date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-3-6
https://www.berria.eus/albisteak/194616/lau-urtera-zigortu-dute-barakaldon-emakume-bat-bortxatzen-saiatu-zen-gizonezkoa.htm
Gizartea
Lau urtera zigortu dute Barakaldon emakume bat bortxatzen saiatu zen gizonezkoa
Herritar batzuek galarazi zuten bortxaketa, duela bi urteko udan. Biktimak oraindik pairatzen du trauma osteko estresa.
Lau urtera zigortu dute Barakaldon emakume bat bortxatzen saiatu zen gizonezkoa. Herritar batzuek galarazi zuten bortxaketa, duela bi urteko udan. Biktimak oraindik pairatzen du trauma osteko estresa.
Lau urteko espetxe zigorra ezarri dio Bizkaiko Auzitegiak, hain zuzen, 2019ko abuztuko 24an Barakaldon (Bizkaia) emakume bat bortxatzen saiatu zen gizonezko bati. Zigorra arindu dute epaileek, gizonezkoak buruko nahasmendu bat duelako. Cadagua ibaia gurutzatzen duen zubi batean gertatu zen erasoa. Gizonezkoa biktimare...
2021-3-6
https://www.berria.eus/albisteak/194617/beltran-eta-sololuze-oroitu-eta-kontuak-eskatu-dituzte-zaldibarren.htm
Gizartea
Beltran eta Sololuze oroitu eta kontuak eskatu dituzte Zaldibarren
Zaldibarko zabortegiaren hondamenditik hamairu hilabetera egin dute mobilizazioa, Eitzaga auzoan, Zaldibar Argitu plataformak antolatuta.
Beltran eta Sololuze oroitu eta kontuak eskatu dituzte Zaldibarren. Zaldibarko zabortegiaren hondamenditik hamairu hilabetera egin dute mobilizazioa, Eitzaga auzoan, Zaldibar Argitu plataformak antolatuta.
Dozenaka herritar elkartu dira Zaldibarren (Bizkaia), larunbata eguerdian, Zaldibar Argitu plataformak antolatutako mobilizazioan. Martxak antolatu dituzte Eibartik, Ermutik eta Elgetatik abiatuta Zaldibarreko Eitzaga auzora —han dago Verterren zabortegia—. Luizian desagertu ziren Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze b...
2021-3-6
https://www.berria.eus/albisteak/194618/eibartarrak-bolada-txarrean-dabiltza-oraindik-ere.htm
Kirola
Eibartarrak bolada txarrean dabiltza oraindik ere
Iker Dorronsorok entrenatutako taldeak galdu egin du Levanteren aurka, Unben, eta jada zazpi jardunaldi daramatza irabazi gabe
Eibartarrak bolada txarrean dabiltza oraindik ere. Iker Dorronsorok entrenatutako taldeak galdu egin du Levanteren aurka, Unben, eta jada zazpi jardunaldi daramatza irabazi gabe
Suspertu ezinik dabil oraindik ere Eibar. Gaur, berriro esku hutsik geratu da: 0-2 galdu du Levanteren aurka, Unben. Jadanik zazpi jardunaldi daramatza irabazi gabe, duela ia bi hilabete Athletici nagusitu zitzaionetik. Ordutik zazpi jokatu ditu, eta bi berdindu ditu, eta bost galdu; hau da, jokoan egon diren 21 puntue...
2021-3-7
https://www.berria.eus/albisteak/194619/puigdemont-belgikan-geratuko-naiz.htm
Mundua
Puigdemont: «Belgikan geratuko naiz»
Europako Parlamentuak etziko osoko bilkuran immunitatea kentzearen alde bozkatuko balu ere, azken erabakia Belgikako Justiziak hartu beharko lukeela azaldu du, Die Presse egunkariari emandako elkarrizketa batean. Suplikatorioaren auzia Europako Justizia Auzitegiraino eramateko prest daudela dio.
Puigdemont: «Belgikan geratuko naiz». Europako Parlamentuak etziko osoko bilkuran immunitatea kentzearen alde bozkatuko balu ere, azken erabakia Belgikako Justiziak hartu beharko lukeela azaldu du, Die Presse egunkariari emandako elkarrizketa batean. Suplikatorioaren auzia Europako Justizia Auzitegiraino eramateko pres...
«Belgikan geratuko naiz. Belgikako botere judizialak erabaki behar du Espainiaratzearen inguruan, baina, immunitatea galtzen badugu, erabakiari helegitea jarriko diogu Luxenburgon, Europako Batasuneko Justizia Auzitegian». Hala adierazi dio Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak Austriako Die Presse egunkariari...
2021-3-6
https://www.berria.eus/albisteak/194620/lointek-gernika-bizkaia-espainiako-kopatik-kanpo.htm
Kirola
Lointek Gernika Bizkaia, Espainiako Kopatik kanpo
Bizkaiko taldeak galdu egin du Valentziaren aurka, Espainiako Kopako finalerdietan. Minutuak aurrera joan ahala, indarrez hustu dira Mario Lopezen jokalariak.
Lointek Gernika Bizkaia, Espainiako Kopatik kanpo. Bizkaiko taldeak galdu egin du Valentziaren aurka, Espainiako Kopako finalerdietan. Minutuak aurrera joan ahala, indarrez hustu dira Mario Lopezen jokalariak.
Akituta. Horrela amaitu dute Lointek Gernikako jokalariek Valentziaren aurka, Espainiako Kopako finalerdia galdu berritan: 57-46. COVID-19agatik bi astez jokatu gabe egon izanaren eta atzoko partidaren zama asko nabaritu dute bizkaitarrek, eta Valentzia talde indartsuaren aurrean ezinaren zantzuak erakutsi dituzte; bik...
2021-3-6
https://www.berria.eus/albisteak/194621/irundarrek-agur-esan-diote-espainiako-kopari.htm
Kirola
Irundarrek agur esan diote Espainiako Kopari
Irungo taldeak galdu egin du Ademarren aurka finalerdietan, Madrilen. Oso garesti ordaindu ditu partidan izan dituen gorabeherak.
Irundarrek agur esan diote Espainiako Kopari. Irungo taldeak galdu egin du Ademarren aurka finalerdietan, Madrilen. Oso garesti ordaindu ditu partidan izan dituen gorabeherak.
Espainiako Koparekin adiskidetu nahian iritsi zen Bidasoa Madrilera, eta lehiaketa horrekin bakean geratu gabe bueltatuko da Irunera (Gipuzkoa). Atera zuen lehenbiziko arantza, finalerdiak azkeneko aldiz jokatu eta 25 urte geroago finalaurrekoetara iritsita. Txapeldun izan zen orduko hartan, baina oraingoan, erdibidean...
2021-3-6
https://www.berria.eus/albisteak/194622/bada-garaia-tortura-aitortzeko.htm
Politika
«Bada garaia tortura aitortzeko»
Mila nafar inguru torturatu dituztela salatu, eta haientzat aitortza, ordaina eta berriz ez gertatzeko bermea eskatu dute ehunka lagunek Iruñean
«Bada garaia tortura aitortzeko». Mila nafar inguru torturatu dituztela salatu, eta haientzat aitortza, ordaina eta berriz ez gertatzeko bermea eskatu dute ehunka lagunek Iruñean
Berriz ere tortura hitza pankarta batean. Berriz ere kalera atera beharra. Isiltasuna gainditzeko beste ahalegin bat, eta bi eskari nagusi pankartan alderik alde: Tortura ikertu. Egindako guztia aitortu. Grabaketa zahar batek mahai gainean paratu du oraindik argitu eta garbitu gabeko auzia. Horregatik, gaur arratsaldea...
2021-3-6
https://www.berria.eus/albisteak/194623/betikoa-gertatu-zaio.htm
Kirola
Betikoa gertatu zaio
Eibartarrek galdu egin dute Cadizen, eta jaitsiera postuetan daude. Dmitrovicek penalti bat huts egin du
Betikoa gertatu zaio. Eibartarrek galdu egin dute Cadizen, eta jaitsiera postuetan daude. Dmitrovicek penalti bat huts egin du
Ondo hasi, hala moduzko sentsazioekin joan aldageletara eta etsita amaitu partida. Azken jardunaldietan horixe izan da Eibarren partiden laburpen azkarra. Atzo ere antzeko zerbait gertatu zitzaion Cadizen aurka, eta 1-0 galdu zuen. Beste behin gol falta nabariak gogor zigortu zituen gipuzkoarrak, eta esku hutsik itzuli...
2021-3-6
https://www.berria.eus/albisteak/194624/eraginkortasunean-egon-da-aldea.htm
Kirola
Eraginkortasunean egon da aldea
Osasunak estu hartu du Bartzelona Sadarren, baina garesti ordaindu du berriro ate aurrean izandako eragirkontasunik eza
Eraginkortasunean egon da aldea. Osasunak estu hartu du Bartzelona Sadarren, baina garesti ordaindu du berriro ate aurrean izandako eragirkontasunik eza
Zoritxarrez, ohitura bilakatzen ari da: Osasunak partida ona jokatu du talde handi baten aurka, estu hartu du, baina galdu egin du, batez ere pattal aritu baita aurkariaren atearen aurrean. Gaur horixe pasatu zaio talde gorritxoari, Sadarren, Bartzelonaren aurka. Lan ona egin du Jagoba Arrasatek entrenatutako taldeak, ...
2021-3-7
https://www.berria.eus/albisteak/194657/ipurtargi-bat-osinagan.htm
Iritzia
Ipurtargi bat Osinagan
Ipurtargi bat Osinagan.
Gauak bizi gaitu. Ipurtargi bat ikusi nuen azkeneko aldia, joan zen udan, Osinaga auzoan Iruñetik gertu. Iazko konfinamenduak eragindako ilundurak eraman gintuen bertako landetxe batera mende batzuk lehenago Decameron-eko gazteak ere Fiammetta jauretxera nola: izurriak izua du bidaide. Afaltzen ari ginen atariko zela...
2021-3-7
https://www.berria.eus/albisteak/194658/euskal-filmek-zortzi-sari-jaso-dituzte-goya-sarietan.htm
Kultura
Euskal filmek zortzi sari jaso dituzte Goya sarietan
Bost garaikur eskuratu ditu Akelarre pelikulak, eta hiru, berriz, Ane-k. Emakumezko aktore protagonistarik onenaren saria Patricia Lopez Arnaiz gasteiztarrari eman diote, eta emakumezko aktore berririk onenarena Jone Laspiur donostiarrari.
Euskal filmek zortzi sari jaso dituzte Goya sarietan. Bost garaikur eskuratu ditu Akelarre pelikulak, eta hiru, berriz, Ane-k. Emakumezko aktore protagonistarik onenaren saria Patricia Lopez Arnaiz gasteiztarrari eman diote, eta emakumezko aktore berririk onenarena Jone Laspiur donostiarrari.
Euskal zinemak arrakasta izan du aurtengo Goya sarietan. Espainiako Zinema Akademiak atzo banatu zituen sariak, eta bi euskal filmek zortzi garaikur jaso zituzten guztira: Pablo Aguero zinemagile argentinarrak zuzendutako Akelarre filmak bost lortu zituen, eta hiru David Perez Sañudoren Ane-k. Zortzi horien artean, sar...
2021-3-7
https://www.berria.eus/albisteak/194659/106-migratzailek-irungo-eta-hondarribiko-aterpetxeetan-igaro-dute-gaua.htm
Gizartea
106 migratzailek Irungo eta Hondarribiko aterpetxeetan igaro dute gaua
Eusko Jaurlaritzaren arabera, azken egunetan elkartu diren migratzaile guztiak artatu dituzte, eta inork ez du gaua kalean pasatu. Jaurlaritzak kontingentzia plana aktibatu du.
106 migratzailek Irungo eta Hondarribiko aterpetxeetan igaro dute gaua. Eusko Jaurlaritzaren arabera, azken egunetan elkartu diren migratzaile guztiak artatu dituzte, eta inork ez du gaua kalean pasatu. Jaurlaritzak kontingentzia plana aktibatu du.
Irunen (Gipuzkoa) azken egunetan elkartzen ari den migratzaile kopurua gero eta handiagoa dela eta, Eusko Jaurlaritzak kontingentzia plana aktibatu du, horiei aterpe bat emateko. Hala jakinarazi zuen atzo Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak; zehazki, ohi baino 40 lo leku gehiago prestatu...
2021-3-7
https://www.berria.eus/albisteak/194660/altunak-eta-mariezkurrenak-eutsi-egin-diote-liderraren-joari.htm
Kirola
Altunak eta Mariezkurrenak eutsi egin diote liderraren joari
Garaipenari esker, sailakapeneko lehen postuan berdinduta daude bi bikoteak. Neurketa osoan zehar aurretik joan dira Altuna eta Mariezkurrena, baina zail jarri diete Elezkanok eta Zabaletak.
Altunak eta Mariezkurrenak eutsi egin diote liderraren joari. Garaipenari esker, sailakapeneko lehen postuan berdinduta daude bi bikoteak. Neurketa osoan zehar aurretik joan dira Altuna eta Mariezkurrena, baina zail jarri diete Elezkanok eta Zabaletak.
Galtzeko gutxi eta irabazteko asko zuten gaur Jokin Altunak eta Jon Mariezkurrenak. Binakako Txapelketako zortzigarren garaipena eskuratu dute Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan, eta sailkapenean berdindu egin dute parean izan duten bikotearekin, Elezkano II-a eta Zabaletarekin. Ondo bidean, finalerdietan izango ...
2021-3-7
https://www.berria.eus/albisteak/194661/barkatzen-duenak-ez-du-beti-ordaintzen.htm
Kirola
Barkatzen duenak ez du beti ordaintzen
Realak neurketa nahi zuen lekuan izan du 80 minututan, eta gol gehiago sartzeko aukera mordoa izan du; tartean, Oiartzabalek huts egindako penalti bat. Merinok sartu du etxekoen gola, 9. minutuan. Sailkapeneko bosgarren postuan sendotu dira txuri-urdinak.
Barkatzen duenak ez du beti ordaintzen. Realak neurketa nahi zuen lekuan izan du 80 minututan, eta gol gehiago sartzeko aukera mordoa izan du; tartean, Oiartzabalek huts egindako penalti bat. Merinok sartu du etxekoen gola, 9. minutuan. Sailkapeneko bosgarren postuan sendotu dira txuri-urdinak.
Barkatzen duenak beti ordaintzen omen du. Zorionez, ordea, esanak dioena ez da bete gaur Anoetan, eta Realak bat eta huts irabazi dio Levanteri; hori bai, azken minutuetan behar baino gehiago sufrituta. Donostiarrek gol aukera bikainak izan dituzte, mordo bat. Azkenean, ordea, balio izan du Mikel Merinok neurketaren ha...
2021-3-7
https://www.berria.eus/albisteak/194662/hainbat-leherketak-gutxienez-17-hildako-eta-420-zauritu-eragin-dituzte-ekuatore-ginean.htm
Mundua
Hainbat leherketak gutxienez 17 hildako eta 420 zauritu eragin dituzte Ekuatore Ginean
Batan gertatu da ezbeharra, biztanle gehien dituen Ekuatore Gineako hirian. Herrialdeko hedabideen arabera, kuartel militar batean «bolbora ontzi bilakatutako edukiontzi bat gehiegi berotu da, inguruan belarrak erretzen ari zirela eta».
Hainbat leherketak gutxienez 17 hildako eta 420 zauritu eragin dituzte Ekuatore Ginean. Batan gertatu da ezbeharra, biztanle gehien dituen Ekuatore Gineako hirian. Herrialdeko hedabideen arabera, kuartel militar batean «bolbora ontzi bilakatutako edukiontzi bat gehiegi berotu da, inguruan belarrak erretzen ari zirela e...
Bost leherketak gutxienez 17 hildako eta 420 zauritu eragin dituzte gaur, Batan, biztanle gehien dituen Ekuatore Gineako hirian. Afrikako herrialde horretako Osasun Ministerioak eman du datuen berri. Zaurituak zenbatzerakoan, ordea, ospitaleratuak bakarrik jakinarazi dituzte, eta litekeena da orotara gehiago izatea. He...
2021-3-7
https://www.berria.eus/albisteak/194663/athleticek-eta-realak-aise-irabazi-dituzte-ligako-partidak.htm
Kirola
Athleticek eta Realak aise irabazi dituzte ligako partidak
Athleticek 2-3 irabazi dio Rayori, Luciaren hat trick bati esker. Realak 2-0 garaitu du Deportivo, nagusitasunez.
Athleticek eta Realak aise irabazi dituzte ligako partidak. Athleticek 2-3 irabazi dio Rayori, Luciaren hat trick bati esker. Realak 2-0 garaitu du Deportivo, nagusitasunez.
Luciaren hat trick bati esker, Athletic lasaiago dago sailkapenean, Rayori kanpoan irabazi eta gero. Partida amaitu zenerako jokalari bat gutxiagorekin ari zen jokatzen etxeko taldea, baina lehia biziz aritu ziren azkenera arte. Athletic Rayoren atzetik dago orain sailkapenean, hamabigarren postuan, eta urrunago ditu j...
2021-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/194664/birusaren-transmisioa-gero-eta-geldoagoa-da-hegoaldean.htm
Gizartea
Birusaren transmisioa gero eta geldoagoa da Hegoaldean
Beste 315 positibo atzeman dituzte larunbatean, bezperan baino 50 gutxiago. Hala ere, gaixo gehiago daude ZIUetan COVID-19ak jota: 135.
Birusaren transmisioa gero eta geldoagoa da Hegoaldean. Beste 315 positibo atzeman dituzte larunbatean, bezperan baino 50 gutxiago. Hala ere, gaixo gehiago daude ZIUetan COVID-19ak jota: 135.
COVID-19ak kutsatutako gaixoen kopurua beheraka ari da etengabe Hego Euskal Herrian, eta aspaldi honetan izurriak erakutsi duen apaltzeko joera baieztatu da azken egunetan ere. Igandean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak beste 315 positiboren berri eman dute, bezperan baino 50 gutxiago. Ohi bezala, Frantziako...
2021-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/194665/ez-dugu-atseden-hartuko-emakume-guztiok-gure-eskubideen-jabe-izan-arte.htm
Gizartea
«Ez dugu atseden hartuko emakume guztiok gure eskubideen jabe izan arte»
Milaka emakumek hartu dituzte hiriburuetako kaleak, Dena aldatu, sistema arrakalatu lelopean. Mobilizaziora deitu du mugimendu feministak, herri txikietan zein hirietan. Iruñean emakume bat atxilotu dute, parlamentuaren aitzinean protesta egiten ari zirela.
«Ez dugu atseden hartuko emakume guztiok gure eskubideen jabe izan arte». Milaka emakumek hartu dituzte hiriburuetako kaleak, Dena aldatu, sistema arrakalatu lelopean. Mobilizaziora deitu du mugimendu feministak, herri txikietan zein hirietan. Iruñean emakume bat atxilotu dute, parlamentuaren aitzinean protesta egiten ...
Goizean bezala, arratsaldean ere aldarriz bete dira Euskal Herriko hiri eta herrietako karrikak. Donostian egin dute lehenengoa. 18:30ean zuten hitzordua, Feminismotik dena aldatu, sistema arrazista arrakalatu lelopean, Donostiako Asanblada Feministak antolatuta. Donostiako hainbat auzotatik zutabeak heldu dira Antig...
2021-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/194666/ehunka-emakumek-egin-dute-lilatoia-asteburuan.htm
Kirola
Ehunka emakumek egin dute Lilatoia asteburuan
Ostiralean hasi eta gaur gauera arteko epea dago aurtengo Lilatoia egiteko. Asteburua aprobetxatuz, ehunka aritu dira korrika edo oinez, Lilatoian.
Ehunka emakumek egin dute Lilatoia asteburuan. Ostiralean hasi eta gaur gauera arteko epea dago aurtengo Lilatoia egiteko. Asteburua aprobetxatuz, ehunka aritu dira korrika edo oinez, Lilatoian.
Ostiralean hasi zen aurtengo Lilatoia egiteko epea, eta gaur bukatuko da. «Lasterketa birtuala» deitu diote antolatzaileek, ez baita kirolarien arteko aurrez aurreko lasterketa bat izango, baina, korrika egin egingo da. Parte hartzaileek 5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, eta, korrika egiteaz gain, oinez edo i...
2021-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/194667/gorpuzkiak-zituzten-bi-poltsa-aurkitu-ditu-ertzaintzak-bilboko-itsasadarrean.htm
Gizartea
Gorpuzkiak zituzten bi poltsa aurkitu ditu Ertzaintzak Bilboko itsasadarrean
Goizean gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Arrigunagan duela bi hilabete azaldutako hankarekin lotuta. Hilketa egozten diote.
Gorpuzkiak zituzten bi poltsa aurkitu ditu Ertzaintzak Bilboko itsasadarrean. Goizean gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Arrigunagan duela bi hilabete azaldutako hankarekin lotuta. Hilketa egozten diote.
Gaur goizean gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Barakaldon (Bizkaia), duela ia bi hilabete Arrigunagako hondartzan (Getxo, Bizkaia) azaldutako gorpuzkiekin lotura duelakoan. Hilketa egotzi diote atxilotuari. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, Ikerketa Kriminalerako Bizkaiko Sailak denbora darama jazotakoa ...
2021-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/194669/senerrek-eta-petronorrek-elektrolizagailuen-lantegi-bat-jarriko-dute-bizkaian.htm
Ekonomia
Senerrek eta Petronorrek elektrolizagailuen lantegi bat jarriko dute Bizkaian
Aukeren artean Portugalete dago, baina oraindik ez dute azken erabakia hartu.
Senerrek eta Petronorrek elektrolizagailuen lantegi bat jarriko dute Bizkaian. Aukeren artean Portugalete dago, baina oraindik ez dute azken erabakia hartu.
Senerrek eta Petronorrek bat egin dute Bizkaian elektrolizagailuen lantegi bat egiteko. Proiektu horren sinadura gaur egin dute, Petronorren egoitza nagusian, Muskizen (Bizkaia). Petronorrek bultzatzen duen BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridorearen osagaietako bat da. 120 milioi euroko inbertsio bat izango da; aurten has...
2021-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/194670/burka-espazio-publikoetan-erabiltzea-debekatu-du-suitzak.htm
Mundua
Burka espazio publikoetan erabiltzea debekatu du Suitzak
Erreferendum bitartez hartu dute erabakia. Herritarren %52k eman dute debekuaren aldeko botoa.
Burka espazio publikoetan erabiltzea debekatu du Suitzak. Erreferendum bitartez hartu dute erabakia. Herritarren %52k eman dute debekuaren aldeko botoa.
Alde txikiz, baina burkaren erabilera mugatzearen aldeko hautua egin dute Suitzan. Emakumeek ezingo dute jantzi aurpegia estaltzen dien arroparik espazio publikoetan. Botoen %52 eskuratu ditu aukera honek: «Baiezkoa aurpegia ezkutatzeko debekuari». Baietzaren aldeko kanpainak argudiatu du helburua «berdintasuna, askat...
2021-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/194671/zer-egin-daiteke-bihartik-aurrera-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
Gizartea
Zer egin daiteke bihartik aurrera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan?
Eusko Jaurlaritzaren dekretuak jasotzen du, besteak beste, udalerrien konfinamendu perimetrala bertan behera geratuko dela, eta agerraldiren bat atzematen bada baheketak egingo direla auzo, ikastetxe, etxebizitza bloke edo antzekoetan.
Zer egin daiteke bihartik aurrera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan?. Eusko Jaurlaritzaren dekretuak jasotzen du, besteak beste, udalerrien konfinamendu perimetrala bertan behera geratuko dela, eta agerraldiren bat atzematen bada baheketak egingo direla auzo, ikastetxe, etxebizitza bloke edo antzekoetan.
Bihartik aurrera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleek mugitzeko askatasuna izango dute berriz ere, hein batean. Izan ere, udalerrien konfinamendu perimetrala bertan behera geratuko da, eta erkidegoan mugitzea baimenduta egongo da. Erkidegotik, baina, ezin izango da atera. Neurri murriztaileak berritu dituen dek...
2021-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/194672/zaintza-lanak-aitortzeko-eskatu-dute-sindikatuek.htm
Gizartea
Zaintza lanak aitortzeko eskatu dute sindikatuek
ELAk salatu duenez, «lehen lerroan» egon diren hainbat emakumek ez dute aitortzarik jaso. LABek ere «sektore feminizatuen duintasuna eta aitortza» eskatu ditu.
Zaintza lanak aitortzeko eskatu dute sindikatuek. ELAk salatu duenez, «lehen lerroan» egon diren hainbat emakumek ez dute aitortzarik jaso. LABek ere «sektore feminizatuen duintasuna eta aitortza» eskatu ditu.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, kaleak hartu dituzte sindikatuek ere. ELAk, esaterako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien aurrean egin ditu elkarretaratzeak. LABek, berriz, Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza aukeratu du mobilizatzeko. Batzuek zein besteek mezu nagusi bat zabaldu dute: zaintza arloa...
2021-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/194673/egun-bakarrean-atzemandako-positiboak-abuztu-hasierako-datuen-pare.htm
Gizartea
Egun bakarrean atzemandako positiboak, abuztu hasierako datuen pare
Osakidetzak eta Osasunbideak 261 COVID-19 kasu detektatu dituzte igandean. 6.000 proba egin dituzte, eta %4,3 da positiboen ehunekoa.
Egun bakarrean atzemandako positiboak, abuztu hasierako datuen pare. Osakidetzak eta Osasunbideak 261 COVID-19 kasu detektatu dituzte igandean. 6.000 proba egin dituzte, eta %4,3 da positiboen ehunekoa.
Azken zazpi hilabeteetako kasu gutxien zenbatu dute Hego Euskal Herrian COVID-19a detektatzeko egindako testetan: 261 izan dira, zehazki. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, joan den abuztuaren 4tik aitzina erregistratu den daturik apalena da hori. Hala eta guztiz ere, ohi denez, astegu...
2021-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/194674/esas-emakume-sortzaile-eta-artisten-sarea-sortu-dute-ikusgaitasuna-xede.htm
Kultura
ESAS Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea sortu dute, ikusgaitasuna xede
Euskal lurralde guztietako musikari profesional batzuek abiatu dute proiektua, baina musikaz haragoko diziplinetara heltzea da asmoa.
ESAS Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea sortu dute, ikusgaitasuna xede. Euskal lurralde guztietako musikari profesional batzuek abiatu dute proiektua, baina musikaz haragoko diziplinetara heltzea da asmoa.
Emakumez osaturiko orkestra sinfoniko bat sortu beharko luketela. Asmo edo desira horrekin esnatu omen zen goiz batez Ane Legarreta (Galdakao, Bizkaia, 1994). Orkestra zuzendaria den aldetik, ederki ezagutzen du musikaren alorrean emakume modura gutxiengoan aritzea zer den. Ikusgaitasun falta zer den, eta baita errefer...
2021-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/194675/zaintzaren-garrantzia-azpimarratu-dute-alderdiek.htm
Gizartea
Zaintzaren garrantzia azpimarratu dute alderdiek
Zaintza erdigunean paratzeko aldarrikapena egin dute alderdi politikoek gaur zabaldutako mezuetan. Alderdien aburuz, berdintasunerantz egindako urratsak ez dira nahikoak.
Zaintzaren garrantzia azpimarratu dute alderdiek. Zaintza erdigunean paratzeko aldarrikapena egin dute alderdi politikoek gaur zabaldutako mezuetan. Alderdien aburuz, berdintasunerantz egindako urratsak ez dira nahikoak.
Azkenaldian, zaintza erdigunean paratzeko beharra azpimarratu du mugimendu feministak, eta alderdi politikoek ere hori nabarmendu dute Martxoaren 8a kari egindako hausnarketetan. EAJ Euskadiko Alderdi Jeltzaleak GUK egingo dugu leloa plazaratu du gaurko, eta kanpaina bat egin du sare sozialetan alderdiko emakumeak eza...
2021-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/194676/sektore-feminizatuenak-prekarioenak-direla-salatu-du-ehunka-jendek-baionan.htm
Gizartea
Sektore feminizatuenak prekarioenak direla salatu du ehunka jendek Baionan
500 pertsonak manifestazioa egin dute. Migranteen eskubideen aldeko mezuak ere ugariak izan dira.
Sektore feminizatuenak prekarioenak direla salatu du ehunka jendek Baionan. 500 pertsonak manifestazioa egin dute. Migranteen eskubideen aldeko mezuak ere ugariak izan dira.
Ehunka pertsona elkartu dira Baionan mugimendu feministak antolatu duen manifestazioan. Ospitaletik abiatu eta suprefetura arte ibili dira, eta aldarrikapen anitzen ahotsa entzun ahal izan da bidean. Sindikatu batzuek grebarako deia egina zuten emazteen eskubideen alde, eta jarraipena zabala izan du zenbait egituretan....
2021-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/194677/irati-kartzelatik-atera-dute-gurasoak-barruan-utzita.htm
Politika
Irati kartzelatik atera dute, gurasoak barruan utzita
Euskal presoen alaba hiru urte bete ostean atera da Aranjuezko kartzelatik. Ez dakite berriz noiz izango duen gurasoekin egoteko aukera.
Irati kartzelatik atera dute, gurasoak barruan utzita. Euskal presoen alaba hiru urte bete ostean atera da Aranjuezko kartzelatik. Ez dakite berriz noiz izango duen gurasoekin egoteko aukera.
«Oso-oso gogorra». Hitz gutxi behar ditu Julen Orbea Irati Gurasoekin Euskal Herrira plataformako kideak Iratik eta bere gurasoek azken hilabeteetan eta gaur bizitakoa deskribatzeko. Beatriz Etxebarria eta Iñigo Zapirain euskal presoen alaba da Irati Zapirain Etxebarria. Aranjuezko espetxean (Espainia) bizi izan da ama...
2021-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/194678/banaketa-eta-dibortzio-eskaerak-13-eta-20-artean-gutxitu-ziren-iaz-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Banaketa eta dibortzio eskaerak %13 eta %20 artean gutxitu ziren iaz Hego Euskal Herrian
Azken lau urteotako banaketa eta dibortzio daturik apalena jaso dute epaitegiek 2020. urtean.
Banaketa eta dibortzio eskaerak %13 eta %20 artean gutxitu ziren iaz Hego Euskal Herrian. Azken lau urteotako banaketa eta dibortzio daturik apalena jaso dute epaitegiek 2020. urtean.
Erabateko konfinamenduaren urtea izan zen 2020a. Gizartearen alor asko erabat gelditurik egon ziren hainbat hilabetez jende askorentzat, eta horrek utzitako datuak poliki ari dira zabaltzen. Gaur, banaketa eta dibortzioen inguruko datuak eman dituzte auzitegiek. Ikusi denez, nabarmen gutxitu ziren 2020an. Hego Euskal ...
2021-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/194679/aldarrikapen-argiak-egin-ditu-bilboko-mugimendu-feministak-goizean.htm
Gizartea
Aldarrikapen argiak egin ditu Bilboko Mugimendu Feministak goizean
Mobilizazio bira bat antolatu dute goiz osoan zehar. Hainbat leku sinbolikotan agerraldiak egin dituzte, atzerritarren legea, zaintza lanak eta energia eskubidea lehen lerrora ekarriz.
Aldarrikapen argiak egin ditu Bilboko Mugimendu Feministak goizean. Mobilizazio bira bat antolatu dute goiz osoan zehar. Hainbat leku sinbolikotan agerraldiak egin dituzte, atzerritarren legea, zaintza lanak eta energia eskubidea lehen lerrora ekarriz.
Emakumeen nazioarteko egunaren harira, goizetik hasita hainbat mobilizazio antolatu ditu Bilbo Feminista Saretzenek. Kolore beltz eta morez bete dira gaur Bizkaiko hiriburuko kaleak. Lehenengo agerraldia Bilboko atzerritarren bulego aurrean izan da, goizeko 11:00etan. Bertan, Emakumeen Mundu Martxaren V. Ekintzarekin l...
2021-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/194680/emakume-bat-atxilotu-dute-irunean-protesta-batean.htm
Gizartea
Emakume bat atxilotu dute Iruñean, protesta batean
Hainbat emakume kateatu dira Nafarroako Parlamentura, eta emakume bat atxilotu dute istiluetan. Maiari xingola more gutxiago eta zaintzarako diru gehiago eskatu diote.
Emakume bat atxilotu dute Iruñean, protesta batean. Hainbat emakume kateatu dira Nafarroako Parlamentura, eta emakume bat atxilotu dute istiluetan. Maiari xingola more gutxiago eta zaintzarako diru gehiago eskatu diote.
Goizean goizetik dozenaka emakume atera dira Iruñean karrikara. Hiriko hainbat txokotan egin dituzte mobilizazioak, eta, ondotik, Nafarroako Parlamentura joan dira. Bertan, manifestu bat irakurri dute, eta zenbait emakume eraikinean kateatu dira. Istiluak izan dira manifestari eta foruzainen artean, eta emakume bat atx...
2021-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/194681/lapurdiko-suteetako-bat-kriminala-izan-zela-dio-prokuradoreak.htm
Gizartea
Lapurdiko suteetako bat kriminala izan zela dio prokuradoreak
Otsailaren 20an eta 21ean Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko mugan izandako suteez jendarmeriak egindako ikerketaren emaitzak eman ditu Baionako prokuradoreak.
Lapurdiko suteetako bat kriminala izan zela dio prokuradoreak. Otsailaren 20an eta 21ean Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko mugan izandako suteez jendarmeriak egindako ikerketaren emaitzak eman ditu Baionako prokuradoreak.
Jerome Bourrie Baionako prokuradoreak jakinarazi du otsailaren 20an eta 21ean, Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdi artean izan ziren suteetan, Lapurdiri dagokionez, elkarren artean harremanik ez duten hiru sute izan zirela. Hori erakutsi du jendarmeriak azken asteetan egin duen ikerketak. Orotara mila hektarea inguru erre z...
2021-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/194682/eusko-jaurlaritzako-ordezkaririk-ez-da-joango-espainiako-kopako-finalera.htm
Kirola
Eusko Jaurlaritzako ordezkaririk ez da joango Espainiako Kopako finalera
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du zaleek ezin badute joan Sevillara (Espainia) haiek ere ez dutela han egon behar.
Eusko Jaurlaritzako ordezkaririk ez da joango Espainiako Kopako finalera. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du zaleek ezin badute joan Sevillara (Espainia) haiek ere ez dutela han egon behar.
Eusko Jaurlaritzako ordezkari bakar bat ere ez da joango Realak eta Athleticek apirilaren 3an Sevillako (Espainia) Cartuja estadioan jokatuko duten Espainiako Kopako finalera. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi du gaur hori. "Zaleek ezin badute joan, guk ere ez dugu han egon behar", esan du. Ik...
2021-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/194683/mobilizazio-ugari-egin-dituzte-herrietan.htm
Gizartea
Mobilizazio ugari egin dituzte herrietan
Izurria dela eta, inoizko martxoaren 8rik sakabanatuena izan da aurtengoa. Milaka emakume elkartu dira herri eta auzoetako ekitaldietan.
Mobilizazio ugari egin dituzte herrietan. Izurria dela eta, inoizko martxoaren 8rik sakabanatuena izan da aurtengoa. Milaka emakume elkartu dira herri eta auzoetako ekitaldietan.
Koronabirusaren izurriak Emakume Langilearen Egunaren protesta ekitaldiak markatu ditu aurten. Hiriburuetan egin dira manifestazio handiak, segurtasun neurriak aintzat hartuta. Baina herri eta auzoetan ere, elkarretaratzeak eta bestelakoak egin dituzte. Villabonan eta Zzurkilen (Gipuzkoa) mobilizazioa egin dute 19:30e...
2021-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/194684/lula-da-silvaren-aurkako-zigorrak-baliogabetu-ditu-epaile-batek.htm
Mundua
Lula da Silvaren aurkako zigorrak baliogabetu ditu epaile batek
Brasilgo presidente ohiari ustelkeriagatik ezarritako zigorrak bertan behera utzi ditu Brasilgo Auzitegi Goreneko epaile batek, auzitegiko plenoak horren inguruan erabaki bitartean. 2022ko hauteskundeetara aurkezteko moduan legoke, berretsiko balitz.
Lula da Silvaren aurkako zigorrak baliogabetu ditu epaile batek. Brasilgo presidente ohiari ustelkeriagatik ezarritako zigorrak bertan behera utzi ditu Brasilgo Auzitegi Goreneko epaile batek, auzitegiko plenoak horren inguruan erabaki bitartean. 2022ko hauteskundeetara aurkezteko moduan legoke, berretsiko balitz.
Luiz Inacio da Silva Lula Brasilgo presidente ohiari Lava Jato kasuagatik jarritako zigorrak bertan behera utzi ditu Edson Fachin Brasilgo Auzitegi Goreneko epaileak. Curitiba hiriko lehen instantziako epaile batek hartutako erabakiak baliogabetu ditu, argudiatuta auzitegi hartako epaile Sergio Morok —iazko apirilera a...
2021-3-8
https://www.berria.eus/albisteak/194685/gero-eta-hondoratuago-dago-alaves.htm
Kirola
Gero eta hondoratuago dago Alaves
Beste partida bat galdu du, Betisen zelaian oraingoan, eta azken-aurrekoa da sailkapenean. Bi golen aldearekin egon da 60. minutura arte.
Gero eta hondoratuago dago Alaves. Beste partida bat galdu du, Betisen zelaian oraingoan, eta azken-aurrekoa da sailkapenean. Bi golen aldearekin egon da 60. minutura arte.
Alaves galtzaile berriz ere. Sevillan izan da oraingoan, Betisen zelaian. Galtzea beti da atzerapausoa, eta arabarrak jaisten ari direnez, are gehiago. Zer esanik ez nola galdu duen ikusita. Izan ere, 0-2 aurreratu da lehen zatian. Joseluk sartu du aurreneko gola, 12. minutuan, eta Edgarrek bigarrena 24.ean. Bigarren ...
2021-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/194721/langile-bat-hil-da-irunberriko-acciona-enpresan-izandako-istripu-batean.htm
Ekonomia
Langile bat hil da Irunberriko Acciona enpresan izandako istripu batean
Atzeraka zihoan kamioi batek harrapatu du 40 urteko behargina, zabaldu dutenez. 2021ean lanean hil den hamargarren behargina da.
Langile bat hil da Irunberriko Acciona enpresan izandako istripu batean. Atzeraka zihoan kamioi batek harrapatu du 40 urteko behargina, zabaldu dutenez. 2021ean lanean hil den hamargarren behargina da.
Langile bat hil da bart Irunberrin (Nafarroa), Acciona Blades enpresan. 40 urte zituen, eta Reinosakoa zen (Espainia), Noticias de Navarra-k argitaratu duenez. Atzerako martxan zihoan kamioi batek harrapatu du, lehen informazioen arabera. Istripua 23:00 aldera gertatu da, astelehen gauean. Foruzaingoa ikertzen ari da ...
2021-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/194722/europako-parlamentuak-immunitatea-kendu-die-puigdemont-comin-eta-ponsatiri.htm
Mundua
Europako Parlamentuak immunitatea kendu die Puigdemont, Comin eta Ponsatiri
Espainiako Auzitegi Gorenak eskatutako suplikatorioaren alde bozkatu du Europarlamentuaren gehiengoak. Eurodiputatu izango dira aurrerantzean ere presidente ohiak eta bi kontseilari ohiak, baina Espainiak euroagindu eskariak aktibatu ahal izango ditu.
Europako Parlamentuak immunitatea kendu die Puigdemont, Comin eta Ponsatiri. Espainiako Auzitegi Gorenak eskatutako suplikatorioaren alde bozkatu du Europarlamentuaren gehiengoak. Eurodiputatu izango dira aurrerantzean ere presidente ohiak eta bi kontseilari ohiak, baina Espainiak euroagindu eskariak aktibatu ahal izan...
Espero zena baieztatu du gaur Europako Parlamentuak. Carles Puigdemont, Toni Comin eta Clara Ponsatiren kontrako suplikatorioaren inguruko bozketa egin zuten atzo arratsaldean, eta gaur jakinarazi du ganberak onartu egin dutela. Aldeko 400 boto, aurkako 248 eta 45 abstentzio izan dira. Europarlamentari izateagatik, hir...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194723/navalen-orubea-erosi-duen-taldeak-esan-du-jardun-industriala-bermatuko-duela.htm
Ekonomia
Navalen orubea erosi duen taldeak esan du jardun industriala bermatuko duela
VGP logistika sektoreko enpresak 36 milioi euroan erosi du, «arreta» industrian jarria izango duen parke bat eraikitzeko. Erosketak epailearen onespena behar du.
Navalen orubea erosi duen taldeak esan du jardun industriala bermatuko duela. VGP logistika sektoreko enpresak 36 milioi euroan erosi du, «arreta» industrian jarria izango duen parke bat eraikitzeko. Erosketak epailearen onespena behar du.
Itsasontziak Navaletik betirako urruntzeko zorian daude. Bai, behintzat, Bilboko Merkataritzako bigarren saileko epaitegiak aurkakoa esaten ez badu. Izan ere, VGP Belgikako taldeak irabazi du Sestaoko ontziolaren orubea erosteko enkantea. Biltegi eta logistika parketan diharduen enpresa bat da; halere, argitaratu duten...
2021-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/194724/48-euskal-preso-noiz-hurbilduko-zain-daude-oraindik-espetxe-erakundeen-aginduaren-ondoren.htm
Politika
48 euskal preso noiz hurbilduko zain daude oraindik, Espetxe Erakundeen aginduaren ondoren
Azaldu dutenez, 31 preso ez dituzte oraindik mugitu orain arte egon diren kartzeletatik. Horiez gain, beste hamazazpi preso tarteko espetxe batera aldatuta daude, horietatik mugitzeko zain.
48 euskal preso noiz hurbilduko zain daude oraindik, Espetxe Erakundeen aginduaren ondoren. Azaldu dutenez, 31 preso ez dituzte oraindik mugitu orain arte egon diren kartzeletatik. Horiez gain, beste hamazazpi preso tarteko espetxe batera aldatuta daude, horietatik mugitzeko zain.
Espetxe erakundeetako idazkaritza nagusiak agindutako hurbilketak eta Euskal Herriratzeak egitea eta asteroko lekualdatzeen «erritmoa handitzea». Bi eskaera nagusi horiek egin ditu Etxerat-ek ohar bidez. Horrek familietan izango lukeen eragina ere azpimarratu dute: «Iragartzea baino garrantzitsuagoa da, noski, lekualda...
2021-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/194725/fadoak-entzuten-zituen-gizona-k-irabazi-du-xxi-donostia-antzerki-saria.htm
Kultura
'Fadoak entzuten zituen gizona'-k irabazi du XXI. Donostia antzerki saria
Xake Produkzioak konpainiaren antzezlanak maskulinitatea lantzeko duen «modu originala» txalotu du epaimahaiak. Martxoaren 27an egingo dute saria banatzeko ekitaldia, Viktoria Eugenia antzokian, eta bertan taularatuko dute berriz obra.
'Fadoak entzuten zituen gizona'-k irabazi du XXI. Donostia antzerki saria. Xake Produkzioak konpainiaren antzezlanak maskulinitatea lantzeko duen «modu originala» txalotu du epaimahaiak. Martxoaren 27an egingo dute saria banatzeko ekitaldia, Viktoria Eugenia antzokian, eta bertan taularatuko dute berriz obra.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak hogeita batgarren urtez banatu dute aurten Donostia antzerki saria, eta Fadoak entzuten zituen gizona antzezlanarentzat izan da. Xake Produkzioak konpainiaren hirugarren obra da, Kepa Errastiren ideia batetik abiatuta, Txarli Andradek idatzia, Getari Etxegarai...
2021-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/194726/hizkuntza-aniztasuna-bermatzeko-eskatu-diote-hainbat-eragilek-espainiako-kongresuari.htm
Gizartea
Hizkuntza aniztasuna bermatzeko eskatu diote hainbat eragilek Espainiako Kongresuari
Gaur arratsaldean eztabaidatuko da Espainiako Kongresuan berezko hizkuntza gutxituen inguruko legez besteko proposamena. Euskararen, aragoieraren, asturieraren, galizieraren eta katalanaren aldeko eragile nagusiek agerraldi bateratua egin dute goizean.
Hizkuntza aniztasuna bermatzeko eskatu diote hainbat eragilek Espainiako Kongresuari. Gaur arratsaldean eztabaidatuko da Espainiako Kongresuan berezko hizkuntza gutxituen inguruko legez besteko proposamena. Euskararen, aragoieraren, asturieraren, galizieraren eta katalanaren aldeko eragile nagusiek agerraldi bateratua ...
«[Espainiako] Diputatuen Kongresuak aukera izango du demokraziaren alde urrats berri bat egiteko». Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak argi hitz egin du Kongresuaren atarian. Alboan zituen euskararen, aragoieraren, asturieraren, galizieraren eta katalanaren aldeko eragile nagusiak, eta hizpide iza...
2021-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/194727/hirugarren-gradua-kendu-diete-lledonersen-preso-dauden-buruzagi-independentistei.htm
Mundua
Hirugarren gradua kendu diete Lledonersen preso dauden buruzagi independentistei
Fiskaltzaren helegitea onartu du espetxe zaintzako epaileak, eta bigarren gradura itzuliko dira.
Hirugarren gradua kendu diete Lledonersen preso dauden buruzagi independentistei. Fiskaltzaren helegitea onartu du espetxe zaintzako epaileak, eta bigarren gradura itzuliko dira.
Kataluniako Espetxe Zaintzako bosgarren epaitegiak kendu egin die hirugarren gradua Lledoners espetxean preso dauden buruzagi independentistei. Ondorioz, espetxera itzuli beharko dute Jordi Cuixart Omniumeko presidente ohiak, Jordi Sanchez ANCko presidente ohiak, Oriol Junqueras Kataluniako Gobernuko presidenteorde ohi...
2021-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/194728/gaur-hogei-urte-ezabatu-zuten-derrigorrezko-soldadutza-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Gaur hogei urte ezabatu zuten derrigorrezko soldadutza Hego Euskal Herrian
Soldadutza 165 urtez izan zen derrigorrezkoa, eta 2001eko martxoaren 9an indargabetu zuen Aznarren gobernuak. Kakitzat koordinakunde antimilitaristak gogorarazi du «gaur egun agian konturatzen ez garen arren» intsumisioa ez zela bide erraza izan. Hegoaldean 12.000 lagun deklaratu ziren intsumiso.
Gaur hogei urte ezabatu zuten derrigorrezko soldadutza Hego Euskal Herrian. Soldadutza 165 urtez izan zen derrigorrezkoa, eta 2001eko martxoaren 9an indargabetu zuen Aznarren gobernuak. Kakitzat koordinakunde antimilitaristak gogorarazi du «gaur egun agian konturatzen ez garen arren» intsumisioa ez zela bide erraza iza...
«Une honetan egokia da derrigorrezko soldadutza ezabatzea». Hala zioen Espainiako Gobernuak 2001eko martxoaren 9an argitaratu zuen lege dekretuak, eta urte bereko abenduaren 31n amaitu zen derrigorrezko soldadutza Hego Euskal Herrian. Hala, bukaerara heldu zen hogei urte geroago ere askok eredugarritzat duten borroka b...
2021-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/194729/positiboen-portzentajea-37ra-jaitsi-da-hegoaldean.htm
Gizartea
Positiboen portzentajea %3,7ra jaitsi da Hegoaldean
Orotara, 385 lagunek eman dute positibo. Osakidetzako ospitaleetan egoera hobera egiten ari da: 368 gaixo daude; horietako 113, larri.
Positiboen portzentajea %3,7ra jaitsi da Hegoaldean. Orotara, 385 lagunek eman dute positibo. Osakidetzako ospitaleetan egoera hobera egiten ari da: 368 gaixo daude; horietako 113, larri.
Pixkanaka-pixkanaka egoera hobera egiten ari da. Hegoaldeko datuak dira horren erakusgarri: beste 385 positibo atzeman dituzte, baina, 10.362 proba egin zituztenez atzo, positiboak %3,7ra jaitsi dira. Datu positiboa da; izan ere, kontuan hartu behar da OME Osasunaren Mundu Erakundeak %5ean ezarria duela muga izurria ko...
2021-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/194730/finalean-kalean-ospakizunik-ez-egiteko-eskatu-du-jaurlaritzak.htm
Kirola
Finalean kalean ospakizunik ez egiteko eskatu du Jaurlaritzak
Bingen Zupiria bozeramaileak esan du ez litzatekeela jendearen ilusioa piztu behar "mobilizazio, pilaketa eta ospakizun handiekin". Ospatu beharrekoa etxean ospatzera deitu du, eta kaleko ospakizunak beste garai baterako uztera.
Finalean kalean ospakizunik ez egiteko eskatu du Jaurlaritzak. Bingen Zupiria bozeramaileak esan du ez litzatekeela jendearen ilusioa piztu behar "mobilizazio, pilaketa eta ospakizun handiekin". Ospatu beharrekoa etxean ospatzera deitu du, eta kaleko ospakizunak beste garai baterako uztera.
Espainiako Kopako finaletan kalean ospakizunik ez egiteko eta etxean ospatzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzak gaur. Realak eta Athleticek iazko finala jokatuko dute apirilaren 3an, eta Athleticek eta Bartzelonak aurtengoa 17an. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gaur eskatu du kaleko ospakizunik ez egiteko,...
2021-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/194731/gutun-zuria-60-sortzaile-baino-gehiago-aurrez-aurre.htm
Kultura
Gutun Zuria: 60 sortzaile baino gehiago aurrez aurre
Monica Ojeda, Miren Agur Meabe eta Martha Rosler arituko dira Bilboko Letren Nazioarteko 14. Jaialdian. Horrez gain, Bilbotik harago hedatuko da festibala lehen aldiz, eta Gutun Zuria irratia ere izango da aurrenekoz. Martxoaren 23tik 27ra bitarte egingo da.
Gutun Zuria: 60 sortzaile baino gehiago aurrez aurre. Monica Ojeda, Miren Agur Meabe eta Martha Rosler arituko dira Bilboko Letren Nazioarteko 14. Jaialdian. Horrez gain, Bilbotik harago hedatuko da festibala lehen aldiz, eta Gutun Zuria irratia ere izango da aurrenekoz. Martxoaren 23tik 27ra bitarte egingo da.
«Azkenaldian, pantailen gaindosi bat izan dugu. Aurrez aurrekoa berreskuratzeko ordua zen». Iaz bertan behera utzi beharra izan zuten Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, eta betiko moldean egingo dute aurtengoa; alegia, Azkuna zentroko auditoriumean antolatutako hitzaldietan oinarrituta. Tokikoari egiten d...
2021-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/194732/kopako-finalerako-elastikoa-aurkeztu-du-realak.htm
Kirola
Kopako finalerako elastikoa aurkeztu du Realak
Lau marra urdin ditu aurrean, eta hiru atzean, apirilaren 3ko Athleticen aurkako finalera iristeko egindako bideari erreferentzia eginez, guztira zazpi partida jokatu baitzituen.
Kopako finalerako elastikoa aurkeztu du Realak. Lau marra urdin ditu aurrean, eta hiru atzean, apirilaren 3ko Athleticen aurkako finalera iristeko egindako bideari erreferentzia eginez, guztira zazpi partida jokatu baitzituen.
Hilabete baino gutxiago falta da Realak eta Athleticek Espainiako Kopako finala jokatzeko Sevillan, eta pixkanaka ari dira argitzen horri begirako xehetasunak. Hala, Realak gaur aurkeztu du egun horretan eramango duen elastikoa. Sare sozialetan aurkeztu du, eta Asier Illarramendi, Mikel Oiartzabal, Mikel Merino eta Ale...
2021-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/194733/kriaxera-eta-rouen-ahate-arrazak-atxikitzeko-protokoloa-izenpetu-dute.htm
Ekonomia
Kriaxera eta rouen ahate arrazak atxikitzeko protokoloa izenpetu dute
Bidaxuneko Lataillade familiaren etxaldean eginen dute esperimentazioa, kriaxera eta rouen lekuko arrazetako ahateekin. Ekainera arte iraungo du lehen faseak, eta orduan erabakiko dute zer segida eman aferari.
Kriaxera eta rouen ahate arrazak atxikitzeko protokoloa izenpetu dute. Bidaxuneko Lataillade familiaren etxaldean eginen dute esperimentazioa, kriaxera eta rouen lekuko arrazetako ahateekin. Ekainera arte iraungo du lehen faseak, eta orduan erabakiko dute zer segida eman aferari.
Hegazti gripea Ipar Euskal Herrian agertu zen iragan abenduan. Geroztik, ahate hazleak laborantza sindikatuekin batera mobilizatu dira ahate sanoen hilketa eragozteko. Lataillade familiaren Bidaxuneko (Nafarroa Beherea) etxaldean, kriaxera eta rouen lekuko arrazako ahateak hazten dituzte: HN58 birusa ukanik ere, sano e...
2021-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/194734/irakasleek-arrantzaleek-eta-harrera-zentroetako-langileek-astrazenecaren-txertoa-hartuko-dute.htm
Gizartea
Irakasleek, arrantzaleek eta harrera zentroetako langileek AstraZenecaren txertoa hartuko dute
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman du zer beste taldek hartuko duten AstraZenecaren txertoa. Unibertsitatetik kanpoko irakasleek bihartik aurrera eskatu ahalko dute txanda.
Irakasleek, arrantzaleek eta harrera zentroetako langileek AstraZenecaren txertoa hartuko dute. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman du zer beste taldek hartuko duten AstraZenecaren txertoa. Unibertsitatetik kanpoko irakasleek bihartik aurrera eskatu ahalko dute txanda.
AstraZenecaren txertaketa azkartzearen alde egin du Eusko Jaurlaritzak. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldutakoaren arabera, hauek izango dira txerto hori hartuko duten hurrengo talde profesionalak: 55 urtetik beherako unibertsitatez kanpoko irakasleak, Bilboko eta Pasaiako (Gipuzkoa) portuetako langileak, arrant...
2021-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/194735/osakidetzak-atzemandako-kasuen-50-erresuma-batuko-aldaerak-sortuak-dira.htm
Gizartea
Osakidetzak atzemandako kasuen %50 Erresuma Batuko aldaerak sortuak dira
Hegoafrikako aldaerako bi kasu eta Brasilgoa aldaerako bakarra ere antzeman dituzte.
Osakidetzak atzemandako kasuen %50 Erresuma Batuko aldaerak sortuak dira. Hegoafrikako aldaerako bi kasu eta Brasilgoa aldaerako bakarra ere antzeman dituzte.
Erresuma Batuko aldaerak bere bidea egin du Hego Euskal Herrian. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak berretsi egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zenbatzen dituzten positibo guztien erdiak direla aldaera horretakoak. Horrez gain, beste bi aldaera ere antzeman dituzte: Hegoafrikako aldaerako bi kas...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194736/galtzaile.htm
Kultura
'Galtzaile'
Patxi Ezkiagak Galtzaile izeneko poema idatzi zuen 2003eko martxoaren 10ean, gaur hemezortzi urte, Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren ostean.
'Galtzaile'. Patxi Ezkiagak Galtzaile izeneko poema idatzi zuen 2003eko martxoaren 10ean, gaur hemezortzi urte, Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren ostean.
Duela hemezortzi urte, Euskaldunon Egunkaria itxi eta egun batzuetara, Patxi Ezkiagak (1943-2018) Galtzaile izeneko poema hau idatzi zuen. Gaurko egunez egin zuen, martxoaren 10ean. Poema hura Beatriz Gorritiri eman zion, Joan Mari Torrealdairen (1942-2020) emazteari. Haren eskutik jaso ondoren argitaratu du BERRIAK: ...
2021-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/194737/pepe-rei-hil-da-ikerketa-kazetaritzaren-aitzindaria-euskal-herrian.htm
Politika
Pepe Rei hil da, ikerketa kazetaritzaren aitzindaria Euskal Herrian
Auto istripu baten ondorioz, hogei urte eman zituen kazetaritzatik urrun, baina 80ko eta 90eko hamarkadetan ikerketa kazetaritzaren aitzindaria izan zen Euskal Herrian.
Pepe Rei hil da, ikerketa kazetaritzaren aitzindaria Euskal Herrian. Auto istripu baten ondorioz, hogei urte eman zituen kazetaritzatik urrun, baina 80ko eta 90eko hamarkadetan ikerketa kazetaritzaren aitzindaria izan zen Euskal Herrian.
Pepe Rei idazle eta kazetaria (Cenlle, Galizia, 1947) hil da Donostian, 2002an izan zuen trafiko istripu larriaren ondorioak urte askoan pairatu ondoren. Istripua izan zuenetik kazetaritza utzi behar izan zuen, eta erretiraturik bizi zen, baina aurreko hamarkadetan ikerketa kazetaritzaren aitzindaria izan zen Euskal He...
2021-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/194738/grande-marlaska-laquoaskoz-gehiago-dira-espainia-torturengatik-zigortu-ez-duten-kasuakraquo.htm
Politika
Grande-Marlaska: «Askoz gehiago dira [Espainia torturengatik] zigortu ez duten kasuak»
Espainiako Barne ministroak kongresuan azalpenak ematea baztertu dute PSOE, PP, Vox eta Unidas Podemosek.
Grande-Marlaska: «Askoz gehiago dira [Espainia torturengatik] zigortu ez duten kasuak». Espainiako Barne ministroak kongresuan azalpenak ematea baztertu dute PSOE, PP, Vox eta Unidas Podemosek.
Imanol Landa EAJko senatariak Mikel Zabalzaren hilketaren auziaz eta horren inguruan berriki zabaldu den grabazioaz galdetu dio Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroari. Landak gogorarazi du auzia argitu gabe dagoela oraindik, grabazioak «eragin handia» izan duela, eta «sumina eta auzia argitzeko eskakizun...
2021-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/194739/mtorresek-114-kaleratze-proposatu-ditu-orain-horietatik-67-nafarroan.htm
Ekonomia
MTorresek 114 kaleratze proposatu ditu orain; horietatik 67, Nafarroan
Langileek martxa bat egin dute fabrikatik Noain Elortzibarko udaletxeraino, enpleguaren defentsan
MTorresek 114 kaleratze proposatu ditu orain; horietatik 67, Nafarroan. Langileek martxa bat egin dute fabrikatik Noain Elortzibarko udaletxeraino, enpleguaren defentsan
MTorresen lana erregulatzeko espedientea martxoaren 28an sartuko da indarrean beranduenez, eta, epemuga gerturatu ahala, zuzendaritza hasierako asmoa moldatuz doa negoziazioan. Azken bileran, sindikatuei proposatu die behin betiko 114 kontratu bertan behera uztea, hasieran iragarritakoa baino 50 gutxiago. Nafarroan, Do...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194764/zer-egiten-zuen-balmasedar-batek-new-yorkeko-etxe-orratz-bateko-habe-baten-gainean-1932an.htm
Bizigiro
Zer egiten zuen balmasedar batek New Yorkeko etxe orratz bateko habe baten gainean 1932an?
Natxo Ibarguen izena zuen Rockefeller Center eraikineko habe baten gainean ageri den gizonak. Igeltseroa zen, eta 1919. urtean egin zuen alde Argentinara, soldadutzatik ihesi. 1925. urtetik aurrera bizi izan zen New Yorken.
Zer egiten zuen balmasedar batek New Yorkeko etxe orratz bateko habe baten gainean 1932an?. Natxo Ibarguen izena zuen Rockefeller Center eraikineko habe baten gainean ageri den gizonak. Igeltseroa zen, eta 1919. urtean egin zuen alde Argentinara, soldadutzatik ihesi. 1925. urtetik aurrera bizi izan zen New Yorken.
Balmasedan (Bizkaia) jaiotako gizon bat, 1932. urtean, New Yorkeko Rockefeller Center eraikineko habe baten gainean, beste hamar beharginekin batera. Eraikinaren 69. pisuan atera zuten argazkia, 240 metroko altueran. Mundu osoan da ezaguna irudia, eta Harresi elkarteak jakinarazi du euskalduna dela argazkian ageri dire...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194765/jaime-tapia-izanen-da-jaurlaritzaren-espetxe-eskumena-kudeatzeko-aholkularia.htm
Politika
Jaime Tapia izanen da Jaurlaritzaren espetxe eskumena kudeatzeko aholkularia
Eusko Jaurlaritzak berak jakinarazi duenez, sailburuordetza baten mailako aholkulari postua izanen du Tapiak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailaren barnean. Beatriz Artolazabal sailburuaren ondoan egonen da. Gaur egun Arabako Probintzia Auzitegiko zigor arloko presidentea da, eta 33 urte daramatza magistra...
Jaime Tapia izanen da Jaurlaritzaren espetxe eskumena kudeatzeko aholkularia. Eusko Jaurlaritzak berak jakinarazi duenez, sailburuordetza baten mailako aholkulari postua izanen du Tapiak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailaren barnean. Beatriz Artolazabal sailburuaren ondoan egonen da. Gaur egun Arabako Pro...
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du nor izanen den Eusko Jaurlaritzaren espetxe eskumena kudeatuko duen pertsona: Jaime Tapia jurista izendatu dute aholkulari, eta sailburuordetza baten maila emanen diote bere postuari. Arabako Probintzia Auzitegiko zigor arloko presidentea da Tapia, eta 33 urte daramatza epaile lanetan. ...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194766/sagardui-zaila-izango-da-100000-biztanleko-60-kasutik-behera-izatea.htm
Gizartea
Sagardui: «Zaila izango da 100.000 biztanleko 60 kasutik behera izatea»
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ohartarazi du egoerak hobera egin badu ere egoera arriskutsua dela oraindik. Txertaketaren eragina begi bistakoa dela adierazi du.
Sagardui: «Zaila izango da 100.000 biztanleko 60 kasutik behera izatea». Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ohartarazi du egoerak hobera egin badu ere egoera arriskutsua dela oraindik. Txertaketaren eragina begi bistakoa dela adierazi du.
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak «urrun» ikusi du Bizi Berri III Planak aurreikusitako azken fasea. Haren esanetan, luzea izango da 100.000 biztanleko 60 kasutik behera heltzeko bidea, eta «kosta egingo da». Egoera oraindik «kezkagarria» dela gehitu du: arriskua oraindik hor dago, Araba, Bizkaia e...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194767/akordiorik-gabe-amaitu-da-tubacexen-negoziazioa.htm
Ekonomia
Akordiorik gabe amaitu da Tubacexen negoziazioa
Langileen ordezkariek uko egin diote zuzendaritzaren azken proposamenari. Enplegu erregulazioa osorik gauzatuko duen edo ez erabakiko du enpresak orain. Batzordeak auzitara joko du.
Akordiorik gabe amaitu da Tubacexen negoziazioa. Langileen ordezkariek uko egin diote zuzendaritzaren azken proposamenari. Enplegu erregulazioa osorik gauzatuko duen edo ez erabakiko du enpresak orain. Batzordeak auzitara joko du.
Tubacexen enplegu erregulazioa adosteko negoziazioak ez du fruiturik eman. Akordiorik gabe amaitu da zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen arteko azken bilera ere. Azken unera arte egon dira mahaiaren bueltan bi aldeak, Bilboko NH hotelean, baina jarrerak urrun zeudela berretsi ondoren, amaitutzat eman dute bilkura....
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194768/kubarekiko-harremanak-ez-ditu-lehentasun-bidenek.htm
Mundua
Kubarekiko harremanak ez ditu «lehentasun» Bidenek
Etxe Zuriak ez ditu, oraingoz, Trumpek ezarritako zigorrak kenduko, ezta Kuba «terrorismoa babesten duten herrialdeen» zerrendatik aterako ere.
Kubarekiko harremanak ez ditu «lehentasun» Bidenek. Etxe Zuriak ez ditu, oraingoz, Trumpek ezarritako zigorrak kenduko, ezta Kuba «terrorismoa babesten duten herrialdeen» zerrendatik aterako ere.
Etxe Zuriak ez du Kubaren eta AEBen arteko harremanetan aurrerapausorik emateko asmorik. Ez dute, behintzat, «lehentasunetako bat», Jen Psaki bozeramailearen esanetan. Joe Biden presidentearen gobernuak duela aste gutxi jakinarazi zuen Donald Trump presidente ohiak gaiaren inguruan hartutako erabakiak berrikusiko zitue...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194769/laquoindarkeria-politikoa-deslegitimatzekoraquo-hezkuntza-programak-indartu-nahi-dituzte-etaren-biktimek.htm
Politika
«Indarkeria politikoa deslegitimatzeko», hezkuntza programak indartu nahi dituzte ETAren biktimek
Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluak dokumentu bat sortu du «terrorismoaren biktimen errekonozimenduaren eta erreparazioaren» arloan «egin beharreko urratsak» zehazteko. «Terrorismoaren» biktimei buruzko legea aldatzeko proposatu diote Eusko Legebiltzarrari.
«Indarkeria politikoa deslegitimatzeko», hezkuntza programak indartu nahi dituzte ETAren biktimek. Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluak dokumentu bat sortu du «terrorismoaren biktimen errekonozimenduaren eta erreparazioaren» arloan «egin beharreko urratsak» zehazteko. «Terrorismoaren» biktimei bur...
Bihar izanen da Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna, eta, haren aurreko egunetan, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluak dokumentu bat aurkeztu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erakundeekin elkarlanean. Ekitaldi batean aurkeztu dute hiru urteko gogoetaren ondorio den dokumentua, gaur, eta han izan...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194770/baheketa-bat-egiteko-eskatu-dio-ibarrako-udalak-osakidetzari.htm
Gizartea
Baheketa bat egiteko eskatu dio Ibarrako Udalak Osakidetzari
Alkateak adierazi du kasuak nabarmen igo direla azkenaldian; milatik gorako intzidentzia tasa dute.
Baheketa bat egiteko eskatu dio Ibarrako Udalak Osakidetzari. Alkateak adierazi du kasuak nabarmen igo direla azkenaldian; milatik gorako intzidentzia tasa dute.
Ibarrako (Gipuzkoa) alkate Igor Zapiainek eskatu dio Osakidetzari egiteko herrian COVID-19 positiboak atzemateko baheketa bat. Adierazi du kasuen igoera agerikoa izan dela azkenaldian, eta 100.000 biztanleko 1.021 kasuko intzidentzia tasa metatua dutela orain. Hortik kezka: «Pandemia hasi zenetik, hain egoera txarrean ...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194771/libiako-batasun-nazionaleko-gobernuak-parlamentuaren-babesa-jaso-du.htm
Mundua
Libiako Batasun Nazionaleko Gobernuak parlamentuaren babesa jaso du
Eroskeria zurrumurruek egoera zaildu badute ere, Dbeibah jarduneko lehen ministroak aldeko 132 boto eskuratu ditu, eta abenduaren 24ra arte egongo da agintean.
Libiako Batasun Nazionaleko Gobernuak parlamentuaren babesa jaso du. Eroskeria zurrumurruek egoera zaildu badute ere, Dbeibah jarduneko lehen ministroak aldeko 132 boto eskuratu ditu, eta abenduaren 24ra arte egongo da agintean.
Libiako Parlamentuak 21 eguneko epea zuen GNA Batasun Nazionaleko Gobernu berriari baiezkoa eman ala ez erabakitzeko, baina hiru besterik ez ditu behar izan Abdul Hamid Mohammed Dbeibah jarduneko lehen ministroaren proposamena onartzeko. Astelehenean, konfiantza mozio baten esku utzi zuten herrialdeko gatazka militarra...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194772/maiatzaren-8an-650-tontorretara-igotzeko-deia-egin-du-sarek.htm
Politika
Maiatzaren 8an 650 tontorretara igotzeko deia egin du Sarek
Urrirako zeukaten prestatuta egitasmoa, baina eguraldi makurraren ondorioz bertan behera utzi zuten euskal presoen eskubideen aldeko protesta. Urruntze politika bukatzea eta gradu progresioa aplikatzea galdeginen dute.
Maiatzaren 8an 650 tontorretara igotzeko deia egin du Sarek. Urrirako zeukaten prestatuta egitasmoa, baina eguraldi makurraren ondorioz bertan behera utzi zuten euskal presoen eskubideen aldeko protesta. Urruntze politika bukatzea eta gradu progresioa aplikatzea galdeginen dute.
Urriaren 3an egin behar zuen Sarek euskal presoen eskubideen aldeko mendietako protesta, baina, eguraldi iragarpen txarraren ondorioz, bertan behera utzi behar izan zuten. Maiatzaren 8rako jarria dute hurrengo data: Euskal Herriko 650 tontor igo nahi dituzte euskal presoen eskubideen alde, eta egitasmoan parte hartzeko...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194773/ernaik-errepide-bat-moztu-du-donostian-gazte-laquokriminalizazioarenraquo-aurka.htm
Politika
Ernaik errepide bat moztu du Donostian, gazte «kriminalizazioaren» aurka
Mirakruz Gainean moztu dute errepidea, gazteen etorkizunik eza salatzeko afixak eskuan.
Ernaik errepide bat moztu du Donostian, gazte «kriminalizazioaren» aurka. Mirakruz Gainean moztu dute errepidea, gazteen etorkizunik eza salatzeko afixak eskuan.
«Hilabeteak pasatu ditugu asteburuero albistegietan irudi eta titular berak ikusten. Gaur Donostiako Alde Zaharra, atzo Mendillorri, herenegun Mungia. Gazteak jazartuak eta kriminalizatuak izan gara, eta arduragabeak izan garela leporatu zaigu, baina benetan jabetu al dira gazteon egoeraz? Hitz egingo al dute Teleberri...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194774/irungo-harrera-sareak-babestu-egin-du-jaurlaritzak-migratzaileen-iritsierari-emandako-erantzuna.htm
Gizartea
Irungo Harrera Sareak babestu egin du Jaurlaritzak migratzaileen iritsierari emandako erantzuna
Bart 75 etorkinek pasatu dute gaua Irungo eta Hondarribiko aterpetxeetan
Irungo Harrera Sareak babestu egin du Jaurlaritzak migratzaileen iritsierari emandako erantzuna. Bart 75 etorkinek pasatu dute gaua Irungo eta Hondarribiko aterpetxeetan
Irungo Harrera Sareak txalotu egin du Eusko Jaurlaritzak migratzaileen iritsierari emandako erantzuna, eta adierazi argi geratu dela etorkinei harrera egitea erakundeen "borondate politikoaren" araberakoa dela. Azken egunotan, muga zeharkatu eta Frantziako Estatura pasatzeko asmoa duten migratzaileak pilatzen ari dira ...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194775/adostasunerako-eskaintza-egin-du-eh-bilduk-europako-funtsen-inguruan.htm
Ekonomia
Adostasunerako eskaintza egin du EH Bilduk Europako funtsen inguruan
Koalizioak dio «proiektu jakin batzuetan ageriko kointzidentziak» daudela bere proposamenaren eta Jaurlaritzaren Euskadi Next planaren artean. Legebiltzarrean negoziazioak zabal daitezen nahi du, adostasunak biltzeko gero Madrilgo negoziazioetan lehenetsi beharreko proiektuen gainean.
Adostasunerako eskaintza egin du EH Bilduk Europako funtsen inguruan. Koalizioak dio «proiektu jakin batzuetan ageriko kointzidentziak» daudela bere proposamenaren eta Jaurlaritzaren Euskadi Next planaren artean. Legebiltzarrean negoziazioak zabal daitezen nahi du, adostasunak biltzeko gero Madrilgo negoziazioetan lehe...
Europako funtsen inguruan «Madrilera aurkeztutakoa hobetzeko garaiz gabiltzala» uste du EH Bildu koalizioak, eta, Euskadi Next planaren interpretazio kritiko batetik abiatuta, sintesi proposamen bat egin du Europako funtsak jasotzeko hautagai izan beharko luketen proiektuez. «Uztarketa ariketa bat izan da», Mikel Oter...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194776/auzitegiak-ebatzi-du-gestampek-ez-zuela-gts-ixteko-arrazoirik.htm
Ekonomia
Auzitegiak ebatzi du Gestampek ez zuela GTS ixteko arrazoirik
Edonola ere, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ez du baliogabetu 232 langileren kaleratzea.
Auzitegiak ebatzi du Gestampek ez zuela GTS ixteko arrazoirik. Edonola ere, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ez du baliogabetu 232 langileren kaleratzea.
ELAk jo zuen auzitara GTS enpresa ixtearen aurka, eta sindikatu horrek eman du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren berri. Martxoaren 9ko data du epaiak, eta, ELAren arabera, ebatzi du Gestamp taldeak ez zuela «enpresa ixteko arrazoi objektiborik». Gestampek irail hasieran jakinarazi zuen GTS eta harekin lotuta...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194777/azken-astean-64-lagunek-galdu-dute-bizia-koronabirusak-jota-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Azken astean 64 lagunek galdu dute bizia koronabirusak jota Hego Euskal Herrian
Azken 24 orduetan 387 kutsatu zenbatu dituzte, proba guztien %3,7. 426 lagun daude ospitaleratuta; horietatik 117, larri.
Azken astean 64 lagunek galdu dute bizia koronabirusak jota Hego Euskal Herrian. Azken 24 orduetan 387 kutsatu zenbatu dituzte, proba guztien %3,7. 426 lagun daude ospitaleratuta; horietatik 117, larri.
Bilakaera epidemiologikoaren beherakada nabaritzen hasia da Hego Euskal Herrian, eta hildakoen kopurua da horren adierazle. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, azken zazpi egunetan 64 lagun hil dira. Aurreko astean, bost hilabetean izandako hildako kopururik txikiena izan zen: 65 lagune...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194778/nafarroak-beste-bi-astez-luzatuko-ditu-neurri-murriztaileak.htm
Gizartea
Nafarroak beste bi astez luzatuko ditu neurri murriztaileak
Murrizketak hilaren 25era arte izanen dira indarrean, gutxienez. Espainiako Gobernuak eta erkidegoek ere adostu dute Aste Santuan erkidegoen perimetroa itxita mantentzea.
Nafarroak beste bi astez luzatuko ditu neurri murriztaileak. Murrizketak hilaren 25era arte izanen dira indarrean, gutxienez. Espainiako Gobernuak eta erkidegoek ere adostu dute Aste Santuan erkidegoen perimetroa itxita mantentzea.
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak eman du erabakiaren berri: beste hamalau egunez luzatuko dira azken asteetako neurri murriztaileak. Hau da, mugak martxoaren 25era bitarte izanen dira indarrean. Nafarroak eutsi eginen dio herrialdearen itxiera perimetralari; gaueko 23:00etatik aurrerako etxeratze ag...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194779/donostian-eraikiko-duten-surf-parkearen-aurkako-plataforma-sortu-dute.htm
Bizigiro
Donostian eraikiko duten surf parkearen aurkako plataforma sortu dute
Surfaren eta ekologiaren alorreko zazpi elkarte Antondegi Berdea-Olatuak Itsasoan kolektiboan batu dira. Martutene auzoan dira surf parkea eraikitzekoak, Antondegi Gainean.
Donostian eraikiko duten surf parkearen aurkako plataforma sortu dute. Surfaren eta ekologiaren alorreko zazpi elkarte Antondegi Berdea-Olatuak Itsasoan kolektiboan batu dira. Martutene auzoan dira surf parkea eraikitzekoak, Antondegi Gainean.
Donostiako Udalak Wavegarden enpresarekin batera hirian eraiki nahi duen olatu artifizialen parkearen aurka agertu dira hainbat elkarte. Diotenez, kezka handiz hartu dute udalak iragarritako proiektua, eta beren ardura ingurumena babestea dela adierazi dute. «Are gehiago bizi dugun klima larrialdian». Hain zuzen, salat...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194780/oso-gogorra-izan-da-74-kilorekin-joan-nintzen-eta-61ekin-itzuli-naiz.htm
Kirola
«Oso gogorra izan da: 74 kilorekin joan nintzen, eta 61ekin itzuli naiz»
Iñaki Alvarezek (Zumarraga, Gipuzkoa, 1974) Alex Txikonek Manaslura egin duen neguko espedizioan parte hartu du. Ez dute lortu gailurrera igotzea, baina oso esperientzia aberasgarria izan da.
«Oso gogorra izan da: 74 kilorekin joan nintzen, eta 61ekin itzuli naiz». Iñaki Alvarezek (Zumarraga, Gipuzkoa, 1974) Alex Txikonek Manaslura egin duen neguko espedizioan parte hartu du. Ez dute lortu gailurrera igotzea, baina oso esperientzia aberasgarria izan da.
Nolakoak izan ziren lehenengo egunak? Hasteko, sei eguneko trekkinga egin genuen, haranean gora. Kanpamentu nagusira iritsi ginenean, sekulako muntatzea egin genuen. Marten jarriko den kolonia gogorarazten zidan: denda handiak elkarrekin egoteko, denda txikiak bakarrik egoteko… Muntatze lanak egin ondoren, lehen garra...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194781/erretiroa-hartu-du-naiara-diezek.htm
Kirola
Erretiroa hartu du Naiara Diezek
34 urterekin hartu du saskibaloia uzteko erabakia Gernikako kapitainak. Eskertuta doa, eta espero du behin pandemia pasata zaleez behar bezala agur esatea. 385 partida jokatu ditu maila gorenean, 6.000 minutu baino gehiago.
Erretiroa hartu du Naiara Diezek. 34 urterekin hartu du saskibaloia uzteko erabakia Gernikako kapitainak. Eskertuta doa, eta espero du behin pandemia pasata zaleez behar bezala agur esatea. 385 partida jokatu ditu maila gorenean, 6.000 minutu baino gehiago.
"Saskibaloi maitea, zure ondoan egindako nire kirol ibilbidea amaitu da". Horrela iragarri du Naiara Diez Lointek Gernikako kapitainak erretiroa hartzea erabaki duela. "Espero dut pandemia egoerak hobera egitea, eta laster batean saskibaloi partidetako harmailak ikuslez beteta ikustea. Orduan esango diogu agur elkarri ...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194782/ebk-iritzia-eskatuko-die-herritarrei-bere-geroa-definitzeko.htm
Mundua
EBk iritzia eskatuko die herritarrei bere geroa definitzeko
Talde komunitarioak abian jarri du Europaren Etorkizunari Buruzko Konferentzia, eta eztabaidarako guneak irekiko ditu hainbat auziz aritzeko.
EBk iritzia eskatuko die herritarrei bere geroa definitzeko. Talde komunitarioak abian jarri du Europaren Etorkizunari Buruzko Konferentzia, eta eztabaidarako guneak irekiko ditu hainbat auziz aritzeko.
Schuman Adierazpenarekin lehen oinarriak finkatu eta 70 urtera, EB Europako Batasunak bere burua eraberritzeko helburua jarri du, estatu kide garrantzitsu baten irteerak eta koronabirusaren pandemiak eragindako krisiek bultzatuta. Erronka ez da xamurra, barrura begirako iniziatibak erreformetarako beharra azaleratu dez...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194783/navalen-orubean-dauden-ontziola-azpiegiturak-erosten-saiatuko-dira.htm
Ekonomia
Navalen orubean dauden ontziola azpiegiturak erosten saiatuko dira
Enkantea galdu zuten hautagaietako bik ontziola jarduna mantendu nahi dute, eta harmailak, dike lehorrak eta garabiak behar dituzte horretarako.
Navalen orubean dauden ontziola azpiegiturak erosten saiatuko dira. Enkantea galdu zuten hautagaietako bik ontziola jarduna mantendu nahi dute, eta harmailak, dike lehorrak eta garabiak behar dituzte horretarako.
Navalgo orubearen (Sestao, Bizkaia) enkantean parte hartu eta irabazi ez zuten hautagai batzuk eskaintza egingo diote VGP taldeari ontziola jardunarekin harremana duen lurzoruaren zatia erosteko. Enkantea irabazi zuen taldeak parke logistiko handi bat egiteko asmoa du, eta ontziolako harmailak desegin egingo ditu horre...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194784/ebk-martxoan-banatuko-ditu-pfizer-etxearen-4-milioi-dosi.htm
Gizartea
EBk martxoan banatuko ditu Pfizer etxearen 4 milioi dosi
Datozen bi asteetan banatuko dituzte txertoak. Estatu bakoitzaren esku egonen da horiek banatzearen ardura.
EBk martxoan banatuko ditu Pfizer etxearen 4 milioi dosi. Datozen bi asteetan banatuko dituzte txertoak. Estatu bakoitzaren esku egonen da horiek banatzearen ardura.
Uste baino lehenago iritsiko dira COVID-19aren aurkako Pzifer etxearen txertoak. EB Europako Batzordeak Pfizer botika etxearekin adostu du hasieran martxotik aitzinera banatzekoak zituen lau milioi dosi lehenago banatzea. Bruselak adierazi duenez, datozen bi asteetan banatuko dituzte txertoak, eta herrialde bakoitzak b...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194785/hamar-urtez-godzillaren-sua-apaltzen-fukushiman.htm
Mundua
Hamar urtez Godzillaren sua apaltzen Fukushiman
Gaur hamar urte, 2011n, karanbola perfektu batek hiru hondamendi kateatu zituen Japoniako kostaldean. Gutxienez beste lau hamarkada beharko dira zauri nuklearra ixteko.
Hamar urtez Godzillaren sua apaltzen Fukushiman. Gaur hamar urte, 2011n, karanbola perfektu batek hiru hondamendi kateatu zituen Japoniako kostaldean. Gutxienez beste lau hamarkada beharko dira zauri nuklearra ixteko.
Ezinezkoa gertatu zen, berriz ere, gaur dela hamar urte. Orduko hartan, Japonian. Aurretik galdetuz gero zer aukera dauden lurrikara handi bat gertatzeko, horrek tsunami bat sortzeko, eta olatu erraldoiak historiako hondamendi nuklearrik larrienetan bigarrena eragiteko, erantzuna beti izango zen: ia zero. Eta, halere, ...
2021-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/194786/errazegi-jaso-ditu-golak.htm
Kirola
Errazegi jaso ditu golak
Athleticek ez du punturik atera Atletico Madrilen zelaian, irabazten joan bada ere. Bi jokaldi soltetan jaso ditu golak: atsedenaldia gainean zela, eta bigarren zatiaren hasieran.
Errazegi jaso ditu golak. Athleticek ez du punturik atera Atletico Madrilen zelaian, irabazten joan bada ere. Bi jokaldi soltetan jaso ditu golak: atsedenaldia gainean zela, eta bigarren zatiaren hasieran.
Hamabi orduko lanaldi luze amaigabea osatu, eta lantegitik atera berritan, nagusiak soldata txikiegia eman dion langilea izan da gaur Athletic. Sekulako lana egin, saririk ez jasotzeko. Galdu egin du Atletico Madrilen zelaian (2-1) atzeratutako partidan [18. jardunaldiko zen], eta azkenekoz galtzaile izan zenetik, igar...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194810/datuak.htm
Datuak
Datuak.
600 MILA MILIOI, GARBIKETA Ekonomia Ikertzeko Japoniako Institutuak 2019an eginiko kalkuluaren arabera, zentrala garbitzea 270 eta 600 mila milioi euro artean kostatu zaio Japoniari. Eta hori, lortzen baldin badute 2040. urterako amaitzea. 15.899 HILDAKO Lurrikaran eta ondorengo tsunamian, batez ere itota edo kolpee...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194812/urtea-konplitu-du-pandemiak.htm
Gizartea
Urtea konplitu du pandemiak
Iazko urtarrilaren amaierarako, COVID-19aren larritasunari buruzko abisua ematen ari zen OME, baina gaurko egunez esan zuen pandemia bat zela
Urtea konplitu du pandemiak. Iazko urtarrilaren amaierarako, COVID-19aren larritasunari buruzko abisua ematen ari zen OME, baina gaurko egunez esan zuen pandemia bat zela
Pan, grezieraz, dena da; demos, herria; pandemia, mundu osoko edo lurralde zabal bateko izurria. Ofizialki, Osasunaren Mundu Erakunde OMEk iazko martxoaren 11n adierazi zuen COVID-19ak eragindakoa pandemia bat zela. Gaur da, beraz, urtemuga. Asteon erakundeko arduradunek gogora ekarri nahi izan dute, hala ere, aurrez a...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194813/terrorismoaren-kontrako-europako-eguna-gogoan-izan-dute-irunean-navarra-suma-ez-beste-alderdi-guztiek.htm
Politika
Terrorismoaren Kontrako Europako Eguna gogoan izan dute Iruñean Navarra Suma ez beste alderdi guztiek
Nafarroako Gobernuak onartutako adierazpena irakurri dute «terrorismoaren biktimen» omenez egindako monumentuaren aurrean. Navarra Sumak ez zuen bat egin adierazpenarekin
Terrorismoaren Kontrako Europako Eguna gogoan izan dute Iruñean Navarra Suma ez beste alderdi guztiek. Nafarroako Gobernuak onartutako adierazpena irakurri dute «terrorismoaren biktimen» omenez egindako monumentuaren aurrean. Navarra Sumak ez zuen bat egin adierazpenarekin
Nafarroako Gobernuko ordezkariak, Parlamentukoak eta Segurtasun Indarrenak elkartu dira Iruñean, Terrorismoaren Kontrako Europako Eguna dela eta, biktimak gogoan izateko. Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentea buru, bertan izan dira, halaber, Unai Hualde parlamentuko presidentea, Jose Luis Arasti Espainiako Gob...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194814/meritxell-serret-kontseilari-ohiak-bere-burua-entregatu-du-espainiako-gorenean.htm
Mundua
Meritxell Serret kontseilari ohiak bere burua entregatu du Espainiako Gorenean
Puigdemontekin Gobernu kontseilari izandakoa Belgikan erbesteratua zegoen 2017tik. Diru publikoa oker erabiltzeagatik eta desobedientziagatik dago auzipetua, baina ez dago haren aurkako euroagindurik.
Meritxell Serret kontseilari ohiak bere burua entregatu du Espainiako Gorenean. Puigdemontekin Gobernu kontseilari izandakoa Belgikan erbesteratua zegoen 2017tik. Diru publikoa oker erabiltzeagatik eta desobedientziagatik dago auzipetua, baina ez dago haren aurkako euroagindurik.
Ezustean agertu da Meritxell Serret Espainiako Auzitegi Gorenera. Iñigo Iruin haren abokatuak lagundurik joan da hara 2017tik Belgikan erbesteratua zegoen kontseilari ohia. Aurrez Carles Puigdemonten gobernuan aritu zen, Gobernu kontseilari lanetan, 2017ko urriaren 28an, 155. artikulua baliatuta kargutik kendu zuten ar...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194815/netflix-euskaraz-herritar-taldeak-10000-sinadura-bildu-nahi-ditu.htm
Bizigiro
Netflix Euskaraz herritar taldeak 10.000 sinadura bildu nahi ditu
Bi astean 6.000 sinadura lortu dituzte. Erakundeengana jo, eta euskalgintza batu nahi dute. Akelarre filma Netflixera iritsi da gaur (Hego Euskal Herrian).
Netflix Euskaraz herritar taldeak 10.000 sinadura bildu nahi ditu. Bi astean 6.000 sinadura lortu dituzte. Erakundeengana jo, eta euskalgintza batu nahi dute. Akelarre filma Netflixera iritsi da gaur (Hego Euskal Herrian).
Apirilaren 15erako 10.000 sinadura lortzea. Erronka hori finkatu du Netflix Euskaraz mugimenduak. Sinadura bilketan Netflix plataformari eskatzen diote edukiak euskaraz jar ditzala. Otsailaren 16an sortu zuten Netflix Euskaraz mugimendu herritarra, eta sinadurak biltzeari ekin zioten Internet bidez. Bi astean 6.000 sin...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194816/piketeetan-parte-hartzea-ez-da-kartzelarekin-zigortuko.htm
Ekonomia
Piketeetan parte hartzea ez da kartzelarekin zigortuko
Espainiako Kongresuak bertan behera utzi du aukera hori ematen zuen Zigor Kodearen artikulua, eta epaiak berrikusteko aukera zabalduko du. Ezkerreko alderdien babesarekin atera da aurrera egitasmoa. EAJk zuzenketa aurkeztu du, eta artikulua mantentzeko eskatu, baina zigorrak murriztuta.
Piketeetan parte hartzea ez da kartzelarekin zigortuko. Espainiako Kongresuak bertan behera utzi du aukera hori ematen zuen Zigor Kodearen artikulua, eta epaiak berrikusteko aukera zabalduko du. Ezkerreko alderdien babesarekin atera da aurrera egitasmoa. EAJk zuzenketa aurkeztu du, eta artikulua mantentzeko eskatu, bai...
Espainiako Zigor Kodetik kendu dute piketeei buruzko aipamena. Espainiako Diputatuen Kongresuak indargabetu egin du horko artikulu bat (315.3), grebekin bat egitera «behartzeko» protesta moldeak zigortzeko modua ematen zuena. Horrekin batera, artikulu horretan oinarrituta orain arte emandako epai irmoak berrikusteko au...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194817/donostiako-udalak-aho-batez-eskatu-du-mikel-zabalzaren-kasua-irekitzea-azter-dadila.htm
Politika
Donostiako Udalak aho batez eskatu du Mikel Zabalzaren kasua irekitzea azter dadila
Udalbatzak eskatu du «sakon» iker dadila Pedro Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainak eta Alberto Perote CESIDeko buruzagiak «ustez» izan zuten elkarrizketa jasotzen duen audioaren edukia.
Donostiako Udalak aho batez eskatu du Mikel Zabalzaren kasua irekitzea azter dadila. Udalbatzak eskatu du «sakon» iker dadila Pedro Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainak eta Alberto Perote CESIDeko buruzagiak «ustez» izan zuten elkarrizketa jasotzen duen audioaren edukia.
Donostiako Udalak adierazpen instituzional bat onartu du eskatuz guardiako epaitegiari eta Espainiako Fiskaltzari azter dezatela Mikel Zabalzaren (1952-1985) kasua berriro irekitzea. Udal talde guztiek, hau da, EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk, Elkarrekin Donostiak eta PPk sinatutako adierazpenak proposatzen du Pedro Gomez Nie...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194818/aldundiek-zerga-pizgarriak-emango-dizkiete-negozioei-alokairuak-txikitzen-dizkietenei.htm
Ekonomia
Aldundiek zerga pizgarriak emango dizkiete negozioei alokairuak txikitzen dizkietenei
Autonomoen zerga ordainketak atzeratu dituzte 2021. urtearen lehen erdialdean.
Aldundiek zerga pizgarriak emango dizkiete negozioei alokairuak txikitzen dizkietenei. Autonomoen zerga ordainketak atzeratu dituzte 2021. urtearen lehen erdialdean.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek foru dekretu arau berri bat adostu dute, eta aurki eramango dute hiru lurralde historikoetako diputatuen kontseiluetara. Horren bidez, «COVID-19aren pandemiak eragin duen krisi ekonomikoak gehien kaltetu dituen sektoreak» lagundu nahi dituztela ziurtatu dute, eta bereziki aut...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194819/covid-19-iraunkorra-dutenek-aitortza-eta-arreta-egokia-eskatu-dituzte.htm
Gizartea
COVID-19 iraunkorra dutenek aitortza eta arreta egokia eskatu dituzte
Koronabirusaren sintomak luzaroan dituztenen plataformak gogoratu du lehen olatuan gaixotu ziren hainbat lagunek oraindik sintomak dituztela.
COVID-19 iraunkorra dutenek aitortza eta arreta egokia eskatu dituzte. Koronabirusaren sintomak luzaroan dituztenen plataformak gogoratu du lehen olatuan gaixotu ziren hainbat lagunek oraindik sintomak dituztela.
Gaur da urtebete OME Osasunaren Mundu Erakundeak ofizialki esan zuela COVID-19ak eragindakoa pandemia bat zela, eta, urtemuga horren harira, COVID-19 iraunkorra duten gaixoen plataformak agiri bat kaleratu du. Lehen olatuan SARS-CoV-2 gaitzarekin gaixotu eta oraindik koronabirusaren sintomak dituztenek osatzen dute Lon...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194820/fukushimako-produktuei-ezarritako-murrizketak-ezabatzeko-eskatu-du-japoniak.htm
Mundua
Fukushimako produktuei ezarritako murrizketak ezabatzeko eskatu du Japoniak
Zentral nuklearrean gertatutako istriputik hamar urte igaro direnean, eremu hartako elikagai produktuen inportazioa mugatzeko neurriak dituzte mundu osoko hamabost herrialde eta nazioarteko erakundek.
Fukushimako produktuei ezarritako murrizketak ezabatzeko eskatu du Japoniak. Zentral nuklearrean gertatutako istriputik hamar urte igaro direnean, eremu hartako elikagai produktuen inportazioa mugatzeko neurriak dituzte mundu osoko hamabost herrialde eta nazioarteko erakundek.
Fukushimako zentral nuklearrean gertatutako istripuak Japoniako ekonomian eragin nabarmena izan zuen. Eremu hartan ekoizten diren elikagai produktuen inportazioa murrizteko neurriak hartu zituzten mundu osoko 54 herrialdek eta nazioarteko erakundek, eta, hamar urte igaro diren honetan, murrizketa horiek martxan jarrait...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194821/435-positibo-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
435 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian
Gora egin du kutsatuen kopuruak eta positibo tasak: bezperan baino 48 kutsatu gehiago zenbatu dituzte azken 24 orduetan, eta tasa %3,7tik %4,18ra igo da.
435 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Gora egin du kutsatuen kopuruak eta positibo tasak: bezperan baino 48 kutsatu gehiago zenbatu dituzte azken 24 orduetan, eta tasa %3,7tik %4,18ra igo da.
Aurreko egunean baino positibo gehiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian azken 24 orduetan: 435 zehazki. Diagnostiko probak aurreko egunean baino 150 inguru gutxiago egin dituzte, eta positibo tasak gora egin du: %3,7 zen atzo, %4,18 gaur. Kutsatuen igoera orokorra izan da ia herrialde guztietan; Gipuzkoa izan da at...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194822/itxaro-borda-eta-luis-garcia-montero-izango-dira-donostiako-poesialdian.htm
Kultura
Itxaro Borda eta Luis Garcia Montero izango dira Donostiako Poesialdian
Donostiako Poesiaren Astearen hirugarren aldia hilaren 22tik 26ra egingo da. 'Ulu, ala, ele, Abere ba' ikuskizun poetikoa ere estreinatuko dute
Itxaro Borda eta Luis Garcia Montero izango dira Donostiako Poesialdian. Donostiako Poesiaren Astearen hirugarren aldia hilaren 22tik 26ra egingo da. 'Ulu, ala, ele, Abere ba' ikuskizun poetikoa ere estreinatuko dute
Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astea, hirugarren aldiz egingo da, martxoaren 22tik 26ra, Donostia Kulturako hainbat gunetan. Aurreko aldietan bezala, Donostia Kulturak bat egin nahi du, horrela, martxoaren 21ean, olerkiaren irakurketa, idazketa eta argitalpenerako egitasmoak sustatzeko UNESCOk 1999an izendatu zuen Po...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194823/itpk-dirua-galdu-zuen-iaz-lehen-aldiz.htm
Ekonomia
ITPk dirua galdu zuen iaz, lehen aldiz
Lantaldea %15 txikitu du; aurten ez du uste gehiago txikituko duenik, baina 2022rako «kristalezko bolarik» ez duela azaldu du Carlos Alzola konpainiako presidenteak.
ITPk dirua galdu zuen iaz, lehen aldiz. Lantaldea %15 txikitu du; aurten ez du uste gehiago txikituko duenik, baina 2022rako «kristalezko bolarik» ez duela azaldu du Carlos Alzola konpainiako presidenteak.
Hegazkin berrien enkarguen amiltzeak bete-betean eragin die Euskal Herriko sektore aeronautikoko enpresei, eta gorriz tindatu dituzte ITP Aeroren emaitzak. Sortu zenetik lehen aldiz, dirua galdu du Zamudioko konpainiak; hamahiru milioi euro, hain zuzen ere. 2019an, esaterako, 95 milioi euro irabazi zituen. Carlos Alzo...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194824/rider-en-egoera-arautzeko-akordioa-itxi-du-espainiako-gobernuak.htm
Ekonomia
'Rider'-en egoera arautzeko akordioa itxi du Espainiako Gobernuak
Banatzaileei eragingo die soilik; kanpoan geratu dira zaintza lanak egiten dituzten beharginak.
'Rider'-en egoera arautzeko akordioa itxi du Espainiako Gobernuak. Banatzaileei eragingo die soilik; kanpoan geratu dira zaintza lanak egiten dituzten beharginak.
Espainiako Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak, CCOO eta UGT sindikatuek eta CEOE eta Cepyme patronalek akordioa lortu zuten asteazken gauean, edozein produktu plataforma digitalen bidez banatzen duten langileen ('rider'-en) lan egoera arautzeko. Azkenean, arautik kanpo geratuko dira beste plataforma batzuetako lan...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194825/mugen-itxiera-malgutzeko-eskatu-dio-nafarroako-gobernuak-pirinio-atlantikoetako-prefetari.htm
Gizartea
Mugen itxiera malgutzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Pirinio Atlantikoetako prefetari
Pasabideak itxi izanak inguruko biztanleei «eragozpen ugari» eragiten dizkiela salatu du Nafarroak. Mugen itxiera «luze gabe» kenduko duela erantzun du Eric Spitz prefetak
Mugen itxiera malgutzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Pirinio Atlantikoetako prefetari. Pasabideak itxi izanak inguruko biztanleei «eragozpen ugari» eragiten dizkiela salatu du Nafarroak. Mugen itxiera «luze gabe» kenduko duela erantzun du Eric Spitz prefetak
Iragan urtarrilean, Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko zortzi pasabide ixtea erabaki zuen Pirinio Atlantikoetako Prefeturak; ohar batean adierazi zuenez, «terrorismoaren aurkako borroka indartzeko» xedearekin. Zehazki, honako bide hauek itxi zituzten: Hendaia eta Hondarribia lotzen dituen itsasoko joan-jinkaria; Hen...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194826/estrasburgok-ontzat-jo-du-espainiak-estatuaren-biktima-bati-kalte-ordaina-ukatzea.htm
Politika
Estrasburgok ontzat jo du Espainiak estatuaren biktima bati kalte-ordaina ukatzea
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak bide berean emandako laugarren ebazpena da.
Estrasburgok ontzat jo du Espainiak estatuaren biktima bati kalte-ordaina ukatzea. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak bide berean emandako laugarren ebazpena da.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ontzat jo du Espainiako Estatuak kalte-ordaina ukatzea Jesus Mari Ijurko HBko kidea zenaren alargunari eta alabei. Espainiako Gobernuak ezarririko irizpidea da ETArekin lotura izan zezaketen indarkeriaren biktimei ordainak pagatzea, eta hori laugarrenez onetsi du Estrasburgok. Gober...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194827/verterrek-bazekien-zabortegia-edonoiz-eror-zitekeela.htm
Gizartea
Verterrek bazekien zabortegia edonoiz eror zitekeela
Bizkaiko Lan Ikuskaritzaren txostenak baieztatu du Ertzaintzak auziaz egindako ikerketa.
Verterrek bazekien zabortegia edonoiz eror zitekeela. Bizkaiko Lan Ikuskaritzaren txostenak baieztatu du Ertzaintzak auziaz egindako ikerketa.
Bizkaiko Lan Ikuskaritzak Durangoko 1. Instrukzioko Epaitegiaren esku utzi duen txostenaren arabera, Verter Recycling 2002 SM Zaldibarko (Bizkaia) zabortegiaren jabeak bazekien luizi bat edonoiz gerta zitekeela, horretarako «arriskua berehalakoa» zela. Vocento taldeko hedabideek argitaratu dutenez, ikuskaritzak txosten...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194828/hotzak-birusaren-hedapena-errazten-duela-egiaztatu-du-ikerketa-batek.htm
Gizartea
Hotzak birusaren hedapena errazten duela egiaztatu du ikerketa batek
Tenperatura igo ahala transmisioa gutxitzen dela ondorioztatu du Oviedoko Unibertsitateak egindako ikerketa batek.
Hotzak birusaren hedapena errazten duela egiaztatu du ikerketa batek. Tenperatura igo ahala transmisioa gutxitzen dela ondorioztatu du Oviedoko Unibertsitateak egindako ikerketa batek.
Oviedoko Unibertsitateak (Espainia) egindako ikerketa batek egiaztatu du aldagai klimatikoek zerikusia dutela SARS-CoV-2 birusaren hedapenean; zehazki, ikertzaileek egiaztatu ahal izan dute tenperatura hotzetan bizkortu egiten dela birusaren transmisioa pertsonen artean. Kontrara, zenbat eta tenperatuta handiagoa izan,...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194829/sendagaien-europako-agentziak-oniritzia-eman-dio-dosi-bakarreko-janssen-txertoari.htm
Gizartea
Sendagaien Europako Agentziak oniritzia eman dio dosi bakarreko Janssen txertoari
Johnson&Johnson botika etxearen txertoa dosi bakarreko lehen txertoa izango da, eta 55 milioi dosi bidaliko dituzte Europako Batasunera apiriletik aurrera.
Sendagaien Europako Agentziak oniritzia eman dio dosi bakarreko Janssen txertoari. Johnson&Johnson botika etxearen txertoa dosi bakarreko lehen txertoa izango da, eta 55 milioi dosi bidaliko dituzte Europako Batasunera apiriletik aurrera.
Europa beste txerto bat jasotzeko bidean da. Johnson&Johnsonek sortutako Janssen txertoari komertzializatzeko baimena ematearen alde agertu da Sendagaien Europako Agentzia. Txerto horrek eragin nabarmena izango du Europako txertaketa kanpainan, dosi bakarrekoa baita, orain arteko guztiak ez bezala. Agentziak adierazi d...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194830/2021eko-world-press-photo-sarietarako-izendatu-dute-aitor-garmendia-argazkilaria.htm
Bizigiro
2021eko World Press Photo sarietarako izendatu dute Aitor Garmendia argazkilaria
Ingurumen atalean izendatu dute Garmendia, Espainiako txerri haztegi batzuetan egindako argazki sorta batengatik.
2021eko World Press Photo sarietarako izendatu dute Aitor Garmendia argazkilaria. Ingurumen atalean izendatu dute Garmendia, Espainiako txerri haztegi batzuetan egindako argazki sorta batengatik.
Apirilaren 15ean banatuko dituzte World Press Photo argazkilaritza sari ezagunak. Atzo jakinarazi zuten izendatuen zerrenda, eta tartean dago Aitor Garmendia Euskal Herriko argazkilaria. Ingurumen atalean izendatu dute Garmendia, Espainiako txerri haztegi batzuetan egindako argazki sorta batengatik. Animalien askapenar...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194831/labek-inoizko-ordezkaritza-eta-afiliatu-gehien-lortu-ditu-hegoaldean.htm
Ekonomia
LABek inoizko ordezkaritza eta afiliatu gehien lortu ditu Hegoaldean
ELAk nagusitasunari eusten dio, baina LAB da gora egiten duen sindikatu bakarra.
LABek inoizko ordezkaritza eta afiliatu gehien lortu ditu Hegoaldean. ELAk nagusitasunari eusten dio, baina LAB da gora egiten duen sindikatu bakarra.
LAB sindikatuak inoizko daturik onenak erdietsi ditu hauteskunde sindikaletan, orain arteko ordezkari gehien lortu baititu Hego Euskal Herrian. Sindikatuak zabaldutako datuen arabera, 4.528 ordezkari ditu gaur egun: hau da, ordezkaritza guztiaren %19,32. Horrela, azken hamar urteetan izandako joerari eutsi dio sindika...