date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-2-24 | https://www.berria.eus/albisteak/194126/italiako-giroak-espero-zen-baino-ibilbide-samurragoa-izango-du.htm | Kirola | Italiako Giroak espero zen baino ibilbide samurragoa izango du | Maiatzaren 8tik 30era jokatuko da aurtengo ekitaldia, eta ez du espero zen bezain ibilbide gogorra edukiko, menditsua izan arren. Erlojuaren kontra 38 kilometro egingo dira soilik | Italiako Giroak espero zen baino ibilbide samurragoa izango du. Maiatzaren 8tik 30era jokatuko da aurtengo ekitaldia, eta ez du espero zen bezain ibilbide gogorra edukiko, menditsua izan arren. Erlojuaren kontra 38 kilometro egingo dira soilik | Zerbait falta du aurten Italiako Giroak. Ibilbide malkartsua aurkeztu dute gaur, igotzaileentzako oso aproposa, mendatean bukatuko diren zazpi etaparekin, baina, halere, zale askok nahiko luketen baino samurragoa izango da. Mendateek ez ezik, erlojupekoek ere gogortu egiten dituzte lasterketak, eta aurtengo Giroan soil... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194161/ertzaintzak-kanporatu-egin-ditu-donostian-itxita-zeuden-ikasleak.htm | Gizartea | Ertzaintzak kanporatu egin ditu Donostian itxita zeuden ikasleak | Unibertsitateko Indar Batasuna taldeko ikasleak astelehenetik zeuden itxita Filosofia Fakultatean, EHUri lan egiteko leku bat eskatzeko. | Ertzaintzak kanporatu egin ditu Donostian itxita zeuden ikasleak. Unibertsitateko Indar Batasuna taldeko ikasleak astelehenetik zeuden itxita Filosofia Fakultatean, EHUri lan egiteko leku bat eskatzeko. | Ertzaintzaren furgoneta talde handi bat heldu da bart Donostiako Ibaeta auzora. Han dago EHUko campusa, eta Filosofia fakultatea. Horretan itxialdia egiten zegoen ikasle talde bat astelehenetik, Unibertsitateko Indar Batasuna taldeak deituta.
«Ibaetako ikasleok, azpiegitura beharraren faltan eta dekanotzaren prestasun... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194162/zortzi-edukiontzi-erre-dituzte-getxon.htm | Gizartea | Zortzi edukiontzi erre dituzte Getxon | Getxoko zenbait eremutan erre dituzte edukiontziak. Oraindik ez dute inor atxilotu gertakari horiekin lotura izan dezakeelakoan. | Zortzi edukiontzi erre dituzte Getxon. Getxoko zenbait eremutan erre dituzte edukiontziak. Oraindik ez dute inor atxilotu gertakari horiekin lotura izan dezakeelakoan. | Bart goizaldean gertatu da. Guztira, zortzi edukiontzi erre dituzte, eta, Segurtasun Sailaren arabera, Getxoko (Bizkaia) zenbait eremutan eragin dituzte sute horiek.
Gertaera 04:30 inguruan izan da; izan ere, bizilagun batzuek SOS Deiak larrialdi zerbitzuetara deitu dute, Gaztelumendi, Kasune eta Aldapa kaleetan hainb... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194163/hezkuntza-bidegurutzean-eztabaidaguneko-artikulu-guztiak-irakurgai.htm | Gizartea | 'Hezkuntza bidegurutzean' eztabaidaguneko artikulu guztiak irakurgai | Azken asteotan Euskal Herriko hezkuntzaren geroaz hausnartzeko foroa eratu du BERRIAk. Atzo argitaratu zuen azken ekarpena. Denera, hamahiru testu dira. | 'Hezkuntza bidegurutzean' eztabaidaguneko artikulu guztiak irakurgai. Azken asteotan Euskal Herriko hezkuntzaren geroaz hausnartzeko foroa eratu du BERRIAk. Atzo argitaratu zuen azken ekarpena. Denera, hamahiru testu dira. | Otsailaren 10ean hasi zuen BERRIA, hezkuntzako eragileen testuak argitaratzen. LOMLOE legeak eta Eusko Legebiltzarrean garatuko duten Hezkuntza Lege berriak eragingo duten egoeraren inguruan hausnartu dute, bakoitza bere alorretik, Euskal Herri osoaren ikuspegia hartuta.
Lurdes Imaz, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gura... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194164/gomez-nieto-hondurasko-egunkari-batean-kolaboratzaile.htm | Politika | Gomez Nieto, Hondurasko egunkari batean kolaboratzaile | 'Naiz' hedabidearen arabera, Gomez Nieto Hondurasen dago orain, eta hango egunkari batean kolaboratzen du. | Gomez Nieto, Hondurasko egunkari batean kolaboratzaile. 'Naiz' hedabidearen arabera, Gomez Nieto Hondurasen dago orain, eta hango egunkari batean kolaboratzen du. | Harrabotsa sortu zuen Alberto Perote CESIDeko koronel eta zerbitzu sekretuetako buruaren eta Pedro Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainaren arteko elkarrizketa bat jasotzen duen grabazioak. Elkarrizketa horretan, Joxean Lasari, Joxi Zabalari eta Mikel Zabalzari eginiko tortura ugariez mintzo dira koronela eta kapitain... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194165/ela-laquoeh-bilduk-baldintzatzen-ditu-laben-erabakiakraquo.htm | Ekonomia | ELA: «EH Bilduk baldintzatzen ditu LABen erabakiak» | UGTrekin eta CCOOrekin aliantzak osatu nahi izatea leporatu dio, eta ez lehenestea sindikatu abertzaleen arteko batasuna | ELA: «EH Bilduk baldintzatzen ditu LABen erabakiak». UGTrekin eta CCOOrekin aliantzak osatu nahi izatea leporatu dio, eta ez lehenestea sindikatu abertzaleen arteko batasuna | Sindikatu abertzaleen arteko harremanak beti izan dira gorabehera handikoak, eta azkenaldian abiatu dituzten elkarlanerako dinamika batzuek gatazka horiek estali dituzten arren, asteon berriz ere azaleratu dira. Ia inork ez zuen espero astelehenean LABek kaleratu zuen ohar gogorra, eta horrek piztutako suari egur gehia... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194166/euskal-elkargoko-batzarra-gibelatu-dute-osasun-egoeragatik.htm | Politika | Euskal Elkargoko batzarra gibelatu dute, osasun egoeragatik | Frantziako Gobernuaren adierazpenak eta hautetsien dudak aipatu dituzte arrazoi gisa. Larunbatean iragan beharra zen batzarra, Baionan. | Euskal Elkargoko batzarra gibelatu dute, osasun egoeragatik. Frantziako Gobernuaren adierazpenak eta hautetsien dudak aipatu dituzte arrazoi gisa. Larunbatean iragan beharra zen batzarra, Baionan. | Larunbat honetan ez da Euskal Hirigune Elkargoko batzarrik izango. Hala iragarri du elkargoko komunikazio zerbitzuak ohar batean. «Gabriel Attal [Frantziako] Gobernuko bozeramaileak, atzo, [Frantziako] Ministroen Kontseilua bukatutakoan egindako adierazpenak kontuan hartuta, eta larunbateko kontseiluan parte hartzeari ... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194167/cie-automotivek-185-milioi-euroren-mozkinak-lortu-ditu-2020-urtean.htm | Ekonomia | CIE Automotivek 185 milioi euroren mozkinak lortu ditu 2020. urtean | Aurreko urtean baino %35 apalagoa da Bizkaiko konpainiaren irabazia | CIE Automotivek 185 milioi euroren mozkinak lortu ditu 2020. urtean. Aurreko urtean baino %35 apalagoa da Bizkaiko konpainiaren irabazia | Autogintzaren osagaien alorrean lidergoan aritzen den konpainia bizkaitarrak 432, 2 milioi euroko EBITDA lortu du 2020. urtean, eta salmenten kopurua 2.882 milioi eurokoa izan da, %21 apalagoa. Pandemiaren urtean behera egin dute, beraz, CIEren zenbakiek, baina irabazi handiak dituzte oraindik ere. Izan ere, CNMVri igo... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194168/gutun-zuria-jaialdia-martxoaren-23tik-27ra-egingo-da-bilbon.htm | Kultura | Gutun Zuria jaialdia martxoaren 23tik 27ra egingo da Bilbon | 'HEMEN. Non guztiak biltzen dituen lekua' egingo dute literatur topaketa, eta bertan izango dira, besteak beste, Eider Rodriguez, Txani Rodriguez, Miren Agur Meabe, Katixa Agirre, Damian Tabarovsky, Alexei Yurchak eta David Le Breton | Gutun Zuria jaialdia martxoaren 23tik 27ra egingo da Bilbon. 'HEMEN. Non guztiak biltzen dituen lekua' egingo dute literatur topaketa, eta bertan izango dira, besteak beste, Eider Rodriguez, Txani Rodriguez, Miren Agur Meabe, Katixa Agirre, Damian Tabarovsky, Alexei Yurchak eta David Le Breton | Joan den urtean eta koronabirusaren hedapena zela eta, ezin izan zuten egin Gutun Zuria letren jaialdia Bilbon. Aurten, aldiz, pandemiaren momentuko egoerari egokituko zaio literatur festibala, antolatzaileek azaldu dutenez, eta «hainbat estadiotan» garatutako jaialdia izango da, une bakoitzean sortzen den egoerara mol... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194169/paxinian-laquoarmadak-nire-dimisioa-eskatzea-estatu-kolpe-saiakera-bat-daraquo.htm | Mundua | Paxinian: «Armadak nire dimisioa eskatzea estatu-kolpe saiakera bat da» | Nikol Paxinian Armeniako lehen ministroak armadako buruzagietako bat kaleratu du, eta Armadako Estatu Nagusiak haren dimisioa eskatu du: «Gobernua jada ez da gai erabaki zentzudunak hartzeko». Karabakh Garaiko ituna sinatu zuenetik kolokan dago Paxinian. | Paxinian: «Armadak nire dimisioa eskatzea estatu-kolpe saiakera bat da». Nikol Paxinian Armeniako lehen ministroak armadako buruzagietako bat kaleratu du, eta Armadako Estatu Nagusiak haren dimisioa eskatu du: «Gobernua jada ez da gai erabaki zentzudunak hartzeko». Karabakh Garaiko ituna sinatu zuenetik kolokan dago Pa... | Nikol Paxinian Armeniako lehen ministroak gogor gaitzetsi du herrialdeko armadak egin dion dimisio eskaria: «Estatu-kolpe saiakera bat da». Facebook bidez helarazi du bere iritzia Paxinianek, eta bere jarraitzaileei Erevango Errepublikaren plazan biltzeko eskatu die, protesta egiteko. Horrez gain, jakinarazi du agindu ... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194170/modernak-hegoafrikako-aldaeraren-aurkako-txertoaren-entsegu-klinikoa-abiarazi-du.htm | Gizartea | Modernak Hegoafrikako aldaeraren aurkako txertoaren entsegu klinikoa abiarazi du | Farmazia enpresak jakinarazi duenez, Hegoafrikako aldaeraren aurkako errefortzuko dosiak ematea aztertzen ari da. | Modernak Hegoafrikako aldaeraren aurkako txertoaren entsegu klinikoa abiarazi du. Farmazia enpresak jakinarazi duenez, Hegoafrikako aldaeraren aurkako errefortzuko dosiak ematea aztertzen ari da. | Immunizazioaren bidean, Modernak beste pauso bat eman du. COVID-19aren B.1.351 edo Hegoafrikako aldaera neutralizatzeko eraginkortasun handiagoa izan dezakeen txerto bat garatu du, eta Osasunaren AEBetako Institutu Nazionalera bidali du, entsegu klinikoaren lehen fasea hasteko. Bestalde, jada banatzen ari diren txertoa... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194171/m-3-ez-dugu-justiziarik-lortu-baina-ez-dugu-ahaztu.htm | Politika | M-3: «Ez dugu justiziarik lortu, baina ez dugu ahaztu» | Martxoaren 3aren bueltarako hamaika ekitaldi antolatu dituzte Gasteizen, 1976an hildako bortz langileak oroitu eta gertakariak salatzeko. Espainiako «zigorgabetasuna» gaitzetsi dute, eta deitoratu dute biktima guziek ez dutela «tratu bera» jasotzen. | M-3: «Ez dugu justiziarik lortu, baina ez dugu ahaztu». Martxoaren 3aren bueltarako hamaika ekitaldi antolatu dituzte Gasteizen, 1976an hildako bortz langileak oroitu eta gertakariak salatzeko. Espainiako «zigorgabetasuna» gaitzetsi dute, eta deitoratu dute biktima guziek ez dutela «tratu bera» jasotzen. | «45 urteren ondoren, ez dugu justiziarik lortu». Horixe adierazi du gaur Martxoak 3 elkarteak 1976ko gertakarien 45. urteurrenerako prestaturiko ekitaldiak aurkezteko egindako agerraldian. Elkarteak salatu du, hain justu, oraindik zigorrik gabe daudela 1976ko martxoaren 3an Gasteizko Zaramaga auzoan bortz langile hiltz... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194172/langile-bat-hil-da-soraurenen-makina-batek-harrapatuta.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Soraurenen, makina batek harrapatuta | Atarrabiako 53 urteko gizonezko bat da hildakoa. Zer gertatu den ikertzen ari dira. Aurten lan istripuan hildako zortzigarren behargina da. | Langile bat hil da Soraurenen, makina batek harrapatuta. Atarrabiako 53 urteko gizonezko bat da hildakoa. Zer gertatu den ikertzen ari dira. Aurten lan istripuan hildako zortzigarren behargina da. | Soraurengo (Nafarroa) Manipulados Ulzama enpresako langile bat hil da ostegun goizean, makina batek harrapatuta. Atarrabian bizi den 53 urteko gizonezko bat da hildakoa. Sindikatuen zenbaketaren arabera, Euskal Herrian aurten lan istripuan hildako zortzigarren behargina da. Ezbeharra ostegun honetan gertatu da, 07:36an... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194173/sistema-arrakalatzeko-aldarria-egingo-du-mugimendu-feministak-martxoaren-8an.htm | Gizartea | Sistema arrakalatzeko aldarria egingo du mugimendu feministak Martxoaren 8an | Baionan, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian egingo dituzte manifestazio nagusiak. Gainontzeko herrietan ere mobilizazioak antoatu ditu mugimendu feministak. | Sistema arrakalatzeko aldarria egingo du mugimendu feministak Martxoaren 8an. Baionan, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian egingo dituzte manifestazio nagusiak. Gainontzeko herrietan ere mobilizazioak antoatu ditu mugimendu feministak. | Dena aldatu, sistema arrakalatu lelopean hartuko ditu karrikak Martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feministak. Gaur aurkeztu dituzte mobilizazioak Donostian, eta nabarmendu dute inoiz baino beharrezkoagoa dela karrikara ateratzea. Bilbon, Baionan, Donostian, Gasteizen eta Iruñean izango dira manifestaziorik handien... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194174/idoia-zabalza-egiaren-jabe-gara.htm | Politika | Idoia Zabalza: «Egiaren jabe gara» | Mikel Zabalza zenaren familiak, Egiari Zor fundazioak eta Nafarroako Torturatuen Sareak torturak ikertzeko eta biktimei aitortza egiteko eskatu dute agerraldi bateratu batean. Manifestazio batera deitu dute martxoaren 6rako, Iruñean. 'Tortura ikertu, egindako guztia aitortu' izanen da leloa. | Idoia Zabalza: «Egiaren jabe gara». Mikel Zabalza zenaren familiak, Egiari Zor fundazioak eta Nafarroako Torturatuen Sareak torturak ikertzeko eta biktimei aitortza egiteko eskatu dute agerraldi bateratu batean. Manifestazio batera deitu dute martxoaren 6rako, Iruñean. 'Tortura ikertu, egindako guztia aitortu' izanen d... | Azken astean argitara ateratako audioak baieztatu du Mikel Zabalza Intxaurrondoko kuartelean hil zela, torturatuta. Zabaldu berri den grabazioaren harira, prentsaurrekoa antolatu du Egiari Zor fundazioak. Agerraldian, Mikel Zabalza zenaren arreba Idoia Zabalzak eta Nafarroako Torturatuen Sareko bi kidek hitz egin dute.... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194175/indarkeria-fisikorik-gabeko-erasoak-bortxaketatzat-jotzearen-kontra-ebatzi-du-cgpjk.htm | Gizartea | Indarkeria fisikorik gabeko erasoak bortxaketatzat jotzearen kontra ebatzi du CGPJk | Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak sexu askatasunaren inguruko lege aurreproiektuari buruzko txosten kritikoa onartu du. | Indarkeria fisikorik gabeko erasoak bortxaketatzat jotzearen kontra ebatzi du CGPJk. Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak sexu askatasunaren inguruko lege aurreproiektuari buruzko txosten kritikoa onartu du. | CGPJ Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak sexu askatasunaren inguruko lege aurreproiektuari buruzko txostena eztabaidatu du gaur, eta legearen kontrako hainbat ñabardura egin ditu. Oro har, kritikoa da txostena: haren arabera, Espainiako Berdintasun Ministerioak proposatutako erreforma nagusiak ez dira beh... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194176/beste-484-positibo-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Beste 484 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian | 13.311 test egin dituzte Hegoaldean, eta horietatik %3,6 izan dira positiboak. | Beste 484 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. 13.311 test egin dituzte Hegoaldean, eta horietatik %3,6 izan dira positiboak. | Hego Euskal Herriko kurba epidemiologikoak beheranzko joera berretsi du. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, azken 24 orduetan 483 kutsatu zenbatu dituzte: hau da, egindako 13.311 probetatik %3,6k eman dute positibo. Bizkaia izan da, ohiko legez, kutsatu gehien jakinarazi dituena: 219. ... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194177/eusko-legebiltzarrak-eskatu-du-espetxe-eskumenaren-akordioa-parlamentura-bidaltzeko.htm | Politika | Eusko Legebiltzarrak eskatu du espetxe eskumenaren akordioa parlamentura bidaltzeko | EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk erdibideko zuzenketa bat adostu dute Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, eta EH Bilduk ere babestu du. | Eusko Legebiltzarrak eskatu du espetxe eskumenaren akordioa parlamentura bidaltzeko. EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk erdibideko zuzenketa bat adostu dute Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, eta EH Bilduk ere babestu du. | EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk erdibideko zuzenketa bat adostu dute Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko parlamentu horren esku utz dezala espetxeen eskumenaren transferentziari buruz datozen egun edo asteetan lortuko den akordioa. Zehazki, adostu dute Eusko Jaurlaritzari eskatz... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194178/kutxabankek-180-milioi-euro-irabazi-ditu-488-gutxiago.htm | Ekonomia | Kutxabankek 180 milioi euro irabazi ditu, %48,8 gutxiago | 2019an baino mailegu gehiago eman zituen 2020an, baina hornidurak handitu ditu, krisiarengatik ustel atera daitezkeenak estaltzeko. | Kutxabankek 180 milioi euro irabazi ditu, %48,8 gutxiago. 2019an baino mailegu gehiago eman zituen 2020an, baina hornidurak handitu ditu, krisiarengatik ustel atera daitezkeenak estaltzeko. | Urte gazi-gozoa amaitu du Kutxabankek. Gozoa, negozioa handitu ahal izan duelako, familiei eta enpresei aurreko urteetan baino mailegu gehiago emanez. Gazia, berriz, pandemiak eragindako krisi ekonomikoak hornidurak handitzera behartu duelako, ustel atera daitezkeen maileguen galeretatik babesteko. Ondorioz, Kutxabanke... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194179/aurrera-egin-badugu-dokumentalaren-trailerra-aurkeztu-du-jaizkibel-konpainiak.htm | Gizartea | 'Aurrera egin badugu' dokumentalaren trailerra aurkeztu du Jaizkibel konpainiak | Martxoaren 5ean estreinatuko da Jaizkibel konpainiak ekoitzitako dokumentala, Hondarribiko Itsas Etxea aretoan. Konpainiak bidean izan dituen lagunen bizipenak bildu nahi izan ditu film horretan. | 'Aurrera egin badugu' dokumentalaren trailerra aurkeztu du Jaizkibel konpainiak. Martxoaren 5ean estreinatuko da Jaizkibel konpainiak ekoitzitako dokumentala, Hondarribiko Itsas Etxea aretoan. Konpainiak bidean izan dituen lagunen bizipenak bildu nahi izan ditu film horretan. | Elkarrizketa formatuko solasaldiak biltzen dituen dokumentala sortu du Hondarribiko Jaizkibel konpainiak. Aurrera egin badugu izena du dokumentalak, eta Jaizkibelek azken urteetan bidelagun izan dituenak paratu ditu solasean. Julen Hernandez Esnaola da dokumentalaren zuzendaria. Aitzinetik, Hernandez Esnaolak bertze do... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194180/greziako-kultura-ministroaren-dimisioa-eskatu-dute-sexu-abusuen-kasu-bategatik.htm | Mundua | Greziako Kultura ministroaren dimisioa eskatu dute, sexu abusuen kasu bategatik | Lina Mendoni Kultura ministroak Dimitris Lignadis aktorea izendatu zuen Antzoki Nazionaleko zuzendari, eta Lignadisi egozten diote antzezpen klaseak ematen zizkien adingabe migratzaile batzuei abusuak egin izana 2017. eta 2018. urteen artean. | Greziako Kultura ministroaren dimisioa eskatu dute, sexu abusuen kasu bategatik. Lina Mendoni Kultura ministroak Dimitris Lignadis aktorea izendatu zuen Antzoki Nazionaleko zuzendari, eta Lignadisi egozten diote antzezpen klaseak ematen zizkien adingabe migratzaile batzuei abusuak egin izana 2017. eta 2018. urteen arte... | Dimitris Lignadisen kasuaren zipriztina Greziako Gobernuraino heldu da. Greziako aktore ospetsu hori, Atenasko Antzoki Nazionaleko zuzendari ohia, joan den larunbatean atxilotu zuen Poliziak, eta gaur hasi da fiskaltzaren galderei erantzuten. 2017. eta 2018. urteen artean adingabeko migratzaile batzuei sexu abusuak egi... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194181/emakume-langileek-294-gutxiago-kobratzen-dute-eta-pentsiodunek-68.htm | Ekonomia | Emakume langileek %29,4 gutxiago kobratzen dute, eta pentsiodunek, %68 | LAB sindikatuak sektore feminizatuen egoera aztertu du, eta baldintza prekarioak «kroniko» bihurtu direla ondorioztatu | Emakume langileek %29,4 gutxiago kobratzen dute, eta pentsiodunek, %68. LAB sindikatuak sektore feminizatuen egoera aztertu du, eta baldintza prekarioak «kroniko» bihurtu direla ondorioztatu | Emakume langileen behin-behinekotasun tasa gizonezkoena baino zortzi puntu handiagoa da, eta partzialitate tasan hogei punturaino zabaltzen da alde hori. Lanaldi finkoa ez duten emakumeen batezbestekoa %27,2 da; gizonena, berriz, %19,3. Esan bezala, aldea handiagoa da jardunaldi osoa ez dutenen langileen kasuan: emakum... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194182/247-greba-eguna-izan-dute-gipuzkoako-zahar-etxeetako-langileek.htm | Gizartea | 247. greba eguna izan dute Gipuzkoako zahar etxeetako langileek | «Hitzarmen duina» eskatu dute manifestazio batean, ELAk eta LABek deitutakoan. Salatu dute gutxieneko zerbitzuak %100 izan direla. | 247. greba eguna izan dute Gipuzkoako zahar etxeetako langileek. «Hitzarmen duina» eskatu dute manifestazio batean, ELAk eta LABek deitutakoan. Salatu dute gutxieneko zerbitzuak %100 izan direla. | Gipuzkoako zahar etxeetako langileek greba eguna izan dute gaur, beste behin ere: gatazka hasi zenetik, 247. eguna. ELA eta LAB sindikatuek deituta, manifestazioa egin dute Donostian «hitzarmen duin» baten alde. Sindikatuek salatu dute grebaren eragina txikia izan dela, aldundiak %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ba... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194183/belaunaldi-baten-uzta.htm | Kultura | Belaunaldi baten uzta | Bost urteotan Donostiako Tabakaleran egonaldia egin duten hainbat artistaren obrak ikusgai jarri dituzte zentroan, aurreneko aldiz, ‘Estudiotik at’ erakusketan. | Belaunaldi baten uzta. Bost urteotan Donostiako Tabakaleran egonaldia egin duten hainbat artistaren obrak ikusgai jarri dituzte zentroan, aurreneko aldiz, ‘Estudiotik at’ erakusketan. | Bisitarientzat ezezaguna den espazio zabal bat dago Donostiako Tabakalerako hirugarren solairuan. Sortzaile askok, baina, ongi ezagutzen dute espazio hori: aldi baterako lantoki, sorgune eta topaleku izan dute azken bost urteotan. Are etxe ere. Gune horretan sortutako obren aukeraketa bat publikoaren aurrean ikusgai ja... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194184/1920etako-parisera-itzuli-da-joxean-agirre-nobela-labur-batekin.htm | Kultura | 1920etako Parisera itzuli da Joxean Agirre, nobela labur batekin | Distira eta alderantzia aurkeztu du gaur idazleak, Elkar argitaletxearekin. Goi mailako joskintzaren alderik ilunena azaltzen du bertan. Ispiluak eta itsasoak-ekin 2018an hasi zuen trilogiaren segida da. | 1920etako Parisera itzuli da Joxean Agirre, nobela labur batekin. Distira eta alderantzia aurkeztu du gaur idazleak, Elkar argitaletxearekin. Goi mailako joskintzaren alderik ilunena azaltzen du bertan. Ispiluak eta itsasoak-ekin 2018an hasi zuen trilogiaren segida da. | Nobela bati azken puntua jarri eta hurrengoa hasi bitarteko tartea, goitik behera ezagutzen eta bizi duzun etxe bat atzean utzi eta beste bat eraikitzen hastea bezala ulertua. “Hiru, lau, bost hilabete, oso deserosoak. Proba pilo bat egin behar izaten duzu”. Joxean Agirre Odriozola (Azpeitia, Gipuzkoa, 1949), liburu et... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194185/cafen-irabaziak-60-apaldu-ditu-pandemiak.htm | Ekonomia | CAFen irabaziak %60 apaldu ditu pandemiak | Hamar milioi euroko mozkinak lortu ditu 2020. urtean. Beasaingo konpaniak esplikatu du lehen seihilekoan jarduera asko jaitsi zaiola. Autobus elektrikoak salmenten %26 dira jada. | CAFen irabaziak %60 apaldu ditu pandemiak. Hamar milioi euroko mozkinak lortu ditu 2020. urtean. Beasaingo konpaniak esplikatu du lehen seihilekoan jarduera asko jaitsi zaiola. Autobus elektrikoak salmenten %26 dira jada. | Koronabirusaren urteak modu nabarmenean eten du CAF konpaniak azken urteetan zeraman goranzko abiadura emaitzetan. Beasaingo trengileak esplikatu du iazko lehen sehilekoan, pandemiak bete-betean jo duela sektorea, eta oraindik ere, mantentze -lanen esparruan ez dela normaltasuna berreskuratu. Hala ere, Gipuzkoako indus... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194186/euskaltelen-irabaziak-28-handitu-dira-virgin-markari-esker.htm | Ekonomia | Euskaltelen irabaziak %28 handitu dira, Virgin markari esker | Aurki itxiko du bere sare propioaren zati bat saltzeko operazioa. Jasotako diruarekin sarea berritu nahi duela azaldu du. | Euskaltelen irabaziak %28 handitu dira, Virgin markari esker. Aurki itxiko du bere sare propioaren zati bat saltzeko operazioa. Jasotako diruarekin sarea berritu nahi duela azaldu du. | Koronabirusaren urteak ez zion kalterik egin Euskalteli. Etxeko egonaldiak eta telefono eta Internet bidezko harremanak handitu ziren urte batean, %1,7 handitu ditu diru sarrerak, eta %28, berriz, mozkinak. Zehazki, 79,4 milioi euro irabazi zituen 2020an.
Euskaltelek Virgin Telco markarekin Espainian izandako arrakast... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194187/europako-batasunak-txertaketa-pasaportea-izango-du-udarako-merkelek-esan-duenez.htm | Mundua | Europako Batasunak txertaketa pasaportea izango du udarako, Merkelek esan duenez | Kantzilerrak aurreratu du estatu kideek erabaki dutela pasaporte bateragarri bat sortzea, herrialde batetik bestera joan ahal izateko. Horretarako, aurrena herritar guztiek izan behar dute txertoa hartzeko aukera, Merkelen hitzetan. | Europako Batasunak txertaketa pasaportea izango du udarako, Merkelek esan duenez. Kantzilerrak aurreratu du estatu kideek erabaki dutela pasaporte bateragarri bat sortzea, herrialde batetik bestera joan ahal izateko. Horretarako, aurrena herritar guztiek izan behar dute txertoa hartzeko aukera, Merkelen hitzetan. | Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak prentsaurreko batean adierazi du EB Europako Batasuneko estatu kide guztiak bat datozela haien artean mugitu ahal izateko txertaketa pasaporte bat sortu nahi dutela datozen hilabeteetan. «Udarako» prest izango dela esan du.
Europako Batzordeak hiru hilabete ditu sistema horren bal... |
2021-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/194188/agurrerako-itxuratu-du.htm | Kirola | Agurrerako itxuratu du | Europa ligatik kanpo geratu da Reala, Manchester Uniteden zelaian hutsean berdinduta. Neurketa orekatua izan da, eta aurrera egiteko aukerarik ez du izan. | Agurrerako itxuratu du. Europa ligatik kanpo geratu da Reala, Manchester Uniteden zelaian hutsean berdinduta. Neurketa orekatua izan da, eta aurrera egiteko aukerarik ez du izan. | Realak amaitu du Europa ligako ibilia. Manchester Uniteden aurkako final-hamaseirenetako kanporaketan nagusi izan da talde ingelesa, eta agerian geratu da egun koska bat gorago dagoen taldea dela Ole Gunnar Solksjaerrek prestatzen duena. Joanekoan jasotako astinduak gutxi utzi zuen jakinkizun, baina Turingo hondamendia... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194218/txertaketaren-aurreko-urratsak.htm | Gizartea | Txertaketaren aurreko urratsak | Txertaketaren aurreko urratsak. | 1 Astelehena da, 10:00ak pasatxo. Astelehenero bezala, UPS mezularitza enpresaren furgoneta bat iritsi da Hernaniko Bexen Medical Oiarso enpresara, ertzainek babestuta. Pfizer enpresaren txertoak dakartza, Gasteiztik. Belgikatik hegazkinez iristen dira hara, eta Osakidetzak txerto horiek behar dituela jakinarazi arte e... | |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194219/egunean-560000-maskara-egiteko-gai.htm | Gizartea | Egunean 560.000 maskara egiteko gai | Egunean 560.000 maskara egiteko gai. | Txertoak biltegiratzeko aukerak beste lan ildo bat ekarri dio Hernaniko Bexen Medical enpresari, eta ultraizozkailu gehiago erosi behar izan ditu; baina aurrez ere bazituen halako gailuak, eta jarduera berri horrek ez dio aparteko aldaketarik ekarri. Bestelakoa da maskaren kasua: osasun arloko produktuak egiten eskarme... | |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194220/gizon-bat-hil-da-goizuetan-auto-istripu-batean.htm | Gizartea | Gizon bat hil da Goizuetan auto istripu batean | Bart gertatu da ezbeharra, Pagotxurin. | Gizon bat hil da Goizuetan auto istripu batean. Bart gertatu da ezbeharra, Pagotxurin. | Bart, 81 urteko gizon bat hil da Goizuetan (Nafarroa), auto istripu batean. Gertaera arratsaldeko 19:00ak eta 23:00ak artean gertatu zen. Foruzaingoak 21:00 aldera jaso zuen gizonaren desagerpenaren berri, senideek abisua eman ostean, eta bilaketa lanak hasi zituzten. Poliziak Pagotxurin topatu zuen gizona, hilik. Hare... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194221/aebek-siria-bonbardatu-dute-lehen-aldiz-bidenen-agindupean.htm | Mundua | AEBek Siria bonbardatu dute, lehen aldiz Bidenen agindupean | AEBetako presidenteak kargua hartu zuenetik agindu duen lehen aire erasoa da. Pentagonoaren esanetan, «Iranen babesa duten milizien» aurkako erasoa izan da. 22 miliziano hil dituzte, Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, baina Siriako iturri militar batek esan du hildakoak lau direla. | AEBek Siria bonbardatu dute, lehen aldiz Bidenen agindupean. AEBetako presidenteak kargua hartu zuenetik agindu duen lehen aire erasoa da. Pentagonoaren esanetan, «Iranen babesa duten milizien» aurkako erasoa izan da. 22 miliziano hil dituzte, Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, baina Siriako iturri militar b... | Ez du denbora asko behar izan Joe Biden AEBetako presidenteak bere lehen bonbardaketa agintzeko. AEBetako armadak Siriako hainbat eremuren aurkako aire erasoak egin ditu bart, «Iranen babesa duten milizien» kokaleku direla argudiatuta. Gutxienez 22 lagun hil dira bonbarardaketan, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak zaba... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194222/300-ikasletik-gora-bahitu-dituzte-nigerian.htm | Mundua | 300 ikasletik gora bahitu dituzte Nigerian | Gizon armatu batzuk sartu dira ikasleak bizi ziren eskolara, eta bertan bahitu dituzte. | 300 ikasletik gora bahitu dituzte Nigerian. Gizon armatu batzuk sartu dira ikasleak bizi ziren eskolara, eta bertan bahitu dituzte. | 300 ikasletik gora bahitu dituzte Nigeriako emakumeentzako eskola batean. Erasoa Jangebe hirian izan da, Nigeriako ipar-mendebaldeko Zamfara estatuan. Berri agentziek jakinarazi dutenez, gizon armatu batzuk sartu ziren eskolara, eta bertan atxiki zituzten ikasleak. Alhaji Abubakar Dauran Segurtasun eta Barne Gaietarako... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194223/eh-bilduk-segurtasun-saila-interpelatu-du-larrion-auzian-izandako-filtrazioengatik-azalpenak-eman-ditzan.htm | Politika | EH Bilduk Segurtasun Saila interpelatu du, 'Larrion auzian' izandako filtrazioengatik azalpenak eman ditzan | Arabako EH Bilduk berretsi du hartu beharreko neurriak «azkar, erantzukizunez, koherentziaz eta proportzioz» hartu dituela. Bestetik, Gasteizko EH Bilduk jakinarazi du Felix Gonzalezek hartuko duela bozeramaile lana Larrionen ordez, eta Xabi Ruiz de Larramendi zinegotzi gisa gehituko dela taldera. | EH Bilduk Segurtasun Saila interpelatu du, 'Larrion auzian' izandako filtrazioengatik azalpenak eman ditzan. Arabako EH Bilduk berretsi du hartu beharreko neurriak «azkar, erantzukizunez, koherentziaz eta proportzioz» hartu dituela. Bestetik, Gasteizko EH Bilduk jakinarazi du Felix Gonzalezek hartuko duela bozeramaile ... | Miren Larrion Gasteizko EH Bilduko zinegotzi ohiaren dimisioak soka luzea dakar. Atzo, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak azalpenak eskatu zizkion EH Bilduri. Urtaranen arabera, nortasun agiria galdu eta bere izenean kontu korronte bat ireki zela jakin zuen pertsona, salaketa jarri eta gero, auziaren atzean Larrion zegoe... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194224/euskaldunon-egunkaria-oroitu-dute-barre-librea-saioan.htm | Bizigiro | 'Euskaldunon Egunkaria' oroitu dute 'Barre Librea' saioan | Hemezortzi urte bete ziren larunbatean euskara hutsezko kazeta indarrez itxi zutela. Aitziber Garmendiak bakarrizketa bat egin zuen atzo, Egunkariak garai hartan sortutako ilusioari eta itxierak eragindako minari buruzkoa. | 'Euskaldunon Egunkaria' oroitu dute 'Barre Librea' saioan. Hemezortzi urte bete ziren larunbatean euskara hutsezko kazeta indarrez itxi zutela. Aitziber Garmendiak bakarrizketa bat egin zuen atzo, Egunkariak garai hartan sortutako ilusioari eta itxierak eragindako minari buruzkoa. | Joan den larunbatean bete ziren 18 urte Auzitegi Nazionalaren aginduz Euskaldunon Egunkaria indarrez itxi zutela. Azken egun hauetan batek baino gehiagok oroitu du Euskaldunon Egunkaria. Horietan azkena izan zen, esaterako, Aitziber Garmendiak atzo ETBko Barre Librea saioan egindako bakarrizketa.
«Graziarik ez duen ba... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194225/tubacexek-25-milioi-galdu-zituen-2020an-batez-ere-euskal-lantegietan.htm | Ekonomia | Tubacexek 25 milioi galdu zituen 2020an, «batez ere euskal lantegietan» | Zuzendaritzak dio galerak Laudioko eta Amurrioko plantetan pilatu direla, baina ez du gehiago zehaztu. 150 langile kaleratzeko espedientea negoziatzen ari dira egunotan. Tapia sailburuak salatu du gardentasun falta dagoela negoziazioetan. Tubos Reunidosek 101,3 milioi galdu zituen, eta erreskatea eskatu du | Tubacexek 25 milioi galdu zituen 2020an, «batez ere euskal lantegietan». Zuzendaritzak dio galerak Laudioko eta Amurrioko plantetan pilatu direla, baina ez du gehiago zehaztu. 150 langile kaleratzeko espedientea negoziatzen ari dira egunotan. Tapia sailburuak salatu du gardentasun falta dagoela negoziazioetan. Tubos Re... | Kolpe latza jaso zuen iaz Euskal Herriko altzairugintzak eta, bereziki, tutugileen sektoreak. Zenbaki gorrietan daude bi enpresa nagusiak: Tubacex eta Tubos Reunidos. Bereziki larria da bigarrengoaren egoera, eta bere etorkizuna zalantzazkoa da. Bosgarren urtez jarraian galerekin amaitu du: 101,3 milioiko zuloa iaz, 20... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194226/espetxe-eskumena-aste-santua-baino-lehen-eskualdatu-beharko-lukete-eajren-arabera.htm | Politika | Espetxe eskumena "Aste Santua baino lehen" eskualdatu beharko lukete, EAJren arabera | Aitor Estebanek esan du, hala egin ezean, Espainiako Gobernuak ez lukeela bere hitza beteko. | Espetxe eskumena "Aste Santua baino lehen" eskualdatu beharko lukete, EAJren arabera. Aitor Estebanek esan du, hala egin ezean, Espainiako Gobernuak ez lukeela bere hitza beteko. | Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza negoziatzen ari dira Gernikako Estatutuan jasota baina oraindik transferitzeke dauden eskumenen eskualdaketa; horien artean, espetxe arloari buruzkoa. Ildo horretan, Aitor Esteban EAJren Espainiako Kongresuko bozeramaileak esan du eskumen horrek "Aste Santua baino lehen" eskual... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194227/nafarroako-ahal-dugu-zuzentzeko-hautagaitza-aurkeztu-du-ainhoa-aznarezek.htm | Politika | Nafarroako Ahal Dugu zuzentzeko hautagaitza aurkeztu du Ainhoa Aznarezek | Nafarroako Parlamentuko presidente ohiaren hautagaitzak antolaketa arazoei aurre egitea eta berdintasunerako bidea jorratzea ditu ardatz. | Nafarroako Ahal Dugu zuzentzeko hautagaitza aurkeztu du Ainhoa Aznarezek. Nafarroako Parlamentuko presidente ohiaren hautagaitzak antolaketa arazoei aurre egitea eta berdintasunerako bidea jorratzea ditu ardatz. | «Denentzat bizitza duin bat bermatzen duen horizonte berde, eraldatzaile eta feminista bat duen herri mugimendua finkatzeko borroka egingo dugu». Asmo horrekin aurkeztu du Ahal Dugu-ren Nafarroako Parlamentuko kide Ainhoa Aznarezek alderdiaren Nafarroako koordinatzaile izateko hautagaitza. Azaldu duenez, erabaki horrek... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194228/gernika-irudikatzen-duen-tapiza-kendu-dute-nberen-egoitza-nagusitik.htm | Mundua | 'Gernika' irudikatzen duen tapiza kendu dute NBEren egoitza nagusitik | Rockefeller negozio familiarena da tapiza. Urte anitzez, erakundearen ikur izan da. | 'Gernika' irudikatzen duen tapiza kendu dute NBEren egoitza nagusitik. Rockefeller negozio familiarena da tapiza. Urte anitzez, erakundearen ikur izan da. | Mundu osoan ezaguna da Gernikako bonbardaketa irudikatzen duen Gernika artelana, Pablo Picasso artistarena. 1984. urtetik, Nazio Batuen Erakundeak New Yorken duen egoitza nagusian egon da Gernika artelana irudikatzen duen tapiz handi bat. Zazpi metro luze eta hiru metro zabal zituen tapizak. Gerrak eragiten dituen kalt... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194229/osasun-egoerara-egokitu-dute-aurtengo-euskal-herriko-itzulia.htm | Kirola | Osasun egoerara egokitu dute aurtengo Euskal Herriko Itzulia | Apirilaren 5ean hasiko da, Bilbon jokatuko den erlojupeko batekin, eta 10ean amaituko da, Arraten. Antolatzaileek zaleei eskatu diete ez biltzeko Itzuliaren inguruetan. | Osasun egoerara egokitu dute aurtengo Euskal Herriko Itzulia. Apirilaren 5ean hasiko da, Bilbon jokatuko den erlojupeko batekin, eta 10ean amaituko da, Arraten. Antolatzaileek zaleei eskatu diete ez biltzeko Itzuliaren inguruetan. | Koronabirusaren pandemiak eragindako osasun egoerak bertan behera utzi zuen iaz Euskal Herriko Itzulia. Aurten, ondo bidean, jokatu egingo da, apirilaren 5etik 10era, baina ezinbestean egongo da osasun egoerara egokitua. Lehenik eta behin, ikuslerik gabe jokatuko da aurreneko aldiz. «Tristea eta ezohikoa izango da. Iku... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194230/iparraldeko-111-herri-eskualdeko-parke-naturalaren-parte-izateko-bidean-dira.htm | Bizigiro | Iparraldeko 111 herri Eskualdeko Parke Naturalaren parte izateko bidean dira | Biharko 'Bizigiro' sailean begiratzen ahalko zaio osatzear den Parke Naturalari, eta mendialdearen ezaugarriak nola deskribatzen dituzten Battitt Laborde Sarako auzapez eta Parke Naturala osatzeko lantaldearen lehendakariak, Caroline Apezetxea mendiko gidak eta Guillaume Cavailles Euskal Herriko Laborantza Ganbarako in... | Iparraldeko 111 herri Eskualdeko Parke Naturalaren parte izateko bidean dira. Biharko 'Bizigiro' sailean begiratzen ahalko zaio osatzear den Parke Naturalari, eta mendialdearen ezaugarriak nola deskribatzen dituzten Battitt Laborde Sarako auzapez eta Parke Naturala osatzeko lantaldearen lehendakariak, Caroline Apezetxe... | Larhunetik (Lapurdi) has eta Larrainerainoko (Zuberoa) mendialdea kolore anitzekoa da: Kostaldeko klima eztiagoak eta altuera apalak landaredi mota bati uzten diote bizitzen, baina giza jarduera apalak mendia "zikindu" duela diote Battitt Laborde Sarako auzapez eta Eskualdeko Parke Naturala gauzatzeko izendatua izan be... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194231/bankuek-23058-hipoteka-egin-dituzte-2020-urtean-39-gehiago.htm | Ekonomia | Bankuek 23.058 hipoteka egin dituzte 2020. urtean, %3,9 gehiago | Gehienbat, etxeak erosteko eman dituzte Hego Euskal Herrian: 3.287,5 milioi, hipoteka maileguei loturikoak. | Bankuek 23.058 hipoteka egin dituzte 2020. urtean, %3,9 gehiago. Gehienbat, etxeak erosteko eman dituzte Hego Euskal Herrian: 3.287,5 milioi, hipoteka maileguei loturikoak. | Pandemiaren urtean, oro har, jarduera ekonomikoak behera egin du, hori oso argi dago; baina, Hego Euskal Herrian etxe salmentak ere beherakada izan badu ere, bankuek eta bezeroek 2019an baino hipoteka gehiago egin dituzte, INEren datuen arabera. Guztira, 23.058 hipoteka sinatu dituzte alde biek, eta gehien-gehienak etx... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194232/espetxe-eskumenaren-transferentziaz-aritu-dira-grande-marlaska-eta-erkoreka.htm | Politika | Espetxe eskumenaren transferentziaz aritu dira Grande-Marlaska eta Erkoreka | Espainiako Barne ministroa Gasteizen izan da gaur, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Segurtasun sailburuarekin bilduta. Aitor Estebanek esan du espetxe eskumena «Aste Santua baino lehen» eskualdatu beharko luketela. | Espetxe eskumenaren transferentziaz aritu dira Grande-Marlaska eta Erkoreka. Espainiako Barne ministroa Gasteizen izan da gaur, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Segurtasun sailburuarekin bilduta. Aitor Estebanek esan du espetxe eskumena «Aste Santua baino lehen» eskualdatu beharko luketela. | Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak eta Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak bilkura egin dute gaur goizean Gasteizen. Jakinarazi dutenez, Poliziaren jardunaz aritu dira batez ere: pandemian zehar polizia ezberdinek egindako lana txalotu dute, eta eskerrak eman di... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194233/egoiliarren-eskubideak-eta-askatasunak-larriki-mugatu-dituztela-salatu-du-bizkaiko-bioetika-batzordeak.htm | Gizartea | Egoiliarren eskubideak eta askatasunak «larriki mugatu» dituztela salatu du Bizkaiko Bioetika Batzordeak | Bisiten kopurua eta maiztasuna handitzea eta egoiliarren arteko harremanak berriz ezartzea proposatu dute. | Egoiliarren eskubideak eta askatasunak «larriki mugatu» dituztela salatu du Bizkaiko Bioetika Batzordeak. Bisiten kopurua eta maiztasuna handitzea eta egoiliarren arteko harremanak berriz ezartzea proposatu dute. | Koronabirusak gogor jo ditu zahar etxeak, eta horri aurre egiteko protokolo zorrotzak jarri dituzte martxan. Protokolo horiek, ordea, egoiliarren askatasunak eta eskubideak «larriki mugatu» dituztela salatu Bizkaiko Bioetika Batzordeak, eta, hain zuzen ere, muga horiek leuntzeko eskatu du, betiere txertaketaren emaitza... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194234/mercedesek-400-behargin-kontratatuko-ditu-ekoizpena-handitzeko.htm | Ekonomia | Mercedesek 400 behargin kontratatuko ditu, ekoizpena handitzeko | Gasteizko fabrikak 140.000 furgoneta ekoitzi nahi ditu 2021. urtean, eta ekainetik aurrera azkartu egingo du ekoizpena | Mercedesek 400 behargin kontratatuko ditu, ekoizpena handitzeko. Gasteizko fabrikak 140.000 furgoneta ekoitzi nahi ditu 2021. urtean, eta ekainetik aurrera azkartu egingo du ekoizpena | Gasteizko Mercedesko zuzendaritzak eta langile batzordeak bilera izan dute gaur goizean, eta enpresak helarazi du kontratazio berriak egingo dituela luze gabe. 2021. urtean beste 8.500 furgoneta ekoitzi nahi ditu, 140.000 ibilgailuren kopurua lortu arte, eta helburu hori lortzeko beste 400 langile hartuko dituela esan ... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194235/kartzelak-blindatu-izana-gaitzetsi-dute-irunean.htm | Gizartea | Kartzelak «blindatu» izana gaitzetsi dute Iruñean | Nafarroako Salhaketak, Sarek eta Etxerat-ek bultzaturiko SOS Presoak COVID-19 dinamikak deituta, elkarretaratzea egin dute Espainiako Gobernuak Iruñean duen delegazioaren aitzinean. COVID-19aren aurkako neurriekin presoen eskubideak «sistematikoki urratzen» ari direla salatu dute. | Kartzelak «blindatu» izana gaitzetsi dute Iruñean. Nafarroako Salhaketak, Sarek eta Etxerat-ek bultzaturiko SOS Presoak COVID-19 dinamikak deituta, elkarretaratzea egin dute Espainiako Gobernuak Iruñean duen delegazioaren aitzinean. COVID-19aren aurkako neurriekin presoen eskubideak «sistematikoki urratzen» ari direla ... | Urtea beteko da laster kalean bezala espetxeetan ere konfinamendua ezarri zutenetik, eta SOS Presoak COVID-19 plataformak salatu du ordutik «sistematikoki urratu» direla presoen eskubideak, etengabe mugatu baitizkiete bisitak: batzuetan guztiz kenduta, eta, bertze batzuetan, gutxiago edo baldintza okerragoetan ezarrita... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194236/418-covid-19-kasu-zenbatu-dituzte-hegoaldean.htm | Gizartea | 418 COVID-19 kasu zenbatu dituzte Hegoaldean | Osakidetzak eta Osasunbideak azken orduetan egindako testen %4,5k eman dute positibo. | 418 COVID-19 kasu zenbatu dituzte Hegoaldean. Osakidetzak eta Osasunbideak azken orduetan egindako testen %4,5k eman dute positibo. | Birusaren transmisioari buruzko informazioa eguneratu dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak: jakinarazi dutenez, atzo 418 positibo atzeman ziren Hego Euskal Herrian egindako testetan. Zehazki, Osakidetzak eta Osasunbideak 9.153 proba egin zituzten; beraz, %4,5 da positibo... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194237/orotara-110-gorpu-berreskuratu-dituzte-hobietatik-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Gizartea | Orotara, 110 gorpu berreskuratu dituzte hobietatik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | 1936ko gerrako hobiak ikertu eta lokalizatzeko planaren balantzea egin du Eusko Jaurlaritzak, eta «lanean jarraitzeko konpromisoa» berretsi dute. | Orotara, 110 gorpu berreskuratu dituzte hobietatik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 1936ko gerrako hobiak ikertu eta lokalizatzeko planaren balantzea egin du Eusko Jaurlaritzak, eta «lanean jarraitzeko konpromisoa» berretsi dute. | Orotara, azken urteotan 1936ko gerran hildako 110 lagunen gorpuak berreskuratu dituzte. Horietatik 108 gizonezkoenak ziren, eta bi, emakumeak. Hobien kokapena ikertzeko eta aztertzeko 2015-2020 aldirako plana aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak duela sei urte, eta orain horren balantzea egin dute: 128 toki aztertu dituzte... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194238/ehuko-mondragoneko-eta-deustuko-unibertsitateetako-41-tituluk-prestakuntza-duala-eskaintzen-dute.htm | Gizartea | EHUko, Mondragoneko eta Deustuko unibertsitateetako 41 tituluk prestakuntza duala eskaintzen dute | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unibertsitateetan matrikulatuta dauden 1.380 ikaslek dute aukera, ikasgelan ikastearekin batera, enpresa batean ere lan egiteko. | EHUko, Mondragoneko eta Deustuko unibertsitateetako 41 tituluk prestakuntza duala eskaintzen dute. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unibertsitateetan matrikulatuta dauden 1.380 ikaslek dute aukera, ikasgelan ikastearekin batera, enpresa batean ere lan egiteko. | Enpresa batean egindako lana eta unibertsitateko ikasketak uztartzea. Finean, horixe da unibertsitateko prestakuntza dualak eskaintzen duena. EHU Euskal Herriko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko 41 titulaziok eskaintzen diete aukera hori ikasleei, gaur Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194239/nafarroako-gobernuak-eskatu-du-aldarrikapenerako-laquoformula-berriakraquo-erabiltzeko.htm | Gizartea | Nafarroako Gobernuak eskatu du aldarrikapenerako «formula berriak» erabiltzeko | Pandemiaren eraginez, «irmo» baina osasun neurriak aintzat hartuz ospatu behar dela aldarrikatu du Javier Remirez presidenteordeak. | Nafarroako Gobernuak eskatu du aldarrikapenerako «formula berriak» erabiltzeko. Pandemiaren eraginez, «irmo» baina osasun neurriak aintzat hartuz ospatu behar dela aldarrikatu du Javier Remirez presidenteordeak. | Aurten, Emakumeen Nazioarteko Eguna, «ezohikoa» izango da. Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak eta Eva Isturiz Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendariak aurtengo kanpaina aurkeztu dute gaur. Remirezek nabarmendu du «berrasmatu» egin behar direla aldarrikatzeko moduak, azken hamabi hilabeteeta... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194240/etaren-armak-suntsitzeko-ekitaldi-sinboliko-bat-eginen-du-espainiako-gobernuak.htm | Politika | ETAren armak suntsitzeko ekitaldi sinboliko bat eginen du Espainiako Gobernuak | Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Gasteizko Zentroak antolatu du ekitaldia, martxoaren 4rako. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea han izanen da. | ETAren armak suntsitzeko ekitaldi sinboliko bat eginen du Espainiako Gobernuak. Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Gasteizko Zentroak antolatu du ekitaldia, martxoaren 4rako. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea han izanen da. | Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Gasteizko Zentroak antolaturiko ekitaldi batean parte hartuko du heldu den martxoaren 4an. Izan ere, zentroak ETAren eta GRAPOren armak suntsituko dituen ekitaldi sinboliko bat antolatu d... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194241/hiru-preso-hurbilduko-dituzte-eta-bat-euskal-herriratu.htm | Politika | Hiru preso hurbilduko dituzte, eta bat Euskal Herriratu | Ainhoa Barbarin Iurrebaso da Euskal Herrira ekarriko dutena: Zaballara ekarriko dute, Valentziatik. Xabier Makazaga Azurmendi eta Eneko Goieaskoetxea Arronategi A Lamatik El Duesora mugituko dituzte, eta Ana Belen Egues Gurrutxaga, Kordobatik Asturiasera. | Hiru preso hurbilduko dituzte, eta bat Euskal Herriratu. Ainhoa Barbarin Iurrebaso da Euskal Herrira ekarriko dutena: Zaballara ekarriko dute, Valentziatik. Xabier Makazaga Azurmendi eta Eneko Goieaskoetxea Arronategi A Lamatik El Duesora mugituko dituzte, eta Ana Belen Egues Gurrutxaga, Kordobatik Asturiasera. | Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, hiru euskal preso eramanen dituzte Euskal Herri inguruan dauden espetxeetara, eta bat Euskal Herriratu eginen dute. Ainhoa Barbarin Iurrebaso da Euskal Herrira ekarriko dutena: Zaballako espetxera ekarriko dute (Araba), Valentziatik (Herrialde Katalanak, 600 kilometro).... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194242/donostiako-zinemaldiak-sexu-identifikazioaren-bigarren-txostena-argitaratu-du.htm | Kultura | Donostiako Zinemaldiak sexu identifikazioaren bigarren txostena argitaratu du | Zuzendaritza, ekoizpen, gidoigintza, argazkigintza, musika eta muntaketa kategorietan lan egiten duten emakumezkoen parte hartzea aztertu du Donostiako Zinemaldiak. Iazko txostenarekin alderatuz, emakume profesional gehiago zenbatu dituzte, baina portzentajea ez da %40tik gorakoa film batean ere. | Donostiako Zinemaldiak sexu identifikazioaren bigarren txostena argitaratu du. Zuzendaritza, ekoizpen, gidoigintza, argazkigintza, musika eta muntaketa kategorietan lan egiten duten emakumezkoen parte hartzea aztertu du Donostiako Zinemaldiak. Iazko txostenarekin alderatuz, emakume profesional gehiago zenbatu dituzte, ... | Donostiako Zinemaldiak sexuaren aldagaia aztertzen duen bigarren txostena argitaratu du. Antolatzaileen hitzetan, ezohiko urtea izan zen 2020a, baina ondorioak atera ahal izan dituzte. Aurten ere, 68. aldian parte hartzeko inskribatu ziren lan guztietan jarri dute arreta, eta, guztira, 2.487 filmen datuak jaso dituzte.... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194243/baionako-gizon-bat-atxilotu-dute-adingabe-bat-prostituitzea-egotzita.htm | Gizartea | Baionako gizon bat atxilotu dute adingabe bat prostituitzea egotzita | Behin-behinean espetxera bidali dute ikertua, eta astelehenean egingo diote epaiketa Baionako auzitegian. | Baionako gizon bat atxilotu dute adingabe bat prostituitzea egotzita. Behin-behinean espetxera bidali dute ikertua, eta astelehenean egingo diote epaiketa Baionako auzitegian. | Jendarmeek 22 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, proxenetismoa egotzita. Espetxeratu egin dute, behin-behinean, eta astelehenean epaituko dute, Baionako auzitegian.
Duela hiru urte ezagutu zuten elkar gizonak eta biktimak, hurrenez hurren 19 eta 15 urte zituztela. Bi urtean gizonak gelak alokatu ditu Baionako hotel... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194244/euskal-herria-epeltzen-duen-ur-lasterra-ez-da-egon-horren-ahul-mila-urtean.htm | Gizartea | Euskal Herria epeltzen duen ur lasterra ez da egon horren ahul mila urtean | Alemaniako, Erresuma Batuko eta Irlandako zientzialari talde batek Golkoko itsalasterraren azken 1.600 urteko historia berreraiki du. Ikertzaileek uste dute litekeena dela neguko ekaitza bortitzagoak ekartzea itsaslasterra ahultzeak. | Euskal Herria epeltzen duen ur lasterra ez da egon horren ahul mila urtean. Alemaniako, Erresuma Batuko eta Irlandako zientzialari talde batek Golkoko itsalasterraren azken 1.600 urteko historia berreraiki du. Ikertzaileek uste dute litekeena dela neguko ekaitza bortitzagoak ekartzea itsaslasterra ahultzeak. | Euskal Herria Ipar hemisferioko 43. paraleloaren inguruan dago. Marra horri Ozeano Atlantikoaren beste muturreraino jarraituz gero, AEBen iparraldea dago, New York esaterako, eta Kanadaren hegoaldea, Ontario aldea. Ezagunak dira hango negu gogorrak. Zergatik da klima askoz epelagoa Euskal Herrian? Erantzuna ezaguna da:... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194245/txioengatik-kobratzeko-modua-jarriko-du-twitterrek.htm | Bizigiro | Txioengatik kobratzeko modua jarriko du Twitterrek | 'Super Follow' aukera ahalbidetuko du sare sozialak: kontu baterako harpidetza egin ahalko dute jarraitzaileek, hilean ia bost euroren truke, eta, horren bidez, kontuaren jabeak argitaratzen dituen mezu esklusiboak ikusi. | Txioengatik kobratzeko modua jarriko du Twitterrek. 'Super Follow' aukera ahalbidetuko du sare sozialak: kontu baterako harpidetza egin ahalko dute jarraitzaileek, hilean ia bost euroren truke, eta, horren bidez, kontuaren jabeak argitaratzen dituen mezu esklusiboak ikusi. | Twitterrek ez dute esan noiz jarriko duen indarrean, baina norbere kontuaren bidez dirua irabazteko aukera zabalduko du laster sare sozialak. Super Follow jarri diote izena ordainpeko harpidetzari. Hilean 4,90 euro ordaindu beharko lituzke jarraitzaileak harpidetzarengatik —dolarretan eman du kopurua Twitterrek: 5,99—.... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194246/alex-salmond-eskoziako-buruzagitzak-huts-egin-du.htm | Mundua | Alex Salmond: «Eskoziako buruzagitzak huts egin du» | Eskoziako lehen ministro ohiak parlamentuko ikerketa batzordean deklaratu du gobernuak gaizki kudeatu zituela haren aurkako sexu eraso salaketak. Agintari izandakoak baieztatu du kexa agertu zuen emakumeetako baten identitatea jakinarazi ziotela. | Alex Salmond: «Eskoziako buruzagitzak huts egin du». Eskoziako lehen ministro ohiak parlamentuko ikerketa batzordean deklaratu du gobernuak gaizki kudeatu zituela haren aurkako sexu eraso salaketak. Agintari izandakoak baieztatu du kexa agertu zuen emakumeetako baten identitatea jakinarazi ziotela. | Alex Salmond Eskoziako lehen ministro ohiak hitz egiteko beharra eta nahia zituen, gertaturikoaren bere bertsioa emateko gogotsu zegoen. Agintetik eta politikatik kanpo urte asko pasatu dituen arren, eroso dagoenaren sentsazioa eman du parlamentuaren batzordean egindako deklarazioan, azken urteotan lorturiko garaipen j... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194247/herrialdeen-planak-ez-dira-aski-parisko-hitzarmeneko-xedeak-betetzeko.htm | Mundua | Herrialdeen planak ez dira aski Parisko Hitzarmeneko xedeak betetzeko | Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du, oraingoz, mahai gainean dauden planak oso urrun daudela Parisko Hitzarmenak helburu duen bi gradutik beherako berotzea lortzeko. | Herrialdeen planak ez dira aski Parisko Hitzarmeneko xedeak betetzeko. Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du, oraingoz, mahai gainean dauden planak oso urrun daudela Parisko Hitzarmenak helburu duen bi gradutik beherako berotzea lortzeko. | Klima larrialdiari aurre egiteko plan handinahiagoak eskatu ditu NBEk. Parisko Hitzarmena sinatu eta bost urtera egin behar den planen behin-behineko berrikuspena egiten ari da Klima Aldaketari Buruzko Esparru Konbentzioa (UNFCCC). Parisko Hitzarmena sinatu zuten herrialdeen %40k bakarrik berritu dituzte berotegi gasen... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194248/nafarroako-merkatariek-laguntza-nahi-dute-berehala-mila-saltoki-itxi-ez-daitezen.htm | Ekonomia | Nafarroako merkatariek laguntza nahi dute berehala, mila saltoki itxi ez daitezen | Dendariek egindako inkesta batek alarmak piztu ditu, eta itxierak eragozteko plan eraginkor bat eskatu diote Nafarroako Gobernuari. | Nafarroako merkatariek laguntza nahi dute berehala, mila saltoki itxi ez daitezen. Dendariek egindako inkesta batek alarmak piztu ditu, eta itxierak eragozteko plan eraginkor bat eskatu diote Nafarroako Gobernuari. | Merkataritzak aurrez aurre duen muturreko egoerak derrigortzen gaitu berehalako laguntza plan bat eskatzera, enpresek aurrera jarrai dezaten; ez bada planik, itxi beste biderik ez dute izango askok». Nafarroako hainbat merkataritza elkartek laguntza dei etsia egin diote Nafarroako Gobernuari, elkarte horiek egindako in... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194249/33-urteko-espetxe-zigorra-gizon-batentzat-zazpi-haurrez-abusatzeagatik.htm | Gizartea | 33 urteko espetxe zigorra gizon batentzat, zazpi haurrez abusatzeagatik | Bilboko eskola bateko irakasle zela 7 eta 9 urte bitarteko zazpi haurrei sexu ukituak egin zizkiela ebatzi du Espainiako Auzitegi Gorenak. | 33 urteko espetxe zigorra gizon batentzat, zazpi haurrez abusatzeagatik. Bilboko eskola bateko irakasle zela 7 eta 9 urte bitarteko zazpi haurrei sexu ukituak egin zizkiela ebatzi du Espainiako Auzitegi Gorenak. | Espainiako Auzitegi Gorenak 33 urteko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, 2014. urtean Bilboko eskola bateko irakasle zela zazpi haurri sexu ukituak egiteagatik. Gorenak ebatzi du haurrek zalantzak argitzeko zuten beharraz baliatu zela gehiegikeriak egiteko. 33 urteko espetxe zigorraz gain, ezingo da hiru urtez 12 u... |
2021-3-5 | https://www.berria.eus/albisteak/194250/petti-ekiza-hiriart-irazoki-eta-salvador-labeguerieren-jaiotzaren-urteurrenean.htm | Kultura | Petti, Ekiza, Hiriart, Irazoki eta Salvador, Labeguerieren jaiotzaren urteurrenean | Mixel Labeguerie euskal kantagintza berriaren aitzindaria jaio zela 100 urte bete dira martxoaren 4ean. BERRIAk eskatuta, haren kantuen bertsioak plazaratu dituzte bost musikarik: Olatz Salvadorrek, Joseba Irazokik, Amaia Hiriartek, Jurgi Ekizak eta Pettik. | Petti, Ekiza, Hiriart, Irazoki eta Salvador, Labeguerieren jaiotzaren urteurrenean. Mixel Labeguerie euskal kantagintza berriaren aitzindaria jaio zela 100 urte bete dira martxoaren 4ean. BERRIAk eskatuta, haren kantuen bertsioak plazaratu dituzte bost musikarik: Olatz Salvadorrek, Joseba Irazokik, Amaia Hiriartek, Jur... | Noise Hole eta Zup taldeekin urte zenbait egin eta gero ekin zion bakarkako bideari Pettik (Bera, 1974), 1997an, eta handik bi urtera grabatu zuen lehen diskoa, Amets bat (1999, Gaztelupeko Hotsak). Geroztik, hamaika proiektutan parte hartu du, eta beste hamaika musikarirekin lan egin du, besteak beste Anarirekin, Rafa... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194251/erantzunak-bai-erantzuleak-ez.htm | Bizigiro | Erantzunak bai, erantzuleak ez | Estreinatu dute Hego Euskal Herriko zinemetan ‘Non dago Mikel?’ dokumentala. «Hunkituta» eta «barruak mugituta» irten dira Donostiako Principe zineman lehenengoz ikusi dutenak. | Erantzunak bai, erantzuleak ez. Estreinatu dute Hego Euskal Herriko zinemetan ‘Non dago Mikel?’ dokumentala. «Hunkituta» eta «barruak mugituta» irten dira Donostiako Principe zineman lehenengoz ikusi dutenak. | Isiltasun ozen bat. Zirkinik apenas Donostiako Principe zinemako zazpigarren aretoan. 17:00etako saioa; goiztiarrena. 40 lagun azkena sartu diren bi horiekin. Galdera bat pantailan, eta hasperenak airean. Buruarekin keinu bat ezezkoa Barrionuevoren hitzartzean. Eskuarekin besaulkiari oratu bat amorruzkoa Espainiako Pol... |
2021-2-26 | https://www.berria.eus/albisteak/194252/eraginkortasun-txikia-uzta-ere-halakoxea.htm | Kirola | Eraginkortasun txikia, uzta ere halakoxea | Athleticek berdindu egin du Levanteren zelaian, galtzen joan eta gero. Bi golak penaltiz sartu dituzte. Zuri-gorriek aukera onak alferrik galdu dituzte. | Eraginkortasun txikia, uzta ere halakoxea. Athleticek berdindu egin du Levanteren zelaian, galtzen joan eta gero. Bi golak penaltiz sartu dituzte. Zuri-gorriek aukera onak alferrik galdu dituzte. | Golik gabe ez dago festarik, eta ondo jokatzea beti bada ere hobea, eraginkortasunik gabe ez du askorako balio. Ez behintzat, sailkapenean, eta horixe da talde baten maila neurtzen duena. Ondo jokatu du gaur gauean Athleticek Levanteren zelaian, baina eraginkorra izan ez denez aurkariaren arean, uzta txikia ekarriko du... |
2021-2-27 | https://www.berria.eus/albisteak/194285/khaxoggiren-hilketa-agintzea-leporatu-dio-ciak-saudi-arabiako-printzeari.htm | Mundua | Khaxoggiren hilketa agintzea leporatu dio CIAk Saudi Arabiako printzeari | AEBek zigor ekonomikoak ezarri dizkiete hilketan parte hartu zuten hainbat kideri, baina ez Bin Salman berari. | Khaxoggiren hilketa agintzea leporatu dio CIAk Saudi Arabiako printzeari. AEBek zigor ekonomikoak ezarri dizkiete hilketan parte hartu zuten hainbat kideri, baina ez Bin Salman berari. | AEBetako CIA Inteligentzia Agentzia Zentralaren txosten batek Jamal Khaxoggiren hilketarekin lotu du Saudi Arabiako printze oinordeko Mohamed Bin Salman, Washingtonen eta Riaden arteko harremana gaiztotuz: «Ebaluatu dugu Saudi Arabiako printze oinordekoak Jamal Khaxoggi kazetaria atzeman eta hiltzeko Istanbulen eginiko... |
2021-2-28 | https://www.berria.eus/albisteak/194286/traduttore-traditore-gailua-ere.htm | Gizartea | Traduttore, traditore, gailua ere | Hiru itzultzaile automatiko nagusi atzeman daitezke Interneten, euskaratik eta euskaraz bat-bateko testu itzulpenak egiteko. Gaztelerarekin, frantsesarekin eta ingelesarekin gero eta emaitza hobeak dituzte, eta eztabaida piztu da, ofizioko itzultzaileen artean bereziki, tresnak jendea ordezka beldur. | Traduttore, traditore, gailua ere. Hiru itzultzaile automatiko nagusi atzeman daitezke Interneten, euskaratik eta euskaraz bat-bateko testu itzulpenak egiteko. Gaztelerarekin, frantsesarekin eta ingelesarekin gero eta emaitza hobeak dituzte, eta eztabaida piztu da, ofizioko itzultzaileen artean bereziki, tresnak jendea... | Garatuz eta hobetuz ari dira aitzina itzultzaile automatikoak; bereziki, azken belaunaldiko itzultzaile neuronala. Euskaratik eta euskarara berehalako itzulpenak egiten dituztenetarik, hiru dira ezagunak: Elhuyar enpresaren Itzultzailea.eus; Eusko Jaurlaritzaren Itzuli + (euskadi.eus); eta Batua.eus. Eztabaida piztu du... |
2021-2-27 | https://www.berria.eus/albisteak/194287/banuen-irabazteko-gose-bat-hemen-ikusten-ez-dena.htm | Kirola | «Banuen irabazteko gose bat hemen ikusten ez dena» | Pilotari kubatarrak profesionaletako goi maila uztea erabaki du, gorputza bezala pilotaren pasioa ere akitu zaiolako. Hogei urtean aritu da Waltary, presio handiarekin aritu ere, baina gustura dago bere ibilbideaz. | «Banuen irabazteko gose bat hemen ikusten ez dena». Pilotari kubatarrak profesionaletako goi maila uztea erabaki du, gorputza bezala pilotaren pasioa ere akitu zaiolako. Hogei urtean aritu da Waltary, presio handiarekin aritu ere, baina gustura dago bere ibilbideaz. | El Fenomenal deitzen dute Agusti Waltary (Habana, 1980), trinketeko jokoan fenomeno bat izan baita. Sei aldiz Frantziako txapeldun bikotean eta beste horrenbeste bakarka, joko desberdinarekin pilota show bat egitera jin zen. Hazparneko Lauak enpresan elkarrizketatu du Hitza-k; han lan egiten du orain kamioi gidari gisa... |
2021-2-28 | https://www.berria.eus/albisteak/194288/ikusten-ez-dugun-horrek-ez-digu-eragiten-inolako-erreakziorik.htm | Gizartea | «Ikusten ez dugun horrek ez digu eragiten inolako erreakziorik» | Euskal Herria, Tanzania eta Etiopia. Hiru punta ageri dira Angel Olaranen bizitzaren mapan. 28 urte daramatza Wukron, baina Euskal Herrian dago iazko urritik, Tigray eskualdean lehertu den gerraren eraginez. Kolera arriskuaz ohartarazi du. | «Ikusten ez dugun horrek ez digu eragiten inolako erreakziorik». Euskal Herria, Tanzania eta Etiopia. Hiru punta ageri dira Angel Olaranen bizitzaren mapan. 28 urte daramatza Wukron, baina Euskal Herrian dago iazko urritik, Tigray eskualdean lehertu den gerraren eraginez. Kolera arriskuaz ohartarazi du. | Mina eta ezinegona nabari zaizkio begiradan. Iazko urriaren 29tik Hernanin dago Angel Olaran misiolaria (Hernani, 1938), baina Wukron dauka burua, Etiopian. Azaroaren 4an Abiy Ahmed herrialdeko lehen ministroak iragarri zuen operazio militar bati ekingo ziotela iparraldeko Tigray eskualdean gobernatzen duen TPLF Tigray... |
2021-2-27 | https://www.berria.eus/albisteak/194289/euskadiko-angulero-elkartea-sortu-dute.htm | Ekonomia | Euskadiko Angulero Elkartea sortu dute | Gipuzkoako 140 angulazalek eman dute izena jada elkarte sortu berrian. Bat eginda, erakundeek euren ahotsa entzutea dute helburu, azken urteotako «ziurgabetasun egoera» bukatzeko | Euskadiko Angulero Elkartea sortu dute. Gipuzkoako 140 angulazalek eman dute izena jada elkarte sortu berrian. Bat eginda, erakundeek euren ahotsa entzutea dute helburu, azken urteotako «ziurgabetasun egoera» bukatzeko | Azken urteotako kezkak elkarrekin trukatu eta gero, Gipuzkoako eta Bizkaiko angulariak elkartu egin ziren, eta Euskadiko Angulero Elkartea sortu zuten urtarrilean. Helburu berak bildu ditu arroa desberdinetako arrantzaleak: borroka egin nahi dute, tradizioari eutsi eta arrantzan urte luzez jarraitu ahal izateko.
Angul... |
2021-2-28 | https://www.berria.eus/albisteak/194290/eragiteko-topagunea.htm | Gizartea | Eragiteko topagunea | Hainbat herritan emakumeen etxeak sortzen ari dira. Portugaleten, esaterako, emakumeen ahalduntzea eta ahizpatasuna helburu nagusi dituen leku bat osatzen ari dira. Galdakaon, erreferentziazko toki bat eratu nahi dute. | Eragiteko topagunea. Hainbat herritan emakumeen etxeak sortzen ari dira. Portugaleten, esaterako, emakumeen ahalduntzea eta ahizpatasuna helburu nagusi dituen leku bat osatzen ari dira. Galdakaon, erreferentziazko toki bat eratu nahi dute. | Langilea, langabea, erretiratua, gaztea, adinekoa, kirolaria, bertakoa, migrantea... Izaera eta mota guztietako emakumeei konfiantzazko eremu batean elkartu, saretu, hausnartu eta euren jabekuntza prozesuan eragiteko espazioak eskainiko dizkieten etxeak sortzen ari dira hainbat herritan; besteak beste, Portugaleten eta... |
2021-2-27 | https://www.berria.eus/albisteak/194291/behar-dutelako.htm | «Behar» dutelako | «Behar» dutelako. | Aspaldikoa da aldarrikapena, eta, erakundeen babesik izan ez duten arren, emakumeen etxearen proiektua ere landua dute Bilboko auzo garaietako hainbat talde eta eragilek. Galtzagorri talde feminista da horietako bat. Uste dute sinesgaitza dela oraindik Bilbon emakumeen etxerik ez egotea. Bat baino gehiago egon beharko ... | ||
2021-2-27 | https://www.berria.eus/albisteak/194292/marieneak-batu-gaitu-herriko-plazak-batuko-ez-gintuzkeen-eran.htm | «Marieneak batu gaitu herriko plazak batuko ez gintuzkeen eran» | «Marieneak batu gaitu herriko plazak batuko ez gintuzkeen eran». | 2012ko maiatzean sortu zuten Marienea Basaurin, emakumeak elkartzeko, hausnarketak egiteko eta jarduerak dinamizatzeko espazio gisa jarduteko. Biki Pozo (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1980) Marienea emakumeen etxea kudeatzen duen elkarteko kideak kontatu du etxearen ibilbidea. Ia bederatzi urteren ondoren, zer da Marienea? M... | ||
2021-2-27 | https://www.berria.eus/albisteak/194293/azpeitiko-suteak-bi-pabiloi-erre-ditu.htm | Gizartea | Azpeitiko suteak bi pabiloi erre ditu | Sutea pintura enpresa batean piztu da bart, 22:00 aldera, eta 04:00etarako kontrolatu dute. Ez da inor zauritu, baina kalte material ugari eragin ditu. | Azpeitiko suteak bi pabiloi erre ditu. Sutea pintura enpresa batean piztu da bart, 22:00 aldera, eta 04:00etarako kontrolatu dute. Ez da inor zauritu, baina kalte material ugari eragin ditu. | Azpeitiko (Gipuzkoa) Irurena pintura eta berniz enpresaren egoitzak su hartu zuen bart, Urtzelaieta industrialdean, 22:00 inguruan, eta biltegi gisa erabiltzen zituzten bi pabiloi erre dira. Bulegoak dauden eraikinak, berriz, ez du kalterik izan. Suhiltzaileek 04:00 aldera lortu dute sua kontrolatzea, baina 10:30ean or... |
2021-2-27 | https://www.berria.eus/albisteak/194294/egiari-zor-fundazioak-salbuespenezko-espetxe-politika-amaitzeko-eskatu-du.htm | Politika | Egiari Zor fundazioak salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatu du | Aldarrikatuko dute beharrezkoa dela aitortzea eta aintzat hartzea presoek eta haien senideek jasan dituzten biolentzia guztiak. | Egiari Zor fundazioak salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatu du. Aldarrikatuko dute beharrezkoa dela aitortzea eta aintzat hartzea presoek eta haien senideek jasan dituzten biolentzia guztiak. | 2006. urtean Cuencako eta Aranjuezko kartzeletan hildako Igor Angulo Iturrate eta Roberto Sainz Olmos presoen heriotza dela eta, ekitaldi bat antolatu du gaur Egiari Zor fundazioak Santurtziko (Bizkaia) portuan. Bertan, salbuespenezko espetxe politikak eragindako ondorioak salatu dituzte. Aldarrikatu dute beharrezkoa d... |
2021-2-27 | https://www.berria.eus/albisteak/194295/pablo-iglesias-demokrazia-batek-ezin-du-onartu-torturak-aplikatu-izatea.htm | Politika | Pablo Iglesias: «Demokrazia batek ezin du onartu torturak aplikatu izatea» | 'Non dago Mikel?' dokumentalaren estreinaldian izan zen atzo Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko presidenteordea Irene Montero Berdintasun ministroarekin batera. "Hemen egotea erabaki politiko bat da". | Pablo Iglesias: «Demokrazia batek ezin du onartu torturak aplikatu izatea». 'Non dago Mikel?' dokumentalaren estreinaldian izan zen atzo Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko presidenteordea Irene Montero Berdintasun ministroarekin batera. "Hemen egotea erabaki politiko bat da". | Non dago Mikel? dokumentala atzo iritsi zen Hego Euskal Herriko zein Espainiako zinema aretoetara. Milaka pertsona joan dira filma ikustera, eta horien artean baita Espainiako Gobernuko kideak ere. Madrilen egin zen estreinaldian Pablo Iglesias presidenteordea eta Irene Montero Berdintasun ministroa izan ziren Amaia Me... |
2021-2-27 | https://www.berria.eus/albisteak/194296/394-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 394 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian | Positibo tasa %4,11 izan da, eta kutsatuen kopuruak beheranzko joerari eutsi dio. Hegoaldeko erietxeetako ZIUetan 142 pertsona daude | 394 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Positibo tasa %4,11 izan da, eta kutsatuen kopuruak beheranzko joerari eutsi dio. Hegoaldeko erietxeetako ZIUetan 142 pertsona daude | Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 9.586 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta 394 positibo atzeman zituzten. Proba egin dutenen arteko positibo tasa %4,11 izan zen, eta, beraz, aurreko egunetako joerari jarraituz, kopuruak OME Osasunaren Mundu Erakundeak e... |
2021-2-27 | https://www.berria.eus/albisteak/194297/instituzioen-adar-jotzea-salatu-dute-bedaioko-bizilagunek.htm | Gizartea | Instituzioen «adar jotzea» salatu dute Bedaioko bizilagunek | Manifestazioa egin dute Tolosan, «oinarrizko azpiegiturak» eskatzeko. Otsail hasieratik daramate telefono zerbitzurik gabe. | Instituzioen «adar jotzea» salatu dute Bedaioko bizilagunek. Manifestazioa egin dute Tolosan, «oinarrizko azpiegiturak» eskatzeko. Otsail hasieratik daramate telefono zerbitzurik gabe. | Protesta egin dute larunbat honetan Tolosan (Gipuzkoa), Bedaioko landa eremuan «oinarrizko azpiegiturak» eskatzeko, eta Tolosaldekoeta Gipuzkoako instituzioen «utzikeria eta adar jotzea» salatzeko.
Inguru hartako hainbat baserritan otsail hasieratik daramate telefono zerbitzurik gabe. Horri gehitu behar zaio Internete... |
2021-2-28 | https://www.berria.eus/albisteak/194341/gora-begira-jarraitzeko-garaipena.htm | Kirola | Gora begira jarraitzeko garaipena | Galtzen hasi arren, Realak sendotasuna erakutsi du, eta, bigarren zati on batean, aurretik jarri da: 3-1. | Gora begira jarraitzeko garaipena. Galtzen hasi arren, Realak sendotasuna erakutsi du, eta, bigarren zati on batean, aurretik jarri da: 3-1. | Hiru puntu garrantzitsu bereganatu ditu Realak Zubietan, Real Madril mendean hartuta. Txuri-urdinak galtzen hasi dira, baina, bigarren zatian ondo aritu, eta markagailua irauli dute. Orain, sailkapenean puntu bakarrera dituzte Real Madril eta Atletico Madril, Europarako aukera ematen duen hirugarren posturako borrokan.... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194342/kapitalismo-garaikidearen-inguruko-lana-urrezko-globoetako-irabazle-nagusia.htm | Kultura | Kapitalismo garaikidearen inguruko lana, Urrezko Globoetako irabazle nagusia | 'Nomadland' filmak dramarik hoberenaren saria jaso du, eta Chloe Zhaori eman diote zuzendaririk onenarena. Horrez gain, 'Borat' sagaren bigarren lana nabarmendu dute, eta, telesailen artean, 'The Crown'. | Kapitalismo garaikidearen inguruko lana, Urrezko Globoetako irabazle nagusia. 'Nomadland' filmak dramarik hoberenaren saria jaso du, eta Chloe Zhaori eman diote zuzendaririk onenarena. Horrez gain, 'Borat' sagaren bigarren lana nabarmendu dute, eta, telesailen artean, 'The Crown'. | Frances MacDormad aktoreak etxegabeko emakume bat antzezten du Nomadland filmean. AEBetako mendebaldean bidaiatzen du, lan egiteko aukeren atzetik. Kapitalismo garaikidearen gig ekonomia deiturikoaren erretratua egiten du filmak, hau da, lan eta bizimodu segururik gabe, erabat enpresen eta horien aplikazioen menpe bizi... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194343/trumpek-ez-du-beste-alderdirik-sortuko-eta-2024an-berriz-aurkeztuko-dela-iradoki-du.htm | Mundua | Trumpek ez du beste alderdirik sortuko, eta 2024an berriz aurkeztuko dela iradoki du | Joe Bidenek presidentetzarako bozak irabazi zizkionetik lehenengo hitzaldia egin du presidente ohiak, eta berriz ukatu du hauteskundeak galdu zituela. | Trumpek ez du beste alderdirik sortuko, eta 2024an berriz aurkeztuko dela iradoki du. Joe Bidenek presidentetzarako bozak irabazi zizkionetik lehenengo hitzaldia egin du presidente ohiak, eta berriz ukatu du hauteskundeak galdu zituela. | Kontserbadoreen konferentzia batean, Floridan mintzatu da bart Donald Trump AEBetako presidente ohia. Lehen hitzaldia zuen presidentetza galdu zuenetik. Joe Biden gaurko presidentearen aurka jo du, gogor, baina baita bere alde egin ez zuten alderdikideen aurka ere. Edonola ere, adierazi du ez duela sortuko beste alderd... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194344/gaur-argitaratu-du-lehenengo-zenbakia-the-national-wales-kazetak.htm | Bizigiro | Gaur argitaratu du lehenengo zenbakia 'The National Wales' kazetak | Galesko egun nazionalean estreinatu dute kazeta. Batez ere digitala izango dela adierazi dute, baina gaur argitaratutakoa paperezko astekari bihurtu nahi dute laster. | Gaur argitaratu du lehenengo zenbakia 'The National Wales' kazetak. Galesko egun nazionalean estreinatu dute kazeta. Batez ere digitala izango dela adierazi dute, baina gaur argitaratutakoa paperezko astekari bihurtu nahi dute laster. | Galesko kiosko, etxe eta tabernetara heldu da gaur The National Wales kazetaren lehenengo zenbakia. Saint David eguna da martxoaren 1a, Galesko patroiaren eguna, eta data horretaz baliatu dira argitalpena plazaratzeko. Hedabidea nagusiki digitala izango dela adierazi dute bultzatzaileek. «Gertaera garrantzitsuak dauden... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194345/jaka-eta-martija-burua-altxatu-ezinik-tolosako-partidaren-ondoren.htm | Kirola | Jaka eta Martija, burua altxatu ezinik Tolosako partidaren ondoren | Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu zen partida eta gero, azken postuetan dago oraindik ere Jaka eta Martija pilotarien bikotea; izan ere, garaipen bakarra lortu dute gaurdaino. | Jaka eta Martija, burua altxatu ezinik Tolosako partidaren ondoren. Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu zen partida eta gero, azken postuetan dago oraindik ere Jaka eta Martija pilotarien bikotea; izan ere, garaipen bakarra lortu dute gaurdaino. | Kinka larrian dago Erik Jaka eta Julen Martija pilotarien bikote profesionala. Atzo jokatu zuten partida Danel Elezkanoren eta Jose Javier Zabaletaren aurka –22 eta 8 gelditu zen markagailua–, eta, beste aste batez jarraian, galdu egin zuten norgehiagoka. Nahi eta ezin ari dira Jaka eta Martija binakakoan, eta jardunal... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194346/gutxienez-hemezortzi-lagun-hil-dira-myanmarko-junta-militarraren-aurkako-protestetan.htm | Mundua | Gutxienez hemezortzi lagun hil dira Myanmarko junta militarraren aurkako protestetan | Poliziak eta armadak manifestarien aurka «benetako munizioa» erabili zuela dio NBEk. Atzoko protestetan 1.000 lagun inguru atxilotu zituztela jakinarazi du AAPP Myanmarko Preso Politikoen Laguntzarako Elkarteak. | Gutxienez hemezortzi lagun hil dira Myanmarko junta militarraren aurkako protestetan. Poliziak eta armadak manifestarien aurka «benetako munizioa» erabili zuela dio NBEk. Atzoko protestetan 1.000 lagun inguru atxilotu zituztela jakinarazi du AAPP Myanmarko Preso Politikoen Laguntzarako Elkarteak. | Egun odoltsua izan zen atzokoa Myanmarren. Gutxienez hemezortzi lagun hil eta 30 zauritu ziren, armadaren aurka herrialdeko sei hiritan egindako protestetan, NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera.
«Indar polizialek eta militarrek manifestazio baketsuei aurre» egin zieten herrialdeko hainbat tokitan, NBEren Giza Eskubi... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194347/osakidetza-illunben-txertatzen-hasiko-da-bihar.htm | Gizartea | Osakidetza Illunben txertatzen hasiko da bihar | Gotzone Sagarduiren hitzetan, «esperientzia pilotua» izango da, eta 55 urtetik beherako herritarrei emango diete txanda. | Osakidetza Illunben txertatzen hasiko da bihar. Gotzone Sagarduiren hitzetan, «esperientzia pilotua» izango da, eta 55 urtetik beherako herritarrei emango diete txanda. | Donostiako Illunben txertoa jartzen hasiko dira bihar, Eusko Jaurlaritzak iragarri berri duenez. Xehetasunak Osasun sailburu Gotzone Sagarduik eman ditu, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Azaldu duenez, 55 urtetik beherako herritarrak txertatuko dituzte «esperientzia pilotu» horretan.
Txertaketarako Osakidetza... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194348/lau-eguneko-grebara-deitu-dute-gipuzkoako-eraikinen-garbitzaileek.htm | Ekonomia | Lau eguneko grebara deitu dute Gipuzkoako eraikinen garbitzaileek | Kale garbitzaileek baino 5.000 euro gutxiago irabazten dituzte urtean, eta %80 emakumeak dira | Lau eguneko grebara deitu dute Gipuzkoako eraikinen garbitzaileek. Kale garbitzaileek baino 5.000 euro gutxiago irabazten dituzte urtean, eta %80 emakumeak dira | Gipuzkoako eraikinen garbitzaileek greba egingo dute hilaren 15etik 18ra, biak barne. ELAk, LABek eta UGTk eginiko deialdia da, eta haien helburua “soldata arrakalarekin amaitzea” eta negoziazioari “merezi duen seriotasunarekin” ekitea da. Izan ere, garbitzaileek salatzen dutenez, esaterako, kale garbitzaileek baino 5.... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194349/ducassouk-bosgarrenez-jantzi-du-frantziako-txapela.htm | Kirola | Ducassouk bosgarrenez jantzi du Frantziako txapela | Luis Sanchezi 40-39 irabazi dio Banakako Txapelketa Nagusiko finala, eta hirugarren txapela eskuratu du jarraian. Sanchez txapelketa irabazten duen Hegoaldeko lehen pilotaria izatetik tanto bakarrera geratu da. | Ducassouk bosgarrenez jantzi du Frantziako txapela. Luis Sanchezi 40-39 irabazi dio Banakako Txapelketa Nagusiko finala, eta hirugarren txapela eskuratu du jarraian. Sanchez txapelketa irabazten duen Hegoaldeko lehen pilotaria izatetik tanto bakarrera geratu da. | Faboritoa gailendu zen atzo Hazparnen (Lapurdi). Frantziako Txapelketako finala jokatu zuten azken urteetako trinket jokalari onenak, Battitta Ducassouk, eta profesionaletan duela urtebete eskas debuta egin zuen Luis Sanchez iruindarrak. Finalaren aurretik Sanchezek berak jo zuen faboritotzat Ducassou, baina ez zizkion... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194350/sarrallek-puntako-teknologiako-altzairutegi-bat-instalatuko-du-aebetan.htm | Ekonomia | Sarrallek puntako teknologiako altzairutegi bat instalatuko du AEBetan | Proiektu estrategiko bat eskuratu du Azpeitiko taldeak: siderurgia lantegi oso bat altxako du Alabaman, Arcelor Mittalentzat eta Nippon Steel Corporationentzat. Arku elektrikozko labe bat oinarri duela, munduko altzairutegi aurreratuenetakoa izango da ikuspegi teknologikotik. | Sarrallek puntako teknologiako altzairutegi bat instalatuko du AEBetan. Proiektu estrategiko bat eskuratu du Azpeitiko taldeak: siderurgia lantegi oso bat altxako du Alabaman, Arcelor Mittalentzat eta Nippon Steel Corporationentzat. Arku elektrikozko labe bat oinarri duela, munduko altzairutegi aurreratuenetakoa izango... | Proiektuaren ezaugarriengatik eta tamainarengatik, taldearentzat mugarria izango den eskari bat lortu berri du Sarrallek, «aurrera jauzi handia». Azpeitiko taldeak, azken belaunaldiko altzairuak ekoizteko siderurgia lantegi bat instalatuko du Mobilen (Alabama, AEB), osorik eta erabat berria. Arcelor Mittalentzat eta Ni... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194351/europako-kontseiluak-hizkuntza-gutxituez-espainiari-egindako-gomendioak-bete-ez-izana-salatu-dute.htm | Gizartea | Europako Kontseiluak hizkuntza gutxituez Espainiari egindako gomendioak bete ez izana salatu dute | Espainiako Gobernuak txosten bat bidali du Europako Kontseilura, 2018an egin zizkioten gomendioen betekizun maila aztertuta. Europako Kontseiluak txosten hori xehatzeko eskatu dio Euskalgintzaren Kontseiluari, eta salatu dutenez, justizian eta administrazioan Espainiak «ez du ezer egin». | Europako Kontseiluak hizkuntza gutxituez Espainiari egindako gomendioak bete ez izana salatu dute. Espainiako Gobernuak txosten bat bidali du Europako Kontseilura, 2018an egin zizkioten gomendioen betekizun maila aztertuta. Europako Kontseiluak txosten hori xehatzeko eskatu dio Euskalgintzaren Kontseiluari, eta salatu ... | Europako Kontseiluak hainbat gomendio egin zizkion Espainiako Gobernuari 2018an, Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren sinatzaile den neurrian, gabeziak igarri zituelako haren jardunean. Besteak beste, justizian eta administrazioan hizkuntza gutxituak aintzat hartzeko eskatzen zion. Hiru urte igaro dira ordutik, e... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194352/abuztutik-izan-den-kutsatu-kopururik-apalena-atzeman-dute-hegoaldean.htm | Gizartea | Abuztutik izan den kutsatu kopururik apalena atzeman dute Hegoaldean | Osakidetzak eta Osasunbideak 284 kasu zenbatu dituzte igandean, eta positiboen ehunekoa %4,8 izan da. 139 lagun daude ZIUetan erietxeraturik. | Abuztutik izan den kutsatu kopururik apalena atzeman dute Hegoaldean. Osakidetzak eta Osasunbideak 284 kasu zenbatu dituzte igandean, eta positiboen ehunekoa %4,8 izan da. 139 lagun daude ZIUetan erietxeraturik. | Egunetik egunera, koronabirusaren transmisioaren geldotzea gero eta agerikoagoa da Hego Euskal Herrian. Egun bakarrean atzemandako positiboei dagokienez, azken zazpi hilabeteetako daturik apalena izan da Hegoaldean: 6.000 proba egin dira, eta 284 kasu zenbatu dituzte. Zehazki, adierazle hori abuztuaren 4an izan zen azk... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194353/grebara-deitu-dute-arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-sektore-publikoan-apirilaren-22rako.htm | Ekonomia | Grebara deitu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sektore publikoan apirilaren 22rako | Langile publikoek pairatzen dute behin-behinekotasun tasa handia salatu nahi dute, eta hilabete honetan hasiko dira mobilizazioekin. | Grebara deitu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sektore publikoan apirilaren 22rako. Langile publikoek pairatzen dute behin-behinekotasun tasa handia salatu nahi dute, eta hilabete honetan hasiko dira mobilizazioekin. | ELA, LAB, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuek grebara deitu dituzte Araba, Bizkai, eta Gipuzkoako langile publikoak apirilaren 22rako. Euskal administrazioan diharduten langile publiko askoren behin-behinekotasun tasa salatu nahi dute protesta horren bidez. Deitzaileen ustez, egoera «gero eta kezkagarriagoa» da, e... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194354/netflixeko-telesail-batean-estatu-independente-gisa-irudikatu-dute-euskal-herria.htm | Bizigiro | Netflixeko telesail batean estatu independente gisa irudikatu dute Euskal Herria | Etorkizunean girotuta dago telesaila, eta hondamendi latz baten ondorioz garatutako distopia bat du oinarri. Hondamendiaren ostean tribu ugari sortu dira, eta horietako bat da Euskal Herria. | Netflixeko telesail batean estatu independente gisa irudikatu dute Euskal Herria. Etorkizunean girotuta dago telesaila, eta hondamendi latz baten ondorioz garatutako distopia bat du oinarri. Hondamendiaren ostean tribu ugari sortu dira, eta horietako bat da Euskal Herria. | Hondamendi global baten ondorioz guztiz aldatu da Europa, eta, Europarekin batera, iraganean bere parte izan ziren herrialdeak. Tribu bihurtu dira herrialdeak; ofizialtasuna zuten herrialdeak, baina baita ofizialtasunik lortu ez zuten herrialdeak ere. Horixe da Tribes Of Europa telesailaren funtsa. Etorkizunean girotut... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194355/indarkeria-matxistaren-biktima-diren-emakumeentzako-telefonoan-1961-lagun-artatu-dituzte.htm | Gizartea | Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako telefonoan 1.961 lagun artatu dituzte | Konfinamenduaren ondorioz, protokoloa aldatu dute: emakumeei monosilaboekin erantzuteko aukera eman diete, gizonezkoa ez konturatzeko. Zerbitzura jotako 596 emakumek (%48,1) tratu txar fisikoa pairatu dute. | Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako telefonoan 1.961 lagun artatu dituzte. Konfinamenduaren ondorioz, protokoloa aldatu dute: emakumeei monosilaboekin erantzuteko aukera eman diete, gizonezkoa ez konturatzeko. Zerbitzura jotako 596 emakumek (%48,1) tratu txar fisikoa pairatu dute. | Satevi indarkeria matxistaren biktimentzako telefono bidezko arreta zerbitzuak 1.961 lagun artatu zituen iaz. Zehetasunak eman dituzte Eusko Jaurlaritzako Berdintasun sailburu Beatriz Artolazabalek, zerbitzuaren koordinatzaile Oiane Zaratek, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak eta Gizarte Politiketako sailburuorde L... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194356/ehz-jaialdia-uztailaren-2tik-4ra-egingo-dute.htm | Kultura | EHZ jaialdia uztailaren 2tik 4ra egingo dute | Lan talde bat martxan dago festibala nola egin pentsatzeko. Pandemiak baldintzak zaildu arren, antolatzaileek aurreratu dute jaialdiak 25 urte beteko dituela aurten, eta "ahal duten guztia" egingo dutela urtemuga ospatu ahal izateko. | EHZ jaialdia uztailaren 2tik 4ra egingo dute. Lan talde bat martxan dago festibala nola egin pentsatzeko. Pandemiak baldintzak zaildu arren, antolatzaileek aurreratu dute jaialdiak 25 urte beteko dituela aurten, eta "ahal duten guztia" egingo dutela urtemuga ospatu ahal izateko. | Ez dute zehaztu non izango den, ez eta egitarauaren gaineko beste xehetasunik eman ere. Oraingoz, data baino ez: uztaileko lehen asteburuan, hilaren 2tik 4ra, egingo dute aurtengo EHZ Euskal Herria Zuzenean festibala. Julen Oillarburu antolakuntzako kideak BERRIAri azaldu dionez, lan talde bat hasi da biltzen festibala... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194357/sarkozyri-hiru-urteko-espetxealdia-ezarri-diote-ustelkeriagatik.htm | Mundua | Sarkozyri hiru urteko espetxealdia ezarri diote, ustelkeriagatik | Zigorraren bi urte gibelamenduarekin dira, eta, hortaz, Frantziako presidente ohiak soilik urtebete pasatu beharko luke kartzelan; halere, presondegian ez sartzeko aukerak izango ditu. Helegitea aurkeztuko duela jakinarazi du. | Sarkozyri hiru urteko espetxealdia ezarri diote, ustelkeriagatik. Zigorraren bi urte gibelamenduarekin dira, eta, hortaz, Frantziako presidente ohiak soilik urtebete pasatu beharko luke kartzelan; halere, presondegian ez sartzeko aukerak izango ditu. Helegitea aurkeztuko duela jakinarazi du. | Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohiari (2007-2012) hiru urteko espetxealdia ezarri diote, ustelkeriagatik eta trafiko influentziagatik. Halere, zigorraren bi urte gibelamenduarekin dira, eta, hortaz, soilik urtebeteko kartzelaldiari egin beharko dio aurre. Haren abokatu Thierry Herzogi eta Kasazio Auzitegiko epai... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194358/kataluniako-fiskaltzak-auzitara-eramango-du-parlamentuko-mahaia-monarkia-gaitzesteagatik.htm | Mundua | Kataluniako Fiskaltzak auzitara eramango du Parlamentuko Mahaia, monarkia gaitzesteagatik | Desobedientzia egotzi diete joan den legegintzaldian Kataluniako Parlamentuko presidente izandako Roger Torrenti eta mahaiko kide subiranistei, Espainiako Auzitegi Konstituzionalari jaramonik ez egiteagatik. | Kataluniako Fiskaltzak auzitara eramango du Parlamentuko Mahaia, monarkia gaitzesteagatik. Desobedientzia egotzi diete joan den legegintzaldian Kataluniako Parlamentuko presidente izandako Roger Torrenti eta mahaiko kide subiranistei, Espainiako Auzitegi Konstituzionalari jaramonik ez egiteagatik. | Kataluniako Fiskaltzaren arabera, Kataluniako Parlamentuak legez kanpoko bi ebazpen onartu zituen joan den legegintzaldian: bat, autodeterminazio eskubidearen aldekoa, eta bestea, monarkia gaitzesten zuena. Fiskalek azaldu dutenez, parlamentuko idazkari nagusiak eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalak jakinarazi ziete... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194359/nafarroako-parlamentuak-exijitu-du-sakonki-iker-daitezela-zabalzari-buruzko-audioak.htm | Politika | Nafarroako Parlamentuak exijitu du «sakonki» iker daitezela Zabalzari buruzko audioak | Parlamentariek aho batez onartu dute Mikel Zabalza torturatuta hil zutela dioten audioak argitu daitezela. Alberto Perote CESIDeko koronel eta zerbitzu sekretuetako buruaren eta Pedro Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainaren arteko elkarrizketa dakarte audioek. | Nafarroako Parlamentuak exijitu du «sakonki» iker daitezela Zabalzari buruzko audioak. Parlamentariek aho batez onartu dute Mikel Zabalza torturatuta hil zutela dioten audioak argitu daitezela. Alberto Perote CESIDeko koronel eta zerbitzu sekretuetako buruaren eta Pedro Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainaren arteko ... | Nafarroako Parlamentuak Mikel Zabalzaren kasua argitzeko eskatu du gaur aho batez onarturiko adierazpen instituzional batean. Joan den astean zabalduriko Alberto Perote CESIDeko koronel eta zerbitzu sekretuetako buruaren eta Pedro Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainaren arteko elkarrizketetako audioetako edukia «sako... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194360/kalamua-erregulatzeko-legea-prestatzen-hasiko-da-erc.htm | Mundua | Kalamua erregulatzeko legea prestatzen hasiko da ERC | ERCk salatu du PSOE eta Unidas Podemos alderdiek ez dutela aurrerapausorik eman kalamuaren legea erregulatzeko, eta, gauzak horrela, beren lege propioa prestatzen hasiko direla aurreratu dute. | Kalamua erregulatzeko legea prestatzen hasiko da ERC. ERCk salatu du PSOE eta Unidas Podemos alderdiek ez dutela aurrerapausorik eman kalamuaren legea erregulatzeko, eta, gauzak horrela, beren lege propioa prestatzen hasiko direla aurreratu dute. | Espainian ezkerreko gobernua osatu zenetik kalamua erregulatzeko legea sortzeko bidean aurrerapausorik eman ez dela iritzita, ERC lege proiektua idazten hasiko dela aurreratu du Marta Rosique Espainiako Kongresuko ERCko parlamentariak. Egun, Espainian Francoren diktaduraren garaiko legea dago indarrean, eta legedi hori... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194361/londresen-tamaina-duen-iceberg-bat-askatu-da-antartikan.htm | Mundua | Londresen tamaina duen iceberg bat askatu da Antartikan | 1.270 kilometro karratu ditu askatu den izotz zatiak. Duela hamar urte azaldu ziren lehen pitzadurak, eta ostiralean hasi zen askatzen izozmendia. | Londresen tamaina duen iceberg bat askatu da Antartikan. 1.270 kilometro karratu ditu askatu den izotz zatiak. Duela hamar urte azaldu ziren lehen pitzadurak, eta ostiralean hasi zen askatzen izozmendia. | 1.270 kilometro karratuko iceberg erraldoi bat askatu da Antartikan, Wedell itsasoan. Zientzialariek duela hamar urte atzeman zituzten lehen pitzadurak izozmedian, eta ostiralean hasi zen askatzen. Brunt izotz geruzatik askatu da, eta azken hamarkadan izotz geruza horretatik bereizi den hirugarrena da.
Askatutako zati... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194362/osasun-egoerara-egokitu-dute-emakume-master-cupeko-binakakoa.htm | Kirola | Osasun egoerara egokitu dute Emakume Master Cupeko binakakoa | Pilota mistoko eta gozoko binakako txapelketa jokatu beharrean, mistoko binakako masterra jokatuko dute. Zortzi bikotek hartuko dute parte; hiru asteburutan jokatuko dute, eta finala apirilaren 4an izango da, Irunen | Osasun egoerara egokitu dute Emakume Master Cupeko binakakoa. Pilota mistoko eta gozoko binakako txapelketa jokatu beharrean, mistoko binakako masterra jokatuko dute. Zortzi bikotek hartuko dute parte; hiru asteburutan jokatuko dute, eta finala apirilaren 4an izango da, Irunen | Beste hamaika kirol lehiaketak aurretik egin bezala, Emakume Master Cupek ere egokitu behar izan du koronabirusaren pandemiak eragindako osasun egoerara. Hala, antolatzaileek hainbat aldaketa egin behar izan dituzte ezinbestean aurrera egiteko. Aldaketa nagusia da aurten, ohiko pilota gozoko eta mistoko Laboral Kutxa B... |
2021-3-1 | https://www.berria.eus/albisteak/194363/agerraldi-bat-atzeman-dute-santa-marina-ospitalean.htm | Gizartea | Agerraldi bat atzeman dute Santa Marina ospitalean | Orotara, sei baheketa egin dituzte, eta solairu bat itxi dute. | Agerraldi bat atzeman dute Santa Marina ospitalean. Orotara, sei baheketa egin dituzte, eta solairu bat itxi dute. | COVID-19ren agerraldi bat atzeman dute Bilboko Santa Marina ospitalean. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azaldu duenez, duela hamar egun eman zuen positibo pertsona batek, baina ez dute zehaztu guztira zenbat diren.
Agerraldi bat dela jakinarazi berri dute, eta hainbat neurri hartu dituzte aurre egiteko: hiru baheket... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.