date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/232319/laquoeuskal-ordainketa-sistema-herritarra-eta-publikoa-dugu-xederaquo.htm | Ekonomia | «Euskal ordainketa sistema herritarra eta publikoa dugu xede» | Ekhilur ordainketa sistema Bilbon eta Hernanin dago martxan gaur egun. Hego Euskal Herri osoan erabilgarri egotea da etorkizuneko helburua. | «Euskal ordainketa sistema herritarra eta publikoa dugu xede». Ekhilur ordainketa sistema Bilbon eta Hernanin dago martxan gaur egun. Hego Euskal Herri osoan erabilgarri egotea da etorkizuneko helburua. | Alex Lopez (Zarautz, Gipuzkoa, 1973) Ekhilur ordainketa sistemaren sortzaileetako bat da. Sistema hori Bilbon eta Hernanin (Gipuzkoa) dago martxan 2021. urteaz geroztik, eta helburua da erabiltzaileek beren diruaren kontrola izatea eta dirua beste era batera ulertzea. Bizum edo Visa ordainketa sistemen alternatiba gisa... |
2023-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/232320/zinemaldiak-euskarazko-azpidatziekin-emango-ditu-sail-ofizialeko-film-guztiak.htm | Kultura | Zinemaldiak euskarazko azpidatziekin emango ditu Sail Ofizialeko film guztiak | Euskarazko hamalau lan programatu dituzte jaialdian; tartean, lau estreinaldi: Josu Martinezen 'Bizkarsoro' eta 'Mirande, film baterako zirriborroa'; Fermin Muguruzaren 'Bidasoa 2018-2023'; eta Bertha Gaztelumendiren eta Rosa Zufiaren 'Arnasa batean, emakume zinegileak'. Paco Sagarzazu aktoreak jasoko du Zinemira saria... | Zinemaldiak euskarazko azpidatziekin emango ditu Sail Ofizialeko film guztiak. Euskarazko hamalau lan programatu dituzte jaialdian; tartean, lau estreinaldi: Josu Martinezen 'Bizkarsoro' eta 'Mirande, film baterako zirriborroa'; Fermin Muguruzaren 'Bidasoa 2018-2023'; eta Bertha Gaztelumendiren eta Rosa Zufiaren 'Arnas... | Zuzendariz, aktorez eta ekoizlez bete-bete eginda zegoen atzo goizean Tabakalerako zinema aretoa: berrehundik gora lagun elkartu ziren Donostiako 71. Zinemaldian parte hartuko duen euskal zinema aurkezteko. Euskal Herriko hemeretzi film emango dituzte denera; tartean, nagusiki euskaraz egindako hamar lan, eta beste hiz... |
2023-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/232321/etxebizitza-legeari-helegitea-aurkeztuko-dio-kataluniako-parlamentuak.htm | Mundua | Etxebizitza legeari helegitea aurkeztuko dio Kataluniako Parlamentuak | Generalitatearen eskumen batzuk urratzen dituela iritzita hartu dute erabakia. Kongresuan legearen alde bozkatu izana aurpegiratu dio EAJk EH Bilduri. | Etxebizitza legeari helegitea aurkeztuko dio Kataluniako Parlamentuak. Generalitatearen eskumen batzuk urratzen dituela iritzita hartu dute erabakia. Kongresuan legearen alde bozkatu izana aurpegiratu dio EAJk EH Bilduri. | Etxebizitza legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramango du Kataluniak, Generalitatearen eskumen batzuk urratzen dituela eta. Kataluniako Parlamentuak helegitea aurkeztea erabaki zuen atzo, JxC Junts Per Catalunyaren, CUPen eta ERC Esquerra Republicanaren aldeko botoekin, nahiz eta azken horrek legearen alde bo... |
2023-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/232322/bi-ipuin-naif.htm | Kultura | Bi ipuin naif | Iruñean 1985ean jaioa, Iñigo Astizek literatura eta kazetaritza uztartu ditu bere ibilbidean. Berriako Kultura sailean aritzen da, hain zuzen ere. Bi poesia liburu kaleratu ditu, biak Susa argitaletxearen bitartez: Baita hondakinak ere (2012) eta Analfabetoa (2019). Baina beste literatur genero batzuk ere landu ditu: k... | Bi ipuin naif. Iruñean 1985ean jaioa, Iñigo Astizek literatura eta kazetaritza uztartu ditu bere ibilbidean. Berriako Kultura sailean aritzen da, hain zuzen ere. Bi poesia liburu kaleratu ditu, biak Susa argitaletxearen bitartez: Baita hondakinak ere (2012) eta Analfabetoa (2019). Baina beste literatur genero batzuk er... | Gauza gehienak ahaztu egiten ditut, baina oso ona naiz dokumentalekin. Amak beti esaten dit. Adibidez, gepardoa da lurreko ugaztunik azkarrena, 130 kilometro orduko abiadura hartu dezake, eta, zaldiek, berriz, gehienez ere, 88 kilometro ordukoa. Eta panterek badakite arboletara igotzen, eta horregatik gordetzen dituzte... |
2023-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/232325/polita-iruditzen-zait-jendeak-oraindik-beatriz-deitzea.htm | Kultura | «Polita iruditzen zait jendeak oraindik Beatriz deitzea» | ETB1eko 'Go!azen' telesaileko aktoreen zuzendari lanak egiten ari da azken urteetan Idoia Uranga, baita Segurako antzerki talde bat zuzentzen ere. 'Goenkale' telesailean egin zen ezagun, Beatrizen rolean. | «Polita iruditzen zait jendeak oraindik Beatriz deitzea». ETB1eko 'Go!azen' telesaileko aktoreen zuzendari lanak egiten ari da azken urteetan Idoia Uranga, baita Segurako antzerki talde bat zuzentzen ere. 'Goenkale' telesailean egin zen ezagun, Beatrizen rolean. | ETB1eko Goenkale telesailean egin zen ezagun Idoia Uranga (Azkoitia, 1972). Telesail haren ibilbidea amaitu zenetik urteak igaro diren arren, gaur egun ere telebistaren munduari hertsiki lotua jarraitzen du Arraldeko Beatriz izan zenak. Hainbat produkziotan jardun ostean, azken urteetan ETB1eko Go!azen telesaileko akto... |
2023-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/232326/gaur-sartu-da-indarrean-herritarren-haserrea-piztu-zuen-erretreten-erreforma.htm | Ekonomia | Gaur sartu da indarrean herritarren haserrea piztu zuen erretreten erreforma | Iparraldean milaka eta Frantzian milioika pertsona atera ziren kalera erretiro adina 64 urtera ez luzatzea eskatzeko. | Gaur sartu da indarrean herritarren haserrea piztu zuen erretreten erreforma. Iparraldean milaka eta Frantzian milioika pertsona atera ziren kalera erretiro adina 64 urtera ez luzatzea eskatzeko. | Kaleak, Frantziako Asanblea eta Kontseilu Konstituzionala hankaz gora jarri zituen erreforma, erretreten erreforma hain zuzen, gaur sartu da indarrean, eta hemendik aurrera Ipar Euskal Herriko eta Frantziako langileek gutxienez 64 urte izan arte egin beharko dute lan erretiroa hartzeko.
Emmanuel Macron Frantziako pres... |
2023-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/232327/monika-hernandok-utzi-egin-du-eusko-jaurlaritzako-biktimen-eta-giza-eskubideen-zuzendari-kargua.htm | Politika | Monika Hernandok utzi egin du Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari kargua | Bilboko Udaleko Berdintasun eta Bizikidetza Sailaren ardura hartuko du aurrerantzean. EAEko Aldizkari Ofizialak eman du haren kargugabetzearen berri, gaur. | Monika Hernandok utzi egin du Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari kargua. Bilboko Udaleko Berdintasun eta Bizikidetza Sailaren ardura hartuko du aurrerantzean. EAEko Aldizkari Ofizialak eman du haren kargugabetzearen berri, gaur. | Monika Hernandok ez du jarraituko Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari karguan. EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu da Hernandoren kargugabetzea, gaur. Eusko Jaurlaritzak, ordea, ez du kargugabetzearen jakinarazpen ofizialik egin, ohikoa den moduan. Aurrerantzean, Hernandok Bilbo... |
2023-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/232328/bi-gizonek-andre-bati-eraso-egin-diote-baionan-eta-larriki-zauritu-dute.htm | Gizartea | Bi gizonek andre bati eraso egin diote Baionan, eta larriki zauritu dute | Andrea ospitaleratu egin behar izan dute, zauriengatik. Frantziako Poliziak adierazi du bi erasotzaileetako bat atxilotu dutela eta bestearen bila ari direla. | Bi gizonek andre bati eraso egin diote Baionan, eta larriki zauritu dute. Andrea ospitaleratu egin behar izan dute, zauriengatik. Frantziako Poliziak adierazi du bi erasotzaileetako bat atxilotu dutela eta bestearen bila ari direla. | Bi gizonek andre bati eraso egin zioten atzo Baionan, eta andrea ospitaleratu behar izan zuten suhiltzaileek, erasotzaileek larriki zauritu baitzuten. Aurpegia zauritu zioten, besteak beste. Frantziako Poliziak adierazi du Lapurdiko hiriburuko etxe okupatu batean egin zutela eraso matxista.
Poliziak adierazi du bi era... |
2023-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/232329/urdulizko-144-langileko-lantegi-bat-itxi-nahi-du-stellantisek.htm | Ekonomia | Urdulizko 144 langileko lantegi bat itxi nahi du Stellantisek | Zuzendaritzak gaur jakinarazi dio enpresa batzordeari kaleratze kolektibo bat egiteko urratsak hasi dituela. | Urdulizko 144 langileko lantegi bat itxi nahi du Stellantisek. Zuzendaritzak gaur jakinarazi dio enpresa batzordeari kaleratze kolektibo bat egiteko urratsak hasi dituela. | Stellantis autogintza taldea Urdulizko (Bizkaia) Mecaner enpresa ixteko pausoak ematen hasi da, ELA sindikatuak adierazi duenaren arabera. Antza, enpresaren zuzendaritzak gaur jakinarazi dio enpresa batzordeari (ESK, LAB, ELA eta CCOO) langileak kaleratzeko prozedura martxan jarri duela. 144 langilek lan egiten dute ha... |
2023-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/232330/euriteengatik-alerta-laranja-ezarri-dute-nafarroan-eta-horia-gainerako-lurraldeetan.htm | Gizartea | Euriteengatik alerta laranja ezarri dute Nafarroan, eta horia gainerako lurraldeetan | Gaur arratsaldean hasi eta bihar gauera arte indarrean egongo dira abisuak. | Euriteengatik alerta laranja ezarri dute Nafarroan, eta horia gainerako lurraldeetan. Gaur arratsaldean hasi eta bihar gauera arte indarrean egongo dira abisuak. | Euri jasa bortitzak eta tenperaturen jaitsiera iragarri dituzte datozen orduetarako Euskal Herri osoan. Hori dela eta, alerta laranja ezarri dute Nafarroa erdialdean eta Pirinioetan, eta horia gainerako lurraldeetan. Gaur arratsaldeko seietan ezarri dituzte alerta eta abisu guztiak.
Alerta laranja gauerdira arte luzat... |
2023-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/232331/cafi-leporatu-diote-langileen-osasuna-arriskuan-jartzea.htm | Ekonomia | CAFi leporatu diote langileen osasuna arriskuan jartzea | Langile batzordeak ohartarazi du nabe baten teilatuan amiantoa agertu ondoren langile ugarik lanean jarraitu zutela. Ez du baztertzen auzitara jotzea. | CAFi leporatu diote langileen osasuna arriskuan jartzea. Langile batzordeak ohartarazi du nabe baten teilatuan amiantoa agertu ondoren langile ugarik lanean jarraitu zutela. Ez du baztertzen auzitara jotzea. | CAFeko langile batzordeak salatu du «kezkagarria» dela Beasaingo (Gipuzkoa) lantegian azken asteetan gertatutakoa. Aste honetan hiru pabiloi itxi ditu zuzendaritzak, horietako baten teilatua berritzeko lanetan amiantoa agertu delako. Akabera sekzioko 7., 8. eta 9. nabeetako beharginei eragin die erabakiak —200 inguru—,... |
2023-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/232332/albaro-arri-pascual-aske-geratu-da-28-urteko-zigorra-osorik-bete-ondoren.htm | Politika | Albaro Arri Pascual aske geratu da, 28 urteko zigorra osorik bete ondoren | Algortako presoa 1995ean atxilotu zuten, eta baldintzapean aske egon da abenduaz geroztik. | Albaro Arri Pascual aske geratu da, 28 urteko zigorra osorik bete ondoren. Algortako presoa 1995ean atxilotu zuten, eta baldintzapean aske egon da abenduaz geroztik. | Etxerat-ek gaur goizean jakinarazi duenez, Albaro Arri Pascual Algortako presoak osorik bete du 28 urteko espetxe zigorra. 1995ean atxilotu zuten, eta baldintzapean aske zegoen abendutik.
Iazko apirilean hirugarren gradua eman, eta Euskal Herrira ekarri zuten. Baldintzapean aske geratu zenean, Basauriko kartzelan zego... |
2023-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/232333/thailandiako-erregeak-urtebetera-murriztu-du-thaksinen-espetxe-zigorra.htm | Mundua | Thailandiako erregeak urtebetera murriztu du Thaksinen espetxe zigorra | Berez, zortzi urteko espetxe zigorrari egin behar zion aurre lehen ministro ohiak. Thailandiako Auzitegi Gorenak 2008an eman zuen hura atxilotzeko agindua, baina erbestera ihes egin zuen. | Thailandiako erregeak urtebetera murriztu du Thaksinen espetxe zigorra. Berez, zortzi urteko espetxe zigorrari egin behar zion aurre lehen ministro ohiak. Thailandiako Auzitegi Gorenak 2008an eman zuen hura atxilotzeko agindua, baina erbestera ihes egin zuen. | Thailandiako errege Maha Vajiralongkornek urtebetera murriztu du lehen ministro ohi Thaksin Shinawatraren espetxe zigorra. «Ustelkeria, monarkia iraintzea eta agintekeria» egozten dizkiote lehen ministro ohiari. Thailandiako Auzitegi Gorenak 2008an eman zuen haren aurkako atxilotze agindua, baina erbestera egin zuen ih... |
2023-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/232334/gorlizko-eta-plentziako-pediatria-zerbitzua-urte-osoan-ziurtatzeko-exijitu-diote-osakidetzari.htm | Gizartea | Gorlizko eta Plentziako pediatria zerbitzua urte osoan ziurtatzeko exijitu diote Osakidetzari | Pediatria zerbitzu duina aldarrikatu dute herritarrek Plentziako osasun zentroaren aurrean. Gurasoek salatu dutenez, gaur egungo egoerak «arriskuan» jartzen du seme-alaben osasuna. | Gorlizko eta Plentziako pediatria zerbitzua urte osoan ziurtatzeko exijitu diote Osakidetzari. Pediatria zerbitzu duina aldarrikatu dute herritarrek Plentziako osasun zentroaren aurrean. Gurasoek salatu dutenez, gaur egungo egoerak «arriskuan» jartzen du seme-alaben osasuna. | «Osakidetzak Gorlizen, Plentzian, Barrikan eta Lemoizen [Bizkaia] eskaintzen duen pediatria zerbitzuaren prekaritatea salatu nahi dugu», salatu dute gaur Gorlizko eta Plentziako gurasoek. Pediatriako zerbitzu duina aldarrikatzeko, elkarretaratzea egin dute eguerdian. Eta, Plentziako jaien bueltan, jende andana bildu da... |
2023-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/232335/jaurlaritzak-behartu-egingo-ditu-eskola-garraioko-enpresak-hutsik-dauden-ibilbideak-egitera.htm | Gizartea | Jaurlaritzak behartu egingo ditu eskola garraioko enpresak hutsik dauden ibilbideak egitera | Jokin Bildarratzek, Hezkuntza sailburuak, esan du eskola garraioaz arduratzen diren enpresen jokabideak «legez kanpokoak» diren susmoa dutenez, fiskaltzara joko dutela. | Jaurlaritzak behartu egingo ditu eskola garraioko enpresak hutsik dauden ibilbideak egitera. Jokin Bildarratzek, Hezkuntza sailburuak, esan du eskola garraioaz arduratzen diren enpresen jokabideak «legez kanpokoak» diren susmoa dutenez, fiskaltzara joko dutela. | Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta eskola garraioaz arduratzen diren enpresen arteko gatazkak urrats bat egin du aurrera. Jaurlaritzak eskola garraiorako ibilbideen lehiaketa egin zuen urtearen hasiera aldera, eta lehiaketara ateratako 467 ibilbidetatik 387 geratu ziren hutsik; Gipuzkoako ibilbide ia guztiak be... |
2023-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/232336/ortzaizeko-eliza-txiki-geratu-da-etxebehere-agurtzeko.htm | Politika | Ortzaizeko eliza txiki geratu da Etxebehere agurtzeko | Azken omenaldia eginen diote Graxi Etxebehere euskal militanteari. Euskal Herriarekin zuen konpromisoa nabarmendu dute. | Ortzaizeko eliza txiki geratu da Etxebehere agurtzeko. Azken omenaldia eginen diote Graxi Etxebehere euskal militanteari. Euskal Herriarekin zuen konpromisoa nabarmendu dute. | Graxi Etxebeheren hurkoek gaur egin diote azken agurra, Ortzaizeko elizan (Nafarroa Beherea). Asteazkenean zendu zen, minbiziaren ondorioz, 72 urterekin, eta, gaur, jende andana bildu da agurra egiteko. Ortzaizeko eliza lepo bete da, eta kanpoan ere jende anitz bildu. Hilkutxa han zela egin dute ekitaldia, eta txalo ar... |
2023-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/232337/tadek-ez-du-oso-larritzat-jo-rubialesek-hermosori-musu-eman-izana.htm | Kirola | TADek ez du «oso larritzat» jo Rubialesek Hermosori musu eman izana | Horrenbestez, CSDek ezingo du Espainiako Futbol Federazioko presidentea behin behinean kargugabetu. | TADek ez du «oso larritzat» jo Rubialesek Hermosori musu eman izana. Horrenbestez, CSDek ezingo du Espainiako Futbol Federazioko presidentea behin behinean kargugabetu. | Espainiako Kirol Auzitegi Administratiboak (TAD) prozedura zabaldu du Espainiako Futbol Federazioko presidente Luis Rubialesen kontra. Baina Jennifer Hermoso futbolariari musu eman izana «larritzat» jo du, eta ez «oso larritzat». Horrenbestez, Espainiako Kirol Kontseilu Nagusiak (CSD) ezingo du berehalakoan behin behin... |
2023-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/232338/emakume-talde-batek-alardearen-inguruko-misoginia-salatu-du.htm | Gizartea | Emakume talde batek alardearen inguruko «misoginia» salatu du | Emakume gazte eta feministak direla esan dute; hautu parekidearen kontrako «inpunitatea» ikusirik, «saminduta» daude. | Emakume talde batek alardearen inguruko «misoginia» salatu du. Emakume gazte eta feministak direla esan dute; hautu parekidearen kontrako «inpunitatea» ikusirik, «saminduta» daude. | «Gauaren Emeak ez da elkarte bat, Bidasoaldeko emakume gazte eta feministak gara. Saminduta gaude inguruan bizi dugun misoginiaren gaineko inpunitatea ikusirik. Nekatuta gaude isiltasun honen konplize izatearekin eta feminismoaren ideiak zabaltzeari ekin diogu». Hitz horiekin egin dute gaur hainbat andrek Hondarribiko ... |
2023-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/232339/ortuzar-autogobernua-eta-aurrerabidea-dira-eajren-lekua.htm | Politika | Ortuzar: «Autogobernua eta aurrerabidea dira EAJren lekua» | EBBko lehendakariak nabarmendu du «autogobernuan eta aurrerabidean» aurrera egitea ahalbidetuko duen eztabaida politikoa «benetan» irekitzea bultzatuko dutela jeltzaleek. | Ortuzar: «Autogobernua eta aurrerabidea dira EAJren lekua». EBBko lehendakariak nabarmendu du «autogobernuan eta aurrerabidean» aurrera egitea ahalbidetuko duen eztabaida politikoa «benetan» irekitzea bultzatuko dutela jeltzaleek. | Urte politikoa hasi du gaur EAJk Zarautzen (Gipuzkoa), Espainiako Gobernua osatzeko negoziazio bete-betean eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk «erabakitzeko gaitasunean sakontzeko konbentzio konstituzional bat» sortzea proposatu ostean. Horietaz jardun da EAJren EBBko lehendakari Andoni Ortuzar, eta naba... |
2023-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/232359/jaizkibel-konpainiak-lehenbiziko-entsegua-egin-du.htm | Gizartea | Jaizkibel konpainiak lehenbiziko entsegua egin du | Bihar izanen da bigarren entsegua, eta asteartean hirugarrena. Gaueko Emeak izeneko emakume talde batek Hondarribiko alardearen inguruan gogoetatzeko idatzi bat zabaldu du. | Jaizkibel konpainiak lehenbiziko entsegua egin du. Bihar izanen da bigarren entsegua, eta asteartean hirugarrena. Gaueko Emeak izeneko emakume talde batek Hondarribiko alardearen inguruan gogoetatzeko idatzi bat zabaldu du. | Gero eta gutxiago gelditzen da Hondarribiko alarde egunerako, datorren ostiralean izanen baita, hilaren 8an. Hala, hiru egunez entseguak eginen dituzte: atzo izan zen lehenbizikoa, 20:00etan. Bitoriano Juaristi kalean izan zen.
Nora Ferreira izanen da Jaizkibel konpainiako kapitain berria, Oihana Etxebarrietari lekuko... |
2023-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/232360/vueltan-ere-euskal-nortasuna-zabaltzera-deitu-dute-gure-esku-k-eta-nafarroa-berriz-altxa-k.htm | Politika | Vueltan ere «euskal nortasuna» zabaltzera deitu dute Gure esku-k eta Nafarroa Berriz Altxa-k | Irailaren 9an eta 10ean, Larra-Belaguan eta Lekunberrin bukatuko diren etapetan, ikurrinak eta Nafarroako banderak banatuko dituzte. Errepideak «euskal ikurrez» beteko direla iragarri dute. | Vueltan ere «euskal nortasuna» zabaltzera deitu dute Gure esku-k eta Nafarroa Berriz Altxa-k. Irailaren 9an eta 10ean, Larra-Belaguan eta Lekunberrin bukatuko diren etapetan, ikurrinak eta Nafarroako banderak banatuko dituzte. Errepideak «euskal ikurrez» beteko direla iragarri dute. | Uda hasieran, Frantziako Tourrak Euskal Herria igaro zueneko euskal nortasunaren erakustaldiak bere parekoa izango du Espainiako Vueltan. Irailaren 9an eta 10ean, larunbatez eta igandez, Nafarroko lurraldean sartuko da txirrindularitza proba hori, eta errepideak ikurrinez eta Nafarroako banderez beteko dira, kirolariak... |
2023-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/232361/realarentzat-hilaren-20an-hasiko-da-txapeldunen-liga.htm | Kirola | Realarentzat hilaren 20an hasiko da Txapeldunen Liga | Lehenbiziko saioa Milango Inter taldearen aurka jokatuko du. Azkenekoa abenduaren 12an izanen da, Italian. | Realarentzat hilaren 20an hasiko da Txapeldunen Liga. Lehenbiziko saioa Milango Inter taldearen aurka jokatuko du. Azkenekoa abenduaren 12an izanen da, Italian. | Realaren zaleak hegaldiak hartzen has daitezke jada, Txapeldunen Ligako egutegiaren berri eman baitute gaur goizean. Talde txuri-urdina hilaren 20an hasiko da jokatzen, Milango Inter taldearen aurka (21:00etan). Azkeneko saioa, berriz, abenduaren 12an izanen dute, Italian.
Ikusi gehiago: Benfica, Milango Inter eta Sal... |
2023-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/232362/istripu-bat-izan-da-bakaikun-eta-hainbat-lagun-zauritu-dira.htm | Gizartea | Istripu bat izan da Bakaikun, eta hainbat lagun zauritu dira | Bi autok talka egin dute A-10 autobidean, 22,8 kilometroan. Hasieran zabaldu da emakumezko bat hil dela, baina gero gezurtatu egin dute informazioa. | Istripu bat izan da Bakaikun, eta hainbat lagun zauritu dira. Bi autok talka egin dute A-10 autobidean, 22,8 kilometroan. Hasieran zabaldu da emakumezko bat hil dela, baina gero gezurtatu egin dute informazioa. | Errepide istripua izan da gaur A-10 autobidean, Bakaikun (Nafarroa). Hasieran, esan dute Andoingo (Araba) 66 urteko emakume bat hil dela, baina, ordu batzuk geroago argitu dutenez, zauritu egin da, ez da hil. Foruzaingoak jakinarazi duenez, auto batek eta furgoneta batek talka egin dute 12:50 aldera, A-10 autobidearen ... |
2023-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/232363/prezipitazioak-historikoak-izaten-ari-dira-iruntildeean.htm | Gizartea | Prezipitazioak historikoak izaten ari dira Iruñean | Aemeten arabera, Iruñean 130mm bota ditu atzotik. Deban argindarrik gabe daude zenbait bizilagun. | Prezipitazioak historikoak izaten ari dira Iruñean. Aemeten arabera, Iruñean 130mm bota ditu atzotik. Deban argindarrik gabe daude zenbait bizilagun. | Denboralea erasaten ari da Euskal Herrian, eta euri jasengatik eta marea biziengatik zenbait arazo sortzen ari dira Euskal Herrian. Esaterako, errepide batzuk itxita daude Nafarroan, eta argirik gabe daude Deban (Gipuzkoa). Iruñean, euri jasa handiak izan dira: atzo gauetik 130 mm bota ditu.
Horrenbestez, historikoak ... |
2023-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/232364/gabongo-juntak-erreformak-iragarri-ditu-erakunde-demokratikoagoak-izateko.htm | Mundua | Gabongo juntak erreformak iragarri ditu, erakunde «demokratikoagoak» izateko | Kolpisten buruak esan du ez dutela presarik bozetara deitzeko, «iraganeko hutsegiteak errepikatzeko» arriskua dagoelakoan. Herrialdeko mugak berriz ireki dituzte. | Gabongo juntak erreformak iragarri ditu, erakunde «demokratikoagoak» izateko. Kolpisten buruak esan du ez dutela presarik bozetara deitzeko, «iraganeko hutsegiteak errepikatzeko» arriskua dagoelakoan. Herrialdeko mugak berriz ireki dituzte. | Alderdi politikoekin eta gizarte zibileko ordezkariekin bildu ostean, Gabonen iragan asteazkenean estatu kolpea eman zuten militarrek datozen hilabeteetarako bide orriaren lehen xehetasunen berri eman dute. Agintea hartu duen juntako buru eta trantsiziorako presidente —etzi hartuko du kargua— Brice Oligui Nguemak atzo ... |
2023-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/232365/realak-denboraldiko-lehen-garaipena-lortu-du.htm | Kirola | Realak denboraldiko lehen garaipena lortu du | Talde txuri-urdinak aurreko sasoiko irudi ona eskaini du minutu askotan. Zelai erdiak bikain funtzionatu du, eta Kubok jarri du txinparta aurrean. Reala sei punturekin joango da denboraldiko lehen etenera. | Realak denboraldiko lehen garaipena lortu du. Talde txuri-urdinak aurreko sasoiko irudi ona eskaini du minutu askotan. Zelai erdiak bikain funtzionatu du, eta Kubok jarri du txinparta aurrean. Reala sei punturekin joango da denboraldiko lehen etenera. | Realzaleak gozatuz gozatu aritu ziren aurreko sasoian. Baina denboraldi honetan kostatzen ari zitzaion martxa hartzea. Hiru partida, eta hiru berdinketa. Gaurkoan, ordea, taldeak denboraldiko lehen poza eman die zaleei, 5-3 irabazi baitio Granadari. Taldearen motorrak, zelai erdiak, behar bezala karburatu du. Brais Men... |
2023-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/232366/jumbo-vismaren-beste-erakustaldi-bat.htm | Kirola | Jumbo-Vismaren beste erakustaldi bat | Roglicek irabazi du Vueltako 8. etapa, Xorret de Catin, eta Kussek Vueltako lidergoa kendu dio Martinezi. Lazkano distiratsu aritu da ihesean, eta Landa bosgarren jarri da sailkapen nagusian | Jumbo-Vismaren beste erakustaldi bat. Roglicek irabazi du Vueltako 8. etapa, Xorret de Catin, eta Kussek Vueltako lidergoa kendu dio Martinezi. Lazkano distiratsu aritu da ihesean, eta Landa bosgarren jarri da sailkapen nagusian | Dena nahi duenak dena galtzen omen du. Ordea, esaerari entzungor ari zaio egiten Jumbo-Visma taldea Espainiako Vueltan: dena nahi dute, eta oraingoz, nahi bezala dabiltza. Ostegunean etapa lortu zuten Sepp Kussek, eta gainontzeko hautagaiak atzeratu zituzten taldeko bi lemazainek, Primoz Roglic eta Jonas Vingegaardek. ... |
2023-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/232367/salatu-dute-lekeition-eraso-homofobo-bat-egon-dela.htm | Gizartea | Salatu dute Lekeition eraso homofobo bat egon dela | Udalak «gogor» gaitzetsi du erasoa. | Salatu dute Lekeition eraso homofobo bat egon dela. Udalak «gogor» gaitzetsi du erasoa. | Lekeitioko Udalak (Bizkaia) sare sozialetan gaitzetsi duenez, hitzezko eraso homofobo bat izan zen herrian. Atzo izan zen erasoa, parkeko gunean.
Udalak «gogor» salatu du erasoa, eta errespetua galdegin du: «Denon askatasuna da lehena, eta hori elkarrenganako errespetu osotik dator». Nabarmendu du ez dutela inolako er... |
2023-9-2 | https://www.berria.eus/albisteak/232368/arabarrek-sendo-jarraitzen-dute-mendirrotzan.htm | Kirola | Arabarrek sendo jarraitzen dute Mendirrotzan | Denboraldiko bigarren garaipena lortu du Luis Garcia Plazaren taldeak. Centek egin du partidako gol bakarra, bere atean. | Arabarrek sendo jarraitzen dute Mendirrotzan. Denboraldiko bigarren garaipena lortu du Luis Garcia Plazaren taldeak. Centek egin du partidako gol bakarra, bere atean. | Etxean bezala, inon ez. Alavesek ondo baino hobeto daki zein den esaldi horren esanahia, Mendizorrotzan oso gustura aritzen baitira gasteiztarrak. Sei puntu lortu dituzte orain arte ligan, eta seiak etxean eskuratu dituzte. Azken hiruak gaur, gaztez betetako Valentziari 1-0 gailendu ostean. Zalantza askorekin hasi zute... |
2023-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/232389/tolosaldea-izan-da-lehen-jardunaldiko-ontzi-azkarrena.htm | Kirola | Tolosaldea izan da lehen jardunaldiko ontzi azkarrena | Ustekabea eman du, eta hemezortzi ehunenen tartean irabazi du bigarren txanda. Arraun Lagunak izan da bigarren, Donostiarra hirugarren, bi segundora, eta Orio laugarren, lau segundora. | Tolosaldea izan da lehen jardunaldiko ontzi azkarrena. Ustekabea eman du, eta hemezortzi ehunenen tartean irabazi du bigarren txanda. Arraun Lagunak izan da bigarren, Donostiarra hirugarren, bi segundora, eta Orio laugarren, lau segundora. | Egun ilunean argi izpia izan da Tolosaldea. Lehia handia espero zen bigarren txandan, eta hala izan da. Sekulakoa. Hasierako txanpan Donostiarra, Tolosaldea, eta Arraun Lagunak parez pare izan dira, eta Hondarribia atzeratzen joan da. Hirugarren minuturako, sei segundoren galerarekin zegoen Ama Guadalupekoa, Kaiku eta ... |
2023-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/232390/eguneko-denborarik-azkarrena-egin-du-urdaibaik-ikuskizuna-emanda.htm | Kirola | Eguneko denborarik azkarrena egin du Urdaibaik, ikuskizuna emanda | Lan erdietan ohorezko txandatik kanpo zegoen Bou Bizkaia, eta bigarren luzean lehen postua lortu du. Segundo bakarraren tartea du Hondarribiarekin, eta Donostiarra eta Orio izango dituzte aurkari ohorezko txandan. | Eguneko denborarik azkarrena egin du Urdaibaik, ikuskizuna emanda. Lan erdietan ohorezko txandatik kanpo zegoen Bou Bizkaia, eta bigarren luzean lehen postua lortu du. Segundo bakarraren tartea du Hondarribiarekin, eta Donostiarra eta Orio izango dituzte aurkari ohorezko txandan. | Emakumeek eman duten ikuskizuna hobetzea gehiegi eskatzea izan liteke, agian, baina ez dira atzean geratu gizonak. Lehen txandan, Hondarribia, Orio, Donostiarra eta Zierbena aritu dira, hurrenez hurren. Hautagai nagusia —Urdaibai— beste txandan zen, eta lana ahalik eta hobekiena egiteko beharra zuten lau ontziek. Lehen... |
2023-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/232391/athleticek-hutsean-berdindu-du-mallorcan.htm | Kirola | Athleticek hutsean berdindu du Mallorcan | Baloiaren jabetza izan dute zuri-gorriek, baina ez dute asmatu ate aurrean. Datorren asteko etenaldira 7 punturekin iritsiko dira. | Athleticek hutsean berdindu du Mallorcan. Baloiaren jabetza izan dute zuri-gorriek, baina ez dute asmatu ate aurrean. Datorren asteko etenaldira 7 punturekin iritsiko dira. | Gehiago egin zezakeen sentipenarekin itzuliko da Athletic Mallorcatik. Ez dute neurketa txarra egin Ernesto Valverderen mutilek, baina azken metroetan argitasuna falta izan zaie berdinketa hausteko. Baloi jabetza izan dute, nagusi izan dira une askotan —batez ere lehen zatian—, baina ez da garaipena lortzeko nahikoa iz... |
2023-9-3 | https://www.berria.eus/albisteak/232392/athleticek-irabazi-du-euskal-herria-kopa.htm | Kirola | Athleticek irabazi du Euskal Herria Kopa | Zuri-gorriak 2-0 aurreratu dira, Realak berdindu egin du, baina atsedenaldirako zuri-gorriak aurretik ziren berriz ere. Aurredenboraldiko azken partida izan da bi taldeentzat. | Athleticek irabazi du Euskal Herria Kopa. Zuri-gorriak 2-0 aurreratu dira, Realak berdindu egin du, baina atsedenaldirako zuri-gorriak aurretik ziren berriz ere. Aurredenboraldiko azken partida izan da bi taldeentzat. | Athleticek bederatzigarrenez irabazi du Euskal Herria Kopa. Lezaman (Bizkaia) jokatu du finala Realaren aurka, eta gogotik lan eginda lortu du garaipena (4-2). Zuri-gorriak 2-0 aurreratu dira, txuri-urdinek 2-2 berdindu dute, eta, azkenean, etxekoek sartu dituzte garaipenaren bi golak.
Dominatzen hasi da Athletic, eta... |
2023-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/232393/osasunak-galdu-egin-du-etxean-penalti-eztabaidagarri-baten-eraginez.htm | Kirola | Osasunak galdu egin du etxean, penalti eztabaidagarri baten eraginez | Galdu arren, taldearen jokoarekin pozik zegoen Jagoba Arrasate entrenatzailea: «Hau da bidea», esan du. | Osasunak galdu egin du etxean, penalti eztabaidagarri baten eraginez. Galdu arren, taldearen jokoarekin pozik zegoen Jagoba Arrasate entrenatzailea: «Hau da bidea», esan du. | Epaileen erabakiak garaipena eman zion Bartzelonari atzo Iruñean. Gorritxoek estu hartu zituzten kataluniarrak bigarren zatian, baina, jokaldi eztabaidagarri baten ostean, epaileek Osasunaren aurkako penaltia ebatzi zuten, partida amaitzeko hamar minutu falta zirela.
Europako lehian aste honetan bertan jokaturiko part... |
2023-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/232394/langabezia-24-handitu-da-abuztuan-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Ekonomia | Langabezia %2,4 handitu da abuztuan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | 108.658 pertsona daude izena emanda Lanbiden. | Langabezia %2,4 handitu da abuztuan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 108.658 pertsona daude izena emanda Lanbiden. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lan merkatuaren inguruko datuak eman berri dituzte, eta, ondoriozta daitekeenez, langabezia handitu egin da abuztuan. 2.483 pertsona gehiago dabil lan bila, uztailean baino %2,34 gehiago. Denera, 108.658 pertsona daude izena emanda Lanbiden. Edonola ere, lan bilatzaile kopuru hori inoiz... |
2023-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/232395/abuztuan-3000-langabe-gehiago-eta-13000-afiliatu-gutxiago.htm | Ekonomia | Abuztuan, 3.000 langabe gehiago eta 13.000 afiliatu gutxiago | Eskola oporrek eragindako kaleratzeek eta turismoari lotutako kontratuen amaierak eragin dituzte datu kaskarrak. Emakumeen arteko langabezia tasa gizonena baino ia bost puntu handiago da | Abuztuan, 3.000 langabe gehiago eta 13.000 afiliatu gutxiago. Eskola oporrek eragindako kaleratzeek eta turismoari lotutako kontratuen amaierak eragin dituzte datu kaskarrak. Emakumeen arteko langabezia tasa gizonena baino ia bost puntu handiago da | Abuztua hilabete kaskarra izan ohi da enpleguarentzat, eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Langabe kopurua handitu egin da, eta txikitu, berriz, Gizarte Segurantzaren afiliazioaren bitartez zenbatutako langile kopurua. Aldagai batean zein bestean, datuak aurreko urteetakoen oso antzekoak izan dira, halakoak baitira d... |
2023-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/232397/aragones-ancren-diadako-manifestazioan-izango-da.htm | Mundua | Aragones ANCren Diadako manifestazioan izango da | Inbestidura dela eta, Espainiako Estatuari presio egitera bideratu dutela argudiatu du Kataluniako presidenteak. Europako Parlamentuan bildu dira gaur Yolanda Diaz eta Carles Puigdemont, eta «gatazka politikoa desblokeatu ahal izateko irtenbide demokratiko guztiak aztertzea» adostu dute. | Aragones ANCren Diadako manifestazioan izango da. Inbestidura dela eta, Espainiako Estatuari presio egitera bideratu dutela argudiatu du Kataluniako presidenteak. Europako Parlamentuan bildu dira gaur Yolanda Diaz eta Carles Puigdemont, eta «gatazka politikoa desblokeatu ahal izateko irtenbide demokratiko guztiak azter... | Pere Aragones Kataluniako presidenteak TV3 telebistan jakinarazi duenez, ANCk Diadarako deitu duen manifestazioan parte hartzeko asmoa du. Iaz ez zen manifestazio horretan izan, «alderdi politikoen kontrakoa» zelako, eta «ez Espainiako Estatuaren aurkakoa». Kataluniako telebistan egin dioten elkarrizketan, Aragonesek a... |
2023-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/232398/ukrainako-defentsa-ministroak-dimisioa-eman-du.htm | Mundua | Ukrainako Defentsa ministroak dimisioa eman du | Zelenskik Reznikov kargugabetzeko asmoa zuen, iritzita «ikuspegi berri bat» behar duela ministerioak. Errusiak Ukrainako portu bati eraso egin dio, bigarren egunez jarraian. | Ukrainako Defentsa ministroak dimisioa eman du. Zelenskik Reznikov kargugabetzeko asmoa zuen, iritzita «ikuspegi berri bat» behar duela ministerioak. Errusiak Ukrainako portu bati eraso egin dio, bigarren egunez jarraian. | Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak atzo iragarri zuenez, Oleksii Reznikov Defentsa ministroa kargugabetzea proposatzeko asmoa zuen herrialdeko parlamentuan, eta Reznikovek berak eman du dimisioa, X sare sozialaren bidez jakinarazi duenez. «Ohore bat izan da azkeneko 22 hilabeteetan, Ukrainaren historia modernoko... |
2023-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/232399/semilla-behin-behinean-legez-kanpo-uzteko-erabakia-bertan-behera-utzi-dute.htm | Mundua | Semilla behin-behinean legez kanpo uzteko erabakia bertan behera utzi dute | Guatemalako presidente hautatuak alderdia berreskuratu du, «estatu kolpe» saiakera bat salatu eta gutxira. Hauteskunde Batzorde Gorenaren aginduak prozesu elektorala amaitu arte iraungo du, urriaren 31ra arte. | Semilla behin-behinean legez kanpo uzteko erabakia bertan behera utzi dute. Guatemalako presidente hautatuak alderdia berreskuratu du, «estatu kolpe» saiakera bat salatu eta gutxira. Hauteskunde Batzorde Gorenaren aginduak prozesu elektorala amaitu arte iraungo du, urriaren 31ra arte. | Guatemalako hauteskunde orokorren ondorena geroz eta korapilatsuagoa bilakatzen ari da; batez ere, erabaki judizialen ondorioz. Bernardo Arevalo presidente hautatuak «estatu kolpe» saiakera bat salatu eta gutxira, Hauteskunde Batzorde Gorenak atzo jakinarazi zuen bertan behera utzi duela Arevaloren alderdia, Semilla Mu... |
2023-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/232400/kattalin-elizalde-kolegioa-estreinatu-dute-senperen.htm | Gizartea | Kattalin Elizalde kolegioa estreinatu dute Senperen | Ipar Euskal Herriko ikasleek eskola sartzea izan dute egun. Senpereko Kattalina Elizalde kolegio bukatu berriak lehen aldiz harrera egin die ikasleei. Martxan da, beraz, Seaskaren bosgarren kolegioa. | Kattalin Elizalde kolegioa estreinatu dute Senperen. Ipar Euskal Herriko ikasleek eskola sartzea izan dute egun. Senpereko Kattalina Elizalde kolegio bukatu berriak lehen aldiz harrera egin die ikasleei. Martxan da, beraz, Seaskaren bosgarren kolegioa. | Uda honetan egoitzak zuen itxura ikusita, sinesgaitza zen sartzea gaur eginen zutela sinestea. Alta, hitza ez dute jan, eta Senpere (Lapurdi) aldeko 82 ikasleri harrera egitea lortu dute, iragarritako egunean. Gaur izan dute eskola sartzea Ipar Euskal Herriko ikasleek, eta Kattalin Elizalde kolegioko ikasleentzat berez... |
2023-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/232401/konbentzio-konstituzionala-espainiako-gorte-nagusietan-planteatzearen-alde-dago-urkullu.htm | Politika | Konbentzio konstituzionala Espainiako Gorte Nagusietan planteatzearen alde dago Urkullu | Zehaztu du Espainiako Gobernua premiatuko duela konbentzioa deitzera. Alderdi politikoek nahiz autonomia erkidegoek parte hartzea «ezinbestekoa» dela dio. | Konbentzio konstituzionala Espainiako Gorte Nagusietan planteatzearen alde dago Urkullu. Zehaztu du Espainiako Gobernua premiatuko duela konbentzioa deitzera. Alderdi politikoek nahiz autonomia erkidegoek parte hartzea «ezinbestekoa» dela dio. | «Konbentzio konstituzional bat» eskatu zuen joan den astean Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Gaur Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazi du proposamen hori «Espainiako Gorte Nagusietan plantea litekeela». Zehazki, proposatzen duena da premiatzea Espainiako Gobernua konbentzioa deitzera par... |
2023-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/232402/carme-junyent-hizkuntzalari-katalana-hil-da.htm | Gizartea | Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil da | Hizkuntza gutxituen ikerketan eta katalanaren aldeko borrokan nabarmendu zen. Atzo hil zen, 68 urterekin. | Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil da. Hizkuntza gutxituen ikerketan eta katalanaren aldeko borrokan nabarmendu zen. Atzo hil zen, 68 urterekin. | Batez ere, hizkuntza gutxituen arloan nabarmendu zen Carme Junyent hizkuntzalari katalana, baina Katalunian bizi diren etorkinen mintzairen arloan eta hizkuntzen antropologian ere lan handia egin zuen. Azken egunera arte borrokatu zuen lengoaia gutxituetako hiztunen eskubideen alde.
Masquefa herrian (Katalunia) jaio z... |
2023-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/232403/herrialdeka-bi-domina-euskal-sokatiralarientzat.htm | Kirola | Herrialdeka, bi domina euskal sokatiralarientzat | Amaitu da Surseen Lur Gaineko Munduko Sokatira Txapelketa, azken urteotako jendetsuena. Euskal selekzioak zilarrezko bi domina lortu ditu; azkena, igandean, 580 kilotako mistoan. | Herrialdeka, bi domina euskal sokatiralarientzat. Amaitu da Surseen Lur Gaineko Munduko Sokatira Txapelketa, azken urteotako jendetsuena. Euskal selekzioak zilarrezko bi domina lortu ditu; azkena, igandean, 580 kilotako mistoan. | Ez da Lur Gaineko Munduko Txapelketarik onena herrialdekoa euskal sokatiralariena. Urrearen pauso bakarrera geratu ziren larunbatean gizonezkoen pisu txikian (560 kilo), eta igandean kategoria mistoan. 23 urtez azpiko neskak podiumaren pauso bakarrera geratu ziren, baina Ingalaterrak irabazi zien hirugarren posturako l... |
2023-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/232404/euskara-ikasteko-laquobidelagunaraquo-izango-dela-adierazi-du-aek-k.htm | Gizartea | Euskara ikasteko «bidelaguna» izango dela adierazi du AEK-k | 2023-2024ko ikasturterako matrikulazioa zabaldu du AEK-k. Azaldu dutenez, 16 eta 18 urte bitartekoentzat C1 maila prestatzeko diru laguntza berri bat egongo da aurten. | Euskara ikasteko «bidelaguna» izango dela adierazi du AEK-k. 2023-2024ko ikasturterako matrikulazioa zabaldu du AEK-k. Azaldu dutenez, 16 eta 18 urte bitartekoentzat C1 maila prestatzeko diru laguntza berri bat egongo da aurten. | AEK-k martxan jarri du 2023-2024ko ikasturterako matrikulazio kanpaina. Agerraldia egin dute gaur Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan, eta bertan izan da Alizia Iribarren AEK-ko koordinatzaile nagusia, AEK-ko beste hainbat kiderekin batera: «Herritarrei gogorarazi nahi diegu AEKn bidelaguna aurkituko dutela euskara ikas... |
2023-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/232405/passion-for-knowledge-zientzia-jaialdirako-izena-emateko-epea-zabaldu-dute.htm | Bizigiro | Passion for Knowledge zientzia jaialdirako izena emateko epea zabaldu dute | Urriaren 2tik 7ra, Euskal Herriko zein nazioarteko zientzialariak bilduko dituzte; tartean, zortzi Nobel saridun, azken hamarkadetako aurkikuntzarik garrantzitsuenen berri eman dezaten | Passion for Knowledge zientzia jaialdirako izena emateko epea zabaldu dute. Urriaren 2tik 7ra, Euskal Herriko zein nazioarteko zientzialariak bilduko dituzte; tartean, zortzi Nobel saridun, azken hamarkadetako aurkikuntzarik garrantzitsuenen berri eman dezaten | Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa guneak antolatzen du Passion for Knowledge (jakiteko grina) jaialdia, eta dagoeneko zabaldu du epea hitzaldiak entzuteko izena emateko.
«Etorkizuneko belaunaldien ongizaterako ezinbestekoa da zientzia», antolatzaileen aburuz, eta ideia hori bultzatzeko egiten dute ... |
2023-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/232406/inbertsio-funtsek-kontrolatuko-dute-celsa-epailearen-oniritziarekin.htm | Ekonomia | Inbertsio funtsek kontrolatuko dute Celsa, epailearen oniritziarekin | Epaileak jabe berriei agindu die lanpostuei eta erabaki zentroei eutsi behar dietela. Altzairutegiak hiru lantoki eta 650 langile ditu Euskal Herrian. | Inbertsio funtsek kontrolatuko dute Celsa, epailearen oniritziarekin. Epaileak jabe berriei agindu die lanpostuei eta erabaki zentroei eutsi behar dietela. Altzairutegiak hiru lantoki eta 650 langile ditu Euskal Herrian. | Inbertsio funts eta bankuek Rubiralta familiaren aurkako epaiketa irabazi dute, eta haiek hartuko dute Celsa altzairu multinazionalaren kontrola. Bartzelonako merkataritza arloko epaitegiko 2. salak ebatzi du Celsaren zordun diren banku eta inbertso funtsek haien zorraren zati handi bat akzio bilakatu dezaketela, eta, ... |
2023-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/232407/bilbobusen-autobus-bati-bultzaka-azpian-harrapatuta-geratu-den-pertsona-bat-ateratzeko.htm | Gizartea | Bilbobusen autobus bati bultzaka, azpian harrapatuta geratu den pertsona bat ateratzeko | Pertsona bat Bilbobusen autobus baten azpian harrapatuta geratu da, eta han zeudenek autobusari bultza egin diote hura handik atera ahal izateko. | Bilbobusen autobus bati bultzaka, azpian harrapatuta geratu den pertsona bat ateratzeko. Pertsona bat Bilbobusen autobus baten azpian harrapatuta geratu da, eta han zeudenek autobusari bultza egin diote hura handik atera ahal izateko. | Trafiko istripu bat izan da gaur Bilbon, Areatzan. Bilbobusen autobus batek pertsona bat harrapatu du, eta pertsona hori autobus azpian geratu da, ezin atera. Hori ikusirik, han zeudenek zalantzarik ez dute izan, eta berehala hasi dira autobusari bultzaka, azpian zegoena handik ateratzeko.
Istripua 14:00ak jotzear zir... |
2023-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/232408/altsasun-ez-dute-aurten-ospa-eguna-antolatuko.htm | Politika | Altsasun ez dute aurten Ospa Eguna antolatuko | Antolatzaileek ohar batean adierazi dute desmilitarizazioaren aldeko aldarriari eutsiko diotela, «erabateko gaurkotasuna» duelakoan | Altsasun ez dute aurten Ospa Eguna antolatuko. Antolatzaileek ohar batean adierazi dute desmilitarizazioaren aldeko aldarriari eutsiko diotela, «erabateko gaurkotasuna» duelakoan | Sare sozialetan iragarri dute: aurten ez dute Ospa Eguna antolatuko. Urteroko ohiturari jarraikiz, iraileko lehen astean egitekoa zen egitasmoa Altsasun (Nafarroa), baina antolatzaileek ohar batean adierazi dutenez, bertan behera utzi dute. Ez dute argitu erabakiak aurtengo aldiari soilik eraginen dion edo etena behin ... |
2023-9-4 | https://www.berria.eus/albisteak/232409/jasangarritasuna-ardatz-hartuta-egin-nahi-du-bidea-neikerrek.htm | Ekonomia | Jasangarritasuna ardatz hartuta egin nahi du bidea Neikerrek | Ekitaldia egin dute ikerketa eta garapen zentroaren 25. urteurrena ospatzeko. Elikadura jasangarria eta klima aldaketa ditu etorkizuneko erronka nagusiak. | Jasangarritasuna ardatz hartuta egin nahi du bidea Neikerrek. Ekitaldia egin dute ikerketa eta garapen zentroaren 25. urteurrena ospatzeko. Elikadura jasangarria eta klima aldaketa ditu etorkizuneko erronka nagusiak. | Mende laurdeneko bidea egin du jada Neiker ikerketa eta garapeneko zentroak, eta urteurrena ospatzeko ekitaldia egin dute gaur Arkautiko egoitzan (Araba). Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza alorretan aritzen da erakundea, sektorea berritzen eta garatzen laguntzeko helburuarekin. Ekitaldian izan dira, besteak best... |
2023-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/232430/bikotekidea-zauritu-duen-gizon-bat-preso-sartu-dute.htm | Gizartea | Bikotekidea zauritu duen gizon bat preso sartu dute | Erasoa irailaren 1an gertatu zen Kanbon, gizonak andreari labana batekin eraso egin zion, eta larriki zauritu. Atzo epaitu zuten Baionan, eta hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri. | Bikotekidea zauritu duen gizon bat preso sartu dute. Erasoa irailaren 1an gertatu zen Kanbon, gizonak andreari labana batekin eraso egin zion, eta larriki zauritu. Atzo epaitu zuten Baionan, eta hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri. | Bikotearen Kanboko etxebizitzan gertatu zen erasoa, iragan larunbatean. Gizonak andreari labana batekin eraso egin zion, eta belaunean eta eskuan larriki zauritu zuen. Frantziako Polizia erasoa gertatu eta gero sartu zen etxebizitzara, eta gizona atxilotu zuten berehala. Andreak auzoen etxebizitzan babestu zuen bere bu... |
2023-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/232431/noemi-ostolaza-izendatu-dute-eusko-jaurlaritzako-biktimen-eta-giza-eskubideen-zuzendari.htm | Politika | Noemi Ostolaza izendatu dute Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari | Gobernu Kontseiluko bileran onartu dute. Monika Hernando ordezkatuko du. | Noemi Ostolaza izendatu dute Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari. Gobernu Kontseiluko bileran onartu dute. Monika Hernando ordezkatuko du. | Eusko Jaurlaritzak gaur onartu du Noemi Ostolaza Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendari berri gisa. Joan den ostiralean iragarri zuten Monika Hernandok ez zuela karguan jarraituko. Ostolaza (Orio, Gipuzkoa, 1974) pedagogia lizentziaduna da, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko kabin... |
2023-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/232432/errepresioa-amaitzeko-eta-amnistia-lege-bat-onartzeko-eskatu-du-puigdemontek-sanchezen-inbestidura-negoziatzeko.htm | Mundua | Errepresioa amaitzeko eta amnistia lege bat onartzeko eskatu du Puigdemontek, Sanchezen inbestidura negoziatzeko | PSOErekin akordiorik izanez gero, horrek «historikoa» izan behar duela esan du Kataluniako Generalitateko presidente ohi erbesteratuak. Moncloak erantzun du «antipodetan» daudela, baina haren hitzak txalotu ditu Aragonesek: «koordinatzen bagara, indar handiagoa izango dugu». | Errepresioa amaitzeko eta amnistia lege bat onartzeko eskatu du Puigdemontek, Sanchezen inbestidura negoziatzeko. PSOErekin akordiorik izanez gero, horrek «historikoa» izan behar duela esan du Kataluniako Generalitateko presidente ohi erbesteratuak. Moncloak erantzun du «antipodetan» daudela, baina haren hitzak txalotu... | Txalo artean sartu da Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohi eta politikari independentista erbesteratua Bruselako Thon hoteleko aretoan. Espainiako Gorteetarako iragan uztaileko bozen ondoren, Puigdemontek azken hilabeteetan galdu duen protagonismoa eta garrantzia berreskuratu du; batez ere, haren... |
2023-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/232433/freddy-mercuryren-30000-objektu-enkantera-aterako-dituzte-bihartik.htm | Bizigiro | Freddy Mercuryren 30.000 objektu enkantera aterako dituzte bihartik | Tartean daude zenbait abestiren zirriborroak, kontzertuetan erabil zituen jantzi, gitarra eta oinetakoak, eta 1986an, azken biran, Wembley futbol zelaian jantzi zuen koroa. Shoteby's etxeak 1.500 sortatan banatu ditu. | Freddy Mercuryren 30.000 objektu enkantera aterako dituzte bihartik. Tartean daude zenbait abestiren zirriborroak, kontzertuetan erabil zituen jantzi, gitarra eta oinetakoak, eta 1986an, azken biran, Wembley futbol zelaian jantzi zuen koroa. Shoteby's etxeak 1.500 sortatan banatu ditu. | Gaur duela 77 urte jaio zen Freddy Mercury (Tanzania, 1946-Ingalaterra, 1991), eta, urtemuga hori baliatuz, Londresko Sotheby's enkante etxeak Queen taldeko abeslariaren 30.000 objektu jarriko ditu enkantean bihartik hurrengo asteazkena bitarte: Freddy Mercury, bere mundua izenburupean. 1.500 sortatan banatu ditu, eta ... |
2023-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/232434/bizkaitar-batek-pertsona-bat-hil-du-espainian-autoarekin-jende-talde-bat-ustez-apropos-harrapatuta.htm | Gizartea | Bizkaitar batek pertsona bat hil du Espainian, autoarekin jende talde bat ustez apropos harrapatuta | Osasun etxe baten atarian gertatu zen harrapaketa atzo. Hildakoa 32 urteko osasun langile bat da. | Bizkaitar batek pertsona bat hil du Espainian, autoarekin jende talde bat ustez apropos harrapatuta. Osasun etxe baten atarian gertatu zen harrapaketa atzo. Hildakoa 32 urteko osasun langile bat da. | Autoarekin jende multzo bat harrapatu zuen atzo gizonezko batek Haron (Errioxa, Espainia), eta horietako bat hil zuen. Lekukoak aipatuta, hainbat hedabidek zabaldu dute gidariak «gobernuaren kontrako» leloak oihukatuta ekin ziela oinezkoei. Poliziak gaur goizean adierazi duenez, gidaria 26 urteko bizkaitar bat da. Zeha... |
2023-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/232435/hazkunde-erritmoari-eustea-eta-aurten-beste-65-frankizia-irekitzea-espero-du-eroskik.htm | Ekonomia | Hazkunde erritmoari eustea eta aurten beste 65 frankizia irekitzea espero du Eroskik | Egun 600 frankizia baino gehiago ditu Eroskik Euskal Herrian eta Espainian. | Hazkunde erritmoari eustea eta aurten beste 65 frankizia irekitzea espero du Eroskik. Egun 600 frankizia baino gehiago ditu Eroskik Euskal Herrian eta Espainian. | Eroski dendak ireki eta ireki ari da, eta horren seinale da 600 frankizien langa gainditu izana. Supermerkatu kate kooperatibaren ustez, talde azken urteetako hazkunde erritmoari eusten ari zaio, eta aurten beste 65 frankizia irekitzea aurreikusi dute. Eroskirentzat, hazkunde hori «frankizia eredu sendo» baten ondorioa... |
2023-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/232436/elarekin-duen-harremana-hobetu-nahi-du-aurten-labek-laquozatiketaraquo-gainditzeko.htm | Ekonomia | ELArekin duen harremana hobetu nahi du aurten LABek, «zatiketa» gainditzeko | «Dialektika eta praktika positiboagoa» nahiko lukeela onartu du Garbiñe Aranburuk, eta greba feminista edo zerbitzu publikoen aldeko borrokak testuinguru egokia izan daitezkeela. | ELArekin duen harremana hobetu nahi du aurten LABek, «zatiketa» gainditzeko. «Dialektika eta praktika positiboagoa» nahiko lukeela onartu du Garbiñe Aranburuk, eta greba feminista edo zerbitzu publikoen aldeko borrokak testuinguru egokia izan daitezkeela. | LAB sindikatuak bi erronka nagusi jarri dizkio bere buruari urte sindikal berrirako. Batetik, ezker independentistako eragileen arteko agenda sozial partekatua bultzatzea; eta, bestetik, lantoki eta sektoreetan borrokak piztea. Azken hori lortzeko bidean, zatiketa sindikala oztopoa dela iritzi dio Garbiñe Aranburu sind... |
2023-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/232437/jaizkibeli-zein-desfile-baztertzaileari-egingo-die-harrera-eider-mendozak-ostiralean.htm | Gizartea | Jaizkibeli zein desfile baztertzaileari egingo die harrera Eider Mendozak ostiralean | Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi du diputazioak ere «mugimendu bat» egin nahi duela, «apaltasunez», «elkar ulertzearen eta konponbidearen alde». | Jaizkibeli zein desfile baztertzaileari egingo die harrera Eider Mendozak ostiralean. Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi du diputazioak ere «mugimendu bat» egin nahi duela, «apaltasunez», «elkar ulertzearen eta konponbidearen alde». | Alarde eguna izango da ostiralean Hondarribian (Gipuzkoa), baina aurten ere emakumeek ezingo dute berdintasunean parte hartu herriko jai nagusian. Azken 25 urteetan bezala, Jaizkibel konpainia parekideak desfilatuko du lehenik —eta alardeak gero—, emakumeak soilik kantinera moduan onartzen dituzten konpainiek osatuta. ... |
2023-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/232438/aebetako-irekian-ikusle-bat-bota-dute-hitlerren-esaldirik-ezagunenetako-bat-oihukatzeagatik.htm | Kirola | AEBetako Irekian ikusle bat bota dute Hitlerren esaldirik ezagunenetako bat oihukatzeagatik | «Alemania ororen gainetik», oihukatu du gizon batek Zverev-en eta Sinner-en arteko partidan, eta tenislari alemaniarrak berak geratu du partida, hori onartezina dela argudiatuz. | AEBetako Irekian ikusle bat bota dute Hitlerren esaldirik ezagunenetako bat oihukatzeagatik. «Alemania ororen gainetik», oihukatu du gizon batek Zverev-en eta Sinner-en arteko partidan, eta tenislari alemaniarrak berak geratu du partida, hori onartezina dela argudiatuz. | AEBetako Irekian, Alexander Zverev alemaniarraren eta Jannik Sinner italiarraren arteko partidan, epaileak ikusle bat bota du «Alemania ororen gainetik» oihukatzeagatik. Alemaniako ereserkiaren lehen esaldia zen hori lehen. Baina Adolf Hitlerrek bereganatu egin zuen lehen ahapaldi hori, eta gaur egun hirugarrena soilik... |
2023-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/232439/eusko-jaurlaritzak-adikzioen-plan-berria-aurkeztu-du.htm | Politika | Eusko Jaurlaritzak adikzioen plan berria aurkeztu du | Emakumeen eta nerabeen artean psikofarmakoen kontsumoak gora egin duela ohartarazi du Osasun sailburuak. Substantziez gain, teknologiarekiko menpekotasuna eta apustuak ere landu dituzte planean. | Eusko Jaurlaritzak adikzioen plan berria aurkeztu du. Emakumeen eta nerabeen artean psikofarmakoen kontsumoak gora egin duela ohartarazi du Osasun sailburuak. Substantziez gain, teknologiarekiko menpekotasuna eta apustuak ere landu dituzte planean. | 2023tik 2027ra arte iraungo duen adikzioen plana aurkeztu du Gotzone Sagardui Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Adikzioa eragiten duten jokabideen eta substantzien kontsumoaren aurka lurralde «osasuntsuagoa eta sentsibilizatuagoa» lortzea izango da planaren helburu nagusia. Horretarako, hogei jarduera ildo eta lehentasu... |
2023-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/232440/celsari-buruzko-azken-hitza-berea-dela-ohartarazi-du-espainiako-gobernuak.htm | Ekonomia | Celsari buruzko azken hitza berea dela ohartarazi du Espainiako Gobernuak | Epaile batek inbertsio funtsen esku utzi du altzairugintza taldea, baina, sektore estrategikoa denez, erabaki horrek bere baimena behar duela azaldu du Madrilgo gobernuak. | Celsari buruzko azken hitza berea dela ohartarazi du Espainiako Gobernuak. Epaile batek inbertsio funtsen esku utzi du altzairugintza taldea, baina, sektore estrategikoa denez, erabaki horrek bere baimena behar duela azaldu du Madrilgo gobernuak. | Celsaren jabetzari buruzko partida ez da amaitu. Bazirudien haren kontrola galdua zuela haren orain arteko jabeak, Kataluniako Rubiralta familiak, Bartzelonako merkataritza arloko epaitegi batek ontzat hartu zuelako haren hartzekodunen eskaera: beren zorraren zati handi bat enpresaren akzio bihurtzea eta, hortaz, kontr... |
2023-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/232441/espainiako-trantsizioko-espiritua-berreskuratzea-proposatu-du-urkulluk.htm | Politika | Espainiako trantsizioko «espiritua» berreskuratzea proposatu du Urkulluk | Eusko Jaurlaritzako lehendakariarentzat «funtsezko eztabaidagaia» da «nazio bateko gizarte desberdinen aitortza». Aniztasun hori onartzeko «zailtasunak» daudela dio. | Espainiako trantsizioko «espiritua» berreskuratzea proposatu du Urkulluk. Eusko Jaurlaritzako lehendakariarentzat «funtsezko eztabaidagaia» da «nazio bateko gizarte desberdinen aitortza». Aniztasun hori onartzeko «zailtasunak» daudela dio. | Espainiako Estatuko trantsizioaren «espiritua» berreskuratzea da Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak proposatutako konbentzio konstituzionalaren oinarrietako bat. Izan ere, azaldu du «espiritu» hark autonomia erkidego komunak eta erkidego historikoak bereizten dituela: «Bereizketa horrek 1978ko [Espainiako]... |
2023-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/232442/lehen-seihilekoan-asilo-eskaerak-28-igo-dira-ebn-norvegian-eta-suitzan.htm | Mundua | Lehen seihilekoan asilo eskaerak %28 igo dira EBn, Norvegian eta Suitzan | Denera 519.000 asilo eskaera baino gehiago jaso dituzte Europako herrialde horiek, eta Siriatik eta Afganistandik bidali dituzte gehienak. | Lehen seihilekoan asilo eskaerak %28 igo dira EBn, Norvegian eta Suitzan. Denera 519.000 asilo eskaera baino gehiago jaso dituzte Europako herrialde horiek, eta Siriatik eta Afganistandik bidali dituzte gehienak. | Berriz gertatzeko joera izan ohi du historiak. Batzuetan, hamarkada baten ondoren itzultzen da abiapuntura, eta, urte gutxira, besteetan. EUAA Europako Batasuneko Asilo Agentziak gaur argitaratutako txosten baten arabera, urtarriletik hona milioi erdi asilo eskaera baino gehiago erregistratu dituzte EB Europako Batasun... |
2023-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/232443/jorge-vilda-kargugabetu-du-espainiako-federazioak.htm | Kirola | Jorge Vilda kargugabetu du Espainiako Federazioak | Txalo egin zion Rubialesi, dimitituko ez zuela iragarri zuen agerraldian. Jokalariek esana zuten, hark karguan jarraituz gero ez zirela selekziora itzuliko. Iaz, gainera, hamabost jokalarik salatu zuten, teknikariaren mezuek ez zutela taldean eraginik, eta anbizioa falta zitzaiola. Hori dela eta, uko egin zioten Espain... | Jorge Vilda kargugabetu du Espainiako Federazioak. Txalo egin zion Rubialesi, dimitituko ez zuela iragarri zuen agerraldian. Jokalariek esana zuten, hark karguan jarraituz gero ez zirela selekziora itzuliko. Iaz, gainera, hamabost jokalarik salatu zuten, teknikariaren mezuek ez zutela taldean eraginik, eta anbizioa fal... | Espainiako Futbol Federazioak Jorge Vilda selekzioko hautatzailea kargugabetu du. 2015etik zen teknikaria, eta Munduko Txapelketa irabazi berritan kendu dute kargutik. Entrenatzaile madrildarra Pedro Rocharekin, gaur egun Federairoko presidentea denarekin, bildu da goizean, eta hark eman dio erabakiaren berri. Luis Rub... |
2023-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/232444/gannak-irabazi-du-vueltan-eta-evenepoel-erdizka-geratu-da.htm | Kirola | Gannak irabazi du Vueltan, eta Evenepoel erdizka geratu da | Italiarrak erakustaldia eman du erlojuaren aurka. Flandriarrak ez du irabazi erlojupekoa, ez die alde handirik atera aurkariei, eta ez du maillot gorria berreskuratu. Kussek lidergoari eutsi dio | Gannak irabazi du Vueltan, eta Evenepoel erdizka geratu da. Italiarrak erakustaldia eman du erlojuaren aurka. Flandriarrak ez du irabazi erlojupekoa, ez die alde handirik atera aurkariei, eta ez du maillot gorria berreskuratu. Kussek lidergoari eutsi dio | Igandeko etapa bukatu bezain laster eman zuen bere asmoen berri Remco Evenepoelek: «Orain, nire txanda da», esan zuen Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari flandriarrak. Bi egun geroago Valladoliden (Espainia) jokatuko zen 25,8 kilometroko banakako erlojupekoaren inguruan ari zen. Mehatxu itxura zuen. Jumbo Visma tal... |
2023-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/232445/koloretako-omenaldia-egingo-diote-mikel-martin-ekintzaileari-errenterian.htm | Gizartea | Koloretako omenaldia egingo diote Mikel Martin ekintzaileari Errenterian | Irailaren 23an egingo dute Mikelaldia. Kalejira, omenaldi kabareta, herri afaria eta jaia antolatu dituzte Euskal Herriko sexu askapenerako mugimenduetako erreferentea omentzeko. | Koloretako omenaldia egingo diote Mikel Martin ekintzaileari Errenterian. Irailaren 23an egingo dute Mikelaldia. Kalejira, omenaldi kabareta, herri afaria eta jaia antolatu dituzte Euskal Herriko sexu askapenerako mugimenduetako erreferentea omentzeko. | Martxoaren 2an Euskal Herriko sexu askapenerako mugimenduetako erreferente bat zendu zen: Mikel Martin Conde. EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen ekintzaile errenteriarra, besteak beste. Irailaren 21ean 69 urte beteko zituzkeen, eta mugarri hori baliatu dute Martinen lagunek... |
2023-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/232469/dmitri-golovtxenko-alpinista-errusiarra-g-ivan-desagertu-da.htm | albisteak | Dmitri Golovtxenko alpinista errusiarra G-IVan desagertu da | Sergei Nilov sokakideak jakinarazi duenez, lagunak istripua izan zuen, Gasherbrum IV (7.925 m) mendiaren hego-ekialdeko ertz eskalatu gabean bide berri bat zabaltzen ari zirela. Munduko sokaldirik indartsuenetako bat osatzen zuten. Urrezko bi piolet zituzten. | Dmitri Golovtxenko alpinista errusiarra G-IVan desagertu da. Sergei Nilov sokakideak jakinarazi duenez, lagunak istripua izan zuen, Gasherbrum IV (7.925 m) mendiaren hego-ekialdeko ertz eskalatu gabean bide berri bat zabaltzen ari zirela. Munduko sokaldirik indartsuenetako bat osatzen zuten. Urrezko bi piolet zituzten. | Hainbat egun batere berririk gabe egon ondoren, albisterik beltzena heldu da Gasherbrum IV menditik (Karakorum, Pakistan): Dmitri Golovtxenko alpinista errusiarrak istripua izan du, eta desagertuta dago. Sergei Nilov sokakideak, oso ahulduta eta zenbait atal izoztuak dituela, kanpaleku nagusira iristea lortu du, eta be... |
2023-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/232470/bidegi-auziko-kereiletako-bat-behin-behinean-artxibatu-du-epaileak.htm | Gizartea | 'Bidegi auziko' kereiletako bat behin-behinean artxibatu du epaileak | Autoak dio ez dagoela «behar bezala justifikatuta» delitua gertatu zen ala ez. Aldundiak bi txosten kontrajarri aurkeztu zituen, eta epaileak bigarrena izan du kontuan. | 'Bidegi auziko' kereiletako bat behin-behinean artxibatu du epaileak. Autoak dio ez dagoela «behar bezala justifikatuta» delitua gertatu zen ala ez. Aldundiak bi txosten kontrajarri aurkeztu zituen, eta epaileak bigarrena izan du kontuan. | Azpeitiko (Gipuzkoa) instrukzioko bigarren epaitegiak jakinarazi du Bidegi auziko bigarren kereila behin-behinean artxibatuko duela. Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu zuen, Bildu agintean zenean, AP-1 autobidearen eraikuntzan diru publikoa oker erabiltzea eta agiriak faltsutzea egotzita. «Ez dago behar bezala justifik... |
2023-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/232471/hondarribian-atzo-izandako-bi-sexu-eraso-salatu-ditu-udalak.htm | Gizartea | Hondarribian atzo izandako bi sexu eraso salatu ditu udalak | Elkarretaratzera deitu du gaurko, 18:00etarako, Martxoak 8 plazan. | Hondarribian atzo izandako bi sexu eraso salatu ditu udalak. Elkarretaratzera deitu du gaurko, 18:00etarako, Martxoak 8 plazan. | Hondarribiko Udalak (Gipuzkoa) ohar bidez jakinarazi du atzo bi sexu eraso izan zirela herrian. Udalak erasoak salatu ditu, eta ohartarazi pertsona guztiek dutela eskubidea jaiak «modu librean bizitzeko», eta ez dutela eraso sexistarik edo homofoborik onartuko. Erasoak salatzeko elkarretaratze batera deitu du udalak ga... |
2023-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/232472/emakumezko-etxegabe-bat-hilda-aurkitu-dute-barakaldoko-kutxa-automatiko-batean.htm | Gizartea | Emakumezko etxegabe bat hilda aurkitu dute Barakaldoko kutxa automatiko batean | Berri Otxoak elkarteak gertatutakoa salatuko du ostiralean, 11:00etan, Santa Teresa plazan. | Emakumezko etxegabe bat hilda aurkitu dute Barakaldoko kutxa automatiko batean. Berri Otxoak elkarteak gertatutakoa salatuko du ostiralean, 11:00etan, Santa Teresa plazan. | 42 urteko etxegabe bat hilda aurkitu zuten larunbatean Barakaldoko (Bizkaia) kutxa automatiko batean. Emakumezkoa zen, Bilbokoa. Barakaldoko Udaltzaingoa hasi zen kasua ikertzen, baina, orain, Ertzaintza ari da lanean. Azaldu dutenez, gorpua Auzitegi Medikuntza Institutuan dago; heriotzaren kausak ikertzen ari dira.
H... |
2023-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/232473/berdela-ur-hotzagoen-bila.htm | Ekonomia | Berdela, ur hotzagoen bila | Aztiren ikerketa baten arabera, itsasoa gradu bat berotzen den gradu bakoitzeko berdelak 370 kilometro iparralderantz eramaten du errutea. Txitxarroak, berriz, hamabi egun aurreratzen du ugalketa. | Berdela, ur hotzagoen bila. Aztiren ikerketa baten arabera, itsasoa gradu bat berotzen den gradu bakoitzeko berdelak 370 kilometro iparralderantz eramaten du errutea. Txitxarroak, berriz, hamabi egun aurreratzen du ugalketa. | Oso kezkatuta azaldu ziren udaberrian euskal arrantzaleak, berdela arrantzatzeko zailtasunak zirela eta. Arrain hori harrapatzeko amua erabiltzen duten itsasontziek kuotaren erdia ere ez zuten bete ahal izan. Harrapaketa hobeak izan zituzten ainguraketako ontziek —kuotaren %90 bete zuten—, baina denek esan zuten berdel... |
2023-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/232474/apple-amazon-eta-meta-bruselaren-zerrenda-beltzean.htm | Ekonomia | Apple, Amazon eta Meta, Bruselaren zerrenda beltzean | Merkataritza elektronikoaren lege berrira egokitzeko eskatu die Europako Batzordeak sei enpresa erraldoiri. Sei hilabeteko epea izango dute baldintzak betetzeko edo helegitea aurkezteko. | Apple, Amazon eta Meta, Bruselaren zerrenda beltzean. Merkataritza elektronikoaren lege berrira egokitzeko eskatu die Europako Batzordeak sei enpresa erraldoiri. Sei hilabeteko epea izango dute baldintzak betetzeko edo helegitea aurkezteko. | Europako Batzordeak argitu du zein den Interneteko enpresa erraldoien bere zerrenda beltza: merkataritza elektronikoari buruzko arau berriak bete beharko dituzten enpresak zeintzuk diren jakinarazi du. Denera, sei enpresa sartu ditu zerrendan: Alphabet, Amazon, Apple, ByteDance, Meta eta Microsoft. Bruselak uste du enp... |
2023-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/232475/aurtengo-ekaina-uztaila-eta-abuztua-inoiz-erregistratutako-beroenak-izan-dira.htm | Mundua | Aurtengo ekaina, uztaila eta abuztua inoiz erregistratutako beroenak izan dira | Munduko Meteorologia Erakundeak kaleratutako txostenaren arabera, abuztuko batez besteko tenperatura 1,5 gradu altuagoa izan da industriaurreko garaikoa baino. Antartikako itsas izotzaren hedadura minimo historikoetan dago. NBEk herrialde aberatsei eskatu die bizkortu dezatela irtenbide klimatikoa. | Aurtengo ekaina, uztaila eta abuztua inoiz erregistratutako beroenak izan dira. Munduko Meteorologia Erakundeak kaleratutako txostenaren arabera, abuztuko batez besteko tenperatura 1,5 gradu altuagoa izan da industriaurreko garaikoa baino. Antartikako itsas izotzaren hedadura minimo historikoetan dago. NBEk herrialde a... | Berotze globalak eragindako muturreko ondorioek ez dute etenik. Munduko Meteorologia Erakundeak argitaratu du txostena, Copernicus zerbitzuak kaleratutako datuekin, eta, horren arabera, inoiz erregistraturiko hiruhilekorik beroena izan da azken hau munduan. Hain zuzen, aurtengo abuztua 1,5 gradu beroagoa izan da, batez... |
2023-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/232476/etbk-koska-bat-gora-egin-nahi-du-entretenimendu-eskaintzan.htm | Bizigiro | ETBk koska bat gora egin nahi du entretenimendu eskaintzan | ETB1ek Zinea Zetaz, Ztanda, Bikote bionikoa eta Lotsagabea saioak estreinatuko ditu. ETB2ra beste saio berri iritsiko dira. | ETBk koska bat gora egin nahi du entretenimendu eskaintzan. ETB1ek Zinea Zetaz, Ztanda, Bikote bionikoa eta Lotsagabea saioak estreinatuko ditu. ETB2ra beste saio berri iritsiko dira. | ETBren telebista eskaintzak koska bat gora egin nahi du entretenimenduan. Horrekin batera, aktualitatea eta emakumeen kirola izango dira denboraldi berriaren oinarri nagusiak. Hala azaldu du gaur Gasteizen ETBko zuzendari Unai Iparragirrek, programetako aurkezle eta gidariekin batera.
Berrikuntzen artean, Itziar Ituño... |
2023-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/232477/kontseiluak-eskatu-du-jauzi-bat-egiteko-hezkuntzako-hizkuntza-politiketan.htm | Gizartea | Kontseiluak eskatu du jauzi bat egiteko hezkuntzako hizkuntza politiketan | Euskalgintzaren Kontseiluak hezkuntzaren inguruko azterketa nazionala egin du. Besteak beste, esan dute EAEko Hezkuntza Legeak euskara gehiago behar duela, eta baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute. | Kontseiluak eskatu du jauzi bat egiteko hezkuntzako hizkuntza politiketan. Euskalgintzaren Kontseiluak hezkuntzaren inguruko azterketa nazionala egin du. Besteak beste, esan dute EAEko Hezkuntza Legeak euskara gehiago behar duela, eta baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute. | Astelehenean egin zuten eskola sartzea Ipar Euskal Herriko milaka ikaslek, eta bihar hasiko dira ikasgeletara itzultzen Hego Euskal Herrikoak. Ikasturte hasiera horretan, Euskalgintzaren Kontseiluak euskaraz ikasteko eskubideari eta ezintasunei erreparatu die, hezkuntzaren inguruko azterketa nazional bat kaleratuta. Ha... |
2023-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/232478/langile-bat-hil-da-urruntildean.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Urruñan | Gidatzen ari zen hondeamakina irauli egin da, eta azpian harrapatu du. | Langile bat hil da Urruñan. Gidatzen ari zen hondeamakina irauli egin da, eta azpian harrapatu du. | Istripu hilgarri bat gertatu da gaur goizean Urruñan (Lapurdi). Lurberri kalean eraikuntza lanetan ari zen hondeamakina txiki bat irauli egin da, eta gidaria azpian harrapatu du.
Lankideek ibilgailuaren azpitik atera ahal izan dute, baina ordurako ez zuen bihotz taupadarik. Hendaiako suhiltzaileak bertaratu dira, eta ... |
2023-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/232479/hizkuntza-politika-eta-segregazioa-eh-bilduren-zuzenketen-oinarriak.htm | Gizartea | Hizkuntza politika eta segregazioa, EH Bilduren zuzenketen oinarriak | Lege proiektuari aurkeztuko dizkion zuzenketen ildo nagusiak aurkeztu ditu Pello Otxandiano EH Bilduren programa zuzendariak. Otxandianok uste du udazkenean «une erabakigarrian» sartuko dela Hezkuntza Legearen eztabaida. | Hizkuntza politika eta segregazioa, EH Bilduren zuzenketen oinarriak. Lege proiektuari aurkeztuko dizkion zuzenketen ildo nagusiak aurkeztu ditu Pello Otxandiano EH Bilduren programa zuzendariak. Otxandianok uste du udazkenean «une erabakigarrian» sartuko dela Hezkuntza Legearen eztabaida. | EH Bilduk EAEko Hezkuntza Lege proiektuari aurkeztuko dizkion zuzenketen norabidearen berri eman du gaur Donostian, prentsaurrekoan. Pello Otxandiano EH Bilduren programa zuzendariak azaldu duenez, udazkenean lege horren eztabaida «une erabakigarrian» sartuko da, eta horri begira sei lerro nagusietan sakontzea beharrez... |
2023-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/232480/entzuteko-eta-entzuna-izateko.htm | Politika | Entzuteko eta entzuna izateko | Hernaniko Herritar Foroak bultzatuta, zirkulu errestauratibo batean parte hartu dute udalerriko hamabi lagunek. Kideek esperientziaren berri eman dute lehen aldiz. | Entzuteko eta entzuna izateko. Hernaniko Herritar Foroak bultzatuta, zirkulu errestauratibo batean parte hartu dute udalerriko hamabi lagunek. Kideek esperientziaren berri eman dute lehen aldiz. | «Hain ertz ezberdinetan ibilitako jendearen bizipen, kezka, nahigabe eta minen ahotsa entzun nahi nuen. Eta uste nuen nik ere, beste guztiek bezala, nire ekarpen txikia egin nezakeela», Juanjo Uriaren hitzak dira. Hernaniko (Gipuzkoa) Biteri kultur etxeko oholtzatik eginak, atzo arratsaldean. Inguruan beste 11 lagun es... |
2023-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/232481/euskaradun-gizartearen-etorkizuna-irudikatzen-ari-da-badalab.htm | Gizartea | Euskaradun gizartearen etorkizuna irudikatzen ari da Badalab | Etorkisuneku proiektuaren barruan, beka deialdi bat eta Itzultzeko eskubidea fabula aurkeztu dituzte. | Euskaradun gizartearen etorkizuna irudikatzen ari da Badalab. Etorkisuneku proiektuaren barruan, beka deialdi bat eta Itzultzeko eskubidea fabula aurkeztu dituzte. | Euskaradun gizartearen etorkizuna irudikatzeko helburuarekin sortu du Badalab hizkuntza berrikuntza laborategiak Etorkisuneku proiektua. Gaur, proiektuaren lehen faseko emaitza –Nerea Arrien idazleak idatzitako fabula– eta bigarren fasea –beka deialdia– aurkeztu dituzte Errenterian (Gipuzkoa).
Gaur aurkeztu duten fabu... |
2023-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/232482/ipar-irlandako-gatazka-armaturako-amnistia-onartu-dute-alde-guztiak-kontra-egon-arren.htm | Mundua | Ipar Irlandako gatazka armaturako amnistia onartu dute, alde guztiak kontra egon arren | Ikerketetan kooperatuz gero, hilketengatik akusaturikoek immunitatea jaso ahalko dute. Irlandako Errepublika lege hori auzitara eraman ala ez aztertzen ari da. | Ipar Irlandako gatazka armaturako amnistia onartu dute, alde guztiak kontra egon arren. Ikerketetan kooperatuz gero, hilketengatik akusaturikoek immunitatea jaso ahalko dute. Irlandako Errepublika lege hori auzitara eraman ala ez aztertzen ari da. | Errepublikanoak kontra daude, baita unionistak ere. Biktimen taldeak ere bai, eta jarrera bera dute Irlandako Errepublikak, gobernuz kanpoko erakundeek eta Europako Kontseiluak, esaterako; eta, halere, Erresuma Batuko Gobernuak aurrera egitea erabaki du, neurriak eztabaida handia eragin duen arren. Ipar Irlandako gataz... |
2023-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/232483/euskara-katalana-galiziera-eta-aranera-erabiltzeko-erreforma-erregistratu-dute-espainiako-kongresuan.htm | Politika | Euskara, katalana, galiziera eta aranera erabiltzeko erreforma erregistratu dute Espainiako Kongresuan | PSOE, Sumar, ERC, EH Bildu, EAJ eta BNG taldeek aurkeztu dute ganberako araudia aldatzeko lege erreforma | Euskara, katalana, galiziera eta aranera erabiltzeko erreforma erregistratu dute Espainiako Kongresuan. PSOE, Sumar, ERC, EH Bildu, EAJ eta BNG taldeek aurkeztu dute ganberako araudia aldatzeko lege erreforma | Salbuespenak salbuespen eta keinuak keinu, hizkuntza gutxituak ikusezin dira Espainiako Kongresuan. Orain arte, debeku izan da gaztelania ez beste edozein hizkuntza erabiltzea ganbera horretako eztabaidetan, osoko bilkuretan edo ekinbideen aurkezpenetan. Egoera hori aldatzeko urratsa eginen dute PSOE, Sumar, ERC, EH Bi... |
2023-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/232484/aldaketaren-finala-jokatuko-dute-ansa-iiak-eta-juaneneak.htm | Kirola | Aldaketaren finala jokatuko dute Ansa II.ak eta Juaneneak | Aurrelari urnietarra eta atzelari saldiastarra lehen aldiz ariko dira Buruz Buruko Txapelketako finalean, larunbatean, Galarretan | Aldaketaren finala jokatuko dute Ansa II.ak eta Juaneneak. Aurrelari urnietarra eta atzelari saldiastarra lehen aldiz ariko dira Buruz Buruko Txapelketako finalean, larunbatean, Galarretan | Aurtengo Erremonteko Buruz Buruko Txapelketari izen bat jarri nahi izanez gero, dudarik ez legoke: aldaketarena litzateke aproposena. Larunbatean jokatuko da finala, Galarreta frontoian (15:30, ETB1), eta aspaldiko partez, ez dira ariko ez Javier Urriza, ezta Endika Barrenetxea ere.
Urrizak aurreko 11 finalak jokatu d... |
2023-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/232485/bi-pertsona-kondenatu-dituzte-irunean-tutoretzapeko-hiru-adingabe-prostituitzera-bultzatzeagatik.htm | Gizartea | Bi pertsona kondenatu dituzte Iruñean tutoretzapeko hiru adingabe prostituitzera bultzatzeagatik | 39 eta 29 urteko kartzela zigorrak ezarri dizkie epaileak delitugileei | Bi pertsona kondenatu dituzte Iruñean tutoretzapeko hiru adingabe prostituitzera bultzatzeagatik. 39 eta 29 urteko kartzela zigorrak ezarri dizkie epaileak delitugileei | Nafarroako Probintzia Auzitegiak 39 eta 29 urteko kartzela zigorrak ezarri dizkiete gizon eta emakume banari adingabeak prostituziora bultzatzeagatik. Delituak 2021eko irailean gauzatu zituzten, gizonak Iruñean zuen etxebizitza batean.
Hiru neska adingabe dira biktimak; Nafarroako Gobernuaren tutoretzapean zeuden eta ... |
2023-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/232486/jesus-herrada-nagusitu-da-laguna-negran.htm | Kirola | Jesus Herrada nagusitu da Laguna Negran | Ihesaldian zegoen taldetxotik ihes egin du Herradak azken 300 metroetan, eta bakarrik helmugaratu da. Faborito guztiak elkarrekin iritsi dira. | Jesus Herrada nagusitu da Laguna Negran. Ihesaldian zegoen taldetxotik ihes egin du Herradak azken 300 metroetan, eta bakarrik helmugaratu da. Faborito guztiak elkarrekin iritsi dira. | Jesus Herradak (Cofidis) irabazi du Espainiako Vueltako 11. etapa, ihesalditik. Egun lasaia izan dute tropelean. Faboritoek ez dute mugitu nahi izan, eta ihesaldiko txirrindulariei utzi diete etapa garaipenaren lehia. Bederatzi txirrindulariren artean jokatu dute garaipena, eta azken 300 metroetan erasoa jo ondoren lor... |
2023-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/232487/eskola-garraioko-enpresa-batzuek-bihar-ez-dute-zerbitzurik-emango-araban-eta-bizkaian.htm | Gizartea | Eskola garraioko enpresa batzuek bihar ez dute zerbitzurik emango Araban eta Bizkaian | Eskola publikoetako 10.000 ikasle ingururi eragingo die erabakiak. Hezkuntza Sailak gogorarazi du behartuta daudela zerbitzua emateara, eta ohartarazi du ondorioak egon daitezkeela. | Eskola garraioko enpresa batzuek bihar ez dute zerbitzurik emango Araban eta Bizkaian. Eskola publikoetako 10.000 ikasle ingururi eragingo die erabakiak. Hezkuntza Sailak gogorarazi du behartuta daudela zerbitzua emateara, eta ohartarazi du ondorioak egon daitezkeela. | Lehertu egin da eskola garraioaren auzia. Garraio enpresak esaten ari ziren zerbitzua kolokan zegoela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eta, azkenean, gaur arratsaldean hartu dute erabakia: eskola garraioko enpresa batzuek bihar ez dute zerbitzurik emango Araban eta Bizkaian. Erabakiak eskola publikoetako 10.000 ikasle i... |
2023-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/232488/sindikatuek-celsako-plantetan-enplegua-bermatzeko-eskatu-diete-erakundeei.htm | Ekonomia | Sindikatuek Celsako plantetan «enplegua bermatzeko» eskatu diete erakundeei | Adierazi aurrez ez zituztela ezagutzen Celsaren berregituraketa planaren edukiak. | Sindikatuek Celsako plantetan «enplegua bermatzeko» eskatu diete erakundeei. Adierazi aurrez ez zituztela ezagutzen Celsaren berregituraketa planaren edukiak. | Bazterrak nahasi ditu epaitegiek Celsaren berregituraketa planari eman berri dioten oniritziak, eta Hego Euskal Herriko bi plantetan ordezkaritza duten euskal sindikatuek (LAB, LEKU, ELA eta ESK) erakunde publikoei eskatu diete enplegua eta lantegien jarduera bermatzeko.
Bartzelonako epaitegi batek bide eman zion Cels... |
2023-9-6 | https://www.berria.eus/albisteak/232489/emakume-futbolariak-grebara-doaz-bigarren-aldiz.htm | Kirola | Emakume futbolariak grebara doaz bigarren aldiz | Ez da akordiorik izan azkenean sindikatuen eta patronalaren artean, eta liga ez da etzi hasiko. Lehen bi jardunaldietarako da greba deialdia. Sindikatuek 23.000 euroko gutxieneko soldata eskatzen zuten sasoi honetarako. Baina patronalak 20.000 euroko proposamenari eutsi dio. | Emakume futbolariak grebara doaz bigarren aldiz. Ez da akordiorik izan azkenean sindikatuen eta patronalaren artean, eta liga ez da etzi hasiko. Lehen bi jardunaldietarako da greba deialdia. Sindikatuek 23.000 euroko gutxieneko soldata eskatzen zuten sasoi honetarako. Baina patronalak 20.000 euroko proposamenari eutsi ... | Espainiako Lehen Maila ez da asteburuan hasiko. Historian bigarrenez emakume futbolariek grebara joko dute. Aste honetako hirugarren bilera egin dute gaur sindikatuek eta patronalak lan bitartekaritzan, eta horretan ere ez zen akordiorik izan. Horrenbestez, ostiralean iragarri zuten bezala, lan itun berriaren negoziake... |
2023-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/232516/mexikoko-auzitegi-gorenak-abortua-despenalizatu-du-herrialde-osoan.htm | Mundua | Mexikoko Auzitegi Gorenak abortua despenalizatu du herrialde osoan | Konstituzioaren kontrakotzat jo du abortuaren aurkako sistema juridikoa. Argudiatu du «emakumeen eta umeak sabelean hazteko gaitasuna duten pertsonen giza eskubideak urratzen» dituela. | Mexikoko Auzitegi Gorenak abortua despenalizatu du herrialde osoan. Konstituzioaren kontrakotzat jo du abortuaren aurkako sistema juridikoa. Argudiatu du «emakumeen eta umeak sabelean hazteko gaitasuna duten pertsonen giza eskubideak urratzen» dituela. | Epai historiko bat eman du Mexikoko Auzitegi Gorenak. Erakunde feminista batek aurkeztu zuen babes helegite bat aho batez onartu du, eta, modu horretan, maila federalean, babes konstituzionala eman dio abortatzeko eskubideari. Abortuaren kontra Mexikoko Zigor Kodean dauden neurriak konstituzioaren kontrakoak direla eba... |
2023-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/232517/konpondu-dute-bilboko-metroan-izan-den-matxura-eta-zerbitzua-osorik-ematen-ari-da.htm | Gizartea | Konpondu dute Bilboko metroan izan den matxura, eta zerbitzua osorik ematen ari da | Metro zerbitzua eten egin da goizean Etxebarri eta San Ignazio artean, matxura batengatik. Konponketaren ostean, atzerapenak izango direla ohartarazi dute. | Konpondu dute Bilboko metroan izan den matxura, eta zerbitzua osorik ematen ari da. Metro zerbitzua eten egin da goizean Etxebarri eta San Ignazio artean, matxura batengatik. Konponketaren ostean, atzerapenak izango direla ohartarazi dute. | Gaur goizean matxura bat izan da Bilboko metroan, eta zerbitzua eten egin da Etxebarri eta San Ignazio geltokien artean. Argindarrean matxura bat izan da, 08:00etan. Bi lineatan eta bi noranzkoetan eragin du, eta, ordu horretan izaten denez bidaiari gehien, nasan utzi ditu milaka erabiltzaile.
09:30ean jarri dute berr... |
2023-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/232518/etxebizitzak-gehiago-garestitu-dira-salerosketak-apaldu-diren-arren.htm | Ekonomia | Etxebizitzak gehiago garestitu dira, salerosketak apaldu diren arren | Nafarroan, prezioak %1,1 handitu dira azken hiruhilekoan, eta %1,5 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. | Etxebizitzak gehiago garestitu dira, salerosketak apaldu diren arren. Nafarroan, prezioak %1,1 handitu dira azken hiruhilekoan, eta %1,5 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. | Etxebizitza merkatuaren hirugarren hanka bere kasara doa. Interes tasak bizkor igotzen ari direnez eta inflazioa handia denez, gutxitzen ari da etxebizitzen salerosketa, eta horren eskutik, baita bizitegi horiek erosi ahal izateko herritarrek kontratutako hipotekak ere. Baina behera egin beharrean, gora egiten ari dira... |
2023-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/232519/bilboko-gizon-bat-hil-da-espainiako-hondartza-batean.htm | Gizartea | Bilboko gizon bat hil da Espainiako hondartza batean | Ajo udalerriko (Kantabria, Espainia) Cuberris hondartzan gertatu da ezbeharra. Oraindik ez dute argitu zergatik hil den. | Bilboko gizon bat hil da Espainiako hondartza batean. Ajo udalerriko (Kantabria, Espainia) Cuberris hondartzan gertatu da ezbeharra. Oraindik ez dute argitu zergatik hil den. | Ajo udalerriko (Kantabria, Espainia) Cuberris hondartzan 50 urteko gizon bilbotar bat hil zen atzo. Oraindik ez dute argitu zergatik hil den, baina hondarretan zeuden zenbait lagunek uretan flotatzen ikusi zuten, eta lehorrera atera zuten.
Larrialdi zerbitzuak gizona suspertzen ahalegindu ziren, baina bihotza eta biri... |
2023-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/232520/arraiozko-bestetan-lagun-talde-bati-eraso-lgtbifoboa-egin-diotela-salatu-dute.htm | Gizartea | Arraiozko bestetan lagun talde bati eraso LGTBIfoboa egin diotela salatu dute | Nabarmendu dute lagun talde hori bestetan «lasai» asko zegoela eta gizon talde batek ahoz eraso ziola, baina ez dela kasu bakan bat izan. | Arraiozko bestetan lagun talde bati eraso LGTBIfoboa egin diotela salatu dute. Nabarmendu dute lagun talde hori bestetan «lasai» asko zegoela eta gizon talde batek ahoz eraso ziola, baina ez dela kasu bakan bat izan. | Arraiozko (Nafarroa) bestetan lagun talde bati eraso LGTBIfoboa egin diotela salatu dute Baztango Udalak, Harro Baztanek, Iñarrosi Neska* Gazte Taldeak, Baztango Talde Feministak, Arraiozko Herriak eta Arraiozko Gazteak taldeak. Nabarmendu dute lagun talde hori bestetan «lasai» zegoen bitartean ahoz egin ziola eraso gi... |
2023-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/232521/claudia-sheinbaum-izango-da-morenaren-presidentegaia-datorren-urteko-bozetan.htm | Mundua | Claudia Sheinbaum izango da Morenaren presidentegaia datorren urteko bozetan | Mexiko Hiriko alkate ohiak jaso du babesik handiena inkestan: %39,4. Prozesuari buruzko kritikak direla eta, «batasuna oinarrizkoa» dela erantzun du. | Claudia Sheinbaum izango da Morenaren presidentegaia datorren urteko bozetan. Mexiko Hiriko alkate ohiak jaso du babesik handiena inkestan: %39,4. Prozesuari buruzko kritikak direla eta, «batasuna oinarrizkoa» dela erantzun du. | Mexikok, ezustekorik ezean, emakume bat izango du, lehen aldiz, herrialdeko presidente karguan. Oposizioaren koalizioa izan zen lehena, Xochitl Galvez senataria hautagai aukeratuta, eta, orain, agintean dagoen Morena Nazioa Onbideratzeko Mugimendua alderdiak eman du pausoa, Mexiko Hiriko alkate ohi Claudia Sheinbaum au... |
2023-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/232523/eh-bilduk-eta-zurekin-nafarroak-ez-dute-parte-hartuko-espainiako-errege-erreginen-harreran.htm | Politika | EH Bilduk eta Zurekin Nafarroak ez dute parte hartuko Espainiako errege-erreginen harreran | Iruñeko Udalak Felipe Borboikoa eta Letizia Ortiz gonbidatu ditu hiriburura, Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurrenaren aitzakiarekin | EH Bilduk eta Zurekin Nafarroak ez dute parte hartuko Espainiako errege-erreginen harreran. Iruñeko Udalak Felipe Borboikoa eta Letizia Ortiz gonbidatu ditu hiriburura, Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurrenaren aitzakiarekin | Ez dute horren parte izan nahi. EH Bildu eta Zurekin Nafarroa koalizioen ordezkaririk ez da izanen bihar, Iruñeko Udalak Espainiako errege-erreginei eginen dien harrera ekitaldian. Iruñeko alkate Cristina Ibarrolak (UPN) gonbidatu ditu borboiak, Iruñeko Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurrenaren aitzakiarekin. EH Bi... |
2023-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/232524/barakaldon-hildako-etxegabea-omendu-du-beste-bi-plataformak.htm | Gizartea | Barakaldon hildako etxegabea omendu du Beste Bi plataformak | «Pertsona guztiek ostatu duin bat izateko eskubidea» aldarrikatu dute, eta arazo horri «erantzun eraginkorrak» emateko estrategia bat garatzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. | Barakaldon hildako etxegabea omendu du Beste Bi plataformak. «Pertsona guztiek ostatu duin bat izateko eskubidea» aldarrikatu dute, eta arazo horri «erantzun eraginkorrak» emateko estrategia bat garatzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. | 42 urteko etxegabe bat hilda aurkitu zuten larunbatean Barakaldoko (Bizkaia) Bagatza auzoko kutxa automatiko batean. Bilboko emakume hori oroitzeko eta «pertsona guztiek ostatu duin bat izateko eskubidea» aldarrikatzeko, elkarretaratzea egin du Beste Bi plataformak, gaur goizean, Barakaldon. «Gaur egungo sistemak etxer... |
2023-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/232525/euskaltzaleen-eta-independentisten-indarrak-batu-nahi-ditu-euskal-herrian-euskaraz-ek.htm | Gizartea | Euskaltzaleen eta independentisten «indarrak batu» nahi ditu Euskal Herrian Euskaraz-ek | Euskaltzale Independentiston Topaketak egingo dituzte urriaren 7tik 8ra Villabonan. | Euskaltzaleen eta independentisten «indarrak batu» nahi ditu Euskal Herrian Euskaraz-ek. Euskaltzale Independentiston Topaketak egingo dituzte urriaren 7tik 8ra Villabonan. | Euskaltzaleek eta independentistek «indarrak batzeko» eta «norabide berean arraun egiteko» helburuarekin antolatuko dituzte Euskaltzale Independentiston Topaketak. Gaur aurkeztu dute ekitaldia Villabonan (Gipuzkoa). Herri berean egingo dituzte topaketak, urriaren 7an eta 8an.
Luken Etxabe eta Ihintza Gurrutxaga Euskal... |
2023-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/232526/eaeko-arartekoak-esan-du-hondarribiko-alardeari-ere-harrera-egingo-diola.htm | Gizartea | EAEko Arartekoak esan du Hondarribiko alardeari ere harrera egingo diola | Udal agintari gorenak herritarrak alardearen inguruan «batzeko apustua» egin nahi duela uste du Manuel Lezertuak, eta «blokeo historikoa» amaitzeko bide bat izan daitekeela hori. | EAEko Arartekoak esan du Hondarribiko alardeari ere harrera egingo diola. Udal agintari gorenak herritarrak alardearen inguruan «batzeko apustua» egin nahi duela uste du Manuel Lezertuak, eta «blokeo historikoa» amaitzeko bide bat izan daitekeela hori. | Bihar alarde eguna da Hondarribian (Gipuzkoa), baztertzailea berriz izango da desfile nagusia, andreak onartzen ez dituena, eta Jaizkibel konpainiak berriz egingo du alarde parekide baten aldeko hautua. EAEko Arartekoak komunikatu bat atera du, bihar nola jokatuko duen esateko. Badira berritasunak. Izan ere, ohi duenez... |
2023-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/232527/lekeitioko-antzara-egunean-sei-eraso-matxista-eta-bi-homofobo-egin-zituztela-salatu-dute.htm | Gizartea | Lekeitioko Antzara Egunean sei eraso matxista eta bi homofobo egin zituztela salatu dute | Lekeitioko Udalak, mugimendu feministak eta txosna batzordeak gaitzetsi egin dituzte erasoak, eta elkarretaratze bat egingo dute gaur, 20:00etan, horiek salatzeko. | Lekeitioko Antzara Egunean sei eraso matxista eta bi homofobo egin zituztela salatu dute. Lekeitioko Udalak, mugimendu feministak eta txosna batzordeak gaitzetsi egin dituzte erasoak, eta elkarretaratze bat egingo dute gaur, 20:00etan, horiek salatzeko. | Asteartean Antzara Eguna izan zen Lekeition (Bizkaian), eta gutxienez sei eraso matxista eta bi homofobo egin zituzten, Lekeitioko Udalak «gogor» salatu duenez. Irailaren 1ean egindako Bajada Egunean ere beste eraso homofobo bat egin zutela esan dute. Eraso horiek ikusirik, portuko eremuko txosnak ez dituzte irekiko ga... |
2023-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/232528/evoleren-no-me-llame-ternera-lanak-hasiko-du-made-in-spain-saila-zinemaldian.htm | Kultura | Evoleren 'No me llame Ternera' lanak hasiko du Made in Spain saila Zinemaldian | Josu Urrutikoetxea ETAren ordezkari ohiari egindako elkarrizketa bat da 'No me llame Ternera' dokumentalaren ardatza. Jordi Evolek eta Marius Sanchezek zuzendu dute. | Evoleren 'No me llame Ternera' lanak hasiko du Made in Spain saila Zinemaldian. Josu Urrutikoetxea ETAren ordezkari ohiari egindako elkarrizketa bat da 'No me llame Ternera' dokumentalaren ardatza. Jordi Evolek eta Marius Sanchezek zuzendu dute. | Duela bi aste zabaldu zuten albistea: Jordi Evole kazetari katalanak Josu Urrutikoetxea ETAren ordezkari ohiari egindako elkarrizketa bat emango dute Donostiako 71. Zinemaldian. Jaialdiak gaur osatu du informazioa: lanak No me llame Ternera du izena, Evolek eta Marius Sanchezek zuzendu dute, 101 minutu irauten du, eta ... |
2023-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/232529/enpresak-lehiakorrago-egiteko-aldagai-gisa-aurkeztu-nahi-dute-euskara.htm | Gizartea | Enpresak lehiakorrago egiteko aldagai gisa aurkeztu nahi dute euskara | Eusko Jaurlaritzak eta Garapen elkarteak Hizkuntzak Kudeatzen egitasmoaren bigarren faseari ekin diote. Helburua da garapen agentziek enpresei transmititzea hizkuntzen kudeaketa egokiak eta bertan euskara txertatzeak lehiakorrago egingo dituela. | Enpresak lehiakorrago egiteko aldagai gisa aurkeztu nahi dute euskara. Eusko Jaurlaritzak eta Garapen elkarteak Hizkuntzak Kudeatzen egitasmoaren bigarren faseari ekin diote. Helburua da garapen agentziek enpresei transmititzea hizkuntzen kudeaketa egokiak eta bertan euskara txertatzeak lehiakorrago egingo dituela. | Hizkuntzak Kudeatzen egitasmoaren bigarren fasea aurkeztu dute gaur Barakaldoko Udalean (Bizkaia). Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Garapen elkarteak jarri zuten martxan proiektua urte hasieran; hizkuntzen kudeaketa lehiakortasun aldagai gisa lantzeko asmoarekin. Hau da, erakutsi nahi dute hizku... |
2023-9-7 | https://www.berria.eus/albisteak/232530/elkarrekin-podemos-iuk-konbentzio-konstituzionala-baztertu-du.htm | Politika | Elkarrekin Podemos-IUk konbentzio konstituzionala baztertu du | Urkulluren proposamena «juridikoki bideraezina» da koalizioarentzat. Hezkuntza, osasuna eta trantsizio energetikoa izanen dira beren lehentasunak datorren legealdian. | Elkarrekin Podemos-IUk konbentzio konstituzionala baztertu du. Urkulluren proposamena «juridikoki bideraezina» da koalizioarentzat. Hezkuntza, osasuna eta trantsizio energetikoa izanen dira beren lehentasunak datorren legealdian. | «Hauteskunde tramankulua». Horrela definitu du Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IU alderdiko bozeramaileak konbentzio konstituzionala. Bere erranetan, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak egindako proposamena «juridikoki bideraezina» da; eta bere taldeak ere uste badu autogobernuaren auziari bidea ireki... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.