date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-9-19
https://www.berria.eus/albisteak/232966/kontseiluak-atsekabea-azaldu-du-europako-batasunak-ez-duelako-erabakirik-hartu-ofizialtasunaren-gainean.htm
Gizartea
Kontseiluak «atsekabea» azaldu du Europako Batasunak ez duelako erabakirik hartu ofizialtasunaren gainean
Espainiako Kongresuan euskaraz aritzeko aukera izango dela eta, «kezka» adierazi du, euskal alderdietako ordezkariek adierazi baitute gaztelania erabiltzen jarraituko dutela; euskarak «prestigioa eta sustapena» behar dituela gogoratu die
Kontseiluak «atsekabea» azaldu du Europako Batasunak ez duelako erabakirik hartu ofizialtasunaren gainean. Espainiako Kongresuan euskaraz aritzeko aukera izango dela eta, «kezka» adierazi du, euskal alderdietako ordezkariek adierazi baitute gaztelania erabiltzen jarraituko dutela; euskarak «prestigioa eta sustapena» be...
«Atsekabea» azaldu du Euskalgintzaren Kontseiluak gaur Europako Batasuneko Kontseiluak atzeratu egin duelako euskara, katalana eta galiziera Europako Batasunean ofizialtzeko eskabidearen gaineko erabakia. Espainiako Gobernuak eraman du eskea, baina aurrez jakina zen zalantza handiak zeudela gaiaren inguruan adostasuna ...
2023-9-19
https://www.berria.eus/albisteak/232967/hezkuntza-sailak-milioi-bat-euro-bideratuko-ditu-eskola-garraiorik-gabe-izan-diren-familientzat.htm
Gizartea
Hezkuntza Sailak milioi bat euro bideratuko ditu eskola garraiorik gabe izan diren familientzat
Kilometro bakoitzeko 29 zentimoko ordaina emango die Jaurlaritzak. Kaltetutako familiek dokumentu bat baino ez dute bete beharko, eta dirua «denbora tarte labur batean» jasoko dute.
Hezkuntza Sailak milioi bat euro bideratuko ditu eskola garraiorik gabe izan diren familientzat. Kilometro bakoitzeko 29 zentimoko ordaina emango die Jaurlaritzak. Kaltetutako familiek dokumentu bat baino ez dute bete beharko, eta dirua «denbora tarte labur batean» jasoko dute.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezohiko diru laguntza bat onartu du ikasturte hasieran autobus zerbitzurik gabe izan diren familiei kalte ordainak emateko. Bizilekutik ikastetxera dagoen kilometro bakoitzeko 29 zentimo ordainduko dizkie Jaurlaritzak astebete inguru eskola garraio zerbitzurik gabe egon diren Arabak...
2023-9-19
https://www.berria.eus/albisteak/232968/hurrengo-asteburuan-egingo-dute-irailekoak-egitasmoa-lekeition.htm
Kultura
Hurrengo asteburuan egingo dute Irailekoak egitasmoa, Lekeition
Euskal poeten lana gizarteratzea da jaialdiaren helburu nagusia, eta hitzaldiak, irakurraldiak eta errezitalak prestatu dituzte, besteak beste. Euskaltzaindiak antolatu du, Lekeitioko Udalaren babesarekin.
Hurrengo asteburuan egingo dute Irailekoak egitasmoa, Lekeition. Euskal poeten lana gizarteratzea da jaialdiaren helburu nagusia, eta hitzaldiak, irakurraldiak eta errezitalak prestatu dituzte, besteak beste. Euskaltzaindiak antolatu du, Lekeitioko Udalaren babesarekin.
Iraila agurtzeko, poesiari eskainitako asteburu bat antolatu du estreinakoz Euskaltzaindiak. Irailaren 30ean eta urriaren 1ean egingo dute, Lekeition (Bizkaia), eta Irailekoak izena jarri diote. Andres Urrutia euskaltzainburuak azaldu duenez, «Euskaltzaindiak literaturari dion atxikimendua adierazteko» helburuarekin an...
2023-9-19
https://www.berria.eus/albisteak/232969/azerbaijanek-terrorismoaren-aurkako-operazio-militar-bat-hasi-du-karabakh-garaian.htm
Mundua
Azerbaijanek «terrorismoaren aurkako» operazio militar bat hasi du Karabakh Garaian
Azerbaijango Defentsa Ministerioak esan du «helburu militar legitimoei» soilik egingo diela eraso. Karabakh Garaiko arartekoaren arabera, bonbardaketen ondorioz 25 pertsona hil dituzte, eta horietako bi zibilak dira
Azerbaijanek «terrorismoaren aurkako» operazio militar bat hasi du Karabakh Garaian. Azerbaijango Defentsa Ministerioak esan du «helburu militar legitimoei» soilik egingo diela eraso. Karabakh Garaiko arartekoaren arabera, bonbardaketen ondorioz 25 pertsona hil dituzte, eta horietako bi zibilak dira
X sare sozialean zabaldutako prentsa ohar baten bitartez, Karabakh Garaian «terrorismoaren aurkako» operazio militar bat hasi duela iragarri du Azerbaijango Defentsa Ministerioak. Handik minutu gutxira zabaldu dira zibilek grabatutako lehen bideoak: kea eta etxe birrinduak. Azerbaijango Defentsa Ministerioaren arabera,...
2023-9-19
https://www.berria.eus/albisteak/232970/etxegabetzeen-auzian-ez-ikusiarena-egitea-leporatu-diote-gasteizko-udalari.htm
Gizartea
Etxegabetzeen auzian «ez ikusiarena egitea» leporatu diote Gasteizko Udalari
Gasteizko Udalak etxegabetze askotan izandako jarrera salatu du Etxebizitza Sindikatuak. Gasteizko Udalak iragarri du bulego bat irekiko duela etxegabetzeak «prebenitzeko».
Etxegabetzeen auzian «ez ikusiarena egitea» leporatu diote Gasteizko Udalari. Gasteizko Udalak etxegabetze askotan izandako jarrera salatu du Etxebizitza Sindikatuak. Gasteizko Udalak iragarri du bulego bat irekiko duela etxegabetzeak «prebenitzeko».
Duela astebete, hiru familia kaleratu zituzten Prado kaleko etxebizitza batetik. Atzo, ordea, Gasteizko Udalak iragarri zuen bulego bat irekiko duela etxegabetzeak «prebenitzeko» asmoz. Etxebizitza Sindikatua haserre agertu da erabakiarekin, eta udalari leporatu dio etxegabetze askotan «ez ikusiarena egin» izana. Prado...
2023-9-19
https://www.berria.eus/albisteak/232971/maialen-chourraut-eta-olatz-arregi-munduko-txapeldunorde-izan-dira.htm
Kirola
Maialen Chourraut eta Olatz Arregi munduko txapeldunorde izan dira
Lasartearrak eta donostiarrak zilarrezko domina lortu dute K1eko taldekakoan, Londresen, Munduko Txapelketan. 29 ehunenengatik ihes egin die urreak.
Maialen Chourraut eta Olatz Arregi munduko txapeldunorde izan dira. Lasartearrak eta donostiarrak zilarrezko domina lortu dute K1eko taldekakoan, Londresen, Munduko Txapelketan. 29 ehunenengatik ihes egin die urreak.
Euskal piraguistak lehen egunetik hasi dira nabarmentzen Londresen, Munduko Eslalom Txapelketan. Maialen Chourrautek eta Olatz Arregik zilarrezko domina lortu dute gaur K1eko taldekakoan; Laia Sorribes katalana izan dute taldekide. Lasartearrak eta donostiarrak oso gertu izan dute urrezko domina, 29 ehunenera baino ez....
2023-9-19
https://www.berria.eus/albisteak/232972/iparraldeko-euskarazko-haurtzaindegien-egoera-hobetzeko-kanpaina-abiatu-dute.htm
Gizartea
Iparraldeko euskarazko haurtzaindegien egoera hobetzeko kanpaina abiatu dute
Haur hezkuntza osoki euskaraz egiten duten egiturak %5 dira Iparraldean, eta ez dute asebetetzen galdea.
Iparraldeko euskarazko haurtzaindegien egoera hobetzeko kanpaina abiatu dute. Haur hezkuntza osoki euskaraz egiten duten egiturak %5 dira Iparraldean, eta ez dute asebetetzen galdea.
Konkolotx Ipar Euskal Herriko zortzi haurtzaindegi eta haurtzain etxe euskaldunen elkarteak salatu du euskarazko haur hezkuntzaren egoera «larria» dela. Elkartearen helburu nagusia da haurtzaindegietan euskara hedatzea eta euskarazko zerbitzua bermatzea, murgiltze sistema baliatuz eta haien arteko laguntza azkartuz. Ba...
2023-9-19
https://www.berria.eus/albisteak/232973/patxi-zubizarretak-irabazi-du-espainiako-haur-eta-gazte-literatura-saria.htm
Kultura
Patxi Zubizarretak irabazi du Espainiako Haur eta Gazte Literatura saria
'Zerria' lanagatik egin diote aitortza. Besteak beste, «kontakizunaren ahalmen desafiatzailea» nabarmendu dute epaileek, baita «irakurlearen memoria eta oraina astintzeko eta hunkitzeko abilezia» ere.
Patxi Zubizarretak irabazi du Espainiako Haur eta Gazte Literatura saria. 'Zerria' lanagatik egin diote aitortza. Besteak beste, «kontakizunaren ahalmen desafiatzailea» nabarmendu dute epaileek, baita «irakurlearen memoria eta oraina astintzeko eta hunkitzeko abilezia» ere.
Atzera ere, euskarazko lan bati egin dio aitortza Espainiako Haur eta Gazte Literatura sariak: Patxi Zubizarreta idazleak (Ordizia, Gipuzkoa, 1964) irabazi du garaikurra aurten, 2022an plazaraturiko Zerria liburuagatik (Erein). Lanaren hainbat ezaugarri nabarmendu ditu epaimahaiak: hala nola «narrazioaren kalitate apar...
2023-9-19
https://www.berria.eus/albisteak/232974/bi-egunean-milaka-ikustaldi-izan-ditu-antton-telleriaren-nekatutak-bakarrizketak.htm
Bizigiro
Bi egunean milaka ikustaldi izan ditu Antton Telleriaren 'Nekatutak' bakarrizketak
Igande arratsaldean ikusgai jarri zuen Youtuben Donostiako Antzoki Zaharrean eskainitako saioa. Ia 8.000 ikustaldi lortu ditu 48 orduotan.
Bi egunean milaka ikustaldi izan ditu Antton Telleriaren 'Nekatutak' bakarrizketak. Igande arratsaldean ikusgai jarri zuen Youtuben Donostiako Antzoki Zaharrean eskainitako saioa. Ia 8.000 ikustaldi lortu ditu 48 orduotan.
«Ikusi, partekatu, egin barre eta ordaindu. A ez. Debalde da». Antton Telleria itxialdian hasi zen umoreari tiraka, eta badira bi urte oholtza gainean txisteak kontatzen hasi zela. Nekatutak bakarrizketaren hirurogei emanalditik gora egin ditu Euskal Herrian zehar; horietan azkena, martxoaren 4an, Donostiako Antzoki Za...
2023-9-19
https://www.berria.eus/albisteak/232975/klima-aldaketarako-lege-proiektua-guztiz-eskasa-dela-salatu-du-greenpeacek.htm
Gizartea
Klima aldaketarako lege proiektua «guztiz eskasa» dela salatu du Greenpeacek
Talde ekologistako ordezkariak lege proiektua kritikatu du, «helburu txikienak» bilatzen dituelako
Klima aldaketarako lege proiektua «guztiz eskasa» dela salatu du Greenpeacek. Talde ekologistako ordezkariak lege proiektua kritikatu du, «helburu txikienak» bilatzen dituelako
Lorea Flores Greenpeace talde ekologistako ordezkariak Klima Aldaketa eta Trantsizio Energetikorako Lege proiektua «guztiz eskasa» dela adierazi du Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian. Eusko Jaurlaritzak onartutako lege proiektuaren ahulezia azalean utzi du Floresek: «Testua ez da nahikoa klima aldaketaren aurka...
2023-9-19
https://www.berria.eus/albisteak/232976/memeloarena-egin-du-senperrek-kongresuan-euskaraz-hitz-eginda.htm
Politika
«Memeloarena» egin du Senperrek, Kongresuan euskaraz hitz eginda
PPko bozeramaileak atzo bertan esan zuen haren alderdiak ez dituela hizkuntza koofizialak erabiliko ganberan. Gaurko saioan, ordea, euskaraz ere egin du. Gainontzeko ordezkari politikoei barre eragin die horrek.
«Memeloarena» egin du Senperrek, Kongresuan euskaraz hitz eginda. PPko bozeramaileak atzo bertan esan zuen haren alderdiak ez dituela hizkuntza koofizialak erabiliko ganberan. Gaurko saioan, ordea, euskaraz ere egin du. Gainontzeko ordezkari politikoei barre eragin die horrek.
«Espainiako Kongresuan ez dugu memeloarena egingo, ez horixe; ez ditugu gauza arraroak egingo». PPko diputatuek ganberan zer hizkuntza erabiliko duten galdetuta, hori erantzun zuen atzo Borja Senper alderdiko bozeramaileak. Gaur, ordea, hizkuntza koofizialak Kongresuan erabiltzeko erreforma tramitatzea onartu duten sai...
2023-9-19
https://www.berria.eus/albisteak/232977/eustatek-puntu-bat-igo-du-2022ko-datua.htm
Eustatek puntu bat igo du 2022ko datua
Eustatek puntu bat igo du 2022ko datua.
Uztaileko datu aurreratua ez da Eustatek zuzendu duen bakarra. 2021eko eta 2022ko datuak ere berrikusi ditu, eta bata zein bestea hobetu ditu: hamarren bat 2021ekoa (%6raino), eta puntu oso bat 2022koa (%5,4raino). Estatistika erakundeek beren datuak berrikustea ohikoa da, ekonomiaren parametro batzuk neurtzeko denbor...
2023-9-19
https://www.berria.eus/albisteak/232978/pertsona-bat-hil-da-auto-istripu-batean-amurrion.htm
Gizartea
Pertsona bat hil da auto istripu batean, Amurrion
Kamioi batek eta auto batek elkar jo dute A-624 errepidean. Bidea bi noranzkoetan itxi behar izan dute.
Pertsona bat hil da auto istripu batean, Amurrion. Kamioi batek eta auto batek elkar jo dute A-624 errepidean. Bidea bi noranzkoetan itxi behar izan dute.
Kamioi batek eta auto batek elkar jo dute gaur arratsaldean Amurrion (Araba). Autoan zihoan 32 urteko gidaria hil da. Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zerbitzuak azaldu duenez, ezbeharra A-624 errepidean gertatu da, Gasteizerako noranzkoan. 46 urteko kamioilariak, berriz, zauri arinak jasan ditu. Hori dela eta, Gurutzetako...
2023-9-19
https://www.berria.eus/albisteak/232979/emakumezko-bat-hil-da-adunan-sagar-bilketan-lanean-ari-zela-traktore-batekin.htm
Ekonomia
Emakumezko bat hil da Adunan, sagar bilketan lanean ari zela traktore batekin
Atoidun traktorea labaindu egin zaio, eta zuhaitz baten kontra egin du talka. 35 urte zituen, eta haren heriotza ikertuko dute Ertzaintzak eta Osalanek.
Emakumezko bat hil da Adunan, sagar bilketan lanean ari zela traktore batekin. Atoidun traktorea labaindu egin zaio, eta zuhaitz baten kontra egin du talka. 35 urte zituen, eta haren heriotza ikertuko dute Ertzaintzak eta Osalanek.
Laneko ezbehar hilgarria eguerdian jazo da Adunako (Gipuzkoa) Goiburu auzoan, Aburuza sagardotegitik hurbil, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez. Sagar bilketan lanean ari zen 35 urteko emakume bat hil egin da, zeraman atoidun traktoreak, atzerantz labaindu, eta zuhaitz baten kontra talka egin duenean. ...
2023-9-20
https://www.berria.eus/albisteak/232998/eh-bilduk-salatu-du-batzordeen-banaketatik-at-utzi-dutela-araban.htm
Politika
EH Bilduk salatu du batzordeen banaketatik at utzi dutela Araban
Eva Lopez de Arroiabek EAJ, PSE-EE eta PPren arteko ituna kritikatu du, eta oposizioko lehen indarra «gutxiestea» egotzi die jeltzaleei. Hiru batzorde dagozkio EH Bilduri, baina bi baino ez ditu kudeatuko. EAJk dio talde guztiekin negoziatu dela batzordeen banaketa «bidezkoa» bermatzeko.
EH Bilduk salatu du batzordeen banaketatik at utzi dutela Araban. Eva Lopez de Arroiabek EAJ, PSE-EE eta PPren arteko ituna kritikatu du, eta oposizioko lehen indarra «gutxiestea» egotzi die jeltzaleei. Hiru batzorde dagozkio EH Bilduri, baina bi baino ez ditu kudeatuko. EAJk dio talde guztiekin negoziatu dela batzorde...
Arabako Batzar Nagusietako batzordeetako presidentetzen banaketatik at geratu dela salatu du gaur EH Bilduk. Koalizioak ohar bidez kritikatu duenez, EAJk, PSE-EEk eta PPk «ituna» egin dute EH Bildu banaketa horretatik kanpo uzteko. EH Bildu bigarren indarra da Batzar Nagusietan, eta, berez, hiru batzorderen presidentet...
2023-9-20
https://www.berria.eus/albisteak/232999/mugimendu-feministak-zaintza-eredu-kapitalista-arrazista-eta-heteropatriarkala-gainditzera-dei-egin-du.htm
Gizartea
Mugimendu feministak zaintza eredu «kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala» gainditzera dei egin du
Azaroaren 30eko greba orokorrerako deia egin dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan, «zaintza sistema iraultzeko urgentzia» nabarmenduta.
Mugimendu feministak zaintza eredu «kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala» gainditzera dei egin du. Azaroaren 30eko greba orokorrerako deia egin dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan, «zaintza sistema iraultzeko urgentzia» nabarmenduta.
Kutxaz osatutako hesi bat, adreiluak balira bezala. Kutxa bakoitzean, mezu bat: «Atzerritartasun legea», «errolda», «lan feminizatuak eta arrazializatuak». Mezu bakoitza, bizimodu duina oztopatzen duen traba bat. Traba horiek kendu eta, egungo sistemari buelta emanda, zaintza eredu «kapitalista, arrazista eta heteropat...
2023-9-20
https://www.berria.eus/albisteak/233000/azerbaijanek-eta-karabakh-garaiak-su-etena-adostu-dute.htm
Mundua
Azerbaijanek eta Karabakh Garaiak su etena adostu dute
Eskualdean dauden Errusiako bakerako tropen bitartekaritzarekin adostu dute, eta 13:00etan sartuko da indarrean. Bihar dira biltzekoak bi aldeetako agintariak.
Azerbaijanek eta Karabakh Garaiak su etena adostu dute. Eskualdean dauden Errusiako bakerako tropen bitartekaritzarekin adostu dute, eta 13:00etan sartuko da indarrean. Bihar dira biltzekoak bi aldeetako agintariak.
Azerbaijanek Karabakh Garaian atzo hasitako erasoaldiak 24 ordu iraun du. Karabakh Garaiko agintariek jakinarazi dute su etena adostu dutela, Errusiako bakerako tropen bitartekaritzarekin. Su etena gaur sartuko da indarrean, 13:00etan. Edonola ere, Azerbaijango Gobernuak ez ditu delako «terrorismoaren aurkako operazio ...
2023-9-20
https://www.berria.eus/albisteak/233001/ehuko-ordezkoen-egoera-salatzeko-greba-egingo-dute-urriaren-11n.htm
Gizartea
EHUko ordezkoen egoera salatzeko, greba egingo dute urriaren 11n
5.500 irakasle ikertzaile deitu dituzte lanuztera LAB, ELA, Steilas eta CCOO sindikatuek. Gogoratu dutenez, irakasleen lan baldintzen okerragotzea ez da «oraingo auzia».
EHUko ordezkoen egoera salatzeko, greba egingo dute urriaren 11n. 5.500 irakasle ikertzaile deitu dituzte lanuztera LAB, ELA, Steilas eta CCOO sindikatuek. Gogoratu dutenez, irakasleen lan baldintzen okerragotzea ez da «oraingo auzia».
Martxoan sartu zen indarrean LOSU Espainiako Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa. Ordutik, EHUk irakaskuntza lana egiteko lanaldi partzialeko kontratuak eskaini dizkie ordezkoei; eta 800 euroko soldatak. Egoera hori salatzeko, EHUko irakasle ikertzaileek egun osoko greba egingo dute urriaren 11n, LAB, ELA, Steilas ...
2023-9-20
https://www.berria.eus/albisteak/233002/inoiz-baino-hotel-gehiago-eta-inoiz-baino-beteago.htm
Ekonomia
Inoiz baino hotel gehiago, eta inoiz baino beteago
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hotelek markak hautsi dituzte aurtengo abuztuan: 411.372 bezero, iaz baino %3,5 gehiago. Sekula baino hotel gehiago egon arren, betetze mailak gora egin du.
Inoiz baino hotel gehiago, eta inoiz baino beteago. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hotelek markak hautsi dituzte aurtengo abuztuan: 411.372 bezero, iaz baino %3,5 gehiago. Sekula baino hotel gehiago egon arren, betetze mailak gora egin du.
Inoiz baino hotel gehiago daude Euskal Herrian, eta hori zenbait protesta eragiten ari da turista gehien erakartzen dituzten hirietan eta herrietan, bertakoentzako etxeak eta beste zerbitzu batzuk urritzen dituelakoan. Baina, ba al dago nahikoa bezerorik irekitzen ari diren ostatu horientzat? Baietz diote datuek, udan ...
2023-9-20
https://www.berria.eus/albisteak/233003/irango-janzkera-arauak-betetzen-ez-dituzten-emakumeek-zigor-gogorragoak-jasoko-dituzte.htm
Mundua
Irango janzkera arauak betetzen ez dituzten emakumeek zigor gogorragoak jasoko dituzte
Parlamentuak onarturiko lege proiektuak, besteak beste, bost eta hamar urte arteko espetxealdiak aurreikusten ditu. NBErentzat, «genero apartheid moduko bat» da.
Irango janzkera arauak betetzen ez dituzten emakumeek zigor gogorragoak jasoko dituzte. Parlamentuak onarturiko lege proiektuak, besteak beste, bost eta hamar urte arteko espetxealdiak aurreikusten ditu. NBErentzat, «genero apartheid moduko bat» da.
Mahsa Aminiren hilketatik urtebetera, Irango Parlamentuak zigor gogorragoak onartu ditu janzkera arauak betetzen ez dituzten emakumeentzat. Kalean beloa ez eramatea desobedientzia zibila egiteko modu bat bilakatu da milaka emakumerentzat Aminiren heriotzaz geroztik, eta, hori kontuan harturik, gobernuak sustaturiko leg...
2023-9-20
https://www.berria.eus/albisteak/233004/kaleratzeak-stop-taldeak-berriro-abiatu-du-udalerriak-tentsio-handiko-eremu-izendatzeko-mozio-kanpaina.htm
Gizartea
Kaleratzeak Stop taldeak berriro abiatu du udalerriak «tentsio handiko eremu» izendatzeko mozio kanpaina
Gipuzkoako hainbat udalerrik uztailean onartu zuten Jaurlaritzari eskaera egitea, eta beste batzuek urrian hartuko dute erabakia.
Kaleratzeak Stop taldeak berriro abiatu du udalerriak «tentsio handiko eremu» izendatzeko mozio kanpaina. Gipuzkoako hainbat udalerrik uztailean onartu zuten Jaurlaritzari eskaera egitea, eta beste batzuek urrian hartuko dute erabakia.
Uztailean egin zuten lehenengo saiakera, eta irailean ekin diote bigarrenari. Kaleratzeak Stop plataformak mozioak aurkeztu ditu bigarren aldiz Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako udal nagusietan. Oporraldian Euriborra %4,25 igo dela adierazi du erakundeak, eta berriro abiarazi uztailean hasitako mozio kanpaina. Helburua ...
2023-9-20
https://www.berria.eus/albisteak/233005/adingabeen-kontrako-sexu-abusuei-nola-aurre-egin-azalduko-du-ueuren-jardunaldi-batek.htm
Gizartea
Adingabeen kontrako sexu abusuei nola aurre egin azalduko du UEUren jardunaldi batek
Urriaren 7an eginen dute, Iruñean, Gure Sarea elkartearekin batera, eta haur eta gazteen kontrako sexu abusuen gaia euskaraz landuko duen lehenbiziko jardunaldia izanen da
Adingabeen kontrako sexu abusuei nola aurre egin azalduko du UEUren jardunaldi batek. Urriaren 7an eginen dute, Iruñean, Gure Sarea elkartearekin batera, eta haur eta gazteen kontrako sexu abusuen gaia euskaraz landuko duen lehenbiziko jardunaldia izanen da
Gure Sarea elkarteak emandako datuak gordinak dira: bost haurretik batek jasaten ditu sexu abusuak. Desgaitasunen bat dutenen artean, bi neskatik batek eta hiru mutiletik batek jasan du, jasaten ari da edo jasanen du sexu indarkeria 13 urte bete aurretik. Sexu erasoetan, familian gertatzen direnak dira «gehiengo absolu...
2023-9-20
https://www.berria.eus/albisteak/233006/alardearen-auzian-konponbide-laquobidezkoraquo-bat-lortzen-laguntzeko-prest-da-eider-mendoza.htm
Gizartea
Alardearen auzian konponbide «bidezko» bat lortzen laguntzeko prest da Eider Mendoza
Gipuzkoako Batzar Nagusietan mintzatu da Gipuzkoako ahaldun nagusia, EH Bilduk gaiari buruz egindako galdera baten harira
Alardearen auzian konponbide «bidezko» bat lortzen laguntzeko prest da Eider Mendoza. Gipuzkoako Batzar Nagusietan mintzatu da Gipuzkoako ahaldun nagusia, EH Bilduk gaiari buruz egindako galdera baten harira
Ez da izan Jaizkibel konpainiari harrera egin dion lehen ahaldun nagusia. Bidea Martin Garitanok urratu zuen, 2011. urtean, Bilduk Gipuzkoako Diputazioan agintean egin zuen legealdian. Baina iragan irailaren 8an, Hondarribian, alarde egunean, nabarmentzeko moduko irudia izan zen: Eider Mendoza ahaldun nagusi jeltzalea ...
2023-9-20
https://www.berria.eus/albisteak/233007/desgaitasunen-bat-dutenen-artean-hamarretik-bi-baino-ez-dira-bakarrik-bizi.htm
Gizartea
Desgaitasunen bat dutenen artean, hamarretik bi baino ez dira bakarrik bizi
Desgaitasunen bat dutenen egoeraren diagnostikoa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Biztanleen %6,3k dauka elbarritasunen bat.
Desgaitasunen bat dutenen artean, hamarretik bi baino ez dira bakarrik bizi. Desgaitasunen bat dutenen egoeraren diagnostikoa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Biztanleen %6,3k dauka elbarritasunen bat.
Desgaitasunen bat duten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen ia erdiak (%46,5) familiako kide batekin bizi dira –gurasoekin edo bikotekide batekin–, eta oro har, haien menpe daude ekonomikoki. Gutxi dira bakarrik bizi direnak: hamarretik bi baino ez, eta horietako bat bera ere ez da 18 eta 30 urte artekoa. Nerea...
2023-9-20
https://www.berria.eus/albisteak/233008/nekazari-bat-hil-da-fiteron.htm
Ekonomia
Nekazari bat hil da Fiteron
Bere lurretako mahatsak kooperatibako sotoan deskargatzen ari zela, erori eta hil egin da.
Nekazari bat hil da Fiteron. Bere lurretako mahatsak kooperatibako sotoan deskargatzen ari zela, erori eta hil egin da.
Laneko ezbeharrek hiru langileren bizitza eten dute aste honetan. Azken istripua gaur gertatu da, Fiteroko nekazarien kooperatiban (Nafarroa). Lekukoen arabera, bere mahastietako ekoizpena kooperatibaren biltegi batean nola deskargatzen ari zen begira ari zen nekazaria. Mahats guztiak erortzen ez zirenez, pala batekin ...
2023-9-20
https://www.berria.eus/albisteak/233009/inaxi-urbiztondo-ataungo-bertsolaria.htm
Kultura
Iñaxi Urbiztondo Ataungo bertsolaria
Iñaxi Urbiztondo Ataungo bertsolaria.
Ataunen izan zen emakumezko bertsolari bat, historiak haren izena ere gorde ez duena. Baina bertso zahar ugari buruan edukitzeaz eta kantatzeaz gain, berak sortutako sortak ere bazituen Iñaxi Urbiztondo Maizak. Ez da bakar bat ere idatzita edo grabatuta gelditu. Haren oroimena, berriz, Joseba Aurkenerena birbilobak err...
2023-9-20
https://www.berria.eus/albisteak/233010/aske-utzi-dute-zornotzar-baten-desagerpenarekin-lotuta-atxilotutako-gizona.htm
Gizartea
Aske utzi dute zornotzar baten desagerpenarekin lotuta atxilotutako gizona
Ertzaintzak ikerketarekin jarraituko duela argitu du. Desagertutako gizona iazko irailean ikusi zuten azkeneko aldiz
Aske utzi dute zornotzar baten desagerpenarekin lotuta atxilotutako gizona. Ertzaintzak ikerketarekin jarraituko duela argitu du. Desagertutako gizona iazko irailean ikusi zuten azkeneko aldiz
Zornotzako (Bizkaia) bizilagun baten desagerpena ikertzen ari zirela, Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo. Epaileak aske uztea erabaki du, inolako neurririk gabe. Dena den, Ertzaintzak ikertzen jarraituko du. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurutasun sailburuak Radio Vitorian azaldu du «ezer gutxi» esan dezak...
2023-9-20
https://www.berria.eus/albisteak/233011/gipuzkoako-eraikinetako-garbitzaileek-greba-egingo-dute-urrian.htm
Ekonomia
Gipuzkoako eraikinetako garbitzaileek greba egingo dute urrian
Urriaren 17tik 30era deitu du grebara ELAk. 5.000 langilek egiten dute lan sektore horretan.
Gipuzkoako eraikinetako garbitzaileek greba egingo dute urrian. Urriaren 17tik 30era deitu du grebara ELAk. 5.000 langilek egiten dute lan sektore horretan.
Gipuzkoako eraikin eta lokaletako garbitzaileek bost urte daramate hitzarmena berritu gabe. Sindikatuen eta patronalaren arteko negoziazio mahaian egoera «blokeatuta» dagoela adierazi du ELA sindikatuak, eta, horri aurre egiteko, bi asteko grebara deitu du sektorean: urriaren 17tik 30era egingo da. 5.000 langilek egit...
2023-9-20
https://www.berria.eus/albisteak/233012/frontex-agentziak-irunean-egin-duen-bilera-gaitzetsi-dute-hainbat-kolektibok.htm
Gizartea
Frontex agentziak Iruñean egin duen bilera gaitzetsi dute hainbat kolektibok
Taldeek diote agentziaren sorrerak «mugen militarizazioa» ekarri duela
Frontex agentziak Iruñean egin duen bilera gaitzetsi dute hainbat kolektibok. Taldeek diote agentziaren sorrerak «mugen militarizazioa» ekarri duela
Goitik behera beltzez jantzitako pertsona bat, esku batean sega eta bertzean diruz betetako maletatxoa dituena. Horrela irudikatu dute heriotzaren figura hainbat kolektibo antirrazistak gaur Iruñean antolatutako performance batean. Frontex agentziak gaur Baluarten egindako bilkura gaitzesteko egin dute antzezlana: «Nek...
2023-9-20
https://www.berria.eus/albisteak/233013/sufritzeko-unean-kale-egin-du.htm
Kirola
Sufritzeko unean kale egin du
Realari eskuetatik ihes egin dio Txapeldunen Ligako lehen garaipenak, Inter Milanekin berdindu eta gero. Brais Mendezek egin du etxekoen gola, eta Lautaro Martinezek banakoa, azken hatsean.
Sufritzeko unean kale egin du. Realari eskuetatik ihes egin dio Txapeldunen Ligako lehen garaipenak, Inter Milanekin berdindu eta gero. Brais Mendezek egin du etxekoen gola, eta Lautaro Martinezek banakoa, azken hatsean.
Nekez hasi zezakeen estreinako hoberik Realak Txapeldunen Ligan, baina azken laurdenean defentsa lerroan izandako ahulezia garesti ordaindu du, Inter Milan talde indartsuaren aurka bana berdinduta, Donostian. Brais Mendezek egin du etxekoen aldeko gola, partidaren hastapenean, eta Imanol Alguacilenak nagusi izan dira n...
2023-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/233034/aebetako-erreserba-federalak-bere-horretan-mantendu-ditu-interes-tasak.htm
Ekonomia
AEBetako Erreserba Federalak bere horretan mantendu ditu interes tasak
%5,25 eta %5,5 artean eutsi die, baina urtea amaitu aurretik beste 0,25 puntu igotzea aurreikusi dute.
AEBetako Erreserba Federalak bere horretan mantendu ditu interes tasak. %5,25 eta %5,5 artean eutsi die, baina urtea amaitu aurretik beste 0,25 puntu igotzea aurreikusi dute.
2022ko martxotik hona 11 aldiz jarraian interes tasak igo ostean, Amerikako Estatu Batuetako Erreserba Federalak igoera hori gelditu zuen atzo, eta uztailean jarritako ehunekoari eustea erabaki du. Orduan, %5,25 eta %5,5 artera igo zuten diruaren prezioa, eta bere horretan mantentzearen alde egin dute. Hala, AEBetan i...
2023-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/233035/bi-gizon-atxilotu-dituzte-bat-bilbon-eta-bestea-getxon-sexu-eraso-bana-egotzita.htm
Gizartea
Bi gizon atxilotu dituzte, bat Bilbon eta bestea Getxon, sexu eraso bana egotzita
Bilbon atxilotu duten gizonari egozten diote bi emakumeri beirazko botila batekin erasotzea, eta horietako bati ukituak egitea. Getxon salatutako sexu erasoaren aurka bi elkarretaratzetara deitu du udalak.
Bi gizon atxilotu dituzte, bat Bilbon eta bestea Getxon, sexu eraso bana egotzita. Bilbon atxilotu duten gizonari egozten diote bi emakumeri beirazko botila batekin erasotzea, eta horietako bati ukituak egitea. Getxon salatutako sexu erasoaren aurka bi elkarretaratzetara deitu du udalak.
Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu, sexu eraso bana leporatuta; bata, Bilbon, eta bestea, Getxon (Bizkaia). Gaur goizaldean izan da Bilboko erasoa, 04:00 inguruan, San Frantzisko auzoan. Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu du, lesio delitu bat eta sexu eraso bat leporatuta. Atxilotua ostalaritza establezimendu bat...
2023-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/233036/eritasun-baten-ondorioz-debekatua-da-kabalek-muga-zeharkatzea.htm
Ekonomia
Eritasun baten ondorioz, debekatua da kabalek muga zeharkatzea
Ulitxa baten ziztadak odol galtzeak eragin ditu behietan. Gaixotasunak ez die gizakiei eragiten
Eritasun baten ondorioz, debekatua da kabalek muga zeharkatzea. Ulitxa baten ziztadak odol galtzeak eragin ditu behietan. Gaixotasunak ez die gizakiei eragiten
Ulitxa edo eltxo batek behi saldoetan egindako ziztadak eten egin du abereen garraioa Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean. Iberiar penintsularen hegoaldean agertu zen gaixotasuna, 2022. urtean, eta iparraldera hedatzen aritu da azken hilabeteetan. Irailean iritsi zen Gipuzkoara eta Arabara, eta atzo lehen kasuen berr...
2023-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/233037/gerrarik-ez-plataformek-gerraren-kontrako-sinadurak-bilduko-dituzte.htm
Gizartea
Gerrarik Ez plataformek gerraren kontrako sinadurak bilduko dituzte
Bakearen Aldeko Nazioarteko Egunean, «antimilitarismoarekin eta bizikidetza baketsuarekin» duten konpromisoa berretsi dute
Gerrarik Ez plataformek gerraren kontrako sinadurak bilduko dituzte. Bakearen Aldeko Nazioarteko Egunean, «antimilitarismoarekin eta bizikidetza baketsuarekin» duten konpromisoa berretsi dute
Bakearen Aldeko Nazioarteko Egunean, Gerrarik Ez plataformek eta horiek osatzen dituzten zenbait elkarte eta sindikatuk agiri bat plazaratu dute, «antimilitarismoarekin, bizikidetza baketsuarekin eta gatazkak konpontzeko elkarrizketaren bidearekin» duten konpromisoa berresteko. Halaber, iragarri dute datozen hilabeteet...
2023-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/233038/arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-anbulantzietako-langileek-hiru-eguneko-greba-egingo-dute-urrian.htm
Gizartea
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako anbulantzietako langileek hiru eguneko greba egingo dute urrian
ELA, LSB-USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deitu dute grebara. Erosahalmenari eustea eta lan baldintzak Osakidetzako langileekin berdintzea exijituko dute.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako anbulantzietako langileek hiru eguneko greba egingo dute urrian. ELA, LSB-USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deitu dute grebara. Erosahalmenari eustea eta lan baldintzak Osakidetzako langileekin berdintzea exijituko dute.
Hiru eguneko greba egingo dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako anbulantzietako langileek. Hain zuzen, urriaren 9an, 10ean eta 11n izango dira lanuzteak, ELA, LSB-USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deituta. Erosahalmenari eustea eta lan baldintzak Osakidetzako langileen baldintzekin parekatzea eskatuko dute. Sind...
2023-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/233039/bizkaiko-aldundiak-eta-galdakaoko-udalak-helegitea-jarri-diote-usansolo-herri-gisa-erregistratzearen-aurkako-erabakiari.htm
Politika
Bizkaiko Aldundiak eta Galdakaoko Udalak helegitea jarri diote Usansolo herri gisa erregistratzearen aurkako erabakiari
Madrilgo Auzitegi Nagusian aurkeztu dute errekurtsoa. Bizkaiko Batzar Nagusiek iaz hartutako erabakiari ezezkoa eman zion Toki Erakundeen Erregistroak, eta uko egin zion Usansolo udalerri gisa inskribatzeari.
Bizkaiko Aldundiak eta Galdakaoko Udalak helegitea jarri diote Usansolo herri gisa erregistratzearen aurkako erabakiari. Madrilgo Auzitegi Nagusian aurkeztu dute errekurtsoa. Bizkaiko Batzar Nagusiek iaz hartutako erabakiari ezezkoa eman zion Toki Erakundeen Erregistroak, eta uko egin zion Usansolo udalerri gisa inskri...
Bizkaiko Batzar Nagusiek Usansoloren (Bizkaia) desanexioari baiezkoa eman zioten iazko azaroan, baina, ekainean, Espainiako Gobernuak uko egin zion Usansolo herri gisa erregistratzeari. Bizkaiko Aldundiak eta Galdakaoko Udalak (Bizkaia) erabaki horren aurkako helegitea aurkeztu dute Madrilgo Auzitegi Nagusian. Administ...
2023-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/233040/araudia-aldatuta-espainiako-kongresuan-euskaraz-egin-ahal-izanen-da-aurrerantzean.htm
Gizartea
Araudia aldatuta, Espainiako Kongresuan euskaraz egin ahal izanen da aurrerantzean
EH Bilduk euskararen zonifikazioa bertan behera uzteko eskatu dio PSNri Madrilen, eta EAJren zuzenketa onartu dute, itzulpenek balio juridikoa izan dezaten.
Araudia aldatuta, Espainiako Kongresuan euskaraz egin ahal izanen da aurrerantzean. EH Bilduk euskararen zonifikazioa bertan behera uzteko eskatu dio PSNri Madrilen, eta EAJren zuzenketa onartu dute, itzulpenek balio juridikoa izan dezaten.
Hasiak ziren euskaraz, katalanez eta galizieraz solastatzen, baina hemendik aurrera berme juridiko handiagoarekin eginen dute. Gaur aldatu dute Madrilgo Diputatuen Kongresuko araudia, han hizkuntza gutxituetan mintzatu ahal izateko. 180 diputaturen baiezko botoekin atera da aurrera moldaketa; gainerako 170 diputatuek k...
2023-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/233041/langile-guztiek-bat-egin-dute-mecanerreko-grebarekin.htm
Ekonomia
Langile guztiek bat egin dute Mecanerreko grebarekin
Stellantis taldeak Urdulizko (Bizkaia) planta itxi eta 148 langile kaleratu nahi ditu. Sindikatuen arabera, lantegian etenda dago ekoizpena, eta ez da fabrikako langilerik ekoizpen lerroetan.
Langile guztiek bat egin dute Mecanerreko grebarekin. Stellantis taldeak Urdulizko (Bizkaia) planta itxi eta 148 langile kaleratu nahi ditu. Sindikatuen arabera, lantegian etenda dago ekoizpena, eta ez da fabrikako langilerik ekoizpen lerroetan.
Joan den astean iragarri zuten moduan, Urdulizko Mecaner lantegiko langileek greba egin dute gaur, eta, sindikatuen arabera, erabateko jarraipena izan du deialdiak, ekoizpen lerroetan ez baitago langilerik, eta enpresaren zuzendaritzako kide batzuk eta bulegoetako langile batzuk sartu dira soilik. Goizean piketeak egin...
2023-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/233042/poloniak-iragarri-du-ez-dizkiola-arma-gehiago-bidaliko-ukrainari.htm
Mundua
Poloniak iragarri du ez dizkiola arma gehiago bidaliko Ukrainari
Lehen ministro Mateusz Morawieckiren arabera, Poloniako armada indartzeko hartu dute erabakia. Edonola ere, azken egunotan nabarmen tenkatu da bi aldeen arteko harremana, Ukrainako zerealak inportatzeko debekuaren harira.
Poloniak iragarri du ez dizkiola arma gehiago bidaliko Ukrainari. Lehen ministro Mateusz Morawieckiren arabera, Poloniako armada indartzeko hartu dute erabakia. Edonola ere, azken egunotan nabarmen tenkatu da bi aldeen arteko harremana, Ukrainako zerealak inportatzeko debekuaren harira.
Poloniako lehen ministro Mateusz Morawieckik atzo iragarri zuen ez dizkiotela arma gehiago bidaliko Ukrainiari. Gobernuak argitu du aurretik adostutako armamentu guztia bidaliko duela, baina orain herrialdeko armada indartzea lehenetsiko duela. Edonola ere, azken egunotan Ukrainako zerealen inportazioen harira izandako...
2023-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/233043/eak-laquobukatutzatraquo-jo-ditu-alderdiko-estatutu-aldaketaren-kontrako-prozesu-judizialak.htm
Politika
EAk «bukatutzat» jo ditu alderdiko estatutu aldaketaren kontrako prozesu judizialak
Maiorga Ramirezen eta ildo kritikoko beste lau militanteren afiliazioa eten izanaren kontra egin du Arabako Probintzia Auzitegiak.
EAk «bukatutzat» jo ditu alderdiko estatutu aldaketaren kontrako prozesu judizialak. Maiorga Ramirezen eta ildo kritikoko beste lau militanteren afiliazioa eten izanaren kontra egin du Arabako Probintzia Auzitegiak.
Eusko Alkartasuneko zuzendaritzak jakinarazi duenez, Gasteizko epaitegiak eta Arabako Probintzia Auzitegiak uko egin diote kritikoek XIII. Biltzar Nazionalaren kontra jarritako helegiteari zein iazko azaroan egindako ezohiko kongresuan hartutako erabakiak behin-behinean etetea eskatzen zionari. Hala, «bukatutzat» jo du...
2023-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/233044/oposizioak-jaurlaritzari-egotzi-dio-osakidetza-pribatizatzea-itxaron-zerrendak-laburtzeko-asmotan.htm
Gizartea
Oposizioak Jaurlaritzari egotzi dio Osakidetza pribatizatzea itxaron zerrendak laburtzeko asmotan
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek «osasun profesionalen gabeziari» buruzko zuzenketa bat aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean, baina EAJren eta PSEren gehiengoak bere idatzia onartu du, Osasun Sailari eskatzeko martxan dauden «LEPak burutzeko». Gaur jakin da Osakidetzak alor pribatura bideratuko dituela ebakuntza sorta...
Oposizioak Jaurlaritzari egotzi dio Osakidetza pribatizatzea itxaron zerrendak laburtzeko asmotan. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek «osasun profesionalen gabeziari» buruzko zuzenketa bat aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean, baina EAJren eta PSEren gehiengoak bere idatzia onartu du, Osasun Sailari eskatzeko martxan da...
Osakidetzaren gainbehera hizpide izan da berriro Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduk idatzi bat eraman baitu ganberara kontratazio politikan aldaketak bultzatzeko, «osasun profesionalen gabeziari» aurre egiteko. Gaur jakinarazi dute Osakidetzak itxarote zerrendan dauden ebakuntza sortak sektore pribatura eramateko plana d...
2023-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/233045/merkatariek-eta-ostalariek-euskarazko-oinarrizko-hiztegia-ikasteko-aplikazioa-sortu-dute.htm
Gizartea
Merkatariek eta ostalariek euskarazko oinarrizko hiztegia ikasteko aplikazioa sortu dute
Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak Erraza Da aplikazioa abiarazi dute. «Lehen urratsak erraz egiteko beste aukera bat» eskaintzea du xede.
Merkatariek eta ostalariek euskarazko oinarrizko hiztegia ikasteko aplikazioa sortu dute. Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak Erraza Da aplikazioa abiarazi dute. «Lehen urratsak erraz egiteko beste aukera bat» eskaintzea du xede.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Donostiako Udalak Erraza Da aplikazioa jarri dute martxan, merkatariek eta ostalariek aukera izan dezaten euskarazko oinarrizko hiztegia ikasteko. Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak aurkeztu du proiektua gaur, eta esan du aplikazioaren helburu...
2023-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/233046/hegoaldeko-esportazioek-behera-egiten-jarraitzen-dute.htm
Ekonomia
Hegoaldeko esportazioek behera egiten jarraitzen dute
Ekainetik uztailera %17 murriztu dira esportazioak Hego Euskal Herrian, laugarren hilabetez segidan. Energiaren eskaria txikitzeak bultzatu du batez ere merkataritzaren beherakada.
Hegoaldeko esportazioek behera egiten jarraitzen dute. Ekainetik uztailera %17 murriztu dira esportazioak Hego Euskal Herrian, laugarren hilabetez segidan. Energiaren eskaria txikitzeak bultzatu du batez ere merkataritzaren beherakada.
Europako ekonomia nagusien geldoaldia nabari da Hego Euskal Herriko kanpo merkataritzan, uztailean behera egin baitzuten bai esportazioek eta bai inportazioek. Laugarren hilabetez jarraian egin dute behera adierazle horiek. Guztira, uztailean 3.185 milioi euroren salmentak egin dituzte Hego Euskal Herriko enpresek, et...
2023-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/233047/lau-gune-eta-hiru-azpigune-urriaren-1ean-kilometroak-ospatzeko.htm
Gizartea
Lau gune eta hiru azpigune urriaren 1ean Kilometroak ospatzeko
Willis Drummond, Gozategi, Dupla, Goazen!, Andoni Ollokiegi eta Janus Lester ariko dira, besteak beste.
Lau gune eta hiru azpigune urriaren 1ean Kilometroak ospatzeko. Willis Drummond, Gozategi, Dupla, Goazen!, Andoni Ollokiegi eta Janus Lester ariko dira, besteak beste.
Dena prest dute Errenterian (Gipuzkoa) urriaren 1ean Kilometroak jaia ospatzeko. Erriola lelopean hamaika ekitaldi antolatu dituzte urtarriletik hona, eta urtea borobilduko dute Orereta ikastolaren aldeko bestan. Lau gune nagusi atondu dituzte egitarau zabala eskaintzeko, baina, horretaz gainera, hiru azpigune ere izan...
2023-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/233048/guggenheim-urdaibai-stop-ekojaia-egingo-dute-larunbatean-ibarrangelun.htm
Kultura
Guggenheim Urdaibai Stop Ekojaia egingo dute larunbatean Ibarrangelun
Bildutako dirua prozesu judizialetako gastuetara bideratuko dute.
Guggenheim Urdaibai Stop Ekojaia egingo dute larunbatean Ibarrangelun. Bildutako dirua prozesu judizialetako gastuetara bideratuko dute.
Urdaibaiko Guggenheim museoa eraikitzeko proiektua berriz piztu zenetik, lanean ari dira Guggenheim Urdaibai Stop herri mugimenduko kideak. Larunbatean, kasurako, Guggenheim Urdaibai Stop Ekojaia egingo dute Ibarrangeluko (Bizkaia) Akorda auzoan. Mendi ibilaldi batekin abiatuko dute eguna, eta, haren ondotik, bertsolar...
2023-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/233049/bihar-abiatuko-da-taldekako-xilaba-iparraldeko-bertsolari-txapelketa.htm
Kultura
Bihar abiatuko da taldekako Xilaba, Iparraldeko bertsolari txapelketa
Ipar Euskal Herriko lurralde bakoitzetik talde bat osatu da gutxienez. Taldeak, bertsolariz ez ezik, gai emaile eta epaile lanetan arituko diren kidez ere osatuak dira.
Bihar abiatuko da taldekako Xilaba, Iparraldeko bertsolari txapelketa. Ipar Euskal Herriko lurralde bakoitzetik talde bat osatu da gutxienez. Taldeak, bertsolariz ez ezik, gai emaile eta epaile lanetan arituko diren kidez ere osatuak dira.
Kakoiak zuberotar taldeak eta Hazparke hazpandar (Lapurdi) taldeak emanen diote hasiera 2023ko taldekako Xilabari, bihar gauean, 19:00etan, Ozazen (Zuberoa). Urriaren 20ra arte ligaxken saioak iraganen dira, Iparraldeko hiru lurrealdeetan barna. Finalerdiak urriaren 28an eta azaroaren 4an iraganen dira, Muskildin (Zube...
2023-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/233050/bihotzeko-ostatuak-funtzionamendua-aldatzera-behartuak-dira-iparraldean-baliabide-eskasiagatik.htm
Gizartea
Bihotzeko Ostatuak funtzionamendua aldatzera behartuak dira Iparraldean, baliabide eskasiagatik
Aurtengo bilketetan ez dute aski emaitza ukan, eta laguntzaile gutiegi dituzte.
Bihotzeko Ostatuak funtzionamendua aldatzera behartuak dira Iparraldean, baliabide eskasiagatik. Aurtengo bilketetan ez dute aski emaitza ukan, eta laguntzaile gutiegi dituzte.
Neguko kanpaina abiatzeko garaia dela eta, Bihotzeko Ostatuak elkartea udako antolaketan egotera behartua izan da. Elkarte horrek apairuak urririk eskaintzen dizkie pobrezian direnei, herritarrek emandako emaitzekin. Egun, Ipar Euskal Herrian sei zentro dira, Donibane Lohizunen (Lapurdi), Baionan, Maulen, Aiherran (Naf...
2023-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/233051/karabakh-garaiak-azerbaijani-segurtasun-bermeak-eskatu-dizkio-armak-utzi-aurretik.htm
Mundua
Karabakh Garaiak Azerbaijani segurtasun bermeak eskatu dizkio armak utzi aurretik
Bi aldeetako ordezkariek su etena adostu osteko lehen bilkura egin dute. Armeniako oposizioak lehen ministroaren kontrako protestak hasi ditu.
Karabakh Garaiak Azerbaijani segurtasun bermeak eskatu dizkio armak utzi aurretik. Bi aldeetako ordezkariek su etena adostu osteko lehen bilkura egin dute. Armeniako oposizioak lehen ministroaren kontrako protestak hasi ditu.
Karabakh Garaia de facto errepublika independente bat da, baina, itxura guztien arabera, hori izateari utziko dio, eta Azerbaijanen kontrolpean geratuko da. Bi aldeen arteko su etenaren biharamunean, gobernuetako ordezkariak gaur elkartu dira, eremu horren etorkizunaz aritzeko eta, batez ere, de facto estatuaren desegi...
2023-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/233052/metanfetamina-nagusi-jarri-diote-australiako-jaioberri-bati-izena-onartzen-zuten-ikusteko.htm
Bizigiro
'Metanfetamina nagusi' jarri diote Australiako jaioberri bati, izena onartzen zuten ikusteko
Australiako erregistro zibilak adierazi du «ezohiko izen» hori sistemaren «zirrikituetatik pasatu» zela.
'Metanfetamina nagusi' jarri diote Australiako jaioberri bati, izena onartzen zuten ikusteko. Australiako erregistro zibilak adierazi du «ezohiko izen» hori sistemaren «zirrikituetatik pasatu» zela.
Lorea, Unai, Metanfetamina Nagusi, Ane eta Hazia. Horiek guztiak umeei jarri nahi izan dizkieten izenak dira, baina horietako bat soilik debekatu du justiziak. Eta ez, ez da hirugarrena. Harrigarria dirudien arren, Australiako kazetari batek Methamphetamine Rules (Metanfetamina Nagusi) izena jarri dio seme jaioberriari...
2023-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/233053/gorenak-ebatzi-du-iruneko-udalak-berriz-onartu-behar-dituela-etxez-etxeko-langile-guztiak.htm
Gizartea
Gorenak ebatzi du Iruñeko Udalak berriz onartu behar dituela etxez etxeko langile guztiak
Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du Iruñeko Udalak aurkeztutako kasazio errekurtsoa, eta etxez etxeko arreta zerbitzuko 160 bat langile berriz onartzera behartu du.
Gorenak ebatzi du Iruñeko Udalak berriz onartu behar dituela etxez etxeko langile guztiak. Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du Iruñeko Udalak aurkeztutako kasazio errekurtsoa, eta etxez etxeko arreta zerbitzuko 160 bat langile berriz onartzera behartu du.
Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du Iruñeko Udalak aurkeztutako kasazio errekurtsoa, eta etxez etxeko arreta zerbitzuko langile guztiak berriz onartzera behartu du, CCOO sindikatuak ohar bidez jakinarazi duenez. 160 bat langile dira, gehienak emakumeak. Duela urte batzuk hasi zen lan gatazka, Enrique Maiaren uda...
2023-9-21
https://www.berria.eus/albisteak/233054/irati-iziarrek-hartuko-du-bihar-euskaltzaleen-topaguneko-lehendakaritza.htm
Gizartea
Irati Iziarrek hartuko du bihar Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaritza
Batzarra du erakundeak Ermuko Izarra Centerren, eta han izendatuko dute lehendakari, Kike Amonarrizen ordezko.
Irati Iziarrek hartuko du bihar Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaritza. Batzarra du erakundeak Ermuko Izarra Centerren, eta han izendatuko dute lehendakari, Kike Amonarrizen ordezko.
Tokikomek egindako ekoizpen baten bidez zabaldu dute berria: Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria Irati Iziar izango da bihartik. Historia ikasketak ditu, UEU Udako Euskal Unibertsitateko Etengabeko Prestakuntzako Koordinatzailea da, eta Gasteizko mugimendu euskaltzaleko kide dinamizatzailea. 1975ean jaioa da, Oñatin....
2023-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/233074/ernaik-protesta-egin-du-bilbon-eta-gasteizen-barbado-eta-zelaia-espetxeratzearen-aurka.htm
Politika
Ernaik protesta egin du Bilbon eta Gasteizen, Barbado eta Zelaia espetxeratzearen aurka
Espainiako Gobernuak Bilbon duen ordezkaritzan aritu dira, eta Ertzaintzaren Gasteizko egoitzan. Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu Arabako hiriburuko protestan. Guztira, ehun pertsona baino gehiago identifikatu dituzte.
Ernaik protesta egin du Bilbon eta Gasteizen, Barbado eta Zelaia espetxeratzearen aurka. Espainiako Gobernuak Bilbon duen ordezkaritzan aritu dira, eta Ertzaintzaren Gasteizko egoitzan. Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu Arabako hiriburuko protestan. Guztira, ehun pertsona baino gehiago identifikatu dituzte.
Gaur goizean protesta ekintza abiatu du Ernai gazte erakundeak Bilbon. Espainiako Gobernuak Moiua plazan duen egoitzaren aurrean eserialdia egin dute, 07:30ak aldera, eta trafikoa moztu. Hainbat gazte lepotik kateatu dira. Horrez gain, Gasteizen ere protesta egin dute ordu berean, Ertzaintzaren egoitzan. Bertan ere, ga...
2023-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/233075/oilarren-arteko-lehia-izango-da-bihar-gorbeia-suzien-proban.htm
albisteak
Oilarren arteko lehia izango da bihar Gorbeia Suzien proban
Skyrunning World Series zirkuituko hamaikagarren proba izango da Zeanurikoa, azken aurrekoa. Iris Pessey frantziarra eta Antonio Martinez espainiarra sailkapen nagusiko lehen postuari eusten saiatuko dira, baina estua izango da dema. Bihar bada beste topaketa bat ere: Skyrhune proba, Azkainen (Lapurdi), Euskal Herriko ...
Oilarren arteko lehia izango da bihar Gorbeia Suzien proban. Skyrunning World Series zirkuituko hamaikagarren proba izango da Zeanurikoa, azken aurrekoa. Iris Pessey frantziarra eta Antonio Martinez espainiarra sailkapen nagusiko lehen postuari eusten saiatuko dira, baina estua izango da dema. Bihar bada beste topaketa...
Euskal Herriko traileko lasterketa handietako bat jokatuko da bihar Zeanurin (Bizkaia): Gorbeia Suzien, 10. aldia aurten. Lasterketa nagusiak 32 kilometro eta 2.400 metroko goranzko desnibela du, Gorbeiako Parke Nazionalean, eta Gorbeia tontorra bera du erreferentzia puntu nagusia. Laburrak, berriz, distantzia eta desn...
2023-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/233077/13-eta-15-urteko-kondenak-ezarri-dizkiete-baionako-autobus-gidaria-kolpatuz-hil-zutenei.htm
Gizartea
13 eta 15 urteko kondenak ezarri dizkiete Baionako autobus gidaria kolpatuz hil zutenei
Prokuradoreak hamabost urteko kartzela zigorra galdetu zuen bientzat.
13 eta 15 urteko kondenak ezarri dizkiete Baionako autobus gidaria kolpatuz hil zutenei. Prokuradoreak hamabost urteko kartzela zigorra galdetu zuen bientzat.
Paueko Krimen Auzitegian (Okzitania) epaitu dituzte Philippe Monguillot Baionako autobus gidaria hil zuten bi gizonak, aste honetan. Epaileak atzo arratsean eman zuen erabakia: bietako bati hamabost urteko kartzela zigorra ezarri dio, eta besteari, hamahiru urtekoa. Prokuradoreak hamabost urteko kartzela zigorra eskatu...
2023-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/233078/nafarroako-ekonomiak-moteltzen-jarraitzen-du.htm
Ekonomia
Nafarroako ekonomiak moteltzen jarraitzen du
Nastatek hamarren bat kendu dio uztailean aurreratutako datuari: %2 hazi da BPGa azken urtean.
Nafarroako ekonomiak moteltzen jarraitzen du. Nastatek hamarren bat kendu dio uztailean aurreratutako datuari: %2 hazi da BPGa azken urtean.
Hiruhileko batetik bestera indarra galtzen ari da oraindik ere Nafarroako ekonomia, baina oraindik hazkunde tasa sendo bati eusten dio. Nastatek gaur emandako datuen arabera, urteko lehen hiruhilekotik bigarrenera %0,3 hazi da, eta %2, berriz, iazko bigarren hiruhilekoarekin konparatuz gero. Nastatek zuzendu egin du u...
2023-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/233079/san-fermin-txikin-egitekoak-ziren-zenbait-kultur-ekitaldi-debekatu-ditu-iruntildeeko-udalak.htm
Gizartea
San Fermin Txikin egitekoak ziren zenbait kultur ekitaldi debekatu ditu Iruñeko Udalak
Festa hasteko bi egunen faltan jakinarazi du debekua UPNren gobernu taldeak
San Fermin Txikin egitekoak ziren zenbait kultur ekitaldi debekatu ditu Iruñeko Udalak. Festa hasteko bi egunen faltan jakinarazi du debekua UPNren gobernu taldeak
Iruñeko Alde Zaharreko Jai Batzordeak salatu du debeku sorta bat iritsi zaiela auzoko hainbat elkarteri, San Fermin Txiki festa hasteko bi egun falta direla. Etxabeetan eta lokaletan egitekoak ziren kultur ekitaldi ugari debekatu ditu udalak, isunekin mehatxu eginez. «Dagoeneko kontratatuta eta egitarauan iragarrita ze...
2023-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/233080/babes-ofizialeko-etxe-bat-eskuratzeko-gehieneko-diru-sarrerak-85-igoko-ditu-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Babes ofizialeko etxe bat eskuratzeko gehieneko diru sarrerak % 8,5 igoko ditu Jaurlaritzak
27.125 eurora eguneratuko ditu babes ofizialeko etxeak eskuratzeko gehieneko diru sarrerak. Iñaki Arriolak iragarri du «berehala» hartuko dutela erabakia, familiarik ez geratzeko sistematik kanpo.
Babes ofizialeko etxe bat eskuratzeko gehieneko diru sarrerak % 8,5 igoko ditu Jaurlaritzak. 27.125 eurora eguneratuko ditu babes ofizialeko etxeak eskuratzeko gehieneko diru sarrerak. Iñaki Arriolak iragarri du «berehala» hartuko dutela erabakia, familiarik ez geratzeko sistematik kanpo.
Eusko Jaurlaritzak % 8,5 handituko ditu etxebizitza publiko bat erosi edo alokatu ahal izateko gehieneko diru sarrerak, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak gaur iragarri duenez. Inflazioaren gorakadari aurre egiteko eta gehienezko muga hori gainditzeagatik sist...
2023-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/233081/urkulluk-hezkuntza-sailari-eskatu-dio-argitu-dezala-eskola-ibilbide-batzuk-enpresa-bati-esleitu-izana.htm
Gizartea
Urkulluk Hezkuntza Sailari eskatu dio argitu dezala eskola ibilbide batzuk enpresa bati esleitu izana
Gipuzkoako eskola garraioaren ibilbideen zati bat Hezkuntza Saileko aholkulari baten enpresari esleitu diotela argitaratu dute gaur Vocento taldeko egunkariek. Gorrotxategik azalpenak eskatu dizkio lehendakariari.
Urkulluk Hezkuntza Sailari eskatu dio argitu dezala eskola ibilbide batzuk enpresa bati esleitu izana. Gipuzkoako eskola garraioaren ibilbideen zati bat Hezkuntza Saileko aholkulari baten enpresari esleitu diotela argitaratu dute gaur Vocento taldeko egunkariek. Gorrotxategik azalpenak eskatu dizkio lehendakariari.
Vocento taldeko egunkariek gaur argitaratu dutenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Gipuzkoako garraio eskolaren hamabost autobus ibilbide esleitu zizkion Hezkuntza Saileko aholkulari juridiko batek duen enpresa bati. Informazio horren arabera, Jaurlaritzak Autocares Urpa SM enpresari esleitu zizkion Gipuzkoako ga...
2023-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/233082/indigenen-jabetza-eskubidea-mugatzearen-kontra-ebatzi-du-brasilgo-gorenak.htm
Mundua
Indigenen jabetza eskubidea mugatzearen kontra ebatzi du Brasilgo Gorenak
Nekazaritza eta abeltzaintza industrialaren lobbyak eta ultraeskuinak aurkeztutako argudioen kontra egin du epaileen gehiengoak. Horiek eskatzen zuten indigenen lurren aitortza mugatzea 1988an okupatuta zituztenetara.
Indigenen jabetza eskubidea mugatzearen kontra ebatzi du Brasilgo Gorenak. Nekazaritza eta abeltzaintza industrialaren lobbyak eta ultraeskuinak aurkeztutako argudioen kontra egin du epaileen gehiengoak. Horiek eskatzen zuten indigenen lurren aitortza mugatzea 1988an okupatuta zituztenetara.
Brasilgo Auzitegi Gorenak berretsi du herri indigenek beren lurralde historikoaren gainean duten jabetza eskubidea konstituzionala dela, lur horiek tradizionalki eta modu jarraituan okupatu badituzte. Eta argitu du eskubide horrek ez duela denbora mugarik. Hala, Gorenak baztertu egin du eskubide horren eragina denbora ...
2023-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/233083/bi-aldeetan-sentitzen-dugu-herrian-bizi-nahi-dugula-eta-euskaraz.htm
Politika
«Bi aldeetan sentitzen dugu herrian bizi nahi dugula eta euskaraz»
Baztango eta Baigorriko gazteek Izpegiko bestak antolatu dituzte: gaur eta bihar izanen dira, lepo gainean berean. Oihana Bidart Basaizea elkarteko kideak adierazi duenez, lehenagotik hasi harremanen sakontzea izan da besten antolatzea.
«Bi aldeetan sentitzen dugu herrian bizi nahi dugula eta euskaraz». Baztango eta Baigorriko gazteek Izpegiko bestak antolatu dituzte: gaur eta bihar izanen dira, lepo gainean berean. Oihana Bidart Basaizea elkarteko kideak adierazi duenez, lehenagotik hasi harremanen sakontzea izan da besten antolatzea.
Baztango (Nafarroa) eta Baigorriko gazteek, lehen aldikoz eta eskuz esku, Izpegiko bestak antolatu dituzte. Gaur, mintzaldi bat eginen dute mugaz gaindiko harremanez, Bereko Bentan. Besta egun nagusia bihar izanen da, goizetik. Oihana Bidart Basaizeako kidea (Baigorri, 1994) antolatzaile taldean da. Nolako harremana d...
2023-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/233084/osagarriaren-lurralde-zatitua.htm
Gizartea
Osagarriaren lurralde zatitua
EH Baik mahai ingurua antolatu du Mauleko ospitalearen geroaz hausnartzeko, Baionako ospitaleari lotua ikusi nahi lukeelako. Gomitatuak izan diren medikuek argi utzi dute erabaki politikoa litzatekeela Maule Baionari lotzea, arta zerbitzuengatik berdin litzatekeelako Paueri lotua izatea ere.
Osagarriaren lurralde zatitua. EH Baik mahai ingurua antolatu du Mauleko ospitalearen geroaz hausnartzeko, Baionako ospitaleari lotua ikusi nahi lukeelako. Gomitatuak izan diren medikuek argi utzi dute erabaki politikoa litzatekeela Maule Baionari lotzea, arta zerbitzuengatik berdin litzatekeelako Paueri lotua izatea e...
Irailaren 9an, Zuberoako EH Bai alderdiko hautetsiek mahai ingurua antolatu zuten Mauleko ospitalearen geroaz eztabaidatzeko. Azken urte luzeetan, ospitalaren zuzendaritza egonkortzeko zailtasunak agerian izan dira: zuzendarien dimisioak, zuzendaririk atzeman ezina… Berriki, Paueko (Okzitania) ospitalearen zuzendaritza...
2023-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/233085/barnealdean-urgentziak-tratatzeko-zerbitzu-eske.htm
Barnealdean urgentziak tratatzeko zerbitzu eske
Barnealdean urgentziak tratatzeko zerbitzu eske.
Datuak arrunt desberdinak dira Biarnon eta Ipar Euskal Herrian, nahiz eta biztanle kopurua berdintsua izan bietan: Pirinio Atlantikoetako Departamenduan 682.621 biztanle ziren 2019an, eta horietatik 312.754, Ipar Euskal Herrian —gorakada demografikoa izan du urtez urte—. Baionako ospitale taldeak eta Pauekoak ziurtatze...
2023-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/233086/100000-tona-hondakin-sortzen-dugu-arazo-larria-da.htm
Gizartea
«100.000 tona hondakin sortzen dugu; arazo larria da»
David Campion 2019an izendatu zuten Iruñerriko Mankomunitateko presidente, eta karguari eutsi dio orain EH Bilduk, independenteek, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak gobernu akordioa sinatu eta gero.
«100.000 tona hondakin sortzen dugu; arazo larria da». David Campion 2019an izendatu zuten Iruñerriko Mankomunitateko presidente, eta karguari eutsi dio orain EH Bilduk, independenteek, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak gobernu akordioa sinatu eta gero.
Hondakinen auzia “gelan dagoen elefantea” dela aitortu du David Campion Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak (Iruñea, 1969). 2019an hartu zuen kargua, eta bertze lau urtez eutsiko dio, EH Bilduk, independenteek, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak gobernu akordioa sinatu eta gero. PSN Iruñerriko Mankomunitateko akord...
2023-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/233087/bilborentzako-ispiluak.htm
Gizartea
Bilborentzako ispiluak
Emisio gutxiko eremuak ezarritako hirietan, Pontevedran, kasurako, trafikoa asko murriztu da; Bartzelonan %30 apaldu da nitrogeno dioxidoa. Gaia hizpide izan dute Bilbon.
Bilborentzako ispiluak. Emisio gutxiko eremuak ezarritako hirietan, Pontevedran, kasurako, trafikoa asko murriztu da; Bartzelonan %30 apaldu da nitrogeno dioxidoa. Gaia hizpide izan dute Bilbon.
Utopia bat zirudien hasieran. Duela 30 urte, artean ez zela existitzen EGE emisio gutxiko eremuaren kontzeptua ere, Pontevedrako (Galizia) hirigunea berroneratzeko prozesua hasi zuten, ibilgailuen kopurua murrizteko. Jesus Fole de Navia hiri mugikortasunaren eta eraberritzearen adituak hartu zuen parte, besteak beste. ...
2023-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/233088/txalaparta-35-urte-literatur-apologian.htm
Kultura
Txalaparta: 35 urte literatur apologian
Txalaparta argitaletxeak 35 urte bete ditu, eta egoitza bat ireki du Iruñean. Orain arte Tafallan aritu dira batik bat.
Txalaparta: 35 urte literatur apologian. Txalaparta argitaletxeak 35 urte bete ditu, eta egoitza bat ireki du Iruñean. Orain arte Tafallan aritu dira batik bat.
35 urte bete dira Txalaparta sortu zenetik, eta argitaletxeak badu zer ospatua. Batetik, bidean eginikoak: plazaratutako liburuak, ehundutako sareak, bultzatutako ekinbideak. Bestetik, sorterritik 30 bat kilometrora beste etxe bat eraiki izana. Txalapartak Tafallan (Nafarroa) eman ditu jaiotzetik gaurdainoko egunak, «s...
2023-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/233089/oinezkoentzako-hiri-bat.htm
Gizartea
Oinezkoen(tzako) hiri bat
Bilbok badu jada Metrominutua, hiriko leku batetik bestera oinez joateko zenbat denbora behar den erakusten duen mapa. Alabaina, hiriaren plangintzak eta diseinuak distantziok luzatzen ditu sarritan: besteak beste, trafiko eta semaforo gehiegi dagoelako, edota oinezkoen bideak moztu egiten direlako.
Oinezkoen(tzako) hiri bat. Bilbok badu jada Metrominutua, hiriko leku batetik bestera oinez joateko zenbat denbora behar den erakusten duen mapa. Alabaina, hiriaren plangintzak eta diseinuak distantziok luzatzen ditu sarritan: besteak beste, trafiko eta semaforo gehiegi dagoelako, edota oinezkoen bideak moztu egiten di...
Bilboko Moyua plazatik Zabalburu plazara zazpiehun bat metro daude, eta bederatzi minutuan hel daiteke puntu batetik bestera, oinez; luzeagoa da ibilbidea Basurtuko ospitaletik Errekalde auzoko plazara, baina, hala ere, 22 minutuan egin daiteke; eta ordu erdi baino ez da behar Txurdinagako Europa parketik Abusuko Ibaie...
2023-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/233090/kaleak-ito-gaixotu-eta-hil-egiten-zaitu.htm
Gizartea
«Kaleak ito, gaixotu eta hil egiten zaitu»
Goiztiri elkartearen azken kontaketaren arabera, ehun etxegabe inguru bizi dira Barakaldon. Baliabide falta ikusita, Eguneko Arreta Zerbitzua ireki zuen elkarteak 2011n. Tania Diez teknikariak dio leku gehiago behar dela.
«Kaleak ito, gaixotu eta hil egiten zaitu». Goiztiri elkartearen azken kontaketaren arabera, ehun etxegabe inguru bizi dira Barakaldon. Baliabide falta ikusita, Eguneko Arreta Zerbitzua ireki zuen elkarteak 2011n. Tania Diez teknikariak dio leku gehiago behar dela.
Eustaten arabera, azken urteotan gero eta etxegabe gehiago daude, eta instituzioek eskaintzen dituzten baliabideak ez dira guztien beharrak asetzeko nahikoak. Barakaldon, zehazki, ehun etxegabe inguru bizi dira; Goiztiri elkarteak 2011n ireki zuen Eguneko Arreta Zentroak, ordea, 80 baino ezin ditu artatu. Elkartearen G...
2023-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/233091/iraurgin-baino-ardura-handiagoko-lanik-ez-dut-edukiko-inoiz.htm
Kirola
«Iraurgin baino ardura handiagoko lanik ez dut edukiko inoiz»
Jose Luis Zubizarreta 11 urterekin joan zen Azpeititik Valentziara, bakar-bakarrik, eta Azpeitia-Azkoititik Donostiarako saskibaloi bidea egin du orain, 62 urterekin. Proiektua biziberritu nahi du.
«Iraurgin baino ardura handiagoko lanik ez dut edukiko inoiz». Jose Luis Zubizarreta 11 urterekin joan zen Azpeititik Valentziara, bakar-bakarrik, eta Azpeitia-Azkoititik Donostiarako saskibaloi bidea egin du orain, 62 urterekin. Proiektua biziberritu nahi du.
Ordenagailu txiki bat da Jose Luis Zubizarreta Xubi (Azpeitia, 1961). Jokalari bati bizpahiru hitz esan hitzordura iritsi aurretik; elkarrizketan bi aldiz sakelakoa hartu eta Espainiako Saskibaloi Federazioko arduradunekin partiden ordutegiak adostu; klubeko langile ohi batekin daukaten arazo bat konpontzen saiatu… Ero...
2023-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/233092/badauzkat-5000-urte-dauzkaten-jokoak.htm
Bizigiro
«Badauzkat 5.000 urte dauzkaten jokoak»
Irakaslea da ofizioz Patxi Angulo, baina munduko joko klasikoak biltzea du afizio. Londresera egindako bidaia batean hasi zen ideia gorpuzten, eta Jokoenea, munduko jokoen museoa sortu zuen 2018an. Bost urte bete ditu.
«Badauzkat 5.000 urte dauzkaten jokoak». Irakaslea da ofizioz Patxi Angulo, baina munduko joko klasikoak biltzea du afizio. Londresera egindako bidaia batean hasi zen ideia gorpuzten, eta Jokoenea, munduko jokoen museoa sortu zuen 2018an. Bost urte bete ditu.
Ia oharkabean hasi zen Patxi Angulo (Pasai Antxo, 1960) mundu guztiko joko klasikoak biltzen, eta “mila baino gehiago” dauzka jada pilatuta Jokoenea munduko jokoen museoan, Donostiako Antigua auzoan. Nahi duenak zabalik ditu ateak, lasai ederrean inguratu eta, euskaraz, jokoen bidez mundua ezagutzeko. Jokoenea, munduk...
2023-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/233093/errespetuzko-tentsioa-no-me-llame-ternera-n.htm
Kultura
Errespetuzko tentsioa ‘No me llame Ternera’-n
Prentsarentzako estreinaldia izan da gaurkoa, eta, haren inguruan polemika egon bada ere, lasai joan da proiekzioa. Errespetuzko tonua gailentzen da elkarrizketan une oro, baina ez dira gutxi tentsio uneak. Ez da txalorik egon amaieran. Bihar eta etzi bina emanaldi izango dira jaialdian.
Errespetuzko tentsioa ‘No me llame Ternera’-n. Prentsarentzako estreinaldia izan da gaurkoa, eta, haren inguruan polemika egon bada ere, lasai joan da proiekzioa. Errespetuzko tonua gailentzen da elkarrizketan une oro, baina ez dira gutxi tentsio uneak. Ez da txalorik egon amaieran. Bihar eta etzi bina emanaldi izango ...
Azken asteetako polemikaren ondotik, gaur goizean aurkeztu dute No me llame Ternera filma, Donostiako 71. Zinemaldiaren lehen egunean. Kursaaleko areto txikian izan da, prentsarentzako emanaldian, eta hainbat komunikabide bildu dira amaieran filma ikusi dutenen iritziak biltzera. Ordu eta berrogei minutu ditu lanak, e...
2023-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/233094/auzitegi-nazionalak-30-urteko-espetxe-zigorra-ezarri-dio-mikel-karrerari.htm
Politika
Auzitegi Nazionalak 30 urteko espetxe zigorra ezarri dio Mikel Karrerari
Gimenez Abad PPko politikaria hiltzea egotzi dio epaimahaik, De Prada epailearen boto partikularrarekin; absoluzioaren alde egin du. Auzi berean, Itsaso Zaldua absolbitu dute.
Auzitegi Nazionalak 30 urteko espetxe zigorra ezarri dio Mikel Karrerari. Gimenez Abad PPko politikaria hiltzea egotzi dio epaimahaik, De Prada epailearen boto partikularrarekin; absoluzioaren alde egin du. Auzi berean, Itsaso Zaldua absolbitu dute.
Espainiako Auzitegi Nazionalak 30 urteko espetxe zigorra ezarri dio Mikel Karrera Sarobe euskal presoari, Aragoiko PPko presidente Manuel Gimenez Abaden hilketa egotzita. Ebazpena, baina, ez dute aho batez onartu. Jose Ricardo de Prada epaileak Karreraren absoluzioaren alde egin du, haren aurkako frogen «oinarri» falta...
2023-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/233095/aurrerantzean-euskarabideak-kudeatuko-du-musikariak-ikastetxeetan-programa.htm
Kultura
Aurrerantzean Euskarabideak kudeatuko du Musikariak Ikastetxeetan programa
Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin sinatu dute hitzarmena.
Aurrerantzean Euskarabideak kudeatuko du Musikariak Ikastetxeetan programa. Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin sinatu dute hitzarmena.
2023-2024 ikasturtetik aurrera Euskarabidea institutuak kudeatuko du Musikariak Ikastetxeetan programa. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak joan den ekainean erabaki zuen programa bertan behera uztea. Handik egun gutxira, ordea, programari eutsiko ziotela jakinarazi zuten. Argitu beharreko galdera asko geratu...
2023-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/233096/nafarroako-vwen-etsi-egin-dute-baterien-lantegiaren-aferan-eta-itunean-jarriko-dituzte-indarrak.htm
Ekonomia
Nafarroako VWen etsi egin dute baterien lantegiaren aferan, eta itunean jarriko dituzte indarrak
Langile batzordearentzat, «hutsegitea» da bateriak muntatzeko fabrika Landabenetik at egotea. Datozen bi urteetan espero den pattalaldiari begira, enpleguari eutsi nahi dio hitzarmen berriaren negoziazioan.
Nafarroako VWen etsi egin dute baterien lantegiaren aferan, eta itunean jarriko dituzte indarrak. Langile batzordearentzat, «hutsegitea» da bateriak muntatzeko fabrika Landabenetik at egotea. Datozen bi urteetan espero den pattalaldiari begira, enpleguari eutsi nahi dio hitzarmen berriaren negoziazioan.
«Iristen zaizkigun albiste guztiak ildo horretan doaz», aitortu zuen atzo Alfredo Moralesek, Nafarroako Volkswageneko langile batzordeko buruak. «Hori da errealitatea». Oraindik ere falta da iragarpen ofiziala, baina mundu guztiak segurutzat jotzen du Landabenek ez duela bateriak muntatzeko lantegi propiorik izango. Hy...
2023-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/233097/eroskik-merkatuetara-joko-du-bankuei-ordaintzeko.htm
Ekonomia
Eroskik merkatuetara joko du bankuei ordaintzeko
600 milioi euro arteko bonu bat jaulkiko du, datorren urtean itzuli beharreko zorra amortizatzeko.
Eroskik merkatuetara joko du bankuei ordaintzeko. 600 milioi euro arteko bonu bat jaulkiko du, datorren urtean itzuli beharreko zorra amortizatzeko.
Eroskik beste bide bat aurkitu du bankuekin duen zorra kitatzeko: dirua finantza merkatuetan biltzea. Kooperatibako kontseilu errektoreak eskatuta, Eroskiko batzar nagusia urriaren 10ean bilduko da, eta hor eztabaidatu beharko du 600 milioi euro arteko zor bonu bat jaulkitzea. 2000eko hamarkadan egindako hedapen proze...
2023-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/233098/greziako-parlamentuak-astean-sei-egunez-lan-egin-ahal-izatea-onartu-du.htm
Ekonomia
Greziako parlamentuak astean sei egunez lan egin ahal izatea onartu du
Lan erreforma berriarekin, langileek egunean hamahiru orduz egin ahal izango dute lan, bi lan badituzte. Atzo greba orokorra egin zuten herrialdean lege berriaren aurka.
Greziako parlamentuak astean sei egunez lan egin ahal izatea onartu du. Lan erreforma berriarekin, langileek egunean hamahiru orduz egin ahal izango dute lan, bi lan badituzte. Atzo greba orokorra egin zuten herrialdean lege berriaren aurka.
Iritsi, eta hitza bete. Kyriakos Mitsotakis Greziako presidenteak hilabete gutxi daramatza karguan, ekainean egin ziren hauteskundeetan lortu baitzuen boterea, eta, Greziako Parlamentuan gehiengo absolutua duenez, lehen erreforma handia aurrera ateratzea lortu du: lan erreforma. Ostiralean onartu dute lege berria, Demo...
2023-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/233099/zuri-gorrientzat-izan-da-derbia.htm
Kirola
Zuri-gorrientzat izan da derbia
Hogei urteren ostean, Athleticek Alavesi irabazi dio Mendizorrotzan. Garaipena lortuta, zuri-gorriek indartu egin dute egiten ari diren sasoi hasiera ederra. Arabarrek aurreneko aldiz galdu dute etxean.
Zuri-gorrientzat izan da derbia. Hogei urteren ostean, Athleticek Alavesi irabazi dio Mendizorrotzan. Garaipena lortuta, zuri-gorriek indartu egin dute egiten ari diren sasoi hasiera ederra. Arabarrek aurreneko aldiz galdu dute etxean.
Aspaldiko bolada eten da gaur gauean Mendizorrotzan. Athleticek irabazi egin dio Alavesi Gasteizen: 0-2. Hogei urte zeramatzan hori egin gabe. Baina Ernesto Valverdek entrenatutako taldeak neurria hartua die derbiei denboraldi honetan: duela hilabete, Osasunari 0-2 irabazi zion Sadarren, eta, gaur, emaitza beragatik ir...
2023-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/233130/martin-aramendi-izango-da-uemako-lehendakari-berria.htm
Gizartea
Martin Aramendi izango da UEMAko lehendakari berria
Gaur egin du UEMAk agintaldiko lehen batzar nagusia, eta Ataungo alkate Martin Aramendi aukeratu dute mankomunitatearen buru izateko. Irune Urbieta izango da lehendakariordea.
Martin Aramendi izango da UEMAko lehendakari berria. Gaur egin du UEMAk agintaldiko lehen batzar nagusia, eta Ataungo alkate Martin Aramendi aukeratu dute mankomunitatearen buru izateko. Irune Urbieta izango da lehendakariordea.
UEMAk badu buru berria: Martin Aramendi (EH Bildu) izango da agintaldi honetan UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakaria, eta Iraitz Lazkanoren lekukoa hartuko du; lehendakariordea, aldiz, Irune Urbieta izango da, Zarauzko zinegotzia (EAJ). Lanerako ildo nagusiak markatu dituzte: udalerri euskaldunak babes...
2023-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/233131/geoffray-eta-santamaria-garaipena-eta-errekorra-gorbeia-suzien-proban.htm
albisteak
Geoffray eta Santamaria, garaipena eta errekorra Gorbeia Suzien proban
Emakumezkoetan, frantziarrak jaitsieran hartu die aurre lehiakideei. Gizonezkoetan, Ezcarayko (Errioxa, Espainia) korrikalariak ondo eutsi dio gurutzera iristeko azken maldetan lortutako aldeari. Onditz Iturbe eta Markel Urigoitia izan dira lehen euskaldunak.
Geoffray eta Santamaria, garaipena eta errekorra Gorbeia Suzien proban. Emakumezkoetan, frantziarrak jaitsieran hartu die aurre lehiakideei. Gizonezkoetan, Ezcarayko (Errioxa, Espainia) korrikalariak ondo eutsi dio gurutzera iristeko azken maldetan lortutako aldeari. Onditz Iturbe eta Markel Urigoitia izan dira lehen e...
Azkarra, oso azkarra izan da aurtengo Gorbeia Suzien. Aurreko egunetako euriak ibilbidea zertxobait lokaztu arren, hegan egin dute korrikalariek Gorbeialdeko zidor, bide eta malkarretan, eta bi garaileek, Clementine Geoffray frantziarrak eta Alain Santamaria ezcaraytarrak (Errioxa, Espainia), hobetu egin dituzte orain ...
2023-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/233132/sortuk-abagunea-baliatu-nahi-du-madril-plurinazionaltasunaren-afera-jorratzera-bultzatzeko.htm
Politika
Sortuk abagunea baliatu nahi du Madril plurinazionaltasunaren afera jorratzera bultzatzeko
VI. Nazio Konferentzia egin du alderdi independentistak Arrasaten. Azken ikasturteko balantzea eta aurrera begirako plan politikoa onartu dituzte.
Sortuk abagunea baliatu nahi du Madril plurinazionaltasunaren afera jorratzera bultzatzeko. VI. Nazio Konferentzia egin du alderdi independentistak Arrasaten. Azken ikasturteko balantzea eta aurrera begirako plan politikoa onartu dituzte.
Sortuk Arrasateko (Gipuzkoa) Uarkape frontoian egin du alderdiaren VI. Nazio Konferentzia, eta militanteek azken ikasturteko balantzea eta aurrera begirako plan politikoa onartu dituzte. Uztaileko bozen osteko testuinguruari so, Arkaitz Rodriguez idazkari nagusiak azaldu du ezker subiranistaren «erronka eta ardura» del...
2023-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/233133/osasuna-erdizka-gelditu-da-sevillaren-aurka.htm
Kirola
Osasuna erdizka gelditu da Sevillaren aurka
Atea hutsean uztea lortu du azken partidetako akatsen ondoren, baina antzu aritu da ate aurrean, eta puntu bakarra bildu du. Neurketa parekatua eta lehiatua izan da, eta bi taldeek izan dituzte aukera garbiak. Nafarrek irabazi gabe jarraitzen dute Sadarren.
Osasuna erdizka gelditu da Sevillaren aurka. Atea hutsean uztea lortu du azken partidetako akatsen ondoren, baina antzu aritu da ate aurrean, eta puntu bakarra bildu du. Neurketa parekatua eta lehiatua izan da, eta bi taldeek izan dituzte aukera garbiak. Nafarrek irabazi gabe jarraitzen dute Sadarren.
Osasunak bi helburu zituen gaur Sevillaren kontra jokatu duen partidan: defentsako jarduna irmotu, eta bide horretatik, etxean denboraldiko lehen garaipena lortzea. Bada, erdizka gelditu da, atea hutsean utzi arren, ez delako gai izan eduki dituen gol aukera garbiak profitatu eta hiru puntu patrikaratzeko. Chimy abilar...
2023-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/233166/hirugarren-urtez-jarraian-izeta-viak-jantzi-du-euskal-pentatloi-sariaren-txapela.htm
Kirola
Hirugarren urtez jarraian, Izeta VI.ak jantzi du Euskal Pentatloi Sariaren txapela
Ez da sorpresarik izan VI. Euskal Pentatloi Sariaren finalean, eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a aiarrak jantzi du txapela; emazteari eta semeari eskaini die garaipena. Xabat Olaizola zarauztarra sailkatu da bigarren, eta Xabier Zaldua hirugarren. Aritz Irazabal izan da laugarrena, Ioritz Gisasola bosgarrena, eta Jul...
Hirugarren urtez jarraian, Izeta VI.ak jantzi du Euskal Pentatloi Sariaren txapela. Ez da sorpresarik izan VI. Euskal Pentatloi Sariaren finalean, eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a aiarrak jantzi du txapela; emazteari eta semeari eskaini die garaipena. Xabat Olaizola zarauztarra sailkatu da bigarren, eta Xabier Zaldu...
VI. Euskal Pentatloi Sariaren finala jokatu zuten atzo, larunbata, Azpeitiko (Gipuzkoa) zezen plazan. Ez zen sorpresarik izan, eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a aiarrak jantzi zuen txapela, hirugarren urtez jarraian. Lorpen handia eskuratu izanagatik, Izeta VI.ak ez zuen lortu bere iazko marka hobetzea; 31 minutu eta...
2023-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/233167/beste-gol-festa-bat-eta-beste-garaipen-bat-realarentzat.htm
Kirola
Beste gol festa bat eta beste garaipen bat Realarentzat
Txuri-urdinak 1-2 galtzen heldu dira atsedenaldira, baina markagailua irauli dute bigarren zatian. Kubo, Brais Mendez eta Oiartzabal izan dira golegileak; azken hori bi bider.
Beste gol festa bat eta beste garaipen bat Realarentzat. Txuri-urdinak 1-2 galtzen heldu dira atsedenaldira, baina markagailua irauli dute bigarren zatian. Kubo, Brais Mendez eta Oiartzabal izan dira golegileak; azken hori bi bider.
Realak Anoetan jokatu dituen ligako azken bi neurketetan bederatzi gol sartu ditu, eta sei jaso. Imanol Alguacilen taldeak markagailu motzetara ohituak zeuzkan zaleak, baina joera aldatu egin dela dirudi. Garrantzitsuena, ordea, puntuak dira, eta bi neurketa horiek irabazi egin dituzte txuri-urdinek: Granadaren aurka 5...
2023-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/233168/ortuzar-eajk-entzun-du-herritarrek-azken-hilabeteotan-esan-diotena.htm
Politika
Ortuzar: «EAJk entzun du herritarrek azken hilabeteotan esan diotena»
Alderdi Eguna ospatu du EAJk Forondan. EBBko presidenteak «zentraltasuna» aldarrikatu du, eta esan du beste alderdi eta eragileekin elkarlanean aritzeko prest dagoela.
Ortuzar: «EAJk entzun du herritarrek azken hilabeteotan esan diotena». Alderdi Eguna ospatu du EAJk Forondan. EBBko presidenteak «zentraltasuna» aldarrikatu du, eta esan du beste alderdi eta eragileekin elkarlanean aritzeko prest dagoela.
EAJrentzat «garai konplexu batean» heldu da gaur ospatu duten 47. Alderdi Eguna. Hala aitortu du Andoni Ortuzarrek, EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak. «Entzun dugu herritarrek azken hilabeteotan esan digutena, zentzu batean eta bestean. Ehun zatiak berriz jostea dagokigu orain, batzuengan eta besteengan berriz e...
2023-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/233169/hollywoodeko-gidoilariak-aurreakordio-batera-iritsi-dira.htm
Kultura
Hollywoodeko gidoilariak aurreakordio batera iritsi dira
Akordioa onartzen duten ala ez erabakitzeko bozketa eginen dute bihar, eta 11.500 gidoilarik bozkatuko dute. Bitartean, WGA sindikatuak adierazi du inor ezin dela lanera itzuli. Aktoreak greban daude oraindik ere.
Hollywoodeko gidoilariak aurreakordio batera iritsi dira. Akordioa onartzen duten ala ez erabakitzeko bozketa eginen dute bihar, eta 11.500 gidoilarik bozkatuko dute. Bitartean, WGA sindikatuak adierazi du inor ezin dela lanera itzuli. Aktoreak greban daude oraindik ere.
Hollywoodeko gidoilarien sindikatuak eta estudioak behin-behineko akordio batera iritsi dira bart. Hala, amaiera emanen diote AEB Ameriketako Estatu Batuetako zinema eta telebista gelditu dituen ia bost hilabeteko grebari. Bost egun iraun dituzte negoziazioek, eta hitzarmen kolektibo berri baten oinarriak zehaztu dituz...
2023-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/233170/espagnac-brisson-eta-st-pe-izanen-dira-frantziako-senatuan.htm
Politika
Espagnac, Brisson eta St Pe izanen dira Frantziako Senatuan
Atzo iragan ziren Frantziako Senaturako bozak Ipar Euskal Herrian. Orain arteko hiru senatariak karguan atxikitzearen alde egin zuten hautetsiek.
Espagnac, Brisson eta St Pe izanen dira Frantziako Senatuan. Atzo iragan ziren Frantziako Senaturako bozak Ipar Euskal Herrian. Orain arteko hiru senatariak karguan atxikitzearen alde egin zuten hautetsiek.
Ez da aldaketarik izanen. Senatari eserlekua atxiki dute Frederique Espagnac sozialistak, Max Brisson errepublikanoak eta Denise St Pe Modemekoak. Atzo iragan ziren Frantziako Senaturako bozak Pauen (Okzitania), eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduan bozka zezaketen hautetsiek jarraitutasunaren aldeko apustua egin z...
2023-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/233172/bildarratzek-berretsi-du-eskola-garraioaren-adjudikazioan-ez-dela-egon-interes-gatazkarik.htm
Gizartea
Bildarratzek berretsi du eskola garraioaren adjudikazioan ez dela egon «interes gatazkarik»
Agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean azalpenak emateko.
Bildarratzek berretsi du eskola garraioaren adjudikazioan ez dela egon «interes gatazkarik». Agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean azalpenak emateko.
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Radio Euskadin baieztatu duenez, Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean azalpenak emateko agerraldia eskatu du, eskola garraioaren adjudikazio prozesuan «interes gatazkarik» ez dela egon defendatzeko. Joan den ostiralean Vocento taldeko egunkariek argitaratu...
2023-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/233173/jaurlaritzak-hamarren-bat-igo-du-hazkunde-iragarpena-17raino.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak hamarren bat igo du hazkunde iragarpena, %1,7raino
Aurten 13.000 lanpostu sortzea espero du, eta beste 16.000 datorren urtean.
Jaurlaritzak hamarren bat igo du hazkunde iragarpena, %1,7raino. Aurten 13.000 lanpostu sortzea espero du, eta beste 16.000 datorren urtean.
Joan den astean kaleratu zituen Eustatek urteko bigarren hiruhilekoari buruzko kontu ekonomikoak, eta industriaren pattalaldiaren ondorioz hazkundea moteldu zela egiaztatu zuen. Eusko Jaurlaritzak, baina, irakurketa positiboa egin du orduko datu horri buruz, ekonomia «uste baino dinamikoago» portatu zela iritzita. Ondo...
2023-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/233174/ertzainen-mobilizazio-batek-trafikoa-moteldu-du-bilbo-inguruan.htm
Gizartea
Ertzainen mobilizazio batek trafikoa moteldu du Bilbo inguruan
Ertzainak Borrokan plataformak egindako protestak ez du aparteko auto ilararik sortu.
Ertzainen mobilizazio batek trafikoa moteldu du Bilbo inguruan. Ertzainak Borrokan plataformak egindako protestak ez du aparteko auto ilararik sortu.
Ertzainak Borrokan plataformak kalera jo du berriro, eta auto karabana bat egin du Bilboko inguruetan ertzainen lan aldarrikapenen alde. Oraingoan, plataformak Euspel sindikatuko atxikimendua izan du. Protestak trafikoa moteldu du A-8 autobidean eta Bilboko sarreretan, baina ez du aparteko auto ilararik sortu. 07:30ea...
2023-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/233175/baionako-bestak-modu-sakonean-birpentsatzeko-eskatu-dute-hainbat-herritarrek.htm
Gizartea
Baionako bestak «modu sakonean birpentsatzeko» eskatu dute hainbat herritarrek
Izen bilketa bat abiatu dute sarean, Baionako Herriko Etxeari eskatzeko galdeketa bat abiatu dezala herritarren artean. «Gure besten bilana latzegia da, eta ezin dugu gehiago onartu».
Baionako bestak «modu sakonean birpentsatzeko» eskatu dute hainbat herritarrek. Izen bilketa bat abiatu dute sarean, Baionako Herriko Etxeari eskatzeko galdeketa bat abiatu dezala herritarren artean. «Gure besten bilana latzegia da, eta ezin dugu gehiago onartu».
«Gehiegi dira baionarrok gure herriko bestetan jasan behar ditugun eta beldurtzen gaituzten gertakariak: erailketa, heriotzak, bortxaketak, sexu erasoak, ziztadak, liskarrak, jendetzaren mugimenduak, irainak, kaka eta pixa karrika bazter guzietan... Gure besten bilana latzegia da, eta ezin dugu gehiago onartu». Honela ...
2023-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/233176/osasun-sistema-publikoaren-alde-mobilizatzera-deitu-dute-azaroaren-11rako.htm
Gizartea
Osasun sistema publikoaren alde mobilizatzera deitu dute azaroaren 11rako
Osasun sistema publikoa helburu duten herri plataformek deitu dute manifestazioetara, eta Bilbon, Donostian eta Gasteizen izango dira. Pribatizazioaren eta osasungintza publikoaren «eraistearen» aurka antolatu dituzte protestak.
Osasun sistema publikoaren alde mobilizatzera deitu dute azaroaren 11rako. Osasun sistema publikoa helburu duten herri plataformek deitu dute manifestazioetara, eta Bilbon, Donostian eta Gasteizen izango dira. Pribatizazioaren eta osasungintza publikoaren «eraistearen» aurka antolatu dituzte protestak.
Osasun sistema publikoaren aldeko aldarriak ez du etenik. Osasungintza publikoaren aldeko herri plataformak biltzen dituen OPA koordinakundeak manifestazioetara deitu du azaroaren 11rako Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Osakidetza «pribatizatzeko» asmoen aurka mobilizatzera deitu dituzte herritarrak. OPA koordinakundea...
2023-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/233177/euskara-ingurune-digitalean-sustatzeko-ziztada-jaso-du-ehuko-hitz-zentroak.htm
Gizartea
Euskara ingurune digitalean sustatzeko ziztada jaso du EHUko Hitz Zentroak
Eusko Jaurlaritzak 1,68 milioi euro eman dizkio zentroari teknologia berriak iker ditzan, euskararen presentzia areagotzeko errealitate digitalean eta adimen artifiziala eskaintzen ari den abagunea gal ez dadin.
Euskara ingurune digitalean sustatzeko ziztada jaso du EHUko Hitz Zentroak. Eusko Jaurlaritzak 1,68 milioi euro eman dizkio zentroari teknologia berriak iker ditzan, euskararen presentzia areagotzeko errealitate digitalean eta adimen artifiziala eskaintzen ari den abagunea gal ez dadin.
Adimen artifizialari esker lor daiteke hiztun edo testu batean euskararen gaitasun maila era automatikoan antzematea; edota euskarazko ahots pertsonalizatuen teknologia adimen urrikoengana iristaraztea. Ez hori bakarrik: ahots espontanearen transkripzioa egiteko teknologia garatu daiteke; eta euskara elkarrizketa siste...
2023-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/233178/europako-auzitegiak-ebatzi-du-frantziak-legez-kanpo-kanporatzen-dituela-migratzaileak-mugan.htm
Gizartea
Europako Auzitegiak ebatzi du Frantziak legez kanpo kanporatzen dituela migratzaileak mugan
Europako Batasuneko Justizia Auzitegiaren arabera, etorkinek eskubidea dute «beren baitarik Frantziatik ateratzeko», eta, beraz, Frantziako Poliziak egiten dituen kanporatzeak ez dira legezkoak. Printzipioz, auzitegi horren erabakia bete behar du Frantziak, baina Barne Ministerioak errana du ez dituela kenduko kontrol ...
Europako Auzitegiak ebatzi du Frantziak legez kanpo kanporatzen dituela migratzaileak mugan. Europako Batasuneko Justizia Auzitegiaren arabera, etorkinek eskubidea dute «beren baitarik Frantziatik ateratzeko», eta, beraz, Frantziako Poliziak egiten dituen kanporatzeak ez dira legezkoak. Printzipioz, auzitegi horren era...
Irailaren 21ean emandako ebazpen batean, Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak adierazi du EBko herrialde batek, barne mugetan kontrolak ezarri baditu ere, ez duela eskubiderik mugetan kanporaketa sistematikoak egiteko. Hala, Frantziak Europako Itzulera zuzentaraua bete behar du; horren arabera, europarra ez den herr...
2023-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/233179/nafarroako-auzitegi-nagusiak-ontzat-jo-du-lehen-hezkuntzan-segregazioa-diruz-ez-laguntzea.htm
Gizartea
Nafarroako Auzitegi Nagusiak ontzat jo du Lehen Hezkuntzan segregazioa diruz ez laguntzea
Opus Deiren Irabia-Izaga eskolak paratutako helegitea atzera botata, oniritzia eman dio ituna duten eskoletan segregazioa debekatzen duen Nafarroako Gobernuaren ebazpenari
Nafarroako Auzitegi Nagusiak ontzat jo du Lehen Hezkuntzan segregazioa diruz ez laguntzea. Opus Deiren Irabia-Izaga eskolak paratutako helegitea atzera botata, oniritzia eman dio ituna duten eskoletan segregazioa debekatzen duen Nafarroako Gobernuaren ebazpenari
Lehen Hezkuntzan sexuaren arabera segregatzen duten ikastetxeei diru publikorik ez ematea onetsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Legeak konstituzioa betetzen duela onartu denez gero, auzitegiak ontzat jo du Nafarroako Gobernuak Lehen Hezkuntzako itunen inguruan hartu zuen erabakia, eta atzera bota du Opus Deiren Irabi...
2023-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/233180/euro-7-urardotu-bat-onartu-dute-ebko-gobernuek.htm
Ekonomia
Euro 7 urardotu bat onartu dute EBko gobernuek
Proposamenak ez ditu behartuko autogileak beren ibilgailuen motorren CO2 eta NOx isuriak gutxitzera, baina pneumatikoek eta galgek isuritako partikulak gutxitu beharko dituzte. Europako Parlamentuarekin negoziatu beharko dute orain.
Euro 7 urardotu bat onartu dute EBko gobernuek. Proposamenak ez ditu behartuko autogileak beren ibilgailuen motorren CO2 eta NOx isuriak gutxitzera, baina pneumatikoek eta galgek isuritako partikulak gutxitu beharko dituzte. Europako Parlamentuarekin negoziatu beharko dute orain.
Europako Parlamentuak eragozten ez badu, autogileek ez dute askorik egin beharko 2035 arte beren ibilgailuen CO2 eta beste gas kutsagarrien isuriak gutxitzeko. Izan ere, industriaren eta haren babesle dien estatuen presioaren ondoren, Europako Batasuneko gobernuek Euro 7 arauaren proiektu bigundu bat onartu dute gaurko...
2023-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/233181/kaledonia-berriko-independentistek-lehenengoz-ordezkaritza-lortu-dute-frantziako-senatuan.htm
Mundua
Kaledonia Berriko independentistek lehenengoz ordezkaritza lortu dute Frantziako Senatuan
FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakeko kide Robert Xowie independentista aukeratu dute goi ganberako senatari. Eskuin muturrak hiru senatari lortu ditu.
Kaledonia Berriko independentistek lehenengoz ordezkaritza lortu dute Frantziako Senatuan. FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakeko kide Robert Xowie independentista aukeratu dute goi ganberako senatari. Eskuin muturrak hiru senatari lortu ditu.
Lehen begi kolpean, irudi dezake ez zela aldaketa handirik izan Frantziako Senatuaren eserlekuen erdiak berritzeko atzoko bozketan. Baina izan zen estreinako gertakari bat: lehenengoz, Kaledonia Berriko independentistek ordezkaritza lortu dute goi ganberan. Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakeko (FLNKS) kid...
2023-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/233182/langileek-greba-egiteko-arrazoi-asko-dituztela-salatu-dute-elak-eta-labek.htm
Ekonomia
Langileek greba egiteko arrazoi asko dituztela salatu dute ELAk eta LABek
EAJko agintariek Alderdi Egunean esanikoei erantzun diete sindikatu subiranistek, eta gizarteari bizkarra ematea leporatu.
Langileek greba egiteko arrazoi asko dituztela salatu dute ELAk eta LABek. EAJko agintariek Alderdi Egunean esanikoei erantzun diete sindikatu subiranistek, eta gizarteari bizkarra ematea leporatu.
ELA eta LAB sindikatuei ez zaizkie gustatu EAJko agintariek Alderdi Egunean greben inguruan esanikoak. Sindikatu subiranistek erantzuteko baliatu zituzten atzoko agerraldiak, eta Iñigo Urkulluri gizartetik «deskonektatuta» egotea leporatu zioten, eta gogoratu zuten greba egitea ez dela «gutizia bat» langileentzat. Biek...
2023-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/233183/haritz-alberdi-arrillaga-getariako-alkatea-izango-da-udalbiltzako-lehendakari-berria.htm
Politika
Haritz Alberdi Arrillaga Getariako alkatea izango da Udalbiltzako lehendakari berria
Udal eta foru hauteskundeetako emaitzen ostean, Kontseilu Nagusia berritu dute.
Haritz Alberdi Arrillaga Getariako alkatea izango da Udalbiltzako lehendakari berria. Udal eta foru hauteskundeetako emaitzen ostean, Kontseilu Nagusia berritu dute.
Udalbiltzak egitura berritu du. Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen ostean, aldaketak izan dira udalen osaketan, eta, horren ondorioz, Udalbiltzaren karguak ere berritu egin dituzte. Udalbiltzako kideak iragan ostiralean egin zuten ezohiko Kontseilu Nagusia, Usurbilen. Ibilbideari buruzko gogoeta egin zuten, et...
2023-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/233184/tigist-assefaren-errekorra-400-metro-105-aldiz-115ean-egitea-bezala.htm
Kirola
Tigist Assefaren errekorra: 400 metro 105 aldiz 1:15ean egitea bezala
Etiopiarrak munduko errekor berria ezarri du Berlinen, bi ordu, 11 minutu eta 53 segundoko marka eginda. Iaz korritu zuen bere lehen maratoia. Aurreko errekorra Brigid Kosgei kenyarrak lortu zuen, Chicagon, 2019an.
Tigist Assefaren errekorra: 400 metro 105 aldiz 1:15ean egitea bezala. Etiopiarrak munduko errekor berria ezarri du Berlinen, bi ordu, 11 minutu eta 53 segundoko marka eginda. Iaz korritu zuen bere lehen maratoia. Aurreko errekorra Brigid Kosgei kenyarrak lortu zuen, Chicagon, 2019an.
Tigist Assefak munduko errekor berria ezarri du maratoian: bi ordu, 11 minutu eta 53 segundo. Batez beste, hiru minutu eta zazpi segundoan kilometro bakoitza. 400 metro 105 aldiz 1:15ean egitea bezala. 29 urteko etiopiarrak iaz ezustean lortu zuen garaipena errepikatu zuen atzo Berlingo maratoian, baina orduko marka ia...
2023-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/233185/aurreikusitako-porrot-bat-oholtzaratzeko-prozesua.htm
Mundua
Aurreikusitako porrot bat oholtzaratzeko prozesua
Alberto Nuñez Feijoo PPren hautagaia Espainiako presidente izendatzeko prozedura hasiko dute, bihar, Kongresuan. Gaur-gaurkoz, ez dauka inbestitua izateko aukerarik: ez lehen bozketan, ez bigarrengoan.
Aurreikusitako porrot bat oholtzaratzeko prozesua. Alberto Nuñez Feijoo PPren hautagaia Espainiako presidente izendatzeko prozedura hasiko dute, bihar, Kongresuan. Gaur-gaurkoz, ez dauka inbestitua izateko aukerarik: ez lehen bozketan, ez bigarrengoan.
Porrotera kondenatuta dago bihar Espainiako Kongresuan hastekoa den Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentegaiaren inbestidura prozedura. Zeren, sekulako ezustekorik ezean, ez dute Espainiako Gobernuko presidente izendatuko; ez gehiengo osoarekin etziko bozketan, ezta soilarekin ere ostiralean, ez baitu horretarako behar ...
2023-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/233186/nafarroako-39-udalerritan-hauteskundeak-egingo-dituzte-azaroaren-26an.htm
Politika
Nafarroako 39 udalerritan hauteskundeak egingo dituzte azaroaren 26an
Maiatzaren 28an zerrendak osatu ez ziren udalerrietarako hauteskunde eguna finkatu du Espainiako Gobernuak: azaroaren 26a. Nafarroako 39 udalerritan ez ziren egin bozak, zerrendak ez zirelako osatu. Besteak beste, Auritzen, Burgin, Izaban eta Zubietan bozkatuko dute.
Nafarroako 39 udalerritan hauteskundeak egingo dituzte azaroaren 26an. Maiatzaren 28an zerrendak osatu ez ziren udalerrietarako hauteskunde eguna finkatu du Espainiako Gobernuak: azaroaren 26a. Nafarroako 39 udalerritan ez ziren egin bozak, zerrendak ez zirelako osatu. Besteak beste, Auritzen, Burgin, Izaban eta Zubiet...
Espainiako Gobernuak dekretu bat onartu du Nafarroan udal hauteskundeak egin ez ziren herrietan bozetarako beste egun bat izan dezaten. Azaroaren 26an egingo dituzte udal hauteskundeak udalerri horietan, maiatzean ez zelako udal zerrendarik osatu, eta, beraz, ez zen zinegotzirik bozkatu. Hori gertatu zen, adibidez, Naf...