date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194832/danimarkan-norvegian-eta-islandian-astrazenecaren-txertoa-jartzeari-utzi-diote.htm
Gizartea
Danimarkan, Norvegian eta Islandian AstraZenecaren txertoa jartzeari utzi diote
«Tronbosi kasu larriak» atzeman dituztela argudiatuta hartu dute erabakia. Sendagaien Europako Agentziak txertoa ematen jarraitzea gomendatu du: «Txertatutakoen gertakari tronboenbolikoen kopurua ez da biztanleria orokorraren kopurua baino handiagoa».
Danimarkan, Norvegian eta Islandian AstraZenecaren txertoa jartzeari utzi diote. «Tronbosi kasu larriak» atzeman dituztela argudiatuta hartu dute erabakia. Sendagaien Europako Agentziak txertoa ematen jarraitzea gomendatu du: «Txertatutakoen gertakari tronboenbolikoen kopurua ez da biztanleria orokorraren kopurua baino...
Danimarkak, Norvegiak eta Islandiak eten egin dute AstraZenecaren txertoaren erabilera. Danimarkako Osasun Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi duenez, behin-behineko erabakia da, eta hamalau egunerako hartu dute. Arrazoia ere azaldu dute: «Tronbosi kasu larriak» atzeman dituzte. Gainera, horietako bat heriotza batekin lot...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194833/googleren-itzulgailuaren-genero-estereotipoak-agerian-utzi-dituzte-euskara-eta-finlandiera-erabilita.htm
Gizartea
Googleren itzulgailuaren genero estereotipoak agerian utzi dituzte euskara eta finlandiera erabilita
Hizkuntzotan generorik markatzen ez dituzten esaldiak eman dizkiote gailuari, ingelesera itzultzeko, eta adimen artifizialak ohiko genero rolen estereotipoak agertu ditu.
Googleren itzulgailuaren genero estereotipoak agerian utzi dituzte euskara eta finlandiera erabilita. Hizkuntzotan generorik markatzen ez dituzten esaldiak eman dizkiote gailuari, ingelesera itzultzeko, eta adimen artifizialak ohiko genero rolen estereotipoak agertu ditu.
Esti Diaz biologoa da, eta itsasoak eta elikagaiak aztertzen dituen AZTI erakundean dabil lanean. Normalean angulen biologia ikertzen du, baina gaur beste zerbait arrantzatu du: Google Translate zerbitzua mugitzen duen adimen artifizialak dituen genero aurrejuzguak. Euskara erabili du amu gisa. Keir Finlow-Bates Finla...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194834/saharako-hainbat-umek-eskutitz-bat-bidali-diote-joe-bideni.htm
Mundua
Saharako hainbat umek eskutitz bat bidali diote Joe Bideni
Sahara herri gisa onar dezala eskatu diote Mendebaldeko Saharako hainbat haurrek Bideni. Errefuxiatuen kanpamentuetara gonbidatu dute, egoera bertatik bertara ikusteko.
Saharako hainbat umek eskutitz bat bidali diote Joe Bideni. Sahara herri gisa onar dezala eskatu diote Mendebaldeko Saharako hainbat haurrek Bideni. Errefuxiatuen kanpamentuetara gonbidatu dute, egoera bertatik bertara ikusteko.
Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren hainbat haurrek gutun bat bidali diote Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteari, Sahara herri gisa onar dezan. «Espero dugu zu ez izatea aurreko presidentea bezalakoa, Sahara Marokoren zati bat dela esaten zuen hori bezalakoa, hori ez delako egia». Donald Trum...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194835/motorzale-bat-hil-da-berrizen-izandako-istripu-batean.htm
Gizartea
Motorzale bat hil da Berrizen izandako istripu batean
Ezbeharra 15:20 aldera gertatu da. Motorrak kamioi bat jo du.
Motorzale bat hil da Berrizen izandako istripu batean. Ezbeharra 15:20 aldera gertatu da. Motorrak kamioi bat jo du.
Motorzale bat hil da Berrizen (Bizkaia), kamioi bat jota. Istripua BI-633 errepidean izan da, Durangorako noranzkoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 15:20 aldera gertatu da ezbeharra. Ertzaintza istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194836/presoak-txertatzeko-presazko-protokolo-bat-eskatu-du-etxerat-ek.htm
Gizartea
Presoak txertatzeko «presazko protokolo» bat eskatu du Etxerat-ek
Euskal presoen senideen elkartearen ustez, «guztiz desegokia» da presoen txertaketa atzeratzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia. Gogorarazi dute presoak «arrisku handiko taldea» direla.
Presoak txertatzeko «presazko protokolo» bat eskatu du Etxerat-ek. Euskal presoen senideen elkartearen ustez, «guztiz desegokia» da presoen txertaketa atzeratzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia. Gogorarazi dute presoak «arrisku handiko taldea» direla.
Etxerat euskal presoen senideen elkarteak presoak txertatzeko «presazko protokolo bat» ezar dezatela eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari, eta Espainiako Gobernuari galdegin dio preso guztientzako txertaketa plan bat jar dezala. Izan ere, elkarteak salatu du Eusko Jaurlaritzak atzeratu egin duela pr...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194837/laura-borras-izango-da-kataluniako-parlamentuko-presidentea.htm
Mundua
Laura Borras izango da Kataluniako Parlamentuko presidentea
ERCk jakinarazi du JxCren hautagaiaren alde bozkatuko dutela, eta presidenteordetza beraiena izango dela, trukean. CUPek idazkaritza bat izango du.
Laura Borras izango da Kataluniako Parlamentuko presidentea. ERCk jakinarazi du JxCren hautagaiaren alde bozkatuko dutela, eta presidenteordetza beraiena izango dela, trukean. CUPek idazkaritza bat izango du.
Askatu da Kataluniako hauteskundeen osteko lehen korapilo potoloa. Gaur arratsaldean ERCk baieztatu du babesa emango diola JxC Junts per Catalunyako parlamentuko presidentetzarako proposatutako hautagaiari, eta handik gutxira argitu da Carles Puigdemonten alderdiak nor izango den: Laura Borras. Trukean, ERCk presidente...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194838/hizkuntzen-ofizialtasunaren-aldeko-estatutu-erreformak-sustatzea-eskatu-du-espainiako-kongresuak.htm
Gizartea
Hizkuntzen ofizialtasunaren aldeko estatutu erreformak sustatzea eskatu du Espainiako Kongresuak
Berezko hizkuntza gutxituen aldeko legez besteko proposameneko zazpi puntutatik hiru onartu ditu Espainiako Kongresuak. Kontseiluak dio berdintasunetik urrun dagoela egoera, «baina atea irekitzea lortu» dela.
Hizkuntzen ofizialtasunaren aldeko estatutu erreformak sustatzea eskatu du Espainiako Kongresuak. Berezko hizkuntza gutxituen aldeko legez besteko proposameneko zazpi puntutatik hiru onartu ditu Espainiako Kongresuak. Kontseiluak dio berdintasunetik urrun dagoela egoera, «baina atea irekitzea lortu» dela.
Asteartean iritsi zen eztabaida Espainiako Kongresura. Abenduan, berezko hizkuntza gutxituen aldeko eragileen ekimenez erredaktatutako legez besteko proposamen bat erregistratu zuten hamar alderdi politikok; herenegun eztabaidatu zuten, eta gaur egin dute bozketa. Testua ez dute bere osotasunean bozkatu, puntuz puntu b...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194839/enplegatu-publikoaren-estatutua-erreformatzeko-asmoa-berretsi-du-icetak.htm
Ekonomia
Enplegatu Publikoaren Estatutua erreformatzeko asmoa berretsi du Icetak
Ministro izendatu berriak bilerak egin ditu sindikatuekin, eta ELAk eskatu dio kentzeko enplegu publikoa kontsolidatzen uzten ez duten oztopoak.
Enplegatu Publikoaren Estatutua erreformatzeko asmoa berretsi du Icetak. Ministro izendatu berriak bilerak egin ditu sindikatuekin, eta ELAk eskatu dio kentzeko enplegu publikoa kontsolidatzen uzten ez duten oztopoak.
Besteak beste, Europatik datozen ahotsak eta epaiak direla-eta, sektore publikoaren behin-behinekotasun maila ikusgarria murriztera behartuta dago Miquel Iceta Espainiako Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministro izendatu berria. Aurreko ministro Carolina Dariasen arrastoari jarraituz, Icetak berretsi du asmoa d...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194840/ebzk-zor-erosketa-bizkortuko-du-bonuen-garestitzea-geratu-nahian.htm
Ekonomia
EBZk zor erosketa bizkortuko du, bonuen garestitzea geratu nahian
Azken asteetan handitu egin dira zor publikoaren interesak, eta kezka sortu da gobernuek zor handiak pilatu dituztelako pandemian. Kopuru «esanguratsuak» erosiko ditu EBZk
EBZk zor erosketa bizkortuko du, bonuen garestitzea geratu nahian. Azken asteetan handitu egin dira zor publikoaren interesak, eta kezka sortu da gobernuek zor handiak pilatu dituztelako pandemian. Kopuru «esanguratsuak» erosiko ditu EBZk
Txertaketaren moteltasuna arazo bihurtu da Europako Batasunean. Ez soilik txerto fisikoena, baita Europako Banku Zentralak ematen duen txertoarena ere; hau da, astero egiten duen zor erosketarena. Moteltze horrek tentsioa sortu du zor merkatuetan, eta arriskuan jarri du euroguneko estatukideak merke finantzatzen jarrai...
2021-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/194842/erakundeek-euren-baldintzak-jakinarazi-dituzte-corrugados-zabaltzeko.htm
Ekonomia
Erakundeek euren baldintzak jakinarazi dituzte Corrugados zabaltzeko
AC taldeak badaki zer egin behar duen ingurumen baimena lortzeko. Azpeitiko Udalak esan du «proposamen zehatz bat» egin duela
Erakundeek euren baldintzak jakinarazi dituzte Corrugados zabaltzeko. AC taldeak badaki zer egin behar duen ingurumen baimena lortzeko. Azpeitiko Udalak esan du «proposamen zehatz bat» egin duela
Cristian Lay taldeak Azpeitiko Corrugados berriro martxan jarriko ote duen erantzunik gabeko galdera da oraindik ere, baina enpresak badaki altzairugintzaren jardueran hasteko zer etxeko lan egin beharko lituzkeen. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburu Arantxa Tapiak esan du ingurumen esparruko arazoak ga...
2021-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/194869/new-yorkeko-gobernadorearen-aurkako-sexu-abusu-salaketak-ikertuko-dituzte.htm
Mundua
New Yorkeko gobernadorearen aurkako sexu abusu salaketak ikertuko dituzte
Andrew Cuomo gobernadore demokrataren kontrako epaiketa politiko bat egiteko lehen urratsa da ikerketa. Alderdi Demokratak berak egin du eskaria.
New Yorkeko gobernadorearen aurkako sexu abusu salaketak ikertuko dituzte. Andrew Cuomo gobernadore demokrataren kontrako epaiketa politiko bat egiteko lehen urratsa da ikerketa. Alderdi Demokratak berak egin du eskaria.
Hiru orduko ezohiko batzarraren ostean jakinarazi zuen atzo New Yorkeko Ordezkarien Ganberak Andrew Cuomo gobernadorearen aurkako ikerketa zabaltzeko asmoa duela. Cuomorekin lantaldeko hainbat kide eta kide ohik haren aurka aurkeztutako sexu jazarpen salaketek eta zahar etxeetan koronabirusak eragindako heriotzen kudea...
2021-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/194870/duela-11000-urte-baino-gehiagoko-giza-hezurdura-bat-aurkitu-dute-loizun.htm
Gizartea
Duela 11.000 urte baino gehiagoko giza hezurdura bat aurkitu dute Loizun
Iberiar penintsulan apenas aurkitu duten horren eskeleto zaharrik, osorik. Holakoak egon ohi diren baino hobeto dago. Itxura batean, ehortzi egin zuten.
Duela 11.000 urte baino gehiagoko giza hezurdura bat aurkitu dute Loizun. Iberiar penintsulan apenas aurkitu duten horren eskeleto zaharrik, osorik. Holakoak egon ohi diren baino hobeto dago. Itxura batean, ehortzi egin zuten.
Nafarroako Gobernuak aurkikuntza handi baten berri eman du gaur: Loizuko gizona aurkeztu du, duela 11.700 urte baino gehiagoko hezurdura bat. Gizaki haren eskeletoa osorik topatu dute lurpean, eta hori da, hain zuzen, aurkikuntzaren bereizgarririk handiena. Iberiar penintsulan apenas aurkitu duten horren giza hezurdura...
2021-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/194871/eh-bilduk-bere-ibilbidea-laburbiltzen-duen-10-urte-baino-ez-dokumentala-aurkeztu-du.htm
Politika
EH Bilduk bere ibilbidea laburbiltzen duen ‘10 urte baino ez’ dokumentala aurkeztu du
EH Bilduren historian zeresana duten 26 lagun elkarrizketatu dituzte dokumentala osatzeko. Apirilaren 3an estreinatuko dute Iruñean.
EH Bilduk bere ibilbidea laburbiltzen duen ‘10 urte baino ez’ dokumentala aurkeztu du. EH Bilduren historian zeresana duten 26 lagun elkarrizketatu dituzte dokumentala osatzeko. Apirilaren 3an estreinatuko dute Iruñean.
Hamar urte bete ditu EH Bilduk, eta bere ibilbidea jasotzen duen dokumentala osatu du koalizioak: 10 urte baino ez. Hiru Damatxo ekoiztetxeak ondu du lana, eta EH Bilduren sorreratik zeresana izan duten 26 laguni egindako elkarrizketak bildu dituzte. Larraitz Ugarte EH Bilduko komunikazio arduradunak eta Arnaldo Otegi ...
2021-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/194872/inflazioa-03ra-apaldu-da-otsailean.htm
Ekonomia
Inflazioa %0,3ra apaldu da otsailean
Argindarra merkeago erosi da iaz baino, eta baita joan den urtarrilean baino ere. Hilabeteko tartean, prezioak %0,5 jaitsi dira Hego Euskal Herrian.
Inflazioa %0,3ra apaldu da otsailean. Argindarra merkeago erosi da iaz baino, eta baita joan den urtarrilean baino ere. Hilabeteko tartean, prezioak %0,5 jaitsi dira Hego Euskal Herrian.
Krisia oraindik gainditu gabe, ez dirudi ekonomiak gehiegi berotzeko arrisku handirik duenik, prezioen bilakaerari so eginda behintzat. Prezioen hazkundea txikiagoa izan da, eta inflazio tasa apaldu egin da Hego Euskal Herrian: urtarrilean %0,6 zen eta otsailean %0,3 zen. Oraindik ere ez, beraz, EBZren %2ko tasaren ing...
2021-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/194873/kataluniako-parlamentuko-mahaiak-gehiengo-independentista-izango-du.htm
Mundua
Kataluniako Parlamentuko Mahaiak gehiengo independentista izango du
Laura Borrasek ERCren eta JxCren botoak jaso ditu, eta parlamentuko presidente izango da. ERCko Anna Caula eta PSCko Eva Granados izango dira presidenteordeak. CUPek, ERCk, JxCk eta PSCk idazkaritza bana izango dute. Vox mahaitik kanpo geratu da.
Kataluniako Parlamentuko Mahaiak gehiengo independentista izango du. Laura Borrasek ERCren eta JxCren botoak jaso ditu, eta parlamentuko presidente izango da. ERCko Anna Caula eta PSCko Eva Granados izango dira presidenteordeak. CUPek, ERCk, JxCk eta PSCk idazkaritza bana izango dute. Vox mahaitik kanpo geratu da.
Jakina zen alderdi independentisten arteko akordioa, eta hala berretsi dute gaurko bilkuran. JxCko buru Laura Borras izango da Kataluniako Parlamentuko presidente. Borrasek bere alderdiaren eta ERCren botoak jaso ditu, eta aise gainditu du PSCren hautagai Eva Granados. Hark bigarren presidenteorde kargua izango du, eta...
2021-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/194874/corrugados-herrigunetik-atera-eta-trukutxora-eraman-nahi-du-udalak.htm
Ekonomia
Corrugados herrigunetik atera eta Trukutxora eraman nahi du udalak
Nagore Alkorta alkateak esan du Azpeitiko Udalak «borondate politiko osoa» duela industria jarduera leheneratzeko.
Corrugados herrigunetik atera eta Trukutxora eraman nahi du udalak. Nagore Alkorta alkateak esan du Azpeitiko Udalak «borondate politiko osoa» duela industria jarduera leheneratzeko.
«Oraindik Cristian Lay enpresak plan ekonomikorik aurkeztu ez duen arren, lanpostuak sortzeko egon daitekeen balizko aukeraren aurrean, Azpeitiko udalean ahalegin guztia, esfortzurik handiena, egiten ari gara Corrugadosen jarduera industriala Azpeitian martxan jar dadin». Azpeitiko alkate Nagore Alkortak (EH BIldu) gar...
2021-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/194875/aske-gelditu-da-oihan-barandalla-gontildei-euskal-presoa.htm
Politika
Aske gelditu da Oihan Barandalla Goñi euskal presoa
Gaur goizean atera da Lannemezango espetxetik. Hamahiru urte egin ditu preso.
Aske gelditu da Oihan Barandalla Goñi euskal presoa. Gaur goizean atera da Lannemezango espetxetik. Hamahiru urte egin ditu preso.
Kazeta.eus atariak jakinarazi duenez, gaur goizean atera da Lannemezango espetxetik (Okzitania) Oihan Barandalla Goñi Etxarri-Aranazko presoa (Nafarroa). 2007an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Cahorsen (Okzitania), Luis Iruretagoiena, Alaitz Aramendi eta Ander Mujikarekin batera, eta hemezortzi urteko zigorra ezarr...
2021-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/194876/birusaren-beste-goraldi-baten-beldur-da-jaurlaritza.htm
Gizartea
Birusaren «beste goraldi» baten beldur da Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritzak Pandemiaren urtebeteko memoria dokumentua argitaratu du, eta kezkatuta agertu da birusaren beste aldaera batzuen intzidentziarekin. Ekainerako aurreikusi du 70 urtetik gorakoak, osasun langileak eta kolektibo zaurgarrienak txertatuta egotea.
Birusaren «beste goraldi» baten beldur da Jaurlaritza. Eusko Jaurlaritzak Pandemiaren urtebeteko memoria dokumentua argitaratu du, eta kezkatuta agertu da birusaren beste aldaera batzuen intzidentziarekin. Ekainerako aurreikusi du 70 urtetik gorakoak, osasun langileak eta kolektibo zaurgarrienak txertatuta egotea.
Pandemiaren urtebeteko memoria txostena ondu du Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aitortu du oraintxe birusaren «beste goraldi» baten beldur dela, eta ez dagoela lasaitzeko motiborik. SARS-CoV-2 birusaren aldaera berrien eraginak ere kezkatzen du Jaurlaritza, dokumentuak jasotzen duenez. Erresuma Batuko aldaera gero eta g...
2021-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/194877/ramon-agirreren-kaiera-asteazkenetik-aurrera-berrian.htm
Bizigiro
Ramon Agirreren kaiera, asteazkenetik aurrera BERRIAn
La Casa de Papel (LCDP) telesailaren grabaketa egunetan egunkari moduko bat idatzi du Ramon Agirre aktoreak. «Nire pertsonaia Benjamin, meatzaria da…». Hilaren 17tik aurrera irakurgai izango dira BERRIAn, Joan-etorriko paperak izenburuarekin
Ramon Agirreren kaiera, asteazkenetik aurrera BERRIAn. La Casa de Papel (LCDP) telesailaren grabaketa egunetan egunkari moduko bat idatzi du Ramon Agirre aktoreak. «Nire pertsonaia Benjamin, meatzaria da…». Hilaren 17tik aurrera irakurgai izango dira BERRIAn, Joan-etorriko paperak izenburuarekin
La Casa de Papel telesailaren grabaketetan ez ezik, antzerkian ere ari da lanean Ramon Agirre aktore donostiarra. Konpromisoa eta Gu primer! obretan ari da gaur egun. Lan faltarik ez izan arren, hartzen du gehiagorako astia ere. Treneko bidaiak, entseguak, errodajeak… Batetik bestera, buruak ere ez dio lanari uzten, e...
2021-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/194878/italiak-konfinamendua-ezarriko-du-aste-santuko-hiru-egunetan.htm
Mundua
Italiak konfinamendua ezarriko du Aste Santuko hiru egunetan
Herritarrek etxean egon beharko dute apirilaren 3tik 5era. Asteko intzidentzia 10.000 biztanleko 250 kasutik gorakoa duten eskualdeetan, martxoaren 15ean ezarriko dute konfinamendua.
Italiak konfinamendua ezarriko du Aste Santuko hiru egunetan. Herritarrek etxean egon beharko dute apirilaren 3tik 5era. Asteko intzidentzia 10.000 biztanleko 250 kasutik gorakoa duten eskualdeetan, martxoaren 15ean ezarriko dute konfinamendua.
Italiako Gobernuak atzera zorroztu egingo ditu koronabirusaren SARS-CoV-2 hedatzeari aurre egiteko neurriak. Italian jaiegunak dira apirilaren 3a, 4a eta 5a, eta egun horietan konfinamendua ezartzeko lege dekretua onartu du gaur ministro kontseiluak. Parlamentuan bozkatu beharko dute orain. Martxoaren 15ean sartuko di...
2021-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/194879/beste-koska-bat-gora-egin-dute-positiboek-hegoaldean-448.htm
Gizartea
Beste koska bat gora egin dute positiboek Hegoaldean: 448
Positiboen portzentajea %4,8ra igo da, OMEk izurria kontrolpean izateko ezarria duen mugatik gertu.
Beste koska bat gora egin dute positiboek Hegoaldean: 448. Positiboen portzentajea %4,8ra igo da, OMEk izurria kontrolpean izateko ezarria duen mugatik gertu.
Azken orduetan berriro egin dute gora koronabirusaren kutsatzeek Hego Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun departamentuek emandako datuen arabera, atzo beste 448 positibo atzeman zituzten egindako proba diagnostikoetan. Koska bat egin dute gora, beraz, positiboek, azken egunetako goranzko...
2021-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/194880/castejongo-ikastetxeari-pai-ingelesezko-eredutik-ateratzen-utzi-diote.htm
Gizartea
Castejongo ikastetxeari PAI ingelesezko eredutik ateratzen utzi diote
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren baimena jaso du, baina erabakiak ez du eraginik izango programa horretan eskolatuta dauden umeengan. PAI programatik ateratzen utzi dioten lehen ikastetxea da.
Castejongo ikastetxeari PAI ingelesezko eredutik ateratzen utzi diote. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren baimena jaso du, baina erabakiak ez du eraginik izango programa horretan eskolatuta dauden umeengan. PAI programatik ateratzen utzi dioten lehen ikastetxea da.
Castejongo (Nafarroa) ikastetxe publikoa azken hilabeteetan egiten ari zen eskaera bete dute: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak PAI Ingelesez Ikasteko Programatik ateratzeko aukera eman dio Dos de Mayo ikastetxeari. Halere, Steilas sindikatuak azaldu duenez, aldaketa pixkanaka egingo dutela jakinarazi diete...
2021-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/194881/raul-arza-beste-lau-urtez-eaeko-ugtko-idazkari-nagusi.htm
Ekonomia
Raul Arza, beste lau urtez EAEko UGTko idazkari nagusi
Batzarkideen %82,5en botoak jaso ditu Arzak. Azken agintaldia izango du.
Raul Arza, beste lau urtez EAEko UGTko idazkari nagusi. Batzarkideen %82,5en botoak jaso ditu Arzak. Azken agintaldia izango du.
Raul Arza (Laudio, Araba, 1963) 2013an izendatu zuten EAEko UGTko idazkari nagusi, Pilar Collantesek baino boto gehiago lortu baitzituen sindikatuaren XI. kongresuan. Bozketa horretan, botoen %55,6 eskuratu zituen, eta %84,3ra iritsi zen lau urte geroago. Orduko hartan ez zuen beste hautagairik izan aurrean, eta gauza ...
2021-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/194882/pandemia-eibartarren-begietatik.htm
Gizartea
Pandemia, eibartarren begietatik
Etakitto Eibarko agerkariak pandemiaren urtea laburbiltzen duen dokumental bat sareratu du.
Pandemia, eibartarren begietatik. Etakitto Eibarko agerkariak pandemiaren urtea laburbiltzen duen dokumental bat sareratu du.
Urtebete bete zen atzo OME Osasunaren Mundu Erakundeak COVID-19a pandemia gisa deklaratu zuenetik. Urtebete igaro da, eta Eibarren azken urtea nola igaro duten kontatzeko dokumental bat egin du Etakitto Eibarko agerkariak: Eibartarrak pandemiaren aurrean. Eibarko bortz herritar dira dokumentalaren protagonistak: Oier ...
2021-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/194883/irati-haur-motxiladunaren-gurasoak-el-duesora-mugituko-dituzte.htm
Politika
Irati 'haur motxiladunaren' gurasoak El Duesora mugituko dituzte
Beatriz Etxeberria eta Iñigo Zapirian euskal presoak Aranjuezko kartzelan daude gaur egun. Horiez gain, bertze hiru preso hurbilduko dituzte, eta bat Euskal Herriratu: Jurdan Martitegi Martutenera ekarriko dute; Asier Badiola, El Duesora; eta Jon Troitiño eta Harriet Iragi, Logroñora.
Irati 'haur motxiladunaren' gurasoak El Duesora mugituko dituzte. Beatriz Etxeberria eta Iñigo Zapirian euskal presoak Aranjuezko kartzelan daude gaur egun. Horiez gain, bertze hiru preso hurbilduko dituzte, eta bat Euskal Herriratu: Jurdan Martitegi Martutenera ekarriko dute; Asier Badiola, El Duesora; eta Jon Troitiñ...
Espainiako Espetxe Erakundeen ortziraleroko iragarpenen artean, Beatriz Etxeberriarena eta Iñigo Zapirainena daude gaur: Iratiren gurasoak dira bi euskal presoak, eta joan den martxoaren 8tik alabarengandik urrunduta daude, 3 urte bete baitzituen egun horretan Irati haurrak. Iragarpenaren arabera, El Duesora eramanen d...
2021-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/194884/jaurlaritzak-azaldu-du-astrazenecaren-txertoak-ez-duela-ondorio-larririk-izan-txertatuengan.htm
Gizartea
Jaurlaritzak azaldu du AstraZenecaren txertoak ez duela ondorio larririk izan txertatuengan
Osakidetzak txertatutakoen artean, txertatutako guztien %1ek baino ez ditu izan erreakzio arinak. Txertoaren dosiak ematen jarraitzearen alde azaldu da Jaurlaritza.
Jaurlaritzak azaldu du AstraZenecaren txertoak ez duela ondorio larririk izan txertatuengan. Osakidetzak txertatutakoen artean, txertatutako guztien %1ek baino ez ditu izan erreakzio arinak. Txertoaren dosiak ematen jarraitzearen alde azaldu da Jaurlaritza.
AstraZenecaren txertoak ez du kalte larririk eragin Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan txertatutakoen artean; horixe baieztatu du Jose Luis Quintas Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordeak. "Ez da erreakzio kaltegarri edo larririk izan", adierazi du Quintasek, eta gehitu du erreakzio arinak txertatutako pertsona guztien %...
2021-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/194885/madrilek-11000-milioi-banatuko-ditu-enpresen-porrota-eragozteko.htm
Ekonomia
Madrilek 11.000 milioi banatuko ditu enpresen porrota eragozteko
Zati bat enpresei laguntza zuzenak ematera bideratuko dute, beren zorrei aurre egin diezaieten. React EUren funtsen irizpideak erabiliz gero, litekeena da Euskal Herrira 287 milioi iristea
Madrilek 11.000 milioi banatuko ditu enpresen porrota eragozteko. Zati bat enpresei laguntza zuzenak ematera bideratuko dute, beren zorrei aurre egin diezaieten. React EUren funtsen irizpideak erabiliz gero, litekeena da Euskal Herrira 287 milioi iristea
Ekonomiaren itxieraren urteurrena betetzen ari denean atera du azkenean diru-zorroa Espainiako Gobernuak enpresei laguntza zuzenak emateko. Orain arte ICOren bermeak eman dizkie nagusiki, bankuengana jo eta maileguak erraz lor zitzaten. Baina krisiak urtebete egin du, eta maileguak ez dira nahikoa enpresa askorentzat, ...
2021-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/194886/funtsak.htm
Funtsak
Funtsak.
Hiru funts sortu ditu Espainiako Gobernuak zorpetutako enpresen porrota eragozteko. Autonomoen eta enpresa txikien funtsa. 7.000 milioi euro izango ditu funtsak, eta haren bidez laguntza zuzenak emango dizkiete COVID-19aren ondorioak zuzen-zuzenean jasan dituzten langile autonomoei eta enpresa txikiei. Gutxienez 3.000...
2021-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/194887/mtorreseko-negoziazioan-ez-dute-akordiorik-lortu-eta-baliteke-88-langile-kaleratzea.htm
Ekonomia
MTorreseko negoziazioan ez dute akordiorik lortu, eta baliteke 88 langile kaleratzea
Zuzendaritzak ez du onartu CCOOen eta CITEren proposamena, eta bere lehen eskaintza sartuko da indarrean. Baliteke sindikatuek auzitara jotzea
MTorreseko negoziazioan ez dute akordiorik lortu, eta baliteke 88 langile kaleratzea. Zuzendaritzak ez du onartu CCOOen eta CITEren proposamena, eta bere lehen eskaintza sartuko da indarrean. Baliteke sindikatuek auzitara jotzea
Nafarroako MTorres enpresako zuzendaritzak langileei jakinarazi die ez duela onartuko ostegun honetan CCOOek eta CITEk (haiek osatzen dute enpresa batzordeko gehiengoa) aurkeztu zuten proposamena, eta kontsulta aldia akordiorik gabe amaitu da. Hala, enpresak hasierako asmoari eutsiko dio. Martxoaren 28an sartu nahi du ...
2021-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/194888/30-urtean-hirukoiztu-egin-da-jaiotako-biki-kopurua.htm
Gizartea
30 urtean hirukoiztu egin da jaiotako biki kopurua
Egun munduko bikien erditze guztien %80 inguru Afrikan eta Asian izaten dira.
30 urtean hirukoiztu egin da jaiotako biki kopurua. Egun munduko bikien erditze guztien %80 inguru Afrikan eta Asian izaten dira.
Gero eta biki gehiago jaiotzen dira, hala baieztatzen dute datu estatistikoek. Azken datuen arabera, mundu osoan 1,6 milioi biki jaiotzen dira urtean; bertzela erranda, jaiotako 42 haurretik batek bikia du. Igoera hori justifikatzen duten bi faktore daude, zientzialarien arabera: emakumeak gero eta adin handiagoarekin ...
2021-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/194889/juaristi-bere-irakurgaien-ahotik.htm
Kultura
Juaristi, bere irakurgaien ahotik
'Itzultzeko etorri naiz’ plazaratu du Felipe Juaristik, Balea Zuria argitaletxearen saiakera sailean. Nola literaturaren hala bizitzaren gaineko gogoeta oro har laburrekin osatu du, eta «galtzaileen ikuspegitik» eraiki duela zehaztu.
Juaristi, bere irakurgaien ahotik. 'Itzultzeko etorri naiz’ plazaratu du Felipe Juaristik, Balea Zuria argitaletxearen saiakera sailean. Nola literaturaren hala bizitzaren gaineko gogoeta oro har laburrekin osatu du, eta «galtzaileen ikuspegitik» eraiki duela zehaztu.
«Azkeneko 30 urteetan irakurritakoaren ondorioa». Horra zer den Itzultzeko etorri naiz, egilearen beraren hitzetan. Azken urte luzeetan irakurtzen joandakoek utzitako arrastoen eta piztutako hausnarketen bilduma modura aurkeztu du lan berria Felipe Juaristik (Azkoitia, Gipuzkoa, 1957). «Pascal hasi nintzen irakurtzen U...
2021-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/194890/sokari-tira-adoreari-eusteko.htm
Bizigiro
Sokari tira, adoreari eusteko
XIX. mendearen amaieran, ontziak itsasadarrean gora mugitzen zituzten ‘zirga’ izeneko soka luze batetik tiraka. Zirgariak ziren horretan ziharduten andreak. Haien historia aletuko du besteak beste, bihar Bizigiro gehigarriak.
Sokari tira, adoreari eusteko. XIX. mendearen amaieran, ontziak itsasadarrean gora mugitzen zituzten ‘zirga’ izeneko soka luze batetik tiraka. Zirgariak ziren horretan ziharduten andreak. Haien historia aletuko du besteak beste, bihar Bizigiro gehigarriak.
Hainbat dira itsasoari loturiko ogibideak: arrantzaleak, sardina saltzaileak, zamaketariak, armadoreak, kontserbagileak... Batzuk besteak baino ezagunagoak. Biharko BERRIAk bereziki ikusezina izandako lanbide bat izango du hizpide Bizigiro sailean: zirgariena. Hiruzpalau pertsonako taldeetan, zirgariek arrastaka eramat...
2021-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/194923/durangarrek-proiektu-urbanistiko-baten-gainean-erabakiko-dute-galdeketa-bidez.htm
Gizartea
Durangarrek proiektu urbanistiko baten gainean erabakiko dute galdeketa bidez
Igandean herri galdeketa bat izango da Durangoko Landako gunean. PERI 1 proiektu urbanistikoa bere horretan mantendu edota bertan behera utzi nahi duten erabakiko dute herritarrek. Galdeketa loteslea ez bada ere, herriaren erabakia betetzeko asmoa azaldu du gobernu taldeak.
Durangarrek proiektu urbanistiko baten gainean erabakiko dute galdeketa bidez. Igandean herri galdeketa bat izango da Durangoko Landako gunean. PERI 1 proiektu urbanistikoa bere horretan mantendu edota bertan behera utzi nahi duten erabakiko dute herritarrek. Galdeketa loteslea ez bada ere, herriaren erabakia betetzeko...
«Ados al zaude PERI 1 proiektua gelditzearekin eta irtenbide bideragarri baten azterketa abian jartzearekin, betiere, herritarren parte hartzea aintzat hartuta?». Hori izango da Durangoko herritarrek (Bizkaia) Landako gunean egingo duten herri galdeketan erantzun beharko duten galdera. Igandean, trenbidea lurperatzean ...
2021-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/194924/erreleboaren-esperoan-sareak-betetzen.htm
Ekonomia
Erreleboaren esperoan, sareak betetzen
Hasi berria da antxoaren kanpaina, eta aurreikuspen onak dituzte arrantzaleek. Hala ere, antxoaren kuota kudeatzea beren esku egotea nahiko lukete, berdelarekin eta txitxarroarekin gertatzen den bezala. Aurrera begira, arrantzale gazteak ezin erakartzeak kezkatzen ditu gehien. Batez ere patroiak eta mekanikariak behar ...
Erreleboaren esperoan, sareak betetzen. Hasi berria da antxoaren kanpaina, eta aurreikuspen onak dituzte arrantzaleek. Hala ere, antxoaren kuota kudeatzea beren esku egotea nahiko lukete, berdelarekin eta txitxarroarekin gertatzen den bezala. Aurrera begira, arrantzale gazteak ezin erakartzeak kezkatzen ditu gehien. Ba...
Hilabetea hastearekin batera ekin zioten arrantzaleek antxoaren kanpainari, eta berdela arrantzatzen ere hasiak dira jada, oraingoz gutxi harrapatu duten arren. Aurtengo antxoaren kuota 33.000 tonakoa da, iazkoa baino mila tona handiagoa, eta kopuru horren %90 inguru Espainiako Estatuko flotari dagokio, 29.700 tona, ha...
2021-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/194925/obra-hasi-baina-arazoa-ez-da-konpondu-n-121-a-bideko-hautetsientzat.htm
Gizartea
Obra hasi, baina «arazoa ez da konpondu», N-121-A bideko hautetsientzat
Uharte eta Bera arteko 23 alkatek eskatu dute kamioiak errepide horretatik ateratzeko; Ezkaba eta Olabe artean hasi dituzte lanak, 8 milioi euroren sailarekin.
Obra hasi, baina «arazoa ez da konpondu», N-121-A bideko hautetsientzat. Uharte eta Bera arteko 23 alkatek eskatu dute kamioiak errepide horretatik ateratzeko; Ezkaba eta Olabe artean hasi dituzte lanak, 8 milioi euroren sailarekin.
Nafarroako Gobernuak, eta Uharte eta Bera arteko zenbait alkatek hagitz iritzi ezberdina dute N-121-A errepidea 2+1eko bide bilakatzeko hasi dituzten lanei buruz. «Obrek lurraldearen kohesioari eta segurtasunari eginen diote mesede», erran du Nafarroako Gobernuko presidente Maria Txibitek. Igantziko alkate Juankar Unan...
2021-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/194926/sute-bat-izan-da-aguraingo-txatartegi-batean.htm
Gizartea
Sute bat izan da Aguraingo txatartegi batean
Suhiltzaileek itzali dute sutea, baina txatartegiko tenperatura altuek zaildu egin diete lana.
Sute bat izan da Aguraingo txatartegi batean. Suhiltzaileek itzali dute sutea, baina txatartegiko tenperatura altuek zaildu egin diete lana.
Sute handi bat piztu da bart Aguraingo (Araba) txatartegi batean, Kañuetasko industrialdean. 21:00 aldera, prentsatutako ibilgailu sorta batek su hartu du, eta langileak atera egin dira handik. Inor ez da zauritu. 30 bat suhiltzaile joan dira hara, eta lanak izan dituzte sua guztiz itzaltzeko, tenperatura altua baitzu...
2021-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/194927/boliviako-poliziak-jeanine-anez-atxilotu-du-sedizioa-egotzita.htm
Mundua
Boliviako Poliziak Jeanine Añez atxilotu du, «sedizioa» egotzita
Atzo eman zuten atxilotzeko agindua, eta goizaldean atzeman dute. «Sedizio», «terrorismo» eta «konspirazio» delituak leporatu dizkiote. «Gehiegikeria eta jazarpen politikoa» salatu ditu Añezek.
Boliviako Poliziak Jeanine Añez atxilotu du, «sedizioa» egotzita. Atzo eman zuten atxilotzeko agindua, eta goizaldean atzeman dute. «Sedizio», «terrorismo» eta «konspirazio» delituak leporatu dizkiote. «Gehiegikeria eta jazarpen politikoa» salatu ditu Añezek.
Boliviako Fiskaltzak Jeanine Añez presidente ohia atxilotzeko agindu zuen atzo, eta Eduardo Castillo ministroak dagoeneko atxilotu dutela baieztatu du goizaldean. 2019an Evo Morales boteretik kentzeko kolpean parte hartu zuen Añezek, eta bere burua behin-behineko presidente izendatu zuen. «Hasi da jazarpen politikoa. ...
2021-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/194928/positibo-tasa-4ra-jaitsi-da-hegoaldean.htm
Gizartea
Positibo tasa %4ra jaitsi da Hegoaldean
Beste 407 kasu atzeman dituzte proba diagnostikoetan.
Positibo tasa %4ra jaitsi da Hegoaldean. Beste 407 kasu atzeman dituzte proba diagnostikoetan.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eguneratu egin dituzte egoera epidemiologikoari buruzko datuak, eta, emandako informazioaren arabera, Hegoaldeko positibo tasa %4ra jaitsi da. Izan ere, atzo 9.990 proba diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 407k eman zuten positibo; %4k, beraz. Bezperako datuekin alderat...
2021-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/194929/ehun-mugimenduak-loiolako-kuartela-laquodesjabetzekoraquo-ekintza-nazional-batera-deitu-du.htm
Politika
Ehun mugimenduak Loiolako kuartela «desjabetzeko» ekintza nazional batera deitu du
Herritarrei martxoaren 27an kuartel parean elkartzeko deia zabaldu diete. Haustura bat irudikatu nahi dute Espainiako «1978ko erregimenarekin», eta euskal errepublika aldarrikatu.
Ehun mugimenduak Loiolako kuartela «desjabetzeko» ekintza nazional batera deitu du. Herritarrei martxoaren 27an kuartel parean elkartzeko deia zabaldu diete. Haustura bat irudikatu nahi dute Espainiako «1978ko erregimenarekin», eta euskal errepublika aldarrikatu.
Iazko otsailean Ehun mugimenduak euskal errepublikaren aldeko ekitaldiak antolatu zituen hainbat herritan. Burujabetza praktikara eramateko kontzientziazio lan bat egiteko sortu zen taldea, eta, bide horri jarraituz, beste ekintza bat aurkeztu dute gaur. Ekitaldi nazional batera deitu dute martxoaren 27rako, eguerdian,...
2021-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/194930/margaux-lorier-ekoizle-baionarrak-film-labur-onenaren-cesar-saria-irabazi-du.htm
Kultura
Margaux Lorier ekoizle baionarrak film labur onenaren Cesar saria irabazi du
Adieu les cons filmak lortu ditu sari nagusiak. Industriako kideek Frantziako Gobernuaren neurriak kritikatu dituzte, eta zinema aretoak irekitzeko eskatu dute.
Margaux Lorier ekoizle baionarrak film labur onenaren Cesar saria irabazi du. Adieu les cons filmak lortu ditu sari nagusiak. Industriako kideek Frantziako Gobernuaren neurriak kritikatu dituzte, eta zinema aretoak irekitzeko eskatu dute.
Bart banatu dituzte Frantziako zinemaren sari nagusiak, Parisko Olympia aretoan. Albert Dupontel zuzendariaren Adieu les cons filma izan da garaile nagusia, hark irabazi baititu film, zuzendari, gidoi eta argazki onenen sariak, besteak beste. Film laburrik onenaren saria, baina, Sofia Alaoui zuzendariaren Qu'importe si...
2021-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/194931/aberri-eguna-plazetan-ospatzeko-deia-egin-du-euskal-herria-batera-k.htm
Politika
Aberri Eguna plazetan ospatzeko deia egin du Euskal Herria Batera-k
Herri dinamikaren arabera, «Euskal Herri burujabea» aldarrikatuko dute datorren apirilaren 4an
Aberri Eguna plazetan ospatzeko deia egin du Euskal Herria Batera-k. Herri dinamikaren arabera, «Euskal Herri burujabea» aldarrikatuko dute datorren apirilaren 4an
Iazko Aberri Eguna leiho eta balkoietan ospatu behar izan zuten herritarrek, pandemiaren ondorioz Espainia eta Frantziako gobernuek ezarritako itxialdiarengatik. Nolanahi ere, ariketa hura «arrakastatsua» izan zen, antolatzailearen, Euskal Herria Batera herri egitasmoaren ustez, eta, horregatik, berriro batera ospatzek...
2021-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/194932/beste-kolpe-bat.htm
Kirola
Beste kolpe bat
Alavesek puntu bakarra batu du etxean Cadizen kontra, aurrea hartu eta aise aritu den arren. Garesti ordaindu du Manuk 83. minutuan eginiko penaltia
Beste kolpe bat. Alavesek puntu bakarra batu du etxean Cadizen kontra, aurrea hartu eta aise aritu den arren. Garesti ordaindu du Manuk 83. minutuan eginiko penaltia
Ez dago modurik: Alavesek berpiztu ezinik jarraitzen du. Ari da imintzioak egiten, baina jardunaldiak aurrera doaz, eta keinu hutsekin jada ez da aski. Irabaztea da galbidetik irteteko modu bakarra, baina Arabako taldeak ez daki kontrarioak nola azpiratu. Betisen kontra 0-2 joan zen irabazten astelehenean, baina alferr...
2021-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/194933/mikel-zabalzaren-egia-argitzeko-eskatu-dute-askotariko-ahotsek.htm
Politika
Mikel Zabalzaren egia argitzeko eskatu dute askotariko ahotsek
1985an torturaren ondorioz hildako orbaizetarraren senideek, alderdi politikoek eta torturaren bertze hainbat biktimak egia argi dezala eskatu diote Madrili, Gogora Institutuan antolaturiko mahai inguru batean.
Mikel Zabalzaren egia argitzeko eskatu dute askotariko ahotsek. 1985an torturaren ondorioz hildako orbaizetarraren senideek, alderdi politikoek eta torturaren bertze hainbat biktimak egia argi dezala eskatu diote Madrili, Gogora Institutuan antolaturiko mahai inguru batean.
Miguel Angel Llamas Pitu-ren ustez, Alberto Perote CESIDeko koronel eta zerbitzu sekretuetako buruaren eta Pedro Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainaren arteko elkarrizketen audioak hainbertzeko «zalaparta» sortu badu, tortura sistematikoa izan dela erakusten duelako da: «Ahotsaren hoztasuna entzunda ikusten da ohiko...
2021-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/194934/motozale-bat-hil-da-mendaron.htm
Gizartea
Motozale bat hil da Mendaron
AP-8 autobidean gertatu da istripua
Motozale bat hil da Mendaron. AP-8 autobidean gertatu da istripua
Motozale bat hil da gaur arratsaldean, Mendaron (Gipuzkoa), 18:30ak inguru zirenean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, Irunerako noranzkoan gertatu da istripua. Iturri horrek adierazi duenez, motozaleak motoaren kontrola galdu du, eta errepideko bazter babesa jo du. Osasun zerbitzuek gidaria artatu zeza...
2021-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/194935/landutako-puntua.htm
Kirola
Landutako puntua
Nafarrak konforme gelditu dira berdinketarekin, bigarren zatian sufritu ostean. Calleriri gol bat baliogabetu diote, Budimir jokoz kanpo zelako
Landutako puntua. Nafarrak konforme gelditu dira berdinketarekin, bigarren zatian sufritu ostean. Calleriri gol bat baliogabetu diote, Budimir jokoz kanpo zelako
Osasunak puntu landua lortu du Valladoliden aurka Irabazi ezin denean, berdinketa ez da sari makala. Ondorio hori atera du Osasunak, Valladoliden kontra puntu bat urratu eta gero. Aukera ederra zuen Sadarren beste martxa bat sartu eta salbaziora hurbiltzeko, baina horretarako, irabazi egin behar zuen. Eta gorritxoek ez...
2021-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/194973/adina-ez-dadin-muga-bat-izan.htm
Ekonomia
Adina ez dadin muga bat izan
Elgoibarren Establezimendu lagunkoia kanpaina jarriko dute abian, saltokiak adinekoei egokitzeko programa. Izena emateko epea zabalik dute dendek.
Adina ez dadin muga bat izan. Elgoibarren Establezimendu lagunkoia kanpaina jarriko dute abian, saltokiak adinekoei egokitzeko programa. Izena emateko epea zabalik dute dendek.
Zerk oztopatzen du adineko bat saltoki batera joatea? Galdera hori egin die Elgoibarko Udalak merkatariei. Galdera bera erantzutea baino gehiago, oztopoa kentzea dute helburu, eta, hain zuzen ere, horrela sortu da Establezimendu lagunkoia kanpaina. Prestakuntza eskainiko diete parte hartzen duten dendei, arazoak identi...
2021-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/194974/pauso-handiak-txikitasunetik.htm
Gizartea
Pauso handiak txikitasunetik
Euskal Herriko bizileku txikien gaineko online dokumentazioa elikatzeko ahalegina da Wikikunde. Euskarazko Wikipedian ezaguera hori jasotzea euskal kulturaren berme izan liteke gerora.
Pauso handiak txikitasunetik. Euskal Herriko bizileku txikien gaineko online dokumentazioa elikatzeko ahalegina da Wikikunde. Euskarazko Wikipedian ezaguera hori jasotzea euskal kulturaren berme izan liteke gerora.
«Zergatik dago nire bizitokiari buruzko hain informazio gutxi euskarazko Wikipedian? Bada, inork ez duelako idatzi». Testuinguru horren barruan, eta hori eraldatzeko xedez, jaio da Wikikunde, Euskal Herriko populazio unitate txikiak dokumentatzeko ahalegina: orri berriak sortu, ilustratu eta datu gehiagoz hornitzeko eg...
2021-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/194975/pepe-reiren-omenez-horma-irudi-bat-egin-dute-bartzelonan.htm
Politika
Pepe Reiren omenez horma irudi bat egin dute Bartzelonan
«Jarraitzen dugu, jarraituko dugu» dio Roc Blackblock artistaren irudiak.
Pepe Reiren omenez horma irudi bat egin dute Bartzelonan. «Jarraitzen dugu, jarraituko dugu» dio Roc Blackblock artistaren irudiak.
«Jarraitzen dugu, jarraituko dugu». Hala dio Jaione Aranburu taldeak bultzatuta atzo goizean Bartzelonan Pepe Rei kazetari hilberriaren omenez egin zuten horma irudiak. Egilea Roc Blackblock artista da. Artista horri horma irudi bat zentsuratu zioten duela hilabete inguru Kataluniako hiriburuan: adierazpen askatasunare...
2021-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/194976/fran-balda-ezker-abertzaleko-militantea-hil-da-auto-batek-harrapatuta.htm
Politika
Fran Balda ezker abertzaleko militantea hil da, auto batek harrapatuta
Atzo gauen gertatu zen istripua, Etxarri Aranatzen (Nafarroa). Baldak 53 urte zituen.
Fran Balda ezker abertzaleko militantea hil da, auto batek harrapatuta. Atzo gauen gertatu zen istripua, Etxarri Aranatzen (Nafarroa). Baldak 53 urte zituen.
Atzo gaueko 22:30ean gizonezko bat hil zen Etxarri Aranatzen (Nafarroa) auto batek harrapatuta. Hildakoa Fran Balda zen, ezker abertzaleko militantea. Arbizuko (Nafarroa) zinegotzia izandakoa zen, eta azken urteetan Nafarroako Sare Herritarrean eta Euskal Memorian zebilen, Nafarroan egindako tortura kasuak argitzeko la...
2021-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/194977/erremontearen-inguruko-saio-bat-etb1en.htm
Kirola
Erremontearen inguruko saio bat, ETB1en
Sagardoaren txapelketa ardatz hartuta egingo dute, eta apirilaren 12tik aurrera eskainiko, astelehenero, 22:30ean.
Erremontearen inguruko saio bat, ETB1en. Sagardoaren txapelketa ardatz hartuta egingo dute, eta apirilaren 12tik aurrera eskainiko, astelehenero, 22:30ean.
Plazandreak saioaren ildoari jarraituz, erremontearen inguruko saio bat prestatzen eta grabatzen ari dira Galarretan ETB eta Oriamendi. Erremontearen inguruko ezagutza eta ikusgarritasuna sustatzea du helburu, eta apirilaren 12tik aurrera eskainiko da, astelehenero, ETB1en, 22:30ean. Bederatzi saio izango dira, eta ora...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/194978/agrooihangintzaren-teknika.htm
Ekonomia
Agrooihangintzaren teknika
Euskal Herriko Laborantza Ganberak antolaturik, fruitu zuhaitzen adar mozketaz ikastaro teknikoa egin zen astelehenean Ainhize-Monjolosen eta Suhuskunen. Garai batean ohikoa bazen ere etxaldeetan zuhaitzak ukan eta artatzea, gaur egun horretan aritzeko jakintza berreskuratu behar da.
Agrooihangintzaren teknika. Euskal Herriko Laborantza Ganberak antolaturik, fruitu zuhaitzen adar mozketaz ikastaro teknikoa egin zen astelehenean Ainhize-Monjolosen eta Suhuskunen. Garai batean ohikoa bazen ere etxaldeetan zuhaitzak ukan eta artatzea, gaur egun horretan aritzeko jakintza berreskuratu behar da.
Hogei bat parte hartzaile ziren astelehenean Euskal Herriko Laborantza Ganberak (EHLG) Ainhize-Monjolosen eta Suhuskunen antolatu ikastaro teknikoan. Horietarik hamabost laborariak edo laborantzan instalatzeko proiektua duten gazteak ziren, agrooihangintza etxaldean integratu dutenak edo hala egin nahi luketenak. Fruit...
2021-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/194979/346-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm
Gizartea
346 positibo atzeman dituzte Hegoaldean
Positibo eman dute egindako testen %4,8k.
346 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Positibo eman dute egindako testen %4,8k.
Azken egunetako bilakaera mantendu dute koronabirusaren datuek gaur. Asteburuetan ohikoa den moduan, ohi baino proba gutxiago egin zituzten atzo Osakidetzak eta Osasunbideak (7.251), eta haietatik 346k eman zuten positibo: %4,8k. Beraz, gutxigatik bada ere, OME Osasunaren Mundu Erakundeak aholkatutako kopuruaren azpiti...
2021-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/194980/etxe-bat.htm
Iritzia
Etxe bat
Etxe bat.
Sinetsita nago bizitza zoriontsu baterako gakoa lanaldi erdian datzala. Behin baino gehiagotan iritsi naiz ondorio horrexetara ingurukoekin izandako elkarrizketetan. Xume bizi, orekari eutsi, gustuko gauzei eta pertsonei eskaini merezi duten denbora, bizitza oharkabean baitoa ihesi. Baina hogei segundora ohartzen naiz ...
2021-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/194981/gatzik-gabeko-berdinketa.htm
Kirola
Gatzik gabeko berdinketa
Azken metroetan ez dute asmatu Celtak eta Athleticek. Berdinduta jarraituko dute sailkapenean, ez gora eta ez behera.
Gatzik gabeko berdinketa. Azken metroetan ez dute asmatu Celtak eta Athleticek. Berdinduta jarraituko dute sailkapenean, ez gora eta ez behera.
Defentsak aurrelariak baino gehiago izan dira gaur Vigon (Galizia). Saiatu, saiatu dira Celtako eta Athleticeko jokalariak, baina ate aurrean ideia gutxi erakutsi dituzte, eta inork ez du gol aukera garbirik sortu. Bi taldeek 34 puntu dituzte, sailkapenean 10. eta 11. daude, eta ez gora eta ez behera geratzeko arriskua...
2021-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/194982/txileko-la-nave-del-olvido-filmak-irabazi-du-zinegoak-sari-nagusia.htm
Kultura
Txileko 'La nave del olvido' filmak irabazi du Zinegoak Sari Nagusia
Antolatzaileek nabarmendu dute sari gehienetan «mezu positiboak, baikorrak eta itxaropentsuak dituzten filmak» saritu direla. Aurten saritutako film luze guztiak emakumeek zuzendu dituzte.
Txileko 'La nave del olvido' filmak irabazi du Zinegoak Sari Nagusia. Antolatzaileek nabarmendu dute sari gehienetan «mezu positiboak, baikorrak eta itxaropentsuak dituzten filmak» saritu direla. Aurten saritutako film luze guztiak emakumeek zuzendu dituzte.
Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans 18. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak gaur arratsaldean egin du itxiera ekitaldia Bilboko Bilborock aretoan, eta han jakinarazi ditu aurtengo palmareseko saridunak. Hainbat sari eman dituzte, eta Pau Guillen jaialdiaren zuzendariak balorazio oso positiboa egin du, pandemiak...
2021-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/194983/aukera-ez-du-baliatu-realak.htm
Kirola
Aukera ez du baliatu Realak
Txuri-urdinek ez dute ia gol aukerarik sortu, eta hobea izan da Granada. German Sanchezek sartu du gola 52. minutuan, aldaratze bati esker. Sailkapenean bosgarren dago oraindik ere Reala.
Aukera ez du baliatu Realak. Txuri-urdinek ez dute ia gol aukerarik sortu, eta hobea izan da Granada. German Sanchezek sartu du gola 52. minutuan, aldaratze bati esker. Sailkapenean bosgarren dago oraindik ere Reala.
Txapeldunen Ligarako borrokan bete-betean sartzeko aukera bat galdu du Realak. Neurketa asko jokatu ditu Granadak azkenaldian, eta hainbat jokalari ditu min hartuta; Reala, berriz, aspaldiko sasoirik onenean heldu da Los Carmenesera, aukera baliatzeko asmoarekin. Asmoarekin soilik, ordea, ez da nahikoa, eta Donostiako ...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/194984/trenbidearen-proiektua-geldiaraztearen-alde-egin-dute-durangon.htm
Gizartea
Trenbidearen proiektua geldiaraztearen alde egin dute Durangon
Parte hartzea %28,57 izan da, 7.077 boto, eta horietatik 6.680k bozkatu dute PERI1 proiektu urbanistikoa gelditu eta parte hartze prozesu bat hastearen alde.
Trenbidearen proiektua geldiaraztearen alde egin dute Durangon. Parte hartzea %28,57 izan da, 7.077 boto, eta horietatik 6.680k bozkatu dute PERI1 proiektu urbanistikoa gelditu eta parte hartze prozesu bat hastearen alde.
Trenbidea zegoen lekuan PERI1 proiektu urbanistikoarekin ez jarraitzea erabaki dute Durangoko (Bizkaia) herritarrek. Galdeketa egin zuten atzo, eta bozkatzeko aukera zutenen %28,57k bozkatu dute: 7.077 herritarrek. Haietatik 6.680k egin dute proiektua eten eta parte hartze prozesu bat hastearen alde. Hau zen erantzun ...
2021-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/194985/eibarrek-buelta-eman-ezinda-jarraitzen-du.htm
Kirola
Eibarrek buelta eman ezinda jarraitzen du
Neurketa hasi bezain pronto sartu du lehen gola Vila-realek, eta neurketa osoa atzetik egin behar izan dute armaginek. Penalti bat ere huts egin dute. Sailkapenean azken-bigarren postuan daude.
Eibarrek buelta eman ezinda jarraitzen du. Neurketa hasi bezain pronto sartu du lehen gola Vila-realek, eta neurketa osoa atzetik egin behar izan dute armaginek. Penalti bat ere huts egin dute. Sailkapenean azken-bigarren postuan daude.
Egoerari buelta eman ezinda dabil Eibar. Gaur, aurkari zaila izan arren, bolada txarrean zen Vila-realek bisitatu du Ipurua, baina ezin izan dute saririk eskuratu Jose Luis Mendilibarren mutilek. Sailkapenean azken-bigarrenak dira armaginak, eta etorkizuna iluntzen ari zaie. Lehen minutua bete aurretik sartu du lehen ...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/194986/kolpea-jaso-du-merkelen-cduk-irailerako-bozen-bidean.htm
Mundua
Kolpea jaso du Merkelen CDUk, irailerako bozen bidean
Berdeak eta sozialdemokratak nagusitzekoak dira Baden-Wurttembergen eta Renania-Palatinatua estatuetan, atzo eginiko bozen ondoren. Merkelek irailean utziko du kargua, eta airean dago kristau-demokraten buruzagitza.
Kolpea jaso du Merkelen CDUk, irailerako bozen bidean. Berdeak eta sozialdemokratak nagusitzekoak dira Baden-Wurttembergen eta Renania-Palatinatua estatuetan, atzo eginiko bozen ondoren. Merkelek irailean utziko du kargua, eta airean dago kristau-demokraten buruzagitza.
Irailean etor daitekeenaren zantzua eman dute asteburu honetan Alemaniako bi estatutan eginiko hauteskundeek. Agintean 16 urte egin ondoren, Angela Merkel kantzilerrak kargua utziko du irailean, eta haren alderdiak emaitza txarrak lortu ditu bozetan. Berdeak eta sozialdemokratak nagusitu dira hauteskundeetan. Eskuinar...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/194987/lasaitua-hartu-dute-olaizolak-eta-rezustak.htm
Kirola
Lasaitua hartu dute Olaizolak eta Rezustak
Seigarren garaipena pilatu du bikoteak, eta finalerdiak jokatzetik gertuago daude.
Lasaitua hartu dute Olaizolak eta Rezustak. Seigarren garaipena pilatu du bikoteak, eta finalerdiak jokatzetik gertuago daude.
Aimar Olaizola eta Beñat Rezusta nagusitu ziren atzo Donostiako Atano III. pilotalekuan, Jokin Altuna eta Iñigo Bikuñaren kontra. 22-6 amaitu zen partida, Olaizolaren eta Rezustaren alde. Bikuñak Jon Mariezkurrena ordezkatu zuen, azken hori min hartuta dagoelako. Seigarren garaipena da Olaizola eta Rezustarentzat. Azk...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/194988/beyonce-eta-taylor-swift-grammyetako-irabazle-nagusiak.htm
Kultura
Beyonce eta Taylor Swift, Grammyetako irabazle nagusiak
Arrazakeriaren inguruko hausnarketez bete dituzte AEBetako musika sariak.
Beyonce eta Taylor Swift, Grammyetako irabazle nagusiak. Arrazakeriaren inguruko hausnarketez bete dituzte AEBetako musika sariak.
Dagoeneko 28 Grammy sari ditu Beyonce abeslariak, eta inoiz garaikur gehien irabazitako emakumea da sarion historian. Bart banatu dituzte Grammyak Los Angelesen (AEB). Taylor Swift izan da gaueko beste protagonista nagusietako bat. AEBetako Arte eta Zientzien Grabazio Akademia Nazionalak banatzen ditu sariok, eta 1958a...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/194989/realak-goian-jarraitzen-du-eibar-eta-athletic-berriz-emaitza-bolada-txarrean-daude.htm
Kirola
Realak goian jarraitzen du; Eibar eta Athletic, berriz, emaitza bolada txarrean daude
Realak 1-2 irabazi zion Granadillari, etxetik kanpo. Athleticek bana berdindu zuen Sporting Huelvaren aurka, Lezaman. Eibarrek, berriz, 1-3 galdu zuen Madrilen zelaian.
Realak goian jarraitzen du; Eibar eta Athletic, berriz, emaitza bolada txarrean daude. Realak 1-2 irabazi zion Granadillari, etxetik kanpo. Athleticek bana berdindu zuen Sporting Huelvaren aurka, Lezaman. Eibarrek, berriz, 1-3 galdu zuen Madrilen zelaian.
Asteburu gazi-gozoa izan da emakumezkoen Iberdrola ligako 22. jardunaldian. Irabazi, berdindu eta galdu. Denetik egin dute euskal taldeek. Realak emaitza bolada onean jarraitzen du. Natalia Arroyoren taldeak 1-2 irabazi zuen Granadillaren zelaian. Etxeko taldeak hobeki hasi zuen partida, eta gol aukerak ere izan zitue...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/194990/larrialdien-kudeaketarako-agentziaren-laguntza-eskatu-du-bidenek-migratzaileen-auzia-kudeatzeko.htm
Mundua
Larrialdien Kudeaketarako Agentziaren laguntza eskatu du Bidenek migratzaileen auzia kudeatzeko
Bi astean 4.000 inguru adin txikiko sartu dira AEBetara Mexikoko mugatik. Otsailean 100.000 lagun atxilotu dituzte AEBetako mugan.
Larrialdien Kudeaketarako Agentziaren laguntza eskatu du Bidenek migratzaileen auzia kudeatzeko. Bi astean 4.000 inguru adin txikiko sartu dira AEBetara Mexikoko mugatik. Otsailean 100.000 lagun atxilotu dituzte AEBetako mugan.
Muga paperik gabe igarotzeko ahaleginak ugaritu egin dira Joe Biden Etxe Zurira heldu zenetik. Hark mugak itxita jarraitzen dutela berretsi arren, buruzagi demokrata migratzaileekiko leunagoa izango den itxaropena zabaldu da AEBetara sartzea helburu dutenen artean. Horren adibide da otsailean 100.000 lagun atzeman eta ...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/194991/kala-kalata-2021eko-ibilaldiaren-abestia.htm
Gizartea
'Kala kalata!', 2021eko Ibilaldiaren abestia
Sopelan eta Leioan egingo da Bizkaiko ikastolen aldeko jaia aurten. Abestiaren letra Xabi Payak idatzi du, eta musika, Xabi Aburruzagak. Abeslariak Aiora Renteria, Maitane Salvador, Iholdi Beristain eta Itziar Ituño dira.
'Kala kalata!', 2021eko Ibilaldiaren abestia. Sopelan eta Leioan egingo da Bizkaiko ikastolen aldeko jaia aurten. Abestiaren letra Xabi Payak idatzi du, eta musika, Xabi Aburruzagak. Abeslariak Aiora Renteria, Maitane Salvador, Iholdi Beristain eta Itziar Ituño dira.
Aurkeztu dituzte aurtengo Ibilaldia jaiko abestia eta bideoklipa. Bizkaiko ikastolen aldeko jaia Sopelan eta Leioan egingo dute aurten, Ander Deuna eta Betiko ikastolek antolatuta; lema Kala kalata! da. Hori jakina zen lehenagotik, eta hainbat artista ideia horri musika eta irudia jartzeko arduradunak izan dira. Letra ...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/194992/londresko-poliziak-asteburuan-izan-duen-jarrerak-kezkatu-egiten-duela-aitortu-du-boris-johnsonek.htm
Mundua
Londresko Poliziak asteburuan izan duen jarrerak «kezkatu» egiten duela aitortu du Boris Johnsonek
Ustez polizia agente batek hil zuen Sara Everarden hilketa gaitzesteko protesta bati oldartu zitzaion polizia, larunbatean. Cressida Dick polizia burua jo puntuan dago, eta haren dimisioa eskatu dute hainbat herritarrek.
Londresko Poliziak asteburuan izan duen jarrerak «kezkatu» egiten duela aitortu du Boris Johnsonek. Ustez polizia agente batek hil zuen Sara Everarden hilketa gaitzesteko protesta bati oldartu zitzaion polizia, larunbatean. Cressida Dick polizia burua jo puntuan dago, eta haren dimisioa eskatu dute hainbat herritarrek.
Duela astebete hilik agertu zen Sara Everard gaztea, Londresko hego-ekialdeko Kent auzoko baso batean. Astebete zeraman desagertuta. Ondotik, Londresko polizia agente bat atxilotu zuten, eta Everard bahitu eta hil izana egotzi zioten. Kasuak zirrara eragin du Erresuma Batuan, eta protestak izan dira asteburuan; nagusie...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/194993/eh-bilduko-alkateek-eraikin-publikoak-eskaini-dizkiote-osakidetzari-txertaketarako.htm
Gizartea
EH Bilduko alkateek eraikin publikoak eskaini dizkiote Osakidetzari, txertaketarako
EH Bilduko alkateen xedea da euskal herritarrek txertoa beren udalerri edo eskualdeetatik ahalik eta gertuen hartuko dutela bermatzea, eta txertaketa kanpaina «arina, eraginkorra eta segurua» izatea.
EH Bilduko alkateek eraikin publikoak eskaini dizkiote Osakidetzari, txertaketarako. EH Bilduko alkateen xedea da euskal herritarrek txertoa beren udalerri edo eskualdeetatik ahalik eta gertuen hartuko dutela bermatzea, eta txertaketa kanpaina «arina, eraginkorra eta segurua» izatea.
Xabier Lertxundi Hernaniko (Gipuzkoa) alkateak eta Maite Ibarra Arrigorriagakoak (Bizkaia) agerraldi bat egin dute gaur goizean, txertaketa kanpainari lotutako proposamen bat aurkezteko EH Bilduko alkateen izenean. Jakinarazi dutenez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako EH Bilduko alkateek Osakidetzaren esku jarriko dituz...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/194994/pablo-iglesiasek-espainiako-gobernua-utziko-du-madrilgo-bozetara-aurkezteko.htm
Mundua
Pablo Iglesiasek Espainiako Gobernua utziko du, Madrilgo bozetara aurkezteko
Espainiako presidenteorde kargua utziko du, eta gobernuak baieztatu du Yolanda Diaz ministroak ordezkatuko duela. «Ezkerreko hautagaitza indartsu eta zabal bat» eratu nahi du, Mas Madridekin batera.
Pablo Iglesiasek Espainiako Gobernua utziko du, Madrilgo bozetara aurkezteko. Espainiako presidenteorde kargua utziko du, eta gobernuak baieztatu du Yolanda Diaz ministroak ordezkatuko duela. «Ezkerreko hautagaitza indartsu eta zabal bat» eratu nahi du, Mas Madridekin batera.
«Militante batek baliagarriena den lekuan egon behar du», adierazi du Pablo Iglesias Espainiako presidenteorde eta Unidas Podemoseko idazkari nagusiak. Premisa horretan oinarrituta, maiatzaren 4an egingo diren Madrilgo hauteskunde autonomikoetarako hautagaia izango dela erabaki duela jakinarazi du, bideo batean. «Ezker...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/194995/beste-283-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Beste 283 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Igandean 6.294 PCR eta antigeno proba egin zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak, eta horien %4,5 positibo izan ziren
Beste 283 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Igandean 6.294 PCR eta antigeno proba egin zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak, eta horien %4,5 positibo izan ziren
Igandeko testetan atzemandako COVID-19 kasuen berri eman dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, eta, datuon arabera, positibo tasa %4,5 da Hego Euskal Herrian. 6.294 PCR eta antigeno proba egin zituzten Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako osasun zerbitzuek, eta 283 positibo atzeman. Herrialdeka, Bi...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/194996/eitbri-neurri-ezberdinak-edukitzea-leporatu-diote-baserria-saioko-kamiseta-baten-harira.htm
Bizigiro
EITBri neurri ezberdinak edukitzea leporatu diote, 'Baserria' saioko kamiseta baten harira
Lehiakide bat, ertzaina, 'Blue Lives Matter' mezua zuen jantziarekin agertu zen igandeko saioan. AEBetan erabili dute hori, polizia indarkeria gaitzesten duen Black Live Matters mugimenduaren aurka egiteko. 2018an, EITBk ‘Altsasukoak Aske’ kamiseta zentsuratu zion ekoizle bati, estilo liburua aipatuta. Frankotiratzaile...
EITBri neurri ezberdinak edukitzea leporatu diote, 'Baserria' saioko kamiseta baten harira. Lehiakide bat, ertzaina, 'Blue Lives Matter' mezua zuen jantziarekin agertu zen igandeko saioan. AEBetan erabili dute hori, polizia indarkeria gaitzesten duen Black Live Matters mugimenduaren aurka egiteko. 2018an, EITBk ‘Altsas...
Honoring Courage; Blue Lives Matter (Ohore adoreari; Bizitza Urdinek Axola Dute) leloa duen jertse bat soinean zuela agertu zen Gontzal Viaga Rodriguez lehiakidea igandean ETB1eko Baserria lehiaketan. Irudiak ikusita, ETBk halakoetarako bi neurri dituela salatu dute Twitterreko hainbat erabiltzailek, eta gogora ekarri ...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/194997/justizia-ministroak-30-urteko-kartzelaldia-nahi-du-anezentzat.htm
Mundua
Justizia ministroak 30 urteko kartzelaldia nahi du Añezentzat
Boliviako behin-behineko presidente ohiari lau hilabeteko behin-behineko atxiloaldia ezarri diote, baina Ivan Limak jakinarazi du zigor gogorragoa eskatuko dutela estatuburu izandakoarentzat.
Justizia ministroak 30 urteko kartzelaldia nahi du Añezentzat. Boliviako behin-behineko presidente ohiari lau hilabeteko behin-behineko atxiloaldia ezarri diote, baina Ivan Limak jakinarazi du zigor gogorragoa eskatuko dutela estatuburu izandakoarentzat.
Lau hilabeteko behin-behineko atxiloaldia ezarri diete Jeanine Añez Boliviako behin-behineko presidente ohiari, Alvaro Coimbra Justizia ministro ohiari eta Rodrigo Guzman Energia ministro izandakoari, 2019an Evo Morales boteretik kentzeko kolpean parte hartu zutelakoan. Ivan Lima egungo Justizia ministroarentzat, ordea...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/194998/bortxa-matxistagatik-jarritako-salaketak-93-jaitsi-dira-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Bortxa matxistagatik jarritako salaketak %9,3 jaitsi dira Hego Euskal Herrian
7.151 salaketa jarri zituzten emakumeek 2020an, eta 24 adingabe ere egoera horretan egon ziren. Halere, beherakadaren datua ez dela «erreala» ohartarazi dute ikerketaren egileek.
Bortxa matxistagatik jarritako salaketak %9,3 jaitsi dira Hego Euskal Herrian. 7.151 salaketa jarri zituzten emakumeek 2020an, eta 24 adingabe ere egoera horretan egon ziren. Halere, beherakadaren datua ez dela «erreala» ohartarazi dute ikerketaren egileek.
Indarkeria matxistagatik jarritako salaketen kopurua %9,3 jaitsi zen Hego Euskal Herrian iaz, 2019ko datuekin alderatuz gero. Hain zuzen, 2020an 7.151 salaketa jarri ziren, aurreko urtean baino 737 gutxiago, Espainiako Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako behatokiak eskainitako datuen arabera. Emakumeen egoeraz gain...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/194999/amaiurko-gazteluaren-setioa-komiki-bidez.htm
Kultura
Amaiurko gazteluaren setioa, komiki bidez
14 eta 16 urte bitarteko gazteentzako komiki lehiaketa antolatu dute ikastolen jaiek. Komikiek Amaiurko gazteluaren setioari buruzkoak izan behar dute.
Amaiurko gazteluaren setioa, komiki bidez. 14 eta 16 urte bitarteko gazteentzako komiki lehiaketa antolatu dute ikastolen jaiek. Komikiek Amaiurko gazteluaren setioari buruzkoak izan behar dute.
Lehenengoz, komiki lehiaketa antolatu dute ikastolen jaiek. Euskal Herriko historia kontatu eta momentu jakin batean gertatutakoa komiki-kontakizun bilakatzeko sortu dute. Lehiaketa 14 eta 16 urte bitarteko gazteentzat da, eta taldeka zein banaka parte hartzen ahalko da. Komikian jorratu beharreko gaia Amaiurko gaztel...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/195000/euskal-elkargoko-ordezkariekin-bilkurak-eginen-dituzte-bakegileek.htm
Politika
Euskal Elkargoko ordezkariekin bilkurak eginen dituzte Bakegileek
Hamar lurralde eremuen itzulia eginen dute 2011ko Aieteko Nazioarteko Konferentziarekin hasitako «bake prozesuaren bilakaera» aipatzeko.
Euskal Elkargoko ordezkariekin bilkurak eginen dituzte Bakegileek. Hamar lurralde eremuen itzulia eginen dute 2011ko Aieteko Nazioarteko Konferentziarekin hasitako «bake prozesuaren bilakaera» aipatzeko.
Bake Bideak eta Bakegileek Euskal Hirigune Elkargoak dituen hamar lurralde eremuetako ordezkariekin bilkura erronda bat abiatu dute. Bildu nahi izan dute Euskal Herriko gatazkaren konponbideak azken urteetan izan duen bilakaera aipatzeko. Besteak beste, Aieteko Nazioarteko Konferentziatik hamar urtera, euskal presoen ...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/195001/arabako-cs-koak-izandako-sei-kidek-izena-eman-dute-ppn.htm
Politika
Arabako C's-koak izandako sei kidek izena eman dute PPn
C's-ek, berriz, nabarmendu du sei kide horiek aspaldi bota zituztela alderditik, eta albistea ez dela «berria».
Arabako C's-koak izandako sei kidek izena eman dute PPn. C's-ek, berriz, nabarmendu du sei kide horiek aspaldi bota zituztela alderditik, eta albistea ez dela «berria».
Badirudi Espainiako eskuina astintzen ari den krisia Euskal Herrira ere iristen ari dela. Arabako Ciudadanos alderdiko kide izandako sei militante ohik izena eman dute Alderdi Popularrean, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako PPko presidente Carlos Iturgaitzek harrera egin die sare sozialetan: «Ongi etorri zuen etxera»...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/195002/gizonezko-bat-atxilotu-dute-iurretan-bikotekideari-eraso-egiteagatik.htm
Gizartea
Gizonezko bat atxilotu dute Iurretan bikotekideari eraso egiteagatik
Ertzaintzak, erasotzailea atxilotu, eta gaur utzi du epailearen esku. Elkarretaratze bat egingo dute gaur 19:00etan, Askondo kalean.
Gizonezko bat atxilotu dute Iurretan bikotekideari eraso egiteagatik. Ertzaintzak, erasotzailea atxilotu, eta gaur utzi du epailearen esku. Elkarretaratze bat egingo dute gaur 19:00etan, Askondo kalean.
Ertzaintzak 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Iurretan (Bizkaia), bikotekideari eraso egiteagatik. Eskainitako informazioaren arabera, 10:00 aldera jazo zen gertakaria, kalean bertan. Ertzainek erasotzailea atxilotu zuten, eta polizia etxera eraman. Gaur utzi dute epailearen esku. Iurretako Udalak eta Andereb...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/195003/mank-ek-lortu-ditu-oscar-sarietarako-izendapen-gehien.htm
Kultura
'Mank'-ek lortu ditu Oscar sarietarako izendapen gehien
Hamar garaikur lortzeko aukera eskuratu du David Fincherren filmak. Chloe Zhaoren 'Nomadland' dute faboritotzat askok, hala ere, sei izendapen lortuta. Apirilaren 25ean banatuko dituzte sariak.
'Mank'-ek lortu ditu Oscar sarietarako izendapen gehien. Hamar garaikur lortzeko aukera eskuratu du David Fincherren filmak. Chloe Zhaoren 'Nomadland' dute faboritotzat askok, hala ere, sei izendapen lortuta. Apirilaren 25ean banatuko dituzte sariak.
Iazko Oscar sariek erakutsi bazuten 2019a pelikula egiaz txalotuen urtea izan zela —Joker, The Irishman, 1917 eta Gisaengchung/ Parasite-n urtea izan zen, besteak beste—, hurrengoa, 2020a, zinema munduarentzat espero gabeko urte nekeza izan dela erakutsiko dute aurtengoek. Pandemiak hainbat ekoizpen bertan behera utzi,...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/195004/euskal-herrian-ere-astrazenecaren-txertoa-jartzeari-utzi-diote.htm
Gizartea
Euskal Herrian ere AstraZenecaren txertoa jartzeari utzi diote
Hego Euskal Herrian, bi astez ezingo dute jarri txerto hori; Ipar Euskal Herrian, berriz, bihar arratsaldera arte baztertu dute, gutxienez. Frantziak, Espainiak, Italiak eta Alemaniak «prebentzioz» erabaki dute AstraZeneca botika etxearen txertoa ez jartzea, nahi gabeko ustezko ondorioengatik.
Euskal Herrian ere AstraZenecaren txertoa jartzeari utzi diote. Hego Euskal Herrian, bi astez ezingo dute jarri txerto hori; Ipar Euskal Herrian, berriz, bihar arratsaldera arte baztertu dute, gutxienez. Frantziak, Espainiak, Italiak eta Alemaniak «prebentzioz» erabaki dute AstraZeneca botika etxearen txertoa ez jartze...
AstraZenecaren txertoaren kanpaina kolokan dago Europako Batasunean. Izan ere, atzo, Espainiak, Frantziak, Alemaniak eta Italiak eten egin dute txerto horren erabilera, ustez sortzen dituen nahi gabeko ondorioak ikertu bitartean. Horrela, bada, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak ere erabaki dute txertaketa beh...
2021-3-16
https://www.berria.eus/albisteak/195005/belateko-tunela-itxiko-dute-gaur-premiazko-neurriak-eskatzeko.htm
Gizartea
Belateko tunela itxiko dute gaur premiazko neurriak eskatzeko
N-121-A errepidearen inguruko herrietako 64 alkatek eta Oronozko parkeko 33 suhiltzailek itxiko dute errepidea. Salatu dute Belateko eta Almandozko tunelek ez dituztela Europako segurtasun legediak betetzen.
Belateko tunela itxiko dute gaur premiazko neurriak eskatzeko. N-121-A errepidearen inguruko herrietako 64 alkatek eta Oronozko parkeko 33 suhiltzailek itxiko dute errepidea. Salatu dute Belateko eta Almandozko tunelek ez dituztela Europako segurtasun legediak betetzen.
N-121-A errepidearen inguruko herrietako 64 alkatek eta Oronozko parkeko 33 suhiltzailek errepidea itxiko dute gaur Belate parean (Nafarroa), premiazko neurriak eskatzeko. Arratsaldeko 18:00etan egingo dute, Belateko tuneletan, Almandozko aldean. N-121-A errepideak Behobia (Gipuzkoa) eta Iruñea lotzen ditu, eta Nafarr...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/195006/itxialdiak-utzitako-orbainak-aztertuko-ditu-berriak.htm
Gizartea
Itxialdiak utzitako orbainak aztertuko ditu BERRIAk
Izurriak eta haren kontrako neurriek goitik behera aldatu dute egungo bizimodua. Askotariko ondorioei buruzko erreportaje sorta bat argitaratuko du BERRIAk, martxoaren 27ra bitarte
Itxialdiak utzitako orbainak aztertuko ditu BERRIAk. Izurriak eta haren kontrako neurriek goitik behera aldatu dute egungo bizimodua. Askotariko ondorioei buruzko erreportaje sorta bat argitaratuko du BERRIAk, martxoaren 27ra bitarte
Inork gutxik espero zuen halakorik. 2020ko otsail bukaeran eta martxo hasieran, iristen hasiak ziren Txinako eta Italiako zenbait irudi kezkagarri: kaleak hutsik, jendea etxean gordeta, eskolak itxita... Askorentzat, baina, pentsaezina zen halakoak Euskal Herrira ikustea. Gobernu gehienak ezustean harrapatu zituen egoe...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/195007/ebk-lege-neurriak-hartu-ditu-erresuma-batuaren-aurka-ipar-irlandarako-protokoloa-urratu-duelakoan.htm
Mundua
EBk lege neurriak hartu ditu Erresuma Batuaren aurka, Ipar Irlandarako Protokoloa urratu duelakoan
Bruselak Londresi nazioarteko legedia haustea leporatu dio, kontrolen graziazko epea luzatzeko erabakia bere kabuz hartzeagatik. Auziak Europako Justizia Auzitegian amaitu dezake.
EBk lege neurriak hartu ditu Erresuma Batuaren aurka, Ipar Irlandarako Protokoloa urratu duelakoan. Bruselak Londresi nazioarteko legedia haustea leporatu dio, kontrolen graziazko epea luzatzeko erabakia bere kabuz hartzeagatik. Auziak Europako Justizia Auzitegian amaitu dezake.
EB Europako Batasunak arau hauste prozedura bat abiatu du Erresuma Batuaren aurka, argudiatuta herrialde horretako gobernuak Ipar Irlandarako Protokoloa urratu duela ondasunen kontrolen auzian, eta, hortaz, nazioarteko legedia ez duela errespetatu. Bi aldeek adosturikoaren arabera, Irlanda iparraldea EBren aduana bata...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/195008/azken-hamarkadako-hondar-ekaitzik-handienak-astindu-du-pekin.htm
Mundua
Azken hamarkadako hondar ekaitzik handienak astindu du Pekin
Marroi kolorea hartu dute Pekineko kaleek, eta aire zabalean egitekoak ziren ekitaldiak bertan behera utzi dituzte, kutsadura maila handia dela eta.
Azken hamarkadako hondar ekaitzik handienak astindu du Pekin. Marroi kolorea hartu dute Pekineko kaleek, eta aire zabalean egitekoak ziren ekitaldiak bertan behera utzi dituzte, kutsadura maila handia dela eta.
Igandean Mongolian sortutako hondar ekaitz batek Pekin astindu du, eta hondarrez bete dira Pekineko karrikak. Azken hamarkadako hondar ekaitzik handiena izan da, eta Txinako Zentro Metereologikoak alerta maila horia ezarri behar izan du 12 eskualdetan, hauts eta hondar kopuru handiagatik. Ekaitzak erabat baldintzatu du...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/195009/eak-afiliazioa-eten-die-berme-batzordeko-bi-kideri.htm
Politika
EAk afiliazioa eten die Berme Batzordeko bi kideri
Alderdiko zuzendaritzak azaldu du frogatuta geratu direla bi batzordekideek eginiko hainbat arau hauste. Erabakia «onartezina» dela uste du sektore kritikoak.
EAk afiliazioa eten die Berme Batzordeko bi kideri. Alderdiko zuzendaritzak azaldu du frogatuta geratu direla bi batzordekideek eginiko hainbat arau hauste. Erabakia «onartezina» dela uste du sektore kritikoak.
Eusko Alkartasunako zuzendaritzak jakinarazi du alderdiko Berme Batzordeko bi kideren afiliazioa aldi baterako eten duela, batzordeko kideetako batek salatu eta gero organo horretan parte hartzeko eskubidea urratu ziotela beste biek. «Azaldutako irregulartasunen larritasuna ikusirik eta Diziplina araudiak ezarritako p...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/195010/mtorreseko-langileek-62-langile-kaleratzeko-dosierra-babestu-dute-gehiengoz.htm
Ekonomia
MTorreseko langileek 62 langile kaleratzeko dosierra babestu dute, gehiengoz
Batzarrean, 294k alde bozkatu dute, 90ek kontra eta 32k zuri. CCOO eta CIGE sindikatuek zuzendaritzarekin espedientearen inguruko baldintzak hitzartu zituzten atzo, eta ELAk gaitzetsi du eurak han egon gabe egin zela azken bilera.
MTorreseko langileek 62 langile kaleratzeko dosierra babestu dute, gehiengoz. Batzarrean, 294k alde bozkatu dute, 90ek kontra eta 32k zuri. CCOO eta CIGE sindikatuek zuzendaritzarekin espedientearen inguruko baldintzak hitzartu zituzten atzo, eta ELAk gaitzetsi du eurak han egon gabe egin zela azken bilera.
Azkenean, MTorresek 112 langile kaleratuko ditu —horietatik, 64 Dorren, Elortzibarren (Nafarroa) eta beste 48 Murtzian (Espainia)—. Zuzendaritzak eta CCOOk eta CIGE sindikatuek hitzartu dute lan egindako urteko 33 laneguneko kalte ordaina ordaintzea, gehienez 24 hileko mugarekin. Erretiro aurreratuaren eta langileei la...
2021-3-16
https://www.berria.eus/albisteak/195011/euskaltzaindiak-lurraren-zientzien-oinarrizko-lexikoa-argitaratu-du-hiztegi-teknikoa-aberasteko-asmoz.htm
Gizartea
Euskaltzaindiak Lurraren Zientzien Oinarrizko Lexikoa argitaratu du, hiztegi teknikoa aberasteko asmoz
1.609 sarrera jaso dituzte euskaraz, hiru erdaratako itzulpenekin: gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Hamahiru adituk osatutako talde batek landu ditu hitzak. Batzuei informazio osagarria eta adibideak gehitu dizkiete.
Euskaltzaindiak Lurraren Zientzien Oinarrizko Lexikoa argitaratu du, hiztegi teknikoa aberasteko asmoz. 1.609 sarrera jaso dituzte euskaraz, hiru erdaratako itzulpenekin: gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Hamahiru adituk osatutako talde batek landu ditu hitzak. Batzuei informazio osagarria eta adibideak gehitu diz...
Euskaltzaindiak zientziaren gaineko hiztegi teknikoak osatu ditu zenbait arlotan, hezkuntzarako eta dibulgaziorako baliagarria den lexikoa bilduz. ZTHB Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko egitasmoa abiarazi zuen horretarako, eta matematikako, fisikako, astronomiako eta kimikako oinarrizko lexiko teknikoak egin dituz...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/195012/eaeko-udalekuetan-2321-leku-egongo-dira-7-eta-12-urteko-haurrentzat.htm
Gizartea
EAEko udalekuetan 2.321 leku egongo dira 7 eta 12 urteko haurrentzat
EAEko udalekuetan 2.321 leku egongo dira 7 eta 12 urteko haurrentzat.
Iaz, pandemia zela eta, ez zen EAEko aldundiek antolatutako udalekurik izan, baina aurten berriro programatu dituzte, 7 eta 12 urte arteko haurrentzat. Zazpi eguneko hiru txanda egingo dituzte, uztailaren 1a eta 29a bitartean. 2.321 leku eskainiko dituzte: 815 Araban, 822 Bizkaian, eta 684 Gipuzkoan. Leku horietatik gu...
2021-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/195013/bedoya-kolonbiako-estatuak-nire-bahitzaileak-babestu-ditu.htm
Mundua
Bedoya: «Kolonbiako Estatuak nire bahitzaileak babestu ditu»
Lehen aldiz, Giza eskubideen Auzitegi Interamerikarrera iritsi da gatazka armatuaren barruan eginiko sexu eraso kasu bat. 2000. urtean, paramilitarrek Jineth Bedoya kazetaria bahitu, torturatu eta bortxatu zuten.
Bedoya: «Kolonbiako Estatuak nire bahitzaileak babestu ditu». Lehen aldiz, Giza eskubideen Auzitegi Interamerikarrera iritsi da gatazka armatuaren barruan eginiko sexu eraso kasu bat. 2000. urtean, paramilitarrek Jineth Bedoya kazetaria bahitu, torturatu eta bortxatu zuten.
Lehen aldiz, Kolonbiako gatazka armatuaren barruan eginiko sexu eraso kasu bat IACHR Giza Eskubideen Auzitegi Interamerikarrera iritsi da. Jineth Bedoya kazetariarena da. Kolonbiako Estatua salatu zuen hark, haren aurkako mehatxuen jakitun egon arren babesik ez emateagatik. Paramilitarrek Bogotako Modelo espetxearen au...
2021-3-18
https://www.berria.eus/albisteak/195039/ongi-etorri-lekeitiora.htm
albisteak
Ongi etorri Lekeitiora
Euskal kostaldeko helmuga ezagunenetako bat, itsas historiaren, ondare artistikoaren eta naturaguneen konbinazio ezin hobea, beti itzultzeko gogoz uzten zaituena.
Ongi etorri Lekeitiora. Euskal kostaldeko helmuga ezagunenetako bat, itsas historiaren, ondare artistikoaren eta naturaguneen konbinazio ezin hobea, beti itzultzeko gogoz uzten zaituena.
Goizetik Santa Katalina itsasargirako bisita. Kantauriko kostaldean jendearentzat irekita dagoen bakarra da, eta itsas nabigazioaren teknologia interpretatzeko zentroa du barnean. Ingurunea eta bistak ikusteagatik soilik merezi du haraino joateak. Ondoren, barneratu herriko erdigune historikoan, eta amaitu zure ibilal...
2021-3-16
https://www.berria.eus/albisteak/195040/bilboko-metroan-eta-gasteizko-autobusetan-mugi-txartela-erabili-ahal-izango-da.htm
Gizartea
Bilboko metroan eta Gasteizko autobusetan Mugi txartela erabili ahal izango da
Datorren urtearen hasieran jarriko dute erabilgarri Gipuzkoako garraio txartela.
Bilboko metroan eta Gasteizko autobusetan Mugi txartela erabili ahal izango da. Datorren urtearen hasieran jarriko dute erabilgarri Gipuzkoako garraio txartela.
Datorren urtetik aurrera, Gipuzkoan garraio publikoan erabiltzen den Mugi txartela Bilboko metroan eta Gasteizko autobusetan ere erabili ahal izango da. Lehen hiruhilekoan jarriko dute martxan Bizkaiko hiriburuko metroan, eta bigarrenean Arabako hiriburuko autobusetan. Arabako Aldundiaren autobusetan jada badago erabil...
2021-3-16
https://www.berria.eus/albisteak/195041/pfizer-etxearen-10-milioi-dosi-gehiago-iritsiko-dira-europako-batasunera-uda-aitzinetik.htm
Gizartea
Pfizer etxearen 10 milioi dosi gehiago iritsiko dira Europako Batasunera uda aitzinetik
Akordioa sinatu dute Europako Batzordeak eta enpresa farmazeutiko horrek, eta hasieran adostu baino 10 milioi dosi gehiago iritsiko dira uda aitzinetik Europako Batasunera.
Pfizer etxearen 10 milioi dosi gehiago iritsiko dira Europako Batasunera uda aitzinetik. Akordioa sinatu dute Europako Batzordeak eta enpresa farmazeutiko horrek, eta hasieran adostu baino 10 milioi dosi gehiago iritsiko dira uda aitzinetik Europako Batasunera.
EB Europako Batzordeak Pfizer-BioNTech enpresa farmazeutikoarekin adostu du COVID-19aren aurkako txertoaren 10 milioi dosi aurreratzeko. Hasieran, urtearen bigarren erdian zen jasotzekoa EB txerto horiek, baina, lortutako akordioari esker, urtearen bigarren hiruhilekoan iritsiko dira, hau da, uda aitzinetik. Txerto geh...
2021-3-16
https://www.berria.eus/albisteak/195042/bengoetxeak-eta-unzuetak-ez-dute-jarraituko-bizkaiko-aldundian.htm
Politika
Bengoetxeak eta Unzuetak ez dute jarraituko Bizkaiko Aldundian
Elixabete Etxanobek eta Amaia Antxustegik ordezkatuko dituzte.
Bengoetxeak eta Unzuetak ez dute jarraituko Bizkaiko Aldundian. Elixabete Etxanobek eta Amaia Antxustegik ordezkatuko dituzte.
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak aldaketa esanguratsuak egin ditu gobernuan; jakinarazi duenez, Ibone Bengoetxea Administrazio Publikoko eta Harreman Instituzionaletarako diputatuak eta Elena Unzueta bozeramaile eta Iraunkortasun eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak ez dute jarraituko aldundian. Biak 201...
2021-3-16
https://www.berria.eus/albisteak/195043/bolsonarok-laugarren-osasun-ministroa-izendatu-du-pandemia-hasi-zenetik.htm
Mundua
Bolsonarok laugarren Osasun ministroa izendatu du pandemia hasi zenetik
Eduardo Pazuello jenerala ordezkatuko du Marcelo Queiroga kardiologoak. Datozen egunetan egingo du karguaren zina.
Bolsonarok laugarren Osasun ministroa izendatu du pandemia hasi zenetik. Eduardo Pazuello jenerala ordezkatuko du Marcelo Queiroga kardiologoak. Datozen egunetan egingo du karguaren zina.
Urtebete eskasean hiru Osasun ministro izan ditu Brasilek, eta laugarrena bidean da. Lehena, Luiz Henrique Mandetta, Jair Bolsonarorekin batera heldu zen gobernura, 2019an, baina urtebete iraun zuen karguan. Estatuburuak pandemiaren inguruan hartutako jarrerarekiko kritikek, eta, batez ere, gaixoei klorokina emateareki...
2021-3-16
https://www.berria.eus/albisteak/195044/arabako-29-ikastetxek-ingurunea-pedagogikoki-eraldatu-beharra-aldarrikatu-dute.htm
Gizartea
Arabako 29 ikastetxek ingurunea «pedagogikoki» eraldatu beharra aldarrikatu dute
Eusko Jaurlaritzaren eta udalen inplikazioa eskatu dute, eta alde guztien arteko mahai bat sortzeko. Besteak beste, guraso elkarteak eta zuzendaritza taldeak kezkatuta daude ikasleen segurtasunaz eta ingurune naturalen hutsuneaz.
Arabako 29 ikastetxek ingurunea «pedagogikoki» eraldatu beharra aldarrikatu dute. Eusko Jaurlaritzaren eta udalen inplikazioa eskatu dute, eta alde guztien arteko mahai bat sortzeko. Besteak beste, guraso elkarteak eta zuzendaritza taldeak kezkatuta daude ikasleen segurtasunaz eta ingurune naturalen hutsuneaz.
Ikastetxeen inguruneak «seguruagoak, osasungarriagoak, inklusiboagoak eta hezkidetzaileagoak» bilakatzeko asmoz, Arabako 29 eskolatako guraso elkarteek eta zuzendaritza taldeek Eusko Jaurlaritzaren eta udalen inplikazioa eskatu dute, eta manifestu bat sinatu dute. Haien asmoa inguruneak «era pedagogiko batean» eraldatz...
2021-3-16
https://www.berria.eus/albisteak/195045/kataluniako-alderdi-independentistek-amnistia-legea-erregistratu-dute-espainiako-kongresuan.htm
Mundua
Kataluniako alderdi independentistek Amnistia Legea erregistratu dute Espainiako Kongresuan
ERCk, JxCk, CUPek eta PDeCATek aurkeztu dute. Prozesu independentistarekin lotuta auzipetuta daudenei erantzukizun penala eta administratiboa kentzea eskatzen du lege proposamenak. Atzera botatzea espero da, PSOEk aurka bozkatuko duelako.
Kataluniako alderdi independentistek Amnistia Legea erregistratu dute Espainiako Kongresuan. ERCk, JxCk, CUPek eta PDeCATek aurkeztu dute. Prozesu independentistarekin lotuta auzipetuta daudenei erantzukizun penala eta administratiboa kentzea eskatzen du lege proposamenak. Atzera botatzea espero da, PSOEk aurka bozkatu...
3.000 lagun baino gehiago dira Kataluniako gatazka politikoarekin lotuta auzipetutakoak, eta horiei erantzukizun penal eta administratibo oro kentzea jasotzen duen lege proposamena aurkeztu dute gaur Kataluniako alderdi independentistek Espainiako Kongresuan. Zehazki, 2013ko urtarriletik aurrera «Kataluniaren autodeter...
2021-3-16
https://www.berria.eus/albisteak/195046/bilboko-portua-eta-arasur-trenez-lotuta-ostegunetik.htm
Ekonomia
Bilboko portua eta Arasur, trenez lotuta ostegunetik
Arasur plataformaren tren terminal berriari esker, logistikako bi nodo garrantzitsu konektatu dira trenez. Merkantzia tren batek ostegunero egingo du Bilbotik Ribabellosarako hiru orduko ibilbidea.
Bilboko portua eta Arasur, trenez lotuta ostegunetik. Arasur plataformaren tren terminal berriari esker, logistikako bi nodo garrantzitsu konektatu dira trenez. Merkantzia tren batek ostegunero egingo du Bilbotik Ribabellosarako hiru orduko ibilbidea.
Bilboko portuko edukiontzien terminaletik, Arasurren Aratrain tren terminal berrira. Bide hori trenez urratuko duen lehen trena ostegun goizean abiatuko da Bilbotik Arabarantz, itsasoz iritsitako merkantziekin. Hiru ordu inguruko ibilbidea egin ostean, karga Ribabellosako logistika gunean hartuko dute, eta gaiak handik...
2021-3-16
https://www.berria.eus/albisteak/195047/frantziak-etorkinen-eskubideak-urratzen-dituela-salatu-dute.htm
Gizartea
Frantziak etorkinen eskubideak urratzen dituela salatu dute
Diakite, Cimade eta Etorkinekin elkarteek Frantziako Poliziaren egiteko moldeak legez kanpokoak direla diote. Martxoaren 20an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko dei egin dute.
Frantziak etorkinen eskubideak urratzen dituela salatu dute. Diakite, Cimade eta Etorkinekin elkarteek Frantziako Poliziaren egiteko moldeak legez kanpokoak direla diote. Martxoaren 20an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko dei egin dute.
Duela bi aste, bost lagun errefusatu behar izan zituen Baionako Pausa harrera guneak, bertako 120 tokiak hartuak zirelako. Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko mugako pasabideen itxierak eta kontrolen emendatzeak, gainera, migratzeko bide berriak irekitzea eragin du, kideen ustez. Krisi sanitarioareki...
2021-3-16
https://www.berria.eus/albisteak/195048/ione-belarra-eskubide-sozialen-eta-2030erako-agendaren-ministro.htm
Politika
Ione Belarra, Eskubide Sozialen eta 2030erako Agendaren ministro
Unidas Podemoseko politikari nafarrak Pablo Iglesiasen lekukoa hartuko du Espainiako Gobernuan
Ione Belarra, Eskubide Sozialen eta 2030erako Agendaren ministro. Unidas Podemoseko politikari nafarrak Pablo Iglesiasen lekukoa hartuko du Espainiako Gobernuan
Ione Belarra (Iruñea, 1987) izango da Espainiako Eskubide Sozialen eta 2030erako Agendaren ministroa. Pablo Iglesiasen lekukoa hartuko du, horrenbestez, UP Unidas Podemoseko liderrak atzo iragarri baitzuen gobernua utzi eta maiatzaren 4an egitekoak diren Madrilgo autonomia erkidegoko hauteskundeetarako hautagai izango ...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195049/migranteekiko-aurreiritziak-klik-websailari-amaierako-atalean.htm
Bizigiro
Migranteekiko aurreiritziak, 'Klik!' websailari amaierako atalean
Bira Produkzioak ekoiztetxearen Klik! websailak migranteen inguruan jardun du Bazkaria atalean. Horrekin eman diote amaiera websailari. Bost atalak ikusgai daude BERRIAn.
Migranteekiko aurreiritziak, 'Klik!' websailari amaierako atalean. Bira Produkzioak ekoiztetxearen Klik! websailak migranteen inguruan jardun du Bazkaria atalean. Horrekin eman diote amaiera websailari. Bost atalak ikusgai daude BERRIAn.
Askotan migratzaileekiko aurreiritziek itsutzen dituzte herritarrak, eta ezjakintasun hori izaten da haienganako enpatiarik ezaren erroa. Bosgarren eta azken atalak aurreiritzi horiek eranzteaz hitz egiten du. Bira ekoiztetxeak egin du Klik! animaziozko websailak. Bost atal izan dira orotara, bakoitza hiru minutu ingu...
2021-3-16
https://www.berria.eus/albisteak/195050/sendagaien-europako-agentziak-berretsi-du-ez-dagoela-loturarik-astrazeneca-eta-odolbilduen-artean.htm
Gizartea
Sendagaien Europako Agentziak berretsi du ez dagoela loturarik AstraZeneca eta odolbilduen artean
«Sinetsita gaude AstraZeneca txertoaren onurak gehiago direla haren arriskuak baino», adierazi du Emer Cooke Sendagaien Europako Agentziako zuzendariak agerraldi batean.
Sendagaien Europako Agentziak berretsi du ez dagoela loturarik AstraZeneca eta odolbilduen artean. «Sinetsita gaude AstraZeneca txertoaren onurak gehiago direla haren arriskuak baino», adierazi du Emer Cooke Sendagaien Europako Agentziako zuzendariak agerraldi batean.
AstraZenecaren txertoaren segurtasunari buruz sortutako gorabeherak direla medio, agerraldia egin du gaur arratsaldean Sendagaien Europako Agentziako zuzendari Emer Cooke Bruselan. Cookek berretsi du ez dutela loturarik topatu txerto horren eta odolbilduak izan dituzten kasuen artean. «AstraZeneca txertoa jasotzearen o...
2021-3-16
https://www.berria.eus/albisteak/195051/zer-zen-albiste-duela-urtebete.htm
Gizartea
Zer zen albiste duela urtebete?
Urtea bete da gaur konfinamendua hasi zela. Iaz, gaurko egunez izandako albisteen kontakizuna da hau.
Zer zen albiste duela urtebete?. Urtea bete da gaur konfinamendua hasi zela. Iaz, gaurko egunez izandako albisteen kontakizuna da hau.
Duela urtebete, astelehena zen gaurko egunez. Ezohiko astelehena, ordea. COVID-19a pandemia izendatu berri zuen OME Osasunaren Mundu Erakundeak. Bezperan, martxoaren 15ean konfinamendua ezarri zuen Pedro Sanchez Espainiako presidenteak eta Hegoaldeko herritarrek lehen eguna zuten etxean. Ordu batzuk beranduago neurri b...
2021-3-16
https://www.berria.eus/albisteak/195052/aralarren-zortzi-artzain-txabolaren-erabilera-adjudikatzeko-deialdia-egin-dute.htm
Gizartea
Aralarren zortzi artzain txabolaren erabilera adjudikatzeko deialdia egin dute
Enirio-Aralarko Mankomunitateak egin du deialdia, eta hamar urterako erabilera izango dute txabolek. Bihar amaituko da eskaerak egiteko epea.
Aralarren zortzi artzain txabolaren erabilera adjudikatzeko deialdia egin dute. Enirio-Aralarko Mankomunitateak egin du deialdia, eta hamar urterako erabilera izango dute txabolek. Bihar amaituko da eskaerak egiteko epea.
Artzain txabolen adjudikazio publikoa: horixe da Enirio-Aralarko Mankomunitatearen azken eskaintza. Bestelako arrazoiengatik bada ere, azkenaldian sarri entzun da Egin zaitez artzain leloa, baina proposamena serio egin dute Goierrin. Otsailean zabaldu zen eskuragarri dauden zortzi txaboletako bat eskatzeko epea. Ardiak...