erasoa, astelehen goizaldean. Atxilotua karguekin aske utzi dute, epailearen aurrean deklaratu ondoren.
Ertzaintzak jakinarazi du 31 urteko gizon bat atxilotu dutela Zarautzen (Gipuzkoa) emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Salaketaren arabera, erasoa astelehen goizaldean gertatu zen, 05:30ak inguruan, Zarauzko ostatu turistiko bateko komun publikoetan. Abisua jasotakoan, Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen ost...
2023-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/230831/europako-gas-eskaria-10-apaldu-da-2023aren-lehen-erdian.htm
Ekonomia
Europako gas eskaria %10 apaldu da 2023aren lehen erdian
Berriztagarrien errendimendu onagatik eta energiaren kontsumoa murrizteagatik erabili da, gehienbat, gas gutxiago
Europako gas eskaria %10 apaldu da 2023aren lehen erdian. Berriztagarrien errendimendu onagatik eta energiaren kontsumoa murrizteagatik erabili da, gehienbat, gas gutxiago
Gas naturalaren eskariak behera egin du munduan 2023ko lehen sei hilabeteetan, baina eskualde bakoitzak joera ezberdina izan du. Eskualde gehienetan beherakadak egon dira, baina Asian gas kontsumoa dezente haztea espero da 2023aren bigarren erdirako, eta aurreikuspenek diote 2023ko gas eskaria 2022ko ia bera izango del...
2023-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/230832/dimisioa-laquolehenbailehenraquo-emateko-eskatu-dio-eajk-gorrontildeori.htm
Politika
Dimisioa «lehenbailehen» emateko eskatu dio EAJk Gorroñori
Jeltzaleek uste dute bete dela Gernikako alkateak dimisioa emateko jarritako epea
Dimisioa «lehenbailehen» emateko eskatu dio EAJk Gorroñori. Jeltzaleek uste dute bete dela Gernikako alkateak dimisioa emateko jarritako epea
Joan den ekainaren 17an, GH Guztiontzako Herria plataformako hautagai Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkate izendatu zuten (Bizkaia), plataformako zinegotzien eta EAJkoen botoei esker. Baina izendapenak bazuen baldintza bat, Gorroñok berak kargua hartzeko hitzaldian azaldu zuenez: epe bat pasatuta, Gorroñok dimisioa...
2023-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/230833/auzitegi-batek-atzera-bota-du-abortua-mugatzeko-legea-iowan.htm
Mundua
Auzitegi batek atzera bota du abortua mugatzeko legea Iowan
Aurreko astean, Iowako Alderdi Errepublikanoak sei astera mugatu zuen abortua; astebete geroago, Polk konderriko Joseph Seidlin epaileak atzera bota du legea. Ondorioz, abortatzeko hogei aste edukiko dituzte emakumeek AEBetako estatu horretan.
Auzitegi batek atzera bota du abortua mugatzeko legea Iowan. Aurreko astean, Iowako Alderdi Errepublikanoak sei astera mugatu zuen abortua; astebete geroago, Polk konderriko Joseph Seidlin epaileak atzera bota du legea. Ondorioz, abortatzeko hogei aste edukiko dituzte emakumeek AEBetako estatu horretan.
Aurreko asteazkenean, Alderdi Errepublikanoak abortua 22 astetik sei astera mugatzea erabaki zuen Ameriketako Estatu Batuetako Iowa estatuan. Gaur, estatu horretako Polk konderriko Joseph Seidlin epaileak bertan behera utzi du lege hori. Horrela, lehen bezala, hogei aste edukiko dituzte abortatzeko aurrerantzean ere. E...
2023-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/230835/muturreko-bero-bolada-eta-sute-handiak-izaten-ari-dira-ipar-hemisferioan.htm
Mundua
Muturreko bero bolada eta sute handiak izaten ari dira Ipar hemisferioan
Inoizko tenperaturarik beroenak erregistratzen ari dira Europan, Asian eta Ipar Amerikan. Grezian 3.000 hektarea kiskali ditu suak, eta bost herri ebakuatu behar izan dituzte. John Kerry eta Wang Yi Pekinen batzartu dira, eta klima aldaketa izan dute hizpide.
Muturreko bero bolada eta sute handiak izaten ari dira Ipar hemisferioan. Inoizko tenperaturarik beroenak erregistratzen ari dira Europan, Asian eta Ipar Amerikan. Grezian 3.000 hektarea kiskali ditu suak, eta bost herri ebakuatu behar izan dituzte. John Kerry eta Wang Yi Pekinen batzartu dira, eta klima aldaketa izan ...
Berotze globalak eragindako muturreko ondorioak gero eta gehiago nozitzen ari dira munduan azken asteotan, bereziki Ipar hemisferioan; beroak gogor jo ditu Europa, Asia eta Ipar Amerika, inoizko tenperaturarik beroenak erregistratzeraino; Kaliforniako (AEB) Heriotzaren haraneko basamortuan, esaterako, 53 gradu zentigra...
2023-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/230836/espainiako-auzitegi-nazionalak-aske-utzi-du-itxaso-zaldua.htm
Politika
Espainiako Auzitegi Nazionalak aske utzi du Itxaso Zaldua
Orain dela hiru urte atxilotu zuten, Manuel Gimenez Abad Aragoiko PPko presidentearen hilketarekin lotuta. Gorka Loran presoa ere aske geratu da.
Espainiako Auzitegi Nazionalak aske utzi du Itxaso Zaldua. Orain dela hiru urte atxilotu zuten, Manuel Gimenez Abad Aragoiko PPko presidentearen hilketarekin lotuta. Gorka Loran presoa ere aske geratu da.
Espainiako Auzitegi Nazionalak aske utzi du Itxaso Zaldua. 2020an atxilotu zuten, 2001ean Aragoiko PPko presidente Manuel Gimenez Abaden hilketarekin lotuta. Mikel Karrerarekin batera epaitu dute, Madrilen, eta fiskaltzak 30 urteko espetxe zigorra eskatu du bientzat. Gaur, ordea, Zaldua aske utzi du, behin-behinean esp...
2023-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/230837/beste-kamioilari-bat-hil-da-nafarroan-n-121-errepidean.htm
Ekonomia
Beste kamioilari bat hil da Nafarroan, N-121 errepidean
N-121 errepidean izan da ezbeharra, Murillo el Cuende (Nafarroa) herrian. 56 urte zituen gidariak
Beste kamioilari bat hil da Nafarroan, N-121 errepidean. N-121 errepidean izan da ezbeharra, Murillo el Cuende (Nafarroa) herrian. 56 urte zituen gidariak
Kamioi bat N-121 errepidetik irten da gaur, Murillo el Cuende herrian, eta irauli egin da. Istripuan bizia galdu du kamioi gidariak. 56 urte zituen, eta istripua jazo den lekuko ondoko herrikoa zen, Faltzeskoa (Nafarroa). Aurten Euskal Herrian hil den seigarren kamioilaria da. Istripuaren ostean, Foruzaingoak errepide...
2023-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/230838/athleticekin-eta-chivasekin-joka-dezakeen-atezaina-bere-senideekin-elkartu-da-mexikon.htm
Kirola
Athleticekin eta Chivasekin joka dezakeen atezaina bere senideekin elkartu da Mexikon
Alex Padilla Zarautzen jaiotakoa da, baina Mexikokoa du ama, eta han bizi izan zen zazpi urtez. Athletic han ari da egiten denboraldiaurrea.
Athleticekin eta Chivasekin joka dezakeen atezaina bere senideekin elkartu da Mexikon. Alex Padilla Zarautzen jaiotakoa da, baina Mexikokoa du ama, eta han bizi izan zen zazpi urtez. Athletic han ari da egiten denboraldiaurrea.
Ostiralean heldu zen Athleticen lehen taldea Guadalajarara (Mexiko). Aireportuan baziren hainbat zale jokalarien zain, baina ikusminik handiena ez zuten sortu Muniainek, Nico Williamsek, Unai Simonek eta konpainiak, baizik Alex Padilla (Zarautz, Gipuzkoa, 2003). Iaz zuri-gorrien bigarren taldean jokatu zuen atezainak C...
2023-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/230839/espainiak-194-milioi-euroko-isuna-jarri-die-apple-eta-amazoni-lehiakortasuna-mugatzeagatik.htm
Ekonomia
Espainiak 194 milioi euroko isuna jarri die Apple eta Amazoni, lehiakortasuna mugatzeagatik
Hirugarren saltzaile batzuk merkatu digitaletik kanpo uztea egotzi die bi multinazionalei Espainiako Merkatuen eta Lehiakortasunaren Batzordeak
Espainiak 194 milioi euroko isuna jarri die Apple eta Amazoni, lehiakortasuna mugatzeagatik. Hirugarren saltzaile batzuk merkatu digitaletik kanpo uztea egotzi die bi multinazionalei Espainiako Merkatuen eta Lehiakortasunaren Batzordeak
Enegarren isuna jarri diete enpresa teknologiko handiei Europan. CNMC Espainiako Merkatuen eta Lehiakortasunaren Batzordeak 194 milioi euroko isuna ordaintzera zigortu ditu Amazon eta Apple AEB Ameriketako Estatu Batuetako enpresei. Batzordearen arabera, hainbat akordio sinatu zituzten enpresa biek 2018an, Amazonen mer...
2023-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/230840/beldurraren-aurrean-itxaropena-aldarrikatu-du-eh-bilduk-gernikan.htm
Politika
Beldurraren aurrean «itxaropena» aldarrikatu du EH Bilduk Gernikan
«Frankismoaren oinordekoei» aurre egitera deitu du Arnaldo Otegik 1936ko estatu kolpearen urteurrenean
Beldurraren aurrean «itxaropena» aldarrikatu du EH Bilduk Gernikan. «Frankismoaren oinordekoei» aurre egitera deitu du Arnaldo Otegik 1936ko estatu kolpearen urteurrenean
EH Bilduk Gernika-Lumon (Bizkaia) egin du ekitaldi politikoa, 1936ko estatu kolpearen urteurrenean. Data hori gogoan, «frankismoaren oinordekoen aurrean» ez direla erdibidean geldituko agindu dute EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik eta Espainiako Kongresurako hautagai Mertxe Aizpuruak, eta eskuinaren oldar...
2023-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/230841/vingegaardek-kolpe-handia-eman-du-erlojuaren-aurka.htm
Kirola
Vingegaardek kolpe handia eman du erlojuaren aurka
Maillot horidunak 1.38 atera dio Pogacarri 22 kilometro eskaseko saioan, eta eskura du orain Tourra. Bilbaok laugarren denborarik onena egin du, eta Adam Yates hirugarren jarri da nagusian
Vingegaardek kolpe handia eman du erlojuaren aurka. Maillot horidunak 1.38 atera dio Pogacarri 22 kilometro eskaseko saioan, eta eskura du orain Tourra. Bilbaok laugarren denborarik onena egin du, eta Adam Yates hirugarren jarri da nagusian
Mendietan izan ez diren aldeak sortu ditu erlojupekoak. Tourreko bakarkako saio bakarra izan da, eta Jonas Vingegaardek (Jumbo) txikitu egin du Tadej Pogacar (UAE). 10 segundo eskaseko aldea zegoen bien artean; bada, danimarkarrak 1.38 atera dio gaur esloveniarrari. Aspaldian erlojuaren aurka ikusi den erakustaldirik h...
2023-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/230842/sindikatuek-mobilizazioei-ekingo-diete-ehuk-ezarritako-ordezkapen-politika-salatzeko.htm
Gizartea
Sindikatuek mobilizazioei ekingo diete EHUk ezarritako ordezkapen politika salatzeko
Euskal Herriko Unibertsitateak, bere aldetik, ez du bat egiten sindikatuek esandakoarekin eta adierazi dute orain arte ahalegindu direla ordezkorik ez kontratatzen arduraldi partzialean
Sindikatuek mobilizazioei ekingo diete EHUk ezarritako ordezkapen politika salatzeko. Euskal Herriko Unibertsitateak, bere aldetik, ez du bat egiten sindikatuek esandakoarekin eta adierazi dute orain arte ahalegindu direla ordezkorik ez kontratatzen arduraldi partzialean
ELA, LAB eta Steilas sindikatuek prentsaurreko bateratu bat egin dute gaur goizean EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Sindikatuek gaitzetsi dute EHUren ordezko irakasleen politika berria. Duela bi aste, irakasleek eta ikertzaileek elkarretaratzea egin zuten Bizkaia aretoaren aurrean (Bilbo) barruan klaustroa bildu zel...
2023-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/230843/ernaik-botoa-emateko-adina-16-urtera-jaisteko-eskatu-du.htm
Politika
Ernaik botoa emateko adina 16 urtera jaisteko eskatu du
Gazte antolakundeak uste du gazteek 16 urterekin botoen bidez politikan eragiteko «erantzukizuna» dutela. EH Bilduren aldeko botoa eskatu du.
Ernaik botoa emateko adina 16 urtera jaisteko eskatu du. Gazte antolakundeak uste du gazteek 16 urterekin botoen bidez politikan eragiteko «erantzukizuna» dutela. EH Bilduren aldeko botoa eskatu du.
Hauteskunde garai honetan, bozkatzeko adina 16 urtera jaistea proposatu du Ernaik. Gazteek «belaunaldi erantzukizuna, politikan eragin nahia eta horretarako eskubidea» dutela gailendu dute, eta, politika kalean bultzatzeaz gain, instituzioetan ere gazteek egon behar dutela nabarmendu dute. Ane Alava Artuch eta June Ia...
2023-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/230868/garikoitz-arruarte-euskal-presoa-baldintzapean-aske-geratu-da.htm
Politika
Garikoitz Arruarte euskal presoa baldintzapean aske geratu da
2021. urtean Euskal Herriratu zuten. Ia hogei urte egin ditu kartzelan.
Garikoitz Arruarte euskal presoa baldintzapean aske geratu da. 2021. urtean Euskal Herriratu zuten. Ia hogei urte egin ditu kartzelan.
Beste euskal preso bat baldintzapean aske geratu dela jakinarazi zuen atzo Etxerat elkarteak. Garikoitz Arruarte Santacruz da; ia hogei urte egin ditu espetxean, 2003ko abendutik. Arruarte 2020ko uztailean hurbildu zuten Almeriako (Espainia) espetxetik Soriakora (Espainia), eta 2021eko apirilean Euskal Herriratu. Iruñ...
2023-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/230869/berrotzako-naturaren-erlikiak.htm
Bizigiro
Berrotzako naturaren erlikiak
Sorladako basilika barrokoa, Mendazako artea eta Costalera-Gallet gune malkartsua dira, besteak beste, Berrotzako ibarreko altxorrak. Nazar herritik abiatzen den bideari jarraika, natura oparoa eta makina bat jakingarri ezagutzeko aukera baliatuko du ibiltariak
Berrotzako naturaren erlikiak. Sorladako basilika barrokoa, Mendazako artea eta Costalera-Gallet gune malkartsua dira, besteak beste, Berrotzako ibarreko altxorrak. Nazar herritik abiatzen den bideari jarraika, natura oparoa eta makina bat jakingarri ezagutzeko aukera baliatuko du ibiltariak
Beti izan da arrazoiren bat Araba herrialdearekin muga egiten duen Berrotza (Nafarroa) ibarrean zehar ibiltzeko. Lizarrako merindadearen erdialdean dago hura, eta lehorreko laborantzak erabat inguratua. Ordokian barreiaturik, hainbat herri eta hiribildu daude: Acedo, Mirafuentes, Sorlada, Piedramillera eta Mendaza, bes...
2023-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/230870/56-urteko-txirrindulari-bat-hil-da-allinen.htm
Gizartea
56 urteko txirrindulari bat hil da Allinen
Lizarratarra da hildakoa. Atzo arratsaldean jazo zen ezbeharra; errepidetik irten, eta lurrera erori zen.
56 urteko txirrindulari bat hil da Allinen. Lizarratarra da hildakoa. Atzo arratsaldean jazo zen ezbeharra; errepidetik irten, eta lurrera erori zen.
56 urteko txirrindulari lizarratar bat hil zen atzo Allin ibarrean (Nafarroa), errepidetik irten eta lurrera erorita. Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez, 19:30ak aldean jazo zen istripua, NA-132A errepideko 3,8 kilometroan, Zubielki herri batzarretik hurbil. Foruzainen patruila bat eta Nafarroako SOS larrialdi ...
2023-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/230872/inoiz-baino-boto-gehiago-posta-bidez-hegoaldean-262132.htm
Politika
Inoiz baino boto gehiago posta bidez Hegoaldean: 262.132
Posta bidezko eskaera guztiak kudeatu dituela esan du Correosek. Uztailaren 23ko hauteskundeetan botoa ematera deitu dituzte 2.308.969 euskal herritar.
Inoiz baino boto gehiago posta bidez Hegoaldean: 262.132. Posta bidezko eskaera guztiak kudeatu dituela esan du Correosek. Uztailaren 23ko hauteskundeetan botoa ematera deitu dituzte 2.308.969 euskal herritar.
Euskal herritarrek Espainiako Kongresurako 23 diputatu eta Senaturako hamasei senatari aukeratuko dituzte Araba, Bizkai, Gipuzkoan eta Nafarroan, uztailaren 23ko bozetan. Posta bidezko botoen kopurua inoizko handiena izango da. Eusko Legebiltzarrerako 2020ko uztailaren 12ko deialdia da gehien gerturatzen dena datu hori...
2023-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/230873/thailandiako-parlamentuak-bigarrenez-eman-dio-ezezkoa-pita-lehen-ministro-izendatzeari.htm
Mundua
Thailandiako Parlamentuak bigarrenez eman dio ezezkoa Pita lehen ministro izendatzeari
Ordezkarien Ganberak eta Senatuak berriz esan diote ezetz Mugitu Aurrera alderdiko buruari. Auzitegi Konstituzionalak diputatu akta kendu dio behin-behinean hautagai sozialdemokratari, ustez hauteskunde legea urratzeagatik. Hamabost eguneko epea du helegitea aurkezteko.
Thailandiako Parlamentuak bigarrenez eman dio ezezkoa Pita lehen ministro izendatzeari. Ordezkarien Ganberak eta Senatuak berriz esan diote ezetz Mugitu Aurrera alderdiko buruari. Auzitegi Konstituzionalak diputatu akta kendu dio behin-behinean hautagai sozialdemokratari, ustez hauteskunde legea urratzeagatik. Hamabost...
Thailandiako Parlamentuak aurreko ostiralean egin zuen Pita Limjaroenrat lehen ministro izendatzeko lehen bozketa, haren Mugitu Aurrera alderdiak maiatzaren 14ko hauteskundeak irabazi ondotik. Bi ganberen artean —Senatua eta Ordezkarien Ganbera— 376 diputaturen babesa behar zuen alderdi sozialdemokratako buruak, baina ...
2023-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/230874/bibby-stockholm-bostehun-errefuxiaturentzako-kartzela-itsasontzi-bat-erresuma-batuan.htm
Mundua
'Bibby Stockholm': bostehun errefuxiaturentzako kartzela itsasontzi bat Erresuma Batuan
'Bibby Stockholm' ontzia Portlandera iritsi da, bostehun errefuxiatu han bizi daitezen. Erresuma Batuko hegoaldeko irla horretan hainbat protesta egin dituzte eskuin muturreko taldeek eta arrazakeriaren aurkako eragileek.
'Bibby Stockholm': bostehun errefuxiaturentzako kartzela itsasontzi bat Erresuma Batuan. 'Bibby Stockholm' ontzia Portlandera iritsi da, bostehun errefuxiatu han bizi daitezen. Erresuma Batuko hegoaldeko irla horretan hainbat protesta egin dituzte eskuin muturreko taldeek eta arrazakeriaren aurkako eragileek.
Atzo, asteartean, Bibby Stockholm itsasontzia Portland herrira iritsi zen (Erresuma Batua). Gaur egun, 51.000 asilo eskatzaile daude Erresuma Batuan. Hoteletan bizi dira gehienak, eta Erresuma Batuko gobernuari ia zazpi milioi euro kostatzen zaio hori. Itsasontziak 222 gela ditu, eta hoteletan dauden bostehun pertsona ...
2023-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/230875/txaro-tomasena-bihurtu-da-gibraltarko-itsasartea-zeharkatu-duen-andrerik-helduena.htm
Kirola
Txaro Tomasena bihurtu da Gibraltarko itsasartea zeharkatu duen andrerik helduena
77 urteko igerilari urnietarrak sei ordu pasatxoan osatu zuen 16,2 kilometroko ibilbidea.
Txaro Tomasena bihurtu da Gibraltarko itsasartea zeharkatu duen andrerik helduena. 77 urteko igerilari urnietarrak sei ordu pasatxoan osatu zuen 16,2 kilometroko ibilbidea.
Besakadaz besakada, etenik gabe: horrela zeharkatu du Txaro Tomasena urnietarrak (Gipuzkoa) Gibraltarko itsasartea. Denbora markari erreparatzen diete gehienek halakoetan, baina bestelako bat hautsi du: mutur batetik bestera igeri egin duen andrerik helduena da Tomasena; 77 urte ditu. Aurretik, Angela Elda Marchettik z...
2023-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/230876/gaur-hasiko-da-iraultza-txikien-akanpada.htm
Gizartea
Gaur hasiko da Iraultza Txikien Akanpada
Igandera bitartean egingo dute, Izarran, aniztasunean aliantzak sortu eta hainbat gai jorratzeko asmoz.
Gaur hasiko da Iraultza Txikien Akanpada. Igandera bitartean egingo dute, Izarran, aniztasunean aliantzak sortu eta hainbat gai jorratzeko asmoz.
Gaur ekin diote Iraultza Txikien Akanpadari, Izarran (Araba). Asteazkenetik igandera bitartean izango da, herri mugimenduak biltzeko xedez. Aurten, 230 pertsonak eman dute izena, baina gehiago espero dira. Goizean azpiegiturak muntatzen hasi dira, eta arratsaldean ekingo diote ofizialki topaguneari: 16:00etan egingo du...
2023-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/230877/trafiko-eskumena-izatea-defendituko-du-nafarroako-gobernuak-auzitegietan.htm
Politika
Trafiko eskumena izatea defendituko du Nafarroako Gobernuak auzitegietan
Guardia Zibilaren bi elkartek administrazioaren aurkako auzitegietan helegite bana aurkeztu dute Nafarroari trafiko eskumena itzultzeko prozesuaren aurka, eta gobernuak bi auzi horietan egon nahi du, bere burua defenditzeko.
Trafiko eskumena izatea defendituko du Nafarroako Gobernuak auzitegietan. Guardia Zibilaren bi elkartek administrazioaren aurkako auzitegietan helegite bana aurkeztu dute Nafarroari trafiko eskumena itzultzeko prozesuaren aurka, eta gobernuak bi auzi horietan egon nahi du, bere burua defenditzeko.
Transferentziari buruzko akordioa egin aurretik eta ondoren, guardia zibilek agerian utzi dute ez dutela gustuko Nafarroari trafiko eskumena itzultzea. Berriki, Jucil Justicia Guardia Civil elkarteak errekurtsoa jarri du administrazioarekiko auzitegietan. Aurretik gauza bera egin zuen Union de Oficiales de Guardia Civ...
2023-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/230878/lehen-aldiz-ebn-auto-elektriko-gehiago-saldu-dira-dieselak-baino.htm
Ekonomia
Lehen aldiz, EBn auto elektriko gehiago saldu dira dieselak baino
Hornidura arazoak arinduta, autoen salmenta ia %18 handitu da urtearen lehen erdian.
Lehen aldiz, EBn auto elektriko gehiago saldu dira dieselak baino. Hornidura arazoak arinduta, autoen salmenta ia %18 handitu da urtearen lehen erdian.
Herrialde askotan egoera ekonomikoa ahula den arren, indarrez suspertzen ari da auto berrien salmenta. ACEA patronalaren datuen arabera, urteko lehen seihilekoan 5,4 milioi auto matrikulatu dira Europako Batasunean, 2022ko lehen erdian baino %17,9 gehiago. Ekainean ere maila horretakoa izan da hazkundea (%17,8), baina...
2023-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/230879/confebaskek-laquobegirada-fiskal-berriaraquo-eskatu-du-lehiakortasunaren-mesedetan.htm
Ekonomia
Confebaskek «begirada fiskal berria» eskatu du, lehiakortasunaren mesedetan
Enpresarien elkarteak «enpresa eta pertsona zergadun gehiago» egotea sustatuko duten neurriak eskatu ditu; hori bai, ez du zehaztasunik eman.
Confebaskek «begirada fiskal berria» eskatu du, lehiakortasunaren mesedetan. Enpresarien elkarteak «enpresa eta pertsona zergadun gehiago» egotea sustatuko duten neurriak eskatu ditu; hori bai, ez du zehaztasunik eman.
Zerga sistemaren erreforma izan daiteke udazken eta negu parteko korapilo politiko handietako bat Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Foru aldundietako hauteskundeak igarota, jokaleku politikoa argiago dago, eta fiskalitatearen auzian murgildu daitezke erakundeak eta elkarteak. Hipotesi horri begira, Confebaskek eskumen fiska...
2023-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/230880/manifestaldiak-peruko-demokraziaren-aurkako-laquoeraso-argiakraquo-direla-dio-dina-boluartek.htm
Mundua
Manifestaldiak Peruko demokraziaren aurkako «eraso argiak» direla dio Dina Boluartek
Protesta handiak egongo dira gaur Perun. Presidenteak 2026raino agintzeko nahia helarazi du, duela hilabete batzuk hauteskundeak 2024ko apirilera aurreratu arren. Hirugarren protesta deialdia da Dina Boluartek Pedro Castilloren kargua hartu zuenetik, aurreko abenduan.
Manifestaldiak Peruko demokraziaren aurkako «eraso argiak» direla dio Dina Boluartek. Protesta handiak egongo dira gaur Perun. Presidenteak 2026raino agintzeko nahia helarazi du, duela hilabete batzuk hauteskundeak 2024ko apirilera aurreratu arren. Hirugarren protesta deialdia da Dina Boluartek Pedro Castilloren kargua...
Dina Boluarte Peruko presidentearen aurkako protestek Limako kaleak beteko dituzte gaur ere. Boluartek hauteskundeen aurrerapena ezeztatu du, eta bere agintaldia 2026raino luzatu. Erabaki horrek manifestaldiak piztu ditu. 2022ko abenduan Pedro Castillo estatuburu kargutik kendu eta presidente kargua hartu zuenetik, pro...
2023-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/230881/alaphilippe-eta-evenepoel-donostiako-klasikoko-txirrindularien-artean.htm
Kirola
Alaphilippe eta Evenepoel, Donostiako Klasikoko txirrindularien artean
230 kilometro pasatxoko ibilbidea du aurtengo Donostiako Klasikoak; Murgil Tontorra igo beharko dute txirrindulariek. Heldu den larunbatean jokatuko da lasterketa.
Alaphilippe eta Evenepoel, Donostiako Klasikoko txirrindularien artean. 230 kilometro pasatxoko ibilbidea du aurtengo Donostiako Klasikoak; Murgil Tontorra igo beharko dute txirrindulariek. Heldu den larunbatean jokatuko da lasterketa.
Ez da gutxi igaro txirrindulariak Donostiatik birritan igaro zirenetik, Frantziako Tourraren aitzakiaz, eta aurki izango dira bueltan: heldu den larunbatean jokatuko da Donostiako Klasikoa; 42. aldia izango da aurtengoa. Julian Alaphilippe, Neilson Powless, Ion Izagirre, Pello Bilbao, Carlos Rodriguez... Tourrean aritu...
2023-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/230882/testuak-sei-hizkuntzatan-ahots-bihurtzeko-aukera-eman-du-elhuyarrek.htm
Gizartea
Testuak sei hizkuntzatan ahots bihurtzeko aukera eman du Elhuyarrek
Adimen artifizialaren bitartez, testuak ahots bihurtzeko sistema eta hauek entzuteko modua sortu du.
Testuak sei hizkuntzatan ahots bihurtzeko aukera eman du Elhuyarrek. Adimen artifizialaren bitartez, testuak ahots bihurtzeko sistema eta hauek entzuteko modua sortu du.
Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako ahots automatikoen alorrean, beste aurrerapauso bat egin du Elhuyarrek. Dokumentuak zein testuak automatikoki ahots bihurtzeko eta horiek entzuteko aukera emango du, sei hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, katalanez eta galegoz. ttsneurona...
2023-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/230883/enresaren-esku-dago-jada-garona.htm
Gizartea
Enresaren esku dago jada Garoña
Enpresa publikoak kudeatuko ditu zentral nuklearra deseraikitzeko lanak. Titulartasun aldaketa gauzatuta, obrak abia ditzakete.
Enresaren esku dago jada Garoña. Enpresa publikoak kudeatuko ditu zentral nuklearra deseraikitzeko lanak. Titulartasun aldaketa gauzatuta, obrak abia ditzakete.
Santa Maria de Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearraren titulartasuna eskuratu du gaur Enresak. Espainiako Gobernuaren enpresa publiko bat da, hondakin nuklearrak kudeatzeaz arduratzen da, eta hark eramango ditu azpiegitura deseraikitzeko obrak. Titulartasuna aldatzeko pausoa emanda, lanak abia ditzakete datoze...
2023-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/230884/gizon-bat-atxilotu-dute-beste-gizon-bat-zauritzeagatik-eta-bikotekide-ohiaren-etxeari-su-emateagatik.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute beste gizon bat zauritzeagatik eta bikotekide ohiaren etxeari su emateagatik
Atzo atxilotu zuten, Pasaian, hilketa saiakeraren ostean, eta genero indarkeria leporatuta espetxeratu dute.
Gizon bat atxilotu dute beste gizon bat zauritzeagatik eta bikotekide ohiaren etxeari su emateagatik. Atzo atxilotu zuten, Pasaian, hilketa saiakeraren ostean, eta genero indarkeria leporatuta espetxeratu dute.
Atzo gauean, 02:30ean, gizon batek beste gizon bati labana sartu zion bularrean Pasaiako (Gipuzkoa) kale batean. Lekuko batek Ertzaintzari eta anbulantziari deitu zien. Ertzaintzak gizona atxilotzea lortu zuen, bi labana eskuan zituela. Bitartean, medikuek Donostia ospitalera eraman zuten biktima, larri. Atxiloturikoak...
2023-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/230885/2030erako-ahta-prest-izateko-eskatu-diote-urkulluk-eta-roussetek-europari.htm
Gizartea
2030erako AHTa prest izateko eskatu diote Urkulluk eta Roussetek Europari
Bilkura egin dute Adina Valean Europako Garraioen komisarioarekin
2030erako AHTa prest izateko eskatu diote Urkulluk eta Roussetek Europari. Bilkura egin dute Adina Valean Europako Garraioen komisarioarekin
Gipuzkoa eta Lapurdi lotuko dituen abiadura handiko trenbide linea 2030erako prest izateko eskatu diote Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Alain Rousset Akitania Berriko presidenteak Adina Valean Europako Garraioen komisarioari. Bilkura egin dute gaur arratsaldean, bideokonferentzia bidez. Bi erakunde...
2023-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/230886/mondragonek-salmentak-eta-enplegua-handitzea-lortu-du-aro-berrian.htm
Ekonomia
Mondragonek salmentak eta enplegua handitzea lortu du aro berrian
Urteko lehen bost hilabeteetan %6,5 handitu ditu salmentak. Iaz %10,7 handitu zuen fakturazioa, eta 70.000 langiletik gora eduki zituen. Atal berri bat sortu du: ezagutzarena.
Mondragonek salmentak eta enplegua handitzea lortu du aro berrian. Urteko lehen bost hilabeteetan %6,5 handitu ditu salmentak. Iaz %10,7 handitu zuen fakturazioa, eta 70.000 langiletik gora eduki zituen. Atal berri bat sortu du: ezagutzarena.
Giharra galdu arren ereduaren zutarriak ongi jarrita dauzkala erakutsi du Mondragonek. Arrasateko korporazio hori gai izan baita emaitza onei eusteko, taldearen tamaina txikitu den arren. Oronak eta Ulmak taldea utzi ondoren, aro berria hasi zuen taldeak, eta, haiek utziko hutsunea datuetan agerikoa den arren, gainerak...
2023-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/230887/pogacar-hondoratu-egin-da-eta-vingegaardek-azken-kolpea-eman-du.htm
Kirola
Pogacar hondoratu egin da, eta Vingegaardek azken kolpea eman du
Gallek irabazi du Tourreko 17. etapa, ihesean. Bilbao hirugarren izan da, eta seigarren jarri sailkapenean. Pogacarrek ia sei minutu galdu ditu liderrarekin, Lozen makalaldia izan eta gero
Pogacar hondoratu egin da, eta Vingegaardek azken kolpea eman du. Gallek irabazi du Tourreko 17. etapa, ihesean. Bilbao hirugarren izan da, eta seigarren jarri sailkapenean. Pogacarrek ia sei minutu galdu ditu liderrarekin, Lozen makalaldia izan eta gero
Ezuste handirik ezean, Jonas Vingegaardek (Jumbo) irabaziko du Frantziako Tourra. Kolpe erabakigarria eman du gaur, mendiko etapa nagusian. Hark erasoa jotzerako, jota geratu da Tadej Pogacar (UAE). Loze igo dute, aurtengo aldiko mendaterik garaiena, eta esloveniarra gailurretik 7,6 kilometrora gelditu da ezinean. Ving...
2023-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/230906/sanchezek-eta-diazek-feijoo-estutu-dute-voxen-programa-biluztuta.htm
Mundua
Sanchezek eta Diazek Feijoo estutu dute, Voxen programa biluztuta
Sanchezen iritziz, PPko hautagaiak uko egin dio lauko eztabaidan parte hartzeari «lotsa ematen diolako Abascalen ondoan agertzeak». Diazek gordin egin dio aurre zenbait momentutan eskuin muturraren diskurtsoari.
Sanchezek eta Diazek Feijoo estutu dute, Voxen programa biluztuta. Sanchezen iritziz, PPko hautagaiak uko egin dio lauko eztabaidan parte hartzeari «lotsa ematen diolako Abascalen ondoan agertzeak». Diazek gordin egin dio aurre zenbait momentutan eskuin muturraren diskurtsoari.
Hiruk hitz egin dute, baina lau izan dira protagonista. Espainiako Gorteerako hauteskundeetan, kanpainako azken eztabaidarako gonbita egin zien RTVE Espainiako irrati-telebista publikoak PSOEko, PPko, Sumarreko eta Voxeko presidentegaiei, baina Alderdi Popularrak ez joatea erabaki zuen. Beraz, atzo gauean, Pedro Sanche...
2023-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/230907/hamar-urteko-ume-bizkaitar-bat-hil-da-itota-espainiako-igerileku-batean.htm
Gizartea
Hamar urteko ume bizkaitar bat hil da itota Espainiako igerileku batean
Asteazken arratsaldean gertatu zen. Ikerketa abian dago, eta autopsiaren emaitzen esperoan daude.
Hamar urteko ume bizkaitar bat hil da itota Espainiako igerileku batean. Asteazken arratsaldean gertatu zen. Ikerketa abian dago, eta autopsiaren emaitzen esperoan daude.
Hamar urteko ume bizkaitar bat hil da itota Poza de la Sal herriko (Espainia) udal igerilekuan. Asteazken arratsaldean gertatu zen. 19:38ean eskatu zuten laguntza, umea uretatik konorterik gabe atera zutenean. Hasieran, igerilekuan oporretan zegoen mediku batek lagundu zuen umea. Gero, Gaztela eta Leongo osasun larria...
2023-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/230908/angel-tontildeak-iragarri-du-eh-bilduri-emango-diola-botoa.htm
Politika
Angel Toñak iragarri du EH Bilduri emango diola botoa
Vocento taldeak argitaratu duen iruzkin batean egin du iragarpena Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburu ohiak. Koalizioak «Euskadiren adiskidetzean» emandako pausoak balioetsi ditu.
Angel Toñak iragarri du EH Bilduri emango diola botoa. Vocento taldeak argitaratu duen iruzkin batean egin du iragarpena Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburu ohiak. Koalizioak «Euskadiren adiskidetzean» emandako pausoak balioetsi ditu.
Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburu izandakoak iragarri du EH Bilduri emango diola botoa igandean. Vocento taldeak gaur argitaratu duen idatzian egin du iragarpena Toñak. Votar para seguir avanzando izenburupean idatzitako testuan (Botoa eman aurrera egiten jarraitzeko), Toñak adierazi du hurrengo igandean ...
2023-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/230909/botoa-posta-bidez-emateko-epea-luzatu-dute.htm
Politika
Botoa posta bidez emateko epea luzatu dute
Bihar 14:00ak arte eman ahal izango da botoa postaz. Posta bidez bozkatzeko eskaera jasotzeko helbide bat adierazi eta boto paperak jasotzeko beste bat adierazi duten herritarrei erantzuteko eskatu du luzapena Espainiako posta zerbitzuak. Espainiako Hauteskunde Batzordeak hartu du erabakia.
Botoa posta bidez emateko epea luzatu dute. Bihar 14:00ak arte eman ahal izango da botoa postaz. Posta bidez bozkatzeko eskaera jasotzeko helbide bat adierazi eta boto paperak jasotzeko beste bat adierazi duten herritarrei erantzuteko eskatu du luzapena Espainiako posta zerbitzuak. Espainiako Hauteskunde Batzordeak har...
Espainiako Hauteskunde Batzordeak bihar 14:00ak arte luzatu du igandeko hauteskundeetarako botoa postaz emateko epea. Berez, gaur arratsaldean amaitzen zen epe hori, baina Correos Espainiako posta zerbitzuak bihar arte luzatzeko eskatu du goizean. Gaur goizeko datuen arabera, estatuan posta bidezko botoa eskatu dutenen...
2023-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/230910/hiru-pertsona-hil-dituzte-zeelanda-berrian-tiroketa-batean.htm
Mundua
Hiru pertsona hil dituzte Zeelanda Berrian, tiroketa batean
Sei lagun zauritu dituzte, eta haietako hiru larri daude. Zeelanda Berrian eta Australian ospatzen den Munduko Futbol Kopa hasi baino bi ordu lehenago gertatu da.
Hiru pertsona hil dituzte Zeelanda Berrian, tiroketa batean. Sei lagun zauritu dituzte, eta haietako hiru larri daude. Zeelanda Berrian eta Australian ospatzen den Munduko Futbol Kopa hasi baino bi ordu lehenago gertatu da.
24 urteko gizon batek hiru pertsona hil eta beste sei zauritu zituen atzo Zeelanda Berriko Auckland hirian. Etxeko atxiloaldian zegoen gaztea, baina hala ere eraikuntzan egiten zuen lan. Haren lanpostuan gertatu zen tiroketa, eraikitzen ari diren eraikin batean. Zeelanda Berriko osteguneko goizeko zazpietan sartu zen t...
2023-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/230911/iazko-udan-baino-turista-gehiago.htm
Ekonomia
Iazko udan baino turista gehiago
Iazko ekaineko datuekin alderatuta, %6,5 gehitu dira hoteletako sarrerak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Eguneko batez besteko tarifa 121 euro izan da: %15 garestiago.
Iazko udan baino turista gehiago. Iazko ekaineko datuekin alderatuta, %6,5 gehitu dira hoteletako sarrerak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Eguneko batez besteko tarifa 121 euro izan da: %15 garestiago.
Turismoaren sektoreak indartsu hasi du uda. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hoteletan 334.897 sarrera erregistratu zituzten ekainean, 2022ko hil berean baino %6,5 gehiago, eta 652.205 gau egin zituzten guztira, %8,3 gehiago. Batez besteko egonaldia 1,95 egunekoa izan da, aurreko urteko ekainean baino apur bat txikiagoa (1...
2023-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/230912/zuberoako-kulturguneak.htm
Bizigiro
Zuberoako kulturguneak
Muskildi eta Urdiñarbe herriak lotzen dituen ibilbideari jarraika, Arbailako eskualdeko ondare oparoa ezagutuko du ibiltariak. Paisaian ez ezik, herriotako ondasun arkitektonikoan eta artean ere murgiltzeko abagune ederra profitatuko du.
Zuberoako kulturguneak. Muskildi eta Urdiñarbe herriak lotzen dituen ibilbideari jarraika, Arbailako eskualdeko ondare oparoa ezagutuko du ibiltariak. Paisaian ez ezik, herriotako ondasun arkitektonikoan eta artean ere murgiltzeko abagune ederra profitatuko du.
Muskildi eta Urdiñarbe lotzen dituen bidea (klikatu irudian tamaina handiagoan ikusteko). Joxean Apeztegia Muskildi eta Urdiñarbe herriak Zuberoako mendebaldeko zokondo batean daude. Biak Arbailetako eskualdean egokiro ezarriak, abiapuntu ezin hobeak dira, besteak beste, San Antoni eta San Gregori baseliza eta muino a...
2023-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/230913/euskotreneko-lanuzteak-80ko-erantzuna-izan-du-elaren-arabera.htm
Gizartea
Euskotreneko lanuzteak %80ko erantzuna izan du, ELAren arabera
ELA, ESK, CGT eta Independenteek lanuzteetara deitu dute gaur 07:00etatik 09:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Euskotreneko lanuzteak %80ko erantzuna izan du, ELAren arabera. ELA, ESK, CGT eta Independenteek lanuzteetara deitu dute gaur 07:00etatik 09:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Gaur lanuztea egin dute Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako Euskotreneko langileek, ELA, ESK, CGT eta Independenteek deituta. Euskotrenek eskaintzen dituen zerbitzu guztietan egingo dute, hots, trenbide, tranbia, autobus eta funikularraren zerbitzuetan. 07:00etatik 9:00etara eta 18:00etatik 20:00etara izango dira. Langileen %...
2023-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/230915/labek-bere-borroken-45-itxi-ditu-langileen-aktibazioari-esker.htm
Ekonomia
LABek bere borroken %45 itxi ditu, «langileen aktibazioari esker»
Sindikatuak salatu du urte gogorra izan dela eta patronalek ez dutela jarrera leundu. Alde horretatik, kritikatu du oso zaila gertatzen ari dela erakunde publikoekin negoziatzea.
LABek bere borroken %45 itxi ditu, «langileen aktibazioari esker». Sindikatuak salatu du urte gogorra izan dela eta patronalek ez dutela jarrera leundu. Alde horretatik, kritikatu du oso zaila gertatzen ari dela erakunde publikoekin negoziatzea.
LAB sindikatuak 92 enpresa edo sektore akordio itxi ditu azken hamar hilabeteetan, ekintza sindikala egiten ari zen gatazken %45,1 hain zuzen. Desoreka handia dago sektore edo patronalen arabera, eta salatu du egoera bereziki lazgarria dela sektore feminizatuetan eta zaintza eremuan. Azaldu du langileen aktibazioa dago...
2023-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/230916/turkiarekin-duen-harremana-nola-bideratu-eztabaidatzen-hasi-da-eb.htm
Mundua
Turkiarekin duen harremana nola bideratu eztabaidatzen hasi da EB
Ankarak berriki esan du talde komunitarioko kide bihurtzeko negoziazioak aktibatu beharko liratekeela berriro. Borrellen arabera, Turkia klubaren agendan dago atzera.
Turkiarekin duen harremana nola bideratu eztabaidatzen hasi da EB. Ankarak berriki esan du talde komunitarioko kide bihurtzeko negoziazioak aktibatu beharko liratekeela berriro. Borrellen arabera, Turkia klubaren agendan dago atzera.
Annalena Baerbock Alemaniako Atzerri ministroa argi mintzatu da gaur Bruselan, EB Europako Batasuneko estatu kideetako bere homologoekin bildu aurretik: Turkia talde komunitarioko kide bihurtzeko prozesua «guztiz etenda» egon da azkeneko urteotan. Nagusiki, Bruselak egozten dio Ankarari aurrerapausorik ez ematea zuzenb...
2023-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/230917/hamahiru-boixos-nois-atxilotu-dituzte-indar-gorri-taldeari-egindako-erasoagatik.htm
Kirola
Hamahiru 'boixos nois' atxilotu dituzte Indar Gorri taldeari egindako erasoagatik
2022ko azaroaren 8an, Osasuna eta Bartzelonaren arteko lehia baino lehen, Boixos Nois taldekoak Indar Gorriko kideen ohiko elkargunera joan ziren, Ezpala tabernara, eta eraso egin zieten. Baliteke datozen egunetan atxiloketa gehiago egotea.
Hamahiru 'boixos nois' atxilotu dituzte Indar Gorri taldeari egindako erasoagatik. 2022ko azaroaren 8an, Osasuna eta Bartzelonaren arteko lehia baino lehen, Boixos Nois taldekoak Indar Gorriko kideen ohiko elkargunera joan ziren, Ezpala tabernara, eta eraso egin zieten. Baliteke datozen egunetan atxiloketa gehiago egot...
Espainiako Poliziak hamahiru boixos nois atxilotu ditu Indar Gorri taldeari eraso egitegatik. Bartzelonaren aldeko ultra taldea da Boixos Nois. 2022ko azaroaren 8an, Osasuna eta Bartzelonaren arteko lehia baino lehen, Boixos Nois taldeko kideak Ezpala tabernara joan ziren –normalean, Indar Gorri taldea han elkartzen da...
2023-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/230918/tourrak-pello-bilbao-ohartarazi-du-ikusle-bat-jotzeagatik.htm
Kirola
Tourrak Pello Bilbao ohartarazi du ikusle bat jotzeagatik
Frantziako Tourrak Pello Bilbaori ohartarazpen bat jarri dio, hamazazpigarren etapan ikusle bat jotzeagatik. Gernikarra ez dute postuz jaitsi gertakari horrengatik, eta podiumetik 2.05era dago oraindik.
Tourrak Pello Bilbao ohartarazi du ikusle bat jotzeagatik. Frantziako Tourrak Pello Bilbaori ohartarazpen bat jarri dio, hamazazpigarren etapan ikusle bat jotzeagatik. Gernikarra ez dute postuz jaitsi gertakari horrengatik, eta podiumetik 2.05era dago oraindik.
Frantziako Tourreko hamazazpigarren etapa jokatu zen atzo, eta Courchevelen amaitu zen. Han, Pello Bilbaok (Bahrain) hirugarren egin zuen, Felix Gallen (AG2R) eta Simon Yatesen (Jayco) atzetik. Euskal txirrindulariak ihesaldian sartzea lortu zuen, baina atzean gelditu zen aurtengo Tourreko mendaterik garaieneko azken k...
2023-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/230919/tolonoko-eguerdiko-haitza.htm
Bizigiro
Toloñoko eguerdiko haitza
Toloño mendia lirain altxatzen da Arabako hegoaldean, Ebro ibaia eta Mendialdeko pagadi eta hariztiak gurutzatzen diren toki magikoan. Eguzki erloju bat gordetzen du Toloñoko mendebaldeko ertzak. Hara jota, ibiltaria historiaz, artez, kondairaz eta naturaz blaituko da.
Toloñoko eguerdiko haitza. Toloño mendia lirain altxatzen da Arabako hegoaldean, Ebro ibaia eta Mendialdeko pagadi eta hariztiak gurutzatzen diren toki magikoan. Eguzki erloju bat gordetzen du Toloñoko mendebaldeko ertzak. Hara jota, ibiltaria historiaz, artez, kondairaz eta naturaz blaituko da.
Toloño mendilerroa kilometro asko hartzen dituen harresi karstiko bat da. Mendialdea eta Arabako Errioxa banatzen dituen eremu malkartsua. Mendizaleek izugarri estimatzen dute mazelak korritzen dituzten xendetatik ibiltzea, hegazti saldoak bere habiara bueltatzea gustuko duen bezalaxe. Beti dago-eta aitzakia egoki bat ...
2023-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/230921/4000-lagunek-energia-berriztagarrien-lurralde-plana-atzera-botatzeko-alegazioak-aurkeztu-dituzte.htm
Gizartea
4.000 lagunek energia berriztagarrien lurralde plana atzera botatzeko alegazioak aurkeztu dituzte
Jaurlaritzak, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari hasierako onarpena eman, eta alegazioak aurkezteko 45 eguneko epea jarri zuen maiatzean. Plan horretan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan guztira 110 zentral eoliko eta parke fotovoltaiko kokatzea aurreikusten zuten.
4.000 lagunek energia berriztagarrien lurralde plana atzera botatzeko alegazioak aurkeztu dituzte. Jaurlaritzak, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari hasierako onarpena eman, eta alegazioak aurkezteko 45 eguneko epea jarri zuen maiatzean. Plan horretan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan guztira 110 zentral eo...
Lurraren defentsan, Euskal Herria Bizirik plataformak jakinarazi du 4.000 bizilagunek, elkartek eta udalek Arantxa Tapiaren sailak bultzatutako LPS Lurralde Plan Sektoriala atzera botatzeko eskatu dutela. Horrez gain, gaur egun izapidetzen ari diren eskala handiko zentral eolikoen eta parke fotovoltaikoen proiektuak ge...
2023-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/230922/ehuko-graduatuen-90ek-dute-lana-lanbideren-txosten-baten-arabera.htm
Gizartea
EHUko graduatuen %90ek dute lana, Lanbideren txosten baten arabera
Laneratzeari buruzko txosten bat egin du Lanbidek. Lan batean hasi arteko batez besteko denbora hiru hilabetekoa da.
EHUko graduatuen %90ek dute lana, Lanbideren txosten baten arabera. Laneratzeari buruzko txosten bat egin du Lanbidek. Lan batean hasi arteko batez besteko denbora hiru hilabetekoa da.
EHUko 2019ko promozioko tituludunak aztertu ditu Lanbidek Laneratzeari buruzko azterlana txostenean. 4.369 pertsonak –horietatik 2.576 emakumezkoak– betetako inkesta baten bidez atera dituzte emaitzak. Horren arabera, promozioko tituludunen ia %90ek dute lana graduko ikasketak amaitu eta hiru urtera. Hogei bat titulaz...
2023-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/230923/emakume-bat-atxilotu-dute-fiteron-bere-hiru-seme-alabak-hiltzen-saiatzea-egotzita.htm
Gizartea
Emakume bat atxilotu dute Fiteron, bere hiru seme-alabak hiltzen saiatzea egotzita
3, 5 eta 9 urteko umeak ospitaleratu egin dituzte, horietako bat oso larri, amak ustez arma zuri batekin eraso egin ostean. Guardia Zibilak esan du parrizidio saiakera bat izan dela.
Emakume bat atxilotu dute Fiteron, bere hiru seme-alabak hiltzen saiatzea egotzita. 3, 5 eta 9 urteko umeak ospitaleratu egin dituzte, horietako bat oso larri, amak ustez arma zuri batekin eraso egin ostean. Guardia Zibilak esan du parrizidio saiakera bat izan dela.
Emakume bat ustez 3, 5 eta 9 urteko seme-alabak hiltzen saiatu da gaur Fiteron (Nafarroa), Guardia Zibilak jakinarazi duenez. Adingabeak ospitaleratu egin dituzte, horietako bat, txikiena, oso larri. Foru Erkidegoko Polizia Judizialeko Taldea ari da gertakariak ikertzen, baina, ikerketako iturriak aipatuz hainbat hedab...
2023-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/230924/asgreenek-irabazi-du-hemezortzigarren-etapa.htm
Kirola
Asgreenek irabazi du hemezortzigarren etapa
Quick-Stepeko txirrindularia izan da azkarrena Frantziako Tourreko hemezortzigarren etapan. Ihesean aritu da beste hiru txirrindularirekin batera, eta tropelak ez ditu harrapatu.
Asgreenek irabazi du hemezortzigarren etapa. Quick-Stepeko txirrindularia izan da azkarrena Frantziako Tourreko hemezortzigarren etapan. Ihesean aritu da beste hiru txirrindularirekin batera, eta tropelak ez ditu harrapatu.
Garaipen handia eskuratu du Kasper Asgreen (Quick-Step) Frantziako Tourreko hemezortzigarren etapan. Eguneko ihesaldian sartu da danimarkarra, eta tropelak ez ditu harrapatu. Aldea minutu eta erditik behera mantendu du talde nagusiak une oro, baina, gutxi falta izan zaien arren, azkenean ez dute indarrik izan iheslarie...
2023-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/230925/irungo-lakaxita-gaztetxean-bortxaketa-bat-izan-dela-salatu-dute.htm
Gizartea
Irungo Lakaxita gaztetxean bortxaketa bat izan dela salatu dute
Larunbatean protesta egitera deitu dute gaztetxeko kideek.
Irungo Lakaxita gaztetxean bortxaketa bat izan dela salatu dute. Larunbatean protesta egitera deitu dute gaztetxeko kideek.
Irungo Lakaxita gaztetxean (Gipuzkoa) bortxaketa bat izan zen uztailaren 8an, gaztetxeko kideek eurek Twitter bidez jakinarazi dutenez. Xehetasun gehiagorik ez dute eman, baina larunbatean elkartzera deitu dute, «erasoa jasan duen emakumeari elkartasuna adierazteko eta erasotzaileari amorrua eta nazka erakusteko». Irun...
2023-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/230926/erresuma-batuko-lehen-ministroak-gaitzetsi-egin-du-bruselak-malvinak-izena-erabili-izana.htm
Mundua
Erresuma Batuko lehen ministroak gaitzetsi egin du Bruselak 'Malvinak' izena erabili izana
Uharteotako biztanleek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela zalantzan jartzea «onartezina» litzatekeela argudiatu du Rishi Sunakek.
Erresuma Batuko lehen ministroak gaitzetsi egin du Bruselak 'Malvinak' izena erabili izana. Uharteotako biztanleek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela zalantzan jartzea «onartezina» litzatekeela argudiatu du Rishi Sunakek.
Europako Batasuneko ordezkariak Latinoamerikako eta Karibeko Estatuen Komunitate (Celac) ordezkariekin batzartu ziren asteartean Bruselan. Goi bilkura horren ostean adierazpen bat plazaratu zuten, eta, horretan «Falkland uharteak/Malvinak» izena erabili zuten. Argentinarrek erabiltzen duten izena sartu izanak haserrea ...
2023-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/230927/mineral-kritikoen-merkataritzari-buruz-negoziatzen-hasi-da-brusela-aebekin.htm
Ekonomia
Mineral kritikoen merkataritzari buruz negoziatzen hasi da Brusela AEBekin
AEBek onartutako IRA Inflazioa Murrizteko Legeak Europako meatzaritzari ez eragitea nahi du Bruselak.
Mineral kritikoen merkataritzari buruz negoziatzen hasi da Brusela AEBekin. AEBek onartutako IRA Inflazioa Murrizteko Legeak Europako meatzaritzari ez eragitea nahi du Bruselak.
Joe Biden AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen administrazioak iazko abuztuan onartutako IRA Inflazioa Murrizteko Legeak bazterrak nahastu zituen Europan, neurri protekzionistatzat eta merkataritza askearen aurkakotzat hartu baitzen. Hala, Brusela lanean jarri zen lege horrek sor zitzakeen eragin negatiboei ...
2023-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/230928/bilbon-haurdunaldi-subrogatuari-buruzko-kongresu-bat-egiten-ari-direla-salatu-dute.htm
Gizartea
Bilbon haurdunaldi subrogatuari buruzko kongresu bat egiten ari direla salatu dute
Gaur hasi da nazioarteko kongresua, eta Itaiak horren aurka protesta egin du Bilboko Azkuna zentroaren aurrean
Bilbon haurdunaldi subrogatuari buruzko kongresu bat egiten ari direla salatu dute. Gaur hasi da nazioarteko kongresua, eta Itaiak horren aurka protesta egin du Bilboko Azkuna zentroaren aurrean
Emakumeei eta haurdunaldi subrogatuei buruzko nazioarteko kongresu bat egiten ari dira Bilbon egunotan: gaurtik larunbatera izango da, Azkuna zentroan. Hori salatzeko, Itaiak elkarretaratzea egin du gaur, 15:00etan, Azkuna zentroaren beraren aurrean. EHGAMek eta Euskal Herriko Bilgune Feministak ere kongresua gaitzetsi...
2023-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/230951/usain-bolt-baino-azkarrago-aretxabaletan-literalki.htm
Bizigiro
Usain Bolt baino azkarrago Aretxabaletan, 'literalki'
Portasol auzoko jaietako egitarauaz gain, bizilagunek lehiaketa bat inprobisatu dute: ea nork egiten duen korrika azkarren. Kalean den radar bat erabili dute horretarako.
Usain Bolt baino azkarrago Aretxabaletan, 'literalki'. Portasol auzoko jaietako egitarauaz gain, bizilagunek lehiaketa bat inprobisatu dute: ea nork egiten duen korrika azkarren. Kalean den radar bat erabili dute horretarako.
Nork esango zuen atletismoko 100 metroko probako munduko errekorra hautsiko zenik? Hamalau urte zeramatzan Usain Bolt korrikalariaren markak bere horretan. Ez da gertatu lehiaketa konbentzional batean; non, eta Aretxabaletan (Gipuzkoa) gainditu dute Bolt. Portasol auzoko jaiak ospatu zituzten joan den asteburuan. Egun ...