date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/195962/txertaketa-eten-egin-dute-anoetako-estadioan.htm | Gizartea | Txertaketa eten egin dute Anoetako estadioan | Bertan behera utzi dituzte Donostian Anoetako gunean txertatu behar zituztenen orduak, AstraZeneca txertoa 60 urtetik beherakoei ez jartzeko erabakia dela eta. | Txertaketa eten egin dute Anoetako estadioan. Bertan behera utzi dituzte Donostian Anoetako gunean txertatu behar zituztenen orduak, AstraZeneca txertoa 60 urtetik beherakoei ez jartzeko erabakia dela eta. | Ostegun goizean Donostiako Anoeta estadioan AstraZenecaren lehen dosia jartzeko ordua zuten pertsonei jakinarazi diete bertan behera utzi dutela, behin-behinean, txertaketa. Gaurko 400 pertsona zeuden deituta Anoetara txertatzera joateko, baina ordu denak bertan behera utzi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak —Anoetako txer... |
2021-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/195963/erresuma-batuak-apirilaren-12an-lortuko-luke-taldeko-immunitatea-ikerketa-baten-arabera.htm | Gizartea | Erresuma Batuak apirilaren 12an lortuko luke taldeko immunitatea, ikerketa baten arabera | Egun horretarako biztanleria helduaren %73,4 immunea izango dela aurreikusi du University College Londoneko ikerketa batek. | Erresuma Batuak apirilaren 12an lortuko luke taldeko immunitatea, ikerketa baten arabera. Egun horretarako biztanleria helduaren %73,4 immunea izango dela aurreikusi du University College Londoneko ikerketa batek. | Erresuma Batuak hilabete honetarako, apirilaren 12rako zehazki, talde immunitatea lor dezakeela kaleratu du UCL University College Londoneko ikerketa batek. Izan ere, herrialdean biztanleria helduaren erdia baino gehiago txertatu dute jada, eta horri kutsatzeen ondorioz garatutako immunitatea gehituz gero, datorren ast... |
2021-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/195964/etaren-armagabetzetik-lau-urtera-presoen-auzia-konpontzeko-eskatu-dute.htm | Politika | ETAren armagabetzetik lau urtera, presoen auzia konpontzeko eskatu dute | Bake Bidearen eta Bakegileen ustez, «kontrajarriak» dira Euskal Herriko gizarteak emandako pausoak eta euskal presoen egoera. Ion eta Unai Parot eta Jakes Esnalengan jarri dute arreta: 31 urte daramatzate preso. Ekainaren 26an martxa bat eginen dute, Baionatik Donibane Lohizunera. | ETAren armagabetzetik lau urtera, presoen auzia konpontzeko eskatu dute. Bake Bidearen eta Bakegileen ustez, «kontrajarriak» dira Euskal Herriko gizarteak emandako pausoak eta euskal presoen egoera. Ion eta Unai Parot eta Jakes Esnalengan jarri dute arreta: 31 urte daramatzate preso. Ekainaren 26an martxa bat eginen du... | Gaur duela lau urte iragarri zuen ETA erakundeak armagabetu egin zela, eta, Bake Bidearen eta Bakegileen ustez, urteurrenak «kontrajarriak diren bi errealitate» jarri ditu parez pare. Izan ere, egun hartan Baionan irakurri zuten manifestuak zioenez, bakea ez da «indarkeriarik eza bakarrik». Ordea, presoen auzia konpond... |
2021-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/195965/euskal-presoei-legeria-arrunta-aplikatzeko-eskatuko-dute-arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-udalek-ere.htm | Politika | Euskal presoei legeria arrunta aplikatzeko eskatuko dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalek ere | Sarek eta Etxerat-ek jakinarazi dute joan den abenduaren 11n sindikatu eta alderdiek egindako adierazpena berretsiko dutela udalek egun hauetan. Espainiako Gobernuari adieraziko diote haien babesa izanen duela «euskal presoei legeria arrunta eta espetxe politika normalizatua aplikatzeko beharrezko urratsak egitea eraba... | Euskal presoei legeria arrunta aplikatzeko eskatuko dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalek ere. Sarek eta Etxerat-ek jakinarazi dute joan den abenduaren 11n sindikatu eta alderdiek egindako adierazpena berretsiko dutela udalek egun hauetan. Espainiako Gobernuari adieraziko diote haien babesa izanen duela «euskal ... | Joan den abenduaren 11n bertze espetxe politika bati ekiteko sostengua eman zioten Hego Euskal Herriko hainbat alderdik eta sindikatuk Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari. Bilboko Euskalduna jauregian egindako ekitaldian jakinarazi zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalei ere igorriko zietela adierazp... |
2021-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/195966/epaile-eta-diputatuen-aurkako-sexu-abusuen-salaketak-ahalbidetuko-ditu-australiak.htm | Mundua | Epaile eta diputatuen aurkako sexu abusuen salaketak ahalbidetuko ditu Australiak | Orain arte immunitatea izan dute goi kargudunek sexu erasoekin lotutako kasuetan. | Epaile eta diputatuen aurkako sexu abusuen salaketak ahalbidetuko ditu Australiak. Orain arte immunitatea izan dute goi kargudunek sexu erasoekin lotutako kasuetan. | Sexu bazterketaren aurkako legea moldatuko du Australiako Gonbernuak epaileen eta goi kargudunen aurkako salaketak ahalbidetzeko, izan ere, orain arte horiek immunitatea zuten sexu abusuen salaketetan.
Joan den otsailean, Scott Morrison lehen ministroaren aholkulari ohi batek salatu zuen 2019an lankide batek bortxatu ... |
2021-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/195967/astrazenecaren-txertoa-60-eta-69-urte-artekoei-jarriko-diete-hegoaldean.htm | Gizartea | AstraZenecaren txertoa 60 eta 69 urte artekoei jarriko diete Hegoaldean | Jaurlaritzak ez daki zer gertatuko den AstraZenecaren bigarren dosia jarri behar zaienekin. Osasun Sailak ez die jarriko txerto hori 60 urtetik beherakoei. Hala ere, kexu da, Sendagaien Europako Agentziaren aholkua ez delako aintzat hartu. | AstraZenecaren txertoa 60 eta 69 urte artekoei jarriko diete Hegoaldean. Jaurlaritzak ez daki zer gertatuko den AstraZenecaren bigarren dosia jarri behar zaienekin. Osasun Sailak ez die jarriko txerto hori 60 urtetik beherakoei. Hala ere, kexu da, Sendagaien Europako Agentziaren aholkua ez delako aintzat hartu. | Beste aldaketa bat. Oraingoz, azkeneko erabakien arabera, onartua zeukaten 60 eta 65 urte arteko herritarrei jarriko zietela AstraZenecaren txertoa. Espainiako Osasun Ministerioak eta erkidegoek ostegun arratsalde honetan egin duten bileran erabaki dute 66 eta 69 urte artekoei ere txerto hori ematea, 60-65 adin tartean... |
2021-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/195968/intzidentzia-tasak-400en-langa-gainditu-du-gipuzkoan-eta-bilbon.htm | Gizartea | Intzidentzia tasak 400en langa gainditu du Gipuzkoan eta Bilbon | Eusko Jaurlaritzak datorren astelehenean berrikusiko du eremu gorriko udalerrien zerrenda, eta orduko datuen arabera zehaztuko du non ezarriko diren neurri murriztaile zorrotzagoak. 30 heriotza gertatu dira azkeneko astean. | Intzidentzia tasak 400en langa gainditu du Gipuzkoan eta Bilbon. Eusko Jaurlaritzak datorren astelehenean berrikusiko du eremu gorriko udalerrien zerrenda, eta orduko datuen arabera zehaztuko du non ezarriko diren neurri murriztaile zorrotzagoak. 30 heriotza gertatu dira azkeneko astean. | Birusa hanpatua da. Azken astean nabarmen larriagotu da haren transmisioa Euskal Herrian, eta oraintxe bertan intzidentzia tasa metatua 400eko langatik goitikoa da Gipuzkoan eta Bilbon. Gaur-gaurkoz, eremu gorrian diren udalerri eta lurraldeen artean sartu dira, beraz. Zehazki, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandak... |
2021-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/195969/estrasburgok-ontzat-jo-du-espainiak-estatuaren-bi-biktimari-kalte-ordaina-ukatzea.htm | Politika | Estrasburgok ontzat jo du Espainiak estatuaren bi biktimari kalte ordaina ukatzea | Josu Muguruzaren eta Xabier Perez de Arenazaren alabei eta alargunei ordaina ematea baztertu zuen Madrilek, biek ETArekin lotura zutela argudiatuta. | Estrasburgok ontzat jo du Espainiak estatuaren bi biktimari kalte ordaina ukatzea. Josu Muguruzaren eta Xabier Perez de Arenazaren alabei eta alargunei ordaina ematea baztertu zuen Madrilek, biek ETArekin lotura zutela argudiatuta. | Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ontzat jo du, beste behin, estatu indarkeriaren biktima batzuen senideei kalte ordainak ukatzea. Kasu honetan, bi ebazpen eman ditu; batetik, Ane Muguruzari eta Elena Bartolomeri —Josu Muguruza Herri Batasuneko diputatuaren alabari eta bikotekideari— ukatu diete kalte ordain «gehigar... |
2021-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/195970/positiboen-kopuruak-milakoa-gainditu-du-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Positiboen kopuruak milakoa gainditu du Hego Euskal Herrian | Osakidetzak eta Osasunbideak ia 13.500 proba egin dituzte birusa detektatzeko, eta 1.010 kasu atzeman dira horietan. Gaitzarekin eri ziren 30 pertsona zendu dira astebetean Hegoaldean. | Positiboen kopuruak milakoa gainditu du Hego Euskal Herrian. Osakidetzak eta Osasunbideak ia 13.500 proba egin dituzte birusa detektatzeko, eta 1.010 kasu atzeman dira horietan. Gaitzarekin eri ziren 30 pertsona zendu dira astebetean Hegoaldean. | Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, atzo 13.449 test egin ziren Hegoaldean, eta 1.010 kasu positibo zenbatu zituzten guztira. Otsailaren 6tik aitzina erregistratu den daturik makurrena da hori. Kutsatzeen goraldia gero eta agerikoagoa ari da bihurtzen, eta positiboen portzentaje... |
2021-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/195971/22an-grebara-sektore-publikoko-lanpostuak-egonkortzeko.htm | Ekonomia | 22an, grebara, «sektore publikoko lanpostuak egonkortzeko» | EAEko sektore publikoko langileen %40k behin-behineko balditzetan dihardutela salatu nahi dute sindikatuek protestaldiarekin. Egoera horren atzean zerbitzuak pribatizatzeko asmoak ikusten dituzte. | 22an, grebara, «sektore publikoko lanpostuak egonkortzeko». EAEko sektore publikoko langileen %40k behin-behineko balditzetan dihardutela salatu nahi dute sindikatuek protestaldiarekin. Egoera horren atzean zerbitzuak pribatizatzeko asmoak ikusten dituzte. | Ofiziala da: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langile publiko guztiak grebara deituak daude hilaren 22rako. Sindikatuek martxoaren 1ean eman zuten asmo horren berri, eta, behin-behinean dauden langile publikoen egoerari buruz hitz egiteko deirik jaso ez dutenez, ELA, LAB, CCOO, SATSE, Steilas eta ESK sindikatuek greba ... |
2021-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/195972/inaki-aldekoa-diputatu-eta-preso-ohia-hil-da.htm | Politika | Iñaki Aldekoa diputatu eta preso ohia hil da | Herri Batasunarekin Nafarroako Parlamentuan eta Espainiako Kongresuan aritu zen. Aralar alderdiko buruzagitzako kidea izan zen gero. | Iñaki Aldekoa diputatu eta preso ohia hil da. Herri Batasunarekin Nafarroako Parlamentuan eta Espainiako Kongresuan aritu zen. Aralar alderdiko buruzagitzako kidea izan zen gero. | Hitza 2014ko azaroaren 8an erabili zuen, Aralarreko zenbait kide gogoetan ari zirela-eta ezker abertzaleko orduko bi sentsibilitateak bat egiteko aukeraz; esan zuen Aralar ez zela sortu ezker abertzaleko «beste» alderdi bat izateko, ez zuela «bokazio» hori. Aipatutako bat egitera urratsak eginez gero, «bizpahiru urte b... |
2021-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/195973/behin-betiko-artxibatu-dute-aralarko-pisten-auziaren-kausetako-bat.htm | Gizartea | Behin betiko artxibatu dute Aralarko pisten auziaren kausetako bat | Landarlan eta Eguzki taldeak ez daude erabakiarekin ados. Bigarren kausak aurrera jarraitzen du. | Behin betiko artxibatu dute Aralarko pisten auziaren kausetako bat. Landarlan eta Eguzki taldeak ez daude erabakiarekin ados. Bigarren kausak aurrera jarraitzen du. | Joan den otsailean Tolosako epaitegiak erabaki zuen Aralarko Saltarri eremuko pistaren kontra Landarlan eta Eguzki talde ekologistek jarritako salaketa behin-behinean artxibatzea. Elkarteek helegitea aurkeztu zuten, baina «froga nahikorik ez dagoenez», epaitegiak orain kausa behin betiko artxibatu du, nahiz eta salatza... |
2021-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/195974/supermerkatuetako-langileek-salatu-dute-txertaketa-talde-espezifikoetatik-atera-dituztela.htm | Gizartea | Supermerkatuetako langileek salatu dute txertaketa talde espezifikoetatik atera dituztela | ELA sindikatuak deituta, Eusko Jaurlaritzaren erabakia kritikatu dute Donostian egindako agerraldian. UGT sindikatuak, berriz, «koherentzia» eskatu du funtsezko sektoreetako langileak txertatzeko. | Supermerkatuetako langileek salatu dute txertaketa talde espezifikoetatik atera dituztela. ELA sindikatuak deituta, Eusko Jaurlaritzaren erabakia kritikatu dute Donostian egindako agerraldian. UGT sindikatuak, berriz, «koherentzia» eskatu du funtsezko sektoreetako langileak txertatzeko. | Supermerkatuetako langileak txertaketa plangintzako talde espezifikoetatik atera dituztela salatu dute sektoreko langileek, ELA sindikatuak protesta batera deituta. Donostian egin dute agerraldia, eta adierazi dute Eusko Jaurlaritzak adin irizpideak hartu dituela kontuan supermerkatuetako langileak txertatzeko, eta ez ... |
2021-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/195975/jasone-salaberria-fuldain-euskara-irakaslea-zendu-da.htm | Gizartea | Jasone Salaberria Fuldain euskara irakaslea zendu da | Seaskako irakaslea, hizkuntzalaria, IKER laborategiko ikertzailea, idazlea, eta euskararen aldeko ekintzailea izan da Salaberria, besteak beste. 68 urterekin hil da, erialdi luze baten ondotik. | Jasone Salaberria Fuldain euskara irakaslea zendu da. Seaskako irakaslea, hizkuntzalaria, IKER laborategiko ikertzailea, idazlea, eta euskararen aldeko ekintzailea izan da Salaberria, besteak beste. 68 urterekin hil da, erialdi luze baten ondotik. | Jasone Salaberria Fuldain (Ermua, Bizkaia, 1952) zendu da, 68 urte zituela. Euskararen aldeko militantea izan da; Seaskan euskara irakasle izan zen urte anitzez. Hizkuntzalaria ere bazen: zubereraren eta nafarrera-lapurteraren ahoskera aztertu zituen, eta Euskal Ikasketetako doktore zen. Bi tesi aurkeztu zituen, biak J... |
2021-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/195976/ion-izagirre-garaile-hondarribian-pello-bilbao-bigarren.htm | Kirola | Ion Izagirre garaile Hondarribian; Pello Bilbao bigarren | Ormaiztegiarra zentimetro eskas batzuengatik nagusitu zaio gernikarrari esprintean. Kaotikoak izan dira azken kilometroak, eta McNultyk lidertza kendu dio Roglici | Ion Izagirre garaile Hondarribian; Pello Bilbao bigarren. Ormaiztegiarra zentimetro eskas batzuengatik nagusitu zaio gernikarrari esprintean. Kaotikoak izan dira azken kilometroak, eta McNultyk lidertza kendu dio Roglici | Ion Izagirrek (Astana) irabazi du Itzuliko hirugarren etapa, Pello Bilbaori (Bahrain) esprint estu batean aurrea hartuta. Sailkapen nagusiko lehian kale egin ondoren, garaipen suspergarria lortu du ormaiztegiarrak Hondarribian. Ikusgarria izan da etaparen azken txanpa. Erlaitz gainera batera iritsi dira faborito guztia... |
2021-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/195977/errusiak-behin-behineko-base-militar-bat-eraiki-du-ukrainako-mugatik-gertu.htm | Mundua | Errusiak behin-behineko base militar bat eraiki du Ukrainako mugatik gertu | Martxo amaieratik zortzi militar ukrainar hil dituzte mugan. Donbassen izan da Zelenski presidentea. | Errusiak behin-behineko base militar bat eraiki du Ukrainako mugatik gertu. Martxo amaieratik zortzi militar ukrainar hil dituzte mugan. Donbassen izan da Zelenski presidentea. | Errusiak esan du ez duela asmorik Donbasseko gatazkan esku hartzeko, baina «egoeraren araberako neurriak» hartzeko aukera erabat baztertu gabe. Ez du zehaztu neurriok zer-nolakoak liratekeen, ordea, ez eta egoerak zenbateraino okerragotu beharko lukeen ere Moskuk milizia errusiazaleei laguntzeko urratsa egiteko. Baina ... |
2021-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/195978/bizkaiko-gimnasioek-helegitea-jarriko-dute-eremu-gorriko-murrizketen-aurka.htm | Gizartea | Bizkaiko gimnasioek helegitea jarriko dute eremu gorriko murrizketen aurka | Gimnasioetako enpresaburuen elkarte AVEAFen arabera, murrizketak ez daude «osasun irizpideen arabera» ebatzita. | Bizkaiko gimnasioek helegitea jarriko dute eremu gorriko murrizketen aurka. Gimnasioetako enpresaburuen elkarte AVEAFen arabera, murrizketak ez daude «osasun irizpideen arabera» ebatzita. | Gimnasioak dituzten enpresaburuen elkarteak EAEko Auzitegi Nagusira joko du intzidentzia handiko tokietara begira Labi batzordeak ebazten dituen murrizketen kontra helegite bat aurkezteko. Toki horietan itxiera perimetrala bete behar izaten da, tabernen barruko aldeak erabiltzeko ordutegiak ezarrita egoten dira, eta, h... |
2021-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/195979/espainiako-kongresuak-2050erako-karbonoan-neutroa-izateko-lege-proiektua-onartu-du.htm | Gizartea | Espainiako Kongresuak 2050erako «karbonoan neutroa» izateko lege proiektua onartu du | Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren legeak 22 aldeko boto jaso ditu, bost kontrako eta hamar abstenitu egin dira. | Espainiako Kongresuak 2050erako «karbonoan neutroa» izateko lege proiektua onartu du. Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren legeak 22 aldeko boto jaso ditu, bost kontrako eta hamar abstenitu egin dira. | Espainiako Kongresuak onartu egin du Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren lege proiektua: 22 aldeko boto jaso ditu, bost kontrako eta hamar abstenitu egin dira. Vox alderdi ultraeskuindarra izan da legearen kontra bozkatu duen bakarra. Babesa eman diote EH Bilduk, EAJk, ERCk, PSOEk, Unidas Podemosek, Ciudada... |
2021-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/195980/bidenek-multinazionalak-zergapetzeko-proposamen-bat-egin-dio-ocderi.htm | Ekonomia | Bidenek multinazionalak zergapetzeko proposamen bat egin dio OCDEri | Ontzat hartu du herrialde bakoitzeko salmenten araberako tasa bat ordaintzea. Bere azpiegitura plana ere enpresek pagatzea nahi du. | Bidenek multinazionalak zergapetzeko proposamen bat egin dio OCDEri. Ontzat hartu du herrialde bakoitzeko salmenten araberako tasa bat ordaintzea. Bere azpiegitura plana ere enpresek pagatzea nahi du. | OCDE bere Ever Given partikularra gainditzear dago. Urteak daramatza multinazionalik handienen zerga ihesa eteteko nazioarteko akordio baten bila, baina beti izan du aurrez aurre itsasontzi handi bat bere ubidea trabatzen: Ameriketako Estatu Batuak, Google, Apple, Amazon eta beste enpresa teknologiko erraldoi batzuen i... |
2021-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/195981/saharako-guardia-nazionaleko-buru-bat-hil-du-marokok.htm | Mundua | Saharako Guardia Nazionaleko buru bat hil du Marokok | Mendebaldeko Saharako Guardia Nazionaleko buru Adah el-Bendir hil zuen Marokoko armadak asteazkenean, Israelen droneen laguntzarekin. | Saharako Guardia Nazionaleko buru bat hil du Marokok. Mendebaldeko Saharako Guardia Nazionaleko buru Adah el-Bendir hil zuen Marokoko armadak asteazkenean, Israelen droneen laguntzarekin. | Fronte Polisarioak komunikatu bat argitaratu du hilketa salatzeko. Haren arabera, Tifarititik gertu hil zuten El-Bendir, Rouss Irni herrian. Marokok, ohiko moduan, ez du adierazpenik egin. Tifaritiko inguru horretan dauka Polisarioak base nagusietako bat. «Rouss Irni eremu askatua» defendatzen ari zela hil zuten Guardi... |
2021-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/195982/langile-bat-hil-da-zugaztietako-jatetxe-batean.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Zugaztietako jatetxe batean | Kargagailu bat gainera erori zaio. | Langile bat hil da Zugaztietako jatetxe batean. Kargagailu bat gainera erori zaio. | Langile bat hil da gaur arratsaldean Zugaztietan (Trapagaran, Bizkaia), jatetxe bateko kargagailua gainera erorita. Hildakoak 57 urte zituen, emakumea zen, eta Funi-La Arboleda jatetxeko langilea zen.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, istripua 17:30ean gertatu da, eta handik minutu gutxira agertu di... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/195983/kolore-bakarreko-itzulia.htm | Kirola | Kolore bakarreko Itzulia | Kolore bakarreko Itzulia. | Oriotik Aiarako kronoigoerarekin bukatu zen Euskal Herriko Itzuliko 39. ekitaldia, 1999ko apirilaren 9an, ortziralarekin. Kolore bakarra izan zuen Itzuli hark, Espainiako ONCE taldearen hori kolorea. Laurent Jalabertek lehenbiziko etapatik azkeneraino eraman zuen liderraren maillota, eta haren taldekideek goititik behe... | |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196009/beste-langile-bat-hil-da-bigarrena-azken-24-orduotan.htm | Ekonomia | Beste langile bat hil da, bigarrena azken 24 orduotan | Abadiñoko enpresa batean garabi batekin ari zen, eta zamak azpian harrapatu du. Atzo, berriz, emakume bat hil zen Zugaztietan. | Beste langile bat hil da, bigarrena azken 24 orduotan. Abadiñoko enpresa batean garabi batekin ari zen, eta zamak azpian harrapatu du. Atzo, berriz, emakume bat hil zen Zugaztietan. | Abadiñoko (Bizkaia) Lebario auzoan dagoen Trañapadura industrialdean gertatu da istripua, gaur, 08:20 aldera.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, langilea oxigeno bonbona batzuk mugitzen ari zen, garabi batekin, eta zama gainera erori zaio.
Larrialdi zerbitzuak joan dira ezbeharra gertatu den lekura... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196010/oxigeno-faltagatik-hil-zen-floyd.htm | Mundua | «Oxigeno faltagatik hil zen Floyd» | Martin Tobin pneumologoak, fiskaltzarekin bat egin, eta baztertu egin du droga kontsumoak zerikusia izan zuela Floyden heriotzan. | «Oxigeno faltagatik hil zen Floyd». Martin Tobin pneumologoak, fiskaltzarekin bat egin, eta baztertu egin du droga kontsumoak zerikusia izan zuela Floyden heriotzan. | Aurrera jarraitzen du Derek Chauvin polizia ohiaren aurkako epaiketak, George Floyd afro-amerikarraren hilketagatik. Martin Tobin pneumologo eta zaintza berezietan aditua denak deklaratu zuen atzoko saioan, eta, haren arabera, drogen kontsumoak ez zuen zerikusirik izan Floyden heriotzan. Aldiz, heriotza eragin zioten b... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196011/etb2k-gaur-emango-du-realaren-kopari-buruzko-saio-berezia.htm | Bizigiro | ETB2k gaur emango du Realaren kopari buruzko saio berezia | Kopako finalaren osteko egunerako zegoen iragarria programa. Ez zuten orduan eman, eta sei egun geroago iritsiko da. | ETB2k gaur emango du Realaren kopari buruzko saio berezia. Kopako finalaren osteko egunerako zegoen iragarria programa. Ez zuten orduan eman, eta sei egun geroago iritsiko da. | Geurea, bai edo bai. Reala Txapeldun! Realaren inguruko saio berezia emango dute gaur ETB2n katean eta eitb.eus-en, zuzenean, 22:15ean hasita. Julian Iantzik aurkeztuko du. Bi orduko saioa izango da, eta eduki ugari izango ditu: Cartujako (Sevilla, Espainia) finaleko protagonista nagusiei, zaleei eta pertsona ezagunen ... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196012/realak-osasun-langileei-eskaini-die-kopa.htm | Kirola | Realak osasun langileei eskaini die Kopa | Realeko ordezkaritza bat Donostia ospitalean izan da, irabazi berri duten titulua eskaintzen, osasun profesionalak pandemiaren aurka egiten ari diren lana eskertzeko. Hunkigarria izan da. | Realak osasun langileei eskaini die Kopa. Realeko ordezkaritza bat Donostia ospitalean izan da, irabazi berri duten titulua eskaintzen, osasun profesionalak pandemiaren aurka egiten ari diren lana eskertzeko. Hunkigarria izan da. | Realeko ordezkaritza bat Donostia ospitalean izan da, orain astebete Sevillan irabazitako Espainiako Kopa osasun langileei eskaintzen, COVID-19aren aurkako borrokan egiten ari diren lana eskertzeko. Jokin Aperribai presidentea, Imanol Alguacil entrenatzailea, eta Asier Illarramendi eta Mikel Oiartzabal kapitainak buru ... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196013/xiberoots-taldeak-egin-du-herri-urratsen-kantua.htm | Gizartea | Xiberoots taldeak egin du Herri Urratsen kantua | Andoni Basterretxea Urreisti Delirium Tremens taldeko abeslariak ere parte hartu du abestian. Bosgarren kolegio bat babesteko izanen da aurtengo Herri Urrats: 300.000 euro lortu nahi dituzte. | Xiberoots taldeak egin du Herri Urratsen kantua. Andoni Basterretxea Urreisti Delirium Tremens taldeko abeslariak ere parte hartu du abestian. Bosgarren kolegio bat babesteko izanen da aurtengo Herri Urrats: 300.000 euro lortu nahi dituzte. | Aurten ere ezinen da urtero bezala egin Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikastolen aldeko besta, baina antolatzaileek aitzina egitea erabaki dute, halere. Maiatzaren 9rako jarria dute data, eta, urtero bezala, Herri Urratsen kantua aurkeztu dute aurten ere: Baga, Biga, Boga izena du abestiak, eta Xiberoots talde... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196014/pamiesen-esanei-entzungor-egin-die-madrilek.htm | Politika | Pamiesen esanei entzungor egin die Madrilek | Torturez galdetuta, Espainiako Gobernuak erantzun du Segurtasun Indarren egitekoa dela herritarren askatasunak defendatzea. | Pamiesen esanei entzungor egin die Madrilek. Torturez galdetuta, Espainiako Gobernuak erantzun du Segurtasun Indarren egitekoa dela herritarren askatasunak defendatzea. | Euskal Autonomia Erkidegoan Espainiako Poliziaren buru izandakoa da Enrique Pamies. Hark Euskal Herrian eginiko hamarkaden kontakizuna jaso dute Cómo luché contra ETA: de los años de plomo al caso Faisán (Nola borrokatu nintzen ETAren aurka: berunezko urteetatik Faisan auzira) liburuan, Pamiesen beraren narrazioan oina... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196015/gipuzkoako-foru-aldundiak-ontzat-jo-ditu-2020ko-hondakinen-datuak.htm | Gizartea | Gipuzkoako Foru Aldundiak ontzat jo ditu 2020ko hondakinen datuak | Birziklatze tasa %55,24 da. Asensio Ingurumen diputatuak herritarren jokabidea eta prestatu dituzten azpiegitura goraipatu ditu. | Gipuzkoako Foru Aldundiak ontzat jo ditu 2020ko hondakinen datuak. Birziklatze tasa %55,24 da. Asensio Ingurumen diputatuak herritarren jokabidea eta prestatu dituzten azpiegitura goraipatu ditu. | Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatu Jose Ignacio Asensiok gaur goizean aurkeztu ditu iazko hondakinen bilketari eta birziklatzeari buruzko datuak, eta positibotzat jo du bilakaera. Birziklatze tasa %55,24 izan zen. Gaikako bilketarena, berriz, %57,96. «Hobekuntza egon da, ia bi puntu e... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196016/norvegiako-lehen-ministroari-isuna-jarri-diote-covid-19aren-aurkako-neurriak-urratzeagatik.htm | Gizartea | Norvegiako lehen ministroari isuna jarri diote COVID-19aren aurkako neurriak urratzeagatik | Erna Solbergek otsail amaieran bi topaketa antolatu zituen bere urtebetetzea ospatzeko, eta bietan hamar lagun baino gehiago bildu ziren. 20.000 koroa (2.000 euro) ordaindu beharko ditu. | Norvegiako lehen ministroari isuna jarri diote COVID-19aren aurkako neurriak urratzeagatik. Erna Solbergek otsail amaieran bi topaketa antolatu zituen bere urtebetetzea ospatzeko, eta bietan hamar lagun baino gehiago bildu ziren. 20.000 koroa (2.000 euro) ordaindu beharko ditu. | Norvegiako Poliziak isuna jarri dio Erna Solberg herrialdeko lehen ministroari COVID-19aren aurkako neurri murriztaileak urratzeagatik. Zehazki, bere urtebetetzearen ospakizunetan hamar lagunetik gora bildu zirelako jarri diote isuna. 20.000 koroa (2.000 euro) ordaindu beharko ditu. Joan den martxoaren 19an NRK Norvegi... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196017/astrazenecaren-lehen-dosia-jaso-dutenak-pfizerrekin-edo-modernarekin-txertatuko-dituzte-ipar-euskal-herrian.htm | Gizartea | AstraZenecaren lehen dosia jaso dutenak Pfizerrekin edo Modernarekin txertatuko dituzte Ipar Euskal Herrian | Frantziako Gobernuaren erabakiak 55 urtetik beherakoei eraginen die soilik. Orain arte, osasun langileei jarri izan diete AstraZenecaren txertoa | AstraZenecaren lehen dosia jaso dutenak Pfizerrekin edo Modernarekin txertatuko dituzte Ipar Euskal Herrian. Frantziako Gobernuaren erabakiak 55 urtetik beherakoei eraginen die soilik. Orain arte, osasun langileei jarri izan diete AstraZenecaren txertoa | AstraZenecaren lehen dosia jaso dutenen txertaketa zikloa Pfizer edo Modernarekin osatuko dute Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Frantziako Osasun ministro Olivier Veranek eman du erabakiaren berri, RTL irrati katean. Hala, zeharo aldatuko da Frantziako Gobernuaren estrategia, orain arte 55 urtetik beherako osa... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196018/euskal-presorik-ez-dago-jada-herrera-de-la-manchako-espetxean.htm | Politika | Euskal presorik ez dago jada Herrera de la Manchako espetxean | Hurbiltzea ala Euskal Herriratzea iragarria zuten zazpi euskal preso mugitu ditu azken egunotan Madrilek. Euskal Herriko espetxeetan 31 euskal preso daude dagoeneko. | Euskal presorik ez dago jada Herrera de la Manchako espetxean. Hurbiltzea ala Euskal Herriratzea iragarria zuten zazpi euskal preso mugitu ditu azken egunotan Madrilek. Euskal Herriko espetxeetan 31 euskal preso daude dagoeneko. | Herrera de la Manchako espetxea euskal presorik gabe. Argazki hori utzi dute asteon Espainiako Espetxe Erakundeek egindako mugimenduek. Izan ere, Etxerat senideen elkarteak gaur jakinarazi duenez, aitzinetik iragarritako zazpi mugimendu egin ditu Madrilek azken egunotan, eta horien artean zen Jon Mirena San Pedro Blanc... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196019/arrisku-handia-dutenak-txertatzen-hasiko-dira-osakidetza-eta-osasunbidea.htm | Gizartea | Arrisku handia dutenak txertatzen hasiko dira Osakidetza eta Osasunbidea | Datorren astean hasiko dira talde horretakoak txertatzen.Tratamendu onkologikoak hartzen ari direnak lehenetsiko dituzte, besteak beste. Gainera, 70 urtetik gorakoak txertatzen hasiko da Osakidetza. | Arrisku handia dutenak txertatzen hasiko dira Osakidetza eta Osasunbidea. Datorren astean hasiko dira talde horretakoak txertatzen.Tratamendu onkologikoak hartzen ari direnak lehenetsiko dituzte, besteak beste. Gainera, 70 urtetik gorakoak txertatzen hasiko da Osakidetza. | Txertaketa aurrera doa, eta gero eta herritar talde gehiagorengana iristen ari da txertoa. Asteburu honetatik aurrera, arrisku handiko kolektiboen txanda izango da Hego Euskal Herrian; hala iragarri dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.
Gainera, Osakidetzak beste adin tarte batera ere zabalduko du txertoa ... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196020/beste-1085-positibo-zenbatu-dituzte-hegoaldean.htm | Gizartea | Beste 1.085 positibo zenbatu dituzte Hegoaldean | Positiboen ehunekoak ere koska bat gora egin du azken orduetan: %7,8 da. | Beste 1.085 positibo zenbatu dituzte Hegoaldean. Positiboen ehunekoak ere koska bat gora egin du azken orduetan: %7,8 da. | Kutsatuen kurba gorantz doa oraindik Hego Euskal Herrian. Koska bat gehiago egin dute gora positiboek azken orduetan: Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, beste 1.085 kasu erregistratu dituzte. Orotara, 13.901 test diagnostiko egin zituzten atzo Hegoaldean, eta horietatik %7,8k eman zute... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196021/xabier-antonana-kazetari-idazle-eta-politikaria-hil-da.htm | Politika | Xabier Antoñana kazetari, idazle eta politikaria hil da | Besteak beste, Nafarroako Parlamentuko ordezkari izan zen 1979-1983ko legealdian. 88 urte zituen. | Xabier Antoñana kazetari, idazle eta politikaria hil da. Besteak beste, Nafarroako Parlamentuko ordezkari izan zen 1979-1983ko legealdian. 88 urte zituen. | Xabier Antoñana idazle, kazetari eta politikari nafarra zendu da, 88 urte zituela. Vianan jaio zen, 1933an; udalerri horretako zinegotzi izan zen,1983tik 1991ra, Unidad Popularrekin, eta, 1999tik 2003ra bitartean, Euskal Herritarrok-en zerrendan; Nafarroako Parlamentuko kide ere izan zen, 1979 eta 1983 bitartean.
Fran... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196022/jaurlaritzak-esan-du-armentia-ii-putzua-esploratzeko-asmoari-eusten-diotela.htm | Gizartea | Jaurlaritzak esan du Armentia II putzua esploratzeko asmoari eusten diotela | Espainiako Kongresuak klima aldaketaren aurkako lege proiektua onartu du, eta, horren arabera, ez da baimen gehiago emango hidrokarburoak aztertzeko eta ustiatzeko. | Jaurlaritzak esan du Armentia II putzua esploratzeko asmoari eusten diotela. Espainiako Kongresuak klima aldaketaren aurkako lege proiektua onartu du, eta, horren arabera, ez da baimen gehiago emango hidrokarburoak aztertzeko eta ustiatzeko. | Espainiako Kongresuak onartu egin zuen atzo Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren lege proiektua. Senatura pasatuko da orain egitasmoa, eta hori litzateke onarpenerako azken urratsa. Horren arabera, ez da baimen gehiago emango hidrokarburoak aztertzeko eta ustiatzeko. Beraz, bertan behera geratuko lirateke SH... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196023/kino-martinez-gu-estigmatizatzen-jarraitzen-dute-eta-itxiarazten.htm | Ekonomia | Kino Martinez: "Gu estigmatizatzen jarraitzen dute, eta itxiarazten" | Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko idazkari nagusiak esan du ostalaritzak pairatu duena beste edozein sektorek pairatu izan balu "Jaurlaritzaren erantzuna eta laguntza ekonomikoa berehala" iritsiko zela. | Kino Martinez: "Gu estigmatizatzen jarraitzen dute, eta itxiarazten". Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko idazkari nagusiak esan du ostalaritzak pairatu duena beste edozein sektorek pairatu izan balu "Jaurlaritzaren erantzuna eta laguntza ekonomikoa berehala" iritsiko zela. | Koronabirusari aurre egiteko, munduko agintari gehienek muga anitz jarri dizkiote ostalaritzari azken urtean. Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko idazkari nagusi Kino Martinezek txosten bat plazaratu du gaur, Gipuzkoan eragindako kaltea islatzen duena, garbi utzi nahian "Euskadiko sektore handienen artean sektore ekonomik... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196024/herrera-de-la-manchan-ez-da-jada-euskal-presorik-eta-laster-puerto-ien-ere-ez-da-izanen.htm | Politika | Herrera de la Manchan ez da jada euskal presorik, eta laster Puerto Ien ere ez da izanen | Hiru euskal preso hurbilduko dituztela iragarri dute Espainiako Espetxe Erakundeek: Fernando Elejalde Tapia Puerto Ietik Mansillara mugituko dute, Iñigo Vallejo Franco Dueñasetik Duesora eta Garikoitz Etxeberria Goikoetxea Sevilla IItik Dueñasera. | Herrera de la Manchan ez da jada euskal presorik, eta laster Puerto Ien ere ez da izanen. Hiru euskal preso hurbilduko dituztela iragarri dute Espainiako Espetxe Erakundeek: Fernando Elejalde Tapia Puerto Ietik Mansillara mugituko dute, Iñigo Vallejo Franco Dueñasetik Duesora eta Garikoitz Etxeberria Goikoetxea Sevilla... | Azken asteotan baino mugimendu gutxiago iragarri dituzte gaur Espainiako Espetxe Erakundeek: hiru euskal preso hurbilduko dituzte Euskal Herriko inguruko kartzeletara —horietako bat jada hurbildua zegoen, eta are gehiago hurbilduko dute—. Ez dute iragarri inor Euskal Herriratuko dutenik.
Fernando Elejalde Tapia Puerto... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196025/sisiforen-paperak-gaur-estreinatuko-dute-madrilen.htm | Kultura | 'Sisiforen paperak' gaur estreinatuko dute Madrilen | Apirilaren 29an eta 30ean euskaraz ikusi ahal izango da Espainiako hiriburuan, gaztelerazko azpidatziekin. | 'Sisiforen paperak' gaur estreinatuko dute Madrilen. Apirilaren 29an eta 30ean euskaraz ikusi ahal izango da Espainiako hiriburuan, gaztelerazko azpidatziekin. | Euskal Herrian estreinatu ondotik, Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera oinarri duen Sisiforen paperak antzezlana Madrilen emango dute lehen aldiz, gaur, Maria Guerrero antzokian, 19:00etan. Harkaitz Canok idatzi eta Fernando Bernuesek zuzendutako lana maiatzaren 2ra arte taularatuko dute Espainiako hiriburuan, gazteleraz... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196026/aroztegiko-obrak-gelditu-dituzte-herritarrek.htm | Gizartea | Aroztegiko obrak gelditu dituzte herritarrek | 'Aroztegia... eta gero zer?' plataformako eta Baztango Gazte Asanbladako kideak makinen aitzinean jarri dira bigarren egunez, Lekarozen egin nahi duten hirigintza proiektua geldiarazteko. | Aroztegiko obrak gelditu dituzte herritarrek. 'Aroztegia... eta gero zer?' plataformako eta Baztango Gazte Asanbladako kideak makinen aitzinean jarri dira bigarren egunez, Lekarozen egin nahi duten hirigintza proiektua geldiarazteko. | Lekaroz herrian (Baztan, Nafarroa) 228 etxebizitza, lau izarreko hotel bat eta golf zelai bat eraikitzeko hirigintza proiektuaren aurka ari dira aspaldidanik herritarrak. Protesta ugari egin dituzte azken urteotan, eta, atzo eta gaur artean, obrak hasi direla ikusita, horiek geldiaraztea erabaki dute, makinen aitzinean... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196027/deceunincken-erakustaldia-ihesaldi-arrakastatsuan.htm | Kirola | Deceunincken erakustaldia, ihesaldi arrakastatsuan | Honorek ihesean irabazi du Ondarroan, Cerny taldekidearekin batera helmugaratuta. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan; McNulty iritsiko da lider azken etapara | Deceunincken erakustaldia, ihesaldi arrakastatsuan. Honorek ihesean irabazi du Ondarroan, Cerny taldekidearekin batera helmugaratuta. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan; McNulty iritsiko da lider azken etapara | Erakustaldia egin du Deceuninck taldeak Itzuliko lehen ihesaldi arrakastatsuan, Ondarroako helmugara elkarri helduta iritsi baitira Mikkel Honore eta Josef Cerny. Danimarkarra iritsi da aurretik, eta hala, harentzat izan da garaipena lasterketako bosgarren etapan. Deceuninckeko txirrindulariek bere legea ezarri du trop... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196028/auto-elektriko-bat-erosten-dutenek-7000-euro-arteko-laguntza-eska-dezakete.htm | Ekonomia | Auto elektriko bat erosten dutenek 7.000 euro arteko laguntza eska dezakete | Bihartik aurrera egin ahal izango dute eskaera. Furgonetek 9.000 euro arteko laguntza izango dute, eta %10eko gainsaria herri txikitakoek | Auto elektriko bat erosten dutenek 7.000 euro arteko laguntza eska dezakete. Bihartik aurrera egin ahal izango dute eskaera. Furgonetek 9.000 euro arteko laguntza izango dute, eta %10eko gainsaria herri txikitakoek | Auto elektrikoari beste bultzada bat ematea erabaki du Espainiako Gobernuak. Bihartik aurrera, auto guztiz elektrikoak edo hibrido entxufagarriak erosten dituzten Hego Euskal Herriko herritarrek 7.000 euro jaso ahal izango dituzte, trukean erreketa motorreko bat txatartegira bidaltzen badute; 4.500 euro izango dira, be... |
2021-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/196029/erosteko-aukera-gutxi-enkarterrin.htm | Gizartea | Erosteko aukera gutxi Enkarterrin | Enkarterrin salgai egon diren txalet eta baserrien %90etik gora saldu dira azkeneko urtebetean. Mungia aldean, lehen pare bat saltzen zen epean hamar bat saldu dituzte. Bizkaiko hainbat eskualdetan ia ez dago eskaintzarik: iazko itxialdiaren ondorengo hilabeteetan saldu dira gehienak. | Erosteko aukera gutxi Enkarterrin. Enkarterrin salgai egon diren txalet eta baserrien %90etik gora saldu dira azkeneko urtebetean. Mungia aldean, lehen pare bat saltzen zen epean hamar bat saldu dituzte. Bizkaiko hainbat eskualdetan ia ez dago eskaintzarik: iazko itxialdiaren ondorengo hilabeteetan saldu dira gehienak. | Egunero joan behar dugu notarioarenera. Honek ez du etenik”, esan du Rosa Leizaga Balmasedako Olatz higiezinen enpresako langileak. “Oraintxe, Enkarterrin ia ez da txaletik geratzen erosteko, eta Menako haranekoak [Burgos, Gaztela eta Leon, Espainia] eskaintzen hasi gara. Saltzeko genituenen %90etik gora saldu genituen... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196030/zinema-independentea-hauskor-atera-da.htm | Kultura | "Zinema independentea hauskor atera da" | Baionako Atalante zinema gela diru laguntzei esker bizi da urritik. Saint Picq, gela kudeatzen duen elkartearen burua, grinatua da zinema independentearen etorkizunari buruz. | "Zinema independentea hauskor atera da". Baionako Atalante zinema gela diru laguntzei esker bizi da urritik. Saint Picq, gela kudeatzen duen elkartearen burua, grinatua da zinema independentearen etorkizunari buruz. | Baionako Atalante zinema gela hetsia da iazko urritik, pandemia dela eta. Jean-Pierre Saint Picq (Ortese, Biarno, 1969), Atalante kudeatzen duen Cinema & Culture elkarteko buruak puntua egin du zinemaren egoeraz.
Lehen hetsialditik landa nolako bizia izan zuen Atalantek?
Denetan bezala, ekain hastapenean zabaldu genu... |
2021-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/196031/eraberritze-soilagoa-eta-merkeagoa.htm | Kultura | Eraberritze soilagoa eta merkeagoa | Udazkenean hasiko dituzte Donostian Koldo Mitxelena eraberritzeko lanak, baina "birdimentsionatu" egin dute jatorrizko proiektua, pandemiaren eraginez. Bi urtean itxita egongo da kulturunea, eta beste gune batzuetan emango dituzte hango zerbitzuak. | Eraberritze soilagoa eta merkeagoa. Udazkenean hasiko dituzte Donostian Koldo Mitxelena eraberritzeko lanak, baina "birdimentsionatu" egin dute jatorrizko proiektua, pandemiaren eraginez. Bi urtean itxita egongo da kulturunea, eta beste gune batzuetan emango dituzte hango zerbitzuak. | Pandemia lehertu zenean, iazko udaberrian, hastear zeuden Donostian Koldo Mitxelena kulturunea eraberritzeko lanak. Urtebete atzeratzea hobetsi zuten, eta hilabeteotan “birdimentsionatu” egin dute hasierako asmoa; hau da, egoera soziala eta ekonomikoa ikusita, soilagoa eta merkeagoa izatea erabaki dute. “Iruditzen zitz... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196032/ikasmahaia-bizkarrean-hartuta.htm | Gizartea | Ikasmahaia bizkarrean hartuta | Iruñeko Udal Ikastolaren memoria osatu dute ikastetxeen eta norbanakoen ekarpenei esker. Jasotako dokumentu, argazki eta heziketa material guzia Nafarroako Artxibo Garaikidean ari dira gordetzen. | Ikasmahaia bizkarrean hartuta. Iruñeko Udal Ikastolaren memoria osatu dute ikastetxeen eta norbanakoen ekarpenei esker. Jasotako dokumentu, argazki eta heziketa material guzia Nafarroako Artxibo Garaikidean ari dira gordetzen. | Irudi zuri-beltz bat bizi izandakoaren lekuko. Ikasle batzuk, Iruñeko Hegoalde Udal Ikastolako eskailerak igotzen, ikasmahaiak bizkarrean. Gela hutsak betetzeko gogoa erakusten du argazkiak: altzariekin lehenik, ikasle eta irakasleekin gero, eta, ororen oinarrian, hezkuntza proiektu berri bat. Ilusioa, gogoa, kezka eta... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196033/kontatzearen-ausardia.htm | Bizigiro | Kontatzearen ausardia | Euskaldunon Egunkaria-ren itxieran oinarritutako Sisiforen Paperak antzezlana estreinatu dute Madrilen. Bertan izan dira Martxelo Otamendi Euskaldunon Egunkaria eta BERRIAko zuzendaria, Jose Ricardo de Prada eta Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko magistratuak edota Egunkaria auzia landu zuten zenbait kazet... | Kontatzearen ausardia. Euskaldunon Egunkaria-ren itxieran oinarritutako Sisiforen Paperak antzezlana estreinatu dute Madrilen. Bertan izan dira Martxelo Otamendi Euskaldunon Egunkaria eta BERRIAko zuzendaria, Jose Ricardo de Prada eta Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko magistratuak edota Egunkaria auzia la... | «Ziur nago erantzun ezin hobea izango duela», Pedro Casasen hitzak dira Euskaldunon Egunkaria-ren itxieran oinarritutako Sisiforen Paperak antzezlana Madrilen estreinatu aurreko orduetan. Hain zuzen, ostiral arratsaldean estreinatu dute Espainiako hiriburuko Maria Guerrero antzokian. Eta ez du hutsik egin: antzezlana a... |
2021-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/196034/dmx-rap-kantari-estatubatuarra-hil-da.htm | Kultura | DMX rap kantari estatubatuarra hil da | 1990eko eta 2000ko hamarkadetan arrakasta handia izan zuen eta bere lehenengo bost diskoetako milioika ale saldu zituen. Gaindosi baten ondorioz erietxean igaro du azkeneko astea, eta 50 urterekin zendu da. | DMX rap kantari estatubatuarra hil da. 1990eko eta 2000ko hamarkadetan arrakasta handia izan zuen eta bere lehenengo bost diskoetako milioika ale saldu zituen. Gaindosi baten ondorioz erietxean igaro du azkeneko astea, eta 50 urterekin zendu da. | Earl Simmons, DMX izen artistikoz, gaur hil da New Yorkeko ospitale batean. Joan den larunbatean ingresatu zuten bertan, gaindosi baten ondorioz bihotzekoa izan ondoren.
Simmons (Mount Vernon, 1970) 1990eko hamarkadaren hasieran hasi zen beste hainbat hip hop musikarirekin kolaboratzen (Mic Geronimo, Jay-Z, Method Man... |
2021-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/196035/zaharrena-irabazle.htm | Kirola | Zaharrena irabazle | Zaharrena irabazle. | Euskal Herriko 50. Itzuliko etapa erabakigarria jokatu zuten 2010eko apirilaren 10ean, duela 11 urte: 22 kilometroko erlojupekoa, Orion hasi eta buka. Eta lasterketa ezin estuago ailegatu zen azken egunera: sailkapen nagusian Alejandro Valverde espainiarra lider, eta segundo bakarrera Chris Horner estatubatuarra. 38 ur... | |
2021-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/196069/sicardek-erretiroa-hartu-du-bihotzeko-arazoengatik.htm | Kirola | Sicardek erretiroa hartu du bihotzeko arazoengatik | Hazparneko txirrindulariak jakinarazi du asteartean eman ziotela horien berri eta eskerrak eman ditu. | Sicardek erretiroa hartu du bihotzeko arazoengatik. Hazparneko txirrindulariak jakinarazi du asteartean eman ziotela horien berri eta eskerrak eman ditu. | Profesionaletan zegoen Iparraldeko txirrindulari bakarrak, Romain Sicardek (Hazparne, Lapurdi, 1988), erretiroa hartu behar izan du. Total Energieko txirrindulariari bihotzeko arazoak atzeman dizkiote. «Asteartean eman zidaten berria». Eskertuta eta harro doa. «20 urtez nire pasioaz gozatzeko aukera izan dut, eta mundu... |
2021-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/196071/euskara-atzerrian-irakasteko-bost-postu-atera-ditu-etxepare-institutuak.htm | Gizartea | Euskara atzerrian irakasteko bost postu atera ditu Etxepare Institutuak | Parisen, Berlinen, Leipzigen, Tblisin eta Chicagon daude atera dituen lanpostuak. | Euskara atzerrian irakasteko bost postu atera ditu Etxepare Institutuak. Parisen, Berlinen, Leipzigen, Tblisin eta Chicagon daude atera dituen lanpostuak. | Etxepare Institutuak Euskal Ikasketetako bost irakasle postu atera ditu datorren ikasturtean euskara irakasteko atzerrian. Frantzian, Alemanian, Georgian eta AEBetan daude atera dituen lanpostuak, eta apirilaren 30era arte eman daiteke izena.
Eskolak unibertsitatean emateko dira: Parisko Sorbonne Nouvelle eta Sorbonne... |
2021-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/196072/eusko-jaurlaritzak-uko-egin-dio-armentia-ii-n-gasa-ustiatzeari.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzak uko egin dio Armentia II-n gasa ustiatzeari | Ohar batean azaldu duenez, Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren lege proiektua onartu ondoren, "ez du zentzurik". | Eusko Jaurlaritzak uko egin dio Armentia II-n gasa ustiatzeari. Ohar batean azaldu duenez, Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren lege proiektua onartu ondoren, "ez du zentzurik". | Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak ohar batean jakinarazi duenez, uko egin dio Subilla Gasteizen (Araba) Armentia II putzuan gasa ustiatzeari, Espainiako Kongresuan aste honetan Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren lege proiektua onartu ondoren; Senatura pasatuko da or... |
2021-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/196073/beste-1142-kasu-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm | Gizartea | Beste 1.142 kasu atzeman dituzte Hegoaldean | Otsailaren 5etik erregistratu den daturik okerrena da. Positibo tasa %8,86 izan da. | Beste 1.142 kasu atzeman dituzte Hegoaldean. Otsailaren 5etik erregistratu den daturik okerrena da. Positibo tasa %8,86 izan da. | Agerikoa da kutsatzeen goraldia. Birusa hanpatua da berriro, eta haren transmisioa nabarmen larriagotu da Euskal Herrian azken asteetan. Gora egin dute intzidentzia tasak eta ospitaleratzeek. Gaur emandako datuei erreparatuz, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak 12.888 PCR proba eta antigeno test egin zituzten a... |
2021-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/196074/roglicek-irabazi-du-itzulia.htm | Kirola | Roglicek irabazi du Itzulia | Esloveniarrak irauli egin du lasterketa Arratera bidean, UAE taldeari lehia taktikoa irabazita. Gauduk irabazi du etapa. Roglicen atzetik, Vingegaardek eta Pogacarrek amaitu dute podiumean. | Roglicek irabazi du Itzulia. Esloveniarrak irauli egin du lasterketa Arratera bidean, UAE taldeari lehia taktikoa irabazita. Gauduk irabazi du etapa. Roglicen atzetik, Vingegaardek eta Pogacarrek amaitu dute podiumean. | Primoz Roglicek (Jumbo) bigarrenez irabazi du Euskal Herriko Itzulia, etapa epiko eta bortitz batean. Hasiera-hasieratik izan da borroka bizia, eta kaosa baliatuz, esloveniarrak buelta eman dio sailkapen nagusiari. Aurrean sartu da Gorlan behera Alex Aranburuk (Astana) eragin duen etenean, Brandon McNulty (UAE) liderra... |
2021-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/196075/quebecen-autodeterminazioari-buruzko-legea-konstituzionala-dela-ebatzi-dute.htm | Mundua | Quebecen autodeterminazioari buruzko legea konstituzionala dela ebatzi dute | 99. Legea eta Kanadako Konstituzioa bateragarriak direla baieztatu du Apelazio Auzitegiak: independentzia erreferendum batean botoen «%50 gehi bat» nahikoa izango da emaitza onartzeko. | Quebecen autodeterminazioari buruzko legea konstituzionala dela ebatzi dute. 99. Legea eta Kanadako Konstituzioa bateragarriak direla baieztatu du Apelazio Auzitegiak: independentzia erreferendum batean botoen «%50 gehi bat» nahikoa izango da emaitza onartzeko. | Quebeceko Estatuaren eta herriaren oinarrizko eskubideen jardunari buruzko legea (99. Legea) eta Kanadako Konstituzioa bateragarriak dira. Hogei urteko borrokaren ostean, subiranistek albiste pozgarria jaso dute, Quebeceko Apelazio Auzitegiak arrazoia eman baitie unionistek abiaturiko borroka judizialean; hala, balizko... |
2021-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/196076/tomas-yerro-idazle-eta-irakaslea-zendu-da.htm | Kultura | Tomas Yerro idazle eta irakaslea zendu da | Nafarroako Gobernuak Vianako Printzea saria eman zion 2019an, «irakasle gisa, ikertzaile gisa eta literatur hedatzaile gisa, bereziki talde ahulenen artean» egindako lana aitortzeko. | Tomas Yerro idazle eta irakaslea zendu da. Nafarroako Gobernuak Vianako Printzea saria eman zion 2019an, «irakasle gisa, ikertzaile gisa eta literatur hedatzaile gisa, bereziki talde ahulenen artean» egindako lana aitortzeko. | Tomas Yerro (Lerin, Nafarroa, 1950) Filologia erromanikoan lizentziatu zen, Espainiera eta literaturako Batxilergoko katedraduna izan zen, eta Nafarroako Unibertsitatean zein NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle jardun zuen, besteak beste. Zutabegile aritu zen prentsan, eta hainbat zientzia aldizkaritan ere ... |
2021-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/196077/puntu-banaketa-san-mameseko-derbian.htm | Kirola | Puntu banaketa San Mameseko derbian | Pacheco atezainaren geldiketek eman diote Alavesi Callejaren aroko lehen puntua. Athleticen, sarri jokatzen ez duten jokalariek ez dute aukera baliatu | Puntu banaketa San Mameseko derbian. Pacheco atezainaren geldiketek eman diote Alavesi Callejaren aroko lehen puntua. Athleticen, sarri jokatzen ez duten jokalariek ez dute aukera baliatu | Athleticentzat zein Alavesentzat partida garrantzitsua zen San Mamesekoa. Gaurko norgehiagokak, berez, babazorroentzat zuen balio gehiago. Izan ere, jokoan zeuden puntuak irabazteko premia handiagoa zuen bisitariak. Alaves jaitsierako postuetan egoteak eragiten duen egonezarekin zelairatu da. Baina Athleticek ere bazue... |
2021-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/196078/altuna-eta-mariezkurrena-finalerdietara.htm | Kirola | Altuna eta Mariezkurrena, finalerdietara | Binakako Txapelketako kanporaketan, Jakari eta Martijari 19-22 irabazi diete Labriten. 13-18 galtzen joan dira. | Altuna eta Mariezkurrena, finalerdietara. Binakako Txapelketako kanporaketan, Jakari eta Martijari 19-22 irabazi diete Labriten. 13-18 galtzen joan dira. | Binakako Txapelketak beste bikote bat gehiago dauka finalerdietan:Altuna III.a-Mariezkurrena. Kanporaketa irabazi diote Jaka-Martijari, gaur Labriten (19-22). Azken unean erabaki da partida urdinen alde, bolada ikaragarri ona kateatu dutenean. Izan ere, 13-18 galtzetik 19-22ra joan dira. Ordura arte, gorabehera handiko... |
2021-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/196079/maldan-gora-ezinean.htm | Kirola | Maldan gora, ezinean | Galdu egin du Levanteren aurka Ipuruan, eta azkena jarri da Lehen Mailako sailkapenean, zortzi jardunaldiren faltan. Hamahiru partida daramatza irabazi ezinda. | Maldan gora, ezinean. Galdu egin du Levanteren aurka Ipuruan, eta azkena jarri da Lehen Mailako sailkapenean, zortzi jardunaldiren faltan. Hamahiru partida daramatza irabazi ezinda. | Arraten eta inguruko malda gogorretan oker-oker eginda ibili dira gaur Euskal Herriko Itzuliko txirrindulariak. Ez daukate itxura hobea Eibarreko jokalariek. Partidak irabaztea malda gaindiezina egiten ari zaie: hamahirugarren partida osatu du gaur irabazi ezinda. Sikiera puntua atera izan balu... Galdu egin du Levante... |
2021-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/196117/40-urteren-ondoren.htm | Gizartea | 40 urteren ondoren | 40 urteren ondoren. | Gerra Hotzaren jokalekuan, AEBetan bazen fisikari talde bat, Jason izenekoa, gobernuaren ikerketa sekretuak egiten zituena. 1970eko hamarkadan, berotegi gasen isurketa masiboak klima aldatuko zuela ohartarazi zioten Etxe Zuriari. «Industria aurreko garaiko atmosferaren CO2 pilaketa bikoizten bada (270 milioiko parte-pp... | |
2021-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/196118/hiposmiadun-ibilaldia.htm | Iritzia | Hiposmiadun ibilaldia | Hiposmiadun ibilaldia. | Apirilak 3:
Gaur hiru hilabete eta hiru egun. Armosutako jogurtak, kafesneak eta hortzetako oreak zapore bertsua utzi didate ahoan. Begiak itxita, ezingo nituzke bereizi arropa garbiak eta zikinak, ezta sukaldeko txorrotako eta komuneko txorrotako ura ere (eta ez esan ez dutenik zeharo gustu desberdina, badakit-eta ba... | |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196119/euskal-selekzioak-irabazi-du-argentinaren-eta-venezuelaren-aurkako-torneoa.htm | Kirola | Euskal selekzioak irabazi du Argentinaren eta Venezuelaren aurkako torneoa | Selekzioak 1-0 irabazi dio Argentinari, eta hutsean berdindu egin du Venezuelaren aurka, Zubietan. | Euskal selekzioak irabazi du Argentinaren eta Venezuelaren aurkako torneoa. Selekzioak 1-0 irabazi dio Argentinari, eta hutsean berdindu egin du Venezuelaren aurka, Zubietan. | Euskal selekzioa izan da Basque Country International Cup txapelketaren irabazlea. Ia lau urteren ostean itzuli da zelaira Emakumezkoen Euskal Selekzioa, eta maila onean, gainera: mendean hartu du Argentina (1-0), eta berdindu egin du Venezuelaren aurka (0-0).
Aurretik, Argentinak irabazi egin dio Venezuelari (1-0), e... |
2021-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/196120/gero-eta-paziente-gehiago-daude-ziuetan.htm | Gizartea | Gero eta paziente gehiago daude ZIUetan | Otsailaren 23tik COVID-19aren ondorioz ZIUetan egon den paziente kopururik handiena erregistratu dute: 158 lagun. Beste 967 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. | Gero eta paziente gehiago daude ZIUetan. Otsailaren 23tik COVID-19aren ondorioz ZIUetan egon den paziente kopururik handiena erregistratu dute: 158 lagun. Beste 967 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. | Geroz eta kezkagarriagoa da pandemiaren bilakaera. Positiboen datuek egunak daramatzate okerrera egiten, eta, gaurkoak asteburuko datuak diren arren, ia 1.000 positiboren langara iritsi dira Hego Euskal Herrian. Denera, COVID-19a atzemateko 11.291 proba egin zituzten atzo Osakidetzak eta Osasunbideak, eta haietako 967k... |
2021-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/196121/tubacex-borrokan-mahai-gainean-kaleratzerik-ez-dagoen-arte-jarraituko-dugu.htm | Ekonomia | Tubacex Borrokan: «Mahai gainean kaleratzerik ez dagoen arte jarraituko dugu» | Gaur bi hilabete hasi zuten greba, eta manifestazioa egin dute Bilbon. Azpimarratu dute indarra hartu dutela enpresak egiten dizkien «mehatxuzko barne adierazpenei» aurre egin eta borrokan jarraitzeko, eta salatu dute Jaurlaritza «patronalaren bozeramailea» dela. | Tubacex Borrokan: «Mahai gainean kaleratzerik ez dagoen arte jarraituko dugu». Gaur bi hilabete hasi zuten greba, eta manifestazioa egin dute Bilbon. Azpimarratu dute indarra hartu dutela enpresak egiten dizkien «mehatxuzko barne adierazpenei» aurre egin eta borrokan jarraitzeko, eta salatu dute Jaurlaritza «patronalar... | «Tubacexen ez dago inor sobran!». Hori oihukatuz amaitu dute gaur irakurritako manifestua Tubacex Borrokan plataformako kideek, Bilbon egin duten manifestazioan. Gaur bete dituzte 60 egun greban, bi hilabete, eta argi utzi dute berdin jarraituko dutela euren helburu nagusia lortu arte: enpresak inor ez kaleratzea. Haie... |
2021-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/196122/realari-eskuetatik-ihes-egin-dio-garaipenak.htm | Kirola | Realari eskuetatik ihes egin dio garaipenak | Atsedenaldian 0-2 aurretik ziren txuri-urdinak, baina Valentziak neurketa berdintzea lortu du epailearen hainbat erabaki eztabaidagarri tarteko. | Realari eskuetatik ihes egin dio garaipenak. Atsedenaldian 0-2 aurretik ziren txuri-urdinak, baina Valentziak neurketa berdintzea lortu du epailearen hainbat erabaki eztabaidagarri tarteko. | Lehen 45 minutuen ostean Realarentzat arratsalde lasaia izango zela zirudien. Azken asteko bi derbien ostean, gaurkoa neurketa arriskutsua zen Imanol Alguacilen mutilentzat, baina hankak lurrean eta burua behar den lekuan zutela zelairatu dira jokalariak, eta atsedenaldirako bideratuta zeukaten garaipena: 0-2 aurretik ... |
2021-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/196123/ezkurdia-eta-galarza-finalerdietako-ligaxkan-sartu-dira.htm | Kirola | Ezkurdia eta Galarza finalerdietako ligaxkan sartu dira | 19-14 aurretik joan dira Olaizola II.a eta Rezusta, baina zortzi tanto jarraian egin dituzte garaileek. | Ezkurdia eta Galarza finalerdietako ligaxkan sartu dira. 19-14 aurretik joan dira Olaizola II.a eta Rezusta, baina zortzi tanto jarraian egin dituzte garaileek. | Bolada onean zen bikoteak eskuratu du finalerdietako ligaxkarako sailkatzea. Ezkurdiak eta Galarzak irabaziak zituzten azken hiru partidak, eta Olaizola II.ak eta Rezustak, berriz, galduak. Aurtengo txapelketan elkarren aurka jokatutako bi neurketak ere Ezkurdiak eta Galarzak irabazi zituzten.
Gaur, Olaizolak eta Rezu... |
2021-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/196124/osasunak-kolpea-jo-du-mahai-gainean.htm | Kirola | Osasunak kolpea jo du mahai gainean | Bi gol ikusgarriri eta Sergio Herrera ateazainaren geldiketei esker, hiru puntu garrantzitsu eskuratu dituzte gorritxoek. Sailkapenean hamalaugarrenak dira, eta zortzi puntura dituzte jaitsiera postuak. | Osasunak kolpea jo du mahai gainean. Bi gol ikusgarriri eta Sergio Herrera ateazainaren geldiketei esker, hiru puntu garrantzitsu eskuratu dituzte gorritxoek. Sailkapenean hamalaugarrenak dira, eta zortzi puntura dituzte jaitsiera postuak. | Lehen Mailan gelditzea gero eta gertuago du Osasunak. Gaur garaipena lortu du zelai zail batean, eta Vila-real gainditu du (1-2), Europan sartzeko lehian dabilen talde bat. Jon Moncayola eta Ante Budimir izan dira goleatzaileak, eta Sergio Herrera atezaina neurketako heroia.
Partidako hiru golak hamar minutuan heldu d... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196125/baliogabeturiko-botoak-garaipena-eman-dio-eskuinari.htm | Mundua | Baliogabeturiko botoak garaipena eman dio eskuinari | Presidentetzarako hauteskundeetako lehenengo itzulian iruzurra egon zela iritzita, baliogabe bozkatzeko eskatu zien jarraitzaileei Yaku Perez hautagai indigenistak. Guillermo Lasso izango da herrialdeko presidentea. | Baliogabeturiko botoak garaipena eman dio eskuinari. Presidentetzarako hauteskundeetako lehenengo itzulian iruzurra egon zela iritzita, baliogabe bozkatzeko eskatu zien jarraitzaileei Yaku Perez hautagai indigenistak. Guillermo Lasso izango da herrialdeko presidentea. | Inoiz gertatu gabea zen Ekuadorren atzo gertatutakoa: baliogabetu egin zituzten presidentetzarako hauteskundeetako botoen %16,29. Eskuineko hautagai Guillermo Lasso izango da presidentea, Andres Arauzi bost punturengatik irabazi ondoren.
Yaku Perezek eskatu zien jarraitzaileei boto baliogabea emateko. Pachakutik mugim... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196126/iranek-salatu-du-eraso-egin-diotela-bere-planta-nuklear-bati.htm | Mundua | Iranek salatu du eraso egin diotela bere planta nuklear bati | Uranioa aberasteko tresneria estreinatu eta egun batera jo dute Natanzeko plantaren aurka. Israelgo hedabide publikoek esan dute Tel Avivek aginduriko zibereraso bat izan dela. | Iranek salatu du eraso egin diotela bere planta nuklear bati. Uranioa aberasteko tresneria estreinatu eta egun batera jo dute Natanzeko plantaren aurka. Israelgo hedabide publikoek esan dute Tel Avivek aginduriko zibereraso bat izan dela. | Teheranek salatu du «sabotaje bat» gertatu zela atzo Natanzeko planta nuklearrean. Larunbatean bertan, uranioa aberasteko zentrifugagailuak estreinatu zituen han Hassan Rouhani Irango presidenteak. Ali Akbar Salehi Irango egitasmo nuklearraren buruak esan duenez, «ekintza terrorista bat» izan da erasoa, baina ez du esa... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196127/lehen-aldiz-japoniar-batek-irabazi-du-augustako-mastersa.htm | Kirola | Lehen aldiz japoniar batek irabazi du Augustako Mastersa | Hideki Matsuyama 25. zen munduko golf jokalarien sailkapenean. John Rahm euskalduna ez da ondo aritu txapelketan, nahiz eta atzoko onena izan, 66 kolperekin, eta hirugarren postuan dago munduko sailkapenean. | Lehen aldiz japoniar batek irabazi du Augustako Mastersa. Hideki Matsuyama 25. zen munduko golf jokalarien sailkapenean. John Rahm euskalduna ez da ondo aritu txapelketan, nahiz eta atzoko onena izan, 66 kolperekin, eta hirugarren postuan dago munduko sailkapenean. | Lehen aldiz, japoniar bat nagusitu da Augustako Masters txapelketan (AEB). Hideki Matsuyamak 29 urte ditu, eta, atzo arte, 25. postuan zegoen munduko golf jokalaririk onenen zerrendan. Garaipenaren ondoren, 14. jarri da.
Japoniarrak 1936. urtetik ari ziren txapeldunen jaka berdearen bila gizonezkoen txapelketetan, bai... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196128/urkulluk-esan-du-oraindik-ezin-direla-arindu-izurriari-aurre-egiteko-neurriak.htm | Gizartea | Urkulluk esan du oraindik ezin direla arindu izurriari aurre egiteko neurriak | Jakinarazi du Labi kontseiluaren laguntza batzordea bilera batera deituko duela bihar, eta bertan esaten direnak aintzat hartuko direla hemendik aurrerako neurriak ebazteko | Urkulluk esan du oraindik ezin direla arindu izurriari aurre egiteko neurriak. Jakinarazi du Labi kontseiluaren laguntza batzordea bilera batera deituko duela bihar, eta bertan esaten direnak aintzat hartuko direla hemendik aurrerako neurriak ebazteko | Araba, Bizkai eta Gipuzkoan pandemia kontrolatua izateko neurriak ebazten dituen Labi Babes Zibileko Planaren aholku kontseiluaren laguntza batzordeak bihar bilera bat egingo duela esan du Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk, eta han entzundakoak oinarri izango direla hemendik aurrerako neurriak ebazteko. Ar... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196129/55-urtez-gorako-herritarrak-txertatzen-hasi-dira-ipar-euskal-herrian.htm | Gizartea | 55 urtez gorako herritarrak txertatzen hasi dira Ipar Euskal Herrian | AstraZenecaren edo Johnson & Johnsonen txertoa jarri ahal izango dute. Pfizer eta Moderna txertoen bigarren dosirako epea luzatu dute. | 55 urtez gorako herritarrak txertatzen hasi dira Ipar Euskal Herrian. AstraZenecaren edo Johnson & Johnsonen txertoa jarri ahal izango dute. Pfizer eta Moderna txertoen bigarren dosirako epea luzatu dute. | Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak atzo iragarri zuen gaurtik aitzina txertaketa kanpaina hedatuko dutela. Hala, 55 urtetik gorako edozein herritarrek jartzen ahalko du koronabirusaren kontrako txertoa. Oraingoz, AstraZenecaren eta Johnson & Johnsonen txertoak jar ditzakete 55 urtetik gorakoek. Izan ere, Verane... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196130/hainbat-pertsona-atxilotu-dituzte-oiongo-gizon-baten-heriotzaren-ikerketan.htm | Gizartea | Hainbat pertsona atxilotu dituzte Oiongo gizon baten heriotzaren ikerketan | Jana banatzen zuen gizonezkoak, eta, hainbat hedabideren arabera, egunean irabazitakoa eta bizikleta lapurtzeko jipoitu zuten, Errioxan (Espainia). | Hainbat pertsona atxilotu dituzte Oiongo gizon baten heriotzaren ikerketan. Jana banatzen zuen gizonezkoak, eta, hainbat hedabideren arabera, egunean irabazitakoa eta bizikleta lapurtzeko jipoitu zuten, Errioxan (Espainia). | Espainiako Poliziak gutxienez bi pertsona atxilotu ditu Oionen bizi zen gazte baten heriotzaren inguruko ikerketaren harira. Ostiralean hil zen 34 urteko gizonezkoa. Ostegunean topatu zuten Errioxan (Espainia) Ebroko erriberako parkean, konorterik gabe, eta indarkeria zantzuekin.
Logroñoko (Espainia) udaltzainek topat... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196131/poliziak-gazte-afro-amerikar-bat-hil-du-tiroz-minnesotan.htm | Mundua | Poliziak gazte afro-amerikar bat hil du tiroz Minnesotan | Errepideko kontrol batetik ihes egiten ahalegindu zela esan dute segurtasun indarrek. Protestak izan dira gauean tiroketa izan den tokian. | Poliziak gazte afro-amerikar bat hil du tiroz Minnesotan. Errepideko kontrol batetik ihes egiten ahalegindu zela esan dute segurtasun indarrek. Protestak izan dira gauean tiroketa izan den tokian. | Minneapolistik gertu dagoen Brooklyng Center hirian gertatu da tiroketa. Polizia iturrien arabera, 20 urteko Daunte Wright gizonezko afro-amerikarra errepide kontrol batean geldiarazi zuten atzo eguerdian, eta, haren aurkako agindu bat zegoela ikusi zutenean, autotik jaisteko eskatu zioten, baina hura atxilotzen hasi z... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196132/gipuzkoak-95-milioi-euroko-laguntza-plan-bat-onartu-du.htm | Ekonomia | Gipuzkoak 95 milioi euroko laguntza plan bat onartu du | Ekonomia indartuz planak 12,5 milioi erabiliko ditu sektore kaltetuen inbertsioak laguntzeko, 25,5 milioi errepideetan, 28,8 milioi zerga neurrietan, eta beste 29 milioi «aurrekontua bermatzeko» . | Gipuzkoak 95 milioi euroko laguntza plan bat onartu du. Ekonomia indartuz planak 12,5 milioi erabiliko ditu sektore kaltetuen inbertsioak laguntzeko, 25,5 milioi errepideetan, 28,8 milioi zerga neurrietan, eta beste 29 milioi «aurrekontua bermatzeko» . | Gipuzkoan COVID-19aren intzidentzia tasa 400era iristear dagoela, lurraldearen osasun egoerarekin kezkatuta azaldu da Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Osasunak «lehentasuna» duenez, ontzat jo du Gipuzkoaren perimetroa ixtea, nahiz eta onartu duen sektore ekonomiko batzuei kalte egingo diela. Hain zuzen ere, pan... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196133/masmovilek-euskaltel-erostea-laquohazteko-aukera-batraquo-dela-uste-du-urkulluk.htm | Ekonomia | MasMovilek Euskaltel erostea «hazteko aukera bat» dela uste du Urkulluk | Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du «lehen bost urteetatik harago doazen sustraitze bermeak» eskaintzen dituela operazioak | MasMovilek Euskaltel erostea «hazteko aukera bat» dela uste du Urkulluk. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du «lehen bost urteetatik harago doazen sustraitze bermeak» eskaintzen dituela operazioak | Espainiako MasMovil enpresak Euskaltelen jabetza hartzea ez du ezkortasunez ikusten Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk; ez dago kezkaturik diru publikoz ere Euskal Herrian sortu eta hazitako enpresa horren sustraiak direla eta, Radio Euskadi irratian esan duenez, "lehen bost urteetatik harago doazen sustraitze be... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196134/urkulluk-aste-honetarako-espero-du-eskumenen-lehen-blokea-eskualdatzeko-bilera.htm | Politika | Urkulluk aste honetarako espero du eskumenen lehen blokea eskualdatzeko bilera | Azken egunetan, EAJko buruzagi ugarik nabarmendu dute ekainerako espero dituztela lehen blokeko eskumenak. | Urkulluk aste honetarako espero du eskumenen lehen blokea eskualdatzeko bilera. Azken egunetan, EAJko buruzagi ugarik nabarmendu dute ekainerako espero dituztela lehen blokeko eskumenak. | Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua negoziatzen ari dira Gernikako Estatutuan jasotako eskumen gehienak Jaurlaritzaren esku uzteko prozesua. Espainiako Gobernuak bidalitako egutegiaren arabera, lehen blokeko 11 eskumenak martxorako jaso behar zituen Jaurlaritzak, baina prozesua luzatzen ari da.
Testuinguru horre... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196135/pello-lizarralde-eta-joxean-agirre-111-akademiaren-sariaren-lehian.htm | Kultura | Pello Lizarralde eta Joxean Agirre 111 Akademiaren sariaren lehian | Lizarralderen ‘Argiantza’ eta Agirreren ‘Nobela errealista bat’ dira 2020ko eleberri finalistak | Pello Lizarralde eta Joxean Agirre 111 Akademiaren sariaren lehian. Lizarralderen ‘Argiantza’ eta Agirreren ‘Nobela errealista bat’ dira 2020ko eleberri finalistak | Bigarren bozketa txanda burututa, bi eleberri dira 2020ko 111 Akademiaren sariko finalistak: Pello Lizarralderen Argiantza (Erein) eta Joxean Agirreren Nobela errealista bat (Elkar). Apirilaren 22a baino lehen hautatuko dute irabazlea akademiako kideek, eta hilaren bukaeran jakinaraziko dute erabakia, ondo bidean.
Bos... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196136/castillo-eta-fujimori-bigarren-itzulira-igarotzeko-faboritoak.htm | Mundua | Castillo eta Fujimori, bigarren itzulira igarotzeko faboritoak | Peru Libreko hautagaiak herrialdeko eremurik pobreenak mugiaraztea lortu du. Fujimorik aurrea hartu beharko die eskuineko beste bi hautagaiei, Lopez Aliegari eta De Sotori. | Castillo eta Fujimori, bigarren itzulira igarotzeko faboritoak. Peru Libreko hautagaiak herrialdeko eremurik pobreenak mugiaraztea lortu du. Fujimorik aurrea hartu beharko die eskuineko beste bi hautagaiei, Lopez Aliegari eta De Sotori. | Azken asteetako inkestek sei hautagai erakutsi zituzten bigarren itzulira igarotzeko aukerekin. Peruko presidentetzarako hauteskundeen lehen emaitzek, baina, amaiera eman diete horietako biren asmoei: aukerarik gabe geratu dira Yonhy Lescano eta Veronika Mendoza. Kontrara, lehen kalkuluen arabera, Pedro Castillo eta Ke... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196137/positibo-tasa-9ra-iristear-hegoaldean.htm | Gizartea | Positibo tasa, %9ra iristear Hegoaldean | 795 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, 8.874 proba eginda. | Positibo tasa, %9ra iristear Hegoaldean. 795 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, 8.874 proba eginda. | Olatua harrotuta dator. Atzo, 795 COVID-19 kasu gehiago atzeman zituzten Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan, 8.874 PCR eta antigeno proba egin ostean. Horrek esan nahi du positibo tasa %8,9 dela uneotan, OME Osasunaren Mundu Erakundeak aholkatutako gehienezko langa (%5) luze gaindituta.
Herrialdeka, Araba da positi... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196138/ferreirak-finantzaketa-publiko-eta-pribatu-hobea-eskatu-du-ehurentzat.htm | Gizartea | Ferreirak finantzaketa publiko eta pribatu hobea eskatu du EHUrentzat | Eva Ferreira EHUko errektoreak hurrengo lau urteetako lan ildo nagusiak eta helburuak azaldu ditu Eusko Legebiltzarrean. Eskatu du EHUko irakasleak ere txertaketa planean sartzeko. | Ferreirak finantzaketa publiko eta pribatu hobea eskatu du EHUrentzat. Eva Ferreira EHUko errektoreak hurrengo lau urteetako lan ildo nagusiak eta helburuak azaldu ditu Eusko Legebiltzarrean. Eskatu du EHUko irakasleak ere txertaketa planean sartzeko. | Ikerketa bultzatzea, emakume ikerlari gehiago izatea, euskararen presentzia areagotzea, langileen behin-behinekotasuna apaltzea... Horiek eta beste hamaika dira EHU Euskal Herriko Unibertsitateak datozen lau urteetarako dituen lan ildo nagusiak, helburuak eta lortzea espero duen emaitzak. Azalpenak emateko, urtarrilean... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196139/marokok-kanporatu-egin-du-helena-maleno-ekintzailea.htm | Mundua | Marokok kanporatu egin du Helena Maleno ekintzailea | Iazko apiriletik dozenaka eraso eta mehatxu jasan dituela salatu du Caminando Fronteras erakundeko kideak, eta Rabatekin elkarlanean aritzea egotzi dio Madrili. | Marokok kanporatu egin du Helena Maleno ekintzailea. Iazko apiriletik dozenaka eraso eta mehatxu jasan dituela salatu du Caminando Fronteras erakundeko kideak, eta Rabatekin elkarlanean aritzea egotzi dio Madrili. | Marokon bizi izan da Helena Maleno azken hogei urtean, baina joan den urtarrilaren 23an Rabatek herrialdetik kanporatu egin zuen, eta debekatu egin zion 14 urteko alaba ikustea 32 egunez. Migratzaileen giza eskubideen alde lan egiten duen Caminando Fronteras taldeak gaur salatu du gertatutakoa Madrilen eskainitako pren... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196140/laetitia-telesaila-proiektatuko-dute-crossover-jaialdiari-hasiera-emateko.htm | Bizigiro | ‘Laetitia’ telesaila proiektatuko dute Crossover jaialdiari hasiera emateko | Hilaren 19tik 24ra, telesailen kulturaren inguruko zenbait solasaldi egingo dituzte Donostian. | ‘Laetitia’ telesaila proiektatuko dute Crossover jaialdiari hasiera emateko. Hilaren 19tik 24ra, telesailen kulturaren inguruko zenbait solasaldi egingo dituzte Donostian. | Osasun larrialdiaren eraginez, zailtasun handiak izan dituzte, baina aurten ere telesailen kulturaren inguruko Crossover jaialdia egingo dute Donostian. Gipuzkoako Diputazioak eta Kultur Factory agentziak antolatzen dute jaialdia, eta aurtengoa laugarren aldia izango da; gaur goizean aurkeztu dute, Koldo Mitxelena kult... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196141/gasteizko-iradier-arenan-600-lagunentzako-kultur-ekitaldiak-egingo-dituzte.htm | Kultura | Gasteizko Iradier Arenan 600 lagunentzako kultur ekitaldiak egingo dituzte | Arabako zenbait kultur eragilek Kultura Bizia egitasmoa jarri dute martxan, erakundeen babesarekin. Apirila eta iraila bitartean izango da. Hainbat kontzertu iragarri dituzte dagoeneko. | Gasteizko Iradier Arenan 600 lagunentzako kultur ekitaldiak egingo dituzte. Arabako zenbait kultur eragilek Kultura Bizia egitasmoa jarri dute martxan, erakundeen babesarekin. Apirila eta iraila bitartean izango da. Hainbat kontzertu iragarri dituzte dagoeneko. | Gasteizko Iradier Arena kulturaren arnasgune txiki bat bilakatuko da datozen hilabeteetan, askotariko kultur ekitaldiak hartuko baititu apiriletik irailera bitarte, eta 600 pertsona batzeko aukera izango baita bertan. Kultura Bizia egitasmoaren barruan izango da; eragileek eta erakundeek elkarrekin sortu dute, pandemia... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196142/bafta-sariak-nomadland-nagusi-lau-sarirekin.htm | Kultura | BAFTA sariak: ‘Nomadland’ nagusi, lau sarirekin | Film, zuzendaritza, emakumezko protagonista eta argazkilaritza onenen sariak jaso ditu Chloe Zhaoren filmak | BAFTA sariak: ‘Nomadland’ nagusi, lau sarirekin. Film, zuzendaritza, emakumezko protagonista eta argazkilaritza onenen sariak jaso ditu Chloe Zhaoren filmak | Zazpi izendapen zituen Nomadland filmak 74. BAFTA sarietarako, eta horietatik lau eskuratu ditu. Atzo ospatu zen Erresuma Batuko Zinema Akademiak banatzen dituen sarien ekitaldia, eta Chloe Zhaoren pelikula izan zen protagonista nagusia, pelikula, zuzendari, emakumezko protagonista eta argazkilaritza onenen sariak jaso... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196143/gutxienez-34-migratzaile-hil-dira-djibutiko-kostaldean-haien-ontzia-hondoratuta.htm | Mundua | Gutxienez 34 migratzaile hil dira Djibutiko kostaldean, haien ontzia hondoratuta | Nazioarteko Migrazio Erakundearen arabera, orotara 60 lagun inguru zihoazen ontzian, tartean adin txikiko ugari. | Gutxienez 34 migratzaile hil dira Djibutiko kostaldean, haien ontzia hondoratuta. Nazioarteko Migrazio Erakundearen arabera, orotara 60 lagun inguru zihoazen ontzian, tartean adin txikiko ugari. | Azken hilabetean bigarrenez, dozenaka migratzaile hil dira Djibutiko kostaldean, haien ontzia hondoratuta. OIM Nazioarteko Migrazio Erakundearen arabera, gutxienez 34 lagun hil dira itota. Denetara 60 pertsona zihoazen itsasontzian, tartean hainbat adingabe. Erakundeak jakinarazi duenez, ontzia giza trafikatzaileek zer... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196144/ostalariek-helegitea-jarri-dute-jaurlaritzak-eremu-gorrian-ezarritako-mugen-kontra.htm | Gizartea | Ostalariek helegitea jarri dute Jaurlaritzak eremu gorrian ezarritako mugen kontra | Helegitea aurkeztu dutenen esanetan, ostalaritzaren barnealdeko ordutegiak murriztu beharrak «ez du zentzurik». | Ostalariek helegitea jarri dute Jaurlaritzak eremu gorrian ezarritako mugen kontra. Helegitea aurkeztu dutenen esanetan, ostalaritzaren barnealdeko ordutegiak murriztu beharrak «ez du zentzurik». | Eusko Jaurlaritzak joan den martxoaren 26an iragarritako erabakiaren arabera, azken hamalau egunetako intzidentzia tasa metatua 400dik gorakoa duten udalerri eta lurraldeetan, hau da, eremu gorrietan, zorrotzagoak behar dute izan izurriari aurre egiteko mugek. Jaurlaritzak itxiera perimetrala ezartzen du horietan, eta ... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196145/beasaingo-ur-ponpak-kaliforniako-santa-barbara-hiriarentzat.htm | Ekonomia | Beasaingo ur-ponpak, Kaliforniako Santa Barbara hiriarentzat | Indar enpresak AEBetara eramango du bere teknologia, gatzgabetzeko azpiegitura bat urez hornitzeko. GESek, berriz, hiru planta fotovoltaiko eraikiko ditu Caceresen | Beasaingo ur-ponpak, Kaliforniako Santa Barbara hiriarentzat. Indar enpresak AEBetara eramango du bere teknologia, gatzgabetzeko azpiegitura bat urez hornitzeko. GESek, berriz, hiru planta fotovoltaiko eraikiko ditu Caceresen | Santa Barbaran (Kalifornia, AEB) bizi direnen edateko uraren jarioa geldi ez dadin rol garrantzitsua jokatuko du Beasaingo Indarrek. Ingeteam taldeko enpresak itsas azpian jarriko ditu bere ur-ponpak, itsasoko ura gatza kentzeko azpiegitura handi batera eramateko. Indarrek Beasaingo bere fabrikan ekoitziko ditu ur-ponp... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196146/osakidetzak-sms-bat-bidaliko-die-berriz-70-eta-79-urte-bitartekoei-txertatzeko-txanda-har-dezaten.htm | Gizartea | Osakidetzak SMS bat bidaliko die berriz 70 eta 79 urte bitartekoei, txertatzeko txanda har dezaten | Bihar hasiko da txertoak jartzen. Lehentasuna 78 eta 79 urtekoek izango dute. | Osakidetzak SMS bat bidaliko die berriz 70 eta 79 urte bitartekoei, txertatzeko txanda har dezaten. Bihar hasiko da txertoak jartzen. Lehentasuna 78 eta 79 urtekoek izango dute. | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak aurrera jarraitzen du txertaketa prozesuarekin, eta aste honetan 70 eta 79 urte bitartekoak txertatzen hasiko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gaur arratsaldean, SMSak bidaliko dizkie berriro adin tarte horretan dauden herritarrei, eta webgune bidezko txandaren zerbitzura sartzeko ... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196147/ehuk-muk-eta-deustuko-unibertsitateak-aurrez-aurreko-hezkuntza-lehenetsi-dute-datorren-ikasturterako.htm | Gizartea | EHUk, MUk eta Deustuko Unibertsitateak aurrez aurreko hezkuntza lehenetsi dute datorren ikasturterako | EHUko, MUko eta Deustuko Unibertsitateko errektoreak Hezkuntza Sailarekin eta Unibasqekin bildu dira. Duela urtebete hartutako konpromisoak bete dituztela ziurtatu dute. | EHUk, MUk eta Deustuko Unibertsitateak aurrez aurreko hezkuntza lehenetsi dute datorren ikasturterako. EHUko, MUko eta Deustuko Unibertsitateko errektoreak Hezkuntza Sailarekin eta Unibasqekin bildu dira. Duela urtebete hartutako konpromisoak bete dituztela ziurtatu dute. | Pandemia garaian egindako lana baloratzeko eta etorkizuneko pausoak zehazteko, bilera egin dute EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Eva Ferreirak, Deustuko Unibertsitateko errektore Jose Maria Guibertek, Mondragon Unibertsitateko errektore Bizente Atxak, Unibasqen zuzendari Iñaki Herasek eta Eusko Jaurlaritzak... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196148/ravel-sinfonikoena-grabatu-du-euskadiko-orkestrak.htm | Kultura | Ravel sinfonikoena grabatu du Euskadiko Orkestrak | Robert Treviñok eta orkestrak elkarrekin ondu duten lehen diskoa da, eta Ziburuko konpositorearen euskal erroetan egin nahi dute azpimarra. Ondine diskoetxearekin eman dute argitara lana. | Ravel sinfonikoena grabatu du Euskadiko Orkestrak. Robert Treviñok eta orkestrak elkarrekin ondu duten lehen diskoa da, eta Ziburuko konpositorearen euskal erroetan egin nahi dute azpimarra. Ondine diskoetxearekin eman dute argitara lana. | Errepertorio ezaguna da harena, eta puntako grabaketak egin dira, bai eta zuzeneko askotariko interpretazioak ere. Baina bada alderdi bat ez dena aski aztertu eta aski baliatu, Robert Treviño Euskadiko Orkestrako zuzendari titularraren ustetan: Maurice Ravelen (Ziburu, Lapurdi, 1875–Paris, 1937) musikak Euskal Herriare... |
2021-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/196149/getariako-elkanok-repsolen-hirugarren-eguzkia-jaso-du.htm | Bizigiro | Getariako Elkanok Repsolen hirugarren eguzkia jaso du | Donostiako Viktoria Eugenia antzokian banatu dituzte gaur Repsol gidako eguzkiak. Saririk handiena hiru eguzki jasotzea da; Elkano jatetxeko sukaldari Aitor Arregik «ilusioz» jaso du aitortza. | Getariako Elkanok Repsolen hirugarren eguzkia jaso du. Donostiako Viktoria Eugenia antzokian banatu dituzte gaur Repsol gidako eguzkiak. Saririk handiena hiru eguzki jasotzea da; Elkano jatetxeko sukaldari Aitor Arregik «ilusioz» jaso du aitortza. | Repsol gidako eguzkiak banatu dituzte gaur Donostian, Viktoria Eugenia antzokian. Hiru jatetxeri eman diete hirugarren eguzkia: Elkanori (Getaria, Gipuzkoa), Alkimiari (Bartzelona) eta Miramarri (Girona). Elkano jatetxea Aitor Arregik zuzentzen du, eta haren aita Pedro Arregik zabaldu zuen 1964. urtean. Arranparrillan ... |
2021-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/196178/agoizko-herritar-bat-hilda-agertu-da-irati-ibaian.htm | Gizartea | Agoizko herritar bat hilda agertu da Irati ibaian | Foruzaingoa ikertzen ari da afera. Hildakoak Parkinsonen gaitza pairatzen zuela zabaldu dute. | Agoizko herritar bat hilda agertu da Irati ibaian. Foruzaingoa ikertzen ari da afera. Hildakoak Parkinsonen gaitza pairatzen zuela zabaldu dute. | Agoitzen (Nafarroa) galdutako pertsona baten gorpua Irati ibaian topatu zuten atzo, 21:16 aldera. Nafarroako suhiltzaileek zabaldu dutenez, Errotako Bidearen inguruan aurkitu zuten. Suhiltzaileek eurek atera zuten.
Foruzainak afera ikertzen ari dira. Zabaldu dutenez, hildakoak Parkinsonen gaitza zuen, baina oraindik e... |
2021-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/196179/fukushimako-ur-kutsatuak-itsasora-botako-ditu-japoniak.htm | Mundua | Fukushimako ur kutsatuak itsasora botako ditu Japoniak | Orotara 1,23 milioi tona ur daude zentral nuklearreko biltegietan. Prozesua datorren urtean hasiko dute, eta baliteke beste hainbat urte irautea. | Fukushimako ur kutsatuak itsasora botako ditu Japoniak. Orotara 1,23 milioi tona ur daude zentral nuklearreko biltegietan. Prozesua datorren urtean hasiko dute, eta baliteke beste hainbat urte irautea. | Badira bi urte iragarri zutela, eta berretsi egin dute orain. Fukushima zentral nuklearreko biltegietan jasotako ur kutsatuak itsasora isuriko ditu Japoniak. «Fukushima Daiichi zentrala desegiteko prozesuan saihestu ezin dugun gaia da tratatutako ura kanporatzea», esan du Yoshihide Suga lehen ministroak, eta adierazi «... |
2021-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/196180/protestak-aebetan-poliziak-gazte-beltz-bat-hil-ostean.htm | Mundua | Protestak AEBetan, Poliziak gazte beltz bat hil ostean | Poliziak hilketaren bideoa argitaratu du, argudiatu nahian tiro egin zuen agenteak taserrarekin nahastu zuela pistola. | Protestak AEBetan, Poliziak gazte beltz bat hil ostean. Poliziak hilketaren bideoa argitaratu du, argudiatu nahian tiro egin zuen agenteak taserrarekin nahastu zuela pistola. | Protesta eta istilu gaua eduki dute Minnesotan (AEB), Poliziak gazte beltz bat tiroz hil ostean. Jendetza elkartu da Brooklyn hiriko Poliziaren egoitzaren aurrean, eta suziriak, botilak, negar gasa eta soinu granadak jaurti dizkiote Poliziak eta manifestariek elkarri.
Daunte Wright 20 urteko gaztearen heriotzagatik pr... |
2021-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/196181/amiantoaren-biktimek-diote-laquopremiazkoaraquo-dela-konpentsazio-funts-bat-sortzea.htm | Ekonomia | Amiantoaren biktimek diote «premiazkoa» dela konpentsazio funts bat sortzea | Espainiako Kongresuak gaur aztertuko du Eusko Legebiltzarraren lege egitasmoa. Asviamiek gutun bat bidali die diputatuei, proiektua babesteko eskatuz. 1999tik 2018ra bitartean 825 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian. | Amiantoaren biktimek diote «premiazkoa» dela konpentsazio funts bat sortzea. Espainiako Kongresuak gaur aztertuko du Eusko Legebiltzarraren lege egitasmoa. Asviamiek gutun bat bidali die diputatuei, proiektua babesteko eskatuz. 1999tik 2018ra bitartean 825 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian. | Asviamie Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkartearen arabera, «premiazkoa» da amiantoaren biktimen konpentsazio funts bat sortzeko gaur Espainiako Kongresuan eztabaidatuko den egitasmoa babestea. Uste du Eusko Legebiltzarrak hara eraman duen lege proiektua baliagarria dela «biktima guztiak» babesteko, eta nabarmendu du ... |
2021-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/196182/espainiako-gobernuak-pentsioetan-murrizketak-egiteko-asmoa-duela-salatu-du-elak.htm | Ekonomia | Espainiako Gobernuak pentsioetan murrizketak egiteko asmoa duela salatu du ELAk | Jose Luis Escriva ministroak atzo azaldu zituen pentsio sistemaren erreformarako ildo nagusiak. Urteko 12.000 eurorainoko saria eman nahi die legezko erretiro adina igaro eta lanean jarraitzen duten beharginei. | Espainiako Gobernuak pentsioetan murrizketak egiteko asmoa duela salatu du ELAk. Jose Luis Escriva ministroak atzo azaldu zituen pentsio sistemaren erreformarako ildo nagusiak. Urteko 12.000 eurorainoko saria eman nahi die legezko erretiro adina igaro eta lanean jarraitzen duten beharginei. | Pentsioen erreforma bi alditan egin nahi du Espainiako Gobernuak, Jose Luis Escrivak Toledoko Itunean atzo azaldutakoaren arabera. Eta lehen fasearen helburuak bi dira: erretirorako egiazko adina atzeratzea eta pentsioen eguneratzea, berriz ere, KPIaren arabera egitea.
Erretirorako egiazko adina gaur egun 64,6 urtean ... |
2021-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/196183/eajk-pse-eek-eta-ep-iuk-eskuin-muturraren-erasoak-gaitzetsi-dituzte-adierazpen-batean.htm | Politika | EAJk, PSE-EEk eta EP-IUk eskuin muturraren erasoak gaitzetsi dituzte adierazpen batean | Indarkeria «inolako proiekturen defentsarako tresna gisa» erabiltzearen aurka agertu dira hiru alderdiak. EH Bilduk ez du testuarekin bat egin, «faxismoa» salatzearekin bat egin arren, «jatorrizko» adierazpena «desitxuraturik» gelditu delakoan, «fokua zehaztu nahi izan ez dituzten bestelako erantzukizunetan ipinita». E... | EAJk, PSE-EEk eta EP-IUk eskuin muturraren erasoak gaitzetsi dituzte adierazpen batean. Indarkeria «inolako proiekturen defentsarako tresna gisa» erabiltzearen aurka agertu dira hiru alderdiak. EH Bilduk ez du testuarekin bat egin, «faxismoa» salatzearekin bat egin arren, «jatorrizko» adierazpena «desitxuraturik» geldi... | Eusko Legebiltzarreko EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk adierazpen bat adostu dute gaur joan den apirilaren 2an Cartagenan (Murtzia, Espainia) Podemoseko egoitzari egindako erasoak gaitzesteko. Hiru alderdiek salatu dutenez, «pertsonen, erakunde politikoen egoitzen eta hainbat elkarteren» aurkakoak izan ziren er... |
2021-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/196184/30-herri-urrats-ttiki-eginen-dituzte-maiatzaren-9an-herriz-herri.htm | Gizartea | 30 Herri Urrats Ttiki eginen dituzte maiatzaren 9an, herriz herri | Egoera sanitarioagatik ikastola bakoitzak bere egitaraua prestatuko du Boga lelopean. Seaskak, bestalde, ikastola bat irekiko du Bardozen, irailean. | 30 Herri Urrats Ttiki eginen dituzte maiatzaren 9an, herriz herri. Egoera sanitarioagatik ikastola bakoitzak bere egitaraua prestatuko du Boga lelopean. Seaskak, bestalde, ikastola bat irekiko du Bardozen, irailean. | Bigarren urtea da pandemiak Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen besta baldintzatzen duela. Ospatu gabe egon ezinik, 30 Herri Urrats Ttiki antolatzea erabaki du Seaskak. Maiatzaren 9an ospatuko dute hainbat herritan, ikastola bakoitzak bere egitaraua prestatuko baitu. Boga lelopean eginen dute aurtengo aldia. &la... |
2021-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/196185/laquobigarren-mailako-biktimarikraquo-ez-sortzeko-eskatu-du-foro-sozialak.htm | Politika | «Bigarren mailako biktimarik» ez sortzeko eskatu du Foro Sozialak | Joan den astean, Estrasburgok ontzat jo zuen Espainiak estatuaren bi biktimari kalte ordaina ukatzea, eta, Foro Sozialaren ustez, «bizikidetza demokratikoaren» aurka doa hori: «Biktima guztiek dute egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubidea». | «Bigarren mailako biktimarik» ez sortzeko eskatu du Foro Sozialak. Joan den astean, Estrasburgok ontzat jo zuen Espainiak estatuaren bi biktimari kalte ordaina ukatzea, eta, Foro Sozialaren ustez, «bizikidetza demokratikoaren» aurka doa hori: «Biktima guztiek dute egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubidea». | Foro Sozial Iraunkorrak gaitzetsi egin du joan den astean Estrasburgok Espainiari arrazoia eman izana. Izan ere, Ane Muguruzari eta Elena Bartolomeri —Josu Muguruzaren alabari eta Xabier Perez de Arenazaren alargunari— ordaina ematea baztertu zuen Madrilek, biek ETArekin lotura zutela argudiatuta. Giza Eskubideen Europ... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.