date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/233187/torbek-haur-pornografiako-delituak-egin-izana-aitortu-du-eta-bi-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote.htm | Gizartea | Torbek haur pornografiako delituak egin izana aitortu du, eta bi urteko kartzela zigorra ezarri diote | Zazpi urte baino gehiagoko kartzela zigorra zuen eskatua fiskaltzak. Beste bi gizon epaitu dituzte. | Torbek haur pornografiako delituak egin izana aitortu du, eta bi urteko kartzela zigorra ezarri diote. Zazpi urte baino gehiagoko kartzela zigorra zuen eskatua fiskaltzak. Beste bi gizon epaitu dituzte. | Ignacio Allende Torbe pornografia ekoizlea epaitu dute gaur, Madrilen, haur pornografiako bi delitu eta sekretuak jakinaraztea leporatuta. Fiskaltzak zazpi urte eta zazpi hilabeteko kartzela zigorra zuen eskatua. Hala ere, Torbek delituak aitortu ditu, eta fiskaltzak bi urteko kartzela zigorrera murriztu du eskaera. To... |
2023-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/233188/zer-kontatuko-dute-nasak-bennu-asteroidetik-ekarritako-harri-hautsek.htm | Bizigiro | Zer kontatuko dute NASAk Bennu asteroidetik ekarritako harri hautsek? | Houstonera (AEB) eraman asmo zituzten gaur, hegazkin berezi batean, igandean OSIRIS-REx misioak jasotako laginak. 233 zientzialariren artean banatuko dituzte, biziaren jatorria ikertzeko. | Zer kontatuko dute NASAk Bennu asteroidetik ekarritako harri hautsek?. Houstonera (AEB) eraman asmo zituzten gaur, hegazkin berezi batean, igandean OSIRIS-REx misioak jasotako laginak. 233 zientzialariren artean banatuko dituzte, biziaren jatorria ikertzeko. | Azken orduak mugarria izan dira NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziarentzat, edo, hobeto esanda, mugautsa. Izen ere, bere historian lehenengo aldiz, asteroide bateko harriak eta hautsak jaso eta Lurrera itzultzea lortu du. Gizateriarentzat ez da lehen aldia, edonola ere. Japoniako JAXA espazio agentziak 2... |
2023-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/233189/urkulluk-eskatu-du-justizia-estatuaren-izaera-askotarikora-egokitzeko.htm | Politika | Urkulluk eskatu du justizia «estatuaren izaera askotarikora» egokitzeko | EAEko urte judizialaren hasiera ekitaldian parte hartu du Eusko Jaurlaritzako lehendakariak | Urkulluk eskatu du justizia «estatuaren izaera askotarikora» egokitzeko. EAEko urte judizialaren hasiera ekitaldian parte hartu du Eusko Jaurlaritzako lehendakariak | Urte judiziala hasi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta, horren irekiera ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk justiziaren deszentralizazioa izan du hizpide. Haren ustez, botere judiziala ere egokitu beharko litzateke «estatuaren izaera askotarikora», eta esan du «harrigarria» begitantzen zaiola... |
2023-9-25 | https://www.berria.eus/albisteak/233190/motozale-bat-hil-da-zestoan-kamioi-batekin-istripua-izanda.htm | Gizartea | Motozale bat hil da Zestoan, kamioi batekin istripua izanda | GI-2633 errepidean gertatu da ezbeharra. Ertzaintza zer gertatu den ikertzen ari da. | Motozale bat hil da Zestoan, kamioi batekin istripua izanda. GI-2633 errepidean gertatu da ezbeharra. Ertzaintza zer gertatu den ikertzen ari da. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, motozale bat hil da GI-2633 errepidean izandako istripu batean, Zestoa parean (Gipuzkoa). Ezbeharra 17:15ak aldera izan da. Azaldu dutenez, moto batek eta kamioi batek elkar jo dute, eta motozalea kamioiaren azpian harrapatuta geratu da. Suhiltzaile talde batek e... |
2023-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/233234/bigarren-greba-eguna-egin-dute-eitbko-irratietan.htm | Bizigiro | Bigarren greba eguna egin dute EITBko irratietan | Hilaren 14an gertatu bezala, ez dira saiorik ematen ari. Soilik musika eta albistegiak ari dira ematen. | Bigarren greba eguna egin dute EITBko irratietan. Hilaren 14an gertatu bezala, ez dira saiorik ematen ari. Soilik musika eta albistegiak ari dira ematen. | Bigarren greba eguna egiten ari da gaur EITBko irratietan. Langile gehienen babesarekin, langile batzordeak hiru greba egunera deitu zuen, eta horietako bigarrena da gaurkoa. Hilaren 14an egin zuten lehenengoa, eta hirugarren greba eguna urriaren 19an izango da, ostegunean. Lehen greba egunean gertatu bezala, EITB tald... |
2023-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/233235/david-fincherren-the-killer-izanen-da-emanaldi-sorpresako-filma.htm | Kultura | David Fincherren 'The Killer' izanen da emanaldi sorpresako filma | Larunbatean emanen dute, Viktoria Eugenia antzokian. Filmeko argazki zuzendari Erik Messerschmidtek aurkeztuko du. | David Fincherren 'The Killer' izanen da emanaldi sorpresako filma. Larunbatean emanen dute, Viktoria Eugenia antzokian. Filmeko argazki zuzendari Erik Messerschmidtek aurkeztuko du. | The Killer da Donostiako 71. Zinemaldiko film sorpresa. Jaialdiak gaur jakinarazi du, luzaroan ezkutuan gorde ondotik. David Fincher zuzendariak gidatu du The Killer, eta Alexis Nolent Matz idazlearen nobela grafikoan dago oinarritua. Istripu bat izan berri duen hiltzaile bat du protagonista; filmean, Michael Fassbende... |
2023-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/233236/etorkizunean-zer-nolako-erlazioa-izango-duten-definitzen-hasi-dira-erevan-eta-baku.htm | Mundua | Etorkizunean zer-nolako erlazioa izango duten definitzen hasi dira Erevan eta Baku | Azerbaijango eta Armeniako ordezkariak Europar Kontseiluko buruzagitzarekin bildu dira, Bruselan Armeniako oposizioa ez da fiatzen Paxinian lehen ministroak zer negozia dezakeen | Etorkizunean zer-nolako erlazioa izango duten definitzen hasi dira Erevan eta Baku. Azerbaijango eta Armeniako ordezkariak Europar Kontseiluko buruzagitzarekin bildu dira, Bruselan Armeniako oposizioa ez da fiatzen Paxinian lehen ministroak zer negozia dezakeen | Karabakh Garaiko errepublikarenak egin du, eta, orduan, elkarren arteko harremana berriro definitu beharko dute Azerbaijanek eta Armeniak. Horiek horrela, bi herrialdeetako gobernuetako ordezkariak Bruselan batzartu dira, gaur, Charles Michel Europar Kontseiluko presidentearen aholkulari diplomatiko nagusiarekin, Simon... |
2023-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/233237/iaz-polonian-erori-zen-misila-ukrainak-jaurti-zuela-esan-du-aditu-talde-batek.htm | Mundua | Iaz Polonian erori zen misila Ukrainak jaurti zuela esan du aditu talde batek | Misila erori eta ordu batzuetara NATOk eta AEBek plazaratu zutena berretsi du ikerketa batek. Varsoviaren eta Kieven arteko harremanak gaiztotuta daude azken hilabeteetan. | Iaz Polonian erori zen misila Ukrainak jaurti zuela esan du aditu talde batek. Misila erori eta ordu batzuetara NATOk eta AEBek plazaratu zutena berretsi du ikerketa batek. Varsoviaren eta Kieven arteko harremanak gaiztotuta daude azken hilabeteetan. | Azken asteetan gaiztotuta daude Poloniaren eta Ukrainaren arteko harremanak, eta, testuingurua hori denean, hain zuzen, iritsi da berria: Poloniako aditu talde baten arabera, Ukrainak jaurti zuen iazko azaroa erdialdean Polonian Ukrainako mugatik gertu erori zen misila, bi hildako eragin zituena. Hori jaso du Rzeczposp... |
2023-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/233238/azaroaren-4an-bilboko-kaleak-betetzera-deitu-du-euskalgintzak.htm | Gizartea | Azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzera deitu du euskalgintzak | Euskararen aurrerabideen kontra egon diren epaien gaineko kezka azaltzeko egingo den manifestazioaren leloa jakinarazi dute gaur, Kontseiluak deitutako agerraldi jendetsu batean: 'Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat' | Azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzera deitu du euskalgintzak. Euskararen aurrerabideen kontra egon diren epaien gaineko kezka azaltzeko egingo den manifestazioaren leloa jakinarazi dute gaur, Kontseiluak deitutako agerraldi jendetsu batean: 'Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat' | Euskara eskakizunen kontra, eta administrazioan euskaraz jardutea ahalbidetzen duten erabakien aurka ere bai. Ebazpen judizial ugarik auzitan jarri dituzte iragan hilabeteetan euskara garatzeko aurrerabideak. Aspaldikoa da kezka, euskalgintzak hilabeteak daramatza «oldarraldi judiziala» salatzen, eta, iragarrita zegoen... |
2023-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/233239/angel-berrueta-biktima-gisa-aitortzeko-tramitazioa-hasi-dute.htm | Politika | Angel Berrueta biktima gisa aitortzeko tramitazioa hasi dute | Nafarroako eskuin muturraren eta estatuaren biktimak aitortzeko batzordeak 35 eskaera jaso ditu. Batzordea aurreko astean elkartu zen Berrueta-Mañas familiarekin. | Angel Berrueta biktima gisa aitortzeko tramitazioa hasi dute. Nafarroako eskuin muturraren eta estatuaren biktimak aitortzeko batzordeak 35 eskaera jaso ditu. Batzordea aurreko astean elkartu zen Berrueta-Mañas familiarekin. | Nafarroako eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen aitortzarako eta erreparaziorako batzordeak berrekin dio biktimekin elkartzeari, eta Angel Berruetaren senideak hartu ditu. Egiari Zor fundazioak eta Nafarroako Torturatuen Sareak espero dute agerraldi hori ... |
2023-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/233240/txagorritxuko-erizainek-protesta-egin-dute-osakidetzak-larrialdietako-ebakuntzetan-egingo-duen-murrizketagatik.htm | Gizartea | Txagorritxuko erizainek protesta egin dute, Osakidetzak larrialdietako ebakuntzetan egingo duen murrizketagatik | ESK sindikatuak salatu du Osakidetzak «bere kasa» hartu duela erabakia, eta elkarretaratzea egin dute gaur goizean, Txagorritxuko ate nagusian. | Txagorritxuko erizainek protesta egin dute, Osakidetzak larrialdietako ebakuntzetan egingo duen murrizketagatik. ESK sindikatuak salatu du Osakidetzak «bere kasa» hartu duela erabakia, eta elkarretaratzea egin dute gaur goizean, Txagorritxuko ate nagusian. | Arabako ESI erakunde sanitario integratuko erizainak Arabako Unibertsitate Ospitalearen sarreran bildu dira gaur goizean, Osakidetzak gaueko ebakuntza zerbitzuan egingo duen «langile murrizketa» salatzeko. Gaueko larrialdietako ebakuntza geletan erizain taldeak bitik batera jaitsiko ditu osasun zerbitzuak, eta horrek p... |
2023-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/233241/asier-ezeizari-182-urteko-espetxe-zigorra-ezarri-diote.htm | Politika | Asier Ezeizari 182 urteko espetxe zigorra ezarri diote | ETAk 2003an Alacanten eta Benidormen eginiko bi atentaturengatik zigortu dute. | Asier Ezeizari 182 urteko espetxe zigorra ezarri diote. ETAk 2003an Alacanten eta Benidormen eginiko bi atentaturengatik zigortu dute. | Hiru epaiketa behar izan du Espainiako Auzitegi Nazionalak Asier Ezeiza euskal presoa ETAk 2003an Alacanten eta Benidormen (Herrialde Katalanak) eginiko atentatuekin lotuta zigortzeko. Ezeizak 182 urteko espetxe zigorra onartu du, fiskaltzarekin akordioa eginda.
Fiskaltzak 268 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Ezeiza... |
2023-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/233242/ieak-ez-du-beharrezko-ikusten-erregai-fosiletan-inbertitzea.htm | Ekonomia | IEAk ez du beharrezko ikusten erregai fosiletan inbertitzea | Energiaren Nazioarteko Agentziak uste du petrolioaren kontsumoak 2030ean joko duela goia. Nazioarteko lankidetza handitzeko eskatu du, klima helburuak betetzeko. | IEAk ez du beharrezko ikusten erregai fosiletan inbertitzea. Energiaren Nazioarteko Agentziak uste du petrolioaren kontsumoak 2030ean joko duela goia. Nazioarteko lankidetza handitzeko eskatu du, klima helburuak betetzeko. | Bere ibilbide orria berrikusi du IEA Energiaren Nazioarteko Agentziak, COP28ren hurrengo bilerara begira — azaroaren 30etik abenduaren 12ra bitarte egingo da, Arabiar Emirerri Batuetan—. Dokumentu horretan dio oraindik posible dela Parisko Akordioaren helburuak lortzea, 2050. urterako neutraltasun klimatikoa lortzea et... |
2023-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/233243/araba-bizkai-eta-gipuzkoako-eskola-publikoetan-grebarako-deia-egin-dute-urriaren-24rako.htm | Gizartea | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan grebarako deia egin dute, urriaren 24rako | Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek egin dute deia; sektore publikorako urriaren 25erako eta abenduaren 19rako eginda dauden deialdiez gain, beste bat gehitu nahi izan dute propio hezkuntzarako | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan grebarako deia egin dute, urriaren 24rako. Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek egin dute deia; sektore publikorako urriaren 25erako eta abenduaren 19rako eginda dauden deialdiez gain, beste bat gehitu nahi izan dute propio hezkuntzarako | Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek bat egin dute gaur Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasle, heziketa bereziko langile, sukaldari eta garbitzaileak grebara deitzeko, langileen «lan baldintzen» alde. Sektore publikorako urriaren 25erako eta abenduaren 19rako eginda dauden deialdiez gain, beste bat geh... |
2023-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/233244/xabier-kalparsororen-heriotzari-buruzko-informazioa-herritarren-esku-jarri-dute-webgune-batean.htm | Politika | Xabier Kalparsororen heriotzari buruzko informazioa «herritarren esku» jarri dute webgune batean | Zumaiako Hegiak elkarteak osatu du, «egia ofizialaren faltan», heriotza haren inguruko informazioa jaso eta plazaratzeko. | Xabier Kalparsororen heriotzari buruzko informazioa «herritarren esku» jarri dute webgune batean. Zumaiako Hegiak elkarteak osatu du, «egia ofizialaren faltan», heriotza haren inguruko informazioa jaso eta plazaratzeko. | 1993ko irailaren 26an hil zen Xabier Kalparsoro Anuk zumaiarra. Aurrez, bi egun egin zituen koman, bertsio ofizialaren arabera, Espainiako Poliziaren Indautxuko (Bilbo) egoitzako bigarren solairutik erori ostean. Hiru hamarkada geroago, Zumaiako (Gipuzkoa) Hegiak elkarteak anuk.eus webgunea ireki du, heriotzaren inguru... |
2023-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/233245/zortzi-dantza-ikuskizun-eskainiko-ditu-dantzaldia-jaialdiak.htm | Kultura | Zortzi dantza ikuskizun eskainiko ditu Dantzaldia jaialdiak | Gaur hasiko du 24. aldia, eta, abendura bitarte, Euskal Herriko eta nazioarteko konpainiak ikusteko aukera egongo da. | Zortzi dantza ikuskizun eskainiko ditu Dantzaldia jaialdiak. Gaur hasiko du 24. aldia, eta, abendura bitarte, Euskal Herriko eta nazioarteko konpainiak ikusteko aukera egongo da. | Urte luzez nazioartean ibili ondoren etxera itzultzea erabaki duten euskal artistak omenduko ditu aurten Dantzaldia Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdiak. Horixe nabarmendu du gaur goizean Laura Etxebarria festibalaren zuzendariak, Bilboko Rekalde aretoan egindako aurkezpenean: «Joan-etorriko bidaia hori egin duten eta ... |
2023-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/233246/feijook-esan-du-berak-ez-diela-uko-egin-bere-printzipioei.htm | Mundua | Feijook esan du berak ez diela uko egin bere printzipioei | Espainiako Kongresuan egin duten inbestidura prozeduraren lehen saioan, PPko presidentegaiak berretsi du amnistiak eta autodeterminazioak ez dutela tokirik bere gobernuan. Sei estatu itun eta bi neurri aurkeztu ditu. | Feijook esan du berak ez diela uko egin bere printzipioei. Espainiako Kongresuan egin duten inbestidura prozeduraren lehen saioan, PPko presidentegaiak berretsi du amnistiak eta autodeterminazioak ez dutela tokirik bere gobernuan. Sei estatu itun eta bi neurri aurkeztu ditu. | Protokolozko hasiera eman dio Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentegaiak gaur Espainiako Kongresuan hasi zen inbestidura prozedurari. Eskerrak eman dizkie alderdikideei, Kongresuko diputatuei, eta, batez ere, uztailaren 23ko boz orokorretan haren alde bozkatu zuten herritarrei. Edonola ere, derrigor esan beharrekoak ama... |
2023-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/233247/felix-aio-biolin-jotzailea-hil-da.htm | Kultura | Felix Aio biolin jotzailea hil da | Igandean zendu zen, Erroman, 90 urte zituela. | Felix Aio biolin jotzailea hil da. Igandean zendu zen, Erroman, 90 urte zituela. | «Harrotasunez esan dezakegu agertokian harekin batera egoteko zortea izan dugula». «Atsekabe handiz» eman du BOS Bilboko Orkestra Sinfonikoak Felix Aio (Sestao, Bizkaia, 1933-Erroma, 2023) biolin jotzailearen heriotzaren berri. Makina bat aldiz aritu zen oholtzan haiekin, eta 2008. urtean eman zuten azken kontzertua el... |
2023-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/233248/jaurlaritzak-eta-acicaek-ontzat-hartu-dute-euro-7-biguntzeko-ahalegina.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak eta Acicaek ontzat hartu dute Euro 7 biguntzeko ahalegina | Tapiaren arabera, EBko gobernuek jarritako epe berriak «ia-ia ezin ziren bete». | Jaurlaritzak eta Acicaek ontzat hartu dute Euro 7 biguntzeko ahalegina. Tapiaren arabera, EBko gobernuek jarritako epe berriak «ia-ia ezin ziren bete». | Eusko Jaurlaritzak auto industriarekin bat egin du, eta ontzat jo du Euro 7 araua urardotzeko Europako Batasuneko gobernuek egin duten proposamena. «Beharrezko neurria zen, ia-ia ezinbestekoa», ziurtatu du Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuak.
Astelehenean egindako bileran, Europar Kontseiluak... |
2023-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/233249/bizkaiko-ostalaritzako-langileek-grebari-eutsiko-diote.htm | Ekonomia | Bizkaiko ostalaritzako langileek grebari eutsiko diote | ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, elkarretaratzea egin dute Bilbon, Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen egoitzaren aurrean. | Bizkaiko ostalaritzako langileek grebari eutsiko diote. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, elkarretaratzea egin dute Bilbon, Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen egoitzaren aurrean. | ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Bizkaiko Ostalaritza Elkarteari eskatu diote eser dadila «behingoz» ostalaritzako hitzarmenaren inguruan negoziatzera. Azaldu dute hitzarmena berritu gabe dagoela 2020tik, eta «hitzarmen duin» bat nahi dutela. Ordutik KPIa %12,9 igo da, eta langileen soldatak ez dira aldatu.
Patronal... |
2023-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/233250/agur-indiaren-ilargiko-ametsari-han-jarritako-gailuak-ez-baitira-iratzarri.htm | Bizigiro | Agur Indiaren Ilargiko ametsari, han jarritako gailuak ez baitira iratzarri | Indiak espaziontzi bat eta ibilgailu bat jarri zituen Lurraren satelitearen hego poloan abuztuaren amaieran. Irailaren 2an, lotan jarri zituzten, bi asteko gauari eusteko, baina ez dute lortu berriz piztea. | Agur Indiaren Ilargiko ametsari, han jarritako gailuak ez baitira iratzarri. Indiak espaziontzi bat eta ibilgailu bat jarri zituen Lurraren satelitearen hego poloan abuztuaren amaieran. Irailaren 2an, lotan jarri zituzten, bi asteko gauari eusteko, baina ez dute lortu berriz piztea. | Abuztuaren 23a «egun historiko» izendatu zuten Indian. Izan ere, misio bat Ilargiaren hego polora eramatea lortu zuen Asia hegoaldeko herrialdeak. Inork ez zuen ordura arte halakorik egin, eta Errusiak eta Japoniaren azken saioek huts egin zuten. Beraz, are nabarmenagoa izan zen arrakasta, kontuan hartuta India garatze... |
2023-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/233251/plazara-atera-dira-euskara-hurbilago-sendoago-eta-praktikoago-izan-dadin.htm | Gizartea | Plazara atera dira euskara hurbilago, sendoago eta praktikoago izan dadin | Plazara elkartean aurkeztu dute Azkainen, euskalgintzako eragile berri gisa, eta lehendik direnen osagarri. Askotariko tresnak eta zerbitzuak eskaini nahi dituzte. Urte bukaera aitzin kooperatiba izatera iritsi nahi dute, eta atxikimendu kanpaina abiatu dute. | Plazara atera dira euskara hurbilago, sendoago eta praktikoago izan dadin. Plazara elkartean aurkeztu dute Azkainen, euskalgintzako eragile berri gisa, eta lehendik direnen osagarri. Askotariko tresnak eta zerbitzuak eskaini nahi dituzte. Urte bukaera aitzin kooperatiba izatera iritsi nahi dute, eta atxikimendu kanpain... | Bi zango eta bi beso. Lau ardatz izanen ditu Plazara elkarteak: komunikazioa, aholkularitza, formakuntza eta plazagintza. Orain dela hamabi hilabete abiatu zuten proiektua, eta gaur aurkeztu dute, Azkaineko plazan (Lapurdi). Eneko Gorri, Irati Fernandez Arbelaitz, Xan Aire eta Kamila Harluxet Gratien dira proiektuaren ... |
2023-9-26 | https://www.berria.eus/albisteak/233252/eh-bai-senatari-berriekin-lan-egiteko-prest-agertu-da.htm | Politika | EH Bai senatari berriekin lan egiteko prest agertu da | Frantziako Senaturako hauteskundeak iragan ziren joan den igandean, Ipar Euskal Herrian. Espagnac, Brisson eta Saint-Pek dute eserlekua okupatuko hurrengo sei urteetan. | EH Bai senatari berriekin lan egiteko prest agertu da. Frantziako Senaturako hauteskundeak iragan ziren joan den igandean, Ipar Euskal Herrian. Espagnac, Brisson eta Saint-Pek dute eserlekua okupatuko hurrengo sei urteetan. | Ekainean Espagnacekin harremanetan izan baziren ere, EH Baik ez du hautagairik aurkeztu Senaturako hauteskundeetara, eta, beraz, ez dute senataririk izanen. Igandean ateratako hauteskundeen emaitzei begira, ezkerreko abertzaleek erran dute Pirinio Atlantikoetako «hautesle handien» esku zela senatariak hautatzea, eta, a... |
2023-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/233280/jan-margarit-eta-blandine-lhirondel-garaile-skyrhunen.htm | albisteak | Jan Margarit eta Blandine l'Hirondel garaile Skyrhunen | Euskal Herriko Kopako zortzigarren eta azken proba izan zen Azkainekoa (Lapurdi). Zortzi lasterketetako emaitzak kontuan izanda, Beñat Katarain zegamarra (Gipuzkoa) eta Oihana Zubillaga anoetarra (Gipuzkoa) gailendu dira. | Jan Margarit eta Blandine l'Hirondel garaile Skyrhunen. Euskal Herriko Kopako zortzigarren eta azken proba izan zen Azkainekoa (Lapurdi). Zortzi lasterketetako emaitzak kontuan izanda, Beñat Katarain zegamarra (Gipuzkoa) eta Oihana Zubillaga anoetarra (Gipuzkoa) gailendu dira. | Eguraldi bikainarekin jokatu zen larunbatean Azkaineko (Lapurdi) Skyrhune proba (21 km, 1.700 m+), Euskal Herriko Kopako zortzigarrena eta azkena, eta, aldi berean, Golden Trail National Series zirkuituko lasterketa. Herri eta eskualde osoa engaiatzen da probarekin, eta, eguraldia ez ezik, giroa ere paregabea izan zen,... |
2023-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/233281/sei-gizon-atxilotu-dituzte-baionako-bestetako-hilketarekin-zerikusia-dutelakoan.htm | Gizartea | Sei gizon atxilotu dituzte Baionako bestetako hilketarekin zerikusia dutelakoan | 21 eta 27 urte artekoak dira atxilotutakoak; hiru Bretainian atxilotu dituzte, eta beste hiru Essonnen, Paris ondoan. | Sei gizon atxilotu dituzte Baionako bestetako hilketarekin zerikusia dutelakoan. 21 eta 27 urte artekoak dira atxilotutakoak; hiru Bretainian atxilotu dituzte, eta beste hiru Essonnen, Paris ondoan. | Baionako bestetan 46 urteko gizonezko bat hil zen zafraldi bat bildu ondoan; etxera sartzen ari zela, ate aitzinera iristean, hiru gizonek sartzea trabatu zioten; galdetu zienean handik mugitzeko, jo egin zuten, behin eta berriz, bortizki. Handik zenbait egunetara hil zen gizona, Baionako ospitalean. Frantziako Polizia... |
2023-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/233282/itzurungo-hondartzaren-irudi-batek-irabazi-du-udako-argazkien-lehiaketako-irakurleen-saria.htm | Bizigiro | Itzurungo hondartzaren irudi batek irabazi du udako argazkien lehiaketako irakurleen saria | Luis Fco. Llavori Romatet zumaiarraren argazkiak 117 boto jaso ditu. Biba Ardoak-eko mahastizainen ardo ekologikoekin osatutako sorta bat irabazi du. | Itzurungo hondartzaren irudi batek irabazi du udako argazkien lehiaketako irakurleen saria. Luis Fco. Llavori Romatet zumaiarraren argazkiak 117 boto jaso ditu. Biba Ardoak-eko mahastizainen ardo ekologikoekin osatutako sorta bat irabazi du. | Urtero-urtero, ehunka irakurlek igortzen dituzte beren argazkiak BERRIAk antolaturiko udako argazkien lehiaketara, eta hala izan da aurten ere. Duela bi aste, lehenbiziko bi sarien irabazleak nor ziren zabaldu zen: Iker Zubizarreta eta Alvaro Company Lopez de Munain, hurrenez hurren. Hirugarren sariaren irabazlea, bain... |
2023-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/233283/gutxienez-ehun-hildako-iraken-sute-batean.htm | Mundua | Gutxienez ehun hildako Iraken, sute batean | Ezkontza bat ospatzen ari ziren areto batean izan da; lehen ikerketen arabera, su festa baten ondorioz. Berrehun lagun baino gehiago zauritu dira. | Gutxienez ehun hildako Iraken, sute batean. Ezkontza bat ospatzen ari ziren areto batean izan da; lehen ikerketen arabera, su festa baten ondorioz. Berrehun lagun baino gehiago zauritu dira. | Ezkontza batean zeudela, sute bat gertatu da gaur goizaldean Irakeko Mosul hiritik gertu, eta, horren ondorioz, gutxienez ehun lagun hil dira, eta berrehun baino gehiago zauritu. Irakeko Barne Ministerioak adierazi duenez, egoera «kontrolpean» dago. Defentsa Zibilak egindako lehen ikerketen arabera, ezkontza egiten ari... |
2023-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/233284/salatu-dute-enpresa-batek-legez-kanpo-etxegabetu-nahi-duela-familia-bat-gasteizen.htm | Gizartea | Salatu dute enpresa batek «legez kanpo» etxegabetu nahi duela familia bat Gasteizen | Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi du Desokupacion Legal enpresak familia bat «iraindu» eta «mehatxatu» duela. Gisa horretako enpresen «izaera faxista» gaitzetsi du sindikatuak. | Salatu dute enpresa batek «legez kanpo» etxegabetu nahi duela familia bat Gasteizen. Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi du Desokupacion Legal enpresak familia bat «iraindu» eta «mehatxatu» duela. Gisa horretako enpresen «izaera faxista» gaitzetsi du sindikatuak. | Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi duenez, Desokupacion Legal izeneko enpresa batek «legez kanpo» etxegabetu nahi du Gasteizko Zaramaga auzoko etxebizitza batean bizi den familia bat. Salatu du enpresa hori familiari «jazarri» egin zaiola, eta «irainak» eta «mehatxuak» erabili dituela etxetik alde egin d... |
2023-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/233285/hipoteka-gutxiago-eta-txikiagoak.htm | Ekonomia | Hipoteka gutxiago eta txikiagoak | Urteko lehen zazpi hilabeteetan %15,1 murriztu dira etxebizitzak erosteko maileguak Hego Euskal Herrian. | Hipoteka gutxiago eta txikiagoak. Urteko lehen zazpi hilabeteetan %15,1 murriztu dira etxebizitzak erosteko maileguak Hego Euskal Herrian. | Inflazio handiak eta interes tasen igoera bortitzak astindua eman diote etxebizitzen salerosketari. INE Espainiako estatistika institutuaren arabera, urteko lehen erdian iaz baino %7,9 bizitegi gutxiago salerosi dira Hego Euskal Herrian.
Erakunde horrek berak esan du etxebizitzak erosteko maileguak are gehiago apaldu ... |
2023-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/233286/eh-bilduk-eta-eajk-nazio-auziari-heldu-diote-feijooren-inbestidura-zapuztuan.htm | Politika | EH Bilduk eta EAJk nazio auziari heldu diote Feijooren inbestidura zapuztuan | PPko presidentegaiak aldeko 172 boto jaso ditu, eta aurkako 178. Ostiralean bozkatuko dute berriz. EH Bilduk «agenda plurinazionalari» eman dio lehentasuna, eta EAJk esan du «Euskadi estatuan egokitzeko modua» bilatu behar dela. | EH Bilduk eta EAJk nazio auziari heldu diote Feijooren inbestidura zapuztuan. PPko presidentegaiak aldeko 172 boto jaso ditu, eta aurkako 178. Ostiralean bozkatuko dute berriz. EH Bilduk «agenda plurinazionalari» eman dio lehentasuna, eta EAJk esan du «Euskadi estatuan egokitzeko modua» bilatu behar dela. | Amaitu da, gaurkoz, Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentegaiaren inbestidura saioa Espainiako Diputatuen Kongresuan. Egin dute lehen bozketa, eta PPko presidentegaiak aldeko 172 boto eta aurkako 178 jaso ditu. Ostiralean egingo dute bigarren bozketa, eta orduan nahikoa izango du gehiengo soilarekin. Alderdien hitzaldiet... |
2023-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/233287/baionan-eskuorri-faxista-bat-banatu-dutela-salatu-dute.htm | Politika | Baionan eskuorri faxista bat banatu dutela salatu dute | Musulmanen eta arabiarren kontrako mehatxu bortitzak irakur daitezke paper horretan; are gehiago, Baionako okindegi baten kontra egin dute langile batek beloa duelako. Besteak beste, Etorkinekin federazioak, EH Baik eta LAB sindikatuak salatu dute gertatutakoa. | Baionan eskuorri faxista bat banatu dutela salatu dute. Musulmanen eta arabiarren kontrako mehatxu bortitzak irakur daitezke paper horretan; are gehiago, Baionako okindegi baten kontra egin dute langile batek beloa duelako. Besteak beste, Etorkinekin federazioak, EH Baik eta LAB sindikatuak salatu dute gertatutakoa. | «Joan beharko duzue, borondatez edo bortxaz». Hara zer irakur daitekeen Baionan banatu duten eskuorri batean. Eta mehatxu hori «musulmanei eta beste gisako islamistei» egin diete: «Abisatzen zaituztegu gure karriketan ez dugula belodun edo abaiadun emazterik onartuko, ez eta babutxadun edo txilabadun gizonik ere». Are ... |
2023-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/233288/estellerriko-osasun-publikoa-desegiten-ari-direla-salatu-du-labek.htm | Gizartea | Estellerriko osasun publikoa «desegiten» ari direla salatu du LABek | Sindikatuaren ustez, Garcia Orkoien ospitaleko Ginekologia eta Obstetrizia zerbitzua itxi izanak agerian utzi du arduradunen «utzikeria» | Estellerriko osasun publikoa «desegiten» ari direla salatu du LABek. Sindikatuaren ustez, Garcia Orkoien ospitaleko Ginekologia eta Obstetrizia zerbitzua itxi izanak agerian utzi du arduradunen «utzikeria» | Lizarra inguruko osasun publikoa desegiten ari dira, LABen irudiko. Garcia Orkoien ospitaleko Ginekologia eta Obstetrizia zerbitzua itxi dute, eta, sindikatuak ohar batean salatu duenez, horrek agerian utzi du Lizarrako Osasun Barrutiaren kudeaketa «oso txarra» dela. «Estatistika hotzen aitzinetik herritarren arreta le... |
2023-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/233289/zortzi-greba-egunera-deitu-dute-arabako-zahar-etxe-pribatuetan.htm | Gizartea | Zortzi greba egunera deitu dute Arabako zahar etxe pribatuetan | ELA eta LAB sindikatuek deitu dute lanuzteetara: urrian, azaroan eta abenduan izango dira. Araban «hitzarmen duin» bat ezartzea dute helburu, langileen lan baldintzak eta soldatak hobetu daitezen. | Zortzi greba egunera deitu dute Arabako zahar etxe pribatuetan. ELA eta LAB sindikatuek deitu dute lanuzteetara: urrian, azaroan eta abenduan izango dira. Araban «hitzarmen duin» bat ezartzea dute helburu, langileen lan baldintzak eta soldatak hobetu daitezen. | Arabako zahar etxe pribatuetako langileek lau urte daramatzate borrokan, lan baldintza «duinak» bermatuko dizkien hitzarmen bat lortu nahian. Patronalak uko egin dio baldintza horiek eskaintzeari, «aitzakiatzat» jarrita ez daukala dirurik horretarako, eta, martxoaren 15ean, blokeatu egin zuen hitzarmena negoziatzeko ma... |
2023-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/233290/macron-marra-gorriak-planteatzekoa-da-korsikako-asanblean.htm | Mundua | Macron marra gorriak planteatzekoa da Korsikako Asanblean | Frantziako presidentea ostiralera arte izango da Korsikan. Hitzaldi bat emango du uharteko asanblean, eta espero da mugimendu nazionalistak eskatutako autonomia legegilearen inguruan mintzatzea. | Macron marra gorriak planteatzekoa da Korsikako Asanblean. Frantziako presidentea ostiralera arte izango da Korsikan. Hitzaldi bat emango du uharteko asanblean, eta espero da mugimendu nazionalistak eskatutako autonomia legegilearen inguruan mintzatzea. | Frantziako presidente denetik laugarrenez bidaiatu du Korsikara Emmanuel Macronek. Ostiralera arte izango da han, eta, berez, hauxe da bisitaren arrazoi ofiziala: 80 urte bete dira Bigarren Mundu Gerran Korsika nazien kontroletik aske gelditu zenetik. Edonola ere, urteurrena aitzakia izango da Macronek Korsikako mugime... |
2023-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/233291/burujabetzaren-inguruan-hausnartzeko-jardunaldiak-antolatu-dituzte-hernanin.htm | Politika | Burujabetzaren inguruan hausnartzeko jardunaldiak antolatu dituzte Hernanin | Hernaniko Udalak, Hernani Burujabek eta Udalbiltzak antolatu dute, «burujabetzaren aterkipean» egin diren esperientziak jorratzeko. | Burujabetzaren inguruan hausnartzeko jardunaldiak antolatu dituzte Hernanin. Hernaniko Udalak, Hernani Burujabek eta Udalbiltzak antolatu dute, «burujabetzaren aterkipean» egin diren esperientziak jorratzeko. | Hernaniko Udalak (Gipuzkoa), Hernani Burujabe herri ekinaldiak eta Udalbiltzak burujabetzaren inguruko jardunaldiak antolatu dituzte urriaren 19, 20 eta 21erako. Antolatzaileen asmoa da «herrigintza eta udalgintza eraldatzaileak» eratutako proiektuak ezagutzea, eta Euskal Herri osoan nola zabaldu hausnartzea.
«Lurrald... |
2023-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/233292/nafarroako-77-kontzejutan-ere-hauteskundeak-egingo-dituzte-azaroaren-26an.htm | Politika | Nafarroako 77 kontzejutan ere hauteskundeak egingo dituzte azaroaren 26an | Nafarroako Gobernuak sinatu du deialdia, maiatzaren 28an ez zelako hautagairik aurkeztu. | Nafarroako 77 kontzejutan ere hauteskundeak egingo dituzte azaroaren 26an. Nafarroako Gobernuak sinatu du deialdia, maiatzaren 28an ez zelako hautagairik aurkeztu. | Hautagairik ez zen izan Nafarroako herri askotan, eta hala islatu zen udal zein kontzejuetako hauteskundeetan. Lehenaren ardura Espainiako Gobernuak du, eta bigarrenarena, berriz, Nafarroako Gobernuak. Astelehenean onartu zuen Madrilgo gobernuak azaroren 26an errepikatzea bozak 39 udaletan, eta data hori bera jarri du ... |
2023-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/233293/fiskalak-urtebetera-jaitsi-du-zigor-eskaera-leioako-bosten-kontrako-epaiketan.htm | Politika | Fiskalak urtebetera jaitsi du zigor eskaera 'Leioako bosten' kontrako epaiketan | Orotara, ia berrogei urteko espetxe zigorra eta 45.000 euroren isunak eskatzen zituen lehen. Bost gazteek akusazioak onartu dituzte. Seigarrenaren kontrako akusazioa erretiratu du fiskaltzak. | Fiskalak urtebetera jaitsi du zigor eskaera 'Leioako bosten' kontrako epaiketan. Orotara, ia berrogei urteko espetxe zigorra eta 45.000 euroren isunak eskatzen zituen lehen. Bost gazteek akusazioak onartu dituzte. Seigarrenaren kontrako akusazioa erretiratu du fiskaltzak. | 2016an EHUren Leioako campusean izandako istiluen inguruko epaiketa egin dute Bilbon. Sei gazte zeuden auzipeturik, eta fiskalak desordena publikoa, autoritatearen aurkako atentatua eta lesioak egozten zizkien: orotara, ia berrogei urteko espetxe zigorra eta 45.000 euroko isunak. Epaiketan, bost auzipetuk, Leioako bost... |
2023-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/233294/behobiaren-bila-bideoan-euskararen-arrastorik-ez.htm | Kirola | 'Behobiaren bila' bideoan, euskararen arrastorik ez | Behobia-Donostia lasterketako aurtengo elastikoa aurkeztu du Fortunak bideoklip batean. Ez dago euskararen arrastorik. | 'Behobiaren bila' bideoan, euskararen arrastorik ez. Behobia-Donostia lasterketako aurtengo elastikoa aurkeztu du Fortunak bideoklip batean. Ez dago euskararen arrastorik. | «Hona hemen 58. edizioko Behobia-SS kamiseta ofiziala. Gure filmeko kamiseta, 'Behobiaren bila'». Hitz horiekin eta bideo batekin aurkeztu du Fortuna kirol elkarteak X sare sozialean Behobia-Donostia lasterketako aurtengo elastikoa. Txioa euskaraz eta gazteleraz argitaratu du, baina bideoa hizkuntza bakarrean egin du, ... |
2023-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/233295/22-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-gizon-bati-bi-adingaberi-sexu-abusuak-egiteagatik.htm | Gizartea | 22 urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, bi adingaberi sexu abusuak egiteagatik | Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren ustez, biktimek jasandako sexu eraso jarraituan larderia egon zen, etxean jasandako «zapalkuntzagatik». Aurrez epaitegiek ezarritako zigorra urtebete eta hiru hilabete handitu dio. | 22 urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, bi adingaberi sexu abusuak egiteagatik. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren ustez, biktimek jasandako sexu eraso jarraituan larderia egon zen, etxean jasandako «zapalkuntzagatik». Aurrez epaitegiek ezarritako zigorra urtebete eta hiru hilabete handitu dio. | Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak beste urtebete eta hiru hilabeteko kartzela zigorra gehitu dio gizon baten aurkako kondenari, 8 urteko neska bati eta 11 urteko beste bati tratu txarrak, abusuak eta sexu erasoak egiteagatik. Joan den urtarrilean Nafarroako Probintzia Auzitegiak ezarritako zigorrari gehitu dizkio, ... |
2023-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/233296/elikadura-eta-historia-euskadin-doako-ikastaroa.htm | albisteak | Elikadura eta Historia Euskadin. Doako ikastaroa. | Eguneroko pertsona ekintzen artean, elikadurak oso ondo adierazten ditu jendartearen egoera ekonomikoa, ohiturak eta hertsadurak. Ikastaroan, XV. eta XIX. mendeen arteko elikagaien analisiaren bidez (zientifikoa, baina nahiko informala), Euskadiko historia sozioekonomikoaren hainbat atal ezagutuko dugu. Ondorioz, hobet... | Elikadura eta Historia Euskadin. Doako ikastaroa.. Eguneroko pertsona ekintzen artean, elikadurak oso ondo adierazten ditu jendartearen egoera ekonomikoa, ohiturak eta hertsadurak. Ikastaroan, XV. eta XIX. mendeen arteko elikagaien analisiaren bidez (zientifikoa, baina nahiko informala), Euskadiko historia sozioekonomi... | Ikastaroa euskaraz eta doan izango da.
Informazioa: Data: 2023ko urriaren 10etik azaroaren 7ra arte Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara Garatuko den espazioa: 1003 Non: UNED Bizkaia Ikusi egutegia
Ikastorduak: 10 Kredituak: 0.5 ECTS Ikusi jarduera gehiago
Asistentzia ez da beharrezkoa, hiru aukera dituzu: presentziala... |
2023-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/233297/nafarroako-volkswagenek-laurehun-lanpostu-kenduko-ditu-bi-urtez.htm | Ekonomia | Nafarroako Volkswagenek laurehun lanpostu kenduko ditu bi urtez | Auto elektrikorako trantsizioa egiteko proposatu du murrizketa hori zuzendaritzak. 2027tik aurrera gaur egun baino langile gehiago beharko dituela esan du. | Nafarroako Volkswagenek laurehun lanpostu kenduko ditu bi urtez. Auto elektrikorako trantsizioa egiteko proposatu du murrizketa hori zuzendaritzak. 2027tik aurrera gaur egun baino langile gehiago beharko dituela esan du. | Nafarroako Volkswagenen laurehun langile gutxiago —egungo lantaldearen %10— izango ditu ia bi urtez, 2024aren erdialdetik 2026aren hasierara bitartean. Denbora horretan, langileek bi txanda eta erdian lan egingo lukete. Hala jakinarazi dio zuzendaritzak langile batzordeari, lan hitzarmena negoziatzeko lehen bileran.
H... |
2023-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/233298/bizi-mugimenduaren-burujabe-egitasmoak-ez-du-gure-bizi-baldintzak-berreskuratzea-ahalbidetzen.htm | Iritzia | Bizi mugimenduaren ‘Burujabe’ egitasmoak ez du gure bizi baldintzak berreskuratzea ahalbidetzen | Bizi mugimenduaren ‘Burujabe’ egitasmoak ez du gure bizi baldintzak berreskuratzea ahalbidetzen. | Bizi mugimenduaren ideologia, gizadiaren arazo nagusia beroketa klimatikoa dela ideian oinarritzen da: «Gizadiaren historian lehen aldiz, baitezpadako mundu mailako elkartasunaren desafioa ageri da: klima aldaketa». Gure iritziz, badu aspaldi mundu mailako «baitezpadako» elkartasunaren beste desafio ainitz badela.
Biz... | |
2023-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/233299/esk-k-salatu-du-langile-bat-kaleratu-dutela-laquoertzaintzaren-presioengatikraquo.htm | Ekonomia | ESK-k salatu du langile bat kaleratu dutela «Ertzaintzaren presioengatik» | Enpresak «arrazakeria» akusazioak ukatu ditu. Marokoarra da eta, aurretik, Poliziaren «salaketa faltsu» batengatik epaitu eta absolbitu egin zuten. | ESK-k salatu du langile bat kaleratu dutela «Ertzaintzaren presioengatik». Enpresak «arrazakeria» akusazioak ukatu ditu. Marokoarra da eta, aurretik, Poliziaren «salaketa faltsu» batengatik epaitu eta absolbitu egin zuten. | ESK sindikatuak salatu du Iparvending taldeak langile bat kaleratu duela, enpresak eta Ertzaintzak «tratu iraingarria eta arrazista» eman ondoren. Langilea marokoar jatorrikoa da, sei hilabeteko behin-behineko kontratua zuen, eta probaldian zegoen.
Enpresak «arrazakeria» akusazioak ukatu ditu, baina ez ditu zehaztu ka... |
2023-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/233300/kanadako-parlamentuko-buruak-kargua-utzi-du-ukrainako-nazi-bati-omenaldia-egin-ostean.htm | Mundua | Kanadako Parlamentuko buruak kargua utzi du, Ukrainako nazi bati omenaldia egin ostean | SSetako Galitzia Dibisioan aritu zen 98 urteko ukrainarra, eta Ottawako parlamentura gonbidatu zuten Volodomir Zelenski Ukrainako presidentearen bisitaren harira. Txaloka hartu zuten han nazi beteranoa, eta Parlamentuko buruak «heroi» gisa aurkeztu zuen. | Kanadako Parlamentuko buruak kargua utzi du, Ukrainako nazi bati omenaldia egin ostean. SSetako Galitzia Dibisioan aritu zen 98 urteko ukrainarra, eta Ottawako parlamentura gonbidatu zuten Volodomir Zelenski Ukrainako presidentearen bisitaren harira. Txaloka hartu zuten han nazi beteranoa, eta Parlamentuko buruak «hero... | «Oker» bat izan zela argudiatu dute, baina Kanadako Parlamentuko presidente Anthony Rotak dimisioa eman behar izan zuen atzo. Joan zen ostiralean gertatu zen. Ukrainako presidente Volodomir Zelenskiren bisita hartu zuten legebiltzarrean, Errusiaren inbasioaren harira sostengua agertzeko. Zelenskiren hitzaldia amaitu os... |
2023-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/233301/mixel-oronoz-euskaltzalea-zendu-da.htm | Gizartea | Mixel Oronoz euskaltzalea zendu da | Euskal Konfederazioko lehendakari eta bozeramaile izan zen urteetan. 88 urte zituen. | Mixel Oronoz euskaltzalea zendu da. Euskal Konfederazioko lehendakari eta bozeramaile izan zen urteetan. 88 urte zituen. | «Euskararen aldeko militante akiezina joan zaigu». Horrela jakinarazi du Euskal Konfederazioak Mixel Oronoz euskaltzalearen heriotza. Izan ere, Ipar Euskal Herriko euskalgintzaren buru izan zen urteetan, eta hark eraman zuen euskararen aldeko aldarrikapenen ahotsa. Pizkunde mugimenduaren ondotik agertu zen Euskal Konfe... |
2023-9-27 | https://www.berria.eus/albisteak/233302/athleticek-berdindu-egin-du-getaferen-aurka.htm | Kirola | Athleticek berdindu egin du Getaferen aurka | Lehen zati ona egin dute etxekoek, eta 1-0 jarri dira laster. Baina Sancetek txartel gorria jaso du, eta erabat aldatu da partida. Azkenean 2-2 bukatu dute, eta garaipenen bolada moztu zaie zuri-gorriei | Athleticek berdindu egin du Getaferen aurka. Lehen zati ona egin dute etxekoek, eta 1-0 jarri dira laster. Baina Sancetek txartel gorria jaso du, eta erabat aldatu da partida. Azkenean 2-2 bukatu dute, eta garaipenen bolada moztu zaie zuri-gorriei | Ernesto Valverdek neurketa «gogorra eta zaila» aurreikusten zuen partidaren atarian, eta guztiz asmatu du teknikari zuri-gorriak. Zailtasun horri aurre egiteko, konfiantzazko hamaikakoa zelairatu du berriro ere. Aldaketa ugari espero ziren talde zuri-gorriaren lerroetan, batez ere, Anoetan larunbatean jokatuko duten eu... |
2023-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/233303/realak-sasoiko-lehen-garaipena-lortu-du-etxetik-kanpo.htm | Kirola | Realak sasoiko lehen garaipena lortu du etxetik kanpo | Lehen zati amaieratik jokalari bat gehiagorekin jokatu arren, ez dute partida ona jokatu. Baina hiru puntuak eskuratu dituzte, 32. minutuan Carlos Fernandezek sartutako gol bati esker. | Realak sasoiko lehen garaipena lortu du etxetik kanpo. Lehen zati amaieratik jokalari bat gehiagorekin jokatu arren, ez dute partida ona jokatu. Baina hiru puntuak eskuratu dituzte, 32. minutuan Carlos Fernandezek sartutako gol bati esker. | Realak bi garaipen kateatu ditu lehen aldiz denboraldi honetan. Txuri-urdinek aurreneko partida irabazi dute Anoetatik urrun. Valentziaren aurka izan da, 0-1. Imanolek, Getaferen aurka 4-3 irabazi ostean, esan zuen atzean ezin zutela hainbeste erraztasun eman, eta gogoratu zuen aurreko sasoian garaipen gehienak 1-0ekoa... |
2023-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/233338/errepublika-desegiteko-dekretua-sinatu-dute-karabakh-garaiko-agintariek.htm | Mundua | Errepublika desegiteko dekretua sinatu dute Karabakh Garaiko agintariek | «Estatuaren menpeko organoek» bertan behera gelditu beharko dute 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen. Paxinian Armeniako lehen ministroak eskatu dio nazioarteari «urrats zehatzak» egiteko. | Errepublika desegiteko dekretua sinatu dute Karabakh Garaiko agintariek. «Estatuaren menpeko organoek» bertan behera gelditu beharko dute 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen. Paxinian Armeniako lehen ministroak eskatu dio nazioarteari «urrats zehatzak» egiteko. | Azerbaijan indartsuagoa da militarki, eta ez Errusiak, ez Mendebaldeko herrialdeek ez diote Armeniari lagundu. Horrenbestez, Karabakh Garaiko errepublika desegitea erabaki dute hango agintariek. Samvel Xahramanian presidenteak dekretu batean nabarmendu duenez, «estatuaren menpeko organoek» bertan behera gelditu beharko... |
2023-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/233339/kontuen-ganberak-ebatzi-duenez-laquoosasunbidea-ez-da-betetzen-ari-pazienteak-artatzeko-epeakraquo.htm | Gizartea | Kontuen Ganberak ebatzi duenez, «Osasunbidea ez da betetzen ari pazienteak artatzeko epeak» | Itxaron zerrendei buruzko txostena argitaratu du Nafarroako Kontuen Ganberak. Ondorioztatu du %29 handitu zirela 2018 eta 2022 bitartean. | Kontuen Ganberak ebatzi duenez, «Osasunbidea ez da betetzen ari pazienteak artatzeko epeak». Itxaron zerrendei buruzko txostena argitaratu du Nafarroako Kontuen Ganberak. Ondorioztatu du %29 handitu zirela 2018 eta 2022 bitartean. | Azken bost urteotan, %29 handitu dira itxaron zerrendak Nafarroan. Horri buruzko txostena argitaratu du Nafarroako Kontuen Ganberak, eta azaldu du itxaron zerrendak handitzeko arrazoiak, besteak beste, hiru izan direla: %2 handitu dela Osasunbideko pazienteen kopurua, 64 urte baino gehiagoko pertsonak 2018an baino %7 g... |
2023-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/233340/inflazioak-gora-egin-du-irailean-energiak-garestitu-izanaren-ondorioz.htm | Ekonomia | Inflazioak gora egin du irailean, energiak garestitu izanaren ondorioz | Espainian bederatzi hamarren igo da, %3,5eraino. Hego Euskal Herriko datua hilaren erdialdean emango du INEk. | Inflazioak gora egin du irailean, energiak garestitu izanaren ondorioz. Espainian bederatzi hamarren igo da, %3,5eraino. Hego Euskal Herriko datua hilaren erdialdean emango du INEk. | Lanera itzultzea gogorra izaten ari da. Iraila %3,5eko inflazioarekin amaitu zen Espainian, INE estatistika erakundeak ostegun honetan argitaratutako datu aurreratuaren arabera. Abuztuan baino bederatzi hamarren handiagoa da, eta ekainetik hirugarren igoera da jarraian. Orduan, %1,9koa izan zen; 2022ko ekainetik hilabe... |
2023-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/233341/sarek-salatu-du-zelaiaren-eta-barbadoren-aurkako-auzia-lekuz-kanpo-dagoela.htm | Politika | Sarek salatu du Zelaiaren eta Barbadoren aurkako auzia lekuz kanpo dagoela | Plataformak salatu du justizia «mendeku tresna» gisa erabiltzen dela, egungo testuingurua kontuan hartu gabe. | Sarek salatu du Zelaiaren eta Barbadoren aurkako auzia lekuz kanpo dagoela. Plataformak salatu du justizia «mendeku tresna» gisa erabiltzen dela, egungo testuingurua kontuan hartu gabe. | Sare Herritarra plataformak Aitor Zelaiaren eta Galder Barbadoren aurkako ebazpena salatu du: «Galderri eta Aitorri ezarritako sententziak atzera garamatza, eta guztiz zentzugabea da salbuespeneko politika atzean uzten ari garen garaiotan». Horiek hala, bat egin du Ankerkeriari Stop taldeak larunbaterako deitutako mobi... |
2023-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/233342/francis-lafargue-hil-da.htm | Kirola | Francis Lafargue hil da | Euskal txirrindularitzan ikur bat izan da azken hamarkadetan. Hainbat talde nazioarteko probetara eraman zituen, eta Ipar Euskal Herriko txirrindularitzaren historia idatzi zuen, Ximun Larre kazetariarekin batera. 68 urte zituen. | Francis Lafargue hil da. Euskal txirrindularitzan ikur bat izan da azken hamarkadetan. Hainbat talde nazioarteko probetara eraman zituen, eta Ipar Euskal Herriko txirrindularitzaren historia idatzi zuen, Ximun Larre kazetariarekin batera. 68 urte zituen. | Bart gauean Francis Lafargue hil da, 68 urterekin. Miarritzen jaio zen (Lapurdi), 1955ean, eta, txirrindularitzaren lehen lerroan egon ez bada ere, ikur bat izan da azken hamarkadetan kirol horretan Euskal Herrian. Nazioarteko harremanak izan ziren haren espezialitatea, eta hainbat kirol talde profesionalen harreman pu... |
2023-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/233343/frankismoaren-biktimei-erreparazioa-emateko-legea-onartu-du-eusko-legebiltzarrak.htm | Politika | Frankismoaren biktimei erreparazioa emateko legea onartu du Eusko Legebiltzarrak | PP, Vox eta Ciudadanos ez beste guztien aldeko botoarekin onartu dute Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea. 1936tik 1978ra arteko biktimei eragiten die, eta, besteak beste, ikerketa talde baten lana abiaraziko du gertatutakoaren «egia finkatzeko», eta biktimei salaketak jartzea erraztuko die, aholkularitza emane... | Frankismoaren biktimei erreparazioa emateko legea onartu du Eusko Legebiltzarrak. PP, Vox eta Ciudadanos ez beste guztien aldeko botoarekin onartu dute Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea. 1936tik 1978ra arteko biktimei eragiten die, eta, besteak beste, ikerketa talde baten lana abiaraziko du gertatutakoaren «e... | Diktadura frankistaren azken urteetako gidariek abiarazitako alderdiak ez beste guztiek onartu dute Memoria Historiko eta Demokratikoaren legea Eusko Legebiltzarrean. Halaber, 36ko gerraren eta diktaduraren biktimen erreparaziorako legearen aurka bozkatu du PPren banaketa batetik sortutako Voxen ordezkari bakarrak eta ... |
2023-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/233344/langile-publikoen-soldatak-05eraino-igoko-dira-urrian.htm | Ekonomia | Langile publikoen soldatak %0,5eraino igoko dira urrian | Urte amaieran beste emendatze bat izan dezakete, baldin eta Espainiako BPGak %2,1eko hazkundea gainditzen badu. | Langile publikoen soldatak %0,5eraino igoko dira urrian. Urte amaieran beste emendatze bat izan dezakete, baldin eta Espainiako BPGak %2,1eko hazkundea gainditzen badu. | Inflazioaren kaltea pixka bat arintzeko aukera izango dute Hego Euskal Herriko ia 200.000 langile publikoek. Urriko soldata ordainketan %0,5erainoko igoera gehigarri bat izango dute, eta ekonomiaren bilakaeraren arabera, beste puntu erdiko bat lortzeko aukera dute. Batak zein besteak atzerako eragina izango luketenez, ... |
2023-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/233345/euskal-herriaren-erdigunera-lurraldetasuna-eta-federazioen-batasuna-aldarri.htm | albisteak | Euskal Herriaren erdigunera, lurraldetasuna eta federazioen batasuna aldarri | Igande honetan, urriak 1, mendi ibilaldia izango da Andia mendilerroko leku sinboliko horretara, lurraldetasuna eta mendi federazioen batasuna aldarrikatzeko. Sakanako mendi taldeak, federazioak, Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa dira antolatzaileak. | Euskal Herriaren erdigunera, lurraldetasuna eta federazioen batasuna aldarri. Igande honetan, urriak 1, mendi ibilaldia izango da Andia mendilerroko leku sinboliko horretara, lurraldetasuna eta mendi federazioen batasuna aldarrikatzeko. Sakanako mendi taldeak, federazioak, Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa dira antol... | Hartu Euskal Herria Luzueroko lurmuturretik Orhiko kaskora edo Cortesko gaztelutik Mauleko gaztelura, eta non ote da gure lurraldearen erdigunea? Galdera horri erantzun nahirik, Felix Isasa ingeniariak hainbat ikerlan eta kalkulu egin zituen, masa zentroaren propietatea erabiliz, eta erdigune hori non den zehaztu zuen.... |
2023-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/233346/hezkuntza-akordioarekin-leial-jokatuko-duela-iragarri-du-eh-bilduk.htm | Gizartea | Hezkuntza Akordioarekin «leial» jokatuko duela iragarri du EH Bilduk | Gainerako alderdiei «zorroztasuna» eskatu die asteartean irekiko den eztabaida fasean «lege on bat» erdietsi ahal izateko | Hezkuntza Akordioarekin «leial» jokatuko duela iragarri du EH Bilduk. Gainerako alderdiei «zorroztasuna» eskatu die asteartean irekiko den eztabaida fasean «lege on bat» erdietsi ahal izateko | Asteartean amaituko da Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Legearen egitasmoari zuzenketak aurkezteko epea, eta, orduan, EH Bilduren esanetan, «karta guztiak ahoz gora» egongo dira, jakingo baita alderdi bakoitzak nolako aldaketak proposatzen dituen. Horri lotuta, EH Bilduko Hezkuntza idazkari Ikoitz Arresek iragarri du «l... |
2023-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/233347/zortzi-eguneko-greba-iragarri-dute-itunpeko-hezkuntzako-sarean.htm | Gizartea | Zortzi eguneko greba iragarri dute itunpeko hezkuntzako sarean | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kristau Eskolako eta IZEAko langileak deitu dituzte lanuztera ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek. | Zortzi eguneko greba iragarri dute itunpeko hezkuntzako sarean. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kristau Eskolako eta IZEAko langileak deitu dituzte lanuztera ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako itunpeko sarean greba egingo dute urriaren 17tik 19ra eta abenduaren 11tik 15era, ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek jakinarazi dutenez. Kristau Eskolako eta IZEAko langileak deitu dituzte grebara —ikastolek ez dute bat egin–, eta, sindikatuen arabera, 9.000 pertsona batuko dir... |
2023-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/233348/feijooren-lehen-porrotaren-ondoren-sanchezen-inbestidurari-begira-jarri-dira-alderdiak.htm | Politika | Feijooren lehen porrotaren ondoren, Sanchezen inbestidurari begira jarri dira alderdiak | Estebanek esan du datozen egunak «argigarriak» izango direla. EAJk, EH Bilduk eta PSOEk Nuñez Feijooren jarrera kritikatu dute. | Feijooren lehen porrotaren ondoren, Sanchezen inbestidurari begira jarri dira alderdiak. Estebanek esan du datozen egunak «argigarriak» izango direla. EAJk, EH Bilduk eta PSOEk Nuñez Feijooren jarrera kritikatu dute. | PPko buru Alberto Nuñez Feijoo Espainiako gobernuburu bihurtzen saiatu zen atzo, baina porrot egin zuen, eta, ezusteko handirik ezean, berdin egingo du biharko saioan ere. Horiek hala, PSOEko idazkari nagusi eta jarduneko gobernuburu Pedro Sanchezen inbestidura saioari begira jarri dira jada EAJ, EH Bildu eta PSOE bera... |
2023-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/233349/soldatak-4-ari-dira-igotzen-batez-beste-aurten-eaen.htm | Ekonomia | Soldatak %4 ari dira igotzen batez beste aurten EAEn | Urtea hasi denetik 283 hitzarmen berritu direnez, bikoiztu egin da itun berritua dutenen kopurua. | Soldatak %4 ari dira igotzen batez beste aurten EAEn. Urtea hasi denetik 283 hitzarmen berritu direnez, bikoiztu egin da itun berritua dutenen kopurua. | Aurreko urte batzuetan ez bezala, aurten negoziazio kolektiboa gai izaten ari da sektore pribatuko langileen erosteko ahalmenari eusteko. Hori diote, behintzat, Lan Harremanen Kontseiluak Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako emandako azken datuek. Horien arabera, indarrean dauden lan hitzarmenen arabera, soldatak %3,99 handi... |
2023-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/233350/macronek-autonomia-eskaini-die-korsikarrei-frantziako-errepublikaren-barruan.htm | Mundua | Macronek «autonomia» eskaini die korsikarrei, Frantziako «Errepublikaren barruan» | Korsikera «gehiago irakastearen» eta «elebiduntasunaren aldeko irakaskuntza zerbitzu publiko» bat sortzearen alde mintzatu da Frantziako presidentea, uhartera eginiko bisitan | Macronek «autonomia» eskaini die korsikarrei, Frantziako «Errepublikaren barruan». Korsikera «gehiago irakastearen» eta «elebiduntasunaren aldeko irakaskuntza zerbitzu publiko» bat sortzearen alde mintzatu da Frantziako presidentea, uhartera eginiko bisitan | Korsikako Asanblearen aurrean mintzatu da gaur Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Alderdi nazionalistak gehiengoa dira han, eta Macronek autonomia eskaini die, Frantziaren barruan.
«Izan dezagun ausardia Korsikaren autonomia bat eraikitzeko, [Frantziako] errepublikaren barruan». Agintari frantsesak azaldu duenez,... |
2023-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/233352/batez-besteko-pentsioa-50-eta-60-euro-artean-igoko-da-hegoaldean-2024an.htm | Ekonomia | Batez besteko pentsioa 50 eta 60 euro artean igoko da Hegoaldean 2024an | Hirugarrenez jarraian KPIaren arabera eguneratuko ditu Madrilek: aurtengo batezbestekoa %3,8 da. Igoera eskas gera daiteke urte hasierarako espero den inflaziorako. Erretiro pentsioak 1.700 eurotik gorakoak izango dira, batez beste; alarguntza pentsio minimoa, 630 euro. | Batez besteko pentsioa 50 eta 60 euro artean igoko da Hegoaldean 2024an. Hirugarrenez jarraian KPIaren arabera eguneratuko ditu Madrilek: aurtengo batezbestekoa %3,8 da. Igoera eskas gera daiteke urte hasierarako espero den inflaziorako. Erretiro pentsioak 1.700 eurotik gorakoak izango dira, batez beste; alarguntza pen... | Hego Euskal Herriko pentsiodunek lasai lo egin dezakete: haien nominak igo egingo dira urtarriletik aurrera, ordurako Espainian gobernurik osatu ez arren, edo, osatuta ere, aurrekonturik gabe jarraitzen badu ere. Zenbat igoko diren ere aurreratu daiteke: batez beste 50 eta 60 euro artean.
Espainiako Gorteek 2021an ona... |
2023-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/233353/bilboko-udalak-bat-egin-du-kontseiluak-deitutako-manifestazioarekin.htm | Gizartea | Bilboko Udalak bat egin du Kontseiluak deitutako manifestazioarekin | EH Bilduk eta EAJk hitzartutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. PSEk eta PPk aurka bozkatu dute. | Bilboko Udalak bat egin du Kontseiluak deitutako manifestazioarekin. EH Bilduk eta EAJk hitzartutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. PSEk eta PPk aurka bozkatu dute. | Bilboko Udalak bat egin du euskararen kontrako oldarraldiaren aurka eta euskararen normalizazioaren alde Euskalgintzaren Kontseiluak datorren azaroaren 4rako deitutako manifestazioarekin. EH Bilduk eraman du mozioa osoko bilkurara, eta EAJrekin hitzartutako erdibideko zuzenketa batekin egin du aurrera proposamenak. PSE... |
2023-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/233354/hil-egin-da-irunean-autobus-publiko-batek-harrapaturiko-78-urteko-emakumea.htm | Gizartea | Hil egin da Iruñean autobus publiko batek harrapaturiko 78 urteko emakumea | Autobus geltoki zaharraren ondoan gertatu da istripua, abiada txikian. | Hil egin da Iruñean autobus publiko batek harrapaturiko 78 urteko emakumea. Autobus geltoki zaharraren ondoan gertatu da istripua, abiada txikian. | Arratsaldeko 17:22 orduak aldera istripu bat gertatu da Iruñean. Berriozar-Mutiloa ibilbidea egiten duen autobus publiko batek oinezko bat jo du. 78 urteko emakumezko bat zen, eta erietxera eraman dute.
Han ikusi dute zauri larriak zituela, eta hil edo bizi zegoela. Hil egin da gero.
Iruñeko geltoki zaharretik gertu ... |
2023-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/233355/hiru-lagun-hil-dira-herbehereetan-izandako-bi-tiroketatan.htm | Mundua | Hiru lagun hil dira Herbehereetan izandako bi tiroketatan | Tiroketak Rotterdamen izan dira, eta pertsona bakarrak egin dituela uste du Poliziak. 32 urteko gizon bat atxilotu dute. Hildakoetako bat adingabea zen. | Hiru lagun hil dira Herbehereetan izandako bi tiroketatan. Tiroketak Rotterdamen izan dira, eta pertsona bakarrak egin dituela uste du Poliziak. 32 urteko gizon bat atxilotu dute. Hildakoetako bat adingabea zen. | Hiru pertsona hil dira Rotterdamen (Herbehereak) bi tiroketatan. Poliziak 32 urteko gizon bat atxilotu du egilea izan daitekeelakoan. Oraingoz, egile bakarra izan delako susmoa dute.
Tiroketak Erasmus Unibertsitatean eta handik gertutako etxebizitza batean izan dira. Lehenengoan, 46 urteko irakasle bat hil da. Etxebiz... |
2023-9-28 | https://www.berria.eus/albisteak/233356/alavesek-aho-zapore-gaziko-puntua-lortu-du-vigon.htm | Kirola | Alavesek aho zapore gaziko puntua lortu du Vigon | Arabako taldeak berdindu egin du Celtaren zelaian, eta, horri esker, lehen puntua lortu du etxetik kanpo. Arabarrak jokalari bat gehiagorekin aritu dira 68. minututik aurrera. Samu Omorodionek sartu du gola. | Alavesek aho zapore gaziko puntua lortu du Vigon. Arabako taldeak berdindu egin du Celtaren zelaian, eta, horri esker, lehen puntua lortu du etxetik kanpo. Arabarrak jokalari bat gehiagorekin aritu dira 68. minututik aurrera. Samu Omorodionek sartu du gola. | Futbolean zerbait merezi izateak ez du ezer ziurtatzen. Alavesek orain arte ez zuen etxetik kanpo punturik bildu eta golik sartu, eta, gaur bolada txarrari amaiera eman badio ere, bi puntuk ihes egin dioten sentipenarekin amaitu du Celtaren aurkako partida. Antonio Siveraren atera jaurtiketarik egin gabe sartu du gola ... |
2023-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/233357/gorritxoek-suspertu-ezinik-jarraitzen-dute.htm | Kirola | Gorritxoek suspertu ezinik jarraitzen dute | Osasunak galdu egin du Atletico Madrilen aurka Sadarren. Nafarrek ez dute oraindik etxean irabazi denboraldi honetan. Ligako azken hamabi puntuetatik bakarra eskuratu dute. Epaileak berdinketarena izan zitekeen gola baliogabetu dio David Garciari, eta Arrasate eta Chimy Avila kanporatu ditu. | Gorritxoek suspertu ezinik jarraitzen dute. Osasunak galdu egin du Atletico Madrilen aurka Sadarren. Nafarrek ez dute oraindik etxean irabazi denboraldi honetan. Ligako azken hamabi puntuetatik bakarra eskuratu dute. Epaileak berdinketarena izan zitekeen gola baliogabetu dio David Garciari, eta Arrasate eta Chimy Avila... | Bolada txarrek bere horretan jarraitzen dute. Osasunak irabazi ezinik segitzen du Konferentzia ligatik kanpo geratu zenetik. Hilabete eskas batean lau partida jokatu ditu, eta hiru galdu ditu, eta bat berdindu. Bolada txarragoa darama Sadarren. Ez du irabazi bere zaleen aurrean denboraldi honetan, eta bost neurketa jok... |
2023-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/233388/inbestiduraren-truke-sanchezi-laquoerreferendumaren-alderaquo-lan-egiteko-eskatzea-babestu-du-kataluniako-parlamentuak.htm | Mundua | Inbestiduraren truke, Sanchezi «erreferendumaren alde» lan egiteko eskatzea babestu du Kataluniako Parlamentuak | PSCk gaitzetsi egin du bi alderdi independentisten baldintza hori, eta hauteskundeak berriz egiteko arriskuaz ohartarazi du. | Inbestiduraren truke, Sanchezi «erreferendumaren alde» lan egiteko eskatzea babestu du Kataluniako Parlamentuak. PSCk gaitzetsi egin du bi alderdi independentisten baldintza hori, eta hauteskundeak berriz egiteko arriskuaz ohartarazi du. | Kataluniako Parlamentuak alderdi independentistei eskatu die, Madrilen Pedro Sanchez presidente izateko botoen truke, eska diezaiotela «erreferendumaren alde» lan egiteko. Politika orokorreko saioa egin du gaur parlamentuak, eta ebazpen batean onartu dute eskaera. Balio sinbolikoa izango du, baina adierazgarria da Kata... |
2023-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/233389/zor-publikoaren-zama-arinduz-doa.htm | Ekonomia | Zor publikoaren zama arinduz doa | Eusko Jaurlaritzak BPGaren %13 zor du, eta Nafarroako Gobernuak, berriz, %13,3 | Zor publikoaren zama arinduz doa. Eusko Jaurlaritzak BPGaren %13 zor du, eta Nafarroako Gobernuak, berriz, %13,3 | Kopuru osoetan egonkor, baina proportzionalean, beherantz. Horrela azal daiteke zer gertatzen ari den Hego Euskal Herriko erakundeen zor publikoaren bilakaerarekin.
Hau da, milioi eurotan neurtuta ez da orain ere aldaketa handirik izan, 15.000 milioi euroren bueltan baitago, baina ekonomia hazten ari denez, haren zama... |
2023-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/233390/dirua-da-nagusitu-eta-iduri-luke-gero-eta-gehiago-onartua-dela-hori.htm | Gizartea | «Dirua da nagusitu, eta iduri luke gero eta gehiago onartua dela hori» | Olivier Bibens, Martin Lemaire eta Jeanine Beirie Senpereko Olha etxaldeko mobilizazioetako kideak dira. Irakaspenak atera dituzte etxaldearen salmenta espekulatiboaren salatzeko okupaziotik eta ekintzetatik. | «Dirua da nagusitu, eta iduri luke gero eta gehiago onartua dela hori». Olivier Bibens, Martin Lemaire eta Jeanine Beirie Senpereko Olha etxaldeko mobilizazioetako kideak dira. Irakaspenak atera dituzte etxaldearen salmenta espekulatiboaren salatzeko okupaziotik eta ekintzetatik. | Ekain hondarretik, bi hilabetez, Senpereko Olha etxaldea okupatu zuten Lurzaindiak, ELBek, Ostiak eta espekulazioaren kontrako Senpertarren kolektiboak, Donibane Lohizuneko Telleria familiak 1,3 milioi euroan erostea salatzeko. Saferrek 650.000 euroan estimatuak zituen etxettoa eta 50 hektarea lurrak. Telleriaren Adam ... |
2023-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/233391/emilia-malaga-izango-da-lhk-ko-presidentea.htm | Ekonomia | Emilia Malaga izango da LHK-ko presidentea | Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen burua zen orain arte, eta aurretik UGT sindikatuan ibilbide luzea eginikoa da. Tomas Arrieta ordezkatuko du. | Emilia Malaga izango da LHK-ko presidentea. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen burua zen orain arte, eta aurretik UGT sindikatuan ibilbide luzea eginikoa da. Tomas Arrieta ordezkatuko du. | Emilia Malaga izango da Lan Harremanen Kontseiluko (LHK) presidentea. Tomas Arrieta aurreko presidenteak erretiroa hartu du, eta Malagak hartuko du haren kargua hurrengo lau urteetan. Malaga Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen burua izan da 2015az geroztik, eta aurretik ibilbide luzea eginikoa da U... |
2023-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/233392/loiutik-aebetara-aire-bide-zuzena-izateko-itxaropena-ez-dut-galtzen.htm | Ekonomia | «Loiutik AEBetara aire bide zuzena izateko itxaropena ez dut galtzen» | Markak hautsita ospatu du 75. urteurrena Bilboko aireportuak. Bilbao Air arduratzen da Loiu beste aireportu batzuekin lotuko duten bide berriak lortzeaz. Bizkaiko enpresen beharrak asetzen ahalegintzen direla esan du Ines Zalbide zuzendariak. | «Loiutik AEBetara aire bide zuzena izateko itxaropena ez dut galtzen». Markak hautsita ospatu du 75. urteurrena Bilboko aireportuak. Bilbao Air arduratzen da Loiu beste aireportu batzuekin lotuko duten bide berriak lortzeaz. Bizkaiko enpresen beharrak asetzen ahalegintzen direla esan du Ines Zalbide zuzendariak. | 1948ko irailaren 19an aireratu zen lehen hegazkina Bilboko aireportutik. Egun hartan inauguratu zen Sondikako terminala; 2000. urtean hartu zion lekukoa Loiukoak. «Abiadura handiko trena iristen ez den bitartean, Bilboko aireportua ezinbestekoa da, portua den legez. 75 urte hauetan aireportua hor izan ez bagenu, Bizkai... |
2023-10-2 | https://www.berria.eus/albisteak/233393/bertze-aldekoak-altxarazteko.htm | Bizigiro | Bertze aldekoak altxarazteko | Esan Erran irratiak 25 urte bete ditu. Ametza kultur elkarteak jarri zuen martxan hedabide hori, 1998an. Garazi Zabaleta eta Itziar Perez dira irratiko esatari eta arduradun, eta urteurrena baliatu nahi dute eskualdeko herritarrak irratira hurbiltzeko: «Entzun eta parte har dezatela». | Bertze aldekoak altxarazteko. Esan Erran irratiak 25 urte bete ditu. Ametza kultur elkarteak jarri zuen martxan hedabide hori, 1998an. Garazi Zabaleta eta Itziar Perez dira irratiko esatari eta arduradun, eta urteurrena baliatu nahi dute eskualdeko herritarrak irratira hurbiltzeko: «Entzun eta parte har dezatela». | Bere bidea hasi zuen toki berean bete du Esan Erran irratiak mende laurdena: Basaburuko udaletxeko ganbaran, Jauntsaratsen. Astelehenean, bertze denboraldi bat abiatu zuten han Itziar Perez Argomaniz (Altsasu, 1999) eta Garazi Zabaleta Urkiola (Leitza, 1989) esatari eta arduradunek. Perezek bost urte egin ditu irratian... |
2023-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/233394/minidisc-gailu-bat-jauntsaratsen.htm | Minidisc gailu bat Jauntsaratsen | Minidisc gailu bat Jauntsaratsen. | "Ez ahaztu minidiska!”. Kazetari guztiok aditzen genuen ohartarazpen hori, bitan edo hirutan gutxienez, estudiotik atera aurretik. Minidisc gailua, Larraintzarko pestetan korte batzuk hartzeko, Aizarozko ostatuan bertso saio bat grabatzeko edo Autzan elkarrizketa bat egiteko. Dena, soinu oro, adierazpen oro, gertakizun... | ||
2023-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/233395/animalien-ongizaterako-legea-indarrean-sartu-da-hegoaldean.htm | Gizartea | Animalien Ongizaterako Legea indarrean sartu da Hegoaldean | Animalia domestikoak abandonatzen dituztenak zigortu ahalko dituzte legearen bidez, eta debekatuta egongo da animaliak ikuskizun publikoetarako erabiltzea, baina salbuespen asko izango dira. | Animalien Ongizaterako Legea indarrean sartu da Hegoaldean. Animalia domestikoak abandonatzen dituztenak zigortu ahalko dituzte legearen bidez, eta debekatuta egongo da animaliak ikuskizun publikoetarako erabiltzea, baina salbuespen asko izango dira. | Animalien Ongizaterako Legea gaur sartu da indarrean Hego Euskal Herrian. Espainiako Diputatuen Kongresuak onartutako lege horren helburua animalien eskubideak bermatzea da, baina ez animalia guztienak: ehiza txakurrak salbuetsi dituzte, besteak beste. Animalia domestikoak abandonatzen dituztenak zigortu ahalko dituzte... |
2023-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/233396/laquogizartearen-ezinegona-artifizialki-elikatzen-dutenakraquo-salatu-ditu-urkulluk.htm | Politika | «Gizartearen ezinegona artifizialki elikatzen dutenak» salatu ditu Urkulluk | Nueva Economia foroan egindako hitzaldian esan du horrelako jarrerek ateak zabaltzen dizkietela «populismoari eta demagogiari». | «Gizartearen ezinegona artifizialki elikatzen dutenak» salatu ditu Urkulluk. Nueva Economia foroan egindako hitzaldian esan du horrelako jarrerek ateak zabaltzen dizkietela «populismoari eta demagogiari». | Bilboko Nueva Economia foroak denboraldi berria abiarazi du, eta, ohitura duen gisan, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluren hitzaldi batekin ireki du hitzaldi sorta berria. Urkulluk nabarmendu nahi izan du azken hamarkadan Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak «aurrera» egin dutela, eta galdetu du zergatik eragile ... |
2023-10-2 | https://www.berria.eus/albisteak/233397/betikoek-itxi-dute-atea-betiko.htm | Ekonomia | Betikoek itxi dute atea, betiko | Merkataritza txikia indarra galtzen ari da; horren erakusgarri da azkenaldian pertsianak betiko jaitsi dituzten denda txikien ugaritzea. Fenomeno horren beste aldean dago frankizien eta saltoki handien etengabeko ugaritzea, hori guztia globalizazioarekin lotuta. Gipuzkoan ere nabarmena da aldaketa. | Betikoek itxi dute atea, betiko. Merkataritza txikia indarra galtzen ari da; horren erakusgarri da azkenaldian pertsianak betiko jaitsi dituzten denda txikien ugaritzea. Fenomeno horren beste aldean dago frankizien eta saltoki handien etengabeko ugaritzea, hori guztia globalizazioarekin lotuta. Gipuzkoan ere nabarmena ... | Enpresari handien jabetzako frankiziak zein saltoki handiak hasi dira azken urteetan Gipuzkoako hiri eta herrietako kaleak blaitzen. Geroz eta gehiago dira, aldiz, ateak itxi dituzten denda txikiak: hamarkadak zabalik izan ondoren Interneten uretan ito direnak, edo, erretiroa hartu ondoren, negozioan jarraitzeko inor a... |
2023-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/233398/desabantailan-daude-merkatari-txikiak.htm | "Desabantailan daude merkatari txikiak" | "Desabantailan daude merkatari txikiak". | Soziologia eta Politika Zientzietako doktorea da Jon Joseba Leonardo (Bilbo, 1952), eta hirigintza alorrean espezializatutako ikerketa soziologiko asko egin ditu. Esan duenez, gaur egun globalizazioak merkataritza txikian eragiten du. Azaldu du digitalizazioak eta enpresa handiek izan duten hedapenak nabarmen eragin di... | ||
2023-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/233399/epaitegiak-hamabost-egun-eman-dizkio-eari-kanporatutako-kideak-berriz-onartzeko.htm | Politika | Epaitegiak hamabost egun eman dizkio EAri kanporatutako kideak berriz onartzeko | EAko Nazio Batzorde Eragileak iaz onartu zuen Maiorga Ramirezi eta beste lau alderdikideri afiliazioa lau urterako etetea. | Epaitegiak hamabost egun eman dizkio EAri kanporatutako kideak berriz onartzeko. EAko Nazio Batzorde Eragileak iaz onartu zuen Maiorga Ramirezi eta beste lau alderdikideri afiliazioa lau urterako etetea. | EAko ildo kritikoko kideek jakinarazi dutenez, Gasteizko epaitegiak Eusko Alkartasunari agindu dio alderditik kanporatutako bost lagunak «eskubide osoko afiliatu» gisa onartzeko hamabost eguneko epean. Hala, duela bi aste Arabako Probintzia Auzitegiak ebatzitakoa betetzeko agindu dio alderdiari.
Kritikoek gogoratu dut... |
2023-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/233400/euroguneko-inflazioa-apaltzeak-urrundu-egin-du-tasak-igotzeko-aukera.htm | Ekonomia | Euroguneko inflazioa apaltzeak urrundu egin du tasak igotzeko aukera | Eurostaten arabera, inflazioa %5,2tik %4,3ra jaitsi da abuztutik irailera. Hurrengo hilabeteetan ere apaldu egingo dela uste dute analistek, prezioen igoerak iazko udazkenean jo baitzuen goia. | Euroguneko inflazioa apaltzeak urrundu egin du tasak igotzeko aukera. Eurostaten arabera, inflazioa %5,2tik %4,3ra jaitsi da abuztutik irailera. Hurrengo hilabeteetan ere apaldu egingo dela uste dute analistek, prezioen igoerak iazko udazkenean jo baitzuen goia. | Interes tasen igoeraren garaia amaitu dela esateko beste argudio bat dago atzoz geroztik. Eurostaten arabera, euroguneko inflazioa bederatzi hamarren txikitu da abuztutik irailera. %4,3an dago orain, mailarik txikiena 2021eko urriaz geroztik. Gainera, datozen hilabeteetan ere nabarmen behera egitea espero da, inflazioa... |
2023-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/233401/feijook-ez-du-gehiengo-soila-lortu.htm | Mundua | Feijook ez du gehiengo soila lortu | Lehenbiziko bozketan bezala, aldeko 172 boto, kontrako 177 eta baliogabe bat jaso ditu PPko presidentegaiak. | Feijook ez du gehiengo soila lortu. Lehenbiziko bozketan bezala, aldeko 172 boto, kontrako 177 eta baliogabe bat jaso ditu PPko presidentegaiak. | Alberto Nuñez Feijoo, PPko burua, Espainiako Kongresuan da berriz ere, bigarren inbestidura saioan. Gaur, gehiengo soila behar bazuen ere, lehenbiziko bozketaren emaitza errepikatu da, espero moduan: aldeko 172 boto, kontrako 177 eta baliogabe bat. Bozketan, baina, Eduard Pujol Juntseko diputatua erratu egin da: Feijoo... |
2023-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/233402/gizon-gipuzkoar-bat-hil-da-espainian-zezen-batek-adarkatuta.htm | Gizartea | Gizon gipuzkoar bat hil da Espainian, zezen batek adarkatuta | Olmedo herrian gertatu da ezbeharra (Valladolid, Espainia), entzierro batean. | Gizon gipuzkoar bat hil da Espainian, zezen batek adarkatuta. Olmedo herrian gertatu da ezbeharra (Valladolid, Espainia), entzierro batean. | Gipuzkoako gizon bat hil da Olmedo herrian (Valladolid, Espainia), zezen batek adarkatuta. Entzierro bat ikusten ari zen 60 urteko gipuzkoarra, eta, hesia gaindituta, lepoa harrapatu zion zezenak.
Herenegun gertatu zen ezbeharra, eta bi egun igaro ditu zainketa intentsiboetako unitatean. Gaur hil da. |
2023-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/233403/ingeteamek-sesmako-fabrika-handitu-du.htm | Ekonomia | Ingeteamek Sesmako fabrika handitu du | Energia berriztagarrietarako teknologiak ekoizten dituzte Nafarroako lantegian. Euskal multinazionalak mila langile inguru ditu lurralde horretan. | Ingeteamek Sesmako fabrika handitu du. Energia berriztagarrietarako teknologiak ekoizten dituzte Nafarroako lantegian. Euskal multinazionalak mila langile inguru ditu lurralde horretan. | Ingeteamek Sesman (Nafarroa) duen ekoizpen planta handitu du. Energia berriztagarrien sektorerako ekipoak ekoizten dituzte han, eta, konpainiak azaldu duenez, pabiloi berriarekin produkzio ahalmena handitzea aurreikusten du.
Energiaren alorrean erreferentzia bat da Ingeteam. Zamudion (Bizkaia) du egoitza nagusia, eta ... |
2023-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/233404/asun-garikano-euskaltzain-oso-izendatu-dute.htm | Gizartea | Asun Garikano euskaltzain oso izendatu dute | Euskaltzaindiak gehiengo osoz hautatu du irakasle, itzultzaile eta idazle tolosarra, Nafarroako Parlamentuan eginiko osoko bilkuran | Asun Garikano euskaltzain oso izendatu dute. Euskaltzaindiak gehiengo osoz hautatu du irakasle, itzultzaile eta idazle tolosarra, Nafarroako Parlamentuan eginiko osoko bilkuran | Asun Garikano irakasle, itzultzaile eta idazlea euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak, gaur Nafarroako Parlamentuan egin duen osoko bilkuran. Patxi Goenaga euskaltzain emeritu izendatzeak eragindako hutsunea beteko du Garikanok, akademiak gehiengo osoz erabakita.
Uztailean amaitu zen epea hautagaiak aurkezteko, ... |
2023-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/233438/madrilen-euskaraz-egin-daiteke-eta-baionan-ez.htm | Politika | «Madrilen euskaraz egin daiteke, eta Baionan ez» | Euskal Hirigune Elkargoan euskaraz aritzeko eskubidea eskatu du Xabi Thikoipe Bil Gaiten taldeko hautetsiak ikasturte honetako lehen batzarrean. Haren ustez, momentua baliatu behar da Frantziako Estatuari eskaerak egiteko. | «Madrilen euskaraz egin daiteke, eta Baionan ez». Euskal Hirigune Elkargoan euskaraz aritzeko eskubidea eskatu du Xabi Thikoipe Bil Gaiten taldeko hautetsiak ikasturte honetako lehen batzarrean. Haren ustez, momentua baliatu behar da Frantziako Estatuari eskaerak egiteko. | Gaur goizean abiatu du aurtengo urte politikoa Euskal Hirigune Elkargoak Baionan. Hasi aurretik, Jacqueline Elixondoborde berriki zenduari omenaldia egin nahi izan dio Jean Rene Etxegarai lehendakariak. Pirinio Atlantikoetako Departamenduko zuzendaria izan zen, Euskal Herriaren ardura zuena. Gaur eginen dituzte haren o... |
2023-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/233439/baionako-bestetako-hilketagatik-atxilotutako-zazpiak-akusaziopean-jarri-dituzte.htm | Gizartea | Baionako bestetako hilketagatik atxilotutako zazpiak akusaziopean jarri dituzte | Atzo deklaratu zuten kasua ikertzen ari den instrukzio epailearen aitzinean. Horietako bost preso sartu dituzte «nahitarako giza hilketa» leporatuta. Baionako prokuradoreak jakinarazi du epailearen ikerketarekin segituko dutela, bakoitzaren inplikazioa argitzeko. | Baionako bestetako hilketagatik atxilotutako zazpiak akusaziopean jarri dituzte. Atzo deklaratu zuten kasua ikertzen ari den instrukzio epailearen aitzinean. Horietako bost preso sartu dituzte «nahitarako giza hilketa» leporatuta. Baionako prokuradoreak jakinarazi du epailearen ikerketarekin segituko dutela, bakoitzare... | Patrice Lanies «nahitara hiltzea» leporatuta bost gizon akusaziopean ezarri eta preso sartu dituzte, Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak agiri batean jakinarazi duenez. Sei lagun atxilotu zituzten asteazkenean: hiru Essonnen (Frantzia), Paris ondoan, eta beste hiru Bretainian. Hiruri ustezko hiltzaileak izatea egozt... |
2023-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/233440/inaki-alkorta-hil-da-gureak-taldeko-presidentea.htm | Ekonomia | Iñaki Alkorta hil da, Gureak taldeko presidentea | Taldeko zuzendari izan zen 1977tik 2011ra, eta 2006tik zen presidente. 73 urte zituen. | Iñaki Alkorta hil da, Gureak taldeko presidentea. Taldeko zuzendari izan zen 1977tik 2011ra, eta 2006tik zen presidente. 73 urte zituen. | Gureak taldeak jakinarazi duenez, Iñaki Alkorta hil da, enpresa talde horretako presidentea. Bere ibilbide profesionala desgaitasunen bat dutenen laneratzearekin egon da lotuta. Gureak taldeak atsekabea adierazi du heriotzaren berri eman ostean. Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak, heriotzaren berri jakin ondoren... |
2023-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/233441/arberatzen-izanen-da-2024ko-ehz.htm | Kultura | Arberatzen izanen da 2024ko EHZ | Gaur egin dute biltzar nagusia EHZko laguntzaileek, Kanboko gaztetxean, eta heldu den urtean Amikuzera mugitzea erabaki dute. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean izanen da festibala Nafarroa Behereko herri horretan. | Arberatzen izanen da 2024ko EHZ. Gaur egin dute biltzar nagusia EHZko laguntzaileek, Kanboko gaztetxean, eta heldu den urtean Amikuzera mugitzea erabaki dute. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean izanen da festibala Nafarroa Behereko herri horretan. | Azken ordura arte atxiki dute suspensea. Aurtengo EHZ festibala Irisarrin (Nafarroa Beherea) iraganen zen azkena zela iragarri ondotik, jakin-min handia zegoen nora mugituko zen Ipar Euskal Herriko festibal historikoa. Gaur goizean egin dute urteroko biltzar nagusia, Kanboko (Lapurdi) Emaitza gaztetxean, eta laguntzail... |
2023-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/233442/gazte-bat-zauritu-da-urdulizen-eskalatzen-ari-zela-erori-ostean.htm | Gizartea | Gazte bat zauritu da Urdulizen, eskalatzen ari zela erori ostean | Erortzean zauri larriak egin zituen 21 urteko gazteak. | Gazte bat zauritu da Urdulizen, eskalatzen ari zela erori ostean. Erortzean zauri larriak egin zituen 21 urteko gazteak. | Gazte bat zauritu da Urdulizen (Bizkaia), eskalatzen ari zela lurrera erori ostean. Atzo gertatu zen ezbeharra; zazpi metrotik erori eta zauri larriak egin zituen 21 urteko gazteak. Helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera (Barakaldo, Bizkaia).
Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu du, istripua nola gertatu zen jak... |
2023-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/233443/basauriko-festetan-sexu-eraso-bat-izan-dela-salatu-dute.htm | Gizartea | Basauriko festetan sexu eraso bat izan dela salatu dute | Herriko udalak eta asanblada feministak sexu erasoa gaitzetsi dute. Gaur elkarretaratzea egingo dute, Pinceles plazan. | Basauriko festetan sexu eraso bat izan dela salatu dute. Herriko udalak eta asanblada feministak sexu erasoa gaitzetsi dute. Gaur elkarretaratzea egingo dute, Pinceles plazan. | Basauriko (Bizkaia) San Migel jaietan emakume bati sexu eraso bat egin diotela salatu du herriko asanblada feministak. Azaldu dute sexu erasoa aurreko larunbat gauean gertatu zela. Sexu erasoa salatzeko, elkarretaratze bat egingo dute gaur, 18:00etan, Basauriko Pinceles plazan. «Feministok antolatuta gaude, eta autodef... |
2023-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/233444/bi-urte-pasatu-dira-jaurlaritzak-espetxe-politika-bere-gain-hartu-zuenetik.htm | Politika | Bi urte pasatu dira Jaurlaritzak espetxe politika bere gain hartu zuenetik | Basauriko, Martuteneko eta Zaballako espetxeetan 1.577 pertsona daude preso. Jaurlaritzak esan du azken bi urteotan «euskal espetxe eredua» garatzea baldintzatu dutela azpiegituren «gabeziek». | Bi urte pasatu dira Jaurlaritzak espetxe politika bere gain hartu zuenetik. Basauriko, Martuteneko eta Zaballako espetxeetan 1.577 pertsona daude preso. Jaurlaritzak esan du azken bi urteotan «euskal espetxe eredua» garatzea baldintzatu dutela azpiegituren «gabeziek». | Eusko Jaurlaritzak espetxe politikaren eskumena bere gain hartu zuenetik bi urte beteko dira bihar, eta horren harira, azken bi urteotako balantzea plazaratu du gaur Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak. Txostenaren arabera, 1.577 pertsona daude preso Basauriko (Bizkaia), Martuteneko (Gipuzko... |
2023-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/233445/aitor-zelaia-eta-galder-barbado-atxilotu-dituzte.htm | Politika | Aitor Zelaia eta Galder Barbado atxilotu dituzte | Manifestazio jendetsua egin dute Gasteizko kaleetan elkartasuna erakusteko | Aitor Zelaia eta Galder Barbado atxilotu dituzte. Manifestazio jendetsua egin dute Gasteizko kaleetan elkartasuna erakusteko | Bi gazteak atxilotu dituzte ertzainek, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarria dien eta Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi zuen lau urteko kartzela zigorra betearazteko. Espetxeratzeko aginduaren borondatezko epea gaindituta dute bi gazteek; Gasteizko Gobernu Militarrean agertu dira 17:00etan. Jendea eraikinera gertur... |
2023-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/233446/paxinianen-dimisioa-eskatu-dute-milaka-herritarrek-traidore-oihu-artean.htm | Mundua | Paxinianen dimisioa eskatu dute milaka herritarrek, «traidore» oihu artean | Armeniako hiriburuan egin duten protestan, manifestariek lehen ministroari egotzi diote ez esku hartzea Azerbaijanek Karabakh Garaiari egindako erasoaren aurrean. | Paxinianen dimisioa eskatu dute milaka herritarrek, «traidore» oihu artean. Armeniako hiriburuan egin duten protestan, manifestariek lehen ministroari egotzi diote ez esku hartzea Azerbaijanek Karabakh Garaiari egindako erasoaren aurrean. | Armenian, milaka lagun irten dira kalera Nikol Paxinian lehen ministroaren dimisioa eskatzeko, joan den astean, Azerbaijanek Karabakh Garaiaren kontra egindako erasoaren aurrean erantzunik ez emateagatik. «Traidorea» deitu diote hainbatetan manifestariek. Azerbaijanek eskuratutako eremua armeniarrez hustuta gelditu da ... |
2023-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/233447/gizon-bat-hil-da-armintzan-arroka-gune-batean.htm | Gizartea | Gizon bat hil da Armintzan, arroka gune batean | 58 urteko gizonezko bat dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak | Gizon bat hil da Armintzan, arroka gune batean. 58 urteko gizonezko bat dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur 58 urteko gizon bat zendu da Armintzan (Lemoiz, Bizkaia), hondartzatik hurbil, arroka gune batean. 15:00ak aldera jaso dute gizonaren egoeraren berri ematen abisu bat, baina sorospen zerbitzuek ezin izan zuten deus egin hura salbatzeko.
Portura txalupa bate... |
2023-9-30 | https://www.berria.eus/albisteak/233448/jaione-cambordaren-o-corno-filmak-irabazi-du-urrezko-maskorra.htm | Kultura | Jaione Cambordaren 'O Corno' filmak irabazi du Urrezko Maskorra | Ping-Wen Wang eta Tzu-Hui Peng zinemagile taiwandarrek zuzendari onenarentzako Zilarrezko Maskorra eskuratu dute Chun xing / A Journey in Spring filmarekin | Jaione Cambordaren 'O Corno' filmak irabazi du Urrezko Maskorra. Ping-Wen Wang eta Tzu-Hui Peng zinemagile taiwandarrek zuzendari onenarentzako Zilarrezko Maskorra eskuratu dute Chun xing / A Journey in Spring filmarekin | Jaione Camborda zinemagile donostiarrak zuzendutako O Corno filmak irabazi du Donostiako 71. Zinemaldiko sari nagusia, Urrezko Maskorra. Cambordaren bigarren film luzea da —aurretik Arima zuzendu zuen—, eta bere estreinakoa bezalaxe, galizieraz filmatu du. 1971. urtean kokatua, haurdunaldietan emakumeei laguntzen dien ... |
2023-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/233449/realak-hobeto-baliatu-ditu-bere-aukerak-derbian.htm | Kirola | Realak hobeto baliatu ditu bere aukerak derbian | Txuri-urdinek 3-0 hartu dute mendean Athletic, Le Normaden, Kuboren eta Oiartzabalen golei esker. Athletic ondo lehiatu da, baina ez ditu bere aukerak baliatu. Intentsitate eta erritmo bizikoa izan da norgehiagoka. | Realak hobeto baliatu ditu bere aukerak derbian. Txuri-urdinek 3-0 hartu dute mendean Athletic, Le Normaden, Kuboren eta Oiartzabalen golei esker. Athletic ondo lehiatu da, baina ez ditu bere aukerak baliatu. Intentsitate eta erritmo bizikoa izan da norgehiagoka. | Futbolean funtsezkoa da taldeek partidetan dituzten uneak aprobetxatzen jakitea. Realak eta Athleticek bereak izan dituzte, baina txuri-urdinek soilik jakin dute ondo baliatzen. Partida distiratsurik jokatu gabe, 3-0 irabazi dute, Le Normandek, Kubok eta Oiartzabalek sartutako golei esker. Eraginkorragoa izan da Imanol... |
2023-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/233478/bi-langile-hil-dira-lantziegoko-ardo-upategi-batean.htm | Ekonomia | Bi langile hil dira Lantziegoko ardo upategi batean | 60 eta 61 urte zituzten hildakoek. Lankide bat ardoa egiten zen edukiontzi batera erori da, eta hari lagundu nahian hil dira, anhidrido karbonikoa arnastuta. | Bi langile hil dira Lantziegoko ardo upategi batean. 60 eta 61 urte zituzten hildakoek. Lankide bat ardoa egiten zen edukiontzi batera erori da, eta hari lagundu nahian hil dira, anhidrido karbonikoa arnastuta. | Lantziegoko (Araba) upategi bateko bi lagun hil dira gaur goizean, eta beste bat ospitaleratu egin dute. 60 eta 61 urte zituzten hildakoek, eta 31 zaurituak. 13:30 aldera deitu dute larrialdi zerbitzuetara, hiru lagun zaurituta zeudela jakinarazteko.
Upategira heltzean, osasun zerbitzuek haietako biren heriotza baiezt... |
2023-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/233479/kilometroak-2023-laquomarea-bizi-batraquo-errenterian.htm | Gizartea | Kilometroak 2023, «marea bizi bat» Errenterian | Gipuzkoako ikastolen festak jendea erruz erakarri du, giro paregabean | Kilometroak 2023, «marea bizi bat» Errenterian. Gipuzkoako ikastolen festak jendea erruz erakarri du, giro paregabean | Udazken beteko uda giroak ere lagundu du, eta jende asko hurbildu da gaur 2023ko Kilometroak jaira, Errenteriara. Erriola leloa ardatz, ekitaldi ugari egin dira urte osoan zehar, eta urriko lehen igandearekin biribildu da prozesua. Herri gunean izan dira ekitaldi guztiak, eta jai giro ederra nagusitu da. Antolatzaileen... |
2023-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/233480/osasunak-mendizorrotzan-aldatu-du-joera.htm | Kirola | Osasunak Mendizorrotzan aldatu du joera | Arnaiz eta Budimir izan dira golegileak. Blancok bigarren zatiaren hasieran ikusitako txartel gorriak baldintzatu du neurketa. | Osasunak Mendizorrotzan aldatu du joera. Arnaiz eta Budimir izan dira golegileak. Blancok bigarren zatiaren hasieran ikusitako txartel gorriak baldintzatu du neurketa. | Abuztuaren 27an Valentzian irabazi zuenetik garaipenik eskuratu gabe zen Osasuna. Mendizorrotza, ordea, zelai kuttuna dute gorritxoek, baita zaleek ere, eta nabaritu da hori, bai zelaian, baita harmailetan ere. Neurketa borobila egin gabe, Jagoba Arrasateren taldeak Jose Arnaizen gol ikusgarri bat baliatu du markagailu... |
2023-10-1 | https://www.berria.eus/albisteak/233481/ezkurdia-eta-mariezkurrena-caixabank-masterseko-txapeldunak.htm | Kirola | Ezkurdia eta Mariezkurrena, Caixabank Masterseko txapeldunak | Aise gailendu dira Altuna-Imazen aurka. Iazko garaipena errepikatu dute. | Ezkurdia eta Mariezkurrena, Caixabank Masterseko txapeldunak. Aise gailendu dira Altuna-Imazen aurka. Iazko garaipena errepikatu dute. | Joseba Ezkurdiak eta Jon Mariezkurrenak ikuskizuna eman dute Caixabank Masterseko finalean. Iazko irabazleek ez diete aukerarik eman Jokin Altunari eta Ander Imazi (22-6), eta garaipena eskuratu dute berriz Nafarroa Arenan.
Ostiralean jokatu ziren finalerdietan, Ezkurdia-Mariezkurrena II.ak 22-20 irabazi zieten Jaka-M... |
2023-10-2 | https://www.berria.eus/albisteak/233482/gizon-bat-atxilotu-dute-senperen-etxean-armaturik-egon-ondoan.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Senperen, etxean armaturik egon ondoan | Gizonaren andrea eta andre horren ama etxe barnean ziren, eta mehatxu egin zien. Bere buruaz beste egin nahi zuela ere erran zien. Gizona etxetik aterarazteko jendarmeria operazio bat egin dute Senperen. | Gizon bat atxilotu dute Senperen, etxean armaturik egon ondoan. Gizonaren andrea eta andre horren ama etxe barnean ziren, eta mehatxu egin zien. Bere buruaz beste egin nahi zuela ere erran zien. Gizona etxetik aterarazteko jendarmeria operazio bat egin dute Senperen. | Goizeko seietan hasi zuten operazioa jendarmeek Senperen (Lapurdi), andre baten eta haren amaren deia jaso ondoan. Andreak kontatu die haren senarra armaturik zela etxe barnean, bi emazteei mehatxu egin ziela, eta bere buruaz beste eginen zuela erran ziela. GIGN Esku Hartzeetarako Jendarmeriaren Taldea bidali zuten ber... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.