date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-5-6
https://www.berria.eus/albisteak/197298/getariako-indaux-enpresako-langile-bat-hil-da.htm
Ekonomia
Getariako Indaux enpresako langile bat hil da
Aurreko asteburuan izan zuen lan istripua, eta orduan izandako zauri larrien ondorioz hil da, ostegun honetan. 34 urte zituen. Euskal Herrian aurten zendutako 20. behargina da.
Getariako Indaux enpresako langile bat hil da. Aurreko asteburuan izan zuen lan istripua, eta orduan izandako zauri larrien ondorioz hil da, ostegun honetan. 34 urte zituen. Euskal Herrian aurten zendutako 20. behargina da.
Getariako (Gipuzkoa) Indaux enpresako langile bat hil da ostegun honetan, aurreko asteburuan izandako lan istripu batek eragindako zaurien ondorioz. 34 urte zituen. ELAk eta LABek eman dute heriotzaren berri. Sindikatuen zenbaketaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripu batengatik hildako 20. behargina da. Aurrek...
2021-5-6
https://www.berria.eus/albisteak/197299/itp-castingeko-langileek-ez-dute-amore-emango-epaia-osorik-bete-arte.htm
Ekonomia
ITP Castingeko langileek ez dute amore emango epaia «osorik» bete arte
ITPk kaleratu asmo zituen 87 lankideak plantetan sar daitezela eskatu dute, eta Jarlaritzari esan diote horretara behartu dezala enpresa.
ITP Castingeko langileek ez dute amore emango epaia «osorik» bete arte. ITPk kaleratu asmo zituen 87 lankideak plantetan sar daitezela eskatu dute, eta Jarlaritzari esan diote horretara behartu dezala enpresa.
Besarkada estu, barre, poz malko eta une hunkigarriz beteriko goiza izan da ITP Aero Castingek Barakaldon (Bizkaia) duen plantaren kanpoa aldean. Enpresak kaleratu asmo zituen 87 langileek elkar ikusten zuten lehen aldia zen EAEko Auzitegiak enpresaren lan erregulazio espedientea indargabetu ondoren. Euforia logikoa ze...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197300/itxiera-perimetrala-eta-etxeratze-agindua-bertan-behera-utzi-ditu-eaeko-auzitegi-nagusiak.htm
Gizartea
Itxiera perimetrala eta etxeratze agindua bertan behera utzi ditu EAEko Auzitegi Nagusiak
Epaileak erabaki du Jaurlaritzak ez duela eskumenik herritarren joan-etorriak mugatzeko behin alarma egoeraren legea indargabetu eta gero. Etxeratze agindua ezartzeko modurik ez duela ere zehaztu du.
Itxiera perimetrala eta etxeratze agindua bertan behera utzi ditu EAEko Auzitegi Nagusiak. Epaileak erabaki du Jaurlaritzak ez duela eskumenik herritarren joan-etorriak mugatzeko behin alarma egoeraren legea indargabetu eta gero. Etxeratze agindua ezartzeko modurik ez duela ere zehaztu du.
Irizpidea eman du auzitegiak, eta Eusko Jaurlaritzak ez dio helegiterik jarriko; beraz, igandetik aurrera Eusko Jaurlaritzak ez du izango eskumenik itxiera perimetralak agintzeko, ez autonomia erkidegoarentzat, ez herrialdeentzat, ez eta herrientzat ere. Alarma egoera larunbatetik iganderako gauerdian bukatuko da; hort...
2021-5-6
https://www.berria.eus/albisteak/197301/azterketa-gogorrez-kexu-diren-hainbat-ikasleren-jokabidea-salatu-du-labek.htm
Gizartea
Azterketa gogorrez kexu diren hainbat ikasleren jokabidea salatu du LABek
Sindikatuaren arabera, irakasle batzuek bulegoetan itxi behar izan zuten, «tentsio egoera ikusirik». Laurehun ikasletik bakarrik hemezortzik gainditu zuten azterketa, ikasleen arabera.
Azterketa gogorrez kexu diren hainbat ikasleren jokabidea salatu du LABek. Sindikatuaren arabera, irakasle batzuek bulegoetan itxi behar izan zuten, «tentsio egoera ikusirik». Laurehun ikasletik bakarrik hemezortzik gainditu zuten azterketa, ikasleen arabera.
LAB sindikatuak oharra plazaratu du atzo Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan gertaturikoaren inguruan. Sindikatuak salatu du hainbat ikasleek irakasleekin eduki zuten jokabide «guztiz onartezina». Oharrean adierazi dutenez, ikasle talde batek protesta egin zuen atzo, azterketa bat gogorregia izan zelakoan. Unibertsitateko...
2021-5-6
https://www.berria.eus/albisteak/197302/angel-gabilondok-uko-egin-dio-madrilgo-biltzarrean-zegokion-diputatu-aktari.htm
Mundua
Angel Gabilondok uko egin dio Madrilgo Biltzarrean zegokion diputatu aktari
PSOEk Madrilgo hauteskundeetan izan zuen hautagaia ospitaleratu egin dute, arritmia batek jota. Jose Manuel Franco Madrilgo idazkari nagusiak dimisioa eman du.
Angel Gabilondok uko egin dio Madrilgo Biltzarrean zegokion diputatu aktari. PSOEk Madrilgo hauteskundeetan izan zuen hautagaia ospitaleratu egin dute, arritmia batek jota. Jose Manuel Franco Madrilgo idazkari nagusiak dimisioa eman du.
Hasi dira nabaritzen PSOEk Madrilgo Erkidegoko hauteskundeetan hartutako kolpearen ubelduak. Alderdi horrek jakinarazi du bozetan zerrendaburua izan zen Angel Gabilondok uko egin diola Madrilgo Biltzarreko diputatu akta jasotzeari, hauteskundeetan izandako gainbeheraren ondorioz. Jose Luis Abalos PSOEko Antolakuntza id...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197333/tuterako-elbarrien-zentroko-egoiliar-bat-hil-da-koronabirusak-jota-txertoa-hartua-izan-arren.htm
Gizartea
Tuterako elbarrien zentroko egoiliar bat hil da koronabirusak jota, txertoa hartua izan arren
Txertoaren bi dosiak hartuak zituen, baina oraindik ez zuen pasatua bigarren dosiak babes osoa eskaintzeko behar den hamalau eguneko epea.
Tuterako elbarrien zentroko egoiliar bat hil da koronabirusak jota, txertoa hartua izan arren. Txertoaren bi dosiak hartuak zituen, baina oraindik ez zuen pasatua bigarren dosiak babes osoa eskaintzeko behar den hamalau eguneko epea.
Tuterako (Nafarroa) Atalaya elbarrientzako arretarako zentroko egoiliar bat hil da, koronabirusak eraginda, nahiz eta txertoaren bi dosiak hartuak zituen. Osasunbideko iturriek zabaldu dutenez, bigarren dosia hartu eta bost egunera hasi zen sintomak azaltzen. Nabarmendu dutenez, hamalau egun behar dira bigarren dosiak ...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197334/rio-de-janeiron-25-pertsona-hil-dituzte-polizia-operazio-batean.htm
Mundua
Rio de Janeiron 25 pertsona hil dituzte Polizia operazio batean
Jacarezinho txabola auzoan izan da operazioa, bart gauean. Poliziak ukatu egin du sarraskia izan dela, eta «protokolo guztiak» bete dituztela defendatu du.
Rio de Janeiron 25 pertsona hil dituzte Polizia operazio batean. Jacarezinho txabola auzoan izan da operazioa, bart gauean. Poliziak ukatu egin du sarraskia izan dela, eta «protokolo guztiak» bete dituztela defendatu du.
Azken bost urteetan hildako gehien eragin dituen Polizia operazioa izan da bart Rio de Janeiroko Jacarezinho txabola auzoan egin dutena. Droga trafikoarekin lotutako operazio bat zen; iturri ofizialen arabera, zehazki adingabeak delituak egiteko errekrutatzen zituen ustezko sare baten aurkakoa. Orotara 25 hildako eragi...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197335/raquel-gonzalezek-jarraituko-du-bizkaiko-ppren-presidentetzan.htm
Politika
Raquel Gonzalezek jarraituko du Bizkaiko PPren presidentetzan
Bigarren agintaldia du Gonzalezek PPren Bizkaiko presidente gisa. Egiluz kritikoak ez du nahikoa babes lortu bigarren bozketa egiteko.
Raquel Gonzalezek jarraituko du Bizkaiko PPren presidentetzan. Bigarren agintaldia du Gonzalezek PPren Bizkaiko presidente gisa. Egiluz kritikoak ez du nahikoa babes lortu bigarren bozketa egiteko.
Bigarrenez jarraian, Raquel Gonzalez da PPren Bizkaiko presidentea. Luis Egiluz kritikoa zen presidentetzarako bertze hautagaia, baina haren hautagaitzak ez du nahikoa babes lortu lehen bozketa gainditzeko, eta, beraz, Gonzalez izango da bertze laur urtez alderdiko burua. Alderdiaren estatutuek zehazten dutenez, kongre...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197336/sartagudak-euskaraz-ere-jarriko-ditu-kale-izenen-plaka-guztiak.htm
Gizartea
Sartagudak euskaraz ere jarriko ditu kale izenen plaka guztiak
Gaur, gazteleraz bakarrik agertzen dira. Errigoraren eta Euskarabidearen laguntzarekin egingo dute aldaketa, datozen egunetan.
Sartagudak euskaraz ere jarriko ditu kale izenen plaka guztiak. Gaur, gazteleraz bakarrik agertzen dira. Errigoraren eta Euskarabidearen laguntzarekin egingo dute aldaketa, datozen egunetan.
Datozen egunetan helduko dira plaka berriak Sartagudara (Nafarroa) eta astebetean aldatuko dituzte. Izan ere, Udalak erabaki du kale izenen plaka guztiak euskaraz eta gazteleraz jartzea. Orain arte, erdara hutsean egon dira. PSNk du alkatetza Sartagudan, eta Nafarroa Aurrera elkartearen eskaerari erantzunez hartu du e...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197337/gaurko-egunez-hasi-zen-frankismo-garaiko-iruneko-lehendabiziko-greba-orokorra.htm
Gizartea
Gaurko egunez hasi zen frankismo garaiko Iruñeko lehendabiziko greba orokorra
70 urte dira oinarrizko salgaien prezioa garestitzearen aurkako protesta egin zela Iruñean. Greba hiru egunez luzatu zen, eta Burlatara eta Atarrabiara ere zabaldu zen. Imanol Satrustegi historialariak ekarri du gogora Twiterren.
Gaurko egunez hasi zen frankismo garaiko Iruñeko lehendabiziko greba orokorra. 70 urte dira oinarrizko salgaien prezioa garestitzearen aurkako protesta egin zela Iruñean. Greba hiru egunez luzatu zen, eta Burlatara eta Atarrabiara ere zabaldu zen. Imanol Satrustegi historialariak ekarri du gogora Twiterren.
Elikagaien eta oinarrizko produktuen horniketa arazo bilakatu zen 50. hamarkadan Nafarroan. Ekonomiaren arautze «zorrotza» ezarri zuen frankismoak Espainiako gerraren ostean, eta prezioak garestitzea eragin zuen politika horrek. «Errazionamenduaren ondorioz, merkatu arautuan salgai gutxi zegoen, eta prezioak igo ziren....
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197338/neurriak-arintzeko-bidea-motel-eta-seguru-urratuko-dutela-esan-du-txibitek.htm
Gizartea
Neurriak arintzeko bidea «motel eta seguru» urratuko dutela esan du Txibitek
Nafarroako Gobernuko lehendakariak ziurtatu du «ostalarientzako laguntza gehiago» onartuko dituztela ekainean
Neurriak arintzeko bidea «motel eta seguru» urratuko dutela esan du Txibitek. Nafarroako Gobernuko lehendakariak ziurtatu du «ostalarientzako laguntza gehiago» onartuko dituztela ekainean
COVID-19aren aurkako neurri murriztaileak arintzeko bidea «motela, progresiboa eta segurua» izanen da. Nafarroako Gobernuko lehendakari Maria Txibiteri elkarrizketa egin diote gaur Ser irrati katean, eta esan du «zuhur» jokatu nahi dutela, iazko uda ostean atzemandako agerraldien gisakoak gerta ez daitezen. Neurrien ar...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197339/jaurlaritzak-esan-du-5-jaitsiko-dutela-matrikularen-prezioa-zientzietako-eta-ingeniaritzetako-30-gradutan.htm
Gizartea
Jaurlaritzak esan du %5 jaitsiko dutela matrikularen prezioa zientzietako eta ingeniaritzetako 30 gradutan
STEM diziplinetako graduetan merkatuko dute matrikula, eta emakume gehiago erakartzea du helburu. Gainerakoan, izoztuta uziko dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko tasak.
Jaurlaritzak esan du %5 jaitsiko dutela matrikularen prezioa zientzietako eta ingeniaritzetako 30 gradutan. STEM diziplinetako graduetan merkatuko dute matrikula, eta emakume gehiago erakartzea du helburu. Gainerakoan, izoztuta uziko dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko tasak.
Datorren ikasturtean unibertsitate ikasketengatik ordaindu beharko denaren eta ikasleek horretarako izango dituzten laguntzen berri eman du Eusko Jaurlaritzak. Berrikuntza nagusietako bat STEM diziplinetako graduen prezio publikoan egongo da; hau da zientziei, teknologiari, ingeniaritzei eta matematikei lotutako gradue...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197340/pandemiak-nafarroako-gazte-gehienen-egoera-emozionalean-eragin-duela-ondorioztatu-du-gobernuak.htm
Gizartea
Pandemiak Nafarroako gazte gehienen egoera emozionalean eragin duela ondorioztatu du gobernuak
Eragina nabaritu badute ere, ia denak beren bizimoduarekin gustora daudela ikusi dute kaleratu berri duten ikerketan. Gizarte sareen gutxitzeak kalte egin die, baina gazteek hori gainditzeko baliabideak dituztela adierazi dute.
Pandemiak Nafarroako gazte gehienen egoera emozionalean eragin duela ondorioztatu du gobernuak. Eragina nabaritu badute ere, ia denak beren bizimoduarekin gustora daudela ikusi dute kaleratu berri duten ikerketan. Gizarte sareen gutxitzeak kalte egin die, baina gazteek hori gainditzeko baliabideak dituztela adierazi du...
Pandemia gizartearen erroraino sartu da; sektore guztietan eragin du. Gizarte harremanak murriztu ditu, hezkuntzarako sarbidea zaildu du, etorkizuna ziurgabe bilakatu du, eta horrek emantzipazio adina atzeratzea ekarri du, ezinbestean. Gizarte osoaren buruko osasunean izan du eragina, beraz, egungo egoerak: baina baldi...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197341/glovoren-langileen-aldeko-ebazpena-eman-du-bilboko-epaile-batek.htm
Ekonomia
Glovoren langileen aldeko ebazpena eman du Bilboko epaile batek
Justiziak banaketa plataformen auzian finkatu duen norabideko epaia da: Glovoren langileak soldatapeko behar dute eta ez autonomo.
Glovoren langileen aldeko ebazpena eman du Bilboko epaile batek. Justiziak banaketa plataformen auzian finkatu duen norabideko epaia da: Glovoren langileak soldatapeko behar dute eta ez autonomo.
Bilboko Gizarte arloko 11. epaitegiak ebatzi du Glovoren eta haren langileen arteko harremana lan harremana dela, soldatapeko gisa kontrataturik egon beharko luketela. Autonomoen kontratuarekin jarduten dira banatzailearentzat, autonomo faltsu gisa, eta hori aldatu egin beharko du Bilboko Glovoren adarrak. 285 langile...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197342/israelgo-soldaduek-bi-palestinar-hil-dituzte.htm
Mundua
Israelgo soldaduek bi palestinar hil dituzte
Protestak ugaritu egin dira Jerusalem ekialdean, Israelgo auzitegiek hainbat palestinar etxegabetzeko agindu ostean.
Israelgo soldaduek bi palestinar hil dituzte. Protestak ugaritu egin dira Jerusalem ekialdean, Israelgo auzitegiek hainbat palestinar etxegabetzeko agindu ostean.
Israelgo militarrek bi palestinar hil dituzte Yeninen, Zisjordanian, haien esanetan base militar bati eraso egin diotelako. Beste lagun bat larriki zaurituta dagoela gehitu dute, baita soldaduen artean bajarik egon ez dela ere. Israelgo Poliziaren arabera, hiru palestinarrek Salemgo base militarraren atearen aurka egin...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197344/osasunbidea-ikertzen-ari-da-ea-osasun-langileek-komisioak-kobratu-dituzten-materiala-erostean.htm
Gizartea
Osasunbidea ikertzen ari da ea osasun langileek komisioak kobratu dituzten materiala erostean
Era berean, epaitegi bat ustezko eroskeria delitu bat ikertzen ari da, fiskaltzak mediku baten kexa bat bideratu duelako arartekoaren eskutik.
Osasunbidea ikertzen ari da ea osasun langileek komisioak kobratu dituzten materiala erostean. Era berean, epaitegi bat ustezko eroskeria delitu bat ikertzen ari da, fiskaltzak mediku baten kexa bat bideratu duelako arartekoaren eskutik.
Osasunbideak barne ikerketa bat dauka irekita, argitzeko ea osasun langileek komisioak kobratu dituzten osasun materiala erosteko orduan. Diario de Noticias egunkariak kaleratu du albistea, eta, horren arabera, Nafarroako Gobernuak ez du baztertzen zigor espediente bat irekitzea, jokabide irregularrak atzemanez gero. B...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197345/beste-745-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm
Gizartea
Beste 745 positibo atzeman dituzte Hegoaldean
Egindako testen %6,5 dira positiboak, eta beherako joera agerikoa da.
Beste 745 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Egindako testen %6,5 dira positiboak, eta beherako joera agerikoa da.
Osasunbideak eta Osakidetzak atzo denera 11.333 test egin zituzten COVID-19a diagnostikatzeko, eta horietako %6,5 positiboak izan ziren: 745 kasu atzeman zituzten denera. Lehengo hilaren erdialdera milatik gora positibo atzematen ziren egunero, eta beherako joera agerikoa da orain. 100.000 biztanleko intzidentzia metat...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197346/quino-colomek-ezingo-du-bihar-baskoniarekin-debuta-egin.htm
Kirola
Quino Colomek ezingo du bihar Baskoniarekin debuta egin
Andorrako joko antolatzailea fitxatu du Gasteizko taldeak denboraldia amaitu arte. Biharko partida, Joventuten aukakoa, atzeratu egin da, positibo gehiago azaldu direlako TD Systems Baskonian.
Quino Colomek ezingo du bihar Baskoniarekin debuta egin. Andorrako joko antolatzailea fitxatu du Gasteizko taldeak denboraldia amaitu arte. Biharko partida, Joventuten aukakoa, atzeratu egin da, positibo gehiago azaldu direlako TD Systems Baskonian.
Badu ordezkoa NBAra joan den Luca Vildozak TD Systems Baskonian: Quino Colom (Andorra, 1988). Joko antolatzailea fitxatu du denboraldia amaitu artean. Izar Gorrian jardun du azken hilabeteetan, sasoia Valentzian hasi eta gero. Osasun probak eta azterketak gainditu behar ditu orain fitxaketa erabat gauzatzeko. Esperien...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197347/indiako-aldaeraren-hiru-kasu-baieztatu-ditu-osakidetzak.htm
Gizartea
Indiako aldaeraren hiru kasu baieztatu ditu Osakidetzak
Horietako bi Bilboko portuan berrogeialdian dagoen ontzi bateko eskifaiako kideak dira; transmisio katea «kontrolatuta» dagoela esan du Sagarduik
Indiako aldaeraren hiru kasu baieztatu ditu Osakidetzak. Horietako bi Bilboko portuan berrogeialdian dagoen ontzi bateko eskifaiako kideak dira; transmisio katea «kontrolatuta» dagoela esan du Sagarduik
Bilboko portuan joan zen igandetik berrogeialdian dagoen Stavanger Pearl itsasontziko eskifaiako bi kidek koronabirusaren Indiako aldaera daukatela baieztatu du gaur goizean Osakidetzak. Arratsaldean Gotzone Sagardui Osasun sailburuak esan du beste kasu bat ere agertu dela, aurreko horiekin lotu gabea. Denera lau mari...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197348/herritar-batek-salatu-du-getxoko-udaltzaingoak-hizkuntza-eskubideak-urratu-dizkiola.htm
Gizartea
Herritar batek salatu du Getxoko Udaltzaingoak hizkuntza eskubideak urratu dizkiola
Epaitegira joan zen salaketa jartzera, eta hor ere inprimakiak gazteleraz jaso zituen; salatu du bi aldiz urratu dizkiotela hizkuntza eskubideak.
Herritar batek salatu du Getxoko Udaltzaingoak hizkuntza eskubideak urratu dizkiola. Epaitegira joan zen salaketa jartzera, eta hor ere inprimakiak gazteleraz jaso zituen; salatu du bi aldiz urratu dizkiotela hizkuntza eskubideak.
Getxoko (Bizkaia) Udaltzaingoak hizkuntza eskubideak urratu dizkio herritar bati, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eta Euskal Herrian Euskaraz-ek gaur eginiko agerraldi batean salatu dutenez. Salaketa jarri duen herritarra eta beste zenbait euskaltzale ere bertan izan dira. Eman duten informazioaren arabera, udaltzainek...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197349/pandemiari-buruzko-txosten-bat-aurkeztu-dute-zenbait-adituk-eta-175-neurri-proposatu.htm
Gizartea
Pandemiari buruzko txosten bat aurkeztu dute zenbait adituk, eta 175 neurri proposatu
COVID-19aren Liburu Zuria izenekoan, orain arte egindakoa aztertu dute, «ez inor errudun egiteko, hobetzeko baizik».
Pandemiari buruzko txosten bat aurkeztu dute zenbait adituk, eta 175 neurri proposatu. COVID-19aren Liburu Zuria izenekoan, orain arte egindakoa aztertu dute, «ez inor errudun egiteko, hobetzeko baizik».
Arlo askotariko 40 profesional eta ikerlarik baino gehiagok COVID-19aren Liburu Zuria plazaratu dute. Nabarmendu dutenez, ez da dokumentu itxia, «zirriborroa» baizik. Horrekin, eztabaida sustatu nahi dute gizartean, eta, aurrerantzean, orain arte jorratu dituzten arloetan sakondu eta jorratu gabe gelditu direnak aztert...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197350/preso-bat-gerturatuko-dute-eta-biri-sailkapena-malgutuko-diete.htm
Politika
Preso bat gerturatuko dute, eta biri sailkapena malgutuko diete
Lexuri Gallastegi Almeriatik Zuerara hurbilduko dute. Gainera, Karlos Apeztegia Iruñeko kartzelatik Martutenekora eramango dute.
Preso bat gerturatuko dute, eta biri sailkapena malgutuko diete. Lexuri Gallastegi Almeriatik Zuerara hurbilduko dute. Gainera, Karlos Apeztegia Iruñeko kartzelatik Martutenekora eramango dute.
Beste bi euskal preso lekualdatzea erabaki du Espainiako Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusiak. Lexuri Gallastegi Almeriako kartzelan dago (1.005 km), baina Zuerara gerturatuko dute, Euskal Herritik 245 kilometrora. Beste hamalau euskal preso daude espetxe berean. Gallastegi 2010ko martxoaren 4an espetxeratu zuten, ...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197351/gipuzkoako-kale-garbiketaren-lan-hitzarmena-sinatu-dute.htm
Ekonomia
Gipuzkoako kale garbiketaren lan hitzarmena sinatu dute
KPItik gorako soldata igoerak eta txanda kontratuak adostu dituzte, besteak beste. Sektore bereko beste itun batzuk berritzeko bidea zabal dezake.
Gipuzkoako kale garbiketaren lan hitzarmena sinatu dute. KPItik gorako soldata igoerak eta txanda kontratuak adostu dituzte, besteak beste. Sektore bereko beste itun batzuk berritzeko bidea zabal dezake.
Gipuzkoako kale garbiketako eta zabor bilketako zerbitzuen lan hitzarmena berritu dute sektoreko patronalak eta ELA, LAB eta CCOO sindikatuek. Lurraldeko 2.000 langile ingururi eragingo die akordioak. Horrez gain, garbiketaren sektorean Gipuzkoan negoziatzen ari diren beste hitzarmen batzuentzako bidea zabal dezake. G...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197352/ertzaintzak-ernaiko-zortzi-kide-atxilotu-ditu-bilbon-eta-gasteizen.htm
Politika
Ertzaintzak Ernaiko zortzi kide atxilotu ditu Bilbon eta Gasteizen
Gazte antolakundeak mobilizazioak egin ditu Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Donostian. Krisia kapitalak ordaintzeko aldarrikatu dute. Bilboko manifestazioaren amaieran gazteen kontra kargatu du Ertzaintzak, eta Gasteizen ere izan dira istiluak. Atxilotuetako bat ospitaleratua izan da.
Ertzaintzak Ernaiko zortzi kide atxilotu ditu Bilbon eta Gasteizen. Gazte antolakundeak mobilizazioak egin ditu Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Donostian. Krisia kapitalak ordaintzeko aldarrikatu dute. Bilboko manifestazioaren amaieran gazteen kontra kargatu du Ertzaintzak, eta Gasteizen ere izan dira istiluak. Atxilotu...
Ertzaintzak, momentuz, Ernai gazte antolakundeko zortzi kide atxilotu ditu gaur. Ehunka izan dira gaur arratsaldean Ernaik deituta karrikara atera diren gazteak Larrialdi egoeran gaude lelopean, eta manifestazioak egin dituzte Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian. Bizkaiko hiriburuko manifestazioaren bukaeran gazte...
2021-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/197353/behartsuenei-laguntzeko-garaia-ere-bada-ramadana.htm
Gizartea
«Behartsuenei laguntzeko garaia ere bada ramadana»
Apiriletik, ramadanean murgilduak dira hainbat herritar. Bigarrenez, birusak oztopatu egin ditu haren parte diren zenbait ospakizun. Elkartasunak, ordea, ez du indarra galdu, Chachairen ustez.
«Behartsuenei laguntzeko garaia ere bada ramadana». Apiriletik, ramadanean murgilduak dira hainbat herritar. Bigarrenez, birusak oztopatu egin ditu haren parte diren zenbait ospakizun. Elkartasunak, ordea, ez du indarra galdu, Chachairen ustez.
Ilargiaren zikloari so eginez; halaxe jakiten da ramadanak noiz duen hasiera eta noiz amaia. Aurten, islama praktikatzen dutenek apirilaren 13an ekin zioten ramadana ospatzeari, eta maiatzaren 12an, datorren asteazkenean izanen dute azken eguna, ilberrian. Bigarren urtez, izurriteak bete-betean baldintzatu du ohitura h...
2021-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/197354/proiektua-geldituko-da-herritarrek-erabakitzen-badute-geldituko-dela.htm
Gizartea
«Proiektua geldituko da herritarrek erabakitzen badute geldituko dela»
Baztango Udalak bide administratibo guziak erabili nahi ditu ibarrerako kaltegarria zaion Aroztegiko xedearen kontra. Alkateak, negoziogileen parean, injustizia bati buru egiteko herritarren legitimitatea aipu du.
«Proiektua geldituko da herritarrek erabakitzen badute geldituko dela». Baztango Udalak bide administratibo guziak erabili nahi ditu ibarrerako kaltegarria zaion Aroztegiko xedearen kontra. Alkateak, negoziogileen parean, injustizia bati buru egiteko herritarren legitimitatea aipu du.
Baztango udalak eta herriek erakutsia dute Palacio de Aroztegia enpresaren etxegintza xede handiaren kontra direla. Herri galdeketa batean ezetza eman zioten, bestalde, herritarrek. Auzibideak ireki ditu bere aldetik Baztango udalak administratiboki Aroztegiko egitasmoak urratu arauen salatzeko. Auzitegiek arrazoi eman...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197355/laguntza-sistemen-artean-koordinazio-falta-handia-dago.htm
Gizartea
«Laguntza sistemen artean koordinazio falta handia dago»
Azken urteetan, etxegabeen kopurua areagotzen ari zen, eta, Gayaren esanetan, egoera «larriagotu»; egin da azken urtean pandemiarekin. Erantzun egoki bat emateko neurri gehiago eskatu dizkie erakundeei.
«Laguntza sistemen artean koordinazio falta handia dago». Azken urteetan, etxegabeen kopurua areagotzen ari zen, eta, Gayaren esanetan, egoera «larriagotu»; egin da azken urtean pandemiarekin. Erantzun egoki bat emateko neurri gehiago eskatu dizkie erakundeei.
Osasun larrialdian inoiz baino etxegabe gehiago zenbatu direla dio Joseba Gayak (Laudio, 1971), Beste Bi Bizkaiko plataformako kideak. Plataforma hori erakunde eta zerbitzu batzuek osatzen dute, eta pobrezian edo arriskuan daudenekin eta gizarte bazterketa jasaten dutenekin lan egiten dute. Neurri eta laguntza gehiago ...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197356/beste-zulo-bat-agertu-da-donostiako-metroaren-obretan.htm
Gizartea
Beste zulo bat agertu da Donostiako metroaren obretan
Kontxako kabinetan forjatuaren azpian agertu da zuloa. Euskal Trenbide Sarearen arabera, ez du haren egituran eraginik izan.
Beste zulo bat agertu da Donostiako metroaren obretan. Kontxako kabinetan forjatuaren azpian agertu da zuloa. Euskal Trenbide Sarearen arabera, ez du haren egituran eraginik izan.
ETS Euskal Trenbide Sareak jakitera eman duenez, Donostiako metroaren obretan beste zulo bat aurkitu dute, Kontxako kabinen forjatuaren azpian. Azaldu dutenez, ohiko ikuskapen bat egiten ari zirela ikusi dute, eguerdi aldera. Haien hitzetan, obrako eta Donostiako Udaleko teknikariek ziurtatu dute zuloak ez duela eragin...
2021-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/197357/hamarkada-bat-beste-bide-batetik.htm
Kultura
Hamarkada bat beste bide batetik
Hamar urte bete dituzte Azpeitiko (Gipuzkoa) Sanagustin kulturguneak eta hura kudeatzen duen Kulturaz kooperatibak. Eredu propio bat garatu du kooperatibak euskarazko kultur sorkuntza sustatzeko.
Hamarkada bat beste bide batetik. Hamar urte bete dituzte Azpeitiko (Gipuzkoa) Sanagustin kulturguneak eta hura kudeatzen duen Kulturaz kooperatibak. Eredu propio bat garatu du kooperatibak euskarazko kultur sorkuntza sustatzeko.
Hainbat eredu egon daitezke kultur azpiegitura bat kudeatzeko, eta horietako bat da Azpeitiko (Gipuzkoa) Kulturaz kooperatibak garatutakoa. Propioa. «Autofinantzaketan, eta elkarlanaren eta partaidetzaren arteko orekan oinarritzen den eredu bat da», esan du Xabier Aranbarri kooperatibako kudeatzaileak. Iazko abenduan b...
2021-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/197358/idaztearekin-zerikusia-duen-lanbide-bat-nahi-nuen-garbi-nuen.htm
Bizigiro
«Idaztearekin zerikusia duen lanbide bat nahi nuen, garbi nuen»
Lanbide ezberdinetan arituagatik, mendia eta natura beti izan ditu gertu Olasagastik; kazetaritza lanetan, itzulpengintzan zein sortze lanean, mendia izan baitu gehienetan oinarrian. Mendiaren inguruan dabil orain ere, komiki bat idazten.
«Idaztearekin zerikusia duen lanbide bat nahi nuen, garbi nuen». Lanbide ezberdinetan arituagatik, mendia eta natura beti izan ditu gertu Olasagastik; kazetaritza lanetan, itzulpengintzan zein sortze lanean, mendia izan baitu gehienetan oinarrian. Mendiaren inguruan dabil orain ere, komiki bat idazten.
Kazetaritzan lehenik, eta itzultzaile modura ondoren. Bide horretan, hainbat liburu ere argitaratu ditu Ramon Olasagastik (Berrobi, 1972). Mendia presente izan du orain arteko lanbide eta lanetan. Orain dela gutxi, hitzak jarri dizkio Iñurrategi anaiak. Mendiari bihotz emanak Iñurrategi anaiei buruzko komikiari, eta, e...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197359/formatu-bertikaleko-argazkiak-osorik-ikusi-daitezke-twitterren-orain.htm
Bizigiro
Formatu bertikaleko argazkiak osorik ikusi daitezke Twitterren orain
Azken hilabeteotan aldaketa asko egin ditu sare sozialak, bai argazkiak mozteko algoritmoetan, baita bestelako edukietan ere. Oraingoan, irudian klik egin gabe ere ikusi ahal izango dira argazki bertikalak.
Formatu bertikaleko argazkiak osorik ikusi daitezke Twitterren orain. Azken hilabeteotan aldaketa asko egin ditu sare sozialak, bai argazkiak mozteko algoritmoetan, baita bestelako edukietan ere. Oraingoan, irudian klik egin gabe ere ikusi ahal izango dira argazki bertikalak.
Heldu da Twitterren azken berrikuntza: erabiltzaileek egindako eskakizunen ondoren, azkenean formatu bertikalean ateratako argazkiak osorik ikusteko aukera izango da, irudiaren gainean klik egiteko beharrik gabe. Orain arte, argazki bat igotzean, aplikazioak berak moztu eta erdiratzen zuen irudia, algoritmoak erabiliz....
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197360/eusko-jaurlaritzak-onartu-egin-du-eaeko-auzitegi-nagusiaren-erabakia.htm
Gizartea
Eusko Jaurlaritzak onartu egin du EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia
Igandean libre izango da Hego Euskal Herrian mugitzea. Ostalaritzak 22:00ak arte irekita egon ahalko du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Jaurlaritzak indargabetu egin ditu joko aretoei eta barneko kirol jarduerei zegozkien debekuak ere. Neurriak igandean jarriko dituzte indarrean.
Eusko Jaurlaritzak onartu egin du EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia. Igandean libre izango da Hego Euskal Herrian mugitzea. Ostalaritzak 22:00ak arte irekita egon ahalko du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Jaurlaritzak indargabetu egin ditu joko aretoei eta barneko kirol jarduerei zegozkien debekuak ere. Neurriak i...
Eusko Jaurlaritzak ez dio helegiterik aurkeztuko gaur goizean EAEko Auzitegi Nagusiak hartu duen erabakiari, eta onartu egin du horrek ebatzi duena. Ondorioz, larunbat gauean Espainiako Gobernuaren alarma egoera amaitzen denean, ez da mugikortasun mugarik izango, ez eta etxeratze agindurik eta bilkurak lau pertsonetara...
2021-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/197361/jaurlaritzak-helegitea-aurkeztuko-dio-eaeko-auzitegi-nagusiaren-erabakiari.htm
Gizartea
Jaurlaritzak helegitea aurkeztuko dio EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiari
Goizean epaileek ebatzi dute Jaurlaritzak ez duela eskumenik herritarren joan-etorriak mugatzeko behin alarma egoeraren legea indargabetu eta gero. Etxeratze agindua ezartzeko modurik ez duela ere zehaztu du, eta bilkurak lau lagunetara mugatzeko debekua ere atzera bota du.
Jaurlaritzak helegitea aurkeztuko dio EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiari. Goizean epaileek ebatzi dute Jaurlaritzak ez duela eskumenik herritarren joan-etorriak mugatzeko behin alarma egoeraren legea indargabetu eta gero. Etxeratze agindua ezartzeko modurik ez duela ere zehaztu du, eta bilkurak lau lagunetara mugatze...
Eusko Jaurlaritzak helegite bat aurkeztuko dio gaur goizean EAEko Auzitegi Nagusiak hartu duen erabakiari, eta, ondorioz, ikusteko dago zer gertatuko den Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan igandetik aurrera. Larunbat gauean amaituko da Espainiako Gobernuaren alarma egoera, baina Eusko Jaurlaritzak mugikortasun mugekin, etx...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197362/harrespila-ikuskizuna-oteiza-museoan-eskainiko-dute-asteburuan.htm
Kultura
'Harrespila' ikuskizuna Oteiza museoan eskainiko dute asteburuan
L'Alakran taldearen performance bat da. Oteizaren teorietatik abiatuta, cromlech bat osatuko dute parte hartzaileekin batera. Hamabi saiotan egingo dute, eta izena emateko aukera zabalik dago.
'Harrespila' ikuskizuna Oteiza museoan eskainiko dute asteburuan. L'Alakran taldearen performance bat da. Oteizaren teorietatik abiatuta, cromlech bat osatuko dute parte hartzaileekin batera. Hamabi saiotan egingo dute, eta izena emateko aukera zabalik dago.
«Oso zirkulu intimoa, oso txikia, bi eta bost metro arteko diametroa duen eta barruan ezer ez duen harri multzo bat». Hitz horiekin definitzen zuen Jorge Oteizak harrespilaren irudia. Hala irakurrita zerbait sinplea dirudi, baina Oteizak lanketa sakonak egin zituen nozio edo kontzeptu horren gainean. L’Alakran antzerki...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197363/aroztegiko-proiektua-bertan-behera-uzteko-manifestaziora-deitu-dute-hilaren-15erako.htm
Gizartea
Aroztegiko proiektua bertan behera uzteko manifestaziora deitu dute hilaren 15erako
Elizondoko plazatik aterako da manifestazioa, Landa eremua defendatu! Aroztegia gelditu lelopean.
Aroztegiko proiektua bertan behera uzteko manifestaziora deitu dute hilaren 15erako. Elizondoko plazatik aterako da manifestazioa, Landa eremua defendatu! Aroztegia gelditu lelopean.
Aroztegiko proiektuaren kontrako Aroztak plataformak manifestaziora deitu du Elizondon (Baztan, Nafarroa), Aroztegiko lanak gelditzeko eskatzeko. Heldu den larunbatean izanen da manifestazioa, hilaren 15ean, eta 17:30ean aterako da Elizondoko plazatik, Landa eremua defendatu! Aroztegia gelditu lelopean. Agerraldia egi...
2021-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/197364/zer-aldatu-da-igandetik-aurrera.htm
Gizartea
Zer aldatu da igandetik aurrera?
Euskal Herria banatzen duten hiru eremu administratiboetan bide orri propioak ezarri dituzte, neurri murriztaileen arintzea kudeatzeko.
Zer aldatu da igandetik aurrera?. Euskal Herria banatzen duten hiru eremu administratiboetan bide orri propioak ezarri dituzte, neurri murriztaileen arintzea kudeatzeko.
Igande honetan, Espainiako Gobernuak bertan behera utzi du alarma egoera. Frantziako Gobernuak astelehenean abiatu zuen arintze fasea. Hau da gaur egun egoera Euskal Herrian. JOAN-ETORRIAK Hegoaldean, libre. EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzitakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzak ezin du itxiera perimetralik ezarri, ez ud...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197365/klarionaren-puntuak.htm
Kirola
Klarionaren puntuak
Realak Elx garaitu du, eta bosgarren postuari lotu da. Etxekoak bat gehiagorekin aritu dira 10. minutuaz geroztik, baina kosta egin zaie markagailuan aurreratzea: Aritzek eta Oiartzabalek egin dituzte golak.
Klarionaren puntuak. Realak Elx garaitu du, eta bosgarren postuari lotu da. Etxekoak bat gehiagorekin aritu dira 10. minutuaz geroztik, baina kosta egin zaie markagailuan aurreratzea: Aritzek eta Oiartzabalek egin dituzte golak.
Realak irabazi egin du. Europa ligara sailkatzeko sasoi amaierara artean hiru garaipen behar dituztela esan zuen atzo Imanol Alguacilek, eta horretan bat egin dute jokalariek. Elxi irabazi, eta bosgarren postuan segitzeko hiru puntu bildu dituzte. Poz landua izan da; partidan zehar egindako aldaketek ekarri dute gozame...
2021-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/197366/eskoziako-lehen-emaitzek-kolokan-jarri-dute-gehiengoa-lortzeko-snpren-helburua.htm
Mundua
Eskoziako lehen emaitzek kolokan jarri dute gehiengoa lortzeko SNPren helburua
Sturgeonen alderdiak 39 eserleku bildu ditu oraingoz, baina barruti giltzarri bateko aulkia lortu ez izanak zalantzak sortu ditu. Galesen, Plaid Cymruk eserleku bat galdu du, behin-behineko emaitzen arabera.
Eskoziako lehen emaitzek kolokan jarri dute gehiengoa lortzeko SNPren helburua. Sturgeonen alderdiak 39 eserleku bildu ditu oraingoz, baina barruti giltzarri bateko aulkia lortu ez izanak zalantzak sortu ditu. Galesen, Plaid Cymruk eserleku bat galdu du, behin-behineko emaitzen arabera.
SNP Eskoziako Alderdi Nazionala laugarren aldiz jarraian izango da boto kopuru eta ordezkaritza handiena lortuko duen indar politikoa Eskoziako Parlamenturako hauteskundeetan, baina garaipen horrek zapore mikatza izan lezake, gehiengo osoa lortzeko helburua kolokan geratu baitzaio zenbaketaren lehen partea amaitu ostea...
2021-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/197399/katuarrain-hilak-topatu-dituzte-pasaian.htm
Gizartea
Katuarrain hilak topatu dituzte Pasaian
Txikiegiak dira saltzeko, eta, beraz, bota egin dituztela salatu du Eguzki talde ekologistak. Donostiako urpeko igerilari taldekoek topatu dituzte.
Katuarrain hilak topatu dituzte Pasaian. Txikiegiak dira saltzeko, eta, beraz, bota egin dituztela salatu du Eguzki talde ekologistak. Donostiako urpeko igerilari taldekoek topatu dituzte.
Pasaiako badiako sarbidean topatu dituzte, ehunen bat katuarrain (Scyliorhinus canicula), urpean, hilda. Eguzkik salatu duenez, arrantzaontziren batek bota ditu, tamainagatik ezin direlako saldu. "Onartezina" dela salatu du talde ekologistak. Donostiako urpeko igerilari taldekoek bidali dizkiete argazkiak Eguzkikoei. ...
2021-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/197400/aske-utzi-dituzte-ernairen-protestetan-atxilotutako-gazteak.htm
Politika
Aske utzi dituzte Ernairen protestetan atxilotutako gazteak
Elkarretaratzeak egingo dituzte gaur Bilbon eta Gasteizen, atxiloketak salatzeko.
Aske utzi dituzte Ernairen protestetan atxilotutako gazteak. Elkarretaratzeak egingo dituzte gaur Bilbon eta Gasteizen, atxiloketak salatzeko.
Goizaldean utzi dituzte aske atzo arratsaldean Bilbon eta Gasteizen atxilotutako zortzi lagunak. Mobilizazio eguna zuen Ernaik, eta, goizeko manifestazioetan istilurik izan ez zen arren, ez zen gauza bera gertatu arratsaldean. Bilboko manifestazioa Sabin Etxea eta EAEko Auzitegi Nagusia dauden lekura iritsi zenean lehe...
2021-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/197401/mixel-berhokoirigoin-hil-da.htm
Gizartea
Mixel Berhokoirigoin hil da
Gaixotasun larri baten ondorioz zendu da. Euskal Herriko Laborantza Ganberaren sustatzaile eta lehendakari izan zen, eta azken urteetan Bakegile ezagunetako bat. → Berria jakin eta berahala zabaldu dira atsekabe mezuak → Berhokorigoinen ibilbidea, argazkitan. → Haren hitzetan, BERRIAn egindako elkarrizketen bilduma.
Mixel Berhokoirigoin hil da. Gaixotasun larri baten ondorioz zendu da. Euskal Herriko Laborantza Ganberaren sustatzaile eta lehendakari izan zen, eta azken urteetan Bakegile ezagunetako bat. → Berria jakin eta berahala zabaldu dira atsekabe mezuak → Berhokorigoinen ibilbidea, argazkitan. → Haren hitzetan, BERRIAn egind...
69 urterekin, gaur hil da Mixel Berhokoirigoin ekintzailea (Gamarte, Nafarroa Beherea, 1952). Gamartekoa zen sortzez; laborarien semea izanik, laborarien munduan egin zituen militantziako urte gehienak. Gaixo zegoen. ETAren armagabetze prozesuan jarrera aktiboa izan zuen, eta preso ere sartu zuten horregatik. 2016ko a...
2021-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/197402/etxegarai-gizon-justu-baten-heriotza.htm
Politika
Etxegarai: «Gizon justu baten heriotza»
Besteak beste, Sarek nabarmendu du bere lana giltzarri izan zela «Euskal Herria bake bidean kokatzeko».
Etxegarai: «Gizon justu baten heriotza». Besteak beste, Sarek nabarmendu du bere lana giltzarri izan zela «Euskal Herria bake bidean kokatzeko».
Ibilbide oparoa eginik zendu da Mixel Berhokoirigoin, eta sareetan dolumin eta atsekabe mezuak ugaritu dira heriotzaren berri izan ondoren. «Gau huntan Mixel Berhokoirigoin joan zaigu, hain maite duen Euskal Herriko mendi tontorretatik omenaldi ederrena egin diezaiogun txalo eta irrintzinekin. Bakea eta elkarbizitza l...
2021-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/197404/beheranzko-joera-nabari-den-arren-beste-691-lagunek-positibo-eman-dute-hegoaldean.htm
Gizartea
Beheranzko joera nabari den arren, beste 691 lagunek positibo eman dute Hegoaldean
Positiboen ehunekoa %5,7ra jaitsi da, baina oraindik gainditu egiten du OMEk ezarritako muga. Osakidetzako ZIUetan 174 gaixo daude larri, duela bi aste baino hamabi gutxiago.
Beheranzko joera nabari den arren, beste 691 lagunek positibo eman dute Hegoaldean. Positiboen ehunekoa %5,7ra jaitsi da, baina oraindik gainditu egiten du OMEk ezarritako muga. Osakidetzako ZIUetan 174 gaixo daude larri, duela bi aste baino hamabi gutxiago.
COVID-19aren pandemiaren joera hoberantz egiten ari dela adierazten dute hainbat zantzuk. Halere, 691 lagunek positibo eman dute Hego Euskal Herrian egindako 12.165 probetan. Hau da, herenegun Osakidetzak eta Osasunbideak egindako proben %5,7k positibo eman dute. Positiboen ehunekoa ere gero eta txikiagoa da, baina ora...
2012-9-20
https://www.berria.eus/albisteak/197405/mixel-berhokoirigoin-lurralde-antolaketaren-trena-huts-egiten-badugu-historiatik-at-geldituko-gara.htm
Politika
Mixel Berhokoirigoin: «Lurralde antolaketaren trena huts egiten badugu, historiatik at geldituko gara»
Irailaren 29an, Batera-k jardunaldi batzuk eginen ditu Baionan, Parisera igorri nahi duen lurralde elkargoaren xedean sakondu eta Frantziako agintariei herritar eta eragileen proposamena helarazteko asmoz.
Mixel Berhokoirigoin: «Lurralde antolaketaren trena huts egiten badugu, historiatik at geldituko gara». Irailaren 29an, Batera-k jardunaldi batzuk eginen ditu Baionan, Parisera igorri nahi duen lurralde elkargoaren xedean sakondu eta Frantziako agintariei herritar eta eragileen proposamena helarazteko asmoz.
Garapen Kontseiluak eta Hautetsien Kontseiluak lurralde elkargoaren alde ebatzi ondoren, egindako urratsa goraipatu du Batera-k, eta oraindik zehaztu gabe dauden arloen inguruko gogoeta bultzatuko du, irailaren 29an Baionan eginen dituen jardunaldien bidez. Ororen buru, Hautetsien Kontseiluak egin duen bezala, Batera-k...
2021-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/197406/mixel-berhokoirigoin-onak-izan-behar-dugu-ez-bakarrik-diskurtsoetan.htm
Politika
Mixel Berhokoirigoin: «Onak izan behar dugu ez bakarrik diskurtsoetan»
Lurra eta jendea eta Euskal Herria. Mixel eta Berhokoirigoin. Laborantzaren, Euskal Herriaren egituratzearen, bakegintzaren eta herrigintzaren engaiamendua erakutsi ditu bizi guzian ELBren sortzaileetarik, Euskal Herriko Laborantza Ganberaren lehen lehendakari eta bakearen artisau izan zenak. Horra BERRIAk egin zizkion...
Mixel Berhokoirigoin: «Onak izan behar dugu ez bakarrik diskurtsoetan». Lurra eta jendea eta Euskal Herria. Mixel eta Berhokoirigoin. Laborantzaren, Euskal Herriaren egituratzearen, bakegintzaren eta herrigintzaren engaiamendua erakutsi ditu bizi guzian ELBren sortzaileetarik, Euskal Herriko Laborantza Ganberaren lehen...
Maiatzaren 8 honetan zabaldu da hilberria, Mixel Berhokoirigoin zendu dela (Gamarte, Nafarroa Beherea, 1952 — 2021). Hitz batean laburtu behar balitz, engaiamendua-k definituko luke haren bizia, lurrari, jendeen eta Euskal Herriaren arazo errealei begirada pragmatiko batez ekiteko borondateak. 2015eko elkarrizketa bat...
2021-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/197407/euskal-preso-eta-iheslariak-etxeratzeko-eskatu-dute-euskal-herriko-650-gailurretan.htm
Politika
Euskal preso eta iheslariak etxeratzeko eskatu dute Euskal Herriko 650 gailurretan
Urruntze politika bukatzeko "lehen urratsak" ematen ari direla uste du Sarek, "oso gutxinaka bada ere". Mobilizatzen jarraitzeko deia zabaldu dute mendietan
Euskal preso eta iheslariak etxeratzeko eskatu dute Euskal Herriko 650 gailurretan. Urruntze politika bukatzeko "lehen urratsak" ematen ari direla uste du Sarek, "oso gutxinaka bada ere". Mobilizatzen jarraitzeko deia zabaldu dute mendietan
Milaka lagun mendira irten dira gaur Sarek antolatutako protestan parte hartzeko. Euskal Herri osoko 650 tontorretatik eskatu dute euskal preso eta iheslariak etxeratzeko. Gaur egun indarrean dagoen espetxe politika "bidegabea" dela salatu dute, eta "elkarbizitzarako eta bakerako bidea" hartzeko borondatea agertu. Aip...
2021-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/197408/bilkideen-88k-babestu-dute-zuzendaritzarako-proposamena.htm
Politika
Bilkideen %88k babestu dute zuzendaritzarako proposamena
Hegoaldeko lau herrialdeetako arduradunak ere bozkatu dituzte; %87tik gorako babesa jaso dute guztiek.
Bilkideen %88k babestu dute zuzendaritzarako proposamena. Hegoaldeko lau herrialdeetako arduradunak ere bozkatu dituzte; %87tik gorako babesa jaso dute guztiek.
Ostegunetik gaur eguerdira bitartean, EH Bilduren II. Kongresuko hautagaitzak bozkatu dituzte bilkideek. Hegoaldeko Zuzendaritzarako plantxa eta Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroko herrialdeko arduradun politikoak bozkatu dituzte, eta gehiengo zabal batek babestu du Mahai Politikoak proposatutako zerrenda; %88,49k em...
2021-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/197409/erc-prest-dago-gutxiengoan-gobernatzeko.htm
Mundua
ERC prest dago gutxiengoan gobernatzeko
Aragonesek bere inbestidura errazteko botoak eskatu dizkio JxCri; adierazpen horrekin, iradoki du bi alderdi politikoen arteko negoziazioek ez dutela arrakastarik izango.
ERC prest dago gutxiengoan gobernatzeko. Aragonesek bere inbestidura errazteko botoak eskatu dizkio JxCri; adierazpen horrekin, iradoki du bi alderdi politikoen arteko negoziazioek ez dutela arrakastarik izango.
ERC Esquerra Republicanak gutxiengoan gobernatzeko aukera jarri du mahai gainean. Hiru hilabete inguru pasatu dira Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetatik, eta, JxC Junts per Catalunyarekin abiatu zituen negoziazioek arrakastarik izan ez dutela kontuan hartuta, Pere Aragones Generalitateko jarduneko presidenteorde...
2021-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/197410/ekintzaile-garrantzitsua.htm
Iritzia
Ekintzaile garrantzitsua
Ekintzaile garrantzitsua.
Ausarta zen Mixel Berhokoirigoin, pentsatzen zuena modu zibil eta demokratikoan egiten zuena, Euskal Herria helburu. Beraz, bazekien euskal gatazkan egoera deserosoak, gogorrak eta ankerrak agertuko zitzaizkiola. 2005ean EHLG Euskal Herriko Laborantza Ganberaren proiektuarekin hasi aurretik, besteak beste ELB Euskal H...
2021-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/197411/puntu-bat-gertuago-du-helburua.htm
Kirola
Puntu bat gertuago du helburua
Alavesek berdinketa lortu du Levanteren aurka, sufrituta, Joseluk azken unean sartutako gol bati esker. Aurretik jarri da lehen zatian, baina alferrik galdu du abantaila
Puntu bat gertuago du helburua. Alavesek berdinketa lortu du Levanteren aurka, sufrituta, Joseluk azken unean sartutako gol bati esker. Aurretik jarri da lehen zatian, baina alferrik galdu du abantaila
«Gaitz erdi!» esanez bukatu du Alavesek gaur Levanteren kontra jokatu duen partida. Puntu bakarra bildu du, eta hiru behar zituen, baina esku hutsik gelditzear izan da. Horregatik, ontzat jo du berdinketa, Joseluk azken txanpan sartutako gol bati esker eskuratua. Hobe zerbait, ezer ez baino. Hori bai, estutu egin behar...
2021-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/197412/bere-legea-ezarri-du-gannak.htm
Kirola
Bere legea ezarri du Gannak
Ineos taldeko txirrindulari italiarrak irabazi du Giroko lehen etapa, zortzi kilometroko erlojupekoa, eta maglia arrosa jantzi du. Faboritoen artean, Bardet bakarrik izan du atzetik Landa
Bere legea ezarri du Gannak. Ineos taldeko txirrindulari italiarrak irabazi du Giroko lehen etapa, zortzi kilometroko erlojupekoa, eta maglia arrosa jantzi du. Faboritoen artean, Bardet bakarrik izan du atzetik Landa
Filippo Gannak (Ineos) jantzi du lehen maglia arrosa Italiako Giroan. Bera zen estreinako etapa irabazteko hautagai nagusia, eta iragarpenak bete ditu. Erlojuaren kontrako saioetan espezialista da italiarra, eta lehiatu dituen azken erlojupekoetan fin ibili ez bada ere, erakustaldia eman du. Gaurkoarekin, bost dira Gan...
2021-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/197413/amaia-agirrek-irabazi-du-i-senora-sariketa.htm
Kultura
Amaia Agirrek irabazi du I. Señora sariketa
Lesakan egin dute finala, eta sei emakume bertsolari aritu dira guztira: Agirrez gain, Haizea Arana, Miren Artetxe, Paula Amilburu, Saioa Alkaiza eta Onintza Enbeita
Amaia Agirrek irabazi du I. Señora sariketa. Lesakan egin dute finala, eta sei emakume bertsolari aritu dira guztira: Agirrez gain, Haizea Arana, Miren Artetxe, Paula Amilburu, Saioa Alkaiza eta Onintza Enbeita
Amaia Agirre izan da garaile Señora sariketako lehen edizioan. Aramaioko (Araba) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) kanporaketen ondoren, gaur jokatu dute bertsolaritza txapelketa feministako finala, Lesakako Arrano ostatuko terrazan (Nafarroa). Orotara, sei bertsolari lehiatu dira saioan: Haizea Arana, Miren Artetxe, Paula Amil...
2021-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/197414/bera-bera-txapeldun.htm
Kirola
Bera Bera txapeldun
Donostiako taldeak 30-20 hartu du mendean Elx, eta zazpigarren aldiz irabazi du Espainiako Liga. Hogeigarren titulua du
Bera Bera txapeldun. Donostiako taldeak 30-20 hartu du mendean Elx, eta zazpigarren aldiz irabazi du Espainiako Liga. Hogeigarren titulua du
Super Amara Bera Berak aspaldi utzi dio aurkariek egiten dutena erreparatzeari. Bere lanari besterik ez dio axola. Aspaldi barneratu zuen bere lana ondo eginez gero, saria jasoko zuela. Eta halaxe dabil aspaldian: bikain ereinez, eta uzta oparoa bilduz. 2007an, L’Elianan (Herrialde Katalanak) Espainiako Kopa irabazi, ...
2021-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/197415/sturgeon-bigarren-independentzia-erreferenduma-herrialdearen-nahia-da.htm
Mundua
Sturgeon: «Bigarren independentzia erreferenduma herrialdearen nahia da»
SNPk eta Alderdi Berdeak eserleku kopurua handitu dute, eta independentismoak 2011ko ordezkaritza errepikatu du, bere inoizko handiena: 129tik 72. Eskoziako lehen ministroarentzat, «ez dago justifikaziorik» galdeketa blokeatzeko.
Sturgeon: «Bigarren independentzia erreferenduma herrialdearen nahia da». SNPk eta Alderdi Berdeak eserleku kopurua handitu dute, eta independentismoak 2011ko ordezkaritza errepikatu du, bere inoizko handiena: 129tik 72. Eskoziako lehen ministroarentzat, «ez dago justifikaziorik» galdeketa blokeatzeko.
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak mezu argia bidali dio Boris Johnson Erresuma Batuko gobernuburuari: herritarrek bigarren independentzia erreferenduma sustatzeko babesa eman diotela, eta galdeketa hori egitea «oinarrizko printzipio demokratiko bat» dela: «Herrialdearen nahia da». Aurtengo hauteskundeak azken...
2021-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/197416/puntu-banaketa-derbian.htm
Kirola
Puntu banaketa derbian
Athletic bitan aurreratu da, baina Osasuna gai izan da bietan berdintzeko. Zuri-gorriek ia agur esan diote Europarako sailkatzeko aukerari. Gorritxoek, berriz, matematikoki eutsi diote mailari
Puntu banaketa derbian. Athletic bitan aurreratu da, baina Osasuna gai izan da bietan berdintzeko. Zuri-gorriek ia agur esan diote Europarako sailkatzeko aukerari. Gorritxoek, berriz, matematikoki eutsi diote mailari
Athleticeko jokalariak, burumakur, eta Osasunakoak, pozik. Halaxe amaitu da zuri-gorriek eta gorritxoek gaur gauean San Mamesen jokatutako derbia. Sari bera izan dute bi taldeek, puntu bat, baina oso bestelakoa izan da biei utzi dien aho zaporea. Izan ere, berdinduta, Athleticek ia agur esan dio Europarako sailkatzeko ...
2021-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/197457/abstentziora-jo-zuten-eta-patxi-lopez-etorri-zen.htm
Politika
«Abstentziora jo zuten, eta Patxi Lopez etorri zen»
«Abstentziora jo zuten, eta Patxi Lopez etorri zen».
Josune Ariztondo. EAJri inoiz gertatu ez zitzaiona jazo zitzaion ilegalizazioen ondorioz: Jaurlaritzako agintea galtzea. Ondarroako Udala kudeatzeko bazkide izan zen Ariztondo. Garai «gogor» gisa gogoratzen ditu Josune Ariztondok (Ondarroa, Bizkaia, 1948) EBB Euskadi Buru Batzarrean egindakoak: «2000. urteko urtarrile...
2021-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/197458/euskal-herri-osoa-arintze-fasean-da.htm
Gizartea
Euskal Herri osoa arintze fasean da
Espainiako Gobernuak alarma egoera indargabetu du, eta Hegoalde osoan libre dira joan-etorriak gaurtik aurrera. Nafarroan etxeratze agindua indarrean da oraindik. Ipar Euskal Herria astelehenetik dago arintze fasean.
Euskal Herri osoa arintze fasean da. Espainiako Gobernuak alarma egoera indargabetu du, eta Hegoalde osoan libre dira joan-etorriak gaurtik aurrera. Nafarroan etxeratze agindua indarrean da oraindik. Ipar Euskal Herria astelehenetik dago arintze fasean.
Alarma egoera bertan behera geratu da igandean, eta nabaritu da hori Hego Euskal Herriko hainbat herritan. Herritar askok ospatu egin dute COVID-19ari aurre egiteko ezarritako neurri berezien arintzea, eta suziriak ere bota dituzte zenbaitek. Gaugiro epelak lagunduta, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritar ugari ate...
2021-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/197459/johnsonek-goi-bilera-batera-gonbidatu-du-sturgeon-erresuma-batuaren-geroaz-aritzeko.htm
Mundua
Johnsonek goi bilera batera gonbidatu du Sturgeon, Erresuma Batuaren geroaz aritzeko
Hauteskundeen ondoren, herrialdeen arteko batasuna indartzeko asmoz gonbidatu ditu Johnsonek Eskoziako, Galesko eta Ipar Irlandako aginatariak bilera batera.
Johnsonek goi bilera batera gonbidatu du Sturgeon, Erresuma Batuaren geroaz aritzeko. Hauteskundeen ondoren, herrialdeen arteko batasuna indartzeko asmoz gonbidatu ditu Johnsonek Eskoziako, Galesko eta Ipar Irlandako aginatariak bilera batera.
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak gutun bat bidali dio Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroari, hura «nazioen goi bilera» batera gonbidatzeko. Ordu batzuk lehenago, Sturgeonek mezu argi bat bidali dio Johnsoni, Eskozian independentismoak inoizko emaitzarik onena lortu eta gero: «Bigarren independentzia...
2021-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/197460/herri-urrats-handiaren-faltan-30-txiki.htm
Gizartea
Herri Urrats handiaren faltan, 30 txiki
Herri Urrats handiaren faltan, 30 txiki.
Bigarren urtez jarraian, maiatzeko bigarren igandean hutsik da Senpereko (Lapurdi) lakuaren ingurua. Iaz bertan behera utzi zuten Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen festa, eta aurten ere ez dute jai handirik egiterik izan. Halere, oraingoan, 30 Herri Urrats Ttiki antolatu dituzte. Ikastola bakoitzak bere egitar...
2021-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/197461/positiboen-kopurua-jaitsi-egin-da-hegoaldean-baina-tasa-6ra-igo-da-ia.htm
Gizartea
Positiboen kopurua jaitsi egin da Hegoaldean, baina tasa %6ra igo da ia
537 kasu atzeman dituzte osasun erakundeek; bezperan baino 150 gutxiago, 3.000 proba gutxiago eginda. Oraindik 202 gaixo larri daude ZIUetan.
Positiboen kopurua jaitsi egin da Hegoaldean, baina tasa %6ra igo da ia. 537 kasu atzeman dituzte osasun erakundeek; bezperan baino 150 gutxiago, 3.000 proba gutxiago eginda. Oraindik 202 gaixo larri daude ZIUetan.
SARS-CoV-2 koronabirusaren transmisioa geldotzen ari da Hego Euskal Herrian. Ostegunaz geroztik, egunero kasu gutxiago atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak. Atzo egindako 9.041 PCR eta antigeno proben artean, 537 positibo detektatu dituzte. Tasa %5,9 da, hortaz; atzo baino apur bat handiagoa. OME Osasunaren Mun...
2021-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/197462/eh-bilduk-askotariko-ezkerra-batzeko-ahalmena-duela-esan-dute-kongresuaren-itxieran.htm
Politika
EH Bilduk «askotariko ezkerra batzeko» ahalmena duela esan dute Kongresuaren itxieran
Otegik adierazi du EH Bilduk egungo eredu «gris, agortu eta tristea» eraldatzeko asmoa duela, eta militantziaren garrantzia goretsi du.
EH Bilduk «askotariko ezkerra batzeko» ahalmena duela esan dute Kongresuaren itxieran. Otegik adierazi du EH Bilduk egungo eredu «gris, agortu eta tristea» eraldatzeko asmoa duela, eta militantziaren garrantzia goretsi du.
EH Bilduk II. Kongresuaren itxiera ekitaldia egin du gaur Barakaldoko (Bizkaia) BECen. Militanteek Mahai Politikoak proposatutako Hegoaldeko Zuzendaritzarako zerrenda babestu zuten atzo, eta zuzendaritza hori osatzen duten pertsonak aurkeztu dituzte gaur. EH Bilduk urtarrilean abiatu zuen bigarren kongresua. 5.000 lag...
2021-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/197463/eibarrek-itxaropena-lortu-du-azken-unean-sartutako-gol-bati-esker.htm
Kirola
Eibarrek itxaropena lortu du, azken unean sartutako gol bati esker
Reciok egin du gola, penaltiz, 89. minutuan. Partidan ez da aukera askorik izan, bi taldeak oso zuhur aritu baitira.
Eibarrek itxaropena lortu du, azken unean sartutako gol bati esker. Reciok egin du gola, penaltiz, 89. minutuan. Partidan ez da aukera askorik izan, bi taldeak oso zuhur aritu baitira.
Nemanja Maksimovicek baloia eskuaz ukitu du 89. minutuan, eta, horri esker, Eibarrek penaltiz sartu du Getaferen aurka jokatu duen partidako gol bakarra. Garaipenak itxaropena piztu die armaginei, lehen mailan jarraitzeko aukera handiagoa baitute orain. Eibarrek sei hilabete eman ditu Ipuruatik kanpora irabazi gabe, e...
2021-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/197464/erraustegiak-eragindako-kalteak-salatzen-jarraituko-dutela-esan-du-anerrekak.htm
Gizartea
Erraustegiak eragindako kalteak salatzen jarraituko dutela esan du Anerrekak
Usurbilgo eta Zubietako dozenaka herritarrek martxa bat egin dute Arkaitzerrekara, isuria izan eta urtebetera, eta kalteak kontrolatzeko eskatu dute.
Erraustegiak eragindako kalteak salatzen jarraituko dutela esan du Anerrekak. Usurbilgo eta Zubietako dozenaka herritarrek martxa bat egin dute Arkaitzerrekara, isuria izan eta urtebetera, eta kalteak kontrolatzeko eskatu dute.
Anerreka ingurumen elkarteak antolatuta, hainbat herritarrek martxa bat egin dute gaur, Usurbildik (Gipuzkoa) eta Zubietatik (Gipuzkoa) abiatuta, Arkaitzerrekara. Gaurko egunez duela urtebete, ehunka arrain hilik agertu ziren, erraustegiak egindako amoniako isuri baten ondorioz. Arkaitzerreka bizirik! Errauskailurik ez...
2021-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/197465/elezkano-iia-zabaleta-jaun-eta-jabe-izan-dira-finalean.htm
Kirola
Elezkano II.a-Zabaleta jaun eta jabe izan dira finalean
Zabaletak partida ikusgarria jokatu du, eta txapelketako pilotaririk onenaren saria eman diote. Hirugarren txapela lortu du Binakakoaren finala irabazita. Elezkanok, berriz, bigarrena.
Elezkano II.a-Zabaleta jaun eta jabe izan dira finalean. Zabaletak partida ikusgarria jokatu du, eta txapelketako pilotaririk onenaren saria eman diote. Hirugarren txapela lortu du Binakakoaren finala irabazita. Elezkanok, berriz, bigarrena.
Danel Elezkanok eta Jose Javier Zabaletak jantzi dute 2021eko Binakako txapela, Jon Ander Albisu eta Jon Ander Peñari aise irabazita, 22-7. Txapelketa osoan bezalaxe, finalean ere pilotari bat nabarmendu da ingurukoen gainetik: Zabaleta. Bikain aritu da, eta, pixkanaka-pixkanaka, bere neurrira osatu du partida. Bi bik...
2021-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/197466/athleticek-luzapenean-irauli-du-markagailua-oihanek-partida-piztu-eta-gero.htm
Kirola
Athleticek luzapenean irauli du markagailua, Oihanek partida piztu eta gero
Bi taldeek ez dute aise asmatu gola sartzen. Reala 82. minutuan aurreratu da, baina atzetik beste bi egin ditu Athleticek, eta emaitzari buelta eman dio minutu gutxian.
Athleticek luzapenean irauli du markagailua, Oihanek partida piztu eta gero. Bi taldeek ez dute aise asmatu gola sartzen. Reala 82. minutuan aurreratu da, baina atzetik beste bi egin ditu Athleticek, eta emaitzari buelta eman dio minutu gutxian.
Athleticek azken orduan eman dio buelta markagailuari Lezaman (Bizkaia), Realaren aurkako partidan, eta Oihane Hernandez izan da aldaketa horren sustatzaile nagusia. Partida amaitu baino hogei minutu lehenago atera da, Amaiur Sarriegik egindako lehen gola berdindu du, eta 2-1aren pasea egin dio Lucia Garcia Cordobari. ...
2021-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/197467/gutxienez-68-pertsona-hil-dituzte-kabulen-nesken-eskola-baten-aurkako-eraso-batean.htm
Mundua
Gutxienez 68 pertsona hil dituzte Kabulen, nesken eskola baten aurkako eraso batean
Hiru leherketa izan dira gutxiengo xiita hazara komunitatea bizi den auzo bateko bigarren hezkuntzako eskolaren atarian. Barne Ministerioak «terroristatzat» jo du erasoa, baina ez dago argi nork egin duen.
Gutxienez 68 pertsona hil dituzte Kabulen, nesken eskola baten aurkako eraso batean. Hiru leherketa izan dira gutxiengo xiita hazara komunitatea bizi den auzo bateko bigarren hezkuntzako eskolaren atarian. Barne Ministerioak «terroristatzat» jo du erasoa, baina ez dago argi nork egin duen.
Afganistango agintariek emandako azken datuen arabera, gutxienez 68 pertsona hil eta 165 zauritu dira Kabulen, atzo nesken bigarren hezkuntzako eskola baten aurka egindako erasoan. Azken orduetan handitu egin da biktimen kopurua, eta litekeena da hazten jarraitzea. Familiek desagertutako haurren bila jarraitzen dute. ...
2021-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/197468/erik-jaka-erietxean-partidan-ondoeza-sentituta.htm
Kirola
Erik Jaka erietxean, partidan ondoeza sentituta
Erietxetik adierazi zuen «hobeto» sentitzen zela.
Erik Jaka erietxean, partidan ondoeza sentituta. Erietxetik adierazi zuen «hobeto» sentitzen zela.
Erik Jaka eskuz eskuko egungo txapeldunak ondoeza sentitu du Binakakoaren finalaren aurreko partidan, eta erietxera eraman behar izan dute. Beñat Rezusta bikotekidearekin, 8-18 galtzen ari zen Jaka, Jokin Altuna eta Jon Mariezkurrenaren kontra. Pilotariaren sendagile Txema Urrutiak azaldu duenez, Lizartzako pilotaria ...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197469/gutxienez-11-pertsona-hil-dituzte-autobus-baten-aurkako-erasoan.htm
Mundua
Gutxienez 11 pertsona hil dituzte autobus baten aurkako erasoan
Talibanek hiru eguneko su-etena egingo dute, ostegunean ramadanaren amaierako jaia dela eta.
Gutxienez 11 pertsona hil dituzte autobus baten aurkako erasoan. Talibanek hiru eguneko su-etena egingo dute, ostegunean ramadanaren amaierako jaia dela eta.
Gutxienez 11 pertsona hil dituzte Afganistango hegoaldeko Zabul eskualdean, errepidearen ondoan jarritako bonba batek autobus bat jota. Bart gertatu da erasoa, eskualdeko gobernadore Gul Islam Sialek adierazi duenez. Oraindik inork ez du bere gain hartu erasoa. Talibanek hiru eguneko su-etena egingo dutela iragarri zu...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197470/zibilak-eta-poliziak-indigenei-tiro-egiteko-elkartu-direla-salatu-dute.htm
Mundua
Zibilak eta poliziak indigenei tiro egiteko elkartu direla salatu dute
Calin protestan ari diren indigenen aurkako erasoen bideoak zabaldu dituzte sare sozialetan.
Zibilak eta poliziak indigenei tiro egiteko elkartu direla salatu dute. Calin protestan ari diren indigenen aurkako erasoen bideoak zabaldu dituzte sare sozialetan.
«Caliko familia aberatsak poliziarekin elkartuta», indigenen kontra tiro egin dutela salatu du Feliciano Valencia Kolonbiako Kongresuko kide indigenistak. Mugimendu Indigena Alternatibo eta Soziala (MAIS) alderdiko ordezkaria da Valencia. Sare sozialetan bolo-bolo dabiltzan bideoek erakusten dutenez, zibil armatuek tir...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197471/europako-batasunak-ez-du-berrituko-astrazenecarekin-zeukan-kontratua.htm
Gizartea
Europako Batasunak ez du berrituko AstraZenecarekin zeukan kontratua
Ekainaren amaieran bukatzen da indarrean dagoen kontratua, eta «oraingoz» ez dutela luzatuko esan du Barne Merkatuko komisarioak.
Europako Batasunak ez du berrituko AstraZenecarekin zeukan kontratua. Ekainaren amaieran bukatzen da indarrean dagoen kontratua, eta «oraingoz» ez dutela luzatuko esan du Barne Merkatuko komisarioak.
«Oraingoz» batekin leundu nahi izan du Europako Batasunak AstraZeneca konpainiarekiko hartu duen erabakia. Koronabirusaren aurkako txertoa erosteko kontratua zeukan Bruselak konpainiarekin ekainaren erdialdera arte, baina ituna ez berritzea erabaki du. Hala erabaki dute botikagintza enpresak ez dituelako bete kontratue...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197473/arabako-binakako-bertsolari-txapelketako-finalistak-aukeratu-dituzte.htm
Kultura
Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalistak aukeratu dituzte
Iñaki Viñaspre eta Unai Anda; Martin Abarrategi eta Manex Agirre; eta Manuel Bendala eta Oihane Perea lehiatuko dira hilaren 22ko finalean, Legution
Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalistak aukeratu dituzte. Iñaki Viñaspre eta Unai Anda; Martin Abarrategi eta Manex Agirre; eta Manuel Bendala eta Oihane Perea lehiatuko dira hilaren 22ko finalean, Legution
Joan den asteburuan jokatu ziren 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalerdiak. Larunbatean izan zen lehena, Amurrion, eta igandean bigarrena, Gasteizen. Iñaki Viñaspre eta Unai Anda gailendu ziren lehenengoan, eta, hortaz, zuzenean klasifikatu ziren finalera. Bigarren finalerdia Martin Abarrategik eta M...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197474/jerusalem-ekialdeko-indarkeria-handitu-egin-da-eta-gazaraino-hedatu-da.htm
Mundua
Jerusalem ekialdeko indarkeria handitu egin da, eta Gazaraino hedatu da
Israelgo Poliziak Al-Aqsa meskitan eta inguruan pilatutako ehunka lagun zauritu ditu. Ondoren, Tel Avivek Gaza bonbardatu du, eta gutxienez hogei lagun hil ditu, Hamasi erantzuteko.
Jerusalem ekialdeko indarkeria handitu egin da, eta Gazaraino hedatu da. Israelgo Poliziak Al-Aqsa meskitan eta inguruan pilatutako ehunka lagun zauritu ditu. Ondoren, Tel Avivek Gaza bonbardatu du, eta gutxienez hogei lagun hil ditu, Hamasi erantzuteko.
Bereziki odoltsua izan da gaurko eguna Palestinan. Azken egunetako tentsio pilatuak gainezka egin du berriz ere, baina indarkeriak koska bat gora egin du, Jerusalem ekialdean hasita, Israelgo Polizia Al-Aqsa meskitaren barrura sartu eta han errezorako elkartutakoen kontra egin baitu. Gomazko pilotak, negar gasa eta soi...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197475/abd-el-kader-pastorala-ikusteko-aukera-izango-da-aurten.htm
Kultura
'Abd el-Kader' pastorala ikusteko aukera izango da aurten
Iaz pandemiaren ondorioz bertan behera geratu zen arren, aurten egin egingo da Abd el-Kader emirrari buruzko pastorala. Hiru emanaldi izango dira aurten, edukiera murrizketen ondorioz.
'Abd el-Kader' pastorala ikusteko aukera izango da aurten. Iaz pandemiaren ondorioz bertan behera geratu zen arren, aurten egin egingo da Abd el-Kader emirrari buruzko pastorala. Hiru emanaldi izango dira aurten, edukiera murrizketen ondorioz.
Aljeriako emirra izan zen Abdelkader ibn Muhieddine. Aljeriar nazioaren aitatzat daukate askok, eta literaturan ere aritu zen. Hala ere, ezagunagoa egin zen Frantziaren kolonialismoaren aurka egin zuen borrokagatik. 1830. urtean okupatu zuten lurraldea frantziarrek, baina hangoek uko egin zioten haien aginpidea onartze...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197476/arkamoneko-eta-iturrietako-mendietako-parke-eolikoak-geratzeko-eskatu-du-arabako-natur-institutuak.htm
Gizartea
Arkamoneko eta Iturrietako mendietako parke eolikoak geratzeko eskatu du Arabako Natur Institutuak
Elkarteak nabarmendu duenez, ingurune babestuak dira biak, eta parke eolikoek kalte nabarmenak eragingo lituzkete bertako kontserbazioan.
Arkamoneko eta Iturrietako mendietako parke eolikoak geratzeko eskatu du Arabako Natur Institutuak. Elkarteak nabarmendu duenez, ingurune babestuak dira biak, eta parke eolikoek kalte nabarmenak eragingo lituzkete bertako kontserbazioan.
Arabako Natur Institutuak (ANI) alegazioak aurkeztu ditu Arkamon eta Iturrietako mendietan parke eolikoak egiteko proiektuaren kontra. Eusko Jaurlaritzak Iberdrolarekin batera sortu duen Aixendar konpainiarenak dira aipatutako proiektuak. ANIk salatu duenez, Europa Natura 2000 sarearen barruan daude bi zonak, eta konts...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197477/eaeko-cear-ek-25-urte-bete-ditu.htm
Gizartea
EAEko CEAR-ek 25 urte bete ditu
90 herrialdetatik etorritako 40.00 pertsona artatu ditu erakundeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 25 urtean.
EAEko CEAR-ek 25 urte bete ditu. 90 herrialdetatik etorritako 40.00 pertsona artatu ditu erakundeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 25 urtean.
25 urte bete ditu errefuxiatuak artatzen dituen EAEko CEAR erakundeak. Espainian sortu zen erakundea, eta 1996an sortu zuen erakundearen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako adarra dagoeneko erakundearekin lanean ari zen Javier Kalparsorok eta zuzenbideko ikasle talde batek. Elkartea sortu zenetik, 90 herrialdetatik etorr...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197478/arteche-taldea-burtsaratu-egingo-da.htm
Ekonomia
Arteche taldea burtsaratu egingo da
40 milioi euro bildu nahi ditu, erosketak egiteko.
Arteche taldea burtsaratu egingo da. 40 milioi euro bildu nahi ditu, erosketak egiteko.
Arteche Lantegi Elkartea batu egingo zaie burtsan kotizatzen duten enpresei. Akzioen zati bat finantza merkatuetan salgai jartzea proposatu dio zuzendaritzak administrazio kontseiluari, eta, oniritzia jasoz gero aurki hasiko dira haren tituluak BME merkatuan kotizatzen. Burtsaratzearen helburu nagusia enpresaren hedap...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197479/etxeratze-aginduari-eustearen-kontra-agertu-da-nafarroako-fiskaltza.htm
Gizartea
Etxeratze aginduari eustearen kontra agertu da Nafarroako fiskaltza
Fiskaltzak adierazi du etxeratze aginduari buruzko neurriak ez duela bere hartan segitzeko lege babes nahikorik. Dena dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren esku da haren gaineko erabakia.
Etxeratze aginduari eustearen kontra agertu da Nafarroako fiskaltza. Fiskaltzak adierazi du etxeratze aginduari buruzko neurriak ez duela bere hartan segitzeko lege babes nahikorik. Dena dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren esku da haren gaineko erabakia.
Alarma egoera bukatuta ere, etxeratze aginduari eusteko nahia adierazi zuen joan den astean foru gobernuak. Gaur egun, gaueko 23:00etatik goizeko 6:00ak artekoa da muga. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari helarazitako idatzi batean, fiskaltzak adierazi du ez duela babesten neurri hori bere hartan gelditzeko erabaki...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197480/osasun-publikoaren-aldeko-manifestazio-batera-deitu-dute-gasteizen-maiatzaren-22rako.htm
Gizartea
Osasun publikoaren aldeko manifestazio batera deitu dute Gasteizen maiatzaren 22rako
Osasun Publikoa Aurrera plataformak antolatu du mobilizazioa. Manifestu bat kaleratu dute, eta atxikimenduak biltzen hasi dira.
Osasun publikoaren aldeko manifestazio batera deitu dute Gasteizen maiatzaren 22rako. Osasun Publikoa Aurrera plataformak antolatu du mobilizazioa. Manifestu bat kaleratu dute, eta atxikimenduak biltzen hasi dira.
Osasun arloko eta eremu soziosanitarioko hainbat langilek eta erabiltzailek prentsaurrekoa egin dute gaur goizean Gasteizen, Osasun Publikoa Aurrera plataformaren izenean. Sinetsita daude Arabako osasun publikoak «bultzada eta defentsa irmoa» behar dituela, eta uste dute pandemiak azaleratu egin dituela osasun publikoa...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197481/inprobisazioaren-aitzinean-eh-bildu-alternatiba-dela-nabarmendu-du-otegik.htm
Politika
«Inprobisazioaren aitzinean» EH Bildu alternatiba dela nabarmendu du Otegik
Gaur egin du lehen bilkura EH Bilduko Mahai Politiko aukeratu berriak. Jendearen beldurren aitzinean EH Bildu «heldulekua» izanen dela nabarmendu du Arnaldo Otegik koordinatzaile nagusiak.
«Inprobisazioaren aitzinean» EH Bildu alternatiba dela nabarmendu du Otegik. Gaur egin du lehen bilkura EH Bilduko Mahai Politiko aukeratu berriak. Jendearen beldurren aitzinean EH Bildu «heldulekua» izanen dela nabarmendu du Arnaldo Otegik koordinatzaile nagusiak.
«Etapa berri bateko Mahai Politikoa osatu dugu gaur, eta esan dezakegu atzo esandako hitza bete dugula: lanean eta martxan dago EH Bildu berriz ere». Hitz horiekin hasi du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Mahai Politikoaren osteko prentsaurrekoa. Ortzegunetik larunbat goizera bozkatu zuten alderdikidek ...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197482/rolls-roycek-ingalaterrako-fabrika-bat-sartu-du-itp-aeron.htm
Ekonomia
Rolls Roycek Ingalaterrako fabrika bat sartu du ITP Aeron
Hucknalleko lantegiak beste 700 langile gehituko dizkio Zamudioko taldeari
Rolls Roycek Ingalaterrako fabrika bat sartu du ITP Aeron. Hucknalleko lantegiak beste 700 langile gehituko dizkio Zamudioko taldeari
Abenduan iragarri bezala, Rolls Roycek beste lantegi bat sartu du bere euskal adarrean, ITP Aeron. Aurrerantzean, Zamudioko enpresaren parte izango da Hucknall herriko lantegia (Ingalaterra). 700 langile ditu Hucknalleko fabrikak, eta hegazkinetarako motorretarako osagaiak egiten ditu. ITPk beste hiru lantegi ditu Ing...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197483/itoizko-urtegiak-kalte-eginiko-udalerriei-kalte-ordainak-ematea-aztertuko-dute-nafarroako-parlamentuan.htm
Gizartea
Itoizko urtegiak kalte eginiko udalerriei kalte ordainak ematea aztertuko dute Nafarroako Parlamentuan
Geroa Baik, PSNk eta Ahal Dugu-k Nafarroako Gobernua premiatu dute hilabeteko epean lan batzorde bat eratzera
Itoizko urtegiak kalte eginiko udalerriei kalte ordainak ematea aztertuko dute Nafarroako Parlamentuan. Geroa Baik, PSNk eta Ahal Dugu-k Nafarroako Gobernua premiatu dute hilabeteko epean lan batzorde bat eratzera
Nafarroako Gobernuaren hondeamakinak Itoitz herrian sartu zirenetik 18 urtera, urtegiaren inguruko udalerriei kalte ordainak ematea aztertuko dute legebiltzarrean. Geroa Bairen taldeak aurkeztu du proposamena, baina gobernua osatzen duten gainerako taldeek ere babestu dute, PSNk eta Ahal Dugu-k, alegia. Parlamentuan a...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197484/muruetaren-ontzi-bat-finantzatuko-dute-kutxabankek-abancak-eta-nafarroako-rural-kutxak.htm
Ekonomia
Muruetaren ontzi bat finantzatuko dute Kutxabankek, Abancak eta Nafarroako Rural Kutxak
Ontzi hibrido bat izango da, eta petrolio produktuak garraiatuko ditu.
Muruetaren ontzi bat finantzatuko dute Kutxabankek, Abancak eta Nafarroako Rural Kutxak. Ontzi hibrido bat izango da, eta petrolio produktuak garraiatuko ditu.
Euskal Herriko finantza erakundeak ere sartuta daude ontzien eraikuntzako finantzatzeko sisteman, tax lease izenekoa. Gaur jakin denez, Kutxabankek, Abancak —harena da Bankoa— eta Nafarroako Rural Kutxak finantzatuko dute Murueta ontziolaren enkargu bat. Diruaren %42,1 aurreratuko du Kutxabankek, %31,6 Abancak, eta %26...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197485/beste-416-positibo-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Beste 416 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian
Azken zazpi asteetako kutsatu kopururik apalena izan da igandeko testetan. Osakidetzak eta Osasunbideak 8.500 proba inguru egin dituzte COVID-19a detektatzeko. Hegoaldeko ZIUetan 198 paziente daude erietxeraturik.
Beste 416 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Azken zazpi asteetako kutsatu kopururik apalena izan da igandeko testetan. Osakidetzak eta Osasunbideak 8.500 proba inguru egin dituzte COVID-19a detektatzeko. Hegoaldeko ZIUetan 198 paziente daude erietxeraturik.
Martxoaren 22tik erregistratu den positibo kopururik txikiena izan da Hegoaldean: 416 COVID-19 kasu atzeman dituzte. Hala, arintzea erakusten dute transmisioari buruzko datuek. Zehazki, Osakidetzak eta Osasunbideak 8.348 proba egin zituzten atzo, eta, beraz, igandean %4,98 izan zen positiboen ehunekoa. Hain zuzen, adie...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197486/txikonek-bertan-behera-utzi-du-everest-igotzeko-ahalegina-koronabirusagatik.htm
Kirola
Txikonek bertan behera utzi du Everest igotzeko ahalegina, koronabirusagatik
Azken egunetan, Indiako aldaera asko hedatu da Himalaia inguruetan, eta jada hainbat mendizale ebakuatu zituzten aurreko egunetan.
Txikonek bertan behera utzi du Everest igotzeko ahalegina, koronabirusagatik. Azken egunetan, Indiako aldaera asko hedatu da Himalaia inguruetan, eta jada hainbat mendizale ebakuatu zituzten aurreko egunetan.
Alex Txikonek bertan behera utzi du Everst igotzeko asmoa, inguru haietan koronabirusak duen hedapenagatik. Azken bi gauetan bigarren kanpamentua egokitu eta mendi inguru horretako osasun egoera aztertu ondoren hartu dute erabakia, Txikonek berak eta espedizioko kide zituen Sendoa Elejalde argazkilariak eta Iñaki Makaz...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197487/irune-lasa-laquoberrian-europako-gaiekin-egiten-dugun-lana-saritu-duteraquo.htm
Bizigiro
Irune Lasa: «BERRIAn Europako gaiekin egiten dugun lana saritu dute»
Eurobasque Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren kazetaritza saria jaso du gaur eguerdian Irune Lasa BERRIAko kazetariak, Gasteizen. Eusko Legebiltzarrean egin dute ekitaldia.
Irune Lasa: «BERRIAn Europako gaiekin egiten dugun lana saritu dute». Eurobasque Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren kazetaritza saria jaso du gaur eguerdian Irune Lasa BERRIAko kazetariak, Gasteizen. Eusko Legebiltzarrean egin dute ekitaldia.
Irune Lasak 2020ko azaroaren 8an idatzitako Gurinezko mendien Europa hura artikulua saritu du kontseiluak; lan horretan, Nekazaritza Politika Bateratuak Europako Batasunean izan duen garrantzia landu du kazetariak. Prentsa idatziaren modalitatean saritu dute Lasa. Eurobasquek adierazi duenez, artikulu horrek Europa ne...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197488/ribaforadako-udala-zigortu-dute-iruzur-baten-bidez-migratzaile-bat-kanporatzen-laguntzeagatik.htm
Gizartea
Ribaforadako Udala zigortu dute iruzur baten bidez migratzaile bat kanporatzen laguntzeagatik
Datuak Babesteko Espainiako Agentziak udalaren jarduna txarretsi du, Modou Khadim senegaldarrari «deialdi faltsu bat» helarazteagatik
Ribaforadako Udala zigortu dute iruzur baten bidez migratzaile bat kanporatzen laguntzeagatik. Datuak Babesteko Espainiako Agentziak udalaren jarduna txarretsi du, Modou Khadim senegaldarrari «deialdi faltsu bat» helarazteagatik
2009tik bere etxe izandako herrialdetik kanporatu zuten Modou Khadim senegaldarra. Cortesen bizi izan zen hasieran (Nafarroa); eta Ribaforadan, berriz, 2019ra arte. Urte horretako maiatzaren 6an, ordea, herriko etxera joan zen, alkateak deituta. Erroldari buruzko bilera bat egin behar zuten, ustez; baina, ailegatu zene...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197489/espetxe-kudeaketa-transferitzeko-akordioa-sinatu-dute.htm
Politika
Espetxe kudeaketa transferitzeko akordioa sinatu dute
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak autogobernua aldarrikatu dute. Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuaren arabera, ez du «amore emango» Gernikako Estatutuan jasota dauden eskumen guztiak «etxetik kudeatu arte»
Espetxe kudeaketa transferitzeko akordioa sinatu dute. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak autogobernua aldarrikatu dute. Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuaren arabera, ez du «amore emango» Gernikako Estatutuan jasota dauden eskumen guztiak «etxetik kudeatu arte»
Gernikako Estatutuan jasotako lau eskumen transferitzeko akordioa lortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak joan den apirilaren 16an, eta gaur izenpetu dute, Transferentzien Batzorde Mistoak Bilbon egindako bileran. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxe kudeaketari buruzkoa da eskumen aldaketarik nabar...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197490/1313-auzia-laquoirregulartasunez-betetaraquo-dagoela-salatu-dute-defentsa-abokatuek.htm
Politika
13/13 auzia «irregulartasunez beteta» dagoela salatu dute defentsa abokatuek
Zortzi abokatuen aurkako prozeduran legez kanpoko hainbat jardun izan direla azaldu dute: besteak beste, entzuketak eta torturak.
13/13 auzia «irregulartasunez beteta» dagoela salatu dute defentsa abokatuek. Zortzi abokatuen aurkako prozeduran legez kanpoko hainbat jardun izan direla azaldu dute: besteak beste, entzuketak eta torturak.
Euskal presoen defentsan aritutako zortzi abokaturen aurka martxan den 13/13 auzia «oinarrizko eskubideen urraketaz» eta «irregulartasunez» beteta dagoela salatu du defentsak. Auzipetuen bost abokatuetatik hiruk agerraldia egin dute gaur Bilbon, eta azaldu dute prozedura judiziala «kutsatuta» dagoela, besteak beste, le...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197491/espetxe-kudeaketaren-transferentziak-laquoespetxe-politika-normalizatuaraquo-ahalbidetu-beharko-luke-foro-sozialaren-iritziz.htm
Politika
Espetxe kudeaketaren transferentziak «espetxe politika normalizatua» ahalbidetu beharko luke Foro Sozialaren iritziz
Gaur egungo egoeran «beharrezko urratsa» zela erran du Foro Sozialak. Konponbiderako premiazko agenda-n bigarren fasera pasatzeko aukera emanen duela erran du.
Espetxe kudeaketaren transferentziak «espetxe politika normalizatua» ahalbidetu beharko luke Foro Sozialaren iritziz. Gaur egungo egoeran «beharrezko urratsa» zela erran du Foro Sozialak. Konponbiderako premiazko agenda-n bigarren fasera pasatzeko aukera emanen duela erran du.
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak espetxeen kudeaketaren eskumena transferitzea adostu izana «beharrezko urratsa» zela erran du Foro Sozialak. «Urrats horrek erraztu egin beharko luke espetxe politika normalizatua aplikatzea motibazio politikoko delituengatik kondenatutako pertsonei, eta oraindik indarrean da...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197492/oier-iruretagoiena-izango-da-artea-abian-egitasmoko-2021eko-artista.htm
Kultura
Oier Iruretagoiena izango da 'Artea abian' egitasmoko 2021eko artista
Sortzaileak erakusketa bat zabalduko du bere obrekin Donostiako San Telmo museoan, urrian. Zentroak Kutxa Fundazioarekin elkarlanean jarri zuen martxan proiektua, iaz, eta Nagore Amenabarro izan zen parte hartu zuen lehen artista.
Oier Iruretagoiena izango da 'Artea abian' egitasmoko 2021eko artista. Sortzaileak erakusketa bat zabalduko du bere obrekin Donostiako San Telmo museoan, urrian. Zentroak Kutxa Fundazioarekin elkarlanean jarri zuen martxan proiektua, iaz, eta Nagore Amenabarro izan zen parte hartu zuen lehen artista.
Oier Iruretagoiena (Errenteria, Gipuzkoa, 1988) izango da aurten Artea abian proiektuan parte hartuko duen artista, 2020an, lehen aldian, Nagore Amenabarrok parte hartu ondoren. Egitasmoaren bidez, Donostiako San Telmo museoak eta Kutxa Fundazioak «beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan dauden eta beren obraren ...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197493/ekainaren-1etik-jasotako-eskaerentzat-izan-da-renove-planaren-laguntza.htm
Ekonomia
Ekainaren 1etik jasotako eskaerentzat izan da Renove planaren laguntza
Auto elektriko bat erosteko saria 10.700 eurora iritsi ahal izango da, Jaurlaritzaren plana bateragarria baita Espainiak ematen duenarekin
Ekainaren 1etik jasotako eskaerentzat izan da Renove planaren laguntza. Auto elektriko bat erosteko saria 10.700 eurora iritsi ahal izango da, Jaurlaritzaren plana bateragarria baita Espainiak ematen duenarekin
Ekainaren 1ean jarriko da indarrean Eusko Jaurlaritzak auto zaharra bota eta berria erosteko Renove plana. Egun horretatik aurrera jasotako eskaerentzat izango da laguntza, 2.000 eta 3.000 euro artekoa. Espedientea osorik jaso ahala banatuko du laguntza EEE Energiaren Euskal Erakundeak, dirua bukatu arte. Javier Zarra...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197494/nafarroako-unibertsitateak-david-beriain-kazetariari-emango-dio-luka-brajnovic-saria.htm
Gizartea
Nafarroako Unibertsitateak David Beriain kazetariari emango dio Luka Brajnovic Saria
Beren ibilbide profesionalean gizarte balioen eta pertsonen duintasunaren alde lan egin duten komunikatzaileei eman ohi die sari hori Nafarroako Unibertsitateak. Duela gutxi hil zuten Beriain, Burkina Fason, dokumental bat grabatzen ari zela.
Nafarroako Unibertsitateak David Beriain kazetariari emango dio Luka Brajnovic Saria. Beren ibilbide profesionalean gizarte balioen eta pertsonen duintasunaren alde lan egin duten komunikatzaileei eman ohi die sari hori Nafarroako Unibertsitateak. Duela gutxi hil zuten Beriain, Burkina Fason, dokumental bat grabatzen a...
Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateak ibilbide profesional nabarmena duen komunikatzaile bat saritu ohi du Luka Brajnovic sariarekin, batez ere pertsonen eskubideen eta duintasunaren alde lan egiten duena. Duela 20 urte pasatxo hasi ziren sari hori banatzen: 1997. urtean banatu zuten lehengo aldiz –Miguel ...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197495/desokupak-bilbon-lokal-bat-hustu-duela-salatu-dute.htm
Gizartea
Desokupak Bilbon lokal bat hustu duela salatu dute
Bilboko Kontseilu Sozialistaren arabera, eskuin muturreko enpresak 9:30ak aldera hustu du Basurtuko lokal bat, Udaltzaingoaren laguntzarekin. Kontzentraziora deitu dute 20:00etarako, gertatutakoa salatzeko.
Desokupak Bilbon lokal bat hustu duela salatu dute. Bilboko Kontseilu Sozialistaren arabera, eskuin muturreko enpresak 9:30ak aldera hustu du Basurtuko lokal bat, Udaltzaingoaren laguntzarekin. Kontzentraziora deitu dute 20:00etarako, gertatutakoa salatzeko.
Auzokideek Bilboko Kontseilu Sozialistari jakinarazi diotenez, gaur goizeko 9:30ak aldera Desokupa enpresa parapolizialak lokal bat hustuarazi du Bilboko Basurtu auzoan, Udaltzaingoaren laguntzarekin. Ezaguna da Desokupa. Hainbat elkartek salatu izan dutenez, okupatutako etxeak «bortxaz eta modu oldarkorrean» husten di...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197496/osasunako-zuzendaritzako-bost-kide-ohik-lau-hilabeteko-kartzela-zigorra-onartu-dute.htm
Kirola
Osasunako zuzendaritzako bost kide ohik lau hilabeteko kartzela zigorra onartu dute
Ganuza eta Purroyk izan ezik, gainerakoek zigorra onartu dute, Ogasunari iruzur egiteagatik. Tomas Lopez, berriz, absolbitu egin dute.
Osasunako zuzendaritzako bost kide ohik lau hilabeteko kartzela zigorra onartu dute. Ganuza eta Purroyk izan ezik, gainerakoek zigorra onartu dute, Ogasunari iruzur egiteagatik. Tomas Lopez, berriz, absolbitu egin dute.
Lau hilabete eta hamabost eguneko kartzela zigorra ezarri diete Osasunako zuzendaritza osatzen zuten bost kideri. Ogasunaren atxikipenei zegozkien zergak ez ordaintzea egozten zaie: guztira, 191.718,55 euroko zorra daukate ogasunarekin. Kluba bera ere salatu dute, eta Osasunak eta zuzendaritzako bost kideek 47.929,63 e...
2021-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/197497/van-der-hoornentzat-hirugarren-etapa.htm
Kirola
Van der Hoornentzat hirugarren etapa
Eguneko ihesaldian sartu eta gero, bakarrik iritsi da helmugara. Lehen garaipena du itzuli handi batean, eta Gannak segitzen du lider.
Van der Hoornentzat hirugarren etapa. Eguneko ihesaldian sartu eta gero, bakarrik iritsi da helmugara. Lehen garaipena du itzuli handi batean, eta Gannak segitzen du lider.
Batzuetan txirrindularitzan ausart jokatzeak saria izaten du. Hala gertatu zaio Taco Van der Hoorn (Wanty) txirrindulariari Giroko hirugarren etapan, Biella eta Canale artean. Ia hasieratik sortutako ihesaldian sartu da, beste zazpi txirrindularirekin batera, eta garaipena lortu du, esprinterren asmoak zapuztuz. Filipp...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197528/israelek-berriz-ekin-dio-gaza-bonbardatzeari.htm
Mundua
Israelek berriz ekin dio Gaza bonbardatzeari
Dagoneko 28 dira bonbardaketetan hildakoak. 5.000 militar mobilizatu ditu Israelgo Defentsa Ministerioak, eta Gazako hesiaren inguruetara bidali. Hamasek bi emakume israeldar hil ditu Askelon, hiriaren aurka koheteak jaurtita.
Israelek berriz ekin dio Gaza bonbardatzeari. Dagoneko 28 dira bonbardaketetan hildakoak. 5.000 militar mobilizatu ditu Israelgo Defentsa Ministerioak, eta Gazako hesiaren inguruetara bidali. Hamasek bi emakume israeldar hil ditu Askelon, hiriaren aurka koheteak jaurtita.
Egunak argitu ahala, Gaza bonbardatzeari ekin dio berriz Israelek. Gaur arte gutxienez 24 lagun hil zituen bonbardaketetan, eta beste bi heriotzaren berri eman dute Gazako osasun agintariek goizean. Maan Palestinako berri agentziak zabaldu duenez, Jihad Islamikoa miliziako kideak dira bi hildakoak, eta, horiekin batera...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197529/txertatuta-zegoen-egoiliar-bat-covid-19arekin-hil-da-gasteizko-san-prudentzio-egoitzan.htm
Gizartea
Txertatuta zegoen egoiliar bat COVID-19arekin hil da Gasteizko San Prudentzio egoitzan
84 urte zituen emakumeak, eta txertoaren bi dosiak hartuak zituen.
Txertatuta zegoen egoiliar bat COVID-19arekin hil da Gasteizko San Prudentzio egoitzan. 84 urte zituen emakumeak, eta txertoaren bi dosiak hartuak zituen.
Gasteizko Udalak kudeatzen du San Prudentzio egoitza, eta bertako iturriek baieztatu dute albistea: San Prudentzio zahar etxeko egoiliar bat COVID-19aren ondorioz hil zen joan den astean, txertoaren bi dosiak hartuak zituen arren. Ohiko osasun azterketa batean atzeman zioten birusa 84 urteko emakumeari: asintomatiko ze...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197530/bilboko-arrakala-espazioa-hustu-dute-udaltzainek.htm
Gizartea
Bilboko Arrakala espazioa hustu dute udaltzainek
05:00etan sartu dira udaltzainak eraikina hustera. Hamabost urte zeramatzan hutsik.
Bilboko Arrakala espazioa hustu dute udaltzainek. 05:00etan sartu dira udaltzainak eraikina hustera. Hamabost urte zeramatzan hutsik.
AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak azaldu duenez, gaur 05:00etan Udaltzaingoak, Ertzaintzaren eta suhiltzaileen babesarekin, Bilboko Arrakala gunea hustu du. Han zauden pertsonak identifikatu, eta kaleratu egin dituzte eraikinetik. Hamabost urtez egon da eraikina hutsik, eta apirilaren 24an hartu zuen gunea AZETe...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197531/negoziazioek-porrot-egin-dute-kolonbian.htm
Mundua
Negoziazioek porrot egin dute Kolonbian
Protestan jarraitzera deitu dute sindikatuek eta gizarte mugimenduek. Kolonbiak Espainian duen enbaxadoreak Poliziaren jarrera defendatu du.
Negoziazioek porrot egin dute Kolonbian. Protestan jarraitzera deitu dute sindikatuek eta gizarte mugimenduek. Kolonbiak Espainian duen enbaxadoreak Poliziaren jarrera defendatu du.
Ia bi aste daramatzate protestan Kolonbian, eta tarte horretan gutxienez 47 pertsona hil dira, Temblores gobernuz kanpoko erakundearen eta Indepaz Garapenerako eta Bakerako Ikerketa Institutuak egindako zenbaketen arabera. Ivan Duque presidenteak bultzatutako zerga erreformak eragin zituen manifestazioak, baina, hura e...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197532/tubacexek-16-milioi-euro-galduta-hasi-du-urtea.htm
Ekonomia
Tubacexek 16 milioi euro galduta hasi du urtea
Petrolioaren eta gasaren sektoreen gainbeheraren ondoren, eskari gutxi dituela azaldu du Arabako hodigileak. Kaleratzeen aurkako greban daude Amurrioko eta Laudioko fabriketan.
Tubacexek 16 milioi euro galduta hasi du urtea. Petrolioaren eta gasaren sektoreen gainbeheraren ondoren, eskari gutxi dituela azaldu du Arabako hodigileak. Kaleratzeen aurkako greban daude Amurrioko eta Laudioko fabriketan.
Gaizki amaitu zuen 2020. urtea Tubacexek, 25 milioi euroren galerak pilatu baitzituen. Eta are okerrago hasi du 2021a, hiru hilabete eskasetan 16,4 milioi euroren zuloa egin baitu. Galera horien arrazoi nagusia da salmentak amildu egin direla: 86,5 milioiren fakturazioa izan du, iaz epe horretan baino %43,7 gutxiago. ...