date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195490/muniainek-zaleekin-batera-ospatu-nahi-du-kopako-finala-nola-edo-hala.htm
Kirola
Muniainek zaleekin batera ospatu nahi du Kopako finala, nola edo hala
Athleticeko kapitainak esan du sumatuko dutela zaleen falta finalean, eta zuhur jokatzeko eskatu die haiei. Realak gaur bukatu du herriz herri egin duen bira, Donostian.
Muniainek zaleekin batera ospatu nahi du Kopako finala, nola edo hala. Athleticeko kapitainak esan du sumatuko dutela zaleen falta finalean, eta zuhur jokatzeko eskatu die haiei. Realak gaur bukatu du herriz herri egin duen bira, Donostian.
«Ahal dugun guztia egingo dugu zaleei garaipen hau eskaintzeko», adierazi du Iker Munian Athleticeko kapitainak klubak berak Espainiako Koparen karietara egin dion elkarrizketa batean. Kopako 24 tituluei buruzko erakusketa berezi bat jarri dute, eta handik hitz egin du Muniainek. Izan ere, zaleen falta sentitzen du fu...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195491/400dik-gorako-tasa-duten-herriak-itxiko-ditu-jaurlaritzak.htm
Gizartea
400dik gorako tasa duten herriak itxiko ditu Jaurlaritzak
Azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 400 kasu baino gehiago izan dituzten herri eta lurraldeetan itxiera perimetrala ezarriko dute. Tabernen eta jatetxeen barrualdean egoteko ordutegiak mugatuko dituzte leku horietan: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era bakarrik egongo dira zabalik.
400dik gorako tasa duten herriak itxiko ditu Jaurlaritzak. Azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 400 kasu baino gehiago izan dituzten herri eta lurraldeetan itxiera perimetrala ezarriko dute. Tabernen eta jatetxeen barrualdean egoteko ordutegiak mugatuko dituzte leku horietan: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:...
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak deituta, Euskadiko Plan Zibilaren Aholku Batzordeak (Labi) bilera bat egin du gaur arratsaldean, eta atzo zabaldu zen informazioa berretsi du Urkulluk berak bileraren ondoren egindako agerraldian: zenbait neurri zorroztuko dituzte datorren astelehenetik aurrera Araban, Bi...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195492/jaurlaritzak-bi-puntu-jaitsi-du-2021erako-hazkunde-iragarpena-67raino.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak bi puntu jaitsi du 2021erako hazkunde iragarpena, %6,7raino
2022 erdiralderako espero du krisi aurreko mailara itzultzea. Langabezia tasa aurten lau hamarren jaistea espero du.
Jaurlaritzak bi puntu jaitsi du 2021erako hazkunde iragarpena, %6,7raino. 2022 erdiralderako espero du krisi aurreko mailara itzultzea. Langabezia tasa aurten lau hamarren jaistea espero du.
2021erako iragarpen zaharkitua aldatu du azkenean Eusko Jaurlaritzak. Urte hasieran ostalaritzari eta beste sektore batzuei jarritako murrizketen eta nazioarteko egoera kaskarraren ondorioz, baikorregia zen aurten barne produktu gordina %8,6 handitzea, Jaurlaritzak iragartzen zuen bezala. Eguneratutako aurreikuspenek d...
2021-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/195493/ryderrak-duintasunerantz-pedalei-eragiten.htm
Ekonomia
Ryderrak: duintasunerantz pedalei eragiten
Glovo janari-banaketa enpresaren eta haren 288 banatzaileen aurkako Bilboko epaiketak itxaropentsu utzi ditu langileen abokatuak. Uste dute bi aldeen arteko lan harremana agerikoa dela. Glovok deituriko lekuko batek aitortu du enpresak formakuntza eman ziola eta fakturak eginda jasotzen dituela.
Ryderrak: duintasunerantz pedalei eragiten. Glovo janari-banaketa enpresaren eta haren 288 banatzaileen aurkako Bilboko epaiketak itxaropentsu utzi ditu langileen abokatuak. Uste dute bi aldeen arteko lan harremana agerikoa dela. Glovok deituriko lekuko batek aitortu du enpresak formakuntza eman ziola eta fakturak egin...
Itxaropentsu ageri zen Eratsu Muñoz epaitegiaren aurrean. «Ea behingoagatik soldatapeko gisa onartzen gaituzten. Gu, eta beste plataforma digital batzuetako langileak. Eta ez gu bakarrik, Glovo beste sektore batzuetan sartu da. Uber Work-en antzeko aplikazio bat atera du argiketariak kontratatzeko, muntatzaileak...». B...
2021-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/195494/zer-muga-daude-hegoaldean-azken-neurriei-buruzko-zazpi-galdera.htm
Gizartea
Zer muga daude Hegoaldean? Azken neurriei buruzko zazpi galdera
Zer muga daude Hegoaldean? Azken neurriei buruzko zazpi galdera.
Zein muga daude batetik bestera ibiltzeko? Erkidegoen arteko joan-etorriak lehendik ere galarazita daude, propio onetsitako motiboren batengatik eginak ez badira. Nafarroan, gainerakoan, herrien artean ibiltzeko eragozpenik ez da, eta berez ez dago planik intzidentzia tasa batetik gora dauden udalerriak ixteko. Araba,...
2021-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/195522/emakume-bat-hil-da-auto-istripu-batean-eta-gidarietako-bat-atxilotu-dute.htm
Gizartea
Emakume bat hil da auto istripu batean, eta gidarietako bat atxilotu dute
Milagron bi autok aurrez-aurre talka egin dute, eta gidarietako batek positibo eman du alkohol proban. Gizon bat hil da Iruñean, etxe batean gertaturiko sutean
Emakume bat hil da auto istripu batean, eta gidarietako bat atxilotu dute. Milagron bi autok aurrez-aurre talka egin dute, eta gidarietako batek positibo eman du alkohol proban. Gizon bat hil da Iruñean, etxe batean gertaturiko sutean
NA-134 errepidean, MIlagro parean, aurrez-aurre jo dute bi autok. Horietako batean gidariaren ondoan zihoan emakume bat hil da ezbeharrean. Suhiltzaileek gidaria atera behar izan dute autoaren hondakinetatik. Foruzainek istripua ustez eragin duen gidaria atxilotu dute, alkoholemia proban positibo eman duelako. Arduraga...
2021-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/195523/sakontasunez-erretratatu-nahi-nuen-zale-bakoitza.htm
Kultura
«Sakontasunez erretratatu nahi nuen zale bakoitza»
Astebete da ‘Dardara’ zinema aretoetara ailegatu zela. Filmak Berri Txarrak-en azken birako irudiak ditu oinarri, eta zaleak dira protagonista. Lameiro zinemagile iruindarrak zuzendu du.
«Sakontasunez erretratatu nahi nuen zale bakoitza». Astebete da ‘Dardara’ zinema aretoetara ailegatu zela. Filmak Berri Txarrak-en azken birako irudiak ditu oinarri, eta zaleak dira protagonista. Lameiro zinemagile iruindarrak zuzendu du.
Kontzertu bateko lehen akordeak, zale batek talde kuttuna aurrean duela sentitzen dituenak, bizitzan hartu beharreko erabakiak. Horiek eta beste asko bildu ditu Marina Lameirok (Iruñea, 1986) Berri Txarrak-en azkeneko bira oinarri duen lanean. Dardara du izena, eta zenbait aretotan da ikusgai duela astebetetik. Zer se...
2021-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/195524/denbora-gehiegi-igaro-da.htm
Kirola
«Denbora gehiegi igaro da»
Athleticek eta Realak Espainiako Kopako finala jokatuko dute apirilaren 3an, Sevillan. Luis Fernando Dadiek eta Juan Antonio Larrañagak irabazi egin zuten 1987an, Realarekin, Zaragozan.
«Denbora gehiegi igaro da». Athleticek eta Realak Espainiako Kopako finala jokatuko dute apirilaren 3an, Sevillan. Luis Fernando Dadiek eta Juan Antonio Larrañagak irabazi egin zuten 1987an, Realarekin, Zaragozan.
Luis Miguel Arkonada alde batean eta Juan Antonio Larrañaga bestean. Zaragozako (Espainia) Romareda futbol zelaian. Espainiako Kopa eskuetan. 1987ko ekainaren 27a zen. “Oso gogorra izan zen finala”, gogoratu du Larrañagak berak. “Bero handia egiten zuen egun hartan, tentsio handia nabari zen, luzapena jokatu genuen, pe...
2021-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/195525/eaeko-19-herri-itxiko-dituzte-astelehenean.htm
Gizartea
EAEko 19 herri itxiko dituzte astelehenean
5.000 biztanletik gorako herrien artean, Elorrio, Ermua, Muskiz, Ondarroa, Beasain, Lazkao, Ordizia eta Urretxu itxiko dituzte.
EAEko 19 herri itxiko dituzte astelehenean. 5.000 biztanletik gorako herrien artean, Elorrio, Ermua, Muskiz, Ondarroa, Beasain, Lazkao, Ordizia eta Urretxu itxiko dituzte.
Denera hemeretzi herri itxita, astelehenetik aurrera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzak argitaratu du izurriari aurre egiteko Labi aholku batzordeak harturiko azken neurriak ezarri beharko dituzten herrien zerrenda. Hemeretzi herri horien artean, 5.000 biztanle baino gutxiagokoak dira gehienak, 11 herr...
2021-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/195526/loiolako-kuartela-desjabetu-dute-euskal-errepublikaren-alde.htm
Politika
Loiolako kuartela «desjabetu» dute euskal errepublikaren alde
Herritar ugari joan dira Donostiako kuartelaren atariraino, eta «kanporatze agindua» entregatu dute bertan.
Loiolako kuartela «desjabetu» dute euskal errepublikaren alde. Herritar ugari joan dira Donostiako kuartelaren atariraino, eta «kanporatze agindua» entregatu dute bertan.
Donostiako Loiola auzoan Espainiako Armadak daukan kuartela «desjabetzeko» protesta bat egin dute hainbat herritarrek kuartelaren atarian. Euskal Errepublikako Obra eta Zerbitzuen Ministerioaren izenean, gutun bat helarazi diete bertan dauden militarrei, astebeteko epean kuartela husteko aginduz: «Horren arrazoiak hona...
2021-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/195527/kutsatzeak-apur-bat-apaldu-dira-baina-erietxeetan-egoerak-okerrera-egin-du.htm
Gizartea
Kutsatzeak apur bat apaldu dira, baina erietxeetan egoerak okerrera egin du
Nafarroan, 69 urteko gizonezko bat zendu da azken orduetan.
Kutsatzeak apur bat apaldu dira, baina erietxeetan egoerak okerrera egin du. Nafarroan, 69 urteko gizonezko bat zendu da azken orduetan.
Azken orduetan COVID-19aren izurriak atseden apur bat eman du, eta kutsatze kopuruak pixka bat apaldu egin dira Hego Euskal Herriko herrialde ia guztietan. Zoritxarrez, apaltze horrek ez du islarik izan erietxeetan, eta berriro ere handitu da gaixotasunaren ondorioz ospitaleratu behar izan dituztenen zenbatekoa. Joan ...
2021-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/195528/myanmarko-poliziek-114-manifestari-hil-dituzte-egun-bakarrean.htm
Mundua
Myanmarko poliziek 114 manifestari hil dituzte egun bakarrean
Militarrek ehun manifestari baino gehiago hil dituzte gaur, eta otsaileko estatuko kolpetik 400dik gora heriotza zenbatu dituzte. Junta militarraren aurkako zigor ekonomikoak ezarri dituzte AEBek, EBk eta Erresuma Batuak.
Myanmarko poliziek 114 manifestari hil dituzte egun bakarrean. Militarrek ehun manifestari baino gehiago hil dituzte gaur, eta otsaileko estatuko kolpetik 400dik gora heriotza zenbatu dituzte. Junta militarraren aurkako zigor ekonomikoak ezarri dituzte AEBek, EBk eta Erresuma Batuak.
Myanmarko junta militarreko buru Min Aung Hlaing Armadaren Eguneko desfilean zen bitartean, «estatu kolpea jo zutenetik izaniko egunik odoltsuena» bizi zuen atzo herrialdeak, NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera. Manifestarien aurkako errepresioa izan zen nagusi, eta gutxienez 114 lagun hil zituen Poliziak, Myanmar No...
2021-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/195560/kale-izendegia.htm
Iritzia
Kale izendegia
Kale izendegia.
Gladys del Estal. Marta González eta Begoña García. Kristiane Etxaluz. Maria de Maeztu. Dolores Ibarruri. Florentina Tasende. Bittori Etxeberria eta Felizitas Ariztia. Haydee Agirre, Polixene Trabudua, Julene Urzelai eta Maria Teresa Zabala. Astrea Barrios. Mari Jose Urruzola. Adela Asúa. Katy Gutiérrez. Dolores Gonzál...
2021-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/195561/geltokia-auzoan-bertan.htm
Gizartea
Geltokia, auzoan bertan
Metroaren laugarren linea Bilboko Abando geltokitik Alonsotegira joango da, FEVEren trenbidea erabiliz. Euskal Trenbide Sareak ibilbide bi proposatu ditu: orain arteko trenbidearen ibilbidea errespetatzen duena ala Irala eta Errekaldera desbideratuko litzatekeen beste linea bat. Bizilagunek desbideratzea nahi dute.
Geltokia, auzoan bertan. Metroaren laugarren linea Bilboko Abando geltokitik Alonsotegira joango da, FEVEren trenbidea erabiliz. Euskal Trenbide Sareak ibilbide bi proposatu ditu: orain arteko trenbidearen ibilbidea errespetatzen duena ala Irala eta Errekaldera desbideratuko litzatekeen beste linea bat. Bizilagunek des...
Bilboko metroaren 4. linearentzako ibilbide bi osatu ditu Euskal Trenbide Sareak. Bilboko Irala, Errekalde, Basurtu eta Zorrotza auzoetako eta Alonsotegiko bizilagunei zein diren aurkezten dabil hil honetan. Bilboko Abandoko tren geltokitik Alonsotegiko Irauregikora joango da linea berria. Fase bitan egitea da asmoa: l...
2021-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/195562/beste-594-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Beste 594 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Gipuzkoa da kutsatu kopururik handiena erregistratu den herrialdea. Positibo tasa %5,7 da.
Beste 594 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Gipuzkoa da kutsatu kopururik handiena erregistratu den herrialdea. Positibo tasa %5,7 da.
%5eko positibo tasatik jaitsi ezinda dago oraindik ere Hego Euskal Herria. Atzo, zehazki, 10.335 proba egin zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak, eta haietatik 594k eman zuten positibo. Ondorioz, %5,7 da positibo tasa. Joan den ostegunean, positiboen kopuruak goia jo zuen Hego Euskal Herrian, eta 800 kasuren langa ga...
2021-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/195563/22-korrika-2022ko-martxoaren-31tik-apirilaren-10era.htm
Gizartea
22. Korrika, 2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era
22. Korrika, 2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era.
Pandemiarik ez balitz, gaur amaituko litzateke 22. Korrika. Jakina zen, ordea, aurten ezingo zela euskararen aldeko lasterketarik antolatu, eta, horren ordez, Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! dinamika antolatu zuen AEK-k. Hala, milaka lagun elkartu dira gaur Euskal Herriko hainbat plazatan euskaltegien sareari babe...
2021-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/195564/paxinianek-dimisioa-aurkeztuko-du-apirilean.htm
Mundua
Paxinianek dimisioa aurkeztuko du apirilean
Hauteskundeak aurreratuko ditu Armeniako lehen ministroak. Ekainaren 20an egingo dituzte, baina bitartean lehen ministro izaten jarraituko du. Karabakh Garaiko ituna sinatu zuenetik kolokan dago Paxinian.
Paxinianek dimisioa aurkeztuko du apirilean. Hauteskundeak aurreratuko ditu Armeniako lehen ministroak. Ekainaren 20an egingo dituzte, baina bitartean lehen ministro izaten jarraituko du. Karabakh Garaiko ituna sinatu zuenetik kolokan dago Paxinian.
Ez dio botereari uko egin nahi Nikol Paxinian Armeniako lehen ministroak. Oposizioko taldeak, militarrak eta milaka herritar Paxinianen dimisioa eskatzen ari dira lehen ministroak Azerbaijango eta Errusiako presidenteekin Karabakh Garaiko ituna sinatu zuenetik, joan den azaroaren 10ean. Paxinianek berak aitortu zuen «o...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195565/euskaltelen-marka-ez-da-desagertuko-eta-bere-egoitza-euskal-herrian-geratuko-da.htm
Ekonomia
Euskaltelen marka ez da desagertuko, eta bere egoitza Euskal Herrian geratuko da
Salmenta akordioaren klausula batek beto eskubidea aitortuko dio Kutxabanki aurrerantzean bi erabaki horiei buruz. Eusko Jaurlaritzak txalotu egin du akordioa, eta oposizioak gogor kritikatu du gobernuak azken urteetan jokatu duen rola.
Euskaltelen marka ez da desagertuko, eta bere egoitza Euskal Herrian geratuko da. Salmenta akordioaren klausula batek beto eskubidea aitortuko dio Kutxabanki aurrerantzean bi erabaki horiei buruz. Eusko Jaurlaritzak txalotu egin du akordioa, eta oposizioak gogor kritikatu du gobernuak azken urteetan jokatu duen rola.
Euskaltelek ez du alde egingo; ez behintzat datozen bost urteetan. Denbora horretan euskal markak indarrean jarraituko du telekomunikazioen merkatuan, eta enpresak Euskal Herrian izango du egoitza fiskala. Gainera, aurrera begira, hori aldatu nahiko balitz, oraingo akziodunen %90en babesa beharko luke batzar berriak. B...
2021-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/195566/amaierara-arte-itxaron-beharko-da.htm
Kirola
Amaierara arte itxaron beharko da
Peñak eta Albisuk irabazi egin diete Altuna-Mariezkurrenari, eta azken jardunaldian erabakiko da nor sailkatuko den finalaurrekoetara zuzenean. 17 eta 21 aurretik izan dira Altuna eta Mariezkurrena.
Amaierara arte itxaron beharko da. Peñak eta Albisuk irabazi egin diete Altuna-Mariezkurrenari, eta azken jardunaldian erabakiko da nor sailkatuko den finalaurrekoetara zuzenean. 17 eta 21 aurretik izan dira Altuna eta Mariezkurrena.
Finalaurrekoa tanto bakarrera izan dute gaur Jokin Altunak eta Jon Mariezkurrenak Eibarko Astelena pilotalekuan. Ez dute, ordea, neurketa errematatzen asmatu, eta datorren astera arte itxaron beharko da Binakako Txapelketa nagusiko finalaurrekoetara zuzenean zer bikote sailkatuko diren jakiteko. Peñak eta Albisuk, gaur...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195567/agustini-anderenoa-itzuli-egin-da-irunera.htm
Kultura
Agustini andereñoa itzuli egin da Iruñera
Estefania de Paz aktoreak erakusketa bat eta antzezlan bat prestatu ditu, duela ehun urte zendu zen Remigia Etxarren funanbulista oroitzeko. Lehen mailako orekaria izan zen, andreentzat etxetik kanpoko mundua debekatua zegoenean.
Agustini andereñoa itzuli egin da Iruñera. Estefania de Paz aktoreak erakusketa bat eta antzezlan bat prestatu ditu, duela ehun urte zendu zen Remigia Etxarren funanbulista oroitzeko. Lehen mailako orekaria izan zen, andreentzat etxetik kanpoko mundua debekatua zegoenean.
«Hurrengora arte erranez utzi zuen burdin haria, eta, agindu bezala, itzuli egin da». Horixe oroitu du Estefania de Paz Asin aktoreak, Remigia Etxarreni buruz (Iruñea, 1853-1921). Emakumeentzat etxetik kanpoko mundua debekatua zegoen garaian, «pinpilinpauxa baten gisara hiriko harresiez bertzaldera hegan egin» zuen Etx...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195569/filmaren-etapa-guziak-hemen-eginak-izan-daitezen-nahi-dugu.htm
Kultura
«Filmaren etapa guziak hemen eginak izan daitezen nahi dugu»
Azaroan jarri zuten martxan Zukugailua elkartea, Ipar Euskal Herrian zinema arloa garatzeko xedez. Aña Errotabehere koordinatzaileak esan du lehentasuna eman nahi dietela euskarazko egitasmoei.
«Filmaren etapa guziak hemen eginak izan daitezen nahi dugu». Azaroan jarri zuten martxan Zukugailua elkartea, Ipar Euskal Herrian zinema arloa garatzeko xedez. Aña Errotabehere koordinatzaileak esan du lehentasuna eman nahi dietela euskarazko egitasmoei.
Zukugailua elkarteko koordinatzailea da Aña Errotabehere (Arrosa, Nafarroa Beherea, 1992). Azken urteetan zinema mundutik hurbildua, Ipar Euskal Herriko profesionalekin ari da joan den azarotik geroz. Zinema arloko eragileen arteko harremanak indartu nahi ditu elkarteak, sorkuntza gehiago egin dadin, eta proiektuak has...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195570/askatu-dute-suezko-kanala-astebetez-trabatu-duen-ontzia.htm
Ekonomia
Askatu dute Suezko kanala astebetez trabatu duen ontzia
Goizaldean lortu dute itsasontzia flotatzen jartzea berriz. Oraindik ez dakite noiz libratuko duten bidea. Ever Given-en atzetik, beste 367 ontzi daude zain.
Askatu dute Suezko kanala astebetez trabatu duen ontzia. Goizaldean lortu dute itsasontzia flotatzen jartzea berriz. Oraindik ez dakite noiz libratuko duten bidea. Ever Given-en atzetik, beste 367 ontzi daude zain.
Ever Given kargaontzia berriz flotatzen jarri dute goizaldean, sei egunez Suezko kanalean hondoa jota egon eta gero. Suezko kanala merkataritzarako munduko garrantzitsuenetako bat da: handik igarotzen dira munduko merkataritzaren %10 eta edukiontzien %25. 400 metroko itsasontzia zeharka gelditu zen kanalean, eta nabiga...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195571/eusko-jaurlaritzaren-donostiako-egoitza-okupatu-dute-ostalariek.htm
Gizartea
Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitza okupatu dute ostalariek
Lakuak harturiko neurriek eragindako kalteak arintzeko laguntzak eskatu dituzte.
Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitza okupatu dute ostalariek. Lakuak harturiko neurriek eragindako kalteak arintzeko laguntzak eskatu dituzte.
SOS Ostalaritza elkarteko kideek okupatu egin dute Eusko Jaurlaritzak Donostiako Andia kalean duen egoitza, Alderdi Ederren parean. LABI batzordearen aholkuari jarraiki Jaurlaritzak hartu dituen neurri murriztaileak direla eta, kalteak arintzeko laguntzak eskatu dituzte. Prentsaurrekoa zuten antolatuta 09:30ean, egoi...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195572/dozenaka-zibil-hil-dituzte-mozambike-iparraldeko-palma-herrian.htm
Mundua
Dozenaka zibil hil dituzte Mozambike iparraldeko Palma herrian
Gas eta petrolioan aberatsa den Cabo Delgado eskualdean izan da erasoa. Herriarekiko komunikazioak etenda daudela esan dute agintariek.
Dozenaka zibil hil dituzte Mozambike iparraldeko Palma herrian. Gas eta petrolioan aberatsa den Cabo Delgado eskualdean izan da erasoa. Herriarekiko komunikazioak etenda daudela esan dute agintariek.
Asteburuan eman zuten agintariek erasoaren berri. Datu zehatzik eman gabe, hildakoak «dozenaka» zirela jakinarazi zuten, gehienak zibilak. Cabo Delgado eskualdeko Palma herrian izan zen. Inguru hartan ugariak dira gas eta petrolio putzuak, eta nazioarteko enpresa ugarik dituzte bertan egoitzak. Omar Saranga segurtasun...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195573/eroskiren-geroa-argiagoa-da-mediterraneoko-negozioaren-erdia-saldu-eta-gero.htm
Ekonomia
Eroskiren geroa argiagoa da, Mediterraneoko negozioaren erdia saldu eta gero
Txekiako EP Corporate Group inbertsio funtsarekin egin du akordioa Eroskik. Zorra pagatzeko konpromisoa betetzen lagunduko dio.
Eroskiren geroa argiagoa da, Mediterraneoko negozioaren erdia saldu eta gero. Txekiako EP Corporate Group inbertsio funtsarekin egin du akordioa Eroskik. Zorra pagatzeko konpromisoa betetzen lagunduko dio.
Kataluniako Bon Preurekin akordio bat lortzeko negoziazioek porrot egin ondoren, Eroskik itun bat lortu du merkatuko beste eragile batekin, Kataluniako eta Balear uharteetako negozioaren erdia saltzeko. Eta, horrekin batera, beste urrats bat egin du bere geroa argitzeko, atzodanik bitarteko gehiago baitauzka estutzen d...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195574/hurbiltzeak-eta-euskal-herriratzeak-azkartzeko-eskatu-du-foro-sozialak.htm
Politika
Hurbiltzeak eta Euskal Herriratzeak azkartzeko eskatu du Foro Sozialak
Andaluziako eta Levanteko kartzelak «hustuta», presoen arazoa konpontzeko «lehen fasea» ixteko eskatu dio foroak Espainiako Gobernuari. Gizarteratze ibilbideak, hirugarren graduak eta 7/2003 legea lirateke hurrengo urratsa.
Hurbiltzeak eta Euskal Herriratzeak azkartzeko eskatu du Foro Sozialak. Andaluziako eta Levanteko kartzelak «hustuta», presoen arazoa konpontzeko «lehen fasea» ixteko eskatu dio foroak Espainiako Gobernuari. Gizarteratze ibilbideak, hirugarren graduak eta 7/2003 legea lirateke hurrengo urratsa.
Erritmoa «nahi baino motelagoa» izan arren eta lobbyen presioak presio, Foro Sozial Iraunkorrak begi onez ikusten ditu azken bi urteotan gertaturiko euskal presoen hurbiltze eta Euskal Herriratzeak, baita emandako bigarren graduak ere. Horiek bizkortzeko eskatu dio, halere, Espainiako Gobernuari. Zehazki, Andaluziako e...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195575/espainiako-gobernuak-ez-dizkio-dominak-kenduko-galindori.htm
Politika
Espainiako Gobernuak ez dizkio dominak kenduko Galindori
EH Bilduri idatziz emaniko erantzunean argudiatu dutenez, dominak kentzekotan, legea aldatu beharko litzateke.
Espainiako Gobernuak ez dizkio dominak kenduko Galindori. EH Bilduri idatziz emaniko erantzunean argudiatu dutenez, dominak kentzekotan, legea aldatu beharko litzateke.
Espainiako Gobernuari otsailaren 15ean egin zion galdera ofiziala Jon Iñarritu EH Bilduk Kongresuan duen diputatuak. «Antonio Gonzalez Pacheco torturatzailea, Billy el Niño ezizenarekin ezagunagoa, hil ondoren, Gobernuak iragarri zuen hari emandako domina guztiak kenduko zizkiotela», idatzi zuen diputatuak galdera egit...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195576/gipuzkoa-bihar-hasiko-da-autolikidazioak-bidaltzen-zergapekoei.htm
Ekonomia
Gipuzkoa bihar hasiko da autolikidazioak bidaltzen zergapekoei
Errenta zergaren kanpaina Internet bidez egitea sustatu nahi du Gipuzkoako Ogasunak, baina presentziala ere eskainiko du.
Gipuzkoa bihar hasiko da autolikidazioak bidaltzen zergapekoei. Errenta zergaren kanpaina Internet bidez egitea sustatu nahi du Gipuzkoako Ogasunak, baina presentziala ere eskainiko du.
Apirilaren 12an hasiko da errenta zergaren kanpaina Gipuzkoan, eta ekainaren 30ean bukatuko da. Hala ere, Ogasuna bihar bertan hasiko da 226.000 zergapekori beren aitorpen proposamenak bidaltzen. Egun batzuk izango dituzte erantzuteko. Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun diputatuak eta Irune Iarza zuzendariak 2020. urteko ...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195577/gurasosek-helegite-bat-aurkeztu-du-zubietara-industria-hondakinak-eramatearen-aurka.htm
Gizartea
GuraSOSek helegite bat aurkeztu du Zubietara industria hondakinak eramatearen aurka
Eusko Jaurlaritzak eman zuen baimena industria hondakinak Zubietara eramateko, baina elkarteak salatu duenez, GHK-k ez du halako hondakinekin jarduteko aukerarik.
GuraSOSek helegite bat aurkeztu du Zubietara industria hondakinak eramatearen aurka. Eusko Jaurlaritzak eman zuen baimena industria hondakinak Zubietara eramateko, baina elkarteak salatu duenez, GHK-k ez du halako hondakinekin jarduteko aukerarik.
GuraSOS elkarteak jakinarazi du helegite bat aurkeztu duela Zubietako (Gipuzkoa) errauste plantara industria jatorriko hondakinak eramatearen aurka. Eusko Jaurlaritzak eman zuen horretarako baimena, baita hondakin horiek bertan erraustekoa ere. Elkartearen arabera, gainera, hondakin horiek Zaldibarko (Bizkaia) zaborteg...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195578/positiboen-portzentajea-69-da-hegoaldean.htm
Gizartea
Positiboen portzentajea %6,9 da Hegoaldean
Osakidetzak eta Osasunbideak COVID-19a atzemateko 7.000 test inguru egin dituzte igandean, eta 504 kasu positibo zenbatu dituzte. Birusaren aldaera britainiarraren hedapen azkarraz ohartarazi dute agintariek.
Positiboen portzentajea %6,9 da Hegoaldean. Osakidetzak eta Osasunbideak COVID-19a atzemateko 7.000 test inguru egin dituzte igandean, eta 504 kasu positibo zenbatu dituzte. Birusaren aldaera britainiarraren hedapen azkarraz ohartarazi dute agintariek.
Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, atzo 7.345 proba egin ziren Hego Euskal Herrian koronabirusa detektatzeko. Ohi denez, astegunetan baino aski apalagoa izan zen egun bakarrean egindako test kopurua, eta, beraz, aurreko egunen aldean, nabarmen txikiagoa izan zen zenbatutako pos...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195579/gizonezko-bat-hil-da-bi-ibilgailuren-arteko-aurrez-aurreko-talka-batean-zeberion.htm
Gizartea
Gizonezko bat hil da bi ibilgailuren arteko aurrez aurreko talka batean, Zeberion
Pertsona bat hil egin da, eta bestea ospitaleratu egin dute, zaurituta
Gizonezko bat hil da bi ibilgailuren arteko aurrez aurreko talka batean, Zeberion. Pertsona bat hil egin da, eta bestea ospitaleratu egin dute, zaurituta
Ezbeharra BI-3524 errepidean izan da, Zeberion (Bizkaian). Bi ibilgailuren arteko aurrez aurreko talka baten ondorioz, gizonezko bat hil egin da, eta beste bat Gurutzetan ospitaleratu dute, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak berri agentziei jakinarazi dienez. Ezbeharra 11:40ean gertatu da, BI-3524 errepideko 16. k...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195580/eh-bilduren-proiektua-inoiz-baino-biziago-dago-sortu-zuten-alderdien-ustez.htm
Politika
EH Bilduren proiektua «inoiz baino biziago» dago, sortu zuten alderdien ustez
Sortuko Haimar Altunak, EAko Eba Blancok eta Alternatibako Oskar Matutek EH Bilduren hamar urteko ibilbidearen balorazio positiboa egin dute: «Politikoki gero eta eraginkorragoak eta erabakigarriagoak gara berdinen euskal errepublika eraikitzeko baldintza politiko eta sozial berriak lortzeko orduan».
EH Bilduren proiektua «inoiz baino biziago» dago, sortu zuten alderdien ustez. Sortuko Haimar Altunak, EAko Eba Blancok eta Alternatibako Oskar Matutek EH Bilduren hamar urteko ibilbidearen balorazio positiboa egin dute: «Politikoki gero eta eraginkorragoak eta erabakigarriagoak gara berdinen euskal errepublika eraikit...
Koalizio subiranista jaio zenetik hamar urtera agerraldia egin dute EH Bilduren parte diren alderdi politikoetako ordezkariek. 2011ko maiatzaren 5ean baimendu zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak orduan Bildu zena udal eta foru hauteskundeetara aurkeztea, eta Sortuko Haimar Altunak adierazi du «atzo izango balitz ...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195581/bc3k-trantsizio-energetikoaren-eta-ekintza-klimatikoaren-behatokia-aurkeztu-du.htm
Gizartea
BC3k trantsizio energetikoaren eta ekintza klimatikoaren behatokia aurkeztu du
Behatokiak datu base zabal bat du, zeinak klimaren, ingurumenaren, energiaren, ekonomiaren eta gizarteko hainbat aldagairen inguruko datuak urtez urte eta grafiko bidez eskaintzen dituen.
BC3k trantsizio energetikoaren eta ekintza klimatikoaren behatokia aurkeztu du. Behatokiak datu base zabal bat du, zeinak klimaren, ingurumenaren, energiaren, ekonomiaren eta gizarteko hainbat aldagairen inguruko datuak urtez urte eta grafiko bidez eskaintzen dituen.
BC3k (Basque Centre for Climate Change) Otea aurkeztu du, trantsizio energetikoaren eta ekintza klimatikoaren behatokia. Gaur goizean telematikoki egindako aurkezpenean izan dira, besteak beste, Teresa Ribera Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako ministroa, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailbur...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195582/errepublikaren-kontseilua-prest-dago-bere-gobernantzaz-eztabaidatzeko.htm
Mundua
Errepublikaren Kontseilua prest dago bere «gobernantzaz» eztabaidatzeko
Bere funtzioak «modu zehatzean eta kontraesanik gabe» definitu nahi ditu, eta, horretarako, bilerak proposatu dizkie JxC, ERC, CUP, ANC eta Omnium Culturaleko ordezkariei.
Errepublikaren Kontseilua prest dago bere «gobernantzaz» eztabaidatzeko. Bere funtzioak «modu zehatzean eta kontraesanik gabe» definitu nahi ditu, eta, horretarako, bilerak proposatu dizkie JxC, ERC, CUP, ANC eta Omnium Culturaleko ordezkariei.
Porrot egin zuen Kataluniako presidente berria izendatzeko lehen inbestidura saioak, iragan ostiralean, eta bihar izango dute bigarrena. JxC Junts per Catalunya eta ERC Esquerra Republicana alderdien artean adostasunik ez dago oraindik, eta Kataluniako prozesuan Errepublikaren Kontseiluak izan beharreko eginkizunaren i...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195583/myanmarko-armadak-hainbat-herrixka-bonbardatu-ditu.htm
Mundua
Myanmarko armadak hainbat herrixka bonbardatu ditu
Otsailaren 1etik, 459 lagun hil dituzte estatu kolpearen aurkako protestetan. 10.000 lagunek euren etxeetatik ihes egin dute, aire erasoen ondorioz.
Myanmarko armadak hainbat herrixka bonbardatu ditu. Otsailaren 1etik, 459 lagun hil dituzte estatu kolpearen aurkako protestetan. 10.000 lagunek euren etxeetatik ihes egin dute, aire erasoen ondorioz.
Militarrek estatu kolpea gauzatu zutenetik, Myanmarren 459 lagun hil dituzte segurtasun indarrek; horien laurdena baino gehiago, gutxienez 126, azken asteburuan. Hiriak, baina, ez dira junta militarraren gudu zelai bakarrak. Besteak beste, Kachin eta Karen estatuetan gora egin dute sistema federal baten ezarpena exijit...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195584/petronorrek-aldi-baterako-erregulazioan-sartuko-ditu-langileen-herenak.htm
Ekonomia
Petronorrek aldi baterako erregulazioan sartuko ditu langileen herenak
Ekoizpenean izandako jaitsiera argudiatu du neurria hartzeko, eta abenduaren 31ra arte luzatuko du.
Petronorrek aldi baterako erregulazioan sartuko ditu langileen herenak. Ekoizpenean izandako jaitsiera argudiatu du neurria hartzeko, eta abenduaren 31ra arte luzatuko du.
Petronorrek aldi baterako erregulazioan sartuko ditu Muskizen (Bizkaia) duen findegiko langileen herenak. Pandemiaren eraginez, ekoizpena jaitsi behar izan du, eta horri erantzunez hartuko du neurria. Muskizen 900 langile inguru daude, eta, orain, langile batzordearekin negoziatzen hasi behar dute nola aplikatu neurri ...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195585/jagoba-arrasate-laquozaila-da-gertatuko-dena-aurreikustearaquo.htm
Kirola
Jagoba Arrasate: «Zaila da gertatuko dena aurreikustea»
Osasunako entrenatzaileak Reala babestuko du datorren larunbateko partidan. «Hurrengoan animatuko dut Athletic», esan dio BERRIAri, barrez.
Jagoba Arrasate: «Zaila da gertatuko dena aurreikustea». Osasunako entrenatzaileak Reala babestuko du datorren larunbateko partidan. «Hurrengoan animatuko dut Athletic», esan dio BERRIAri, barrez.
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak arretaz jarraituko du datorren larunbateko Athleticen eta Realaren arteko partida, Espainiako Kopako finala. «Pena itzela da zalerik gabe jokatu behar izatea», adierazi du BERRIAk atzo argitaratu zuen elkarrizketan. Ez du nahirik ezkutatu: Reala babestuko du finalean. «Hurreng...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195586/pcr-proba-negatiboa-behar-da-iparraldetik-hegoaldera-pasatzeko.htm
Gizartea
PCR proba negatiboa behar da Iparraldetik Hegoaldera pasatzeko
Gaur sartu da indarrean neurria. Iragan urtarriletik, beharrezkoa da PCR proba negatiboa Hego Euskal Herritik Ipar Euskal Herrira sartzeko.
PCR proba negatiboa behar da Iparraldetik Hegoaldera pasatzeko. Gaur sartu da indarrean neurria. Iragan urtarriletik, beharrezkoa da PCR proba negatiboa Hego Euskal Herritik Ipar Euskal Herrira sartzeko.
Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga zeharkatzeko PCR proba negatiboa beharrezkoa da, bi norabideetan. 72 ordu baino gutxiagokoa izan behar du emaitzak. Iragan urtarriletik, Ipar Euskal Herrira sartzeko beharrezkoa da PCR proba negatiboa izatea. Espainiako Gobernuak iragan larunbatean iragarri zuen Espainiako Est...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195587/athleticen-eta-realaren-arteko-finala-azkenean-2130ean.htm
Kirola
Athleticen eta Realaren arteko finala, azkenean 21:30ean
Espainiako Kopako finala ordu laurden atzeratzea proposatu zuen Espainiako Federazioak, baina lehengo ordutegiari eutsi diote azkenean.
Athleticen eta Realaren arteko finala, azkenean 21:30ean. Espainiako Kopako finala ordu laurden atzeratzea proposatu zuen Espainiako Federazioak, baina lehengo ordutegiari eutsi diote azkenean.
Azkenean, Athleticen eta Realaren arteko finala 21:30ean hasiko da larunbatean. Espainiako Federazioak azken orduetan 21:45etara atzeratzea proposatu zien bi taldeei, eta Realak ordu horretan jokatuko zela iragarri zuen aste honetarako bere plangintzan. Azkenean, ordea, atzera egin dute, eta 21:30ean hasiko da. Edonol...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195588/reala-eta-athletic-prestaketaren-azken-txanpan.htm
Kirola
Reala eta Athletic, prestaketaren azken txanpan
Realak eta Athleticek asteko lehen entrenamendua egin dute larunbateko finalerako. Asier Villalibrek eta Aritz Elustondok ondo ikusten dituzte beren taldeak larunbateko finalari begira
Reala eta Athletic, prestaketaren azken txanpan. Realak eta Athleticek asteko lehen entrenamendua egin dute larunbateko finalerako. Asier Villalibrek eta Aritz Elustondok ondo ikusten dituzte beren taldeak larunbateko finalari begira
Athleticek eta Realak hasi dute larunbatean Cartujan jokatuko duten Espainiako Kopako finala prestatzeko azken txanpa. Zuri-gorriak atzo itzuli ziren entrenamenduetara, bi eguneko atsedenaren ostean. Txuri-urdinek, berriz, prestakuntzarekin jarraitu dute Zubietan. Lan saioaren ostean mintzatu da Lezaman Asier Villalibr...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195589/berriako-eta-egunkaria-ko-langileak-hunkitu-ditu-sisiforen-paperak-antzezlanak.htm
Kultura
BERRIAko eta 'Egunkaria'-ko langileak hunkitu ditu 'Sisiforen paperak' antzezlanak
BERRIAk antolatuta, Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera hizpide duen antzezlanaren emanaldi berezi bat egin dute Tolosan (Gipuzkoa), Leidor aretoan. Obrak gertatutakoa bikain islatzen duela nabarmendu dute Egunkaria-ko langile ohiek.
BERRIAko eta 'Egunkaria'-ko langileak hunkitu ditu 'Sisiforen paperak' antzezlanak. BERRIAk antolatuta, Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera hizpide duen antzezlanaren emanaldi berezi bat egin dute Tolosan (Gipuzkoa), Leidor aretoan. Obrak gertatutakoa bikain islatzen duela nabarmendu dute Egunkaria-ko langile ohiek.
Aspaldi ikusi gabeko lagunen arteko agurrak, poza, korapiloak, isiltasunak eta txalo zaparrada luze bat. Denetik izan zen atzo Tolosako (Gipuzkoa) Leidor antzokian. Joan den azaroan estreinatu zen Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera ardatz duen Sisiforen paperak antzezlana, eta atzo BERRIAk emanaldi berezi bat antolatu z...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195590/asteartean-ere-ez-dute-izendatuko-aragones-jxc-abstenitu-egingo-baita.htm
Mundua
Asteartean ere ez dute izendatuko Aragones, JxC abstenitu egingo baita
Elsa Artadi JxCko aurreratu du «seguruena» datozen egunetan lortuko dutela akordioa ERCrekin. Errepublikaren Kontseiluaren inguruan zeuden oztopoak «desagertu» egin direla uste du Marta Vilalta ERCko eledunak.
Asteartean ere ez dute izendatuko Aragones, JxC abstenitu egingo baita. Elsa Artadi JxCko aurreratu du «seguruena» datozen egunetan lortuko dutela akordioa ERCrekin. Errepublikaren Kontseiluaren inguruan zeuden oztopoak «desagertu» egin direla uste du Marta Vilalta ERCko eledunak.
Bigarren ahaleginean ere ez du lortuko Pere Aragonesek Kataluniako Generalitateko presidente bihurtzea. Inbestidura saioa egingo dute bihar parlamentuan, baina joan den ostiraleko egoera berbera errepikatuko da, JxC Junts per Catalunya ez baita bere posiziotik mugitu. Abstenitu egingo dela erabaki du alderdi horren bat...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195591/txori-eta-saguzarrentzako-188-habia-jarri-dituzte-nafarroan-ezpel-sitsa-kontrolatzeko.htm
Gizartea
Txori eta saguzarrentzako 188 habia jarri dituzte Nafarroan, ezpel sitsa kontrolatzeko
Herrialdeko ezpeldoiak arriskuan jartzen ditu Asiatik helduriko zomorro horrek, eta, azken urteotan, Iruñeraino ere heldu da, saldoka.
Txori eta saguzarrentzako 188 habia jarri dituzte Nafarroan, ezpel sitsa kontrolatzeko. Herrialdeko ezpeldoiak arriskuan jartzen ditu Asiatik helduriko zomorro horrek, eta, azken urteotan, Iruñeraino ere heldu da, saldoka.
Azken asteotan, txori zomorrojalerentzako 106 habia kutxa eta saguzarrentzako beste 82 jarri ditu Nafarroako Landa Garapen eta Ingurumen Sailak Eguesibarren, Esteribarren, Urrotz Hirian eta Itzagaondoan. Horren bidez, borroka biologikoa egin nahi dute inguru horietako ezpelak hiltzen dituen ezpel sitsaren aurka. Ezpel...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195592/parisko-auzitegiak-servier-laborategia-zigortu-du-nahi-gabeko-hilketagatik-eta-engainu-larriagatik.htm
Gizartea
Parisko Auzitegiak Servier laborategia zigortu du, nahi gabeko hilketagatik eta engainu larriagatik
2.718 millioi euroko isuna ezarri diote laborategiari Mediator sendagaiak eragindako efektuengatik. Biktimei, gainera, 180 millioi euroko kalte ordaina eman beharko die.
Parisko Auzitegiak Servier laborategia zigortu du, nahi gabeko hilketagatik eta engainu larriagatik. 2.718 millioi euroko isuna ezarri diote laborategiari Mediator sendagaiak eragindako efektuengatik. Biktimei, gainera, 180 millioi euroko kalte ordaina eman beharko die.
Gosea kentzeko sendagaitzat zuten Servier laborategiaren Mediator sendagaia. 1976an hasi ziren sendagaia saltzen Frantzian eta Ipar Euskal Herrian; berez, diabetesa zuten pazienteentzat. Alta, anitz hedatu zen erabilera, eta herritar anitzek gosea kentzeko erremedio gisa erabili zuten. 2009an kendu zuten merkatutik, ba...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195593/bizilekuen-tokiko-programa-berrikustera-deitu-du-eh-baik.htm
Gizartea
Bizilekuen Tokiko Programa berrikustera deitu du EH Baik
Euskal Hirigune Elkargoaren apirilaren 10eko batzarrean planaren kontra edo zuri bozkatzera deitu du ezkerreko mugimendu abertzaleak
Bizilekuen Tokiko Programa berrikustera deitu du EH Baik. Euskal Hirigune Elkargoaren apirilaren 10eko batzarrean planaren kontra edo zuri bozkatzera deitu du ezkerreko mugimendu abertzaleak
Baionako Hotel Monbar famatuaren aitzinean elkartu dira EH Baiko kideak, gaur arratsaldean. Promotore pribatu batek erosi du eraikina, eta bertan hamar etxebizitza egiteko proiektua du. EH Baiko kideek jakin ahal izan dutenez, 6.500 euroan salduko da metro karratua; gela bakarreko T1 gisako apartamendu baten prezioa 20...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195594/xabier-markiegi-ararteko-ohia-hil-da.htm
Politika
Xabier Markiegi Ararteko ohia hil da
PSErekin elkartu aurretik, Euskadiko Ezkerrako idazkari nagusiordea izan zen Markiegi, eta, gero, Arartekoa 1995. eta 2000. urteen artean. Almerian (Espainia) hil da, bere etxean, 82 urte zituela.
Xabier Markiegi Ararteko ohia hil da. PSErekin elkartu aurretik, Euskadiko Ezkerrako idazkari nagusiordea izan zen Markiegi, eta, gero, Arartekoa 1995. eta 2000. urteen artean. Almerian (Espainia) hil da, bere etxean, 82 urte zituela.
Eroriko batek ondorioz, duela gutxi operatu zuten Xabier Markiegi, baina operazio hartatik osatzen ari zela hil da, gaur, Almeriako (Espainia) bere etxean. 82 urte zituen. Markiegi ezaguna da, nagusiki, 1995. eta 2000. urteen artean Arartekoa izan zelako. Bilbon jaio zen, 1938. urtean, eta filosofia eta teologia ikasi ...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195595/fiesta-eguzkia-jaikitzen-da-euskaratu-du-koro-navarrok.htm
Kultura
'Fiesta. Eguzkia jaikitzen da' euskaratu du Koro Navarrok
Literatura Unibertsala bilduman plazaratu dute Ernest Hemingwayren 1926ko eleberri ezaguna. Anjel Lertxundik jantzi du argitalpena, hitzaurre batekin.
'Fiesta. Eguzkia jaikitzen da' euskaratu du Koro Navarrok. Literatura Unibertsala bilduman plazaratu dute Ernest Hemingwayren 1926ko eleberri ezaguna. Anjel Lertxundik jantzi du argitalpena, hitzaurre batekin.
Lehen geltokia, Paris. Han elkartuko dira Jake Barnes Lehen Mundu Gerrak zauritutako kazetaria —narratzailea— eta Brett Ashley, erizaina eta Barnesekin maite jokoetan aritutakoa. Beste estatubatuar batzuekin elkartu, eta boskotean eta festa gogoari tiraka helduko dira azken geltokira: Iruñeko sanferminetara. Jai giroak...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195596/zure-begiek-ikusten-dutena-sinets-dezakezu-hori-homizidio-bat-da-hilketa-bat.htm
Mundua
«Zure begiek ikusten dutena sinets dezakezu: hori homizidio bat da, hilketa bat»
Chauvinen kontrako epaiketan, akusazioak eta defentsak lehen argudioak eman dituzte Floyden heriotzaren arrazoia zehazte aldera. Polizia ohiak 41 urte eta erdiko espetxealdia jaso dezake.
«Zure begiek ikusten dutena sinets dezakezu: hori homizidio bat da, hilketa bat». Chauvinen kontrako epaiketan, akusazioak eta defentsak lehen argudioak eman dituzte Floyden heriotzaren arrazoia zehazte aldera. Polizia ohiak 41 urte eta erdiko espetxealdia jaso dezake.
Lehen ikustaldian, zuzenekoan, zaila izan da jarraitzea, zehaztea Jerry Blackwell akusazioko abokatuak zenbatetan errepikatu duen «bederatzi minutu eta 29 segundo» esaldia. «Entzungo dituzuen zenbakirik garrantzitsuenak dira». Denbora tarte horretan izan zuen Derek Chauvin poliziak bere belauna George Floyden lepoan ja...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195597/zaldibian-izandako-kasu-gorakadak-kezka-piztu-du.htm
Gizartea
Zaldibian izandako kasu gorakadak kezka piztu du
Azken sei egunetan 58 positibo atzeman dituzte herrian, eta azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasa metatua 3.769 kasukoa da.
Zaldibian izandako kasu gorakadak kezka piztu du. Azken sei egunetan 58 positibo atzeman dituzte herrian, eta azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasa metatua 3.769 kasukoa da.
Azken egunotan Zaldibian (Gipuzkoa) gora egin dute nabarmen COVID-19aren probetan positibo eman dutenek. Zehazki, azken sei egunetan 58 positibo atzeman dituzte, eta 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 3.679koa da orain. Ostiraleko proba diagnostikoetan 11 kasu atzeman zituzten; larunbatean, 23; eta atzo, beste zor...
2021-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/195598/jaurlaritzak-112ko-defizita-izan-du-nafarroak-095ekoa.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak %1,12ko defizita izan du; Nafarroak, %0,95ekoa
Espainiako Erresumaren defizit publikoa ia %11ra iritsi da, gastu bereziengatik eta Sareb banku txarrarengatik
Jaurlaritzak %1,12ko defizita izan du; Nafarroak, %0,95ekoa. Espainiako Erresumaren defizit publikoa ia %11ra iritsi da, gastu bereziengatik eta Sareb banku txarrarengatik
Hego Euskal Herriko kontu publikoek hiru urte egin dituzte beltzean. Pandemiak gastuak handitu dituenez eta zerga bidez lortutako diru-sarrerak txikitu, 2017-2019ko epean bildutako superabitak defizit bihurtu dira 2020an. Espainiako Ogasun Ministerioaren arabera, Eusko Jaurlaritzak 753 milioi euroren defizita izan zuen...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195628/gobernua-birmoldatu-du-bolsonarok.htm
Mundua
Gobernua birmoldatu du Bolsonarok
Atzerri eta Defentsa ministroen dimisioek behartu dute Brasilgo presidentea aldaketak egitera. Justizia ministroa ere aldatu du.
Gobernua birmoldatu du Bolsonarok. Atzerri eta Defentsa ministroen dimisioek behartu dute Brasilgo presidentea aldaketak egitera. Justizia ministroa ere aldatu du.
Pandemia betean Osasun Ministerioa hirugarrenez eskuz aldatu ostean, beste hiru ministeriotan ere aldaketak egin ditu Jair Bolsonaro presidenteak. Orain arte Atzerri ministro izan den Ernesto Araujok atzo aurkeztu zuen dimisioa, azalpen gehiagorik eman gabe. Haren kargugabetzea eskatzen zuten askok aspaldidanik, baita ...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195629/hizkuntza-eskubideen-urraketen-kexak-667-ugaritu-dira-urte-batean.htm
Gizartea
Hizkuntza eskubideen urraketen kexak %66,7 ugaritu dira urte batean
Guztira 1.299 intzidentzia jaso zituen iaz Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Arlo publikoan, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari zuzendurikoak dira kexen erdiak.
Hizkuntza eskubideen urraketen kexak %66,7 ugaritu dira urte batean. Guztira 1.299 intzidentzia jaso zituen iaz Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Arlo publikoan, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari zuzendurikoak dira kexen erdiak.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak egina zuen ohartarazpena joan den ekainerako: pandemiaren ondorioz ugaritzen ari zirela hizkuntza eskubideen urraketak, eta, horiekin lotuta, baita Behatokiari jakinarazitako kexak ere. Gaur goizean emandako datuek berretsi baino ez dute egin uda hasieran iragarri zutena: aitzineko urtear...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195630/vwek-taigo-modeloa-egingo-du-landabenen.htm
Ekonomia
VWek Taigo modeloa egingo du Landabenen
Noranahiko itxurako auto txiki bat da, eta urtearen amaieran merkaturatuko du.
VWek Taigo modeloa egingo du Landabenen. Noranahiko itxurako auto txiki bat da, eta urtearen amaieran merkaturatuko du.
Udatik aurrera hiru modelo egingo dituzte Iruñeko Volkswagenen: Polo eta T-Cross modeloei hirugarren bat batuko zaio aurki. Noranahiko itxurako auto txiki bat izango da, eta Taigo izena hartuko du, gaur jakinarazi dutenez. «Emozio handiko diseinu dinamikoa» duen auto bat dela esan du Alemaniako autogileak, eta «azken ...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195631/errefuxiatuen-kanpaleku-gehiago-eraikiko-ditu-europako-batasunak-grezian.htm
Mundua
Errefuxiatuen kanpaleku gehiago eraikiko ditu Europako Batasunak Grezian
Batasunak 276 milioi euro bideratuko ditu kanpalekuetara. Turkiak EBren laguntza eskatu du Siriako errefuxiatuak euren herrialdera itzultzea errazteko.
Errefuxiatuen kanpaleku gehiago eraikiko ditu Europako Batasunak Grezian. Batasunak 276 milioi euro bideratuko ditu kanpalekuetara. Turkiak EBren laguntza eskatu du Siriako errefuxiatuak euren herrialdera itzultzea errazteko.
EB Europako Batasunak Greziara iristen diren migratzaileen kudeaketarako duen politika mantentzeko pausoak eman ditu. Horiek kontinentera mugitzetik urrun, errefuxiatuen kanpaleku gehiago eraikiko ditu Lesbos eta Quios uharteetan. Horiek Samos, Kos eta Leros irletan egiten ari direnei gehituko zaizkie. Horrez gain, Tur...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195632/beste-685-kasu-positibo-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Beste 685 kasu positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian
Osakidetzak eta Osasunbideak 11.500 proba egin dituzte birusa atzemateko, eta horien %5,9k eman dute positibo. Beste 82 lagun erietxeratu dituzte gaitzarengatik.
Beste 685 kasu positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Osakidetzak eta Osasunbideak 11.500 proba egin dituzte birusa atzemateko, eta horien %5,9k eman dute positibo. Beste 82 lagun erietxeratu dituzte gaitzarengatik.
Koronabirusa puztua da Hegoaldean; hala erakusten dute osasun agintariek egunetik egunera emandako datuek. Zazpi egunez jarraian, egun bakarrean detektatutako COVID-19 kasu kopuruak beti gainditu du 500 kasuren langa, eta, hain zuzen ere, pandemiaren bilakaerak joera berari eutsi dio atzoko zenbaketetan: PCR probak eta...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195633/txertoa-jartzeko-gune-handien-fasea-ireki-nahi-du-osakidetzak.htm
Gizartea
Txertoa jartzeko gune handien fasea ireki nahi du Osakidetzak
Donostian, Illunbeko txertaketa gunea martxan dago, eta Bilbon, Casillako kiroldegian hastera doazela esan Sagarduik
Txertoa jartzeko gune handien fasea ireki nahi du Osakidetzak. Donostian, Illunbeko txertaketa gunea martxan dago, eta Bilbon, Casillako kiroldegian hastera doazela esan Sagarduik
Motel antzean joan da txertaketa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan orain arte; bigarren dosia bermatze aldera, txertoak gordetzeko hautua egin zuen Osakidetzak, eta agerikoa zen estrategia horren eragina. Baina martxa bizitu egin dute orain. Jasotako txertoen %89,6 jarri dituztela adierazi du gaur goizean egin duen agerra...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195634/emakume-bat-eta-haren-seme-alabak-kaleratu-nahi-dituztela-salatu-dute.htm
Gizartea
Emakume bat eta haren seme-alabak kaleratu nahi dituztela salatu dute
Maiatzaren 21erako jarri dute kaleratzeko agindua
Emakume bat eta haren seme-alabak kaleratu nahi dituztela salatu dute. Maiatzaren 21erako jarri dute kaleratzeko agindua
Berri Otxoak eta Argitan elkarteek elkarretaratze bat egin dute Barakaldoko udaletxearen aurrean, herri horretako emakume bat etxetik kaleratu nahi dutela salatzeko, Emakumeak 41 urte ditu, indarkeria matxista pairatutakoa da, eta lau seme-alaba ditu: horietatik hiru adingabeak dira, 5, 11 eta 14 urtekoak. Emakumea et...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195635/aragonesek-ez-du-nahikoa-babes-lortu-bigarren-bozketan-ere.htm
Mundua
Aragonesek ez du nahikoa babes lortu bigarren bozketan ere
Joan den ostiraleko emaitza bera izan da gaurko bozketan, eta ERCk bi hilabeteko epea izango du CUPekin egin duen akordiora JxC batzeko. Independentismoaren barneko desadostasunak agerian utzi ditu gaurko saioak.
Aragonesek ez du nahikoa babes lortu bigarren bozketan ere. Joan den ostiraleko emaitza bera izan da gaurko bozketan, eta ERCk bi hilabeteko epea izango du CUPekin egin duen akordiora JxC batzeko. Independentismoaren barneko desadostasunak agerian utzi ditu gaurko saioak.
Bigarren ahaleginean ere huts egin du Pere Aragones Kataluniako presidente izendatzeko inbestidura saioak. Lau egunetan ez dira desagertu JxC Junts per Catalunyaren eta ERC Esquerra Republicanaren arteko desadostasunak, eta joan den ostiraleko emaitza berbera izan da gaurko bozketan: aldeko 44 boto (ERC eta CUP), aurka...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195636/60-urtetik-beherakoak-astrazenecarekin-txertatzeari-utziko-diote-berlinen.htm
Gizartea
60 urtetik beherakoak AstraZenecarekin txertatzeari utziko diote Berlinen
Paul-Ehrlich medikuntza institutuak 31 tronbosi kasu atzeman ditu AstraZenecarekin txertatutakoen artean; horietatik bederatzi hil dira.
60 urtetik beherakoak AstraZenecarekin txertatzeari utziko diote Berlinen. Paul-Ehrlich medikuntza institutuak 31 tronbosi kasu atzeman ditu AstraZenecarekin txertatutakoen artean; horietatik bederatzi hil dira.
AstraZenecako dosiak 60 urtetik beherakoei emateari utziko diote Berlinen, txertoaren albo kalteei buruzko ikerketan datu berriak daudela argudiatuta. Horrelaxe azaldu du Dilek Kalayci Alemaniako hiriburuko Osasun agintaritzako arduradunak. Izan ere, Paul-Ehrlich institutuak jakinarazi berri du AstraZenecarekin txertat...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195637/emakundek-uste-du-haurren-interesak-lehenetsi-behar-direla-zaintza-partekatuaren-legean.htm
Gizartea
Emakundek uste du haurren interesak lehenetsi behar direla zaintza partekatuaren legean
Landaidaren arabera, egungo ereduak «arrisku handia» dakar indarkeria matxista kasuetan, bortizkeria «iraunarazten» laguntzen duelako. Epaileen formakuntza azpimarratu du.
Emakundek uste du haurren interesak lehenetsi behar direla zaintza partekatuaren legean. Landaidaren arabera, egungo ereduak «arrisku handia» dakar indarkeria matxista kasuetan, bortizkeria «iraunarazten» laguntzen duelako. Epaileen formakuntza azpimarratu du.
Emakundek adierazi du zaintza partekatuaren legearen aldaketan «seme-alaben interes gorena eta babesa» bermatu beharko liratekeela, batez ere indarkeria matxista kasuetan. Haren arabera, zaintza partekatuaren egungo ereduak «arrisku handia» dakar emakumeen aurkako bortizkeria dagoen egoeretan, eta azpimarratu du aurrez...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195638/aitziber-garmendiari-egingo-diote-arnasa-gara-kanpainaren-bigarren-elkarrizketa.htm
Gizartea
Aitziber Garmendiari egingo diote ‘Arnasa Gara’ kanpainaren bigarren elkarrizketa
Aitziber Garmendia aurkezle, antzezle eta umoristari egingo diote elkarrizketa, eta Hitanoarekin, busti gehiago ikus-entzunezkoaren inguruan jardungo dute zuzenekoan.
Aitziber Garmendiari egingo diote ‘Arnasa Gara’ kanpainaren bigarren elkarrizketa. Aitziber Garmendia aurkezle, antzezle eta umoristari egingo diote elkarrizketa, eta Hitanoarekin, busti gehiago ikus-entzunezkoaren inguruan jardungo dute zuzenekoan.
Egun ugari dira UEMAren, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren Arnasa Gara kanpaina aurkeztu zutela. Udalerri euskaldunetako eta euskararen arnasguneetako tokian tokiko testuinguru ugariak zein diren adierazteko, eta horren inguruan hausnartzeko asmoz egin dute kanpaina. Hiru Damatxo ekoiztetxeak egindako zor...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195639/lodosan-baheketa-bat-eginen-du-osasunbideak.htm
Gizartea
Lodosan baheketa bat eginen du Osasunbideak
Nafarroako Gobernuak 60 urtetik gorako herritarrak deitu ditu koronabirusa atzemateko proba egitera. Baheketa bihar arratsaldean eginen dute, herriko kultur etxean.
Lodosan baheketa bat eginen du Osasunbideak. Nafarroako Gobernuak 60 urtetik gorako herritarrak deitu ditu koronabirusa atzemateko proba egitera. Baheketa bihar arratsaldean eginen dute, herriko kultur etxean.
COVID-19aren transmisioa nabarmen larriagotu da Lodosan (Nafarroa). Kutsatzea etetea helburu, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak eta Lodosako Udalak hainbat herritar deitu dituzte testa egitera. Zehazki, 60 urtetik gorako biztanleek hartuko dute parte baheketan; Lodosan 1.200 lagun inguruk dituzte 60 urte edo g...
2021-4-2
https://www.berria.eus/albisteak/195640/historia-idazteko-22-jokalari.htm
Kirola
Historia idazteko 22 jokalari
Espainiako Kopako finala jokatuko duten bi hamaikakoak ia erabakita dituzte entrenatzaileek. Hau da partida historikoa hasieratik jokatzeko aukerarik handiena duten jokalarien zerrenda, eta haien ezaugarrien azterketa.
Historia idazteko 22 jokalari. Espainiako Kopako finala jokatuko duten bi hamaikakoak ia erabakita dituzte entrenatzaileek. Hau da partida historikoa hasieratik jokatzeko aukerarik handiena duten jokalarien zerrenda, eta haien ezaugarrien azterketa.
Beti izan litezke aldaketak, partida hasi baino ordubete bat lehenago arte ez baitituzte hamaikakoak jakinaraziko. Atzo Asier Illarramendik ziztada bat nabaritu eskuineko izterrean finalaren bezperako entrenamenduan, eta oso zail du jokatzea. Baina ezusteko handirik ezean, zalantza hori alde batera utzita, hauek izango...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195641/mendizorrotzako-atentatuaz-absolbitu-egin-dute-marixol-iparragirre.htm
Politika
Mendizorrotzako atentatuaz absolbitu egin dute Marixol Iparragirre
Fiskalak 488 urteko kartzela zigorra eskatua zuen euskal presoarentzat, 1985ean Gasteizen Espainiako Poliziaren aurka egiten saiatzea leporatuta. Delitu horretaz errugabe jo du Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Mendizorrotzako atentatuaz absolbitu egin dute Marixol Iparragirre. Fiskalak 488 urteko kartzela zigorra eskatua zuen euskal presoarentzat, 1985ean Gasteizen Espainiako Poliziaren aurka egiten saiatzea leporatuta. Delitu horretaz errugabe jo du Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Joan den abenduan epaitu zuten Marixol Iparragirre euskal presoa Espainiako Auzitegi Nazionalean, 1985ean Mendizorrotza inguruan (Gasteiz) Espainiako Poliziaren aurka egiten saiatzea leporatuta. Iparragirrek deklaratu zuen ez zuela atentatu hartan parte hartu, baina fiskaltzak 488 urteko espetxe zigorra eskatu zuen har...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195642/jaurlaritzak-eutsi-egin-dio-euskaltelen-sarean-sartzeko-aukerari.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak eutsi egin dio Euskaltelen sarean sartzeko aukerari
«Euskal gizarteari egindako lapurreta» salatu du EH Bilduk. «Herri gisa galdu dugu, lau katuk lotsa barik etekin ikaragarriak izan ditzaten».
Jaurlaritzak eutsi egin dio Euskaltelen sarean sartzeko aukerari. «Euskal gizarteari egindako lapurreta» salatu du EH Bilduk. «Herri gisa galdu dugu, lau katuk lotsa barik etekin ikaragarriak izan ditzaten».
MasMovilek Euskaltel erosteak ez du zertan itxi haren eta euskal erakundeen arteko loturaren historia. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko sailburuak ziurtatu du gobernua prest legokeela Euskaltelek gaur egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erabiltzen duen zuntz optikoaren sarearen zati bat erosteko, betiere MasMovilek...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195643/silva-jokalari-gazteak-horren-lasai-ikusteak-harritu-egin-nau.htm
Kirola
Silva: «Jokalari gazteak horren lasai ikusteak harritu egin nau»
Jokalari kanariarra finalerako prest izango da, izan dituen arazo fisikoak gaindituta. Nabarmendu du «meritu izugarria» duela titulu bat irabazteko lehian jarduteak «harrobiko horrenbeste jokalarirekin».
Silva: «Jokalari gazteak horren lasai ikusteak harritu egin nau». Jokalari kanariarra finalerako prest izango da, izan dituen arazo fisikoak gaindituta. Nabarmendu du «meritu izugarria» duela titulu bat irabazteko lehian jarduteak «harrobiko horrenbeste jokalarirekin».
Kopako finalerako prest dago David Silva. Denboraldian zehar erakutsi duen moduan, jokalari erabakigarria da kanariarra Realarentzat, taldeko beste inork ez duen magia baitu azken metroetan zuloak bilatu eta paserik onenak emateko. Berak, ordea, umiltasuna erakutsi du gaur, prentsaurrekoan: «Uste dut kasualitatea dela ...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195644/omek-adierazi-du-ezin-daitekeela-ziurtatu-wuhango-merkatua-covid-19aren-jatorria-denik.htm
Gizartea
OMEk adierazi du ezin daitekeela ziurtatu Wuhango merkatua COVID-19aren jatorria denik
Ikertzaile taldeak azaldu du hasierako zenbait kasuk ez zutela zerikusirik merkatuarekin. Ondorioztatu dute birusa laborategian sortu zela dioen hipotesia gertagaitzena dela, baina ez dute baztertu azterketa gehigarriak egitea.
OMEk adierazi du ezin daitekeela ziurtatu Wuhango merkatua COVID-19aren jatorria denik. Ikertzaile taldeak azaldu du hasierako zenbait kasuk ez zutela zerikusirik merkatuarekin. Ondorioztatu dute birusa laborategian sortu zela dioen hipotesia gertagaitzena dela, baina ez dute baztertu azterketa gehigarriak egitea.
Txinan COVID-19aren lehen kasuak azaldu eta urtebete pasatxora, OMEko ikertzaileek adierazi dute ez dagoela froga nahikorik Wuhan, Huanango merkatua hain zehazki, horren sorburua dela adierazteko. Azaldu dute hasieran atzemandako zenbait kasuk ez zutela harremanik Huanango merkatuko jardunarekin, eta berriki jakin dute...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195645/uemako-kide-izatea-erabaki-du-amasa-villabonako-udalak.htm
Gizartea
Uemako kide izatea erabaki du Amasa-Villabonako Udalak
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko 89. kidea izanen da Gipuzkoako herria.
Uemako kide izatea erabaki du Amasa-Villabonako Udalak. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko 89. kidea izanen da Gipuzkoako herria.
Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak kide bat gehiago izanen du laster: Amasa-Villabonako Udala. Gaurko osoko bilkuran erabaki du udalbatzak Uemara sartzea, eta, hala, mankomunitatearen batzar nagusiak udalen eskaera berriak onartzen dituenean, Uemako 89. herria izanen da Gipuzkoakoa. Gaur arratsaldeko osoko bilku...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195646/lauko-txapelketa-bat-jokatuko-du-euskal-selekzioak-argentina-nigeria-eta-venezuelarekin.htm
Kirola
Lauko txapelketa bat jokatuko du Euskal Selekzioak, Argentina, Nigeria eta Venezuelarekin
Euskadiko Futbol Federazioak antolatu du, eta Basque Country International Women´s Cup izena jarri diote. Datorren astean jokatuko da, Lezaman eta Zubietan.
Lauko txapelketa bat jokatuko du Euskal Selekzioak, Argentina, Nigeria eta Venezuelarekin. Euskadiko Futbol Federazioak antolatu du, eta Basque Country International Women´s Cup izena jarri diote. Datorren astean jokatuko da, Lezaman eta Zubietan.
Emakumezkoen Euskal Selekzioa zelaira itzuliko da datorren astean. Lauko txapelketa batean izango da: Basque Country Women`s Cup izena du, eta Euskadiko Futbol Federazioak antolatu du. Erreferentziazko txapelketa izatea nahi du antolatzaileak. Argentinak eta Nigeriak apirilaren 8an (osteguna) jokatuko dute lehen finale...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195647/ibone-bengoetxea-eitb-mediako-zuzendari-protesta-artean.htm
Bizigiro
Ibone Bengoetxea EITB Mediako zuzendari, protesta artean
Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saileko Bizkaiko foru diputatua izan da Bengoetxea, Unai Rementeriak duela egun gutxi kargutik kendu duen arte. LABek protesta egin du, eta zuzendaritza «independentea» eskatu du.
Ibone Bengoetxea EITB Mediako zuzendari, protesta artean. Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saileko Bizkaiko foru diputatua izan da Bengoetxea, Unai Rementeriak duela egun gutxi kargutik kendu duen arte. LABek protesta egin du, eta zuzendaritza «independentea» eskatu du.
EITBko administrazio kontseilu bilera egiten ari dira gaur arratsaldean, eta Andoni Aldekoa zuzendari nagusia Ibone Bengoetxearen kontratazioaren berri ematen ari da. EITB Mediako zuzendari kargua beteko du Bengoetxeak (EAJ), azkeneko lau urteetan Bizkaiko Diputazioan aritu eta gero. LAB sindikatuak elkarretaratzea eg...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195648/inoiz-baino-goizago-loratu-dira-gereziondoak-japonian-aurten-812-urtetik.htm
Mundua
Inoiz baino goizago loratu dira gereziondoak Japonian aurten 812. urtetik
Kyoton duela 1.200 urte hasi ziren loraldien inguruko datuak jasotzen. Horri esker jakin dute 1800. urtetik hona ia hiru aste aurreratu dela fenomenoa, eta planetaren berotzearen ondorioa dela uste dute zientzialariek.
Inoiz baino goizago loratu dira gereziondoak Japonian aurten 812. urtetik. Kyoton duela 1.200 urte hasi ziren loraldien inguruko datuak jasotzen. Horri esker jakin dute 1800. urtetik hona ia hiru aste aurreratu dela fenomenoa, eta planetaren berotzearen ondorioa dela uste dute zientzialariek.
Sakura esaten diete gereziondoen loreei eta loraturiko gereziondoei Japonian, eta instituzio bat dira han. Udaberriaren etorrera markatzen du loraldiak, eta jaialdiak antolatzen dira herrialdean urtero, tokian tokiko sakura-rekin bat eginda. Japoniako albistegietan, egunez egun ematen dute informazioa, jakiteko noiz lo...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195649/euskalteleko-buruei-bonusetako-26-milioiak-inbertitzeko-eskatu-die-tapiak.htm
Euskalteleko buruei bonusetako 26 milioiak inbertitzeko eskatu die Tapiak
Euskalteleko buruei bonusetako 26 milioiak inbertitzeko eskatu die Tapiak.
MasMovilen operazioak 26 milioi euroko gainsariak ekarriko dizkie Euskalteleko zuzendaritzako kideei, neurri handienean Jose Miguel Garcia kontseilari ordezkariari eta Xabier Iturbe presidenteari; ez operazio berak, baizik eta hark eragin duen Euskaltelen akzioaren kotizazioaren igoerak. Bada, Jaurlaritzako Ekonomiaren...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195650/emakume-etxegabe-bat-hil-da-bilbon-beste-bi-plataformak-jakinarazi-duenez.htm
Gizartea
Emakume etxegabe bat hil da Bilbon, Beste Bi plataformak jakinarazi duenez
Joan den ostiralean zendu zen emakumea. Bilbon martxoan hildako bigarren etxegabea da. Beste Bi elkarteak omenaldia egingo dio bihar.
Emakume etxegabe bat hil da Bilbon, Beste Bi plataformak jakinarazi duenez. Joan den ostiralean zendu zen emakumea. Bilbon martxoan hildako bigarren etxegabea da. Beste Bi elkarteak omenaldia egingo dio bihar.
Emakume etxegabe bat hil zen joan den ostiralean Bilbon, Beste Bi elkarteak jakitera eman duenez. Emakumea kalean bizi zen, eta gizarte zerbitzuen arta jasotzen zuen. Gaur-gaurkoz, ez dute emakumearen inguruko beste daturik eman. Heriotzaren berri ematearekin batera, Beste Bi plataformak jakinarazi du ekitaldi bat egi...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195652/astrazenecaren-txertoa-65-urtetik-gorako-funtsezko-langileeiematea-baimendu-du-espainako-osasun-ministerioak.htm
Gizartea
AstraZenecaren txertoa 65 urtetik gorako «funtsezko langileei» ematea baimendu du Espainako Osasun Ministerioak
AstraZenecaren txertoa 65 urtetik gorako «funtsezko langileei» ematea baimendu du Espainako Osasun Ministerioak.
Espainiako Osasun Ministerioak 65 urteko adin muga ezabatzea erabaki du, eta AstraZenecaren txertoa hortik gorakoei ere ematea baimendu du, «oinarrizko langileak baldin badira». Osasun Publikoko batzordean hartu dute erabakia, eta bihar erkidegoekin batera txertaketa plan berritua onartzea espero dute. Txertaketa errit...
2021-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/195653/zegama-aizkorri-mendi-maratoia-bertan-behera.htm
Kirola
Zegama-Aizkorri mendi maratoia, bertan behera
2020an bezala, pandemiagatik geratu da bertan behera. Espero dute lasterketa laster antolatzea berriro ere.
Zegama-Aizkorri mendi maratoia, bertan behera. 2020an bezala, pandemiagatik geratu da bertan behera. Espero dute lasterketa laster antolatzea berriro ere.
"2021ean ez gara elkarrekin egongo". Halaxe iragarri dute Zegama-Aizkorriko antolatzaileek aurten ere ez dela lasterketarik izango. Berez ekainaren 6an egitekoa zen, "baina osasun agintarien aholkuak jarraituz, ez dugu egingo", adierazi dute ohar batean. "Antolatzen ditugun hiru lasterketak geratu dira bertan behera". ...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195680/ez-genituzke-migratzaileak-gelditu-behar-babestu-baizik.htm
Mundua
«Ez genituzke migratzaileak gelditu behar, babestu baizik»
Vazquezek uste du egoerak hobera egin duela AEBen jarrera aldaketarekin, baina, ohartarazi duenez, beharrezkoa izango da eskualde osorako neurri batzuk hartzea, oraingo egoera «erronka handia» baita herrialde guztientzat.
«Ez genituzke migratzaileak gelditu behar, babestu baizik». Vazquezek uste du egoerak hobera egin duela AEBen jarrera aldaketarekin, baina, ohartarazi duenez, beharrezkoa izango da eskualde osorako neurri batzuk hartzea, oraingo egoera «erronka handia» baita herrialde guztientzat.
AEBetako hegoaldeko mugaren bi aldeetan egiten du lan Al Otro Lado gobernuz kanpoko erakundeak. Besteak beste, lege babesa eskaintzen die Mexikora heltzen diren migratzaileei. Erakunde horretako kide da Soraya Vazquez, eta urteak daramatza iritsi berriei aholkularitza eskaintzen. Vazquezek uste du AEBetako azken lau ur...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195681/sute-bat-piztu-da-baztanen-eta-200-hektarea-inguru-erre-ditu.htm
Gizartea
Sute bat piztu da Baztanen, eta 200 hektarea inguru erre ditu
Suhiltzaileak sua amatatzen saiatzen ari dira, baina hego haizea lanak zailtzen ari zaizkiela ohartarazi dute.
Sute bat piztu da Baztanen, eta 200 hektarea inguru erre ditu. Suhiltzaileak sua amatatzen saiatzen ari dira, baina hego haizea lanak zailtzen ari zaizkiela ohartarazi dute.
Bidasoaldean sute larri bat izan zenetik aste gutxira, berriro ere isurialde atlantikoan piztutako sugarrak kezka eragiten ari dira. Erratzu udalerrian (Baztan, Nafarroa) ari dira suhiltzaileak lanean, Hauza mendiaren inguruan sutea kontrolatzeko asmotan. Bart piztu da sua, eta dagoeneko 200 bat hektarea kiskali dituel...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195682/espainiako-ordezkaritzak-debekatu-egin-ditu-aberri-eguneko-zutabeak-irunean.htm
Politika
Espainiako ordezkaritzak debekatu egin ditu Aberri Eguneko zutabeak Iruñean
Izurriaren kontrako segurtasun neurriak bermatzerik ez dagoela argudiatu du, nahiz eta antolatzaileek neurri zorrotzak hartuko dituztela hitzeman duten. Gaztelu plazan biltzeko eskatu du Euskal Herria Batera dinamikak.
Espainiako ordezkaritzak debekatu egin ditu Aberri Eguneko zutabeak Iruñean. Izurriaren kontrako segurtasun neurriak bermatzerik ez dagoela argudiatu du, nahiz eta antolatzaileek neurri zorrotzak hartuko dituztela hitzeman duten. Gaztelu plazan biltzeko eskatu du Euskal Herria Batera dinamikak.
Euskal Herria Batera herri dinamikak ohar baten bidez salatu duenez, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak debekatu egin ditu Igandean Iruñeko auzoetatik abiatu behar ziren zutabeak. Erabakia «COVID egoera aitzakia harturik eta horren inguruko segurtasun neurriak ezin bermatzea argudiatuta» hartu duela adiera...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195683/hegoaldeko-administrazioek-1900-milioi-euroren-zorra-hartu-zuten-iaz.htm
Ekonomia
Hegoaldeko administrazioek 1.900 milioi euroren zorra hartu zuten iaz
Bi urtez jaitsi ondoren, gehienezko kopuruetara itzuli da zor publikoa. EAEren zorra BPGaren %16,1era iritsi da 2020aren amaieran, eta Nafarroarena, berriz, %19,1era.
Hegoaldeko administrazioek 1.900 milioi euroren zorra hartu zuten iaz. Bi urtez jaitsi ondoren, gehienezko kopuruetara itzuli da zor publikoa. EAEren zorra BPGaren %16,1era iritsi da 2020aren amaieran, eta Nafarroarena, berriz, %19,1era.
Hego Euskal Herriko gobernuek zorraren makinari berriro eragiten egin diote aurre koronabirusaren krisiari. Pandemiari aurre egiteko gastu gehigarriek eta, batez ere, zerga bilketaren amiltzeak dirua maileguan hartzera behartu dituzte. Espainiako Bankuaren arabera, 2020. urtearen amaieran 17.414 milioi euro zor zituzte...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195684/espainiako-kopako-finalaren-zuzeneko-kontakizun-berezi-bat-egingo-du-berriak.htm
Kirola
Espainiako Kopako finalaren zuzeneko kontakizun berezi bat egingo du BERRIAk
Amaia Puertas telebistako kolaboratzaile realzaleak eta Alex Sardui musikari athleticzaleak partida komentatuko dute zuzenean, eta Imanol Magro kazetaria Sevillatik arituko da. #FinalBatBatera traola erabiliko du BERRIAk.
Espainiako Kopako finalaren zuzeneko kontakizun berezi bat egingo du BERRIAk. Amaia Puertas telebistako kolaboratzaile realzaleak eta Alex Sardui musikari athleticzaleak partida komentatuko dute zuzenean, eta Imanol Magro kazetaria Sevillatik arituko da. #FinalBatBatera traola erabiliko du BERRIAk.
Realak eta Athleticek, Athleticek eta Realak, larunbatean jokatuko duten Espainiako Kopako finala jarraitzeko zuzeneko saio berezi bat egingo du BERRIAren webguneak. Horretarako, bi laguntzaile edukiko ditu: Amaia Puertas telebistako kolaboratzailea eta realzalea, eta Alex Sardui musikari atlethiczalea. Biek zuzenean ...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195685/watergateko-lapurretaren-antolatzaileetako-bat-hil-da-gordon-liddy.htm
Mundua
Watergateko lapurretaren antolatzaileetako bat hil da: Gordon Liddy
90 urte zituen Liddyk, eta Richard Nixon presidentearen aholkularietako bat izan zen. Bost urteko kartzela zigorra bete zuen konspirazioaz, lapurretaz eta entzuketak egiteaz akusatuta.
Watergateko lapurretaren antolatzaileetako bat hil da: Gordon Liddy. 90 urte zituen Liddyk, eta Richard Nixon presidentearen aholkularietako bat izan zen. Bost urteko kartzela zigorra bete zuen konspirazioaz, lapurretaz eta entzuketak egiteaz akusatuta.
AEBetako presidente Richard Nixonen dimisioa eragin zuen Watergate auziaren atzean egon zenetako bat izan zen Gordon Liddy. 90 urte zituen, eta AEBetan bizi zen, Virginian. Haren semeak eman du heriotzaren berri. 1930ean jaio zen Liddy, New Jerseyn. Aurrerago bere autobiografian aitortuko zuenez, Adolf Hitlerren hitza...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195686/emmanuel-macronek-neurriak-gogortuko-dituela-espero-da.htm
Gizartea
Emmanuel Macronek neurriak gogortuko dituela espero da
Neurriak zorrozteko eskatu dio Frantziako Medikuen Ordenak, hirugarren olatuak bigarrena gainditu baitu Frantzian. Goizean Defentsa Kontseilua bildu du Macronek, iragarriko duena trenkatzeko.
Emmanuel Macronek neurriak gogortuko dituela espero da. Neurriak zorrozteko eskatu dio Frantziako Medikuen Ordenak, hirugarren olatuak bigarrena gainditu baitu Frantzian. Goizean Defentsa Kontseilua bildu du Macronek, iragarriko duena trenkatzeko.
20:00etan mintzatuko da Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Frantziako departamendu zenbaitetan intzidentzia tasa 1.000koa da, eta Parisko APHP ospitale sareak esan du ZIUak erabat «gainezka» daudela. APHPko medikuek diote konfinamendurik iragarri ezean artatu beharreko pazienteen artean «hautuak» egin beharko ditu...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195687/ione-belarrak-espainiako-eskubide-sozialen-eta-2030erako-agendaren-ministro-kargua-hartu-du.htm
Politika
Ione Belarrak Espainiako Eskubide Sozialen eta 2030erako Agendaren ministro kargua hartu du
Unidas Podemoseko politikari nafarrak Pablo Iglesiasen lekukoa hartuko du.
Ione Belarrak Espainiako Eskubide Sozialen eta 2030erako Agendaren ministro kargua hartu du. Unidas Podemoseko politikari nafarrak Pablo Iglesiasen lekukoa hartuko du.
Hartu du Espainiako ministro kargua Ione Belarrak (Iruñea, 1987). Pablo Iglesias Unidas Podemoseko liderrak joan den martxoaren 15ean jakinarazi zuen gobernua utzi eta maiatzaren 4an egitekoak diren Madrilgo autonomia erkidegoko hauteskundeetarako hautagai izango dela. Iglesiasek berak gomendatu zuen Belarra kargurako,...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195688/kalean-hildako-azken-etxegabea-gogoan-hartu-dute-bilbon.htm
Gizartea
Kalean hildako azken etxegabea gogoan hartu dute Bilbon
Beste Bi plataformak neurriak eskatu ditu «pertsona gehiago hil ez daitezen».
Kalean hildako azken etxegabea gogoan hartu dute Bilbon. Beste Bi plataformak neurriak eskatu ditu «pertsona gehiago hil ez daitezen».
Fatima zuen izena, kalean bizi zen, gizarte zerbitzuen arta jasotzen zuen, eta oso ezaguna zen Bilboko etxerik gabekoez arduratzen direnen artean. Joan den ostiralean zendu zen, Bilbo Zaharreko Hiru Zutabe plazan. Ez da aurtengo lehena izan: duela bi aste inguru, etxerik gabeko beste pertsona bat hil zen Bilbon, Peter ...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195689/gorpuzki-batzuk-topatu-dituzte-getxoko-arrigunaga-hondartzan.htm
Gizartea
Gorpuzki batzuk topatu dituzte Getxoko Arrigunaga hondartzan
Auzitegi medikuak ikertzen ari dira ea bateragarriak diren joan den urtarrilean leku berean aurkitutako gorpuzkiekin
Gorpuzki batzuk topatu dituzte Getxoko Arrigunaga hondartzan. Auzitegi medikuak ikertzen ari dira ea bateragarriak diren joan den urtarrilean leku berean aurkitutako gorpuzkiekin
Gorpuzki batzuk topatu zituzten atzo Getxoko Arrigunaga hondartzan (Bizkaia), eta auzitegi medikuak ikertzen ari dira ea bateragarriak diren joan den urtarrilean leku berean topatutako gorpuzkiekin. Abenduaren 24an Barakaldon (Bizkaia) desagertutako pertsona batenak ziren duela bi hilabete topatutako gorpuzkiak, eta, h...
2021-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/195690/espainiako-kopako-finalaren-zuzeneko-kontakizun-berezia-egingo-du-berriak.htm
Kirola
Espainiako Kopako finalaren zuzeneko kontakizun berezia egingo du BERRIAk
Amaia Puertas telebistako kolaboratzaile realzaleak eta Alex Sardui musikari athleticzaleak partida komentatuko dute zuzenean, eta Imanol Magro kazetaria Sevillatik arituko da. #finalbatbatera traola erabiliko du BERRIAk.
Espainiako Kopako finalaren zuzeneko kontakizun berezia egingo du BERRIAk. Amaia Puertas telebistako kolaboratzaile realzaleak eta Alex Sardui musikari athleticzaleak partida komentatuko dute zuzenean, eta Imanol Magro kazetaria Sevillatik arituko da. #finalbatbatera traola erabiliko du BERRIAk.
Realak eta Athleticek, Athleticek eta Realak, larunbatean jokatuko duten Espainiako Kopako finala jarraitzeko zuzeneko saio berezi bat egingo du BERRIAren webguneak. Horretarako, bi laguntzaile edukiko ditu: Amaia Puertas telebistako kolaboratzailea eta realzalea, eta Alex Sardui musikari atlethiczalea. Biek zuzenean ...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195691/48-pertsona-hil-dira-birusarekin-azken-astean-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
48 pertsona hil dira birusarekin azken astean Hego Euskal Herrian
10.843 PCR eta antigeno proba egin dira, eta 792 positibo atzeman dituzte, herenegun baino 107 gehiago. Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak lurraldeko egoera «kezkagarria» azpimarratu du.
48 pertsona hil dira birusarekin azken astean Hego Euskal Herrian. 10.843 PCR eta antigeno proba egin dira, eta 792 positibo atzeman dituzte, herenegun baino 107 gehiago. Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak lurraldeko egoera «kezkagarria» azpimarratu du.
Eten egin da koronabirusarekin hildakoen kopuruaren beheranzko joera Hego Euskal Herrian. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, azken astean, martxoaren 22tik 28ra bitartean, Hegoaldean 48 pertsona hil dira COVID-19ak jota, aurreko astean baino hamabost gehiago, eta heriotza horiek batez ...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195692/aste-santuan-errepideetako-kontrolak-zorroztuko-dituzte-hegoaldean.htm
Gizartea
Aste Santuan errepideetako kontrolak zorroztuko dituzte Hegoaldean
Itxiera perimetrala betearazteko, errepideetan kontrolak areagotuko dituzte Ertzaintzak, Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak.
Aste Santuan errepideetako kontrolak zorroztuko dituzte Hegoaldean. Itxiera perimetrala betearazteko, errepideetan kontrolak areagotuko dituzte Ertzaintzak, Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak.
Aste Santuetako opor egunetan errepideetako kontrolak indartuko dituzte Hego Euskal Herrian Ertzaintzak, Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak, ezarritako itxiera perimetralak betearazteko. Kontrolak aldizkakoak izango direla adierazi dute. Jose Luis Aristi Nafarroarako Espainiako Gobernuko ordezkariak adierazitakoare...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195693/hirugarren-urtez-jarraian-donostian-banatuko-ditu-eguzkiak-repsol-gidak.htm
Bizigiro
Hirugarren urtez jarraian Donostian banatuko ditu eguzkiak Repsol gidak
Apirilaren 12an egingo da ekitaldia, eta Eneko Atxak jaso du Repsol Gidaren Eguzki jasangarria sari berria. Pandemiaren ondorioz ostalaritzak bizi duen egoera dela eta, sektoreko langileek egin duten ahalegina ere aitortu nahi izan dute aurkezpenean.
Hirugarren urtez jarraian Donostian banatuko ditu eguzkiak Repsol gidak. Apirilaren 12an egingo da ekitaldia, eta Eneko Atxak jaso du Repsol Gidaren Eguzki jasangarria sari berria. Pandemiaren ondorioz ostalaritzak bizi duen egoera dela eta, sektoreko langileek egin duten ahalegina ere aitortu nahi izan dute aurkezpene...
Aurten ere Repsol Gida sariak Donostian izango dira, hirugarren urtez jarraian, Maria Ritter Repsol Gidako zuzendariak adierazi duenez. Apirilaren 12an izango da ekitaldia, eta bertan banatuko dituzte sariak. Aurtengo berrikuntza nagusia Jasangarritasunaren eguzkia sari berezia da, eta Ritterrek aurreratu duenez, Eneko...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195694/supermerkatuetako-langileek-eskatu-dute-txertaketa-talde-espezifikoetan-sar-ditzaten.htm
Gizartea
Supermerkatuetako langileek eskatu dute txertaketa talde espezifikoetan sar ditzaten
Eusko Jaurlaritzako Bilboko ordezkaritza parean bildu dira, eta txertaketa plangintzan sar ditzaten eskatu diote.
Supermerkatuetako langileek eskatu dute txertaketa talde espezifikoetan sar ditzaten. Eusko Jaurlaritzako Bilboko ordezkaritza parean bildu dira, eta txertaketa plangintzan sar ditzaten eskatu diote.
Supermerkatuetako langileak txertaketa planean lehenetsi ez izana salatu dute sektoreko zenbait langilek Eusko Jaurlaritzako Bilboko ordezkaritzaren aurrean, eta talde espezifikoen barruan sar ditzaten eskatu diete. Gehitu dute Jaurlaritzak ez duela erabakia publiko egin, enpresei telefonoz jakinarazi ziela. Protestar...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195695/estudiantes-lointek-gernika-gaur-titulurako-lehen-kanporaketan.htm
Kirola
Estudiantes-Lointek Gernika gaur, titulurako lehen kanporaketan
Bi partidara izango da, eta biak irabazi ezean, puntu aldeak erabakiko du zein igaroko den finalerdietara. Itzulikoa igandean da, Gernikan.
Estudiantes-Lointek Gernika gaur, titulurako lehen kanporaketan. Bi partidara izango da, eta biak irabazi ezean, puntu aldeak erabakiko du zein igaroko den finalerdietara. Itzulikoa igandean da, Gernikan.
Lointek Gernikak gaur ekingo die Lehen Mailako titulua irabazteko kanporaketei. Aurrenekoa jokatuko du, final-laurdenetakoa, Movistar Estudiantesen aurka. Joanekoa dute gaur jokoan, Madrilen (19:30), eta itzulikoa datorren igandean izango da, Malosten (21:00). Finalerdietara igaroko da bi partidetan puntu aldearen jab...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195696/euskal-preso-bat-euskal-herriratuko-dute-bi-hurbildu-eta-bertze-bi-mugitu.htm
Politika
Euskal preso bat Euskal Herriratuko dute; bi hurbildu, eta bertze bi mugitu
Bakartze moduluetatik atera dituzte horietan zeuden azken presoak: Iñaki Reta, Marixol Iparragirre eta Jurdan Martitegi.
Euskal preso bat Euskal Herriratuko dute; bi hurbildu, eta bertze bi mugitu. Bakartze moduluetatik atera dituzte horietan zeuden azken presoak: Iñaki Reta, Marixol Iparragirre eta Jurdan Martitegi.
Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, bertze preso bat Euskal Herriratuko dute; bi Euskal Herri inguruko kartzeletara hurbilduko dituzte, eta bertze bi mugitu eginen dituzte. Angel Lopez Anta da Euskal Herriratuko dutena: Mansillako espetxetik (Leon, Espainia, 370 kilometro) Zaballakora ekarriko dute (Araba...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195697/beceko-txertaketa-guneak-egunero-5000-txerto-jartzeko-gaitasuna-izango-du.htm
Gizartea
BECeko txertaketa guneak egunero 5.000 txerto jartzeko gaitasuna izango du
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi du «laster» jarriko dela martxan txertaketa gunea, eta erantzun «azkarra eta eraginkorra» ematea ahalbidetuko duela.
BECeko txertaketa guneak egunero 5.000 txerto jartzeko gaitasuna izango du. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi du «laster» jarriko dela martxan txertaketa gunea, eta erantzun «azkarra eta eraginkorra» ematea ahalbidetuko duela.
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarreko Osasun batzordean, eta beste txertaketa gune baten berri eman du. BECen ezarriko dute gunea (Barakaldo, Bizkaia), 65 urtetik beherakoak txertatzeko, eta jakinarazi du egunero 5.000 dosi jartzeko gaitasuna izango duela. ...
2021-4-5
https://www.berria.eus/albisteak/195698/sibari-republic-euskal-herrian-egindako-goi-mailako-kosmetika.htm
albisteak
Sibari Republic, Euskal Herrian egindako goi mailako kosmetika
Sibari Republic Euskal Herrian egindako goi mailako kosmetika Donostiara iritsi da, aldi baterako dendarekin. Produktuak %50eko deskontuarekin eskuratuko dituzu apirilaren 10era arte.
Sibari Republic, Euskal Herrian egindako goi mailako kosmetika. Sibari Republic Euskal Herrian egindako goi mailako kosmetika Donostiara iritsi da, aldi baterako dendarekin. Produktuak %50eko deskontuarekin eskuratuko dituzu apirilaren 10era arte.
Sibari Republicen aldi baterako denda martxoaren 20an ireki zen, eta arrakasta handia lortzen ari da donostiarren artean, Gasteizen eta Bilbon gertatu zen bezala. Hernani kaleko 12. zenbakiko pop-up dendan, euskal enpresak azala zaintzeko dituen produktu guztiak eskaintzen ditu, %50ean, larunbat honetara arte, 10:30-14...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195699/baheketak-eginen-dituzte-arguedasen-eta-urdiainen.htm
Gizartea
Baheketak eginen dituzte Arguedasen eta Urdiainen
Nafarroako Gobernuak guztira 1.430 lagun deitu ditu COVID-19a atzemateko testak egitera. Ostiralean eginen dituzte, goizez eta arratsaldez.
Baheketak eginen dituzte Arguedasen eta Urdiainen. Nafarroako Gobernuak guztira 1.430 lagun deitu ditu COVID-19a atzemateko testak egitera. Ostiralean eginen dituzte, goizez eta arratsaldez.
Koronabirusaren transmisioa etetea helburu, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak baheketa masiboak deitu ditu herrialdeko beste bi herritan: Arguedasen eta Urdiainen. Ostiralean eginen dituzte. Foru gobernuak azaldu duenez, azken egunotan kutsatzeen goraldia nabarmena izan da bietan. Arguedaseko herritarrei dago...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195700/zinema-ikerketak-zabaltzea-du-xede-zine-argitalpen-digitalak.htm
Kultura
Zinema ikerketak zabaltzea du xede ‘Zine’ argitalpen digitalak
Urtean bitan plazaratuko dute, eta euskal zinemari bereziki erreparatuko dio, baita zinemak beste diziplina batzuekin dituen harremanei ere. Lehen zenbakia eskura jarri dute jada.
Zinema ikerketak zabaltzea du xede ‘Zine’ argitalpen digitalak. Urtean bitan plazaratuko dute, eta euskal zinemari bereziki erreparatuko dio, baita zinemak beste diziplina batzuekin dituen harremanei ere. Lehen zenbakia eskura jarri dute jada.
Zinemaren inguruko ikerketa lanak sustatzea eta zabaltzea. Helburu horrekin jaio da ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak argitalpen digitala. Elias Kerejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiak eta Donostiako Zinemaldiak elkarlanean jarri dute abian, eta, azaldu dutenez, euskal zinemari arreta berezia eskainiko...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195701/zazpi-egoiliar-kutsatu-dira-segurako-egoitza-batean.htm
Gizartea
Zazpi egoiliar kutsatu dira Segurako egoitza batean
Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi du positibo emandako erabiltzaileek ez dutela sintomarik; hala ere, Eibarko ospitalera eraman dituzte, «prebentzioagatik». Bi langile ere kutsatu dira.
Zazpi egoiliar kutsatu dira Segurako egoitza batean. Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi du positibo emandako erabiltzaileek ez dutela sintomarik; hala ere, Eibarko ospitalera eraman dituzte, «prebentzioagatik». Bi langile ere kutsatu dira.
Segurako (Gipuzkoa) San Juan egoitzako zazpi egoiliarrek positibo eman dute PCR proban. Horixe jakinarazi berri du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Bere datuen arabera, prebentziozko mapaketa bat egiten ari zirela atzeman dituzte zazpi egoiliarren positiboak, eta beste bi langile ere kutsatu direla azaldu du. Egoiliarrek sin...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195702/europako-batzordeak-auzitara-eraman-du-polonia-independentzia-judiziala-ez-errespetatzeagatik.htm
Mundua
Europako Batzordeak auzitara eraman du Polonia, «independentzia judiziala ez errespetatzeagatik»
Bruselak erabakia hartzen duen bitartean kautelazko neurriak agintzeko eskatu dio Europako Justizia Auzitegiari. Varsoviak erantzun du «justifikazio juridikorik gabeko» mugimendua dela.
Europako Batzordeak auzitara eraman du Polonia, «independentzia judiziala ez errespetatzeagatik». Bruselak erabakia hartzen duen bitartean kautelazko neurriak agintzeko eskatu dio Europako Justizia Auzitegiari. Varsoviak erantzun du «justifikazio juridikorik gabeko» mugimendua dela.
Europako Batzordeak auzitara eraman du Polonia, argudiatuta 2019ko abenduan onarturiko erreformak ez duela «independentzia judiziala errespetatzen». Didier Reynders Justizia komisarioaren arabera, aldaketa horiek ez dira «bateragarriak zuzenbide estatuaren nagusitasunarekin», eta horregatik erabaki dute Europako Justiz...
2021-4-2
https://www.berria.eus/albisteak/195703/aberri-egunean-euskal-herria-batera-ren-seinalearekin-bat-egingo-du-berriak.htm
Politika
Aberri Egunean Euskal Herria Batera-ren seinalearekin bat egingo du BERRIAk
Egitasmoaren bideoa entzungai izango da BERRIAren webgunean, eta 12:30ean mezuarekin batera plazetan eta etxean kantatzea proposatu dituen hiru abestiak eskainiko ditu BERRIAk.
Aberri Egunean Euskal Herria Batera-ren seinalearekin bat egingo du BERRIAk. Egitasmoaren bideoa entzungai izango da BERRIAren webgunean, eta 12:30ean mezuarekin batera plazetan eta etxean kantatzea proposatu dituen hiru abestiak eskainiko ditu BERRIAk.
BERRIAk bat egingo du igandean Euskal Herria Batera herri ekinbidearekin: 12:30ean ikusgai eta entzungai izango dira Aberri Egunerako landu duten mezua eta plazetan eta etxean kantatzea proposatu dituen hiru abestiak. Ekinbideak «ikus-entzunezko seinale bat» igorriko du ordu horretan irratietan, tokiko telebistetan eta...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195704/bidenek-zergak-igoko-dizkie-enpresei-19-bilioiko-inbertsioak-ordaintzeko.htm
Ekonomia
Bidenek zergak igoko dizkie enpresei, 1,9 bilioiko inbertsioak ordaintzeko
Sozietate zerga %21etik %28ra igo nahi du, eta dirua erabili zaintzaileak kontratatzeko, azpiegiturak berritzeko eta I+G gastuak handitzeko
Bidenek zergak igoko dizkie enpresei, 1,9 bilioiko inbertsioak ordaintzeko. Sozietate zerga %21etik %28ra igo nahi du, eta dirua erabili zaintzaileak kontratatzeko, azpiegiturak berritzeko eta I+G gastuak handitzeko
Azken hamarkadetako inbertsio planik anbiziotsuena aurkeztu du AEBetako Gobernuak. Horren bidez, 1,9 bilioi euro inbertitu nahi ditu hurrengo zortzi urteetan, herrialdeko azpiegitura zaharkituak berritzeko, adinekoen eta elbarrien zaintzaileak kontratatzeko eta ikerketa eta formakuntza handitzeko. Hori guztia pagatzeko...