date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/232102/artaxoako-sutea-kontrolpean.htm
Gizartea
Artaxoako sutea, kontrolpean
Nafarroako suhiltzaileek Artaxoa eta Mendigorria artean zegoen sute handia menderatu dute.
Artaxoako sutea, kontrolpean. Nafarroako suhiltzaileek Artaxoa eta Mendigorria artean zegoen sute handia menderatu dute.
Nafarroako suhiltzaileek gaur goizean jakinarazi dutenez, menderatu dute Artaxoan (Nafarroa) piztutako baso sutea. Nafarroako lau suhiltzaile parketako hainbat kamioi, bi helikoptero eta beste horrenbeste hegazkin ibili ziren atzotik sutea itzaltzen. Suak Artaxoako, Mendigorriko eta, neurri txikiagoan, Añorbeko, Obanos...
2023-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/232103/erresuma-batuko-etorkinentzako-kartzelaontziko-baldintzak-salatu-dituzte-39-iheslarik.htm
Mundua
Erresuma Batuko etorkinentzako kartzelaontziko baldintzak salatu dituzte 39 iheslarik
Estatuko idazkariari bidalitako gutunean jakinarazi dute bere buruaz beste egiten saiatu dela, asteon, itsasontzian bizi den asilo eskatzaile bat.
Erresuma Batuko etorkinentzako kartzelaontziko baldintzak salatu dituzte 39 iheslarik. Estatuko idazkariari bidalitako gutunean jakinarazi dute bere buruaz beste egiten saiatu dela, asteon, itsasontzian bizi den asilo eskatzaile bat.
«Arriskutsua, beldurgarria eta bakartia». Horrelakoa da Portland herriko (Erresuma Batua) Bibby Stockholm kartzela itsasontzia, han zenbait egun igaro dituzten 39 iheslariren hitzetan. The Guardian egunkariaren arabera, hiru orriko dokumentu bat bidali zioten, atzo, estatuko idazkari Suella Bravermani. Gutunean salatu ...
2023-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/232104/green-legrand-eta-nikou-ere-zinemaldiko-sail-ofizialean-lehiatuko-dira.htm
Kultura
Green, Legrand eta Nikou ere Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
'The Assistant', 'Jusqu'à la garde' eta 'Mila' debuten zuzendarien bigarren filmak Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian izango dira. Donostiako Zinemaldiko lehiaketa ofizialeko zuzendarien erdiak dira emakumeak.
Green, Legrand eta Nikou ere Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko dira. 'The Assistant', 'Jusqu'à la garde' eta 'Mila' debuten zuzendarien bigarren filmak Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian izango dira. Donostiako Zinemaldiko lehiaketa ofizialeko zuzendarien erdiak dira emakumeak.
Donostiako 71. Zinemaldiak itxuratu du Sail Ofiziala. Beste zazpi filmekin osatu dute programa: opera prima bat, bost bigarren film eta lehiaketatik kanpoko emanaldi berezi bat. Aurretik aurkeztutakoekin elkartuta —gehienak, zuzendari ezagunagoenak—, era askotako lanak erakutsiko dituzte jaialdiko atal nagusian: denera...
2023-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/232105/fifak-gutxienez-90-egunez-zigortu-du-rubiales.htm
Kirola
FIFAk gutxienez 90 egunez zigortu du Rubiales
Futbolarekin zerikusia duen edozein ekintzatan parte hartzeko debekatu dio behin-behinean. Nazioarteko Federazioak espedientea ireki dio Munduko Kopan izan zuen jokabideagatik.
FIFAk gutxienez 90 egunez zigortu du Rubiales. Futbolarekin zerikusia duen edozein ekintzatan parte hartzeko debekatu dio behin-behinean. Nazioarteko Federazioak espedientea ireki dio Munduko Kopan izan zuen jokabideagatik.
Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidenteak jaso du lehen zigorra jada. Nazioarteko Futbol Federazioko (FIFA) Diziplina Batzordeak gutxienez 90 egunez zigortu du behin-behinean. Futbolarekin zerikusia duen edozein ekintzatan parte hartzeko debekatu dio. Jorge Ivan Palacio batzorde horretako presidenteak ja...
2023-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/232106/hiru-urteko-kartzela-zigorra-gipuzkoako-aldundiaren-tutoretzapeko-haurra-eraman-zuen-bikotearentzat.htm
Gizartea
Hiru urteko kartzela zigorra Gipuzkoako Aldundiaren tutoretzapeko haurra eraman zuen bikotearentzat
Haurraren ama eta haren bikotekidea otsailean atxilotu zituzten Frantzian. Ezingo dira hamar urtez haurrarengana gerturatu.
Hiru urteko kartzela zigorra Gipuzkoako Aldundiaren tutoretzapeko haurra eraman zuen bikotearentzat. Haurraren ama eta haren bikotekidea otsailean atxilotu zituzten Frantzian. Ezingo dira hamar urtez haurrarengana gerturatu.
Hiru urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri dio epaileak Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean zegoen haurra eraman zuen bikoteari. Haurraren ama eta haren bikotekidea dira zigortuak, eta ezingo dira umearengana hurbildu hamar urtez. Era berean, guraso ahala kenduko diote amari zazpi urterako. Bikoteak urtarr...
2023-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/232107/amiantoaren-eraginez-hildako-beste-langile-bat-aitortu-du-gizarte-segurantzak.htm
Ekonomia
Amiantoaren eraginez hildako beste langile bat aitortu du Gizarte Segurantzak
Asviamiek salatu du amiantoak eragindako heriotzen jatorria ezkutatu dela, eta dekretua urratu. Kalte ordainak emango dizkiote familiari.
Amiantoaren eraginez hildako beste langile bat aitortu du Gizarte Segurantzak. Asviamiek salatu du amiantoak eragindako heriotzen jatorria ezkutatu dela, eta dekretua urratu. Kalte ordainak emango dizkiote familiari.
Asviamie amiantoaren biktimen taldeak jarritako salaketaren ondorioz, Gipuzkoako Gizarte Segurantzak aitortu du Juan Carlos P.T. amiantoaren eraginez hil zela. Hori dela eta, dagozkion kalte ordainak emango zaizkio hildakoaren alargunari. 2022ko urrian hil zen, 66 urte zituela, biriketako minbiziarekin. Gaixotasuna am...
2023-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/232108/plataforma-teknologiko-handienak-edukia-gehiago-zaintzera-behartuta-daude-europan.htm
Ekonomia
Plataforma teknologiko handienak edukia gehiago zaintzera behartuta daude Europan
Gaurtik aurrera ezarriko da X, Facebook, TikTok, Google eta antzekoetan legez kanpoko edukia eta eduki kaltegarria murrizteko Zerbitzu Digitalen Legea Europako Batasunean.
Plataforma teknologiko handienak edukia gehiago zaintzera behartuta daude Europan. Gaurtik aurrera ezarriko da X, Facebook, TikTok, Google eta antzekoetan legez kanpoko edukia eta eduki kaltegarria murrizteko Zerbitzu Digitalen Legea Europako Batasunean.
Gaurtik aurrera, EB Europako Batasunean edukiak gehiago zaintzera eta moderatzera behartuta daude Interneteko hemeretzi bilatzaile eta plataforma handi, eta, Zerbitzu Digitalen Legea urratzen badute, isun handiak ordaindu beharko dituzte. Sarean topatu daitezkeen legez kanpoko edukiak eta eduki kaltegarriak murrizteko...
2023-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/232109/ibarrolaren-agerraldia-eskatu-du-eh-bilduk-azalpenak-eman-ditzan-bitxien-auziaren-gainean.htm
Politika
Ibarrolaren agerraldia eskatu du EH Bilduk, azalpenak eman ditzan bitxien auziaren gainean
Koalizio subiranistak Iruñeko alkateari galdetuko dio ea karguaz baliatu ote zen bitxi denda bat sustatzeko, eta oparirik onartu duen.
Ibarrolaren agerraldia eskatu du EH Bilduk, azalpenak eman ditzan bitxien auziaren gainean. Koalizio subiranistak Iruñeko alkateari galdetuko dio ea karguaz baliatu ote zen bitxi denda bat sustatzeko, eta oparirik onartu duen.
EH Bilduren Iruñeko udal taldeak Cristina Ibarrola alkatearen agerraldia eskatu du irailaren 5eko Lehendakaritza Batzorderako. Azalpenak eskatuko dizkiote, uztailean alkatearen irudia azaldu baitzen bitxi denda baten sare sozialetan, bitxi batzuen sustapena egiten. Zehazki, EH Bilduk Ibarrolari galdeginen dio «azaldu d...
2023-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/232111/bilboko-udaltzaingoak-agente-bat-zigortuko-du-kranba-txosnako-gertakarien-ostean.htm
Gizartea
Bilboko Udaltzaingoak agente bat zigortuko du, Kranba txosnako gertakarien ostean
Bilboko alkateak nabarmendu du poliziaren «indarkeria» ez dela «existitu» Bilboko Aste Nagusian. Jakinarazi dutenez, «bide publikoan txiza egiteagatik» zigortuko dute agentea.
Bilboko Udaltzaingoak agente bat zigortuko du, Kranba txosnako gertakarien ostean. Bilboko alkateak nabarmendu du poliziaren «indarkeria» ez dela «existitu» Bilboko Aste Nagusian. Jakinarazi dutenez, «bide publikoan txiza egiteagatik» zigortuko dute agentea.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Radio Euskadin jakinarazi du Bilboko Udaltzaingoak zigorra ezarri eta diziplina espedientea irekiko diela Aste Nagusian liskar batean parte hartu zuten bi udaltzainei. Halere, Udaltzaingoa bi agenteak ikertzen ari den arren, oraingoz, horietako bati bakarrik jarri diote zigorra, «bide ...
2023-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/232112/futbolari-eta-kirolari-askok-egin-dute-rubialesen-aurka.htm
Kirola
Futbolari eta kirolari askok egin dute Rubialesen aurka
Rubiales Espainiako futbol federazioko presidenteak ez duela dimitituko esan du. Futbolari eta kirolari asko bere aurka agertu dira.
Futbolari eta kirolari askok egin dute Rubialesen aurka. Rubiales Espainiako futbol federazioko presidenteak ez duela dimitituko esan du. Futbolari eta kirolari asko bere aurka agertu dira.
#SeAcabó (#BukatuDa) mezuarekin hautsi dute isiltasuna igandean Munduko Kopa irabazi zuten Espainiako selekzioko emakumeek. Rubialesek gaur ez duela dimitituko esan du, eta haren jarreraren aurkako mezua da. Alexia Putellas Bartzelonako jokalariak, 2021ean eta 2022an munduko jokalari onena izendatu zutenak, hautsi du i...
2023-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/232114/buia.htm
Kultura
Buia
Oñatin jaio zen (Gipuzkoa), 1995ean. Idazlea eta BERRIAko kazetaria da. Orain hamar urte abiatutako Itu literatur bandako kidea izan zen, eta haren bueltan argitaratu zituen bere lehen lanak, baita ikuskizunak egin ere. Iaz, bere estreinako poema liburua atera zuen, Susa argitaletxearekin: Gu gabe ere. Espainiako Kriti...
Buia. Oñatin jaio zen (Gipuzkoa), 1995ean. Idazlea eta BERRIAko kazetaria da. Orain hamar urte abiatutako Itu literatur bandako kidea izan zen, eta haren bueltan argitaratu zituen bere lehen lanak, baita ikuskizunak egin ere. Iaz, bere estreinako poema liburua atera zuen, Susa argitaletxearekin: Gu gabe ere. Espainiako...
Ari nintzen pentsatzen: nola bateratu daitezke gure bizitzen mugak harago eramateko gogoa, baina gauzak arinago hartu beharra; neurriak hartzea, baina dena neurtzen ez bizitzea? Ez dakit. Ez dizut ondo jarraitzen hiztegi hori ateratzen duzunean. Zergatik gaude hain gutxitan lasai? Ja. Ur ertzeko horien bumerana bez...
2023-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/232115/estitxu-arozena.htm
Estitxu Arozena
Estitxu Arozena.
Estitxu Arozena bertsolaria Mutrikun jaio bazen ere, lesakarra da. Lesakako bertso eskolatik irtendako lehen belaunaldiko kidea da, eta 16 urterekin eman zuen plazetan jarduteko pausoa. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen 1993tik 2005era, eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa bitan irabazi du, 1995ean...
2023-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/232116/aner-peritz.htm
Aner Peritz
Aner Peritz.
Aner Peritz bertsolari zarauztarrak Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 2020an, eta aurreko bi urteetan Euskal Herriko eta Gipuzkoako eskolarteko txapelketetako txapeldunorde izan zen. Xenpelar eta Lizardi sariak ere irabazi ditu. Iaztik, eRRe ikuskizuneko parte hartzailea da, Oihana Aranarekin, L...
2023-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/232117/euskal-presoen-giza-eskubideak-errespetatzea-exijitu-du-sarek-bilbon.htm
Politika
Euskal presoen giza eskubideak errespetatzea exijitu du Sarek Bilbon
Konpartsekin batera, manifestazioa antolatu du Aste Nagusian. Salatu dutenez, gaur gaurkoz, ez dago justifikaziorik «salbuespen juridikoari» eusteko.
Euskal presoen giza eskubideak errespetatzea exijitu du Sarek Bilbon. Konpartsekin batera, manifestazioa antolatu du Aste Nagusian. Salatu dutenez, gaur gaurkoz, ez dago justifikaziorik «salbuespen juridikoari» eusteko.
«Euskal presoei oraindik ere salbuespenezko legedia aplikatzen zaie», salatu du Bego Atxa Sare Herritarreko bozeramaileak gaur, Bilboko Aste Nagusian egindako manifestazio jendetsuan. Bilboko Konpartsekin antolatu dute protesta, eta euskal presoen giza eskubideak errespetatzea exijitu dute. «Euskal presoen giza eskubid...
2023-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/232118/zenbat-rubiales.htm
Kirola
Zenbat Rubiales
Zenbat Rubiales.
Aurreko artikuluan dago jasoa Luis Rubialesek aho handiarekin eta azal gogorrarekin egindako diskurtso faxista: faxista, misogino eta matxista. Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidentea da, eta Espainiako selekzioak Munduko Kopa irabaztean, sari banaketan, Jennifer Hermoso jokalariari emandako musuak sort...
2023-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/232120/tentsio-eremuan-diren-iparraldeko-24-herrietan-etxebizitzaren-alokairua-mugatu-ahalko-da.htm
Gizartea
Tentsio eremuan diren iparraldeko 24 herrietan etxebizitzaren alokairua mugatu ahalko da
Patrice Vergriete Frantziako etxebizitza ministroak adierazi du Euskal Elkargoak ahalmena izango duela alokairua mugatzeko. Araua ez betetzeak 5.000 euro arteko isuna ekarri dezake.
Tentsio eremuan diren iparraldeko 24 herrietan etxebizitzaren alokairua mugatu ahalko da. Patrice Vergriete Frantziako etxebizitza ministroak adierazi du Euskal Elkargoak ahalmena izango duela alokairua mugatzeko. Araua ez betetzeak 5.000 euro arteko isuna ekarri dezake.
Alokairuen gehiegizko prezioari muga jarri ahalko dio Euskal Elkargoak Ipar Euskal Herrian, tentsio eremu izendatuta dauden 24 herrietan. Gaur baieztatu du Patrice Vergriete Frantziako etxebizitza ministroak, Bunuzen (Behe Nafarroa) egin diren etxebizitzaren inguruko jardunaldi batzuetan. Hala ere, neurria 2024tik aurr...
2023-8-25
https://www.berria.eus/albisteak/232121/garaipenik-lortu-ezinda-jarraitzen-du-realak.htm
Kirola
Garaipenik lortu ezinda jarraitzen du Realak
Berdindu egin dute txuri-urdinek Las Palmasen zelaian. Partida kaxkarra jokatu dute, eta etxekoak hobeak izan dira
Garaipenik lortu ezinda jarraitzen du Realak. Berdindu egin dute txuri-urdinek Las Palmasen zelaian. Partida kaxkarra jokatu dute, eta etxekoak hobeak izan dira
Mikel Laboa zenaren kantuak dioen bezala, hegoak ebakiz gero ez dago gehiago txoria izaterik. Bada, Reala ere ez da bera izaten ari denboraldi hasiera honetan, ezta gutxiagorik ere. Besteak beste, ohiko joko eta nortasunetik urrun agertu da, hegoak ebaki baitizkio, nork eta Las Palmasek. Partida kezkagarria jokatu dute...
2023-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/232140/inigo-penak-urrezko-domina-irabazi-du-munduko-txapelketan.htm
Kirola
Iñigo Peñak urrezko domina irabazi du Munduko Txapelketan
K2 1000 metroko modalitatean gailendu da zumaiarra. Lau domina ditu Munduko Txapelketan; hau du urrezko lehena.
Iñigo Peñak urrezko domina irabazi du Munduko Txapelketan. K2 1000 metroko modalitatean gailendu da zumaiarra. Lau domina ditu Munduko Txapelketan; hau du urrezko lehena.
Lehia estua izan du Iñigo Peñak Duisburgen (Alemania) jokatzen ari diren piraguismoko Munduko Txapelketan. Horrek ez dio eragotzi urrezko domina irabaztea. K2 1000 metroko modalitatean gailendu da zumaiarra, Pedro Vazquez espainiarrarekin batera. Horrela ospatu du Peñak, behin proba amaituta: «Saio bikaina izan da, oso...
2023-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/232141/txileko-estatu-kolpeari-buruzko-bi-txosten-desklasifikatu-dituzte-aebek.htm
Mundua
Txileko estatu kolpeari buruzko bi txosten desklasifikatu dituzte AEBek
Militarren matxinada gertatu baino hiru egun lehenago Nixoni bidalitako dokumentuen arabera, Allendek uste zuen irtenbideak politikoa izan behar zuela. Txileko Gobernuaren arabera, dokumentuei sekretua kentzeak «egiaren bilaketa» sustatzen du.
Txileko estatu kolpeari buruzko bi txosten desklasifikatu dituzte AEBek. Militarren matxinada gertatu baino hiru egun lehenago Nixoni bidalitako dokumentuen arabera, Allendek uste zuen irtenbideak politikoa izan behar zuela. Txileko Gobernuaren arabera, dokumentuei sekretua kentzeak «egiaren bilaketa» sustatzen du.
Txileren eskaera historiko bati erantzunez, 1973an herrialdean gertatutako estatu kolpeari buruzko bi dokumentu desklasifikatu ditu AEBetako Gobernuak. Irailaren 11n eman zuten kolpea militarrek, eta orain sekretua kendu diete zerbitzu sekretuek Etxe Zuriko orduko maizter Richard Nixoni (1969-1974) irailaren 8an eta 11...
2023-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/232142/ahtrentzako-zundaketa-egiten-hasi-direla-salatu-dute-goierrin.htm
Gizartea
AHTrentzako zundaketa egiten hasi direla salatu dute Goierrin
Stop AHT Zundaketak ekinaldiak hiru eguneko bizikleta martxa antolatu du. Sakana, Arabako Lautada eta Goierri zeharkatuko ditu. Beasainen elkarretaratzea egin dute
AHTrentzako zundaketa egiten hasi direla salatu dute Goierrin. Stop AHT Zundaketak ekinaldiak hiru eguneko bizikleta martxa antolatu du. Sakana, Arabako Lautada eta Goierri zeharkatuko ditu. Beasainen elkarretaratzea egin dute
«AHTrik ez! Herria bizirik!». Aldarri ozenek bete dute gaur Beasaingo (Gipuzkoa) Erauskin plaza. Bertan bildutako dozenaka lagunek oihu egiten zuten bitartean, Nafarroa etorbidera begira-begira ari ziren. Bertatik agertu zen lagun talde handi bat, bizikletan. Oihuak txalo bihurtu dira lehenengo bizikletak plaza zapaldu...
2023-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/232143/oriok-denboralea-probestu-du-ondarroan-irabazteko.htm
Kirola
Oriok denboralea probestu du Ondarroan irabazteko
Bigarren txanda irabazita gailendu da Salsamendiren taldea. Hondarribiak lau puntu jan dizkio Urdaibairi.
Oriok denboralea probestu du Ondarroan irabazteko. Bigarren txanda irabazita gailendu da Salsamendiren taldea. Hondarribiak lau puntu jan dizkio Urdaibairi.
Bigarren txandatik irabazi du Oriok Ondarroako estropada. Hegan egin dute Mirotzek, eta haizearen aldaketak bandera astintzeko aukera eman die. Hondarribiak irabazi du ohorezko txanda, baina Orio eta Isuntza aurretik izan ditu sailkapen nagusian. Hala ere, lau puntu jan dizkio zazpigarren izan den Urdaibairi. Bestalde,...
2023-8-26
https://www.berria.eus/albisteak/232144/dsmk-irabazi-du-vueltako-taldekako-erlojupekoa.htm
Kirola
DSMk irabazi du Vueltako taldekako erlojupekoa
Movistar bigarren izan da. Milesi jarri da lider.
DSMk irabazi du Vueltako taldekako erlojupekoa. Movistar bigarren izan da. Milesi jarri da lider.
Ezusteko handia gertatu da Espainiako Vueltako lehen etapan. DSM taldeak irabazi du hamabost kilometroko taldekako erlojupekoa Bartzelonako kaleetan zehar. Lorenzo Milesi italiarra da lehen liderra, berak igaro baitu helmuga lehena. Euripean eta ia argirik gabe jokatu da etapa. DSMk oso gertu izan du bigarren sailkatua...
2023-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/232167/urdaibaik-irabazi-du-getariako-bandera-itsaso-txarrak-baldintzatua.htm
Kirola
Urdaibaik irabazi du Getariako bandera, itsaso txarrak baldintzatua
Bi estropadaren faltan, liga irabaztea ere eskura dute bermeotarrek. Bederatzi punturen aldea ateratzen diote Hondarribiari.
Urdaibaik irabazi du Getariako bandera, itsaso txarrak baldintzatua. Bi estropadaren faltan, liga irabaztea ere eskura dute bermeotarrek. Bederatzi punturen aldea ateratzen diote Hondarribiari.
Baldintza eskasetan ere ondo moldatzen da Bou Bizkaia. Eusko Label Ligako arraunlariek egun petralari aurre egin behar izan diote Getarian (Gipuzkoa). Euria, haizea, olatuak... ausardia behar zen gaur arraunean jarduteko. Eta hor, indartsuenak bizkaitarrak izan dira: Urdaibai eta Zierbena, zeinak buruz buru ibili baiti...
2023-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/232168/andreas-kronek-irabazi-du-bigarren-etapa-andrea-piccolo-da-lider-berria.htm
Kirola
Andreas Kronek irabazi du bigarren etapa; Andrea Piccolo da lider berria
Euriak baldintzatu du Vueltako bigarren etapa ere, eta helmugarako bederatzi kilometro falta zirela hartutako denborak izan dituzte kontuan.
Andreas Kronek irabazi du bigarren etapa; Andrea Piccolo da lider berria. Euriak baldintzatu du Vueltako bigarren etapa ere, eta helmugarako bederatzi kilometro falta zirela hartutako denborak izan dituzte kontuan.
Ez da ongi hasi Espainiako Vuelta. Atzo, Bartzelonan, euripean eta ia argirik gabe jokatu zen taldekako erlojupekoa; horrek hainbat txirrindulariren protestak eragin zituen, besteak beste Remco Evenepolenak (Quick Step). Gaur, antzeko. Etapa hasi aurretik kexu agertu dira hainbat talde, eta neurriak eskatu dizkiote las...
2023-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/232169/osasunak-denboraldiko-bigarren-garaipena-lortu-du-valentzian.htm
Kirola
Osasunak denboraldiko bigarren garaipena lortu du Valentzian
Etxekoak hobeak izan dira, baina gorritxoek izan dituzten aukera apurrak baliatu dituzte. Aimar Oroz eta Nacho Vidal izan dira golegileak.
Osasunak denboraldiko bigarren garaipena lortu du Valentzian. Etxekoak hobeak izan dira, baina gorritxoek izan dituzten aukera apurrak baliatu dituzte. Aimar Oroz eta Nacho Vidal izan dira golegileak.
Urrezko hiru puntu lortu ditu Osasunak. Nafarrek ez dute neurketa ona jokatu, hobea izan da Valentzia, baina atzean erakutsitako sendotasunak eta izandako aukera apurrak baliatzeak balio izan die hiru puntuak lortzeko (1-2). Lehen gola Aimar Orozek egin du lehen zatian, penaltiz, eta bigarrena Nacho Vidalek, luzapenean...
2023-8-27
https://www.berria.eus/albisteak/232170/markagailua-iraulita-athleticek-irabazi-egin-dio-betisi.htm
Kirola
Markagailua iraulita, Athleticek irabazi egin dio Betisi
Joan-etorriko neurketa ikusgarria jokatu dute bi taldeek. Vesga (2), Guruzeta eta Unai Gomez izan dira golegileak.
Markagailua iraulita, Athleticek irabazi egin dio Betisi. Joan-etorriko neurketa ikusgarria jokatu dute bi taldeek. Vesga (2), Guruzeta eta Unai Gomez izan dira golegileak.
Zaleak gozatua hartuta irten dira gaur San Mamesetik. Ez zirudien hala izango zenik; hamargarren minutuan 0-2 galtzen ari ziren zuri-gorriak, baina atsedenaldia iritsi aurretik lortu dute markagailuari buelta ematea. Aste Nagusia behar bezala amaitu beharra zegoen. Aurrealdean gaitasuna baduela erakutsi du Athleticek, ...
2023-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/232171/laquonahiko-genuke-freskora-gehiago-joan-baina-merkatuak-agintzen-duraquo.htm
Ekonomia
«Nahiko genuke freskora gehiago joan, baina merkatuak agintzen du»
Belaunaldi berriak sektorera nola erakarri, hori da Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako arrantzak duen erronka nagusietako bat; bestea, arrantzatutakoa hobeto saltzeko bideak bilatzea. Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza zuzendariaren arabera, flota txikia da, baina errentagarritasun handikoa.
«Nahiko genuke freskora gehiago joan, baina merkatuak agintzen du». Belaunaldi berriak sektorera nola erakarri, hori da Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako arrantzak duen erronka nagusietako bat; bestea, arrantzatutakoa hobeto saltzeko bideak bilatzea. Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza zuzendariaren arabera, flot...
Amaitzear dago hegaluzearen kanpaina eta, horrekin batera, aurtengo arrantzaldia. Udazkenean, Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako ontziek udaberrian arrantzatu gabe utzi zuten antxoaren kuota izango dute. Arrantzaleentzat ez da atsegina izaten hitz batekin urtea nola joan den azaltzea. «Oro har, ona» izan dela dio Leandro...
2023-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/232172/baxoko-azterketak-ekainera-gibelatu-dituzte-berriz.htm
Gizartea
Baxoko azterketak ekainera gibelatu dituzte berriz
Gabriel Attal Frantziako Hezkuntza ministroa atzo gauean mintzatu da, telebistan, eskola sartzeari buruzko informazioak emateko. Baxoko berezitasunen azterketak ekainera gibelatu dituzte berriz, eta abaia jantzia eramatea debekatu.
Baxoko azterketak ekainera gibelatu dituzte berriz. Gabriel Attal Frantziako Hezkuntza ministroa atzo gauean mintzatu da, telebistan, eskola sartzeari buruzko informazioak emateko. Baxoko berezitasunen azterketak ekainera gibelatu dituzte berriz, eta abaia jantzia eramatea debekatu.
Eskola sartzea hurbiltzen ari den honetan, Frantziako Hezkuntza ministro Gabriel Attalek hitza hartu zuen atzo, Frantziako TF1 telebista katean. Nagusiki, irailaren 4ko eskola sartzeari buruzko bi berritasun aitzineratu zituen. Batetik, baieztatu du baxoko berezitasunen azterketak ekainean eginen direla berriz: berezit...
2023-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/232173/zinemaldiak-zortzi-pelikula-klasiko-berreskuratuko-ditu.htm
Kultura
Zinemaldiak zortzi pelikula klasiko berreskuratuko ditu
‘Akai tenshi’, ‘Aloïse’, ‘Fúria espanyola’, ‘Record of a Tenement Gentleman’, ‘Nueve reinas’ eta ‘Principio y fin’ lanak erakutsiko dituzte; baita argitaratu gabeko bi film ere: ‘Festival en las entrañas’ eta ‘El realismo socialista’.
Zinemaldiak zortzi pelikula klasiko berreskuratuko ditu. ‘Akai tenshi’, ‘Aloïse’, ‘Fúria espanyola’, ‘Record of a Tenement Gentleman’, ‘Nueve reinas’ eta ‘Principio y fin’ lanak erakutsiko dituzte; baita argitaratu gabeko bi film ere: ‘Festival en las entrañas’ eta ‘El realismo socialista’.
Donostiako Zinemaldiak zinema unibertsalaren historiako film klasiko zahar eta modernoak biltzen ditu Klasikoak sailean. Aurten, zortzi film berreskuratuko dituzte, inoizko gehien. Horietatik bi, gainera, argitaratu gabe egon dira orain arte: Jose Val del Omarren Festival en las entrañas eta Raul Ruizen El realismo soc...
2023-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/232174/sudango-gatazkari-irtenbide-politikoa-emateko-bide-orri-bat-proposatu-dute-paramilitarrek.htm
Mundua
Sudango gatazkari «irtenbide politikoa» emateko bide orri bat proposatu dute paramilitarrek
RSFk «konpromisoa» hartu du «gobernantza demokratikoa eta zibila eratzeko, hauteskunde libre eta justuetan oinarritua». Horretarako, Dagalok nabarmendu du beharrezkoa dela bi aldeek adostutako «luzera begirako su etena» ezartzea. Paramilitarren ekinbidea baztertu du armadako buruak.
Sudango gatazkari «irtenbide politikoa» emateko bide orri bat proposatu dute paramilitarrek. RSFk «konpromisoa» hartu du «gobernantza demokratikoa eta zibila eratzeko, hauteskunde libre eta justuetan oinarritua». Horretarako, Dagalok nabarmendu du beharrezkoa dela bi aldeek adostutako «luzera begirako su etena» ezartze...
Lau hilabete pasa dira jada Sudango armadaren eta RSF Azkar Laguntzeko Indarrak talde paramilitarraren arteko gatazka piztu zenetik, eta, orduz geroztik, hutsalak izan dira bi aldeek eta haien arteko bitartekariek, Saudi Arabiak eta AEB Ameriketako Estatu Batuek, eginiko bake negoziazioetarako ahaleginak. Bada, gudak 4...
2023-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/232175/libiako-atzerri-ministroa-kargutik-kendu-dute-israelgoarekin-biltzeagatik.htm
Mundua
Libiako Atzerri ministroa kargutik kendu dute Israelgoarekin biltzeagatik
Tripolik behin-behinean kargugabetu du Al-Mangux, eta ikerketa bat abiatu, zer gertatu den argitzeko. Libian, zigortuta dago Israelekin elkarlanean aritzea. Protestak izan ziren atzo hiriburuan eta herrialdeko beste zenbait hiritan.
Libiako Atzerri ministroa kargutik kendu dute Israelgoarekin biltzeagatik. Tripolik behin-behinean kargugabetu du Al-Mangux, eta ikerketa bat abiatu, zer gertatu den argitzeko. Libian, zigortuta dago Israelekin elkarlanean aritzea. Protestak izan ziren atzo hiriburuan eta herrialdeko beste zenbait hiritan.
Libiak ez du aitortzen Israel estatu gisa, eta ez du harekin inolako harreman diplomatikorik. Baina, Israelgo Atzerri ministro Eli Cohenek atzo adierazi zuenez, Libiako GNU Batasun Nazionaleko Gobernuko Atzerri ministro Najla al-Manguxekin bildu zen joan den astean, Erroman. Cohenen esanek protestak piztu dituzte, eta ...
2023-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/232177/manuel-de-fallari-aitortza-viktoria-eugenian.htm
Kultura
Manuel de Fallari aitortza Viktoria Eugenian
Euskal Barrokensemblek Fallaren ‘Amodio sorgina’-ren bertsio moderno bat eskainiko du gaur, Musika Hamabostaldian. Musika klasikoa eta herri musika uztartuko ditu.
Manuel de Fallari aitortza Viktoria Eugenian. Euskal Barrokensemblek Fallaren ‘Amodio sorgina’-ren bertsio moderno bat eskainiko du gaur, Musika Hamabostaldian. Musika klasikoa eta herri musika uztartuko ditu.
«Herri musika inspirazio iturri agortezina da», Musika Hamabostaldiko antolatzaileen hitzetan. Hori da aurtengo aldian Euskal Barrokensemble taldeak parte hartzearen arrazoia; Amodio sorgina: Manuel de Fallaren musikaren muina ikuskizuna aurkeztuko du taldeak, gaur, Viktoria Eugenia antzokian, 20:00etan. Europan zehar ...
2023-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/232178/ocdeko-herrialdeen-hazkundea-04ra-geldotu-da.htm
Ekonomia
OCDEko herrialdeen hazkundea %0,4ra geldotu da
Urteko lehen hiruhilekoan, %0,5 hazi zen Mendebaldeko herrialdeetako ekonomia, bigarrenean baino 0,1 puntu gehiago.
OCDEko herrialdeen hazkundea %0,4ra geldotu da. Urteko lehen hiruhilekoan, %0,5 hazi zen Mendebaldeko herrialdeetako ekonomia, bigarrenean baino 0,1 puntu gehiago.
Mendebaldeko potentzien eta haien aliatuen ekonomiek hazten jarraitu dute aurtengo bigarren hiruhilekoan, baina lehenengoan baino motelago hazi dira. Urtearen lehen hiruhilekoan, %0,5 hazi ziren, eta bigarrenean, berriz, %0,4. OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko herrialde guztiek baieztatu dute erakund...
2023-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/232179/tadek-dokumentazio-gehiago-eskatu-dio-csdri.htm
Kirola
TADek dokumentazio gehiago eskatu dio CSDri
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltza Rubiales ikertzen hasi da, sexu-eraso delitu bat egin ote zuen argitzeko.
TADek dokumentazio gehiago eskatu dio CSDri. Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltza Rubiales ikertzen hasi da, sexu-eraso delitu bat egin ote zuen argitzeko.
Espainiako Kirol Auzitegi Administratiboa gaur bildu da CSDk ostiralean aurkeztu zuen salaketa ikertzeko. Normalean ostegunean biltzen da, baina ezohiko bilera bat egin du gaur Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidenteak Munduko Kopako finalean Jennifer Hermoso jokalariari baimenik gabe eman zion musuaren ...
2023-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/232180/gizon-bat-atxilotu-dute-iruntildeean-eta-beste-bat-burlatan-sexu-erasoak-egitea-leporatuta.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, eta beste bat Burlatan, sexu erasoak egitea leporatuta
Gizonezko batek Iturrama auzoan egin zion eraso 22 urteko neska bati, ibilgailu baten barruan. Besteak Burlatako jaietan eraso zion adin txikiko neska bati; hura espetxeratzeko agindua eman zuen atzo epaileak.
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, eta beste bat Burlatan, sexu erasoak egitea leporatuta. Gizonezko batek Iturrama auzoan egin zion eraso 22 urteko neska bati, ibilgailu baten barruan. Besteak Burlatako jaietan eraso zion adin txikiko neska bati; hura espetxeratzeko agindua eman zuen atzo epaileak.
Iruñeko Udaltzaingoak 61 urteko gizon bat atxilotu du Nafarroako hiriburuko Iturrama auzoan, 22 urteko neska bati sexu erasoa egitea egotzita. Ostiral goizaldean eraso zion neskari, ibilgailu baten barruan. Erasoa jasan zuen emakumeak salaketa jarri zuen ostiral goizaldean bertan, eta udaltzainei adierazi zien lo zegoe...
2023-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/232181/frantziako-sindikatuek-erosteko-ahalmena-mantentzearen-alde-mobilizatzeko-deia-egin-dute.htm
Ekonomia
Frantziako sindikatuek «erosteko ahalmena» mantentzearen alde mobilizatzeko deia egin dute
Udaberri bero eta uda hotz baten ostean, mobilizatzera deitu dute Frantziako sindikatuek urriaren 13rako
Frantziako sindikatuek «erosteko ahalmena» mantentzearen alde mobilizatzeko deia egin dute. Udaberri bero eta uda hotz baten ostean, mobilizatzera deitu dute Frantziako sindikatuek urriaren 13rako
Frantziako Gobernuak aurtengo udaberrian egindako erretreten erreformak iraun zuen hilabeteetan, hainbat mobilizazio eta greba egun antolatu dituzten sindikatuek, erretiroaren adina bi urte gibelatzea eragozteko, baina azkenean ez zuten lortu helburua, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak bere legea onartzea lortu b...
2023-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/232182/upnren-barne-krisia-areagotu-du-sanzek-esparza-jomugan-jarrita.htm
Politika
UPNren barne krisia areagotu du Sanzek, Esparza jomugan jarrita
Lehendakari ohiak salatu du alderdiaren estrategia «okerra» izan dela azken urteetan
UPNren barne krisia areagotu du Sanzek, Esparza jomugan jarrita. Lehendakari ohiak salatu du alderdiaren estrategia «okerra» izan dela azken urteetan
Labanak zirti-zarta dabiltza Iruñeko Vianako printzearen plazako egoitzan. UPNk Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan lortutako emaitza kaskarrek eta hirugarrenez jarraian Nafarroako Gobernutik at geratu izanak hautsak harrotu dituzte alderdiaren barruan. Urak baretu nahian, alderdiko presidente Javier Esparzak aurre...
2023-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/232183/evenepoelen-kolpea-vueltako-lehen-saio-menditsuan.htm
Kirola
Evenepoelen kolpea, Vueltako lehen saio menditsuan
Etapa eta lidergoa eskuratu ditu flandriarrak Vueltako hirugarren etapan. Erori egin da helmuga zeharkatu ostean, langile batekin talka egin eta gero
Evenepoelen kolpea, Vueltako lehen saio menditsuan. Etapa eta lidergoa eskuratu ditu flandriarrak Vueltako hirugarren etapan. Erori egin da helmuga zeharkatu ostean, langile batekin talka egin eta gero
Hasi orduko hartu du aginte makila Remco Evenepoelek (Soudal) Espainiako Vueltan. Iazko txapelduna maillot gorriaren jabe egin da gaur, mendiko lehen etapan. Arinsaleko mendatean bukatu da etapa, aurrez Ordino igo ondoren, eta flandriarra nagusitasunez gailendu da faboritoen arteko esprintean, azken metroetan duen abia...
2023-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/232184/kutxabankek-inbertsio-funts-jasangarrien-merkatuaren-145-du.htm
Ekonomia
Kutxabankek inbertsio funts jasangarrien merkatuaren %14,5 du
Bankuak dituen bi produktu Europan gehien saltzen direnen artean daude
Kutxabankek inbertsio funts jasangarrien merkatuaren %14,5 du. Bankuak dituen bi produktu Europan gehien saltzen direnen artean daude
Kutxabank indarrak jartzen ari da funts jasangarrietara ahalik eta inbertsio gehiena erakartzeko, eta lortzen ari da hein batean, mota horretako funtsetan Espainiako Estatuan egiten diren inbertsioen %14,5 baititu. Datu hori are esanguratsuagoa da ohiko funtsen merkatuan duen pisuarekin alderatuta; izan ere, merkatu ho...
2023-8-28
https://www.berria.eus/albisteak/232185/arabarrek-penaltiz-galdu-dute-partidaren-azken-txanpan.htm
Kirola
Arabarrek penaltiz galdu dute, partidaren azken txanpan
Getaferen joko lehorrak erabat kutsatu du Alaves, eta partida itxia eta lehia handikoa osatu dute bi taldeek. Mayoralek sartu du gola 84. minutuan.
Arabarrek penaltiz galdu dute, partidaren azken txanpan. Getaferen joko lehorrak erabat kutsatu du Alaves, eta partida itxia eta lehia handikoa osatu dute bi taldeek. Mayoralek sartu du gola 84. minutuan.
Dentistaren hitzordura joatea bezalakoxea da Getaferen zelaira bisita egitea, aurrez jakin baitezake batek zer topatuko duen gutxi gorabehera. Ezer atseginik nekez dentistarenean, eta Madrilgo taldearen berdegunean ere antzerako zerbait. Besteak beste, futbolean nahi bezala jokatzeko eta puntuak batzeko ez baita apropo...
2023-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/232201/hil-egin-da-buztintze-hiriberrin-izaniko-istripuan-larri-kolpaturiko-emaztea.htm
Gizartea
Hil egin da Buztintze-Hiriberrin izaniko istripuan larri kolpaturiko emaztea
26 urteko emaztea hil egin da igandean gertaturiko istripuaren ondorioz. Baionako ospitalera eraman zuten.
Hil egin da Buztintze-Hiriberrin izaniko istripuan larri kolpaturiko emaztea. 26 urteko emaztea hil egin da igandean gertaturiko istripuaren ondorioz. Baionako ospitalera eraman zuten.
Atzo arratsaldean hil zen 26 urteko emaztea, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Joan den igandean, Buztintze-Hiriberrin (Nafarroa Beherea) bi autoren arteko istripua gertatu zen 12:00 aldera. Auto baten gidariak kontrola galdu omen zuen; kontrako bidera eramana izan zen, eta beste autoarekin buruz buruko kolpea ha...
2023-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/232202/adostasun-zabalik-ezean-eh-bildu-prest-dago-hezkuntza-legea-eajrekin-bakarrik-onartzeko.htm
Gizartea
Adostasun zabalik ezean, EH Bildu prest dago Hezkuntza Legea EAJrekin bakarrik onartzeko
Otegik esan du akordio zabal batek ezin duela «lege txar bat» egitera eraman. Ez du argitu bera izango den edo ez Eusko Jaurlaritzako lehendakarigaia, eta militantziaren esku utzi du erabakia.
Adostasun zabalik ezean, EH Bildu prest dago Hezkuntza Legea EAJrekin bakarrik onartzeko. Otegik esan du akordio zabal batek ezin duela «lege txar bat» egitera eraman. Ez du argitu bera izango den edo ez Eusko Jaurlaritzako lehendakarigaia, eta militantziaren esku utzi du erabakia.
Eusko Legebiltzarrean tramitatzen ari dira Hezkuntza Lege proiektua, eta lege hori adostasun zabal batekin onartzea nahi du EH Bilduk, «ahalik eta legerik onena izan dadin», Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak gaur Radio Euskadin esan duenez. Aitzitik, adostasun zabala lortzea posible ez bada, Otegik ziurtatu du EH B...
2023-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/232203/jaurlaritzak-hasiera-eman-dio-legealdiko-azken-urte-politikoari.htm
Politika
Jaurlaritzak hasiera eman dio legealdiko azken urte politikoari
Gobernuko ordezkariek gobernu kontseiluko lehen bilera egin dute Donostiako Miramar Jauregian.
Jaurlaritzak hasiera eman dio legealdiko azken urte politikoari. Gobernuko ordezkariek gobernu kontseiluko lehen bilera egin dute Donostiako Miramar Jauregian.
Eusko Jaurlaritzak hasi du ofizialki legealdiko azken urte politikoa. Datorren urteko hauteskundeak zerumugan dituztela, Donostiako Miramar Jauregian elkartu dira Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jaurlaritzako sailburu guztiak, baita haiei harrera egin dietenak ere: Eneko Goia Donostiako alkatea, Eider Mendoza Gipuzkoako...
2023-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/232204/victor-jara-hiltzea-egotzita-25-urteko-kartzela-zigor-irmoa-ezarri-diete-zazpi-militarri.htm
Mundua
Victor Jara hiltzea egotzita, 25 urteko kartzela zigor irmoa ezarri diete zazpi militarri
Txileko Auzitegi Gorenak berretsi egin du aurreko kondena, kantaria bahitu eta hiltzeagatik jarritakoa. Pinocheten diktadurako krimen sinbolikoenetako baten auzia itxi dute epaileek. Zazpi militar horietako batek bere buruaz beste egin du epaiaren berri izan ondoren.
Victor Jara hiltzea egotzita, 25 urteko kartzela zigor irmoa ezarri diete zazpi militarri. Txileko Auzitegi Gorenak berretsi egin du aurreko kondena, kantaria bahitu eta hiltzeagatik jarritakoa. Pinocheten diktadurako krimen sinbolikoenetako baten auzia itxi dute epaileek. Zazpi militar horietako batek bere buruaz best...
Txileko justiziak herrialdeko diktaduraren krimenik sinbolikoenetako bat zigortu du gaur, sententzia irmo batekin. Auzitegi Gorenak 25 urteko kartzela zigorra ezarri die zazpi militar erretiraturi, Victor Jara musikaria bahitzeagatik eta hiltzeagatik. Estatu kolpearen 50. urteurrenaren atarian iritsi da epaia —irailare...
2023-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/232205/semilla-legez-kanpo-utzi-du-behin-behinean-guatemalako-hauteskunde-auzitegi-gorenak.htm
Mundua
Semilla legez kanpo utzi du behin-behinean Guatemalako Hauteskunde Auzitegi Gorenak
Presidentetzarako bozak irabazi eta astebetera heldu da Gorenaren ebazpena. Erabakiaren aurretik, hauteskundeen emaitzak ontzat jo dituzte. Alderdi aurrerakoiak babes errekurtso bat aurkeztuko du, «jazarpen politikoari amaiera emateko».
Semilla legez kanpo utzi du behin-behinean Guatemalako Hauteskunde Auzitegi Gorenak. Presidentetzarako bozak irabazi eta astebetera heldu da Gorenaren ebazpena. Erabakiaren aurretik, hauteskundeen emaitzak ontzat jo dituzte. Alderdi aurrerakoiak babes errekurtso bat aurkeztuko du, «jazarpen politikoari amaiera emateko»...
Semilla mugimendua gailendu zen duela astebete Guatemalako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulian, botoen ia %61 lortuta, eta, atzo, Hauteskunde Auzitegi Gorenak baliozkotzat jo zituen boz horiek. Bide horretan, alderdi aurrerakoi horretako Bernardo Arevalo soziologoari eman zion presidente hautetsiaren karg...
2023-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/232206/donostiako-udalak-ez-du-euskararik-eskatuko-bi-zuzendari-postutan.htm
Gizartea
Donostiako Udalak ez du euskararik eskatuko bi zuzendari postutan
LAB sindikatuak salatu du Donostiako Udalak salbuespenezko prozedura bat abiatu duela bi zuzendari izendatzeko. Ez dute udal langileak izan beharko, eta ez dute euskararen ezagutza ziurtatu beharrik izango.
Donostiako Udalak ez du euskararik eskatuko bi zuzendari postutan. LAB sindikatuak salatu du Donostiako Udalak salbuespenezko prozedura bat abiatu duela bi zuzendari izendatzeko. Ez dute udal langileak izan beharko, eta ez dute euskararen ezagutza ziurtatu beharrik izango.
Donostiako Udaleko zuzendari izan nahi duenak udal langilea izan behar du, eta euskara maila jakin bat eduki —hirugarren profila edo C1a, normalean—, besteak beste. Hala ere, hori arautzen duen legeak badu salbuespen bat, eta baliatu egin du Donostiako udal gobernuak. Hain zuzen, udaleko osoko bilkurak «erabaki arrazoi...
2023-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/232207/azken-txanpan-eta-etxeko-lanak-egiteke.htm
Politika
Azken txanpan eta etxeko lanak egiteke
Hezkuntza Legea eta Memoria historikoaren Legea onartzeko ditu Eusko Legebiltzarrak, eta legegintzaldia azken txanpan sartu da. Urtebete baino gutxiago falta da Eusko Legebiltzarrerako bozetarako, eta hilabete gutxi daude etxeko lan horiek egiteko.
Azken txanpan eta etxeko lanak egiteke. Hezkuntza Legea eta Memoria historikoaren Legea onartzeko ditu Eusko Legebiltzarrak, eta legegintzaldia azken txanpan sartu da. Urtebete baino gutxiago falta da Eusko Legebiltzarrerako bozetarako, eta hilabete gutxi daude etxeko lan horiek egiteko.
Eusko Jaurlaritzaren legealdia azken txanpan sartu da. Iñigo Urkullu lehendakariaren eskuetan dago bozetarako deialdia egitea, baina, beranduenez, 2024ko uztailean izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak; hau da, hamar hilabete inguru barru. Pandemiaren aroak erabat baldintzatu du Gasteizko gobernuaren eta le...
2023-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/232208/zizare-bat-bizirik-topatu-dute-emakume-baten-burmuinean.htm
Bizigiro
Zizare bat bizirik topatu dute emakume baten burmuinean
Gisa horretako kasu bat topatzen den lehen aldia da. Zortzi zentimetro neurtzen zituen animaliak, eta gorrixka zen. Australiako suge baten gorotzetatik kutsatu zen pazientea.
Zizare bat bizirik topatu dute emakume baten burmuinean. Gisa horretako kasu bat topatzen den lehen aldia da. Zortzi zentimetro neurtzen zituen animaliak, eta gorrixka zen. Australiako suge baten gorotzetatik kutsatu zen pazientea.
Australiako zientzialari talde batek zortzi zentimetroko zizare bat bizirik topatu du emakume baten burmuinean. Erregistratu den gisa horretako lehen kasua da. Pazienteari iaz egin zioten ebakuntza, Canberra hiriburuan, eta kaltetuta zuen burmuinaren ataletik atera zioten, aurrealdeko eskuin lobulutik. Orain, ongi inda...
2023-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/232209/traktoreekin-blokeatu-dute-baionako-errepidea-olharen-salmenta-salatzeko.htm
Gizartea
Traktoreekin blokeatu dute Baionako errepidea, Olharen salmenta salatzeko
Bukatu da Senpereko (Lapurdi) Olha etxaldearen salmenta espekulatiboa salatzeko abiatu zen okupazioa. Baionako eta Donibane-Lohizuneko (Lapurdi) errepideak blokeatu dituzte, protestan.
Traktoreekin blokeatu dute Baionako errepidea, Olharen salmenta salatzeko. Bukatu da Senpereko (Lapurdi) Olha etxaldearen salmenta espekulatiboa salatzeko abiatu zen okupazioa. Baionako eta Donibane-Lohizuneko (Lapurdi) errepideak blokeatu dituzte, protestan.
Baionako bideetan auto ilarak erraz sortu ohi dira, batez ere Leroy Merlin saltokiko biribilgunean. Ilara horiek, fenomeno baten isla dira: hirian barna, eta harago ere, geroz eta eraikin gehiago sortzen ari dira, geroz eta jende gehiagori harrera egin ahal izateko; alta, horren parean, gazteek eta beste anitzek ezin d...
2023-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/232210/londresek-ebko-elikagaientzako-mugako-kontrolak-atzeratu-ditu.htm
Ekonomia
Londresek EBko elikagaientzako mugako kontrolak atzeratu ditu
Inflazio handiari aurre egiteko hartu du neurria. 2024ko urtarrilean sartuko da indarrean, eta ez urriaren 31n, aurreikusita zegoen bezala
Londresek EBko elikagaientzako mugako kontrolak atzeratu ditu. Inflazio handiari aurre egiteko hartu du neurria. 2024ko urtarrilean sartuko da indarrean, eta ez urriaren 31n, aurreikusita zegoen bezala
Erresuma Batuak berriz atzeratu du Europako Batasunetik esportatutako elikagaientzako mugako kontrolak ezartzea. Horren bidez, enpresei «aldaketarako prestatzeko denbora gehiago» eman nahi die, eta, batez ere, herrialdeko inflazio handiari aurre egin nahi dio. Kontrolak urtarrilean hasiko dira, eta ez urriaren 31n, aur...
2023-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/232211/espainiako-futbol-federazioak-soldata-kendu-dio-rubialesi.htm
Kirola
Espainiako Futbol Federazioak soldata kendu dio Rubialesi
Atzoko bileran, federazioko lurralde ordezkariek Rubialesen dimisioa eskatu zuten.
Espainiako Futbol Federazioak soldata kendu dio Rubialesi. Atzoko bileran, federazioko lurralde ordezkariek Rubialesen dimisioa eskatu zuten.
Dimisioa eman ez duen arren, Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidenteak ez du Espainiako Federazioaren eta UEFAren soldatarik jasoko hurrengo 90 egunetan. FIFAk joan den astean inhabilitatu zuen Rubiales, hiru hilabetez, Munduko Kopako finalean Jennifer Hermoso Espainiako selekzioko jokalariari baimenik g...
2023-8-29
https://www.berria.eus/albisteak/232212/interes-tasa-altuen-ondorioz-128-murriztu-da-etxeen-salmenta-bigarren-hiruhilekoan.htm
Ekonomia
Interes tasa altuen ondorioz %12,8 murriztu da etxeen salmenta bigarren hiruhilekoan
Urteko lehen hiruhilekoan baino 994 etxe gutxiago saldu dira apirila eta ekaina bitartean Hego Euskal Herrian
Interes tasa altuen ondorioz %12,8 murriztu da etxeen salmenta bigarren hiruhilekoan. Urteko lehen hiruhilekoan baino 994 etxe gutxiago saldu dira apirila eta ekaina bitartean Hego Euskal Herrian
Europako Banku Zentrala hilabetez hilabete egiten ari den interes tasen igoera nabarmen eragiten ari da higiezinen merkatuan. Hipoteka bat kontratatzea inoiz baino garestiagoa da, eta zeharo moteldu da etxebizitzen salerosketa. 6.741 etxe saldu dira Hego Euskal Herrian apiriletik ekainera, urtarriletik martxora baino 9...
2023-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/232213/zubi-saihetsezina.htm
Bizigiro
Zubi saihetsezina
Bizkaiko golkoa eta goi lautada lotzen dituen bidearen parte da Balmaseda, eta, hala, hango Zubi Zaharra nahitaez igaro beharreko puntua izan da luzaroan, bai bidaiarientzat, baita merkatarientzat ere.
Zubi saihetsezina. Bizkaiko golkoa eta goi lautada lotzen dituen bidearen parte da Balmaseda, eta, hala, hango Zubi Zaharra nahitaez igaro beharreko puntua izan da luzaroan, bai bidaiarientzat, baita merkatarientzat ere.
Estiloen uztarketa bat da, Cadagua ibaiaren gainean betikotua: garai ezberdinetako fruituak baitira Balmasedako (Bizkaia) Zubi Zaharraren pilareak, silueta berezi egiten duen arku zentral garaia, alboetako bi txikiagoak, eta dorretxoa. Ez da ezaguna noiz sortu zen, baina, hain justu, heterogeneotasuna da egituraren kro...
2023-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/232234/graxi-etxebehere-bakegile-eta-militante-abertzalea-hil-da.htm
Politika
Graxi Etxebehere 'bakegile' eta militante abertzalea hil da
72 urte zituela hil da, minbiziak jota. Bakearekin engaiatu zen, eta Luhusoko desarmatze prozesuan lagundu zuen. Omenaldi zibila Ortzaizeko (Nafarroa Beherea) elizan eginen diote, ortziralean, 18:00etan. → Atsekabea eragin du Etxebehereren heriotzak
Graxi Etxebehere 'bakegile' eta militante abertzalea hil da. 72 urte zituela hil da, minbiziak jota. Bakearekin engaiatu zen, eta Luhusoko desarmatze prozesuan lagundu zuen. Omenaldi zibila Ortzaizeko (Nafarroa Beherea) elizan eginen diote, ortziralean, 18:00etan. → Atsekabea eragin du Etxebehereren heriotzak
Graxi Etxebehere bakegile eta militante abertzalea bart gauean zendu da, 72 urte zituela, minbiziak jota. Ortzaizeko Ibarnia etxean jaio zen (Nafarroa Beherea), eta bake prozesuan engaiatua zen: «Desarmatu nahia lagundu dut», adierazi zion BERRIAri, 2015eko uztailaren 10ean, Terexa Lekunberri, Jeff Mateo, Iñaki Reta et...
2023-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/232235/macronek-laquoekinbide-politiko-zabal-batekinraquo-lortu-nahi-du-agintaldiko-egonkortasuna.htm
Mundua
Macronek «ekinbide politiko zabal batekin» lortu nahi du agintaldiko egonkortasuna
Frantziako presidentea alderdien ordezkariekin bilduko da gaur, Asanbleako blokeoa gainditzeko helburuz. NUPESek «ilusiorik gabe» parte hartuko du, eta erretreten inguruko galdeketa bat egiteko eskatuko du.
Macronek «ekinbide politiko zabal batekin» lortu nahi du agintaldiko egonkortasuna. Frantziako presidentea alderdien ordezkariekin bilduko da gaur, Asanbleako blokeoa gainditzeko helburuz. NUPESek «ilusiorik gabe» parte hartuko du, eta erretreten inguruko galdeketa bat egiteko eskatuko du.
Frantziako Asanblean gehiengo osoaren faltan, Emmanuel Macronen bigarren agintaldiko lehen urtea gatazkatsua izan da politikoki. Horren erakusle izan da, esaterako, erretreten erreforma, eta neurri hori onartzeko modua, indarrez onartu baitzuten, konstituzioaren 49.3 artikulua erabilita; baita Nahel Merzouk gaztearen h...
2023-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/232236/gripearen-aurkako-txertoa-6-hilabete-eta-5-urte-bitarteko-haurrek-ere-hartu-ahal-izango-dute-hegoaldean.htm
Gizartea
Gripearen aurkako txertoa 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrek ere hartu ahal izango dute Hegoaldean
Orain arte, patologiaren bat zuten adingabeek soilik hartzen zuten txertoa. Udazkenean hasiko dute kanpaina.
Gripearen aurkako txertoa 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrek ere hartu ahal izango dute Hegoaldean. Orain arte, patologiaren bat zuten adingabeek soilik hartzen zuten txertoa. Udazkenean hasiko dute kanpaina.
Urrian hasiko da gripearen aurkako txertaketa kanpaina Hego Euskal Herrian, eta berritasunak izango ditu. Izan ere, sei hilabete eta bost urte bitarteko haurrek ere hartu ahalko dute txerto hori, lehen aldiz. Orain arte, patologiaren bat zuten adingabeei soilik jartzen zitzaien txertoa, gurasoek hala eskatzen bazuten, ...
2023-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/232237/buruilaren-23an-besta-eguna-egingo-dute-izpegin-baztango-eta-baigorriko-gazteek.htm
Gizartea
Buruilaren 23an besta eguna egingo dute Izpegin Baztango eta Baigorriko gazteek
Buruilaren 22 eta 23an, Basaizea Kultur Batasunak, Baztango Gazte Asanbladak eta Erratzuko gazteek besta eguna antolatu dute Izpegiko lepoan. Atzo egin zuten prentsaurrekoa. Egitarau aberatsa argitaratu dute, «mugaren presentzia hausteko xedez».
Buruilaren 23an besta eguna egingo dute Izpegin Baztango eta Baigorriko gazteek. Buruilaren 22 eta 23an, Basaizea Kultur Batasunak, Baztango Gazte Asanbladak eta Erratzuko gazteek besta eguna antolatu dute Izpegiko lepoan. Atzo egin zuten prentsaurrekoa. Egitarau aberatsa argitaratu dute, «mugaren presentzia hausteko x...
Baztango eta Baigorriko gazteen arteko lankidetza 2022an jarri zen martxan. Basaizea Kultur Batasuneko kideak eta Baztango Gazte Asanblada batu ziren, haien harremanak «iraunkortzeko konpromisoa» harturik, Oihana Bidartek zehaztu zuenez. Izpegiko lepoko mugaz hausnarketa eramanik, seinaletika aldatzeko ekintza egin zut...
2023-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/232238/inflazioak-gora-egin-du-espainian-eta-gutxi-apaldu-da-alemanian.htm
Ekonomia
Inflazioak gora egin du Espainian, eta gutxi apaldu da Alemanian
Espainian, erregaien prezioek inflazioa %2,6ra igoarazi dute abuztuan, bigarren hilabetez jarraian. Alemanian, inflazioa %6,2ra jaistea espero zen, baina tasa harmonizatua soilik hamarren bat jaitsi da, %6,4ra.
Inflazioak gora egin du Espainian, eta gutxi apaldu da Alemanian. Espainian, erregaien prezioek inflazioa %2,6ra igoarazi dute abuztuan, bigarren hilabetez jarraian. Alemanian, inflazioa %6,2ra jaistea espero zen, baina tasa harmonizatua soilik hamarren bat jaitsi da, %6,4ra.
Kontsumo prezioek gora egin dute Espainian bigarren hilabetez jarraian, eta inflazioa uztaileko %2,3tik %2,6ra igo da. Erregaien prezioak izan dira, INEren arabera, igoeraren arrazoi nagusia. Iazko uztailean merkatu egin ziren, eta aurten, berriz, garestitu. Argindarrarekin, berriz, alderantziz gertatu da; nabarmen gar...
2023-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/232239/militar-talde-batek-estatu-kolpea-eman-du-gabonen.htm
Mundua
Militar talde batek estatu kolpea eman du Gabonen
Ali Bongo presidente izendatu eta minutu gutxira hartu dute boterea. Hark botoen %64,2 eskuratu zituen larunbateko hauteskunde orokorretan, eta etxean atxilo dute orain. Brice Oligui Nguema Guardia Errepublikanoko burua izango da junta militarreko liderra.
Militar talde batek estatu kolpea eman du Gabonen. Ali Bongo presidente izendatu eta minutu gutxira hartu dute boterea. Hark botoen %64,2 eskuratu zituen larunbateko hauteskunde orokorretan, eta etxean atxilo dute orain. Brice Oligui Nguema Guardia Errepublikanoko burua izango da junta militarreko liderra.
«Gaur, 2023ko abuztuaren 30ean, defentsa eta segurtasun indarrek, Trantsiziorako eta Erakundeak Berrezartzeko Batzordean bilduta, Gabongo herriaren izenean eta erakundeak babesteko bermean, erabaki dugu bakea defendatzea eta indarrean dagoen erregimena bukatutzat ematea». Horrela iragarri du estatu kolpea Gabongo milit...
2023-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/232240/desfile-baztertzaileko-bandako-partaideei-parekidetasunaren-aurkako-agiri-bat-sinarazi-nahi-diete.htm
Gizartea
Desfile baztertzaileko bandako partaideei parekidetasunaren aurkako agiri bat sinarazi nahi diete
Alardearen parekidetasunaren aldeko urratsen bat egiten badute konpainiatik kanporatuko dituztela jartzen du dokumentuan.
Desfile baztertzaileko bandako partaideei parekidetasunaren aurkako agiri bat sinarazi nahi diete. Alardearen parekidetasunaren aldeko urratsen bat egiten badute konpainiatik kanporatuko dituztela jartzen du dokumentuan.
«Arbasoek» utzi zuten eran bakarrik senti daiteke, Hondarribiko Alardeko Musika Banda Elkarteak ondu duen agiri baten arabera, Hondarribiko alardea; aldarri parekidearen aurka egotea ezinbestekotzat daukate horretarako, eta, ondorioz, konpainiako kideei eskatu diete «erantzukizun adierazpen» bat izenpetzeko adieraziz a...
2023-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/232241/arastik-kargua-hartuta-gobernua-osatu-du-txibitek.htm
Politika
Arastik kargua hartuta, gobernua osatu du Txibitek
Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkari izateari utzi dio Jose Luis Arastik, Ekonomia eta Ogasun kontseilari lanean aritzeko
Arastik kargua hartuta, gobernua osatu du Txibitek. Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkari izateari utzi dio Jose Luis Arastik, Ekonomia eta Ogasun kontseilari lanean aritzeko
Maria Txibitek badu falta zuen azken pieza. Nafarroako Gobernuko lehendakariak gobernu berria aurkeztu zuen abuztuaren 18an, hutsune nabarmen batekin: Ekonomia eta Ogasun Departamentuko buruarena. Jose Luis Arasti hautatua zuen kargurako, baina, legez, Arasti ezin zen gobernuan aritu Espainiako Gobernuko ordezkari karg...
2023-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/232242/feijook-sanchezi-eskatu-dio-erraztu-diezaiola-kargua-hartzea-bi-urtean-agintzeko.htm
Mundua
Feijook Sanchezi eskatu dio erraztu diezaiola kargua hartzea, bi urtean agintzeko
Hau da proposamena: bi urteko agintaldi bat egitea sei estatu akordio bete ahal izateko, eta gero berriz ere bozetara deitzea. Helburua da alderdi independentistek izan dezaketen eragina indargabetzea. PSOEk ateralditzat jo du proposamena. Urkulluk elkarrizketa «zintzoa eta probetxuzkoa» izan du Feijoorekin.
Feijook Sanchezi eskatu dio erraztu diezaiola kargua hartzea, bi urtean agintzeko. Hau da proposamena: bi urteko agintaldi bat egitea sei estatu akordio bete ahal izateko, eta gero berriz ere bozetara deitzea. Helburua da alderdi independentistek izan dezaketen eragina indargabetzea. PSOEk ateralditzat jo du proposamen...
Kargua hartzea erraztu diezaiola eskatu dio Alberto Nuñez Feijook Pedro Sanchezi. PPko eta PSOEko presidentegaiak ia ordubetez bildu dira gaur Espainiako Kongresuan, eta proposamen berria eraman du Feijook hara: «Gobernagarritasunaren aldeko akordio bat eskaini diot; bestela, Espainia independentisten esku geratuko da»...
2023-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/232243/hiru-obra-estreinatuko-dituzte-musika-garaikideko-zikloan.htm
Kultura
Hiru obra estreinatuko dituzte Musika Garaikideko Zikloan
Silboberri txistu elkarteak Carmen Asenjo-Marrodanen Ad index Desconstruction II eta Lula Romeroren Uneindeutiges lanak aurkeztuko ditu, gaur, Kursaalean. Bihar, berriz, Xelo Giner saxofoi joleak Aurelio Edler-Copesek konposatutako Sssooooommmm estreinatuko du.
Hiru obra estreinatuko dituzte Musika Garaikideko Zikloan. Silboberri txistu elkarteak Carmen Asenjo-Marrodanen Ad index Desconstruction II eta Lula Romeroren Uneindeutiges lanak aurkeztuko ditu, gaur, Kursaalean. Bihar, berriz, Xelo Giner saxofoi joleak Aurelio Edler-Copesek konposatutako Sssooooommmm estreinatuko du.
Jaialdiaren lehen txanpan bi kontzertu programatu ostean —Plural Ensemblek abuztuaren 6an eman zuen kontzertua, eta Noelia Rodiles, Elena Rey eta Jorge Montek osatutako hirukoak 12an—, gaur berrekingo dio Donostiako Musika Hamabostaldiak Musika Garaikideko Zikloari. Eta, hain zuzen ere, hiru obraren estreinaldiarekin e...
2023-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/232244/atsekabea-eragin-du-etxebehereren-heriotzak.htm
Politika
Atsekabea eragin du Etxebehereren heriotzak
Besteak beste, nabarmendu dute «bakegile nekaezina», «konprometitua» eta «eskuzabala» izan zela.
Atsekabea eragin du Etxebehereren heriotzak. Besteak beste, nabarmendu dute «bakegile nekaezina», «konprometitua» eta «eskuzabala» izan zela.
Bakearen alde ibilbide oparoa eginik zendu da Graxi Etxebehere, eta, sareetan, dolumin eta atsekabe mezu ugari izan dira heriotzaren berri izan ondoren. «Emazte handi bat joan zaigu! Bakegile nekaezina! Milesker emandako guziagatik. Adiorik ez, Grazi», adierazi dute Bakegileek. Anita Lopepe EH Baiko bozeramaileak Etx...
2023-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/232245/australian-urriaren-14an-egingo-dute-indigenak-konstituzioan-aitortzeko-erreferenduma.htm
Mundua
Australian urriaren 14an egingo dute indigenak konstituzioan aitortzeko erreferenduma
Indigenei parlamentuan ordezkaritza emateko konstituzioaren zuzenketa bozkatuko dute. Inkesten arabera, babesa galdu du erreferendumean bozkatuko den legeak azken hilabeteetan.
Australian urriaren 14an egingo dute indigenak konstituzioan aitortzeko erreferenduma. Indigenei parlamentuan ordezkaritza emateko konstituzioaren zuzenketa bozkatuko dute. Inkesten arabera, babesa galdu du erreferendumean bozkatuko den legeak azken hilabeteetan.
Urriaren 14an egingo dute Australian aborigenak konstituzioan aitortzeko erreferenduma. 2019ko uztailean aurkeztu zuen Anthony Albanese Australiako lehen ministroak erreferenduma egiteko asmoa, eta data jarri diote gaur. Lege proposamenak aurrera egiteko, australiarren gehiengoak baiezkoa bozkatu beharko luke, eta herr...
2023-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/232246/berlin-energia-garestiak-uxatutako-enpresa-inbertsioei-eutsi-nahian.htm
Ekonomia
Berlin, energia garestiak uxatutako enpresa inbertsioei eutsi nahian
Hainbat enpresa ekoizpenaren parte bat Alemaniatik atzerrira eramaten ari dira, energia garestiak bultzatuta. Olaf Scholzen gobernuak hobari fiskalak onartu ditu ihes hori apaltzeko asmoz, baina gobernu koalizioan ez dute lortu energia ordaintzeko diru laguntzarik adostea.
Berlin, energia garestiak uxatutako enpresa inbertsioei eutsi nahian. Hainbat enpresa ekoizpenaren parte bat Alemaniatik atzerrira eramaten ari dira, energia garestiak bultzatuta. Olaf Scholzen gobernuak hobari fiskalak onartu ditu ihes hori apaltzeko asmoz, baina gobernu koalizioan ez dute lortu energia ordaintzeko di...
Errusiako gasari jarritako debekuak eta trantsizio energetikoak asko garestitu du energiaren prezioa Alemanian, eta ez dirudi urte batzuetan behera egingo duenik. Alemaniako Gobernuak uste du energiaren prezioek gaur egun bezala jarraituko dutela gutxienez 2027ra arte, eta energia gehien kontsumitzen dutenak, enpresa i...
2023-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/232247/unai-beroiz-argazkilariak-pandemian-aitonari-egindako-argazkian-oinarritutako-mural-bat-egin-dute-uharten.htm
Bizigiro
Unai Beroiz argazkilariak pandemian aitonari egindako argazkian oinarritutako mural bat egin dute Uharten
Javi Landa 'Deltadec' marrazkilariak egin du, eta igandean ikusi zuen Miguel Nieto argazkiko protagonistak.
Unai Beroiz argazkilariak pandemian aitonari egindako argazkian oinarritutako mural bat egin dute Uharten. Javi Landa 'Deltadec' marrazkilariak egin du, eta igandean ikusi zuen Miguel Nieto argazkiko protagonistak.
Oporretatik bueltan, ezusteko polita hartu zuen igandean Miguel Nietok. Don Benito herrian jaio zen, duela 93 urte (Espainia), eta duela mende erdi sorterria utzi zuen Euskal Herrira etortzeko. Hainbatek egin ohi duen bezala, uda honetan herrira itzuli da, baina ezustekoa etxerako bueltan hartu zuen. Igandean heldu zen...
2023-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/232248/beasaingo-cafek-hiru-pabiloi-itxi-ditu-amiantoagatik.htm
Ekonomia
Beasaingo CAFek hiru pabiloi itxi ditu amiantoagatik
Berritze lan batzuetan azaldu da amiantoa. Zuzendaritzak 200 langile inguru etxera bidali ditu. Sindikatuek «arduradun nagusiak» kargugabetzeko eskatu dute.
Beasaingo CAFek hiru pabiloi itxi ditu amiantoagatik. Berritze lan batzuetan azaldu da amiantoa. Zuzendaritzak 200 langile inguru etxera bidali ditu. Sindikatuek «arduradun nagusiak» kargugabetzeko eskatu dute.
Beasaingo (Gipuzkoa) CAFek hiru pabiloi itxi ditu, horietako baten teilatuaren desmuntatzeko lanetan amiantoa agertu delako. Zuzendaritzak kontrakoa jakinarazi arte han lan egiten duten langileak —200 inguru— ez dira lanera itzuliko. Enpresaren arabera, nabe horietako baten sabaia kentzeko lanak abuztuan hasi zituzten....
2023-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/232250/galiziarrak-kontxatik-kanpo-geratu-dira-eta-zumaia-eta-kaiku-sailkatu-dira-faboritoekin-batera.htm
Kirola
Galiziarrak Kontxatik kanpo geratu dira, eta Zumaia eta Kaiku sailkatu dira faboritoekin batera
Zumaia izan da sailkatze estropadako ezustekoa, laugarren denbora onena lortuta. Orio, Arraun Lagunak, Tolosaldea, Zumaia, Hondarribia, Hibaika eta Kaiku sailkatu dira iganderako.
Galiziarrak Kontxatik kanpo geratu dira, eta Zumaia eta Kaiku sailkatu dira faboritoekin batera. Zumaia izan da sailkatze estropadako ezustekoa, laugarren denbora onena lortuta. Orio, Arraun Lagunak, Tolosaldea, Zumaia, Hondarribia, Hibaika eta Kaiku sailkatu dira iganderako.
Itsasoa izan da Kontxako Banderarako sailkatze estropadako protagonista nagusietako bat. Metro eta erdiko olatuak zeuden iragarrita, baina Santa Klara uharte parean ia bi metrokoak ziren estropada hasi aurretik. Erlojupeko proba izan da, baina itsasoaren kontra ere aritu behar izan dute arraunlariek. «Oso zaila zen lan...
2023-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/232251/tekla-jotzea.htm
Politika
Tekla jotzea
Tekla jotzea.
Luhusokoa ez zen Luhuson hasi. Euskal gatazkaren ondorioen aterabide prozesuan, memoria kolektiboan txertatu zen Luhusokoa, baina aurreko urteetako hainbat gertakariren eta konpromiso-hartzeren ondorioz gertatu zen. Besteak beste, Graxi Etxebehere zendu berriaren ekinaldiaren ondorioz. ETAk 2011ko urrian jakinarazi zu...
2023-8-30
https://www.berria.eus/albisteak/232252/txileko-diktadurako-desagertuak-bilatzeko-plana-aktibatu-dute.htm
Mundua
Txileko diktadurako desagertuak bilatzeko plana aktibatu dute
Gobernuaren arabera, estatuak egin zituen «krimen horiek» eta hari dagokio horiez arduratzea. 1973 eta 1990 artean desagerrarazitako 1.459 pertsonetatik soilik 307 aurkitu dituzte
Txileko diktadurako desagertuak bilatzeko plana aktibatu dute. Gobernuaren arabera, estatuak egin zituen «krimen horiek» eta hari dagokio horiez arduratzea. 1973 eta 1990 artean desagerrarazitako 1.459 pertsonetatik soilik 307 aurkitu dituzte
Iazko martxoan Txileko presidente izendatua izan ondoren agindu zuen egitasmoetako bat aktibatu du ofizialki, gaur, Gabriel Boricek, Santiagoko Konstituzioaren plazan egindako zeremonia batean: Augusto Pinochet buru zuen diktadura militarraren aroan (1973-1990) atxilotuak izan eta gero desagertutakoak aurkitzeko plan n...
2023-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/232269/gutxienez-73-lagun-hil-dira-johannesburgoko-eraikin-batean-piztutako-sute-batean.htm
Mundua
Gutxienez 73 lagun hil dira Johannesburgoko eraikin batean piztutako sute batean
Suhiltzaileek kontrolpean dute sutea, baina oraindik ez dakite zerk piztu duen
Gutxienez 73 lagun hil dira Johannesburgoko eraikin batean piztutako sute batean. Suhiltzaileek kontrolpean dute sutea, baina oraindik ez dakite zerk piztu duen
Gutxienez 73 lagun hil eta 52 zauritu dira Johannesburgoko eraikin batean piztutako sute baten ondorioz, hiriko agintariek adierazi dutenez. Robert Muladzi hiriko Larrialdiak Kudeatzeko Zerbitzuko bozeramaileak adierazi du suhiltzaileak lanean ari direla, baina oraindik ez dakitela zerk piztu duen sutea. «Bost solairu...
2023-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/232270/euroguneko-inflazioa-53an-mantendu-da-abuztuan.htm
Ekonomia
Euroguneko inflazioa %5,3an mantendu da abuztuan
Eurostatek aurreratutako datuaren arabera, eurogunean berdin mantendu da inflazioa, baina azpiko inflazioak lau hamarren egin du behera
Euroguneko inflazioa %5,3an mantendu da abuztuan. Eurostatek aurreratutako datuaren arabera, eurogunean berdin mantendu da inflazioa, baina azpiko inflazioak lau hamarren egin du behera
Apiriletik, euroguneko inflazioa apaldu egin da da hilabetez hilabete, baina beheranzko joera hori abuztuan amaitu da, abuztuko inflazio tasa uztaileko bera izango dela aurreikusi baitu Eurostatek: %5,3. Hala ere, estatistika zentro horren kalkuluen arabera, azpiko inflazioak beheranzko joerari eutsiko dio, aurreikusi ...
2023-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/232271/espainiako-gobernuak-erabaki-du-ikasturte-honetan-ere-selektibitatearen-formatuari-eustea.htm
Gizartea
Espainiako Gobernuak erabaki du ikasturte honetan ere selektibitatearen formatuari eustea
Egin asmo dituzten aldaketak 2025era atzeratuko dituzte.
Espainiako Gobernuak erabaki du ikasturte honetan ere selektibitatearen formatuari eustea. Egin asmo dituzten aldaketak 2025era atzeratuko dituzte.
Espainiako Gobernuko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioko ordezkariak gaur goizean bildu dira autonomia erkidegoetako eta unibertsitateetako ordezkariekin, USE Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaz hitz egiteko. Azkenean, oraingoz, gaur egungo selektibitateari eutsiko diote, eta aldaketak urtebete atzeratu asmo...
2023-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/232272/urkulluk-laquokonbentzio-konstituzional-batraquo-eskatu-du-laquoerabakitzeko-gaitasunaraquo-garatzeko.htm
Politika
Urkulluk «konbentzio konstituzional bat» eskatu du, «erabakitzeko gaitasuna» garatzeko
Estatus politiko berriaren prozesua geldirik dagoela, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak formula berri bat proposatu dio Moncloak hartuko duen presidenteari: urtebeteko epean «estatuaren plurinazionaltasunean aurrera egitea», konbentzio konstituzional baten bidez, Espainiako Konstituzioaren «zati baten interpretazioa eg...
Urkulluk «konbentzio konstituzional bat» eskatu du, «erabakitzeko gaitasuna» garatzeko. Estatus politiko berriaren prozesua geldirik dagoela, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak formula berri bat proposatu dio Moncloak hartuko duen presidenteari: urtebeteko epean «estatuaren plurinazionaltasunean aurrera egitea», konbent...
Eusko Jaurlaritzaren urte politiko berriaren lehen Gobernu Kontseiluan aipatu zuen Urkulluk «konbentzio konstituzionala», eta «autogobernuaren proiektuan» sakontzearekin eta «estatu eredu berri bat» sortzearekin lotu zuen proposamen hori, Donostian egindako ekitaldi politikoan. Orain, El País egunkarian kaleratutako ar...
2023-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/232273/guatemalako-kongresuak-talde-politikoa-osatzea-eragotzi-dio-semilla-mugimenduari.htm
Mundua
Guatemalako Kongresuak talde politikoa osatzea eragotzi dio Semilla mugimenduari
Guatemalako Kongresuak independentetzat jo ditu presidente hautatuaren alderdiko diputatuak. Erabakiaren harira, Kongresuko Zuzendaritza Taldearen aurkako salaketa aurkeztu dute diputatuek.
Guatemalako Kongresuak talde politikoa osatzea eragotzi dio Semilla mugimenduari. Guatemalako Kongresuak independentetzat jo ditu presidente hautatuaren alderdiko diputatuak. Erabakiaren harira, Kongresuko Zuzendaritza Taldearen aurkako salaketa aurkeztu dute diputatuek.
Semilla mugimenduak asteartean hartu zuen kolpeari azkena eman zion atzo Guatemalako Kongresuak: alderdiko diputatuak independente gisa aitortu zituen. Horrek esan nahi du alderdiko diputatuak eserleku independenteen parte izango direla Kongresuan, eta alderdiak ezin izango duela talde politiko gisa bloke legegile baka...
2023-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/232274/hipoteka-berrien-kopurua-14-txikitu-da-urteko-lehen-erdian.htm
Ekonomia
Hipoteka berrien kopurua %14 txikitu da urteko lehen erdian
Interes tasen igoerak moteldu egin du etxeen salerosketa. Mailegatutako kopuruak %16 handitu dira. Euriborraren igoera eten egin da.
Hipoteka berrien kopurua %14 txikitu da urteko lehen erdian. Interes tasen igoerak moteldu egin du etxeen salerosketa. Mailegatutako kopuruak %16 handitu dira. Euriborraren igoera eten egin da.
Inflazio handia etxeen salerosketa izozten ari da. Hipoteka bat kontratatzea izugarri garestitu da azken urtean, eta horrek moteldu egin du etxebizitzen merkatua. Urteko lehen seihilekoan, iazko epe berean baino 2.017 hipoteka berri gutxiago sinatu dira Hego Euskal Herrian: %14ko jaitsiera dakar horrek. INE Espainiako...
2023-9-1
https://www.berria.eus/albisteak/232275/zazpigarren-arkua.htm
Bizigiro
Zazpigarren arkua
Harrizko zubi erromanikoak milaka turista erakartzen ditu urtero, Donejakue bideko gune turistikoenetako bat baita. Garesko zubi erromanikoa XI. mendean eraiki zuten, eta hortik dator Nafarroako herriaren izena.
Zazpigarren arkua. Harrizko zubi erromanikoak milaka turista erakartzen ditu urtero, Donejakue bideko gune turistikoenetako bat baita. Garesko zubi erromanikoa XI. mendean eraiki zuten, eta hortik dator Nafarroako herriaren izena.
Hasieran zubia zegoen». Hitz horiekin hasi zuen Jimeno Jurio historialariak Garesko (Nafarroa) historiari buruzko bere liburua. Garesko harrizko zubian oinarrituz eraiki zen herria, eta hortik jaso zuen izena; herria eta Garesko zubi erromanikoa bereizezinak dira. Garesko zubia XI. mendearen hasieran eraiki zuten, Done...
2023-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/232276/langile-bat-hil-da-zarauzko-lantegi-batean.htm
Ekonomia
Langile bat hil da Zarauzko lantegi batean
Istripu ez-traumatiko batengatik hil zen. LABen arabera, aurten Euskal Herrian lanean hil den 33. langilea da.
Langile bat hil da Zarauzko lantegi batean. Istripu ez-traumatiko batengatik hil zen. LABen arabera, aurten Euskal Herrian lanean hil den 33. langilea da.
Zarauzko (Gipuzkoa) Elesa Transformadores enpresako 47 urteko langile bat zendu atzo, lanean ari zela istripu-ez traumatiko bat izan ostean. LAB sindikatuak adierazi duenaren arabera, ondoezik sentitu zen, eta larrialdi zerbitzuak «denbora luzez» langilea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Sindikatuak egin...
2023-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/232277/salatu-dute-eraso-matxista-laquolarriaraquo-gertatu-dela-bakion.htm
Gizartea
Salatu dute eraso matxista «larria» gertatu dela Bakion
Atzo izan zen erasoa, eta udalak martxan jarri du protokoloa. Legorretako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak salatu dute herri horretan ere sexu jazarpeneko kasu bat egon dela eta badela denbora bat gertatzen ari dela.
Salatu dute eraso matxista «larria» gertatu dela Bakion. Atzo izan zen erasoa, eta udalak martxan jarri du protokoloa. Legorretako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak salatu dute herri horretan ere sexu jazarpeneko kasu bat egon dela eta badela denbora bat gertatzen ari dela.
Bakioko Udalak (Bizkaia) protokoloa martxan jarri du, herrian eraso matxista «larri» bat egon delako. Azaldu duenez, emakumeari atzo egin zioten eraso, jaietarako jarritako txosna eremutik kanpora. Udalak «errespetua» eskatu du emakumearentzat. Gertatutakoa gaitzesteko protesta egin zuten atzo. Halaber, Legorretako Ud...
2023-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/232279/zazpi-orduz-blokeatuta-egon-dira-a-15-autobidea-eta-n-1-errepidea-villabonan-izandako-istripu-batengatik.htm
Gizartea
Zazpi orduz blokeatuta egon dira A-15 autobidea eta N-1 errepidea, Villabonan izandako istripu batengatik
Kamioi bat gurutzatuta geratu da A-15 autobidean, Oindolar tunelean. Bi noranzkoetan itxi dute errepidea, eta pilaketak eragin ditu A-15 autobidean zein N-1 errepidean.
Zazpi orduz blokeatuta egon dira A-15 autobidea eta N-1 errepidea, Villabonan izandako istripu batengatik. Kamioi bat gurutzatuta geratu da A-15 autobidean, Oindolar tunelean. Bi noranzkoetan itxi dute errepidea, eta pilaketak eragin ditu A-15 autobidean zein N-1 errepidean.
Hamar kilometrorainoko auto ilarak eragin ditu A-15 autobidean kamioi batek izan duen istripuak. Leitzarango autobidearen hasieran gertatu da ezbeharra, Villabona-Amasako (Gipuzkoa) Oindolar tunelean. Inor ez da zauritu, baina bi noranzkoetan itxi behar izan dute errepidea. Azken asteetan errepidean egiten ari diren ob...
2023-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/232280/elikagai-ekoizleek-5000-produkturen-prezioak-izoztuko-dituztela-hitzeman-diote-parisi.htm
Ekonomia
Elikagai ekoizleek 5.000 produkturen prezioak izoztuko dituztela hitzeman diote Parisi
Elikagaien ekoizle eta banatzaile gehienekin prezioak ez igotzeko akordio batera iritsi da Le Maire Ekonomia ministroa, baina Unilever, Nestle eta Pepsico ez daude ados
Elikagai ekoizleek 5.000 produkturen prezioak izoztuko dituztela hitzeman diote Parisi. Elikagaien ekoizle eta banatzaile gehienekin prezioak ez igotzeko akordio batera iritsi da Le Maire Ekonomia ministroa, baina Unilever, Nestle eta Pepsico ez daude ados
Bi eguneko bilera eta eztabaiden ostean, Bruno Le Maire Frantziako Ekonomia ministroak France 2 telebista katean iragarri du akordio batera iritsi dela elikagaien ekoizle eta banatzaileekin, 5.000 produktu baino gehiagoren prezioak izozteko. EFEren arabera, supermerkatuetako produktuen laurdenak dira. Prezioek gora ez...
2023-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/232281/benfica-inter-eta-salzburg-realaren-aurkariak.htm
Kirola
Benfica, Inter eta Salzburg Realaren aurkariak
D multzoan aritzea egokitu zaio Imanol Alguacilen taldeari. Txapelketa irailaren 19-20an hasiko da, eta bihar argituko da egutegia.
Benfica, Inter eta Salzburg Realaren aurkariak. D multzoan aritzea egokitu zaio Imanol Alguacilen taldeari. Txapelketa irailaren 19-20an hasiko da, eta bihar argituko da egutegia.
Argitu da zein aurkari izango dituen Realak aurtengo Txapeldunen Ligako multzoen fasean. D multzoan arituko da talde txuri-urdina, Benficarekin, Milango Interrekin eta Salzburgekin. Multzoen fasea irailaren 19-20an hasiko da, eta bihar jakingo du egutegia Realak. Beraz, zale txuri-urdinek bihar arte itxaron beharko dut...
2023-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/232282/uribe-kostako-pediatria-zerbitzuaren-prekaritatea-salatu-dute-gorlizko-eta-plentziako-gurasoek.htm
Gizartea
Uribe Kostako pediatria zerbitzuaren «prekaritatea» salatu dute Gorlizko eta Plentziako gurasoek
Pediatria zerbitzu duina aldarrikatzeko, elkarretaratzera deitu dute biharko; Plentziako osasun zentroaren aurrean bilduko dira, 13:00etan.
Uribe Kostako pediatria zerbitzuaren «prekaritatea» salatu dute Gorlizko eta Plentziako gurasoek. Pediatria zerbitzu duina aldarrikatzeko, elkarretaratzera deitu dute biharko; Plentziako osasun zentroaren aurrean bilduko dira, 13:00etan.
Gorlizko eta Plentziako (Bizkaia) gurasoek Uribe Kostako pediatria zerbitzuaren «prekaritatea» salatu dute. Azaldu dutenez, urtean zehar askotan ez da zerbitzu hori bermatzen Barrikan, Gorlizen, Lemoizen eta Plentzian, «Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez dituelako medikuen oporraldiak betetzen». Arazoa larriagoa da u...
2023-9-2
https://www.berria.eus/albisteak/232283/mugaren-loturak.htm
Bizigiro
Mugaren loturak
Irun eta Hendaia lotzen dituzte biek. 36ko gerran ihesbidea eta kontrabandorako lekua izan zen lehena; Frantziara iritsi nahi duten migratzaileen joan-etorrien testigu da gaur egun bigarrena.
Mugaren loturak. Irun eta Hendaia lotzen dituzte biek. 36ko gerran ihesbidea eta kontrabandorako lekua izan zen lehena; Frantziara iritsi nahi duten migratzaileen joan-etorrien testigu da gaur egun bigarrena.
Urrun zein gertu egon daitezkeen bi puntu lotzeko balio dezakete zubiek. Nahiz eta batzuetan, lotzeko funtzioa baino gehiago, banatzeko funtzioa duten. Horrelako zerbait gertatzen da Irungo (Gipuzkoa) Etorbidearen zubiarekin eta Santiago zubiarekin. Irun eta Hendaia (Lapurdi) arteko bidea egiten dute biek. Hendaiako za...
2023-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/232284/etorkizun-ahula-iragarri-du-europako-banku-zentralak.htm
Ekonomia
«Etorkizun ahula» iragarri du Europako Banku Zentralak
EBZk uste du «diru politika aski murriztailea» beharrezkoa dela inflazio tasa %2ra itzultzeko
«Etorkizun ahula» iragarri du Europako Banku Zentralak. EBZk uste du «diru politika aski murriztailea» beharrezkoa dela inflazio tasa %2ra itzultzeko
EBZ Europako Banku Zentralak iragarri du Euroguneko ekonomia espero baino «ahulago» haziko dela, ekainean egin zituen aurreikuspenekin alderatuta. Hala azaldu du ostegunean Isabel Schnabel EBZko kontseilari exekutiboak: «Diru murrizte handiko urtebetearen ostean, Eurogunerako ditugun aurreikuspenak ziurgabe izaten jarr...
2023-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/232285/donostia-1813ko-abuztuaren-31n-sarraskia-eta-bortxaketak-zergatik.htm
Iritzia
Donostia 1813ko abuztuaren 31n. Sarraskia eta bortxaketak zergatik?
Donostia 1813ko abuztuaren 31n. Sarraskia eta bortxaketak zergatik?.
Sarraski eta hondamendi izugarri hura, etxe guztiak (600) lapurtuak, 500 etxe banan-banan propio kiskalita, neska, emakume eta amona guztiak bortxatuak, mila bat donostiar erailak (Auñamendi), 1.600 Donostiako familia lur jota... Donostian, hamar mila biztanleko hiria garai hartan, 300 donostiar bakarrik gelditu ziren....
2023-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/232287/guardia-zibilak-30-lagun-atxilotu-ditu-aingira-trafikoagatik.htm
Gizartea
Guardia Zibilak 30 lagun atxilotu ditu, aingira trafikoagatik
Europol agentziarekin elkarlanean egin dute urte eta erdi iraun duen operazioa, eta atxilotuetako bat Ipar Euskal Herrian bizi den gipuzkoar bat da, Guardia Zibilak jakinarazi duenez.
Guardia Zibilak 30 lagun atxilotu ditu, aingira trafikoagatik. Europol agentziarekin elkarlanean egin dute urte eta erdi iraun duen operazioa, eta atxilotuetako bat Ipar Euskal Herrian bizi den gipuzkoar bat da, Guardia Zibilak jakinarazi duenez.
Espainiako Guardia Zibilak aingira trafikoaren aurkako polizia operazio bat egin du Gipuzkoan. 30 lagun atxilotu dituzte, eta 18 tona aingira konfiskatu dituzte —20 milioi euro baino gehiago balio lezake merkatu beltzean—, Gipuzkoan eta Asturiasen (Espainia) kokatutako hiru «antolakunde kriminal» desegitean. Atxilotuei...
2023-9-1
https://www.berria.eus/albisteak/232288/inaki-quijera-zelarain-1979ko-irailaren-1a.htm
Iritzia
Iñaki Quijera Zelarain. 1979ko irailaren 1a
Iñaki Quijera Zelarain. 1979ko irailaren 1a.
Iñaki lagun maitea, irailaren 1a berriro iritsi da, beste behin, eta gaur 44.a da. Urtero bezala, zure memoria gogoratzen dugu, zure hilketaren zigorgabetasuna salatzen dugu, eta lau haizeetara zabaldu nahi dugu zure borroka zilegi zela, eta dela. Denbora igaro ahala, bere argi eta itzalekin, bizitzeko gogoa nagusitzen...
2023-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/232289/zierbena-izan-da-azkarrena-badian-eta-ondarroak-eskuratu-du-zazpigarren-txartela.htm
Kirola
Zierbena izan da azkarrena badian, eta Ondarroak eskuratu du zazpigarren txartela
Gipuzkoako hiru ontzi, Bizkaiko beste hiru eta Galiziakoa bat lehiatuko dira Donostiarrarekin batera igandean. Zierbena, Hondarribia, Orio, Urdaibai, Cabo, Getaria eta Ondarroa sailkatu dira. Isuntza kanpoan geratu da 1,89 segundorengatik.
Zierbena izan da azkarrena badian, eta Ondarroak eskuratu du zazpigarren txartela. Gipuzkoako hiru ontzi, Bizkaiko beste hiru eta Galiziakoa bat lehiatuko dira Donostiarrarekin batera igandean. Zierbena, Hondarribia, Orio, Urdaibai, Cabo, Getaria eta Ondarroa sailkatu dira. Isuntza kanpoan geratu da 1,89 segundorengati...
Gizonezkoetan ere, aurtengo Kontxako Banderak baditu lehiakideak. Zierbena, Hondarribia, Orio, Urdaibai, Cabo, Getaria eta Ondarroa sailkatu dira sailkapen estropadan, eta igandean Donostiarrarekin batera ariko dira Kontxan. Espero zitekeen emaitza zen lehen seirena. Azken sailkatuarekin zalantza gehiago zeuden; Ondarr...
2023-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/232290/sepp-kuss-izan-da-espainiako-vueltaren-seigarren-etaparen-garailea.htm
Kirola
Sepp Kuss izan da Espainiako Vueltaren seigarren etaparen garailea
Kussek irabazi du etapa, eta Roglicek eta Vingegaardek denbora atera diete gainerako faboritoei. Jumbo-Visma taldeak bikain gauzatu du Espainiako Vueltaren seigarren etapa, eta eguneko protagonistak izan dira.
Sepp Kuss izan da Espainiako Vueltaren seigarren etaparen garailea. Kussek irabazi du etapa, eta Roglicek eta Vingegaardek denbora atera diete gainerako faboritoei. Jumbo-Visma taldeak bikain gauzatu du Espainiako Vueltaren seigarren etapa, eta eguneko protagonistak izan dira.
Sepp Kussek irabazi du Espainiako Vueltako 6. etapa, bakar-bakarrik eta Pico del Buitreko gailurrean ihes eginda. Estatubatuarrak, azken igoeran atzean utzi ditu Romain Bardet (DSM), Mikel Landa (Bahrain), eta Lenny Martinez (Groupama-FDJ). Jumboren estrategia bikaina izan da, 4 gizon sartu dituzte ihesaldi handi eta k...
2023-8-31
https://www.berria.eus/albisteak/232291/gorritxoak-konferentzia-ligatik-kanpo.htm
Kirola
Gorritxoak Konferentzia Ligatik kanpo
Osasuna ez da izango Konferentzia Ligako multzoen fasean 0-2 aurreratu da, baina Bruggek, partida berdindu, eta aurrera egin du.
Gorritxoak Konferentzia Ligatik kanpo. Osasuna ez da izango Konferentzia Ligako multzoen fasean 0-2 aurreratu da, baina Bruggek, partida berdindu, eta aurrera egin du.
Osasuna ez da izango gaur Konferentzia Ligako multzoen faseko zozketan. Partida hasieran sufritu eta gero, 0-2 jarri da aurretik Jagoba Arrasateren taldea Bruggen, Mojicaren eta Budimirren golei esker. Baina taldea ondoen zegoenean, bi kolpe jaso ditu ia segidan. Hiru minutuan zapuztu zaio Europako ametsa: 73. minutuar...
2023-9-2
https://www.berria.eus/albisteak/232311/giza-papilomaren-birusaren-kontra-prebentzioa-eta-txertoa-dira-gakoa.htm
Gizartea
Giza papilomaren birusaren kontra, prebentzioa eta txertoa dira «gakoa»
Munduko gizonen herenek birusa badutela ondorioztatu du ikertzaile talde batek. Eskola sartzetik landa, bosgarren urteko ikasleak txertatzeko kanpaina abiatuko dute.
Giza papilomaren birusaren kontra, prebentzioa eta txertoa dira «gakoa». Munduko gizonen herenek birusa badutela ondorioztatu du ikertzaile talde batek. Eskola sartzetik landa, bosgarren urteko ikasleak txertatzeko kanpaina abiatuko dute.
Nesken afera gisa ikusia izan da luzaz papiloma birusa, umetokiko lepoko minbizia eragin baitezake. Alta, gizonak ere infektatzen ahal dira; are gehiago, haiek transmititzen dute birusa, kasu gehienetan. Hunkituz transmititzen da birusa, harreman sexualak izatean, sustut. Abuztuan, ikertzaile talde batek ondorio latz b...
2023-9-1
https://www.berria.eus/albisteak/232312/minbizia-ez-garatzeko-segipen-on-bat-behar-dut-hori-barneratua-dut.htm
«Minbizia ez garatzeko, segipen on bat behar dut; hori barneratua dut»
«Minbizia ez garatzeko, segipen on bat behar dut; hori barneratua dut».
Lola Garciak (Baiona, 1985) ez daki zehazki nola harrapatu zuen giza papilomaren birusa, baina urteroko proba egitean ohartu ziren bere baitan zuela gaitza. Horregatik, frotisak sei hilabetean behin egin behar ditu. Ofizioz irakaslea da Garcia, eta bi alabaren ama ere bada. Hain justu, alaba gehiena txertatzeko adinean...
2023-9-3
https://www.berria.eus/albisteak/232313/aldizkako-formakuntzan-kazetaritza-euskaraz.htm
Gizartea
Aldizkako formakuntzan, kazetaritza euskaraz
Hedabideek kazetari euskaldunak atzemateko dituzten zailtasunetatik abiatuz, EEPk hiru unibertsitateren arteko elkarlana bultzatu du, eta ikasturte honetan Baionan kazetaritza ikasten ahalko da euskaraz. Ikasleak hedabideetan ariko dira lanean, eta praktikak eta ikasketak aldizkatuko dituzte bi urtez.
Aldizkako formakuntzan, kazetaritza euskaraz. Hedabideek kazetari euskaldunak atzemateko dituzten zailtasunetatik abiatuz, EEPk hiru unibertsitateren arteko elkarlana bultzatu du, eta ikasturte honetan Baionan kazetaritza ikasten ahalko da euskaraz. Ikasleak hedabideetan ariko dira lanean, eta praktikak eta ikasketak a...
Ipar Euskal Herriko hedabideetatik dator eskaera, kazetari euskaldunak atzemateko zailtasunagatik. Euskararen Erakunde Publikoarengana (EEP) jo zuten hedabide euskaldun eta elebidunek 2020an, eta ikasurte berri honetan estreinatuko dute urteetan landu duten formakuntza, Baionan kazetaritza euskaraz irakasteko. Paueko e...
2023-9-3
https://www.berria.eus/albisteak/232314/eibarrek-kirolarekiko-daukan-lotura-goratu-dute-epaileek.htm
Kirola
«Eibarrek kirolarekiko daukan lotura goratu dute epaileek»
Aces Europa elkarteak izendatuta, Kirolaren Europako Hiria da Eibar aurten, beste hamabost hirirekin batera, 25.000 biztanletik 500.000ra artekoen mailan. Azaroan kongresu bat egingo dutela azaldu du Jon Iraola Eibarko alkateak.
«Eibarrek kirolarekiko daukan lotura goratu dute epaileek». Aces Europa elkarteak izendatuta, Kirolaren Europako Hiria da Eibar aurten, beste hamabost hirirekin batera, 25.000 biztanletik 500.000ra artekoen mailan. Azaroan kongresu bat egingo dutela azaldu du Jon Iraola Eibarko alkateak.
Euskal Bizikleta, Euskal Herriko Itzulia, Arrateko santutegia, Arrate eskubaloi taldea, Astelena pilotalekua, futbola, errugbia… Eibar eta kirola betidanik egon izan dira elkarri oso lotuta, eta Aces Europa elkarteak lehen lerroan jarri zuen iaz hiria, 2023rako Kirolaren Europako Hiria izendapena emanda. Jon Iraola (Ei...
2023-9-4
https://www.berria.eus/albisteak/232315/orain-barrenera-begira-egon-nahi-dut-ez-dut-presarik-gauzak-egiteko.htm
Kultura
«Orain barrenera begira egon nahi dut; ez dut presarik gauzak egiteko»
Olaia Inziarteren bakarkako lehen lanak herriz herri eta etxez etxe zabaldu ditu haren ahotsa eta hitzak. 'Lehengo lepotikan burua' diskoak eman diona bere egiten ari da.
«Orain barrenera begira egon nahi dut; ez dut presarik gauzak egiteko». Olaia Inziarteren bakarkako lehen lanak herriz herri eta etxez etxe zabaldu ditu haren ahotsa eta hitzak. 'Lehengo lepotikan burua' diskoak eman diona bere egiten ari da.
Uztail bukaerako arratsalde fresko bat. Turista batzuk ailegatu dira Bertizko jaurerriko aparkalekura. Bidasoa ibaiari so gelditu dira haietako zenbait; lorategirako bidea hartu dute, berriz, bertze batzuek. Giroa lasaia da, eta lasaia da, ailegatu den unetik beretik, Olaia Inziarteren begirada ere (Oronoz, 1999). Iaz ...
2023-9-1
https://www.berria.eus/albisteak/232316/legutioko-zentro-sozialistaren-hustean-atxilotutako-bi-gazteetako-bat-epaitu-dute-gaur.htm
Gizartea
Legutioko Zentro Sozialistaren hustean atxilotutako bi gazteetako bat epaitu dute gaur
Dozenaka lagun bildu dira epaitegien aurrean gazteari elkartasuna agertzeko. Hamahiru hilabeteko espetxe zigorra eta 3.600 euroko isunak eskatu dituzte auzipetutako bi gazteen aurka.
Legutioko Zentro Sozialistaren hustean atxilotutako bi gazteetako bat epaitu dute gaur. Dozenaka lagun bildu dira epaitegien aurrean gazteari elkartasuna agertzeko. Hamahiru hilabeteko espetxe zigorra eta 3.600 euroko isunak eskatu dituzte auzipetutako bi gazteen aurka.
Iazko ekainaren 28an hustu zuen Ertzaintzak Legutioko (Araba) Zentro Sozialista –Desjabetuon Hotela izendatua–, eta, desordena publikoak egitea eta erresistentzia larria egotzita, 18 urteko lagun bat eta 21 urteko bat atxilotu zituen. Gaur, gazte horietako bat epaitu dute Gasteizen –ez dute zehaztu noiz egingo den best...
2023-9-1
https://www.berria.eus/albisteak/232317/ezker-anitza-iuk-ontzat-jo-du-nazio-auziari-buruzko-eztabaida-berriro-ireki-izana.htm
Politika
Ezker Anitza-IUk ontzat jo du nazio auziari buruzko eztabaida berriro ireki izana
Iñigo Martinezek esan duenez, «estatu federal errepublikanoan» oinarritutako proposamenari eutsiko diote
Ezker Anitza-IUk ontzat jo du nazio auziari buruzko eztabaida berriro ireki izana. Iñigo Martinezek esan duenez, «estatu federal errepublikanoan» oinarritutako proposamenari eutsiko diote
Ezker Anitza-IUk ontzat jo du Espainiako Gobernua osatzeko negoziazioen ingurumarian nazio auzia berriro ireki izana, eta eztabaida horri ekiteko «prestasun osoa» agertu du. Antolakuntza idazkari eta Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkide Iñigo Martinez Zatonek esan duenez, azken hamarkadetan defendatu duten proposame...
2023-9-1
https://www.berria.eus/albisteak/232318/gabongo-oposizioak-elkarrizketak-hasteko-deia-egin-dio-junta-militarrari.htm
Mundua
Gabongo oposizioak elkarrizketak hasteko deia egin dio junta militarrari
Estatu kolpearengatik zoriondu dituen arren, hauteskundeetako emaitzak errespetatzeko eskatu die oposizioak militarrei. Juntako lider Brice Oligui Nguema astelehenean da presidente karguaren zina egitekoa.
Gabongo oposizioak elkarrizketak hasteko deia egin dio junta militarrari. Estatu kolpearengatik zoriondu dituen arren, hauteskundeetako emaitzak errespetatzeko eskatu die oposizioak militarrei. Juntako lider Brice Oligui Nguema astelehenean da presidente karguaren zina egitekoa.
Gabongo oposizioko Alternantzia 2023 alderdiak bi eskaera egin dizkio herenegun estatu kolpea eman zuen junta militarrari: bi aldeen arteko elkarrizketak hasteko eta oposizioko lider Albert Ondo Ossak boz orokorrak irabazi zituela aitortzeko. Larunbatean egin zituzten hauteskunde orokorrak han, eta Alternantzia 2023 iz...