date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/231867/ane-santesteban-etxera-itzuliko-da.htm
Kirola
Ane Santesteban etxera itzuliko da
Txirrindulari errenteriarra Laboral Kutxa taldean ariko da hurrengo denboralditik aurrera. Hiru sasoirako kontratua sinatu du
Ane Santesteban etxera itzuliko da. Txirrindulari errenteriarra Laboral Kutxa taldean ariko da hurrengo denboralditik aurrera. Hiru sasoirako kontratua sinatu du
Ane Santesteban euskal talde batean ariko da hamar urteren ostean. 32 urteko txirrindulari errenteriarrak hiru denboraldirako kontratua sinatu du Laboral Kutxa taldearekin: 2026ra arte arituko da, hain zuzen. «Etxera itzultzeko gogo handia nuen. Etxetik kanpo ametsen bila aritu eta gero, etxean lehiatu nahi nuen, eta, ...
2023-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/231868/ecowaseko-kide-ia-guztiak-prest-daude-nigerren-militarki-esku-hartzeko.htm
Mundua
Ecowaseko kide ia guztiak prest daude Nigerren militarki esku hartzeko
Burkina Fasok, Malik, Gineak, Cabo Verdek eta Afrikako Batasunak ez dute bat egin blokearen erabakiarekin. Ecowasek bi eguneko bilerari ekin dio gaur, Ghanan.
Ecowaseko kide ia guztiak prest daude Nigerren militarki esku hartzeko. Burkina Fasok, Malik, Gineak, Cabo Verdek eta Afrikako Batasunak ez dute bat egin blokearen erabakiarekin. Ecowasek bi eguneko bilerari ekin dio gaur, Ghanan.
Ecowas Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoak bigarren bilera hasi du gaur Ghanako hiriburuan, Akkran, Nigerko militarrek estatu kolpea eman zutenetik, uztailaren 26tik. Bada, hamabost estatuk osaturiko blokeak adierazi du kide gehienak prest daudela Nigerren esku hartze militarrean parte hartzeko, ahalegin d...
2023-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/231882/joseba-intxausti-kulturgile-eta-historialaria-hil-da.htm
Kultura
Joseba Intxausti kulturgile eta historialaria hil da
Euskara eta euskal kultura modernizatzeko lanean aritu zen Intxausti: idazten, ikertzen eta, batez ere, eragiten. 'Jakin' aldizkariaren birfundatzaileetako bat izan zen, UZEIren sorrera bultzatu zuen, eta Euskal Herriko historia eta Elizaren historia landu zituen. → Lorea Agirreren iritzia: 'Bilatzaile eta bidegile'
Joseba Intxausti kulturgile eta historialaria hil da. Euskara eta euskal kultura modernizatzeko lanean aritu zen Intxausti: idazten, ikertzen eta, batez ere, eragiten. 'Jakin' aldizkariaren birfundatzaileetako bat izan zen, UZEIren sorrera bultzatu zuen, eta Euskal Herriko historia eta Elizaren historia landu zituen. →...
1956ko belaunaldiko kide eta eragile nabarmena izan zen Joseba Intxausti. Aitzindaria izan zen arlo askotan; izan ere, historialaria zen berez, baina beste jardun ugaritan ere aritu zen: hizkuntzaren modernizazioan, terminologiaren esparruan eta historia erlijiosoaren eta sozialaren ikerketan, nagusiki. Jakin aldizkari...
2023-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/231883/bilatzaile-eta-bidegile.htm
Kultura
Bilatzaile eta bidegile
Bilatzaile eta bidegile.
Bidea nonbaiten hasten da beti. Joseba Intxaustirena jaiotetxean hasi zen. Ama, Dolores Rekondo Mujika, justu erreketeak herrian sartu eta handik bost egunera erditu zen Josebaz eta anaia bikiaz. «Nire ama, emakumeek garai hartan izaten zuten militantzia apalarekin, euskal gauzetan sartuta zebilen», gogora ekarri zuen ...
2023-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/231884/evergrandek-dio-ezin-dituela-ordaindu-aebetan-dituen-zorrak.htm
Ekonomia
Evergrandek dio ezin dituela ordaindu AEBetan dituen zorrak
Txinako etxe agentzia handienaren egoera mehatxu bat bihurtu da hango ekonomiarentzat.
Evergrandek dio ezin dituela ordaindu AEBetan dituen zorrak. Txinako etxe agentzia handienaren egoera mehatxu bat bihurtu da hango ekonomiarentzat.
Evergrande Txinako etxe agentzia handiena izandakoak porrot egin du AEBetan. New Yorkeko auzitegian aitortu du behea jo duela eta ezin dituela ordaindu herrialde hartako hartzekodunekin dituen zorrak. Taldeak finantza arazoak izan ditu azken urteetan, eta bere zorra berregituratzeko plan bat jarri du abian. Kalkulatzen...
2023-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/231885/fiskaltzak-euskal-presoen-gradu-progresioen-hiru-laurdeni-jarri-die-errekurtsoa.htm
Politika
Fiskaltzak euskal presoen gradu progresioen hiru laurdeni jarri die errekurtsoa
Sarek Auzitegi Nazionalaren jarrera salatu du, eta urratsak eskatu ditu martxan diren salbuespenezko politikak indargabetzeko.
Fiskaltzak euskal presoen gradu progresioen hiru laurdeni jarri die errekurtsoa. Sarek Auzitegi Nazionalaren jarrera salatu du, eta urratsak eskatu ditu martxan diren salbuespenezko politikak indargabetzeko.
Sare Herritarrak euskal presoen egoeraren gaineko balantzea egin du, Gasteizen, eta Auzitegi Nazionalaren jarrera «oztopatzailean» eta salbuespen politikak eteteko beharrean egin du indar. Izan ere, plataformak salatu du Jaurlaritzak onartutako hirugarren graduen %75i jarri diela helegitea fiskaltzak; orokorrean, gradu...
2023-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/231886/lanak-behin-betiko-gelditzeko-eskatu-du-zangoza-kaleko-aparkalekuaren-kontrako-plataformak.htm
Gizartea
Lanak behin betiko gelditzeko eskatu du Zangoza kaleko aparkalekuaren kontrako plataformak
Iruñeko Udalarekin adiskidetzeko agerraldi bat egiteko eskatu dio plataformak Nafarroako Arartekoari.
Lanak behin betiko gelditzeko eskatu du Zangoza kaleko aparkalekuaren kontrako plataformak. Iruñeko Udalarekin adiskidetzeko agerraldi bat egiteko eskatu dio plataformak Nafarroako Arartekoari.
Zangoza kaleko aparkalekuko lanak behin-behinean eten zituen Iruñeko Udalak atzo. Aparkalekuaren kontrako plataformak iragarri du kalean jarraituko dutela lanak behin betiko amaitu arte. Horrez gain, plaza bere horretara itzultzeko eskatu dute Ignacio Bidegainek, Marisa Leyunek, Asun Idoatek eta Merche Zufiak. Hesiz et...
2023-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/231887/gose-eta-egarri-greban-daude-hamazazpi-preso-politiko-maputxe.htm
Mundua
Gose eta egarri greban daude hamazazpi preso politiko maputxe
Angol espetxeko preso politikoak joan den maiatzetik daude gose greban. Maputxeen modulu berezia berrezartzeko eta Temucoko kartzelan dauden sei presoak Angolgora itzultzeko eskatzen dute.
Gose eta egarri greban daude hamazazpi preso politiko maputxe. Angol espetxeko preso politikoak joan den maiatzetik daude gose greban. Maputxeen modulu berezia berrezartzeko eta Temucoko kartzelan dauden sei presoak Angolgora itzultzeko eskatzen dute.
Joan den maiatzetik, gose greban daude Txileko Angol espetxeko hamazazpi preso politiko maputxe, eta ura edateari ere uko egin zioten astelehenean. Maputxe guztiak modulu berean bizi ziren Angolgo espetxean, baina modulu hori desegin egin zuen kartzelako poliziak maiatzaren 7an, eta herrialdeko beste kartzela batzuetar...
2023-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/231888/finalerdietarako-ustekabekoak.htm
Kirola
Finalerdietarako ustekabekoak
Finalerdietarako ustekabekoak.
Finalerdietara iritsi behar izan du Ingalaterrak bere onena emateko. Aurretik, kanporaketak gainditu zituen, baina bere jokoak ez zuen asetzen. Asteazkenean Australiaren aurkako garaipenean eman zuen bere maila lehen aldiz Munduko Kopa honetan. Aurreikustekoa zen bezala, Australiak ingelesei arazoak sortu dizkieten be...
2023-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/231889/laquoeuskal-herritarren-egunerokoan-eragingo-dutenraquo-neurriak-bultzatu-nahi-ditu-eh-bilduk-madrilen.htm
Politika
«Euskal herritarren egunerokoan eragingo duten» neurriak bultzatu nahi ditu EH Bilduk Madrilen
Mertxe Aizpuruak dio Pedro Sanchezen inbestidura «gertuago dagoela», baina «benetako negoziazioa» orain hasiko dela. Oskar Matutek «ausardia» eskatu dio PSOEri. Espainiako erregeak astelehenean abiatuko ditu gobernu osaketaren atariko elkarrizketak alderdiekin. EAJ hartuko du arratsaldez, eta EH Bilduk uko egin dio bil...
«Euskal herritarren egunerokoan eragingo duten» neurriak bultzatu nahi ditu EH Bilduk Madrilen. Mertxe Aizpuruak dio Pedro Sanchezen inbestidura «gertuago dagoela», baina «benetako negoziazioa» orain hasiko dela. Oskar Matutek «ausardia» eskatu dio PSOEri. Espainiako erregeak astelehenean abiatuko ditu gobernu osaketar...
Behin Espainiako Gorteetako mahaiak osatuta, presidentea izendatzeko eta gobernua osatzeko negoziazioak abian dira. Jokaleku horretan, EH Bilduko diputatu Oskar Matutek jakinarazi du «euskal herritarren egunerokoan eragina izango duten neurriak» txertatzen eta bultzatzen ahaleginduko direla, «askatasun eta eskubide geh...
2023-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/231890/hamaguchi-alberdi-kaurismaki-eta-trieten-lanak-zinemaldiko-perlak-sailean.htm
Kultura
Hamaguchi, Alberdi, Kaurismaki eta Trieten lanak Zinemaldiko Perlak sailean
Koreeda, Franco, Haynes, Bayona eta Glazerren lanek ere osatuko dute saila, besteak beste. Guztira hemezortzi film lehiatuko dira Donostia Hiria ikusleen saria lortzeko.
Hamaguchi, Alberdi, Kaurismaki eta Trieten lanak Zinemaldiko Perlak sailean. Koreeda, Franco, Haynes, Bayona eta Glazerren lanek ere osatuko dute saila, besteak beste. Guztira hemezortzi film lehiatuko dira Donostia Hiria ikusleen saria lortzeko.
Ibilbide oparoa eta zinemaren munduan sona duten egileen hemezortzi filmekin osatuko du Donostiako Zinemaldiak aurtengo Perlak saila. Gaur jakinarazi dute zeintzuk izango diren zinemagile horiek: Maite Alberdi, Nikolaj Arcel, Juan Antonio Bayona, Stephanie Di Giusto, Michel Franco, Matteo Garrone, Craig Gillespie, Jona...
2023-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/231891/ebzk-nahi-baino-polikiago-jaisten-ari-da-inflazioa-eurogunean.htm
Ekonomia
EBZk nahi baino polikiago jaisten ari da inflazioa eurogunean
Uztailean %5,3koa izan da, aurreko hilean baino bi hamarren txikiagoa. 2022ko otsailetik izandako apalena da.
EBZk nahi baino polikiago jaisten ari da inflazioa eurogunean. Uztailean %5,3koa izan da, aurreko hilean baino bi hamarren txikiagoa. 2022ko otsailetik izandako apalena da.
EBZ Europako Banku Zentralaren egutegian kolore gorriz markatua dago Eurostatek euroguneko inflazioa zenbatekoa den jakinarazten duen eguna, eta ez, preseski, jaiegun gisa. Aurrera begirako politikak ezartzeko ezinbesteko datua da hori Christine Lagarde presidentearentzat eta gainerako buruentzat. Helburu argia dute: i...
2023-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/231892/kubo-baten-ertzetan.htm
Kultura
«Kubo» baten ertzetan
Bertso sorta bat aukeratzeko eskatu die BERRIAk sei bertsolariri, eta kantatu ziren leku berean hausnartu dute horiei buruz. Maialen Lujanbiok 2009ko Txapelketa Nagusiko Bergarako saioan kantatu zuen bakarkakoa izan du hizpide.
«Kubo» baten ertzetan. Bertso sorta bat aukeratzeko eskatu die BERRIAk sei bertsolariri, eta kantatu ziren leku berean hausnartu dute horiei buruz. Maialen Lujanbiok 2009ko Txapelketa Nagusiko Bergarako saioan kantatu zuen bakarkakoa izan du hizpide.
Erreferente izan dituen bertsolarien artean bat hautatu behar izateak ez du gogoko Xabi Igoak (Aramaio, Araba, 1992). «Uste dut bertsolari bakoitzak badaukala berea, eta aniztasun horrek egiten gaituela, mugimendu bezala, interesgarri», azaldu du. Askotariko iturrietatik edan du Igoak bertsotan hasi zenetik: «Amets Arz...
2023-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/231893/osakidetzako-larrialdietako-zuzendari-kudeatzailea-kargugabetu-dute.htm
Gizartea
Osakidetzako larrialdietako zuzendari kudeatzailea kargugabetu dute
ESK sindikatuak adierazi du Aller kargutik kentzeak ez dituela konponduko kudeaketa taldeak sortu dituen «arazo larriak».
Osakidetzako larrialdietako zuzendari kudeatzailea kargugabetu dute. ESK sindikatuak adierazi du Aller kargutik kentzeak ez dituela konponduko kudeaketa taldeak sortu dituen «arazo larriak».
EAEko aldizkari ofizialean gaur jakinarazi dute Oscar Aller Garcia Osakidetzako larrialdietako zuzendari kudeatzailea kargutik kendu dutela, «berak hala eskatuta». Kargu uztea irailaren 30etik aurrera gauzatuko dute. Kargu uztearen berri izan ostean, ESK sindikatuak adierazi du neurri hori Osakidetzako larrialdietako ...
2023-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/231894/ipar-euskal-herri-barnealdean-larrialdi-egitura-mugikor-bat-sortzearen-alde-egin-dute.htm
Gizartea
Ipar Euskal Herri barnealdean larrialdi egitura mugikor bat sortzearen alde egin dute
Barnealdeko larrialdi zerbitzuen desoreka larria salatu dute 135 hautetsik goizean, Donapaleuko herriko etxean. Mozio bat bidaliko diote Frantziako Osasun ministroari.
Ipar Euskal Herri barnealdean larrialdi egitura mugikor bat sortzearen alde egin dute. Barnealdeko larrialdi zerbitzuen desoreka larria salatu dute 135 hautetsik goizean, Donapaleuko herriko etxean. Mozio bat bidaliko diote Frantziako Osasun ministroari.
Ipar Euskal Herri barnealdeko 135 hautetsi bildu dira goiz honetan Donapaleuko herriko etxean, eta eskaera mozio bat izenpetu dute larrialdi eta suspertze egitura mugikor bat (SMUR) sor dezatela galdegiteko. Iparralde barnealdeko larrialdi zerbitzuen desoreka salatu dute, Lapurdiko kostaldearekin eta Biarnorekin konpar...
2023-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/231898/nori-eskatzen-zaion-zer-egitea.htm
Kultura
Nori eskatzen zaion zer egitea
Bertso sorta bat aukeratzeko eskatu die BERRIAk sei bertsolariri. Bertso horien gainean egin dute gogoeta, kantatu ziren leku berean. Bakarkako bi lan hautatu ditu Aranak; Maider Arregirenak biak. Zuzenean aditu zituen, eta formaz eta edukiaz egin du gogoeta.
Nori eskatzen zaion zer egitea. Bertso sorta bat aukeratzeko eskatu die BERRIAk sei bertsolariri. Bertso horien gainean egin dute gogoeta, kantatu ziren leku berean. Bakarkako bi lan hautatu ditu Aranak; Maider Arregirenak biak. Zuzenean aditu zituen, eta formaz eta edukiaz egin du gogoeta.
Kazetariaren grabagailua elkarrizketa grabatzen hasi denean, ahots bidezko mezu bat bidali dio Oihana Aranak (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001) Maider Arregiri: «Jakin gauza oso friki bat egingo dudala zure bertso batzuekin; kontatuko dizut zer den». Bertsoaldi bat aukeratzeko eskatuta, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Maid...
2023-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/231899/unrwak-utzi-egin-dio-libanoko-errefuxiatu-palestinarrei-laguntza-emateari.htm
Mundua
UNRWAk utzi egin dio Libanoko errefuxiatu palestinarrei laguntza emateari
Junud al-Xam talde armatuaren eta Al-Fatahen arteko liskarren ondorioz hartu du erabakia NBEko agentziak. Orotara, 400.000 palestinar inguru bizi dira Libanon.
UNRWAk utzi egin dio Libanoko errefuxiatu palestinarrei laguntza emateari. Junud al-Xam talde armatuaren eta Al-Fatahen arteko liskarren ondorioz hartu du erabakia NBEko agentziak. Orotara, 400.000 palestinar inguru bizi dira Libanon.
Talde armatuen arteko borrokak nabarmen ugaritu dira azken hilabeteotan Libanon dagoen errefuxiatu palestinarren kanpalekurik handienean, Ein el-Hilwehn; talde horiek lau ikastetxe eta beste zenbait eraikin okupatu dituzte, besteak beste. Bada, UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoak salatu du agentz...
2023-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/231901/newton-eta-denbora.htm
Kultura
Newton eta denbora
Algortan (Getxo, Bizkaia) jaio zen, 1973an. SPrako tranbia bere estreinako nobelari esker, narratiba arloko Espainiako Sari Nazionala irabazi zuen 2002an. Ondorengo urteetan beste bost nobela argitaratu ditu: Van't Hoffen ilea (2003), Vredaman (2005), Londres kartoizkoa da (2009), Iazko hezurrak (2014) eta Iturria (201...
Newton eta denbora. Algortan (Getxo, Bizkaia) jaio zen, 1973an. SPrako tranbia bere estreinako nobelari esker, narratiba arloko Espainiako Sari Nazionala irabazi zuen 2002an. Ondorengo urteetan beste bost nobela argitaratu ditu: Van't Hoffen ilea (2003), Vredaman (2005), Londres kartoizkoa da (2009), Iazko hezurrak (20...
Gauza handia da eta arraroa laurok izatea txizalarri aldi berean, Asier, Aitor, Peio eta laurok. Peiok izan du ideia, betiko moduan. Esan du: imajinatu ez dagoela komunik ikastola osoan, non egingo zenukete txiza? Bigarren solairuan gaude eta Asierrek esan du: «Eskailera-zulotik behera». Peiok barre egin du, erantzun h...
2023-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/231902/ileak-tente-entzunaldi-bakarrean.htm
Kultura
Ileak tente entzunaldi bakarrean
Bertso sorta bat aukeratzeko eskatu die BERRIAk sei bertsolariri. Bertso horien gainean egin dute gogoeta, kantatu ziren leku berean. Gaurkoan, Jone Uriak 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean abestutako bakarkako lana ekarri du gogora Aramendik.
Ileak tente entzunaldi bakarrean. Bertso sorta bat aukeratzeko eskatu die BERRIAk sei bertsolariri. Bertso horien gainean egin dute gogoeta, kantatu ziren leku berean. Gaurkoan, Jone Uriak 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean abestutako bakarkako lana ekarri du gogora Aramendik.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaletan baino ez da egon Bilbo Arena aretoan Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein, Bizkaia, 1994). «Iaz, azkenengoz», zehaztu du. Hantxe egin du hitzordua kazetariak, nahita. «Oso leku berezia da. Tira, txapelketa bera da berezia Bizkaiko bertsolariontzat». Zehazki, baina, 2016ko fin...
2023-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/231903/zirriborroetan-geratu-zen-bilintx-bat.htm
Kultura
Zirriborroetan geratu zen Bilintx bat
Bertso sorta bat aukeratzeko eskatu die BERRIAk sei bertsolariri. Bertso horien gainean egin dute gogoeta, kantatu ziren leku berean. Bilintxen alde «zirikatzailea» eta «umoretsua» erakutsi nahi izan du ale honetan Beñat Gaztelumendik: «Hori ere bazen Bilintx».
Zirriborroetan geratu zen Bilintx bat. Bertso sorta bat aukeratzeko eskatu die BERRIAk sei bertsolariri. Bertso horien gainean egin dute gogoeta, kantatu ziren leku berean. Bilintxen alde «zirikatzailea» eta «umoretsua» erakutsi nahi izan du ale honetan Beñat Gaztelumendik: «Hori ere bazen Bilintx».
Orain kasik bi mende bizi izan zen Indalezio Bizkarrondo Bilintx poeta eta bertsolaria (Donostia, 1831-1876), Donostian. Arotz gisa aritu zen lanean, Arsuaga zelako baten aroztegian. Donostiako Antzoki Zaharreko atezain ere izan zen, 1865az geroztik. Hark egiten zituen aretoa atontzeko lanak: garbitu, kanpoko ateak ire...
2023-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/231928/zortzi-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-gizon-bati-iloba-bortxatzeagatik.htm
Gizartea
Zortzi urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, iloba bortxatzeagatik
53 urteko gizona sexu abusuen delitu jarraituagatik zigortu dute. 300 metroko urruntze agindua izanen du, eta 8 urtez ezin izanen da biktimarekin mintzatu.
Zortzi urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, iloba bortxatzeagatik. 53 urteko gizona sexu abusuen delitu jarraituagatik zigortu dute. 300 metroko urruntze agindua izanen du, eta 8 urtez ezin izanen da biktimarekin mintzatu.
Nafarroako Probintzia Auzitegiko Lehen Atalak zortzi urteko kartzela zigorra ezarri dio 53 urteko gizon bati, sexu abusuen delitu jarraituagatik. Biktima akusatuaren iloba da, eta neskatoak 16 urte zituenean gertatu ziren erasoak, 2015ean. Geroztik, gertatutakoa behin baino gehiagotan kontatu zuen adingabeak, baina ez ...
2023-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/231929/indarkeria-zantzuak-dituen-gorpu-bat-aurkitu-dute-bilbon.htm
Gizartea
Indarkeria zantzuak dituen gorpu bat aurkitu dute Bilbon
Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, zer gertatu den ikertzeko
Indarkeria zantzuak dituen gorpu bat aurkitu dute Bilbon. Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, zer gertatu den ikertzeko
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, gorpu bat aurkitu dute gaur goizaldean Artxandako etxe batean, Bilbon. Ertzaintzak eraikinerako sarbidea itxi du, eta ikerketa bat abiatu du gertatutakoa aztertzeko. Oraingoz, ez dute ikerketari buruzko informaziorik zabaldu: gorpuak indarkeria zantzuak dituela so...
2023-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/231930/valenciana-su-etxeak-irabazi-du-su-festen-58-nazioarteko-lehiaketa.htm
Bizigiro
Valenciana su etxeak irabazi du Su Festen 58. Nazioarteko Lehiaketa
Epaimahaiaren arabera, azken urteetako lehiaketarik onenetakoa izan da aurtengoa. Bigarren saria Herbehereetako Caffero Event Fireworks enpresak jaso du
Valenciana su etxeak irabazi du Su Festen 58. Nazioarteko Lehiaketa. Epaimahaiaren arabera, azken urteetako lehiaketarik onenetakoa izan da aurtengoa. Bigarren saria Herbehereetako Caffero Event Fireworks enpresak jaso du
Donostian, su festen nazioarteko lehiaketan, makina bat aldiz atera dira garaile Valentziako (Herrialde Katalanak) su etxeak, eta aurten ere hala gertatu da: Valenciana su etxeak bereganatu du Urrezko Maskorra —7.000 euroko saria da—. Zilarrezko Maskorra —5.250 eroko sarikoa— Caffero Event Firework Herbehereetako enpre...
2023-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/231931/sarek-salatu-du-euskal-presoen-eskubideen-urraketa-ez-dela-eten.htm
Politika
Sarek salatu du euskal presoen eskubideen urraketa ez dela eten
Preso, iheslari eta deportatuen «egoera normalizatzeko» manifestazioa egin dute gaur, Donostian. Fiskaltzak «elkarbizitza zangotrabatzen jarraitzen» duela salatu dute martxan egon direnek.
Sarek salatu du euskal presoen eskubideen urraketa ez dela eten. Preso, iheslari eta deportatuen «egoera normalizatzeko» manifestazioa egin dute gaur, Donostian. Fiskaltzak «elkarbizitza zangotrabatzen jarraitzen» duela salatu dute martxan egon direnek.
Espetxe politikan aldaketak egon dira azken urteotan, baina 34 urtez iraun duen urruntze politika gainditzeak «ez du berekin ekarri euskal presoen eskubideen urraketak amaitzea». Horrela salatu du euskal presoen aldeko Sare Herritarrak, Donostiako Aste Nagusian egindako manifestazio jendetsu batean. «Fiskaltzak, Espain...
2023-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/231932/arraun-lagunak-ek-eskura-dauka-txapelketa.htm
Kirola
Arraun Lagunak-ek eskura dauka txapelketa
Euskotren liga irabazteko zorian izan da Arraun Lagunak, baina bihar arte itxaron beharko du. Estropada irabazi du 'Lugañene'-k, baina Oriok bigarren postua lortu du, eta aukera matematikoak dituzte liga irabazteko. Mirari bat beharko dute.
Arraun Lagunak-ek eskura dauka txapelketa. Euskotren liga irabazteko zorian izan da Arraun Lagunak, baina bihar arte itxaron beharko du. Estropada irabazi du 'Lugañene'-k, baina Oriok bigarren postua lortu du, eta aukera matematikoak dituzte liga irabazteko. Mirari bat beharko dute.
Aste osoa igaro du Arraun Lagunak-ek kalkuluak gora eta behera, baina ekuazio arruntenak ere zail izaten dira batzuetan. Bazuten txapela jartzeko aukera, baina ez zegoen dena haien menpe. Estropada irabazi behar zuten, eta, hori lortu badute ere, Oriok hirugarren postutik behera geratu behar zuen, eta bigarren izan da....
2023-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/231933/errusiaren-eraso-batek-gutxienez-zazpi-pertsona-hil-ditu-txernihiven.htm
Mundua
Errusiaren eraso batek gutxienez zazpi pertsona hil ditu Txernihiven
Ehundik gora lagun zauritu dituzte Moskuk Ukraina iparraldeko hiriari jaurtitako misilek; hildakoen artean haur bat dago. Zelenski Suedian izan da, bi aldeen arteko lankidetza indartzeko.
Errusiaren eraso batek gutxienez zazpi pertsona hil ditu Txernihiven. Ehundik gora lagun zauritu dituzte Moskuk Ukraina iparraldeko hiriari jaurtitako misilek; hildakoen artean haur bat dago. Zelenski Suedian izan da, bi aldeen arteko lankidetza indartzeko.
Errusiako armadak usu egin die eraso Ukrainako hiri nagusiei, gerra frontetik —Donbass eskualdea, bereziki— urrun badaude ere. Gaur, zehazki, azken asteotako bonbardaketarik gogorrena egin dute Errusiako tropek, Txenihiven, Ukraina iparraldean, Bielorrusiako mugatik gertu. Moskuren erasoen ondorioz, gutxienez zazpi per...
2023-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/231934/giza-eskubideak-errespetatuko-dituen-migrazio-politika-exijitu-dute.htm
Gizartea
Giza eskubideak errespetatuko dituen migrazio politika exijitu dute
Marea Horiak migratzaileen erroldatzeak errazteko eskatu die Bizkaiko erakundeei, Plentzian.
Giza eskubideak errespetatuko dituen migrazio politika exijitu dute. Marea Horiak migratzaileen erroldatzeak errazteko eskatu die Bizkaiko erakundeei, Plentzian.
Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak Marea Horia ekitaldia egin du, Gorlizen eta Plentzian (Bizkaia), helburu bikoitzarekin: mundu zabalean milioika pertsonak bizi duten «errealitate gogorra agerian jartzeko» eta euskal erakundeei eta gobernuei eskatzeko har ditzatela «nazioarteko itunetan jasotako giza eskubideak erres...
2023-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/231935/txuri-urdinek-harri-berarekin-egin-dute-tupust.htm
Kirola
Txuri-urdinek harri berarekin egin dute tupust
Lehen jardunaldian, Gironaren aurka gertatu bezala, Realak lehen gola sartu du, baina, gero, behera egin du, eta ez da gai izan aldeari eusteko. Celtak 93. minutuan berdindu du
Txuri-urdinek harri berarekin egin dute tupust. Lehen jardunaldian, Gironaren aurka gertatu bezala, Realak lehen gola sartu du, baina, gero, behera egin du, eta ez da gai izan aldeari eusteko. Celtak 93. minutuan berdindu du
Gizakia omen da bi bider harri berarekin tupust egin dezakeen bakarra, eta esaerari arrazoi eman diote Realeko jokalariek gaur, Anoetan. Pasa den astean toki berean Gironaren aurkako partidan egindako bekatu guztiak errepikatu baitituzte txuri-urdinek Celtaren aurka. Lehen zatian, Barrenetxearen gol bati esker aurrea h...
2023-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/231936/danbateko-batez-itxi-du-atea-urdaibaik.htm
Kirola
Danbateko batez itxi du atea Urdaibaik
Erakustaldia eman du Bou Bizkaiak Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldian, eta aurreko astean gerturatu zitzaizkien Hondarribia eta Zierbena aldendu egin ditu sailkapenean.
Danbateko batez itxi du atea Urdaibaik. Erakustaldia eman du Bou Bizkaiak Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldian, eta aurreko astean gerturatu zitzaizkien Hondarribia eta Zierbena aldendu egin ditu sailkapenean.
Lehia bete-betean heldu da Eusko Label liga Zarauzko itsas eremu preziatu eta maitatura. Aurreko astean, Urdaibaik, atea ireki zien Hondarribia eta Zierbenari, eta lau punturen barruan jarri ziren hiru traineruak. Gaur, ordea, atea itxi die, eta danbateko batez gainera. Jardunaldi bikoitz honek sekulako garrantzia dau...
2023-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/231937/bilboko-jaien-hasiera-kantuan.htm
Bizigiro
Bilboko jaien hasiera, kantuan
Bilboko Aste Nagusiari hasiera emateko, Zea Maysen 'Negua joan da ta' abestiaren doinua erabili du Aiora Renteria pregoilariak. Aldarrikapen asko izan ditu hizpide: konpartsen lana, Bilboko auzoen zeresana, eta erasorik gabeko festak. Pregoia baino lehen, udaltzainek Txori Barroteren presoen aldeko pankartetako bat ken...
Bilboko jaien hasiera, kantuan. Bilboko Aste Nagusiari hasiera emateko, Zea Maysen 'Negua joan da ta' abestiaren doinua erabili du Aiora Renteria pregoilariak. Aldarrikapen asko izan ditu hizpide: konpartsen lana, Bilboko auzoen zeresana, eta erasorik gabeko festak. Pregoia baino lehen, udaltzainek Txori Barroteren pre...
Beranduegi heldu da txupina Bilboko Arriaga antzoki aurreko plazan pilatutako festazaleentzat. Txupinaren kokapen hutsak sekulako oihuak eragin ditu; txilioak ez dira eten ordutik, eta nabarmen ozendu dira balkoira irten direnean Aiora Renteria pregoilari eta Zea Mayseko abeslaria eta Izaskun Pinedo txupinera eta Pinpi...
2023-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/231938/athletic-nagusitu-da-derbian.htm
Kirola
Athletic nagusitu da derbian
Talde zuri-gorriak lehen hogei minutuetan sartu ditu partidako bi golak, eta, gero, aldeari eutsi dio. Unai Simonek Osasunaren ahalegin guztiak zapuztu ditu. Epaileak Sancet eta Chimy Avila kanporatu ditu.
Athletic nagusitu da derbian. Talde zuri-gorriak lehen hogei minutuetan sartu ditu partidako bi golak, eta, gero, aldeari eutsi dio. Unai Simonek Osasunaren ahalegin guztiak zapuztu ditu. Epaileak Sancet eta Chimy Avila kanporatu ditu.
Joerak irauli egin dira gaur Sadarren. Athletic zalantzaz beteta iritsi da derbira, baina irabazi egin du, eta uxatu egin ditu; gutxienez, astebetez. Bazuen beharra, aspaldikoa baitzuen kezka. Osasuna, ordea, konfiantzaz lepo ailegatu da, baina galdu egin du, eta horrek kezkaren bat sortuko dio. Berehala uxatu beharko ...
2023-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/231962/arraun-lagunak-bigarrenez-nagusitu-da-euskotren-ligan.htm
Kirola
Arraun Lagunak bigarrenez nagusitu da Euskotren Ligan
Zarauzko Ikurrina ere eurentzat izan da, gaurko estropadan indartsuena Donostiarra izan den arren. Orio izan da bigarren ligan.
Arraun Lagunak bigarrenez nagusitu da Euskotren Ligan. Zarauzko Ikurrina ere eurentzat izan da, gaurko estropadan indartsuena Donostiarra izan den arren. Orio izan da bigarren ligan.
Arraun Lagunakek gaurko estropada amaitzea nahikoa zuen Euskotren Liga bigarrenez irabazteko, baina donostiarrak ez dira horrekin konformatu: atzo egindako lan ona baliatuta, Zarauzko (Gipuzkoa) Ikurrina astinduz amaitu dute liga. Bigarren izan dira gaur, baina Donostiarrak ez du lortu zazpi segundoren errenta gainditz...
2023-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/231963/tuteran-bost-gizon-atxilotu-dituzte-sexu-eraso-bat-egiteagatik.htm
Gizartea
Tuteran bost gizon atxilotu dituzte sexu eraso bat egiteagatik
Atzo beste hiru gizon atxilotu zituzten han, bi bikotekidea jotzeagatik eta bestea ama jotzeagatik.
Tuteran bost gizon atxilotu dituzte sexu eraso bat egiteagatik. Atzo beste hiru gizon atxilotu zituzten han, bi bikotekidea jotzeagatik eta bestea ama jotzeagatik.
Asteburua bereziki kezkagarria izan da Tuteran (Nafarroa). Udaltzaingoak bost lagun atxilotu ditu gaur, sexu eraso bat egin dutelakoan. Foruzaingoak ikerketa zabaldu du, eta akusatuak asteartean igaroko dira epailearen aurretik. Jakitera eman dutenez, atxilotuek 33 eta 19 urte artean dituzte, eta haietako lau Tuterako...
2023-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/231964/urdaibaik-erakustaldia-emanda-irabazi-du-zarauzko-ikurrina.htm
Kirola
Urdaibaik erakustaldia emanda irabazi du Zarauzko Ikurrina
Bou Bizkaia nagusitasunez gailendu da asteburuko bi jardunaldietan. Sailkapenean bederatzi punturen errenta du Zierbenaren eta Hondarribiaren aldean.
Urdaibaik erakustaldia emanda irabazi du Zarauzko Ikurrina. Bou Bizkaia nagusitasunez gailendu da asteburuko bi jardunaldietan. Sailkapenean bederatzi punturen errenta du Zierbenaren eta Hondarribiaren aldean.
Itzuli da Urdaibai. Eta nola, gainera. Joan den asteburua txarra izan zen bermeotarrentzat, baina oraindik ere indartsu dabiltzala erakutsi dute asteburu honetan Zarautzen (Gipuzkoa). Larunbateko eta igandeko jardunaldietan onenak izan dira, eta sailkapen nagusian jauzi handia egin dute. Urdaibaik Zarauzko Ikurrina ira...
2023-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/231965/espainiak-irabazi-du-munduko-kopa.htm
Kirola
Espainiak irabazi du Munduko Kopa
Ingalaterraren aurka irabazi du finala, Olga Carmonaren gol bati esker. Irene Paredesek neurketa osoan jokatu du, eta Oihane Hernandez azken 40 minutuetan aritu da.
Espainiak irabazi du Munduko Kopa. Ingalaterraren aurka irabazi du finala, Olga Carmonaren gol bati esker. Irene Paredesek neurketa osoan jokatu du, eta Oihane Hernandez azken 40 minutuetan aritu da.
Bi euskal herritar munduko txapeldun dira. Espainiako selekzioarekin jokatu dute Irene Paredesek eta Oihane Hernandezek Australia eta Zeelanda Berriko Munduko Kopa, eta final handia irabazi dute gaur Ingalaterraren aurka (1-0), Sydneyko (Australia) Australia estadioan. Olga Carmonak sartu du partidako gol bakarra, 28. ...
2023-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/231966/txema-abarrategi-euskaltzalea-hil-da-60-urte-zituela.htm
Gizartea
Txema Abarrategi euskaltzalea hil da, 60 urte zituela
Besteak beste, Txirritola euskara elkartearen sustatzailea izan zen. Bertsozalea ez ezik, politikagintzan ere jardundakoa zen.
Txema Abarrategi euskaltzalea hil da, 60 urte zituela. Besteak beste, Txirritola euskara elkartearen sustatzailea izan zen. Bertsozalea ez ezik, politikagintzan ere jardundakoa zen.
Goiena-k jakitera eman duenez, gaur zendu da Txema Abarrategi Garaigordobil (Aramaio, Araba, 1963-2023) euskaltzalea. Txirritola euskara elkartearen sustatzaile izandakoa zen, eta azken urteetan Garabide elkartean zebilen lanean, munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen. Aurrez, Fagorren euskara sa...
2023-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/231967/gonzalez-eta-noboa-bigarren-itzulira-ekuadorren.htm
Mundua
Gonzalez eta Noboa bigarren itzulira Ekuadorren
Behin-behineko datuen arabera, botoen herena lortu du correismoak; ia laurdena jaso du Daniel Noboa enpresariak.
Gonzalez eta Noboa bigarren itzulira Ekuadorren. Behin-behineko datuen arabera, botoen herena lortu du correismoak; ia laurdena jaso du Daniel Noboa enpresariak.
Hauteskunde eguna izan zuten atzo Ekuadorren, eta itxura hartu du bigarren itzuliak. Botoen %85 inguru zenbatuta, Luisa Gonzalez ezkertiarra eta Daniel Noboa liberala lehiatuko dira heldu den urriaren 15ean. Rafael Correak zuzentzen duen Herritarren Iraultza alderdiak botoen %33,26 eskuratu ditu; eta Ekintza Demokratik...
2023-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/231968/sei-gizonezko-atxilotu-dituzte-indarkeria-matxistagatik.htm
Gizartea
Sei gizonezko atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik
Hiru gizon Bilbon atxilotu dituzte, bi Gasteizen eta beste bat Errioxan (Espainia).
Sei gizonezko atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik. Hiru gizon Bilbon atxilotu dituzte, bi Gasteizen eta beste bat Errioxan (Espainia).
Gasteizko Udaltzaingoak bi gizonezko atxilotu ditu asteburuan bikotekide ohiei eraso egitea egotzita. Lehenengo atxiloketa larunbat goizean egin zuten. Poliziaren arabera, gizon bat eta emakume bat eztabaidan ikusi zituzten. Biekin hitz egin zuten, eta emakumeak zituen zauriak ikusita, gizonezkoa atxilotu zuten. Atxilo...
2023-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/231969/gaur-epaituko-dute-pausun-autobus-gidari-bati-eraso-egin-zion-gizona.htm
Gizartea
Gaur epaituko dute Pausun autobus gidari bati eraso egin zion gizona
Erasoa ostiral gauean izan zen. Transdev mugikortasun enpresaren buruak zehaztu du «zaila» dela segurtasuna bermatzea Baiona-Hendaia linean.
Gaur epaituko dute Pausun autobus gidari bati eraso egin zion gizona. Erasoa ostiral gauean izan zen. Transdev mugikortasun enpresaren buruak zehaztu du «zaila» dela segurtasuna bermatzea Baiona-Hendaia linean.
Gaur epaituko dute autobus gidari bati eraso egin zion gizona, nahita baliaturiko bortizkeriagatik. Hendaiatik Baionara doan autobus linean, gidari bati eraso zioten joan den ostiralean, 22:00ean, Pausuko (Lapurdi) autobus geltokian. 39 urteko gizonezkoa autobusera igaten ari zela, gidariak erran zion debekatua zela au...
2023-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/231970/baxurako-hegaluzearen-kanpaina-amaitzear-dago.htm
Ekonomia
Baxurako hegaluzearen kanpaina amaitzear dago
Banan-banan arrantzatutako hegaluzeen kontsumoa erritmo bizian doa, eta 2023rako kuotaren ia %80 kontsumitu da.
Baxurako hegaluzearen kanpaina amaitzear dago. Banan-banan arrantzatutako hegaluzeen kontsumoa erritmo bizian doa, eta 2023rako kuotaren ia %80 kontsumitu da.
Gaur, astelehena, 400 tona hegaluze inguru saldu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako lonjetan, eta, Kofradia euskal arrantzaleen etxeak dioenez, ematen du kanpainaren amaiera ez dela bizpahiru aste baino gehiago luzatuko. Zehazki, aurten, 18.605.420 tona harrapatu dira (kuotaren %78). Baxurako ontziek hegaluzeak banaka arran...
2023-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/231971/estebanek-ez-du-baztertu-beste-hauteskunde-deialdi-bat-egin-behar-izatea.htm
Politika
Estebanek ez du baztertu beste hauteskunde deialdi bat egin behar izatea
EAJren Kongresuko bozeramailea Espainiako estatuburu Felipe VI.arekin batzartuko da gaur arratsaldean. Haren aurretik, UPNko presidente Javier Esparza hartu dute Zarzuelan. Esparzak iragarri du ez dela berriro Nafarroako presidente izateko hautagai izango.
Estebanek ez du baztertu beste hauteskunde deialdi bat egin behar izatea. EAJren Kongresuko bozeramailea Espainiako estatuburu Felipe VI.arekin batzartuko da gaur arratsaldean. Haren aurretik, UPNko presidente Javier Esparza hartu dute Zarzuelan. Esparzak iragarri du ez dela berriro Nafarroako presidente izateko hautag...
EAJren Espainiako Kongresuko bozeramaile Aitor Estebanek uste du Felipe VI.ak «azkarregi» deitu duela bilera sorta bat egitera Espainiako gobernuaren osaketaren bidean, «segurtasunik ez dagoelako gehiengo absolutuen inguruan». Esteban bera gaur arratsaldean batzartuko da estatuburuarekin, gehiengo horiei buruz hitz egi...
2023-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/231972/bernardo-arevalo-aurrerakoiak-irabazi-ditu-guatemalako-bozak.htm
Mundua
Bernardo Arevalo aurrerakoiak irabazi ditu Guatemalako bozak
Semilla Mugimendua alderdiko hautagaiak botoen %58 lortu ditu hauteskundeen bigarren itzulian; Torresek, bozen %37,2. Arevalok ozen helarazi die herritarrei ustelkeriaren aurkako mezua.
Bernardo Arevalo aurrerakoiak irabazi ditu Guatemalako bozak. Semilla Mugimendua alderdiko hautagaiak botoen %58 lortu ditu hauteskundeen bigarren itzulian; Torresek, bozen %37,2. Arevalok ozen helarazi die herritarrei ustelkeriaren aurkako mezua.
Presidente kontserbadoreak eta eskuindarrak izan ditu Guatemalak 1986an demokrazia ezarri zenetik. Bada, Latinoamerikako herrialde horrek eskuinetik ezkerrerantz biratuko du, Semilla Mugimenduaren alderdiko hautagai Bernardo Arevalo nagusitu baitzitzaion atzo UNE Itxaropenaren Nazio Batasuna alderdiko buru Sandra Torre...
2023-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/231973/james-marshen-dance-first-filmarekin-amaituko-da-donostiako-71-zinemaldia.htm
Kultura
James Marshen 'Dance First' filmarekin amaituko da Donostiako 71. Zinemaldia
Zuzendari ingelesak Samuel Becketten inguruko film bat aurkeztuko du Sail Ofizialean, lehiaketatik kanpo. Gabriel Byrne eta Sandrine Bonnaire ditu protagonista.
James Marshen 'Dance First' filmarekin amaituko da Donostiako 71. Zinemaldia. Zuzendari ingelesak Samuel Becketten inguruko film bat aurkeztuko du Sail Ofizialean, lehiaketatik kanpo. Gabriel Byrne eta Sandrine Bonnaire ditu protagonista.
«Ezingo al luke aurrena dantza egin eta gero pentsatu?», galdetzen du Estragonek Samuel Becketten Godoten esperoan antzezlanean (1952). «Izan ere, horixe da ordena naturala», eransten du Pozzo pertsonaiak. James Marsh zinema zuzendari ingelesa pasarte horretatik abiatu da Beckett antzerkigile irlandarraren bizitzari bu...
2023-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/231976/inoiz-baino-turista-gehiago-izan-dira-uztailean.htm
Ekonomia
Inoiz baino turista gehiago izan dira uztailean
Iazko uztaileko datuekin alderatuta, %3 handitu dira hoteletako sarrerak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.
Inoiz baino turista gehiago izan dira uztailean. Iazko uztaileko datuekin alderatuta, %3 handitu dira hoteletako sarrerak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.
Turismoak indartsu hasi zuen aurtengo uda, eta sasoi onean segitzen duela erakusten dute hotelek uztailean izan dituzten datuek. Are gehiago, inoiz ez bezalako datuak erregistratu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostatuek joan den hilabetean. Eustatek emandako datuen arabera, 394.297 sarrera izan dituzte hotel...
2023-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/231977/urtean-5760-euro-jasoko-dituzte-indarkeria-matxistagatik-umezurtz-geratzen-direnek.htm
Gizartea
Urtean 5.760 euro jasoko dituzte indarkeria matxistagatik umezurtz geratzen direnek
Eusko Jaurlaritzak onartu berri du indarkeria matxistaren biktimentzako zenbait laguntza jasotzen dituen dekretu proiektua.
Urtean 5.760 euro jasoko dituzte indarkeria matxistagatik umezurtz geratzen direnek. Eusko Jaurlaritzak onartu berri du indarkeria matxistaren biktimentzako zenbait laguntza jasotzen dituen dekretu proiektua.
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak gaur goizean onartu du bortxa matxistaren biktima izan direnentzako zenbait laguntza jasotzen dituen dekretu proiektua. Indarkeria matxistagatik umezurtz geratu direnentzako diru laguntzak arautzen ditu. Dekretu proiektuaren arabera, gutxienez 5....
2023-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/231978/jendarmeriak-eta-guardia-zibilak-larraineko-mendateko-muga-hetsi-dute-goizean.htm
Gizartea
Jendarmeriak eta Guardia Zibilak Larraineko mendateko muga hetsi dute goizean
Larraineko (Zuberoa) lepoko Uturzaetako pasabideak Hego eta Ipar Euskal Herria batzen ditu.
Jendarmeriak eta Guardia Zibilak Larraineko mendateko muga hetsi dute goizean. Larraineko (Zuberoa) lepoko Uturzaetako pasabideak Hego eta Ipar Euskal Herria batzen ditu.
«Euskal Herrian mugarik ez!», idatzi du EH Baik, goizean, Twitterren. Mezuarekin bat, Egoitz Urrutikoetxeak goizago partekatu zuen argazki bat ezarri dute; bertan, bi jendarme eta bi guardia zibil agertzen dira. Urrutikoetxea Orhitik (Zuberoa) jausten ari zen oinez, Uturzaetako pasabiderantz, eszena ikusi zuelarik; aza...
2023-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/231979/saudi-arabiako-mugazainek-ehunka-migratzaile-hil-dituztela-salatu-du-hrwek.htm
Mundua
Saudi Arabiako mugazainek ehunka migratzaile hil dituztela salatu du HRWek
Yemengo mugan 2022ko maiatzetik 2023ko ekainera izandako hainbat kasu ikertu ditu GKEak. Errefuxiatu gehienak etiopiarrak dira.
Saudi Arabiako mugazainek ehunka migratzaile hil dituztela salatu du HRWek. Yemengo mugan 2022ko maiatzetik 2023ko ekainera izandako hainbat kasu ikertu ditu GKEak. Errefuxiatu gehienak etiopiarrak dira.
Saudi Arabiako mugako agenteek ehunka lagun hil zituzten 2022ko maiatzetik aurtengo ekainera, gehienak etiopiarrak. Hala salatu du HRW Human Rigths Watch GKE gobernuz kanpoko erakundeak, gaur kaleratutako txosten batean. Zarra-zarra tirokatu gintuzten izena du txostenak, eta 73 orrialde ditu. Yemengo mugatik iritsitako...
2023-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/231980/alerta-laranja-ezarriko-dute-araban-eta-nafarroan-beroarengatik.htm
Gizartea
Alerta laranja ezarriko dute Araban eta Nafarroan, beroarengatik
Tenperatura 40 gradura iristea espero da biharko eta etziko.
Alerta laranja ezarriko dute Araban eta Nafarroan, beroarengatik. Tenperatura 40 gradura iristea espero da biharko eta etziko.
Ostegunean hasi zen beroaldiak ez du etenik izango oraingoz, eta tenperaturarik beroenak Araban eta Nafarroan izango dira. Euskalmetek abisu horia ezarri du Arabako erdialdean biharko, eta alerta laranja etziko, tenperatura altuak direla eta. Aemet Espainiako meteorologia agentziak ere Nafarroan alerta laranja ezarri d...
2023-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/231981/etxea-borroka-zelai.htm
Gizartea
Etxea, borroka zelai
Etxe duina izateko eskubidea urratzen zaien horiei arreta emateko, etxebizitza sindikatuak eta antzerako plataformak sortu ziren Euskal Herriko hainbat txokotan. Eragile horietako hirurekin izan da BERRIA, eta egoera larria dela ohartarazi dute, etorkizunera kezkaz begiratuta.
Etxea, borroka zelai. Etxe duina izateko eskubidea urratzen zaien horiei arreta emateko, etxebizitza sindikatuak eta antzerako plataformak sortu ziren Euskal Herriko hainbat txokotan. Eragile horietako hirurekin izan da BERRIA, eta egoera larria dela ohartarazi dute, etorkizunera kezkaz begiratuta.
Azken urteetan, nabarmen zailago bihurtu da etxebizitza bat lortzea Euskal Herri osoan, eta, krisi horri erantzuteko, herritarrak antolatzen hasi dira hainbat txokotan. Izan ere, auzi horren inguruan lanean dabiltzan eragile guztiak bat datoz: etxebizitzaren arazoak gizarteko estratu apaletako sektore geroz eta zabalag...
2023-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/231982/alavesek-denboraldiko-lehen-garaipena-lortu-du.htm
Kirola
Alavesek denboraldiko lehen garaipena lortu du
Arabarrek estreinako ederra izan dute Mendizorrotzan: Sevilla irabazi diote. Kike Garcia izan da partidako heroia, bi gol sartu baititu, parekotasuna hausteko balio izan dutenak.
Alavesek denboraldiko lehen garaipena lortu du. Arabarrek estreinako ederra izan dute Mendizorrotzan: Sevilla irabazi diote. Kike Garcia izan da partidako heroia, bi gol sartu baititu, parekotasuna hausteko balio izan dutenak.
Gozatu ederra hartu dute gaur Alaveseko zaleek Mendizorrotzan. Hiru puntuak etxean geratzeaz gain, zazpi gol ikusi dituzte bertatik bertara, zein baino zein ederragoak. Zorionez, horietatik lau Alavesek sartu ditu. 4-3 irabazita, pozik atera dira gasteiztarrak zelaitik, eta oso haserre Jose Luis Mendilibar Sevillako en...
2023-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/232001/victor-erizek-donostia-sari-bat-jasoko-du.htm
Kultura
Victor Erizek Donostia sari bat jasoko du
Ana Torrent aktoreak emango dio saria, irailaren 29an, Viktoria Eugenia antzokian. Ondoren, zinemagilearen 'Cerrar los ojos' film berria emango dute.
Victor Erizek Donostia sari bat jasoko du. Ana Torrent aktoreak emango dio saria, irailaren 29an, Viktoria Eugenia antzokian. Ondoren, zinemagilearen 'Cerrar los ojos' film berria emango dute.
Mende erdia igaro da El espíritu de la colmena-k, Victor Erizek bakarka zuzendutako lehen filmak, Urrezko Maskorra irabazi zuenetik Donostiako Zinemaldian. Gainera, aurten, orain arteko azken film luzea egin eta 31 urtera, Erizek pelikula berri bat aurkeztu du: Cerrar los ojos. Aukera hori baliatzeko, eta, batez ere, z...
2023-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/232002/etzi-dira-hastekoak-fukushimako-ur-kutsatuak-itsasora-isurtzen.htm
Mundua
Etzi dira hastekoak Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen
Japoniako Gobernuak jakinarazi du «isuriaren segurtasuna» egiaztatu dutela. Erabakiak protestak eragin ditu herrialdean. Hego Koreak Tokioren erabakia babestu du.
Etzi dira hastekoak Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen. Japoniako Gobernuak jakinarazi du «isuriaren segurtasuna» egiaztatu dutela. Erabakiak protestak eragin ditu herrialdean. Hego Koreak Tokioren erabakia babestu du.
Japoniako Gobernuak jakinarazi du etzi direla hastekoak Fukushimako zentral nuklearreko ur kutsatuak Ozeano Barera isurtzen, eguraldi baldintzak egokiak badira. Fumio Kishida herrialdeko lehen ministroak gaur prentsa agerraldi batean nabarmendu duenez, erabaki hori hartu dute gobernuak eta instalazioaren operadoreak, T...
2023-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/232003/hitlerren-jaiotetxea-komisaria-bilakatuko-dute.htm
Mundua
Hitlerren jaiotetxea komisaria bilakatuko dute
Zenbaitek salatu dute eraldaketa horrek Hitlerren nahiekin bat egiten duela.
Hitlerren jaiotetxea komisaria bilakatuko dute. Zenbaitek salatu dute eraldaketa horrek Hitlerren nahiekin bat egiten duela.
Adolf Hitler jaio zen etxea komisaria bihurtuko dute. Hitler Braunauko (Austria) eraikin batean jaio zen, 1889an, eta etxea neonazientzako «santutegi» bihurtzen ari zen, asko joaten baitziren bisita egitera. Horregatik, Austriako Gobernuak plan bat abiarazi du hartan eraberritze lanak egiteko. Hain zuzen, eraberritze ...
2023-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/232004/trumpek-esan-du-etzi-georgiako-poliziaren-esku-utziko-duela-bere-burua.htm
Mundua
Trumpek esan du etzi Georgiako Poliziaren esku utziko duela bere burua
AEBetako estatu horretako epaitegi batek 200.000 dolarreko bermea ezarri dio.
Trumpek esan du etzi Georgiako Poliziaren esku utziko duela bere burua. AEBetako estatu horretako epaitegi batek 200.000 dolarreko bermea ezarri dio.
Donald Trump 2016tik 2020ra AEBetako presidente izandakoak jakinarazi du Georgia estatuko Fulton konderriko Poliziaren esku utziko duela bere burua, etzi. Hango epaitegi batek auzipetu egin zuen abuztuaren 14an, 2020ko presidentetzarako hauteskundeetako emaitzak iraultzeko plan baten buru izatea egotzita. Epaitegi horr...
2023-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/232005/brics-taldera-batzeko-eskaera-egin-du-saudi-arabiak.htm
Ekonomia
BRICS taldera batzeko eskaera egin du Saudi Arabiak
Txina eta Errusia alde daude, baina beste hiru kideek mesfidantzaz begiratzen diote aukera horri. Taldea zabaltzeko irizpideak aztertuko dituzte aste honetako goi bileran.
BRICS taldera batzeko eskaera egin du Saudi Arabiak. Txina eta Errusia alde daude, baina beste hiru kideek mesfidantzaz begiratzen diote aukera horri. Taldea zabaltzeko irizpideak aztertuko dituzte aste honetako goi bileran.
BRICS taldean biltzen diren herrialdeek (Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika) goi bilera egingo dute gaur hasi eta ostegunera bitarte, Johannesburgon (Hegoafrika). Han izango dira Xi Jinping Txinako presidentea, Luiz Inacio da Silva Lula Brasilgoa, Cyril Ramaphosa Hegoafrikakoa eta Narendra Modi Indiako lehen ...
2023-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/232006/hildako-ehunka-marmoka-atera-dituzte-donostiako-kontxako-itsasertzetik.htm
Gizartea
Hildako ehunka marmoka atera dituzte Donostiako Kontxako itsasertzetik
Donostiako Udalak jakinarazi du «lasaitasuna» dela nagusi badian; izan ere, bandera berdea dago eremu horretako hondartzetan.
Hildako ehunka marmoka atera dituzte Donostiako Kontxako itsasertzetik. Donostiako Udalak jakinarazi du «lasaitasuna» dela nagusi badian; izan ere, bandera berdea dago eremu horretako hondartzetan.
Donostiako udal zerbitzuek hilda zeuden ehunka marmoka atera dituzte Kontxako hondartzaren ertzetik, gaur goizean. Atera dituzten marmoken artean ez da karabela portugesaren alerik agertu. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, «lasaitasuna» da nagusi badian, eta bandera berdea dago eremu horretako hondartzetan. Udalare...
2023-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/232007/aparkalekuko-lanak-etenda-gurutzeko-plaza-institutuko-ikasleak-ez-dituzte-lekualdatuko.htm
Gizartea
Aparkalekuko lanak etenda, Gurutzeko Plaza institutuko ikasleak ez dituzte lekualdatuko
Paderborn ikastetxera mugitzekoak ziren batxilergoko ikasleak, baina institutuan geldituko dira 2023-2024ko ikasturtean.
Aparkalekuko lanak etenda, Gurutzeko Plaza institutuko ikasleak ez dituzte lekualdatuko. Paderborn ikastetxera mugitzekoak ziren batxilergoko ikasleak, baina institutuan geldituko dira 2023-2024ko ikasturtean.
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak jakinarazi du Gurutzeko Plaza BHIko batxilergoko ikasleak ez dituztela lekualdatuko, eta orain arteko eraikinean ikasiko dutela 2023-2024ko ikasturtean ere. Iruñeko Udalak Zangoza kaleko lurrazpiko aparkalekuko lanak eten ostean hartu du erabakia Nafarroako Gobernuak. Ikasle horiek A...
2023-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/232008/espainiako-erregeak-feijoo-aukeratu-du-inbestidurara-aurkezteko.htm
Mundua
Espainiako erregeak Feijoo aukeratu du inbestidurara aurkezteko
Francina Armengol Espainiako Kongresuko Mahaiko presidenteak eman du erabakiaren berri. Nuñez Feijook 172 diputaturen babesa dauka: bere alderdiko 137rena, UPNko batena, CC Koalizio Kanariarreko batena, eta Voxen 33 ordezkarirena.
Espainiako erregeak Feijoo aukeratu du inbestidurara aurkezteko. Francina Armengol Espainiako Kongresuko Mahaiko presidenteak eman du erabakiaren berri. Nuñez Feijook 172 diputaturen babesa dauka: bere alderdiko 137rena, UPNko batena, CC Koalizio Kanariarreko batena, eta Voxen 33 ordezkarirena.
Espainiako errege Felipe Borboikoak gobernurako presidentegai bat izendatzeko elkarrizketa sailari ekin zion atzo, eta, gaur, jarduneko presidente Pedro Sanchezen nahiz PP Alderdi Popularreko buruzagi Alberto Nuñez Feijooren bisita izan du Zarzuelan. Bilkurekin amaitu eta gero, gobernua osatzeko aukera nori emango dion...
2023-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/232009/thaksin-thailandiara-itzuli-da-hamabost-urtez-erbestean-egon-ondoren.htm
Mundua
Thaksin Thailandiara itzuli da hamabost urtez erbestean egon ondoren
Lehen ministro ohia atxilo hartu dute, ustelkeria, monarkia iraintzea eta botere abusua egotzita.
Thaksin Thailandiara itzuli da hamabost urtez erbestean egon ondoren. Lehen ministro ohia atxilo hartu dute, ustelkeria, monarkia iraintzea eta botere abusua egotzita.
Thaksin Shinawatra Thailandiako lehen ministro ohia herrialdera itzuli da gaur, hamabost urteren ondoren, eta zortzi urteko kartzela zigorra ezarri diote. 2001etik 2006ra izan zen lehen ministro, eta 2006an militarrek emandako estatu kolpe baten ondorioz kendu zuten kargutik. 2008an Thailandiako Auzitegi Gorenak hura a...
2023-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/232010/epaileak-aske-utzi-ditu-tuterako-sexu-erasoarekin-lotura-dutelakoan-atxilotutako-bost-gizonak.htm
Gizartea
Epaileak aske utzi ditu Tuterako sexu erasoarekin lotura dutelakoan atxilotutako bost gizonak
Gizonetako bati sexu eraso bat egin izana egotzi diote, eta beste bati, genero indarkeria. Biktimak esan du beste atxilotuek ez diotela erasorik egin.
Epaileak aske utzi ditu Tuterako sexu erasoarekin lotura dutelakoan atxilotutako bost gizonak. Gizonetako bati sexu eraso bat egin izana egotzi diote, eta beste bati, genero indarkeria. Biktimak esan du beste atxilotuek ez diotela erasorik egin.
Tuterako Udaltzaingoak bost gizon atxilotu zituen igandean, emakume bati sexu eraso bat egitea egotzita. Gaur igaro dira Tuterako (Nafarroa) epaitegitik, eta epaileak bostak aske uztea ebatzi du, behin-behinean. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, emakumeak epailearen nahiz polizien aurrean esan du diskot...
2023-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/232011/bilboko-konpartsek-poliziaren-indarkeria-eta-udalaren-jarrera-salatu-dituzte.htm
Gizartea
Bilboko Konpartsek poliziaren indarkeria eta udalaren jarrera salatu dituzte
Konpartsek nabarmendu dute Bilboko Udalaren jazarpenaren atzean jai eredu herrikoi, parte hartzaile, feminista eta euskaldunaren aurkako estrategia politiko jakin bat ezkutatzen dela.
Bilboko Konpartsek poliziaren indarkeria eta udalaren jarrera salatu dituzte. Konpartsek nabarmendu dute Bilboko Udalaren jazarpenaren atzean jai eredu herrikoi, parte hartzaile, feminista eta euskaldunaren aurkako estrategia politiko jakin bat ezkutatzen dela.
Bilboko Konpartsek poliziaren «indarkeria» eta udalaren jokabidea salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur. Bilboko Aste Nagusiko lehiaketa gastronomikoan egin dute protesta, Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen aurrean. Jaietako lehen egunean txupinazoaren aurretik gertatutakoa salatu dute. Izan ere, azaldu dutenez, t...
2023-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/232026/gidari-bat-hil-da-ap-8-errepidean-errenteria-parean.htm
Gizartea
Gidari bat hil da AP-8 errepidean, Errenteria parean
Beste lau lagun ere zauritu dira furgoneta batek eta kamioi batek izandako istripuan.
Gidari bat hil da AP-8 errepidean, Errenteria parean. Beste lau lagun ere zauritu dira furgoneta batek eta kamioi batek izandako istripuan.
Istripu lazgarria izan da gaur goizaldean AP-8 errepidean, Errenteria (Gipuzkoa) parean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 01:30erako minutu batzuk falta zirenean, elkar jo dute furgoneta batek eta kamioi batek Irungo (Gipuzkoa) noranzkoan. Lagun bat hil da, eta beste lau Donostia ospitalera eram...
2023-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/232027/beste-hiru-gizon-atxilotu-dituzte-bilbon-sexu-erasoak-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Beste hiru gizon atxilotu dituzte Bilbon, sexu erasoak egitea egotzita
Bilboko Udaltzaingoaren arabera, atxilotuek emakumeei ukituak egin dizkiete.
Beste hiru gizon atxilotu dituzte Bilbon, sexu erasoak egitea egotzita. Bilboko Udaltzaingoaren arabera, atxilotuek emakumeei ukituak egin dizkiete.
Bilboko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, hiru gizon atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko laugarren gauean. Emakumeei ukituak egitea egotzi diete. Ez dira izan Bilbon sexu erasoengatik atxilotu dituzten bakarrak. Jaien bigarren egunean ere beste hiru gizon atxilotu zituzten, hiru emakumeri ukituak egitea leporatuta.
2023-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/232028/nuntildeez-feijooren-inbestidura-saioa-irailaren-26rako-eta-27rako-antolatu-dute.htm
Mundua
Nuñez Feijooren inbestidura saioa irailaren 26rako eta 27rako antolatu dute
PPren presidentegaiak adierazi du Kongresuko gehiengo osoa lortzeko falta zaizkion lau botoak lortze aldera EH Bildurekin ez beste alderdi guztiekin hitz egingo duela. Estebanek esan du «kortesiazko bilera bat» egingo duela Feijoorekin.
Nuñez Feijooren inbestidura saioa irailaren 26rako eta 27rako antolatu dute. PPren presidentegaiak adierazi du Kongresuko gehiengo osoa lortzeko falta zaizkion lau botoak lortze aldera EH Bildurekin ez beste alderdi guztiekin hitz egingo duela. Estebanek esan du «kortesiazko bilera bat» egingo duela Feijoorekin.
Alberto Nuñez Feijoo PPren presidentegaiaren inbestidura saioa irailaren 26rako eta 27rako antolatu du Francina Armengol Espainiako Kongresuko presidenteak. Dena den, joan den uztailaren 23an Espainiako Gorteetarako egindako hauteskundeen emaitzak aintzat hartuta, eskuineko alderdi horren hautagaiak ia ez du aukerarik ...
2023-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/232029/oskar-alegriak-zinzindurrunkarratz-filma-aurkeztuko-du-seminci-jaialdian.htm
Kultura
Oskar Alegriak 'Zinzindurrunkarratz' filma aurkeztuko du Seminci jaialdian
Artazu bere herritik Andimendira asto batekin egindako bidea kontatuko du Alegriaren hirugarren lan luzeak: «Oinez eginiko film bat da». Super-8 formatuan filmatu du osorik.
Oskar Alegriak 'Zinzindurrunkarratz' filma aurkeztuko du Seminci jaialdian. Artazu bere herritik Andimendira asto batekin egindako bidea kontatuko du Alegriaren hirugarren lan luzeak: «Oinez eginiko film bat da». Super-8 formatuan filmatu du osorik.
Lau urte igaro dira Zumiriki Veneziako Zinemaldian (Italia) estreinatu zutenetik, eta Oskar Alegria zinemagileak lan berri bat aurkeztuko du datozen hilabeteetan, Zinzindurrunkarratz izeneko bere hirugarren film luzea —lehena Emak Bakia baita izan zen (2012)—. Gaur jakitera eman dute urrian Valladolideko Seminci zinema...
2023-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/232030/23-urteko-gizon-bat-atxilotu-dute-baionako-bestetako-hilketa-leporaturik.htm
Gizartea
23 urteko gizon bat atxilotu dute, Baionako bestetako hilketa leporaturik
Tarbesen (Okzitania) atxilotu dute susmagarria. Polizia «hainbat hipotesirekin» ari da lanean.
23 urteko gizon bat atxilotu dute, Baionako bestetako hilketa leporaturik. Tarbesen (Okzitania) atxilotu dute susmagarria. Polizia «hainbat hipotesirekin» ari da lanean.
Uztailaren 26an, 46 urteko baionar bat koman sartu zen, Baionako bestetan jasoriko hainbat zafraldiren ondotik, eta handik egun batzuetara hil zen. Goiz honetan Baionako Polizia Judizialak eramaniko inkestaren harira, gizon bat atxilotu dute Tarbesen (Okzitania), erasoarekin lotura duelakoan. Gizonezkoari eraso egin z...
2023-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/232031/sakanan-eta-goierrin-ahta-egiteko-zundaketen-aurkako-bizikleta-martxa-egingo-dute-asteburuan.htm
Gizartea
Sakanan eta Goierrin AHTa egiteko zundaketen aurkako bizikleta martxa egingo dute asteburuan
Zundaketek eta AHTak kalteak dakartzatela salatu dute. Hiru eguneko ibilbidea egingo dute, Sakana, Arabako Lautada eta Goierri lotuta.
Sakanan eta Goierrin AHTa egiteko zundaketen aurkako bizikleta martxa egingo dute asteburuan. Zundaketek eta AHTak kalteak dakartzatela salatu dute. Hiru eguneko ibilbidea egingo dute, Sakana, Arabako Lautada eta Goierri lotuta.
Abiadura Handiko Trena egiteko lanetan zundaketa geologikorik ez egiteko eskatuko du Stop AHT Zundaketak ekinaldiak, AHTaren aurkako zenbait plataformak osatutakoak. Sakana, Arabako Lautada eta Goierri lotuko dituen ibilbidea osatuko dute hiru egunez, bizikletaz. Zundaketek, eta, oro har, AHTa eraikitzeak «inpaktu kate...
2023-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/232032/guentildeesen-448-gradura-iritsi-dira.htm
Gizartea
Gueñesen 44,8 gradura iritsi dira
Euskalmetek prebisioen larritasun maila igo du 15:00-18:00 bitarterako, kostaldean, Ebro ondoko eskualdeetan eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako barnealdeetan.
Gueñesen 44,8 gradura iritsi dira. Euskalmetek prebisioen larritasun maila igo du 15:00-18:00 bitarterako, kostaldean, Ebro ondoko eskualdeetan eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako barnealdeetan.
Beroa erasaten ari da. Atzotik, alerta laranja ezarria zegoen Euskal Herri osoan tenperatura beroengatik, baina, egin dituzten iragarpenen arabera, baliteke egoerak okerrera egitea datozen orduetan, eta termometroak 42 gradura ere iristea. Gueñesen (Bizkaia) dagoen Sodupeko estazio meteorologikoak 44,8 gradu erregistra...
2023-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/232033/indiako-espaziontzi-bat-ilargiko-hego-polora-iritsi-da.htm
Mundua
Indiako espaziontzi bat Ilargiko hego polora iritsi da
Ilargiko hego polora iritsi den lehena da, eta ilargiratu den laugarren herrialdea. 14:34ean iritsi da.
Indiako espaziontzi bat Ilargiko hego polora iritsi da. Ilargiko hego polora iritsi den lehena da, eta ilargiratu den laugarren herrialdea. 14:34ean iritsi da.
Ilargiko hego poloan dago Indiako Chandrayaan-3 espaziontzia oraintxe. Euskal Herriko 14:34ean ilargiratu da. Ilargiko hego polora ailegatu den lehen espaziontzia da, eta satelite hartan lurreratu den laugarren herrialdea, AEB Ameriketako Estatu Batuen, Txinaren eta SESB Sobietar Errepublika Sozialista batasunen atzeti...
2023-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/232034/hego-euskal-herriko-hotelak-borborka-izan-dira-uztailean.htm
Ekonomia
Hego Euskal Herriko hotelak borborka izan dira uztailean
Iazko uztailarekin alderatuta, %4,3 handitu dira Hego Euskal Herriko hoteletako sarrerak. Okupazio maila %74,3koa izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; eta %52,7koa Nafarroan.
Hego Euskal Herriko hotelak borborka izan dira uztailean. Iazko uztailarekin alderatuta, %4,3 handitu dira Hego Euskal Herriko hoteletako sarrerak. Okupazio maila %74,3koa izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; eta %52,7koa Nafarroan.
Gauza asko egin daitezke udan: lo egiteko aprobetxatzen dute batzuek, eguzkia hartzeko besteek, eta oporretara joateko gehien-gehienek. Punta-puntako helmuga turistikoentzat soilik ez, Euskal Herriko turismoarentzat ere uda beroa izaten ari da; inoiz ez bezalako datuak lortu dituzte Hego Euskal herriko ostatuetan. INE...
2023-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/232035/gizon-bat-hil-da-mundakako-hondartzan.htm
Gizartea
Gizon bat hil da Mundakako hondartzan
Sorosleak lanean hasi aurretik gertatu da ezbeharra. Hildakoak 90 urte zituen, eta Bermeokoa zen.
Gizon bat hil da Mundakako hondartzan. Sorosleak lanean hasi aurretik gertatu da ezbeharra. Hildakoak 90 urte zituen, eta Bermeokoa zen.
Gizon bat hil da Mundakako hondartzan (Bizkaia) gaur goizean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hareatzan zeuden lagun batzuek atera dute gizona uretatik, konorterik gabe. 10:50 aldera gertatu da ezbeharra, sorosleen lanorduetatik kanpo. Horiek heldu direnean, ezin izan dute ezer ere egin gizonar...
2023-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/232036/kremlinek-kargutik-kendu-du-aire-indarreko-buru-sergei-surovikin.htm
Mundua
Kremlinek kargutik kendu du aire indarreko buru Sergei Surovikin
Wagnerrek ekainean egindako matxinadarekin ustez izandako loturagatik hartu du erabakia Errusiak, AEBen arabera. Ukrainako eraso batek gutxienez hiru lagun hil ditu Belgoroden.
Kremlinek kargutik kendu du aire indarreko buru Sergei Surovikin. Wagnerrek ekainean egindako matxinadarekin ustez izandako loturagatik hartu du erabakia Errusiak, AEBen arabera. Ukrainako eraso batek gutxienez hiru lagun hil ditu Belgoroden.
Kremlinek kargugabetu egin du aire indarreko buruzagi Sergei Surovikin, Armageddon jenerala deiturikoa, Errusiako RIA albiste agentziak gaur jakinarazi duenez. Ukrainako inbasioaren testuinguruan, iazko ekainean, Hegoaldeko armadako buru izendatu zuten Surovikin. Urrats bat egin zuen aurrera; urrian, Errusiako indarren...
2023-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/232037/errimaren-josteta-askotarikoak.htm
Kultura
Errimaren josteta askotarikoak
Bertso sorta bat aukeratzeko eskatu die Berriak sei bertsolariri, haren gainean hausnartzeko, kantatu ziren toki berean direlarik. Nazioarteko Inprobisatzaileen Birako bat oroitarazi du Alkaizak. Quiala, Arguello, Lujanbio eta Soto aritu ziren kantuan, Iruñean.
Errimaren josteta askotarikoak. Bertso sorta bat aukeratzeko eskatu die Berriak sei bertsolariri, haren gainean hausnartzeko, kantatu ziren toki berean direlarik. Nazioarteko Inprobisatzaileen Birako bat oroitarazi du Alkaizak. Quiala, Arguello, Lujanbio eta Soto aritu ziren kantuan, Iruñean.
Bertsoaldi mordoa du kaskoan gorderik Saioa Alkaizak (Iruñea, 1991); askotariko gaiei buruzkoak, askotariko ahoskeretan kantatuak. Izatez, erdaretan eginak ere baditu gogoan, eta, hain justu, horietako bat bururatu zaio bertso sorta kutun bat oroitzeko eskatuta. Lau inprobisatzailek, errima jostalariz eta txandaka, sai...
2023-8-23
https://www.berria.eus/albisteak/232038/elak-vayven-delivery-enpresaren-lantaldea-subrogatzea-eskatu-dio-amazoni.htm
Ekonomia
ELAk Vayven Delivery enpresaren lantaldea subrogatzea eskatu dio Amazoni
Amazonen azpikontrata bat da Vayven delivery enpresa, eta prozedura bat hasi du lantaldeko lan kontratu guztiak amaitzeko.
ELAk Vayven Delivery enpresaren lantaldea subrogatzea eskatu dio Amazoni. Amazonen azpikontrata bat da Vayven delivery enpresa, eta prozedura bat hasi du lantaldeko lan kontratu guztiak amaitzeko.
Amazon multinazionalarekin kontratua amaitu eta gutxira, langile guztien lan kontratuak amaitzeko asmoz, EEE enplegua erregulatzeko espediente bat jarri du abian Vayven Delivery enpresak. ELAK espediente hori errefusatu du, eta enpresako 23 langileen subrogazioa bete dezala eskatu dio Amazoni. Orain gutxi arte, Vayven...
2023-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/232040/errusiak-baieztatu-du-wagner-taldeko-burua-hil-dela.htm
Mundua
Errusiak baieztatu du Wagner taldeko burua hil dela
Hamar pertsona zeuden hegazkinean, eta guztiak hil egin dira. → Informazio gehiago: Errusiak baieztatu du Wagnerreko burua hil dela hegazkin istripu batean
Errusiak baieztatu du Wagner taldeko burua hil dela. Hamar pertsona zeuden hegazkinean, eta guztiak hil egin dira. → Informazio gehiago: Errusiak baieztatu du Wagnerreko burua hil dela hegazkin istripu batean
Atzo arratsaldean lurra jo zuen, Errusian, Wagner talde paramilitarreko buru Jevgeni Prigozhin zeraman hegazkin pribatuak. Hala baieztatu du Errusiako abiazio agentzia federalak. Hamar pertsona zihoazen hegazkinean denera, eskifaiako hiru kide eta zazpi bidaiari, eta herrialdeko Larrialdi Ministerioak adierazi du guzti...
2023-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/232055/elefantearen-faltan-izan-dira-debatean.htm
Mundua
Elefantearen faltan izan dira debatean
Bederatzi dira Alderdi Errepublikanoaren primarioetako hautagaitzak. Zortzi baino ez ziren izan lehen debatean: Trump falta zen. Horren ordez, elkarrizketa bat eskaini zuen.
Elefantearen faltan izan dira debatean. Bederatzi dira Alderdi Errepublikanoaren primarioetako hautagaitzak. Zortzi baino ez ziren izan lehen debatean: Trump falta zen. Horren ordez, elkarrizketa bat eskaini zuen.
Presidentetzarako hauteskundeak dituzte AEBetan heldu den urtean, eta kanpainaurrearen atarian dira. Alderdi Errepublikanoak atzo ekin zien hautagaia hautatzeko debateei, Milwaukeen (Wisconsin). Bederatzi dira hautagaitzak, tartean, Donald Trump 2016 eta 2020 bitartean presidente izandakoa; hura izan zen, baina, estrei...
2023-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/232056/emakume-bat-atxilotu-dute-gasteizen-bikotekide-ohia-hiltzea-egotzita.htm
Gizartea
Emakume bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohia hiltzea egotzita
Hilketa atzo arratsaldean izan zen, Gasteizko Sansomendi auzoko etxebizitza batean.
Emakume bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohia hiltzea egotzita. Hilketa atzo arratsaldean izan zen, Gasteizko Sansomendi auzoko etxebizitza batean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 51 urteko emakume bat atxilotu du, bikotekide ohia hiltzea leporatuta. Hilketa atzo arratsaldean izan zen, Sansomendi auzoko etxe batean. Poliziak azaldu duenez, 17:00 aldera dei bat jaso zuten. Emakume batek esan zien bizilagun baten etxean gizon ba...
2023-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/232057/gizon-bat-atxilotu-dute-bilbon-sexu-eraso-bat-egitea-leporatuta.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, sexu eraso bat egitea leporatuta
Emakume bati ukituak egitea egotzi diote.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, sexu eraso bat egitea leporatuta. Emakume bati ukituak egitea egotzi diote.
Bilboko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, beste gizonezko bat atxilotu dute, emakume bati sexu eraso bat egitea egotzita. Azaldu dutenez, bart gauean atzeman dute, bezperan emakume batek jarritako salaketaren harira. Ukituak egitea leporatzen diote. Ez da Bilboko Aste Nagusian sexu erasoekin lotura izan dezakeelakoan a...
2023-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/232058/senper-laquoeaj-beldur-da-estreinakoz-bere-historianraquo.htm
Politika
Senper: «EAJ beldur da, estreinakoz bere historian»
PP estu hartzen ari da EAJ, Nuñez Feijoo Espainiako presidente izateko babesa lortu nahian. Borja Senper alderdiko Gizarte idazkariordeak esan du «prozesioa» ez dela amaituko «azken pausoak egin arte». EAJ talde parlamentarioa lortzeko bidean da Senatuan PSOEren laguntzaz, baina azken hitza PPk izango du.
Senper: «EAJ beldur da, estreinakoz bere historian». PP estu hartzen ari da EAJ, Nuñez Feijoo Espainiako presidente izateko babesa lortu nahian. Borja Senper alderdiko Gizarte idazkariordeak esan du «prozesioa» ez dela amaituko «azken pausoak egin arte». EAJ talde parlamentarioa lortzeko bidean da Senatuan PSOEren lagu...
PPko presidente Alberto Nuñez Feijoo Espainiako presidente izaten saiatuko da irailaren 26an eta 27an egingo duten inbestidura saioan, Espainiako Kongresuan. PPko buruak lau boto falta ditu Moncloara iristeko, eta EAJn jarri du jomuga. Jeltzaleen Kongresuko bozeramaile Aitor Estebanek oso argi utzi du asteon EAJko bost...
2023-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/232059/bricseko-kide-izango-dira-saudi-arabia-iran-eta-argentina.htm
Ekonomia
BRICSeko kide izango dira Saudi Arabia, Iran eta Argentina
Guztira sei herrialde batuko dira Brasilek, Errusiak, Indiak, Txinak eta Hegoafrikak osatutako taldera. Erabakiak errezeloa piztu du Bruselan eta Washingtonen.
BRICSeko kide izango dira Saudi Arabia, Iran eta Argentina. Guztira sei herrialde batuko dira Brasilek, Errusiak, Indiak, Txinak eta Hegoafrikak osatutako taldera. Erabakiak errezeloa piztu du Bruselan eta Washingtonen.
Datozen urteetan nazioarteko merkataritzaren joko arauak baldintzatu ditzakeen erabakia hartu dute BRICS taldea osatzen duten herrialdeek —Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika—. Beste sei kide izango ditu blokeak: Saudi Arabia, Egipto, Etiopia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran eta Argentina. 2024ko urtarrilaren 1e...
2023-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/232060/immigrazioa-nabarmen-murriztu-nahi-du-macronek.htm
Politika
Immigrazioa «nabarmen murriztu» nahi du Macronek
Uste du Europako Batasuneko kanpoko mugetan kontrolak indartu behar direla. Bestalde, hezkuntzaz ere mintzatu da, eta, haren ustez, zailtasunak dituzten ikasleek goizago egin behar dute eskola sartzea.
Immigrazioa «nabarmen murriztu» nahi du Macronek. Uste du Europako Batasuneko kanpoko mugetan kontrolak indartu behar direla. Bestalde, hezkuntzaz ere mintzatu da, eta, haren ustez, zailtasunak dituzten ikasleek goizago egin behar dute eskola sartzea.
Frantziako Le Point aldizkarian elkarrizketa luzea eman du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak. Besteak beste, immigrazioaz eta hezkuntzaz aritu da luze eta zabal. Migrazioari buruz galdetuta, uste du «nabarmen murriztu» behar dela immigrazioa, «legez kanpokoa batik bat». Horretarako, Europako Batasuneko kanpoko mu...
2023-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/232061/errusiak-baieztatu-du-wagnerreko-burua-hil-dela-hegazkin-istripu-batean.htm
Mundua
Errusiak baieztatu du Wagnerreko burua hil dela hegazkin istripu batean
Putinek doluminak eman dizkie hildakoen senideei, eta esan du ikertzen ari direla ustezko hegazkin istripuaren inguruabarrak. Wagnerren aldekoek Defentsa Ministerioari egotzi diote hegazkina eraitsi izana. Mendebaldeak «zalantzak» ditu Prigozhinen heriotzaren inguruan.
Errusiak baieztatu du Wagnerreko burua hil dela hegazkin istripu batean. Putinek doluminak eman dizkie hildakoen senideei, eta esan du ikertzen ari direla ustezko hegazkin istripuaren inguruabarrak. Wagnerren aldekoek Defentsa Ministerioari egotzi diote hegazkina eraitsi izana. Mendebaldeak «zalantzak» ditu Prigozhinen...
Errusiako Aire Garraioko Agentzia Federalak atzo baieztatu zuenez, Wagner talde paramilitarreko buruzagi Jevgeni Prigozhin hil egin zen haren hegazkin pribatuak lurra jota, Tver eskualdean, Mosku iparraldean. Hamar bidaiari zihoazen, eta guztiak hil dira, Errusiako Larrialdi Ministerioaren arabera. Hildakoen zerrendan,...
2023-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/232062/ehunka-arrain-hilda-agertu-dira-urumea-ibaian.htm
Gizartea
Ehunka arrain hilda agertu dira Urumea ibaian
Ibaiak ur gutxi izateak eta beroak eragina izan dute. Eguzki talde ekologistak «prebentzio eta zaintza neurriak» babesteko eskatu du.
Ehunka arrain hilda agertu dira Urumea ibaian. Ibaiak ur gutxi izateak eta beroak eragina izan dute. Eguzki talde ekologistak «prebentzio eta zaintza neurriak» babesteko eskatu du.
Ehunka amuarrain eta izokin hilik agertu dira aste honetan Gipuzkoako Urumea ibaian, Hernani parean, Eguzki talde ekologistak salatu duenez. Taldeak azaldu duenez, herritar batek abisua eman zion taldeari, eta hark deitu zien Aldundiko Basozainei eta Uraren Euskal Agentziari. Eguzkik ohartarazi du ibai hori, Euskal He...
2023-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/232063/osakidetzak-ia-50-lagun-artatu-ditu-bero-boladagatik.htm
Gizartea
Osakidetzak ia 50 lagun artatu ditu bero boladagatik
Iragarpenen arabera, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira datozen egunetan. Gaurko, alerta laranja ezarri dute Araban eta Nafarroako hainbat tokitan, eta abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan
Osakidetzak ia 50 lagun artatu ditu bero boladagatik. Iragarpenen arabera, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira datozen egunetan. Gaurko, alerta laranja ezarri dute Araban eta Nafarroako hainbat tokitan, eta abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan
Osakidetzak, bero boladak sortutako ondoezen ondorioz, ia 50 pertsona artatu ditu, atzotik gaur goizeko bederatziak arte. Gainera, horietako 29 lagun ospitaleratu egin dituzte. Bizkaian, Osakidetzako larrialdi zerbitzuek 30 pertsona artatu dituzte. Araban, berriz, hamalau lagun; eta Gipuzkoan beste lau. Gaur goizaldea...
2023-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/232064/kezka-nagusi-fukushimako-ur-kutsatuak-isurtzen-hasi-diren-lehen-egunean.htm
Mundua
Kezka nagusi Fukushimako ur kutsatuak isurtzen hasi diren lehen egunean
Txinak ingurumena sabotatzea leporatu dio Tokiori, eta debekatu egin ditu Japoniako itsaski guztien inportazioak.
Kezka nagusi Fukushimako ur kutsatuak isurtzen hasi diren lehen egunean. Txinak ingurumena sabotatzea leporatu dio Tokiori, eta debekatu egin ditu Japoniako itsaski guztien inportazioak.
Eguraldia aldeko izan dute Japonian, eta Tepco konpainia gaur hasi da Fukushimako ur kutsatuak Ozeano Barera isurtzen, han 13:00ak zirenean. Denera 1,34 milioi metro kubiko inguru daude pilatuta zentral nuklearreko edukiontzietan, baina tona litro horiek «apurka-apurka eta era kontrolatuan» isuriko dituztela ziurtatu d...
2023-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/232065/moma-museoak-bilduma-iraunkorrean-du-berriaren-azala-ageri-den-argazki-bat.htm
Kultura
MOMA museoak bilduma iraunkorrean du BERRIAren azala ageri den argazki bat
Stefen Chowren eta Huiyi Linen 'The Poverty Line' proiektukoa da argazkia. Elikagaien bidez irudikatu asmo dituzte pobreziaren mugak.
MOMA museoak bilduma iraunkorrean du BERRIAren azala ageri den argazki bat. Stefen Chowren eta Huiyi Linen 'The Poverty Line' proiektukoa da argazkia. Elikagaien bidez irudikatu asmo dituzte pobreziaren mugak.
Luzera, metroak; edukiera, litroak; masa, gramoak... Bada modurik edozeri neurria hartzeko. Batera edo bestera, zerekin neurtu jakin behar da. Tomateak, kasurako: hemen dozena erdia dena dozena bat da Kenyan, pare bat Indian, eta ia hiru Nigerian. Horrela hasi ziren pobreziaren tamainari begiratzen Stefen Chow fotokaze...
2023-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/232066/godarden-film-batekin-hasiko-da-zabaltegi-tabakalera-saila.htm
Kultura
Godarden film batekin hasiko da Zabaltegi-Tabakalera saila
Zuzendari frantsesaren hilondoko film laburra ez ezik, hamabost film luze, beste zazpi labur eta bi ertain emango dituzte. Bi euskal herritar izango dira lehian: Irati Gorostidi eta Ion de Sosa.
Godarden film batekin hasiko da Zabaltegi-Tabakalera saila. Zuzendari frantsesaren hilondoko film laburra ez ezik, hamabost film luze, beste zazpi labur eta bi ertain emango dituzte. Bi euskal herritar izango dira lehian: Irati Gorostidi eta Ion de Sosa.
Donostiako 71. Zinemaldia hasteko hilabete eskas falta den honetan, jaialdiko atal guztietan erakutsiko dituzten filmen zerrendak aletzen jarraitzen dute antolatzaileek. Zabaltegi-Tabakalera sailean parte hartuko dutenak jakinarazi dituzte gaur, hain zuzen ere. Lehiaketarik irekiena izaki, askotariko proposamenak bildu...
2023-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/232067/osakidetzako-garbitzaileei-greba-eskubidea-ukatu-zietela-ebatzi-du-donostiako-lan-arloko-epaitegiak.htm
Gizartea
Osakidetzako garbitzaileei greba eskubidea ukatu zietela ebatzi du Donostiako lan arloko epaitegiak
Epaileak ebatzi du Osakidetzak azpikontratatutako enpresak oporrak hartzera eta greba deialdia uztera behartu zituela garbitzaileak.
Osakidetzako garbitzaileei greba eskubidea ukatu zietela ebatzi du Donostiako lan arloko epaitegiak. Epaileak ebatzi du Osakidetzak azpikontratatutako enpresak oporrak hartzera eta greba deialdia uztera behartu zituela garbitzaileak.
Donostiako lan arloko laugarren epaitegiak ebatzi du Optima enpresak greba eskubidea ukatu ziela Osakidetzako garbitzaileei. ELA sindikatuak jakinarazi duenez, garbitzaileak oporrak hartzera behartu zituzten grebak indarrean zirauen bitartean. Sindikatuak esan du langileek urteko egutegia zutela, oporraldiak uztailean ...
2023-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/232068/ndfk-dio-energiarako-laguntzak-zaurgarrienentzat-mugatu-behar-direla.htm
Ekonomia
NDFk dio energiarako laguntzak zaurgarrienentzat mugatu behar direla
Nabarmendu du ezinbesteko neurria dela energia fosilen kontsumoa murrizteko. Gobernuek urtero hezkuntzan gastatzen dutena baino gehiago erabili zuten iaz.
NDFk dio energiarako laguntzak zaurgarrienentzat mugatu behar direla. Nabarmendu du ezinbesteko neurria dela energia fosilen kontsumoa murrizteko. Gobernuek urtero hezkuntzan gastatzen dutena baino gehiago erabili zuten iaz.
Energia erosteko laguntzak amaitu behar dira. Eta amaitu egin behar dira energia fosilen kontsumoa murriztu ahal izateko eta, horrela, ingurumen helburuak bete ahal izateko. Hala dio NDF Nazioarteko Diru Funtsak. Iaz, erregai fosilentzako diru laguntzak 7 bilioi dolarrenak izan ziren mundu osoan. Gobernuek energia ero...
2023-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/232069/fifak-espedientea-ireki-dio-luis-rubialesi-munduko-kopako-finalean-izandako-jokabideagatik.htm
Kirola
FIFAk espedientea ireki dio Luis Rubialesi, Munduko Kopako finalean izandako jokabideagatik
Bertzeak bertze, Jennifer Hermoso jokalariari musu bat eman zion, haren borondatearen aurka. Kinka larrian dago zuzendariaren postua, eta litekeena da bihar dimisioa aurkeztea.
FIFAk espedientea ireki dio Luis Rubialesi, Munduko Kopako finalean izandako jokabideagatik. Bertzeak bertze, Jennifer Hermoso jokalariari musu bat eman zion, haren borondatearen aurka. Kinka larrian dago zuzendariaren postua, eta litekeena da bihar dimisioa aurkeztea.
Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidenteak salaketak, espedienteak eta kritikak bertzerik ez du jaso egunotan, Munduko Kopako finalean izan zuen jokabideagatik. Bertzeak bertze, Espainiak finala irabaztean keinu itsusiak egin zituen estadioaren palkoan, eta, dominak banatu zituztenean Jennifer Hermoso jok...
2023-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/232071/zaharraren-esentzia-berria.htm
Bizigiro
Zaharraren esentzia berria
1994an eraiki zuten Juan Jose Nanclares zubia, Gasteizko Gaztelako Atea kaleko zubia ordezkatu ahal izateko. Zubi Urdina izenez ezagutzen dute hiritar gehienek, eta erreferentziazko lekua da askorentzat.
Zaharraren esentzia berria. 1994an eraiki zuten Juan Jose Nanclares zubia, Gasteizko Gaztelako Atea kaleko zubia ordezkatu ahal izateko. Zubi Urdina izenez ezagutzen dute hiritar gehienek, eta erreferentziazko lekua da askorentzat.
Zaharra berritzea tokatzen da askotan. Eta aldaketa urbanistikoek ezinegona sortzen die herritar askori. Aurrerapenaren izenean, hiriak garai berrietara egokitzen ari dira: eraikuntzak gero eta praktikoagoak dira, herritarrentzat pentsatuta daude, minimalistagoak dira... Horregatik, Gasteizen, Gaztelako Atea kaleko zub...
2023-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/232072/eredu-direnak-gogoan-gordeta.htm
Kultura
Eredu direnak gogoan gordeta
Bertso sorta bat hautatzeko eskatu die BERRIAk sei bertsolariri. Horien gaineko gogoeta egin dute, kantatu ziren leku berean. Nerea Ibarzabalen bertso asko ditu begiko Aizpuruak, baina «hunkigarri» zaio azken Txapelketa Nagusian Irunen kantatu zuen bakarkakoa.
Eredu direnak gogoan gordeta. Bertso sorta bat hautatzeko eskatu die BERRIAk sei bertsolariri. Horien gaineko gogoeta egin dute, kantatu ziren leku berean. Nerea Ibarzabalen bertso asko ditu begiko Aizpuruak, baina «hunkigarri» zaio azken Txapelketa Nagusian Irunen kantatu zuen bakarkakoa.
Bertso sorta bat aukeratzeko eskatuta, pentsatzeko tarte bat eskatu zion Haira Aizpurua bertsolariak (Sara, Lapurdi, 2006) kazetariari, ez baitzitzaion berehalakoan otu bertsoaldia. Gauza bat argi zuen, baina, hasieratik: «Nahiko nituzke emakume baten bertsoak hautatu. Kontua da, lehenagoko emakume bertsolarien bertso ...
2023-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/232073/plaza-ertzetik-erdigunera-bidea-egiten.htm
Gizartea
PLAZA ERTZETIK ERDIGUNERA BIDEA EGITEN
Estitxu Arozena eta Aner Peritz bertsolariak dira, baita haien aitak ere. Hala ere, haien aitena ez den beste leku batetik ari dira bidea egiten bertsolaritzan. Izan ere, Arozena eta Peritz ez dira plazagizonak. Plazaz, gatazkaz, lehiaz, oasiez, transgresioaz, erreginez eta astoez jardun dute. Bertsolarien munduaz, fin...
PLAZA ERTZETIK ERDIGUNERA BIDEA EGITEN. Estitxu Arozena eta Aner Peritz bertsolariak dira, baita haien aitak ere. Hala ere, haien aitena ez den beste leku batetik ari dira bidea egiten bertsolaritzan. Izan ere, Arozena eta Peritz ez dira plazagizonak. Plazaz, gatazkaz, lehiaz, oasiez, transgresioaz, erreginez eta astoe...
Estitxu Arozenak eta Aner Peritzek gauza komun asko dituzte; horietako bat da biak direla bertsolariak. Are, biek jaso dute bertsoa etxean, haien aitak ere —Manolo Arozena eta Xabier Euzkitze— bertsolariak direlako. Biak dira plazagizonen seme-alabak, baina haiek ez dute beren aiten bidea egin. Plazaren ertzetik erdigu...
2023-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/232075/sute-handi-bat-piztu-da-artaxoa-eta-mendigorria-artean.htm
Gizartea
Sute handi bat piztu da Artaxoa eta Mendigorria artean
Nafarroako lau suhiltzaile parketako hainbat kamioi, bi helikoptero eta beste horrenbeste hegazkin ari dira sua itzaltzeko lanetan. Aparteko baliabideak eskatu dizkio Nafarroako Gobernuak Espainiakoari. Gares eta Mendigorria arteko errepidea itxi dute.
Sute handi bat piztu da Artaxoa eta Mendigorria artean. Nafarroako lau suhiltzaile parketako hainbat kamioi, bi helikoptero eta beste horrenbeste hegazkin ari dira sua itzaltzeko lanetan. Aparteko baliabideak eskatu dizkio Nafarroako Gobernuak Espainiakoari. Gares eta Mendigorria arteko errepidea itxi dute.
Sute txikia zirudienak kezka eragin du Nafarroako erdialdeko herrietan, eta gobernuak eskura dituen baliabide ia guztiak erabili behar izan ditu hura itzaltzen saiatzeko. Nafarroako larrialdi zerbitzuek 14:45ean jaso dute abisua, Obanos herrirako bidexkan ke adar bat ikusi baitute hainbat herritarrek. Sutea kontrolatze...
2023-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/232077/zubi-zorabiagarri-bat-dilindan.htm
Bizigiro
Zubi zora(bia)garri bat dilindan
Euskal Herriko zubirik ikusgarrienetako bat da Holtzartekoa. Duela mende bat eraiki zuten, Olhadübiko zintzurra zeharkatzen du alderik alde, eta, gaur egun, altzairuz egina da, seguruagoa izateko.
Zubi zora(bia)garri bat dilindan. Euskal Herriko zubirik ikusgarrienetako bat da Holtzartekoa. Duela mende bat eraiki zuten, Olhadübiko zintzurra zeharkatzen du alderik alde, eta, gaur egun, altzairuz egina da, seguruagoa izateko.
Zoragarria bezain zorabiagarria da Holtzarteko zaldaina edo zubia. Duela 80 milioi urte ibaien higadurak Olhado eta Olhadübi arroilak sortu zituen, eta bi horiek batzen dituen lekuari Holtzarte deitzen diote zuberotarrek. Hain zuzen ere, puntu horretan, Olhadübiko zintzurra alderik alde zeharkatzen du 67 metroko zaldai...
2023-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/232079/galdu-egin-du-osasunak-konferentzia-ligako-joanekoan.htm
Kirola
Galdu egin du Osasunak Konferentzia Ligako joanekoan
Lehen kolpea gogorra izan da gorritxoentzat, baina berdinketa lortu dute. Bigarren golari, ordea, ezin izan diote erantzun
Galdu egin du Osasunak Konferentzia Ligako joanekoan. Lehen kolpea gogorra izan da gorritxoentzat, baina berdinketa lortu dute. Bigarren golari, ordea, ezin izan diote erantzun
Gehiegizko zigorra jaso du Osasunak, Konferentzia ligako atarikoaren joanekoan. Partida orekatua izan da, baina gorritxoek garesti ordaindu dituzte egindako akatsak. Lehen zatian gehiago izan da Osasuna, baina bigarrengoan Europan daukan esperientzia erakutsi du Bruggek. Kanporaketa, baina, ez dago erabakita. Datorren ...
2023-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/232098/trumpen-polizia-fitxako-argazkia-argitaratu-dute.htm
Mundua
Trumpen polizia fitxako argazkia argitaratu dute
Hilabete gutxian laugarren aldiz auzipetu dute AEBetako presidente ohia. Atzo, Fultongo espetxera bertaratu zen; aske utzi zuten, bermea ordaindu ostean.
Trumpen polizia fitxako argazkia argitaratu dute. Hilabete gutxian laugarren aldiz auzipetu dute AEBetako presidente ohia. Atzo, Fultongo espetxera bertaratu zen; aske utzi zuten, bermea ordaindu ostean.
Laugarren aldiz inputatu zuten AEBetako presidente ohia joan den astean; atzo, laugarren aldia zuen atxilotzen zutela. Eta denak esperoan ziren ea noiz askatuko zuten Donald Trump. Gehienbat, haren polizia fitxako argazkia ikusteko —lehen aldia zen espetxeko kameraren aurrean jartzen zela—. Trumpek bazekien ikusmira ze...
2023-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/232099/aske-utzi-dute-gasteizen-ustez-bikotekide-ohia-hiltzeagatik-atxilotutako-emakumea.htm
Gizartea
Aske utzi dute Gasteizen ustez bikotekide ohia hiltzeagatik atxilotutako emakumea
Asteazkenean izan zen ustezko hilketa, Gasteizko Sansomendi auzoko etxebizitza batean.
Aske utzi dute Gasteizen ustez bikotekide ohia hiltzeagatik atxilotutako emakumea. Asteazkenean izan zen ustezko hilketa, Gasteizko Sansomendi auzoko etxebizitza batean.
Epailearen aurrean deklarazioa egin ostean, aske utzi dute 51 urteko emakumea. Gaur goizean igaro da epaitegitik bikotekide ohia hiltzea egotzita Gasteizen atxilotu zuten emakumea. Asteazken arratsaldean konorterik gabe eta pultsua oso ahul zeukala aurkitu zuten gizonezkoa, Sansomendi auzoko etxe batean; geroago hil ze...
2023-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/232100/gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen-emakume-bati-eraso-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati eraso egitea egotzita
Erasoa Txile kaleko denda batean gertatu da
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati eraso egitea egotzita. Erasoa Txile kaleko denda batean gertatu da
Gasteizko Udaltzaingoak 51 urteko gizon bat atxilotu du, emakume bati eraso egitea egotzita. Erasoa Txile kaleko denda batean gertatu da. Udalak jakinarazi duenez, gizona gaur goizaldean atxilotu dute, lekuko batek deitu ostean. Bestalde, Bilboko Udaltzaingoak jakinarazi du Aste Nagusiko seigarren gauean gizon bat atx...
2023-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/232101/kremlinek-ukatu-egin-du-wagnerreko-buruaren-heriotzan-parte-hartu-izana.htm
Mundua
Kremlinek ukatu egin du Wagnerreko buruaren heriotzan parte hartu izana
Kremlinek gezurtatu egin ditu Wagnerren aldekoek eta Mendebaldeak Moskuren aurka eginiko adierazpenak, eta «espekulaziotzat» jo ditu. Ukrainako indarrek 42 drone jaurti dituzte Krimeako penintsulara, Moskuk jakinarazi duenez.
Kremlinek ukatu egin du Wagnerreko buruaren heriotzan parte hartu izana. Kremlinek gezurtatu egin ditu Wagnerren aldekoek eta Mendebaldeak Moskuren aurka eginiko adierazpenak, eta «espekulaziotzat» jo ditu. Ukrainako indarrek 42 drone jaurti dituzte Krimeako penintsulara, Moskuk jakinarazi duenez.
Errusiako Gobernua ikertzen ari da asteazkenean Wagner paramilitar taldeko buruzagi Jevgeni Prigozhin eta beste bederatzi kide hil ziren ustezko hegazkin istripuaren inguruabarrak. Moskutik San Petersburgora zihoan 62 urteko enpresariaren hegazkin pribatua, harik eta lurra jo zuen arte, Tver eskualdean, Mosku iparralde...