date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/194364/javier-landeta-da-euskadiko-federazioko-presidente-berria.htm
Kirola
Javier Landeta da Euskadiko Federazioko presidente berria
Landetak 86 boto lortu ditu Ipuruan egindako batzarrean, eta Koikili Lertxundik, 26. Luis Mari Elustondo ordezkatuko du karguan, eta haren lantaldeak datozen lau urteetan gidatuko du federazioa.
Javier Landeta da Euskadiko Federazioko presidente berria. Landetak 86 boto lortu ditu Ipuruan egindako batzarrean, eta Koikili Lertxundik, 26. Luis Mari Elustondo ordezkatuko du karguan, eta haren lantaldeak datozen lau urteetan gidatuko du federazioa.
Javier Landetak ordezkatuko du Luis Mari Elustondo Euskadiko Futbol Federazioaren presidente karguan. Landeta Koikili Lertxundiri nagusitu zaio gaur, Ipuruan egindako batzar nagusian. 86 boto jaso ditu presidente berriak, eta Koikilik, 29. Beste bat, berriz, txuria izan da. Beraz, Landetak eta haren lantaldeak gidatuko...
2021-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/194365/hiru-ezin-direnean-baleko-da-puntu-bat.htm
Kirola
Hiru ezin direnean, baleko da puntu bat
Realak bana berdindu du Real Madrilen zelaian, irabazten joan eta gero. Txuri-urdinek 54. minutuan lortu dute abantaila, baina etxekoek 88. minutuan orekatu dute partida.
Hiru ezin direnean, baleko da puntu bat. Realak bana berdindu du Real Madrilen zelaian, irabazten joan eta gero. Txuri-urdinek 54. minutuan lortu dute abantaila, baina etxekoek 88. minutuan orekatu dute partida.
Badira aurkari batzuk distira berezia dutenak. Haien aurka ondo aritzea jardun onaren berrespen izaten da. Haietako baten aurka garaipena lortzear izan da Reala, gertu izan baitu Real Madrili haren etxean irabaztea. Bana berdindu du azkenerako, baina agerian utzi du azken jardunaldietako lan ona ez dela kasualiatea iza...
2021-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/194401/aske-utzi-dituzte-nigeriako-eskola-batean-bahitutako-279-ikasleak.htm
Mundua
Aske utzi dituzte Nigeriako eskola batean bahitutako 279 ikasleak
279 ikasle erreskatatu dituztela jakinarazi dute Nigeriako Zamfara estatuko agintariek. Joan den ostiralean indarrez sartu ziren gizon armatu batzuk emakumeentzako eskola batean, eta bertan atxiki zituzten.
Aske utzi dituzte Nigeriako eskola batean bahitutako 279 ikasleak. 279 ikasle erreskatatu dituztela jakinarazi dute Nigeriako Zamfara estatuko agintariek. Joan den ostiralean indarrez sartu ziren gizon armatu batzuk emakumeentzako eskola batean, eta bertan atxiki zituzten.
Bello Matawalle Nigeriako Zamfara estatuko gobernadoreak jakinarazi du askatu dituztela joan den ostiraletik bahituta zeuden emakumeentzako eskola bateko ikasleak. Joan den ostiralean izan zen erasoa. Berri agentziek zabaldu zuten gizon armatu batzuk Jangebe hiriko emakumeentzako eskola batera sartu zirela, eta bertan ...
2021-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/194402/transferentzien-egutegia-betetzeko-konpromisoa-azaldu-du-madrilek.htm
Politika
Transferentzien egutegia betetzeko konpromisoa azaldu du Madrilek
Bihar, Olatz Garamendi Autogobernu sailburua batzartuko da Miquel Iceta Espainiako Lurralde Antolaketa ministroarekin.
Transferentzien egutegia betetzeko konpromisoa azaldu du Madrilek. Bihar, Olatz Garamendi Autogobernu sailburua batzartuko da Miquel Iceta Espainiako Lurralde Antolaketa ministroarekin.
Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua harremanak ugaritzen ari dira azken egunetan, Gernikako Estatutuan jasota baina oraindik eskualdatzeko dauden eskumenak transferitzeko. Bide horretan, gaur bildu dira Josu Erkoreka Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburua eta Carmen Calvo Espainiako Gobernuk...
2021-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/194403/441-langabe-gutxiago-daude-hego-euskal-herrian.htm
Ekonomia
441 langabe gutxiago daude Hego Euskal Herrian
Berriz ere Nafarroan jaso dira zifrarik txarrenak: otsailean lurralde horretan soilik egin zuen gora langabeziak. 46.594 langilek jarraitzen dute aldi baterako erregulazioan
441 langabe gutxiago daude Hego Euskal Herrian. Berriz ere Nafarroan jaso dira zifrarik txarrenak: otsailean lurralde horretan soilik egin zuen gora langabeziak. 46.594 langilek jarraitzen dute aldi baterako erregulazioan
Arnas pixka bat hartu du lan merkatuak. Joan den otsailean, 441 langabe gutxiago zenbatu zituen SEPE Espainiako Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak Hego Euskal Herrian, eta, guztira, 172.014 pertsona daude izena emanda enplegu bulegoetan. Ohi bezala, urtarrila hilabete zaila izan zen enplegu sorrerari dagokionez, eta ...
2021-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/194404/erraiak-dokumentala-munduko-40-tokiko-telebistatan-emango-dute.htm
Bizigiro
‘Erraiak’ dokumentala munduko 40 tokiko telebistatan emango dute
Irrintziari buruzko lanak hogei sari jaso ditu nazioarteko jaialdietan. Filmin ordainpeko plataforman ikus daiteke, euskaraz (Hego Euskal Herrian). World Distribution Award lehiaketako sariak emango dio aukera munduko berrogei katetan emateko.
‘Erraiak’ dokumentala munduko 40 tokiko telebistatan emango dute. Irrintziari buruzko lanak hogei sari jaso ditu nazioarteko jaialdietan. Filmin ordainpeko plataforman ikus daiteke, euskaraz (Hego Euskal Herrian). World Distribution Award lehiaketako sariak emango dio aukera munduko berrogei katetan emateko.
Euskal Herriko irrintziari buruzko dokumental bat da Erraiak: arbasoen oihartzuna, ordu erdikoa, Ekain Martinez de Lizardui irakasle eta antropologoak sortua. Hark zuzendua eta ekoitzia, Arteman agentziaren laguntzarekin. Euskal Herrian proiekzio bira bat egin zuen, 40-50 herritan eman, eta iazko martxoko konfinamendua...
2021-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/194405/harrabotsa-piztu-du-iruneko-santa-engrazia-zubiaren-moldaketak.htm
Gizartea
Harrabotsa piztu du Iruñeko Santa Engrazia zubiaren moldaketak
Zubitik eroritako harri bloke handiak granitozko harriekin ordezkatu dituzte, eta hasierako itxura aldatu zaio zubiari. Ez da Nafarroan zaharberritze desegoki bat egiten den lehen aldia.
Harrabotsa piztu du Iruñeko Santa Engrazia zubiaren moldaketak. Zubitik eroritako harri bloke handiak granitozko harriekin ordezkatu dituzte, eta hasierako itxura aldatu zaio zubiari. Ez da Nafarroan zaharberritze desegoki bat egiten den lehen aldia.
XII.mendeko zubi gotikoa da Iruñeko Santa Engrazia zubia. Iruñeko Arrotxapea auzoa Gipuzkoa hiribidearekin lotzen du, eta San Pedroko eta Santa Magdalenako zubiarekin batera, hiriko zubirik zaharrena da. Azken egunetan zubia zaharberritzeko lanetan ibili dira, eta harrabotsa piztu du azken emaitzak. Orain arteko zubiar...
2021-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/194406/astrazenecaren-dosi-gehiago-jasoko-dituzte-gaur-osasunbideak-eta-osakidetzak.htm
Gizartea
AstraZenecaren dosi gehiago jasoko dituzte gaur Osasunbideak eta Osakidetzak
Espainiako Gobernuak jakinarazi du gaur banatuko dituela AstraZenecaren dosiak. Ipar Euskal Herrian 65 urtetik gorakoei ere emango diete txerto hori.
AstraZenecaren dosi gehiago jasoko dituzte gaur Osasunbideak eta Osakidetzak. Espainiako Gobernuak jakinarazi du gaur banatuko dituela AstraZenecaren dosiak. Ipar Euskal Herrian 65 urtetik gorakoei ere emango diete txerto hori.
Gaur jasoko dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak AstraZenecaren txertoaren dosi gehiago, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak adierazitakoaren arabera. Orain arte, AstraZenecaren 49.100 dosi jaso dituzte Hego Euskal Herrian. Frantziako Gobernuak txerto horren dosiak 65 urtetik gorakoekin ere erabiliko dituela jakin...
2021-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/194407/ebk-hilaren-17rako-izan-nahi-du-prest-bidaiatzeko-ziurtagiriaren-proposamena.htm
Gizartea
EBk hilaren 17rako izan nahi du prest bidaiatzeko ziurtagiriaren proposamena
Baimen Berde Digitala delakoak adieraziko du pertsona batek txertoa jaso duela, berriki test diagnostikoetan negatibo eman duela edo koronabirusa pasatu duela.
EBk hilaren 17rako izan nahi du prest bidaiatzeko ziurtagiriaren proposamena. Baimen Berde Digitala delakoak adieraziko du pertsona batek txertoa jaso duela, berriki test diagnostikoetan negatibo eman duela edo koronabirusa pasatu duela.
Joan den asteko Europako Batzordearen goi bileran patxada handiarekin landu beharreko gaia zela esan bazuten ere, Ursula Von der Leyen EBko presidenteak agindu zuen atzo hil honen 17an bertan prest egongo dela bidaiatzeko ziurtagiriaren proposamen bat. Baimen Berde Digital izenez bataiatu dute ziurtagiri hori. Hori hal...
2021-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/194408/saudi-arabiako-printzea-salatu-du-rsf-elkarteak-kazetariei-jazartzeagatik.htm
Mundua
Saudi Arabiako printzea salatu du RSF elkarteak, kazetariei jazartzeagatik
Jamal Khaxoggiren hilketan eta beste 34 kazetariren kasuetan oinarritutako txosten bat aurkeztu du RSF Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak, Alemaniako auzitegi batean. Mohamed Bin Salman Saudi Arabiako printze oinordekoari eta haren gobernuko beste zenbait kideri gizadiaren aurkako krimenak egotzi dizkie.
Saudi Arabiako printzea salatu du RSF elkarteak, kazetariei jazartzeagatik. Jamal Khaxoggiren hilketan eta beste 34 kazetariren kasuetan oinarritutako txosten bat aurkeztu du RSF Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak, Alemaniako auzitegi batean. Mohamed Bin Salman Saudi Arabiako printze oinordekoari eta haren gobernuko b...
Alemaniako Karlsruhe hiriko auzitegi federaleko fiskalburuari 500 orriko txosten bat aurkeztu dio RSF Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak, eta Saudi Arabian kazetarien aurkako jazarpena «orokorra eta sistematikoa» dela jaso dute bertan. 35 kasutan oinarritu dute txostena, eta horietako bat da Jamal Khaxoggi kazetariare...
2021-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/194409/osasunako-lehendakari-ohi-miguel-artxanko-inputatu-dute-enbargoa-eragozteko-dohaintzak-egiteagatik.htm
Kirola
Osasunako lehendakari ohi Miguel Artxanko inputatu dute, enbargoa eragozteko dohaintzak egiteagatik
Artxankorekin batera, haren emaztea eta bi semeak ere inputatu dituzte. 'Osasuna auziko' enbargoei ihes egiteko dohaintzak egitea leporatzen diete.
Osasunako lehendakari ohi Miguel Artxanko inputatu dute, enbargoa eragozteko dohaintzak egiteagatik. Artxankorekin batera, haren emaztea eta bi semeak ere inputatu dituzte. 'Osasuna auziko' enbargoei ihes egiteko dohaintzak egitea leporatzen diete.
Osasuna auziagatik zigortutako Miguel Artxanko eta haren emazte eta bi semeak inputatu ditu Iruñeko Instrukzio Auzitegiko 2. salako epaileak. Bere ondarea babesteko ondasunak semeen eta emaztearen izenean nahita jarri izana egozten diote Artxankori, Osasuna auziagatik zigortu zezaketela eta. Auzitegiak 2014an ireki zue...
2021-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/194410/semeen-torturak-aurpegiratu-zizkion-apaiz-bati-gorka-knorren-amak-1975ean.htm
Gizartea
Semeen torturak aurpegiratu zizkion apaiz bati Gorka Knorren amak 1975ean
Musikari eta politikariak argitara eman du Teresa Borras amak Gasteizko San Pedro elizako parrokoari bidalitako gutuna. Bere haurretako seik pairaturiko torturen berri eman zion, eta mezan Francoren alde otoitz egiteko erregutzeari uzteko eskatu zion.
Semeen torturak aurpegiratu zizkion apaiz bati Gorka Knorren amak 1975ean. Musikari eta politikariak argitara eman du Teresa Borras amak Gasteizko San Pedro elizako parrokoari bidalitako gutuna. Bere haurretako seik pairaturiko torturen berri eman zion, eta mezan Francoren alde otoitz egiteko erregutzeari uzteko eskatu...
Gorka Knorr musikari eta politikariak bere fitxategi pertsonaletako aleak sare sozialetan argitaratzen jarraitzen du. Aurrekoan, lehenengo kontzertua eman zueneko argazkiak plazaratu zituen, eta gogoratu zuen orduan Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur izan zuela laguntzaile gitarrarekin, hau da, urte batzuk geroago desage...
2021-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/194411/nafarroan-asteon-4200-adinekori-txertoa-jartzeko-asmoa-dute.htm
Gizartea
Nafarroan asteon 4.200 adinekori txertoa jartzeko asmoa dute
90 urtetik gorako andre eta gizonei eginda diete txertaketarako deia, eta hainbat gune atondu dituzte horretarako
Nafarroan asteon 4.200 adinekori txertoa jartzeko asmoa dute. 90 urtetik gorako andre eta gizonei eginda diete txertaketarako deia, eta hainbat gune atondu dituzte horretarako
Hasi dute Hegoaldean 90 urtetik gorako pertsonen txertaketa; atzo hasi zuen Osakidetzak; gaur Osasunbideak. Eta helburu zehatz bat adierazi dute Nafarroako osasun agintariek: asteon 4.200 adineko pertsonari jarri nahi diete txertoa. Txertaketarako guneak antolatu dituzte horretarako. Iruñerrian jardun dute gaur, Azpila...
2021-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/194412/bizkaitarren-errenta-aitorpena-etxetik-eta-errazago.htm
Ekonomia
Bizkaitarren errenta aitorpena: etxetik eta «errazago»
Zordun guztiei bidaliko die postaz errenta aitorpenaren proposamena, eta kanpainaren hasiera hilabete aurreratu du. Prozesua telefonoz eta Internetez egin ahal izango da, eta «zailtasun handiak» dituztenak aurrez aurre artatuko ditu.
Bizkaitarren errenta aitorpena: etxetik eta «errazago». Zordun guztiei bidaliko die postaz errenta aitorpenaren proposamena, eta kanpainaren hasiera hilabete aurreratu du. Prozesua telefonoz eta Internetez egin ahal izango da, eta «zailtasun handiak» dituztenak aurrez aurre artatuko ditu.
«Errenta aitorpena inoiz ez da hain erraza izan»: horrela laburbildu du Iñaki Alonso Bizkaiko Ogasuneko zuzendari nagusiak aurtengo Bizkaiko errenta aitorpenaren kanpaina. Lurraldeko zordun guztiek etxean jasoko dute proposamena. Apirilaren 6an hasiko dira eskutitzak iristen, eta zordunak onartu edo errefusatu ahalko d...
2021-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/194413/eitbk-ukatu-egin-du-txortaketa-hitza-erabili-izana-ahoz-aho-saioan.htm
Gizartea
EITBk ukatu egin du «txortaketa» hitza erabili izana 'Ahoz aho' saioan
Hedabide publikoak adierazi duenez, atzotik sare sozialetan bolo-bolo dabilen irudia «faltsua» da.
EITBk ukatu egin du «txortaketa» hitza erabili izana 'Ahoz aho' saioan. Hedabide publikoak adierazi duenez, atzotik sare sozialetan bolo-bolo dabilen irudia «faltsua» da.
Whatsappen, Twitterren, Facebooken... Bolo-bolo zabaldu zen atzo arratsaldean ETB1eko Ahoz aho saioko ustezko irudi bat. Gaurtik Donostiako Ilunben egitekoak diren txertaketa kanpainaren inguruan aritu ziren Saioa Martija eta Ilaski Serrano ETB1en aurkezten duten saioan. Sareetan zabalduriko bideoan, ordea, pantailan i...
2021-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/194414/milaka-indigena-antzutzera-behartu-izanaz-akusatuta-epaituko-dute-fujimori.htm
Mundua
Milaka indigena antzutzera behartu izanaz akusatuta epaituko dute Fujimori
Peruko Fiskaltzaren esanetan, Fujimoriren gobernuak 350.000 emakume behartu zituen tronpak lotzera, «pobrezia murrizteko» helburuarekin. Hiru Osasun ministro ohi ere epaituko dituzte.
Milaka indigena antzutzera behartu izanaz akusatuta epaituko dute Fujimori. Peruko Fiskaltzaren esanetan, Fujimoriren gobernuak 350.000 emakume behartu zituen tronpak lotzera, «pobrezia murrizteko» helburuarekin. Hiru Osasun ministro ohi ere epaituko dituzte.
«Nire haurrari txertoa jartzera joan nintzenean, erizain bat gerturatu zitzaidan, eta esan zidan tronpak lotuko zizkidala, haur gehiago ez izateko». Enriqueta Huancahuayrenak dira hitzak. 1997an, 19 urte zituela, antzutzera behartu zuten. Mamerita Mestanza adin berarekin hil zen, urtebete geroago, operazio beraren ondo...
2021-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/194415/pandemiaren-gogoeta-feministak-biltzen-dituen-liburu-bat-kaleratu-du-steilasek.htm
Gizartea
Pandemiaren gogoeta feministak biltzen dituen liburu bat kaleratu du Steilasek
Euskal Herriko zenbait militante feministaren testigantzak biltzen ditu liburuak. Zaintza, osasungintza, hezkuntza eta beste hainbat arlo jorratzen ditu. Gaur aurkeztu dute, Bilbon.
Pandemiaren gogoeta feministak biltzen dituen liburu bat kaleratu du Steilasek. Euskal Herriko zenbait militante feministaren testigantzak biltzen ditu liburuak. Zaintza, osasungintza, hezkuntza eta beste hainbat arlo jorratzen ditu. Gaur aurkeztu dute, Bilbon.
Pandemiaren inguruko gogoeta feministak liburua kaleratu du Steilas sindikatuko idazkaritza feministak. Pandemiaren inguruan hainbat emakumek dituzten esperientziak biltzen ditu, zaintza arloko, osasuneko, irakaskuntzako eta beste hainbat sektoretako profesionalen testigantzekin, hamabost artikulutan. Hamabost atal hor...
2021-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/194416/beste-425-kasu-atzeman-dituzte-hegoaldean-eta-positiboen-portzentajea-41-da.htm
Gizartea
Beste 425 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta positiboen portzentajea %4,1 da
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Hegoafrikako aldaeraren bi kasu baieztatu ditu, eta Brasilgo aldaeraren kasu bat.
Beste 425 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta positiboen portzentajea %4,1 da. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Hegoafrikako aldaeraren bi kasu baieztatu ditu, eta Brasilgo aldaeraren kasu bat.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak bilakaera epidemiologikoaren berri eman dute azken orduetan, eta, jakinarazi dutenez, atzo beste 425 positibo atzeman zituzten proba diagnostikoetan. Bizkaian, 190 detektatu dituzte; Gipuzkoan, 110; Araban, 62; eta Nafarroan, 59. Beste lau positiboak Euskal Autonomia Erkidego...
2021-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/194417/independentistek-denbora-gehiago-behar-dute-presidentea-aukeratzeko.htm
Mundua
Independentistek denbora gehiago behar dute presidentea aukeratzeko
Kaledonia Berriko Gobernua bigarrenez elkartu da gobernuburua hautatzeko, baina inork ez du lortu gehiengorik. Kongresuko presidentearen arabera, «egun gutxiko kontua» izango da.
Independentistek denbora gehiago behar dute presidentea aukeratzeko. Kaledonia Berriko Gobernua bigarrenez elkartu da gobernuburua hautatzeko, baina inork ez du lortu gehiengorik. Kongresuko presidentearen arabera, «egun gutxiko kontua» izango da.
1998an Noumeako Akordioa sinatuz geroztik lehen aldiz, gehiengo independentistako gobernu bat dute Kaledonia Berrian, baina Frantziatik ateratzearen aldekoen arteko adostasunik ezak atzeratu egin ditu presidentearen eta presidenteordearen aukeraketak. Koalizioko 11 kideak bigarrenez elkartu dira gobernuburua hautatzeko...
2021-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/194418/esaten-dugun-argia-poesia-lana-eman-du-linazasorok.htm
Kultura
'Esaten dugun argia' poesia lana eman du Linazasorok
Idazlearen hamahirugarren poema liburua da, mardula tamainan. Askotariko gaiak tonu argitsuz eta bizitza ospatzearen aldeko bulkada batez bildu ditu. Elkarrek kaleratu du.
'Esaten dugun argia' poesia lana eman du Linazasorok. Idazlearen hamahirugarren poema liburua da, mardula tamainan. Askotariko gaiak tonu argitsuz eta bizitza ospatzearen aldeko bulkada batez bildu ditu. Elkarrek kaleratu du.
Karlos Linazasororen (Tolosa, Gipuzkoa, 1962) obra zabala xehe begiratzen hasi, eta apenas dago idazleak landu gabeko generorik. Eman ditu ipuinak, antzerkia, eleberria, haur eta gazte literatura, aforismoak... «Kentzen baldin badituzue nobela historikoa, nobela grafikoa eta nobela luzea, ia-ia esango nuke beste genero...
2021-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/194419/pandemiaren-aurkako-legeak-segurtasun-juridiko-handiagoa-emango-luke-neurriak-hartzean.htm
Gizartea
Pandemiaren aurkako legeak «segurtasun juridiko handiagoa» emango luke neurriak hartzean
Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde parlamentarioei bidaliko diete Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoek egindako legeari buruzko txostena. Jaurlaritzak ez du eperik zehaztu tramitazio posibleaz.
Pandemiaren aurkako legeak «segurtasun juridiko handiagoa» emango luke neurriak hartzean. Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde parlamentarioei bidaliko diete Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoek egindako legeari buruzko txostena. Jaurlaritzak ez du eperik zehaztu tramitazio posibleaz.
Eusko Jaurlaritzak COVID-19ari aurre egiteko dituen baliabide juridiko guztiak «agortuta» daudela iritzita, Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak proposatu zuen, otsaila erdialdean, pandemiaren aurkako lege bat ontzea. Bi aste pasa geroago, planteamendu horri buruzko txosten bat osatu dute Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoe...
2021-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/194420/bunny-wailer-musikari-jamaikarra-hil-da.htm
Kultura
Bunny Wailer musikari jamaikarra hil da
Bob Marleyrekin batera, The Wailers taldearen sortzaileetako bat izan zen. 73 urterekin hil da, Kingston hiriburuko erietxe batean.
Bunny Wailer musikari jamaikarra hil da. Bob Marleyrekin batera, The Wailers taldearen sortzaileetako bat izan zen. 73 urterekin hil da, Kingston hiriburuko erietxe batean.
The Wailers taldeko hiru kide sortzaileetako bat izan zen Bunny Wailer abeslari, konpositore eta perkusionista jamaikarra, Bob Marleyrekin eta Peter Tohsekin batera. Taldearekin lehenik, eta bakarka gero, reggae musika nazioartean ezagutzera eman zuen musikari nabarmenetako bat izan zen. Kingston hiriburuko erietxe bat...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194421/sarraski-baten-gaineko-hamaika-doinu.htm
Kultura
Sarraski baten gaineko hamaika doinu
Martxoak 3 elkarteak sarraskiari buruzko abestiak bildu ditu 45. urteurrenean. Hogei kantu baino gehiagoko zerrenda bat osatu dute Lluis Llach, Gorka Knorr, Zarama eta Betagarriren lanekin, besteak beste.
Sarraski baten gaineko hamaika doinu. Martxoak 3 elkarteak sarraskiari buruzko abestiak bildu ditu 45. urteurrenean. Hogei kantu baino gehiagoko zerrenda bat osatu dute Lluis Llach, Gorka Knorr, Zarama eta Betagarriren lanekin, besteak beste.
1976ko martxoaren 3an, Poliziak tiroz hil zituen Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo, Pedro Martinez Ocio eta Bienvenido Pereda langileak, Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan izandako istiluetan. Langileek deituriko batzar bat egiten ari ziren elizan, eta, hura husteko, bortitz jardun zuen Poli...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194446/jaurlaritzak-auzitara-jo-du-armentia-ii-n-zundaketak-egiteko-baimena-ukatzearen-aurka.htm
Gizartea
Jaurlaritzak auzitara jo du Armentia II-n zundaketak egiteko baimena ukatzearen aurka
Gasteizko Udalak abenduan ukatu zion baimena, eta orain orduko jarrerari eutsiko diola azaldu du Gorka Urtaran alkateak.
Jaurlaritzak auzitara jo du Armentia II-n zundaketak egiteko baimena ukatzearen aurka. Gasteizko Udalak abenduan ukatu zion baimena, eta orain orduko jarrerari eutsiko diola azaldu du Gorka Urtaran alkateak.
2016an, Eusko Jaurlaritzak baimena eskatu zuen Subilla Gasteizko Armentia-II hobian gasa ustiatzeko, Sesha enpresa publikoaren bidez, eta Gasteizko Udalari zegokion ematea. Oposizioa lizentzia hori ematearen aurka egon da orain arte, argudiatuta ez zela bateragarria besteak beste Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Oroko...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194447/torturen-auziari-konponbide-klabean-heltzeko-eskatu-du-foro-sozial-iraunkorrak.htm
Politika
Torturen auziari «konponbide klabean» heltzeko eskatu du Foro Sozial Iraunkorrak
Bide horretan, «justizia punitiboaren» ordez, «justizia trantsizionalaren» formula lehenetsi du.
Torturen auziari «konponbide klabean» heltzeko eskatu du Foro Sozial Iraunkorrak. Bide horretan, «justizia punitiboaren» ordez, «justizia trantsizionalaren» formula lehenetsi du.
Azken asteetan, besteak beste Non dago Mikel? film dokumentalerako dokumentazio lanean eskuratutako grabazio batek eta Pili Zabalak Lasa eta Zabala auziaren harira erregistratutako eskaerak agenda politikora eraman dute torturaren gaia, eta, eztabaida horretan, torturaren biktimek jaso beharreko aitortzaren inguruko go...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194448/probintzia-barruko-mugikortasuna-aztertuko-du-labik-etziko-bileran.htm
Gizartea
Probintzia barruko mugikortasuna aztertuko du Labik etziko bileran
Jonan Fernandezek esan du Labik udalerrien itxiera perimetrala aztertuko duela, eta litekeena dela neurri hori «aldatzea».
Probintzia barruko mugikortasuna aztertuko du Labik etziko bileran. Jonan Fernandezek esan du Labik udalerrien itxiera perimetrala aztertuko duela, eta litekeena dela neurri hori «aldatzea».
Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordearen (Labi) batzorde teknikoa bihar bilduko da izurritearen bilakaera aztertzeko, eta, ondoren, bere proposamena igorriko dio ostiralean elkartuko den Labiren aholku batzordeari. Bilera horretan aztergai izango duten neurrietako bat izango da udalerrien itxiera perimetra...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194449/bartzelonan-larunbateko-istiluen-ondotik-atxilotutako-zortzi-pertsonak-espetxera-bidali-ditu-epaileak-bermerik-gabe.htm
Mundua
Bartzelonan larunbateko istiluen ondotik atxilotutako zortzi pertsonak espetxera bidali ditu epaileak, bermerik gabe
Poliziaren arabera, Bartzelonako Udaltzaingoaren furgoneta bat erre zuten zortzi atxilotuek. Hilketa saiakera, agenteen aurkako atentatu saiakera, talde kriminaleko kide izatea, desordena publikoa eta legez kontrako manifestazioa egitea egozten diete.
Bartzelonan larunbateko istiluen ondotik atxilotutako zortzi pertsonak espetxera bidali ditu epaileak, bermerik gabe. Poliziaren arabera, Bartzelonako Udaltzaingoaren furgoneta bat erre zuten zortzi atxilotuek. Hilketa saiakera, agenteen aurkako atentatu saiakera, talde kriminaleko kide izatea, desordena publikoa eta l...
Epaileak bermerik gabeko espetxealdia ezarri die joan den larunbatean Bartzelonan izandako istiluetan atxilotutako zortzi pertsonei. Pablo Hasel rap kantariaren espetxeratzearen kontrako manifestazioa izan zen Bartzelonako kaleetan, eta horren ondotik izan ziren istilu larriak. Atxilotutako zortziei hilketa saiakera, ...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194450/ebko-auzitegiak-ontzat-jo-du-argindar-ekoizpenaren-zerga.htm
Ekonomia
EBko auzitegiak ontzat jo du argindar ekoizpenaren zerga
2012an ezarri zuen Espainiako Gobernuak, argindarraren tarifaren defizita txikitzeko.
EBko auzitegiak ontzat jo du argindar ekoizpenaren zerga. 2012an ezarri zuen Espainiako Gobernuak, argindarraren tarifaren defizita txikitzeko.
EB Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi du batasunaren araudiarekin bat datorrela Espainiako argindar ekoizpenari jarritako zerga. Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiak egin zion eskaera Luxenburgon egoitza duen auzitegiari, Promociones Oliva Park enpresak jarritako salaketaren ondotik. Erabakia berri ona d...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194451/bernart-etxepare-bere-testuinguruan.htm
Kultura
Bernart Etxepare bere testuinguruan
‘Linguae Vasconum Primitiae’ idatzi zen garaia nolakoa zen xehatu dute Patri Urkizu eta Iñaki Aldekoa adituek. Etxepare errenazimenturako trantsizioan bizi izan zen arren, haren aurreko paradigma jarraitzen du
Bernart Etxepare bere testuinguruan. ‘Linguae Vasconum Primitiae’ idatzi zen garaia nolakoa zen xehatu dute Patri Urkizu eta Iñaki Aldekoa adituek. Etxepare errenazimenturako trantsizioan bizi izan zen arren, haren aurreko paradigma jarraitzen du
Erdi Aroaren eta Errenazimentuaren arteko jauzi betean bizi izan zen Bernart Etxepare, XV. mendearen bukaeraren eta XVI.aren arteko garai «istilutsuan», Patri Urkizu ikertzailearen hitzetan. Ezin jakin Etxepare noiz eta non jaio zen zehazki, baina, halere, argi dute adituek zer testuingurutan garatu zen haren bizitza e...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194452/hungariako-fidesz-alderdia-europako-alderdi-popularra-talde-parlamentariotik-atera-da.htm
Mundua
Hungariako Fidesz alderdia Europako Alderdi Popularra talde parlamentariotik atera da
Fideszek dituen hamabi eurodiputatuak Europako Alderdi Popularra talde parlamentariotik kanpo egonen dira gaurtik aitzinera. Hain zuzen ere, alderdi horretakoek gaur onartu dute barne araudi berria.
Hungariako Fidesz alderdia Europako Alderdi Popularra talde parlamentariotik atera da. Fideszek dituen hamabi eurodiputatuak Europako Alderdi Popularra talde parlamentariotik kanpo egonen dira gaurtik aitzinera. Hain zuzen ere, alderdi horretakoek gaur onartu dute barne araudi berria.
Hungariako lehen ministro Viktor Orbanek aurreratu du bera buru duen Fidesz alderdia Europako Alderdi Popularrak Europako Parlamentuan duen taldetik aterako dela. Alderdiko buru Manfred Weberri bidalitako gutun baten bidez eman du berria Orbanek. Hain zuzen ere, gaur aldatu du Europako Alderdi Popularrak bere barne ar...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194453/zigorra-handitu-diote-sei-hilabetez-adingabe-batez-abusatu-zuen-gizonari.htm
Gizartea
Zigorra handitu diote sei hilabetez adingabe batez abusatu zuen gizonari
Urte eta erdi handitu dio espetxe zigorra EAEko Justizia Auzitegi Gorenak, sexu abusu delitua "ia egunero" errepikatu zela aintzat hartuta.
Zigorra handitu diote sei hilabetez adingabe batez abusatu zuen gizonari. Urte eta erdi handitu dio espetxe zigorra EAEko Justizia Auzitegi Gorenak, sexu abusu delitua "ia egunero" errepikatu zela aintzat hartuta.
EAEko Justizia Auzitegi Gorenak urte eta erdi handitu dio espetxe zigorra gizon bati, sei hilabetez 14 urteko neska batez "ia egunero" abusatzeagatik. Gizonari, hasieran, hamabost urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra jarri zion Gipuzkoako Auzitegiak, baina neskaren abokatuak helegitea jarri zuen argudiatuz sexu-abu...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194454/sturgeonek-dio-salmonden-konspirazio-salaketak-laquozentzugabeakraquo-direla.htm
Mundua
Sturgeonek dio Salmonden konspirazio salaketak «zentzugabeak» direla
Parlamentuaren ikerketa batzordean, Eskoziako lehen ministroak barkamena eskatu du sexu-eraso akusazioak ikertzeko kudeaketagatik. Toryek jakinarazi dute konfiantza mozio bat aurkeztuko dutela haren kontra.
Sturgeonek dio Salmonden konspirazio salaketak «zentzugabeak» direla. Parlamentuaren ikerketa batzordean, Eskoziako lehen ministroak barkamena eskatu du sexu-eraso akusazioak ikertzeko kudeaketagatik. Toryek jakinarazi dute konfiantza mozio bat aurkeztuko dutela haren kontra.
Lekukorik garrantzitsuena da, gehien espero zena, are gehiago bezperan izandako mugimenduen ostean. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak aitortu du bere gobernuak «hutsegite larriak» egin zituela Alex Salmond gobernuburu ohiaren kontrako sexu erasoak kudeatzerakoan, eta horregatik barkamena eskatu du parlamentuko...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194455/tapiak-laquogardentasunaraquo-exijitu-dio-madrili-europako-funtsak-banatzeko.htm
Ekonomia
Tapiak «gardentasuna» exijitu dio Madrili Europako funtsak banatzeko
Eusko Jaurlaritzak ez daki Espainiako Gobernuak nola banatuko dituen Hurrengo Belaunaldia funtsak, eta kezkaturik dago, «agian ez direlako izango hain eraldatzaileak diren proiektuetarako».
Tapiak «gardentasuna» exijitu dio Madrili Europako funtsak banatzeko. Eusko Jaurlaritzak ez daki Espainiako Gobernuak nola banatuko dituen Hurrengo Belaunaldia funtsak, eta kezkaturik dago, «agian ez direlako izango hain eraldatzaileak diren proiektuetarako».
«Euskadik oso zehaztuta dauden proiektuak dauzka», estrategikoak eta eraldatzaileak, eta, hortaz, Europako funtsetarako hautagai argiak direla esan du Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburu Arantxa Tapiak, Espainiako Gobernuari «irizpide gardenak» eskatzearekin batera Hurrengo Belaunaldia funtsak banatzeko. G...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194456/junta-militarraren-aurkako-parlamentariak-gobernu-berria-osatzen-hasi-dira.htm
Mundua
Junta militarraren aurkako parlamentariak gobernu berria osatzen hasi dira
Parlamentari talde batek lau ministro izendatu ditu, eta adierazi Win Myint presidenteak eta Aung San Suu Kyi Estatu idazkariak euren karguan jarraituko dutela. Armadak 30 lagun baino gehiago hil ditu protestetan.
Junta militarraren aurkako parlamentariak gobernu berria osatzen hasi dira. Parlamentari talde batek lau ministro izendatu ditu, eta adierazi Win Myint presidenteak eta Aung San Suu Kyi Estatu idazkariak euren karguan jarraituko dutela. Armadak 30 lagun baino gehiago hil ditu protestetan.
Otsailaren 1ean zen egitekoa legealdi berriari hasiera emateko ekitaldia Myanmarren, baina militarrek egun hura baliatu zuten estatu kolpea hasteko. Lehen pausoetako bat Gobernuko kide gehienak atxilotzea izan zen. Besteak beste, Win Myint presidentea eta Aung San Suu Kyi liderra espetxeratu zituzten. Egun hartan kargu...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194457/espetxe-eskumenaren-transferentzia-apirilean-sinatuko-dute.htm
Politika
Espetxe eskumenaren transferentzia apirilean sinatuko dute
Jaurlaritzaren Autogobernu sailburuak esan du transferentzia batzuen negoziazioak «oso aurreratuta» daudela.
Espetxe eskumenaren transferentzia apirilean sinatuko dute. Jaurlaritzaren Autogobernu sailburuak esan du transferentzia batzuen negoziazioak «oso aurreratuta» daudela.
Espetxeen kudeaketari eta funtzionamenduari buruzko eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko elkarrizketak «oso aurreratuta» daude, eta Jaurlaritzak espero du hori eta beste eskumen batzuk eskualdatzeko akordioa «aurki» ixtea. Hala adierazi du Olatz Garamendi Jaurlaritzaren Autogobernu sailburuak, Miquel Iceta Espaini...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194458/bruselak-ez-du-nahi-gerrikoa-2022an-estutzea.htm
Ekonomia
Bruselak ez du nahi gerrikoa 2022an estutzea
«Iraganeko akatsak» berriro ez egiteko eta gastu publikoaren bidez ekonomia laguntzen jarraitzeko aholkatu die estatukideei. Maiatzean hartuko du aurrekontu arauei buruzko azken erabakia
Bruselak ez du nahi gerrikoa 2022an estutzea. «Iraganeko akatsak» berriro ez egiteko eta gastu publikoaren bidez ekonomia laguntzen jarraitzeko aholkatu die estatukideei. Maiatzean hartuko du aurrekontu arauei buruzko azken erabakia
Europako Batzordeak ez du presarik berriro gerrikoa estutzeko. Egoera ekonomikoan aldaketarik ezean, 2023. urtera arte atzeratuko du defizit eta zor publikoaren mugak berriro errespetatzen hasteko agindua. Are gehiago, zor handia ez ezik gastu publikorako behar handia daukaten herrialdeetan —Mediterraneokoetan, alegia—...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194459/azken-bost-hilabeteetan-birusarekin-jende-gutxien-hil-den-astea-izan-da-aurrekoa.htm
Gizartea
Azken bost hilabeteetan birusarekin jende gutxien hil den astea izan da aurrekoa
65 pertsona hil dira COVID-19ak jota azken astean Hego Euskal Herrian, iragan astean baino 25 gutxiago. Beste 397 kasu positibo atzeman dituzte astearteko probetan.
Azken bost hilabeteetan birusarekin jende gutxien hil den astea izan da aurrekoa. 65 pertsona hil dira COVID-19ak jota azken astean Hego Euskal Herrian, iragan astean baino 25 gutxiago. Beste 397 kasu positibo atzeman dituzte astearteko probetan.
Heriotzei dagokienez, nabarmena izan da beherakada Hego Euskal Herrian. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, iragan den iganderaino 65 lagun hil ziren astebetean koronabirusak jota Hegoaldean, hau da, otsailaren 22tik 28ra bitartean. Adierazle horretan aspaldi erregistratu den da...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194460/egia-justizia-eta-erreparazioa-eskatu-dute-martxoaren-3aren-urteurrenean.htm
Gizartea
Egia, justizia eta erreparazioa eskatu dute Martxoaren 3aren urteurrenean
45 urte bete dira Espainiako Poliziak bost langile hil zituenetik, eta haien omenez alderdi politikoek, instituzioek eta sindikatuek lore eskaintzak egin dituzte Gasteizko Zaramaga auzoan dagoen monolitoan.
Egia, justizia eta erreparazioa eskatu dute Martxoaren 3aren urteurrenean. 45 urte bete dira Espainiako Poliziak bost langile hil zituenetik, eta haien omenez alderdi politikoek, instituzioek eta sindikatuek lore eskaintzak egin dituzte Gasteizko Zaramaga auzoan dagoen monolitoan.
Espainiako Poliziak 1976ko martxoaren 3an Gasteizko Zaramaga auzoan hil zituen bost langileen omenez jarritako monolitoan joan-etorria etengabea izan da gaur goizean. Instituzioetako arduradunak eta alderdi politikoetako eta sindikatuetako kideak izan dira bertan, lore eskaintzak egiten. Denek azpimarratu dute memoria ...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194461/errioxak-iragarri-du-ez-dituela-bere-mugak-irekiko-aste-santuan.htm
Gizartea
Errioxak iragarri du ez dituela bere mugak irekiko Aste Santuan
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun saiburuak esan du mugikortasuna nolabait mugatu beharko dela martxoan eta apirilean ere, eta oraindik ere «erabateko zuhurtzia» behar dela pandemiari kontra egiteko. Nafarroako Gobernuak esan du «zuhurtzian oinarritutako irizpideen gainean» aztertuko dituztela, batik bat, Ast...
Errioxak iragarri du ez dituela bere mugak irekiko Aste Santuan. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun saiburuak esan du mugikortasuna nolabait mugatu beharko dela martxoan eta apirilean ere, eta oraindik ere «erabateko zuhurtzia» behar dela pandemiari kontra egiteko. Nafarroako Gobernuak esan du «zuhurtzian oina...
Concha Andreu Errioxako presidenteak gaur iragarri du Aste Santuan ezingo dela hara joan beste erkidego batzuetatik. Andreuk azaldu du kutsatu kopuruan ez dutela gorakadarik izan nahi eta hori dela euren kezka nagusia. "Ez dago Aste Santurik. Ez da Aste Santurik egongo", adierazi du. Aste Santuko oporraldia Hego Euska...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194462/sarek-salatu-du-euskal-presoen-gradu-progresioan-blokeo-bat-dagoela.htm
Politika
Sarek salatu du euskal presoen gradu progresioan «blokeo» bat dagoela
Hurbilketa eta Euskal Herriratzeekin «itxaropentsu» dago euskal presoen eskubideen aldeko mugimendua, baina salatu du gradu progresioan ez dela gauza bera gertatzen. Seme-alabak dituzten euskal presoen egoeraz ohartarazi dute: 94 dira, eta horietatik hamazazpik kalean behar lukete, beteak baitituzte zigorraren hiru lau...
Sarek salatu du euskal presoen gradu progresioan «blokeo» bat dagoela. Hurbilketa eta Euskal Herriratzeekin «itxaropentsu» dago euskal presoen eskubideen aldeko mugimendua, baina salatu du gradu progresioan ez dela gauza bera gertatzen. Seme-alabak dituzten euskal presoen egoeraz ohartarazi dute: 94 dira, eta horietati...
Euskal presoen eskubideen alde aritzen den Sare mugimenduaren ustez, «blokeo» bat dago euskal presoen gradu progresioetan. Azaldu dutenez, hain zuzen, euskal presoak oraindik Euskal Herrian ez badaude ere, «itxaropentsu» daude gertatzen ari diren hurbiltze eta Euskal Herriratzeekin; gradu aldaketekin, ordea, ez daude k...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194463/beste-bi-langile-kutsatu-dira-santa-marina-ospitalean.htm
Gizartea
Beste bi langile kutsatu dira Santa Marina ospitalean
Orain arte 23 pertsona kutsatu dira agerraldian, Begoña Perez Osakidetzako zuzendari nagusiak jakinarazi duenez.
Beste bi langile kutsatu dira Santa Marina ospitalean. Orain arte 23 pertsona kutsatu dira agerraldian, Begoña Perez Osakidetzako zuzendari nagusiak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehenean jakinarazi zuen Bilboko Santa Marina ospitalean koronabirus agerraldi bat atzeman zutela, eta gaur beste bi positibo detektatu dituzte osasun langileen artean. Azken datuen arabera, 23 pertsona kutsatu dira orain arte. Begoña Perez Osakidetzako zuzendari nagusiak eman ditu...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194464/paitik-ateratzeko-autonomia-aldarrikatu-du-castejongo-ikastetxe-publikoak.htm
Gizartea
PAItik ateratzeko autonomia aldarrikatu du Castejongo ikastetxe publikoak
Nafarroako Parlamentuan gogorarazi dute bigarren urtez egin dutela programa uzteko eskaera, eta irakasleen klaustroaren %78ak eta eskola kontseiluaren %100ak babesten dutela hori.
PAItik ateratzeko autonomia aldarrikatu du Castejongo ikastetxe publikoak. Nafarroako Parlamentuan gogorarazi dute bigarren urtez egin dutela programa uzteko eskaera, eta irakasleen klaustroaren %78ak eta eskola kontseiluaren %100ak babesten dutela hori.
«Erabaki honek gure seme-alaben etorkizuna eta hezkuntza baldintzatuko du». Laura Irigarai Castejongo ikastetxe publikoko gurasoetako batek Parlamentuan euren egonezina adierazi du. Irigaraik gogorarazi duenez, hasieratik PAI ingelesezko programa Castejongo hezkuntza komunitatearen irizpidea aintzat hartu gabe ezarri z...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194465/gasteizko-udalaren-zentsura-saioa-salatu-dute-kulturgile-ugarik.htm
Gizartea
Gasteizko Udalaren «zentsura» saioa salatu dute kulturgile ugarik
Udalak auzitara eraman du estudio bat, kartel batean udaltzain baten irudia eta All pitufos are bastards leloa jartzeagatik.
Gasteizko Udalaren «zentsura» saioa salatu dute kulturgile ugarik. Udalak auzitara eraman du estudio bat, kartel batean udaltzain baten irudia eta All pitufos are bastards leloa jartzeagatik.
Gasteizko Udalak salaketa bat jarri zuen Arabako Fiskaltzan Cosmic Tentacles Studio diseinu grafikoaren eta kultur ekimenaren aurka, kartel batean udaltzain baten irudia eta All pitufos are bastards leloa jartzeagatik. Horren aurrean, Arabako hiriburuko kultur sortzaile ugarik prentsa agerraldi bat egingo dute bihar, u...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194466/mauleko-ospitaleko-gainbegiratze-batzordeak-kudeaketa-partekatua-etetea-galdegin-du.htm
Gizartea
Mauleko Ospitaleko gainbegiratze batzordeak kudeaketa partekatua etetea galdegin du
Ospitaleko zahar etxeko familia elkarteak deituta, hainbat erabiltzaile eta zaintzailek bilkura bat egin dute Mauleko herriko etxearen aitzinean, hurbileko ospitalea galdegiteko.
Mauleko Ospitaleko gainbegiratze batzordeak kudeaketa partekatua etetea galdegin du. Ospitaleko zahar etxeko familia elkarteak deituta, hainbat erabiltzaile eta zaintzailek bilkura bat egin dute Mauleko herriko etxearen aitzinean, hurbileko ospitalea galdegiteko.
Gaur goizean Mauleko Ospitaleko gainbegiratze batzordeak kudeaketa propioa izatea eskatu du. Zazpi boto alde jaso ditu proposamenak, eta bakarra aurka. Modu horretan Oloroeko Ospitalearekin (Okzitania) egiten duten kudeaketa partekatua eteteko galdegin dute. Bileratik ateratzean, Louis Labadot Zuberoako hiriburuko auza...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194467/zubietan-industria-hondakinak-erraustea-defendatu-du-asensiok.htm
Gizartea
Zubietan industria hondakinak erraustea defendatu du Asensiok
Gipuzkoako Ingurumen diputatuaren arabera, mankomunitateen beharrei erantzun behar die plantak
Zubietan industria hondakinak erraustea defendatu du Asensiok. Gipuzkoako Ingurumen diputatuaren arabera, mankomunitateen beharrei erantzun behar die plantak
Duela bi aste pasa, Eusko Jaurlaritzak atea ireki zion Zubietako plantan (Gipuzkoa) industria hondakinak errausteari, eta gaur, Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Gipuzkoako Ingurumen Diputatu Jose Ignacio Asensiok defendatu egin du hori egin ahal izateko ingurumen baimen bateratuan IBBan egindako «aldaketa», EH Bilduren ga...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194468/steilasek-gardentasunik-eza-salatu-du-hezkuntzako-profesionalen-txertaketan.htm
Gizartea
Steilasek «gardentasunik eza» salatu du hezkuntzako profesionalen txertaketan
Sindikatuak Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari egotzi dio txertaketa txandak ez betetzea. Halaber, «kontraesanezkoa» deritzo sare publikoko ikastetxeetako langileak Mutualiaren bitartez eta sare pribatukoak Osakidetzaren bidez txertatzeari.
Steilasek «gardentasunik eza» salatu du hezkuntzako profesionalen txertaketan. Sindikatuak Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari egotzi dio txertaketa txandak ez betetzea. Halaber, «kontraesanezkoa» deritzo sare publikoko ikastetxeetako langileak Mutualiaren bitartez eta sare pribatukoak Osakidetzaren bidez txertatzeari.
Aurreko asteazkenean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak txertaketa planari buruz Osakidetzak landutako plangintza eman zien sindikatuetako ordezkariei, eta gaur Steilas sindikatuak ohar batean salatu du «zalantza asko» eragiten dizkiela plan horrek. Sindikatuak gogora ekarri du Jaurlaritzak lehentasun taldeak antola...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194469/palestinan-egindako-gerra-krimenak-ikertuko-ditu-nazioarteko-zigor-auzitegiak.htm
Mundua
Palestinan egindako gerra krimenak ikertuko ditu Nazioarteko Zigor Auzitegiak
Fiskalburuak adierazi du gatazkan parte hartu duten alde guztiak ikertuko dituztela. Horretarako eskumena baduela ebatzi zuen auzitegiak otsailean.
Palestinan egindako gerra krimenak ikertuko ditu Nazioarteko Zigor Auzitegiak. Fiskalburuak adierazi du gatazkan parte hartu duten alde guztiak ikertuko dituztela. Horretarako eskumena baduela ebatzi zuen auzitegiak otsailean.
Fatou Bensouda Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalburuak ohar batean jakinarazi zuen ikerketa bat abiatuko dutela Palestinako lurretan gerra krimenik izan ote den argitzeko. Argitu du 2014ko ekainaren 13tik aurrerako gertakariak eta «auzitegiaren eskumenekoak» direnak ikertuko dituztela. Israelek okupatutako lurraldean...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194470/txertaketaren-ostean-covid-19a-ia-erabat-desagertu-da-nafarroako-zahar-etxeetatik.htm
Gizartea
Txertaketaren ostean, COVID-19a ia erabat desagertu da Nafarroako zahar etxeetatik
Indurain eta Maeztu kontseilarien esanetan, hiru kasu aktibo daude egoitzen sare osoan, eta ospitaleratutako gaixorik ez.
Txertaketaren ostean, COVID-19a ia erabat desagertu da Nafarroako zahar etxeetatik. Indurain eta Maeztu kontseilarien esanetan, hiru kasu aktibo daude egoitzen sare osoan, eta ospitaleratutako gaixorik ez.
Datuek argi eta garbi erakusten dute egungo argazkia ez dela iazko bera: otsailaren 12an Nafarroako zahar etxeetako txertaketa prozesua bukatu zenetik, lau COVID-19 kasu atzeman dituzte sarea osatzen duten 71 egoitzetan. Horietatik, gaixoetako bat sendatu da dagoeneko; beste bik sintoma arinak dituzte, eta azkena asint...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194471/ahetzen-egin-nahi-duten-luxuzko-etxebizitza-proiektu-bat-salatu-du-eh-baik.htm
Gizartea
Ahetzen egin nahi duten luxuzko etxebizitza proiektu bat salatu du EH Baik
Laborantza lurrak desagerrarazi eta bigarren etxebizitzak eraikiko dituztela salatu dute ezkertiar eta abertzaleek
Ahetzen egin nahi duten luxuzko etxebizitza proiektu bat salatu du EH Baik. Laborantza lurrak desagerrarazi eta bigarren etxebizitzak eraikiko dituztela salatu dute ezkertiar eta abertzaleek
Lur saldua, betiko galdua dio erran zaharrak. Arrisku hori ikusten du EH Baik, Ahetzen (Lapurdi) egin nahi duten etxebizitza proiektuarekin. Gaur egun laborantzarako diren lurretan etxaldea bota eta luxuzko hamar pisu eraikitzeko proiektua du promotore pribatu batek. «Ez da dudarik, bigarren etxebizitzak izanen dira», ...
2021-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/194472/sagarduik-esan-du-joan-etorriak-nolabait-mugatu-beharko-direla-martxoan-eta-apirilean-ere.htm
Gizartea
Sagarduik esan du joan-etorriak nolabait mugatu beharko direla martxoan eta apirilean ere
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi du oraindik ere «erabateko zuhurtzia» behar dela pandemiari kontra egiteko. Era berean, Nafarroako Gobernuak esan du «zuhurtzian oinarritutako irizpideen gainean» aztertuko dituztela, batik bat, Aste Saindurako neurriak.
Sagarduik esan du joan-etorriak nolabait mugatu beharko direla martxoan eta apirilean ere. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi du oraindik ere «erabateko zuhurtzia» behar dela pandemiari kontra egiteko. Era berean, Nafarroako Gobernuak esan du «zuhurtzian oinarritutako irizpideen gainean» aztertuko dituztela...
«Martxoan eta apirilean oraindik ere beharrezkoak izango dira mugikortasuna mugatzeko neurri murriztaileak». Baieztapen hori egin du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Legebiltzarreko gaurko agerraldian. Administrazio ugari Aste Sainduan indarrean izanen diren neurriei begira ari dira egunotan; hain...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194502/espainiako-gobernuaren-ordezkaritzak-debekatu-egin-ditu-martxoaren-8ko-manifestazioak-madrilen.htm
Mundua
Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak debekatu egin ditu Martxoaren 8ko manifestazioak Madrilen
Mugimendu feministaren deialdiak aztertu ondoren hartu du erabaki hori, eta, ondorioz, galarazi egin ditu egun horren bueltarako aurreikusita zeuden manifestaldi guztiak.
Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak debekatu egin ditu Martxoaren 8ko manifestazioak Madrilen. Mugimendu feministaren deialdiak aztertu ondoren hartu du erabaki hori, eta, ondorioz, galarazi egin ditu egun horren bueltarako aurreikusita zeuden manifestaldi guztiak.
Espainiako Gobernuak Madrilen duen ordezkaritza taldeak debekatu egin ditu Martxoaren 8ko manifestazioak Madrilen. Mugimendu feministaren proposamen eta mobilizazioen deialdiak aztertu ondoren hartu du erabaki hori, eta, ondorioz, galarazi egin ditu martxoaren 7rako eta 8rako aurreikusita zeuden manifestaldi guztiak. ...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194503/sendagaien-europako-agentzia-errusiako-sputnik-v-txertoa-aztertzen-hasi-da.htm
Gizartea
Sendagaien Europako Agentzia Errusiako Sputnik V txertoa aztertzen hasi da
Agentziak adierazi du txertoa garatu duen botika etxeak bidalitako ikerketek bultzatuta hartu dutela erabakia.
Sendagaien Europako Agentzia Errusiako Sputnik V txertoa aztertzen hasi da. Agentziak adierazi du txertoa garatu duen botika etxeak bidalitako ikerketek bultzatuta hartu dutela erabakia.
Errusian garatu duten txertoa aztertzen hasi da Sendagaien Europako Agentzia: Sputnik V deitua. Segurtasunaren, eraginkortasunaren eta kalitatearen "azterketa jarraitua" egingo duela jakinarazi du. Txertoak %92ko eraginkortasuna duela baieztatu du The Lancet aldizkariaren artikulu batek. Agentziak txertoari oniritzia e...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194504/amiantoagatik-gaixotutako-langile-bati-216459-euro-ordaintzera-zigortu-dute-naval.htm
Ekonomia
Amiantoagatik gaixotutako langile bati 216.459 euro ordaintzera zigortu dute Naval
Epaitegiak segurtasun eta higiene arauak ez betetzea egotzi dio Navali. Osalanen arabera, sektore horretan ohikoa izan da amiantoa erabiltzea.
Amiantoagatik gaixotutako langile bati 216.459 euro ordaintzera zigortu dute Naval. Epaitegiak segurtasun eta higiene arauak ez betetzea egotzi dio Navali. Osalanen arabera, sektore horretan ohikoa izan da amiantoa erabiltzea.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak aintzat hartu du biriketako adenokartzinoma bat duen langile baten salaketa, amiantoaren eraginpean egoteagatik, eta 216.459 euroko kalte-ordaina ematera zigortu du Izar enpresa (Naval), Sestaoko (Bizkaia) ontziolak —gaur egun itxita dago— amiantoaren aurkako segurtasun eta higiene arauak ...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194505/nafarroako-ostalariek-hilabete-bateko-epea-izango-dute-laguntzak-eskatzeko.htm
Ekonomia
Nafarroako ostalariek hilabete bateko epea izango dute laguntzak eskatzeko
Lehen deialdiarekin alderatuta, bigarren honetan, eskaera egiten duen bakoitzak jaso dezakeen gehienezkoa 25.000 eurotik 75.000 euro bitartera handituko da
Nafarroako ostalariek hilabete bateko epea izango dute laguntzak eskatzeko. Lehen deialdiarekin alderatuta, bigarren honetan, eskaera egiten duen bakoitzak jaso dezakeen gehienezkoa 25.000 eurotik 75.000 euro bitartera handituko da
Abenduko deialdiaren ondotik, bigarrena jarri du abian Nafarroako Gobernuak. Duela bi aste haren ezaugarri nagusiak iragarri bazituen ere, xehetasunak aurkeztu dituzte Mikel Irujo Garapen Ekonomikoko kontseilariak eta Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak. 18,5 milioi euro banatuko dira, eta lehen deialdiarekin a...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194506/nafarroan-bost-gazte-atxilotu-dituzte-hasel-espetxeratzearen-kontrako-protesten-harira.htm
Politika
Nafarroan bost gazte atxilotu dituzte Hasel espetxeratzearen kontrako protesten harira
Otsailaren 20ko manifestazioaren ondoren sorturiko istiluetan parte hartzea egotzi diete. Beste bik Espainako Poliziaren komisaldegian deklaratzera joateko agindua jaso dute.
Nafarroan bost gazte atxilotu dituzte Hasel espetxeratzearen kontrako protesten harira. Otsailaren 20ko manifestazioaren ondoren sorturiko istiluetan parte hartzea egotzi diete. Beste bik Espainako Poliziaren komisaldegian deklaratzera joateko agindua jaso dute.
Nafarroako Ahotsa.info webguneak jakinarazi du Espainiako Poliziak bost gazte atxilotu dituela. Pablo Hasel rap abeslari katalana espetxeratu ondoren eginiko protesta ekintzetan parte hartzea leporatu diete; zehazki, otsailaren 20an Iruñean eginiko manifestazioaren ondoren piztutako istiluetan. Bost atxilotuez gain, be...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194507/europako-batasuneko-justizia-auzitegiak-baliogabetu-egin-du-athleticen-eta-osasunaren-zerga-erregimena-ziurtatzen-zuen-epaia.htm
Kirola
Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak baliogabetu egin du Athleticen eta Osasunaren zerga erregimena ziurtatzen zuen epaia
Athleticen eta Osasunaren zerga erregimena ziurtatzen zuen epaia baliogabetzearekin batera deuseztatu du Bartzelona eta Real Madril futbol klubena ere.
Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak baliogabetu egin du Athleticen eta Osasunaren zerga erregimena ziurtatzen zuen epaia. Athleticen eta Osasunaren zerga erregimena ziurtatzen zuen epaia baliogabetzearekin batera deuseztatu du Bartzelona eta Real Madril futbol klubena ere.
Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak baliogabetu egin du Bartzelona, Athletic, Real Madril eta Osasuna futbol kluben zerga erregimena ziurtatzen duen Auzitegi Orokorraren epaia, eta, beraz, behin betiko ezetsi du Bartzelona futbol taldeak Europako Batzordearen erabakiaren aurka eta Espainiari klubek jaso zituzten la...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194508/industriaren-ekoizpena-ia-4-urritu-da-urtarrilean.htm
Ekonomia
Industriaren ekoizpena ia %4 urritu da urtarrilean
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoan %2 handitu da iazko azken hilabetearen aldean, baina urte arteko erorikoak ez dira eten 2021ean
Industriaren ekoizpena ia %4 urritu da urtarrilean. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoan %2 handitu da iazko azken hilabetearen aldean, baina urte arteko erorikoak ez dira eten 2021ean
Eustatek emandako datuen arabera, euskal industriaren ekoizpena ez da suspertu indarrez urte hasiera honetan, 2020ko urtarrilarekin alderatuta %3,9 apalagoa baita. Abenduan baino gehiago ekoitzi dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresek, baina pandemiak eragindako zuloa hor dago oraindik ere. Industriaren ekoizpen...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194509/iruneko-udalak-torturaren-aurkako-mezua-isilarazi-nahi-duela-salatu-dute.htm
Politika
Iruñeko Udalak torturaren aurkako mezua «isilarazi» nahi duela salatu dute
Espainiako Gobernu ordezkaritzak larunbateko manifestazioaren ibilbidea aldatzera behartu du, eta, ondoren, Iruñeko Udalak ezezkoa eman dio Sarasate pasealekuan bozgorailuak jartzeari, «ez delako hamabost egun lehenago» jakinarazi
Iruñeko Udalak torturaren aurkako mezua «isilarazi» nahi duela salatu dute. Espainiako Gobernu ordezkaritzak larunbateko manifestazioaren ibilbidea aldatzera behartu du, eta, ondoren, Iruñeko Udalak ezezkoa eman dio Sarasate pasealekuan bozgorailuak jartzeari, «ez delako hamabost egun lehenago» jakinarazi
Larunbat arratsaldean, tortura kasuak ikertzeko aldarria entzungo da Iruñeko erdiguneeko kaleetan. Horren aurrean, deialdia bultzatu duten eragileek salatu dute Iruñeko Udala trabak jartzen ari zaizkiela. Sarasate pasealekuan da amaitzekoa manifestazioa, eta han bozgorailuak jartzeko baimena ukatu du, «ez delako hamabo...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194510/nbek-myanmarko-aferan-esku-hartzeko-eskatu-dio-segurtasun-kontseiluari.htm
Mundua
NBEk Myanmarko aferan esku hartzeko eskatu dio Segurtasun Kontseiluari
Atzo 38 manifestari hil zituzten poliziek, eta, armadak kolpea eman zuenetik, 60 dira hildakoak. Protestak izan dira gaur ere, eta junta militarrak armada bidali du poliziei laguntzeko.
NBEk Myanmarko aferan esku hartzeko eskatu dio Segurtasun Kontseiluari. Atzo 38 manifestari hil zituzten poliziek, eta, armadak kolpea eman zuenetik, 60 dira hildakoak. Protestak izan dira gaur ere, eta junta militarrak armada bidali du poliziei laguntzeko.
Gobernuz kanpoko hainbat erakundek eta NBE Nazio Batuen Erakundeak Myanmarko junta militarraren metodoak kritikatu dituzte. Otsailaren 1ean estatu kolpea eman zutenetik, haien aurka protesta egitera atera diren 60 manifestari hil dituzte. Atzokoa izan zen protesta egun odoltsuena: segurtasun indarrek 38 lagun hil zituz...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194511/hegoaldean-egindako-proben-35ek-eman-dute-positibo.htm
Gizartea
Hegoaldean egindako proben %3,5ek eman dute positibo
Guztira 11.170 proba diagnostiko egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta 393 kasu detektatu zituzten.
Hegoaldean egindako proben %3,5ek eman dute positibo. Guztira 11.170 proba diagnostiko egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta 393 kasu detektatu zituzten.
Koronabirusaren transmisioa geldotuz doa Hego Euskal Herrian, nahiz eta motel doan beheranzko joera hori. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako azken datuen arabera, une honetan Hegoaldeko positibo tasa %3,5 da, OME Osasunaren Mundu Erakundeak izurria «kontrolpean» dagoela esateko ezarria duen gehienezko...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194512/tentacles-estudioak-adierazpen-askatasunaren-aurkako-eraso-bat-salatu-du.htm
Gizartea
Tentacles estudioak adierazpen askatasunaren aurkako eraso bat salatu du
All pitufos are bastards mezua daraman diseinuaren egileek adierazi dute Udaltzaingoaren gehiegikeria salatzeko sortu zutela afixa
Tentacles estudioak adierazpen askatasunaren aurkako eraso bat salatu du. All pitufos are bastards mezua daraman diseinuaren egileek adierazi dute Udaltzaingoaren gehiegikeria salatzeko sortu zutela afixa
Joan den astean «harriduraz» jaso zuten berria Tentacles Diseinu estudioko kideek, prentsaren bidez: Gasteizko Herritarren Segurtasunerako Sailak estudioa ikertzeko eskatu zion Arabako Fiskaltzari, aste batzuk lehenago kaleratu zuten diseinu batengatik. Afixean, udaltzain bat ageri da All Pitufos Are Bastards mezuaren ...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194513/garraiolariek-bidesarien-dirua-itzultzeko-eskatuko-diote-gipuzkoako-aldundiari.htm
Ekonomia
Garraiolariek bidesarien dirua itzultzeko eskatuko diote Gipuzkoako Aldundiari
A-1 eta AP-15 autobideetan kamioientzat soilik jarritakoak «diskriminatzaileak» direla ebatzi du Auzitegi Gorenak. Ohartarazi dute bidesarietan «tematzeak» ondorio ekonomiko «larriak» ekarriko dizkiola aldundiari.
Garraiolariek bidesarien dirua itzultzeko eskatuko diote Gipuzkoako Aldundiari. A-1 eta AP-15 autobideetan kamioientzat soilik jarritakoak «diskriminatzaileak» direla ebatzi du Auzitegi Gorenak. Ohartarazi dute bidesarietan «tematzeak» ondorio ekonomiko «larriak» ekarriko dizkiola aldundiari.
Espainiako Garraio Elkarteen Federazioaren (Fenadismer) ustez, Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaren ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiak A-1 eta AP-15 autobideetan kamioei ezarritako bidesarietan kobratutako dirua itzuli beharko die garraiolariei; elkartearen kalkuluen arabera, 15 milioi euro. Erreklamazioa aurkezteko ...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194514/etaren-armak-laquosinbolikokiraquo-suntsitu-dituzte-madrilen.htm
Politika
ETAren armak «sinbolikoki» suntsitu dituzte Madrilen
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa izan dira ekitaldian, baita Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea ere. Carlos Iturgaizek eta Covite biktimen elkarteak propagandatzat jo dute ekitaldia.
ETAren armak «sinbolikoki» suntsitu dituzte Madrilen. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa izan dira ekitaldian, baita Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea ere. Carlos Iturgaizek eta Covite biktimen elkarte...
Valdemoroko guardia zibil gazteen eskolan egin dute, gaur eguerdian, ETAren eta GRAPOren 1.377 arma «sinbolikoki suntsitzeko» ekitaldia, Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Gasteizko Zentroak antolatuta. 1980ko eta 1990eko hamarkadetan Espainiako Estatuan jardun zuten bi talde armatuei kendurikoak dira deuseztatu dituz...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194515/nafarroako-parlamentuak-eskatu-du-ez-emateko-dirurik-ikasleak-sexuaren-arabera-banatzen-dituzten-eskolei.htm
Gizartea
Nafarroako Parlamentuak eskatu du ez emateko dirurik ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten eskolei
Eusko Legebiltzarrak, berriz, baztertu egin du neskak eta mutilak bereizten dituzten ikastetxeei diru publikorik ez ematea.
Nafarroako Parlamentuak eskatu du ez emateko dirurik ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten eskolei. Eusko Legebiltzarrak, berriz, baztertu egin du neskak eta mutilak bereizten dituzten ikastetxeei diru publikorik ez ematea.
Diru publikorik ez ematea ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeei: finean, horixe da gaur Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatu diona. Hiru hilabeteko epea eman diote plan bat egiteko, datorren ikasturtetik aurrera neurria indarrean egon dadin. Mozioa EH Bilduk aurkeztu du, eta PSNk, Gero...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194516/intildeaki-subijana-aukeratu-dute-eaeko-justizia-auzitegi-nagusiko-presidente.htm
Gizartea
Iñaki Subijana aukeratu dute EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente
Portu eta Sarasolaren tortura kasuak direla eta, hainbat guardia zibilen aurka egin zen epaiketako mahaiburu izan zen.
Iñaki Subijana aukeratu dute EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente. Portu eta Sarasolaren tortura kasuak direla eta, hainbat guardia zibilen aurka egin zen epaiketako mahaiburu izan zen.
Iñaki Subijana magistratu progresista da EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente berria. Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren osoko bilkuran izendatu dute, gaur, eta 2010etik iaz arte presidente izandako Juan Luis Ibarra ordezkatuko du. Azkeneko hamar urteotan Gipuzkoako Auzitegi Probintzialeko presi...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194517/talde-paramilitar-unionistek-mehatxu-egin-dute-1998ko-bake-akordioa-hautsiko-dutela-brexit-eko-akordioa-aldatu-ezean.htm
Mundua
Talde paramilitar unionistek mehatxu egin dute 1998ko bake akordioa hautsiko dutela 'brexit'-eko akordioa aldatu ezean
Johnsonek Irlandako itsasoan ezarritako grazia epea luzatzeko asmoa adierazi du, baina EBk deitoratu egin du erabakia.
Talde paramilitar unionistek mehatxu egin dute 1998ko bake akordioa hautsiko dutela 'brexit'-eko akordioa aldatu ezean. Johnsonek Irlandako itsasoan ezarritako grazia epea luzatzeko asmoa adierazi du, baina EBk deitoratu egin du erabakia.
Ipar Irlandako talde paramilitar unionistek Erresuma Batuko eta Irlandako Errepublikako gobernuburuei gutun bana bidali diete, adieraziz Ostiral Santuko akordioei babesa emateri uko egin dietela «behin-behinean», Irlandako itsasoan muga bat ezartzen bada. Adierazi dute ez dutela atzera egingo bermatu arte «Erresuma Bat...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194518/nafarroak-azken-100-urteetan-izan-dituen-eraldaketak-erakusten-dituen-aplikazio-bat-sortu-dute.htm
Gizartea
Nafarroak azken 100 urteetan izan dituen eraldaketak erakusten dituen aplikazio bat sortu dute
Nafarroako Gobernuak garatu du aplikazioa, eta 1927. urtetik dauden herrialdeko mapak ikusi eta konparatzeko aukera ematen du.
Nafarroak azken 100 urteetan izan dituen eraldaketak erakusten dituen aplikazio bat sortu dute. Nafarroako Gobernuak garatu du aplikazioa, eta 1927. urtetik dauden herrialdeko mapak ikusi eta konparatzeko aukera ematen du.
Nork ez du inoiz jakin-minik izan ikusteko nola eraldatu den bere auzoa edo herria azken urteetan? Nafarroako herritarrek horretarako aukera izanen dute gaurtik aitzinera; izan ere, bertako gobernuak garai ezberdinetako mapak aldi berean ikusi eta konparatzen dituen aplikazio bat sortu du. ComparaMapas izena du, eta da...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194519/euskal-herriko-zenbait-pertsonaia-animatu-dituzte-adimen-artifizialaren-bidez.htm
Bizigiro
Euskal Herriko zenbait pertsonaia animatu dituzte adimen artifizialaren bidez
Besteak beste, Txirrita, Elbira Zipitria, Sabino Arana, Jon Mirande eta Bilintx ikus daitezke.
Euskal Herriko zenbait pertsonaia animatu dituzte adimen artifizialaren bidez. Besteak beste, Txirrita, Elbira Zipitria, Sabino Arana, Jon Mirande eta Bilintx ikus daitezke.
«Bideo batean agertzen den pertsona baten irudia beste batekin ordezkatzeko gai diren sistemak garatzen hasi dira. Horrek aukera emango luke edizio askorik egin gabe bideo bat editatu eta bertan agertzen den pertsona bat, adibidez, beste batekin ordezkatzeko; deep fake, faltsutze sakona deitzen hasi zaio horri». Hala d...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194520/kutsadura-alerta-ezarri-dute-ipar-euskal-herrian.htm
Gizartea
Kutsadura alerta ezarri dute Ipar Euskal Herrian
Akitania Berriko ATMO airearen kalitatearen behaketarako erakundeak aktibatu du alerta. Gehieneko abiadura murriztuko dute, eta industrialdeetan zenbait jarduera bertan behera geratuko dira.
Kutsadura alerta ezarri dute Ipar Euskal Herrian. Akitania Berriko ATMO airearen kalitatearen behaketarako erakundeak aktibatu du alerta. Gehieneko abiadura murriztuko dute, eta industrialdeetan zenbait jarduera bertan behera geratuko dira.
ATMO airearen kalitatearen behaketarako erakundeak kutsadura alerta aktibatu zuen atzo Ipar Euskal Herrian. Izan ere, Saharatik etorritako hareak eta gizakiaren aktibitateek eragindako kutsadurak airearen kalitatea okertu dute. Pirinio Atlantikoetako prefeturak zenbait neurri hartu ditu karbono dioxidoaren isuriak apal...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194521/ahetzeko-laborantza-lurrei-sailkapena-aldatzearen-kontra-agertu-da-cdpenaf.htm
Gizartea
Ahetzeko laborantza lurrei sailkapena aldatzearen kontra agertu da CDPENAF
Promotore batek laborantzako lur batean luxuzko etxeak eraiki nahi zituela salatu zuen EH Baik atzo. Abisatu dute departamenduko batzordearen erabakia ez dela behin betikoa.
Ahetzeko laborantza lurrei sailkapena aldatzearen kontra agertu da CDPENAF. Promotore batek laborantzako lur batean luxuzko etxeak eraiki nahi zituela salatu zuen EH Baik atzo. Abisatu dute departamenduko batzordearen erabakia ez dela behin betikoa.
«Zerrenda luze baten lehen garaipena». Horrela aurkeztu du EH Baik CDPENAF Natura, Laborantza eta Oihan Eremuen Babesteko Departamendu Batzordearen erabakia. Ahetzeko (Lapurdi) Larre Luzea etxaldeari laborantza sailkapena kendu eta eremua eraikigarri bilakatzeari buruz erabakitzera deitua zen, atzo arratsaldean, Pirini...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194522/lan-baldintza-duinak-eskatu-dituzte-zaintza-sektoreko-langileek.htm
Gizartea
Lan baldintza duinak eskatu dituzte zaintza sektoreko langileek
ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek deitu dute grebara. Egungo zaintza eredua baztertu eta pertsonak erdigunean dituen zaintza eredua bultzatzeko eskatu dute.
Lan baldintza duinak eskatu dituzte zaintza sektoreko langileek. ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek deitu dute grebara. Egungo zaintza eredua baztertu eta pertsonak erdigunean dituen zaintza eredua bultzatzeko eskatu dute.
ELA, LAB, CCOO y ESK sindikatuek deituta, zaintza sektoreko langileek greba eguna izan dute gaur Hegoaldean. Adinekoen egoitzetako, etxez etxeko zerbitzuko eta eguneko zentroetako ehunka langile atera dira karrikara, eta sektorearen prekarizazioa salatu eta lan baldintza duinak eskatu dituzte. Urtarrilaren 26an ere at...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194523/olaberriko-enpresa-batean-izandako-gas-isuriak-zuriz-estali-ditu-inguruak.htm
Gizartea
Olaberriko enpresa batean izandako gas isuriak zuriz estali ditu inguruak
Nippon Gases enpresan izan da isuria. Goierriko Hitza-ri lekukoek esan diotenez, perlita hautsa da, eta ez da kaltegarria osasunarentzat. N-1ean ezin ikusi geratu dira gidariak, eta auto ilarak sortu dira.
Olaberriko enpresa batean izandako gas isuriak zuriz estali ditu inguruak. Nippon Gases enpresan izan da isuria. Goierriko Hitza-ri lekukoek esan diotenez, perlita hautsa da, eta ez da kaltegarria osasunarentzat. N-1ean ezin ikusi geratu dira gidariak, eta auto ilarak sortu dira.
Gas isuri bat izan da Olaberrian (Gipuzkoa), Ihurre auzoko Nippon Gases enpresan (lehengo Praxair), Goierriko Hitza agerkariak jakinarazi duenez. Lantegitik ke zuria atera da, eta inguru guztiak hauts zuriz estalirik geratu dira. BERRIAk kontsultatutako iturrien arabera, perlita hori ez da toxikoa; beira bolkaniko mota...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194524/margaret-watkinsen-lehen-atzera-begirakoa-ireki-du-arteguneak.htm
Kultura
Margaret Watkinsen lehen atzera begirakoa ireki du Arteguneak
150 irudi inguru eta hainbat dokumentu pertsonalez osatu dute erakusketa, eta argazkilari aitzindariaren eta haren obraren «aldarria» izan nahi du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Donostian.
Margaret Watkinsen lehen atzera begirakoa ireki du Arteguneak. 150 irudi inguru eta hainbat dokumentu pertsonalez osatu dute erakusketa, eta argazkilari aitzindariaren eta haren obraren «aldarria» izan nahi du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Donostian.
«Bere jabetzan lapurretarik izan ez balitz, Margaret Watkins ez litzateke oin ohar bat besterik izango argazkilaritzaren historian, eta bere lanek, Glasgowko West End auzoko hamazazpi gelako eta viktoriar estiloko etxean gordetzen zituen haiek, udal zabortegian bukatuko lukete». Hala izango zen, haren bizilagun Joseph ...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194525/nbek-uste-du-tigrayn-gertaturikoak-gerra-krimentzat-jo-daitezkeela.htm
Mundua
NBEk uste du Tigrayn gertaturikoak «gerra krimentzat» jo daitezkeela
Erakundeak Etiopiako eta Eritreako armaden eta TPLFren erasoak kritikatu ditu, eta iparraldeko eskualdean sartzeko baimena eskatu du, ikerketa «objektibo eta independente bat» egiteko.
NBEk uste du Tigrayn gertaturikoak «gerra krimentzat» jo daitezkeela. Erakundeak Etiopiako eta Eritreako armaden eta TPLFren erasoak kritikatu ditu, eta iparraldeko eskualdean sartzeko baimena eskatu du, ikerketa «objektibo eta independente bat» egiteko.
Iragan azaroan ohartarazpen bat helarazi zuen NBE Nazio Batuen Erakundeak: Etiopia iparraldeko Tigray eskualdeko egoera larria zela. Ordutik hona aldaketa nabarmenik izan ez delakoan, NBE gero eta kezka handiagoa agertzen ari da, adierazi baitu eremu horretan gertaturikoak «gerra krimentzat» jo daitezkeela. Erakundeak ...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194526/erkidegoen-itxiera-perimetralari-eta-etxeratze-aginduari-eutsiko-diete-aste-santuan.htm
Gizartea
Erkidegoen itxiera perimetralari eta etxeratze aginduari eutsiko diete Aste Santuan
Neurri murriztaileak adostu dituzte Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek
Erkidegoen itxiera perimetralari eta etxeratze aginduari eutsiko diete Aste Santuan. Neurri murriztaileak adostu dituzte Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek
Aste Santuan ez dira malgutuko neurri murriztaile nagusiak. Hala adostu dute Espainiako Osasun Ministerioak eta Espainiako Estatuaren menpe dauden administrazioek (Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua barne), autonomia arteko Osasun Publikoko Batzordean. Erkidegoen perimetroa itxita egonen da egun horietan, eta et...
2021-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/194527/athletic-hirugarren-finalera.htm
Kirola
Athletic, hirugarren finalera
Athleticek Espainiako Kopako finala jokatuko du, Levanteri luzapenean irabazi eta gero. Galtzen joan da, baina emaitza iraultzea lortu du Berenguerren golarekin. Finalean Bartzelona aurkari, apirilaren 17an. Hamabost egun lehenago Realaren aurkakoa dauka, aurreko denboraldiko Kopakoa.
Athletic, hirugarren finalera. Athleticek Espainiako Kopako finala jokatuko du, Levanteri luzapenean irabazi eta gero. Galtzen joan da, baina emaitza iraultzea lortu du Berenguerren golarekin. Finalean Bartzelona aurkari, apirilaren 17an. Hamabost egun lehenago Realaren aurkakoa dauka, aurreko denboraldiko Kopakoa.
Athleticek hiru final jokatu nahi zituen 2021ean, eta lortu du balentria. Espainiako Kopako denboraldi honetakoa falta zitzaion, eta atzo eskuratu zuen txartela, Levanteren zelaian 1-2 irabazi eta gero. Bartzelonaren aurka jokatuko du finala Sevillan, apirilaren 17an. Superkopako titulua badu, eta aukera du iazko Kopak...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194557/astrazenecaren-hornidura-arazoak-agerian-italiak-250000-dosi-blokeatu-ondoren.htm
Mundua
AstraZenecaren «hornidura arazoak» agerian, Italiak 250.000 dosi blokeatu ondoren
Italiako Gobernuak Australiara bidean zegoen AstraZenecaren txerto kargamentu bat geldiarazi zuen atzo. Guztira, 250.000 dosi blokeatu ditu.
AstraZenecaren «hornidura arazoak» agerian, Italiak 250.000 dosi blokeatu ondoren. Italiako Gobernuak Australiara bidean zegoen AstraZenecaren txerto kargamentu bat geldiarazi zuen atzo. Guztira, 250.000 dosi blokeatu ditu.
Txertoen gaia eztabaidarako sugar da oraindik ere. Italiako Gobernuak Australiara esportatzeko bidean zegoen AstraZenecaren txerto kargamentu bat geldiarazi zuen atzo, Europako Batasunean eta Italian dauden Oxford-AstraZeneca «txertoen urritasuna» eta hornidura prozesuan egon diren «atzerapen ugariak» nabarmenduta. Txe...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194558/gaur-amaitzen-da-pandemiak-kulturan-izandako-eragina-aztertzeko-mintegian-izena-emateko-epea.htm
Kultura
Gaur amaitzen da pandemiak kulturan izandako eragina aztertzeko mintegian izena emateko epea
Urtebetean COVID-19ak Euskal Herrian izan duen eragina aztertzeko bigarren online mintegia egingo du BERRIAk hilaren 10ean, 19:00etan: Sortzaileak garai pandemikoan. Izena emateko epea irekita dago, eta hori egiten dutenek galderak egiteko aukera izango dute.
Gaur amaitzen da pandemiak kulturan izandako eragina aztertzeko mintegian izena emateko epea. Urtebetean COVID-19ak Euskal Herrian izan duen eragina aztertzeko bigarren online mintegia egingo du BERRIAk hilaren 10ean, 19:00etan: Sortzaileak garai pandemikoan. Izena emateko epea irekita dago, eta hori egiten dutenek gal...
COVID-19aren pandemiak gogor jo du kultura, eta kalterik handienak pairatu dituzten sektoreetako batzuk dira arte eszenikoak, bertsolaritza eta musika. Ander Lipus aktorearekin, Nerea Ibarzabal bertsolari eta Txakur Gorria sormen kolektiboko kidearekin eta Leire Iribarne Diabolo Kiwi musika taldeko kidearekin mahai ing...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194559/joan-etorriak-baimenduko-dituzte-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
Gizartea
Joan-etorriak baimenduko dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Labik bertan behera utzi du udalerrien itxiera perimetrala, eta, asteartetik aurrera, mugitzea libre izango da Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean. Gainerako neurriek indarrean jarraituko dute.
Joan-etorriak baimenduko dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Labik bertan behera utzi du udalerrien itxiera perimetrala, eta, asteartetik aurrera, mugitzea libre izango da Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean. Gainerako neurriek indarrean jarraituko dute.
Gaur arratsaldean bildu da Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordearen (Labi) batzorde teknikoa, eta osasun krisiari aurre egiteko neurri murriztaileak arintzea erabaki du. Bertan behera utzi dute udalerrien itxiera perimetrala. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du gainontzeko neurriak ...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194560/frontexek-ebatzi-du-egeo-itsasoan-ez-dela-migratzailerik-legez-kanpo-itzularazi.htm
Mundua
Frontexek ebatzi du Egeo itsasoan ez dela migratzailerik legez kanpo itzularazi
Turkia eta Grezia arteko mugan Europako legedia urratu izanaren frogarik ez dagoela dio agentziaren barne ikerketak, baina prozeduretan «hutsuneak» izan direla dio. Gaur argitaratuko duten txostenaren edukia aurreratu du Herbehereetako NOS telebista kateak.
Frontexek ebatzi du Egeo itsasoan ez dela migratzailerik legez kanpo itzularazi. Turkia eta Grezia arteko mugan Europako legedia urratu izanaren frogarik ez dagoela dio agentziaren barne ikerketak, baina prozeduretan «hutsuneak» izan direla dio. Gaur argitaratuko duten txostenaren edukia aurreratu du Herbehereetako NOS...
Greziako mugazainek Turkiara itzulitako migratzaileen asilorako eskubidea urratu izanaren frogarik ez du aurkitu Frontex Muga eta Kostaldeetako Guardiaren Europako Agentziak, gaur aurkeztu behar duen barne ikerketan, Herbehereetako NOS telebista kateak aurreratu duenez. Turkiara itzuli aurretik migratzaileek asiloa es...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194561/industriak-eta-eraikuntzak-hazten-amaitu-zuten-2020-urtea.htm
Ekonomia
Industriak eta eraikuntzak hazten amaitu zuten 2020. urtea
Udazkeneko murrizketek berriro txikitu dute zerbitzuen ekarpena Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Industriak eta eraikuntzak hazten amaitu zuten 2020. urtea. Udazkeneko murrizketek berriro txikitu dute zerbitzuen ekarpena Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Eustatek berretsi egin ditu urtarrilean aurreratutako datu makroekonomiko nagusiak. Hau da, 2020an, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomiak %9,5 egin zuela atzera eta enplegu galera ere oso handia izan zela (-%8,1). Datu horiek zabaldu ditu gaur estatistika agentziak, eta, horietan ikusten denez, bilakaera ez da berdin...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194562/osakidetzak-25etik-117ra-handitu-du-txertaketa-gune-kopurua.htm
Gizartea
Osakidetzak 25etik 117ra handitu du txertaketa gune kopurua
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako txertaketa prozesuaren erritmoa bizkortzeko asmoa azaldu du Osasun Sailak: 57.000 dosi jarri nahi dituzte astebetean, gaurtik hasita.
Osakidetzak 25etik 117ra handitu du txertaketa gune kopurua. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako txertaketa prozesuaren erritmoa bizkortzeko asmoa azaldu du Osasun Sailak: 57.000 dosi jarri nahi dituzte astebetean, gaurtik hasita.
Orain arte, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan guztira 25 gune egon dira COVID-19aren kontrako txertoak jartzeko: gaurtik, 25 izateari utzi, eta 117 espazio izanen dira. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik eman du aldaketaren berri, Legebiltzarrean. Sailburuak zehaztu duenez, asmoa da 57.000 txerto dosi j...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194563/urkullu-laquotubacexen-kaleratzeak-gutxitzeko-bideak-aztertu-behar-diraraquo.htm
Ekonomia
Urkullu: «Tubacexen kaleratzeak gutxitzeko bideak aztertu behar dira»
Lehendakariaren arabera, Eusko Jaurlaritzak «interes handia» erakutsi du «egoera gainditzeko eta ahalik eta lanpostu gehien babesteko».
Urkullu: «Tubacexen kaleratzeak gutxitzeko bideak aztertu behar dira». Lehendakariaren arabera, Eusko Jaurlaritzak «interes handia» erakutsi du «egoera gainditzeko eta ahalik eta lanpostu gehien babesteko».
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Tubacexeko zuzendaritzari eta sindikatuei dei egin die hodi enpresa horrek Laudion eta Amurrion (Araba) dituen lantegietan «irtenbide traumatikoak gutxitzeko bideak aztertzeko». Neurri horien artean lantegi aldaketak, erretiro aurreratuak, eszedentziak eta borondatezko ir...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194564/garbitzaileek-protesta-egin-dute-prekaritate-pandemiaren-aurka.htm
Ekonomia
Garbitzaileek protesta egin dute, "prekaritate pandemiaren aurka"
Gipuzkoako eraikin eta lokalen garbitzaileek manifestazio bat egin dute Donostian, ELAk, LABek eta UGTk deituta.
Garbitzaileek protesta egin dute, "prekaritate pandemiaren aurka". Gipuzkoako eraikin eta lokalen garbitzaileek manifestazio bat egin dute Donostian, ELAk, LABek eta UGTk deituta.
Emakume garbitzaileek, eraikin eta lokaletan aritzen diren langileen gehien-gehienek, protesta egin dute gaur, Donostian, gizon garbitzaileekiko duten soldata arrakalaren aurka. Kale garbitzaile gehienak gizonezkoak dira, eta azpisektore horrek lan baldintza hobeak ditu emakumeek osatzen dutenak baino. Hala, "prekarita...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194565/hong-kongeko-hauteskunde-sistema-aldatuko-du-txinak.htm
Mundua
Hong Kongeko hauteskunde sistema aldatuko du Txinak
Gaur hasi da Herri Batzar Nazionala, eta martxoaren 11 baino lehen onartuko ditu aldaketak. Horrek bozak atzeratzea eragin dezake, bigarren aldiz.
Hong Kongeko hauteskunde sistema aldatuko du Txinak. Gaur hasi da Herri Batzar Nazionala, eta martxoaren 11 baino lehen onartuko ditu aldaketak. Horrek bozak atzeratzea eragin dezake, bigarren aldiz.
Hasi da Txinako Herri Batzar Nazionala, eta erakunde horrek Hong Kongeko bozen inguruan zer erabaki hartuko esperoan daude hiriko biztanleak. Pekinek atzo jakinarazi zuen aldaketak egingo dituela hiriko hauteskunde sisteman, eta, hainbat hedabideren arabera, horrek bozak beste urtebete atzeratzea eragin dezake. Batzar...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194566/oholtza-bat-ikasgelan.htm
Bizigiro
Oholtza bat ikasgelan
Arte eszenikoek toki gutxi izaten dute derrigorrezko hezkuntzan, baina zenbait ikastetxetan badituzte teatro proiektuak. Eskola antzerkiari buruzko erreportaje bat argitaratuko du bihar Bizigiro sailak.
Oholtza bat ikasgelan. Arte eszenikoek toki gutxi izaten dute derrigorrezko hezkuntzan, baina zenbait ikastetxetan badituzte teatro proiektuak. Eskola antzerkiari buruzko erreportaje bat argitaratuko du bihar Bizigiro sailak.
Hezkuntza curriculumek ez diote antzerkiari begiratzen, baina antzerkiak beti aurkitzen du modua leku guzietara ailegatzeko. Batzuetan eskola orduetan, askotan eskola ordutik kanpo, baina Euskal Herrian badira zenbait proiektu teatroa irakastokietan lantzeko. Izan ere, eskola horiek emateaz arduratzen direnek argi diot...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194567/beste-393-kasu-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm
Gizartea
Beste 393 kasu positibo atzeman dituzte Hegoaldean
Osakidetzak eta Osasunbideak 9.000 proba inguru egin dituzte guztira ostegunean, eta horien %4,3k eman dute positibo.
Beste 393 kasu positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Osakidetzak eta Osasunbideak 9.000 proba inguru egin dituzte guztira ostegunean, eta horien %4,3k eman dute positibo.
Hego Euskal Herriko kutsatuen kurban ez da gorabeherarik izan azken egunean. Osakidetzak eta Osasunbideak beste 393 COVID-19 kasu detektatu dituzte ostegunean, hau da, asteazkenean adina. Dena dela, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, bezperan baino 2.000 test gutxiago egin zituzten atz...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194568/hasi-da-aurtengo-lilatoia.htm
Kirola
Hasi da aurtengo Lilatoia
Iaz 6.300 emakumek hartu zuten parte ohiko lasterketan, eta aurten 5.703k eman dute izena aurtengo aldi berezian korrika egiteko.
Hasi da aurtengo Lilatoia. Iaz 6.300 emakumek hartu zuten parte ohiko lasterketan, eta aurten 5.703k eman dute izena aurtengo aldi berezian korrika egiteko.
Bart amaitu zen aurtengo Lilatoian izena emateko epea, eta 5.703 korrikalarik eman dute izena. Gaurtik igandera jokatuko da aurtengo ezohiko lasterketa. «Lasterketa birtuala» deitu diote antolatzaileek, ez baita kirolarien arteko aurrez aurreko karrera bat izango, baina korrika egin, egingo da: korrikalariek nahi duten...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194569/ekuadorko-presidente-lenin-moreno-bere-alderditik-bota-dute.htm
Mundua
Ekuadorko presidente Lenin Moreno bere alderditik bota dute
Herri Aliantzak «mugimenduaren gidaritza politikoa abandonatzeaz» akusatu du. Morenoren esanetan, berriz, alderdiak herritarren gainetik jarri ditu bere interesak.
Ekuadorko presidente Lenin Moreno bere alderditik bota dute. Herri Aliantzak «mugimenduaren gidaritza politikoa abandonatzeaz» akusatu du. Morenoren esanetan, berriz, alderdiak herritarren gainetik jarri ditu bere interesak.
Ekuadorko AP Herri Aliantzak herrialdeko presidente Lenin Moreno alderditik kanporatzea erabaki du, «mugimenduaren gidaritza politikoa abandonatzeagatik». Moreno alderdiko presidentea zen gaur arte. Haren agintaldia amaitzeko 81 egun falta direla iritsi da erabakia. Alderdiak, komunikatu baten bidez, azaldu du zuzenda...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194570/labeguerieren-eskaintzak-presoen-seme-alabei.htm
Kultura
Labeguerieren eskaintzak presoen seme-alabei
Aurtxo-aurtxoa sehaska kanta grabatu zuen Mixel Labegueriek 1963an. Rafa Albisu ETAko kide atxilotuaren seme-alabei eskaini zien, eskuz, haien etxera diskoa bidalita. Beste atxilotu batzuen senideei ere bidali zien. «Betidanik jakin izan dugu abesti hori guri eskainia zegoela, baina geure buruari galdetzen genion: nori...
Labeguerieren eskaintzak presoen seme-alabei. Aurtxo-aurtxoa sehaska kanta grabatu zuen Mixel Labegueriek 1963an. Rafa Albisu ETAko kide atxilotuaren seme-alabei eskaini zien, eskuz, haien etxera diskoa bidalita. Beste atxilotu batzuen senideei ere bidali zien. «Betidanik jakin izan dugu abesti hori guri eskainia zegoe...
«Betidanik jakin izan dugu abesti hori guri eskainia zegoela, baina geure buruari galdetzen genion: nori axola zaio?». Mixel Labeguerie euskal kantagintza berriaren aitzindaria jaio zela 100 urte bete diren honetan, Ane Albisuk (Donostia, 1960) orain arte «familiaren intimitatean» gordea izan duten bitxikeria bat konta...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194571/trumpen-administrazioko-kide-bat-atxilotu-dute-kapitolioan-egindako-erasoaren-harira.htm
Mundua
Trumpen administrazioko kide bat atxilotu dute, Kapitolioan egindako erasoaren harira
AEBetako Estatu Departamentuko maila ertaineko langile ohi bat da atxilotutakoa, Trumpek izendatutakoa. Polizia bati «arma arriskutsu» batekin eraso egitea egotzi diote.
Trumpen administrazioko kide bat atxilotu dute, Kapitolioan egindako erasoaren harira. AEBetako Estatu Departamentuko maila ertaineko langile ohi bat da atxilotutakoa, Trumpek izendatutakoa. Polizia bati «arma arriskutsu» batekin eraso egitea egotzi diote.
Federico Klein du izena. 42 urte ditu, eta AEBetako Estatu Departamentuan hasi zen lanean 2017ko urtarrilean, Donald Trumpek agintaldia hasi eta gutxira. FBI Ikerketa Bulego Federalak zabaldu duenez, Klein atxilotu egin dute, urtarrilaren 6ko AEBetako legebiltzarra biltzen duen Kapitolioaren erasoarekin lotuta. Trumpe...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194572/hiru-euskal-preso-euskal-herriratuko-dituzte-eta-bi-hurbildu.htm
Politika
Hiru euskal preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bi hurbildu
Asier Karrera Arenzana Zaballara ekarriko dute, eta Mikel San Argimiro Isasa eta Aitor Esnaola Dorronsoro, Martutenera. Gorka Martinez Ahedo Lamatik El Duesora mugituko dute, eta Josu Ordoñez, Puerto Ietik Topasera.
Hiru euskal preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bi hurbildu. Asier Karrera Arenzana Zaballara ekarriko dute, eta Mikel San Argimiro Isasa eta Aitor Esnaola Dorronsoro, Martutenera. Gorka Martinez Ahedo Lamatik El Duesora mugituko dute, eta Josu Ordoñez, Puerto Ietik Topasera.
Espainiako Espetxe Erakundeek bertze bortz mugimenduren berri eman dute gaur: hiru euskal preso Euskal Herriko espetxeetara ekarriko dituzte, eta bertze bi, Euskal Herri ingurukoetara. Asier Karrera Arenzana, Mikel San Argimiro Isasa eta Aitor Esnaola Dorronsoro dira Euskal Herriratuko dituztenak: Karrera Zaballara eka...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194573/gaur-zortzi-egingo-dute-kataluniako-parlamentua-osatzeko-saioa.htm
Mundua
Gaur zortzi egingo dute Kataluniako Parlamentua osatzeko saioa
Parlamentua osatzeko azken eguna izango da hurrengo ostirala, eta saiora ordurako deitu du Pere Aragones jarduneko presidenteordeak. CUPek dio ganberako presidentetza hartzeko prest dagoela.
Gaur zortzi egingo dute Kataluniako Parlamentua osatzeko saioa. Parlamentua osatzeko azken eguna izango da hurrengo ostirala, eta saiora ordurako deitu du Pere Aragones jarduneko presidenteordeak. CUPek dio ganberako presidentetza hartzeko prest dagoela.
Gehienezko epea amaituta, hurrengo ostiralean egingo dute Kataluniako Parlamentua osatzeko saioa, 10:00etan. Saiora deitzeko dekretua sinatu du gaur goizean Pere Aragones jarduneko presidenteordeak. Parlamentuko Mahaia osatuko dute, eta ganberako presidentea izango dena aukeratuko. Dekretua izenpetu aurretik, parlamen...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194574/emakumeek-egiten-dituzte-etxeko-lanen-67-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
Gizartea
Emakumeek egiten dituzte etxeko lanen %67 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Eustaten datuen arabera, egoerak okerrera egin du 2013tik. Arartekoak eta Eudelek ohartarazi dute zaintzaren pisurik handiena emakumeen gain geratzen dela.
Emakumeek egiten dituzte etxeko lanen %67 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eustaten datuen arabera, egoerak okerrera egin du 2013tik. Arartekoak eta Eudelek ohartarazi dute zaintzaren pisurik handiena emakumeen gain geratzen dela.
Martxoaren 8aren bezperetan, datu adierazgarri bat eman du Eustatek: emakumeek egiten dituzte etxeko lanen %67,2 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gainera, datuak okerrera egin du, 2013an etxeko lanen %66,7z arduratzen baitziren emakumeak. Badago aldea gizonek eta emakumeek egiten dituzten etxeko lanen artean ere. Zaint...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194575/paxkal-indok-segituko-du-garapen-kontseiluko-lehendakari.htm
Gizartea
Paxkal Indok segituko du Garapen Kontseiluko lehendakari
Atzo berritu zuten elkartearen zuzendaritza, eta Indo izendatu zuten lehendakari ondoko hiru urteetarako
Paxkal Indok segituko du Garapen Kontseiluko lehendakari. Atzo berritu zuten elkartearen zuzendaritza, eta Indo izendatu zuten lehendakari ondoko hiru urteetarako
Sorpresarik gabe, Paxkal Indok segituko du Garapen Kontseiluko lehendakari izaten. 430 kideko batzarra bozkatu zuten, otsailaren 6an, eta atzo bildu zen elkartearen zuzendaritza kontseilua. Gizarte zibileko hainbat eragiletako 90 kidek osatzen duten instantzia horren ardura da Garapen Kontseiluaren ekarpen eta iritziak...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194576/langile-bat-hil-da-azpeitian-kamioi-bat-deskargatzen-ari-zela.htm
Ekonomia
Langile bat hil da Azpeitian, kamioi bat deskargatzen ari zela
Ertzaintzak jakinarazi du Amue kalean gertatu dela ezbeharra, 15:15 aldean.
Langile bat hil da Azpeitian, kamioi bat deskargatzen ari zela. Ertzaintzak jakinarazi du Amue kalean gertatu dela ezbeharra, 15:15 aldean.
Urte hasiera beltza baino beltzagoa gertatzen ari da lan istripuetan hildako langileei dagokienez. Azpeitian behargin bat hil berri da kamioi bat deskartzen ari zela. Ertzaintzak Efe agentziari esan dionez, burdin zatiak jausi dira ibilgailutik, eta azpian harrapatu dute langilea. Amue kalean izan da istripu hilgarria,...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194577/bidasoa-kopako-finalerdietarako-sailkatu-da.htm
Kirola
Bidasoa Kopako finalerdietarako sailkatu da
Gol baten aldeaz irabazi dio Benidormi (27-28). Azken jokaldian berdintzeko aukera izan du aurkariak, baina Jose Manuel Sierrak gelditu egin du jaurtiketa. Ademar Leon izango du kontrario bihar.
Bidasoa Kopako finalerdietarako sailkatu da. Gol baten aldeaz irabazi dio Benidormi (27-28). Azken jokaldian berdintzeko aukera izan du aurkariak, baina Jose Manuel Sierrak gelditu egin du jaurtiketa. Ademar Leon izango du kontrario bihar.
Bidasoak lortu du aurreko bi denboraldietan egin ez zuena: Espainiako Kopako final-laurdenetako kanporaketa gainditzea. Benidormi irabazi dio (27-28), Madrilen, eta bihar izango du finalerdia, Ademar Leonen aurka (16:30). Bide batez, aurreko sasoiko kirol mendekua hartu du, orduko hartan gaurko kontrarioak utzi zuelako...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194578/renferen-enkargu-handia-alstom-eta-stadlerrentzat.htm
Ekonomia
Renferen enkargu handia, Alstom eta Stadlerrentzat
Esleitu gabe dauden beste bi kontratuetatik zerbait lortzea espero du Beasaingo CAFek.
Renferen enkargu handia, Alstom eta Stadlerrentzat. Esleitu gabe dauden beste bi kontratuetatik zerbait lortzea espero du Beasaingo CAFek.
Alstom frantsesaren eta Stadler suitzarraren artean banatuko dute Renferen kontratu handia, 2.726 milioi eurorena. CAF kanpoan geratu da, nahiz eta interes handia zuen enkargu hori lortzeko. Albistea ez da guztiz berria; Beasainen (Gipuzkoa) egoitza duen ekoizleak abendutik zekien kanpoan geratuko zela. Aurretik etend...
2021-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/194579/radu-juderen-bad-luck-banging-or-loony-porn-lana-garaile-berlinalen.htm
Kultura
Radu Juderen 'Bad Luck Banging or Loony Porn' lana garaile Berlinalen
Errumaniarrak eraman du film onenaren saria. Zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza, berriz, Denes Nagyk irabazi du, eta, aurten, lehen aldiz, sexu bereizketarik ez dute egin interpretazioaren alorreko sarietan.
Radu Juderen 'Bad Luck Banging or Loony Porn' lana garaile Berlinalen. Errumaniarrak eraman du film onenaren saria. Zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza, berriz, Denes Nagyk irabazi du, eta, aurten, lehen aldiz, sexu bereizketarik ez dute egin interpretazioaren alorreko sarietan.
Radu Jude zuzendari bukarestarrak zuzendutako Bad Luck Banging or Loony Porn (Babardeala cu bucluc sau porno balamuc) lanak jaso du film onenaren Urrezko Hartza Berlinale jaialdian. Birala bihurtzen den bideo baten istorioa kontatzen du filmak, zeinak sexu eszena batzuetan nahasita ageri den irakasle bat duen tartean. ...
2021-3-6
https://www.berria.eus/albisteak/194615/sms-bidez-nafarroan-zabaldu-den-iruzur-batez-ohartarazi-dute.htm
Gizartea
SMS bidez Nafarroan zabaldu den iruzur batez ohartarazi dute
Pakete baten inguruko abisuz mozorrotuta, mezu faltsuak jasotzen dira telefonoan, eta horiek programa gaizto bat instalatzen dute, mezuko estekan klik eginez gero.
SMS bidez Nafarroan zabaldu den iruzur batez ohartarazi dute. Pakete baten inguruko abisuz mozorrotuta, mezu faltsuak jasotzen dira telefonoan, eta horiek programa gaizto bat instalatzen dute, mezuko estekan klik eginez gero.
Nafarroako Foruzaingoak ohartarazi duenez, SMS bidez eginiko iruzur bat asko zabaltzen ari da herrialdeko biztanleen artean. Birus informatiko bati atea ireki diezaioke biktimak, telefonoan jasotako estekari klik eginez gero. Iruzurgileek programa gaizto bat instala dezakete haren telefonoan, eta, besteak beste, banku...