date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/231632/neandertalen-arrastoak-aurkitu-dituzte-san-adrianen-duela-40000-urtekoak.htm | Kultura | Neandertalen arrastoak aurkitu dituzte San Adrianen, duela 40.000 urtekoak | Aranzadi zientzia elkartearen indusketetan aurkitu dituzte aztarnak, 1.000 metrotik gorako garaieran: «Inoiz ez da neandertalen kulturarik aurkitu San Adrianen pareko altitude handian». Erdi Aroko gazteluaren horma bat ere induskatu dute. | Neandertalen arrastoak aurkitu dituzte San Adrianen, duela 40.000 urtekoak. Aranzadi zientzia elkartearen indusketetan aurkitu dituzte aztarnak, 1.000 metrotik gorako garaieran: «Inoiz ez da neandertalen kulturarik aurkitu San Adrianen pareko altitude handian». Erdi Aroko gazteluaren horma bat ere induskatu dute. | Aranzadi zientzia elkarteko kideak 2008an hasi ziren San Adriango koban indusketa lanak egiten, Aizkorri-Aratzeko parke naturalean, eta aurten ere aurkikuntza esanguratsuen berri eman dute. Orain arte Goi Paleolitoko —duela 14.000 urte inguruko— arrastoak atzemanak zituzten, baina arkeologoek susmatzen zuten lehenagoti... |
2023-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/231633/natura-gutxiesteak-ekarri-ditu-ingurumen-krisiak-ikerketa-baten-arabera.htm | Gizartea | Natura «gutxiesteak» ekarri ditu ingurumen krisiak, ikerketa baten arabera | Bioaniztasunaren eta klima aldaketaren krisien erroa balioetan dagoela azaldu du ‘Nature’ aldizkarian argitaratutako lan batek. Unai Pascualek, Ikerbasqueko eta BC3ko ikerlari eta IPBES bioaniztasunari buruzko gobernuarteko plataformako kideak, koordinatu du artikulua. | Natura «gutxiesteak» ekarri ditu ingurumen krisiak, ikerketa baten arabera. Bioaniztasunaren eta klima aldaketaren krisien erroa balioetan dagoela azaldu du ‘Nature’ aldizkarian argitaratutako lan batek. Unai Pascualek, Ikerbasqueko eta BC3ko ikerlari eta IPBES bioaniztasunari buruzko gobernuarteko plataformako kideak,... | Gizarte bakoitzak bere erara balioesten du natura; baliabide naturalen erabilera ekonomikoaz harago doaz ikuspegi horietako asko, baina aniztasun hori ez da islatzen erabaki politikoak eta ekonomikoak hartzean. Izan ere, bioaniztasunari eta klima larrialdiari aurre egiteko «desegokiak diren balioak etengabe gailentzen»... |
2023-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/231635/bankuen-gaineko-zerga-arindu-du-melonik.htm | Ekonomia | Bankuen gaineko zerga arindu du Melonik | Merkatuek gogor astindu dituzte Italiako bankuen akzioak, eta Erromako gobernuak erdizka egin du atzera. | Bankuen gaineko zerga arindu du Melonik. Merkatuek gogor astindu dituzte Italiako bankuen akzioak, eta Erromako gobernuak erdizka egin du atzera. | Giorgia Meloni Italiako lehen ministro ultraeskuindarrak lehen talka izan du finantza merkatuekin, eta galdu egin du. Asteartean, Ministroen Kontseiluak ezustean iragarri zuen tasa berezi bat jarriko zutela bankuen ezohiko irabaziak zergapetzeko. Merkatuek berehala erantzun zuten, Italiako bankuen akzioak %5 eta %10 ar... |
2023-8-24 | https://www.berria.eus/albisteak/231636/eskubide-baten-mugak.htm | Gizartea | Eskubide baten mugak | 2015ean Eusko Legebiltzarrak etxebizitza legea onartu zuenetik, eskubide subjektiboa da bizitokia, eta hala eska dezakete herritarrek. Egun, eskubide hori aitortuta, 2.408 lagunek dute etxea. | Eskubide baten mugak. 2015ean Eusko Legebiltzarrak etxebizitza legea onartu zuenetik, eskubide subjektiboa da bizitokia, eta hala eska dezakete herritarrek. Egun, eskubide hori aitortuta, 2.408 lagunek dute etxea. | Eusko Legebiltzarrak 2015ean onartutako Etxe Eskubidearen Legearen berritasun nagusia etxe eskubide subjektiboa arautzea izan zen. Bizitoki duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubidea bermatzen die Eusko Jaurlaritzak, legearen arabera, baldintza jakin batzuk betetzen dituzten eta eskubide hori bete diezaietela eskatz... |
2023-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/231637/eh-bilduk-ez-dio-helegiterik-jarriko-etxebizitza-legeari-erck-proposatu-duen-moduan.htm | Gizartea | EH Bilduk ez dio helegiterik jarriko etxebizitza legeari, ERCk proposatu duen moduan | Lehendakariak gogor egin du EH Bilduren jarreraren aurka, eta legeak «eskumenetan egiten duen inbasioa justifikatzea» egotzi dio. | EH Bilduk ez dio helegiterik jarriko etxebizitza legeari, ERCk proposatu duen moduan. Lehendakariak gogor egin du EH Bilduren jarreraren aurka, eta legeak «eskumenetan egiten duen inbasioa justifikatzea» egotzi dio. | EH Bilduk gaur iragarri du etxebizitza legea babesten jarraituko duela, ERCk proposatu arren lege horren gaineko helegitea aurkeztea Epaitegi Konstituzionalean. Bi alderdiek babestu zuten legea apirilaren 27an, Espainiako kongresuan onartu zutenean, baina orain ERCk aldaketak egin nahi dizkio, Kataluniari eskumenak ken... |
2023-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/231656/fernando-villavicencio-ekuadorko-presidentetzarako-hautagaia-hil-dute-tiroz.htm | Mundua | Fernando Villavicencio Ekuadorko presidentetzarako hautagaia hil dute, tiroz | Sikario talde batek egin du tiroketa, eta bederatzi lagun zauritu ditu; ustezko hiltzailea hil egin dute. Hiru dolu egun ezarri dituzte, eta salbuespen egoera 60 egunerako. | Fernando Villavicencio Ekuadorko presidentetzarako hautagaia hil dute, tiroz. Sikario talde batek egin du tiroketa, eta bederatzi lagun zauritu ditu; ustezko hiltzailea hil egin dute. Hiru dolu egun ezarri dituzte, eta salbuespen egoera 60 egunerako. | Fernando Villavicencio Ekuadorko presidentetzarako hautagaia tiroz hil zuten atzo arratsaldean —18:20an Ekuadorren, Euskal Herrian 01:20 zirenean—. Mitina eman zuen Quito hiriburuan, eta hura amaitu ostean hil zuen sikario talde batek. Bertatik atera eta auto batean sartu zenean jazo zen ezbeharra; gutxienez 40 tiro eg... |
2023-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/231657/aste-hasieran-egingo-dute-txibiteren-inbestidura-saioa.htm | Politika | Aste hasieran egingo dute Txibiteren inbestidura saioa | Nafarroako Parlamentuko Mahaiak erabaki du astelehenean egitea lehen inbestidura saioa, eta asteartean bigarrena. Nafarroako EH Bilduren militanteen %82,7k inbestiduran abstenitzearen alde bozkatu dute, eta %12,7k, kontra. | Aste hasieran egingo dute Txibiteren inbestidura saioa. Nafarroako Parlamentuko Mahaiak erabaki du astelehenean egitea lehen inbestidura saioa, eta asteartean bigarrena. Nafarroako EH Bilduren militanteen %82,7k inbestiduran abstenitzearen alde bozkatu dute, eta %12,7k, kontra. | Maria Txibite Nafarroako presidentetzarako PSNren hautagaiaren inbestidura saioak badu eguna. Nafarroako Parlamentuko Mahaiak ebatzi du astelehenean eta asteartean egitea, nahiz eta hasieran asteburuan egiteko aukera proposatu zuten. PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak aste hasieran itxi zuten Nafarroako Gobernurako... |
2023-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/231658/oinezko-bat-hil-da-tranbus-istripu-batean-baionan.htm | Gizartea | Oinezko bat hil da tranbus istripu batean Baionan | Errepide istripu batean hil da oinezkoa. Etxegabea zen. Gidaria shock egoeran eraman dute ospitalera. | Oinezko bat hil da tranbus istripu batean Baionan. Errepide istripu batean hil da oinezkoa. Etxegabea zen. Gidaria shock egoeran eraman dute ospitalera. | Gizon bat hil da tranbus batek jorik, gaur goizean, Baionako Mounede etorbidean. Urdin Euskal Herri Irratiaren arabera, biktima etxegabea zen. Gidaria shock egoeran eraman dute Baionako ospitalera. |
2023-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/231659/euskal-presoek-jasaten-duten-salbuespenaren-aurkako-aldarria-egingo-du-sarek-donostian.htm | Politika | Euskal presoek jasaten duten «salbuespenaren» aurkako aldarria egingo du Sarek Donostian | Abuztuaren 19an egingo dute manifestazioa; 12:30ean abiatuko dira Bulebarretik. | Euskal presoek jasaten duten «salbuespenaren» aurkako aldarria egingo du Sarek Donostian. Abuztuaren 19an egingo dute manifestazioa; 12:30ean abiatuko dira Bulebarretik. | Donostiako Aste Nagusian egingo du manifestazioa Sare Herritarrak. Zehazki, abuztuaren 19an izango da, 12:30ean Bulebarretik abiatuta. Ia 35 urte iraun zuen urruntze politika amaituagatik ere, jakinarazi dute «beharrezkoa» dela mobilizazioak egitea: «Oraindik ere badelako zer egina euskal preso, iheslari eta deportatue... |
2023-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/231660/busturialdeko-herritarrei-ur-kontsumoa-txikitzeko-eskatu-die-partzuergoak.htm | Gizartea | Busturialdeko herritarrei ur kontsumoa txikitzeko eskatu die partzuergoak | Bilbao Bizkaia ur partzuergoak eskatu du ezinbestekoa denean soilik erabiltzeko ura. Iazko udan murrizketak izan zituzten eskualdeko hamasei herrietan. | Busturialdeko herritarrei ur kontsumoa txikitzeko eskatu die partzuergoak. Bilbao Bizkaia ur partzuergoak eskatu du ezinbestekoa denean soilik erabiltzeko ura. Iazko udan murrizketak izan zituzten eskualdeko hamasei herrietan. | Bilbao Bizkaia ur partzuergoak Busturialdeko hamasei udalerriei eskatu die uraren kontsumoa mugatzeko edo debekatzeko, ezinbestekoak ez diren erabileretarako. Kaleak garbitzeko, lorategiak ureztatzeko, ibilgailuak garbitzeko eta igerilekuak betetzeko debekatzeko aholkatu du, este baterako.
Eskualdeak arazo handia du u... |
2023-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/231661/ecowasek-esku-hartzeko-indarrei-agindu-die-nigerren-sartzeko-prest-egon-daitezela.htm | Mundua | Ecowasek esku hartzeko indarrei agindu die Nigerren sartzeko prest egon daitezela | Blokeak ohartarazi du ez dutela «aukera bat bera ere baztertzen» herrialdean «ordena konstituzionala berrezartzeko». Nigerko junta militarrak «trantsizio baterako» gobernua eratu du. Ekonomia ministro zena izendatu du lehen ministro. | Ecowasek esku hartzeko indarrei agindu die Nigerren sartzeko prest egon daitezela. Blokeak ohartarazi du ez dutela «aukera bat bera ere baztertzen» herrialdean «ordena konstituzionala berrezartzeko». Nigerko junta militarrak «trantsizio baterako» gobernua eratu du. Ekonomia ministro zena izendatu du lehen ministro. | Nigerko estatu kolpearen ondotik, esku hartze militar posible bat aztertzeko bilkura egin du, gaur arratsaldean, Ecowas Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoak, Abujan. Nigeriako presidente eta blokeko txandakako buruzagi Bola Tinubuk diplomaziaren aldeko mezua zabaldu du goi bilera hasi aurretik. «Negoziazio ... |
2023-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/231662/legez-kanpoko-etxegabetze-bat-egin-dutela-salatu-dute-irunean.htm | Gizartea | Legez kanpoko etxegabetze bat egin dutela salatu dute Iruñean | Iruñeko Alde Zaharreko Gazte Mugimenduak eta Haritu elkarlaguntza sareak Iruñeko Udalaren jarrera kritikatu dute | Legez kanpoko etxegabetze bat egin dutela salatu dute Iruñean. Iruñeko Alde Zaharreko Gazte Mugimenduak eta Haritu elkarlaguntza sareak Iruñeko Udalaren jarrera kritikatu dute | Iruñeko Alde Zaharreko Gazte Mugimenduak gaur goizean jakinarazi du legez kanpoko etxegabetze bat egin dutela Iruñeko Alde Zaharreko Descalzos kalean. Gehitu duenez, bertaratu diren hainbat pertsona etxegabetzea eragozten saiatu diren arren, ez dute lortu. Tartean, hainbat pertsona identifikatu dituzte. Hori ikusita, h... |
2023-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/231663/suteena-hawaiiko-hondamendi-naturalik-hilgarriena-da-dagoeneko.htm | Mundua | Suteena Hawaiiko hondamendi naturalik hilgarriena da dagoeneko | Gutxienez 80 lagun hil dira asteartetik Maui irlan piztuta dauden suteetan. Mila lagun inguru desagertuta daude, eta 14.000 lagun ebakuatu dituzte ja. | Suteena Hawaiiko hondamendi naturalik hilgarriena da dagoeneko. Gutxienez 80 lagun hil dira asteartetik Maui irlan piztuta dauden suteetan. Mila lagun inguru desagertuta daude, eta 14.000 lagun ebakuatu dituzte ja. | Hawaiiko (AEB) Maui irla kiskaltzen ari diren suteak amatatu ezinik dabiltza, eta hildakoen kopurua gorantz doa. Gutxienez 80 hildako baieztatu dituzte, eta, iturri ofizialen arabera, litekeena da gehiago izatea; izan ere, kalean topatutako hilotzak soilik zenbatu dituzte. Jada estatuko hondamendi naturalik hilgarriena... |
2023-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/231665/gasteizko-mugimendu-feministak-salatu-du-11-eraso-matxista-egin-dituztela-jaietan.htm | Gizartea | Gasteizko mugimendu feministak salatu du 11 eraso matxista egin dituztela jaietan | Gasteizko jaiak hasi zirenetik bost gizon atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik. | Gasteizko mugimendu feministak salatu du 11 eraso matxista egin dituztela jaietan. Gasteizko jaiak hasi zirenetik bost gizon atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik. | Gasteizko mugimendu feministak gaur adierazi du jaietan 11 eraso matxista zenbatu dituztela. Sare sozialetan eman dute berria, eta eraso guztiak gaitzetsi dituzte. Erasoen gehienak txosnetan izan zirela jakinarazi dute, baita bi erasoren ustezko egileak atxilotu dituztela dagoeneko. Guztira, Gasteizko jaietan bost gizo... |
2023-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/231667/emakume-bat-atxilotu-dute-bilboko-udaltzain-bati-buruan-ostiko-bat-ematea-egotzita.htm | Gizartea | Emakume bat atxilotu dute Bilboko udaltzain bati buruan ostiko bat ematea egotzita | Udaltzaina Basurtuko ospitalera eraman zuten. Ostikadak burezurreko traumatismoa eragin zion | Emakume bat atxilotu dute Bilboko udaltzain bati buruan ostiko bat ematea egotzita. Udaltzaina Basurtuko ospitalera eraman zuten. Ostikadak burezurreko traumatismoa eragin zion | Bilboko Udalak jakinarazi duenez, emakume bat atxilotu dute Bilboko udaltzain bati buruan ostikada bat ematea egotzita. Atzo gertatu zen erasoa, 20:45 aldera, Bilboko Kale Nagusian, Udaltzaingoa kalerik kaleko saltzaile bat identifikatzen ari zela.
Erasoa gertatu baino lehen, hainbat udaltzain kalerik kaleko salmenta ... |
2023-8-25 | https://www.berria.eus/albisteak/231668/kaleratzeak-nola-eragotzi.htm | Gizartea | Kaleratzeak nola eragotzi | Legeek herritarrei etxe eskubidea aitortzen dieten arren, oraindik ere egiten dira etxegabetzeak. Horiek eragozteko erakundeen esku hartze handiagoa behar dela uste dute adituek eta arituek. | Kaleratzeak nola eragotzi. Legeek herritarrei etxe eskubidea aitortzen dieten arren, oraindik ere egiten dira etxegabetzeak. Horiek eragozteko erakundeen esku hartze handiagoa behar dela uste dute adituek eta arituek. | Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren arabera, herritar guztiek dute bizitoki egoki bat izateko eskubidea. Etxe eskubidea, ordea, Euskal Herrian ez da askotan bermatzen. Horren adibiderik lazgarrienak etxegabetzeak dira. CGPJ Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren arabera, aurtengo lehen hiruhilekoan... |
2023-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/231669/pekin-haserre-aebek-debekatu-egin-dietelako-beren-funtsei-txinako-enpresa-teknologikoetan-inbertitzea.htm | Ekonomia | Pekin haserre, AEBek debekatu egin dietelako beren funtsei Txinako enpresa teknologikoetan inbertitzea | Konputagailu kuantikoetan, mikrotxip aurreratuetan eta adimen artifizialean ezarriko dute debekua. EBk oraingoz ez du neurririk hartuko, baina urtea amaitu aurretik emango du bere enpresa teknologikoak babesteko tresnen berri. | Pekin haserre, AEBek debekatu egin dietelako beren funtsei Txinako enpresa teknologikoetan inbertitzea. Konputagailu kuantikoetan, mikrotxip aurreratuetan eta adimen artifizialean ezarriko dute debekua. EBk oraingoz ez du neurririk hartuko, baina urtea amaitu aurretik emango du bere enpresa teknologikoak babesteko tres... | Txinaren eta AEBen arteko harremanak hobetzeko saioei baldekada bat ur hotz bota diete. Joe Bidenen gobernuak debekatu egin die bere inbertsio funtsei Txinako sektore teknologiko batzuetan dirua jartzea, argudiatuta haren industria militarrak erabil ditzakeela. Haserre erantzun dio Pekinek, eta «merkataritza harremanak... |
2023-8-26 | https://www.berria.eus/albisteak/231671/alokairuak-sabaian-eta-teilatuak-kolokan.htm | Gizartea | Alokairuak sabaian, eta teilatuak kolokan | Etxebizitza politikek zuzeneko eragina dute herritarrengan, bizitoki duin bat topatzeko orduan. Egoera diferentetan dauden hiru lagunekin mintzatu da BERRIA, baina hirurek daukate batzen dituen zerbait: etxebizitza duin bat eskuratzeko zailtasuna, Euskal Herriko hiru hiriburutan bizita ere. | Alokairuak sabaian, eta teilatuak kolokan. Etxebizitza politikek zuzeneko eragina dute herritarrengan, bizitoki duin bat topatzeko orduan. Egoera diferentetan dauden hiru lagunekin mintzatu da BERRIA, baina hirurek daukate batzen dituen zerbait: etxebizitza duin bat eskuratzeko zailtasuna, Euskal Herriko hiru hiriburut... | Gasteizko Alde Zaharreko erdialdetik gertu dagoen etxe batean okupa gisa bizi da Mikel —ez da egiazko izena, modu anonimoan mintzatu nahi baitu—, beste bizikide batzuekin batera. Etxebizitza bat eskuratzeko, bide hori aukeratu zuen hautu politiko gisa; lehenengo Errekaleor auzo okupatuan, eta gero Alde Zaharrean: «Bizi... |
2023-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/231672/lau-koreograforen-proposamenek-dantzan-jarriko-dute-tabakalera.htm | Kultura | Lau koreograforen proposamenek dantzan jarriko dute Tabakalera | Donostiako 84. Musika Hamabostaldiaren barruan egiten den Tabakalera Dantzan zikloaren laugarren aldia da aurtengoa. Lau emanaldi egingo dituzte abuztuaren 17tik 22ra, Tabakaleran bertan. | Lau koreograforen proposamenek dantzan jarriko dute Tabakalera. Donostiako 84. Musika Hamabostaldiaren barruan egiten den Tabakalera Dantzan zikloaren laugarren aldia da aurtengoa. Lau emanaldi egingo dituzte abuztuaren 17tik 22ra, Tabakaleran bertan. | Tabakalera da, Kursaal auditoriumarekin batera, aurtengo Musika Hamabostaldiko dantza eskaintzaren erreferentziazko egoitza. Tabakalera Dantzan zikloaren laugarren aldia da aurtengoa, eta Tabakalerako Patioa, Plaza eta That Time. Arte Ederren Bilboko Museoa-Tabakalera erakusketa izango dira zikloko dantza proposamenen ... |
2023-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/231674/gizon-bat-atxilotu-dute-elorrion-sexu-askatasunaren-aurkako-delitua-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Elorrion, sexu askatasunaren aurkako delitua egotzita | Bi adingabe baimenik gabe grabatu izana leporatzen diote 48 urteko gizonari, eta haietako bati ukituak egin izana. | Gizon bat atxilotu dute Elorrion, sexu askatasunaren aurkako delitua egotzita. Bi adingabe baimenik gabe grabatu izana leporatzen diote 48 urteko gizonari, eta haietako bati ukituak egin izana. | Durangoko Epaitegiak ebatzi du 48 urteko gizon bat espetxeratzea. Elorrion atxilotu zuen Ertzaintzak, sakelakoa erabiliz bi adingabe baimenik gabe grabatu, eta haietako bati ukituak egitea leporatuta.
Ikerketa iturrien arabera, gizonezkoa bi adingabeengana gerturatu, modelo izan nahi zuten galdetu, eta grabatzen hasi ... |
2023-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/231675/ana-ollo-mikel-irujo-jose-mari-aierdi-eta-fernando-dominguez-izango-dira-geroa-bairen-kontseilariak-gobernuan.htm | Politika | Ana Ollo, Mikel Irujo, Jose Mari Aierdi eta Fernando Dominguez izango dira Geroa Bairen kontseilariak gobernuan | Ollo Geroa Baiko bigarren lehendakariorde ere izango da | Ana Ollo, Mikel Irujo, Jose Mari Aierdi eta Fernando Dominguez izango dira Geroa Bairen kontseilariak gobernuan. Ollo Geroa Baiko bigarren lehendakariorde ere izango da | Geroa Baiko batzorde iraunkorrak aho batez onartu du koalizioak zein ordezkari izango dituen Nafarroako Gobernuan. Ana Ollo, Mikel Irujo, Jose Mari Aierdi eta Fernando Dominguez izango dira.
Ollok presidenteorde bigarrena eta Herritarren Harremanetarako Kontseilaritza gidatuko ditu. Irujok, berriz, Industria, Trantsiz... |
2023-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/231692/eten-egin-da-inflazioaren-jaitsiera.htm | Ekonomia | Eten egin da inflazioaren jaitsiera | Hego Euskal Herrian, prezioak duela urtebete baino %2,6 garestiago daude, baina elikagaien garestitzea %10,1ekoa da. | Eten egin da inflazioaren jaitsiera. Hego Euskal Herrian, prezioak duela urtebete baino %2,6 garestiago daude, baina elikagaien garestitzea %10,1ekoa da. | Jaisteari utzi dio inflazioak. INE Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, KPI kontsumo prezioen indizeak lau hamarren egin ditu gora ekainetik uztailera, %2,2tik %2,6ra.
Urrundu egin da, beraz, EBZ Europako Banku Zentralak gogoko duen %2ko mailatik, baina, hala ere, iazko uztaileko mailatik oso behera dago, ord... |
2023-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/231693/errusiak-ilargira-bidali-du-luna-25-misioa-hango-izotza-ikertzeko-xedez.htm | Mundua | Errusiak Ilargira bidali du Luna-25 misioa, hango izotza ikertzeko xedez | Espaziontzia bost egun barru sartuko da Ilargiaren orbitan, eta hilaren 21ean helduko da hego polora. Indiak handik bi egunera ilargiratuko du Chandrayaan-3, Errusiarenetik hurbil. | Errusiak Ilargira bidali du Luna-25 misioa, hango izotza ikertzeko xedez. Espaziontzia bost egun barru sartuko da Ilargiaren orbitan, eta hilaren 21ean helduko da hego polora. Indiak handik bi egunera ilargiratuko du Chandrayaan-3, Errusiarenetik hurbil. | Atzean geratu zen Gerra Hotzeko espazio lasterketa. NASAk lortu zuen, Apolo 11 misioari esker, gizakia lehenbizikoz ilargiratzea, 1969ko uztailaren 20an. Satelitearen ekuatoretik hurbil egin zuten geldialdia. Dena dela, norgehiagoka bat amaitu orduko hasten da hurrena: inork, gaurdaino, ez du lortu Ilargiaren hego polo... |
2023-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/231694/irailean-iritsiko-da-demosath-haize-errota-flotagarriaren-argindarra.htm | Ekonomia | Irailean iritsiko da Demosath haize errota flotagarriaren argindarra | 70 metro garai den errota hori Armintzako kostaldetik bi miliara ainguratu dute, eta bi urtez ikertuko dute haren jarduna. 2026rako 200 metrotik gorako beste hiru sorgailu jarri nahi ditu Saitecek. | Irailean iritsiko da Demosath haize errota flotagarriaren argindarra. 70 metro garai den errota hori Armintzako kostaldetik bi miliara ainguratu dute, eta bi urtez ikertuko dute haren jarduna. 2026rako 200 metrotik gorako beste hiru sorgailu jarri nahi ditu Saitecek. | Demosath sorgailu eoliko flotagarria itsasoratu dute dagoeneko. Hasieran zehaztu baino urtebete beranduago izan da, baina dagoeneko kokatu dute BIMEP itsas laborategian, Armintzako (Bizkaia) kostaldetik bi miliara. Haize errota hori 70 metro garaiko prototipo bat da, eta 2 MW argindar sortzea espero dute, 2.000 etxek b... |
2023-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/231695/bilboko-udaltzainen-bertsioa-zalantzan-jarri-du-bideo-batek.htm | Gizartea | Bilboko udaltzainen bertsioa zalantzan jarri du bideo batek | Asteazken gauean emakume bat atxilotu zuten bi udaltzainek, eta agente bati buruan ostiko bat ematea leporatu zioten. Sare sozialetan zabaldutako bideoan ez da ikusten emakumeak buruan ostikorik ematen dionik. | Bilboko udaltzainen bertsioa zalantzan jarri du bideo batek. Asteazken gauean emakume bat atxilotu zuten bi udaltzainek, eta agente bati buruan ostiko bat ematea leporatu zioten. Sare sozialetan zabaldutako bideoan ez da ikusten emakumeak buruan ostikorik ematen dionik. | Asteazken gauean gertatu zen, Bilboko Kale Nagusian, 20:45 aldera. Udaltzain bikote bat kalean gora eta behera zebilen, eta halako batean autoa aparkatu, irten, eta kaleko saltzaile batzuengana joan ziren. Udaltzain horietako batek El Correo egunkariari azaldu dionez, hamabost bat ziren kaleko saltzaileak, eta gehienek... |
2023-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/231697/bizitza-puskak.htm | Kultura | Bizitza puskak | Garai oparo eta aldakor baten lekuko eta eragile izan ziren, hala idazketan nola irakaskuntzan eta politikan. Mugimendu bizi horren berri ematen duten laginak dira hauek. | Bizitza puskak. Garai oparo eta aldakor baten lekuko eta eragile izan ziren, hala idazketan nola irakaskuntzan eta politikan. Mugimendu bizi horren berri ematen duten laginak dira hauek. | Sorne Unzueta. Ander Olaizola
XX. mendearen hasieran idazten jardun zuten andreetako askok bizitza luzea izan zuten, eta horietan aipagarriena da, ziur asko, Sorne Unzuetarena: 1900. urtean jaio zen, Bilbon, eta 2005ean zendu, Urdulizen (Bizkaia), 105 urterekin. Etxekoek Concepcion izenez bataiatu zuten, baina, 16 urt... |
2023-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/231698/lurraren-altxamenduak-mugimenduaren-desegitea-baliogabetu-du-frantziako-estatu-kontseiluak.htm | Mundua | Lurraren Altxamenduak mugimenduaren desegitea baliogabetu du Frantziako Estatu Kontseiluak | Frantziako Gobernuak erabaki zuen mugimendu ekologistaren legez kanporatzea, ekainean, iritzita indarkeria erabiltzen zuela; estatu kontseiluak bertan behera utzi du orain erabakia, behin-behinean, baina auziaren inguruko azken erabakia hartu behar du oraindik. | Lurraren Altxamenduak mugimenduaren desegitea baliogabetu du Frantziako Estatu Kontseiluak. Frantziako Gobernuak erabaki zuen mugimendu ekologistaren legez kanporatzea, ekainean, iritzita indarkeria erabiltzen zuela; estatu kontseiluak bertan behera utzi du orain erabakia, behin-behinean, baina auziaren inguruko azken ... | Frantziako Gobernuak ekainaren 21ean agindu zuen Lurraren Altxamenduak (LSDLT) mugimendu ekologistaren desegitea, ohiko jardunean «indarkeriaren erabilera» sustatzen zuela egotzita. Gaur, Frantziako Estatu Kontseiluko epaileak baliogabetu egin du gobernuaren erabakia, auziari buruzko azken erabakia hartu bitartean. Epa... |
2023-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/231699/senpereko-olha-etxaldea-1300000-eurotan-saldu-da.htm | Gizartea | Senpereko Olha etxaldea 1.300.000 eurotan saldu da | Ekain hasieratik okupaturiko etxaldea saldu da. Adam etxeak erosi du, eta salmenta horren kontra «fermuki» borrokatzeko mobilizazio deia zabaldu dute. Abuztuaren 12rako egun osoko egitaraua antolatu dute borrokan segitzeko. | Senpereko Olha etxaldea 1.300.000 eurotan saldu da. Ekain hasieratik okupaturiko etxaldea saldu da. Adam etxeak erosi du, eta salmenta horren kontra «fermuki» borrokatzeko mobilizazio deia zabaldu dute. Abuztuaren 12rako egun osoko egitaraua antolatu dute borrokan segitzeko. | Senpereko Olha etxaldea saldu da, 1.300.000 eurotan, nahiz eta SAFER laborantza lurrak kudeatzeko egiturak 650.000 eurotan estimatu duen, prezio erdian. Adam gozotegiaren buruek erosi dute.
Ekain hastapenetik, Senpertarren Kolektiboak, Ostia sareak, ELBk eta Lurzaindiak okupatua dute etxaldea. «Prezio espekulatzaile i... |
2023-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/231701/agrafoa.htm | Kultura | Agrafoa | Donostian jaio zen, 1968an. Argia-n eta Euskaldunon Egunkaria-n kazetari aritu ondoren, 2006. urtean kaleratu zuen bere lehen liburua, Susa argitaletxearekin: Beñat Dardo. Bernart Etxepare du protagonista, euskaraz argitaraturiko lehendabiziko liburuaren idazlea; baina ez da eleberri historiko bat, pertsonaia haren bir... | Agrafoa. Donostian jaio zen, 1968an. Argia-n eta Euskaldunon Egunkaria-n kazetari aritu ondoren, 2006. urtean kaleratu zuen bere lehen liburua, Susa argitaletxearekin: Beñat Dardo. Bernart Etxepare du protagonista, euskaraz argitaraturiko lehendabiziko liburuaren idazlea; baina ez da eleberri historiko bat, pertsonaia ... | —Segurtasuneko langileari deitzea nahi duzu, ala?
—Ez baitakit idazten. Horixe adierazi dizut arestian.
—Ikaragarrizko ilara sortzen ari zara, mesedez, bete inprimakia ala etorri beste egun batean! Utz iezaguzu lan egiten...
—Deitu seguratari, orduan.
Ez zen bat-bateko kontua izan, aspaldi inarrosten zuen kezka bat... |
2023-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/231704/nikela-berriena-kritikoen-artean.htm | Ekonomia | Nikela, berriena kritikoen artean | AEBek 2021ean sartu zuten material kritikoen zerrendan, eta Europako Batasunak aurten. Baterien katodoetarako aproposa da, eta kalkulatzen dute orain halako hiru produzitu beharko dela, eta ez da hainbeste tokitan ekoizten. | Nikela, berriena kritikoen artean. AEBek 2021ean sartu zuten material kritikoen zerrendan, eta Europako Batasunak aurten. Baterien katodoetarako aproposa da, eta kalkulatzen dute orain halako hiru produzitu beharko dela, eta ez da hainbeste tokitan ekoizten. | Nikela jada material garrantzitsua da munduarentzat, altzairu herdoilgaitza ekoizteko erabiltzen baita. Hainbat alorretan ezinbesteko bihurtu den altzairu horretarako erabiltzen da urtero lurretik erauzten den nikelaren parterik handiena, %68 eta %70 artean —urtean bi milioi tona erauzten dira—.
Kromoak bihurtzen du a... |
2023-8-22 | https://www.berria.eus/albisteak/231705/tentsio-handiko-larrialdia.htm | Gizartea | Tentsio handiko larrialdia | Azken urteetan, metro koadroaren eta alokairuaren prezioak etengabe igo dira Euskal Herrian, etxebizitza larrialdi bat eragiteraino. Udalerri asko tentsio handiko eremu izendatu daitezke horregatik beragatik. | Tentsio handiko larrialdia. Azken urteetan, metro koadroaren eta alokairuaren prezioak etengabe igo dira Euskal Herrian, etxebizitza larrialdi bat eragiteraino. Udalerri asko tentsio handiko eremu izendatu daitezke horregatik beragatik. | Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Donostia alor askotan bereizten dira, baita Aizarnazabal (Gipuzkoa), Barakaldo (Bizkaia), Guardia (Araba) eta Etxalar (Nafarroa) ere. Badute, ordea, ezaugarri komun bat: etxebizitzaren alorrean tentsio handiko eremu izendatu ditzakete. Izan ere, aurtengo udaberrian Espainiako Gorteek onartuta... |
2023-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/231706/araba-bizkai-eta-gipuzkoara-2021ean-baino-50-pertsona-gehiago-iritsi-ziren-2022an.htm | Gizartea | Araba, Bizkai eta Gipuzkoara 2021ean baino %50 pertsona gehiago iritsi ziren 2022an | Pandemia aurreko hazkundea berritu, eta azken bi hamarkadetako maximora iritsi zen. | Araba, Bizkai eta Gipuzkoara 2021ean baino %50 pertsona gehiago iritsi ziren 2022an. Pandemia aurreko hazkundea berritu, eta azken bi hamarkadetako maximora iritsi zen. | Eustatek egindako Migrazio Mugimenduen Estatistikaren arabera, iaz 59.194 pertsona iritsi ziren Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara. 2021ean, berriz, 39.427 lagun izan ziren. Beraz, 2022an aurreko urtean baino %50,1 migratzaile gehiago iritsi ziren Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara. Pertsona horien %72k Espainiakoa ez den ... |
2023-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/231707/osasunez-larri-dauden-presoentzako-egoitza-bat-zabaldu-dute.htm | Gizartea | Osasunez larri dauden presoentzako egoitza bat zabaldu dute | Gaixotasun larria eta sendaezina dutenentzako lehen egoitza ireki du Eusko Jaurlaritzak, Bizkaian. Familiarik edo bestelako babesik ez dutenak biziko dira zentroan. | Osasunez larri dauden presoentzako egoitza bat zabaldu dute. Gaixotasun larria eta sendaezina dutenentzako lehen egoitza ireki du Eusko Jaurlaritzak, Bizkaian. Familiarik edo bestelako babesik ez dutenak biziko dira zentroan. | Preso egon diren eta gaixotasun larria eta sendaezina dutenentzako lehen egoitza ireki du Eusko Jaurlaritzak. Osasunez larri egoteaz gain, familiaren edo gertukoen babesik ez dutenentzako aterpea da. Egoitzan sartzeko, ezinbestekoa izango da hirugarren gradua eskuratu izana, edo eskuratzeko bidean egotea. Bizkaian irek... |
2023-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/231710/errusiak-eraso-egin-die-kievi-zaporizhiari-eta-beste-zenbait-eskualderi.htm | Mundua | Errusiak eraso egin die Kievi, Zaporizhiari eta beste zenbait eskualderi | Ukrainaren arabera, lau herritar hil dira gutxienez. Volodimir Zelenski presidenteak agindu du errekrutatze militarrerako eskualde zentro guztietako buruak beren postuetatik botatzeko | Errusiak eraso egin die Kievi, Zaporizhiari eta beste zenbait eskualderi. Ukrainaren arabera, lau herritar hil dira gutxienez. Volodimir Zelenski presidenteak agindu du errekrutatze militarrerako eskualde zentro guztietako buruak beren postuetatik botatzeko | Errusiako indar armatuek Ukrainako hainbat eskualde bonbardatu dituzte gaur. Horien artean, Kiev eta Zaporizhia hiriak. Ukrainaren esanetan, lau lagun hil dira erasoetan. Hiriburuan, hainbat leherketa entzun dira goizeko 10:00 aldera —Euskal Herrian baino ordu bat gehiago da han—. Minutu batzuk lehenago, ordea, autorit... |
2023-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/231711/trantsizioaren-koloreak.htm | Ekonomia | Trantsizioaren koloreak | 2022 eta 2050 bitartean beharko den kobrea 1900etik mundu osoan kontsumitutako kobre guztia baino gehiago izango da, baina meatzeetako eskaintzaren hazkundeak goia joko du datorren urtean. | Trantsizioaren koloreak. 2022 eta 2050 bitartean beharko den kobrea 1900etik mundu osoan kontsumitutako kobre guztia baino gehiago izango da, baina meatzeetako eskaintzaren hazkundeak goia joko du datorren urtean. | Trantsizio energetikoak kolore gorrixka du, kobrearena. Haren etorkizunak, beltza. Lehengaietan adituek denbora daramate kobrearen krisi bati buruz ohartarazten, behar den guztirako ez dagoelako nahikoa, eta are gutxiago egongo delako beharko den guztirako. Ekoizten dena baino gehiago kontsumitzen da 2005etik, eta prod... |
2023-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/231734/psnri-laquotxeke-zuririkraquo-ez-emateko-eskatu-dute-iruntildeean.htm | Gizartea | PSNri «txeke zuririk» ez emateko eskatu dute Iruñean | Maria Txibitek hizkuntza politika «euskarafobikoa» egiten jarraituko duela salatu du Euskararen Defentsarako Sareak, eta Carlos Gimeno aurrerantzean ere Hezkuntza kontseilari «izatea» deitoratu du. | PSNri «txeke zuririk» ez emateko eskatu dute Iruñean. Maria Txibitek hizkuntza politika «euskarafobikoa» egiten jarraituko duela salatu du Euskararen Defentsarako Sareak, eta Carlos Gimeno aurrerantzean ere Hezkuntza kontseilari «izatea» deitoratu du. | Nafarroan PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak erdietsi duten akordio programatikoa ez du begi onez ikusi Euskararen Defentsarako Sareak, eta alderdi euskaltzaleei eskatu die «txeke zuririk» ez emateko Maria Txibiteri. Gaur eguerdian zenbait euskaltzale bildu dira Nafarroako parlamentuaren aurrean PSN = euskarafobia.... |
2023-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/231735/negu-hurbilak-filma-saritu-dute-locarnon.htm | Kultura | ‘Negu hurbilak’ filma saritu dute Locarnon | Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso du Negu kolektiboaren opera prima-k Suitzan, Locarnoko 76. zinema jaialdian. Euskal Herriko eta Kataluniako ekoizpena da. | ‘Negu hurbilak’ filma saritu dute Locarnon. Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso du Negu kolektiboaren opera prima-k Suitzan, Locarnoko 76. zinema jaialdian. Euskal Herriko eta Kataluniako ekoizpena da. | Locarnoko nazioarteko zinema jaialdiko 76. aldiko Cineasti dei presenti sailean aurkeztu du, asteon, Negu Kolektiboak bere aurreneko filma, Negu hurbilak. Eta saria esku artean dutela itzuliko dira etxera egileak. Hain zuzen, Epaimahaiaren Aipamen Berezia eskuratu du lanak gaur egin duten sari emate ekitaldian.
Ekain ... |
2023-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/231736/oriok-irabazi-du-moanako-estropada.htm | Kirola | Oriok irabazi du Moañako estropada | Arraun Lagunak hirugarren postuan egon da estropadaren zati handi batean, baina azkenean aurrea hartu dio Donostiarrari. | Oriok irabazi du Moañako estropada. Arraun Lagunak hirugarren postuan egon da estropadaren zati handi batean, baina azkenean aurrea hartu dio Donostiarrari. | Oriok une txarretik irtetea lortu du, eta Moañako bandera astintzea lortu du; sasoiko laugarrena. Saria hobea ere izan zitekeen, Donostiarra bigarren egon baita denbora luzez. Baina bigarren luzean hortzak estutu ditu Arraun Lagunak-ek, eta puntu bat salbatu dute donostiarrek. Hiru estropada falta diren honetan, bost p... |
2023-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/231737/zierbenak-ezustekoa-eman-du-moanako-bandera-irabazita.htm | Kirola | Zierbenak ezustekoa eman du Moañako bandera irabazita | Azken luzean erakustaldia emanda nagusitu dira bizkaitarrak. Hondarribiak puntu bat jan dio Urdaibairi. | Zierbenak ezustekoa eman du Moañako bandera irabazita. Azken luzean erakustaldia emanda nagusitu dira bizkaitarrak. Hondarribiak puntu bat jan dio Urdaibairi. | Zierbena nagusitu da Eusko Label ligako estropadan, Moañan (Galizia). Hondarribia aurretik izan dute lehen hiru luzeetan, baina azken ziaboga on baten ostean, hegan etorri dira bizkaitarrak. Gaurkoarekin bigarren bandera lortu dute aurten. Lehenengoa ere Galizian lortu zuten, aurreneko jardunaldietan. Hondarribia izan ... |
2023-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/231738/piztu-da-festa-donostian.htm | Bizigiro | Piztu da festa Donostian | Alderdi Ederren kanoikada jaurtita eta piratek Flamenkan txupinazoa botata, jaietan murgildu da jada Donostia | Piztu da festa Donostian. Alderdi Ederren kanoikada jaurtita eta piratek Flamenkan txupinazoa botata, jaietan murgildu da jada Donostia | Hasi da Donostiako Aste Nagusian. Aspacek eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak jaurti dute kanoikada Alderdi Ederren —Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilari paralinpiarrak batu zaizkie azken unean—, eta haien ardura izan da Artillero, dale fuego abestia kantatzea. Aspace elkarteak garun paralisia dutenei laguntzen di... |
2023-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/231739/zapore-garratzeko-puntua.htm | Kirola | Zapore garratzeko puntua | Kubok laugarren minuturako aurreratu du Reala, baina Gironak berdindu egin du bigarren zatian | Zapore garratzeko puntua. Kubok laugarren minuturako aurreratu du Reala, baina Gironak berdindu egin du bigarren zatian | Egutegiak hala erabakita, pare-pareko egoera zuen Realak atzo denboraldiari behar bezala ekiteko. Lehiaketaren hasierak Donostiko Aste Nagusiaren hasierarekin egiten baitzion bat, non eta Anoetan, zaleen aurrean. Festa giroaz lagundurik, sasoia garaipen batekin hasteko aukera ederra zuten txuri-urdinek, eta helburua on... |
2023-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/231740/hasteko-beste-kolpe-bat.htm | Kirola | Hasteko, beste kolpe bat | Athleticek galdu egin du Real Madrilen aurka San Mamesen, denboraldiko lehen partidan. Etxekoek bi huts larri egin dituzte defentsan, eta bisitariek aprobetxatu egin dituzte lehen zatian bi gol sartu, eta partida erabakita uzteko | Hasteko, beste kolpe bat. Athleticek galdu egin du Real Madrilen aurka San Mamesen, denboraldiko lehen partidan. Etxekoek bi huts larri egin dituzte defentsan, eta bisitariek aprobetxatu egin dituzte lehen zatian bi gol sartu, eta partida erabakita uzteko | Athleticen inguruak burumakur amaitu zuen aurreko denboraldia. Azken-aurreko partidan San Mamesen aspaldi maila galduta zegoen Elxen aurka galtzeak, eta horren ondorioz bosgarren urtez jarraian Europako kluben arteko lehiaketa baterako sailkatu ez izanak aho zapore txarra utzi zuen zale zuri-gorrien artean.
Bi hilabet... |
2023-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/231761/harridura-eragin-du-athleticen-partida-aurreko-otoitzak.htm | Kirola | Harridura eragin du Athleticen partida aurreko otoitzak | Espainiako Ligako kamerak aldageletan sartzen hasi dira, eta argitara atera da Athleticeko jokalarien ohitura: 'Gure aita' gazteleraz errezatzea. | Harridura eragin du Athleticen partida aurreko otoitzak. Espainiako Ligako kamerak aldageletan sartzen hasi dira, eta argitara atera da Athleticeko jokalarien ohitura: 'Gure aita' gazteleraz errezatzea. | Futbol taldeen aldagelak sakratuak izan dira orain arte. Hedabideak ezin ziren sartu, eta gutxi hitz egiten zen barruan zer gertatzen zen eta zer ez. Garai berrien aitzakiaz eta ikuskizunaren mesedetan, ordea, Espainiako Ligako kamerak baimena eman duten taldeen aldageletan sartuko dira aurrerantzean, haietan zer gerta... |
2023-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/231762/gixuneko-aintziran-25-urteko-gizon-bat-ito-da.htm | Gizartea | Gixuneko aintziran 25 urteko gizon bat ito da | Hamar metrotik salto egin zuen uretara, eta galdu. Ordu eta erdi geroago topatu zuten gorpua. | Gixuneko aintziran 25 urteko gizon bat ito da. Hamar metrotik salto egin zuen uretara, eta galdu. Ordu eta erdi geroago topatu zuten gorpua. | 25 urteko gizon bat hil zen atzo Gixunen (Lapurdi), Arrokesko aintziran itota. Hamar metrotik egin zuen salto uretara, eta desagertu egin zen. Erreskate zerbitzuek ordu eta erdi geroago aurkitu zuten, hilda.
Horretaz gain, alerta egoera ezarri dute Lapurdiko kostaldean, itsalasterren ondorioz. Zenbait bainularik arazo... |
2023-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/231763/donostiarra-eta-zierbena-izan-dira-azkarrenak-boiron.htm | Kirola | Donostiarra eta Zierbena izan dira azkarrenak Boiron | Denboraldiko hirugarren bandera astindu dute donostiarrek. Zierbenak asteburuko bi estropadak irabazi ditu, eta liga irabazteko lehian sartu da. | Donostiarra eta Zierbena izan dira azkarrenak Boiron. Denboraldiko hirugarren bandera astindu dute donostiarrek. Zierbenak asteburuko bi estropadak irabazi ditu, eta liga irabazteko lehian sartu da. | Emozio handiko bi estropada izan dira gaur Boiroko (Galizia) uretan jokatutakoak. Euskotren Ligan bi izan dira irabazleak: eguneko azkarrena, Donostiarra, eta Arraun Lagunak, zeinak bideratuta utzi duen liga irabaztea. Bi estropadaren faltan, sei puntu kentzen dizkio Oriori. Eusko Label ligan, berriz, erabat irauli da ... |
2023-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/231764/osasunak-bikain-hasi-du-denboraldia-celtari-irabazita.htm | Kirola | Osasunak bikain hasi du denboraldia Celtari irabazita | Nafarrek une oro izan dute kontrolpean partida, eta merezitako hiru puntu eskuratu dituzte. Ruben Garcia eta Moi Gomez izan dira golegileak. | Osasunak bikain hasi du denboraldia Celtari irabazita. Nafarrek une oro izan dute kontrolpean partida, eta merezitako hiru puntu eskuratu dituzte. Ruben Garcia eta Moi Gomez izan dira golegileak. | Osasunak iazko denboraldia hobetu nahi du. Jagoba Arrasateren taldeak urte historikoa osatu zuen, baina badu hobetzen jarraitzeko anbizioa. Horixe erakutsi du gaur Vigon (Galizia): 0-2 irabazi dio Celtari, bikain jokatuta. Lehen zatian, euren onena baliatuta, aurrea hartu dute nafarrek, eta amaitu arte arazo handirik g... |
2023-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/231766/javier-milei-ultraeskuindarrak-bildu-du-boto-gehien-argentinako-primarioetan.htm | Mundua | Javier Milei ultraeskuindarrak bildu du boto gehien Argentinako primarioetan | Askatasuna Aurrera Doa alderdiko buru ultrakontserbadoreak «iraultza liberal berri baten» alde egin du. Elkarrekin Aldaketaren Alde zentro eskuineko-indarra gelditu da bigarren, botoen %28,3 lortuta. Koalizio peronistak kolpea hartu du. | Javier Milei ultraeskuindarrak bildu du boto gehien Argentinako primarioetan. Askatasuna Aurrera Doa alderdiko buru ultrakontserbadoreak «iraultza liberal berri baten» alde egin du. Elkarrekin Aldaketaren Alde zentro eskuineko-indarra gelditu da bigarren, botoen %28,3 lortuta. Koalizio peronistak kolpea hartu du. | Argentina krisi sozioekonomiko betean dagoen honetan, inor gutxik espero zuen presidente hautagai bat nagusitu zen Latinoamerikako herrialde horretan eginiko hauteskunde primarioetan, atzo: Javier Milei. Botoen %97 zenbatuta, Askatasuna Aurrera Doa alderdiko ekonomialari ultraeskuindarrak botoen %30 eskuratu zituen, Ar... |
2023-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/231767/laquoelkarbizitzaren-eta-politikaren-aldekoraquo-gobernu-bat-defendatu-du-txibitek.htm | Politika | «Elkarbizitzaren eta politikaren aldeko» gobernu bat defendatu du Txibitek | 09:30ean hasi da saioa, eta 17:20an egin da bozketa. Ez da aurrera atera, EH Bilduren abstentzioaren ondorioz ez duelako gehiengo osorik. Bihar egingo da bigarren bozketa, ordu berean, eta espero da gehiengo soila lortuko duela PSNren lehendakarigaiak. | «Elkarbizitzaren eta politikaren aldeko» gobernu bat defendatu du Txibitek. 09:30ean hasi da saioa, eta 17:20an egin da bozketa. Ez da aurrera atera, EH Bilduren abstentzioaren ondorioz ez duelako gehiengo osorik. Bihar egingo da bigarren bozketa, ordu berean, eta espero da gehiengo soila lortuko duela PSNren lehendaka... | Sorpresarik ez. Maria Txibitek beste 24 ordu itxaron beharko du Nafarroako Gobernuko lehendakari izateko. Lehen bozketan, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroako 21 parlamentariek alde bozkatu dute, eta UPNko, PPko eta Voxeko 20ek, kontra. EH Bildu abstenitu da. Gehiengo osorik ez duenez, ez da hautatua izan, baina bih... |
2023-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/231768/sarek-manifestazioa-egingo-du-bilboko-jaietan-euskal-presoen-eskubideen-urraketa-salatzeko.htm | Politika | Sarek manifestazioa egingo du Bilboko jaietan, «euskal presoen eskubideen urraketa salatzeko» | Abuztuaren 25ean izango da, 13:00etan, Plaza Eliptikotik hasita. | Sarek manifestazioa egingo du Bilboko jaietan, «euskal presoen eskubideen urraketa salatzeko». Abuztuaren 25ean izango da, 13:00etan, Plaza Eliptikotik hasita. | Sare Herritarrak eta Bilboko konpartsek manifestazioa antolatu dute Bilbon “Etxera” lelopean, Euskal presoen eskubideen urraketa salatzeko. Abuztuaren 25ean izango da, eguerdiko 13:00etan, Plaza Eliptikotik abiatuta. «Oraindik presoen eta iheslarien egoera normalizatzeko pauso asko eman behar dira», adierazi dute.
Sar... |
2023-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/231769/nigerko-presidente-kargugabetua-epaituko-dute-traizioa-leporatuta.htm | Mundua | Nigerko presidente kargugabetua epaituko dute «traizioa» leporatuta | «Barneko nahiz kanpoko segurtasuna arriskuan» jarri izana egotzi diote Mohamed Bazoumi. Kolpistak prest daude Ecowaseko ordezkaritza batekin biltzeko. | Nigerko presidente kargugabetua epaituko dute «traizioa» leporatuta. «Barneko nahiz kanpoko segurtasuna arriskuan» jarri izana egotzi diote Mohamed Bazoumi. Kolpistak prest daude Ecowaseko ordezkaritza batekin biltzeko. | «Traizioa» egotzi diote Nigeroko presidente kargugabetuari, Mohamed Bazoumi. Hala jakinarazi zuen atzo iluntzean junta militarreko bozeramaile Amadou Abdramanek. «Barneko nahiz kanpoko segurtasuna arriskuan» jarri izana leporatzen diote 63 urteko estatuburuari. Bazoum eta haren familia presidentearen jauregian preso da... |
2023-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/231770/amurrioko-mugimendu-feministak-salatu-du-bi-eraso-matxista-izan-direla-jaietan-eta-elkarretaratzera-deitu-du.htm | Gizartea | Amurrioko mugimendu feministak salatu du bi eraso matxista izan direla jaietan, eta elkarretaratzera deitu du | Abuztuaren 12an, txupinazo egunean, bi eraso matxista salatu zituztela jakinarazi du. | Amurrioko mugimendu feministak salatu du bi eraso matxista izan direla jaietan, eta elkarretaratzera deitu du. Abuztuaren 12an, txupinazo egunean, bi eraso matxista salatu zituztela jakinarazi du. | Amurrioko mugimendu feministak, Otsemeak taldeak eta Amurrioko Emakumeon Sareak kontzentraziora deitu dute gaurko, Amurrioko jaietan (Araba) bi eraso matxista izan zirela salatzeko. Juan Urrutia plazan izango da, gaur, 19:00etan. Amurrioko Udalak ere babestu du elkarretaratzea sare sozialen bidez: «Ez ezetz da! Beti».
... |
2023-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/231771/eh-bilduk-helburutzat-jarri-du-espainian-gobernu-aurrerakoi-bat-eratzea.htm | Politika | EH Bilduk helburutzat jarri du Espainian «gobernu aurrerakoi bat» eratzea | Independentismoak Espainiako Kongresuan duen indarra nabarmendu du Aizpuruak, eta azaldu du ez dagoela mahai gainean EAJk Kongresuko presidentetza hartzeko aukera. | EH Bilduk helburutzat jarri du Espainian «gobernu aurrerakoi bat» eratzea. Independentismoak Espainiako Kongresuan duen indarra nabarmendu du Aizpuruak, eta azaldu du ez dagoela mahai gainean EAJk Kongresuko presidentetza hartzeko aukera. | Espainiako Kongresuak eta Senatuak ostegunean ekingo diote lanari, eta talde parlamentarioetako kideak aktak hartzen ari egunotan. Gaur, besteak beste, EH Bilduko kideen txanda izan da. Koalizio subiranistak lau hautetsi gehiago izango ditu aurrerantzean: diputatu bat eta hiru senatari. Horiek «gehiengo aurrerakoi bat»... |
2023-8-18 | https://www.berria.eus/albisteak/231772/autoen-industria-aldatu-du-kobaltoak.htm | Ekonomia | Autoen industria aldatu du kobaltoak | Urtez urte kobaltoaren produkzioa handitzen ari da, auto elektrikoen baterietan ezinbestekoa baita. Hala ere, zientzialariak kobaltorik gabeko bateriak garatzen ari dira, Kongorekiko menpekotasuna murrizteko. | Autoen industria aldatu du kobaltoak. Urtez urte kobaltoaren produkzioa handitzen ari da, auto elektrikoen baterietan ezinbestekoa baita. Hala ere, zientzialariak kobaltorik gabeko bateriak garatzen ari dira, Kongorekiko menpekotasuna murrizteko. | Metal preziatua bihurtu da kobaltoa azken urteetan. Ordenagailu eramangarrien, sakelako telefonoen eta bestelako aparatu elektroniko askoren baterien osagaietako bat da, baita auto elektrikoen bateriena ere. Horrek eragin du azken urteetan kobalto produkzioa horrenbeste handitzea, ez baita bera sakelako batek behar due... |
2023-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/231773/loiuko-eta-hondarribiko-aireportuek-inoizko-uztailik-onena-izan-dute.htm | Ekonomia | Loiuko eta Hondarribiko aireportuek inoizko uztailik onena izan dute | Aurtengo uztailean 679.997 bidaiari izan dira Bilboko aireportuan, iaz baino %17,1 gehiago. Hondarribiko, Forondako eta Noaingo aireportuetan ere datu onak izan dituzte. | Loiuko eta Hondarribiko aireportuek inoizko uztailik onena izan dute. Aurtengo uztailean 679.997 bidaiari izan dira Bilboko aireportuan, iaz baino %17,1 gehiago. Hondarribiko, Forondako eta Noaingo aireportuetan ere datu onak izan dituzte. | Hego Euskal Herriko kaleetan eguzkitako krema baino gehiago ikusi dira aterkiak uztailean, baina uda beroa izan da Hegoaldeko aireportuetan. Inoizko uztailik onena izan dute Loiun: 679.997 bisitari izan ditu aireportuak, iaz hil berean baino %17,1 gehiago. Atzerritik iritsi dira horietatik guztietatik ia erdiak (295.37... |
2023-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/231774/itsasontzien-emisioak-murrizteak-tenperatura-igotzea-eragin-du.htm | Mundua | Itsasontzien emisioak murrizteak tenperatura igotzea eragin du | Barkuen sulfato isuriek lagundu egiten dute argia hobeki islatzen duten lainoak sortzen. 2020an, Nazioarteko Itsas Erakundeak mugatu egin zuen erregaien sulfuro kantitatea. | Itsasontzien emisioak murrizteak tenperatura igotzea eragin du. Barkuen sulfato isuriek lagundu egiten dute argia hobeki islatzen duten lainoak sortzen. 2020an, Nazioarteko Itsas Erakundeak mugatu egin zuen erregaien sulfuro kantitatea. | Aurkia eta ifrentzua: itsasontzien emisioak hain kutsagarriak ez izateko arau batek are gehiago azkartu du berotze globala azkartzea. Duela hiru urte, NIE Nazioarteko Itsas Erakundeak mugatu egin zuen itsasontzietako erregaiek izan zezaketen sulfuro kantitatea %3,5etik %0,5era —bestela, sulfuro igorpenak murrizteko xed... |
2023-8-19 | https://www.berria.eus/albisteak/231775/etorkizuneko-urrea.htm | Ekonomia | Etorkizuneko urrea | Energia gordetzeko ahal handia duelako da preziatua, eta munduan ekoitzi diren mota guztietako baterien %95etan aurkitu daiteke. Azken hiru urteetan dantzan ibili da haren prezioa. | Etorkizuneko urrea. Energia gordetzeko ahal handia duelako da preziatua, eta munduan ekoitzi diren mota guztietako baterien %95etan aurkitu daiteke. Azken hiru urteetan dantzan ibili da haren prezioa. | Tesla Model S autoen bateriak 62 kilo litio behar ditu, Hyunday Kona elektrikoarenak, berriz, 46 kilo. Auto elektrikoen bateria astunen pisuaren %10 inguru da litioa. Telefono adimentsu batenak, aldiz, zortzi gramo behar ditu, eta ordenagailu eramangarri batenak 28 gramo. Munduan ekoizten diren baterien %95ek litioa da... |
2023-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/231777/uste-baino-hobeto-doa-zerga-bilketa-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Ekonomia | Uste baino hobeto doa zerga bilketa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Urtarriletik uztailera, 10.080 milioi euro bildu dituzte ogasunek, iaz baino %7,3 gehiago. Nafarroan, ekainera arte, %21 handitu da bilketa. | Uste baino hobeto doa zerga bilketa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Urtarriletik uztailera, 10.080 milioi euro bildu dituzte ogasunek, iaz baino %7,3 gehiago. Nafarroan, ekainera arte, %21 handitu da bilketa. | Jarritako helburua betetzeko bidean dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunak. Hiruren artean, 10.080 milioi euro bildu dituzte zergetan urteko lehen zazpi hilabeteetan, iaz epe horretan baino %7,3 gehiago (+687 milioi). Urte osoan 18.073 milioi euro jasoko zituztela kalkulatu zuten iazko urriko Finantzen Euskal K... |
2023-8-20 | https://www.berria.eus/albisteak/231778/ez-lur-ez-arraro-baina-bai-txinako.htm | Ekonomia | Ez lur, ez arraro, baina bai Txinako | Motor elektrikoak, haize errotak, eskuko telefonoak, laserrak... Oinarrizko aparatuak egiteko erabiltzen diren lur arraro gehienak Txinak ustiatzen eta prozesatzen ditu, baina nagusitasun hori gutxitu nahian dabiltza besteak. | Ez lur, ez arraro, baina bai Txinako. Motor elektrikoak, haize errotak, eskuko telefonoak, laserrak... Oinarrizko aparatuak egiteko erabiltzen diren lur arraro gehienak Txinak ustiatzen eta prozesatzen ditu, baina nagusitasun hori gutxitu nahian dabiltza besteak. | Trantsizio energetikorako giltzarri diren lehengai guztien artean bada arreta ematen duen bat, besterik ez bada, bere izenak zientifikotik ezer gutxi duelako: lur arraroak. Berez arraroak ez diren elementu kimikoak dira, eta, ezer izatekotan, arraroak haien izenak dira: gadolinioa, europioa, preaseodimioa.... Lurrak er... |
2023-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/231779/christian-zurita-kazetaria-izango-da-sikarioek-hildako-ekuadorko-presidentegaiaren-ordezkoa.htm | Mundua | Christian Zurita kazetaria izango da sikarioek hildako Ekuadorko presidentegaiaren ordezkoa | Gertuko lagunak ziren Villavicencio eta Zurita. Hainbatetan egin zuten lan elkarrekin kazetaritzaren arloan. | Christian Zurita kazetaria izango da sikarioek hildako Ekuadorko presidentegaiaren ordezkoa. Gertuko lagunak ziren Villavicencio eta Zurita. Hainbatetan egin zuten lan elkarrekin kazetaritzaren arloan. | Christian Zurita kazetaria aukeratu zuen bart Eraiki Mugimendua alderdi politikoak zerrendaburu, abuztuaren 20an egingo diren Ekuadorko presidentetzarako hauteskundeetarako. Zuritak ordezkatuko du, beraz, Fernando Villavicencio hautagaia, abuztuaren 9an Quiton eginiko ekitaldi politiko baten ostean hila; Andrea Gonzale... |
2023-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/231780/arabarrek-itzulera-eskasa-izan-dute.htm | Kirola | Arabarrek itzulera eskasa izan dute | Alavesek galdu egin du Cadizen, denboraldiko lehen partidan. Arabarrak eskas aritu dira lehen zatian, eta hasi eta berehala jaso dute neurketako gol bakarra | Arabarrek itzulera eskasa izan dute. Alavesek galdu egin du Cadizen, denboraldiko lehen partidan. Arabarrak eskas aritu dira lehen zatian, eta hasi eta berehala jaso dute neurketako gol bakarra | Abuztuaren 14a, Cadiz (Espainia). Euskal herritar asko bertan egongo dira oporretan, baina Alavesi lan egitea tokatu zaio, eta, zoritxarrez, nahi baino lehenago iritsi zaie arabarrei aurreneko laneguna. Luis Garcia Plaza entrenatzaileak neurketa atariko prentsaurrekoan esan zuen taldea oraindik ez zegoela bete-betean, ... |
2023-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/231798/bigarrenez-inputatu-dute-trump-hauteskunde-emaitzak-iraultzen-saiatzea-egotzita.htm | Mundua | Bigarrenez inputatu dute Trump hauteskunde emaitzak iraultzen saiatzea egotzita | Inputazio federala heldu eta bi aste baino gutxiagora, estatukoa heldu zaio AEBetako presidente ohiari. Georgiako botoak «berriro» kalkulatzea eskatu zion estatu idazkariari. Beste 18 pertsona ere auzipetu dituzte. | Bigarrenez inputatu dute Trump hauteskunde emaitzak iraultzen saiatzea egotzita. Inputazio federala heldu eta bi aste baino gutxiagora, estatukoa heldu zaio AEBetako presidente ohiari. Georgiako botoak «berriro» kalkulatzea eskatu zion estatu idazkariari. Beste 18 pertsona ere auzipetu dituzte. | Ez dira bi aste ere igaro Donald Trump AEBetako presidente ohia inputatu zutenetik. 2020ko bozen emaitza iraultzeko plan bat gidatzea egotzi zion fiskaltzak, eta Trumpek ukatu egin zuen halakorik egin izana. Atzo, beste behin inputatu zuten —apiriletik laugarren aldiz— hauteskundeetako emaitzetan muturra sartzea lepora... |
2023-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/231799/ostia-taldeak-adam-makarroi-dendak-blokeatu-ditu-donibane-lohizunen.htm | Gizartea | Ostia taldeak Adam makarroi dendak blokeatu ditu Donibane Lohizunen | Senpereko Olha etxaldearen eroslea da Adam gozotegiaren jabea. «Lurra babesteko», Donibane Lohizuneko bi saltokiak blokeatu dituzte ekintzaileek. | Ostia taldeak Adam makarroi dendak blokeatu ditu Donibane Lohizunen. Senpereko Olha etxaldearen eroslea da Adam gozotegiaren jabea. «Lurra babesteko», Donibane Lohizuneko bi saltokiak blokeatu dituzte ekintzaileek. | Ostia sarea Senpereko Olha etxaldearen (Lapurdi) erosketa salatzeko ekintza egiten ari da. Adam makarroi denden jabea da etxea erosi duena, eta, goizean, Donibane Lohizunen (Lapurdi) dituen bi dendak blokeatu dituzte ekintzaileek. «Hor garen bitartean ez du nehork makarroirik erosten ahalko», adierazi du taldeak.
Duel... |
2023-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/231800/ehu-munduko-500-unibertsitate-onenen-artean-dago-postuz-jaitsi-bada-ere.htm | Gizartea | EHU munduko 500 unibertsitate onenen artean dago, postuz jaitsi bada ere | Aurreko hiru urteetan, 400 unibertsitate onenen artean egon da, Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak urtero egiten duen sailkapenean. | EHU munduko 500 unibertsitate onenen artean dago, postuz jaitsi bada ere. Aurreko hiru urteetan, 400 unibertsitate onenen artean egon da, Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak urtero egiten duen sailkapenean. | Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak egiten duen sailkapenean, EHU Euskal Herriko Unibertsitatea berriro agertu da munduko 500 unibertsitate onenen artean, postuz jaitsi bada ere: izan ere, 2020tik 2022ra 400 onenen artean egun da EHU. Eva Ferreira EHUko errektoreak azaldu duenez, ikerketa maila handiko unibertsitateen... |
2023-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/231801/agustin-gonzalez-azilu-konpositorea-hil-da.htm | Kultura | Agustin Gonzalez Azilu konpositorea hil da | 1951ko belaunaldiko pertsona garrantzitsuenetako bat izan zen altsasuarra. | Agustin Gonzalez Azilu konpositorea hil da. 1951ko belaunaldiko pertsona garrantzitsuenetako bat izan zen altsasuarra. | Agustin Gonzalez Azilu konpositore nafarra hil zen atzo, 1951ko musikagileen belaunaldiko garrantzitsuenetako bat. 94 urte zituen. Birritan jaso zuen Espainiako Musika Sari Nazionala, 1971n eta 1998an. 2009an, Kulturaren Vianako Printzea saria jaso zuen. Urte berean, Madrilgo Goi Mailako Errege Kontserbatorioko Urrezko... |
2023-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/231802/espainia-lehen-aldiz-sailkatu-da-munduko-kopako-finalerako.htm | Kirola | Espainia lehen aldiz sailkatu da Munduko Kopako finalerako | Espainiak Suediari irabazi dio, eta lngalaterraren edo Australiaren aurka jokatuko du finala, igandean. Irene Paredes eta Oihane Hernandez munduko txapeldun izan daitezke | Espainia lehen aldiz sailkatu da Munduko Kopako finalerako. Espainiak Suediari irabazi dio, eta lngalaterraren edo Australiaren aurka jokatuko du finala, igandean. Irene Paredes eta Oihane Hernandez munduko txapeldun izan daitezke | Txapelketa handi batean kanporaketa bakar bat ere gainditu gabe iritsi zen Espainiako selekzioa Australiako eta Zeelanda Berriko Munduko Kopara; ez Eurokopan, ezta Munduko Kopan ere. Baina mugarriz mugarri dabil azken egunetan: lehenbizi, final-zortzirenen galbahea igaro zuen; gero, final-laurdenena; eta gaur finalerdi... |
2023-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/231803/bigarrenez-jarraian-txibite-lehendakari.htm | Politika | Bigarrenez jarraian, Txibite lehendakari | Sekretupean egindako bozketan, baiezko 21 boto, ezezko 20 eta bederatzi abstentzio jaso ditu. Bezperan egin bezala, gobernuak «berdintasunaren bandera» astinduko duela esan du, bere lehen adierazpenetan | Bigarrenez jarraian, Txibite lehendakari. Sekretupean egindako bozketan, baiezko 21 boto, ezezko 20 eta bederatzi abstentzio jaso ditu. Bezperan egin bezala, gobernuak «berdintasunaren bandera» astinduko duela esan du, bere lehen adierazpenetan | Beste lau urtez gidatuko du Nafarroako Gobernua Maria Txibitek. Atzoko lehenengo bozketan gehiengo osoa lortu ez, eta gaur, bigarren saioa zuten 17:20ean, lehen bozketa egin eta 24 ordura. Egin dute saioa, eta PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroaren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin hautatu dute Txibite. ... |
2023-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/231804/errusiak-interes-tasak-igo-ditu-errubloaren-amiltzea-eragozteko.htm | Ekonomia | Errusiak interes tasak igo ditu, errubloaren amiltzea eragozteko | Aurten bere balioaren %25 galdu du errubloak, eta gerraren aurreko mailatik oso behera dago. Gerrak eta Mendebaldearen zigorrek aldaketa handiak eragin dituzte ekonomian | Errusiak interes tasak igo ditu, errubloaren amiltzea eragozteko. Aurten bere balioaren %25 galdu du errubloak, eta gerraren aurreko mailatik oso behera dago. Gerrak eta Mendebaldearen zigorrek aldaketa handiak eragin dituzte ekonomian | Isilik daude azken asteetan Errusiaren aurkako zigorrek hango ekonomiari kalte egiten ez ziotela zioten ahotsak, zeinak ozenak baitziren duela hilabete gutxi batzuk arte. Haien argudio nagusietako bat zen errubloa ez zela iragarri bezala amildu, baizik eta indartu egin zela. Hala gertatu zen iaz, baina, 2023an, Errusia... |
2023-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/231818/bide-bat-irekita-besteak-itxita.htm | Politika | Bide bat irekita, besteak itxita | Bide bat irekita, besteak itxita. | Apirilean, Nafarroako foru hauteskundeen kanpaina eta ondorengo agertoki politikoa irudikatzean, argi zegoen prozesu guztia abuztu hasieran-edo burutuko zela. Gero, Pedro Sanchezek Espainiako Gorteetako bozak uztailaren 23ra aurreratu zituenean, kinieletan epeak are gehiago atzeratu ziren: abuztuaren erdialdera edo ama... | |
2023-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/231819/zangozako-mendizale-bat-hil-da-anetoko-tontorretik-gertu.htm | Gizartea | Zangozako mendizale bat hil da Anetoko tontorretik gertu | Llosas gailurrera igotzen ari zen, bakarrik, eta ehun metrotik erori zen. 52 urte zituen, eta aurtengo udan mendian hil den bosgarren euskal herritarra da. | Zangozako mendizale bat hil da Anetoko tontorretik gertu. Llosas gailurrera igotzen ari zen, bakarrik, eta ehun metrotik erori zen. 52 urte zituen, eta aurtengo udan mendian hil den bosgarren euskal herritarra da. | Beste mendizale nafar bat hil da Pirinioetan, bigarrena astebeteko epean. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, hildakoaren senideek astelehen gauean eman zuten desagerpenaren berri, eta berehala hasi ziren haren bila erreskate zerbitzuak. Atzo goizeko 10:30ean topatu zuten gorpua, ehun metrotik erorita. Hildakoa 52 urtek... |
2023-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/231820/motozale-bat-hil-da-bidarten.htm | Gizartea | Motozale bat hil da Bidarten | Moto batek eta auto batek talka egin dute atzo Bidarten, 23:00 aldera. Moto gidaria hil egin da. | Motozale bat hil da Bidarten. Moto batek eta auto batek talka egin dute atzo Bidarten, 23:00 aldera. Moto gidaria hil egin da. | Motozalea, 38 urteko gizon bat, bihotzekoak jota atzeman zuten sorospen zerbitzuek, baina ezin izan zuten salbatu. Motoarekin talka egin duen autoko gidaria shock egoeran zen, baina ez zen zauritu, ezta harekin ziren beste hiru bidaiariak ere. Bi ibilgailuek talka egin zuten atzo Bidarten (Lapurdi), 23:00 aldera, D810 ... |
2023-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/231821/eajko-diputatuek-eta-senatariek-jaso-dituzte-beren-aktak.htm | Politika | EAJko diputatuek eta senatariek jaso dituzte beren aktak | Aitor Esteban, Idoia Sagastizabal, Mikel Legarda, Maribel Vaquero eta Joseba Agirretxea Kongresuko diputatu dira jadanik. Estebanek ez du adierazpenik egin nahi izan Madrilen. Bihar osatuko dute Kongresuko Mahaia, eta osaketa horrek neurtuko ditu gobernu akordio baten aukerak. | EAJko diputatuek eta senatariek jaso dituzte beren aktak. Aitor Esteban, Idoia Sagastizabal, Mikel Legarda, Maribel Vaquero eta Joseba Agirretxea Kongresuko diputatu dira jadanik. Estebanek ez du adierazpenik egin nahi izan Madrilen. Bihar osatuko dute Kongresuko Mahaia, eta osaketa horrek neurtuko ditu gobernu akordio... | EAJko hautetsiek Espainiako Gorteen osaketan parte hartzeko diputatu eta senatarien aktak jaso dituzte gaur, Madrilen. Tramite hori egiteko azken eguna zuten gaurkoa jeltzaleek, eta jadanik diputatuak dira Aitor Esteban, Idoia Sagastizabal, Mikel Legarda, Maribel Vaquero eta Joseba Agirretxea. Senatari dira, berriz, Ne... |
2023-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/231822/felix-taberna-izango-da-presidenteorde-lehena-eta-jose-luis-arasti-ekonomia-kontseilaria.htm | Politika | Felix Taberna izango da presidenteorde lehena, eta Jose Luis Arasti Ekonomia kontseilaria | PSNk proposatutakoen artean, Amparo Lopez Barne, Justizia eta Funtzio Publikoko kontseilaria eta Oscar Txibite Lurraldeko Kohesioko kontseilaria izango dira gobernuko beste bi kide berriak | Felix Taberna izango da presidenteorde lehena, eta Jose Luis Arasti Ekonomia kontseilaria. PSNk proposatutakoen artean, Amparo Lopez Barne, Justizia eta Funtzio Publikoko kontseilaria eta Oscar Txibite Lurraldeko Kohesioko kontseilaria izango dira gobernuko beste bi kide berriak | Departamentuen ardura nork hartuko zuen zehaztea falta zen. Geroa Baik iragan aste amaieran proposatu zituen bereak; Zurekin Nafarroak Begoña Alfaro jarriko du Etxebizitza Gazteria eta Migrazio Politikarako, eta PSNk jada aurreratu du zeintzuk izango diren bere kontseilariak.
Horien artean, lau kide berri daude. Felix... |
2023-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/231823/mikel-landak-soudal-quick-step-taldean-korrituko-du-datozen-bi-urteetan.htm | Kirola | Mikel Landak Soudal Quick-Step taldean korrituko du datozen bi urteetan | Murgiakoak Bahrain utziko du. «Pozik nago erronka berriagatik, eta Remco Evenepoeli bere helburuak lortzen laguntzeko irrikitan nago», adierazi du. | Mikel Landak Soudal Quick-Step taldean korrituko du datozen bi urteetan. Murgiakoak Bahrain utziko du. «Pozik nago erronka berriagatik, eta Remco Evenepoeli bere helburuak lortzen laguntzeko irrikitan nago», adierazi du. | Mikel Landak (Murgia, Araba, 1989) badu talde berria: Soudal Quick-Step. Murgiako txirrindulariak bi urterako sinatu du Belgikako taldearekin —Patrick Lefevere zuzendariak duela aste batzuk aurreratu zuen moduan—, eta taldeak bideo honen bidez egin du ofizial:
«Soudal Quick-Stepera batzeko gogotsu nago; talde handia d... |
2023-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/231824/cntk-salatu-egin-du-tubos-reunidoseko-enplegu-erregulazioa.htm | Ekonomia | CNTk salatu egin du Tubos Reunidoseko enplegu erregulazioa | Sindikatuak uste du enpresaren jarrera «zentzugabea» dela. Enpresa tutugileak 54,5 milioi irabazi ditu aurten, eta, beraz, aldi baterako lan erregulazioak aplikatzea gehiegikeria iruditzen zaio sindikatuari | CNTk salatu egin du Tubos Reunidoseko enplegu erregulazioa. Sindikatuak uste du enpresaren jarrera «zentzugabea» dela. Enpresa tutugileak 54,5 milioi irabazi ditu aurten, eta, beraz, aldi baterako lan erregulazioak aplikatzea gehiegikeria iruditzen zaio sindikatuari | Tubos Reunidoseko Amurrioko (Araba) egoitzan, enpresak aldi baterako erregulazioa ezarri du irailetik hasita 2024ko otsailera arte. Plantan zortziehun langile inguru daude, eta lanorduak erdira murriztuko zaizkie ABEEa aplikatuz gero. CNT sindikatuak irmoki salatu du enpresaren jarrera oldarkorra, 2022an Tubos Reunidos... |
2023-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/231825/euroguneko-berotegi-gasen-isuriak-29-murriztu-dira-urteko-lehen-hiruhilekoan.htm | Mundua | Euroguneko berotegi gasen isuriak %2,9 murriztu dira urteko lehen hiruhilekoan | Urtarriletik martxora artean 941 milioi tona gas kutsagarri isuri dira: iazko epe berean baino 28 milioi tona gutxiago. Halere, gas isuriek gora egin dute Irlandan, Letonian, Eslovakian eta Danimarkan. | Euroguneko berotegi gasen isuriak %2,9 murriztu dira urteko lehen hiruhilekoan. Urtarriletik martxora artean 941 milioi tona gas kutsagarri isuri dira: iazko epe berean baino 28 milioi tona gutxiago. Halere, gas isuriek gora egin dute Irlandan, Letonian, Eslovakian eta Danimarkan. | Ez dira gutxi azken urteotan berotze globala murrizteko iragarri diren neurriak, eta, euroguneko azken datuen arabera, baliteke horien emaitzak uste baino lehen nozitzen hastea. Iazko datuen aldean, urteko lehen hiruhilekoan %2,9 murriztu dira euroguneko berotegi gasen isuriak; hots, 969 milioi tona gas kutsakor isuri ... |
2023-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/231826/puigdemontek-laquoegiaztatzeko-moduko-ekintzakraquo-eskatu-dizkie-psoeri-eta-sumarri.htm | Mundua | Puigdemontek «egiaztatzeko moduko ekintzak» eskatu dizkie PSOEri eta Sumarri | Kongresuko Mahaia osatzeko 24 ordu eskas falta diren honetan, ez dago argi ezkerrak gehiengorik izango ote duen. Junts per Catalunyaren babesa beharrezkoa dute sozialistek. | Puigdemontek «egiaztatzeko moduko ekintzak» eskatu dizkie PSOEri eta Sumarri. Kongresuko Mahaia osatzeko 24 ordu eskas falta diren honetan, ez dago argi ezkerrak gehiengorik izango ote duen. Junts per Catalunyaren babesa beharrezkoa dute sozialistek. | Ezer ez dago lotuta, edo hala pentsa liteke batzuen eta besteen adierazpenak entzunda. JxC Junts per Catalunyaren babesa behar dute PSOEk eta Sumarrek Espainiako Kongresuko Mahaian gehiengoa eskuratu ahal izateko, baina Kataluniako independentistek ez dute beren botoa musu truk emango. Carles Puigdemont JxCko buruak ar... |
2023-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/231827/basozainek-eraman-dute-azpeitian-agertu-den-putrea.htm | Gizartea | Basozainek eraman dute Azpeitian agertu den putrea | Goiz guztia herrigunean pasatu du hegaztiak, dozenaka herritarren, udaltzainen eta basozainen begiradapean. Azkenean, 12:40 inguruan lortu dute basozainek putrea harrapatzea. | Basozainek eraman dute Azpeitian agertu den putrea. Goiz guztia herrigunean pasatu du hegaztiak, dozenaka herritarren, udaltzainen eta basozainen begiradapean. Azkenean, 12:40 inguruan lortu dute basozainek putrea harrapatzea. | Basozainek eraman dute atzotik Azpeitiko (Gipuzkoa) Artetxe hotelaren inguruetan zebilen putrea. Atzo goizean Olazko Andre Mariaren plazaren inguruetan ibili eta gero, eguerdian Artetxe hotelaren teilatura igo zen hegaztia. Gaua, berriz, Artetxe hotelaren alboko baratzean igaro du, eta goiz guztia 1766ko Matxinada kale... |
2023-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/231828/txirrindulari-bat-hil-da-zizur-nagusian-auto-istripu-batean.htm | Gizartea | Txirrindulari bat hil da Zizur Nagusian, auto istripu batean | Emakumezkoak 57 urte zituen. Ezbeharra atzo gertatu zen. | Txirrindulari bat hil da Zizur Nagusian, auto istripu batean. Emakumezkoak 57 urte zituen. Ezbeharra atzo gertatu zen. | 57 urteko emakume bat hil da Zizur Nagusian (Nafarroa). Bizikletaz zihoala, auto batek harrapatu zuen, atzo eguerdian. Ezbeharra A-15 eta A-12 errepideak elkartzen dituen gurutzean gertatu zen. Udaltzaingoa eta Foruzaingoa bertaratu ziren, eta emakumea Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Han hil da, gaur.... |
2023-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/231829/eusko-jaurlaritzak-erregistro-zibila-digitalizatuko-du.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzak erregistro zibila digitalizatuko du | Hamalau bulego orokor eta 237 bulego laguntzailetan ezarrita dago jada. Erregistro zibileko langileek «beharrezko prestakuntza» jaso dutela azaldu dute. | Eusko Jaurlaritzak erregistro zibila digitalizatuko du. Hamalau bulego orokor eta 237 bulego laguntzailetan ezarrita dago jada. Erregistro zibileko langileek «beharrezko prestakuntza» jaso dutela azaldu dute. | Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du erregistro zibilen zerbitzu guztietan Dicireg (Digital Civil Registry) deiturikoa: erregistro eta antolamendu sistema informatiko berria. Azaldu duenez, Erregistro Zibilaren eredu berrira egokitutako plataforma bat da, «sistema modernoago eta arinagoa». Sistema barruti judizialetako ... |
2023-8-20 | https://www.berria.eus/albisteak/231830/errendimenduaren-eta-osasunaren-parte.htm | Kirola | ERRENDIMENDUAREN ETA OSASUNAREN PARTE | Oraindik «guztiz normalizatuta» ez dagoen arren, kirolarien prestakuntzan gero eta garrantzi handiagoa du arlo psikologikoak, asko baitira goi errendimenduan kudeatu beharrekoak: presioa, espektatibak, lesioak, errendimendua... Amaia Ramirezek eta Alba Teruelek gaia aztertu dute. | ERRENDIMENDUAREN ETA OSASUNAREN PARTE. Oraindik «guztiz normalizatuta» ez dagoen arren, kirolarien prestakuntzan gero eta garrantzi handiagoa du arlo psikologikoak, asko baitira goi errendimenduan kudeatu beharrekoak: presioa, espektatibak, lesioak, errendimendua... Amaia Ramirezek eta Alba Teruelek gaia aztertu dute. | Alba Teruel txirrindulariak eta Amaia Ramirez kirol psikologoak 2020. urtean ezagutu zuten elkar. Ramirez Movistar taldean zegoen, eta Teruel hartan ari zen korritzen. Teruel bolada zailean zegoen, eta, Ramirezen laguntzaz, erremintak lantzen eta eskuratzen hasi zen goi errendimenduko kirolari baten egunerokoak eragite... |
2023-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/231831/alemania-marihuana-legeztatzeko-prest.htm | Mundua | Alemania, marihuana legeztatzeko prest | Gaur, SPD Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak, Berdeek eta FDP Alderdi Demokratiko Liberalak lege proposamen bat aurkeztuko dute marihuanaren inguruko legeak malgutzeko. Bi zatiko plan baten parte da legea, eta parlamentuak onetsi behar du. | Alemania, marihuana legeztatzeko prest. Gaur, SPD Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak, Berdeek eta FDP Alderdi Demokratiko Liberalak lege proposamen bat aurkeztuko dute marihuanaren inguruko legeak malgutzeko. Bi zatiko plan baten parte da legea, eta parlamentuak onetsi behar du. | Marihuana legeztatzeko lege proposamena aurkeztuko dute gaur Alemanian. Alemaniako SPD Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata, Berdeak eta FDP Alderdi Demokratiko Liberala elkartu dira lege hau aurkezteko. Maltaren ondoren, Europan marihuana legeztatzen duen bigarren herrialdea izango litzateke. Lege honek kontsumo propior... |
2023-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/231833/beste-bi-eraikin-egingo-dituzte-minbizia-tratatzeko-eta-kontsultetarako-donostian.htm | Gizartea | Beste bi eraikin egingo dituzte minbizia tratatzeko eta kontsultetarako, Donostian | Eraikinetako batek lau solairu izango ditu, eta 24 milioi eurotik gora kostatuko da. Protoi terapia izeneko teknika erabiliko dute hartan, minbizia tratatzeko. Aurreikusten da 2026. urterako amaituko dutela. | Beste bi eraikin egingo dituzte minbizia tratatzeko eta kontsultetarako, Donostian. Eraikinetako batek lau solairu izango ditu, eta 24 milioi eurotik gora kostatuko da. Protoi terapia izeneko teknika erabiliko dute hartan, minbizia tratatzeko. Aurreikusten da 2026. urterako amaituko dutela. | Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Euskadi Irratian azaldu duenez, birmoldaketa «garrantzitsuak» egingo dituzte Donostiako osasun esparruan. Bi proiektu nagusi dituzte martxan: bata, Onkologikoaren ondoan azpiegitura berri bat egitea, protoi terapia izeneko teknika bat, –erradioterapiaren antzekoa– garatzeko. Sagarduir... |
2023-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/231834/hasi-da-mahats-bilketa-nafarroako-sor-markako-mahastietan-inoizko-goiztiarrena.htm | Ekonomia | Hasi da mahats bilketa Nafarroako sor-markako mahastietan, inoizko goiztiarrena | Mahats zuriak biltzen hasiak dira, eta, urtetik urtera, mahatsak lehenago biltzen ari dira zenbait tokitan. Aurten, iaz baino uzta hobea espero da. | Hasi da mahats bilketa Nafarroako sor-markako mahastietan, inoizko goiztiarrena. Mahats zuriak biltzen hasiak dira, eta, urtetik urtera, mahatsak lehenago biltzen ari dira zenbait tokitan. Aurten, iaz baino uzta hobea espero da. | Hasi dira lehen mahatsak jasotzen Nafarroako sor-markako mahastietan. Nafarroako jatorri izeneko kontseilu erregulatzailearen arabera, inoiz egin den bilketarik goiztiarrena izan da aurtengoa, eta lehengo urteko datuak gainditu ditu. Nahiz eta euria egin duen, apirilean izandako tenperatura altuek eta azken hiru urteet... |
2023-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/231835/ingalaterra-munduko-kopako-finalerako-sailkatu-da.htm | Kirola | Ingalaterra Munduko Kopako finalerako sailkatu da | Ingalaterrak Australiari irabazi dio, eta Espainiaren aurka jokatuko du Munduko Kopako finala, igandean, Sydneyn. Aurreko bi aldietan, ingelesek galdu egin zuten finalerdietan. | Ingalaterra Munduko Kopako finalerako sailkatu da. Ingalaterrak Australiari irabazi dio, eta Espainiaren aurka jokatuko du Munduko Kopako finala, igandean, Sydneyn. Aurreko bi aldietan, ingelesek galdu egin zuten finalerdietan. | Ingalaterra Australiako eta Zeelanda Berriko Munduko Kopako finalean sartu da gaur, azkeneko aldiz hori egin eta 35 urte geroago. Australiari irabazi dio finalerdietan, 1-3, Sydneyn (Australia).
Ingalaterrak erraz irabazi duela ematen duen arren, australiarrek estu jarri dizkiote gauzak. Bi selekzioek izan dituzte aba... |
2023-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/231836/amaia-ramirez.htm | Amaia Ramirez | Amaia Ramirez. | Kirol psikologoa. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan egin zituen ikasketak. 1991n amaitu, eta masterra egin zuen kirol psikologian. Eskubaloi jokalaria izan zen, eta entrenatzailea. 2004 eta 2011 artean, Bera Beran aritu zen, psikologo eta presidente. 2007an, haren eta Ane Karrereren eskutik irabazi zuten lehen titulua:... | ||
2023-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/231837/alba-teruel.htm | Alba Teruel | Alba Teruel. | 14 urterekin hasi zen txirrindularitzan. Ciclos Benaven txirrindularitza eskolan izena ematea erabaki zuen. Maila guztietatik pasatu, eta Lointeken aritu zen afizionatutan. Profesional gisa, lau urte egin zituen Movistarren, bat Bizkaia Durangon, eta, orain, bigarrena du Laboral Kutxan. 2017an, 23 urtez azpiko txapeldu... | ||
2023-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/231853/psoeren-hautagaia-izendatu-dute-espainiako-kongresuko-mahaiko-presidente.htm | Mundua | PSOEren hautagaia izendatu dute Espainiako Kongresuko Mahaiko presidente | Francina Armengol PSOEren hautagaiak 178 boto lortu ditu —diputatuen erdiak baino hiru gehiago—, JxCk ere sozialisten aldeko botoa eman baitu azkenean. PSOEk akordioak itxi ditu gaur gauean Kataluniako alderdiekin. Irakurri zuzeneko kontakizuna albistearen barruan. | PSOEren hautagaia izendatu dute Espainiako Kongresuko Mahaiko presidente. Francina Armengol PSOEren hautagaiak 178 boto lortu ditu —diputatuen erdiak baino hiru gehiago—, JxCk ere sozialisten aldeko botoa eman baitu azkenean. PSOEk akordioak itxi ditu gaur gauean Kataluniako alderdiekin. Irakurri zuzeneko kontakizuna a... | Junts Per Catalunyari begira zeuden guztiak, baina ezustekorik handiena beste aldetik etorri da: Voxek ez du PP babestu. Espainiako Kongresuko Mahaia aukeratzeko bozketa saioa 10:00etan hasi da, eta, lehen botoak boz gora irakurtzen hasi direnean, inork espero ez zuen izen bat entzun da: Ignacio Gil Lazaro. Voxeko kide... |
2023-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/231854/13-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-gizon-bati-sexu-abusuen-delitu-jarraituagatik.htm | Gizartea | 13 urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati sexu abusuen delitu jarraituagatik | Biktimak zazpi urtez pairatu behar izan zituen erasoak: 9 urte zituenetik 16 bete zituen arte | 13 urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati sexu abusuen delitu jarraituagatik. Biktimak zazpi urtez pairatu behar izan zituen erasoak: 9 urte zituenetik 16 bete zituen arte | 31 urteko gizon bati 13 urteko kartzela zigorra ezarri dio Nafarroako Probintzia Auzitegiko Lehen Atalak, sexu abusuen delitu jarraituagatik. Akusatuaren lagun batzuen alaba da biktima, eta erasoak zazpi urtez pairatu behar izan zituen: 9 urte zituenetik 16 bete zituen arte. Horrez gain, auzitegiak zaintzapeko askatasu... |
2023-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/231855/iruntildeeko-udalak-eten-egin-ditu-zangoza-kaleko-aparkalekuko-lanak-behin-behinean.htm | Gizartea | Iruñeko Udalak eten egin ditu Zangoza kaleko aparkalekuko lanak, behin-behinean | Auzotarren babesa eta babes politikoa lortzen saiatuko dira Gurutzeko plaza berriro urbanizatzeko eta bertako «aparkaleku arazoa» konpontzeko. | Iruñeko Udalak eten egin ditu Zangoza kaleko aparkalekuko lanak, behin-behinean. Auzotarren babesa eta babes politikoa lortzen saiatuko dira Gurutzeko plaza berriro urbanizatzeko eta bertako «aparkaleku arazoa» konpontzeko. | Aparkalekuaren lanak behin-behinean eten ditu Iruñeko Udalak. Zangoza karrikan egitekoa zuten; dena prest zuten zuhaitzak mozten hasteko, baina ezustean atzera egin du Cristina Ibarrola alkateak. Proiektua defendatu duen arren, orain auzotarren babesa eta babes politikoa lortu nahi ditu Gurutzeko plaza berriro urbaniza... |
2023-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/231856/eh-bilduk-eta-eajk-psoeren-alde-egin-dute-kongresuko-mahairako-bozketan.htm | Politika | EH Bilduk eta EAJk PSOEren alde egin dute Kongresuko Mahairako bozketan | Abertzaleek Francina Armengol PSOEren Kongresuko Mahaiko presidentegaiaren alde egin dute, eta Armengol bera izendatu dute, 178 botori esker. EAJko diputaturik ez da egongo Mahaian presidenteorde gisa, nahiz eta azken egunetan zabaldu den horretarako aukera bazela. | EH Bilduk eta EAJk PSOEren alde egin dute Kongresuko Mahairako bozketan. Abertzaleek Francina Armengol PSOEren Kongresuko Mahaiko presidentegaiaren alde egin dute, eta Armengol bera izendatu dute, 178 botori esker. EAJko diputaturik ez da egongo Mahaian presidenteorde gisa, nahiz eta azken egunetan zabaldu den horretar... | Espainiako Kongresuak badu presidente berria: PSOEren hautagai Francina Armengol. 178 botori esker izendatu dute, oso atzean utzita PPren hautagai Cuca Gamarra (139). EH Bilduko sei diputatuek eta EAJren bostek PSOEren hautagaiaren aldeko botoa eman dute, azken orduko negoziazioetan akordioak itxi ondoren.
Azken egune... |
2023-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/231857/filipe-saez-argala-komandoko-kide-ohia-hil-da.htm | Politika | Filipe Saez 'Argala komandoko' kide ohia hil da | 64 urterekin hil da, Niorten, Frantzian. 1997an epaitu zuten, Parisen, eta hamar urteko kartzela zigorrera kondenatu. | Filipe Saez 'Argala komandoko' kide ohia hil da. 64 urterekin hil da, Niorten, Frantzian. 1997an epaitu zuten, Parisen, eta hamar urteko kartzela zigorrera kondenatu. | Filipe Saez herenegun hil zen, Niorten (Frantzia), 64 urterekin. Ipar Euskal Herrian izen ezaguna da Saezena; izan ere, ETAren Argala komandoko kide gisa epaitu zuten 1997an, Parisen, eta hamar urteko kartzela zigorrera kondenatu. Epaiak jaso zuen 1982an utzi zuela komandoa. Bestalde, txistulari gisa ere ezagutua zen S... |
2023-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/231858/hayao-miyazakiren-kimitachi-wa-do-ikiruka-filmak-zabalduko-du-donostiako-zinemaldia.htm | Kultura | Hayao Miyazakiren 'Kimitachi wa Do Ikiruka' filmak zabalduko du Donostiako Zinemaldia | Inaugurazio ekitaldiaren ondotik emanen dute filma; irailaren 22an, Kursaal auditoriumean. Hori izanen da film horren Europako aurrestreinaldia. Zinemaldiak laugarren aldiz hartuko du zinemagile japoniarraren lan bat jaialdian, baina aurten izanen da Sail Ofizialean estreinakoz. | Hayao Miyazakiren 'Kimitachi wa Do Ikiruka' filmak zabalduko du Donostiako Zinemaldia. Inaugurazio ekitaldiaren ondotik emanen dute filma; irailaren 22an, Kursaal auditoriumean. Hori izanen da film horren Europako aurrestreinaldia. Zinemaldiak laugarren aldiz hartuko du zinemagile japoniarraren lan bat jaialdian, baina... | Hezur-haragizko aktoreek ez, animaziozkoek inauguratuko dute aurten Donostiako Zinemaldia: Hayao Miyazaki (Tokio, 1941) zuzendari japoniarraren Kimitachi wa Do Ikiruka / The Boy and the Heron filmak emanen dio hasiera jaialdiaren 71. aldiari. Festibala irailaren 22an abiatuko da, eta, hain justu ere, orduantxe emanen d... |
2023-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/231859/donibane-lohizuneko-larrialdi-zerbitzua-itxiko-dute-bi-egunez-langile-faltagatik.htm | Gizartea | Donibane Lohizuneko larrialdi zerbitzua itxiko dute bi egunez, langile faltagatik | Agorrilaren 19tik 20ra eta agorrilaren 26tik 27ra ez da larrialdi zerbitzurik izanen Donibane Lohizunen. | Donibane Lohizuneko larrialdi zerbitzua itxiko dute bi egunez, langile faltagatik. Agorrilaren 19tik 20ra eta agorrilaren 26tik 27ra ez da larrialdi zerbitzurik izanen Donibane Lohizunen. | Donibane Lohizuneko (Lapurdi) poliklinikako larrialdi zerbitzua hestera behartuak izanen dira bi egunez, langile eskasiagatik. Agorrilaren 19ko 08:00etatik agorrilaren 20ko 08:00ak arte, eta agorrilaren 26ko 08:00etatik agorrilaren 27ko 08:00ak arte, ez da larrialdi zerbitzurik izanen Donibane Lohizunen. Tarte horretan... |
2023-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/231860/nafarroako-presidente-kargua-hartu-du-txibitek.htm | Politika | Nafarroako presidente kargua hartu du Txibitek | Klima aldaketa eta indarkeria matxista ukatzen dituztenen, memoria historikoa indargabetu nahi dutenen eta eskubideetan atzera egin nahi dutenen aurrean «harresi» bat izango direla iragarri du ekitaldian. | Nafarroako presidente kargua hartu du Txibitek. Klima aldaketa eta indarkeria matxista ukatzen dituztenen, memoria historikoa indargabetu nahi dutenen eta eskubideetan atzera egin nahi dutenen aurrean «harresi» bat izango direla iragarri du ekitaldian. | Maria Txibite Nafarroako presidente izendatzeko ekitaldia 11:30ean hasi da. Gonbidatuen artean, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan da. 237 gonbidatu egon dira, eta komunikabideen artean ere ikusmin handia egon da.
Oso ekitaldi instituzionala da. Nafarroako ereserkia jotzen zuten bitartean, korridorean... |
2023-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/231861/euskara-europan-ofizial-izateko-eskaria-egin-du-espainiak.htm | Gizartea | Euskara Europan ofizial izateko eskaria egin du Espainiak | Albares Espainiako Atzerri ministroak Europako Batzordeari eskatu dio euskara, katalana eta galiziera hizkuntza ofizialen erregimenean sartzeko. Irailaren 19an aztertuko dute eskaria. Espainiako Kongresuan ere hizkuntza horiek erabiltzeko aukera emango dute. → Analisia: Bruselan eskubide gehiago Donapaleun baino? | Euskara Europan ofizial izateko eskaria egin du Espainiak. Albares Espainiako Atzerri ministroak Europako Batzordeari eskatu dio euskara, katalana eta galiziera hizkuntza ofizialen erregimenean sartzeko. Irailaren 19an aztertuko dute eskaria. Espainiako Kongresuan ere hizkuntza horiek erabiltzeko aukera emango dute. → ... | Espainiako Kongresuko Mahaiko presidentea aukeratzeko negoziazioek bide eman diete euskarari, katalanari eta galizierari Europan urrats bat egiteko. Euskal alderdiek PSOErekin ezer hitzartu ote duten ez da zabaldu, baina Junts Per Catalunya eta ERC alderdi katalanek, zeinek bere aldetik, PSOEri konpromiso zehatzak eta ... |
2023-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/231862/bruselan-eskubide-gehiago-donapaleun-baino.htm | Gizartea | Bruselan eskubide gehiago Donapaleun baino? | Bruselan eskubide gehiago Donapaleun baino?. | Alderdi katalanek PSOErekin hitzartu dute hizkuntza gutxituak Europako instituzio publikoetan ofizial bihurtzea. Ez dute hori Pedro Sanchezek eta Carles Puigdemontek erabakiko. Europako Batzordeko bilera batean erabakiko dute Europako estatuburuek, izatekotan, irailaren 19an, eta aho batez hartu behar dute erabakia. Ik... | |
2023-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/231863/galga-hego-euskal-herriko-kanpo-merkataritzari.htm | Ekonomia | Galga Hego Euskal Herriko kanpo merkataritzari | Hirugarren hilabetez segidan, kanpo salmentak gutxitu egin dira ekainean: %7,3. Energiarekin loturiko produktuek izan dute beherakadarik handiena, eta manufakturek jarraian. | Galga Hego Euskal Herriko kanpo merkataritzari. Hirugarren hilabetez segidan, kanpo salmentak gutxitu egin dira ekainean: %7,3. Energiarekin loturiko produktuek izan dute beherakadarik handiena, eta manufakturek jarraian. | Europako ekonomia nagusiak hoztu egin dira, eta haiekin batera Hego Euskal Herriko merkataritza. Hirugarren hilabetez jarraian, kanpo salmentak gutxitu dira. Ekainean ere behera egin dute, jaitsiera aurreko bi hilabeteetan baino txikiagoa izan den arren. Esportazioak %7,3 murriztu dira. Apirilean -%11,8koa izan zen, et... |
2023-8-18 | https://www.berria.eus/albisteak/231864/momiaren-usteak-bai-ustelak.htm | Bizigiro | Momiaren usteak, bai ustelak | Oetzi Alpeetako momiaren genoma ikertu dute bigarren aldiz, eta ez du uste zuten itxura: azal ilunagoa zuen, eta burusoila izan zitekeen. 1991n topatu zuten, eta bost mila urte baino gehiago ditu. | Momiaren usteak, bai ustelak. Oetzi Alpeetako momiaren genoma ikertu dute bigarren aldiz, eta ez du uste zuten itxura: azal ilunagoa zuen, eta burusoila izan zitekeen. 1991n topatu zuten, eta bost mila urte baino gehiago ditu. | Uste denak eta badenak ez dute zertan bat izan. Edo bai. Begien bistan egonda ere, arrotza egiten zaie zenbaiti baden hori sinestea. Bestela, esan diezaiotela Oetziri. Tentazioa da halakoetan atsotitzak erabiltzea —baina, oraingoan, merezi du—. Usteak, erdi ustel.
Oetzi, nor? Izen hori jarri zioten 1991n Alpeetako Oet... |
2023-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/231865/63-migratzaile-hil-dira-cabo-verden-hondoratu-den-ontzi-batean.htm | Mundua | 63 migratzaile hil dira Cabo Verden hondoratu den ontzi batean | Zazpi hildako topatu dituzte, eta hiltzat jo beste 56, ez baitituzte aurkitu. 38 migratzaile salbatu dituzte. Uztailaren 10ean atera ziren Senegaldik, Kanaria uharteetara iristeko asmoarekin. | 63 migratzaile hil dira Cabo Verden hondoratu den ontzi batean. Zazpi hildako topatu dituzte, eta hiltzat jo beste 56, ez baitituzte aurkitu. 38 migratzaile salbatu dituzte. Uztailaren 10ean atera ziren Senegaldik, Kanaria uharteetara iristeko asmoarekin. | Astelehenean ehun migratzaile inguru zeramatzan ontzi bat aurkitu zuten Cabo Verden; uztailaren 10ean atera zen Senegaldik, Kanaria uharteetara heltzeko helburuarekin. 38 pertsona salbatu dituzte —denak senegaldarrak, Ginea Bissauko bat izan ezik—. Zazpi gorpu aurkitu dituzte, eta gainontzekoak –topatu ez dituzten 56 l... |
2023-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/231866/bullying-a-egiten-duten-ikasleak-eskolaz-aldatzea-baimendu-du-parisek.htm | Gizartea | 'Bullying'-a egiten duten ikasleak eskolaz aldatzea baimendu du Parisek | Beste ikasle baten osasuna edo segurtasuna arriskuan bada, eskolako zuzendariak 'bullying'-a egiten duen ikaslea kanporatzen ahalko du, eta beste eskola batera bidali. | 'Bullying'-a egiten duten ikasleak eskolaz aldatzea baimendu du Parisek. Beste ikasle baten osasuna edo segurtasuna arriskuan bada, eskolako zuzendariak 'bullying'-a egiten duen ikaslea kanporatzen ahalko du, eta beste eskola batera bidali. | Bullying-a egiten duten ikasleen kontrako neurriak hartuko zituela hitzemana zuen Gabriel Attal Frantziako Hezkuntza ministro berriak, eta hala egin du. Gaurko Frantziako Aldizkari Ofizialean agertu da neurria: beste ikasle bati jazartzen dion ikaslea eskolaz aldatzeko erabakia hartzen ahalko dute eskoletako zuzendarie... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.