date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/233483/artozkira-ez-da-gutunik-heltzen-oroimena-eta-duintasuna.htm
Kultura
Artozkira ez da gutunik heltzen; oroimena eta duintasuna
Garikoitz Berasaluze idazleak idatzi du agiri hau, eta 41 artista eta eragileren babesa jaso du. Tartean dira Artezki erakusketan parte hartutako zenbait egile, pilotari ohi batzuk, zenbait musikari, Txalaparta argitaletxea eta Agoizko elkarte batzuk.
Artozkira ez da gutunik heltzen; oroimena eta duintasuna. Garikoitz Berasaluze idazleak idatzi du agiri hau, eta 41 artista eta eragileren babesa jaso du. Tartean dira Artezki erakusketan parte hartutako zenbait egile, pilotari ohi batzuk, zenbait musikari, Txalaparta argitaletxea eta Agoizko elkarte batzuk.
Artozkira ez da gutunik heltzen. Ur azpian daude postontzi guztiak. Baita telefonoak ere. Baina hogei urteren ondoren hango zenbakien dei galduak ditugu oraindik. Izan ere, memoriak bere bidean segitzen du. Ez dugu ahaztu gertatutakoa, eta ez dugu ahaztu nahi. Gure oroitzapenak, itsas galeretako oholak bezala, ez dira ...
2023-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/233484/artozkin-galdutako-obrei-buruzko-azalpenak-eskatu-dizkiote-nafarroako-gobernuari.htm
Kultura
Artozkin galdutako obrei buruzko azalpenak eskatu dizkiote Nafarroako Gobernuari
Itoizko 'solidarioek' jendaurrean aurkeztu dituzte hogei urtez galdutzat jo ziren 31 artelanetatik hamalau. Iruñeko Geltokin egonen dira ikusgai urriaren 10 arte, eta Agoitzen urriaren 20tik aurrera.
Artozkin galdutako obrei buruzko azalpenak eskatu dizkiote Nafarroako Gobernuari. Itoizko 'solidarioek' jendaurrean aurkeztu dituzte hogei urtez galdutzat jo ziren 31 artelanetatik hamalau. Iruñeko Geltokin egonen dira ikusgai urriaren 10 arte, eta Agoitzen urriaren 20tik aurrera.
«Artelan horien kontrolean halako zabarkeriaz eta utzikeriaz jokatu izana onartezina da. Hamalau obra berreskuratu ditugu; erdiak, gutxi gorabehera. Baina non daude gainerakoak? Zer gertatu da haiekin? Zein ziren obra horien zaintza katearen arduradunak? Erantzunak exijitzen ditugu, eta falta diren obrak itzultzeko ere...
2023-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/233485/jendez-eta-zubiz-betetako-errioa.htm
Bizigiro
Jendez eta zubiz betetako errioa
Milaka lagunek parte hartu dute Errenteriako Kilometroak jaian. Udazken beteko uda giroa lagun, urte osoko jarduna borobildu dute Orereta ikastolakoek. Euskara, eta euskal kultura sustatu nahi dituzte lortutakoarekin: «Herria, nazio ikuspegia, komunitatea eta elkartasuna beste ikastolekin»
Jendez eta zubiz betetako errioa. Milaka lagunek parte hartu dute Errenteriako Kilometroak jaian. Udazken beteko uda giroa lagun, urte osoko jarduna borobildu dute Orereta ikastolakoek. Euskara, eta euskal kultura sustatu nahi dituzte lortutakoarekin: «Herria, nazio ikuspegia, komunitatea eta elkartasuna beste ikastole...
«Marea bizi bat» izan zela diote antolatzaileek. Eta ez da ausaz aukeratutakoa izan marea hitza Kilometroak jaiaren joana definitzeko. Kostaldeko herria izan gabe, mareak eragiten baitu Errenteriako (Gipuzkoa) errioan. Eta haren gainean eraikitzen diren zubien inguruan asmatu baitute aurtengorako leloa: Erriola. Alegia...
2023-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/233486/laquoborroka-ziklo-berri-batraquo-dagoela-esan-dute-zelaiak-eta-barbadok.htm
Politika
«Borroka ziklo berri bat» dagoela esan dute Zelaiak eta Barbadok
Atxilotu aurreko bideo batean, adierazi dute beren kontrako prozesua «herri oso baten kontrako erasoa» dela. Borrokari «esparru guztietatik» ekin behar zaio Euskal Herriak «aurrera» egin dezan.
«Borroka ziklo berri bat» dagoela esan dute Zelaiak eta Barbadok. Atxilotu aurreko bideo batean, adierazi dute beren kontrako prozesua «herri oso baten kontrako erasoa» dela. Borrokari «esparru guztietatik» ekin behar zaio Euskal Herriak «aurrera» egin dezan.
Herenegun atxilotu zituzten Aitor Zelaia eta Galder Barbado, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako launa urteko kartzela zigorra betearazteko. Irail erdialdean jaso zuten espetxeratze agindua; borondatezko hamar eguneko epea amaituta, Espainiako Auzitegi Gorenak atxilotze agindua eman zuen Zelaiaren eta Barbadoren ...
2023-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/233487/osakidetza-datorren-astean-hasiko-da-gripearen-eta-covid-19aren-aurkako-txertoak-jartzen.htm
Gizartea
Osakidetza datorren astean hasiko da gripearen eta COVID-19aren aurkako txertoak jartzen
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gaurtik har dezakete ordua arrisku taldeetakoek eta 60 urtetik gorakoek. Estreinakoz, sei hilabete eta bost urte arteko haurrek ere hartu ahalko dute gripearen aurkako txertoa.
Osakidetza datorren astean hasiko da gripearen eta COVID-19aren aurkako txertoak jartzen. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gaurtik har dezakete ordua arrisku taldeetakoek eta 60 urtetik gorakoek. Estreinakoz, sei hilabete eta bost urte arteko haurrek ere hartu ahalko dute gripearen aurkako txertoa.
Aurten ere, aldi berean emango ditu Osakidetzak COVID-19aren eta gripearen aurkako txertoak, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak prentsaurrekoan azaldu duenez. Osasun langileei lana «errazteko» eta «herritarren erosotasuna lortzeko» jarriko dituzte bi txertoak aldi berean. Nolanahi ere, bi txertoak h...
2023-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/233488/eh-bilduren-ustez-lanbide-indartzea-izan-behar-da-enplegu-legearen-xedea.htm
Ekonomia
EH Bilduren ustez, Lanbide indartzea izan behar da Enplegu Legearen xedea
Koalizioak 50 zuzenketa aurkeztu dizkio lege proiektuari. Enplegu politika pasiboen faltan, legea mugatua izango dela dio. Lanbide zuzenbide publikoko erakunde publiko bihurtzearen kontra dago EH Bildu.
EH Bilduren ustez, Lanbide indartzea izan behar da Enplegu Legearen xedea. Koalizioak 50 zuzenketa aurkeztu dizkio lege proiektuari. Enplegu politika pasiboen faltan, legea mugatua izango dela dio. Lanbide zuzenbide publikoko erakunde publiko bihurtzearen kontra dago EH Bildu.
EH Bilduk 50 zuzenketa aurkeztuko dizkio Enplegu Legearen proiektuari. Pazis Garcia legebiltzarkidearen arabera, koalizioak lege proiektua hobetu nahi du, «betiere argi edukita legea defizit handi batekin jaioko dela, enplegu politika aktiboak bakarrik arautuko dituelako». Garciak azaldu du nola politika pasiboek, lang...
2023-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/233489/ankarako-atentatuaren-ostean-turkiako-armadak-eraso-egin-dio-pkkri.htm
Mundua
Ankarako atentatuaren ostean, Turkiako armadak eraso egin dio PKKri
Defentsa ministroak esan du militante kurdu «asko» hil dituztela. Poliziak ere operazio bat egin du, eta gutxienez hogei lagun atxilotu ditu; tartean, HDPko zenbait kide.
Ankarako atentatuaren ostean, Turkiako armadak eraso egin dio PKKri. Defentsa ministroak esan du militante kurdu «asko» hil dituztela. Poliziak ere operazio bat egin du, eta gutxienez hogei lagun atxilotu ditu; tartean, HDPko zenbait kide.
Ankarako atentatuaren ondoren, Turkiako armadak eraso egin zion atzo PKK Kurdistango Langileen Alderdiari, alderdi-miliziak Iraken menpeko Kurdistanen dituen baseak bonbardatuta. Ali Yerlikaia Barne ministroak gaur azaldu duenez, «hogei helburu» suntsitu dituzte; tartean, «kobazuloak, bunkerrak, aterpeak eta biltegiak»...
2023-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/233490/urriaren-16tik-28ra-egingo-dute-zinemakumeak-gara-jaialdia.htm
Kultura
Urriaren 16tik 28ra egingo dute Zinemakumeak Gara jaialdia
Emakumeek zuzendutako filmei ikusgaitasuna ematea du helburu jaialdiak. Bilbon egingo dute urriaren 16tik urriaren 31ra, eta beste udalerri batzuetara hedatuko da gero.
Urriaren 16tik 28ra egingo dute Zinemakumeak Gara jaialdia. Emakumeek zuzendutako filmei ikusgaitasuna ematea du helburu jaialdiak. Bilbon egingo dute urriaren 16tik urriaren 31ra, eta beste udalerri batzuetara hedatuko da gero.
Alice Guy (Paris, Frantzia, 1873-New Jersey, AEB, 1968) zinema narratiboaren lehen zuzendaria omenduko dute aurten Zinemakumeak Gara jaialdiaren 28. aldian. Urriaren 16tik 31ra bitarte egingo dute, eta proiekzioak, tailerrak, mahai inguruak, hitzaldiak eta erakusketak antolatu dituzte Bilboko hainbat tokitan. Handik as...
2023-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/233491/katalin-karikok-eta-drew-weissmanek-jasoko-dute-medikuntzako-nobel-saria.htm
Gizartea
Katalin Karikok eta Drew Weissmanek jasoko dute Medikuntzako Nobel saria
RNA mezulariak gizakion immunitate sisteman duen eragina aztertu dute, eta haien aurkikuntzak funtsezkoak izan dira COVID-19aren aurkako txertoak egiteko.
Katalin Karikok eta Drew Weissmanek jasoko dute Medikuntzako Nobel saria. RNA mezulariak gizakion immunitate sisteman duen eragina aztertu dute, eta haien aurkikuntzak funtsezkoak izan dira COVID-19aren aurkako txertoak egiteko.
Stockholmeko Karolinska Institutuak Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saria eman die gaur Katalin Karikori eta Drew Weissmani, RNA mezularian oinarritutako COVID-19aren aurkako txertoagatik. «Nukleosidoen baseen aldaketei buruz egindako aurkikuntza» saritu du epaimahaiak, haren bidez COVID-19aren aurkako RNAm txerto er...
2023-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/233492/lau-pertsona-hil-dira-upategietan-itota-azken-hiru-urteetan.htm
Ekonomia
Lau pertsona hil dira upategietan itota azken hiru urteetan
Karbono dioxidoa mehatxu ezaguna da sektorean. Ardoaren hartzidurak eragiten du, eta, asko arnastuz gero, hilgarria da. Lantziegon igandean gertaturikoaren antzeko istripu bat egon zen Lapuebla de Labarcan duela hiru urte.
Lau pertsona hil dira upategietan itota azken hiru urteetan. Karbono dioxidoa mehatxu ezaguna da sektorean. Ardoaren hartzidurak eragiten du, eta, asko arnastuz gero, hilgarria da. Lantziegon igandean gertaturikoaren antzeko istripu bat egon zen Lapuebla de Labarcan duela hiru urte.
Ardoaren hartzidurak karbono dioxidoa eragiten du, eta, asko arnastuz gero, hilgarria da. Igandean Lantziegon (Araba) hildako bi gizonak hura arnastuta hil ziren. Hildakoetako bat upelaren barruan erori zen, eta hura sorostera joan zenean hil zen bigarrena. Beste bat ere joan zen, eta hura ere larri eraman zuten Logroñ...
2023-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/233493/absentismoa-produktibitatea-eta-lehiakortasuna-hobetu-behar-direla-dio-vwek.htm
Ekonomia
Absentismoa, produktibitatea eta lehiakortasuna hobetu behar direla dio VWek
Hurrengo lan itunaren negoziazioan, urriaren 19ra bitarte beste sei bilera egitea proposatu du.
Absentismoa, produktibitatea eta lehiakortasuna hobetu behar direla dio VWek. Hurrengo lan itunaren negoziazioan, urriaren 19ra bitarte beste sei bilera egitea proposatu du.
Azeleragailua zapaldu du Nafarroako Volkswagenek. 2024tik aurrerako lan hitzarmenaren negoziazioa goiz hasi zen, eta erritmo bizia jarri nahi du: langile batzordeak eta zuzendaritzak sei bilera egingo dituzte urriaren 19ra bitartean, hurrengo urteetako lan baldintzez, elektrifikazioaren ondorio sozialez eta ekonomikoez...
2023-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/233494/mikel-goirienak-irabazi-du-bizkaiko-bertsolari-txapelketako-lehen-kanporaketa.htm
Kultura
Mikel Goirienak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa
476,5 puntu bilduta nagusitu da Goiriena; finalaurrekoetan izango da.
Mikel Goirienak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa. 476,5 puntu bilduta nagusitu da Goiriena; finalaurrekoetan izango da.
Mikel Goiriena gailendu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketan, 476,5 puntu eskuratuta; Mungiako Olalde aretoan izan zen saioa, atzo. Hala, Goiriena Santurtziko finalaurrekoan izango da kantuan, azaroaren 18an. Txaber Altube izan zen bigarren, 461,5 puntu lortuta; atzetik Araitz Katarain izan zuen, 446...
2023-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/233495/euskalgintzak-europako-adituei-gogoraraziko-die-erakundeek-ez-dutela-betetzen-hizkuntza-gutxituen-ituna.htm
Gizartea
Euskalgintzak Europako adituei gogoraraziko die erakundeek ez dutela betetzen hizkuntza gutxituen ituna
Kontseiluak eta Behatokiak agerraldia egin dute Euroitunaren 6. ebaluazioko txostena aurkezteko.
Euskalgintzak Europako adituei gogoraraziko die erakundeek ez dutela betetzen hizkuntza gutxituen ituna. Kontseiluak eta Behatokiak agerraldia egin dute Euroitunaren 6. ebaluazioko txostena aurkezteko.
25 urteren ostean, bete gabe. Iragan martxoan, 25 urte bete ziren Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna indarrean sartu zenetik. Akordio hori sinatu zuten estatuek —Espainiak 2001. urtean bat egin zuen, eta Frantziak ez du sinatu— konpromisoa hartu zuten hizkuntza gutxituak «era aktiboan sustatzeko», eta hortaz, zenbait b...
2023-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/233496/euskarazko-milaka-ahots-biltzeko-kanpaina-aurkeztu-dute-gaitu.htm
Gizartea
Euskarazko milaka ahots biltzeko kanpaina aurkeztu dute: Gaitu
Propio ondu dute 'gaitu.eus' webgunea nahi duen orok bere ahotsa graba dezan, eta parte hartzera deitu dute, eremu digitalean euskararen presentzia handitzen lagunduko duelakoan
Euskarazko milaka ahots biltzeko kanpaina aurkeztu dute: Gaitu. Propio ondu dute 'gaitu.eus' webgunea nahi duen orok bere ahotsa graba dezan, eta parte hartzera deitu dute, eremu digitalean euskararen presentzia handitzen lagunduko duelakoan
«Egungo teknologiak testuzko eta ahozko datu masa erraldoiak eskatzen ditu, eta, euskararen presentzia eremu digitalean bermatzeko, Gaitu izeneko kanpaina jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, makinei eta teknologia berriei euskara irakasteko», halaxe laburtu dute gaur Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko komunikazio ard...
2023-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/233497/renfek-doako-90000-txartel-egin-ditu-hego-euskal-herrian-irailean-iaz-bezainbeste.htm
Gizartea
Renfek doako 90.000 txartel egin ditu Hego Euskal Herrian irailean, iaz bezainbeste
Gehienak aldirietako trenetarako dira, eta gainerakoak distantzia ertainetarakoak.
Renfek doako 90.000 txartel egin ditu Hego Euskal Herrian irailean, iaz bezainbeste. Gehienak aldirietako trenetarako dira, eta gainerakoak distantzia ertainetarakoak.
Energia garestitzearen kalteak arintzeko, Espainiako Gobernuak neurri bat hartu zuen iazko abuztuan, trenean asko ibiltzen diren pertsonen mesederako: aldirietako eta distantzia ertaineko trenetan ibiltzeko doako txartela ezarri zuen. Lau hilerako neurria izan behar zen, 2022ko abendura arte. Haatik, doakotasuna luzatz...
2023-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/233498/adinekoen-arretarako-zaintza-sistema-publikoa-eskatu-dute-pentsiodunek.htm
Gizartea
Adinekoen arretarako zaintza sistema publikoa eskatu dute pentsiodunek
Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin dituzte manifestazio nagusiak. Adinekoen senideen elkarteek ere parte hartu dute.
Adinekoen arretarako zaintza sistema publikoa eskatu dute pentsiodunek. Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin dituzte manifestazio nagusiak. Adinekoen senideen elkarteek ere parte hartu dute.
Pentsiodunek duela bost urte eta zortzi hilabete hartu zituzten lehen aldiz kaleak. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzen zuten orduan, eta %0,25eko igoera lortu zuten azkenean. Bizi baldintzak hobetzeko neurri eskasa delakoan, borrokan jarraitzea erabaki zuten, eta azken urteetan beste kezka batzuk ere azaldu ditu...
2023-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/233499/xabier-mendiguren-bereziartu-itzultzailea-eta-idazlea-hil-da-78-urte-zituela.htm
Gizartea
Xabier Mendiguren Bereziartu itzultzailea eta idazlea hil da, 78 urte zituela
Ikastolen mugimenduan ibili zen. Euskalgintzaren Kontseiluko lehen idazkari nagusia izan zen, eta euskaltzain urgazlea.
Xabier Mendiguren Bereziartu itzultzailea eta idazlea hil da, 78 urte zituela. Ikastolen mugimenduan ibili zen. Euskalgintzaren Kontseiluko lehen idazkari nagusia izan zen, eta euskaltzain urgazlea.
Xabier Mendiguren Bereziartu idazlea, itzultzailea eta Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi ohia hil da. Haren beila bihar izango da, 16:00etatik 20:00etara, Errekaldeko beilatokian. Ezkion (Gipuzkoa) jaio zen, 1945. urtean, eta euskararen inguruan eman zuen bizitza. Ikastolen mugimenduan ibili zen. Euskalgintz...
2023-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/233500/ez-adiorik-xabier.htm
Kultura
Ez adiorik, Xabier!
Ez adiorik, Xabier!.
Duela egun batzuk Xabierrek agurtzeko deitu ninduenean, esan zidan «Nire aurretik asko joan dira eta orain niri tokatzen zait. Zer egingo diogu, ba, horrela da». Esaldi horrek erakusten du Xabierrek zuen egonarria. Gauzak etorri bezala hartuko zituen eta inguruan beti saiatuko zen lasaitasuna zabaltzen. Gauzak zetozen...
2023-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/233501/eh-bilduk-beharrezkotzat-jo-du-lurraldetasun-auziaz-eztabaidatzea.htm
Politika
EH Bilduk beharrezkotzat jo du lurraldetasun auziaz eztabaidatzea
Koalizioak larunbatean egingo du Konferentzia Politikoa, urteko plan politikoa hizpide
EH Bilduk beharrezkotzat jo du lurraldetasun auziaz eztabaidatzea. Koalizioak larunbatean egingo du Konferentzia Politikoa, urteko plan politikoa hizpide
Espainiako gobernuburua izendatzeko negoziazioek markatutako testuinguruan egingo du EH Bilduk koalizioaren Konferentzia Politikoa larunbatean, Gasteizen. Plan politikoa eztabaidatu eta bozkatuko dute koaliziokideek, eta bertan berretsiko dute Espainian hasi berri den legealdian nazio auzia tratatzeko beharra: «Beharre...
2023-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/233502/sanchezek-ez-du-oraindik-bermatua-jeltzaleen-botoa.htm
Politika
Sanchezek ez du oraindik bermatua jeltzaleen botoa
Aitor Esteban EAJko Kongresuko eledunak esan du gaur-gaurkoz ez direla baldintzak betetzen
Sanchezek ez du oraindik bermatua jeltzaleen botoa. Aitor Esteban EAJko Kongresuko eledunak esan du gaur-gaurkoz ez direla baldintzak betetzen
PPko lider Alberto Nuñez Feijook Espainiako gobernuburu bilakatzeko saiakeran porrot egin ostean, Espainiako errege Felipe VI.ak atzo ekin zion alderdiekin bilera erronda bat egiteari, beste inbestidura saio baterako hautagaia zehazteko asmoz. Alderdi independentistek uko egin diote bertan parte hartzeari, baina aurkez...
2023-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/233528/hizkuntza-ereduei-eustea-jaso-dute-eajk-eta-pse-eek-batera-aurkeztutako-zuzenketa-batean.htm
Gizartea
Hizkuntza ereduei eustea jaso dute EAJk eta PSE-EEk, batera aurkeztutako zuzenketa batean
Zuzenketak jartzeko epea gaur amaitu da, eta EAJk eta PSE-EEk batera aurkeztu dituzte hizkuntza ereduei erreparatzen dien zuzenketa bat. EH Bilduk 146 aurkeztu dizkio lege proiektuari, eta Elkarrekin Podemos-IUk, osoko zuzenketa bat.
Hizkuntza ereduei eustea jaso dute EAJk eta PSE-EEk, batera aurkeztutako zuzenketa batean. Zuzenketak jartzeko epea gaur amaitu da, eta EAJk eta PSE-EEk batera aurkeztu dituzte hizkuntza ereduei erreparatzen dien zuzenketa bat. EH Bilduk 146 aurkeztu dizkio lege proiektuari, eta Elkarrekin Podemos-IUk, osoko zuzenketa ...
EAJk eta PSEk albistea eman dute Hezkuntza Legearen tramitazioan zuzenketak jartzeko epea amaitzen zen egunean. Azken orduan, bi taldeek akordioa adostu dute Hezkuntza Legearen inguruan. Hizkuntza ereduen atalean ez zegoen adostasunik bien artean azken hilabeteotan, baina biek adostutako zuzenketa batean «indarrean dau...
2023-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/233530/legegintzaldirako-gehiengo-bat-osatzen-ahaleginduko-da-sanchez.htm
Mundua
Legegintzaldirako gehiengo bat osatzen ahaleginduko da Sanchez
Felipe VI.ak gobernua osatzeko enkargua egin ondoren, Espainiako jarduneko presidenteak nabarmendu du «eskuzabaltasunaren eta politikaren ordua» dela. Ez dute egunik jarri inbestidura prozedurarako.
Legegintzaldirako gehiengo bat osatzen ahaleginduko da Sanchez. Felipe VI.ak gobernua osatzeko enkargua egin ondoren, Espainiako jarduneko presidenteak nabarmendu du «eskuzabaltasunaren eta politikaren ordua» dela. Ez dute egunik jarri inbestidura prozedurarako.
Espainiako errege Felipe VI.ak Pedro Sanchez PSOEren presidentegaiari eskatu dio gobernua osatzen ahalegintzeko. Alberto Nuñez Feijoo PPkoaren inbestidura ahaleginak porrot egin zuen lehengo astean, eta estatuburuak, hortaz, elkarrizketa saila hasi zuen atzo: Espainiako Gorteetarako azken hauteskundeetan ordezkaritza p...
2023-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/233531/aterki-bat.htm
Gizartea
Aterki bat
Aterki bat.
Durangon ikusi nuen azkenekoz Xabier Mendiguren Bereziartu. Artean ez nekien azken aldia izango zenik, telefonoz hitz egin genuenean duela pare bat aste bisita egitekotan geratu ginelako, baina, jakina den bezala, orain berandu da. BERRIAk deitu gintuen, Xabier, Joanmari (Larrarte) eta hirurok, Kontseiluaren sorreraz ...
2023-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/233532/irailean-1800-langabe-gutxiago-daude-hegoaldean-eta-9000-afiliatu-gehiago.htm
Ekonomia
Irailean 1.800 langabe gutxiago daude Hegoaldean, eta 9.000 afiliatu gehiago
Udan galdutakoa errekuperatzen ari da lan merkatua, eta sektore guztietan jaitsi da langabeen kopurua. 100.000 kontratu baino gehiago sinatu dira irailean.
Irailean 1.800 langabe gutxiago daude Hegoaldean, eta 9.000 afiliatu gehiago. Udan galdutakoa errekuperatzen ari da lan merkatua, eta sektore guztietan jaitsi da langabeen kopurua. 100.000 kontratu baino gehiago sinatu dira irailean.
Abuztuan galdutako enplegua errekuperatzen ari da lan merkatua Hego Euskal Herrian. Orduan 3.000 langabe gehiago zenbatu zituen SEPE Espainiako enplegu zerbitzu publikoak, baina irailean 1.791 pertsona gutxiago daude langabezian. Hego Euskal Herriko lan merkatuan ohikoa da uztailean eta batez ere abuztuan enplegua gal...
2023-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/233533/mendigurenek-euskararen-alde-egindako-lana-goraipatu-dute-hainbat-eragilek.htm
Gizartea
Mendigurenek euskararen alde egindako lana goraipatu dute hainbat eragilek
Harekin urte luzez lanean aritutakoa da Laura Mintegi, eta «gizon entziklopediko» gisa definitu du.
Mendigurenek euskararen alde egindako lana goraipatu dute hainbat eragilek. Harekin urte luzez lanean aritutakoa da Laura Mintegi, eta «gizon entziklopediko» gisa definitu du.
Bart hil da Xabier Mendiguren Bereziartu idazlea, itzultzailea eta Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi ohia. Haren beila bihar izango da, 16:00etatik 20:00etara, Errekaldeko beilatokian. Euskalgintzaren arloan eta itzulpengintzan egindako lana dela medio, albistea ez da oharkabean pasatu, eta Euskal Herriko txo...
2023-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/233534/ernaik-dio-euskal-gazteriak-laquokaleak-hartzenraquo-segituko-duela.htm
Politika
Ernaik dio euskal gazteriak «kaleak hartzen» segituko duela
Gazte erakundeak Zelaia eta Barbadoren atxiloketa salatu du, elkartasuna agertu, eta atxilotu arteko dinamikaren balorazioa egin.
Ernaik dio euskal gazteriak «kaleak hartzen» segituko duela. Gazte erakundeak Zelaia eta Barbadoren atxiloketa salatu du, elkartasuna agertu, eta atxilotu arteko dinamikaren balorazioa egin.
Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteen kasuagatik abiarazitako dinamikari amaiera eman dio Ernaik gaur goizean, Gasteizen egindako prentsaurrekoan. Dinamika horren azken lau urteetako ibilbidea baloratu dute, eta euskal gazteriak «kaleak hartzen» jarraituko duela iragarri. Azaldu dute gazteak ez ezik «herri oso bat zu...
2023-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/233535/ostiralean-hasiko-da-lau-eta-erdiko-txapelketa-agoitzen.htm
Kirola
Ostiralean hasiko da Lau eta Erdiko Txapelketa, Agoitzen
Hamabi pilotarik jokatuko dute, eta horien artean bi ariko dira lehen aldiz: Iker Larrazabal Baikokoa eta Iker Salaberria Aspekoa. Azaroaren 19an jokatuko dute finala, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan. Nagusiki, Unai Laso faltako da; gutxienez abendura arte ez du jokatuko.
Ostiralean hasiko da Lau eta Erdiko Txapelketa, Agoitzen. Hamabi pilotarik jokatuko dute, eta horien artean bi ariko dira lehen aldiz: Iker Larrazabal Baikokoa eta Iker Salaberria Aspekoa. Azaroaren 19an jokatuko dute finala, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan. Nagusiki, Unai Laso faltako da; gutxienez abendura arte ez du jo...
Ohitura da jada. Masterseko finala jokatuta amaitzen da udako pilota denboraldia, eta jarraian hasi Eskuzko Pilota Enpresen Ligaren (EPEL) lau eta erdikoa. Ostiralean hasiko da, Agoitzen (Nafarroa), eta ia hilabete eta erdi iraungo du, azaroaren 19an jokatuko baitute finala, Bilbon, Bizkaia frontoian. Gaur goizean aurk...
2023-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/233536/haitira-nazioarteko-misio-armatu-bat-bidaltzea-onartu-du-nbek.htm
Mundua
Haitira nazioarteko misio armatu bat bidaltzea onartu du NBEk
Segurtasun Kontseiluaren ebazpenak gutxienez urtebeteko laguntza aurreikusten du. Kenyak gidatuko du lantaldea, eta «beharrezkoak diren neurri guztiak hartzeko» baimena izango du.
Haitira nazioarteko misio armatu bat bidaltzea onartu du NBEk. Segurtasun Kontseiluaren ebazpenak gutxienez urtebeteko laguntza aurreikusten du. Kenyak gidatuko du lantaldea, eta «beharrezkoak diren neurri guztiak hartzeko» baimena izango du.
Laguntza eskaria jaso eta urtebetera, NBE Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluak oniritzia eman dio nazioarteko misio armatu bat Haitira bidaltzeari. Talde armatuen indarkeriaren ondorioz, herrialde horretako egoera nabarmen okertu da urteotan, batez ere segurtasunari dagokionez; horren erakusle, iragan hilab...
2023-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/233537/armeniak-egotzi-dio-nberi-azerbaijanen-laquogarbiketa-etnikoa-legeztatzearaquo.htm
Mundua
Armeniak egotzi dio NBEri Azerbaijanen «garbiketa etnikoa legeztatzea»
Nazio Batuen Erakundearen misio batek adierazi du Karabakh Garaian ez duela detektatu herritarren kontrako indarkeriarik. Nazioarteko Zigor Auzitegiaren jurisdikziopean egotea onartu du Armeniako Parlamentuak
Armeniak egotzi dio NBEri Azerbaijanen «garbiketa etnikoa legeztatzea». Nazio Batuen Erakundearen misio batek adierazi du Karabakh Garaian ez duela detektatu herritarren kontrako indarkeriarik. Nazioarteko Zigor Auzitegiaren jurisdikziopean egotea onartu du Armeniako Parlamentuak
NBE Nazio Batuen Erakundearen misio bat Karabakh Garaian egon da azken egunetan, eta Azerbaijanen «garbiketa etnikoa legeztatzea» leporatu dio Armeniak. Hori nabarmendu du Azerbaijanekin negoziatzeko herrialdeak izendatu duen enbaxadoreak, Edmon Marukianek, X sare sozialean. Egindako bisitari buruzko ohar bat kaleratu ...
2023-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/233538/metak-asmoa-du-instagram-eta-facebook-ordainpeko-egiteko-europako-batasunean.htm
Ekonomia
Metak asmoa du Instagram eta Facebook ordainpeko egiteko Europako Batasunean
Informazio pertsonalean oinarritutako publizitatea ez jasotzearen truke hamahiru eurotik gora ordaintzera behartu nahi dituzte erabiltzaileak.
Metak asmoa du Instagram eta Facebook ordainpeko egiteko Europako Batasunean. Informazio pertsonalean oinarritutako publizitatea ez jasotzearen truke hamahiru eurotik gora ordaintzera behartu nahi dituzte erabiltzaileak.
Instagram, Facebook eta bestelako sare sozialak erabiltzaileak irabaziz doazen heinean, plataformetako publizitatearen kopuruak ere gora egin du. Aplikazio horiek betidanik izan dira doakoak, eta hein batean horrek erakarri du jendea, aurrerapen handia izan baita musu truk beste batzuekin etengabe konektatuta egotea. ...
2023-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/233539/euskal-eskola-publikoaren-aldeko-manifestaziora-deitu-dute-hilaren-29rako-donostian.htm
Gizartea
Euskal eskola publikoaren aldeko manifestaziora deitu dute hilaren 29rako, Donostian
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak salatu du EAEko Hezkuntza Lege proiektua «pribatizatzailea» dela, eta haren auka mobilizatzera deitu du.
Euskal eskola publikoaren aldeko manifestaziora deitu dute hilaren 29rako, Donostian. Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak salatu du EAEko Hezkuntza Lege proiektua «pribatizatzailea» dela, eta haren auka mobilizatzera deitu du.
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataforma ez dator bat Eusko Legebiltzarra tramitatzen ari den Hezkuntza Lege proiektuarekin; iritzi dio sistema duala «betikotzen» duela eta ez duela eskola publikoa lehenesten. Plataforma maiz agertu da lege egitasmoaren aurka, eta gaur jarrera bera berretsi du legebiltzarraren parean e...
2023-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/233540/elektroien-dinamikak-ikertzeko-metodo-batek-jaso-du-fisikako-nobel-saria.htm
Gizartea
Elektroien dinamikak ikertzeko metodo batek jaso du Fisikako Nobel saria
Pierre Agostini, Ferenc Krausz eta Anne L'Huillier saritu ditu Zientzien Suediako Errege Akademiak. Oso gutxi irauten duten argi pultsuak erabili dituzte elektroiak ikertzeko.
Elektroien dinamikak ikertzeko metodo batek jaso du Fisikako Nobel saria. Pierre Agostini, Ferenc Krausz eta Anne L'Huillier saritu ditu Zientzien Suediako Errege Akademiak. Oso gutxi irauten duten argi pultsuak erabili dituzte elektroiak ikertzeko.
Zientzien Suediako Errege Akademiak Fisikako Nobel saria eman die gaur Pierre Agostini, Ferenc Krauszk eta Anne L'Huillier ikerlariei. Atomoen eta molekulen barruko elektroiak ikertzeko «tresna berriak» sortu dituzte. Horien mugimendua eta energia aldaketak atzemateko metodo esperimental bat garatu dute: attosegundoak ...
2023-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/233541/zaldibarko-zabortegia-behin-behinean-zigilatzea-ere-bere-gain-hartuko-du-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Zaldibarko zabortegia behin-behinean zigilatzea ere bere gain hartuko du Jaurlaritzak
Enpresaren utzikeria salatu du Arantxa Tapia sailburuak, eta zigor espedientea irekiko dio. Lanek 750.000 euroko kostua izango dute, eta «bospasei» urterako konponbidea izango da.
Zaldibarko zabortegia behin-behinean zigilatzea ere bere gain hartuko du Jaurlaritzak. Enpresaren utzikeria salatu du Arantxa Tapia sailburuak, eta zigor espedientea irekiko dio. Lanek 750.000 euroko kostua izango dute, eta «bospasei» urterako konponbidea izango da.
Eusko Jaurlaritzak Zaldibarko zabortegiaren behin-behineko zigilatze lanak hasiko ditu. Iragan ekainean eskaturiko azpiegituraren egonkortasun ikerketak azaleratu du enpresak ez duela beste pausorik eman, eta ondorioz zabortegiaren oreka ez dagoela bermatuta. Gauzak hala, Jaurlaritzak bere gain hartuko ditu egin beharr...
2023-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/233542/jose-mari-rementeria-ohorezko-euskaltzaina-hil-da.htm
Gizartea
Jose Mari Rementeria ohorezko euskaltzaina hil da
83 urterekin hil da. Euskarazko testuak bilatzen eta argitaratzen «langile nekaezina» izan dela nabarmendu du Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Jose Mari Rementeria ohorezko euskaltzaina hil da. 83 urterekin hil da. Euskarazko testuak bilatzen eta argitaratzen «langile nekaezina» izan dela nabarmendu du Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Jose Mari Rementeria euskaltzaina hil da, 83 urte zituela. Etxeberrian (Bizkaia) jaio zen, 1940.urtean. Arteagako eta Derioko (Bizkaia) seminarioetan apaiz ikasketak egin ostean, Teologian eta Katekesian diplomatu zen Salamancako Eliz Unibertsitatean (Espainia). Bizitza osoa eman zuen elizari eta euskarari lotua. Eusk...
2023-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/233543/adimen-artifizialaren-erronka-berrietan-euskararen-presentzia-bermatzeko-gaitu-izeneko-ekimenean-parte-hartu-du-nafarroak.htm
albisteak
Adimen artifizialaren erronka berrietan euskararen presentzia bermatzeko Gaitu izeneko ekimenean parte hartu du Nafarroak
Euskarabideak gaitu.eus atarian bere ahotsa grabatzera animatzen ditu herritarrak, makinei euskara irakasteko
Adimen artifizialaren erronka berrietan euskararen presentzia bermatzeko Gaitu izeneko ekimenean parte hartu du Nafarroak. Euskarabideak gaitu.eus atarian bere ahotsa grabatzera animatzen ditu herritarrak, makinei euskara irakasteko
Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak («Hiruko Ituna» osatzen duten erakundeak) Gaitu izeneko kanpaina jarri dute abian, ahozko datu masa handia behar duten makina eta teknologia berriei euskara irakasteko, hizkuntza gutxituek ere esparru horietan beren tokia bermatuta izan dezaten,...
2023-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/233544/itxaso-soto-izango-da-geroa-baiko-parlamentari-barkosen-ordez.htm
Politika
Itxaso Soto izango da Geroa Baiko parlamentari, Barkosen ordez
«Erantzukizunez» hartu du kargua Nafarroako Parlamentuan, eguerdian. Koalizioak Pablo Azkona izendatu du bozeramaile izateko.
Itxaso Soto izango da Geroa Baiko parlamentari, Barkosen ordez. «Erantzukizunez» hartu du kargua Nafarroako Parlamentuan, eguerdian. Koalizioak Pablo Azkona izendatu du bozeramaile izateko.
«Ezinezkoa izango da Uxue Barkos ordezkatzea». Barkos Nafarroako senatari autonomiko izendatua izan ostean, Itxaso Soto Diaz de Ceriori egokitu zaio hark Nafarroako Parlamentuan utzitako hutsunea betetzea. Geroa Bai taldeko zazpigarren parlamentaria izango da. Pablo Azkona izango da taldeko eledun, eta Maria Solana, be...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233545/nahi-duzun-munduan-pentsatuz-inbertitu.htm
albisteak
Nahi duzun munduan pentsatuz inbertitu
Aurrezkiak inbertitzerakoan, irizpide ugari izan beharko dituzu kontuan. LABORAL Kutxa inbertsio-funtsekin, gainera, inbertsio arduratsua egiten ari zarela jakinik inbertitu ahal izango duzu.
Nahi duzun munduan pentsatuz inbertitu. Aurrezkiak inbertitzerakoan, irizpide ugari izan beharko dituzu kontuan. LABORAL Kutxa inbertsio-funtsekin, gainera, inbertsio arduratsua egiten ari zarela jakinik inbertitu ahal izango duzu.
Normalean, inbertsio-profilez hitz egiten da funtsetan inbertitzerakoan: kontserbadoreagoa, ez hain kontserbadorea… Ez da aintzat hartzen beste inbertitzaile-profil hori; alegia, aurrezkietan eta inbertitzeko moduan ez ezik, inguruan duen munduan ere pentsatzen duenarena. LABORAL Kutxa inbertsio-funtsek kontuan hartze...
2023-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/233546/ikasle-elbarrien-laguntzaileek-greba-egin-dute-baionan.htm
Gizartea
Ikasle elbarrien laguntzaileek greba egin dute Baionan
Pobrezia mailaren azpitik bizi dira laguntzaileak, hilabetean 900 bat eurorekin. Beren lan baldintza prekarioek laguntzen dituzten haurrei eragiten dietela salatu dute.
Ikasle elbarrien laguntzaileek greba egin dute Baionan. Pobrezia mailaren azpitik bizi dira laguntzaileak, hilabetean 900 bat eurorekin. Beren lan baldintza prekarioek laguntzen dituzten haurrei eragiten dietela salatu dute.
Akademia Ikuskaritzak Baionan duen egoitzan elkartu dira eguerdian elbarriak diren ikasleen laguntzaileak, FSU-Snuipp eta FO sindikatuek grebarako eguna deitu ondoan. Dozena bat laguntzaile bildu dira; «guti» antolatzaileen arabera, baina salatu dute lan baldintza oso txarrak dituztela, eta greba egitea «zaila» zaiela....
2023-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/233547/gasteizko-michelinek-esan-du-konfiantza-galdu-duela-bere-langileengan.htm
Ekonomia
Gasteizko Michelinek esan du «konfiantza galdu» duela bere langileengan
2.000 tona gurpil inguru fabrikatzeari utziko dio urtea amaitu bitarte. Langileek lantokien arteko batzordetik atera ala ez bozkatuko dute ostiralean.
Gasteizko Michelinek esan du «konfiantza galdu» duela bere langileengan. 2.000 tona gurpil inguru fabrikatzeari utziko dio urtea amaitu bitarte. Langileek lantokien arteko batzordetik atera ala ez bozkatuko dute ostiralean.
Gasteizko Michelinek ingeniaritza zibileko 2.000 tona gurpil inguru fabrikatzeari utziko dio urtea amaitu bitarte, eskaerak jaitsi egin direlako, baina baita multinazionalak lantegi horretako langileengan «konfiantza galdu» duelako ere, hitzarmenaren negoziazioan izandako gatazkengatik. Sindikatuetako iturriek Efe ber...
2023-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/233548/emakume-talde-batek-kalte-ordaina-eskatu-dio-danimarkari-antisorgailuak-gogoz-kontra-ezarri-zizkietelako.htm
Mundua
Emakume talde batek kalte ordaina eskatu dio Danimarkari, antisorgailuak gogoz kontra ezarri zizkietelako
Groenlandiako 67 emakume ari dira auzia bultzatzen. 1966tik 1970era, 4.500 emakumeri ezarri zieten UBG umetoki barneko gailua, haiei esan gabe edo haien gogoz kontra, populazioa handitu ez zedin.
Emakume talde batek kalte ordaina eskatu dio Danimarkari, antisorgailuak gogoz kontra ezarri zizkietelako. Groenlandiako 67 emakume ari dira auzia bultzatzen. 1966tik 1970era, 4.500 emakumeri ezarri zieten UBG umetoki barneko gailua, haiei esan gabe edo haien gogoz kontra, populazioa handitu ez zedin.
Beste auzi bat agerian uzten ari da egunotan Danimarkako Estatuak Groenlandiako jatorrizko biztanleen kontra eginiko gehiegikeriak. Uharteko 67 emakumek salaketa jarri diote Danimarkako Gobernuari, 1960ko eta 1970ko hamarkadetan uharte hartako milaka emakume antisorgailuak jartzera behartu zituztelako, edo esan gabe ez...
2023-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/233549/72-urteko-gizonezko-bat-hil-da-traktorearekin-izandako-istripuan.htm
Gizartea
72 urteko gizonezko bat hil da traktorearekin izandako istripuan
San Martin Unxen izan da ezbeharra, gaur eguerdian.
72 urteko gizonezko bat hil da traktorearekin izandako istripuan. San Martin Unxen izan da ezbeharra, gaur eguerdian.
Gizonezko bat hil da San Martin Unxen (Nafarroa), landa batean traktorearekin istripua izanda. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, SOS Nafarroak 14:00ak aldera izan du ezbeharraren berri, eta guardiako mediku talde bat, suhiltzaileak, anbulantzia bat eta Polizia bertaratu dira. 72 urteko gizonezkoa, ordea, larriald...
2023-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/233550/bizi-gaitezen.htm
Gizartea
Bizi gaitezen
Bizi gaitezen.
Nola diren gauzak: heriotza baten inguruan idatzi behar eta bizi da, behin eta berriro, burmuinera bezala bihotzera eta teklatuan lerrook osatzen ari diren hatz puntetara datorkidan hitza. Badirelako hiltzen direnean ere bizitza ekartzen diguten pertsonak —beharbada, hiltzen direnean bereziki—. Dudarik gabe, horien mul...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233551/garaipen-handia-lortu-dute-txuri-urdinek-salzburgon.htm
Kirola
Garaipen handia lortu dute txuri-urdinek Salzburgon
Imanol Alguacilek entrenatutako taldeak lehen zati perfektua egin du, eta, jokoaren eta eraginkortasunari esker, ederki bideratu du lehia. Eutsi egin dio gero. Oiartzabalek eta Brais Mendezek sartu dituzte golak.
Garaipen handia lortu dute txuri-urdinek Salzburgon. Imanol Alguacilek entrenatutako taldeak lehen zati perfektua egin du, eta, jokoaren eta eraginkortasunari esker, ederki bideratu du lehia. Eutsi egin dio gero. Oiartzabalek eta Brais Mendezek sartu dituzte golak.
Hegan joan, hegan egin, eta hegan itzuli. Austriarako bidaia ez du edonola osatu Realak, helburu guztiak ongi beteta igaro baitu Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldia. Hegazkineko hegaldietan ez ezik, zelaian ere hegan egin dute txuri-urdinek, hankapean hartu eta ondo merezita gainditu baitute Salzburgo. Lehen zati p...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233565/gutxienez-21-lagun-hil-dira-venezian-izandako-autobus-istripu-batean.htm
Mundua
Gutxienez 21 lagun hil dira Venezian izandako autobus istripu batean
Ibilgailua zubi batetik trenbidera erori da, eta su hartu du. Mestre hirian gertatu da ezbeharra.
Gutxienez 21 lagun hil dira Venezian izandako autobus istripu batean. Ibilgailua zubi batetik trenbidera erori da, eta su hartu du. Mestre hirian gertatu da ezbeharra.
Turistaz betetako autobus batek istripu larria izan zuen bart Veneziako Mestre hirian (Italia). Tokiko erakundeek jakinarazi dutenez, gutxienez 21 lagun hil dira (tartean bi ume), eta beste 18 zaurituta daude. Autobusa 15 eta 30 metro bitarteko zubi batetik erori zen trenbide batera, eta su hartu zuen jarraian. Istrip...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233566/ppko-zuzendaritzak-javier-de-andres-proposatu-du-carlos-iturgaiz-ordezkatzeko.htm
Politika
PPko zuzendaritzak Javier de Andres proposatu du Carlos Iturgaiz ordezkatzeko
Alderdiko afiliatuek azaroaren 4ko batzarrean berretsi beharko dute erabakia. Bizkaiko PPk idazkaritza nagusia eskatu du.
PPko zuzendaritzak Javier de Andres proposatu du Carlos Iturgaiz ordezkatzeko. Alderdiko afiliatuek azaroaren 4ko batzarrean berretsi beharko dute erabakia. Bizkaiko PPk idazkaritza nagusia eskatu du.
EAEko PPko presidente Carlos Iturgaizek atzo jakinarazi zuen «erreleboa» emateko garaia iritsi zaiola, eta badu jada nork ordezkatu: Arabako ahaldun nagusi ohi eta Espainiako Kongresuko diputatu Javier de Andres da Genovakoen oniritzia duen hautagaia. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako PPkoek azaroaren 4an egingo dute er...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233567/bildarratzek-esan-du-laquobi-urteren-buruanraquo-garatuko-dutela-hezkuntzarako-laquoesparru-eleaniztunaraquo.htm
Gizartea
Bildarratzek esan du «bi urteren buruan» garatuko dutela hezkuntzarako «esparru eleaniztuna»
Hezkuntza sailburuaren irudiko, hizkuntza ereduak indarrean jarraitzeak «ez du hezkuntza hitzarmena urratzen».
Bildarratzek esan du «bi urteren buruan» garatuko dutela hezkuntzarako «esparru eleaniztuna». Hezkuntza sailburuaren irudiko, hizkuntza ereduak indarrean jarraitzeak «ez du hezkuntza hitzarmena urratzen».
Jokin Bildarratzek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, balorazioa egin du Hezkuntza Lege proiektuari eginiko zuzenketen inguruan. Besteak beste, egungo hizkuntza ereduei eustea adostu zuten EAJ eta PSE-EE taldeek. Bildarratzen ustez, ordea, horrek ez du urratzen hezkuntza hitzarmenean adostutakoa. Aitzitik, sail...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233568/labek-euskararen-aurkako-laquoolatu-judizialaraquo-salatu-du-donostian.htm
Gizartea
LABek euskararen aurkako «olatu judiziala» salatu du, Donostian
Gipuzkoako Foru Aldundiaren 68 egonkortzeko prozesuetatik biri helegitea jarri die CCOOk, euskarari lotutako eskaera apaldu dadin, eta gaur hasi da horietako bati dagokion epaiketa.
LABek euskararen aurkako «olatu judiziala» salatu du, Donostian. Gipuzkoako Foru Aldundiaren 68 egonkortzeko prozesuetatik biri helegitea jarri die CCOOk, euskarari lotutako eskaera apaldu dadin, eta gaur hasi da horietako bati dagokion epaiketa.
Donostiako Epaitegiaren atariak LAB sindikatuaren protesta bat hartu du administrazioaren lanpostuak egonkortzeko prozesu biren euskara eskakizunen aurkako epaiketa hasi den egunean. Sindikatuak Aldundian duen arduradun Edurne Lizasok azaldu duenez, zaintzaileei dagozkien lanpostuak egonkortzeko bi prozesuak bertan beh...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233569/arcelor-mittalek-urtea-bukatu-arte-luzatu-du-aldi-baterako-erregulazioa.htm
Ekonomia
Arcelor Mittalek urtea bukatu arte luzatu du aldi baterako erregulazioa
Altzairuaren multinazionalak UGT, CCOO eta LSB-USO sindikatuekin adostu du ABEEa. ELAren arabera, ordea, «ez du justifikaziorik».
Arcelor Mittalek urtea bukatu arte luzatu du aldi baterako erregulazioa. Altzairuaren multinazionalak UGT, CCOO eta LSB-USO sindikatuekin adostu du ABEEa. ELAren arabera, ordea, «ez du justifikaziorik».
Arcelor Mittalek aldi baterako enplegu erregulazioak (ABEE) kateatzen jarraitzen du. Apirilean, sei hilabetez bere 7.000 langileren lanaldia laburtzeko erregulazio bat adostu zuen CCOO, UGT eta LSB-USOrekin, eta orain, sindikatu horiekin beraiekin hitzartu du erregulazioak urtea amaitu arte irautea. Altzairuaren multi...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233570/klak-ek-laugarren-denboraldia-hasi-du-bazkide-kanpaina-batekin-batera.htm
Bizigiro
‘Klak’-ek laugarren denboraldia hasi du, bazkide kanpaina batekin batera
Klak.eus webgune berrituan, urteko 50 euroko edo 150 euroko bazkidetza egin daiteke.
‘Klak’-ek laugarren denboraldia hasi du, bazkide kanpaina batekin batera. Klak.eus webgune berrituan, urteko 50 euroko edo 150 euroko bazkidetza egin daiteke.
Klak Gazte Ahotsa egitasmoak laugarren denboraldiari hasiera eman dio gaur. Aurten «jauzi kualitatibo bat» egiteko asmoa adierazi dute proiektuko gazteek, «baina hori oso baldintzatuta egongo da abiatu dugun bazkide kanpainarekin». Klak.eus webgune berrituan, urteko 50 euroko edo 150 euroko bazkidetza egin daiteke. «Ko...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233572/beskoitzeko-ikastolak-15-egun-eman-dizkio-herriko-etxeari-laquoerantzun-politikoraquo-bat-emateko.htm
Gizartea
Beskoitzeko ikastolak 15 egun eman dizkio herriko etxeari «erantzun politiko» bat emateko
Ikastola eraikitzeko proiektuari herriko etxeak behin eta berriz oztopoak jarri dizkiela salatu dute. Seaskak iragarri du eraikuntza egiteko erantzunik ez badute «mobilizazio fase batera» pasatuko direla.
Beskoitzeko ikastolak 15 egun eman dizkio herriko etxeari «erantzun politiko» bat emateko. Ikastola eraikitzeko proiektuari herriko etxeak behin eta berriz oztopoak jarri dizkiela salatu dute. Seaskak iragarri du eraikuntza egiteko erantzunik ez badute «mobilizazio fase batera» pasatuko direla.
Beskoitze: Ikastola baten garapena blokeatzen duen herri bakarra zioen pankarta baten gibelean, agerraldia egin dute goizean Beskoitzeko (Lapurdi) ikastolako burasoek Seaskako kideekin batean. Salatu dute Fabienne Aiensa herriko auzapezak eta haren talde politikoak ikastola eraikitzeko «etengabeko» oztopoak ezartzen di...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233573/presidentea-kargugabetuta-aebetako-ordezkarien-ganberako-jarduna-eten-dute.htm
Mundua
Presidentea kargugabetuta, AEBetako Ordezkarien Ganberako jarduna eten dute
Errepublikanoen eskuin muturreko multzo txiki baten ekimenez, beren alderdikide Kevin McCarthy behe ganberako presidente kargutik kendu dute. Demokraten eskaeren aurrean amore ematea egozten diote.
Presidentea kargugabetuta, AEBetako Ordezkarien Ganberako jarduna eten dute. Errepublikanoen eskuin muturreko multzo txiki baten ekimenez, beren alderdikide Kevin McCarthy behe ganberako presidente kargutik kendu dute. Demokraten eskaeren aurrean amore ematea egozten diote.
AEBetako Ordezkarien Ganberak instituzio horretako presidentea, Kevin McCarthy errepublikanoa, kargugabetzea onartu zuen atzo, eta, orduan, diputatu errepublikano batek oihu egin zuen, galdera bat planteatuz: «Eta orain, zer?». Izan ere, AEBetan aurrenekoz kendu dute Ordezkarien Ganberako presidente bat. Ez dago argi z...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233574/howardek-kontratua-berritu-du-baskoniarekin-2026ra-arte.htm
Kirola
Howardek kontratua berritu du Baskoniarekin 2026ra arte
Jokalari estatubatuarrak eta Gasteizko taldeak beste bi denboraldiz luzatu dute kontratua. Baskoniak bere jokalaririk erabakigarriena lotzea lortu du.
Howardek kontratua berritu du Baskoniarekin 2026ra arte. Jokalari estatubatuarrak eta Gasteizko taldeak beste bi denboraldiz luzatu dute kontratua. Baskoniak bere jokalaririk erabakigarriena lotzea lortu du.
Klubak eta jokalariak lortu duten akordioaren arabera, soldata nabarmen igoko da kanpaina honetan bertan, eta, are gehiago, hurrengo bietan. AEBetako jokalaria Europa ligan gehien irabazten dutenen artean kokatuko da. Baskoniak Europako saskiratzailerik onenetako baten eskubideak bermatzen ditu, nahiz eta sinatu zen bi...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233575/fantasia-da-lelopean-egingo-dute-aurtengo-durangoko-azoka.htm
Kultura
'Fantasia da!' lelopean egingo dute aurtengo Durangoko Azoka
Abenduaren 6tik 10era izango da azokaren 58. aldia. Kartelaren aurkezpena egin dute gaur.
'Fantasia da!' lelopean egingo dute aurtengo Durangoko Azoka. Abenduaren 6tik 10era izango da azokaren 58. aldia. Kartelaren aurkezpena egin dute gaur.
Abenduaren 6tik 10era, Fantasia da! lelopean egingo dute Durangoko Azokaren 58. aldia. Hain justu, kartelaren eta leloaren aurkezpen prentsaurrekoa egin dute gaur. Ximon Agirre artistak sortu du aurtengo kartela, fantasiaren gaia ardatz hartuta. Ideia nagusia «mundu propio bat sortzea» izan dela azaldu du, «azokaren el...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233576/bizik-ez-du-egiazko-eztabaidarik-antolatzen-baina-independentea-ote-da.htm
Iritzia
Bizik ez du egiazko eztabaidarik antolatzen, baina independentea ote da?
Bizik ez du egiazko eztabaidarik antolatzen, baina independentea ote da?.
Gure ustez Bizik ez du egiazko eztabaidarik antolatzen, hau da, eztabaida erradikalak, arazoen erroetara jotzen dutenak, eta eztabaida libreak, ez eztabaida faltsuak non entzule kopuru handiaren parean diren «pertsonalitateek» hitza monopolizatzen duten, hitzaldien ondotik eta «denbora gelditzen baldin bada» behatzaile...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233577/kpia-ezinbesteko-baldintza-dela-iragarri-dute-bizkaiko-ostalaritzako-langileek.htm
Ekonomia
KPIa ezinbesteko baldintza dela iragarri dute Bizkaiko ostalaritzako langileek
Astelehenean bilduko dira patronalarekin sei hilabeteko negoziazio etenaren ondoren. Jasotako azken eskaintza %5eko soldata igoera izan zen, eta langileek %12koa nahi dute.
KPIa ezinbesteko baldintza dela iragarri dute Bizkaiko ostalaritzako langileek. Astelehenean bilduko dira patronalarekin sei hilabeteko negoziazio etenaren ondoren. Jasotako azken eskaintza %5eko soldata igoera izan zen, eta langileek %12koa nahi dute.
Sei hilabeteko negoziazioen etenaren ondoren, Bizkaiko ostalaritzako sindikatuak eta patronala astelehenean bilduko dira berriz. Sindikatuek eginiko deialdia da, eta 2020az geroztik izoztuta dagoen lan hitzarmena berritzea dute helburu. Langileen ordezkariek «benetako mamia» duten eskaintzak eskatu dituzte, azken hartu...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233578/eh-bilduk-eajri-eta-pse-eeri-eskatu-die-hizkuntza-ereduen-zuzenketa-argitzeko.htm
Gizartea
EH Bilduk EAJri eta PSE-EEri eskatu die hizkuntza ereduen zuzenketa argitzeko
Koalizioa abertzaleak salatu du «gidoi aldaketa bat» egon dela, hezkuntza ereduen aipua egin dutelako EAEko Hezkuntza Lege proiektuari jarritako zuzenketan, orain artean ez bezala. EAJri «PSE-EEren markoa onartzea» leporatu dio.
EH Bilduk EAJri eta PSE-EEri eskatu die hizkuntza ereduen zuzenketa argitzeko. Koalizioa abertzaleak salatu du «gidoi aldaketa bat» egon dela, hezkuntza ereduen aipua egin dutelako EAEko Hezkuntza Lege proiektuari jarritako zuzenketan, orain artean ez bezala. EAJri «PSE-EEren markoa onartzea» leporatu dio.
«Gidoi aldaketa bat». Horixe ikusi du EH Bilduk atzo EAJk eta PSE-EEk egindako akordioan. Hain zuzen ere, atzo amaitu zen EAEko Hezkuntza Lege proiektuari zuzenketak ipintzeko epea, eta EAJk eta PSE-EEk hizkuntza ereduen sistemari eustea jaso dute horietako batean. Orain arte, hezkuntza akordioan eta lege proiektuan, e...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233579/autoglas-glavistako-25-langile-lantegian-itxi-dira-kaleratzeak-salatzeko.htm
Ekonomia
Autoglas-Glavistako 25 langile lantegian itxi dira, kaleratzeak salatzeko
Glavistako 240 langile kaleratzeko espedientea aurkeztu zuten joan den astean epaitegietan
Autoglas-Glavistako 25 langile lantegian itxi dira, kaleratzeak salatzeko. Glavistako 240 langile kaleratzeko espedientea aurkeztu zuten joan den astean epaitegietan
Laudioko (Araba) Glavista lantegiko 240 langile kaleratzeko espedientearen aurka egiten hasi dira enpresako langileak, eta gaur horietako 25ek itxialdia egin dute lantegian. Oraintxe lantegiaren barruan daude, eta motxilekin eta lo egiteko materialarekin sartu dira. Joan den astean aurkeztu zuten epaitegietan, irailar...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233580/laquonehor-ez-da-euskaraz-ariraquo-ehuko-irakaskuntza-fakultatean.htm
Gizartea
«Nehor ez da euskaraz ari» EHUko Irakaskuntza Fakultatean
Irulegiko Irratian duen atalean, Alex Artzelus EHUko ordezko irakasleak azaldu du euskarari dagokionez egoera «peningarria» dela irakaskuntzako ikasleen artean. «Zer euskara ikasiko dute gure haurrek euskaraz mintzatzen ez dakiten irakasleak badituzte?», egin du gogoeta.
«Nehor ez da euskaraz ari» EHUko Irakaskuntza Fakultatean. Irulegiko Irratian duen atalean, Alex Artzelus EHUko ordezko irakasleak azaldu du euskarari dagokionez egoera «peningarria» dela irakaskuntzako ikasleen artean. «Zer euskara ikasiko dute gure haurrek euskaraz mintzatzen ez dakiten irakasleak badituzte?», egin d...
Egoera gordina deskribatu du Alex Artzelus EHUko irakaskuntzako irakasleak Irulegiko Irratian duen atalean. Etorkizuneko irakasleen irakaslea da Leioan, ordezko lanetan ari da, eta Ikastolen beharrik badea ote Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban? atalean azaldu du euskararen presentzia eskasa dela ikasleen artean: «Desgusta...
2023-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/233581/ampok-energia-trantsizio-globala-bultzatzea-du-helburu.htm
albisteak
Ampok energia trantsizio globala bultzatzea du helburu
Ampo Idiazabalgo kooperatiba lider globala da energiaren sektoreko aplikazio eta industria zorrotzenetarako balio teknologiko handiko balbulak diseinatzen eta fabrikatzen, eta nazioarteko erreferentea da erabat mekanizatutako galdaketa-osagaietan 1964.urtetik.
Ampok energia trantsizio globala bultzatzea du helburu. Ampo Idiazabalgo kooperatiba lider globala da energiaren sektoreko aplikazio eta industria zorrotzenetarako balio teknologiko handiko balbulak diseinatzen eta fabrikatzen, eta nazioarteko erreferentea da erabat mekanizatutako galdaketa-osagaietan 1964.urtetik.
Energia-trantsizio globala bultzatuz, etorkizunerako energia-eredu deskarbonizatuago, jasangarriago eta eraginkorrago baten garapenaren alde lan egiten du Idiazabalgo (Gipuzkoa) Ampo kooperatibak. Ildo honetatik, erabat inplikatuta dago deskarbonizaziorako beharrezkoa den energia-trantsizioan aurrera egitea ahalbidetuk...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233582/auzmendi-bekaren-bigarren-deialdiak-hobekuntza-pedagogikoan-jarriko-du-arreta.htm
Gizartea
Auzmendi bekaren bigarren deialdiak hobekuntza pedagogikoan jarriko du arreta
Proposamenak 2023ko abenduaren 1a bitartean igortzen ahalko dira, eta irabazleak 12.000 euro jasoko ditu.
Auzmendi bekaren bigarren deialdiak hobekuntza pedagogikoan jarriko du arreta. Proposamenak 2023ko abenduaren 1a bitartean igortzen ahalko dira, eta irabazleak 12.000 euro jasoko ditu.
Joxe Mari Auzmendi hezkuntza bekaren bigarren deialdia aurkeztu dute gaur Hernaniko Udalak (Gipuzkoa) eta Hik Hasi egitasmoak. Ainhoa Azpirotz Hik Hasi egitasmoko arduradunak adierazi duenez, aurtengo deialdiak hobekuntza pedagogikoan eta ikerketan jarriko du arreta: «Bekara aurkeztuko diren proiektuek ikastetxeei hobe...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233583/gorronok-ez-du-gernikako-alkatetza-utziko-ordezkoa-anaia-izango-dela-bermatu-arte.htm
Politika
Gorroñok ez du Gernikako alkatetza utziko ordezkoa anaia izango dela bermatu arte
Guztiontzako Herria plataformak leporatu dio EAJri akordioa bete ez izana, eta, hori egin bitartean, alkatetzan jarraitzeko eskatu dio Gorroñori.
Gorroñok ez du Gernikako alkatetza utziko ordezkoa anaia izango dela bermatu arte. Guztiontzako Herria plataformak leporatu dio EAJri akordioa bete ez izana, eta, hori egin bitartean, alkatetzan jarraitzeko eskatu dio Gorroñori.
Gernika-Lumoko alkatetzaren inguruko polemikak ez du akaberarik, eta beste norabide bat hartu du orain. Udal hauteskundeen ostean, Jose Maria Gorroño buru duen GH Guztiontzako Herria plataformak eta EAJk akordioa egin zuten EH Bildu alkatetzatik aldentzeko. Akordio horren arabera, Gorroño alkatea izango zen behin-behin...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233584/puntu-kuantikoen-aurkitzaileek-jaso-dute-kimikako-nobel-saria.htm
Gizartea
Puntu kuantikoen aurkitzaileek jaso dute Kimikako Nobel saria
Moungi Bawendik, Louis E. Brusek eta Alexei Ekimovek jaso dute saria. Aurkitu dituzten puntu kuantikoei esker garatu dira telebistaren pantailak eta LED bonbillak, eta minbiziaren aurkako kirurgia garatzen lagun dezaten espero da.
Puntu kuantikoen aurkitzaileek jaso dute Kimikako Nobel saria. Moungi Bawendik, Louis E. Brusek eta Alexei Ekimovek jaso dute saria. Aurkitu dituzten puntu kuantikoei esker garatu dira telebistaren pantailak eta LED bonbillak, eta minbiziaren aurkako kirurgia garatzen lagun dezaten espero da.
Suediako Zientzien Errege Akademiak Kimikako Nobel saria eman die gaur Moungui Bawendi, Louis Brus eta Alexei Ekimov ikerlariei. Puntu kuantikoak aurkitu eta sintetizatu dituzte, eta, horri esker, elektrizitatearen eremuan zein medikuntzan erabilgarriak diren propietateak lortu dituzte. Elektroiak biltzen dituzten nan...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233585/amiantoaren-funtsa-ez-da-indarrean-sartu-oraindik.htm
Ekonomia
Amiantoaren funtsa ez da indarrean sartu oraindik
Sindikatuek eta biktimek elkarteek salatu dute Espainiako Gobernuak eman nahi dituen kalte ordainak ez direla legean adostutakoak.
Amiantoaren funtsa ez da indarrean sartu oraindik. Sindikatuek eta biktimek elkarteek salatu dute Espainiako Gobernuak eman nahi dituen kalte ordainak ez direla legean adostutakoak.
CCOO eta UGT sindikatuek eta Amiantoaren Biktimen Elkarteen Federazioak (Fedavica) salatu dutenez, Espainiako Gobernua amiantoaren biktimentzako konpentsazio funtsa indarrean jartzeko epeak urratzen ari da. Horrekin batera, salatu dute gobernuak eman nahi dituen kalte ordainak ez direla legean adostutakoak. Agiri bate...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233586/gazte-topagune-sozialistako-egitaraua-moldatu-dute-gksk-eta-iak.htm
Politika
Gazte Topagune Sozialistako egitaraua moldatu dute GKSk eta IAk
Urriaren 13an eta 14an egingo dute, Atarrabian eta Burlatan. EH Bilduri eta Sorturi egotzi diete ekitaldia «debekatu» nahi izatea.
Gazte Topagune Sozialistako egitaraua moldatu dute GKSk eta IAk. Urriaren 13an eta 14an egingo dute, Atarrabian eta Burlatan. EH Bilduri eta Sorturi egotzi diete ekitaldia «debekatu» nahi izatea.
Gazte Topagune Sozialistaren egitaraua moldatu dute Gazte Koordinakunde Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek, Atarrabiako eta Burlatako (Nafarroa) udalek hura egiteko baimena ukatu ostean. Bi eragileek EH Bilduri eta Sorturi egotzi diote topagunea «debekatu» izana, baina azaldu dute udalerri horietan egiteko asmoari euts...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233587/laquoeuskararen-ofizialtasuna-aldarrikatzeraraquo-hots-egin-dute-nafarroa-oinez-en-antolatzaileek.htm
Gizartea
«Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzera» hots egin dute Nafarroa Oinez-en antolatzaileek
Heldu den igandeko festa aurkeztu du Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak
«Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzera» hots egin dute Nafarroa Oinez-en antolatzaileek. Heldu den igandeko festa aurkeztu du Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak
Nafarroa Oinez ospatzeko modu bakarra ez, «hamaika» direla gogorarazi dute gaur Andra Mari ikastolako arduradunek. Igandean eginen dute festa Etxarri Aranatzen (Nafarroa), baina aurretik ere aukera izanen da egitarau zabal batez gozatzeko. Gaur aurkeztu dituzte egitaraua, ibilbidea eta festaren nondik norakoak, Iruñean...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233588/foru-hobekuntzaren-erreforma-aztertzeko-lantaldea-osatuko-dute.htm
Politika
Foru Hobekuntzaren erreforma aztertzeko lantaldea osatuko dute
PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak lantaldea sortzeko eskaera erregistratu dute asteon
Foru Hobekuntzaren erreforma aztertzeko lantaldea osatuko dute. PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak lantaldea sortzeko eskaera erregistratu dute asteon
Azkenean. Asteon, PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak lantaldea osatzeko eskaera erregistratu dute parlamentuan. Kostatu da, baina. 2019ko akordio programatikoan jaso zen Foru Hobekuntzaren berritzea aztertzeko lantalde bat sortuko zela, baina azkenean ez zen ezer egin. 2021ean Foru Komunitatearen egoera...
2023-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/233589/migrazio-krisietan-neurri-zorrotzagoak-hartu-ahalko-dituzte-ebko-estatuek.htm
Mundua
Migrazio krisietan neurri zorrotzagoak hartu ahalko dituzte EBko estatuek
Besteak beste, asilorik lortzen ez duten migratzaileak denbora luzeagoan eduki ahalko dituzte atxilo. Europarlamentuak izango du azken hitza, 2024an.
Migrazio krisietan neurri zorrotzagoak hartu ahalko dituzte EBko estatuek. Besteak beste, asilorik lortzen ez duten migratzaileak denbora luzeagoan eduki ahalko dituzte atxilo. Europarlamentuak izango du azken hitza, 2024an.
EB Europako Batasuneko estatu kideetako Barne ministroek hiru urte eman dituzte blokeko migrazio eta asilo legeen erreformak eztabaidatzen. Azkenean, atzo adostu zuten Migraziorako Itunean negoziatzeko falta zuten azken puntua, hain zuzen, migrazio krisi posible bati aurre egiteko nola jokatu zehazten duena. Edonola er...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233590/festen-gaurkotu-bat-taulara.htm
Kultura
‘Festen’ gaurkotu bat taulara
Thomas Vinterberg zinemagilearen ‘Festen’ filmean oinarritutako antzezlana estreinatuko du ostiralean Bilboko Arriaga antzokiak. Maria Goirizelaiak zuzendu du obra, eta Kepa Errastik ekarri du euskarara.
‘Festen’ gaurkotu bat taulara. Thomas Vinterberg zinemagilearen ‘Festen’ filmean oinarritutako antzezlana estreinatuko du ostiralean Bilboko Arriaga antzokiak. Maria Goirizelaiak zuzendu du obra, eta Kepa Errastik ekarri du euskarara.
«Barrutik ustelduta dagoen ustezko familia perfektua erakusten du Festen antzezlanak, oso modu gordinean». Thomas Vinterberg zinemagile danimarkarraren filmik ezagunenetako bat eszenaratzeko lanetan dabil Maria Goirizelaia zuzendaria egunotan, Bilboko Arriaga antzokian. Pieza hori da antzokiaren denboraldi honetako eko...
2023-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/233591/erreferente-bat-agurtu-dute.htm
Gizartea
Erreferente bat agurtu dute
Xabier Mendigurenen beila izan da Donostian, eta han izan dira euskalgintzako hainbat eragile
Erreferente bat agurtu dute. Xabier Mendigurenen beila izan da Donostian, eta han izan dira euskalgintzako hainbat eragile
Lore sortak, euskalgintza arloko aditu andana eta isiltasuna. Horiek izan dira nagusi gaur arratsaldean Donostiako Errekaldeko beilatokian. Xabier Mendiguren Bereziartu herenegun hil zen, eta gaur izan da haren beila. Euskalgintzako erreferenteetako bat izan den heinean, haren heriotza ez da oharkabean pasatu, eta egun...
2023-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/233613/muturreko-irail-batek-inoizko-urterik-beroena-bihurtu-du-2023a.htm
Mundua
Muturreko irail batek inoizko urterik beroena bihurtu du 2023a
Copernicusek iragarri du, amaitzeko lau hilabeteren faltan, 2023a dela inoizko urterik beroena. 1,5 graduko berotzearen langa gainditzea gertu dauka urteak, hurrengo hilabeteak ere beroak izatea espero baitute.
Muturreko irail batek inoizko urterik beroena bihurtu du 2023a. Copernicusek iragarri du, amaitzeko lau hilabeteren faltan, 2023a dela inoizko urterik beroena. 1,5 graduko berotzearen langa gainditzea gertu dauka urteak, hurrengo hilabeteak ere beroak izatea espero baitute.
Uda meteorologikoaren sokari eutsi dio irailak ere. Are gehiago, tenkatu egin du. Aurtengo bigarren seiurtekoan izaten ari diren muturreko tenperaturek jarraipena izan dute, eta aurtengo iraila, mundu mailan, inoiz neurtutako irailik beroena izan da: 16,38ko batez besteko tenperatura neurtu du Copernicusen Europako Bat...
2023-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/233614/negoziazioa-desblokeatu-ezean-anbulantzietako-langileek-lanuzteak-mantenduko-dituzte.htm
Gizartea
Negoziazioa desblokeatu ezean, anbulantzietako langileek lanuzteak mantenduko dituzte
Patronalaren jarrerak negoziazio mahaiari «zilegitasuna kentzen» diola adierazi du LSB-USO sindikatuak.
Negoziazioa desblokeatu ezean, anbulantzietako langileek lanuzteak mantenduko dituzte. Patronalaren jarrerak negoziazio mahaiari «zilegitasuna kentzen» diola adierazi du LSB-USO sindikatuak.
Anbulantzietako langileek kontzentrazioa egin dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean. Adierazi dute patronalak ez badu hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzen, jada deituak dituzten lanuzteak mantenduko dituztela. Hilaren 9an, 10ean eta 11n izanen dira. LSB-USO sindikatuak ohar bidez eman du agerraldiaren berri...
2023-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/233615/enaut-uson-irabazle-espainiako-kopako-bigarren-proban.htm
albisteak
Eñaut Uson irabazle Espainiako Kopako bigarren proban
Maila nagusian Ainhize Belar hirugarren izan zen Torrejon de Ardoz-en (Madril, Espainia) jokatutako proban, eta Elur Arteaga ere, Getafeko lehen proban bezala, hirugarren izan zen 18 urtez azpikoetan. Hirugarren eta azken proba Vilanova i la Geltrun (Katalunia) jokatuko da urriaren 14an eta 15an.
Eñaut Uson irabazle Espainiako Kopako bigarren proban. Maila nagusian Ainhize Belar hirugarren izan zen Torrejon de Ardoz-en (Madril, Espainia) jokatutako proban, eta Elur Arteaga ere, Getafeko lehen proban bezala, hirugarren izan zen 18 urtez azpikoetan. Hirugarren eta azken proba Vilanova i la Geltrun (Katalunia) jok...
Kirol eskaladako zailtasuneko modalitatean Espainiako Kopako bigarren proba jokatu zen aurreko asteburuan Torrejon de Ardoz herriko (Madril) Indoorwall instalazioetan. Bigarren proba horretan euskal eskalatzaileen emaitzak hobeak izan ziren Getafeko lehenbizikoan baino. 200 eskalatzaile baino gehiago lehiatu ziren mail...
2023-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/233616/gizon-bat-atxilotu-dute-iruntildeean-bikotekide-ohia-hiltzen-saiatzeagatik.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, bikotekide ohia hiltzen saiatzeagatik
Arma zuri batekin eraso dio emakumeari, eta lepoan, besoetan eta eskuetan zauritu. Ospitalean da emaztea. Andrearen ama ere zauritu du erasoan.
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, bikotekide ohia hiltzen saiatzeagatik. Arma zuri batekin eraso dio emakumeari, eta lepoan, besoetan eta eskuetan zauritu. Ospitalean da emaztea. Andrearen ama ere zauritu du erasoan.
Poliziak gizon bat atxilotu zuen atzo arratsean Iruñean, bikotekide ohia hiltzen saiatzea egotzita. Arma zuri batekin eraso zion emakumeari, eta larriki zauritu zuen lepoan, eskuetan eta besoetan. Haren bizitza ez da arriskuan, baina larriki zauritua da, eta ospitalean da oraindik. Erasoan, emakumearen ama ere zauritu...
2023-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/233617/motelaldi-betean-gipuzkoan-4000-enplegu-sortuko-direla-esan-du-adegik.htm
Ekonomia
Motelaldi betean Gipuzkoan 4.000 enplegu sortuko direla esan du Adegik
Interes tasen igoera bihurtzen ari da Gipuzkoako enpresen buruhauste handienetako bat. Egoera lasaitzean %2ko hazkunde tasara itzultzea espero dute
Motelaldi betean Gipuzkoan 4.000 enplegu sortuko direla esan du Adegik. Interes tasen igoera bihurtzen ari da Gipuzkoako enpresen buruhauste handienetako bat. Egoera lasaitzean %2ko hazkunde tasara itzultzea espero dute
Testuinguru ekonomikoa aldatzen ari da, eta, nola ez, enpresen kezkak ere bai. Inflazio tasa handiei aurre egiteko, interes tasak igo dituzte Mendebaldeko banku zentral gehienek, eta horrek balaztatu egin ditu inbertsioa eta hazkunde ekonomikoa. Hala ere, motelaldi garai betean Gipuzkoako enpresek 2023an 4.000 enplegu ...
2023-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/233618/anduezaren-esanetan-eaj-eta-pse-ee-bat-datoz-eta-agian-bildarratz-da-ereduei-buruzko-interpretazio-okerra-egin-duena.htm
Gizartea
Anduezaren esanetan, EAJ eta PSE-EE bat datoz, «eta agian Bildarratz da ereduei buruzko interpretazio okerra egin duena»
Hezkuntza Legerako zuzenketetan gobernuko bazkideek egin duten akordioa ona dela esan du, «eredu elebakarra ezar ez dadin bermatzen duelako» eta familiek eredua hauta dezaten bermatzen duelako.
Anduezaren esanetan, EAJ eta PSE-EE bat datoz, «eta agian Bildarratz da ereduei buruzko interpretazio okerra egin duena». Hezkuntza Legerako zuzenketetan gobernuko bazkideek egin duten akordioa ona dela esan du, «eredu elebakarra ezar ez dadin bermatzen duelako» eta familiek eredua hauta dezaten bermatzen duelako.
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak kazetariei erantzun die gaur, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura zela eta, korridoreetan, Hezkuntza Legeari buruz EAJk eta PSE-EEk egin duten akordioaz azalpenak emateko. Atzo esandakoa berretsi du: adostutako zuzenketen bidez, eredu elebakarra ezar ez dadin bermatzen da, eta f...
2023-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/233619/erreniegan-lhko-hirugarren-gela-bat-eta-ratioen-jaitsiera-orokorra-eskatu-dituzte-sindikatuek.htm
Gizartea
Erreniegan LHko hirugarren gela bat eta «ratioen jaitsiera orokorra» eskatu dituzte sindikatuek
Steilas, LAB, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek eta Sortzen elkarteak protesta egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean.
Erreniegan LHko hirugarren gela bat eta «ratioen jaitsiera orokorra» eskatu dituzte sindikatuek. Steilas, LAB, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek eta Sortzen elkarteak protesta egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean.
Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak ezin kabituta daude Zizurko Erreniega eskolan (Nafarroa). Gehienezko ratioa 25 ikaslekoa da gela bakoitzeko, eta, langa hori gainditua duten arren, Hezkuntza Departamentuak uko egin dio beste gela bat zabaltzeari. Hori salatzeko, Erreniegako hezkuntza komunitatea kalera atera da as...
2023-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/233620/jon-fosse-idazle-norvegiarrak-irabazi-du-nobel-saria.htm
Kultura
Jon Fosse idazle norvegiarrak irabazi du Nobel saria
Nobela, narrazioa, haur literatura eta saiakera landu ditu, baina, batik bat, antzerki lanek bihurtu dute idazle ezaguna.
Jon Fosse idazle norvegiarrak irabazi du Nobel saria. Nobela, narrazioa, haur literatura eta saiakera landu ditu, baina, batik bat, antzerki lanek bihurtu dute idazle ezaguna.
Jon Fosse (Haugesund, Norvegia, 1959) idazleak irabazi du 2023ko Literaturako Nobel saria. Suediako akademiak gaur eguerdian eman du erabakiaren berri; nabarmendu du idazlearen obra «berritzailea» dela, eta «esan ezin denari ahotsa» eman diola. «Giza kondizioa da haren obraren gai nagusia, generoa edozein dela ere, eta...
2023-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/233621/amaia-gabantxok-irabazi-du-bigarrenez-etxepare-itzulpen-saria.htm
Kultura
Amaia Gabantxok irabazi du, bigarrenez, Etxepare itzulpen saria
Miren Agur Meaberen 'Hezurren erretura' liburua itzuli du ingelesera Gabantxok. Galesko Parthian Books argitaletxeak argitaratu du.
Amaia Gabantxok irabazi du, bigarrenez, Etxepare itzulpen saria. Miren Agur Meaberen 'Hezurren erretura' liburua itzuli du ingelesera Gabantxok. Galesko Parthian Books argitaletxeak argitaratu du.
«Oso pozgarria da Miren Agurren lan bat itzultzeagatik sari hau jasotzea». Hala esan du Amaia Gabantxo itzultzaileak (Bermeo, Bizkaia, 1973) gaur goizean, Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria jaso bezain laster. Miren Agur Meaberen Hezurren erretura liburua itzuli du ingelesera, eta saria eskuratzen duen bigarren aldi...
2023-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/233622/indarkeriaren-biktima-diren-hamar-adingabetatik-zortzi-neskak-dira.htm
Gizartea
Indarkeriaren biktima diren hamar adingabetatik zortzi neskak dira
Save the Children erakundeak umeen kontrako sexu erasoei buruzko sententziak aztertu ditu, eta ondorioztatu du prozesu judiziala luzatu egin dela.
Indarkeriaren biktima diren hamar adingabetatik zortzi neskak dira. Save the Children erakundeak umeen kontrako sexu erasoei buruzko sententziak aztertu ditu, eta ondorioztatu du prozesu judiziala luzatu egin dela.
Adingabeen kontrako hamar sexu erasotatik zortzitan, erasotzailea familiako kide bat edo umearen ezagun bat izan ohi da. Hala dio Save the Children erakundeak argitaratu berri duen txosten batek: Por una justicia a la altura de la infancia (Haurtzaroaren pareko justizia batengatik). Dokumentua egiteko, adingabeen kontr...
2023-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/233623/sanchezek-ez-du-amnistiari-buruzko-jarrera-finkatuko-negoziatu-arte.htm
Mundua
Sanchezek ez du amnistiari buruzko jarrera «finkatuko» negoziatu arte
Inbestidura saioa premiazkotzat jo du Sanchezek. Ordurako gehiengo parlamentarioa osatzeko «topalekua» bilatu behar dutela dio.
Sanchezek ez du amnistiari buruzko jarrera «finkatuko» negoziatu arte. Inbestidura saioa premiazkotzat jo du Sanchezek. Ordurako gehiengo parlamentarioa osatzeko «topalekua» bilatu behar dutela dio.
Europako Erkidego Politikoaren topaketa egiten ari dira gaur Granadan (Espainia), eta han dira Europako estatuetako buruak; tartean, Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidente eta PSOEren presidentegaia. Granadako Kongresu Jauregirantz zihoala, galdera bota dio kazetari batek: «Amnistiarik izango da edo ez?». Sanche...
2023-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/233624/32-milioi-eurotik-gorako-ondareen-jabeek-ordainduko-dute-zerga-berezia.htm
Ekonomia
3,2 milioi eurotik gorako ondareen jabeek ordainduko dute zerga berezia
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek fortuna handien gaineko zergaren baldintzak hitzartu dituzte.
3,2 milioi eurotik gorako ondareen jabeek ordainduko dute zerga berezia. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek fortuna handien gaineko zergaren baldintzak hitzartu dituzte.
Espainian baino urtebete geroago, baina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere aplikatuko da fortuna handien gaineko aldi baterako zerga berezia. Zerga hori arautzen duten foru arauen proiektuaren aurrekoak gaur onartu dituzte hiru foru gobernuek, eta asmoa da urtea bukatu aurretik onartua izatea. Batzar nagusietako ezta...
2023-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/233625/gaur-hasiko-dira-dantzan-bilaka-koreografia-jardunaldiak.htm
Kultura
Gaur hasiko dira Dantzan Bilaka koreografia jardunaldiak
Askotariko mugimendu hizkuntzak nahasten dituzten lanak aurkeztuko dituzte parte hartzaileek. Igandera arte iraungo dute, eta Bilboko Alondegian izango dira
Gaur hasiko dira Dantzan Bilaka koreografia jardunaldiak. Askotariko mugimendu hizkuntzak nahasten dituzten lanak aurkeztuko dituzte parte hartzaileek. Igandera arte iraungo dute, eta Bilboko Alondegian izango dira
«Lan koreografikoen prozesuak partekatzeko esparru bat» dira Dantzan Bilaka aurkezpen jardunaldiak. Hala azaldu dute Maia Villot eta Angela Millano batzorde artistikoko kideek. Duela lau urte egin zituzten lehen aldiz dantza sorkuntza sustatzeko topaketak, eta «oso aberasgarriak» izan direla ziurtatu dute. Artistek ema...
2023-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/233626/makrozentral-fotovoltaikoek-eragindako-kolonizazio-mehatxua-salatu-du-arabako-nekazari-elkarteak.htm
Gizartea
«Makrozentral fotovoltaikoek» eragindako «kolonizazio mehatxua» salatu du Arabako Nekazari Elkarteak
Duranan, Zurbaon, Arroiaben, Uribarri Ganboan, Arzubiagan eta Uribarri Arratzuan panel fotovoltaikoak jartzeko plana abiarazi du Arratzua-Ubarrundiko Udalak, «nekazaritzarako balio handia» duten lurrak «okupatuz».
«Makrozentral fotovoltaikoek» eragindako «kolonizazio mehatxua» salatu du Arabako Nekazari Elkarteak. Duranan, Zurbaon, Arroiaben, Uribarri Ganboan, Arzubiagan eta Uribarri Arratzuan panel fotovoltaikoak jartzeko plana abiarazi du Arratzua-Ubarrundiko Udalak, «nekazaritzarako balio handia» duten lurrak «okupatuz».
Dekretu baten bidez onartu zuen Blanca Antepara Arratzua-Ubarrundiko alkateak (EAJ) Vitoria Solar-1 Eguzki Instalazio Fotovoltaikoaren Plan Berezia, abuztuaren 29an. Arratzu-Ubarrundia udalerriko 1.100 hektareatan bi makrozentral fotovoltaiko ezartzea aurreikusten du planak —Vitoria Solar-1 eta Vitoria Solar-2—; Durana...
2023-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/233627/errusiaren-bonbardaketa-batek-gutxienez-51-pertsona-hil-ditu-kharkiven.htm
Mundua
Errusiaren bonbardaketa batek gutxienez 51 pertsona hil ditu Kharkiven
Ukrainako iturri ofizialek jakinarazi dutenez, denda baten eta kafetegi baten kontrakoa izan da erasoa. «Nahita egindako terrorismo ekintza bat da», salatu du Zelenskik.
Errusiaren bonbardaketa batek gutxienez 51 pertsona hil ditu Kharkiven. Ukrainako iturri ofizialek jakinarazi dutenez, denda baten eta kafetegi baten kontrakoa izan da erasoa. «Nahita egindako terrorismo ekintza bat da», salatu du Zelenskik.
Errusiako armadaren bonbardaketa baten ondorioz, gutxienez 51 pertsona hil dira, gaur, Kharkiv eskualdeko Kupiansk hirian, Ukraina ekialdean. Associated Press berri agentziak iturri ofizialak aipatuz kaleratu duenez, denda bati eta kafetegi bati egin diete eraso Kremlinen indarrek, han 13:15 inguru zirenean. «Krimen iz...
2023-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/233628/turismo-gastronomikoaren-munduko-foroa-hasi-da-tabakaleran.htm
Bizigiro
Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroa hasi da Tabakaleran
MTE Munduko Turismo Erakundeak turismo arduratsuaren enbaxadore izendatu ditu Pedro Subijana eta Martin Berasategi euskal sukaldariak, eta Fatmata Binta Sierra Leonakoa. Gastronomiaren alde egin duten lana eta tokiko produktuari ematen dioten balioa saritu dituzte.
Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroa hasi da Tabakaleran. MTE Munduko Turismo Erakundeak turismo arduratsuaren enbaxadore izendatu ditu Pedro Subijana eta Martin Berasategi euskal sukaldariak, eta Fatmata Binta Sierra Leonakoa. Gastronomiaren alde egin duten lana eta tokiko produktuari ematen dioten balioa saritu dit...
Gaur hasi eta larunbatean amaituko da, Donostian, Turismo Gastronomikoaren VIII. Munduko Foroa. Goizean egin dute inaugurazio ekitaldia, eta han izan dira, besteak beste, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua; Rosana Morillo Espainiako Gobernuko Turismoko Estatu idazkaria; Azah...
2023-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/233629/moralaren-poliziaren-ustezko-eraso-baten-ondorioz-koman-dagoen-neska-baten-afera-ikertzeko-eskatu-dute.htm
Mundua
Moralaren Poliziaren ustezko eraso baten ondorioz koman dagoen neska baten afera ikertzeko eskatu dute
Ilea estalita ez eramateagatik bultzatu zuen Moralaren Poliziak, Teherango Metroan, lekukoen arabera. Agintarien arabera, berez erori zen, «tentsio jaitsiera batek zorabiatuta».
Moralaren Poliziaren ustezko eraso baten ondorioz koman dagoen neska baten afera ikertzeko eskatu dute. Ilea estalita ez eramateagatik bultzatu zuen Moralaren Poliziak, Teherango Metroan, lekukoen arabera. Agintarien arabera, berez erori zen, «tentsio jaitsiera batek zorabiatuta».
Igandean gertatu zen, Irango hiriburuko Shohada metro geltokian. Zabaldu dituzten zaintza kameretako irudietan ikus daitekeenez, neska talde bat sartu zen trenean. Ilea bistan zuten lagunek. Baina, berehala, ikusten da nola neskek besoetan ateratzen duten haietako bat. Armita Geravand da lurrean dagoen neska; 16 urte ...
2023-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/233630/plastiko-konpostagarriz-eginiko-poltsak-toxikoagoak-direla-ondorioztatu-dute.htm
Bizigiro
Plastiko konpostagarriz eginiko poltsak toxikoagoak direla ondorioztatu dute
Ohartarazi dutenez, konposta egitean poltsa konpostagarriak erabiltzean, konposta kutsatzen dute.
Plastiko konpostagarriz eginiko poltsak toxikoagoak direla ondorioztatu dute. Ohartarazi dutenez, konposta egitean poltsa konpostagarriak erabiltzean, konposta kutsatzen dute.
Plastiko konpostagarrien poltsetan toxikotasun handia dagoela frogatu dute Espainiako Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) ikertzaileek, in vitro egindako azterketa batean. Gainera, ikusi dute toxikotasun hori handitu egiten dela fotodegradazioarekin, hau da, izpi ultramoreek haietan eragiten dutenean. Jour...
2023-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/233631/gutxienez-80-lagun-hil-dira-sirian-drone-bidezko-eraso-baten-ondorioz.htm
Mundua
Gutxienez 80 lagun hil dira Sirian, drone bidezko eraso baten ondorioz
Homs hiriko akademia militar bateko zeremonia batean izan da erasoa. Arratsaldetik Idlib probintziako zenbait eremu bonbardatzen ari da Siriako Gobernua.
Gutxienez 80 lagun hil dira Sirian, drone bidezko eraso baten ondorioz. Homs hiriko akademia militar bateko zeremonia batean izan da erasoa. Arratsaldetik Idlib probintziako zenbait eremu bonbardatzen ari da Siriako Gobernua.
Drone bidezko eraso batean, gutxienez 80 lagun hil eta ehunka zauritu dira gaur Sirian, Homs hirian. Akademia militar bateko zeremonia baten erdian izan da, 18:00ak izateko ordu erdiren faltan. Siriako Osasun Ministerioak handik ordu gutxira jakinarazi duenez, zibilak eta militarrak daude hildakoen artean, baita sei ha...
2023-10-5
https://www.berria.eus/albisteak/233632/buesaren-omenezko-monolitoari-eraso-egin-diote-pintura-beltzarekin.htm
Politika
Buesaren omenezko monolitoari eraso egin diote pintura beltzarekin
Fernando Buesa Blanco fundazioak salatu du «gorrotoaren diskurtsoa bizirik» dagoela oraindik gizartean.
Buesaren omenezko monolitoari eraso egin diote pintura beltzarekin. Fernando Buesa Blanco fundazioak salatu du «gorrotoaren diskurtsoa bizirik» dagoela oraindik gizartean.
ETAk 2000. urtean hil zuen PSE-EEko gidari Fernando Buesa, eta haren omenezko monolitoaren plaka pintura beltzarekin estali dute Gasteizen, Fernando Buesa Blanco fundazioak salatu duenez. Jorge Diez bizkartzaina ere hil zuten atentatu horretan. Fundazioak salatu du «gorrotoaren diskurtsoa bizirik» dagoela oraindik giza...
2023-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/233658/uiaak-arbuiatu-egin-du-alpinismoaren-historia-aldatzeko-ahalegina.htm
albisteak
UIAAk arbuiatu egin du alpinismoaren historia aldatzeko ahalegina
Alpinismo Elkarteen Nazioarteko Batasunak (UIAA) adierazpen bat kaleratu du, eta gaitzetsi egin du historia auzitan jartzeko saioa eta Reinhold Messner, Jerzy Kukuczka, Erhard Loretan, Alberto Iñurrategi, Edurne Pasaban, Juanito Oiarzabal eta beste hainbat alpinista hamalau zortzimilakoen zerrendatik ezabatzeko asmoa.
UIAAk arbuiatu egin du alpinismoaren historia aldatzeko ahalegina. Alpinismo Elkarteen Nazioarteko Batasunak (UIAA) adierazpen bat kaleratu du, eta gaitzetsi egin du historia auzitan jartzeko saioa eta Reinhold Messner, Jerzy Kukuczka, Erhard Loretan, Alberto Iñurrategi, Edurne Pasaban, Juanito Oiarzabal eta beste hain...
Himalaiako urak bere bidera itzuliko ote dira? Erberhard Jurgalski dokumentalistak eginiko ikerketa eta neurketa zehatzen ondotik mendi munduan sortu den burrunbaren berri eman zuen BERRIAk Hamalau zortzimilakoen historia ezbaian? erreportajean. Teknologia berriekin eginiko neurketa zehatz horien arabera, Manaslu, Anna...
2023-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/233659/laquooposizioaren-oposizioaraquo-izateari-uzteko-esan-dio-eh-bilduk-urkulluri.htm
Politika
«Oposizioaren oposizioa» izateari uzteko esan dio EH Bilduk Urkulluri
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Nerea Kortajarena legebiltzarkideari erantzun dio ea «hain kezka handia» eragiten ote dien Urkullu EAJko lehendakarigai izateko aukerak. Kortajarenak «egungo egoeraren diagnostiko zorrotz bat» egiteko eskatu dio Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran.
«Oposizioaren oposizioa» izateari uzteko esan dio EH Bilduk Urkulluri. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Nerea Kortajarena legebiltzarkideari erantzun dio ea «hain kezka handia» eragiten ote dien Urkullu EAJko lehendakarigai izateko aukerak. Kortajarenak «egungo egoeraren diagnostiko zorrotz bat» egiteko eskatu dio Eus...
EAJk eta EH Bilduk adierazpen gogorrak egin dizkiote elkarri Eusko Legebiltzarrean, Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Nerea Kortajarena koalizioko bozeramailearen bidez. Laburra izan da bien arteko elkarrizketa: Kortajarenak lehendakariari egindako galdera baten harira sortu da, baina bien adierazpenek islatu dute alde...
2023-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/233660/narges-mohammadi-aktibista-irandarrak-irabazi-du-bakearen-nobel-saria.htm
Mundua
Narges Mohammadi aktibista irandarrak irabazi du Bakearen Nobel saria
Emakumeek Iranen pairatzen duten zapalkuntzaren kontrako ekintzailea saritu du Norvegiako Nobel Batzordeak. Sariduna kartzelatuta dago.
Narges Mohammadi aktibista irandarrak irabazi du Bakearen Nobel saria. Emakumeek Iranen pairatzen duten zapalkuntzaren kontrako ekintzailea saritu du Norvegiako Nobel Batzordeak. Sariduna kartzelatuta dago.
Iranen emakumeek pairatzen duten zapalkuntzaren kontra eta giza eskubideen alde borrokatzen dela aldarrikatuta, Narges Mohammadi (Zanjan, Iran, 1972) aktibista irandarrak irabazi du Bakearen Nobel saria. Hala jakinarazi du gaur Norvegiako Nobel Batzordeak, sariketaren antolatzaileak. Adituek azken asteetan egindako ira...
2023-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/233661/literatura-eliteko-gauza-bezala-hartua-da-eta-ez-da-hala.htm
Kultura
«Literatura eliteko gauza bezala hartua da, eta ez da hala»
A1 mailako euskara ikasle helduentzat Oihenartea ez hunki (Elkar) fikzioa idatzi du Salaberrik, Adur Larreak ilustratua. Euskararen mailaz, literaturaren funtzioaz eta egoera soziolinguistikoaz mintzatu da.
«Literatura eliteko gauza bezala hartua da, eta ez da hala». A1 mailako euskara ikasle helduentzat Oihenartea ez hunki (Elkar) fikzioa idatzi du Salaberrik, Adur Larreak ilustratua. Euskararen mailaz, literaturaren funtzioaz eta egoera soziolinguistikoaz mintzatu da.
Elkar argitaletxeak Harian saila badu pedagogia liburuak plazaratzeko. Baditu helduen ikaskuntzarako materialak, baita irakurgai mailakatuak ere, ikasleen mailaren araberakoak. Ipar Euskal Herrirako halako idazlan baten galdea egin zuen argitaletxeak. Bea Salaberrik (Donamartiri, 1979), AEK-ko didaktika arduradun, irak...
2023-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/233662/pandemiarik-gabe-eta-bidean-segitzeko-gogoz.htm
Kultura
Pandemiarik gabe eta bidean segitzeko gogoz
Nafarroako Bertsolari Txapelketa bihar abiatuko da, Iruritan. Lau final-laurden eta hiru finalaurreko eginen dituzte, abenduaren 2ko finalean ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda osatzeko. 2021ean, Saioa Alkaizak jantzi zuen txapela. Osasun krisiak orduan eragindako ziurgabetasuna bazter utzi dute antolatzaileek.
Pandemiarik gabe eta bidean segitzeko gogoz. Nafarroako Bertsolari Txapelketa bihar abiatuko da, Iruritan. Lau final-laurden eta hiru finalaurreko eginen dituzte, abenduaren 2ko finalean ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda osatzeko. 2021ean, Saioa Alkaizak jantzi zuen txapela. Osasun krisiak orduan eragindako ziur...
Duela bi urte, txapelketa hasi genuenean, ez genekien amaitzerik izanen ote genuen ere”. Nafarroako Bertsozale Elkarteko kide Ander Perezek Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 2021eko azken aldia antolatu zuteneko “ziurgabetasuna” oroitu du. Pandemiak baldintzatu zuen duela bi urteko txapelketa hori, neurri handi batea...
2023-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/233663/ikastolen-eta-ofizialtasunaren-festa-izan-dadin-nahi-dugu.htm
Gizartea
«Ikastolen eta ofizialtasunaren festa izan dadin nahi dugu»
Nafarroa Oinez ospatuko dute bihar Etxarri Aranatzen, hango Andra Mari ikastolak antolatuta. Iñigo Orella zuzendariak esan du «zirikatzaileak» izan nahi dutela, euskara erabiltzea sustatzeko.
«Ikastolen eta ofizialtasunaren festa izan dadin nahi dugu». Nafarroa Oinez ospatuko dute bihar Etxarri Aranatzen, hango Andra Mari ikastolak antolatuta. Iñigo Orella zuzendariak esan du «zirikatzaileak» izan nahi dutela, euskara erabiltzea sustatzeko.
Euskararen bozgorailua izanen da Etxarri Aranatz igandean. Hotsein lelopean, Nafarroa Oinez ospatuko dute herrian, Andra Mari ikastolak antolatuta. Iñigo Orella ikastolako zuzendariak (Berriozar, 1973) azaldu duenez, tokian tokiko euskalkiak sustatzea eta euskara Nafarroa osora zabaltzea daukate helburutzat. Dena pres...
2023-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/233664/alderdi-guztiek-arbuiatu-dituzte-buesaren-omenezko-monolitoari-eta-hilobiari-egindako-erasoak.htm
Politika
Alderdi guztiek arbuiatu dituzte Buesaren omenezko monolitoari eta hilobiari egindako erasoak
Herenegun monolitoari eraso zioten, eta bart gauean gorozkiekin eta pintura beltzarekin estali dute Buesaren hilobia. EH Bilduk ez du Gasteizko Udaleko adierazpen instituzionala babestu, 'gaitzespen' hitza agertzen zelako. EH Bilduk galdetu dio Urkulluri biktima guztiekin «partziala» ote den; Urkulluk zalantzan jarri d...
Alderdi guztiek arbuiatu dituzte Buesaren omenezko monolitoari eta hilobiari egindako erasoak. Herenegun monolitoari eraso zioten, eta bart gauean gorozkiekin eta pintura beltzarekin estali dute Buesaren hilobia. EH Bilduk ez du Gasteizko Udaleko adierazpen instituzionala babestu, 'gaitzespen' hitza agertzen zelako. EH...
Bi egunen buruan birritan eraso diote PSE-EEko agintari Fernando Buesaren memoriari —ETAk hil zuen, 2000. urtean—. Herenegun, haren omenezko monolitoari pintura beltzarekin eraso zioten Gasteizen, eta bart gauean gorozkiekin eta margoarekin estali dute haren hilobia. Erasook salatu dituzte alderdi politiko guztiek, hal...
2023-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/233665/bizitza-irisgarriagoen-beharra.htm
Gizartea
Bizitza irisgarriagoen beharra
Basauriko Udalak neurriak hartu ditu herriko jaietan, autismoa duten haurrek barrakez gozatu dezaten: soinu karrankariak kendu ditu zenbait orduz. Ez da Bizkaian autismoa dutenei bizitza errazteko izan den ekimen bakarra. Apnabik ErrazTEA proiektua sortu du helburu horrekin.
Bizitza irisgarriagoen beharra. Basauriko Udalak neurriak hartu ditu herriko jaietan, autismoa duten haurrek barrakez gozatu dezaten: soinu karrankariak kendu ditu zenbait orduz. Ez da Bizkaian autismoa dutenei bizitza errazteko izan den ekimen bakarra. Apnabik ErrazTEA proiektua sortu du helburu horrekin.
Musika altua, argi jokoak eta soinu karrankariak, abiadurarekin, birekin eta jauziekin uztartzen dira herriko jaietan hain ohikoak diren barraketan. Umeek haietaz gozatzen dute, eta irri eta algarak igar daitezke jai giroan. Haurrengan efektu zirikatzailea duten kanpo estimulu horiek, baina, ez dute irribarre bat margo...
2023-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/233666/euskara-fokuen-argitik-at.htm
Gizartea
Euskara, fokuen argitik at
Gipuzkoako zinema eta antzerki aretoetan apala da euskararen presentzia. Gaia landu duten eragileek salatu dute laguntza instituzionala falta dela arlootan euskara bultzatzeko. Zineman eta antzerkian aritzen diren aktoreek, berriz, euskaraz lan egiteko oztopoak nabarmendu dituzte.
Euskara, fokuen argitik at. Gipuzkoako zinema eta antzerki aretoetan apala da euskararen presentzia. Gaia landu duten eragileek salatu dute laguntza instituzionala falta dela arlootan euskara bultzatzeko. Zineman eta antzerkian aritzen diren aktoreek, berriz, euskaraz lan egiteko oztopoak nabarmendu dituzte.
Bukatu da Gipuzkoa zinemaz blaitzen duen jaialdia, Donostiako 71. Zinemaldia, baina antzoki eta zinema aretoen ateek zabalik diraute, udazkenarekin batera herritarrak berriro eserlekuak betetzen hasten diren neurrian. Hala ere, ez dira asko Gipuzkoako antzezleku eta zinema aretoetan euskaraz ikusi ahal izango diren lan...
2023-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/233667/kontalaria-naiz-eta-ipuinak-idazten-sentitu-naiz-erosoen.htm
Kultura
«Kontalaria naiz, eta ipuinak idazten sentitu naiz erosoen»
Frankismoaren hondarrean eta inguru erdaldunean jaio zen Xabier Mendiguren, Beasainen. Euskara galtzear egon zen, baina, kontzientzia hartu, eta alfabetatu egin zen, literaturaren bidez. Letren munduko figuretako bat da.
«Kontalaria naiz, eta ipuinak idazten sentitu naiz erosoen». Frankismoaren hondarrean eta inguru erdaldunean jaio zen Xabier Mendiguren, Beasainen. Euskara galtzear egon zen, baina, kontzientzia hartu, eta alfabetatu egin zen, literaturaren bidez. Letren munduko figuretako bat da.
Xabier Mendiguren Elizegi (Beasain, 1964) “gogotsu eta indar handiz” hasi zen idazten, 15 bat urterekin. Orduz geroztik, ia urtero argitaratu du lanen bat. Azkena, joan den irailean: Oso latza izan da. Elkar argitaletxeko editorea ere bada. “Urteko sasoi okerrena da hau guretzat. Denek egon nahi dute Durangon [azokan],...
2023-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/233668/boxeolari-izango-nintzateke.htm
"Boxeolari izango nintzateke"
"Boxeolari izango nintzateke".
Idatzitako lanik kutunena? Ez dut begikorik. Bat esatekotan, azkena beti ['Oso latza izan da']. Eskuz idazten duzu? Lehen, eskuz idazten nuen beti, koaderno batean edo orri solteetan. Editore gisa, eskuz egiten dituzu zuzenketak eta bestelakoak? Ordenagailuan egiten dut lan, baina, sormenarekin lotura duen zerbait egit...