date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-8-2
https://www.berria.eus/albisteak/231401/osasuneko-ikerketa-publikoa-bultzatuko-dute-eh-bilduk-geroa-baik-eta-zurekin-nafarroak.htm
Gizartea
Osasuneko ikerketa publikoa bultzatuko dute EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak
Navarrabiomed biomedikuntzako ikerketa zentroko langileen batzordearekin batera sinatu dute akordioa, eta batzordeak kritikatu du PSN «azken orduan» atera izana.
Osasuneko ikerketa publikoa bultzatuko dute EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak. Navarrabiomed biomedikuntzako ikerketa zentroko langileen batzordearekin batera sinatu dute akordioa, eta batzordeak kritikatu du PSN «azken orduan» atera izana.
Hiru alderdiek adierazi dute konpromisoa dutela abian den legealdian kudeaketa publikoko institutu bat izatea bermatzeko neurriak eta legeak bultzatzeko. Langileen batzordearen arabera, konpromiso politiko argia adierazten du osasuneko ikerketa institutuak kudeaketa publikoa izan dezan. Nafarroako Parlamentuan alderdi...
2023-8-2
https://www.berria.eus/albisteak/231402/nasa-streaming-plataforma-sortu-dute.htm
Bizigiro
NASA+ streaming plataforma sortu dute
Urte amaiera aldera estreinatuko du NASA agentziak; guztiz doakoa izango da. Misioen zuzenekoak, saioak eta beste hainbeste eskainiko dituzte.
NASA+ streaming plataforma sortu dute. Urte amaiera aldera estreinatuko du NASA agentziak; guztiz doakoa izango da. Misioen zuzenekoak, saioak eta beste hainbeste eskainiko dituzte.
Bost, lau, hiru, bi, bat, zero... Ez, ez da suziri baten atzerako kontua; apika, film klasiko baten hasierarena izan liteke. Kasu honetan, bai bata, bai bestea. NASA espazio agentziak streaming plataforma bat estreinatzea aurreikusi du urte amaiera alderako: NASA+. Eskaintza guztia eraldatzeko asmotan daude, agentziare...
2023-8-2
https://www.berria.eus/albisteak/231403/ikusgunek-24-orduko-telefonoa-aktibatu-du-lgtbifobia-salatzeko.htm
Gizartea
Ikusgunek 24 orduko telefonoa aktibatu du LGTBIfobia salatzeko
Ikusgunek 24 orduko telefonoa aktibatu du Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak ospatzen diren egunetan, LGTBI pertsonen eskubideen alde.
Ikusgunek 24 orduko telefonoa aktibatu du LGTBIfobia salatzeko. Ikusgunek 24 orduko telefonoa aktibatu du Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak ospatzen diren egunetan, LGTBI pertsonen eskubideen alde.
Joan diren urteeetan bezala, Ikusgune Gasteizko LGTBIfobiaren aurkako behatokia «erne» egongo da Andre Maria Zuriaren jaietan. 24 orduko salaketa telefonoa aktibatu dute, neska eta blusen batzordearekin lankidetzan.«Denon artean gorroto eta LGTBI+fobiarik gabeko Gasteiz bat eraikitzen jarraituko dugu, jairik jai, auzoz...
2023-8-2
https://www.berria.eus/albisteak/231404/amurrioko-udalak-konpromisoa-hartu-du-euskara-teknikari-bat-jartzeko-hilabeteko-epean.htm
Gizartea
Amurrioko Udalak konpromisoa hartu du euskara teknikari bat jartzeko, «hilabeteko epean»
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak bertan behera utzi ditu, behin-behinean, hurrengo egunetarako martxan zituzten ekinaldiak. Hala ere, udalak konpromisoa beteko ez balu, Kontseiluak berriz ere abiaraziko lituzke ekinaldiak irailean.
Amurrioko Udalak konpromisoa hartu du euskara teknikari bat jartzeko, «hilabeteko epean». Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak bertan behera utzi ditu, behin-behinean, hurrengo egunetarako martxan zituzten ekinaldiak. Hala ere, udalak konpromisoa beteko ez balu, Kontseiluak berriz ere abiaraziko lituzke ekinaldiak irail...
Amurrioko Udalak (Araba) euskara teknikariaren lanpostua kentzea erabaki zuen joan den ostegunean egin zuten Udal Osoko Bilkuran. Udal lanpostuen zerrendan egin zituzten aldaketa batzuen harira hartu zuten erabakia. Horren aurrean, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua Amurrioko alkate Txerra Molinuevorekin eta euskara zi...
2023-8-2
https://www.berria.eus/albisteak/231405/hizkuntzen-auzia-espainiako-gobernuko-negoziazioen-laquoerdiguneanraquo-jartzeko-eskatu-dute-zenbait-eragilek.htm
Gizartea
Hizkuntzen auzia Espainiako Gobernuko negoziazioen «erdigunean» jartzeko eskatu dute zenbait eragilek
Euskalgintzaren Kontseiluak eta katalanaren eta galizieraren aldeko zenbait erakundek egin dute eskaera. Salatu dute Espainiako Estatuan hizkuntza gutxituen normalizazioaren aurkako «oldarraldia» gertatzen ari dela.
Hizkuntzen auzia Espainiako Gobernuko negoziazioen «erdigunean» jartzeko eskatu dute zenbait eragilek. Euskalgintzaren Kontseiluak eta katalanaren eta galizieraren aldeko zenbait erakundek egin dute eskaera. Salatu dute Espainiako Estatuan hizkuntza gutxituen normalizazioaren aurkako «oldarraldia» gertatzen ari dela.
Hizkuntza gutxituen normalizazioaren aurkako «oldarraldiari» aurre egiteko, hizkuntzen auzia Espainiako Gobernuko negoziazioen «erdigunean» jartzeko eskatu dute hizkuntza gutxituen aldeko zenbait erakundek. Uztailaren 25an, Galiziaren Nazio Egunean, Santiago de Compostelan (Galizia) batu ziren euskararen, galizieraren ...
2023-8-2
https://www.berria.eus/albisteak/231406/azken-hogei-urteotako-zereal-uztarik-txarrena-jaso-dute-nafarroan.htm
Ekonomia
Azken hogei urteotako zereal uztarik txarrena jaso dute Nafarroan
Euri eskasak hegoaldeko lurren ekoizpena amildu du. Uzta hobea izan da gero eta iparralderago. Ekilore gero eta gehiago landatzen dira
Azken hogei urteotako zereal uztarik txarrena jaso dute Nafarroan. Euri eskasak hegoaldeko lurren ekoizpena amildu du. Uzta hobea izan da gero eta iparralderago. Ekilore gero eta gehiago landatzen dira
Lehorteak zerealen uztari egin dion kalteari zenbaki bat jarri diote Nafarroan: -%7. Intia nekazaritza arloko sozietate publikoaren arabera, maila horretan gutxitu da zerealen uzta Nafarroan. Ez dirudi jaitsiera handia, baina iaz, euri faltaren ondorioz orduan ere, dagoeneko %15 jaitsi zen bildutakoa, eta, ordukoari au...
2023-8-2
https://www.berria.eus/albisteak/231407/nigerko-junta-militarrak-mugako-bide-batzuk-ireki-ditu.htm
Mundua
Nigerko junta militarrak mugako bide batzuk ireki ditu
Atzerriko herritarren ebakuazioak egiten ari diren honetan, Ecowasek ordezkaritza bat bidali du kolpistekin negoziatzera.
Nigerko junta militarrak mugako bide batzuk ireki ditu. Atzerriko herritarren ebakuazioak egiten ari diren honetan, Ecowasek ordezkaritza bat bidali du kolpistekin negoziatzera.
Nigerren estatu kolpea eman duen junta militarrak bart gauean jakinarazi zuen berriz zabaldu dituela Aljeriarekin, Burkina Fasorekin, Libiarekin, Malirekin eta Txadekin herrialdeak dituen aire eta lur mugak. Juntak asteazkenean itxi zituen mugak, Mohamed Bazoum presidentea kargutik bota eta konstituzioa indargabetu zue...
2023-8-2
https://www.berria.eus/albisteak/231408/musika-frantsesa-izango-da-protagonista-organo-zikloan.htm
Kultura
Musika frantsesa izango da protagonista organo zikloan
Donostiako Musika Hamabostaldiak doako hamasei kontzertu bildu ditu ziklo horretan. Hamalau organistak hartuko dute parte, eta hainbat estilo izango dira entzungai.
Musika frantsesa izango da protagonista organo zikloan. Donostiako Musika Hamabostaldiak doako hamasei kontzertu bildu ditu ziklo horretan. Hamalau organistak hartuko dute parte, eta hainbat estilo izango dira entzungai.
Donostiako Musika Hamabostaldiaren ziklorik ezagunen eta zabalenetako bat da organo zikloa. Gipuzkoa osoko elizak musika organistikorako eszenatoki bihurtzen ditu, nahiz eta Donostia izaten duen egoitza nagusia. Hala, Tolosan, Azpeitian, Deban, Ataunen, Azkoitian eta Usurbilen ere egongo da kontzertuez disfrutatzeko au...
2023-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/231410/arnasguneak-indartsu-jagoteko-bideen-bila.htm
Gizartea
Arnasguneak indartsu jagoteko bideen bila
Urteak dira lehen zantzuak agertu zirela, eta ordutik hainbat datuk berretsi dituzte arnasguneetan dauden zenbait arazo. UEMA da eremu horien defendatzaile irmoenetarikoa, eta egiturazko neurriak eskatzen ari da. Zeharkako politika batzuekin bideratu behar dira neurri horiek: arazoaren osotasunari begira.
Arnasguneak indartsu jagoteko bideen bila. Urteak dira lehen zantzuak agertu zirela, eta ordutik hainbat datuk berretsi dituzte arnasguneetan dauden zenbait arazo. UEMA da eremu horien defendatzaile irmoenetarikoa, eta egiturazko neurriak eskatzen ari da. Zeharkako politika batzuekin bideratu behar dira neurri horiek: ...
Ez dira susmo eta pertzepzioak bakarrik. Udalerri euskaldunen UEMA mankomunitatean aspalditxotik dute kezka herri euskaldunenetan euskara atzentzen ari ote diren, baina bertako koordinatzaile Miren Segurolak gogoratu nahi du ikerketa soziolinguistikoetan ere argi azaltzen ari dela errealitate hori, berretsita. Ateratze...
2023-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/231411/egoera-dena-kontuan-hartuta-egun-dagoen-erabilera-maila-altua-da.htm
Gizartea
«Egoera dena kontuan hartuta, egun dagoen erabilera maila altua da»
Datuen xerka xehean, euskararen egoerari buruzko lan mardula egin du Iurrebasok. Euskararen biziberritzea hizpide, ezagutzaren ondoan erabilera urria dela esan da usu. Hautsi egin du ikuskera hori, datuekin: hiztunek, euskara erabiltzeko era badute, erabiltzen dute.
«Egoera dena kontuan hartuta, egun dagoen erabilera maila altua da». Datuen xerka xehean, euskararen egoerari buruzko lan mardula egin du Iurrebasok. Euskararen biziberritzea hizpide, ezagutzaren ondoan erabilera urria dela esan da usu. Hautsi egin du ikuskera hori, datuekin: hiztunek, euskara erabiltzeko era badute, e...
Euskararen taupadak beste inon baino trinkoago entzuten diren eremu horietako batean jasoak dira hitzok, Errezilen (Gipuzkoa), hantxe baitu bizilekua Iñaki Iurrebaso soziologoak (1967, Legazpi, Gipuzkoa). Euskaraz bizitzea hain erraza eta erosoa den eremu horretan, adibide praktiko horren benetakotasunean, aiseago uler...
2023-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/231429/inork-igo-gabeko-mendi-eta-bideetan.htm
albisteak
Inork igo gabeko mendi eta bideetan
Koldo Zubimendi erandioztarrak Karakorum mendiguneko (Pakistan) Kharut 2 (6.703 m) mendi birjina igo du, bide berri batetik, estilo erabat alpinoan. Vicente Barcena herrikidea izan du lagun espedizioan. 'Via Pollos' izena jarri diote bideari (1200 m/65 gradu/M4), halabeharrez etxean geratu behar izan duen Unai Pollos t...
Inork igo gabeko mendi eta bideetan. Koldo Zubimendi erandioztarrak Karakorum mendiguneko (Pakistan) Kharut 2 (6.703 m) mendi birjina igo du, bide berri batetik, estilo erabat alpinoan. Vicente Barcena herrikidea izan du lagun espedizioan. 'Via Pollos' izena jarri diote bideari (1200 m/65 gradu/M4), halabeharrez etxean...
Gizakiak berezkoa du jakin-mina, harago, gorago zer dagoen jakiteko irrika, esploraziorako grina... Geratzen al da, ordea, lurralderik esploratzeko mapetan? Geratzen al da inork igo gabeko mendirik igotzeko munduko mendikateetan? Bai, geratzen da, eta ez gutxi. Andeetako mendigune ezkutuetan, Karakorumeko eztarri sakon...
2023-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/231430/ainhoa-barbarin-presoari-hirugarren-gradua-kendu-diote.htm
Politika
Ainhoa Barbarin presoari hirugarren gradua kendu diote
Sare Herritarrak elkarretaratzera deitu du biharko, abuztuak 4, Urretxun. Salatuko dute epaitegiak «boikot» egiten ari direla euskal presoen eskubideei.
Ainhoa Barbarin presoari hirugarren gradua kendu diote. Sare Herritarrak elkarretaratzera deitu du biharko, abuztuak 4, Urretxun. Salatuko dute epaitegiak «boikot» egiten ari direla euskal presoen eskubideei.
Ainhoa Barbarin Urretxuko (Gipuzkoa) presoari joan den ostegunean onartu zioten hirugarren gradua, baina Espainiako Estatuko Fiskaltzak helegitea aurkeztu dio erabaki horri, eta, Espetxe Zaintzako Epaitegiak erabaki bat hartu bitartean, espetxera itzuli beharko du. Sare Herritarrak salatu du fiskalak «beste behin ere»...
2023-8-9
https://www.berria.eus/albisteak/231431/errepidean-barrena-abortua-helmuga.htm
Mundua
Errepidean barrena, abortua helmuga
Auzitegi Gorenak konstituziotik kendu zuen, iaz, abortatzeko eskubidea; ordutik, hamabost estatutan debekatu dute haurdunaldia etetea. Horren ondorioz, orain, milaka emakumek ehunka kilometro egin behar dituzte abortatzeko.
Errepidean barrena, abortua helmuga. Auzitegi Gorenak konstituziotik kendu zuen, iaz, abortatzeko eskubidea; ordutik, hamabost estatutan debekatu dute haurdunaldia etetea. Horren ondorioz, orain, milaka emakumek ehunka kilometro egin behar dituzte abortatzeko.
Erritmoa ez da bera munduko txoko guztietan; patxadaz bizi dira batzuk, eta korrika besteak. Erritmoa nola, hala aldrebesten da denbora lekutik lekura; aurrera egiten du toki batzuetan, eta atzera, besteetan. Horixe gertatu da AEB Ameriketako Estatu Batuetan. Herrialde gehienetan abortatzeko eskubideen aldeko neurriak ...
2023-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/231432/labak-terraza-jartzeko-baimena-eskuratu-du.htm
Gizartea
Labak terraza jartzeko baimena eskuratu du
Toki Administrazioko Zuzendaritzak ebazpen batean onartu die eskubidea, Iruñeko Udalak ukatu ziena, eta ahal bezain pronto terraza jartzeko asmoa dute.
Labak terraza jartzeko baimena eskuratu du. Toki Administrazioko Zuzendaritzak ebazpen batean onartu die eskubidea, Iruñeko Udalak ukatu ziena, eta ahal bezain pronto terraza jartzeko asmoa dute.
Laba sareak jakinarazi du eskuratu duela baimena terraza jartzeko lokalaren aitzinean, Gazteluko plazan. Urte eta erdi pasatxoko eskari, helegite eta luzapenen ostean, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Zuzendaritzak eskubidea aitortu dio elkarteari, eta jakinarazi dute horretarako «tasak ordaindu bezain pronto»...
2023-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/231433/alerta-egoeran-dago-hego-euskal-herria-denboraleagatik.htm
Gizartea
Alerta egoeran dago Hego Euskal Herria denboraleagatik
'Patricia' depresioak lau metroko olatuak eta euriteak ekarriko ditu Hego Euskal Herrira. Gaur aktibatu dute alerta laranja Bizkaian eta Gipuzkoan eta egunean zehar alerta horia izatera pasa daiteke.
Alerta egoeran dago Hego Euskal Herria denboraleagatik. 'Patricia' depresioak lau metroko olatuak eta euriteak ekarriko ditu Hego Euskal Herrira. Gaur aktibatu dute alerta laranja Bizkaian eta Gipuzkoan eta egunean zehar alerta horia izatera pasa daiteke.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du nabigaziorako Euskal Herriko kostaldean, olatu eta haize bolada bortitzengatik. Atzo gauean ezarri zuten, lau metrotara iritsi daitezkeen olatuengatik. Nabigaziorako kostaldetik bi milatara jarri dute alerta, itsaso oso zakarra egongo delako. Bizkaian, Gipu...
2023-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/231434/hiru-pertsona-hil-dira-itota-uztailean.htm
Gizartea
Hiru pertsona hil dira itota uztailean
Guztira, bederatzi pertsona ito dira aurten uretan Euskal Herrian.
Hiru pertsona hil dira itota uztailean. Guztira, bederatzi pertsona ito dira aurten uretan Euskal Herrian.
Hiru pertsonak galdu dute bizia itota uztailean Bizkaiko uretan. Aurreko hilabeteetako heriotzak gehituta, bederatzi biktima izan dira guztira Euskal Herrian, adingabeak tartean. Uztailean erregistratu diren hiru itotzeak hilaren hasieran gertatu ziren: hilaren 1ean, bi pertsona hil ziren Muskizko Arena hondartzan, et...
2023-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/231435/nigerko-junta-militarreko-buruak-ez-du-mehatxurik-onartuko.htm
Mundua
Nigerko junta militarreko buruak ez du «mehatxurik» onartuko
Tchiani jeneralak atzerriko esku hartze posibleetatik «nazioa defendatzera» deitu ditu herritarrak
Nigerko junta militarreko buruak ez du «mehatxurik» onartuko. Tchiani jeneralak atzerriko esku hartze posibleetatik «nazioa defendatzera» deitu ditu herritarrak
Nigerko junta militarraren buruak ohartarazi du gatazka areagotu egingo dela baldin eta herrialdean atzerriko indarrek esku hartzen badute. Abdourahmane Tchiani jeneralak herritarrei eskatu die prest egon daitezela «nazioa defendatzeko». Telebista bidezko hitzaldi bat eman zuen atzo gauean buruzagi kolpistak. Militarre...
2023-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/231436/industria-ekoizpena-hoztu-egin-da.htm
Ekonomia
Industria ekoizpena hoztu egin da
Energia enpresek %9,4 murriztu dute jarduna urtea hasi zenetik. Lurraldeka, Arabak eta Bizkaiak Gipuzkoak baino hobeto eutsi diote, Eustaten datuen arabera.
Industria ekoizpena hoztu egin da. Energia enpresek %9,4 murriztu dute jarduna urtea hasi zenetik. Lurraldeka, Arabak eta Bizkaiak Gipuzkoak baino hobeto eutsi diote, Eustaten datuen arabera.
Industria beldurtuta dago. Edo mesfidati. Maileguen interes altuek ez dute laguntzen enpresek kredituak eskuratzeko, eta horrek dezelerazio txiki bat eragin du. Horren erakusgarri da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan produkzioa murriztu izana. Ekainean, aurreko urteko hil berean baino %2,1 txikiagoa izan da, batez ere ene...
2023-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/231437/hamar-udalerriri-eragingo-dieten-bi-parke-eoliko-egin-nahi-ditu-enpresa-batek-enkarterrin.htm
Gizartea
Hamar udalerriri eragingo dieten bi parke eoliko egin nahi ditu enpresa batek Enkarterrin
85,6 megawatt ekoiztuko dituzte bi parkeek, eta Enkarterrin Parke Eolikorik ez plataformak salatu du inpaktu handia izango dutela
Hamar udalerriri eragingo dieten bi parke eoliko egin nahi ditu enpresa batek Enkarterrin. 85,6 megawatt ekoiztuko dituzte bi parkeek, eta Enkarterrin Parke Eolikorik ez plataformak salatu du inpaktu handia izango dutela
Enkarterrin 11 haize errotako bi parke eoliko egiteko proiektua aurkeztu du Danimarkako Vlue Viking Barbara enpresak. Kolitza, Garbea eta Peña Levante mendiei eragingo die, eta baita hamar udalerriri ere: Balmaseda, Artzentales, Sopuerta, Zalla, Gueñes, Alonsotegi, Arrigorriaga, Ugao eta Basauriri Bizkaian, eta Okondor...
2023-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/231438/uefak-100000-euroko-zigorra-jarri-dio-osasunari-zuzenbide-arruntera-jotzeagatik.htm
Kirola
UEFAk 100.000 euroko zigorra jarri dio Osasunari zuzenbide arruntera jotzeagatik
Azkenean, Konferentzia liga jokatuko dute gorritxoek, baina hartan lortutako diru sarreren %5 ere kenduko dio UEFAk. Klubak iragarri du ez duela helegiterik aurkeztuko
UEFAk 100.000 euroko zigorra jarri dio Osasunari zuzenbide arruntera jotzeagatik. Azkenean, Konferentzia liga jokatuko dute gorritxoek, baina hartan lortutako diru sarreren %5 ere kenduko dio UEFAk. Klubak iragarri du ez duela helegiterik aurkeztuko
Itxi da Osasunaren eta UEFAren arteko auzia. UEFAk bere erabakia zuzendu zuen duela bi aste, eta Konferentzia liga jokatzeko baimena eman zion azkenerako Osasunari. UEFAk diziplinazko prozedura bat ireki zien nafarrei prozesu horretan zuzenbide arruntera jotzeagatik, eta gaur jakin da zein den zigor hori: 100.000 eurok...
2023-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/231439/hamabi-ekoizpen-lehiatuko-dira-zinemaldiko-horizontes-latinos-atalean.htm
Kultura
Hamabi ekoizpen lehiatuko dira Zinemaldiko Horizontes Latinos atalean
Argentina, Txile, Brasil eta Mexikoko ekoizpenak izango dira, besteak beste. Paula Hernandezen 'El viento que arrasa' filmak irekiko du saila. Irailaren 22tik 30era egingo dute Donostiako 71. Zinemaldia.
Hamabi ekoizpen lehiatuko dira Zinemaldiko Horizontes Latinos atalean. Argentina, Txile, Brasil eta Mexikoko ekoizpenak izango dira, besteak beste. Paula Hernandezen 'El viento que arrasa' filmak irekiko du saila. Irailaren 22tik 30era egingo dute Donostiako 71. Zinemaldia.
Latinoamerikan ekoitzi, zuzendu edota girotutako hamabi film luze lehiatuko dira Donostiako 71. Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean. Argentina, Txile, Brasil eta Mexikotik iritsiko dira filmak, eta horien artean dira Paula Hernandez, Carolina Markowicz, Maria Zanetti, Dolores Fonzi, Camila Fabbri, Martin Benchimol, ...
2023-8-10
https://www.berria.eus/albisteak/231441/legez-kanpoko-klinikak-estigmaren-ezkutaleku.htm
Mundua
Legez kanpoko klinikak, estigmaren ezkutaleku
Hegoafrika da haurdunaldia etetea legezko bilakatu zuen Afrikako lehen herrialdea: 1996an legeztatu zuen abortua. Halere, urtero egiten diren abortuen erdiak baino gehiago legez kanpoko kliniketan egiten dituzte; sinesmen kulturalek, erlijiosoek, sozialek eta politikoek bultzatuta, eta beldurra eta lotsa tarteko.
Legez kanpoko klinikak, estigmaren ezkutaleku. Hegoafrika da haurdunaldia etetea legezko bilakatu zuen Afrikako lehen herrialdea: 1996an legeztatu zuen abortua. Halere, urtero egiten diren abortuen erdiak baino gehiago legez kanpoko kliniketan egiten dituzte; sinesmen kulturalek, erlijiosoek, sozialek eta politikoek bu...
Batzuek atzera egiten duten bitartean, beste batzuek bide berriei ekiten diete. Afrika osatzen duten 54 herrialdeetatik 21etan da posible haurdunaldia etetea. Horietako gehienetan abortatzeko baldintzak zurrunak diren arren —haurdun dagoen emakumearen bizitza arriskuan egotea, adibidez—, zazpi herrialdetan ez da pisuzk...
2023-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/231443/ligako-egutegiaren-berri-jakin-dute-baskoniak-eta-bilbo-basketek.htm
Kirola
Ligako egutegiaren berri jakin dute Baskoniak eta Bilbo Basketek
Lehen jardunaldian, Baskoniak kanpoan jokatuko du, Breoganen aurka, eta Bilbo Basket etxean ariko da, Andorraren aurka. Lehen derbia hirugarren jardunaldian jokatuko dute.
Ligako egutegiaren berri jakin dute Baskoniak eta Bilbo Basketek. Lehen jardunaldian, Baskoniak kanpoan jokatuko du, Breoganen aurka, eta Bilbo Basket etxean ariko da, Andorraren aurka. Lehen derbia hirugarren jardunaldian jokatuko dute.
Saskibaloi Kluben Elkarteak (ACB) gaur argitaratu du 2023-2024ko denboraldirako egutegia. Irailaren 23tik 24ra bitartean jokatuko dute lehen jardunaldia, eta Baskonia Lugon izango da, Pazo Provincial dos Deportes pabiloian, Breoganen aurka aritzeko. Bilbo Basket, berriz, Miribillan hasiko da, irailaren 24an, igandearek...
2023-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/231444/rotterdamgo-orkestra-filarmonikoak-inauguratuko-ditu-gaur-kursaaleko-kontzertu-sinfonikoak.htm
Kultura
Rotterdamgo Orkestra Filarmonikoak inauguratuko ditu, gaur, Kursaaleko kontzertu sinfonikoak
Gaur eta bihar arituko da orkestra Kursaalean, eta bi maisulan interpretatuko ditu: Xostakovitxen biolontxelorako lehenengo kontzertua eta Beethovenen bederatzigarren sinfonia
Rotterdamgo Orkestra Filarmonikoak inauguratuko ditu, gaur, Kursaaleko kontzertu sinfonikoak. Gaur eta bihar arituko da orkestra Kursaalean, eta bi maisulan interpretatuko ditu: Xostakovitxen biolontxelorako lehenengo kontzertua eta Beethovenen bederatzigarren sinfonia
Gaurtik abian da Donostiako 84. Musika Hamabostaldia, eta egitarau zabala prestatu dute inaugurazio jardunaldirako. Nolanahi ere, gaurko egunak badu protagonista handi bat: Rotterdamgo Orkestra Filarmonikoa. Bi kontzertu joko ditu gaur eta bihar, Kursaal auditoriumean, 20:00etan. Harreman estua du Rotterdamgo taldeak j...
2023-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/231446/osakidetzako-oposizioetan-izena-eman-dutenek-ilara-luzeak-sortu-dituzte-ospitaleetan.htm
Gizartea
Osakidetzako oposizioetan izena eman dutenek ilara luzeak sortu dituzte ospitaleetan
Osakidetzako oposizioetara aurkeztu nahi duten milaka lagunek hamar eguneko epea dute dokumentazioa presentzialki aurkezteko
Osakidetzako oposizioetan izena eman dutenek ilara luzeak sortu dituzte ospitaleetan. Osakidetzako oposizioetara aurkeztu nahi duten milaka lagunek hamar eguneko epea dute dokumentazioa presentzialki aurkezteko
Osakidetzako oposizioetarako izena eman duten milaka pertsonak tramiteak egin behar dituzte abuztuko lehen asteetan.Uda garaia dela eta, dokumentazioa aurkezteko joan behar duten ospitaleetako leihatiletan normalean baino administrari gutxiago daude. Gainera, azterketak egin nahi dituztenek hamar eguneko epea dute doku...
2023-8-11
https://www.berria.eus/albisteak/231447/mila-eta-bat-oztopo.htm
Mundua
Mila eta bat oztopo
Bost herrialdetan dago debekatuta abortatzea Europan. Baina, legezkoa den tokietan ere, badira haurdunaldia eteteko oztopoak; kasurako, administrazioko tramite korapilatsuak, epe laburrak eta kontzientzia eragozpena.
Mila eta bat oztopo. Bost herrialdetan dago debekatuta abortatzea Europan. Baina, legezkoa den tokietan ere, badira haurdunaldia eteteko oztopoak; kasurako, administrazioko tramite korapilatsuak, epe laburrak eta kontzientzia eragozpena.
Lehen begi kolpean, irudi dezake abortatzeko eskubidea erabat bermatuta dagoela Europan. Izan ere, 44 estatuetatik 39k babesten dute legez haurdunaldia eteteko eskubidea, eta, hortaz, Europan bizi diren emakumeen %95ek dute abortatzeko aukera. Baina bestelakoa da gainontzeko %5en egoera; hots, abortatzea delitua da Pol...
2023-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/231448/ghk-k-onartu-du-42-egunez-hondakinak-errausten-aritu-dela-aurrez-tratatu-gabe.htm
Gizartea
GHK-k onartu du 42 egunez hondakinak errausten aritu dela aurrez tratatu gabe
«Behin-behinean» izan dela, eta ezaugarri bertsuko plantetan egin ohi den legez egin dutela adierazi du.
GHK-k onartu du 42 egunez hondakinak errausten aritu dela aurrez tratatu gabe. «Behin-behinean» izan dela, eta ezaugarri bertsuko plantetan egin ohi den legez egin dutela adierazi du.
GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak aitortu du aurrez tratatu gabe erraustu duela zaborra 42 egunez. Gara egunkariak argitaratutako informazioari erantzunez atera du oharra GHK-k. Kazetak argitaratu duenez, Zubietako erraustegian (Gipuzkoa) hondakinak errausten aritu dira, aurrez behar izaten duten tratamenduaren ja...
2023-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/231449/mediterraneoko-sei-herrialdek-neurriak-eskatu-dituzte-klima-krisiaren-kontra.htm
Mundua
Mediterraneoko sei herrialdek neurriak eskatu dituzte klima krisiaren kontra
Komunikatu bateratu baten bitartez, Esloveniako, Greziako, Italiako, Kroaziako, Maltako eta Portugalgo presidenteek «berehala ekiteko» exijitu diote nazioarteari.
Mediterraneoko sei herrialdek neurriak eskatu dituzte klima krisiaren kontra. Komunikatu bateratu baten bitartez, Esloveniako, Greziako, Italiako, Kroaziako, Maltako eta Portugalgo presidenteek «berehala ekiteko» exijitu diote nazioarteari.
Mediterraneoan muturreko tenperaturak, suteak eta uholdeak jasaten ari diren honetan, inguruko sei herrialdek aho batez eskatu diote nazioarteari klima krisiaren kontrako neurriak hartzeko. Egoeraren larritasunaren erakusle, Esloveniako, Greziako, Italiako, Kroaziako, Maltako eta Portugalgo presidenteek «berehalako» ne...
2023-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/231450/pertsona-bat-hil-da-bergaran-auto-istripu-batean.htm
Gizartea
Pertsona bat hil da Bergaran auto istripu batean
Aurrez aurre jo dute ibilgailuek, eta pertsona bat zendu da.
Pertsona bat hil da Bergaran auto istripu batean. Aurrez aurre jo dute ibilgailuek, eta pertsona bat zendu da.
Istripu larria izan dute gaur arratsaldean bi ibilgailuk Bergaran (Gipuzkoa), GI-627 errepidean. Aurrez aurre jo dute biek, eta, kolpearen ondorioz, pertsona bat zendu da. Larrialdi zerbitzuek zaurituta eraman dute beste bat. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez, errepidea itxi egin behar...
2023-8-3
https://www.berria.eus/albisteak/231451/baionako-bestetan-jipoitu-zuten-gizonezkoa-hil-egin-da.htm
Gizartea
Baionako bestetan jipoitu zuten gizonezkoa hil egin da
Eraso egin zioten etxera sartzen ari zela: behin eta berriz jo zuten, bortitz, eta koma artifizialean zegoen ordutik
Baionako bestetan jipoitu zuten gizonezkoa hil egin da. Eraso egin zioten etxera sartzen ari zela: behin eta berriz jo zuten, bortitz, eta koma artifizialean zegoen ordutik
Asteon egin du Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak hiriko bestetako balorazioa, eta giro «goxoan» joan zirela esan du. Baina izan dira gertaera larriak; hilaren 26an, gauean, 46 urteko gizonezko bati eraso egin zioten etxera sartzen ari zela. Ate aitzinera iristean, hiru giz...
2023-8-12
https://www.berria.eus/albisteak/231472/abortuaren-mugak-latinoamerikan.htm
Mundua
Abortuaren mugak Latinoamerikan
Nazio Batuen Populazio Gaietarako Funtsaren arabera, nahi gabeko haurdunaldietan munduko tasarik handienetakoa dute Latinoamerikak eta Karibek. Askotariko egoerak daude herrialde horietan abortatzeko eskubideari dagokionez; zazpi estatutan baino ez dago modu librean abortatzerik.
Abortuaren mugak Latinoamerikan. Nazio Batuen Populazio Gaietarako Funtsaren arabera, nahi gabeko haurdunaldietan munduko tasarik handienetakoa dute Latinoamerikak eta Karibek. Askotariko egoerak daude herrialde horietan abortatzeko eskubideari dagokionez; zazpi estatutan baino ez dago modu librean abortatzerik.
Abortuari dagokionez, askotariko egoerak daude Latinoamerikan: herrialde batzuek jada ez dute zigortzen abortatzea; beste batzuek, aldiz, erabat debekatuta daukate; baina, legez zigortuta ez dagoen herrialdeetan ere, abortatzeko zailtasunak hesi dira oraindik. Hiru oztopo nagusik eragotzi ohi dute legea betearaztea: ko...
2023-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/231474/madril-itpren-kapitalean-sartu-da-indraren-bitartez.htm
Ekonomia
Madril ITPren kapitalean sartu da, Indraren bitartez
Euskal enpresaren %9,5 erosi du Espainiako Gobernuak kontrolatzen duen taldeak. Armagintzarekin loturiko egitasmoetan batera aritzea adostu dute.
Madril ITPren kapitalean sartu da, Indraren bitartez. Euskal enpresaren %9,5 erosi du Espainiako Gobernuak kontrolatzen duen taldeak. Armagintzarekin loturiko egitasmoetan batera aritzea adostu dute.
Pisuzko mugimendua defentsaren sektorean. Espainiako Gobernua ITP Aero euskal enpresaren kapitalean sartu da, akzioen %9,5 erosita, Indraren bitartez. Armagintzaren sektoreko Espainiako konpainia nagusietako bat da Indra, eta Espainiako Estatuak kontrolatzen du, %28rekin. Mugimendu estrategikotzat jo dute erosketa. Uk...
2023-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/231475/osakidetzak-dokumentazioa-aurkezteko-leihatiletako-ordutegiak-luzatu-eta-prozesua-erraztu-du.htm
Gizartea
Osakidetzak, dokumentazioa aurkezteko leihatiletako ordutegiak luzatu, eta prozesua erraztu du
Osakidetzak jakinarazi du 2018/19ko oposizioetako emaitzak argitaratu dituela
Osakidetzak, dokumentazioa aurkezteko leihatiletako ordutegiak luzatu, eta prozesua erraztu du. Osakidetzak jakinarazi du 2018/19ko oposizioetako emaitzak argitaratu dituela
Osakidetzak, ospitale batzuetako leihatila ordutegiak luzatu, eta dokumentazioa entregatzeko modua sinplifikatu du, oposizioetarako aurkeztu behar dutenentzat. Horrela, luzatu egin ditu Arabako, Basurtuko (Bizkaia), Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako (Bizkaia) eta Donostialdeko ESI erakunde sanitario integratuetako osp...
2023-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/231476/zientziaren-bideetan-zentinela.htm
Gizartea
ZIENTZIAREN BIDEETAN ZENTINELA
EHU Euskal Herriko Unibertsitatean izen ezinbestekoak dira biak. Kultura zientifikoaren sustatzaile nekaezina da Juan Ignacio Perez Iglesias; zientziak ekarritako auzi etiko askori zoli begiratu die Itziar Alkortak. Zientziaren aurrerabideez mintzatzen dakite, eta paradoxez.
ZIENTZIAREN BIDEETAN ZENTINELA. EHU Euskal Herriko Unibertsitatean izen ezinbestekoak dira biak. Kultura zientifikoaren sustatzaile nekaezina da Juan Ignacio Perez Iglesias; zientziak ekarritako auzi etiko askori zoli begiratu die Itziar Alkortak. Zientziaren aurrerabideez mintzatzen dakite, eta paradoxez.
Elkarrekiko txera eta konfiantza argia izan da lehen solasetatik. EHU Euskal Herriko Unibertsitatean hezi eta zaildutako akademikoak dira Itziar Alkorta Idiakez eta Juan Ignacio Perez Iglesias; biek egin zituzten ikasketak unibertsitatean, eta biek ardura postu garrantzitsuak izan dituzte bertan. Ez dakite ondo elkar n...
2023-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/231477/trumpek-epailearen-aurrean-ukatu-du-2020ko-bozen-emaitza-iraultzen-saiatu-zela.htm
Mundua
Trumpek epailearen aurrean ukatu du 2020ko bozen emaitza iraultzen saiatu zela
AEBetako presidente ohiaren arabera, haren auzipetzea «aurkari politiko baten kontrako jazarpena» da. Fiskalak leporatzen dio azken presidentetzarako hauteskundeetan iruzur egiteko plan bat gidatzea.
Trumpek epailearen aurrean ukatu du 2020ko bozen emaitza iraultzen saiatu zela. AEBetako presidente ohiaren arabera, haren auzipetzea «aurkari politiko baten kontrako jazarpena» da. Fiskalak leporatzen dio azken presidentetzarako hauteskundeetan iruzur egiteko plan bat gidatzea.
Errugabe deklaratu du bere burua Donald Trump AEBetako presidente ohi eta Alderdi Errepublikanoko hautagaiak. Washingtongo auzitegi federal baten aurrean agertu zen atzo, eta ukatu egin zituen Fiskaltzak egin zizkion akusazioak. Ministerio publikoak egozten dio 2020ko bozen emaitza iraultzeko plan bat gidatzea eta AEBe...
2023-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/231478/83ko-uholdeak-gogoratuko-dituzte-aste-nagusian.htm
Bizigiro
83ko uholdeak gogoratuko dituzte Aste Nagusian
Bilboko Konpartsek bostehun ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte Aste Nagusirako. Betiko jarduerez gain, «berrikuntzekin» dator aurtengo programazioa.
83ko uholdeak gogoratuko dituzte Aste Nagusian. Bilboko Konpartsek bostehun ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte Aste Nagusirako. Betiko jarduerez gain, «berrikuntzekin» dator aurtengo programazioa.
Berrogei urte pasatu dira Bilboko errekak gainezka egin eta urak hiria suntsitu zuenetik. Urteurrena aprobetxatuz, uholdeen inguruko oroimen ekitaldia izango da Bilboko Konpartsek antolatu duten ekitaldirik garrantzitsuena. Horretaz gain, bostehun ekintza baino gehiago antolatu dituzte abuztuaren 19tik 27ra bitarterako...
2023-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/231479/esk-k-isekatzat-hartu-du-osakidetzak-erizainentzako-jorratu-duen-gida.htm
Gizartea
ESK-k «isekatzat» hartu du Osakidetzak erizainentzako jorratu duen gida
Sindikatuaren ustez, Osakidetzak «irudi garbiketa» egin nahi izan du hartutako neurri horren bidez.
ESK-k «isekatzat» hartu du Osakidetzak erizainentzako jorratu duen gida. Sindikatuaren ustez, Osakidetzak «irudi garbiketa» egin nahi izan du hartutako neurri horren bidez.
Azken egunotan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako EAG etengabeko arretako guneetan lan egiten duten langileek salatu dute sarritan medikurik gabe kudeatzen dituztela gune horiek. Egoera horren aurrean, Osakidetzak erizainentzako gida bat jorratu du, medikurik ez dagoen etengabeko arreta guneetan pazienteen balorazioak e...
2023-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/231481/petroren-hauteskunde-kanpaina-legez-kanpo-finantzatu-zela-deklaratu-du-haren-semeak.htm
Mundua
Petroren hauteskunde kanpaina legez kanpo finantzatu zela deklaratu du haren semeak
Kolonbiako presidenteak presioei men ez egiteko eskatu dio bere semeari. Ziurtatu du iruzurra gertatu balitz kargua utzi beharko lukeela.
Petroren hauteskunde kanpaina legez kanpo finantzatu zela deklaratu du haren semeak. Kolonbiako presidenteak presioei men ez egiteko eskatu dio bere semeari. Ziurtatu du iruzurra gertatu balitz kargua utzi beharko lukeela.
Gustavo Petro presidentearen seme Nicolas Petrok egindako adierazpenek erabat nahastu dute Kolonbianko giro politikoa. Fiskaltzari atzo azaldu zionez, diru sarrera irregularrak izan ziren bere aitaren presidente hautagaitzarako kanpainan, iazko bozetan. Kanpaina finantzatzeko diruak gehieneko muga gainditu zuela esan z...
2023-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/231482/pertsona-bat-hil-da-urkiolara-bidean-izandako-auto-istripu-batean.htm
Gizartea
Pertsona bat hil da Urkiolara bidean izandako auto istripu batean
Autoa errepidetik atera da, pareta bat jo, eta su hartu du
Pertsona bat hil da Urkiolara bidean izandako auto istripu batean. Autoa errepidetik atera da, pareta bat jo, eta su hartu du
Pertsona bat hil da Urkiolako santutegira doan bidean, BI-623 errepidean (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, autoa bidetik irten da, pareta bat jo, eta su hartu du. 12:40an gertatu da ezbeharra. Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak bertaratu dira istripua gertatu den lekura, ...
2023-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/231484/lizarrako-zinegotzi-bat-indarrez-atera-dute-ikurrina-erakusteagatik.htm
Politika
Lizarrako zinegotzi bat indarrez atera dute ikurrina erakusteagatik
Udaltzaingoaren buruak indarrez atera du EH Bilduko zinegotzia udaletxeko balkoitik. Zinegotzia ikurrina erakusten saiatu da Lizarrako jaietako txupinazoan.
Lizarrako zinegotzi bat indarrez atera dute ikurrina erakusteagatik. Udaltzaingoaren buruak indarrez atera du EH Bilduko zinegotzia udaletxeko balkoitik. Zinegotzia ikurrina erakusten saiatu da Lizarrako jaietako txupinazoan.
Lizarrako (Nafarroa) Udaltzaingoaren buru Rodrigo Garcia de Galdianok indarrez atera du Elisabet Ziordia zinegotzia udaletxeko balkoitik, ikurrina zabaldu duenean. Lizarrako jaiei hasiera emateko txupinazoan gertatu da. Ziordiari balkoira ateratzeko txanda iritsi zaionean, balkoipean zeuden herritarren aurrean zabaldu ...
2023-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/231486/nora-opera-izango-da-haurren-hamabostaldiko-emanaldi-nagusia.htm
Kultura
‘Nora?’ opera izango da Haurren Hamabostaldiko emanaldi nagusia
Ipuin kontaketa bat eta tailer bat ere egingo dituzte. Viktoria Eugenian eta Kursaalean izango dira emanaldiak.
‘Nora?’ opera izango da Haurren Hamabostaldiko emanaldi nagusia. Ipuin kontaketa bat eta tailer bat ere egingo dituzte. Viktoria Eugenian eta Kursaalean izango dira emanaldiak.
Abian da dagoeneko aurtengo Haurren Hamabostaldia. Bost emanaldi eskainiko dituzte denera, Viktoria Eugenia antzokian eta Kursaalean. Haurrentzako opera bat izango da ekitaldi nagusia, Landarbaso abesbatzak sortu duen Nora?. Halaber, ipuin kontalaria eta tailerrak berreskuratu ditu aurten jaialdiak, etxeko txikienek er...
2023-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/231487/orain-arteko-tenperaturarik-altuena-neurtu-dute-ozeanoen-gainazalean.htm
Mundua
Orain arteko tenperaturarik altuena neurtu dute ozeanoen gainazalean
Batezbesteko tenperatura 20,96 gradura heldu da aste honetan, eta adituek ohartarazi dute igo egingo dela datozen hilabeteetan.
Orain arteko tenperaturarik altuena neurtu dute ozeanoen gainazalean. Batezbesteko tenperatura 20,96 gradura heldu da aste honetan, eta adituek ohartarazi dute igo egingo dela datozen hilabeteetan.
Ozeanoen gainazaleko tenperaturarik altuena neurtu dute aste honetan: 20,96 gradu. Zientzialarien arabera, El Niño fenomeno atmosferikoak ere badu zeresana ozeanoen berotzean, baina horri gehitu behar zaizkio klima larrialdiak eragindako aldaketak. Aurrez, 2016an neurtu zuten orain arteko tenperaturarik altuena, 20,95 ...
2023-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/231488/erromantizismoa-izango-du-ardatz-ganbera-musika-zikloak.htm
Kultura
Erromantizismoa izango du ardatz Ganbera Musika zikloak
Raquel Andueza sopranoak eta Carlos Mena kontratenorrak hartuko dute parte zikloan, esaterako. Antzinako Musika zikloan, berriz, Trio Nacedo eta Susana Garcia de Salazar arituko dira, besteak beste.
Erromantizismoa izango du ardatz Ganbera Musika zikloak. Raquel Andueza sopranoak eta Carlos Mena kontratenorrak hartuko dute parte zikloan, esaterako. Antzinako Musika zikloan, berriz, Trio Nacedo eta Susana Garcia de Salazar arituko dira, besteak beste.
Laster jarriko dira martxan Donostiako 84. Musika Hamabostaldiko Antzinako Musika eta Ganbera Musika zikloak; izan ere, bihar hasiko da Antzinakoa, eta hilaren 10ean, Ganberakoa. Bost kontzertuk osatuko dute ziklo bakoitza, eta San Telmo museoan izango dira denak, 20:30etan. Raquel Andueza sopranoak, Carlos Mena kontra...
2023-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/231489/bihotzean-eramango-zaituztet-betiko.htm
Bizigiro
«Bihotzean eramango zaituztet betiko!»
18:00etan eman diote hasiera Gasteizko jaiei, Zeledonen jaitsierarekin. Azken aldiz hezurmamitu du Gorka Ortiz de Urbinak Zalduondoko baserritarra.
«Bihotzean eramango zaituztet betiko!». 18:00etan eman diote hasiera Gasteizko jaiei, Zeledonen jaitsierarekin. Azken aldiz hezurmamitu du Gorka Ortiz de Urbinak Zalduondoko baserritarra.
Dagokion orduan iristen den horietakoa da Zeledon. 18:00etarako esan, eta 18:00etan agertzen den horietakoa. Alaveseko jokalariek eta Arabako Garrasia harmailako zaleek orduan eman diote abisua Zeledonen panpinari; suziria jaurti ostean jaitsi da San Miguel elizako kanpandorretik, aterkia irekirik hegan, Gasteizko band...
2023-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/231490/ecowasek-nigerren-militarki-esku-hartzeko-aukera-handitu-egin-da.htm
Mundua
Ecowasek Nigerren militarki esku hartzeko aukera handitu egin da
Blokeak esan du balizko operaziorako plan bat egin duela, eta estatuburuen esku dagoela hori martxan jartzea. Etzi amaitzen da kolpistei ezarritako epemuga.
Ecowasek Nigerren militarki esku hartzeko aukera handitu egin da. Blokeak esan du balizko operaziorako plan bat egin duela, eta estatuburuen esku dagoela hori martxan jartzea. Etzi amaitzen da kolpistei ezarritako epemuga.
Afrika mendebaldean eta erdialdean 2020tik hona izandako zazpigarren estatu kolpea da joan den astean Nigerren eman zutena. Kopuru hori eta herrialde horren kokapen eta garrantzia estrategikoa kontuan harturik, Ecowas Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoak jarrera gogorragoa hartu du oraingoan, eta esku hartz...
2023-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/231491/miseria-gorria.htm
Kultura
Miseria gorria
Baionan jaio zen, 1959an, eta Oragarren hazi (Nafarroa Beherea). Herria aldizkarian argitaratu zuen lehen poema, 1974an, eta, geroztik, genero ugari landu ditu. 1984an argitaratu zuen lehen poesia liburua: Bizitza nola badoan. Eleberrigintzan eta poesian jardun du gehien, eta ibilbide oparoa osatu du. 2002an, Euskadi s...
Miseria gorria. Baionan jaio zen, 1959an, eta Oragarren hazi (Nafarroa Beherea). Herria aldizkarian argitaratu zuen lehen poema, 1974an, eta, geroztik, genero ugari landu ditu. 1984an argitaratu zuen lehen poesia liburua: Bizitza nola badoan. Eleberrigintzan eta poesian jardun du gehien, eta ibilbide oparoa osatu du. 2...
Un jour être pauvre Détaché de tout Gérard Manset Hiper sentsible bakoitzak bere baitan isiltasuna egiten ikasi behar du» erran zuen mahai gurintsuaz bestaldean zegoen solas kideak. Hustu berri genituzkeen basoak klaskarazi genituen, lekuz kanpo zirudien adierazpenaren iluna ospatzeko. So egin nion: Miseria izeneko os...
2023-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/231509/21-urteko-emakume-bat-hil-da-auto-istripu-batean-larraunen.htm
Gizartea
21 urteko emakume bat hil da auto istripu batean, Larraunen
24 orduan Hego Euskal Herriko errepideetan hiltzen den hirugarren pertsona da
21 urteko emakume bat hil da auto istripu batean, Larraunen. 24 orduan Hego Euskal Herriko errepideetan hiltzen den hirugarren pertsona da
Hiru pertsona hil dira azkeneko 24 orduotan Hego Euskal Herriko errepideetan izan diren hainbat istriputan. Biktimen artean 21 urteko emakume bat dago. Bart 20:40ak aldera Larraun (Nafarroa) parean gertatu zen istripua, A-15 errepidean. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, autoa errepidetik irten eta irauli egin zen. ...
2023-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/231510/49-urteko-gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen-sexu-eraso-bat-leporatuta.htm
Gizartea
49 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, sexu eraso bat leporatuta
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, hainbat lekukok baieztatu dute gizonak «ukituak» egin dizkiola biktimari
49 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, sexu eraso bat leporatuta. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, hainbat lekukok baieztatu dute gizonak «ukituak» egin dizkiola biktimari
Gasteizko jaietan 49 urteko gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Goizeko 02:00ak aldera gertatu da erasoa, Santiago Ospitalearen inguruan. Herritarren Babeserako Unitateak gizon bat korrika ikusi du, eta hainbat lagun bere atzetik. Agenteek korrika zihoan gizona atzeman dute, eta gert...
2023-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/231511/ukrainan-bakea-eraikitzeko-oinarriak-eztabaidatzen-ari-dira-40-estatu-saudi-arabian.htm
Mundua
Ukrainan bakea eraikitzeko oinarriak eztabaidatzen ari dira 40 estatu Saudi Arabian
Errusia ez da parte hartzen ari, baina bilkuran dira Txina, India eta Brasil. Zelenskik Kieven bake proposamenaren aldeko babesa bilatuko du Mendebaldearekin lerrotu ez diren herrialdeen artean.
Ukrainan bakea eraikitzeko oinarriak eztabaidatzen ari dira 40 estatu Saudi Arabian. Errusia ez da parte hartzen ari, baina bilkuran dira Txina, India eta Brasil. Zelenskik Kieven bake proposamenaren aldeko babesa bilatuko du Mendebaldearekin lerrotu ez diren herrialdeen artean.
Ukrainarako bake proposamen bati begira, irtenbide adostu batek bildu beharko lituzkeen oinarriak zein diren aztertzen ari dira, gaurtik, 40 estatu inguru, Saudi Arabian. Errusia ez da parte hartzen ari, baina ordezkaritza bat bidali duten herrialdeen artean dira Txina eta hegoalde globaleko zenbait estatu, zeinak, hor...
2023-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/231512/arraun-lagunak-ek-lehen-postua-sendotu-du-hondarribian-irabazita.htm
Kirola
Arraun Lagunak-ek lehen postua sendotu du Hondarribian irabazita
Oriok hirugarren egin du, eta bost puntukoa da orain aldea sailkapen nagusian. Donostiarra bigarren izan da, eta gertu izan du bandera
Arraun Lagunak-ek lehen postua sendotu du Hondarribian irabazita. Oriok hirugarren egin du, eta bost puntukoa da orain aldea sailkapen nagusian. Donostiarra bigarren izan da, eta gertu izan du bandera
Donostia Arraun Lagunak-ek astindu du Hondarribiko bandera Euskotren Ligako bederatzigarren Jardunaldian. Haize ufada nabarmenak izan dituzte mendebaldetik, eta metro eta erdi inguruko olatuetan, lehia bizia izan dute Donostiarrarekin estropada hasieratik. Azkenerako garaipen handia eskuratu dute helburua lortzeko bide...
2023-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/231513/urdaibai-nagusi-arerio-zuzenaren-etxean.htm
Kirola
Urdaibai nagusi arerio zuzenaren etxean
Hondarribiak sufritzen jakin du lehenengo kaletik, eta azkenean hirugarren izan da.
Urdaibai nagusi arerio zuzenaren etxean. Hondarribiak sufritzen jakin du lehenengo kaletik, eta azkenean hirugarren izan da.
Urdaibaik erakustaldia eman du, eta bandera astindu du Hondarribian. Bermeokoak txandan nagusi izan dira, nahiz eta Zierbena eta Hondarribia gerturatu egin zaizkien azken luzean. Oriok estropada ederra egin du bigarren txandan, baina laugarren egin du azkenerako. Olatuak eta haizea nabarmenak ziren jardunaldia hasi den...
2023-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/231514/euskal-presoentzat-legezkotasuna-eskatu-dute-sarek-etaetxerat-ek.htm
Politika
Euskal presoentzat «legezkotasuna» eskatu dute Sarek eta Etxerat-ek
Manifestazioa egin dute Gasteizko jaiak hasi berritan. «Etapa berri bat» dela azpimarratu dute
Euskal presoentzat «legezkotasuna» eskatu dute Sarek eta Etxerat-ek. Manifestazioa egin dute Gasteizko jaiak hasi berritan. «Etapa berri bat» dela azpimarratu dute
«Etxera, etxera eta etxera!». Ozen entzun dira gaur oihuak Gasteizko txosnetako agertoki nagusian. Jende andana bildu da 20:00etan Andre Mari Zuriaren plazan Sarek eta Etxerat-ek deitutako manifestazioarekin bat egiteko; euskal presoei aplikatutako salbuespen politiken amaiera eskatu dute bertan bildutakoek. Azken hila...
2023-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/231536/itziar-alkorta-idiakez.htm
Itziar Alkorta Idiakez
Itziar Alkorta Idiakez.
EHUn egin du nagusiki Itziar Alkortak ibilbide profesional eta akademikoa: Zuzenbide Zibilean irakaslea da, Berrikuntza eta Kalitate Errektoreordea izan zen 2009-2012ko urteetan, eta EHUko Udako Ikastaroetan zuzendaria da 2019. urtetik. Ikastaroetako martxan, bereziki, duten «zalutasunak» gogobetetzen du Alkorta: «Giza...
2023-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/231537/juan-ignacio-perez-iglesias.htm
Juan Ignacio Perez Iglesias
Juan Ignacio Perez Iglesias.
2004-2008ko aldian EHUko errektorea izan zen Juan Ignacio Perez Iglesias, eta orduan sentitu zuen erantzukizunaren zama agerikoa da oraindik bere hitzetan. «Ardura zen unibertsitatearena. Beste guztia horren alboan...». Lantalde sendoa izan arren, usu bakardade handia sentitzen dela esan du: «Klaustro baten aurrean err...
2023-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/231538/gasteizen-gizon-bat-atxilotu-dute-bikotekidea-jotzeagatik.htm
Gizartea
Gasteizen gizon bat atxilotu dute bikotekidea jotzeagatik
Larunbat goizean atxilotu zuten 46 urteko gizonezkoa.
Gasteizen gizon bat atxilotu dute bikotekidea jotzeagatik. Larunbat goizean atxilotu zuten 46 urteko gizonezkoa.
Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, Udaltzaingoak 46 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean, bikotekidea jotzeagatik. Erasotuak zauriak zituen, eta osasun zentro batean artatu behar izan zuten. 8:30 aldera, Gasteizko jaietan, bi gizonen arteko borroka bat ikusi zuen Udaltzaingoaren patruila batek Portal de Ar...
2023-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/231539/arraun-lagunak-eta-urdaibai-tartea-zabaltzen-ari-dira-etengabe.htm
Kirola
Arraun Lagunak eta Urdaibai tartea zabaltzen ari dira etengabe
Sailkapen nagusiko liderrak izan dira onenak Lekeitioko uretan. Bigarren sailkatuei tarte zabala atera diete biek.
Arraun Lagunak eta Urdaibai tartea zabaltzen ari dira etengabe. Sailkapen nagusiko liderrak izan dira onenak Lekeitioko uretan. Bigarren sailkatuei tarte zabala atera diete biek.
Joerak berretsi ditu asteburuak. Eusko Label Ligako bi estropadak irabazi ditu Urdaibaik, eta Euskotren Ligako biak Arraun Lagunak-ek. Liderrak ziren asteburua hasi aurretik, eta are liderragoak dira orain. Gaur, gainera, nagusitasunez gailendu dira Lekeitioko (Bizkaia) uretan. Bou Bizkaia-k sei punturen aldea du jada...
2023-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/231540/mathieu-van-der-poel-munduko-txapeldun-errepidean-ere.htm
Kirola
Mathieu Van der Poel, munduko txapeldun errepidean ere
Helmugarako 22 kilometro falta zirela utzi ditu atzean aurkariak, eta, erori egin bada ere, ia bi minutuko tartea atera die. Van Aertentzat izan da zilarrezko domina, eta Pogacarrentzat brontzezkoa.
Mathieu Van der Poel, munduko txapeldun errepidean ere. Helmugarako 22 kilometro falta zirela utzi ditu atzean aurkariak, eta, erori egin bada ere, ia bi minutuko tartea atera die. Van Aertentzat izan da zilarrezko domina, eta Pogacarrentzat brontzezkoa.
Afizioa egiteko modukoa izan da Glasgown jokatu den Errepideko Munduko Txapelketa. Ikusgarria izan da. Denetarik izan du: eraso mordoa, txirrindularirik indartsuenen arteko lehia, erorikoak; eguzkia, euria, ortzadarra. Azken hori zerutik elastikora eraman du Mathieu Van der Poelek, eta soinean eramango du urtebetean. H...
2023-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/231541/haserrea-eragin-du-lizarran-bigantxa-bati-egindako-erasoak.htm
Gizartea
Haserrea eragin du Lizarran bigantxa bati egindako erasoak
Gizon batek bigantxa bati heldu dio festetan, eta lurrean ziplo utzi du. Dozenaka lagunek gaitzetsi dute gertatutakoa sareetan.
Haserrea eragin du Lizarran bigantxa bati egindako erasoak. Gizon batek bigantxa bati heldu dio festetan, eta lurrean ziplo utzi du. Dozenaka lagunek gaitzetsi dute gertatutakoa sareetan.
Berriz ere albiste dira Lizarrako (Nafarroa) festak. Ostiralean albiste izan ziren, udaltzain batek zinegotzi bat indarrez atera zuelako udaletxeko balkoitik, ikurrina erakusteagatik. Gaur, berriz, bigantxetako bideo bat egin da biral. Han, gizon bat ikus daiteke bigantxa bati eraso egiten, ingurukoak gertatzen ari den...
2023-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/231542/nigerrek-herrialdeko-aire-eremua-itxi-du.htm
Mundua
Nigerrek herrialdeko aire eremua itxi du
Bart gauean amaitu da Ecowasek junta militarrari Bazoum presidentea agintera itzularazteko eman zion epea eta ostegunean bilduko dira berriz egoeraz eztabaidatzeko. Nigerrek ohartarazi du blokea erasorako prestatzen hasi dela.
Nigerrek herrialdeko aire eremua itxi du. Bart gauean amaitu da Ecowasek junta militarrari Bazoum presidentea agintera itzularazteko eman zion epea eta ostegunean bilduko dira berriz egoeraz eztabaidatzeko. Nigerrek ohartarazi du blokea erasorako prestatzen hasi dela.
Amaitu da kortesiazko epea, eta tentsioa areagotzen hasi da Afrika mendebaldean. Nigerko junta militarrak herrialdeko aire eremua itxi du, Ecowas Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoak militarki esku hartzeko aukeraren harira, eta nabarmendu du «prest» daudela «herrialdearen osotasuna defendatzeko». Bide bere...
2023-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/231543/gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizko-jaietan-adingabe-bati-sexu-eraso-bat-egitea-leporatuta.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute, Gasteizko jaietan adingabe bati sexu eraso bat egitea leporatuta
Gasteizko festak hasi zirenetik gertatu den laugarren erasoa da. Bestalde, Nafarroako Foruzaingoak zazpi gizonezko atxilotu ditu asteburu honetan, emakumeen aurkako delituak egotzita
Gizon bat atxilotu dute, Gasteizko jaietan adingabe bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Gasteizko festak hasi zirenetik gertatu den laugarren erasoa da. Bestalde, Nafarroako Foruzaingoak zazpi gizonezko atxilotu ditu asteburu honetan, emakumeen aurkako delituak egotzita
Gizon bat atxilotu dute, Gasteizen herenegun emakume adingabe bati sexu eraso bat egitea egotzita. Gasteizko Udalak ez du informazio gehiagorik eman, biktima adingabea baita. Iñaki Gurtubai Herritarren Segurtasunerako zinegotziak Radio Vitorian azaldu duenez, erasotzailea atxilotu egin zuten herritarren laguntzari eske...
2023-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/231544/eajk-uko-egin-dio-ppren-gobernu-bat-babesteari.htm
Mundua
EAJk uko egin dio PPren gobernu bat babesteari
Vox prest agertu da Feijooren inbestiduraren alde egiteko, baina gobernuan sartu gabe. PPk, ordea, ez du nahikoa eskuin muturraren aldeko botoekin.
EAJk uko egin dio PPren gobernu bat babesteari. Vox prest agertu da Feijooren inbestiduraren alde egiteko, baina gobernuan sartu gabe. PPk, ordea, ez du nahikoa eskuin muturraren aldeko botoekin.
PP Alderdi Popularrari babesa eman eta gobernutik at geratzeko prest agertu zen atzo eskuin muturreko Vox alderdia, «Espainiaren etsaiek Pedro Sanchez gobernuburu izendatzearen arriskua saihesteko». Alderdiak komunikatu batean eman zuen bere asmoen berri, eta iragarri zuen «gehiengo konstituzional bat» osatu ahal izate...
2023-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/231545/siemens-energyk-3632-milioiren-galerak-izan-ditu-gamesaren-arazoengatik.htm
Ekonomia
Siemens Energyk 3.632 milioiren galerak izan ditu, Gamesaren arazoengatik
Haize erroten modelo berriak izandako arazo teknikoek 1.600 euroko zuloa eragin diote konpainiari. Lantegiak saltzeko asmoari eusten dio, baina ez du argibiderik eman.
Siemens Energyk 3.632 milioiren galerak izan ditu, Gamesaren arazoengatik. Haize erroten modelo berriak izandako arazo teknikoek 1.600 euroko zuloa eragin diote konpainiari. Lantegiak saltzeko asmoari eusten dio, baina ez du argibiderik eman.
Siemens Energyk jakinarazi du azkeneko bederatzi hilabeteetan 3.632 milioi euroren galerak izan dituela, eta gehienak Siemens Gamesa Euskal Herriko filialak eragin dituela. Iazko datuekin alderatuta, halako bost dira aurtengo galerak. Gehienak azken hiru hilabeteetan pilatu ditu: 2.931 milioi. Urrian amaituko duen urte...
2023-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/231546/asteazkenean-alerta-laranja-ezarriko-dute-hego-euskal-herrian-beroarengatik.htm
Gizartea
Asteazkenean alerta laranja ezarriko dute Hego Euskal Herrian beroarengatik
Alerta eguerdian ezarriko da, eta 21:00ak arte iraungo du. Baliteke tenperaturarik beroenak 40 gradura iristea, eta ostegunean eguraldia aldatu egingo da, hoztu egingo baitu.
Asteazkenean alerta laranja ezarriko dute Hego Euskal Herrian beroarengatik. Alerta eguerdian ezarriko da, eta 21:00ak arte iraungo du. Baliteke tenperaturarik beroenak 40 gradura iristea, eta ostegunean eguraldia aldatu egingo da, hoztu egingo baitu.
Astebete euripean egon ondoren, bero bolada dator orain. Asteazkena izango da egunik beroena. Horregatik, asteazkenerako alerta laranja ezarri dute Hego Euskal Herri osoan; kostaldean izan ezik, abisu horian egongo baita. Ia toki guztietan alerta ordu berdinean ezarri eta kenduko da. Euskalmetek esan du alerta egoera 1...
2023-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/231547/gasteizko-kale-saltzaileekiko-politika-arrazistak-salatu-ditu-labek.htm
Gizartea
Gasteizko kale saltzaileekiko «politika arrazistak» salatu ditu LABek
120 euroko isunak jartzen ari direla egiaztatu ahal izan duela esan du LABek.
Gasteizko kale saltzaileekiko «politika arrazistak» salatu ditu LABek. 120 euroko isunak jartzen ari direla egiaztatu ahal izan duela esan du LABek.
Gasteizko jaietan, udaltzainak kalerik kaleko salmentan aritzen diren pertsonei jazartzen zaizkie, LAB sindikatuaren arabera; azpimarratu du kaleko salmenta ez dela delitua. «Aginduak argia dirudi: identifikatu, isuna jarri (120 euroko isunak jartzen ari direla egiaztatu ahal izan du LABek) eta salgai dauden produktuak...
2023-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/231548/brugge-edo-akureyri-osasunaren-aurkari-konferentzia-ligan.htm
Kirola
Brugge edo Akureyri Osasunaren aurkari Konferentzia ligan
Bi talde horiek jokatuko duten kanporaketatik aterako da Jagoba Arrasateren taldearen aurkaria atariko kanporaketa jokatzeko.
Brugge edo Akureyri Osasunaren aurkari Konferentzia ligan. Bi talde horiek jokatuko duten kanporaketatik aterako da Jagoba Arrasateren taldearen aurkaria atariko kanporaketa jokatzeko.
Osasuna hasi da argitzen zein izango den bere bide orria Konferentzia ligan. Gaur egin da zozketa, eta gorritxoek Belgikako Bruggeren edo Islandiako Akureyriren kontra jokatuko dute multzoen fasean aritzeko atariko kanporaketa. Bi talde horiek datorren ostegunean eta hilaren 17an jokatuko dute kanporaketa, eta irabazle...
2023-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/231549/akordioa-egin-dute-psn-geroa-bai-eta-zurekin-nafarroak.htm
Gizartea
Akordioa egin dute PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroak
Geroa Baik goizean aztertu du PSNren azken proposamena, bilera luze batean. Arratsaldean hiru alderdiak elkartu dira, eta Geroa Baik beste proposamen bat aurkeztu du.
Akordioa egin dute PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroak. Geroa Baik goizean aztertu du PSNren azken proposamena, bilera luze batean. Arratsaldean hiru alderdiak elkartu dira, eta Geroa Baik beste proposamen bat aurkeztu du.
Gobernu akordioa egin dute Nafarroan. PSNko, Geroa Baiko eta Zurekin Nafarroako ordezkariak arratsaldean bildu dira, 17:00ak aldean. Aldi berean eta puntuan agertu dira bilerara. Ramon Alzorriz, Ainhoa Unzu eta Jorge Agirre joan dira PSNren izenean; Uxue Barkos, Maria Solana, Pablo Azkona eta Unai Hualde Geroa Bairen i...
2023-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/231551/preljocaj-balletaren-everest-igotzeko-prest.htm
Kultura
Preljocaj, «balletaren Everest» igotzeko prest
Preljocaj balletak Beltxargen aintzira taularatuko du gaur, Kursaal auditoriumean, Donostiako 84. Musika Hamabostaldian. Sarrera guztiak salduta daude dagoeneko.
Preljocaj, «balletaren Everest» igotzeko prest. Preljocaj balletak Beltxargen aintzira taularatuko du gaur, Kursaal auditoriumean, Donostiako 84. Musika Hamabostaldian. Sarrera guztiak salduta daude dagoeneko.
«Balletaren Everest da». Halaxe deskribatu du Dany Leveque koreologoak Beltxargen aintzira, Preljocaj balletak gaur estreinatuko duen lan klasikoa. Angeline Preljocaj koreografoak, Everest horretara igo nahian, obraren bertsio berritzaile bat sortu du, eta horixe aurkeztuko du gaur 20:00etan haren balletak, Kursaal aud...
2023-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/231552/william-friedkin-hil-da-the-exorcist-eta-the-french-connection-filmen-zuzendaria.htm
Kultura
William Friedkin hil da, 'The Exorcist' eta 'The French Connection' filmen zuzendaria
Ibilbide oparoa izan zuen zineman eta telebistan. Beldurrezko filmak eta thrillerrak girotzeko modu bereziak egin zuen ezagun, 1970eko hamarkadan.
William Friedkin hil da, 'The Exorcist' eta 'The French Connection' filmen zuzendaria. Ibilbide oparoa izan zuen zineman eta telebistan. Beldurrezko filmak eta thrillerrak girotzeko modu bereziak egin zuen ezagun, 1970eko hamarkadan.
1970eko hamarkadan Hollywoodeko estudioen sistemara iritsi, eta film pertsonal bezain arrakastatsuak egitea lortu zuen belaunaldi hartako kidea zen William Friedkin (Chicago, AEB, 1935 - Los Angeles, AEB, 2023), Francis Ford Coppolarekin eta Peter Bogdanovichekin batera. Haren zuzentzeko modua nabarmendu zuten kritikar...
2023-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/231573/30-urteko-mendizale-bat-hil-da-montferraten.htm
Gizartea
30 urteko mendizale bat hil da Montferraten
Doneztebeko emakume bat da hildakoa, eta 400 metroko gain batetik jausi da
30 urteko mendizale bat hil da Montferraten. Doneztebeko emakume bat da hildakoa, eta 400 metroko gain batetik jausi da
Doneztebeko (Nafarroa) 30 urteko emakume bat hil zen atzo Montferraten, Huescan (Espainia). 400 metroko gain batetik jausi zen. Abisua eman ostean, mendiko erreskateetan aditua den talde bat gerturatu zen ezbeharra izan zen gunera, baina ezin izan zuten ezer egin. Boltañara eraman zuten gorpua, eta handik Huescako ospi...
2023-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/231574/galdera-bota-du-unibertsoak.htm
Bizigiro
Galdera bota du unibertsoak: «?»
Herbig-Haro 46 eta 47 izeneko bi nebulosaren argazkia atera du James Webb teleskopioak. Arreta, ordea, beste gauza batek eskuratu du: galdera marka baten forma duen argizagi batek.
Galdera bota du unibertsoak: «?». Herbig-Haro 46 eta 47 izeneko bi nebulosaren argazkia atera du James Webb teleskopioak. Arreta, ordea, beste gauza batek eskuratu du: galdera marka baten forma duen argizagi batek.
Zoria, mentura, xantza... Badira nahita egiten direnak, eta badira baita nahi gabe egiten direnak ere. Galdera: zein aukera dago espazioan urtebete daraman teleskopio batek galdera marka baten forma duen objektu baten argazki bat ateratzeko? «Hutsaren hurrengoa», esango luke edonork, ziur asko. Unibertsoa, ordea, infin...
2023-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/231575/sinatu-dute-nafarroako-gobernurako-akordio-ituna.htm
Politika
Sinatu dute Nafarroako Gobernurako akordio ituna
PSNko, Geroa Baiko eta Zurekin Nafarroako ordezkariek itxi dute bart adostutako akordioa. EH Bilduko militanteek gauerditik aurrera erabakiko dute Txibiteren inbestiduran abstentzioaren alde egingo duten.
Sinatu dute Nafarroako Gobernurako akordio ituna. PSNko, Geroa Baiko eta Zurekin Nafarroako ordezkariek itxi dute bart adostutako akordioa. EH Bilduko militanteek gauerditik aurrera erabakiko dute Txibiteren inbestiduran abstentzioaren alde egingo duten.
PSNko idazkari nagusi eta lehendakarigai Maria Txibite, Geroa Baiko Uxue Barkos eta Zurekin Nafarroako Begoña Alfaro eguerdian agertu dira prentsaren aurrera. Bart erdietsitako ituna sinatzeko elkartu dira Nafarroako Parlamentuan. Atzo iragarri zuten moduan, PSNk zortzi departamenturen ardura izango du, Geroa Baik laur...
2023-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/231576/jonan-ordorika-soinu-teknikaria-hil-da.htm
Kultura
Jonan Ordorika soinu teknikaria hil da
30 urtetik gora egin zituen soinu teknikari lanetan, eta hainbat musikarirekin egin zuen lan ibilbide horretan. 55 urte zituen.
Jonan Ordorika soinu teknikaria hil da. 30 urtetik gora egin zituen soinu teknikari lanetan, eta hainbat musikarirekin egin zuen lan ibilbide horretan. 55 urte zituen.
Interneteko bilatzailean «Jonan Ordorika» jarrita, apenas ageri den haren argazkirik. «Jonan Ordorika soinu teknikaria». Ezer gutxi. Bada jarduna itzalpean dagoelako seinale, nahiz eta ezinbesteko diren fokupekoari oihartzun egiteko. Ez dira gutxi Jonan Ordorikak soinu teknikari lanetan egindako urteak; 30 urte baino g...
2023-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/231577/pepsicoko-langileek-greba-baztertu-dute-enpresarekin-akordio-batera-heldu-ostean.htm
Ekonomia
Pepsicoko langileek greba baztertu dute, enpresarekin akordio batera heldu ostean
Gaurko eta etzirako zuten grebara deitua Arabako enpresan, baina langileek eta sindikatuek bertan behera utzi dute, enpresak proposatutako baldintzak onartu ondoren
Pepsicoko langileek greba baztertu dute, enpresarekin akordio batera heldu ostean. Gaurko eta etzirako zuten grebara deitua Arabako enpresan, baina langileek eta sindikatuek bertan behera utzi dute, enpresak proposatutako baldintzak onartu ondoren
Greba bukatu da Pepsicoren Etxabarri Ibiñako (Zigoitia, Araba) botilaratzeko lantegian. Gaur eta ostegunean ziren greba egitekoak, baina, atzo, LAB, CCOO, USO, ELA, UGT eta beste sindikatu independenteek osaturiko greba batzordeak akordio batera heldu ziren enpresarekin, lan baldintzak hobetzeko. Guztira, plantan 200 ...
2023-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/231578/suesan-sestaoko-ama-semeak-autoarekin-harrapatu-zituen-gidariarentzat-behin-behineko-kartzela-agindu-dute.htm
Gizartea
Suesan Sestaoko ama-semeak autoarekin harrapatu zituen gidariarentzat behin-behineko kartzela agindu dute
Sestaoko 42 urteko emakumeaz eta haren 19 urteko semeaz gain, Errioxako 68 urteko emakumezko bat ere hil zen istripuan. Alkohola eta medikamentuak kontsumituak zituen gidariak.
Suesan Sestaoko ama-semeak autoarekin harrapatu zituen gidariarentzat behin-behineko kartzela agindu dute. Sestaoko 42 urteko emakumeaz eta haren 19 urteko semeaz gain, Errioxako 68 urteko emakumezko bat ere hil zen istripuan. Alkohola eta medikamentuak kontsumituak zituen gidariak.
Bermerik gabeko behin-behineko kartzela agindu du Kantabriako Audientzia Probintzialak Aste Santuan Suesan (Kantabria) autoarekin hiru pertsona harrapatu zituen gidariarentzat. Hirurak hor bertan hil ziren istripuaren ondorioz: Sestaoko (Bizkaia) ama-semeak, 42 eta 19 urtekoak, eta Santo Domingo de la Calzadako (Erriox...
2023-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/231579/bost-polizia-atxilotu-dituzte-frantzian-gizon-baten-heriotzarekin-zerikusia-dutelakoan.htm
Mundua
Bost polizia atxilotu dituzte Frantzian, gizon baten heriotzarekin zerikusia dutelakoan
Mohammed Bendriss konorterik gabe aurkitu zuten Marseillan uztailaren 1ean. Autopsiak baieztatu duenez, «kolpe gogor bat» hartu zuen bularraldean.
Bost polizia atxilotu dituzte Frantzian, gizon baten heriotzarekin zerikusia dutelakoan. Mohammed Bendriss konorterik gabe aurkitu zuten Marseillan uztailaren 1ean. Autopsiak baieztatu duenez, «kolpe gogor bat» hartu zuen bularraldean.
Frantziako Poliziako indar berezietako bost kide atxilotu dituzte gaur, 27 urteko Mohammed Bendrisen heriotzarekin zerikusia dutelakoan. Uztailaren 1ean, Marseillan, Bendris ondoezik sentitu zen, eta konortea galdu zuen motorrean zihoala. Gaztea lurrean aurkitu zuten lekukoek, eta hilik zen erietxera iritsi zenerako. G...
2023-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/231580/sinadura-bilketa-bat-zabaldu-dute-hendaia-eta-irunen-arteko-zubiaren-irekiera-galdegiteko.htm
Gizartea
Sinadura bilketa bat zabaldu dute Hendaia eta Irunen arteko zubiaren irekiera galdegiteko
Hendaiako herritar talde batek Avenida zubiaren irekitzea galdegiteko sinadura bilketa zabala hedatu du. Zubiaren hestea erabaki administratibo «zentzugabea» dela adierazi dute, muga pasatzeko beste zubi guztiak irekiak direla eta. Eskaerak eragina ukanen duela espero dute. Urrira arte zabaldu dute sinatzeko epea.
Sinadura bilketa bat zabaldu dute Hendaia eta Irunen arteko zubiaren irekiera galdegiteko. Hendaiako herritar talde batek Avenida zubiaren irekitzea galdegiteko sinadura bilketa zabala hedatu du. Zubiaren hestea erabaki administratibo «zentzugabea» dela adierazi dute, muga pasatzeko beste zubi guztiak irekiak direla et...
Hendaia (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) arteko Avenida zubiaren zabaltzea galdegin dute 30 hendaiarrek Pirinio Atlantikoko Prefetari zuzenduriko adierazpen batean. Agorriletik urrira zabalduko da sinadura bilketa. Zubiaren «behin betiko» irekitzea aldarrikatu dute antolatzaileek. 2021az geroztik, hetsia da Avenida zubia...
2023-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/231581/melonik-gerra-deklaratu-die-bankuei-eta-pobreei.htm
Ekonomia
Melonik gerra deklaratu die bankuei eta pobreei
Italiako Gobernuak %40ko zerga jarriko die bankuen irabaziei, eta oinarrizko errenta kenduko du. Neurriokin 10.000 milioi euro biltzea espero du.
Melonik gerra deklaratu die bankuei eta pobreei. Italiako Gobernuak %40ko zerga jarriko die bankuen irabaziei, eta oinarrizko errenta kenduko du. Neurriokin 10.000 milioi euro biltzea espero du.
Italiako eskuin muturreko gobernuak kutsu populistako bi neurri polemiko hartu ditu egunotan. Alde batetik, iragarri du %40ko zerga jarriko diela bankuen ezohiko irabaziei, eta, bestetik, baliabide gutxien duten herritarrek jasotzen duten oinarrizko errenta kentzen hasi da. Neurriokin, martxan jarri duen erreforma fisk...
2023-8-15
https://www.berria.eus/albisteak/231582/ezabatutako-katebegia.htm
Kultura
Ezabatutako katebegia
«Ordua da norbaitzuk gutaz oroitzekoa», idatzi zuen Tene Mujikak 1971n, eta, oraindik ere, lanbropean segitzen du gerraurreko emakume idazleen 'gu' horrek. Modu kolektiboan euskaraz idazten jardun zuten lehen andreak izan ziren, baina ez dira ia ageri euskal letren historian, eta ez zirela izan pentsatzeko aukera zabal...
Ezabatutako katebegia. «Ordua da norbaitzuk gutaz oroitzekoa», idatzi zuen Tene Mujikak 1971n, eta, oraindik ere, lanbropean segitzen du gerraurreko emakume idazleen 'gu' horrek. Modu kolektiboan euskaraz idazten jardun zuten lehen andreak izan ziren, baina ez dira ia ageri euskal letren historian, eta ez zirela izan p...
Maria Dolores Agirre, Elisa Alzola Ane, Maddi Ariztia, Frantziska Astibia Onintze, Julene Azpeitia Arritokieta, Maria Begoña Beristain Lorea, Errose Bustintza Mañariko, Katalina Eleizegi, Karmele Errazti, Miren Etxabe Lau Uxo, Jule Gabilondo Maite, Maddalen Jauregiberri, Maria Juaristi Mirentxu, Tene Mujika, Margarita ...
2023-8-16
https://www.berria.eus/albisteak/231584/garai-bat-gainez-egiteko.htm
Kultura
Garai bat gainez egiteko
Gerraurrean idazten aritu ziren emakumeak, gehien-gehienak, Emakume Abertzale Batzaren bueltan aritu ziren. Politikan, mitinlari; kulturgintzan, idazle, antzerki zuzendari, antolatzaile eta beste. XX. mendearen lehen herena zen, eta «den-dena mugitzen» ari zen. Bi ardatz nagusik eman zieten bide emakume abertzaleen ema...
Garai bat gainez egiteko. Gerraurrean idazten aritu ziren emakumeak, gehien-gehienak, Emakume Abertzale Batzaren bueltan aritu ziren. Politikan, mitinlari; kulturgintzan, idazle, antzerki zuzendari, antolatzaile eta beste. XX. mendearen lehen herena zen, eta «den-dena mugitzen» ari zen. Bi ardatz nagusik eman zieten bi...
Bi adierazpen gerraurreko emakume idazleak garaian kokatzeko. Gurutze Ezkurdia: «Euskal Herriak galdu egin zituen gerra karlistak, harekin foruak, eta hortik abiatuta zabaldu zen lehen mende herenean Euskal Pizkundea daukagu; euskaltasunaren loratzea». Eta Miren Llona: «Iraultzak arrakasta izan zuen, Eliza mehatxupean ...
2023-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/231585/azkaineko-gizon-bat-zigortu-dute-bizilagunari-lau-urtez-jazartzeagatik.htm
Gizartea
Azkaineko gizon bat zigortu dute bizilagunari lau urtez jazartzeagatik
Jazarria izan den emazteak salaketa aurkeztu zuen, eta 47 urteko gizona abuztuaren 4an atxilotu zuten. Atzo, zortzi hilabeteko atxiloketa zigorra ezarri zioten, gibelapenarekin.
Azkaineko gizon bat zigortu dute bizilagunari lau urtez jazartzeagatik. Jazarria izan den emazteak salaketa aurkeztu zuen, eta 47 urteko gizona abuztuaren 4an atxilotu zuten. Atzo, zortzi hilabeteko atxiloketa zigorra ezarri zioten, gibelapenarekin.
Emazteak 2019ko urtarrilean jarri zuen salaketa, Sud Ouest-en arabera. 11 urte ziren bikote zirela, eta, azken lau urteetan, irainak, umiliazioak, bekaizkeria eta esku hartze psikologikoak abiatu ziren. Salaketa jarri eta lau urtera atxilotu dute gizona, aurtengo abuztuaren 4an; zortzi hilabeteko atxiloketa zigorra eza...
2023-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/231586/planetak-testuen-argitan.htm
Kultura
Planetak testuen argitan
XX. mende hasierako andre abertzaleei begiratu izan zaienean, batik bat, soziologiatik begiratu izan zaie, baina urria da haiek idatzitakoari buruz egindako ikerketa. Idatzi zutena apenas jarri den erlazioan orduko beste testu batzuekin, eta, jarri izan denetan, ezustekoak topatu izan dituzte aztertzaileek: modernitate...
Planetak testuen argitan. XX. mende hasierako andre abertzaleei begiratu izan zaienean, batik bat, soziologiatik begiratu izan zaie, baina urria da haiek idatzitakoari buruz egindako ikerketa. Idatzi zutena apenas jarri den erlazioan orduko beste testu batzuekin, eta, jarri izan denetan, ezustekoak topatu izan dituzte ...
«Hau da zailena», abisatu dio lehen gauza Amaia Alvarez Uriak kazetariari. «Idatzi zutenei buruz bainoago, idatzi zutenari buruz hitz egitea». Eta horregatik hitz egiten dute hitz egiten dutenek, hein batean, oinak oso lur ziurrean sentitzen ez dituenaren zuhurtziaz. Gerraurreko emakume idazleak berreskuratzeko lehen u...
2023-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/231587/euskararen-legea-berritzeko-aukera-hitzartu-dute.htm
Gizartea
Euskararen Legea berritzeko aukera hitzartu dute
1986ko Euskararen Legea garatzeko eta, beharrezkoa balitz, aldatzeko aukera adostu dute PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak gobernu akordioan.
Euskararen Legea berritzeko aukera hitzartu dute. 1986ko Euskararen Legea garatzeko eta, beharrezkoa balitz, aldatzeko aukera adostu dute PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak gobernu akordioan.
Hizkuntza politikari dagokionez, zortzi puntu adostu dituzte gobernua osatuko duten hiru alderdiek, eta horien artean dago 1986tik Nafarroan indarrean den eta euskara hiru gune linguistikotan banatu duen Euskararen Legea aldatzeko aukera. Ikusi gehiago: Sinatu dute Nafarroako Gobernurako akordio ituna Ez dute legea a...
2023-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/231588/nbek-salatu-du-azken-urtean-ugaritu-egin-direla-gerra-krimenak-myanmarren.htm
Mundua
NBEk salatu du azken urtean ugaritu egin direla gerra krimenak Myanmarren
Iazko uztaila eta aurtengo ekaina bitarteko epea aztertu du Myanmarrerako Ikerketa Mekanismo Independenteak. Zibilen hilketak eta preso hartutako milizianoenak jasotzen ditu txostenak, baina baita sexu indarkeriako kasuak ere.
NBEk salatu du azken urtean ugaritu egin direla gerra krimenak Myanmarren. Iazko uztaila eta aurtengo ekaina bitarteko epea aztertu du Myanmarrerako Ikerketa Mekanismo Independenteak. Zibilen hilketak eta preso hartutako milizianoenak jasotzen ditu txostenak, baina baita sexu indarkeriako kasuak ere.
Azken urtean ugaritu egin dira gerra krimenak Myanmarren, eta «gero eta nabarmenagoak» dira. Hala ondorioztatu du IIMM Myamarrerako Ikerketa Mekanismo Independenteak gaur argitaratutako azken txostenean. Iazko uztaila eta aurtengo ekaina bitarteko tartea ikertu du NBE Nazio Batuen Erakundearen barne lan egiten duen tal...
2023-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/231593/erresilientziaren-ikasbideak.htm
Kultura
Erresilientziaren ikasbideak
Euskal ikasketak eta genero begirada uztartzen dituen pentsamenduan dabiltza Agirre eta Goikoetxea azken boladan, eta ez dute dudarik gerraurreko emakumeek arreta handiagoa «merezi» dutela. Bat datoz egun bizi-bizi diren eztabaidez pentsatzeko eta datozen erronkei heltzeko tresnak gorde ditzaketela haien bizi lekukotze...
Erresilientziaren ikasbideak. Euskal ikasketak eta genero begirada uztartzen dituen pentsamenduan dabiltza Agirre eta Goikoetxea azken boladan, eta ez dute dudarik gerraurreko emakumeek arreta handiagoa «merezi» dutela. Bat datoz egun bizi-bizi diren eztabaidez pentsatzeko eta datozen erronkei heltzeko tresnak gorde di...
Elikagai denda bat izan zuen Tene Mujikaren sendiak sorterrian, Deban (Gipuzkoa), klandestinitatean lanean segitzeko leku bat bihurtu zena gerraostean. Etxerako gauzen denda bat dago egun, eta handik metro gutxira elkartu ditu BERRIAk Jakineko zuzendari Lorea Agirre (Beasain, Gipuzkoa, 1968) eta Mondragon Unibertsitate...
2023-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/231594/geroa-baik-nafarroako-osasun-departamentua-gidatuko-du-gobernu-akordioaren-arabera.htm
Politika
Geroa Baik Nafarroako Osasun Departamentua gidatuko du, gobernu akordioaren arabera
PSNk zortzi departamentu gidatuko ditu, Geroa Baik lau, eta Zurekin Nafarroak bat. Alderdi bakoitzak presidenteorde bat izango du.
Geroa Baik Nafarroako Osasun Departamentua gidatuko du, gobernu akordioaren arabera. PSNk zortzi departamentu gidatuko ditu, Geroa Baik lau, eta Zurekin Nafarroak bat. Alderdi bakoitzak presidenteorde bat izango du.
Gobernu programa adostearekin batera, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak urratsak egin dituzte Nafarroako Gobernuaren egitura berria antolatzeko. Inbestidura saioak aurrera eginez gero, Maria Txibiteren gobernu berriak hamahiru departamentu izango ditu, azken legealdiko kopuru bera. Izan ere, alderdi bakoitzak kont...
2023-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/231597/hautsitako-katera-batu-zirenak.htm
Kultura
Hautsitako katera batu zirenak
Aurrekoez zer iritsi zitzaien galdetuta, «ezer ez» errepikatu dute gerraosteko urteetan plazaratu ziren emakume idazleek. Frankismoaren etenaldia bista-bistakoa da haien hitzetan, eta «urrezko arotzat» daukate egungoa, ezagututako beste garai batzuen aldean.
Hautsitako katera batu zirenak. Aurrekoez zer iritsi zitzaien galdetuta, «ezer ez» errepikatu dute gerraosteko urteetan plazaratu ziren emakume idazleek. Frankismoaren etenaldia bista-bistakoa da haien hitzetan, eta «urrezko arotzat» daukate egungoa, ezagututako beste garai batzuen aldean.
Ikasketak eta kultur munduko lehen urratsak diktadurapean egitea tokatu zitzaien Hego Euskal Herriko emakume idazleei. Nekez kontatu zieten ezer 36ko gerraren aurretik idaztera lotu ziren andreen inguruan; eta, beste eten batzuk tarteko, Ipar Euskal Herrian ere ezinbestez hedatu zen ezjakintasuna. Aurreko belaunaldikoe...
2023-8-9
https://www.berria.eus/albisteak/231617/bahitze-saiakera-bat-salatu-du-itsasuko-17-urteko-neska-batek.htm
Gizartea
Bahitze saiakera bat salatu du Itsasuko 17 urteko neska batek
Agorrilaren 5eko bahitze saiakeraren ondotik, biktimak salaketa pausatu du. Baionako polizia etxeak inkesta ireki du, eta Itaia mugimenduak eta Femin'hitza taldeak elkarretaratzera deitu dute bahitze saiakera salatzeko eta biktima sostengatzeko.
Bahitze saiakera bat salatu du Itsasuko 17 urteko neska batek. Agorrilaren 5eko bahitze saiakeraren ondotik, biktimak salaketa pausatu du. Baionako polizia etxeak inkesta ireki du, eta Itaia mugimenduak eta Femin'hitza taldeak elkarretaratzera deitu dute bahitze saiakera salatzeko eta biktima sostengatzeko.
Bahitze saiakera bat salatu du 17 urteko neska batek Itsasun (Lapurdi). Agorrilaren 5ean oinez lanera zihoala, furgoneta bat hurbildu zitzaion, eta bi ezezagun mintzatzera joan zitzaizkion. Hain zuzen ere, lokalizazioari buruzko galdera bat egiten zioten bitartean, furgonetara igotzea eskatu zioten. Biktimak ezezkoa em...
2023-8-9
https://www.berria.eus/albisteak/231618/eh-bilduk-uste-du-txibiteren-inbestidurak-balio-dezakeela-aurrera-egiten-jarraitzeko.htm
Politika
EH Bilduk uste du Txibiteren inbestidurak balio dezakeela «aurrera egiten jarraitzeko»
Gaur goizean batu dira EH Bildurekin PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa beren gobernu osaketarako akordioa azaltzeko.
EH Bilduk uste du Txibiteren inbestidurak balio dezakeela «aurrera egiten jarraitzeko». Gaur goizean batu dira EH Bildurekin PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa beren gobernu osaketarako akordioa azaltzeko.
Gaur batu dira Nafarroako Gobernurako akordioa sinatu duten hiru taldeak EH Bildurekin. Bileran itunaren nondik norakoak azaldu dizkiote koalizio subiranistari. Bertan, Laura Aznal EH Bilduko Nafarroako eledunak jakinarazi du «pozez» hartu dutela akordioaren albistea. Adierazi du akordioa aztertzeko eta baloratzeko den...
2023-8-9
https://www.berria.eus/albisteak/231619/gasteizko-jaiak-hasi-zirenetik-bost-gizon-atxilotu-dituzte-indarkeria-matxistagatik.htm
Gizartea
Gasteizko jaiak hasi zirenetik bost gizon atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik
Bart 43 urteko gizonezko bat atxilotu du Udaltzaingoak, bikotekidea jotzeagatik.
Gasteizko jaiak hasi zirenetik bost gizon atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik. Bart 43 urteko gizonezko bat atxilotu du Udaltzaingoak, bikotekidea jotzeagatik.
Gasteizko Udaltzaingoak 43 urteko gizonezko bat atxilotu du bart, Salburua auzoan. Bikotekidea jotzea egotzi diote. Poliziak 01:00 aldera jaso du abisua; liskar bat izan dute gizonak eta emakumeak, eta gizonak emakumea jo du. Biekin hitz egin ostean, udaltzainek gizonezkoa atxilotu dute indarkeria matxistagatik. Gaur...
2023-8-9
https://www.berria.eus/albisteak/231620/amaia-goirigolzarri-abokatu-eta-ekintzailea-hil-da.htm
Politika
Amaia Goirigolzarri abokatu eta ekintzailea hil da
Sare Herritarreko eta Erabakizaleak taldeko kidea zen, eta osasun sistema publikoa indartzeko ekinbideetan aritua.
Amaia Goirigolzarri abokatu eta ekintzailea hil da. Sare Herritarreko eta Erabakizaleak taldeko kidea zen, eta osasun sistema publikoa indartzeko ekinbideetan aritua.
Amaia Goirigolzarri abokatu eta Sare Herritarreko kidea hil da, plataformak jakinarazi duenez. Sarkoma antzeman zioten 2016an, eta, ordutik, gaixotasuna ikusarazteko eta osasun sistema publikoan tratamendu egokiak ezartzea eskatzeko egitasmoetan aritu da. «Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde lanean ...
2023-8-9
https://www.berria.eus/albisteak/231621/oihana-babesteko-konpromisoa-hartu-dute-amazoniako-estatuek.htm
Mundua
Oihana babesteko konpromisoa hartu dute Amazoniako estatuek
Brasilen bildutako estatuburuek ez dute lortu basogabetzearen eta petrolio ustiaketen aurkako neurri zehatzik adostea. Epe motzerako helbururik eza salatu dute talde ekologistek.
Oihana babesteko konpromisoa hartu dute Amazoniako estatuek. Brasilen bildutako estatuburuek ez dute lortu basogabetzearen eta petrolio ustiaketen aurkako neurri zehatzik adostea. Epe motzerako helbururik eza salatu dute talde ekologistek.
Amazonia babestea helburu duen hitzarmena sinatu zuten atzo Boliviak, Brasilek, Kolonbiak, Ekuadorrek, Guyanak, Peruk, Surinamek eta Venezuelak. Belemgo Adierazpenaren helburua litzateke basogabetzea geldiaraztea, oihana «atzera bueltarik gabeko puntura» hel ez dadin. Alde horretatik, idatziak dei egiten die garapen bi...
2023-8-9
https://www.berria.eus/albisteak/231622/41-migratzaile-hil-dira-italiako-lampedusa-irlara-iritsi-nahian.htm
Mundua
41 migratzaile hil dira Italiako Lampedusa irlara iritsi nahian
Itsasontzian 45 migratzaile zihoazen, tartean hiru ume. Libiak salatu du Tunisiatik kanporatutako 27 migratzaile hilik topatu dituela basamortuan.
41 migratzaile hil dira Italiako Lampedusa irlara iritsi nahian. Itsasontzian 45 migratzaile zihoazen, tartean hiru ume. Libiak salatu du Tunisiatik kanporatutako 27 migratzaile hilik topatu dituela basamortuan.
Italiako Lampedusa irlaren parean 41 migratzaile hil dira, naufragio batean. 45 migratzaile abiatu ziren Tunisiako Sfax hiriko portutik; horietatik hiru, umeak. Lauk bakarrik iraun dute bizirik, eta Lampedusa irlara eraman dituzte. Gaurkoa ez da izan gertatutako lehen ezbeharra. Itsasontzia joan den astelehenean itsas...
2023-8-9
https://www.berria.eus/albisteak/231623/baterien-zelulak-muntatzeko-lantegia-ez-da-landabenen-egongo.htm
Ekonomia
Baterien zelulak muntatzeko lantegia ez da Landabenen egongo
Hyundai Mobisek iragarri du «neurri handiko kontratu bat» itxi duela VWekin. Lantegia Imarkoainen da jartzekoa, Garraioaren Hirian.
Baterien zelulak muntatzeko lantegia ez da Landabenen egongo. Hyundai Mobisek iragarri du «neurri handiko kontratu bat» itxi duela VWekin. Lantegia Imarkoainen da jartzekoa, Garraioaren Hirian.
Iragarpen ofiziala baizik ez da falta, baina hurrengo egunotan da iristekoa: Hyundairen Mobis filialak autoentzako bateriak muntatzeko lantegia irekiko du Nafarroan, Garraioaren Hirian (Imarkoain, Elortzibar, Nafarroa). Lantegia ez da Volkswagenek Landabenen duen plantan kokatuko, Alemaniako multinazionalak ebatzi bait...
2023-8-9
https://www.berria.eus/albisteak/231624/txibite-aurkeztuko-da-inbestidurarako.htm
Politika
Txibite aurkeztuko da inbestidurarako
Bihar bilduko da Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzordea egutegia aztertzeko, eta Unai Hualdek proposatuko du asteburuan egitea saioa
Txibite aurkeztuko da inbestidurarako. Bihar bilduko da Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzordea egutegia aztertzeko, eta Unai Hualdek proposatuko du asteburuan egitea saioa
Behin akordioa gauzatuta, Maria Txibite PSNko lehendakarigaiak pauso bat aurrera eman du. «Hauteskundeetarako aurkeztu nintzenean herritarrei emandako hitza bete dut horrela. Esan nuen gobernu aurrerakoi bat gidatzeko konpromisoa hartuko nuela, eta, maiatzeko bozen emaitzen ondotik, inbestidurara aurkezteko asmoa azald...
2023-8-9
https://www.berria.eus/albisteak/231625/zangoza-kaleko-zuhaitzen-inguruko-porlana-kentzen-hasi-dira.htm
Gizartea
Zangoza kaleko zuhaitzen inguruko porlana kentzen hasi dira
Aparkalekuaren kontrako plataformak elkarretaratzera deitu du biharko. 20:00etan izanen da, Iruñeko Gurutzeko plazan.
Zangoza kaleko zuhaitzen inguruko porlana kentzen hasi dira. Aparkalekuaren kontrako plataformak elkarretaratzera deitu du biharko. 20:00etan izanen da, Iruñeko Gurutzeko plazan.
«Honek ez dauka zentzurik; denetarik egiten ari gara, baina ez ditugu geldiarazten», esan du Iruñeko Zabalguneko bizilagun batek. «Borrokatzen jarraitu behar dugu», esan dio beste batek. Kamioi zulatzailearen hotsa entzun, eta korrika eta haserre joan dira Iruñeko Zabalguneko bizilagunak Zangoza kalera. Iruñeko Udalak ...
2023-8-13
https://www.berria.eus/albisteak/231626/legeak-bereizita-euskarak-batuta.htm
Gizartea
LEGEAK BEREIZITA, EUSKARAK BATUTA
Euskararen Foru Legea indarrean jarri zen garaian jaio ziren, eta harekin hazi eta hezi dira gaur arte. Horrenbestez, bizilekuaren arabera, ez dituzte eskubide berak izan herrialde berean. Ezinbestekotzat dute euskara ofizialtzea Nafarroa osoan, eta euskara gerturatzea herritar denei.
LEGEAK BEREIZITA, EUSKARAK BATUTA. Euskararen Foru Legea indarrean jarri zen garaian jaio ziren, eta harekin hazi eta hezi dira gaur arte. Horrenbestez, bizilekuaren arabera, ez dituzte eskubide berak izan herrialde berean. Ezinbestekotzat dute euskara ofizialtzea Nafarroa osoan, eta euskara gerturatzea herritar denei.
Datuek frogatzen dute zonifikazioak galgatu duela euskararen garapena»; «Euskara nafar guztiena dela aldarrikatu dute»; «Euskara lurralde osoan ofizial izatea proposatu dute». Uda hasieran berripaper honetan argitara emaniko hiru lerroburu horiek agerian uzten dute Nafarroako zonifikazioaren auzia lehen mailako afera d...
2023-8-9
https://www.berria.eus/albisteak/231628/julio-soto-ezkurdia.htm
Julio Soto Ezkurdia
Julio Soto Ezkurdia.
Bost aldiz izan da Nafarroako txapelduna, eta Bertsolari Txapelketa Nagusian ere hartu du parte behin baino gehiagotan. Gaztetan hasi zen bertsotan, Iruñeko Bertso Eskolan. Ikasle izan ondotik, irakasle jardun du bertso eskoletan. Gidoilari eta zutabegile lanetan ere aritu da, BERRIAn besteak beste. Euskal Filologiako ...
2023-8-9
https://www.berria.eus/albisteak/231629/amaia-nausia-pimoulier.htm
Amaia Nausia Pimoulier
Amaia Nausia Pimoulier.
Historialaria da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle dabil. Eusko Ikaskuntzan egiten du lan 2009tik, eta hango proiektu arduraduna da. Azken lau urteotan, Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikoa Nafarroan proiektuaren arduraduna izan da; berriki aurkeztu dute liburua. Emakumeen historiari buruzko liburuak ere...
2023-8-9
https://www.berria.eus/albisteak/231630/saioa-crespo-andueza.htm
Saioa Crespo Andueza
Saioa Crespo Andueza.
Ikasle izan zen ikastetxeko zuzendaria bihurtu da, Tuterako Argia ikastolakoa. Aurrez, Irakasletza eta Heziketa Bereziko ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Tuteran hasi zen Korrikaren lehen egunaren arduraduna izan zen, 2009. urtean; aurten, berriz, berak irakurri du Sorionekuak ekinbideak deituta ek...
2023-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/231631/etxebizitza-bizitegi-ez-denean.htm
Gizartea
Etxebizitza bizitegi ez denean
50 urtean, %84 emendatu da bigarren etxeen kopurua Ipar Euskal Herrian: ia 45.000 dira egun. Turismora bideratutako bizitegiak mugatzeko neurriak hartu ditu Euskal Hirigune Elkargoak.
Etxebizitza bizitegi ez denean. 50 urtean, %84 emendatu da bigarren etxeen kopurua Ipar Euskal Herrian: ia 45.000 dira egun. Turismora bideratutako bizitegiak mugatzeko neurriak hartu ditu Euskal Hirigune Elkargoak.
Googleko bilatzailean «bigarren etxeak Euskal Herria» frantsesez jarrita, O'Plus Immobilier webgunea da lehenetarik: «[Ipar] Euskal Herrian bigarren etxea izatearen bost abantaila» albistera darama loturak. «Inbertitzeko leku egoki baten bila bazabiltza, [Ipar] Euskal Herria balio segurua da, bere altxor natural eta ku...