date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195705/aitziber-garmendia-nesken-arteko-hitanoa-indartu-behar-da.htm
Gizartea
Aitziber Garmendia: «Nesken arteko hitanoa indartu behar da»
Aitziber Garmendia izan du protagonista Arnasa Gara kanpainako bigarren elkarrizketak. Hitanoaz jardun dira aktore eta aurkezle zaldibiarra eta Nagore Arin BERRIAko kazetaria.
Aitziber Garmendia: «Nesken arteko hitanoa indartu behar da». Aitziber Garmendia izan du protagonista Arnasa Gara kanpainako bigarren elkarrizketak. Hitanoaz jardun dira aktore eta aurkezle zaldibiarra eta Nagore Arin BERRIAko kazetaria.
Arnasa Gara kanpainak gaur egin du bigarren elkarrizketa, BERRIAren Instagram kanalean. Nagore Arin BERRIAko kazetariak Aitziber Garmendia aktore eta aurkezlea elkarrizketatu du Hitanoarekin, busti gehiago bideoaren inguruan. Arazo tekniko bat dela eta, bideoa bi zatitan eman da zuzenean Instagramen. Zaldibiako aktorea...
2021-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/195706/ipar-euskal-herriko-eskolak-itxiko-dituztela-iragarri-du-macronek.htm
Gizartea
Ipar Euskal Herriko eskolak itxiko dituztela iragarri du Macronek
Apirilaren 26an itzuliko dira ikasgeletara ama eskolako eta lehen mailetako ikasleak; maiatzaren 3an kolegio eta lizeoetako ikasleak. Etxeratze agindua atxikiko dute, eta herritarren joan-etorriak murriztuak izanen dira.
Ipar Euskal Herriko eskolak itxiko dituztela iragarri du Macronek. Apirilaren 26an itzuliko dira ikasgeletara ama eskolako eta lehen mailetako ikasleak; maiatzaren 3an kolegio eta lizeoetako ikasleak. Etxeratze agindua atxikiko dute, eta herritarren joan-etorriak murriztuak izanen dira.
Medikuntza eta hezkuntza eragileen presiopean, neurriak gogortzea erabaki du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak. Ipar Euskal Herriko eskolak itxi egingo dituzte ondoko hiru asteetan, haurtzaindegietatik lizeoetara, eta herritarren joan-etorriak murriztuko dituzte. Jean Castex lehen ministroa Frantziako Asanblearen...
2021-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/195707/ehundik-gora-ekitalditan-bateratasuna-aldarrikatu-du-eh-batera-k.htm
Politika
Ehundik gora ekitalditan bateratasuna aldarrikatu du EH Batera-k
Ehundik gora ekitaldi egin dituzte Euskal Herria Batera-ren deialdiarekin bat eginez. Aurten ere, pandemiaren ondorioak jasan dituztenak gogoratu dituzte eta eskerrak eman dizkiete «denon zaintzan borroka luzea» daramatenei.
Ehundik gora ekitalditan bateratasuna aldarrikatu du EH Batera-k. Ehundik gora ekitaldi egin dituzte Euskal Herria Batera-ren deialdiarekin bat eginez. Aurten ere, pandemiaren ondorioak jasan dituztenak gogoratu dituzte eta eskerrak eman dizkiete «denon zaintzan borroka luzea» daramatenei.
Euskal Herria Batera herri ekinbideak ekitaldiak egin ditu gaur 12:30ean ehundik gora hiri, auzo eta herritan Aberri Eguna ospatzeko. Iragarri bezala, hainbat euskarritan zabaldu du bere seinalea, tartean BERRIAn, eta mezua ematearekin batera, ekinbidearekin bat egin dutenek batera hiru kanta abestu dituzte batasun kei...
2021-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/195728/hil-egin-da-aralarren-asteartean-zauritu-zen-eskalatzailea.htm
Gizartea
Hil egin da Aralarren asteartean zauritu zen eskalatzailea
Zangotzarra zen, eta 61 urte zituen. Erori egin zen eskalatzen ari zela, eta larri zaurituta eraman zuten Nafarroako ospitalera.
Hil egin da Aralarren asteartean zauritu zen eskalatzailea. Zangotzarra zen, eta 61 urte zituen. Erori egin zen eskalatzen ari zela, eta larri zaurituta eraman zuten Nafarroako ospitalera.
Nafarroako suhiltzaileen erreskate taldeak eskalatzaile bat erreskatatu zuen joan den asteartean Aralarren. Ospitalera eraman zuten, eta hil egin dela baieztatu dute gaur. Zangotzako (Nafarroa) gizonezko bat zen eskalatzailea, eta 61 urte zituen. Istripua izan zuenean, lagun batekin ari zen eskalatzen, 150 bat metrota...
2021-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/195730/eutanasiaren-legearen-zirriborro-bat-onartu-dute-frantziako-diputatuek.htm
Gizartea
Eutanasiaren Legearen zirriborro bat onartu dute Frantziako diputatuek
Lehen urratsa egin dute Asanblea Nazionaleko batzorde batean. Ez dirudi gobernuak aise legeztatuko duenik eutanasia.
Eutanasiaren Legearen zirriborro bat onartu dute Frantziako diputatuek. Lehen urratsa egin dute Asanblea Nazionaleko batzorde batean. Ez dirudi gobernuak aise legeztatuko duenik eutanasia.
Frantziako Asanblea Nazionaleko Gizarte Gaietarako Batzordeak eutanasia arautzeko lege proiektu bat onartu zuen atzo, «bizitzari amaiera aske eta hautatu bat emateko eta bermatzeko» asmoz. Askatasunak eta Lurraldeak taldeko Olivier Falornik eraman zuen proposamena, eta sei orduko eztabaida baten ondotik atera zen aurre...
2021-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/195731/807-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
807 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
12.278 PCR eta antigeno proba egin dituzte, eta positiboen ehunekoa %6,57 da. Nafarroan, martxan dira Aste Santurako neurri berriak.
807 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. 12.278 PCR eta antigeno proba egin dituzte, eta positiboen ehunekoa %6,57 da. Nafarroan, martxan dira Aste Santurako neurri berriak.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 12.278 PCR proba eta antigeno test egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta 807 positibo atzeman zituzten, herenegun baino hamabost gehiago. Positiboen kurbak, beraz, martxoaren 11n hasi zen goranzko joerari eusten dio. Positiboen ehunekoa, berriz,...
2021-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/195732/su-etena-bai-baina-ez-erabatekoa.htm
Mundua
Su-etena bai, baina ez erabatekoa
Myanmarko armadak talde etniko armatuen aurka hasitako borrokak geratu ditu, KIAk hogei soldadu hil ostean. Su-etenak ez die eragingo, baina, hirietako manifestazioei.
Su-etena bai, baina ez erabatekoa. Myanmarko armadak talde etniko armatuen aurka hasitako borrokak geratu ditu, KIAk hogei soldadu hil ostean. Su-etenak ez die eragingo, baina, hirietako manifestazioei.
Myanmarko junta militarrak hilabeteko su-eten bat egingo duela azaldu du, Kachin eta Karen estatuetako talde etniko armatuekin izaniko borroken ostean. Herrialdeko AAPP Preso Politikoen Babeserako Elkartearen arabera, baina, erabakiak militarrek talde armatuekin dituzten borrokei bakarrik eragingo die, eta ez manifesta...
2021-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/195733/eajk-beharrezkotzat-jo-du-euskal-nazio-eraikuntzaren-estrategia-bat-osatzea.htm
Politika
EAJk beharrezkotzat jo du «euskal nazio eraikuntzaren» estrategia bat osatzea
Ahal Dugu-k «jendearen bizitzan eragina duen edozein gairi buruz erabakitzeko eskubidea» defendatu du.
EAJk beharrezkotzat jo du «euskal nazio eraikuntzaren» estrategia bat osatzea. Ahal Dugu-k «jendearen bizitzan eragina duen edozein gairi buruz erabakitzeko eskubidea» defendatu du.
«Etorkizunari heltzeko», EAJk uste du «aberrigintzaren euskal estrategian sakondu» beharra dagoela, bi mailatan: «euskal nazio eraikuntzaren barne estrategia bat, euskal nazioa XXI. mendeko eskakizunen argitan sendotzeko», eta «kanpoko bat, erabakitzeko eskubidearen instituzionalizazio progresiboa ezartzeko». Hala adie...
2021-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/195734/ostiralean-egingo-diote-harrera-kutxa-birari-baionan.htm
Gizartea
Ostiralean egingo diote harrera Kutxa Birari, Baionan
Astebetez aurreratu dute ekitaldia, Frantziako Gobernuak neurri murriztaileak zorroztu dituela eta. Ondoren, kutxak aurreikusitako bidea egingo du Euskal Herrian.
Ostiralean egingo diote harrera Kutxa Birari, Baionan. Astebetez aurreratu dute ekitaldia, Frantziako Gobernuak neurri murriztaileak zorroztu dituela eta. Ondoren, kutxak aurreikusitako bidea egingo du Euskal Herrian.
Barruan euskarari lotutako hainbat mezu izango dituen kutxa batek herriz herri ibilbide bat egitea. Horixe da Kutxa Bira ekinbidearen funtsa. Carmen de Patagonesen (Argentina) ekin zion martxoaren 20an ibilbideari, eta Euskal Herriko eta diasporako 70 bat herritatik igaroko da, maiatzaren 30ean Seguran (Gipuzkoa) amait...
2021-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/195735/neurri-murriztaile-gehiago-hartzeko-prest-azaldu-da-urkullu.htm
Gizartea
Neurri murriztaile gehiago hartzeko prest azaldu da Urkullu
Jaurlaritzako lehendakariak kezka azaldu du COVID-19aren izurria «etengabe hazten» ari delako.
Neurri murriztaile gehiago hartzeko prest azaldu da Urkullu. Jaurlaritzako lehendakariak kezka azaldu du COVID-19aren izurria «etengabe hazten» ari delako.
Eusko Jaurlaritzak «ez du zalantzarik izango» COVID-19ren izurriaren hazkundea eteteko «beharrezko neurriak» hartzeko. Hala adierazi du Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak, sare sozialetan zabaldutako mezu batean. Urkulluren esanetan, datu epidemiologikoek adierazten dute pandemia «etengabe hazten» ari dela eguno...
2021-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/195736/udaltzainek-isun-ugari-jarri-dituzte-tuterako-festa-batean.htm
Gizartea
Udaltzainek isun ugari jarri dituzte Tuterako festa batean
2.000 ikasle inguru kalean ospatzen ari ziren azterketa garaiaren amaiera.
Udaltzainek isun ugari jarri dituzte Tuterako festa batean. 2.000 ikasle inguru kalean ospatzen ari ziren azterketa garaiaren amaiera.
Ikasle ugari, 2.000 inguru Udaltzaingoaren arabera, kalean bildu ziren atzo Tuteran (Nafarroa), azterketak amaitu zirela eta oporrak hastekoak zirela ospatzeko. Udaltzainek esandakoaren arabera, dei eta salaketa ugari jaso zituzten, horietako batzuk maskara gaizki erabiltzen ari zirelako, kalean edaten ari zirelako eta...
2021-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/195737/athleticen-agur-jendetsuak-kezka-eragin-du.htm
Kirola
Athleticen agur jendetsuak kezka eragin du
2.000 zaletik gora bildu dira Lezaman, eta Jaurlaritzak kezka azaldu du gertatukoagatik. Zale ugari bildu dira ondoren errepide bazterretan, taldeak Loiu arteko bidea egiten zuen bitartean, baita aireportuan ere. Bihar antzeko deia dago eginda Realaren agurrerako.
Athleticen agur jendetsuak kezka eragin du. 2.000 zaletik gora bildu dira Lezaman, eta Jaurlaritzak kezka azaldu du gertatukoagatik. Zale ugari bildu dira ondoren errepide bazterretan, taldeak Loiu arteko bidea egiten zuen bitartean, baita aireportuan ere. Bihar antzeko deia dago eginda Realaren agurrerako.
Athletic Sevillan da, larunbateko Espainiako Kopari begira. Talde zuri-gorria goizean abiatu da Lezamatik, eta zale talde handi bat bildu da jokalariak agurtzera. Hainbat iturriren arabera, 2.000tik gora. Errepide bazterretan ere jende dezente bildu da, taldearen autobusak Loiuko aireportura arteko bidea egin duenean, ...
2021-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/195738/jendeak-egiten-du-herria-eta-herriak-egiten-du-jendea.htm
Iritzia
Jendeak egiten du Herria eta Herriak egiten du jendea
Jendeak egiten du Herria eta Herriak egiten du jendea.
Ez gara uniformeak, ez uniformistak... Agian horregatik asmatzen dugu gure ospakizunak modu multiformean egiten, eta gauzak era multiformean sentitzen, eta lekuei eta jendeei eta garaiei argi multikolorez begiratzen. Salbuespeneko egoeran ospatzen dugu Aberri Eguna aurten, iaz bezala. Baina salbuespeneko egoeran ospat...
2021-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/195739/auto-berrien-salmentak-10-egin-du-behera-urtea-hasi-denetik.htm
Ekonomia
Auto berrien salmentak %10 egin du behera urtea hasi denetik
Martxoko bilakaerak datozen hilabeteetarako joera ezarriko ote duen beldur dira sektorean. Erositako hiru autotik batek motor alternatiboa dauka; gasolinari jan dio merkatu kuota handiena.
Auto berrien salmentak %10 egin du behera urtea hasi denetik. Martxoko bilakaerak datozen hilabeteetarako joera ezarriko ote duen beldur dira sektorean. Erositako hiru autotik batek motor alternatiboa dauka; gasolinari jan dio merkatu kuota handiena.
Pandemiak kontzesionarioetatik urrundu ditu erosleak eta burua altxa ezinda dabiltza sektorean. Ibilgailu berriak erosteko gobernuek iaz eman zituzten laguntzak ez ziren aski izan egoerari buelta emateko, baina saltzaileek lortu zuten, neurri batean behintzat, eustea, bereziki bigarren lauhilekoan. Dena den, laguntza h...
2021-4-5
https://www.berria.eus/albisteak/195740/txapeldunen-zerrenda-erriberritik-ormaiztegira.htm
Kirola
Txapeldunen zerrenda, Erriberritik Ormaiztegira
Aurten 91 urte beteko dira Euskal Herriko Itzulia etxeko txirrindulari batek lehenbiziko aldiz irabazi zuenetik. Mariano Cañardo nafarra nagusitu zen, 1930ean, eta, guztira, bederatzi Itzuli irabazi dituzte euskal herritarrek. Azkenekoz, azken ekitaldian, Ion Izagirrek.
Txapeldunen zerrenda, Erriberritik Ormaiztegira. Aurten 91 urte beteko dira Euskal Herriko Itzulia etxeko txirrindulari batek lehenbiziko aldiz irabazi zuenetik. Mariano Cañardo nafarra nagusitu zen, 1930ean, eta, guztira, bederatzi Itzuli irabazi dituzte euskal herritarrek. Azkenekoz, azken ekitaldian, Ion Izagirrek.
Euskal Herriko Itzulia historiako hirugarren etenetik bueltatuko da gaur. Duela 97 urte jokatu zuten lehenbizikoz, baina 1931-1934 bitartean ez zuten antolatu, eta, 1935eko ekitaldiaren ondoren, 36ko gerra garaian ez zen egin. 1969an antola zuten berriro, eta, ordutik, lehenbiziko etena izan du iazkoa, COVID-19aren pan...
2021-4-2
https://www.berria.eus/albisteak/195765/finalaz-galdezka.htm
Kirola
Finalaz galdezka
Athletic-Reala finalaren atarian, Onaindia, Clemente, Soldevilla, Zarrabeitia, Iriarte, Lopez Ufarte, Fuentes eta Zamoraren iritziak bildu dituzte 'Bizkaiko eta Gipuzkoako Hitzek'.
Finalaz galdezka. Athletic-Reala finalaren atarian, Onaindia, Clemente, Soldevilla, Zarrabeitia, Iriarte, Lopez Ufarte, Fuentes eta Zamoraren iritziak bildu dituzte 'Bizkaiko eta Gipuzkoako Hitzek'.
Bihar jokatuko dute Realak eta Athleticek Espainiako Kopako finala (21:45, Sevilla; ETB1), eta Gipuzkoako Hitza egunkariak inkesta bat egin du, eta Bizkaiko Hitza egunkariak inkesta bana egin dute. ATHLETIC Athleticek Espainiako Kopako bi final jokatuko ditu apiril honetan. Bizkaiko Hitza-k taldearekin harreman berezi...
2021-4-2
https://www.berria.eus/albisteak/195767/gizon-bat-hil-dute-santurtzin-labankadaz.htm
Gizartea
Gizon bat hil dute Santurtzin, labankadaz
Hiru pertsona atxilotu dituzte hilketarekin lotura dutelakoan. Bart gauean hil dute gizona, portuaren inguruan.
Gizon bat hil dute Santurtzin, labankadaz. Hiru pertsona atxilotu dituzte hilketarekin lotura dutelakoan. Bart gauean hil dute gizona, portuaren inguruan.
Udaltzainek hiru pertsona atxilotu dituzte Santurtzin (Bizkaia), bart gertatu den hilketa batekin lotura dutelakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 23:00 aldera izan da gertaera, Viktoria Erregina pasealekuan, portutik gertu. Gizon bati arma zuriz egin diote eraso, eta hil egin da. Ertzaintza...
2021-4-2
https://www.berria.eus/albisteak/195768/gizon-bat-atxilotu-dute-orkoienen-neska-lagunari-min-emateko-istripu-bat-izatea-egotzita.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Orkoienen, neska lagunari min emateko istripu bat izatea egotzita
Positibo eman du alkoholemia proban.
Gizon bat atxilotu dute Orkoienen, neska lagunari min emateko istripu bat izatea egotzita. Positibo eman du alkoholemia proban.
Foruzaingoak 42 urteko gizonezko bat atxilotu du Orkoienen (Nafarroa) trafiko istripu bat eragitea egotzita. Poliziek adierazi dutenez, neska lagunari min emateko asmoz izan du istripua. Iritsi direnean, autoa bidetik irtenda zegoen, eta barruan zegoen bikoteak ez zuen zauririk. Halere, 43 urteko emakumeak azaldu die g...
2021-4-2
https://www.berria.eus/albisteak/195769/illarramendik-oso-zail-du-jokatzea-atzoko-lan-saioan-ziztada-bat-nabaritu-ostean.htm
Kirola
Illarramendik oso zail du jokatzea, atzoko lan saioan ziztada bat nabaritu ostean
Imanolek eta Marcelinok bat egin dute: «Goza dezatela finalarekin».
Illarramendik oso zail du jokatzea, atzoko lan saioan ziztada bat nabaritu ostean. Imanolek eta Marcelinok bat egin dute: «Goza dezatela finalarekin».
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea itxaropentsu agertu da Espainiako Kopako finalera begira, eta mezu bat argi zuela agertu da hedabideen aurrean: «Gauza handiak egin ditugu, baina, talde honen historian sartu nahi badugu, irabazi egin behar dugu». Mezu hori transmititu nahi zuen, eta behin baino gehiagotan errepik...
2021-4-2
https://www.berria.eus/albisteak/195770/positibo-tasa-ia-9ra-igo-da-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Positibo tasa ia %9ra igo da Hego Euskal Herrian
721 kasu atzeman dituzte denera, bezperan baino gutxiago, baina egindako test kopurua ere nabarmen apalagoa izan da. Zupiriak errepikatu du Jaurlaritza prest dagoela neurriak zorrotzeko, adituak hala gomendatuz gero.
Positibo tasa ia %9ra igo da Hego Euskal Herrian. 721 kasu atzeman dituzte denera, bezperan baino gutxiago, baina egindako test kopurua ere nabarmen apalagoa izan da. Zupiriak errepikatu du Jaurlaritza prest dagoela neurriak zorrotzeko, adituak hala gomendatuz gero.
Positibo tasak gorakada izugarria izan du Hego Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzak eguneratu ditu koronabirusaren gaineko datuak, eta, albiste hau idaztean, Nafarroako Gobernuak behin-behineko datuak besterik ez zituen argitaratuak artean. Dena dela, nahikoa da egoeraren larriaz jabetzeko. 8.075 PCR eta antigeno proba e...
2021-4-5
https://www.berria.eus/albisteak/195771/valverde-gaztearen-garaipena.htm
Kirola
Valverde gaztearen garaipena
Valverde gaztearen garaipena.
Hamazazpi urte beteko dira gaur Euskal Herriko 44. Itzulia hasi zenetik. Bergaran (Gipuzkoa) hasi eta bukatu zen lehenbiziko etapa, eta BERRIA egunkaria lehenbiziko aldiz agertu zen Itzuliko irteerara. Euskaldunon Egunkaria-k ezin izan zuen aitzineko urtekoa kontatu, 2003ko aldia, Espainiako Guardia Zibilak otsailean i...
2021-4-6
https://www.berria.eus/albisteak/195772/hamarkadako-lehen-euskal-garaipena.htm
Kirola
Hamarkadako lehen euskal garaipena
Hamarkadako lehen euskal garaipena.
Euskal Herriko 33. Itzuliak bigarren etapa bete zuen gaur 28 urte, Errenteria (Gipuzkoa) eta Ibardin (Bera, Nafarroa) artean. Lasterketa hamabortzgarren urtez jarraian ailegatu zen Nafarroaren eta Lapurdiren artean dagoen mendatera, eta euskal ziklista batek irabazi zuen: Fede Etxabek. 1990eko hamarkadan euskal ziklist...
2021-4-3
https://www.berria.eus/albisteak/195774/gosta-ahala-gosta-besta.htm
Gizartea
Gosta ahala gosta, besta
Besta ezkutu andana bat antolatu dute Free Party edo gazte besta librezaleek Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan azkenaldian, neurri hertsatzaileei buru eginez.
Gosta ahala gosta, besta. Besta ezkutu andana bat antolatu dute Free Party edo gazte besta librezaleek Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan azkenaldian, neurri hertsatzaileei buru eginez.
Koronabirusaren iritsierarekin bukatu ziren bestak. Lehengo eguneroko bizitzako gauza batzuen legezko bueltatze progresiboa izan den arren, bestak ez dira horien parte izan. Alta, ez diote gazteen nahikari izateari utzi. Hirugarren konfinamendu baten susmoaren atarian, sare sozialetan Ni Ez Naiz Konfinatuko eta Desobed...
2021-4-5
https://www.berria.eus/albisteak/195775/keinu-erosoa-bezain-etikoa.htm
Ekonomia
Keinu erosoa bezain «etikoa»
Multinazional handiek ematen duten etxeko banaketa zerbitzua eraldatzeko erronka dauka Bidasoko Badoa kooperatibak. Banaketa «etikoa eta iraunkorra» eskaintzen hasiko dira aurki.
Keinu erosoa bezain «etikoa». Multinazional handiek ematen duten etxeko banaketa zerbitzua eraldatzeko erronka dauka Bidasoko Badoa kooperatibak. Banaketa «etikoa eta iraunkorra» eskaintzen hasiko dira aurki.
Etxetik bazkaria edo afaria eskatzea, erosoa izateaz gain, «etikoagoa» izango da aurki Bidasoa inguruan. Erabat normalizatuta dagoen orain arteko banaketa zerbitzuari 360 graduko bira bat emateko pausoa eman du Bidasoko Badoa kooperatiba berriak. Banaketa zerbitzu «etikoa eta iraunkorra» eskaintzeko, «oso egitasmo bere...
2021-4-3
https://www.berria.eus/albisteak/195776/betikoak-balira-bezala-hitz-egiten-dugu-euskalkiez.htm
Gizartea
«Betikoak balira bezala hitz egiten dugu euskalkiez»
Zuloagak bizkaieraren jatorria aztertu du bere tesian: Mendebaleko euskerearen azterketa dialektologiko-diakronikorantz. Erdi Aroan, Bizkaiak, Arabak, Gipuzkoak eta Nafarroa mendebaldeak dialekto bertsua zuten.
«Betikoak balira bezala hitz egiten dugu euskalkiez». Zuloagak bizkaieraren jatorria aztertu du bere tesian: Mendebaleko euskerearen azterketa dialektologiko-diakronikorantz. Erdi Aroan, Bizkaiak, Arabak, Gipuzkoak eta Nafarroa mendebaldeak dialekto bertsua zuten.
Aurtengo euskarazko tesien Koldo Mitxelena sarietako bat irabazi du Koldo Zuloaga hizkuntzalariak (Basauri, 1985), Mendebaleko euskerearen azterketa dialektologiko-diakronikorantz lanagatik. Inguruan talde bat izan arren, doktore tesia «oso bakarka» egiten den lan bat dela nabarmendu du, eta, horregatik, sari bidezko a...
2021-4-3
https://www.berria.eus/albisteak/195777/kamioi-gidari-bat-hil-da-tafallan.htm
Gizartea
Kamioi gidari bat hil da Tafallan
Gidatzen ari zen kamioia trenbidera erori da. Aurten Euskal Herrian lan istripuz hildako hamabosgarren behargina da.
Kamioi gidari bat hil da Tafallan. Gidatzen ari zen kamioia trenbidera erori da. Aurten Euskal Herrian lan istripuz hildako hamabosgarren behargina da.
Ezbehar bat izan da AP-15 errepideko 50,4 kilometroan, Tafalla parean (Nafarroa); kamioi bat jausi da zubi batetik trenbidera, eta gidaria hil egin da. 07:15ean gertatu da istripua, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Hara joan dira larrialdi zerbitzuak, baina ezin izan dute gidaria bizirik atera. Errepideko hegoalderanzk...
2021-4-3
https://www.berria.eus/albisteak/195778/baheketa-bat-egingo-dute-errenterian-sagardotegi-batean-egon-direnen-artean.htm
Gizartea
Baheketa bat egingo dute Errenterian, sagardotegi batean egon direnen artean
Martxoaren 27an Egiluze sagardotegian egondakoei PCR proba egitera joateko eskatu die Osakidetzak.
Baheketa bat egingo dute Errenterian, sagardotegi batean egon direnen artean. Martxoaren 27an Egiluze sagardotegian egondakoei PCR proba egitera joateko eskatu die Osakidetzak.
Osakidetzak dei egin die Martxoaren 27an Errenteriako Egiluze sagardotegira (Gipuzkoa) bazkaltzera joan zirenei, PCR proba egin dezaten. Hor izan zirenek Iztietako osasun zentroarekin jarri behar dute harremanetan gaurko 16:00etatik aurrera, bihar (igandea) 10:00ak baino lehen. Iztietako Osasun Zentroaren telefono zen...
2021-4-3
https://www.berria.eus/albisteak/195779/gizon-bat-atxilotu-dute-arrueta-sarrikotan-dozenaka-adingaberi-sexu-abusuak-egitea-leporatuta.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Arrueta-Sarrikotan, dozenaka adingaberi sexu abusuak egitea leporatuta
70 urteko gizona harrera familia gisa aritzen zen, haur eta nerabeekin. Behin-behinean preso sartu dute.
Gizon bat atxilotu dute Arrueta-Sarrikotan, dozenaka adingaberi sexu abusuak egitea leporatuta. 70 urteko gizona harrera familia gisa aritzen zen, haur eta nerabeekin. Behin-behinean preso sartu dute.
Arrueta-Sarrikotako (Nafarroa Beherea) 70 urteko gizon bat atxilotu zuen Frantziako Poliziak martxoaren 31n, eta berehala preso sartu zuten, «dozenaka» adingaberi erasotzeagatik, eta haiek bortxatzeagatik. France Bleu irratiaren arabera, harrera familia gisa aritzen zen, «zailtasunak dituzten gazteak aterpetzeko». Haur...
2021-4-3
https://www.berria.eus/albisteak/195780/719-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
719 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Positiboen ehunekoa %9,01 da, eta OME Osasunaren Mundu Erakundeak %5ean du ezarria muga.
719 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Positiboen ehunekoa %9,01 da, eta OME Osasunaren Mundu Erakundeak %5ean du ezarria muga.
Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian 7.976 PCR proba eta antigeno test egin zituzten atzo, eta 719 kasu atzeman zituzten, herenegun baino lau gehiago. Positiboen kurba, beraz, gora doa egunez egun, eta baita ehunekoa ere: %9,01 da. Hain zuzen, OME Osasunaren Mundu Era...
2021-4-3
https://www.berria.eus/albisteak/195781/jendetza-elkartu-da-bilbon-eta-istiluak-izan-dira.htm
Kirola
Jendetza elkartu da Bilbon, eta istiluak izan dira
Ertzaintza jendea sakabanatzen hasi da, eta zaleek edukiontzi batzuk erre dituzte. Suhiltzaileek itzali dituzte suteak, eta jendeak festa giroan jarraitu du. Ikusi hemen eguneko argazki bilduma.
Jendetza elkartu da Bilbon, eta istiluak izan dira. Ertzaintza jendea sakabanatzen hasi da, eta zaleek edukiontzi batzuk erre dituzte. Suhiltzaileek itzali dituzte suteak, eta jendeak festa giroan jarraitu du. Ikusi hemen eguneko argazki bilduma.
Goiza lasaia izan da, baina giroa berotu egin da arratsaldean. Bilbon, Poza kalean, tentsioa handitu egin da 16:00etatik aurrera, milaka zale elkartu baitira festa giroan. Horietako askok ez zeukaten maskara jantzita, eta ez dute elkarren arteko tarterik zaindu. Udaltzainek trafikoa eten dute, kalea jende gainezkoa bai...
2021-4-3
https://www.berria.eus/albisteak/195782/sarean-ere-festa-giroa.htm
Kirola
Sarean ere, festa giroa
Bateko eta besteko animo mezuz bete dira sare sozialak partidaren atarian. Athleticek eta Realak jokalari ohien babes mezuak zabaldu dituzte.
Sarean ere, festa giroa. Bateko eta besteko animo mezuz bete dira sare sozialak partidaren atarian. Athleticek eta Realak jokalari ohien babes mezuak zabaldu dituzte.
Bilboko eta Donostiako kaleetan nabarmena da Kopako finalak eragindako festa giroa, eta sare sozialetan nabigatzen duenarentzat ere saihetsezina da batzuen eta besteen animo mezuez zipriztintzea. Athleticek eta Realak bideo ugari zabaldu dituzte. Beñat Etxebarria eta Mikel San Jose Athleticeko jokalari ohiek, esaterako...
2021-4-3
https://www.berria.eus/albisteak/195783/independentzia-eskatu-du-ernaik-lau-mendi-martxatan.htm
Politika
Independentzia eskatu du Ernaik lau mendi martxatan
Gazte antolakundearen arabera, 1.000 gazte inguru batu dira Serantesera, Bianditzera, Urbiara eta Tafallara egindako martxetan. «Nahi eta behar» dutelako galdegin dute Euskal Herriaren independentzia, eta «egingo» dutela jakinarazi dute: «Zapalkuntzarik gabeko gizartea ahalbidetuko duen euskal errepublika dugu helburu,...
Independentzia eskatu du Ernaik lau mendi martxatan. Gazte antolakundearen arabera, 1.000 gazte inguru batu dira Serantesera, Bianditzera, Urbiara eta Tafallara egindako martxetan. «Nahi eta behar» dutelako galdegin dute Euskal Herriaren independentzia, eta «egingo» dutela jakinarazi dute: «Zapalkuntzarik gabeko gizart...
Koronabirusaren ondorioz Euskal Herri osoko gazteak elkartzerik izan ez badute ere, lau mendi martxa antolatu ditu aurten Ernaik Aberri Egunaren bezperarako. Ezker abertzaleko gazte antolakundeak jakinarazi duenez, 1.000 gazte inguru elkartu dira gaur goizean egindako lau mendi martxatan, Euskal Herriaren independentzi...
2021-4-3
https://www.berria.eus/albisteak/195784/reala-txapeldun.htm
Kirola
Reala txapeldun
Reala hobea izan da finalean, eta bere historian hirugarrenez irabazi du Espainiako Kopa. Oiartzabalek sartu du gola penaltiz. iñigo Martinezek Porturi egin dio penaltia, baloi bat jokatzerakoan Yerayk atzean akats bat egin ostean.
Reala txapeldun. Reala hobea izan da finalean, eta bere historian hirugarrenez irabazi du Espainiako Kopa. Oiartzabalek sartu du gola penaltiz. iñigo Martinezek Porturi egin dio penaltia, baloi bat jokatzerakoan Yerayk atzean akats bat egin ostean.
Golak. 0-1: Oiartzabalek, penaltiz (63. min.). Epailea. Estrada Fernandez. Txartel horiak: Athleticeko Dani Garciari eta Iñigo Martinezi; eta Realeko Merinori. Reala txapeldun da berriz, eta Imanol Alguacil da gizonezkoen taldea berriz ere gailurrera eraman duen pertsona. Taldeko zuzendaritzak etxeko entrenatzaile bat...
2021-4-3
https://www.berria.eus/albisteak/195786/oiartzabal-are-ikurrago.htm
Kirola
Oiartzabal, are ikurrago
Reala da Espainiako Kopako txapeldun berria, eta taldeko izarrak, Oiartzabalek egin du gola. Are ikurrago bihurtu da zale txuri-urdinentzat.
Oiartzabal, are ikurrago. Reala da Espainiako Kopako txapeldun berria, eta taldeko izarrak, Oiartzabalek egin du gola. Are ikurrago bihurtu da zale txuri-urdinentzat.
Reala da Espainiako Kopako txapeldun berria, Athletici 0-1 irabazi ostean. Partida orekatua izan da, espero zen bezala, eta penalti batek erabaki du. Golegilea: Oiartzabal. Golak talde txuri-urdinaren are ikurrago egin du jokalari eibartarra. 1. Iñigo Martinezen penaltia: Oiartzabalek eman dio titulua Realari, Iñigo M...
2021-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/195812/guk-abesten-jarraituko-dugu.htm
Iritzia
Guk abesten jarraituko dugu
Guk abesten jarraituko dugu.
Zenbat zarauztarrek dakite gaur Aberri Eguna dela? Zenbat zarauztarrek dakite Aberri Eguna zer den eta noiz ospatzen den? Zenbat zarauztarrek dakite Aberri Eguna noiztik eta zergatik ospatzen den? Erantzuna jakiteaz, beldur gara... Urte asko igaro dira lehen Aberri Eguna ospatu zenetik, 1932. urtetik, aurreneko Euskal...
2021-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/195814/euskal-musika-on-fire.htm
Iritzia
Euskal musika 'on fire'
Euskal musika 'on fire'.
Euskal Herriko edozein bazterretako taberna edo kafetegiren batean euskal musika entzuteak erlaxatu egiten nau, edozein generotakoa delarik ere. Eta are gehiago: etxean sentiarazten nau; nire herrian nagoela, eta gure sortzaileen lana entzuteko eskubidea onartzen eta errespetatzen zaidala. Suposatzen dut Frantzian, Ita...
2021-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/195815/imanol-erreala-ale-irabazi-arte-beti-egongo-gara-zurekin.htm
Kirola
Imanol: «Erreala ale! Irabazi arte! Beti egongo gara zurekin!»
Realeko entrenatzailea «entrenatzaile modutik zaletu modura» igaro da finalaren osteko prentsaurrekoan. Jokalariek hotelean ospatu dute titulua. Gaur ez da harrerarik izango, ez aireportuan ezta Zubietan ere.
Imanol: «Erreala ale! Irabazi arte! Beti egongo gara zurekin!». Realeko entrenatzailea «entrenatzaile modutik zaletu modura» igaro da finalaren osteko prentsaurrekoan. Jokalariek hotelean ospatu dute titulua. Gaur ez da harrerarik izango, ez aireportuan ezta Zubietan ere.
«Uzten badidazue, entrenatzaile modutik zaletu modura igaroko naiz. Hau Gipuzkoa osoarentzako doa, Reala sentitzen duten guztientzako». Hala esan zuen Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak bart, kamixeta eta bufanda jantzi eta Cartuja estadioko prentsa aretoan abesten hasi aurretik: «Erreala ale! Irabazi arte! Beti e...
2021-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/195816/hil-kanpaiak-airearen-zabuan.htm
Iritzia
Hil-kanpaiak airearen zabuan
Hil-kanpaiak airearen zabuan.
Infernua, hemen. Noiz bukatuko da amets beltza, noiz itzuliko gara lehen genuen bizitzara? Edgar Allan Poeren Belea poemako hegazti beltzak beti hitz bera erantzuten dio gaztearen galdera bakoitzari: Nevermore, nevermore… Mundua ez da izango jada pandemiarik ezagutu ez bagenu bezalakoa. Errepaso bat ematen ari zaigu...
2021-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/195817/agirre-eta-ruiz-de-larramendik-irabazi-dute-laboral-kutxa-masterra.htm
Kirola
Agirre eta Ruiz de Larramendik irabazi dute Laboral Kutxa Masterra
Beteranoak gailendu dira Olatz Arrizabalaga-Naroa Agirre gazteen aurka. Hirugarren postua Leire Garai eta Oihana Orbegozorentzat izan da.
Agirre eta Ruiz de Larramendik irabazi dute Laboral Kutxa Masterra. Beteranoak gailendu dira Olatz Arrizabalaga-Naroa Agirre gazteen aurka. Hirugarren postua Leire Garai eta Oihana Orbegozorentzat izan da.
Beteranoak nagusi. Patxadak irabazi dio bizitasunari, eta hala gailendu dira Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi Laboral Kutxa Masterreko finalean. 22 eta 15 irabazi diete Olatz Arrizabalaga eta Naroa Agirreri, gaur Irunen (Gipuzkoa) jokatu den finalean. Iaz, leku berean, pilota goxoarekin txapeldun izan ziren na...
2021-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/195818/645-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
645 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Positiboen ehunekoa %8 da, eta OME Osasunaren Mundu Erakundeak %5ean du ezarria muga.
645 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Positiboen ehunekoa %8 da, eta OME Osasunaren Mundu Erakundeak %5ean du ezarria muga.
Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian 8.085 PCR proba eta antigeno test egin zituzten atzo, eta 645 kasu atzeman zituzten, herenegun baino lau gehiago. Positiboen kurba, beraz, gora doa egunez egun, eta baita ehunekoa ere: %8 da. Hain zuzen, OME Osasunaren Mundu Erakun...
2021-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/195819/zulotik-ezin-aterata.htm
Kirola
Zulotik ezin aterata
Lehen hogei minutuetan hiru gol sartu ditu Celtak, eta ez dute zereginik izan arabarrek. Sailkapenean azken postuan jarraituko dute.
Zulotik ezin aterata. Lehen hogei minutuetan hiru gol sartu ditu Celtak, eta ez dute zereginik izan arabarrek. Sailkapenean azken postuan jarraituko dute.
Gutxi iraun du Alavesek gaur. Zehazki, hogei minutu. Denbora horixe behar izan du Celtak hiru gol sartu eta garaipena bideratzeko. Abelardok ez zuen begiratu ere egin nahi, eta porrot horrek azken postuan utziko du Alaves. Nolitok sartu du lehenengoa, Aspasek bigarrena eta Santi Minak hirugarrena. Gehiago sartzeko ere...
2021-4-5
https://www.berria.eus/albisteak/195820/oztopo-lasterketa-etengabean.htm
Gizartea
Oztopo lasterketa etengabean
Arrainek migrazio arazoak dituzte Gipuzkoako ibai eta ibaiadarretan, 193 kilometrora bakarrik irits baitaitezke. 2035era bitartean kopuru hori hirukoiztu egin nahi du aldundiak.
Oztopo lasterketa etengabean. Arrainek migrazio arazoak dituzte Gipuzkoako ibai eta ibaiadarretan, 193 kilometrora bakarrik irits baitaitezke. 2035era bitartean kopuru hori hirukoiztu egin nahi du aldundiak.
Ibaiak eta ibaiadarrak kontuan hartuta, 886 kilometro dituzte Gipuzkoako ibai arroek. Horietatik 193 kilometro dira irisgarriak arrain espezie migratzaileentzat —%22—. Oztopoak daudelako: 2017an egindako inbentario baten arabera, 784. Sedimentuen eta mantenugaien garraioa aldatzen edo geldiarazten dute horiek; emariak ...
2021-4-5
https://www.berria.eus/albisteak/195821/deabruaren-haitzak-suntsituta.htm
Gizartea
'Deabruaren haitzak', suntsituta
Erandioko Auzokideok elkarteak salatu du udalak suntsitu egin dituela Astrabudua auzoan duela milioika urte egon zen urpeko sumendi baten aztarnak.
'Deabruaren haitzak', suntsituta. Erandioko Auzokideok elkarteak salatu du udalak suntsitu egin dituela Astrabudua auzoan duela milioika urte egon zen urpeko sumendi baten aztarnak.
Islandiako Fagradalsfjall sumendiak duela bi aste utzitako irudien antzekorik ezin izan dute ikusi Erandioko Astrabudua auzoko bizilagunek, nahiz eta han ere urpeko sumendi bat egon zen. Duela 90 milioi urte izan zen, eremua oraindik itsaso azpian zegoenean. Erandioko Auzokideok elkarteak azaldu duenez, garai hartan, H...
2021-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/195822/kopa-iritsi-da-gipuzkoara.htm
Gizartea
Kopa iritsi da Gipuzkoara
Ehunka lagunek jaso dute taldea, Hondarribiako aireporturako eta Zubietarako sarrerak kontrolatuta zeuden arren. Zubietan dago garaikurra.
Kopa iritsi da Gipuzkoara. Ehunka lagunek jaso dute taldea, Hondarribiako aireporturako eta Zubietarako sarrerak kontrolatuta zeuden arren. Zubietan dago garaikurra.
Espainiako Kopa behar bezala iritsi da Zubietara. Aurreko egunetako jende pilaketen irudiek kezka sortu zuten, eta ikusteko zegoen zaletuek Reala nola jasoko zuten gaur. Eta bai, gaur ere ehunka lagun atera dira kalera bufanda eta elastiko txuri-urdinekin, baina ez da taldea Zubietatik Sevillarantz abiatu zeneko irudir...
2021-4-4
https://www.berria.eus/albisteak/195823/kanpoan-geratu-dira-urrutikoetxea-eta-imaz.htm
Kirola
Kanpoan geratu dira Urrutikoetxea eta Imaz
Ez dute parte hartu Ezkurdiak eta Imazek. Etxeberriak eta Ladis Galarzak neurketa ona eta gogorra egin dute, eta laugarren postua eskuratu dute.
Kanpoan geratu dira Urrutikoetxea eta Imaz. Ez dute parte hartu Ezkurdiak eta Imazek. Etxeberriak eta Ladis Galarzak neurketa ona eta gogorra egin dute, eta laugarren postua eskuratu dute.
Ez dute baliatu euren azken aukera Urrutikoetxeak eta Imazek. Imazek ez du jokatu gaur Zarautzen (Gipuzkoa) —Andoni Aretxabaletak jokatu du haren ordez—, eta ez du gehiago jokatuko aurtengo Binakako Txapelketan. Parean bi aurkari duin izan dituzte: Ezkurdiaren ordez jokatu duen Peio Etxeberria, eta neurketako jokalari ...
2021-4-5
https://www.berria.eus/albisteak/195824/ortuzar-zazpiak-bat-da-gure-proiektua.htm
Politika
Ortuzar: «‘Zazpiak bat’ da gure proiektua»
EAJk ekitaldi bat egin du Bilboko Euskalduna jauregian, eta EH Bilduk, berriz, Euskal Herria Batera-ren deialdiarekin egin du bat. Jeltzaleen arabera, «euskal autogobernua da gaur egungo arazoei aurre egiteko modurik onena».
Ortuzar: «‘Zazpiak bat’ da gure proiektua». EAJk ekitaldi bat egin du Bilboko Euskalduna jauregian, eta EH Bilduk, berriz, Euskal Herria Batera-ren deialdiarekin egin du bat. Jeltzaleen arabera, «euskal autogobernua da gaur egungo arazoei aurre egiteko modurik onena».
Gernikako Estatutua betetzea eta autogobernua. Horiek izan ziren EAJk Aberri Egunean egindako aldarri nagusiak. Jeltzaleek ekitaldi bat egin zuten Bilboko Euskalduna jauregian, eta Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak hitz egin zuen alderdiaren izenean: «EAJ alderdi abertzalea da, aberrigintza mailaz mai...
2021-4-5
https://www.berria.eus/albisteak/195825/739-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
739 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Eusko Jaurlaritzak bihar berrikusiko du 100.000 biztanleko 400eko intzidentzia tasa duten lurralde eta herrien zerrenda, eta litekeena da Araba eta Gasteiz horren barnean egotea.
739 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzak bihar berrikusiko du 100.000 biztanleko 400eko intzidentzia tasa duten lurralde eta herrien zerrenda, eta litekeena da Araba eta Gasteiz horren barnean egotea.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, atzo 8.107 PCR proba eta antigeno test egin zituzten Hego Euskal Herrian, eta 739 positibo detektatu zituzten, herenegun baino 94 gehiago. Positiboen kurbak, beraz, gorantz egiten jarraitzen du, eta hurrengo egunetan ere joera berberari eustea espero ...
2021-4-5
https://www.berria.eus/albisteak/195826/netanyahuk-kargua-bere-desira-pertsonalen-mesedetan-erabili-du-fiskaltzaren-arabera.htm
Mundua
Netanyahuk kargua «bere desira pertsonalen» mesedetan erabili du, fiskaltzaren arabera
Walla hedabideko zuzendari ohiak adierazi du presioak jasan zituela Netanyahuren aldeko eta aurkari politikoen kontrako artikuluak argitaratzeko.
Netanyahuk kargua «bere desira pertsonalen» mesedetan erabili du, fiskaltzaren arabera. Walla hedabideko zuzendari ohiak adierazi du presioak jasan zituela Netanyahuren aldeko eta aurkari politikoen kontrako artikuluak argitaratzeko.
«Erregimenaren ustelkeria kasu larri bat» ari dira epaitzen, eta «susmagarri nagusia Israelgo lehen ministroa da». Argi utzi du bere jarrera Liat Ben Ari fiskalak, Benjamin Netanyahuren aurkako epaiketa berri baten lehen auzi egunean. Kargua «bere desira pertsonalen» mesedetan erabili izanaz akusatu du. Avichai Mandel...
2021-4-5
https://www.berria.eus/albisteak/195827/aske-gelditu-da-juan-mari-etxabarri-euskal-presoa.htm
Politika
Aske gelditu da Juan Mari Etxabarri euskal presoa
Iruindarra gaur goizean atera da Sevillako kartzelatik, espetxean 23 urte egin ondotik.
Aske gelditu da Juan Mari Etxabarri euskal presoa. Iruindarra gaur goizean atera da Sevillako kartzelatik, espetxean 23 urte egin ondotik.
Ahotsa.info atariak jakinarazi duenez, gaur goizean gelditu da aske Juan Mari Etxabarri euskal preso iruindarra. 1998an atxilotu zuten, eta 23 urte egin ditu espetxean, ETAko kide izatea egotzita. Gaur goizean atera da Sevillako espetxetik (Andaluzia, Espainia), eta senide eta lagunek harrera egin diote atarian. Ahots...
2021-4-5
https://www.berria.eus/albisteak/195828/abelardok-utzi-egin-dio-alaveseko-entrenatzaile-izateari.htm
Kirola
Abelardok utzi egin dio Alaveseko entrenatzaile izateari
Klubak entrenatzaile espainiarraren alde egin zuen Pablo Machin ordezkatzeko, baina haren aginduetara taldeak okerrera egin du: azkena da sailkapenean. Ezusterik ezean, Javier Callejak ordezkatuko du. Teknikari espainiarra Gasteizen dago jada, kontratua negoziatzen.
Abelardok utzi egin dio Alaveseko entrenatzaile izateari. Klubak entrenatzaile espainiarraren alde egin zuen Pablo Machin ordezkatzeko, baina haren aginduetara taldeak okerrera egin du: azkena da sailkapenean. Ezusterik ezean, Javier Callejak ordezkatuko du. Teknikari espainiarra Gasteizen dago jada, kontratua negoziat...
Hiru hilabete eskas iraun du Abelardo Fernandezen bigarren aldiak Alavesen. Gasteizko klubak gaur jakinarazi du ez duela jarraituko. Alaves suspertzeko egin zuten haren alde Pablo Machin ordezkatzeko. urtarrilaren 12an. Baina aldaketak ez du ezertxo ere aldatu, eta. aldatzekotan, okerrera egin du. Izan ere, Abelardo ai...
2021-4-5
https://www.berria.eus/albisteak/195829/roglicek-hartu-du-agintea.htm
Kirola
Roglicek hartu du agintea
Esloveniarra nagusi izan da Itzuliko lehen etapan, erlojupekoan, eta aldendu egin ditu arerio nagusiak. Ion Izagirrek minututik gorako galera izan du. Alex Aranburu bederatzigarren izan da, 30 segundora.
Roglicek hartu du agintea. Esloveniarra nagusi izan da Itzuliko lehen etapan, erlojupekoan, eta aldendu egin ditu arerio nagusiak. Ion Izagirrek minututik gorako galera izan du. Alex Aranburu bederatzigarren izan da, 30 segundora.
Modurik onenean hasi du Itzulia Primoz Roglicek (Jumbo Visma), Bilboko erlojupekoa irabazi eta gainerako hautagaiei alde handiak aterata. Saio motza zen, 13,5 kilometrokoa, eta bi aldapa zituen: bata hasieran, Begoñatik Santo Domingora iristeko, eta bestea bukaeran, Etxebarria parkeko helmugara heltzeko. Bada, maldetan...
2021-4-5
https://www.berria.eus/albisteak/195830/beste-baheketa-bat-egingo-dute-errenterian.htm
Gizartea
Beste baheketa bat egingo dute Errenterian
Zumardian, Diputazio plazan eta inguruetan dauden tabernetara joan direnak deitu dituzte PCR probak egitera.
Beste baheketa bat egingo dute Errenterian. Zumardian, Diputazio plazan eta inguruetan dauden tabernetara joan direnak deitu dituzte PCR probak egitera.
Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak dei egin diete Errenteriako (Gipuzkoa) herritarrei, udalerrian egingo duten baheketa batera joan daitezen. Zehazki, martxoaren 14tik gaurko egunera bitartean Zumardian, Diputazio plazan eta inguruetan dauden tabernetara joan direnak deitu dituzte baheketara. Herritar h...
2021-4-6
https://www.berria.eus/albisteak/195859/julen-madariaga-hil-da.htm
Politika
Julen Madariaga hil da
ETAren sortzaileetako bat izan zen, eta Herri Batasuneko kide, borroka armatua amaitzeko beharraz konbentziturik Aralar taldearekin bat egin zuen arte. 2014an elkarrizketatu zuen BERRIAk.
Julen Madariaga hil da. ETAren sortzaileetako bat izan zen, eta Herri Batasuneko kide, borroka armatua amaitzeko beharraz konbentziturik Aralar taldearekin bat egin zuen arte. 2014an elkarrizketatu zuen BERRIAk.
Julen Madariaga Agirre politikari eta ekintzaile historikoa hil da gaur goizaldean, 88 urterekin. Senperen bizi zen (Lapurdi), eta aspaldi zegoen gaixo. ETA erakundearen sortzaileetako bat izan zen, baina, estrategia armatuarekin desados, erakundetik urrundu zen 1990eko hamarkadaren hasieran. Herri Batasuneko kide izan...
2021-4-6
https://www.berria.eus/albisteak/195860/ipar-koreak-ez-du-parte-hartuko-tokioko-jokoetan.htm
Kirola
Ipar Koreak ez du parte hartuko Tokioko Jokoetan
Kirolariak koronabirusaren aurka babesteko hartu dute erabakia, Piongiangek adierazi duenez.
Ipar Koreak ez du parte hartuko Tokioko Jokoetan. Kirolariak koronabirusaren aurka babesteko hartu dute erabakia, Piongiangek adierazi duenez.
Ipar Koreako Kirol ministroak gaur zabaldu duenez, herrialdeak ez du parte hartuko Tokion udan egitekoak diren Olinpiar Jokoetan. Adierazi dutenez, atletak koronabirusetik babesteko hartu dute neurria. Erabakia martxoaren 25ean hartu zutela adierazi du Piongiangek. Ipar Koreako Olinpiar Batzordeak «erabaki du ez parte...
2021-4-6
https://www.berria.eus/albisteak/195861/martxoan-494-langabe-gehiago.htm
Ekonomia
Martxoan, 494 langabe gehiago
Duela urtebete baino 6.930 langabe gehiago daude enplegu bulegoetan erregistratuta.
Martxoan, 494 langabe gehiago. Duela urtebete baino 6.930 langabe gehiago daude enplegu bulegoetan erregistratuta.
Igoera txikia izan du langabeziak martxoan. SEPEren datuen arabera, 172.508 langile daude langabe gisa erregistratuta Hego Euskal Herrian, otsailean baino 494 gehiago. Langabe horiei batu dakieke ABEE aldi baterako enplegu erregulazioan dauden langileak: martxoaren amaieran 34.996 ziren. Kopuru hori nabarmen jaitsi ze...
2021-4-6
https://www.berria.eus/albisteak/195862/palestinar-bat-hil-dute-zisjordanian-tiroz.htm
Mundua
Palestinar bat hil dute Zisjordanian, tiroz
Harekin autoan zihoan emakumeak salatu du kontrolgune batean geldirik zeudela eta tirokatu egin zituztela.
Palestinar bat hil dute Zisjordanian, tiroz. Harekin autoan zihoan emakumeak salatu du kontrolgune batean geldirik zeudela eta tirokatu egin zituztela.
Soldadu israeldarrek gizonezko palestinar bat hil zuten bart gauean, tiroz. Lekukoen arabera, hil duten gizona 42 urteko Osama Mansur da, eta bost seme-alaba zituen. Emaztearekin zihoan autoan, eta tirokatu egin zuten. Israelgo armadako iturrien arabera, bikoteak Ramallah hegoaldeko Bir Naballah herriko kontrolgune ba...
2021-4-6
https://www.berria.eus/albisteak/195863/kopako-finalak-517ko-ikusle-kuota-izan-zuen-tele5n-219koa-berriz-etb1en.htm
Bizigiro
Kopako finalak %51,7ko ikusle kuota izan zuen Tele5n; %21,9koa, berriz, ETB1en
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 616.000 herritarrek ikusi zuten Reala-Athletic finala gaztelaniaz; eta 261.000 herritarrek ikusi zuten euskaraz.
Kopako finalak %51,7ko ikusle kuota izan zuen Tele5n; %21,9koa, berriz, ETB1en. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 616.000 herritarrek ikusi zuten Reala-Athletic finala gaztelaniaz; eta 261.000 herritarrek ikusi zuten euskaraz.
Azkeneko urteetan Realak eta Athleticek jokatu dituzten partiden artean, ikusminik handiena piztu duena izan da joan den larunbatekoa. Espainiako Kopako finalak izan zituen ikusle datuak oso-oso handiak izan ziren, espero zitekeen moduan. Tele5 katean finalak %51,7ko ikusle kuota izan zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoa...
2021-4-6
https://www.berria.eus/albisteak/195864/zaldibiako-udalak-neurri-zehatzak-hartzeko-eskatu-dio-sagarduiri-herrian-transmisioa-eteteko.htm
Gizartea
Zaldibiako Udalak neurri zehatzak hartzeko eskatu dio Sagarduiri, herrian transmisioa eteteko
Herriko egoera «larria» dela ohartarazi du udalak: azken bi asteetako intzidentzia tasa 7.400 da gutxienez, eta 124 herritarrek positibo eman dute.
Zaldibiako Udalak neurri zehatzak hartzeko eskatu dio Sagarduiri, herrian transmisioa eteteko. Herriko egoera «larria» dela ohartarazi du udalak: azken bi asteetako intzidentzia tasa 7.400 da gutxienez, eta 124 herritarrek positibo eman dute.
Azken egunotan Zaldibian (Gipuzkoa) gora egin dute nabarmen COVID-19aren probetan positibo eman dutenek, eta udala oso kezkatuta dago, egoera «larria» baita. Udalak prentsa ohar batean jakitera eman duenez, 100.000 biztanleko intzidentzia metatua gutxienez 7.400 da orain –Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguerdian kal...
2021-4-6
https://www.berria.eus/albisteak/195865/eneko-goiak-ez-du-baztertu-laquoegoerak-uzten-dueneanraquo-kopako-garaipena-ospatzeko-aukera.htm
Kirola
Eneko Goiak ez du baztertu «egoerak uzten duenean» Kopako garaipena ospatzeko aukera
Atzo arratsaldean Zubietara joan ziren Donostiako alkatea eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Realeko kideak zoriontzera. Klubaren azken urteetako bidea goraipatu zuten, eta gizartearen aurrean erantzukizunez jokatzeko eskatu zieten jokalariei.
Eneko Goiak ez du baztertu «egoerak uzten duenean» Kopako garaipena ospatzeko aukera. Atzo arratsaldean Zubietara joan ziren Donostiako alkatea eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Realeko kideak zoriontzera. Klubaren azken urteetako bidea goraipatu zuten, eta gizartearen aurrean erantzukizunez jokatzeko eskatu...
Ohiko harrera instituzionalik ez diote egin Realari Espainiako Kopa irabazi eta gero. Horren ordez, atzo, Zubietan izan ziren Eneko Goia Donostiako alkatea, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Harkaitz Millan Kiroletako foru diputatua. Haien arabera, donostiar eta gipuzkoar guztien izenean zoriondu nahi zituzte...
2021-4-6
https://www.berria.eus/albisteak/195866/araban-eta-gasteizen-itxialdi-perimetrala-ezarriko-dute-bihartik.htm
Gizartea
Araban eta Gasteizen itxialdi perimetrala ezarriko dute bihartik
Laurehun kasuko intzidentzia gainditu duten herrien zerrenda berritu dute, Labik ezarritako irizpideei segika.
Araban eta Gasteizen itxialdi perimetrala ezarriko dute bihartik. Laurehun kasuko intzidentzia gainditu duten herrien zerrenda berritu dute, Labik ezarritako irizpideei segika.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izurria kontrolatzeko prebentzio neurriak ezartzen dituen batzordeak, Labik, esana utzi zuen Aste Santuaren aurretik gaur berrituko zuela kasuen intzidentzia tasa handiarengatik itxi beharreko tokien zerrenda, eta zehaztu du zein diren toki horiek; guztira 26 udalerri itxi beharko dituzte...
2021-4-6
https://www.berria.eus/albisteak/195867/706-kasu-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
706 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian
Astelehenean egindako testen %8,6k eman dute positibo. Hegoaldeko ZIUetan 130 paziente daude erietxeraturik; azken hilabeteko gehien.
706 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Astelehenean egindako testen %8,6k eman dute positibo. Hegoaldeko ZIUetan 130 paziente daude erietxeraturik; azken hilabeteko gehien.
Beste behin, koronabirusaren kutsatzea larriagotzen ari dela berretsi dute eguneko datuek. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, atzo 8.207 test egin ziren COVID-19a detektatzeko, eta horien %8,6k eman zuten positibo: 707k. Zehazki, Bizkaian 219 atzeman dituzte; Gipuzkoan, 213; Na...
2021-4-6
https://www.berria.eus/albisteak/195868/osakidetzak-iritsi-diren-txertoen-95-jarri-ditu.htm
Gizartea
Osakidetzak iritsi diren txertoen %95 jarri ditu
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi du orain arte herritarren %15i jarri zaiela koronabirusaren aurkako txertoaren lehen dosia, eta %5i bi dosiak.
Osakidetzak iritsi diren txertoen %95 jarri ditu. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi du orain arte herritarren %15i jarri zaiela koronabirusaren aurkako txertoaren lehen dosia, eta %5i bi dosiak.
Abiadura handia hartu du txertaketa kanpainak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Iritsi ahala jartzen ari dira txerto guztiak, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur azaldu duenez. Jakinarazi duenez, iritsi diren txerto guztien %95 jarri egin dira, stock txiki bat gordeta. Zehazki, orain arte 469.000 ...
2021-4-6
https://www.berria.eus/albisteak/195869/cafek-bidea-libre-du-parisko-enkargu-erraldoirako.htm
Ekonomia
CAFek bidea libre du Parisko enkargu erraldoirako
Frantzian zabaldu denez, Alstomek uko egin dio kontratua berriz negoziatzeari, eta hasieran adosturiko baldintzak onartuko ditu
CAFek bidea libre du Parisko enkargu erraldoirako. Frantzian zabaldu denez, Alstomek uko egin dio kontratua berriz negoziatzeari, eta hasieran adosturiko baldintzak onartuko ditu
Alstomek ez du berriz negoziatuko Parisko RER B linearako aldiriko 146 tren egiteko kontratua, eta, ondorioz, ez dio trabarik jarriko CAFek eta Bombardierrek irabazitako lehiaketari. Frantziako BFM Business telebistak zabaldu duenez, Alstomek, Bombardierren jabeak, ez du helegiterik jarriko. Lehiaketa publikoaren emait...
2021-4-6
https://www.berria.eus/albisteak/195870/laquoaskatasunarekin-konprometituaraquo.htm
Politika
«Askatasunarekin konprometitua»
«Askatasunarekin konprometitua».
Hainbat politikarik erreakzioak zabaldu dituzte sare sozialetan azken orduotan, Julen Madariaga hil dela jakin ondoren. «Julen Madariaga zendu da, ETAko sortzailea, HB eta Aralarreko kidea. Abertzalea eta gure herriaren askatasunarekin konprometitua», idatzi du Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak. Madariaga agurtu...
2021-4-6
https://www.berria.eus/albisteak/195871/asfixiatuta-hil-zen-floyd-artatu-zuen-mediku-baten-arabera.htm
Mundua
Asfixiatuta hil zen Floyd, artatu zuen mediku baten arabera
Heriotzaren «arrazoirik probableena» oxigeno falta izan zela defendatu du Bradford Lagenfeld medikuak, Derek Chauvin polizia agentearen aurkako epaiketan.
Asfixiatuta hil zen Floyd, artatu zuen mediku baten arabera. Heriotzaren «arrazoirik probableena» oxigeno falta izan zela defendatu du Bradford Lagenfeld medikuak, Derek Chauvin polizia agentearen aurkako epaiketan.
Arnas faltak itota hil zen George Floyd gizon afro-amerikarra iazko maiatzaren 25ean, hil aurretik ospitalean artatu zuen Bradford Lagenfeld medikuak azaldu duenez. Floydi lepoa estutu zion minutu batzuk lehenago Derek Chauvin polizia agenteak, eta haren aurkako epaiketa ari dira egiten egunotan AEBetako Minneapolis hi...
2021-4-6
https://www.berria.eus/albisteak/195872/athleticeko-jokalariek-bi-lerrotan-hartuko-dituzte-realekoak-derbian-behar-duen-bezala.htm
Kirola
Athleticeko jokalariek bi lerrotan hartuko dituzte Realekoak derbian, «behar duen bezala»
Reala eta Athletic berriz ariko dira bihar elkarren aurka, ligan eta Anoetan. Athleticeko entrenatzaileak esan du Athletic «benetako jaun bat dela» eta bi lerrotan hartuko dituztela txuri-urdinak. Imanolek partida «ezberdina» espero du larunbatekoaren aldean.
Athleticeko jokalariek bi lerrotan hartuko dituzte Realekoak derbian, «behar duen bezala». Reala eta Athletic berriz ariko dira bihar elkarren aurka, ligan eta Anoetan. Athleticeko entrenatzaileak esan du Athletic «benetako jaun bat dela» eta bi lerrotan hartuko dituztela txuri-urdinak. Imanolek partida «ezberdina» esp...
Reala eta Athletic parez pare izango dira bihar ere. Espainiako Ligako partida da, larunbatean Kopako finalaren egunean jokatu behar zutena, eta Anoetan izango da (21:00). Derbiak beti partida bereziak baldin badira, are eta bereziagoa izango da asteazkenekoa, bi taldeak Kopako finalean elkarren kontra aritu eta lau eg...
2021-4-6
https://www.berria.eus/albisteak/195873/madariagaren-belaunaldia.htm
Politika
Madariagaren belaunaldia
Madariagaren belaunaldia.
Zorretan Madariagarekin eta besteekin titulu egokiagoa izango zatekeen zutabe honetarako, baina zutabe honen zabalera estua gaizki konpontzen da deklinatua den gure hizkuntzarekin. Gaizki ikusia dago, korronte nagusiarekin eta politikoki zuzena den irizpidearekin ez dator bat, «euskal gizarteak ez dio ETAri ezer zor» ...
2021-4-6
https://www.berria.eus/albisteak/195874/arcadi-oliveres-ekintzailea-hil-da.htm
Mundua
Arcadi Oliveres ekintzailea hil da
Ekonomista eta justizia sozialaren aldeko aktibista 76 urterekin zendu da, gaixotasun larri baten ondorioz. Sistema kapitalista hautsi beharra defendatu zuen, ikuspegi kristau batetik.
Arcadi Oliveres ekintzailea hil da. Ekonomista eta justizia sozialaren aldeko aktibista 76 urterekin zendu da, gaixotasun larri baten ondorioz. Sistema kapitalista hautsi beharra defendatu zuen, ikuspegi kristau batetik.
Arcadi Oliveres ekonomista, eta justizia sozialaren aldeko ekintzailea (Bartzelona, 1945 - 2021) hil da, 76 urterekin, gaixotasun larri baten ondorioz. Iparraldeko eta Hegoaldeko herrialdeen arteko harremanetan eta kanpo merkataritzan aditua zen, eta ekonomia sozialaren, bakearen, ekologiaren eta giza eskubideen aldeko...
2021-4-6
https://www.berria.eus/albisteak/195875/bigarren-etapa-irabazi-du-alex-aranburuk-eraso-ausart-bat-jota.htm
Kirola
Bigarren etapa irabazi du Alex Aranburuk, eraso ausart bat jota
Garaipen handia lortu du Astanako txirrindulariak Sestaon, helmugarako hamar kilometro falta zirela erasoa jota.
Bigarren etapa irabazi du Alex Aranburuk, eraso ausart bat jota. Garaipen handia lortu du Astanako txirrindulariak Sestaon, helmugarako hamar kilometro falta zirela erasoa jota.
Handia egin du Alex Aranburuk (Astana) Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapan garaipena lortuta. Helmugatik hamar kilometrora eraso ausarta jo, eta Sestaora bidean tinko eutsita. Oilarren eraso festa izan da La Asturiana mendatean, eta, gailurra igaro ostean, onenen multzoan sartu da Aranburu. Haren taldekide Omar Fra...
2021-4-6
https://www.berria.eus/albisteak/195876/facebookeko-eta-instagrameko-kontuak-itxi-dizkiotela-salatu-du-arnaldo-otegik.htm
Politika
Facebookeko eta Instagrameko kontuak itxi dizkiotela salatu du Arnaldo Otegik
"Julen Madariagaren heriotzaz idazteagatik" 24 orduz kontuak itxi dizkiotela esan du Twitterren.
Facebookeko eta Instagrameko kontuak itxi dizkiotela salatu du Arnaldo Otegik. "Julen Madariagaren heriotzaz idazteagatik" 24 orduz kontuak itxi dizkiotela esan du Twitterren.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak salatu duenez, Facebookek eta Instagramek sare sozial horietan dituen kontuak itxi dizkiote 24 orduz, gaur goizean Julen Madariagaren heriotzean argitaratu dituen mezuengatik. Orain bi kontuak ikusgai baditu ere, ez dira ageri Madariagaz argitaratutako mezuak, ezabatu eg...
2021-4-6
https://www.berria.eus/albisteak/195877/ostalariek-auzitegi-nagusira-joko-dute-berriro-eremu-gorriko-neurri-murriztaileen-kontra.htm
Gizartea
Ostalariek Auzitegi Nagusira joko dute berriro, eremu gorriko neurri murriztaileen kontra
Oraingoz ez dute eskatuko bertan behera uztea Eusko Jaurlaritzak eremu horietako taberna eta jatetxeetan agindutako neurriak.
Ostalariek Auzitegi Nagusira joko dute berriro, eremu gorriko neurri murriztaileen kontra. Oraingoz ez dute eskatuko bertan behera uztea Eusko Jaurlaritzak eremu horietako taberna eta jatetxeetan agindutako neurriak.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteek iragarri dute EAEko Justizia Auzitegi Nagusira joko dutela berriro, Eusko Jaurlaritzak eremu gorrian dauden herrietan ezarri dizkien murrizketen kontra. 100.000 biztanleko 400dik gorako positibo tasa duten udalerrietan soilik 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:3...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195878/etxean-irabazteko-nahia.htm
Kirola
Etxean irabazteko nahia
Etxean irabazteko nahia.
Euskal Herriko Itzuliko 39. ekitaldiko hirugarren etapa jokatu zuten 1999ko apirilaren 7an, asteazkenarekin. Zalla (Bizkaia) eta Gasteiz artean 195 kilometro egin zituzten. Arabako hiriburuan gertatu ohi denez, esprinta espero zen helmugan, baina bi gasteiztar ahalegindu ziren tropelari aitzina hartzen: Gonzalez de Gal...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195905/hondartzetan-maskara-derrigorrez-erabiltzea-malgutu-nahi-du-madrilek.htm
Gizartea
Hondartzetan maskara derrigorrez erabiltzea malgutu nahi du Madrilek
Maskaren auzia eztabaidagai izango dute gaur arratsaldean Espainiako Osasun Sistemaren Lurralde Arteko Kontseiluan. Maskararen derrigorrezko erabilera arautzen duen legea zuzentzeko zirriborroa prestatu du Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak.
Hondartzetan maskara derrigorrez erabiltzea malgutu nahi du Madrilek. Maskaren auzia eztabaidagai izango dute gaur arratsaldean Espainiako Osasun Sistemaren Lurralde Arteko Kontseiluan. Maskararen derrigorrezko erabilera arautzen duen legea zuzentzeko zirriborroa prestatu du Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak.
Joan den astean BOE Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialak argitaratutako legeak hautsak harrotu ditu hainbat erkidegotan, eta gaur arratsaldean araua mahai gainean izango du berriro Espainiako Osasun Sistemaren Lurralde Arteko Kontseiluak. Bilera horretara araua malgutzeko edo zuzentzeko proposamen bat eramango du Ca...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195906/azken-egunean-4100-hildakotik-gora-utzi-ditu-covid-19ak-brasilen.htm
Mundua
Azken egunean 4.100 hildakotik gora utzi ditu COVID-19ak Brasilen
Kasu gehien dituen herrialdeen zerrendan bigarrena da Jair Bolsonaro presidenteak kudeatzen duena; AEBak daude oraindik lehen postuan.
Azken egunean 4.100 hildakotik gora utzi ditu COVID-19ak Brasilen. Kasu gehien dituen herrialdeen zerrendan bigarrena da Jair Bolsonaro presidenteak kudeatzen duena; AEBak daude oraindik lehen postuan.
Orain arteko daturik txarrena eman zuen Brasilgo Osasun Ministerioak atzo: 24 orduan 4.100 hildakotik gora eragin zituen koronabirusak herrialde hartan, eta beste 86.979 kasu atzeman zituzten. Horiekin, 13 milioi pasa dira orain arte baieztatutako kasuak. Hala, Brasil da, AEBen atzetik, COVID-19 kasu gehien dituen herr...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195907/transexual-adingabeentzako-tratamenduak-debekatu-ditu-arkansasek.htm
Mundua
Transexual adingabeentzako tratamenduak debekatu ditu Arkansasek
Neurri hori onartu duen AEBetako lehen estatua da. Osasun zerbitzuetako langileek eta transexualen komunitateak gogor salatu dute erabakia.
Transexual adingabeentzako tratamenduak debekatu ditu Arkansasek. Neurri hori onartu duen AEBetako lehen estatua da. Osasun zerbitzuetako langileek eta transexualen komunitateak gogor salatu dute erabakia.
Udan sartuko da indarrean Arkansasko Kongresuak onartutako neurria, zeinaren arabera 18 urte baino gutxiagoko gazte transexualek ezin izango baitute sexua eraldatzeko tratamendurik jaso, ez eta ebakuntzarik egin ere. Osasun alorreko langileek eta transexualen komunitateak gogor kritikatu dute neurria, eta Asa Hutchinso...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195908/forondako-aireportua-24-orduz-ariko-da-asteko-egun-guztietan.htm
Ekonomia
Forondako aireportua 24 orduz ariko da asteko egun guztietan
Gasteizko airportuak 2019an berrekin zion egun osoko jardunari, baina itxita egoten zen larunbat eta igande goizaldean. Maiatzaren 20an hasiko da ordutegi berriarekin.
Forondako aireportua 24 orduz ariko da asteko egun guztietan. Gasteizko airportuak 2019an berrekin zion egun osoko jardunari, baina itxita egoten zen larunbat eta igande goizaldean. Maiatzaren 20an hasiko da ordutegi berriarekin.
Forondako aireportuak etenik gabeko ordutegia izango du aurrerantzean: gauez eta egunez, 24 orduz, zabalik izango da asteko egun guztietan, eta eskuragarri egongo da salgaien nahiz bidaiarien garraiorako. 1980an ireki zenetik lehen aldiz izango du ordutegi osoan aritzeko baimena. Gasteizko aireportuak 2019an berrekin ...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195909/eri-diren-presoen-osasuna-ere-laquolehenestekoraquo-eskatu-du-sarek-iruntildeean.htm
Politika
Eri diren presoen osasuna ere «lehenesteko» eskatu du Sarek Iruñean
Osasunaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta larriki eri diren hamazazpi euskal presoen egoera bistaratu du Sarek, «salbuespenezko» espetxe politikaren eragina eta espetxeetako arta falta salatuta. Iluntzean hainbat herritan eginen dituzte elkarretaratzeak.
Eri diren presoen osasuna ere «lehenesteko» eskatu du Sarek Iruñean. Osasunaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta larriki eri diren hamazazpi euskal presoen egoera bistaratu du Sarek, «salbuespenezko» espetxe politikaren eragina eta espetxeetako arta falta salatuta. Iluntzean hainbat herritan eginen dituzte elkarretaratze...
Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Sarek elkarretaratzera deitu du gaur Euskal Herriko hainbat herritan. Iruñean eguerdian bildu dira, ospitaleko biribilgunean, eta ilunabarrean bertze hainbat herritan eginen dituzte protestak, eri diren euskal presoak aska ditzatela eskatzeko. Euskal presoen eskubideen aldeko mu...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195910/eurokopako-neurketak-13000-lagunen-aurrean-jokatuko-dira-san-mamesen.htm
Kirola
Eurokopako neurketak 13.000 lagunen aurrean jokatuko dira San Mamesen
Espainiako Futbol Federazioak eta Jaurlaritzako Osasun Sailak sinatutako dokumentuen arabera, %25eko edukiera baimenduko dute. Ekainean jokatuko dira neurketak Bilbon. Larunbaterako manifestazio nazional bat egitera deitu du Eurokopa honi ez plataformak.
Eurokopako neurketak 13.000 lagunen aurrean jokatuko dira San Mamesen. Espainiako Futbol Federazioak eta Jaurlaritzako Osasun Sailak sinatutako dokumentuen arabera, %25eko edukiera baimenduko dute. Ekainean jokatuko dira neurketak Bilbon. Larunbaterako manifestazio nazional bat egitera deitu du Eurokopa honi ez platafo...
Eurokopa publikoarekin jokatuko da San Mamesen. Hala erabaki dute Espainiako Futbol Federazioak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Bilboko Udaleko iturriek Europa Press berri agentziari baieztatu diotenez. Bi erakunde horien artean osatu eta sinatu dituzte UEFAk Bilboko egoitzaren inguruan eskatzen zituen dokumentu...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195911/cadreitan-itxialdi-perimetrala-ezarriko-dute-bi-astez.htm
Gizartea
Cadreitan itxialdi perimetrala ezarriko dute bi astez
Neurria ostiralean sartuko da indarrean. Ezinen da ez herrian sartu, ez handik atera, funtsezko arrazoiengatik ez bada. Osasunbideak COVID-19a atzemateko baheketa bat eginen du bihar.
Cadreitan itxialdi perimetrala ezarriko dute bi astez. Neurria ostiralean sartuko da indarrean. Ezinen da ez herrian sartu, ez handik atera, funtsezko arrazoiengatik ez bada. Osasunbideak COVID-19a atzemateko baheketa bat eginen du bihar.
Koronabirusaren transmisioa nabarmen larriagotu da Cadreitan (Nafarroa). Kutsatzea eteteko asmoz, Nafarroako Gobernuak itxiera perimetrala ezarriko du herrian, ostiraletik aitzina. Foru gobernuaren arabera, neurria bi astez izanen da indarrean, gutxienez; hau da, apirilaren 22ra arte. Egun horietan, debekatua izanen da...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195912/aburtok-jakinarazi-du-tumore-bat-aurkitu-diotela-hirugarren-aldiz.htm
Politika
Aburtok jakinarazi du tumore bat aurkitu diotela hirugarren aldiz
Duodenoan du tumorea, eta datorren astean egingo diote ebakuntza. Bere zereginak utziko ditu aldi baterako.
Aburtok jakinarazi du tumore bat aurkitu diotela hirugarren aldiz. Duodenoan du tumorea, eta datorren astean egingo diote ebakuntza. Bere zereginak utziko ditu aldi baterako.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak jakinarazi duenez, tumore «txiki bat» aurkitu diote duodenoan, orain dela aste batzuk eginiko ohiko kontrol azterketa batean. Hain zuzen, orain dela hamahiru urte izan zuen, eta duela zazpi urte berriro agertu zitzaion leku berean aurkitu diote berriz ere. «Kolpe gogorra izan da, baina...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195913/nafarroak-ebren-funtsetik-54-miioi-euro-eskatu-ditu-eskolak-eta-osasun-etxeak-egiteko.htm
Ekonomia
Nafarroak EBren funtsetik 54 miioi euro eskatu ditu eskolak eta osasun etxeak egiteko
React-EU funtsetik148 milioi euro dagozkio, eta gobernuak proposatu du 54,4 milioi euro erabiltzea zerbitzu publikoen azpiegiturak hobetzeko, beste 36,6 milioi jartzea enplegu laguntzetarako, eta 47,6 milioi, berriz, trantsizio digitalean zein ekologikoan laguntzeko proiektuetarako.
Nafarroak EBren funtsetik 54 miioi euro eskatu ditu eskolak eta osasun etxeak egiteko. React-EU funtsetik148 milioi euro dagozkio, eta gobernuak proposatu du 54,4 milioi euro erabiltzea zerbitzu publikoen azpiegiturak hobetzeko, beste 36,6 milioi jartzea enplegu laguntzetarako, eta 47,6 milioi, berriz, trantsizio digit...
Next Generation funts handiari loturik, Europako Batasunak pandemiaren ondorioei aurre egiteko React-EU funtsa egituratu zuen iaz. Orotara, 47.500 milioi euro dira, eta abenduaren 23an onartutako araudian zehaztu ziren besteak beste diru hori banatzeko irizpideak. Nafarroari 148 milioi euro egokitu zaizkio, eta, 2023ra...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195914/nafarroako-gobernuak-apirilaren-22ra-arte-luzatuko-ditu-neurri-murriztaileak.htm
Gizartea
Nafarroako Gobernuak apirilaren 22ra arte luzatuko ditu neurri murriztaileak
Taberna eta jatetxeen barnealdeak itxita egonen dira beste bi astez, eta bizikideak soilik elkartu ahalko dira etxe bakoitzean.
Nafarroako Gobernuak apirilaren 22ra arte luzatuko ditu neurri murriztaileak. Taberna eta jatetxeen barnealdeak itxita egonen dira beste bi astez, eta bizikideak soilik elkartu ahalko dira etxe bakoitzean.
Bi aste gehiago. Nafarroako Gobernuak erabaki du COVID-19aren aurkako neurri murriztaileak apirilaren 22ra arte luzatzea. Hortaz, ostalaritzako lokalen barnealdeek itxita egon beharko dute, etxe barruan bizikideak soilik elkartu ahalko dira, eta espazio publikoetan, berriz, sei pertsona gehienez. Horrez gain, herrialde...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195915/azken-bi-hilabeteetako-positibo-kopururik-handiena-zenbatu-da-hegoaldean-929.htm
Gizartea
Azken bi hilabeteetako positibo kopururik handiena zenbatu da Hegoaldean: 929
Positiboen ehunekoa %8,6 da, Osakidetzak eta Osasunbideak guztira ia 11.000 test eginda. Gaitzarekin eri zen gizonezko bat hil da Nafarroan.
Azken bi hilabeteetako positibo kopururik handiena zenbatu da Hegoaldean: 929. Positiboen ehunekoa %8,6 da, Osakidetzak eta Osasunbideak guztira ia 11.000 test eginda. Gaitzarekin eri zen gizonezko bat hil da Nafarroan.
Bistakoa da goraldia. Otsailaren 6tik aitzina erregistratu den positibo kopururik handiena izan da Hego Euskal Herrian; egun bakarrean zenbatutako kasuak milakotik hurbil dira berriz ere. Zehazki, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo 10.844 test egin ziren Hegoaldean, eta horien guz...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195916/benetako-green-plataformak-olarizuko-etxebizitzen-laquohondatze-larriaraquo-salatu-du.htm
Gizartea
Benetako Green plataformak Olarizuko etxebizitzen «hondatze larria» salatu du
Haren arabera, Gasteizko Udalarena da eraikinak baldintza egokietan mantentzearen ardura, baina uste du «modu arduragabean» jokatu duela, 21 Zabalgunearekin batera.
Benetako Green plataformak Olarizuko etxebizitzen «hondatze larria» salatu du. Haren arabera, Gasteizko Udalarena da eraikinak baldintza egokietan mantentzearen ardura, baina uste du «modu arduragabean» jokatu duela, 21 Zabalgunearekin batera.
Benetako Green plataformak Gasteizko Olarizu auzoko 124 etxebizitzetako «hondatze larria» salatu du Arabako Fiskaltzaren aurrean, arduradunei «balizko erantzukizun penalak» ezarri ahal izateko, besteak beste. Haren arabera, Gasteizko Udala da —2020ko uztailera arte 21 Zabalgunea zeneko arduraduna— eraikin horien jabea,...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195917/sambou-diaby-laquoez-du-zentzurik-bertakoek-etorkinei-erdaraz-egin-eta-nahi-izateak-haiek-euskaraz-egitearaquo.htm
Gizartea
Sambou Diaby: «Ez du zentzurik bertakoek, etorkinei erdaraz egin, eta nahi izateak haiek euskaraz egitea»
Sambou Diaby antzezleari egin diote Arnasa Gara kanpainaren hirugarren elkarrizketa. Etorri berriekin erdara lehenesteko joeraz hitz egin du Nagore Arin BERRIAko kazetariarekin.
Sambou Diaby: «Ez du zentzurik bertakoek, etorkinei erdaraz egin, eta nahi izateak haiek euskaraz egitea». Sambou Diaby antzezleari egin diote Arnasa Gara kanpainaren hirugarren elkarrizketa. Etorri berriekin erdara lehenesteko joeraz hitz egin du Nagore Arin BERRIAko kazetariarekin.
Euskal Herrira etorri berrien harrera izan dute hizpide Arnasa Gara kanpainako hirugarren elkarrizketa digitalean. Sambou Diaby antzezle eta modeloari egin diote elkarrizketa, eta, besteak beste, etorri berriekin eta migratzaileekin erdara lehenesteko dagoen joeraz jardun da Nagore Arin BERRIAko kazetariarekin. Solasal...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195918/myanmarko-laquogobernu-legitimoakraquo-eskubide-urraketen-180000-froga-aurkeztu-dizkio-nberi.htm
Mundua
Myanmarko «gobernu legitimoak» eskubide urraketen 180.000 froga aurkeztu dizkio NBEri
540 hilketa kasu eraman dituzte, eta, horiez gain, atxiloketak, torturak eta bestelako jazarpen kasuak ere aurkeztu dizkiete nazioarteko erakundearen ordezkariei. Gutxienez zortzi lagun hil dira gaur istiluetan.
Myanmarko «gobernu legitimoak» eskubide urraketen 180.000 froga aurkeztu dizkio NBEri. 540 hilketa kasu eraman dituzte, eta, horiez gain, atxiloketak, torturak eta bestelako jazarpen kasuak ere aurkeztu dizkiete nazioarteko erakundearen ordezkariei. Gutxienez zortzi lagun hil dira gaur istiluetan.
Myanmarko armadak estatu kolpea jo zuenetik egin dituen giza eskubideen urraketen frogak NBE Nazio Batuen Erakundeko ikerlarien esku utziko ditu CRPH Batasunaren Biltzarrerako Ordezkarien Batzordeak, bere burua herrialdeko «gobernu legitimotzat» duenak eta, batik bat, armadak agintetik kendutako parlamentariek osatuak....
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195919/egokitu-egin-behar-izan-dute-nazioarteko-torneoa.htm
Kirola
Egokitu egin behar izan dute nazioarteko torneoa
Bihar hastekoa zen Basque Country Women's Cup lauko torneoa. Baina Nigeriak ezin izan du bidaiatu, eta azkenean hiruko torneo moduan jokatuko da, igandean, Zubietan. Euskal selekzioak, Argentinak eta Venezuelak neurtuko dituzte indarrak. Hemezortzi jokalariz osatutako deialdia eman dute Iñigo Juaristi eta Aintzane Enci...
Egokitu egin behar izan dute nazioarteko torneoa. Bihar hastekoa zen Basque Country Women's Cup lauko torneoa. Baina Nigeriak ezin izan du bidaiatu, eta azkenean hiruko torneo moduan jokatuko da, igandean, Zubietan. Euskal selekzioak, Argentinak eta Venezuelak neurtuko dituzte indarrak. Hemezortzi jokalariz osatutako d...
Azkenean Euskadiko Futbol Federazioak aldatu egin behar izan du bihartik aurrera emakumezkoen selekzioa jokatzekoa zen Basque Country Women's Cup lauko txapelketaren eredua. Berez bihartik aurrera hastekoa zen, baina, parte hartzaileetako batek, Nigeriak, ezin izan du bidaiatu arazo burokratikoengatik, eta azkenean iga...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195920/lab-europako-funtsei-uko-egin-behar-zaiela-esatea-ez-da-nahikoa-eztabaida-behar-da.htm
Ekonomia
LAB: «Europako funtsei uko egin behar zaiela esatea ez da nahikoa; eztabaida behar da»
Sindikatuak EBren Hurrengo Belaunaldia egitasmoaren irakurketa kritikoa egin du, eta salatu «diru publikoa esku pribatuetan jartzea» dela.
LAB: «Europako funtsei uko egin behar zaiela esatea ez da nahikoa; eztabaida behar da». Sindikatuak EBren Hurrengo Belaunaldia egitasmoaren irakurketa kritikoa egin du, eta salatu «diru publikoa esku pribatuetan jartzea» dela.
LAB sindikatuak Europako funtsen banaketa ereduaren eta haien helburuen irakurketa kritikoa egin du. Haren ustez, diru publikoa esku pribatuetan jartzeko mekanismo bat dira, eta 2008ko krisiaren ostean eman ziren pausuei jarraitzen die: «Ordukoan bankuak erreskatatu ziren bezala, orain dirua jartzen da kapitalismoak be...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195921/alemaniak-oronari-jarritako-betoa-kendu-du-europako-batzordeak.htm
Ekonomia
Alemaniak Oronari jarritako betoa kendu du Europako Batzordeak
Euskal kooperatibak M33v3 modeloko igogailua jarri ahal izango du Alemanian, bost urte eta erdi geroago
Alemaniak Oronari jarritako betoa kendu du Europako Batzordeak. Euskal kooperatibak M33v3 modeloko igogailua jarri ahal izango du Alemanian, bost urte eta erdi geroago
Europako Batzordeak baimena eman dio Mondragon Korporazioko Orona enpresari Alemanian M33v3 igogailuak jarri ahal izateko. Alemaniako arautzaileak alto eman zion Hernaniko kooperatibari igogailu horri dagokionez, eta Alemaniako arautegira egokitzeko eskatu zion. Bada, bost urte eta erdi geroago, Bruselak ebatzi du eska...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195922/madrilek-eta-erkidegoek-hitzartu-dute-astrazenecaren-txertaketa-etetea-60-urtetik-beherakoei-dagokienez.htm
Gizartea
Madrilek eta erkidegoek hitzartu dute AstraZenecaren txertaketa etetea 60 urtetik beherakoei dagokienez
EMAk «lotura posible» bat atzeman du AstraZenecaren txertoaren eta odolbilduen artean.
Madrilek eta erkidegoek hitzartu dute AstraZenecaren txertaketa etetea 60 urtetik beherakoei dagokienez. EMAk «lotura posible» bat atzeman du AstraZenecaren txertoaren eta odolbilduen artean.
EMA Sendagaien Europako Agentziak jakin berri ditu AstraZenecaren txertoari buruz egindako ikerketaren emaitza ofizialak, eta, horien arabera, «lotura posible» bat dago txerto horren eta ezohiko odolbildu kasuen artean. Eta, horren ondoren, gauean, Espainiako Gobernuak eta erkidegoek erabaki dute ez jartzea AstraZeneca...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195923/nazioarteko-diru-funtsak-zerga-berezi-bat-eskatu-du-aberatsentzat.htm
Ekonomia
Nazioarteko Diru Funtsak zerga berezi bat eskatu du aberatsentzat
Pandemiarekin lotutako beharrei aurre egiteko nahiko luke NDFk zerga hori, eta aldi baterako bakarrik
Nazioarteko Diru Funtsak zerga berezi bat eskatu du aberatsentzat. Pandemiarekin lotutako beharrei aurre egiteko nahiko luke NDFk zerga hori, eta aldi baterako bakarrik
NDF Nazioarteko Diru Funtsak zerga berezi bat sortzea proposatu die estatuei, pandemiak eragin duen defizitaren eta zorraren gorakadari aurre egiteko. Errenta altuek eta, oro har, abertsek pagatuko lukete NDFk irudikatu duen zerga, baina bakarrik aldi batez, egoera ekonomikoa onbideratzen den arte. "Agintariek aintzat...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195924/estatuburuen-utzikeria-salatu-du-aik-bere-urteroko-txostenean.htm
Mundua
Estatuburuen utzikeria salatu du AIk bere urteroko txostenean
Osasun sistema publikoarekiko utzikeria, hainbat estatubururen politika okerrak eta gizarte talde jakinen aurkako politikak salatu ditu Amnesty International erakundeak azken urtearen errepasoa egiten duen txostenean.
Estatuburuen utzikeria salatu du AIk bere urteroko txostenean. Osasun sistema publikoarekiko utzikeria, hainbat estatubururen politika okerrak eta gizarte talde jakinen aurkako politikak salatu ditu Amnesty International erakundeak azken urtearen errepasoa egiten duen txostenean.
Azken urtean giza eskubideen alorrean egindako akatsak eta lorpenak biltzen ditu AI Amnesty Internationalen txostenak. Batetik, pandemia garaian osasun eta zaintza alorretan lehen lerroan aritzen diren langileen rola goraipatzen du, baina baita buruzagi politikoen utzikeria ere. Azken horien kasuan, gogor jotzen du her...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195925/independentistek-botoen-80-eskuratu-dituzte-groenlandiako-hauteskundeetan.htm
Mundua
Independentistek botoen %80 eskuratu dituzte Groenlandiako hauteskundeetan
Inuit Ataqatigiit alderdiak lortu du garaipena, Kuannersuit eremuan egin nahi duten meategiaren aurkako kanpaina eginda.
Independentistek botoen %80 eskuratu dituzte Groenlandiako hauteskundeetan. Inuit Ataqatigiit alderdiak lortu du garaipena, Kuannersuit eremuan egin nahi duten meategiaren aurkako kanpaina eginda.
Independentismoa aise nagusitu da Groenlandiako hauteskundeetan. Hiru alderdi nagusiek botoen %79,8 eskuratu dituzte, eta eurenak izango dira Inatsisartut herrialdeko parlamentuko 31 eserlekuetatik 26. Halere, hauteskunde kanpainako gako nagusia ez da Danimarkarekiko harremana izan, Greenland Minerals enpresak irlan er...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195926/errenteriako-udalak-baliabide-gehiago-eskatu-ditu-baheketarako.htm
Gizartea
Errenteriako Udalak baliabide gehiago eskatu ditu baheketarako
Adierazi du ilara «luzeak» sortu direla COVID-19a atzemateko testak egiteko eta antolaketa hobea behar dela
Errenteriako Udalak baliabide gehiago eskatu ditu baheketarako. Adierazi du ilara «luzeak» sortu direla COVID-19a atzemateko testak egiteko eta antolaketa hobea behar dela
Errenteriako Udalak baliabide gehiago eskatu dizkio Osakidetzari herrian COVID-19 kasuak atzemateko egiten ari den baheketarako. Atzotik ari dira probak egiten, Osakidetzak astelehenean esan baitzuen testak egin behar dituztela martxoaren 14an hasi eta apirilaren 5a bitartean Diputazio plazako eta Zumardiko tabernetan ...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195927/burlatako-navarra-sumak-ez-du-nahi-pirritx-porrotx-eta-marimototsen-ekitaldirik.htm
Politika
Burlatako Navarra Sumak ez du nahi Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ekitaldirik
Herriko Kultura eta Jaietarako Patronatuak pailazoen emanaldi bat antolatzeko egindako proposamenaren aurka jo du Navarra Sumak. Koalizio eskuindarrak ETArekin lotu ditu pailazoak.
Burlatako Navarra Sumak ez du nahi Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ekitaldirik. Herriko Kultura eta Jaietarako Patronatuak pailazoen emanaldi bat antolatzeko egindako proposamenaren aurka jo du Navarra Sumak. Koalizio eskuindarrak ETArekin lotu ditu pailazoak.
«Ezin dugu babestu beren ibilbidea ETAren kausaren aldekotasunez markatua duten pailazo batzuk kontratatzea, eta zeinaren parte diren terrorismoa kondenatzen ez duten pertsonak». Horixe adierazi du Burlatako Navarra Sumak (Nafarroa) Pirritx, Porrotx eta Marimototsek herrian egin behar duten ekitaldi baten aurka egiteko...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195928/pogacar-nagusi-ermualden.htm
Kirola
Pogacar nagusi Ermualden
UAEko esloveniarrak irabazi du Itzuliko 3. etapa, eta beste lau segundo kendu dizkio Roglici gainsariei esker; 20ra du orain lidergoa. Bosgarren izan da Landa
Pogacar nagusi Ermualden. UAEko esloveniarrak irabazi du Itzuliko 3. etapa, eta beste lau segundo kendu dizkio Roglici gainsariei esker; 20ra du orain lidergoa. Bosgarren izan da Landa
Tadej Pogacarrek (UAE) irabazi du Euskal Herriko itzuliko hirugarren etapa, Ermualden. Azken Frantziako Tourrean bezala, buruz buru aritu da Primoz Roglic herrikidearekin (Jumbo), ikuskizun aparta eskainiz. Hiru erritmo aldaketa egin ditu Pogacarrek bukaerako horman, liderra atzeratu nahian, baina ez du halakorik lortu...
2021-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/195929/azken-unean-suspertu-dira.htm
Kirola
Azken unean suspertu dira
Realak eta Athleticek partida astuna jokatuko dute, Kopako finalak baldintzatuta. Villalibrek buruz eta Roberto Lopezek egin dituzte golak azken bost minutuetan. Lopezena, Unai Simonen akats larri baten ostean izan da.
Azken unean suspertu dira. Realak eta Athleticek partida astuna jokatuko dute, Kopako finalak baldintzatuta. Villalibrek buruz eta Roberto Lopezek egin dituzte golak azken bost minutuetan. Lopezena, Unai Simonen akats larri baten ostean izan da.
Laurogeita bost minutuan egin gabekoa bostean egin dute Realak eta Athleticek. Kopako finalak erabat markatutako neurketa batean astun ibili ziren bi taldeak, harik eta 84. minutuan Asier Villalibrek zuri-gorriak aurreratu dituen arte. Bost minutu geroago banakoa egin du Roberto Lopezek, eta hala amaitu zen partida. Ho...
2021-4-8
https://www.berria.eus/albisteak/195930/romingerren-bigarrena-bideratuta.htm
Kirola
Romingerren bigarrena, bideratuta
Romingerren bigarrena, bideratuta.
Euskal Herriko Itzuliko azken-aurreko etapa korritu zuten, 1993ko apirilaren 8an. Gasteiz eta Lemoiz (Bizkaia) arteko ibilbide gorabeheratsuan lasterketako liderra bera izan zen bizkorrena, Tony Rominger aseezina. Jokatu zituen lau etapetatik bigarrena irabazi zuen horrela, eta haren taldeak, Clas-Cajasturrek, hirugarr...
2021-4-8
https://www.berria.eus/albisteak/195960/ertzainengandik-ihesi-zihoan-pertsona-bat-hil-da-bilbon.htm
Gizartea
Ertzainengandik ihesi zihoan pertsona bat hil da Bilbon
Ibaizabalen itota topatu dute larrialdi zerbitzuek goizaldean. Segurtasun Sailaren arabera, auto batzuetan lapurretan ari zela harrapatu dute, eta uretara egin du jauzi.
Ertzainengandik ihesi zihoan pertsona bat hil da Bilbon. Ibaizabalen itota topatu dute larrialdi zerbitzuek goizaldean. Segurtasun Sailaren arabera, auto batzuetan lapurretan ari zela harrapatu dute, eta uretara egin du jauzi.
Goizaldean izan da, 04:00ak aldera eman du abisua SOS Deiak Eusko Jaurlaritzaren larrialdi zerbitzuak: pertsona baten bila ari ziren uretan, Ibaizabalen, Bilboko San Inazio auzoaren eta Zorrotzaurre ibarraren artean. Bi ordu geroago baieztatu dute gorpu bat topatu dutela. Hildakoa 22 urteko gazte bat zen, Eusko Jaurla...
2021-4-9
https://www.berria.eus/albisteak/195961/hizkuntza-gutxituen-aldeko-legea-onartu-du-frantziako-asanbleak.htm
Gizartea
Hizkuntza gutxituen aldeko legea onartu du Frantziako Asanbleak
Lege esparru sendoagoa emanen dio euskarazko irakaskuntzari. Eskaintza orokortzea eta ikastetxeak diruztatzea aurreikusten du.
Hizkuntza gutxituen aldeko legea onartu du Frantziako Asanbleak. Lege esparru sendoagoa emanen dio euskarazko irakaskuntzari. Eskaintza orokortzea eta ikastetxeak diruztatzea aurreikusten du.
Lortu dute. Eskualdeko hizkuntzen ondarea babesteari eta sustatzeari buruzko Paul Molac Bretainiako diputatuaren lege proposamena onartu du Frantziako Asanbleak, 247 bozkarekin, gobernuaren borondatearen kontra. Iazko abenduan Senatuan bozkatu zuten testu bera bozkatu dute, aldaketarik gabe, eta, ondorioz, berehala pro...