date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193456/txertaketako-irregulartasunen-erantzukizuna-zentroetako-zuzendariei-egotzi-die-sagarduik.htm | Gizartea | Txertaketako irregulartasunen erantzukizuna zentroetako zuzendariei egotzi die Sagarduik | Osasun Sailak kaleratutako protokoloa «oso argia» dela defendatu dute sozialistek, eta txertaketa «aurreikusitako eta jasotako txertoen» erritmoan doala gehitu du Sagarduik. | Txertaketako irregulartasunen erantzukizuna zentroetako zuzendariei egotzi die Sagarduik. Osasun Sailak kaleratutako protokoloa «oso argia» dela defendatu dute sozialistek, eta txertaketa «aurreikusitako eta jasotako txertoen» erritmoan doala gehitu du Sagarduik. | Azken asteotan Osakidetzako zenbait zentrotan eztanda egindako eskandaluarekin zerikusirik ez duela adierazi du berriz Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Haren hitzetan, ESI Erakunde Sanitario Integratuen buruak dira txertaketaren arduradun nagusiak, eta, hain zuzen ere, protokoloa bete ez dutenak ... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193457/juanito-oiartzabal-erietxean-da-pneumonia-baten-ondorioz.htm | Kirola | Juanito Oiartzabal erietxean da, pneumonia baten ondorioz | Koronabirusak eragin dio pneumonia. Arnasa hartzeko makina batekin egon eta gero, hobetzen ari da, baina azaldu du osatzea kostatzen ari zaiola, mendian izandako biriketako odolbilduak direla eta. | Juanito Oiartzabal erietxean da, pneumonia baten ondorioz. Koronabirusak eragin dio pneumonia. Arnasa hartzeko makina batekin egon eta gero, hobetzen ari da, baina azaldu du osatzea kostatzen ari zaiola, mendian izandako biriketako odolbilduak direla eta. | Gasteizko Txagorritxuko erietxean dago ospitaleratuta Juanito Oiartzabal, koronabirusak eragindako pneumonia bat tarteko. Duela 15 egun atzeman zioten alpinistari COVID-19a, ebakuntza baten aurretik egindako test batean. Bost egun egin zituen etxean, baina "makal eta gaizki". Hala, ospitalera joan zen.
Arnasa hartzeko... |
2021-2-10 | https://www.berria.eus/albisteak/193458/alberto-corazon-diseinatzaile-espainiarra-hil-da-79-urterekin.htm | Kultura | Alberto Corazon diseinatzaile espainiarra hil da, 79 urterekin | Besteak beste, hainbat euskal literatur lanen azalak egin zituen, eta Bilboko kaleetako seinaleen tipografia ere diseinatu zuen. | Alberto Corazon diseinatzaile espainiarra hil da, 79 urterekin. Besteak beste, hainbat euskal literatur lanen azalak egin zituen, eta Bilboko kaleetako seinaleen tipografia ere diseinatu zuen. | Alberto Corazon Climent diseinatzaile, argazkilari, eskultore eta margolari espainiarra hil da, 79 urte zituela. Espainiako Arte Ederren Errege Akademiako kide izan zen, eta Diseinatzaile Profesionalen Espainiako Elkartea sortu zuen. ONCEren, Espainiako Liburutegi Nazionalaren eta beste hainbat elkarte eta erakunderen ... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193492/trumpen-jarraitzaileak-legebiltzarkideak-harrapatzeko-zorian-egon-zirela-erakutsi-dute.htm | Mundua | Trumpen jarraitzaileak legebiltzarkideak harrapatzeko zorian egon zirela erakutsi dute | Presidente ohiaren bigarren 'impeachment' epaiketan Kapitolioaren kontrako erasoaren bideoak erakutsi dituzte, orain arte zabaldu gabekoak. | Trumpen jarraitzaileak legebiltzarkideak harrapatzeko zorian egon zirela erakutsi dute. Presidente ohiaren bigarren 'impeachment' epaiketan Kapitolioaren kontrako erasoaren bideoak erakutsi dituzte, orain arte zabaldu gabekoak. | Donald Trump AEBetako presidente ohiaren kontrako bigarren impeachment epaiketaren bigarren saioa egin dute bart AEBetan, eta errepublikanoen buruari indarkeriaren sustatzaile nagusia izatea egotzi diote. Eraso haren bideoak erakutsi dituzte saioan; besteak beste, orain arte zabaldu gabeko irudiak. Bideo horietako bate... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193493/2021erako-aurrekontuak-onartu-ditu-eusko-legebiltzarrak.htm | Politika | 2021erako aurrekontuak onartu ditu Eusko Legebiltzarrak | Jaurlaritza osatzen duten taldeen babesarekin egin du aurrrera: 41 boto. Oposizio guztiak eman du kontrako botoa, eta EAJren eta PSE-EEren jarrera salatu. | 2021erako aurrekontuak onartu ditu Eusko Legebiltzarrak. Jaurlaritza osatzen duten taldeen babesarekin egin du aurrrera: 41 boto. Oposizio guztiak eman du kontrako botoa, eta EAJren eta PSE-EEren jarrera salatu. | Gai bakarra izan dute gaur Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran: 2021erako aurrekontuen behin betiko onespena. Ez da sorpresarik egon, eta EAJk eta PSE-EEk gehiengo absolutua baliatu dute aurrekontuei oniritzia emateko: aldeko 41 boto jaso ditu proiektuak, eta kontrako 34; oposizio guztiarenak.
09:30ean hasi da saioa,... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193494/motozale-bat-hil-da-donostian-autobus-batek-harrapatuta.htm | Gizartea | Motozale bat hil da Donostian, autobus batek harrapatuta | Gipuzkoako hiriburuko zentroan gertatu da ezbeharra. | Motozale bat hil da Donostian, autobus batek harrapatuta. Gipuzkoako hiriburuko zentroan gertatu da ezbeharra. | Istripua gertatu da gaur goizean Donostian, eta, horren ondorioz, 36 urteko gizonezko bat hil da.
Udalak azaldu duenez, gaur goizeko 09:00etan, autobus pribatu batek motor bat harrapatu du, Okendo kalearen eta Askatasunaren hiribidearen bidegurutzean. Hantxe bertan hil da motozalea, osasun langileak artatzen ari ziren... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193495/hazkunde-aurreikuspena-txikitu-du-europako-batzordeak.htm | Ekonomia | Hazkunde aurreikuspena txikitu du Europako Batzordeak | Eurogunea %3,8 da haztekoa aurten, azaroan iragarritakoa baino lau hamarren gutxiago. | Hazkunde aurreikuspena txikitu du Europako Batzordeak. Eurogunea %3,8 da haztekoa aurten, azaroan iragarritakoa baino lau hamarren gutxiago. | Espero bezala, errebote ekonomikoaren itxaropenak txikitu ditu Europako Batzordeak. Udazkeneko eta neguko agerraldiek berriro gerarazi dute jarduera ekonomikoa kontinenteko herrialde guztietan, COVID-19ari aurre egiteko neurri murriztaileen ondorioz, Horrela, azaroan iragarri zuen aurten %4,2 haziko zela euroguneko bar... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193496/bizikidetzaz.htm | Iritzia | Bizikidetzaz | Bizikidetzaz. | Lokotx-apustua herri-joko bat zen, Gipuzkoan behinik behin herrietako festetan egiten zena: zumezko saski batean sartu behar ziren hamar lokotxak, hau da, alerik gabeko hamar artaburu, hasieran ilaran jarrita egoten zirenak, elkarrengandik ez oso urruti. Jokalariak lokotx bat bakarra eraman zezakeen lasterraldi bakoitz... | |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193497/maskara-higienikoek-laborategien-bermea-izan-beharko-dute-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Maskara higienikoek laborategien bermea izan beharko dute Hego Euskal Herrian | Espainiako Gobernuak gogortu egingo ditu maskarak saldu ahal izateko neurriak, eta aurrerantzean debekatu egingo du laborategien onespena ez duten maskarak saltzea. | Maskara higienikoek laborategien bermea izan beharko dute Hego Euskal Herrian. Espainiako Gobernuak gogortu egingo ditu maskarak saldu ahal izateko neurriak, eta aurrerantzean debekatu egingo du laborategien onespena ez duten maskarak saltzea. | Espainiako Gobernuko Kontsumo Ministerioak pauso bat gehiago eman du maskaren erregulazioan: ezingo dira saldu laborategi teknikoen bermerik ez duten maskara higienikoak. Osasungintzakoak ez diren maskarak arautzea du helburu arau berriak. Gaur onartuko dute araua, eta bihar sartuko da indarrean. Dena den, hilabeteko e... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193498/epidemiologoek-atzera-egiteko-eskatu-diote-garrido-epaileari.htm | Gizartea | Epidemiologoek atzera egiteko eskatu diote Garrido epaileari | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ostalaritza zabaltzeko baimena eman duen aretoko buruak adituen lana gutxietsi zuen ebazpenaren bezperan. | Epidemiologoek atzera egiteko eskatu diote Garrido epaileari. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ostalaritza zabaltzeko baimena eman duen aretoko buruak adituen lana gutxietsi zuen ebazpenaren bezperan. | Espainiako Epidemiologia Elkarteak gutun baten bidez adierazi du Luis Angel Garridoren hitzak «onartezinak» direla, eta atzera egiteko eskatu diote. Epaile horrek zuzentzen du asteartean ostalaritza zabaltzeko baimena eman zuen EAEko administrazioarekiko auzietako sala. Bezperan, Bilboko Herri Irratian eginiko adierazp... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193499/pscrekiko-akordiorik-ez-egitea-adostu-dute-alderdi-subiranistek.htm | Mundua | PSCrekiko akordiorik ez egitea adostu dute alderdi subiranistek | Catalans per la Independencia mugimenduak sustatu du akordioa, eta Junts per Catalunya, ERC, PDeCAT eta CUP dira sinatzaileak. | PSCrekiko akordiorik ez egitea adostu dute alderdi subiranistek. Catalans per la Independencia mugimenduak sustatu du akordioa, eta Junts per Catalunya, ERC, PDeCAT eta CUP dira sinatzaileak. | Alderdi subiranistek argitu dute nolabait igande osteko testuingurua: ez dute koalizioa osatzeko akordiorik egingo Salvador Illa hautagai sozialistarekin, bozetako emaitza edozein dela ere. Erabakiak asko mugatzen ditu balizko negoziazioak, izan ere, PSC Kataluniako Alderdi Sozialistak hauteskundeak irabaziko balitu, C... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193500/greba-mugagabean-hasiko-dira-tubacexen-150-kaleratzeen-aurka.htm | Ekonomia | Greba mugagabean hasiko dira Tubacexen, 150 kaleratzeen aurka | Astelehenean abiatuko da lanuzte mugagabea, langile batzordeak jakinarazi duenez. Gaurko eta biharko ere lanuzteak deitu ditiuzte sindikatuek | Greba mugagabean hasiko dira Tubacexen, 150 kaleratzeen aurka. Astelehenean abiatuko da lanuzte mugagabea, langile batzordeak jakinarazi duenez. Gaurko eta biharko ere lanuzteak deitu ditiuzte sindikatuek | Ekoizpenaren alorrean «erabatekoa» da grebaren oihartzuna, Santiago Ibernia batzordeko presidentearen arabera. Lantaldea elkar harturik dagoela esan du Iberniak, 150 langile kaleratzeko enpresak martxan jarri duen erregulazioaren aurka. Era berean, lanuzteak ere badira Arabako planta guztietako langileentzako proposatu... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193501/euskarazko-eredua-eskainiko-dute-antsoaingo-haur-eskolan.htm | Gizartea | Euskarazko eredua eskainiko dute Antsoaingo haur eskolan | 2021-2022 ikasturtean euskarazko adarra eskainiko dela jakinarazi dio udalak D eredua eskatzen aritu den plataformari. | Euskarazko eredua eskainiko dute Antsoaingo haur eskolan. 2021-2022 ikasturtean euskarazko adarra eskainiko dela jakinarazi dio udalak D eredua eskatzen aritu den plataformari. | Antsoainen Haur Eskola Euskalduna plataformak jakinarazi duenez, udalak jakinarazi berri die datorren ikasturtean euskarazko adarra eskainiko dutela bertako haur eskolan. Uztailean udalarekin elkartu zirenean baieztatu zien aukera hori, eta aste honetan ofizialki jakin dute. Ohar bidez eman dute albistearen berri, eta ... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193502/maite-etxemendi-axiari-hil-da-errobi-jaialdiaren-antolatzailea.htm | Kultura | Maite Etxemendi-Axiari hil da, Errobi jaialdiaren antolatzailea | Lapurdiko kulturako izen ezaguna zen: besteak beste, Ezkandrai elkarteko lehendakaria zen, eta baita Buhamiak emakumeen koruko kidea ere. Ekintzaile feminista garrantzitsua ere izan zen. 72 urterekin zendu da, gaixotasun baten ondorioz. | Maite Etxemendi-Axiari hil da, Errobi jaialdiaren antolatzailea. Lapurdiko kulturako izen ezaguna zen: besteak beste, Ezkandrai elkarteko lehendakaria zen, eta baita Buhamiak emakumeen koruko kidea ere. Ekintzaile feminista garrantzitsua ere izan zen. 72 urterekin zendu da, gaixotasun baten ondorioz. | Lapurdiko kulturgintzak eta feminismoak kide behinenetariko bat galdu zuten atzo: Maite Etxemendi-Axiari. Ekintzaile ezpeletarra 72 urterekin hil zen, gaixotasun luze baten ondoren. Kultur arloari dagokionez, Ezkandrai elkarteko lehendakaria izan zen, eta, horrenbestez, Itsasun (Lapurdi) antolatzen den Errobi festibala... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193503/etaren-biktimen-omenezko-ekitaldian-ez-ahanztera-deitu-dute.htm | Politika | ETAren biktimen omenezko ekitaldian «ez ahanztera» deitu dute | Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak lore eskaintza bat egin du «terrorismoaren biktimen omenez» Iruñeko Baluarte plazan dagoen monumentuan, 09:00etan. Gero, 10:30ean, ETAren biktimen elkarte batzuek beste ekitaldi bat egin dute. | ETAren biktimen omenezko ekitaldian «ez ahanztera» deitu dute. Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak lore eskaintza bat egin du «terrorismoaren biktimen omenez» Iruñeko Baluarte plazan dagoen monumentuan, 09:00etan. Gero, 10:30ean, ETAren biktimen elkarte batzuek beste ekitaldi bat egin dute. | «ETAk eragindako desplazatuen eta gizateriaren kontra eragindako biktima guztien memoriaren eguna» dela eta, lore eskaintza bat egin dute gaur goizean Iruñeko Baluarte plazan, ETAren biktimen omenez egindako eskulturaren aurrean. Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakaria hainbat alderdikiderekin eta gobernukidere... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193504/hizkuntza-politika-berrirako-bide-orria-eztabaidatzen-hasi-da-kontseilua-euskalgintzarekin.htm | Gizartea | Hizkuntza politika berrirako bide orria eztabaidatzen hasi da Kontseilua euskalgintzarekin | Euskara aise erabili ahal izatea izango luke helburu hizkuntza politika berri horrek, hau da, jardun sozial oro euskaraz erosotasunez eta bazterkeriarik gabe egin ahal izatea. | Hizkuntza politika berrirako bide orria eztabaidatzen hasi da Kontseilua euskalgintzarekin. Euskara aise erabili ahal izatea izango luke helburu hizkuntza politika berri horrek, hau da, jardun sozial oro euskaraz erosotasunez eta bazterkeriarik gabe egin ahal izatea. | Gaur egungo egoeran hizkuntza politika «aurrerakoiagoak» behar direla eta, adostasun sozial zabalak lortzeko eztabaida abiatu berri du Kontseiluak. Izan ere, egin duten azterketaren arabera, euskal hiztunen eskubideek bermatu gabe diraute oraindik ere, eta hiztunen arteko desoreka eta desberdinkeria nabarmena da gaur e... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193505/araba-bizkai-eta-gipuzkoan-positiboen-tasa-5etik-behera-apaldu-da-49-da.htm | Gizartea | Araba, Bizkai eta Gipuzkoan positiboen tasa %5etik behera apaldu da: %4,9 da | Nafarroako datuak ere erantsita tasa %4,6koa da, eta datuen beherakadaren zantzuetako bat da | Araba, Bizkai eta Gipuzkoan positiboen tasa %5etik behera apaldu da: %4,9 da. Nafarroako datuak ere erantsita tasa %4,6koa da, eta datuen beherakadaren zantzuetako bat da | Eusko Jaurlaritzako osasun agintarien COVID-19aren egoera epidemiologikoaren berri ematen duten txostenean, gaur, abenduaren 23tik ikusten ez zen datu bat ikus daiteke; birusa atzemateko egiten diren test positiboen tasa %5etik beherakoa da: %4,9. Hain justu, 13.820 test egin zituzten atzo, eta 684 izan ziren positiboa... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193506/torturaren-biktimak-aitortzeko-eskatu-die-foro-sozialak-nafarroako-erakundeei.htm | Politika | Torturaren biktimak aitortzeko eskatu die Foro Sozialak Nafarroako erakundeei | Nafarroako Foro Sozial Iraunkorra Jon Patxi Arratibel, Xabier Beortegi Martinez eta Iñigo Gonzalez Etayorekin elkartu zen Europako Giza Eskubideen Auzitegiak torturak ez ikertzeagatik Espainia berriz zigortu ostean. Aztnugal dinamikako ordezkarien eskaerekin bat egin du Foro Sozialak. | Torturaren biktimak aitortzeko eskatu die Foro Sozialak Nafarroako erakundeei. Nafarroako Foro Sozial Iraunkorra Jon Patxi Arratibel, Xabier Beortegi Martinez eta Iñigo Gonzalez Etayorekin elkartu zen Europako Giza Eskubideen Auzitegiak torturak ez ikertzeagatik Espainia berriz zigortu ostean. Aztnugal dinamikak... | Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak bat egin du Aztnugal dinamikako ordezkariekin, eta Nafarroako alderdi eta erakundeei eskatu diete torturaren biktima horiek aitortzeko eta «babesa» adierazteko, uste dutelako giza eskubideen urraketa guztiek errekonozimendu politiko eta legala merezi dutela, baita erreparazioa ere. «H... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193507/elkarte-gastronomikoak-ireki-zitezkeela-argitaratu-du-osasun-sailak-akats-baten-ondorioz.htm | Gizartea | Elkarte gastronomikoak ireki zitezkeela argitaratu du Osasun Sailak akats baten ondorioz | Osasun Sailak, gaur eguerdian atera duen ebazpenean, esan du bertan behera zegoela txokoak eta elkarteak irekitzeko debekua, eta BERRIAk hala jaso du albistea. Akatsa zuzendu du gero Osasun Sailak | Elkarte gastronomikoak ireki zitezkeela argitaratu du Osasun Sailak akats baten ondorioz. Osasun Sailak, gaur eguerdian atera duen ebazpenean, esan du bertan behera zegoela txokoak eta elkarteak irekitzeko debekua, eta BERRIAk hala jaso du albistea. Akatsa zuzendu du gero Osasun Sailak | Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan bezala, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere txokoak eta elkarte gastronomikoak itxita egongo dira aurrerantzean ere. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak akats bat egin du gaur eguerdian udalerriei dagokien ebazpenean, eta argitaratu du, EAEko Auzitegi Nagusiaren astearteko erabakiaren ond... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193508/bidenek-myanmarko-buruzagi-militarren-kontrako-neurriak-hartuko-ditu.htm | Mundua | Bidenek Myanmarko buruzagi militarren kontrako neurriak hartuko ditu | Militarrek AEBetan duten dirua blokeatu du Bidenek. Aung San Suu Kyi Estatu Kontseilariaren hurbileko kideak atxilotu dituzte. | Bidenek Myanmarko buruzagi militarren kontrako neurriak hartuko ditu. Militarrek AEBetan duten dirua blokeatu du Bidenek. Aung San Suu Kyi Estatu Kontseilariaren hurbileko kideak atxilotu dituzte. | Otsailaren 1ean, Myanmarko armadak estatu kolpea eman zuenetik urak bere bidera etorri ezinik daude herrialdean. Nazioartean asaldura sortu zuen armadak boterea hartu eta herrialdeko agintariak atxilotu izanak, eta hainbat estatuk armadaren kontrako neurriak hartuko zituztela iragarri zuten. AEB Ameriketako Estatu Batu... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193509/aurten-espainiako-vuelta-ez-da-igaroko-euskal-herritik.htm | Kirola | Aurten Espainiako Vuelta ez da igaroko Euskal Herritik | Abuztuaren 14tik irailaren 5era bitarte jokatuko da lasterketa, eta azken urteetako ibilbiderik orekatuena izango du. Berritasuna, hauxe: erlojupeko luze batekin bukatuko da. | Aurten Espainiako Vuelta ez da igaroko Euskal Herritik. Abuztuaren 14tik irailaren 5era bitarte jokatuko da lasterketa, eta azken urteetako ibilbiderik orekatuena izango du. Berritasuna, hauxe: erlojupeko luze batekin bukatuko da. | Euskal Herritik ez da pasatuko 2021eko Espainiako Vueltako etapa bat bera ere. Iaz Irunen (Gipuzkoa) abiatu zen lasterketa, eta guztira hiru etapa jokatu ziren osorik euskal errepideetan. Aurten, baina, sartu-irtenik ere ez da izango. Burgosen hasiko da proba, abuztuaren 14an, eta irailaren 5ean bukatu, Santiago de Com... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193510/11-urteko-mutil-bat-hil-da-gasteizen-fatxada-zati-bat-gainera-erorita.htm | Gizartea | 11 urteko mutil bat hil da Gasteizen fatxada zati bat gainera erorita | Baranda kalean gertatu da ezbeharra, Arriaga-Lakua auzoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 9:15ean eraikin baten zementuzko zati bat askatu da bi metro ingurutik, eta gainera erori zaio umeari. | 11 urteko mutil bat hil da Gasteizen fatxada zati bat gainera erorita. Baranda kalean gertatu da ezbeharra, Arriaga-Lakua auzoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 9:15ean eraikin baten zementuzko zati bat askatu da bi metro ingurutik, eta gainera erori zaio umeari. | 11 urteko mutil bat zendu da gaur, Gasteizen, eraikin baten fatxadaren zementuzko zati bat gainera erorita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du 09:15 inguruan gertatu dela ezbeharra, Arriaga-Lakua auzoko Baranda kalean. Eraikin baten zementuzko zati bat erori zaio mutikoari gainera, bi metro ingurutik, ... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193511/ehuk-aurrekontua-handitu-nahi-du-lau-milioi-jarrita-medikuntza-fakultate-berrirako.htm | Gizartea | EHUk aurrekontua handitu nahi du, lau milioi jarrita Medikuntza fakultate berrirako | Iazkoarekin alderatuta, %2,14 igo dute. EHUko Gobernu Kontseiluak lehen bilera egin du gaur Eva Ferreira errektore izendatu zutenetik | EHUk aurrekontua handitu nahi du, lau milioi jarrita Medikuntza fakultate berrirako. Iazkoarekin alderatuta, %2,14 igo dute. EHUko Gobernu Kontseiluak lehen bilera egin du gaur Eva Ferreira errektore izendatu zutenetik | EHU Euskal Herriko Unibertsitateak Gobernu Kontseilua egin du gaur, Eva Ferreira errektore izendatu zutenetik lehena —urtarrilaren 25ean hartu zuen kargua —. 2021erako aurrekontu aurreproiektua aurkeztu dute bertan, eta iazkoa baino handixeagoa izango da: denera, 437,37 milioi euro. Joan den urtean, 428,22 milioiko aur... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193512/patronalari-betorik-ez-emateko-ohartarazi-diote-madrili-ccook-eta-ugtk.htm | Ekonomia | Patronalari «betorik» ez emateko ohartarazi diote Madrili CCOOk eta UGTk | Protestak egin dituzte Hego Euskal Herrian, lan eta pentsio erreformei ekiteko «ordua» iritsi dela esateko eta gutxieneko soldata handitzeko | Patronalari «betorik» ez emateko ohartarazi diote Madrili CCOOk eta UGTk. Protestak egin dituzte Hego Euskal Herrian, lan eta pentsio erreformei ekiteko «ordua» iritsi dela esateko eta gutxieneko soldata handitzeko | Urtarrilean porrot egin du gutxieneko soldata igotzeko Espainiako Lan Ministerioaren saioak. Yolanda Diaz Lan ministroaren nahia azpiratu dute PSOEko beste ministroek, Nadia Calviño Ekonomia ministroa buru dela. Eta alarma piztu da UGT eta CCOO sindikatuetan, PSOE eta Unidas Podemosen gobernu programa betetzea uste bai... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193513/ebren-arabera-jaurlaritzak-ez-zuen-zabortegien-zuzentaraurik-urratu.htm | Gizartea | EBren arabera, Jaurlaritzak ez zuen zabortegien zuzentaraurik urratu | Europako Batzordeak Europako Parlamentura bidalitako dokumentuan nabarmendu dute Verterrek ez ziela zabortegiaren egonkortasun arazoen berri eman agintariei | EBren arabera, Jaurlaritzak ez zuen zabortegien zuzentaraurik urratu. Europako Batzordeak Europako Parlamentura bidalitako dokumentuan nabarmendu dute Verterrek ez ziela zabortegiaren egonkortasun arazoen berri eman agintariei | Europako Batzordearen esanetan, Eusko Jaurlaritzaren teknikariek «erregularki» egiten zituzten ikuskaritzak iazko otsailaren 6an amildutako Zaldibarko Verter Recycling 2002 SM zabortegian (Bizkaia), EB Europako Batasunaren arloko arautegiari jarraikiz. Zaldibar Argitu plataformak, Ekologistak Martxan elkarteak eta Sall... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193514/cimade-elkarteak-salatu-du-migrante-adingabe-bat-mugara-itzularazi-dutela.htm | Gizartea | Cimade elkarteak salatu du migrante adingabe bat mugara itzularazi dutela | Frantziako legeak debekatu egiten du adingabeak mugara eramatea, baina hala gertatu zen 16 urteko gazte baten kasuan, joan den otsailaren 3an: Poliziak Baionan atxilotu zuen, eta Irunen utzi zuen gero, Espainiako Poliziaren eskutan. Haiek kalean utzi zuten. | Cimade elkarteak salatu du migrante adingabe bat mugara itzularazi dutela. Frantziako legeak debekatu egiten du adingabeak mugara eramatea, baina hala gertatu zen 16 urteko gazte baten kasuan, joan den otsailaren 3an: Poliziak Baionan atxilotu zuen, eta Irunen utzi zuen gero, Espainiako Poliziaren eskutan. Haiek kalean... | Ipar Euskal Herrian migrante eta errefuxiatuekin lan egiten duen Cimade elkarteak salatu du Frantziako Poliziak adingabe bat Hego Euskal Herrira itzularazi zuela joan den otsailaren 3an. 16 urteko mutil bat da Irunera eramandakoa (Gipuzkoa), eta elkarteak salatu du modu ilegalean utzi zutela Espainiako Poliziaren esku.... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193515/inaki-palacios-txistulariak-hirugarren-diskoa-kaleratu-du-the-gaels-taldearekin-baltik.htm | Kultura | Iñaki Palacios txistulariak hirugarren diskoa kaleratu du The Gael’s taldearekin: ‘Baltik’ | Obrak Irlandarekin du harremana, baina euskal tradizioa ahaztu gabe: hala, txistua whistle-arekin uztartu du musikariak, besteak beste. Larunbatean emango dute lehen kontzertua, Gasteizko Ur Biltegian | Iñaki Palacios txistulariak hirugarren diskoa kaleratu du The Gael’s taldearekin: ‘Baltik’. Obrak Irlandarekin du harremana, baina euskal tradizioa ahaztu gabe: hala, txistua whistle-arekin uztartu du musikariak, besteak beste. Larunbatean emango dute lehen kontzertua, Gasteizko Ur Biltegian | «All is baltik». Hots, dena da baltik. Hori entzun zion Iñigo Palacios musikariak irlandar bati iaz, pandemiaren egoeraren harira. Hitzak arreta eman zion, eta zer izan zitekeen bilatzen hasi zen. «Ipar Irlandan erabiltzen da, batez ere. Eguraldi txarra, hotza, denboralea... dena batera dagoenean, horrela esaten diote ... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193516/lucas-egibar-munduko-txapeldun.htm | Kirola | Lucas Egibar, munduko txapeldun | Donostiarrak urrezko domina irabazi du snowboardercrosseko Munduko Txapelketan, Idre Fjaellen (Suedia) | Lucas Egibar, munduko txapeldun. Donostiarrak urrezko domina irabazi du snowboardercrosseko Munduko Txapelketan, Idre Fjaellen (Suedia) | "Ezin dut sinetsi. Hau amets bat da. Etxekoak ditut batez ere gogoan". Lucas Egibar hala mintzatu zaio Berriari, snowboardekocrosseko Munduko Txapeldun izan berritan. Ederki sufritutako garaipena izan da, atzetik aurrera eginda lortutakoa. Izan ere, azken zuzenguneari ekin aurretik hirugarren zen Egibar. Alessandro Hae... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193517/gurasosen-ondasunak-bahitzea-nahi-du-ghk-k.htm | Gizartea | GuraSOSen ondasunak bahitzea nahi du GHK-k | Kolektiboaren aurkako salaketa jartzeari uko egin dio Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko batzarrak. | GuraSOSen ondasunak bahitzea nahi du GHK-k. Kolektiboaren aurkako salaketa jartzeari uko egin dio Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko batzarrak. | Zubietako erraustegiaren aurka ari den GuraSOS elkartearen ondasunak -5.387 euro- bahitzeko prozedura hasi du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK). Gaur egindako batzarrean, PSE-EEko eta EAJko batzarkideek bat egin dute Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatu eta GHK-ko presidenteak egindako proposamenarekin. Hain... |
2021-2-11 | https://www.berria.eus/albisteak/193518/aebek-aztertu-egingo-dute-klima-larrialdiaren-biktimei-babesa-ematea.htm | Mundua | AEBek aztertu egingo dute klima larrialdiaren biktimei babesa ematea | Fenomeno horrek migrazioan duen eragina zehazteko eskatu du Joe Biden herrialdeko presidenteak. | AEBek aztertu egingo dute klima larrialdiaren biktimei babesa ematea. Fenomeno horrek migrazioan duen eragina zehazteko eskatu du Joe Biden herrialdeko presidenteak. | Klima larrialdiari loturiko auziak daude Joe Biden AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen agintaldi hasierako lehentasunen artean. Parisko Hitzarmenera itzultzea izan da lehen erabaki nagusia, eta orain migratzaileengan jarri du arreta agintariak, klima krisiak desplazatuetan duen eragina nolakoa izaten ari de... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193519/anoetako-zinegotzi-bat-kargutik-kendu-du-eh-bilduk-osasun-neurriak-ez-betetzeagatik.htm | Politika | Anoetako zinegotzi bat kargutik kendu du EH Bilduk, osasun neurriak ez betetzeagatik | Koalizioak jakinarazi duenez, Jokin Tolosa zinegotzia kargutik kendu du, «COVID-19aren hedapena geratzeko helburuarekin ezarritako arau sozio-sanitarioak behin baino gehiagotan hautsi dituela jakin duenean». | Anoetako zinegotzi bat kargutik kendu du EH Bilduk, osasun neurriak ez betetzeagatik. Koalizioak jakinarazi duenez, Jokin Tolosa zinegotzia kargutik kendu du, «COVID-19aren hedapena geratzeko helburuarekin ezarritako arau sozio-sanitarioak behin baino gehiagotan hautsi dituela jakin duenean». | Jokin Tolosa Anoetako (Gipuzkoa) zinegotzia kargutik kendu du EH Bilduk. Koalizioako zuzendaritzak prentsa ohar batean jakinarazi duenez, erabakia hartu du zinegotzi ohiak «COVID-19aren hedapena geratzeko helburuarekin ezarritako arau sozio-sanitarioak behin baino gehiagotan hautsi dituela jakin duenean».
Horrekin bat... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193520/dena-erabakitzeko.htm | Kirola | Dena erabakitzeko | Athleticek bana egin du Levanteren kontra, Espainiako Kopako finalerdietako joanekoan, San Mamesen. Melerok eta Iñigo Martinezek sartu dituzte golak. Martxoaren 4an jokatuko da itzulerakoa. | Dena erabakitzeko. Athleticek bana egin du Levanteren kontra, Espainiako Kopako finalerdietako joanekoan, San Mamesen. Melerok eta Iñigo Martinezek sartu dituzte golak. Martxoaren 4an jokatuko da itzulerakoa. | Airean. Halaxe geratu da Athleticen eta Levanteren arteko Espainiako Kopako finalerdia, bana berdindu baitute San Mamesen. Futbola justua ez dela esaten da batzuetan. Baina, oraingoan, zelaian ikusitakoa islatu du emaitzak. Izan ere, bi zati oso desberdin izan du neurketak. Lehen zatian, Levante izan da nagusi. Harena ... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193549/chick-corea-jazzaren-mitoa-hil-da-79-urterekin.htm | Kultura | Chick Corea jazzaren mitoa hil da, 79 urterekin | Pianista estatubatuarra 1960ko hamarkadan hasi zen, eta orain dela gutxira arte aritu da zuzenean jotzen. Jazz mugimendu ugariren parte eta eragile izan da. | Chick Corea jazzaren mitoa hil da, 79 urterekin. Pianista estatubatuarra 1960ko hamarkadan hasi zen, eta orain dela gutxira arte aritu da zuzenean jotzen. Jazz mugimendu ugariren parte eta eragile izan da. | Erretiratzeko asmorik gabe segitzen zuen, «musikariak ez direlako inoiz erretiratzen», eta etorkizunerako ideiak eta proiektuak zituen artean buruan, erretiratzen ez denak beti duelako zerbait egiteko. Chick Corea musikaria izan zen bizitza osoan, 4 urterekin pianoa jotzen hasi eta atzo arte, eta musikari zela zendu da... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193550/adingabe-transexual-bati-eraso-egin-diotela-salatu-du-naizen-elkarteak.htm | Gizartea | Adingabe transexual bati eraso egin diotela salatu du Naizen elkarteak | Lau adingabek transexuala izateagatik iraindu eta jo egin zuten, Iruñerriko parke batean. Salaketa jarri dute lesioengatik eta gorroto delituagatik. | Adingabe transexual bati eraso egin diotela salatu du Naizen elkarteak. Lau adingabek transexuala izateagatik iraindu eta jo egin zuten, Iruñerriko parke batean. Salaketa jarri dute lesioengatik eta gorroto delituagatik. | Transexual adingabeen gurasoen Naizen elkarteak salatu du taldeko ume bati eraso egin ziotela joan den igandean, lagunekin jolasean ari zela. Bertze lau adingabek egin zioten eraso, Iruñerriko parke batean: transexuala izateagatik iraindu zuten, eta lurrera bota eta ostikoka aritu zitzaizkion. Umearen senideek salaketa... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193551/gorpu-bat-agertu-da-ibaizabalen-sestao-parean.htm | Gizartea | Gorpu bat agertu da Ibaizabalen, Sestao parean | Ertzaintza, Guardia Zibila eta Gurutze Gorria gorpua uretatik ateratzeko lanean ari dira. | Gorpu bat agertu da Ibaizabalen, Sestao parean. Ertzaintza, Guardia Zibila eta Gurutze Gorria gorpua uretatik ateratzeko lanean ari dira. | Ostiral goizean, 08:50 aldera, Sestaoko herritar batzuek (Bizkaia) gorpu bat ikusi dute uretan, Ibaizabalen, eta abisua eman diote Ertzaintzari. Gorpua uretatik ateratzeko lanean ari da Ertzaintza, Guardia Zibilarekin eta Gurutze Gorriarekin batera. |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193552/myanmarko-junta-militarrak-amnistia-eman-die-23000-presori-baino-gehiagori.htm | Mundua | Myanmarko junta militarrak amnistia eman die 23.000 presori baino gehiagori | Urtarrilaren 31 baino lehen zigortutako presoei eragingo die neurriak. | Myanmarko junta militarrak amnistia eman die 23.000 presori baino gehiagori. Urtarrilaren 31 baino lehen zigortutako presoei eragingo die neurriak. | Myanmarren otsailaren 1ean estatu kolpea eman zuen armadako buru Min Aung Hlaingek amnistia eman die herrialdeko 23.000 presori. Hain zuzen ere, Herrialdeak Batasunaren Eguna ospatzen duen egunean hartu du junta militarreko buruak presoak askatzeko erabakia. «Estatuko Administrazio Kontseiluak 23.314 presori zigorra ke... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193554/argindarrak-eta-elikagaiek-05era-igo-dute-inflazioa.htm | Ekonomia | Argindarrak eta elikagaiek %0,5era igo dute inflazioa | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako saltokietan %7,4 jaitsi ziren salmentak 2020an. | Argindarrak eta elikagaiek %0,5era igo dute inflazioa. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako saltokietan %7,4 jaitsi ziren salmentak 2020an. | Iazko apirilean sartu zen inflazioa tasa negatiboetan, konfinamenduak erregaien prezioaren hondoratzea eragin ondoren. Azken hilabeteetan, erregaien produkzio txikiari kontsumo handiagoa batu zaio, eta berriz ari dira garestitzen gasolina eta gasolioa, baina hori ez da izan urtarrileko gorakadaren arrazoia. Are gehiago... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193555/nafarroako-gobernuak-atzera-bota-ditu-eskoletako-onartze-araudiaren-inguruan-behatokiak-egindako-ekarpenak.htm | Gizartea | Nafarroako Gobernuak atzera bota ditu eskoletako onartze araudiaren inguruan Behatokiak egindako ekarpenak | Behatokiak salatu du ikasleen hizkuntza hautua bermatu ezean ez direla beteko berdintasun eta gertutasun printzipioak. | Nafarroako Gobernuak atzera bota ditu eskoletako onartze araudiaren inguruan Behatokiak egindako ekarpenak. Behatokiak salatu du ikasleen hizkuntza hautua bermatu ezean ez direla beteko berdintasun eta gertutasun printzipioak. | Hizkuntza Eskubideen Behatokiak jakinarazi duenez, Nafarroako Gobernuak uko egin dio ikastetxe publikoetan eta ikastetxe pribatu itunduetan ikasleak onartzeko araudiaren inguruan Behatokiak egindako ekarpenak jasotzeari. Hori dela eta, Behatokiak salatu du Foru Dekretuak ez duela beteko «berdintasun eta gertutasun prin... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193556/mugakide-diren-udalerrien-artean-mugitzea-baimendu-du-labik.htm | Gizartea | Mugakide diren udalerrien artean mugitzea baimendu du Labik | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrien itxiera perimetralak bere horretan segituko du, baina mugakide diren udalerrien arteko joan-etorriak baimenduta egongo dira jarduera sozioekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko. Neurri berriak astelehen gauean sartuko dira indarrean, eta gutxienez martxoaren 5er... | Mugakide diren udalerrien artean mugitzea baimendu du Labik. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrien itxiera perimetralak bere horretan segituko du, baina mugakide diren udalerrien arteko joan-etorriak baimenduta egongo dira jarduera sozioekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko. Neurri berriak astelehe... | Goizeko bederatzietan elkartu da Labi aholku batzordea, izurria Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kontrolatzeko neurriak hartzen dituena. Mahai gainean izan du atzo Labiren beraren batzorde teknikoak egindako txostena, eta, horretan oinarrituta, indarrean dauden neurri murriztaileen inguruan erabaki du. Iñigo Urkullu lehe... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193558/etxerat-ek-txalotu-du-alderdien-arteko-adostasuna.htm | Politika | Etxerat-ek txalotu du alderdien arteko adostasuna | Sakabanaketaren ondorioz hildakoen sufrimenduak zenbait udaletan aitortu eta «presoen afera konpontzeko» eskatu izana «albiste bikaintzat» jo dute | Etxerat-ek txalotu du alderdien arteko adostasuna. Sakabanaketaren ondorioz hildakoen sufrimenduak zenbait udaletan aitortu eta «presoen afera konpontzeko» eskatu izana «albiste bikaintzat» jo dute | Etxerat elkarteak «albiste bikaintzat» jo du zenbat udalerritan presoen aferaren inguruan azaleratu den adostasun politiko eta sindikala. Lasarte-Oriako, Tolosako eta Soraluzeko udal batzarretan (Gipuzkoa) zenbait mozio onartu dira, espetxeetarako joan-etorrietan hildako hamasei lagunen sufrimendua aitortzen dutenak. G... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193559/azkeneko-eztabaida-beroena.htm | Mundua | Azkeneko eztabaida, beroena | Elkarri mokoka jardun dira hautagaiak La Sexta katean, COVID-19a, Voxen ekitaldiak eta PSCren aurkako akordioa tarteko. Arranek protesta egin du Jusapol polizien sindikatuaren elkarretaratze baten aurka. | Azkeneko eztabaida, beroena. Elkarri mokoka jardun dira hautagaiak La Sexta katean, COVID-19a, Voxen ekitaldiak eta PSCren aurkako akordioa tarteko. Arranek protesta egin du Jusapol polizien sindikatuaren elkarretaratze baten aurka. | Laguntasun gutxi erakutsi zuten atzo Kataluniako presidentegaiek La Sexta katean. Aurrez egin zituzten eztabaidak baino beroagoa izan zen atzokoa, eta azken egunetan polemika sortu duten hainbat gai izan zituzten hizpide, programa politikoak baino gehiago: Voxen ekitaldietan izandako istiluak, Illaren ezezkoa eztabaide... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193560/ehbe-elkarteko-bikoiztaileak-lanera-itzuli-dira.htm | Bizigiro | EHBE elkarteko bikoiztaileak lanera itzuli dira | Urtarrilaren 12an greba hasi zuten EHBEko bikoiztaileek. BERRIAk jakin duenez, haien eskaerak lortu dituzte eta lanera itzuli dira. | EHBE elkarteko bikoiztaileak lanera itzuli dira. Urtarrilaren 12an greba hasi zuten EHBEko bikoiztaileek. BERRIAk jakin duenez, haien eskaerak lortu dituzte eta lanera itzuli dira. | Duela hilabete bat, Euskal Herriko Bikoizleen Elkarteak uko egin zion Mixer enpresan ETBrako lan guztiak egiteari, gaztelaniazko lan bat salbu. Mixerrek 2018an bi urterako kontratua sinatu zuen ETBrekin bikoizketa lanerako; ondotik, urtebete luzatu zuen, eta abuztura arte dauka. EHBE elkartekoak kexu ziren baldintzekin... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193561/arabako-aldundiak-diru-laguntzak-emango-dizkie-ostalariei.htm | Ekonomia | Arabako Aldundiak diru laguntzak emango dizkie ostalariei | Eskaera bakoitzeko 2.100 eurorainoko laguntza jaso ahalko da, eta herri txiki eta ertainetako establezimenduek lehentasuna izango dute. | Arabako Aldundiak diru laguntzak emango dizkie ostalariei. Eskaera bakoitzeko 2.100 eurorainoko laguntza jaso ahalko da, eta herri txiki eta ertainetako establezimenduek lehentasuna izango dute. | Arabako Foru Aldundiak ezohiko diru poltsa bat jarriko du ostalaritza sektorearentzako laguntzetarako. Denera, 500.000 euroko zorroa prestatu du, eta, batez ere, alokairuak eta hipoteka maileguak, autonomoen kuotak, ur eta energia hornidurak eta pandemiari lotutako aholkularitza zerbitzuak diruz laguntzea du helburu.
... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193562/aita-mari-libiako-kostalderantz-abiatzekoa-da-gaur.htm | Gizartea | 'Aita Mari' Libiako kostalderantz abiatzekoa da gaur | Itsasontzia bost bat egun barru da iristekoa bilaketa eta erreskate eremura | 'Aita Mari' Libiako kostalderantz abiatzekoa da gaur. Itsasontzia bost bat egun barru da iristekoa bilaketa eta erreskate eremura | Itsas Salbamendu Humanitarioa GKE gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari erreskate ontzia gaur da abiatzekoa Adrako (Almeria, Espainia) portutik, eta Libiako kostaldea izango du helburu. GKEak ohar batean nabarmendu duenez, Mediterraneo itsasoan lanean ari diren beste GKE batzuek ikusi ahal izan dute azkeneko asteotan... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193563/kontratu-finkoa-dutenek-soilik-hartu-ahal-izango-dute-erretiro-partziala-eaeko-administrazioan.htm | Ekonomia | Kontratu finkoa dutenek soilik hartu ahal izango dute erretiro partziala EAEko administrazioan | Eusko Jaurlaritzak CCOO eta UGT sindikatuekin egin du akordioa. ELAk salatu du lantaldea egonkortzeari uko egin diola gobernuak. | Kontratu finkoa dutenek soilik hartu ahal izango dute erretiro partziala EAEko administrazioan. Eusko Jaurlaritzak CCOO eta UGT sindikatuekin egin du akordioa. ELAk salatu du lantaldea egonkortzeari uko egin diola gobernuak. | Euskal Autonomia Erkidegoko Langile Publikoen Erretiro Partzialeko Plana onartu dute Eusko Jaurlaritzak eta CCOO eta UGT sindikatuek. Ohar batean, gobernuak ziurtatu du akordioak langile publikoen lan bizitzaren amaiera «nabarmen hobetzea» ahalbidetuko duela, eta gaineratu du enplegu berria sortzea erraztuko duela. ELA... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193564/muturreko-arrisku-egoeratik-atera-da-nafarroa.htm | Gizartea | Muturreko arrisku egoeratik atera da Nafarroa | Positibo tasa %4,6 da Hego Euskal Herrian, atzo eginiko 15.915 testetan 740 COVID-19 kasu atzeman ostean. | Muturreko arrisku egoeratik atera da Nafarroa. Positibo tasa %4,6 da Hego Euskal Herrian, atzo eginiko 15.915 testetan 740 COVID-19 kasu atzeman ostean. | Espainiako Gobernuko Osasun ministerioak lau mailako alerta sistema ezarria du, COVID-19aren arrisku maila neurtzeko. Azkenaldian, arrisku goreneko mailan egon dira Hego Euskal Herriko lau herrialdeak; atzotik, ordea, koska bat beherago dago Nafarroa. Arriskua «handia» da oraindik, baina intzidentzia metatua eta, batez... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193565/lan-ikuskaritzak-5000-txosten-egin-ditu-covid-19arekin-lotuta.htm | Ekonomia | Lan Ikuskaritzak 5.000 txosten egin ditu COVID-19arekin lotuta | Lan kontratu gutxiago aztertu zituen iaz 2019an baino: hirutik bat aldatu behar izan zuten, legera egokitzeko | Lan Ikuskaritzak 5.000 txosten egin ditu COVID-19arekin lotuta. Lan kontratu gutxiago aztertu zituen iaz 2019an baino: hirutik bat aldatu behar izan zuten, legera egokitzeko | Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzak 9.668 kontratu berrikusi zituen iaz, hau da, 2019an baino % 55 gutxiago. Horietatik guztietatik,%30 inguru —2019koaren antzeko proportzioa— aldatu egin behar ziren, legera egokitzeko. Kontratu horien %85 aldi baterakoak ziren lehen, eta mugagabeak bihurtu ziren; eta beste %15 lanald... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193566/elurbilduak-arriskua-eta-bizikidetza.htm | Bizigiro | Elurbilduak: arriskua eta bizikidetza | Udazkenetik udaberrira bitarte, elurra botatzen duen mendi inguru guztietan gertatzen dira elur jausiak, urtero. Elurbilduak noiz, non eta zergatik gertatzen diren eta horiek kudeatzeko irizpideak aztertuko dira biharko ‘Bizigiro’ sailean. | Elurbilduak: arriskua eta bizikidetza. Udazkenetik udaberrira bitarte, elurra botatzen duen mendi inguru guztietan gertatzen dira elur jausiak, urtero. Elurbilduak noiz, non eta zergatik gertatzen diren eta horiek kudeatzeko irizpideak aztertuko dira biharko ‘Bizigiro’ sailean. | Europan, batez beste, 100 pertsona hiltzen dira urtean elur jausi baten azpian harrapatuta. Elurra egiten duenean, saihestu ezinezko fenomeno naturalak dira elur jausiak. Gertakaria aztertzen eta aurreikuspenak egiten lan egiten duen Jon Apodaka geologoak elur jausien inguruko informazio praktikoa azalduko du biharko B... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193567/errusiak-europarekin-dituen-harremanak-eteteko-mehatxua-egin-du.htm | Mundua | Errusiak Europarekin dituen harremanak eteteko mehatxua egin du | Josep Borrell Europako Batasuneko diplomaziaburuak Errusia zigortzeko eskatu du asteon. Ukrainako gerra bukatu nahi ez izatea leporatu diote Errusiari Ameriketako Estatu Batuek eta Europak. | Errusiak Europarekin dituen harremanak eteteko mehatxua egin du. Josep Borrell Europako Batasuneko diplomaziaburuak Errusia zigortzeko eskatu du asteon. Ukrainako gerra bukatu nahi ez izatea leporatu diote Errusiari Ameriketako Estatu Batuek eta Europak. | Tentsioa nagusi da Europako Batasunaren eta Errusiaren arteko harremanetan. Asteartean aurreratu zuen Josep Borrell Europako Batasuneko diplomaziaburuak Errusiaren kontrako zigorrak eskatuko dituela haren joera «autoritarioagatik». Gaur goizean etorri da Errusiaren erantzuna. Errusiako Atzerri ministro Sergei Lavroek e... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193568/emakume-bat-hil-dute-sestaon-eta-ustez-senarra-da-hiltzailea.htm | Gizartea | Emakume bat hil dute Sestaon, eta ustez senarra da hiltzailea | Indarkeria matxistarekin zerikusia izan dezakeela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Senarrak bere buruaz beste egin du, eta gaur goizean aurkitu dute haren gorpua. | Emakume bat hil dute Sestaon, eta ustez senarra da hiltzailea. Indarkeria matxistarekin zerikusia izan dezakeela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Senarrak bere buruaz beste egin du, eta gaur goizean aurkitu dute haren gorpua. | 56 urteko emakume bat hil dute Sestaon (Bizkaia), eta Ertzaintza hilketa matxista bat ote den ikertzen ari da. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizean 57 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute itsasadarrean, eta familiari haren heriotzaren berri ematera joan direnean aurkitu dute ... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193569/bi-preso-euskal-herriratuko-dituzte-eta-hiru-hurbilduko.htm | Politika | Bi preso Euskal Herriratuko dituzte, eta hiru hurbilduko | Gorka Loran Zaballara lekualdatuko dute, eta Juan Carlos Subijana, berriz, Basaurira, osasun egoerak modua ematen duenean. | Bi preso Euskal Herriratuko dituzte, eta hiru hurbilduko. Gorka Loran Zaballara lekualdatuko dute, eta Juan Carlos Subijana, berriz, Basaurira, osasun egoerak modua ematen duenean. | Azken asteetako legez, Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dute beste bost euskal preso lekualdatuko dituztela; haietatik bi Euskal Herriko espetxeetara ekarriko dituzte, eta hiru Euskal Herritik gertuago dauden kartzeletara hurbilduko.
Zehazki, Gorka Loran eta Juan Carlos Subijana dira Euskal Herriratuko dituzte... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193570/frantziako-justizia-ministroak-euskal-herriko-ordezkaritza-bat-hartu-du-bake-prozesuaz-aritzeko.htm | Politika | Frantziako Justizia ministroak Euskal Herriko ordezkaritza bat hartu du bake prozesuaz aritzeko | Parisen egin dute bilera Eric Dupond-Moretti Frantziako Justizia ministroarekin. Euskal Herriko bake prozesuaz eta espetxe politikaz aritu dira. | Frantziako Justizia ministroak Euskal Herriko ordezkaritza bat hartu du bake prozesuaz aritzeko. Parisen egin dute bilera Eric Dupond-Moretti Frantziako Justizia ministroarekin. Euskal Herriko bake prozesuaz eta espetxe politikaz aritu dira. | Frantziako Justizia ministroak, Eric Dupond-Morettik, Euskal Herriko ordezkaritza bat hartu zuen atzo Parisen, Vendome plazan. Euskal Herriko bake prozesuaz eta Frantziako Estatuaren kartzeletan diren euskal presoez aritu ziren. Jean Rene Etxegaraik, Vincent Bruk, Max Brissonek, Frederique Espagnacek, Michel Tubianak, ... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193571/psck-ez-du-gobernatzeko-adinako-babesik-eskuratuko.htm | Mundua | «PSCk ez du gobernatzeko adinako babesik eskuratuko» | Kataluniako hauteskundeen analisia egin dute Julen Aperribai eta Arantxa Elizegi BERRIAko kazetariek, kanpainako azken egunean. | «PSCk ez du gobernatzeko adinako babesik eskuratuko». Kataluniako hauteskundeen analisia egin dute Julen Aperribai eta Arantxa Elizegi BERRIAko kazetariek, kanpainako azken egunean. | Bi egun soilik falta dira. Igandean egingo dituzte Kataluniako hauteskundeak, eta ikusteko dago nola osatuko den gobernu berria. Fronte asko daude zabalik, hautagai asko daude jokoan, eta elkarren arteko akordioak inoiz baino garrantzitsuagoak izan daitezke. Inkesten arabera, PSCk, ERCk edo JxCatek irabaziko dituzte ha... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193572/kartzela-zigorra-azken-aukera-izatea-dute-helburu-nafarroan.htm | Gizartea | Kartzela zigorra azken aukera izatea dute helburu Nafarroan | Nafarroako Gobernuak espetxe zigorrak betearazteko planteatuko ereduak «neurri alternatiboak» lehenesten ditu. | Kartzela zigorra azken aukera izatea dute helburu Nafarroan. Nafarroako Gobernuak espetxe zigorrak betearazteko planteatuko ereduak «neurri alternatiboak» lehenesten ditu. | Nafarroak ez ditu espetxeko eskumen osoak, baina haren esku dago zigorrak nola betearazi, eta kartzela zigorra azken aukera izatea du asmo. Horixe da, hain zuzen, espetxe zigorrak betearazteko Nafarroako Gobernuaren ereduaren helburu nagusietako bat. Eduardo Santos Justizia eta Migrazio Politiken kontseilariak gaur aur... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193573/berriak-vilaweb-en-eskutik-emango-ditu-bozetako-emaitzak.htm | Mundua | BERRIAk 'Vilaweb'-en eskutik emango ditu bozetako emaitzak | Euskarazko kazetak eta Kataluniako atariak elkarlan akordio bat egin dute hauteskunde gauerako. | BERRIAk 'Vilaweb'-en eskutik emango ditu bozetako emaitzak. Euskarazko kazetak eta Kataluniako atariak elkarlan akordio bat egin dute hauteskunde gauerako. | Luze eta zabal jorratuko du BERRIAk igandean Kataluniako hauteskunde eguna. Goizean hasi, eta parte hartze datuak emango ditu eguerdian eta arratsaldean. 19:00etatik aurrera hasiko da hauteskunde gaueko kontakizun berezia. Zuzeneko kontaketa horrez gain, Vilaweb-ek ematen dituen emaitzak ikusgai izango dira BERRIAren w... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193574/laben-arabera-langileen-62k-babestu-dute-iruneko-haur-eskoletako-greba.htm | Gizartea | LABen arabera, langileen %62k babestu dute Iruñeko haur eskoletako greba | Iruñeko haur eskoletako langileek grebara jo dute, besteak beste, euskarazko lerroetan ingelesezko jarduerak sartuko dituztela salatzeko. Gurasoek kritikatu dute euskarak «atzerakada» egingo duela. | LABen arabera, langileen %62k babestu dute Iruñeko haur eskoletako greba. Iruñeko haur eskoletako langileek grebara jo dute, besteak beste, euskarazko lerroetan ingelesezko jarduerak sartuko dituztela salatzeko. Gurasoek kritikatu dute euskarak «atzerakada» egingo duela. | Guztiz ona. Horrelakoa izan zen, LAB sindikatuaren hitzetan, gaurko LABek eta CCOOk Iruñeko haur eskoletan deitutako grebaren jarraipena. Nabarmendu dutenez, langileen %62ren babesa izan dute, eta oihartzuna handiagoa izan da euskaraz diharduten haur eskoletan: langileen %86k bat egin dute. Halere, salatu dutenez, gutx... |
2021-2-13 | https://www.berria.eus/albisteak/193575/trump-errugabetzat-jo-du-aebetako-senatuak.htm | Mundua | Trump errugabetzat jo du AEBetako Senatuak | Goi ganberak ebatzi du AEBetako presidente ohiak ez zuela «matxinada bat bultzatu». Hura arduradun jotzearen alde bozkatu dute 57 ordezkarik eta kontra 43k, eta, beraz, ez da bi hereneko adostasunik izan ganberan. | Trump errugabetzat jo du AEBetako Senatuak. Goi ganberak ebatzi du AEBetako presidente ohiak ez zuela «matxinada bat bultzatu». Hura arduradun jotzearen alde bozkatu dute 57 ordezkarik eta kontra 43k, eta, beraz, ez da bi hereneko adostasunik izan ganberan. | Bigarrenean ere, errugabe. AEB Ameriketako Estatu Batuetako Senatuak ebatzi du Donald Trump herrialdeko presidente ohiak ez zuela «matxinada bat bultzatu», eta, hortaz, ez zuela hark eragin iragan hilaren 6an Kapitolioan gertaturikoa.
Impeachment-etan botoen bi heren dira beharrezkoak, eta, hortaz, Alderdi Demokratare... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193576/tokioko-jokoen-antolatzaileak-kargua-utzi-du-iruzkin-matxistak-egin-zituelako.htm | Kirola | Tokioko Jokoen antolatzaileak kargua utzi du, iruzkin matxistak egin zituelako | Emakumeek gehiegi hitz egiten dutela eman zuen aditzera Yoshiro Morik joan zen astean. | Tokioko Jokoen antolatzaileak kargua utzi du, iruzkin matxistak egin zituelako. Emakumeek gehiegi hitz egiten dutela eman zuen aditzera Yoshiro Morik joan zen astean. | «Batzordeko presidente kargua utziko dut», esan du Yoshiro Mori Tokioko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetako arduradun nagusiak gaur, Tokion. Jokoetako antolakuntza taldeko bileraren aurretik egin du iragarpena. Bileran bertan aukeratu asmo zuten Moriren ondorengoa.
83 urte ditu Morik, eta joan zen astean egin zituen ir... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193577/koronabirusak-dagoeneko-kutsatu-dituenei-txerto-bakarra-jartzea-gomendatu-dute-frantzian.htm | Gizartea | Koronabirusak dagoeneko kutsatu dituenei txerto bakarra jartzea gomendatu dute Frantzian | Frantziako Osasun Aginte Nagusiak argudiatu duenez, kutsatu gabekoei jarritako bi dosiek adina indarra dauka kutsatutakoei emaniko dosi bakarrak. Lehena da munduan halako erabakia hartzen. | Koronabirusak dagoeneko kutsatu dituenei txerto bakarra jartzea gomendatu dute Frantzian. Frantziako Osasun Aginte Nagusiak argudiatu duenez, kutsatu gabekoei jarritako bi dosiek adina indarra dauka kutsatutakoei emaniko dosi bakarrak. Lehena da munduan halako erabakia hartzen. | Europako Batasunean orain arte onarturiko txerto guztiek bi dosi jartzea eskatzen dute, gizabanakoak birusari aurre egiteko adina antigorputz sor ditzan. Zer gertatzen zaie, ordea, dagoeneko kutsatu direnei? Horiek berez badituzte antigorputzak, nahiz eta agian ez behar adina berriz ez kutsatzeko. Frantziako Osasun Agi... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193578/draghik-politikariak-eta-teknikariak-uztartuko-ditu-gobernuan.htm | Mundua | Draghik politikariak eta teknikariak uztartuko ditu gobernuan | Italiako lehen ministro hautatua babestu duten alderdietako kideek hartuko dituzte ministerio gehienak. Bihar egingo dute karguaren zina. | Draghik politikariak eta teknikariak uztartuko ditu gobernuan. Italiako lehen ministro hautatua babestu duten alderdietako kideek hartuko dituzte ministerio gehienak. Bihar egingo dute karguaren zina. | Enkargua bete du Mario Draghi Europako Banku Zentraleko buru izandakoak. Sergio Mattarella Italiako presidenteak gobernua eratzen ahalegintzeko eskatu zion aurreko astean, eta, alderdien artean kontsulta egin eta gero, horretarako nahikoa babes baduela baieztatu du. Parlamentuan ordezkaritza duten indar guztiek eman di... |
2021-2-12 | https://www.berria.eus/albisteak/193579/finalerdietan-da-baskonia-joventuti-irabazi-eta-gero.htm | Kirola | Finalerdietan da Baskonia, Joventuti irabazi eta gero | Hasieran lorturiko errentari etekina atera dio Dusko Ivanovicen taldeak, eta laugarren laurdenaren lehen minutuetan hautsi du partida. Azkenean, bederatzi puntugatik irabazi du (96-87). | Finalerdietan da Baskonia, Joventuti irabazi eta gero. Hasieran lorturiko errentari etekina atera dio Dusko Ivanovicen taldeak, eta laugarren laurdenaren lehen minutuetan hautsi du partida. Azkenean, bederatzi puntugatik irabazi du (96-87). | Artistak abilezia izaten du gutxirekin asko egiteko. Talentua atera, eta emaitza lortu. TD Systems Baskoniak horrela irabazi dio gaur Joventuti Espainiako Kopako final-laurdenetan (96-87). Erasoan sekulako eraginkortasuna izan du, asko saskiratu du, eta kataluniarrak pixka bat gerturatu izan zaizkionean, hiruko batekin... |
2021-2-13 | https://www.berria.eus/albisteak/193611/40-urte-bete-dira-joxe-arregi-torturatuta-hil-zutenetik.htm | Politika | 40 urte bete dira Joxe Arregi torturatuta hil zutenetik | Haren omenez antolatzen da Torturaren Aurkako Eguna, gaurko egunez. Ekitaldiak egin dituzte Zizurkilen eta Bilbon, Egiari Zor fundazioak antolatuta. Berria TBk Joxe Arregiren torturaren argazkien egia izeneko bideoa egin zuen 2009an, Unzurrunzagaren adierazpenekin. | 40 urte bete dira Joxe Arregi torturatuta hil zutenetik. Haren omenez antolatzen da Torturaren Aurkako Eguna, gaurko egunez. Ekitaldiak egin dituzte Zizurkilen eta Bilbon, Egiari Zor fundazioak antolatuta. Berria TBk Joxe Arregiren torturaren argazkien egia izeneko bideoa egin zuen 2009an, Unzurrunzagaren adierazpeneki... | «Nolako tortura motak sufriarazi zizkioten galdetu genion, eta oso makal erantzun zuen: 'Oso latza izan da'». Halaxe idatzi zuten Iñaki Agirre Errazkin ETApm-ko kideak, Xose Lois Fernandez Gonzalez GRAPOkoak eta Lois Alonso Riveiro PCEko militanteak Joxe Arregiren heriotza jakinarazi eta haren azken orduen berri ematek... |
2021-2-13 | https://www.berria.eus/albisteak/193612/ziburuko-aisialdi-zentroa-hetsi-dute-birusaren-aldaera-baten-kasu-bat-atzeman-ondoan.htm | Gizartea | Ziburuko aisialdi zentroa hetsi dute, birusaren aldaera baten kasu bat atzeman ondoan | Ziburuko aisialdi zentroa hilaren 21era arte egonen da hetsirik, langile batek positibo eman duelako. | Ziburuko aisialdi zentroa hetsi dute, birusaren aldaera baten kasu bat atzeman ondoan. Ziburuko aisialdi zentroa hilaren 21era arte egonen da hetsirik, langile batek positibo eman duelako. | Ziburuko (Lapurdi) Herriko Etxeak baieztatu du informazioa: otsailaren 21era arte hetsirik egon beharko du aisialdi zentroak. Izan ere, atzo, langile batek positibo eman zuen PCR proban, eta birusaren aldaera baten arrastoa atzeman zioten probari. Hala, berehala hetsi dituzte zentroko ateak. Bertan egon diren haur guzt... |
2021-2-13 | https://www.berria.eus/albisteak/193613/positibo-tasa-5ean-dago-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Positibo tasa %5ean dago Hego Euskal Herrian | Behera egin dute positiboek: atzo beste 695 kasu atzeman zituzten proba diagnostikoetan. | Positibo tasa %5ean dago Hego Euskal Herrian. Behera egin dute positiboek: atzo beste 695 kasu atzeman zituzten proba diagnostikoetan. | Kutsatzeen kurbak beheranzko joera hartu du Hego Euskal Herrian, Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuek agerian utzi dutenez. Atzo, 13.728 proba diagnostiko egin zituzten (PCR eta antigenozkoak) eta horietatik 695 izan ziren positibo. Egindako test guztietatik %5ek eman zuten positibo, beraz. OME Osasunaren Mundu... |
2021-2-13 | https://www.berria.eus/albisteak/193614/eh-bildu-euskal-egitasmo-nazionala-gaurkotzea-helburu.htm | Politika | EH Bildu: «Euskal egitasmo nazionala» gaurkotzea helburu | EH Bilduk II. kongresurako prestatutako ponentzia politikoa aurkeztu die kideei. | EH Bildu: «Euskal egitasmo nazionala» gaurkotzea helburu. EH Bilduk II. kongresurako prestatutako ponentzia politikoa aurkeztu die kideei. | Hauteskunde koalizio gisa jaio zenetik hamarkada bat igarota, bigarren kongresua egiteko prozesuan dago Euskal Herria Bildu, eta, testuinguru horretan, haren estrategia politikoa birdefinitzeko prozesuan. Indar subiranistak gaur aurkeztu dio militantziari kongresuan eztabaidatuko duten ponentzia politikoa, eta, dokumen... |
2021-2-13 | https://www.berria.eus/albisteak/193616/inauteriak-2021-pandemiko-honetan.htm | Bizigiro | Inauteriak, 2021 pandemiko honetan | Eibarko Kezka dantza taldeak koko dantzak egin ditu Mandiola bailaran, eta bideo bat zabaldu du sare sozialetan. | Inauteriak, 2021 pandemiko honetan. Eibarko Kezka dantza taldeak koko dantzak egin ditu Mandiola bailaran, eta bideo bat zabaldu du sare sozialetan. | COVID-19aren pandemiak azpian hartu ditu inauteriak ere. Maskara eguneroko jantzi bat da herritarrentzat, baina garai honetako urteroko festak bertan behera utzi dituzte Euskal Herrian. Eibarko (Gipuzkoa) Kezka dantza taldekoek, baina, asmatu dute gaitzak albora uzten, eta ospakizun berezi bat egin dute, maskarak ez ez... |
2021-2-13 | https://www.berria.eus/albisteak/193617/tortura-sistematikoa-izan-dela-salatu-eta-erantzukizunak-eskatu-dituzte.htm | Politika | Tortura «sistematikoa» izan dela salatu, eta erantzukizunak eskatu dituzte | Torturaren Aurkako Egunaren harira, ekitaldiak egin dituzte Zizurkilen eta Bilbon, Egiari Zor fundazioak antolatuta. | Tortura «sistematikoa» izan dela salatu, eta erantzukizunak eskatu dituzte. Torturaren Aurkako Egunaren harira, ekitaldiak egin dituzte Zizurkilen eta Bilbon, Egiari Zor fundazioak antolatuta. | «Tortura praktika sistematikoa izan da atxiloketa zentroetan, ondo diseinatutako egitura bati eskerrak. Ez zen, beraz, polizia jakin batzuen kontua izan: tortura posible egin zuten mediku forentseek, epaileek, abokatuek, komunikabideek, garaian garaiko gobernu arduradunek, zenbait alderdi politikotako buruzagiek…». Tor... |
2021-2-13 | https://www.berria.eus/albisteak/193618/sestaoko-hilketa-matxista-arbuiatu-dute-ehunka-lagunek.htm | Gizartea | Sestaoko hilketa matxista arbuiatu dute ehunka lagunek | Ordezkari politiko ugarik hartu dute parte elkarretaratzean. Bestalde, epaileak espetxera bidali du Gasteizen bikotekide ohiaren oraingo bikotekidea hiltzea egotzita atxilotutako gizona. | Sestaoko hilketa matxista arbuiatu dute ehunka lagunek. Ordezkari politiko ugarik hartu dute parte elkarretaratzean. Bestalde, epaileak espetxera bidali du Gasteizen bikotekide ohiaren oraingo bikotekidea hiltzea egotzita atxilotutako gizona. | 56 urteko emakume bat hil zuten atzo Sestaon (Bizkaia), eta Ertzaintzaren hipotesi nagusia da hilketa matxista bat izan dela. Izan ere, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez, 57 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu zuten atzo goizaldean Bilboko itsasadarrean, Sestao parean, eta familiari haren heriotzaren ... |
2021-2-13 | https://www.berria.eus/albisteak/193619/kurti-ezkerreko-hautagaia-da-faborito-kosovoko-hauteskundeetan.htm | Mundua | Kurti ezkerreko hautagaia da faborito Kosovoko hauteskundeetan | Inkestek iragarri dutenez, Autodeterminazioa alderdiko zerrendaburuak botoen %50 inguru jaso ditzake bihar. | Kurti ezkerreko hautagaia da faborito Kosovoko hauteskundeetan. Inkestek iragarri dutenez, Autodeterminazioa alderdiko zerrendaburuak botoen %50 inguru jaso ditzake bihar. | Zazpi aste egin zituen lehen ministro karguan Albin Kurti Autodeterminazioa alderdiko hautagaiak, iaz. Otsailaren 3ko bozetan gailendu zen, baina oposizioak kargutik kendu zuen martxoan, zentsura mozio baten bidez, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko gai ez zela iritzita. Abdullah Hoti kontserbadoreak hartu zuen hare... |
2021-2-13 | https://www.berria.eus/albisteak/193620/mcconnellek-trump-errugabetzearen-alde-egingo-duela-jakinarazi-du.htm | Mundua | McConnellek Trump errugabetzearen alde egingo duela jakinarazi du | Errepublikanoen Senatuko liderrak jarrera bera hartzera deitu ditu bere alderdikideak. Oraingoz, demokratek ez dute lortu AEBetako presidente ohia Kapitolioaren aurkako erasoaren arduradun jotzeko nahikoa babes. | McConnellek Trump errugabetzearen alde egingo duela jakinarazi du. Errepublikanoen Senatuko liderrak jarrera bera hartzera deitu ditu bere alderdikideak. Oraingoz, demokratek ez dute lortu AEBetako presidente ohia Kapitolioaren aurkako erasoaren arduradun jotzeko nahikoa babes. | Donald Trump AEBetako presidente ohiaren kontrako epaiketa politikoa azken txanpan sartu da. Haren kontrako akusazioak eta defentsak beren azken argudioak aurkeztuko dituzte gaur Senatuan, eta ondoren auziaren gaineko azken erabakia hartu beharko du ganberak. Oraingoz, Trumpen aldera okertuta dago balantza. Hura matxin... |
2021-2-13 | https://www.berria.eus/albisteak/193621/astrazenecaren-txertoa-umeetan-probatzen-hasi-dira.htm | Gizartea | AstraZenecaren txertoa umeetan probatzen hasi dira | 6 eta 17 urte arteko umeekin entsegu klinikoak egiten hasi da gaur Oxford unibertsitatea. Txertoak haurrengan duen eraginkortasuna aztertu nahi dute. | AstraZenecaren txertoa umeetan probatzen hasi dira. 6 eta 17 urte arteko umeekin entsegu klinikoak egiten hasi da gaur Oxford unibertsitatea. Txertoak haurrengan duen eraginkortasuna aztertu nahi dute. | Oxford unibertsitateak gaur ohar bidez jakinarazi duenez, entsegu klinikoak egiten hasi da 6 eta 17 urte arteko umeekin, AstraZeneca botika etxearen txertoaren eraginkortasuna neurtzeko. Adin tarte horretan egiten den lehen entsegu klinikoa da. Entsegu klinikoan 300 umek parte hartuko dute: horietatik 240k AstraZenecar... |
2021-2-13 | https://www.berria.eus/albisteak/193622/pentsiodunek-kalera-jo-dute-berriro-pentsio-publiko-eta-duinak-eskatzeko.htm | Ekonomia | Pentsiodunek kalera jo dute berriro, «pentsio publiko eta duinak» eskatzeko | Mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta beste zenbait herritan | Pentsiodunek kalera jo dute berriro, «pentsio publiko eta duinak» eskatzeko. Mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta beste zenbait herritan | Berriro ere, milaka lagun –12.000, antolatzaileen arabera– kalera atera dira pentsio publiko eta duinak eskatzeko, Toledoko Itunak egindako gomendioak gaitzesteko, eta argi uzteko, hiru urteren ostean eta pandemia baten erdian izanda ere, ez daudela prest amore emateko eta mobilizazioei eusteko asmoa dutela.
Hego Eusk... |
2021-2-13 | https://www.berria.eus/albisteak/193623/enrique-rodriguez-galindo-hil-da.htm | Politika | Enrique Rodriguez Galindo hil da | Guardia Zibilean ibilbide loriatsua egin zuen Galindok; Intxaurrondo kuarteleko buruak dominak pilatu zituen gerra zikinaren urteetan, Lasa eta Zabalaren auzian zigortu zuten arte. COVID-19ak jota hil da. | Enrique Rodriguez Galindo hil da. Guardia Zibilean ibilbide loriatsua egin zuen Galindok; Intxaurrondo kuarteleko buruak dominak pilatu zituen gerra zikinaren urteetan, Lasa eta Zabalaren auzian zigortu zuten arte. COVID-19ak jota hil da. | Haiek bezalako sei gizonekin, Hegoamerika osoa konkisatu zitekeen». Esaldiaren tamainak ematen du egilearen neurria. 1999ko abenduaren 16an esan zuen epailearen aurrean Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibileko jeneralak, akusatuen aulkian zegoela, 1983ko urrian Joxi Zabalaren eta Joxean Lasaren bahiketak, torturak et... |
2021-2-13 | https://www.berria.eus/albisteak/193624/xabier-agirre-arabako-ahaldun-nagusi-ohia-hil-da.htm | Politika | Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusi ohia hil da | 2007-2011 legealdian izan zen ahaldun nagusi. | Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusi ohia hil da. 2007-2011 legealdian izan zen ahaldun nagusi. | Xabier Agirre Lopez Arabako ahaldun nagusi ohi eta EAJko kidea zendu da gaur, 70 urte betetzear zituela. EAJk berak eman du heriotzaren berri: "Xabier Agirre zendu da, Arabako abertzaletasunaren ordezkari historikoa eta euskal politikaren erreferente etikoa. Goian bego", idatzi du alderdiak.
Ahaldun nagusi karguaz gai... |
2021-2-13 | https://www.berria.eus/albisteak/193625/nahi-baino-sari-txikiagoa.htm | Kirola | Nahi baino sari txikiagoa | Eibarrek berdindu egin du Valladolidekin Ipuruan, eta nahi baino urrats txikiagoa egin du mailari eusteko lehian. Kike Garciak sartu du eibartarren gola | Nahi baino sari txikiagoa. Eibarrek berdindu egin du Valladolidekin Ipuruan, eta nahi baino urrats txikiagoa egin du mailari eusteko lehian. Kike Garciak sartu du eibartarren gola | Ezer gutxi aldatu da Eibarrentzat. Aldaketarik handiena helburua betetzeko partida bat gutxiago geratzen dela da. Mailari eusteko lehiatik pixka bat urruntzeko aukera izan du gaur, aurkari zuzen baten aurka, baina bana berdindu du Valladolidekin Ipuruan, eta puntu gazi-gozo batekin konformatu behar izan du. Oraindik li... |
2021-2-13 | https://www.berria.eus/albisteak/193626/ez-du-izan-aukerarik.htm | Kirola | Ez du izan aukerarik | Baskoniak galdu egin du Bartzelonaren aurka, eta Espainiako Kopatik kanpo geratu da. Gasteiztarrek partida txarra jokatu dute | Ez du izan aukerarik. Baskoniak galdu egin du Bartzelonaren aurka, eta Espainiako Kopatik kanpo geratu da. Gasteiztarrek partida txarra jokatu dute | Espainiako Kopa da Baskoniaren lehiaketarik kutunena. Bertan lortu ditu titulu gehien: sei. Baina bada hamarkada luze bat Gasteizko taldeak ez duela aparteko lanik egin: pasatu ditu final-laurdenak, sarritan, baina inoiz ez finalerdiak; beti geratu da finalerako bidean. Horixe gertatu zaio oraingoan ere. Nagusitasunez ... |
2021-2-13 | https://www.berria.eus/albisteak/193627/astindua-jaso-du.htm | Kirola | Astindua jaso du | Gasteizko taldeak partida txarra egin du Camp Noun, eta zigor gogorra jaso du | Astindua jaso du. Gasteizko taldeak partida txarra egin du Camp Noun, eta zigor gogorra jaso du | Esku hutsik eta astindua jasota itzuliko da Alaves Bartzelonatik. Gasteizko taldea gai izan zen lehen itzulian, Mendizorrotzan, Kataluniako taldea ezustean harrapatzeko —bana berdindu zuten—, baina gaur ez du hori egiteko aukerarik txikiena ere izan. Partida txarra jokatu du, eta ez da kapaz izan inongo momentutan Bart... |
2021-2-14 | https://www.berria.eus/albisteak/193628/ahoa-itxita-hil-da-galindo.htm | Politika | Ahoa itxita hil da Galindo | Ahoa itxita hil da Galindo. | Behin hil behar, eta garai egokian hil da Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibilaren jeneral ohia, baina modu desegokian.
Garai egokian, oraindik itxi gabe dagoelako Espainiako Gobernuaren bi kideek Espainiako demokraziaren kalitatearen inguruan darabilten eztabaida. Pablo Iglesias presidenteordeak, Kataluniako polit... | |
2021-2-14 | https://www.berria.eus/albisteak/193667/parte-hartzea-2017an-baino-22-puntu-txikiagoa-izan-da-arratsaldean.htm | Mundua | Parte hartzea 2017an baino 22 puntu txikiagoa izan da arratsaldean | Parte hartzea 2017an baino 22 puntu txikiagoa izan da arratsaldean. | Jende gutxi joan da lehen orduan ere, herritar zaurgarrienek botoa emateko tartea baita 12:00ak artekoa. Generalitatea «ziur» da emaitzak gauean emateko moduan izango direla.
Botoa ematera deituta zeuden herritarretatik %46,02k bozkatu dute arratsaldeko 18:00etarako Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan. 2017an, ... | |
2021-2-14 | https://www.berria.eus/albisteak/193668/nafarroako-positibo-tasa-3-da.htm | Gizartea | Nafarroako positibo tasa %3 da | Gaurko datuetan, beherakada handia izan da Hegoaldean. 480 positibo atzeman dituzte, aurreko egunetan baino test gutxiago eginda. Positibo tasa %5,4 da. Jaurlaritzako Osasun Sailak nabarmendu du intzidentzia tasa metatua 500etik jaitsi dela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. | Nafarroako positibo tasa %3 da. Gaurko datuetan, beherakada handia izan da Hegoaldean. 480 positibo atzeman dituzte, aurreko egunetan baino test gutxiago eginda. Positibo tasa %5,4 da. Jaurlaritzako Osasun Sailak nabarmendu du intzidentzia tasa metatua 500etik jaitsi dela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. | Beheraldia orokorra da, baina Nafarroan da nabarmenena. 57 kasu atzeman zituzten atzo, 1.886 proba eginda. Lurralde horretako datuek bilakaera ona izan dute, eta Eguberrien aurreko kopuruetara itzultzen ari dira. Positibo tasa %3 da; OME Osasunaren Mundu Erakundeak izurria kontrolpean izateko ezarri zuen gehieneko %5et... |
2021-2-14 | https://www.berria.eus/albisteak/193669/independentistek-gehiengo-osoa-izango-dute-parlamentuan.htm | Mundua | Independentistek gehiengo osoa izango dute parlamentuan | PSCk irabazi du bototan, baina unionismoan ez du nahikoa babes izango Illak presidente izateko; Ciutadans hondoratu egin da. PSCk bezala, ERCk 33 eserleku lortu ditu, eta, JxCrekin (32) eta CUPekin (9), independentismoak gehiengo osoa izango du. | Independentistek gehiengo osoa izango dute parlamentuan. PSCk irabazi du bototan, baina unionismoan ez du nahikoa babes izango Illak presidente izateko; Ciutadans hondoratu egin da. PSCk bezala, ERCk 33 eserleku lortu ditu, eta, JxCrekin (32) eta CUPekin (9), independentismoak gehiengo osoa izango du. | * ERC, gobernabidearen erdigunean.
* Illak iragarri du inbestidurara aurkeztuko dela.
* Ciutadansek hondamenditzat jo ditu emaitzak.
* Parte hartzea 2017an baino 22 puntu txikiagoa izan da arratsaldean. |
2021-2-14 | https://www.berria.eus/albisteak/193671/zundaketen-arabera-independentistek-botoen-erdiaren-langa-gaindituko-dute-lehen-aldiz.htm | Mundua | Zundaketen arabera, independentistek botoen erdiaren langa gaindituko dute lehen aldiz | ERCk izango luke ordezkaritzarik handiena, 36-38 diputaturekin, eta PSCk 34-36 eserleku izango lituzke; JxCk, aldiz, 30-33 bilduko lituzke. Subiranistek babesen %52,7 eskuratuko lituzkete, eta Vox parlamentuan sartuko litzateke estreinakoz. Arratsalderako, parte hartzea 22,5 puntu txikitu da: %45,7koa izan da. | Zundaketen arabera, independentistek botoen erdiaren langa gaindituko dute lehen aldiz. ERCk izango luke ordezkaritzarik handiena, 36-38 diputaturekin, eta PSCk 34-36 eserleku izango lituzke; JxCk, aldiz, 30-33 bilduko lituzke. Subiranistek babesen %52,7 eskuratuko lituzkete, eta Vox parlamentuan sartuko litzateke estr... | PSC Kataluniako Sozialisten Alderdiaren eta ERC Esquerra Republicana de Catalunyaren artekoa izango da lehen postuan amaitzeko lehia, TV3 eta Catalunya Radioren zundaketaren arabera. PSCk jasoko luke babesik handiena, botoen %24,5 bilduta, eta atzetik izango luke ERC, botoen %24,3 jasota, baina ordezkaritza kopuruan or... |
2021-2-14 | https://www.berria.eus/albisteak/193672/ciutadansek-hondamenditzat-jo-ditu-emaitzak.htm | Mundua | Ciutadansek hondamenditzat jo ditu emaitzak | 2017an hauteskundeak irabazi eta 36 ordezkari lortzetik seirekin geratzera igaro da Carlos Carrizosaren alderdia. Vox, berriz, indarrez sartuko da Kataluniako Parlamentuan. | Ciutadansek hondamenditzat jo ditu emaitzak. 2017an hauteskundeak irabazi eta 36 ordezkari lortzetik seirekin geratzera igaro da Carlos Carrizosaren alderdia. Vox, berriz, indarrez sartuko da Kataluniako Parlamentuan. | Sozialisten garaipena onartu du Carlos Carrizosa Ciutadanseko zerrendaburuak, eta onartu du hondamendia izan direla emaitzak. «Albiste txarra da, separatistek gehiengo osoa lortuko ez duten arren, aurrez zuten ordezkaritza handituko dutelako. Hala ere, gure alderdiak orain arte egin duena egiten jarraituko du, eta etxe... |
2021-2-14 | https://www.berria.eus/albisteak/193673/erc-gobernabidearen-erdigunean.htm | Mundua | ERC, gobernabidearen erdigunean | Illaren eta Aragonesen alderdiak berdinduta geratu dira 33na eserlekutan. Kataluniako Parlamentua ezkertiarragoa izango da, eta independentistek lehen aldiz pasatu dute botoen erdien langa, gehiengo osoa handitzearekin batera. Bideoa, albistearen barruan. | ERC, gobernabidearen erdigunean. Illaren eta Aragonesen alderdiak berdinduta geratu dira 33na eserlekutan. Kataluniako Parlamentua ezkertiarragoa izango da, eta independentistek lehen aldiz pasatu dute botoen erdien langa, gehiengo osoa handitzearekin batera. Bideoa, albistearen barruan. | Kataluniako Parlamentua independentistagoa eta ezkertiarragoa izango da, eta ERC Esquerra Republicana de Catalunya gobernabidearen erdigunean geratu da: datozen asteetan, Pere Aragonesen alderdiak erabaki beharko du ea ardatz independentistari ala ezkertiarrari emango dion lehentasuna gobernua osatzeko elkarrizketetan.... |
2021-2-14 | https://www.berria.eus/albisteak/193674/illak-iragarri-du-inbestidurara-aurkeztuko-dela.htm | Gizartea | Illak iragarri du inbestidurara aurkeztuko dela | PSCko hautagaiak ERCren babesa beharko luke presidente izateko. ERCk, JxCk eta CUPek 74 diputatu izango dituzte parlamentuan, gehiengo osoaren gainetik. | Illak iragarri du inbestidurara aurkeztuko dela. PSCko hautagaiak ERCren babesa beharko luke presidente izateko. ERCk, JxCk eta CUPek 74 diputatu izango dituzte parlamentuan, gehiengo osoaren gainetik. | Inork uste bazuen momentu egokia zela hau unionismoak aurrerapauso bat emateko Katalunian, okertu egin da. Salvador Illa Espainiako Osasun ministro ohi eta PSCko hautagaiak hauteskundeak bototan irabazi baditu ere, Ciutadans hondoratzearen ondorioz ez du nahikoa babes izango unionismoan Kataluniako presidente izateko.
... |
2021-2-14 | https://www.berria.eus/albisteak/193675/pere-aragones-gatazka-konpontzeko-garaia-da.htm | Mundua | Pere Aragones: «Gatazka konpontzeko garaia da» | Pere Aragones: «Gatazka konpontzeko garaia da». | Pere Aragones (ERC): «Autodeterminazio erreferendum bat egiteko ordua da»
«Historia egin dugu». Hitz horiekin hasi du agerraldia Pere Aragones ERCko zerrendaburuak, eta mezu argi bat helarazi dio bai Pedro Sanchez Espainiako presidenteari, baita Europako Batasunari ere: «Gatazka konpontzeko garaia da. Autodeterminazio... | |
2021-2-14 | https://www.berria.eus/albisteak/193676/independentziazaleek-osatuko-dute-gobernua.htm | Mundua | Independentziazaleek osatuko dute gobernua | Independentziazaleek osatuko dute gobernua. | Beste behin gaizki atera zaie jokaldia Espainiako estatu egiturei: gobernuari, justiziari, poliziei… 2017an saiatu ziren buruzagi politikoak eta sozialak erbestera eta espetxera bidali ondoren abenduan ezarri zituzten hauteskundeekin. Kataluniako Parlamentuan gehiengoak alderdi independentziazaleen esku segitu zuen, 10... | |
2021-2-14 | https://www.berria.eus/albisteak/193677/erck-katalunia-hegoaldean-jaso-du-babesik-handiena-eta-jxck-iparraldean.htm | Mundua | ERCk Katalunia hegoaldean jaso du babesik handiena, eta JxCk, iparraldean | PSCk Bartzelonan eta hiriburuaren inguruko hirietan bildu du aldeko boto gehien; Voxek, berriz, kostaldeko udalerrietan. CUPek lau probintzietan lortu du ordezkaritza. | ERCk Katalunia hegoaldean jaso du babesik handiena, eta JxCk, iparraldean. PSCk Bartzelonan eta hiriburuaren inguruko hirietan bildu du aldeko boto gehien; Voxek, berriz, kostaldeko udalerrietan. CUPek lau probintzietan lortu du ordezkaritza. | Kataluniako Parlamenturako hauteskundeen mapak hiru kolore ditu: ERC Esquerra Republicana de Catalunyak batez ere hegoaldean eta mendebaldean lortu du babesik handiena; JxC Junts per Catalunyak, iparraldean; eta PSC Kataluniako Sozialisten Alderdiak, Bartzelonan eta hiriburuaren inguruko hirietan.
Blokeen ikuspuntueta... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193678/muga-ahaztua-pasabide-trabatua.htm | Gizartea | Muga ahaztua, pasabide trabatua | Muga pasabide batzuk itxiarazi zituen Frantziak, urtarrilean. Egunero etxetik lanera joateko Izpegiko lepoa zeharkatu behar dutenentzat trabak ekarri ditu neurriak. | Muga ahaztua, pasabide trabatua. Muga pasabide batzuk itxiarazi zituen Frantziak, urtarrilean. Egunero etxetik lanera joateko Izpegiko lepoa zeharkatu behar dutenentzat trabak ekarri ditu neurriak. | Bazterrak harrotu zituen Frantziako Pirinio Atlantikoetako prefetak urtarrilean mugak ixteko hartu deliberoak. Osasun testuinguruak aski tinkaturik hori gabe ere, «terrorismo» lanjerra zelakoan mugako zenbait pasabide zerratzeak herritarren kexua eragin zuen segidan: Lizuniagan eta Izpegin elkarretaratzeak egin ziren, ... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193679/memoria-eta-kontzientzia-sortu.htm | Gizartea | Memoria eta kontzientzia sortu | Bizipenak eta testigantzak. Konfinamenduaren eragina eta ondorioak Nafarroako emakumeengan’izenburuko lana egin du Sara Ibarrolak. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eskatutako «ikerketa kualitatiboa» da, eta itxialdian «lehen lerroan» izan diren andreen hitzak jaso ditu. | Memoria eta kontzientzia sortu. Bizipenak eta testigantzak. Konfinamenduaren eragina eta ondorioak Nafarroako emakumeengan’izenburuko lana egin du Sara Ibarrolak. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eskatutako «ikerketa kualitatiboa» da, eta itxialdian «lehen lerroan» izan diren andreen hitzak jaso ditu. | Nazioarteko zenbait erakundek ohartarazi dute: bertze krisialdi anitzetan bezala, emakumeak baztertzen dituen egiturazko desberdinkeriak ekarriko du, oraingoan ere, koronabirusaren pandemiak andreak gogorrago jotzea. Horregatik, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak urrats bat egin du aurrera, eta emakumeen eskubidea... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193680/garai-zail-hauetan-burua-elikatu-behar-dugu-eta-museoek-hori-ematen-dute.htm | Kultura | «Garai zail hauetan burua elikatu behar dugu, eta museoek hori ematen dute» | Pandemiaren eraginez aisialdi eta kultur eskaintza mugatua dagoen garai honetan, herrietako museoetara joateko deia egin du Aizpea Goenagak. Zailtasunak zailtasun, «ilusioz eta berritzeko gogoz» dago aktore, gidoilari eta zuzendaria. | «Garai zail hauetan burua elikatu behar dugu, eta museoek hori ematen dute». Pandemiaren eraginez aisialdi eta kultur eskaintza mugatua dagoen garai honetan, herrietako museoetara joateko deia egin du Aizpea Goenagak. Zailtasunak zailtasun, «ilusioz eta berritzeko gogoz» dago aktore, gidoilari eta zuzendaria. | Kameraren edo ikusleen aurrean egoteari utzi, eta Irungo Oiasso museoa koordinatzera egin du jauzia Aizpea Goenaga aktore, gidoilari eta zuzendariak (Donostia, 1959). Hamarkada askotan telebistan, antzerkian edo Etxepare Euskal Institutuan zuzendari gisa bildutako esperientzia hori museoan irauli du. Iazkoa ezohiko urt... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193681/oin-bat-finalerdietan-dute.htm | Kirola | Oin bat finalerdietan dute | Binakako Txapelketako seigarren garaipena eskuratu dute Elezkanok eta Zabaletak, eta sailkapenaren buruan sendotu dira. Sendotasuna erakutsi dute Olaizola eta Rezustaren aurka. | Oin bat finalerdietan dute. Binakako Txapelketako seigarren garaipena eskuratu dute Elezkanok eta Zabaletak, eta sailkapenaren buruan sendotu dira. Sendotasuna erakutsi dute Olaizola eta Rezustaren aurka. | Zazpi neurketatan sei garaipen eskuratu dituzte Danel Elezkanok eta Jose Javier Zabaletak. Atzo, Baikoko bikote izarra zuten parean, sailkapeneko hirugarren sailkatua, baina sendo aritu ziren Aspekoak, eta 18-22 gailendu ziren. Garaipen horri esker, ia ziurtatua dute finalerdiertarako sailkatzea.
Neurketaren hasieran ... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193682/lokatz-artean-aurkitu-ditu-hiru-puntuak.htm | Kirola | Lokatz artean aurkitu ditu hiru puntuak | Hiru zutoinen artera errematerik egin gabe utzi du Realak Getafe, eta Isaken gol bati esker eskuratu du garaipena. Sailkapenean bosgarren dira txuriurdinak. | Lokatz artean aurkitu ditu hiru puntuak. Hiru zutoinen artera errematerik egin gabe utzi du Realak Getafe, eta Isaken gol bati esker eskuratu du garaipena. Sailkapenean bosgarren dira txuriurdinak. | Realak bolada ona berreskuratu duela dirudi. Atzo huts eta bat gailendu zitzaion Getaferi, eta irudi ona eman zuten txuri-urdinek, defentsan batez ere. Aurreikusi bezala, neurketa gogorra izan zen, kontaktu askokoa, baina baldintza horietan ere lehiatzen badakitela erakutsi zuten donostiarrek, eta hiru puntu garrantzit... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193683/bihar-hasiko-da-berdelaren-kanpaina.htm | Ekonomia | Bihar hasiko da berdelaren kanpaina | Ia bost mila tona arrantzatu ahal izango dituzte martxoa bitartean. | Bihar hasiko da berdelaren kanpaina. Ia bost mila tona arrantzatu ahal izango dituzte martxoa bitartean. | Lehenik, arte txikien flota abiatuko da, eta, gero, inguraketa flota gehituko zaie. Urte honetarako ezarritako kuota behin-behinekoa da, brexit-aren negoziazioengatik. Oraingoz, iazko kuotaren %65 arrantzatu ahal izango dute urteko lehen hiruhilekorako: 2.612 tona arte txikietarako eta 2.328 tona inguraketarako.
Kosta... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193684/budimir-herrera-eta-garaipena.htm | Kirola | Budimir, Herrera eta garaipena | Levantek urtebete zeraman etxean galdu gabe, baina, Budimirrek 74. minutuan sartutako golari eta Herrerak jarraian gelditutako penaltiari esker, hiru puntu garrantzitsu eskuratu ditu Osasunak. | Budimir, Herrera eta garaipena. Levantek urtebete zeraman etxean galdu gabe, baina, Budimirrek 74. minutuan sartutako golari eta Herrerak jarraian gelditutako penaltiari esker, hiru puntu garrantzitsu eskuratu ditu Osasunak. | Osasunak bi garaipen eskuratu ditu jarraian. Erronka zaila zuten atzo Jagoba Arrasateren mutilek: etxean galdu gabe urtebete zeraman Levanteri gailentzea. Ciutat de Valencia estadioan irabazi zuen azken taldea Alaves zen, iazko urtarrilaren 18an (0-1). Osasunak, ordea, lortu zuen helburua; hori bai, gogor lan eginda.
... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193685/aske-utzi-dute-oier-andueza-euskal-presoa-hogei-urte-kartzelan-pasatuta.htm | Politika | Aske utzi dute Oier Andueza euskal presoa, hogei urte kartzelan pasatuta | Azarotik Basauriko espetxean zegoen Andueza. | Aske utzi dute Oier Andueza euskal presoa, hogei urte kartzelan pasatuta. Azarotik Basauriko espetxean zegoen Andueza. | Oier Andueza euskal presoa Basauriko kartzelatik (Bizkaia) atera da gaur goizean, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Preso durangarrak hogei urte igaro ditu espetxean.
Andueza 2001ean atxilotu zuten. ETArekin lotuta egon da espetxean, hainbat hilketa saiakera leporatuta. Azken urteak Murtzia II espetxean egin ditu, ... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193686/luis-angel-garrido-laquobarkamena-eskatu-nahi-dutraquo.htm | Gizartea | Luis Angel Garrido: «Barkamena eskatu nahi dut» | Tabernen irekieraren aldeko ebazpena eman zuen epaileak onartu du jabetu dela bere adierazpenek osasun langileen artean sortutako «atsekabeaz» | Luis Angel Garrido: «Barkamena eskatu nahi dut». Tabernen irekieraren aldeko ebazpena eman zuen epaileak onartu du jabetu dela bere adierazpenek osasun langileen artean sortutako «atsekabeaz» | «Ikastaro bat egin duten familia medikuak dira»: EAEko Auzitegi Nagusiko epaile Luis Angel Garridok halaxe deskribatu zituen joan den astelehenean epidemiologoak, Radio Popular irratian egindako adierazpen batzuetan. Ondoren, hurrengo egunean, COVID-19aren intzidentzia handieneko tokietan ere ostatuak irekitzeko aukera... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193687/laboral-kutxak-87-milioi-irabazi-zituen-2020an-36-gutxiago.htm | Ekonomia | Laboral Kutxak 87 milioi irabazi zituen 2020an, %36 gutxiago. | Hornidurak handitu ditu, eta kapitala sendotu du: %21,26 kaudimena dauka. | Laboral Kutxak 87 milioi irabazi zituen 2020an, %36 gutxiago.. Hornidurak handitu ditu, eta kapitala sendotu du: %21,26 kaudimena dauka. | Bere lehiakideen antzera, Laboral Kutxari ere nabarmen jaitsi zaizkio irabaziak 2020. urtean. Mondragon taldearen finantza erakundeak 2019an baino %36 gutxiago irabazi zuen iaz; kopuru osoetan, 50 milioi euro gutxiago irabazi ditu, 137 milioitik 87 milioira igaro baita.
Irabazi txikiagoen garaia luzatu egingo dela ust... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193688/zientziari-buruzko-mintegian-izena-emateko-azken-eguna-da-gaur.htm | Gizartea | Zientziari buruzko mintegian izena emateko azken eguna da gaur | Asteazkenean mintegia egingo du BERRIAk Miren Basaras, Izortze Santin Gomez eta Ana Galarragaga Aiestaran zientzialariekin. | Zientziari buruzko mintegian izena emateko azken eguna da gaur. Asteazkenean mintegia egingo du BERRIAk Miren Basaras, Izortze Santin Gomez eta Ana Galarragaga Aiestaran zientzialariekin. | Urtebete da COVID-19ak bizitza aldatu zigunetik. Denbora honetan guztian gertatu dena ulertzeko, artikulu sorta berezia prestatzen ari da BERRIA. Eta, egoera berezia izanda, formatu berezian ere landuko du gaia: web bidezko mintegi bat egingo dugu, zientzia arloko irakaspenak aztertzeko. Urte honetan lehen lerrora igar... |
2021-2-15 | https://www.berria.eus/albisteak/193689/motorzale-bat-hil-da-azkarateko-gainean-trafiko-istripuz.htm | Gizartea | Motorzale bat hil da Azkarateko gainean, trafiko istripuz | Elgoibartik Azkoitirako noranzkoan gertatu da ezbeharra. Errepidetik atera da gidaria, eta bertan hil da. | Motorzale bat hil da Azkarateko gainean, trafiko istripuz. Elgoibartik Azkoitirako noranzkoan gertatu da ezbeharra. Errepidetik atera da gidaria, eta bertan hil da. | Motor baten gidaria hil da gaur goizean GI-2634an, Azkarateko gainean (Gipuzkoa), Elgoibartik Azkoitirako noranzkoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripuan beste ezin ibilgailuk ez du kalterik jasan. Motorra errepidetik atera da, eta motorzalea bertan hil da, egindako zaurien ondorioz. |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.