date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/197754/orain-arte-hetsirik-egon-diren-hainbat-sektore-berriz-irekiko-dituzte-asteazkenetik-aitzina-ipar-euskal-herrian.htm | Gizartea | Orain arte hetsirik egon diren hainbat sektore berriz irekiko dituzte asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian | Ipar Euskal Herriko hainbat sektore berriz irekiko dituzte heldu den asteazkenetik goiti: ostatuak, jatetxeak, eta kulturguneak, besteak beste. Itxialdi hain luzea «ulertezina» egin zaie batzuei, baina berriz irekitzeko prest agertu dira. | Orain arte hetsirik egon diren hainbat sektore berriz irekiko dituzte asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian. Ipar Euskal Herriko hainbat sektore berriz irekiko dituzte heldu den asteazkenetik goiti: ostatuak, jatetxeak, eta kulturguneak, besteak beste. Itxialdi hain luzea «ulertezina» egin zaie batzuei, baina berri... | Ipar Euskal Herriko ostatuek, jatetxeek, antzokiek, zinema gelek eta museoek 197 egun pasatu dituzte hetsirik. Joan den urriaren 29an hesteko agindua eman zien Emmanuel Macron Frantziako presidenteak, eta, geroztik, osorik hetsirik egon dira, luzaz egutegi zehatzik ukan gabe egon ondoan. Apiril hondarrean, berriz, neur... |
2021-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/197755/palestinari-elkartasuna-adierazteko-mobilizazioak-egin-dituzte.htm | Gizartea | Palestinari elkartasuna adierazteko mobilizazioak egin dituzte | Eguerdian bildu dira Nakba edo 'hondamendia' gogoratzeko, besteak beste Bilbon, Donostian eta Iruñean. Nazioartean ere egin dituzte elkarretaratzeak. | Palestinari elkartasuna adierazteko mobilizazioak egin dituzte. Eguerdian bildu dira Nakba edo 'hondamendia' gogoratzeko, besteak beste Bilbon, Donostian eta Iruñean. Nazioartean ere egin dituzte elkarretaratzeak. | EHko Palestinarekin Elkartasun Mugimenduak hainbat mobilizazio egin zituen atzo, besteak beste Bilbon, Donostian eta Iruñean.
Palestinarrek Nakba esaten dioten 1948ko hondamendiaren 73. urteurrena gogoratu zuten, eta azken egunetan Israelek Gazaren kontra eginiko erasoak salatu zituzten.
Gauean, Gaza bonbardatzen jar... |
2021-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/197756/hego-euskal-herriko-positibo-tasa-5-baino-apalagoa-da-bigarren-egunez-segidan.htm | Gizartea | Hego Euskal Herriko positibo tasa %5 baino apalagoa da bigarren egunez segidan | 482 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Ospitaleratzeak emendatu dira: 66 paziente hartu dituzte EAEn eta Nafarroan. | Hego Euskal Herriko positibo tasa %5 baino apalagoa da bigarren egunez segidan. 482 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Ospitaleratzeak emendatu dira: 66 paziente hartu dituzte EAEn eta Nafarroan. | Hego Euskal Herriko 482 herritarri atzeman diete COVID-19aren gaitza. Guztira, 11.198 proba aztertu zituzten atzo Osakidetzak eta Osasunbideak —antigeno eta PCR probak—, eta horietako 482k eman zuten positibo. Hala, Hego Euskal Herriko positibo tasa %4,3 da. Bigarren egunez jarraian, %5eko tasa baino apalagoa da, alegi... |
2021-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/197757/gutxienez-188-dira-israelek-gazan-hildakoak.htm | Mundua | Gutxienez 188 dira Israelek Gazan hildakoak | Hildakoetatik 55 haurrak dira. Israelgo armadak Hamaseko buruaren etxea bonbardatu du bart, baita komunikaziorako antenak eta hainbat komunikabideren egoitza zen Al-Jalaa dorrea ere. Gazakoez gain, Israelgo Poliziak 21 lagun hil ditu Zisjordanian. | Gutxienez 188 dira Israelek Gazan hildakoak. Hildakoetatik 55 haurrak dira. Israelgo armadak Hamaseko buruaren etxea bonbardatu du bart, baita komunikaziorako antenak eta hainbat komunikabideren egoitza zen Al-Jalaa dorrea ere. Gazakoez gain, Israelgo Poliziak 21 lagun hil ditu Zisjordanian. | F-16 motako hegazkinak izan ziren lehenik, Gazako hesiaren ingurura bidalitako tankeak jarraian, eta atzoz geroztik itsasoz ere bonbak jaurtitzen ditu Israelgo armadak. Bonbardatu duten azken helburuetako bat Yahya Sinwar Gazako Hamasen buruaren etxea izan da; oraindik ez dago buruzagiaren egoeraren berririk, baina, Ha... |
2021-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/197758/sortuk-patenteak-bukatzea-exijitu-du-txertoa-ekoizten-duen-granadako-enpresa-batean.htm | Gizartea | Sortuk patenteak bukatzea exijitu du, txertoa ekoizten duen Granadako enpresa batean | Moderna txertoa ekoizten duen Laboratorios F. Rovi enpresan ekintza egin dute Sortuko kide batzuek. | Sortuk patenteak bukatzea exijitu du, txertoa ekoizten duen Granadako enpresa batean. Moderna txertoa ekoizten duen Laboratorios F. Rovi enpresan ekintza egin dute Sortuko kide batzuek. | «Txerto doako eta unibertsala. Patenterik ez. Txertoak herriarentzat» dioen pankarta bat jarri dute Sortuko kide batzuek arratsaldean, Granadako (Espainia) Laboratorios F. Rovi enpresaren egoitzan; Moderna txertoa ekoizten dute han. Izan ere, Sortuk txertoen liberalizazioa aldarrikatu du, eta patenteak kentzea exijitu.... |
2021-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/197759/baldintzapeko-askapenak-indartu-nahi-ditu-tapiak-gizarteratzea-xede.htm | Politika | Baldintzapeko askapenak indartu nahi ditu Tapiak, gizarteratzea xede | Eusko Jaurlaritzak jardunaldiak egin ditu eragileekin, etorkizuneko espetxe ereduaz hitz egiteko asmoz | Baldintzapeko askapenak indartu nahi ditu Tapiak, gizarteratzea xede. Eusko Jaurlaritzak jardunaldiak egin ditu eragileekin, etorkizuneko espetxe ereduaz hitz egiteko asmoz | Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxe eredua lantzeari ekin dio. Euskal espetxe eredua izenpean, jardunaldiak antolatu ditu Gasteizen, eta, eredua lantzen ari diren adituetako batzuek lehen asmoen berri eman dute. Jaime Tapia Jaurlaritzaren espetxe eskumena kudeatzeko aholkulariak Euskadin espetxe... |
2021-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/197760/cofidisen-zorra-kitatu-du-lafayk.htm | Kirola | Cofidisen zorra kitatu du Lafayk | Frantziarra nagusitu da Giroko 8. etapan, azken igoeran jotako eraso ikusgarri bati esker. Orain arte arrakasta izan duen laugarren ihesaldia izan da. Valter iritsiko da lider biharko etapa menditsura. | Cofidisen zorra kitatu du Lafayk. Frantziarra nagusitu da Giroko 8. etapan, azken igoeran jotako eraso ikusgarri bati esker. Orain arte arrakasta izan duen laugarren ihesaldia izan da. Valter iritsiko da lider biharko etapa menditsura. | Giroarekin zorretan zegoen Cofidis. Tropelean mende laurdena darama mailegu enpresa frantziarrak babestutako taldeak, baina soilik bi garaipen zituen lasterketa italiarrean. Areago, 11 urte zeramatzan bertan irabazi gabe. Bada, zorra kitatzea lortu du gaur, Victor Lafayk Guardia Sanframondiko igoeran emandako erakustal... |
2021-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/197761/motozale-bat-hil-da-gasteizen.htm | Gizartea | Motozale bat hil da Gasteizen | Errepidetik atera da, Zadorrako hiribidean. 23 urte zituen. | Motozale bat hil da Gasteizen. Errepidetik atera da, Zadorrako hiribidean. 23 urte zituen. | 23 urteko motozale bat hil da gaur, 17:30ak inguruan, Gasteizen, Zadorrako hiribidean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren eta Gasteizko Udalaren iturrien arabera, motozalea errepidetik atera eta gero zendu da. Berri agentzien arabera, osasun zerbitzuetako langileak eta udaltzainak istripua gertatu den tokira joan... |
2021-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/197762/jendetza-bildu-du-aroztegiko-proiektua-gelditzeko-eskatzeko-manifestazioak.htm | Gizartea | Jendetza bildu du Aroztegiko proiektua gelditzeko eskatzeko manifestazioak | Elizondon egin dute mobilizazioa | Jendetza bildu du Aroztegiko proiektua gelditzeko eskatzeko manifestazioak. Elizondon egin dute mobilizazioa | Aroztegiko makroproiektu urbanistikoa gelditzeko eskatzeko manifestazioak jendetza bildu du Elizondon (Nafarroa). Aroztak plataformak deituta, Landa eremua defendatu! Aroztegia gelditu lelopean egin zuten mobilizazioa. Elizondoko plazatik atera da, eta Lekarozen bertan bukatu da, ekitaldi batekin. «Herriaren hitza erre... |
2021-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/197789/ez-dugu-uste-bigarren-mailako-borrokarik-badenik.htm | Gizartea | «Ez dugu uste bigarren mailako borrokarik badenik» | Azaroan agertu zen GKS gazte antolakundea Ipar Euskal Herrian, eta, ordutik, klase ikuspegia izan dute hizpide. Gabi Daraspen hitzetan, klase zapalkuntzaren barruan ulertu behar dira gainerako zapalkuntzak. | «Ez dugu uste bigarren mailako borrokarik badenik». Azaroan agertu zen GKS gazte antolakundea Ipar Euskal Herrian, eta, ordutik, klase ikuspegia izan dute hizpide. Gabi Daraspen hitzetan, klase zapalkuntzaren barruan ulertu behar dira gainerako zapalkuntzak. | 2019ko otsailean aurkeztu zuten Gazte Koordinakunde Sozialista Gasteizen, eta iazko azaroan agertu zen formalki Ipar Euskal Herrian. Hasieratik ari da bertan Gabi Daraspe (Urruña, Lapurdi, 1996). Antolakunde berriaren nondik norakoak azaldu ditu.
Zergatik sortu duzue GKS?
Gure helburua da gazte problematikak lantzea ... |
2021-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/197790/erriberako-merkatutik-hornidura-polo-izatera.htm | Ekonomia | Erriberako merkatutik hornidura polo izatera | 50 urte bete ditu Basauriko MercaBilbao handizkarien merkatuak. 71 enpresa daude han lanean, eta, Bizkaiko txikizkari eta ostalariak ez ezik, inguruko lurraldeetakoak ere hornitzen dituzte. Pandemia dela eta, iaz markak hautsi zituen: 258 mila tona elikagai merkaturatu zituzten. 50 urteotan, 12 milioi tona. | Erriberako merkatutik hornidura polo izatera. 50 urte bete ditu Basauriko MercaBilbao handizkarien merkatuak. 71 enpresa daude han lanean, eta, Bizkaiko txikizkari eta ostalariak ez ezik, inguruko lurraldeetakoak ere hornitzen dituzte. Pandemia dela eta, iaz markak hautsi zituen: 258 mila tona elikagai merkaturatu zitu... | Bilboko Erriberako udal merkatuko beherengo solairuan egoten ziren arrain saltzaile handizkarien postuak; besteak beste, Jose Crespo SA handizkari enpresako ugazaba, Alma Cresporen aita Jose Crespo. Inguruko Erronda, Goienkale eta Artekale kaleetan, berriz, fruta eta bazkarien alorrekoen eta bestelakoen biltegiak; tart... |
2021-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/197791/gidari-bat-hil-da-zeberion-magal-batetik-erorita.htm | Gizartea | Gidari bat hil da Zeberion, magal batetik erorita | Hildako gizonak 87 urte zituen, eta errepidetik irten da. | Gidari bat hil da Zeberion, magal batetik erorita. Hildako gizonak 87 urte zituen, eta errepidetik irten da. | Zeberion (Bizkaia) 87 urteko gizon bat hil da, gidatzen zuen lur orotako ibilgailua magal batetik erori ostean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra atzo gertatu zen, 21:00etan, Zeberioko Elorrea auzoan.
Larrialdi zerbitzuak istripua gertatu zen lekura joan ziren, eta gizona suspertzen sa... |
2021-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/197792/347-positibo-atzeman-dituzte-azken-bi-hilabeteetako-kopururik-apalena.htm | Gizartea | 347 positibo atzeman dituzte, azken bi hilabeteetako kopururik apalena | Hego Euskal Herriko positibo tasa %5 baino apalagoa da hirugarren egunez segidan: %4,4. | 347 positibo atzeman dituzte, azken bi hilabeteetako kopururik apalena. Hego Euskal Herriko positibo tasa %5 baino apalagoa da hirugarren egunez segidan: %4,4. | Hobera egiten ari dira oraindik ere pandemiaren eboluzioaren inguruko datuak. Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, atzo 347 positibo atzeman zituzten Hego Euskal Herrian: joan den martxoaren 14tik izandako daturik apalena. Dena den, kontuan izan behar da asteburuetan astean zehar baino proba gutxiago e... |
2021-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/197793/baionako-jokalariek-txoria-txori-abestuz-ospatu-dute-tolosan-lortutako-garaipena.htm | Kirola | Baionako jokalariek 'Txoria txori' abestuz ospatu dute Tolosan lortutako garaipena | Top14an mailari eusteko lehian dabil Aviron, eta ezusteko garaipena eskuratu du liderraren zelaian. | Baionako jokalariek 'Txoria txori' abestuz ospatu dute Tolosan lortutako garaipena. Top14an mailari eusteko lehian dabil Aviron, eta ezusteko garaipena eskuratu du liderraren zelaian. | Jaitsiera postuetatik irten zen Baiona atzo, ezustean, Tolosaren zelaian irabazita (28-32). Hala, Top14 liga osatzen duten hamalau taldeetatik hamabigarrena da Aviron, eta azken bi jardunaldietan erabakiko da nork galduko duen maila: haiek edo Pauko Stade Paloisek. Azken postuan den Agenek ez du Top14an jarraituko dato... |
2021-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/197794/etapa-eta-lidergoa-bernalentzat.htm | Kirola | Etapa eta lidergoa Bernalentzat | Azken kilometroan eraso bortitza jo du kolonbiarrak, eta inork ezin izan dio eutsi. Bigarren Ciccone izan da, eta hirugarren Vlasov. | Etapa eta lidergoa Bernalentzat. Azken kilometroan eraso bortitza jo du kolonbiarrak, eta inork ezin izan dio eutsi. Bigarren Ciccone izan da, eta hirugarren Vlasov. | Egan Bernalek indar erakustaldia eman du Italiako Giroko bederatzigarren etapan. Campo Feliceko amaiera berezia zen: lurrezkoa zen ibilbidea —berez eski estaziora materiala igotzeko erabiltzen den bide bat—, eta Bernalek esana zuen bazuela ibilbide hori probatzeko gogoa, izan ere, mendi bizikletan ibilitakoa da kolonbi... |
2021-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/197795/motor-gidari-bat-hil-da-irunen-auto-baten-aurka-jo-ostean.htm | Gizartea | Motor gidari bat hil da Irunen, auto baten aurka jo ostean | Arratsaldeko laurak aldera gertatu da ezbeharra, GI-636 errepidean, Donostiarako noranzkoan. | Motor gidari bat hil da Irunen, auto baten aurka jo ostean. Arratsaldeko laurak aldera gertatu da ezbeharra, GI-636 errepidean, Donostiarako noranzkoan. | Moto gidari bat hil da gaur arratsaldean GI-636 errepidean, Irun (Gipuzkoa) parean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gidariak 44 urte zituen, eta Irungoa bertakoa zen. Arratsaldeko laurak aldera gertatu da ezbeharra, hildakoak gidatzen zuen motorrak eta auto batek elkar jo dutenean.
Larrialdi z... |
2021-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/197796/rezusta-eta-artola-final-laurdenetara.htm | Kirola | Rezusta eta Artola, final-laurdenetara | Rezustak 14-22 irabazi dio Bengoetxea VI.ari, eta Artola 22-18 gailendu zaio Agirreri. | Rezusta eta Artola, final-laurdenetara. Rezustak 14-22 irabazi dio Bengoetxea VI.ari, eta Artola 22-18 gailendu zaio Agirreri. | Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetan izango dira Beñat Rezusta eta Iñaki Artola. Gaur, final-zortzirenetako bi norgehiagoka jokatu dira Bilboko Bizkaia pilotalekuan, eta, hurrenez hurren, Oinatz Bengoetxea eta Asier Agirre kaleratu dituzte bi pilotariek.
Lehen neurketan zertarako gai den erakutsi du Rezustak. G... |
2021-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/197797/eibar-bigarren-mailara-jaitsi-da.htm | Kirola | Eibar Bigarren Mailara jaitsi da | Jokoan ezer ez zuen Valentziaren aurka 4-1 galdu dute armaginek. Alavesek 4-2 irabazi dio Granadari, eta Lehen Mailan jarraituko du. Realak, berriz, bosgarren postuan jarraitzeko ezinbesteko garaipena eskuratu du Valladoliden aurka: 4-1. | Eibar Bigarren Mailara jaitsi da. Jokoan ezer ez zuen Valentziaren aurka 4-1 galdu dute armaginek. Alavesek 4-2 irabazi dio Granadari, eta Lehen Mailan jarraituko du. Realak, berriz, bosgarren postuan jarraitzeko ezinbesteko garaipena eskuratu du Valladoliden aurka: 4-1. | Argi-ilunak utzi ditu Espainiako Ligako azken-aurreko jardunaldiak. Bi euskal talde zebiltzan Lehen Mailan jarraitzeko lehian, eta jada biek dakite ziur zein izango den euren etorkizuna: Eibarrek Bigarren Mailan jokatuko du datorren urtean, eta Alavesek, Lehen Mailan. Armaginek 4-1 galdu dute Mestallan, Valentziaren au... |
2021-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/197798/guk-gkean-egiten-genuena-ez-genuen-egiten-onak-ginelako.htm | Bizigiro | «Guk GKEan egiten genuena ez genuen egiten onak ginelako» | 1977tik nazioarteko lankidetza lanetan dabil Ugarte. Txikitatik irakatsitako «elkartasun espirituak» bultzatuta hasi zen hainbat proiektu garatzen, Behar Bidasoa gobernuz kanpoko erakundea, esaterako. | «Guk GKEan egiten genuena ez genuen egiten onak ginelako». 1977tik nazioarteko lankidetza lanetan dabil Ugarte. Txikitatik irakatsitako «elkartasun espirituak» bultzatuta hasi zen hainbat proiektu garatzen, Behar Bidasoa gobernuz kanpoko erakundea, esaterako. | Gorputzean nabari du adina Agustin Ugartek (Irun, 1932); ez, ordea, buruan: lanean ari da oraindik ere —«lan boluntarioan», argitu duenez, Behar Bidasoa GKE gobernuz kanpoko erakundean. 80 urterekin ikasi zuen ordenagailua erabiltzen, eta ez da geldirik egoten: emailak bidali, gauzak kudeatu, telefonoari erantzun… Best... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197799/laguntzak-egon-behar-dira-amiantoa-erretiratzeko.htm | Gizartea | «Laguntzak egon behar dira amiantoa erretiratzeko» | Amiantoa duten hondakinek tratamendu berezia behar dutela gogoratu du Uzkudunek. Haren esanetan, ordea, edozein bazterretan uzten dira sarri. Horrek jendea gaixotzeko arriskua eragiten duela ohartarazi du. | «Laguntzak egon behar dira amiantoa erretiratzeko». Amiantoa duten hondakinek tratamendu berezia behar dutela gogoratu du Uzkudunek. Haren esanetan, ordea, edozein bazterretan uzten dira sarri. Horrek jendea gaixotzeko arriskua eragiten duela ohartarazi du. | 2002an debekatu zuen Espainiako Gobernuak amiantoa merkaturatzea, baina minbizia eragiten duen material hori hainbat eraikinetan dago oraindik. Jesus Uzkudun (Donostia, 1949) Asviamie amiantoaren biktimen elkarteko kidearentzat, oso garrantzitsua da zehazki zer eraikinetan dagoen jakitea, bestela gaixotzen jarraituko b... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197800/israelek-200-lagun-baino-gehiago-hil-ditu-dagoeneko-gazan.htm | Mundua | Israelek 200 lagun baino gehiago hil ditu dagoeneko Gazan | Atzoko erasoetan 42 lagun hil zituzen. Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseilua atzo bildu zen, baina ostera ere ez zen gai izan adierazpen bateraturik adosteko, AEBek eragotzita. | Israelek 200 lagun baino gehiago hil ditu dagoeneko Gazan. Atzoko erasoetan 42 lagun hil zituzen. Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseilua atzo bildu zen, baina ostera ere ez zen gai izan adierazpen bateraturik adosteko, AEBek eragotzita. | Astebete igaro da Israelek Gazako setioa hasi zuenetik, eta ez du berehalakoan amaituko den itxurarik. Gazako Osasun Ministerioak berriki eguneratutako datuen arabera, 201 lagun hil dira dagoeneko erasoetan, eta 1.253 zauritu. Atzokoa izan zen orain arteko egunik hilgarriena: 43 lagun hil ziren bonbardaketetan; tartean... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197801/erck-eta-juntsek-oinarrizko-ituna-adostu-dute-elkarrekin-gobernua-osatzeko.htm | Mundua | ERCk eta Juntsek oinarrizko ituna adostu dute, elkarrekin gobernua osatzeko | ERCk Barne Departamenduaren ardura hartuko du, lehen aldiz, Kataluniako hainbat hedabideren arabera. Eguerdian prentsaurrekoa eman dute Pere Aragonesek eta Jordi Sanchezek, egoera desblokeatu duen ituna azaltzeko. | ERCk eta Juntsek oinarrizko ituna adostu dute, elkarrekin gobernua osatzeko. ERCk Barne Departamenduaren ardura hartuko du, lehen aldiz, Kataluniako hainbat hedabideren arabera. Eguerdian prentsaurrekoa eman dute Pere Aragonesek eta Jordi Sanchezek, egoera desblokeatu duen ituna azaltzeko. | Gaur goizean heldu da adostasuna, aste askoren buruan. Pere Aragones Kataluniako Generalitateko presidente egiteko eta elkarrekin gobernua osatzeko oinarrizko ituna adostu dute ERC eta Junts alderdiek. Bi alderdiek argitaraturiko ohar baten arabera, «Juntsen idazkari nagusi Jordi Sanchezen eta Esquerra Republicanako ko... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197802/bi-pertsona-hil-dira-zisjordanian-sinagoga-bat-erorita.htm | Mundua | Bi pertsona hil dira Zisjordanian, sinagoga bat erorita | Poliziaren arabera, 650 lagun zeuden Givat Zeev kokaguneko gune erlijiosoan. Eraikinak ez zituen oraindik beharrezko baimenak. | Bi pertsona hil dira Zisjordanian, sinagoga bat erorita. Poliziaren arabera, 650 lagun zeuden Givat Zeev kokaguneko gune erlijiosoan. Eraikinak ez zituen oraindik beharrezko baimenak. | Zisjordania okupatuan izan zen ezbeharra, igande gauean, Givat Zeev kokagune juduan. Sinagoga bat behera erori zen, barruan jai erlijioso bat ospatzen ari zirenean. Une hartan 650 lagun zeuden bertan. Larrialdi zerbitzuen arabera, bi dira hildakoak —12 urteko mutil bat eta 40 urteko gizonezko bat—, eta ehunka zaurituak... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197803/eusko-alkartasuneko-sektore-kritikoak-biltzar-bat-eskatu-du-eh-bilduren-barruan-bizi-duten-bazterketarekin-kezkatuta.htm | Politika | Eusko Alkartasuneko sektore kritikoak biltzar bat eskatu du, EH Bilduren barruan bizi duten 'bazterketarekin' kezkatuta | Sorturen «bokazio fagozitatzailea» salatu dute kritikoek, Gasteizen plazaratu duten manifestu batean. | Eusko Alkartasuneko sektore kritikoak biltzar bat eskatu du, EH Bilduren barruan bizi duten 'bazterketarekin' kezkatuta. Sorturen «bokazio fagozitatzailea» salatu dute kritikoek, Gasteizen plazaratu duten manifestu batean. | EH Bilduren «koalizio izaera» berreskuratu nahi dutela adierazi dute Eusko Alkartasuneko kritikoek. Horretarako, alderdiaren barneko biltzar bat egitea proposatu dute, «alderdia hausteko gogorik gabe». Kritikoen esanetan, koalizioak «bloke zabal, aurrerakoi eta abertzalea» izan beharko luke. Eusko Alkartasuna EH Bildur... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197804/bi-emakumek-laquosexu-orientazioarengatik-zeharkako-diskriminazioaraquo-pairatu-zuten-ertzaintzarako-probetan.htm | Gizartea | Bi emakumek «sexu orientazioarengatik zeharkako diskriminazioa» pairatu zuten Ertzaintzarako probetan | Gasteizko epaitegi batek ebatzi duenez, Ertzaintzak hartu egin beharko ditu diskriminaturiko emakumeak. Eusko Jaurlaritzako Berdindu zerbitzuak adierazi du beharrezkoa dela «gure gizartean oraindik indarrean dauden diskriminazioen aurkako borroka sendotzea», LGTBIfobiaren Aurkako Egunaren harira. | Bi emakumek «sexu orientazioarengatik zeharkako diskriminazioa» pairatu zuten Ertzaintzarako probetan. Gasteizko epaitegi batek ebatzi duenez, Ertzaintzak hartu egin beharko ditu diskriminaturiko emakumeak. Eusko Jaurlaritzako Berdindu zerbitzuak adierazi du beharrezkoa dela «gure gizartean oraindik indarrean dauden di... | ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Administrazioarekiko Auzien Gasteizko 3. Epaitegiaren epai batek ebatzi du Ertzaintzaren 27. promozioko hautaketa prozesua gainditu zuten bi emakume diskriminatu egin zituztela. Ebazpenaren arabera, Ertzaintzaren partetik «sexu joeragatiko zeharkako diskriminazioa» egon zen.
Epaitegi... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197805/productos-tubularesen-hiru-eguneko-greba-hasi-dute.htm | Ekonomia | Productos Tubularesen hiru eguneko greba hasi dute | Lan hitzarmena berritu nahi dute, eta indarrean dagoen aldi baterako erregulazioa bukatzea. | Productos Tubularesen hiru eguneko greba hasi dute. Lan hitzarmena berritu nahi dute, eta indarrean dagoen aldi baterako erregulazioa bukatzea. | Hiru eguneko bi greba saiora deitu dute sindikatuek PT Productos Tubulares enpresan (Trapagaran, Bizkaia). Horietako lehenengoa da gaurkoa, eta, ELAren arabera, arrakasta handia izaten ari da.
Enpresa hitzarmenaren negoziazioa berriro hasteko ekin diote grebari PTn, aurrekoa duela lau urtekoa baita. Lan itun horrek hi... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197806/zergatik-izan-da-ametsa.htm | Kirola | Zergatik izan da «ametsa»? | Denboraldi eskasa egitearen ondorioz jaitsi da Eibar Bigarren Mailara. Zelaian ez du ia ezertan asmatu, baina ardurak klub osora zabaldu behar dira. | Zergatik izan da «ametsa»?. Denboraldi eskasa egitearen ondorioz jaitsi da Eibar Bigarren Mailara. Zelaian ez du ia ezertan asmatu, baina ardurak klub osora zabaldu behar dira. | Eibarrentzat «ametsa» izan da kluba Lehen Mailan izatea. Horrela definitu zuen atzo sare sozialetan, behintzat. Esnatu da, hortaz, eta izerditan izu esnatu ere, azkeneko denboraldiko ametsa gaiztoa izan baita. Ondorioa: Bigarren Mailara. Gauzak ez dira berez gertatzen askotan gertatzen direnean, eta 37 jardunaldi asko ... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197807/independenteak-eta-ezkerra-nagusi-txileko-batzorde-konstituziogilerako-bozetan.htm | Mundua | Independenteak eta ezkerra nagusi Txileko batzorde konstituziogilerako bozetan | Zerrenda bakarrean bilduta aurkeztu diren eskuineko alderdiek ez dute lortu eserlekuen herenak eskuratzea, eta 155 aulkitik 38 bakarrik lortu dituzte. Boto gehien jaso duen ezkerreko hautagaiari eginiko elkarrizketa argitaratu zuen BERRIAk larunbatean. | Independenteak eta ezkerra nagusi Txileko batzorde konstituziogilerako bozetan. Zerrenda bakarrean bilduta aurkeztu diren eskuineko alderdiek ez dute lortu eserlekuen herenak eskuratzea, eta 155 aulkitik 38 bakarrik lortu dituzte. Boto gehien jaso duen ezkerreko hautagaiari eginiko elkarrizketa argitaratu zuen BERRIAk ... | Emaitza onak lortu dituzte ezkerreko alderdiek, baina Txileko batzorde konstituziogilea osatzeko bozetan hautagai independenteak izan dira nagusi. Alderdien babesik gabe aurkeztu diren hautagaientzat izango dira eserlekuen ia herenak, 48. Botoen %96,2 zenbatuta, argi geratu da feminismoaren, ingurumenaren edo hezkuntza... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197808/esportazioek-goranzko-bidea-hartu-dute-58-handitu-dira-aurten.htm | Ekonomia | Esportazioek goranzko bidea hartu dute: %5,8 handitu dira aurten | Europako Batasunak eta AEBek akordioa lortu dute muga zergak ez igotzeko. | Esportazioek goranzko bidea hartu dute: %5,8 handitu dira aurten. Europako Batasunak eta AEBek akordioa lortu dute muga zergak ez igotzeko. | Ekonomia suspertzen ari den beste arrasto bat iritsi da: aspaldiko partez, kanpo merkataritza handitzen ari da. Aurtengo martxoan 3.200 milioi euroren salmentak egin dituzte Hego Euskal Herriko enpresek eremu horretatik eta Espainiatik kanpo, iazko martxoan baino ia 850 milioi gehiago (+%36). Kontuan hartu behar da iaz... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197809/presoen-gizarteratzea-sustatzeko-erakunde-publiko-bat-sortuko-du-eusko-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Presoen gizarteratzea sustatzeko erakunde publiko bat sortuko du Eusko Jaurlaritzak | Erakunde publiko berria «malgua» eta «aldakorra» izanen dela nabarmendu du Artolazabalek, eta presoei «bigarren aukera bat» ematea izanen dela helburua. | Presoen gizarteratzea sustatzeko erakunde publiko bat sortuko du Eusko Jaurlaritzak. Erakunde publiko berria «malgua» eta «aldakorra» izanen dela nabarmendu du Artolazabalek, eta presoei «bigarren aukera bat» ematea izanen dela helburua. | Presoen gizarteratzea sustatzeko erakunde publiko bat sortuko du Eusko Jaurlaritzak: Aukerak. Datorren urteko urtarrilean hasiko da lanean erakunde berria, behin espetxe eskumenen transferentzia egikaritzen denean.
Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak aurreratu du albistea, gau... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197810/epaiari-laquobatasunaren-bidetikraquo-erantzuteko-deia-egin-du-kontseiluak.htm | Gizartea | Epaiari «batasunaren bidetik» erantzuteko deia egin du Kontseiluak | Euskalgintzako eragileek uste dute EAEko Auzitegi Nagusiak Irungo Udalaren hizkuntz eskakizunez plazaratutako ebazpena «politikoa» dela. Joan den astean epaitegiak atzera bota zuen Irungo Udaltzaingo zerbitzurako hamabi lanposturen hizkuntza eskakizuna, euskaraz ez dakitenentzat «diskriminatzailea» dela argudiatuta. | Epaiari «batasunaren bidetik» erantzuteko deia egin du Kontseiluak. Euskalgintzako eragileek uste dute EAEko Auzitegi Nagusiak Irungo Udalaren hizkuntz eskakizunez plazaratutako ebazpena «politikoa» dela. Joan den astean epaitegiak atzera bota zuen Irungo Udaltzaingo zerbitzurako hamabi lanposturen hizkuntza eskakizuna... | Joan den astean, Euskalgintzaren Kontseiluak iritzia eman zuen EAEko Auzitegi Nagusiak plazaratutako epaiaz; alegia, Irungo Udalak hamabi udaltzain kontratatzeko egindako hizkuntz eskakizunak atzera botatzen dituen ebazpenaz. Hala ere, eta afera «oso larria» dela iritzita, hedabideen aurrean agertu da, Kontseilua osatz... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197811/beste-334-kasu-positibo-detektatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Beste 334 kasu positibo detektatu dituzte Hego Euskal Herrian | Martxoaren 14tik zenbatutako kutsatu kopururik txikiena izan da igandean. Positiboen ehunekoa %4,5 izan da. | Beste 334 kasu positibo detektatu dituzte Hego Euskal Herrian. Martxoaren 14tik zenbatutako kutsatu kopururik txikiena izan da igandean. Positiboen ehunekoa %4,5 izan da. | Transmisioaren beheranzko joera egonkortzen ari da Hegoaldean; koska bat beherago da kutsatuen kurba, beste behin. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 334 COVID-19 kasu atzeman dira atzo egindako probetan. Zehazki, Hego Euskal Herriko osasun sistemek 7.482 test egin zituzten birusa dete... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197812/jaietan-emakumeen-parte-hartzea-bultzatzeko-estrategien-ikerlan-bat-aurkeztu-du-emakundek.htm | Gizartea | Jaietan emakumeen parte hartzea bultzatzeko estrategien ikerlan bat aurkeztu du Emakundek | 'Emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko jaietan parte hartzeko estrategiak' azterlana osatu dute, bederatzi herritako egitasmoak ikertuta. | Jaietan emakumeen parte hartzea bultzatzeko estrategien ikerlan bat aurkeztu du Emakundek. 'Emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko jaietan parte hartzeko estrategiak' azterlana osatu dute, bederatzi herritako egitasmoak ikertuta. | Emakundek Emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko jaietan parte hartzeko estrategiak azterlana aurkeztu du, jaietan berdintasuna eta emakumeen parte hartzea sustatzeko erabili diren estrategia ezberdinak ikertu eta analizatuz. Horretarako, bederatzi herritako festak aztertu dituzte: Gasteiz, Amurrio, Laudio (Araba... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197813/berotegi-gasen-isurketak-8-14-artean-murriztu-ziren-iaz-eaen.htm | Gizartea | Berotegi gasen isurketak %8-14 artean murriztu ziren iaz EAEn | Eusko Jaurlaritzaren arabera, pandemiak ekarritako josn-etorrien jaitsierak kutsadura maila «nabarmen» txikitu du | Berotegi gasen isurketak %8-14 artean murriztu ziren iaz EAEn. Eusko Jaurlaritzaren arabera, pandemiak ekarritako josn-etorrien jaitsierak kutsadura maila «nabarmen» txikitu du | Pandemiari aurre egiteko administrazioek hartutako neurriek joan-etorriei eragin diote nagusiki, eta, Eusko Jaurlaritzaren arabera, horien ondorioz kutsadura maila «nabarmen» murriztu zen iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Izan ere, garraioarena da atmosferara berotegi gas gehien isurtzen dituen sektorea. Jaurlaritzak... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197814/osakidetza-ohiko-ebakuntzak-egiten-hasi-da-berriro.htm | Gizartea | Osakidetza ohiko ebakuntzak egiten hasi da berriro | Apirilaren 26tik etenda zeuden «premiazkoak» ez ziren ebakuntza oro, osasun sistemaren gaineko presioa arintze aldera. | Osakidetza ohiko ebakuntzak egiten hasi da berriro. Apirilaren 26tik etenda zeuden «premiazkoak» ez ziren ebakuntza oro, osasun sistemaren gaineko presioa arintze aldera. | Joan den apirilaren 26tik etenda zegoen ohiko kirurgia programatuari ekin dio berriro Osakidetzak. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, ohar batean. Apirilaren 26an bertan behera geratu ziren «premiazkoak» ez ziren ebakuntza oro, osasun sistemaren gaineko presioa handia zelako, eta erabaki zen ebakuntz... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197815/kukubaso-jaio-da-bertako-basoa-berreskuratzeko-elkartea.htm | Gizartea | Kukubaso jaio da, bertako basoa berreskuratzeko elkartea | Kukubaso elkartea sortu dute, «ia erabat galduta» dagoen bertako basoa berreskuratzea helburu, eta banda marroiaren kalteari eta eukaliptoaren «mehatxuari» aurre egiten saiatzeko; maiatzaren 18an aurkeztuko dute elkartea bera, Seminarixoan. | Kukubaso jaio da, bertako basoa berreskuratzeko elkartea. Kukubaso elkartea sortu dute, «ia erabat galduta» dagoen bertako basoa berreskuratzea helburu, eta banda marroiaren kalteari eta eukaliptoaren «mehatxuari» aurre egiten saiatzeko; maiatzaren 18an aurkeztuko dute elkartea bera, Seminarixoan. | Bergarak duen 77,3 kilometro koadroko azaleraren barruan %1 da jabetza publikokoa, eta bertako jatorria duen basoa ia erabat galduta dago: harizti, pagadi eta bestelako bertako espezieak, alegia. Gainera, egungo Bergarako lurretako %60an pinu eta konifera landaketa intentsiboak dira nagusi; 2018an intsignis pinuei erag... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197816/ziurtatu-dute-euneiz-unibertsitate-pribatuak-ez-duela-diru-laguntza-publikorik-jasoko.htm | Gizartea | Ziurtatu dute Euneiz unibertsitate pribatuak ez duela diru laguntza publikorik jasoko | Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean agerraldia egin dute Gasteizen ireki nahi duten unibertsitate pribatuaren sustatzaileek. EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak ohartarazi dute irabazi asmokoa dela. | Ziurtatu dute Euneiz unibertsitate pribatuak ez duela diru laguntza publikorik jasoko. Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean agerraldia egin dute Gasteizen ireki nahi duten unibertsitate pribatuaren sustatzaileek. EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak ohartarazi dute irabazi asmokoa dela. | Gasteizen ireki nahi duten Euneiz unibertsitate pribatuak beste urrats bat egin du: Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean amaitu dituzte hura unibertsitate pribatu gisa onartzeko lege proiektuari ekarpenak egiteko agerraldiak. Gaur horretarako aukera izan dute haren sustatzaile Eusteiz 2018 S.A. enpresak, EHU Eusk... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197817/ostalaritza-lokalen-barruan-kontsumitzeko-aukera-zabaldu-dute-nafarroan.htm | Gizartea | Ostalaritza lokalen barruan kontsumitzeko aukera zabaldu dute Nafarroan | Gehienezko edukiera %30era mugatu dute, CO2 neurgailu bat erabili ezean. | Ostalaritza lokalen barruan kontsumitzeko aukera zabaldu dute Nafarroan. Gehienezko edukiera %30era mugatu dute, CO2 neurgailu bat erabili ezean. | Joan den astean Nafarroako Gobernuak iragarritako neurria indarrean sartu da gaur, eta, hortaz, bertako tabernen eta bestelako ostalaritza lokalen barruan kontsumitzeko aukera dute orain Nafarroako herritarrek.
Foru gobernuak ezarritako bi aukeretatik bat hautatu behar izan dute ostalariek: lokalen edukieraren %30 era... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197818/cabanillas-ii-parke-eolikoan-hamasei-putre-hilda-aurkitu-ditu-gurelurrek.htm | Gizartea | Cabanillas II parke eolikoan hamasei putre hilda aurkitu ditu Gurelurrek | Inguruan dauden abere etxaldeek erakartzen dituztela salatu dute. Heriotzak gutxitzeko neurriak hartu bitartean jarduera eteteko eskatu dio Nafarroako Gobernuari. | Cabanillas II parke eolikoan hamasei putre hilda aurkitu ditu Gurelurrek. Inguruan dauden abere etxaldeek erakartzen dituztela salatu dute. Heriotzak gutxitzeko neurriak hartu bitartean jarduera eteteko eskatu dio Nafarroako Gobernuari. | Gurelur elkarte ekologistak salaketa bat aurkeztu du Nafarroako Ingurumen Departamentuan, Cabanillas II parke eolikoan hamasei sai arre hilda agertu direlako. Azaldu duenez, bisita bakar batean haize erroten azpian aurkitu dituzte hilda hamasei putre horiek, eta beste bi, argindar dorre banaren azpian. Horiez gain, arr... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197819/poliziaren-gehiegikeriak-eta-laquoarrazakeria-instituzionalaraquo-salatu-dituzte-hainbat-eragilek-eusko-legebiltzarrean.htm | Gizartea | Poliziaren gehiegikeriak eta «arrazakeria instituzionala» salatu dituzte hainbat eragilek Eusko Legebiltzarrean | 118 erakundek sinaturiko 29-M Stop Arrazakeria Poliziala izeneko manifestua aurkeztu dute. Besteak beste, profil etnikoan oinarritutako identifikazioakamaitzeko eskatu dute, eta polizien prozedurak gehiago kontrolatzeko. | Poliziaren gehiegikeriak eta «arrazakeria instituzionala» salatu dituzte hainbat eragilek Eusko Legebiltzarrean. 118 erakundek sinaturiko 29-M Stop Arrazakeria Poliziala izeneko manifestua aurkeztu dute. Besteak beste, profil etnikoan oinarritutako identifikazioakamaitzeko eskatu dute, eta polizien prozedurak gehiago k... | Giza eskubideen arloan lan egiten duten hainbat eragilek agerraldi bat egin dute gaur Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen aurrean, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen «gehiegikeriak» eta jokabide «arrazistak» salatu eta horiek amaitzeko neurriak eskatzeko. 118 eragilek sinaturiko... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197820/batzokien-aurkako-jazarpen-kanpaina-bat-dagoela-salatu-du-eajk.htm | Politika | Batzokien aurkako jazarpen kanpaina bat dagoela salatu du EAJk | Maiatzean hamabi batzokiri pintaketak egin eta kartelak jarri dizkietela azaldu du Bizkai Buru Batzarrak. | Batzokien aurkako jazarpen kanpaina bat dagoela salatu du EAJk. Maiatzean hamabi batzokiri pintaketak egin eta kartelak jarri dizkietela azaldu du Bizkai Buru Batzarrak. | Zaldibarko batzokian (Bizkaia) Ertzaintzaren aurkako kartelak jarri eta zakurrei jarri ohi zaizkien mozalak zintzilikatu dituzte bart gauean. EAJko Bizkai Buru Batzarrak jakinarazi duenez, maiatza hasi zenetik hamabi batzokitan pintaketak egin edo kartelak jarri dituzte, eta, beraz, salatu du «jazarpen, mehatxu eta her... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197821/gazte-iruindar-bat-hil-da-erriberrin-auto-istripu-batean.htm | Gizartea | Gazte iruindar bat hil da Erriberrin, auto istripu batean | Bi autok elkar jo dute N-121 errepidean | Gazte iruindar bat hil da Erriberrin, auto istripu batean. Bi autok elkar jo dute N-121 errepidean | Trafiko istripu larri bat izan da gaur Erriberrin (Nafarroa) bi autoren artean, eta 23 urteko gazte iruindar bat hil da. Istripua N-121 errepidean gertatu da, 39. kilometroan. Hildakoa elkar jo duten bi autoetako bateko gidaria da. Beste autoan gizon bat eta emakume bat zihoazen. Gizonak zauri larriak ditu, eta helikop... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197822/uztailaren-16tik-abuztuaren-1era-egingo-dute-erriberriko-22-antzerki-jaialdia.htm | Kultura | Uztailaren 16tik abuztuaren 1era egingo dute Erriberriko 22. Antzerki Jaialdia | Egitarauan askotariko proposamenak egongo dira. Nafarroako konpainien 11 emanaldi eskainiko dituzte. | Uztailaren 16tik abuztuaren 1era egingo dute Erriberriko 22. Antzerki Jaialdia. Egitarauan askotariko proposamenak egongo dira. Nafarroako konpainien 11 emanaldi eskainiko dituzte. | Aurten ere Erriberri (Nafarroa) antzerki klasikoaren egoitza bihurtuko da hainbat egunez, udan. Uztailaren 16tik abuztuaren 1era egingo dute Erriberriko 22. Antzerki Jaialdia, diziplina anitzeko programazio batekin. Nafarroako hainbat konpainia eta Espainiako eszenako ibilbide nabarmeneko beste batzuk izango dira, eta ... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197823/saganek-aukera-baliatu-du-oraingoan.htm | Kirola | Saganek aukera baliatu du oraingoan | Garaipena lortu du Giroko 10. etapan, esprintean. Egan Bernalek lider segitzen du. Bihar atseden eguna izango dute txirrindulariek. | Saganek aukera baliatu du oraingoan. Garaipena lortu du Giroko 10. etapan, esprintean. Egan Bernalek lider segitzen du. Bihar atseden eguna izango dute txirrindulariek. | Oraingo honetan lortu du bere taldeak egindako lana biribiltzea Peter Saganek (Bora). Garaipena lortu du Giroko hamargarren etapa, esprintean L'Aquil eta Foligno artean. Bigarren izan da Fernando Gaviria (UAE) eta hirugarren Davide Cimolai (Israel). Hala, hirugarren etapako arantza kendu ahal izan du. Orduan ere bere t... |
2021-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/197824/israelek-dozenaka-lagun-hilez-hasi-du-erasoaldiaren-bigarren-astea.htm | Mundua | Israelek dozenaka lagun hilez hasi du erasoaldiaren bigarren astea | Dagoeneko 200 lagun baino gehiago hil ditu Tel Avivek Gazan. Jihad Islamikoaren komandante bat hil du. Nazioarteko hedabideen egoitzaren kontrako erasoaz azalpenak eskatu ditu Etxe Zuriak | Israelek dozenaka lagun hilez hasi du erasoaldiaren bigarren astea. Dagoeneko 200 lagun baino gehiago hil ditu Tel Avivek Gazan. Jihad Islamikoaren komandante bat hil du. Nazioarteko hedabideen egoitzaren kontrako erasoaz azalpenak eskatu ditu Etxe Zuriak | Astebete igaro da Israelek Gazako setioa hasi zuenetik, eta momentuz ez dago berehalakoan amaitu daitekeela iradoki dezakeen inolako zantzurik, eta, halakorik izatekotan, ez dauka zerikusirik Israelgo Gobernuak sarraskiarekin izan dezakeen enpatia mailarekin, zerrendatu dituen helburu militarren lorpenekin baizik. Eta,... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197861/iazko-abuztuan-suitzan-galdutako-mendizale-nafarraren-gorpua-topatu-dute.htm | Gizartea | Iazko abuztuan Suitzan galdutako mendizale nafarraren gorpua topatu dute | Diego Maeztu eta beste hiru euskal herritar Parlitobelgo arroila jaisten ari ziren, ekoitz batek errekako urak handitu zituenean. Hiruren gorpuak berehala aurkitu zituzten, baina Maezturen arrastorik ez zegoen geroztik. | Iazko abuztuan Suitzan galdutako mendizale nafarraren gorpua topatu dute. Diego Maeztu eta beste hiru euskal herritar Parlitobelgo arroila jaisten ari ziren, ekoitz batek errekako urak handitu zituenean. Hiruren gorpuak berehala aurkitu zituzten, baina Maezturen arrastorik ez zegoen geroztik. | Bederatzi hilabete pasatu dira iazko abuztuaren 12an istripua gertatu zenetik, eta, azkenean, Diego Maeztu Alloko (Nafarroa) mendizalearen gorpua aurkitu dute Suitzan. Joan zen astean agertu ziren gorpuzkiak, eta DNA probak egin dizkiote bitartean. Azkenean, ondorioztatu ahal izan dute Maeztu zela.
Senideek gorpua Eus... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197862/6000-migratzaile-inguru-heldu-dira-marokotik-ceutara.htm | Mundua | 6.000 migratzaile inguru heldu dira Marokotik Ceutara | Rabatek berak ofizialki onartu ez duen arren, mugako segurtasuna leundu du herrialdeak, Fronte Polisarioko burua Espainiako erietxe batean onartu izanari erantzunez. Dagoeneko 1.500 pertsona kanporatu ditu Madrilek. | 6.000 migratzaile inguru heldu dira Marokotik Ceutara. Rabatek berak ofizialki onartu ez duen arren, mugako segurtasuna leundu du herrialdeak, Fronte Polisarioko burua Espainiako erietxe batean onartu izanari erantzunez. Dagoeneko 1.500 pertsona kanporatu ditu Madrilek. | Gehienak igerian, eta asko oinez sartu dira Marokotik Espainiaren menpeko Ceuta hirira. Orotara 5.000 inguru direla zabaldu dute segurtasun indarrek; haietatik herenak, adin txikikoak. Denak ez dira, ordea, onik heldu. Gizon bat itota hil da. Beste askori, berriz, Guardia Zibileko kideek lagundu diete: «Hondamendia sai... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197863/franco-battiato-musikari-italiarra-hil-da.htm | Kultura | Franco Battiato musikari italiarra hil da | Siziliako etxean hil da. Aspaldi zegoen gaixo. «Oraindik ez dut aurkitu grabitate puntu iraunkorra, zorionez», esan zion BERRIAri 2008an. | Franco Battiato musikari italiarra hil da. Siziliako etxean hil da. Aspaldi zegoen gaixo. «Oraindik ez dut aurkitu grabitate puntu iraunkorra, zorionez», esan zion BERRIAri 2008an. | Franco Battiato (Ripostu, Sizilia, 1945) musikan, zineman eta telebistan sortzaile ibili zen 1965. urtetik hona. Musika klasizista, esperimentala, popa, rocka eta opera jorratu zituen, besteak beste. Siziliako etxean hil da. 76 urte zituen, eta aspaldi zegoen gaixorik.
Italiako musikari eta kantugile ezagunetako bat z... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197864/orkatz-bat-burua-moztuta-aurkitu-dute-gorbeian.htm | Gizartea | Orkatz bat burua moztuta aurkitu dute Gorbeian | Parke naturaleko kartel batetik zintzilik agertu zen animalia, apirilaren 22an. Bizkaiko Foru Aldundia eta Ertzaintza kasua ikertzen ari dira. | Orkatz bat burua moztuta aurkitu dute Gorbeian. Parke naturaleko kartel batetik zintzilik agertu zen animalia, apirilaren 22an. Bizkaiko Foru Aldundia eta Ertzaintza kasua ikertzen ari dira. | Makabroa da irudia: orkatz bat ageri da Gorbeiako parke naturaleko kartel batetik zintzilik, lepoa moztuta. Gune babestua da parke naturala, eta han zorrotz kontrolatuta dago ehiza. Orkatza joan den apirilaren 22an agertu zen, tiro bakarrarekin, eta zeresana eman zuen mendizale eta basozainen artean. Bizkaiko Foru Aldu... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197865/gamesa-osorik-erosteko-asmorik-ez-duela-argitu-du-siemens-energyk.htm | Ekonomia | Gamesa osorik erosteko asmorik ez duela argitu du Siemens Energyk | Kotizazioa etenda egon da hainbat orduz, baina berriro abiatu da. | Gamesa osorik erosteko asmorik ez duela argitu du Siemens Energyk. Kotizazioa etenda egon da hainbat orduz, baina berriro abiatu da. | Siemens Energyk jakinarazi du «uneotan» ez duela asmorik erosteko bere esku ez dagoen Siemens Gamesa adar eolikoaren zatia (%33). Gainera, ukatu egin du operazio hori prestatzeko agindua eman diola Morgan Stanley inbertsio bankuari.
Alemaniako enpresaren oharraren ondoren, CNMV Espainiako finantza merkatuen arautzaile... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197866/bbk-live-eta-azkena-rock-jaialdiak-bertan-behera.htm | Kultura | BBK Live eta Azkena Rock jaialdiak, bertan behera | Hurrengo urtera atzeratu dituzte Bilboko eta Gasteizko bi musika jaialdi handiak. | BBK Live eta Azkena Rock jaialdiak, bertan behera. Hurrengo urtera atzeratu dituzte Bilboko eta Gasteizko bi musika jaialdi handiak. | Aurten ere ez da egingo BBK Live musika jaialdia. Bigarren urtez jarraian, bertan behera geratu da, osasun egoeraren ondorioz. Iazko etenaren ondotik, aurten berrekin nahi zioten antolatzaileek; uztailaren 8an, 9an eta 10ean zen egitekoa, Kobetamendin, eta, azken ordura arte zalantzan izan badira ere, hamabosgarren ald... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197867/erasoaldia-salatzeko-greba-orokorra-gazan-eta-zisjordanian.htm | Mundua | Erasoaldia salatzeko greba orokorra Gazan eta Zisjordanian | 1936tik lehen aldiz, greba orokorra egingo dute gaur Zisjordanian eta Gazan, Israelen erasoaldia salatzeko. Tel Avivek esan du drone bat suntsitu duela Jordaniako mugan. Astebetean 2.400 misil jaurti ditu Israelek Gazaren aurka. | Erasoaldia salatzeko greba orokorra Gazan eta Zisjordanian. 1936tik lehen aldiz, greba orokorra egingo dute gaur Zisjordanian eta Gazan, Israelen erasoaldia salatzeko. Tel Avivek esan du drone bat suntsitu duela Jordaniako mugan. Astebetean 2.400 misil jaurti ditu Israelek Gazaren aurka. | Israelek Gazaren aurkako erasoaldia hasi eta astebete pasa ostean «larrialdiko bilera» antolatu du EB Europako Batasunak auziaz hitz egiteko. Josep Borrell Atzerri gaietarako goi ordezkariak egin du deialdia, «krisiaren atzean dauden enfrentamenduei erantzun iraunkor bat» aurkitzeko asmoz. Baina nazioartean bezala, EBn... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197868/maskararen-erabilera-egun-gutxi-barru-arindu-liteke-fernando-simonen-ustez.htm | Gizartea | Maskararen erabilera «egun gutxi barru» arindu liteke, Fernando Simonen ustez | Espainiako Osasun Larrialdietarako Koordinazio Zentroaren koordinatzaileak atzo esan zuen «oso litekeena» dela aurki maskara gutxiago erabili ahal izatea kanpoaldean. | Maskararen erabilera «egun gutxi barru» arindu liteke, Fernando Simonen ustez. Espainiako Osasun Larrialdietarako Koordinazio Zentroaren koordinatzaileak atzo esan zuen «oso litekeena» dela aurki maskara gutxiago erabili ahal izatea kanpoaldean. | Espainiako Gobernuko Osasun Larrialdietarako Koordinazio Zentroko zuzendari Fernando Simonek atzo iragarri zuen «laster» egin ahal izango direla maskararen erabilera arintzeko «urrats zehatzak». «Dagoeneko 7,2 milioi pertsonak dute txertoa, jarraibide osoarekin, eta gutxienez 15 milioi pertsonak dosi batekin. Oso litek... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197869/presoen-40k-zigorra-erregimen-irekian-betetzea-nahi-du-jaurlaritzak.htm | Politika | Presoen %40k zigorra erregimen irekian betetzea nahi du Jaurlaritzak | Jaime Tapiak azaldu duenez, Martuteneko, Basauriko eta Zaballako lau presotik bat dago erregimen horretan. | Presoen %40k zigorra erregimen irekian betetzea nahi du Jaurlaritzak. Jaime Tapiak azaldu duenez, Martuteneko, Basauriko eta Zaballako lau presotik bat dago erregimen horretan. | Kartzelen arloko eskumenen transferentzia adostuta, Jaurlaritzak urriaren 1etik aurrera kudeatuko ditu Basauriko (Bizkaia), Martuteneko (Gipuzkoa) eta Zaballako (Araba) espetxeak, eta horietan ezarriko den kartzela eredua diseinatzen ari da Eusko Jaurlaritza. Gaur, lehen elkarrizketa eman du Jaime Tapia Jaurlaritzaren ... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197870/tf1-eta-m6-kate-pribatuek-bat-egingo-dute.htm | Bizigiro | TF1 eta M6 kate pribatuek bat egingo dute | Negoziazioak hasiko dituzte, eta datorren urtearen amaieran bat egitea gauzatzea espero dute. Erabateko nagusitasuna lortuko lukete Frantziako telebista pribatuan. Bi konpainien artean publizitate merkatuaren %70 inguru bereganatzen dute. | TF1 eta M6 kate pribatuek bat egingo dute. Negoziazioak hasiko dituzte, eta datorren urtearen amaieran bat egitea gauzatzea espero dute. Erabateko nagusitasuna lortuko lukete Frantziako telebista pribatuan. Bi konpainien artean publizitate merkatuaren %70 inguru bereganatzen dute. | Frantziako telebista pribatuaren bi talde handienek bat egingo dute, eta merkatuan kasik monopolio bat sorraraziko dute. TF1 eta M6 kateek eta Bouygues eta RTL Group taldeek iragarri dute negoziazioei ekin dietela, eta bat egitea datorren urtearen bukaeran amaituko dutela. Kontuan hartu behar da doako telebista publizi... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197871/bertan-behera-utzi-dute-euskal-eskola-publikoaren-jaia.htm | Gizartea | Bertan behera utzi dute Euskal Eskola Publikoaren jaia | Festa Bastidan (Araba) egitekoa zuten, ekinaren 6an. Iaz ere bertan behera utzi zuten, pandemiagatik. | Bertan behera utzi dute Euskal Eskola Publikoaren jaia. Festa Bastidan (Araba) egitekoa zuten, ekinaren 6an. Iaz ere bertan behera utzi zuten, pandemiagatik. | Aurten ere ez dute egingo Euskal Eskola Publikoaren jaia, EHIGE ikastetxe publikoetako ikasleen guraso elkarteak jakinarazi duenez. Iaz bezala, pandemiagatik hartu dute erabakia: «Bizi dugun egoerak arduraz jokatzea eskatzen digu, eta hori ez da bateragarria milaka lagun elkartzearekin». Festa Bastidan (Araba) egitekoa... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197872/juanenea-eta-zubiri-lehenengo-kanporatuak-sagardoaren-txapelketan.htm | Kirola | Juanenea eta Zubiri lehenengo kanporatuak, Sagardoaren Txapelketan | Urrutia eta Barrenetxeak 30-23 irabazi dute Juanenea eta Zubiriren aurka eta Urriza eta Zalduak 28an utzi dituzte Segurola eta Larrañaga. | Juanenea eta Zubiri lehenengo kanporatuak, Sagardoaren Txapelketan. Urrutia eta Barrenetxeak 30-23 irabazi dute Juanenea eta Zubiriren aurka eta Urriza eta Zalduak 28an utzi dituzte Segurola eta Larrañaga. | Sagardoaren Txapelketaren lehenengo fasea amaitzeko jardunaldi bakarra geratzen da eta atzo jokatu ziren partiden emaitzekin argitu dira hainbat gauza. Hasteko finalerdietarako hiru sailkatu ezagutzen dira eta kanpoan geratu den bikote bat ere badakigu zein den.
Juanenea eta Zubirik (Larre Gain) 30-23 galdu zuten Urru... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197873/espetxe-politikaren-biktimak-aitortzeko-eskatu-dute-etxerat-ek-eta-egiari-zor-ek.htm | Politika | Espetxe politikaren biktimak aitortzeko eskatu dute Etxerat-ek eta Egiari Zor-ek | Bi elkarteek gogorarazi dute 35 euskal preso eta hamasei senide edo lagun hil direla sei hamarkadatan. | Espetxe politikaren biktimak aitortzeko eskatu dute Etxerat-ek eta Egiari Zor-ek. Bi elkarteek gogorarazi dute 35 euskal preso eta hamasei senide edo lagun hil direla sei hamarkadatan. | «Beharrezkoa da salbuespenezko espetxe politikaren ondorioz hildako pertsonei errekonozimendu ofiziala eta erreparazioa nola eskaini eztabaidatzen hastea». Eztabaida hori plazaratzeko helburuarekin, agerraldi bat egin dute Egiari Zor-ek eta Etxerat-ek Bilbon; estatu indarkeriaren biktimen aldeko fundazioa da lehena, et... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197874/euskarazko-irakaskuntzaren-aldeko-mobilizazioak-eginen-dituzte.htm | Gizartea | Euskarazko irakaskuntzaren aldeko mobilizazioak eginen dituzte | Maiatzaren 22rako emanen du Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntza gutxituen aldeko legearen kontra ezarritako helegitearen ebazpena. Lau mobilizaziotan parte hartzera deitu du Euskal Konfederazioak. | Euskarazko irakaskuntzaren aldeko mobilizazioak eginen dituzte. Maiatzaren 22rako emanen du Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntza gutxituen aldeko legearen kontra ezarritako helegitearen ebazpena. Lau mobilizaziotan parte hartzera deitu du Euskal Konfederazioak. | Egun garrantzitsuak dira euskarazko irakaskuntzaren aldeko eragileentzat. Berantenez, larunbat honetarako emanen du Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntza gutxituen aldeko legeari dagokion ebazpena. Apirilaren 8an onartu zuen Frantziako Asanbleak, baina promulgatzeko epea bukatu bezperan, haren kontrako helegitea... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197875/astrazenecaren-eta-pfizerren-txertoak-nahasteak-erantzun-immunitarioa-era-seguruan-hobetzen-duela-ondorioztatu-dute.htm | Gizartea | AstraZenecaren eta Pfizerren txertoak nahasteak erantzun immunitarioa era seguruan hobetzen duela ondorioztatu dute | Espainiako Karlos III.a institutuak egindako CombivacS ikerketatik atera dituzten ikasbideetako bat izan da; ez dute ikusi ondorio kaltegarriak handitzen direnik | AstraZenecaren eta Pfizerren txertoak nahasteak erantzun immunitarioa era seguruan hobetzen duela ondorioztatu dute. Espainiako Karlos III.a institutuak egindako CombivacS ikerketatik atera dituzten ikasbideetako bat izan da; ez dute ikusi ondorio kaltegarriak handitzen direnik | Dosi bat baino gehiago behar dira COVID-19aren aurka immunizatzeko merkatuan dauden txerto gehienekin. Txerto klaseak nahasten badira zer gertatzen den: hortxe orain airean dauden itaunetako bat. Lehengo astean Oxfordeko Unibertsitateko ikerketa talde batek plazaratu zuen azterlan batek adierazi zuen txerto diferenteak... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197876/izurritearen-bilakaera-positiboa-dela-nabarmendu-du-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Izurritearen bilakaera positiboa dela nabarmendu du Jaurlaritzak | Osasun sailburuak adierazi du «erne» izanen direla datozen egunetako bilakaerari; dena dela, argitu du badela «esperantzarako arrazoirik». Osakidetzak aste honetan bukatu nahi du 60 urtetik gorako biztanleak txertatzen. | Izurritearen bilakaera positiboa dela nabarmendu du Jaurlaritzak. Osasun sailburuak adierazi du «erne» izanen direla datozen egunetako bilakaerari; dena dela, argitu du badela «esperantzarako arrazoirik». Osakidetzak aste honetan bukatu nahi du 60 urtetik gorako biztanleak txertatzen. | «Kutsatuen kurba apaltzeko hartutako neurriak eraginkorrak direla erakusten dute datuek; bilakaera positiboa da». Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua baikor azaldu da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoera epidemiologikoaren gainean egindako adierazpenetan. Azaldu duenez, kutsatzeen beheranzko joera ... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197877/positiboen-ehunekoa-28-da-hegoaldean.htm | Gizartea | Positiboen ehunekoa %2,8 da Hegoaldean | Osakidetzak eta Osasunbideak beste 329 kasu positibo atzeman dituzte, ia 12.000 diagnostiko proba eginda. Hegoaldeko ZIUetan 153 paziente daude. | Positiboen ehunekoa %2,8 da Hegoaldean. Osakidetzak eta Osasunbideak beste 329 kasu positibo atzeman dituzte, ia 12.000 diagnostiko proba eginda. Hegoaldeko ZIUetan 153 paziente daude. | Transmisioari buruzko datuei so, beheranzko malda gero eta bistakoagoa da Hego Euskal Herrian. Atzo 329 COVID-19 kasu atzeman ziren birusa detektatzeko egindako testetan, eta, hala, beste behin, martxoaren 14tik aitzina erregistratutako kutsatu kopururik apalena izan da Hegoaldeko osasun agintariek emandakoa. Gainera, ... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197878/laso-baikora-itzuliko-da.htm | Kirola | Laso Baikora itzuliko da | Aurrelaria ekainaren 25ean bueltatuko da profesionaletara, enpresatik kanpo geratu eta zortzi hilabetera | Laso Baikora itzuliko da. Aurrelaria ekainaren 25ean bueltatuko da profesionaletara, enpresatik kanpo geratu eta zortzi hilabetera | Bizkarreta-Gerendaingo (Nafarroa) 24 urteko aurrelariak eta Baikok bi urte eta erdirako kontratua adostu dute, 2023ko abenduaren 31ra arte. «Pozik nago. Gogo handia dut kantxetara itzultzeko, eta aukera berri hau aprobetxatzeko», esan du Lasok, kontratua sinatu berritan.
Lasok duela bederatzi hilabete jokatu zuen azke... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197879/elak-lankidetza-eskaini-die-eh-bildu-eta-podemosi-zerga-erreforma-bultzatzeko.htm | Ekonomia | ELAk lankidetza eskaini die EH Bildu eta Podemosi zerga erreforma bultzatzeko | Lau eskaintza egin dizkie sindikatuak, Hego Euskal Herria «paradisu fiskal» izatea eragotziko dutenak. | ELAk lankidetza eskaini die EH Bildu eta Podemosi zerga erreforma bultzatzeko. Lau eskaintza egin dizkie sindikatuak, Hego Euskal Herria «paradisu fiskal» izatea eragotziko dutenak. | ELA sindikatuak eskua luzatu die EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdi politikoei Hego Euskal Herriko zerga erreformaren bidea elkarrekin egiteko. Sindikatuak eskatu die jar dezatela «erdigunean» eskaera, eta eman diezaiotela «oihartzun instituzionala». Haiei mintzatu zaie, eta lau eskaera bidali dizkie alderdiei, He... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197880/eroskik-77-milioi-euroren-galerekin-amaitu-du-desinbertsioen-garaia.htm | Ekonomia | Eroskik 77 milioi euroren galerekin amaitu du desinbertsioen garaia | Aktiboen balioa txikitzeak eragin du galera, negozio hutsaren etekina 252 milioiraino iritsi baita | Eroskik 77 milioi euroren galerekin amaitu du desinbertsioen garaia. Aktiboen balioa txikitzeak eragin du galera, negozio hutsaren etekina 252 milioiraino iritsi baita | Zenbaki gorri batekin bukatu du Eroskik bere argaltze dieta: 77 milioi euro galdu zituen 2020. urtean. Galera, ordea, ez da negozioa gaizki joan delako. Kontrakoa gertatu da: salmentak %2,1 handitu ditu, pandemiak ostalaritzari jarritako mugek familien elikagaien erosketa bultzatu dutelako, eta horrekin konpentsatu due... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197881/jaurlaritzak-beste-88-proiektu-sartu-ditu-europako-funtsetarako-planean.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak beste 88 proiektu sartu ditu Europako funtsetarako planean | Euskadi Next plan «berritua» aurkeztu du Azpiazuk. Iazko abenduan aurkeztutako egitasmoen sailkapen berria egin du, eta ekonomia suspertzeko proiektu autonomikoen figura sortzeko eskatu dio Madrili, diru laguntzen kudeaketa errazteko. | Jaurlaritzak beste 88 proiektu sartu ditu Europako funtsetarako planean. Euskadi Next plan «berritua» aurkeztu du Azpiazuk. Iazko abenduan aurkeztutako egitasmoen sailkapen berria egin du, eta ekonomia suspertzeko proiektu autonomikoen figura sortzeko eskatu dio Madrili, diru laguntzen kudeaketa errazteko. | Eusko Jaurlaritzak diru gehiago erakarri nahi du Bruselatik. Europako funtsen inguruan azken asteetan jakiten ari diren xehetasunekin bat eginez, abenduan aurkeztu zuen proposamena eguneratu du, eta beste 88 egitasmo sartu ditu Euskadi Next planean. Guztira, 276 izango dira, eta horiek finantzatzeko 6.400 milioi euro l... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197882/tubacexek-baldintzak-hobetzea-eskaini-die-langileei-greba-bertan-behera-uztearen-truke.htm | Ekonomia | Tubacexek baldintzak hobetzea eskaini die langileei, greba bertan behera uztearen truke | Aldi baterako erregulazioa egin osteko langileei eustea eta kaleratutakoen kalte ordainak handitzea proposatu du. | Tubacexek baldintzak hobetzea eskaini die langileei, greba bertan behera uztearen truke. Aldi baterako erregulazioa egin osteko langileei eustea eta kaleratutakoen kalte ordainak handitzea proposatu du. | Tubacexek konpromisoa agertu du datozen hiru urteetan Arabako plantetan dituen lanpostuei eta soldatei eusteko, baldin eta langileek greba bertan behera uzten badute. Hala jakinarazi die zuzendaritzak Amurrioko eta Laudioko langile batzordeei eta langile guztiei igorri dien proposamenean. Enpresak, hori bai, ez ditu ka... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197883/angulas-aguinaga-enpresak-arrautza-frijitu-izoztuaren-patentea-erosi-du.htm | Ekonomia | Angulas Aguinaga enpresak arrautza frijitu izoztuaren patentea erosi du | Enpresa horrek itsas produktuen sektoretik kanpo kaleratuko duen lehenengo produktua izango da, eta fakturazioa bikoiztea du helburu. Gehienbat, ostalaritzan erabiltzen dira arrautza frijitu izoztuak. | Angulas Aguinaga enpresak arrautza frijitu izoztuaren patentea erosi du. Enpresa horrek itsas produktuen sektoretik kanpo kaleratuko duen lehenengo produktua izango da, eta fakturazioa bikoiztea du helburu. Gehienbat, ostalaritzan erabiltzen dira arrautza frijitu izoztuak. | Europa mailako arrautza frijitu izoztuaren patentea bereganatu du Angulas Aguinaga enpresak. Itsas produktuen sektoretik at kaleratuko duen lehenengo ekoizkina izango da, eta enpresaren fakturazioa bikoiztea du helburu. Hain zuzen, 2020-2025eko plan estrategikoaren barnean dago operazio hau, eta plana bukatzerako 450 m... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197884/espainiako-auzitegi-konstituzionalak-ontzat-jo-du-poliziaren-biktimen-nafarroako-legea.htm | Politika | Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ontzat jo du Poliziaren biktimen Nafarroako legea | Auzitegiak baztertu egin ditu PPk eta Voxek 2019ko arauari jarri zizkioten helegiteak. Auzitegi Konstituzionalak ebatzi du biktimen eskariak aztertu behar dituen batzordeak zeregin administratibo hutsak dituela, eta, beraz, ez dela arlo judizialean sartzen. | Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ontzat jo du Poliziaren biktimen Nafarroako legea. Auzitegiak baztertu egin ditu PPk eta Voxek 2019ko arauari jarri zizkioten helegiteak. Auzitegi Konstituzionalak ebatzi du biktimen eskariak aztertu behar dituen batzordeak zeregin administratibo hutsak dituela, eta, beraz, ez dela ... | Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko Nafarroako legea onetsi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, PPk eta Voxek arauari jarri zizkioten helegiteak baztertu eta gero. Unai Hualde parlamentuko presidenteak e... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197885/nafarroako-neurri-murriztaileak-apurka-apurka-leuntzearen-alde-agertu-da-txibite.htm | Gizartea | Nafarroako neurri murriztaileak «apurka-apurka» leuntzearen alde agertu da Txibite | Herrialdea «erdi mailako arriskuan» badago ere, arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak. Gobernuak neurriak hartzeko nahikoa baliabide dituela iritzi dio. | Nafarroako neurri murriztaileak «apurka-apurka» leuntzearen alde agertu da Txibite. Herrialdea «erdi mailako arriskuan» badago ere, arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak. Gobernuak neurriak hartzeko nahikoa baliabide dituela iritzi dio. | Datuek erakutsi dute: bilakaera epidemiologikoak beheranzko joera hartu du. Eta, horren ondorioz, haren aurka ezarritako neurriak murriztuko dituzte Nafarroan, herrialdea «erdi mailako arriskuan» baitago. Hala ere, leuntze hori «apurka-apurka» egin behar dela azaldu du Maria Txibite Nafarroako lehendakariak, eta herria... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197886/dea-kulumbegaxvili-zinemagilea-film-bat-prestatzen-ari-da-donostian.htm | Kultura | Dea Kulumbegaxvili zinemagilea film bat prestatzen ari da Donostian | Hiru astez egongo da Tabakaleran, bigarren film luzearen gidoia lantzen, Donostiako Zinemaldiak eta Elias Kerejeta Zine Eskolak gonbidatuta. Zinemaldiko lau sari nagusi irabazi zituen iaz Dasatskisi / Beginning filmarekin. | Dea Kulumbegaxvili zinemagilea film bat prestatzen ari da Donostian. Hiru astez egongo da Tabakaleran, bigarren film luzearen gidoia lantzen, Donostiako Zinemaldiak eta Elias Kerejeta Zine Eskolak gonbidatuta. Zinemaldiko lau sari nagusi irabazi zituen iaz Dasatskisi / Beginning filmarekin. | Donostiako Zinemaldia berezia da Dea Kulumbegaxvili zinemagile georgiarrarentzat, eta ez da gutxiagorako: iazko Sail Ofizialean ikusi zuen lehen aldiz Dasatskisi / Beginning estreinako film luzea ikusleekin batera, areto batean, aurrez aurreko jaialdirik ia egiten ez zen garaian, eta hura zinemaldiko filma izan zen, ga... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197887/ertzaintzak-18-urteko-gazte-bat-atxilotu-du-kopako-finaleko-istiluengatik.htm | Gizartea | Ertzaintzak 18 urteko gazte bat atxilotu du Kopako finaleko istiluengatik | Realaren eta Athleticen arteko Kopako finalaren aurretik istiluak izan ziren Bilbon, eta emakume bat zauritu zuten buruan botila batekin jota. Hori egotzita atxilotu dute 18 urteko mutil bat, Barakaldon. | Ertzaintzak 18 urteko gazte bat atxilotu du Kopako finaleko istiluengatik. Realaren eta Athleticen arteko Kopako finalaren aurretik istiluak izan ziren Bilbon, eta emakume bat zauritu zuten buruan botila batekin jota. Hori egotzita atxilotu dute 18 urteko mutil bat, Barakaldon. | Ertzaintzak 18 urteko mutil bat atxilotu du Barakaldon. Joan den apirilaren 3an, Bilbon istiluak izan ziren, Realaren eta Athleticen arteko Kopako finalaren aurretik, eta haietan emakume bat botila batekin buruan jo izana egozten diote gazteari.
Ertzaintzak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak adierazi dutenez, i... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197888/aroztak-taldeko-hamar-kide-deklaratzera-deitu-dituzte.htm | Gizartea | Aroztak taldeko hamar kide deklaratzera deitu dituzte | Aroztegiaren aurka egindako kanpaldiarekin lotutako ekintzengatik deitu dituzte deklaratzera. Bortxa delitua egozten diete. | Aroztak taldeko hamar kide deklaratzera deitu dituzte. Aroztegiaren aurka egindako kanpaldiarekin lotutako ekintzengatik deitu dituzte deklaratzera. Bortxa delitua egozten diete. | Lekarozko (Nafarroa) Aroztegia proiektuaren kontrako Aroztak plataformako hamar kide deitu dituzte deklaratzera. Aroztak taldeak jakinarazi duenez, Aroztegiaren aurkako protestengatik deitu dituzte, eta bortxa delitua egozten diete.
Luxuzko 228 etxebizitza, 126 logelako hotel bat, spa gune bat eta bederatzi zuloko gol... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197889/jesus-santrich-farc-epko-buruzagi-ohia-hiltzat-eman-dute-venezuelan.htm | Mundua | Jesus Santrich FARC-EPko buruzagi ohia hiltzat eman dute Venezuelan | Talde armatuen arteko liskarretan hil dela zabaldu dute hedabideek, baina ez da baieztapen ofizialik. | Jesus Santrich FARC-EPko buruzagi ohia hiltzat eman dute Venezuelan. Talde armatuen arteko liskarretan hil dela zabaldu dute hedabideek, baina ez da baieztapen ofizialik. | Seuxis Paucias Hernandez Jesus Santrich FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak gerrillako buruzagi ohia hil egin dutela zabaldu dute Kolonbiako hedabideek. 1990eko hamarkadan egin zen FARC-EPko kide Santrich, baina ezagun egin zuen, batez ere, erakunde horren eta Kolonbiako Gobernuaren arteko negoziazioetan eta ond... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197890/espainiako-kongresuak-ez-du-tramiterako-onartu-trans-legea.htm | Gizartea | Espainiako Kongresuak ez du tramiterako onartu trans legea | Azken orduan abstentziora jo du PSOEk, eta horrek eragin du legea tramiterako onartu ez izana. EH Bilduk eta EAJk aldeko botoa eman dute. | Espainiako Kongresuak ez du tramiterako onartu trans legea. Azken orduan abstentziora jo du PSOEk, eta horrek eragin du legea tramiterako onartu ez izana. EH Bilduk eta EAJk aldeko botoa eman dute. | Hainbat hilabetez blokeatuta izan eta gero, Espainiako Kongresuko osoko bilkuran gaur ziren trans legea tramiterako onartzekoak, baina PSOEk atzera egin du azken orduan: abstenitu egin da, eta, beraz, lege proposamenak ez du behar besteko babesik lortu bide parlamentarioa egiten hasteko. Trans legeak eztabaida piztu du... |
2021-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/197891/omek-dio-etiopia-iparraldeko-tigray-eskualdeko-egoera-lazgarria-dela.htm | Mundua | OMEk dio Etiopia iparraldeko Tigray eskualdeko egoera «lazgarria» dela | Tedrosek kezka agertu du: «Kasu gehienetan, ez gaude ezta COVID-19az aritzeko moduan ere» | OMEk dio Etiopia iparraldeko Tigray eskualdeko egoera «lazgarria» dela. Tedrosek kezka agertu du: «Kasu gehienetan, ez gaude ezta COVID-19az aritzeko moduan ere» | Etiopia iparraldeko Tigray eskualdeko egoera «lazgarria» da: milaka herritar gosez hiltzen ari dira; osasun zerbitzuak «erabat suntsituta» daude, eta bortxaketak «etenik gabeak» dira. Hori da Tedros Adhanom Ghebreyesus OME Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendariak egindako bilana iaz abiaturiko gatazka armatuaz aritzerak... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197918/gasteizko-udalak-mozal-legea-ezarri-die-hiru-herritarri-ikurrin-bat-jartzeagatik.htm | Gizartea | Gasteizko Udalak 'mozal legea' ezarri die hiru herritarri, ikurrin bat jartzeagatik | Aberri Eguna ospatzeko, ikurrin bat jarri zuten Zabalganen. Ehun euroko isuna jarri dio bakoitzari. | Gasteizko Udalak 'mozal legea' ezarri die hiru herritarri, ikurrin bat jartzeagatik. Aberri Eguna ospatzeko, ikurrin bat jarri zuten Zabalganen. Ehun euroko isuna jarri dio bakoitzari. | Zabalgana auzoko hiru bizilaguni isuna jarri die Gasteizko Udalak, ikurrin bat jartzeagatik; ehun euroko isuna jarri dio bakoitzari. Alea-k jakinarazi duenez, hiru lagun horiek ikurrin bat jarri zuten Zabalgane auzoan apirilaren 1ean, Aberri Egunaren atarian, eta identifikatu egin zituen Udaltzaingoak.
Orain, mozal le... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197919/nafarroak-elkarte-gastronomikoen-eta-penen-irekiera-baimenduko-du-ostiraletik.htm | Gizartea | Nafarroak elkarte gastronomikoen eta peñen irekiera baimenduko du ostiraletik | Gobernuak bertan behera utzi du eremu pribatuko eta publikoko gehienezko edukiera ezartzen duen neurria; ostiraletik, gomendioa baizik ez da izanen. Muga berriak bi astez izanen dira indarrean, gutxienez. | Nafarroak elkarte gastronomikoen eta peñen irekiera baimenduko du ostiraletik. Gobernuak bertan behera utzi du eremu pribatuko eta publikoko gehienezko edukiera ezartzen duen neurria; ostiraletik, gomendioa baizik ez da izanen. Muga berriak bi astez izanen dira indarrean, gutxienez. | Izurriteari kontra egiteko neurriak leuntzeko bidean da Nafarroako Gobernua; ostiralean eginen dute hurrengo urratsa. Besteak beste, joan den urriaren 13tik aitzina itxiak izan ondotik, elkarte gastronomikoek eta peñek ateak atzera zabaltzeko aukera izanen dute foru erkidegoan. Halere, gobernuak jakinarazi duenez, irek... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197920/terrazen-irekieran-ez-dute-huts-egin-herritarrek.htm | Gizartea | Terrazen irekieran ez dute huts egin herritarrek | Gaur hasi da neurrien arintzearen bigarren fasea Iparraldean: hetsirik egon diren sektoreak zabaldu dituzte berriz, eta, etxeratze agindua 21:00etan izanen da hemendik aitzina. | Terrazen irekieran ez dute huts egin herritarrek. Gaur hasi da neurrien arintzearen bigarren fasea Iparraldean: hetsirik egon diren sektoreak zabaldu dituzte berriz, eta, etxeratze agindua 21:00etan izanen da hemendik aitzina. | Baiona handiko eta txikiko terrazak jendez bete dira goizean. Zerbitzarien joan-etorriak berriz hasi dira, eta hainbat saltokik aitzindegiak zabaldu dituzte azkenean. Azken zazpi hilabeteetan ikusi gabeko irudia eman du goizak Lapurdiko hiriburuan. Neurrien arintzearen bigarren fasea hasi da gaur Ipar Euskal Herrian, e... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197921/iberdrolak-hiru-hidrogeno-kargaleku-jarriko-ditu-bilbon-jundizen-eta-pasaian.htm | Ekonomia | Iberdrolak hiru hidrogeno kargaleku jarriko ditu Bilbon, Jundizen eta Pasaian | 'Hidrogenoaren Euskal Y'-a deitutako proiektuaren bidez, garraio astunaren deskarbonizazioa bultzatu nahi du. | Iberdrolak hiru hidrogeno kargaleku jarriko ditu Bilbon, Jundizen eta Pasaian. 'Hidrogenoaren Euskal Y'-a deitutako proiektuaren bidez, garraio astunaren deskarbonizazioa bultzatu nahi du. | Hidrogenoaren erabilera bultzatzeko proiektu bat aurkeztu du Iberdrolak. Hidrogenoaren Euskal Y-a izena jarri dio, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru gune logistiko nagusietan gas horren kargalekuak jarriko dituelako: Bilboko eta Pasaiako portuetan, eta Gasteizko Jundiz industrialdean. Kamioiek, autobusek eta furgon... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197922/kontseiluak-elkarretaratzera-deitu-du-euskaraz-bizitzearen-alde-batuz-eskubide-murrizketarik-ez-lelopean.htm | Gizartea | Kontseiluak elkarretaratzera deitu du, 'Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez!' lelopean | Larunbatean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean biltzera deitu dute. Irungo Udaltzaingorako ezarritako euskara eskakizunak bertan behera utzi ditu epaitegi horrek, eta Euskalgintzaren Kontseiluak «gisa honetako esku hartzeekiko desadostasuna» adierazi du. | Kontseiluak elkarretaratzera deitu du, 'Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez!' lelopean. Larunbatean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean biltzera deitu dute. Irungo Udaltzaingorako ezarritako euskara eskakizunak bertan behera utzi ditu epaitegi horrek, eta Euskalgintzaren Kontseiluak «gisa... | EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak joan den astean bertan behera utzi zituen Irungo Udalak hamabi udaltzain postutarako ezarritako hizkuntza eskakizunak, euskaraz ez dakitenentzat «diskriminatzaileak» zirela argudiatuta. Euskalgintzaren Kontseilua ez dago ados, eta larunbaterako elkarretaratzera deitu du EAEko Justizia A... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197923/ceutarako-pasabidea-itxi-dute-marokoko-segurtasun-indarrek.htm | Mundua | Ceutarako pasabidea itxi dute Marokoko segurtasun indarrek | Espainiak kanporatu ditu dagoeneko 4.800 migratzaile; haien artean adingabeak ere bazirela salatu dute gobernuz kanpoko erakundeek. | Ceutarako pasabidea itxi dute Marokoko segurtasun indarrek. Espainiak kanporatu ditu dagoeneko 4.800 migratzaile; haien artean adingabeak ere bazirela salatu dute gobernuz kanpoko erakundeek. | Marokok indar erakustaldia egin zuen atzo, argi utziz zer gerta litekeen beren nahiak bete ezean. 24 ordu eskasean 8.000 lagun inguruk igaro zuten Fenideq (Maroko) eta Espainiaren kolonia den Ceutaren arteko hesia. Rabatek ez zuen segurtasuna arindu izanaren azalpenik eman. Baina Giza Eskubideetarako ministro Mustafa R... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197924/adinekoentzako-politikak-landuko-dituen-batzordea-eratu-dute.htm | Gizartea | Adinekoentzako politikak landuko dituen batzordea eratu dute | Euskadiko Adinekoen Batzordea osatu dute. Artolazabalek adierazi du ahotsa emango diela adinekoen kolektiboari. | Adinekoentzako politikak landuko dituen batzordea eratu dute. Euskadiko Adinekoen Batzordea osatu dute. Artolazabalek adierazi du ahotsa emango diela adinekoen kolektiboari. | Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Euskadiko Adinekoen Batzordea aurkeztu du gaur, Bilbon. Lantaldearen egitekoa izango da adinekoentzako politikak lantzea. Artolazabalen arabera, batzordeak ahotsa emango die adinekoak ordezkatzen dituzten elkarteei, eta, o... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197925/ehz-festibalak-mila-toki-inguru-izanen-ditu.htm | Kultura | EHZ festibalak mila toki inguru izanen ditu | Hiru egunez ospatuko dute EHZ festibala, Irisarrin, uztailaren 2an, 3an eta 4an. Osagarri krisiari aitzin egiteko neurriek berezi eginen dute 25. aldia. Chill Mafiaren, Ruper Ordorikaren eta Potatoren kontzertuak izanen dira, bertzeak bertze. | EHZ festibalak mila toki inguru izanen ditu. Hiru egunez ospatuko dute EHZ festibala, Irisarrin, uztailaren 2an, 3an eta 4an. Osagarri krisiari aitzin egiteko neurriek berezi eginen dute 25. aldia. Chill Mafiaren, Ruper Ordorikaren eta Potatoren kontzertuak izanen dira, bertzeak bertze. | <p>Krisiak krisi, EHZ jaialdiko antolatzaileek «dudarik gabe» antolatu dute 25. festibala. 2020koa pandemiak galarazi zien, baina aurten «indartsu eta gogo handiz» datozela iragarri dute. Uztailaren 2an, 3an eta 4an eginen da Irisarrin (Nafarroa Beherea), duela bi urte bezala: plazan eta pentzean.
Osagarri krisiari ez... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197926/elak-langile-gehiago-eskatu-ditu-bergarako-arcelorren-lan-kargari-aurre-egiteko.htm | Ekonomia | ELAk langile gehiago eskatu ditu Bergarako Arcelorren, lan kargari aurre egiteko | Azken murrizketen ondoren, ehun langile eskas geratzen dira fabrikan, eta 50 urtetik gorakoak dira nagusi. | ELAk langile gehiago eskatu ditu Bergarako Arcelorren, lan kargari aurre egiteko. Azken murrizketen ondoren, ehun langile eskas geratzen dira fabrikan, eta 50 urtetik gorakoak dira nagusi. | Lan karga eskasaren garaia amaitzen ari da Euskal Herriko siderurgiarentzat. Arcelor Mittalek jakinarazi du merkatua suspertzen ari dela, eta horrek handitu egingo duela Euskal Herriko fabriketako lan karga. ELAren ustez, horietako bat, Bergarakoa (Gipuzkoa), ez dago horretarako prestatuta.
Azken urteak «bereziki gogo... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197927/jesus-santrichen-heriotza-baieztatu-dute.htm | Mundua | Jesus Santrichen heriotza baieztatu dute | FARC-EPtik aldendutako talde baten arabera, Kolonbiako armadak segada batean hil du gerrillaren buruzagi historikoa | Jesus Santrichen heriotza baieztatu dute. FARC-EPtik aldendutako talde baten arabera, Kolonbiako armadak segada batean hil du gerrillaren buruzagi historikoa | Kolonbiako hedabideek atzo gauen zabaldu zuten Seuxis Paucias Hernandez Jesus Santrich «talde ilegalen arteko liskarretan» hil zutela Kolonbian. Ordu batzuk geroago, gaur goizaldean, FARC-EP Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileen buruzagi historikoa izandakoa Kolonbiako armadak Venezuelan egin dion segada batean hil dut... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197928/steilasek-salatu-du-hezkuntza-sailak-murrizketak-egingo-dituela.htm | Gizartea | Steilasek salatu du Hezkuntza Sailak murrizketak egingo dituela | Steilasek azaldu dutenez, Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutua bertan behera utziko dute, eta Iraleren zerbitzuan ere «lanpostu asko» galdu dira. ELAk eskoletako jangeletako langileak grebara deitu ditu maiatzaren 26rako. | Steilasek salatu du Hezkuntza Sailak murrizketak egingo dituela. Steilasek azaldu dutenez, Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutua bertan behera utziko dute, eta Iraleren zerbitzuan ere «lanpostu asko» galdu dira. ELAk eskoletako jangeletako langileak grebara deitu ditu maiatzaren 26rako. | Steilas sindikatuak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak murrizketak egingo ditu hainbat zerbitzutan, «jakinarazpenik gabe eta bertako langileen eta ikasleen etorkizuna kontuan izan gabe». Sindikatuaren hitzetan, murrizketek Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan eta Irale programan izango dute eragina.... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197929/eitbk-iragarri-du-laquoeuskal-netflix-batraquo-sortuko-duela.htm | Bizigiro | EITBk iragarri du «euskal Netflix bat» sortuko duela | Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak iragarri du proiektua, Eusko Legebiltzarrean. Bikoizketa indartuko dutela adierazi du, plataforman «eskaintza handia» egin ahal izateko. | EITBk iragarri du «euskal Netflix bat» sortuko duela. Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak iragarri du proiektua, Eusko Legebiltzarrean. Bikoizketa indartuko dutela adierazi du, plataforman «eskaintza handia» egin ahal izateko. | «OTT bat, euskal Netflix bat». EITBko zuzendari nagusi Andoni Aldekoak Eusko Legebiltzarrean iragarri du ikus-entzunezko plataforma bat sortuko duela. Azaldu du ez dela euskara hutsean izango, baina ez dela soilik EITBrena izango. «Euskal Herrian sortzen diren ikus-entzunezko lan guztiak, filmak, dokumentalak eta beste... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197930/zuzendu-dute-bilbon-bihotzekoaren-biktima-euskaldunei-laquoarduragaberaquo-esaten-zien-txartela.htm | Bizigiro | Zuzendu dute Bilbon bihotzekoaren biktima euskaldunei «arduragabe» esaten zien txartela | Twitterren erabiltzaile baten kexuaren harira, Behatokiak ohartarazpen bat egin du, eta berehala erantzun du txartelaren ardura duen erakundeak. | Zuzendu dute Bilbon bihotzekoaren biktima euskaldunei «arduragabe» esaten zien txartela. Twitterren erabiltzaile baten kexuaren harira, Behatokiak ohartarazpen bat egin du, eta berehala erantzun du txartelaren ardura duen erakundeak. | Itzulpen txarren antologiara pasatzeko modukoa zen Bilboko Alondegiaren aparkalekuan jarrita egon den txartela. Bihotzekoa pairatzen ari direnen bihotza berriz abiatzeko, desfibriladore bat dago han jarrita, eta gailua erabiltzeko jarraibideetan honako hau ageri zen gaztelerazko bertsioan: Desfibrilador; para persona i... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197931/auzitegi-nazionalak-bertan-behera-utzi-du-josu-urrutikoetxea-auzipetzeko-zabalik-zegoen-auto-bat.htm | Politika | Auzitegi Nazionalak bertan behera utzi du Josu Urrutikoetxea auzipetzeko zabalik zegoen auto bat | Luis Herguetaren hilketa egozten zioten. Ekintza ETApm-k aldarrikatu zuen, eta Urrutikoetxea ez da inoiz izan ETAren adar horretako kidea, militarrekoa baizik. Hori baieztatu du Pedraz epaileak. Heldu den astean gatazken konponbideari buruzko jardunaldi batzuetan parte hartuko du Urrutikoetxeak, Parisen. | Auzitegi Nazionalak bertan behera utzi du Josu Urrutikoetxea auzipetzeko zabalik zegoen auto bat. Luis Herguetaren hilketa egozten zioten. Ekintza ETApm-k aldarrikatu zuen, eta Urrutikoetxea ez da inoiz izan ETAren adar horretako kidea, militarrekoa baizik. Hori baieztatu du Pedraz epaileak. Heldu den astean gatazken k... | Espainiako Auzitegi Nazionalak bertan behera utzi du Josu Urrutikoetxea epaitzeko 2005ean zabaldutako autoa. Auto hartan, 1980an Luis Hergueta Gasteizko Michelin enpresako arduradunaren hilketan parte hartu izana egozten zioten, baina akusazio horrek ez zuen heldulekurik, Santiago Pedraz epaileak auto batean jakinarazi... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197932/esaldi-matxistak-entzun-dira-eibar-eta-real-madrilen-arteko-partidan.htm | Kirola | Esaldi matxistak entzun dira Eibar eta Real Madrilen arteko partidan | Esaldi matxistak entzun ziren Eibar eta Real Madrilen emakumezko taldeen arteko partidako atsedenaldian. Mikrofonoa nahi gabe irekita utzi omen zuten, eta oraindik ez dakite nor den iruzkin horiek egin zituen gizona. | Esaldi matxistak entzun dira Eibar eta Real Madrilen arteko partidan. Esaldi matxistak entzun ziren Eibar eta Real Madrilen emakumezko taldeen arteko partidako atsedenaldian. Mikrofonoa nahi gabe irekita utzi omen zuten, eta oraindik ez dakite nor den iruzkin horiek egin zituen gizona. | «Ez lukete inoiz jokatu beharko. Debekatu egin beharko lukete. Berdintasuna nahi duten feminazi hauek...», horrelako esaldiak entzun ziren ATA Footballek igandean eskaini zuen partidaren zuzeneko transmisioan, jokalariak aldageletan zeuden bitartean. Beste gizon baten ahotsa ere entzuten zen gero, aurrekoari erantzuten... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197933/turista-txertatuei-ateak-ireki-dizkie-europako-batasunak.htm | Gizartea | Turista txertatuei ateak ireki dizkie Europako Batasunak | Txertoaren pauta bukatuta izan beharko dute turistek, gutxienez bidaia baino hamalau egun aurretik, eta EMAk onartutako txertoren bat jarrita. Estatukideetako gobernuek neurria onartzea falta da. | Turista txertatuei ateak ireki dizkie Europako Batasunak. Txertoaren pauta bukatuta izan beharko dute turistek, gutxienez bidaia baino hamalau egun aurretik, eta EMAk onartutako txertoren bat jarrita. Estatukideetako gobernuek neurria onartzea falta da. | EB Europako Batasunetik kanpoko turistak 27 estatuetan sartu ahalko dira, txertaketa prozesua betea badute. Horixe erabaki berri dute EB osatzen duten 27 estatuetako enbaxadoreek, turismo denboraldia hastear, jona-etorriak errazteko asmoz. Neurria oraindik estatukideen gobernuek onartu behar dute, eta behin betiko erab... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197934/zinemazale-berriak-programak-euskarazko-pelikulak-emango-ditu-merkeago.htm | Kultura | Zinemazale Berriak programak euskarazko pelikulak emango ditu, merkeago | Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute egitasmoa, eta helburua da ikusle berriak joatea aretoetara. Hamabi pelikula ikusi ahalko dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hemezortzi aretotan, asteburu goizetan, 2,90 euroan. | Zinemazale Berriak programak euskarazko pelikulak emango ditu, merkeago. Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute egitasmoa, eta helburua da ikusle berriak joatea aretoetara. Hamabi pelikula ikusi ahalko dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hemezortzi aretotan, asteburu goizetan, 2,90 eu... | Zinema aretoetara publiko berria erakartzeko helburuarekin, EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak Zinemazale Berriak programa antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren laguntzarekin. Maiatzaren 23tik azaroaren 14ra bitarte, hamabi film proiektatuko dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoa... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197935/ekainean-hasiko-dira-nafarroako-ubidearen-lanak-estellerrian.htm | Gizartea | Ekainean hasiko dira Nafarroako ubidearen lanak Estellerrian | Lerin eta Carcar herrien arteko zatian hasiko dira lanak, baina Nafarroako Gobernuaren asmoa da ubidea zabaltzea Sesma, Lodosa, Andosilla, San Adrian eta Azagraraino. | Ekainean hasiko dira Nafarroako ubidearen lanak Estellerrian. Lerin eta Carcar herrien arteko zatian hasiko dira lanak, baina Nafarroako Gobernuaren asmoa da ubidea zabaltzea Sesma, Lodosa, Andosilla, San Adrian eta Azagraraino. | Nafarroako Gobernuak berriz ekinen die Itoizko urtegiko ura daraman ubidea eraikitzeko lanei. Ekain hasieran, Estellerriko zatietako lanak abiatuko dituzte. Nafarroako Gobernuko lehendakari Maria Txibitek, Lurralde Kohesiorako kontseilari Bernardo Zirizak eta INTIAko zuzendariorde Joaquin Puigek azaldu dituzte proiektu... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197936/panek-israelen-laquogerra-krimenakraquo-ikertzeko-eskatu-dio-nzari.htm | Mundua | PANek Israelen «gerra krimenak» ikertzeko eskatu dio NZAri | Riyad al-Maliki Palestinako Atzerri ministroaren ustetan, Tel Aviv «berariaz» ari da «zibilei» eraso egiten. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak dio ez dituela baztertu «beste aukerak»: besteak beste, Gaza inbaditzea. | PANek Israelen «gerra krimenak» ikertzeko eskatu dio NZAri. Riyad al-Maliki Palestinako Atzerri ministroaren ustetan, Tel Aviv «berariaz» ari da «zibilei» eraso egiten. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak dio ez dituela baztertu «beste aukerak»: besteak beste, Gaza inbaditzea. | Israelek erasoaldia hasi eta hamar egunera, PAN Palestinako Aginte Nazionalak nazioarteari begira jarraitzen du, Tel Aviven jarrera leunduko lukeen erreakzio eta eskari biribilen bila. Hala, zenbait herrialdek orain arte eman dizkioten erantzunak kontuan harturik, PANek erabaki du auzitara jotzea, NZA Nazioarteko Zigor... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197937/marteko-lehen-irudiak-bidali-ditu-zhurong-ibilgailu-txinatarrak.htm | Bizigiro | Marteko lehen irudiak bidali ditu 'Zhurong' ibilgailu txinatarrak | Ostiralean iritsi zen Martera, baina oraindik ez zuen hango argazkirik bidali. Marten ondo lur hartzea lortu duen bigarren herrialdea da. Lehen saioan lortu du. | Marteko lehen irudiak bidali ditu 'Zhurong' ibilgailu txinatarrak. Ostiralean iritsi zen Martera, baina oraindik ez zuen hango argazkirik bidali. Marten ondo lur hartzea lortu duen bigarren herrialdea da. Lehen saioan lortu du. | NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziaren Perseverance ibilgailua baino ikuskizun eta ikusgarritasun txikiagoarekin, baina Txina ere iritsi da Martera (Perseverance-k otsailaren 18an lur hartu zuen). Txinaren zunda bat Marteren orbitan bueltaka zebilen otsailetik, baina, iragan ostiralean, jaitsiera modulua... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197938/beste-439-kasu-positibo-atzeman-dira-hegoaldean.htm | Gizartea | Beste 439 kasu positibo atzeman dira Hegoaldean | Gaitzarekin ospitaleraturik diren pazienteen kopuruak maldan behera segitzen du: 458 dira. ZIUetan 150 daude, azken bost asteetako gutxien. | Beste 439 kasu positibo atzeman dira Hegoaldean. Gaitzarekin ospitaleraturik diren pazienteen kopuruak maldan behera segitzen du: 458 dira. ZIUetan 150 daude, azken bost asteetako gutxien. | Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, atzo 11.226 diagnostiko proba egin ziren Hego Euskal Herrian COVID-19a atzemateko, eta horien %3,9k eman zuten positibo: 439 izan ziren, alegia. Hala, eten egin da hiru egunez kutsatuen kurbak izandako beheranzko joera. Larunbatetik, egun baka... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197939/aragones-ostiralean-inbestituko-dute.htm | Mundua | Aragones ostiralean inbestituko dute | Laura Borras Kataluniako Parlamentuko presidenteak iragarri du ERCren hautagaia presidente inbestitzeko saioa bihar arratsaldean hasiko dela | Aragones ostiralean inbestituko dute. Laura Borras Kataluniako Parlamentuko presidenteak iragarri du ERCren hautagaia presidente inbestitzeko saioa bihar arratsaldean hasiko dela | Ezustekorik ezean, hauteskundeak egin eta hiru hilabete pasa geroago inbestituko dute Pere Aragones (ERC) Kataluniako Generalitateko presidente. Behin ERC Esquerra Republicanak eta JxC Junts Per Catalunyak gobernu akordioa eginda, Laura Borras (JxC) Kataluniako Parlamentuko presidentea ganberan ordezkaritza duten alder... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197940/astrazenecaren-ondoren-pfizer-emateak-txertaketa-bi-astez-atzera-dezakeela-dio-jaurlaritzak.htm | Gizartea | AstraZenecaren ondoren Pfizer emateak txertaketa bi astez atzera dezakeela dio Jaurlaritzak | Gaur egitekoak diren Espainiako Ministerioaren eta erkidegoen arteko bileran bigarren dosiaren afera argitzea espero du Sagarduik. | AstraZenecaren ondoren Pfizer emateak txertaketa bi astez atzera dezakeela dio Jaurlaritzak. Gaur egitekoak diren Espainiako Ministerioaren eta erkidegoen arteko bileran bigarren dosiaren afera argitzea espero du Sagarduik. | AstraZenecaren txertoa hartu dutenei Pfizerrena emateak txertaketa atzeratuko duen beldur da Jaurlaritza. Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren arabera, Madrilek proposatutako bidea jorratuz gero, baliteke «bi astez» atzeratzea berez Pfizer etxearen txertoa aurrenekoz hartu behar duten herritarren txertaketa.
Espainiak... |
2021-5-19 | https://www.berria.eus/albisteak/197942/ikasturte-hasiera-antolatzeko-bide-propioa-jarraituko-dutela-esan-du-bildarratzek.htm | Gizartea | Ikasturte hasiera antolatzeko bide propioa jarraituko dutela esan du Bildarratzek | Madrilek gaur autonomia erkidegoei aurkeztu dien proposamenean aintzat hartzeko aldagaiak badirela esan du | Ikasturte hasiera antolatzeko bide propioa jarraituko dutela esan du Bildarratzek. Madrilek gaur autonomia erkidegoei aurkeztu dien proposamenean aintzat hartzeko aldagaiak badirela esan du | Espainiako Gobernuak gaur arratsaldean autonomia erkidegoei aurkeztu dien proposamenaren arabera, datorren urtean eskoletan izurriaren aurreko ratioetara bueltatzeko era izango dute; irakasle bakoitzak izan behar dituen ikasle kopurua lehengora itzultzea da asmoa. Efe albiste agentziak aurreratu duenez, Hezkuntza Minis... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.