date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/232744/roglicek-anglirun-irabazi-du-eta-kussek-ozta-ozta-eutsi-dio-lidergoari.htm | Kirola | Roglicek Anglirun irabazi du, eta Kussek ozta-ozta eutsi dio lidergoari | Roglicek eta Vingegaardek erasora jo dute, eta atzean utzi dute Kuss taldekidea eta lasterketako liderra. Landa onenen pare aritu da, eta bosgarren jarri nagusian | Roglicek Anglirun irabazi du, eta Kussek ozta-ozta eutsi dio lidergoari. Roglicek eta Vingegaardek erasora jo dute, eta atzean utzi dute Kuss taldekidea eta lasterketako liderra. Landa onenen pare aritu da, eta bosgarren jarri nagusian | Sepp Kussek (Jumbo Visma) 29 urte bete ditu gaur, eta gogotik egin behar izan du putz. Ez kandelak itzaltzeko, Primoz Roglic eta Jonas Vingegaard taldekideei Angliruko malda tenteetan jarraitzeko baizik. Kussek darama soinean Vueltako liderraren elastikoa, baina Roglicek eta Vingegaardek ere jantzi nahi dute, eta gaur,... |
2023-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/232745/irati-irizar-alvarezek-irabazi-du-igartza-saria.htm | Kultura | Irati Irizar Alvarezek irabazi du Igartza saria | Nobela proiektuak ‘Ilargi-kutsadura’ du izena, eta Bardean girotuta dago. Birraitonaren hezurren bila dabilen astronomo ospetsu bat eta porrot egin duen zinemagile bat ditu protagonista. | Irati Irizar Alvarezek irabazi du Igartza saria. Nobela proiektuak ‘Ilargi-kutsadura’ du izena, eta Bardean girotuta dago. Birraitonaren hezurren bila dabilen astronomo ospetsu bat eta porrot egin duen zinemagile bat ditu protagonista. | Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAFek sustaturiko 26. Igartza bekak hamabi hautagai batu ditu, zortzi gipuzkoar, hiru bizkaitar eta argentinar bat, eta, guztien artetik, Irati Irizar Alvarezen (Lazkao, Gipuzkoa, 1990) Ilargi-kutsadura nobela-proiektua nagusitu da.
Irizarren lehen literatura obra izango denak... |
2023-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/232746/bera-barnean-zela-denda-amilduta-hil-zen-golovtxenko-gau-betean.htm | albisteak | Bera barnean zela denda amilduta hil zen Golovtxenko gau betean | Sergey Nilov sokakideak istripuaren eta bere jaitsiera epikoaren xehetasunak eman ditu, Mountain.ru atariari eskainitako elkarrizketan. | Bera barnean zela denda amilduta hil zen Golovtxenko gau betean. Sergey Nilov sokakideak istripuaren eta bere jaitsiera epikoaren xehetasunak eman ditu, Mountain.ru atariari eskainitako elkarrizketan. | «Sergey, erortzen ari naiz», horiexek izan ziren Dmitry Golovtxenko alpinista errusiarraren azken hitzak Gasherbrum IV mendian (7.925 m). Abuztuaren azken eguna zen. Hego-ekialdeko ertz eskalatu gabean, 7.684 metrora heldu ziren egun hartan Dmitry Golovtxenko eta Sergey Nilov. Gaua igarotzeko prestatzen ari zirela gert... |
2023-9-13 | https://www.berria.eus/albisteak/232747/arraunlariaren-polemika-ayusismo-politikoa-dela-salatu-du-otegik.htm | Politika | Arraunlariaren polemika «'Ayusismo' politikoa» dela salatu du Otegik | EH Bilduk hauteskundeetan lor ditzakeen emaitzekin lotu du koalizioko koordinatzaile nagusiak Urdaibaiko arraunlari batek euskal presoak etxeratzeko helarazitako nahiaren harirako auzia: «'Txapotek bozka zaitzala' da, baina eusko labelarekin». | Arraunlariaren polemika «'Ayusismo' politikoa» dela salatu du Otegik. EH Bilduk hauteskundeetan lor ditzakeen emaitzekin lotu du koalizioko koordinatzaile nagusiak Urdaibaiko arraunlari batek euskal presoak etxeratzeko helarazitako nahiaren harirako auzia: «'Txapotek bozka zaitzala' da, baina eusko labelarekin». | EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegi igandean abiarazi zuten Urdaibaiko arraunlariari lotutako polemikari buruz aritu da SER katean. Otegik salatu du «eztabaida artifiziala» dela, eta «beti» sortzen dituela modu horretakoak «talde editorial berak». Ukatu egin du biktimak iraintzeko izan zirela Urdaibaiko Iñak... |
2023-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/232766/futbolariek-bertan-behera-utzi-dute-greba-akordioa-lortuta.htm | Kirola | Futbolariek bertan behera utzi dute greba, akordioa lortuta | Hurrengo hiru denboraldietarako gutxieneko soldatak adostu dituzte Lehen Mailako futbolariek eta patronalak: 21.000 euro denboraldi honetan, eta, diru sarrera komertzialen arabera, 23.000ra iristeko aukerarekin; 22.500 euro 2024-2025eko denboraldian, 25.000ra iristeko aukerarekin; eta 23.500 euro 2025-2026ko denboraldi... | Futbolariek bertan behera utzi dute greba, akordioa lortuta. Hurrengo hiru denboraldietarako gutxieneko soldatak adostu dituzte Lehen Mailako futbolariek eta patronalak: 21.000 euro denboraldi honetan, eta, diru sarrera komertzialen arabera, 23.000ra iristeko aukerarekin; 22.500 euro 2024-2025eko denboraldian, 25.000ra... | Hamaika tirabiraren ostean, ados jarri dira Espainiako Lehen Mailako futbol ligako patronala eta sindikatuak. Horren ondorioz, bertan behera geratu da aurreneko bi jardunaldietarako deituta zegoen greba. Lanuztea dela eta, ez zen jokatu lehen jardunaldia aurreko asteburuan. Baina, akordioari esker, bihar bertan hasiko ... |
2023-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/232767/glovoko-207-banatzaile-soldatapeko-langile-direla-berretsi-du-iruneko-epaitegi-batek.htm | Ekonomia | Glovoko 207 banatzaile soldatapeko langile direla berretsi du Iruñeko epaitegi batek | Enpresaren helegitea atzera bota du. Hamar egun ditu Glovok Espainiako Auzitegi Gorenean epaiari errekurtsoa aurkezteko. | Glovoko 207 banatzaile soldatapeko langile direla berretsi du Iruñeko epaitegi batek. Enpresaren helegitea atzera bota du. Hamar egun ditu Glovok Espainiako Auzitegi Gorenean epaiari errekurtsoa aurkezteko. | Epaitegi batek, beste behin, arrazoia eman die Glovoko banatzaileei eta sindikatuei, eta langileen eta enpresaren artean lan harremana dagoela ebatzi du; hau da, soldatapeko langileak direla. Hori bera ebatzi zuen 2022ko azaroan Iruñeko gizarte arloko lehen aretoak, eta, Glovoren helegitea atzera bota ostean, irmoki ep... |
2023-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/232768/ebzk-45era-igo-ditu-tasak-baina-iradoki-du-ez-duela-hortik-gora-egingo.htm | Ekonomia | EBZk %4,5era igo ditu tasak, baina iradoki du ez duela hortik gora egingo | Lagardek ukatu egin du atzeraldi bat eragin nahian dabiltzala, baina azaldu du ez dutela etsiko inflazioa apaldu arte. Hazkunde iragarpenak bi hamarren jaitsi ditu | EBZk %4,5era igo ditu tasak, baina iradoki du ez duela hortik gora egingo. Lagardek ukatu egin du atzeraldi bat eragin nahian dabiltzala, baina azaldu du ez dutela etsiko inflazioa apaldu arte. Hazkunde iragarpenak bi hamarren jaitsi ditu | Igoeraren eta etenaren artean aukeratu behar zuen Europako Banku Zentralak, eta igoera aukeratu du. Interes tasak beste puntu laurden bat emendatuz, %4,5eraino, inflazioaren aurkako borroka lehenetsi du EBZk, eta bigarren mailan utzi du interes tasa handiek jarduera ekonomikoari egiten dioten kaltea. Hori bai, banku ze... |
2023-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/232769/presen-zubillaga-militante-feminista-hil-da.htm | Gizartea | Presen Zubillaga militante feminista hil da | Zabaldi elkartasun etxeko eta 78ko Sanferminak plataformako bultzatzaileetako bat izan zen. | Presen Zubillaga militante feminista hil da. Zabaldi elkartasun etxeko eta 78ko Sanferminak plataformako bultzatzaileetako bat izan zen. | Presen Zubillaga militante feminista hil da 72 urte zituela, Iruñean. 1970eko hamarkadan hasi zen militantzian, LKI Liga Komunista Iraultzailean. Iruñeko Udal Ikastolako irakaslea ere izan zen, eta Zabaldi elkartasun etxeko eta Emakume Internazionalistetako sortzaileetako bat ere bai.
78ko Sanferminak plataformako bul... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232770/martxan-da-primeran-plataforma.htm | Bizigiro | Martxan da Primeran plataforma | Zerbitzua 'www.primeran.eus' webgunean, telebista konektatuetan eta gailu eramangarrien aplikazioan erabili ahal da. Doakoa da, baina erregistratu egin behar da. | Martxan da Primeran plataforma. Zerbitzua 'www.primeran.eus' webgunean, telebista konektatuetan eta gailu eramangarrien aplikazioan erabili ahal da. Doakoa da, baina erregistratu egin behar da. | Euskal edukiak denentzat eskuragarri jarriko dituen plataforma digital berria. Hala definitu du EITBk Primeran plataforma. Azkeneko bi urteetan horretan aritu dira lanean, eta martxan dago plataforma. «Euskara eta euskal edukiak zabaltzeko filosofiarekin jaio da, mundura zabalik dagoen euskal leiho berria izateko», aza... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232771/greba-egin-dute-eitbko-irratietan.htm | Bizigiro | Greba egin dute EITBko irratietan | Saiorik ez zen izan atzo, eta soilik musika eta albistegiak eman zituzten —gutxieneko zerbitzuak—. 11:00etan, Eusko Legebiltzarraren atarian elkartu ziren langileak, politika orokorreko saioa egiten bitartean. ELAk ontzat jo du irratietako greba. | Greba egin dute EITBko irratietan. Saiorik ez zen izan atzo, eta soilik musika eta albistegiak eman zituzten —gutxieneko zerbitzuak—. 11:00etan, Eusko Legebiltzarraren atarian elkartu ziren langileak, politika orokorreko saioa egiten bitartean. ELAk ontzat jo du irratietako greba. | Greba eguna izan zuten atzo EITBko irratietan. Langile gehienen babesarekin, langile batzordeak hiru greba egunera deitu du, eta horietako lehena zen atzokoa. Beste bi greba egunak hilaren 26a eta urriaren 19a izango dira. Atzo, EITB taldearen irratietan musika eta albistegiak soilik entzun ziren; Eusko Legebiltzarrean... |
2023-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/232772/espainiako-auzitegi-gorenak-berriz-baztertu-ditu-indultuen-kontrako-helegiteak.htm | Mundua | Espainiako Auzitegi Gorenak berriz baztertu ditu indultuen kontrako helegiteak | Kataluniako buruzagi independentisten amnistiari buruzko eztabaida bete-betean, epaileek argudiatu dute PPk, Ciudadanosek eta Voxek ez dutela indultuei errekurtsoa aurkezteko zilegitasunik. Cuixarten eta Sanchezen kasuak aztertu ditu. | Espainiako Auzitegi Gorenak berriz baztertu ditu indultuen kontrako helegiteak. Kataluniako buruzagi independentisten amnistiari buruzko eztabaida bete-betean, epaileek argudiatu dute PPk, Ciudadanosek eta Voxek ez dutela indultuei errekurtsoa aurkezteko zilegitasunik. Cuixarten eta Sanchezen kasuak aztertu ditu. | Urte eta erdian bigarrenez, Espainiako Auzitegi Gorenak baztertu egin ditu Kataluniako buruzagi independentisten indultuen aurka aurkezturiko helegiteak. Eta iazko urtarrileko argudio berbera erabili du horretarako: ez PP Alderdi Popularrak, ez Ciudadanosek, ez Voxek ez dutela erabaki horren kontra errekurtsorik aurkez... |
2023-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/232773/bahraingo-presoek-behin-behinean-gelditu-dute-gose-greba.htm | Mundua | Bahraingo presoek behin-behinean gelditu dute gose greba | Ekinaldian zortziehun lagun inguru ari ziren parte hartzen; batzuen osasun egoerek okerrera egin dutelako hartu dute erabakia. Baldintzak hobetzeko beste proposamen bat bidali du gobernuak. | Bahraingo presoek behin-behinean gelditu dute gose greba. Ekinaldian zortziehun lagun inguru ari ziren parte hartzen; batzuen osasun egoerek okerrera egin dutelako hartu dute erabakia. Baldintzak hobetzeko beste proposamen bat bidali du gobernuak. | Gose greba bat hasi zuten zortziehun presok baino gehiagok joan den abuztuaren 7an, Bahrain hego-ekialdeko Jau presondegian. Beren eskubideak eta espetxeko egoera hobetzea nahi dute, eta 2011. urtean herrialdeko agintarien politiken eta monarkiaren aurka altxatutako aktibistak dira pauso hori eman zutenak. Herrialde ar... |
2023-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/232774/ollok-onartu-du-euskararen-arloak-oraindik-asko-falta-duela-nafarroan-normalizatzeko.htm | Gizartea | Ollok onartu du euskararen arloak «oraindik asko» falta duela Nafarroan «normalizatzeko» | «Eztabaida alderdikoitik urrundu» nahi du euskara Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak. | Ollok onartu du euskararen arloak «oraindik asko» falta duela Nafarroan «normalizatzeko». «Eztabaida alderdikoitik urrundu» nahi du euskara Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak. | Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollok bere sailaren lan ildoen berri eman du Nafarroako Parlamentuan, eta, euskarari dagokionez, gobernua osatzen duten alderdien arteko ezadostasun batzuk onartu ditu, baina «eztabaida alderdikoietik urrunduta» aurrerapausoak... |
2023-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/232775/autogobernuaren-higadura-salatu-eta-itunei-bidea-irekitzeko-eskatu-du-urkulluk.htm | Politika | Autogobernuaren «higadura» salatu eta itunei bidea irekitzeko eskatu du Urkulluk | Lehendakariak euskararen aurkako ekinbide judizialak kritikatu ditu. Lehen arretako zita jasotzeko itxaronaldia 48 ordura mugatzea jarri du helburutzat. | Autogobernuaren «higadura» salatu eta itunei bidea irekitzeko eskatu du Urkulluk. Lehendakariak euskararen aurkako ekinbide judizialak kritikatu ditu. Lehen arretako zita jasotzeko itxaronaldia 48 ordura mugatzea jarri du helburutzat. | Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko eztaibaidan egindako hitzaldiaren oinarri nagusietako bat izan da autogobernuaren afera. Lehendakariak «balantze gazi gozoa» egin du azken urteetan egin diren urratsez, baina egindako transferentzia batzuez haratago, gazitik gehiag... |
2023-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/232776/belodromoko-kontzertu-proiekzioa-egingo-du-aurten-ere-euskadiko-orkestrak-zinemaldian.htm | Kultura | Belodromoko kontzertu-proiekzioa egingo du aurten ere Euskadiko Orkestrak Zinemaldian | Sei filmen eszenak proiektatu ahala, horien soinu bandak zuzenean joko dituzte Euskadiko Orkestrak eta Oñatiko Ganbera Abesbatzak. Doan da saioa, baina gonbidapena aurrez eskuratu behar da | Belodromoko kontzertu-proiekzioa egingo du aurten ere Euskadiko Orkestrak Zinemaldian. Sei filmen eszenak proiektatu ahala, horien soinu bandak zuzenean joko dituzte Euskadiko Orkestrak eta Oñatiko Ganbera Abesbatzak. Doan da saioa, baina gonbidapena aurrez eskuratu behar da | Donostiako Zinemaldian jada klasiko bilakatu den saioetako bat egingo dute aurten ere: Belodromoan egin ohi den kontzertu-proiekzioa. Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak nabarmendu du ikus-entzuleen saiorik kutunenetako bat izaten dela: «Egunotan askok galdetu didate noiz izango den kontzertua eta noiz egongo ... |
2023-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/232777/antzinako-irulegiren-laquoirudi-izoztu-zabalago-batraquo-erdietsi-du-aranzadiren-azken-indusketa-kanpainak.htm | Kultura | Antzinako Irulegiren «irudi izoztu zabalago bat» erdietsi du Aranzadiren azken indusketa kanpainak | Eskailera batzuk aurkitu dituzte aurten induskatutako etxebizitza batean; orain arte, inoiz ez da halakorik atzeman Mendebaldeko Pirinioetako Burdin Aroko herrixka batean. Topatu dituzten piezetako batzuek adierazten dute ordurako inportatzen zituztela elikagai batzuk. | Antzinako Irulegiren «irudi izoztu zabalago bat» erdietsi du Aranzadiren azken indusketa kanpainak. Eskailera batzuk aurkitu dituzte aurten induskatutako etxebizitza batean; orain arte, inoiz ez da halakorik atzeman Mendebaldeko Pirinioetako Burdin Aroko herrixka batean. Topatu dituzten piezetako batzuek adierazten dut... | Bukatu da Irulegiko aztarnategian (Nafarroa) inoiz egin den indusketa kanpainarik luzeena. Aranzadi zientzia elkarteko arkeologo talde bat eta ehun bat boluntario joan den ekainaren 19az geroztik aritu dira zona horretan indusketa lanak egiten, grinez. Hau zuten aurtengo helburu nagusia: bertan zen Burdin Aroko herrixk... |
2023-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/232778/adostasun-zabalaren-mugak.htm | Politika | Adostasun zabalaren mugak | Adostasun zabalaren mugak. | Autogobernua, euskara eta Europa. Astelehenean hiru zutabe horiek iragarri zituen datozen urteetarako lan egitasmoen ortzi mugan Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Eta gaur ez da ezustekorik izan horietan, urte politikoa hasteko Urkulluk egin duen politika orokorrari buruzko eztabaidan. Berrikuntzarik iza... | |
2023-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/232779/migratzaileek-euskara-gertuko-izateak-eragina-du-hizkuntzarekiko-duten-jarreran.htm | Gizartea | Migratzaileek euskara «gertuko» izateak eragina du hizkuntzarekiko duten jarreran | Gaiari buruzko ikerketa baten lehen datuak aurkeztu ditu gaur goizean Begirune fundazioak EHUren Udako Ikastaroen barruan egindako saio batean | Migratzaileek euskara «gertuko» izateak eragina du hizkuntzarekiko duten jarreran. Gaiari buruzko ikerketa baten lehen datuak aurkeztu ditu gaur goizean Begirune fundazioak EHUren Udako Ikastaroen barruan egindako saio batean | 1.006 andre eta gizon migratzaileri euskararen inguruan galdera egin die Begirune fundazioak. Ezagutza. Erabilera. Jarrera. Hiru aldagaiak aztertu dituzte. Adierazi dute oraindik xehe-xehe aztertzeko daudela datu guztiak, eta jasotako aldagaien artean egin daitezkeen alderaketa guztiak ere egiteko daudela, baina lehen ... |
2023-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/232780/vulcanizados-zuloagaren-lan-erregulazioa-indargabetu-du-epaileak.htm | Ekonomia | Vulcanizados Zuloagaren lan erregulazioa indargabetu du epaileak | Enpresak apirilean hasitako aldi baterako lan erregulazioa legez kanpokoa dela ebatzi du, eta langileek kalte ordaina jasoko dute. | Vulcanizados Zuloagaren lan erregulazioa indargabetu du epaileak. Enpresak apirilean hasitako aldi baterako lan erregulazioa legez kanpokoa dela ebatzi du, eta langileek kalte ordaina jasoko dute. | Bilboko lan arloko epaitegiko 5. salak Vulcanizados Zuloaga (VZ) enpresa zigortu du aurtengo apirilean indarrean jarritako aldi baterako lan erregulazioarengatik. ELA sindikatuak jakinarazi duenez, epaileak erregulazioa indargabetu du, eta, ondorioz, egoitza Zaratamon (Bizkaia) duen enpresak behin-behinean etendako lan... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232781/lur-planetaren-beste-muga-bat-gainditu-dela-iragarri-dute-ur-gezarena.htm | Mundua | Lur planetaren beste muga bat gainditu dela iragarri dute: ur gezarena | Zientzialariek egindako neurketen arabera, Lur planetaren bederatzi mugetatik sei gainditu ditu jadanik gizakien jarduerak. | Lur planetaren beste muga bat gainditu dela iragarri dute: ur gezarena. Zientzialariek egindako neurketen arabera, Lur planetaren bederatzi mugetatik sei gainditu ditu jadanik gizakien jarduerak. | Gizakiaren jardueraren ondorioz, jadanik Lur planetaren bederatzi mugetatik sei gainditu direla iragarri du nazioarteko zientzialari talde batek, Science Advances agerkarian gaur argitaratu duen ikerketa batean. Hain zuzen ere, ur gezaren muga da orain gainditutzat jo dutena. Iaz ur berdearen muga ere gainditutzat jo z... |
2023-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/232782/hondarribiko-alkateak-tentsioa-sustatu-izana-leporatu-dio-alarde-baztertzaileko-konpainia-bati.htm | Gizartea | Hondarribiko alkateak «tentsioa sustatu» izana leporatu dio alarde baztertzaileko konpainia bati | Hondarribiko banderaren erreplika batekin desfilatu zuen alarde baztertzaileak aurreko ostiralean, eta Enparanek eskatu du «oinarrizko bizikidetzaren printzipioak» errespetatzeko. | Hondarribiko alkateak «tentsioa sustatu» izana leporatu dio alarde baztertzaileko konpainia bati. Hondarribiko banderaren erreplika batekin desfilatu zuen alarde baztertzaileak aurreko ostiralean, eta Enparanek eskatu du «oinarrizko bizikidetzaren printzipioak» errespetatzeko. | Aurreko ostiralean Alarde Eguna izan zen Hondarribian (Gipuzkoa), eta udal gobernuak lehen aldiz harrera egin zion mila gizon-emakumez baino gehiagoz osatutako Jaizkibel konpainia parekideari, baina emakumeen parte hartzea onartzen ez duen alarde baztertzaileari ere txalo egin zion. Igor Enparan maiatzetik da alkate, A... |
2023-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/232783/bizkaibuseko-gidari-batek-salatu-du-erabiltzaile-batek-sexu-jazarpena-egin-ziola.htm | Gizartea | Bizkaibuseko gidari batek salatu du erabiltzaile batek sexu jazarpena egin ziola | Avanza Durangaldeako langile batzordeak adierazi duenez, hilaren 4ean egin zion eraso, Zeanuriko (Bizkaia) lineako zerbitzuan. | Bizkaibuseko gidari batek salatu du erabiltzaile batek sexu jazarpena egin ziola. Avanza Durangaldeako langile batzordeak adierazi duenez, hilaren 4ean egin zion eraso, Zeanuriko (Bizkaia) lineako zerbitzuan. | Bizkaibuseko gidari batek erabiltzaile batek egin dion sexu jazarpena salatu du. Avanza Durangaldeako langile batzordeak adierazi duenez, hilaren 4an egin zion eraso, Zeanuriko (Bizkaia) lineako zerbitzuan. Gidariari lanean ari zela egin zion eraso, baita lanetik kanpo ere.
Avanza Durangaldeako langile batzordeak ohar... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232784/espainiako-auzitegi-nazionalak-ez-du-aurretik-zentsuratuko-urrutikoetxearen-inguruko-dokumentala.htm | Politika | Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du aurretik zentsuratuko Urrutikoetxearen inguruko dokumentala | Prentsa askatasuna «ezin da aurretiko zentsurarekin murriztu», adierazi dute. Hainbat elkartek eta gizabanakok filma programaziotik kentzeko eskatu diote Zinemaldiari. | Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du aurretik zentsuratuko Urrutikoetxearen inguruko dokumentala. Prentsa askatasuna «ezin da aurretiko zentsurarekin murriztu», adierazi dute. Hainbat elkartek eta gizabanakok filma programaziotik kentzeko eskatu diote Zinemaldiari. | Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak albora utzi du Dignidad y Justicia elkarteak eginiko eskaera, eta ez du No me llame Ternera dokumentala Zinemaldian eman aurretik ikusiko. Josu Urrutikoetxea ETAko ordezkari ohiari eginiko elkarrizketa batean oinarritzen da lana, eta elkarteak Fiskaltzari eskatu dio aurretik i... |
2023-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/232785/psoek-nicolas-redondo-kanporatu-du-bere-siglak-behin-eta-berriz-gutxiesteagatik.htm | Politika | PSOEk Nicolas Redondo kanporatu du, bere siglak «behin eta berriz gutxiesteagatik» | Redondoren adierazpenak politikako garai «erabakigarri» batean egin dituela dio PSOEk, eta horrek «kalte konponezina» ekartzen ahal diola alderdiari. | PSOEk Nicolas Redondo kanporatu du, bere siglak «behin eta berriz gutxiesteagatik». Redondoren adierazpenak politikako garai «erabakigarri» batean egin dituela dio PSOEk, eta horrek «kalte konponezina» ekartzen ahal diola alderdiari. | PSOEko zuzendaritzak joan den astelehenean erabaki zuen Nicolas Redondo Terreros –1997tik 2001era PSE-EEko buru izandakoa– alderditik kanporatzea, bere siglak «behin eta berriz gutxiesteagatik». Ez da lehenbiziko aldia Redondori espedientea irekitzen diotela, duela bi urte ere ireki baitzioten, Isabel Diaz Ayuso Madril... |
2023-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/232786/oposizioak-autokonplazentzia-leporatu-dio-urkulluri.htm | Politika | Oposizioak «autokonplazentzia» leporatu dio Urkulluri | Oposizioak lehendakariaren autokritika falta kritikatu du. Anduezak Urkulluri gogoratu dio gobernu akordioan ez zela estatus berriaren inguruko punturik txertatu. | Oposizioak «autokonplazentzia» leporatu dio Urkulluri. Oposizioak lehendakariaren autokritika falta kritikatu du. Anduezak Urkulluri gogoratu dio gobernu akordioan ez zela estatus berriaren inguruko punturik txertatu. | Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluren hitzei erantzuteko txanda iritsi da arratsaldean, eta Eusko Legebiltzarreko oposizioko alderdiek euren hitzartzeak baliatu dituzte lehendakariaren «autokonplazentzia» kritikatzeko. Osasungintzan eta Hezkuntza legean egin dute indar. Lehen kasuan, alderdi guztiek bat egin... |
2023-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/232787/evenepoel-aise-nagusitu-da-vueltako-18-etapan-eta-kussek-sendotu-egin-du-lidergoa.htm | Kirola | Evenepoel aise nagusitu da Vueltako 18. etapan, eta Kussek sendotu egin du lidergoa | Flandriarrak erakustaldia egin du Cruz de Linaresera bidean, ihesaldia hartu eta aurkariei urrutitik eraso eginda. Kussek gertuago du garaipena: taldekideen babesa izan du, eta bederatzi segundo atera dizkio Vingegaardi | Evenepoel aise nagusitu da Vueltako 18. etapan, eta Kussek sendotu egin du lidergoa. Flandriarrak erakustaldia egin du Cruz de Linaresera bidean, ihesaldia hartu eta aurkariei urrutitik eraso eginda. Kussek gertuago du garaipena: taldekideen babesa izan du, eta bederatzi segundo atera dizkio Vingegaardi | Gauza bat da lasterketa bateko liderra izatea, eta beste bat, talde barruan buruzagi sentitzea. Sepp Kussek 6. etapan eskuratu zuen Vueltako maillot gorria, baina gogotik kosta zaio Jumbo Visma taldeko agintea lortzea. Izatez, Primoz Roglic eta Jonas Vingegaardi laguntzea zegokion, baina errepideak taldeburuen pare ipi... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232806/gaztelerazko-film-batekin-itzuli-da-zinema-etb1era-eta-hainbaten-haserrea-eragin-du-horrek.htm | Bizigiro | Gaztelerazko film batekin itzuli da zinema ETB1era, eta hainbaten haserrea eragin du horrek | 'Zinea Zetaz' saioa gaztelerazko film batekin hasi da, 'Érase una vez en Euskadi', nahiz eta euskarazko izenburua iragarri: 'Bazen behin Euskadin'. Filmean, azpidatzietara mugatu da euskara. Filmak %0,4ko pantaila kuota izan du: 2.000 ikusle. Aurretik, Itziar Ituñok bost minutuko sarrera bat egin du. | Gaztelerazko film batekin itzuli da zinema ETB1era, eta hainbaten haserrea eragin du horrek. 'Zinea Zetaz' saioa gaztelerazko film batekin hasi da, 'Érase una vez en Euskadi', nahiz eta euskarazko izenburua iragarri: 'Bazen behin Euskadin'. Filmean, azpidatzietara mugatu da euskara. Filmak %0,4ko pantaila kuota izan du... | «ETB1en espainolez ematen ari dira filma, euskarazko azpidatziekin? Gustu txarreko txistea da?», galdetu zuen X sare sozialean Administrazioan Euskaraz Taldea kontuak. Eta ez zen bakarra izan. Zinea Zetaz ETB1eko saio berriak euskaldunak sutu zituen atzo, lehen filma gazteleraz emateagatik; azpidatzietara mugatu zen fi... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232807/hitza-hitz-festibala-bigarrenez.htm | Kultura | Hitza Hitz festibala, bigarrenez | Irailaren 22an eta 23an eginen dute Mauleko musika urbanoen bigarren festibala. Joan den urteko ikasgaiak kontuan hartu dituzte antolatzaileek aurtengoa antolatzeko. | Hitza Hitz festibala, bigarrenez. Irailaren 22an eta 23an eginen dute Mauleko musika urbanoen bigarren festibala. Joan den urteko ikasgaiak kontuan hartu dituzte antolatzaileek aurtengoa antolatzeko. | Iragan urtean egin zuten lehen Hitza Hitz festibala Maulen, baina ez zen antolatzaileek nahi bezala iragan; euri azkarrengatik, kontzertu batzuk ezeztatu behar izan zituzten, eta 50.000 euroko defizitarekin itxi zituzten kontuak. Ez ziren hargatik hoztu, eta heldu den asteburuan, irailaren 22 eta 23an, bigarren Hitza H... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232808/benizze-proiektuak-irabazi-du-paradisu-zinema-musika-beka.htm | Kultura | Benizze proiektuak irabazi du Paradisu Zinema musika beka | Iñigo Muguruzari omenaldia egiteko asmoz sortu dute beka Elkar argitaletxeak, EHZ festibalak eta Antxeta irratiak. 10.000 euroko saria jasoko du irabazleak, diskoa ekoitzi, editatu eta haren sustapena egiteko. | Benizze proiektuak irabazi du Paradisu Zinema musika beka. Iñigo Muguruzari omenaldia egiteko asmoz sortu dute beka Elkar argitaletxeak, EHZ festibalak eta Antxeta irratiak. 10.000 euroko saria jasoko du irabazleak, diskoa ekoitzi, editatu eta haren sustapena egiteko. | Beñat Goitia musikariaren Benizze proiektu hasiberriak irabazi du Paradisu Zinema musika bekaren lehen aldia. Hala erabaki du Andres Kamio Elkar Musikako arduradunak, Joana Barbier EHZ festibaleko antolatzaileak eta Maia Muruaga Antxeta irratiko kazetariak osatutako epaimahaiak. 10.000 euroko saria jasoko du irabazleak... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232809/itsas-kultur-ondarea-josten.htm | Bizigiro | Itsas kultur-ondarea josten | Euskal baleazaleen helmuga kutunetako bat izan zen Islandia mendeetan. Bi herrion itsas kultur-ondarea berreskuratzeko proiektu batean parte hartuko du orain Albaolak. | Itsas kultur-ondarea josten. Euskal baleazaleen helmuga kutunetako bat izan zen Islandia mendeetan. Bi herrion itsas kultur-ondarea berreskuratzeko proiektu batean parte hartuko du orain Albaolak. | Basque Association in Iceland elkarteak Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoria gonbidatu zuen 2021eko abuztuan Islandiara, herrialde horretako Strandir eskualdeko Djupavik herrian Euskal Zentroa eraiki nahi baitu. Xedea da bi nazio txikiren itsas kultur-ondarea berreskuratu eta historia bateratua ezagutaraztea. Izan er... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232810/ortuzarren-deia-militanteei-alderdi-egunean-parte-hartzeko-alderdiak-behar-zaitu.htm | Politika | Ortuzarren deia militanteei, Alderdi Egunean parte hartzeko: «Alderdiak behar zaitu» | «Foronda betetzera» deitu du EBBko presidenteak, honakoa «garai politiko konplikatua» dela aitortuta | Ortuzarren deia militanteei, Alderdi Egunean parte hartzeko: «Alderdiak behar zaitu». «Foronda betetzera» deitu du EBBko presidenteak, honakoa «garai politiko konplikatua» dela aitortuta | «Euskadik berriro behar zaitu. Baita alderdiak ere». Militantzia aktibatzeko dei zuzena egin du EAJk, irailaren 24an egitekoa den Alderdi Egunaren karira. Alderdikideei gutuna igorri die Andoni Ortuzarrek, EBBko presidenteak, eta bertan, Forondara joatera animatu ditu, «bereziki senide, lagunarte eta koadrillarekin bat... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232811/araba-bizkai-eta-gipuzkoako-lanbide-heziketako-matrikulazioa-53-igo-da-urtebetean.htm | Gizartea | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako matrikulazioa %5,3 igo da urtebetean | 49.000 ikasleetatik %52,7 arituko dira B edo D ereduan. Hamar ikasletik lau modalitate dualean arituko dira, ikasten eta lanean. | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako matrikulazioa %5,3 igo da urtebetean. 49.000 ikasleetatik %52,7 arituko dira B edo D ereduan. Hamar ikasletik lau modalitate dualean arituko dira, ikasten eta lanean. | «Lanbide Heziketak eraldaketa handia bizi izan du bere sorreratik, eta, bereziki, azken urte hauetan». Lanbide Heziketak dituen abantailak goraipatu ditu Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ikasturte hasieraren harira Donostiako Easo Politeknikoa ikastetxera egin duten bisitan, eta «prestigioa» irabazi duel... |
2023-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/232812/euskara-kulturen-arteko-korapiloak-askatzeko.htm | Gizartea | Euskara: kulturen arteko korapiloak askatzeko | UEMAk hamahiru udalerritara hedatu du hezkuntzaren esparruan kulturartekotasuna sustatzea, baina, era berean, euskarazko eremuak mantentzea eta elikatzea helburu duen egitasmoa. Markina-Xemeinen eta Azpeitian herriko beste esparru batzuetara ere zabaltzen ari dira egitasmoa. | Euskara: kulturen arteko korapiloak askatzeko. UEMAk hamahiru udalerritara hedatu du hezkuntzaren esparruan kulturartekotasuna sustatzea, baina, era berean, euskarazko eremuak mantentzea eta elikatzea helburu duen egitasmoa. Markina-Xemeinen eta Azpeitian herriko beste esparru batzuetara ere zabaltzen ari dira egitasmo... | Nola kudeatu kulturartekotasuna euskarazko eremuak mantenduta? Nola komunikatu eskolan guraso euskaldun eta ez-euskaldunen artean euskara bazterrean utzi gabe? Azken finean: nola aurre egin eskola eremu euskaldun bat mantendu, baina, era berean, kulturen arteko elkarbizitza sustatzeko erronkari? Korapilo hori askatu na... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232813/ehnek-ardien-sektoreko-esne-enpresak-salatuko-ditu.htm | Ekonomia | EHNEk ardien sektoreko esne enpresak salatuko ditu | Elikagaien katearen legea behin eta berriz urratzen dute enpresek, sindikatuaren arabera. Ardi esnearen litroaren kostaprezioa baino 30 zentimo merkeago saltzen dute esnea, gutxienez. | EHNEk ardien sektoreko esne enpresak salatuko ditu. Elikagaien katearen legea behin eta berriz urratzen dute enpresek, sindikatuaren arabera. Ardi esnearen litroaren kostaprezioa baino 30 zentimo merkeago saltzen dute esnea, gutxienez. | Legea bete dadila besterik ez dute eskatzen artzainek. Eguerdi honetarako, EHNE sindikatuak elkarretaratzera deitu du Abaltzisketan (Gipuzkoa), ekoizleek saltzen duten esnearen prezioak beren kostuak estaltzeko adinakoa izan behar duela esateko. Azken finean, prezio «justuak» besterik ez dituzte eskatzen. Hori da elika... |
2023-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/232814/gotorleku-baten-argiak-eta-itzalak.htm | Kultura | Gotorleku baten argiak eta itzalak | Iruñeko Baluarte auditoriumak hogei urte bete ditu. 2003. urteko urrian inauguratu zutenean, UPNko Miguel Sanz zen Nafarroako lehendakaria. Anitzek kezka zuten benetako kulturgune bizia izanen ote zen. Urteotan izan duen garapenaz mintzatu dira kulturaren arloko zenbait kide. | Gotorleku baten argiak eta itzalak. Iruñeko Baluarte auditoriumak hogei urte bete ditu. 2003. urteko urrian inauguratu zutenean, UPNko Miguel Sanz zen Nafarroako lehendakaria. Anitzek kezka zuten benetako kulturgune bizia izanen ote zen. Urteotan izan duen garapenaz mintzatu dira kulturaren arloko zenbait kide. | Duela hogei urte, BERRIA egunkariko Artea balu… izenburuko testuak Baluarte Iruñeko kultur zentro berriari buruz anitzek zituzten kezkak jaso zituen. Kezka horiek agertu zituztenek ez zuten garbi auditoriuma benetako kulturgune bizia izanen ote zen.
UPNko Miguel Sanz zen orduko Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Maria... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232815/uste-dut-bazter-utzi-ditugula-hasierako-mito-eta-topiko-guztiak.htm | «Uste dut bazter utzi ditugula hasierako mito eta topiko guztiak» | «Uste dut bazter utzi ditugula hasierako mito eta topiko guztiak». | Baluarteren hogeigarren urteurrena oroitzen duten hamaika kartel ikus daitezke Iruñeko auditoriumeko kanpoko aldean. Barruan ere, urteurrena ospatzeko ekinaldien inguruko xehetasunak dituzte mintzagai lantaldeko kide gehienek. Haietako bat da Paula Noya (Santiago de Compostela, 1979), NICDO-Baluarteko azpiegituren zuze... | ||
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232816/tramiterako-onartu-dute-esk-k-anbulantzien-auzia-dela-eta-aurkeztutako-salaketa.htm | Gizartea | Tramiterako onartu dute ESK-k anbulantzien auzia dela-eta aurkeztutako salaketa | Ustezko prebarikazioagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik salaketa jarri zuen sindikatuak, uztailean. | Tramiterako onartu dute ESK-k anbulantzien auzia dela-eta aurkeztutako salaketa. Ustezko prebarikazioagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik salaketa jarri zuen sindikatuak, uztailean. | Joan den uztailaren 20an, ESK sindikatuak salaketa aurkeztu zuen Arabako Fiskaltzaren aurrean Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko kontrataziorako aseguramenduko zuzendari Frumencio Molineroren eta anbulantzia kudeatzen dituen La Pau enpresako lehendakari Vicenc Chicharroren aurka, ustez prebarikazioa eta diru publikoare... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232817/osasungintza-sektorearen-aldeko-apustua-indartuko-du-mondragonek.htm | Ekonomia | Osasungintza sektorearen aldeko apustua indartuko du Mondragonek | Mondragon Health dinamika berrabiaraziko du, osasunaren eta bioteknologiaren alorrean erreferentzialtasuna lortzeko helburuarekin. | Osasungintza sektorearen aldeko apustua indartuko du Mondragonek. Mondragon Health dinamika berrabiaraziko du, osasunaren eta bioteknologiaren alorrean erreferentzialtasuna lortzeko helburuarekin. | Pandemiaren gordinenean, gizartearen eta ekonomiaren beharrak goitik behera aldetu zirenean, Mondragon korporazioa gai izan zen horiei erantzun bat emateko. Izan ere, osasun arloko produktuak ekoizten eskarmentua zuen Bexen Medical kooperatibak, kutsadurarik gabeko gela zuriak egiten zituen Cikautxok, eta maskarak ekoi... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232818/200-metroko-urruntze-agindua-ezarri-diote-rubialesi.htm | Kirola | 200 metroko urruntze agindua ezarri diote Rubialesi | Espainiako Futbol Federazioko presidente ohiak Auzitegi Nazionalean deklaratu du, eta leporatutako bi delituak ukatu ditu. Jokalariarekin harremanetan jartzea ere debekatu diote, baina ez du hamabostean behin epaitegira joan beharko. | 200 metroko urruntze agindua ezarri diote Rubialesi. Espainiako Futbol Federazioko presidente ohiak Auzitegi Nazionalean deklaratu du, eta leporatutako bi delituak ukatu ditu. Jokalariarekin harremanetan jartzea ere debekatu diote, baina ez du hamabostean behin epaitegira joan beharko. | Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidente ohiak Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu du gaur, Munduko Futbol Koparen finalean Jennifer Hermoso jokalariari eman zion muxuaren aferan. Inputatuta deklaratu du, baina Rubialesek leporatzen dizkioten bi delituak ukatu ditu. Esan du jokalariaren onespena zue... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232819/interes-tasa-handiak-oztopo-bihurtu-dira-kutxabankentzat.htm | Ekonomia | Interes tasa handiak oztopo bihurtu dira Kutxabankentzat | Berankortasunean ez du sumatu eraginik, baina kreditu eskaerak uzkurtu direla onartu du. Lotura gordailuen interesa %3ko igo du. | Interes tasa handiak oztopo bihurtu dira Kutxabankentzat. Berankortasunean ez du sumatu eraginik, baina kreditu eskaerak uzkurtu direla onartu du. Lotura gordailuen interesa %3ko igo du. | EBZk %4,5eraino igo zituen interes tasak atzo, eta dagoeneko bankuentzat ere arazo bihurtu dira. Haien zenbakiak izugarri puztu dituen neurria izan arren, kreditu eskaera berriei kalte egiten dietela sumatu dute. Hala onartu du behintzat Eduardo Ruiz de Gordejuela Kutxabankeko kontseilari ordezkari berriak: «Kreditu ja... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232820/anetoko-glaziarrak-ohi-baino-hiru-aldiz-izotz-gehiago-galdu-zuen-iaz.htm | Gizartea | Anetoko glaziarrak ohi baino hiru aldiz izotz gehiago galdu zuen iaz | Urte lehorrak eta uda oso beroak eragin zuen urtzea azkartzea. Pirinioetako glaziarrek azaleraren %80 galdu dute lau hamarkadetan. Eñaut Izagirre Estibaritzek hartu du parte ikerketan. | Anetoko glaziarrak ohi baino hiru aldiz izotz gehiago galdu zuen iaz. Urte lehorrak eta uda oso beroak eragin zuen urtzea azkartzea. Pirinioetako glaziarrek azaleraren %80 galdu dute lau hamarkadetan. Eñaut Izagirre Estibaritzek hartu du parte ikerketan. | Anetoko glaziarra Pirinioetako handiena da, konparazioz, ñimiñoa den arren. Horretan, klima larrialdia ez zaio batere laguntzen: urteen poderioz, gero eta azalera txikiagoa du. IPE Pirinioetako Ekologia Institutuak duela lau hamarkadatik gaurdainoko datuak bildu ditu, eta ondorio batera heldu da: azalera ia bi heren (%... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232822/anetoko-glaziarraren-azalera-647-murriztu-da-lau-hamarkadatan.htm | Gizartea | Anetoko glaziarraren azalera %64,7 murriztu da lau hamarkadatan | EHUko ikerlari batek parte hartu du Anetoko glaziarraren bilakaerari buruzko azterketa batean | Anetoko glaziarraren azalera %64,7 murriztu da lau hamarkadatan. EHUko ikerlari batek parte hartu du Anetoko glaziarraren bilakaerari buruzko azterketa batean | Aneto mendiko glaziarra (Huesca, Espainia) ez da oso handia, baina esangura berezia du Pirinioetako handiena delako, eta Europako hegoaldeko handiena ere. The Cryosphere aldizkariak glaziar horren inguruko ikerketa bat argitaratu du oraindik orain, eta datuak kezkagarriak dira: 1981etik 2022ra haren azalera %64,7 murri... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232823/gizon-baten-gorpua-agertu-da-donostiako-kontxako-hondartzan.htm | Gizartea | Gizon baten gorpua agertu da Donostiako Kontxako hondartzan | Ez du indarkeria zantzurik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera. 41 urte ditu. | Gizon baten gorpua agertu da Donostiako Kontxako hondartzan. Ez du indarkeria zantzurik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera. 41 urte ditu. | Gizon baten gorpua agertu da gaur goizean Donostiako Kontxako hondartzan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ez du indarkeria zantzurik. Donostiako Udalak esan du Irlandakoa dela gizona.
Hondartza garbitzen ari zen pertsona batek aurkitu du gorpua, 08:00ak aldera. Hildakoaren bi lagun bertarat... |
2023-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/232824/eaeko-langile-publikoak-grebara-deitu-dituzte-urriaren-25ean-eta-abenduaren-19an.htm | Gizartea | EAEko langile publikoak grebara deitu dituzte urriaren 25ean eta abenduaren 19an | ELA, LAB, CCOO, SATSE, Steilas eta ESK sindikatuek antolatu dituzte lanuzteak. Soldatak %10 igotzea eta behin-behinekotasuna %8ra jaistea dira aldarri nagusiak | EAEko langile publikoak grebara deitu dituzte urriaren 25ean eta abenduaren 19an. ELA, LAB, CCOO, SATSE, Steilas eta ESK sindikatuek antolatu dituzte lanuzteak. Soldatak %10 igotzea eta behin-behinekotasuna %8ra jaistea dira aldarri nagusiak | ELA, LAB, CCOO, SATSE, Steilas eta ESK sindikatuek iragarri dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoan greba egingo dutela urriaren 25ean eta abenduaren 19an. Uste dute zerbitzu publikoek «okerrera» egin dutela azken urteotan eta horrek, ezinbestean, eragin zuzena izan duela herritarrei eskainitako arretan. Eg... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232825/fernando-botero-artista-kolonbiarra-hil-da.htm | Kultura | Fernando Botero artista kolonbiarra hil da | Pneumonia baten ondorioz zendu da, 91 urte zituela. | Fernando Botero artista kolonbiarra hil da. Pneumonia baten ondorioz zendu da, 91 urte zituela. | Margolaria, marrazkilaria eta eskultorea zen Fernando Botero (Medellin, 1932). Bere kabuz ikasi zuen ofizioa, eta 1952an Madrileko San Fernandoko Arte Ederren Akademian lizentziatu zenetik, bere estilo figuratiboa definituz joan zen pixkanaka. Korrontearen kontra, betiere. Gaur goizean hil da, pneumonia baten ondorioz,... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232826/lau-urteko-espetxe-zigorra-eskatu-dute-haur-jaioberri-bat-bahitu-zuen-emakumearentzat.htm | Gizartea | Lau urteko espetxe zigorra eskatu dute haur jaioberri bat bahitu zuen emakumearentzat | Maiatzaren 14an epaituko dute andrazkoa Bizkaiko Probintzia Auzitegian. Iazko urrian bahitu zuen jaioberria Basurtuko ospitaletik. | Lau urteko espetxe zigorra eskatu dute haur jaioberri bat bahitu zuen emakumearentzat. Maiatzaren 14an epaituko dute andrazkoa Bizkaiko Probintzia Auzitegian. Iazko urrian bahitu zuen jaioberria Basurtuko ospitaletik. | Fiskaltzak lau urteko espetxe zigorra eskatu du joan den urteko urrian Basurtuko erietxean (Bilbo) haur jaioberri bat bahitu zuen emakumearentzat. Legez kanpoko atxiloketa delitua leporatuta egin du zigor eskaera. Akusazio partikularra izango da jaioberriaren familia: zazpi urteko espetxe zigorra eskatu du. Maiatzaren ... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232827/ortuzar-eta-puigdemont-waterloon-batzartu-dira-egoera-politikoa-aztertzeko.htm | Politika | Ortuzar eta Puigdemont Waterloon batzartu dira egoera politikoa aztertzeko | Estreinakoz elkartu dira EAJko presidentea eta erbestean dagoen Generalitateko presidenta, Pedro Sanchezen inbestidura saioaren negoziazioak martxan direla. Bi ordu eta erdiz aritu dira. | Ortuzar eta Puigdemont Waterloon batzartu dira egoera politikoa aztertzeko. Estreinakoz elkartu dira EAJko presidentea eta erbestean dagoen Generalitateko presidenta, Pedro Sanchezen inbestidura saioaren negoziazioak martxan direla. Bi ordu eta erdiz aritu dira. | EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzar eta Carles Puigdemont, erbestean dagoen Kataluniako Generalitateko presidentea, Waterloon (Belgika) batzartu dira gaur goizean. EAJ eta Junts alderdien arteko «harremanak estutzeko eta uztailaren 23ko Hauteskundeek Espainiako Estatuan utzi duten egoera politikoa a... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232828/alzheimerrean-neuronak-nola-hiltzen-diren-azaldu-du-ikerketa-batek.htm | Gizartea | Alzheimerrean neuronak nola hiltzen diren azaldu du ikerketa batek | Nazioarteko talde batek egin du lana, eta Amaia Arranz Ikerbasqueko ikertzaileak parte hartu du bertan | Alzheimerrean neuronak nola hiltzen diren azaldu du ikerketa batek. Nazioarteko talde batek egin du lana, eta Amaia Arranz Ikerbasqueko ikertzaileak parte hartu du bertan | Alzehimerraren atzean dauden mekanismoak zein diren azaldu du nazioarteko ikerketa batek. Zehazki, gaixotasun horretan neuronak nola hiltzen diren ikasi dute. Amaia Arranz Ikerbasqueko ikertzaileak parte hartu du lanean. «Gure aurkikuntzak itxaropentsuak dira eta ikuspegi berriak zabalduko dituzte Alzheimerren gaixotas... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232829/mecanerreko-langileek-greba-egingo-dute-21ean-lantegia-ixtearen-aurka.htm | Ekonomia | Mecanerreko langileek greba egingo dute 21ean, lantegia ixtearen aurka | Stellantis taldearen asmoak aurrera eginez gero, 148 langile kalean geratuko dira. | Mecanerreko langileek greba egingo dute 21ean, lantegia ixtearen aurka. Stellantis taldearen asmoak aurrera eginez gero, 148 langile kalean geratuko dira. | Borrokarako deia egin dute Mecaner enpresako langileek. Urdulizen (Bizkaia) du egoitza enpresak, eta trokelak egiten ditu autogintzarako. Stellantis multinazionala da haren jabea —Peugeot, Citroen, Fiat, Opel, Jeep eta beste askoren egilea—, eta irailaren 1ean langileei jakinarazi zien lantegia ixteko asmoa zuela, hare... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232830/frankismoko-errepresaliatu-batek-aurrenekoz-deklaratu-du-espainian.htm | Mundua | Frankismoko errepresaliatu batek aurrenekoz deklaratu du Espainian | 1975ean Polizia frankistak torturatu egin zuela salatzeko, Madrilgo epaile baten aurretik igaro da Julio Pacheco. Memoria Demokratikoaren Fiskaltza prozeduran aurkeztea positibotzat jo dute | Frankismoko errepresaliatu batek aurrenekoz deklaratu du Espainian. 1975ean Polizia frankistak torturatu egin zuela salatzeko, Madrilgo epaile baten aurretik igaro da Julio Pacheco. Memoria Demokratikoaren Fiskaltza prozeduran aurkeztea positibotzat jo dute | Francisco Francoren diktadurapeko (1939-1975) errepresaliatu batek aurreneko aldiz deklaratu du, gaur, Espainiako epaile baten aurrean. Julio Pacheco ikasle elkarte bateko kidea zen, eta kontatu dio Madrilgo 50. Instrukzioko Epaitegiko epaile Ana Maria Iguaceli Polizia frankistak nola torturatu zuen, zenbait egunez, 19... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232831/eh-bilduren-ustez-ezin-da-eajren-zain-egon-denbora-gehiago.htm | Politika | EH Bilduren ustez, «ezin da EAJren zain egon denbora gehiago» | Espainiako Estatuan lurralde ereduari buruz eztabaidatzea «lehentasun bat» da EH Bildurentzat. «Herri akordio historiko bat» egitea proposatu dio lehendakariari. | EH Bilduren ustez, «ezin da EAJren zain egon denbora gehiago». Espainiako Estatuan lurralde ereduari buruz eztabaidatzea «lehentasun bat» da EH Bildurentzat. «Herri akordio historiko bat» egitea proposatu dio lehendakariari. | Ikasturte politikoa hasia dute ja Hego Euskal Herriko erakunde eta alderdi politiko guztiek. Hasiera hori ordezkatu zuen atzo Eusko Legebiltzarrean egin zuten Politika Orokorrerako osoko bilkurak. Gaur, ordea, alderdien adierazpenak ez dira eten. EH Bilduk ikasturte politikoaren hasierako bilera egin du Donostiako Mira... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232832/dainesek-irabazi-du-vueltako-etapa-erorikoa-saihestuta.htm | Kirola | Dainesek irabazi du Vueltako etapa, erorikoa saihestuta | Alberto Dainesek irabazi du Espainiako Vueltako hemeretzigarren etapa, esprintean. Azken kilometroan eroriko bat izan da, eta tropel txiki batek lehiatu du etapa garaipena | Dainesek irabazi du Vueltako etapa, erorikoa saihestuta. Alberto Dainesek irabazi du Espainiako Vueltako hemeretzigarren etapa, esprintean. Azken kilometroan eroriko bat izan da, eta tropel txiki batek lehiatu du etapa garaipena | Gaur zuten tropeleko txirrindulari azkarrenek helmugan besoak altxatzeko azken aurreko aukera, eta ez diote ihesaldiari aurrera egiten utzi. Nahi horrek askotan mugimendu desegokiak egitera eramaten ditu txirrindulariak, eta horrelako batean eroriko itsusi bat gertatu da azken kilometroan. Hori dela eta, tropel txiki b... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232833/baionan-hil-zuten-autobus-gidariaren-ustezko-erasotzaileen-aurkako-epaiketa-hasi-da-gaur.htm | Gizartea | Baionan hil zuten autobus gidariaren ustezko erasotzaileen aurkako epaiketa hasi da gaur | Philippe Monguillot gidariaren familiari barkatzeko eskatu diete akusatuek, eta hura hiltzeko asmorik ez dutela adierazi dute | Baionan hil zuten autobus gidariaren ustezko erasotzaileen aurkako epaiketa hasi da gaur. Philippe Monguillot gidariaren familiari barkatzeko eskatu diete akusatuek, eta hura hiltzeko asmorik ez dutela adierazi dute | Hiru pertsona zeuden gaur deituta gaur, Pabeko auzitegian (Okzitania), Baionan 2020. urtean gertaturiko hilketaren inguruko epaiketan deklaratzera. Akusatuetako bik baino ez dute deklaratu, azkenean, hirugarrena gaixorik zegoelakoan.
Hilketak Lapurdiko hiriburua inarrosi zuen 2020ko uztailean. Hilaren bostean, Chronop... |
2023-9-15 | https://www.berria.eus/albisteak/232834/esku-hutsik-itzuli-da-etxera-alaves.htm | Kirola | Esku hutsik itzuli da etxera Alaves | Lehen zatian penaltiz egin dute gola etxekoek, eta partidaren ondarrean, arabarrak berdinketaren bila joan direnean, kontraerasoan egin du bigarrena Rayok. | Esku hutsik itzuli da etxera Alaves. Lehen zatian penaltiz egin dute gola etxekoek, eta partidaren ondarrean, arabarrak berdinketaren bila joan direnean, kontraerasoan egin du bigarrena Rayok. | Esku hutsik itzuli da etxera Alaves, beste behin. 2-0 galdu dute arabarrek Vallecasen, Rayoren aurka. Partida parekatua izan da, baina etxekoek penaltiz egindako gol bati esker aurreratu dira. Epaileak ez du zalantzarik izan 11 metroak ebazterako orduan, baina zalantzazko jokaldia zen, gutxienez. Alaves ahalegindu da b... |
2023-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/232866/datorren-astelehenetik-aurrera-eskola-garraioa-berriz-ere-martxan-jarriko-dute.htm | Gizartea | Datorren astelehenetik aurrera eskola garraioa berriz ere martxan jarriko dute | Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakitera eman duenez, garraio zerbitzuekin batera adostu dute «hobekuntza proposamenak» egitea. | Datorren astelehenetik aurrera eskola garraioa berriz ere martxan jarriko dute. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakitera eman duenez, garraio zerbitzuekin batera adostu dute «hobekuntza proposamenak» egitea. | Eskola garraioko enpresek berriz ere helduko diote beren zerbitzuari datorren astelehenetik aurrera. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eman du erabakiaren berri, eta adierazi du garraio enpresekin batera adostu dutela «eskola garraioaren egoera aztertzea eta etorkizunerako hobekuntza proposamenak egitea».
Jakitera ... |
2023-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/232867/espainiako-gobernua-prest-da-ebn-hizkuntza-gutxituak-ofizial-egitearen-kostuak-bere-gain-hartzeko.htm | Gizartea | Espainiako Gobernua prest da EBn hizkuntza gutxituak ofizial egitearen kostuak bere gain hartzeko | Heldu den asteartean bozkatuko dute Bruselan euskara, katalana eta galiziera ofizial egitea edo ez. Aho batez onartu behar dute EBko 27 kideek. Badira neurriari muzin egin dioten herrialdeak. | Espainiako Gobernua prest da EBn hizkuntza gutxituak ofizial egitearen kostuak bere gain hartzeko. Heldu den asteartean bozkatuko dute Bruselan euskara, katalana eta galiziera ofizial egitea edo ez. Aho batez onartu behar dute EBko 27 kideek. Badira neurriari muzin egin dioten herrialdeak. | Hiru egun besterik ez dira geratzen EB Europako Batasuneko 27 herrialdeetako Atzerri ministroek zera eztabaidatzeko: ea euskara, katalana eta galiziera EBko hizkuntza ofizialen zerrendan sartzea. Ez da erraza izango. Europako Kontseiluko 27 kideek aho batez onartu beharko dute neurria, eta badira zalantzak dituzten her... |
2023-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/232868/konponbidearen-aldeko-estrategia-bat-eskatu-du-jaizkibel-konpainiak.htm | Gizartea | «Konponbidearen aldeko estrategia bat» eskatu du Jaizkibel konpainiak | Hondarribiko alkateari eskatu diote betorik gabeko elkarrizketa mahai bat eratzeko. Jaizkibelen 1.000 pertsona inguruk desfilatu dute aurten. | «Konponbidearen aldeko estrategia bat» eskatu du Jaizkibel konpainiak. Hondarribiko alkateari eskatu diote betorik gabeko elkarrizketa mahai bat eratzeko. Jaizkibelen 1.000 pertsona inguruk desfilatu dute aurten. | Betorik gabeko elkarrizketa mahai bat eratzeko eskatu die Jaizkibel konpainiak Hondarribiko Udalari nahiz bertze instituzioei. 2023ko jaien eta irailak 8aren balorazioaren berri eman zuen konpainiak, atzo: «Konponbidearen aldeko estrategia argi eta zintzo bat adierazi dezatela hurrengo hilabeteetan». Zentzu horretan, a... |
2023-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/232869/eibarrek-eta-athleticek-galdu-egin-dute-estreinakoan.htm | Kirola | Eibarrek eta Athleticek galdu egin dute estreinakoan | Gipuzkoako taldeak azken unean galdu du Ipuruan Levante Las Planasen aurka: 1-2. Bizkaikoak, berriz, ez du aukerarik izan Atletico Madrilen zelaian: 3-0 | Eibarrek eta Athleticek galdu egin dute estreinakoan. Gipuzkoako taldeak azken unean galdu du Ipuruan Levante Las Planasen aurka: 1-2. Bizkaikoak, berriz, ez du aukerarik izan Atletico Madrilen zelaian: 3-0 | Estreinako txarra izan dute Eibarrek eta Athleticek. Biek ala biek galdu egin dute gaur eguerdian Espainiako Lehen Mailako ligako aurreneko partidan: gipuzkoarrek 1-2 galdu duten Ipuruan Levante Las Planasen kontra; bizkaitarrek, berriz, 3-0 galdu dute Atletico Madrilen zelaian.
Krudela izan da Eibarren itzulera maila... |
2023-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/232870/urriaren-7an-hasiko-da-nafarroako-bertsolari-txapelketa-iruritan.htm | Kultura | Urriaren 7an hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Iruritan | Lehiaketan 24 bertsolarik parte hartuko dute, eta finala Iruñean izango da, abenduaren 2an | Urriaren 7an hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Iruritan. Lehiaketan 24 bertsolarik parte hartuko dute, eta finala Iruñean izango da, abenduaren 2an | Urriaren 7an abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Iruritan, eta abenduaren 2an amaituko da, Iruñean. 29 bertsolarik izena eman dute parte hartzeko, baina, aurre kanporaketak amaitu eta gero, 24 izango dira. Guztira, zortzi saio izango ditu txapelketak, eta bakoitza Nafarroako udalerri batean egingo da; bertsol... |
2023-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/232871/athleticek-nagusitasunez-irabazi-dio-cadizi-san-mamesen.htm | Kirola | Athleticek nagusitasunez irabazi dio Cadizi San Mamesen | Talde zuri-gorriak arlo guztietan hartu du mendean aurkaria. Guruzetak, Sancetek eta Iñaki Williamsek sartu dituzte golak, guztiak bigarren zatian. Hamar punturekin, gora begira jarri da Athletic | Athleticek nagusitasunez irabazi dio Cadizi San Mamesen. Talde zuri-gorriak arlo guztietan hartu du mendean aurkaria. Guruzetak, Sancetek eta Iñaki Williamsek sartu dituzte golak, guztiak bigarren zatian. Hamar punturekin, gora begira jarri da Athletic | San Mames. Bigarren zatiko erdira iristear dago partida. Athleticek aukera garbi asko izan ditu, baina neurketa hutsean dago. Robert Navarrok eskuin hegaletik barneraketa ona egin du, eta maisutasunez jarri dio baloia Maxi Gomezi. Urduritu egin dira San Mamesko harmailetan dauden 43.000 jarraitzaileak. Aukera garbia da... |
2023-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/232872/lehen-urratsa-hibaikak-eta-san-pedrok-egin-dute.htm | Kirola | Lehen urratsa Hibaikak eta San Pedrok egin dute | Hibaikak eta San Pedrok bi segundoko aldea atea dute Bermeon | Lehen urratsa Hibaikak eta San Pedrok egin dute. Hibaikak eta San Pedrok bi segundoko aldea atea dute Bermeon | Emakumeen erlojupekoak eman dio hasiera kanporaketen asteburuari. Hiru ontzi besterik ez, baina maila antzekoan espero ziren eta hala izan da. Itsasoan izanik, Bermeoko estropada jotzen zuten talde gehienek asteburuko estropada garrantzitsuen bezala. Baina Bermeoko urek ez dute protagonismo hori eraman. Ura bare-bare e... |
2023-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/232873/poelsentzat-izan-da-azken-etapa-menditsua-eta-kussek-vuelta-irabaziko-du.htm | Kirola | Poelsentzat izan da azken etapa menditsua, eta Kussek Vuelta irabaziko du | Herbeheretarrak bere legea ezarri du ihesaldi jendetsu batean, Evenepoeli esprinta irabazita. Faboritoek ez dute zirkinik ere egin, eta Kussek inongo arazorik gabe defendatu du lidergoa | Poelsentzat izan da azken etapa menditsua, eta Kussek Vuelta irabaziko du. Herbeheretarrak bere legea ezarri du ihesaldi jendetsu batean, Evenepoeli esprinta irabazita. Faboritoek ez dute zirkinik ere egin, eta Kussek inongo arazorik gabe defendatu du lidergoa | Jumbo Visma taldearen jolastokia izan da aurtengo Vuelta. Goitik behera gailendu zaie aurkariei, eta nagusitasun horren erakusgarri da taldeko hiru liderrek gaur helmugan eskaini duten irudia: elkarri helduta sartu dira Sepp Kuss, Jonas Vingegaard eta Primoz Roglic, bihar podiuma hirurek osatuko dutela ospatzen. Argazk... |
2023-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/232874/irango-indarrek-aminiren-aita-behin-behinean-atxilotu-dute-hilketaren-urteurrenean.htm | Mundua | Irango indarrek Aminiren aita behin-behinean atxilotu dute, hilketaren urteurrenean | Iran Human Rights GKEak salatu du Teheranek galarazi egin diola 22 urteko gazte kurduaren familiari Aminiren aldeko omenaldia jendaurrean egitea. Iranen menpeko Kurdistanen greba orokorra eta protestak egin dituzte. | Irango indarrek Aminiren aita behin-behinean atxilotu dute, hilketaren urteurrenean. Iran Human Rights GKEak salatu du Teheranek galarazi egin diola 22 urteko gazte kurduaren familiari Aminiren aldeko omenaldia jendaurrean egitea. Iranen menpeko Kurdistanen greba orokorra eta protestak egin dituzte. | Urtebete da Mahsa Amini 22 urteko kurdua hil zela, Teheranen, beloa «gaizki jarrita» eramateagatik atxilotuta egon ondotik. Bada, hilketaren urteurrenean, Irango agintariek galarazi egin diote haren familiari Aminiren aldeko omenaldia jendaurrean egitea. Are, Iran Human Rights GKE gobernuz kanpoko erakundeak salatu due... |
2023-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/232875/etxean-jantzi-dute-txapela.htm | Kirola | Etxean jantzi dute txapela | Urdaibaik estropada eta liga irabazi ditu etxean. Bigarren postuaren borrokan, Zierbenak bi puntu kendu dizkio Hondarribiari | Etxean jantzi dute txapela. Urdaibaik estropada eta liga irabazi ditu etxean. Bigarren postuaren borrokan, Zierbenak bi puntu kendu dizkio Hondarribiari | Kontxako Banderatik etorri, kanporaketak hasi, eta bazirudien Eusko Label liga amaituta zela, baina azken bi jardunaldiak falta ziren. Bermeoko ikurrina beti da berezia, eta aurtengoak ere bazuen bere zeresana. Hain zuzen, Kontxako garaileak, etxean liga irabazteko aukera zuen. Bederatzigarrena litzateke Urdaibairentza... |
2023-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/232906/san-pedro-eta-bueu-eusko-label-ligan-lehiatuko-dira-datorren-denboraldian.htm | Kirola | San Pedro eta Bueu Eusko Label ligan lehiatuko dira datorren denboraldian | Mailaz jaitsiko da Santurtzi. Hibaikak, berriz, Euskotren ligan jarraituko du. Eusko Label ligan, Zierbenak irabazi du denboraldiko azken estropada. | San Pedro eta Bueu Eusko Label ligan lehiatuko dira datorren denboraldian. Mailaz jaitsiko da Santurtzi. Hibaikak, berriz, Euskotren ligan jarraituko du. Eusko Label ligan, Zierbenak irabazi du denboraldiko azken estropada. | Amaitu da arraun denboraldia, eta argitu dira kontuak: jakina da jada datorren urtean zein traineru izango diren Eusko Label eta Euskotren ligetan. Gizonezkoetan, San Pedro maila nagusira itzuliko da lau urteren ostean, eta lehen aldiz lehiatuko da han Bueu ontzi galiziarra. Emakumezkoetan, mailari eustea lortu du Hiba... |
2023-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/232907/osasunak-galdu-egin-du-getafen-azken-minutuetan-gola-sartu-baitiote.htm | Kirola | Osasunak galdu egin du Getafen, azken minutuetan gola sartu baitiote | Maksimovitxek 86. minutuan sartu du garaipenaren gola, buruz. Osasunaren golak Iker Muñozek eta Budimirrek sartu dituzte. | Osasunak galdu egin du Getafen, azken minutuetan gola sartu baitiote. Maksimovitxek 86. minutuan sartu du garaipenaren gola, buruz. Osasunaren golak Iker Muñozek eta Budimirrek sartu dituzte. | Osasunak ez du punturik lortu Getafen. Etxeko taldeak hiru gol sartu dizkio buruz, bi geldikako jokaldietan, eta Iker Muñozen eta Budimirren golak ez dira nahikoa izan. Bartzelonaren aurkakoaren ostean, Osasunak bigarren porrota du jarraian.
Lehen ordu erdia geldoa izan da. Bi taldeak euren zelaian sendo zeuden, eta a... |
2023-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/232908/eajk-alderdi-indartsua-batua-eta-ondo-kokatua-aldarrikatuko-du-alderdi-egunean.htm | Politika | EAJk «alderdi indartsua, batua eta ondo kokatua» aldarrikatuko du Alderdi Egunean | Irailaren 24an ospatuko dute, Forondan. Gaur aurkeztu dute. | EAJk «alderdi indartsua, batua eta ondo kokatua» aldarrikatuko du Alderdi Egunean. Irailaren 24an ospatuko dute, Forondan. Gaur aurkeztu dute. | EAJk iraileko azken igandean ospatuko du 47. Alderdi Eguna, Forondan (Araba), Batzen gaituen eguna lelopean. Han aldarrikatuko dute «EAJ indartsua» behar dela, «Euzko Alderdi Jeltzale batua, ondo kokatua Euskadiko taula politikoan, baina baita Estatuan eta Europan ere». Izan ere, jeltzaleen iritziz, «garai politiko esa... |
2023-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/232909/sepp-kussek-irabazi-du-jumboren-espainiako-vuelta.htm | Kirola | Sepp Kussek irabazi du Jumboren Espainiako Vuelta | Jonas Vingegaard eta Primoz Roglic taldekideek osatu dute podiuma. Kaden Grovesek (Alpecin) irabazi du azken etapa, Madrilen. Ez da lehia handieneko Vuelta izan, baina eman du zeresana. | Sepp Kussek irabazi du Jumboren Espainiako Vuelta. Jonas Vingegaard eta Primoz Roglic taldekideek osatu dute podiuma. Kaden Grovesek (Alpecin) irabazi du azken etapa, Madrilen. Ez da lehia handieneko Vuelta izan, baina eman du zeresana. | Espainiako Vueltako liderraren elastikoa gorria da, baina aurten horiz jantzita igo dira podiumera lehen hiru sailkatuak: Jumbo Visma taldeko Sepp Kuss, Jonas Vingegaard eta Primoz Roglic. Juan Ayuso (UAE) izan da laugarren, eta Mikel Landa (Bahrain) bosgarren. Azken aldiz 2019. urtean sailkatu zen euskal txirrindulari... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232910/real-madrili-bernabeun-irabazteko-aukera-galdu-du-realak.htm | Kirola | Real Madrili Bernabeun irabazteko aukera galdu du Realak | Lehen zatian erabat nagusitu dira txuri-urdinak, eta gol batekin aurreratu, baina bigarrenean indarrik gabe geratu dira, eta, azkenean, galdu egin dute. | Real Madrili Bernabeun irabazteko aukera galdu du Realak. Lehen zatian erabat nagusitu dira txuri-urdinak, eta gol batekin aurreratu, baina bigarrenean indarrik gabe geratu dira, eta, azkenean, galdu egin dute. | Ilusioa piztu, eta, gero, zaleak zapuztu. Mingarriagoa da porrota, irabaziko zenuela sinistu duzunean. Horra Realak bart Madrilen eginikoaren kronikaren laburpena. Lehen zatian jaun eta jabe izan ziren donostiarrak, eta, gainera, jakin zuten markagailuan aurreratzen. Baina partidaren bigarren zatian, etxekoek erreakzio... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232911/gizon-bat-atxilotu-dute-tuteran-bikotekideari-erasotzea-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Tuteran, bikotekideari erasotzea egotzita | Biktima 23 urteko emakume bat da, eta zauri bat du besoan | Gizon bat atxilotu dute Tuteran, bikotekideari erasotzea egotzita. Biktima 23 urteko emakume bat da, eta zauri bat du besoan | Gizon bat atxilotu zuten atzo Tuteran (Nafarroa), bikotekideari arma zuri batekin erasotzea egotzita. 23 urteko emakumeak zauri bat du besoan, eta ospitalera eraman behar izan zuten. Ustezko erasotzailea Tuterako Foruzaingoan azaldu zen, atxilotu zezaten.
Foruzaingoak erran duenez, SOS Nafarroak liskar baten berri ema... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232912/vermines-filmarekin-abiatuko-da-fantasiazko-eta-beldurrezko-zinemaren-donostiako-astea.htm | Kultura | 'Vermines' filmarekin abiatuko da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako Astea | Zinema jaialdia urriaren 27tik azaroaren 3ra egingo dute aurten. | 'Vermines' filmarekin abiatuko da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako Astea. Zinema jaialdia urriaren 27tik azaroaren 3ra egingo dute aurten. | Sebastien Vanice zinema zuzendariaren Vermines filmaren emanaldiarekin abiatuko da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako 34. Astea. Sitgesko (Herrialde Katalanak) zinema jaialdian estreinatu zuen Vanicek bere aurreneko film luzea, eta urriaren 27an iritsiko da Donostiara.
Kaleb da protagonista nagusia, anim... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232913/athleticeko-jokalariak-espainiako-bandera-kenduta-agertu-dira-fc-24-ko-txartelekin.htm | Kirola | Athleticeko jokalariak Espainiako bandera kenduta agertu dira 'FC 24'-ko txartelekin | Espainiako Ligaren babesle nagusia da EA Sports bideojoko enpresaren joko berria. Ligako jokalari guztiek erakutsi dituzte txartelak azken jardunaldian, baina Athleticekoenak ezberdinak izan dira. | Athleticeko jokalariak Espainiako bandera kenduta agertu dira 'FC 24'-ko txartelekin. Espainiako Ligaren babesle nagusia da EA Sports bideojoko enpresaren joko berria. Ligako jokalari guztiek erakutsi dituzte txartelak azken jardunaldian, baina Athleticekoenak ezberdinak izan dira. | Aurtengo denboraldirako babesle berria du Espainiako Ligak: FIFA bideojoko arrakastatsuaren ondorengoa, EA Sports FC 24 —FIFA Nazioarteko Futbol Federazioarekin zuen akordioa amaitu du EAk—. Han, jokalari bakoitzak txartel bat izaten du, non agertzen diren haren puntuazioa, postua, jokatzen duen liga, taldea eta nazion... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232914/eh-bilduk-laquomanifestazio-nazionaleraraquo-deitu-du-azaroaren-18rako-bilbon.htm | Politika | EH Bilduk «manifestazio nazionalera» deitu du azaroaren 18rako, Bilbon | Ordurako, «beste hauteskunde batzuetarako deia ala PSOEren eta Sumarren gobernu bat» egongo da Madrilen, eta koalizioko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik esan du «auzi nazionalen inguruan abiatu den eztabaidan egon behar duela Euskal Herriak ere». EAJko eta PPko ordezkariak elkartuko dira gaur, eta Estebanek berriro... | EH Bilduk «manifestazio nazionalera» deitu du azaroaren 18rako, Bilbon. Ordurako, «beste hauteskunde batzuetarako deia ala PSOEren eta Sumarren gobernu bat» egongo da Madrilen, eta koalizioko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik esan du «auzi nazionalen inguruan abiatu den eztabaidan egon behar duela Euskal Herriak ere... | EH Bilduk «kalera» ateratzeko deia egin die herritarrei, azaroan 18rako, Bilbon. «Manifestazio nazionala» egiteko garaia dela uste du koalizioko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik, Espainian «eztabaida zentral bat» abiatu baita jada «lurraldetasunaren inguruan». Azaroaren 18rako Pedro Sanchezen gobernu bat egongo da ... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232915/bizkaiko-ostalaritzako-langileak-greba-egitera-deituak-daude-berriro.htm | Ekonomia | Bizkaiko ostalaritzako langileak greba egitera deituak daude berriro | Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen «immobilismoari» aurre egiteko, ELA, LAB, CCOO eta UGTk grebara deitu dituzte ostalaritzako langileak. | Bizkaiko ostalaritzako langileak greba egitera deituak daude berriro. Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen «immobilismoari» aurre egiteko, ELA, LAB, CCOO eta UGTk grebara deitu dituzte ostalaritzako langileak. | Ekaineko greba egunek izan zuten arrakasta eta Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen jarrera ikusita, ostalaritzako langileak grebara deitu dituzte ELA, LAB, CCOO eta UGTk. Greba deialdi berriak urriaren 4rako, 11rako eta 12rako dira. Irailaren 26an elkarretaratzera deitu dute, Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen egoitza aurre... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232916/blancok-uste-du-autogobernu-arloko-urkulluren-proposamena-laquoporroteraraquo-kondenatua-dagoela.htm | Politika | Blancok uste du autogobernu arloko Urkulluren proposamena «porrotera» kondenatua dagoela | EAk Urruñan ospatu du Alkartasun Eguna, eta EH Bilduren eta EH Bairen aldeko apustua berretsi du. | Blancok uste du autogobernu arloko Urkulluren proposamena «porrotera» kondenatua dagoela. EAk Urruñan ospatu du Alkartasun Eguna, eta EH Bilduren eta EH Bairen aldeko apustua berretsi du. | Eusko Alkartasunak Urruñan (Lapurdi) ospatu zuen atzo Alkartasun Eguna, Mugarik gabeko alkartasuna leloarekin. Eba Blanco idazkari nagusiak EH Bilduren aldeko apustua babestu zuen, eta adierazi egungo testuinguru politikoa baliatu behar dela «lurralde ereduari buruzko eztabaidan sakontzeko». Halere, Eusko Jaurlaritzako... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232917/gizon-baten-gorpua-aurkitu-dute-astigarragan.htm | Gizartea | Gizon baten gorpua aurkitu dute Astigarragan | Suhiltzaileak, Ertzaintzaren helikoptero bat eta anbulantzia bat bertaratu dira | Gizon baten gorpua aurkitu dute Astigarragan. Suhiltzaileak, Ertzaintzaren helikoptero bat eta anbulantzia bat bertaratu dira | Gizon baten gorpua aurkitu dute gaur Txoritokietan, Astigarragan (Gipuzkoa). Bizilagun batek eman du abisua, eta Donostiako suhiltzaileak bertaratu dira lekura, gizona erreskatatzen saiatzera. Sarbide zaileko leku batean zegoen, gotorlekutik gertu.
Suhiltzaileez gain, anbulantzia bat eta Ertzaintzaren helikoptero bat ... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232918/nafarroako-fiskaltzak-salaketa-jarri-du-unai-simoni-sadarren-egindako-irain-homofoboengatik.htm | Kirola | Nafarroako Fiskaltzak salaketa jarri du Unai Simoni Sadarren egindako irain homofoboengatik | Ikusle batek irain larriak egin zizkion Athleticeko atezainari Osasunak eta talde zuri-gorriak abuztuaren 19an Iruñean jokatu zuten derbian. Fiskaltzaren arabera, gorroto delitua izan daiteke | Nafarroako Fiskaltzak salaketa jarri du Unai Simoni Sadarren egindako irain homofoboengatik. Ikusle batek irain larriak egin zizkion Athleticeko atezainari Osasunak eta talde zuri-gorriak abuztuaren 19an Iruñean jokatu zuten derbian. Fiskaltzaren arabera, gorroto delitua izan daiteke | Nafarroako Fiskaltzak salaketa jarri du guardiako epaitegian Unai Simon Athleticeko atezainari Sadarren egin zizkioten irain homofoboak direla eta. Fiskaltzaren arabera, irain horiek gorroto delitua izan daitezke, eta, hori dela eta, ikerketa penala hasteko eskatu du. Espainiako Poliziari galdegin dio Unai Simon iraind... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232919/euskara-euskal-herriaren-erdigunean.htm | albisteak | Euskara Euskal Herriaren erdigunean | Hogei BERRIAlagunek txangoa egin dute gure lurraldearen epizentro geografikora, Andiamendira. Mikel Arrizabalaga gidari zutela, Unanutik (Nafarroa) abiatu eta Beriain tontorra jo dute, behe-laino artean, eta ondoren Lezizoagako bidetik egin dute itzulera. | Euskara Euskal Herriaren erdigunean. Hogei BERRIAlagunek txangoa egin dute gure lurraldearen epizentro geografikora, Andiamendira. Mikel Arrizabalaga gidari zutela, Unanutik (Nafarroa) abiatu eta Beriain tontorra jo dute, behe-laino artean, eta ondoren Lezizoagako bidetik egin dute itzulera. | Larunbatean goizeko 9:00etan da hitzordua, Unanuko plazan (Nafarroa). Heldu orduko, 80tik gorako adineko batek egin die harrera mendizaleei: «berandu zabiltzate, beroa pasa behar duzue!». Harpa jotzeko dago: hego haize zakarra dabil, eta behe laino trinkoak estaltzen du Beriainen burua. Unanun bertan eskertzen da jantz... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232920/aldatuko-al-du-indiak-bere-izena-bharat-bihurtzeko.htm | Mundua | Aldatuko al du Indiak bere izena, 'Bharat' bihurtzeko? | Bost eguneko saio berezia hasi du gaur Indiako Parlamentuak, eta, hainbaten ustetan, herrialdeari izena aldatzeko baliatuko du Modi lehen ministroak. | Aldatuko al du Indiak bere izena, 'Bharat' bihurtzeko?. Bost eguneko saio berezia hasi du gaur Indiako Parlamentuak, eta, hainbaten ustetan, herrialdeari izena aldatzeko baliatuko du Modi lehen ministroak. | Kolonialismoaren ajeak. India herrialdea atzerritarrek emaniko izenarekin ezagutzen da munduan, herritar askok nahasten dituzte indiarrak eta hinduak (hinduismo erlijioaren jarraitzaileak), eta, gauzak are gehiago zailtzeko, Ameriketako indigenei ere indiar esaten diete askok oraindik, Europako marinel batzuk, euskaldu... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232921/ehun-ek-bi-eguneko-kanpaldia-egingo-du-etxe-eskubidearen-alde.htm | Gizartea | Ehun-ek bi eguneko kanpaldia egingo du, etxe eskubidearen alde | Ehun mugimenduak nabarmendu du sistema kapitalistan etxebizitza ez dela eskubide bat: «Negozioa da». Asteburu honetan egingo dute kanpaldia, Donostiako Sert plazan. | Ehun-ek bi eguneko kanpaldia egingo du, etxe eskubidearen alde. Ehun mugimenduak nabarmendu du sistema kapitalistan etxebizitza ez dela eskubide bat: «Negozioa da». Asteburu honetan egingo dute kanpaldia, Donostiako Sert plazan. | Asteburu honetan bi eguneko kanpaldia egingo du Ehun mugimenduak Donostiako Sert plazan, etxe eskubidea aldarrikatzeko. Nabarmendu dute sistema kapitalistan etxebizitza ez dela eskubide bat: «Negozioa da». Espainiako eta Frantziako estatuak «etxeen lapurreta» legeztatzen eta errazten dutela azaldu du mugimenduak, eta e... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232922/zortzi-langile-kaleratu-dituzte-vulcanizados-zuloagan-elako-afiliatuak-denak.htm | Ekonomia | Zortzi langile kaleratu dituzte Vulcanizados Zuloagan, ELAko afiliatuak denak | Joan den ostegunean justiziak onartu zuen enpresak langileen greba eskubidea urratu zuela. ELAk uste du sindikatuaren eta grebalarien aurkako neurria izan dela. | Zortzi langile kaleratu dituzte Vulcanizados Zuloagan, ELAko afiliatuak denak. Joan den ostegunean justiziak onartu zuen enpresak langileen greba eskubidea urratu zuela. ELAk uste du sindikatuaren eta grebalarien aurkako neurria izan dela. | Vulcanizados Zuloagak enplegua aldi baterako erregulatzeko aurkeztutako espedientea atzera bota du justiziak, eta, handik ordu gutxira, enpresaren zuzendaritzak zortzi langile kaleratu ditu, ELA sindikatuak azaldutakoaren arabera. Bilboko gizarte arloko 5. epaitegiak joan den ostiralean epai hori berretsi eta «ordu gut... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232923/demosath-haize-errota-flotagarria-argindarra-sortzen-ari-da-jada.htm | Ekonomia | Demosath haize errota flotagarria argindarra sortzen ari da jada | Sorgailua prototipo bat da, eta plataformaren funtzionamenduari eta ingurugiroan duen eraginari buruzko datuak bilduko ditu bi urtez. | Demosath haize errota flotagarria argindarra sortzen ari da jada. Sorgailua prototipo bat da, eta plataformaren funtzionamenduari eta ingurugiroan duen eraginari buruzko datuak bilduko ditu bi urtez. | Bizkaiko itsasoan ainguratuta dagoen lehen sorgailu eoliko flotagarria argindarra ekoizten hasia da. Iragan abuztuan itsasoratu zuten Demosath haize errota, Armintzako (Bizkaia) kostaldetik bi miliara, eta, aurreikusi bezala, haren turbina gaur hasi da haizearen indarrarekin mugitzen. Beste mugarri bat ezarri du proiek... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232924/euskara-europako-batasuneko-hizkuntza-ofizial-izateko-eskatu-du-kontseiluak-bruselan.htm | Gizartea | Euskara Europako Batasuneko hizkuntza ofizial izateko eskatu du Kontseiluak Bruselan | Agerraldia egin du Europako lurralde hizkuntzak sustatzeko nazioarteko erakunde ELENeko hainbat ordezkarirekin batera; Euskalgintzaren Kontseiluaren izenean, Idurre Eskisabelek esan du erabakiak «gordinago» agerraraziko lukeela egun euskararen ofizialtasunaren inguruan dagoen «paradoxa» | Euskara Europako Batasuneko hizkuntza ofizial izateko eskatu du Kontseiluak Bruselan. Agerraldia egin du Europako lurralde hizkuntzak sustatzeko nazioarteko erakunde ELENeko hainbat ordezkarirekin batera; Euskalgintzaren Kontseiluaren izenean, Idurre Eskisabelek esan du erabakiak «gordinago» agerraraziko lukeela egun e... | «ELENek pozik hartu du euskara, katalana eta galiziera Europako Batasuneko eskubide osoko hizkuntza ofizial gisa hartzeko Espainiak egindako proposamena». Agerraldia egin dute gaur Europako lurralde hizkuntzak sustatzeko nazioarteko erakunde ELEN hainbat ordezkarik euskararen, galizieraren eta katalanaren ofizialtasuna... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232925/sortuk-larunbatean-egingo-du-bere-vi-nazio-konferentzia.htm | Politika | Sortuk larunbatean egingo du bere VI. Nazio Konferentzia | Alderdi independentistaren esanetan, azken bozek erakutsi dute ziklo politiko berri bat ireki daitekeela. | Sortuk larunbatean egingo du bere VI. Nazio Konferentzia. Alderdi independentistaren esanetan, azken bozek erakutsi dute ziklo politiko berri bat ireki daitekeela. | Sortuk bere VI. Nazio Konferentzia egingo du larunbat goizean Arrasaten (Gipuzkoa), eta ekitaldi politiko bat arratsaldean. Alderdi independentistaren arabera, ziklo politiko berri bati heltzeko aukera dago, eta bide horretan «independentziarako indarrak» biltzen jarraitzea jarri du helburutzat: «Bizitza eta haren zain... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232926/gatazka-amaitu-eta-urtebetera-gerra-krimenek-ez-dute-etenik-etiopian.htm | Mundua | Gatazka amaitu eta urtebetera, gerra krimenek ez dute etenik Etiopian | Ikerketaren egileek salatu dutenez, Eritreako armadako kideak dira zibilen aurkako krimenak egiten dituztenak, Etiopia iparraldean | Gatazka amaitu eta urtebetera, gerra krimenek ez dute etenik Etiopian. Ikerketaren egileek salatu dutenez, Eritreako armadako kideak dira zibilen aurkako krimenak egiten dituztenak, Etiopia iparraldean | Ia urtebete igaro da Etiopiako Gobernuak eta TPLF Tigrayko Herria Askatzeko Fronteak su etena adostu zutenetik. Halere, gerra krimenek eta gizateriaren aurkako krimenek ez dute etenik. Horixe adierazi du NBE Nazio Batuen Erakundeak, gaur argitaratutako txosten batean. «Nahiz eta bake akordioaren ondorioz ez diren arma ... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232927/lampedusak-gainezka-egin-ostean-italiak-etorkinen-kontrako-jarrera-gogortu-du.htm | Mundua | Lampedusak gainezka egin ostean, Italiak etorkinen kontrako jarrera gogortu du | Migratzaileak atxikitzeko epea luzatu du Erromak, eta atxilotze zentro gehiago eraikiko dituela jakinarazi du, Von der Leyenek uhartera egindako bisitaren biharamunean. | Lampedusak gainezka egin ostean, Italiak etorkinen kontrako jarrera gogortu du. Migratzaileak atxikitzeko epea luzatu du Erromak, eta atxilotze zentro gehiago eraikiko dituela jakinarazi du, Von der Leyenek uhartera egindako bisitaren biharamunean. | Etorkinen etorrera jendetsuaren ondorioz Lampedusak gainezka egin ostean, Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak egoera hori errepikatzea eragotzi nahi du, eta, batez ere, asilo eskatzaile gehiago herrialdera ez iristea. Horretarako, neurri zorrotzagoak hartzea erabaki du, uharte horretan joan den astean gertaturikoa... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232928/liburu-bat-ondu-dute-euskara-sinplifikatzeko-proposamenekin.htm | Gizartea | Liburu bat ondu dute euskara «sinplifikatzeko» proposamenekin | Mikel Mendizabal hizkuntza irakasleak koordinatu du lana; hainbat idazle eta hizkuntzalariren proposamenekin osatu dute. | Liburu bat ondu dute euskara «sinplifikatzeko» proposamenekin. Mikel Mendizabal hizkuntza irakasleak koordinatu du lana; hainbat idazle eta hizkuntzalariren proposamenekin osatu dute. | Gaur goizean egin dute aurkezpena, Donostian. Euskara orain. Eraginkortasuna helburu liburuaren berri emateko elkartu dira Mikel Mendizabal koordinatzailea, eta egileetako hiru: Xabier Amuriza, Iñigo Lamarca eta Jesus Rubio. Haitao Liu hizkuntzalaria da ekarpena egin duen laugarrena. Liburuan esan dute euskarak aurrera... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232929/iparraldeko-gasolindegiek-ekoizpen-kostua-baino-merkeago-saldu-ahalko-dute-erregaia.htm | Ekonomia | Iparraldeko gasolindegiek ekoizpen kostua baino merkeago saldu ahalko dute erregaia | Frantziako Asanbleak Ekonomia Ministerioaren neurria onartzen badu, abenduaren 1etik aurrera sartuko da indarrean. | Iparraldeko gasolindegiek ekoizpen kostua baino merkeago saldu ahalko dute erregaia. Frantziako Asanbleak Ekonomia Ministerioaren neurria onartzen badu, abenduaren 1etik aurrera sartuko da indarrean. | Erregaien prezioa asko ari da garestitzen Euskal Herrian, bai Hegoaldean eta bai Iparraldean. Frantziako Gobernua eta energia enpresa handiak hainbat neurri ari dira hartzen eskaria asko gutxitu ez dadin, eta Bruno Le Maire Frantziako Ekonomia ministroaren txanda izan da gaur. Izan ere, ministroak iragarri du abenduare... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232930/barbadoren-eta-zelaiaren-aurkako-espetxeratze-agindua-salatu-dute-ehunka-lagunek.htm | Politika | Barbadoren eta Zelaiaren aurkako espetxeratze agindua salatu dute ehunka lagunek | Bi gazte arabarrei elkartasuna agertu diete Amurrion, Agurainen eta Gasteizen. | Barbadoren eta Zelaiaren aurkako espetxeratze agindua salatu dute ehunka lagunek. Bi gazte arabarrei elkartasuna agertu diete Amurrion, Agurainen eta Gasteizen. | Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen aldeko elkartasun oihuak ozen entzun dira gaur Araban. Ankerkeriari Stop plataformak deituta, ehunka lagunek bat egin dute arratsaldean bi gazteren aurkako espetxeratze aginduak salatzeko Agurainen, Amurrion eta Gasteizen deitutako elkarretaratzeekin. Aguraingo San Juan plazan, A... |
2023-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/232931/osakidetzak-bronkiolitisaren-aurkako-txertoa-jarriko-die-arrisku-handiko-umeei-eta-jaioberriei.htm | Gizartea | Osakidetzak bronkiolitisaren aurkako txertoa jarriko die arrisku handiko umeei eta jaioberriei | Gaixotasun larria izateko arriskua duten hamabi hilabetetik beherako umeei eta urritik martxora jaiotakoei jarriko diete txertoa. | Osakidetzak bronkiolitisaren aurkako txertoa jarriko die arrisku handiko umeei eta jaioberriei. Gaixotasun larria izateko arriskua duten hamabi hilabetetik beherako umeei eta urritik martxora jaiotakoei jarriko diete txertoa. | Osakidetzak arnas birus sintzitialaren (bronkiolitisaren) aurkako txertoa jarriko die arrisku handiko umeei eta jaioberriei. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, birus horrek sortutako gaixotasun larria izateko arriskua duten hamabi hilabetetik beherako umeek izango dute lehentasuna. Halaber, txertoa ja... |
2023-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/232956/liher-taldeak-etenaldi-luze-bat-eginen-du-martxotik-aurrera.htm | Kultura | Liher taldeak «etenaldi luze bat» eginen du martxotik aurrera | Kideek azaldu dute atseden hartzeko premian direla. Izatez, ez dute argitu noiz bueltatuko diren: «Ez goaz betirako; baina noiz arte ere, ez dakigu oso ondo». | Liher taldeak «etenaldi luze bat» eginen du martxotik aurrera. Kideek azaldu dute atseden hartzeko premian direla. Izatez, ez dute argitu noiz bueltatuko diren: «Ez goaz betirako; baina noiz arte ere, ez dakigu oso ondo». | Geldialdia iragarri du Liher musika taldeak; «hibernazioa». Donostiako laukoteak 2021eko udazkenean plazaratu zuen azken lan luzea– Eta hutsa zen helmuga–, eta, orain, jakinarazi du «etenaldi luze bat» eginen duela diskoaren aurkezpen bira bukatutakoan. Aurretik, baina, «gero arte» esateko zenbait kontzertu iragarri di... |
2023-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/232957/idoia-rodriguez-mondragonek-irabazi-du-eke-elkar-literatura-beka.htm | Kultura | Idoia Rodriguez Mondragonek irabazi du EKE-Elkar literatura beka | 6.000 euroko laguntza izango du, eta 2024ko udaberrian kaleratuko du liburua. | Idoia Rodriguez Mondragonek irabazi du EKE-Elkar literatura beka. 6.000 euroko laguntza izango du, eta 2024ko udaberrian kaleratuko du liburua. | Ipar Euskal Herriko literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar fundazioak Gazteluma saria jarri zuten abian 2000. urtean, eta, orduz geroztik, bi urtetik behin, liburu proiektu bat lagundu dute diruz. Horri esker, denbora honetan, besteak beste, Eneko Bidegainen Anbroxio, Nora Arbelbidere... |
2023-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/232958/industria-uzkurtzeak-hazkundea-moteldu-du.htm | Ekonomia | Industria uzkurtzeak hazkundea moteldu du | Eustatek hamarren bat txikitu du urteko bigarren hiruhilekoaren emaitza: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia %0,4 hazi zen udaberriko hilabeteetan. | Industria uzkurtzeak hazkundea moteldu du. Eustatek hamarren bat txikitu du urteko bigarren hiruhilekoaren emaitza: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia %0,4 hazi zen udaberriko hilabeteetan. | Industria ekoizpenari buruzko azterketek iragarritakoa baieztatu dute Eustaten kontu ekonomikoek: bigarren sektorea atzeraldian dago, eta horrek galga egiten dio ekonomia osoari. Estatistika erakundearen arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPG barne produktu gordina %0,4 hazi zen urteko bigarren hiruhilekoan, leh... |
2023-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/232959/espainiako-gobernuak-esan-du-katalana-ofizialtzeko-bidea-lehenetsiko-duela-europako-batasunean.htm | Gizartea | Espainiako Gobernuak esan du katalana ofizialtzeko bidea lehenetsiko duela Europako Batasunean | Gaur zuten euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasun eskea aztertzeko bilkura Bruselan; Espainiako Gobernuko ordezkari Jose Manuel Albaresek esan du gaur egin duten urratsarekin bete dutela hartu zuten «konpromisoa» | Espainiako Gobernuak esan du katalana ofizialtzeko bidea lehenetsiko duela Europako Batasunean. Gaur zuten euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasun eskea aztertzeko bilkura Bruselan; Espainiako Gobernuko ordezkari Jose Manuel Albaresek esan du gaur egin duten urratsarekin bete dutela hartu zuten «konpromis... | Gaiaren inguruan bozkatu gabe amaitu da Europako Batasuneko Kontseiluan egin duten bilera. Han, aztertzekoak ziren Espainiako Gobernuak euskara, katalana eta galiziera EB Europako Batasunean ofizialtzeko egindako eskabidea, baina 27 estatuetako ordezkariek esan dute denbora gehiago behar dutela gaia aztertzeko. Bilerak... |
2023-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/232960/euskaraz-bizi-nahi-dutela-adierazi-dute-eh-bilduk-eta-eajk.htm | Gizartea | Euskaraz bizi nahi dutela adierazi dute EH Bilduk eta EAJk | Lehenbiziko aldiz mintzatu dira gaur euskaraz Espainiako Kongresuan, eta zuzeneko itzulpengintza sistema bat antolatu dute. Katalana, galiziera, aragoiera eta asturiera erabiltzeko aukera ere egon da. Hizkuntza koofizialak Kongresuan erabiltzeko erreforma tramitatzea onartu dute. | Euskaraz bizi nahi dutela adierazi dute EH Bilduk eta EAJk. Lehenbiziko aldiz mintzatu dira gaur euskaraz Espainiako Kongresuan, eta zuzeneko itzulpengintza sistema bat antolatu dute. Katalana, galiziera, aragoiera eta asturiera erabiltzeko aukera ere egon da. Hizkuntza koofizialak Kongresuan erabiltzeko erreforma tram... | Espainiako Kongresuak onartu du hizkuntza koofizialak Kongresuan erabiltzeko erreforma tramitatzea, 179 aldeko boz jaso ditu, eta 171 kontrako. Dena den, aldaketa ez da ofiziala izanen datorren ostegunera arte. Bozketa baino lehenago, Kongresuan entzun ahal izan dira euskara, katalana eta galiziera. Euskaraz erran ditu... |
2023-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/232961/kanadak-india-lotu-du-buruzagi-independentista-sikh-baten-hilketarekin.htm | Mundua | Kanadak India lotu du buruzagi independentista sikh baten hilketarekin | Trudeauk esan du «ebidentzia sinesgarriak» daudela New Delhiren parte hartzearen inguruan. Modiren gobernuak erantzun du «zentzugabea» dela hori. | Kanadak India lotu du buruzagi independentista sikh baten hilketarekin. Trudeauk esan du «ebidentzia sinesgarriak» daudela New Delhiren parte hartzearen inguruan. Modiren gobernuak erantzun du «zentzugabea» dela hori. | India jada ez zegoen pozik Kanadarekin, ez zuelako sikh mugimenduaren kontrako neurririk hartzen, eta orain Justin Trudeau lehen ministroaren adierazpen batek are gehiago gaiztotu du bi herrialdeen arteko harremana. Kanadako Komunen Ganberan, Trudeauk New Delhi lotu du Hardeep Singh Nijjar buruzagi independentista sikh... |
2023-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/232962/laquoudalgintza-feministaren-aldeko-apustuaraquo-egin-du-eudeleko-presidente-berriak.htm | Politika | «Udalgintza feministaren aldeko apustua» egin du Eudeleko presidente berriak | Gorka Urtaran Gasteizeko alkate ohiaren lekukoa hartu du Derioko alkate Esther Apraizek (EAJ) Eudeleko gidari gisa, Donostian egindako Batzar Nagusian. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udaletan 1.255 emakume hautetsi daudela azpimarratu du, horietatik 84 aginte makilarekin: hautetsi guztien %47 emakumeak dira udal horietan... | «Udalgintza feministaren aldeko apustua» egin du Eudeleko presidente berriak. Gorka Urtaran Gasteizeko alkate ohiaren lekukoa hartu du Derioko alkate Esther Apraizek (EAJ) Eudeleko gidari gisa, Donostian egindako Batzar Nagusian. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udaletan 1.255 emakume hautetsi daudela azpimarratu du, horie... | Eudeleko euskal udalerrietako «herritarrak» udal horien «izateko arrazoia» direla esanez abiatu du Esther Apraiz lehendakari berriak bere hitzaldia, gaur, kargua hartzean. Derioko alkate jeltzaleak Donostiako Tabakaleran egindako Batzar Nagusian hartu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalak elkartzen dituen erakundeko p... |
2023-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/232963/hezkuntzako-sindikatuek-laquogardentasunaraquo-eskatu-diote-gimenori-epez-kanpoko-matrikulazioen-kasuetan.htm | Gizartea | Hezkuntzako sindikatuek «gardentasuna» eskatu diote Gimenori, epez kanpoko matrikulazioen kasuetan | Nafarroako Parlamentuaren aurrean protesta egin dute Steilas, Anpe, Afapna, LAB, Sepna, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek | Hezkuntzako sindikatuek «gardentasuna» eskatu diote Gimenori, epez kanpoko matrikulazioen kasuetan. Nafarroako Parlamentuaren aurrean protesta egin dute Steilas, Anpe, Afapna, LAB, Sepna, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek | Prozesu gardena nahi dute. Hezkuntza alorreko sindikatu guztiek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenori eskatzeko araudia alda dezala epez kanpo matrikulatzen diren ikasleen harrera prozesuetan: opakutasuna eta datuen falta salatu dituzte, eta hori... |
2023-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/232964/zuhaitzak-moztearen-aurka-protesta-egin-du-stop-tala-deusto-plataformak.htm | Gizartea | Zuhaitzak moztearen aurka protesta egin du Stop Tala Deusto plataformak | Bilboko Udalak aginduta, Agirre Lehendakariaren etorbideko zuhaitzak mozten hasi ziren atzo. Herritarren haserrea adierazteko, Stop Tala Deusto auzo mugimenduak manifestazioa antolatu du ostegunerako | Zuhaitzak moztearen aurka protesta egin du Stop Tala Deusto plataformak. Bilboko Udalak aginduta, Agirre Lehendakariaren etorbideko zuhaitzak mozten hasi ziren atzo. Herritarren haserrea adierazteko, Stop Tala Deusto auzo mugimenduak manifestazioa antolatu du ostegunerako | Agirre Lehendakariaren etorbidean zutik geratzen diren 60 zumarrak botatzeko obrak martxan jarri zituen Bilboko Udalak atzo arratsaldean. Gaur goizean protesta zaratatsua egin dute herritarrek, eta emakume bat zumar batera lotu da, modu sinbolikoan. Astigar hiruhortzak jarri nahi ditu zumarren ordez udalak, azken horie... |
2023-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/232965/metamorfosi-ekologiko-eta-soziala-bizkortu-nahi-du-bizik.htm | Gizartea | Metamorfosi ekologiko eta soziala bizkortu nahi du Bizik | Euskal Herria Burujabe topaketak eginen dituzte urriaren 7an eta 8an, Baionan. «Lurralde jasangarri, burujabe eta solidarioa» aldarrikatuko dute. | Metamorfosi ekologiko eta soziala bizkortu nahi du Bizik. Euskal Herria Burujabe topaketak eginen dituzte urriaren 7an eta 8an, Baionan. «Lurralde jasangarri, burujabe eta solidarioa» aldarrikatuko dute. | Bi egun, berrogei hitzaldi, 150 elkarteren parte hartzea, eta animazio andana. Egitarau zabala antolatu du Bizi mugimendu ekologistak urriaren 7rako eta 8rako. Euskal Herria Burujabe topaketak eginen dituzte Baionan, «lurralde jasangarri, burujabe eta solidariorantz» jo behar dela aldarrikatzeko. Egun horietan egin zit... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.