date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193690/elak-grebara-deitu-ditu-eskola-garraioko-eta-jangeletako-langileak.htm | Gizartea | ELAk grebara deitu ditu eskola garraioko eta jangeletako langileak | Otsailaren 23rako eta 24rako egin dute deialdia. Besteak beste, lanpostuak bermatzea eta neurri eta protokolo zehatzak eskatu dituzte. | ELAk grebara deitu ditu eskola garraioko eta jangeletako langileak. Otsailaren 23rako eta 24rako egin dute deialdia. Besteak beste, lanpostuak bermatzea eta neurri eta protokolo zehatzak eskatu dituzte. | Beste behin ere, grebarako deia egin du ELA sindikatuak eskola garraiorako eta jangeletarako. Hain zuzen, otsailaren 23rako eta 24rako egin du deialdia, eta eskola publikoetan nahiz itunpekoetan izango du eragina. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta patronalak orain arteko jarrerarekin segitzen dutela azpimarratze... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193691/eh-bildu-arazo-nazionala-mahai-gainean-dago.htm | Politika | EH Bildu: «Arazo nazionala mahai gainean dago» | Otegik nabarmendu du proiektu independentista ezkerretik hazten ari dela, eta unionista, berriz, eskuin muturretik. | EH Bildu: «Arazo nazionala mahai gainean dago». Otegik nabarmendu du proiektu independentista ezkerretik hazten ari dela, eta unionista, berriz, eskuin muturretik. | Kataluniako hauteskundeei buruzko analisia egin du eguerdian EH Bilduko Mahai Politikoak, eta horren berri eman du ondoren Arnaldo Otegi koordinatzaileak. Aldagai bat nabarmendu du: independentismoak irabazi egin dituela bozak, eta, oraingoan, «%50eko langa» gainditu duela: «Inoiz izan den parlamenturik independentiste... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193692/kosovoko-parlamenturako-bozak-autodeterminazioa-ezkertiarrak-irabazi-ditu.htm | Mundua | Kosovoko Parlamenturako bozak Autodeterminazioa ezkertiarrak irabazi ditu | Albin Kurtiren alderdiak botoen %47,89 bildu ditu, baina ez du gehiengo osorik lortu. Gobernabidea bermatzeko, beste indarrekin negoziatu beharko du. | Kosovoko Parlamenturako bozak Autodeterminazioa ezkertiarrak irabazi ditu. Albin Kurtiren alderdiak botoen %47,89 bildu ditu, baina ez du gehiengo osorik lortu. Gobernabidea bermatzeko, beste indarrekin negoziatu beharko du. | Autodeterminazioa alderdi sozialdemokrata eta nazionalistak irabazi ditu Kosovoko Parlamenturako hauteskundeak, botoen %47,89 eskuratuta. Albin Kurti lehen ministro ohia buru duen indar politiko horrek bikoiztu egin du 2019ko bozetan lorturiko babesa, baina ez du gehiengo osorik eskuratu, eta, hortaz, ordezkaritza lort... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193693/tolosako-epaitegiak-behin-behinean-artxibatu-du-eguzkik-eta-landarlanek-aralarko-pisten-aurka-jarritako-salaketa.htm | Gizartea | Tolosako Epaitegiak behin-behinean artxibatu du Eguzkik eta Landarlanek Aralarko pisten aurka jarritako salaketa | Epaitegiak ondorioztatu du Aralarko mendilerroan egindako jarduera guztietan «legezko baldintza guztiak bete» zituztela eta «naturguneak babesteko indarrean zeuden arau guztiak errespetatu» zituztela. | Tolosako Epaitegiak behin-behinean artxibatu du Eguzkik eta Landarlanek Aralarko pisten aurka jarritako salaketa. Epaitegiak ondorioztatu du Aralarko mendilerroan egindako jarduera guztietan «legezko baldintza guztiak bete» zituztela eta «naturguneak babesteko indarrean zeuden arau guztiak errespetatu» zituztela. | Hilabete luzeak dira Aralarko parke naturalean egin nahi dituzten pisten gaiak eztabaida eta protesta ugari eragin dituela. Askotariko iritziak eragin ditu artzainen txaboletara iristeko egin nahi dituzten pisten auziak, eta erakutsi du batzuetan ez dela samurra ingurumena zaintzearen eta abeltzainen jarduna babesteare... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193694/465-kasu-atzemanda-beheranzko-joera-berretsi-da-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 465 kasu atzemanda, beheranzko joera berretsi da Hego Euskal Herrian | Lurraldeen artean, Bizkaian bakarrik egin zuten gora atzo kasuek: 28 kasu gehiago. Oraindik, eremu gorrian jarraitzen du lurraldeak; Araba eta Gipuzkoa iragan astearen amaieran atera ziren. | 465 kasu atzemanda, beheranzko joera berretsi da Hego Euskal Herrian. Lurraldeen artean, Bizkaian bakarrik egin zuten gora atzo kasuek: 28 kasu gehiago. Oraindik, eremu gorrian jarraitzen du lurraldeak; Araba eta Gipuzkoa iragan astearen amaieran atera ziren. | Hirugarren olatua atzera egiten ari da apurka, baina, oraindik ere, ugariak dira kasuak Hego Euskal Herrian. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak aurreratutako lehen datuen arabera, 465 kasu atzeman zituzten igandean, larunbatean baino hamalau gutxiago. Urtarrilaren 3tik ez zegoen hori baino kopuru apalagorik.
Lurral... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193695/libe-goni-garatek-jasoko-du-i-monzon-ganuza-saria.htm | Gizartea | Libe Goñi Garatek jasoko du I. Monzon-Ganuza saria | «Euskal Herriari, bere kultura, hizkuntza, historia eta etorkizunari bizitza osoko lana» eskaini izana omendu nahi dute sari horren bidez. | Libe Goñi Garatek jasoko du I. Monzon-Ganuza saria. «Euskal Herriari, bere kultura, hizkuntza, historia eta etorkizunari bizitza osoko lana» eskaini izana omendu nahi dute sari horren bidez. | Olaso Dorrea fundazioak eta Bergarako Udalak Monzon-Ganuza saria sortzea erabaki dute, «Euskal Herriari, bere kultura, hizkuntza, historia eta etorkizunari bizitza osoko lana» eskaini dioten herritarrak omentzeko, eta Telesforo Monzonek eta Josefa Ganuzak ordezkatu zituzten balioak sustatzeko, hala nol, «herri honekiko... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193696/fiskaltzak-errekurtso-bat-aurkeztu-du-buruzagi-independentisten-hirugarren-graduaren-aurka.htm | Mundua | Fiskaltzak errekurtso bat aurkeztu du buruzagi independentisten hirugarren graduaren aurka | Hirugarren graduak Gorenaren epaia urratzen duela ohartarazi du fiskaltzak. | Fiskaltzak errekurtso bat aurkeztu du buruzagi independentisten hirugarren graduaren aurka. Hirugarren graduak Gorenaren epaia urratzen duela ohartarazi du fiskaltzak. | Kataluniako Parlamenturako hauteskundeen biharamunean, fiskaltzak errekurtso bat aurkeztu du Kataluniako prozesu subiranistaren ingurumarian atxilotutako bederatzi politikari independentistei baimendutako hirugarren graduaren aurka. Orain, lo egitera soilik joaten dira espetxera, eta asteburuetan etxean lo egin dezaket... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193697/pablo-hasel-lleidako-unibertsitatean-itxi-da.htm | Mundua | Pablo Hasel Lleidako Unibertsitatean itxi da | Rap kantari kataluniarraren aldeko plataformak jakinarazi duenez, atxilotzea eragotzi nahi du. | Pablo Hasel Lleidako Unibertsitatean itxi da. Rap kantari kataluniarraren aldeko plataformak jakinarazi duenez, atxilotzea eragotzi nahi du. | Pablo Hasel musikariak Lleidako Unibertsitateko (Herrialde Katalanak) errektoretzan ixtea erabaki du, atxiloketa aginduari aurre egiteko. Twitterren adierazi duenez, unibertsitatean hainbat lagun daude hari elkartasuna helarazteko, eta, Poliziak atxiki eta atxilotu nahi badu, errektoretzako «ateak birrindu» beharko dit... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193699/tota-la-veritat-liburua-idatzi-zuten-sei-kazetarien-analisiak-argitaratuko-ditu-berriak.htm | Mundua | 'Tota la veritat' liburua idatzi zuten sei kazetarien analisiak argitaratuko ditu BERRIAk | Bihartik hasi eta igandera bitarte, liburua idatzi zuten kazetarien analisi bana argitaratuko du egunean BERRIAk. | 'Tota la veritat' liburua idatzi zuten sei kazetarien analisiak argitaratuko ditu BERRIAk. Bihartik hasi eta igandera bitarte, liburua idatzi zuten kazetarien analisi bana argitaratuko du egunean BERRIAk. | Bi urteko ikerketaren emaitza da Tota la veritat: la crònica definitiva dels dies decisius del Procés liburua. Sei kazetarik argitaratu zuten 2019ko urrian, «ordura arte argia ikusi ez zuten izen-abizenak, dokumentuak eta ustekabeak» argitara ateratzeko asmoarekin. Ehun politikari, preso, erbesteratu, ekintzaile, eta a... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193700/ertzaintzak-lau-pertsona-atxilotu-ditu-asteburuan-bilbon-gasteizen-eta-urnietan.htm | Gizartea | Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu asteburuan, Bilbon, Gasteizen eta Urnietan | Urnietan, kalean zeuden gazte batzuen kontra jo dute ertzainek. Ehunka salaketa jarri dituzte asteburuan Hego Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan. | Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu asteburuan, Bilbon, Gasteizen eta Urnietan. Urnietan, kalean zeuden gazte batzuen kontra jo dute ertzainek. Ehunka salaketa jarri dituzte asteburuan Hego Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan. | Hainbat istilu gertatu ziren larunbat gauean Bilbon, Gasteizen eta Urnietan (Gipuzkoa), tabernak ixteko orduaren inguruan sorturiko istiluetan.
Gasteizen bi pertsona atxilotu zituzten, 20:00ak baina apur bat lehenago. Efe agentziak zabaldu duenez, uniformerik gabeko udaltzain patruila batek ikusi zuen taberna batean p... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193701/menem-presidente-ohia-lurperatuko-dute-gaur.htm | Mundua | Menem presidente ohia lurperatuko dute gaur | Igandean hil zen presidente ohi eta senataria, bihotzeko arazoen ondorioz. Agintean egon zen 1989tik 1999ra, eta politika neoliberala ezarri zuen. | Menem presidente ohia lurperatuko dute gaur. Igandean hil zen presidente ohi eta senataria, bihotzeko arazoen ondorioz. Agintean egon zen 1989tik 1999ra, eta politika neoliberala ezarri zuen. | Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako presidenteordeak egin zion harrera, atzo, Carlos Menemen hilkutxari, herrialde Kongresura eraman zutenean. Igandean hil zen presidente ohia (1989-1999) gernuko infekzio batek aspaldi zituen bihotzeko arazoak larriagotuta. Menemek 90 urte zituen, eta erietxean zegoen abenduaren... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193702/rodriguez-galindo-torturatzaileari-emandako-dominak-kentzeko-eskatu-du-eh-bilduk.htm | Politika | Rodriguez Galindo «torturatzaileari» emandako dominak kentzeko eskatu du EH Bilduk | Hildako jeneralari emandako dominak justifikatzen dituzten espedienteak desklasifikatzeko eskaera egin du koalizio independentistak Espainiako Kongresuan | Rodriguez Galindo «torturatzaileari» emandako dominak kentzeko eskatu du EH Bilduk. Hildako jeneralari emandako dominak justifikatzen dituzten espedienteak desklasifikatzeko eskaera egin du koalizio independentistak Espainiako Kongresuan | «Giza eskubideak urratu dituzten poliziei dominak kentzeko ordua da», nabarmendu du Jon Iñarrituk, ohar batean. Horregatik, Enrique Rodriguez Galindo «torturatzaile» zendu berriari emandako dominak kentzeko eskatu dio EH Bilduren diputatuak Espainiako Gobernuari. Gogoratu du Antonio Gonzalez Pacheco Billy el Niño poliz... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193703/iruntildeeko-san-juan-de-dios-ospitaleko-txertaketa-prozesuan-laquoirregulartasunakraquo-antzeman-ditu-labek.htm | Gizartea | Iruñeko San Juan de Dios ospitaleko txertaketa prozesuan «irregulartasunak» antzeman ditu LABek | Sindikatuak salatu duenez, ospitaleko zuzendaritzak «era arbitrarioan» lehenetsi ditu gaixoaldian edo eszedentzian diren langileak. | Iruñeko San Juan de Dios ospitaleko txertaketa prozesuan «irregulartasunak» antzeman ditu LABek. Sindikatuak salatu duenez, ospitaleko zuzendaritzak «era arbitrarioan» lehenetsi ditu gaixoaldian edo eszedentzian diren langileak. | LAB sindikatuak salatu du Iruñeko San Juan de Dios ospitaleko txertaketa prozesua ez dela gardena izaten ari, eta zentroko zuzendaritza «era arbitrarioan» ari dela dosiak banatzen, Osasunbideak ezarritako irizpidea aintzat hartu gabe: «Ospitaleko zuzendaritza taldeak erabaki du langileei txertoa jartzea osasun agintari... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193704/en-comu-podem-independentisten-arteko-akordiorako-lehen-oztopoa.htm | Mundua | En Comu Podem, independentisten arteko akordiorako lehen oztopoa | Comukoak ere koalizioan sartu nahi ditu Pere Aragones ERCko zerrendaburuak; Junts per Catalunyak, ordea, alderdi subiranistez osatutako gobernua nahi du. | En Comu Podem, independentisten arteko akordiorako lehen oztopoa. Comukoak ere koalizioan sartu nahi ditu Pere Aragones ERCko zerrendaburuak; Junts per Catalunyak, ordea, alderdi subiranistez osatutako gobernua nahi du. | Kataluniako Parlamenturako emaitzen berri jakin eta ordu gutxira agertu da negoziazioetarako lehen oztopoa, eta izen propioa du: ECP En Comu Podem. Alderdi independentistek osatuko luketen balizko koalizioan sartu nahi du hura ere ERC Esquerra Republicana de Catalunyak. Baina JxC Junts per Catalunya ez dator bat. Laura... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193705/etxebizitzen-salmenta-172-jaitsi-zen-iaz-hego-euskal-herrian.htm | Ekonomia | Etxebizitzen salmenta %17,2 jaitsi zen iaz Hego Euskal Herrian | Urtearen amaieran txikitu egin da beheranzko joera, baina ez da irauli. Babes ofizialeko etxebizitzen salmenta, ordea, %10 handitu da. Prezioek gorantz jarraitzen dute, baina erritmo apalagoan | Etxebizitzen salmenta %17,2 jaitsi zen iaz Hego Euskal Herrian. Urtearen amaieran txikitu egin da beheranzko joera, baina ez da irauli. Babes ofizialeko etxebizitzen salmenta, ordea, %10 handitu da. Prezioek gorantz jarraitzen dute, baina erritmo apalagoan | Zazpi urteko goranzko joera eten du etxebizitzen salerosketak. INEren behin-behineko datuen arabera, iaz 21.870 etxebizitza salerosi ziren Hego Euskal Herrian, aurreko urtean baino 4.546 gutxiago (-%17,2). Hilez hileko datuek erakusten dutenez, salerosketak erdira jaitsi ziren udaberriko konfinamenduan, eta horren ond... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193706/bertsotan-eskatu-dute-bedaion-telefonoaren-arazoa-konpontzeko.htm | Gizartea | Bertsotan eskatu dute Bedaion telefonoaren arazoa konpontzeko | Bedaio Tolosako auzo bat da, baina enklabe moduko bat da, ez baitu mugarik harekin. Herritarrak askotan kexatu dira baztertuta egoteaz. Azken bi asteotan telefonorik gabe egon direla salatu dute. | Bertsotan eskatu dute Bedaion telefonoaren arazoa konpontzeko. Bedaio Tolosako auzo bat da, baina enklabe moduko bat da, ez baitu mugarik harekin. Herritarrak askotan kexatu dira baztertuta egoteaz. Azken bi asteotan telefonorik gabe egon direla salatu dute. | Bedaio Aralarren magalean dago, eta, txikia izanik, inguruko herri handiagoen menpe egon da historian. Gaur, Tolosako auzoa da, nahiz eta herri horrekin mugarik ez eduki eta hango hirigunetik 17 kilometrora egon errepidez. Hango biztanleek askotan salatu dute egoera horrek eragiten dien bazterketa. Borroka egin behar i... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193707/partida-eta-garaipen-biribila.htm | Kirola | Partida eta garaipen biribila | Athleticek 0-4 irabazi du Cadizen, sasoiko lehen zati onena jokatu ostean. Ordu erdirako 0-3 zen aurretik talde zuri-gorria. Berenguerrek (2), Unai Lopezek eta Williamsek sartu dituzte golak. | Partida eta garaipen biribila. Athleticek 0-4 irabazi du Cadizen, sasoiko lehen zati onena jokatu ostean. Ordu erdirako 0-3 zen aurretik talde zuri-gorria. Berenguerrek (2), Unai Lopezek eta Williamsek sartu dituzte golak. | Azken hiru partidetan porrot bat eta bi berdinketa pilatu ostean, Athleticek garaipena lortu du berriro. Hasi eta buka hartu du mendean Cadiz, eta horren isla izan da emaitza: 0-4. Alex Bereguerrek (2), Unai Lopezek faltaz eta Iñaki Williamsek sartu dituzte golak. Zuri-gorriek denboraldiko lehen zati onena jokatu dute,... |
2021-2-16 | https://www.berria.eus/albisteak/193738/hezkuntza-legea-zertarako.htm | Iritzia | Hezkuntza Legea, zertarako? | Hezkuntza Legea, zertarako?. | Edozein legek bere eraginpean dauden pertsonen bizi baldintzen hobekuntza ekarri beharko luke, hori izan beharko litzateke helburua. Hezkuntza legeek herritar guztiengan eragiten dute, zuzenean edo zeharka; baina, edonola ere, herri baten garapen demokratiko eta jasangarria zuzen-zuzenean baldintzatzen dute. EAErako on... | |
2021-2-16 | https://www.berria.eus/albisteak/193739/istiluak-eta-poliziaren-oldarraldiak-haselen-atxiloketa-arbuiatzeko-mobilizazioetan.htm | Mundua | Istiluak eta Poliziaren oldarraldiak, Haselen atxiloketa arbuiatzeko mobilizazioetan | 06:30ean sartu dira mossoak Lleidako Unibertsitatera rap kantaria atxilotzera. Dozenaka lagun bildu dira Haselen inguruan, haren atxiloketa oztopatzeko, baina poliziek bi ordu ingururen ostean lortu dute helburua. Iluntzean, protesta jendetsuak egin dituzte Valentzian eta Bartzelonan. | Istiluak eta Poliziaren oldarraldiak, Haselen atxiloketa arbuiatzeko mobilizazioetan. 06:30ean sartu dira mossoak Lleidako Unibertsitatera rap kantaria atxilotzera. Dozenaka lagun bildu dira Haselen inguruan, haren atxiloketa oztopatzeko, baina poliziek bi ordu ingururen ostean lortu dute helburua. Iluntzean, protesta ... | Ehunka protestari atera dira kalera Valentzian eta Bartzelonan adierazpen askatasunaren aldeko mezuekin, elkartasuna adierazteko Pablo Hasel rap kantariari. Askatasunik gabe, demokraziarik ez mezua jarri dute Valentziako kontzentrazioko pankarta nagusian. 19:00etarako beteta zeuden hiri nagusietako plazak. Handik gutxi... |
2021-2-16 | https://www.berria.eus/albisteak/193740/istiluak-izan-dira-urruntildean-batasun-nazionalaren-elkarretaratze-batean.htm | Gizartea | Istiluak izan dira Urruñan, Batasun Nazionalaren elkarretaratze batean | Eskuin muturreko alderdiko kide batzuek migratzaileen aurkako protesta bat egin dute, eta aurre egin diete hainbat eragile antifaxistatako kideek. Poliziak banatu behar izan ditu. | Istiluak izan dira Urruñan, Batasun Nazionalaren elkarretaratze batean. Eskuin muturreko alderdiko kide batzuek migratzaileen aurkako protesta bat egin dute, eta aurre egin diete hainbat eragile antifaxistatako kideek. Poliziak banatu behar izan ditu. | Ekainera gibeleratu dituzten departamenduetako eta eskualdeetako hauteskundeen kanpainari hasiera emateko agerraldia egin nahi zuen goiz honetan, Urruñan (Lapurdi), eskuin muturreko Batasun Nazionala alderdiak. «Gure herrialdeak pairatzen duen inmigrazio masiboa» salatzeko ekintza bat egitea zen haien xedea, baina doze... |
2021-2-16 | https://www.berria.eus/albisteak/193741/eusko-jaurlaritzaren-neurri-berrien-nondik-norakoak.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzaren neurri berrien nondik norakoak | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalerri mugakideen arteko joan-etorriak baimenduta daude, arrazoi sozioekonomikoengatik eta kirola aire zabalean egiteko. Eskola kirola, aldiz, debekatuta dago hamalau eguneko intzidentzia tasa 500etik gora duten udalerrietan. | Eusko Jaurlaritzaren neurri berrien nondik norakoak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalerri mugakideen arteko joan-etorriak baimenduta daude, arrazoi sozioekonomikoengatik eta kirola aire zabalean egiteko. Eskola kirola, aldiz, debekatuta dago hamalau eguneko intzidentzia tasa 500etik gora duten udalerrietan. | Eusko Jaurlaritzak Bizi Berri III plana kaleratu zuen aurreko ostiralean. Labi aholku batzordeak bertan bildu zituen aste honetan hasi eta gutxienez martxoaren 5a arte indarrean egongo diren neurriak. Hona hemen horien nondik norakoak:
Mugikortasuna
Mugakideak diren udalerrien arteko joan-etorriak baimendu dituzte, a... |
2021-2-16 | https://www.berria.eus/albisteak/193742/pfizerren-txerto-gehiago-jaso-dituzte-jaurlaritzak-eta-nafarroako-gobernuak.htm | Gizartea | Pfizerren txerto gehiago jaso dituzte Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak | 26.910 dosi jaso dituzte, eta txertaketa planekin jarraitzeko era emango dutela esan dute | Pfizerren txerto gehiago jaso dituzte Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. 26.910 dosi jaso dituzte, eta txertaketa planekin jarraitzeko era emango dutela esan dute | Pfizer botika konpainiak garatutako txertoaren 19.890 dosi jaso ditu Eusko Jaurlaritzak, eta 7.020 Nafarroako Gobernuak. Horiekin txertaketa planekin aurrera jarraitzeko era izango dutela esan dute bi erakundeetako osasun agintariek. Nafarroan asmoa dute erietxeetatik kanpo ari diren osasun langileei ere txertoa jartze... |
2021-2-16 | https://www.berria.eus/albisteak/193743/kutxa-bira-herriz-herri-mugituko-den-proposamen-berria.htm | Bizigiro | Kutxa bira, herriz herri mugituko den proposamen berria | Bizi gira... kutxa bira! lelopean, Euskal Herri osoa eta diaspora zeharkatuko duen egitasmo bat aurkeztu du gaur Iparra Hegoa elkarteak | Kutxa bira, herriz herri mugituko den proposamen berria. Bizi gira... kutxa bira! lelopean, Euskal Herri osoa eta diaspora zeharkatuko duen egitasmo bat aurkeztu du gaur Iparra Hegoa elkarteak | Argentinatik abiatu eta Euskal Herri osoa zeharkatuko duen egurrezko kutxa bat izango da Kutxa Bira ekinaldiko protagonista nagusia. Martxoaren 20an emango zaio hasiera, Viedman (Argentina), eta maiatzaren 30ean amaituko du ibilbidea, Seguran (Gipuzkoa). Jendea mugitu ordez, kutxa mugituko da herriz herri, eta, horren ... |
2021-2-16 | https://www.berria.eus/albisteak/193744/laquoestaturik-gabeko-europako-nazioen-maparaquo-aurkeztu-du-naziogintzak.htm | Politika | «Estaturik gabeko Europako nazioen mapa» aurkeztu du Naziogintzak | Hamazazpi nazio bildu dituzte, «mapa konbentzionaletan agertzen ez direnak». BERRIA dendan dago salgai. | «Estaturik gabeko Europako nazioen mapa» aurkeztu du Naziogintzak. Hamazazpi nazio bildu dituzte, «mapa konbentzionaletan agertzen ez direnak». BERRIA dendan dago salgai. | Estaturik gabeko Europako nazioen inguruko «ezjakintasunari» aurre egiteko, «Estaturik gabeko Europako nazioen mapa» aurkeztu du Naziogintzak. Donostian eginiko agerraldi batean, Josu Albero Naziogintza taldeko kideak azaldu du maparen zergatia: «Ohartu gara ezjakintasun handia dagoela Euskal Herrian eta beste nazio ba... |
2021-2-16 | https://www.berria.eus/albisteak/193745/espainiako-espetxeetan-komunikazioak-eten-izana-salatu-dute-giza-eskubideen-aldeko-hainbat-elkartek.htm | Gizartea | Espainiako espetxeetan komunikazioak eten izana salatu dute giza eskubideen aldeko hainbat elkartek | Nabarmendu dute Espetxe Agintaritzaren erabakiak urratu egiten duela Espainiako Konstituzioak bermatutako oinarrizko eskubide bat. | Espainiako espetxeetan komunikazioak eten izana salatu dute giza eskubideen aldeko hainbat elkartek. Nabarmendu dute Espetxe Agintaritzaren erabakiak urratu egiten duela Espainiako Konstituzioak bermatutako oinarrizko eskubide bat. | COVID-19aren kontra kartzelak «blindatzea» gomendatu zuen Espainiako Espetxe Agintaritzaren Zuzendaritzak joan den otsailaren 2an. Komunikazioak, baita lokutorioetakoak ere, etenda daude orduz geroztik —gutxienez etzi arte—, eta giza eskubideen aldeko estatuko hemezortzi elkartek salatu dute presoen eskubideen aurkako ... |
2021-2-16 | https://www.berria.eus/albisteak/193746/grebara-deitu-dute-arabako-zahar-etxe-pribatuetan.htm | Gizartea | Grebara deitu dute Arabako zahar etxe pribatuetan | Bihar egingo dute lehen lanuztea, eta martxoaren 24an bigarrena. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute grebara. | Grebara deitu dute Arabako zahar etxe pribatuetan. Bihar egingo dute lehen lanuztea, eta martxoaren 24an bigarrena. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute grebara. | Arabako zahar etxe pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileek greba egingo dute bihar, «hitzarmen duin» bat eskatzeko. ELA, LAB, CCOO eta UGTk deitu dute greba egunera; martxoaren 24rako ere lanuztera deitu dute. Bihar, giza katea egingo dute Gasteizko Udaletik Arabako Aldundiraino, 11:00etan. Bi greba dei... |
2021-2-16 | https://www.berria.eus/albisteak/193747/1400-euroko-gutxieneko-soldata-eta-30-orduko-lanaldia-dira-laben-helmuga-berriak.htm | Ekonomia | 1.400 euroko gutxieneko soldata eta 30 orduko lanaldia dira LABen helmuga berriak | Sindikatuak Euskal Lan Kodea eta Gizarte Segurantza arautzeko proposamena aurkeztu du. 120 neurri dira guztira, eta ostiralean hasiko du eztabaida bere oinarriekin. | 1.400 euroko gutxieneko soldata eta 30 orduko lanaldia dira LABen helmuga berriak. Sindikatuak Euskal Lan Kodea eta Gizarte Segurantza arautzeko proposamena aurkeztu du. 120 neurri dira guztira, eta ostiralean hasiko du eztabaida bere oinarriekin. | LAB sindikatuak trantsizio ekosozialista eta feministarako Programa Sozioekonomikoa eratu du. 120 proposamen zehatz biltzen dituen txosten mardula aurkeztu du, sindikatuaren ustez etorkizuneko Euskal Lan Kode eta Gizarte Segurantza lege propio bate oinarri beharko luketenak. Besteak beste, gutxieneko soldataren eskaera... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193748/jaurlaritza-haserre-afmkin-espaniako-gobernuaren-renove-plana-dela-eta.htm | Ekonomia | Jaurlaritza haserre AFMkin, Espaniako Gobernuaren Renove plana dela eta | Makina-erremintak % 21,4ko beherakada izan du fakturazioan, eta Gasteizko gobernuari Madrilgoaren laguntzak osatzeko eskatu dio AFM patronalak | Jaurlaritza haserre AFMkin, Espaniako Gobernuaren Renove plana dela eta. Makina-erremintak % 21,4ko beherakada izan du fakturazioan, eta Gasteizko gobernuari Madrilgoaren laguntzak osatzeko eskatu dio AFM patronalak | COVID-19ak gogor jo du makina-erremintaren sektorea Hego Euskal Herrian. 2020ko fakturazioa %21,4 txikiagoa izan da aurreko urtekoa baino, eta esportazioak %22,4 gutxitu dira. «Mende honetako urterik zailena» izan dutela aitortu dute alor horretako enpresek. Aurreko urteak ere ez dira haiek nahi bezalakoak izan, eta 20... |
2021-2-16 | https://www.berria.eus/albisteak/193749/osakidetzak-atzemandako-positiboen-20-aldaera-britainiarrekoak-dira.htm | Gizartea | Osakidetzak atzemandako positiboen %20 aldaera britainiarrekoak dira | Gotzone Sagarduik iragarri du datorren astean 80 urtetik gorako pertsonak txertatzen hastea espero dutela. Dagoeneko 100.000 txerto baino gehiago jarri dituzte. | Osakidetzak atzemandako positiboen %20 aldaera britainiarrekoak dira. Gotzone Sagarduik iragarri du datorren astean 80 urtetik gorako pertsonak txertatzen hastea espero dutela. Dagoeneko 100.000 txerto baino gehiago jarri dituzte. | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzemandako kasuen %20 aldaera britainiarrekoak dira. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik, Gobernu Kontseiluaren ondoren egindako agerraldian. Halere, haren hitzetan, oraindik behintzat ez dute nabaritu kutsakortasuna areagotu duenik, eta, gainera, era... |
2021-2-16 | https://www.berria.eus/albisteak/193750/hego-euskal-herria-muturreko-egoeratik-atera-da.htm | Gizartea | Hego Euskal Herria muturreko egoeratik atera da | Lau lurraldeek 100.000 biztanleko 500 positibo baino gutxiagoko tasa dute. 512 kasu zenbatu zituzten atzo: egindako proba guztien %4,5. | Hego Euskal Herria muturreko egoeratik atera da. Lau lurraldeek 100.000 biztanleko 500 positibo baino gutxiagoko tasa dute. 512 kasu zenbatu zituzten atzo: egindako proba guztien %4,5. | Hego Euskal Herria eremu gorritik atera da: lau lurraldeek izan dute 100.000 biztanleko 500 positibo baino gutxiagoko tasa, abenduaren 2tik izandako jaitsierarik handiena. Langa igarotzen azkena Bizkaia izan da, eta hura da, hain zuzen ere, tasarik altuena duena: 483,7koa, alegia.
Kutsatuen grafikoak beheranzko joera ... |
2021-2-16 | https://www.berria.eus/albisteak/193751/zubietan-industria-hondakinak-errausteari-atea-ireki-dio-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Zubietan industria hondakinak errausteari atea ireki dio Jaurlaritzak | GHK-k eskatu dio Jaurlaritzari ingurumen baimen bateratua moldatzeko, aldaketa hori funtsezkoa ez dela iritzita, eta gobernuak ere hala ebatzi du. Herrialdetik kanpoko hondakinak ekartzeari atea zabal diezaioke ebazpen horrek. | Zubietan industria hondakinak errausteari atea ireki dio Jaurlaritzak. GHK-k eskatu dio Jaurlaritzari ingurumen baimen bateratua moldatzeko, aldaketa hori funtsezkoa ez dela iritzita, eta gobernuak ere hala ebatzi du. Herrialdetik kanpoko hondakinak ekartzeari atea zabal diezaioke ebazpen horrek. | Zaldibarrek eragindako hondakinen kudeaketaren krisiari beste ertz batetik erantzun dio orain Jaurlaritzak. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) eskatu dio hainbat aldaketa egiteko Zubietako erraustegiaren jarduteko baimenetan, aldaketa horiek “ez-funtsezkoak” direlakoan. Aldaketa horien bidez, GHK-k lortu nahi du... |
2021-2-16 | https://www.berria.eus/albisteak/193752/vueltan-aritzera-gonbidatu-dituzte-euskaltel-eta-caja-rural.htm | Kirola | Vueltan aritzera gonbidatu dituzte Euskaltel eta Caja Rural | Proiektua berriz martxan jarri denetik estreinako aldiz izango da itzuli handi batean Euskaltel; Caja Ruralek hamargarren aldiz parte hartuko du. Bi taldeek pozik hartu dute berria, hori baitzen sasoi honetarako helburuetako bat. | Vueltan aritzera gonbidatu dituzte Euskaltel eta Caja Rural. Proiektua berriz martxan jarri denetik estreinako aldiz izango da itzuli handi batean Euskaltel; Caja Ruralek hamargarren aldiz parte hartuko du. Bi taldeek pozik hartu dute berria, hori baitzen sasoi honetarako helburuetako bat. | Espainiako Vueltak jakitera eman du zer talde gonbidatuko dituen aurtengo lasterketarako, eta horien artean dira Euskaltel Euskadi eta Caja Rural. Euskaltelek estreinakoa izango du itzuli handi batean proiektua berriz martxan jarri zenetik. Hain zuzen ere, horixe zen aurtengorako zituen helburu nagusietako bat. Iragan ... |
2021-2-16 | https://www.berria.eus/albisteak/193753/ppk-iragarri-du-genova-kaleko-egoitza-utziko-duela.htm | Mundua | PPk iragarri du Genova kaleko egoitza utziko duela | Casadok azaldu du alderdiak ez lukeela egon behar ikerketapean dagoen egoitza batean. Genovako egoitzan egindako berritze lanak diru beltzarekin ordaindu ote zituzten epaitzen ari dira Auzitegi Nazionalean. | PPk iragarri du Genova kaleko egoitza utziko duela. Casadok azaldu du alderdiak ez lukeela egon behar ikerketapean dagoen egoitza batean. Genovako egoitzan egindako berritze lanak diru beltzarekin ordaindu ote zituzten epaitzen ari dira Auzitegi Nazionalean. | «Iraganarekin hausteko asmoz» utziko du PP Alderdi Popularrak Madrilgo Genova kaleko egoitza. Hala azaldu du Pablo Casado alderdiko buruak. Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketarekiko loturak eten nahi ditu alderdiak; izan ere, horri egozten diote Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan lortutako... |
2021-2-16 | https://www.berria.eus/albisteak/193754/iruneko-epaile-baten-arabera-poliziaren-esku-hartzeak-ezin-dira-zuzenean-jarri-interneten.htm | Gizartea | Iruñeko epaile baten arabera, Poliziaren esku hartzeak ezin dira zuzenean jarri Interneten | Bideo bat grabatzea «agintekeriari aurre egiteko berme bat» izan liteke haren ustez, baina zuzenean emateko arrazoirik ez dagoela ebatzi du isun bat jartzen ari ziren udaltzain batzuk filmatu zituen herritar baten aurkako epaian. | Iruñeko epaile baten arabera, Poliziaren esku hartzeak ezin dira zuzenean jarri Interneten. Bideo bat grabatzea «agintekeriari aurre egiteko berme bat» izan liteke haren ustez, baina zuzenean emateko arrazoirik ez dagoela ebatzi du isun bat jartzen ari ziren udaltzain batzuk filmatu zituen herritar baten aurkako epaian... | Iruñeko epaile baten iritziz, herritar batek bere eskuko telefonoarekin filma dezake Poliziaren esku hartze bat, agintekeriari aurre egiteko modua izan dezan. Epaile horren beraren arabera, ordea, bideo hori ezin liteke zuzenean eman sare sozialetan, «arrazoirik izan gabe» erakutsiko lukeelako polizien lana.
Iruñeko 4... |
2021-2-16 | https://www.berria.eus/albisteak/193755/intsumisioari-buruzko-artxibategia-osatu-du-nafarroako-gobernuak.htm | Gizartea | Intsumisioari buruzko artxibategia osatu du Nafarroako Gobernuak | 70eko hamarkadatik 90ekora kontzientzia eragozpen eta intsumisio mugimenduaren inguruko 6.000 agiri, prentsako artikulu, kartel eta eranskailu bildu dituzte bertan. | Intsumisioari buruzko artxibategia osatu du Nafarroako Gobernuak. 70eko hamarkadatik 90ekora kontzientzia eragozpen eta intsumisio mugimenduaren inguruko 6.000 agiri, prentsako artikulu, kartel eta eranskailu bildu dituzte bertan. | «Nafarroak protagonismo berezia izan zuen», Pedro Olivan Gaztela Mantxako unibertsitateko ikerlariaren arabera, Memoriaren Nafarroako Institutuak bildutako dokumentazioaren gainbegirada azkar batean jada islatzen da ondorio hori. Olivanek, Bruno Lopez eta Fernando Mendiola ikerlari eta historialariekin batera, osatu du... |
2021-2-16 | https://www.berria.eus/albisteak/193756/kaledonia-berriko-independentistak-lehen-aldiz-presidentetza-lortzeko-atarian.htm | Mundua | Kaledonia Berriko independentistak, lehen aldiz presidentetza lortzeko atarian | UC-FLNKSk eta Ozeaniako Esnaldiak biharko bozketarako zerrenda bateratua aurkeztu izanak gobernuburu izateko faborito bilakatu du Samuel Hnepeune enpresari kanaka. | Kaledonia Berriko independentistak, lehen aldiz presidentetza lortzeko atarian. UC-FLNKSk eta Ozeaniako Esnaldiak biharko bozketarako zerrenda bateratua aurkeztu izanak gobernuburu izateko faborito bilakatu du Samuel Hnepeune enpresari kanaka. | Krisietatik aukerak sortzen dira: horixe pentsatzen ari dira egunotan Kaledonia Berriko independentistak. Deskolonizazio prozesuko hirugarren eta azken erreferendumari begirako elkarrizketa faltak eta hegoaldeko Goro hirian dagoen nikel plantaren salmentak sorturiko zalapartak aspaldian ikusitako krisi politikorik hand... |
2021-2-16 | https://www.berria.eus/albisteak/193757/mendizale-federatuak-araba-bizkai-eta-gipuzkoan-aritu-daitezkeela-zabaldu-du-emfk.htm | Gizartea | Mendizale federatuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan aritu daitezkeela zabaldu du EMFk | Jaurlaritzaren azken neurrien arabera, mendi jarduera egitera edozein udalerritara jo dezakete federatu txartela duten mendizaleek, eremu gorrian dauden herrietara izan ezik. | Mendizale federatuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan aritu daitezkeela zabaldu du EMFk. Jaurlaritzaren azken neurrien arabera, mendi jarduera egitera edozein udalerritara jo dezakete federatu txartela duten mendizaleek, eremu gorrian dauden herrietara izan ezik. | Euskal Mendizale Federazioak (EMF) zabaldu duen ohar baten arabera, federazioaren lizentzia duten kideak euren mendi jarduera egiteko mugitu ahal izango dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean, eremu gorrian dauden herrietan izan ezik. Betiere, lizentziak jasotzen duen jardueran aritzeko izan behar du desplazamendu horr... |
2021-2-16 | https://www.berria.eus/albisteak/193758/raymond-levesque-musikari-quebectarra-hil-da.htm | Kultura | Raymond Levesque musikari quebectarra hil da | 'Quand les hommes vivront d’amour' abestiaren sortzailea izan da. Joseba Tapiak haren kantu batzuen bertsioak grabatu zituen 1999an. | Raymond Levesque musikari quebectarra hil da. 'Quand les hommes vivront d’amour' abestiaren sortzailea izan da. Joseba Tapiak haren kantu batzuen bertsioak grabatu zituen 1999an. | Raymond Levesque (Montreal, 1928 - 2021) kantautore, poeta eta aktorea izan da, quebectarrentzako kantu esanguratsu ugariren sortzailea. Montrealen jaio eta hazi zen. Pianoa ikasi zuen Rodolphe Mathieurekin, eta antzerkia Madame Audetekin. Charles Treneten lanak inspiratuta, 1940ko hamarkadan hasi zen kantuak idazten e... |
2021-2-16 | https://www.berria.eus/albisteak/193759/joan-margarit-hil-da.htm | Kultura | Joan Margarit hil da | Poeta katalanik entzutetsuenetakoa 82 urterekin zendu da, duela urtebete baino gutxiago diagnostikatu zioten gaixotasun baten ondorioz. Espainiako Cervantes saria irabazi zuen 2019an, beste aitortza askoren artean. | Joan Margarit hil da. Poeta katalanik entzutetsuenetakoa 82 urterekin zendu da, duela urtebete baino gutxiago diagnostikatu zioten gaixotasun baten ondorioz. Espainiako Cervantes saria irabazi zuen 2019an, beste aitortza askoren artean. | Gaztelaniaz sortu eta argitaratu zituen bizitzako lehen ahapaldiak Joan Margarit i Consarnau poetak (Sanauja, Lleida, 1938- Sant Just Desvern, Bartzelona, 2021). Alabaina, 1981ean erabaki zuen bere hizkuntzan idatziko zuela, ama hizkuntzan: alegia, katalanez. Halere, poeta «elebiduntzat» zuen bere burua Margaritek, eta... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193784/irailaren-6a-elkano-eguna-jaieguna-izango-da-2022an.htm | Ekonomia | Irailaren 6a, 'Elkano Eguna', jaieguna izango da 2022an | Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ospatuko da, eta Juan Sebastian Elkanok munduari buelta eman zioneko bosgarren mendeurrena gogoratuko du. Abenduaren 25a igandea izango delako hartu du erabakia Lan eta Enplegu Sailak. | Irailaren 6a, 'Elkano Eguna', jaieguna izango da 2022an. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ospatuko da, eta Juan Sebastian Elkanok munduari buelta eman zioneko bosgarren mendeurrena gogoratuko du. Abenduaren 25a igandea izango delako hartu du erabakia Lan eta Enplegu Sailak. | Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak 2022ko irailaren 6a jaieguna izatea proposatu du. Hurrengo urterako Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lan egutegia diseinatzen ari da, eta, abenduaren 25a igandea denez, hura ordezkatuko lukeen beste egun bat aukeratu du. Halakoetan, hurrengo laneguna jaiegun bilakatzea izatea da o... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193785/aebetan-hogei-hildakotik-gora-eragin-dituzte-tenperatura-hotzek.htm | Mundua | AEBetan hogei hildakotik gora eragin dituzte tenperatura hotzek | Texasen milioika lagun argirik gabe geratu dira ekaitz baten ondorioz. Dallasen azken 70 urteetako tenperaturarik hotzena neurtu dute: hemezortzi gradu zero azpitik. | AEBetan hogei hildakotik gora eragin dituzte tenperatura hotzek. Texasen milioika lagun argirik gabe geratu dira ekaitz baten ondorioz. Dallasen azken 70 urteetako tenperaturarik hotzena neurtu dute: hemezortzi gradu zero azpitik. | Azken urteetako tenperaturarik hotzenak dituzte egunotan AEBetan. Dagoeneko 23 hildako utzi ditu hotzak. Asko errepide istripuetan, bideak ere izoztuta baitaude, edota gasa arnastuta —berogailurik gabe, zenbaitek auto barruan lo egitea erabaki dute—. Texasen dute egoerarik okerrena. Han, milioika lagun daude argindarri... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193786/gehiengo-independentista-duen-gobernu-bat-hautatu-dute-kaledonia-berrian.htm | Mundua | Gehiengo independentista duen gobernu bat hautatu dute Kaledonia Berrian | Frantziatik ateratzearen aldekoen arteko adostasunik ezak atzeratu egin ditu presidentearen eta presidenteordearen aukeraketak. Parisentzat, koalizio berria izendatzeak «elkarrizketa berreskuratzeko» balio beharko du. | Gehiengo independentista duen gobernu bat hautatu dute Kaledonia Berrian. Frantziatik ateratzearen aldekoen arteko adostasunik ezak atzeratu egin ditu presidentearen eta presidenteordearen aukeraketak. Parisentzat, koalizio berria izendatzeak «elkarrizketa berreskuratzeko» balio beharko du. | 1998an Noumeako Akordioa sinatuz geroztik lehen aldiz, gehiengo independentistako gobernu bat izango dute Kaledonia Berrian. Koalizioko 11 kideetatik sei dira Frantziatik banatzearen aldekoak: UC-FLNKS Kaledoniar Batasuna-Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakeko eta UNI Independentziarako Batasun Nazionaleko ... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193787/separatismoaren-kontrako-legea-onartu-du-frantziako-asanbleak.htm | Politika | «Separatismoaren kontrako» legea onartu du Frantziako Asanbleak | Frantziako Senatuan eztabaidatuko dute martxoaren 30etik aitzina. «Kezka» agertu du EH Baik. | «Separatismoaren kontrako» legea onartu du Frantziako Asanbleak. Frantziako Senatuan eztabaidatuko dute martxoaren 30etik aitzina. «Kezka» agertu du EH Baik. | Bi asteko eztabaidaren ondotik, lehen baiezko bat eman zion Frantziako Asanbleak «Separatimoaren kontrako» lege proposamenari. 347 diputatuk bozkatu zuten alde, 151k kontra, eta 65 abstenitu ziren. «Errepublikaren printzipioen errespetua indartzea» xede duen legeak polemika eragin ditu azken asteetan Frantzian, oinarri... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193788/jaione-jauregi-aske-uzteko-eskatu-diete-99-hautetsiri.htm | Politika | Jaione Jauregi aske uzteko eskatu diete 99 hautetsiri | Ganteko berrehun herritarrek baino gehiagok gutun bat igorri diete Europako Parlamentuko eta Espainiako Kongresuko eta Senatuko PSOE, Podemos eta Kataluniako eta Euskal Herriko politikariei. Auzitegiek preskripzioaz ebatzi artean Jauregi libre utz dezatela galdegin dute. | Jaione Jauregi aske uzteko eskatu diete 99 hautetsiri. Ganteko berrehun herritarrek baino gehiagok gutun bat igorri diete Europako Parlamentuko eta Espainiako Kongresuko eta Senatuko PSOE, Podemos eta Kataluniako eta Euskal Herriko politikariei. Auzitegiek preskripzioaz ebatzi artean Jauregi libre utz dezatela galdegin... | «Justiziak bere lana egin artean eta preskripzioa edo errugabetasuna frogatzen ez diren artean» Jaione Jauregi euskal presoa aske utz dezatela eskatu dute Ganteko (Belgika) berrehundik gora herritarrek. Gutun bat bidali diete Espainiako Estatuko 99 hautetsiri, eta Jauregi libre uztea galdegin diete. Idatzian zehazten d... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193789/bihar-iritsiko-da-martera-ehuk-parte-hartutako-mars-2020-misio-espaziala.htm | Gizartea | Bihar iritsiko da Martera EHUk parte hartutako Mars 2020 misio espaziala | 'Perseverance' izeneko ibilgailua Marteko azalaren gainean jarriko dute, eta hark zenbait ikerketa egingo ditu | Bihar iritsiko da Martera EHUk parte hartutako Mars 2020 misio espaziala. 'Perseverance' izeneko ibilgailua Marteko azalaren gainean jarriko dute, eta hark zenbait ikerketa egingo ditu | Bihar iritsiko da Martera, 21:50ean (Euskal Herriko ordua), NASA agentziaren Mars 2020 misio espaziala. Espaziontzi batek haraino eraman du Perseverance izeneko ibilgailua, 200 eguneko bidaia egin ondoren, eta jausgailu baten bidez planetaren azalera jaurtiko du. Gero, laginak hartzen, fenomeno meteorologikoak neurtzen... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193790/hamaika-gara-k-eta-berriak-solasaldi-ziklo-bat-antolatu-dute.htm | Politika | Hamaika Gara-k eta BERRIAk solasaldi ziklo bat antolatu dute | Datorren asteazkenetik ekainera bitartean egingo dira mahai inguruak. | Hamaika Gara-k eta BERRIAk solasaldi ziklo bat antolatu dute. Datorren asteazkenetik ekainera bitartean egingo dira mahai inguruak. | Hamaika Gara egitasmoaren sustatzaileek solasaldi ziklo bat antolatu dute, burujabetzak eta erabakitzeko eskubideak «arduratzen» dituzten eta «aktualitateari lotuta dauden beste gai batzuekin duten intersekzionalitatea aztertu eta herri eztabaida bat elikatzeko asmoz». Datorren asteazkenean hasiko dira, eta zazpi mahai... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193791/madrilek-moves-plana-iragarri-du-elektrikoen-erosketa-laguntzeko.htm | Ekonomia | Madrilek Moves plana iragarri du, elektrikoen erosketa laguntzeko | Reyes Maroto Industria ministroak azaldu du erkidegoekin adostu duela eta 400 milioi euroko funtsa izango duela | Madrilek Moves plana iragarri du, elektrikoen erosketa laguntzeko. Reyes Maroto Industria ministroak azaldu du erkidegoekin adostu duela eta 400 milioi euroko funtsa izango duela | Faconauto auto saltzaileen kongresuan jakinarazi du Espainiako Gobernuak autogintzarentzat diru laguntzak prest dituela berriro, oraingoan Moves planaren bidez; hau da, auto elektrikoen erosketa eta horien karga egiteko egiturak finantzatzeko laguntzak izango dira. Hasteko, 400 milioi euroko poltsa jarri du Madrilek, b... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193792/euskal-diasporako-euskara-ikasleei-harrera-egin-diete-lakuan.htm | Gizartea | Euskal diasporako euskara ikasleei harrera egin diete Lakuan | Argentina, Txile eta Uruguaiko 11 ikasle izan dira Lehendakaritzan. Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Mundura programaren parte dira. | Euskal diasporako euskara ikasleei harrera egin diete Lakuan. Argentina, Txile eta Uruguaiko 11 ikasle izan dira Lehendakaritzan. Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Mundura programaren parte dira. | Euskal diasporan euskara irakasle arituko diren 11 lagun bildu dira gaur goizean Lehendakaritzan. Argentina, Txile eta Uruguaitik etorrita, Lazkaoko (Gipuzkoa) Maizpide euskaltegi barnetegian egon dira bi hilabetez euskara gaitasunak indartzen, Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren barruan. Iñigo Ur... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193793/txertaketa-plana-eta-hezkuntza-izango-dira-draghiren-gobernuaren-lehen-helburuak.htm | Mundua | Txertaketa plana eta hezkuntza izango dira Draghiren gobernuaren lehen helburuak | Italiako senatariek gaur gauean bozkatuko dute Draghik proposatutako gobernuaren osaera. Aurretik, lehen ministro hautatuak batasuna eskatu du, eta gobernu berriaren lehen asmoak azaldu ditu. | Txertaketa plana eta hezkuntza izango dira Draghiren gobernuaren lehen helburuak. Italiako senatariek gaur gauean bozkatuko dute Draghik proposatutako gobernuaren osaera. Aurretik, lehen ministro hautatuak batasuna eskatu du, eta gobernu berriaren lehen asmoak azaldu ditu. | «Inoiz ikusi gabeko larrialdi bati» aurre egiteko batasuna eta konpromisoa: horixe eskatu die gaur Mario Draghi Italiako lehen ministro hautatuak babesa eman dioten alderdiei. Senatuak gaur gauean bozkatuko du Draghik proposatutako gobernuaren osaera —ostegunean egingo du gauza bera Diputatuen Ganberak—, eta, aurretik,... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193794/jaurlaritzak-430-milioi-euro-jarriko-ditu-ete-ei-laguntzeko.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak 430 milioi euro jarriko ditu ETE-ei laguntzeko | Enpresa txiki eta ertainentzako 68 programa diseinatu ditu. SPRIren bitartez eskatu ahalko dira. | Jaurlaritzak 430 milioi euro jarriko ditu ETE-ei laguntzeko. Enpresa txiki eta ertainentzako 68 programa diseinatu ditu. SPRIren bitartez eskatu ahalko dira. | «Une kritiko batean gaude, eta enpresa txiki eta ertainei (ETE) laguntzeko beharra dugu. Gure ehun industrialaren gehiengoa dira, eta modu global batean lagundu nahi diegu, ahalegin berezia eginez», horrela laburbildu du Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak bere sailak abian ja... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193795/errautsak-inguratu-du-sizilia-etnaren-erupzio-baten-ondorioz.htm | Mundua | Errautsak inguratu du Sizilia, Etnaren erupzio baten ondorioz | Leherketa batek eraginda, laba eta errautsa jaurti ditu sumendiak, eta Cataniako aireportua itxi behar izan dute, keak ez zielako ikusten uzten. | Errautsak inguratu du Sizilia, Etnaren erupzio baten ondorioz. Leherketa batek eraginda, laba eta errautsa jaurti ditu sumendiak, eta Cataniako aireportua itxi behar izan dute, keak ez zielako ikusten uzten. | Eguna argitu duenean, Siziliako Catania hiria eta haren ingurua (Italia) errautsez estalita zeuden zeharo, Etna sumendiaren erupzioaren ondorioz. Orduak iraun du erupzioak, eta aireportua itxi dute tarte batez haren eraginez.
Europako sumendi aktiborik altuena da Etna. Astearte arratsaldean hasi zen erupzioa, indar ha... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193796/birusarekin-eri-ziren-123-lagun-hil-dira-astebetean-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Birusarekin eri ziren 123 lagun hil dira astebetean Hego Euskal Herrian | Iragan den astean baino 24 pertsona gutxiago zendu dira COVID-19ak jota Hegoaldean. 102 hildako izan dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; Nafarroan, berriz, 21. Beste 559 kasu positibo atzeman dituzte astearteko probetan. | Birusarekin eri ziren 123 lagun hil dira astebetean Hego Euskal Herrian. Iragan den astean baino 24 pertsona gutxiago zendu dira COVID-19ak jota Hegoaldean. 102 hildako izan dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; Nafarroan, berriz, 21. Beste 559 kasu positibo atzeman dituzte astearteko probetan. | COVID-19arekin Hegoaldean izandako heriotzei buruzko informazioa gaurkotu dute Osakidetzak eta Osasunbideak. Hegoaldeko osasun agintariek joan den astean argitaratutako datuen aldean, nabarmen hobea da gaur emandakoa. Eman duten informazioaren arabera, otsailaren 8tik 14ra 123 lagun hil dira birusarekin Hego Euskal Her... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193797/jose-grazenea-margolaria-hil-da.htm | Kultura | Jose Grazenea margolaria hil da | Ur taldearen sortzaileetako bat izan zen, 1965ean, eta bakarkako bidean segitu zuen hurrengo hamarkadetan. 94 urterekin hil da. | Jose Grazenea margolaria hil da. Ur taldearen sortzaileetako bat izan zen, 1965ean, eta bakarkako bidean segitu zuen hurrengo hamarkadetan. 94 urterekin hil da. | Hasiberrientzako lehiaketetan gazte hasi zen nabarmentzen Jose Grazenea Agirregomezkorta (Irun, Gipuzkoa, 1927). Sorterrian abiatu zituen pintura ikasketak, eta Madril, Paris, Londres, Alemaniako Wiesbaden eta Europako beste hainbat hiritan barna osatu zuen artista formakuntzaren zeharkaldia. 27 urterekin jarri zuen ba... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193798/anbulantzietako-langileak-txertatzeko-eskatu-dute.htm | Gizartea | Anbulantzietako langileak txertatzeko eskatu dute | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan azpikontratatuta lanean ari diren anbulantzietako langileek ohartarazi dute grebara joko dutela, konponbiderik ematen ez badiete. Kontzentrazioa egin dute gaur, Donostia ospitalearen aurrean. | Anbulantzietako langileak txertatzeko eskatu dute. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan azpikontratatuta lanean ari diren anbulantzietako langileek ohartarazi dute grebara joko dutela, konponbiderik ematen ez badiete. Kontzentrazioa egin dute gaur, Donostia ospitalearen aurrean. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako azpikontratatutako anbulantzietako langileek ere COVID-19aren aurkako txertoa hartu nahi dute. Hori eskatuz, elkarretaratzea egin dute goizean, Donostia ospitalearen atarian, ELA, USO, LAB, UGT, CCOO eta CNT sindikatuek deituta. ELAko ordezkari Mikel Rubiok salatu dutenez, oraindik ez d... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193799/hiru-sormen-lan-gorpuzten-hasteko-prest.htm | Kultura | Hiru sormen lan gorpuzten hasteko prest | Hiru lan saritu ditu Gasteizko Oihaneder etxeak Batera sormen programan: biolontxeloaren inguruko disko-liburu bat, gazteen inguruko serie bat eta helduentzako sexu lo-kanta disko bat | Hiru sormen lan gorpuzten hasteko prest. Hiru lan saritu ditu Gasteizko Oihaneder etxeak Batera sormen programan: biolontxeloaren inguruko disko-liburu bat, gazteen inguruko serie bat eta helduentzako sexu lo-kanta disko bat | Biolontxeloaren inguruko disko-liburu bat, gazteen inguruko serie bat eta helduentzako sexu lo-kanta disko bat: horiek dira Batera, kultur proiektuak elkarrekin sormen bekako hiru proiektu aukeratuak. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak bederatzi proposamenen artean hautatu ditu lanok, duten «originaltasunagatik, eus... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193801/taliban-jatorraren-hamaika-bertsio-jator.htm | Bizigiro | Taliban Jatorraren hamaika bertsio jator | Taliban Jatorraren hamaika bertsio jator. | Otsailaren 1ean ekin zion Joseba Larratxe Josevisky marrazkilariak #zureestiloanmarraztu egitasmoari. Erronka bota zien Euskal Herriko eta munduko marrazkilariei, astero komiki pertsonaia baten bertsioak egiteko, norberak bere moduan. Antton Olariagaren Zakilixut pertsonaia izan zen lehena —bilduma honetan jaso genitue... | |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193802/gasteizko-san-frantzisko-elizan-egingo-dute-memoriaren-gunea.htm | Gizartea | Gasteizko San Frantzisko elizan egingo dute Memoriaren Gunea | Gotzaindegiak, Gogora institutuak, Arabako Foru Aldundiak eta udalak akordioa lortu dute 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren lekuan memoria historikoa landuko duen gunea egiteko. Memoria Gara egitasmoak xehetasun gehiago emango ditu larunbatean. | Gasteizko San Frantzisko elizan egingo dute Memoriaren Gunea. Gotzaindegiak, Gogora institutuak, Arabako Foru Aldundiak eta udalak akordioa lortu dute 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren lekuan memoria historikoa landuko duen gunea egiteko. Memoria Gara egitasmoak xehetasun gehiago emango ditu larunbatean. | Gasteizko Gotzaindegiaren, Gogora institutuaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren artean akordioa lortuta, Gasteizko San Frantzisko elizan jarriko dute Memoriaren Gunea. Sinbolikoa eta adierazgarria da lekua, han hil baitzituen Poliziak bost langile 1976ko martxoaren 3an. Komunikabideen bidez zabaldu da ... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193803/istiluak-bartzelonan-eta-madrilen-haselen-askatasuna-eskatzeko-protestetan.htm | Mundua | Istiluak Bartzelonan eta Madrilen, Haselen askatasuna eskatzeko protestetan | Mobilizazio baketsuen ostean, poliziek eta mossoek talka egin dute manifestariekin, eta osasun zerbitzuek jakinarazi dute neska gazte batek begia galdu duela foam jaurtigai batek eragindako zaurien ondorioz. CUPek ohartarazi du agenteen jokabideak Kataluniako Gobernua osatzea zailduko duela. | Istiluak Bartzelonan eta Madrilen, Haselen askatasuna eskatzeko protestetan. Mobilizazio baketsuen ostean, poliziek eta mossoek talka egin dute manifestariekin, eta osasun zerbitzuek jakinarazi dute neska gazte batek begia galdu duela foam jaurtigai batek eragindako zaurien ondorioz. CUPek ohartarazi du agenteen jokabi... | Bigarren egunez jarraian atera dira kalera milaka lagun Pablo Hasel rap kantariaren atxilotzea salatu eta bere askatasuna eskatzeko, Madrilen eta Bartzelonan. Mobilizazio baketsuen ostean, poliziek eta mossoek talka egin dute manifestariekin: Espainiako hiriburuan, protestariak Sol plazara iritsi direnean hori ixtea er... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193804/auzitegi-nazionalean-auzipetu-dutela-jakinarazi-diote-josu-urrutikoetxeari.htm | Politika | Auzitegi Nazionalean auzipetu dutela jakinarazi diote Josu Urrutikoetxeari | Bideokonferentziaz bildu da, Paristik, Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epailearekin, eta 'herriko tabernen' eta Luis Herguetaren aferetan auzipetu dutela jakinarazi diote. Bere kontrako akusazioak ukatu ditu Urrutikoetxeak. | Auzitegi Nazionalean auzipetu dutela jakinarazi diote Josu Urrutikoetxeari. Bideokonferentziaz bildu da, Paristik, Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epailearekin, eta 'herriko tabernen' eta Luis Herguetaren aferetan auzipetu dutela jakinarazi diote. Bere kontrako akusazioak ukatu ditu Urrutikoetxeak. | Herriko tabernen eta Luis Herguetaren aferetan auzipetuko dutela jakinarazi dio Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak Josu Urrutikoetxea ETA zeneko kide historikoari. Gaur goizean zuen hitzordua Urrutikoetxeak Parisko epaile antiterrorista baten bulegoan, eta handik egin du bilkura, bideokonferentziaz.
Joan de... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193805/45-eta-55-urte-artekoak-txertaketa-planean-sartuko-dituzte.htm | Gizartea | 45 eta 55 urte artekoak txertaketa planean sartuko dituzte | AstraZenecarekin txertatzea onartu du Espainiako Osasun Sistemako Lurralde Arteko Kontseiluak, oraindik txertatzeke dauden osasungintzako langileen ostetik. 80 urtetik gorakoak datorren astean txertatzen hasiko direla berretsi du Sagarduik. | 45 eta 55 urte artekoak txertaketa planean sartuko dituzte. AstraZenecarekin txertatzea onartu du Espainiako Osasun Sistemako Lurralde Arteko Kontseiluak, oraindik txertatzeke dauden osasungintzako langileen ostetik. 80 urtetik gorakoak datorren astean txertatzen hasiko direla berretsi du Sagarduik. | Osasungintzako eta arlo soziosanitarioko lehen lerroko langileen txertaketa "laster" bukatuko dela, eta ondorioz txertaketa prozesuko talde berriak ezartzen ari direla adierazi du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Adina izango da kontuan hartu beharreko hurrengo irizpidea: atzo aurreratu zuen 80 u... |
2021-2-18 | https://www.berria.eus/albisteak/193806/paul-rusesabagina-heroia-lehen-laquoterrorismoagatikraquo-epaitua-gero.htm | Mundua | Paul Rusesabagina, heroia lehen, «terrorismoagatik» epaitua gero | Aldaketa Demokratikorako Ruandako Mugimenduko kidea da Rusesabagina. Alderdi hori oposizioan dago egun, eta adar armatu bat du Askatasun Nazionalerako Frontea. | Paul Rusesabagina, heroia lehen, «terrorismoagatik» epaitua gero. Aldaketa Demokratikorako Ruandako Mugimenduko kidea da Rusesabagina. Alderdi hori oposizioan dago egun, eta adar armatu bat du Askatasun Nazionalerako Frontea. | Orotara, hogei lagun esertzen dira akusatuen aulkian, tartean Paul Rusesabagina, Hotel Rwanda filmarekin ezagun egin zena, eta 1994an, Kigaliko hotel bateko kudeatzailea zela, 1.200 tutsi eta hutu genozidiotik salbatzeagatik hainbat herrialdetan heroi gisa hartu zutena. Nazioartearen babesa baliatuta, Ruandako presiden... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193807/langile-bat-hil-da-ugaon-zuhaitz-bat-gainera-erorita.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Ugaon, zuhaitz bat gainera erorita | Aurten lan istripu batean hildako seigarren behargina da. Gueñesen bizi zen, eta 51 urte zituen. | Langile bat hil da Ugaon, zuhaitz bat gainera erorita. Aurten lan istripu batean hildako seigarren behargina da. Gueñesen bizi zen, eta 51 urte zituen. | Ugaon (Bizkaia) baso lanak egiten ari zen behargin bat hil da arratsaldean, zuhaitz bat gainera erorita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 16:00 aldera jazo da ezbeharra, Usila auzoan. Zuhaitza gainera erori zaio langileari, eta, lankideak suspertzen saiatu diren arren, ezin izan dute ezer egin h... |
2021-2-17 | https://www.berria.eus/albisteak/193808/eztabaida-eragin-du-sareetan-otegik-ertzaintzaz-esandakoak.htm | Politika | Eztabaida eragin du sareetan Otegik Ertzaintzaz esandakoak | Ertzaintzan «desbideratze bat» egon dela, eta hura berreskuratu behar dela adierazi zuen buruzagi abertzaleak. | Eztabaida eragin du sareetan Otegik Ertzaintzaz esandakoak. Ertzaintzan «desbideratze bat» egon dela, eta hura berreskuratu behar dela adierazi zuen buruzagi abertzaleak. | «Desbideratze bat egon da Ertzaintzan. Berreskuratu behar dugu polizia erakundea: demokratikoa, euskalduna eta herriaren zerbitzura dagoena». Hala esan zuen Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak asteartean, Radio Euskadin egin zioten elkarrizketan.
«Ertzaintzaren barruan EH Bilduri boza ematen dion jendea ... |
2021-2-18 | https://www.berria.eus/albisteak/193829/manu-lezertuak-segituko-du-ararteko-gisa-eusko-legebiltzarrak-haren-kargua-berretsi-ostean.htm | Politika | Manu Lezertuak segituko du Ararteko gisa, Eusko Legebiltzarrak haren kargua berretsi ostean | EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta PPren onespenarekin atera da aurrera. Elkarrekin-Podemos-IU eta Vox abstenitu egin dira. | Manu Lezertuak segituko du Ararteko gisa, Eusko Legebiltzarrak haren kargua berretsi ostean. EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta PPren onespenarekin atera da aurrera. Elkarrekin-Podemos-IU eta Vox abstenitu egin dira. | Manu Lezertua legelariak beste bost urtez segituko du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ararteko gisa, Eusko Legebiltzarrak gaur haren kargua berretsi ostean. Vox eta Elkarrekin-Podemos-IU abstenitu egin dira, eta legebiltzarrean ordezkaritza duten gainerako indarrek alde bozkatu dute.
Ararteko gisa 2015ean hartu zuen lehe... |
2021-2-18 | https://www.berria.eus/albisteak/193830/nafarroako-auzitegiak-ostatuen-barnealdea-ixteko-agindua-berretsi-du.htm | Ekonomia | Nafarroako Auzitegiak ostatuen barnealdea ixteko agindua berretsi du | Erabakia «berehala» eteteko eskatu zuten ostalariek, kalte ekonomikoak argudiatuta. Auzitegiak gobernuaren argudioak aztertu arte ez du erabakirik hartuko. | Nafarroako Auzitegiak ostatuen barnealdea ixteko agindua berretsi du. Erabakia «berehala» eteteko eskatu zuten ostalariek, kalte ekonomikoak argudiatuta. Auzitegiak gobernuaren argudioak aztertu arte ez du erabakirik hartuko. | Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak atzera bota du Nafarroako Gobernuak urtarrilaren 20an emandako foru agindua berehala bertan behera uzteko ostalariek eginiko eskaera. Agindu horren bidez, besteak beste, ostalaritza eta jatetxeen barrualdea ixtea erabaki zuen gobernuak, eta edukier... |
2021-2-18 | https://www.berria.eus/albisteak/193832/georgiako-lehen-ministroak-dimisioa-eman-du.htm | Mundua | Georgiako lehen ministroak dimisioa eman du | Nikanor Melia oposizioko buruaren atxiloketak gobernuan eragin duen arrakalaren ondorioz eman du dimisioa Giorgi Gakhariak. | Georgiako lehen ministroak dimisioa eman du. Nikanor Melia oposizioko buruaren atxiloketak gobernuan eragin duen arrakalaren ondorioz eman du dimisioa Giorgi Gakhariak. | Giorgi Gakharia Georgiako lehen ministroak dimisioa eman du gaur goizean, Nikanor Melia oposizioko buruaren atxiloketak gobernuan eragin duen eztabaidaren eraginez. Gakhariak argudiatu du bere gobernuan ez duela lortu denek elkar ulertzea, eta horregatik eman duela dimisioa. "Espero dut pauso honek gure espazio politik... |
2021-2-18 | https://www.berria.eus/albisteak/193833/puigdemonti-immunitatea-kentzearen-aldekoa-da-europako-parlamentuaren-txostena.htm | Mundua | Puigdemonti immunitatea kentzearen aldekoa da Europako Parlamentuaren txostena | Astelehenean aurkeztuko dute Batzorde Juridikoan, eta hark baietza emanez gero, osoko bilkurak berretsi beharko du, martxoan. Erabakiak Cominen eta Ponsatiren egoerei ere eragingo die. | Puigdemonti immunitatea kentzearen aldekoa da Europako Parlamentuaren txostena. Astelehenean aurkeztuko dute Batzorde Juridikoan, eta hark baietza emanez gero, osoko bilkurak berretsi beharko du, martxoan. Erabakiak Cominen eta Ponsatiren egoerei ere eragingo die. | Datorren astelehenean Europako Parlamentuaren Batzorde Juridikoan aurkeztuko den proposamena aurreratu du Espainiako ABC egunkariak. Carles Puigdemont, Toni Comin eta Clara Ponsati europarlamentariei immunitatea kentzearen alde egingo du, Espainiako Auzitegi Gorenak eginiko eskaerei men eginez. Biharamunean, JxCATeko k... |
2021-2-18 | https://www.berria.eus/albisteak/193834/eusko-legebiltzarrak-atzera-bota-du-jokoa-arautzeko-lege-proposamena.htm | Gizartea | Eusko Legebiltzarrak atzera bota du jokoa arautzeko lege proposamena | Elkarrekin Podemosek proposatua zuen legea aldatzea, eta EH Bilduren babesa jaso du; ez, ordea, EAJ, PSE-EE eta PPrena. Gaur egungo arauak eguneratu eta erregulatzearen alde egin dute azken hiru alderdi horiek. | Eusko Legebiltzarrak atzera bota du jokoa arautzeko lege proposamena. Elkarrekin Podemosek proposatua zuen legea aldatzea, eta EH Bilduren babesa jaso du; ez, ordea, EAJ, PSE-EE eta PPrena. Gaur egungo arauak eguneratu eta erregulatzearen alde egin dute azken hiru alderdi horiek. | EAJk, PSE-EEk, PPk eta Voxek uko egin diote EAEn jokoa arautzeko lege proposamena onartzeari, eta, hala, ez du aitzina eginen. Elkarrekin Podemosek egina zuen 1991ko legea aldatzeko erreforma proposamena, eta EH Bilduren babesa baino ez du jaso. EAJk, PSE-EEk eta PPk legea eguneratu eta jokoaren gaur egungo errealitate... |
2021-2-18 | https://www.berria.eus/albisteak/193835/auzitegi-gorenak-ebatzi-du-osakidetzako-langileen-eta-ertzainen-oinarrizko-eskubideak-urratu-zituela-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Auzitegi Gorenak ebatzi du Osakidetzako langileen eta ertzainen oinarrizko eskubideak urratu zituela Jaurlaritzak | EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaia berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Lanerako babes materiala ez ziela eman ebatzi du. Datozen asteetan jakinaraziko dituzte sententzien nondik norakoak. | Auzitegi Gorenak ebatzi du Osakidetzako langileen eta ertzainen oinarrizko eskubideak urratu zituela Jaurlaritzak. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaia berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Lanerako babes materiala ez ziela eman ebatzi du. Datozen asteetan jakinaraziko dituzte sententzien nondik norakoak. | Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman die Ertzaintzako eta Osakidetzako sindikatuei, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia berretsi du: ebatzi du Eusko Jaurlaritzak Osakidetzako langileen eta ertzainen "oinarrizko eskubideak" urratu dituela, hainbat hilabetetan babes materialik gabe lan egin zutelako. Erabak... |
2021-2-18 | https://www.berria.eus/albisteak/193836/641-kasu-positibo-detektatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 641 kasu positibo detektatu dituzte Hego Euskal Herrian | Atzo egindako proben %4,8k eman dute positibo Hegoaldean. Eusko Jaurlaritzak gaurkotutako datuen arabera, 20 udalerri daude eremu gorrian. Bilbo eremu gorritik atera da, intzidentzia tasa apalduta. | 641 kasu positibo detektatu dituzte Hego Euskal Herrian. Atzo egindako proben %4,8k eman dute positibo Hegoaldean. Eusko Jaurlaritzak gaurkotutako datuen arabera, 20 udalerri daude eremu gorrian. Bilbo eremu gorritik atera da, intzidentzia tasa apalduta. | Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 641 positibo atzeman ziren atzo egindako testetan. Zehazki, PCR probak eta antigeno testak aintzat harturik, 13.229 proba egin zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak asteazkenean, eta %4,8 izan da positiboen ehunekoa.
Zehazki, herrialdez herrialde, Bi... |
2021-2-18 | https://www.berria.eus/albisteak/193837/martxoaren-3ak-oroimenerako-leku-bat-izango-du.htm | Gizartea | Martxoaren 3ak oroimenerako leku bat izango du | Biktimen Oroimenezko Zentroa sortzeko akordioa sinatu dute Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Gasteizko Gotzaindegiak. Instituzioek izango dute «lidergoa», baina gizarte eragileekin jardungo dute. Memoria Gara ekinbideak larunbatean egingo du agerraldia. | Martxoaren 3ak oroimenerako leku bat izango du. Biktimen Oroimenezko Zentroa sortzeko akordioa sinatu dute Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Gasteizko Gotzaindegiak. Instituzioek izango dute «lidergoa», baina gizarte eragileekin jardungo dute. Memoria Gara ekinbideak larunbatean egingo du... | Lehen urrats bat egin, eta 1976ko gertakariak eta biktimak oroitzeko eta memorian iltzatzeko asmoz, Biktimen Oroimenezko Zentroa sortzeko akordio bat sinatu dute instituzioek. Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan ezarriko dute espazioa, egun hartako gertakarien leku berean, hain zuzen. Beatriz Artolazabal Eu... |
2021-2-18 | https://www.berria.eus/albisteak/193838/airbusek-zenbaki-gorrietan-amaitu-du-2020a.htm | Ekonomia | Airbusek zenbaki gorrietan amaitu du 2020a | Urte amaiera ona izan duela azaldu du konpainiak, baina, bere aurreikuspenen arabera, 2023-2025era arte luzatuko da sektoreko krisia. Euskal Herrian 50 hornitzaile inguru ditu. | Airbusek zenbaki gorrietan amaitu du 2020a. Urte amaiera ona izan duela azaldu du konpainiak, baina, bere aurreikuspenen arabera, 2023-2025era arte luzatuko da sektoreko krisia. Euskal Herrian 50 hornitzaile inguru ditu. | Airbus Europako hegazkin ekoizle nagusiak 1.133 milioi euroren galera garbiak izan ditu 2020. urtean. Koronabirusaren krisia gogorren jotzen ari den sektoreetako bat da hegazkin ekoizleena, mundu osoan joan-etorriei ezarri zaizkien murrizketengatik. Airbusek, baina, Boeingek baino hobeto amaitu du urtea. AEBetako erral... |
2021-2-18 | https://www.berria.eus/albisteak/193839/baldintzarik-gabeko-oinarrizko-errenta-eskatzeko-herri-ekinaldi-legegilea-aurkeztu-dute.htm | Ekonomia | Baldintzarik gabeko oinarrizko errenta eskatzeko herri ekinaldi legegilea aurkeztu dute | EAEko herritar bakoitzari oinarrizko errenta bat ematea proposatu dute: 270-900 euro artekoa litzateke, adinaren arabera. Eusko Legebiltzarrean erregistratu dute ekinbidea. | Baldintzarik gabeko oinarrizko errenta eskatzeko herri ekinaldi legegilea aurkeztu dute. EAEko herritar bakoitzari oinarrizko errenta bat ematea proposatu dute: 270-900 euro artekoa litzateke, adinaren arabera. Eusko Legebiltzarrean erregistratu dute ekinbidea. | Eusko Legebiltzarreko mahaian aurkeztu dute goizean baldintzarik gabeko oinarrizko errenta eskatzeko herri ekinaldi legegilea. Pobreziarekin amaitzeko eta pertsona guztientzat eskubideetan aurrera egiteko «tresna» gisa aurkeztu dute proposamena.
Modu horretan, ekinbideak jasotzen du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herrit... |
2021-2-18 | https://www.berria.eus/albisteak/193840/begi-bat-galdu-du-haselen-espetxeratzearen-aurkako-protestetan-zauritutako-batek.htm | Mundua | Begi bat galdu du Haselen espetxeratzearen aurkako protestetan zauritutako batek | Mossoek foam jaurtigaiak erabili zituzten Pablo Hasel rap abeslaria espetxean sartu eta haren alde eginiko mobilizazioetan, eta manifestarien aurka jaurti zituzten. Emakume bat larriki zauritu zuten, eta begi bat galdu du kolpearen eraginez. | Begi bat galdu du Haselen espetxeratzearen aurkako protestetan zauritutako batek. Mossoek foam jaurtigaiak erabili zituzten Pablo Hasel rap abeslaria espetxean sartu eta haren alde eginiko mobilizazioetan, eta manifestarien aurka jaurti zituzten. Emakume bat larriki zauritu zuten, eta begi bat galdu du kolpearen eragin... | Zaharra da gomazko piloten eta foam piloten inguruko eztabaida. 2012. urtean hil zen Iñigo Cabacas, Ertzaintzaren gomazko pilota baten kolpearen ondorioz. Mugarri izan zen gertakari hura, eta, geroztik, gomazko pilota horiek erabiltzeari utzi zioten. Gerora, foam deituriko materialez egindako jaurtigaiak erabiltzen has... |
2021-2-18 | https://www.berria.eus/albisteak/193841/beste-zigor-bat-ezarri-diote-pablo-haseli.htm | Mundua | Beste zigor bat ezarri diote Pablo Haseli | Haren aurkako bi urte eta erdiko espetxe zigorra berretsi du Lleidako Probintzia Auzitegiak, ustezko polizia indarkeria kasu batean udaltzain baten alde deklaratu zuen pertsona bati «mehatxu egiteagatik». Rap kantariak helegitea aurkeztu dezake Gorenean. | Beste zigor bat ezarri diote Pablo Haseli. Haren aurkako bi urte eta erdiko espetxe zigorra berretsi du Lleidako Probintzia Auzitegiak, ustezko polizia indarkeria kasu batean udaltzain baten alde deklaratu zuen pertsona bati «mehatxu egiteagatik». Rap kantariak helegitea aurkeztu dezake Gorenean. | Pablo Hasel rap kantariaren espetxeratzearen aurkako protestek, besteak beste, Herrialde Katalanetako, Espainiako eta Euskal Herriko kaleak bete dituzte, eta mobilizazio gehiago espero dira datozen egunetarako ere. Espainiako Auzitegi Nazionalak «terrorismoari gorazarre» eta «koroari eta estatuko erakundeei irain» egit... |
2021-2-19 | https://www.berria.eus/albisteak/193842/gorka-knorr-laquogitarrista-laguntzaile-bikaina-zen-pertur-harmonia-fina-jartzen-zien-kanteiraquo.htm | Kultura | Gorka Knorr: «Gitarrista laguntzaile bikaina zen Pertur. Harmonia fina jartzen zien kantei» | Gaur 50 urte bete dira Gorka Knorrek lehenengo kontzertua eman zuenetik. Abeslari eta politikariak sare sozialetan zabaldu ditu argazkiak: Gasteizko Iradier mendizale elkarteko aretoan abesten ari da, gero desagerraraziko zuten ETA pm-ko kidea gitarrarekin lagun zuela. | Gorka Knorr: «Gitarrista laguntzaile bikaina zen Pertur. Harmonia fina jartzen zien kantei». Gaur 50 urte bete dira Gorka Knorrek lehenengo kontzertua eman zuenetik. Abeslari eta politikariak sare sozialetan zabaldu ditu argazkiak: Gasteizko Iradier mendizale elkarteko aretoan abesten ari da, gero desagerraraziko zuten... | Gaur mende erdia beteko Gorka Knorr kantugile-abeslariak lehenengo kontzertua eman zuela. Gasteizko Manuel Iradier Elkartean izan zen, eta Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur izan zuen lagun gitarrarekin.
Musikazalez inguraturik hazi zen Knorr. Pianoa zen Natxo anaiaren tresna, eta gitarra Jon anaiarena. Baina gitarra jo... |
2021-2-18 | https://www.berria.eus/albisteak/193843/bilbon-gizon-beltz-bati-egindako-eraso-arrazista-salatu-du-sos-arrazakeriak.htm | Gizartea | Bilbon gizon beltz bati egindako eraso arrazista salatu du SOS Arrazakeriak | 20 eta 25 urte bitarteko gazte zuri batzuek 52 urteko gizon beltz bat jipoitu zuten otsailaren 13an, Bilboko Errekalde auzoan. Gertakariak ikertzeko eta «zigorrik gabe ez uzteko» eskatu du arrazkeriaren kontrako taldeak. | Bilbon gizon beltz bati egindako eraso arrazista salatu du SOS Arrazakeriak. 20 eta 25 urte bitarteko gazte zuri batzuek 52 urteko gizon beltz bat jipoitu zuten otsailaren 13an, Bilboko Errekalde auzoan. Gertakariak ikertzeko eta «zigorrik gabe ez uzteko» eskatu du arrazkeriaren kontrako taldeak. | Bizkaiko SOS Arrazakeriak gazte zuri batzuek gizon beltz bati egindako eraso arrazista salatu du ohar batean. Otsailaren 13an izan zen erasoa, Bilboko Errekalde auzoan, arratsaldeko 20:30ak aldera. 52 urteko gizonezko beltz kolonbiar bat da biktima, eta arrazkeriaren kontrako taldeak salatu du 20 eta 25 urte bitarteko ... |
2021-2-18 | https://www.berria.eus/albisteak/193844/tiktokek-galiziako-gobernuaren-bideo-bat-ezabatu-du-galizieraz-delako.htm | Mundua | Tiktokek Galiziako Gobernuaren bideo bat ezabatu du galizieraz delako | Sare sozialak berak Gobernuari argudiatu dio galiziera ez dagoela onartzen dituzten hizkuntzen artean. Hizkuntz politika berriro aztertzeko eskatu dio Gobernuak Tiktoki. | Tiktokek Galiziako Gobernuaren bideo bat ezabatu du galizieraz delako. Sare sozialak berak Gobernuari argudiatu dio galiziera ez dagoela onartzen dituzten hizkuntzen artean. Hizkuntz politika berriro aztertzeko eskatu dio Gobernuak Tiktoki. | Galiziako Gobernuak jakinarazi duenez, Tiktok sare sozialak #aculturasegue kultur kontsumoa sustatzeko kanpainako bideoa ezabatu du sare sozial horretatik galizieraz delako. Azaroan abiatu zuten kanpaina pandemiak sektorean duen eragina apaltzeko, baina bideoa galizieraz denez, Galiziako Gobernuaren arabera, Tiktokek e... |
2021-2-18 | https://www.berria.eus/albisteak/193845/rementeriak-ohartarazi-du-ez-dagoela-akordiorik-ekarpen-legea-berritzeko.htm | Ekonomia | Rementeriak ohartarazi du ez dagoela akordiorik ekarpen legea berritzeko | Bizkaiko ahaldun nagusiak eskatu du «datu objektiboekin» erakusteko bere lurraldeak diru gehiago jarri beharko lukeela gastu komunetarako | Rementeriak ohartarazi du ez dagoela akordiorik ekarpen legea berritzeko. Bizkaiko ahaldun nagusiak eskatu du «datu objektiboekin» erakusteko bere lurraldeak diru gehiago jarri beharko lukeela gastu komunetarako | Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak hoztu egin du ekarpen legea bizkor berritzeko itxaropena. Proposamen berria «nahiko aurreratuta» dagoela eta legealdi honetan onartzeko asmoa zutela iragarri zuen Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak, joan den asteko Finantzen Euskal Kontseiluan. Ezer aurkeztu au... |
2021-2-19 | https://www.berria.eus/albisteak/193846/sei-urtetik-bizi-guztira-arteko-kartzelaldiak-ezarri-dizkiete-diktadura-militarreko-zortzi-erantzuleri.htm | Mundua | Sei urtetik bizi guztira arteko kartzelaldiak ezarri dizkiete diktadura militarreko zortzi erantzuleri | Esma makroprozesuko laugarren epaiketaren sententzia jakinarazi dute. Akusatuak 1976 eta 1979 bitartean egindako 800 bat krimenengatik kondenatu dituzte: besteak beste, torturak, bahiketak eta umeen lapurretak. | Sei urtetik bizi guztira arteko kartzelaldiak ezarri dizkiete diktadura militarreko zortzi erantzuleri. Esma makroprozesuko laugarren epaiketaren sententzia jakinarazi dute. Akusatuak 1976 eta 1979 bitartean egindako 800 bat krimenengatik kondenatu dituzte: besteak beste, torturak, bahiketak eta umeen lapurretak. | Argentinako diktadura militarreko (1976-1983) zortzi erantzuleri sei urtetik bizi guztira arteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete garai hartan egindako hainbat deliturengatik. Esma Armadaren Mekanika Eskolaren prozesuko laugarren epaiketa handiena izan da biktima kopuruari dagokionez —816—, eta akusatuek, besteak beste... |
2021-2-18 | https://www.berria.eus/albisteak/193847/bon-preuk-hautsitzat-jo-ditu-eroskiri-caprabo-erosteko-negoziazioak.htm | Ekonomia | Bon Preuk hautsitzat jo ditu Eroskiri Caprabo erosteko negoziazioak | Eroskik 1.500 milioi euro ordaindu zituen Capraboren truke 2007 eta 2012 artean, baina ez dio nahi zuen etekina atera inbertsioari. | Bon Preuk hautsitzat jo ditu Eroskiri Caprabo erosteko negoziazioak. Eroskik 1.500 milioi euro ordaindu zituen Capraboren truke 2007 eta 2012 artean, baina ez dio nahi zuen etekina atera inbertsioari. | Eroskik ez du, oraingoz behintzat, Caprabo salduko. Supermerkatu horiek Bon Preu kateari saltzeko negoziazioek huts egin dutela jakinarazi du Kataluniako enpresak.
Eroskik 2007an erosi zuen Capraboren %75, hedapen betean zegoen garai batean, eta krisi ekonomiko sakon bat hasi bezperan. Katalunian ez ezik, Balear uhart... |
2021-2-18 | https://www.berria.eus/albisteak/193848/marteko-esploratzailea-iritsi-da.htm | Bizigiro | Marteko esploratzailea iritsi da | NASAren 'Perseverance' ibilgailuak Marten lur hartu du, lurreratze operazio korapilotsu bat eta gero. Bere helburu nagusiak iraganeko bizitza arrastoak bilatzea, Planeta Gorria hobeto ezagutzea eta etorkizunean gizakiak bidali ahal izateko esperimentuak egitea dira. Jarraitu zuzenean Marten lur hartzeko operazioa albis... | Marteko esploratzailea iritsi da. NASAren 'Perseverance' ibilgailuak Marten lur hartu du, lurreratze operazio korapilotsu bat eta gero. Bere helburu nagusiak iraganeko bizitza arrastoak bilatzea, Planeta Gorria hobeto ezagutzea eta etorkizunean gizakiak bidali ahal izateko esperimentuak egitea dira. Jarraitu zuzenean M... | Izan al zen bizitzarik Marten? Galdera horri erantzuten saiatuko da Perseverance ibilgailua. Horretarako, bizitza arrasto fosilizatuak bilatuko ditu Planeta Gorriaren lurrazaleko arroketan eta baita lur azpian ere. Bizitza arrasto txikienak ere aurkitzeko prestatu dute, eta mikrobioen eta haien eraginaren bila joan da.... |
2021-2-18 | https://www.berria.eus/albisteak/193849/deabru-gorrien-infernuan-erre-da.htm | Kirola | Deabru gorrien infernuan erre da | Manchester Unitedek astindu egin du Reala; donostiarrek ia ezinezkoa dute Europan aurrera egitea. Txuri-urdinak uzkur aritu dira, eta defentsako hutsek nahiz aurkarien kontraerasoek zigortu dituzte. | Deabru gorrien infernuan erre da. Manchester Unitedek astindu egin du Reala; donostiarrek ia ezinezkoa dute Europan aurrera egitea. Txuri-urdinak uzkur aritu dira, eta defentsako hutsek nahiz aurkarien kontraerasoek zigortu dituzte. | Arrazoi zuen deabruak izaki beldurgarriak direla iradoki zuenak. Reala kikildu egin da Manchester Uniteden aurrean, eta ikaratuta igaro du partida osoa. Deabru gorriek infernu bilakatu dute txuri-urdinek paradisu desio zutena, eta arerioaren garretan erreta amaitu dute Europa ligako final-hamaseirenetako joaneko neurke... |
2021-2-19 | https://www.berria.eus/albisteak/193880/102-pertsona-erreskatatu-ditu-lsquoaita-marirsquo-ontziak.htm | Gizartea | 102 pertsona erreskatatu ditu ‘Aita Mari’ ontziak | Lehen erreskatea egin eta gero, beste ontzi bat atzeman dute, 46 lagunekin, baina Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEak jakinarazi du ezin dituela migratzaile horiek hartu. | 102 pertsona erreskatatu ditu ‘Aita Mari’ ontziak. Lehen erreskatea egin eta gero, beste ontzi bat atzeman dute, 46 lagunekin, baina Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEak jakinarazi du ezin dituela migratzaile horiek hartu. | Mediterraneoko erreskate eremura iritsi eta ordu gutxira, lehen erreskatea egin du Aita Mari ontziak. Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEak jakinarazi duenez, gaur goizaldean noraezean zebilen egurrezko ontzi bat aurkitu dute, eta bertan zeuden 102 pertsonak erreskatatu dituzte; tartean dago, gutxienez, jaioberri bat. Or... |
2021-2-19 | https://www.berria.eus/albisteak/193881/sinadurak-biltzen-ari-dira-netflixi-eskatzeko-euskaraz-eman-ditzala-edukiak.htm | Bizigiro | Sinadurak biltzen ari dira Netflixi eskatzeko euskaraz eman ditzala edukiak | Netflix Euskaraz taldeak erdigunera ekarri nahi du plataformetako euskararen presentziarik eza. Hiru egunetan, ia 4.000 sinadura bildu dituzte. | Sinadurak biltzen ari dira Netflixi eskatzeko euskaraz eman ditzala edukiak. Netflix Euskaraz taldeak erdigunera ekarri nahi du plataformetako euskararen presentziarik eza. Hiru egunetan, ia 4.000 sinadura bildu dituzte. | Hiru egunean ia 4.000 sinadura jaso ditu dagoeneko Netflix Euskaraz taldeak, plataforma horri eskatzeko edukiak euskaraz emateko. «Euskal hiztunok plataformako ikus-entzunezko eduki denak euskaraz jaso nahi ditugu», hori da taldearen eskaera, eta euskal herritarrak bizkor ari dira erantzuten, Internet bidezko sinadura ... |
2021-2-19 | https://www.berria.eus/albisteak/193882/etxerat-ek-frantziako-presondegietan-pairatzen-ari-diren-murrizketak-salatu-ditu.htm | Politika | Etxerat-ek Frantziako presondegietan pairatzen ari diren murrizketak salatu ditu | Bisitetarako PCR probak egin beharrak duen gastua eta azken hilabeteetan familia bisitak egiteko dituzten zailtasunak aipatu dituzte. Frantziako Espetxe Zaintzako kontrolatzaileari eta Arartekoari gutuna idatzi diete. | Etxerat-ek Frantziako presondegietan pairatzen ari diren murrizketak salatu ditu. Bisitetarako PCR probak egin beharrak duen gastua eta azken hilabeteetan familia bisitak egiteko dituzten zailtasunak aipatu dituzte. Frantziako Espetxe Zaintzako kontrolatzaileari eta Arartekoari gutuna idatzi diete. | Osasun egoeraren testuinguruan euskal presoak eta haien senideak Frantziako presondegietan pairatzen ari diren murrizketak salatu ditu Etxerat-ek. Egoeraz ohartarazteko gutun bat idatzi zien, joan den asteazkenean, Frantziako Espetxe Zaintzako kontrolatzaileari eta Arartekoari. Senideei koronabirusaren doako proba azka... |
2021-2-19 | https://www.berria.eus/albisteak/193883/hegoaldearen-esportazioak-168-gutxitu-ziren-2020an.htm | Ekonomia | Hegoaldearen esportazioak %16,8 gutxitu ziren 2020an | Koronabirusaren aurreko mailara itzuli ezinik dabil kanpo merkataritza: abenduan, %9,8 gutxitu dira inportazioak | Hegoaldearen esportazioak %16,8 gutxitu ziren 2020an. Koronabirusaren aurreko mailara itzuli ezinik dabil kanpo merkataritza: abenduan, %9,8 gutxitu dira inportazioak | Kanpo merkataritza nabarmen apaldu du koronabirusak. Hego Euskal Herriko enpresek 2019an baino 252,7 milioi euro gutxiago balio zuten ondasunak saldu zituzten Hego Euskal Herritik eta Espainiatik kanpo. Portzentajean, beherakada ikusgarria da, %16,8 hain zuzen ere. Barne produktu gordina, esaterako, %9,5 apaldu zen Ara... |
2021-2-19 | https://www.berria.eus/albisteak/193884/nafarroako-elizako-sexu-abusuen-errealitatea-liburu-batean-bildu-dute.htm | Gizartea | Nafarroako Elizako sexu abusuen errealitatea liburu batean bildu dute | Sexu abusuen biktimen elkarteak, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak elkarlanean osatu dute azterlan «aitzindaria». Arlo akademiko anitzetako adituek parte hartu dute: tartean, historia, zuzenbide eta psikologia alorrekoek. Kasuak aitortu eta argitu ditzala eskatu diote Elizari. | Nafarroako Elizako sexu abusuen errealitatea liburu batean bildu dute. Sexu abusuen biktimen elkarteak, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak elkarlanean osatu dute azterlan «aitzindaria». Arlo akademiko anitzetako adituek parte hartu dute: tartean, historia, zuzenbide eta psikologia alorrekoek. K... | «Isiltasun aro luze bat hausten du liburu honek». «Beste alde batera begira egon gara urte luzeetan». «Entzunarazi behar dugu gizartearen ahotsa». Hiru esaldi horiekin laburbildu du Eduardo Santos Nafarroako Migrazio Politika eta Justizia kontseilariak gaur goizean Iruñean Nafarroako Elizako sexu abusuei buruz aurkeztu... |
2021-2-19 | https://www.berria.eus/albisteak/193885/bidaiak-bertan-behera.htm | Bizigiro | Bidaiak bertan behera | Etenda dago kanpora ateratzeko aukera. Ernegatuta daude bidaiariak, eta oso egoera larrian bidaia agentziak. Itxi egin behar izan dute askok, eta nola edo hala aurrera egin nahian ari dira besteak. Egoeraren berri emango du bihar Bizigiro sailak erreportaje batean. | Bidaiak bertan behera. Etenda dago kanpora ateratzeko aukera. Ernegatuta daude bidaiariak, eta oso egoera larrian bidaia agentziak. Itxi egin behar izan dute askok, eta nola edo hala aurrera egin nahian ari dira besteak. Egoeraren berri emango du bihar Bizigiro sailak erreportaje batean. | Udari begira daude nola bidaiariak hala bidaia agentziak. Pandemiak bertan behera utzi ditu batzuen joanak eta besteen jardunak. Agentzia askok itxi egin behar izan dute. Frankizia direnek ezin dute jaso Eusko Jaurlaritzak abian jarritako laguntzarik, eta frankizia horietako arduradun asko zorpetuta eta itota daude, eu... |
2021-2-19 | https://www.berria.eus/albisteak/193886/urkulluk-dio-labiren-erabakiei-esker-gutxitu-direla-kutsatzeak.htm | Gizartea | Urkulluk dio Labiren erabakiei esker gutxitu direla kutsatzeak | Ekainerako 100.000 biztanleko 60 kutsatuko intzidentzia tasa izateko helburua bete daitekeela uste du lehendakariak. EH Bilduk salatu du kutsatze «datu beldurgarriak normaltzat jo» dituela. | Urkulluk dio Labiren erabakiei esker gutxitu direla kutsatzeak. Ekainerako 100.000 biztanleko 60 kutsatuko intzidentzia tasa izateko helburua bete daitekeela uste du lehendakariak. EH Bilduk salatu du kutsatze «datu beldurgarriak normaltzat jo» dituela. | Pandemiaren bilakaera ontzat jo du Iñigo Urkullu lehendakariak, eta «baikor» egoteko modua ematen diola adierazi du gaurko Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. Euskal Autonomia Erkidegoko batez besteko intzidentzia metatua 400 kutsatutik azpikoa izatea «lorpen garrantzitsua» dela adierazi du, eta horrek Bizi Berri III... |
2021-2-19 | https://www.berria.eus/albisteak/193887/iruntildeeko-udalak-pirritx-porrotx-eta-marimototsi-jarritako-betoa-baliogabetu-dute.htm | Gizartea | Iruñeko Udalak Pirritx, Porrotx eta Marimototsi jarritako betoa baliogabetu dute | Nafarroako Administrazio Auzitegiak partzialki aintzat hartu du Navarra Sumak ikuskizuna bertan behera uztearen aurka pailazoek jarritako helegitea. 2019ko azaroaren 29an zen egitekoa, Baluarte auditoriumean. | Iruñeko Udalak Pirritx, Porrotx eta Marimototsi jarritako betoa baliogabetu dute. Nafarroako Administrazio Auzitegiak partzialki aintzat hartu du Navarra Sumak ikuskizuna bertan behera uztearen aurka pailazoek jarritako helegitea. 2019ko azaroaren 29an zen egitekoa, Baluarte auditoriumean. | Iruñeko Udalak bertan behera utzi zuen Pirritx, Porrotx eta Marimotots 2019ko azaroaren 29an Baluarte auditoriumean egitekoa ziren Bizi dantza ikuskizuna, argudiatuz kontratua ez zela «legezkoa». Bi aste lehenago eman zuen erabakiaren berri. Navarra Suma buru duen udal gobernuaren «zentsura» salatu zuten pailazoek, eta... |
2021-2-18 | https://www.berria.eus/albisteak/193888/zure-hegaldia-erreklamatu.htm | albisteak | Zure hegaldia erreklamatu! | Zerbitzu eroso, azkar eta segurua eskaintzen dizugu dagokizun kalte ordaina lortzeko. | Zure hegaldia erreklamatu!. Zerbitzu eroso, azkar eta segurua eskaintzen dizugu dagokizun kalte ordaina lortzeko. | Bilboko abokatu talde bat gara, hegaldien erreklamazioetan espezializatua. %95eko arrakasta bermatzen dugu. Zerbitzu eroso, azkar eta segurua eskaintzen dizugu dagokizun kalte ordaina lortzeko. Eta ez duzu ezer ordaindu behar. Lortzen dugun diruaren %20 kobratzen dugu.
Enpresa batek zerbitzu bat eskaintzen badu, bere ... |
2021-2-19 | https://www.berria.eus/albisteak/193889/tabernen-barnealdea-zabaldu-ahalko-dute-nafarroan-datorren-ostiraletik-aurrera.htm | Gizartea | Tabernen barnealdea zabaldu ahalko dute Nafarroan datorren ostiraletik aurrera | %30eko edukiera izan ahalko dute tabernen barnealdean. Bi bizikidetza unitate elkartzea ere baimendu du Nafarroako Gobernuak. | Tabernen barnealdea zabaldu ahalko dute Nafarroan datorren ostiraletik aurrera. %30eko edukiera izan ahalko dute tabernen barnealdean. Bi bizikidetza unitate elkartzea ere baimendu du Nafarroako Gobernuak. | Hirugarren olatuaren bilakaera "bide onetik" doala iritzita, neurriak leunduko dituela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak. Tabernen barnealdea zabaltzea onartu du gobernuak, %30eko edukierarekin betiere. Horrez gain, bi bizikidetza unitate bildu ahalko dira espazio pribatuetan; baina sei pertsona izan ahalko dira gehie... |
2021-2-19 | https://www.berria.eus/albisteak/193890/beste-570-kasu-zenbatu-dituzte-hegoaldean.htm | Gizartea | Beste 570 kasu zenbatu dituzte Hegoaldean | COVID-19a atzemateko egindako proben %4,7k eman dute positibo ostegunean. 179 lagun daude Hegoaldeko ZIUetan erietxeraturik. | Beste 570 kasu zenbatu dituzte Hegoaldean. COVID-19a atzemateko egindako proben %4,7k eman dute positibo ostegunean. 179 lagun daude Hegoaldeko ZIUetan erietxeraturik. | Koronabirusaren transmisioaren gaineko datuak eguneratu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak: gaitza atzemateko 12.027 proba egin ziren atzo Hego Euskal Herrian, eta 570 positibo zenbatu zituzten guztira; hau da, testen %4,7k eman zuten positibo ostegunean. Osasunaren Mundu Erakundeak %5ean du ezarria iz... |
2021-2-19 | https://www.berria.eus/albisteak/193891/aljeriako-presidenteak-parlamentua-desegin-du-eta-bozetara-deitu.htm | Mundua | Aljeriako presidenteak parlamentua desegin du, eta bozetara deitu | Hirak mugimenduaren protestek hauteskundeak aurreratzera bultzatu dute Abdelmadjid Tebbune. Presidenteak adierazi du herritarren kritikak entzun dituela, eta datozen 48 orduetan gobernua eraberrituko duela. | Aljeriako presidenteak parlamentua desegin du, eta bozetara deitu. Hirak mugimenduaren protestek hauteskundeak aurreratzera bultzatu dute Abdelmadjid Tebbune. Presidenteak adierazi du herritarren kritikak entzun dituela, eta datozen 48 orduetan gobernua eraberrituko duela. | Hauteskundeak aurreratu ditu Abdelmadjid Tebbune Aljeriako presidenteak. Herrialdeko sistema politikoa berritzeko eskatzen duen Hirak mugimenduak milaka lagun mobilizatu ditu azken egunetan, eta Tebbunek presioei men egin eta parlamentua desegin du. Ez hori bakarrik: adierazi du herritarren kritikak entzun dituela, eta... |
2021-2-19 | https://www.berria.eus/albisteak/193892/hiru-emakumetik-batek-uste-du-diskriminatu-egiten-dutela-lanean.htm | Ekonomia | Hiru emakumetik batek uste du diskriminatu egiten dutela lanean | Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera, emakumeen %79en iritziz gizonezkoei baino gutxiago ordaintzen diete. Gizonen %72k uste bera dute. | Hiru emakumetik batek uste du diskriminatu egiten dutela lanean. Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera, emakumeen %79en iritziz gizonezkoei baino gutxiago ordaintzen diete. Gizonen %72k uste bera dute. | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako emakumeen %32k uste dute emakume izateagatik inoiz diskriminatu egin dituztela lanean. %20k «noizean behin» sentitzen dute bazterketa hori; %7k, «sarritan» eta %5ek, «oso sarritan». Horrek ez du esan nahi besteek inoiz halakorik sentitu ez dutenik, %73 «gutxitan edo inoiz ez» izan baitira d... |
2021-2-19 | https://www.berria.eus/albisteak/193893/ingurumen-ministerioak-petronor-zigortuko-du-koke-planta-baimenik-gabe-eraikitzeagatik.htm | Gizartea | Ingurumen Ministerioak Petronor zigortuko du, koke planta baimenik gabe eraikitzeagatik | Planta eraisteko eta diru publikoa bueltatzeko exijitu du Meatzaldea Bizirik plataformak. | Ingurumen Ministerioak Petronor zigortuko du, koke planta baimenik gabe eraikitzeagatik. Planta eraisteko eta diru publikoa bueltatzeko exijitu du Meatzaldea Bizirik plataformak. | Espainiako Ingurumen Ministerioak zigor espedientea abiatu du Petronorren aurka, Muskizko (Bizkaia) koke planta baimenik gabe eraikitzeagatik. Meatzaldea Bizirik talde ekologistak eman du gaur auziaren nondik norakoen berri, Bilbon egindako prentsaurreko batean. Konponbiderako bidea eraikina «eraistea» dela aldarrikatu... |
2021-2-19 | https://www.berria.eus/albisteak/193894/apirilean-txertaketa-masiboa-hasiko-dute-nafarroan.htm | Gizartea | Apirilean txertaketa masiboa hasiko dute Nafarroan | Biztanleria osoari txertoa jartzeko egitasmo bat jarriko dute martxan, 80 urtetik gorakoekin hasita. | Apirilean txertaketa masiboa hasiko dute Nafarroan. Biztanleria osoari txertoa jartzeko egitasmo bat jarriko dute martxan, 80 urtetik gorakoekin hasita. | Nafarroako Osasun kontseilari Santos Indurainek iragarri du gaur: apiriletik aurrera Nafarroako populazio osoa txertatzeko egitasmoa hasiko dute.
Jadanik 18.000 egoiliar eta langile soziosanitario txertatu dituztela azaldu du, eta apirilerako «txertaketa masiboa» egiten hastea aurreikusi du. Adin irizpideak hartuko di... |
2021-2-19 | https://www.berria.eus/albisteak/193895/bi-preso-hurbilduko-dituzte-bat-euskal-herriratu-eta-bertze-bat-mugitu.htm | Politika | Bi preso hurbilduko dituzte, bat Euskal Herriratu, eta bertze bat mugitu | Mikel Otegi Unanue Euskal Herriratuko dute: Valdemorotik Iruñera ekarriko dute. Fernando Garcia Jodra Huelvatik Leonera hurbilduko dute, eta Gurutz Agirresarobe Pagola, Sevillatik Logroñora. Francisco Jose Ramada Estevez, berriz, Iruñetik Martutenera mugituko dute. | Bi preso hurbilduko dituzte, bat Euskal Herriratu, eta bertze bat mugitu. Mikel Otegi Unanue Euskal Herriratuko dute: Valdemorotik Iruñera ekarriko dute. Fernando Garcia Jodra Huelvatik Leonera hurbilduko dute, eta Gurutz Agirresarobe Pagola, Sevillatik Logroñora. Francisco Jose Ramada Estevez, berriz, Iruñetik Martute... | Ortziralero gisan, hurbilketa eta Euskal Herriratzeen berri eman dute Espainiako Espetxe Erakundeek, baina kopuruan aitzineko asteetakoak baino gutiago dira gaurkoak: bi euskal preso hurbilduko dituzte Euskal Herri inguruetako kartzeletara, bat Euskal Herriratu eginen dute, eta bertze bat, berriz, Euskal Herriko bertze... |
2021-2-19 | https://www.berria.eus/albisteak/193896/ekiola-kooperatibak-azpeitiko-400-familiarentzako-energia-ekoiztuko-du.htm | Ekonomia | Ekiola kooperatibak Azpeitiko 400 familiarentzako energia ekoiztuko du | Bazkideak lortzeko kanpaina hasiko dute. 2.650 eguzki plaka jarriko dituzte | Ekiola kooperatibak Azpeitiko 400 familiarentzako energia ekoiztuko du. Bazkideak lortzeko kanpaina hasiko dute. 2.650 eguzki plaka jarriko dituzte | Ekiolak Azpeitian egingo ditu lehen urratsak. Hango 400 familia ingururentzat energia berdea ekoiztea izango du xede, eguzki plaken bidez, eta proiektuan parte hartu nahi duten bazkideen bila hasi dira. Udalak dagoeneko erabakita dauka non jarriko duen azpiegitura.
Eusko Jaurlaritzak eta Mondragon taldeko Krean ingeni... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.