date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-7-26
https://www.berria.eus/albisteak/231165/bidenen-migrazio-neurriak-bertan-behera-utzi-ditu-behin-behinean-epaile-federal-batek.htm
Mundua
Bidenen migrazio neurriak bertan behera utzi ditu behin-behinean epaile federal batek
Maiatzean ezarritako 8. tituluaren aurkako erabakia hartu du, legez kontrakoa dela argudiatuta. Justizia Departamentuak erabaki horren kontrako helegitea aurkeztu du.
Bidenen migrazio neurriak bertan behera utzi ditu behin-behinean epaile federal batek. Maiatzean ezarritako 8. tituluaren aurkako erabakia hartu du, legez kontrakoa dela argudiatuta. Justizia Departamentuak erabaki horren kontrako helegitea aurkeztu du.
Kaliforniako epaile federal batek behin-behinean bertan behera utzi ditu AEBetako Gobernuak maiatzean abian jarritako migrazio politika berriak. Joe Biden AEBetako presidenteak AEBetako kodeko 8. titulua ezarri zuen maiatzaren 12an, orduan iraungi baitziren Donald Trump presidente ohiaren migrazio neurriak. 8. titulua...
2023-7-26
https://www.berria.eus/albisteak/231166/goizero-trabak-izanen-dira-baionako-bestetako-autobusetako-sarean.htm
Gizartea
Goizero trabak izanen dira Baionako bestetako autobusetako sarean
FO, CGT eta CFDT sindikatuek adierazi dute 2022ko uztaileko negoziazioetako eskaera batzuk betegabeak direla eta, ondorioz, gaurtik igandera arte eginen dutela greba.
Goizero trabak izanen dira Baionako bestetako autobusetako sarean. FO, CGT eta CFDT sindikatuek adierazi dute 2022ko uztaileko negoziazioetako eskaera batzuk betegabeak direla eta, ondorioz, gaurtik igandera arte eginen dutela greba.
Sindikatuak kexu agertu dira Keolis enpresaren eta Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasun Sindikatuaren (IEHAMS) kudeaketa txarra pairatzen dutelako langileek. Izan ere, 2022ko uztaileko grebaren ondotik, sindikatu kudeatzaileak eta Keolis enpresak hitzemaniko «engaiamendu idatziak ez dira batere errespetatuak izan», ...
2023-7-26
https://www.berria.eus/albisteak/231167/landarbaso-abesbatza-poztasun-eztanda-bat-asiako-grand-prix-finalean.htm
Kultura
Landarbaso abesbatza: «poztasun eztanda bat» Asiako Grand Prix finalean
Asiako Grand Prix finala irabazi du Landarbaso abesbatzak, Balin. Bihar han arituko da berriro, Baliko Nazioarteko Koru Lehiaketan.
Landarbaso abesbatza: «poztasun eztanda bat» Asiako Grand Prix finalean. Asiako Grand Prix finala irabazi du Landarbaso abesbatzak, Balin. Bihar han arituko da berriro, Baliko Nazioarteko Koru Lehiaketan.
«Ez dute guk bezala abestuko», esan zuen Iñaki Tolaretxipik, Landarbaso abesbatzako zuzendariak, duela egun batzuk, Asiako Grand Prix finalaren inguruan galdetzean. Euren aurkariek ez zuten eurek bezala abestu, ez. Errenteriako (Gipuzkoa) abesbatzak balentria egin zuen asteartean, munduan Grand Prix bat irabazten duen ...
2023-7-26
https://www.berria.eus/albisteak/231168/lankidetzarako-eta-elkartasunerako-lege-proiektua-aurkeztu-du-eusko-jaurlaritzak.htm
Politika
Lankidetzarako eta Elkartasunerako lege proiektua aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak
Lege berriak «lankidetzarako eta elkartasunerako euskal politikarako esparru juridiko berria» ezarriko duela esan du Melgosak.
Lankidetzarako eta Elkartasunerako lege proiektua aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Lege berriak «lankidetzarako eta elkartasunerako euskal politikarako esparru juridiko berria» ezarriko duela esan du Melgosak.
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal lege proiektua. Lege berri horrek 2007ko Garapenerako Lankidetzaren legea ordezkatuko du. Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzetan, «lankidetzarako eta elkartasunerako euskal poli...
2023-7-26
https://www.berria.eus/albisteak/231169/beste-eredu-bat-aldarri.htm
Bizigiro
Beste eredu bat aldarri
Maurizia kolektiboa eta Herrian Bizi plataforma omendu ditu gazte asanbladak, besta alternatiboen irekitze ekitaldian.
Beste eredu bat aldarri. Maurizia kolektiboa eta Herrian Bizi plataforma omendu ditu gazte asanbladak, besta alternatiboen irekitze ekitaldian.
Nafarroako bandera eta ikurrina zintzilik dira Les Pyrenees ostatu gaineko paretan. Bien artean, egurrezko seinale bat: Herriko etxea. 19:00ak jo dituenerako, leihoak ireki eta bi gazte atera dira jendez mukuru dagoen plazari agurra egitera. Azken urteetan tradizio bilakatu da Baionako gazte asanbladaren besten irekier...
2023-7-26
https://www.berria.eus/albisteak/231170/sinead-oconnor-abeslari-irlandarra-hil-da.htm
Kultura
Sinead O'Connor abeslari irlandarra hil da
Arrakasta handia izan zuen 1990eko urteetan, bereziki 'Nothing Compares 2 U' abestia argitaratu zuenez geroztik. 56 urte zituen.
Sinead O'Connor abeslari irlandarra hil da. Arrakasta handia izan zuen 1990eko urteetan, bereziki 'Nothing Compares 2 U' abestia argitaratu zuenez geroztik. 56 urte zituen.
Sinead O'Connor abeslari eta musikariak (Dublin, 1966 - 2023) 1987an kaleratu zuen bere lehen diskoa, The Lion and the Cobra, eta mundu osoan zabaldu zen denbora gutxian. Arrakasta handiagoa izan zuen bigarrenak, I Do Not Want What I Haven't Got izenekoak (1990), eta, batez ere, single batek: Nothing Compares 2 U abest...
2023-7-26
https://www.berria.eus/albisteak/231171/legealdiari-begirako-egonkortasuna-eskaini-dio-upnk-txibiteri.htm
Politika
Legealdiari begirako egonkortasuna eskaini dio UPNk Txibiteri
UPNren zuzendaritzak gehiengoz onartu du PSNri biltzeko eskatzea. Sozialistak prest baleude, mahai gainean jarriko lukete «EH Bildu erabakigarri ez izatearen truke» gobernuari eta udalei egonkortasuna bermatzea.
Legealdiari begirako egonkortasuna eskaini dio UPNk Txibiteri. UPNren zuzendaritzak gehiengoz onartu du PSNri biltzeko eskatzea. Sozialistak prest baleude, mahai gainean jarriko lukete «EH Bildu erabakigarri ez izatearen truke» gobernuari eta udalei egonkortasuna bermatzea.
«Baliagarriak izan nahi dugu». Bezperan Javier Esparza UPNko presidenteak egindako proposamen «pertsonala» babestu du UPNren zuzendaritzak, arratsaldean egindako bileran. «Orain, biltzeko eskatuko diot Txibiteri, eta eskua luzatuko diot. Bilduk erabakirik hartzen ez duen bitartean, hitz egiteko prest gaude. Guk nahi du...
2023-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/231172/tradizionalaren-aldeko-aldarria.htm
albisteak
Tradizionalaren aldeko aldarria
Ander Zabalza eskalatzaile nafarrak bukatu berri du Xabier Ormazabal mendi bekara aurkeztu zuen proiektua: Lofoten uharteetan eta Eskoziako Foula uhartean hainbat bide berri zabaldu eta errepikatu ditu. Eskalatutako horma eta bide guztietan ez dute iltze bakar bat ere sartu.
Tradizionalaren aldeko aldarria. Ander Zabalza eskalatzaile nafarrak bukatu berri du Xabier Ormazabal mendi bekara aurkeztu zuen proiektua: Lofoten uharteetan eta Eskoziako Foula uhartean hainbat bide berri zabaldu eta errepikatu ditu. Eskalatutako horma eta bide guztietan ez dute iltze bakar bat ere sartu.
Eskalada tradizionala da eskaladaren jatorria eta oinarria: hormak ez daude ekipatuta, bideetan ez dago aurrez ezarritako paraboltik edo seguru finkorik, eta eskalatzaileak joan behar du arrakaletan eta aurkitzen dituen kokaguneetan iltzeak, friend-ak eta artesietakoak jartzen gora egiteko; behin lerro hori eskalatu on...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/231195/sortutako-hamar-lanpostutik-bederatzi-zerbitzuen-sektorekoak-dira.htm
Ekonomia
Sortutako hamar lanpostutik bederatzi zerbitzuen sektorekoak dira
2008. urtetik izandako langabe kopururik txikiena eta langile kopururik handiena zenbatu du INEk Hego Euskal Herrian. Apiriletik uztailera 44.400 lanpostu sortu dira.
Sortutako hamar lanpostutik bederatzi zerbitzuen sektorekoak dira. 2008. urtetik izandako langabe kopururik txikiena eta langile kopururik handiena zenbatu du INEk Hego Euskal Herrian. Apiriletik uztailera 44.400 lanpostu sortu dira.
Hego Euskal Herriko lan merkatuan zerbitzuen sektoreak gero eta pisu handiagoa dauka. Urteko bigarren hiruhilekoan sortutako lanpostuen %88 alor horretakoak dira: hirugarren sektorean 46.600 pertsona gehiago daude lanean urteko lehen hiruhilekoan baino. Hala erakusten dute INE Espainiako estatistika institutuaren bizta...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/231196/laboral-kutxak-109-milioi-irabazi-ditu-2023ko-lehen-erdian.htm
Ekonomia
Laboral Kutxak 109 milioi irabazi ditu 2023ko lehen erdian
Interes tasa handiagoen bidez, ia %69 handitu ditu mozkinak.
Laboral Kutxak 109 milioi irabazi ditu 2023ko lehen erdian. Interes tasa handiagoen bidez, ia %69 handitu ditu mozkinak.
Interes tasen igoera bizkorrak maileguak dituzten herritarren eta enpresen patrikak astindu ditu, baina berri ona da mailegu horren beste aldean daudenentzat: finantza erakundeentzat. Laboral Kutxak, esaterako, %68,8 handitu du aurten 2022ko lehen erdiko irabazi garbia: 65 milioi izan ziren iaz, eta 109,7 milioi euro a...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/231197/donostiako-balkoi-batean-harrapatuta-geratutako-sai-arre-bat-aske-utzi-dute.htm
Bizigiro
Donostiako balkoi batean harrapatuta geratutako sai arre bat aske utzi dute
Donostiako balkoi batean harrapatuta geratutako sai arre bat aske utzi dute.
Herrerako (Donostia) etxebizitza bateko balkoi batean harrapatuta geratutako sai arre bat (Gyps fulvus) aske utzi dute ertzainek eta animaliak babesteko elkarteko kide batek. Gertakaria asteartean izan zen, eta, animalia ikusi bezain laster, Ertzaintzari deitu zioten etxeko jabeek. Balkoiko barandaren eta hormaren arte...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/231198/eh-bilduk-oso-kezkagarritzat-jo-du-jaurlaritzak-etxe-eskubidearen-legeari-jarritako-helegitea.htm
Politika
EH Bilduk «oso kezkagarritzat» jo du Jaurlaritzak Etxe Eskubidearen Legeari jarritako helegitea
Unai Urruzunok nabarmendu duenez, legeak Euskal Herriko udalei eta instituzioei «tresna juridikoak» ematen dizkie alokairu prezioei muga jartzeko edota etxebizitza publikoaren promozioa tentsio handiko eremuen bidez lortzeko.
EH Bilduk «oso kezkagarritzat» jo du Jaurlaritzak Etxe Eskubidearen Legeari jarritako helegitea. Unai Urruzunok nabarmendu duenez, legeak Euskal Herriko udalei eta instituzioei «tresna juridikoak» ematen dizkie alokairu prezioei muga jartzeko edota etxebizitza publikoaren promozioa tentsio handiko eremuen bidez lortzek...
Eusko Jaurlaritzak Espainiako etxebizitza legeari helegitea jarri eta biharamunean, EH Bilduk «oso kezkagarritzat» jo du gobernuaren erabakia. Unai Urruzuno bozeramailearen hitzetan, legeak Euskal Herriko udalei eta instituzioei «tresna juridikoak» ematen dizkie alokairu prezioei muga jartzeko edota etxebizitza publiko...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/231199/sexu-eraso-bat-salatu-dute-baionako-bestetan.htm
Gizartea
Sexu eraso bat salatu dute Baionako bestetan
Baionako bestetako lehen gau «jendetsua» izan dela erran du prefeturak. Alabaina, sexu eraso bat gertatu dela jakinarazi du, eta zauritu larri baten berri eman. Itaia mugimendu feministak harturiko txanda denboran, berriz, beste hiru eraso matxista izan ziren.
Sexu eraso bat salatu dute Baionako bestetan. Baionako bestetako lehen gau «jendetsua» izan dela erran du prefeturak. Alabaina, sexu eraso bat gertatu dela jakinarazi du, eta zauritu larri baten berri eman. Itaia mugimendu feministak harturiko txanda denboran, berriz, beste hiru eraso matxista izan ziren.
Agiri baten bidez, Pirinio Atlantikoetako Prefeturak jakinarazi du hauek izan direla atzo gaueko gertakariak: sexu eraso baten berri eman dute, gizon bat larriki zauritua atzeman dute, eta atxiloketa bat izan da «genero bortizkeriagatik». Oraingoz, prefeturak ez du erasoei buruzko xehetasun anitzik eman. Sexu erasoari...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/231200/militarren-kolpeari-aurre-egiteko-nigerko-presidenteak-laquodemokrazia-eta-askatasunaraquo-babestera-deitu-du.htm
Mundua
Militarren kolpeari aurre egiteko, Nigerko presidenteak «demokrazia eta askatasuna» babestera deitu du
Armadako goi kargudunetako batzuek adierazi dute Bazoum atxilotu eta kargugabetu dutela, eta konstituzioa eten dutela. Gobernuak erantzun du ez dela estatu kolperik izan.
Militarren kolpeari aurre egiteko, Nigerko presidenteak «demokrazia eta askatasuna» babestera deitu du. Armadako goi kargudunetako batzuek adierazi dute Bazoum atxilotu eta kargugabetu dutela, eta konstituzioa eten dutela. Gobernuak erantzun du ez dela estatu kolperik izan.
Nigerko militar talde batek gobernuaren kontrako kolpe bat eman du, eta, atzo gauean adierazi zutenez, Mohamed Bazoum estatuburua atxilotu eta kargugabetu dute. «Segurtasun egoeraren okertzea» eta «gobernantza ekonomiko eta sozial txarra» argudio hartuta, armadako goi kargudun horiek esan dute «erregimena amaitu» dutel...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/231201/kutxabankek-250-milioi-irabazi-ditu-53-gehiago.htm
Ekonomia
Kutxabankek 250 milioi irabazi ditu, %53 gehiago
Interes tasa handiagoen ondorioz, pandemiaren aurreko emaitzak aise gainditu ditu Kutxabankek.
Kutxabankek 250 milioi irabazi ditu, %53 gehiago. Interes tasa handiagoen ondorioz, pandemiaren aurreko emaitzak aise gainditu ditu Kutxabankek.
Urtea abiada bizian hasi du Kutxabankek, 2023ko lehen sei hilabeteetan iazko irabaziaren hiru laurden lortu baititu. 250,2 milioi euroren mozkinak izan ditu urtarriletik ekainera, iaz tarte horretan izandakoaren %53,4 gehiago. Bankuak nabarmendu duenez, 2019ko pandemiaren aurreko emaitzak gainditu ditu dagoeneko. Irab...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/231202/jaurlaritza-baikorra-da-eta-uste-du-udazkenean-ekonomiak-hobera-egingo-duela.htm
Ekonomia
Jaurlaritza baikorra da, eta uste du udazkenean ekonomiak hobera egingo duela
Azpiazu sailburuak «aurrekontu baikorrak» iragarri ditu 2024rako, eta ekonomia aurten baino gehiago haziko dela.
Jaurlaritza baikorra da, eta uste du udazkenean ekonomiak hobera egingo duela. Azpiazu sailburuak «aurrekontu baikorrak» iragarri ditu 2024rako, eta ekonomia aurten baino gehiago haziko dela.
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak egungoa baino egoera «baikorragoa» espero du udazkenerako. Ekonomia adierazle guztiak aztertuta, atzeraldiaren mamua erabat uxatu dela uste du, eta aurrekontu proiektu apropos bat egiteko zumitzak daudela. Datuak ematen hasita, aurten Arabako, Bizkaiko...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/231203/ugtk-ccook-eta-cenek-400000-euro-banatzeko-azpijokoa-darabiltela-salatu-du-labek.htm
Ekonomia
UGTk, CCOOk eta CENek 400.000 euro banatzeko «azpijokoa» darabiltela salatu du LABek
Sindikatu abertzalearen arabera, Nafarroari dagozkion Lan Arriskuen Prebentziorako Fundazioaren ardurapeko funtsak banatzean «agerian geratu da diru kopurua kobratzea bermatzen» zaiela hiru eragileei.
UGTk, CCOOk eta CENek 400.000 euro banatzeko «azpijokoa» darabiltela salatu du LABek. Sindikatu abertzalearen arabera, Nafarroari dagozkion Lan Arriskuen Prebentziorako Fundazioaren ardurapeko funtsak banatzean «agerian geratu da diru kopurua kobratzea bermatzen» zaiela hiru eragileei.
LABek Nafarroako Gobernuari eskatu dio ez dezala onar UGT eta CCOO sindikatuen eta CEN patronalaren mesedetan egindako eta «klientelismoan» oinarritutako funtzionamendu hori. Ez dute baztertzen auzitara jotzea. «UGTk eta CCOOk euren pribilegioetan aurrera egiten saiatzen dira edozein hutsune aprobetxatuz, eta, estrateg...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/231204/implikako-kaleratuek-kalte-ordain-handiagoak-jasoko-dituzte.htm
Ekonomia
Implikako kaleratuek kalte ordain handiagoak jasoko dituzte
ELAk akordioa sinatu du enpresako zuzendaritzarekin, auzia Espainiako Auzitegi Nazionalera iritsi ondoren.
Implikako kaleratuek kalte ordain handiagoak jasoko dituzte. ELAk akordioa sinatu du enpresako zuzendaritzarekin, auzia Espainiako Auzitegi Nazionalera iritsi ondoren.
Implikak eta ELAk akordioa sinatu dute, eta enpresa horrek onartu egin ditu kalte ordainak, hasieran proposatutakoak baino handiagoak. Apirilean, enpresa horrek enplegua erregulatzeko espedientea (EEE) abiarazi zuen, eta 150 langile kaleratu zituen. Bilboko lantokian 89 izan ziren, eta hango langileek 130 egun baino ge...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/231205/lantaronen-hirugarren-eguzki-parke-bat-eraikitzeko-oniritzia-eman-du-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Lantaronen hirugarren eguzki parke bat eraikitzeko oniritzia eman du Jaurlaritzak
FV Comunion enpresak 35.500 eguzki panel izango dituen proiektua mamitu nahi du Lantaronen. Gaurkoarekin, proiektua osatzen duten lau parketik hiruk jaso dute ingurugiro alorreko oniritzia.
Lantaronen hirugarren eguzki parke bat eraikitzeko oniritzia eman du Jaurlaritzak. FV Comunion enpresak 35.500 eguzki panel izango dituen proiektua mamitu nahi du Lantaronen. Gaurkoarekin, proiektua osatzen duten lau parketik hiruk jaso dute ingurugiro alorreko oniritzia.
Lantaronen (Araba) eraiki nahi duten eguzki energia proiektuko hirugarren parke fotovoltaikoari oniritzia eman dio gaur Eusko Jaurlaritzak. Ingurumen inpaktu txostena aldekoa da, baina zenbait zuzenketa egin beharko dituzte. Jaurlaritzak igorritako txostenaren arabera, instalazio horrek «garrantzi urriko» kalteak eragi...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/231207/bigarren-aldiz-alzorrizek-ezezkoa-eman-dio-upnri.htm
Politika
Bigarren aldiz, Alzorrizek ezezkoa eman dio UPNri
PSNko Antolamendu idazkariaren arabera, «bateraezina da» Espainian Nuñez Feijoo babestu nahi izatea eta esatea Nafarroan sozialistak babesteko prest dagoela.
Bigarren aldiz, Alzorrizek ezezkoa eman dio UPNri. PSNko Antolamendu idazkariaren arabera, «bateraezina da» Espainian Nuñez Feijoo babestu nahi izatea eta esatea Nafarroan sozialistak babesteko prest dagoela.
Alderdi sozialistak ez dio kosk egin amuari. Atzo, UPNren zuzendaritzak berretsi egin zuen Esparzak aste hasieran egindako eskaintza: «EH Bildu erabakigarri izateari uztearen truke», gobernuan egonkortasuna bermatzeko prest dira, eta, horregatik, PSNri eskatzen diote UPN gutxiengoa den udalak —Iruñekoa barne— babes dit...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/231208/ebzk-425eraino-igo-ditu-tasak-eta-ez-du-argitu-irailean-zer-egingo-duen.htm
Ekonomia
EBZk %4,25eraino igo ditu tasak, eta ez du argitu irailean zer egingo duen
Inflazioa jaisten ari denez, aurrerantzean «datuen araberako erabakiak» hartuko ditu banku zentralak. Inoizko maila gorenean daude interes tasak, eta hala jarraituko dute inflazioa «hautsi arte»
EBZk %4,25eraino igo ditu tasak, eta ez du argitu irailean zer egingo duen. Inflazioa jaisten ari denez, aurrerantzean «datuen araberako erabakiak» hartuko ditu banku zentralak. Inoizko maila gorenean daude interes tasak, eta hala jarraituko dute inflazioa «hautsi arte»
Jokoa aldatu du Europako Banku Zentralak. Azken bileretan, hurrengoetan zer egingo zuen nahiko garbi utzi ohi zuen banku zentralak, inflazioaren aurkako borrokan diruaren prezioa gehiago garestitzeko beste biderik ez zuela nabarmenduta. Baina apaltzen ari da inflazioa, eta interes tasak goia joko duten eguna gerturatu ...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/231209/hemeretzi-herrialdetako-11-film-lehiatuko-dira-zuzendari-berriak-sailean.htm
Kultura
Hemeretzi herrialdetako 11 film lehiatuko dira Zuzendari Berriak sailean
Liang Ming zinemagile txinatarraren Xiao Yao You / Carefree Days lanak inauguratuko du atala. Besteak beste, Japonia, Iran, Kazakhstan, Singapur, Suedia, Errusia eta Kolonbiako zinemagileen lehen edo bigarren lanak izango dira ikusgai Donostiako 71. Zinemaldian. Hollywoodeko grebak zer eragin izan dezakeen «egunez egun...
Hemeretzi herrialdetako 11 film lehiatuko dira Zuzendari Berriak sailean. Liang Ming zinemagile txinatarraren Xiao Yao You / Carefree Days lanak inauguratuko du atala. Besteak beste, Japonia, Iran, Kazakhstan, Singapur, Suedia, Errusia eta Kolonbiako zinemagileen lehen edo bigarren lanak izango dira ikusgai Donostiako ...
Ohi bezala, Donostiako Zinemaldia tantaka-tantaka ari da iragartzen bere 71. aldiko programazioak zer film bilduko dituen. Zuzendari Berriak saila osatuko duten lanen txanda izan da oraingoan: hemeretzi herrialdetako 11 ekoizpen izango dira ikusgai atal horretan, zinemagileen lehen edo bigarren filmak denak ere. Kutxab...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/231210/abuztuaren-6an-mobilizatzera-deitu-du-etxerat-ek.htm
Politika
Abuztuaren 6an mobilizatzera deitu du Etxerat-ek
Presoen eskubideen urraketak bukatzeko eskatu du elkarteak. Hamabost hondartzatan egingo dituzte elkarretaratzeak.
Abuztuaren 6an mobilizatzera deitu du Etxerat-ek. Presoen eskubideen urraketak bukatzeko eskatu du elkarteak. Hamabost hondartzatan egingo dituzte elkarretaratzeak.
Abuztuaren 6an, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko hamabost hondartzatan mobilizatuko da Etxerat, Etxera lelopean. La Arena, Bakio, Laidatxu, Laida, Laga, Ea, Lekeitio, Ondarroa (Bizkaia), Mutriku, Deba, Zarautz, Orio, Donostia, Hondarribia (Gipuzkoa) eta Hendaiako (Lapurdi) hondartzetan, senideek pairatzen dituzten eg...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/231211/alerta-horia-ezarri-dute-euskal-herriko-hainbat-tokitan-ekaitzengatik-eta-euriteengatik.htm
Gizartea
Alerta horia ezarri dute Euskal Herriko hainbat tokitan, ekaitzengatik eta euriteengatik
Alerta horia arratsaldetik aurrerako iragarri dute meteorologia agentziek.
Alerta horia ezarri dute Euskal Herriko hainbat tokitan, ekaitzengatik eta euriteengatik. Alerta horia arratsaldetik aurrerako iragarri dute meteorologia agentziek.
Eguraldi aldaketa dator gaur. Alerta horia ezarri dute meteorologia agentziek arratsaldetik aurrera, litekeena delako ekaitzak eta euriteak izatea. Euskalmet Euskadiko Meteorologia agentziak alerta ezarri du 15:00etatik 21:00etarako, Gipuzkoa eta Bizkaia barnealdean, Araba erdialdean eta Ebroko ardatzean. Litekeena da ...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/231212/iberdrolak-282-handitu-ditu-irabazi-garbiak-urtearen-lehen-erdian.htm
Ekonomia
Iberdrolak %28,2 handitu ditu irabazi garbiak urtearen lehen erdian
2.521 milioi euro garbi irabazi ditu energia enpresak urtarriletik ekainera, 2022aren lehen erdian baino %28,2 gehiago
Iberdrolak %28,2 handitu ditu irabazi garbiak urtearen lehen erdian. 2.521 milioi euro garbi irabazi ditu energia enpresak urtarriletik ekainera, 2022aren lehen erdian baino %28,2 gehiago
Iberdrolak irabaziak handitzen jarraitzen du, energia sektoreko enpresa gehienen moduan, urtarriletik ekainera bitarte 2.521 milioi euro garbi irabazi baititu, 2022ko epe berean baino %28,2 gehiago. Enpresaren arabera, sareetan eta berriztagarrietan egindako inbertsioengatik, Erresuma Batuko tarifa erregulatuen itzuler...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/231213/david-silvak-futbola-utziko-du.htm
Kirola
David Silvak futbola utziko du
Joan den astean lesioa izan zuen belauneko lotailu gurutzatuan. Beste urtebeterako kontratua zuen talde txuri-urdinean.
David Silvak futbola utziko du. Joan den astean lesioa izan zuen belauneko lotailu gurutzatuan. Beste urtebeterako kontratua zuen talde txuri-urdinean.
«Gaur egun tristea da niretzat. Bizitza osoan egin dudanari agur esateko unea da». Hala iragarri du David Silva Realeko erdilariak futbola utziko duela. Joan den astean lesioa izan zuen belauneko lotailu gurutzatuan, eta erretiroa hartzea erabaki du. Nahi baino lehenago utziko du ibilbide profesionala: beste urtebetera...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/231214/kristin-harila-eta-tenjen-sherpa-hamalau-zortzimilakotara-igo-dira-92-egunetan.htm
Kirola
Kristin Harila eta Tenjen Sherpa hamalau zortzimilakotara igo dira 92 egunetan
Mendizale norvegiarrak eta mendizale nepaldarrak Nirmal Purjaren errekorra hautsi dute. Purja eskalatzaile nepaldarrak 2019an egin zuen aurreko errekorra, sei hilabete eta zazpi egunetan.
Kristin Harila eta Tenjen Sherpa hamalau zortzimilakotara igo dira 92 egunetan. Mendizale norvegiarrak eta mendizale nepaldarrak Nirmal Purjaren errekorra hautsi dute. Purja eskalatzaile nepaldarrak 2019an egin zuen aurreko errekorra, sei hilabete eta zazpi egunetan.
Kristin Harila norvegiarra eta Tenjen Sherpa nepaldarra inor baino azkarrago igo dira hamalau zortzimilakotara, 92 egunetan. Horrela, Nirmal Purjaren errekorra hautsi dute. 2019an Purja eskalatzaile nepaldarrak, sei hilabete eta zazpi egunetan lortu zuen. Gaur goizean iritsi dira hamalau zortzimilakoetako azken tontor...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/231215/fiteron-seme-alabak-hiltzen-saiatzea-egotzitako-andrea-kartzelan-sartzeko-agindu-du-epaileak.htm
Gizartea
Fiteron seme-alabak hiltzen saiatzea egotzitako andrea kartzelan sartzeko agindu du epaileak
Oraindik ere erietxean jarraituko du bolada batean, Poliziaren zaintzapean; handik ateratzean eramango dute preso, gainerakoan ihes egin dezakeela argudiatuta.
Fiteron seme-alabak hiltzen saiatzea egotzitako andrea kartzelan sartzeko agindu du epaileak. Oraindik ere erietxean jarraituko du bolada batean, Poliziaren zaintzapean; handik ateratzean eramango dute preso, gainerakoan ihes egin dezakeela argudiatuta.
Emakume bat, ustez, 3, 5 eta 9 urteko seme-alabak hiltzen saiatu zen hilaren 20an Fiteron (Nafarroa), Guardia Zibilak jakinarazi zuenez. Adingabeak ospitaleratu egin zituzten, horietako bat, txikiena, oso larri. Jazoeraren berri izan orduko ikerketako iturriak aipatuz hainbat hedabidek zabaldu dutenez, amak arma zuri b...
2023-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/231216/nire-lapurra.htm
Kultura
Nire Lapurra
Ana Malagon Donostian jaio zen 1978an. Ikus-entzunezko komunikazio ikasketak ikasi zituen, eta produktu nahiz zerbitzu digitalak diseinatzen ditu. Samuraitasuna blogean idazten du, eta zutabegintza ere landu izan du, besteak beste, Berrian. Hiru ipuin liburu ditu argitaratuak, guztiak Elkar etxearen eskutik: Lasai, ez ...
Nire Lapurra. Ana Malagon Donostian jaio zen 1978an. Ikus-entzunezko komunikazio ikasketak ikasi zituen, eta produktu nahiz zerbitzu digitalak diseinatzen ditu. Samuraitasuna blogean idazten du, eta zutabegintza ere landu izan du, besteak beste, Berrian. Hiru ipuin liburu ditu argitaratuak, guztiak Elkar etxearen eskut...
Ez dut txanponik, ez dut txartelik, daukadan bakarra bankuko aplikazioa eta berehala atera nahi izan nuen nortasun agiriaren kopia da. Beti izan naiz atxilotua izatearen beldur, nahiz eta ez dudan horretarako inolako meriturik egin inoiz. Erregelak hausteko ezintasun atabiko bat daukat. Ezinezkoa zait erregela txiki, i...
2023-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/231218/inoiz-erregistratutako-hilabeterik-beroena-izango-da-aurtengo-uztaila.htm
Mundua
Inoiz erregistratutako hilabeterik beroena izango da aurtengo uztaila
Lehen 23 egunetan Lurraren batez besteko tenperatura 16,95 gradu izan da, eta gainditu egin du 2019ko uztaileko marka, 16,63koa. Munduko Meteorologia Erakundeak nabarmendu du inoiz baino beharrezkoagoa dela berotegi efektuko gasen emisioa murriztea.
Inoiz erregistratutako hilabeterik beroena izango da aurtengo uztaila. Lehen 23 egunetan Lurraren batez besteko tenperatura 16,95 gradu izan da, eta gainditu egin du 2019ko uztaileko marka, 16,63koa. Munduko Meteorologia Erakundeak nabarmendu du inoiz baino beharrezkoagoa dela berotegi efektuko gasen emisioa murriztea.
Aintzat hartuta zein tenperatura neurtu dituzten hilabete honetako aurreneko hiru asteetan, Munduko Meteorologia Erakundeak eta Copernicus Europako Batasunak klima aldaketa aztertzeko sorturiko zerbitzuak jakinarazi dute aurtengo uztaila izango dela planetan inoiz erregistratutako hilabeterik beroena. Eta marka hori zu...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/231219/cnmck-41-milioi-euro-ordaintzera-zigortu-du-naturgy-argindarraren-prezioa-manipulatzeagatik.htm
Ekonomia
CNMCk 41 milioi euro ordaintzera zigortu du Naturgy, «argindarraren prezioa manipulatzeagatik»
Sei milioi euroko isunaz gain, 35,5 milioi euro ordaindu beharko ditu kalte ordainengatik.
CNMCk 41 milioi euro ordaintzera zigortu du Naturgy, «argindarraren prezioa manipulatzeagatik». Sei milioi euroko isunaz gain, 35,5 milioi euro ordaindu beharko ditu kalte ordainengatik.
CNMC Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak ebatzi du 2019ko martxotik 2020ko abendura Naturgy enpresak argindarraren prezioa manipulatu zuela merkatuan, eta 41,5 milioi euro ordaintzera zigortu du. Horietako sei isunagatik izango dira, eta 35,5, berriz, kalte ordaina. El País-en arabera, Naturgy-k helegitea jarr...
2023-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/231239/bbvak-ez-dio-utzi-inoizko-irabazi-handienak-izateari.htm
Ekonomia
BBVAk ez dio utzi inoizko irabazi handienak izateari
3.878 milioi euro irabazi ditu urtearen lehen erdian. Erritmo horretan jarraituta, bankuaren inoizko urte onena izango da 2023a.
BBVAk ez dio utzi inoizko irabazi handienak izateari. 3.878 milioi euro irabazi ditu urtearen lehen erdian. Erritmo horretan jarraituta, bankuaren inoizko urte onena izango da 2023a.
Irabaziak handitu eta handitu ari da BBVA. Aurtengo lehen erdian, 3.878 milioi euro irabazi ditu, 2022ko epe berean baino %31 gehiago. Joan den urtean, inoizko mozkinik handienak izan zituen, 6.420 milioi euro, eta, hemendik urte amaierara arte erritmo horri eutsiz gero, 7.500 milioi euroren irabazien langa gaindituko ...
2023-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/231240/inflazioak-23ra-egin-du-gora-espainian.htm
Ekonomia
Inflazioak %2,3ra egin du gora Espainian
0,1 puntu igo da KPIa, erregaien eta turismo paketeen prezioen igoeragatik batez ere.
Inflazioak %2,3ra egin du gora Espainian. 0,1 puntu igo da KPIa, erregaien eta turismo paketeen prezioen igoeragatik batez ere.
INE Espainiako Estatistika Institutuak aurreratutako datuen arabera, gutxi bada ere, gora egin du inflazioak uztailean, %2,2tik %2,3ra. INEren arabera, erregaiak eta turismo eskaintzak garestitzeagatik handitu da batez ere KPI kontsumo prezioen indizea. Uztaileko Hego Euskal Herriko inflazioaren datu ofiziala abuztuare...
2023-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/231241/hasi-dituzte-ebro-ibaiaren-gaineko-zubibidearen-lanak-castejonen.htm
Gizartea
Hasi dituzte Ebro ibaiaren gaineko zubibidearen lanak Castejonen
AHTaren obrek eraginen duten «kaltea» salatu zuen udalak apirilean. Bertzalde, Espainiako Gobernuak berrogei milioi eman ditu Belateko tunelentzat.
Hasi dituzte Ebro ibaiaren gaineko zubibidearen lanak Castejonen. AHTaren obrek eraginen duten «kaltea» salatu zuen udalak apirilean. Bertzalde, Espainiako Gobernuak berrogei milioi eman ditu Belateko tunelentzat.
Abiadura handiko trenak bertze urrats bat egin du Nafarroan: Adifek hasi ditu Ebro gaineko zubibide bat eraikitzeko lanak Castejonen, herri horren eta Iruñerriaren arteko AHTaren zatian. Lanek ia 59 milioi euroko aurrekontua dute. Nafarroako Gobernuko bozeramaile Javier Remirezek “hagitz positibotzat” jo du Adifek lana...
2023-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/231243/entzuteko-eta-entzuna-izateko.htm
Gizartea
Entzuteko eta entzuna izateko
'Harrera' kontzeptuaren inguruan hausnartzeko sortu zuten Loturak Emakumeok proiektua. Andre migratzaileek eta bertakoek hartzen dute parte. Haien iritziz, egitasmo "zoragarria" da. Bakoitzak bere istorioa kontatzen du, objektu batekin. Irailean, hirugarren aldia hasiko dute, Portugaleten.
Entzuteko eta entzuna izateko. 'Harrera' kontzeptuaren inguruan hausnartzeko sortu zuten Loturak Emakumeok proiektua. Andre migratzaileek eta bertakoek hartzen dute parte. Haien iritziz, egitasmo "zoragarria" da. Bakoitzak bere istorioa kontatzen du, objektu batekin. Irailean, hirugarren aldia hasiko dute, Portugaleten...
"Janeth Panesso Medina da nire izena; bigarren abizena esatea gustatzen zait, ama aipatzeko”. Calikoa da Panesso (Kolonbia), eta 2000. urtean heldu zen Euskal Herrira. Urte hartan, Bilbora iritsi zen; 2004tik, ordea, Portugaleten bizi da. “Jarri orduan nire bigarren abizena ere: Luisa Recacha Ortiz”. Recacha, berriz, B...
2023-7-29
https://www.berria.eus/albisteak/231244/aprobetxatu-edo-lehengoratu.htm
Gizartea
Aprobetxatu edo lehengoratu
Lemoizko zentral nuklearrak 40 urte daramatza bertan behera, inoiz martxan jarri gabe. Jaurlaritza da jabea, eta arrain haztegi bat ipini nahi du. Ekologistek eraisteko eskatu dute.
Aprobetxatu edo lehengoratu. Lemoizko zentral nuklearrak 40 urte daramatza bertan behera, inoiz martxan jarri gabe. Jaurlaritza da jabea, eta arrain haztegi bat ipini nahi du. Ekologistek eraisteko eskatu dute.
Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako agindu baten bidez, Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearra eraisteko lanei baimena eman die Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak. Lanek hamar urte irautea aurreikusten dute, eta 475 milioi euroren kostua izatea. Bizkaitik gertuen martxan egondak...
2023-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/231245/nafarroako-ekonomiaren-motelaldia-egonkortu-egin-da-kontsumoari-esker.htm
Ekonomia
Nafarroako ekonomiaren motelaldia egonkortu egin da, kontsumoari esker
Apiriletik ekainera %0,4 handitu da jarduera ekonomikoa, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat azkarrago. Urte arteko hazkunde tasa %2,1 izan da, aurreko hiruhilekoko tasa baino hiru hamarren apalagoa.
Nafarroako ekonomiaren motelaldia egonkortu egin da, kontsumoari esker. Apiriletik ekainera %0,4 handitu da jarduera ekonomikoa, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat azkarrago. Urte arteko hazkunde tasa %2,1 izan da, aurreko hiruhilekoko tasa baino hiru hamarren apalagoa.
Nafarroako ekonomiak moteltzen jarraitzen du, baina balaztaren gaineko presio leundu egin du. Edo bederen hori da Nastat estatistika erakundeak emandako datuen ondorio nagusia. Izan ere, bigarren hiruhilekoan %0,4ko erritmoan hazi zen barne produktu gordina, eta urteko lehen hiru hilabeteetan %0,3 handitu zen jarduera ...
2023-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/231246/berritik-ere-badu-tradizioak.htm
Bizigiro
Berritik ere badu tradizioak
Trikitia eta plaza. Gipuzkoan hainbat gune bereganatuta dauzkate trikitiak eta panderoak, Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plaza, esaterako. Besteak beste, Urbian egingo dute saioa, astelehenean, eta aurtengo udan hasi berri dira jaiegunetan Zarauzko Musika Plaza girotzen
Berritik ere badu tradizioak. Trikitia eta plaza. Gipuzkoan hainbat gune bereganatuta dauzkate trikitiak eta panderoak, Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plaza, esaterako. Besteak beste, Urbian egingo dute saioa, astelehenean, eta aurtengo udan hasi berri dira jaiegunetan Zarauzko Musika Plaza girotzen
URBIA. NATURA ETA OHITURA. Urtero legez, aurten ere San Ignazio eguna ospatuko dute uztailaren 31n, Gipuzkoako eta Bizkaiko patroi handia-ren eguna. Egun horri izena ematen dion santua, San Ignazio Loiolakoa, Azpeitian jaio eta bizi izan zen luzaroan, eta, haren omenez, festa handia egiten dute bertan. Hala ere, beste...
2023-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/231247/espainiako-poliziak-bi-pertsona-atxilotu-ditu-irunen-emakumeen-sexu-esplotazioa-egotzita.htm
Gizartea
Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu Irunen, emakumeen sexu esplotazioa egotzita
Lau emakume prostituitzea leporatzen diete.
Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu Irunen, emakumeen sexu esplotazioa egotzita. Lau emakume prostituitzea leporatzen diete.
Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, uztailaren 5ean eta 20an bi pertsona atxilotu zituzten Irunen (Gipuzkoa), sexu esplotaziorako pertsonen salerosketa eta sexu askatasunaren eta ukigabetasunaren aurkako delituak egotzita. Poliziaren esanetan, lau emakume prostituitzen zituzten Irungo etxebizitza batean. Azaldu dut...
2023-7-29
https://www.berria.eus/albisteak/231248/izurde-bat-irunean.htm
Kultura
Izurde bat Iruñean
Doinua: Uztailaren 19an
Izurde bat Iruñean. Doinua: Uztailaren 19an
Aurtengo uda ekuadorrera iritsi den egunean hiri batean non ez daukagun asko amankomunean horren albiste harrigarriak entzuten ditugunean ez karabelak, eta ez orkak yateen kontra jardunean; esan didate azaldu dela izurde bat Iruñean. Portalean bi nerabek muxu eman behar zuten unean aditu dute ahots bat haie...
2023-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/231249/euskadiko-pilota-federazioak-nazioartekoan-onartzeko-lau-arrazoi-nabarmendu-ditu.htm
Kirola
Euskadiko Pilota Federazioak nazioartekoan onartzeko lau arrazoi nabarmendu ditu
Ekonomiari eta lehiari dagokionez «onuragarria» izango dela azpimarratu du, eta lege esparruak hala bermatzen duela. Euskal herritarren nortasunari ere erreparatu dio.
Euskadiko Pilota Federazioak nazioartekoan onartzeko lau arrazoi nabarmendu ditu. Ekonomiari eta lehiari dagokionez «onuragarria» izango dela azpimarratu du, eta lege esparruak hala bermatzen duela. Euskal herritarren nortasunari ere erreparatu dio.
Bihar, uztailaren 29an, egingo du Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadiko Federazioa kidetzat hartu ala ez erabakitzeko bozketa, ezohiko batzarrean. Mexikoko Batzorde Olinpikoaren auditoriumean egingo da, Euskal Herrian 18:00 direnean. Bi bozketa egingo dira; aurrenekoan, batzarreko partaideek Nazioarteko Federazioak ...
2023-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/231250/azken-bi-hamarkadetan-lehen-aldiz-emakume-bat-exekutatu-dute-singapurren.htm
Mundua
Azken bi hamarkadetan lehen aldiz, emakume bat exekutatu dute Singapurren
30 gramo heroinarekin trafikatzea egotzi diote. Erabaki horrek giza eskubideen aldeko taldeen protestak eragin ditu.
Azken bi hamarkadetan lehen aldiz, emakume bat exekutatu dute Singapurren. 30 gramo heroinarekin trafikatzea egotzi diote. Erabaki horrek giza eskubideen aldeko taldeen protestak eragin ditu.
30 bat gramo heroinarekin trafikatzea egotzita, azken bi hamarkadetan lehen aldiz, emakumezko bat exekutatu dute Singapurren. Saridewi Djamani zuen izena, 45 urte zituen, eta 2018ko uztailean heriotza zigorra ezarri zioten. Iturri ofizialek jakinarazi dute gaur urkatu dutela; Singapurren hala exekutatzen dituzte heriot...
2023-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/231251/ticket-bai-2026an-iritsiko-da-bizkaiko-txosnetara.htm
Ekonomia
Ticket Bai 2026an iritsiko da Bizkaiko txosnetara
Bizkaiko Aldundiak Batuz sistemari atxikitzeko epeak aldatu ditu, eta bi urte eta erdian jarduera ekonomikoren bat duten elkarte guztiek erabili beharko dute, baita irabazi asmo gabekoek ere. Enpresa handiak izango dira 2024ko urtarrilaren 1ean atxikitzera behartuta dauden bakarrak.
Ticket Bai 2026an iritsiko da Bizkaiko txosnetara. Bizkaiko Aldundiak Batuz sistemari atxikitzeko epeak aldatu ditu, eta bi urte eta erdian jarduera ekonomikoren bat duten elkarte guztiek erabili beharko dute, baita irabazi asmo gabekoek ere. Enpresa handiak izango dira 2024ko urtarrilaren 1ean atxikitzera behartuta da...
Bizkaiko Aldundiak Batuz sistemara atxikitzeko epeak aldatu ditu. Zergadun elkarteekin hitz egin ondoren, Ticket Bai barnean duten iruzurraren aurkako sistema ezartzeko epeak malgutu ditu. Hasieran ezarri zen borondatezko epea urte amaieran amaituko da, eta, gaur egun, zordunen %16,8 atxiki dira —15.088 guztira—. Epe b...
2023-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/231252/beste-sexu-eraso-bat-salatu-dute-baionako-bestetan.htm
Gizartea
Beste sexu eraso bat salatu dute Baionako bestetan
Itaia mugimenduak kudeatzen du gaueko txanda, eta orduan gertatu da erasoa. Gipuzkoako Aldundiak «irmoki» gaitzetsi ditu Donostian gertaturiko bortxaketak.
Beste sexu eraso bat salatu dute Baionako bestetan. Itaia mugimenduak kudeatzen du gaueko txanda, eta orduan gertatu da erasoa. Gipuzkoako Aldundiak «irmoki» gaitzetsi ditu Donostian gertaturiko bortxaketak.
Itaia mugimenduak sexu eraso bat salatu du Baionako bestetan. Bardakoa da gertakaria. Biktimaren lagun batek salatu zuen erasoa, gertaturikoaren lekukoa izan baitzen. Donostian larunbat goizaldean izandako bortxaketak arbuiatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere «gaitzespen irmoena» erakutsi du, eta, aldi berean, bikti...
2023-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/231253/irailaren-27an-epaituko-dituzte-leioako-campusean-2016an-atxilotutako-bostak.htm
Politika
Irailaren 27an epaituko dituzte Leioako campusean 2016an atxilotutako bostak
Gogorarazi dute 41,5 urteko espetxe zigorra eta 45.000 euroko zigor ekonomikoa eskatu dutela haien kontra.
Irailaren 27an epaituko dituzte Leioako campusean 2016an atxilotutako bostak. Gogorarazi dute 41,5 urteko espetxe zigorra eta 45.000 euroko zigor ekonomikoa eskatu dutela haien kontra.
2016ko apirilean protesta egin zuten Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean (Bizkaia), eta horietako bost atxilo hartu zituzten. Orain, auzipetuek jakinarazi dute haien aurkako epaiketak baduela data: irailaren 27a. Ohar batean, auzipetuek gogora ekarri dituzte haien aurkako zigor eskaerak: guztira 41,5 urtek...
2023-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/231254/etxebizitza-legearen-harira-gatazka-judiziala-ekidin-nahi-du-arriolak.htm
Politika
Etxebizitza legearen harira gatazka judiziala «ekidin» nahi du Arriolak
Etxebizitza sailburua ez dator bat Jaurlaritzak aurkeztutako helegitearekin. Legeak «bizirik» jarraitzen duela gogorarazi du.
Etxebizitza legearen harira gatazka judiziala «ekidin» nahi du Arriolak. Etxebizitza sailburua ez dator bat Jaurlaritzak aurkeztutako helegitearekin. Legeak «bizirik» jarraitzen duela gogorarazi du.
Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak argi utzi du ez datorrela bat Eusko Jaurlaritzak Espainiako etxebizitza legeari jarritako helegitearekin. Azaldu du Jaurlaritzak errekurtsoa aurkeztea ez dela «sorpresa bat» izan legearen aurrean alderdiek hartu zituzten «jarrerak» ikusita; eta ...
2023-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/231255/ezagutza-ez-da-denaren-bermea.htm
Gizartea
Ezagutza ez da denaren bermea
Hiztunen soslai aldaketak dakartzan erronkak. Euskararen ezagutzaren gaineko datu onak albiste ederra dira, baina orain euskaldun askorentzat euskara urruna da; jori aritzeko gaitasuna, apala.
Ezagutza ez da denaren bermea. Hiztunen soslai aldaketak dakartzan erronkak. Euskararen ezagutzaren gaineko datu onak albiste ederra dira, baina orain euskaldun askorentzat euskara urruna da; jori aritzeko gaitasuna, apala.
Azken hamarkadetan euskaldunen artean ohikoena den profila, gaitasunari dagokionez, aldatu egin da. Garai batean euskara familia bidez, transmisio naturala deitzen zaionaren bidez, jasotzea zen ohikoena. Baina hezkuntza sisteman euskararen presentzia handitzen eta euskarazko hezkuntzaren aldeko hautua herritarren artea...
2023-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/231256/militarrek-laquosegurtasunaraquo-erabili-dute-argudio-gisa-nigerren-kolpea-emateko.htm
Mundua
Militarrek «segurtasuna» erabili dute argudio gisa Nigerren kolpea emateko
Junta militarrak Nigerko alderdi politikoen jarduera guztiak eten ditu behin-behinean. Mohamed Bazoum presidentearekin hitz egin dute Macronek, Guterresek eta Borrellek, eta esan dute «ondo» dagoela.
Militarrek «segurtasuna» erabili dute argudio gisa Nigerren kolpea emateko. Junta militarrak Nigerko alderdi politikoen jarduera guztiak eten ditu behin-behinean. Mohamed Bazoum presidentearekin hitz egin dute Macronek, Guterresek eta Borrellek, eta esan dute «ondo» dagoela.
Amadou Abdraman Nigerko armadako koronelak asteazkeneko estatu kolpearen berri eman eta gutxira, Abdourahmane Tchiani jeneral eta Presidentetzaren Guardiako kideak bere burua izendatu du junta militarreko buru. Hamar urtez izan da Presidentetzaren Guardiako komandantea, baina asteon kendu behar zuten kargutik. «Armadak...
2023-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/231257/euskara-teknikari-lanpostua-kendu-du-amurrioko-udalak.htm
Gizartea
Euskara teknikari lanpostua kendu du Amurrioko Udalak
Atzoko udal bilkuran hartu zuten erabakia. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak esan du «euskararen beraren eta euskararen normaltasunaren aurkako eraso bat» dela.
Euskara teknikari lanpostua kendu du Amurrioko Udalak. Atzoko udal bilkuran hartu zuten erabakia. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak esan du «euskararen beraren eta euskararen normaltasunaren aurkako eraso bat» dela.
Amurrioko Udalak (Araba) euskara teknikari lanpostua kentzea erabaki du atzo egin zuten Udal Osoko Bilkuran. Udal lanpostuen zerrendan aldaketa batzuk egin dituzte, eta, horien artean, euskara saileko lanpostua kendu dute. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren ustez, erabaki larria da, eta hainbat ekinbide antolatu di...
2023-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/231259/irailekoak-poesia-egitasmoa-egingo-dute-udazkenean-lekeition.htm
Kultura
Irailekoak poesia egitasmoa egingo dute udazkenean, Lekeition
Euskal poeten lana gizarteratzea da helburu nagusia, baina beste bazter batzuetako poetek ere parte hartuko dute. Euskaltzaindiak antolatu du jaialdia.
Irailekoak poesia egitasmoa egingo dute udazkenean, Lekeition. Euskal poeten lana gizarteratzea da helburu nagusia, baina beste bazter batzuetako poetek ere parte hartuko dute. Euskaltzaindiak antolatu du jaialdia.
Poesiaz jantziko da Lekeitio (Bizkaia) udazkenean, lehen aldiz. Irailekoak egitasmoarekin egingo dute hori, irailaren 30ean eta urriaren 1ean, «Euskaltzaindiak literaturari dion atxikimendua adierazteko». Bizkaiko kosta toki egokia dela iruditu zaie antolatzaileei, eta Lekeitio aukeratu dute poesiari lekua egiteko. Le...
2023-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/231260/sare-sozialak-eta-faltsukeriak-aebetako-bozetan.htm
Mundua
Sare sozialak eta faltsukeriak AEBetako bozetan
2020ko AEBetako hauteskundeen buelta oinarri hartuta, sare sozialetako politikako edukiak aztertu dituzte hainbat ikerlarik. Baieztatu dute segregazioa dela kontserbadoreen eta liberalen arteko kontsumoan, eta albiste faltsu ia denak eskuinekoek jasotzen dituzte.
Sare sozialak eta faltsukeriak AEBetako bozetan. 2020ko AEBetako hauteskundeen buelta oinarri hartuta, sare sozialetako politikako edukiak aztertu dituzte hainbat ikerlarik. Baieztatu dute segregazioa dela kontserbadoreen eta liberalen arteko kontsumoan, eta albiste faltsu ia denak eskuinekoek jasotzen dituzte.
Ameriketako Estatu Batuak, 2020ko irailetik 2021eko otsailera arte: presidentetzarako hauteskundeen bezperak, azaroaren 3ko bozak, egunak luzatu zen kontaketa, Biden garaile, Kapitolioko erasoa, Trumpen bigarren impeachment-a... Hauteskunde batzuen itzulinguruak ez dira bareak izaten; bestela, esan diezaietela duela hi...
2023-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/231261/geroa-baik-salatu-du-psnk-nafarroako-gobernutik-kanpo-nahi-dituela.htm
Politika
Geroa Baik salatu du PSNk Nafarroako Gobernutik kanpo nahi dituela
Pablo Azkona parlamentariaren aburuz, sozialistek egindako azken proposamena «gobernua uzteko gonbidapen bat da». Txibitek dio «eskuzabal» jokatuko dutela.
Geroa Baik salatu du PSNk Nafarroako Gobernutik kanpo nahi dituela. Pablo Azkona parlamentariaren aburuz, sozialistek egindako azken proposamena «gobernua uzteko gonbidapen bat da». Txibitek dio «eskuzabal» jokatuko dutela.
Negoziazioak azken txanpan sartuta, egiteko zailena geratzen zaie alderdiei. Akordio programatikoko desadostasunak kudeatzeko kontrol mekanismoak eta gobernuaren osaera bera daude oraindik egiteko. Uztailaren hasieratik negoziazioak komunikabideen arretagunetik at egiten ari direnez, ez dago informazio gehiegirik. Den...
2023-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/231262/ehuren-medikuntza-fakultateko-lanak-abiatu-dituzte.htm
Gizartea
EHUren Medikuntza Fakultateko lanak abiatu dituzte
Lehen harria jartzeko ekitaldia egin dute gaur erakunde publikoetako ordezkariek. Basurtuko ospitalearen alboan egongo da fakultate berria, eta 2026-2027ko ikasturtean martxan jartzea espero dute. 32.000 metro koadroko eremu erabilgarria izango du. Lanek 62 milioi euro pasatxoko aurrekontua dute.
EHUren Medikuntza Fakultateko lanak abiatu dituzte. Lehen harria jartzeko ekitaldia egin dute gaur erakunde publikoetako ordezkariek. Basurtuko ospitalearen alboan egongo da fakultate berria, eta 2026-2027ko ikasturtean martxan jartzea espero dute. 32.000 metro koadroko eremu erabilgarria izango du. Lanek 62 milioi eur...
Martxan dira EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berria Bilbon eraikitzeko lanak. Hainbat gorabeheraren eta atzerapenen ondoren, gaur goizean jarri dute lehen harria erakundeetako ordezkariek, eta datozen egunetan ingurua hesiz itxi ostean sartuko dira beharginak. Fakultate berria 2...
2023-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/231263/espainiako-estatutik-kanpoko-botoan-psn-nagusi-nafarroan.htm
Politika
Espainiako Estatutik kanpoko botoan, PSN nagusi Nafarroan
PP izan da bigarren indarra, UPN hirugarrena eta Sumar laugarrena.
Espainiako Estatutik kanpoko botoan, PSN nagusi Nafarroan. PP izan da bigarren indarra, UPN hirugarrena eta Sumar laugarrena.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak igarota, gaur hasi dira zenbatzen Espainiako Estatutik kanpoko botoa. Horretan ere PSN izan da garaile Nafarroan; 671 boto eskuratu ditu, eta bigarren indarrak —PPk—, 641. UPN izan da hirugarrena, 410 boto jasota. Espainiako Estatutik kanpoko boto emaileek ez dute aldatu igandeko e...
2023-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/231264/harri-beltza-elkarteak-sexu-bidez-transmitituriko-infekzioen-igoeraz-ohartarazi-du.htm
Gizartea
Harri Beltza elkarteak sexu bidez transmitituriko infekzioen igoeraz ohartarazi du
Gazteek herriko jaietan izan ditzaketen harremanen harira, GIBaren inguruan diharduen elkarteak adierazi du udan ere «garrantzitsua» dela gaiaz hitz egitea.
Harri Beltza elkarteak sexu bidez transmitituriko infekzioen igoeraz ohartarazi du. Gazteek herriko jaietan izan ditzaketen harremanen harira, GIBaren inguruan diharduen elkarteak adierazi du udan ere «garrantzitsua» dela gaiaz hitz egitea.
Harri Beltza hiesaren aurkako elkarteak hiesaren eta sexu transmisiozko infekzioen inguruko 2022ko datuak eman ditu aurkeztu berri duen 27. udako kanpainan. Jakinarazi dutenez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan GIBaren transmisioak ez du gorakada handirik izan. GIBaz 127 lagun infektatu ziren iaz. Pandemiaren aurreko urteeta...
2023-7-28
https://www.berria.eus/albisteak/231265/atristainen-aurkako-jazarpena-salatu-du-sarek-mobilizazioetan.htm
Politika
Atristainen aurkako «jazarpena» salatu du Sarek mobilizazioetan
Hileroko azken ostiraleko elkarretaratzeak egin dituzte hainbat herritan, eta abuztuan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko eskatu dute.
Atristainen aurkako «jazarpena» salatu du Sarek mobilizazioetan. Hileroko azken ostiraleko elkarretaratzeak egin dituzte hainbat herritan, eta abuztuan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko eskatu dute.
Hileroko azken ostirala izanik, presoen eskubideen aldeko elkarretaratzeak egin dituzte hainbat herritan. Sarek dei berezia egin du Donostiako elkarretaratzera joateko; izan ere, Xabier Atristainen eta gainerako euskal presoen aurka Auzitegi Nazionala eta Fiskaltza egiten ari den «jazarpena» salatu du, eta horien jarre...
2023-7-29
https://www.berria.eus/albisteak/231289/gizonezko-bat-atxilotu-dute-tuteran-genero-indarkeria-leporatuta.htm
Gizartea
Gizonezko bat atxilotu dute Tuteran, genero indarkeria leporatuta
Bikotekide ohiari eraso egin dio bart, Poliziaren arabera.
Gizonezko bat atxilotu dute Tuteran, genero indarkeria leporatuta. Bikotekide ohiari eraso egin dio bart, Poliziaren arabera.
Bart, 02:45 aldera, gizonezko bat atxilo hartu dute Tuteran (Nafarroa). Poliziaren arabera, bikotekide ohiari egin dio eraso, eta genero indarkeria egotzi diote. 30 urte ditu atxiloturikoak. Udaltzainek hartu dute preso.
2023-7-29
https://www.berria.eus/albisteak/231290/azken-botoen-zenbaketak-are-zailago-jarri-du-sanchezen-izendapena.htm
Politika
Azken botoen zenbaketak are zailago jarri du Sanchezen izendapena
Madrilgo diputatu bat kendu dio PPk PSOEri, eta, orain, Sanchezek Juntsen abstentzioa ez, haien baiezkoa beharko du Gobernura heltzeko. UPN utzi zuen Carlos Garcia Adanerok hartuko du eserlekua Kongresuan.
Azken botoen zenbaketak are zailago jarri du Sanchezen izendapena. Madrilgo diputatu bat kendu dio PPk PSOEri, eta, orain, Sanchezek Juntsen abstentzioa ez, haien baiezkoa beharko du Gobernura heltzeko. UPN utzi zuen Carlos Garcia Adanerok hartuko du eserlekua Kongresuan.
Junts per Catalunya alderdiak zaila jarritakoa, are zailago bihurtu zaio Pedro Sanchezi Espainiako Gobernuko presidente karguan jarraitzeko. Espainiako Estatutik kanpo bizi direnen botoak zenbatu dituzte bart, eta emaitzak aldaketa bat ekarri du Kongresuko aulki banaketan. PSOEk eserleku bat galdu du, eta PPk irabazi d...
2023-7-29
https://www.berria.eus/albisteak/231291/ortuzarrek-autokritika-agindu-du-hauteskundeetako-emaitzen-ondoren.htm
Politika
Ortuzarrek «autokritika» agindu du hauteskundeetako emaitzen ondoren
EAJko presidenteak «aldaketak» iragarri ditu «diskurtsoetan eta politika publikoen kudeaketan». Alderdiak datorren urtean egingo du Batzar Nagusia.
Ortuzarrek «autokritika» agindu du hauteskundeetako emaitzen ondoren. EAJko presidenteak «aldaketak» iragarri ditu «diskurtsoetan eta politika publikoen kudeaketan». Alderdiak datorren urtean egingo du Batzar Nagusia.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan 2019an baino 103.000 boto gutxiago lortu ondoren, Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariak agindu du «apaltasun osoz, egin behar den autokritika guztia» egingo dutela «akatsak zuzentzeko eta kudeatzeko eta gizartearekin erlazionatzeko moduetan berritzeko». Horre...
2023-7-29
https://www.berria.eus/albisteak/231292/juan-mari-jauregi-omendu-dute-gipuzkoako-batzar-nagusiek.htm
Politika
Juan Mari Jauregi omendu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek
Duela 23 urte hil zuen ETAk gobernadore zibil izandakoa. Ekitaldian izan dira EAJ, PSE, EH Bildu, PP eta Elkarrekin Podemoseko ordezkariak.
Juan Mari Jauregi omendu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Duela 23 urte hil zuen ETAk gobernadore zibil izandakoa. Ekitaldian izan dira EAJ, PSE, EH Bildu, PP eta Elkarrekin Podemoseko ordezkariak.
Duela 23 urte hil zuen ETAk tiroz Juan Mari Jauregi Gipuzkoako gobernadore zibil ohi izandakoa. Hura gogoratzeko lore eskaintza egin dute gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Bertan izan dira, besteak beste, Jauregiren senideak, Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria eta batzar nagusieta...
2023-7-29
https://www.berria.eus/albisteak/231293/evenepoelek-hirugarrenez-irabazi-du-donostiako-klasikoa.htm
Kirola
Evenepoelek hirugarrenez irabazi du Donostiako Klasikoa
Munduko txapeldunak buruz buruko esprintean garaitu du Pello Bilbao, eta hirugarren garaipenarekin, Marino Lejarretaren marka berdindu du
Evenepoelek hirugarrenez irabazi du Donostiako Klasikoa. Munduko txapeldunak buruz buruko esprintean garaitu du Pello Bilbao, eta hirugarren garaipenarekin, Marino Lejarretaren marka berdindu du
Pronostikoei eutsiz, Remco Evenepoelek (Soudal Quickstep) irabazi du Donostiako Klasikoaren 43. ekitaldia, hirugarren aldiz. 2019ko eta iazko garaipenen ondotik, munduko txapelduna zen faborito aurten ere, eta ez du hutsik egin. Ataka estuan ipini du Pello Bilbaok (Bahrain), bien arteko buruz buruko esprintak erabaki b...
2023-7-29
https://www.berria.eus/albisteak/231294/urdunako-hilerrian-identifikatutako-bost-biktimen-gopuzkiak-jaso-dituzte-senideek.htm
Politika
Urduñako hilerrian identifikatutako bost biktimen gopuzkiak jaso dituzte senideek
Aranzadik 2014an eta 2022an egindako indusketetan aurkitu zituen haien gorpuzkiak, eta horiek itzultzeko ekitaldia egin dute gaur goizean.
Urduñako hilerrian identifikatutako bost biktimen gopuzkiak jaso dituzte senideek. Aranzadik 2014an eta 2022an egindako indusketetan aurkitu zituen haien gorpuzkiak, eta horiek itzultzeko ekitaldia egin dute gaur goizean.
1937tik 1941era bitarte 225 preso hil zen Urduñako (Bizkaia) espetxe frankistan. Eusko Jaurlaritzak, Aranzadi zientzia elkarteak eta Urduñako Udalak 71 hildakoren gorpuzkiak berreskuratzea lortu zuten 2014ko ekainean eta 2022ko abenduan egindako indusketetan, eta horietako bost identifikatzea lortu zuten: Fructuoso Llo...
2023-7-29
https://www.berria.eus/albisteak/231295/hasi-eta-buka-izan-da-nagusi-orio-getxoko-uretan.htm
Kirola
Hasi eta buka izan da nagusi Orio, Getxoko uretan
Denboraldiko maila onena erakutsiz irabazi du Nadeth Agirrek gidatzen duen ontziak Getxoko bandera. Lehen kaletik aterata, ia hasieratik izan da nagusi, eta palmareseko laugarrena da San Nikolas traineruarentzat. Bigarren Arraun Lagunak izan da, 14 segundora, eta ligako lider jarraitzen du.
Hasi eta buka izan da nagusi Orio, Getxoko uretan. Denboraldiko maila onena erakutsiz irabazi du Nadeth Agirrek gidatzen duen ontziak Getxoko bandera. Lehen kaletik aterata, ia hasieratik izan da nagusi, eta palmareseko laugarrena da San Nikolas traineruarentzat. Bigarren Arraun Lagunak izan da, 14 segundora, eta ligak...
Denboraldi hasierako mamuak uxatu ditu Oriok. Azken jardunaldian, etxean irabazi ostean, aurreko denboraldiko San Nikolas bueltan zenaren itxura ematen zuen. Gaur, horixe baieztatu du Getxoko uretan. Nagusitasunez irabazi du bandera, hasieratik bukaerara arte traineru azkarrena izanik. Goitik behera menderatu ditu Getx...
2023-7-29
https://www.berria.eus/albisteak/231296/nazioarteko-pilota-federazioak-ez-du-euskadiko-federazioaren-ofizialtasunaz-bozkatu.htm
Kirola
Nazioarteko Pilota Federazioak ez du Euskadiko Federazioaren ofizialtasunaz bozkatu
Batzorde exekutiboak eguneko lehen puntua erretiratu du, estatutu aldaketaren ingurukoa. Horrenbestez ez dute Euskadiko Federazioaren ofizialtasunaz bozkatu ere egin.
Nazioarteko Pilota Federazioak ez du Euskadiko Federazioaren ofizialtasunaz bozkatu. Batzorde exekutiboak eguneko lehen puntua erretiratu du, estatutu aldaketaren ingurukoa. Horrenbestez ez dute Euskadiko Federazioaren ofizialtasunaz bozkatu ere egin.
Nazioarteko Pilota Federazioko batzorde exekutiboak erretiratu egin du gaur Mexiko Hirian egindako ez ohiko batzarreko lehen puntua, estatutu aldaketarena. Horrenbestez, ez da ezta Euskadiko Pilota Federazioaren ofizialtasunaz bozkatu. Hainbat federaziok babestu dute erabakia, «pilotaren batasunari eusteko asmoz». Big...
2023-7-29
https://www.berria.eus/albisteak/231297/urdaibaik-garaipena-nagusitasunez.htm
Kirola
Urdaibaik garaipena, nagusitasunez
Denboraldiko bosgarren garaipena lortu du Urdaibaik, laugarrena jarraian. Kolpe handia eman du ligako sailkapenean, eta momenturik onenean daudela frogatu dute. Bigarren Hondarribia izan da, hirugarren Donostiarra, eta laugarren Zierbena.
Urdaibaik garaipena, nagusitasunez. Denboraldiko bosgarren garaipena lortu du Urdaibaik, laugarrena jarraian. Kolpe handia eman du ligako sailkapenean, eta momenturik onenean daudela frogatu dute. Bigarren Hondarribia izan da, hirugarren Donostiarra, eta laugarren Zierbena.
Olatu gainean da Bou Bizkaia, olatu erraldoi batean, eta ez dirudi olatu horretatik jaisteko asmorik duenik. Aurreikusten zen arren, gaur bai, gaur, gainditu beharreko aurkaria indartsuena dela ziurtatu du Urdaibaik. Iker Zabalaren arraunlariek erakustaldia eman dute Getxoko uretan, eta denboraldiko bosgarren bandera a...
2023-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/231323/donostiarra-eta-hondarribia-nagusitu-dira-santurtzin.htm
Kirola
Donostiarra eta Hondarribia nagusitu dira Santurtzin
Arraun Lagunakek Oriorekiko aldea handitu du sailkapen nagusian. Urdaibaik, berriz, ozta-ozta eutsi dio lehen postuari.
Donostiarra eta Hondarribia nagusitu dira Santurtzin. Arraun Lagunakek Oriorekiko aldea handitu du sailkapen nagusian. Urdaibaik, berriz, ozta-ozta eutsi dio lehen postuari.
Donostiarra Euskotren Ligan, eta Hondarribia Eusko Label Ligan, onenak izan dira Santurtziko (Bizkaia) ur nahasietan. Kale zozketak asko baldintzatutako estropadak izan dira gaurkoak, eta gogorra izan da korronteak baliatzen saiatzeko lehia. Eguna ondo salbatu dute bi ligetako liderrek, Arraun Lagunakek eta Urdaibaik. ...
2023-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/231324/baionako-bestetan-izandako-eraso-matxistak-salatu-dituzte.htm
Gizartea
Baionako bestetan izandako eraso matxistak salatu dituzte
Itaiak deituta, elkarretaratzea egin dute merkatu plaza, 'eraso sexistak borrokatu' lelopean.
Baionako bestetan izandako eraso matxistak salatu dituzte. Itaiak deituta, elkarretaratzea egin dute merkatu plaza, 'eraso sexistak borrokatu' lelopean.
Baionako bestak hasi zirenetik, hainbat emakumek erasoak salatu dituzte. Izan ere, ostegunean, Itaia emakumeen antolakunde sozialistak sexu eraso baten berri eman zuen; biktimaren lagun batek salatu zuen erasoa. Asteazken gauean ere, beste sexu eraso bat izan zen, Pirinio Atlantikoetako Prefeturak jakinarazi zuenez. Bi...
2023-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/231325/irunean-18-urteko-neska-bat-atxilotu-dute-adingabe-bati-sexu-eraso-bat-egiteagatik.htm
Gizartea
Iruñean 18 urteko neska bat atxilotu dute adingabe bati sexu eraso bat egiteagatik
Mutikoak 13 urte ditu. Larunbat gauean izan zen erasoa.
Iruñean 18 urteko neska bat atxilotu dute adingabe bati sexu eraso bat egiteagatik. Mutikoak 13 urte ditu. Larunbat gauean izan zen erasoa.
Iruñeko Udaltzaingoak 18 urteko neska bat atxilotu du, 13 urteko mutil bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Salaketa bart gaueko 22:00ak aldera jarri zuen adingabeak, erasoa gertatu eta gutxira. Gazteluko plazaren inguruan izan zen. Ikerketa zabaldu dute gertatutakoa argitzeko, eta behin behinean aske utzi dute emak...
2023-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/231326/ane-santestebanek-zortzigarren-amaitu-du-frantziako-tourra.htm
Kirola
Ane Santestebanek zortzigarren amaitu du Frantziako Tourra
Aurtengo Giroan ere lehen hamarren artean bukatu zuen. Hori lortu duen hirugarren euskal ziklista da. Tourra Demi Volleringek irabazi du.
Ane Santestebanek zortzigarren amaitu du Frantziako Tourra. Aurtengo Giroan ere lehen hamarren artean bukatu zuen. Hori lortu duen hirugarren euskal ziklista da. Tourra Demi Volleringek irabazi du.
Sasoiko dago euskal txirrindularitza. Gizonezkoen Frantziako Tourrean lortutako emaitza bikainen ostean, emakumezkoenean balentria egin du Ane Santestebanek (Jayco AlUla) sailkapen nagusian zortzigarren postuan amaituta. Gaur, azken eguneko erlojupekoan, Errenteriako (Gipuzkoa) ziklistak ezin izan dio eutsi atzotik zue...
2023-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/231327/nouhaila-benzina-munduko-kopa-batean-hijabarekin-jokatu-duen-lehen-emakumea.htm
Kirola
Nouhaila Benzina, Munduko Kopa batean hijabarekin jokatu duen lehen emakumea
Aurtengo Munduko Kopara arte FIFAk debekatuta zuen haren erabilera. Momentuz, Marokoko jokalaria da erabili duen bakarra.
Nouhaila Benzina, Munduko Kopa batean hijabarekin jokatu duen lehen emakumea. Aurtengo Munduko Kopara arte FIFAk debekatuta zuen haren erabilera. Momentuz, Marokoko jokalaria da erabili duen bakarra.
FIFAk jada ez die hijabarekin jokatzea debekatzen jokalariei. Aurtengo Munduko Koparako ezabatu zuen lege hori nazioarteko futbol federazioak, eta jokalari bat ausartu da jada aukera baliatzera. Nouhaila Benzina izena du, eta Marokoko selekzioko atzelaria da. Atzo egin zuen debuta txapelketan, hijaba jantzita zuela. B...
2023-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/231328/gutxienez-54-lagun-hil-dituzte-pakistanen-alderdi-politiko-baten-aurkako-atentatu-batean.htm
Mundua
Gutxienez 54 lagun hil dituzte Pakistanen, alderdi politiko baten aurkako atentatu batean
Tokiko erakundeen arabera, atentatu suizida bat izan da, EIk hartu du bere gain. Hildakoez gain, berrehun zauritu inguru eragin ditu erasoak.
Gutxienez 54 lagun hil dituzte Pakistanen, alderdi politiko baten aurkako atentatu batean. Tokiko erakundeen arabera, atentatu suizida bat izan da, EIk hartu du bere gain. Hildakoez gain, berrehun zauritu inguru eragin ditu erasoak.
Gutxienez 54 lagun hil dituzte Pakistango alderdi islamista handienaren ekitaldi batean. Pakistango Gobernuak baieztatu duenez, atentatu suizida bat izan da. Erasoa atzo arratsaldean gertatu zen, herrialdearen ipar-mendebaldeko Jíber Pajtunjua eskualdean, Khar hirian. Bostehun lagun inguru zeuden Jamiat Ulema e Islam (...
2023-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/231329/gizon-bat-atxilotu-dute-getxon-adingabe-bati-sexu-eraso-bat-egiteagatik.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Getxon, adingabe bati sexu eraso bat egiteagatik
Algortako festetan gertatu da erasoa, bart.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, adingabe bati sexu eraso bat egiteagatik. Algortako festetan gertatu da erasoa, bart.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Getxon (Bizkaia), Algortako festetan 17 urteko neska bati sexu eraso bat egiteagatik bart gauean. Erasotuak jarri du salaketa, eta ikerketa zabaldu dute gertatutakoa argitzeko. Atxilotuak datozen orduetan deklaratuko du epailear...
2023-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/231330/hazkundea-itzuli-da-eurogunera-eta-inflazioa-behera-doa-baina-poliki.htm
Ekonomia
Hazkundea itzuli da eurogunera, eta inflazioa behera doa, baina poliki
Euroaren eremuko herrialdeetako ekonomia %0,3 hazi da 2023ko bigarren hiruhilekoan. Inflazioa bi hamarren apaldu da, %5,3raino, baina azpiko inflazioak ez du aldaketarik. Datuek ez dute argitzen EBZk zer bide har dezakeen iraileko bileran.
Hazkundea itzuli da eurogunera, eta inflazioa behera doa, baina poliki. Euroaren eremuko herrialdeetako ekonomia %0,3 hazi da 2023ko bigarren hiruhilekoan. Inflazioa bi hamarren apaldu da, %5,3raino, baina azpiko inflazioak ez du aldaketarik. Datuek ez dute argitzen EBZk zer bide har dezakeen iraileko bileran.
Datuak ikusi nahi zituen EBZ Europako Banku Zentralak interes tasekin zer bide jarraitu behar duen erabakitzeko. Beste koska bat igotzea edo igoeretan etenaldi bat egiteko aukerak ditu mahai gainean, baina azken datuek gauza bat zein bestea egiteko argudioak ematen dizkiote. Izan ere, Eurostatek baieztatu du inflazioa...
2023-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/231331/nafarrek-eska-ditzakete-jada-0-eta-3-urte-arteko-seme-alabak-dituzten-familientzako-laguntzak.htm
Gizartea
Nafarrek eska ditzakete jada 0 eta 3 urte arteko seme-alabak dituzten familientzako laguntzak
Azaroaren 2ra arte egongo da zabalik laguntzak eskatzeko epea.
Nafarrek eska ditzakete jada 0 eta 3 urte arteko seme-alabak dituzten familientzako laguntzak. Azaroaren 2ra arte egongo da zabalik laguntzak eskatzeko epea.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako laguntza ekonomikoa gaurtik aurrera eskatu ahal izango da, ahal izanez gero telematikoki, edo aurrez aurre, oinarrizko gizarte zerbitzuaren edo dagokion auzoko unitatearen bidez. Epea 2023ko azaroaren 2ra arte egongo da za...
2023-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/231332/azazetako-parke-eolikoari-hasierako-onespena-eman-dio-arabako-aldundiak.htm
Gizartea
Azazetako parke eolikoari hasierako onespena eman dio Arabako Aldundiak
Bestalde, Elkarrekin Arabak jakinarazi du hamasei alegazio aurkeztu dizkiola Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako energia berriztagarrien lurralde plan sektorialari.
Azazetako parke eolikoari hasierako onespena eman dio Arabako Aldundiak. Bestalde, Elkarrekin Arabak jakinarazi du hamasei alegazio aurkeztu dizkiola Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako energia berriztagarrien lurralde plan sektorialari.
Arabako Foru Aldundiak hasierako onespena eman dio Azazetako Parke Eolikoaren Plan Bereziari. Energiaren Euskal Erakundeak eta Iberdrolak osatutako Aixeindar sozietateak aurkeztu zuen proiektua, eta orain aldundiak ontzat jo du, parkeak eragina izango lukeen udalen artean «adostasunik ez» dagoela ikusi eta gero. Barrun...
2023-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/231333/geroa-baik-negoziazioen-tonua-igo-du-blokeo-argi-bat-dago.htm
Politika
Geroa Baik negoziazioen tonua igo du: «Blokeo argi bat dago»
Maria Solana kexu azaldu da PSNren jarrerarekin, eta «zentzu onaren bidera» itzultzeko eskatu dio.
Geroa Baik negoziazioen tonua igo du: «Blokeo argi bat dago». Maria Solana kexu azaldu da PSNren jarrerarekin, eta «zentzu onaren bidera» itzultzeko eskatu dio.
Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioetan ari dira PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa. Geroa Bai, ordea, kexu da PSN negoziazioetan izaten ari den jarrerarekin, eta gaur arratsaldean tonua koska bat igo du kritikan: uste du PSNk «entzungor» egin diela Geroa Bairen proposamenei, sozialistek gobernutik kanpo nahi dute...
2023-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/231334/azken-hamabost-urteetako-mailarik-gorenean-dago-euriborra-oraindik-ere.htm
Ekonomia
Azken hamabost urteetako mailarik gorenean dago Euriborra oraindik ere
Hipoteken indize nagusia %4an egonkortu da, eta orain mailegua sinatu behar dutenek iaz baino 255 euro gehiago ordaindu beharko dituzte
Azken hamabost urteetako mailarik gorenean dago Euriborra oraindik ere. Hipoteken indize nagusia %4an egonkortu da, eta orain mailegua sinatu behar dutenek iaz baino 255 euro gehiago ordaindu beharko dituzte
Euriborrak beste koska bat egin du gora, eta azken hamabost urteetako mailarik gorenean kokatu da uztailean, %4,149an. Kontuan hartuta iaz %0,992an zegoela, oso igoera handia izango dute indize horrekin hipoteka bat sinatu behar dutenek. Adibidez, 150.000 euroko hipoteka bat egiten dutenek —25 urtean itzultzekoa, eta E...
2023-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/231335/ecowasek-atea-ireki-dio-indarkeria-erabiltzeari-nigerko-kolpisten-kontra.htm
Mundua
Ecowasek atea ireki dio indarkeria erabiltzeari Nigerko kolpisten kontra
Afrika mendebaldeko gobernuen blokeak igandera arteko epea eman die militarrei boterea uzteko. Hiru ministro eta agintean zegoen alderdiko burua atxilotu dituzte.
Ecowasek atea ireki dio indarkeria erabiltzeari Nigerko kolpisten kontra. Afrika mendebaldeko gobernuen blokeak igandera arteko epea eman die militarrei boterea uzteko. Hiru ministro eta agintean zegoen alderdiko burua atxilotu dituzte.
Jarrera gogortu du Ecowas Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoak: Nigerko kolpistei igandera arteko epea eman die boterea uzteko, eta, beraz, Mohamed Bazoum herrialdeko presidente kargura itzularazteko. Are, erakundeak ohartarazpen batekin helarazi du ultimatum hori, atea ireki baitio junta militarraren kontr...
2023-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/231336/plaza-bat-mendizale-eta-bidaiarientzat.htm
albisteak
Plaza bat mendizale eta bidaiarientzat
Martxan da aurten ere BERRIAren bidaia eta mendi kroniken lehiaketa, irakurleei leiho bat zabaltzeko helburuarekin. Azaroaren 6ra arte izango da lanak aurkezteko aukera. Sariak: Marokon zortzi eguneko mendi ibilaldia, asteburupasa bat furgoneta edo autokarabana batean, eta 200 euroko bonu bat, partaideen artean zozkatz...
Plaza bat mendizale eta bidaiarientzat. Martxan da aurten ere BERRIAren bidaia eta mendi kroniken lehiaketa, irakurleei leiho bat zabaltzeko helburuarekin. Azaroaren 6ra arte izango da lanak aurkezteko aukera. Sariak: Marokon zortzi eguneko mendi ibilaldia, asteburupasa bat furgoneta edo autokarabana batean, eta 200 eu...
BERRIAk bidaia eta mendi kroniken lehiaketa jarri du martxan aurten ere. Euskaldunon Egunkaria-ren garaian abiatutako lehiaketa hau sendotuz eta errotuz joan da urtez urte, jasotako lanen kopurua eta kalitatea gora eginez joan diren hein berean, eta ohiko egitasmoa bihurtu da gure irakurleentzat. Izan ere, BERRIA komun...
2023-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/231337/jon-etxabe-burgosko-auzian-zigortutakoa-zendu-da.htm
Politika
Jon Etxabe Burgosko auzian zigortutakoa zendu da
90 urte zituela hil da. Apaiz sartu zen gaztetan, eta 50 urteko zigorra ezarri zioten. Zazpi urte egin zituen preso. LKIn aritu zen gero, eta presoen eskubideen alde jardun du azken urteotan.
Jon Etxabe Burgosko auzian zigortutakoa zendu da. 90 urte zituela hil da. Apaiz sartu zen gaztetan, eta 50 urteko zigorra ezarri zioten. Zazpi urte egin zituen preso. LKIn aritu zen gero, eta presoen eskubideen alde jardun du azken urteotan.
Jon Etxabe Garitazelaia (Elgoibar, Gipuzkoa, 1933-2023) apaiz ohi eta ETAko kide izandakoa atzo zendu zen. Apaiz sartu zen 1950eko hamarkadaren bukaeran; «jazarpen urte gogorretan», 2020an Eibarren (Gipuzkoa) Burgosko auziaren 50. urteurrena oroitzeko eginiko ekitaldi batean kontatu zuenez: «Eibarren, 1960ko urte haiet...
2023-8-2
https://www.berria.eus/albisteak/231363/euskaraz-bai-baina-euskaratik.htm
Gizartea
Euskaraz bai, baina euskaratik?
Geroz eta ikasle gehiagorengana iristen ari da euskara, baina ezinak ere sumatzen ari dira; esaterako, hizkuntza mailari dagokionez. Adituek beharrezkotzat jo dute aisialdia ere euskalduntzea.
Euskaraz bai, baina euskaratik?. Geroz eta ikasle gehiagorengana iristen ari da euskara, baina ezinak ere sumatzen ari dira; esaterako, hizkuntza mailari dagokionez. Adituek beharrezkotzat jo dute aisialdia ere euskalduntzea.
Euskararentzat hezkuntza izan da babesgunea; ikasle askok eta askok eskola izan dute eta dute euskaraz ikasteko eta bizitzeko toki bakarra, edo ia bakarra behintzat. Belaunaldi berrien euskalduntzean funtsezko pieza izan da azken hamarkadetan, baina zenbait alderditan motelduta eta, areago, atzera egiten hasita dago; i...
2023-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/231364/la-moreako-hampmko-langileek-akordioa-lortu-dute-eta-greba-bertan-behera-utzi.htm
Ekonomia
La Moreako H&Mko langileek akordioa lortu dute, eta greba bertan behera utzi
2009tik izoztuta eduki dituzte soldatak, eta galdutako erosahalmena berreskuratu dute, %24,7ko soldata igoera hitzartuta
La Moreako H&Mko langileek akordioa lortu dute, eta greba bertan behera utzi. 2009tik izoztuta eduki dituzte soldatak, eta galdutako erosahalmena berreskuratu dute, %24,7ko soldata igoera hitzartuta
234 egunen ostean, La Morea merkataritza gunean H&M-k duen dendako langileak lanera itzuli dira. Pozik. Izan ere, langileen ordezkariak akordio batera ailegatu dira multinazionaleko zuzendariekin bertako hamahiru saltzaileei eta arduradunei soldata %24,7 igotzeko. 2009an eguneratu zen azkenekoz Nafarroako ehungintza s...
2023-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/231366/senegalgo-gobernuak-oposizioko-liderra-atxilotu-du-eta-haren-alderdia-legez-kanpo-utzi.htm
Mundua
Senegalgo Gobernuak oposizioko liderra atxilotu du, eta haren alderdia legez kanpo utzi
Protestei berrekin diete hainbat hiritan, Macky Sall presidentea «justizia instrumentalizatzen» ari dela salatzeko. Hauteskundeak egingo dituzte 2024an, eta Ousmane Sonko mehatxutzat du gobernuko alderdiak.
Senegalgo Gobernuak oposizioko liderra atxilotu du, eta haren alderdia legez kanpo utzi. Protestei berrekin diete hainbat hiritan, Macky Sall presidentea «justizia instrumentalizatzen» ari dela salatzeko. Hauteskundeak egingo dituzte 2024an, eta Ousmane Sonko mehatxutzat du gobernuko alderdiak.
Ousmane Sonkoren beldur da Senegalgo Gobernua. Oposizioko liderra espetxeratu egin zuten larunbatean, eta haren alderdia legez kanpo utzi zuten atzo. Fiskaltzak zazpi delitu egotzi dizkio; besteak beste, «estatuaren segurtasunaren aurkako atentatua». 2024an bozak egitekoak dira herrialdean, eta Sonkok salatu izan du Ma...
2023-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/231367/bilboko-aste-nagusiko-pregoilaria-eta-txupinera-aurkeztu-dituzte.htm
Bizigiro
Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera aurkeztu dituzte
Aiora Renteria eta Izaskun Pinedo izango dira aurtengo pregoilaria eta txupinera. «Erasorik gabeko» jaiak aldarrikatu dituzte biek.
Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera aurkeztu dituzte. Aiora Renteria eta Izaskun Pinedo izango dira aurtengo pregoilaria eta txupinera. «Erasorik gabeko» jaiak aldarrikatu dituzte biek.
Bilboko Aste Nagusiko pregoilari eta txupinera aurkeztu dituzte gaur Bilboko udaletxean: Aiora Renteria eta Izaskun Pinedo. Itziar Urtasunek, Bilboko Udaleko Jaietako zinegotziak, eta Janire Mampasik, Bilboko Konpartsen kideak, aurkeztu dituzte aurtengo jaietako «protagonista nagusiak». Urtasunen esanetan, Renteria eta...
2023-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/231368/txibiteren-inbestiduran-baiezkoa-ematea-aztertuko-du-eh-bilduk-egoera-desblokeatzeko.htm
Politika
Txibiteren inbestiduran baiezkoa ematea aztertuko du EH Bilduk, egoera desblokeatzeko
Laura Aznalek salatu du «eserleku gerra eta eskuinak baldintzatzen dituen betoen politikak» nagusitzen ari direla Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioetan.
Txibiteren inbestiduran baiezkoa ematea aztertuko du EH Bilduk, egoera desblokeatzeko. Laura Aznalek salatu du «eserleku gerra eta eskuinak baldintzatzen dituen betoen politikak» nagusitzen ari direla Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioetan.
«Egoera kezkagarria da». Nafarroako Gobernua osatzeko prozesuaren epemuga ailegatzeko ia hilabete falta da, 28 egun zehazki, eta EH Bilduk «arduraz» jokatzeko deia egin du. «Oso kezkagarria da eztabaidaren kokapena bera. Egitasmo politikoak eta agenda programatikoak desagertuta daude, eta botere lehia batean ari dira, ...
2023-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/231369/itsasoa-da-bide-bakarra-jaialdia-egingo-dute-irailaren-2an-itziarren.htm
Kultura
Itsasoa Da Bide Bakarra jaialdia egingo dute irailaren 2an, Itziarren
Ines Osinaga musikariak zuzenean aurkeztuko du bere bakarkako proiektua, eta, harekin batera, Euskal Herriko eta Kuba zenbait musikari ariko dira oholtza gainean. Urriaren 6an Habanan aurkeztuko dute.
Itsasoa Da Bide Bakarra jaialdia egingo dute irailaren 2an, Itziarren. Ines Osinaga musikariak zuzenean aurkeztuko du bere bakarkako proiektua, eta, harekin batera, Euskal Herriko eta Kuba zenbait musikari ariko dira oholtza gainean. Urriaren 6an Habanan aurkeztuko dute.
2022ko Joseba Jaka bekari esker garatu zuen Itsasoa da bide bakarra proiektua Ines Osinaga musikariak. Haren bakarkako lehen diskoa izan zen, eta Durangoko Azokan aurkeztu zuen emaitza. Bidaiak, baina, aurrera jarraitzen duela iragarri du musikariak gaur: Itsasoa Da Bide Bakarra jaialdia antolatu du, Itziarren (Gipuzko...
2023-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/231370/baionako-bestetan-lau-bortxaketa-salatu-dira-gizon-bat-larri-zauritu-eta-mutil-bat-hil.htm
Gizartea
Baionako bestetan lau bortxaketa salatu dira, gizon bat larri zauritu, eta mutil bat hil
Aurtengo Baionako bestetan 1,3 milioi pertsona inguru izan direla erran du Baionako auzapez Jean-Rene Etxegaraik
Baionako bestetan lau bortxaketa salatu dira, gizon bat larri zauritu, eta mutil bat hil. Aurtengo Baionako bestetan 1,3 milioi pertsona inguru izan direla erran du Baionako auzapez Jean-Rene Etxegaraik
2023ko Baionako bestak «giro goxoan» iragan zirela aldarrikatu du Jean-Rene Etxegaraik, Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak. Igandeko gauarekin bukatu ziren, eta gaur goizean egin dute balorazioa Etxegaraik, Fabrice Rosay Pirinio Atlantikoetako suprefetak eta Caroline Parizel Baionako prokurado...
2023-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/231371/hiru-kontzertuk-eta-dantza-emanaldi-batek-hasiko-dute-aurtengo-musika-hamabostaldia.htm
Kultura
Hiru kontzertuk eta dantza emanaldi batek hasiko dute aurtengo Musika Hamabostaldia
Vocalia taldea eta Kresala dantza taldea arituko dira inaugurazio ekitaldietan, besteak beste
Hiru kontzertuk eta dantza emanaldi batek hasiko dute aurtengo Musika Hamabostaldia. Vocalia taldea eta Kresala dantza taldea arituko dira inaugurazio ekitaldietan, besteak beste
Abuztuaren 3an hasiko da Donostiako Musika Hamabostaldiaren 84. aldia, eta gaur aurkeztu dituzte jaialdiaren inaugurazioko ekitaldiak, Donostiako Kursaalean. Lau emanaldi izango dira: Anakronia Ensemble, Nacho Castellanos & Gato Murr, Vocalia taldea eta Kresala dantza taldea arituko dira. Anakroniak irekiko du jaialdi...
2023-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/231372/lehen-aldiz-berriztagarriek-erregai-fosilek-baino-argindar-gehiago-produzitu-dute-ebn.htm
Ekonomia
Lehen aldiz, berriztagarriek erregai fosilek baino argindar gehiago produzitu dute EBn
Maiatzean, eolikoak eta fotovoltaikoak argindarraren %31 ekoitzi dute, eta erregai fosilek, %27
Lehen aldiz, berriztagarriek erregai fosilek baino argindar gehiago produzitu dute EBn. Maiatzean, eolikoak eta fotovoltaikoak argindarraren %31 ekoitzi dute, eta erregai fosilek, %27
Trantsizio energetikoa aurrera doa Europako Batasunean. Energia eolikoak eta fotovoltaikoak erregai fosilek baino argindar gehiago ekoitzi dute aurtengo maiatzean Europako Batasunean. Inoiz ez zen halakorik gertatu hilabete oso batean. Ember taldearen arabera, eguzkitik eta haizetik etorri da elektrizitatea sortzeko en...
2023-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/231373/nazioarteko-pilota-federazioko-presidenteak-kargutik-kendu-ditu-batzorde-exekutiboko-kide-ia-guztiak.htm
Kirola
Nazioarteko Pilota Federazioko presidenteak kargutik kendu ditu batzorde exekutiboko kide ia guztiak
Hiru soilik mantendu ditu, eta esan du «hausnarketarako tarte bat» hartuko duela partaide berriak hautatu aurretik. Larunbatean, erretiratu egin zuten Euskadiko Federazioaren onarpenaren inguruko puntua.
Nazioarteko Pilota Federazioko presidenteak kargutik kendu ditu batzorde exekutiboko kide ia guztiak. Hiru soilik mantendu ditu, eta esan du «hausnarketarako tarte bat» hartuko duela partaide berriak hautatu aurretik. Larunbatean, erretiratu egin zuten Euskadiko Federazioaren onarpenaren inguruko puntua.
Ondorioak izan ditu Nazioarteko Pilota Federazioak Mexiko Hirian egin zuen ezohiko batzarrak. Han, larunbatean, federazioko batzorde exekutiboak erretiratu egin zuen Euskadiko Federazioaren onarpenaren inguruko puntua. Dirudienez, ordea, erabaki hori ez zitzaion egokia iruditu Xavier Cazaubon presidenteari, eta azkar h...
2023-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/231374/myanmarko-juntak-espetxe-zigorra-murriztu-dio-aung-san-suu-kyiri.htm
Mundua
Myanmarko juntak espetxe zigorra murriztu dio Aung San Suu Kyiri
Agintari ohiari bost kondena barkatu dizkiote militarrek, eta 33 urtetik 27ra laburtu diote kartzelaldia.
Myanmarko juntak espetxe zigorra murriztu dio Aung San Suu Kyiri. Agintari ohiari bost kondena barkatu dizkiote militarrek, eta 33 urtetik 27ra laburtu diote kartzelaldia.
Myanmarko junta militarrak espetxe zigorra murriztu dio Aung San Suu Kyi herrialdeko Estatu kontseilari ohiari. Agintari ohia atxilotuta dago 2021eko otsailetik, militarren estatu kolpeak berak gidatzen zuen gobernua boteretik kanporatu zuenetik. Azken bi urte eta erdian, hainbat delitu egotzi dizkiote. Besteak beste, ...
2023-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/231375/europako-zenbait-herrialde-beren-herritarren-ebakuazioa-prestatzen-ari-dira-nigerren.htm
Mundua
Europako zenbait herrialde beren herritarren ebakuazioa prestatzen ari dira Nigerren
Estatu kolpearen ondorioz nabarmen okertu da segurtasun egoera. Frantzia izan da bere herritarren ebakuazioa prestatzen lehena, eta europar orori eskaintza egin die.
Europako zenbait herrialde beren herritarren ebakuazioa prestatzen ari dira Nigerren. Estatu kolpearen ondorioz nabarmen okertu da segurtasun egoera. Frantzia izan da bere herritarren ebakuazioa prestatzen lehena, eta europar orori eskaintza egin die.
Frantziako Atzerri Ministerioak gaur baieztatu duenez, operazio bat prestatzen ari da kolonia ohia den Nigerren dauden 500-600 herritar eta nahi duen europar oro ebakuatzeko. Pasa den asteazkenean Mohamed Bazoum presidentea kargutik kanporatu zuen estatu kolpetik segurtasun egoera erabat degradatu dela esan du minister...
2023-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/231376/euskara-itzalita-pantailetan.htm
Gizartea
Euskara, itzalita pantailetan
Pantailak Euskaraz plataformak uste du euskara «galduta» dagoela pantailetan. Horri aurre egiteko, euskarazko ekoizpenaren aldeko «apustu sendoa» eskatu du.
Euskara, itzalita pantailetan. Pantailak Euskaraz plataformak uste du euskara «galduta» dagoela pantailetan. Horri aurre egiteko, euskarazko ekoizpenaren aldeko «apustu sendoa» eskatu du.
Balio dute lagunekin geratzeko, telesailak eta filmak ikusteko, ligatzeko, errezetak ikasteko, albisteak irakurtzeko... Izan ordenagailu, izan sakelako edo izan telebista, herritarrek orduak eta orduak pasatzen dituzte pantailei itsatsita. Digitalizazioak ate ugari ireki ditu; alabaina, oraingoz behintzat, ateak itxi d...
2023-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/231377/erasoak-gaitzetsi-ditu-algortako-mugimendu-feministak.htm
Gizartea
Erasoak gaitzetsi ditu Algortako mugimendu feministak
Bi eraso matxista izan dira Algortako jaietan. Gizon bat atxilotu dute 17 urteko neska bati sexu eraso bat egiteagatik.
Erasoak gaitzetsi ditu Algortako mugimendu feministak. Bi eraso matxista izan dira Algortako jaietan. Gizon bat atxilotu dute 17 urteko neska bati sexu eraso bat egiteagatik.
Algortako mugimendu feministak jaietan izandako bi eraso matxista salatu ditu gaur arratsaldean egin duten protestan. «Berriz esango dugu, argi eta ozen: gutako baten aurkako erasoa denon aurkako erasoa da!», egin dute aldarri. Horregatik gaude hemen gaur. Ez diogulako etsiko eraso oro kalean salatzeari, ikusarazteari,...
2023-8-2
https://www.berria.eus/albisteak/231395/donald-trump-inputatu-dute-hauteskundeetan-iruzurra-egiten-saiatzeagatik.htm
Mundua
Donald Trump inputatu dute, hauteskundeetan iruzurra egiten saiatzeagatik
Lau kargu egotzi dizkiote. Larrienen arabera, 2020ko bozen emaitzak aldatzen saiatu zen, eta Kapitolioko erasoa sustatu zuen bere gezurrekin.
Donald Trump inputatu dute, hauteskundeetan iruzurra egiten saiatzeagatik. Lau kargu egotzi dizkiote. Larrienen arabera, 2020ko bozen emaitzak aldatzen saiatu zen, eta Kapitolioko erasoa sustatu zuen bere gezurrekin.
Donald Trump AEB Amerikako Estatu Batuetako presidente ohia albiste da berriz ere. AEBetako Fiskaltzak inputatu egin du; larria da egozten diotena: 2020. urteko hauteskundeetan —Joe Bidenek irabazi zituenetan— emaitzak aldatzen saiatzea. «Galdu arren, agintzen jarraitu nahi zuen», dio akusazioak. Denera, lau karguri e...
2023-8-2
https://www.berria.eus/albisteak/231396/langabeen-kopuruak-gora-egin-du-eta-afiliatu-kopuruak-behera.htm
Ekonomia
Langabeen kopuruak gora egin du, eta afiliatu kopuruak, behera
Langabezia tasa %9,82 da Hego Euskal Herrian, baina ekainean baino 682 langabe gehiago daude. Gizarte Segurantzak ekainean baino 3.603 afiliatu gutxiago ditu.
Langabeen kopuruak gora egin du, eta afiliatu kopuruak, behera. Langabezia tasa %9,82 da Hego Euskal Herrian, baina ekainean baino 682 langabe gehiago daude. Gizarte Segurantzak ekainean baino 3.603 afiliatu gutxiago ditu.
Hego Euskal Herrian, ekainean baino 682 langabe gehiago daude uztailean (135.329), hezkuntzako kontratuak amaitu egin direlako, batez ere. Hala ere, langabezia tasa hamarren bat baino gehiago apaldu da, eta %9,82 da orain, biztanleria aktiboa handitu egin delako. Iazkoekin alderatuta, baina, datuak onak dira: 2022ko uz...
2023-8-2
https://www.berria.eus/albisteak/231397/aske-utzi-dituzte-getxon-sexu-erasoak-egiteagatik-atxilotutako-bi-gizonak.htm
Gizartea
Aske utzi dituzte Getxon sexu erasoak egiteagatik atxilotutako bi gizonak
Getxoko Udalak bi elkarretaratze antolatu ditu gaurko. Herritarrei dei egin diete 19:30ean biltzeko Telletxe kaleko puntu lilan. Mugimendu feministak atzo egin zuen elkarretaratzea.
Aske utzi dituzte Getxon sexu erasoak egiteagatik atxilotutako bi gizonak. Getxoko Udalak bi elkarretaratze antolatu ditu gaurko. Herritarrei dei egin diete 19:30ean biltzeko Telletxe kaleko puntu lilan. Mugimendu feministak atzo egin zuen elkarretaratzea.
Joan den igandean bi sexu eraso salatu zituzten Getxon (Bizkaia), eta Algortako festetan gizon bat atxilotu zuten, hamazazpi urteko adingabe bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Bestetik, Aixerrotako Paella festan, uztailaren 25ean, 26 beste urteko gizon bat atxilotu zuten, sexu eraso bat egitea leporatuta. Epailaren...
2023-8-2
https://www.berria.eus/albisteak/231398/txinan-hogei-pertsona-hil-dira-gutxienez-uholdeen-ondorioz.htm
Mundua
Txinan hogei pertsona hil dira gutxienez, uholdeen ondorioz
Azken 140 urteetako euriterik gogorrenak jasaten ari dira herrialdean joan den larunbataz geroztik. 27 pertsona desagertuta daude.
Txinan hogei pertsona hil dira gutxienez, uholdeen ondorioz. Azken 140 urteetako euriterik gogorrenak jasaten ari dira herrialdean joan den larunbataz geroztik. 27 pertsona desagertuta daude.
Gutxienez hogei pertsona hil dira eta beste 27 desagertutzat jo dituzte Txinan, joan den larunbatean hasitako euriteetan. 1891n datuak jasotzen hasi zirenetik izandako euriterik okerrenak dira, adituen esanetan. Uztail osoan egindako euri kopuru bera egin du azken berrogei orduetan, Doksuri tifoiaren eraginez. Asteburu...
2023-8-2
https://www.berria.eus/albisteak/231399/gernika-memoria-leku-izendatu-osteko-urratsez-galdetu-dute.htm
Gizartea
Gernika memoria leku izendatu osteko urratsez galdetu dute
Gernika Memoriaren Lekuko plataformak «behetik gorako memoria herritarra» aldarrikatu du. Zenbait euskal erakundek alegazioak aurkeztu ondoren, atzo iragarri zuen Espainiako Gobernuak Batzar Etxeaz gain Gernika-Lumoko hirigunea ere memoria leku izendatuko duela.
Gernika memoria leku izendatu osteko urratsez galdetu dute. Gernika Memoriaren Lekuko plataformak «behetik gorako memoria herritarra» aldarrikatu du. Zenbait euskal erakundek alegazioak aurkeztu ondoren, atzo iragarri zuen Espainiako Gobernuak Batzar Etxeaz gain Gernika-Lumoko hirigunea ere memoria leku izendatuko duel...
Gernika-Lumo (Bizkaia) memoria leku izendatzeak baduela «balioa» aitortu du Gernika Memoriaren Lekuko plataformak. Gainera, izendapena hirigune osora zabaltzea «are eta zentzuzkoagoa» dela uste dute. Halere, izendapenaren osteko urratsek zalantza eragiten die: «Panel informatiboak jartzea ondo dago, baina memoria leku ...
2023-8-2
https://www.berria.eus/albisteak/231400/zurekin-nafarroak-ontzat-jo-du-aurreakordioa.htm
Politika
Zurekin Nafarroak ontzat jo du aurreakordioa
Mahai gainean dagoen azken proposamena onartu du zuzendaritzak, eta koalizioa osatzen duten sei alderdien artean haren edukia kontsultatzeko tramiteak hasi dituzte.
Zurekin Nafarroak ontzat jo du aurreakordioa. Mahai gainean dagoen azken proposamena onartu du zuzendaritzak, eta koalizioa osatzen duten sei alderdien artean haren edukia kontsultatzeko tramiteak hasi dituzte.
Nahiz eta oraindik ez diren jakinarazi negoziazioaren nondik norakoak, Zurekin Nafarroak aurreratu du mahai gainean jarri den azken proposamena onartu dutela. Koalizioko zuzendaritzak ontzat jo du hurrengo gobernuaren inguruko edukia, bai programari dagokionez, bai eta osaerari dagokionez ere. Komunikabideei bidalitak...