date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/193221/itp-castingseko-langileek-greba-utziko-dute-astelehenean-borroka-fase-berri-batean-sartzeko.htm | Ekonomia | ITP Castingseko langileek greba utziko dute astelehenean, «borroka fase berri batean sartzeko» | Lan Ikuskaritzaren txostena «kaleratzeen aurka» agertu dela esan dute langileek, eta «ez direla beharrezkoak» dioela | ITP Castingseko langileek greba utziko dute astelehenean, «borroka fase berri batean sartzeko». Lan Ikuskaritzaren txostena «kaleratzeen aurka» agertu dela esan dute langileek, eta «ez direla beharrezkoak» dioela | ITP Castingseko langileek —lehen PCB zen— astelehenean utziko dute greba mugagabea. 70 egun dira lanuzteekin hasi zirela, enpresako zuzendaritzak erregulazio espedientea egiteko asmoen berri eman zuenetik. Gerora etorri ziren 83 kaleratzeak, eta langileek greban jarraitu zuten. Orain, baina, «borroka fase berri batean ... |
2021-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/193222/hiru-preso-euskal-herriratuko-dituzte-eta-bi-hurbilduko.htm | Politika | Hiru preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bi hurbilduko | Iñaki Arakama Mendia, Iñaki Armendariz Izagirre eta Roberto Lebrero Panizo dira Euskal Herrira ekarriko dituztenak: Zaballako espetxera ekarriko dituzte (Araba). Beñat Aginagalde Dueñasera hurbilduko dute, eta Jose Maria Novoa Arroniz, Mansillara. | Hiru preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bi hurbilduko. Iñaki Arakama Mendia, Iñaki Armendariz Izagirre eta Roberto Lebrero Panizo dira Euskal Herrira ekarriko dituztenak: Zaballako espetxera ekarriko dituzte (Araba). Beñat Aginagalde Dueñasera hurbilduko dute, eta Jose Maria Novoa Arroniz, Mansillara. | Azken hilabeteotako ortziraleroko albistea iritsi da gaur ere euskal presoen alorrean: bertze bortz preso mugituko dituzte; horietako hiru Euskal Herrira, eta bertze bi Euskal Herri inguruko espetxeetara. Iñaki Arakama Mendia, Iñaki Armendariz Izagirre eta Roberto Lebrero Panizo dira Euskal Herriratuko dituztenak: Zaba... |
2021-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/193223/beiruteko-portua-leherketa-gertatu-eta-sei-hilabetera.htm | Mundua | Beiruteko portua, leherketa gertatu eta sei hilabetera | Sei hilabete pasatu dira Libanoko hiriburuko lehergailu biltegi batean leherketa izugarri bat gertatu zenetik. Gaur egun portua nola dagoen erakusten duten irudiak grabatu dituzte, eta agintariak ere plan ugari zehazten hasi dira esparru hori berreraikitzeko. | Beiruteko portua, leherketa gertatu eta sei hilabetera. Sei hilabete pasatu dira Libanoko hiriburuko lehergailu biltegi batean leherketa izugarri bat gertatu zenetik. Gaur egun portua nola dagoen erakusten duten irudiak grabatu dituzte, eta agintariak ere plan ugari zehazten hasi dira esparru hori berreraikitzeko. | Sei hilabete dira Beiruteko portuan leherketa ikusgarri bat gertatu zela. Libanoko hiriburuko portuko lehergailu biltegi batean izan zen leherketa, eta jazoera hark dardarka jarri zuen Beirut. Inguruko eraikin, kale eta txoko ugari suntsitu zituen, eta, leherketa bizi izan zuten hainbat lekukoren arabera, portutik hain... |
2021-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/193224/gasteizko-udalak-zortzi-egun-eman-dizkie-olarizuko-bizilagunei-beren-etxeak-uzteko.htm | Gizartea | Gasteizko Udalak zortzi egun eman dizkie Olarizuko bizilagunei beren etxeak uzteko | Bizilagunek adierazi dute helegitea aurkeztuko dutela legez agintzen den hilabeteko epean, baina litekeena da kaleratzeak lehenago gertatzea. Hori dela eta, herritarren defendatzailearengana jotzeko asmoa agertu dute. | Gasteizko Udalak zortzi egun eman dizkie Olarizuko bizilagunei beren etxeak uzteko. Bizilagunek adierazi dute helegitea aurkeztuko dutela legez agintzen den hilabeteko epean, baina litekeena da kaleratzeak lehenago gertatzea. Hori dela eta, herritarren defendatzailearengana jotzeko asmoa agertu dute. | Gasteizko Olarizu hiribideko udal etxebizitzak 21 Zabalgunea udal sozietatearenak ziren, baina 2020ko uztailean Gasteizko Udalak erosi zituen bi eraikinak. 21 Zabalguneak, bide penaletik baino ezin zuen jo eraikina okupatuta zeukaten bizilagunak kaleratzeko, eta, behin bide hori agortuta, 2020ko urrian Gasteizko Udala ... |
2021-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/193225/heraldabide-adimen-artifiziala-euskal-hedabideen-zerbitzuan-jarriko-duen-proiektua.htm | Bizigiro | Heraldabide, adimen artifiziala euskal hedabideen zerbitzuan jarriko duen proiektua | Berrikuntza proiektu bat jarri dute martxan BERRIAk, Kanaldudek, Hamaikak eta Antxeta irratiak, Elhuyarren laguntza teknologikoarekin. Egitasmoak Akitania Berria-Nafarroa-Euskadi euroeskualdearen babesa du. | Heraldabide, adimen artifiziala euskal hedabideen zerbitzuan jarriko duen proiektua. Berrikuntza proiektu bat jarri dute martxan BERRIAk, Kanaldudek, Hamaikak eta Antxeta irratiak, Elhuyarren laguntza teknologikoarekin. Egitasmoak Akitania Berria-Nafarroa-Euskadi euroeskualdearen babesa du. | Adimen artifizialaren onurak euskarazko komunikabideen mesedetan erabiliko dituzte Heraldabide egitasmoan. Teknologia kazetarien, kudeatzaileen eta erabiltzaileen zerbitzuan jarriko dute, eta, horretarako, zenbait eragile elkartu dira. Heraldabide proiektuan euskarazko lau komunikabidek parte hartuko dute: BERRIAk, Kan... |
2021-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/193226/positiboak-milatik-gora-dira-oraindik-ere-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Positiboak milatik gora dira oraindik ere Hego Euskal Herrian | 1.146 kasu atzeman dituzte, eta positiboen ehunekoa %6,12koa da. Kutsatzeen eta ospitaleratuen kopuruak handiak dira oraindik. | Positiboak milatik gora dira oraindik ere Hego Euskal Herrian. 1.146 kasu atzeman dituzte, eta positiboen ehunekoa %6,12koa da. Kutsatzeen eta ospitaleratuen kopuruak handiak dira oraindik. | Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eman dituzten datuen arabera, beste 1.146 positibo atzeman dituzte azken orduetan Hego Euskal Herrian eginiko diagnostiko probetan. Egindako proba guztien %6,12k eman dute positibo. COVID-19aren transmisio datuak aztertuta, esan daiteke kutsatzeen kopuruak handiak direla orai... |
2021-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/193227/borrellek-navalni-askatzeko-eskatu-du-eta-errusiak-kataluniako-espetxeratuen-auzia-gogorarazi-dio.htm | Mundua | Borrellek Navalni askatzeko eskatu du, eta Errusiak Kataluniako espetxeratuen auzia gogorarazi dio | Moskun bildu dira Europako Batasuneko diplomaziaburua eta Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa. Lavrovek Espainiak jaso duen tratu bera nahi dutela esan du: «Madrilek bere justizia sistema errespetatzeko eskatu du, eta bere erabakiak zalantzan ez jartzeko». | Borrellek Navalni askatzeko eskatu du, eta Errusiak Kataluniako espetxeratuen auzia gogorarazi dio. Moskun bildu dira Europako Batasuneko diplomaziaburua eta Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa. Lavrovek Espainiak jaso duen tratu bera nahi dutela esan du: «Madrilek bere justizia sistema errespetatzeko eskatu du, ... | Eskaera argia egin dio gaur Josep Borrell Europako Batasuneko diplomaziaburuak Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroari: Alexei Navalni Errusiako oposizioko kide ezaguna aske uzteko esan dio, baita azken asteetan atxilotutako haren jarraitzaileak ere. Lavrov, ordea, ez da kikildu, eta «arrazoi politikoak dituzten er... |
2021-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/193228/libian-trantsizio-gobernua-eratu-dute-abenduaren-24ko-bozak-antolatzeko.htm | Mundua | Libian trantsizio gobernua eratu dute, abenduaren 24ko bozak antolatzeko | Libiako Elkarrizketa Politikorako Foroak bigarren itzulian hautatu ditu Presidentetza Kontseilua osatuko duten hiru kideak eta herrialdeko lehen ministroa. Abenduaren 24an egingo dituzte bozak. | Libian trantsizio gobernua eratu dute, abenduaren 24ko bozak antolatzeko. Libiako Elkarrizketa Politikorako Foroak bigarren itzulian hautatu ditu Presidentetza Kontseilua osatuko duten hiru kideak eta herrialdeko lehen ministroa. Abenduaren 24an egingo dituzte bozak. | Urteetako gatazka armatua amaitzeko beste urrats bat egin dute gaur Libian. 2014tik gerran diren aldeek trantsizio gobernu bat izendatu dute. Herrialdean hauteskundeak antolatzea izango da gobernu horren egiteko nagusia, ondoren Libiako lurralde osoan erakunde bateratuak eratzeko.
NBE Nazio Batuen Erakundearen babesea... |
2021-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/193229/kutxabankek-27-milioi-euro-banatuko-ditu-dibidendutan-2020ko-emaitzen-kontura.htm | Ekonomia | Kutxabankek 27 milioi euro banatuko ditu dibidendutan 2020ko emaitzen kontura | EBZtik dibidenduak banatzeko baimena jaso du Kutxabankek, baina gehienera soilik irabazien %15 bana ditzake. Horrek eragin zuzena izango du banku fundazioen sarreretan. 27 milioi euroen %57 joango dira BBKra, %32 Kutxara, eta %11 Vitalera. | Kutxabankek 27 milioi euro banatuko ditu dibidendutan 2020ko emaitzen kontura. EBZtik dibidenduak banatzeko baimena jaso du Kutxabankek, baina gehienera soilik irabazien %15 bana ditzake. Horrek eragin zuzena izango du banku fundazioen sarreretan. 27 milioi euroen %57 joango dira BBKra, %32 Kutxara, eta %11 Vitalera. | 2020ko ekitaldiko mozkinen konturako dibidendutan BBKren, Kutxaren eta Vitalen artean 27 milioi euro banatzea erabaki du gaur Kutxabanken Akziodunen Batzorde Nagusiak. Euroguneko banku guztiek bezala, Kutxabankek hainbat hilabetez galarazia izan du dibidenduak banatzea; orain lortu du kopuru mugatu bat partitzeko Europ... |
2021-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/193230/gasteizko-44-jazzaldia-uztailaren-15etik-18ra-egingo-dute.htm | Kultura | Gasteizko 44. Jazzaldia uztailaren 15etik 18ra egingo dute | «Unean uneko osasun baldintzetara» egokituko dute jaialdia. Igandean ezagutaraziko dute nork jasoko duen Letter One Rising Stars saria, eta irabazlea Gasteizen izango da. | Gasteizko 44. Jazzaldia uztailaren 15etik 18ra egingo dute. «Unean uneko osasun baldintzetara» egokituko dute jaialdia. Igandean ezagutaraziko dute nork jasoko duen Letter One Rising Stars saria, eta irabazlea Gasteizen izango da. | Gasteizko Jazzaldiak badu data: uztailaren 15etik 18ra izango da jaialdiaren 44. aldia. Iaz osasun egoerearen ondorioz atzeratu behar izan zuten, eta, ondorioz, antolatzaileek ohar bidez adierazi dute «ilusioz» daudela aurten Gasteizen «jazzik onenaren lagin bat» eskaintzeko aukera izateagatik.
Festibalaren formatua, ... |
2021-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/193231/demokrazia-baik-oldarraldi-antidemokratikotzat-jo-du-bateragune-auzia-berriro-epaitzea.htm | Politika | Demokrazia Baik oldarraldi antidemokratikotzat jo du 'Bateragune auzia' berriro epaitzea | Egitasmoaren ustez, «kontzientzia demokratikoa daukan inork ezin dio entzungor egin oinarri demokratikoen aurkako zuzeneko eraso honi, ez eta Europako esparru judizialaren aurkako adarkadari ere». | Demokrazia Baik oldarraldi antidemokratikotzat jo du 'Bateragune auzia' berriro epaitzea. Egitasmoaren ustez, «kontzientzia demokratikoa daukan inork ezin dio entzungor egin oinarri demokratikoen aurkako zuzeneko eraso honi, ez eta Europako esparru judizialaren aurkako adarkadari ere». | Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Bateragune auziko epaia baliogabetzat jo bazuen ere, Espainiako Auzitegi Gorenak aurrez inoiz hartu gabeko erabaki bat hartu zuen Europako ebazpenaren ostean: epaiketa berriz egiteko agindu zuen. Gorenak aho batez hartu zuen erabaki horri helegitea jarri dio Bateragune auziko defents... |
2021-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/193232/gernikako-lekuek-festibala-martxoan-itzuliko-da.htm | Kultura | Gernikako Lekuek festibala martxoan itzuliko da | Martxoaren 13tik 21era bitartean egingo da Gernikako Lekuek Festibala. Jaialdiaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa. | Gernikako Lekuek festibala martxoan itzuliko da. Martxoaren 13tik 21era bitartean egingo da Gernikako Lekuek Festibala. Jaialdiaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa. | «Ahots ozenez nator, martxoan alkar ikusteko gogoz». Pandemiaren ondorioz, joan den urteko edizioa bertan behera geratu ondoren, «indarrez» dator Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lekuek festibala. Martxoaren 13tik 21era egingo dute, eta «Astran, Iparragirren edo Lizeo Antzokian» elkar ikusteko «gogoz» daude antolatzaileak.
Bo... |
2021-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/193233/madrilek-baimena-eman-du-astrazenecaren-txertoa-18-eta-55-artekoei-emateko.htm | Gizartea | Madrilek baimena eman du AstraZenecaren txertoa 18 eta 55 artekoei emateko | Espainiako Gobernuak txerto horren 1,8 milioi dosi banatuko ditu asteburu honetatik aurrera, eta haiek alferrik ez galtzeko hartu du erabakia. Argudiatu dute laborategiak ez dituela behar beste proba egin adineko pertsonekin eta haurrekin. | Madrilek baimena eman du AstraZenecaren txertoa 18 eta 55 artekoei emateko. Espainiako Gobernuak txerto horren 1,8 milioi dosi banatuko ditu asteburu honetatik aurrera, eta haiek alferrik ez galtzeko hartu du erabakia. Argudiatu dute laborategiak ez dituela behar beste proba egin adineko pertsonekin eta haurrekin. | Espainiako Gobernuak erlojuaren aurka hartu du erabakia. Adituek lau egun eman dituzte AstraZenecaren txertoarekin zer egin erabakitzen, eta azkenean heldu dira adostasunera: txertoa jartzea baimenduko dute, baina 18 eta 55 urte artekoei soilik. Zergatik? Presak direla eta, adinekoekin eta gazteenekin txerto hori behar... |
2021-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/193234/nazioarteko-zigor-auzitegiak-atea-ireki-dio-israel-gerra-krimenengatik-ikertzeari.htm | Mundua | Nazioarteko Zigor Auzitegiak atea ireki dio Israel gerra krimenengatik ikertzeari | Epaiketa Aurreko Ganberak ebatzi behar zuen auzitegiak eskumenik ba ote duen Palestinako lurretan nazioarteko krimenak ikertzeko, eta jurisdikzioa duela erabaki du, Palestina erakundeko estatu kide delako. | Nazioarteko Zigor Auzitegiak atea ireki dio Israel gerra krimenengatik ikertzeari. Epaiketa Aurreko Ganberak ebatzi behar zuen auzitegiak eskumenik ba ote duen Palestinako lurretan nazioarteko krimenak ikertzeko, eta jurisdikzioa duela erabaki du, Palestina erakundeko estatu kide delako. | Fatou Bensouda NZA Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalak atariko ikerketa abiatu zuen Israelek Palestinan gerra eta gizateriaren aurkako krimenik egin ote zuen argitzeko, eta hura amaitutzat eman zuen2019ko abenduan. Ondorioztatu zuenez, «arrazoizko oinarria» dago Israelen kontrako ikerketa formal bat hasteko, baina ez... |
2021-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/193235/balio-handiko-garaipena-lortu-du-alavesek.htm | Kirola | Balio handiko garaipena lortu du Alavesek | Alavesek irabazi egin dio aurkari zuzen bati etxean: Valladolidi. Joseluk sartu du partidako gol bakarra 65. minutuan. 22 punturekin, eta jardunaldiko beste emaitzen zain, arnas apur bat hartuko du Abelardoren taldeak. | Balio handiko garaipena lortu du Alavesek. Alavesek irabazi egin dio aurkari zuzen bati etxean: Valladolidi. Joseluk sartu du partidako gol bakarra 65. minutuan. 22 punturekin, eta jardunaldiko beste emaitzen zain, arnas apur bat hartuko du Abelardoren taldeak. | Garaipen guztiak dira garrantzitsuak. Baina badira batzuk balio handia dutenak. Azken horietako bat lortu du Alavesek, Valladoliden kontra: 1-0. Mugarri izan daitekeen garaipena izan daiteke arrazoi askorengatik. Batetik, Alavesek sei jardunaldi zeramatzalako irabazi gabe; bestetik, jaitsierarako lehian aurkari zuzen b... |
2021-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/193267/behe-lainoa.htm | Iritzia | Behe-lainoa | Behe-lainoa. | «Behe-lainoa altxatuko da», esan zion Arartekoak Verterren zabor-mendia amildu ondorengo astean, eta orduz geroztik behin baino gehiagotan entzun diot esaldi hori amari: «Behe-lainoa altxatuko da». Ideia hori iltzatu zitzaion buruan, sinetsi nahiko balu bezala denborak gertaera guztiak xehe-xehe argituko zituela.
Denb... | |
2021-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/193269/hamalaugarren-d-eredua.htm | Gizartea | Hamalaugarren D eredua | Eremu misto eta ez-euskalduneko hamahiru herrik dute D eredua, 2015ean atea ireki zitzaienetik. Ez dago argi zein irizpide bete beharko diren aurrerantzean | Hamalaugarren D eredua. Eremu misto eta ez-euskalduneko hamahiru herrik dute D eredua, 2015ean atea ireki zitzaienetik. Ez dago argi zein irizpide bete beharko diren aurrerantzean | Urtebete pasako borroka izan da. Mendigorriko (Nafarroa) guraso talde bat D ereduko hezkuntza publikoa eskatzen hasi zen 2015. urtean, baina 2019ko azaroan jo zuten Hezkuntza Departamentura nahi horrekin. Martxan dagoen ikasturte honetarako nahi zuten euskarazko adarra euren herrian, baina ez da posible izan. Azken urt... |
2021-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/193270/eskaintzen-ez-den-tokietan-d-eredua-eskatzeko-dei-egin-dute-mendigorriko-gurasoek.htm | Gizartea | Eskaintzen ez den tokietan D eredua eskatzeko dei egin dute Mendigorriko gurasoek | Behatokia kezkaturik dago Nafarroako Gobernuak ez baitu hezkuntza mapa berria argitaratu | Eskaintzen ez den tokietan D eredua eskatzeko dei egin dute Mendigorriko gurasoek. Behatokia kezkaturik dago Nafarroako Gobernuak ez baitu hezkuntza mapa berria argitaratu | «Oso pozik gaude». Iñigo Lerga argi mintzatu da Mendigorrian (Nafarroa) D ereduaren alde borrokan aritu diren gurasoen izenean. «Baina ez zaigu ezer oparitu, inondik inora», zehaztu du. Heldu den ikasturtean haurrek herrian euskaraz ikasteko aukera izanen dutela esan zien Nafarroako Hezkuntza departamentuak, baina bide... |
2021-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/193271/zabortegiak-europako-baldintzak-eta-eskakizunak-betetzen-zituela-esan-du-tapiak.htm | Gizartea | Zabortegiak Europako baldintzak eta eskakizunak betetzen zituela esan du Tapiak | Hondamendiaren lehen urteurrenean agerraldia egin dute Arantxa Tapia sailburuak eta Josu Erkoreka Jaurlaritzaren eledunak, eta kanpo auditoriaren txostenaren ondorio batzuen berri eman dute. | Zabortegiak Europako baldintzak eta eskakizunak betetzen zituela esan du Tapiak. Hondamendiaren lehen urteurrenean agerraldia egin dute Arantxa Tapia sailburuak eta Josu Erkoreka Jaurlaritzaren eledunak, eta kanpo auditoriaren txostenaren ondorio batzuen berri eman dute. | Urtebete da Zaldibarko zabortegia amildu zela (Bizkaia). Josu Erkoreka Jaurlaritzaren eledunak eta Arantxa Tapia Ekonomia Garapeneko sailburuak hondamendiaren lekuan izan dira gaur, oraindik galduta dagoen langilea topatzeko lanak zertan diren azaltzeko, eta zabortegiak Bruselak ezarritako eta bertako arauak betetzen z... |
2021-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/193272/1119-kasu-berri-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 1.119 kasu berri atzeman dituzte Hego Euskal Herrian | 18.101 probra egin zituzten atzo, PCR eta antigenoen testen artean. Bizkaia da kutsatze berrien kopurua handitu duen lurralde bakarra. | 1.119 kasu berri atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. 18.101 probra egin zituzten atzo, PCR eta antigenoen testen artean. Bizkaia da kutsatze berrien kopurua handitu duen lurralde bakarra. | Apaltze txiki bat izan da COVID-19ak kutsatutakoen artean, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera. 1.119 kasu berri atzeman zituzten atzo Hego Euskal Herrian, 18.101 proba egin ondoren. PCR eta antigenoen test horien arabera, 27 kutsatu gutxiago izan dira ostiraletik larunbatera. Bizkaia da... |
2021-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/193273/erraz-gailendu-zaio-bartzelona-anaitasunari.htm | Kirola | Erraz gailendu zaio Bartzelona Anaitasunari | Hasieratik izan da nagusi Kataluniako taldea, Eskubaloiko Asobal ligan. | Erraz gailendu zaio Bartzelona Anaitasunari. Hasieratik izan da nagusi Kataluniako taldea, Eskubaloiko Asobal ligan. | Baja ugari zituen Bartzelonak gaurko partidarako: Blasz Janc, Dika Mem eta Timothey N' Guessan. Eta Anaitasunak ere koronabirusaren kalteak pairatzen ari da oraindik ere.
Katalanak berehala nagusitu dira: 8-3 markagailuan, bost puntu abantaila zeukaten, 7. minuturako. Horrekin eroso, erritmoa azkartu du Bartzelonak, e... |
2021-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/193274/iratiren-ahots-askotarikoak.htm | Politika | Iratiren ahots askotarikoak | Irati gurasoekin uzteko eskatu dute Bilbon kalejira batekin. Katixa Agirrek eta Yogurinha Borovak hartu dute parte, besteak beste | Iratiren ahots askotarikoak. Irati gurasoekin uzteko eskatu dute Bilbon kalejira batekin. Katixa Agirrek eta Yogurinha Borovak hartu dute parte, besteak beste | «Buruhandiak daude! Eta iratxoak ere badaude». Eta panderoak, akordeoiak, puxika more mordoa, eta baita lau lagunek eramandako herensuge urdin argi bat ere. Hori dena batu zuten atzo Irati Gurasoekin Euskal Herrira dinamikakoek Bilboko Arriaga plazan, eta, elementu pila horiekin batera, baita jende andana ere, haur zei... |
2021-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/193316/jaurlaritzak-trebinuren-inguruan-duen-utzikeria-salatu-du-eh-bilduk.htm | Gizartea | Jaurlaritzak Trebiñuren inguruan duen «utzikeria» salatu du EH Bilduk | Koalizio independentistak esan du azarotik ez dela jakinarazi hango osasun daturik. | Jaurlaritzak Trebiñuren inguruan duen «utzikeria» salatu du EH Bilduk. Koalizio independentistak esan du azarotik ez dela jakinarazi hango osasun daturik. | Eusko Jaurlaritzak Trebiñurekin duen jarrera salatu du EH Bildu koalizioak, eta azalpenak eskatu ditu Legebiltzarrean. Izurriari aurre egiteko neurrien inguruan «utzikeriaz» aritzea egotzi dio Lakuari Itxaso Etxeberria legebiltzarkideak. Azaldu duenez, «joan zen azarotik ez da inongo daturik eman izurriaren egoeraz, ez... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193318/ap-68aren-inguruan-dauden-herri-guztiak-diskriminatuta-daude.htm | Gizartea | «AP-68aren inguruan dauden herri guztiak diskriminatuta daude» | Alañak salatu du Bilbo eta Altube lotzen dituen AP-68 Espainiako Estatuko ordainpeko autobiderik garestienetan laugarrena dela. Plataforma eratuta, eskatu dute aldundiek konponbidea «berehala» ezartzeko. | «AP-68aren inguruan dauden herri guztiak diskriminatuta daude». Alañak salatu du Bilbo eta Altube lotzen dituen AP-68 Espainiako Estatuko ordainpeko autobiderik garestienetan laugarrena dela. Plataforma eratuta, eskatu dute aldundiek konponbidea «berehala» ezartzeko. | Bilbotik Altubera (Araba) doan AP-68 ordainpeko autobidearen lehen hamabi kilometroak doakoak izateko eta gainerakoan hobariak ezartzeko plataforma sortu dute Bizkaia eta Araba lotzen dituen errepide inguruko herritarrek. Kepa Alaña (Ondarroa, 1957) da horietako bat. Laudion (Araba) bizi da.
AP-68 ordainpeko autobide... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193319/elkartasuna-plazara.htm | Bizigiro | Elkartasuna plazara | Gorka Belasko ilustratzaileak Zaldibar Argitukoen protesten kronika grafikoa bildu du ‘Elkartasunaren Plaza’ fanzinean. Arte Bizkarra Kulturgintzaren babesarekin argitaratuko du, eta bihar banatuko ditu ale horiek, musu truk. | Elkartasuna plazara. Gorka Belasko ilustratzaileak Zaldibar Argitukoen protesten kronika grafikoa bildu du ‘Elkartasunaren Plaza’ fanzinean. Arte Bizkarra Kulturgintzaren babesarekin argitaratuko du, eta bihar banatuko ditu ale horiek, musu truk. | Otsailaren 6an, urte bat bete da Zaldibarko zabortegia amildu eta bertako behargin Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze luiziak irentsi zituenetik. Urte honetan, hainbat izan dira Euskal Herrian han eta hemen egindako mobilizazio, elkarretaratze eta ekitaldiak, Zaldibarren gertatutakoa argitu, erantzukizunak eskatu eta... |
2021-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/193320/berdinketa-artalekun.htm | Kirola | Berdinketa Artalekun | Estu-estu ibili da lehia gaur Irunen, eta, partida irabazi ez arren, irundarrak bigarren dira oraindik ere eskubaloiko Asobal Ligan. | Berdinketa Artalekun. Estu-estu ibili da lehia gaur Irunen, eta, partida irabazi ez arren, irundarrak bigarren dira oraindik ere eskubaloiko Asobal Ligan. | Bidasoa Irun eskubaloi taldeari ez zaio egin espero bezain gogorra Galiziako Morrazo. Emozio handiko partida izan da, eta bi taldeek 27na berdindu dute Artalekun.
Bidasoak 5-1 defendatu du bere atea, Crowley, Zabala edo Odriozola erasoan. Baina irundarrak ez dira oso fin ibili, eta huts ugari egin dituzte. Horrek auke... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193321/realak-anoetan-irabazi-du-hiru-hilabeteren-ondoren.htm | Kirola | Realak Anoetan irabazi du hiru hilabeteren ondoren | Txuri-urdinek atsedenaldirako bideratua zuten neurketa, eta nagusitasunez gailendu zaizkie Cadizi. Oiartzabalek eta Isakek bina gol sartu dituzte. | Realak Anoetan irabazi du hiru hilabeteren ondoren. Txuri-urdinek atsedenaldirako bideratua zuten neurketa, eta nagusitasunez gailendu zaizkie Cadizi. Oiartzabalek eta Isakek bina gol sartu dituzte. | Cadiz baino gehiago izan Reala atzo Anoetan. Hala ikusi zen zelaian, baita markagailuan ere. Denboraldi osoan ate aurrean gutxi asmatzea egotzi diote hainbatek Imanol Alguacilen taldeari, baina atzo bestelakoa izan zen kontua, eta, bigarren zatia hasi eta gutxira, txuri-urdinek jada hiru golen errenta zuten.
Realak ep... |
2021-2-7 | https://www.berria.eus/albisteak/193322/osasuna-azken-azkenean-gailendu-zaio-eibarri.htm | Kirola | Osasuna azken-azkenean gailendu zaio Eibarri | Budimirrek 87. minutuan sartutako golak eman die garaipena gorritxoei, eta nafarrak irten egin dira sailkatzeko postuetatik. Eibar haietatik gertu dago. | Osasuna azken-azkenean gailendu zaio Eibarri. Budimirrek 87. minutuan sartutako golak eman die garaipena gorritxoei, eta nafarrak irten egin dira sailkatzeko postuetatik. Eibar haietatik gertu dago. | Ezinbesteko hiru puntu Osasunarentzat; porrot mingarria Eibarrentzat. Hori da bi taldeek Sadarren jokatu duten partidak utzitakoa. Mailaz ez jaisteko borrokan dabiltza bi taldeak, eta atzokoa, derbia izateaz gain, zuzeneko bi aurkariren norgehiagoka zen. Izan ere, garaipenari esker, Osasunak sailkapenean aurrea hartu d... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193324/rajoyren-eta-aznarren-lekukotzak-baztertzeko-eskatu-du-ppren-abokatuak-lehen-auzi-saioan.htm | Mundua | Rajoyren eta Aznarren lekukotzak baztertzeko eskatu du PPren abokatuak, lehen auzi saioan | Alderdiak Madrilgo Genova kalean duen egoitzako eraberritze lanak ea kontu beltzetatik finantzatu zituzten argitzea du helburu gaur hasi duten epaiketak. | Rajoyren eta Aznarren lekukotzak baztertzeko eskatu du PPren abokatuak, lehen auzi saioan. Alderdiak Madrilgo Genova kalean duen egoitzako eraberritze lanak ea kontu beltzetatik finantzatu zituzten argitzea du helburu gaur hasi duten epaiketak. | Luis Barcenas PP alderdiaren diruzain izandakoa eseri da akusatuen aulkian, eta lekuko gisa deklaratuko dute PP Alderdi Popularreko bi presidente ohik, Mariano Rajoyk eta Jose Maria Aznarrek. Argitu beharreko galdera, berriz, alderdiak diru beltzarekin ordaindu ote zituen Madrilgo egoitzaren eraberritze lanak. Barcenas... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193325/ozta-ozta-garaipen-bat-gehiago-altuna-mariezkurrenarentzat.htm | Kirola | Ozta-ozta, garaipen bat gehiago Altuna-Mariezkurrenarentzat | 21 eta 15 aurretik joan diren arren, azkenera arte sufritu behar izan dute Pena eta Albisu mendean hartzeko. Binakako Txapelketako liderrak dira, Elezkano-Zabaletarekin berdinduta. | Ozta-ozta, garaipen bat gehiago Altuna-Mariezkurrenarentzat. 21 eta 15 aurretik joan diren arren, azkenera arte sufritu behar izan dute Pena eta Albisu mendean hartzeko. Binakako Txapelketako liderrak dira, Elezkano-Zabaletarekin berdinduta. | Bosgarren garaipena Altuna eta Mariezkurrenarentzat. Aurtengo Binakako Txapelketan onentsuen jokatzen ari diren bi bikote izan ziren aurrez aurre, atzo, Eibarko Astelena pilotalekuan, baina neurketak ez zuen halakorik erakutsi; bi bikoteek huts asko egin zituzten, bai eta pilotakada asko galdu ere. Aurrelariek ez zuten... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193326/astrazeneca-txertoa-jarri-dute-baionako-ospitaleko-langileek.htm | Gizartea | AstraZeneca txertoa jarri dute Baionako ospitaleko langileek | 1.600 dosi jaso ditu Ipar Euskal Herriko ospitaleak. 65 urtez beherako osasun langileak txertatzen hasi dira. | AstraZeneca txertoa jarri dute Baionako ospitaleko langileek. 1.600 dosi jaso ditu Ipar Euskal Herriko ospitaleak. 65 urtez beherako osasun langileak txertatzen hasi dira. | Pfizerren txertoaren ondotik, beste txerto bat heldu da Ipar Euskal Herrira, AstraZenecarena hain zuzen. Iragan astean, Frantziako Osasunaren Aginte Gorenak txerto horren erabilera baimendu zuen 65 urtez beherako herritarrentzat. Hala, AstraZeneca txertoaren dosiak banatzen hasi dira, eta Baionako ospitaleak 1.600 dosi... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193327/sei-pertsona-hil-dira-koronabirusaren-ondorioz-bilboko-santutxu-auzoko-eraikin-batean.htm | Gizartea | Sei pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz Bilboko Santutxu auzoko eraikin batean | Gotzone Sagardui Osasun sailburuak baieztatu du oraingoz sei direla eraikinean hildakoak. Gainera, beste 33 bizilaguni detektatu diete birusa. Bizilagunak kexu agertu dira Osakidetzak egindako kudeaketarekin, baina Osasun Sailak erantzun du «azkartasunez» jokatu dutela. | Sei pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz Bilboko Santutxu auzoko eraikin batean. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak baieztatu du oraingoz sei direla eraikinean hildakoak. Gainera, beste 33 bizilaguni detektatu diete birusa. Bizilagunak kexu agertu dira Osakidetzak egindako kudeaketarekin, baina Osasun Sailak eran... | Urtarrilaren 21ean izan zen lehenbiziko heriotza: birusarekin eri zen 85 urteko emakumezko bat zendu zen egun hartan. Ordutik, eraikin berean gertatutako beste lau heriotzaren berri eman du Osakidetzak azken asteetan, eta gaur jakinarazi du seigarren kasua Osasun Sailak. Gainera, birusaren agerraldia atzeman ondotik, O... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193328/zupiria-laquoegoerak-eskatzen-du-zorroztasunez-jarraitzearaquo.htm | Gizartea | Zupiria: «Egoerak eskatzen du zorroztasunez jarraitzea» | Ostiral honetan Labiren aholku batzordeak hartuko dituen erabakiak kutsatzeen bilakaerak baldintzatuta egongo dira, Jaurlaritzako eledunaren arabera. Azken egunetan beheranzko joera bat egon bada ere, «tentsioari» eustearen aldekoa da Zupiria. | Zupiria: «Egoerak eskatzen du zorroztasunez jarraitzea». Ostiral honetan Labiren aholku batzordeak hartuko dituen erabakiak kutsatzeen bilakaerak baldintzatuta egongo dira, Jaurlaritzako eledunaren arabera. Azken egunetan beheranzko joera bat egon bada ere, «tentsioari» eustearen aldekoa da Zupiria. | Ostiralean elkartuko da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izurria kontrolatzeko neurriak hartzen dituen Labi aholku batzordea. Bilera horretan har daitezkeen neurriei buruz mintzatu da gaur Euskadi Irratian Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, eta zuhur jokatzearen alde egin du. Zupiriak ez du aurreratu zein e... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193329/elkarretaratze-jendetsua-egin-dute-azkoitian-ertzaintzaren-jarrera-salatzeko.htm | Gizartea | Elkarretaratze jendetsua egin dute Azkoitian Ertzaintzaren jarrera salatzeko | Larunbatean tabernak itxi ostean herrian jazo ziren gertakariak salatu zituzten atzo Azkoitian, eta deialdiak erantzun zabala izan zuen. Herritar andana bildu zen Jazarpen polizialen aurrean, klase batasuna lelopean. | Elkarretaratze jendetsua egin dute Azkoitian Ertzaintzaren jarrera salatzeko. Larunbatean tabernak itxi ostean herrian jazo ziren gertakariak salatu zituzten atzo Azkoitian, eta deialdiak erantzun zabala izan zuen. Herritar andana bildu zen Jazarpen polizialen aurrean, klase batasuna lelopean. | Jazarpen polizialen aurrean, klase batasuna lelopean, elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo iluntzean Azkoitian, larunbatean jasandako «jazarpena» salatu eta Ertzaintzaren jarrera gaitzesteko. Azkoitiko Gazte Asanbladako kideek egin zuten mobilizaziorako deia, eta herritar andana bildu zen: Azkoitiko plazan egin zut... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193330/andres-arauzek-irabazi-ditu-presidentetzarako-hauteskundeak-botoen-32-lortuta.htm | Mundua | Andres Arauzek irabazi ditu presidentetzarako hauteskundeak, botoen %32 lortuta | Arauzek bigarren itzulira joan beharko du, eta Pachakutik mugimendu indigenako hautagai Yaku Perez izango du aurkari. | Andres Arauzek irabazi ditu presidentetzarako hauteskundeak, botoen %32 lortuta. Arauzek bigarren itzulira joan beharko du, eta Pachakutik mugimendu indigenako hautagai Yaku Perez izango du aurkari. | Rafael Correa presidente ohiaren sokakoa da Andres Arauz, eta UNES Itxaropenerako Batasuna alderdiko hautagaiak; hark irabazi ditu atzo Ekuadorren egindako presidentetzarako hauteskundeak, botoen %32,31 eskuratuta. Baina ezin izan du bigarren itzulira joatea saihestu, horretarako beharrezkoa baita hautagaietako batek b... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193331/lasarte-oria-tolosa-eta-soraluzeko-udalek-urrunketaren-biktimak-aitortu-dituzte.htm | Politika | Lasarte-Oria, Tolosa eta Soraluzeko udalek urrunketaren biktimak aitortu dituzte | Orotara hamasei euskal herritar hil dira espetxeetara bidean izandako auto istripuetan; hiru udalerri horietan, zazpi. EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek babestu dituzte «presoen senideek pairatutako sufrimendua» aitortzen duten mozioak. | Lasarte-Oria, Tolosa eta Soraluzeko udalek urrunketaren biktimak aitortu dituzte. Orotara hamasei euskal herritar hil dira espetxeetara bidean izandako auto istripuetan; hiru udalerri horietan, zazpi. EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek babestu dituzte «presoen senideek pairatutako sufrimendua» aitortzen ... | Euskal presoak Espainiako eta Frantziako kartzeletan urrunduta edukitzeak eragiten duen «sufrimendua» aitortu dute Lasarte-Oriako, Tolosako eta Soraluzeko udalek (Gipuzkoa). Zeinek mozio batean, herri bakoitzean euskal presoei bisitan joatean auto istripuz hil ziren herritarrak gogoratu dituzte, «urrunketaren eraginez ... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193332/otegi-kataluniakoa-xxi-mendeko-iraultza-demokratikoa-da.htm | Mundua | Otegi: «Kataluniakoa XXI. mendeko iraultza demokratikoa da» | Arnaldo Otegi ERCrekin kanpaina egiten jardun da asteburuan. Katalunian izan dira, besteak beste, Pedro Sanchez eta Pablo Iglesias ere. Kataluniako Gobernua emaitzen hedapena atzeratzeko plan bat prestatzen ari da, mahai askotan arazoak baldin badaude. | Otegi: «Kataluniakoa XXI. mendeko iraultza demokratikoa da». Arnaldo Otegi ERCrekin kanpaina egiten jardun da asteburuan. Katalunian izan dira, besteak beste, Pedro Sanchez eta Pablo Iglesias ere. Kataluniako Gobernua emaitzen hedapena atzeratzeko plan bat prestatzen ari da, mahai askotan arazoak baldin badaude. | Kanpaina politiko betean daude Katalunian. Ez dago argi zein izango den bozen osteko panorama politikoa, eta alderdi guztiak euren liderren inguruan babesak bildu nahian ari dira. EH Bilduk ERC babesteko eskatu du —azken urteetako norabide berean—, eta asteburuan errepublikanoek egin duten ekitaldi batean izan da, best... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193333/illa-eta-bandwagon-efektua.htm | Mundua | Illa eta ‘bandwagon efektua’ | Illa eta ‘bandwagon efektua’. | Psikologiak eta marketinak aztertu izan dute bandwagon edo arraste efektua: herritar batek gizartearen portaerei jarraitzeko joera, modari men egitekoa. Politika zientzietan ere sarri erabilitako kontzeptua da, azaltzeko nola herritar askok botoa ematen dioten hauteskundeak irabazteko aukera duen hautagaiari, arrazoi h... | |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193334/estatu-kolpe-saio-bat-desegin-duela-esan-du-haitiko-presidenteak.htm | Mundua | «Estatu-kolpe saio bat» desegin duela esan du Haitiko presidenteak | 23 pertsona inguru atxilotu dituzte, kolpea prestatzea egotzita. Oposizioak prest zuen prozedura Moiseren ordezkoa aukeratzeko, argudiatuta estatuburuaren agintaldia amaitua dela. | «Estatu-kolpe saio bat» desegin duela esan du Haitiko presidenteak. 23 pertsona inguru atxilotu dituzte, kolpea prestatzea egotzita. Oposizioak prest zuen prozedura Moiseren ordezkoa aukeratzeko, argudiatuta estatuburuaren agintaldia amaitua dela. | Igande goizean, tiro hotsak ziren nagusi Port-au-Princen, presidentearen jauregi inguruetan. Eguerdian, Jovenel Moise presidenteak berak eman zuen gertatutakoaren berri, aireportutik eta sare sozialen bidez egindako agerraldi batean. Han jakinarazi zuenez, segurtasun indarrek «estatu-kolpe saio bat» desegin zuten, eta,... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193335/eusko-jaurlaritzak-diru-laguntzak-emango-ditu-seme-alaben-zaintzaileak-kontratatzeko.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak emango ditu seme-alaben zaintzaileak kontratatzeko | 2020-2021eko ikasturtean 3 eta 14 urte arteko haurrak zaindu dituzten zaintzaileen kontratazioetan aplikatu ahalko da diru laguntza. Langileek kontratua izan behar dute, eta enplegatzaileak Gizarte Segurantzan dagokion kotizazioa ordaindu beharko du. | Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak emango ditu seme-alaben zaintzaileak kontratatzeko. 2020-2021eko ikasturtean 3 eta 14 urte arteko haurrak zaindu dituzten zaintzaileen kontratazioetan aplikatu ahalko da diru laguntza. Langileek kontratua izan behar dute, eta enplegatzaileak Gizarte Segurantzan dagokion kotizazioa orda... | Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak jakinarazi du diru laguntzak emango dituela 2020-2021eko ikasturtean 3 eta 14 urte arteko haurren eta nerabeen zaintzaileak kontratatzeko. Hain zuzen, azpimarratu du orain arte 3 urtetik beherako seme-alabak zituztenentzat «antzerako» diru lagunt... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193336/zasek-zurrumurru-diskriminatzaileen-aurkako-kanpaina-berria-aurkeztu-du.htm | Gizartea | ZASek zurrumurru diskriminatzaileen aurkako kanpaina berria aurkeztu du | Internetera eta sare sozialetara bideratu dute kanpaina. "Diskriminazioa prebenitu eta kultur aniztasunaren potentziala azaleratu" nahi dute. | ZASek zurrumurru diskriminatzaileen aurkako kanpaina berria aurkeztu du. Internetera eta sare sozialetara bideratu dute kanpaina. "Diskriminazioa prebenitu eta kultur aniztasunaren potentziala azaleratu" nahi dute. | Zurrumurru diskriminatzaileen kontrako kanpaina berria aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritzak eta ZAS Zurrumurruen Aurkako Sareak. Argi azaldu dute helburua: “Diskriminazioak prebenitu eta kultur aniztasunaren potentziala azaleratu nahi dugu”. Aurreiritziak et... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193337/hasi-dituzte-n-121-a-errepidea-zabaltzeko-lanak-ezkaba-eta-olabe-artean.htm | Gizartea | Hasi dituzte N-121-A errepidea zabaltzeko lanak, Ezkaba eta Olabe artean | Alde batera bi bide eta bertzera bat izanen ditu errepideak lanak bururatzean. «Segurtasuna eta funtzionaltasuna hobetu» nahi dituzte bidea zabalduta. | Hasi dituzte N-121-A errepidea zabaltzeko lanak, Ezkaba eta Olabe artean. Alde batera bi bide eta bertzera bat izanen ditu errepideak lanak bururatzean. «Segurtasuna eta funtzionaltasuna hobetu» nahi dituzte bidea zabalduta. | Nafarroako Gobernuak N-121-A errepiderako proposaturiko konponbidea hasi da forma hartzen: 2+1 motako errepidea egin nahi dute, alegia, alde batera bi lerro eta bertzera bat dituena errepidearen zati guzietan —batzuetan noranzko batean, bertze batzuetan bertzean—. Nafarroako Gobernuaren helburua da errepidearen «segurt... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193338/gasteizko-el-carmen-ikastetxea-itxi-dute-covid-19aren-agerraldi-baten-ondorioz.htm | Gizartea | Gasteizko El Carmen ikastetxea itxi dute COVID-19aren agerraldi baten ondorioz | Irakasleen artean sei positibo zenbatu dituzte, eta zuzendaritza taldea konfinatuta dago. | Gasteizko El Carmen ikastetxea itxi dute COVID-19aren agerraldi baten ondorioz. Irakasleen artean sei positibo zenbatu dituzte, eta zuzendaritza taldea konfinatuta dago. | COVID-19aren agerraldi bat antzeman dute Gasteizko El Carmen HHI ikastetxean, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi du aurrez aurreko jarduera bertan behera uztea erabaki dutela. Arabako Aleak aurreratu duenez, zentroko 30 irakasleetatik seik positibo eman dute, eta zuzendaritza talde osoa konfinatuta dag... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193339/koska-bat-gehiago-apaldu-dira-kasu-berriak-701-positibo.htm | Gizartea | Koska bat gehiago apaldu dira kasu berriak: 701 positibo | 12.339 PCR eta antigeno test egin zituzten atzo lau probintzietan, eta horietatik %5,6k eman zuten positibo. | Koska bat gehiago apaldu dira kasu berriak: 701 positibo. 12.339 PCR eta antigeno test egin zituzten atzo lau probintzietan, eta horietatik %5,6k eman zuten positibo. | Berriz ere pixka bat apaldu dira azken 24 orduetan atzemandako koronabirus kasuak Hego Euskal Herrian. Bigarren egunez jarraian mila kasutik behera daude positiboak; izan ere, atzo 701 kasu atzeman zituzten proba diagnostikoetan, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera. Guztira, 12.339 PCR e... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193340/ekiolak-energia-berriztagarrien-kooperatibak-bultzatuko-ditu.htm | Ekonomia | Ekiolak energia berriztagarrien kooperatibak bultzatuko ditu | Energiaren Euskal Erakundeak eta Mondragon Taldeko Krean erakundeak eratu dute sozietatea, eta udalerrietan zein eskualdeetan autokontsumorako parke eoliko txikien kooperatibak bultzatuko ditu herritarren artean. | Ekiolak energia berriztagarrien kooperatibak bultzatuko ditu. Energiaren Euskal Erakundeak eta Mondragon Taldeko Krean erakundeak eratu dute sozietatea, eta udalerrietan zein eskualdeetan autokontsumorako parke eoliko txikien kooperatibak bultzatuko ditu herritarren artean. | Europako Batasunak 2030erako helburu gisa jarri du kontsumitutako energiaren %32ak «autosortua» izan behar duela, eta, xede hori lortzeko bidean, herritarrak inplikatu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak. Ekiola sozietatea eratu dute EEE Energiaren Euskal Erakundeak eta Mondragon Taldeko Krean erakundeak, Arabako, Bizkaiko et... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193341/gerran-hildako-21000-pertsonaren-datuak-sarean-jarri-dituzte.htm | Gizartea | Gerran hildako 21.000 pertsonaren datuak sarean jarri dituzte | Beatriz Artolazabal sailburuak esan du egitasmo horrekin «memoria partekatua, irekia, inklusiboa, kritikoa eta etikoa» sustatu nahi izan dutela. | Gerran hildako 21.000 pertsonaren datuak sarean jarri dituzte. Beatriz Artolazabal sailburuak esan du egitasmo horrekin «memoria partekatua, irekia, inklusiboa, kritikoa eta etikoa» sustatu nahi izan dutela. | Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak sarean jarri ditu 1936ko gerran hildako 21.000 herritarren datuak, eta Euskadin gerra zibilean hildako biktimak izeneko txostena argitaratu du datu base horretako emaitza nagusiekin. Biktimen errolda hori 2019an aurkeztu zuten lehen aldiz, baina, orain a... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193342/emakumeak-astronauta-izatera-animatu-ditu-esak-aurki-egingo-duen-lan-deialdi-baterako.htm | Mundua | Emakumeak astronauta izatera animatu ditu ESAk aurki egingo duen lan deialdi baterako | 11 urtean lehen aldiz, astronauta izateko deialdia egingo du ESAk, eta lau eta sei astronauta bitartean kontratatuko ditu. Zientzia ezagutzak izatea eta ingelesa jakitea dira baldintzetako bi. | Emakumeak astronauta izatera animatu ditu ESAk aurki egingo duen lan deialdi baterako. 11 urtean lehen aldiz, astronauta izateko deialdia egingo du ESAk, eta lau eta sei astronauta bitartean kontratatuko ditu. Zientzia ezagutzak izatea eta ingelesa jakitea dira baldintzetako bi. | Europako Espazio Agentziak belaunaldi aldaketa bat gauzatu nahi du bere astronauta taldean, eta, horretarako, lau eta sei astronauta bitartean kontratatzeko lan deialdia egingo du aurki. 11 urtean egiten duen lehenengoa izango da, eta 1975ean sortu zenetik, laugarrena. Gaur jakinarazi duenez, belaunaldi aldaketaz gain,... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193344/nafarroako-gobernuak-hilaren-25era-arte-luzatu-ditu-neurri-murriztaileak.htm | Gizartea | Nafarroako Gobernuak hilaren 25era arte luzatu ditu neurri murriztaileak | Bilakaera epidemiologikoak hobera egin arren, herrialdea "arrisku handiko egoeran" dela esan du Indurain kontseilariak | Nafarroako Gobernuak hilaren 25era arte luzatu ditu neurri murriztaileak. Bilakaera epidemiologikoak hobera egin arren, herrialdea "arrisku handiko egoeran" dela esan du Indurain kontseilariak | Nafarroako Gobernuak erabaki du otsailaren 25era arte luzatzea indarrean dauden neurri murriztaileak. Hala, besteak beste, ostalaritzaren barrualdeak itxita jarraituko du, bilkurak familia unitatera mugatuta, eta etxeratzeko ordua 23:00etatik 6:00etara. Herrialdearen itxiera perimetralak ere indarrean segituko du.
Naf... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193345/mugak-zabaldu-ditzatela-eskatzeko-sinadura-bilketa-bat-abiatu-dute.htm | Politika | Mugak zabaldu ditzatela eskatzeko, sinadura bilketa bat abiatu dute | EH Baik eta EH Bilduk salatu dute «Euskal Herria ukatu eta haren barne bizitza baldintzatzeko konplexurik gabe hartu duten erabakia». Mugak zabaltzeko deia egin dute. | Mugak zabaldu ditzatela eskatzeko, sinadura bilketa bat abiatu dute. EH Baik eta EH Bilduk salatu dute «Euskal Herria ukatu eta haren barne bizitza baldintzatzeko konplexurik gabe hartu duten erabakia». Mugak zabaltzeko deia egin dute. | Sinadura bilketa abiatu dute EH Baik eta EH Bilduk, eskatzeko Ipar eta Hego Euskal Herriko mugako zortzi pasabideak berriz ireki ditzatela. Bi alderdiek esan dute aitzakiak direla «terrorismoaren aurkako borroka eta migrazioa oztopatzeko argudioak», eta salatu dute presentzia militar eta poliziala «neurriz kanpo» areag... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193346/zaldibarko-hondamendia-zela-eta-militarrak-eskatu-ez-izana-kritikatu-du-robles-defentsa-ministroak.htm | Gizartea | Zaldibarko hondamendia zela-eta militarrak eskatu ez izana kritikatu du Robles Defentsa ministroak | Eusko Jaurlaritzak adierazpen horiek gaitzetsi ditu, eta errefusa ditzala eskatu. «Ezbeharraren inguruko erabateko ezjakintasunetik» hitz egin duela ere leporatu diote. | Zaldibarko hondamendia zela-eta militarrak eskatu ez izana kritikatu du Robles Defentsa ministroak. Eusko Jaurlaritzak adierazpen horiek gaitzetsi ditu, eta errefusa ditzala eskatu. «Ezbeharraren inguruko erabateko ezjakintasunetik» hitz egin duela ere leporatu diote. | Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroak Eusko Jaurlaritza kritikatu du gaur, Zaldibarko hondamendian desagertutako langileen bilaketa lanetarako militarren presentzia ez eskatzeagatik. «Ez dut ulertzen nola leku batzuetan esan daitekeen militarrak ez direla joan behar, akaso, duela urtebete militarrek esku hart... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193347/donostian-izan-beharrean-turinen-ziurrenik.htm | Kirola | Donostian izan beharrean, Turinen ziurrenik | Italiako Gobernuaren oniritzia falta da Europa Ligako Reala-Manchester United joaneko partidaren leku aldaketa gauzatzeko. COVID-19ari aurre egiteko neurriek galarazi dute Anoetan jokatzea. | Donostian izan beharrean, Turinen ziurrenik. Italiako Gobernuaren oniritzia falta da Europa Ligako Reala-Manchester United joaneko partidaren leku aldaketa gauzatzeko. COVID-19ari aurre egiteko neurriek galarazi dute Anoetan jokatzea. | Realak azkenean ezingo du Anoetan jokatu Manchester Uniteden aurka. Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko partida Turinen (Italia) izango da ziurrenik, Juventus Stadium-en, baldin eta Italiako Gobernuak ametoa ematen badu. COVID-19ari aurre egiteko neurrien artean dago Espainiako Gobernuak Ingalaterrako hegaldiei... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193348/hiltzat-jo-dituzte-k2n-desagertutako-hiru-mendizaleak.htm | Kirola | Hiltzat jo dituzte K2n desagertutako hiru mendizaleak | Juan Pablo Mohr txiletarra, Muhammad Ali Sadpara pakistandarra eta John Snorri islandiarra ostiral eguerdian ikusi zituzten azkenekoz eskalatzeko zatirik zailenean, Botila Lepoa deiturikoan. Said Sadpara espediziokideak adierazi du gorpuak aurkitzea dela orain erreskate operazioaren helburua. | Hiltzat jo dituzte K2n desagertutako hiru mendizaleak. Juan Pablo Mohr txiletarra, Muhammad Ali Sadpara pakistandarra eta John Snorri islandiarra ostiral eguerdian ikusi zituzten azkenekoz eskalatzeko zatirik zailenean, Botila Lepoa deiturikoan. Said Sadpara espediziokideak adierazi du gorpuak aurkitzea dela orain erre... | Erreskatea hiru egunez luzatu da dagoeneko, eta ez dute desagertutako mendizaleen berririk. Pakistango armadaren helikopteroak bila ari dira K2 mendian, munduko mendirik garaienetako bigarrenean (8.611 m). Larunbat goizean eman zieten abisua: Juan Pablo Mohr (Txile, 1987), Muhammad Ali Sadpara (Skardu, Pakistan, 1977) ... |
2021-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/193349/arnaldo-otegik-kartzelara-lagundu-die-buruzagi-independentista-presoei.htm | Mundua | Arnaldo Otegik kartzelara lagundu die buruzagi independentista presoei | Hirugarren graduan dauden buruzagi independentistak Arnaldo Otegirekin iritsi dira gaur gauean Lledonerseko espetxera. Arratsaldean, EH Bilduko koordinatzaile nagusia Forcadellekin elkartu da. | Arnaldo Otegik kartzelara lagundu die buruzagi independentista presoei. Hirugarren graduan dauden buruzagi independentistak Arnaldo Otegirekin iritsi dira gaur gauean Lledonerseko espetxera. Arratsaldean, EH Bilduko koordinatzaile nagusia Forcadellekin elkartu da. | Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia ERCrekin kanpaina egiten jardun da asteburuan, eta, gaur, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente espetxeratuarekin batzartu da. «Ordezkatzen dituzun duintasunarekin eta balioekin, zure herriak lortuko du bilatzen duen askatasun ametsa», idatzi du Otegik Twitt... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193384/jaurlaritzak-kargutik-kendu-du-itxiera-perimetrala-hautsi-duen-labiko-kidea.htm | Gizartea | Jaurlaritzak kargutik kendu du itxiera perimetrala hautsi duen Labiko kidea | Ibon Etxeberria Bilboko etxebizitzatik Laukarizko golf klubera joan zen igandean (Mungia, Bizkaia), bi hiriak gune gorrian egon arren. Jaurlaritzak adierazi du ez datorrela bat hark arauaz eginiko interpretazioarekin. | Jaurlaritzak kargutik kendu du itxiera perimetrala hautsi duen Labiko kidea. Ibon Etxeberria Bilboko etxebizitzatik Laukarizko golf klubera joan zen igandean (Mungia, Bizkaia), bi hiriak gune gorrian egon arren. Jaurlaritzak adierazi du ez datorrela bat hark arauaz eginiko interpretazioarekin. | Ibon Etxeberria Olañeta Labiko kide eta Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria kargutik kenduko duela adierazi du Jaurlaritzak. Labi taldeko —Eusko Jaurlaritzari izurriaren kontrako neurriak proposatzen dizkion horrexetako— kideak itxiera perimetrala hautsi zuen joan zen igande... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193385/jean-claude-carriere-gidoigile-frantziarra-hil-da-89-urterekin.htm | Kultura | Jean-Claude Carriere gidoigile frantziarra hil da, 89 urterekin | Luis Buñuelekin egindako lanek eman zioten ospea, baina Milos Forman, Volker Schlondorff, Philipp Kaufman, Jean-Paul Rappeneau eta Andrzej Wajdaren filmentzako testuak ere idatzi zituen, besteak beste | Jean-Claude Carriere gidoigile frantziarra hil da, 89 urterekin. Luis Buñuelekin egindako lanek eman zioten ospea, baina Milos Forman, Volker Schlondorff, Philipp Kaufman, Jean-Paul Rappeneau eta Andrzej Wajdaren filmentzako testuak ere idatzi zituen, besteak beste | Bere burua «Lumiere anaien garaiko entziklopediagile» gisa definitzen zuen, eta, horregatik, «jende guztiari dena kontatzea» zuen helburuetako bat. Horregatik, idazketara eta, bereziki, idazketa zinematografikora bideratu zuen bere lanaren parte handiena. Jean-Claude Carriere, azken 60 urteetako gidoigile ezagun eta os... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193386/eremu-gorrian-dauden-ostatuak-zabaldu-ahalko-dira.htm | Ekonomia | Eremu gorrian dauden ostatuak zabaldu ahalko dira | EAEko Auzitegi Nagusiak onartu egin du ostalariek jarritako helegitea, auziaren muina aztertu eta behin betiko erabakia hartu artean. Iazko abuztuan ere aintzat hartu zuen Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalarien helegitea. | Eremu gorrian dauden ostatuak zabaldu ahalko dira. EAEko Auzitegi Nagusiak onartu egin du ostalariek jarritako helegitea, auziaren muina aztertu eta behin betiko erabakia hartu artean. Iazko abuztuan ere aintzat hartu zuen Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalarien helegitea. | Eremu gorrian dauden udalerrietako ostatuek zabaltzeko baimena izango dute aurrerantzean. Hala erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak, ostalarien elkarteek jarritako helegite baten ondorioz.
Berriz irekitzeko aukera ezarri arren, Jaurlaritzak onartutako dekretua indarrean dago oraindik; beraz, hainbat neurri bete beharko ... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193387/kritika-politikoa-isilarazi-nahia-salatu-dute-deklarazioen-lehen-egunean.htm | Politika | Kritika politikoa isilarazi nahia salatu dute deklarazioen lehen egunean | Urriaren 12an Iruñean egindako ekintza batengatik Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzen hasi dira Nafarroako hamabi gazte. Elkarretaratze jendetsua egin dute Nafarroako Auzitegi Nagusiaren aitzinean, handik ari baitira deklaratzen, modu telematikoan. Madrilen ere elkarretaratzea egin dute, elkartasunez. | Kritika politikoa isilarazi nahia salatu dute deklarazioen lehen egunean. Urriaren 12an Iruñean egindako ekintza batengatik Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzen hasi dira Nafarroako hamabi gazte. Elkarretaratze jendetsua egin dute Nafarroako Auzitegi Nagusiaren aitzinean, handik ari baitira deklaratzen, modu tel... | «Kritika politikoaren eta adierazpen askatasunaren kontrako eraso bat da gu deklaratzera deitzea». Halaxe adierazi dute Lur Albizuk eta Unai Ekizak gaur Iruñean egindako elkarretaratzean. Adierazpen askatasuna zioen pankarta baten gibelean elkartu dira dozenaka herritar Albizuri, Ekizari eta bertze hamar gazteri elkart... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193388/enpresa-handienek-etekinen-76-baizik-ez-dute-ordaintzen-sozietate-zergan-elaren-arabera.htm | Ekonomia | Enpresa handienek etekinen %7,6 baizik ez dute ordaintzen sozietate zergan, ELAren arabera | Sindikatuak ondorioztatu duenez, 22 enpresa handienek %25eko zerga tasa ordaindu izan balute 2019an, 225 milioi euro gehiago bilduko lukete Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ogasunek | Enpresa handienek etekinen %7,6 baizik ez dute ordaintzen sozietate zergan, ELAren arabera. Sindikatuak ondorioztatu duenez, 22 enpresa handienek %25eko zerga tasa ordaindu izan balute 2019an, 225 milioi euro gehiago bilduko lukete Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ogasunek | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 22 enpresa handienen kontu ekonomikoak eta ikuskaritza txostenak aztertu ditu ELA sindikatuak, eta ondorioztatu du batez beste etekin gordinen %7,6 baino ez zutela ordaindu 2019an. Dena den, ehuneko hori batezbesteko bat da, eta sindikatuak gaitzetsi du zenbaitek ez zutela «euro bakar bat» ... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193389/mary-wilson-the-supremes-taldeko-kidea-zendu-da.htm | Kultura | Mary Wilson The Supremes taldeko kidea zendu da | Diana Ross eta Florence Ballardekin batera, soul hirukote ospetsua osatu zuen. Kantu arrakastatsu ugari grabatu zituen 1960ko eta 1970eko hamarkadetan. | Mary Wilson The Supremes taldeko kidea zendu da. Diana Ross eta Florence Ballardekin batera, soul hirukote ospetsua osatu zuen. Kantu arrakastatsu ugari grabatu zituen 1960ko eta 1970eko hamarkadetan. | Sarrritan The Supremes taldearen izena Diana Rossi lotuta azaltzen bada ere, harekin batera beste bi kantarik osatu zuten Motown Detroiteko (AEB) soul zigilu ospetsuko talderik arrakastatsuena: Florence Ballardek eta Mary Wilsonek. Azken hori 76 urterekin hil berri dela jakinarazi du BBCk.
The Supremes 1961ean sortu z... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193390/sindikatuek-ere-aitortu-dituzte-urruntzearen-biktimak.htm | Politika | Sindikatuek ere aitortu dituzte urruntzearen biktimak | Gipuzkoako hiru udaletan onarturiko mozioei jarraikiz urruntzearen aurkako adierazpen bat onartu dute ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, Gipuzkoako eta Nafarroako EHNE, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek. | Sindikatuek ere aitortu dituzte urruntzearen biktimak. Gipuzkoako hiru udaletan onarturiko mozioei jarraikiz urruntzearen aurkako adierazpen bat onartu dute ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, Gipuzkoako eta Nafarroako EHNE, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek. | Lasarte-Oriako, Tolosako eta Soraluzeko udalek egindako adierazpenei jarraipena eman diete gaur Hego Euskal Herriko sindikatuek. ELAk, LABek, CCOOk, UGTk, Steilasek, ESK-k, Gipuzkoako eta Nafarroako EHNEk, Etxaldek, Hiruk, CGTk eta CNTk onarturiko testu batean, «garrantzitsutzat» jo dute udaletan alderdi politikoek lor... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193391/eskuin-muturreko-taldeek-1975-1985-bitartean-egindako-26-atentatu-zenbatu-ditu-nafarroako-gobernuak.htm | Politika | Eskuin muturreko taldeek 1975-1985 bitartean egindako 26 atentatu zenbatu ditu Nafarroako Gobernuak | Hiru hilketa biltzen ditu txostenak: Montejurrako atentatuan hildako bi, eta Angel Gurmindoren hilketa Hendaian. Jose Migel Etxeberria ‘Naparra’-ren desagerpena ere erregistratu dituzte. | Eskuin muturreko taldeek 1975-1985 bitartean egindako 26 atentatu zenbatu ditu Nafarroako Gobernuak. Hiru hilketa biltzen ditu txostenak: Montejurrako atentatuan hildako bi, eta Angel Gurmindoren hilketa Hendaian. Jose Migel Etxeberria ‘Naparra’-ren desagerpena ere erregistratu dituzte. | Eskuin muturreko taldeek Nafarroan edo nafarren aurka egindako 26 atentatu erregistratu ditu Nafarroako Gobernuak. Terrorismo ezezaguna. Eskuin muturrak Nafarroan egindako atentatu terroristak (1975-1985) izeneko txostena aurkeztu dute gaur goizean Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak eta Martin Zabalz... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193392/omek-baieztatu-du-koronabirusak-animalia-batean-duela-jatorria.htm | Gizartea | OMEk baieztatu du koronabirusak animalia batean duela jatorria | Osasunaren Mundu Erakundeak berretsi du COVID-19aren lehenbiziko arrastoak 2019ko abenduan agertu zirela, Wuhanen. | OMEk baieztatu du koronabirusak animalia batean duela jatorria. Osasunaren Mundu Erakundeak berretsi du COVID-19aren lehenbiziko arrastoak 2019ko abenduan agertu zirela, Wuhanen. | Lau asteko ikerketa gauzatu dute Osasunaren Munduko Erakundeko teknikariek Wuhanen (Txina), eta gaur eman dituzte ateratako ondorioei buruzko azalpenak. Kideek onartu dutenez, ikerlanak balio izan du aurretik ziren uste batzuk baieztatzeko. «Gauza berri asko ikasi ditugu? Ez dakit. Ordea, balio izan digu birusari buruz... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193393/gizon-bat-atxilotu-dute-bartzelonan-voxen-aurkako-ekintza-batean.htm | Mundua | Gizon bat atxilotu dute Bartzelonan, Voxen aurkako ekintza batean | Beste pertsona bat ere identifikatu dute Mossoek, ustez Voxen ekitaldi baten aurka gauzak botatzeagatik. Azken egunetan hainbat lekutan izan dira antzeko gertakariak. Inkestek diotenez, Voxek aurrea har diezaioke PPri. | Gizon bat atxilotu dute Bartzelonan, Voxen aurkako ekintza batean. Beste pertsona bat ere identifikatu dute Mossoek, ustez Voxen ekitaldi baten aurka gauzak botatzeagatik. Azken egunetan hainbat lekutan izan dira antzeko gertakariak. Inkestek diotenez, Voxek aurrea har diezaioke PPri. | Azken egunetan ohikoa bilakatzen ari da irudia: Katalunian, Voxek agerraldi bat egiten duen bakoitzean, ehundaka lagun gerturatzen dira haiei aurre egitera, eta, mossoak tartean sartzen direnean, istiluak hasten dira. Asteburuan, besteak beste, Vicen (Bartzelona), Salten (Girona) eta Vallsen (Tarragona) gertatu zen —ha... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193394/kolonbiak-behin-behineko-babesa-emango-die-milioi-bat-iheslari-venezuelarri.htm | Mundua | Kolonbiak behin-behineko babesa emango die milioi bat iheslari venezuelarri | Lege babesak hamar urteko iraupena izango du, eta, hura amaitutakoan, nahi dutenek bertan geratzeko bisa eskatu ahal izango dute. Erabakia "historikoa" dela nabarmendu du Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak. | Kolonbiak behin-behineko babesa emango die milioi bat iheslari venezuelarri. Lege babesak hamar urteko iraupena izango du, eta, hura amaitutakoan, nahi dutenek bertan geratzeko bisa eskatu ahal izango dute. Erabakia "historikoa" dela nabarmendu du Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak. | Urte hasieran zabaldutako datuen arabera, venezuelarrak dira Latinoamerikako iheslari talderik handiena. Horietatik ia bi milioi dira Kolonbiako lurretan aterpea hartu dutenak, ezkutuan muga igaro ondoren. Orain, Ivan Duque presidentearen gobernuak iragarri du milioi bat etorkini Behin-behineko Babes Estatutua eskatzek... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193395/bilboko-portuko-transferentzia-bizkortzeko-eskatu-du-agintaritzak.htm | Ekonomia | Bilboko portuko transferentzia bizkortzeko eskatu du agintaritzak | Urrirako lortzea ezinezkoa ikusten du, baina gaiaz hitz egiten hasteko eskatu die Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari | Bilboko portuko transferentzia bizkortzeko eskatu du agintaritzak. Urrirako lortzea ezinezkoa ikusten du, baina gaiaz hitz egiten hasteko eskatu die Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari | Ricardo Barkala Bilboko Portuko presidenteak portuen kudeaketaren transferentziaren gaiari arnasa berria emateko eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari. «Aurreikuspena urrirako eman zedila eskatu zen, baina gaur egun data horietan ezinezkoa da. Hori bai, gaiari buruz hitz egiten has daitezela». Barkal... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193396/asiain-inspektorea-protagonista-egin-du-alberto-ladron-aranak-bosgarrengoz.htm | Kultura | Asiain inspektorea protagonista egin du Alberto Ladron Aranak, bosgarrengoz | Idazleak nabarmendu duenez, "agur ez" baina "gero arte" esan dio pertsonaia horri gaur aurkeztu duen lanarekin: Mendekuaren hazia eleberria. Benetan gertatutako bi krimen izan ditu liburua idazteko abiapuntu. | Asiain inspektorea protagonista egin du Alberto Ladron Aranak, bosgarrengoz. Idazleak nabarmendu duenez, "agur ez" baina "gero arte" esan dio pertsonaia horri gaur aurkeztu duen lanarekin: Mendekuaren hazia eleberria. Benetan gertatutako bi krimen izan ditu liburua idazteko abiapuntu. | Gaur egun gehien irakurtzen diren euskarazko idazleetako bat da Alberto Ladron Arana (Iruñea, 1967), eta Leire Asiain inspektorea du pertsonaia ezagunenetako bat, ezagunena ez esatearren. Idazlearen azken lanetako protagonista da Asiain, gaur aurkeztu duen Mendekuaren hazia-koa ere bai, eta, liburuaren izenburuak berak... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193397/kamioilari-bat-hil-da-donemiliagan.htm | Ekonomia | Kamioilari bat hil da Donemiliagan | Bi kamioik elkar jo dute aurrez aurre A-3020 errepidean | Kamioilari bat hil da Donemiliagan. Bi kamioik elkar jo dute aurrez aurre A-3020 errepidean | Bi kamioik elkar jo dute aurrez aurre A-3020 errepidean, Donemiliagan (Araba). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 13:30ean gertatu da istripua, artean azaldu ez dituzten arrazoiak direla medio.
Bi ibilgailuen barruan harrapatuta geratu dira kamioilariak, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193398/zubietako-erraustegiari-otsailaren-1ean-eman-zioten-abian-jartzeko-akta.htm | Gizartea | Zubietako erraustegiari otsailaren 1ean eman zioten abian jartzeko akta | Arantxa Tapiak adierazi duenez, martxan egoteko baimen guztiak dauzka plantak. | Zubietako erraustegiari otsailaren 1ean eman zioten abian jartzeko akta. Arantxa Tapiak adierazi duenez, martxan egoteko baimen guztiak dauzka plantak. | EH Bilduren ustez, «irregulartasun zantzu handiak» daude Zubietako erraustegiaren (Gipuzkoa) jardueran. «Leku, une eta esparru desberdinetan», azaldu du Mikel Otero legebiltzarkideak. Miren Gorrotxategiren iritziz (Elkarrekin Podemos-IU), «hainbat arazo» azaleratu dira plantari baimenak emateko orduan eta jarduera kont... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193399/salatu-dute-ez-dituztela-euskarazko-plaza-gehiago-eskainiko-nafarroako-gobernuak-kudeatutako-iruntildeeko-haur-eskoletan.htm | Gizartea | Salatu dute ez dituztela euskarazko plaza gehiago eskainiko Nafarroako Gobernuak kudeatutako Iruñeko haur eskoletan | Haur Eskolak Euskaraz plataformak egin du kritika. Haien hitzetan, ez dute aldaketarik egingo Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak kudeatutako Iruñeko bost haur eskoletan, eta lekuen %18 inguru eskainiko dituzte euskaraz. | Salatu dute ez dituztela euskarazko plaza gehiago eskainiko Nafarroako Gobernuak kudeatutako Iruñeko haur eskoletan. Haur Eskolak Euskaraz plataformak egin du kritika. Haien hitzetan, ez dute aldaketarik egingo Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak kudeatutako Iruñeko bost haur eskoletan, eta lekuen %18 inguru ... | «Nafarroako Gobernuak garrantzi handiko erabaki politikoa hartu du. Iruñeko haur eskolen mapa goitik behera aldatzeko aukera zuen, eta ez du hala egin nahi izan. Gaur-gaurkoz, aurkeztu dugun mapan ikusten denez, hamasei haur eskoletatik bakarrak edukiko du D eredua, eta, beste bostetan, plazen erdiak euskara murgiltze ... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193400/bilboko-gazte-migratzaileak-kalean-daude-berriro.htm | Gizartea | Bilboko gazte migratzaileak kalean daude berriro | Udalak zazpi egunerako aterpea eskaini zien, baina epea amaitu da. | Bilboko gazte migratzaileak kalean daude berriro. Udalak zazpi egunerako aterpea eskaini zien, baina epea amaitu da. | OEE Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak jakinarazi duenez, Bilboko Euskalduna zubiaren azpian lo egiten zuten gazte migratzaileak kalean daude berriro. Udaltzainek leku hartatik kanporatu zituen, eta Gizarte Zerbitzuek aterpe batean lo egiteko aukera eman zien, baina soilki zazpi egunez. Epe hori amaituta, kalean daude... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193401/kasu-berriak-ugarituta-ere-positibo-tasak-ez-du-gora-egin-hegoaldean-56.htm | Gizartea | Kasu berriak ugarituta ere, positibo tasak ez du gora egin Hegoaldean: %5,6 | 15.203 proba diagnostiko egin dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, eta horietatik, 862k eman dute positibo | Kasu berriak ugarituta ere, positibo tasak ez du gora egin Hegoaldean: %5,6. 15.203 proba diagnostiko egin dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, eta horietatik, 862k eman dute positibo | COVID-19 kasu berriek gora egin arren, positibo tasak aurreko egunetako joerari eutsi dio Hego Euskal Herrian. Osakidetzak eta Osasunbideak argiaratutako datuen arabera, 862 positibo detektatu zituzten atzoko PCR eta antigeno probetan. Ohi denez, asteburuan baino test diagnostiko gehiago egin zituzten astelehenean (15.... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193402/myanmarko-junta-militarrak-laquoegiazko-demokrazia-batraquo-sustatu-nahi-du.htm | Mundua | Myanmarko junta militarrak «egiazko demokrazia bat» sustatu nahi du | Herritarrek gerra legeari aurre egin diote, eta manifestazio jendetsuak egin dituzte gobernu berriaren aurka. | Myanmarko junta militarrak «egiazko demokrazia bat» sustatu nahi du. Herritarrek gerra legeari aurre egin diote, eta manifestazio jendetsuak egin dituzte gobernu berriaren aurka. | Azaroko hauteskundeetan ustez izandako iruzurraren argudiotik tiraka, Myanmarren gobernu aldaketa eragin duen junta militarraren buruzagi Min Aung Hlaingek «egiazko demokrazia bat» sustatzeko asmoa helarazi die herritarrei, horretarako eperik eta horren definizio zehatzik eman ez duen arren.
Jeneralak «desadostasun ga... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193404/jaurlaritzak-eh-bilduk-proposatutako-berme-energetikorako-legearen-kontra-egin-du.htm | Gizartea | Jaurlaritzak EH Bilduk proposatutako berme energetikorako legearen kontra egin du | Jaurlaritzak adierazi du proposamenari «errealismoa falta» zaiola. EH Bilduren arabera, lege ekinbide hori atzera botaz uko egin dio pobrezia energetikoaren arazoa konpontzeari. | Jaurlaritzak EH Bilduk proposatutako berme energetikorako legearen kontra egin du. Jaurlaritzak adierazi du proposamenari «errealismoa falta» zaiola. EH Bilduren arabera, lege ekinbide hori atzera botaz uko egin dio pobrezia energetikoaren arazoa konpontzeari. | EH Bilduk ongizate energetikorako eskubidea bermatzea helburu duen lege proposamen bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean, pobrezia energetikoaren kontzeptua gainditzeko asmoz. Eusko Jaurlaritzak, ordea, horren aurkako txostena egin du. Adierazi dutenez, EH Bilduk egindako lege proposamenak ez du «aplikazio prakti... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193405/zupiria-eaeko-auzitegi-nagusiaren-epaiaz-ezin-dut-ulertu.htm | Ekonomia | Zupiria, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaz: «Ezin dut ulertu» | Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari «bereziki larria» iruditzen zaio epaimahai batek «bere kasa» baloratu izana zer-nolakoa den bilakaera epidemiologikoa, batzorde teknikoari dagokiolako egoeraren jarraipena egitea. | Zupiria, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaz: «Ezin dut ulertu». Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari «bereziki larria» iruditzen zaio epaimahai batek «bere kasa» baloratu izana zer-nolakoa den bilakaera epidemiologikoa, batzorde teknikoari dagokiolako egoeraren jarraipena egitea. | Eusko Jaurlaritzak «errespetatzen du» EAEko Auzitegi Nagusiak eremu gorrian dauden udalerrietako ostatuei zabaltzeko baimena aitortu izana, baina «ez dator bat», Bigen Zupiria bozeramailearen esanetan. Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoek epaia aztertuko dute, eta haiek erabakiko dute helegitea jarri ala ez.
Zupiriak ar... |
2021-2-9 | https://www.berria.eus/albisteak/193406/euskadi-fundazioak-aurtengo-denboraldia-aurkeztu-du.htm | Kirola | Euskadi Fundazioak aurtengo denboraldia aurkeztu du | Euskaltel Euskadi taldea izango da proiektuaren buruan, eta denera 350 txirrindulari baino gehiago arituko dira profesionaletan eta harrobian. Taldeak «herri oso bat» ordezkatzen duela nabarmendu dute. | Euskadi Fundazioak aurtengo denboraldia aurkeztu du. Euskaltel Euskadi taldea izango da proiektuaren buruan, eta denera 350 txirrindulari baino gehiago arituko dira profesionaletan eta harrobian. Taldeak «herri oso bat» ordezkatzen duela nabarmendu dute. | Euskadi Fundazioak 2021. denboraldirako egitasmoa aurkeztu du gaur, Euskaltelek Derion (Bizkaia) duen egoitza nagusian. Han izan dira fundazioko txirrindulariak, enpresa babesleak, erakundeetako ordezkariak eta hedabideak. Bazkide eta jarraitzaileek, berriz, Internet bidez ikusi dute ekitaldia. Fundazioak bere hiru tal... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193431/hezkuntza-legearen-inguruko-eztabaida-foroa-zabaldu-du-berriak.htm | Gizartea | Hezkuntza Legearen inguruko eztabaida foroa zabaldu du BERRIAk | Euskal Herri osoaren ikuspegia emate aldera, hezkuntzako hainbat eragileren iritziak bilduko ditu datozen egunetan. | Hezkuntza Legearen inguruko eztabaida foroa zabaldu du BERRIAk. Euskal Herri osoaren ikuspegia emate aldera, hezkuntzako hainbat eragileren iritziak bilduko ditu datozen egunetan. | LOMLOE legea indarrean sartu berri da Hego Euskal Herrian, eta Eusko Legebiltzarrean ere urruti gabe garatuko dute Hezkuntza Legea berritzeko eztabaida, Eusko Jaurlaritzak landutako Hezkuntza Akordioa oinarri hartuta.
Hori ikusita, BERRIAk iritzi bilketa bat egingo du hezkuntzako eragileen artean, Euskal Herri osoaren... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193432/la-trinchera-infinita-filma-oscarren-lehiatik-at-utzi-dute.htm | Kultura | 'La Trinchera Infinita' filma Oscarren lehiatik at utzi dute | Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren filma 93 laneko zerrendan zegoen, eta horietatik hamabost pasatu dira finalerdira. | 'La Trinchera Infinita' filma Oscarren lehiatik at utzi dute. Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren filma 93 laneko zerrendan zegoen, eta horietatik hamabost pasatu dira finalerdira. | Amaitu da Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendarien aurtengo Hollywoodeko ametsa. La Trinchera Infinita filma Oscar sarietarako zerrendan zegoen, ingelesez ez diren filmen atalean (gazteleraz filmatu zuten). Beste 93 filmekin zerrendan zegoen, baina horietako hamabost baino ez dira pasatu finalerdietar... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193433/la-trinchera-infinita-oscar-sarietatik-kanpo-gelditu-da.htm | Kultura | 'La trinchera infinita' Oscar sarietatik kanpo gelditu da | Aitor Arregik, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filma ez da sartu azken hamabost hautagaien zerrendan | 'La trinchera infinita' Oscar sarietatik kanpo gelditu da. Aitor Arregik, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filma ez da sartu azken hamabost hautagaien zerrendan | Loreak filmarekin gertatu bezala, Moriarti euskal ekoiztetxeko azken pelikulak ez du azken aurreko langa gainditu, eta ez da lehiatuko Nazioarteko Oscar saria irabazteko. Bart eman ditu Hollywoodeko akademiak momentuz lehian jarraitzen duten hamabost pelikulen izenak, eta ez dago horien artean La trinchera infinita. 93... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193434/astrazenecaren-txertoa-poliziei-militarrei-suhiltzaileei-eta-irakasleei-jarriko-zaie-hegoaldean.htm | Gizartea | AstraZenecaren txertoa poliziei, militarrei, suhiltzaileei eta irakasleei jarriko zaie Hegoaldean | Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak erabaki du 55 urtetik beherako «ezinbesteko langileei» jartzea AstraZenecaren txertoa, eta baztertu egin du egoera «zaurgarrian» dauden gaixoei jartzea. | AstraZenecaren txertoa poliziei, militarrei, suhiltzaileei eta irakasleei jarriko zaie Hegoaldean. Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak erabaki du 55 urtetik beherako «ezinbesteko langileei» jartzea AstraZenecaren txertoa, eta baztertu egin du egoera «zaurgarrian» dauden gaixoei jartzea. | Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako ordezkariek eguneratu egin zuten txertaketa estrategia atzo arratsaldea, eta AstraZeneca botika etxeak eta Oxfordeko Unibertsitateak elkarlanean garatutako txertoa jartzeko lehentasuna izango duten kolektiboak zehaztu zituzten. Osasun Publikoko Batzordeak hartu... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193435/ebren-funtsen-baldintzak-onartu-ditu-europako-parlamentuak.htm | Ekonomia | EBren funtsen baldintzak onartu ditu Europako Parlamentuak | Dirua urtearen erdialdera arte ez da iritsiko. | EBren funtsen baldintzak onartu ditu Europako Parlamentuak. Dirua urtearen erdialdera arte ez da iritsiko. | Beste urrats bat egin du aurrera Hurrengo Belaunaldia planak. Europako Parlamentuak gehiengo handiz onartu du gaur goizean haren tresna nagusiaren araudia, Berreskurapenerako eta Erresilientziarako Mekanismoarena (RFF, ingelesezko laburduran), Gehiengo handiarekin onartu dute eurodiputatuek: aldeko 582 boto, aurkako 40... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193436/koronabirusaren-hegoafrikako-aldaera-atzeman-dute-ipar-euskal-herrian.htm | Gizartea | Koronabirusaren Hegoafrikako aldaera atzeman dute Ipar Euskal Herrian | «Bizpahiru kasu» daudela baieztatu du Eskualdeko Osasun Agentziak. Kutsabideak ikertzeko protokoloa eta bakartze protokoloa zorroztu dituzte. | Koronabirusaren Hegoafrikako aldaera atzeman dute Ipar Euskal Herrian. «Bizpahiru kasu» daudela baieztatu du Eskualdeko Osasun Agentziak. Kutsabideak ikertzeko protokoloa eta bakartze protokoloa zorroztu dituzte. | Aste honetan koronabirusaren Hegoafrikako aldaeraren «bizpahiru» kasu atzeman dituzte Ipar Euskal Herrian, Eskualdeko Osasun Agentziak baieztatu duenez. Izan ere, otsailaren 1etik, PCR proba eta antigeno test guztietan aztertzen dute birusaren aparteko aldaerarik ba ote den. Hegoafrikako aldaera atzematean, kutsabideak... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193437/von-der-leyenek-onartu-egin-du-europako-batasuna-laquobaikorregiaraquo-izan-zela-txertoen-epeak-jartzean.htm | Gizartea | Von der Leyenek onartu egin du Europako Batasuna «baikorregia» izan zela txertoen epeak jartzean | Europako Batzordeko buruak uste du, hala ere, EBko biztanleen %70 txertatuta egonen direla «uda amaierarako». | Von der Leyenek onartu egin du Europako Batasuna «baikorregia» izan zela txertoen epeak jartzean. Europako Batzordeko buruak uste du, hala ere, EBko biztanleen %70 txertatuta egonen direla «uda amaierarako». | Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek aitortu du Europako Batasuna «gehiegizko baikortasunez» jokatu zuela, COVID-19aren aurkako txertoak ekoizteko eta horiek banatzeko epeak kalkulatzeko tenorean: «Sinetsita geunden erreserbatu eta ordaindu genuen hori garaiz entregatuko zela». Berretsi du, hala ere, E... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193438/zupiriak-esan-du-murrizketak-ez-direla-lehendakariaren-gutizia-bat.htm | Gizartea | Zupiriak esan du murrizketak ez direla lehendakariaren «gutizia» bat | COVID-19ak eragindako osasun egoera oraindik ere «zaila» dela ohartarazi du, eta epidemiologoek emandako neurriei atxikita ibili behar dela. | Zupiriak esan du murrizketak ez direla lehendakariaren «gutizia» bat. COVID-19ak eragindako osasun egoera oraindik ere «zaila» dela ohartarazi du, eta epidemiologoek emandako neurriei atxikita ibili behar dela. | Eusko Jaurlaritzako eledun Bingen Zupiriak esan du COVID-19ari aurre egite aldera ezarri diren prebentzio neurriak eta murrizketak ez direla Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluren «gutizia» bat. Euskal erakunde guztiak, oro har, izurriaren ondorioak samurtze eta kontrolatze aldera «direnak eta ez direnak» egi... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193439/sercoin-enpresak-hemeretzi-langile-kaleratzeko-prozedura-abiatu-du.htm | Ekonomia | Sercoin enpresak hemeretzi langile kaleratzeko prozedura abiatu du | Erandioko enpresak lantaldearen heren bat kaleratu nahi du | Sercoin enpresak hemeretzi langile kaleratzeko prozedura abiatu du. Erandioko enpresak lantaldearen heren bat kaleratu nahi du | ELA sindikatuak salatu du Erandioko (Bizkaia) Sercoin enpresako zuzendaritzak hemeretzi behargin kaleratzeko prozedura abiatu duela, lantalde osoaren %30. Segurtasunaren alorrean aritzen da Sercoin, segurtasun sistemak instalatzen eta horien mantentze lanak egiten; adibidez, suteen aurkako sistemak eta telebista zirkui... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193440/txikon-igandean-saiatuko-da-manaslura-igotzen.htm | Kirola | Txikon igandean saiatuko da Manaslura igotzen | Eguraldi ona espero dute, eta horregatik egingo dute ahalegina. Gaurtik igandera bitarte arituko dira kanpaleku bakoitzera igotzen. | Txikon igandean saiatuko da Manaslura igotzen. Eguraldi ona espero dute, eta horregatik egingo dute ahalegina. Gaurtik igandera bitarte arituko dira kanpaleku bakoitzera igotzen. | Inoiz igo gabeko gorako bidea aurkitu ondoren, eta eguraldia ona izango dela ikusita, Alex Txikonen taldea asteburuan gailurra egiten saiatuko da. Horretarako, gau bakoitza altuerako lau kanpamentuetako bakoitzean igaroko dute.
Alex Txikon eta Simone Moro buru dituen espedizioa asteburuan saiatuko da Manasluko (8.163 ... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193441/guztiak-guztien-aurka.htm | Mundua | Guztiak guztien aurka | TV3ek antolatutako eztabaida saioan izan dira Kataluniako presidentegaiak, baina gutxi hitz egin dute bozen osteko akordioez; bakoitzak bere profila definitu nahi izan du. Adituek diotenez, positiboen kontaktu zuzena diren 70.000 lagun inguruk bozkatuko dute igandean. | Guztiak guztien aurka. TV3ek antolatutako eztabaida saioan izan dira Kataluniako presidentegaiak, baina gutxi hitz egin dute bozen osteko akordioez; bakoitzak bere profila definitu nahi izan du. Adituek diotenez, positiboen kontaktu zuzena diren 70.000 lagun inguruk bozkatuko dute igandean. | Bakoitza berera. Hala jardun zuten atzo Kataluniako bozetara aurkeztuko diren bederatzi alderditako ordezkariek TV3 telebista kateak antolatutako eztabaida saioan, eta, hauteskunde horietako galdera nagusietako bat ondorengo akordioak zein izango diren bada ere, gutxi jardun zuten horretaz. Gai hori mahai gainean jartz... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193442/pen-translates-sarietako-bat-eman-diote-mintildean-i.htm | Kultura | PEN Translates sarietako bat eman diote 'Miñan'-i | Amets Arzallusen eta Ibrahima Balderen liburuaren ingelesezko itzulpenak jaso du saria, 'Little Brother'-ek. | PEN Translates sarietako bat eman diote 'Miñan'-i. Amets Arzallusen eta Ibrahima Balderen liburuaren ingelesezko itzulpenak jaso du saria, 'Little Brother'-ek. | Anaiaren atzetik, Afrikatik Europara egin behar izan zuen Ibrahima Baldek (Konakry, Ginea, 1983); hala heldu zen Irunera (Gipuzkoa), eta han ezagutu zuen Amets Arzallus (Hendaia, Lapurdi, 1983). Zekarren istorioa hari kontatu, eta elkarrekin eraman zuten liburura, Baldek ahoz eta Arzallusek eskuz. 2019ko urrian eman zu... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193443/sars-cov-2aren-2019ko-azaroko-arrastoak-topatu-dituzte-frantzian.htm | Gizartea | SARS-CoV-2aren 2019ko azaroko arrastoak topatu dituzte Frantzian | Pierre-Louis epidemiologia institutuko ikerlariek koronabirusaren antigorputzak atzeman dituzte Frantzian 2019ko azaroaz geroztik egindako odol hartzeetan. Hamahiru pazientek eman dute positibo 2019ko azaroaren eta 2020ko urtarrilaren artean. | SARS-CoV-2aren 2019ko azaroko arrastoak topatu dituzte Frantzian. Pierre-Louis epidemiologia institutuko ikerlariek koronabirusaren antigorputzak atzeman dituzte Frantzian 2019ko azaroaz geroztik egindako odol hartzeetan. Hamahiru pazientek eman dute positibo 2019ko azaroaren eta 2020ko urtarrilaren artean. | SARS-CoV-2a 2019ko azarotik ibili da Frantzian. Frantziako ikertzaile talde batek egin du hipotesia, eta araberako frogak bildu ditu. European Journal of Epidemiology aldizkarian eman dute ikerketaren berri. Diotenez, «agerikoa» da koronabirusa 2019ko azarotik hedatzen ari zela Frantzian: Wuhango (Txina) agerraldia bai... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193444/147-lagun-hil-dira-koronabirusak-jota-astebetean-hegoaldean.htm | Gizartea | 147 lagun hil dira koronabirusak jota astebetean Hegoaldean | Beste 835 COVID-19 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, eta positiboen ehunekoa %5 da astearteko testetan. Aipatzekoa da Nafarroako datua: atzo herrialdean egindako proben %2,9k eman dute positibo. | 147 lagun hil dira koronabirusak jota astebetean Hegoaldean. Beste 835 COVID-19 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, eta positiboen ehunekoa %5 da astearteko testetan. Aipatzekoa da Nafarroako datua: atzo herrialdean egindako proben %2,9k eman dute positibo. | Apaldu ezinik segitzen du birusa dela-eta Hegoaldean hildako pertsonen gaineko datuak: joan den igandera arte, gutxienez 147 lagun zendu ziren astebetean gaitzak jota. Azaroaren erdialdeaz geroztik erregistratutako daturik makurrena da: Eusko Jaurlaritzak eskainitako datuen arabera, otsailaren 1etik 7ra bitartean 121 p... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193445/giza-trafikoaren-biktimen-sexu-zerbitzuak-kontsumitzea-delitu-izatea-babestu-du-europako-parlamentuak.htm | Mundua | Giza trafikoaren biktimen sexu zerbitzuak kontsumitzea delitu izatea babestu du Europako Parlamentuak | 2011n onartu zuen Europako Parlamentuak giza trafikoaren biktimen prebentziorako eta babeserako legea. Orain arte egindako urratsak ez dira nahikoa izan, parlamentuaren arabera. | Giza trafikoaren biktimen sexu zerbitzuak kontsumitzea delitu izatea babestu du Europako Parlamentuak. 2011n onartu zuen Europako Parlamentuak giza trafikoaren biktimen prebentziorako eta babeserako legea. Orain arte egindako urratsak ez dira nahikoa izan, parlamentuaren arabera. | Giza trafikoaren biktima direnen sexu zerbitzuen kontsumoa delitu izatea babestu du Europako Parlamentuak gaur goizean egindako bileran. Aldeko 571 boto jaso ditu proposamenak. Hamar urte beteko dira aurten Europako Parlamentuak giza trafikoaren biktimen prebentziorako eta babeserako legea onartu zuenetik, eta 2011ko l... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193446/kamioilari-bat-atzeman-dute-n121an-eta-baimenduriko-alkohol-tasa-halako-sei-eman-du.htm | Gizartea | Kamioilari bat atzeman dute N121An, eta baimenduriko alkohol tasa halako sei eman du | Gidariak txikizioa egin du Latasako baserriko soro baten horman, eta ihes egiten saiatu da, Foruzaingoaren arabera. | Kamioilari bat atzeman dute N121An, eta baimenduriko alkohol tasa halako sei eman du. Gidariak txikizioa egin du Latasako baserriko soro baten horman, eta ihes egiten saiatu da, Foruzaingoaren arabera. | Huelvan bizitokia duen 46 urteko kamioilari bati salaketa jarri dio Foruzaingoak, aire litroko 0,95 miligramoko alkohol tasarekin gidatzeagatik. Gidari gehienek 0,25 miligramotan dute muga, baina profesionalek ezin dute 0,15 miligramo baino gehiagorekin gidatu. Horrez gain, istripu lekutik ihes egiteagatik eta baldintz... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193447/landabengo-miasa-fabrika-likidazioan-sartu-da.htm | Ekonomia | Landabengo Miasa fabrika likidazioan sartu da | Automozio arloko enpresak bertan lan egiten duten 95 langileen kontratuak eteteko erregulazio espedientea aurkeztuko du, eta langile batzordeak iragarri du langileentzako irtenbiderik egokiena bilatuko duela | Landabengo Miasa fabrika likidazioan sartu da. Automozio arloko enpresak bertan lan egiten duten 95 langileen kontratuak eteteko erregulazio espedientea aurkeztuko du, eta langile batzordeak iragarri du langileentzako irtenbiderik egokiena bilatuko duela | Azkenaldian arazoetan zebilen Miasa, Landabengo automozio fabrika. Urriaz geroztik hartzekodunen konkurtsoan sartuta, orain likidazioa eskatu dio merkataritza arloko epaitegiari, eta, aurki, bertan lan egiten duten 95 langileen kontratua eteteko erregulazio espedientea eskatuko du.
Batzordean, CCOOk du gehiengoa, lau ... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193448/disney-pluseko-estreinaldi-guztiak-euskaraz-izateko-eskatu-dute.htm | Bizigiro | Disney Pluseko estreinaldi guztiak euskaraz izateko eskatu dute | Disney Euskaraz taldeak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, eta exijitu du haurren hizkuntza eskubideak bermatzeko. | Disney Pluseko estreinaldi guztiak euskaraz izateko eskatu dute. Disney Euskaraz taldeak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, eta exijitu du haurren hizkuntza eskubideak bermatzeko. | Donostiako guraso euskaldun eta euskaltzale batzuen ekimenetik abiarazi zuten Disney Euskaraz egitasmoa, Disney konpainiari eskatzeko zinema aretoetan zein streaming plataforman ekoizpenak euskaraz emateko. Baita erakunde publikoei eskatzeko Disneyrekin harremanetan jartzeko ere, haur euskaldunen eskubideak «bermatuak ... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193449/espainiako-auzitegi-gorenak-berretsi-egin-du-marixol-iparragirreren-aurkako-122-urteko-zigorra.htm | Politika | Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du Marixol Iparragirreren aurkako 122 urteko zigorra | Espainiako Auzitegi Nazionalak joan den uztailean ezarri zion 122 urteko espetxe zigorra euskal presoari, 1995ean Luciano Cortizo Espainiako armadako komandantea hiltzea leporatuta. | Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du Marixol Iparragirreren aurkako 122 urteko zigorra. Espainiako Auzitegi Nazionalak joan den uztailean ezarri zion 122 urteko espetxe zigorra euskal presoari, 1995ean Luciano Cortizo Espainiako armadako komandantea hiltzea leporatuta. | Espainiako Auzitegi Gorenak baztertu egin du Marixol Iparragirreren defentsak jarritako kasazio helegitea, eta, hala, berretsi egin du joan den uztailean euskal presoari jarritako 122 urteko espetxe zigorra. Luciano Cortizo Espainiako armadako komandantearen hilketa agindu izana leporatu diote auzitegiek, eta hilketa h... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193450/ohartarazi-dute-hezkuntzako-hizkuntza-ereduak-erkidegoen-eskumenak-direla.htm | Gizartea | Ohartarazi dute hezkuntzako hizkuntza ereduak erkidegoen eskumenak direla | Euskaltzaindiak, Institut d’Estudis Catalans eta Real Academia Galega erakundeek adierazpen bateratu bat atera dute, hizkuntzek hezkuntza sisteman duten presentziaren inguruan eztabaida publikoa «berriz piztu» den garaiotan. Esan dutenez, ikasketen amaieran gazteleraz jakiteko helburua bete da orain arte, baina ez da e... | Ohartarazi dute hezkuntzako hizkuntza ereduak erkidegoen eskumenak direla. Euskaltzaindiak, Institut d’Estudis Catalans eta Real Academia Galega erakundeek adierazpen bateratu bat atera dute, hizkuntzek hezkuntza sisteman duten presentziaren inguruan eztabaida publikoa «berriz piztu» den garaiotan. Esan dutenez, ikaske... | Adierazpen bateratu bat plazaratu dute Euskaltzaindia, Institut d’Estudis Catalans eta Real Academia Galega akademiek, eta hizkuntzek eskoletan izan beharko luketen presentziaren inguruko iritzia eman dute aditzera. «Berriz ere sortu da eztabaida publikoa hizkuntzek hezkuntza sisteman duten presentziaren gainean», eta,... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193451/departamenduetako-eta-eskualdeetako-hauteskundeak-ekainera-arte-atzeratu-dituzte.htm | Politika | Departamenduetako eta eskualdeetako hauteskundeak ekainera arte atzeratu dituzte | Martxoan ziren iragatekoak Ipar Euskal Herrian, baina ekainera arte atzeratzea onartu du Frantziako Asanbleak. EH Bai departamenduko hauteskundeetara aurkeztuko da; eskualdekoetara, berriz, ez. | Departamenduetako eta eskualdeetako hauteskundeak ekainera arte atzeratu dituzte. Martxoan ziren iragatekoak Ipar Euskal Herrian, baina ekainera arte atzeratzea onartu du Frantziako Asanbleak. EH Bai departamenduko hauteskundeetara aurkeztuko da; eskualdekoetara, berriz, ez. | Egoera sanitarioak ez du biderik ematen departamenduetako eta eskualdeetako hauteskundeak martxoan egiteko. Hala erabaki zuen atzo arratsean Frantziako Asanbleak, eta, beraz, ekainaren 13an eta 20an egingo dituzte lehen eta bigarren itzuliak. Pirinio Atlantikoetako Departamenduko eta Akitania Berriko eskualdeko hautesk... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193452/jakes-esnalen-justizia-gastuetarako-sostengu-kanpaina-bat-abiatu-dute.htm | Politika | Jakes Esnalen justizia gastuetarako sostengu kanpaina bat abiatu dute | Ziburuko eta Donibane Lohizuneko elkartasun komiteak jarri du martxan diru bilketa, sarean: 2.500 euro lortzea dute helburua. Esnal baldintzapean aske geratzeko bigarren eskariari kasazio helegitea jarria diote. | Jakes Esnalen justizia gastuetarako sostengu kanpaina bat abiatu dute. Ziburuko eta Donibane Lohizuneko elkartasun komiteak jarri du martxan diru bilketa, sarean: 2.500 euro lortzea dute helburua. Esnal baldintzapean aske geratzeko bigarren eskariari kasazio helegitea jarria diote. | Ziburuko eta Donibane Lohizuneko elkartasun komiteak (Lapurdi) sostengu kanpaina bat abiatu du Jakes Esnal euskal presoaren justizia gastuei aurre egiteko. Sarean abiatu dute diru bilketa, eta helburua ere jarria diote: 2.500 euro lortzea. Datozen 55 egunetan egiten ahalko zaio ekarpena.
Donibane Lohizunekoa da Esnal,... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193453/diputatu-maori-bat-parlamentutik-bota-dute-gorbata-gabe-joateagatik.htm | Mundua | Diputatu maori bat parlamentutik bota dute gorbata gabe joateagatik | Rawiri Waititi lepoko maori batekin joan zen Zeelanda Berriko parlamentura: «Gorbata da herrialde honetan gaizki egin diren gauzen sinboloa. Kontua asimilazio agendari aurre egitea da». Atzo utzi zioten parlamentuan sartzen, eta gaur eztabaidatuko dute araua aldatu ala ez. | Diputatu maori bat parlamentutik bota dute gorbata gabe joateagatik. Rawiri Waititi lepoko maori batekin joan zen Zeelanda Berriko parlamentura: «Gorbata da herrialde honetan gaizki egin diren gauzen sinboloa. Kontua asimilazio agendari aurre egitea da». Atzo utzi zioten parlamentuan sartzen, eta gaur eztabaidatuko dut... | Asteartean, trajea jantzita baina maorien lepoko batekin agertu zen Rawiri Waititi Zeelanda Berriko parlamentura. Maorien Alderdiko diputatua, ordea, hemiziklotik bota zuen Trevor Mallard parlamentuko presidenteak: Mallardek berak aitortu zuen gorbata iraganeko kontua iruditzen zaiola, baina arauak betearazi behar ditu... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193454/niemakumezientzialarianaiz-traola-sarean-nazioarteko-egunean.htm | Bizigiro | '#NiEmakumeZientzialariaNaiz' traola sarean, nazioarteko egunean | Hainbat emakume zientzialarik erantzun diote BERRIAk egindako proposamenari. | '#NiEmakumeZientzialariaNaiz' traola sarean, nazioarteko egunean. Hainbat emakume zientzialarik erantzun diote BERRIAk egindako proposamenari. | Otsailak 11 da gaur, emakume zientzialariaren eguna, eta BERRIAk #NiEmakumeZientzialariaNaiz traola proposatu du sare sozialetan zientziaren arloan lan egiten duten emakumeek ikusgaitasuna har dezaten. Euskal Herrian zientziaren esparruan ikasi edo lan egiten duten emakumeak traol horren bitartez ikusaraztea du helburu... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193455/27-urteko-gizon-bat-atxilotu-dute-gazte-baten-hilketaren-harira.htm | Gizartea | 27 urteko gizon bat atxilotu dute gazte baten hilketaren harira | Gasteizko Flandria kalean egin diote eraso, eta Ertzaintzak ingurua itxi du. | 27 urteko gizon bat atxilotu dute gazte baten hilketaren harira. Gasteizko Flandria kalean egin diote eraso, eta Ertzaintzak ingurua itxi du. | Pertsona batek beste bati labanaz eraso dio Gasteizen, eta ertzainak eta udaltzainak haren bila ari dira. Erasoa 16:00ak aldera gertatu da, Flandria kalean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez.
Zenbait lekukok El Correo egunkariari azaldu diotenez, bi pertsona horiek eztabaidan aritu dira, eta haietako... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.