date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230952/enpleguak-gora-egin-du-sektore-guztietan-industrian-izan-ezik.htm | Ekonomia | Enpleguak gora egin du sektore guztietan, industrian izan ezik | Urteko bigarren hiruhilekoan 1,3 puntu apaldu da langabezia, eta %7,4koa da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Zerbitzuen sektoreak sortu du enplegu gehien. | Enpleguak gora egin du sektore guztietan, industrian izan ezik. Urteko bigarren hiruhilekoan 1,3 puntu apaldu da langabezia, eta %7,4koa da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Zerbitzuen sektoreak sortu du enplegu gehien. | Jarduera ekonomikoaren hoztea enpleguari buruzko datuetan ere nabarmentzen ari da, eta bereziki industrian. Urteko bigarren hiruhilekoan, soilik sektore horretan galdu dira lanpostuak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 800 gutxiago daude (-%0,4) aurreko hiruhilekoan baino. Dena den, enplegua sortzen jarraitu da, bereziki ... |
2023-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/230953/ilusioaren-oholaren-gainean.htm | Kirola | ILUSIOAREN OHOLAREN GAINEAN | Irati Idiakez eta Ibon Oregi goi mailako kirolariak dira. Zeinek bere bidea jorratu eta gero, munduko lehian ari dira snowboardean eta surfean, hurrenez hurren. Istripu bana izan ondotik ailegatu dira kirol egokitura, eta puntako emaitzak eskuratu dituzte. Beren kirolez hausnartu dute. | ILUSIOAREN OHOLAREN GAINEAN. Irati Idiakez eta Ibon Oregi goi mailako kirolariak dira. Zeinek bere bidea jorratu eta gero, munduko lehian ari dira snowboardean eta surfean, hurrenez hurren. Istripu bana izan ondotik ailegatu dira kirol egokitura, eta puntako emaitzak eskuratu dituzte. Beren kirolez hausnartu dute. | Kilometro gutxiko tartean bizi dira Irati Idiakez eta Ibon Oregi. Getarian bata, Zarautzen bestea. BERRIAren deia jaso aurretik bazuten elkarren berri: «Niri asko lagundu zidan besteen esperientzia jasotzeak, eta berak istripua izan zuenean, mezu bat bidali nion», adierazi du Idiakezek.
Istripu bana izan ondorengo osa... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230955/irati-idiakez.htm | Irati Idiakez | Irati Idiakez. | Snowboard egokituko munduko txapelduna da martxoaz geroztik, Banked Slalom kategorian. Idiakezek garraio istripua izan zuen Txilen, 2017ko abenduan, eta, horren ondorioz, eskuin besoaren zati bat moztu zioten. Gizarte Langintza ikasten ari zen Hego Amerikako herrialde hartan, baina orain kirolean ari da erabat. Osatze ... | ||
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230956/ibon-oregi.htm | Ibon Oregi | Ibon Oregi. | Kirolari petoa izan da beti. SHEE ikasketak egin zituen Gasteizen, eta bi hamarkada baino gehiago egin ditu Heziketa Fisikoko irakasle gisa Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Diziplina anitzeko kirolaria da; besteak beste, triatloiko Munduko Txapelketa jokatutakoa da Konan (Hawaii, AEB). 2020eko urriaren 1ean istripua izan... | ||
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230957/catalanek-upnren-maiatzeko-boto-emaileei-esan-die-ez-dagoela-aitzakiarik-botoa-aldatzeko.htm | Politika | Catalanek UPNren maiatzeko boto emaileei esan die ez dagoela «aitzakiarik» botoa aldatzeko | PPren eta Voxen alde bozkatzea «PSNri diputatu bat oparitzea» dela esan du Alberto Catalan UPNko zerrendaburuak. | Catalanek UPNren maiatzeko boto emaileei esan die ez dagoela «aitzakiarik» botoa aldatzeko. PPren eta Voxen alde bozkatzea «PSNri diputatu bat oparitzea» dela esan du Alberto Catalan UPNko zerrendaburuak. | Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan 92.000 nafarrek eman zioten botoa UPNri, eta baliteke boto emaile horietatik dezentek PPra jotzea, EITB Focus inkestaren arabera. Zulo hori estali nahian azaldu da UPNko Kongresurako zerrendaburu Alberto Catalan gaur, mezu argi bat emanez: «Uztailaren 23an ez dute inolako a... |
2023-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/230958/undurragako-urtegia.htm | Bizigiro | Undurragako urtegia | Arratia ibaiko ur biziak galgatu egiten dira Gorbeiaren magalean. Undurraga izena daraman urtegi ezkutuan, hain justu. Haren inguruan ibilbide biologiko bat egokitu da, hezeguneaz eta landaretzaz gozatzeko. | Undurragako urtegia. Arratia ibaiko ur biziak galgatu egiten dira Gorbeiaren magalean. Undurraga izena daraman urtegi ezkutuan, hain justu. Haren inguruan ibilbide biologiko bat egokitu da, hezeguneaz eta landaretzaz gozatzeko. | Undurragako urtegia Zeanuri (Bizkaia) herritik kilometro batera dago. Arratia ibaiko ur biziak sortu eta bat-batean gelditzen dira han, aurreko mendearen azken laurdenean eraikitako urtegi txikian kiribilduta. Akabo ur murmurioa, Barazarretik jauzitako ur biziek sosegua topatzen baitute han, Gorbeia mendiguneko bazter ... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230959/geroa-bairen-aldeko-botoa-eskatu-du-solanak-eskuina-gerarazteko.htm | Politika | Geroa Bairen aldeko botoa eskatu du Solanak, «eskuina gerarazteko» | Geroa Bairen Kongresurako zerrendaburu Maria Solanak esan du Nafarroak izan behar duela «politika aurrerakoien enbaxadorea». | Geroa Bairen aldeko botoa eskatu du Solanak, «eskuina gerarazteko». Geroa Bairen Kongresurako zerrendaburu Maria Solanak esan du Nafarroak izan behar duela «politika aurrerakoien enbaxadorea». | Geroa Bairen alde bozkatzea zer den adierazi du koalizio horren Kongresurako zerrendaburuak kanpainako azken egunean: «Eskuinak geldiarazteko eta Nafarroa politika aurrerakoien enbaxadorea egiteko aukera bat; eta berme bat estatua ez dadin oztopo izan Nafarroaren moduko erkidegoentzat; Nafarroan ongi egiten direlako ga... |
2023-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/230960/fraide-errege-erregina-eta-txori.htm | Bizigiro | Fraide, errege-erregina eta txori | Bermeoko Izaro uhartean frantziskotarren komentu bat sortu zuten 1522an. Espainiako hainbat errege-erreginak bisitatu edo lagundu zuten. Orain, hegaztien bizileku da. | Fraide, errege-erregina eta txori. Bermeoko Izaro uhartean frantziskotarren komentu bat sortu zuten 1522an. Espainiako hainbat errege-erreginak bisitatu edo lagundu zuten. Orain, hegaztien bizileku da. | Gaur, Madalen egunez, Bermeoko alkateak teila bat botako du Izaro parean itsasora, herriko itoginak hara ere heltzen direla esanez. Hau da, uhartearen jabetza aldarrikatuz. Baina usadio hori ez da betikoa. Irlan zegoen komentua desagertu ondoren sortutako tradizioa dela zehaztu du Aingeru Astui Bermeoko Arrantzaleen Mu... |
2023-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/230961/manex-buru-beltza-eta-bortua.htm | Ekonomia | Manex buru-beltza eta bortua | Bortuaren Eguna eginen dute gaur, Ezterenzubiko Irupilen. Aezkoaren eta Garaziren arteko harremana indartuko dute. Buru Beltza elkarteak marka bat sortu du ardi mota horrentzat | Manex buru-beltza eta bortua. Bortuaren Eguna eginen dute gaur, Ezterenzubiko Irupilen. Aezkoaren eta Garaziren arteko harremana indartuko dute. Buru Beltza elkarteak marka bat sortu du ardi mota horrentzat | Iaz bezala, Ezterenzubi eta Orbaizeta artean (Nafarroa), Irupileko lepoan antolatu du Bortuaren Eguna Buru Beltza elkarteak. Igande honetan eginen dute. Aezkoa eta Garazi ibarren arteko harremanen indartzeko eguna izanen da, berriz ere. Manex ardi buru-beltzaren aldeko elkarteak lan berezia bidean du, bestalde, ardi mo... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230962/buru-beltza-datutan.htm | Buru-beltza datutan | Buru-beltza datutan. | 1980ko hamarkada
200.000. Manex ardi buru-beltzen kopurua hori zen Ipar Euskal Herrian.
2022. urtea
72.000. Buru (70.000 eme; 2.000 ar).
228. Nagusiki buru-beltzekin diren hazleak (2020an 270 ziren). | ||
2023-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/230963/errugbian-geratu-nintzen-probatutako-kirolen-artean-politena-zelako.htm | Kirola | «Errugbian geratu nintzen, probatutako kirolen artean politena zelako» | Regil 13 urterekin hasi zen errugbian jokatzen, Ordizian. Zelaitik aulkitxora egin zuen gero, eta Euskal Herrian hara eta hona ibili da. Ordiziara itzuli da orain, baina bulego lanetara: «Tokatzen zitzaidan etxera itzultzea horrenbeste buelta eman ondoren». | «Errugbian geratu nintzen, probatutako kirolen artean politena zelako». Regil 13 urterekin hasi zen errugbian jokatzen, Ordizian. Zelaitik aulkitxora egin zuen gero, eta Euskal Herrian hara eta hona ibili da. Ordiziara itzuli da orain, baina bulego lanetara: «Tokatzen zitzaidan etxera itzultzea horrenbeste buelta eman ... | 1974. urtean jaio zen Santos Regil Aranburu, Ordizian. Aitona Santos zuelako bataiatu zuten izen horrekin. Ordurako Ordiziako Rugby taldeak urtebete zuen. Aurten, mende erdia ospatzen ari da kluba. Filosofia aldaketa bete-betean daude, etxeko jokalariei lehentasun handiagoa eman nahi baitiete. Aldaketa hori gidatzeko, ... |
2023-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/230964/usansolok-erabaki-zer-egin-eta-inbertsioa-galdakaok-egingo-du.htm | Politika | «Usansolok erabaki zer egin, eta inbertsioa Galdakaok egingo du» | Maiatzetik Usansoloko Kudeaketa Batzordeko presidentea da Agustin Aizpuru. Salatu du ez dutela ia eskumenik, Espainiako Gobernuak ez duelako Usansolo Espainiako Tokiko Entitateen Erregistroan sartu. | «Usansolok erabaki zer egin, eta inbertsioa Galdakaok egingo du». Maiatzetik Usansoloko Kudeaketa Batzordeko presidentea da Agustin Aizpuru. Salatu du ez dutela ia eskumenik, Espainiako Gobernuak ez duelako Usansolo Espainiako Tokiko Entitateen Erregistroan sartu. | Apirilean, Bizkaiko Foru Aldundiak Usansoloko Kudeaketa Batzordea osatu zuen, eta Usansolo Herriak dituen ordezkarietako bat da Agustin Aizpuru (Bedia, 1946). Maiatzaren 4an aukeratu zuten batzordeko presidente. Datozen lau urteetan udal funtzioak beteko ditu batzordeak, eta alkate lanak egingo ditu Aizpuruk. Hartu zut... |
2023-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/230965/ekhilurren-ordainketa-sistemak-milioi-baten-eragiketak-egin-ditu.htm | Ekonomia | Ekhilurren ordainketa sistemak milioi baten eragiketak egin ditu | Diruaren kontrola herritarren eskuetan egotea nahi dute Ekhilur kooperatibakoek. Visa, Bizum eta halako sistema orokortuei aurre egitea du helburu egitasmoak. Bilbon berrogei saltokik dute sistema hori. | Ekhilurren ordainketa sistemak milioi baten eragiketak egin ditu. Diruaren kontrola herritarren eskuetan egotea nahi dute Ekhilur kooperatibakoek. Visa, Bizum eta halako sistema orokortuei aurre egitea du helburu egitasmoak. Bilbon berrogei saltokik dute sistema hori. | Ekhilurren ordainketa sistemak guztira milioi bat euroko eragiketa bolumena lortu du bere proba pilotuan. Bilbon egoitza duen egitasmoa 11 hilabetez egon da Bizkaiko hiriburuan eta Hernanin (Gipuzkoa) proiektua martxan jartzen. Alex Lopez Ekhilurreko teknikariak dio espero zuten baino “lehenago” heldu direla kopuru hor... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230966/bentildeat-garaio-ikerlariak-jakinarazi-du-behin-behinean-utziko-duela-ikerkuntza.htm | Gizartea | Beñat Garaio ikerlariak jakinarazi du behin-behinean utziko duela ikerkuntza | Maori hizkuntza gutxituaren eta euskararen arteko zubi lana egitea du helburu saritutako proiektuak | Beñat Garaio ikerlariak jakinarazi du behin-behinean utziko duela ikerkuntza. Maori hizkuntza gutxituaren eta euskararen arteko zubi lana egitea du helburu saritutako proiektuak | Beñat Garaio ikertzaile soziolinguistak irabazi du Eusko Ikaskuntza Laboral Kutxa Gazte Saria. Hala ere, ikerlarien lan baldintzak hobetu bitartean ikerketaren alorra utziko duela jakinarazi du. Hain zuzen, Bilboko Euskalduna jauregian atzo egin zen sari banaketaren ekitaldian, ikerketarako baliabide gehiago eskatu zit... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230967/tubacexek-bi-urteko-hazkundea-kateatu-du-kaleratzeak-egiten-saiatu-zenetik.htm | Ekonomia | Tubacexek bi urteko hazkundea kateatu du kaleratzeak egiten saiatu zenetik | 20 milioi euroko irabazia izan du 2023ko lehen seihilekoan, iazko epe berekoa baino %119 handiagoa | Tubacexek bi urteko hazkundea kateatu du kaleratzeak egiten saiatu zenetik. 20 milioi euroko irabazia izan du 2023ko lehen seihilekoan, iazko epe berekoa baino %119 handiagoa | Ekainaren 22an bi urte bete ziren Tubacexek egin asmo zuen erregulazio espedientearen auzia epaitu zenetik. Bi egun haietan, enpresako abokatu eta perituek iragarpen apokaliptikoak egin zituzten EAEko Auzitegi Nagusian, eta azaldu zuten ez zegoela 128 langile kaleratzea beste erremediorik . Iragarpen txar haiek, baina,... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230969/eh-bilduk-kanpaina-amaieran-dio-auzolanean-baino-ez-dakiela-jarduten.htm | Politika | EH Bilduk kanpaina amaieran dio «auzolanean baino» ez dakiela jarduten | Koalizio abertzaleak hauteskunde kanpainaren hasieran helarazi zuen mezu berarekin itxi du: «Ezinezkoa zela esan ziguten, eta egin dugu». | EH Bilduk kanpaina amaieran dio «auzolanean baino» ez dakiela jarduten. Koalizio abertzaleak hauteskunde kanpainaren hasieran helarazi zuen mezu berarekin itxi du: «Ezinezkoa zela esan ziguten, eta egin dugu». | EH Bilduren hauteskunde kanpainan lan egin duten hainbat kide Altsasun (Nafarroa) elkartu dira gaur, elkarrekin bazkaltzeko. Maialen Urzelai Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak eta Patri Perales Kongresurako Nafarroako hautagaiak hartu dute hitza. «Ezinezkoa zela esan ziguten, eta egin dugu» esaldiarekin abiatu zuen uzt... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230970/boluartek-elkarrizketa-eskaini-die-haren-aurka-protestan-ari-diren-manifestariei.htm | Mundua | Boluartek elkarrizketa eskaini die haren aurka protestan ari diren manifestariei | Peruko presidenteak agenda sozial bat planteatu du, «aldeen artean hitz egiteko eta herrialdearen beharrei erantzuteko». Eragileentzat, ordea, estatuburuaren proposamena «atzerapen maniobra bat da». | Boluartek elkarrizketa eskaini die haren aurka protestan ari diren manifestariei. Peruko presidenteak agenda sozial bat planteatu du, «aldeen artean hitz egiteko eta herrialdearen beharrei erantzuteko». Eragileentzat, ordea, estatuburuaren proposamena «atzerapen maniobra bat da». | Peru krisi politiko eta soziala gainditu ezinik dabilen honetan, milaka herritarrek berriz ekin diete aste honetan Latinoamerikako herrialde horretako gobernuaren aurkako mobilizazioei —Lima hartzeko ekinaldi deiturikoei—, hiriburuan eta beste hiri batzuetan. Iazko abenduaren 7an Pedro Castillo presidente ohia atxilotu... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230971/bizitzaren-garestitzearen-aurka-hirugarren-egunez-jarraian-kalera-irten-dira-kenyan.htm | Mundua | Bizitzaren garestitzearen aurka, hirugarren egunez jarraian kalera irten dira Kenyan | Oposizioko buru Raila Odingak antolatu ditu mobilizazioak, Kenyako Gobernuak onartutako zerga igoeren harira. Aste honetan, gutxienez sei lagun hil eta hirurehundik gora atxilotu ditu Poliziak. | Bizitzaren garestitzearen aurka, hirugarren egunez jarraian kalera irten dira Kenyan. Oposizioko buru Raila Odingak antolatu ditu mobilizazioak, Kenyako Gobernuak onartutako zerga igoeren harira. Aste honetan, gutxienez sei lagun hil eta hirurehundik gora atxilotu ditu Poliziak. | Kenyako Gobernuak iragarritako zerga igoeren harira, oposizioko buru Raila Odingak hiru eguneko mobilizaziora batzeko deia egin zuen asteartean, eta gaur da, berez, azken protesta eguna. Halere, Odingak ohartarazi duenez, mobilizazio gehiago antolatuko dituzte datozen asteetarako. «Finantza lege hori hilkutxako azken i... |
2023-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/230973/hasierak.htm | Kultura | Hasierak | Mikel Ayllonen (Laudio, Araba, 1980) lehenengo liburua Gerezi gorrien garaia (Txalaparta, 2005) izan zen, Paul Asensiorekin lau eskutara idatzi eta Haika gazte erakundearen kontrako operazioa kontatzen zuena —Ayllon bera espetxeratuta izan zen—. 2015ean, Ez tiro egin anbulantziei (Elkar) nobela argitaratu zuen, eta, 20... | Hasierak. Mikel Ayllonen (Laudio, Araba, 1980) lehenengo liburua Gerezi gorrien garaia (Txalaparta, 2005) izan zen, Paul Asensiorekin lau eskutara idatzi eta Haika gazte erakundearen kontrako operazioa kontatzen zuena —Ayllon bera espetxeratuta izan zen—. 2015ean, Ez tiro egin anbulantziei (Elkar) nobela argitaratu zue... | —Joan zaitez popatik hartzera! —Joango nintzateke gustura, bai. Zure zakil melenga horrekin ez baitago nork gozatu! Plantxa belarri ondotik hegaka pasa zaio Aierti. Ziztua nabaritu du, eta burdinaren hotza. Kristalezko xake-taula baten gainean lur hartu du. Zati txikitan apurtu eta zorua peoi, dorre eta erregina puskez... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230974/osakidetzako-larrialdietako-egoera-jasanezina-dela-salatu-dute-langileek.htm | Gizartea | Osakidetzako larrialdietako egoera «jasanezina» dela salatu dute langileek | ELA, CCOO, LAB, SATSE, ESK, SME eta UGT sindikatuek deituta, protesta egin dute Eusko Legebiltzarraren atarian. Ohartarazi dute lan baldintzak «okertu» egin direla eta horrek eragina duela pazienteen arretan. | Osakidetzako larrialdietako egoera «jasanezina» dela salatu dute langileek. ELA, CCOO, LAB, SATSE, ESK, SME eta UGT sindikatuek deituta, protesta egin dute Eusko Legebiltzarraren atarian. Ohartarazi dute lan baldintzak «okertu» egin direla eta horrek eragina duela pazienteen arretan. | Osakidetzako larrialdietako langileek berriro ere altxatu dute ahotsa euren lan egoera salatzeko. Gaur, dozenaka behargin elkartu dira Eusko Legebiltzarraren aurrean protesta egitera, ELA, CCOO, LAB, SATSE, ESK, SME eta UGT sindikatuek deituta. Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak bat egin du protestarekin, eta, b... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230976/psoeren-aldeko-botoa-eskatu-du-txibitek-eskuina-geldiarazteko.htm | Politika | PSOEren aldeko botoa eskatu du Txibitek, «eskuina geldiarazteko» | PSNko Maria Txibitek, adierazi du sozialisten alde egitea «aurrerapena» bultzatzea dela. | PSOEren aldeko botoa eskatu du Txibitek, «eskuina geldiarazteko». PSNko Maria Txibitek, adierazi du sozialisten alde egitea «aurrerapena» bultzatzea dela. | PSOEren alde bozkatzeak zer ekarriko duen azaldu du Nafarroako Gobernuko jarduneko lehendakari Maria Txibitek, Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpainako azken egunean. Uztailaren 23an bozkatzea «beharrezkoa» dela adierazi du, jokoan dagoelako eskubideetan «aurrera» edo «atzera» egitea: «PSOEri botoa ematea aurrera... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230977/feijook-onartu-du-marcial-dorado-kontrabandista-zela-elkar-ezagutu-zutenean.htm | Mundua | Feijook onartu du Marcial Dorado «kontrabandista» zela elkar ezagutu zutenean | PPko presidentegaiak deitoratu egin ditu Pedro Sanchezek bere kontra egindako «azpijokoak». Junquerasek dio «harrigarria» dela orain arte ezer aitortu ez izana. | Feijook onartu du Marcial Dorado «kontrabandista» zela elkar ezagutu zutenean. PPko presidentegaiak deitoratu egin ditu Pedro Sanchezek bere kontra egindako «azpijokoak». Junquerasek dio «harrigarria» dela orain arte ezer aitortu ez izana. | «Nik ezagutu nuenean kontrabandista zen, ez narkotrafikatzailea». Horrela mintzatu da Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentegaia Marcial Doradoz. Gaur egin ditu adierazpenak, irratiko elkarrizketa batean. Hala, Pedro Sanchezek bere kontra egindako «azpijokoak» deitoratu ditu, eta gogoratu du Sanchezek «ederki» dakiela «i... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230978/hondeagailu-batekin-egindako-indusketa-lanek-iruna-veleiari-kalte-egin-diotela-salatu-dute.htm | Kultura | Hondeagailu batekin egindako indusketa lanek Iruña-Veleiari kalte egin diotela salatu dute | Iruña-Veleia Martxan taldeak jarri du salaketa, Arabako Probintzia Auzitegian. Diputazioak konspiratzailetzat hartu du salaketa, eta ziurtatu du prestigioa kendu nahi dietela. | Hondeagailu batekin egindako indusketa lanek Iruña-Veleiari kalte egin diotela salatu dute. Iruña-Veleia Martxan taldeak jarri du salaketa, Arabako Probintzia Auzitegian. Diputazioak konspiratzailetzat hartu du salaketa, eta ziurtatu du prestigioa kendu nahi dietela. | Iruña-Veleia Martxan taldeak salatu du Arabako Diputazioak hondeamakina batekin egindako indusketa lanek biziki hondatu dutela aztarnategi arkeologikoa. Arabako Probintzia Auzitegian jarri dute salaketa, baina oraindik ez dute inolako erantzunik jaso. Xabier Gorrotxategi arkeologo eta Geografia doktorearen ustetan, ind... |
2023-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/230979/emakume-batek-lassalle-salatu-du-bortxaketagatik.htm | Gizartea | Emakume batek Lassalle salatu du bortxaketagatik | Erran du 2010ean gertatu zela erasoa, eskualdeko bozetan haren aldeko kanpaina egiten ari zela. | Emakume batek Lassalle salatu du bortxaketagatik. Erran du 2010ean gertatu zela erasoa, eskualdeko bozetan haren aldeko kanpaina egiten ari zela. | Jean Lassalle Pirinio Atlantikoetako diputatu ohiaren kontrako salaketa ezarri du emakume batek, bortxaketagatik. 2010ean gertatu zen erasoa, Bordeleko (Okzitania) hotel batean; emakumea Lassallekin harremanetan jarri zen orduan, haren alabaren eskolarekin arazo bat zuelako. Hautagai guziei dei egin ondoan, Lassalle iz... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230980/ppk-uko-egin-die-eh-bildurekin-banatu-dituen-gasteizko-batzordeei.htm | Politika | PPk uko egin die EH Bildurekin banatu dituen Gasteizko batzordeei | Koalizio abertzaleak sei batzorde gidatuko ditu Gasteizko Udalean, eta PP beste bostak gidatzekoa zen, baina uko egin die, Beatriz Artolazabal EAJko zinegotziak «itun» hori salatu eta gero. Espainiako Gorteetarako hauteskundeen kanpainaren azken orduetan, EAJko kideak «EH Bilduren zinismoa» salatu du. | PPk uko egin die EH Bildurekin banatu dituen Gasteizko batzordeei. Koalizio abertzaleak sei batzorde gidatuko ditu Gasteizko Udalean, eta PP beste bostak gidatzekoa zen, baina uko egin die, Beatriz Artolazabal EAJko zinegotziak «itun» hori salatu eta gero. Espainiako Gorteetarako hauteskundeen kanpainaren azken ordueta... | Espainian, hauteskunde kanpainaren azken orduetan eragina izan dezakeen ustezko akordio baten berri eman du Gasteizko Udal gobernuko zinegotzi Beatriz Artolazabalek. EAJko kideak salatu du Gasteizko EH Bildu eta PP ados jarri direla udaleko batzorde guztien presidentetzak banatzeko. «Itun» horren arabera, koalizio aber... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230981/33-urteko-langile-bat-hil-da-gasteizen-makina-batek-harrapatuta.htm | Ekonomia | 33 urteko langile bat hil da Gasteizen, makina batek harrapatuta | Betoñuko industrialdeko enpresa batean jazo da ezbeharra, 12:00ak aldera | 33 urteko langile bat hil da Gasteizen, makina batek harrapatuta. Betoñuko industrialdeko enpresa batean jazo da ezbeharra, 12:00ak aldera | Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, 33 urteko langile batek bizia galdu du gaur Gasteizen, lantegiko makina batek harrapatuta. 12:00ak aldera izan da istripua, Arabako hiriburuko Betoñuko industrialdean, Barratxi kalean.
Larrialdi zerbitzuak lantegira bertaratu dira, baina istripua ... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230982/tony-bennett-abeslari-estatubatuarra-hil-da.htm | Kultura | Tony Bennett abeslari estatubatuarra hil da | AEBetako errepertorio klasikoa abesteak egin zuen ezagun. 1950eko hamarkadan lortu zuen arrakasta lehenengoz, eta handik 40 urtera, telebistaren eta kolaborazioen bitartez. | Tony Bennett abeslari estatubatuarra hil da. AEBetako errepertorio klasikoa abesteak egin zuen ezagun. 1950eko hamarkadan lortu zuen arrakasta lehenengoz, eta handik 40 urtera, telebistaren eta kolaborazioen bitartez. | Tony Bennettek AEBetako errepertorio klasikoaren arrastoari jarraitu zion haren abeslari ibilbidean. Jazz estandarrek eta balada klasikoek egin zuten ezagun; haren Blue Velvet eta I Left My Heart in San Francisco abestiek, esaterako, arrakasta handia izan zuten, nagusiki haren herrialdean bertan. 50 milioi disko baino ... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230983/gipuzkoako-67-urteko-mendizale-bat-hil-da-pirinioetan.htm | Gizartea | Gipuzkoako 67 urteko mendizale bat hil da Pirinioetan | Atzo galdu zen, beste bi lagunekin zihoala. Gaur goizeko 11:15ean aurkitu dute haren gorpua, Panticosan (Espainia) | Gipuzkoako 67 urteko mendizale bat hil da Pirinioetan. Atzo galdu zen, beste bi lagunekin zihoala. Gaur goizeko 11:15ean aurkitu dute haren gorpua, Panticosan (Espainia) | 67 urteko mendizale gipuzkoar bat hil da Panticosan (Espainia). Atzo galdu zen gizona, eta gaur goizeko 11:15ean aurkitu dute gorpua, Pico de Fazerasko sakan batean. Hileta zerbitzuek eraman zuten Huescako probintziako (Espainia) ospitalera.
Bi lagunekin joan zen mendira. Halako batean, beste bi lagunengandik aldendu ... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230984/village-peoplek-festa-giroa-agindu-du-gaur-iluntzerako.htm | Kultura | Village Peoplek festa giroa agindu du gaur iluntzerako | Talde estatubatuarrak bere abesti ezagunenak emango ditu Zurriola hondartzan, Donostiako 58. Jazzaldian. «Ongi pasatzera» joateko deia egin diote publikoari. | Village Peoplek festa giroa agindu du gaur iluntzerako. Talde estatubatuarrak bere abesti ezagunenak emango ditu Zurriola hondartzan, Donostiako 58. Jazzaldian. «Ongi pasatzera» joateko deia egin diote publikoari. | Festa, dantza eta dibertimendua. Horixe agindu diete Village People taldeko kideek iluntzean Zurriola hondartzara joaten diren entzuleei. 1970eko hamarkadan ekin zion bere ibilbideari Greenwich Villageko taldeak (New York, AEB), eta disco musikaren historiako kantu ezagunenetako batzuk utzi ditu ordutik. Ohi bezala, be... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230985/euskal-preso-ugariren-senideek-dei-egin-dute-eh-bilduri-botoa-ematera.htm | Politika | Euskal preso ugariren senideek dei egin dute EH Bilduri botoa ematera | «Bakearen eta elkarbizitza demokratikoaren eraikuntzan urratsak egitea jarraitzea» galdegin dute. | Euskal preso ugariren senideek dei egin dute EH Bilduri botoa ematera. «Bakearen eta elkarbizitza demokratikoaren eraikuntzan urratsak egitea jarraitzea» galdegin dute. | Hainbat euskal presoren senideek bilkura bat egin dute Donostian, Martuteneko espetxearen aurrealdean. Espainiako Gorteetarako hauteskundeen atarian, dei egin dute «bakearen eta elkarbizitza demokratikoaren eraikuntzan urratsak egiten jarraitzera», eta uste dute EH Bildu «indartzea» dela horretarako «bide eraginkorrena... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230986/eskuin-muturrak-bizitzak-goberna-ez-ditzan-botoa-eskatu-du-sumarrek.htm | Politika | «Eskuin muturrak bizitzak goberna ez ditzan», botoa eskatu du Sumarrek | «Bada garaia gobernuko presidentea emakume bat izateko. Yolanda Diazek merezi ditugun politikak egingo ditu», esan du Espainiako Kongresurako Sumarren Gipuzkoako zerrendaburu Pilar Garridok, kanpainaren amaieran. | «Eskuin muturrak bizitzak goberna ez ditzan», botoa eskatu du Sumarrek. «Bada garaia gobernuko presidentea emakume bat izateko. Yolanda Diazek merezi ditugun politikak egingo ditu», esan du Espainiako Kongresurako Sumarren Gipuzkoako zerrendaburu Pilar Garridok, kanpainaren amaieran. | Sumarren Gipuzkoako zerrendaburu Pilar Garridok botoa nori eman zalantzan daudenei eta abstentzionistei mintzatu zaie, ezkerreko koalizioaren hauteskunde kanpaina bukatu duen Donostiako ekitaldian: haien botoa Sumarren aldekoa izan dadila eskatu die. Guillermo Presa Arabako zerrendaburuak, Joserra Becerra Gipuzkoako ha... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230987/fiteroko-udalak-gaitzetsi-egin-du-ama-bat-hiru-seme-alabak-hiltzen-saiatu-izana.htm | Gizartea | Fiteroko Udalak gaitzetsi egin du ama bat hiru seme-alabak hiltzen saiatu izana | 3 eta 9 urteko haurrak zainketa intentsiboetan daude, eta 5 urtekoak hobera egin du. | Fiteroko Udalak gaitzetsi egin du ama bat hiru seme-alabak hiltzen saiatu izana. 3 eta 9 urteko haurrak zainketa intentsiboetan daude, eta 5 urtekoak hobera egin du. | Fiteroko Udalak (Nafarroa) gaitzetsi egin du atzo izandako gertaera: hiru haur hiltzen saiatu zen ustez haien ama. Eguerdian substantzia toxikoren bat eman omen zien amak, eta arma zuri batekin zauritu. Umerik zaharrenek kalera irtetea lortu zuten, eta laguntza eskatu. Poliziek etxean aurkitu zuten emakumea, haur txiki... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230988/eajren-alde-bozkatzeko-eskatu-du-vaquerok-euskadi-madrilen-ahotsik-gabe-ez-geratzeko.htm | Politika | EAJren alde bozkatzeko eskatu du Vaquerok, «Euskadi Madrilen ahotsik gabe ez geratzeko» | Donostian, Joseba Egibar GBBren presidentea ondoan zuela, Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak hitzeman du EAJko diputatuek «beren onena» emango dutela «Euskadiren alde» hurrengo lau urteetan. | EAJren alde bozkatzeko eskatu du Vaquerok, «Euskadi Madrilen ahotsik gabe ez geratzeko». Donostian, Joseba Egibar GBBren presidentea ondoan zuela, Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak hitzeman du EAJko diputatuek «beren onena» emango dutela «Euskadiren alde» hurrengo lau urteetan. | Maribel Vaquerok, Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu jeltzaleak, esan du «ezinbestekoa» dela uztailaren 23an bozkatzera joatea eta hautua «Euskadin pentsatuz» egitea. Jeltzaleen aldeko botoa emateko zenbait arrazoi zerrendatu ditu: «Euskadiren beharretara eta interesetara moldatutako egitasmoa egotea, eskubide indibi... |
2023-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/230989/elizaren-sexu-abusuen-sei-biktima-ofizialki-aitortu-ditu-lehen-aldiz-nafarroako-gobernuak.htm | Gizartea | Elizaren sexu abusuen sei biktima ofizialki aitortu ditu lehen aldiz Nafarroako Gobernuak | Nafarroan Elizaren Sexu Abusuen Biktimei Ordaina Emateko Batzordeak egin du aitortza, lehen aldiz; Justizia Departamentuak iazko urrian abiatu zuen lantalde hori. Biktimek esker ona adierazi dute: «Askatzailea izan da». | Elizaren sexu abusuen sei biktima ofizialki aitortu ditu lehen aldiz Nafarroako Gobernuak. Nafarroan Elizaren Sexu Abusuen Biktimei Ordaina Emateko Batzordeak egin du aitortza, lehen aldiz; Justizia Departamentuak iazko urrian abiatu zuen lantalde hori. Biktimek esker ona adierazi dute: «Askatzailea izan da». | Elizako kideen sexu abusuak jasandako sei pertsona biktimatzat aitortu ditu ofizialki Nafarroako Gobernuak; halako lehen aitortza da, baina segur aski gehiago ere izango dira: beste hemeretzi eskaera aztertzen ari dira. Justizia Departamentuak iazko urrian abiatu zuen Nafarroan Elizaren Sexu Abusuen Biktimei Ordaina Em... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230990/ampok-uste-du-iazko-datu-onak-gaindituko-dituela-aurten.htm | Ekonomia | Ampok uste du iazko datu onak gaindituko dituela aurten | Ampok 236 milioi euroko eskaera zorroa lortu zuen iaz, inoizko handiena, eta esan du hobetu egingo duela aurten. | Ampok uste du iazko datu onak gaindituko dituela aurten. Ampok 236 milioi euroko eskaera zorroa lortu zuen iaz, inoizko handiena, eta esan du hobetu egingo duela aurten. | Urte ona izan zuen iaz Ampok, eta aurtengoa ere halakoxea izatea espero du. Energia sektorean ziurgabetasun handiak dauden arren, Idiazabalgo kooperatibaren balbulek eskari handia dute munduan zehar, eta, horri esker, 2022. urtea 236 milioi euroko eskaera zorroarekin itxi zuen, inoizko handienarekin. Kontratu horien bi... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230991/mohoric-azken-gerri-kolpean.htm | Kirola | Mohoric, azken gerri kolpean | Zentimetro gutxi batzuengatik irabazi dio Asgreeni Tourreko 19. etapan. Ihesaldiak arrakasta izan du berriz ere. Vingegaardek lidergoan jarraitzen du, eta mendiko azken etapa jokatuko da bihar | Mohoric, azken gerri kolpean. Zentimetro gutxi batzuengatik irabazi dio Asgreeni Tourreko 19. etapan. Ihesaldiak arrakasta izan du berriz ere. Vingegaardek lidergoan jarraitzen du, eta mendiko azken etapa jokatuko da bihar | Bigarren egunez jarraian irabazteko zorian izan da Kasper Asgreen (Soudal), baina gaur, aurrea hartu dio Matej Mohoricek (Bahrain). Oso gutxirengatik, hori bai: zentimetro kontua izan da. Ihesaldia esprintean errematatu dute, Ben O’Connorekin (Ag2r) batera, eta helmugako argazkia behar izan da irabazlea zehazteko. O’Co... |
2023-7-21 | https://www.berria.eus/albisteak/230992/osasunak-bigarrenez-irabazi-du-euskal-herria-txapela.htm | Kirola | Osasunak bigarrenez irabazi du Euskal Herria Txapela | Catenak egin ditu gorritxoen hiru golak, eta Momo Chok txuri-urdinena, denak lehenengo zatian. | Osasunak bigarrenez irabazi du Euskal Herria Txapela. Catenak egin ditu gorritxoen hiru golak, eta Momo Chok txuri-urdinena, denak lehenengo zatian. | Osasunak irabazi du Euskal Herria Txapela, lehen zatian hiru gol sartuta. Oldarkor aritu dira Osasuna zein Reala, baina geldikako jokaldietan lotsagorritu egin du Catenak Reala. Hiru gol egin ditu atzelariak, denak geldikako jokaldietan. Bi taldeek lehen taldeko zein bigarren taldeko jokalariak erabili dituzte, eta old... |
2023-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/231016/mendizale-bizkaitar-bat-hil-da-europako-mendietan.htm | Gizartea | Mendizale bizkaitar bat hil da Europako mendietan | Atzo izan zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, leku malkartsu batean erori zen. | Mendizale bizkaitar bat hil da Europako mendietan. Atzo izan zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, leku malkartsu batean erori zen. | Zeanuriko 54 urteko mendizale bat hil zen atzo Europako mendietan, Espainian. Valdeon haranean izan zen ezbeharra, Sedo de la Padierna izeneko bidean. Leku malkartsua da, eta, larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, mendizalea erori egin zen. 14:00ak baino lehentxeago gertatu zen istripua.
Larrialdi zerbitzuak jakina... |
2023-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/231017/posta-bidezko-botoa-eskatu-zutenen-952k-eman-dute-azkenean.htm | Politika | Posta bidezko botoa eskatu zutenen %95,2k eman dute azkenean | Hego Euskal Herrian 249.723 lagunek eman dute botoa posta bidez. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan baino %61 gehiagok eman dute botoa posta bidez. | Posta bidezko botoa eskatu zutenen %95,2k eman dute azkenean. Hego Euskal Herrian 249.723 lagunek eman dute botoa posta bidez. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan baino %61 gehiagok eman dute botoa posta bidez. | Correos Espainiako posta zerbitzuak jakinarazi duenez, 249.723 lagunek eman dute Espainiako hauteskundeetarako botoa posta bidez Hego Euskal Herrian. Atzo 14:00etan amaitu zen epea postetxeetan botoa uzteko. 262.132 lagunek zuten egina eskaera posta bidez bozkatu ahal izateko, eta %95,2k eman dute azkenean Hegoaldean.
... |
2023-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/231018/sebas-etxaniz-euskal-preso-ohia-hil-da-80-urterekin.htm | Politika | Sebas Etxaniz euskal preso ohia hil da, 80 urterekin | Apirilean geratu zen baldintzapean aske. Ordura arte, EPPK-ko presorik zaharrena zen. | Sebas Etxaniz euskal preso ohia hil da, 80 urterekin. Apirilean geratu zen baldintzapean aske. Ordura arte, EPPK-ko presorik zaharrena zen. | Sebas Etxaniz euskal preso ohia hil da, 80 urterekin. Espetxealdian hogei urte eta erdi eman ostean, baldintzapean aske zegoen aurtengo apiriletik. Ordura arte, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kiderik zaharrena zen. Etxerat elkarteak «tristura» adierazi du haren heriotzagatik, eta doluminak helarazi senide eta... |
2023-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/231019/lakaxitako-bortxaketa-salatzeko-elkarretaratzea-egin-dute-irunen.htm | Gizartea | Lakaxitako bortxaketa salatzeko elkarretaratzea egin dute Irunen | Dozenaka lagun elkartu dira, Erasotzaileei sua! Erne eta antolatuta gaude lelopean. | Lakaxitako bortxaketa salatzeko elkarretaratzea egin dute Irunen. Dozenaka lagun elkartu dira, Erasotzaileei sua! Erne eta antolatuta gaude lelopean. | Irungo (Gipuzkoa) Lakaxita gaztetxeko kideek deituta, dozenaka herritar elkartu dira udalerri hartako San Juan plazan, uztailaren 8an gaztetxean izandako bortxaketa salatzeko. Erasotzaileei sua! Erne eta antolatuta gaude lelopean egin dute protesta. «Lakaxita osatzen dugun guztiok elkartasun eta babes guztia adierazi n... |
2023-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/231020/etapa-batentzat-tourra-bestearentzat.htm | Kirola | Etapa batentzat, Tourra bestearentzat | Pogacarrek irabazi du azken saio menditsua, eta Vingegaardek sailkapen nagusiko garaipena ziurtatu du. Bilbaok ezin izan du posturik igo, eta seigarren izango da azkenean | Etapa batentzat, Tourra bestearentzat. Pogacarrek irabazi du azken saio menditsua, eta Vingegaardek sailkapen nagusiko garaipena ziurtatu du. Bilbaok ezin izan du posturik igo, eta seigarren izango da azkenean | Asteazkenean makalaldi handia izan ondoren, bere onera itzuli da gaur Tadej Pogacar (UAE), eta onena izan da Tourreko hogeigarren etapan. Faboritoen arteko esprinta lehiatu da Le Marksteineko helmugan, eta esloveniarrak aurrea hartu dio Vingegaardi azken zuzengunean. Danimarkarra hirugarren izan da azkenean, Felix Gall... |
2023-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/231021/urdaibai-nagusi-sestaoko-estropadan.htm | Kirola | Urdaibai nagusi Sestaoko estropadan | Bou Bizkaia izan da azkarrena Sestaoko uretan, eta Bermeora joan da Eusko Label ligako zazpigarren bandera | Urdaibai nagusi Sestaoko estropadan. Bou Bizkaia izan da azkarrena Sestaoko uretan, eta Bermeora joan da Eusko Label ligako zazpigarren bandera | Urdaibaik irabazi du Sestaoko bandera, edo, beste modu batera esanda, Eusko Label ligako zazpigarren jardunaldia. Azken postuan igaro dituzte lehen hiru luzeak, baina hirugarren ziaboga amaitu eta erakustaldia eman dute. Zierbena, Hondarribia eta Donostiarra iritsi dira bizkaitarren atzetik, hurrenez hurren. Eguneko be... |
2023-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/231022/israelgo-11000-erreserbista-inguruk-mehatxu-egin-dute-euren-jarduna-etengo-dutela-erreforma-judiziala-geldiarazi-ezean.htm | Mundua | Israelgo 11.000 erreserbista inguruk mehatxu egin dute euren jarduna etengo dutela erreforma judiziala geldiarazi ezean | Erreformaren azken bozketa bihar da hastekoa parlamentuan, baina Defentsa ministroak saioa atzeratzeko asmoa azaldu du. 300.000 herritar inguruk hiri nagusietako kaleak bete dituzte, gobernuaren aurkako protestetan. | Israelgo 11.000 erreserbista inguruk mehatxu egin dute euren jarduna etengo dutela erreforma judiziala geldiarazi ezean. Erreformaren azken bozketa bihar da hastekoa parlamentuan, baina Defentsa ministroak saioa atzeratzeko asmoa azaldu du. 300.000 herritar inguruk hiri nagusietako kaleak bete dituzte, gobernuaren aurk... | Israelgo Gobernuak bultzatutako erreforma judizialaren bozketa saioa bihar da hastekoa Knesset parlamentuan. Legea onartuz gero, bide emango luke Auzitegi Gorenak arrazoizkotzat jotzen ez dituen gobernuaren erabakiak atzera botatzeko. Erreformak, ordea, zatiketa eragin du herrialdeko hainbat sektoretan; esaterako, arma... |
2023-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/231047/parte-hartzeak-behera-egin-du-hegoaldean-posta-bidezko-botoak-zenbatu-gabe.htm | Politika | Parte hartzeak behera egin du Hegoaldean, posta bidezko botoak zenbatu gabe | Normaltasuna da nagusi Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan. 18:00etan, Bizkaian 2019an baino %4,46 gutxiagok eman dute botoa; Nafarroan, 4,74 gutxiagok. | Parte hartzeak behera egin du Hegoaldean, posta bidezko botoak zenbatu gabe. Normaltasuna da nagusi Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan. 18:00etan, Bizkaian 2019an baino %4,46 gutxiagok eman dute botoa; Nafarroan, 4,74 gutxiagok. | Parte hartzeak behera egin du Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, 2019koekin alderatuta. 18:00etakoak dira datuak; Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan duela lau urte baino jende gutxiagok eman du botoa. Nafarroa salbuespena izango zela zirudien eguerdiko datuetan, baina ez da hala izan: ia bost puntu (%4,74) egin... |
2023-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/231048/demokraziaren-festa-eta-bestea.htm | Politika | Demokraziaren festa eta bestea | Jaietan dauden herrietan, ez dira gutxi joan botoa ematera gaupasa egin ondoren. Errenterian, txarangek eta txistulariek animatu dituzte hautesleku barruan zeudenak | Demokraziaren festa eta bestea. Jaietan dauden herrietan, ez dira gutxi joan botoa ematera gaupasa egin ondoren. Errenterian, txarangek eta txistulariek animatu dituzte hautesleku barruan zeudenak | Bada klixe bat aski zabaldua: botoa emateko egunari demokraziaren festa esaten diote. Festa gutxi, ordea, bozen emaitzak gustuko ez dituen boto emailearen etxean, salbu eta leihotik sartzen bazaio arrapaladan. Emaitzak gustukoak izan ala ez, ez baita erraza izaten hesia jartzea jaiaren musikari eta kaleko burrunbari. B... |
2023-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/231049/sasoiko-laugarren-garaipena-eskuratu-du-urdaibaik.htm | Kirola | Sasoiko laugarren garaipena eskuratu du Urdaibaik | Castron gailendu da, eta lidergoa berretsi du. Asteburuko bi estropadak irabazten dituen lehen ontzia da denboraldi honetan. Hondarribia bigarren izan da zortzi segundora. Bermeotarrak lider dira Eusko Label ligan, puntu bateko aldearekin. | Sasoiko laugarren garaipena eskuratu du Urdaibaik. Castron gailendu da, eta lidergoa berretsi du. Asteburuko bi estropadak irabazten dituen lehen ontzia da denboraldi honetan. Hondarribia bigarren izan da zortzi segundora. Bermeotarrak lider dira Eusko Label ligan, puntu bateko aldearekin. | Asteburu biribila izan da Urdaibairentzat. Bermeotarrek artean denboraldi honetan ontzi batek lortu ez duena erdietsi du: asteburuko bi estropadak irabaztea. Atzo Sestaon (Bizkaia) astindu bazuen bandera, gaur, berriz, Castron (Kantabria, Espainia) gailendu da. Bezperan ibaian eman bazuen erakustaldia; gaur, berriz, it... |
2023-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/231051/gizon-bat-hil-da-baionan-automobil-batek-harrapaturik.htm | Gizartea | Gizon bat hil da Baionan, automobil batek harrapaturik | Angelu eta Baiona arteko Kanbo hiribidean gertatu zen ezbeharra, larunbat gauean. | Gizon bat hil da Baionan, automobil batek harrapaturik. Angelu eta Baiona arteko Kanbo hiribidean gertatu zen ezbeharra, larunbat gauean. | Automobil gidari batek 43 urteko gizonezko bat harrapatu zuen igande goizaldean. Kanbo hiribidean izan zen. Larrialdi zerbitzuak istripua izandako lekura joan ziren 01:30 aldera, baina ezin izan zuten ezer egin gizona bizirik atxikitzeko.
Gidariari analisiak egin zizkioten, eta ez zioten alkohol edo droga arrastorik a... |
2023-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/231052/meeusek-ezustekoa-eman-du-eliseo-zelaietan-vingegaarden-festan.htm | Kirola | Meeusek ezustekoa eman du Eliseo Zelaietan, Vingegaarden festan | Borako txirrindulariak World Tourrean lortu duen lehen garaipena da. Ikusgarria izan da gaur amaitu den Frantziako Tourra. | Meeusek ezustekoa eman du Eliseo Zelaietan, Vingegaarden festan. Borako txirrindulariak World Tourrean lortu duen lehen garaipena da. Ikusgarria izan da gaur amaitu den Frantziako Tourra. | Amaitu da askoren ustez aspaldiko Frantziako Tourrik ikusgarriena izan dena. Behar bezala amaitu ere: ezusteko batekin. Aurten lau etapa irabazi dituen Jasper Philipsen (Alpecin) zen gaur nagusitzeko faboritoa, baina ezustekoa eman du Jordi Meeusek (Bora). Txirrindulari flandriarrak World Tourrean lortu duen lehen gara... |
2023-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/231053/espainiako-eskuineko-alderdiek-bi-aldiz-soilik-gainditu-dute-botoen-45.htm | Politika | Espainiako eskuineko alderdiek bi aldiz soilik gainditu dute botoen %45 | Espainiako hedabideetako inkesta askok aurreikusi dute PP eta Vox, batura eginda, %45etik gora ibiliko direla. 2016an PPk eta Cs-k botoen %46 lortu zituzten, baina gehiengo osorik ez. (Bart gauean %45,4ko babesa jaso dute PPk eta Voxek, baina diputatuetan gehiengo osorik gabe) | Espainiako eskuineko alderdiek bi aldiz soilik gainditu dute botoen %45. Espainiako hedabideetako inkesta askok aurreikusi dute PP eta Vox, batura eginda, %45etik gora ibiliko direla. 2016an PPk eta Cs-k botoen %46 lortu zituzten, baina gehiengo osorik ez. (Bart gauean %45,4ko babesa jaso dute PPk eta Voxek, baina dipu... | Azkeneko asteetan, Espainiako hedabide askotako inkestetan agertu da estatu mailako eskuineko alderdiak botoen %45 eta %50 artean ibiliko direla gaur Kongresurako hauteskundeetan. Gaur arte izan diren hamabost bozetan eskuineko alderdiak, batura eginda, behin soilik egon dira %50etik gertu: 2011n, botoen %49,3 lortuta.... |
2023-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/231054/ppk-irabazi-ditu-hauteskundeak-baina-ez-zaio-nahikoa-feijoo-gobernuburu-izendatzeko.htm | Politika | PPk irabazi ditu hauteskundeak, baina ez zaio nahikoa Feijoo gobernuburu izendatzeko | Alderdi Popularrak 136 diputatu lortu ditu. PSOE 122rekin geratu da; Vox, 33rekin, eta Sumar, 31rekin. Feijook esan du "gobernatzeko saioa" egingo duela. Sanchezek talde abertzaleen beharra izango du (26 aulki) Espainiako presidente segitzeko; Juntsek du giltza. PSOEko buruak adierazi du "bloke atzerakoiak porrot" egin... | PPk irabazi ditu hauteskundeak, baina ez zaio nahikoa Feijoo gobernuburu izendatzeko. Alderdi Popularrak 136 diputatu lortu ditu. PSOE 122rekin geratu da; Vox, 33rekin, eta Sumar, 31rekin. Feijook esan du "gobernatzeko saioa" egingo duela. Sanchezek talde abertzaleen beharra izango du (26 aulki) Espainiako presidente s... | PPk irabazi ditu Espainiako Kongresurako hauteskundeak, 136 diputaturekin, baina ez zaio aski izango Alberto Nuñez Feijoo Espainiako Gobernuko presidente izendatzeko. Izan ere, PP Kongresuan gobernuburuaren inbestidura saioan Voxekin (33 aulki) eta UPNrekin (1) elkartuko balitz, ez du gehiengo osoa izango. Hiru alderdi... |
2023-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/231055/moskuk-eraso-egin-dio-odesari-hemeretzi-misilekin.htm | Mundua | Moskuk eraso egin dio Odesari, hemeretzi misilekin | Katoliko ortodoxoen eliza bat jo dute, eta Unescok Errusia ohartarazi du, ondareari eginiko erasoengatik. Bi lagun hil dira eta hogeiren bat zauritu erasoaren ondorioz. | Moskuk eraso egin dio Odesari, hemeretzi misilekin. Katoliko ortodoxoen eliza bat jo dute, eta Unescok Errusia ohartarazi du, ondareari eginiko erasoengatik. Bi lagun hil dira eta hogeiren bat zauritu erasoaren ondorioz. | Errusiak Odesa bonbardatu du beste behin ere, airez, itsasoz eta lurrez —Krimeatik—. Hemeretzi misil jaurti, eta Ukrainako defentsa sistemek horietatik bederatzi lurreratu dituzte, Efe berri agentziaren arabera. Bi hildako eta hogeiren bat zauritu utzi ditu eraso horrek. Odesako katoliko ortodoxoen katedral nagusia jo ... |
2023-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/231056/greziako-rodas-irlan-30000-lagunetik-gora-ebakuatu-dituzte-suteengatik.htm | Mundua | Greziako Rodas irlan 30.000 lagunetik gora ebakuatu dituzte suteengatik | Duela sei egun piztu zen sua, eta gutxienez hiru foku kontroletik kanpo daude oraindik. Irlako hamabi udalerri osorik hustu behar izan dituzte. | Greziako Rodas irlan 30.000 lagunetik gora ebakuatu dituzte suteengatik. Duela sei egun piztu zen sua, eta gutxienez hiru foku kontroletik kanpo daude oraindik. Irlako hamabi udalerri osorik hustu behar izan dituzte. | Astea hastearekin bat piztu zen sua Greziako Rodas irlan, eta, egunek aurrera egin ahala, fokuak ugaritu, eta egoerak okerrera egin du. Denera, 30.000 lagunetik gora ebakuatu behar izan dituzte orain arte, eta, suteak direla medio, herrialdean inoiz martxan jarritako ebakuazio plan handiena bihurtu da, Kyriakos Miitsot... |
2023-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/231057/psoek-irabazi-du-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | PSOEk irabazi du Hego Euskal Herrian | PSOEk zazpi diputatu lortu ditu; EH Bilduk, sei; EAJk, bost; PPk, hiru; eta Sumarrek eta UPNk, bakarra. Duela lau urteko emaitzekin alderatuta, PSOEk 70.000 boto irabazi ditu, eta EH Bilduk, 55.000; aldiz, EAJk 100.000 inguru galdu ditu. | PSOEk irabazi du Hego Euskal Herrian. PSOEk zazpi diputatu lortu ditu; EH Bilduk, sei; EAJk, bost; PPk, hiru; eta Sumarrek eta UPNk, bakarra. Duela lau urteko emaitzekin alderatuta, PSOEk 70.000 boto irabazi ditu, eta EH Bilduk, 55.000; aldiz, EAJk 100.000 inguru galdu ditu. | Argitu da nork ordezkatuko dituen Hego Euskal Herriko herritarrak Espainiako Gorteetan. Boto guztiak zenbatuta, PSOE izango da garaile, eta zazpi ordezkari lortu ditu Espainiako Kongresurako. Haren atzetik bigarren geratu da EH Bildu, sei diputatu eskuratuta. Halaber, bost diputatu lortu ditu EAJk, hiru PPk, eta bana S... |
2023-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/231058/parte-hartzea-672koa-izan-da-hego-euskal-herrian.htm | Politika | Parte hartzea %67,2koa izan da Hego Euskal Herrian | Hegoaldean Espainiako Gorteetarako bozetan izan ohi den batezbestekoaren parekoa izan da abstentzioa. | Parte hartzea %67,2koa izan da Hego Euskal Herrian. Hegoaldean Espainiako Gorteetarako bozetan izan ohi den batezbestekoaren parekoa izan da abstentzioa. | 2,2 milioi herritar zeuden botoa ematera deituta Hego Euskal Herrian, eta horietatik 1,4 milioik eman dute: %67,2k. Ez da alde handirik egon lurraldeen artean; Araban %67,2, Bizkaian %67,9, Gipuzkoan %67,4 eta Nafarroan %69,7. Batez beste, Hego Euskal Herrian %69koa izan ohi da parte hartzea Espainiako Gorteetarako hau... |
2023-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/231059/espainoletan-espainolenak.htm | Politika | Espainoletan espainolenak | Madrilgo Genova kalearen inguruko bizilagun askok esan dute PPri eman diotela botoa. Bandera gorri-horiak astindu dituzte «Espainiaren batasuna» aldarrikatzeko, «hautsi nahi duten horien» aurrean. | Espainoletan espainolenak. Madrilgo Genova kalearen inguruko bizilagun askok esan dute PPri eman diotela botoa. Bandera gorri-horiak astindu dituzte «Espainiaren batasuna» aldarrikatzeko, «hautsi nahi duten horien» aurrean. | Madrilen, kilometro karratu berean daude Kristobal Kolonen omenezko plaza, Espainiako Auzitegi Nazionala, Auzitegi Gorena, Falange Espainolaren sortzaile Jose Antonio Primo de Riveraren jaiotetxea eta PPren egoitza nagusia. Hedabideek eta madrildarrek Genova deitzen diote eraikinari —Genova kalean dagoelako—, baina, iz... |
2023-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/231060/pse-ee-nagusi-eusko-legebiltzarrean-espainiako-emaitzak-errepikatuz-gero.htm | Politika | PSE-EE nagusi Eusko Legebiltzarrean, Espainiako emaitzak errepikatuz gero | Legealdia datorren urtean da amaitzekoa, baina ikusteko dago Urkulluk noizko deitzen duen bozetara. | PSE-EE nagusi Eusko Legebiltzarrean, Espainiako emaitzak errepikatuz gero. Legealdia datorren urtean da amaitzekoa, baina ikusteko dago Urkulluk noizko deitzen duen bozetara. | Hauteskundeetako emaitzek aldiro-aldiro erakusten dute boto emaileen portaera aldatuz doala hauteskunde esparruaren arabera. Hala ere, bart gaueko emaitzak estrapolatuz gero, Eusko Legebiltzarreko indar harremanak nabarmen aldatuko lirateke. Horren arabera, PSE-EE litzateke lehen indarra legebiltzarrean. Hogei legebilt... |
2023-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/231076/eajk-eh-bilduk-psek-eta-ppk-diputatu-bana-lortu-dute-araban.htm | Politika | EAJk, EH Bilduk, PSEk eta PPk diputatu bana lortu dute Araban | PSE-EEk jaso du boto gehien, EH Bilduren aurretik. EAJk beherakada nabarmena izan du:12:000 boto eta zazpi puntu galdu ditu. Lau diputatuak gizonezkoak dira. | EAJk, EH Bilduk, PSEk eta PPk diputatu bana lortu dute Araban. PSE-EEk jaso du boto gehien, EH Bilduren aurretik. EAJk beherakada nabarmena izan du:12:000 boto eta zazpi puntu galdu ditu. Lau diputatuak gizonezkoak dira. | Lau gizonek ordezkatuko dituzte arabarrak Espainiako Kongresuan. Espero bezala, PSE-EEk, EH Bilduk, PPk eta EAJk ordezkari bana lortu dute. Inkesta guztiek bide horretan jotzen zuten, eta hautetsontziek berretsi egin dituzte. Boto kopuruan eta alderdien hurrenkeran zegoen zalantza, eta aldaketa nabarmena EAJren jaitsie... |
2023-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/231078/otegi-balantza-antifaxismora-desorekatuko-dugu.htm | Politika | Otegi: «Balantza antifaxismora desorekatuko dugu» | EH Bilduko koordinatzaile nagusiak nabarmendu du euskal gizarteak indar subiranista «saritu eta indartu» duela. Lander Martinez Sumarren Bizkaiko zerrendaburuak adierazi du ezkerreko indar berriak «bete» egin duela bere helburua. | Otegi: «Balantza antifaxismora desorekatuko dugu». EH Bilduko koordinatzaile nagusiak nabarmendu du euskal gizarteak indar subiranista «saritu eta indartu» duela. Lander Martinez Sumarren Bizkaiko zerrendaburuak adierazi du ezkerreko indar berriak «bete» egin duela bere helburua. | Espainiako Gorteetarako hauteskundeen emaitzen analisia egiteko, EH Bilduren Mahai Politikoak bilera egin du gaur goizean. Ondoren eginiko agerraldian, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak nabarmendu du Amaiurrek 2011n jarritako sabaia gainditu duela EH Bilduk, 335.000 boto lortuta eta parte hartzea 2011koa... |
2023-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/231079/hauteskunde-gauak-18ko-kuota-izan-zuen-etb1en-eta-159koa-etb2n.htm | Bizigiro | Hauteskunde gauak %1,8ko kuota izan zuen ETB1en, eta %15,9koa ETB2n | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, La Sexta katea izan zen liderra; Espainian, La1 ikusi zen gehien. | Hauteskunde gauak %1,8ko kuota izan zuen ETB1en, eta %15,9koa ETB2n. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, La Sexta katea izan zen liderra; Espainian, La1 ikusi zen gehien. | Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan alderdi batek lortu du boto gehien Espainian, eta beste batzuk gailendu dira Hego Euskal Herrian. Telebistako ikusle datuetan ere izan da alderik: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, La Sexta katearen ARV Moncloa: Los Resultados saioak lortu zuen ikus-entzule gehien: 1... |
2023-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/231080/ponsati-atxilotu-eta-libre-utzi-dute-eta-espainiako-fiskaltzak-puigdemont-preso-hartzeko-eskatu-du.htm | Mundua | Ponsati atxilotu eta libre utzi dute, eta Espainiako Fiskaltzak Puigdemont preso hartzeko eskatu du | Askatu dutenean, eurodiputatuak adierazi du ez dituela erantzun Llarenak bidalitako galderak: «Abokatuak hala gomendatu didalako». | Ponsati atxilotu eta libre utzi dute, eta Espainiako Fiskaltzak Puigdemont preso hartzeko eskatu du. Askatu dutenean, eurodiputatuak adierazi du ez dituela erantzun Llarenak bidalitako galderak: «Abokatuak hala gomendatu didalako». | Clara Ponsati Europako Parlamentuko diputatua Bartzelonara itzuli da gaur, eta han atxilotu dute. Izan ere, Pablo Llarenak, Espainiako Auzitegi Goreneko epaileak, emana du Ponsati epaitegira eramateko agindua, deklaratzeari uko egiteagatik. Eurodiputatuak berak jakinarazi du zer gertatu den, Twitter bidez.
Arratsalde ... |
2023-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/231081/twitter-plataforma-x-izango-da-aurrerantzean.htm | Bizigiro | Twitter plataforma 'X' izango da aurrerantzean | Elon Muskek 'superapp' bihurtu nahi du Twitter. Jada aldatu du plataformaren ikurra mundu osoan. | Twitter plataforma 'X' izango da aurrerantzean. Elon Muskek 'superapp' bihurtu nahi du Twitter. Jada aldatu du plataformaren ikurra mundu osoan. | Elon Muskek Twitter aldatuko du. Plataforma X deituko da hemendik aurrera, eta jada esan dio agur txoriaren logoari. Twitter erabat eraldatzeko proiektuaren hasiera besterik ez da. Musken helburua da «bideo, audio, mezu bidalketa eta ordainketa» zerbitzuak plataforma batean edukitzea, superapp bat osatzea, alegia.
Twi... |
2023-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/231082/israelgo-parlamentuak-mugatu-egin-dio-gorenari-gobernuaren-erabakiak-baliogabetzeko-eskumena.htm | Mundua | Israelgo Parlamentuak mugatu egin dio Gorenari gobernuaren erabakiak baliogabetzeko eskumena | Netanyahuk eta eskuin muturreko koalizioak aurkeztutako erreforma judizialaren parte da legea. Goizean goizetik 20.000 herritar inguru irten dira protestan, eta Poliziak bi lagun zauritu eta hemeretzi atxilotu ditu. | Israelgo Parlamentuak mugatu egin dio Gorenari gobernuaren erabakiak baliogabetzeko eskumena. Netanyahuk eta eskuin muturreko koalizioak aurkeztutako erreforma judizialaren parte da legea. Goizean goizetik 20.000 herritar inguru irten dira protestan, eta Poliziak bi lagun zauritu eta hemeretzi atxilotu ditu. | Hitzordu garrantzitsu bat izan dute gaur Israelgo Knesset Parlamentuan; lehen ministro Benjamin Netanyahuk eta haren gobernukideek aurkeztutako erreforma judizialeko lege bat bozkatu dute, eta aurrera egin du. Hala, Israelgo Auzitegi Gorenak eskumena galduko du arrazoizkotzat jotzen ez dituen gobernuaren erabakiak atze... |
2023-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/231083/ukrainako-gerraz-ertzei-erreparatuz.htm | Mundua | UKRAINAKO GERRAZ, ERTZEI ERREPARATUZ | Nahia Sanzok eta Mikel Aiestaranek denboran atzera egin dute Ukrainan gertatzen ari dena ulertzen saiatzeko. Batetik, kritikagarria zaie agintarien epe laburkeria; bestetik, gerra handik kanpo hedatu nahi ez dutelakoan daude. Kezka agertu dute, gainera, behin gerra bukatuta etor daitekeenarekin, kontuan hartuta paramil... | UKRAINAKO GERRAZ, ERTZEI ERREPARATUZ. Nahia Sanzok eta Mikel Aiestaranek denboran atzera egin dute Ukrainan gertatzen ari dena ulertzen saiatzeko. Batetik, kritikagarria zaie agintarien epe laburkeria; bestetik, gerra handik kanpo hedatu nahi ez dutelakoan daude. Kezka agertu dute, gainera, behin gerra bukatuta etor da... | Futbol partida batek eta gerra batek, berez, ez dute antzik, baina gerra kontzeptuak oso ohikoak dira futbolean: defentsa, jaurtiketa, kontraerasoa... Ez da harritzekoa, gainera, neurketa garrantzitsu baten atarian jokalariren batek adieraztea «gerrara» doazela. Mikel Aiestaran, aldiz, gerra batetik, Ukrainakotik, etor... |
2023-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/231084/nahia-sanzo.htm | Nahia Sanzo | Nahia Sanzo. | Sobietar Batasunak eta hura izan zenaren eremuak interesa piztu izan diote beti. Hara bidaiatu izan du, eta «modu apur bat obsesiboan» estudiatu ditu han gertatutakoak. Moskun egonaldiak egindakoa da. «Mundu horri buruzko barne datu base bat dut». Chicago (AEB) ere izan du bizileku. Soziologo lan egin izan du beti, eta... | ||
2023-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/231085/mikel-aiestaran.htm | Mikel Aiestaran | Mikel Aiestaran. | Gatazken berri ematen ari da 2005etik. Egon da Sirian, Iraken, Libian... «Karlos Zurutuzaren esanetan, hori dena da Aiestaranestan», esan du, umorez. «Tunisiatik Afganistanera». Hamar urte egin zituen freelance, eta, 2015etik, Ekialdeko Hurbileko berriemailea da EITBrentzat eta Vocentorentzat. Handik kanpoko lekuetara ... | ||
2023-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/231086/ukrainak-eraso-egin-die-moskuko-erdialdeari-eta-krimeari.htm | Mundua | Ukrainak eraso egin die Moskuko erdialdeari eta Krimeari | Dronez bideratutako operazio militarrak izan dira, baina Errusiako defentsek zapuztu egin dituzte. Odesa eta Ukrainako hegoaldearen aurkako bonbardaketek ez dute etenik izango. | Ukrainak eraso egin die Moskuko erdialdeari eta Krimeari. Dronez bideratutako operazio militarrak izan dira, baina Errusiako defentsek zapuztu egin dituzte. Odesa eta Ukrainako hegoaldearen aurkako bonbardaketek ez dute etenik izango. | Ukrainak Moskuri eta Krimeari eraso egin die gaurko ordu txikietan, drone erasoen bidez. Ez da inor hil, ezta zauritu ere, Errusiako defentsak drone guztiak suntsitzea lortu ditu eta. Moskun, gaur 01:00etan gauzatu dute operazioa —Euskal Herrikoko 04:00etan—. Gerora, Telegram bidez, Ukrainako Gobernuak bere gain hartu ... |
2023-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/231087/espainiako-gobernua-eratzeko-egutegia-hasi-da.htm | Politika | Espainiako Gobernua eratzeko egutegia hasi da | Espainiako Gorteetarako hauteskundeen ondoren, bi bide ireki dira: irailaren 8rako Espainiako Gobernua eratuta izatea edo Gabonetarako hauteskundeetara deitzea. | Espainiako Gobernua eratzeko egutegia hasi da. Espainiako Gorteetarako hauteskundeen ondoren, bi bide ireki dira: irailaren 8rako Espainiako Gobernua eratuta izatea edo Gabonetarako hauteskundeetara deitzea. | Espainiako Gorteetarako hauteskundeen ondoren, hurrengo lau urteetan aginduko duen gobernua eratzeko egutegia hasi da. Hauek dira prozesuaren data nagusiak:
Abuztuaren 17an, Espainiako Kongresua eta Senatua eratuko dira. Parlamentariek ganberetako lehendakariak eta mahaiak aukeratuko dituzte. Astearte horretan bertan,... |
2023-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/231088/greta-thunbergi-isuna-jarri-diote-suediako-poliziari-desobeditzeagatik.htm | Mundua | Greta Thunbergi isuna jarri diote Suediako Poliziari desobeditzeagatik | Greta Thunberg klima aldaketaren protesta batean poliziaren aginduak ez jarraitzegatik epaitu dute. | Greta Thunbergi isuna jarri diote Suediako Poliziari desobeditzeagatik. Greta Thunberg klima aldaketaren protesta batean poliziaren aginduak ez jarraitzegatik epaitu dute. | Greta Thunberg klima aldaketaren kontrako ekintzaileari isuna jarri diote ekainak hemeretziko protesta batean poliziaren aginduak ez obeditzeagatik. Thunberg eta Reclaim the future ekintzaile taldeko kide batzuk, Malmo (Suedia) hiriko portura gerturatu ziren eta petrolio ontzien zirkulazio oztopatu zuten, erregai fosil... |
2023-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/231089/itunak-espero-ditut-gobernu-aurrerakoia-egon-dadin.htm | Politika | «Itunak espero ditut, gobernu aurrerakoia egon dadin» | Romero baikor mintzo da emaitzez. Uste du orain lehentasuna dela Pedro Sanchez hautatzea eta ez berriz bozetara deitzea. | «Itunak espero ditut, gobernu aurrerakoia egon dadin». Romero baikor mintzo da emaitzez. Uste du orain lehentasuna dela Pedro Sanchez hautatzea eta ez berriz bozetara deitzea. | Aje gozoa bizitzen ari da gaur Rafaela Romero, PSE-EEren Espainiako Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua (Quintana de la Serena, Espainia, 1972). «Oso pozik» dago, «ez direlako pasatu». «Guztion lorpen bat izan da».
PSE-EEk bost aulki lortu ditu eta bi PSNk. Espero al zenituzten emaitza horiek?
Espero genuen jendeak... |
2023-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/231090/jxcren-jarrera-gorabehera-psoek-uste-du-gai-izango-dela-gobernabidea-bermatzeko.htm | Mundua | JxCren jarrera gorabehera, PSOEk uste du gai izango dela gobernabidea bermatzeko | Turullen esanetan, inbestidurako bigarren bozketan abstenitzea ez dago mahai gainean.ERCk blokeorik ez egoteko eskatu du. PSCren arabera, ez dute onartuko erreferendum bat negoziatzea. | JxCren jarrera gorabehera, PSOEk uste du gai izango dela gobernabidea bermatzeko. Turullen esanetan, inbestidurako bigarren bozketan abstenitzea ez dago mahai gainean.ERCk blokeorik ez egoteko eskatu du. PSCren arabera, ez dute onartuko erreferendum bat negoziatzea. | Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako emaitzak ikusita eta Kongresuan ordezkaritza izango duten alderdien jarrera aintzat hartuta, JxC Junts Per Catalunyaren esku egongo da Pedro Sanchez berriro gobernuko presidente izatea, edo egoera blokeatzea eta gehiengo faltagatik bozak errepikatu behar izatea. Eta Carles Puigd... |
2023-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/231091/sudur-gorrien-biribilgunean.htm | Kultura | SUDUR GORRIEN BIRIBILGUNEAN | Pailazo deprimitua, pailazo beldurgarria, pailazo feminista. Sudur gorri txiki baten atzean milaka aurpegi ezkutatzen dira. Agustin Mujika ‘Takolo’ pertsonaiaren sortzaileak eta Bea Egizabal clownak azaldu dute nolakoa den pailazoterapiari eskainitako bizitza bat. | SUDUR GORRIEN BIRIBILGUNEAN. Pailazo deprimitua, pailazo beldurgarria, pailazo feminista. Sudur gorri txiki baten atzean milaka aurpegi ezkutatzen dira. Agustin Mujika ‘Takolo’ pertsonaiaren sortzaileak eta Bea Egizabal clownak azaldu dute nolakoa den pailazoterapiari eskainitako bizitza bat. | Punk bat, printzesa bat, hippy bat... eta bi pailazo elkartu dira biribilgune baten ondoko saltokian. Jaiak mozorro denda zabaldu zuen aspaldi Agustin Mujikak Zaldibian (Gipuzkoa), eta han bertan dira elkartzekoak. Izan ere, Takolo eta Bea Egizabal pailazoak mozorroturiko manikiz inguraturik daude, euren clowntasunaren... |
2023-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/231093/agustin-mujika-takolo.htm | Agustin Mujika, ‘Takolo’ | Agustin Mujika, ‘Takolo’. | 'Takolo' izen artistikoarekin egin zen ezaguna, Pirrutx eta Porrotx hirukotearekin hasieran, eta Pirritxekin gero. Irakaslea izan da lanbidez, erretiroa hartu arte. Haren ekimena izan ziren haurrak hizkuntzan murgiltzeko Euskal Girotze Barnetegiak, eta hezkuntzarako materiala sortu du, besteak beste Euskal girotze barn... | ||
2023-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/231094/bea-egizabal-ollokiegi.htm | Bea Egizabal Ollokiegi | Bea Egizabal Ollokiegi. | Hiru urtez ikasi zuen unibertsitatean, baina laborategiaren eta beraren artean ez zen kimika handirik sortu. Kontu kontalari hasi zen orduan, eta, poliki, pailazo bihurtu zen Oihulari Clown taldean. Inprobisaziorako dohaina zuenez, Ane Labaka bertsolariarekin bat egin zuen Erradikalak gara ikuskizuna sortzeko. Feminism... | ||
2023-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/231095/txibite-sendotasun-handia-ematen-digu-nafarroako-gobernua-gidatzen-jarraitzeko.htm | Politika | Txibite: «Sendotasun handia ematen digu Nafarroako Gobernua gidatzen jarraitzeko» | PSNren Eskualdeko Batzorde Exekutiboa bildu da arratsaldean atzoko emaitzen balorazio positiboa egiteko. | Txibite: «Sendotasun handia ematen digu Nafarroako Gobernua gidatzen jarraitzeko». PSNren Eskualdeko Batzorde Exekutiboa bildu da arratsaldean atzoko emaitzen balorazio positiboa egiteko. | Igandean, 92.748 nafarren babesa jaso zuen PSOEk, eta 1986ko Espainiako Gorteetako hauteskundeak geroztik lehen aldiz garaipena eskuratu du Nafarroan. Bi diputatu eta hiru senatari lortu ditu,. «Nafarrek mezu argi bat helarazi digute. Gorteetarako hautatu beharreko bederatzi ordezkaritatik bost sozialisten esku geratu ... |
2023-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/231117/osasunak-konferentzia-liga-jokatuko-du-kirolaren-arbitraje-auzitegiak-arrazoia-eman-ostean.htm | Kirola | Osasunak Konferentzia liga jokatuko du Kirolaren Arbitraje Auzitegiak arrazoia eman ostean | Osasunak zelaian lortutakoaz gozatzeko aukera izango du azkenean. Gorritxoak abuztuaren 7an egingo den Konferentzia ligako kanporaketetako zozketan izango dira | Osasunak Konferentzia liga jokatuko du Kirolaren Arbitraje Auzitegiak arrazoia eman ostean. Osasunak zelaian lortutakoaz gozatzeko aukera izango du azkenean. Gorritxoak abuztuaren 7an egingo den Konferentzia ligako kanporaketetako zozketan izango dira | Osasunak Konferentzia liga jokatuko du 2023-2024 denboraldian. Klubak azaldu bezala, Osasunak Konferentzia ligan parte hartzearen defentsan aurkeztutako froga berriak ikusita, Europako Futbol Federazioak (UEFAk) ondorioztatu du «Osasuna duela ia hamar urte izandako gertakarien biktima» izan zela, eta erakundeak gertaka... |
2023-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/231118/osasunak-konferentzia-liga-jokatuko-du-uefak-oniritzia-eman-ostean.htm | Kirola | Osasunak Konferentzia Liga jokatuko du, UEFAk oniritzia eman ostean | Halere, zigortzeko prozedura zabaldu dio talde gorritxoari, afera auzitegi arruntetara eramateagatik. | Osasunak Konferentzia Liga jokatuko du, UEFAk oniritzia eman ostean. Halere, zigortzeko prozedura zabaldu dio talde gorritxoari, afera auzitegi arruntetara eramateagatik. | Azkenean bai. Osasuna futbol taldeko zuzendaritzak zabaldu berri duen agiri baten arabera, Europako Futbol Federazioaren (UEFA) Kirola Arbitratzeko Epaitegiak (TAS) ontzat eman du talde gorritxoak Konferentzia Ligan parte hartzea.
Uztailaren hasieran, Apelazio Batzordeak atzera bota zuen Osasunak Konferentzia liga ez ... |
2023-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/231119/greba-egitera-deitu-dute-autobus-gidariek-baionako-bestetan.htm | Gizartea | Greba egitera deitu dute autobus gidariek Baionako bestetan | Txik Txak eta Chronoplus autobus zerbitzuetan trabak izanen dira Baionako bestetan, gidarien greba aurreikusia baita. Besten segurtasuna «jokoan ezartzea» leporatu die Etxegaraik. | Greba egitera deitu dute autobus gidariek Baionako bestetan. Txik Txak eta Chronoplus autobus zerbitzuetan trabak izanen dira Baionako bestetan, gidarien greba aurreikusia baita. Besten segurtasuna «jokoan ezartzea» leporatu die Etxegaraik. | Uztailaren 26tik 30era Txik Txak eta Chronoplus autobus sareko gidarien greba deitu dute FO, CFDT eta CGT sindikatuek. Izan ere, haien lan baldintzen hobetzea nahi dute, eta Keolis zuzendaritza enpresaren «kudeaketa errepresiboa eta antisoziala» deitoratu. FO eta CGT sindikatuek adierazi dutenez: «autobus gidari batek ... |
2023-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/231120/haur-bati-sexu-irudiak-eskatzeagatik-gizon-bat-atxilotu-dute-tolosan.htm | Gizartea | Haur bati sexu irudiak eskatzeagatik gizon bat atxilotu dute Tolosan | Hamar urteko neska bati eskatu dizkio irudiak, 26 urteko gizonak. Adingabearen gurasoek jarri dute salaketa. | Haur bati sexu irudiak eskatzeagatik gizon bat atxilotu dute Tolosan. Hamar urteko neska bati eskatu dizkio irudiak, 26 urteko gizonak. Adingabearen gurasoek jarri dute salaketa. | 26 urteko gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Tolosan, haur bati sexu irudiak eskatzeagatik. Tolosaldeko Atariaren arabera, ohartu dira mezuez gain sexu izaerako argazkiak ere trukatu zituztela.
Gizonaren arrastoa atzeman ondoren, haren etxea miatu du Guardia Zibilak; ordenagailua eta sakelakoa hartu dizkiote frogak... |
2023-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/231121/milaka-pertsona-elkartu-dira-santiagon-galiziako-aberri-egunean.htm | Mundua | Milaka pertsona elkartu dira Santiagon, Galiziako Aberri Egunean | Euskal Herriko ordezkariak egon dira BNG alderdiak antolaturiko manifestazioan, tartean Kontseilukoak eta EH Bildukoak. | Milaka pertsona elkartu dira Santiagon, Galiziako Aberri Egunean. Euskal Herriko ordezkariak egon dira BNG alderdiak antolaturiko manifestazioan, tartean Kontseilukoak eta EH Bildukoak. | Aberri Eguna ospatzen dute Galizian uztailaren 25an, eta, horren harira, BNG alderdi nazionalistak deituriko manifestazioan milaka pertsona elkartu dira Santiagoko kaleetan.
Gero eta gehiago, Galizia berri baterako lelopean, martxa egin dute hiriko kaleetan barrena. Alderdiak sostengua pilatu nahi du Galizian egingo d... |
2023-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/231122/psnk-geroa-baik-eta-znk-negoziazioei-ekin-diete-berriz.htm | Politika | PSNk, Geroa Baik eta ZNk negoziazioei ekin diete berriz | Gobernabidea bermatzeko UPNk egindako proposamena baztertu du Alzorrizek: «Etenik gabe mespretxatu eta iraindu gaituzte» | PSNk, Geroa Baik eta ZNk negoziazioei ekin diete berriz. Gobernabidea bermatzeko UPNk egindako proposamena baztertu du Alzorrizek: «Etenik gabe mespretxatu eta iraindu gaituzte» | Jaieguna izanagatik, gaur bilduko dira PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa, Nafarroako Gobernuaren programa hitzartu asmoz. Uztail hasieran programen edukiaren negoziazioa hasiz geroztik, diskrezioa gorde dute. Beraz, ez dute deialdi publikorik egin.
Astelehen arratsaldean, PSNren Eskualdeko Batzorde Exekutiboaren bil... |
2023-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/231123/aurreikuspenak-hobetu-ditu-ndfk-baina-arriskuei-aurre-egiteko-prestatzeko-eskatu-die-herrialdeei.htm | Ekonomia | Aurreikuspenak hobetu ditu NDFk, baina arriskuei aurre egiteko prestatzeko eskatu die herrialdeei | Nahiz eta munduko ekonomia espero baino gehiago haziko den, hazkundea maila historikoen azpitik dagoela adierazi du Nazioarteko Diru Funtsak. | Aurreikuspenak hobetu ditu NDFk, baina arriskuei aurre egiteko prestatzeko eskatu die herrialdeei. Nahiz eta munduko ekonomia espero baino gehiago haziko den, hazkundea maila historikoen azpitik dagoela adierazi du Nazioarteko Diru Funtsak. | Apirilean 2023 eta 2024rako egindako aurreikuspenak berritu ditu NDF Nazioarteko Diru Funtsak, eta adierazi du orduan aurreikusitako ekonomiaren geldialdia motelagoa izango dela, eta inflazioa, berriz, espero baino azkarrago jaitsiko dela. Hala, 2023an munduko BPG barne produktu gordina %2,8 haztea espero zuten, baina ... |
2023-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/231124/ehun-ek-proposatu-du-udaletxeetan-erreferendum-lotesleak-antolatzea.htm | Politika | Ehun-ek proposatu du udaletxeetan erreferendum lotesleak antolatzea | Espainian eta Frantzian estrategia askatzaileak ezingo direla egin iritzita, aldebakarrez jardun behar dela dio, euskal errepublikaren alde | Ehun-ek proposatu du udaletxeetan erreferendum lotesleak antolatzea. Espainian eta Frantzian estrategia askatzaileak ezingo direla egin iritzita, aldebakarrez jardun behar dela dio, euskal errepublikaren alde | Ehun euskal errepublikaren aldeko mugimenduak uste du ezin dela Euskal errepublika eratzeko Frantziak eta Espainiak baimena noiz emango zain gehiago egon. Horregatik, erreferendum lotesleak antolatzea proposatu du udaletxeetan, «burujabetza eskatu beharrean burujabe jokatzen hasi behar dugu», esan du, ohar bidez.
Uste... |
2023-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/231125/prefetak-baionako-prokuradorea-deitu-du-u14-kolektiboaren-aurka-egitera.htm | Politika | Prefetak Baionako prokuradorea deitu du U14 kolektiboaren aurka egitera | Joan den uztailaren 14an izen bereko kolektiboak burutu ekintzak salatu ditu Pirinio Atlantikoetako prefetak. Baionako prokuradoreari dei egin dio gertakizunak kontuan hartzeko. | Prefetak Baionako prokuradorea deitu du U14 kolektiboaren aurka egitera. Joan den uztailaren 14an izen bereko kolektiboak burutu ekintzak salatu ditu Pirinio Atlantikoetako prefetak. Baionako prokuradoreari dei egin dio gertakizunak kontuan hartzeko. | Uztailaren 25 honetan agertu prentsa agiri batean, Pirinio Atlantikoetako prefetak jakinarazi du Baionako prokuradoreari eskatu diola U14 kolektiboaren aurka egiteko, joan den uztailaren 14an Frantziako besta egun nazionalean burutu ekintza baten salatzeko. Izan ere, militanteetarik batzuk Ziburuko hilen oroitarri punt... |
2023-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/231126/berrindustrializazioaren-finantzaketaz-eztabaidatu-dute-bilbon-ebko-industria-ministroek.htm | Ekonomia | Berrindustrializazioaren finantzaketaz eztabaidatu dute Bilbon EBko industria ministroek | Inbertsiogile pribatuen ihesa saihesteko neurriak hartuko dituztela iragarri dute. | Berrindustrializazioaren finantzaketaz eztabaidatu dute Bilbon EBko industria ministroek. Inbertsiogile pribatuen ihesa saihesteko neurriak hartuko dituztela iragarri dute. | Europako Batasuneko estatu kideetako kontsumo eta industria ministroen bilkura informala egiten ari dira Bilboko Euskalduna jauregian atzo eta gaur. Industria ministroen txanda izan da gaur, eta inbertsiogile pribatuek Europa ez uzteko neurriak proposatu dituzte. Neurrion helburua da inbertsiogile pribatuek Europatik «... |
2023-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/231127/txipen-europako-legea-onartu-du-ebk.htm | Ekonomia | Txipen Europako Legea onartu du EBk | 3.300 milioi euroren laguntza zuzenak izango ditu industriak, eta 43.000 milioi euro mugitzea espero dute. | Txipen Europako Legea onartu du EBk. 3.300 milioi euroren laguntza zuzenak izango ditu industriak, eta 43.000 milioi euro mugitzea espero dute. | Europako Batasuneko estatu kideek Txipen Europako Legea onartu dute gaur, duela gutxi Europako Parlamentuak egin ostean. Legearen neurri berriekin bikoiztu egin nahi dute Europako txipen ekoizpena, munduan egiten diren txipen %20 fabrikatzeraino. Helburu nagusia da Asiako herrialdeekiko menpekotasuna murriztea; izan er... |
2023-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/231128/landarbaso-abesbatzak-asiako-grand-prixa-irabazi-du.htm | Kultura | Landarbaso Abesbatzak Asiako Grand Prixa irabazi du | Balin (Indonesia) jokatu da kantu lehiaketa, eta Errenteriako korua Asiako beste bost talderi gailendu zaio. | Landarbaso Abesbatzak Asiako Grand Prixa irabazi du. Balin (Indonesia) jokatu da kantu lehiaketa, eta Errenteriako korua Asiako beste bost talderi gailendu zaio. | Errenteriako (Gipuzkoa) Landarbaso Abesbatzak bere ibilbideko saririk garrantzitsuena eskuratu du gaur, Balin: Asiako Grand Prix finala. Lehiaketa horretan parte hartu duen Europako lehenengo abesbatza da Landarbaso, eta estreinaldian sari nagusia irabazi du. Asiako Grand Prix finalera beste hainbat lehiaketatan garail... |
2023-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/231152/sexu-eraso-bat-salatu-dute-getxon.htm | Gizartea | Sexu eraso bat salatu dute Getxon | Neska batek ukituak egin dizkiotela salatu du. Oraindik ez dago atxiloturik. | Sexu eraso bat salatu dute Getxon. Neska batek ukituak egin dizkiotela salatu du. Oraindik ez dago atxiloturik. | Ertzaintzak jakitera eman duenez, neska batek sexu eraso bat salatu du. Aixerrotako Nazioarteko Paellen Lehiaketa egiten den gunean gertatu zen, Getxon (Bizkaia). Atzo arratsaldean izan zela baieztatu dute.
Arratsaldean bertan jarri zuen emakumeak salaketa, ukituak egin zizkiotelako. Hala ere, Ertzaintzak dio oraindik... |
2023-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/231153/kontrolpean-dute-petronorren-piztutako-sutea.htm | Gizartea | Kontrolpean dute Petronorren piztutako sutea | Ez da inor zauritu. | Kontrolpean dute Petronorren piztutako sutea. Ez da inor zauritu. | Petronorrek jakinarazi du segurtasun protokoloak abian jarri dituela, Muskizko lantegian (Bizkaia) goizeko seiak aldera sute bat piztu eta gero. Findegia1 eremuan gertatu da, eta, Petronorren «bitarteko propioen bidez», kontrolpean hartu dute sutea.
Enpresak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu, eta gertatutakoa iker... |
2023-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/231154/aurreakordioa-sinatuta-bizkaiko-merkataritzako-langileei-18-igoko-diete-soldata.htm | Ekonomia | Aurreakordioa sinatuta, Bizkaiko merkataritzako langileei %18 igoko diete soldata | Cecobi patronalak eta sindikatuek sinatu dute aurreakordioa. Lurraldeko 5.000 langileri eragingo die itun berriak. | Aurreakordioa sinatuta, Bizkaiko merkataritzako langileei %18 igoko diete soldata. Cecobi patronalak eta sindikatuek sinatu dute aurreakordioa. Lurraldeko 5.000 langileri eragingo die itun berriak. | ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek aurreakordio bat lortu dute Cecobi patronalarekin, Bizkaiko merkataritza orokorraren sektorea arautuko duen hitzarmen bat izateko. %18 igoko diete soldata langileei, eta, ELAk adierazi duenez, KPIaren bilakaeraren arabera soldatak are gehiago igotzeko aukera egongo da, baina ez dute g... |
2023-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/231155/prebentzioaren-bidez-774000-lagun-itotzea-eragotz-daiteke-2050erako.htm | Mundua | Prebentzioaren bidez 774.000 lagun itotzea eragotz daiteke 2050erako | OMEk egindako bideragarritasun ikerketa batek ondorioztatu duenez, bi neurriren bidez lor daiteke helburu hori: urtebete eta 5 urte arteko umeentzako materiala eta zaintza hobetuta, eta 5 eta 9 urte artekoei oinarrizko igeriketa teknikak irakatsita. | Prebentzioaren bidez 774.000 lagun itotzea eragotz daiteke 2050erako. OMEk egindako bideragarritasun ikerketa batek ondorioztatu duenez, bi neurriren bidez lor daiteke helburu hori: urtebete eta 5 urte arteko umeentzako materiala eta zaintza hobetuta, eta 5 eta 9 urte artekoei oinarrizko igeriketa teknikak irakatsita. | 2050erako 774.000 bizitza salba daitezke bi neurrirekin. Horixe ondorioztatu dute OME Osasunaren Munduko Erakundearen ikerketa batean. Hauek dira neurriak: urtebete eta 5 urte arteko umeentzako materiala eta zaintza hobetzea eta 5 eta 9 urte artekoek oinarrizko igeriketa teknikak ikastea. Atzo, itotzeak eragoztearen al... |
2023-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/231156/macronek-laquobarkamenean-eta-etorkizuneanraquo-oinarrituriko-itun-bat-proposatu-du-kaledonia-berrirako.htm | Mundua | Macronek «barkamenean eta etorkizunean» oinarrituriko itun bat proposatu du Kaledonia Berrirako | Frantziako presidentea Ozeaniako uhartedian izan da, eta baieztatu egin du konstituzioaren erreforma egingo dutela estatus berria jasotzeko. | Macronek «barkamenean eta etorkizunean» oinarrituriko itun bat proposatu du Kaledonia Berrirako. Frantziako presidentea Ozeaniako uhartedian izan da, eta baieztatu egin du konstituzioaren erreforma egingo dutela estatus berria jasotzeko. | Nahita edo nahi gabe, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Kaledonia Berriko hiriburuan eman duen hitzaldia uhartediaren etorkizun instituzionalari buruzko negoziazioen isla izan da. Parean, oro har, europar jatorriko herritarrak eta haien ondorengoak izan ditu, Frantziako banderak astintzen ari zirela, segurtasun a... |
2023-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/231157/espainiako-konstituzioa-modernizatzeko-prest-agertu-da-eneko-andueza.htm | Politika | Espainiako Konstituzioa «modernizatzeko» prest agertu da Eneko Andueza | PSE-EEko idazkari nagusiak jakinarazi duenez, prest daude lurralde ereduaren inguruan hitz egiteko, baina konstituzioaren mugak «direnak dira», eta ez dituzte igaroko. Adierazi du PSOEk eredu federala babesten duela. | Espainiako Konstituzioa «modernizatzeko» prest agertu da Eneko Andueza. PSE-EEko idazkari nagusiak jakinarazi duenez, prest daude lurralde ereduaren inguruan hitz egiteko, baina konstituzioaren mugak «direnak dira», eta ez dituzte igaroko. Adierazi du PSOEk eredu federala babesten duela. | Alderdi sozialista Espainiako lurralde eredua moldatzeko prest dagoela adierazi du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak Radio Euskadiko Boulevard saioan: «Alderdi sozialistak ez du arazorik lurralde ereduari buruz hitz egiteko guztiak aseko dituen eredu federal baterako bidean». Anduezak azaldutakoaren arabera, soz... |
2023-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/231158/eusko-jaurlaritzak-etxebizitza-legearen-aurkako-helegitea-aurkeztu-du-auzitegi-konstituzionalean.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza Legearen aurkako helegitea aurkeztu du Auzitegi Konstituzionalean | Salatu duenez, lege horrek Jaurlaritzaren eskumenak urratzen ditu. EAJk legearen aurka bozkatu zuen apirilean, onartu zutenean. Ez dute erabakia babestu PSE-EEko sailburuek. | Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza Legearen aurkako helegitea aurkeztu du Auzitegi Konstituzionalean. Salatu duenez, lege horrek Jaurlaritzaren eskumenak urratzen ditu. EAJk legearen aurka bozkatu zuen apirilean, onartu zutenean. Ez dute erabakia babestu PSE-EEko sailburuek. | Eusko Jaurlaritzak ez du Espainiako Etxebizitza Legea indarrean nahi. Lege horren aurkako helegitea aurkeztu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, argudiatuta Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren eskumenak urratzen dituela. Legearen zazpi artikuluren eta hainbat xedapenen aurka egin du Jaurlaritzak, bere zerbitzu juridiko... |
2023-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/231159/espainiako-kongresuak-krisiari-aurre-egiteko-neurrien-luzapena-onartu-du.htm | Ekonomia | Espainiako Kongresuak krisiari aurre egiteko neurrien luzapena onartu du | Espainiako Gobernuaren ohiko bazkideen aldeko botoei PPrenak batu zaizkie. Trukean Feijooren inbestiduran abstenitzeko eskatu diote PSOEri. | Espainiako Kongresuak krisiari aurre egiteko neurrien luzapena onartu du. Espainiako Gobernuaren ohiko bazkideen aldeko botoei PPrenak batu zaizkie. Trukean Feijooren inbestiduran abstenitzeko eskatu diote PSOEri. | Espainiako Diputatuen Kongresuak, Diputazio Iraunkorraren bitartez, ekainaren amaieran Espainiako Gobernuak onartutako dekretu legea onartu du gaur, krisiari aurre egiteko neurrien indarraldia urte amaierara arte luzatzeko. Espainiako Gobernuaren ohiko bazkideen babesaz gain, PPrena ere izan du, eta emandako 64 botoeta... |
2023-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/231160/atristainen-hirugarren-gradua-atzera-bota-du-auzitegi-nazionalak-berriz-ere.htm | Politika | Atristainen hirugarren gradua atzera bota du Auzitegi Nazionalak, berriz ere | Auzitegi Nazionaleko lehen zigor salak ebatzi du gradu progresioaren kontra, nahiz eta Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak kontrakoa adierazi zuen. Sarek «gizagabetzat» jo du auzitegiaren jarrera, eta mobilizatzeko deia egin du etziko. | Atristainen hirugarren gradua atzera bota du Auzitegi Nazionalak, berriz ere. Auzitegi Nazionaleko lehen zigor salak ebatzi du gradu progresioaren kontra, nahiz eta Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak kontrakoa adierazi zuen. Sarek «gizagabetzat» jo du auzitegiaren jarrera, eta mobilizatzeko deia egin du etziko. | Sare Herritarrak jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko lehen zigor salak Xabier Atristain euskal presoaren hirugarren graduaren aurka ebatzi du. Plataformaren arabera, ebazpenak agerian utzi du auzitegiaren «errebantxa eta krudelkeria» jarrera. Izan ere, bigarren aldia da Atristainen hirugarren gradua atze... |
2023-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/231161/zientzia-ikuskizunak-bisita-gidatuak-saioak-planetariumean-eta-errealitate-birtualeko-simulagailuak.htm | albisteak | Zientzia-ikuskizunak, bisita gidatuak, saioak planetariumean eta errealitate birtualeko simulagailuak | Udara honetan hainbat jarduera berezi eskaintzen dizkiegu Eureka zientzia museoan haurrei eta helduei, familian edo lagun artean ondo pasatzeko. | Zientzia-ikuskizunak, bisita gidatuak, saioak planetariumean eta errealitate birtualeko simulagailuak. Udara honetan hainbat jarduera berezi eskaintzen dizkiegu Eureka zientzia museoan haurrei eta helduei, familian edo lagun artean ondo pasatzeko. | Zer bisitatu Eureka zientzia museoan
8 aretok osatzen duten erakusketa iraunkorra.
Animalia aretoa daukagu, publiko mota guztietarako, eta gune honetan ekosistema desberdinak eta bertan bizi diren animalia ezberdinenak ezagutzeko prestatua.
Planetarium digitala ere badaukagu, askotariko karteldegia duena, familientz... |
2023-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/231162/gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen-sexu-eraso-bat-egitea-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, sexu eraso bat egitea egotzita | Erasoa Gasteizko Bremen kaleko taberna batean gertatu zen. | Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, sexu eraso bat egitea egotzita. Erasoa Gasteizko Bremen kaleko taberna batean gertatu zen. | Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 44 urteko gizonezko bat atxilotu dute, emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Erasoa atzo izan zen, 21:25 aldera, Gasteziko Bremen kaleko taberna batean.
Udaltzainek dei bat jaso zuten, eta, gertaeren lekura joan zirenean, gizonarekin eta emakumearekin hitz egin zuten... |
2023-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/231163/irungo-motor-gidari-bat-hil-da-istripu-batean-nafarroan.htm | Gizartea | Irungo motor gidari bat hil da istripu batean, Nafarroan | 60 urteko gizon bat da biktima. 24 orduan Nafarroan hil den bigarren motor gidaria da. | Irungo motor gidari bat hil da istripu batean, Nafarroan. 60 urteko gizon bat da biktima. 24 orduan Nafarroan hil den bigarren motor gidaria da. | Irungo 60 urteko gizon bat hil da Murillo el Cuenden (Nafarroa) izan den istripu batean: auto batek eta moto batek elkar jo dute N-121 errepideko 50. kilometroan. 11:55ak aldera iritsi da deia Nafarroako larrialdi zerbitzuetara.
Suhiltzaileak, anbulantzia eta Tuterako eta Iruñeko bide segurtasuneko langileak joan dira... |
2023-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/231164/golkoko-itsaslasterra-uste-baino-lehenago-eten-daitekeela-ohartarazi-dute.htm | Mundua | Golkoko itsaslasterra uste baino lehenago eten daitekeela ohartarazi dute | Itsaslasterra etengo balitz, denbora laburrean asko alda liteke munduko klima | Golkoko itsaslasterra uste baino lehenago eten daitekeela ohartarazi dute. Itsaslasterra etengo balitz, denbora laburrean asko alda liteke munduko klima | Dagoen latituderako Europari daukan tenperatura epela bermatzen dion Golkoko itsaslasterra — zientzialariek Atlantikoko iraultze meridionaleko zirkulazioa (AMOC) izenez ezagutzen dutena— uste baino lehenago eten daitekeela jakinarazi du Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa batek. Ez da zientzialariek hipotesi hor... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.