date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-3-22
https://www.berria.eus/albisteak/195296/44-urteko-zigorra-garitagoitiari-eta-absoluzioa-errazkini.htm
Politika
44 urteko zigorra Garitagoitiari, eta absoluzioa Errazkini
Espainiako Auzitegi Nazionalak Inaxio Uria enpresariaren hilketa egotzita epaitu ditu bi euskal herritarrak, baina Garitagoitia baino ez du zigortu. Espetxe zigorra betetzeaz gain, euskal presoak kalte ordainak eman beharko dizkie ETAk hildakoaren senideei.
44 urteko zigorra Garitagoitiari, eta absoluzioa Errazkini. Espainiako Auzitegi Nazionalak Inaxio Uria enpresariaren hilketa egotzita epaitu ditu bi euskal herritarrak, baina Garitagoitia baino ez du zigortu. Espetxe zigorra betetzeaz gain, euskal presoak kalte ordainak eman beharko dizkie ETAk hildakoaren senideei.
Espainiako Auzitegi Nazionalak Iurgi Garitagoitia eta Ugaitz Errazkin euskal herritarrak epaitu ditu, 2008an ETAk hildako Inaxio Uriaren hilketa leporatuta. Garitagoitiari 44 urteko zigorra ezarri dio, eta Errazkin, berriz, absolbitu egin du, froga faltagatik. Kartzela zigorra betetzeaz gain, Garitagoitiak 160.000 eur...
2021-3-22
https://www.berria.eus/albisteak/195298/vw-nafarroak-662-milioi-euro-irabazi-zituen-iaz.htm
Ekonomia
VW Nafarroak 66,2 milioi euro irabazi zituen iaz
2019an baino 78.000 auto gutxiago ekoitzi zituen. Lantaldeak pixka bat egin du behera.
VW Nafarroak 66,2 milioi euro irabazi zituen iaz. 2019an baino 78.000 auto gutxiago ekoitzi zituen. Lantaldeak pixka bat egin du behera.
Auto salmentaren jaitsiera handiak ez dio hondamendirik ekarri Volkswagen Nafarroari. Iaz 66,2 milioi euro irabazi zituen, 2019an baino %15 gutxiago. Lantaldean jaitsiera txiki bat izan du: urtearen amaieran 4.754 langile zituen Nafarroako fabrikarik handienak, 2019an baino ehun gutxiago. Guztira, 3.066 milioi euro fa...
2021-3-22
https://www.berria.eus/albisteak/195299/bertako-produktuak-erosteko-30000-bonu-banatuko-ditu-jaurlaritzak.htm
Ekonomia
Bertako produktuak erosteko 30.000 bonu banatuko ditu Jaurlaritzak
Ehundik gora euro gastatzen dituztenek 50 euro jasoko dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hotel eta landetxetan erabiltzeko.
Bertako produktuak erosteko 30.000 bonu banatuko ditu Jaurlaritzak. Ehundik gora euro gastatzen dituztenek 50 euro jasoko dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hotel eta landetxetan erabiltzeko.
Eusko Jaurlaritzak On Egin! izeneko bonu batzuk aterako ditu, aldi berean sustatzeko bertako produktuen kontsumoa eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barne turismoa. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak gaur Bilbon azaldu duenez, 1.5 milioi euro jarriko ditu, edo, bestela esanda, 50 euroko 30.000 bonu. B...
2021-3-22
https://www.berria.eus/albisteak/195300/musika-banden-euskal-federazioa-sortu-dute-jardunari-ekin-eta-banden-lana-sustatzeko.htm
Kultura
Musika Banden Euskal Federazioa sortu dute, jardunari ekin eta banden lana sustatzeko
Musika banden artean elkarlana landu, egungo egoera «desblokeatu» eta banden esanguraz ohartarazi nahi dute. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hogei taldek abiatu dute.
Musika Banden Euskal Federazioa sortu dute, jardunari ekin eta banden lana sustatzeko. Musika banden artean elkarlana landu, egungo egoera «desblokeatu» eta banden esanguraz ohartarazi nahi dute. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hogei taldek abiatu dute.
Egon dira saiakerak lehendik ere, «baita [36ko] gerra aurretik ere», baina gaur artean ez da lortu han-hemengo musika bandak aterki berean bilduko zituen erakunde bat sortzerik. Orain arte. Eman berri baitute pausoa, pandemiak herriko musika banden eremuan izan duen eraginaz kezkaturik eta egoera urrats berriak egiteko...
2021-3-22
https://www.berria.eus/albisteak/195301/sturgeonek-ez-zuen-urratu-ministroen-kodea.htm
Mundua
Sturgeonek ez zuen urratu Ministroen Kodea
Eskoziako Gobernuak ikerketa independentearen ondorioak argitaratu ditu. Toryek lehen ministroaren kontrako konfiantza mozioa aurreratzea erabaki dute: bihar bozkatuko dute.
Sturgeonek ez zuen urratu Ministroen Kodea. Eskoziako Gobernuak ikerketa independentearen ondorioak argitaratu ditu. Toryek lehen ministroaren kontrako konfiantza mozioa aurreratzea erabaki dute: bihar bozkatuko dute.
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak lasaitua hartu du, James Hamilton ikertzaile independenteak ondorioztatu baitu agintariak ez zuela urratu Ministroen Kodea Alex Salmond gobernuburu ohiaren kontrako sexu-eraso salaketen auzian izandako jarreragatik. Hamiltonen ondorioak erabakigarriak dira Eskoziako independe...
2021-3-23
https://www.berria.eus/albisteak/195331/hamar-pertsona-hil-dituzte-coloradoko-saltoki-batean.htm
Mundua
Hamar pertsona hil dituzte Coloradoko saltoki batean
Gizon bat atxilotu dute, hainbat orduko tiroketaren ondoren. Bigarren sarraskia da astebetean.
Hamar pertsona hil dituzte Coloradoko saltoki batean. Gizon bat atxilotu dute, hainbat orduko tiroketaren ondoren. Bigarren sarraskia da astebetean.
Duela astebete zortzi pertsona hil zituzten AEBetako Atlanta hiriko hiru masaje etxetan; horietatik zazpi, emakumezkoak. Bart beste tiroketa bat gertatu da, oraingoan Boulderren, Coloradon. Gizon batek hamar pertsona hil ditu, tiroz, saltoki batean. Hainbat herritarrek zuzenean kontatu dute gertatutakoa sare sozialeta...
2021-3-23
https://www.berria.eus/albisteak/195332/obus-bat-leherrarazi-dute-galdakaon.htm
Gizartea
Obus bat leherrarazi dute Galdakaon
Langile batzuek topatu dute 40 zentimetroko lehergailua, obra batzuetan.
Obus bat leherrarazi dute Galdakaon. Langile batzuek topatu dute 40 zentimetroko lehergailua, obra batzuetan.
Lehergailuak indargabetzeko protokoloa martxan jarri du Ertzaintzak goizean Galdakaon (Bizkaia), han egiten ari diren lan batzuetan 40 zentimetroko obus bat topatu baitute. Ertzaintzak leherrarazi egin du obusa, baina, lekuan besteren bat ote dagoen ikertu arte, itxita edukiko dute ingurua. Txomin Egileor kalean aurki...
2021-3-23
https://www.berria.eus/albisteak/195333/beasain-lazkao-eta-ordizia-artean-egingo-dute-aurtengo-kilometroak.htm
Gizartea
Beasain, Lazkao eta Ordizia artean egingo dute aurtengo Kilometroak
Urriaren 3an egingo dute jaia, Andramendi, San Benito eta Jakintza ikastolek antolatuta.
Beasain, Lazkao eta Ordizia artean egingo dute aurtengo Kilometroak. Urriaren 3an egingo dute jaia, Andramendi, San Benito eta Jakintza ikastolek antolatuta.
Ikastolen Elkarteak gaur goizean jakinarazi duenez, Gipuzkoako ikastolen aldeko aurtengo Kilometroak jaia Goierrin egingo dute, Beasain, Lazkao eta Ordizia artean, urriaren 3an. Batera, bagara, bat gara izango da aurtengo edizioaren leloa, eta Ordiziako Jakintza, Beasaingo Andramendi eta Lazkaoko San Benito ikastolak i...
2021-3-23
https://www.berria.eus/albisteak/195334/salmonden-auzian-kontraesanezko-jarrera-eduki-izana-egotzi-diote-sturgeoni.htm
Mundua
Salmonden auzian "kontraesanezko" jarrera eduki izana egotzi diote Sturgeoni
Eskoziako Parlamentuko batzordeak ondorioen txostena aurkeztu du. Batzordea osatzen duten bederatzi kideetatik lauk bozkatu dute aurka, eta bostek alde.
Salmonden auzian "kontraesanezko" jarrera eduki izana egotzi diote Sturgeoni. Eskoziako Parlamentuko batzordeak ondorioen txostena aurkeztu du. Batzordea osatzen duten bederatzi kideetatik lauk bozkatu dute aurka, eta bostek alde.
Eskoziako lehen ministro Nicola Sturgeonek parlamentua «engainatu» zuela ondorioztatu du bederatzi kideko batzorde berezi batek osatutako txostenak. Alex Salmond lehen ministro ohiaren kontrako sexu eraso salaketak kudeatzeko izan zuen modua aztertu du batzordeak, eta, txostenean jasotakoaren arabera, «zail» da pentsat...
2021-3-23
https://www.berria.eus/albisteak/195335/hizkuntza-politika-laquohitzarturik-eta-eraginkorrik-ez-izatearaquo-gaitzetsi-du-euskara-geroan-elkarteak.htm
Gizartea
Hizkuntza politika «hitzarturik eta eraginkorrik ez izatea» gaitzetsi du Euskara Geroan elkarteak
Ipar Euskal Herriko eskola elebidunak oren parekotasunetik «urrun» direla salatu dute agiri batean, eta sail elebidunaren «garapena murriztea» leporatu diote Frantziako Hezkuntza ministerioari. Martxoaren 25eko EEPren biltzar nagusian gaia defendatzera deitu dituzte hautetsiak.
Hizkuntza politika «hitzarturik eta eraginkorrik ez izatea» gaitzetsi du Euskara Geroan elkarteak. Ipar Euskal Herriko eskola elebidunak oren parekotasunetik «urrun» direla salatu dute agiri batean, eta sail elebidunaren «garapena murriztea» leporatu diote Frantziako Hezkuntza ministerioari. Martxoaren 25eko EEPren bil...
Euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren egoeraz kezka agertu du Euskara Geroan elkarteak. Ipar Euskal Herriko bigarren mailako ikastetxe publiko eta pribatu giristinoetan euskaraz irakasten duten irakasleek osatzen dute elkartea, eta iazko irailetik euskarazko irakaskuntzak duen egoeraz azterketa egin dute agiri bate...
2021-3-23
https://www.berria.eus/albisteak/195336/gazteen-emantzipazioari-bide-emateko-proposamenak-bildu-ditu-ernaik.htm
Gizartea
Gazteen emantzipazioari bide emateko proposamenak bildu ditu Ernaik
'Gazteok non? Etxebizitza eta gazte emantzipaziorako proposamen bat' izeneko dokumentua aurkeztu du Eusko Legebiltzarraren eta Nafarroako Parlamentuaren aurrean.
Gazteen emantzipazioari bide emateko proposamenak bildu ditu Ernaik. 'Gazteok non? Etxebizitza eta gazte emantzipaziorako proposamen bat' izeneko dokumentua aurkeztu du Eusko Legebiltzarraren eta Nafarroako Parlamentuaren aurrean.
Gazteek etxebizitza bat eskuratzeko dituzten zailtasunez ohartarazi eta oztopo horiek samurtzeko, etxebizitzaren arloko zortzi proposamen egin ditu Ernai gazte antolakundeak. Besteak beste, eskatu dute, etxebizitza eskubide subjektibo gisa onartzeaz gain, hori ezartzeko «neurri zehatzak» hartzeko, etxegabetzeak gelditz...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195337/azpeitia-bi-harribitxiren-artean-loiolatik-burdinbidearen-euskal-museora.htm
albisteak
Azpeitia bi harribitxiren artean, Loiolatik Burdinbidearen Euskal Museora
Egun bakar batean eta patxada handiz egiteko moduko jarduerak dira Loiolako santutegia bisitatzea basilika barroko ikusgarria eta Loiolako San Ignazioren jaiotetxea ikusiz, iraganera bidaiatzea lurrun-tren batean Burdinbidearen Euskal Museoan, Urolako bide berdean paseatzea eta Azpeitiko herrigune historikoan barrena l...
Azpeitia bi harribitxiren artean, Loiolatik Burdinbidearen Euskal Museora. Egun bakar batean eta patxada handiz egiteko moduko jarduerak dira Loiolako santutegia bisitatzea basilika barroko ikusgarria eta Loiolako San Ignazioren jaiotetxea ikusiz, iraganera bidaiatzea lurrun-tren batean Burdinbidearen Euskal Museoan, U...
Goizean Loiolako santutegian hasiko dugu eguna. Nor bere ibilgailuan joanez gero, autoa Santutegiaren inguruan dauden lau aparkalekuetako batean aparkatzea gomendatzen dugu; egun osoan utz daiteke bertan, doan. Garraio publikoa hautatzen dutenentzat, Lurraldebuseko honako autobus-linea hauek geldialdia egiten dute San...
2021-3-23
https://www.berria.eus/albisteak/195338/kutsatzeen-kurba-gora-doa-beste-553-positibo-atzeman-dituzte.htm
Gizartea
Kutsatzeen kurba gora doa: beste 553 positibo atzeman dituzte
Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan egin dute gora kasuek, eta positibo tasa %4,6 da. 43 positibo detektatu dituzte Deustuko gimnasio batean, eta dozena bat Bilboko epaitegietan.
Kutsatzeen kurba gora doa: beste 553 positibo atzeman dituzte. Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan egin dute gora kasuek, eta positibo tasa %4,6 da. 43 positibo detektatu dituzte Deustuko gimnasio batean, eta dozena bat Bilboko epaitegietan.
Oldartuta dago oraindik birusa Hego Euskal Herrian, goranzko fase batean sartuta. Osakidetzak eta Osasunbideak emandako azken datuen arabera, atzo 11.878 proba diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 553 izan ziren positiboak: proba guztien %4,6. Lurralde guztietan egin dute gora kutsatzeek: Araban atzeman dituzte po...
2021-3-23
https://www.berria.eus/albisteak/195339/emak-ez-du-behin-betiko-baztertu-astrazenecaren-txertoaren-eta-odolbildu-arriskuaren-arteko-erlazioa.htm
Gizartea
EMAk ez du «behin betiko» baztertu AstraZenecaren txertoaren eta odolbildu arriskuaren arteko erlazioa
Erakundeko zuzendari Emer Cookek esan du ezin dela guztiz alboratu txerto hori egon daitekeenik gertatu diren zenbait «odolbildu kasu arraroren» atzean, baina «segurua eta eraginkorra» dela.
EMAk ez du «behin betiko» baztertu AstraZenecaren txertoaren eta odolbildu arriskuaren arteko erlazioa. Erakundeko zuzendari Emer Cookek esan du ezin dela guztiz alboratu txerto hori egon daitekeenik gertatu diren zenbait «odolbildu kasu arraroren» atzean, baina «segurua eta eraginkorra» dela.
EMA Sendagaien Europako Agentziak beste goiburu bat eman du gaur, eta zaildu egingo du guztiz uxatzea AstraZeneca botika konpainiak COVID-19aren kontra immunizatuta egoteko garatu duen txertoaren gaineko zalantzak; erakundeko zuzendari Emer Cookek esan du ezin dela «behin betiko» baztertu txerto horren eta odolbilduak ...
2021-3-23
https://www.berria.eus/albisteak/195340/txibite-uda-hasierarako-espero-dugu-txertatuta-egotea-herritarren-40tik-gora-eta-uda-bukaerarako-70.htm
Gizartea
Txibite: «Uda hasierarako, espero dugu txertatuta egotea herritarren %40tik gora, eta uda bukaerarako, %70»
Nafarroako Gobernuko lehendakariak esan du «oraingoz» ez dutela planteatu tabernen barnealdea ixtea
Txibite: «Uda hasierarako, espero dugu txertatuta egotea herritarren %40tik gora, eta uda bukaerarako, %70». Nafarroako Gobernuko lehendakariak esan du «oraingoz» ez dutela planteatu tabernen barnealdea ixtea
COVID-19aren aurkako txertaketa prozesua bizkortzeko «prest» dagoela esan du Maria Txibitek, Nafarroako Gobernuko lehendakariak: «Txertoen hornidurak huts egiten ez badu, hasieratik esan dugu Nafarroak badituela beharrezko baliabide materialak eta pertsonalak txertaketaren erritmoa bizkortzeko». Zehazki, gobernuaren kr...
2021-3-23
https://www.berria.eus/albisteak/195341/euskal-autoreak-garrantzitsuak-izango-dira-aurtengo-gutun-zurian.htm
Kultura
Euskal autoreak «garrantzitsuak» izango dira aurtengo Gutun Zurian
Euskal literatura nazioartekoarekin harremanetan jarriko dute Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdian. Gaur arratsaldean hasiko da festibala, liburu aurkezpen batekin; ondoren, Anariren eta Iñigo Astizen ikuskizuna egongo da
Euskal autoreak «garrantzitsuak» izango dira aurtengo Gutun Zurian. Euskal literatura nazioartekoarekin harremanetan jarriko dute Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdian. Gaur arratsaldean hasiko da festibala, liburu aurkezpen batekin; ondoren, Anariren eta Iñigo Astizen ikuskizuna egongo da
Monica Ojeda, Martha Rosler edota Alexei Yurchak. Baina baita Katixa Agirre, Itxaro Borda eta Miren Agur Meabe, besteak beste. Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdian batzuk zein besteak izango dira, programazioa eta, zenbait kasutan, are agertokia ere maila berean partekatuz. Izan ere, euskal literaturak jaia...
2021-3-23
https://www.berria.eus/albisteak/195342/cupek-bi-urte-eman-dizkio-ercri-madrilekin-hasitako-elkarrizketen-emaitzak-jasotzeko.htm
Mundua
CUPek bi urte eman dizkio ERCri Madrilekin hasitako elkarrizketen emaitzak jasotzeko
Espainiako eta Kataluniako gobernuen arteko elkarrizketek 2023rako fruiturik ematen ez badute, «autodeterminazioranzko erasoaldi demokratiko berri bat» hasiko dute independentistek.
CUPek bi urte eman dizkio ERCri Madrilekin hasitako elkarrizketen emaitzak jasotzeko. Espainiako eta Kataluniako gobernuen arteko elkarrizketek 2023rako fruiturik ematen ez badute, «autodeterminazioranzko erasoaldi demokratiko berri bat» hasiko dute independentistek.
2023. urtea mugarri izan daiteke Kataluniako independentismoarentzat. ERCk eta CUPek sinatutako aurreakordioaren arabera, orduan erabakiko dute Espainiako Estatuarekin irekitako elkarrizketa mahaiak jarraipenik izatea merezi duen edo «autodeterminazioranzko beste erasoaldi demokratiko bati» ekin beharko dioten. Une hor...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195343/gaur-egingo-dute-arnasa-gara-kanpainaren-lehen-elkarrizketa.htm
Gizartea
Gaur egingo dute ‘Arnasa Gara’ kanpainaren lehen elkarrizketa
Antton Telleria irrati esatari, aurkezle eta umoregileari egingo diote elkarrizketa, eta ‘Euskara da gure postalik ederrena’ ikus-entzunezkoaren inguruan jardungo dute zuzenekoan.
Gaur egingo dute ‘Arnasa Gara’ kanpainaren lehen elkarrizketa. Antton Telleria irrati esatari, aurkezle eta umoregileari egingo diote elkarrizketa, eta ‘Euskara da gure postalik ederrena’ ikus-entzunezkoaren inguruan jardungo dute zuzenekoan.
Joan den astean aurkeztu zuten udalerri euskaldunetako eta euskararen arnasguneetako egoera zein den ezagutarazteko Arnasa Gara kanpaina. Uemak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak antolatu dute, eta Hiru Damatxo ekoiztetxeak egindako zortzi ikus-entzunezko izango dira kanpainaren ardatza. Astero bideo bat zaba...
2021-3-23
https://www.berria.eus/albisteak/195344/laquodenborarekin-deportazioa-neurri-absurdo-bilakatu-zenraquo.htm
Politika
«Denborarekin, deportazioa neurri absurdo bilakatu zen»
Susana Panisello historialariak Los deportados de ETA. Los olvidados del conflicto (ETAren deportatuak. Gatazkako ahaztuak) liburua plazaratu du, Txertoa argitaletxearen eskutik.
«Denborarekin, deportazioa neurri absurdo bilakatu zen». Susana Panisello historialariak Los deportados de ETA. Los olvidados del conflicto (ETAren deportatuak. Gatazkako ahaztuak) liburua plazaratu du, Txertoa argitaletxearen eskutik.
Susana Panisellok euskal deportatuen inguruan egin zuen bere doktore tesia, eta orain horren egokitzapena plazaratu du, Txertoa argitaletxearen eskutik, neurri hura lehenengo aldiz indarrean jarri zutenetik 35 urte bete diren honetan. PSOE Espainiako gobernura iritsi ostean hasi zen deportazioa, 1984an, Espainiaren eta...
2021-3-23
https://www.berria.eus/albisteak/195345/sagarduik-esan-du-datorren-astean-hasiko-direla-65-urtetik-beherakoak-txertatzen.htm
Gizartea
Sagarduik esan du datorren astean hasiko direla 65 urtetik beherakoak txertatzen
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ohartarazi du bilakaera epidemiologikoa «hazkunde fasean» dagoela
Sagarduik esan du datorren astean hasiko direla 65 urtetik beherakoak txertatzen. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ohartarazi du bilakaera epidemiologikoa «hazkunde fasean» dagoela
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi du 65 urtetik beherako biztanleria orokorraren txertaketarekin hasiko direla datorren astetik aurrera. Adin irizpideei jarraituko diete, beraz. Hori horrela, AstraZenecaren dosiekin txertatuko dituzte horiek, eta oraindik txertatzeko dauden funtsezko kol...
2021-3-23
https://www.berria.eus/albisteak/195346/igandean-80-ekitalditik-gora-antolatu-ditu-aek-k.htm
Gizartea
Igandean 80 ekitalditik gora antolatu ditu AEK-k
Korrika egin izan balitz, igandean amaituko zen euskararen aldeko lasterketa. Horren ordez, 12:00etan ordu erdi inguruko 80 ekitaldi antolatu ditu euskaltegien sareak.
Igandean 80 ekitalditik gora antolatu ditu AEK-k. Korrika egin izan balitz, igandean amaituko zen euskararen aldeko lasterketa. Horren ordez, 12:00etan ordu erdi inguruko 80 ekitaldi antolatu ditu euskaltegien sareak.
Osasun krisirik egongo ez bazen, igandean milaka pertsona elkartuko ziren Korrikaren azken kilometroetarako. Euskararen aldeko lasterketarik ezean, AEK-k 80 ekitalditik gora antolatu ditu «euskararen lekukoa, euskaltegien aldeko bultzada, kalean egon dadin». Euskal Herriko herrialde denetan egingo dituzte ekitaldiak 12...
2021-3-23
https://www.berria.eus/albisteak/195347/del-burgok-aitortu-du-3000-euro-jaso-zituela-pptik.htm
Politika
Del Burgok aitortu du 3.000 euro jaso zituela PPtik
Del Burgok aitortu du 3.000 euro jaso zituela PPtik.
PPren ustezko B kutxaren harira Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan deklaratu du Jaime Ignacio del Burgo UPNko diputatu ohiak, lekuko gisa. Aitortu du duela 25 urte Luis Barcenas PPko orduko diruzainaren eskutik jaso zituela 3.000 euro eskudirutan, Elena Murillo UPNko zinegotziarentzat, ETAren at...
2021-3-23
https://www.berria.eus/albisteak/195348/villabona-amasa-uemako-89-udalerria-izango-da.htm
Gizartea
Villabona-Amasa Uemako 89. udalerria izango da
Martxoaren 30ean egingo duten osoko bilkuran onartuko du udalak udalerri euskaldunen mankomunitateko kide izatea. Maiatzaren 29an, Uemaren batzar nagusia egingo dute Villabona-Amasan.
Villabona-Amasa Uemako 89. udalerria izango da. Martxoaren 30ean egingo duten osoko bilkuran onartuko du udalak udalerri euskaldunen mankomunitateko kide izatea. Maiatzaren 29an, Uemaren batzar nagusia egingo dute Villabona-Amasan.
Uema udalerri euskaldunen mankomunitateko kide izatea onartuko du datorren asteko osoko bilkuran Villabona-Amasak (Gipuzkoa). Uemaren estatutuak onartuko dituzte martxoaren 30ean, eta orduan egingo diote mankomunitateari bertako kide izateko eskaera formala. Maiatzaren 29an, Uemak batzar nagusia egingo du udalerrian be...
2021-3-23
https://www.berria.eus/albisteak/195349/martxa-bat-antolatu-dute-zubietara-industria-jatorriko-hondakinak-errausteko-asmoa-salatzeko.htm
Gizartea
Martxa bat antolatu dute Zubietara industria jatorriko hondakinak errausteko asmoa salatzeko
Larunbatean egingo dute protesta, Lasarte-Oriatik Zubietako erraustegira. Zubietan Zaldibarko eredu bera ezarri nahi izatea egotzi diete agintariei.
Martxa bat antolatu dute Zubietara industria jatorriko hondakinak errausteko asmoa salatzeko. Larunbatean egingo dute protesta, Lasarte-Oriatik Zubietako erraustegira. Zubietan Zaldibarko eredu bera ezarri nahi izatea egotzi diete agintariei.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak eskatuta, Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Zubietako erraustegiaren ingurumen baimen bateratua moldatu eta industria jatorriko hondakinak instalazio horretan errausteko. Hori salatzeko, Errausketaren Aurkako Mugimenduak (EAM) martxa bat antolatu du. Zubietako erraustegira eramango ...
2021-3-23
https://www.berria.eus/albisteak/195350/nafarroako-gobernuak-legea-aldatuko-du-etxalde-erraldoiak-debekatzeko.htm
Ekonomia
Nafarroako Gobernuak legea aldatuko du etxalde erraldoiak debekatzeko
Izaskun Gomez kontseilariak «bermeekin» egin nahi du aldaketa, Caparrosoko etxaldearekin gertatutakoa berriro ez gertatzeko
Nafarroako Gobernuak legea aldatuko du etxalde erraldoiak debekatzeko. Izaskun Gomez kontseilariak «bermeekin» egin nahi du aldaketa, Caparrosoko etxaldearekin gertatutakoa berriro ez gertatzeko
Nafarroako Gobernuak gogo txarrez hartu du Caparrosoko behi etxalde erraldoiari handitzeko baimena eman behar izatea, baina Izaskun Gomez Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak ziurtatu du neurriak hartuko dituela halakorik berriro gerta ez dadin. Agindu du Abereen Osasunerako legea aldatuko dutela, etxaldeen neurri...
2021-3-23
https://www.berria.eus/albisteak/195351/sturgeonek-gainditu-egin-du-konfiantza-mozioa.htm
Mundua
Sturgeonek gainditu egin du konfiantza mozioa
SNPk eta ekologistek kontra bozkatu dute, eta laboristak eta liberal-demokratak abstenitu egin dira; toryak dira baiezkoa eman duten bakarrak. Eskoziako lehen ministroa bizirik atera da egun erabakigarrietatik.
Sturgeonek gainditu egin du konfiantza mozioa. SNPk eta ekologistek kontra bozkatu dute, eta laboristak eta liberal-demokratak abstenitu egin dira; toryak dira baiezkoa eman duten bakarrak. Eskoziako lehen ministroa bizirik atera da egun erabakigarrietatik.
Eskoziako politikan aspaldian izandako egun erabakigarrienetatik bizirik atera da Nicola Sturgeon lehen ministroa, baina ez erabat osorik, kalterik gabe. Bi ikerketak kritika egin diote bere gobernuari, Alex Salmond agintari ohiaren kontrako sexu-eraso salaketak kudeatzeko moduagatik, eta horietako batek parlamentua «e...
2021-3-23
https://www.berria.eus/albisteak/195352/ekainaren-19an-eta-20an-egingo-dute-hezkuntza-arloko-lan-eskaintza-publikoko-lehen-proba.htm
Gizartea
Ekainaren 19an eta 20an egingo dute hezkuntza arloko lan eskaintza publikoko lehen proba
Eusko Jaurlaritzak Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako 1.148 lanpostu eskainiko ditu. BECen egingo dute proba.
Ekainaren 19an eta 20an egingo dute hezkuntza arloko lan eskaintza publikoko lehen proba. Eusko Jaurlaritzak Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako 1.148 lanpostu eskainiko ditu. BECen egingo dute proba.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak lan eskaintza publiko bat egingo du, eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen 1.148 lanpostu eskainiko ditu. Hezkuntza Saileko arduradunek gaur jakinarazi dutenez, ekainaren 19an eta 20an egingo dituzte lehen probak, Barakaldoko BEC erakustazokan...
2021-3-23
https://www.berria.eus/albisteak/195353/osakidetzak-baheketa-bat-egingo-du-lazkaon.htm
Gizartea
Osakidetzak baheketa bat egingo du Lazkaon
Ostegunean eta ostiralean egingo dituzte probak, eta bihar eskatu beharko da txanda. Kiroldegian egingo dituzte probak, arratsaldez.
Osakidetzak baheketa bat egingo du Lazkaon. Ostegunean eta ostiralean egingo dituzte probak, eta bihar eskatu beharko da txanda. Kiroldegian egingo dituzte probak, arratsaldez.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak baheketa bat egingo dute Lazkaon (Gipuzkoa) aste honetan. 19 eta 59 urte bitarteko herritarrei eskatu diete har dezatela bihar, hilak 24, PCR proba bat egiteko ordua Lazkaoko osasun zentrora deituta, 943-80 55 60 telefonora. Probak ostegunean eta ostiralean egingo ditu...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195376/botoen-88-zenbatuta-netanyahuk-ez-luke-gehiengorik-lortuko.htm
Mundua
Botoen %88 zenbatuta, Netanyahuk ez luke gehiengorik lortuko
Likudek, oraingoz, 30 eserleku eskuratu ditu, eta Yamina alderdi ultraeskuindarraren babesarekin ere zail du gehiengoa lortzea. Parte hartzea 2009tik izandako txikiena da.
Botoen %88 zenbatuta, Netanyahuk ez luke gehiengorik lortuko. Likudek, oraingoz, 30 eserleku eskuratu ditu, eta Yamina alderdi ultraeskuindarraren babesarekin ere zail du gehiengoa lortzea. Parte hartzea 2009tik izandako txikiena da.
Benjamin Netanyahuren Likude alderdiak irabazi ditu legebiltzarrerako hauteskundeak. Botoen %88 zenbatuta, 30 eserleku lor ditzake jarduneko lehen ministroaren zerrendak. Garaipenak zapore garratza du, ordea. Izan ere, iaz egindako bozekin alderatuta sei eserleku gutxiago lortuko lituzke Netanyahu, eta hori gutxi balit...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195377/osakidetzak-baheketa-bat-egingo-du-lazkaon.htm
Gizartea
Osakidetzak baheketa bat egingo du Lazkaon
Probak egitera deitu ditu 19 eta 59 urte arteko herritarrak
Osakidetzak baheketa bat egingo du Lazkaon. Probak egitera deitu ditu 19 eta 59 urte arteko herritarrak
Luzatzen ari da egunotan, COVID-19 kasuen igoerarekin kezkatuta, osasun agintariek baheketak egiteko hautatu dituzten herrien zerrenda. Bihar eta etzi Lazkaon (Gipuzkoa) egingo du baheketa bat Osakidetzak; 15-59 urte arteko herritarrak deitu ditu testak egitera. Arratsaldez izango dute aukera, herriko kiroldegian. Aurr...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195378/irungo-banketxe-batean-lapurtzen-saiatu-dira.htm
Gizartea
Irungo banketxe batean lapurtzen saiatu dira
Goizeko zazpietan sartu diren langileek lapur bat aurkitu dute barruan, eta zulo bat horman. Ertzaintza 09:40an sartu da banketxera, baina ordurako alde eginda zegoen lapurra.
Irungo banketxe batean lapurtzen saiatu dira. Goizeko zazpietan sartu diren langileek lapur bat aurkitu dute barruan, eta zulo bat horman. Ertzaintza 09:40an sartu da banketxera, baina ordurako alde eginda zegoen lapurra.
Gaur goizean, lanera sartu direnean, lapur bat eta horman zulo bat topatu dituzte Irungo (Gipuzkoa) Colon pasealekuan dagoen Santander bankuko bi langilek. Ertzaintzak eremua hesitu du, eta 09:40an sartu dira barrura unitate bereziak; ordurako, ordea, alde eginda zegoen lapurra. Dirudienez, Luis Mariano kaletik egin du...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195379/1961etik-torturen-ondorioz-hildakoak-gogora-ekarri-dituzte-bideo-batean.htm
Politika
1961etik torturen ondorioz hildakoak gogora ekarri dituzte bideo batean
Egiari Zor fundazioak argitaratu du bideoa, Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Eguna kari.
1961etik torturen ondorioz hildakoak gogora ekarri dituzte bideo batean. Egiari Zor fundazioak argitaratu du bideoa, Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Eguna kari.
Egiari Zor fundazioak bideo bat zabaldu du sare sozialetan, Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Eguna dela eta, 1961etik torturaren ondorioz hil diren herritarrak gogoratzeko. Bideoan esaten denez, tortura «frankismoak utzitako herentzia zitala» da, eta «kolore guztietako gobernuekin sistematikoki» erabili dute «fra...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195380/carlos-cerros-ekintzailea-hil-dute-tiroz-hondurasen.htm
Mundua
Carlos Cerros ekintzailea hil dute tiroz Hondurasen
Lenca etniako indigenen ordezkaria eta ingurumenaren aldeko ekintzailea zen Cerros. Poliziak pertsona bat atxilotu du hilketarekin zerikusia duelakoan.
Carlos Cerros ekintzailea hil dute tiroz Hondurasen. Lenca etniako indigenen ordezkaria eta ingurumenaren aldeko ekintzailea zen Cerros. Poliziak pertsona bat atxilotu du hilketarekin zerikusia duelakoan.
Carlos Cerros 41 urteko ekintzailea astelehen gauean hil zuten, tiroz, ipar-mendebaldeko San Antonio hiriko bere etxean. Komunitate Batuak aholkulari taldeko burua zen Cerros, baita Lenca etniako indigenen ordezkaria ere, eta azken asteetan eskualdean eraiki asmo duten zentral hidroelektriko baten aurkako kanpaina bult...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195381/suezko-kanala-blokeatu-du-itsasontzi-erraldoi-batek.htm
Ekonomia
Suezko kanala blokeatu du itsasontzi erraldoi batek
Ez dago argi zergatik hondartu zen edukiontziak daramatzan Ever Given itsasontzia. Itsasartearen hegoaldeko muturra itxi zuen atzo, eta itsasontzi pilaketa handia eragin. Lortu dute ontzia berriz flotatzen jartzea, eta mugitzen ari dira, trabarik ez diezaion egin zirkulazioari.
Suezko kanala blokeatu du itsasontzi erraldoi batek. Ez dago argi zergatik hondartu zen edukiontziak daramatzan Ever Given itsasontzia. Itsasartearen hegoaldeko muturra itxi zuen atzo, eta itsasontzi pilaketa handia eragin. Lortu dute ontzia berriz flotatzen jartzea, eta mugitzen ari dira, trabarik ez diezaion egin zir...
Munduko merkataritzarako puntu giltzarria da Suezko kanal berria, eta hura blokeatu zuen atzo itsasontzi erraldoi batek, hondoa jo baitzuen. Edukiontziak eramateko munduko itsasontzirik handienetako bat da Ever Given itsasontzia: 400 metro luze eta 59 metroko zabal da, eta 224.000 tonako edukiera du. Txinatik Rotterdam...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195382/presoak-txertaketako-lehentasunezko-taldeetan-sartzeko-eskatu-du-etxerat-ek.htm
Politika
Presoak txertaketako lehentasunezko taldeetan sartzeko eskatu du Etxerat-ek
Espetxeetako baldintzek birusaren kutsakortasuna areagotzen dutela adierazi du elkarteak, eta, horregatik, presoak arrisku handiko parametroen barruan daudela.
Presoak txertaketako lehentasunezko taldeetan sartzeko eskatu du Etxerat-ek. Espetxeetako baldintzek birusaren kutsakortasuna areagotzen dutela adierazi du elkarteak, eta, horregatik, presoak arrisku handiko parametroen barruan daudela.
COVID-19aren aurkako txertaketa plangintzan, presoak lehentasunezko taldeetan sartzeko eskatu du Etxerat-ek; arrisku handiko parametroen barruan daudela argudiatuta. Azaldu du espetxeetako baldintzek birusaren kutsakortasuna areagotzen dutela, eta txertaketa planaren barruan egoteak preso askoren osasun fisiko eta ment...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195383/naparra-auziko-dokumentazio-osatua-eman-dio-jaurlaritzak-sendiari.htm
Politika
'Naparra auziko' dokumentazio osatua eman dio Jaurlaritzak sendiari
Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra-ren sendiari dokumentazioa emanda, gorpua bilatzeko lanetarako «akuilu» izan dadin espero dute. Ikerketa eragingarri bat sustatzea du helburu. 41 urte daramatza desagertuta. Egia Jakiteko Eskubidearen Egunaren harira egin dute ekitaldia.
'Naparra auziko' dokumentazio osatua eman dio Jaurlaritzak sendiari. Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra-ren sendiari dokumentazioa emanda, gorpua bilatzeko lanetarako «akuilu» izan dadin espero dute. Ikerketa eragingarri bat sustatzea du helburu. 41 urte daramatza desagertuta. Egia Jakiteko Eskubidearen Egunaren ha...
Eusko Jaurlaritzak Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra zenaren familiari eman dio haren desagerpenari buruz duen dokumentazio osoarekin ondutako txostena. Helburua da ikerketa eragingarri bat sustatzea, eta auziari buruz inork informaziorik balu, modu anonimoan izanda ere, informazioa jasotzea, ikerketan laguntzeko....
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195384/oier-oak-ez-du-onartuko-prokuradorearen-zigor-eskaera.htm
Politika
Oier Oak ez du onartuko prokuradorearen zigor eskaera
Ostiralean aurkeztekoa da Baionako prokuradorearen aitzinean, lurralde debekua urratzeagatik, eta gaur jakin du hark eginen dion zigor proposamena: hamabi hilabeteko kartzela zigorra, gibelapenarekin.
Oier Oak ez du onartuko prokuradorearen zigor eskaera. Ostiralean aurkeztekoa da Baionako prokuradorearen aitzinean, lurralde debekua urratzeagatik, eta gaur jakin du hark eginen dion zigor proposamena: hamabi hilabeteko kartzela zigorra, gibelapenarekin.
«Probokazio bat da». Honela azaldu du Oier Oa euskal preso ohiak Baionako prokuradoreak egin dion zigor proposamena jakin berritan. Ostiralean aurkeztekoa da haren aurrean, Frantziako Estatuan egoteko duen debekua urratzeagatik, eta goiz honetan jakinarazi diote haren zigor proposamena: hamabi hilabeteko presondegi zig...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195385/kutsatzen-diren-90-pertsonatik-bat-osakidetzako-ziuetan-sartzen-da.htm
Gizartea
Kutsatzen diren 90 pertsonatik bat Osakidetzako ZIUetan sartzen da
Pandemia «bigarren olatuko hirugarren zikloan» sartu dela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Ospitaleen gaineko presioan ere goranzko joera bat atzematen da.
Kutsatzen diren 90 pertsonatik bat Osakidetzako ZIUetan sartzen da. Pandemia «bigarren olatuko hirugarren zikloan» sartu dela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Ospitaleen gaineko presioan ere goranzko joera bat atzematen da.
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak egoera epidemiologikoaren berri eman berri du Eusko Legebiltzarrean, eta azken egunetako mezua berretsi du, alegia, hazkunde fasean dagoela berriro kutsatzeen kurba. Haren hitzetan, «bigarren olatuko hirugarren zikloan» sartu da erkidegoa, eta hiru lurraldeetako os...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195386/hegoaldean-33-pertsona-zendu-dira-birusagatik-azken-astean.htm
Gizartea
Hegoaldean 33 pertsona zendu dira birusagatik azken astean
Abuztuaren erdialdetik gaitzak jota jende gutxien hil den astea izan da aurrekoa. Beste 681 positibo atzeman dituzte.
Hegoaldean 33 pertsona zendu dira birusagatik azken astean. Abuztuaren erdialdetik gaitzak jota jende gutxien hil den astea izan da aurrekoa. Beste 681 positibo atzeman dituzte.
Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, joan den igandera arte 33 lagun hil ziren astebetean, birusak jota. Hau da, martxoaren 15etik 21era arteko egunetan izandako heriotzen zenbatekoari dagokio datua, eta abuztutik Hegoaldean erregistratu den kopururik apalena da. Zehazki, abuztua...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195387/eraikuntza-sektoreak-inbertsio-gehiago-eskatu-ditu.htm
Ekonomia
Eraikuntza sektoreak inbertsio gehiago eskatu ditu
Ascobiren azaldu duenez, jarduera %24 murriztu da sektorean iaz, eta 500 enplegu galdu dira.
Eraikuntza sektoreak inbertsio gehiago eskatu ditu. Ascobiren azaldu duenez, jarduera %24 murriztu da sektorean iaz, eta 500 enplegu galdu dira.
Hiru urteko hazkundeen ostean, eraikuntzan jarduera %24 jaitsi da iaz, baina 500 lanpostu gutxiagorekin ere sektoreak enplegua mantendu duela azaldu du gaur Ascobi Bizkaiko Eraikitzaile eta Promotoreen Elkarteko idazkari nagusiak, Iñaki Urrestik. Jarduera murrizketaren arrazoi nagusia pandemia hasierako geldialdiak iza...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195388/anariren-hogeitaka-urteko-ibilbidea-ordubetean-kondentsatuta.htm
Kultura
Anariren hogeitaka urteko ibilbidea, ordubetean kondentsatuta
Iñigo Astizen galderek akuilatuta, karrera musikalaz eta sorkuntza prozesuaz hitz egin zuen musikariak atzo, Bilboko Gutun Zuria jaialdian.
Anariren hogeitaka urteko ibilbidea, ordubetean kondentsatuta. Iñigo Astizen galderek akuilatuta, karrera musikalaz eta sorkuntza prozesuaz hitz egin zuen musikariak atzo, Bilboko Gutun Zuria jaialdian.
Musikatuak izan dira aurtengo Gutun Zuriako lehen hitzak. Anarik Inon izatekotan abestiarekin hasi zuen orobat Inon izatekotan izena zuen ekitaldia, eta, harekin batera, baita Bilboko Letren Nazioarteko jaialdia ere. Gitarra batek lagunduta interpretatu zituen ahapaldiak, Azkuna zentroko auditorium betearen aurrean —ik...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195389/zinema-ziklo-batek-emango-dio-hasiera-saison-quebec-pays-basque-egitasmoari.htm
Kultura
Zinema ziklo batek emango dio hasiera Saison Quebec-Pays Basque egitasmoari
Joan-etorriko proiektu honen helburua da euskal kultura eta sorkuntza garaikideari Quebecen leiho bat irekitzea eta, era berean, Quebeceko sortzaileen lana Euskal Herrian erakustea.
Zinema ziklo batek emango dio hasiera Saison Quebec-Pays Basque egitasmoari. Joan-etorriko proiektu honen helburua da euskal kultura eta sorkuntza garaikideari Quebecen leiho bat irekitzea eta, era berean, Quebeceko sortzaileen lana Euskal Herrian erakustea.
Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Kultura eta Komunikazio Ministerioak iaz gauzatu nahi zuten Saison Quebec-Pays Basque egitasmoa, baina, COVID-19ak eragindako egoerak baldintzatuta, atzeratzea erabaki zuten, eta aurten eta hurrengo urtean egingo da azkenean. Irene Larraza Etxepare Institutuko zuzendariak gaur ...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195390/nafarroak-apirilaren-9ra-arte-luzatuko-ditu-neurri-murriztaileak.htm
Gizartea
Nafarroak apirilaren 9ra arte luzatuko ditu neurri murriztaileak
Nafarroako Gobernuak ez du baztertu neurriak gehiago gogortzea pandemiaren bilakaerak okerrera eginez gero.
Nafarroak apirilaren 9ra arte luzatuko ditu neurri murriztaileak. Nafarroako Gobernuak ez du baztertu neurriak gehiago gogortzea pandemiaren bilakaerak okerrera eginez gero.
Nafarroako Gobernuak beste bi astez luzatuko ditu azken asteetako neurri murriztaileak, eta apirilaren 9ra arte izango dira indarrean. Nafarroak eutsi eginen dio herrialdearen itxiera perimetralari. Gaueko 23:00etatik aurrerako etxeratze agindua izango da; eremu pribatuko bilerak bizikidetza unitatekoen artekoak bakarr...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195391/milagro-itxi-egingo-dute-ostiralean-baita-herriko-taberna-eta-jatetxeak-ere.htm
Gizartea
Milagro itxi egingo dute ostiralean, baita herriko taberna eta jatetxeak ere
Azken hamalau egunean, 100.000 biztanleko 1.874ko positibo tasa izan du herriak. Udalarekin adostuta hartu du neurri hori Nafarroako Gobernuak.
Milagro itxi egingo dute ostiralean, baita herriko taberna eta jatetxeak ere. Azken hamalau egunean, 100.000 biztanleko 1.874ko positibo tasa izan du herriak. Udalarekin adostuta hartu du neurri hori Nafarroako Gobernuak.
Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak jakinarazi duenez, ostiraletik aurrera itxiera perimetrala ezarriko du Milagron, eta herriko taberna eta jatetxeek ateak itxi beharko dituzte. Udalarekin batera hartu du neurria gobernuak, positibo tasa handia dela eta. 3.400 biztanle ditu Milagrok, eta azken hamalau egunetan 1.874ko ...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195392/sagardo-berria-aurkeztu-du-ander-gonzalez-sukaldariak.htm
Bizigiro
Sagardo berria aurkeztu du Ander Gonzalez sukaldariak
Azken uztarekin egindako sagardoa aurkeztu da Astigarragan egin den Sagardo Berriaren Egunean. Edariarekin batera, sagardoaren kultura sustatzeko bideo bat ere kaleratu du Sagardoetxea museoak
Sagardo berria aurkeztu du Ander Gonzalez sukaldariak. Azken uztarekin egindako sagardoa aurkeztu da Astigarragan egin den Sagardo Berriaren Egunean. Edariarekin batera, sagardoaren kultura sustatzeko bideo bat ere kaleratu du Sagardoetxea museoak
Ander Gonzalez sukaldariak aurkeztu du 2020. urteko uztako sagardo berria gaur, Astigarragan egin den XXVIII. Sagardo Berriaren Egunean. Aditzera eman dutenez, aurtengo sagardoa izaera eta gorputz handikoa da, eta kolore horixka dauka. «Txinparta fina» dauka, eta ahoan biribila da. Horrez gain, konplexutasun handiko sa...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195393/zabalza-auzia-ikertzeko-eskaerak-ez-du-aurrera-egingo-espainiako-kongresuan.htm
Politika
'Zabalza auzia' ikertzeko eskaerak ez du aurrera egingo Espainiako Kongresuan
«Oinazea eta frustrazio sentimendua» ulertzen dituztela diote, baina ez dute eskatuko fiskaltzak ikerketa bultza dezan
'Zabalza auzia' ikertzeko eskaerak ez du aurrera egingo Espainiako Kongresuan. «Oinazea eta frustrazio sentimendua» ulertzen dituztela diote, baina ez dute eskatuko fiskaltzak ikerketa bultza dezan
EAJk berriro eraman du Zabalza auzia Espainiako Kongresura, Aitor Estebanek aurkeztutako presazko eskaera baten bidez, Espainiako Gobernuari eskatzeko ikerketa bultza dezan, auziarekin zerikusia duten agiriak sekretupetik ateraz eta fiskaltzari ikerketa sustatzeko aginduz. PSOEk, baina, aldaketa bat aurkeztu dio propos...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195394/aragones-inbestidura-saiora-aurkeztuko-da-oraingoz-nahikoa-babes-ez-duen-arren.htm
Mundua
Aragones inbestidura saiora aurkeztuko da, oraingoz nahikoa babes ez duen arren
JxCk adierazi du «ziur aski» ez dela akordiorik egongo ordurako. CUPek gaur bozkatuko du ERCrekin adostutako aurreakordioaren inguruan, aldeko eta kontrako indarrak daudela.
Aragones inbestidura saiora aurkeztuko da, oraingoz nahikoa babes ez duen arren. JxCk adierazi du «ziur aski» ez dela akordiorik egongo ordurako. CUPek gaur bozkatuko du ERCrekin adostutako aurreakordioaren inguruan, aldeko eta kontrako indarrak daudela.
Talde parlamentarioekin egindako bilera sorta amaituta, Kataluniako Parlamentuko presidente Laura Borrasek ofizial egin du: ERCko zerrendaburu Pere Aragones saiatuko da ostiraleko inbestidura saioan Generalitateko presidente kargua eskuratzen. Helburua hurbil izan beharrean, baina, badirudi gero eta urrunago duela jard...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195395/aste-santuaren-ostean-70-79-urte-artekoak-txertatzen-hastekoak-dira-nafarroan.htm
Gizartea
Aste Santuaren ostean 70-79 urte artekoak txertatzen hastekoak dira Nafarroan
Txertoak jartzeko plana «erritmo onean» doala esan du Osasun kontseilari Santos Indurainek
Aste Santuaren ostean 70-79 urte artekoak txertatzen hastekoak dira Nafarroan. Txertoak jartzeko plana «erritmo onean» doala esan du Osasun kontseilari Santos Indurainek
AstraZenecaren txertoa jartzeko adin tartetik kanpo daude 65 urtetik gorakoak, baina adinarengatik aparteko arriskua dute COVID-19aren aurrean, eta kezkarako motibo izan da noiz hasiko diren horiei jartzen. Eta hasi dira zalantzak argitzen: Nafarroako Gobernuak gaur esan du, adibidez, Aste Santuaren ostean hasiko dela ...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195396/jaurlaritzak-madrili-gogorazi-dio-europako-funtsak-ez-direla-gastu-arrunterako.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak Madrili gogorazi dio Europako funtsak ez direla gastu arrunterako
Jordi Campas Europako Ekonomia eta Funtsen sailburuordeak diru hori turismoan erabiltzeko asmoa kritikatu du. Adierazi du ekonomia eraldatzea dela EBren planaren xedea
Jaurlaritzak Madrili gogorazi dio Europako funtsak ez direla gastu arrunterako. Jordi Campas Europako Ekonomia eta Funtsen sailburuordeak diru hori turismoan erabiltzeko asmoa kritikatu du. Adierazi du ekonomia eraldatzea dela EBren planaren xedea
Ez da lehenengo aldia kezka bera agertzen duena. Eusko Jaurlaritzak susmoa du Espainiako Gobernuak Europako Batasunaren Hurrengo Belaunaldia edo Next Generation-eko funtsak erabili nahi dituela koronabirusaren krisiak kalte egin sektore batzuk salbatzeko, turismoa bereziki, eta ez planaren benetako helburuak gauzatzeko...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195397/arkanbele-kantak-eman-du-mikel-tabernak.htm
Kultura
'Arkanbele kantak' eman du Mikel Tabernak
Idazlearen bigarren poema liburua da, estreinakotik 25 urte igaro ostean osatu duena. «Memoria pertsonaletik» baina «begirada kolektibotik» ondu ditu poemak, forma bereziz ondu ere. Susak plazaratu du.
'Arkanbele kantak' eman du Mikel Tabernak. Idazlearen bigarren poema liburua da, estreinakotik 25 urte igaro ostean osatu duena. «Memoria pertsonaletik» baina «begirada kolektibotik» ondu ditu poemak, forma bereziz ondu ere. Susak plazaratu du.
«Esamolde bat da, erran zahar bat, ez sobera ezaguna. Norbera bere arkanbele kantarekin ari dela diogu baldin eta uste badugu lehendik maiz aditu diogun zerbait errepikatzen ari dela, bere erretolika ezagunean ari bada. Arkanbele bat bezain temoso». Batzuk hala aritzearen ospea dutela dio Mikel Tabernak (Lesaka, Nafarr...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195398/osakidetzak-baheketa-egingo-du-langraiz-okako-bi-tabernatan-izandakoen-artean.htm
Gizartea
Osakidetzak baheketa egingo du Langraiz Okako bi tabernatan izandakoen artean
Martxoaren 17aren eta 24ren artean Siglo XXI eta Kronos tabernetan egondakoei egin die PCRa egiteko deia.
Osakidetzak baheketa egingo du Langraiz Okako bi tabernatan izandakoen artean. Martxoaren 17aren eta 24ren artean Siglo XXI eta Kronos tabernetan egondakoei egin die PCRa egiteko deia.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Langraiz Okan (Araba) egingo duten baheketa baten berri eman dute. Martxoaren 17tik 24ra arte Siglo XXI eta Kronos tabernetan izandako herritarrei deia egin diete PCR proba egiteko. Bihar eta etzi egingo dituzte probak, herriko osasun etxean. Erakundeek jakinarazitakoa...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195399/telleria-laquobertako-gastronomia-famatzen-dute-eta-gaztelera-saltzen-dute-euskal-produktuekin-bateraraquo.htm
Gizartea
Telleria: «Bertako gastronomia famatzen dute, eta gaztelera saltzen dute euskal produktuekin batera»
Antton Telleria izan da Arnasa Gara kanpainako lehen elkarrizketatua. BERRIAren Instagram kanalean egin diote elkarrizketa.
Telleria: «Bertako gastronomia famatzen dute, eta gaztelera saltzen dute euskal produktuekin batera». Antton Telleria izan da Arnasa Gara kanpainako lehen elkarrizketatua. BERRIAren Instagram kanalean egin diote elkarrizketa.
Euskara da gure postalik ederrena du izena Arnasa Gara kanpainako lehen bideoak. Bi gazte katalan, terraza batean, saiatzen dira ahalik eta ondoen prestatzen esan beharrekoa, zerbitzariari euskaraz eskatzeko. Euskalkiaren arabera ere mezua findua dutenean, zerbitzariak: «¿Qué os pongo?», gaztelaniaz. Bi minutuko bideo ...
2021-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/195400/steilasek-pai-indargabetzeko-eta-dekretu-berri-bat-negoziatzeko-eskatu-du.htm
Gizartea
Steilasek PAI «indargabetzeko eta dekretu berri bat negoziatzeko» eskatu du
Sindikatuaren arabera, Nafarroako ikastetxeetan «benetakoa den hizkuntza tratamendu integratu bat» behar da, PAI programa «gaizki diseinatuta» dagoelako. Irakasleengan duen eragina ere salatu dute.
Steilasek PAI «indargabetzeko eta dekretu berri bat negoziatzeko» eskatu du. Sindikatuaren arabera, Nafarroako ikastetxeetan «benetakoa den hizkuntza tratamendu integratu bat» behar da, PAI programa «gaizki diseinatuta» dagoelako. Irakasleengan duen eragina ere salatu dute.
Steilas sindikatuak PAI programa «indargabetzeko eta dekretu berri bat negoziatzeko» eskaria egin du gaur goizean Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren aurrean. Haren arabera, lurraldeko eskoletan «benetakoa den hizkuntza tratamendu integratu bat» behar da, besteak beste, tokian tokiko hizkuntzetatik abiatuko dena, eta...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195401/esperimentu-bat-suarekin.htm
Ekonomia
Esperimentu bat suarekin
2020ko martxoan, jarduera ekonomikoa geratzeko erabaki politiko kontziente baten ondorioz sortutako krisi bat hasi zen Euskal Herrian eta munduko herrialde gehienetan. Oraindik amaitu ez den beste krisi ekonomiko bat, eta, okerrago, bere ondorio kaltegarriak hainbat urtez jasanaraziko dituena.
Esperimentu bat suarekin. 2020ko martxoan, jarduera ekonomikoa geratzeko erabaki politiko kontziente baten ondorioz sortutako krisi bat hasi zen Euskal Herrian eta munduko herrialde gehienetan. Oraindik amaitu ez den beste krisi ekonomiko bat, eta, okerrago, bere ondorio kaltegarriak hainbat urtez jasanaraziko dituena.
Ekonomia fakultate batean irakasle batek bere ikasleei proposatutako ariketa bat izan zitekeen: zer gertatuko litzateke bat-batean ekonomia geratuko balitz? Zer gertatuko litzateke fabriketako makinak geratuko balira, bulegoetako ordenagailuak itzali, dendak eta tabernak itxi, eskolak hustu, kamioiak garajean utziko ba...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195419/emakume-bat-hil-da-donostian-gertaturiko-sute-batean.htm
Gizartea
Emakume bat hil da Donostian gertaturiko sute batean
Beste zazpi pertsona erietxera eraman behar izan dituzte. Gauerdia pasatxo hasi da sutea, Intxaurrondoko auzoko etxebizitza batean.
Emakume bat hil da Donostian gertaturiko sute batean. Beste zazpi pertsona erietxera eraman behar izan dituzte. Gauerdia pasatxo hasi da sutea, Intxaurrondoko auzoko etxebizitza batean.
Intxaurrondoko Garro kaleko lau solairuko etxe bateko hirugarrenean hasi da sua 00:30 aldera. Emakumea laugarren solairuan bizi zen, eta eskaileratik jaisten saiatu da, baina, ordurako, beroak eta keak hartua zuten. Emakumeak 62 urte zituen, eta han bertan hil da. Etxean zeuden gainerako senideak balkoian hartu dute b...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195420/itxiera-perimetrala-ezartzea-proposatu-du-labiren-aholkulari-batzordeak.htm
Gizartea
Itxiera perimetrala ezartzea proposatu du Labiren aholkulari batzordeak
Urkulluk biharko deitu du Labiren bilerara. 400dik gorako tasa duten herri eta lurraldeetan gogortuko lirateke neurriak, joan-etorriak mugatuz eta establezimenduen ordutegiak gehiago zorroztuz.
Itxiera perimetrala ezartzea proposatu du Labiren aholkulari batzordeak. Urkulluk biharko deitu du Labiren bilerara. 400dik gorako tasa duten herri eta lurraldeetan gogortuko lirateke neurriak, joan-etorriak mugatuz eta establezimenduen ordutegiak gehiago zorroztuz.
Iñigo Urkullu lehendakariak deituta, Labiren mahai politikoa bilduko da bihar, 16:30ean. COVID-19aren kontrako neurri murriztaileak gogortzea aztertuko dute. Hala adierazi du goizean Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, eta, albiste agentziek iragarri dutenez, hori bera da Labiren aholkulari batzordeak eramango duen prop...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195421/ipar-koreak-bi-misil-balistiko-jaurti-ditu-japoniako-itsasora.htm
Mundua
Ipar Koreak bi misil balistiko jaurti ditu Japoniako itsasora
Japoniako eta Hego Koreako lehen ministroek gaitzetsi egin dute proba.
Ipar Koreak bi misil balistiko jaurti ditu Japoniako itsasora. Japoniako eta Hego Koreako lehen ministroek gaitzetsi egin dute proba.
Astebetean bigarrenez bi misil jaurti ditu Ipar Koreak. Asteburuan jaurtitakoen kasuan ez bezala —irismen laburrekoak ziren haiek—, goizaldeko probak nazioartearen kritikak eragin ditu. Ekialdeko kostaldetik jaurti ditu Piongiangek misilak, eta Japoniako itsasoan erori dira, Tokioren menpeko eremu ekonomikotik kanpo. ...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195422/ertzaintza-foam-jaurtigaiak-erabiliz-oldartu-zaie-tubacexeko-langileei.htm
Ekonomia
Ertzaintza foam jaurtigaiak erabiliz oldartu zaie Tubacexeko langileei
Langileek barrikadak egin dituzte Amurrioko lantegiaren aurrean, eta poliziek indarra erabili dute. 43. greba eguna dute gaur.
Ertzaintza foam jaurtigaiak erabiliz oldartu zaie Tubacexeko langileei. Langileek barrikadak egin dituzte Amurrioko lantegiaren aurrean, eta poliziek indarra erabili dute. 43. greba eguna dute gaur.
Tubacexeko langileek 43. greba eguna dute gaur, eta, beste behin ere, Amurrioko lantegiko atarian egin dituzte protestak. Aiaraldea egunkari digitalaren arabera, su barrikadak jarri dituzte, eta errepideak itxi dituzte. Aurreko egunetako protestetan bezala, hara joan da Ertzaintza, hamar bat furgonetarekin, eta pikete...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195423/pentagonoaren-guneak-baliatuko-dituzte-migratzaileak-aterpetzeko.htm
Mundua
Pentagonoaren guneak baliatuko dituzte migratzaileak aterpetzeko
Bidenek Harrisen esku utzi du migratzaileen krisia «bideratzeko» ardura.
Pentagonoaren guneak baliatuko dituzte migratzaileak aterpetzeko. Bidenek Harrisen esku utzi du migratzaileen krisia «bideratzeko» ardura.
Migratzaileen krisia kudeatu beharko du aurrerantzean Kamala Harris AEBetako presidenteordeak, eta horretarako lehen urratsa izango du iparraldeko triangelua osatzen duten herrialdeekin negoziatzea —Guatemala, Honduras eta El Salvador— migratzaileen bidea eten dezaten Mexikoren eta AEBen arteko mugara heldu baino lehen...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195424/kutxabankek-lan-hitzarmena-berritzeko-akordiorako-oinarria-lortu-du.htm
Ekonomia
Kutxabankek lan hitzarmena berritzeko akordiorako oinarria lortu du
Langileen ordezkaritzaren %59 duten sindikatuekin jarri da ados. Azken asteetan bi greba egin dituzte langileek.
Kutxabankek lan hitzarmena berritzeko akordiorako oinarria lortu du. Langileen ordezkaritzaren %59 duten sindikatuekin jarri da ados. Azken asteetan bi greba egin dituzte langileek.
Hirugarren lan hitzarmena izango duena sinatzeko bidean da Kutxabank. Ez du lortu, ordea, sindikatuen erabateko babesik, %59ko ordezkaritza duten sindikatuekin soilik lortu baitu akordiorako oinarria: CCOO, Pixkanaka eta ALE. Hain zuzen, ALE zegoen otsailaren 18rako eta martxoaren 17rako bi greba egunera deitu duten si...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195425/cupek-aragonesen-alde-bozkatuko-du-eta-gauza-bera-egiteko-eskatu-dio-jxci.htm
Mundua
CUPek Aragonesen alde bozkatuko du, eta gauza bera egiteko eskatu dio JxCi
Alderdi antikapitalistako militanteek ontzat eman dute ERCrekin hitzartutako aurreakordioa.
CUPek Aragonesen alde bozkatuko du, eta gauza bera egiteko eskatu dio JxCi. Alderdi antikapitalistako militanteek ontzat eman dute ERCrekin hitzartutako aurreakordioa.
CUPeko militanteek ERC Esquerra Republicana de Catalunyarekin adostutako aurreakordioa bozkatu zuten atzo, eta, alderdiak gaur jakinarazi duenez, gehiengoak ontzat eman zuen. Hala, alderdiko bederatzi diputatuek Pere Aragones ERCko hautagaiaren alde bozkatuko dute bihar Kataluniako Parlamentuan egingo den inbestidura s...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195426/eusko-legebiltzarrak-baztertu-egin-du-txertaketa-egutegi-zehatz-bat-egitea.htm
Gizartea
Eusko Legebiltzarrak baztertu egin du txertaketa egutegi zehatz bat egitea
EAJk, PSEk eta Voxek atzera bota dute EH Bilduren proposamena.
Eusko Legebiltzarrak baztertu egin du txertaketa egutegi zehatz bat egitea. EAJk, PSEk eta Voxek atzera bota dute EH Bilduren proposamena.
Eusko Legebiltzarrak txertaketa kanpainaz eztabaidatu du gaur goizean, EH Bilduk aurkeztutako legez besteko proposamen baten harira. EH Bilduk Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatu dio txertaketa egutegi zehatz bat eta kronograma argi bat premiaz lantzeko. Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak Osasun Sailari es...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195427/687-kasu-positibo-zenbatu-dituzte-hegoaldean.htm
Gizartea
687 kasu positibo zenbatu dituzte Hegoaldean
Osasunbideak eta Osakidetzak 13.157 proba egin dituzte COVID-19a atzemateko, eta horien %5,2k eman dute positibo. Hirugarren egunez jarraian, Nafarroak 100 kasuren langa gainditu du.
687 kasu positibo zenbatu dituzte Hegoaldean. Osasunbideak eta Osakidetzak 13.157 proba egin dituzte COVID-19a atzemateko, eta horien %5,2k eman dute positibo. Hirugarren egunez jarraian, Nafarroak 100 kasuren langa gainditu du.
Joera gero eta agerikoagoa bihurtzen ari da: kutsatuen kurba apaldu ezinik da Hego Euskal Herrian. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo 13.157 test egin ziren birusa detektatzeko, eta 687 positibo atzeman dituzte horietan. Horiek horrela, asteazkenean egindako probak oinarri, positi...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195428/erasotzaileekin-zer-egin.htm
Gizartea
Erasotzaileekin zer egin
Justiziaz, espetxe sistemaz, eta genero indarkeriari eta eraso sexualei ematen zaien trataeraz aritu dira hainbat aditu Villabonan, Lurgatz talde feministak gidatuta.
Erasotzaileekin zer egin. Justiziaz, espetxe sistemaz, eta genero indarkeriari eta eraso sexualei ematen zaien trataeraz aritu dira hainbat aditu Villabonan, Lurgatz talde feministak gidatuta.
Espetxeari eta zaintzari buruz aritu ziren joan den urrian Lurgatz talde feministak antolaturiko mahai inguru batean; bai eta adostasun bat erdietsi ere: kartzela sistemarekiko kontrakotasunean. Ideia hori abiapuntutzat hartuta harago jo nahi izan zuten atzo egindako mahai inguruan, ordea: espetxe sistemarik nahi ez ba...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195429/maialen-berasategi-catalanek-irabazi-du-iv-donostia-kultura-poesia-lehiaketa.htm
Kultura
Maialen Berasategi Catalanek irabazi du IV. Donostia Kultura poesia lehiaketa
Donostia Kulturak eta Balea Zuria argitaletxeak antolatutako sariketak 35 urtetik beherako idazleen lana sustatzea du helburu. Berasategi Catalan zuzentzailea eta itzultzailea da BERRIAn.
Maialen Berasategi Catalanek irabazi du IV. Donostia Kultura poesia lehiaketa. Donostia Kulturak eta Balea Zuria argitaletxeak antolatutako sariketak 35 urtetik beherako idazleen lana sustatzea du helburu. Berasategi Catalan zuzentzailea eta itzultzailea da BERRIAn.
Maialen Berasategi Catalanek irabazi du IV. Donostia Kultura poesia lehiaketa Altzarienean poema bildumarekin, eta, horrenbestez, Balea Zuriak argitaratuko du lana maiatzean edo ekainean. Lehiaketaren sari ekonomikoa 1.000 euro da, eta, horrez gain, Imanol Larrinagak poema sortako ale batean oinarritutako margolana jas...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195430/jaurlaritzak-oniritzia-eman-dio-arabako-mahastiak-sor-markari.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak oniritzia eman dio Arabako Mahastiak sor-markari
Atzera bota ditu Errioxak eta beste batzuek aurkeztutako alegazioak. Azken erabakia Europako Batzordeak izango du
Jaurlaritzak oniritzia eman dio Arabako Mahastiak sor-markari. Atzera bota ditu Errioxak eta beste batzuek aurkeztutako alegazioak. Azken erabakia Europako Batzordeak izango du
Euskal Herriak bere zazpigarren ardo sor-marka izateko urratsa egin zuen atzo. Eusko Jaurlaritzak atzera bota ditu Arabako Mahastiak sortzearen aurkako alegazioak, eta ontzat eman du jatorri izena sortzea. Azken hitza, ordea, ez da berea, Europako Batzordearena baizik, eta han ez du lan erraza izango. Izan ere, sor-mar...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195432/balkoiak-zuri-gorriz-eta-zapiak.htm
Kirola
Balkoiak zuri-gorriz eta zapiak
Athelticek ekinbide bat abiatu du balkoiak zuri-gorriz janzteko, eta 8.000 zazpi banatu ditu adinekoen egoitzetan.
Balkoiak zuri-gorriz eta zapiak. Athelticek ekinbide bat abiatu du balkoiak zuri-gorriz janzteko, eta 8.000 zazpi banatu ditu adinekoen egoitzetan.
Bederatzi egun falta dira Realaren eta Athleticen arteko Espainiako Kopako finalerako, eta, zaleek harmailetan egon ezingo duten arren, bi taldeak zenbait ekintza egiten ari dira haien babesa sentitzeko. Hala, talde zuri-gorriak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, 8.000 zapi banatu ditu Bizkaiko zaharren egoitzetako a...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195433/arantzazulab-aurkeztu-dute-eraldaketa-sozialera-begira-jarduteko-laborategia.htm
Gizartea
Arantzazulab aurkeztu dute, eraldaketa sozialera begira jarduteko laborategia
«Bizi dugun eraldaketa sakoneko garaian herri bezala ditugun gizarte erronka konplexuei ikuspegi berriarekin aurre egiteko xedea» duela nabarmendu dute.
Arantzazulab aurkeztu dute, eraldaketa sozialera begira jarduteko laborategia. «Bizi dugun eraldaketa sakoneko garaian herri bezala ditugun gizarte erronka konplexuei ikuspegi berriarekin aurre egiteko xedea» duela nabarmendu dute.
Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiak, Arantzazulab-ek, gaur egin du bere aurkezpen ekitaldia Arantzazun, Gandiaga Topagunean (Oñati). Arantzazu Gaur Fundazioko kideek bultzatuta jaio da: Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Oñatiko Udalaren, Mondragon Korporazioaren, Kutxa Fundazioaren eta Arantzazuko Frantziskotar Pro...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195434/nafarroako-gobernuak-ebko-funtsekin-duen-opakutasuna-salatu-du-labek.htm
Ekonomia
Nafarroako Gobernuak EBko funtsekin duen opakutasuna salatu du LABek
Sindikatuak dio elkarrizketa politikorako eta eztabaida sozialerako ateak itxi dizkiola eta «elite ekonomikoen» interesen alde ari dela.
Nafarroako Gobernuak EBko funtsekin duen opakutasuna salatu du LABek. Sindikatuak dio elkarrizketa politikorako eta eztabaida sozialerako ateak itxi dizkiola eta «elite ekonomikoen» interesen alde ari dela.
Nafarroako Gobernua Europako Hurrengo Belaunaldia edo Next Generation funtsekin jokatzen ari den modua iluna iruditzen zaio LABi: salatu du parlamentuari berari «informazioa ukatzen» ari zaiola eta ez dela jakinekoa aurkeztu diren hainbat egitasmoen «jatorria» zein den eta horiek nola gauzatu nahi diren. Sindikatuarent...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195435/greba-egin-dute-bilboko-hijas-de-la-cruz-ikastetxean.htm
Gizartea
Greba egin dute Bilboko Hijas de la Cruz ikastetxean
Itxi egingo dute zentroa, «matrikulazioen beherakada» argudiatuta. Langileek manifestazioa egin dute.
Greba egin dute Bilboko Hijas de la Cruz ikastetxean. Itxi egingo dute zentroa, «matrikulazioen beherakada» argudiatuta. Langileek manifestazioa egin dute.
Greba egin dute gaur Bilboko Hijas de la Cruz ikastetxeko langileek, «lanpostuen defentsan eta zentroaren itxieraren kontra»; manifestazioa egin dute San Anton elizatik abiatuta udaletxeraino. Hain zuzen, arduradunek urtarrilean jakinarazi zuten ikastetxea itxi egingo zutela, azken urteetan matrikulazioan beherakadak e...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195436/instalazio-eolikoetarako-tramitazioak-eteteko-eskatu-du-sustrai-erakuntza-taldeak.htm
Gizartea
Instalazio eolikoetarako tramitazioak eteteko eskatu du Sustrai Erakuntza taldeak
Kezka agertu du, instalazio eoliko eta fotoboltaiko masiboak eta eskala handikoak egiteko eskaerak ugaritu direla eta. Eskatu dute prozesu sozial bat irekitzeko, eta ez uzteko «interes ekonomikoei bidea markatzen».
Instalazio eolikoetarako tramitazioak eteteko eskatu du Sustrai Erakuntza taldeak. Kezka agertu du, instalazio eoliko eta fotoboltaiko masiboak eta eskala handikoak egiteko eskaerak ugaritu direla eta. Eskatu dute prozesu sozial bat irekitzeko, eta ez uzteko «interes ekonomikoei bidea markatzen».
Sustrai Erakuntza taldeak Nafarroako Gobernuari eta parlamentuari eskatu dio prozesu sozial bat ahalbidetzeko trantsizio energetikoa eta garapen berriztagarria «demokratikoki» planifikatzeko. «Ez dezagun utz interes ekonomikoek bidea markatzen», esan dute gaur Iruñean egin duten agerraldian. Kezka baitute «interes espe...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195437/ereserki-egokitua-eta-herrietako-banderak.htm
Kirola
Ereserki egokitua eta herrietako banderak
Sonakay taldeak flamenko doinuetara egokitu du Realaren ereserkia, eta klubeko ordezkaritza bat herriz herri dabil udalerri bakoitzeko bandera jasotzen.
Ereserki egokitua eta herrietako banderak. Sonakay taldeak flamenko doinuetara egokitu du Realaren ereserkia, eta klubeko ordezkaritza bat herriz herri dabil udalerri bakoitzeko bandera jasotzen.
Realaren zaleen artean ere ari da pixkanaka giroa eta ilusioa sortzen Espainiako Kopako finalari begira. Kluba ere ari da hori sustatzen. Hala, ordezkaritza bat herriz herri ari da, bertako banderak jasotzen. Guztiak apirilaren 3an Sevillan egotea nahi dute. Txapeldun izan zenean Realeko jokalariek herriz herri egindak...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195438/madrilek-aitortu-du-ideia-politikoengatik-kaleratu-zutela-patxi-zamora.htm
Politika
Madrilek aitortu du ideia politikoengatik kaleratu zutela Patxi Zamora
EAJri emandako erantzun batean, Espainiako Gobernuak azaldu du Zamora Eusko Abertzale Ekintzaren zerrendetan aurkeztu zela 2007an.
Madrilek aitortu du ideia politikoengatik kaleratu zutela Patxi Zamora. EAJri emandako erantzun batean, Espainiako Gobernuak azaldu du Zamora Eusko Abertzale Ekintzaren zerrendetan aurkeztu zela 2007an.
Patxi Zamorak, CAN auzia salatu zuen Kontuz elkarteko eledunak, Iberia konpainian lan egiten zuen, hegazkin zerbitzari, harik eta 2017ko azaroaren 22an Guardia Zibilak hegazkinetan sartzeko baimena atzera bota zion arte. Ondorioz, aire konpainiak kaleratu egin zuen Zamora. Orain, Espainiako Gobernuak aitortu du Zamora ...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195439/bertrand-tavernier-zinemagilea-hil-da.htm
Kultura
Bertrand Tavernier zinemagilea hil da
Frantziako zinemaren ikur nagusietako bat eta Europako zuzendari entzutetsuenetako bat izan da. Aitortza hori jasota zendu da, 79 urte zituela, 30 filmetik gorako bilduma oparoa utzita.
Bertrand Tavernier zinemagilea hil da. Frantziako zinemaren ikur nagusietako bat eta Europako zuzendari entzutetsuenetako bat izan da. Aitortza hori jasota zendu da, 79 urte zituela, 30 filmetik gorako bilduma oparoa utzita.
"Egin ditudan filmetan, beti miretsi izan ditut kolektibitatearen alde lan egin eta sakrifikatzen zirenak». Probokatzea dibertigarria zitzaiola kontatu zion Bertrand Tavernierrek solasaldi batean Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariari. Eta haserrea inspiragarria izan zitekeela tarteka, baina ez film bat eg...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195440/bideo-jokoen-unibertsoan-murgildu-da-tabakalera.htm
Kultura
Bideo jokoen unibertsoan murgildu da Tabakalera
Bideo jokoen mekanikak eta estetikak mundu garaikidearen alor ugaritara nola heldu diren aztertuko dute Donostiako kultur zentroan, 'T Game' proiektuaren barruan. Erakusketa bat, hiru eguneko mintegi bat eta topaketa birtual bat prestatu dituzte, besteak beste.
Bideo jokoen unibertsoan murgildu da Tabakalera. Bideo jokoen mekanikak eta estetikak mundu garaikidearen alor ugaritara nola heldu diren aztertuko dute Donostiako kultur zentroan, 'T Game' proiektuaren barruan. Erakusketa bat, hiru eguneko mintegi bat eta topaketa birtual bat prestatu dituzte, besteak beste.
Ez dira jada aisialdiko kontu huts, inoiz izan badira. Bada denbora bat bideo jokoen mundua, bere adar askotarikoekin, pantaila itzaltzean geratzen den beste mundu horretara iragazten hasi zela. Hezkuntzara, politikara, finantzetara, harreman sozialetara, zinemara, artera eta beste hamaika bizi alorretara. Beste indust...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195441/suezko-kanala-libratzeak-laquoegunak-edo-asteakraquo-har-ditzake.htm
Ekonomia
Suezko kanala libratzeak «egunak edo asteak» har ditzake
Hondartutako Ever Given kargaontzia berriz flotatzen jartzeak denbora dezente har dezakeela ohartarazi du barkua erreskatatzeko lanetan ari den konpainia batek. Kezka areagotzen ari da, blokeoak merkataritza globalean izan dezakeen eraginagatik.
Suezko kanala libratzeak «egunak edo asteak» har ditzake. Hondartutako Ever Given kargaontzia berriz flotatzen jartzeak denbora dezente har dezakeela ohartarazi du barkua erreskatatzeko lanetan ari den konpainia batek. Kezka areagotzen ari da, blokeoak merkataritza globalean izan dezakeen eraginagatik.
Zortzi atoiontzi, bi draga, draga hurrupatzaile bat, hondeamakinak... Eta, hala ere, hutsalak izan dira 220.000 tonako Ever Given itsasontzia flotatzen jartzeko gaur egindako saiakerak. Edukiontziak eramateko munduko itsasontzi handienetakoa denak, harea ekaitz baten ondorioz, bazterra eta hondoa jo zituen joan den ast...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195442/kongresuak-ez-du-onartu-zabalza-auziko-agiriak-sekretupetik-ateratzea.htm
Politika
Kongresuak ez du onartu 'Zabalza auziko' agiriak sekretupetik ateratzea
EAJk egindako proposamenaren kontra egin dute PSOEk, PPk, Vox-ek eta Ciudadanosek. Unidas-Podemosek alde egin du.
Kongresuak ez du onartu 'Zabalza auziko' agiriak sekretupetik ateratzea. EAJk egindako proposamenaren kontra egin dute PSOEk, PPk, Vox-ek eta Ciudadanosek. Unidas-Podemosek alde egin du.
PSOE, PP, Vox eta Ciudadanos elkartu dira Zabalza auziari buruzko agiriak sekretupetik ez ateratzeko. EAJk eraman du gaia Kongresura, bozkatzeko. Kontrako 274 boto izan ditu, eta aldeko 74. Unidas Podemosek ere babestu du EAJren eskaera. Espainiako Gobernuari eskatzen zion auziarekin zerikusia duten agiriak sekretupeti...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195443/mugako-hiru-pasabide-irekiko-ditu-eric-spitz-prefetak.htm
Gizartea
Mugako hiru pasabide irekiko ditu Eric Spitz prefetak
Segurtatu du Sarako bideko, Lizuniagako eta Lizarrietako pasabideak irekiko dituela larunbatetik goiti.
Mugako hiru pasabide irekiko ditu Eric Spitz prefetak. Segurtatu du Sarako bideko, Lizuniagako eta Lizarrietako pasabideak irekiko dituela larunbatetik goiti.
Frantziako Gobernuak, «terrorismoaren kontra» egitea aitzakia hartuta, Hego Euskal Herriaren eta Ipar Euskal Herriaren arteko mugako zortzi pasabide hetsi zituen urtarrilean. Herritarrek protesta andana egin zituzten pasabide horietan, eta lekuko hautetsiek ere egoera salatu zuten. Euskal Hirigune Elkargoko Jean Rene E...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195444/elak-eajri-eta-eh-bilduri-eskatu-die-madrilen-langileak-ez-saltzeko.htm
Ekonomia
ELAk EAJri eta EH Bilduri eskatu die Madrilen langileak ez saltzeko
Alderdi subiranistei eskatu die «eragin ahalmena» erabil dezatela, lan erreformak indargabetu ahal izateko.
ELAk EAJri eta EH Bilduri eskatu die Madrilen langileak ez saltzeko. Alderdi subiranistei eskatu die «eragin ahalmena» erabil dezatela, lan erreformak indargabetu ahal izateko.
ELA sindikatuak mezu argia bidali die EAJri eta EH Bilduri: «Madrilen ez gaitzazue saldu akordio hutsalen truke, ezta ere trenbide bat lurperatzearen edo autobideren bateko 25 kilometroren truke». Mitxel Lakuntza sindikatuko idazkari nagusiak dei egin die alderdiei, lan erreformak indargabetu ditzatela eskatzeko antola...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195445/tourra-bilbotik-irtengo-da-2023an.htm
Kirola
Tourra Bilbotik irtengo da 2023an
Bihar ekitaldia egingo dute Iñigo Urkullu lehendakariak eta Tourreko antolatzaile Christian Prudhommek, Guggenheim museoan. Hiru ahaldun nagusiak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea bertan izango dira.
Tourra Bilbotik irtengo da 2023an. Bihar ekitaldia egingo dute Iñigo Urkullu lehendakariak eta Tourreko antolatzaile Christian Prudhommek, Guggenheim museoan. Hiru ahaldun nagusiak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea bertan izango dira.
Bilbo Udalak aspalditik zuen Tourraren antolakuntza erakarri, eta txirrindularitzako proba nagusia Bizkaiko hiriburutik ateratzea begiz jota. Bada, bihar bertan baieztatuko da: 2023an lasterketa Bizkaiko hiriburutik aterako da. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Christian Proudhomme Tourreko zuzendariak iragarriko dute, e...
2021-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/195446/jxc-abstenitu-egingo-da-eta-aragones-ez-dute-bihar-inbestituko.htm
Mundua
JxC abstenitu egingo da, eta Aragones ez dute bihar inbestituko
ERCko hautagaiak ez du presidente izendatua izateko behar duen adinako babesik izango lehen bozketan, eta bigarren saio bat egin beharko dute hurrengo asteartean.
JxC abstenitu egingo da, eta Aragones ez dute bihar inbestituko. ERCko hautagaiak ez du presidente izendatua izateko behar duen adinako babesik izango lehen bozketan, eta bigarren saio bat egin beharko dute hurrengo asteartean.
Junts per Catalunyak Kataluniako Parlamentuan dituen 32 diputatuak abstenitu egingo dira biharko inbestidura saioan. Hala jakinarazi du alderdiko batzorde exekutiboak ohar batean, arratsaldean bilduta egon ondoren. Hortaz, ERCko hautagai Pere Aragonesek ez du nahikoa babes izango Generalitateko presidentetza eskuratzek...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195470/gizon-bat-atxilotu-dute-saran-mugalari-lanetan-aritzea-leporatuta.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Saran, mugalari lanetan aritzea leporatuta
Etorkinak Bidasoaz gaindi pasatzeko hogei bidaia egitea egotzi diote. Autoan lau pertsona zeramatzala hartu zuten preso.
Gizon bat atxilotu dute Saran, mugalari lanetan aritzea leporatuta. Etorkinak Bidasoaz gaindi pasatzeko hogei bidaia egitea egotzi diote. Autoan lau pertsona zeramatzala hartu zuten preso.
Gaur jakin denez, 53 urteko portugaldar bat atxilotu zuten asteartean Saran (Lapurdi) autoan lau pertsona zeramatzala Nafarroa eta Lapurdi arteko mugaz gaindi. Poliziaren arabera, gizonak gutxienez 20 bidaia egin ditu irailetik, Frantziara eta Belgikara joan nahi duten etorkinak pasatzeko. Gaineratu duenez, 30.000 euro...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195471/aragones-inbestitzearen-aurka-bozkatu-du-kataluniako-parlamentuaren-gehiengoak.htm
Mundua
Aragones inbestitzearen aurka bozkatu du Kataluniako Parlamentuaren gehiengoak
PSCk CUPekin akordio bat lortu izana gaitzetsi dio Aragonesi. JxCk, berriz, adierazi du baiezkoa emateko «akordio on bat» lortu behar dutela. CUPek eskatu dio argitu dezan zergatik ez duen bat egin akordioarekin.
Aragones inbestitzearen aurka bozkatu du Kataluniako Parlamentuaren gehiengoak. PSCk CUPekin akordio bat lortu izana gaitzetsi dio Aragonesi. JxCk, berriz, adierazi du baiezkoa emateko «akordio on bat» lortu behar dutela. CUPek eskatu dio argitu dezan zergatik ez duen bat egin akordioarekin.
Pere Aragones ERCren hautagaiak ez du nahikoa babesik lortu Kataluniako Gobernuko presidente izateko. Bere alderdiaz gain, CUPen babesa jaso du soilik. Aurka bozkatu dute 61 diputatuk (PSC, Vox, En Comu Podem, Ciutadans eta PP), alde ERCko eta CUPeko 44 diputatuek, eta JxCko 32 parlamentariak abstenitu egin dira, iraga...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195473/aste-santuan-tabernen-barnealdeak-ixteko-agindu-du-nafarroako-gobernuak.htm
Gizartea
Aste Santuan tabernen barnealdeak ixteko agindu du Nafarroako Gobernuak
Nafarroak koronabirusari kontra egiteko neurriak gogortuko ditu apirilaren 1etik, eta apirilaren 8ra arte izanen dira indarrean. Muga berriek ostalaritzari eta merkataritzari eraginen diete, batik bat.
Aste Santuan tabernen barnealdeak ixteko agindu du Nafarroako Gobernuak. Nafarroak koronabirusari kontra egiteko neurriak gogortuko ditu apirilaren 1etik, eta apirilaren 8ra arte izanen dira indarrean. Muga berriek ostalaritzari eta merkataritzari eraginen diete, batik bat.
Nafarroako Gobernuak zorroztu eginen ditu izurriteari aurre egiteko neurri murriztaileak; hala jakinarazi du Osasun kontseilari Santos Indurainek. «Datozen egunak bereziki kalteberak izanen dira pandemiaren inpaktuari dagokionez, eta premiazkoa da mugak gogortzea». Gobernuak iragarri duenez, Aste Santuan tabernetako ba...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195474/espainiako-gobernuaren-diru-laguntzen-6-jasoko-dute-euskal-enpresek.htm
Ekonomia
Espainiako Gobernuaren diru laguntzen %6 jasoko dute euskal enpresek
Gutxienez diru sarreren %30 galdu dituzten enpresa txikiek eta autonomoek eskatu ahal izango dituzte.
Espainiako Gobernuaren diru laguntzen %6 jasoko dute euskal enpresek. Gutxienez diru sarreren %30 galdu dituzten enpresa txikiek eta autonomoek eskatu ahal izango dituzte.
Hego Euskal Herriko enpresa txiki eta autonomoek 300,1 milioi euro jasoko dituzte Espainiako Gobernuaren zuzeneko diru laguntzen planetik. Arabakoek, Bizkaikoek eta Gipuzkoakoek 232,5 milioi jasoko dituzte, eta Nafarroakoek, 67,6 milioi. Espainiako Aldizkari Ofizialak (BOE) ostiral honetan argitaratu du Ogasun Minister...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195475/biden-migratzaile-gehienak-euren-etxeetara-bidaltzen-ditugu.htm
Mundua
Biden: "Migratzaile gehienak euren etxeetara bidaltzen ditugu"
Joan den larunbatean 9 urteko haur guatemalar bat hil zen AEBen eta Mexikoren arteko mugan, amarekin eta 3 urteko anaiarekin hura zeharkatzen ari zela.
Biden: "Migratzaile gehienak euren etxeetara bidaltzen ditugu". Joan den larunbatean 9 urteko haur guatemalar bat hil zen AEBen eta Mexikoren arteko mugan, amarekin eta 3 urteko anaiarekin hura zeharkatzen ari zela.
Etxe Zurira iritsi zenetik lehen agerraldia egin du bart Joe Biden AEBetako presidenteak. Hainbat gai izan ditu hizpide; besteak beste, Txinarekiko harremanak, Afganistango erretiratzea eta koronabirusa, baina nagusiki migratzaileez jardun da. Bidenek esan du Mexikotik mugara iristen diren gehienak euren herrialdeetara...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195476/jaurlaritzak-birgizarteratzean-oinarritutako-kartzela-eredu-bat-garatuko-du.htm
Politika
Jaurlaritzak «birgizarteratzean» oinarritutako kartzela eredu bat garatuko du
Hitzeman programaren ondorioak aintzat hartuko dituzte eredu propioa diseinatzerakoan, Urkulluk Eusko Legebiltzarrean esan duenez.
Jaurlaritzak «birgizarteratzean» oinarritutako kartzela eredu bat garatuko du. Hitzeman programaren ondorioak aintzat hartuko dituzte eredu propioa diseinatzerakoan, Urkulluk Eusko Legebiltzarrean esan duenez.
Eusko Jaurlaritzak datozen asteetan jasoko ditu espetxe arloko eskumenak, eta haren egitekoa izango da Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako kartzela eredu bat diseinatzea. Eredu hori «birgizarteratzean eta justizia berrosatzailean» oinarrituko dela adierazi du gaur Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak. Eusko Legebiltza...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195477/5000-biztanletik-gorako-zazpi-herri-itxiko-lituzkete-gaurko-datuekin.htm
Gizartea
5.000 biztanletik gorako zazpi herri itxiko lituzkete gaurko datuekin
Eusko Jaurlaritzak gaur emandako datuen arabera, ez litzateke lurralde historikorik itxiko. Bai, ordea, 400eko tasa gainditzen duten sei herri horiek. Labik gaur erabakiko du noiz itxi. Milagron gaur sartu da indarrean itxiera perimetrala.
5.000 biztanletik gorako zazpi herri itxiko lituzkete gaurko datuekin. Eusko Jaurlaritzak gaur emandako datuen arabera, ez litzateke lurralde historikorik itxiko. Bai, ordea, 400eko tasa gainditzen duten sei herri horiek. Labik gaur erabakiko du noiz itxi. Milagron gaur sartu da indarrean itxiera perimetrala.
Gaur arratsaldean egin du bilera Euskadiko Plan Zibilaren Aholku Batzordeak (Labi), eta neurri murriztaile gehiago ezarri ditu datozen asteetarako. 100.000 biztanleko 400eko intzidentzia tasa gainditzen duten herri eta lurraldeetan itxiera perimetrala ezarriko dute. Eusko Jaurlaritzak bihar esango du zer herriri eragin...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195478/positiboen-kopuruak-800-kasuren-langa-gainditu-du-hegoaldean.htm
Gizartea
Positiboen kopuruak 800 kasuren langa gainditu du Hegoaldean
Osasunbideak eta Osakidetzak 12.446 proba egin dituzte ostegunean, eta 811 positibo atzeman dira horietan. Nafarroak 200en langa gainditu du.
Positiboen kopuruak 800 kasuren langa gainditu du Hegoaldean. Osasunbideak eta Osakidetzak 12.446 proba egin dituzte ostegunean, eta 811 positibo atzeman dira horietan. Nafarroak 200en langa gainditu du.
Azken sei asteetako kasu gehien atzeman dira Hego Euskal Herrian: 811 COVID-19 kasu zenbatu dituzte atzoko probetan. Zehazki, otsailaren 10etik erregistratu den daturik makurrena da hori. Positiboen portzentajeak ere gora egin du: %6,5 da Hegoaldean. Gainera, Nafarroako datua nabarmen okerragoa da: testen %8,6k eman du...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195479/eajk-eta-psek-pandemiaren-aurkako-lege-egitasmoa-erregistratu-dute.htm
Gizartea
EAJk eta PSEk pandemiaren aurkako lege egitasmoa erregistratu dute
Izurriaren aurka jarduteko «lege mekanismoak» izatea ekarriko du legeak, talde sustatzaileen arabera.
EAJk eta PSEk pandemiaren aurkako lege egitasmoa erregistratu dute. Izurriaren aurka jarduteko «lege mekanismoak» izatea ekarriko du legeak, talde sustatzaileen arabera.
EAJk eta PSEk gaur goizean erregistratu dute Eusko Legebiltzarrean COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurrien lege proposamena. Lege horri esker, Eusko Jaurlaritzak «berme juridiko osoarekin» hartu ahal izango ditu birusa geldiarazteko egokitzat jotzen dituen erabakiak, talde proposatzaileek gaur jakinarazi dutenez. Hai...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195480/nafarroako-bpga-83-jaitsi-da-2020an.htm
Ekonomia
Nafarroako BPGa %8,3 jaitsi da 2020an
COVID-19aren krisiaren eragina zerbitzuetan eta industrian nabaritu da gehien. Kontsumoa %5,9 jaitsi da. «Aurrekorik gabeko» beherakada izan dela azpimarratu du Nafarroako Estatistika Institutuak.
Nafarroako BPGa %8,3 jaitsi da 2020an. COVID-19aren krisiaren eragina zerbitzuetan eta industrian nabaritu da gehien. Kontsumoa %5,9 jaitsi da. «Aurrekorik gabeko» beherakada izan dela azpimarratu du Nafarroako Estatistika Institutuak.
Nafarroako barne produktu gordinak %8,3ko beherakada izan zuen 2020an. Nastat Nafarroako Estatistika Institutuaren arabera, «aurrekorik gabeko» beherakada izan da; nabarmen gainditu du 2009koa (-% 2,6). Araba, Bizkai eta Gipuzkoan %9,5 txikitu zen iaz BPGan, eta Europako Batasunean, %4,6, batez beste. 1936ko gerratik i...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195481/oiartzabalek-jarraituko-du-arabako-ppko-buruzagitzan.htm
Politika
Oiartzabalek jarraituko du Arabako PPko buruzagitzan
Muriel Larrea legebiltzarkidea izango da Gipuzkoako arduraduna.
Oiartzabalek jarraituko du Arabako PPko buruzagitzan. Muriel Larrea legebiltzarkidea izango da Gipuzkoako arduraduna.
Garai ezegonkorrak atzean uzteko ahaleginetan da PP Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Alfonso Alonso alderdiko Euskal Autonomia Erkidegoko presidenteak dimisioa eman zuen 2020ko otsailean, Pablo Casado PPren Espainiako presidenteak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautagaia inposatu eta gero, eta, harrezkero, C...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195482/2023ko-tourreko-lehen-hiru-etapak-euskal-herritik-igaroko-dira.htm
Kirola
2023ko Tourreko lehen hiru etapak Euskal Herritik igaroko dira
Bilbotik irteteaz gain, bigarren etapa ere osorik jokatuko da Euskal Herrian, eta hirugarrenaren zati bat. Tourreko antolakuntzak eta Eusko Jaurlaritzak lasterketaren oihartzuna nabarmendu dute.
2023ko Tourreko lehen hiru etapak Euskal Herritik igaroko dira. Bilbotik irteteaz gain, bigarren etapa ere osorik jokatuko da Euskal Herrian, eta hirugarrenaren zati bat. Tourreko antolakuntzak eta Eusko Jaurlaritzak lasterketaren oihartzuna nabarmendu dute.
Berretsi da. Frantziako Tourra Bilbotik irtengo da 2023an. Lehen etapa ere Bizkaiko hiriburuan amaituko da. Bigarrena ere Euskal Herrian korrituko da, eta hirugarrena zati bat. Christian Prudhomme Tourreko zuzendaria pozik azaldu da, eta Eusko Jaurlaritzak hori lortzeko izan duen "borondate politikoa" nabarmendu eta es...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195483/euskalduna-al-zen-kristobal-kolon.htm
Bizigiro
Euskalduna al zen Kristobal Kolon?
Nabigatzailea sortzez Nafarroa Beherekoa eta agota zela ondorioztatu du Joxe Mari Ertzillak, hainbat urtetan ikertutako eta osatutako hipotesi batean.
Euskalduna al zen Kristobal Kolon?. Nabigatzailea sortzez Nafarroa Beherekoa eta agota zela ondorioztatu du Joxe Mari Ertzillak, hainbat urtetan ikertutako eta osatutako hipotesi batean.
Misterio handia dago Kristobal Kolonen jatorriari buruz. Nongoa zen XV. mendean jaiotako almirantea? Kolon hainbat herrialdetakoa zela esan izan dute. Gehien zabaldu eta onartu den hipotesiak dio Genovakoa (Italia) zela. Badira, ordea, katalana, galiziarra edo portugaldarra zela dioten teoriak ere. Badira Kolon euskald...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195484/hiru-preso-euskal-herriratuko-dituzte-eta-beste-hiru-hurbilduko.htm
Politika
Hiru preso Euskal Herriratuko dituzte, eta beste hiru hurbilduko
Iruñeko kartzelara eramango dituzte Jon Gonzalez, Idoia Mendizabal eta Jose Mari Dorronsoro.
Hiru preso Euskal Herriratuko dituzte, eta beste hiru hurbilduko. Iruñeko kartzelara eramango dituzte Jon Gonzalez, Idoia Mendizabal eta Jose Mari Dorronsoro.
Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak beste sei euskal preso lekualdatzea onetsi du; hiru Euskal Herriratu egingo dituzte, eta beste hiru, Euskal Herritik gertuago dauden kartzeletara gerturatuko. Jon Gonzalez, Idoia Mendizabal eta Jose Mari Dorronsoro dira Euskal Herriratuko dituztenak; guztiak Iruñer...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195485/oier-oak-ez-du-onartu-prokuradoreren-zigorra-eta-epaiketari-aurre-eginen-dio.htm
Politika
Oier Oak ez du onartu prokuradoreren zigorra, eta epaiketari aurre eginen dio
Prokuradoreak lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri nahi zion, gibelapenarekin, lurralde debekua urratzeagatik. Epaiketara joan beharko du Oak, baina ez diote zehaztu noiz izango den.
Oier Oak ez du onartu prokuradoreren zigorra, eta epaiketari aurre eginen dio. Prokuradoreak lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri nahi zion, gibelapenarekin, lurralde debekua urratzeagatik. Epaiketara joan beharko du Oak, baina ez diote zehaztu noiz izango den.
Ez dugu ahanzten, Oier gurekin dioen pankarta Baionako Etxepare lizeotik Baionako Auzitegiraino eraman dute goizean ikasleek. 200 bat ikasle eta langile bildu dira atarian, Oier Oari sostengua helarazteko. Gaur pasatu da Oa Baionako prokuradorearen aitzinetik, Frantziako Estatuan egoteko duen debekua urratu izanagatik....
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195486/kolonbiak-armada-bidali-du-venezuelarekiko-mugara.htm
Mundua
Kolonbiak armada bidali du Venezuelarekiko mugara
Venezuelako 4.000 herritar inguruk Kolonbiara egin dute ihes joan den asteburutik, FARCeko kide ohien eta militarren arteko borrokengatik.
Kolonbiak armada bidali du Venezuelarekiko mugara. Venezuelako 4.000 herritar inguruk Kolonbiara egin dute ihes joan den asteburutik, FARCeko kide ohien eta militarren arteko borrokengatik.
Venezuelako mugan tropak zabaltzeko agindu du Kolonbiako Defentsa Ministerioak, bertako talde disidenteen eta Venezuelako armadaren arteko liskarrak direla eta. Mauricio Zabala armadaburuaren esanetan, borroketatik ihesi doazen venezuelarren segurtasuna bermatzea du helburu mobilizazioak. «Bermatu nahi dugu iheslarien ...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195487/javier-batarrita-omendu-dute-poliziak-1961ean-tiroz-hildako-bilbotarra.htm
Politika
Javier Batarrita omendu dute, Poliziak 1961ean tiroz hildako bilbotarra
Javier Batarrita omendu dute, Poliziak 1961ean tiroz hildako bilbotarra.
Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak omenaldia egin diote Javier Batarritari. Poliziaren kontrol batean hil zuten, tiroz, 1961ean: duela 60 urte. Jose Antonio Rodriguez Ranz Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkariak esan du «Segurtasun Indarren arduraduna estatua denez, behar mor...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195488/zamakonak-hiru-itsasontzi-egiteko-kontratua-lortu-du.htm
Ekonomia
Zamakonak hiru itsasontzi egiteko kontratua lortu du
Iaz bederatzi kontratu sinatu zituzten Euskal Herriko hiru ontziola nagusiek, eta datozen bi-hiru urteetarako lan karga dute.
Zamakonak hiru itsasontzi egiteko kontratua lortu du. Iaz bederatzi kontratu sinatu zituzten Euskal Herriko hiru ontziola nagusiek, eta datozen bi-hiru urteetarako lan karga dute.
Zamakona ontziolak itsaso zabalean salbamenduak egiteko barku bat eta bi atun hozkailuontzi egingo ditu, 130 milioi euroren truke. Hiru eskariak atzerritik jaso ditu. Ontzi berriek datozen bi urte eta erdirako lan karga emango diote ontziolari. Vigoko (Galizia) ontziolekin lehiatu da hiru kontratu horiengatik. Hiru es...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195489/alex-salmond-parlamenturako-hauteskundeetara-aurkeztuko-da.htm
Mundua
Alex Salmond parlamenturako hauteskundeetara aurkeztuko da
Eskoziako lehen ministro ohia politikara itzuli da, Alba Alderdiarekin: «Supergehiengo independentista bat eratu behar dugu».
Alex Salmond parlamenturako hauteskundeetara aurkeztuko da. Eskoziako lehen ministro ohia politikara itzuli da, Alba Alderdiarekin: «Supergehiengo independentista bat eratu behar dugu».
Borroka judizialak amaitu ostean, Alex Salmond Eskoziako lehen ministro ohiak politikara itzultzeko pausoa eman du, indar independentista berri baten bitartez: Alba Alderdia. Salmonden helburua da datorren maiatzaren 6ko Eskoziako Parlamenturako hauteskundeetatik «supergehiengo independentista bat» ateratzea, Boris Joh...