date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-4-13
https://www.berria.eus/albisteak/196186/iranek-bertan-behera-utziko-ditu-ebrekin-adostutako-lankidetza-akordioak.htm
Mundua
Iranek bertan behera utziko ditu EBrekin adostutako lankidetza akordioak
Batasunak beste urtebetez luzatu ditu Irango agintari militar eta politikoen aurkako zigor ekonomikoak. Israelgo Gobernuak fiskaltzari eskatu dio igandeko erasoaren inguruko filtrazioak ikertzeko.
Iranek bertan behera utziko ditu EBrekin adostutako lankidetza akordioak. Batasunak beste urtebetez luzatu ditu Irango agintari militar eta politikoen aurkako zigor ekonomikoak. Israelgo Gobernuak fiskaltzari eskatu dio igandeko erasoaren inguruko filtrazioak ikertzeko.
EB Europako Batasuneko Atzerri Gaietarako bozeramaile Peter Stanok atzo adierazi zuen Irango Natanz zentral nuklearraren aurkako erasoa «gaitzesten» duela, baina baita Batasunak ez duela neurririk hartuko gertatutakoa argitu arte ere. Hori bakarrik ez, EBk Teherani ezarritako zigor ekonomikoak beste urtebete luzatuko d...
2021-4-13
https://www.berria.eus/albisteak/196187/apur-bat-apaldu-da-positibo-tasa-hegoaldean-77.htm
Gizartea
Apur bat apaldu da positibo tasa Hegoaldean: %7,7
Osasunbideak eta Osakidetzak 893 positibo atzeman dituzte, 11.541 PCR eta antigeno proba egin eta gero
Apur bat apaldu da positibo tasa Hegoaldean: %7,7. Osasunbideak eta Osakidetzak 893 positibo atzeman dituzte, 11.541 PCR eta antigeno proba egin eta gero
Positibo tasa handia da oraindik Hego Euskal Herrian. Atzo, 11.541 proba eginda, 893 positibo atzeman zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak; hortaz, %7,7 da oraintxe. Aurreko egunekin alderatuta, ordea, apur bat apalagoa da ehunekoa. Datozen egunetan ikusiko da beheranzko hori joera bihurtzen den, ala zerra hortz bat b...
2021-4-13
https://www.berria.eus/albisteak/196188/arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-herritarren-6k-hartu-dituzte-txertoaren-bi-dosiak.htm
Gizartea
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren %6k hartu dituzte txertoaren bi dosiak
Eusko Jaurlaritzak Pfizerren 70.212 dosi jaso zituen atzo, AstraZenecaren 6.000 dosi iritsiko zaizkio gaur, eta Janssen etxearen lehen 6.850 dosiak bihar.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren %6k hartu dituzte txertoaren bi dosiak. Eusko Jaurlaritzak Pfizerren 70.212 dosi jaso zituen atzo, AstraZenecaren 6.000 dosi iritsiko zaizkio gaur, eta Janssen etxearen lehen 6.850 dosiak bihar.
Eusko Jaurlaritzako gobernu bileraren ostean, agerraldia egin dute gaur Bingen Zupiria gobernuko eledunak, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eta Idoia Mendia Lan sailburuak. Sagarduik txertaketa kanpainaren inguruko hainbat datu eman ditu: jakinarazi du orain artean 147.219 pertsonak hartu dituztela COVID-19aren aurka...
2021-4-13
https://www.berria.eus/albisteak/196189/aernnovako-langileek-uste-dute-kaleratzeak-indargabetzeko-arrazoiak-badaudela.htm
Ekonomia
Aernnovako langileek uste dute kaleratzeak indargabetzeko arrazoiak badaudela
Epaiketan salatu dute enpresak iruzur egin duela, enpresaren jabe eta bezero bakar den heinean fakturazioa baldintzatzeko ahalmena duelako.
Aernnovako langileek uste dute kaleratzeak indargabetzeko arrazoiak badaudela. Epaiketan salatu dute enpresak iruzur egin duela, enpresaren jabe eta bezero bakar den heinean fakturazioa baldintzatzeko ahalmena duelako.
Aernnova Aeroestructuras Alavako langile eta abokatuek itxaropentsu ekin diote enpresako zuzendaritzak eginiko lan erregulazio espedientearen epaiketari. 82 kaleratzeak –55 kaleratze zuzenak dira, eta beste 27ak ordainduriko kaleratzeak eta aurreraturiko erretiroak– indargabetzeko nahikoa arrazoi badagoela sinetsita da...
2021-4-13
https://www.berria.eus/albisteak/196190/finkatuz-funtsa-kudeatzeko-sozietate-publikoa-sortzea-baimendu-du-jaurlaritzak.htm
Ekonomia
Finkatuz funtsa kudeatzeko sozietate publikoa sortzea baimendu du Jaurlaritzak
Euskal enpresa handietan epe luzerako partaidetzak erosteko da Finkatuz funtsa, haiek Euskal Herrian errotzeko helburuarekin. 160 milioi euroko kapital sozialarekin hasiko da, eta Jaurlaritzaren borondatea da 300 milioi euroraino handituz joatea. Krisian dauden enpresak baztertuko dira, eta «sektore estrategikoak» lehe...
Finkatuz funtsa kudeatzeko sozietate publikoa sortzea baimendu du Jaurlaritzak. Euskal enpresa handietan epe luzerako partaidetzak erosteko da Finkatuz funtsa, haiek Euskal Herrian errotzeko helburuarekin. 160 milioi euroko kapital sozialarekin hasiko da, eta Jaurlaritzaren borondatea da 300 milioi euroraino handituz j...
Eusko Jaurlaritzak beste bultzada bat eman nahi dio Finkatuz funtsari, zeinaren xedea den enpresa handien akzio edota zorrak erostea, haiek «hemen errotuta jarraituko dutela eta euskal produkzio ehun osoan trakzio izaera izango dutela bermatzeko». 2019ko uztailean sortu zen funtsa, eta soilik bi erosketa operazio egin ...
2021-4-13
https://www.berria.eus/albisteak/196191/baikok-erik-jaka-fitxatu-du.htm
Kirola
Baikok Erik Jaka fitxatu du
Buruz buruko txapeldunak eten egin du Asperekin zuen kontratua, eta enpresa berriarekin ariko da maiatzaren 1etik aurrera.
Baikok Erik Jaka fitxatu du. Buruz buruko txapeldunak eten egin du Asperekin zuen kontratua, eta enpresa berriarekin ariko da maiatzaren 1etik aurrera.
Ezustekoan iritsi da berria pilotan: Erik Jakak Aspe enpresa utzi du, eta Baikorekin ariko da maiatzaren 1etik aurrera, 2024ko abenduaren 31ra arte. Lizartzako (Gipuzkoa) aurrelariak hilaren 24an jokatuko du azken partida Asperekin, Logroñon (Espainia). Egun horretan esango dio agur Eibarko (Gipuzkoa) enpresari. Zortz...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196192/xsakara-umorez-egindako-bideoak-atseginagoak-dira-kontzientziak-pizteko.htm
Gizartea
Xsakara: «Umorez egindako bideoak atseginagoak dira kontzientziak pizteko»
Xabier Gutierrez Xsakara abeslariari egin diote Arnasa Gara kanpainaren laugarren elkarrizketa. Arnasguneetan bizi den jendeak beste udalerrietara joatean eragiten duten «antena efektuaz» hitz egin dute, besteak beste.
Xsakara: «Umorez egindako bideoak atseginagoak dira kontzientziak pizteko». Xabier Gutierrez Xsakara abeslariari egin diote Arnasa Gara kanpainaren laugarren elkarrizketa. Arnasguneetan bizi den jendeak beste udalerrietara joatean eragiten duten «antena efektuaz» hitz egin dute, besteak beste.
Nor da Tomas Hidalgo ikus-entzunezko pilularen inguruan hausnartu dute Arnasa Gara kanpainaren laugarren elkarrizketa digitalean. Xabier Gutierrez Xsakara musikari eta abeslariarekin egin dute elkarrizketa, BERRIAren Instagram kontuan, eta arnasguneetan bizi den jendeak beste udalerrietara joatean eragiten duten «anten...
2021-4-13
https://www.berria.eus/albisteak/196193/urkulluk-baztertu-egin-du-oraingoz-labiren-bilerara-deitzea.htm
Gizartea
Urkulluk baztertu egin du, oraingoz, Labiren bilerara deitzea
Eusko Jaurlaritzak uste du indarrean dauden neurri murriztaileak betetzea nahikoa dela birusaren hedapena eteteko.
Urkulluk baztertu egin du, oraingoz, Labiren bilerara deitzea. Eusko Jaurlaritzak uste du indarrean dauden neurri murriztaileak betetzea nahikoa dela birusaren hedapena eteteko.
Kutsatzeen kurbak etengabe gora egiten duen arren, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak baztertu egin du, oraingoz, Labiren aholku batzordera deitzea. Gaur eguerdian, Labiren batzorde teknikoak bilera izan du egoera epidemiologikoa aztertzeko, eta han izan dira Urkullu lehendakaria eta Gotzone Sagardui Osasu...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196194/osakidetzak-ezingo-ditu-jaso-janssen-txertoak.htm
Gizartea
Osakidetzak ezingo ditu jaso Janssen txertoak
Gaur 6.850 dosi jasotzekoa zen, baina Europako Batasunak txertoen banaketa bertan behera utzi izanak ekarri du aldaketa
Osakidetzak ezingo ditu jaso Janssen txertoak. Gaur 6.850 dosi jasotzekoa zen, baina Europako Batasunak txertoen banaketa bertan behera utzi izanak ekarri du aldaketa
Osakidetzak gaur jaso behar zituen Janssen txertoaren lehen 6.850 dosiak, eta 70-79 arteko pertsonei jartzea zen asmoa, baina, oraingoz, ez dute txerto hori banatuko EB Europako Batasunean, eta Espainiako Osasun Ministerioak ere esan dio Osakidetzari txertoak jasotzeko plana bertan behera geratuko dela. Albisteak sorb...
2021-4-13
https://www.berria.eus/albisteak/196195/nafarroako-lau-herri-itxiko-dituzte-arbizu-etxarri-aranatz-lodosa-eta-alesbes.htm
Gizartea
Nafarroako lau herri itxiko dituzte: Arbizu, Etxarri Aranatz, Lodosa eta Alesbes
Herriak ostegunetik egonen dira itxita, eta neurria bi astez izanen da indarrean, gutxienez. Gainera, testak egitera deitu dituzte Etxarri Aranazko eta Alesbesko hainbat herritar.
Nafarroako lau herri itxiko dituzte: Arbizu, Etxarri Aranatz, Lodosa eta Alesbes. Herriak ostegunetik egonen dira itxita, eta neurria bi astez izanen da indarrean, gutxienez. Gainera, testak egitera deitu dituzte Etxarri Aranazko eta Alesbesko hainbat herritar.
Birusaren transmisioa nabarmen larriagotu da Nafarroan. Are, izurriteak utzitako datuak bereziki kezkagarriak dira foru erkidegoko zenbait herritan, eta, gauzak horrela, kutsatzea eteteko asmoz, gobernuak itxiera perimetrala ezarriko du horietako batzuetan. Ostegunetik, Arbizu, Etxarri Aranatz, Lodosa eta Alesbes itxia...
2021-4-13
https://www.berria.eus/albisteak/196196/cafek-kontratu-handi-bat-lortu-du-suedian.htm
Ekonomia
CAFek kontratu handi bat lortu du Suedian
Gutxienez 250 milioi eurorena izango da, baina zabaltzeko aukera guztiak gauzatuz gero, halako bi izatera irits daiteke.
CAFek kontratu handi bat lortu du Suedian. Gutxienez 250 milioi eurorena izango da, baina zabaltzeko aukera guztiak gauzatuz gero, halako bi izatera irits daiteke.
AB Transitio enpresak CAFi eman dio Suediako eskualdeko trenen hornikuntzaren kontratua. Horren bitartez, lau kotxeko hogei unitate elektriko (EMU), hiru kotxeko zortzi tren biodiesel-elektriko (BMU) eta power car bat egingo ditu Beasaingo enpresak. Horien truke, 250 milioi euro baino gehiago jasoko ditu CAFek, baina k...
2021-4-13
https://www.berria.eus/albisteak/196197/jaurlaritzak-eskubide-subjektibo-gisa-aitortuko-ditu-enplegu-politika-aktiboak.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak eskubide subjektibo gisa aitortuko ditu enplegu politika aktiboak
Langileen formakuntzan oinarrituko du 2030erako enplegu estrategia. Kezka agertu du egungo lan merkatuaren «egiturazko gabeziekin».
Jaurlaritzak eskubide subjektibo gisa aitortuko ditu enplegu politika aktiboak. Langileen formakuntzan oinarrituko du 2030erako enplegu estrategia. Kezka agertu du egungo lan merkatuaren «egiturazko gabeziekin».
Egungo lan merkatuan dauden «desoreka» batzuk konpondu eta aurrera begira egon daitezkeenak aurreikusi eta konpontzeko bidean jartzea izango du xede Eusko Jaurlaritzaren 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiak. Enpleguaren kalitatea sustatzea du helburu planak, eta hori lortu nahi du, besteak beste, langileen formakun...
2021-4-13
https://www.berria.eus/albisteak/196198/alarma-egoeraren-ostean-neurriak-ezartzen-jarraitu-ahal-izateko-bermea-eskatu-dute-otegik-eta-ortuzarrek.htm
Gizartea
Alarma egoeraren ostean neurriak ezartzen jarraitu ahal izateko bermea eskatu dute Otegik eta Ortuzarrek
«Eskubideak mugatzen» baditu ere, alarma egoera mantentzeko eskatu du Otegik; «bitarteko ibilbide» bat Ortuzarrek.
Alarma egoeraren ostean neurriak ezartzen jarraitu ahal izateko bermea eskatu dute Otegik eta Ortuzarrek. «Eskubideak mugatzen» baditu ere, alarma egoera mantentzeko eskatu du Otegik; «bitarteko ibilbide» bat Ortuzarrek.
Maiatzaren 9a ate joka dago, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak ezarritako alarma egoeraren azken eguna, eta kezka dago zer gertatuko den horren ostean. Hain zuzen ere, pandemiaren aurka neurriak ezartzen jarraitu ahal izateko, alarma egoera luzatzearen alde agertu da Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailea; Espain...
2021-4-13
https://www.berria.eus/albisteak/196199/remigio-mendibururen-120-artelan-bildu-ditu-arte-ederren-museoak.htm
Kultura
Remigio Mendibururen 120 artelan bildu ditu Arte Ederren Museoak
Artista hondarribiarraren hiru hamarkadako ibilbidea islatu dute ‘Mendiburu. Materia eta memoria’ atzera begirakoan. Irailaren 5era bitarte bisitatu ahalko da
Remigio Mendibururen 120 artelan bildu ditu Arte Ederren Museoak. Artista hondarribiarraren hiru hamarkadako ibilbidea islatu dute ‘Mendiburu. Materia eta memoria’ atzera begirakoan. Irailaren 5era bitarte bisitatu ahalko da
«Atzera begirakoa baino gehiago, barrura begirakoa da erakusketa hau». Remigio Mendibururen ibilbide artistiko osoa islatzeko xedea izan du Juan Pablo Huercanos Oteiza Museoko zuzendariordeak, komisariatu duen Mendiburu. Materia eta memoria erakusketan; hala ere, haren hitzak ez dira kontraesanezkoak. Izan ere, bada at...
2021-4-13
https://www.berria.eus/albisteak/196200/dom-campistronek-bekatorosak-lan-grafikoa-eman-du.htm
Kultura
Dom Campistronek 'Bekatorosak' lan grafikoa eman du
Aldudeko eta Nafarroa Behereko beste zenbait herrixketako lesbiana, queer eta gayen zazpi testigantzatan oinarritu du liburua. Elkarrek argitaratu du.
Dom Campistronek 'Bekatorosak' lan grafikoa eman du. Aldudeko eta Nafarroa Behereko beste zenbait herrixketako lesbiana, queer eta gayen zazpi testigantzatan oinarritu du liburua. Elkarrek argitaratu du.
Egun aldarri duena arrotz zitzaion lehen. «Bekatorosa naiz; hala sortu nintzen», dio errime orain Dom Campistronek. Alduden jaio zen (Nafarroa Beherea), duela 26 urte. 16 urte zituen lehen aldiz neska batez maitemindu zenean, eta oroitzen du orduan inguruan zuen mundua lesbiana hitza existitu ere egiten ez zen mundu ba...
2021-4-13
https://www.berria.eus/albisteak/196201/ebren-funtsei-esker-modernizazio-aro-berri-bat-hasiko-dela-agindu-du-sanchezek.htm
Ekonomia
EBren funtsei esker «modernizazio aro berri bat» hasiko dela agindu du Sanchezek
Lehen bi urteetan ibilgailu elektrikorako azpiegiturak sortzea izango da Madrilen lehentasuna
EBren funtsei esker «modernizazio aro berri bat» hasiko dela agindu du Sanchezek. Lehen bi urteetan ibilgailu elektrikorako azpiegiturak sortzea izango da Madrilen lehentasuna
Hitz handinahiekin eta espektatiba oso handiekin iritsiko da Next Generation planaren dirua Espainiara. «EBn sartu ginenetik, Espainiak izan duen aukerarik handiena da. Halakoak mendean pare bat aldiz baizik ez dira igarotzen, eta ez dugu pasatzen utziko», ziurtatu du gaur Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak, EBren ...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196202/gaur-90-urte-aldarrikatu-zuten-espainiako-ii-errepublika.htm
Politika
Gaur 90 urte aldarrikatu zuten Espainiako II. Errepublika
1930ean, urtebete lehenago, errepublikazaleek aurrekari bat ezarri zuten Donostiako Hitzarmenarekin. EAJk ez zuen han parte hartu, baina han jarritako oinarriek eman zioten bide 1936ko estatutuari, katalanen presioari esker.
Gaur 90 urte aldarrikatu zuten Espainiako II. Errepublika. 1930ean, urtebete lehenago, errepublikazaleek aurrekari bat ezarri zuten Donostiako Hitzarmenarekin. EAJk ez zuen han parte hartu, baina han jarritako oinarriek eman zioten bide 1936ko estatutuari, katalanen presioari esker.
Eibarren (Gipuzkoa) aldarrikatu zuten lehenengoz Espainiako II. Errepublika, 1931ko apirilaren 14an, gaurko egunez duela 90 urte. Bi egun lehenago egin zituzten udal hauteskundeak monarkiko eta errepublikazaleen arteko plebiszitu bihurtu ziren, eta bigarrenek irabazi zuten estatuan. Bizkaian eta Gipuzkoan, ere bai; Ara...
2021-4-13
https://www.berria.eus/albisteak/196203/amiantoaren-biktimentzako-funtsa-eratzea-onartu-du-kongresuak.htm
Ekonomia
Amiantoaren biktimentzako funtsa eratzea onartu du Kongresuak
Hiru legebiltzarkidek Eusko Legebiltzarraren eskaera azaldu dute, eta Madrilgo ganberak ontzat jo du lege egitasmoa tramitatzea, Voxen abstentzioarekin. Funtsa nola elikatu: hor egongo da gakoa aurrerantzean
Amiantoaren biktimentzako funtsa eratzea onartu du Kongresuak. Hiru legebiltzarkidek Eusko Legebiltzarraren eskaera azaldu dute, eta Madrilgo ganberak ontzat jo du lege egitasmoa tramitatzea, Voxen abstentzioarekin. Funtsa nola elikatu: hor egongo da gakoa aurrerantzean
Amiantoaren biktimentzako konpentsazio funts bat eratuko du Espainiako Estatuak, Madrilgo kongresuak aintzat hartu baitu Eusko Legebiltzarrak 2017. urtean adostutako akordioa. Itun horrek dio konpentsazio funts bat sortu behar dela, 1950eko hamarkadatik gaur egunera amiantoarekin harremana edukitzeagatik gaixotu eta hi...
2021-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/196225/itsasoaz-bestaldeko-kontalaria.htm
Kultura
Itsasoaz bestaldeko kontalaria
Itsasoaz bestaldeko kontalaria.
2014ko Durangoko Azokan, Eider Rodriguez idazle errenteriarrak Joseba Sarrionandiari buruzko tesiaren dibulgazio bertsioa aurkeztu zuen: Itsasoa da bide bakarra. Sarrionandia irakurriz. Zergatik itsasoa? Hark Sarrionandiaren obran duen presentziarengatik, baina baita obra osoan «ur azpiko mezu asko» daudelako ere, Rodr...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196227/blake-tirokatu-zuen-polizia-lanera-itzuli-da-eta-ez-du-zigorrik-izango.htm
Mundua
Blake tirokatu zuen polizia lanera itzuli da, eta ez du zigorrik izango
Rusten Sheskey agenteak zazpi aldiz egin zion tiro bizkarrean Jacob Blake afro-amerikarrari iazko abuztuan, Wisconsinen. Poliziaren arabera, Sheskeyk «Poliziaren politiken barruan» jokatu zuen.
Blake tirokatu zuen polizia lanera itzuli da, eta ez du zigorrik izango. Rusten Sheskey agenteak zazpi aldiz egin zion tiro bizkarrean Jacob Blake afro-amerikarrari iazko abuztuan, Wisconsinen. Poliziaren arabera, Sheskeyk «Poliziaren politiken barruan» jokatu zuen.
Rusten Sheskey lanean ari da berriz Kenoshan (Wisconsin, AEB). Hala jakinarazi du Daniel Miskinis hango poliziaburuak, eta gaineratu du agenteak ez duela zigorrik izango. Iazko abuztuaren 23an Jacob Blake afro-amerikarra tirokatu zuen polizia da Sheskey; poliziarekin eztabaidan ari zela, Blake bere hiru alabak zituen a...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196228/tubacexeko-langileek-su-eman-diote-pneumatiko-barrikada-bati.htm
Ekonomia
Tubacexeko langileek su eman diote pneumatiko barrikada bati
Atzo Ertzaintzak langile bat mehatxatu zuen atxilotu egingo zuela esanez, olerki bat irakurtzen ari zela "gaizkile" esateagatik.
Tubacexeko langileek su eman diote pneumatiko barrikada bati. Atzo Ertzaintzak langile bat mehatxatu zuen atxilotu egingo zuela esanez, olerki bat irakurtzen ari zela "gaizkile" esateagatik.
Gaurkoa 63. eguna da Tubacexeko langileen greba mugagabean. Laudioko eta Amurrioko (Araba) fabriketan zuzendaritza egitekoa den kaleratze kolektiboaren aurkako beste protesta bat egin dute beharginek, goizean. 124 enplegu kenduko dituzte: 95 kaleratzerekin batera, hamabi erretiro aurreratu izango dira, eta beste 22k la...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196229/espainiako-estatuak-1978ko-sanferminetako-gertaeren-erantzukizuna-har-dezala-eskatu-dute.htm
Politika
Espainiako Estatuak 1978ko sanferminetako gertaeren erantzukizuna har dezala eskatu dute
Polizia armatuak hildako German Rodriguezen anaia Fermin eta 78ko Sanferminak Gogoan plataformako Sabino Cuadra parlamentuan izan dira, eta taldeei lau eskaera egin dizkiete, estatuak ezarritako «zigorgabetasuna amaiarazteko»
Espainiako Estatuak 1978ko sanferminetako gertaeren erantzukizuna har dezala eskatu dute. Polizia armatuak hildako German Rodriguezen anaia Fermin eta 78ko Sanferminak Gogoan plataformako Sabino Cuadra parlamentuan izan dira, eta taldeei lau eskaera egin dizkiete, estatuak ezarritako «zigorgabetasuna amaiarazteko»
«1978ko gertaerak izan zirenean, nik 20 urte nituen, eta ordu hartan ezin nezakeen imajinatu orain, 63 urterekin, egia eta justizia bila jarraituko nuela». German Rodriguezen anaia Fermin Rodriguez Nafarroako Parlamentuan izan da, eta ozen salatu du 43 urteotan informazioa lortzeko bidean estatuak oztopoak jarri dizkio...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196230/txertoek-50-heriotza-eta-200-ospitaleratze-eragotzi-dituzte-nafarroan.htm
Gizartea
Txertoek 50 heriotza eta 200 ospitaleratze eragotzi dituzte Nafarroan
Nafarroako Osasun Publikoko Institutuaren arabera, txertoen dosi baten eraginkortasuna % 49koa da, eta bi dosirena, % 89-95 artekoa
Txertoek 50 heriotza eta 200 ospitaleratze eragotzi dituzte Nafarroan. Nafarroako Osasun Publikoko Institutuaren arabera, txertoen dosi baten eraginkortasuna % 49koa da, eta bi dosirena, % 89-95 artekoa
COVID-19aren aurkako txertoek Nafarroan izan duten eragina ikertu du Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak. Behin-behineko estimazioen arabera, orain arte baimendutako txertoen eraginkortasuna handia da; batez ere, ziklo osoa egina dutenentzat: kasu sintomatikoen %49 eragozten ditu dosi batek, eta %90, bi dosik. Era...
2021-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/196231/ibilbidearen-azken-txanpan-sartu-da-kutxa-bira.htm
Gizartea
Ibilbidearen azken txanpan sartu da Kutxa Bira
Kutxak Carmen de Patagonesen (Argentina) ekin zion ibilbideari, martxoaren 20an, eta igandean amaituko du ibilbidea, Seguran (Gipuzkoa).
Ibilbidearen azken txanpan sartu da Kutxa Bira. Kutxak Carmen de Patagonesen (Argentina) ekin zion ibilbideari, martxoaren 20an, eta igandean amaituko du ibilbidea, Seguran (Gipuzkoa).
* Barruan euskarari lotutako hainbat mezu izango dituen kutxa batek herriz herri ibilbide bat egitea: horixe da Kutxa Bira ekinbidearen funtsa. Carmen de Patagonesen (Argentina) ekin zion ibilbideari, martxoaren 20an, eta Euskal Herriko eta diasporako 70 bat herritatik igaroko da; maiatzaren 30ean amaituko du ibilbidea...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196232/cafek-frantziako-kontratu-handia-egingo-duela-berretsi-du.htm
Ekonomia
CAFek Frantziako kontratu handia egingo duela berretsi du
Alstomek atzera egin duela eta Pariseko RER B aldirietako linearako trenen proiektua martxan jarriko dela berretsi du Beasaingo konpainiak. 146 tren hornitzeko kontratu da, eta CAFi %40 inguru dagokio: 1.000 milioi inguru
CAFek Frantziako kontratu handia egingo duela berretsi du. Alstomek atzera egin duela eta Pariseko RER B aldirietako linearako trenen proiektua martxan jarriko dela berretsi du Beasaingo konpainiak. 146 tren hornitzeko kontratu da, eta CAFi %40 inguru dagokio: 1.000 milioi inguru
RATP, SNCF eta Ile-de-France Mobilitések prentsa ohar batean jakinarazi dute Alstomek blokeaturik zuen kontratu erraldoia martxan jarriko dutela, eta akordioa egin dutela alde guztiek. CAFek asko zuen jokoan, Bombardierrekin batera irabazitako kontratu hori handia zelako, 2.500 milioi ingurukoa, eta Beasaingo enpresari...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196233/1216-kasu-atzeman-dira-hegoaldean.htm
Gizartea
1.216 kasu atzeman dira Hegoaldean
Otsailaren 4tik erregistratu den kutsatu kopururik handiena zenbatu dute asteartean. Gaitzarekin eri ziren 52 pertsona zendu dira astebetean Hego Euskal Herrian.
1.216 kasu atzeman dira Hegoaldean. Otsailaren 4tik erregistratu den kutsatu kopururik handiena zenbatu dute asteartean. Gaitzarekin eri ziren 52 pertsona zendu dira astebetean Hego Euskal Herrian.
Pandemiaren laugarren olatua etenik gabe ari da maldan gora, gero eta malkartsuago. Beste behin, birusaren transmisioaren larriagotzea bistakoa da Hegoaldeko osasun agintariek argitaratutako datuetan. Osakidetzak eta Osasunbideak, guztira, 13.929 proba egin zituzten COVID-19a detektatzeko, eta horien %8,7k eman zuten p...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196234/hendaiak-arrigorriagak-eta-uhartek-hitzarmena-izenpetu-dute-kontseiluarekin.htm
Gizartea
Hendaiak, Arrigorriagak eta Uhartek hitzarmena izenpetu dute Kontseiluarekin
Proiektu pilotu izanen dira hiru herriko etxeak Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren udal garapenean. Euskal Herriko hiru admnistrazioetan protokoloa martxan ematearen garrantzia nabarmendu dute.
Hendaiak, Arrigorriagak eta Uhartek hitzarmena izenpetu dute Kontseiluarekin. Proiektu pilotu izanen dira hiru herriko etxeak Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren udal garapenean. Euskal Herriko hiru admnistrazioetan protokoloa martxan ematearen garrantzia nabarmendu dute.
Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren udal garapenean proiektu pilotu izateko hitzarmena izenpetu dute Hendaia (Lapurdi), Arrigorriaga (Bizkaia) eta Uharteko (Nafarroa) herriko etxeek Euskalgintzaren Kontseiluarekin. Gaur goizean egin dute izenpedura ekitaldia, Hendaiako herriko etxean, hiru udaletako ordezkari...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196235/ehuk-180-jardueratik-gora-prestatu-ditu-udako-ikastaroetarako.htm
Gizartea
EHUk 180 jardueratik gora prestatu ditu udako ikastaroetarako
Modu presentzialean nahiz Internet bidez emango dituzte ikastaroak. Zabalik dago matrikulazio epea.
EHUk 180 jardueratik gora prestatu ditu udako ikastaroetarako. Modu presentzialean nahiz Internet bidez emango dituzte ikastaroak. Zabalik dago matrikulazio epea.
EHU Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako udako ikastaroen aurkezpena egin dute gaur goizean, Bilbon, eta bertan izan dira Eva Ferreira EHUko errektorea, Rafael Pardo BBVA Fundazioko zuzendaria eta Itziar Alkorta ikastaroen zuzendari akademikoa. 40. aldia izango da aurtengoa, eta Donostiako Miramar jauregia izang...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196236/espainiako-errepublikaren-sustatzaileen-laquobalioakraquo-goretsi-ditu-urkulluk.htm
Politika
Espainiako errepublikaren sustatzaileen «balioak» goretsi ditu Urkulluk
Ahal Dugu-k «bi gizarte eredu» nabarmendu ditu Espainiako Errepublikaren Egunean. EH Bilduk nabarmendu du eskuina «askatasun hitza desitxuratzen» ari dela.
Espainiako errepublikaren sustatzaileen «balioak» goretsi ditu Urkulluk. Ahal Dugu-k «bi gizarte eredu» nabarmendu ditu Espainiako Errepublikaren Egunean. EH Bilduk nabarmendu du eskuina «askatasun hitza desitxuratzen» ari dela.
Apirilaren 14a da gaur, 90 urte Espainiako Errepublika aldarrikatu zenetik, eta data hori gogoan izan dute eragile politiko ugarik. Besteak beste, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du «gizarte aurrerapenaren eragile izan ziren hainbat balio sozial eta demokratiko indarrean» jarri zituela eta, bost urte...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196237/emakumeen-ia-erdiek-ez-dute-bere-gorputzaz-erabakitzeko-askatasunik.htm
Mundua
Emakumeen ia erdiek ez dute bere gorputzaz erabakitzeko askatasunik
Emakumeen %45ek ez dute sexu harremanen, antisorgailuen erabileraren edo osasun arretaren inguruan erabakitzeko autonomiarik, UNFPA agentziaren arabera.
Emakumeen ia erdiek ez dute bere gorputzaz erabakitzeko askatasunik. Emakumeen %45ek ez dute sexu harremanen, antisorgailuen erabileraren edo osasun arretaren inguruan erabakitzeko autonomiarik, UNFPA agentziaren arabera.
«Nire gorputza nirea da. Zenbat emakume eta neskatok baiezta dezakete libreki?». Galdera hori eginez hasi du UNFPA Populazio Gaietarako Nazio Batuen Funtsak argitaratu berri duen emakumeen eskubideen inguruko 2021eko txostena. Erantzuna: «Milioika pertsonari sexu harremanei ezetz esateko, norekin ezkondu erabakitzeko e...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196238/txertoa-jartzeko-ordua-hartzeko-sms-bidezko-sistema-hasiko-du-osasunbideak-ere.htm
Gizartea
Txertoa jartzeko ordua hartzeko SMS bidezko sistema hasiko du Osasunbideak ere
Ordua hartzeko prozedura «arintzeko» balioko duela adierazi du Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Santos Indurainek.
Txertoa jartzeko ordua hartzeko SMS bidezko sistema hasiko du Osasunbideak ere. Ordua hartzeko prozedura «arintzeko» balioko duela adierazi du Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Santos Indurainek.
Osakidetzak hasia zuen bidea, eta orain Osasunbideak egin du hautua; txertoa jartzeko era dutenei sakelako telefonoaren bidezko mezuak bidaltzen hasiko da, horren berri emateko. Mezua jaso ostean, Internet bidez hartu beharko dute ordua, edota telefono bidez hartzeko era ere emango diete. Nafarroako Gobernuko Osasun ko...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196239/euskaltegietako-irakasleen-soldata-36-igotzen-lagunduko-du-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Euskaltegietako irakasleen soldata %36 igotzen lagunduko du Jaurlaritzak
Herri ekimeneko euskaltegiekin akordioa sinatu du Eusko Jaurlaritzak: egun jasotzen duten diru laguntza baino 10 milioi euro gehiago jasoko dituzte euskaltegiek lau ikasturte barru. Soldatak %36 hobetuko dira, eta eskola orduak %26,5 murriztu.
Euskaltegietako irakasleen soldata %36 igotzen lagunduko du Jaurlaritzak. Herri ekimeneko euskaltegiekin akordioa sinatu du Eusko Jaurlaritzak: egun jasotzen duten diru laguntza baino 10 milioi euro gehiago jasoko dituzte euskaltegiek lau ikasturte barru. Soldatak %36 hobetuko dira, eta eskola orduak %26,5 murriztu.
Mugarria eta historikoa. Bi hitz horiek erabili dituzte Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, eta Isabel Isazelaia eta Laida Beristain herri ekimeneko euskaltegietako ordezkariek. Akordioa sinatu dute alde biek euskaltegietako irakasleen lan baldintzak hobetzeko. «Euskaltegien as...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196240/naparra-biktima-gisa-aitortua-izateko-eskatu-dio-sendiak-parlamentuari.htm
Politika
Naparra biktima gisa aitortua izateko eskatu dio sendiak parlamentuari
Eneko Etxeberria Naparraren anaiak 2015etik hona kasuak izan dituen nondik norakoen berri eman die taldeei, eta hainbat eskaera egin dizkie: besteak beste, legebiltzarrak ahal duen guztia egin dezala Jose Miguel Etxeberriaren arrastoak bilatzeko bigarren araketa egiteko.
Naparra biktima gisa aitortua izateko eskatu dio sendiak parlamentuari. Eneko Etxeberria Naparraren anaiak 2015etik hona kasuak izan dituen nondik norakoen berri eman die taldeei, eta hainbat eskaera egin dizkie: besteak beste, legebiltzarrak ahal duen guztia egin dezala Jose Miguel Etxeberriaren arrastoak bilatzeko bi...
Apirilaren 14 izaki, 63 urte beteko zituen Jose Miguel Etxeberria Naparra-k. 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz bizirik Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea. Ziburun zuen hitzordu batera atera zen egun hartan, eta ondorengo egunetan Batallon Vasco Españolek aldarrikatu zuen hilketa, baina gorpua ez zen ...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196241/janssen-txertoa-jartzen-segituko-dute-ipar-euskal-herrian.htm
Gizartea
Janssen txertoa jartzen segituko dute Ipar Euskal Herrian
Johnson & Johnson enpresaren txertoa 55 urtetik gorako herritarrei jarriko diete.
Janssen txertoa jartzen segituko dute Ipar Euskal Herrian. Johnson & Johnson enpresaren txertoa 55 urtetik gorako herritarrei jarriko diete.
Ipar Euskal Herrian Janssen txertoa erabiltzen segituko dute. Frantziako Gobernuko Gabriel Attal bozeramaileak goizean baieztatu du Johnson & Johnson enpresaren Janssen txertoa jartzen segituko dutela Frantziako Estatuan, aurreikusi bezala. Halere, 55 urtetik gorako herritarrei bakarrik jarriko diete, AstraZeneca txert...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196242/haitiko-gobernuak-dimisioa-eman-du-krisi-politiko-betean.htm
Mundua
Haitiko Gobernuak dimisioa eman du, krisi politiko betean
Jovenel Moise presidenteak iragarri ditu dimisioak, baina hark karguan jarraituko du, aspalditik oposizioaren jopuntuan dagoen arren.
Haitiko Gobernuak dimisioa eman du, krisi politiko betean. Jovenel Moise presidenteak iragarri ditu dimisioak, baina hark karguan jarraituko du, aspalditik oposizioaren jopuntuan dagoen arren.
Azken hilabeteetan areagotutako egoera ezegonkorrak gainezka egin du Haitin, eta dimisioa ematera behartu du jarduneko gobernua. Jovenel Moise presidenteak eman du berria bere Twitter kontuan, zeinak dekretu bidez gobernatzen baitu iazko urtarrilean parlamentua desegin zuenetik. Adierazi du erabakiak aukera emango duel...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196243/abel-azkona-artistaren-aurkako-auzia-artxibatu-dute-berriro.htm
Kultura
Abel Azkona artistaren aurkako auzia artxibatu dute berriro
Abokatu Kristauak elkarteak jarri zuen artista nafarraren aurkako salaketa, «sentimendu erlijiosoen aurkako delitua» egotzita, erakusketa batean 'pederastia' hitza ostiekin osatzeagatik.
Abel Azkona artistaren aurkako auzia artxibatu dute berriro. Abokatu Kristauak elkarteak jarri zuen artista nafarraren aurkako salaketa, «sentimendu erlijiosoen aurkako delitua» egotzita, erakusketa batean 'pederastia' hitza ostiekin osatzeagatik.
Artistak berak sare sozialen bidez eman du justiziaren erabakiaren berri: Bergako (Katalunia) auzitegiak erabaki du Abokatu Kristauak elkarteak haren aurka zabaldutako auzia artxibatzea, hiri horretan 242 ostiarekin pederastia hitza osatzen zuen Amen obra erakutsi izanagatik. Nafarroako Probintzia Auzitegiak 2017an ar...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196244/ategorrietako-1931ko-sarraskiaren-biktimak-oroitzeko-eskatu-du-eh-bilduk.htm
Politika
Ategorrietako 1931ko sarraskiaren biktimak oroitzeko eskatu du EH Bilduk
Guardia Zibilak zazpi langile hil zituen tiroz Donostian. 90 urte beteko dira maiatzaren 27an, eta indar subiranistak nabarmendu du hirian ez dagoela gertakariari buruzko oroigarririk.
Ategorrietako 1931ko sarraskiaren biktimak oroitzeko eskatu du EH Bilduk. Guardia Zibilak zazpi langile hil zituen tiroz Donostian. 90 urte beteko dira maiatzaren 27an, eta indar subiranistak nabarmendu du hirian ez dagoela gertakariari buruzko oroigarririk.
EH Bilduk Donostiako Udalari eskatu dio Ategorrietako sarraskiaren biktimen errekonozimendu instituzionala sustatu eta adostu dezala sindikatuekin eta gainerako eragileekin. Markel Ormazabal eta Reyes Carrere EH Bilduren udal taldeko zinegotziek gogorarazi dutenez, «Donostian izan den langileen sarraski larrienak» ez d...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196245/eusko-legebiltzarrak-jaurlaritzari-eskatu-dio-leku-itxietan-co2-neurgailuak-ezartzeko.htm
Gizartea
Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio leku itxietan CO2 neurgailuak ezartzeko
Toki itxietan aireztapena sustatu dezala galdegin diote Elkarrekin Podemos-IUk, EAJk, EH Bilduk eta PSEk Jaurlaritzari.
Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio leku itxietan CO2 neurgailuak ezartzeko. Toki itxietan aireztapena sustatu dezala galdegin diote Elkarrekin Podemos-IUk, EAJk, EH Bilduk eta PSEk Jaurlaritzari.
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio leku itxietan airearen kalitatea neurtzeko gailuak ezartzeko politika sustatu dezala, besteak beste, garraio publikoan eta ostalaritzan aerosolen kontrol zorrotzagoa egin ahal izateko. Leku itxietan aireztapena sustatzeko ere galdegin dio, eta bultza ditzala, besteak ...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196246/hezkuntza-sistema-propio-bat-izan-dute-hizpide-hamaika-gara-solasaldian.htm
Gizartea
Hezkuntza sistema propio bat izan dute hizpide Hamaika Gara solasaldian
Ane Ablanedok, Pedro Machok eta Nora Salbotxek hartu dute parte Hamaika Gara egitasmoaren hirugarren solasaldian, Ainhoa Latatuk gidatuta. Berria.eus-en ikus daiteke zuzenean.
Hezkuntza sistema propio bat izan dute hizpide Hamaika Gara solasaldian. Ane Ablanedok, Pedro Machok eta Nora Salbotxek hartu dute parte Hamaika Gara egitasmoaren hirugarren solasaldian, Ainhoa Latatuk gidatuta. Berria.eus-en ikus daiteke zuzenean.
«Gure hezkuntza sistema ez da batere burujabea». Pedro Macho Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ikuskariaren hitzak dira, atzo Hezkuntza sistema propio eta burujabe baterantz solasaldian esandakoak. Hamaika Garak eta BERRIAk antolatuta, egungo hezkuntzaren gabeziak mahai gainean jarri dituzte Machok, Ane Ablanedo ir...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196247/pfizerren-txertoaren-50-milioi-dosi-aurreratzeko-akordioa-lortu-du-europako-batzordeak.htm
Gizartea
Pfizerren txertoaren 50 milioi dosi «aurreratzeko» akordioa lortu du Europako Batzordeak
Heldu den hiru hilabeteetan banatzea da asmoa, eta hilabete honetan bertan hastea banaketa
Pfizerren txertoaren 50 milioi dosi «aurreratzeko» akordioa lortu du Europako Batzordeak. Heldu den hiru hilabeteetan banatzea da asmoa, eta hilabete honetan bertan hastea banaketa
Uda amaierarako EB Europako Batasuneko biztanle helduen %70 COVID-19aren aurka txertatuta egotea da Europako Batzordearen helburuetako bat, eta gaur, erakundeko presidente Ursula Von der Leyenek jakinarazi du akordio bat erdietsi dutela Pfizer botika etxeak eta BionTechek eratutako partzuergoarekin, heldu den hiru hila...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196248/eh-bilduk-sanchezipazientziak-muga-bat-du.htm
Ekonomia
EH Bilduk Sanchezi: «Pazientziak muga bat du»
Mertxe Aizpurua diputatuak Espainiako gobernuburuari ohartarazi dio «premiazkoa» dela lan erreforma indargabetzea. EAJ ere haserre agertu da Madrilekin, EBren funtsen banaketa zehazten ez duelako.
EH Bilduk Sanchezi: «Pazientziak muga bat du». Mertxe Aizpurua diputatuak Espainiako gobernuburuari ohartarazi dio «premiazkoa» dela lan erreforma indargabetzea. EAJ ere haserre agertu da Madrilekin, EBren funtsen banaketa zehazten ez duelako.
Lan erreforma arrakala bat sortzen ari da EH Bilduren eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanean. «Premiazkoa da lan erreforma bertan behera uzten hastea; nahikoa tarte eman dizugu, eta badakigu [Yolanda Diaz] Lan ministroa ahalegina egiten ari dela. Pazientzia izan dugu, baina denak du muga bat». Hitz horiekin ohar...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196249/baionako-bestarik-ez-da-izanen-2021ean.htm
Bizigiro
Baionako bestarik ez da izanen 2021ean
Bigarren urtea da Baionako bestak ezeztatzen dituztela. Halere, udan, egoera sanitarioarekin bateragarriak izanen diren animazioak antolatuko dituzte.
Baionako bestarik ez da izanen 2021ean. Bigarren urtea da Baionako bestak ezeztatzen dituztela. Halere, udan, egoera sanitarioarekin bateragarriak izanen diren animazioak antolatuko dituzte.
2021ean, ez da Baionako bestarik izanen; uztailaren 28tik agorrilaren 1a arte ziren egitekoak. Hala iragarri du arratsalde honetan Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezak. Baionako Herriko Etxeko besta batzordeak «pena handiz» eman du erabakiaren berri. Henri Lauque batzordeko lehendakaria honela mintzatu da: «Aho batez...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196250/urriza-zaldua-eta-ansa-ii-labakak-lehendabiziko-garaipena-eman-diete-bereziartua-eta-setieni.htm
Kirola
Urriza-Zaldua eta Ansa II-Labakak lehendabiziko garaipena eman diete Bereziartua eta Setieni
Urriza eta Zalduak 30-29 irabazi dute Etxarri eta Barrenetxearen kontra eta Ansa II eta Labakak 30-26 garaitu dituzte Juanenea eta Zubiri.
Urriza-Zaldua eta Ansa II-Labakak lehendabiziko garaipena eman diete Bereziartua eta Setieni. Urriza eta Zalduak 30-29 irabazi dute Etxarri eta Barrenetxearen kontra eta Ansa II eta Labakak 30-26 garaitu dituzte Juanenea eta Zubiri.
Sagardoaren Txapelketaren lehenengo jardunaldia Erremontari saioaren barruan jokatu zen astelehen gauen eta Urriza-Zaldua eta Ansa II-Labaka bikoteek lehenengo garaipena eman zieten Bereziartua eta Setien sagardotegiei. Lehenengo partidan Urriza eta Zalduak, 30-29 irabazi zuten Etxarri eta Barrenetxearen kontra eta big...
2021-4-14
https://www.berria.eus/albisteak/196251/hurrengo-urratsa-kaleratzea.htm
Politika
Hurrengo urratsa: kaleratzea
Espetxe politika «humanizatuta», betetako urteen araberako baimenak, hirugarren graduak eta baldintzapekoak lortzea du xedea Sortuk: 168 presok «kalea zapaltzea».
Hurrengo urratsa: kaleratzea. Espetxe politika «humanizatuta», betetako urteen araberako baimenak, hirugarren graduak eta baldintzapekoak lortzea du xedea Sortuk: 168 presok «kalea zapaltzea».
Urrats bat bukatzear, hurrengoari begira: horrelaxe dago Sortu euskal presoen alorrean. Alderdiaren ustez, hain zuzen, azken urteotan eginiko hurbiltze, Euskal Herriratze eta gradu aldaketek eta bakartzearen akaberak «humanizatu» egin dute lehenago «kriminala» zen espetxe politika, eta, orain, kartzelan «betea» duten «...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196274/josu-bergarak-sestaoko-alkatetza-utzi-du.htm
Politika
Josu Bergarak Sestaoko alkatetza utzi du
Hamar urtez izan da Bizkaiko hiri horretako alkatea. Ainhoa Basabe Hirigintza zinegotziak ordezkatuko du.
Josu Bergarak Sestaoko alkatetza utzi du. Hamar urtez izan da Bizkaiko hiri horretako alkatea. Ainhoa Basabe Hirigintza zinegotziak ordezkatuko du.
Hamar urtez Sestaoko (Bizkaia) alkate izan ostean, kargua utzi duela iragarri du Josu Bergara Lopezek. Bizkaiko Foru Aldundira joango da, Udalekiko Harremanen zuzendaritzan aritzera; apirilaren 20an onartuko du diputazioak haren izendapena; Administrazio Publikoaren Sailaren barruan sortu duten departamentu berri bat d...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196276/bigarren-graduko-hilketa-leporatu-diote-wright-tirokatu-zuen-poliziari.htm
Mundua
Bigarren graduko hilketa leporatu diote Wright tirokatu zuen poliziari
Hamar urteko kartzela zigorra ezar diezaiokete. Suzko pistola taser elektrikoarekin nahastu zuela argudiatu du.
Bigarren graduko hilketa leporatu diote Wright tirokatu zuen poliziari. Hamar urteko kartzela zigorra ezar diezaiokete. Suzko pistola taser elektrikoarekin nahastu zuela argudiatu du.
AEBetako Minneapolis hiritik gertu Daunte Wright herritar beltza tiroz hil zuen polizia zuria atxilotu zuten atzo, eta hilketa leporatu diote. Bigarren graduko hilketa egotzi diote, hamar urterainoko kartzela zigorra ekar lezakeena. Kim Potter poliziak joan den hilaren 11n hil zuen Wright, kontrol batean. Poliziaren b...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196277/brasilgo-auzitegi-gorena-pandemiaren-kudeaketa-ikertzen-hasi-da.htm
Mundua
Brasilgo Auzitegi Gorena pandemiaren kudeaketa ikertzen hasi da
Oposizioko senatari talde batek eskatuta sortu dute ikerketa batzordea. COVID-19ak 360.000 hildako eta 13,6 milioi kasu eragin ditu herrialde hartan.
Brasilgo Auzitegi Gorena pandemiaren kudeaketa ikertzen hasi da. Oposizioko senatari talde batek eskatuta sortu dute ikerketa batzordea. COVID-19ak 360.000 hildako eta 13,6 milioi kasu eragin ditu herrialde hartan.
Birus batek jarri du azkenean Brasilgo presidente Jair Bolsonaro estutasunean. Eskuin muturreko buruzagiak hasieratik egin du zientzialariek COVID-19a kontrolpean hartzeko aholkuen aurka, mitin jendetsuak eginez eta jendaurrean maskararik gabe agertuz, baita itxialdiak ezartzeko neurriak albo batera utziz ere, nahiz et...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196278/acdcren-euskarazko-bertsio-indartsua-egin-dute-late-motiv-saioan.htm
Bizigiro
AC/DCren euskarazko bertsio indartsua egin dute 'Late Motiv' saioan
Luis Mari Moreno musikari beteranoak abestu du, talde australiarraren 'Back in Black' doinuarekin.
AC/DCren euskarazko bertsio indartsua egin dute 'Late Motiv' saioan. Luis Mari Moreno musikari beteranoak abestu du, talde australiarraren 'Back in Black' doinuarekin.
Andreu Buenafuente aurkezleak errieta egin zien aurrekoan Late Motiv saioan zuzenean jotzen duen taldeari. Beti antzeko gauza jotzen zutela leporatu zien. Orduan, erronka onartu, eta zeozer berri egiteko prestatu ziren Pablo Novoa eta Pirata musikariak. Kapera buruan jarri, eta AC/DC talde australiarraren Back in blac...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196279/urkulluk-ez-du-deituko-labiren-aholkulari-batzordera.htm
Gizartea
Urkulluk ez du deituko Labiren aholkulari batzordera
Aitortu du «kezkagarria» dela egoera. Sanchezek alarma egoera maiatzaren 9tik aurrera luzatzen ez badu, ohiko legedia egoerara moldatu beharko da, lehendakariaren ustez.
Urkulluk ez du deituko Labiren aholkulari batzordera. Aitortu du «kezkagarria» dela egoera. Sanchezek alarma egoera maiatzaren 9tik aurrera luzatzen ez badu, ohiko legedia egoerara moldatu beharko da, lehendakariaren ustez.
Labiren Batzorde Teknikoa gaur goizean batzartu da, baina erabaki du ez dela beharrezkoa neurri murriztaile gehiago hartzea, eta, beraz, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du ez duela deituko Labiren aholkulari batzordera. Izan ere, goizean goiz iragarri du batzorde teknikoak mahai gainean jartzen...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196280/aebetako-iruzurgilerik-handiena-hil-da.htm
Ekonomia
AEBetako «iruzurgilerik handiena» hil da
Kartzelan hil da Bernard Madoff, gaixotasun baten ondorioz. 2009an zigortu zuten, 30 urtez AEBetako aberats eta boteretsu ugariri eta nazioarteko bankuei iruzur egiteagatik .
AEBetako «iruzurgilerik handiena» hil da. Kartzelan hil da Bernard Madoff, gaixotasun baten ondorioz. 2009an zigortu zuten, 30 urtez AEBetako aberats eta boteretsu ugariri eta nazioarteko bankuei iruzur egiteagatik .
«AEBetako historiako iruzurgilerik handiena». Hala izendatu zuten Bernard Madoff Wall Streeteko finantzaria, 2008an atxilotu eta urtebete geroago 150 urteko kartzela zigor «zentzagarria» jarri ziotenean. Atzo hil zen, 82 urte zituela, Ipar Carolinako (AEB) kartzela federal batean, giltzurrunetako gaixotasun sendaezin b...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196281/nafarroako-ostalarien-elkarteek-jakinarazi-dute-helegitea-jarriko-dietela-ostalaritzako-neurriei.htm
Gizartea
Nafarroako ostalarien elkarteek jakinarazi dute helegitea jarriko dietela ostalaritzako neurriei
Tabernen barnealdea ixtea neurri «ez eraginkorra eta oinarri zientifikorik gabea» dela adierazi dute zenbait elkartek
Nafarroako ostalarien elkarteek jakinarazi dute helegitea jarriko dietela ostalaritzako neurriei. Tabernen barnealdea ixtea neurri «ez eraginkorra eta oinarri zientifikorik gabea» dela adierazi dute zenbait elkartek
Nafarroako zenbait ostalaritza elkarteri «ez eraginkorrak» iruditzen zaizkie Nafarroako Gobernuak ostalaritzari ezarritako neurri murriztaileak, eta, hain zuzen ere, Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenean helegitea jarriko dutela jakinarazi dute. AEHN Nafarroako Ostalaritza eta Turismorako Elkarteak eta Anapeh Nafarroak...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196282/maskara-grafenodunak-erretiratu-ditu-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Maskara grafenodunak erretiratu ditu Jaurlaritzak
Erakunde publikoetako langileei banatu dizkie: osasun langile, ertzain, irakasle... Baina arriskuen gaineko ohartarazpenak heldu dira orain.
Maskara grafenodunak erretiratu ditu Jaurlaritzak. Erakunde publikoetako langileei banatu dizkie: osasun langile, ertzain, irakasle... Baina arriskuen gaineko ohartarazpenak heldu dira orain.
Eusko Jaurlaritzak erakunde publikoetako langileen artean banatu dituen maskaren artean grafenodunak daude, eta, orain, horiek ez gehiago banatzea erabaki du. Osagai horren gaineko arriskuaren ohartarazpenak jaso dituela esan du, eta horregatik hartu duela erabakia. Besteak beste, osasun langileei, ertzainei eta irakas...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196283/uztailaren-3an-bilbon-mobilizatzera-deitu-du-gure-esku-k.htm
Politika
Uztailaren 3an Bilbon mobilizatzera deitu du Gure Esku-k
Amalur Alvarezek eta Josu Etxaburuk azaldu dute ez dutela «estatuek baldintza lezaketen aterki juridiko huts bat nahi, erabakitzeko tresnak» eskuratzea baizik.
Uztailaren 3an Bilbon mobilizatzera deitu du Gure Esku-k. Amalur Alvarezek eta Josu Etxaburuk azaldu dute ez dutela «estatuek baldintza lezaketen aterki juridiko huts bat nahi, erabakitzeko tresnak» eskuratzea baizik.
Gure Esku-k mobilizazio ziklo bat abiatuko du datozen asteetan; «datozen 11 asteetarako, apal hasi eta —egoera epidemiologikoa nabarmen okertu ezean— gorantz egingo duen mobilizazio dinamika bat» iragarri du gaur, Donostian eginiko gosari informatibo batean. Dinamika horrek data nagusi batzuk izango ditu: lehena, asteb...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196284/tubacexeko-langileak-gasteizera-abiatu-dira-enpleguaren-aldeko-martxa-batean.htm
Ekonomia
Tubacexeko langileak Gasteizera abiatu dira enpleguaren aldeko martxa batean
Arabako hodi egileak gaur bertan gauzatuko ditu kaleratzeak. Bihar Eusko Legebiltzarrean egingo dute protesta.
Tubacexeko langileak Gasteizera abiatu dira enpleguaren aldeko martxa batean. Arabako hodi egileak gaur bertan gauzatuko ditu kaleratzeak. Bihar Eusko Legebiltzarrean egingo dute protesta.
Tubacexeko 70 bat langile Gasteizera abiatu dira ostegun honetan, Amurrio eta Laudioko (Araba) lantegietako lanpostuen aldeko martxa batean. Greba mugagabearen 64. eguna dute gaur; ez da edonolako eguna, halere, zuzendaritzak gaur bertan gauzatuko baititu iragarritako kaleratzeak. Denera, 129 enplegu gutxiago izango di...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196285/telefonoen-kargagailu-bakarraren-lege-egitasmoa-aurkeztuko-du-europako-batzordeak.htm
Ekonomia
Telefonoen kargagailu bakarraren lege egitasmoa aurkeztuko du Europako Batzordeak
Europako Batasunean sakelakoen bateria betetzeko kargailu unibertsala egotea nahi du Bruselak, eta ekainean plazaratuko du helburu hori lortzeko lege proposamena.
Telefonoen kargagailu bakarraren lege egitasmoa aurkeztuko du Europako Batzordeak. Europako Batasunean sakelakoen bateria betetzeko kargailu unibertsala egotea nahi du Bruselak, eta ekainean plazaratuko du helburu hori lortzeko lege proposamena.
Telefonoen baterien kargagailu bakarra nahi du Europako Batzordeak, mota batekoa alegia, europarrek nonahi izan dezaten aukera beren gailuen bateria betetzeko, edozein dela ere sakelakoaren marka eta modeloa. Hondakin elektronikoen atalean ere neurri horrek bere ekarpena egingo duela uste du Thierry Breton Barne Merkat...
2021-4-16
https://www.berria.eus/albisteak/196286/ekonomia-laquoitotzearaquo-leporatu-diote-enpresaburuek-euskal-hirigune-elkargoari.htm
Ekonomia
Ekonomia «itotzea» leporatu diote enpresaburuek Euskal Hirigune Elkargoari
Fiskalitatearen emendatzea Ipar Euskal Herriko enpresentzat «kaltegarria» izanen dela salatu dute ekonomia alorreko ganberek, patronalaren sindikatuek eta sektore nagusietako ordezkariek.
Ekonomia «itotzea» leporatu diote enpresaburuek Euskal Hirigune Elkargoari. Fiskalitatearen emendatzea Ipar Euskal Herriko enpresentzat «kaltegarria» izanen dela salatu dute ekonomia alorreko ganberek, patronalaren sindikatuek eta sektore nagusietako ordezkariek.
Indar erakustaldia egin nahi izan dute Ipar Euskal Herriko enpresaburuek. Prentsaurreko bateratu bat egin dute, ekonomiako hiru ganberek, patronalaren sindikatuek eta sektore ekonomiko nagusietako ordezkariek Euskal Hirigune Elkargoak enpresen fiskalitatea emendatuko duela salatzeko. Ez ohiko argazkia, argazki sinbolik...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196287/hegoaldean-atzemandako-kasuak-milatik-gora-dira-berriz-ere.htm
Gizartea
Hegoaldean atzemandako kasuak milatik gora dira berriz ere
Osakidetzak eta Osasunbideak 1.128 positibo zenbatu dituzte asteazkenean, 13.000 proba eginda. Gaurtik, itxiera perimetrala indarrean da Nafarroako lau herritan: Arbizun, Etxarri Aranatzen, Lodosan eta Alesbesen.
Hegoaldean atzemandako kasuak milatik gora dira berriz ere. Osakidetzak eta Osasunbideak 1.128 positibo zenbatu dituzte asteazkenean, 13.000 proba eginda. Gaurtik, itxiera perimetrala indarrean da Nafarroako lau herritan: Arbizun, Etxarri Aranatzen, Lodosan eta Alesbesen.
Egun bakarrean zenbatutako positibo kopurua gero eta maizago ari da 1.000 kasuren langa gainditzen. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo 1.128 COVID-19 kasu zenbatu ziren guztira Hego Euskal Herrian. PCR probak eta antigeno testak aintzat harturik, Osakidetzak eta Osasunbideak 13.36...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196288/nato-maiatzean-hasiko-da-afganistango-tropak-erretiratzen.htm
Mundua
NATO maiatzean hasiko da Afganistango tropak erretiratzen
Erretiratzea hilabete batzuen buruan amaituta edukitzea espero duela aurreratu du Jens Stoltenberg idazkari nagusiak. AEBetako Estatu idazkaria Kabulera joan da ezustean.
NATO maiatzean hasiko da Afganistango tropak erretiratzen. Erretiratzea hilabete batzuen buruan amaituta edukitzea espero duela aurreratu du Jens Stoltenberg idazkari nagusiak. AEBetako Estatu idazkaria Kabulera joan da ezustean.
Datorren hilean hasiko da NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea Afganistanen dituen tropak erretiratzen. Hala iragarri zuen atzo Jean Stoltenberg idazkari nagusiak, AEBetako Estatu idazkari Antony Blinken eta Defentsa idazkari Lloyd Austinekin egindako agerraldian. Asmo bera du Joe Biden AEBetako presidenteak ere, ...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196289/elkarretaratzera-deitu-dute-biharko-miarritzen-hilketa-matxista-salatzeko.htm
Gizartea
Elkarretaratzera deitu dute biharko Miarritzen, hilketa matxista salatzeko
77 urteko gizonezko batek 75 urteko emaztea hil du, eta ondotik bere buruaz bertze egin. Prokuradoreak BERRIAri baieztatu dionez, nahita egindako hilketa izatea da hipotesi bakarra. 2003tik 110 emakume hil dituzte, BERRIAren hilketa matxisten datu basearen arabera.
Elkarretaratzera deitu dute biharko Miarritzen, hilketa matxista salatzeko. 77 urteko gizonezko batek 75 urteko emaztea hil du, eta ondotik bere buruaz bertze egin. Prokuradoreak BERRIAri baieztatu dionez, nahita egindako hilketa izatea da hipotesi bakarra. 2003tik 110 emakume hil dituzte, BERRIAren hilketa matxisten d...
Beste hilketa matxista batek Euskal Herria astindu du: gizon batek emakume bat hil du Miarritzen (Lapurdi). Agilera auzoko etxebizitza batean gertatu da, asteazkenetik ostegunera bitartean. Suhiltzaileek aurkitu dituzte gorpuak, goizaldean. Gizonak 77 urte zituen, eta emakumeak, 75. Lehen zantzuen arabera, eskopetaz hi...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196290/mendiak-alderdi-politikoei-eskatu-die-alarma-egoera-luzatzearen-alde-ager-daitezela.htm
Gizartea
Mendiak alderdi politikoei eskatu die alarma egoera luzatzearen alde ager daitezela
Alarma egoera maiatzaren 9tik harago luzatzeko erabakia babesteko galdegin die alderdiei. Zehazki, haren alde bozkatzeko konpromisoa «idatziz» adieraz dezatela nahi du Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak
Mendiak alderdi politikoei eskatu die alarma egoera luzatzearen alde ager daitezela. Alarma egoera maiatzaren 9tik harago luzatzeko erabakia babesteko galdegin die alderdiei. Zehazki, haren alde bozkatzeko konpromisoa «idatziz» adieraz dezatela nahi du Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak alarma egoeraren gainean har ditzakeen erabakiak babestuak izatea nahi du Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak. Alderdi politikoek neurria luzatzearen edo berriz ezartzearen alde egiteko eskatu du Mendiak, eta horretarako konpromisoa «idatziz» adieraz dezatel...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196291/36-film-erakutsiko-dituzte-donostiako-giza-eskubideen-18-zinemaldian.htm
Kultura
36 film erakutsiko dituzte Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian
Apirilaren 23an hasiko da jaialdia, hilaren 30era bitarte. 22 film luze eta 14 labur izango dira denera, eta beste hainbat jarduera ere barnebilduko ditu egitarauak. Montxo Armendarizek eta Puy Oriak jasoko dute omenezko saria, eta 'Apaiz kartzela' estreinatuko dute.
36 film erakutsiko dituzte Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian. Apirilaren 23an hasiko da jaialdia, hilaren 30era bitarte. 22 film luze eta 14 labur izango dira denera, eta beste hainbat jarduera ere barnebilduko ditu egitarauak. Montxo Armendarizek eta Puy Oriak jasoko dute omenezko saria, eta 'Apaiz kartzela' ...
Pandemiaren hastapenetan oraindik, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak bertan behera geratu behar izan zuen iaz, eta, ordutik hona lerroburu ia denak bereganatu dituen gaia bilakatu den arren, badira arreta eta hedapena behar duten beste hamaika auzi ere. Hala defendatu du Joxemi Beltran Donostiako jaialdiko zuzenda...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196292/autodeterminazio-eskubidea-babestu-du-eusko-legebiltzarrak.htm
Politika
Autodeterminazio eskubidea babestu du Eusko Legebiltzarrak
EAJren zuzenketa bat onetsi du parlamentuak, jeltzaleen aldeko botoak eta EH Bilduren abstentzioak ahalbidetuta.
Autodeterminazio eskubidea babestu du Eusko Legebiltzarrak. EAJren zuzenketa bat onetsi du parlamentuak, jeltzaleen aldeko botoak eta EH Bilduren abstentzioak ahalbidetuta.
«Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea» babesten duen mozio bat onartu du Eusko Legebiltzarrak. Elkarrekin Podemos-IUk aurkeztutako mozio bati zuzenketa aurkeztu diote EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta PP+C's-ek, eta EAJrenak egin du aurrera. Jeltzaleen aldeko 31 boto jaso ditu testuak, eta EH Bilduko 21 ordezkarien a...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196293/covid-iraunkorra-artatzeko-unitate-espezifikoak-sortzea-eskatu-dute.htm
Gizartea
COVID iraunkorra artatzeko unitate espezifikoak sortzea eskatu dute
Koronabirusaren sintomak luzaroan dituzten gaixoen plataformak Osakidetzari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu diete euren gaixotasuna aintzat hartzeko.
COVID iraunkorra artatzeko unitate espezifikoak sortzea eskatu dute. Koronabirusaren sintomak luzaroan dituzten gaixoen plataformak Osakidetzari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu diete euren gaixotasuna aintzat hartzeko.
Euskal Herriko COVID Iraunkorra plataformako kideak Eusko Legebiltzarrean daude gaur, arratsaldeko osoko bilkuran eztabaidagai izango dutelako gaixo horien egoera hobetzeko proposamen bat. Euskal Herriko COVID Iraunkorra plataformako kideek gaur goizean legebiltzarraren atarian salatu dute Osakidetzako lehen mailako ar...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196294/adingabeen-aurkako-sexu-abusuen-preskripzioa-biktimek-35-urte-betetzean-iritsiko-da-hegoaldean.htm
Gizartea
Adingabeen aurkako sexu abusuen preskripzioa biktimek 35 urte betetzean iritsiko da Hegoaldean
Haurrak eta nerabeak indarkeriatik babesteko lege proiektua onartu du Espainiako Kongresuak. EH Bildu abstenitu egin da, eta EAJk kontra bozkatu du.
Adingabeen aurkako sexu abusuen preskripzioa biktimek 35 urte betetzean iritsiko da Hegoaldean. Haurrak eta nerabeak indarkeriatik babesteko lege proiektua onartu du Espainiako Kongresuak. EH Bildu abstenitu egin da, eta EAJk kontra bozkatu du.
Adingabeek jasandako sexu abusuen preskripzio epea biktimek 35 urte betetzen dituztenean hasiko da Hego Euskal Herrian. Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean babesteko lege proiektua onartu du, gaur, Espainiako Kongresuak, eta hori da, hain zuzen, berritasun nagusietako bat. Gainera, guraso alienazioaren sindromea...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196295/faktore-genetikoek-covid-19aren-larritasunean-eragin-dezaketela-aurkitu-dute.htm
Gizartea
Faktore genetikoek COVID-19aren larritasunean eragin dezaketela aurkitu dute
Ikerkerta baten arabera, munduko biztanleria osoaren %13 inguruk ditu gaixotasunaren sintomak larriagotzea ekarri dezaketen faktoreak.
Faktore genetikoek COVID-19aren larritasunean eragin dezaketela aurkitu dute. Ikerkerta baten arabera, munduko biztanleria osoaren %13 inguruk ditu gaixotasunaren sintomak larriagotzea ekarri dezaketen faktoreak.
Herrialde Katalanetako zenbait ikertzailek aurkitu dute faktore epigenetikoek, hots, herentzian jasotzen direnek eragina izan dezaketela COVID-19aren larritasunean, EBiomedicine aldizkariak kaleratu bezala. Leuzemiaren aurkako Josep Carreras institutuko, Josep Carreras fundazioko eta Bellvitgeko Ikerketa Biomedikoko In...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196296/sexu-erasotzaileei-terapia-emango-diete-iruntildeeko-espetxean.htm
Gizartea
Sexu erasotzaileei terapia emango diete Iruñeko espetxean
Bederatzi presoren artean aukeratzen ari dira egitasmoan parte hartuko dutenak. 2022aren amaierara arte iraungo dute saioek. Presoa bitartean kalera aterako balitz, terapeutarekin harremanetan jarraituko luke, «zailtasunak» edukiz gero.
Sexu erasotzaileei terapia emango diete Iruñeko espetxean. Bederatzi presoren artean aukeratzen ari dira egitasmoan parte hartuko dutenak. 2022aren amaierara arte iraungo dute saioek. Presoa bitartean kalera aterako balitz, terapeutarekin harremanetan jarraituko luke, «zailtasunak» edukiz gero.
Nafarroan, azken urteotan, hainbat preso ari dira Sexu Oldarkortasuna Kontrolatzeko Egitasmoaren barruan terapia saioak egiten: oraintxe bertan, sei. Orain arte, kartzelatik kanpo egin dituzte saiook, baina, aurrerantzean, espetxean bertan egingo dute terapia, Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi duenez. Gobernuak ber...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196297/desokupa-enpresak-etxe-okupatu-bat-hustu-du-abadintildeon-protesta-artean.htm
Gizartea
Desokupa enpresak etxe okupatu bat hustu du Abadiñon, protesta artean
Herritar talde batek salatu du mehatxupean bota dituztela etxean bizi zirenak, eta Ertzaintza oldartu egin zaie protestara batu direnei.
Desokupa enpresak etxe okupatu bat hustu du Abadiñon, protesta artean. Herritar talde batek salatu du mehatxupean bota dituztela etxean bizi zirenak, eta Ertzaintza oldartu egin zaie protestara batu direnei.
Espainian ezaguna da Desokupa enpresa. Okupatutako etxeak husten dituzte «bortxaz eta modu oldarkorrean», hainbat elkartek salatu izan dutenez. Gaur, Abadiñoko (Bizkaia) Zelaieta auzoko Alfredo Baeschlin kalean dagoen etxe bat hustera joan dira. Etxe barruan zeudenak atera egin dira, enpresako kideek emandako agiri bat...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196298/enplegu-publikoa-egonkortzeko-eskatu-dute.htm
Ekonomia
Enplegu publikoa egonkortzeko eskatu dute
Gogoratu dute Hego Euskal Herriko administrazioek dutela Europako behin-behinekotasun tasarik handiena: langile publikoen %40k. Gaur zortzi egingo den greban parte hartzera deitu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako beharginak.
Enplegu publikoa egonkortzeko eskatu dute. Gogoratu dute Hego Euskal Herriko administrazioek dutela Europako behin-behinekotasun tasarik handiena: langile publikoen %40k. Gaur zortzi egingo den greban parte hartzera deitu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako beharginak.
Udaletxeetan, ospitaleetan, unibertsitate eta eskoletan... Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako administrazioetako ehunka langile mobilizatu dira ostegun honetan enplegu publikoa egonkortzeko eskatzeko. Gogoratu dute Hego Euskal Herriko administrazioek dutela Europako behin-behinekotasun tasarik handiena: langile publikoen...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196299/arendtek-indarkeriaz-egindako-gogoetak-euskaraz.htm
Kultura
Arendtek indarkeriaz egindako gogoetak, euskaraz
Boterearen eta biolentziaren arteko loturaz dihardu Hannah Arendt pentsalariak ‘Indarkeriaz’ liburuan, besteak beste. Itziar Diez de Ultzurrunek euskaratu du, eta Katakrakek argitaratu
Arendtek indarkeriaz egindako gogoetak, euskaraz. Boterearen eta biolentziaren arteko loturaz dihardu Hannah Arendt pentsalariak ‘Indarkeriaz’ liburuan, besteak beste. Itziar Diez de Ultzurrunek euskaratu du, eta Katakrakek argitaratu
Duela urtebete zen argitara ateratzekoa, baina pandemiak atzeratu egin du hau ere. Dena dela, Hannah Arendten Indarkeriaz liburua berandu helduko zen euskal literaturara are zegokion datan kaleratua izan balitz ere. Izan ere, Hedoi Etxarte Katakrakeko editoreari «bitxia» iruditzen zaio orain arte obra euskaraz argitara...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196300/aitor-garmendiak-world-press-photoren-hirugarren-saria-jaso-du.htm
Bizigiro
Aitor Garmendiak World Press Photoren hirugarren saria jaso du
Espainiako txerri haztegi batzuetan egindako argazki sorta batengatik saritu dute: Inside the Spanish Pork Industry: The Pig Factory of Europe.
Aitor Garmendiak World Press Photoren hirugarren saria jaso du. Espainiako txerri haztegi batzuetan egindako argazki sorta batengatik saritu dute: Inside the Spanish Pork Industry: The Pig Factory of Europe.
World Press Photo fundazioaren lehiaketara 74.500 argazki aurkeztu dituzte aurten. Munduko argazkilari onenek aurkezten dituzte bertan lanak, eta sarietako bat Aitor Garmendiarentzat izan da: ingurumenaren ataleko istorioetan, hirugarren saria. Gaztela-Mantxan (Espainian) ateratako argazkiek txerri haztegien errealitat...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196301/73-urteko-gizonezko-bat-hil-da-aralarren.htm
Gizartea
73 urteko gizonezko bat hil da Aralarren
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ondoeza sentitu du Beoin aldean zeudela. Lagun batek SOS Deiak-era deitu du, baina ezin izan dute ezer egin.
73 urteko gizonezko bat hil da Aralarren. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ondoeza sentitu du Beoin aldean zeudela. Lagun batek SOS Deiak-era deitu du, baina ezin izan dute ezer egin.
73 urteko gizonezko bat hil da Aralarren. Beoin inguruan zeudela ondoezak eman dio. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lagun batek SOS Deiak-era deitu du, eta osasun zerbitzuak helikopteroz joan dira, baina ezin izan dute gizonezkoa bere onera ekarri. Segurtasun Sailaren arabera, 12:30 aldera jas...
2021-4-15
https://www.berria.eus/albisteak/196302/milagrok-itxita-jarraituko-du-apirilaren-22ra-arte.htm
Gizartea
Milagrok itxita jarraituko du apirilaren 22ra arte
Erriberako herri horrez gain, beste sei udalerri daude itxita Nafarroan: Arbizu, Arguedas, Cadreita, Etxarri Aranatz, Lodosa eta Alesbes. Hegoaldean, guztira, 89 udalerri daude itxita.
Milagrok itxita jarraituko du apirilaren 22ra arte. Erriberako herri horrez gain, beste sei udalerri daude itxita Nafarroan: Arbizu, Arguedas, Cadreita, Etxarri Aranatz, Lodosa eta Alesbes. Hegoaldean, guztira, 89 udalerri daude itxita.
Nafarroako Gobernuak beste astebetez luzatu du Milagroren itxiera perimetrala, COVID-19aren kontrako beste neurri batzuekin batera. Martxoaren 26an itxi zuen Milagro, aurreko bi asteetan izan zen intzidentzia tasagatik, eta, aurreko astean beste astebetez luzatu ostean, gaur apirilaren 22ra arte luzatzea erabaki du. Ma...
2021-4-16
https://www.berria.eus/albisteak/196303/lakuntza-joe-bidenek-ezkerretik-aurreratu-ditu-eh-bildu-eta-podemos.htm
Ekonomia
Lakuntza: «Joe Bidenek ezkerretik aurreratu ditu EH Bildu eta Podemos»
ELAk sozietate gaineko zergan %25eko gutxieneko tasa efektiboa eskatu du, «salbuespenik gabe»
Lakuntza: «Joe Bidenek ezkerretik aurreratu ditu EH Bildu eta Podemos». ELAk sozietate gaineko zergan %25eko gutxieneko tasa efektiboa eskatu du, «salbuespenik gabe»
Hego Euskal Herrian zerga erreforma egitea «premiazkoa» dela aldarrikatu du ELA sindikatuak, eta informazio kanpaina hasiko du hura jokaleku politikoan ezartzeko. «Aberastasunaren banaketa tabua da herri honetan, eta hori onartezina da», salatu du Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak. Premia horri data jarri dio, gainera;...
2021-4-26
https://www.berria.eus/albisteak/196304/burutik-taldeak-itxi-du-at-websailaren-lehen-denboraldia.htm
Bizigiro
Burutik taldeak itxi du 'At' websailaren lehen denboraldia
Ordu laurdeneko bideoetan, Euskal Herrian barna furgonetan egindako bidaiak jasotzen ditu websailak. Barruan, gazte sortzaileak aritzen dira hizketan, eta emanaldi artistikoak ere egiten dituzte.
Burutik taldeak itxi du 'At' websailaren lehen denboraldia. Ordu laurdeneko bideoetan, Euskal Herrian barna furgonetan egindako bidaiak jasotzen ditu websailak. Barruan, gazte sortzaileak aritzen dira hizketan, eta emanaldi artistikoak ere egiten dituzte.
Gazte sortzaileak gertutik ezagutzeko bide bat ireki du At websailak. Furgoneta batean sartu, eta, buelta bat ematen duten bitartean, haien bizipen eta burutapenak kontatzen dituzte, natural, eta, bidenabar, kantu pare bat jo, edo haien lana erakutsi, edozein dela ere bakoitzaren diziplina. Nafarroako Gobernuak Euskar...
2021-4-16
https://www.berria.eus/albisteak/196305/eremu-gorritik-kanpoko-bederatzi-herri-handik-gainditu-dute-400eko-langa-donostia-barne.htm
Gizartea
Eremu gorritik kanpoko bederatzi herri handik gainditu dute 400eko langa, Donostia barne
Gipuzkoako zortzi herri handi sartu dira eremu gorriko datuetan: Donostia, Azpeitia, Deba, Eibar, Hernani, Mutriku, Urnieta eta Zumaia; herrialdeko beste herri handi gehienak iristeko atarian daude. Laudiok ere gainditu du tasa.
Eremu gorritik kanpoko bederatzi herri handik gainditu dute 400eko langa, Donostia barne. Gipuzkoako zortzi herri handi sartu dira eremu gorriko datuetan: Donostia, Azpeitia, Deba, Eibar, Hernani, Mutriku, Urnieta eta Zumaia; herrialdeko beste herri handi gehienak iristeko atarian daude. Laudiok ere gainditu du tasa.
Eusko Jaurlaritzak aginduta, 47 herri daude eremu gorrian joan den asteartetik, baina COVID-19aren transmisioak ez du motelaldirik; Araban zertxobait gelditu da azkeneko egunetan, baina Bizkaian zabaldu eta zabaldu ari da, Aste Santu aurretik zuen abiada antzekoan. Gipuzkoan, berriz, egoera larriagoa da, eta ziztu bate...
2021-4-16
https://www.berria.eus/albisteak/196327/la-fortuna-telesaila-ari-dira-grabatzen-pasaiako-portuan.htm
Bizigiro
'La Fortuna' telesaila ari dira grabatzen Pasaiako portuan
Alejandro Amenabar zinemagilearen aurreneko telesaila da.
'La Fortuna' telesaila ari dira grabatzen Pasaiako portuan. Alejandro Amenabar zinemagilearen aurreneko telesaila da.
2021ean ez, baizik eta 1804. urtean da egunotan Pasaiako portua (Gipuzkoa). Alejandro Amenabar zinemagilearen La Fortuna telesail historikoaren lantaldea Pasaian da zenbait eszena grabatzeko. Gaur hasi dituzte grabaketak, eta hurrengo hiru egunetan jarraituko dute, segurtasun neurri handiak tartean. Pasaiako porturako ...
2021-4-16
https://www.berria.eus/albisteak/196328/gutxienez-zortzi-pertsona-hil-dituzte-indianapolisen-gertaturiko-tiroketa-batean.htm
Mundua
Gutxienez zortzi pertsona hil dituzte Indianapolisen gertaturiko tiroketa batean
Mezularitza enpresa baten bulegoetan tiroka hasi da pertsona bat. Gero bere buruaz beste egin duela esan du Poliziak.
Gutxienez zortzi pertsona hil dituzte Indianapolisen gertaturiko tiroketa batean. Mezularitza enpresa baten bulegoetan tiroka hasi da pertsona bat. Gero bere buruaz beste egin duela esan du Poliziak.
Tiroketa bat gertatu da gaur goizaldean Indianapolis (AEB) hiriko aireportutik gertu, eta, hango Poliziak esan duenez, hainbat biktima daude. Agintariek esan dutenez, gutxienez zortzi pertsona hil dira. Tiratzaileak bere buruaz beste egin duela esan dute. FedEx mezularitza enpresak Mirabel Road kalean duen bulegoan ge...
2021-4-16
https://www.berria.eus/albisteak/196329/pfizerrek-esan-du-seguru-asko-txertoaren-hirugarren-dosi-bat-jarri-beharko-dela.htm
Gizartea
Pfizerrek esan du «seguru asko» txertoaren hirugarren dosi bat jarri beharko dela
Txertoek ematen duten immunitatearen iraupenari buruzko zalantzak argitzeko daude oraindik, baina hori indartzeko egon daitezkeen aukerak aztertzen ari dira botika etxeak
Pfizerrek esan du «seguru asko» txertoaren hirugarren dosi bat jarri beharko dela. Txertoek ematen duten immunitatearen iraupenari buruzko zalantzak argitzeko daude oraindik, baina hori indartzeko egon daitezkeen aukerak aztertzen ari dira botika etxeak
Pfizer botika etxeko kontseilari ordezkari Albert Boulak atzo egin zuen iragarpena: COVID-19aren kontra egin duten txertoaren immunitatea erabatekoa izan dadin, «seguru asko» hirugarren dosi bat beharko da. Egun bi dosi jartzen dira, baina txertoek ematen duten immunitatearen iraupenari buruzko dudak argitzeko daude or...
2021-4-16
https://www.berria.eus/albisteak/196330/ertzaintza-oldartu-egin-zaie-tubacexeko-langileei-eusko-legebiltzarraren-aurrean.htm
Ekonomia
Ertzaintza oldartu egin zaie Tubacexeko langileei, Eusko Legebiltzarraren aurrean
Araialdetik Arabako hiribururako martxa bat egin dute azken orduetan kaleraturiko langileek. Langile batzordeak Eusko Legebiltzarrera sartzea lortu du.
Ertzaintza oldartu egin zaie Tubacexeko langileei, Eusko Legebiltzarraren aurrean. Araialdetik Arabako hiribururako martxa bat egin dute azken orduetan kaleraturiko langileek. Langile batzordeak Eusko Legebiltzarrera sartzea lortu du.
Tubacexeko 70 bat langile Gasteizera abiatu ziren atzo, Amurrio eta Laudioko (Araba) lantegietako lanpostuen aldeko martxa batean. Gaur iritsi dira Eusko Legebiltzarrera, eta Ertzaintzak haien kontra jo du. 09:30ak aldera heldu dira langileak legebiltzarraren ingurura. Tubacexeko langile batzordeko kideek hara sartu b...
2021-4-16
https://www.berria.eus/albisteak/196331/nafarroako-gobernuak-253-milioi-gastatu-ditu-covid-19ari-aurre-egiteko.htm
Ekonomia
Nafarroako Gobernuak 253 milioi gastatu ditu COVID-19ari aurre egiteko
Nafarroako Kontuen Ganberak egindako azterketa baten arabera, iaz 6.800 kontratu izenpetu zituen administrazioak, osasun (%72), hezkuntza (%18) eta zahar etxeetako (%10) beharrei erantzuteko. Osasun arloan, batik bat erizainak kontratatu dira.
Nafarroako Gobernuak 253 milioi gastatu ditu COVID-19ari aurre egiteko. Nafarroako Kontuen Ganberak egindako azterketa baten arabera, iaz 6.800 kontratu izenpetu zituen administrazioak, osasun (%72), hezkuntza (%18) eta zahar etxeetako (%10) beharrei erantzuteko. Osasun arloan, batik bat erizainak kontratatu dira.
Parlamentuaren aginduz, iazko martxotik aurtengo martxora arte pandemiak Nafarroako kontu ekonomikoetan utzitako lorratza aztertu du Nafarroako Kontuen Ganberak, eta datuetan jarri du arreta. Ikuskaritza batez ere iazko kontabilitatean oinarritu bada ere, aurtengo martxora arteko datu batzuk ere eguneratu ditu, eta ond...
2021-4-16
https://www.berria.eus/albisteak/196332/petronorreko-langileek-mobilizazioei-eutsiko-diete.htm
Ekonomia
Petronorreko langileek mobilizazioei eutsiko diete
Zuzendaritzak protestak geratzeko eskatu die, eta trukean erregulazioa laburtzea eskaini die. Langileek ziurtatu dute ez dagoela «justifikaziorik» erregulaziorako.
Petronorreko langileek mobilizazioei eutsiko diete. Zuzendaritzak protestak geratzeko eskatu die, eta trukean erregulazioa laburtzea eskaini die. Langileek ziurtatu dute ez dagoela «justifikaziorik» erregulaziorako.
Petronorrek bere lan taldearen herena baino gehiago ABEE enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientean jartzeko asmoa adierazi zuen martxoaren amaieran, argudiatuta pandemiaren ondorioz erregaien kontsumoa jaitsi egin dela eta ekoizpena txikitu behar izan duela. 900 langile inguru ditu findegiak Muskizen (Bizkaia),...
2021-4-16
https://www.berria.eus/albisteak/196333/espainiako-ereserkiari-balkoietan-txistu-egitera-deitu-dute.htm
Kirola
Espainiako ereserkiari balkoietan txistu egitera deitu dute
Kataluniako Selekzioaren Aldeko Plataformak dei egin du Espainiako ereserkiak iraun bitartean jendeak txistu egin dezan balkoietan, Kataluniaren eta Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzeko. Ernaik bat egin du ekinaldiarekin.
Espainiako ereserkiari balkoietan txistu egitera deitu dute. Kataluniako Selekzioaren Aldeko Plataformak dei egin du Espainiako ereserkiak iraun bitartean jendeak txistu egin dezan balkoietan, Kataluniaren eta Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzeko. Ernaik bat egin du ekinaldiarekin.
2009an Valentzian (Herrialde Katalanak), 2012an Madrilen eta 2015ean Bartzelonan Athleticek eta Bartzelonak elkarren aurka jokatutako Espainiako Kopako finaletan, txistu egin zioten bi taldeetako zaleek Espainiako ereserkiari —beste horrenbeste egin zuten 2017an Alavesek eta Bartzelonak Madrilen jokatutakoan—. Larunbat...
2021-4-16
https://www.berria.eus/albisteak/196334/beste-1119-kasu-positibo-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Beste 1.119 kasu positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian
Hirugarren egunez jarraian, egun bakarrean detektatutako positibo kopuruak mila kasuren langa gainditu du Hegoaldean. Birusaren agerraldi bat atzeman dute Bilboko zahar etxe batean; sei egoiliar kutsatu dira.
Beste 1.119 kasu positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Hirugarren egunez jarraian, egun bakarrean detektatutako positibo kopuruak mila kasuren langa gainditu du Hegoaldean. Birusaren agerraldi bat atzeman dute Bilboko zahar etxe batean; sei egoiliar kutsatu dira.
Kutsatuen kurba apaldu ezinean da Hegoaldean. Hirugarren egunez, Osakidetzak eta Osasunbideak mila kasu baino gehiago atzeman dituzte egun bakarrean, eta pandemiaren bilakaerak gero eta ilunagoa dirudi, birusaren transmisioari buruzko datuei dagokienez. Zehazki, atzo 12.824 proba egin ziren koronabirusa detektatzeko, e...
2021-4-16
https://www.berria.eus/albisteak/196335/ez-dago-garbi-muniainek-finala-jokatuko-duen.htm
Kirola
Ez dago garbi Muniainek finala jokatuko duen
Azken asteetako partidek eragindako nekeak sortu dizkio giharretako arazoak Athleticeko kapitainari, eta gaur iluntzeko lan saioan argituko dira zalantzak.
Ez dago garbi Muniainek finala jokatuko duen. Azken asteetako partidek eragindako nekeak sortu dizkio giharretako arazoak Athleticeko kapitainari, eta gaur iluntzeko lan saioan argituko dira zalantzak.
Iker Muniainek argi gorri guztiak piztu zituen atzo, Sevillara iritsi eta berehala. Herren eginez egin zituen abioitik jaitsi eta geroko metroak. Rafa Alkortak hitz egin du orain, finalaz, eta Athleticeko kirol zuzendariak adierazi du ez dela ziurra kapitainak finala jokatzea, nahiz eta asko esatea litzatekeen ez dela ...
2021-4-16
https://www.berria.eus/albisteak/196336/labek-norabide-aldaketa-eskatuko-du-maiatzaren-1ean.htm
Ekonomia
LABek «norabide aldaketa» eskatuko du Maiatzaren 1ean
Mobilizazioetan kaleak hartzera deitu ditu langileak, «egun lantegi askotan zabalik dauden borrokei aitortza egiteko»
LABek «norabide aldaketa» eskatuko du Maiatzaren 1ean. Mobilizazioetan kaleak hartzera deitu ditu langileak, «egun lantegi askotan zabalik dauden borrokei aitortza egiteko»
LAB sindikatuak Aldaketa da aukera. Zaintza, lana, bizitza, herria lelopean deitu ditu maiatzaren 1erako bere manifestazioak. Momentuz 26 deitu Hego Euskal Herrian, bana eskualde hiriburu bakoitzean. Ipar Euskal Herrian, aldiz, bakarra deitu du; Baionan, «bat eginda» agertzeko asmoz. Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak ...
2021-4-16
https://www.berria.eus/albisteak/196337/miarritzeko-hilketa-matxista-salatzeko-mobilizazioak-egingo-ditu-emakumeen-mundu-martxak.htm
Gizartea
Miarritzeko hilketa matxista salatzeko mobilizazioak egingo ditu Emakumeen Mundu Martxak
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak salatu du indarkeria matxistak ez duela mugarik, eta «lehen mailako arazoa» izaten jarraitzen duela. Herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko dei egin die, ardura pertsonala eta kolektiboa dela argudiatuta.
Miarritzeko hilketa matxista salatzeko mobilizazioak egingo ditu Emakumeen Mundu Martxak. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak salatu du indarkeria matxistak ez duela mugarik, eta «lehen mailako arazoa» izaten jarraitzen duela. Herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko dei egin die, ardura pertsonala eta kolektiboa ...
Gizon batek emaztea hil zuen atzo Miarritzen, eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak mobilizazioak antolatu ditu hilketa matxista salatzeko. Miarritzen, gaur egingo dute elkarretaratzea, 18:00etan, Udaletxe plazan; Bilbon, bihar 13:30ean izango da, Arriaga plazan; eta Gasteizen, igandean egingo dute mobilizazioa, 1...
2021-4-16
https://www.berria.eus/albisteak/196338/lau-euskal-preso-euskal-herriratuko-dituzte-bi-hurbildu-eta-bati-hirugarren-gradua-emanen-diote.htm
Politika
Lau euskal preso Euskal Herriratuko dituzte, bi hurbildu, eta bati hirugarren gradua emanen diote
Asier Bengoa Lopezi emanen diote hirugarren gradua, eta Zaballara ekarriko dute. Igor Martinez de Osaba Arregi ere Zaballara ekarriko dute; Ugaitz Perez Zorriketa, Basaurira, eta Garikoitz Arruarte Santa Cruz, Iruñera. Gregorio Eskudero Dueñasera hurbilduko dute, eta Itsaso Zaldua, Villabonara.
Lau euskal preso Euskal Herriratuko dituzte, bi hurbildu, eta bati hirugarren gradua emanen diote. Asier Bengoa Lopezi emanen diote hirugarren gradua, eta Zaballara ekarriko dute. Igor Martinez de Osaba Arregi ere Zaballara ekarriko dute; Ugaitz Perez Zorriketa, Basaurira, eta Garikoitz Arruarte Santa Cruz, Iruñera. Gr...
Espainiako Espetxe Erakundeek lau euskal preso Euskal Herriratuko dituztela iragarri dute gaur, eta bi hurbilduko dituztela. Euskal Herriratuko dituztenen artean, gainera, hirugarren gradua emanen diote bati: Asier Bengoa Lopez euskal presoari, hain zuzen. Darocan dago gaur egun Bengoa (Espainia, 345 kilometro), eta Ar...
2021-4-16
https://www.berria.eus/albisteak/196339/san-mames-ia-aukerarik-gabe.htm
Kirola
San Mames, ia aukerarik gabe
Bilboko Udalak horren inguruko berririk ez duela dioen arren, ia ziurra da Espainiako Futbol Federazioak Sevillaren alde egingo duela, eta ekainean ez direla Eurokopako partidak izango San Mamesen. Astelehenean emango du UEFAk erabakia.
San Mames, ia aukerarik gabe. Bilboko Udalak horren inguruko berririk ez duela dioen arren, ia ziurra da Espainiako Futbol Federazioak Sevillaren alde egingo duela, eta ekainean ez direla Eurokopako partidak izango San Mamesen. Astelehenean emango du UEFAk erabakia.
Astelehenean jakinaraziko du UEFAk behin betiko erabakia. Baina ia ziurra da azkenean ez direla jokatuko Eurokopako partidak jokatuko San Mamesen. Ia ziurra da Espainiako Futbol Federazioak Sevillaren alde egingo duela,zelaian zaleak hartzeko ezarritako osasun baldintzak tarteko. "Bilbok arazoak ditu, eta Sevilla leku ...
2021-4-17
https://www.berria.eus/albisteak/196340/eremu-gorriko-herrietan-sartu-eta-irtetea-galaraziko-zaie-mendizale-federatuei-ere.htm
Gizartea
Eremu gorriko herrietan sartu eta irtetea galaraziko zaie mendizale federatuei ere
Eusko Jaurlaritzak federatutako kirolarientzako arauak aldatu ditu, eta lehian ari ez diren kirolariak ezingo dira eremu gorritik atera edo bertara sartu.
Eremu gorriko herrietan sartu eta irtetea galaraziko zaie mendizale federatuei ere. Eusko Jaurlaritzak federatutako kirolarientzako arauak aldatu ditu, eta lehian ari ez diren kirolariak ezingo dira eremu gorritik atera edo bertara sartu.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kirolari federatuentzako neurri berria jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak: eremu gorrian dauden herrietan sartu eta irtetea debekatu du, egutegi ofizialak baimendutako lehiaketetarako edo entrenamendurako ez bada. Orain arteko legeak hiru herrialdeen arteko mugikortasuna baimentzen zien feder...
2021-4-16
https://www.berria.eus/albisteak/196341/jaurlaritzak-urriaren-1etik-aurrera-eskuratuko-du-espetxe-eskumena.htm
Politika
Jaurlaritzak urriaren 1etik aurrera eskuratuko du espetxe eskumena
Transferentzien Batzorde Mistoa maiatzaren 10ean bilduko da, akordio hori izenpetzeko. Errepide garraioaren, ISSNaren eta Ondarroako Itsas Barrutiko eraikinaren eskumenen inguruan ere ados jarri dira bi gobernuak.
Jaurlaritzak urriaren 1etik aurrera eskuratuko du espetxe eskumena. Transferentzien Batzorde Mistoa maiatzaren 10ean bilduko da, akordio hori izenpetzeko. Errepide garraioaren, ISSNaren eta Ondarroako Itsas Barrutiko eraikinaren eskumenen inguruan ere ados jarri dira bi gobernuak.
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak akordio bat lortu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeen kudeaketari lotutako eskumenen, errepide garraioaren, ISSN kode bibliografikoaren eta Ondarroako Itsas Barrutiko eraikinaren eskualdaketa gauzatzeko. Transferentzien Batzorde Mistoa maiatzaren 10ean bilduko da,...
2021-4-16
https://www.berria.eus/albisteak/196342/urkulluk-ziurtatu-du-euskaltelekin-gertaturikoa-ezin-zela-eragotzi.htm
Ekonomia
Urkulluk ziurtatu du Euskaltelekin gertaturikoa ezin zela eragotzi
Uste du onuragarria izango dela telekomunikazioen euskal sarea berritzeko. Oposizioak gogor kritikatu du enpresa sortu zenetik Jaurlaritzak nola jokatu duen.
Urkulluk ziurtatu du Euskaltelekin gertaturikoa ezin zela eragotzi. Uste du onuragarria izango dela telekomunikazioen euskal sarea berritzeko. Oposizioak gogor kritikatu du enpresa sortu zenetik Jaurlaritzak nola jokatu duen.
Iñigo Urkullu lehendakariak berretsi du MasMovilek Euskaltel erosi izana «hazteko aukera bat» dela euskal enpresarentzat eta lurraldearen digitalizazioan, eta ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak lan egingo duela enpresaren errotzea -egoitza soziala eta enplegua mantentzea- bermatzeko, jabe berriak hitzemandako bost urteetat...
2021-4-16
https://www.berria.eus/albisteak/196343/berrioren-kantuak-disekzionatuta.htm
Kultura
Berrioren kantuak, disekzionatuta
Rafael Berrio musikariaren hainbat kantu aztertu dituzte Harkaitz Canok eta Rafa Ruedak Donostian, ‘Abesti baten anatomia’ ekitaldian. Haren lan egiteko metodoa ere ekarri dute gogora.
Berrioren kantuak, disekzionatuta. Rafael Berrio musikariaren hainbat kantu aztertu dituzte Harkaitz Canok eta Rafa Ruedak Donostian, ‘Abesti baten anatomia’ ekitaldian. Haren lan egiteko metodoa ere ekarri dute gogora.
«Triste, triste gaude, Saturno, medikuen aitzakian usadiozko ardoa kendu diguzulako. Gure etena oinazean. Berpizle arnasean, ahaztura landatzean». Rafael Berrio musikariak (Donostia, 1963-2020) gaztelaniaz idatzitako Saturno kantuaren euskarazko itzulpenari erreparatu dio Harkaitz Cano idazleak Berrioren testuen egiazk...
2021-4-17
https://www.berria.eus/albisteak/196344/bihotzerrea-sendatzeko-bi-hamaikako.htm
Kirola
Bihotzerrea sendatzeko bi hamaikako
Bartzelonak superkopa galdu zuen Athleticen kontra duela hiru hilabete, eta Athleticek kopako finala Realaren kontra orain bi aste. Galdutako finalen bihotzerrea kitatzeko prest aterako dira bi taldeak zelaira, borrokara.
Bihotzerrea sendatzeko bi hamaikako. Bartzelonak superkopa galdu zuen Athleticen kontra duela hiru hilabete, eta Athleticek kopako finala Realaren kontra orain bi aste. Galdutako finalen bihotzerrea kitatzeko prest aterako dira bi taldeak zelaira, borrokara.
Athleticek ez du hutsik hasierako hamaikakoan ohikoak diren jokalarien artean. Peru Nolaskoain eta Oier Zarraga min hartuta daude, baina beste jokalari guztiak eskura ditu Marcelinok. Ezustekorik ezean, 4-4-2 eskema bat erabiliko du, eta apirilaren 3an Cartujan jokatu zuen hamaikakoaren estilokoa zelairatuko du, aldake...
2021-4-16
https://www.berria.eus/albisteak/196345/kaleratze-bidea-espetxe-legediaren-baitan-egiteko-prestutasuna-berretsi-du-eppk-k.htm
Politika
«Kaleratze bidea espetxe legediaren baitan egiteko prestutasuna» berretsi du EPPK-k
EPPK-k oharra kaleratu du Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren bezperan —BERRIAk eskuratu du—. Frantziak eta Espainiak 2018tik egindako urratsak «kontuan hartu» arren, gehiago galdegin ditu: «Gaur ikusten duguna ere ez da, inondik inora, nahi genukeen mapa».
«Kaleratze bidea espetxe legediaren baitan egiteko prestutasuna» berretsi du EPPK-k. EPPK-k oharra kaleratu du Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren bezperan —BERRIAk eskuratu du—. Frantziak eta Espainiak 2018tik egindako urratsak «kontuan hartu» arren, gehiago galdegin ditu: «Gaur ikusten duguna ere ez da, inondik ino...
2017an hartu zuen EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak «kaleratze bidea espetxe legediaren baitan egiteko prestutasuna», eta horretan jarraituko dute aurrerantzean ere, gaur BERRIAri bidalitako oharrean jakinarazi dutenez: «Etengabean jarraitzen dugu ahalegin horretan, eta euskal preso politiko guztiak kaleratu art...
2021-4-16
https://www.berria.eus/albisteak/196346/myanmarko-junta-militarraren-aurkakoek-batasun-gobernu-bat-eratu-dute.htm
Mundua
Myanmarko junta militarraren aurkakoek «batasun gobernu bat» eratu dute
Aung San Suu Kyi izango da Estatu kontseilaria, sinbolikoki. Junta militarraren aurka indarrak batzeko eta diplomazia egiteko tresna izatea nahi du oposizioak.
Myanmarko junta militarraren aurkakoek «batasun gobernu bat» eratu dute. Aung San Suu Kyi izango da Estatu kontseilaria, sinbolikoki. Junta militarraren aurka indarrak batzeko eta diplomazia egiteko tresna izatea nahi du oposizioak.
Agintea hartzeko modua beren burua agintari izendatzea dela erabaki dute Myanmarko junta militarraren aurkakoek. «Gure historian lehen aldiz, Myanmarrek batasun gobernu bat izango du», adierazi du Salai Maung Taing San CRPH Batasunaren Biltzarrerako Ordezkarien Batzordeko kideak, zeina estatu kolpearen ondorioz karguti...
2021-4-17
https://www.berria.eus/albisteak/196380/eh-bilduk-otegi-proposatu-du-koordinatzaile-karguan-jarraitzeko.htm
Politika
EH Bilduk Otegi proposatu du koordinatzaile karguan jarraitzeko
Mahai Politikoak gaur eman du federazio subiranistaren zuzendaritzarako proposatu dituen izen-abizenen berri.
EH Bilduk Otegi proposatu du koordinatzaile karguan jarraitzeko. Mahai Politikoak gaur eman du federazio subiranistaren zuzendaritzarako proposatu dituen izen-abizenen berri.
EH Bilduko Mahai Politikoak proposatu du Arnaldo Otegik jarraitzea kargu nagusian; hots, koordinatzaile nagusiaren lanetan. Mahai Politikoak gaur eman du federazio subiranistaren zuzendaritzarako proposatu dituen izen-abizenen berri, aho batez onartu ondoren. Hau da proposatutako zerrenda: Koordinatzaile nagusia: Arna...
2021-4-18
https://www.berria.eus/albisteak/196381/netflix-euskaraz-taldeak-euskalgintzako-eragileen-babesa-jaso-du.htm
Bizigiro
Netflix Euskaraz taldeak euskalgintzako eragileen babesa jaso du
Apirilaren 15erako 10.000 sinadura lortzeko erronka jo zuten, eta 10.500 lortu dituzte jada. Netflixi edukiak euskaraz eskatzeko da sinadura bilketa: abenduaren 3rako, 20.000 lortu nahiko lituzkete.
Netflix Euskaraz taldeak euskalgintzako eragileen babesa jaso du. Apirilaren 15erako 10.000 sinadura lortzeko erronka jo zuten, eta 10.500 lortu dituzte jada. Netflixi edukiak euskaraz eskatzeko da sinadura bilketa: abenduaren 3rako, 20.000 lortu nahiko lituzkete.
Euskalgintzako, ikus-entzunezkoen sektoreko eta euskal komunikazio esparruko askotariko eragileen babesarekin, agerraldi publikoa egin zuen atzo Netflix Euskaraz herritar taldeak, Durangoko Landakon (Bizkaia). Izaskun Rekaldek, Netflix Euskaraz taldearen izenean, honela esan zuen: «Azkeneko urteotan, asko aldatu dira ...
2021-4-17
https://www.berria.eus/albisteak/196382/espetxeetako-hormen-pitzaduran-sakontzera-deitu-du-sortuk.htm
Politika
Espetxeetako hormen «pitzaduran» sakontzera deitu du Sortuk
Manifestazioak egin dituzte Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen, Preso Politikoen Nazioarteko Egunean.
Espetxeetako hormen «pitzaduran» sakontzera deitu du Sortuk. Manifestazioak egin dituzte Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen, Preso Politikoen Nazioarteko Egunean.
Preso Politikoen Nazioarteko Eguna da gaur, eta Sortuk manifestazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Donostian eta Bilbon eguerdian egin dituzte, eta arratsaldean egin dituzte Iruñean eta Gasteizen. Donostian, 2.500 herritar inguru batu dira, bi ilaratan, dozenaka ikurrinaren artean eta Askatasuna lelo...
2021-4-17
https://www.berria.eus/albisteak/196383/kalejira-zuri-gorria-sevillan.htm
Kirola
Kalejira zuri-gorria Sevillan
Athleticeko Sevillako hainbat zalek hirian barrena egin dute buelta, De Marcos Peñak antolatuta, txaranga eta guzti.
Kalejira zuri-gorria Sevillan. Athleticeko Sevillako hainbat zalek hirian barrena egin dute buelta, De Marcos Peñak antolatuta, txaranga eta guzti.
Mundu guztian ditu zaleak Athleticek, eta Sevillako batzuk elkartu egin dira eguerdian. Oscar de Marcos Peñak antolatuta, kalejian ibili dira hirian barrena. Zubia zeharkatu, eta alde zaharretik Trianara jo dute, bidean pare bat geldialdi eginez, eztarria bustitzeko. Txaranga batek alaitu du giroa, Athleticen ereserkia...
2021-4-17
https://www.berria.eus/albisteak/196384/guardia-zibila-berriz-sartu-da-aroztegiaren-aurkako-kanpaldian-baina-ez-dute-hustu.htm
Gizartea
Guardia Zibila berriz sartu da Aroztegiaren aurkako kanpaldian, baina ez dute hustu
Guardia Zibila hirugarren aldiz joan da kanpaldiko ingurura, baina alde egin du berriz ere. Arratsaldean elkarretaratzea egin dute Lekarozen, 228 etxebizitza, hotel bat eta golf zelaia eraikitzeko proiektua gelditzeko. Proiektua geldiarazi arte, kanpaldiarekin jarraitzeko asmoa dute.
Guardia Zibila berriz sartu da Aroztegiaren aurkako kanpaldian, baina ez dute hustu. Guardia Zibila hirugarren aldiz joan da kanpaldiko ingurura, baina alde egin du berriz ere. Arratsaldean elkarretaratzea egin dute Lekarozen, 228 etxebizitza, hotel bat eta golf zelaia eraikitzeko proiektua gelditzeko. Proiektua geldia...
Guardia Zibila Lekaroz herrian (Baztan, Nafarroa) Aroztegiko proiektuaren aurka egiten ari diren kanpaldian agertu da ostiral arratsaldean eta gaur goizean nahiz arratsaldean, baina ez dute kanpaldia hustu. Herritarrek «harresi bat» egin dute gaur goizean, elkarri helduta, eta guardia zibilek ez dituzte handik atera. 2...