date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/232531/generacion-porno-dokumental-saioa-egin-dute-etbk-eta-tv3ek.htm
Bizigiro
‘Generación porno’ dokumental saioa egin dute ETBk eta TV3ek
Pornografiak gazteengan duen eragina erakutsiko du, taburik gabe. Hilaren 18an estreinatuko dute.
‘Generación porno’ dokumental saioa egin dute ETBk eta TV3ek. Pornografiak gazteengan duen eragina erakutsiko du, taburik gabe. Hilaren 18an estreinatuko dute.
«Sei urte edo gutxiagorekin hasten direnak ere badaude», azaldu du, kezkatuta, Jose Luis Garcia psikologo eta sexologoak, hitza hartu bezain laster. Errealitate gordina, baina, errealitatea, finean. «Gazteak geroz eta goizago hasten dira pornoa kontsumitzen; eta kezkagarriena da porno hori geroz eta bortitzagoa bilakat...
2023-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/232532/engainatzen-ez-uztea.htm
Iritzia
Engainatzen ez uztea
Engainatzen ez uztea.
Azkenaldian, herri honek amore eman duelako sentipena zabaldu da. Ohikoa da norberaren estatua ameskeria bat eta iraganeko oroitzapen lauso bat dela entzutea. Horrek pentsarazten digu gure jendeak beharbada alde batera utzi duela independente izateko gogoa, eta jada ez duela sentitzen herri askea izateko beharra, dagoe...
2023-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/232533/oso-latza-izan-da-plazaratu-du-xabier-mendigurenek.htm
Kultura
'Oso latza izan da' plazaratu du Xabier Mendigurenek
Joxe Arregiren atxiloketatik, haren gorpua hilobitik atera eta, torturaz hil zela frogatzeko, zenbait lagunek argazkiak egin zizkioten arteko egunetan ardaztu du kontakizuna. Kronika literariotzat aurkeztu du.
'Oso latza izan da' plazaratu du Xabier Mendigurenek. Joxe Arregiren atxiloketatik, haren gorpua hilobitik atera eta, torturaz hil zela frogatzeko, zenbait lagunek argazkiak egin zizkioten arteko egunetan ardaztu du kontakizuna. Kronika literariotzat aurkeztu du.
Memoria kolektiboan zintzilik geratu ziren hitzak dira: «Oso latza izan da». 1981eko otsaila hasieran esan zizkien Joxe Arregik Carabanchelgo espetxeko erizaindegian (Madril), hilzorian zela, alboan suertatu zitzaizkion hiru preso politikori. Handik egun gutxitara hil zen, jasandako tratu bortitzaren ondotik, eta lorra...
2023-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/232534/ela-lehendakariak-gaizki-eginikoa-ez-du-onartzen-nekez-konponduko-du-horrela.htm
Ekonomia
ELA: «Lehendakariak gaizki eginikoa ez du onartzen, nekez konponduko du horrela»
Iñigo Urkulluk sindikatuari eginiko kritikak «hauteskunde aurreko giroan» kokatu behar direla uste du Mitxel Lakuntzak. Zail ikusten du LABengana gerturatzea.
ELA: «Lehendakariak gaizki eginikoa ez du onartzen, nekez konponduko du horrela». Iñigo Urkulluk sindikatuari eginiko kritikak «hauteskunde aurreko giroan» kokatu behar direla uste du Mitxel Lakuntzak. Zail ikusten du LABengana gerturatzea.
ELA sindikatuaren ustez, «hauteskunde aurreko giroa» da azken egunetan Jaurlaritzak eta EAJko agintariek egin dizkieten kritiken arrazoia. Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak «arreta desbideratzeko» nahia egotzi die Iñigo Urkullu lehendakariari eta Andoni Ortuzar EBBko presidenteari. Are gehiago, autokritika falta lepora...
2023-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/232535/molanok-irabazi-du-espainiako-vueltako-hamabigarren-etapa.htm
Kirola
Molanok irabazi du Espainiako Vueltako hamabigarren etapa
Esprinter kolonbiarra ezustean nagusitu zaio azken metroetan Kaden Grovesi. Lehen garaipena du itzuli handi batean. Roglicek lau segundoko gainsaria lortu du
Molanok irabazi du Espainiako Vueltako hamabigarren etapa. Esprinter kolonbiarra ezustean nagusitu zaio azken metroetan Kaden Grovesi. Lehen garaipena du itzuli handi batean. Roglicek lau segundoko gainsaria lortu du
Denek espero zuten gaur Kaden Grovesek (Alpecin) hirugarren aldiz eskuak jasotzea helmugan, baina esprintetan ez du beti azkarrenak irabazten, eta gaur, bizkorrenak irabazi du: Juan Sebastian Molanok (UAE). Etapa hasieran gorputzaldi onarekin zela onartu du, eta egun osoan ezkutuan joan ondoren, azken metroetan azaldu ...
2023-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/232536/hezkuntza-sailak-ezetsi-egin-ditu-eskola-garraioko-enpresek-eskatutako-kautelazko-neurriak.htm
Gizartea
Hezkuntza Sailak ezetsi egin ditu eskola garraioko enpresek eskatutako kautelazko neurriak
Zerbitzu juridikoek ondorioztatu dute legezko baldintzak ez dituztela betetzen. Errekurtsoak ebatzi bitartean, zerbitzua eskaintzeko betebeharra dutela gogorazi die Jaurlaritzak enpresei.
Hezkuntza Sailak ezetsi egin ditu eskola garraioko enpresek eskatutako kautelazko neurriak. Zerbitzu juridikoek ondorioztatu dute legezko baldintzak ez dituztela betetzen. Errekurtsoak ebatzi bitartean, zerbitzua eskaintzeko betebeharra dutela gogorazi die Jaurlaritzak enpresei.
Katramilatuta jarraitzen du eskola garraioaren auziak eta koska bat gora egin du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta garraio enpresen arteko talkak. Hezkuntza Sailak ohar bidez jakinarazi berri du ezetsi egin dituela garraio enpresek zerbitzua ematera derrigortzen dituen aginduaren aurka eskatutako kautelazko ne...
2023-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/232537/gizon-bat-hil-da-errenterian-etxeak-su-hartuta.htm
Gizartea
Gizon bat hil da Errenterian, etxeak su hartuta
Hiriaren erdigunean gertatu da ezbeharra. Ertzaintzak ikerketa bat hasi du sutea zerk eragin duen argitzeko.
Gizon bat hil da Errenterian, etxeak su hartuta. Hiriaren erdigunean gertatu da ezbeharra. Ertzaintzak ikerketa bat hasi du sutea zerk eragin duen argitzeko.
52 urteko gizonezko bat hil da gaur Errenterian, Herriko Enparantzako etxebizitza batek su hartuta. 20:20 aldera, larrialdi zerbitzuek sutearen abisua jaso dute. Suhiltzaileak hara bertaratu dira, eta biktima etxebizitzatik bizirik ateratzea lortu dute, baina, hura suspertzen saiatu diren arren, handik gutxira zendu da...
2023-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/232562/hondarribiko-alkateak-eliz-atarian-egin-dio-harrera-jaizkibel-konpainiari.htm
Gizartea
Hondarribiko alkateak eliz atarian egin dio harrera Jaizkibel konpainiari
Gernika Plazatik abiatu da konpainia parekidea 08:00 inguruan, eta arma plaza bete du. Arbuio batzuk izan diren arren, txalo eta babes oihuen artean egin du bidea kale nagusian gora. Eliz atarian zituen zain Igor Enparan Hondarribiko alkatea eta Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia. Manuel Lezertuak ez dio harrerar...
Hondarribiko alkateak eliz atarian egin dio harrera Jaizkibel konpainiari. Gernika Plazatik abiatu da konpainia parekidea 08:00 inguruan, eta arma plaza bete du. Arbuio batzuk izan diren arren, txalo eta babes oihuen artean egin du bidea kale nagusian gora. Eliz atarian zituen zain Igor Enparan Hondarribiko alkatea eta...
Berezia izan da gaur Hondarribiko Jaizkibel konpainia parekidearen desfilea. Alarde eguna da gaur, eta, beste behin, ehunka emakume soldaduz jantzita atera dira, azken ia hiru hamarkadetan egin bezala. Baina keinuak espero ziren, eta izan dira. Gernikako Arbola plazatik irten da Jaizkibel. Aspaldi eskatua zuten hori, e...
2023-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/232563/igor-enparan-hondarribiko-alkatea-herritar-guztiek-merezi-dute-harrera-egitea.htm
Gizartea
Igor Enparan, Hondarribiko alkatea: «Herritar guztiek merezi dute harrera egitea»
Jazkibelek «aurrerapausoak» eskertu ditu, baina nabarmendu du ezinbestekoa dela alardea bakarra, publikoa eta parekidea izatea.
Igor Enparan, Hondarribiko alkatea: «Herritar guztiek merezi dute harrera egitea». Jazkibelek «aurrerapausoak» eskertu ditu, baina nabarmendu du ezinbestekoa dela alardea bakarra, publikoa eta parekidea izatea.
Desfile parekidea amaitu ondoren hitz egin dute harrera egin dioten agintari gehienek. Bi desfileak amaitu ostean hartu du hitza Hondarribiko alkate Igor Enparanek. Berak sustatu ditu aurten alardeari eta Jaizkibel konpainiari harrera egiteko egon diren berritasunak, eta pozik baloratu du emaitza. Jaia herriko «ondare ...
2023-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/232565/lau-hamarkadatan-ehundutako-amarauna.htm
Kultura
Lau hamarkadatan ehundutako amarauna
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak berrogei urte bete ditu aurten, eta gaur ospatuko dute urteurrena, Iurretan. Bertso eskoletan ditu erroak, eta bertsoa herrialde osora hedatzea izan du helburu hasieratik. Urteekin, bestelako jomuga batzuk ere bildu dituzte, hala nola emakumeen presentzia indartzea plazetan.
Lau hamarkadatan ehundutako amarauna. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak berrogei urte bete ditu aurten, eta gaur ospatuko dute urteurrena, Iurretan. Bertso eskoletan ditu erroak, eta bertsoa herrialde osora hedatzea izan du helburu hasieratik. Urteekin, bestelako jomuga batzuk ere bildu dituzte, hala nola emakumeen present...
Mugarri bat izan zen, baita bide orri bat ere. Xabier Amuriza bitan gailendu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian —1980an eta 1982an—, eta oinarri berri batzuk ekarri zituen diziplinara, Joserra Bilbao Santutxuko (Bilbo) bertso eskolako kidearen irudiko: bertsolaritza ikas zitekeen, eta ez zen nahitaez lan...
2023-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/232567/garnatxaren-aldeko-hautua.htm
Ekonomia
Garnatxaren aldeko hautua
Mahatsa biltzen ari dira Nafarroan, joan den abuztuaren erditik. Inoiz baino lehen hasi da aurtengo kanpaina, beroaren eta lehortearen eraginez.
Garnatxaren aldeko hautua. Mahatsa biltzen ari dira Nafarroan, joan den abuztuaren erditik. Inoiz baino lehen hasi da aurtengo kanpaina, beroaren eta lehortearen eraginez.
Ardoaren arrastoa nabarmena da Erriberrin. Zortzi upategi daude herrian, eta han dute egoitza, gainera, Nafarroa sor-markak eta Evenak, Nafarroako Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzuak. Lan handiko asteak dira oraingoak Erriberrin eta Nafarroa sor-markaren barruko gainerako h...
2023-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/232568/gure-ardo-gorriak-baino-gehiago-gara.htm
«Gure ardo gorriak baino gehiago gara»
«Gure ardo gorriak baino gehiago gara».
Zerura begira eman ditu David Palacios Nafarroa sor-markako lehendakariak egun anitz (Erriberri, 1978), herrialdean mahatsa biltzen hasi zirenetik. Abuztuaren erdian ekin zioten bi hilabete inguru iraunen duen lanari. 9.800 hektarea inguru daude Nafarroa sor-markaren barruan. Orain arte jasotakoaren kalitatea nabarmend...
2023-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/232569/gure-lanaren-parte-da-zientzia-kultura-dela-aldarrikatzea.htm
Bizigiro
«Gure lanaren parte da zientzia kultura dela aldarrikatzea»
Batean eta bestean, lan ordainduan edo borondatezko lanetan, eguna okupatua izaten du, gehienean, Manex Urruzolak. Elhuyar, irakaskuntza, Tolofolk, Galtzaundi... Tolosarrak ez dio aldaparik aurkitzen egunerokoari.
«Gure lanaren parte da zientzia kultura dela aldarrikatzea». Batean eta bestean, lan ordainduan edo borondatezko lanetan, eguna okupatua izaten du, gehienean, Manex Urruzolak. Elhuyar, irakaskuntza, Tolofolk, Galtzaundi... Tolosarrak ez dio aldaparik aurkitzen egunerokoari.
Ingeniaritza ikasketak egin zituen Manex Urruzola Arratek (Tolosa, 1981); unibertsitatean irakasle lanetan ari da, eta Elhuyarreko komunikazio zerbitzuen koordinatzailea da gaur egun. Maiatzetik, Galtzaundi euskara taldeko lehendakaria ere bada. Aisialdiaren parte bat, berriz, Tolosako Tolofolk jaialdia antolatzen pasa...
2023-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/232570/eskola-garraio-enpresei-espedientea-ireki-die-lehiaren-euskal-agintaritzak.htm
Gizartea
Eskola garraio enpresei espedientea ireki die Lehiaren Euskal Agintaritzak
Jaurlaritzaren lizitazioetara ez aurkezteko elkarrekin ados jarri ziren susmoa du agintaritzak. Jaurlaritzak diru laguntzak emango dizkie eskola garraiorik gabe geratu diren familiei.
Eskola garraio enpresei espedientea ireki die Lehiaren Euskal Agintaritzak. Jaurlaritzaren lizitazioetara ez aurkezteko elkarrekin ados jarri ziren susmoa du agintaritzak. Jaurlaritzak diru laguntzak emango dizkie eskola garraiorik gabe geratu diren familiei.
Eskola garraioen gatazka zeresana ematen ari da ikasturte hasiera honetan. Lehiaren Euskal Agintaritzak espedientea ireki die zenbait garraio enpresari, ustez Jaurlaritzaren lizitazioetara ez aurkezteko elkarrekin ados jarri zirelako. Susmopean daude Arabako 25 enpresa, Bizkaiko 45 eta Gipuzkoako sei. Jokin Bildarratz...
2023-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/232571/lagunarteko-bertso-txapelketa.htm
Kultura
Lagunarteko bertso txapelketa
Duela bi urte bezala, taldekako Xilaba berriz eginen dute aurten. Irailaren 22an hasiko da, Ozazen, eta Aiherran bururatuko, azaroaren 18an. Hiru multzotan banatu dituzte bederatzi bertsolari taldeak. Multzokako ligaxka batekin hasiko dira. Talde bakoitza saio antolatzaile ere izanen da.
Lagunarteko bertso txapelketa. Duela bi urte bezala, taldekako Xilaba berriz eginen dute aurten. Irailaren 22an hasiko da, Ozazen, eta Aiherran bururatuko, azaroaren 18an. Hiru multzotan banatu dituzte bederatzi bertsolari taldeak. Multzokako ligaxka batekin hasiko dira. Talde bakoitza saio antolatzaile ere izanen da.
Bederatzi talde eta 38 parte hartzailerekin, taldekako Xilaba bi asteren buruan abiatuko dute Ozazetik, irailaren 22an, eta Aiherran bururatu, azaroaren 18ko finalarekin. Bertsularien Lagunak elkarte antolatzaileak Ipar Euskal Herriko banakako bertsolari txapelketarekin bi urtetarik aldizkatzeko usaia hartu nahi du tal...
2023-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/232572/hayao-miyazakik-jasoko-du-hirugarren-donostia-saria.htm
Kultura
Hayao Miyazakik jasoko du hirugarren Donostia saria
Garaikurra Tokion emanen diote zuzendari japoniarrari. Hollywoodeko aktoreen greba dela eta, Javier Bardemek ez du Donostia saria aurten jasoko.
Hayao Miyazakik jasoko du hirugarren Donostia saria. Garaikurra Tokion emanen diote zuzendari japoniarrari. Hollywoodeko aktoreen greba dela eta, Javier Bardemek ez du Donostia saria aurten jasoko.
Egun gutxi falta dira Donostiako Zinemaldia hasteko, eta azken printzen berri ematen ari da jaialdia. Aurtengo aldiak bereziki egingo du azpimarra animazioan, eta horren erakusle da Donostia sariaren hirugarren jabea: Hayao Miyazaki zinemagile japoniarra (Tokio, 1941). Animazioan maisua da Miyazaki, eta haren lana omen...
2023-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/232573/bertsoak-umore-eta-alaitasunetik-entzuteko-manera-bat-da.htm
«Bertsoak umore eta alaitasunetik entzuteko manera bat da»
«Bertsoak umore eta alaitasunetik entzuteko manera bat da».
Bertsularien Lagunak elkarteko sustapen taldeko kidea da Maindi Murua Berra (Azkaine, 1989). Aitzineko aldiko taldekako Xilaban kantatu zuen bertsolari bezala. Aurtengoan, haatik, ez; antolakuntzan aritu eta ariko da. Taldekako Xilabak egiten dituen ekarpenez mintzatu da. Zer funtzio betetzen du Ipar Euskal Herrian ta...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232574/laquoerrobi-aldean-bada-jende-ugari-euskaraz-mintzo-denaraquo.htm
Gizartea
«Errobi aldean, bada jende ugari euskaraz mintzo dena»
Lana bukatu eta euskara molde informalean baliatzeko, Lanetik Lekora ekitaldia sortu dute hiru lagunek, Kanbon. Lehen saioa atzo eginik, zabaldu nahi lukete lurraldean barna. Aitor Albizua hiru sortzailetarik bat da.
«Errobi aldean, bada jende ugari euskaraz mintzo dena». Lana bukatu eta euskara molde informalean baliatzeko, Lanetik Lekora ekitaldia sortu dute hiru lagunek, Kanbon. Lehen saioa atzo eginik, zabaldu nahi lukete lurraldean barna. Aitor Albizua hiru sortzailetarik bat da.
Enpresen zerbitzuetan lanean ari diren hiru lagun, Isaak Elduaien (Seigos), Pierre Bastres (Mamia + Antola) eta Aitor Albizua (Albizua Ingeniaritza) —”hiru profesional euskaldun eta euskaltzale”— elkartu dira Lanetik Lekora sortzeko. “After-work” bat, lanetik landa euskaraz aritzeko. Lehena, Kanbon egin zen barda, La V...
2023-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/232575/urazaleratzen.htm
Kultura
Urazaleratzen
Durangon (Bizkaia) jaio zen Leire Vargas Nieto, 2002an. Idazlea, bertsolaria eta itzultzailea da. 2021ean, Irun Hiriko Kutxa Literatura saria irabazi zuen, Dena ametsa den irudipena poesia bildumarekin (Elkar). Besteak beste, gorpuztasunaz, kontzientzia hartze ideologikoaz eta pertsonen arteko harremanez aritu zen lan ...
Urazaleratzen. Durangon (Bizkaia) jaio zen Leire Vargas Nieto, 2002an. Idazlea, bertsolaria eta itzultzailea da. 2021ean, Irun Hiriko Kutxa Literatura saria irabazi zuen, Dena ametsa den irudipena poesia bildumarekin (Elkar). Besteak beste, gorpuztasunaz, kontzientzia hartze ideologikoaz eta pertsonen arteko harremanez...
Laster egingo du urtebete azkenengoz ikusi zuenetik. Gertatu behar zuen lehenago edo beranduago, baina halako ekitaldiak saihesten aritu da Alba. «Hondartzan geratuko naiz. Hitzaldi ostean bainutxoa hartu eta nonbait bazkal dezakegu», iradoki zion Mikelek atzo. Erraza da Mikelekin. Haren galderak sinpleak dira: «nore...
2023-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/232576/egunerokoa-eskuekin-edertzea.htm
Kultura
EGUNEROKOA ESKUEKIN EDERTZEA
Txinparta baino gehiago, lana. Ane Garciak eta Jabier Muguruzak «artisautzat» dituzte beren buruak, eta ez «sortzailetzat». Muguruzak bizitza osoa eman du zoru labainkor horretan lanean, eta Garcia ere orekaren atzetik dabil duela urte batzuetatik. «Jendeari banan-banan» hitz egin nahi diote beren jardunean.
EGUNEROKOA ESKUEKIN EDERTZEA. Txinparta baino gehiago, lana. Ane Garciak eta Jabier Muguruzak «artisautzat» dituzte beren buruak, eta ez «sortzailetzat». Muguruzak bizitza osoa eman du zoru labainkor horretan lanean, eta Garcia ere orekaren atzetik dabil duela urte batzuetatik. «Jendeari banan-banan» hitz egin nahi dio...
Elkarrekin igo dira agertokira Ane Garcia eta Jabier Muguruza, ez aurreneko aldiz. Elkarren ondotik abestu zuten, orain 11 urte, Lurra taldeak eta Muguruzak Elgetan (Gipuzkoa) emandako kontzertu batean —esan liteke egun hartan ezagutu zutela elkar benetan—; baita orain ia lau urte ere, Bilbon, Iñigo Muguruza hil berria...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232577/laquooso-globalizaturik-gaude-antzera-janzten-gara-mundu-osoan-zeharraquo.htm
Bizigiro
«Oso globalizaturik gaude; antzera janzten gara mundu osoan zehar»
Bilbon pintxo bat jaten ari zela modelo agente batek pare bat argazki atera zizkionetik, modaren munduan murgildu da Jon Arribalzaga. Italian, Parisen eta Madrilen ibili da lanean.
«Oso globalizaturik gaude; antzera janzten gara mundu osoan zehar». Bilbon pintxo bat jaten ari zela modelo agente batek pare bat argazki atera zizkionetik, modaren munduan murgildu da Jon Arribalzaga. Italian, Parisen eta Madrilen ibili da lanean.
Metro bat eta 86 zentimetro. Saskibaloian jokatzeko ez bada, Jon Arribalzaga (Gernika-Lumo, 1995) altua dela esan daiteke. Baina zentimetro bakar bati esker jarrai dezake bere ogibidean. Izan ere, ilea hori eta begiak urdin dituen gernikarra modeloa da. Bizkaiko Hitza-n agertzeko argazkiak egin bitartean, nabaritzen za...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232578/ekaitza-etorri-da-olatuen-bidetik.htm
Gizartea
Ekaitza etorri da olatuen bidetik
Basque Culinary Centerren proiektu berria hartuko duen eraikina Groseko auzoan eraikiko dute. Herritarren haserrea piztu du egitasmoak; auzoko eremu berde bakarrean eraikitzekoak direlako, besteak beste.
Ekaitza etorri da olatuen bidetik. Basque Culinary Centerren proiektu berria hartuko duen eraikina Groseko auzoan eraikiko dute. Herritarren haserrea piztu du egitasmoak; auzoko eremu berde bakarrean eraikitzekoak direlako, besteak beste.
Gastronomiarekiko grina eta talentua, ikerketa, berrikuntza eta ekimena batzen dituen proiektua. Nazioartean talentua berritzeko eta erakartzeko ekosistema bat; eragile global nagusiek esku hartzeko aukera izango duten diziplina anitzeko proposamena”. Horrela aurkezten du Basque Culinary Centerrek bere webgunean Donost...
2023-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/232580/ane-garcia-lopez.htm
Ane Garcia Lopez
Ane Garcia Lopez.
Itzultzailea, idazlea eta musikaria da. Bi liburu euskaratu ditu: Raewyn Connellen Maskulinitateak (Jakin, Elkar, 2022) eta June Jordanen antologia Munduko Poesia Kaierak bilduman (Susa, 2020). Spoken word egiten du Eider Perezekin, Mejillon Tigren. Bere testuak idatzi ditu Lekore aldizkarian eta Liberoamerikaren antol...
2023-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/232581/jabier-muguruza-ugarte.htm
Jabier Muguruza Ugarte
Jabier Muguruza Ugarte.
Musikaria eta idazlea da. Akordeoilari aritu zen umetatik, eta abeslari askorekin jo zuen. Les Mecaniciens eta Joxe Ripiau taldeetako kidea izan zen, 1990eko urteetan. Ordutik, kantautore ibilbide emankorra egin du: hogeitik gora disko argitaratu ditu. Bere musikak harrera beroa izan du bereziki Katalunian. Azken urtee...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232582/elduaien-hizkuntzen-bidez-bizitako-abentura.htm
albisteak
Elduaien, hizkuntzen bidez bizitako abentura
Elduaien Hizkuntza Eskola bost hamarkada baino gehiagoz ari da ikasleak trebatzeko lanean. Bide horretan, berariaz prestatutako materialaz gain, bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu.
Elduaien, hizkuntzen bidez bizitako abentura. Elduaien Hizkuntza Eskola bost hamarkada baino gehiagoz ari da ikasleak trebatzeko lanean. Bide horretan, berariaz prestatutako materialaz gain, bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu.
Bizi dezagun batera ikaskuntzaren abentura. Hitz horiek osatzen dute Elduaien Hizkuntza Eskolaren leloa, eta hortik eratorritako jarreran oinarritzen da ikasketa erakundearen jarduna. Elduaien munduratzeko ate bat da, eta hizkuntzak dira horretarako tresna. Orain baino lehen egin zuten horretarako urratsa; Elduaien Hiz...
2023-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/232584/uztaren-esperoan-indarrez-da-txakolina.htm
Ekonomia
Uztaren esperoan, indarrez da txakolina
Mahats bilketa hastear dute Getariako Txakolina sor-markako upategi gehienek. Akarregi Txiki txakolindegian uzta ondo joatea espero dute.
Uztaren esperoan, indarrez da txakolina. Mahats bilketa hastear dute Getariako Txakolina sor-markako upategi gehienek. Akarregi Txiki txakolindegian uzta ondo joatea espero dute.
Hainbat hilabetetako heltze prozesuaren ostean, mahatsa jasotzeko garaia gerturatzen ari zaie txakolindegi askori. Irailaren erdialdean hasi ohi dira uzta biltzen, eta aurten ez da oso ezberdin izango. Getariako Akarregi Txiki upategian datorren astean hasiko dira mahatsa biltzen, beltza lehenengo eta zuria gero. Aurte...
2023-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/232585/lehenbiziko-aldiz-dantzatu-dira-emakumeak-muskildako-andre-mariaren-baselizan.htm
Bizigiro
Lehenbiziko aldiz dantzatu dira emakumeak Muskildako Andre Mariaren baselizan
Otsagabiko jai nagusia ospatu dute gaur. Ospakizuneko zortzi dantzarietatik bi emakumeak izan dira.
Lehenbiziko aldiz dantzatu dira emakumeak Muskildako Andre Mariaren baselizan. Otsagabiko jai nagusia ospatu dute gaur. Ospakizuneko zortzi dantzarietatik bi emakumeak izan dira.
Otsagabiko (Nafarroa) jai nagusia ospatu dute gaur, Muskildako Ama Birjinaren ohorez. Aurten, bereziki, otsagabiarrek bazuten zer ospatu, lehenbiziko aldiz dantzatu baitira emakumeak Muskildako Andre Mariaren baselizan. Zortzi dantzarietatik bi emakumeak izan dira. Prozesio eta erlijio jatorria duen dantza sorta da ga...
2023-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/232586/auto-elektrikoentzako-moves-programak-29-milioi-eman-ditu.htm
Ekonomia
Auto elektrikoentzako Moves programak 29 milioi eman ditu
8.126 eskaera jaso ditu EEE Energiaren Euskal Erakundeak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Laguntzak eskatzeko epea zabalik da aurtengo abendura arte
Auto elektrikoentzako Moves programak 29 milioi eman ditu. 8.126 eskaera jaso ditu EEE Energiaren Euskal Erakundeak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Laguntzak eskatzeko epea zabalik da aurtengo abendura arte
2021. urteko irailean zabaldu zen Moves III programa, motor elektrikoko ibilgailuen erosketa laguntzeko eta bultzatzeko, eta aurtengo abendura arte dago zabalik. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan EEE Energiaren Euskal Erakundeak kudeatzen ditu eskaerak, eta dagoeneko 8.126 eskaera jaso ditu eta horien %93 ebatzi dira. Ibilg...
2023-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/232587/nafarroako-gobernua-osatzeko-akordioa-gaitzesi-du-elak.htm
Politika
Nafarroako Gobernua osatzeko akordioa gaitzesi du ELAk
Botere ekonomikoen pribilegioei eusten diela eta euskararen arloan atzerapausoa dakarrela adierazi du sindikatuak.
Nafarroako Gobernua osatzeko akordioa gaitzesi du ELAk. Botere ekonomikoen pribilegioei eusten diela eta euskararen arloan atzerapausoa dakarrela adierazi du sindikatuak.
Nafarroako Gobernua osatzeko akordio programatikoak «botere ekonomikoen pribilegioei eusten» diela eta euskararen alorrean «atzerapausoa» dakarrela salatu du ELA sindikatuak. PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak sinatu zuten akordioa joan den uztailean eta, jada, osatu dute gobernua. ELAk uste du akordio berriak, oro...
2023-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/232588/vingegaardek-irabazi-du-tourmaleten-eta-jumbok-erakustaldia-eman-du.htm
Kirola
Vingegaardek irabazi du Tourmaleten, eta Jumbok erakustaldia eman du
Danimarkarrak irabazi du Espainiako Vueltako hamahirugarren etapa. Bi taldekide izan ditu atzetik: Kuss eta Roglic. Kussek lidergoari eusten dio, Roglicen eta Vingegaarden aurretik. Landa zazpigarren da. Evenepoelek, aldiz, 27 minutu baino gehiago galdu ditu gaur, eta lehiatik kanpo geratu da.
Vingegaardek irabazi du Tourmaleten, eta Jumbok erakustaldia eman du. Danimarkarrak irabazi du Espainiako Vueltako hamahirugarren etapa. Bi taldekide izan ditu atzetik: Kuss eta Roglic. Kussek lidergoari eusten dio, Roglicen eta Vingegaarden aurretik. Landa zazpigarren da. Evenepoelek, aldiz, 27 minutu baino gehiago ga...
Jumbo taldeko txirrindularien nagusitasuna oso nabarmena izaten ari da Espainiako Vuelta honetan, eta gaur argi geratu da hori etapa nagusian. Hankapean erabili dituzte gainontzekoak, eta etapan ez ezik, sailkapen nagusian ere lehen hiru postuetan daude Sepp Kus, Jonas Vingegaard eta Primoz Roglic. Ez dute aurkaririk ...
2023-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/232607/marokoar-askok-kalean-egin-dute-lo-lurrikara-batek-2000-pertsona-inguru-hil-ondoren.htm
Mundua
Marokoar askok kalean egin dute lo, lurrikara batek 2.000 pertsona inguru hil ondoren
Ostiral gauean izan zen lurrikara, 23:11n, Marrakextik 70 kilometro hegoaldera.
Marokoar askok kalean egin dute lo, lurrikara batek 2.000 pertsona inguru hil ondoren. Ostiral gauean izan zen lurrikara, 23:11n, Marrakextik 70 kilometro hegoaldera.
Richter eskalako 6,9 graduko lurrikara bat izan zen Marokon ostiral gauean, eta gutxienez 2.000 pertsona hil eta bete horrenbeste zauritu ditu. Marokoko Barne Ministerioak eman du datu horien berri, baina litekeena da datozen orduetan gehiago izatea, erreskate taldeak lanean ari baitira oraindik, eta asko dira etxe bir...
2023-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/232608/eitbri-eskatu-diote-euskarazko-ikus-entzunezkoen-eskaintza-duina-egiteko.htm
Gizartea
EITBri eskatu diote euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza «duina» egiteko
Aldatu Gidoia Euskararen alde kanpaina abiatuko dute dozenaka eragilek. Euskara ardatz izango duen EITBren aldeko manifestazio batera deitu dute maiatzaren 18rako, Gasteizen.
EITBri eskatu diote euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza «duina» egiteko. Aldatu Gidoia Euskararen alde kanpaina abiatuko dute dozenaka eragilek. Euskara ardatz izango duen EITBren aldeko manifestazio batera deitu dute maiatzaren 18rako, Gasteizen.
Euskal Herriko hainbat eragilek «kezka» agertu dute Eusko Jaurlaritzak euskarazko kulturaren eta euskarazko ikus-entzunezkoen inguruan duen jarrerarekin. Uste dute EITBren telebista kate eta irratietan gaztelerazko edukiei lehentasuna ematen zaiela, eta, euskara, aldiz, «zokoratuta» dagoela. Hori dela eta, EITBri galde...
2023-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/232609/xabier-lasak-eta-jon-gerediagak-irabazi-dute-irun-hiria-saria.htm
Kultura
Xabier Lasak eta Jon Gerediagak irabazi dute Irun Hiria saria
'Ura ez baita beti gardena' izena du Lasaren nobela sarituak, eta 'Zeru-lurren liburua', berriz, Gerediagaren poesia lanak. Joxean Agirreren 'Gizon barregarriak' eleberriari ere aipamen berezia egin dio epaimahaiak.
Xabier Lasak eta Jon Gerediagak irabazi dute Irun Hiria saria. 'Ura ez baita beti gardena' izena du Lasaren nobela sarituak, eta 'Zeru-lurren liburua', berriz, Gerediagaren poesia lanak. Joxean Agirreren 'Gizon barregarriak' eleberriari ere aipamen berezia egin dio epaimahaiak.
Orain arte literaturaren eremuan agertu gabeko izen bat, Xabier Lasarena, eta poesian kritikak txalotu izan duen egile bat, Jon Gerediaga, izan dira saridun 45. Irun Hiriko Kutxa Literatura sariketan. Hari esker argitaratuko du, bada, bere estreinako literatur lana Lasak (Berriozar, Nafarroa, 1967), Ura ez baita beti g...
2023-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/232610/euskal-herriaren-aitortza-politikoaren-eta-erabakitzeko-eskubidearen-alde-lan-eginen-dute-eh-baik-eta-eh-bilduk.htm
Politika
Euskal Herriaren aitortza politikoaren eta erabakitzeko eskubidearen alde lan eginen dute EH Baik eta EH Bilduk
Bi zuzendaritzek bilkura egin dute ikasturte politikoa abiatzeko, eta «jauzi politiko» baten beharra azpimarratu dute. Aurki ekimen bateratuak jartzeko xedea dute.
Euskal Herriaren aitortza politikoaren eta erabakitzeko eskubidearen alde lan eginen dute EH Baik eta EH Bilduk. Bi zuzendaritzek bilkura egin dute ikasturte politikoa abiatzeko, eta «jauzi politiko» baten beharra azpimarratu dute. Aurki ekimen bateratuak jartzeko xedea dute.
Euskal Herri mailako nazio bilkura egin dute gaur goizean EH Bai eta EH Bilduko zuzendaritzek Hiriburuko (Lapurdi) La Perle aretoan. Euskal Herriak «herri gisa dituen aukera eta arriskuak» aipatu, eta dituen erronken aurrean «baterajotze nazionalen norabidean ekimen berriak mahaigaineratzeko» hausnarketa abiatu dutela ...
2023-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/232611/deklarazio-komuna-aurkeztu-dute-g20ko-liderrek.htm
Mundua
Deklarazio komuna aurkeztu dute G20ko liderrek
Ukrainari buruzko desadostasunak alde batera utzita, erdibideko adostasunera iritsi dira munduko potentzia ekonomiko handienak. AB Afrikako Batasuna taldearen kide izango da gaurtik aurrera.
Deklarazio komuna aurkeztu dute G20ko liderrek. Ukrainari buruzko desadostasunak alde batera utzita, erdibideko adostasunera iritsi dira munduko potentzia ekonomiko handienak. AB Afrikako Batasuna taldearen kide izango da gaurtik aurrera.
New Delhi topaleku duen G20ko bileraren atarian, atzo, munduko potentzia ekonomiko handienetako buruzagiek «ia prest» zuten deklarazioaren zirriborroa. Liderrek Ukrainako gerraz dituzten desadostasunek kolokan jarri zuten hori onartzea, baina, gaur, azkenean, argitu da paisaia: Indiako lehen ministro Narendra Modik jak...
2023-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/232612/vueltan-bizikleta-adina-ikurrin.htm
Kirola
Vueltan, bizikleta adina ikurrin
«Ez dugu gure artean mugarik nahi», aldarrikatu du Gure Esku-k, Vuelta Euskal Herritik pasatzean.
Vueltan, bizikleta adina ikurrin. «Ez dugu gure artean mugarik nahi», aldarrikatu du Gure Esku-k, Vuelta Euskal Herritik pasatzean.
Vueltaren hamalaugarren etapa Euskal Herritik igaro da gaur; besteak beste, Larrainetik eta Urdatxetik (Zuberoa). Uztarrozen (Nafarroa) bukatu da etapa, Belaguako portuan. Gure Esku-k eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteak bultzatuta, herritar ugarik ikurrinak eta Nafarroako banderak atera dituzte errepide ertzetara, txir...
2023-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/232613/evenepoelek-arantza-atera-du-belaguan-irabazita.htm
Kirola
Evenepoelek arantza atera du Belaguan irabazita
Atzoko etapan 27 minutu galdu eta gero, hasieratik ibili da ihesaldia osatu nahian. Sailkapen nagusiko goialdean ez da aldaketarik izan.
Evenepoelek arantza atera du Belaguan irabazita. Atzoko etapan 27 minutu galdu eta gero, hasieratik ibili da ihesaldia osatu nahian. Sailkapen nagusiko goialdean ez da aldaketarik izan.
Kirolak zerbait badu, zera da: egun batean beltza dena, hurrengoan zuria dela. Herenegun txirrindularitza zale guztien ahotan zegoen Remco Evenepoelek (Quick Steep) izandako deskalabrua. 27 minutu galdu zituen Tourmaleteko gainean, eta agur esan zion Espainiako Vuelta irabazteko aukerari. «Barkamena eskatu nahi diet ta...
2023-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/232614/lanthimosen-poor-things-filmak-irabazi-du-urrezko-lehoia.htm
Kultura
Lanthimosen ‘Poor Things’ filmak irabazi du Urrezko Lehoia
Veneziako 80. Zinemaldiko epaimahaiaren sari nagusia Ryusuke Hamaguchik eraman du, eta zuzendari onenarena, aldiz, Matteo Garronek.
Lanthimosen ‘Poor Things’ filmak irabazi du Urrezko Lehoia. Veneziako 80. Zinemaldiko epaimahaiaren sari nagusia Ryusuke Hamaguchik eraman du, eta zuzendari onenarena, aldiz, Matteo Garronek.
Hamar zinema egun beteren ostean, gaur iluntzean banatu dituzte Veneziako 80. Zinemaldiko sariak. Argitzen azkena izan da Urrezko Lehoia, eta faboritoen artean zegoen Yorgos Lanthimosen Poor Things lanak eraman du azkenean. XIX. mendean dago girotuta filma, eta, garaiko eskema sozialetatik libre, plazer, jakintza eta a...
2023-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/232635/kazkabar-ekaitz-handia-izan-da-bart-fiteron-cintruenigon-eta-corellan.htm
Gizartea
Kazkabar ekaitz handia izan da bart Fiteron, Cintruenigon eta Corellan
Meteorologia agentziek ohartarazi dute litekeena dela gaur ere ekaitza egitea, eta alerta hori ezarri dute. Bihar isurialde atlantikoan egingo duela iragarri dute.
Kazkabar ekaitz handia izan da bart Fiteron, Cintruenigon eta Corellan. Meteorologia agentziek ohartarazi dute litekeena dela gaur ere ekaitza egitea, eta alerta hori ezarri dute. Bihar isurialde atlantikoan egingo duela iragarri dute.
Irudi ikusgarriak utzi ditu bart Nafarroako Erriberan eginiko kazkabar ekaitzak. Fiteroko kaleak izotz ibai bihurtuta ikusten dira sare sozialetan zabaldu dituzten bideoetan, eta txingorra kentzeko indusmakinak erabili behar izan dituztela. Cintruenigon eta Corellan ere gogor jo du kazkabar ekaitzak, eta Erriberatik k...
2023-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/232636/arraun-lagunak-ek-nagusitasunez-irabazi-du-kontxan.htm
Kirola
Arraun Lagunak-ek nagusitasunez irabazi du Kontxan
Donostiarrak nagusi izan dira hasi eta buka, eta ligan askotan erakutsi duten nagusitasuna erakutsi dute egun handian. 2021ean bezala, Euskotren liga eta Kontxako bandera irabazi dituzte.
Arraun Lagunak-ek nagusitasunez irabazi du Kontxan. Donostiarrak nagusi izan dira hasi eta buka, eta ligan askotan erakutsi duten nagusitasuna erakutsi dute egun handian. 2021ean bezala, Euskotren liga eta Kontxako bandera irabazi dituzte.
Estropada ikaragarria egin du Arraun Lagunak-ek, eta aise irabazi du Kontxako Bandera. Sasoia biribildu du Juan Mari Etxaberen taldeak, eta, 2021ean bezala, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera irabazi ditu. Hasiera parekatua izan da, baina ziabogara iritsi aurretik hautsi du estropada Donostiako taldeak, eta espero ez ...
2023-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/232637/estropada-eta-kontxako-bandera-urdaibairentzat.htm
Kirola
Estropada eta Kontxako Bandera, Urdaibairentzat
Une batez, Zierbena zazpi segundo aurretik izan du Bou Bizkaia-k, baina poparean erakustaldia eman dute Iker Zabalaren arraunlariek
Estropada eta Kontxako Bandera, Urdaibairentzat. Une batez, Zierbena zazpi segundo aurretik izan du Bou Bizkaia-k, baina poparean erakustaldia eman dute Iker Zabalaren arraunlariek
Sufrituta, baina Kontxako Bandera Bermeora joan da bigarren urtez jarraian. Urdaibaik irabazi du Kontxako Bandera. Bi txanden artean haizea mugitu egin da, eta lehen txandako Zierbena izan dute aurkari nagusia bermeotarrek. Une batean zazpi segundo aurretik ere izan da Zierbena, baina Urdaibaik ez die tokirik utzi ezus...
2023-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/232638/rui-costa-gailendu-da-lekunberriko-helmugan.htm
Kirola
Rui Costa gailendu da Lekunberriko helmugan
Sepp Kussek (Jumbo Visma) elastiko gorriari eutsi dio.
Rui Costa gailendu da Lekunberriko helmugan. Sepp Kussek (Jumbo Visma) elastiko gorriari eutsi dio.
Iruñea eta Lekunberri (Nafarroa) artean jokatu da gaur Vueltako 15. etapa, eta azken metroetan erabaki da, hiru txirrindularik jokaturiko esprintean. Rui Costa (Intermarche) portugaldarra izan da lehena, Lennard Kamna (Bora) alemaniarraren eta Santiago Buitrago (Bahrain) kolonbiarraren aurretik. Haiengandik 2.52 minutu...
2023-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/232639/bi-gazte-ikertzen-ari-dira-terrorismoa-goratzea-egotzita.htm
Politika
Bi gazte ikertzen ari dira «terrorismoa goratzea» egotzita
Hondarribian atzeman ditu Ertzaintzak, «Gora ETA militarra» mezua zuen ikurrin bat zutela, Segurtasun Sailak adierazi duenez.
Bi gazte ikertzen ari dira «terrorismoa goratzea» egotzita. Hondarribian atzeman ditu Ertzaintzak, «Gora ETA militarra» mezua zuen ikurrin bat zutela, Segurtasun Sailak adierazi duenez.
Bart gauean 17 eta 19 urteko bi gazte identifikatu ditu Ertzaintzak Hondarribian (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, ikurrin bat zeukaten, zeinean «Gora ETA militarra» eskuz idatzirik zegoen. Sailaren arabera, Hondarribiako Udaltzaingoak ohartarazi dio Ertzaintzari mezuaz. Ertzaintzaren ...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232640/rubialesek-dimisioa-eman-du.htm
Kirola
Rubialesek dimisioa eman du
Espainiako Futbol Federazioko presidente eta UEFAko presidente karguak utzi ditu. «Zain geratzeak eta hari eusteak ez du ezer onik ekarriko», adierazi du ohar bidez.
Rubialesek dimisioa eman du. Espainiako Futbol Federazioko presidente eta UEFAko presidente karguak utzi ditu. «Zain geratzeak eta hari eusteak ez du ezer onik ekarriko», adierazi du ohar bidez.
Hiru asteren ostean, dimisioa aurkeztu du Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidenteak eta UEFAko presidenteordeak. Bart gauean hartu du erabakia. Erabaki bat baino gehiago hartu dira Rubialesen aurka: FIFAk 90 egunez kargugabetu zuen; TADek «larritzat» jo zuen Jennifer Hermoso Espainiako selekzioko futbola...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232641/aragonesen-oharra-espainiako-estatuari-amnistia-ez-da-ezeren-amaiera-izango.htm
Mundua
Aragonesen oharra Espainiako Estatuari: «Amnistia ez da ezeren amaiera izango»
Lore eskaintza egin du Kataluniako Gobernuak goizean. Arratsaldean dira urteroko manifestazioa egitekoak, Bartzelonan.
Aragonesen oharra Espainiako Estatuari: «Amnistia ez da ezeren amaiera izango». Lore eskaintza egin du Kataluniako Gobernuak goizean. Arratsaldean dira urteroko manifestazioa egitekoak, Bartzelonan.
Irailak 11 dituen aldiro, Kataluniako banderek mukuru betetzen dituzte kaleak. Diada da gaurkoa, Kataluniako aberriaren eguna. Bartzelonako Rafael Casanovaren omenezko oroitarrian lore eskaintza eginez hasi dute eguna. Bertan izan dira, besteak beste, Kataluniako Gobernuko kargudunak; ondoren, Els Segadors kantatu dute...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232642/kontxako-banderak-azkeneko-hamarkadako-ikusle-daturik-onenak-izan-ditu.htm
Bizigiro
Kontxako Banderak azkeneko hamarkadako ikusle daturik onenak izan ditu
Emakumezkoen estropadak %31ko ikusle kuota izan zuen —euskaldunen artean, %54,7koa—; eta gizonezkoen estropadak, %39,2koa —euskaldunen artean, %57,8koa—.
Kontxako Banderak azkeneko hamarkadako ikusle daturik onenak izan ditu. Emakumezkoen estropadak %31ko ikusle kuota izan zuen —euskaldunen artean, %54,7koa—; eta gizonezkoen estropadak, %39,2koa —euskaldunen artean, %57,8koa—.
Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak azkeneko urteetako ikusle daturik handienak bereganatu zituen atzo ETB1en: Arraun Lagunak taldeak irabazitako estropadak %31,7ko ikusle kuota bereganatu zuen —euskaldunen artean, %54,7koa—. Emakumezkoen estropadetan 2008tik izan den daturik handiena da hori. Urdaibaik irabazita...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232643/seismotik-bizirik-ateratakoak-aurkitzeko-atzerako-kontaketa.htm
Mundua
Seismotik bizirik ateratakoak aurkitzeko atzerako kontaketa
Gutxienez 2.862 dira ostiral gaueko lurrikaran hildakoak Marokon, eta 2.562 zaurituak. Erreskate taldeak eta diru laguntzak bidali dituzte nazioartetik, baina zailtasun handiak dituzte hondakin artean harrapatutakoak ateratzeko.
Seismotik bizirik ateratakoak aurkitzeko atzerako kontaketa. Gutxienez 2.862 dira ostiral gaueko lurrikaran hildakoak Marokon, eta 2.562 zaurituak. Erreskate taldeak eta diru laguntzak bidali dituzte nazioartetik, baina zailtasun handiak dituzte hondakin artean harrapatutakoak ateratzeko.
Milaka lagunek hirugarrenez eman behar izan dute gaua kalean, ostiral iluntzean Marrakex hego-mendebaldea astindu zuen 6,9 graduko lurrikararen ostean. Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, gutxienez 2.862 dira hildakoak, eta 2.562 zaurituak. Baina erreskate taldeek biktimen bila jarraitzen dute, eta ziurtzat ...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232644/laquogeroa-erabakitzeko-eskubidearaquo-aldarrikatu-dute-eajk-eta-eh-bilduk.htm
Politika
«Geroa erabakitzeko eskubidea» aldarrikatu dute EAJk eta EH Bilduk
Luke Uribe-Etxebarriak uste du «modu baketsuan, demokratikoan eta askean» erabaki behar dutela Kataluniak eta Euskal Herriak. Idurre Bidegurenek «burujabetza» galdegin du «herritarren behar izanei erantzuteko».
«Geroa erabakitzeko eskubidea» aldarrikatu dute EAJk eta EH Bilduk. Luke Uribe-Etxebarriak uste du «modu baketsuan, demokratikoan eta askean» erabaki behar dutela Kataluniak eta Euskal Herriak. Idurre Bidegurenek «burujabetza» galdegin du «herritarren behar izanei erantzuteko».
EAJk eta EH Bilduk ordezkariak bidali dituzte Diadara, eta biek ala biek egin dituzte lore eskaintzak Rafael Casanova monumentuaren aurrean, Bartzelonan. EAJko senatari Luke Uribe-Etxebarriak «Euskadi eta Kataluniaren eskubidea» aldarrikatu du haien geroa erabakitzeko, «modu baketsuan, demokratikoan eta askean». Bi naz...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232645/eitbko-irratietan-hiru-greba-egunera-deitu-dute-laquoinposizioen-aurkaraquo.htm
Bizigiro
EITBko irratietan hiru greba egunera deitu dute, «inposizioen aurka»
Hilaren 14an eta 26an eta urriaren 19an izango dira lanuzteak. Salatu dute lan hitzarmena ez dela berritu hamahiru urtean.
EITBko irratietan hiru greba egunera deitu dute, «inposizioen aurka». Hilaren 14an eta 26an eta urriaren 19an izango dira lanuzteak. Salatu dute lan hitzarmena ez dela berritu hamahiru urtean.
EITB taldeko irratietan ezinegona gailentzen ari da langileen artean. Bat baino gehiago dira ezinegonaren arrazoiak, baina gailentzen direnetako bat da hamahiru urte daramatzatela lan hitzarmena berritu gabe. «Bitartean, gainera, gure zereginak eguneratu eta egokitu behar izan ditugu, lan baldintza horiei buruz negozia...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232646/laquoorain-eta-beti-allende-presenteraquo.htm
Mundua
«Orain eta beti, Allende presente»
Allenderen kontrako estatu kolpearen 50. urteurrena da gaur, eta minutu bateko isilunearekin gogoratu dute Moneda bonbardatzen hasi zireneko unea. Atzo milaka txiletar atera ziren kalera diktaduraren biktimak gogoratzeko. Gabriel Boric Txileko presidentea manifestazioari batu zitzaion Monedatik pasatu denean. Milaka em...
«Orain eta beti, Allende presente». Allenderen kontrako estatu kolpearen 50. urteurrena da gaur, eta minutu bateko isilunearekin gogoratu dute Moneda bonbardatzen hasi zireneko unea. Atzo milaka txiletar atera ziren kalera diktaduraren biktimak gogoratzeko. Gabriel Boric Txileko presidentea manifestazioari batu zitzaio...
Txilek minutu bateko isilune bat gorde du Salvador Allenderen kontrako estatu kolpearen 50. urteurrenean. 1973ko irailaren 11an 07:00etan altxatu ziren militarrak, AEBen laguntzarekin, Herri Batasunaren gobernuaren kontra, eta 11:52ean hasi ziren Moneda jauregia bonbardatzen, Allende presidentearen egoitza. 2023ko irai...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232647/bildarratzek-esan-du-hezkuntza-legea-bideratuta-dagoela.htm
Gizartea
Bildarratzek esan du Hezkuntza Legea «bideratuta» dagoela
Sailburuak espero du eskola garraioarekin dagoen arazoa «oso azkar» konpontzea. Hezkuntza Sailaren arabera, zerbitzu guztiak eman dituzte Gipuzkoan; %60 inguru Araban; eta %10 Bizkaian.
Bildarratzek esan du Hezkuntza Legea «bideratuta» dagoela. Sailburuak espero du eskola garraioarekin dagoen arazoa «oso azkar» konpontzea. Hezkuntza Sailaren arabera, zerbitzu guztiak eman dituzte Gipuzkoan; %60 inguru Araban; eta %10 Bizkaian.
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak legealdiko lege garrantzitsuenetako bat izan du hizpide: Hezkuntza Lege berriaz aritu da Onda Vasca irratian. Haren esanetan, legea «bideratuta» dago, eta espero du EAJren, PSE-EEren eta EH Bilduren babesarekin onartzea. Prozesuaren nondik norakoen berri ere em...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232648/sumar-proiektu-laquoautonomoraquo-batekin-aurkeztuko-da-eusko-legebiltzarrerako-bozetara.htm
Politika
Sumar proiektu «autonomo» batekin aurkeztuko da Eusko Legebiltzarrerako bozetara
Lander Martinezen arabera, proiektuak gaitasuna izango du «demokrazian sinesten duen edozeinekin elkarrizketak izateko». Lehendakarigaia nor izango den ez dute zehaztu.
Sumar proiektu «autonomo» batekin aurkeztuko da Eusko Legebiltzarrerako bozetara. Lander Martinezen arabera, proiektuak gaitasuna izango du «demokrazian sinesten duen edozeinekin elkarrizketak izateko». Lehendakarigaia nor izango den ez dute zehaztu.
Datorren urterako aurreikusten diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztuko da Sumar. Hala adierazi du gaur goizean Lander Martinez Sumarren Bizkaiko diputatuak, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. Haren arabera, proiektu «autonomo» bat aurkeztuko dute, eta «harreman argia» izango du Sumarrekin, b...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232649/urkulluk-dio-autogobernua-eta-euskara-direla-etorkizuneko-proiektuaren-gakoak.htm
Politika
Urkulluk dio autogobernua eta euskara direla «etorkizuneko proiektuaren» gakoak
Datorren ostegunean eginen da Politika Orokorrari buruzko eztabaida, baina gaur zabaldu dute lehendakariaren solasaldiaren laburpena.
Urkulluk dio autogobernua eta euskara direla «etorkizuneko proiektuaren» gakoak. Datorren ostegunean eginen da Politika Orokorrari buruzko eztabaida, baina gaur zabaldu dute lehendakariaren solasaldiaren laburpena.
Euskara, autogobernua eta «Euskadik Europako Batasunean parte hartzea» dira Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak «Euskadiren etorkizuneko proiekturako» planteatu dituen zutabe nagusiak. Datorren ostegunean eginen den Politika Orokorrari buruzko eztabaidan horiez mintzatuko den arren, gaur zabaldu du bere sol...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232650/hazkunde-aurreikuspena-apaldu-egin-du-europako-batzordeak.htm
Ekonomia
Hazkunde aurreikuspena apaldu egin du Europako Batzordeak
Euroguneko ekonomia aurten %0,8 haziko dela uste du, udaberrian %1,1 handituko zela iragarri bazuen ere. Inflazioa %5,6era jaitsiko da, eta diru politika zurrunak ekonomia geldotzen jarraituko du.
Hazkunde aurreikuspena apaldu egin du Europako Batzordeak. Euroguneko ekonomia aurten %0,8 haziko dela uste du, udaberrian %1,1 handituko zela iragarri bazuen ere. Inflazioa %5,6era jaitsiko da, eta diru politika zurrunak ekonomia geldotzen jarraituko du.
Europako eta euroguneko ekonomiak ahul jarraitzen du, nahiz eta hazten segitu. Horregatik, Europako Batzordeak apaldu egin ditu maiatzean urte honetarako egindako hazkunde aurreikuspenak, eta baita datorren urterako iragarpenak ere. Hala, Bruselak uste du aurten Europako barne produktu gordina %0,8 handituko dela —mai...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232651/lizarra-garazi-laquooroitzapen-txarraraquo-da-estebanentzat.htm
Politika
Lizarra-Garazi «oroitzapen txarra» da Estebanentzat
Bihar 25 urte beteko dira Lizarrako adierazpena aurkeztu zutenetik, eta, prozesu horren harira, EAJko diputatu Aitor Estebanek esan du ez zela izan «esperientzia ona».
Lizarra-Garazi «oroitzapen txarra» da Estebanentzat. Bihar 25 urte beteko dira Lizarrako adierazpena aurkeztu zutenetik, eta, prozesu horren harira, EAJko diputatu Aitor Estebanek esan du ez zela izan «esperientzia ona».
Espainiako Kongresuko EAJko bozeramaile Aitor Estebanek ez du oroitzapen onik Lizarra-Garaziko prozesuari lotuta. Harentzat, «oroitzapen txarra» da; «ez zen esperientzia ona izan», esan du ETB1ean emandako elkarrizketa batean. Lizarra-Garazi mugarria izan zen estreinako aldiz hainbat alderdiren eta eragileren adostasun...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232652/habek-doako-ikastaroak-eskainiko-dizkie-16-eta-18-urte-artekoei-euskarazko-komunikazioa-hobetzeko.htm
Gizartea
HABEk doako ikastaroak eskainiko dizkie 16 eta 18 urte artekoei, euskarazko komunikazioa hobetzeko
Helburua da C1 maila hobetu nahi dutenen gaitasuna hobetzea, azterketa probarik egin gabe. Matrikulazio kanpaina ireki da euskaltegietan.
HABEk doako ikastaroak eskainiko dizkie 16 eta 18 urte artekoei, euskarazko komunikazioa hobetzeko. Helburua da C1 maila hobetu nahi dutenen gaitasuna hobetzea, azterketa probarik egin gabe. Matrikulazio kanpaina ireki da euskaltegietan.
Euskara ikastea gero eta errazagoa leloa hartuta abiatu du matrikulazio kanpaina HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak. Mezu argi bat helarazita hasi dute euskaltegiek ikasturte berria: herritarrak euskaltegian izena ematera animatu dituzte, bereziki inoiz euskaltegi batera joan ez direnak edo na...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232653/ertzaintzak-bi-familia-etxegabetu-ditu-gasteizko-prado-kalean.htm
Gizartea
Ertzaintzak bi familia etxegabetu ditu Gasteizko Prado kalean
Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, familia horiek «argirik, erroldarik eta kontraturik gabe» bizi ziren, talde kriminal baten iruzurraren biktima izan ostean. Bihar beste etxegabetze bat izango da Idiazabalen.
Ertzaintzak bi familia etxegabetu ditu Gasteizko Prado kalean. Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, familia horiek «argirik, erroldarik eta kontraturik gabe» bizi ziren, talde kriminal baten iruzurraren biktima izan ostean. Bihar beste etxegabetze bat izango da Idiazabalen.
Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak bi familia etxegabetu dituzte gaur, sarrailagile baten laguntzarekin. «Etxegabetzeak gelditu!» oihu artean, Gasteizko Prado kaleko 4. zenbakia desjabetu dute eguerdian. Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak eman du abisua, eta dozenaka lagun elkartu dira han etxegabetuei babesa adier...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232654/herritarren-4-benetako-pobrezian-bizi-dira-eusko-jaurlaritzaren-arabera.htm
Gizartea
Herritarren %4 «benetako pobrezian» bizi dira, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Azken hamarkadako ehunekorik txikiena bada ere, gero eta herritar gehiago bizi dira ongizate faltaren arriskuan
Herritarren %4 «benetako pobrezian» bizi dira, Eusko Jaurlaritzaren arabera. Azken hamarkadako ehunekorik txikiena bada ere, gero eta herritar gehiago bizi dira ongizate faltaren arriskuan
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako pobrezia adierazleak neurtzeko, Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkesta egin du aurten ere Eusko Jaurlaritzak. 10.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte galdeketan, eta, emaitza nagusien arabera, «hobekuntzak» izan dira aurreko urteekin konparatuz. «Benetako pobreziar...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232655/langile-bat-hil-da-elorrion-basoan-istripu-bat-izan-ostean.htm
Ekonomia
Langile bat hil da Elorrion, basoan istripu bat izan ostean
Irailaren 5ean jazo zen ezbeharra, eta irailaren 8an hil zen, zuhaitz batek buruan jo ostean zituen zauriengatik.
Langile bat hil da Elorrion, basoan istripu bat izan ostean. Irailaren 5ean jazo zen ezbeharra, eta irailaren 8an hil zen, zuhaitz batek buruan jo ostean zituen zauriengatik.
LAB sindikatuak adierazi duenaren arabera, joan den ostiralean 54 urteko langile bat hil zen Elorrion (Bizkaia), basoan lan istripu bat izan zuela eta. Antza denez, zuhaitz batek buruan jo zuen gizona irailaren 5ean, eta istripu horrek eragindako zauriak direla-eta hil zen, hiru egun geroago. Sindikatuak egin ohi duen...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232656/nafarroako-gobernuak-eskatu-du-hondamendi-eremu-izendatzeko-ekaitzak-kalte-egindako-herriak.htm
Gizartea
Nafarroako Gobernuak eskatu du hondamendi eremu izendatzeko ekaitzak kalte egindako herriak
UPNk aurkeztu du oharra, eta eskerrak eman dizkie kalteak konpontzeko lanean ari diren guztiei
Nafarroako Gobernuak eskatu du hondamendi eremu izendatzeko ekaitzak kalte egindako herriak. UPNk aurkeztu du oharra, eta eskerrak eman dizkie kalteak konpontzeko lanean ari diren guztiei
Kazkabar ekaitz handia izan zen herenegun Fiteron, Cintruenigon eta Corellan (Nafarroa), eta oraindik zehazteko dago zein diren fenomeno meteorologikoak eragindako kalteak. Dena den, Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen batzarrak ohar bat onartu du gaur, zeinaren bidez eskatzen duen «eragindako eremuak leheneratzeko l...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232657/gorka-hermosak-eta-garikoitz-mendizabalek-sustraien-matxinada-diskoa-plazaratu-dute.htm
Kultura
Gorka Hermosak eta Garikoitz Mendizabalek ‘Sustraien matxinada’ diskoa plazaratu dute
Soinu jotzaileak konposatutako 11 abesti bildu dituzte lanean, estilo ugari uztartzen dituztenak. Carles Benavent eta Tino di Geraldo musikariekin grabatu dute lana, eta Elkar diskoetxearekin kaleratu.
Gorka Hermosak eta Garikoitz Mendizabalek ‘Sustraien matxinada’ diskoa plazaratu dute. Soinu jotzaileak konposatutako 11 abesti bildu dituzte lanean, estilo ugari uztartzen dituztenak. Carles Benavent eta Tino di Geraldo musikariekin grabatu dute lana, eta Elkar diskoetxearekin kaleratu.
Soinuan bata eta txistuan bestea, bi musika tresnetan erreferentetzat hartuak dira Gorka Hermosa eta Garikoitz Mendizabal. Nazioartean maiz saritua, Hermosak konposatutako lanak mundu osoko orkestrek jo izan dituzte urteotan; eta Mendizabalek, berriz, urteak daramatza frogatzen txistua molde eta joera askotara egokitze...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232658/bilboko-metroak-berrabiatu-du-indautxu-eta-zazpi-kaleen-arteko-zerbitzua.htm
Gizartea
Bilboko Metroak berrabiatu du Indautxu eta Zazpi Kaleen arteko zerbitzua
Pertsona bat harrapatu du metroak arratsaldean, Abandoko geltokian. Zerbitzua eten duten arren, jada martxan da.
Bilboko Metroak berrabiatu du Indautxu eta Zazpi Kaleen arteko zerbitzua. Pertsona bat harrapatu du metroak arratsaldean, Abandoko geltokian. Zerbitzua eten duten arren, jada martxan da.
Metroak pertsona bat harrapatu du Abandoko geltokian, 17:30 aldera. Halako kasuetarako protokoloa aktibatuta, haraino joan dira Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak. Zerbitzua etenda egon da bi orduz Indautxu eta Zazpi Kaleak geltokien artean. Bilboko Metroak jakinarazi duenez, ordea, jada martxan dago. Une batez, ez d...
2023-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/232659/libian-2000-lagun-hil-dira-daniel-zikloiarengatik.htm
Mundua
Libian 2.000 lagun hil dira 'Daniel' zikloiarengatik
Ekialdeko gobernuko lehen ministroak esan du «auzo batzuk erabat desagertu» direla.
Libian 2.000 lagun hil dira 'Daniel' zikloiarengatik. Ekialdeko gobernuko lehen ministroak esan du «auzo batzuk erabat desagertu» direla.
Libia ekialdeko GSU Elkartasun Nazionaleko Gobernuko lehen ministro Osama Hammadek jakinarazi du gutxienez 2.000 lagun hil direla herrialdearen ipar-ekialdean, Daniel zikloiarengatik eta horrek eragindako uholdeen ondorioz. «Auzo batzuk erabat desagertu dira», deskribatu du Hammadek; batez ere Derna hiria jo du gogorre...
2023-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/232660/kalte-handiak-eragin-ditu-kazkabar-ekaitzak-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
Gizartea
Kalte handiak eragin ditu kazkabar ekaitzak Bizkaian eta Gipuzkoan
Emakume bat zauritu da Igorren (Bizkaian), eta trafiko arazo ugariren berri eman dute
Kalte handiak eragin ditu kazkabar ekaitzak Bizkaian eta Gipuzkoan. Emakume bat zauritu da Igorren (Bizkaian), eta trafiko arazo ugariren berri eman dute
Euriak ez ezik, izotz puska mardulek erasan diete Bizkai eta Gipuzkoako zenbait udalerriri. Atzo arratsaldeko lehen orduan sartu da kazkabar ekaitza mendebaldetik, eta kalte handiak eragin ditu. Igorren (Bizkaia), esate baterako, emakume bat artatu behar izan dute herriko osasun zentroan, txingorrak zaurituta. Autoeta...
2023-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/232684/kartzela-zigorra-urtebete-laburtu-diote-iruntildeeko-talde-bortxaketako-espetxeratuetako-bati.htm
Gizartea
Kartzela zigorra urtebete laburtu diote Iruñeko talde bortxaketako espetxeratuetako bati
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 'soilik baietz da baietz' legea aplikatuta hartu du erabakia. Angel Boza da zigorra laburtuko diotena.
Kartzela zigorra urtebete laburtu diote Iruñeko talde bortxaketako espetxeratuetako bati. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 'soilik baietz da baietz' legea aplikatuta hartu du erabakia. Angel Boza da zigorra laburtuko diotena.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak hamabost urtetik hamalaura murriztu du Angel Bozari ezarritako kartzela zigorra. Boza da 2016ko sanferminetako lehen gauean 18 urteko emakume bat bortxatu zuten bost gizonetako bat. Erabakia soilik baietz da baietz legea aplikatuta hartu dute. Lehenago ere saiatu zen Boza bere zigo...
2023-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/232685/erregaien-garestitzeak-27ra-igoarazi-du-inflazioa-hegoaldean.htm
Ekonomia
Erregaien garestitzeak %2,7ra igoarazi du inflazioa Hegoaldean
Elikagaien garestitzea gutxitzen ari bada ere, erregaiak garestitu besterik ez dira egin udan. Azpiko inflazioak %6tik gora jarraitzen du.
Erregaien garestitzeak %2,7ra igoarazi du inflazioa Hegoaldean. Elikagaien garestitzea gutxitzen ari bada ere, erregaiak garestitu besterik ez dira egin udan. Azpiko inflazioak %6tik gora jarraitzen du.
Inflazio orokorrean aldaketa handirik ez da izan abuztuan, %2,6tik %2,7ra egin baitu gora Hego Euskal Herrian. INE Espainiako Estatistika Insitutuaren datuen arabera, erregaien garestitzeak igoarazi du batez ere KPI kontsumorako prezioen indizea. Elikagaien garestitzeak beheranzko joerarekin jarraitzen du, nahiz eta ol...
2023-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/232686/europako-parlamentuak-600000-euro-itzultzeko-eskatuko-dio-michele-alliot-marieri.htm
Politika
Europako Parlamentuak 600.000 euro itzultzeko eskatuko dio Michele Alliot-Marieri
Leporatzen diote 2014tik 2019ra diru publikoarekin ordaindutako enplegu faltsu bat sortu izana bere ilobarentzat
Europako Parlamentuak 600.000 euro itzultzeko eskatuko dio Michele Alliot-Marieri. Leporatzen diote 2014tik 2019ra diru publikoarekin ordaindutako enplegu faltsu bat sortu izana bere ilobarentzat
Libération egunkariak jakinarazi duenez, eurodiputatu zen garaian bere ilobarentzat enplegu faltsu bat sortu izana leporatzen diote Michele Alliot-Marieri. Frantziako egunkariaren arabera, 2016an abiatu zuen ikerketa OLAF Iruzurraren Aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak, Batasun Nazionalean enplegu faltsuak sortzeko si...
2023-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/232687/frantziak-uko-egin-dio-hizkuntza-gutxituen-europako-ituna-berresteari-beste-behin.htm
Gizartea
Frantziak uko egin dio Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna berresteari, beste behin
Frantziako Konstituzio Kontseiluaren arabera ituna berresteak herritarren arteko berdintasun printzipioa urratuko lukeela erantzun dio Alsazia Elebiduna federazioari Lauren Boone Europako gaietarako Frantziako estatu idazkariak.
Frantziak uko egin dio Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna berresteari, beste behin. Frantziako Konstituzio Kontseiluaren arabera ituna berresteak herritarren arteko berdintasun printzipioa urratuko lukeela erantzun dio Alsazia Elebiduna federazioari Lauren Boone Europako gaietarako Frantziako estatu idazkariak.
Ezezkoan segitzen du Frantziak. Ez du Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna berretsiko. Hala jakinarazi du Lauren Boone Europako gaietarako Frantziako estatu idazkariak Alsazia Elebiduna federazioak egindako eskaerari emandako erantzunean. Alsaziarrek otsailean idatzi zioten Emmanuel Macron Frantziako presidenteari, eta a...
2023-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/232688/david-campionek-irunerriko-mankomunitateko-presidente-karguari-eutsiko-dio.htm
Gizartea
David Campionek Iruñerriko Mankomunitateko presidente karguari eutsiko dio
Gobernu ituna sinatu dute EH Bilduk, independenteek, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak.
David Campionek Iruñerriko Mankomunitateko presidente karguari eutsiko dio. Gobernu ituna sinatu dute EH Bilduk, independenteek, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak.
Bigarrenez hautatuko dute David Campion, Ollarango alkate independentea, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari izateko. EH Bilduk, hautetsi independenteek, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak itun programatikoa adostu dute, Campionen hautagaitza babesteko eta UPNri berriz ere ateak ixteko. Gaur arratsaldeko bilkuran haut...
2023-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/232689/solarisek-hidrogeno-bidezko-235-autobus-egingo-ditu.htm
Ekonomia
Solarisek hidrogeno bidezko 235 autobus egingo ditu
Italian eta Alemanian sinatutako kontratuek 150 milioiko fakturazioa ekarriko diote CAFen filialari.
Solarisek hidrogeno bidezko 235 autobus egingo ditu. Italian eta Alemanian sinatutako kontratuek 150 milioiko fakturazioa ekarriko diote CAFen filialari.
Solaris enpresak, zeina CAFen filiala den, hidrogeno bidez ibiliko diren 235 autobus egiteko kontratuak lortu ditu Italiako Bologna eta Venezia hirietan eta Kolonia (Alemania) hirian. Proiektu guztiak batuta, 150 milioiko fakturazioa ekarriko dio enpresari, baina baliteke handiagoa izatea, kontratuetan azaltzen diren z...
2023-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/232690/libia-ipar-ekialdea-hondamendi-eremu-izendatu-dute-uholdeengatik-5200dik-gora-dira-hildakoak.htm
Mundua
Libia ipar-ekialdea hondamendi eremu izendatu dute uholdeengatik; 5.200dik gora dira hildakoak
‘Daniel’ zikloiaren ondorioz 8.200 lagunetik gora desagertu dira, agintarien eta GKEen arabera.
Libia ipar-ekialdea hondamendi eremu izendatu dute uholdeengatik; 5.200dik gora dira hildakoak. ‘Daniel’ zikloiaren ondorioz 8.200 lagunetik gora desagertu dira, agintarien eta GKEen arabera.
Orduek aurrera egin ahala, gora baizik ez dute egiten Libia ipar-ekialdean hildakoen eta desagertuen kopuruek. Daniel zikloiaren ondorioz, Derna hiriaren inguruko bi urtegik gainezka egin zuten atzo, eta horrek uholdeak eragin zituen. Dagoeneko 5.200dik gora dira hildakoak, eta 8.200 lagun inguru daude desagertuta, eki...
2023-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/232691/rubialesek-inputatu-gisa-deklaratuko-du.htm
Kirola
Rubialesek inputatu gisa deklaratuko du
Espainiako Auzitegi Nazionalak deitu du heldu den ostiralean deklaratzera. Fiskaltzaren kereila onartu zuen atzo; horretan, sexu erasoa egitea, eta Hermosori eta haren inguruari jazotakoa justifikatzea behartzea leporatzen dio.
Rubialesek inputatu gisa deklaratuko du. Espainiako Auzitegi Nazionalak deitu du heldu den ostiralean deklaratzera. Fiskaltzaren kereila onartu zuen atzo; horretan, sexu erasoa egitea, eta Hermosori eta haren inguruari jazotakoa justifikatzea behartzea leporatzen dio.
Herenegun gauean dimisioa aurkeztu zuen Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidenteak, baina Rubiales auzia ez da amaitu erabaki horrekin. Espainiako Auzitegi Nazionalak epailearen aurrean deklaratzera deitu du, datorren ostiraleko 12:00etan. Inputatu gisa egingo du. Munduko Koparen finalean, Rubialesek Jen...
2023-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/232692/hegazkinen-sektoreak-aise-gainditu-du-pandemia-hegoaldean.htm
Ekonomia
Hegazkinen sektoreak aise gainditu du pandemia Hegoaldean
Hego Euskal Herriko lau aireportuek iazko eta 2019ko abuztuko datuak hobetu dituzte. 766.996 bidaiari ibili dira lau aireportuetan.
Hegazkinen sektoreak aise gainditu du pandemia Hegoaldean. Hego Euskal Herriko lau aireportuek iazko eta 2019ko abuztuko datuak hobetu dituzte. 766.996 bidaiari ibili dira lau aireportuetan.
Gero eta jende gehiago ari da aukeratzen hegazkina bidaiatzeko garraiobide gisa; hala diote, behintzat, Aenak argitaratutako behin-behineko datuek. Hego Euskal Herriko lau aireportuek guztira 766.996 bidaiari hartu dituzte abuztuan, 2022an eta 2019an baino gehiago. Pandemian kolpe handia hartu zuen sektoreak, debekatua...
2023-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/232693/celsarentzako-bazkide-industrial-bat-nahi-du-jaurlaritzak.htm
Ekonomia
Celsarentzako bazkide industrial bat nahi du Jaurlaritzak
Gaur egun altzairu enpresaren jabe diren funtsek hura saltzen dutenean industria jarduna bermatuko duen bazkide bat nahi du Tapia sailburuak, eta esan du badagoela interesa agertu duenik
Celsarentzako bazkide industrial bat nahi du Jaurlaritzak. Gaur egun altzairu enpresaren jabe diren funtsek hura saltzen dutenean industria jarduna bermatuko duen bazkide bat nahi du Tapia sailburuak, eta esan du badagoela interesa agertu duenik
Celsa altzairutegiaren kontrola hartu duten inbertsio funtsak kate motzean lotuko dituen bazkide industrial bat nahi du Eusko Jaurlaritzak. Hala onartu du Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko Sailburuak, eta zehaztu du badaudela esku hartzeko interesa erakutsi duten beste enpresa batzuk. Espainiako Gobernuak oraindik e...
2023-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/232694/herritar-denentzako-politikekin-lotu-du-anduezak-pseren-garaipena.htm
Politika
«Herritar denentzako politikekin» lotu du Anduezak PSEren «garaipena»
EAEn, boto kopuruan irabazi zituen PSE-EEk uztailaren 23ko bozak, eta alderdiko idazkari nagusiak helarazi du «balio duen politikaren aldeko mezua» izan dela emaitza hori.
«Herritar denentzako politikekin» lotu du Anduezak PSEren «garaipena». EAEn, boto kopuruan irabazi zituen PSE-EEk uztailaren 23ko bozak, eta alderdiko idazkari nagusiak helarazi du «balio duen politikaren aldeko mezua» izan dela emaitza hori.
PSE-EEko Batzorde Exekutiboak bilera egin zuen atzo, eta idazkari nagusi Eneko Anduezak batzar horretan egindako hainbat hausnarketaren berri eman du gaur. Uztailaren 23an, EAEn, PSE-EEk garaitu zuela azpimarratuz hasi da, eta boto kopuruan izan zen garaipen hori «herritar denentzat egiten diren politikekin» lotu du. A...
2023-9-14
https://www.berria.eus/albisteak/232695/dolomiten-gaineko-ekaitz-baten-irudiak-irabazi-du-udako-argazki-lehiaketa.htm
Bizigiro
Dolomiten gaineko ekaitz baten irudiak irabazi du udako argazki lehiaketa
Irakurleek epea zabalik dute beste hogei argazkiren artean bozkatzeko.
Dolomiten gaineko ekaitz baten irudiak irabazi du udako argazki lehiaketa. Irakurleek epea zabalik dute beste hogei argazkiren artean bozkatzeko.
«Mendia ala hondartza?». Aukera horiekin hasten dira asko udako oporretan pentsatzen. Urtero legez, ehunka irakurlek oporretako argazkiak bidali dituzte BERRIAk antolaturiko udako argazkien lehiaketara, eta, irabazleen artean, eztabaida gutxi dago, mendia eta hondartza, biak, jaso dituztelako sarituriko irudietan. Best...
2023-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/232696/urdaibaik-laquozoritxarrekotzatraquo-jo-ditu-goikoetxeak-presoen-inguruan-esandakoak.htm
Politika
Urdaibaik «zoritxarrekotzat» jo ditu Goikoetxeak presoen inguruan esandakoak
Bermeo-Urdaibaiko Iñaki Goikoetxea arraunlariak Iurgi Garitagoitia euskal presoa gogoratu zuen igandean, Kontxako Bandera irabazi berritan, eta Arnaldo Otegik zoriondu egin zuen sare sozialetan. Gaur arte ez du etenik izan EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren aurkako kritika zaparradak.
Urdaibaik «zoritxarrekotzat» jo ditu Goikoetxeak presoen inguruan esandakoak. Bermeo-Urdaibaiko Iñaki Goikoetxea arraunlariak Iurgi Garitagoitia euskal presoa gogoratu zuen igandean, Kontxako Bandera irabazi berritan, eta Arnaldo Otegik zoriondu egin zuen sare sozialetan. Gaur arte ez du etenik izan EH Bilduko koordina...
Bermeo-Urdaibai arraun elkartearen arabera, «zoritxarrekoak» izan dira Iñaki Goikoetxea arraunlariaren adierazpenak euskal presoei erreparatuz, eta «modu pertsonalean» egin zituela nabarmendu du. Klubak dio Goikoetxea ez zela taldea ordezkatzeko hautatutako arraunlaria, baina ETBk deitu zuela bere ontzira. Han gogoratu...
2023-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/232697/erregai-fosilak-amaitzeko-eskatzeko-manifestazioa-egingo-dute-ostiralean.htm
Gizartea
Erregai fosilak amaitzeko eskatzeko manifestazioa egingo dute ostiralean
Bilbon egingo dute mobilizazioa, ‘Deskarbonizazioa orain! Azkarra, zuzena eta behin betikoa’ lelopean. Petronor enpresak eragiten dituen kalteak ere salatu nahi dituzte.
Erregai fosilak amaitzeko eskatzeko manifestazioa egingo dute ostiralean. Bilbon egingo dute mobilizazioa, ‘Deskarbonizazioa orain! Azkarra, zuzena eta behin betikoa’ lelopean. Petronor enpresak eragiten dituen kalteak ere salatu nahi dituzte.
Irailaren 20an egingo du NBEk klimari buruzko goi bilera, New Yorken. Klima larrialdiaren aurrean hainbat herrialdek duten «anbizio eskasa» salatu nahi dute, eta munduko tenperaturaren igoerari mugak jartzeko gobernu horien borondatea piztu. Euskal Herriko hainbat talde ekologistak bat egin dute nazioarteko deialdiarek...
2023-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/232698/sinadurak-bilduko-dituzte-euskara-gehiago-egoteko-hezkuntza-legean.htm
Gizartea
Sinadurak bilduko dituzte «euskara gehiago» egoteko Hezkuntza Legean
Euskalgintzaren Kontseiluak eta hezkuntza komunitateko eragile nagusiek euskarazko eredu orokor inklusiboa eskatu dute. Sinadurak legebiltzar taldeei helaraziko dizkiete, aintzat har ditzaten
Sinadurak bilduko dituzte «euskara gehiago» egoteko Hezkuntza Legean. Euskalgintzaren Kontseiluak eta hezkuntza komunitateko eragile nagusiek euskarazko eredu orokor inklusiboa eskatu dute. Sinadurak legebiltzar taldeei helaraziko dizkiete, aintzat har ditzaten
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Hezkuntza Legea ontzen hasi zenetik, haren inguruko balorazio ugari egin ditu Euskalgintzaren Kontseiluak. Testua xehe aztertzeaz gain, ekarpenak egin dizkio Eusko Legebiltzarrean tramitatzen ari den arauari. Hezkuntza komunitatearekin eta gehiengo sindikalarekin hitzartuta egin ditu propos...
2023-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/232699/esther-apraiz-jeltzalea-izango-da-eudeleko-presidente-berria.htm
Politika
Esther Apraiz jeltzalea izango da Eudeleko presidente berria
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta plataforma independenteen ordezkaritza batek akordio bat itxi dute hautagaitza bakarra aurkezteko. Zuzendaritzan seina kide izango dituzte EAJk eta EH Bilduk.
Esther Apraiz jeltzalea izango da Eudeleko presidente berria. EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta plataforma independenteen ordezkaritza batek akordio bat itxi dute hautagaitza bakarra aurkezteko. Zuzendaritzan seina kide izango dituzte EAJk eta EH Bilduk.
EAJk jakinarazi duenez, Eudel Euskal Udalen Elkarteko zuzendaritza osatzeko akordioa erdietsi dute jeltzaleek, EH Bilduk, PSE-EEk eta udal plataforma independenteetako ordezkariek. Hala, zuzendaritza berritzeko zerrenda bakar bat aurkeztuko dute legealdiko lehen bilkuran, datorren asteartean. Derioko (Bizkaia) alkate E...
2023-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/232700/langabezia-sariaz-negoziazio-kamustua-hasi-dute-frantzian.htm
Ekonomia
Langabezia sariaz negoziazio kamustua hasi dute Frantzian
2024tik aurrerako arauak finkatu behar dituzte sindikatuek eta patronalak, baina 2019ko erreforma ez ukitzeko agindu die gobernuak
Langabezia sariaz negoziazio kamustua hasi dute Frantzian. 2024tik aurrerako arauak finkatu behar dituzte sindikatuek eta patronalak, baina 2019ko erreforma ez ukitzeko agindu die gobernuak
Urte politikoaren hasierarekin batera itzuli dira Frantziako gizarte eragileen arteko negoziazioak ere. Langabezia sariaren erreforma dute mahai gainean, baina mahai oso txikia jarri die Emmanuel Macronen gobernuak, berak dekretuz onartutako erreforma ez ukitzeko baldintza jarri baitie. Sindikatuek eta patronalak kude...
2023-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/232701/vingegaardek-irabazi-du-vueltan-eta-kussi-gerturatu-zaio.htm
Kirola
Vingegaardek irabazi du Vueltan, eta Kussi gerturatu zaio
Danimarkarrak Espainiako Vueltako hamaseigarren etapa irabazi du, azken mendatean indartsuena izanda. Bigarren garaipena du ekitaldi honetan. 1.15 kendu dio Sepp Kuss lider eta taldekideari, eta orain, bigarren da sailkapen nagusian, 29 segundora besterik ez
Vingegaardek irabazi du Vueltan, eta Kussi gerturatu zaio. Danimarkarrak Espainiako Vueltako hamaseigarren etapa irabazi du, azken mendatean indartsuena izanda. Bigarren garaipena du ekitaldi honetan. 1.15 kendu dio Sepp Kuss lider eta taldekideari, eta orain, bigarren da sailkapen nagusian, 29 segundora besterik ez
Nahieran dabil Jumbo Visma Espainiako Vueltan. Gaur, beste erakustaldi bat eman du hamaseigarren etapan. Lau egun lehenago Tourmaleten egin bezala, Jonas Vingegaardek nagusitasun osoz irabazi du. Bejesen, bost kilometro eskaseko mendate labur bezain gogorrean amaitu da etapa, eta danimarkarra berriro izan da indartsuen...
2023-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/232702/mundakatik-lapurdiko-getariaraino-igerian-txomin-datxariren-azken-erronka.htm
Kirola
Mundakatik Lapurdiko Getariaraino igerian: Txomin Datxariren azken erronka
Igerilari getariarrak 87 kilometroko igerialdia hasiko du bihar 14:00etan, 30 ordu geroago jaioterrira heltzeko asmoz.
Mundakatik Lapurdiko Getariaraino igerian: Txomin Datxariren azken erronka. Igerilari getariarrak 87 kilometroko igerialdia hasiko du bihar 14:00etan, 30 ordu geroago jaioterrira heltzeko asmoz.
Txomin Datxari suhiltzaile boluntarioa da, eta muturreko igerilaria. Bere burua ataka latzean jartzeko ohitura du, eta gaur bertan hasiko du hurrengo erronka: Mundakatik (Bizkaia) Getariara (Lapurdi) igerian egiteko asmoa du. 87 kilometroko igerialdia 30 orduan osatzea espero du. Sare sozialetan eman du erronkaren ber...
2023-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/232703/bidenen-aurkako-impeachment-a-agindu-du-aebetako-ordezkarien-ganberako-presidente-errepublikanoak.htm
Mundua
Bidenen aurkako ‘impeachment’-a agindu du AEBetako Ordezkarien Ganberako presidente errepublikanoak
Kevin McCarthyk eskatu du abiatu dezatela AEBetako presidentearen kontrako ikerketa politikoa, ustez haren seme Hunter Bidenen negozioak babesteagatik; atzerriko enpresekin merkataritza akordioen bitartez dirutza egin izana leporatzen diote.
Bidenen aurkako ‘impeachment’-a agindu du AEBetako Ordezkarien Ganberako presidente errepublikanoak. Kevin McCarthyk eskatu du abiatu dezatela AEBetako presidentearen kontrako ikerketa politikoa, ustez haren seme Hunter Bidenen negozioak babesteagatik; atzerriko enpresekin merkataritza akordioen bitartez dirutza egin i...
AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidente Joe Bidenen kontrako impeachment-a edo kargutik kentzeko ikerketa prozesua abiatzeko agindu du gaur Ordezkarien Ganberako presidente eta Alderdi Errepublikanoko buru Kevin McCarthyk, Etxe Zuriko maizterrak ustez haren seme Hunter Bidenen negozioak babesteagatik; atzerriko enp...
2023-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/232727/gizon-bat-hil-da-bidaxunen-auto-istripuz.htm
Gizartea
Gizon bat hil da Bidaxunen auto istripuz
Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, D11 bidean. Ikerketa bat abiatu du fiskaltzak, nola gertatu den argitzeko.
Gizon bat hil da Bidaxunen auto istripuz. Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, D11 bidean. Ikerketa bat abiatu du fiskaltzak, nola gertatu den argitzeko.
Atzo arratsaldean gertatu zen istripua, Bidaxunen (Nafarroa Beherea), Donapaleura (Nafarroa Beherea) doan D11 bidean. Auto batek bortizki jo zuen zuhaitz baten kontra, eta gidaria hilik atzeman zuten suhiltzaileek. 15:30 inguru atzeman zuten gizona, eta, lehen zantzuen arabera, auto bakarrak du zerikusia istripuarekin....
2023-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/232728/urriaren-1ean-abiatuko-da-bizkaiko-bertsolari-txapelketako-bigarren-fasea-mungian.htm
Kultura
Urriaren 1ean abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren fasea, Mungian
Abenduaren 16an jokatuko da finala, Bilbo Arenan. 43 bertsolarik parte hartuko dute denera. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko.
Urriaren 1ean abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren fasea, Mungian. Abenduaren 16an jokatuko da finala, Bilbo Arenan. 43 bertsolarik parte hartuko dute denera. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko.
Maiatzean abiatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehendabiziko fasea, eta, uda igarota, udagoienean helduko diote berriro ere txapelketari. Guztira, sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala jokatuko dira. Hala azaldu dute gaur goizean Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak, Igor Elortza Eu...
2023-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/232729/kimek-esan-du-putin-babestuko-duela-laquoinperialismoaren-kontrakoraquo-borrokan.htm
Mundua
Kimek esan du Putin babestuko duela «inperialismoaren kontrako» borrokan
Bi agintariek bilera bat egin dute. Ipar Koreako lider gorenak adierazi du Kremlinekiko harremanak duela «lehentasuna», eta «ziur» dagoela Errusiako armadak irabaziko duela Ukrainako gerra.
Kimek esan du Putin babestuko duela «inperialismoaren kontrako» borrokan. Bi agintariek bilera bat egin dute. Ipar Koreako lider gorenak adierazi du Kremlinekiko harremanak duela «lehentasuna», eta «ziur» dagoela Errusiako armadak irabaziko duela Ukrainako gerra.
Ipar Koreako lider Kim Jong-un limusina batean iritsi da Vostotxni kosmodromora (Errusia). «Pozten naiz zu ikusteaz. Hau gure kosmodromo berria da», esan dio Errusiako presidente Vladimir Putinek, irribarre handi batekin, eskua ematen ari zitzaiola. Ongietorriak eta adierazpenek berehala utzi dute agerian bi agintarien...
2023-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/232730/diputatuek-euskaraz-egin-ahal-izango-dute-datorren-asteartetik-aurrera-kongresuan.htm
Gizartea
Diputatuek euskaraz egin ahal izango dute datorren asteartetik aurrera Kongresuan
Ebazpena izenpetu du Francina Armengol Kongresuko presidenteak, eta premiaz tramitatzeko eskatu du.
Diputatuek euskaraz egin ahal izango dute datorren asteartetik aurrera Kongresuan. Ebazpena izenpetu du Francina Armengol Kongresuko presidenteak, eta premiaz tramitatzeko eskatu du.
Espainiako Estatuko hizkuntza gutxituak erabili ahal izango dira hurrengo asteartetik aurrera Kongresuan. Francina Armengol Kongresuko presidenteak sinatu duen ebazpenaren arabera, behin-behinean antolatuko dute itzultzaileen sistema. Senatuan erabiltzen dituztenen pareko sistema jarriko dute indarrean. Kongresuko Mah...
2023-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/232731/udalerri-euskaldunetako-gazteentzako-arnasetik-bideo-eta-sormen-lehiaketa-antolatu-dute.htm
Gizartea
Udalerri euskaldunetako gazteentzako Arnasetik bideo eta sormen lehiaketa antolatu dute
Arnasa Gara egitasmoak bigarrenez antolatu du lehiaketa. Hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egitea du xede.
Udalerri euskaldunetako gazteentzako Arnasetik bideo eta sormen lehiaketa antolatu dute. Arnasa Gara egitasmoak bigarrenez antolatu du lehiaketa. Hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egitea du xede.
UEMAren, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren Arnasa Gara egitasmoak Arnasetik bideo eta sormen lehiaketa martxan jarri du. 10 eta 16 urte bitarteko euskararen arnasguneetako gazteek parte har dezakete, eta, sormena garatzea ez ezik, arnasguneetako gazteen hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egitea ere badu ...
2023-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/232732/20-eta-25-metro-bitarteko-haitz-handi-bat-erori-da-aizkorriko-naparraitz-tontorretik.htm
Kirola
20 eta 25 metro bitarteko haitz handi bat erori da Aizkorriko Naparraitz tontorretik
Joan den ostiraletik larunbatera erori zen. Litekeena da inguru horretan izan zen ekaitzaren tximista batek jota erori izana. Naparraitz eskalatzeko zeuden hiru bideei eragin die
20 eta 25 metro bitarteko haitz handi bat erori da Aizkorriko Naparraitz tontorretik. Joan den ostiraletik larunbatera erori zen. Litekeena da inguru horretan izan zen ekaitzaren tximista batek jota erori izana. Naparraitz eskalatzeko zeuden hiru bideei eragin die
Goierriko Hitza-k atzo jakinarazi zuenez, haitz handi bat erori da Aratz-Aizkorriko parke naturaleko Garagartza gunean (Gipuzkoa). Bi tontor handi daude leku horretan: Bikunaitz eta Naparraitz. Bigarren horretan erori da haitza, hego-mendebaldean, Olazti aldera (Nafarroa). 20 eta 25 metro bitarteko altuera zuen, eta, I...
2023-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/232733/xabi-zurutuza-munduko-txapelketan-ariko-da-datorren-urtean.htm
Kirola
Xabi Zurutuza Munduko Txapelketan ariko da datorren urtean
Pilotu legazpiarra Red Bull KTM Ajo taldean ariko da, Moto3 mailan. Duela zazpi urte aritu zen azkenekoz euskal pilotu bat Munduko Txapelketan; Efren Vazquez bilbotarra izan zen.
Xabi Zurutuza Munduko Txapelketan ariko da datorren urtean. Pilotu legazpiarra Red Bull KTM Ajo taldean ariko da, Moto3 mailan. Duela zazpi urte aritu zen azkenekoz euskal pilotu bat Munduko Txapelketan; Efren Vazquez bilbotarra izan zen.
Euskal Herriko motoziklismoak ordezkari bat izango du Munduko Txapelketan, zortzi urteren ostean. Xabi Zurutuza pilotu legazpiarrak Munduko Txapelketan hartuko du parte datorren urtean. Moto3 mailan ariko da, Red Bull KTM Ajo taldearekin. «Oso pozik nago, eta izugarri eskertuta nigan jarri duten konfiantzagatik. Urte i...
2023-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/232734/europako-batasuna-handitzeko-deia-egin-du-von-der-leyenek.htm
Mundua
Europako Batasuna handitzeko deia egin du Von der Leyenek
Agintaldiko batasunaren egoerari buruzko azken hitzaldian, batzordeko presidenteak esan du Ukraina, Serbia eta Moldavia Europako Batasunean sartzeko garaia dela. Haren arabera, «inoiz baino gertuago» dago migraziorako ituna.
Europako Batasuna handitzeko deia egin du Von der Leyenek. Agintaldiko batasunaren egoerari buruzko azken hitzaldian, batzordeko presidenteak esan du Ukraina, Serbia eta Moldavia Europako Batasunean sartzeko garaia dela. Haren arabera, «inoiz baino gertuago» dago migraziorako ituna.
«Hazteko eta etorkizun propioa eraikitzeko garaia» da Europan, Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidentearen arabera. Agintaldiko batasunaren egoerari buruzko azken hitzaldian, EB Europako Batasuneko estatu kideen zerrenda zabaltzeko deia egin du. Zehazki, Ukraina, Moldavia eta Serbia EBn sartzeko garaia dela...
2023-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/232735/eh-bilduk-bidegi-auzia-artxibatu-izana-errekurrituko-du.htm
Gizartea
EH Bilduk 'Bidegi auzia' artxibatu izana errekurrituko du
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak joan den astean izandako jarrera salatu du.
EH Bilduk 'Bidegi auzia' artxibatu izana errekurrituko du. Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak joan den astean izandako jarrera salatu du.
Azpeitiko (Gipuzkoa) instrukzioko bigarren epaitegiak Bidegi auziko bigarren kereila behin-behinean artxibatu zuen joan den astean. Gaur, EH Bilduk jakinarazi du erabaki hori errekurrituko duela, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian. Oskar Bordes EH Bilduko batzarkideak eman du erabakiaren berri, Gipuzkoako Batzar Nagusiet...
2023-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/232736/europako-batasunean-autodeterminazio-eskubidea-arautzeko-proposamena-aurkeztu-dute.htm
Politika
Europako Batasunean autodeterminazio eskubidea arautzeko proposamena aurkeztu dute
Self-Determination caucus-ak egin du, Europa mailan eztabaida sustatzeko asmoz. Prozesu «negoziatuak» nola egin arautzea du xede.
Europako Batasunean autodeterminazio eskubidea arautzeko proposamena aurkeztu dute. Self-Determination caucus-ak egin du, Europa mailan eztabaida sustatzeko asmoz. Prozesu «negoziatuak» nola egin arautzea du xede.
Autodeterminazio eskubidea EB Europako Batasunean gauzatzeko modua ematea, eta halako kasuetan herritarren «eskubide eta askatasunak» errespetatzea. Xede horrekin aurkeztu du Self-Determination caucus-ak Europako Parlamentuari eta Europar Kontseiluari aurkeztuko dion proposamena. Elisenda Casanas Edinburgoko Unibertsit...
2023-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/232738/ieak-ohartarazi-du-urtea-amaitu-arte-petrolio-eskasia-egon-daitekeela.htm
Ekonomia
IEAk ohartarazi du urtea amaitu arte petrolio eskasia egon daitekeela
Saudi Arabiak eta Errusiak merkatutik kendutakoa ez dute guztiz bete AEBek, Brasilek eta Iranek.
IEAk ohartarazi du urtea amaitu arte petrolio eskasia egon daitekeela. Saudi Arabiak eta Errusiak merkatutik kendutakoa ez dute guztiz bete AEBek, Brasilek eta Iranek.
Berri txarrak iritsi dira astea joan eta astea etorri beren ibilgailuak erregaiez hornitzeagatik gehiago ordaindu behar duten gidariei. IEA Nazioarteko Energia Agentziaren arabera, petrolio eskasia izango da gutxienez urtea bukatu bitartean, eta horrek prezio garestiagoak ekarriko ditu. Euskal Herrian, batez beste ham...
2023-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/232739/imanol-arregi-iturbide-hil-da.htm
Kultura
Imanol Arregi 'Iturbide' hil da
1970eko hamarkadan pandero jotzaile nabarmenetako bat izan zen. Bizipoza, festa giroa eta dantzarako gogoa zabaltzen saiatu zen beti.
Imanol Arregi 'Iturbide' hil da. 1970eko hamarkadan pandero jotzaile nabarmenetako bat izan zen. Bizipoza, festa giroa eta dantzarako gogoa zabaltzen saiatu zen beti.
Azpeitian sortu zen Imanol Arregi Iturbide, 1935ean, hain zuen, Loiola auzoko Iturbide baserrian. Hamar senideren artean zaharrena zen. Gerraondotik zetorren belaunaldia ongi ezagutzeko aukera izan zuen, eta, soinu jole haiekin ez ezik, askoz geroago plazaratutakoekin ere aritu zen. Besteak beste, Pikua, Errota, Epeld...
2023-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/232740/ehuk-gizartea-eta-lurraldea-egituratzen-dituela-esan-du-eva-ferreirak.htm
Gizartea
EHUk gizartea eta lurraldea «egituratzen» dituela esan du Eva Ferreirak
EHUren ikasturte hasiera ekitaldian, Urkulluk adierazi du %30 handitu dutela unibertsitate publikoaren finantzaketa azken bederatzi urteetan. LAB, Steilas, CCOO eta ELA sindikatuek deituta, elkarretaratzea egin dute EHUko «prekaritate egoerak» salatzeko.
EHUk gizartea eta lurraldea «egituratzen» dituela esan du Eva Ferreirak. EHUren ikasturte hasiera ekitaldian, Urkulluk adierazi du %30 handitu dutela unibertsitate publikoaren finantzaketa azken bederatzi urteetan. LAB, Steilas, CCOO eta ELA sindikatuek deituta, elkarretaratzea egin dute EHUko «prekaritate egoerak» sal...
EHUk hasiera eman dio gaur ikasturte berriari Gasteizko Letren Fakultatean, ekitaldi solemne batean. Han izan dira, besteren artean, Eva Ferreira EHUko errektorea, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua. Hitzaldian, Ferreirak hizpide izan ditu EHUk ikasturte honetarako ezarri ...
2023-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/232741/futbola-eta-indarkeria-izan-dituzte-mintzagai-ehuko-udako-ikastaroetan.htm
Kirola
Futbola eta indarkeria izan dituzte mintzagai EHUko Udako Ikastaroetan
Komunikabideek daukaten garrantziaz mintzatu dira Jone Bastida, Ane Urkiri eta Alvaro Vicente; BERRIAko, Gara-ko, eta El Diario Vasco-ko kazetariak, hurrenez hurren.
Futbola eta indarkeria izan dituzte mintzagai EHUko Udako Ikastaroetan. Komunikabideek daukaten garrantziaz mintzatu dira Jone Bastida, Ane Urkiri eta Alvaro Vicente; BERRIAko, Gara-ko, eta El Diario Vasco-ko kazetariak, hurrenez hurren.
Luze eta zabal aritu dira EHUko Udako Ikastaroetan futbolaren eta indarkeriaren inguruan hizketan. Hainbat hizlarik hartu dute parte egun osoan zehar egindako hainbat aurkezpenetan. Horietako batean kazetariak izan dira protagonista. Komunikabideen papera, babesle edo arrisku sortzaile izan dute gaitzat, eta hiru kazet...
2023-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/232742/nafarroako-gobernuak-helegitea-jarriko-dio-sanferminetako-erasotzailearen-zigor-murrizketari.htm
Gizartea
Nafarroako Gobernuak helegitea jarriko dio sanferminetako erasotzailearen zigor murrizketari
Hamabost urtetik hamalaura jaitsi dio kartzela zigorra Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Biktimak ere erabakiaren aurka egingo du; «penatuta eta urduri» agertu da.
Nafarroako Gobernuak helegitea jarriko dio sanferminetako erasotzailearen zigor murrizketari. Hamabost urtetik hamalaura jaitsi dio kartzela zigorra Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Biktimak ere erabakiaren aurka egingo du; «penatuta eta urduri» agertu da.
Nafarroako Gobernuak iragarri du helegitea jarriko duela atzo Nafarroako Auzitegi Nagusiak jakinarazitako erabakiari: 2016ko sanferminetako lehen gauean emakume gazte bat bortxatu zuten bost gizonetako bati zigorra murriztu dio, hamabost urtetik hamalaura, soilik baietz da baietz legea aplikatuta. Felix Taberna lehenda...
2023-9-13
https://www.berria.eus/albisteak/232743/elur-arteaga-hirugarren-espainiako-kopako-lehen-proban.htm
albisteak
Elur Arteaga hirugarren Espainiako Kopako lehen proban
Tolosarra 18 urtez azpikoetan igo da podiumera. Maila nagusian, Ainhize Belar bosgarren izan da, eta Haizea Oses seigarren. Maria Benach kataluniarra eta Javier Cano extremadurarra nagusitu dira Kopako lehen proban.
Elur Arteaga hirugarren Espainiako Kopako lehen proban. Tolosarra 18 urtez azpikoetan igo da podiumera. Maila nagusian, Ainhize Belar bosgarren izan da, eta Haizea Oses seigarren. Maria Benach kataluniarra eta Javier Cano extremadurarra nagusitu dira Kopako lehen proban.
Kirol eskaladako Espainiako Kopako lehen proba jokatu zen joan den larunbatean eta igandean Getafen (Madril), zailtasuneko modalitatean, eta hainbat euskal eskalatzaile lehiatu ziren bertan. Proba Indoorwall rokodromoan jokatu zen, Espainiako Federazioak (FEDME), B3Sportainment enpresak eta Indoorwall rokodromoak berak...