date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-4-27
https://www.berria.eus/albisteak/196869/astelehenean-hasiko-da-egunean-behin-jokoaren-zazpigarren-denboraldia.htm
Bizigiro
Astelehenean hasiko da Egunean Behin jokoaren zazpigarren denboraldia
Hamar aste iraungo du denboraldiak, eta, adierazi dutenez, berritasun ugari izango ditu. Final bat ere egingo dute, betiere «pandemiaren egoerara egokituta».
Astelehenean hasiko da Egunean Behin jokoaren zazpigarren denboraldia. Hamar aste iraungo du denboraldiak, eta, adierazi dutenez, berritasun ugari izango ditu. Final bat ere egingo dute, betiere «pandemiaren egoerara egokituta».
Bueltan da «euskaldunon joko eta aplikazio arrakastatsuena». Bueltan da Egunean Behin, eta buelta dira, zazpigarren denboraldiarekin batera, galdera eta proba interesgarriz beteriko hamar aste, sari berriak, eta, beste denboraldietan egin ohi izan duten bezala, erabiltzaile eta zaletu finenen finala. Joan den denborald...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196871/ander-lipus-laquoeuskaldunok-batzuetan-atzerritar-sentitzen-gara-geure-herrianraquo.htm
Gizartea
Ander Lipus: «Euskaldunok batzuetan atzerritar sentitzen gara geure herrian»
Mediku bakoitzak bere orrika ikus-entzunezkoaren inguruan jardun dira zuzenekoan, eta tokian tokiko hizkera eta tokian tokiko hitz bereziak goraipatu ditu antzerkigileak.
Ander Lipus: «Euskaldunok batzuetan atzerritar sentitzen gara geure herrian». Mediku bakoitzak bere orrika ikus-entzunezkoaren inguruan jardun dira zuzenekoan, eta tokian tokiko hizkera eta tokian tokiko hitz bereziak goraipatu ditu antzerkigileak.
«Euskararen aberastasuna erakusten dute euskalkiek; baita eremu zehatz batzuetan soilik errotuta dagoen lexikoa ere. Horiek hizpidera ekartzen ditugun bakoitzean, modu naturalean biziberritzen dugu euskara, eta ingurukoak ere aberasten ditugu, hitz eta esamolde berriekin». Horrela dio aste honetan Arnasa Gara kanpainar...
2021-4-27
https://www.berria.eus/albisteak/196872/marixol-iparragirre-zigortu-dute-1985eko-hilketa-bat-leporatuta.htm
Politika
Marixol Iparragirre zigortu dute, 1985eko hilketa bat leporatuta
39 urteko presondegi zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Urtea hasi denetik, beste bi zigor ezarri dizkiote, 122 eta 61 urtekoak.
Marixol Iparragirre zigortu dute, 1985eko hilketa bat leporatuta. 39 urteko presondegi zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Urtea hasi denetik, beste bi zigor ezarri dizkiote, 122 eta 61 urtekoak.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor salak 39 urteko kartzela zigorra ezarri dio Marixol Iparragirre euskal presoari, 1985ean Estanislao Galindez Amurrioko (Araba) postariaren hilketan parte hartzea leporatuta. Garai hartan ETA zeneko Araba komandoko kide zela ebatzi du auzitegiak, eta Iparragirreri egotzi dio hilketa...
2021-4-27
https://www.berria.eus/albisteak/196873/elbk-bastidako-etxalde-baten-saltze-prezio-espekulatiboa-salatu-du.htm
Gizartea
ELBk Bastidako etxalde baten saltze prezio espekulatiboa salatu du
Bastidako 'Murraka' izeneko etxaldea salmentan jarri du jabeak. 2019an 300.000 euro balio zuen; aurten, berriz, 535.000 euro. Izan ere, bi urtez, etxaldearen prezioa %78 emendatu da.
ELBk Bastidako etxalde baten saltze prezio espekulatiboa salatu du. Bastidako 'Murraka' izeneko etxaldea salmentan jarri du jabeak. 2019an 300.000 euro balio zuen; aurten, berriz, 535.000 euro. Izan ere, bi urtez, etxaldearen prezioa %78 emendatu da.
2019an ez bezala, gaur egun Bastidako (Nafarroa Beherea) Pessarou auzoan den Murraka etxaldea bi partetan saldu gai ditu jabeak: etxea eta bost hektarea, 420.000 euroan, eta gainerateko 33 hektareak, 115.000 euroan. Jakin beharrekoa da laborantza lurrek, legez, laborantza lur egon behar luketela. Kasu hau salbuespena e...
2021-4-27
https://www.berria.eus/albisteak/196874/kazetaritza-duina.htm
Iritzia
Kazetaritza duina
Kazetaritza duina.
BERRIAri eman zion elkarrizketa batean, David Beriain berriemaile nafarrak gogoeta hau egin zuen gatazka guneetan aritzeak ekar dezakeen arriskuaz: «Gatazketako kazetaritzak kontu teknikoa beharko luke, ikasten dena, bere praktika eta ezagutza espezifikoak dituena. Kazetariak ez du bere bizitza arriskuan jartzera joan ...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196875/europako-parlamentuak-alde-handiz-eman-dio-oniritzia-brexit-osteko-akordioari.htm
Ekonomia
Europako Parlamentuak alde handiz eman dio oniritzia 'brexit' osteko akordioari
Erresuma Batuko produktuen inportazioa %47 jaitsi da ituna indarrean sartu ondorengo lehen bi hilabeteetan; esportazioak %20 txikitu dira
Europako Parlamentuak alde handiz eman dio oniritzia 'brexit' osteko akordioari. Erresuma Batuko produktuen inportazioa %47 jaitsi da ituna indarrean sartu ondorengo lehen bi hilabeteetan; esportazioak %20 txikitu dira
Europako Legebiltzarrak lau hilabete behar izan ditu Europako Batasunaren eta Erresuma Batuaren arteko merkataritza ituna onesteko; elkarrekiko mesfidantza ez ezik, Ipar Irlandako bakearen hauskortasuna erakutsi duten lau hilabete. Atzo egindako bozketaren emaitza gaur goizean jakinarazi dute: aldeko 660 boto izan dira...
2021-4-27
https://www.berria.eus/albisteak/196876/euskal-kulturak-nafarroan-dituen-erronkak-aztertzeko-jardunaldiak-antolatu-dituzte-berriro.htm
Kultura
Euskal kulturak Nafarroan dituen erronkak aztertzeko jardunaldiak antolatu dituzte berriro
Nafarroako euskara teknikarien sareak, Karrikiri elkarteak eta Elkar Fundazioak bi saiotan egingo dituzte ‘Hari izpia hartzen’ topaketak, maiatzean eta uztailean. Iaz ezarritako lan ildoetan sakonduko dute.
Euskal kulturak Nafarroan dituen erronkak aztertzeko jardunaldiak antolatu dituzte berriro. Nafarroako euskara teknikarien sareak, Karrikiri elkarteak eta Elkar Fundazioak bi saiotan egingo dituzte ‘Hari izpia hartzen’ topaketak, maiatzean eta uztailean. Iaz ezarritako lan ildoetan sakonduko dute.
Iazko urtarrilean egin zituzten Hari izpia hartzen jardunaldiak aurrenekoz, Nafarroako euskara teknikarien sareak, Karrikiri elkarteak eta Elkar fundazioak kezka bat partekatzen zutela ikusi ondoren: euskararen hiztun komunitatea handitzen ari dela, eta euskal kulturara jotzen dutenen kopurua, aldiz, ez. Abiapuntu hor...
2021-4-27
https://www.berria.eus/albisteak/196877/azpeitiko-udalak-euskal-errepublikaren-aldeko-1931ko-mozioa-berretsi-du.htm
Politika
Azpeitiko Udalak euskal errepublikaren aldeko 1931ko mozioa berretsi du
Aho batez babestu dute Naziogintzak aurkeztutako mozioa. Taldeak urtemuga baliatu du duela 90 urteko «pasarte ezezaguna» oroitzeko.
Azpeitiko Udalak euskal errepublikaren aldeko 1931ko mozioa berretsi du. Aho batez babestu dute Naziogintzak aurkeztutako mozioa. Taldeak urtemuga baliatu du duela 90 urteko «pasarte ezezaguna» oroitzeko.
Azpeitiko Udalak (Gipuzkoa) euskal errepublikaren aldeko mozio bat onartu du osoko bilkuran. Aho batez eman diote oniritzia EH Bilduko hamar zinegotziek eta EAJko zazpiek. «Gure aurrekoek duela 90 urte egin zuten eskaera hura berresten dugu gaur, eta Euskal Errepublika ere aldarrikatzen dugu Euskal Herriarentzat. Izan ...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196905/aurten-ere-hondartzen-edukiera-kontrolatuko-dute-donostian.htm
Gizartea
Aurten ere hondartzen edukiera kontrolatuko dute Donostian
Udalak atzo argitaratu zuen edukiera kontrolatuko dutenak kontratatzeko lehiaketa. Ekainaren 1etik aurrera ezarriko dute neurria.
Aurten ere hondartzen edukiera kontrolatuko dute Donostian. Udalak atzo argitaratu zuen edukiera kontrolatuko dutenak kontratatzeko lehiaketa. Ekainaren 1etik aurrera ezarriko dute neurria.
Hondartzetan joan den urtekoen antzeko irudiak ikusiko dira aurten ere. Euskal Herrian, 2020an, hondartza bakoitzari egokitutako hainbat sistema erabili zituzten edukiera kontrolatzeko —besteak beste, aplikazioen bidez—, eta jada badago aurtengorako prestatzen hasi denik: Donostiako Udalak atzo argitaratu zuen hondartz...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196906/astrazenecarekin-txertatutako-emakume-bat-ospitaleratu-dute-gasteizen-koma-induzituarekin.htm
Gizartea
AstraZenecarekin txertatutako emakume bat ospitaleratu dute Gasteizen, koma induzituarekin
Osasun Sailaren arabera, Farmakozaintza Sareari jakinarazi diote gertaera, «txertaketarekin lotutako gertakari kaltegarrien susmoak» daudelako.
AstraZenecarekin txertatutako emakume bat ospitaleratu dute Gasteizen, koma induzituarekin. Osasun Sailaren arabera, Farmakozaintza Sareari jakinarazi diote gertaera, «txertaketarekin lotutako gertakari kaltegarrien susmoak» daudelako.
Lehen irudipenen arabera, AstraZeneca txertoarekin lotura izan dezake emakumearen ospitaleratzeak: odolbildu batekin ospitaleratu dute Gasteizen, eta AstraZenecarekin txertatu zuten duela gutxi. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, Farmakozaintza sareari eman diote gertaeraren berri, «txertaketarekin lotutako g...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196907/ander-mujika-preso-donostiarra-askatu-dute.htm
Politika
Ander Mujika preso donostiarra askatu dute
Astelehenean bidali zuen Frantziak Espainiara. Atzo arratsaldean utzi zuen libre Espainiako Auzitegiak, zigor osoa bete duela ikusita.
Ander Mujika preso donostiarra askatu dute. Astelehenean bidali zuen Frantziak Espainiara. Atzo arratsaldean utzi zuen libre Espainiako Auzitegiak, zigor osoa bete duela ikusita.
Atzo 20:00ak aldera libre geratu zen Ander Mujika donostiarra, Espainiako Auzitegiak erabakita. Frantziak astelehenean entregatu zion Espainiari, baina haren kontra zeuden auziengatik dagoeneko zigor osoa bete duela ebatzi dute. 2007. urtean atxilotu zuten Okzitaniako Caorsen. ETAko kide izatea egotzi zioten Mujikari,...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196908/alarma-egoera-autonomia-bakar-batzuetan-bakarrik-ere-ezar-daitekeela-esan-du-mendiak.htm
Gizartea
Alarma egoera autonomia bakar batzuetan bakarrik ere ezar daitekeela esan du Mendiak
Adierazi du ulertzen dituela Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk osasun egoeraren larriaren inguruan adierazitako kezkak, eta bere egiten dituela.
Alarma egoera autonomia bakar batzuetan bakarrik ere ezar daitekeela esan du Mendiak. Adierazi du ulertzen dituela Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk osasun egoeraren larriaren inguruan adierazitako kezkak, eta bere egiten dituela.
Radio Euskadin solastatu da gaur Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde Idoia Mendia, eta hizpide hartu dituen gaien artean egon da alarma egoeraren amaiera, Espainiako Gobernuak maiatzaren 9an bertan behera uzteko asmoa baitu, eta horrek ekar ditzakeen ondorioen gaineko kezka agerikoa da Euskal Autonomia Erkidegoko eraku...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196909/azkoienen-agerturiko-mosaiko-erromatarrak-aztertzen-ari-dira.htm
Kultura
Azkoienen agerturiko mosaiko erromatarrak aztertzen ari dira
Ureztatze sistema bat jartzeko lanetan agertu dira aztarnak. Nafarroako Kultura Sailak esan duenez, K.o. III-IV. mendeetako eraikin handi baten hondakinak dira.
Azkoienen agerturiko mosaiko erromatarrak aztertzen ari dira. Ureztatze sistema bat jartzeko lanetan agertu dira aztarnak. Nafarroako Kultura Sailak esan duenez, K.o. III-IV. mendeetako eraikin handi baten hondakinak dira.
Indusketa egiten ari da Nafarroako Kultura Zuzendaritza Azkoiendik gertu agertu diren aztarna arkeologikoen inguruan. Ureztatzeko sistema baterako lan batzuetan, ohiko kontrol bat egin zuten, eremuaren zati txiki bat induskatuta. Baina aztarnak bazeudela ikusi zuten, eta, azkenean, 400 metro koadroko gune bat ari dira ...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196910/torturaren-biktimak-aitortzeko-ekitaldi-bat-egin-dadila-eskatu-du-foro-sozialak.htm
Politika
Torturaren biktimak aitortzeko ekitaldi bat egin dadila eskatu du Foro Sozialak
Ekainaren 26a Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazioarteko Eguna izango da, eta Foro Sozial Iraunkorrak uste du "baldintza guztiak" daudela aitortza hori egiteko.
Torturaren biktimak aitortzeko ekitaldi bat egin dadila eskatu du Foro Sozialak. Ekainaren 26a Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazioarteko Eguna izango da, eta Foro Sozial Iraunkorrak uste du "baldintza guztiak" daudela aitortza hori egiteko.
2019an, Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu zuen Elkarrekin Podemos-IUren legez besteko proposamen bat, eta, horrela, Eusko Jaurlaritzari eskatu ekitaldi bat antolatu dadila torturaren biktimei aitortza emateko. Foro Sozial Iraunkorraren iritziz, «baldintza guztiak» daude datorren ekainaren 26an, Torturaren Biktimei ...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196911/enpresa-txikiak-ari-dira-okerren-pasatzen-bizkaiko-metalgintzan.htm
Ekonomia
Enpresa txikiak ari dira okerren pasatzen Bizkaiko metalgintzan
Suspertzea geldotu egin da lehen hiruhilekoan, baina hobekuntza laster espero dute alorrean. FVEMek azaldu du enpleguaren murrizketa aurreikusi baino txikiagoa izan dela; 500 lanpostu galtzea espero zuen, baina martxoan 206 enplegu sortu dira metalgintzan Bizkaian.
Enpresa txikiak ari dira okerren pasatzen Bizkaiko metalgintzan. Suspertzea geldotu egin da lehen hiruhilekoan, baina hobekuntza laster espero dute alorrean. FVEMek azaldu du enpleguaren murrizketa aurreikusi baino txikiagoa izan dela; 500 lanpostu galtzea espero zuen, baina martxoan 206 enplegu sortu dira metalgintzan...
«Egoera konplexuz betetako urte zaila» izan da iazkoa Bizkaiko metalgintzarentzat, azaldu du Tamara Yague FVEMeko presidenteak. Egoera gorabeheratsuaren ondorioz, Metalgintzako Enpresen Bizkaiko Federazioak inoiz baino kontsulta gehiago jaso ditu pandemiaren lehen urtean, eta hainbat informazio zirkular plazaratu behar...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196912/txertoaren-dosi-bakarrarekin-birusaren-transmisioa-erdira-jaisten-da-ikerketa-baten-arabera.htm
Gizartea
Txertoaren dosi bakarrarekin birusaren transmisioa erdira jaisten da, ikerketa baten arabera
Pfizerren edo AstraZenecaren lehen dosia hartu eta hiru astera, birusa hedatzeko aukerak %38 eta %49 artean jaisten direla ondorioztatu du Erresuma Batuko Osasun Agintaritzak.
Txertoaren dosi bakarrarekin birusaren transmisioa erdira jaisten da, ikerketa baten arabera. Pfizerren edo AstraZenecaren lehen dosia hartu eta hiru astera, birusa hedatzeko aukerak %38 eta %49 artean jaisten direla ondorioztatu du Erresuma Batuko Osasun Agintaritzak.
Birusaren hedapena gelditzeko orduan, txertoen dosi bakarra eraginkorra dela jakin du PHE Erresuma Batuko Osasun Agintaritzak. Egindako ikerketan, ondorioztatu du Pfizerren edo AstraZenecaren lehen dosia hartu eta hiru astera birusa kutsatzeko aukerak ia erdira jaisten direla: %38a eta %49a artean. Horrez gain, adituek...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196913/zornotzako-gaztetxea-ixteko-saioak-huts-egin-du.htm
Gizartea
Zornotzako gaztetxea ixteko saioak huts egin du
Ertzainak, udaltzainak eta epaitegiko idazkariak joan dira goizean Munarri gaztetxea ixtera, baina operazioa bertan behera utzi behar izan dute, eraikinean hiru haur dituen pertsona bat bizi dela ohartarazi dietelako.
Zornotzako gaztetxea ixteko saioak huts egin du. Ertzainak, udaltzainak eta epaitegiko idazkariak joan dira goizean Munarri gaztetxea ixtera, baina operazioa bertan behera utzi behar izan dute, eraikinean hiru haur dituen pertsona bat bizi dela ohartarazi dietelako.
Ertzaintzako eta Zornotzako (Bizkaia) Udaltzaingoko agenteak, eta epaitegiko idazkariak sarrailagile batekin agertu dira gaur goizean herriko Munarri gaztetxean, eraikina husteko agindu batekin. Antzinako jauregiko inguruak itxi dituzte, baina gaztetxeko hiru kidek barrura sartzea lortu dute, eraikina barrenetik ixteko...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196914/txertaketa-masiboa-martxan-jarri-dezala-exijitu-dio-otegik-eusko-jaurlaritzari.htm
Gizartea
«Txertaketa masiboa» martxan jarri dezala exijitu dio Otegik Eusko Jaurlaritzari
EH Bilduko koordinatzaileak salatu du Euskal Autonomia Erkidegoa dela jasotako txertoen ehunekorik txikiena jarri duen erkidegoa.
«Txertaketa masiboa» martxan jarri dezala exijitu dio Otegik Eusko Jaurlaritzari. EH Bilduko koordinatzaileak salatu du Euskal Autonomia Erkidegoa dela jasotako txertoen ehunekorik txikiena jarri duen erkidegoa.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak «txertaketa masiboa» bultza dezala exijitu dio Eusko Jaurlaritzari, eta salatu du Euskal Autonomia Erkidegoa dela, hain zuzen, Espainiako Estatuan jasotako txertoen ehunekorik txikiena jarri duen erkidegoa. Bestalde, uste du euskal gizartea «akituta» dagoela, eta, horretarako, ...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196915/italiako-ezkerreko-zazpi-ekintzaile-ohi-atxilotu-dituzte-frantzian.htm
Mundua
Italiako ezkerreko zazpi ekintzaile ohi atxilotu dituzte Frantzian
Brigada Gorriak talde armatuko kide izandakoak dira gehienak. Beste hiru lagunen bila ari da Polizia. Aurrekari bat ezarri du Eliseoak, orain arte entzungor egin izan baitie Italiaren estradizio eskariei.
Italiako ezkerreko zazpi ekintzaile ohi atxilotu dituzte Frantzian. Brigada Gorriak talde armatuko kide izandakoak dira gehienak. Beste hiru lagunen bila ari da Polizia. Aurrekari bat ezarri du Eliseoak, orain arte entzungor egin izan baitie Italiaren estradizio eskariei.
Italiak terrorismo delituengatik 1970eko eta 1980ko hamarkadetan epaitutako zazpi lagun atxilotu ditu Poliziak Parisen gaur goizean, Eliseoak jakinarazi duenez, Italiako agintariekin batera koordinatutako operazio batean. Zazpi atxilotuak Brigada Gorriak taldeko kide ohiak direla zabaldu da hasieran, baina tartean ezke...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196916/beste-1025-positibo-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Beste 1.025 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian
Positiboen portzentajea %6,8 izan da astearteko probetan. Osakidetzak eta Osasunbideak 118 lagun erietxeratu dituzte egun bakarrean.
Beste 1.025 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Positiboen portzentajea %6,8 izan da astearteko probetan. Osakidetzak eta Osasunbideak 118 lagun erietxeratu dituzte egun bakarrean.
Hiru eguneko etenaldiaren ondotik, positiboen kopuruak berriz gainditu du milakoa Hegoaldean. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak argitara ateratako informazioaren arabera, atzo 15.057 diagnostiko proba egin ziren COVID-19a atzemateko, eta horien %6,8k eman dute positibo: 1.022 kasu zenbatu dira, alegia. Horiet...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196917/rafael-moneok-veneziako-arkitektura-biurtekoaren-urrezko-lehoia-jasoko-du.htm
Kultura
Rafael Moneok Veneziako Arkitektura Biurtekoaren urrezko lehoia jasoko du
Arkitektoaren ibilbide luzeari egindako aitortza da saria. Biurtekoa maiatzaren 22tik azaroaren 21era bitarte egingo da.
Rafael Moneok Veneziako Arkitektura Biurtekoaren urrezko lehoia jasoko du. Arkitektoaren ibilbide luzeari egindako aitortza da saria. Biurtekoa maiatzaren 22tik azaroaren 21era bitarte egingo da.
Rafael Moneo arkitektoaren ibilbideari aitortza egingo diote aurtengo Veneziako Arkitektura Biurtekoan; sari nagusia emango diote, urrezko lehoia. Antolatzaileek gaur eman dute erabakiaren berri. «Moneo bere belaunaldiko arkitektorik berritzaileenetako bat da», adierazi du Hashim Sarkis arkitekto eta aurtengo jaialdiar...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196918/iruneko-atxilotuak-bihar-epailearen-aurretik-pasatzea-espero-da.htm
Politika
Iruñeko atxilotuak bihar epailearen aurretik pasatzea espero da
Atzoko operazioan hamar gazte atxilotu zituzten, bederatzi Iruñeko Arrotxapea auzoan eta bat Burlatan. Beste bi gazte Poliziaren egoitzara deitu dituzte.
Iruñeko atxilotuak bihar epailearen aurretik pasatzea espero da. Atzoko operazioan hamar gazte atxilotu zituzten, bederatzi Iruñeko Arrotxapea auzoan eta bat Burlatan. Beste bi gazte Poliziaren egoitzara deitu dituzte.
«Ziurgabetasuna erabatekoa da». Asteartean Iruñean atxilotua izan zen gazteetako baten amaren hitzak dira horiek. Espainiako Poliziak hamar gazte atxilotu zituen —bederatzi Arrotxapea auzoan eta bat Burlatan—, eta gazteak Iruñeko Udaltzaingora eraman zituzten. Han jarraitzen dute hamarrek. Atzo bezala, goizean senide e...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196919/larrialdi-egoeratik-ateratzeko-lege-proiektua-aurkeztu-du-frantziako-gobernuak.htm
Gizartea
Larrialdi egoeratik ateratzeko lege proiektua aurkeztu du Frantziako Gobernuak
Ostiralean mintzatuko da Emmanuel Macron neurrien arintzeen egutegia iragartzeko. Alarma egoeratik ateratzeko «trantsizio fase» bat ezarri nahi du Frantziako Gobernuak.
Larrialdi egoeratik ateratzeko lege proiektua aurkeztu du Frantziako Gobernuak. Ostiralean mintzatuko da Emmanuel Macron neurrien arintzeen egutegia iragartzeko. Alarma egoeratik ateratzeko «trantsizio fase» bat ezarri nahi du Frantziako Gobernuak.
Goizean bildu da Frantziako Ministroen Kontseilua, eta Jean Castex Frantziako lehen ministroak erran du ostiralean mintzatuko dela Emmanuel Macron Frantziako presidentea neurrien arintzearen egutegia aurkezteko. Izan ere, Ipar Euskal Herriko herritarrak hamar kilometroko tartean baizik ezin dira ibili hilaren hasierati...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196920/arbizu-etxarri-aranatz-lodosa-alesbes-eta-cadreita-itxiak-izanen-dira-beste-astebetez.htm
Gizartea
Arbizu, Etxarri Aranatz, Lodosa, Alesbes eta Cadreita itxiak izanen dira beste astebetez
Itxiera perimetrala maiatzaren 6ra arte izanen da indarrean, gutxienez. Osasunbideak COVID-19a atzemateko baheketa bat eginen du Fiteron; bi adin tartetako herritarrak deitu dituzte testak egitera.
Arbizu, Etxarri Aranatz, Lodosa, Alesbes eta Cadreita itxiak izanen dira beste astebetez. Itxiera perimetrala maiatzaren 6ra arte izanen da indarrean, gutxienez. Osasunbideak COVID-19a atzemateko baheketa bat eginen du Fiteron; bi adin tartetako herritarrak deitu dituzte testak egitera.
Egoera epidemiologikoa oraindik ere aski larria dela iritzita, Nafarroako zenbait herritan ezarria den itxiera perimetrala beste astebetez luzatzea erabaki du foru gobernuak. Zehazki, Arbizu, Etxarri Aranatz, Lodosa, Alesbes eta Cadreita maiatzaren 6ra arte izanen dira itxirik. Ezin izanen da herrietan sartu ez eta hai...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196921/pfizerren-txertoak-hirugarren-dosia-beharko-duela-esan-du-haren-sortzaileak.htm
Gizartea
Pfizerren txertoak hirugarren dosia beharko duela esan du haren sortzaileak
BioNTech enpresako buruak esan du bigarren dosia jaso eta bederatzi hilabetera hartu beharko dela. Gainera, gero, urtero txertatu beharko da, «sasoiko gripearekin bezala».
Pfizerren txertoak hirugarren dosia beharko duela esan du haren sortzaileak. BioNTech enpresako buruak esan du bigarren dosia jaso eta bederatzi hilabetera hartu beharko dela. Gainera, gero, urtero txertatu beharko da, «sasoiko gripearekin bezala».
Ugur Sahin BioNTech enpresako sortzailea atzerriko prentsarekin bildu da gaur Berlinen, eta bere konpainiak Pfizerrekin garatu duen txertoaren inguruko argibideak eman ditu. Bi dositan ematen ari dira gaur txertoa Euskal Herrian, gainerako lekuetan bezala, baina, zientzialariak adierazi duenez, Pfizerren bigarren dosia...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196922/terrorismoaren-aurkako-legea-bere-egin-du-frantziako-ministroen-kontseiluak.htm
Politika
«Terrorismoaren aurkako» legea bere egin du Frantziako Ministroen Kontseiluak
2017an onartu zuten Barne Segurtasuna eta Terrorismoaren Kontrako Borroka Indartzeko Legea «osatuko» du lege proiektu berriak Frantziako Gobernuaren arabera. Ez dute iragarri noiz aurkeztuko duten Frantziako Asanblean
«Terrorismoaren aurkako» legea bere egin du Frantziako Ministroen Kontseiluak. 2017an onartu zuten Barne Segurtasuna eta Terrorismoaren Kontrako Borroka Indartzeko Legea «osatuko» du lege proiektu berriak Frantziako Gobernuaren arabera. Ez dute iragarri noiz aurkeztuko duten Frantziako Asanblean
Gerald Darmanin Frantziako Barne ministroaren iniziatibaz «terrorismoaren aurkako» lege berria aurkeztuko du Frantziako Gobernuak. Gaur goizean eztabaidatu dute Ministroen Kontseiluan, eta gobernuak bere egitea onartu duela adierazi du Jean Castex Frantziako Lehen ministroak. Hemeretzi artikuluko lege proiektuak 2017an...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196923/pandemiak-lan-osasuna-nabarmen-okertu-duela-salatu-dute-sindikatuek.htm
Ekonomia
Pandemiak lan osasuna «nabarmen» okertu duela salatu dute sindikatuek
ELAren eta LABen iritziz, erakundeek ez dute neurririk hartu nahi izan lantokietan egon diren agerraldietan. CCOOk eta UGTk prebentzioa indartzeko eskatu dute
Pandemiak lan osasuna «nabarmen» okertu duela salatu dute sindikatuek. ELAren eta LABen iritziz, erakundeek ez dute neurririk hartu nahi izan lantokietan egon diren agerraldietan. CCOOk eta UGTk prebentzioa indartzeko eskatu dute
Pandemiak langileen lan baldintzak okertu dituela eta lan osasuna «nabarmen okertu» duela salatu dute sindikatuek. Lan osasunaren nazioarteko egunaren karietara zenbait mobilizazio antolatu zituzten, eta, logikoa denez, koronabirusaren izurriak pisu handia izan du agerraldietan. ELAk, LABek, ESK-k, Steilasek, EHNEk eta...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196924/apaiz-kartzela-abadeen-borrokaren-kronika.htm
Kultura
'Apaiz kartzela', abadeen borrokaren kronika
Donostiako Giza Eskubideen XVIII. Zinemaldian estreinatuko dute ‘Apaiz kartzela’ dokumentala, bihar. Frankismo garaian Zamoran preso izan zituzten elizgizonen kasua kontatzen du, haien lekukotzen bidez.
'Apaiz kartzela', abadeen borrokaren kronika. Donostiako Giza Eskubideen XVIII. Zinemaldian estreinatuko dute ‘Apaiz kartzela’ dokumentala, bihar. Frankismo garaian Zamoran preso izan zituzten elizgizonen kasua kontatzen du, haien lekukotzen bidez.
Duela mende erdi preso egon ziren lekura itzuli dira. Aske oraingoan, eskuburdinik gabe, beren borondatez, gogotsu. Aldatuta aurkitu dute Zamorako (Espainia) espetxe zaharra, frankismo garaian apaizentzako kartzela izan zena; hutsik dago gaur egun, leihoak hautsita, pintaketaz josia, sasitzak hartua. Eta, halere, erraz...
2021-4-28
https://www.berria.eus/albisteak/196925/al-qaedaren-barneko-talde-batek-bere-gain-hartu-ditu-beriainen-eta-fraileren-hilketak.htm
Gizartea
Al-Qaedaren barneko talde batek bere gain hartu ditu Beriainen eta Fraileren hilketak
Islamaren eta Musulmanen Aldeko Taldeak adierazpen ofizialik egin ez badu ere, kazetariei lapurtutako materiala erakutsi du bideo batean.
Al-Qaedaren barneko talde batek bere gain hartu ditu Beriainen eta Fraileren hilketak. Islamaren eta Musulmanen Aldeko Taldeak adierazpen ofizialik egin ez badu ere, kazetariei lapurtutako materiala erakutsi du bideo batean.
Islamaren eta Musulmanen Aldeko Taldeak —JNIM siglekin da ezaguna, Jama'at Nasr al-Islam wal Muslimin jatorrizko izenarengatik— zenbait irudi eta grabazio zabaldu ditu sare sozialetan, zuzenean lotzen dituztenak David Beriain eta Roberto Fraile euskal kazetarien kontrako setio, bahiketa eta hilketarekin. Haiekin bater...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196952/biden-laquoamerika-martxan-da-berriz-ereraquo.htm
Mundua
Biden: «Amerika martxan da berriz ere»
AEBetako presidenteak 1,4 bilioi euroko aurrekontua iragarri du hezkuntzarako eta zaintzarako, eta beste 1,7 bilioi enplegua sortu eta azpiegiturak hobetzeko. Proiektuak finantzatzeko, enpresa handiei eta aberatsenei zergak igotzea proposatu du.
Biden: «Amerika martxan da berriz ere». AEBetako presidenteak 1,4 bilioi euroko aurrekontua iragarri du hezkuntzarako eta zaintzarako, eta beste 1,7 bilioi enplegua sortu eta azpiegiturak hobetzeko. Proiektuak finantzatzeko, enpresa handiei eta aberatsenei zergak igotzea proposatu du.
Historikoa izan da bart gauean AEBetako presiente Joe Bidenek Kongresuko bi ganberetan egindako agerraldia. Historikoa, lehen aldiz bi emakume zituelako alde banatan, Kamala Harris presidenteordea eta Ordezkarien Ganberako presidente Nancy Pelosi; historikoa, pandemiaren ondorioz maskara jantzitako 200 ordezkarik soili...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196953/new-york-argentina-eta-euskal-herria-batuta-kantu-bat-emateko.htm
Kultura
New York, Argentina eta Euskal Herria batuta, kantu bat emateko
'Belauntxingoak' abestiaren bertsioa grabatu dute Euskal Herriarekin loturarik ez duten hiru abeslari newyorktarrek, Arineketan bikoteak eta Necoecheako Gazte Alai dantza taldeak.
New York, Argentina eta Euskal Herria batuta, kantu bat emateko. 'Belauntxingoak' abestiaren bertsioa grabatu dute Euskal Herriarekin loturarik ez duten hiru abeslari newyorktarrek, Arineketan bikoteak eta Necoecheako Gazte Alai dantza taldeak.
Dantzaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta, hori ospatzeko, kantu bat eta bideo bat grabatu dute nazioarteko lankidetzan. Juan Ignazio Iztueta idazle, historialari eta musikologoak duela 200 urte jasotako Belauntxingoak abestia moldatu dute New Yorken hiru abeslarik sorturiko Alma taldeak jarri dio ahotsa kantuari. Abes...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/196954/lankidetza-garapena-bultzatzeko.htm
albisteak
Lankidetza, garapena bultzatzeko
Garapen elkartea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako tokian tokiko erakundeek sortutako garapen agentzien elkargunea da. Informazio eta jakintza trukea sustatzen du, lankidetza proiektuak garatzeko.
Lankidetza, garapena bultzatzeko. Garapen elkartea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako tokian tokiko erakundeek sortutako garapen agentzien elkargunea da. Informazio eta jakintza trukea sustatzen du, lankidetza proiektuak garatzeko.
Etorkizuna lantzeko asmoarekin, garapena bultzatzen du Garapen elkarteak, lankidetzaren bidetik. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko tokian tokiko erakundeek sortutako garapen agentzien ahaleginak batzea du xede. Garapen ekonomikoaren gainean kontzeptualizatzea du helburuetako bat, eta garapen horren proiekzio est...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196955/donostiako-udalak-hiri-ordenantza-egokitu-du-pisu-turistikoen-mesedetan.htm
Gizartea
Donostiako Udalak hiri ordenantza egokitu du, pisu turistikoen mesedetan
Udal gobernuak argudiatu du arautu beharreko gaia zela, eta Elkarrekin-Podemosek eta EH Bilduk egotzi diote «gutxi batzuen interesen alde egitea»
Donostiako Udalak hiri ordenantza egokitu du, pisu turistikoen mesedetan. Udal gobernuak argudiatu du arautu beharreko gaia zela, eta Elkarrekin-Podemosek eta EH Bilduk egotzi diote «gutxi batzuen interesen alde egitea»
Arindu egingo dira pisu turistikoen arauak Donostian. Besteak beste, lehen solairutik gora pisu turistikoak ezartzeari ateak ireki dizkio udalak. Orain arte, lehen solairuan baino ezin ziren egon, eta auzitegiek debekatu egin zioten lehen pisutik gora etxebizitza turistikoak jartzea. Donostiako Udalean erregistratuta d...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196957/ura-ukatu-diote-noviercasko-behi-haztegi-erraldoia-egin-nahi-duen-euskal-enpresari.htm
Ekonomia
Ura ukatu diote Noviercasko behi haztegi erraldoia egin nahi duen euskal enpresari
Dueroko Hidrografia Arroak akuiferotik ura ateratzeko baimena ukatu dio Nafarroako Valle de Odietari, eta Caparrosoko behi etxalde handia duen enpresak oztopo handia dauka orain Sorian etxalde are handiagoa jartzeko
Ura ukatu diote Noviercasko behi haztegi erraldoia egin nahi duen euskal enpresari. Dueroko Hidrografia Arroak akuiferotik ura ateratzeko baimena ukatu dio Nafarroako Valle de Odietari, eta Caparrosoko behi etxalde handia duen enpresak oztopo handia dauka orain Sorian etxalde are handiagoa jartzeko
Noviercasen (Soria, Espainia) munduko esne-behi haztegi handienetakoa jarri nahi duen Nafarroako enpresak ezingo du ingurunean dagoen akuiferoko ura baliatu bere negoziorako. Dueroko Hidrografia Arroak ukatu egin dio baimena, BERRIAk jakin duenez, Hacendera elkarte ekologistaren bidez. 23.500 behiren haztegia martxan j...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196958/urte-hasiera-kaskarrak-107ra-igo-du-langabezia-euskal-herrian.htm
Ekonomia
Urte hasiera kaskarrak %10,7ra igo du langabezia Euskal Herrian
Aurtengo lehen hiruhilekoan 157.900 lagun zeuden lanik gabe, aurrekoan baino 9.000 gehiago. Urtebetean, EBn egin duenaren halako bi hazi da langabezia Euskal Herrian
Urte hasiera kaskarrak %10,7ra igo du langabezia Euskal Herrian. Aurtengo lehen hiruhilekoan 157.900 lagun zeuden lanik gabe, aurrekoan baino 9.000 gehiago. Urtebetean, EBn egin duenaren halako bi hazi da langabezia Euskal Herrian
Okerreko bidetik hasi du urtea Euskal Herriko lan merkatuak. Duela urtebeteko shock ekonomikoa guztiz gainditu gabe, joan-etorriak eta harreman sozialak gutxitzeko hainbat neurri gogor izan dira indarrean azken hiruhilekoan, eta kalte handia egin diote enpleguari, ostalaritzan, turismoan eta garraioetan nagusiki. Indus...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196959/india-18-milioi-kasura-heldu-da-azken-orduetan.htm
Mundua
India 18 milioi kasura heldu da azken orduetan
India 18 milioi kasura heldu da azken orduetan.
Oxigenoa lortzea jarri du lehentasuntzat Narendra Modi lehen ministroaren gobernuak. Indiako erietxeek joan den astean iragarri zuten koronabirusak jotako gaixoentzako oxigenorik gabe geratuak zirela, eta botikak ere amaitzen ari zitzaizkiela. Azken orduetan, gainera, inoizko kutsatu gehien atzeman dute: 379.257. Horie...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196960/iruntildeerrian-atxilotutako-hamar-gazteak-aske-irten-dira.htm
Politika
Iruñerrian atxilotutako hamar gazteak aske irten dira
Lauri talde kriminal bateko kide izatea egotzi die Poliziak. Abokatuetako baten arabera, ikerketaren jatorrian den polizia txostenak dio gazteek ETAren zatiketa baten ondorengo talde bat osatzen zutela.
Iruñerrian atxilotutako hamar gazteak aske irten dira. Lauri talde kriminal bateko kide izatea egotzi die Poliziak. Abokatuetako baten arabera, ikerketaren jatorrian den polizia txostenak dio gazteek ETAren zatiketa baten ondorengo talde bat osatzen zutela.
Aste honetan Iruñerrian atxiloturiko hamar gazteak aske geratu dira gaur epailearen aurrean deklaratu ahala. Udaltzaingoaren egoitzan deklaratu dute, telematikoki, eta, azken 48 orduetan bezala, senide eta lagunak izan dituzte kanpoan zain gaur ere; txalo artean hartu dituzte irten direnean. Atzo, Poliziaren azken dekl...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196961/bertsozale-elkarteak-eta-lotura-films-ek-jaso-dituzte-elkar-sariak.htm
Kultura
Bertsozale Elkarteak eta Lotura Films-ek jaso dituzte Elkar sariak
Ibilbidearen Elkar saria eman diote elkarteari, bertsolaritzaren transmisioan eta zabalkundean egindako lanagatik. Ekoiztetxeak, berriz, Proiektuaren Elkar saria jaso du, Lur eta Amets filmaren eta telesailaren ildotik beste egitasmo bat lantzeko.
Bertsozale Elkarteak eta Lotura Films-ek jaso dituzte Elkar sariak. Ibilbidearen Elkar saria eman diote elkarteari, bertsolaritzaren transmisioan eta zabalkundean egindako lanagatik. Ekoiztetxeak, berriz, Proiektuaren Elkar saria jaso du, Lur eta Amets filmaren eta telesailaren ildotik beste egitasmo bat lantzeko.
Elkar sarien aitortza jaso dute Bertsozale Elkarteak eta Lotura Films ekoiztetxeak. Bertsolaritzaren transmisioan eta zabalkundean egindako lanagatik, Ibilbideari Elkar saria eman diote elkarteari. Proiektuari Elkar sariak, berriz, egitasmo bat laguntzea izaten du helburu, eta ekoiztetxeak jaso du bultzada hori, Lur et...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196962/pello-lizarraldek-irabazi-du-111-akademiaren-saria.htm
Kultura
Pello Lizarraldek irabazi du 111 Akademiaren saria
Akademiakideek ‘Argiantza' eleberria saritu dute. Iazko etenaren ostean, aurten saria emateko jendaurreko ekitaldia egiteko asmoa du 111 Akademiak, ekainaren 10ean.
Pello Lizarraldek irabazi du 111 Akademiaren saria. Akademiakideek ‘Argiantza' eleberria saritu dute. Iazko etenaren ostean, aurten saria emateko jendaurreko ekitaldia egiteko asmoa du 111 Akademiak, ekainaren 10ean.
111 Akademiak Pello Lizarralderi (Zumarraga, 1956) emango dio 2020ko 111 Akademiaren saria. Akademiakideek Lizarralderen Argiantza eleberria (Erein) izendatu dute 2020ko libururik gogokoen. 202 akademiakide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietako 117k parte hartu dute 2020ko sariduna izendatzeko 2021eko urtarrila...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196963/presoak-presaz-eta-lehentasunez-txertatzeko-eskatu-du-etxerat-ek.htm
Politika
Presoak «presaz eta lehentasunez» txertatzeko eskatu du Etxerat-ek
Komunikazio intimoak, familiarrak eta bizikidetzakoak berreskura daitezela nahi du euskal presoen senideen elkarteak. Berrogeialdiak eten eta presoei PCRak egin diezazkietela galdegin du.
Presoak «presaz eta lehentasunez» txertatzeko eskatu du Etxerat-ek. Komunikazio intimoak, familiarrak eta bizikidetzakoak berreskura daitezela nahi du euskal presoen senideen elkarteak. Berrogeialdiak eten eta presoei PCRak egin diezazkietela galdegin du.
Etxerat-ek jakinarazi duenez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako presoei jarria diete jada COVID-19aren aurkako txertoa, baita Kantabriako eta Leongo espetxeetan daudenei ere: «Badakigu ehuneko ehunean ez bada hau bete, bide onetik doala». Ez da, ordea, hori egoera Iruñeko kartzelan eta Espainiako Estatuko bertze espetxeetan...
2021-5-1
https://www.berria.eus/albisteak/196964/enpresak-sortzeko-laguntza-ekintzaileentzat.htm
albisteak
Enpresak sortzeko laguntza ekintzaileentzat
Spri taldeak kudeatzen duen Ekintzaile programak diru laguntzak emango dizkie enpresak sortu nahi dituzten Arabako, Bizkiako eta Gipuzkoako ekintzaileei.
Enpresak sortzeko laguntza ekintzaileentzat. Spri taldeak kudeatzen duen Ekintzaile programak diru laguntzak emango dizkie enpresak sortu nahi dituzten Arabako, Bizkiako eta Gipuzkoako ekintzaileei.
Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzaileek 30.000 eurorainoko diru laguntzak jaso ahal izango dituzte aurten, itzuli beharrik gabe, oinarri teknologiko eta berritzaileko start-up-ak sortzeko, Spri taldeak kudeatzen duen Ekintzaile programari esker. Start-up bat enpresa hasiberri bat da, baina bizkor handitzen ari dena et...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196965/agustin-azkarate-historialari-eta-arkeologoak-jasoko-du-eusko-ikaskuntza-laboral-kutxa-saria.htm
Kultura
Agustin Azkarate historialari eta arkeologoak jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Gazteei zuzendutako deialdian, Ane Zulaikaren Emakumeak Blai lanak eskuratu du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria.
Agustin Azkarate historialari eta arkeologoak jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria. Gazteei zuzendutako deialdian, Ane Zulaikaren Emakumeak Blai lanak eskuratu du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria.
Agustin Azkarate Garai-Olaunek (Elorrio, Bizkaia,1953) jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria. Hala ebatzi du sariaren epaimahaia osatzen duten Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko zazpi unibertsitateetako ordezkariek eta Eusko Ikaskuntza eta Laboral Kutx...
2021-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/196966/enpresentzako-zerbitzu-berriak-abian-bizkaian.htm
albisteak
Enpresentzako zerbitzu berriak abian Bizkaian
Beaz sozietate publikoak orotara 1.613 enpresa, 'start-up' eta ekintzaileri laguntza eman zien iaz, eta enpresentzako hainbat zerbitzu berri martxan jarri zituen Bizkaian.
Enpresentzako zerbitzu berriak abian Bizkaian. Beaz sozietate publikoak orotara 1.613 enpresa, 'start-up' eta ekintzaileri laguntza eman zien iaz, eta enpresentzako hainbat zerbitzu berri martxan jarri zituen Bizkaian.
Beaz sozietate publikoak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren erakunde laguntzaileak, orotara 1.613 enpresa, start-up —enpresa hasiberria baina bizkor handitzen ari dena, informazio eta komunikazio teknologien inguruan sortua— eta ekintzaileri lagundu zien iaz, kudeatzen dituen laguntza programen eta e...
2021-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/196967/etorkizuneko-erronkei-erantzuten.htm
albisteak
Etorkizuneko erronkei erantzuten
BBK Kuna gizarte berrikuntzarako gune bat da, eta garapen iraunkorraren alde diharduten hainbat eragilek parte hartzen dute hartan, etorkizuneko erronkei erantzuteko asmoz.
Etorkizuneko erronkei erantzuten. BBK Kuna gizarte berrikuntzarako gune bat da, eta garapen iraunkorraren alde diharduten hainbat eragilek parte hartzen dute hartan, etorkizuneko erronkei erantzuteko asmoz.
Gizarte berrikuntzari lotutako gune berri bat da BBK Kuna: aukera ematen du etorkizun iraunkorragoa eraikitzeko irtenbideak sortzeko, baita gizarte eragile guztiak inplikatu eta lankidetzan aritzeko ere. Garapen iraunkorraren alde lanean ari diren hainbat eragilek parte hartzen dute hartan, etorkizuneko erronkei erantz...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196968/martxan-da-eitb-podkast.htm
Bizigiro
Martxan da EITB Podkast
Entzun daitezkeen podcasten artean, Jakin aldizkariak ekoitzitako Lokatza, Oier Aranzabalen Barruan gaude elkarrizketa tartea, Euskadi Irratiko Doana jasoz saioa, ETB1eko Bidegurutzean musika saioa, eta, irailean, Artxipielagoa fikzioa.
Martxan da EITB Podkast. Entzun daitezkeen podcasten artean, Jakin aldizkariak ekoitzitako Lokatza, Oier Aranzabalen Barruan gaude elkarrizketa tartea, Euskadi Irratiko Doana jasoz saioa, ETB1eko Bidegurutzean musika saioa, eta, irailean, Artxipielagoa fikzioa.
"Gizarteak komunikabideak baliatzeko dituen joera berriei erantzuteko sortu dugu EITB Podkast ataria, eta euskarazko podcastgintzaren erreferente izan nahi du". Hala adierazi du Urko Aristi EITB Media Irratietako zuzendariak gaur, Bilbon, EITB Podkast plataformaren aurkezpenean. "EITBko irratien eskaintza nahieran, giz...
2021-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/196969/ekintzaileak-babesten.htm
albisteak
Ekintzaileak babesten
Negozio ideia edo proiektu bat duten ekintzaileak babestu, aholkatu, informatu eta laguntzen ditu UGGASAk, Urola Garaiko Garapenerako Agentziak.
Ekintzaileak babesten. Negozio ideia edo proiektu bat duten ekintzaileak babestu, aholkatu, informatu eta laguntzen ditu UGGASAk, Urola Garaiko Garapenerako Agentziak.
UGGASA, Urola Garaiko Garapenerako Agentzia Urola Garaia Mankomunitateak 1994. urtean sortutako Garapen Sozioekonomikorako Agentzia da. Urola Garaia eskualdean lau udalerri hauek daude: Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga. UGGASAk bertako ongizatea, integrazioa eta gizarte kohesioa handitzea du helburu, balio ...
2021-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/196970/gipuzkoako-ehun-ekonomikoa-indartzen.htm
albisteak
Gipuzkoako ehun ekonomikoa indartzen
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Indartuz planaren bidez, laguntzak eta neurri fiskalak ezarriko dira pandemiak gehien erasandako sektoreei laguntzeko eta lurraldeko enpresen lehiakortasunerako eraldaketa indartzeko. 95 milioi euroko inbertsioa egingo da.
Gipuzkoako ehun ekonomikoa indartzen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Indartuz planaren bidez, laguntzak eta neurri fiskalak ezarriko dira pandemiak gehien erasandako sektoreei laguntzeko eta lurraldeko enpresen lehiakortasunerako eraldaketa indartzeko. 95 milioi euroko inbertsioa egingo da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako ehun ekonomikoa babesteko eta eraldatzeko Ekonomia Indartuz plana martxan jarri du. Haren bidez, laguntza eta neurri multzo bat taxutuko du lurraldeko ekonomia indartzeko eta COVID-19ak eragindako krisia gainditzeko. Plan horrek 95 milioi euroko zuzkidura izango du, eta bi alderdi i...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196971/donostiako-ikor-enpresa-belgikako-talde-batek-erosi-du.htm
Ekonomia
Donostiako Ikor enpresa Belgikako talde batek erosi du
Urtebetean bi aldiz aldatu dute jabetza. 750 langile inguru ditu; heren bat, Euskal Herrian.
Donostiako Ikor enpresa Belgikako talde batek erosi du. Urtebetean bi aldiz aldatu dute jabetza. 750 langile inguru ditu; heren bat, Euskal Herrian.
Connect Group Belgikako taldeak Ikor euskal enpresa erosi du. Zirkuitu elektronikoak diseinatu eta fabrikatzen ditu Ikorrek, eta Donostian du egoitza. Han dauzka ekoizpen planta bat eta zentro teknologiko bat, 272 langilerekin. Gainera, beste lantegi bat dauka Mexikon (250 langile), eta beste bat Txinan (273 langile). ...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196972/zipre-batzeko-elkarrizketek-huts-egin-dutela-aitortu-du-nbek.htm
Mundua
Zipre batzeko elkarrizketek huts egin dutela aitortu du NBEk
Negoziazio formalagoei ekiteko «oinarri komunik» ez dagoela azaldu du Antonio Guterres idazkari nagusiak. Ipar Zipreko eta Turkiako agintariek ez dute atzera egin uhartean bi estatu egiteko eskarian.
Zipre batzeko elkarrizketek huts egin dutela aitortu du NBEk. Negoziazio formalagoei ekiteko «oinarri komunik» ez dagoela azaldu du Antonio Guterres idazkari nagusiak. Ipar Zipreko eta Turkiako agintariek ez dute atzera egin uhartean bi estatu egiteko eskarian.
Ez da aurrerapenik izan Zipre batzearen inguruan egunotan Suitzan egn diren elkarrizketetan, Antonio Guterres NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak onartu duenez. «Egia esan, azkenean ez dugu oinarri komun nahikorik ikusi Zipreko arazoa konpontzeko negoziazio formalak berriz hasteko», adierazi du prentsaren aur...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196973/azken-bi-hilabeteetan-birusarekin-jende-gehien-hil-den-astea-izan-da-aurrekoa.htm
Gizartea
Azken bi hilabeteetan birusarekin jende gehien hil den astea izan da aurrekoa
Gutxienez 70 lagun zendu dira gaitzak jota astebetean Hegoaldean. Osakidetzak eta Osasunbideak 15.000 test egin dituzte asteazkenean, eta 1.057 kasu atzeman dira.
Azken bi hilabeteetan birusarekin jende gehien hil den astea izan da aurrekoa. Gutxienez 70 lagun zendu dira gaitzak jota astebetean Hegoaldean. Osakidetzak eta Osasunbideak 15.000 test egin dituzte asteazkenean, eta 1.057 kasu atzeman dira.
Otsailetik erregistratutako daturik beltzena izan da birusarekin loturiko heriotzei dagokienez. Apirilaren 19tik 25era gutxienez 70 pertsona zendu ziren Hego Euskal Herrian, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera. Denbora tarte horretara arte, gaitzarekin hildakoen kopurua otsailare...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196974/aroztegiko-kanpalekua-desegingo-du-aroztak-plataformak.htm
Gizartea
Aroztegiko kanpalekua desegingo du Aroztak plataformak
Manifestaziora deitu dute maiatzaren 15erako, udalez gaindiko eragina duen plana bertan behera uztea eskatzeko.
Aroztegiko kanpalekua desegingo du Aroztak plataformak. Manifestaziora deitu dute maiatzaren 15erako, udalez gaindiko eragina duen plana bertan behera uztea eskatzeko.
Aroztegiko proiektua bertan behera uztea nahi du Aroztak mugimenduak; hots, Lekaroz herrian (Baztan, Nafarroa) 228 etxebizitza, hotel bat eta golf zelai bat egiteko proiektua geldiaraztea. Horretarako, kanpaldia egin dute 11 egunez, baina hura bertan behera uztea erabaki du Aroztak mugimenduak: «Joan den ortziralean er...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196975/nahieran-antolatutako-alarma-egoera-eztabaidagarria-dela-esan-du-urkulluk.htm
Gizartea
«Nahieran» antolatutako alarma egoera «eztabaidagarria» dela esan du Urkulluk
Idoia Mendiak atzo egindako proposamenaren harira, duda adierazi, izurriaren arazoa «globala» dela argudiatuta
«Nahieran» antolatutako alarma egoera «eztabaidagarria» dela esan du Urkulluk. Idoia Mendiak atzo egindako proposamenaren harira, duda adierazi, izurriaren arazoa «globala» dela argudiatuta
Maiatzaren 9an bertan behera uztekoa du Espainiako Gobernuak COVID-19aren aurkako izurriari aurre egiteko alarma egoera, eta, horrek sorrarazi dituen kexen harira, atzo Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde Idoia Mendiak adierazi zuen aukera egon daitekeela alarma egoera beharra duten erkidegoetan bakarrik ezartzeko. Gau...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196976/lehen-arreta-odolusten-ari-dela-salatu-dute-zenbait-osasungilek-bilbon.htm
Gizartea
Lehen arreta «odolusten» ari dela salatu dute zenbait osasungilek Bilbon
Arriaga Antzoki parean bildu dira zenbait osasungile lehen mailako arretaren «egoera prekarioa» salatzeko. Behin-behinekotasuna eta baliabide falta «handiak» direla azaldu dute.
Lehen arreta «odolusten» ari dela salatu dute zenbait osasungilek Bilbon. Arriaga Antzoki parean bildu dira zenbait osasungile lehen mailako arretaren «egoera prekarioa» salatzeko. Behin-behinekotasuna eta baliabide falta «handiak» direla azaldu dute.
Bilboko Arriaga antzokia gorriz jantzi da gaur. Izan ere, bertan bildu dira zenbait osasun langile, lurrean etzanda eta bata zuriak gorriz tindatuta, lehen mailako arretaren «egoera prekarioa» ikusarazteko. Salatu dute Osakidetzako lehen mailako arretan baliabide falta «handia» dagoela, eta sektoreko behin-behinekotasu...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196977/ekuadorrek-abortua-despenalizatuko-du-bortxaketa-kasuetan.htm
Mundua
Ekuadorrek abortua despenalizatuko du bortxaketa kasuetan
Auzitegi Konstituzionalak zigor kodearen bi artikulu moldatuko ditu, eta bortxaketa jasan duen emakume orok abortatu ahalko du. Orain arte, «desgaitasun intelektualen bat» zutenek soilik aborta zezaketen. Erakunde feministek erabakia txalotu dute, baina ez zaie nahikoa iruditu.
Ekuadorrek abortua despenalizatuko du bortxaketa kasuetan. Auzitegi Konstituzionalak zigor kodearen bi artikulu moldatuko ditu, eta bortxaketa jasan duen emakume orok abortatu ahalko du. Orain arte, «desgaitasun intelektualen bat» zutenek soilik aborta zezaketen. Erakunde feministek erabakia txalotu dute, baina ez zaie...
Ekuadorko Auzitegi Konstituzionalak konstituzioaren aurkakotzat jo ditu abortuaren inguruan zigor kodean jasota dauden bi artikulu, eta, horrenbestez, abortua legez egiteko baldintza berri bat onartu du: bortxaketa izan den kasuetan, ez da zigortuko. Orain arte, haurdun dagoenaren bizitza arriskuan dagoenean eta "desga...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196978/nafarroako-armarritik-ereinotz-frankista-kendu-dute-saloun.htm
Gizartea
Nafarroako armarritik ereinotz frankista kendu dute Saloun
Iruñeko gobernuak eskatu zion Kataluniako Generalitateari ikurra kentzeko Jaume I.a erregearen monumenturik.
Nafarroako armarritik ereinotz frankista kendu dute Saloun. Iruñeko gobernuak eskatu zion Kataluniako Generalitateari ikurra kentzeko Jaume I.a erregearen monumenturik.
Kataluniako Generalitateko Justizia sailburu Ester Capellak ofizialki adierazi dio Nafarroako Gobernuari kendu egin dutela Salouko (Herrialde Katalanak) monumentu publiko batean erresumaren armarrian agertzen zen ikur frankista. Jaume I.a erregea gogoratzeko monumentuan dago Nafarroako armarria, hiriko izen bereko pas...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196979/eroski-taldeak-21-handitu-ditu-salmentak.htm
Ekonomia
Eroski taldeak %2,1 handitu ditu salmentak
Elikagaien atalen igoera handiak (+%8,6) konpentsatu zuen beste produktuen, bidaien, kirol jantzien eta gasolindegien salmentetan izandako jaitsiera handia.
Eroski taldeak %2,1 handitu ditu salmentak. Elikagaien atalen igoera handiak (+%8,6) konpentsatu zuen beste produktuen, bidaien, kirol jantzien eta gasolindegien salmentetan izandako jaitsiera handia.
Eroski Taldeak 5.375 milioi euroren salmentak egin zituen 2020. urtean, aurrekoan baino %2,1 gehiago. Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko neurriek fakturazio galera handia ekarri zioten bere negozio batzuetan (bidaia agentziak, gasolindegiak, Forum...), baina hori konpentsatu ahal izan du elikagaien salmenta handi...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196980/labek-borroka-aro-berri-bat-abiatu-nahi-du-politika-publikoetan-eragiteko.htm
Ekonomia
LABek «borroka aro berri bat» abiatu nahi du, politika publikoetan eragiteko
Sindikatuak ohartarazi du azken hamarkadan lan eta bizi baldintzak «nabarmen» okertu direla, eta egoera konpontzeko «borondate falta» lepoartu die instituzioetako agintariei. Maiatzaren Lehenko mobilizazioetan parte hartzera deitu du.
LABek «borroka aro berri bat» abiatu nahi du, politika publikoetan eragiteko. Sindikatuak ohartarazi du azken hamarkadan lan eta bizi baldintzak «nabarmen» okertu direla, eta egoera konpontzeko «borondate falta» lepoartu die instituzioetako agintariei. Maiatzaren Lehenko mobilizazioetan parte hartzera deitu du.
LABek uste du instituzioak ez direla neurria ematen ari egun dauden erronka ekonomiko eta sozialen aurrean. «Borondate falta» leporatu die, eta, horren aurrean, mobilizatzea ezinbestekoa dela azpimarratu du. Larunbatean ospatuko den Maiatzaren Lehena «borroka ziklo berri baten adierazle» izatea nahi du. Sindikatu aber...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196981/finala-dute-helburu-altuna-mariezkurrenak-eta-pentildea-albisuk.htm
Kirola
Finala dute helburu Altuna-Mariezkurrenak eta Peña-Albisuk
Altuna III.a-Mariezkurrena II.ak eta Peña II.a-Albisuk finalerako sailkapena izango dute jokoan igandean, Bilbon. Garaipen bana lortu zuten elkarren aurka, ligaxkan: 22-21 izan zen emaitza bietan
Finala dute helburu Altuna-Mariezkurrenak eta Peña-Albisuk. Altuna III.a-Mariezkurrena II.ak eta Peña II.a-Albisuk finalerako sailkapena izango dute jokoan igandean, Bilbon. Garaipen bana lortu zuten elkarren aurka, ligaxkan: 22-21 izan zen emaitza bietan
Ligaxkako partida bada ere, kanporaketa kutsua du erabat Jokin Altunak eta Jon Mariezkurrenak, eta Jon Ander Peñak eta Jon Ander Albisuk igandean Bilbon, Miribilla frontoian jokatuko duten neurketak (17:00, ETB1). Irabazleak Danel Elezkanoren eta Jose Javier Zabaletaren kontra ariko dira toki berean, maiatzaren 9an, fi...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196982/subijanak-justizia-errestauratiboa-lortzea-du-helburu.htm
Gizartea
Subijanak justizia errestauratiboa lortzea du helburu
Iñaki Subijana magistratuak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren presidente kargua hartu du. Besteak beste, genero indarkeriaren biktimak bi aldiz biktima egitea ekidin nahi du. Pandemiarako «araudi zehatza» eskatu die legegileei.
Subijanak justizia errestauratiboa lortzea du helburu. Iñaki Subijana magistratuak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren presidente kargua hartu du. Besteak beste, genero indarkeriaren biktimak bi aldiz biktima egitea ekidin nahi du. Pandemiarako «araudi zehatza» eskatu die legegileei.
Iñaki Subijanak hartu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren presidente kargua. Garbiñe Biurrunenek pasatu dio lekukoa, lan horretan hamar hilabetean behin-behinean aritu ostean. Subijana magistratu progresistak Juan Luis Ibarra ordezkatuko du, hark erretiroa hartu duelako. Kargua hartzeko ekitaldia gaur egin dute, Bilb...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196983/astelehenean-hasiko-dira-neurriak-arintzen-ipar-euskal-herrian.htm
Gizartea
Astelehenean hasiko dira neurriak arintzen Ipar Euskal Herrian
Lau fasetan iraganen da neurrien arintzea, maiatzaren 3tik ekainaren 30era. Astelehenean, hamar kilometroko erradiotik ateratzeko debekua kenduko dute. Etxeratze agindua osoki kenduko dute ekainaren 30ean.
Astelehenean hasiko dira neurriak arintzen Ipar Euskal Herrian. Lau fasetan iraganen da neurrien arintzea, maiatzaren 3tik ekainaren 30era. Astelehenean, hamar kilometroko erradiotik ateratzeko debekua kenduko dute. Etxeratze agindua osoki kenduko dute ekainaren 30ean.
Bihar agertuko da Emmanuel Macron Frantziako lehendakariaren elkarrizketa osoa, Frantziako eskualdeetako prentsan. Halere, gaur eman du Emmanuel Macronek neurrien arintzearen egutegia. Ipar Euskal Herrian, beraz, maiatzaren 3an hasiko da neurrien arintzea, eta lau fase izanen ditu. Maiatzaren 3tik goiti hasiko da lehen...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196984/bankuen-diskriminazioa-salatzeko-martxa-egin-dute-migratuen-kolektiboek.htm
Gizartea
Bankuen diskriminazioa salatzeko martxa egin dute migratuen kolektiboek
Bilbokoko banketxeetan zehar egin dute ibilbidea. Eusko Jaurlaritzari «zuzenean esku hartzeko» eskatu diote.
Bankuen diskriminazioa salatzeko martxa egin dute migratuen kolektiboek. Bilbokoko banketxeetan zehar egin dute ibilbidea. Eusko Jaurlaritzari «zuzenean esku hartzeko» eskatu diote.
Bankuek pertsona arrazializatuak diskriminatzen dituztela salatzeko martxa aldarrikatzaile bat egin dute gaur Bilbon migratzaileen defentsarako plataformek. Diego Lopez de Haro kale nagusiko banketxeetan geldialdiak eginez osatu dute ibilbidea, Konturik gabe, ez duzu kontatzen lelopean. 11.00etan hasi dira BBVAren egoi...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196985/aernnovako-82-kaleratzeak-legezkoak-direla-ebatzi-du-epaitegiak.htm
Ekonomia
Aernnovako 82 kaleratzeak legezkoak direla ebatzi du epaitegiak
Ez ditu onartu sindikatuen helegiteak, eta iritzi dio erregulazio espedientearen oinarrian arrazoi «estrukturalak» daudela
Aernnovako 82 kaleratzeak legezkoak direla ebatzi du epaitegiak. Ez ditu onartu sindikatuen helegiteak, eta iritzi dio erregulazio espedientearen oinarrian arrazoi «estrukturalak» daudela
Aernnova Aeroestructuras Alavak abian jarritako lan erregulazio espedientea legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Epaitegiak ez ditu onartu langile batzordea osatzen duten sindikatuek neurriaren aurka eginiko salaketak, eta, ondorioz, 82 kaleratuak ez dira itzuliko beren lanpostuetara. Epaitegietara iritsi d...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196986/bourgeois-eta-abramovic-bilboko-arte-ederren-museoan.htm
Kultura
Bourgeois eta Abramovic, Bilboko Arte Ederren Museoan
35 andrazko artista garaikideren 43 lan bildu dituzte ‘Womanology’ erakusketan. Jose Ramon Prietoren bildumakoak dira guztiak, eta bihartik irailaren 5era bitarte ikusi ahal izango dira
Bourgeois eta Abramovic, Bilboko Arte Ederren Museoan. 35 andrazko artista garaikideren 43 lan bildu dituzte ‘Womanology’ erakusketan. Jose Ramon Prietoren bildumakoak dira guztiak, eta bihartik irailaren 5era bitarte ikusi ahal izango dira
Arte garaikidearen erretratu bat, xehetasunez beterikoa, artista garrantzitsu andana baten obren eskutik; baina baita museo batek, emakumeek artearen historian izandako ezabaketaz jabetuta, egoera horri adabaki bat jartzeko hartutako erabakia ere. Bi aldeak batu dira, ezinbestean, Bilboko Arte Ederren Museoak bihartik ...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196987/ikerlan-bat-egingo-dute-gipuzkoan-1936ko-gerrako-umeak-identifikatzeko.htm
Gizartea
Ikerlan bat egingo dute Gipuzkoan 1936ko gerrako umeak identifikatzeko
Intxorta 1937 taldeak egingo du, Gipuzkoako Aldundiak babestuta. 5.000 bat haur eta gazte erbesteratu zituzten.
Ikerlan bat egingo dute Gipuzkoan 1936ko gerrako umeak identifikatzeko. Intxorta 1937 taldeak egingo du, Gipuzkoako Aldundiak babestuta. 5.000 bat haur eta gazte erbesteratu zituzten.
1936ko gerratik ihesi erbestera bidali zituzten umeak identifikatu eta haien memoria berreskuratzeko azterlana abian jarri du Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Gerran zuzenean parte hartu ez bazuten ere, gatazkaren ondorioak jasan zituzten haur eta gaztetxo horien izen-abizenak, a...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196988/kutxabankek-618-milioi-euro-irabazi-ditu-lehen-hiruhilekoan.htm
Ekonomia
Kutxabankek 61,8 milioi euro irabazi ditu lehen hiruhilekoan
Iaz epe berean baino %32 txikiagoak dira etekinak, besteak beste, dibidendu batzuk jasotzea falta zaiolako eta 41 milioi euroren probisioak egin dituelako. Kutxabankek merkatu kuotak handitzen jarraitzen du, batez ere hipoteka maileguetan.
Kutxabankek 61,8 milioi euro irabazi ditu lehen hiruhilekoan. Iaz epe berean baino %32 txikiagoak dira etekinak, besteak beste, dibidendu batzuk jasotzea falta zaiolako eta 41 milioi euroren probisioak egin dituelako. Kutxabankek merkatu kuotak handitzen jarraitzen du, batez ere hipoteka maileguetan.
Urte hasiera oparoa izan du Kutxabankek, eta lehen hiruhilekoa 61,8 milioi euroren irabaziekin itxi du, besteak beste banka negozioan izandako hazkundeari esker. Aurreko urtearekin alderatuta %32,7 txikiagoa da emaitza orokorra, baina bankuak gogoratu du, batetik, iazko lehen hiruhilekoan ezohiko sarrerak izan zituela,...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196989/auzitegiak-babestu-egin-ditu-maiatzaren-lehenerako-ezarritako-itxiera-perimetralak.htm
Ekonomia
Auzitegiak babestu egin ditu Maiatzaren Lehenerako ezarritako itxiera perimetralak
EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du Jaurlaritzaren debekua proportzionala dela eta ez duela oinarrizko eskubiderik urratzen. Epaileak dio mobilizazioetan parte hartzea ez dela jarduera profesional bat eta, beraz, ez dela sartzen gobernuaren salbuespenetan.
Auzitegiak babestu egin ditu Maiatzaren Lehenerako ezarritako itxiera perimetralak. EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du Jaurlaritzaren debekua proportzionala dela eta ez duela oinarrizko eskubiderik urratzen. Epaileak dio mobilizazioetan parte hartzea ez dela jarduera profesional bat eta, beraz, ez dela sartzen gobernuar...
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Eusko Jaurlaritzari, eta pandemia dela-eta eremu gorrian bizi diren herritarrak ezingo dira beren herritik atera Maiatzaren Lehenerako mobilizazioetan parte hartzeko. Auzitegiaren arabera, mugikortasun debekua ondo argudiatu du Segurtasun Sailak. Ebatzi du...
2021-4-29
https://www.berria.eus/albisteak/196990/65-eta-69-urte-artekoei-txertatzeko-ordua-ematen-hasi-da-osakidetza.htm
Gizartea
65 eta 69 urte artekoei txertatzeko ordua ematen hasi da Osakidetza
AstraZenecaren txertoa jarriko diete. Bihar erabakiko dute 60 urtetik beherakoei botika etxe horren txertoaren bigarren dosia jarriko dieten ala ez.
65 eta 69 urte artekoei txertatzeko ordua ematen hasi da Osakidetza. AstraZenecaren txertoa jarriko diete. Bihar erabakiko dute 60 urtetik beherakoei botika etxe horren txertoaren bigarren dosia jarriko dieten ala ez.
Osakidetza gaur hasi da 65 eta 69 urte arteko herritarrei COVID-19aren aurkako txertoa jartzeko ordua ematen, SMS mezuen bidez. AstraZenecaren txertoa hartuko dute. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bihar jasoko ditu botika etxe horrek egindako txertoaren dosi gehiago. Carolina Darias Espainiako Osasun min...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197016/gutxienez-44-pertsona-hil-dira-zapalduta-erlijio-jaialdi-batean.htm
Mundua
Gutxienez 44 pertsona hil dira zapalduta erlijio jaialdi batean
Dozenaka mila judu ortodoxo bildu dira Maron mendiaren magalean, izurria hasi zenetik herrialdean eginiko ekitaldirik jendetsuenean.
Gutxienez 44 pertsona hil dira zapalduta erlijio jaialdi batean. Dozenaka mila judu ortodoxo bildu dira Maron mendiaren magalean, izurria hasi zenetik herrialdean eginiko ekitaldirik jendetsuenean.
Gutxienez 44 pertsona hil dira eta 150 inguru zauritu Israelgo ipar-ekialdean gauean egin den erlijio ekitaldi batean. Meron mendiaren magalean milaka pertsona baturik zeuden, Lag B'Omer jaialdirako, eta jende pilaketa bat gertatu da. Dozenaka mila pertsona zeuden jaialdian, Israelen izurria hasi zenetik herrialdean e...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197017/laquoez-naiz-kartzelatik-aterako-zerbait-hutsetik-hastekoraquo.htm
Politika
«Ez naiz kartzelatik aterako zerbait hutsetik hasteko»
2001ean atxilotu zuten Lorentxa Beirie, eta gaur atera da Roanneko presondegitik, ETAko kide izateagatik 20 urteko zigorra osorik bete ondoren.
«Ez naiz kartzelatik aterako zerbait hutsetik hasteko». 2001ean atxilotu zuten Lorentxa Beirie, eta gaur atera da Roanneko presondegitik, ETAko kide izateagatik 20 urteko zigorra osorik bete ondoren.
Lorentxa Beirie (Kanbo, 1975) euskal presoa atera berri da Roanneko (Frantzia) presondegitik, eta bihar ongietorria eginen diote, 14:00etan, Kanbon. Kartzelan hasi zen margotzen, eta azken urteetan erakusketak egin ditu hainbat lekutan. Asteazkenean erantzun zien ‘Hitza’-ren galderei, telefonoz. 20 urtez preso. Fite e...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197018/aske-gelditu-da-lorentxa-beirie-euskal-presoa.htm
Politika
Aske gelditu da Lorentxa Beirie euskal presoa
20 urteko presondegi zigorra beteta, gaur itzuliko da Kanbora. Ongi etorria eginen diote bihar arratsaldean, bere herrian
Aske gelditu da Lorentxa Beirie euskal presoa. 20 urteko presondegi zigorra beteta, gaur itzuliko da Kanbora. Ongi etorria eginen diote bihar arratsaldean, bere herrian
Gaur goizean atera da Lorentxa Beirie euskal presoa Roanneko (Frantzia) presondegitik, ETAko kide izateagatik 20 urteko zigorra osorik bete ondoren. Senideek inguraturik Kanborako (Lapurdi) bidea hartu du, eta gaur arratsean eginen diote lehen harrera, Baionatik Kanborako bidean eginen diren elkarretaratze anitzen bide...
2021-5-1
https://www.berria.eus/albisteak/197019/beriainen-gorpua-euskal-herrian-dago-eta-gaur-egingo-dute-hileta-elizkizuna.htm
Gizartea
Beriainen gorpua Euskal Herrian dago, eta gaur egingo dute hileta elizkizuna
Atzo goizean heldu ziren Madrilera aste hasieran Burkina Fason hildakoen gorpuak. Fraile Espainian ehortziko dute, amaren herrian. Haiekin batera, Rory Young ekintzaile ekologista irlandarraren gorpua ere eraman dute Madrilera.
Beriainen gorpua Euskal Herrian dago, eta gaur egingo dute hileta elizkizuna. Atzo goizean heldu ziren Madrilera aste hasieran Burkina Fason hildakoen gorpuak. Fraile Espainian ehortziko dute, amaren herrian. Haiekin batera, Rory Young ekintzaile ekologista irlandarraren gorpua ere eraman dute Madrilera.
Espero baino beranduago, 22:00etan iritsi zen atzo David Beriain kazetariaren gorpua Euskal Herrira. Ehun bat lagunek txalo artean hartu dute Artaxoan (Nafarroa). Iratxe beilatokira eraman zuten zuzenean. Han da hil kapera, eta gaur, 18:00etan, hileta elizkizuna egingo dute Urraka Erregina herriko ikastetxean. Goizean ...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197020/erkorekak-esan-du-ez-dagoela-erabakita-zer-egin-zaldibarren-azken-gunea-arakatzen-amaitzean.htm
Gizartea
Erkorekak esan du ez dagoela erabakita zer egin Zaldibarren azken gunea arakatzen amaitzean
Azken gune beroa arakatzen ari dira Zaldibarren, Joakin Beltranen gorpuzkien bila. Arakatze lanek zer ematen duten ikusi behar dela esan du Segurtasun sailburuak
Erkorekak esan du ez dagoela erabakita zer egin Zaldibarren azken gunea arakatzen amaitzean. Azken gune beroa arakatzen ari dira Zaldibarren, Joakin Beltranen gorpuzkien bila. Arakatze lanek zer ematen duten ikusi behar dela esan du Segurtasun sailburuak
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du itxaron egin behar dela azken gune beroko arakatze lanek zer ematen duten ikusteko, eta horren arabera erabakiko dutela zer egin. «Oraindik ez dago behin betiko erabakirik», Eusko Legebiltzarreko atarian azaldu duenez. Aste honetan, Eusko Jaurlaritzako itu...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197021/abbasek-iragarri-du-bozak-atzeratuko-dituztela-noiz-arte-zehaztu-gabe.htm
Mundua
Abbasek iragarri du bozak atzeratuko dituztela, noiz arte zehaztu gabe
PANeko presidentearen esanetan, Jerusalem ekialdean bozkatzeko modua ematen dutenean egingo dituzte parlamenturako hauteskundeak.
Abbasek iragarri du bozak atzeratuko dituztela, noiz arte zehaztu gabe. PANeko presidentearen esanetan, Jerusalem ekialdean bozkatzeko modua ematen dutenean egingo dituzte parlamenturako hauteskundeak.
Hamabost urteren ostean, Al-Fatahk eta Hamasek urtarrilean iragarri zuten maiatzaren 22an egingo zirela Palestinako Parlamenturako hauteskundeak. Bart gauean, baina, PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbasek iragarri zuen atzeratu egingo zituztela bozok, Israelek Jerusalem ekialdean bozkatzea ahalbid...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197022/koronabirusaren-indiako-aldaera-atzeman-dute-akitania-berrian.htm
Gizartea
Koronabirusaren Indiako aldaera atzeman dute Akitania Berrian
Eskualdeko Osasun Agentziak baieztatu du hiru kasu direla: bi Lot eta Garona departamenduan, eta bestea, Bordelen.
Koronabirusaren Indiako aldaera atzeman dute Akitania Berrian. Eskualdeko Osasun Agentziak baieztatu du hiru kasu direla: bi Lot eta Garona departamenduan, eta bestea, Bordelen.
Koronabirusaren Indiako aldaeraren hiru kasu atzeman dituzte Akitania Berriko eskualdean. Eskualdeko Osasun Agentziak baieztatu du informazioa, goizean. Oraingoz, hiru kasu atzeman dituzte; bikote bati Indiako aldaeraren aztarnak atzeman dizkiote Lot eta Garona departamenduan, eta hirugarren kasua Bordeleko gizon baten...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197023/bbvak-1210-milioiren-irabaziak-izan-ditu.htm
Ekonomia
BBVAk 1.210 milioiren irabaziak izan ditu
Erakundeak ahalegin txikiagoa egin behar izan du etorkizuneko kontingentziei aurre egiteko. Kaleratzeak eta bulegoen itxierak jasotzen dituen plan bat abiatu du.
BBVAk 1.210 milioiren irabaziak izan ditu. Erakundeak ahalegin txikiagoa egin behar izan du etorkizuneko kontingentziei aurre egiteko. Kaleratzeak eta bulegoen itxierak jasotzen dituen plan bat abiatu du.
BBVAk atzean utzi du COVID-19aren krisia, eta pandemiaren aurreko irabazien mailara itzuli da. 2021eko urtarriletik martxora 1.210 milioi euroren irabaziak izan dituela jakinarazi du, kaleratze handiak iragarri eta astebetera. Aurtengo emaitzek zerikusirik ez dute iazkoekin. 2020ko lehen hiruhilekoan 1.792 milioi euro...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197024/familien-gastuen-jaitsierak-05-txikitu-dute-nafarroako-ekonomia.htm
Ekonomia
Familien gastuen jaitsierak %0,5 txikitu dute Nafarroako ekonomia
Bigarren hiruhilekorako baikorrago dago Iruñeko gobernua, herritarren konfiantza indizea gora doalako martxoaz geroztik. Atzeraldi teknikoan sartu da eurogunea, neguko olatuen aurkako neurriengatik
Familien gastuen jaitsierak %0,5 txikitu dute Nafarroako ekonomia. Bigarren hiruhilekorako baikorrago dago Iruñeko gobernua, herritarren konfiantza indizea gora doalako martxoaz geroztik. Atzeraldi teknikoan sartu da eurogunea, neguko olatuen aurkako neurriengatik
Pandemiaren azken olatuari aurre egiteko neurriek eten egin dute Nafarroako ekonomiaren hazkundea. Urteko lehen hiruhilekoan %0,5 txikitu zen 2020ko azkenekoarekin alderatuta. Kontsumoa izan da beheraldi horren arrazoi nagusia, Elma Saiz Nafarroako Ekonomia kontseilariak azaldu duenez: ez da soilik itxieren eta mugen o...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197025/beste-120000-dosi-jaso-ditu-osakidetzak.htm
Gizartea
Beste 120.000 dosi jaso ditu Osakidetzak
Orain arteko kopururik handiena da. Astebururako «txertaketa masiboa» abiatuko dutela aurreratu dute.
Beste 120.000 dosi jaso ditu Osakidetzak. Orain arteko kopururik handiena da. Astebururako «txertaketa masiboa» abiatuko dutela aurreratu dute.
2021eko bigarren hiruhilekorako txertaketa prozesua azkartuko dela aurreikusi zuen atzo Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak, eta, hain zuzen, gaur jakinarazi du ministerioak AstraZenecaren 1,5 milioi dosi banatuko dituela autonomia erkidegoen artean. Oraindik jakiteko dago Hego Euskal Herriko administrazioei z...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197026/ertzainak-kamerak-soinean-eramaten-hasiko-dira-urtearen-amaieran.htm
Gizartea
Ertzainak kamerak soinean eramaten hasiko dira urtearen amaieran
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak esan duenez, Bilbon, besteak beste San Frantzisko auzoan, Gasteizen eta Irunen hasiko dira probak egiten, eta 2024rako denek eramango dituzte.
Ertzainak kamerak soinean eramaten hasiko dira urtearen amaieran. Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak esan duenez, Bilbon, besteak beste San Frantzisko auzoan, Gasteizen eta Irunen hasiko dira probak egiten, eta 2024rako denek eramango dituzte.
Ertzaintzaren ekintzetan «gardentasun eta berme handiagoa» egon dadin, agenteen uniformeetan kamerak jartzen hasiko dira urte honen azken hiruhilekoan, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak gaur esan duenez. Beraz, teknologiarekin probak egingo dituzte Bilbon, Gasteizen eta Irunen (Gipuzkoa). Gero, 2024ko uztailerako, p...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197027/astrazenecak-aurreko-urteko-irabaziak-bikoiztu-ditu.htm
Gizartea
AstraZenecak aurreko urteko irabaziak bikoiztu ditu
Ia 1.300 milioi euroren irabazi garbiak izan ditu enpresak urteko lehen hiruhilekoan. Azken urtean, 226 milioi jaso ditu txertoaren salmentengatik.
AstraZenecak aurreko urteko irabaziak bikoiztu ditu. Ia 1.300 milioi euroren irabazi garbiak izan ditu enpresak urteko lehen hiruhilekoan. Azken urtean, 226 milioi jaso ditu txertoaren salmentengatik.
AstraZeneca botika etxeak emaitza onak lortu ditu aurreko urtearekin alderatuta, 2021eko lehen hiruhilekoan aurreko urtekoaren irabazien %108,2 lortu baititu. Enpresak berak jakinarazi dio Londresko Balio Burtsari: bikoiztu egin ditu bere irabaziak azken urtean, 1.288 milioi euro irabazi baititu aurreko urtearekin alde...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197028/beste-953-kasu-detektatu-dira-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Beste 953 kasu detektatu dira Hego Euskal Herrian
Positiboen ehunekoa %7 izan da ostegunetako testetan. Osakidetzak 96 lagun erietxeratu ditu egun bakarrean.
Beste 953 kasu detektatu dira Hego Euskal Herrian. Positiboen ehunekoa %7 izan da ostegunetako testetan. Osakidetzak 96 lagun erietxeratu ditu egun bakarrean.
Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo 13.601 diagnostiko proba egin ziren Hegoaldean, eta Osakidetzak eta Osasunbideak 953 COVID-19 kasu zenbatu zituzten guztira. Horietako 368 Bizkaian atzeman dira, Gipuzkoakoak dira 349, Nafarroan 144 detektatu dituzte, eta Araban, berriz, 83. Oste...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197029/tuteran-gizon-bat-atxilotu-zuten-iragan-astean-espainian-emakume-bat-hiltzea-leporatuta.htm
Gizartea
Tuteran gizon bat atxilotu zuten iragan astean Espainian emakume bat hiltzea leporatuta
Otsailean Valladoliden hilda aurkitu zuten emakume batekin lotu dute. Deklarazioa hartu ostean, espetxeratu egin zuten.
Tuteran gizon bat atxilotu zuten iragan astean Espainian emakume bat hiltzea leporatuta. Otsailean Valladoliden hilda aurkitu zuten emakume batekin lotu dute. Deklarazioa hartu ostean, espetxeratu egin zuten.
Espainiako Poliziak 45 urteko gizon bat atxilotu zuen iragan astean Tuteran otsailean Valladoliden (Espainia) emakume bat hiltzea leporatuta. Gaur eman dute atxiloketaren berri. Gizonarekin batera emakume bat ere atxilotu zuten, oraingo haren bikotekidea, gizona babestea leporatuta. Hildako emakumearen gorpua otsailar...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197030/nolakoak-izango-lirateke-euskal-futbol-taldeen-armarriak-aebetako-estiloan.htm
Bizigiro
Nolakoak izango lirateke euskal futbol taldeen armarriak AEBetako estiloan?
Ligako futbol taldeen armarriak moldatu ditu Nafarroako Unibertsitateko Ivan Galdeano ikasleak, eta AEBetako estiloan marraztu ditu. Tartean dira Realaren, Athleticen, Osasunaren, Alavesen eta Eibarren armarriak.
Nolakoak izango lirateke euskal futbol taldeen armarriak AEBetako estiloan?. Ligako futbol taldeen armarriak moldatu ditu Nafarroako Unibertsitateko Ivan Galdeano ikasleak, eta AEBetako estiloan marraztu ditu. Tartean dira Realaren, Athleticen, Osasunaren, Alavesen eta Eibarren armarriak.
Nolakoak izango lirateke Ligako futbol taldeen armarriak AEBetako estiloan eginda egongo balira? Galdera eta premisa hori abiapuntu gisa hartuta, Ligako futbol taldeen ikur eta armarriak rmoldatu eta bere gustura diseinatu ditu Nafarroako Unibertsitatean kazetaritza ikasten ari den Ivan Galdeano ikasleak. Sare sozialet...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197031/ebk-monopolio-abusua-egotzi-dio-appleri.htm
Ekonomia
EBk monopolio abusua egotzi dio Appleri
Bruselak ezbaian jarri du aplikazioak erosteko bide ofizial bakarra Apple Store izatea, eta aplikazio horien garatzaileei kobratzen dizkien komisioak salatu ditu.
EBk monopolio abusua egotzi dio Appleri. Bruselak ezbaian jarri du aplikazioak erosteko bide ofizial bakarra Apple Store izatea, eta aplikazio horien garatzaileei kobratzen dizkien komisioak salatu ditu.
«Abusua egon da». Argi eta garbi mintzatu da ostiral honetan Margrethe Vestager Europako Batzordeko (EB) lehia komisarioa. EBk monopolioaren aurkako legea urratzea leporatu dio sagarraren konpainiari, aplikazioen garatzaileei komisio handiak kobratzeagatik eta debekatzeagatik zerbitzu horietara harpidetzeko beste modu ...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197032/espainiak-lau-astez-atzeratu-du-astrazenecaren-bigarren-dosiaren-erabakia.htm
Gizartea
Espainiak lau astez atzeratu du AstraZenecaren bigarren dosiaren erabakia
Espainiako Gobernuko Osasun Batzordeak adierazi du Pfizerren bigarren dosiaren inguruko ikerketaren emaitzen zain dagoela.
Espainiak lau astez atzeratu du AstraZenecaren bigarren dosiaren erabakia. Espainiako Gobernuko Osasun Batzordeak adierazi du Pfizerren bigarren dosiaren inguruko ikerketaren emaitzen zain dagoela.
Gaur zen AstraZenecaren bigarren dosiarekin zer egingo duten jakinaraztekoa Carolina Darias Espainiako Osasun ministroa, baina erabaki hori beste lau eta sei aste artean atzeratuko dela jakinarazi dute. Estatuko zenbait ospitale egiten ari diren ikerketaren emaitzak irteterakoan emango dute erabakiaren berri, Osasun mi...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197033/urkulluk-dio-uda-baino-lehen-txertatuak-izan-daitezkeela-50-urtetik-gorakoak.htm
Gizartea
Urkulluk dio uda baino lehen txertatuak izan daitezkeela 50 urtetik gorakoak
Lehendakariak uste du 2021eko bigarren hiruhilekoan txertaketa kanpainak traba gutxiago izanen dituela; «eragozpen gutxiago» espero du.
Urkulluk dio uda baino lehen txertatuak izan daitezkeela 50 urtetik gorakoak. Lehendakariak uste du 2021eko bigarren hiruhilekoan txertaketa kanpainak traba gutxiago izanen dituela; «eragozpen gutxiago» espero du.
Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, Iñigo Urkullu lehendakaria itxaropentsu agertu da COVID-19aren kontrako txertaketa kanpainari begira. Urkulluk adierazi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren 50 urtetik gorako herritarrak txertatuak izan daitezkeela uda hasten denerako, baldin eta txertaketa erritmoak gaur e...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197034/lsquowelcome-to-chechnyarsquo-filma-saritu-du-donostiako-giza-eskubideen-zinemaldiak.htm
Kultura
‘Welcome to Chechnya’ filma saritu du Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak
David France zinemagilearen lanak Amnesty International erakundearen saria eta ikusleen saria eraman ditu. Gazte Epaimahaiak, berriz, Julien Goudichaud zuzendariaren Confinés dehors film laburrari eman dio bere saria.
‘Welcome to Chechnya’ filma saritu du Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak. David France zinemagilearen lanak Amnesty International erakundearen saria eta ikusleen saria eraman ditu. Gazte Epaimahaiak, berriz, Julien Goudichaud zuzendariaren Confinés dehors film laburrari eman dio bere saria.
Sari bikoitza jaso du Welcome to Chechnya lanak Donostiako Giza Eskubideen XVIII. Zinemaldian: Film Luze Onenaren Amnesty International saria ez ezik, Ikusleen saria ere eraman du David Francek zuzendutako filmak. Iñigo Aranburu aktoreak epaimahaiaren izenean azaldu du berdintasunaren aldeko borrokarekin bat egin eta L...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197035/bi-euskal-preso-euskal-herriratuko-dituzte-eta-bat-hurbildu.htm
Politika
Bi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bat hurbildu
Aurken Sola Campillo Burgostik Iruñera ekarriko dute, eta Irkus Badillo, Borde Foncalentetik Basaurira. Badillo, gainera, hirugarren gradura pasatuko dute. Mikel San Sebastian Gaztelumendi Murtzia IItik Soriara mugituko dute.
Bi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bat hurbildu. Aurken Sola Campillo Burgostik Iruñera ekarriko dute, eta Irkus Badillo, Borde Foncalentetik Basaurira. Badillo, gainera, hirugarren gradura pasatuko dute. Mikel San Sebastian Gaztelumendi Murtzia IItik Soriara mugituko dute.
Espainiako Espetxe Erakundeek bertze hiru euskal presoren mugimenduen berri eman dute gaur: bi euskal preso Euskal Herriratu eginen dituzte, eta bat hurbildu eginen dute. Euskal Herriratuko dituztenetako bati, gainera, hirugarren gradua eman diote: Irkus Badillo Borderi, hain zuzen. Badillo Borde Basaurira ekarriko du...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197036/18-urtetik-gorakoei-ekainaren-15etik-aurrera-jarriko-diete-txertoa-iparraldean.htm
Gizartea
18 urtetik gorakoei ekainaren 15etik aurrera jarriko diete txertoa Iparraldean
50 urtetik gorako herritar guztiek maiatzaren 15etik aitzina jartzen ahalko dute txertoa, eta zaurgarri diren 18 urtez gorakoek, asteburu honetatik aitzina.
18 urtetik gorakoei ekainaren 15etik aurrera jarriko diete txertoa Iparraldean. 50 urtetik gorako herritar guztiek maiatzaren 15etik aitzina jartzen ahalko dute txertoa, eta zaurgarri diren 18 urtez gorakoek, asteburu honetatik aitzina.
Twitter sare sozialean baieztatu du informazioa Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak. Ekainaren 15etik aitzina, 18 urtez gorako herritar guztiek hartzen ahalko dute txertoa. Hala, Ipar Euskal Herrian, egun horretatik aitzina, koronabirusaren kontrako txertoa jartzen ahalko dute helduek. Bestalde, txertaketa kanpain...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197037/errealitate-areagotua-guggenheim-museoan-jenny-holzerren-eskutik.htm
Kultura
Errealitate areagotua Guggenheim museoan, Jenny Holzerren eskutik
Sakelako telefonoetarako aplikazio baten bidez ikusten da ‘Like beauty in flames’ obra: esaldiak eta poemak museoko horman eta fatxadan proiektatuta agertzen dira bertan. Artistak museoarentzat propio ondutako lana da
Errealitate areagotua Guggenheim museoan, Jenny Holzerren eskutik. Sakelako telefonoetarako aplikazio baten bidez ikusten da ‘Like beauty in flames’ obra: esaldiak eta poemak museoko horman eta fatxadan proiektatuta agertzen dira bertan. Artistak museoarentzat propio ondutako lana da
Museoen eta artisten arteko harremana egonkortu egiten da hainbatetan. Tokia atsegina egin, eta sortzaile batzuk lotuta geratzen dira hara, lantzean behin proposamen artistiko berri batekin itzuliz. Bilboko Guggenheim museoarentzat, Jenny Holzer da horietako bat: instituzioarekin hasieratik egon da bat eginda artista e...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197038/nafarroako-gobernuak-itxiera-perimetrala-ezarriko-du-lakuntzan-bihartik.htm
Gizartea
Nafarroako Gobernuak itxiera perimetrala ezarriko du Lakuntzan, bihartik
Lakuntza maiatzaren 8ra arte izanen da itxia, gutxienez. Funtsezko arrazoiengatik ez bada, ezin izanen da herrian sartu, ezta handik atera ere.
Nafarroako Gobernuak itxiera perimetrala ezarriko du Lakuntzan, bihartik. Lakuntza maiatzaren 8ra arte izanen da itxia, gutxienez. Funtsezko arrazoiengatik ez bada, ezin izanen da herrian sartu, ezta handik atera ere.
Azken hamalau egunetako datuei so, birusaren intzidentzia tasa metatua 2.892 da Lakuntzan (Nafarroa). Larritasuna bistakoa da, eta, hori ikusirik, herria perimetralki ixtea erabaki du Nafarroako Gobernuak. Zehaztu duenez, neurria gauerdian sartuko da indarrean, eta maiatzaren 8ra arte iraunen du, gutxienez. Agintariek ...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197039/gasteizko-udalak-olarizuko-etxeak-husteko-baimena-eskatu-dio-epaileari.htm
Gizartea
Gasteizko Udalak Olarizuko etxeak husteko baimena eskatu dio epaileari
Urtaranen arabera, asmoa etxebizitzak «ahalik eta lasterren» hustea eta eraistea da. Lan hori egiteko kontratu bat ere onartu dute, 795.000 euroren truke.
Gasteizko Udalak Olarizuko etxeak husteko baimena eskatu dio epaileari. Urtaranen arabera, asmoa etxebizitzak «ahalik eta lasterren» hustea eta eraistea da. Lan hori egiteko kontratu bat ere onartu dute, 795.000 euroren truke.
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ohartarazi duenez, Udalak Olarizuko auzoan okupatuta dauden 25 etxebizitzetan sartzeko baimena eskatu dio epaileari, eta baita horiek hustekoa ere. Haren arabera, prozedura hori «ahalik eta berme handienarekin» egiten ari dira, eta helburua da etxebizitzak «ahalik eta lasterren» hustea ...
2021-5-1
https://www.berria.eus/albisteak/197040/festarako-giro-gutxi-aralarren.htm
Gizartea
Festarako giro gutxi Aralarren
Enirio-Aralar mankomunitatearekin harremanak etetea erabaki dute Aralarko Baserritarren Elkarteak, EHNEk eta Enbak. Ordenantza bat dago gatazkaren muinean. Hura bete baino ez duela egin dio erakundeak.
Festarako giro gutxi Aralarren. Enirio-Aralar mankomunitatearekin harremanak etetea erabaki dute Aralarko Baserritarren Elkarteak, EHNEk eta Enbak. Ordenantza bat dago gatazkaren muinean. Hura bete baino ez duela egin dio erakundeak.
Hasita daude ganadua mendira botatzen Gipuzkoako hainbat txokotan. Urte askoan, maiatzaren 1ean egin izan da Aralarko larreen irekiera ofiziala ere, Larraitzen (Abaltzisketa), festa giroan. Enirio-Aralar mankomunitateak emandako datuen arabera, 17.048 ardi, 938 behi eta 717 behor dira igotzekoak aurten, baina ez da osp...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197041/gladys-sariak-sortu-dituzte-ingurune-digitaleko-emakumeak-saritzeko.htm
Gizartea
Gladys sariak sortu dituzte, ingurune digitaleko emakumeak saritzeko
Gladys del Estal informatikari eta ekintzaile ekologistaren oroimenez, haren izena eman diote sariari. Emakume gazteak informatika alorrera erakartzea dute helburu.
Gladys sariak sortu dituzte, ingurune digitaleko emakumeak saritzeko. Gladys del Estal informatikari eta ekintzaile ekologistaren oroimenez, haren izena eman diote sariari. Emakume gazteak informatika alorrera erakartzea dute helburu.
Hutsune batetik abiatu zen ideia. EHU Euskal Herriko Unibertsitatean informatika ikasketak egiten dituztenen artean, emakume gutxi daude. Donostiako Informatika Fakultateko ikasleen artean, erraterako, %14,8 dira emakumezkoak ikasturte honetan. Egoera ikusirik, Gladys sariak sortzea erabaki dute Puntueus fundazioak eta...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197042/tabua-hautsiz.htm
Bizigiro
Tabua hautsiz
Bularreko minbizia zuzenean edo zeharka izan ondotik sortutako hiru proiekturi buruzkoa izango da biharko Bizigiro saileko erreportaje nagusia. 6 balore, 6 kolore, Bilbo Milakolore egitasmoari buruzko erreportajea ere izanen da, eta, ohi bezala, baita telesailak, zinema eta gastronomia orriak ere.
Tabua hautsiz. Bularreko minbizia zuzenean edo zeharka izan ondotik sortutako hiru proiekturi buruzkoa izango da biharko Bizigiro saileko erreportaje nagusia. 6 balore, 6 kolore, Bilbo Milakolore egitasmoari buruzko erreportajea ere izanen da, eta, ohi bezala, baita telesailak, zinema eta gastronomia orriak ere.
Gero eta gehiago dira bularreko minbizia izaten dutenak, eta gaitza zuzenean edo zeharka pasatu dutenetako batzuek hainbat proiektu sortu dituzte bizi izandako esperientziak bertze pertsona batzuei kontatu eta gaiaren inguruko tabua hausteko. Horietako hiru proiekturen berri emango du biharko BERRIAk. Bularreko minbiz...
2021-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/197043/esan-bai-baina-erantzun-ez.htm
Gizartea
Esan bai, baina erantzun ez
Nafarroan 10.000 biztanle baino gehiago dituzten hamabi udalek sare sozialak nola erabiltzen dituzten ikertu du Oroitz Zabalak. Planifikazioa, baliabideak eta ezagutza berezitua falta direla ikusi du.
Esan bai, baina erantzun ez. Nafarroan 10.000 biztanle baino gehiago dituzten hamabi udalek sare sozialak nola erabiltzen dituzten ikertu du Oroitz Zabalak. Planifikazioa, baliabideak eta ezagutza berezitua falta direla ikusi du.
Interneten erabilera orokortuz joan den heinean zabaldu dira sare sozialak gizartean, eta bide bat ireki da, komunikatzeko beste manera bat. Erakundeek ere jauzi egin dute sare sozialetara, herritarrei esateko dutena sakelakoan eta ordenagailuan jaso dezan jendeak. Baina ongi komunikatzen dute? Ongi erabiltzen dituzte ...
2021-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/197044/laquogazteek-euskaraz-eta-euskaratik-esperimentatzea-da-helburuaraquo.htm
Gizartea
«Gazteek euskaraz eta euskaratik esperimentatzea da helburua»
Bideogintza eta irratigintza landuko dituzte BECeko uztaileko udalekuetan. Maite Asensiok esan du bideo jokoen sortzaileak ere eramango dituztela, bideo jokoen sorkuntzaren atzean zer dagoen azaltzeko.
«Gazteek euskaraz eta euskaratik esperimentatzea da helburua». Bideogintza eta irratigintza landuko dituzte BECeko uztaileko udalekuetan. Maite Asensiok esan du bideo jokoen sortzaileak ere eramango dituztela, bideo jokoen sorkuntzaren atzean zer dagoen azaltzeko.
Gaur da azken eguna Urtxintxa elkarteak uztailean Barakaldon eskainiko dituen udalekuetan izena emateko. BECen egingo dituzte, hilaren 5etik 16ra. Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei zuzenduta daude. Sorkuntza izango dute ardatz, Maite Asensio Iparragirre (Tolosa, Gipuzkoa, 1980) Urtxintxako koor...
2021-4-30
https://www.berria.eus/albisteak/197045/ingurune-digitalean-aritzen-diren-emakume-euskaldunak-sarituko-dituzte-puntueusek-eta-ehuk.htm
Gizartea
Ingurune digitalean aritzen diren emakume euskaldunak sarituko dituzte Puntueusek eta EHUk
Gladys saria sortu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, ingurune digitalean aritzen diren emakume profesionalen lana nabarmentzeko asmoz. Guardia Zibilak hil zuen Gladys del Estal ekintzaile ekologista oroitu nahi dute; informatika zuen ogibide.
Ingurune digitalean aritzen diren emakume euskaldunak sarituko dituzte Puntueusek eta EHUk. Gladys saria sortu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, ingurune digitalean aritzen diren emakume profesionalen lana nabarmentzeko asmoz. Guardia Zibilak hil zuen Gladys del Estal ekintzaile ekologista oroitu nahi dute;...
EHU Euskal Herriko Unibertsitatea «arduratuta» dago emakume gutxik ematen dutelako izena informatikako ikasketak egiteko. Ez da Donostiako Informatika Fakultatean bakarrik gertatzen, mundu osoan baizik. Kezka horretatik abiatuta, proiektu berri bat abiatu dute EHUk eta Puntueus fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ber...
2021-5-2
https://www.berria.eus/albisteak/197046/gazte-etorkinen-familia.htm
Gizartea
Gazte etorkinen «familia»
Jesuitek Durangoko Jesuiten Etxea utzi zuten iaz. Ordura arte eurekin bizi ziren gazte migratzaileei utzi diete etxea, eta gazteen eta herriaren arteko zubi lana egiten hasi dira orain.
Gazte etorkinen «familia». Jesuitek Durangoko Jesuiten Etxea utzi zuten iaz. Ordura arte eurekin bizi ziren gazte migratzaileei utzi diete etxea, eta gazteen eta herriaren arteko zubi lana egiten hasi dira orain.
2007an sortu zen Durangoko Jesuiten Etxea, herrian paperik gabeko pertsonen errealitateari eta beharrizanei erantzuteko asmoz. Herriko komentuan bizi ziren jesuitek euren artean hartu zituzten migratzaileak, euren etxean, eta, orain, geratzen ziren azken erlijiosoek herria utzi duten arren, euren etxe izandakoa migratz...
2021-5-1
https://www.berria.eus/albisteak/197047/sinpletasuna-ez-zait-gustatzen-gauzak-nahasteko-joera-daukat.htm
Kultura
"Sinpletasuna ez zait gustatzen: gauzak nahasteko joera daukat"
Urte asko daramatza Juanjo Gurreak askotariko materialei forma eta bizitza ematen. Eskultore ibilbidean hainbat aitortza egin dizkiote, eta pasioz kontatu du bere lan bakoitzaren istorioa.
"Sinpletasuna ez zait gustatzen: gauzak nahasteko joera daukat". Urte asko daramatza Juanjo Gurreak askotariko materialei forma eta bizitza ematen. Eskultore ibilbidean hainbat aitortza egin dizkiote, eta pasioz kontatu du bere lan bakoitzaren istorioa.
Zarauzko Alde Zaharrean, Salegi kalean, bazen duela urte batzuk denda berezi-berezi bat, gaur egun gero eta gutxiago dauden horietakoa. Jendeak zapatak konpontzera eraman ohi zituen hara, eta barrura sartzean saihetsezina zen hormetara begira geratzea, eskultura txikiz eta figura bitxiz josita baitzeuden. Juanjo Gurrea...
2021-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/197048/drag-a-karrikan-da.htm
Bizigiro
‘Drag’-a karrikan da
Azken urteetan 'drag' artea eztanda egiten ari da Iruñerrian, eta urtetik urtera 'drag queen' gehiago ari dira beren lanak publikoan erakusten. 'Drag' arteari balioa emateko eskatu dute, eta,aurreiritzien aurka, ikusgaitasuna aldarrikatu. «'Drag'-a politika da»
‘Drag’-a karrikan da. Azken urteetan 'drag' artea eztanda egiten ari da Iruñerrian, eta urtetik urtera 'drag queen' gehiago ari dira beren lanak publikoan erakusten. 'Drag' arteari balioa emateko eskatu dute, eta,aurreiritzien aurka, ikusgaitasuna aldarrikatu. «'Drag'-a politika da»
Iruñerriak kolorea hartu du azkeneko bost urteetan. Drag tailerrak, hitzaldiak eta ikuskizunak ugaritzen ari dira, pandemiak erritmoa geldotu badu ere. Interesa piztu du gaiak, eta ikusgaitasuna irabazi. Horrek drag queen gehiago sortzea ekarri du, eta Iruñerrian badira batzuk haien lanak publikoan aurkezten. Eztanda h...