date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/195053/hautatu-dituzte-111-akademiaren-sarirako-bost-finalistak.htm | Kultura | Hautatu dituzte 111 Akademiaren sarirako bost finalistak | Joxean Agirre, Uxue Alberdi, Luis Garde, Idoia Garzes eta Pello Lizarralde idazleen lanik berrienak daude hautagaien artean. Apiril amaieran jakinaraziko dute zeinentzat izango den saria. | Hautatu dituzte 111 Akademiaren sarirako bost finalistak. Joxean Agirre, Uxue Alberdi, Luis Garde, Idoia Garzes eta Pello Lizarralde idazleen lanik berrienak daude hautagaien artean. Apiril amaieran jakinaraziko dute zeinentzat izango den saria. | Joxean Agirreren Nobela errealista bat (Elkar), Uxue Alberdiren Dendaostekoak (Susa), Luis Garderen Aireportuko musika (Alberdania), Idoia Garzesen Mendiko gaitza (Elkar) eta Pello Lizarralderen Argiantza (Erein). Bost izenburu horien artean dago 2020ko 111 Akademia saria eskuratuko duen literatur lana. Urtarriletik ot... |
2021-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/195054/positiboek-berriro-egin-dute-gora-hegoaldean-462.htm | Gizartea | Positiboek berriro egin dute gora Hegoaldean: 462 | Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, atzo 11.389 proba diagnostiko egin zituzten, eta horietatik %4k eman zuten positibo. | Positiboek berriro egin dute gora Hegoaldean: 462. Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, atzo 11.389 proba diagnostiko egin zituzten, eta horietatik %4k eman zuten positibo. | Datozen asteetan argi ikusiko da kutsatzeen kurba gora doan ala ez, baina Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako azken datuek erakusten dute joera ez dela ona. Atzo, beste koska bat egin zuten gora positiboek Hegoaldean, eta 462 kasu atzeman zituzten test diagnostikoetan. Azken lau asteetako daturik makur... |
2021-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/195055/bertan-behera-utzi-dituzte-astrazenecaren-txertoarekin-egitekoak-ziren-24700-txertaketa.htm | Gizartea | Bertan behera utzi dituzte AstraZenecaren txertoarekin egitekoak ziren 24.700 txertaketa | Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi dituzte aste honetan botika etxearen txertoarekin egitekoak ziren txertaketak. Azpimarratu dute txerto horrek ez duela eragin nahi gabeko ondorio larririk Hego Euskal Herrian. | Bertan behera utzi dituzte AstraZenecaren txertoarekin egitekoak ziren 24.700 txertaketa. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi dituzte aste honetan botika etxearen txertoarekin egitekoak ziren txertaketak. Azpimarratu dute txerto horrek ez duela eragin nahi gabeko ondorio larririk Hego Euskal ... | Atzo erabaki zuten Euskal Herrian AstraZenecaren txertoa jartzeari uztea, eta horrek eragina izango du egitekoak ziren txertaketetan. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi duenez, aste honetan 24.000 laguni jarri behar zieten AstraZenecaren txertoan; Nafarroan, berriz, 700 herritarri ematekoak... |
2021-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/195056/artxibatu-egin-dute-urriaren-12ko-iruneko-ekintzagatik-abiaturiko-auzibidea.htm | Politika | Artxibatu egin dute urriaren 12ko Iruñeko ekintzagatik abiaturiko auzibidea | Hamabi gaztek deklaratu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean otsailean, ikertu gisa, baina ez dute epaiketarik izanen azkenean. Adierazpen askatasunaren alde eta «1978ko erregimenaren» aurka borrokan segitzeko deia egin dute gazteek. | Artxibatu egin dute urriaren 12ko Iruñeko ekintzagatik abiaturiko auzibidea. Hamabi gaztek deklaratu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean otsailean, ikertu gisa, baina ez dute epaiketarik izanen azkenean. Adierazpen askatasunaren alde eta «1978ko erregimenaren» aurka borrokan segitzeko deia egin dute gazteek. | Nafarroako hamabi gaztek Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izan zuten joan den otsailaren 9tik 12ra, urriaren 12an Sortuk Iruñean antolaturiko ekintza sinboliko batean parte hartzeagatik. Koroaren aurkako delituak leporatuta deklaratu zuten gazteek, ikertu gisa, eta agerraldia egin dute gaur arratsaldean,... |
2021-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/195057/castexen-arabera-hirugarren-olatu-mota-bat-iritsi-da-frantziara.htm | Gizartea | Castexen arabera, «hirugarren olatu mota bat» iritsi da Frantziara | Frantziako Lehen ministroak esan du SARS-CoV2 birusaren aldaerak «gero eta ugariagoak» direla. Bretainian birusaren aldaera berri bat atzeman dute, eta PCR probekin ezin da atzeman. | Castexen arabera, «hirugarren olatu mota bat» iritsi da Frantziara. Frantziako Lehen ministroak esan du SARS-CoV2 birusaren aldaerak «gero eta ugariagoak» direla. Bretainian birusaren aldaera berri bat atzeman dute, eta PCR probekin ezin da atzeman. | Frantziako Asanblean mintzatu da, arratsalde honetan, Jean Castex Frantziako Lehen ministroa. Haren ustez, «hirugarren olatu mota bat» iritsi da Frantziara. Intzidentzia tasa emendatzen ari da berriro, eta kezka erakutsi du agertu diren birusaren aldaera berriengatik. Erresuma Batuko aldaerak gaina hartu dio jada birus... |
2021-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/195058/balioen-balioaz-eta-eguneraketaz.htm | Kultura | Balioen balioaz eta eguneraketaz | Zeintzuk dira euskal balioak? Galdera hori egitetik sortu da Garen hori, Ana Urkizak (Ondarroa, Bizkaia, 1969) Elkar etxearekin argitaratu duen liburu korala. Hamasei pertsona elkarrizketatu ditu erantzun bila; gehienak, sortzaileak. | Balioen balioaz eta eguneraketaz. Zeintzuk dira euskal balioak? Galdera hori egitetik sortu da Garen hori, Ana Urkizak (Ondarroa, Bizkaia, 1969) Elkar etxearekin argitaratu duen liburu korala. Hamasei pertsona elkarrizketatu ditu erantzun bila; gehienak, sortzaileak. | Arte edertzat jotzen diren zazpi diziplinei bertsolaritza gehitu, eta zortzi sortzaile elkarrizketatu ditu Urkizak —Eusko Ikaskuntzaren presidentea ere bada—, diziplina bakoitzeko bat: Irati Jimenez idazlea, Karmelo Ortiz de Elgea margolaria, Jon Maia Sein dantzaria, Xabier Barrutieta arkitektua, Dora Salazar eskultore... |
2021-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/195059/covid-iraunkorra-modu-integralean-artatzeko-talde-bat-sortuko-du-osasunbideak.htm | Gizartea | COVID iraunkorra modu integralean artatzeko talde bat sortuko du Osasunbideak | Lehen arretako medikuek eta arreta espezializatuko profesionalek osatuko dute taldea. OMEren arabera, COVID-19a izan duten hamar pertsonatik batek du COVID iraunkorra. | COVID iraunkorra modu integralean artatzeko talde bat sortuko du Osasunbideak. Lehen arretako medikuek eta arreta espezializatuko profesionalek osatuko dute taldea. OMEren arabera, COVID-19a izan duten hamar pertsonatik batek du COVID iraunkorra. | Nafarroako Osasun Zerbitzuak COVID-19 iraunkorra eta gaixotasuna igaro ostean osasun arazoak dituzten gaixoei arreta osoa emateko zirkuituak ezarri eta koordinatzeko talde teknikoa sortu du. Taldea Lehen Mailako Arretako eta arreta espezializatuko profesionalez osatuta egonen da dago.
Talde teknikoaren eginbeharra iza... |
2021-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/195060/langile-bat-hil-da-bermeon-gaviota-plataformaren-ontzi-batetik-erorita.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Bermeon, Gaviota plataformaren ontzi batetik erorita | Plataforma hornitzen duen itsasontzi batetik erori da itsasora, eta portuan baieztatu dute hil egin dela. Aurten lanean hil den hamabigarren behargina da, sindikatuen zenbaketaren arabera. | Langile bat hil da Bermeon, Gaviota plataformaren ontzi batetik erorita. Plataforma hornitzen duen itsasontzi batetik erori da itsasora, eta portuan baieztatu dute hil egin dela. Aurten lanean hil den hamabigarren behargina da, sindikatuen zenbaketaren arabera. | Behargin bat hil da arratsaldean, Bermeoren (Bizkaia) parean dagoen Gaviota izeneko petrolio plataforma hornitzen duen itsasontzi batetik erorita. 18:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Ertzaintzaren arabera.
Langilea konorterik gabe atera dute uretatik, eta Bermeoko portura eraman dute. Larrialdi zerbitzuek han bertan ... |
2021-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/195083/zortzi-pertsona-hil-dituzte-tiroz-aebetako-atlanta-hirian.htm | Mundua | Zortzi pertsona hil dituzte tiroz AEBetako Atlanta hirian | 21 urteko gazte bat atxilotu du Poliziak, baina oraindik ez dago argi tiroketaren arrazoia. | Zortzi pertsona hil dituzte tiroz AEBetako Atlanta hirian. 21 urteko gazte bat atxilotu du Poliziak, baina oraindik ez dago argi tiroketaren arrazoia. | AEBetako Atlanta hiriko hiru masaje etxeetan izan ziren atzo tiroketak. Orotara, zortzi pertsona dira hildakoak; horietatik zazpi, emakumezkoak. Poliziak 21 urteko gazte bat atxilotu du, hilketen erantzulea delakoan. Iturri ofizialek ez dute argitu hilketen zergatia, baina bai zehaztu dute biktimetatik sei asiar jatorr... |
2021-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/195084/biden-ez-etorri-aebetara.htm | Mundua | Biden: «Ez etorri AEBetara» | AEBetako presidenteak eskatu die herrialdera sartu asmo dutenei geratzeko euren herrian, «laster» handik mugitu gabe asiloa eskatzeko aukera izango dutelako. | Biden: «Ez etorri AEBetara». AEBetako presidenteak eskatu die herrialdera sartu asmo dutenei geratzeko euren herrian, «laster» handik mugitu gabe asiloa eskatzeko aukera izango dutelako. | AEB News telebista kateari emandako elkarrizketa batean Joe Biden presidenteak eskatu die migratzaileei ez joateko AEBetara, argudiatuz asilo programa bat prestatzen ari direla, eta hura indarrean sartutakoan euren herrialdetik mugitu beharrik gabe eskatu ahal izango dutela aterpea AEBetan: «Ez etorri AEBetara. Ez utzi... |
2021-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/195085/zabalza-auziko-agiriak-desklasifikatzea-baztertu-du-grande-marlaskak.htm | Politika | 'Zabalza auziko' agiriak desklasifikatzea baztertu du Grande-Marlaskak | Aitor Estebanen eskariari erantzun dio gobernuak ezin dituela agiri horiek bere kabuz desklasifikatu, eta epaile batek eskatu beharko lukeela. | 'Zabalza auziko' agiriak desklasifikatzea baztertu du Grande-Marlaskak. Aitor Estebanen eskariari erantzun dio gobernuak ezin dituela agiri horiek bere kabuz desklasifikatu, eta epaile batek eskatu beharko lukeela. | Mikel Zabalzaren hilketaren auzia eta horren inguruan zabaldu diren grabazioak hizketagai izan dituzte Espainiako Kongresuan, Aitor Esteban EAJko diputatuak Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroari galdetu baitio gaiaz. Estebanek hitzez hitz irakurri ditu Pedro Gomez Nieto kapitainaren eta Alberto Perote C... |
2021-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/195086/urkulluk-ohartarazi-du-laugarren-olatu-bat-etor-daitekeela-herritarrek-erantzukizunez-jokatzen-ez-badute.htm | Gizartea | Urkulluk ohartarazi du laugarren olatu bat etor daitekeela herritarrek «erantzukizunez» jokatzen ez badute | «Ez daukagu erabateko ziurtasuna esateko kutsatzeen kurbak ez duela gora egingo», adierazi du sare sozialetan. | Urkulluk ohartarazi du laugarren olatu bat etor daitekeela herritarrek «erantzukizunez» jokatzen ez badute. «Ez daukagu erabateko ziurtasuna esateko kutsatzeen kurbak ez duela gora egingo», adierazi du sare sozialetan. | Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak pandemia hizpide hartu du berriro sare sozialetan argitaratu duen idazkian. Ohartarazi du egoera epidemiologikoa «larria» dela oraindik, eta ezinbestekoa dela herritarrek «zorrotz eta erantzukizunez» jokatzea. Etorkizuna «ziurgabea» dela uste du lehendakariak, eta zaila d... |
2021-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/195087/ocalanen-senideek-ez-dute-haren-berri.htm | Mundua | Ocalanen senideek ez dute haren berri | PKK-ko buruzagi historikoa kartzelan hil den zurrumurruak hedatu ziren igandean, sare sozialetan. Turkiak ukatu egin du, eta adierazi du bizirik dagoela. | Ocalanen senideek ez dute haren berri. PKK-ko buruzagi historikoa kartzelan hil den zurrumurruak hedatu ziren igandean, sare sozialetan. Turkiak ukatu egin du, eta adierazi du bizirik dagoela. | Abdullah Ocalan kartzelan hil den zurrumurruak hedatu ziren joan den igandean, sare sozialetan. PKK Kurdistango Langileen Alderdiko buruzagi historikoaren senideek esan dute ez dutela haren berririk. «Iazko apirilaren 27tik ez dakigu nola dagoen», azaldu dio Ocalanen senide batek Rudaw Kurdistango hedabideari. Turkian ... |
2021-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/195088/derioko-eaton-enpresa-itxi-nahi-dute.htm | Ekonomia | Derioko Eaton enpresa itxi nahi dute | 2016. urtean ere itxi nahi izan zuten, ehun langile zituela. Gaur egun 37 ditu. | Derioko Eaton enpresa itxi nahi dute. 2016. urtean ere itxi nahi izan zuten, ehun langile zituela. Gaur egun 37 ditu. | Eaton Industriesek jakinarazi du Derioko lantegia itxi nahi duela, eta han lanean ari diren 37 langileak kaleratzeko erregulazio espediente bat aurkeztuko duela. Antolaketa eta ekoizpen arrazoiak argudiatu ditu itxiera justifikatzeko.
ELAk eman du AEBetako multinazional horren erabakiaren berri, sindikatu horretako ki... |
2021-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/195089/eusko-jaurlaritza-itp-aeron-parte-hartzea-aztertzen-ari-da-aernnovarekin.htm | Ekonomia | Eusko Jaurlaritza ITP Aeron parte hartzea aztertzen ari da Aernnovarekin | Pedro Azpiazuk aitortu du Jaurlaritza gaia aztertzen dela, eta «arrazoizko» iritzi dio operazioari. Arantxa Tapiak ITP Euskal Herrian errotzea nahi du, proiektu bat izan dadila usteko duena «Euskadi inbertitzeko eta produzitzeko tokia dela». | Eusko Jaurlaritza ITP Aeron parte hartzea aztertzen ari da Aernnovarekin. Pedro Azpiazuk aitortu du Jaurlaritza gaia aztertzen dela, eta «arrazoizko» iritzi dio operazioari. Arantxa Tapiak ITP Euskal Herrian errotzea nahi du, proiektu bat izan dadila usteko duena «Euskadi inbertitzeko eta produzitzeko tokia dela». | «Arrazoizkoa». Finkatuz funtseko diruekin Jaurlaritzak ITP Aero erosteko operazioan parte hartzea «arrazoizkoa eta ona» litzatekeela esan du gaur Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak, gaiari buruzko datuak falta zaizkiola zehazten zuen bitartean.
Enpresen errotzea bultzatzeko xedea duen Fin... |
2021-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/195090/hegoaldean-45-lagun-hil-dira-covid-19ak-jota-azken-astean.htm | Gizartea | Hegoaldean 45 lagun hil dira COVID-19ak jota azken astean | Abuztutik birusarekin jende gutxien zendu den astea izan da aurrekoa. Aldiz, gorakada izan da Hego Euskal Herriko kutsatuen kurban: 502 kasu positibo atzeman dituzte asteartean. | Hegoaldean 45 lagun hil dira COVID-19ak jota azken astean. Abuztutik birusarekin jende gutxien zendu den astea izan da aurrekoa. Aldiz, gorakada izan da Hego Euskal Herriko kutsatuen kurban: 502 kasu positibo atzeman dituzte asteartean. | Otsail hasieratik, koronabirusarekin hildakoen kurba etenik gabe ari da beheraka Hego Euskal Herrian. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, gaitzarekin eri ziren 45 pertsona zendu dira azken astean Hegoaldean, hau da, martxoaren 7tik 14ra bitartean. Abuztu bukaeratik erregistratu den datu... |
2021-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/195091/ez-da-zalerik-izango-kopako-finalean.htm | Kirola | Ez da zalerik izango kopako finalean | Carolina Darias Osasun ministroak nabarmendu du jende pilaketak ekidin behar direla. Espainiako Futbol Federazioak presazko bilerara deitu ditu bihar Athletic eta Reala. Eusko Jaurlaritzak adierazi du ez dela garai egokia jendea estadioetara joatera bultzatzeko. | Ez da zalerik izango kopako finalean. Carolina Darias Osasun ministroak nabarmendu du jende pilaketak ekidin behar direla. Espainiako Futbol Federazioak presazko bilerara deitu ditu bihar Athletic eta Reala. Eusko Jaurlaritzak adierazi du ez dela garai egokia jendea estadioetara joatera bultzatzeko. | Goizean ikusmina piztu da Athleticek eta Realak apirilaren 3an Sevillan (Espainia) jokatu behar duten Kopako finala zale eta guzti izateko aukera zela eta. Arratsaldean argitu da auzia ordea. Kopako finalean ez da publikorik izango. Hala aurreratu du Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak Lurralde Arteko Batzorde... |
2021-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/195092/ebko-pasaporte-birikoa-doan-izango-da-eta-bidaiak-bultzatzea-izango-du-helburu.htm | Gizartea | EBko pasaporte birikoa doan izango da, eta bidaiak bultzatzea izango du helburu | Txertatzea ez da ezinbestekoa izango bidaiatzeko, Europako Batzordeak esan duenez, eta bidaiariak PCR batekin ere frogatu ahalko du osasun egoera. | EBko pasaporte birikoa doan izango da, eta bidaiak bultzatzea izango du helburu. Txertatzea ez da ezinbestekoa izango bidaiatzeko, Europako Batzordeak esan duenez, eta bidaiariak PCR batekin ere frogatu ahalko du osasun egoera. | Gaur aurkeztu du Europako Batzordeak EBn bidaiatzea erraztu asmo duen osasun pasaporte edo agiria, Bruselan. Azaldu dutenez, agiria doakoa izango da, eta formatu digitalean edo paperean emango dute. Horretan, adieraziko da bidaiaria txertaturik ote dagoen, gaitza pasatu eta antigorputzak ote dituen, edo PCR bat egin du... |
2021-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/195093/zaragozako-atentatuan-parte-hartu-izana-ukatu-du-josu-urrutikoetxeak.htm | Politika | Zaragozako atentatuan parte hartu izana ukatu du Josu Urrutikoetxeak | Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epailearen aitzinean deklaratu du, gaur goizean, bideo konferentziaz | Zaragozako atentatuan parte hartu izana ukatu du Josu Urrutikoetxeak. Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epailearen aitzinean deklaratu du, gaur goizean, bideo konferentziaz | Auzitegi Nazionalean bere kontra irekiak dituzten aferetan deklaratzen ari da azken asteetan Josu Urrutikoetxea ETA zeneko kide historikoa. 'Herriko tabernen' eta Luis Herguetaren aferetan auzipetu dutela jakinarazi zion otsailaren 17an Santiago Pedraz epaileak, eta gaur, 1987an Zaragozako kuartelaren aurkako atentatua... |
2021-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/195094/erabat-agerian-geratu-dira-gaur-egungo-markoak-dituen-mugak.htm | Politika | «Erabat agerian geratu dira gaur egungo markoak dituen mugak» | Paul Bilbaok, Miren Segurolak, Garbiñe Ubedak eta Eneritz Zabaletak hartu dute parte Hamaika Gara egitasmoaren bigarren solasaldian, Ane Zuazubiskarrek gidatuta. Berria.eus-en ikus daiteke osorik. | «Erabat agerian geratu dira gaur egungo markoak dituen mugak». Paul Bilbaok, Miren Segurolak, Garbiñe Ubedak eta Eneritz Zabaletak hartu dute parte Hamaika Gara egitasmoaren bigarren solasaldian, Ane Zuazubiskarrek gidatuta. Berria.eus-en ikus daiteke osorik. | Zer eragin dauka burujabetza gabeziak hizkuntzaren normalizazioan? Euskararen ikuspuntutik, zertarako behar dugu burujabetza? Zer ekarpen egin diezaioke euskalgintzak burujabetza prozesuari? Horren inguruan hausnartu dute Hizkuntza eta politika, normalizazioa helburu mahai inguruan. Eta gaia udal mailako, zuzenbideko e... |
2021-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/195095/61-urteko-zigorra-ezarri-diote-marixol-iparragirreri.htm | Politika | 61 urteko zigorra ezarri diote Marixol Iparragirreri | Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu dute euskal presoa, 1994ko eta 1995eko bi atentatu agindu izana leporatuta. | 61 urteko zigorra ezarri diote Marixol Iparragirreri. Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu dute euskal presoa, 1994ko eta 1995eko bi atentatu agindu izana leporatuta. | Espainiako Auzitegi Nazionalak 61 urteko kartzela zigorra ezarri dio Marisol Iparragirre ETA zeneko kide ohiari, bi ekintzatan parte hartzea egotzita: bata, 1995eko urtarrilean Bilbon NAren bulegoen sarrera zaintzen ari ziren polizien aurkako atentatua, agente bat hil eta beste bat larri zauritu zuena, eta bestea, 1994... |
2021-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/195096/lehiakide-baten-sinbologia-arrazistaz-galdetu-dio-eh-bilduk-eitbko-zuzendariari.htm | Bizigiro | Lehiakide baten «sinbologia arrazistaz» galdetu dio EH Bilduk EITBko zuzendariari | «Ultraeskuinari lotutako sinbologia eta mezuei» bestelako lelo politikoei ezarritako protokolo bera zergatik ez zaion aplikatu azaltzeko eskatu du Josu Estarrona legebiltzarkideak. | Lehiakide baten «sinbologia arrazistaz» galdetu dio EH Bilduk EITBko zuzendariari. «Ultraeskuinari lotutako sinbologia eta mezuei» bestelako lelo politikoei ezarritako protokolo bera zergatik ez zaion aplikatu azaltzeko eskatu du Josu Estarrona legebiltzarkideak. | AEBetako Blue Lives Matter mugimenduarekin loturiko jertse batekin agertu zen Gontzal Viaga Rodriguez ertzain lehiakidea joan zen igandean ETB1eko Baserria saioan. Herenegun, berriz, Chris Kyle 160 eta 250 pertsona artean hil zituen frankotiratzailearen omenezko elastiko batekin azaldu zen Gaztea irratiko Gu saioan. Ha... |
2021-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/195097/hiru-ume-dituen-familia-bat-kalean-geratzeko-arriskuan-dagoela-salatu-dute.htm | Gizartea | Hiru ume dituen familia bat kalean geratzeko arriskuan dagoela salatu dute | Aldaketarik ezean, apirilaren 1ean egingo dute etxegabetzea, Bilboko Santutxu auzoan | Hiru ume dituen familia bat kalean geratzeko arriskuan dagoela salatu dute. Aldaketarik ezean, apirilaren 1ean egingo dute etxegabetzea, Bilboko Santutxu auzoan | Bilboko AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak salatu du familia bat kalean gelditzeko arriskuan dagoela Bilboko Santutxu auzoan, etxeko jabeek auzitara jo dutelako eta familia kanporatzeko eskatu dutelako. Etxegabetzeak badu data: apirilaren 1ean egingo dute, lehenago egoera konpontzen ez bada.
Senar-emazteek eta za... |
2021-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/195098/150-urte-parisko-komunatik.htm | Mundua | 150 urte Parisko Komunatik | Bihar beteko dira 150 urte Parisko Komuna hasi zenetik. Ezkerreko lehen gobernu iraultzaile eta sozialista izan zen. Komunaren parte izan zirenek errepresio gogorra pairatu zuten. | 150 urte Parisko Komunatik. Bihar beteko dira 150 urte Parisko Komuna hasi zenetik. Ezkerreko lehen gobernu iraultzaile eta sozialista izan zen. Komunaren parte izan zirenek errepresio gogorra pairatu zuten. | 150 urte beteko dira bihar Parisko eta Frantziako gizartea altxatu eta 72 egunez gobernu alternatibo bat sortu zutenetik: Parisko Komuna. 1871. urteko martxoaren 18tik maiatzaren 28ra arte iraun zuen komunak, eta historian izan zen lehen gobernu iraultzaile eta sozialista erradikala izan zen. Berehala setiatu zuten, et... |
2021-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/195099/eh-bilduk-urkulluri-eskatu-dio-bitarteko-guztiak-jartzeko-pandemiari-aurre-egiteko.htm | Politika | EH Bilduk Urkulluri eskatu dio bitarteko guztiak jartzeko pandemiari aurre egiteko | Alderdiekin legealdiko bigarren bilera sorta amaitu du Jaurlaritzako lehendakariak. Gaur, EH Bilduko Maddalen Iriarterekin eta Elkarrekin Podemos-IUko Miren Gorrotxategirekin batzartu da | EH Bilduk Urkulluri eskatu dio bitarteko guztiak jartzeko pandemiari aurre egiteko. Alderdiekin legealdiko bigarren bilera sorta amaitu du Jaurlaritzako lehendakariak. Gaur, EH Bilduko Maddalen Iriarterekin eta Elkarrekin Podemos-IUko Miren Gorrotxategirekin batzartu da | Pandemia eta haren ondorioak izan dituzte hizpide alderdietako eledunek Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariarekin izandako bileretan. Maddalen Iriarte izan da azkena, eta hark eskatu dio Urkulluri gobernantza eredua aldatzeko, elkarrizketa politikoari garrantzi handiagoa emanez. Eusko Legebiltzarrean, EAJk eta PSE-... |
2021-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/195100/bidasoa-igerian-pasatu-duen-migrante-bat-lagundu-dute-hendaian.htm | Gizartea | Bidasoa igerian pasatu duen migrante bat lagundu dute Hendaian | Arrantzale batzuek lagundu zuten lehorreratzen, joan den larunbatean. Hautetsiei dei egin diete. «Drama bat gertatuko da» | Bidasoa igerian pasatu duen migrante bat lagundu dute Hendaian. Arrantzale batzuek lagundu zuten lehorreratzen, joan den larunbatean. Hautetsiei dei egin diete. «Drama bat gertatuko da» | Hendaiako (Lapurdi) arrantzale batzuek Bidasoa ibaia zeharkatzen ari zen migrante bat lagundu zuten joan den larunbatean. Tom Robin Duboisek kontatu du, Ipar Euskal Herriko hautetsiei idatzi dien gutun ireki batean: «Mugan diren kontrol iraunkor eta sendotuen ondorioz, Irundik datozen migrante anitzek Bidasoa ibaia ige... |
2021-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/195101/nafarroako-gobernuak-iragan-hurbileko-indarkeriaren-unitate-didaktikoak-eramango-ditu-ikasgeletara.htm | Politika | Nafarroako Gobernuak iragan hurbileko indarkeriaren unitate didaktikoak eramango ditu ikasgeletara | Espainiako Barne eta Hezkuntza Ministerioak landu ditu unitate horiek, eta horien berri emateko jardunaldi berezia antolatu du Nafarroako Gobernuak, Iruñean | Nafarroako Gobernuak iragan hurbileko indarkeriaren unitate didaktikoak eramango ditu ikasgeletara. Espainiako Barne eta Hezkuntza Ministerioak landu ditu unitate horiek, eta horien berri emateko jardunaldi berezia antolatu du Nafarroako Gobernuak, Iruñean | Espainiako Gobernuak landutako «memoriaren eta terrorismoaren prebentziorako» unitate didaktikoak ikasgeletara eraman nahi ditu Nafarroako Gobernuak. Horren inguruko xehetasunak azaldu eta memoriaren auzia aztertzeko jardunaldiak egin ditu gobernuak gaur Iruñean. «Unitate horiek modua emango dute terrorismoaren krudelt... |
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195127/tubacexek-95-langile-botako-ditu-eta-beste-22k-diruz-lagunduta-utziko-dute-enpresa.htm | Ekonomia | Tubacexek 95 langile botako ditu, eta beste 22k diruz lagunduta utziko dute enpresa | Langileek gurutzeak jarri dituzte enpresaren egoitzaren aurrean, enpresa utzi beharko dutenak gogorarazteko. | Tubacexek 95 langile botako ditu, eta beste 22k diruz lagunduta utziko dute enpresa. Langileek gurutzeak jarri dituzte enpresaren egoitzaren aurrean, enpresa utzi beharko dutenak gogorarazteko. | Aiaraldetik Bizkaira bidaia laburra egin dute gaur Tubacexeko langileek, enpresak iragarritako kaleratzeak gerarazteko beste saio batean, azkena zuzendaritzak lana erregulatzeko espedientea aurkeztu aurretik. Ez zuten lortu zuzendaritzaren jarrera aldaraztea, nahiz eta azken txostenak pixka bat apaldu dituen enpresak a... |
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195129/ion-arretxe-zaila-da-estatuak-zabalzaren-kasua-aitortzea.htm | Politika | Ion Arretxe: «Zaila da estatuak Zabalzaren kasua aitortzea» | Hil aurretik Arretxeri eginiko elkarrizketa bat argitaratu du Ahotsa.info atariak. | Ion Arretxe: «Zaila da estatuak Zabalzaren kasua aitortzea». Hil aurretik Arretxeri eginiko elkarrizketa bat argitaratu du Ahotsa.info atariak. | Ion Arretxe Mikel Zabalzarekin batera atxilotu zuten 1985eko azaroan, eta hura ere Intxaurrondo kuartelean torturatu zuten. Handik 30 urtera argitaratu zuen Intxaurrondo: la sombra del nogal liburua (Intxaurrondo: intxaurrondoaren itzala; El Garaje Ediciones, 2015), Euskal Herriko tortura zentrorik handienaren itzala a... |
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195130/eutanasiaren-legea-onartu-du-espainiako-kongresuak.htm | Gizartea | Eutanasiaren Legea onartu du Espainiako Kongresuak | Senatuan eginiko zuzenketak onartu ditu Kongresuak, besteak beste EAJ, EH Bildu, PSOE eta Unidas Podemosen babesarekin. | Eutanasiaren Legea onartu du Espainiako Kongresuak. Senatuan eginiko zuzenketak onartu ditu Kongresuak, besteak beste EAJ, EH Bildu, PSOE eta Unidas Podemosen babesarekin. | Espainiako Kongresuak onartu egin ditu Senatuak Eutanasiaren Legeari eginiko zuzenketak, eta, beraz, behin betiko onarpena eman dio testuari. Hiru hilabete barru argitaratuko da Espainiako Aldizkari Ofizialean, eta, behin indarrean jarrita, osasun sistemaren barruan erabili ahal izango den zerbitzu bat izango da eutana... |
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195131/urkullu-neurri-murriztaileak-nahikoa-dira-zorroztasunez-betetzen-badira.htm | Gizartea | Urkullu: «Neurri murriztaileak nahikoa dira zorroztasunez betetzen badira» | Neurriak gehiago zorroztearen aurka azaldu da Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, betiere zorrotz betetzen badira. | Urkullu: «Neurri murriztaileak nahikoa dira zorroztasunez betetzen badira». Neurriak gehiago zorroztearen aurka azaldu da Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, betiere zorrotz betetzen badira. | Pandemiaren bilakaera positiboa helburu, orain arte ezarritako neurri murriztaileak «nahikoa» direla adierazi du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Neurriak zorroztearen aurka agertu da Urkullu, betiere orain indarrean daudenak «zorroztasunez» betetzen badira. Atzo egindako adierazpenen atzetik heldu dira... |
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195132/ruth-gontildei-nafarroako-senataria-talde-mistora-pasatu-da-espainiako-senatuan.htm | Politika | Ruth Goñi Nafarroako senataria talde mistora pasatu da Espainiako Senatuan | Ciudadanos taldetik atera da, baina ez du senatari akta utzi. Javier Esparzak eta Carlos Perez Nievasek senatari izateari uzteko eskatu diote. | Ruth Goñi Nafarroako senataria talde mistora pasatu da Espainiako Senatuan. Ciudadanos taldetik atera da, baina ez du senatari akta utzi. Javier Esparzak eta Carlos Perez Nievasek senatari izateari uzteko eskatu diote. | Ciudadanos alderdia krisian dela, Ruth Goñik alderdia utzi du, eta Espainiako Senatuan talde mistora pasatu da. Senatari izateari ez dio utziko, ordea. Hala iragarri du Twitterren: «Eskerrik asko Ciudadanosi urteotan aukera emateagatik proiektu politiko interesgarri bat defenditzeko. Ciudadanosek ideologia aldatu du. A... |
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195133/otsailera-arte-66-txikitu-da-diputazioen-zerga-bilketa.htm | Ekonomia | Otsailera arte, %6,6 txikitu da diputazioen zerga bilketa | Aurreikuspenak beteko badira, aurten %2,1 gehiago jaso beharko dute ogasunek. | Otsailera arte, %6,6 txikitu da diputazioen zerga bilketa. Aurreikuspenak beteko badira, aurten %2,1 gehiago jaso beharko dute ogasunek. | Urtea gaizki hasi dute ogasunek, iaz baino diru gutxiago biltzen ari baitira. Arabakoak, Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak 2.564 milioi euro jaso dituzte urteko lehen bi hilabeteetan, iazko urtarrilean eta otsailean baino 182 milioi gutxiago (-%6,6).
Hiru ogasunek bildu dute diru gutxiago, baina jaitsiera nabarmenagoa izan ... |
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195134/arnasa-gara-kanpaina-abiatu-dute-arnasguneetako-herritarrak-ahalduntzeko.htm | Gizartea | 'Arnasa gara' kanpaina abiatu dute, arnasguneetako herritarrak ahalduntzeko | Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Uema mankomunitateak sustatu dute kanpaina, herritarren hizkuntza ohituren inguruan gogoeta eginarazteko asmoz. BERRIA egunkariarekin lankidetzan egingo da. | 'Arnasa gara' kanpaina abiatu dute, arnasguneetako herritarrak ahalduntzeko. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Uema mankomunitateak sustatu dute kanpaina, herritarren hizkuntza ohituren inguruan gogoeta eginarazteko asmoz. BERRIA egunkariarekin lankidetzan egingo da. | Euskararentzat arnasgune diren udalerrietako herritarrei aitortza egitea eta, hizkuntza ohituren inguruan hausnarketa sustatuz, euskaraz hitz egiteko ahaldundu daitezen animatzea. Bi helburu horiek izango ditu Arnasa gara kanpainak. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Uema mankomunitateak gaur goizean egin dut... |
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195135/eusko-legebiltzarrak-ez-du-eskatuko-arabako-parke-eolikoak-geratzeko.htm | Ekonomia | Eusko Legebiltzarrak ez du eskatuko Arabako parke eolikoak geratzeko | EH Bllduk egin du eskaera, eta Elkarrekin-Podemosen eta PPren babesa jaso du, baina atzera bota du EAJren eta PSE-EEren gehiengoak. | Eusko Legebiltzarrak ez du eskatuko Arabako parke eolikoak geratzeko. EH Bllduk egin du eskaera, eta Elkarrekin-Podemosen eta PPren babesa jaso du, baina atzera bota du EAJren eta PSE-EEren gehiengoak. | Ia hamabost urteko etenaldiaren ondoren, energia eolikoari bultzada bat eman nahi dio aurten Eusko Jaurlaritzak. Iberdrolarekin batera sortu du Aixendar konpainia, eta lau proiektu ditu esku artean, laurak Araban: Iturrietako mendietan, Azazetan, Arkamon eta Labrazan. Lau horien artean Iturrietako mendiena da aurreratu... |
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195136/udalbiltzak-aholkularitza-eskainiko-die-udalei-burujabetza-eta-eraldaketa-proiektuetarako.htm | Politika | Udalbiltzak aholkularitza eskainiko die udalei, «burujabetza eta eraldaketa» proiektuetarako | Partzuergoko kideak diren udalek doan izanen dute aholkularitza hori, baina Udalbiltzatik kanpo daudenei ere kontsulta arinak eskainiko dizkiete, telefonoz. Hartu Eman proiektuaren barruan kokatzen diren ildoetan eskainiko dute aholkularitza «estrategikoa». | Udalbiltzak aholkularitza eskainiko die udalei, «burujabetza eta eraldaketa» proiektuetarako. Partzuergoko kideak diren udalek doan izanen dute aholkularitza hori, baina Udalbiltzatik kanpo daudenei ere kontsulta arinak eskainiko dizkiete, telefonoz. Hartu Eman proiektuaren barruan kokatzen diren ildoetan eskainiko dut... | Euskal Herriko udaletxe eta herriko etxeen «burujabetasun integralerako bidean» aholkularitza zerbitzu bat jarri du martxan Udalbiltzak. Aholkularitza «estrategikoa» da Udalbiltzak emanen duena, eta «burujabetza eta eraldaketa» helburu dituzten proiektuetara bideratutakoa. Izan ere, Hartu Eman esperientzien bankuaren p... |
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195137/480-kasu-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 480 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian | Asteazkenean egindako proben %4,5ek eman dute positibo. Hegoaldeko ospitaleetako ZIUetan 110 paziente daude erietxeraturik. | 480 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Asteazkenean egindako proben %4,5ek eman dute positibo. Hegoaldeko ospitaleetako ZIUetan 110 paziente daude erietxeraturik. | Azken egunetako datuek bistan utzi dute joera aldaketa: kutsatuen kurba lautu egin da, eta maldan gorako bidea hasi da sumatzen. Osakidetzak eta Osasunbideak guztira 10.695 proba egin zituzten atzo Hegoaldean, eta 480 COVID-19 kasu detektatu dituzte horietan. Egun bakarrean zenbatutako kasuei dagokienez, bezperakoa bai... |
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195138/gipuzkoako-ogasunak-225-milioiren-zerga-iruzurra-azaleratu-du.htm | Gipuzkoako Ogasunak 225 milioiren zerga iruzurra azaleratu du | Gipuzkoako Ogasunak 225 milioiren zerga iruzurra azaleratu du. | Pandemiaren urtea «ezohikoa» izan da zerga iruzurraren aurkako borrokan, Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun diputatuak onartu duenez. 2019arekin alderatu gero, %37 txikitu dira inspekzioak. Guztira, 75.489 ekinbide ireki ditu Ogasunak, eta horietan 225, milioi euroren iruzurra azaleratu dute, aurreko urtean baino 11,1 mili... | ||
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195139/haur-motxiladunen-eskubideen-alde-mobilizazioak-egingo-dituzte-larunbatean.htm | Politika | 'Haur motxiladunen' eskubideen alde mobilizazioak egingo dituzte larunbatean | Iratirentzako, beste 'haur motxiladunentzako' eta haien gurasoentzako aukerak proposatu ditu Irati Gurasoekin taldeak. Zoriontasunaren Nazioarteko Egunerako mobilizazioak antolatu dituzte hainbat herritan, 12:00etan. | 'Haur motxiladunen' eskubideen alde mobilizazioak egingo dituzte larunbatean. Iratirentzako, beste 'haur motxiladunentzako' eta haien gurasoentzako aukerak proposatu ditu Irati Gurasoekin taldeak. Zoriontasunaren Nazioarteko Egunerako mobilizazioak antolatu dituzte hainbat herritan, 12:00etan. | Haur motxiladunen egoera salatu eta eskubideak defendatzeko mobilizazioak antolatu dituzte Hego Eukal Herriko hainbat udalerritan larunbatean, Zoriontasunaren Nazioarteko Egunean. 12:00etarako deitu dute elkarretaratzeetara, Plazak bete, motxilak hustu lemapean. Hainbat herritan antolatu badira ere, Bilbon izango da mo... |
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195140/rutte-laugarren-agintaldiari-ekiteko-moduan.htm | Mundua | Rutte, laugarren agintaldiari ekiteko moduan | VVD eskuineko alderdi liberalak irabazi ditu hauteskundeak. Koalizioa osatu beharko du gobernatzeko, eta D66 liberala eta kristaudemokratak dira horretarako hautagai nagusiak | Rutte, laugarren agintaldiari ekiteko moduan. VVD eskuineko alderdi liberalak irabazi ditu hauteskundeak. Koalizioa osatu beharko du gobernatzeko, eta D66 liberala eta kristaudemokratak dira horretarako hautagai nagusiak | «Beste hamar urterako energia daukat», adierazi zuen, atzo gauean, Mark Ruttek. Eta herritarrek, hain zuzen, azken 11 urteotan Herbehereetako lehen ministro izandakoarengan konfiantza dutela erakutsi zuten atzo, parlamenturako hauteskundeetan. Botoen %90 pasa kontatuta, Rutteren VVD Askatasunaren eta Demokraziaren Herr... |
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195141/zalerik-gabe-jokatuko-da-athletic-reala-finala.htm | Kirola | Zalerik gabe jokatuko da Athletic-Reala finala | Espainiaiko Federazioak atzera egin du Cartujan 10.000 zale sartzeko asmoan. ETB1ek emango du finala. | Zalerik gabe jokatuko da Athletic-Reala finala. Espainiaiko Federazioak atzera egin du Cartujan 10.000 zale sartzeko asmoan. ETB1ek emango du finala. | Espainiako Futbol Federazioak uko egin dio Realaren eta Athleticen arteko apirilaren 3ko Kopako finalean publikoa egoteari, eta hala berretsiko die arratsaldeko bileran bi klubei. Federazioak ohar bat kaleratu du, eta bertan dio edozein proposamen egiteko orduan beti hartu dituela kontuan indarrean dauden osasun neurri... |
2021-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/195142/euskal-kostaldeko-geoparkea-oinez-zumaiatik-debara.htm | albisteak | Euskal kostaldeko geoparkea oinez Zumaiatik Debara | Interpretatutako ibilbide zoragarria Zumaiatik Debara bitarte, Biotopo Babestuan barrena; Euskal Kostaldeko paraje ikusgarrienetako bat da Unescoren Munduko Geoparke hau. Udan, itsasontziz itzultzeko aukera ere badago. | Euskal kostaldeko geoparkea oinez Zumaiatik Debara. Interpretatutako ibilbide zoragarria Zumaiatik Debara bitarte, Biotopo Babestuan barrena; Euskal Kostaldeko paraje ikusgarrienetako bat da Unescoren Munduko Geoparke hau. Udan, itsasontziz itzultzeko aukera ere badago. | Goizean
Zumaiatik oinez joango gara Debaraino (15 km inguru, GR-121 ibilbidearen seinale zuri-gorriei jarraikiz) eta bidean dauden panelak irakurriko ditugu (deskargatu planoa hemen). Ibilbide honetan, gozatzeaz gain ikasteko aukera ere izango dugu; beraz, bidea lasai egitea gomendatzen dizuegu, egin beharreko geldial... |
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195143/corrugados-lehengo-lekuan-ireki-daitekeela-ziurtatu-du-tapiak.htm | Ekonomia | Corrugados lehengo lekuan ireki daitekeela ziurtatu du Tapiak | Azpeitiko Udalak dio hirigintza planak ez duela aukera hori ematen, baina arazoa «politikoa» dela esan du Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak. | Corrugados lehengo lekuan ireki daitekeela ziurtatu du Tapiak. Azpeitiko Udalak dio hirigintza planak ez duela aukera hori ematen, baina arazoa «politikoa» dela esan du Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak. | Corrugadosen itzulera posiblearen harira, gogortzen ari da tirabira Azpeitiko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean. Nagore Alkorta alkateak (EH Bildu) argudiatu du ez dela posible fabrikak itxi baino lehen zuen lekuan berriro jarduera hastea, udalaren plan orokor berrituak ez duelako aukerarik ematen. Gainera, plan... |
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195144/islandiak-alerta-maila-gorena-ezarri-du-erupzio-arriskuagatik.htm | Mundua | Islandiak alerta maila gorena ezarri du, erupzio arriskuagatik | Azken bi asteetan 34.000 lurrikaratik gora atzeman dituzte uhartean, eta haietako batzuk laugarren graduraino heldu dira Richter eskalan. | Islandiak alerta maila gorena ezarri du, erupzio arriskuagatik. Azken bi asteetan 34.000 lurrikaratik gora atzeman dituzte uhartean, eta haietako batzuk laugarren graduraino heldu dira Richter eskalan. | Hamabost egunean 34.000 lurrikara baino gehiago erregistratu dituzte Islandian, eta, beste bost egun atzera eginez gero, kopurua 40.000ra igotzen da. «Aurrez inoiz ez zuen horrenbeste jendek hainbeste mugimendu sismikoren berri eman», adierazi du Thorbjorg Agustsdottir seismologoak. Lurrikaretako batzuk laugarren gradu... |
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195145/lau-euskal-preso-hurbilduko-dituzte-eta-bat-euskal-herriratu.htm | Politika | Lau euskal preso hurbilduko dituzte, eta bat Euskal Herriratu | Iñaki Garces Beitia da Euskal Herriratuko dutena: Basaurira ekarriko dute. Jon Olarra eta Ainhoa Mujika EPPK-ko zuzendaritzako kideak Logroñora hurbilduko dituzte, Arkaitz Goikoetxea Basabe ere bai, eta Mikel Izpura Garcia Zuerara eramango dute. Gorka Palacios Aldai, berriz, Estremerara lekualdatuko dute. | Lau euskal preso hurbilduko dituzte, eta bat Euskal Herriratu. Iñaki Garces Beitia da Euskal Herriratuko dutena: Basaurira ekarriko dute. Jon Olarra eta Ainhoa Mujika EPPK-ko zuzendaritzako kideak Logroñora hurbilduko dituzte, Arkaitz Goikoetxea Basabe ere bai, eta Mikel Izpura Garcia Zuerara eramango dute. Gorka Palac... | Ortziraleroko iragarpena ortzegunera aitzinatu dute gaur Espainiako Espetxe Erakundeek, Espainiako Estatuan bihar besta eguna izanik: lau euskal preso hurbilduko dituztela iragarri dute, eta bat Euskal Herriratuko dutela. Bertze bat, berriz, Madril aldera mugituko dute. Iñaki Garces Beitia da Euskal Herriratuko dutena:... |
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195146/nazioartean-saritu-dute-unai-beroizek-konfinamenduan-ateratako-argazki-bat.htm | Bizigiro | Nazioartean saritu dute Unai Beroizek konfinamenduan ateratako argazki bat | Beroizek zilarrezko saria jaso du Budapest International Foto Awards sariketan, iazko konfinamenduan aitonari egindako argazkiagatik. | Nazioartean saritu dute Unai Beroizek konfinamenduan ateratako argazki bat. Beroizek zilarrezko saria jaso du Budapest International Foto Awards sariketan, iazko konfinamenduan aitonari egindako argazkiagatik. | Iazko apiril hasieran, etxeko konfinamendu gogorrenean, bolo-bolo zabaldu zen Unai Beroiz argazkilari iruindarraren argazki bat. Kristal bat ageri zen argazkiaren erdian. Kristalaren alde batean, bizimina darion gizon edadetu baten aurpegia; bertze aldean, maskara aurpegian, eskularru beltz bat eta argazki kamera eskua... |
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195147/europako-kutsatzeen-goraldiaz-ohartarazi-du-omek.htm | Gizartea | Europako kutsatzeen goraldiaz ohartarazi du OMEk | Osasunaren Mundu Erakundeak jakinarazi duenez, iragan astean 1,2 milioi pertsona kutsatu ziren Europan. Herrialde batzuetan neurriak goizegi arindu izana salatu du erakundeak. | Europako kutsatzeen goraldiaz ohartarazi du OMEk. Osasunaren Mundu Erakundeak jakinarazi duenez, iragan astean 1,2 milioi pertsona kutsatu ziren Europan. Herrialde batzuetan neurriak goizegi arindu izana salatu du erakundeak. | Hirugarren astez jarraian, koronabirusaren transmisioa larriagotu egin da Europan; hala jakinarazi du Osasunaren Mundu Erakundeak. Zehazki, emandako datuen arabera, joan den astean 1,2 milioi kasu atzeman ziren. Gainera, heriotzen gaineko informazioa ere eguneratu du erakundeak: Europan 900.000 pertsona baino gehiago h... |
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195148/antoni-muntadasek-bilboz-egindako-laquointerpretazioakraquo-erakutsiko-ditu-arte-ederren-museoak.htm | Kultura | Antoni Muntadasek Bilboz egindako «interpretazioak» erakutsiko ditu Arte Ederren Museoak | Itsasadarra ardatz hartuta, industriako eraikinak eta arkitektura berriak uztartzen dira ‘Hiri hutsa’ ikus-entzunezko instalazioan. Gerraosteko, 1983ko uholdeen ondoko eta pandemia garaiko irudi historikoek biribiltzen dute irudi bilduma. Irailaren 5era bitarte bisitatu ahalko da | Antoni Muntadasek Bilboz egindako «interpretazioak» erakutsiko ditu Arte Ederren Museoak. Itsasadarra ardatz hartuta, industriako eraikinak eta arkitektura berriak uztartzen dira ‘Hiri hutsa’ ikus-entzunezko instalazioan. Gerraosteko, 1983ko uholdeen ondoko eta pandemia garaiko irudi historikoek biribiltzen dute irudi ... | «Itsasadar nabigagarria duten hirietan: hura da hiria ulertzeko modurik onena»: hala iruditzen zaio Antoni Muntadas artistari, eta, horrenbestez, Nerbioi hartu du ardatz Bilboren inguruan egin duen ikus-entzunezko instalaziorako: Hiri hutsa. Irailaren 5era bitarte ikusi ahal izango da, Bilboko Arte Ederren Museoan. Ber... |
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195149/ion-kepa-parot-euskal-presoak-positibo-eman-du-covid-19an.htm | Politika | Ion Kepa Parot euskal presoak positibo eman du COVID-19an | 31 urte daramatza preso Parotek, eta Mureten dago, ziegan bakartuta. 70 urte beteko ditu maiatzean. Etxerat-ek eta Bake Bideak eskatu dute berehala askatzeko. | Ion Kepa Parot euskal presoak positibo eman du COVID-19an. 31 urte daramatza preso Parotek, eta Mureten dago, ziegan bakartuta. 70 urte beteko ditu maiatzean. Etxerat-ek eta Bake Bideak eskatu dute berehala askatzeko. | Ion Kepa Parot euskal presoak positibo eman du COVID-19aren proban, eta ziegan bakartuta dago, Mureteko kartzelan (Euskal Herritik 425 kilometrora), Etxerat-ek jakinarazi duenez. Parotek 70 urte beteko ditu maiatzean, eta 31 daramatza preso.
Etxerat-ek kezka agertu du Paroten osasun egoerarekiko, eta aske uzteko eskat... |
2021-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/195150/euskal-herrian-astrazenecaren-txertoa-jartzen-hasiko-dira-berriz-datozen-egunetan.htm | Gizartea | Euskal Herrian AstraZenecaren txertoa jartzen hasiko dira berriz datozen egunetan | EMAk «segurua eta eraginkorra» dela ebatzi du, eta ukatu egin du tronbosiekin harremana duenik. Agentziak gehitu du txertoaren onurak «askoz gehiago» direla kalteak baino. | Euskal Herrian AstraZenecaren txertoa jartzen hasiko dira berriz datozen egunetan. EMAk «segurua eta eraginkorra» dela ebatzi du, eta ukatu egin du tronbosiekin harremana duenik. Agentziak gehitu du txertoaren onurak «askoz gehiago» direla kalteak baino. | EMA Sendagaien Europako Agentziak baieztatu du AstraZenecaren txertoa eraginkorra dela. Emer Cooke EMAko zuzendariak adierazi du txerto hori «segurua eta eraginkorra» dela, eta bere onurak «askoz gehiago» direla kalteak baino. Cookek azaldu du eskura dituzten datu guztiak aztertu dituztela eta ondorio «argia» atera dut... |
2021-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/195151/etxeratze-agindua-1900etara-gibelatuko-dute-iparraldean.htm | Gizartea | Etxeratze agindua 19:00etara gibelatuko dute Iparraldean | Jean Castex Frantziako lehen ministroak esan du egoerak okerrera egin duela: «Hirugarren olatuan gaude». Larunbatean sartuko da indarrean neurria. Frantziako hamasei departamendutan konfinamendua ezarriko dute sei astez. | Etxeratze agindua 19:00etara gibelatuko dute Iparraldean. Jean Castex Frantziako lehen ministroak esan du egoerak okerrera egin duela: «Hirugarren olatuan gaude». Larunbatean sartuko da indarrean neurria. Frantziako hamasei departamendutan konfinamendua ezarriko dute sei astez. | «Gure kezkak bete dira: pandemiak gora egin du berriro ere»: hitz horiekin hasi zuen atzoko agerraldia Jean Castex Frantziako lehen ministroak. «Hirugarren olatuan gaude», segurtatu zuen. Erresuma Batuko aldaera «indartsuagoa eta larriagoa da», haren arabera.
Horregatik, «lekuan lekuko» neurriak hartuko dituzte. Frant... |
2021-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/195152/begona-alfarok-irabazi-ditu-nafarroako-ahal-dugu-ko-primarioak.htm | Politika | Begoña Alfarok irabazi ditu Nafarroako Ahal Dugu-ko primarioak | Botoen %65 eskuratuta, aise gailendu zaio Ainhoa Aznarezi (%18,1) eta Neniques Roldani (%16,1). | Begoña Alfarok irabazi ditu Nafarroako Ahal Dugu-ko primarioak. Botoen %65 eskuratuta, aise gailendu zaio Ainhoa Aznarezi (%18,1) eta Neniques Roldani (%16,1). | Ainhoa Aznarezek zoriondu egin du Begoña Alfaro horrek Nafarroako Ahal Dugu-ren primarioak irabazi ostean, eta lana elkarrekin egiteko borondatea erakutsi du. Bultzada Morea hautagaitzako idazkaritza nagusirako hautagai zen Aznarez, eta esan du elkarrekin lan egiteko espazioak sortu behar direla orain, "proiektuari eka... |
2021-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/195180/37-urteko-iruindar-bat-hil-da-bart-carcarren-trafiko-istripu-batean.htm | Gizartea | 37 urteko iruindar bat hil da bart Carcarren, trafiko istripu batean | Carcar eta Lerin arteko errepidean izan da istripua. | 37 urteko iruindar bat hil da bart Carcarren, trafiko istripu batean. Carcar eta Lerin arteko errepidean izan da istripua. | Bart gauean, trafiko istripu larria izan da Carcarren (Nafarroa), eta pertsona bat hil da. 21:30ak inguruan izan zen ezbeharra, NA-122 errepideko 30,5. kilometroan, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Bi autok elkar jo zuten, eta autoetako baten gidaria bertan hil zen. Suhiltzaileek atera behar izan zuten gorpua autotik.
... |
2021-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/195182/aberri-egunean-euskal-herria-batera-k-deituriko-ekimenetan-parte-hartzera-deitu-du-eh-bilduk.htm | Politika | Aberri Egunean Euskal Herria Batera-k deituriko ekimenetan parte hartzera deitu du EH Bilduk | Koalizio abertzaleak ekitaldi horietan parte hartuko du. | Aberri Egunean Euskal Herria Batera-k deituriko ekimenetan parte hartzera deitu du EH Bilduk. Koalizio abertzaleak ekitaldi horietan parte hartuko du. | EH Bilduk bat egin du Euskal Herria Batera ekimenarekin, eta Aberri Egunean horrek deituriko ekimenetan parte hartzera deitu ditu "Euskal Herria burujabe" nahi dute herritarrak. Apirilaren 4ean izango da aurten Aberri Eguna eta Euskal Herria Baterak plazetan abestera eta balkoietan ikurrinak eta Nafarroako banderak jar... |
2021-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/195183/datuak-okerrera-egiten-ari-dira-beste-585-kasu-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm | Gizartea | Datuak okerrera egiten ari dira: beste 585 kasu atzeman dituzte Hegoaldean | Azken hilabeteko daturik txarrenak dira, positibo berrien kopuruari erreparatuta. Positiboen portzentajea %5,5 da, eta OMEk aholkatutako %5eko mugaren gainetik dago. | Datuak okerrera egiten ari dira: beste 585 kasu atzeman dituzte Hegoaldean. Azken hilabeteko daturik txarrenak dira, positibo berrien kopuruari erreparatuta. Positiboen portzentajea %5,5 da, eta OMEk aholkatutako %5eko mugaren gainetik dago. | Beheranzko joera amaitu, eta datuek nabarmen egiten dute okerrera: beste 585 lagunek eman dute positibo COVID-19a atzemateko probetan. Horrenbestez, positibo berrien datua azken hilabeteko okerrena dira. Positiboen portzentajearen datua ere ez da hobea: atzo Osasunbideak eta Osakidetzak egin zituzten 10.564 probetatik ... |
2021-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/195184/aernnova-eta-itp-batuz-gero-bietan-kaleratuak-berriro-hartzeko-eskatu-dute-enpresa-batzordeek.htm | Ekonomia | Aernnova eta ITP batuz gero, bietan kaleratuak berriro hartzeko eskatu dute enpresa batzordeek | Agintari politikoekin «nazkatuta» daude, «badirudielako ontzat ematen dituztela kaleratze masiboak» | Aernnova eta ITP batuz gero, bietan kaleratuak berriro hartzeko eskatu dute enpresa batzordeek. Agintari politikoekin «nazkatuta» daude, «badirudielako ontzat ematen dituztela kaleratze masiboak» | ITP Aeroren salmentan zeresana nahi dute enpresa aeronautikako langileek. Agiri bateratua argitaratu dute Aernnovako enpresa batzordearekin, Arabako konpainia baita hautagaietako bat hegazkin turbinen egile bizkaitarra erosteko. Operazioa gauzatuko balitz, lan taldea «osotasunean» errespetatzeko exijitu dute, eta azken... |
2021-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/195185/larhuneko-trenak-zaharrak-berri.htm | Bizigiro | Larhuneko trenak zaharrak berri | Larhuneko trenari ia mende bateko errailak aldatuko dizkiote heldu den urtean. Tren-motorrak eta bagoi kasik guziak ere zahar berritu dituzte. Hasieratik elektrikarekin martxan da turismoa helburu izan duen tren arrakastasua. Bertan badute tailerra, prebentziozko mantenu lanen egiteko. Lokomotoren adinak ez du errazten... | Larhuneko trenak zaharrak berri. Larhuneko trenari ia mende bateko errailak aldatuko dizkiote heldu den urtean. Tren-motorrak eta bagoi kasik guziak ere zahar berritu dituzte. Hasieratik elektrikarekin martxan da turismoa helburu izan duen tren arrakastasua. Bertan badute tailerra, prebentziozko mantenu lanen egiteko. ... | Turismoa helburua zuen trena paratu zuten Larhun mendiaren magalean duela kasik mende bat. Elektrikaz martxan den trenak, geroztik, jatorrizko piezak ditu. Langileentzat ez da gauza erraza horien atzematea. Gidari hutsak baino gehiago, mekanikariak denak. Adin handiko trena arta handiz zaintzen dute urte guzian zehar, ... |
2021-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/195186/sturgeonek-parlamentua-engainatu-zuela-ondorioztatu-du-ikerketa-batzordeak.htm | Mundua | Sturgeonek parlamentua «engainatu» zuela ondorioztatu du ikerketa batzordeak | Diputatuek ez dute iritzirik eman Eskoziako lehen ministroak Ministroen Kodea urratu ote zuenaren inguruan, baina agintariaren etorkizuna kolokan geratu da. Konfiantza mozio bati egin beharko dio aurre, asteazkenean. | Sturgeonek parlamentua «engainatu» zuela ondorioztatu du ikerketa batzordeak. Diputatuek ez dute iritzirik eman Eskoziako lehen ministroak Ministroen Kodea urratu ote zuenaren inguruan, baina agintariaren etorkizuna kolokan geratu da. Konfiantza mozio bati egin beharko dio aurre, asteazkenean. | Datozen asteak erabakigarriak izango dira Eskoziako politikan, batez ere Nicola Sturgeon lehen ministroarentzat eta SNP Eskoziako Alderdi Nazionalarentzat, parlamentuko ikerketa batzordearen ondorioek hautsak harrotu baitituzte: Sturgeonek diputatuak «engainatu» zituen gobernuak Alex Salmond lehen ministro ohiaren kont... |
2021-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/195216/sumendi-erupzio-bat-izan-da-islandian.htm | Mundua | Sumendi erupzio bat izan da Islandian | Reykjavik hiriburutik 30 kilometrora izan da, Fagradalsfjall sumendian. | Sumendi erupzio bat izan da Islandian. Reykjavik hiriburutik 30 kilometrora izan da, Fagradalsfjall sumendian. | Adituak iragartzen ari ziren moduan, Islandian sumendi erupzio bat izan da. Fagradalsfjall sumendia izan da lehertu dena, Reykjavik hiriburutik 30 kilometrora. Islandiako Meteorologia Bulegoaren lehen datuen arabera, arrakalak 200 metroko sakonera dauka. Azaldu duenez, une honetan ikertzen ari dira erupzioa.
Alerta ma... |
2021-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/195217/aramendi-euskara-nire-ama-hizkuntza-da-eta-nire-hizkuntzan-ere-egiten-segituko-dut.htm | Politika | Aramendi: "Euskara nire ama hizkuntza da, eta nire hizkuntzan ere egiten segituko dut" | 119 hautetsirekin hasi da Euskal Hirigune Elkargoaren batzarra. | Aramendi: "Euskara nire ama hizkuntza da, eta nire hizkuntzan ere egiten segituko dut". 119 hautetsirekin hasi da Euskal Hirigune Elkargoaren batzarra. | Espero bezala, eztabaida iturri izaten ari da Euskal Elkargoaren gaurko batzarra. Otsailaren 28an egitekoa zen berez, baina, osasun egoeragatik, gibelatzea erabaki zuen Jean Rene Etxegarai lehendakariak, osasun dispositiboa indartzeko neurri berriak aurkitu artean. Gaurko jarri zuten hitzordua, baina, azkenean, hautets... |
2021-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/195218/pcr-proba-egitera-deitu-dituzte-bilboko-gimnasio-bateko-erabiltzaile-eta-langileak.htm | Gizartea | PCR proba egitera deitu dituzte Bilboko gimnasio bateko erabiltzaile eta langileak | Hilaren 9tik atzora arte gimnasioan izan zirenei egin die dei. | PCR proba egitera deitu dituzte Bilboko gimnasio bateko erabiltzaile eta langileak. Hilaren 9tik atzora arte gimnasioan izan zirenei egin die dei. | Eusko Jaularitzako Osasun Sailak PCR probak egitera deitu ditu Bilboko Deustu auzoko Alta Fit gimnasioko erabiltzaileak eta langileak. Zehazki, martxoaren 9aren eta atzo artean gimnasioan izan zirenak deitu ditu. Gimnasioa atzo itxi egin zuten.
Ohar batean dio zaintza eta kontrol lana izango dela. Basurtuko Ospitaleko... |
2021-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/195219/sumatzen-da-irteteko-nahia.htm | Gizartea | Sumatzen da irteteko nahia | Araba, Bizkai eta Gipuzkoa arteko joan-etorriak baimendu ostean, erreserbak nabarmen ugaritu dira turismoari lotutako negozioetan. Alabaina, itxaropentsu bezain kezkatuta daude sektoreko eragileak, COVID-19aren datuen azken asteetako bilakaera ez delako espero eta nahi bezain ona. | Sumatzen da irteteko nahia. Araba, Bizkai eta Gipuzkoa arteko joan-etorriak baimendu ostean, erreserbak nabarmen ugaritu dira turismoari lotutako negozioetan. Alabaina, itxaropentsu bezain kezkatuta daude sektoreko eragileak, COVID-19aren datuen azken asteetako bilakaera ez delako espero eta nahi bezain ona. | Landetxeetan, hartuta daude ohe gehienak. Jendea bisita gidatuak kontratatzen ari dela ikusten dute Goierriko Turismo Agentzian (Goitur). Lizarrustiko aterpetxean ez dute lekurik jada. Eta Donostian ziurtzat jotzen dute egun bakarreko bisitariak, behintzat, erruz izango dituztela. Mugitzeko gogoa igartzen dute turismo ... |
2021-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/195220/orain-etxebizitzaren-arazoa-kontzeptualizatuagoa-dago.htm | Gizartea | "Orain, etxebizitzaren arazoa kontzeptualizatuagoa dago" | Bizitegi elkarte sozialak 40 urte bete ditu. Datorren astean aurkeztuko dute haren ibilbidea jaso duen dokumentala. Gizartea eta testuingurua aldatu egin direla esan du Ipiñak; are pandemiarekin. | "Orain, etxebizitzaren arazoa kontzeptualizatuagoa dago". Bizitegi elkarte sozialak 40 urte bete ditu. Datorren astean aurkeztuko dute haren ibilbidea jaso duen dokumentala. Gizartea eta testuingurua aldatu egin direla esan du Ipiñak; are pandemiarekin. | Aitor Ipiña (Portugalete, 1963) Bizitegi elkarte sozialaren arduraduna da. Bilboko Otxarkoagako elkarteak pertsona zaurgarrienak artatzen ditu, zerbitzuak eta laguntzak eskainiz, bazterketa gabeko gizarte batera bidean pausoak emateko. 40 urte bete dituzte aurten. Harrezkero, Bilboko eta gizarteko testuingurua “erabat”... |
2021-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/195221/tokioko-jokoetan-ez-da-japoniatik-kanpoko-zalerik-izango-harmailetan.htm | Kirola | Tokioko Jokoetan ez da Japoniatik kanpoko zalerik izango harmailetan | Tokioko Jokoetan ez da Japoniatik kanpoko zalerik izango harmailetan. | Tokioko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetako antolatzaileek gaur iragarri dute harmailetan ez dela izango Japoniatik kanpoko zalerik, pandemiagatik. Tamayo Marukawa Japoniako ministroak iragarri du erabakia, Tokio 2020ko antolaketa batzordearekin, NOB Nazioarteko Olinpiar Batzordearekin, NPB Nazioarteko Paralinpiar Batzo... | |
2021-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/195222/gasteizen-18-urteko-gizonezko-bat-atxilotu-dute-emakume-baten-kontrako-sexu-eraso-batengatik.htm | Gizartea | Gasteizen 18 urteko gizonezko bat atxilotu dute emakume baten kontrako sexu eraso batengatik | Gaur goizean epailearen aurrean deklaratu du. | Gasteizen 18 urteko gizonezko bat atxilotu dute emakume baten kontrako sexu eraso batengatik. Gaur goizean epailearen aurrean deklaratu du. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazki duenez, azken orduetan 18 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen emakume batek jasan duen sexu eraso batekin lotuta. Ohar batean azaldu duenez, erasoa ostegun gauean gertatu zen, lokal batean.
Ertzaintzak ordu batzuk geroago atxilotu zuen gaztea, eta, gaua polizi... |
2021-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/195223/alfaro-kalea-berreskuratu-behar-dugu.htm | Politika | Alfaro: "Kalea berreskuratu behar dugu" | Astelehenean bilera erronda bat hasiako du Ahal Dugu-ko idazkari izendatu berriak bere proiektuka aurkezteko. | Alfaro: "Kalea berreskuratu behar dugu". Astelehenean bilera erronda bat hasiako du Ahal Dugu-ko idazkari izendatu berriak bere proiektuka aurkezteko. | Begoña Alfarok gaur egin du lehen agerraldi publikoa ostegunean Nafarroako Ahal Dugu-ren primarioak irabazi ostean. Ahal Dugu-k alderdia indaru egin behar duela azpimarratu du, eta horretarako eskualdeak berreskuratu behar dituela. Aktibo dauden zirkuluak mantendu, eta desagertu diren tokietan edo Ahal Dugu-k ordezkari... |
2021-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/195224/positiboen-portzentajea-65era-igo-da-hegoaldean.htm | Gizartea | Positiboen portzentajea %6,5era igo da Hegoaldean | Orotara, 426 lagunek eman dute positibo. | Positiboen portzentajea %6,5era igo da Hegoaldean. Orotara, 426 lagunek eman dute positibo. | Datuak etengabe okerrera egiten ari dira Hego Euskal Herrian, eta horren seinale da positiboen portzentajea. Atzo Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak egindako 6.593 probetan 426k positibo atzeman dituzte; hortaz, egindako proben %6,5ek positibo eman dute. Beraz, OME Osasunaren Mundu Erakundeak izurria kontrolat... |
2021-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/195225/kartzeletako-alderik-gogorrena-eta-konplexuena-islatu-dute-bilbon.htm | Politika | Kartzeletako «alderik gogorrena eta konplexuena» islatu dute Bilbon | Irati Gurasoekin Euskal Herrira plataformak eta Sarek gogoratu dute 22 urtetan ez dela 'haur motxiladunen' egoera aldatu. Sindikatu guztien eta alderdi politiko batzuen ordezkariak egon dira ekitaldian | Kartzeletako «alderik gogorrena eta konplexuena» islatu dute Bilbon. Irati Gurasoekin Euskal Herrira plataformak eta Sarek gogoratu dute 22 urtetan ez dela 'haur motxiladunen' egoera aldatu. Sindikatu guztien eta alderdi politiko batzuen ordezkariak egon dira ekitaldian | Bi helbururekin batu dituzte Irati Gurasoekin Euskal Herrira plataformak eta Sarek eragile politiko zenbait eta sindikatu guztietako ordezkariak gaur goizean, Joseba Azkarraga politikari ohiak azaldu duenez: haiei eskerrak emateko, batetik, eta kartzelen «alderik gogorrena eta konplexuena» islatzeko, bestetik. Izan ere... |
2021-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/195226/inflexio-puntua-izan-daiteke.htm | Kirola | Inflexio puntua izan daiteke | Athleticek eta Eibarrek bana berdindu dute. Oso neurketa parekatua izan da, baina talde gipuzkoarrak sentsazio onak utzi ditu. Bi taldeek egoera berdinean jarraitzen dute sailkapenean. | Inflexio puntua izan daiteke. Athleticek eta Eibarrek bana berdindu dute. Oso neurketa parekatua izan da, baina talde gipuzkoarrak sentsazio onak utzi ditu. Bi taldeek egoera berdinean jarraitzen dute sailkapenean. | Jarraitu beharreko bidea zein den jakitea batzuetan asko kostatzen da. Athletic bide egokia aurkitu ezinik ibili zen orain dela hiru hilabetera arte. Urtarrilean lortutako Espainiako Superkopako garaikurrak guztiz aldatu zuen bilbotarren dinamika. Eibar, aldiz, galduta ibili da azken jardunaldietan, eta gaur San Mamese... |
2021-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/195227/the-works-and-days-filma-saritu-du-ikuspuntu-jaialdiak.htm | Kultura | ‘The Works and Days’ filma saritu du Ikuspuntu jaialdiak | C.W. Winterren eta Anders Edstromen lanari eman dio 15. edizioko epaimahaiak Film Onenaren Sari Nagusia. Zuzendari onenaren garaikurra, berriz, Morgan Quaintancek eraman du, Surviving you, always filmagatik. Eta Jayne Parkerren Amaryllis-A study-rentzat izan da Film labur Onenaren saria. | ‘The Works and Days’ filma saritu du Ikuspuntu jaialdiak. C.W. Winterren eta Anders Edstromen lanari eman dio 15. edizioko epaimahaiak Film Onenaren Sari Nagusia. Zuzendari onenaren garaikurra, berriz, Morgan Quaintancek eraman du, Surviving you, always filmagatik. Eta Jayne Parkerren Amaryllis-A study-rentzat izan da ... | Amaitu da Iruñeko Ikuspuntu festibalaren 15. aldia. Orotara, 31 film izan dira lehian Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko kategoria ezberdinetan, eta horietako saridunak zein diren jakitera eman dute iluntzean. Nicole Brenezek, James Lattimerrek eta Antoine Thirionek osatu dute aurten epaimahaia, eta,... |
2021-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/195228/pausoka-saltoka-ezin-denean.htm | Kirola | Pausoka, saltoka ezin denean | Osasunak distira gutxiko lehia jokatu du azken sailkatuaren zelaian, eta konforme gelditu da berdinketarekin. Esku hutsik gelditzeko zorian izan da azkeneko jokaldian. | Pausoka, saltoka ezin denean. Osasunak distira gutxiko lehia jokatu du azken sailkatuaren zelaian, eta konforme gelditu da berdinketarekin. Esku hutsik gelditzeko zorian izan da azkeneko jokaldian. | Luzea eta gogorra da mailari eusteko egin beharreko bidea. Ondo barneratua du hori Osasunak. Badaki saltoka iristen dela azkarren helmugara, baina ezin denean jauzi egin, behintzat pausoak eman behar dira. Halaxe egin du gaur, Huesca azken sailkatuaren zelaian berdinduta. Garaipena aurrerapen handia izango zatekeen gor... |
2021-3-21 | https://www.berria.eus/albisteak/195267/poesiaren-nazioarteko-eguna-ospatuko-dute-gaur.htm | Kultura | Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute gaur | Datozen egunetan hainbat ekitaldik ekarriko dute gogora olerkigintzaren garrantzia. | Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute gaur. Datozen egunetan hainbat ekitaldik ekarriko dute gogora olerkigintzaren garrantzia. | Unescok 1999an izendatu zuen martxoaren 21a Poesiaren Nazioarteko Eguna, eta ordudanik mundu osoko herrialdeetan eta hirietan antolatzen dira, urtero-urtero, poesia ardatz duten ekitaldiak, betiere olerkigintzaren irakurketa, idazketa eta argitalpena sustatu nahian.
Euskal Herrian ere izan ohi du bere lekua Poesiaren ... |
2021-3-21 | https://www.berria.eus/albisteak/195268/biziari-eusteko-estrategia-bat.htm | Gizartea | Biziari eusteko estrategia bat | Tafallako Berdesia elkartea herritar talde batek sortu zuen, 2016an. 130 bazkide baino gehiago ditu egun. Lortu dute ingurumenarekiko beren kezka klima aldaketari aurre egiteko eta iraunkortasuna sustatzeko egitasmo integral bilakatzea: herria inguratuko duen basoa osatzen ari dira, auzolanean. | Biziari eusteko estrategia bat. Tafallako Berdesia elkartea herritar talde batek sortu zuen, 2016an. 130 bazkide baino gehiago ditu egun. Lortu dute ingurumenarekiko beren kezka klima aldaketari aurre egiteko eta iraunkortasuna sustatzeko egitasmo integral bilakatzea: herria inguratuko duen basoa osatzen ari dira, auzo... | Zenbait herritarren arteko proiektu txiki gisa sortu zena erakunde publikoen babesa jaso duen klima aldaketaren aurkako estrategia bilakatu da, bost urteko bidea egin eta gero: Berdesia du izena, eta Tafalla inguratuko duen baso bat osatzea du xede nagusi.
«Harresi berde bat eraiki nahi dugu, herritarren osasuna babes... |
2021-3-21 | https://www.berria.eus/albisteak/195269/reik-izandako-istripuari-buruzko-susmoak-berretsi-dituzte-eskertza-eskutitzean.htm | Politika | Reik izandako istripuari buruzko susmoak berretsi dituzte eskertza eskutitzean | Pepe Rei kazetari hilberriaren senideek gutun bat plazaratu dute, eskerrak emateko azken egunetan euren ondoan egon direnei eta babes mezuak bidali dizkietenei. | Reik izandako istripuari buruzko susmoak berretsi dituzte eskertza eskutitzean. Pepe Rei kazetari hilberriaren senideek gutun bat plazaratu dute, eskerrak emateko azken egunetan euren ondoan egon direnei eta babes mezuak bidali dizkietenei. | Joan den martxoaren 9an hil zen Jose Benigno Rei (Cenlle, Galizia, 1947 - Donostia, 2021), Pepe Rei, 1990eko hamarkadan ikerketa kazetaritzaren aitzindaria izan zena Euskal Herrian. Ordutik igaro diren egunetan jasotako babesa eskertzeko gutun bat helarazi du haren familiak, eta, besteak beste, adierazi du 2002an Reik ... |
2021-3-21 | https://www.berria.eus/albisteak/195270/kamioilari-bat-hil-da-zuastiko-zerbitzugunean-kamioiak-su-hartuta.htm | Ekonomia | Kamioilari bat hil da Zuastiko zerbitzugunean, kamioiak su hartuta | Foruzaingoak ez du argitu zergatik piztu den sua, eta ikerketa bat zabaldu du. | Kamioilari bat hil da Zuastiko zerbitzugunean, kamioiak su hartuta. Foruzaingoak ez du argitu zergatik piztu den sua, eta ikerketa bat zabaldu du. | Kamioilari bat hil zen bart gauean Zuastiko zerbitzugunean (Nafarroa), 22:30 aldera. Larrialdi zerbitzuek orduan jaso zuten kamioi bat sutan zegoela zioen dei bat. Cordovillako suhiltzaileak bertaratu ziren hara, eta sua itzali ostean aurkitu zuten kamioilariaren gorpua, kiskalita.
Foruzaingoak ez du argitu zergatik p... |
2021-3-21 | https://www.berria.eus/albisteak/195271/uhinen-urteurrena-eten-ez-dadin.htm | Bizigiro | Uhinen urteurrena eten ez dadin | Ondarroako Radixu irrati libreak 30 urte bete ditu aurten. Egoerara moldatuta, emanaldi sorta bat antolatu dute. Datozen urteurrenak ere betetzeko, pandemiak etendako transmisio lanak berriz hartuko dituzte. | Uhinen urteurrena eten ez dadin. Ondarroako Radixu irrati libreak 30 urte bete ditu aurten. Egoerara moldatuta, emanaldi sorta bat antolatu dute. Datozen urteurrenak ere betetzeko, pandemiak etendako transmisio lanak berriz hartuko dituzte. | Hamar urte hiru aldiz, hiru urte hamar aldiz, edo hamabost urte bi aldiz. 30 bete ditu aurten Ondarroako Radixu irrati libreak. Proiektuaren hastapenak oraindik lehenagotik datoz, baina elizako kanpandorreko estudio zaharra berjabetu zutenetik 30 pasatu dira jada.«Euskal Herrian gaztetxe, fanzine eta irrati libreen bue... |
2021-3-21 | https://www.berria.eus/albisteak/195272/positibo-tasa-5-inguruan-dago-oraindik.htm | Gizartea | Positibo tasa %5 inguruan dago oraindik | 369 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Osakidetzak baheketa bat egingo du Ataunen (Gipuzkoa), eta martxoaren 5aren eta 20aren artean herriko hiru tabernatan egondakoei proba egiteko eskatu die. | Positibo tasa %5 inguruan dago oraindik. 369 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Osakidetzak baheketa bat egingo du Ataunen (Gipuzkoa), eta martxoaren 5aren eta 20aren artean herriko hiru tabernatan egondakoei proba egiteko eskatu die. | Positiboen ehunekoak ez du nahi beste egiten behera. Herenegun, egindako proben %6,5ek eman zuten positibo, eta atzo, %5ek. Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian 7.410 proba egin ziren atzo, eta haietatik 369k eman zuten positibo.
Lurraldeka, Bizkaian atzeman zituzten positibo gehie... |
2021-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/195273/gurutze-gorriko-auzoko-eskolara-joan-daiteke-ziburuko-ikastola.htm | Gizartea | Gurutze Gorriko auzoko eskolara joan daiteke Ziburuko ikastola | Berrogeita hamar ikaslera heldurik, gune handi baten beharretan da Kaskarotenea ikastola. Gurutze Gorriko eskolako egoitzara joanez gela aski eta jantegia balituzke. | Gurutze Gorriko auzoko eskolara joan daiteke Ziburuko ikastola. Berrogeita hamar ikaslera heldurik, gune handi baten beharretan da Kaskarotenea ikastola. Gurutze Gorriko eskolako egoitzara joanez gela aski eta jantegia balituzke. | Urrun dira duela zazpi urte herriko etxearekin izan ziren kalapitak. Bederatzi urte ditu Ziburuko Kaskarotenea ikastolak, 50 ikasle, bosgarren urtea ireki berria, eta, jadaneko, leku handiago baten beharretan da. Herriko etxe berriarekin aterabide bat atzemana du, Seaska federazioak erosi zuen lurreko gunea utzi eta Gu... |
2021-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/195274/antzerkiak-eta-arteak-pentsaera-kritikoa-sortzeko-balio-dute.htm | Kultura | «Antzerkiak eta arteak pentsaera kritikoa sortzeko balio dute» | Donostiako Arte Eszenikoen jaialdia igaro berritan, balantze baikorra egin dute antolatzaileek; Chiapussoren esanetan, argi gelditu da ezinbestekoa dela kultur eskaintza egotea, «herritarron egoera psikologikoa zaindu baitu». | «Antzerkiak eta arteak pentsaera kritikoa sortzeko balio dute». Donostiako Arte Eszenikoen jaialdia igaro berritan, balantze baikorra egin dute antolatzaileek; Chiapussoren esanetan, argi gelditu da ezinbestekoa dela kultur eskaintza egotea, «herritarron egoera psikologikoa zaindu baitu». | Donostiako antzokiak emanaldiz josi dira azken aste honetan, dFeria arte eszenikoen urteko lehen erakusleihoa igaro baita. Kultura «inoiz baino beharrezkoagoa» den garaia dela uste du Norka Chiapussok (Donostia, 1963), Donostia Kulturako antzerki eta dantza programazioaren zuzendariak, «gizartearen osasuna zaintzeko tr... |
2021-3-21 | https://www.berria.eus/albisteak/195275/puntu-gazi-gozoa-realarentzat.htm | Kirola | Puntu gazi-gozoa Realarentzat | Bi aldiz aurreratu dira txuri-urdinak, baina bi aldietan berehela berdindu du Sevillak. Sailkapenean seigarren postuan daude oraindik. | Puntu gazi-gozoa Realarentzat. Bi aldiz aurreratu dira txuri-urdinak, baina bi aldietan berehela berdindu du Sevillak. Sailkapenean seigarren postuan daude oraindik. | Realak ezin izan du garaipena eskuratu Zubietan. Sevillarekin neurtu ditu indarrak gaur eguerdian, eta, donostiarrak bi aldiz aurreratu diren arren, espainiarrek azkar erantzun dute bi aldietan.
Neurketa irekia izan da, eta bi taldeek izan dituzte aukerak. Lehen zatian, Realak izan du baloi jabetza, eta kontraerasoak ... |
2021-3-21 | https://www.berria.eus/albisteak/195276/ezkurdiak-eta-galarzak-aurrerapauso-bat-eman-dute.htm | Kirola | Ezkurdiak eta Galarzak aurrerapauso bat eman dute | Ezkurdiak ikuskizuna eman du aurreko koadroetan, eta nafarrek une oro kontrolpean izan dute neurketa. Sailkapenean bosgarren dira. | Ezkurdiak eta Galarzak aurrerapauso bat eman dute. Ezkurdiak ikuskizuna eman du aurreko koadroetan, eta nafarrek une oro kontrolpean izan dute neurketa. Sailkapenean bosgarren dira. | Binakako Txapelketan aurrera jarraitzeko pauso sendoa eman dute Joseba Ezkurdiak eta Ladis Galarzak Logroñoko Adarraga pilotalekuan (Errioxa, Espainia). Nafarrek bost puntu dituzte, eta, garaipenari esker, aurrea hartu diete Jaka-Martijari eta Urrutikoetxea-Imazi. Artolak eta Arangurenek, gutxi badira ere, aukerak ditu... |
2021-3-21 | https://www.berria.eus/albisteak/195277/liderraren-zelaian-berdintzeko-zorian.htm | Kirola | Liderraren zelaian berdintzeko zorian | Ausart zelairatu dira arabarrak, eta neurketa amaitzeko hamar minuturen faltan penalti bat ere izan dute alde. Oblakek geratu du Joseluren jaurtiketa. Jaitsiera postuetan daude oraindik. | Liderraren zelaian berdintzeko zorian. Ausart zelairatu dira arabarrak, eta neurketa amaitzeko hamar minuturen faltan penalti bat ere izan dute alde. Oblakek geratu du Joseluren jaurtiketa. Jaitsiera postuetan daude oraindik. | Alavesek aurkari zaila zuen parean: Espainiako Ligako liderra. Atletico Madrilek, ordea, asko sufritu behar izan du arabarrei irabazteko, eta Jan Oblak atezainaren gelditu ikusgarri bati esker eskuratu ditu hiru puntuak. Harro egoteko moduko neurketa egin dute Abelardoren mutilek, baina horrek ez du balio sailkapenerak... |
2021-3-21 | https://www.berria.eus/albisteak/195278/etorkinentzako-etxebizitza-eskubidea-aldarrikatu-dute.htm | Gizartea | Etorkinentzako etxebizitza eskubidea aldarrikatu dute | Mobilizazioak egin dituzte igandean, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Bilbokoan, migratzaileek higiezinen sektorean jasaten duten arrazakerian egin dute azpimarra, eta, Donostiakoan, paperik gabeko migratzaileen babesgabetasuna salatu nahi izan dute. | Etorkinentzako etxebizitza eskubidea aldarrikatu dute. Mobilizazioak egin dituzte igandean, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Bilbokoan, migratzaileek higiezinen sektorean jasaten duten arrazakerian egin dute azpimarra, eta, Donostiakoan, paperik gabeko migratzaileen babesgabetasuna salatu na... | Arrazakeriak etxerik gabe uzten nau. Etxebizitza denontzat. Bizkaiko SOS arrazakeria taldeak etxebizitzan jarri du arreta aurten, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean, eta lelo hori erabili dute igandean Bilbon egin duten manifestazioan. Irakurri duten manifestuan zera azpimarratu dute: oraindik ... |
2021-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/195279/kolpe-latza-hartu-du-realak-etxean.htm | Kirola | Kolpe latza hartu du Realak etxean | Imanol Alguacilek esan duenez, porrotak ez diola eragingo Athleticen aurkako finalari: «Baditugu bi aste buelta emateko». | Kolpe latza hartu du Realak etxean. Imanol Alguacilek esan duenez, porrotak ez diola eragingo Athleticen aurkako finalari: «Baditugu bi aste buelta emateko». | 1-6. Aitzakiarik ez duen emaitza, eta partidaren garapenaren isla. Izan ere, Bartzelona irabaztera atera zen Anoetako zelaira, eta nagusi izan zen partida ia osoan.
Halere, Reala lehenengo gola sartzeko zorian egon zen 25. minutuan: Isakek aukera argia eduki zuen Ter Stegenen atea zulatzeko, baina ez zuen jokaldia bur... |
2021-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/195280/bi-txirrindulari-erietxean-eta-gidari-bat-hilda.htm | Gizartea | Bi txirrindulari erietxean, eta gidari bat hilda | Orioko Gainean txirrindulari bat harrapatu du alkoholarekin positibo emandako gidari batek. Beste txirrindulari bat erori da Carcarren. Biak zaurituta eraman dituzte erietxera. Lasarten, legazpiar bat hil da auto istripu batean. | Bi txirrindulari erietxean, eta gidari bat hilda. Orioko Gainean txirrindulari bat harrapatu du alkoholarekin positibo emandako gidari batek. Beste txirrindulari bat erori da Carcarren. Biak zaurituta eraman dituzte erietxera. Lasarten, legazpiar bat hil da auto istripu batean. | Larri eraman zuten atzo erietxera Orioko Gainetik jaisten, Aian (Gipuzkoa), zaurituriko txirrindularia. Larri zegoela zabaldu zuten atzo. Eguerdi aldera N-364 errepidean zebilela, Ford Fiesta batek harrapatu zuen. Gidariari alkoholemia proba egin zioten, eta positibo eman zuen.
Zauritua donostiarra da, 49 urtekoa.
Ad... |
2021-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/195281/protestak-nagusitu-dira-asteburuan-erdoganek-turkia-indarkeria-matxistaren-kontrako-itunetik-atera-ostean.htm | Mundua | Protestak nagusitu dira asteburuan, Erdoganek Turkia indarkeria matxistaren kontrako itunetik atera ostean | Ituna «homosexualitatea normaltzeko» erabili izan dela adierazi du Ankarako gobernuak. Europako Batasunak eta NBEk gaitzetsi egin dute erabakia. Turkian urtero 300 bat emakume hiltzen dituzte indarkeria matxistako ekintzetan. | Protestak nagusitu dira asteburuan, Erdoganek Turkia indarkeria matxistaren kontrako itunetik atera ostean. Ituna «homosexualitatea normaltzeko» erabili izan dela adierazi du Ankarako gobernuak. Europako Batasunak eta NBEk gaitzetsi egin dute erabakia. Turkian urtero 300 bat emakume hiltzen dituzte indarkeria matxistak... | Manifestazioak eta bestelako protesta ekintzak egin dituzte emakumeek Turkian asteburuan, Racep Tayyip Erdogan presidenteak herrialdea emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko itunetik atera duela iragarri ondoren. Erabakia esanguratsua da, ituna Istanbulen sinatu zutelako, eta Turkia izan zelako Europako Batasunak ... |
2021-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/195282/nawal-al-saadawi-pentsalari-feminista-eta-sozialista-hil-da.htm | Mundua | Nawal al Saadawi pentsalari feminista eta sozialista hil da | Bere lanengatik espetxeratu egin zuten, eta erbesteratu egin behar izan zuen. Kairon hil da, luzaroan gaixorik egon ondoren. | Nawal al Saadawi pentsalari feminista eta sozialista hil da. Bere lanengatik espetxeratu egin zuten, eta erbesteratu egin behar izan zuen. Kairon hil da, luzaroan gaixorik egon ondoren. | Nawal al Saadawi pentsalari historiko feminista eta sozialista hil da. Atzo zendu zen, Egipton, 89 urte zituela. Al Saadawik hainbat lan argitaratu zitue,n eta emakumeen eskubideen alde borrokatu zen; horregatik kartzelatu egin zuten, eta erbesteratu egin behar izan zuen. Egiptoko prentsak argitaratu zuenez, luzaroan g... |
2021-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/195283/gipuzkoako-aldundiak-eutsi-egingo-die-n-1eko-eta-a-15eko-bidesariei.htm | Ekonomia | Gipuzkoako Aldundiak eutsi egingo die N-1eko eta A-15eko bidesariei | Aldundiak uste du orain arteko aurkako epaiek ez dutela behartzen garraiolariei kobratutako dirua itzultzera. Aztertzen ari da Gorenaren epaiari helegitea jartzea | Gipuzkoako Aldundiak eutsi egingo die N-1eko eta A-15eko bidesariei. Aldundiak uste du orain arteko aurkako epaiek ez dutela behartzen garraiolariei kobratutako dirua itzultzera. Aztertzen ari da Gorenaren epaiari helegitea jartzea | Gipuzkoako Aldundiak ez du bere jarrera aldatu bidesarien auzian. Hortaz, N-1 eta A-15 autobiak erabiltzen dituzten kamioiek aurrerantzean ere bidesariak ordainduko dituztela iragarri zuen atzo Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak. Gainera, diputazioak ez du oraingoz ordainsaria pagatu zutenei dirua itzult... |
2021-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/195284/adierazpen-askatasuna-muga-dezaketen-arauak-kentzeko-eskatu-dio-europak-espainiari.htm | Politika | Adierazpen askatasuna muga dezaketen arauak kentzeko eskatu dio Europak Espainiari | «Terrorismoaren gorazarrea» eta «erregearen kontrako irainak» zigortzen dituen legedia aldatzea proposatu dute | Adierazpen askatasuna muga dezaketen arauak kentzeko eskatu dio Europak Espainiari. «Terrorismoaren gorazarrea» eta «erregearen kontrako irainak» zigortzen dituen legedia aldatzea proposatu dute | Europako Batzordeko Giza Eskubideetako komisario Dunjia Mijatovicek kezka azaldu du Espainiako Zigor Kodearen zenbait atalek adierazpen askatasunerako eskubidean izan dezaketen «eragin negatiboaz», Espainiako Justizia ministro Juan Carlos Campori igorritako eskutitz batean. Zenbait aldaketa egitea ere proposatu du aipa... |
2021-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/195285/etxegabe-bat-hil-da-bilbon.htm | Gizartea | Etxegabe bat hil da Bilbon | 23 urteko gizon bat da; hilaren 12an zendu zen. Uribarri auzoan loreak utzi dizkiote bizilagunek. | Etxegabe bat hil da Bilbon. 23 urteko gizon bat da; hilaren 12an zendu zen. Uribarri auzoan loreak utzi dizkiote bizilagunek. | Kalean bizi zen gizon gazte bat zendu da Bilbon. Piotr zuen izena, eta 23 urte zituen. Poloniakoa zen jaiotzez, baina urte eta erdi zeraman Euskal Herrian; pandemia tarteko, aterpetxe batean pasatzen zituen gauak, eta kalean egiten zituen egunak, gitarra batek lagunduta. Martxoaren 12an hil zen.
Hiriburuko leku askota... |
2021-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/195286/baheketak-eginen-dituzte-beste-hiru-herritan-milagron-acedon-eta-mendazan.htm | Gizartea | Baheketak eginen dituzte beste hiru herritan: Milagron, Acedon eta Mendazan | COVID-19 kasuen gorakadaren ondorioz, PCR probak eginen dituzte Milagron, Acedon eta Mendazan; bihar ekingo diote. Osakidetzak gaur arratsaldean hasi ditu baheketak Ataunen eta Elorrion. | Baheketak eginen dituzte beste hiru herritan: Milagron, Acedon eta Mendazan. COVID-19 kasuen gorakadaren ondorioz, PCR probak eginen dituzte Milagron, Acedon eta Mendazan; bihar ekingo diote. Osakidetzak gaur arratsaldean hasi ditu baheketak Ataunen eta Elorrion. | Egunetik egunera, gero eta oldartuago dago birusa Hegoaldean. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak iragarri dutenaren arabera, Euskal Herriko bost herritan eginen dituzte birusa atzemateko probak datozen egunetan. Gaur hasi dituzte baheketak Ataunen (Gipuzkoa) ... |
2021-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/195287/ostiralean-egingo-dute-kataluniako-presidentea-hautatzeko-bilkura.htm | Mundua | Ostiralean egingo dute Kataluniako presidentea hautatzeko bilkura | Borrasek adierazi du «aukera gehien dituen» hautagaia izendatuko duela inbestidura saiorako. ERCk eta CUPek akordiorako oinarri bat adostu dute Aragones presidente egiteko, eta Esquerraren eta JxCren arteko negoziazioak aste honetan ixtea espero dute. | Ostiralean egingo dute Kataluniako presidentea hautatzeko bilkura. Borrasek adierazi du «aukera gehien dituen» hautagaia izendatuko duela inbestidura saiorako. ERCk eta CUPek akordiorako oinarri bat adostu dute Aragones presidente egiteko, eta Esquerraren eta JxCren arteko negoziazioak aste honetan ixtea espero dute. | Kataluniako Parlamentuko presidente Laura Borrasek adierazi du ostiralean egingo dutela Generalitateko presidentea hautatzeko bilkura. «Aukera gehien dituen» hautagaia proposatuko duela azaldu du, baina ez dute aurreratu hori nor izango den. ERCk eta CUPek atzo sinatu zuten Pere Aragones inbestitzeko aurreakordioa, eta... |
2021-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/195288/adam-zagajewski-poeta-poloniarra-hil-da.htm | Kultura | Adam Zagajewski poeta poloniarra hil da | Poloniako 68ko Belaunaldiko idazle ezaguna atzo hil zen, Krakovian, 75 urte zituela. Nobel saria jasotzeko hautagaien artean izan zen 2007az gero. Hamazazpi poema libururen egilea da. | Adam Zagajewski poeta poloniarra hil da. Poloniako 68ko Belaunaldiko idazle ezaguna atzo hil zen, Krakovian, 75 urte zituela. Nobel saria jasotzeko hautagaien artean izan zen 2007az gero. Hamazazpi poema libururen egilea da. | Donostian Literaktum jaialdian 2019ko abenduan hitzaldia egin zuela profitaturik, BERRIA egunkariarentzat elkarrizketatu zuen Iñigo Astizek. «Liluratu egiten nau», esan zuen, «giza historian nola dauden bi hari, elkarri lotuta doazenak: bata da gerren, iraultzen eta abarrekoen historia, eta bestea da edertasunaren hist... |
2021-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/195289/ehnek-eta-enbak-otsoaren-populazioa-kontrolatzearen-aldeko-mozioa-aurkeztu-dute.htm | Gizartea | EHNEk eta ENBAK otsoaren populazioa kontrolatzearen aldeko mozioa aurkeztu dute | Gipuzkoako udal guztietan egin dute eskaera. Abeltzaintza estentsiboak ondorio larriak pairatuko lituzkeela salatu dute. | EHNEk eta ENBAK otsoaren populazioa kontrolatzearen aldeko mozioa aurkeztu dute. Gipuzkoako udal guztietan egin dute eskaera. Abeltzaintza estentsiboak ondorio larriak pairatuko lituzkeela salatu dute. | EHNE eta ENBA nekazari sindikatuek «mendiko abeltzaintzaren eta otsoaren populazioa kontrolatzearen» aldeko mozioa aurkeztu dute Gipuzkoako udaletxe guztietan. Salatu dutenez, abeltzaintzaren aurkako ekinbideak ugaritzen ari dira otsoa babesteko aitzakian.
Hain zuzen, otsoa lurralde guztian babes bereziko espezieen ze... |
2021-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/195290/beste-395-kasu-positibo-atzeman-dira-hegoaldean.htm | Gizartea | Beste 395 kasu positibo atzeman dira Hegoaldean | Beste behin, positiboen ehunekoa %5etik gorakoa da Hego Euskal Herrian: igandeko testen %5,4k eman dute positibo. 395 lagun daude ospitaleraturik. | Beste 395 kasu positibo atzeman dira Hegoaldean. Beste behin, positiboen ehunekoa %5etik gorakoa da Hego Euskal Herrian: igandeko testen %5,4k eman dute positibo. 395 lagun daude ospitaleraturik. | Azken egunetako joerari jarraiki dio atzemandako kutsatu kopuruak Hego Euskal Herrian. PCR probak eta antigeno testak aintzat harturik, Osakidetzak eta Osasunbideak guztira 7.306 proba egin zituzten atzo COVID-19a detektatzeko, eta 395 kasu zenbatu dituzte horietan. Hala, egun bakarrean emandako proben %5,4k eman dute ... |
2021-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/195291/islandiako-erupzioaren-irudi-ikusgarriak-hartu-dituzte-drone-batekin.htm | Mundua | Islandiako erupzioaren irudi ikusgarriak hartu dituzte, drone batekin | Sumendiak bisitari ugari erakarri ditu asteburuan, eta ustez galdurik dauden pertsona batzuen bila ari dira agintariak. | Islandiako erupzioaren irudi ikusgarriak hartu dituzte, drone batekin. Sumendiak bisitari ugari erakarri ditu asteburuan, eta ustez galdurik dauden pertsona batzuen bila ari dira agintariak. | Laba jaurtitzen ari da oraindik ere Islandiako hiriburutik kilometro gutxira dagoen Fagradalsfjall sumendia. Ostiral gauean hasi zen erupzioa, eta ez zen ustekabea izan, herrialdea alerta gorenean baitzegoen, sumendien adituek iragarria zutelako edonoiz has zitekeela. Azken egunetan 40.000 lurrikara pairatu dituzte isl... |
2021-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/195292/astrazenecaren-txertoa-18-eta-65-urte-bitartekoei-emango-diete-hegoaldean.htm | Gizartea | AstraZenecaren txertoa 18 eta 65 urte bitartekoei emango diete Hegoaldean | AEBetan, Txilen eta Perun 32.449 boluntariorekin eginiko ikerketa baten arabera, %79ko babes maila ematen du txertoak. | AstraZenecaren txertoa 18 eta 65 urte bitartekoei emango diete Hegoaldean. AEBetan, Txilen eta Perun 32.449 boluntariorekin eginiko ikerketa baten arabera, %79ko babes maila ematen du txertoak. | Espainiako Osasuneko Lurralde Arteko Kontseiluak berretsi egin du Espainiako Osasun Publikoko Batzordearen erabakia, eta AstraZenecaren txertoa adin tarte gehiagotara zabalduko dute: aurrerantzean, 18 eta 65 urte bitartekoei emango diete. Hartara, Oxford-AstraZenecaren sendagaia emanen zaie 65 urte bitartekoei, eta Pfi... |
2021-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/195293/hainbat-musikarik-sortze-prozesua-azalduko-diete-ikasleei.htm | Kultura | Hainbat musikarik sortze prozesua azalduko diete ikasleei | Euskara eta euskal musika sustatzea du xede Musikariak Ikastetxeetan egitasmoak. 30 musikarik hartuko dute parte. Nafarroan izandako «arrakastaren» ondoren, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egitea erabaki du Jaurlaritzak | Hainbat musikarik sortze prozesua azalduko diete ikasleei. Euskara eta euskal musika sustatzea du xede Musikariak Ikastetxeetan egitasmoak. 30 musikarik hartuko dute parte. Nafarroan izandako «arrakastaren» ondoren, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egitea erabaki du Jaurlaritzak | «Emaitza jasotzen dugu normalean, baina ez gara kontziente izaten zenbat ordu ematen dituen musikari batek kantak sortzen». Ezagutza hori ikasleengana hurbiltzeko, 2018an Musikariak Ikastetxeetan egitasmoa sortu eta koordinatu zuen Gotzon Barandiaranek Nafarroan, beste eragile batzuekin batera, eta, orain, Arabako, Biz... |
2021-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/195294/euskal-herria-batera-k-aurkeztu-du-keinubatbatera-ekinbidearen-aurrerapena.htm | Gizartea | Euskal Herria Batera-k aurkeztu du #keinubatbatera ekinbidearen aurrerapena | «Euskal Herri burujabea» aldarrikatuko dute datorren apirilaren 4an, eta, sustatzaileen arabera, kantua izango da «batuko gaituzten keinuetako bat». | Euskal Herria Batera-k aurkeztu du #keinubatbatera ekinbidearen aurrerapena. «Euskal Herri burujabea» aldarrikatuko dute datorren apirilaren 4an, eta, sustatzaileen arabera, kantua izango da «batuko gaituzten keinuetako bat». | Euskal Herria Batera herri ekinbideak Euskal Herri osoan ospatuko du 2021eko Aberri Eguna. Ekinbidearen sustatzaileek azaldu dutenez, «kantua izango da batuko gaituzten keinuetako bat», eta, horretarako, seinale bat zabalduko dute apirilaren 4an, 12:30ean. Ordu horretan, «ikus-entzunezko seinale bat» igorriko dute irra... |
2021-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/195295/bizkaiko-ogasunak-313-milioi-euroko-iruzurra-azaleratu-zuen-iaz-2019an-baino-378-gutxiago.htm | Ekonomia | Bizkaiko Ogasunak 313 milioi euroko iruzurra azaleratu zuen iaz, 2019an baino %37,8 gutxiago | Erregaien merkaturatzaile handiek azken salmentaren BEZarengatik zor zutena ordaintzen bukatu dutelako jaitsi da hainbeste kopurua | Bizkaiko Ogasunak 313 milioi euroko iruzurra azaleratu zuen iaz, 2019an baino %37,8 gutxiago. Erregaien merkaturatzaile handiek azken salmentaren BEZarengatik zor zutena ordaintzen bukatu dutelako jaitsi da hainbeste kopurua | Bizkaiko Ogasunak 313,4 milioi euro erregularizatu zituen iaz iruzur fiskalaren aurkako planaren barruan. Aurreko urteetan azaleraturiko kopurua baino askoz txikiagoa da: 504 milioi erregularizatu zituzten 2019an —%37 gehiago—; eta 477 milioi 2018an. Ogasunak, baina, azaldu du erregai saltzaile handien BEZarengatik del... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.