date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/196385/bilbon-aurrekoan-baino-lasaiago-dago-kaleko-giroa.htm | Kirola | Bilbon aurrekoan baino lasaiago dago kaleko giroa | Ertzainak eta Bilboko udaltzainak Poza kalearen inguruetan patruilatzen ari dira | Bilbon aurrekoan baino lasaiago dago kaleko giroa. Ertzainak eta Bilboko udaltzainak Poza kalearen inguruetan patruilatzen ari dira | Berriro ere, Bilbo zuri-gorriz jantzi da, eta dena prestatu du oso denbora laburrean jokatu beharreko bigarren finalari aurre egiteko. Hala ere, kaleko giroak ez du zerikusirik izan duela bi aste izandakoarekin. Leiho eta balkoiek apainduta iraun dute, jende askok Athleticen elastikoa jantzi du, futbola izan da hizpide... |
2021-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/196386/egun-bakarrean-116-lagun-ospitaleratu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Egun bakarrean 116 lagun ospitaleratu dituzte Hego Euskal Herrian | 985 kasu gehiago atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, eta positibo tasa %7,9 da | Egun bakarrean 116 lagun ospitaleratu dituzte Hego Euskal Herrian. 985 kasu gehiago atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, eta positibo tasa %7,9 da | Positibo berrien kopurua apaldu da Hegoaldean, baina horrek ez du ospitaleetako presioa arindu. Kontrara: azken egunetako egoera makurrenean dira Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako sare asistentzialak. Osakidetzak eta Osasunbideak gaur emandako datuen arabera, COVID-19an positibo emandako 116 pertsona ospital... |
2021-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/196387/enplegu-eta-bizitza-duinen-alde-manifestazioa-egin-dute-sestaon.htm | Ekonomia | «Enplegu eta bizitza duinen alde» manifestazioa egin dute Sestaon | Enplegu galera Ezkerraldea astintzen ari da berriro, eta dozenaka elkarte, sindikatu eta langile batzordek bat egin dute manifestazioan. Tartean, Tubacex, ITP eta Petronorreko langileak izan dira, besteak beste. | «Enplegu eta bizitza duinen alde» manifestazioa egin dute Sestaon. Enplegu galera Ezkerraldea astintzen ari da berriro, eta dozenaka elkarte, sindikatu eta langile batzordek bat egin dute manifestazioan. Tartean, Tubacex, ITP eta Petronorreko langileak izan dira, besteak beste. | Sestaon izan da bilkura, Bizkaiko Ezkerraldea desindustrializatzen ari direla eta «miseria» okerrera doala salatzeko ahotsa goratzeko. 2.000 manifestari baino gehiago elkartu dira, antolatzaileen esanetan. «Prekaritaterik gabeko justizia soziala» eskatu dute, eta Ezkerraldean enplegua eta bizimodu duinak babestera dei ... |
2021-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/196388/bahiketa-egotzita-epaituko-dute-matteo-salvini.htm | Mundua | Bahiketa egotzita epaituko dute Matteo Salvini | Open Arms itsasontziari portuan sartzea debekatu zionean pertsonen bahiketa delitu bat egin zuela egotzi diote. Irailaren 15ean hasiko da epaiketa. | Bahiketa egotzita epaituko dute Matteo Salvini. Open Arms itsasontziari portuan sartzea debekatu zionean pertsonen bahiketa delitu bat egin zuela egotzi diote. Irailaren 15ean hasiko da epaiketa. | Open Arms ontzian 150 migratzaile inguru erreskatatu zituen 2019ko abuztuan, eta hiru aste egin zituzten portu seguru batean ontziratzeko itxaroten. Muturreraino behartu zuen egoera Matteo Salvinik, Lega eskuin muturreko alderdiaren buru eta orduan Barne ministro zenak.
Itxaroten bi aste pasatu eta gero, Espainiako Go... |
2021-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/196390/inaki-vinasprek-eta-unai-andak-irabazi-dute-lehen-final-laurdena.htm | Kultura | Iñaki Viñasprek eta Unai Andak irabazi dute lehen final laurdena | Bihar bigarren kanporaketa jokatuko da Araian. | Iñaki Viñasprek eta Unai Andak irabazi dute lehen final laurdena. Bihar bigarren kanporaketa jokatuko da Araian. | Iñaki Viñaspre eta Unai Anda nagusitu dira Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako lehenengo final laurdenean. 469 puntu eskuratu ditu bikoteak gaur arratsaldean Izarrako kultur etxean egindako saioan. Irabazleen atzetik sailkatu dira Felipe Zelaieta eta Xabi Igoak osatutako bikotea 453,5 punturekin, eta segidan Ander... |
2021-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/196391/laranjondoaren-itzala-luzeegia-da.htm | Kirola | Laranjondoaren itzala luzeegia da | Laranjondoaren itzala luzeegia da. | Herbehereetako teknikariak loriaren sinonimo dira Bartzelonan. Hala izan zen Johann Cruyff, estreina, Frank Rijkaard gero, eta Ronald Koeman, azkena. Laranja kolorekoen herrialdekoak taldearen gidari izan direnean, garaikurrak bildu dituzte katalanek. Prestatzaile bakoitzak bere estiloa ezarrita, distira handiagoarekin... | |
2021-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/196392/beste-maitale-bat-behar-du-athleticek.htm | Kirola | Beste maitale bat behar du Athleticek | Athleticek bosgarren aldiz erreskadan galdu du Espainiako Kopako finala, Sevillan, Bartzelonaren aurka. Lehen zatian emaitzari eutsi dio, baina bigarrenaren ostean hamahiru minutuan lau gol sartu dizkiote. | Beste maitale bat behar du Athleticek. Athleticek bosgarren aldiz erreskadan galdu du Espainiako Kopako finala, Sevillan, Bartzelonaren aurka. Lehen zatian emaitzari eutsi dio, baina bigarrenaren ostean hamahiru minutuan lau gol sartu dizkiote. | Golak. 0-1: Griezmannek (60. min). 0-2: De Jongek (63. min.). 0-3: Messik (68. min.). 0-4: Messik (72. min.). Epailea. Martinez Munuera. Txartel horiak: Athleticeko Dani Garciari.
Athleticentzat txapelketa kutuna zen behinola Espainiako Kopa. 24 titulu dauzka. Bada zerbait. Baina orain madarikazioaren itxurako zerbait... |
2021-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/196421/arimak.htm | Iritzia | Arimak | Arimak. | Lantzean behin nire nobeletako pertsonaiaren bat agertzen zait, batek daki zergatik; joditzearren, esaten dena. Aspaldion azken nobelako Mak da sarrien agertzen zaidana. Azkenengoz martxoaren hemeretzian. Lamerako nire leku kuttunean.
- Mak!
- Zelan?
- Begiak lau eginda zauzkaat, zera topatu ezinik!
- Zera, zer?
-... | |
2021-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/196424/autodeterminazio-eskubidea-guk-gureaz-erabakitzeko.htm | Mundua | Autodeterminazio eskubidea, «guk gureaz erabakitzeko» | Via Galega plataformak deituta mobilizatu dira gaur Galiziako hiriburuan, aldarrikatzeko «Galizia nazio bat dela, eskubideak dituen herri bat». | Autodeterminazio eskubidea, «guk gureaz erabakitzeko». Via Galega plataformak deituta mobilizatu dira gaur Galiziako hiriburuan, aldarrikatzeko «Galizia nazio bat dela, eskubideak dituen herri bat». | «Galizia nazio bat da. Eskubideak ditugu. Entzun dadila gure ahotsa». Maria Xose Bravo Via Galegako bozeramailearen hitzak dira, gaur goizean Santiago de Compostelako kaleetan esandakoak. Autodeterminazio eskubidearen aldeko mobilizazioa zuen deitua plataformak gaurko, aldarrikatzeko «Galiziak bere kabuz gobernatzeko b... |
2021-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/196425/ospitaleetako-presioa-ez-da-apaltzen-ari.htm | Gizartea | Ospitaleetako presioa ez da apaltzen ari | 87 pertsona erietxeratu dituzte COVID-19ak jota, eta 182 gaixo larri daude ZIUetan. 914 kasu atzeman dituzte, eta positibo tasa %8,4 da | Ospitaleetako presioa ez da apaltzen ari. 87 pertsona erietxeratu dituzte COVID-19ak jota, eta 182 gaixo larri daude ZIUetan. 914 kasu atzeman dituzte, eta positibo tasa %8,4 da | Laguntza sarea ataka estuan da berriz ere. Egunetik egunera betetzen ari dira ospitaleetako oheak, bai solairuetakoak eta bai ZIU zaintza intentsiboetako unitateenak. Hirugarren olatuko ospitaleratze kopuruak gainditu dira jada laugarrenean, eta iazko urri-azaroetako parametroetara hurbiltzen ari da izurria, erietxeen ... |
2021-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/196426/yolanda-larreategik-jaso-du-39-lizardi-saria.htm | Kultura | Yolanda Larreategik jaso du 39. Lizardi saria | Mariasun Landak eman dio saria irabazleari, Xabier Lizardi jaio zela 125 urte beete diren egunean. Jada martxan da 40. edizioa, eraberrituta. | Yolanda Larreategik jaso du 39. Lizardi saria. Mariasun Landak eman dio saria irabazleari, Xabier Lizardi jaio zela 125 urte beete diren egunean. Jada martxan da 40. edizioa, eraberrituta. | Gaur 125 urte bete dira Xabier Lizardi jaio zela, eta, urtemugarekin bat eginez, Zarauzko Udalak (Gipuzkoa) haur eta gazte literatura sustatzeko 39. Lizardi saria emateko ekitaldia egin du. Yolanda Larreategi markinarrak jaso du saria, Ur eta Lur lanarengatik. Ekitaldia, baina, ez da horretara mugatu, hurrengo urteko s... |
2021-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/196427/osasunak-eskura-du-lehen-mailan-jarraitzea.htm | Kirola | Osasunak eskura du Lehen Mailan jarraitzea | Nafarrak hobeak izan dira Elxen aurka, eta Barjaren eta Gonzalezek bere atean sartutako golari esker irabazi dute. 37 puntu dituzte, eta hamarrera dituzte jaisteko postuak. | Osasunak eskura du Lehen Mailan jarraitzea. Nafarrak hobeak izan dira Elxen aurka, eta Barjaren eta Gonzalezek bere atean sartutako golari esker irabazi dute. 37 puntu dituzte, eta hamarrera dituzte jaisteko postuak. | Lehendik ere bideratua zuen etorkizuna Osasunak, baina urrats handia egin du gaur. Bigarren garaipena eskuratu dute jarraian gorritxoek, gaur Sadarren, Elxen aurka (2-0), eta 37 puntu dituzte jada. Sailkapenean 12. postuan daude, eta 18. postuan den Valladolidek baino hamar puntu gehiago dituzte. Lehen Mailan jarraitze... |
2021-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/196428/finalerdietako-lehen-puntua-pena-albisurentzat.htm | Kirola | Finalerdietako lehen puntua Peña-Albisurentzat | Defentsan sendo aritu dira, eta atzeko koadroetan Albisu Galarza baino gehiago izan da. | Finalerdietako lehen puntua Peña-Albisurentzat. Defentsan sendo aritu dira, eta atzeko koadroetan Albisu Galarza baino gehiago izan da. | Sendotasuna. Horixe erakutsi dute gaur Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisuk Adarraga pilotalekuan (Logroño, Espainia), eta 22 eta 17 irabazi diete Ezkurdiari eta Ladis Galarzari. Bi bikoteek izan dituzte une onak neurketan zehar, baina, defentsako lanari esker, finalerdietako ligaxkako lehen puntua poltsikoratu dute ir... |
2021-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/196429/iker-lima-euskal-presoaren-lagun-batek-istripua-izan-du-espetxetik-bueltan.htm | Politika | Iker Lima euskal presoaren lagun batek istripua izan du espetxetik bueltan | Leonen (Espainia) dago espetxeratuta Lima, eta haren laguna handik bueltan zetorrela gertatu zen auto istripua, atzo. Furgonetan bakarrik zihoan presoaren laguna, eta ez zuen lesiorik izan. | Iker Lima euskal presoaren lagun batek istripua izan du espetxetik bueltan. Leonen (Espainia) dago espetxeratuta Lima, eta haren laguna handik bueltan zetorrela gertatu zen auto istripua, atzo. Furgonetan bakarrik zihoan presoaren laguna, eta ez zuen lesiorik izan. | Galdakaoko Iker Lima euskal presoaren lagun batek auto istripua izan zuen atzo, Leonetik (Espainia) bueltan zetorrela. Etxetik 370 kilometrora dago espetxeratuta Lima, baina ezbeharra etxetik gertu gertatu zen Iruñea inguruan, Zuastiko ordainlekua pasatu eta kilometro eskasera.
Presoaren lagunak ez zuen kalte fisikori... |
2021-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/196430/alaves-jaisteko-postuetatik-irten-da.htm | Kirola | Alaves jaisteko postuetatik irten da | Battagliak 84. minutuan sartu duen gol bati esker irabazi du Huescaren aurka. Asko zegoen jokoan. Taldeak beste bat dirudi Calleja entrenatzaile denetik. | Alaves jaisteko postuetatik irten da. Battagliak 84. minutuan sartu duen gol bati esker irabazi du Huescaren aurka. Asko zegoen jokoan. Taldeak beste bat dirudi Calleja entrenatzaile denetik. | Alavesek ezin zuen huts egin gaur, eta ez du huts egin. Javi Callejaren taldeak aurkari zuzen bat hartu du Mendizorrotzan, eta zelaian argi geratu da asko zegoela jokoan; bi taldeek elkarren errespetu handiarekin jokatu dute neurketa. Hiru puntu horiei esker, jaisteko postuetatik irten dira arabarrak, baina 18. den Val... |
2021-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/196431/zisma-europako-futbolean-superligari-aurre-egiteko-txapeldunen-ligaren-formatu-berria.htm | Kirola | Zisma Europako futbolean: Superligari aurre egiteko, Txapeldunen Ligaren formatu berria | Europako hamabi klub handik euren txapelketa sortu dute: Superliga. Txapeldunen Ligaren ordez, hura jokatuko lukete. UEFAk lehiaketa horren eredu berria aurkeztu du, eta mehatxu egin die Superligaren sortzaileei: aurrera eginez gero, beste lehiaketa guztietatik kanporatuko dituzte taldeak, eta baliteke jokalariek selek... | Zisma Europako futbolean: Superligari aurre egiteko, Txapeldunen Ligaren formatu berria. Europako hamabi klub handik euren txapelketa sortu dute: Superliga. Txapeldunen Ligaren ordez, hura jokatuko lukete. UEFAk lehiaketa horren eredu berria aurkeztu du, eta mehatxu egin die Superligaren sortzaileei: aurrera eginez ger... | Igande gauean zabaldu dute berria. Europako talderik handienetako hamabik Superliga sortu dute, UEFA Europako Futbol Elkarteen Batasuna bazter utzita, eta zalaparta handia eragin du. Futbolaren industria eta lehiaketen eredua hankaz gora jar litzake liga berri horrek. UEFA gaur da aurkeztekoa Txapeldunen Ligaren eredu ... |
2021-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/196432/eibar-azken-postuan-da-eta-realak-bosgarren-partida-du-irabazi-gabe.htm | Kirola | Eibar azken postuan da, eta Realak bosgarren partida du irabazi gabe | Atletico Madrilek 5-0 irabazi dio Eibarri, eta Realak 1-2 galdu du Sevillaren aurka, irabazten hasi den arren. Eibarrek lau puntura du salbazioa. | Eibar azken postuan da, eta Realak bosgarren partida du irabazi gabe. Atletico Madrilek 5-0 irabazi dio Eibarri, eta Realak 1-2 galdu du Sevillaren aurka, irabazten hasi den arren. Eibarrek lau puntura du salbazioa. | Lehenengoak azkena garaitu du. Espainiako Ligaren buruan da Atletico Madril, hiru punturen aldearekin, eta aise garaitu zuen atzo Eibar, hondarreko postuan den taldea. Lehen zatian, Correak sartu du lehen gola, eta jokalari horrek berak sartu du bigarrena ere, handik bi minutura. Carrascok bigarren zatia hasi berritan ... |
2021-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/196433/gaur-amaituko-dute-kubako-alderdi-komunistaren-viii-kongresua-castroren-azkena.htm | Mundua | Gaur amaituko dute Kubako Alderdi Komunistaren VIII. Kongresua, Castroren azkena | Gaur jakinaraziko dute nork osatuko duen alderdiaren batzorde nagusia. Miguel Diaz-Canel Kubako presidenteak ordezkatuko du Castro idazkari nagusi lanetan. | Gaur amaituko dute Kubako Alderdi Komunistaren VIII. Kongresua, Castroren azkena. Gaur jakinaraziko dute nork osatuko duen alderdiaren batzorde nagusia. Miguel Diaz-Canel Kubako presidenteak ordezkatuko du Castro idazkari nagusi lanetan. | Kubako Alderdi Komunistaren VIII. Kongresuko ordezkariek Raul Castro idazkari nagusiak aurkezturiko azken txostena onartu dute. Azkena, Miguel Diaz-Canel Kubako presidenteari utziko diolako bere postua. Castrok 90 urte beteko ditu uztailean, eta belaunaldi aldaketa bat egin nahi dute alderdian. Gaur egingo dute azken s... |
2021-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/196434/ekonomiak-ez-du-martxa-hartu-02-hazi-da-araba-bizkai-eta-gipuzkoan.htm | Ekonomia | Ekonomiak ez du martxa hartu: %0,2 hazi da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan | Jaurlaritzak esperotakoa baino lau hamarren okerragoa da urte arteko tasa: -%2,9. Gobernua txertaketa bizkorragoaren zain dago suspertzerako | Ekonomiak ez du martxa hartu: %0,2 hazi da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Jaurlaritzak esperotakoa baino lau hamarren okerragoa da urte arteko tasa: -%2,9. Gobernua txertaketa bizkorragoaren zain dago suspertzerako | Begi bistakoa dena baieztatu dute kontu ekonomikoen lehen datuek: ekonomiaren berpizterik ez da izan 2021. urtearen hasieran. Ez doa atzera —eta hori bada zerbait mugikortasunak eta hainbat jarduerak dituzten muga handiak ikusita—, baina aurrera ere ez asko: %0,2 hazi zen urteko lehen hiruhilekoan Arabako, Bizkaiko eta... |
2021-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/196435/israelen-maskararik-gabe-eta-gazan-hildakoak-gora.htm | Mundua | Israelen maskararik gabe, eta Gazan hildakoak gora | Bost milioi israeldar txertatu dituzte dagoeneko Israelen. Aldiz, Gazan eta Zisjordanian bost milioi palestinarretik %2k hartu dute txertoa. | Israelen maskararik gabe, eta Gazan hildakoak gora. Bost milioi israeldar txertatu dituzte dagoeneko Israelen. Aldiz, Gazan eta Zisjordanian bost milioi palestinarretik %2k hartu dute txertoa. | Urtebete igaro eta gero, Israelgo herritarrek maskara kendu ahal izan zuten atzo kalean, pandemia hasi zenetik lehen aldiz. Aldi berean, eskolak ere ateak zabaldu zituzten, aurrez aurreko klaseak emateko. Herrialde hartan bizi diren bederatzi milioi lagunetik bost milioik jarri dituzte txertoaren bi dosiak. Horri esker... |
2021-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/196436/bergarako-industrias-betikon-ez-dute-grebarik-egingo.htm | Ekonomia | Bergarako Industrias Betikon ez dute grebarik egingo | Gaur zen protesta hastekoa, baina lan itunari buruzko akordioa lortu dute zuzendaritzarekin. | Bergarako Industrias Betikon ez dute grebarik egingo. Gaur zen protesta hastekoa, baina lan itunari buruzko akordioa lortu dute zuzendaritzarekin. | ELAk iragarri du langileek akordio bat lortu dutela Bergarako Industrias Betikon, eta enpresak onartu egin diela eskakizunen zati handi bat. Ondorioz, gaur hastekoa zen greba mugagabea bertan behera utzi dute langileek.
ELAren arabera, enpresak hainbat hobekuntza aurkeztu dizkio langileen ordezkaritzari, «in extremis»... |
2021-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/196437/enpresa-bat-hustu-dute-barakaldon-sute-baten-ondorioz.htm | Gizartea | Enpresa bat hustu dute Barakaldon, sute baten ondorioz | Suhiltzaileek gune zabal bat hesitu dute, handik gertu baitago produktu sukoiak dituen beste enpresa bat. Jada kontrolpean dute sutea. | Enpresa bat hustu dute Barakaldon, sute baten ondorioz. Suhiltzaileek gune zabal bat hesitu dute, handik gertu baitago produktu sukoiak dituen beste enpresa bat. Jada kontrolpean dute sutea. | Kurrusku KaiAlde gozogintzako lantegiak Barakaldoko (Bizkaia) Ibaibe kalean duen lantegian piztu da sua gaur goizean, 09:45 aldera. Enpresa hustu egin behar izan dute, baita inguruko pabiloiak ere, eta suhiltzaileek inguru hartara ez hurbiltzeko eskatu dute. Ez dute argitu zerk sortu duen sua.
Suhiltzaileek jakinarazi... |
2021-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/196439/zazpi-lagun-hil-dituzte-aebetan-hiru-tiroketatan.htm | Mundua | Zazpi lagun hil dituzte AEBetan, hiru tiroketatan | Taberna batean hiru lagun hil ditu beste batek Wisconsinen. Austinen eta Chicagon ere izan dira tiroketak, eta Polizia horien egileen bila ari da. Urtea hasi zenetik, 150 tiroketa izan dira AEBetan. | Zazpi lagun hil dituzte AEBetan, hiru tiroketatan. Taberna batean hiru lagun hil ditu beste batek Wisconsinen. Austinen eta Chicagon ere izan dira tiroketak, eta Polizia horien egileen bila ari da. Urtea hasi zenetik, 150 tiroketa izan dira AEBetan. | Azken orduetan izandako hiru tiroketatan gutxienez zazpi lagun hil dira AEBetan. Wisconsin estatuan izan da horietako lehena, Kenosha hiriko taberna batean. Hiru lagun hil, eta beste hiru zauritu ditu erasotzaileak, hiri horretako sheriffak jakinarazi duenez. CBS telebista kateak emandako informazioaren arabera, aurrez... |
2021-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/196440/beste-772-kasu-atzeman-dira-hegoaldean.htm | Gizartea | Beste 772 kasu atzeman dira Hegoaldean | Igandeko proben %8,9k eman dute positibo. | Beste 772 kasu atzeman dira Hegoaldean. Igandeko proben %8,9k eman dute positibo. | Transmisioari buruzko datuak kezkagarriak dira oraindik Hego Euskal Herrian. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, atzo 8.624 proba egin ziren birusa detektatzeko, eta 772 kasu atzeman zituzten. Aurreko egunetako datuen aldean, kutsatuen kopurua apalagoa izan da, baina, beste behi... |
2021-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/196441/sei-eguneko-itxialdia-ezarri-dute-new-delhin.htm | Mundua | Sei eguneko itxialdia ezarri dute New Delhin | Apirilaren 15az geroztik egunean 200.000 kasu berri atzeman dituzte, batez beste, Indian. Erietxeak baliabiderik gabe geratzen ari direla ohartarazi du Osasun Ministerioak. | Sei eguneko itxialdia ezarri dute New Delhin. Apirilaren 15az geroztik egunean 200.000 kasu berri atzeman dituzte, batez beste, Indian. Erietxeak baliabiderik gabe geratzen ari direla ohartarazi du Osasun Ministerioak. | Itxialdia ezarri dute Indiako agintariek hiriburuan. Bigarren olatuak gogor jo du herrialdean, eta, batez beste, 200.000 kasu atzematen dituzten egunero. Orotara, 15 milioiko langa igaro dute positiboek, eta 178,769 dira hildakoak. Horretaz gain, herrialde osoko erietxeak oxigenorik eta ohe librerik gabe geratzen ari d... |
2021-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/196442/berdintasunerako-emakunde-saria-jaso-du-askabide-elkarteak.htm | Gizartea | Berdintasunerako Emakunde saria jaso du Askabide elkarteak | Miriam Santorcuato presidenteak jaso du aitortza, Gasteizen. Prostituzioan diharduten emakumeei «ahalduntzerako espazio bat» ematea txalotu du Izaskun Landaidak. | Berdintasunerako Emakunde saria jaso du Askabide elkarteak. Miriam Santorcuato presidenteak jaso du aitortza, Gasteizen. Prostituzioan diharduten emakumeei «ahalduntzerako espazio bat» ematea txalotu du Izaskun Landaidak. | Askabide elkarteko kideen eskuetan da jada Berdintasunerako Emakunde saria. Gaur goizean jaso du Miriam Santorcuato presidenteak, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluren eskutik, Gasteizen, eta bereziki gogoan izan ditu prostituzioan eta gizarte bazterketan dauden emakumeekin lan egiten duten beste gizarte era... |
2021-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/196443/ela-laquosektore-publikoko-behin-behinekotasun-tasa-sektore-pribatukoa-halako-bi-daraquo.htm | Ekonomia | ELA: «Sektore publikoko behin-behinekotasun tasa sektore pribatukoa halako bi da» | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langile publikoen %40k aldi baterako kontratua salatu dute, eta horren atzean zerbitzuak pribatizatzea dagoela. | ELA: «Sektore publikoko behin-behinekotasun tasa sektore pribatukoa halako bi da». Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langile publikoen %40k aldi baterako kontratua salatu dute, eta horren atzean zerbitzuak pribatizatzea dagoela. | «Propagandatik haratago doazen neurriak hartu behar dira langile publikoen egoera hobetzeko», eta egoera hori hobetuko luketen erabakiak «baldintzatzeko» babestu du ELA sindikatuak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sektore publikoan ostegunerako deitua dagoen greba deialdia. LAB, CCOO, ESK eta Steilasekin batera egin du... |
2021-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/196445/nasak-helikoptero-txiki-bat-hegaldatu-du-marten.htm | Bizigiro | NASAk helikoptero txiki bat hegaldatu du Marten | Ingenuity gailua hiru metro inguru goratu da planeta gorriaren airean. Datozen egunetan beste lau bidaia egingo ditu, gero eta urrutiago. | NASAk helikoptero txiki bat hegaldatu du Marten. Ingenuity gailua hiru metro inguru goratu da planeta gorriaren airean. Datozen egunetan beste lau bidaia egingo ditu, gero eta urrutiago. | Ez da oso hegalaldi luzea izan helikoptero batentzat, baina urrats interesgarria izan da gizateriarentzat. NASAk Martera bildalitako Ingenuity helikopteroak lehenbiziko hegaldia egin du. Helizeak piztu eta azeleratu ditu; hiru bat metro egin du gora Marteko airean, eta berriz zegoen lekura jaitsi da. Perseverance ibilg... |
2021-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/196446/annalena-baerbock-izango-da-berdeen-hautagaia-alemaniako-kantziller-kargurako.htm | Mundua | Annalena Baerbock izango da Berdeen hautagaia Alemaniako kantziller kargurako | Ekologisten barruko ildo moderatua ordezkatzen du Baerbockek. Inkesten arabera, Alderdi Berdea bigarren bozkatuena litzateke iraileko hauteskundeetan, orain egingo balira. | Annalena Baerbock izango da Berdeen hautagaia Alemaniako kantziller kargurako. Ekologisten barruko ildo moderatua ordezkatzen du Baerbockek. Inkesten arabera, Alderdi Berdea bigarren bozkatuena litzateke iraileko hauteskundeetan, orain egingo balira. | Alemaniako Berdeak alderdiak irailean egingo diren hauteskunde federaletarako bere zerrendaburua aurkeztu du. Orain arte alderdiko presidenteetako bat izan da Annalena Baerbock, eta huraxe izango da kantziler kargurako hautagaia. Hala iragarri du alderdiko beste presidenteak, Robert Habeckek. Alderdiak esana zuen gaur ... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196447/satelite-bidez-ikusita-nolakoa-zen-mundua-duela-36-urte.htm | Bizigiro | Satelite bidez ikusita, nolakoa zen mundua duela 36 urte? | Google Earthek Timelapse izeneko funtzio berri bat jarri du martxan. Hari esker, lurrak 1984. urtetik 2020ra arte izan duen garapena ikus daiteke urtez urte, satelite bidezko irudien bidez. | Satelite bidez ikusita, nolakoa zen mundua duela 36 urte?. Google Earthek Timelapse izeneko funtzio berri bat jarri du martxan. Hari esker, lurrak 1984. urtetik 2020ra arte izan duen garapena ikus daiteke urtez urte, satelite bidezko irudien bidez. | Ingurunea asko aldatu da azken 36 urteetan. Larrialdi klimatikoak, deforestazioak, urbanizazio prozesuek eta abarrek eragin nabarmena izan dute paisaietan, hainbat kasutan espaziotik ikusteko modukoa. Nola zegoen Amazonas duela 36 urte? Nolakoa zen Dubaiko eraikin ikusgarriak egin dituzte inguru hori? Glaziarren neurri... |
2021-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/196448/nafarroako-gobernuak-neurri-murriztaileei-eutsiko-die-alarma-egoera-bukatu-arte.htm | Gizartea | Nafarroako Gobernuak neurri murriztaileei eutsiko die, alarma egoera bukatu arte | Milagroren itxiera perimetrala bertan behera utziko du gobernuak hilaren 23an, eta Argedaskoari beste astebetez eutsiko dio | Nafarroako Gobernuak neurri murriztaileei eutsiko die, alarma egoera bukatu arte. Milagroren itxiera perimetrala bertan behera utziko du gobernuak hilaren 23an, eta Argedaskoari beste astebetez eutsiko dio | Maiatzaren 9ra arte, itxita. Nafarroako Gobernuak erabaki du COVID-19aren aurkako neurri murriztaileei eustea, Espainiako Gobernuak alarma egoera bertan behera utzi arte. Besteak beste, joan-etorriei, bilkurei eta ostalaritzako barnealdeen itxierari eragiten diete.
Nafarroako Gobernuak azaldu du birusaren transmisioa ... |
2021-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/196449/gazte-eritrear-baten-gorpua-aurkitu-dute-irunen.htm | Gizartea | Gazte eritrear baten gorpua aurkitu dute Irunen | Bidasoa ibaiaren bazterrean aurkitu dute eritrear jatorriko gaztea, urkatuta. Bere buruaz beste egin duela uste dute. | Gazte eritrear baten gorpua aurkitu dute Irunen. Bidasoa ibaiaren bazterrean aurkitu dute eritrear jatorriko gaztea, urkatuta. Bere buruaz beste egin duela uste dute. | Eritrear jatorriko gazte baten gorpua aurkitu zuten herenegun goizean, Irungo (Gipuzkoa) Azken Portu auzoan, Bidasoa ibaiaren bazterrean. Irungo Harrera Sarearen arabera urkatuta agertu zen gizon gaztea. Ertzaintzaren arabera, bere buruaz beste egin zuen gazteak. Ez omen dute bortizkeria zantzurik aurkitu, eta, kasua «... |
2021-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/196450/guardia-zibila-aroztegiaren-aurkako-kanpalditik-joan-da.htm | Gizartea | Guardia Zibila Aroztegiaren aurkako kanpalditik joan da | «Poliziaren presentzia handia» izan da arratsaldean, baina ez dute hustu. 80 herritar inguru gerturatu direla azpimarratu dute. | Guardia Zibila Aroztegiaren aurkako kanpalditik joan da. «Poliziaren presentzia handia» izan da arratsaldean, baina ez dute hustu. 80 herritar inguru gerturatu direla azpimarratu dute. | Aroztegiko proiektuaren kontra Lekaroz herrian (Baztan, Nafarroa) egiten ari diren kanpaldia husteko arriskuan dagoela ohartarazi dute arratsaldean, baina Guardia Zibila bertatik joan da, kanpaldia hustu gabe. «Poliziaren presentzia handia» zegoela ohartarazi dute arratsaldean, eta herritarrei kanpaldia babestera joate... |
2021-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/196451/gazteen-bizipenetan-murgil-egiteko.htm | Kultura | Gazteen bizipenetan murgil egiteko | Jasone Osororen, Oihana Iguaranen eta Jordi Sierra i Fabraren eleberriekin abiatu du Elkarrek Traola saila, bereziki gazteei zuzendutako lanak biltzen dituena | Gazteen bizipenetan murgil egiteko. Jasone Osororen, Oihana Iguaranen eta Jordi Sierra i Fabraren eleberriekin abiatu du Elkarrek Traola saila, bereziki gazteei zuzendutako lanak biltzen dituena | Jasone Osororen Festa, Oihana Iguararen Hormak eta Jordi Sierra i Fabraren Malkoak euritan. Hiru eleberri horiekin eman dio hasiera Elkar argitaletxeak Traola sail berriari. Oso istorio desberdinak kontatzen badituzte ere, gazteak eta haien bizipenak dituzte hirurek protagonista. «Horrek ez du esan nahi gazteei bakarri... |
2021-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/196452/etxebizitza-sindikatuak-salatu-du-bost-pertsona-etxegabetu-dituztela-gasteizen.htm | Gizartea | Etxebizitza Sindikatuak salatu du bost pertsona etxegabetu dituztela Gasteizen | Sindikatuak ohartarazi duenez, jabeak etxegabetze «ilegal bat» egiten ahalegindu ziren aurretik, baina ez zuten lortu. Etxegabetutako bost pertsonei beste bizileku bat lortu diete, baina uste dute «salbuespena» dela. | Etxebizitza Sindikatuak salatu du bost pertsona etxegabetu dituztela Gasteizen. Sindikatuak ohartarazi duenez, jabeak etxegabetze «ilegal bat» egiten ahalegindu ziren aurretik, baina ez zuten lortu. Etxegabetutako bost pertsonei beste bizileku bat lortu diete, baina uste dute «salbuespena» dela. | Etxebizitza Sindikatuak salatu du Gasteizko Udaltzaingoak bost pertsona etxetik kaleratu dituela gaur, Zapateria kalean. Haren arabera, sindikatuaren esku zegoen etxebizitza bat zen, eta bizilagun horiek urtebete baino gehiago zeramaten hor bizitzen, «beste alternatibarik» ez zutelako.
Sindikatuko kideek aitortu dute ... |
2021-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/196453/beharrezkoa-zen-gauza-bakarra-errukia-izatea-zen.htm | Mundua | «Beharrezkoa zen gauza bakarra errukia izatea zen» | Derek Chauvin polizia ohiaren kontrako epaiketan, akusazioak eta defentsak azken argudioak eman dituzte George Floyden heriotzaren arrazoia argitzeko. Prozesuak AEBetako zatiketa politikoa utzi du agerian. | «Beharrezkoa zen gauza bakarra errukia izatea zen». Derek Chauvin polizia ohiaren kontrako epaiketan, akusazioak eta defentsak azken argudioak eman dituzte George Floyden heriotzaren arrazoia argitzeko. Prozesuak AEBetako zatiketa politikoa utzi du agerian. | Astelehenean amaitu dira Derek Chauvin polizia ohiaren kontrako azken alegatuak. George Floyd hiltzeraino ito zuen poliziaren aurkako epaiketa epaiaren zain geratu da hala. Minesotako Fiskaltzak eta Chauvinen defentsak haien bertsioak azaldu dituzte lau orduko saio batean epaimahaiaren aurrean, eta horiek eztabaidatu b... |
2021-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/196454/jaurlaritzak-ez-du-neurririk-hartuko-etbn-blue-lives-matterren-elastikoarekin-agertu-zen-ertzainaren-aurka.htm | Politika | Jaurlaritzak ez du neurririk hartuko ETBn Blue Lives Matterren elastikoarekin agertu zen ertzainaren aurka | AEBetan eskuin muturraren sostengua duen mugimendu horrek «Ertzaintzaren kode deontologikoan ezarritakoa urratzen» duenik ezin dela baieztatu erantzun dio Josu Erkorekak EH Bilduk Legebiltzarrean eginiko galderari. | Jaurlaritzak ez du neurririk hartuko ETBn Blue Lives Matterren elastikoarekin agertu zen ertzainaren aurka. AEBetan eskuin muturraren sostengua duen mugimendu horrek «Ertzaintzaren kode deontologikoan ezarritakoa urratzen» duenik ezin dela baieztatu erantzun dio Josu Erkorekak EH Bilduk Legebiltzarrean eginiko galderar... | Honoring Courage; Blue Lives Matter (Ohore adoreari; Bizitza Urdinek Axola Dute) leloa duen jertse bat soinean zuela agertu zen Gontzal Viaga Rodriguez lehiakidea ETB1eko Baserria lehiaketan, martxoaren 14an. Ika mika eragin zuen horrek, Blue Lives Matter mugimendua eskuin muturraren sostengua duelako AEBetan, eta hare... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196481/diaz-canel-aukeratu-dute-kubako-alderdi-komunistako-idazkari-nagusi.htm | Mundua | Diaz-Canel aukeratu dute Kubako Alderdi Komunistako idazkari nagusi | Herrialdeko presidenteak Castro ordezkatu du alderdiaren buruan ere, nahiz eta adierazi duen hura gertu izango duela. Alderdi «demokratikoago» bat nahi du, eta gogor egin du «kaosaren aktibisten» kontra. | Diaz-Canel aukeratu dute Kubako Alderdi Komunistako idazkari nagusi. Herrialdeko presidenteak Castro ordezkatu du alderdiaren buruan ere, nahiz eta adierazi duen hura gertu izango duela. Alderdi «demokratikoago» bat nahi du, eta gogor egin du «kaosaren aktibisten» kontra. | Miguel Diaz-Canel Kubako presidentea Alderdi Komunistako idazkari nagusia ere izango da aurrerantzean, eta jarraituko du Raul Castrorekin kontsultatzen «nazioaren gerorako erabaki estrategikoak»; hark idazkari nagusi izateari utzi dio, 89 urterekin. Azken egunetan, alderdiaren VIII. Kongresua egin dute. Castrok hasiera... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196482/bihar-eramango-dituzte-epaitegira-goizean-irunean-atxiloturiko-sindikalistak.htm | Ekonomia | Bihar eramango dituzte epaitegira goizean Iruñean atxiloturiko sindikalistak | Atxilotuetako bat aske utzi dute goizean, eta gainerakoak bihar goizean pasako dira Fermin Otamendi epailearen aurretik. Sindikatuak jakinarazi duenez, garbitzaileen sektoreko protesta batekin daude lotuta atxiloketak. | Bihar eramango dituzte epaitegira goizean Iruñean atxiloturiko sindikalistak. Atxilotuetako bat aske utzi dute goizean, eta gainerakoak bihar goizean pasako dira Fermin Otamendi epailearen aurretik. Sindikatuak jakinarazi duenez, garbitzaileen sektoreko protesta batekin daude lotuta atxiloketak. | LAB sindikatuak jakinarazi duenez, Espainiako Poliziak sindikatu horretako zazpi kide atxilotu ditu Iruñean gaur goizean, garbitzaileen sektoreko bi protestarekin erlazionatuta: CENen aurrean martxoaren 8an egindako protesta bat eta apirilaren 9an ISN enpresaren kamioi batera igo eta N-121 errepidea mozteagatik.. Atxil... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196483/soichi-noguchi-astronautak-bilbori-argazki-bat-atera-dio-espaziotik.htm | Bizigiro | Soichi Noguchi astronautak Bilbori argazki bat atera dio espaziotik | Twitterreko erabiltzaile batek txio bat idatzi zion astronauta japoniarrari, esanez Nazioarteko Espazio Estazioa Bilboren gainetik igaroko zela eta argazki bat ateratzeko. | Soichi Noguchi astronautak Bilbori argazki bat atera dio espaziotik. Twitterreko erabiltzaile batek txio bat idatzi zion astronauta japoniarrari, esanez Nazioarteko Espazio Estazioa Bilboren gainetik igaroko zela eta argazki bat ateratzeko. | «Literalki nire etxea ikus dezaket!». Hala zioen Twitterren @SpaceNosey erabiltzaile bilbotarrak, Soichi Noguchi astronautaren azken txioa ikusi eta gero. Sare sozialetan aktiboa da Noguchi japoniarra, eta orain ISS Nazioarteko Espazio Estazioan dagoela baliatuta egin zion eskaera @SpaceNosey-k.
Erabiltzaileak denbora... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196486/maiatzaren-1erako-deialdi-bateratua-egin-dute-baionan.htm | Ekonomia | Maiatzaren 1erako deialdi bateratua egin dute Baionan | Manifestazioa eginen dute Baionan, 11:00etan, LAB, CGT eta SNUIPP sindikatuek, eta zenbait eragilek antolatuta. Langileen batasunerako deia egin dute. | Maiatzaren 1erako deialdi bateratua egin dute Baionan. Manifestazioa eginen dute Baionan, 11:00etan, LAB, CGT eta SNUIPP sindikatuek, eta zenbait eragilek antolatuta. Langileen batasunerako deia egin dute. | Azken bi urteetan bezala, maiatzaren 1erako mobilizazio deialdi bateratua egin dute Baionan. CGT, SNUIPP eta LAB sindikatuez gain, Gazte Ekintza kolektibo sortu berria, EBA Egiazko Berdintasunaren Alde, Etorkinekin kolektiboa, Bizi, eta Baionako antzokia okupatu duten kultur eragileak batu dira deialdira. «Atzoko, gaur... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196487/bertan-behera-utzi-dute-cabacasen-heriotzaren-harira-kondenatutako-ertzainari-ezarritako-zigorraren-gauzatzea.htm | Gizartea | Bertan behera utzi dute Cabacasen heriotzaren harira kondenatutako ertzainari ezarritako zigorraren gauzatzea | Bizkaiko Auzitegiaren ebazpenaren arabera, behin-behinean bi urtez indargabetuko dute bi urteko kartzela zigorra | Bertan behera utzi dute Cabacasen heriotzaren harira kondenatutako ertzainari ezarritako zigorraren gauzatzea. Bizkaiko Auzitegiaren ebazpenaren arabera, behin-behinean bi urtez indargabetuko dute bi urteko kartzela zigorra | Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea leporatuta kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, bi urteko espetxe zigorra gauzatuko dute, Juan Jose de Pablo kondenatuak legea hausten baldin badu datozen bi urteeta... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196488/hiru-pertsona-espetxeratu-dituzte-hernanin-gizon-bat-hiltzen-saiatzea-egotzita.htm | Gizartea | Hiru pertsona espetxeratu dituzte Hernanin gizon bat hiltzen saiatzea egotzita | Bi gizon eta emakume bat dira atxilotuak. Hernaniko etxe abandonatu batean agertu zen gizon bati «jipoi izugarri bat» eman izana egozten diete. | Hiru pertsona espetxeratu dituzte Hernanin gizon bat hiltzen saiatzea egotzita. Bi gizon eta emakume bat dira atxilotuak. Hernaniko etxe abandonatu batean agertu zen gizon bati «jipoi izugarri bat» eman izana egozten diete. | Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen igandean Hernanin (Gipuzkoa), gizon baten hilketa saiakerarekin lotura izan dezaketelakoan. Gizona etxe abandonatu batean aurkitu zuten, «jipoi batekin bateragarriak diren zauri larriekin». Ordu batzuen buruan, Ertzaintzak 42 eta 51 urteko bi gizon eta 33 urteko emakume bat atx... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196489/txertaketarako-ordua-hartzeko-interneteko-zerbitzua-behin-behinean-itxi-du-osakidetzak-txertoak-bukatu-ostean.htm | Gizartea | Txertaketarako ordua hartzeko Interneteko zerbitzua behin-behinean itxi du Osakidetzak, txertoak bukatu ostean | 74 eta 79 urte arteko ehunka lagunek arazo teknikoak salatu dituzte, eta adierazi ordua hartzeko aukerarik ez dutela izan. Guztira, 24 orduan 19.116 zita eman ditu Osakidetzak. | Txertaketarako ordua hartzeko Interneteko zerbitzua behin-behinean itxi du Osakidetzak, txertoak bukatu ostean. 74 eta 79 urte arteko ehunka lagunek arazo teknikoak salatu dituzte, eta adierazi ordua hartzeko aukerarik ez dutela izan. Guztira, 24 orduan 19.116 zita eman ditu Osakidetzak. | Osakidetzan txertorako ordua hartzeko Interneteko zerbitzuak gainezka egin du: 24 ordu baino lehenago, eskura zeuden dosi guztietarako orduak bete dira, 19.116 guztira. Hori horrela, 74 eta 79 urte arteko biztanleen txertaketa kanpainarako ordua emateari utzi diote, dosi gehiago jaso bitartean. Ordua hartzera deituta z... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196490/hego-euskal-herria-kutsatuen-kopurua-apaldu-ezinik.htm | Gizartea | Hego Euskal Herria, kutsatuen kopurua apaldu ezinik | Beste 934 positibo atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak. Positibo tasa %6,2 da. | Hego Euskal Herria, kutsatuen kopurua apaldu ezinik. Beste 934 positibo atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak. Positibo tasa %6,2 da. | Kutsatuen kurba apaldu ezinik da: beste 934 kasu positibo. Horiek dira atzo Osakidetzak eta Osasunbideak COVID-19a atzemateko testetan atzemandako kasuak. Orotara 14.934 test egin zituzten, eta positiboen ehunekoa, beraz, %6,2 da. OME Osasunaren Mundu Erakundeak ezarria duen irizpidea da %5etik jaitsita izurria kontrol... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196491/karbono-isuriek-48-egingo-dute-gora-aurten.htm | Mundua | Karbono isuriek %4,8 egingo dute gora aurten | Energiaren Nazioarteko Agentziak jasotako datuen arabera, energia eskaera %4,6 igoko da aurten, eta eskari horren %70 garapen bidean dauden herrialdeetatik etorriko da. | Karbono isuriek %4,8 egingo dute gora aurten. Energiaren Nazioarteko Agentziak jasotako datuen arabera, energia eskaera %4,6 igoko da aurten, eta eskari horren %70 garapen bidean dauden herrialdeetatik etorriko da. | Planeta gelditu egin zuen iaz pandemiak, eta geldialdi horrek ondorio nabarmenak izan zituen energiaren kontsumoan, eta beraz, baita CO2 isurietan ere. 2020. urtean %5,8 jaitsi ziren karbono dioxido isuriak mundu osoan; ordea, Energiaren Nazioarteko Agentziak aurreratu duenez aurten %4,8 igoko dira. Energia eskariak go... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196492/foruzaingoak-laguntza-eskatu-du-lepoa-moztuta-agertu-diren-arkumeekin-gertatutakoa-ikertzeko.htm | Gizartea | Foruzaingoak laguntza eskatu du lepoa moztuta agertu diren arkumeekin gertatutakoa ikertzeko | Ultzama aldean agertu dira, bide seinale batean gainean eta ate batean zintzilik. | Foruzaingoak laguntza eskatu du lepoa moztuta agertu diren arkumeekin gertatutakoa ikertzeko. Ultzama aldean agertu dira, bide seinale batean gainean eta ate batean zintzilik. | Nafarroako Foruzaingoak laguntza eskatu du Twitterren, azken aldian leku publikoetan hilda agertu diren arkumeekin gertatutakoa ikertzeko. Ultzama inguruan ageru dira arkumeak, lepoa moztuta.
Foruzainek azaldu dute ez dutela salaketarik jaso, eta ezin dutela ikertu animaliei tratu txarra eman ote zaien. "Ba al dakizu ... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196493/kazetari-lana-egiteko-zailtasunak-daude-lau-herrialdetik-hirutan.htm | Bizigiro | Kazetari lana egiteko zailtasunak daude lau herrialdetik hirutan | Mugarik Gabeko Kazetarien zerrendaren arabera, Norvegia da tokirik onena kazetaritza egiteko, eta Eritrea da okerrena. Frantzia 34. tokian dago, eta Espainia 29.a da zerrendan. | Kazetari lana egiteko zailtasunak daude lau herrialdetik hirutan. Mugarik Gabeko Kazetarien zerrendaren arabera, Norvegia da tokirik onena kazetaritza egiteko, eta Eritrea da okerrena. Frantzia 34. tokian dago, eta Espainia 29.a da zerrendan. | «Kazetaritza da desinformazioaren aurkako txertorik onena». Hala dio Mugarik Gabeko Kazetarien idazkari nagusi Christophe Deloirek. «Baina zoritxarrez haren ekoizpena eta banaketa blokeatu egiten dute sarri faktore politiko, ekonomiko eta teknologikoengatik». Kazetarien eta prentsa askatasunaren defentsan ari da Mugari... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196494/caixabankek-135-langile-kaleratu-nahi-ditu-euskal-herrian.htm | Ekonomia | Caixabankek 135 langile kaleratu nahi ditu Euskal Herrian | Bankia irentsi ondoren, lan taldea 8.291 lagun txikitu nahi du Kataluniako bankuak. Lau bulegotik bat ere itxi nahi du. | Caixabankek 135 langile kaleratu nahi ditu Euskal Herrian. Bankia irentsi ondoren, lan taldea 8.291 lagun txikitu nahi du Kataluniako bankuak. Lau bulegotik bat ere itxi nahi du. | Joan den astean iragarritako berregituraketari zenbakiak jarri dizkio Caixanbankek. Sindikatuei jakinarazi dienez, 8.291 langile kendu nahi ditu. Inoiz Espainiako banku sistemako erakunde batek egindako berregituraketarik bortitzena da hori.
Euskal Herrian presentzia handia du Caixabankek, batez ere Nafarroako Kutxa b... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196495/hainbat-eragilek-bat-egin-dute-donostiako-metroko-lanak-gelditzeko-satorralaiaren-eskaerarekin.htm | Gizartea | Hainbat eragilek bat egin dute Donostiako metroko lanak gelditzeko Satorralaiaren eskaerarekin | Eragiten dituen «arrisku larriengatik» metroaren lanak eteteko eskatu du bizilagunen elkarteak | Hainbat eragilek bat egin dute Donostiako metroko lanak gelditzeko Satorralaiaren eskaerarekin. Eragiten dituen «arrisku larriengatik» metroaren lanak eteteko eskatu du bizilagunen elkarteak | Eragiten dituen «arrisku larriengatik» zein «gainkostu handiengatik», eta sortzen duen ingurumen inpaktuarengatik, Donostiako metroaren lanak eteteko eskatu dio Satorralaiak plataformak Eusko Jaurlaritzari. Bizilagunen elkartearen eskaerekin eta kaleratu berri duen manifestuarekin bat egin dute hainbat eragilek; bestea... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196496/erika-olaizola-antzezleari-egingo-diote-arnasa-gara-kanpainaren-bosgarren-elkarrizketa.htm | Gizartea | Erika Olaizola antzezleari egingo diote ‘Arnasa Gara’ kanpainaren bosgarren elkarrizketa | Euskararekin ezin galdu ikus-entzunezkoaren inguruan jardungo dute zuzenekoan, eta 17:00etatik aurrera jarraitu ahal izango da, BERRIAren Instagram kontuan. | Erika Olaizola antzezleari egingo diote ‘Arnasa Gara’ kanpainaren bosgarren elkarrizketa. Euskararekin ezin galdu ikus-entzunezkoaren inguruan jardungo dute zuzenekoan, eta 17:00etatik aurrera jarraitu ahal izango da, BERRIAren Instagram kontuan. | Udalerririk euskaldunenetan, guraso askoren ohiko kezka izaten da gaztetxoak erdaraz nola moldatuko ote diren. Horren beldurrez, gaztelerara ere jotzen du askok eta askok, haurra hizkuntza horretan ere trebatu dadin. Premisa hori izango dute oinarri Arnasa Gara kanpainaren barruan egingo duten bosgarren elkarrizketa di... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196498/idriss-deby-txadeko-presidentea-hil-da-errebeldeen-aurka-zauritua-izan-ostean.htm | Mundua | Idriss Deby Txadeko presidentea hil da, errebeldeen aurka zauritua izan ostean | FACT talde armatuaren eta armadaren arteko liskarretan jasandako zaurien ondorioz zendu da, armadak jakinarazi duenez. Hiru hamarkadaz herrialdeko estatuburu izan da, eta bere seigarren legealdia hasi zuen atzo. | Idriss Deby Txadeko presidentea hil da, errebeldeen aurka zauritua izan ostean. FACT talde armatuaren eta armadaren arteko liskarretan jasandako zaurien ondorioz zendu da, armadak jakinarazi duenez. Hiru hamarkadaz herrialdeko estatuburu izan da, eta bere seigarren legealdia hasi zuen atzo. | Gerra frontean jasandako zaurien ondorioz hil da Idriss Deby Txadeko presidentea, herrialde horretako armadak jakinarazi duenez. «Idriss Debyk azken hatsa eman berri du, lurraldearen defentsan», jakinarazi du Azem Bermandoa Agouna armadaren bozeramaileak, herrialdeko telebista publikoan irakurri duen adierazpen baten b... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196499/espetxeetako-osasunaren-eskumena-jasoko-du-nafarroak.htm | Politika | Espetxeetako osasunaren eskumena jasoko du Nafarroak | Maiatzaren 24an sinatuko dute transferentzia. Trafiko eskumena bigarren seihilekoan gauzatzea adostu dute | Espetxeetako osasunaren eskumena jasoko du Nafarroak. Maiatzaren 24an sinatuko dute transferentzia. Trafiko eskumena bigarren seihilekoan gauzatzea adostu dute | Nafarroak espetxeetako osasunaren eskumena eskuratuko du aurki. Hala erabaki dute astearte honetan Maria Txibite Foru Erkidegoko presidenteak eta Miquel Iceta Espainiako Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroak Madrilen egin duten bileran. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak akordio bat lortu zuten le... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196500/martin-ugalde-gogoan-goiburupean-egingo-da-aurtengo-rikardo-arregi-kazetaritza-saria.htm | Gizartea | 'Martin Ugalde gogoan' goiburupean egingo da aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Saria | Deialdia ireki du Andoaingo Udalak, eta azaroan ezagutuko dira irabazleak | 'Martin Ugalde gogoan' goiburupean egingo da aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Saria. Deialdia ireki du Andoaingo Udalak, eta azaroan ezagutuko dira irabazleak | Kazetaritza Saria eta Komunikazio Saria banatuko ditu aurten ere Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak. Andoaingo Udalak Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean antolatu ohi duen sariketaren deialdia egin du. 'Martin Ugalde gogoan' goiburupean egingo da aurtengo sariketa.
Deialdiaren berri emateko agerraldia egin dute Donostia... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196501/emak-bidea-eman-dio-janssenen-txertoari-odolbilduak-albo-ondorio-oso-ezohikoak-direla-frogatuta.htm | Gizartea | EMAk bidea eman dio Janssenen txertoari, odolbilduak «albo ondorio oso ezohikoak» direla frogatuta | Txertoaren eta tronbosi kasuen artean «lotura bat» egon daitekeela uste du Sendagaien Europako Agentziak, baina berretsi du «onurak arriskuak baino askoz ugariagoak» direla | EMAk bidea eman dio Janssenen txertoari, odolbilduak «albo ondorio oso ezohikoak» direla frogatuta. Txertoaren eta tronbosi kasuen artean «lotura bat» egon daitekeela uste du Sendagaien Europako Agentziak, baina berretsi du «onurak arriskuak baino askoz ugariagoak» direla | Ebazpena eman du EMA Sendagaien Europako Agentziak, eta, AstraZenecaren txertoarekin egin bezala, Janssenen prototipoa txertatzearen alde azaldu da. AEB Amerikako Estatu Batuetan azaleratutako odolbildu kasuak aztertu ditu erakundeak, eta, horien eta txertoaren artean «balizko lotura bat» egon daitekeela iritzita ere, ... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196502/bilintxen-menda-bertso-hamabostaldia-egingo-dute-donostian.htm | Kultura | Bilintxen Menda bertso hamabostaldia egingo dute Donostian | Maiatzaren 2tik 14ra bitarte, lau ekitaldi egingo dituzte. Indalezio Bizkarrondo Ureña Bilintx bertsolariaren figura gogora ekarri eta bertsolaritzak azken hamarkadetan izan duen bilakaera aztertuko dute haietan. | Bilintxen Menda bertso hamabostaldia egingo dute Donostian. Maiatzaren 2tik 14ra bitarte, lau ekitaldi egingo dituzte. Indalezio Bizkarrondo Ureña Bilintx bertsolariaren figura gogora ekarri eta bertsolaritzak azken hamarkadetan izan duen bilakaera aztertuko dute haietan. | Indalezio Bizkarrondo Ureña Bilintx-en bertso bat irakurri du Xabier Euzkitzek, «benetan dotorea dena eta haren izaeraren alderdi bat behintzat ederki laburbiltzen duena», haren ustez: «Askok diyote kantetan beti/ amore-kontu naizela,/ nik esaten det arriturikan/ motibo gabe daudela./ Zer egin biat baldin zerubak/ doai... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196503/ekainean-itxiko-dute-donostiako-maria-inmakulada-ikastetxea.htm | Gizartea | Ekainean itxiko dute Donostiako Maria Inmakulada ikastetxea | Besteak beste, «ikasle kopuruaren jaitsiera progresiboagatik» hartu dute erabakia. | Ekainean itxiko dute Donostiako Maria Inmakulada ikastetxea. Besteak beste, «ikasle kopuruaren jaitsiera progresiboagatik» hartu dute erabakia. | Maria Inmakuladako erlijiosoek jakinarazi dutenez, datorren ikasturtetik aurrera itxita egongo da Donostiako Maria Inmakulada ikastetxea. Ez dela bideragarria uste dute, eta egoera «jasanezina» dela. Hiru arrazoi eman dituzte ixtea erabakitzeko: erlijiosoen falta eta haiek zahartu izana, ikasle kopuruaren «jaitsiera pr... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196504/osteguneko-grebarako-gutxieneko-zerbitzu-erabat-gehiegizkoak-salatu-dituzte-sindikatuek.htm | Ekonomia | Osteguneko grebarako gutxieneko zerbitzu «erabat gehiegizkoak» salatu dituzte sindikatuek | «Koronabirusa aitzakia gisa» erabiltzea egotzi diote Eusko Jaurlaritzari, «alor askotan %100eko gutxieneko zerbitzuak ezartzeko». Lan eta Enplegu Sailak agindua «bakarrik gazteleraz» bidali diela adierazi dute. | Osteguneko grebarako gutxieneko zerbitzu «erabat gehiegizkoak» salatu dituzte sindikatuek. «Koronabirusa aitzakia gisa» erabiltzea egotzi diote Eusko Jaurlaritzari, «alor askotan %100eko gutxieneko zerbitzuak ezartzeko». Lan eta Enplegu Sailak agindua «bakarrik gazteleraz» bidali diela adierazi dute. | ELA, LAB, CCOO, SATSE, Steilas eta ESK sindikatuek gogor salatu dituzte ostegunerako alor publikoan deitu duten grebarako Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak. «Langile asko grebarako oinarrizko eskubiderik gabe» utzi dituztela adierazi dute. Helegitea jarriko diete neurriei, grebarako eskubidea urratzen... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196505/defontainek-vianako-lantegia-ixteko-asmoa-du.htm | Ekonomia | Defontainek Vianako lantegia ixteko asmoa du | 37 langile kaleratuko ditu, eta ELA sindikatuaren ustez deslokalizazio kasu bat da | Defontainek Vianako lantegia ixteko asmoa du. 37 langile kaleratuko ditu, eta ELA sindikatuaren ustez deslokalizazio kasu bat da | Defontaine Iberica enpresak Vianan (Nafarroa) duen planta ixteko asmoa duela salatu du ELA sindikatuak. Zuzendaritzako abokatuek horrela jakinarazi diete kalean geldituko diren 37 langileei. Batzordeak neurria ez duela onartuko aurreratu du, eta langileek greba hasiko dute hilaren 26an. Enpresak iragan ostiralean eman ... |
2021-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/196506/haustura-superligan.htm | Kirola | Haustura Superligan | Manchester Cityk txapelketa sortu berria utzi du, eta Chelseak filtratu du gauza bera egingo duela. Beste hainbat klubek ere zalantzak azaldu dituzte. Gauerdian bilera telematikoa egingo dute. | Haustura Superligan. Manchester Cityk txapelketa sortu berria utzi du, eta Chelseak filtratu du gauza bera egingo duela. Beste hainbat klubek ere zalantzak azaldu dituzte. Gauerdian bilera telematikoa egingo dute. | Bueltan etorri zaio Superligari Europako futbola zartatzeko aukera, hasi baino lehen bertan behera geratzeko zantzuak baitaude. Ingalaterran sortu zaizkio arrakalak. Iluntzean, Chelseak filtratu egin du informazioa batzen ari dela lehiaketa eratu berria uzteko, eta gerora, Manchester Cityk ofizial egin du lehiaketa sor... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196507/floyd-hil-zuen-polizia-ohiaren-kontrako-epaia-mugarri-izatea-espero-dute.htm | Mundua | Floyd hil zuen polizia ohiaren kontrako epaia mugarri izatea espero dute | Epaimahaiak erruduntzat jo du Chauvin delitu guztietan, eta baliteke 40 urte inguruko zigorra jasotzea. Black Lives Matter mugimenduak pozez eta zuhurtzia handiz hartu du erabakia. | Floyd hil zuen polizia ohiaren kontrako epaia mugarri izatea espero dute. Epaimahaiak erruduntzat jo du Chauvin delitu guztietan, eta baliteke 40 urte inguruko zigorra jasotzea. Black Lives Matter mugimenduak pozez eta zuhurtzia handiz hartu du erabakia. | Derek Chauvin AEB Ameriketako Estatu Batuetako polizia ohiaren kontrako epaiak erabakigarria izatearen itxura hartu du, baina oraindik zalantza handiak daude azkenean mugarri bilakatuko ote den. Halere, poza izan da nagusi Minneapolisen eta herrialdeko hainbat hiritan, epaimahaiak bere erabakiaren berri eman duenetik: ... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196529/ebk-erabaki-du-co2-isurketak-55-murriztea-2030erako.htm | Mundua | EBk erabaki du CO2 isurketak %55 murriztea 2030erako | Europako Batzordeak eta Europako Parlamentuak akordio bat lortu dute legez ezartzeko Europako Batasunak klima neutraltasuna lortu behar duela 2050rako, eta berotegi gasen isurketa gutxienez %55 murriztu 2030erako. | EBk erabaki du CO2 isurketak %55 murriztea 2030erako. Europako Batzordeak eta Europako Parlamentuak akordio bat lortu dute legez ezartzeko Europako Batasunak klima neutraltasuna lortu behar duela 2050rako, eta berotegi gasen isurketa gutxienez %55 murriztu 2030erako. | «EBk konpromiso sendoa hartu du 2050erako klima neutraltasuna lortzeko, eta gaur egun harro egon gaitezke denon artean klima helburu handinahia hartu izanaz», adierazi du Joao Pedro Matos Fernandes Portugalgo Ingurumen eta Ekintza Klimatikorako ministroak, ohar batean. Haren esanetan, akordio horrekin Europak «seinale ... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196558/osakidetzak-eta-osasunbideak-gaur-jasoko-dituzte-janssen-txertoak.htm | Gizartea | Osakidetzak eta Osasunbideak gaur jasoko dituzte Janssen txertoak | 8.900 dosi jasoko dituzte, eta berehala jartzen hastea da osasun agintarien asmoa. | Osakidetzak eta Osasunbideak gaur jasoko dituzte Janssen txertoak. 8.900 dosi jasoko dituzte, eta berehala jartzen hastea da osasun agintarien asmoa. | EMA Sendagaien Europako Agentziak atzo Janssen txertoaren inguruan esan zituenak aintzat hartuta, Espainiako Osasun Ministerioak gaur banatuko dizkie txertoak autonomia erkidegoei. Tronboen gaineko arriskuengatik, Espainiako osasun agintariek biltegi batean gordeak zituzten lehengo astetik, baina, EMAk txertoak jartzek... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196559/atzo-atxilotutako-labeko-bost-kideak-libre-atera-dira-epailearen-aurrean-deklaratu-gabe.htm | Ekonomia | Atzo atxilotutako LABeko bost kideak libre atera dira, epailearen aurrean deklaratu gabe | Gaur goizean ziren banan-banan deklaratzekoak, baina, azkenean, ez dute halakorik egin. LABeko abokatuaren arabera, Poliziaren txostena «pobrea» da. | Atzo atxilotutako LABeko bost kideak libre atera dira, epailearen aurrean deklaratu gabe. Gaur goizean ziren banan-banan deklaratzekoak, baina, azkenean, ez dute halakorik egin. LABeko abokatuaren arabera, Poliziaren txostena «pobrea» da. | 24 ordu egin dituzte atxilotuta. Espainiako Poliziak LABeko sei kide atxiilotu zituen, ISN enpresako kamioi batera igota N-121 errepidea trabatzeagatik eta CEN patronalaren egoitzan hauts gorria botatzeagatik. Izaskun Juarez LABeko Iruñerria-Pirinioak eskualdeko idazkaria berehala utzi zuten aske, baina gainerako bosta... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196561/presoak-euskal-herriratzeko-eskatu-du-donostiako-udalaren-gehiengoak.htm | Politika | Presoak Euskal Herriratzeko eskatu du Donostiako Udalaren gehiengoak | EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak bat egin dute hamalau eragilek abenduan bestelako espetxe politika baten alde sinatutako adierazpenarekin. | Presoak Euskal Herriratzeko eskatu du Donostiako Udalaren gehiengoak. EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak bat egin dute hamalau eragilek abenduan bestelako espetxe politika baten alde sinatutako adierazpenarekin. | 2020ko abenduaren 11n, alderdi politiko eta sindikatu ugarik adierazpen bat plazaratu zuten euskal presoei beste espetxe politika bat ezartzearen alde, eta konpromisoa adierazi zuten adierazpen hori Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde guztiei helarazteko. Orain, «hitzari leial izanik», Donostiako Udalean EAJk, EH Bild... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196562/real-madrilek-eta-bartzelonak-bakarrik-eusten-diote-superligari.htm | Kirola | Real Madrilek eta Bartzelonak bakarrik eusten diote Superligari | Ingalaterrako sei taldeek atera egin eta gero, Real Madril eta Bartzelona dira aurrera egin nahi duten bakarrak, eta, hala, egitasmoak etorkizun iluna du. | Real Madrilek eta Bartzelonak bakarrik eusten diote Superligari. Ingalaterrako sei taldeek atera egin eta gero, Real Madril eta Bartzelona dira aurrera egin nahi duten bakarrak, eta, hala, egitasmoak etorkizun iluna du. | Berrogeita zortzi ordu. Horixe iraun du Superligaren egitasmoak. Igandean eman zuten proiektuaren berri sortzaileek. Atzo Ingalaterrako sei taldeek atzera egin eta gero, ez zaio etorkizun handirik ikusten. Izan ere, Real Madril eta Bartzelona dira atzera egin ez duten bakarrak, Juventusek, Interrek, Milanek eta Atletic... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196563/alemaniako-auzitegi-konstituzionalak-oniritzia-eman-die-europako-funtsei.htm | Ekonomia | Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak oniritzia eman die Europako funtsei | Atzera bota du eskuin muturrak haien aurka jarritako helegiteetako bat, eta, ondo bidean, Alemaniako Gobernuak berretsi ahal izango ditu | Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak oniritzia eman die Europako funtsei. Atzera bota du eskuin muturrak haien aurka jarritako helegiteetako bat, eta, ondo bidean, Alemaniako Gobernuak berretsi ahal izango ditu | Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak ez ditu onartu bere herrialdean Next Generation funtsen aurka aurkezturiko helegiteak, eta, ondo bidean, gobernuak ez du oztoporik izango haiek berresteko. Alemaniako bi ganberek funtsa onartu zuten martxoaren 25ean eta 26an, baina Bernd Lucke Alternative für Deutschland eskuin mutu... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196564/najat-el-hachmik-abiatuko-ditu-literaktum-topaketak.htm | Kultura | Najat El Hachmik abiatuko ditu Literaktum Topaketak | Maiatzaren 27an izango da idazle katalan-marokoarra Donostian, Txani Rodriguez kazetari eta idazlearekin solasean. Aurtengo Literaktum jaialdia, bestalde, azaroaren 8tik 21era egingo dute. | Najat El Hachmik abiatuko ditu Literaktum Topaketak. Maiatzaren 27an izango da idazle katalan-marokoarra Donostian, Txani Rodriguez kazetari eta idazlearekin solasean. Aurtengo Literaktum jaialdia, bestalde, azaroaren 8tik 21era egingo dute. | Kultur agendan literaturari pisua eman, eta irakurraldiak zein idazleen solasaldiak Literaktum jaialdiko egunetara murriztu ez daitezen, Literaktum Topaketak izeneko programa jarri dute martxan haren antolatzaileek. Maiatzaren 27an izango da egitasmoaren barruko lehen saioa, Donostiako Okendo kultur etxean, eta Najat E... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196565/ikasleak-kalera-atera-dira-baliabideak-jarri-eta-euren-hitza-entzun-dezatela-eskatzeko.htm | Gizartea | Ikasleak kalera atera dira baliabideak jarri eta euren hitza entzun dezatela eskatzeko | Ikamak Hegoaldeko hemeretzi herritan antolatu ditu mobilizazioak. «Isilik eta jesarrita» nahi dituztela esan dute, baina «martxan eta borrokan» jarraitzeko asmoz daudela. | Ikasleak kalera atera dira baliabideak jarri eta euren hitza entzun dezatela eskatzeko. Ikamak Hegoaldeko hemeretzi herritan antolatu ditu mobilizazioak. «Isilik eta jesarrita» nahi dituztela esan dute, baina «martxan eta borrokan» jarraitzeko asmoz daudela. | Ratioak jaistea, kontrol soziala desagertzea, protokolo «eraginkorrak» edukitzea, ikasleen hitza entzutea, euskaraz ikasteko baliabideak ematea... Aldarrikapen horiek eta gehiago atera dituzte kalera ikasleek Ikamak deitutako mobilizazioetan. Zehazki, Hego Euskal Herriko 19 herritan egin dituzte protestak, Nazkatuta ga... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196566/gorako-joerak-ez-du-etenik-1198-positibo-gehiago.htm | Gizartea | Gorako joerak ez du etenik: 1.198 positibo gehiago | Datuen bilakaera ezkorra da ospitaleratzeei eta ZIUetan dauden pazienteen kopuruari begira ere | Gorako joerak ez du etenik: 1.198 positibo gehiago. Datuen bilakaera ezkorra da ospitaleratzeei eta ZIUetan dauden pazienteen kopuruari begira ere | Atzo denera 1.198 COVID-19 positibo atzeman zituzten Hego Euskal Herriko osasun sistemek. Egindako testen %7,7 izan ziren positibo. Positiboen igoera agerikoa da bi osasun sistemek plazaratutako datuetan. Osasunbideak atzo baino 41 kasu gehiago jakinarazi ditu gaur; Osakidetzak, 223 gehiago. Herrialdeka, 445 Bizkaian i... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196567/irungo-harrera-sareak-salatu-du-migratzaileen-heriotzak-eragiten-dituztela-haiek-artatzeko-politika-eskasek.htm | Gizartea | Irungo Harrera Sareak salatu du «migratzaileen heriotzak» eragiten dituztela haiek artatzeko «politika eskasek» | Elkarteak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio argitu dezala gazte eritrearraren heriotza. Beatriz Artolazabalek iragarri du bertan behera utziko dutela etorkinak artatzeko azkeneko hilabetean indarrean egon den kontingentzia plana | Irungo Harrera Sareak salatu du «migratzaileen heriotzak» eragiten dituztela haiek artatzeko «politika eskasek». Elkarteak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio argitu dezala gazte eritrearraren heriotza. Beatriz Artolazabalek iragarri du bertan behera utziko dutela etorkinak artatzeko azkeneko hilabetean indarrean egon den k... | Gazte eritrear baten gorpua aurkitu zuten joan den igandean, Irunen (Gipuzkoa), Bidasoa ibaiaren bazterrean. Irungo Harrera Sareak adierazi du «ziurrenik» igarobidean zihoan migratzaile bat zela «urkatuta» agertutako 21 urteko mutila. Platafomak «kontrastatutako iturriak» baliatuz jakin ahal izan du ez zegoela Irunen e... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196568/funes-perimetralki-itxiko-dute-ostiralean.htm | Gizartea | Funes perimetralki itxiko dute ostiralean | Osasunbideak COVID-19a atzemateko baheketa bat egingo du ostiralean 45 eta 65 urte arteko herritarren artean. | Funes perimetralki itxiko dute ostiralean. Osasunbideak COVID-19a atzemateko baheketa bat egingo du ostiralean 45 eta 65 urte arteko herritarren artean. | Koronabirusaren transmisioa nabarmen larriagotu da Funesen (Nafarroa). Kutsatzea eteteko asmoz, Nafarroako Gobernuak itxiera perimetrala ezarriko du herrian, ostiraletik aurrera. Carlos Artuondo Nafarroako Gobernuko Osasun zuzendari nagusiak gaur jakinarazi du neurria, herrian birusak duen intzidentzia tasa handiagatik... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196569/bardeako-tiro-eremuaren-itxieraz-erabakitzeko-erreferenduma-galdegin-dio-eh-bilduk-madrili.htm | Gizartea | Bardeako tiro eremuaren itxieraz erabakitzeko erreferenduma galdegin dio EH Bilduk Madrili | Espainiako indar armatuek entrenatzeko darabilten Bardeako tiro eremua ixteko eskatu dio EH Bilduk Espainiako Gobernuari, eta, hori egin ezean, erreferendum bat egiteko. Margarita Robles Defentsa ministroak ezetz erantzun du. | Bardeako tiro eremuaren itxieraz erabakitzeko erreferenduma galdegin dio EH Bilduk Madrili. Espainiako indar armatuek entrenatzeko darabilten Bardeako tiro eremua ixteko eskatu dio EH Bilduk Espainiako Gobernuari, eta, hori egin ezean, erreferendum bat egiteko. Margarita Robles Defentsa ministroak ezetz erantzun du. | Bardeako tiro eremua ixteko eskatu du Bel Pozueta EH Bilduko diputatuak Espainiako Kongresuan. Gobernuaren kontrol saioan egin du eskaera, eta Margarita Robles Defentsa ministroak ezetz esan du. Pozuetak ihardetsi dio erreferendum bidez erabaki beharko litzatekeela hori.
Pozuetak gogorarazi du hegazkin militarrak gert... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196570/ekialde-hurbilean-daude-borrero-nagusiak.htm | Mundua | Ekialde Hurbilean daude borrero nagusiak | Iaz, gutxienez 483 lagun exekutatu zituzten munduan, Amnesty Internationalen arabera. Iranen, Egipton, Iraken eta Saudi Arabian hil dituzte horien %88 inguru. Txinan hildakoak ez dituzte zenbatu, informazio faltagatik. | Ekialde Hurbilean daude borrero nagusiak. Iaz, gutxienez 483 lagun exekutatu zituzten munduan, Amnesty Internationalen arabera. Iranen, Egipton, Iraken eta Saudi Arabian hil dituzte horien %88 inguru. Txinan hildakoak ez dituzte zenbatu, informazio faltagatik. | AI Amnesty International gobernuz kanpoko erakundearen arabera, iaz gutxienez 483 lagun exekutatu zituzten munduan, heriotza zigorrera kondenatuta; horietako gehienak, Ekialde Hurbilean. Azken hamar urteetako kopururik txikiena da, erakundearen arabera, etan 2019ko datuen aldean, %26 jaitsi da: gutxienez 657 izan ziren... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196571/urkulluk-dio-egungo-egoerak-ez-duela-aukerarik-ematen-neurriak-malgutzeko.htm | Gizartea | Urkulluk dio egungo egoerak ez duela aukerarik ematen neurriak malgutzeko | Labiren batzorde teknikoa bihar da elkartzekoa, eta, Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren esanetan, bertan zehaztutakoaren arabera erabakiko da Labiren Aholku Batzordea biltzera deitu edo ez. | Urkulluk dio egungo egoerak ez duela aukerarik ematen neurriak malgutzeko. Labiren batzorde teknikoa bihar da elkartzekoa, eta, Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren esanetan, bertan zehaztutakoaren arabera erabakiko da Labiren Aholku Batzordea biltzera deitu edo ez. | Labiren batzorde teknikoak bihar esanen duenaren zain da Eusko Jaurlaritza. «Labiren batzorde teknikoak zer irizten duen itxarongo dugu, eta orduan hartuko ditugu erabakiak», azaldu du Iñigo Urkulluk Talgo enpresak Ribabellosan (Araba) duen lantegian egindako bisitaren ondoko adierazpenetan. Haren esanetan, oraindik ez... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196572/van-der-breggen-eta-alaphilippe-nagusitu-dira-fleche-wallonen.htm | Kirola | Van der Breggen eta Alaphilippe nagusitu dira Fleche Wallonen | Txirrindulari herbeheretarrak zazpigarren garaipena du jarraian Huyko horma tentean. Frantziarra, berriz, hirugarrenez gailendu da | Van der Breggen eta Alaphilippe nagusitu dira Fleche Wallonen. Txirrindulari herbeheretarrak zazpigarren garaipena du jarraian Huyko horma tentean. Frantziarra, berriz, hirugarrenez gailendu da | Anna van der Breggen herbeheretarrak (SD Worx) eta Julian Alaphilippe frantziarrak (Deceuninck) irabazi dute gaur Fleche Wallone klasikoa. Biak indartsuenak izan dira Huyko horman.
Van der Breggenek eutsi egin dio haren erabateko nagusitasunari, zazpigarren aldiz jarraian nagusitu baita. Gaur berriro utzi ditu atzean ... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196573/jim-steinman-konpositorea-hil-da.htm | Kultura | Jim Steinman konpositorea hil da | Besteak beste, Meat Loaf kantariaren disko ospetsuenak idatzi zituen | Jim Steinman konpositorea hil da. Besteak beste, Meat Loaf kantariaren disko ospetsuenak idatzi zituen | Jim Steinman konpositore eta ekoizlea igandean hil zen, Connecticuten (AEB), 73 urte zituela. Momentuz ez dituzte jakinarazi heriotzaren arrazoiak.
Batik bat Meat Loaf kantariaren Bat Out of Hell (1977) disko arrakastatsuan egindako lanagatik da ezaguna Steinman. Disko hark mundu mailako arrakasta lortu zuen bere gara... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196574/erika-olaizola-laquohizkuntza-ohituretan-eragin-nahi-badugu-katearen-osotasunean-sakondu-behar-daraquo.htm | Gizartea | Erika Olaizola: «Hizkuntza ohituretan eragin nahi badugu, katearen osotasunean sakondu behar da» | Erika Olaizola antzezleari egin diote 'Arnasa Gara' kanpainaren bosgarren elkarrizketa, eta 'Euskararekin ezin galdu' ikus-entzunezkoaren inguruan jardun dute zuzenekoan. | Erika Olaizola: «Hizkuntza ohituretan eragin nahi badugu, katearen osotasunean sakondu behar da». Erika Olaizola antzezleari egin diote 'Arnasa Gara' kanpainaren bosgarren elkarrizketa, eta 'Euskararekin ezin galdu' ikus-entzunezkoaren inguruan jardun dute zuzenekoan. | Udalerririk euskaldunenetan, guraso askoren ohiko kezka izaten da gaztetxoak erdaraz nola moldatuko ote diren. Horren beldurrez, gaztelerara ere jotzen du askok eta askok, haurra hizkuntza horretan ere trebatu dadin. Premisa hori izan dute oinarri Arnasa Gara kanpainaren barruan egindako bosgarren elkarrizketa digitale... |
2021-4-22 | https://www.berria.eus/albisteak/196575/murrizketa-neurriak-arinduko-dituzte-ipar-euskal-herrian-maiatzaren-3tik-aitzina.htm | Gizartea | Murrizketa neurriak arinduko dituzte Ipar Euskal Herrian, maiatzaren 3tik aitzina | Hamar kilometrotik harago mugitzeko baimena izanen da, ziurtagiririk gabe. Etxeratze agindua atxikiko dute, 19:00etan | Murrizketa neurriak arinduko dituzte Ipar Euskal Herrian, maiatzaren 3tik aitzina. Hamar kilometrotik harago mugitzeko baimena izanen da, ziurtagiririk gabe. Etxeratze agindua atxikiko dute, 19:00etan | Pandemiari aurre egiteko murrizketa neurriak arinduko dituzte Ipar Euskal Herrian. Maiatzaren 3tik aitzina, etxetik hamar kilometro baino gehiagora mugitzeko debekua kenduko dute, eta, beraz, ziurtagiririk gabe, nahieran ibiltzen ahalko dira herritarrak. Hala ere, egunez baizik ez dute izanen askatasun hori, 19:00etako... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196576/eaeko-langile-publikoek-greba-eguna-izango-dute-bihar.htm | Ekonomia | EAEko langile publikoek greba eguna izango dute bihar | Behin-behinekotasuin handiari irtenbidea emateko eskatuko dute. Brusela presio egiten ari zaio Espainiari, baina auziak konponbide juridiko zaila dauka. | EAEko langile publikoek greba eguna izango dute bihar. Behin-behinekotasuin handiari irtenbidea emateko eskatuko dute. Brusela presio egiten ari zaio Espainiari, baina auziak konponbide juridiko zaila dauka. | Hego Euskal Herriko administrazio publikoek Europa osoko behin-behinekotasun tasa handienak dituzte, eta bost-hamar-hogei urte daramatzaten langile ugari daude lantaldeetan. Europa presio egiten ari zaio Espainiari egoera hori konpon dezan. ELA, LAB, CCOO, ESK, SATSE eta Steilas sindikatuek greba eguna antolatu dute bi... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196578/monte-hellman-zinemagile-estatubatuarra-hil-da.htm | Kultura | Monte Hellman zinemagile estatubatuarra hil da | 'Two-Lane Blacktop' filmak bihurtu zuen zinema independentearen ikonoetako bat. Besteak beste, 'Reservoir Dogs' Quentin Tarantinoren lehen ekoitzi zuen | Monte Hellman zinemagile estatubatuarra hil da. 'Two-Lane Blacktop' filmak bihurtu zuen zinema independentearen ikonoetako bat. Besteak beste, 'Reservoir Dogs' Quentin Tarantinoren lehen ekoitzi zuen | Belaunaldi gazteek Quentin Tarantinoren bitartez ezagutu zuten Monte Hellmanen izena, baina horren aurretik ere bide luzea egina zuen zinemagileak Hollywoodeko zinema estudio handietatik kanpo. Roger Corman ekoizlearentzat lan egin zuen, baita Sam Peckinpah zuzendariarekin ere, eta zinema independente aitzindariaren ik... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196579/eurokopa-ez-da-jokatuko-bilbon.htm | Kirola | Eurokopa ez da jokatuko Bilbon | UEFAk gaur jakinarazi dio Bilboko Udalari ez dela partidarik jokatuko San Mamesen. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak gogor kritikatu dituzte UEFA eta Espainiako Federazioa. | Eurokopa ez da jokatuko Bilbon. UEFAk gaur jakinarazi dio Bilboko Udalari ez dela partidarik jokatuko San Mamesen. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak gogor kritikatu dituzte UEFA eta Espainiako Federazioa. | Ez da ezustekoa, ia ziurtzat jotzen baitzen. UEFAk argi utzi zuen edukiera mugatuarekin bada ere zelaian zaleek egon behar zutela. Edukieraren %25 betetzea zen asmoa, 13.000 zale inguru. Baina horretarako baldintza batzuk ezarri zituen Eusko Jaurlaritzak: besteak beste, intzidentzia 100.000 biztanleko 40 baino txikiago... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196580/osasunak-salbazioa-ziurtatu-du-eta-athleticek-ezinean-segitzen-du.htm | Kirola | Osasunak salbazioa ziurtatu du, eta Athleticek ezinean segitzen du | Gorritxoek 3-1 irabazi diote Valentziari, eta zuri-gorriek 0-0 berdindu dute Betisen zelaian | Osasunak salbazioa ziurtatu du, eta Athleticek ezinean segitzen du. Gorritxoek 3-1 irabazi diote Valentziari, eta zuri-gorriek 0-0 berdindu dute Betisen zelaian | Gaurko neurketak jokatu aurretik zituzten sentipenekin jarraituko dute Osasunak eta Athleticek. Gorritxoek 3-1 irabazi diote Sadarren Valentziari, eta beste urtebetez Lehen Mailan segituko dute. Pozik dira, beraz. Zuri-gorriek, berriz, 0-0 berdindu dute Betisen zelaian. Gazteekin aurpegia eman dute, baina burumakur seg... |
2021-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/196581/bide-onean-segitzen-du-alavesek.htm | Kirola | Bide onean segitzen du Alavesek | Arabako taldeak Vila-reali irabazi dio Mendizorrotzan (2-1). Bigarren garaipena du jarraian, eta pauso handia eman du jaitsiera atzean uzteko. | Bide onean segitzen du Alavesek. Arabako taldeak Vila-reali irabazi dio Mendizorrotzan (2-1). Bigarren garaipena du jarraian, eta pauso handia eman du jaitsiera atzean uzteko. | Jaitsiera atzean uzten ari da Alaves. Bigarren garaipena lortu du azkeneko hiru partidatan, Vila-real menderatuta (2-1), eta hiru puntu urrundu da azken-hirugarren lekutik. Javi Calleja entrenatzaile denetik, bederatzi puntutik zazpi atera ditu.
Bizi hasi da partida. Ezin biziago, baina etxekoak hasi orduko hiltzeko a... |
2021-4-22 | https://www.berria.eus/albisteak/196618/milaka-pertsonak-enplegu-publikoa-indartzeko-eskatu-dute.htm | Ekonomia | Milaka pertsonak enplegu publikoa indartzeko eskatu dute | Greba deialdiak hezkuntzan izan du arrakastarik handiena; dena den, sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzak eman dituzten datuek ez dute elkarren antz handirik. Osasun Sailak esan du grebak %2,87ko eragina izan duela Osakidetzan; sindikatuek salatu dute gutxieneko zerbitzuak «gehiegizkoak» izan direla. | Milaka pertsonak enplegu publikoa indartzeko eskatu dute. Greba deialdiak hezkuntzan izan du arrakastarik handiena; dena den, sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzak eman dituzten datuek ez dute elkarren antz handirik. Osasun Sailak esan du grebak %2,87ko eragina izan duela Osakidetzan; sindikatuek salatu dute gutxieneko ze... | —Behin-behinekoa betikotuta: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako administrazio publikoetako langileen egoeraren gakoak, zortzi galde-erantzunetan
—Sindikatuek salatu dute zerbitzu minimoak «inoizko handienak» direla. Honela ezarri ditu Jaurlaritzak
—Gaurko greba dela eta, EITBn aldez aurretik grabatutako programak emang... |
2021-4-22 | https://www.berria.eus/albisteak/196619/orain-arteko-kutsatu-kopururik-handienaren-berri-eman-du-indiak-314835-egun-bakarrean.htm | Mundua | Orain arteko kutsatu kopururik handienaren berri eman du Indiak: 314.835 egun bakarrean | Herrialdeko iparraldean eta mendebaldean, erietxeetako arduradunek iragarri dute ordu gutxi batzuetarako oxigeno bonbonak geratzen zaizkiela, eta erietxeen bi herenetan ez dago ohe librerik. | Orain arteko kutsatu kopururik handienaren berri eman du Indiak: 314.835 egun bakarrean. Herrialdeko iparraldean eta mendebaldean, erietxeetako arduradunek iragarri dute ordu gutxi batzuetarako oxigeno bonbonak geratzen zaizkiela, eta erietxeen bi herenetan ez dago ohe librerik. | Bigarren olatuak gogor jo du Indian. Mundu osoan orain arte herrialde batek jakinarazi duen kutsatze kopuru handienaren berri eman du New Delhik: 314.835 egun bakar batean. Egoera benetan larria dela ohartarazi du Medikuen Elkarteko presidente Kirit Gadhvik. Elkarteak zabaldutako datuen arabera, dagoeneko ez da ohe lib... |
2021-4-22 | https://www.berria.eus/albisteak/196620/pandemiaren-aurkako-lege-proposamena-tramiterako-onartu-du-eusko-legebiltzarrak.htm | Gizartea | Pandemiaren aurkako lege proposamena tramiterako onartu du Eusko Legebiltzarrak | EAJren eta PSEren babesa jaso du, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemos-IUren abstentzioa, eta PP-C's-en eta Voxen kontrako botoa. Premiazko bidetik tramitatuko dute. | Pandemiaren aurkako lege proposamena tramiterako onartu du Eusko Legebiltzarrak. EAJren eta PSEren babesa jaso du, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemos-IUren abstentzioa, eta PP-C's-en eta Voxen kontrako botoa. Premiazko bidetik tramitatuko dute. | Eusko Legebiltzarrak aintzat hartu du pandemiaren aurkako lege egitasmoa. EAJk eta PSEk aurkeztu dute lege proposamena, eta haien aldeko botoekin egingo du aurrera tramitazioak, premiazko bidetik. Gaurko osoko bilkuran, oposizioko talde bakar batek ere ez du babestu ekinbidea. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU absteni... |
2021-4-22 | https://www.berria.eus/albisteak/196621/antxoak-eusko-label-etiketa-izango-du.htm | Ekonomia | Antxoak Eusko Label etiketa izango du | Antxoa freskoarentzat erabiliko da, baina Jaurlaritzak ez du baztertzen aurrerago kontserbei eta produktu eraldatuei ere izendapen berezi bat ematea. Hilabete bakarrean aurtengo kuotaren %40,4 harrapatu dute Kantauriko ontzidiek. | Antxoak Eusko Label etiketa izango du. Antxoa freskoarentzat erabiliko da, baina Jaurlaritzak ez du baztertzen aurrerago kontserbei eta produktu eraldatuei ere izendapen berezi bat ematea. Hilabete bakarrean aurtengo kuotaren %40,4 harrapatu dute Kantauriko ontzidiek. | Eusko Label produktuen zerrendan sartu dute Bizkaiko golkoan harrapatutako antxoa, eta hegaluzeari eta hegalaburrari batu zaie arrantza produktuen artean.
Kalitate ziurtagiria izango duen espeziea Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleek arrantzatu ohi duten antxoa edo bokarta izango da, Engraulis encrasicolus espeziekoa.... |
2021-4-22 | https://www.berria.eus/albisteak/196622/zerbitzuen-negozioa-82-uzkurtu-da-otsailean-eta-enplegua-33.htm | Ekonomia | Zerbitzuen negozioa %8,2 uzkurtu da otsailean, eta enplegua, %3,3 | Nafarroako ostalaritzak bere negozioaren %51 galdu du urte arteko tasan | Zerbitzuen negozioa %8,2 uzkurtu da otsailean, eta enplegua, %3,3. Nafarroako ostalaritzak bere negozioaren %51 galdu du urte arteko tasan | 2021. urterako aurreikusita dagoen susperraldiaren arrastorik ez da ageri urte hasiera honetan, eta zerbitzuei dagokien eboluzioak ere garbi utzi du oraindik lozorroan dagoela ekonomia, hein handi batean. 2020ko otsailarekin alderatuta %8,8 egin du behera aurtengo otsaileko negozio kopuruak hirugarren sektorean, Araba,... |
2021-4-22 | https://www.berria.eus/albisteak/196623/kutxabankek-iberdrola-dorrearen-bere-zatia-salduko-du.htm | Ekonomia | Kutxabankek Iberdrola dorrearen bere zatia salduko du | Bilboko eraikinik garaienaren %31,7 du bankuak. 80ren bat milioi euro lor ditzake. | Kutxabankek Iberdrola dorrearen bere zatia salduko du. Bilboko eraikinik garaienaren %31,7 du bankuak. 80ren bat milioi euro lor ditzake. | Desinbertsioetan beste urrats bat egingo du Kutxabankek. Euskaltelen duen zatia saltzeko operazioa martxan dagoela —MasMovilek erosiko dio—, Bilboko Iberdrola dorrean zuen zatia saltzea erabaki du bankuak. Iberdrola dorrearen %31 harena da, eta gainerakoa, argindar konpainiarena.
2008an sartu zen bankua dorrearen akzi... |
2021-4-22 | https://www.berria.eus/albisteak/196624/bbva-batu-zaio-bankuen-kaleratze-oldeari-114-lanpostu-euskal-herrian.htm | Ekonomia | BBVA batu zaio bankuen kaleratze oldeari: 114 lanpostu Euskal Herrian | Kostuak murrizteko asmoz, bankuak lan taldearen %16 kendu nahi du eta bost bulegotik bat itxi. Espainiako Gobernuak gogorarazi die bankuei laguntza publiko mardulak jaso zituztela. | BBVA batu zaio bankuen kaleratze oldeari: 114 lanpostu Euskal Herrian. Kostuak murrizteko asmoz, bankuak lan taldearen %16 kendu nahi du eta bost bulegotik bat itxi. Espainiako Gobernuak gogorarazi die bankuei laguntza publiko mardulak jaso zituztela. | BBVAk egurra bota dio bankuen kaleratze oldeak sortuko haserreari. Bizkaian sortutako bankuak iragarri du 3.800 langile kaleratu nahi dituela, bere lan taldearen %16,3 hain zuzen ere. Euskal Herrian 114 izango lirateke: 66 Bizkaian, hogei Nafarroan, hamasei Gipuzkoan eta hamabi Araban.
Sindikatuen ohiko kritikari batu... |
2021-4-22 | https://www.berria.eus/albisteak/196625/ekintza-sindikala-babesteko-mobilizazioak-iragarri-ditu-labek.htm | Ekonomia | Ekintza sindikala babesteko mobilizazioak iragarri ditu LABek | Bihar elkarretaratzeak egingo dituzte sindikatuak Euskal Herrian dituen egoitzetan, eta etzi, Iruñean, manifestaziora deitu dute, 17:00etan; Baluarte jauregian hasiko da. | Ekintza sindikala babesteko mobilizazioak iragarri ditu LABek. Bihar elkarretaratzeak egingo dituzte sindikatuak Euskal Herrian dituen egoitzetan, eta etzi, Iruñean, manifestaziora deitu dute, 17:00etan; Baluarte jauregian hasiko da. | «LABeko sindikalistok protesta ekintza bat egin genuen CENen egoitzan, bai; ISN enpresa ustiatzaile bateko kamioi batera ere igo ginen». Yolanda Forcelledo eta Ines Calabuig LABeko garbiketa sektoreko ordezkariak herenegun atxilotuak izan ziren LABeko beste lau ordezkarirekin batera, eta leporatutako ekintzak aitortu d... |
2021-4-22 | https://www.berria.eus/albisteak/196626/transmisioak-harrotuta-segitzen-du-hegoaldean-1195-kasu-eta-8ko-tasa.htm | Gizartea | Transmisioak harrotuta segitzen du Hegoaldean: 1.195 kasu eta %8ko tasa | 14.893 PCR eta antigeno proba egin dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak | Transmisioak harrotuta segitzen du Hegoaldean: 1.195 kasu eta %8ko tasa. 14.893 PCR eta antigeno proba egin dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak | Eguneroko positiboen kontaketak ez du baikortasunerako tarte handirik uzten. Atzoko proba diagnostikoetan beste 1.195 positibo atzeman zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak. Herrialdeka, 99 detektatu zituzten Araban, 465 Bizkaian, 443 Gipuzkoan eta 182 Nafarroan. Iragan astean, goranzko kurba mantsotzen hasi zen Nafarr... |
2021-4-22 | https://www.berria.eus/albisteak/196627/ander-rodriguez-eh-bilduko-legebiltzarkideak-parlamentuko-kargua-utziko-du.htm | Politika | Ander Rodriguez EH Bilduko legebiltzarkideak parlamentuko kargua utziko du | Garikoitz Mujika EH Bilduko zuzendari nagusiak ordezkatuko du. | Ander Rodriguez EH Bilduko legebiltzarkideak parlamentuko kargua utziko du. Garikoitz Mujika EH Bilduko zuzendari nagusiak ordezkatuko du. | Ander Rodriguez EH Bilduko legebiltzarkideak kargua utziko du, Rodriguezek berak osoko bilkuran jakinarazi duenez. Rodriguez Euskal Herriko Unibertsitateko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailean hasiko da lanean, doktoratu aurreko ikertzaile gisa. 2019ko irailean sartu zen EH Bilduren talde parlamentarioan.
O... |
2021-4-22 | https://www.berria.eus/albisteak/196630/iazkoa-inoizko-urterik-beroena-izan-zen-europan.htm | Mundua | Iazkoa inoizko urterik beroena izan zen Europan | Batez besteko tenperaturak goia jo zuen kontinente horretan, Copernicus Klima Aldaketa Zerbitzuaren ikerketa baten arabera, eta orain arteko urterik beroenetan bigarrena izan zen Artikoan. Udazkenean eta neguan izandako tenperaturak bereziki beroak izan ziren. | Iazkoa inoizko urterik beroena izan zen Europan. Batez besteko tenperaturak goia jo zuen kontinente horretan, Copernicus Klima Aldaketa Zerbitzuaren ikerketa baten arabera, eta orain arteko urterik beroenetan bigarrena izan zen Artikoan. Udazkenean eta neguan izandako tenperaturak bereziki beroak izan ziren. | XIX. mende erdialdean hasi ziren tenperaturaren lehen neurketak egiten, eta Europako batez besteko tenperatura iazkoa baino hotzagoa izan da orain arteko aldi guztietan. Berotze globalaren eta klima joeren inguruko ikerketa baten emaitzak argitaratu ditu Europako Batzordeak sustatutako Copernicus Klima Aldaketa Zerbitz... |
2021-4-22 | https://www.berria.eus/albisteak/196631/aebek-erdira-gutxitu-nahi-dituzte-isurketak-hamarkadaren-amaierarako.htm | Mundua | AEBek erdira gutxitu nahi dituzte isurketak hamarkadaren amaierarako | Klima aldaketari buruzko bi eguneko goi bilera birtuala abiatu dute munduko 40 agintarik, eta horietako batzuek beren helburuak eguneratu dituzte. Txinak berretsi egin du 2060rako karbono neutraltasuna lortzeko asmoa. | AEBek erdira gutxitu nahi dituzte isurketak hamarkadaren amaierarako. Klima aldaketari buruzko bi eguneko goi bilera birtuala abiatu dute munduko 40 agintarik, eta horietako batzuek beren helburuak eguneratu dituzte. Txinak berretsi egin du 2060rako karbono neutraltasuna lortzeko asmoa. | AEB Ameriketako Estatu Batuek bikoiztu egin dute hamarkada amaierarako gutxitu nahi duten isurketen kantitatea: orain, helburua horiek erdira txikitzea izango da 2005eko mailekin alderatuta, Joe Biden herrialdeko presidenteak jakinarazi duenez, 2050erako karbono neutraltasuna lortzeko.
Agintariak klimari buruz antolat... |
2021-4-22 | https://www.berria.eus/albisteak/196632/65-urteko-txirrindulari-bat-hil-da-aiako-harriko-basoan.htm | Gizartea | 65 urteko txirrindulari bat hil da Aiako Harriko basoan | Konorterik gabe topatu du mendizale batek, Aiako Harriko basoan. SOS Deietara deitu du, baina ezin izan dute ezer egin. | 65 urteko txirrindulari bat hil da Aiako Harriko basoan. Konorterik gabe topatu du mendizale batek, Aiako Harriko basoan. SOS Deietara deitu du, baina ezin izan dute ezer egin. | 65 urteko gizonezko bat hil da Aiako Harriko basoan (Irun, Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 10:00 aldera SOS Deiak 112 telefonora deitu du basoan oinez zihoan pertsona batek, bizikleta baten alboan gizonezko bat lurrean konorterik gabe zegoela jakinarazteko.
Larrialdi zerbitzuak ber... |
2021-4-22 | https://www.berria.eus/albisteak/196633/gasteizko-mercedesek-jakinarazi-du-750-langile-kontratatuko-dituela.htm | Ekonomia | Gasteizko Mercedesek jakinarazi du 750 langile kontratatuko dituela | Urteko ekoizpena aurreikusitakoa baino 8.600 auto gehiagok osatuko dute, 148.600 ibilgailutara iritsi arte | Gasteizko Mercedesek jakinarazi du 750 langile kontratatuko dituela. Urteko ekoizpena aurreikusitakoa baino 8.600 auto gehiagok osatuko dute, 148.600 ibilgailutara iritsi arte | ELA sindikatuak ezagutzera eman du Mercedes Benz konpainiaren zuzendaritzak «albiste onak» eman dizkiola langile batzordeari: Alemaniako autogileak ekoizpena handituko du Gasteizko fabrikan 2021. urterako, eta langile gehiago hartuko ditu. Hain zuzen, aurreikusitakoa baino 8.600 ibilgailu gehiago egingo ditu aurten, 14... |
2021-4-22 | https://www.berria.eus/albisteak/196634/sindikatuek-laquoerantzun-zabalazraquo-hitz-egin-dute-jaurlaritzak-asko-txikitu-ditu-datuak.htm | Ekonomia | Sindikatuek «erantzun zabalaz» hitz egin dute; Jaurlaritzak asko txikitu ditu datuak | Gutxieneko zerbitzuen ondorioz «milaka langileri greba eskubidea ukatzea» leporatu diote sindikatuek Jaurlaritzari. | Sindikatuek «erantzun zabalaz» hitz egin dute; Jaurlaritzak asko txikitu ditu datuak. Gutxieneko zerbitzuen ondorioz «milaka langileri greba eskubidea ukatzea» leporatu diote sindikatuek Jaurlaritzari. | Ohiko kopuru gerra Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sektore publikoaren grebaren balorazioan. «Oso erantzun zabala» izan da sindikatu deitzaileen arabera —ELA, LAB, CCOO, SATSE, ESK eta Steilas—, baina datu gutxi eman dituzte. Horien artean, hezkuntzan %55ek bat egin dutela greba deialdiarekin, eta herenek justizia arl... |
2021-4-22 | https://www.berria.eus/albisteak/196635/otxandioko-udalak-herrian-baheketa-bat-egin-dadila-eskatu-dio-jaurlaritzari.htm | Gizartea | Otxandioko Udalak herrian baheketa bat egin dadila eskatu dio Jaurlaritzari | Kezkak harturik, udalak adierazi du egoera epidemiologikoa «kontroletik kanpo» dagoela herrian. 100.000 biztanleko intzidentzia tasa metatua 3.000tik gorakoa da. | Otxandioko Udalak herrian baheketa bat egin dadila eskatu dio Jaurlaritzari. Kezkak harturik, udalak adierazi du egoera epidemiologikoa «kontroletik kanpo» dagoela herrian. 100.000 biztanleko intzidentzia tasa metatua 3.000tik gorakoa da. | Birusaren transmisioari buruzko datuek agerian uzten dutenez, kutsatzeen goraldia nabarmena da Otxandion (Bizkaia): azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 3.026 pertsonari atzeman diete COVID-19a. Ohar baten bidez, herrian baheketa bat egin dadila eskatu dio udalak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari.
Otxandioko Uda... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.