date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197533/arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-125-udalbatzak-sinatu-dute-euskaldunako-deklarazioa.htm
Politika
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 125 udalbatzak sinatu dute Euskaldunako deklarazioa
Iazko abenduan aurkeztu zuten euskal presoak Euskal Herriratzeko adierazpena, eta hainbat taldek bat egin zuten: EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk, ELAk, LABek, UGTk, CCOOk, Steilas-ek, EHNEk, ESK-k, Hiru-k, Etxalde-k, CGTk eta CNTk.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 125 udalbatzak sinatu dute Euskaldunako deklarazioa. Iazko abenduan aurkeztu zuten euskal presoak Euskal Herriratzeko adierazpena, eta hainbat taldek bat egin zuten: EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk, ELAk, LABek, UGTk, CCOOk, Steilas-ek, EHNEk, ESK-k, Hiru-k, Etxalde-k, CGTk eta ...
Iazko abenduaren 20an, Bilboko Euskalduna jauregian euskal presoak Euskal Herriratzeko adierazpena aurkeztu zuen Etxerat-ek. EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk, ELAk, LABek, UGTk, CCOOk, Steilas-ek, EHNEk, ESK-k, Hiru-k, Etxalde-k, CGTk eta CNTk egin zuten bat adierazpenarekin, eta, geroztik, Araba, Bizkai eta Gip...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197534/xabier-anduaga-tenor-donostiarrarentzat-opera-awards-sarietako-bat.htm
Kultura
Xabier Anduaga tenor donostiarrarentzat Opera Awards sarietako bat
‘Opera’ aldizkariak abeslari gazterik onenaren saria eman zion atzo, Londresen
Xabier Anduaga tenor donostiarrarentzat Opera Awards sarietako bat. ‘Opera’ aldizkariak abeslari gazterik onenaren saria eman zion atzo, Londresen
Vasilisa Berzhanskaia (1993) mezzo-soprano errusiarra eta Xabier Anduaga (1995) tenor donostiarra abeslari berri onenak izendatu zituen Opera aldizkariak atzo Londresen, International Opera Awards sarietan. Anduaga hamabost urterekin hasi zen bakarlari, Donostiako Orfeoian. Musikene Euskal Herriko goi mailako ikastegi...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197535/iturrietako-labrazako-eta-arkamoko-parke-eolikoen-aurkako-alegazioak-aurkeztu-ditu-eh-bilduk.htm
Gizartea
Iturrietako, Labrazako eta Arkamoko parke eolikoen aurkako alegazioak aurkeztu ditu EH Bilduk
Eusko Jaurlaritzari kokalekuak aukeratzeko orduan «kudeaketa txarra» egin izana leporatu dio EH Bilduk. Koalizioak nabarmendu du gune horiek Natura 2000 sarean sartutako Kontserbazio Berezirako Eremuak direla.
Iturrietako, Labrazako eta Arkamoko parke eolikoen aurkako alegazioak aurkeztu ditu EH Bilduk. Eusko Jaurlaritzari kokalekuak aukeratzeko orduan «kudeaketa txarra» egin izana leporatu dio EH Bilduk. Koalizioak nabarmendu du gune horiek Natura 2000 sarean sartutako Kontserbazio Berezirako Eremuak direla.
Arabako Natur Insititutuak atzo egin zuen alegazioak aurkezteko lehen urratsa, eta gaur EH Bilduk ere bide bera jarraitu du. Espainiako Gobernuak Araban duen ordezkaritzan aurkeztu ditu Aixendar konpainiak Labrazan, Arkamon eta Iturrietan (Araba) egitekoak dituen parke eolikoen kontrako alegazioak. EH Bilduko eledun Ki...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197536/erabakitzeko-eskubidearen-inguruan-mintzatu-dira-haimaka-gararen-laugarren-mahai-inguruan.htm
Politika
Erabakitzeko eskubidearen inguruan mintzatu dira Haimaka Gararen laugarren mahai inguruan
Hamaika Gara egitasmoaren sustatzaileek antolatu duten solasaldi zikloko laugarrena egin dute Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako ordezkari banak, Martxelo Otamendik moderatuta.
Erabakitzeko eskubidearen inguruan mintzatu dira Haimaka Gararen laugarren mahai inguruan. Hamaika Gara egitasmoaren sustatzaileek antolatu duten solasaldi zikloko laugarrena egin dute Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako ordezkari banak, Martxelo Otamendik moderatuta.
Galizian, Katalunian eta Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen inguruan izan diren prozesuez mintzatu dira gaurkoan. Europaren eta Espainiaren aurrean elkarlana sustatzeaz, batera aritzeko esparruez eta beste hainbat erronkaz aritu dira Marcel Mauri Kataluniako Omnium Culturaleko ordezkaria, Maria Xose Bravo Via Gal...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197537/cebekek-konplexuak-uxatzeradeitu-du-fiskalitatea-lehiakortasun-tresna-moduan-erabiltzeko.htm
Ekonomia
Cebekek «konplexuak uxatzera» deitu du fiskalitatea lehiakortasun tresna moduan erabiltzeko
EAEko BPGa %0,2 igo da aurtengo lehen hiruhilekoan, baina Bizkaiko enpresarien elkartea baikor dago: «Lehenago edo geroago igoko da. Ziur asko, txertaketaren eskutik».
Cebekek «konplexuak uxatzera» deitu du fiskalitatea lehiakortasun tresna moduan erabiltzeko. EAEko BPGa %0,2 igo da aurtengo lehen hiruhilekoan, baina Bizkaiko enpresarien elkartea baikor dago: «Lehenago edo geroago igoko da. Ziur asko, txertaketaren eskutik».
«Euskal ekonomiak igoera epela izan du aurtengo lehen hiruhilekoan. Epe laburrerako aurreikuspenak moteldu egin dira, baina ez gaude ezkor. Lehenago edo geroago egingo du gora; ziur asko, txertaketaren eskutik». Iñaki Garcinuño Cebek Bizkaiko enpresarien elkarteak horrela laburbildu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekon...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197538/testen-43-positiboak-izan-dira.htm
Gizartea
Testen %4,3 positiboak izan dira
536 kasu atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak
Testen %4,3 positiboak izan dira. 536 kasu atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak
Osakidetzak eta Osasunbideak atzo 12.373 test egin zituzten COVID-19a atzemateko, eta 536 izan ziren positiboak: testen %4,3. Bizkaian atzeman zituzten kasu gehien: 265. Atzetik doaz Gipuzkoa (163), Nafarroa (75) eta Araba (32). Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuei begira, zazpi aste baziren %5eko portzentajetik gor...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197539/ballymurphyko-sarraskiko-biktimak-errugabeak-zirela-ebatzi-dute.htm
Mundua
Ballymurphyko sarraskiko biktimak errugabeak zirela ebatzi dute
Siobhan Keegan epaileak jakinarazi du hilketak «justifikaziorik gabeak» izan zirela, eta zibilek ez zutela harremanik talde paramilitarrekin. 1971ko abuztuaren 9 eta 11 bitartean, Erresuma Batuko soldaduek hamar lagun hil zituzten Belfasten.
Ballymurphyko sarraskiko biktimak errugabeak zirela ebatzi dute. Siobhan Keegan epaileak jakinarazi du hilketak «justifikaziorik gabeak» izan zirela, eta zibilek ez zutela harremanik talde paramilitarrekin. 1971ko abuztuaren 9 eta 11 bitartean, Erresuma Batuko soldaduek hamar lagun hil zituzten Belfasten.
Mende erdiko borrokaren ostean, Ballymurphyko sarraskian hildakoen ahaideek urte luzez espero zutena entzun dute: hamar biktima errugabeak zirela, eta horien heriotzak «justifikaziorik gabeak» izan zirela. 1971ko abuztuaren 9tik 11ra, 36 orduan, Erresuma Batuko armadaren paraxutisten erregimentuak hamar zibil hil zitu...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197540/nafarroako-auzitegi-nagusiak-atzera-bota-du-etxeratze-agindua.htm
Gizartea
Nafarroako Auzitegi Nagusiak atzera bota du etxeratze agindua
Erabakiaren arabera, etxeratze aginduaren neurriak ez du egungo beharren eta proportzionaltasunaren erregela betetzen. Ostalaritzako establezimenduetako terrazen ordutegi muga ere ez du berretsi, etxeratze aginduari lotutako neurri bat delako.
Nafarroako Auzitegi Nagusiak atzera bota du etxeratze agindua. Erabakiaren arabera, etxeratze aginduaren neurriak ez du egungo beharren eta proportzionaltasunaren erregela betetzen. Ostalaritzako establezimenduetako terrazen ordutegi muga ere ez du berretsi, etxeratze aginduari lotutako neurri bat delako.
Nafarroako Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Nafarroako Gobernuak indarrean mantendutako etxeratze muga: gaur egun, gaueko 23:00etatik goizeko 6:00ak bitarte zehaztuta dago muga hori. Gauean gerta daitezkeen jende pilaketa ugariak eta kaleko edana eragozteko hartu zuen erabaki hori Nafarroako Gobernuak, baina Naf...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197541/pezeta-bilketa-malawiko-lgtbiq-kolektiboaren-alde.htm
Gizartea
Pezeta bilketa, Malawiko LGTBIQ+ kolektiboaren alde
Alaitz Saizar pasaitarrak jarri du martxan egitasmoa, Malawiko beste bi ekintzailerekin batera. Dirua biltzeko kanpaina jarri dute martxan, GKE bat sortzeko asmoz.
Pezeta bilketa, Malawiko LGTBIQ+ kolektiboaren alde. Alaitz Saizar pasaitarrak jarri du martxan egitasmoa, Malawiko beste bi ekintzailerekin batera. Dirua biltzeko kanpaina jarri dute martxan, GKE bat sortzeko asmoz.
Malawin zegoela, Emory 23 urteko gaztearen kasuaren berri izan zuen Saizarrek. Lesbiana izateagatik kale gorrian geratu zen Emory, eta LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko kanpaina bat abiatu dute orain biek, beste ekintzaile batekin batera. Iragan hilabetean BERRIAk Saizarri egin zion elkarrizketan, azaldu zuen malawiarrentza...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197542/pertsona-bat-zendu-da-aiaran-izandako-auto-istripu-batean-eta-bertze-bat-zauritu.htm
Gizartea
Pertsona bat zendu da Aiaran izandako auto istripu batean, eta bertze bat zauritu
Hiru autok izan dute istripua, goizeko 11:00etan.
Pertsona bat zendu da Aiaran izandako auto istripu batean, eta bertze bat zauritu. Hiru autok izan dute istripua, goizeko 11:00etan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizeko 11:00etan izan da istripua, A-625 errepidean, Aiara (Araba) parean. Hiru autok talka egin dute, eta gidarietako bi autoan harrapatuta geratu dira; suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Horietako bat han bertan hil da, eta bertzea larrialdi zerbitzuek er...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197543/erik-jakak-ez-du-jokatuko-banakako-txapelketa.htm
Kirola
Erik Jakak ez du jokatuko Banakako Txapelketa
Egungo buruz buruko txapeldunak perikarditisa du, eta lau eta zortzi aste bitartean beharko du osatzeko. Baikorekin jokatu duen lehen partidan hartu du min.
Erik Jakak ez du jokatuko Banakako Txapelketa. Egungo buruz buruko txapeldunak perikarditisa du, eta lau eta zortzi aste bitartean beharko du osatzeko. Baikorekin jokatu duen lehen partidan hartu du min.
Erik Jakak ezingo du buruz buruko txapela defendatu. Lizartzako (Gipuzkoa) aurrelariak perikarditisa du, eta, medikuen arabera, lau eta zortzi aste bitartean beharko du osatzeko. Jaka igandetik dago ospitalean, Bilbon, IMQ Zorrotzaurreko klinikan, Miribillako jaialdiko lehenbiziko partida jokatzen ari zela ondoezik sen...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197544/ainhoa-etxebarria-laquoerdaretara-jotzeko-baino-erdaretako-zenbait-berba-erabiltzeko-joera-dagoela-esango-nukeraquo.htm
Gizartea
Ainhoa Etxebarria: «Erdaretara jotzeko baino, erdaretako zenbait berba erabiltzeko joera dagoela esango nuke»
Zortzi asteren ondoren, gaur egin dute Arnasa Gara kanpainako azken elkarrizketa digitala, Ainhoa Etxebarriarekin. Lehen hitzak dakar bigarrena ikus-entzunezko pilula izan dute hizpide.
Ainhoa Etxebarria: «Erdaretara jotzeko baino, erdaretako zenbait berba erabiltzeko joera dagoela esango nuke». Zortzi asteren ondoren, gaur egin dute Arnasa Gara kanpainako azken elkarrizketa digitala, Ainhoa Etxebarriarekin. Lehen hitzak dakar bigarrena ikus-entzunezko pilula izan dute hizpide.
Zortzi asteren ondoren, gaur amaitu da Arnasa Gara kanpaina. Martxoaren 18an aurkeztu zuten: Uemaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren artean martxan jarritako proiektu bat da, eta bide ematen du udalerri euskaldunetan ohikoak diren zenbait testuingururen inguruan eta arnasguneen garrantziaren inguruan h...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197545/birusaren-indiako-aldaera-duten-bost-kutsatu-detektatu-ditu-orain-arte-osakidetzak.htm
Gizartea
Birusaren Indiako aldaera duten bost kutsatu detektatu ditu orain arte Osakidetzak
Kasuetako lau joan den astean Bilboko portura iritsitako Stavanger Pearl itsasontziko kideak dira.
Birusaren Indiako aldaera duten bost kutsatu detektatu ditu orain arte Osakidetzak. Kasuetako lau joan den astean Bilboko portura iritsitako Stavanger Pearl itsasontziko kideak dira.
Bostera handitu da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan COVID-19aren Indiako aldaera duten kasuen kopurua. Eusko Legebiltzarreko bilkuraren ondotik, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi du datua. Zehaztu du atzeman diren kasuetako lau Stavanger Pearl itsasontziko kideak direla. Berriz, argitu du bes...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197546/ibarrolaren-1970eko-hamarkadako-artelanak-erakutsiko-dituzte-bilbon.htm
Kultura
Ibarrolaren 1970eko hamarkadako artelanak erakutsiko dituzte Bilbon
Itsasmuseumek artista bizkaitarraren hamazazpi olio eta hogei bat marrazki bildu ditu ‘Ibarrola itsasadarrean, ura, burdina, sua eta airea’ erakusketan. Bilboko Itsasadarreko langileak agertzen ditu
Ibarrolaren 1970eko hamarkadako artelanak erakutsiko dituzte Bilbon. Itsasmuseumek artista bizkaitarraren hamazazpi olio eta hogei bat marrazki bildu ditu ‘Ibarrola itsasadarrean, ura, burdina, sua eta airea’ erakusketan. Bilboko Itsasadarreko langileak agertzen ditu
Omako basoko (Kortezubi, Bizkaia) trazu eta figurak datoz gogora, bereziki, Agustin Ibarrola aipatzen denean. Land art edo naturako artearen «maisu» gisa ezaguna da artista bizkaitarra, haren seme Irrintzi Ibarrolak dioenez, eta arbola margotuekin edota naturan eginiko beste hainbat esku hartze artistikorekin lotzen da...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197547/martin-ugalde-kazetari-espainiarra.htm
Gizartea
Martin Ugalde, 'kazetari espainiarra'
Zenbait erabiltzailek salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile neuronalean euskal herritar baten datuak sartuz gero, espainiarra dela dio programak, testua gaztelerara itzultzean.
Martin Ugalde, 'kazetari espainiarra'. Zenbait erabiltzailek salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile neuronalean euskal herritar baten datuak sartuz gero, espainiarra dela dio programak, testua gaztelerara itzultzean.
Twitterren piztu da eztabaida, Gaizka Aranguren kazetariak bota duen txio baten ondotik: Jaurlaritzak sortutako itzultzaile neuronalean Juan Antonio Urbeltz kulturgilearen euskarazko biografia labur bat sartu, eta, gaztelerara itzultzean, «folclorista español» itzultzen du aplikazioak. Beste txiolari batzuen adibideak ...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197548/dombrowskik-irabazi-du-giroan-eta-de-marchi-jarri-da-lider.htm
Kirola
Dombrowskik irabazi du Giroan, eta De Marchi jarri da lider
Landak, Bernalek, Vlasovek, Carthyk eta Cicconek 11 segundo atera dizkiete faboritoei. Almeida ia lehiatik kanpo geratu da, lau minutu baino gehiago galdu baititu
Dombrowskik irabazi du Giroan, eta De Marchi jarri da lider. Landak, Bernalek, Vlasovek, Carthyk eta Cicconek 11 segundo atera dizkiete faboritoei. Almeida ia lehiatik kanpo geratu da, lau minutu baino gehiago galdu baititu
Joseph Dombrowski (UAE) nagusitu da gaur Italiako Giroko laugarren etapan. Estatubatuarra eguneko ihesaldian sartu da, beste 24 txirrindularirekin batera, eta bakarrik helmugaratu da. Alessandro De Marchi (Israel) sailkatu da haren atzetik, baina sari nagusia jaso du hark: maglia arrosa jantzi du. Oilarrak elkarri mok...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197549/ion-arretxeren-intxaurrondo-intxaurraren-hostopeko-itzala-nobela-euskaratu-dute.htm
Kultura
Ion Arretxeren 'Intxaurrondo: intxaurraren hostopeko itzala' nobela euskaratu dute
Josu Zabaletak itzuli du liburua, eta Erein argitaletxeak kaleratu. Zabalzarekin batera atxilotu zutenean jasandako torturak kontatu zituen Arretxek, lehen pertsonan idatzita. Lekukotasunaren garrantziaz gain, lanaren balio literarioa ere goraipatu dute editoreek.
Ion Arretxeren 'Intxaurrondo: intxaurraren hostopeko itzala' nobela euskaratu dute. Josu Zabaletak itzuli du liburua, eta Erein argitaletxeak kaleratu. Zabalzarekin batera atxilotu zutenean jasandako torturak kontatu zituen Arretxek, lehen pertsonan idatzita. Lekukotasunaren garrantziaz gain, lanaren balio literarioa e...
«Aitona Gonzalok esaten zuenez, intxaurrondoaren itzala arima hozten zuelako omen zen hain txarra, eta intxaurrondoaren itzalean lo egiten zuena azkenean penaz hilko zela ere esaten zuen». 1985eko azaroaren 26an sartu zuten Ion Arretxe (Errenteria, Gipuzkoa, 1964 - Madril, 2017) Intxaurrondoko itzalean; guardia zibil b...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197550/israelek-ez-ditu-erasoak-gelditu-eta-odolusten-segitzen-du-gazak.htm
Mundua
Israelek ez ditu erasoak gelditu, eta odolusten segitzen du Gazak
Gutxienez 28 lagun hil ditu Tel Avivek, atzo Gaza bonbardatzen hasi zenetik. Hamasek suziriekin erantzun dio, eta hiru lagun hil ditu. Israelgo krisi politikoa bigarren planoan utzi du gatazka berpizteak.
Israelek ez ditu erasoak gelditu, eta odolusten segitzen du Gazak. Gutxienez 28 lagun hil ditu Tel Avivek, atzo Gaza bonbardatzen hasi zenetik. Hamasek suziriekin erantzun dio, eta hiru lagun hil ditu. Israelgo krisi politikoa bigarren planoan utzi du gatazka berpizteak.
Azken egunetan piztutako sua itzali beharrean, egur gehiago bota dio Benjamin Netanyahu Israelgo jarduneko lehen ministroak. «Gure asmoa da erasoen intentsitatea eta kantitatea handitzea», adierazi du sare sozialetan, Israelgo armadak Gazan egindako bonbardaketen ondorioz hildako lagunen kopurua 28ra iritsi den egunean...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197551/etxarri-barrenetxea-eta-juanenea-zubiriri-asko-zaildu-zaie-finalerdietara-sailkatzea.htm
Kirola
Etxarri-Barrenetxea eta Juanenea-Zubiriri asko zaildu zaie finalerdietara sailkatzea
Lau eta hiru partida jokatu eta gero ez dute oraindik garaipenik lortu eta Ansa-Labaka bikotea berriz finalerdietara sailkatu da
Etxarri-Barrenetxea eta Juanenea-Zubiriri asko zaildu zaie finalerdietara sailkatzea. Lau eta hiru partida jokatu eta gero ez dute oraindik garaipenik lortu eta Ansa-Labaka bikotea berriz finalerdietara sailkatu da
Sagardoaren Txapelketaren bosgarren jardunaldian hiru partida jokatu ziren Erremontari saioaren barruan eta finalerdietarako sailkapena ezin zailago geratu zaie Etxarri-Barrenetxea (Oialume Zar) eta Juanenea-Zubiri (Larre Gain) bikoteeri. Euren partidak galdu zituzten Urriza-Zaldua (Bereziartua) eta Ansa II-Labaka (Set...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197552/mailari-eusteko-urrats-handia.htm
Kirola
Mailari eusteko urrats handia
Alavesek garaipen oso garrantzitsua lortu du Elx aurkari zuzenaren aurka, eta bost puntu urrundu da jaitsieratik behin-behinean, bi partida falta direla. Joselu eta Luis Rioja izan dira golegileak.
Mailari eusteko urrats handia. Alavesek garaipen oso garrantzitsua lortu du Elx aurkari zuzenaren aurka, eta bost puntu urrundu da jaitsieratik behin-behinean, bi partida falta direla. Joselu eta Luis Rioja izan dira golegileak.
Alavesek sekulako aurrerapausoa eman du gaur Elxen, jauzi luze baten parekoa, eta, horri esker, ia eskura dauka denboraldiko helburua: datorren sasoian ere Lehen Mailan jokatzea. 0-2 irabazi dio Elxi, lehen zatiaren akaberan Joseluk egindako golarekin, eta bigarrenaren hastapenean Luis Riojak sartu duenarekin. Sailkape...
2021-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/197553/ondo-bukatzen-segitzeko-garaipena.htm
Kirola
Ondo bukatzen segitzeko garaipena
Hiru puntu batu ditu Osasunak, Sadarren Cadizi irabazi eta gero. Budimirrek (2) eta Roberto Torresek sartu dituzte golak nafarrentzat.
Ondo bukatzen segitzeko garaipena. Hiru puntu batu ditu Osasunak, Sadarren Cadizi irabazi eta gero. Budimirrek (2) eta Roberto Torresek sartu dituzte golak nafarrentzat.
Osasunak hiru puntuak eskuratu ditu gaur Cadizen aurka, Sadar estadioan. 3-2 irabazi dio azken-hirugarren jardunaldian; etxekoen golegileak Budimir (2) eta Roberto Torres izan dira. Kroaziako aurrelariak egin du lehen gola 38. minutuan, baina 49.ean berdindu egin du Saponjicek, penaltiz. Budimir azaldu da berriz, 75.ea...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197582/nazioarteko-zigor-auzitegiak-ez-du-baztertzen-gazaren-aurkako-erasoaldia-gerra-krimena-izatea.htm
Mundua
Nazioarteko Zigor Auzitegiak ez du baztertzen Gazaren aurkako erasoaldia "gerra krimena" izatea
Tel Avivek gutxienez 53 lagun hil ditu Gaza bonbardatzen hasi zenetik, tartean 14 haur. Hamasek suziriekin erantzun dio, eta sei lagun hil ditu. NBEk proposatutako su-etenari ezezkoa eman dio Israelek.
Nazioarteko Zigor Auzitegiak ez du baztertzen Gazaren aurkako erasoaldia "gerra krimena" izatea. Tel Avivek gutxienez 53 lagun hil ditu Gaza bonbardatzen hasi zenetik, tartean 14 haur. Hamasek suziriekin erantzun dio, eta sei lagun hil ditu. NBEk proposatutako su-etenari ezezkoa eman dio Israelek.
Etenik gabe Gaza bonbardatzen ari da oraindik ere Israelgo Armada. Abisua atzo eman zuen Benjamin Netanyahu Israelgo jarduneko lehen ministroak: «Gure asmoa da erasoen intentsitatea eta kantitatea handitzea». Esan eta egin. Bart gauean beste zazpi lagun hil dira bonbardaketen ondorioz, eta dagoeneko 53 dira astelehenet...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197583/eibarko-alkateak-gaitzetsi-egin-du-sareetan-zabaldu-den-udaltzainaren-argazkia.htm
Gizartea
Eibarko alkateak gaitzetsi egin du sareetan zabaldu den udaltzainaren argazkia
Argazkian «eskatzen duen guztiari, eman» dioen katilu batekin ageri da Eibarko udaltzain bat. Irudiak gaitzespena eragin du sareetan.
Eibarko alkateak gaitzetsi egin du sareetan zabaldu den udaltzainaren argazkia. Argazkian «eskatzen duen guztiari, eman» dioen katilu batekin ageri da Eibarko udaltzain bat. Irudiak gaitzespena eragin du sareetan.
«Alkate gisa halako mezuak gaitzesten ditut, batetik, ez dutelako Eibarko udaltzainen kolektiboa ordezkatzen, eta, bestetik, egunero egiten duten lana zikintzeko soilik balio dutelako». Hala idatzi zuen atzo Twitterren Jon Iraola Eibarko alkateak (PSE-EE), sareetan zabaldu zen irudi baten inguruan. Han, Eibarko udaltz...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197584/desokupak-atzeratu-egin-du-gaur-bilbon-egitekoa-zen-etxegabetzea.htm
Gizartea
Desokupak atzeratu egin du gaur Bilbon egitekoa zen etxegabetzea
Iragarria zuten gaur etxegabetze bat egingo zutela alde zaharrean, baina azaldu dute etxearen jabeak ez joateko eskatu diela, «Ertzaintzaren presentzia oso handia zelako» eta istilurik ez eragiteko.
Desokupak atzeratu egin du gaur Bilbon egitekoa zen etxegabetzea. Iragarria zuten gaur etxegabetze bat egingo zutela alde zaharrean, baina azaldu dute etxearen jabeak ez joateko eskatu diela, «Ertzaintzaren presentzia oso handia zelako» eta istilurik ez eragiteko.
Desokupa ez da Bilbon izango gaur. Hala jakinarazi du haien sare sozialetan Daniel Esteve enpresako buruak. Azaldu duenez, etxearen jabeak jakinarazi die goizetik ertzain mordoa zebilela alde zaharrean, eta istiluak saihesteko hobe izango zela «gauzak lasaiago daudenean» itzultzea. Bilbora bidean ziren Esteve eta beste...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197585/amazonek-ez-dizkio-250-milioiren-zergak-ordaindu-beharko-luxenburgori.htm
Ekonomia
Amazonek ez dizkio 250 milioiren zergak ordaindu beharko Luxenburgori
EBko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du Europako Batzordearen agindua.
Amazonek ez dizkio 250 milioiren zergak ordaindu beharko Luxenburgori. EBko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du Europako Batzordearen agindua.
Multinazionalen garaipena Europako auzitegietan: Europako Batasuneko Auzitegi Orokorrak baliorik gabe utzi du Europako Batzordeak emana zuen agindu bat, Amazonek Luxenburgori zergetan 250 milioi euro ordaintzekoa. Epaileen arabera, Bruselak ez du frogatu ahal izan Luxenburgok tratu berezi bat eman zionik AEBetako konpa...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197586/makina-erremintak-15rainoko-hazkundea-espero-du-iaz-20-jaitsi-ondoren.htm
Ekonomia
Makina-erremintak %15rainoko hazkundea espero du, iaz %20 jaitsi ondoren
2022an salmentak beste %7 handitzea aurreikusten du AFM klusterrak, eta ordurako berreskuratu eta gaindituko luke 2019ko maila
Makina-erremintak %15rainoko hazkundea espero du, iaz %20 jaitsi ondoren. 2022an salmentak beste %7 handitzea aurreikusten du AFM klusterrak, eta ordurako berreskuratu eta gaindituko luke 2019ko maila
Pandemiak 2020an eragindako lurrikarak %19,65eko jaitsiera ekarri dio makina-erremintaren sektoreari. Gehienbat Gipuzkoak hartzen duen industriako sektore teknologiko horren galerak munduan izandakoen parekoak dira (%19,18), eta Xabier Ortueta zuzendari nagusiak uste du "itsaso zakarrean aurrera egiten" jakin dutela en...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197587/madrilek-onartu-egin-du-janssenen-txertoa-50-eta-59-urte-artekoei-jartzea.htm
Gizartea
Madrilek onartu egin du Janssenen txertoa 50 eta 59 urte artekoei jartzea
Oso kalteberak diren zenbait herritar talde ere txertatuko dituzte Johnson & Johnson konpainiaren dosiekin, hala nola autismoa dutenak eta gaitz psikologiko larriak dituztenak.
Madrilek onartu egin du Janssenen txertoa 50 eta 59 urte artekoei jartzea. Oso kalteberak diren zenbait herritar talde ere txertatuko dituzte Johnson & Johnson konpainiaren dosiekin, hala nola autismoa dutenak eta gaitz psikologiko larriak dituztenak.
Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak koska bat gehiago zabaldu dizkio ateak Janssenen txertoari: 50 eta 59 urte arteko pertsonek ere jasotzen ahalko dute. Dena dela, batzordeak atzo jakinarazi zuenez, 60 urtetik gorakoen txertaketan aurrera egiteko baliatuko dute lehenbizi Janssenen txertoa, eta ondotik ekinen diote ...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197588/kolore-gorria-falta-izan-da.htm
Kirola
Kolore gorria falta izan da
Erik Jakaren hutsunea oso presente izan da Banakako Txapelketaren aurkezpenean. Ostiral honetan hasiko da, Azkoitian, eta ekainaren 13an jokatuko dute finala, Bilbon. "Oso zail" ikusten dute frontoian ikusleak egotea.
Kolore gorria falta izan da. Erik Jakaren hutsunea oso presente izan da Banakako Txapelketaren aurkezpenean. Ostiral honetan hasiko da, Azkoitian, eta ekainaren 13an jokatuko dute finala, Bilbon. "Oso zail" ikusten dute frontoian ikusleak egotea.
Nekez has daiteke okerrago txapelketa bat, hura aurkeztu bezperan txapeldunak jokatzeari uko eginda baino. Bada, horixe gertatu zaio aurtengo Buruz Buruko Txapelketari: hura aurkeztu bezperan jakin da ez duela jokatuko azken txapeldunak. Erik Jaka perikarditisak jota dago, eta lau eta zortzi aste bitartean beharko ditu...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197589/lau-gunetan-banatuta-egingo-dute-ibilaldia-eta-aurrez-izena-eman-beharko-da.htm
Gizartea
Lau gunetan banatuta egingo dute Ibilaldia, eta aurrez izena eman beharko da
Bi ekintza mota aukeratu dituzte: tailerrak eta ikuskizunak. Aurtengo Ibilaldia Betiko ikastolak eta Ander Deuna ikastolak antolatu dute, eta maiatzaren 30ean egingo dute, Sopelan (Bizkaia).
Lau gunetan banatuta egingo dute Ibilaldia, eta aurrez izena eman beharko da. Bi ekintza mota aukeratu dituzte: tailerrak eta ikuskizunak. Aurtengo Ibilaldia Betiko ikastolak eta Ander Deuna ikastolak antolatu dute, eta maiatzaren 30ean egingo dute, Sopelan (Bizkaia).
Pandemia egoerara egokitutakoa izango da aurtengo Ibilaldia: ez du ibilbiderik izango, ez janari eta edari zerbitzurik, ezta kontzertu erraldoirik ere. Horren ordez, bertaratzen direnek tailerrak eta ikuskizunak izango dituzte aukeran, lau gunetan banatuta. Beste baldintza bat ere ezarri dute: parte hartu ahal izateko,...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197590/norman-lloyd-aktore-estatubatuarra-hil-da-106-urterekin.htm
Kultura
Norman Lloyd aktore estatubatuarra hil da, 106 urterekin
Wellesekin hasi zen teatroan, eta Chaplin, Hitchcock eta Renoiren filmetan aritu zen lanean, besteak beste. Telesail ugari zuzendu eta ekoitzi zituen.
Norman Lloyd aktore estatubatuarra hil da, 106 urterekin. Wellesekin hasi zen teatroan, eta Chaplin, Hitchcock eta Renoiren filmetan aritu zen lanean, besteak beste. Telesail ugari zuzendu eta ekoitzi zituen.
Norman Lloyd aktore, ekoizle eta zuzendari estatubatuarra hil zen atzo, Los Angelesen. New Jerseyn jaio zen, 1914an. 90 urte baino gehiagoko ibilbide artistikoa zuen, eta bigarren mailako aktore gisa egindako lanengatik da ezaguna, batez ere. Hollywoodeko aktorerik zaharrenenetako bat zen: 106 urte zituen. Oso gazte z...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197591/behatokiak-gaitzetsi-egin-du-bertan-behera-utzi-izana-irungo-udaltzain-izateko-hizkuntza-eskakizunak.htm
Gizartea
Behatokiak gaitzetsi egin du bertan behera utzi izana Irungo udaltzain izateko hizkuntza eskakizunak
EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du euskara beharrezkoa izatea «diskriminatzailea» dela. Behatokiaren eta Kontseiluaren arabera, epaia juridikoa ez baizik «politikoa« da.
Behatokiak gaitzetsi egin du bertan behera utzi izana Irungo udaltzain izateko hizkuntza eskakizunak. EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du euskara beharrezkoa izatea «diskriminatzailea» dela. Behatokiaren eta Kontseiluaren arabera, epaia juridikoa ez baizik «politikoa« da.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Irungo Udaltzaingo zerbitzurako hamabi lanposturi ezarritako hizkuntza eskakizunak bertan behera uzteko epaia eman zuen atzo, euskara ez dakitenentzako «diskriminatzailea» dela argudiatuta. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Euskalgintzaren Kontseiluak erabaki hori gaitzetsi dute, azpim...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197592/azken-agurra-egin-diote-mixel-berhokoirigoini-gamarten.htm
Politika
Azken agurra egin diote Mixel Berhokoirigoini Gamarten
Bizitza osoan izan dituen engaiamenduak aitortu dituzte ehunka herritarrek, eta hark hartutako bideak segitzeko borondatea erakutsi
Azken agurra egin diote Mixel Berhokoirigoini Gamarten. Bizitza osoan izan dituen engaiamenduak aitortu dituzte ehunka herritarrek, eta hark hartutako bideak segitzeko borondatea erakutsi
Txiki gelditu da Gamarte (Nafarroa Behera) Mixel Berhokoirigoini azken agurra emateko jende uholdearen aitzinean. Larunbatean zendu zen laborari eta bakegile ezaguna, 69 urterekin, eritasun baten ondorioz, eta gaur egin dute haren aldeko hileta elizkizuna haren herriko elizan. Ikusi gehiago: argazki bilduma Jende and...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197593/diputatu-maori-bat-parlamentutik-bota-dute-berriz-haka-dantzatzeagatik.htm
Mundua
Diputatu maori bat parlamentutik bota dute berriz, 'haka' dantzatzeagatik
Rawiri Waititi Maorien Alderdiko diputatuak salatu nahi izan du oposizioak diskurtso arrazista duela maoriei ematen zaien zerbitzu medikoaren gaian. Aurrez ere bota zuten, gorbata gabe joateagatik.
Diputatu maori bat parlamentutik bota dute berriz, 'haka' dantzatzeagatik. Rawiri Waititi Maorien Alderdiko diputatuak salatu nahi izan du oposizioak diskurtso arrazista duela maoriei ematen zaien zerbitzu medikoaren gaian. Aurrez ere bota zuten, gorbata gabe joateagatik.
Rawiri Waititi Maorien Alderdiko diputatua berriz bota dute Zeelanda Berriko Parlamentutik. Oraingoan, maorien haka dantza tradizionala dantzatzeagatik. Maorien kulturan, erronka bati aurre egin behar zaionean egin ohi dute haka, batzuetan, baita gatazka bat dagoenean ere; errugbi partiden aurretik dantzatzen dutelako ...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197594/astelehenean-zabaldu-ahalko-dute-tabernetako-barnealdea-nafarroan-sektorearen-arabera.htm
Gizartea
Astelehenean zabaldu ahalko dute tabernetako barnealdea Nafarroan, sektorearen arabera
%30eko edukierarekin zabaldu ahalko dute, eta %50ekoarekin CO2 neurgailuak ezartzen badituzte. Nafarroako Gobernuak oraindik ez du ofizialki baieztatu.
Astelehenean zabaldu ahalko dute tabernetako barnealdea Nafarroan, sektorearen arabera. %30eko edukierarekin zabaldu ahalko dute, eta %50ekoarekin CO2 neurgailuak ezartzen badituzte. Nafarroako Gobernuak oraindik ez du ofizialki baieztatu.
Atzo iluntzean aurreratu zuen ostalaritza sektoreak, eta, baieztapen ofizialaren esperoan, astelehenean ireki ahalko dituzte Nafarroako tabernetako barrualdeak. Sektoreko iturriek adierazitakoaren arabera, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak jakinarazi berri die aurtengo martxoko baldintza berberetan zabaldu aha...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197595/galiziako-parlamentuak-aho-batez-onartu-du-tvgk-haurren-eskaintza-indartzea.htm
Bizigiro
Galiziako Parlamentuak aho batez onartu du TVGk haurren eskaintza indartzea
Xabarin herri ekinbide legegilea aurkeztu zuen Normalizazio Linguistikoaren Mahaiak, 33.000 sinadura bildu eta gero. PPk, PSOEk eta BNGk, halaber, eskatu dute TVEren neska-mutikoentzako edukiak galegoz eskaintzea.
Galiziako Parlamentuak aho batez onartu du TVGk haurren eskaintza indartzea. Xabarin herri ekinbide legegilea aurkeztu zuen Normalizazio Linguistikoaren Mahaiak, 33.000 sinadura bildu eta gero. PPk, PSOEk eta BNGk, halaber, eskatu dute TVEren neska-mutikoentzako edukiak galegoz eskaintzea.
Galegoaren eskubideen alde lan egiten duen elkarte nagusiak, Normalizazio Linguistikoaren Mahaiak, herriz herri eta garai zailetan egiten duen esfortzuak bere fruituak eman ditu: Galiziako Parlamentuak aho batez onartu du gaur TVGk haurrei eta gazteei zuzendutako kanal bat sortzea. Galego hutsez egingo du eskaintza kat...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197596/juanito-oiarzabal-nepalen-harrapatuta-gelditu-da.htm
Kirola
Juanito Oiarzabal Nepalen harrapatuta gelditu da
Herrialdeak hartu dituen osasun neurriak direla eta, ezin da handik irten: bertan behera utzi dituzte hegaldiak. Alex Txikon ere inguru horretan harrapatuta dago.
Juanito Oiarzabal Nepalen harrapatuta gelditu da. Herrialdeak hartu dituen osasun neurriak direla eta, ezin da handik irten: bertan behera utzi dituzte hegaldiak. Alex Txikon ere inguru horretan harrapatuta dago.
Nepalen harrapatuta dago Juanito Oiarzabal mendizale gasteiztarra, Katmandu inguruan. Apirilaren erdialdean joan zen hara, bere bizitzari buruzko ikus-entzunezko bat grabatzera, baina Nepalgo Gobernuak pandemiari lotuta hartutako neurrien ondorioz, herrialdetik irten ezinda gelditu da. Inguru horretan atzemandako posit...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197597/gutxienez-46-lagun-hil-dira-gaitzak-jota-astebetean-hegoaldean.htm
Gizartea
Gutxienez 46 lagun hil dira gaitzak jota astebetean Hegoaldean
Osakidetzak eta Osasunbideak beste 543 kasu positibo atzeman dituzte astearteko testetan. Bizkaia eremu gorritik atera da; Hegoaldeko lurraldeen artean, Gipuzkoa da 400dik gorako intzidentzia duen bakarra.
Gutxienez 46 lagun hil dira gaitzak jota astebetean Hegoaldean. Osakidetzak eta Osasunbideak beste 543 kasu positibo atzeman dituzte astearteko testetan. Bizkaia eremu gorritik atera da; Hegoaldeko lurraldeen artean, Gipuzkoa da 400dik gorako intzidentzia duen bakarra.
Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, COVID-19arekin eri ziren 46 pertsona zendu dira joan den astean Hego Euskal Herrian. Zehazki, maiatzaren 3tik 9ra artean izandako heriotza kopuruari dagokio datua. Hala, aurreko astearen aldean, zenbatekoa apaldu egin da: apirilaren 26tik maiatzaren 2...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197598/150-amonite-mutrikuko-nautilus-ikerketa-eta-didaktika-gela-berrian.htm
Bizigiro
150 amonite Mutrikuko Nautilus ikerketa eta didaktika gela berrian
Geoparkeak amonite bilduma handia eskuratu du, eta Mutrikun ireki berri duen ikerketa eta didaktika gelan bildu ditu. Omenaldia egin diete gaur haiek biltzen ibili diren Jesus Narvaez eta Esperanza Azkarragari
150 amonite Mutrikuko Nautilus ikerketa eta didaktika gela berrian. Geoparkeak amonite bilduma handia eskuratu du, eta Mutrikun ireki berri duen ikerketa eta didaktika gelan bildu ditu. Omenaldia egin diete gaur haiek biltzen ibili diren Jesus Narvaez eta Esperanza Azkarragari
Jesus Narvaez eta Esperanza Azkarraga bildumagileak omendu dituzte gaur Mutrikun (Gipuzkoa), bertako hondartzetako labarretatik amoniteak ateratzen egindako lanagatik. Nautilus izeneko didaktika gela inauguratu dute, eta han gordeko dituzte senar-emazteek azken 45 urteetan ateratako fosil erraldoiak. Munduko amonite b...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197599/erc-eta-jxc-negoziazio-mahaira-itzuli-dira-cupi-esker.htm
Mundua
ERC eta JxC negoziazio mahaira itzuli dira, CUPi esker
Lau puntuko «gutxieneko» akordio bat sinatu dute hiru alderdiek. Estrategia independentista baten eraketaren inguruko elkarrizketak ez dituzte nahastuko Aragonesen inbestiduraren gaineko negoziazioekin.
ERC eta JxC negoziazio mahaira itzuli dira, CUPi esker. Lau puntuko «gutxieneko» akordio bat sinatu dute hiru alderdiek. Estrategia independentista baten eraketaren inguruko elkarrizketak ez dituzte nahastuko Aragonesen inbestiduraren gaineko negoziazioekin.
Etenda zeuden ERCren eta JxCren arteko negoziazioak berpiztea lortu du CUPek. Hiru alderdiek «gutxieneko» lau puntuko akordio bat adostu dute negoziazioak errazteko. Halere, ez dago oraindik ERCko zerrendaburu Pere Aragones Kataluniako presidente inbestitzeko akordiorik. Alderdiek hilaren 26ra arteko epea dute horretar...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197600/landak-giroa-utzi-du.htm
Kirola
Landak Giroa utzi du
Txirrindulari arabarra erori egin da helmugarako lau kilometro falta zirela, eta ezker lepauztaia eta zenbait saihets hautsi ditu. Caleb Ewanek irabazi du bosgarren etapa, eta Alessandro De Marchik eusten dio maglia arrosari.
Landak Giroa utzi du. Txirrindulari arabarra erori egin da helmugarako lau kilometro falta zirela, eta ezker lepauztaia eta zenbait saihets hautsi ditu. Caleb Ewanek irabazi du bosgarren etapa, eta Alessandro De Marchik eusten dio maglia arrosari.
Mikel Landak ezin dio ihes egin zorigaitzari. Hamaikagarrenez, ezbeharra izan du, eta lasterketa utzi behar izan du. Oraingoan, Italiako Giroa, eta hasi eta gutxira, bosgarren etapan. Murgiarra erori egin da helmugarako lau kilometro falta zirela, eta kolpe handia hartu du. Ezker lepauztaia eta zenbait saihets hautsi d...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197601/elkarrizketarako-borondatea-duela-nabarmendu-du-cebekeko-presidente-berriak.htm
Ekonomia
Elkarrizketarako borondatea duela nabarmendu du Cebekeko presidente berriak
Carolina Perez Toledok bere aurrekoek markaturiko norabideari eutsiko diola aurreratu du aurkezpen hitzaldian. Elkartea zuzentzen duen lehen emakumea da
Elkarrizketarako borondatea duela nabarmendu du Cebekeko presidente berriak. Carolina Perez Toledok bere aurrekoek markaturiko norabideari eutsiko diola aurreratu du aurkezpen hitzaldian. Elkartea zuzentzen duen lehen emakumea da
Carolina Perez Toledo da ofizialki Cebekeko presidente berria. Gaur egin du lehen bilera kargu berrian, eta bere lehentasuna «Bizkaiko enpresen berpizkundea» dela esan du. Erakunde eta elkarteekin biltzeko asmoa eta «elkarrizketarako borondatea» duela nabarmendu du, eta Iñaki Garcinuño bere aurrekoak markaturiko norabi...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197602/soslaia-aro-berri-baten-hasiera.htm
Soslaia: Aro berri baten hasiera
Soslaia: Aro berri baten hasiera.
Cebekek aro berri bat hasi du. Carolina Perez Toledok hartuko du Iñaki Garcinuñoren lekukoa Bizkaiko enpresarien konferentziako presidente karguan. Azken urteetan elkarteko presidenteorde izan da eta bere aurrekoak «egon zitekeen hautagai onena» dela esan du. Horren adibide da ez dela bozketarik behar izan hura aukerat...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197603/israelek-erasoak-gogortu-ditu-eta-56-lagun-hil-ditu-dagoeneko-gazan.htm
Mundua
Israelek erasoak gogortu ditu, eta 56 lagun hil ditu dagoeneko Gazan
Hamasek Gazan duen komandantea hil du Tel Avivek. Benny Gantz Israelgo Defentsa ministroak esan du operazio militarrak ez duela «amaiera datarik». NBEren Segurtasun Kontseilua gatazkan posizionatu gabe geratu da berriz, AEBek eragotzita.
Israelek erasoak gogortu ditu, eta 56 lagun hil ditu dagoeneko Gazan. Hamasek Gazan duen komandantea hil du Tel Avivek. Benny Gantz Israelgo Defentsa ministroak esan du operazio militarrak ez duela «amaiera datarik». NBEren Segurtasun Kontseilua gatazkan posizionatu gabe geratu da berriz, AEBek eragotzita.
Egunetik egunera larriagotzen ari da Gazako egoera, eta 2014an eremu berean 50 egun iraun zuen gatazka militarraren itxura gero eta handiagoa hartzen ari da egunotan han gertatzen ari dena —67 soldadu israeldar, 6 zibil israeldar eta 2.000 palestinar baino gehiago hil ziren orduan—. Israelen erasoaldi militarra fase b...
2021-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/197604/egoiliarren-irteerak-eta-bisitak-malgutu-dituzte-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
Gizartea
Egoiliarren irteerak eta bisitak malgutu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Astelehenetik aurrera, egunero irteteko eta astean hiru bisita jasotzeko aukera izango dute.
Egoiliarren irteerak eta bisitak malgutu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Astelehenetik aurrera, egunero irteteko eta astean hiru bisita jasotzeko aukera izango dute.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak adinekoen egoitzetako COVID-19aren kontrolerako protokoloa eguneratu dute. Txertaketan egindako aurrerapenengatik eta alarma egoera bertan behera utzi delako, erabaki dute neurriak egoera berrira egokitzea. Batez ere, egoiliarren irteerak eta bisita...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197605/athleticek-eskas-jokatu-du-eta-1-0-galdu-du.htm
Kirola
Athleticek eskas jokatu du, eta 1-0 galdu du
Athleticek ez du ezertarako aukerarik izan jaitsieran zegoen Huescaren aurka, partida eskasa egin baitu. Unai Simonen huts batean sartu dute gola etxekoek.
Athleticek eskas jokatu du, eta 1-0 galdu du. Athleticek ez du ezertarako aukerarik izan jaitsieran zegoen Huescaren aurka, partida eskasa egin baitu. Unai Simonen huts batean sartu dute gola etxekoek.
Athleticek hamabigarren aldiz galdu du gaur liga honetan. Huescaren zelaian, Unai Simonek egindako huts batekin sartu dio gola aurkariak, eta ez du gehiago behar izan etxeko taldeak. Sandrok 61. minutuan eskuin hegaletik botatako zartakoak ez zuen aparteko ezer, baina jan egin du Athleticeko atezainak. Golak, dena dela...
2021-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/197606/beranduegi-suspertu-dira.htm
Kirola
Beranduegi suspertu dira
Realak galdu egin du Atletico Madrilen zelaian. Txuri-urdinek bi gol jaso dituzte lehen zatian, eta 83. minutuan murriztu dute aldea. Azken minutuetan nagusi izan arren, esku hutsik itzuliko da Donostiara.
Beranduegi suspertu dira. Realak galdu egin du Atletico Madrilen zelaian. Txuri-urdinek bi gol jaso dituzte lehen zatian, eta 83. minutuan murriztu dute aldea. Azken minutuetan nagusi izan arren, esku hutsik itzuliko da Donostiara.
Realak oztopo bat aurkitu du Europa ligarako bidean. Atletico Madril Espainiako Ligako liderraren etxean jokatu du, eta galdu egin du han. Talde bakoitzak norbere sari potoloa eskuratzeko lehian, Diego Pablo Simeonerenak izan dira nagusi. Lehen postuan daude, eta ez da kasualitate hutsa. Espainiarrek helburua lortzeko ...
2021-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/197638/txerto-mota-ezberdinak-nahasteak-ondorio-kaltegarriak-areagotzen-ditu.htm
Gizartea
Txerto mota ezberdinak nahasteak ondorio kaltegarriak areagotzen ditu
Espainiako Gobernuak datorren astean ebatziko du AstraZenecaren txertoaren bigarren dosiaren auzia
Txerto mota ezberdinak nahasteak ondorio kaltegarriak areagotzen ditu. Espainiako Gobernuak datorren astean ebatziko du AstraZenecaren txertoaren bigarren dosiaren auzia
Dosi bat baino gehiago behar dituzte COVID-19aren kontrako txerto gehienek, eta duda egon da orain arte txerto mota ezberdinak nahasteak izan ditzakeen ondorioez; hasi dira argitzen, hala ere: Oxfordeko Unibertsitateko ikerketa talde batek azterlan baten emaitzak aurreratu ditu, eta adierazi du txertoaren ondorio kalte...
2021-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/197639/alestis-zigortu-dute-abeeak-ezartzean-emakumeak-baztertzeagatik.htm
Ekonomia
Alestis zigortu dute, ABEEak ezartzean emakumeak baztertzeagatik
EAEko Justizia Auzitegi Gorenak ebatzi du sexu arrazoiengatik bidali zituela enpresak hiru langile erregulaziora, iazko maiatzean
Alestis zigortu dute, ABEEak ezartzean emakumeak baztertzeagatik. EAEko Justizia Auzitegi Gorenak ebatzi du sexu arrazoiengatik bidali zituela enpresak hiru langile erregulaziora, iazko maiatzean
ELA sindikatuak jakinarazi du justiziak Alestis enpresa zigortu duela "sexu arrazoiengatik ez baztertzeko oinarrizko eskubidea urratzeagatik". Non urratu duen? Auzitegiaren arabera, aurreko urteko maiatzean, enplegua aldi baterako erregulatzeko espediente batzuk ezartzean, pandemia zela eta, zerrenda horretan nor sartu...
2021-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/197640/skolaeren-kontrako-epaia-berretsi-du-espainiako-auzitegi-gorenak.htm
Gizartea
Skolaeren kontrako epaia berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak
Nafarroako Gobernuak esan du hezkidetza programaren geroa «ziurtatua» dagoela, epaiak epai
Skolaeren kontrako epaia berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Nafarroako Gobernuak esan du hezkidetza programaren geroa «ziurtatua» dagoela, epaiak epai
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren irizpidea bere eginik, Skolae hezkidetza programaren aurkako sententzia berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Auzitegiak ez du onartu Nafarroako Gobernuak iazko ekainean aurkeztutako helegitea. Nafarroako auzitegiak bezalaxe, Madrilgoak ere «huts bat» antzeman du programaren t...
2021-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/197641/gaza-lurrez-inbaditzeko-prestatzen-ari-da-israel.htm
Mundua
Gaza lurrez inbaditzeko prestatzen ari da Israel
Plan bat aurkeztuko dio armadak gobernuari, gaur iluntzean, eta baliteke horren ostean hastea lurreko ofentsiba. Joe Biden AEBetako presidenteak babesa helarazi dio Tel Avivi. Palestinarren eta israeldarren arteko gatazka Israelgo hiri gehiagotara zabaldu da. Eskuin muturreko jende saldoak arabiarrak jipoitzen eta dend...
Gaza lurrez inbaditzeko prestatzen ari da Israel. Plan bat aurkeztuko dio armadak gobernuari, gaur iluntzean, eta baliteke horren ostean hastea lurreko ofentsiba. Joe Biden AEBetako presidenteak babesa helarazi dio Tel Avivi. Palestinarren eta israeldarren arteko gatazka Israelgo hiri gehiagotara zabaldu da. Eskuin mut...
Sarraskiak ez du etenik Gazan. Bonbardaketak egiten eta mugatik lehergailuak botatzen ari da oraindik ere Israel, eta etengabe ari da handitzen erasoen ondorioz hildakoen kopurua. Gazako Osasun Ministerioaren datuen arabera, 83 lagun hil dituzte jada, eta gutxienez 487 lagun zauritu. Aireko erasoen ondorioz ez ezik, «g...
2021-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/197642/langile-bat-hil-da-basauriko-acenomar-enpresan.htm
Ekonomia
Langile bat hil da Basauriko Acenomar enpresan
Teilatuan zegoen lanean, eta handik erori da. Aurten hildako 22. behargina da.
Langile bat hil da Basauriko Acenomar enpresan. Teilatuan zegoen lanean, eta handik erori da. Aurten hildako 22. behargina da.
49 urteko langile bat hil da ostegun honetan Basauriko (Bizkaia) Acenomar enpresako teilatutik erorita. Lanean zela Euskal Herrian hildako 22. behargina da, LAB sindikatuaren arabera. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman du ezbeharraren berri; zehaztu duenez, goizeko hamarrak hogei gutxi aldera jaso du abisua. A...
2021-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/197643/lgtbi-kolektiboaren-aurkako-hamalau-eraso-salatu-dituzte-araban.htm
Gizartea
LGTBI kolektiboaren aurkako hamalau eraso salatu dituzte Araban
Ikusgune Gasteizko LGTBIfobiaren aurkako behatokiak txosten bat egin du, LGTBIfobiaren aurkako egunaren harira. Transen aurkako gorroto diskurtsoak areagotu egin direla salatu dute.
LGTBI kolektiboaren aurkako hamalau eraso salatu dituzte Araban. Ikusgune Gasteizko LGTBIfobiaren aurkako behatokiak txosten bat egin du, LGTBIfobiaren aurkako egunaren harira. Transen aurkako gorroto diskurtsoak areagotu egin direla salatu dute.
Diskriminazioa, irainak, mespretxu adierazpenak , eraso fisikoak... LGTBI komunitatearen aurkako hamalau eraso salatu zituzten Araban 2020ko maiatzetik 2021eko apirilera, Ikusgune Gasteizko LGTBIfobiaren aurkako behatokiak gaur aurkeztutako txostenaren arabera. Behera egin du sexu joeren aniztasunaren eta genero anizta...
2021-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/197644/dantza-taldeen-emanaldiak-baimendu-ditu-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Dantza taldeen emanaldiak baimendu ditu Jaurlaritzak
Dantza talde amateurren emanaldiak baimenduta daudela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak, baina, horretaz jabetzeko, gaztelerazko bertsioa irakurri behar izan dute zaleek, baimena galdu egin delako euskaratzerakoan, antza.
Dantza taldeen emanaldiak baimendu ditu Jaurlaritzak. Dantza talde amateurren emanaldiak baimenduta daudela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak, baina, horretaz jabetzeko, gaztelerazko bertsioa irakurri behar izan dute zaleek, baimena galdu egin delako euskaratzerakoan, antza.
Dantzan.eus atariak gaur ohartarazi du profesionalak ez diren dantza taldeen emanaldiak baimentzen dituela Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri duen dekretuak. Atzo argitaraturiko testua irakurrita, debekuak indarrean jarraituko zuela pentsatu zuen dantzazaleek. Baina, antza, itzulpenaren arazoa izan da, gaztelerazko be...
2021-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/197645/klima-aldaketaren-legea-onartu-du-espainiako-kongresuak.htm
Gizartea
Klima Aldaketaren Legea onartu du Espainiako Kongresuak
Legearen helburu nagusia da gas isuriak murriztea eta 2050. urterako «karbonoan neutroa» izatea. 2040. urtetik aurrera debekatuta egongo da CO2a isurtzen duten autoak saltzea.
Klima Aldaketaren Legea onartu du Espainiako Kongresuak. Legearen helburu nagusia da gas isuriak murriztea eta 2050. urterako «karbonoan neutroa» izatea. 2040. urtetik aurrera debekatuta egongo da CO2a isurtzen duten autoak saltzea.
Joan den apirilaren 29an Espainiako Senatuak onartu ondotik, Espainiako Kongresuak gaur arratsaldean onartu du Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren legea. Ezezko botoa eman du VOXek, eta PP abstenitu egin da. Legearen helburu nagusia da gas isuriak murriztea eta 2050. urterako «karbonoan neutroa» izatea. Hal...
2021-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/197646/beste-549-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Beste 549 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
COVID-19a detektatzeko 12.000 proba inguru egin dira asteazkenean; horien %4,6 izan dira positiboak.
Beste 549 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. COVID-19a detektatzeko 12.000 proba inguru egin dira asteazkenean; horien %4,6 izan dira positiboak.
Intzidentzia egonkortzen ari da Hego Euskal Herrian. Hirugarren egunez jarraian, egun bakarrean zenbatutako COVID-19 kasu kopurua 500en bueltakoa izan da: zehazki, atzo 549 positibo detektatu zituzten Osasunbideak eta Osakidetzak. 11.907 diagnostiko proba egin ziren, eta, beraz, %4,6 izan zen positiboen ehunekoa. OME O...
2021-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/197647/haurrak-dituzten-familiak-eta-pentsiodunak-lehenetsiko-ditu-dsbe-berriak.htm
Ekonomia
Haurrak dituzten familiak eta pentsiodunak lehenetsiko ditu DSBE berriak
Erroldatze epea hiru urtetik bira gutxituko da adingabeak dituztenentzat. Bakarrik dauden pentsiodunek 893 euro jasotzea bermatu nahi da. Gogortu egingo dira lan eskaintza bat ez onartzearen ondorioak
Haurrak dituzten familiak eta pentsiodunak lehenetsiko ditu DSBE berriak. Erroldatze epea hiru urtetik bira gutxituko da adingabeak dituztenentzat. Bakarrik dauden pentsiodunek 893 euro jasotzea bermatu nahi da. Gogortu egingo dira lan eskaintza bat ez onartzearen ondorioak
Eusko Jaurlaritzaren diru sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) erreformak hobetu egingo ditu pentsiodunentzako, guraso bakarreko familientzako eta adingabeak ardurapean dituztenentzako laguntzak. Halaber, errenta kobratzen duten pertsonen lan aktibazioa bultzatuko du. Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburuak lege egita...
2021-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/197648/sagardui-gaitzesteko-proposamena-atzera-bota-dute-eajk-eta-psek.htm
Gizartea
Sagardui gaitzesteko proposamena atzera bota dute EAJk eta PSEk
Txertaketa irregularren auzian «gezurretan» aritzeagatik aurkeztu du EH Bilduk gaitzespen proposamena, eta PP-C's eta Elkarrekin Podemosen babesa lortu du. EAJk eta PSEk babes osoa azaldu diote Osasun sailburuari.
Sagardui gaitzesteko proposamena atzera bota dute EAJk eta PSEk. Txertaketa irregularren auzian «gezurretan» aritzeagatik aurkeztu du EH Bilduk gaitzespen proposamena, eta PP-C's eta Elkarrekin Podemosen babesa lortu du. EAJk eta PSEk babes osoa azaldu diote Osasun sailburuari.
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua gaitzesteari buruzko proposamen eraman du EH Bilduk gaur Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara, Basurtu eta Santa Marina ospitaleetako txertaketa irregularren auziagatik. PP+Cs-ek ere Osasun sailburua gaitzesteko eskaria egin du, osoko zuzenketa baten bitartez. Eska...
2021-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/197649/etxebizitzaren-arazoaren-aitzinean-antolatzera-deitu-dute-miarritzen.htm
Gizartea
Etxebizitzaren arazoaren aitzinean antolatzera deitu dute Miarritzen
Dozenaka herritar elkartu dira Miarritzeko itsasargian, BAM taldeak deituta, manifestu bat irakurtzeko. «Ez dugu gure lurrak desitxuratzen eta betoitzen utziko», adierazi dute.
Etxebizitzaren arazoaren aitzinean antolatzera deitu dute Miarritzen. Dozenaka herritar elkartu dira Miarritzeko itsasargian, BAM taldeak deituta, manifestu bat irakurtzeko. «Ez dugu gure lurrak desitxuratzen eta betoitzen utziko», adierazi dute.
«Ez dugu gure herria hiltzen utziko». Etxebizitzaren gaiak Ipar Euskal Herrian hartu duen bilakaeraz «kexu», dozenaka herritarrek dinamika berri bat abiatzeko asmoa agertu dute Miarritzeko (Lapurdi) itsasargian. Manifestu bat irakurri dute, eta argazki bat hartu dute Ez da salgai! leloa zekarren pankarta erraldoi batek...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197650/etxarri-aranatz-gaur-zabaldu-dute-eta-lakuntza-bihar.htm
Gizartea
Etxarri Aranatz gaur zabaldu dute, eta Lakuntza, bihar
Alarma egoera maiatzaren 9an bukatu bazen ere, bi herriek konfinamendu perimetralarekin jarraitu dute, bertan izan diren kasu kopuru altuen ondorioz. Etxarri Aranatz gaur zabalduko da, eta Lakuntza, berriz, bihar.
Etxarri Aranatz gaur zabaldu dute, eta Lakuntza, bihar. Alarma egoera maiatzaren 9an bukatu bazen ere, bi herriek konfinamendu perimetralarekin jarraitu dute, bertan izan diren kasu kopuru altuen ondorioz. Etxarri Aranatz gaur zabalduko da, eta Lakuntza, berriz, bihar.
Nafarroako Gobernuak eta Etxarri Aranazko Udalak adostu dutenez, gaurtik aurrera libreki mugitu ahal izango dute bertako herritarrek. Gobernuak azaldu duenez, kutsatze eta positibotasun tasek beherakada nabarmena izan dute konfinamendu perimetrala hasi zenetik, baina, hala ere, kasu positiboen jarraipena «oso altua» de...
2021-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/197651/elak-eta-labek-grebara-deitu-dituzte-gipuzkoako-zahar-etxeetako-langileak.htm
Gizartea
ELAk eta LABek grebara deitu dituzte Gipuzkoako zahar etxeetako langileak
ELAk eta LABek maiatzaren 20rako deitu dute greba eguna, eta ELAk ekainaren 14rako ere egin du deialdia.
ELAk eta LABek grebara deitu dituzte Gipuzkoako zahar etxeetako langileak. ELAk eta LABek maiatzaren 20rako deitu dute greba eguna, eta ELAk ekainaren 14rako ere egin du deialdia.
Gipuzkoako Foru Aldundiari «ez mugitzea» eta «langileekin biltzeko gai ez izatea» egotzita, ELA sindikatuak grebara deitu ditu Gipuzkoako zahar etxeetako langileak bi egunetarako; hain zuzen, maiatzaren 20rako eta ekainaren 14rako egin dute deialdia. LABek ere grebara deitu ditu Gipuzkoako egoitzetako langileak maiatza...
2021-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/197652/donostiako-udalak-metroaren-obretako-azken-zuloa-isilpean-mantentzeko-erabaki-politikoa-hartu-duela-salatu-du-eh-bilduk.htm
Gizartea
Donostiako Udalak metroaren obretako azken zuloa isilpean mantentzeko «erabaki politikoa« hartu duela salatu du EH Bilduk
Ostiralean agerturiko zuloa orain arteko handiena izan dela jakinarazi du Garbiñe Alkiza zinegotziak. Haren ustetan, «onartezina» da udal gobernuak gaiaren inguruan azalpen ofizialik eman ez izana.
Donostiako Udalak metroaren obretako azken zuloa isilpean mantentzeko «erabaki politikoa« hartu duela salatu du EH Bilduk. Ostiralean agerturiko zuloa orain arteko handiena izan dela jakinarazi du Garbiñe Alkiza zinegotziak. Haren ustetan, «onartezina» da udal gobernuak gaiaren inguruan azalpen ofizialik eman ez izana.
«Nahiz eta zulo honek aurrekoen tamaina hirukoiztu, paradoxikoki, administrazio publikoek eskainitako informazioa bere tamainaren alderantziz proportzionala izan da». Garbiñe Alkiza EH Bilduko zinegotziak gogor jo du gaur Donostiako udal gobernuak metroaren obretan agerturiko azken zuloaren aurrean izandako jarreraren ...
2021-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/197653/gipuzkoako-aldundiak-bidesarien-beste-arau-bat-egingo-du-hirugarrena.htm
Ekonomia
Gipuzkoako Aldundiak bidesarien beste arau bat egingo du, hirugarrena
Auzitegi Gorenak ez du onartu baliogabetutako bigarren arauaren aurka jarritako helegitea. Garraiolariek eskatu dute itzul diezaietela dirua.
Gipuzkoako Aldundiak bidesarien beste arau bat egingo du, hirugarrena. Auzitegi Gorenak ez du onartu baliogabetutako bigarren arauaren aurka jarritako helegitea. Garraiolariek eskatu dute itzul diezaietela dirua.
Epaitegietan porrot bat bestearen atzetik pilatu arren, Gipuzkoako Aldundiak ez du atzera egin N-1 errepidean eta A-15 autobidean ibilgailu astunei ordainsaria ezartzeko asmoetan. Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak iragarri du beste arau bat onartuko duela «datozen egunotan», hirugarrena, eta horren bita...
2021-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/197654/egiari-zor-fundazioak-salatu-du-eudeleko-batzorde-eragileak-estatuaren-biktimak-diskriminatu-dituela.htm
Politika
Egiari Zor fundazioak salatu du Eudeleko Batzorde Eragileak estatuaren biktimak diskriminatu dituela
Fundazioak esan du Gorka Urtaran Eudeleko burua beraiek aurkeztutako testu bat aldatzen saiatu dela. Salatu dute Estatuaren indarkeriaren biktimek «kategorizazioa» jasaten oraindik ere.
Egiari Zor fundazioak salatu du Eudeleko Batzorde Eragileak estatuaren biktimak diskriminatu dituela. Fundazioak esan du Gorka Urtaran Eudeleko burua beraiek aurkeztutako testu bat aldatzen saiatu dela. Salatu dute Estatuaren indarkeriaren biktimek «kategorizazioa» jasaten oraindik ere.
Egiari Zor fundazioak salatu duenez, Eudel Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalen elkartea beraiek elkarte horretara igorritako testu bat aldatzen saiatu da. Fundazioak bere biktimarioek jasotzen dituzten omenaldien harira adierazpen bat onartzea nahi zuen Eudelek. Gorka Urtaran buru duen udalen elkarteak, berriz, testu h...
2021-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/197655/maederrek-landari-eskaini-dio-etapa-garaipena.htm
Kirola
Maederrek Landari eskaini dio etapa garaipena
Murgiarraren taldekideak ihesean irabazi du Italiako Giroko seigarren etapa, mendatean bukatzen zen lehena. Alessandro De Marchik maglia arrosa galdu du, eta Attila Valterrek jantzi. Eskas aritu da Bilbao: 1.06 galdu du onenekin
Maederrek Landari eskaini dio etapa garaipena. Murgiarraren taldekideak ihesean irabazi du Italiako Giroko seigarren etapa, mendatean bukatzen zen lehena. Alessandro De Marchik maglia arrosa galdu du, eta Attila Valterrek jantzi. Eskas aritu da Bilbao: 1.06 galdu du onenekin
Mikel Landaren atzoko erorikoak zaurituta utzi zuen Bahrain taldea. Murgiarrak etxerako bidea hartu behar izan zuen, eta, hala, lemazainik gabe gelditu ziren haren taldekideak. Arrangura eta atsekabea, ordea, erregai bihurtu dute gaur, eta B plana badutela erakutsi, Ginno Maederrekin irabazi baitute Giroko seigarren et...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197656/gizon-baten-gorpua-aurkitu-dute-iruntildeerrian-zaborra-biltzeko-kamioi-batean.htm
Gizartea
Gizon baten gorpua aurkitu dute Iruñerrian, zaborra biltzeko kamioi batean
Nafarroako Foruzaingoak ikertuko du zer gertatu den. Oraindik ez dakite zein den hildakoa.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Iruñerrian, zaborra biltzeko kamioi batean. Nafarroako Foruzaingoak ikertuko du zer gertatu den. Oraindik ez dakite zein den hildakoa.
Ostegun goizean gizon baten hilotza aurkitu dute Iruñerriko zaborra biltzeko kamioi batean. Orkoiengo (Nafarroa) lantegi bateko langileek aurkitu dute, birziklatzeko euren enpresara papera eta kartoia zeramatzan kamioi batean. Oraindik ez dakite nor den hildakoa. Enpresak ostegunean 15:00ak aldera jakinarazi die larri...
2021-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/197657/masajista-aritzen-den-gizon-batek-hiru-neska-adingaberi-sexu-erasoak-egin-izana-gaitzetsi-du-donostiako-udalak.htm
Gizartea
Masajista aritzen den gizon batek hiru neska adingaberi sexu erasoak egin izana gaitzetsi du Donostiako Udalak
Udal talde guztiek erasoak gaitzesten dituen adierazpen instituzional bat sinatu dute, eta EH Bilduk elkarretaratze bat egin du udaletxearen aurrean.
Masajista aritzen den gizon batek hiru neska adingaberi sexu erasoak egin izana gaitzetsi du Donostiako Udalak. Udal talde guztiek erasoak gaitzesten dituen adierazpen instituzional bat sinatu dute, eta EH Bilduk elkarretaratze bat egin du udaletxearen aurrean.
Donostiako udal korporazioko talde guztiek adierazpen instituzional bat sinatu dute, hirian izandako azken eraso matxista gaitzesteko eta biktimei babesa adierazteko. Larunbatean, Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen, masajista aritzen dena, eta gutxienez hiru neska adingaberi eraso egitea leporatu diote. Asteartean epa...
2021-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/197658/bizirik-daude-oraindik-ere.htm
Kirola
Bizirik daude oraindik ere
Eibarrek berdindu egin du Betisekin Ipuruan, Enrichek 83. minutuan sartutako gol bati esker. Bi jardunaldiren faltan, hiru puntura dute salbazioa eibartarrek.
Bizirik daude oraindik ere. Eibarrek berdindu egin du Betisekin Ipuruan, Enrichek 83. minutuan sartutako gol bati esker. Bi jardunaldiren faltan, hiru puntura dute salbazioa eibartarrek.
Sinesten jarraitzeko puntu bat eskuratu du gaur Eibarrek Betisen aurka, Ipuruan: bana berdindu du. Hasieratik egon da atzetik markagailuan, eta azken txanpan lortu du berdintzea. Mailari eusteko ametsa betetzeak zaila dirudi, baina oraindik ere posiblea da balentria. Bi partidaren faltan, eibartarrek hiru puntura dute ...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197685/jaurlaritzak-gaur-bertan-utziko-dio-joaquin-beltran-bilatzeari.htm
Gizartea
Jaurlaritzak gaur bertan utziko dio Joaquin Beltran bilatzeari
Gaur goizean iragarri Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak bertan behera utziko dituztela Joaquin Beltran bilatzeko lanak. Zabortegia egonkortzeko lanek, ordea, aitzinera jarraituko dute.
Jaurlaritzak gaur bertan utziko dio Joaquin Beltran bilatzeari. Gaur goizean iragarri Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak bertan behera utziko dituztela Joaquin Beltran bilatzeko lanak. Zabortegia egonkortzeko lanek, ordea, aitzinera jarraituko dute.
Zaldibarko zabortegia hondoratu zenetik 463 egun igaro direla, Joaquin Beltran langilearen gorpua topatzeko lanak bertan behera utzi dituela iragarri du gaur Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak: «Gaur bertan etengo da Joaquin Beltran bilatzeko operatiboa». Iñigo Urkullu lehendakaria atzo bildu zen Joaquin...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197687/israelek-ehunka-misil-bota-ditu-gazara-orain-arteko-erasorik-luzeenean.htm
Mundua
Israelek ehunka misil bota ditu Gazara, orain arteko erasorik luzeenean
Israelek ehunka misil bota ditu Gazara, orain arteko erasorik luzeenean.
Dagoeneko 119 palestinar hil ditu Israelek. Ehunka etxebizitza erabat suntsituta daude, eta milaka dira desplazatuak. Zisjordania okupatuan, kolono israeldarrak palestinarren etxeetan sartu dira indarrez, eta gutxienez adingabe bat zauritu dute. Su-etena emateari uko egin dio Tel Avivek, eta Egiptoko bitartekaritza tal...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197688/bertan-behera-geratu-da-bilbon-gauzatzekoa-zen-etxegabetzea.htm
Gizartea
Bertan behera geratu da Bilbon gauzatzekoa zen etxegabetzea
Hasi aurretik, bertan behera geratu da etxegabetzea. Hala ere, negoziazioetan jarraituko dutela iragarri dute AZET Etxebizitza Sindikatuko kideek.
Bertan behera geratu da Bilbon gauzatzekoa zen etxegabetzea. Hasi aurretik, bertan behera geratu da etxegabetzea. Hala ere, negoziazioetan jarraituko dutela iragarri dute AZET Etxebizitza Sindikatuko kideek.
Gaur goizeko bederatzietarako iragarrita zegoen etxegabetzea, Bilboko Cortes kalean. Zortzi eta erdietarako, ordea, jende andana bilduta zegoen etxearen inguruan, desjabetzeari aurre egiteko. Goizeko bederatzi eta erdiak aldera iragarri du Etxebizitza Sindikatuak etxegabetzea gelditzeko aukera egon daitekeela, baina, ...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197689/bilboko-neska-bat-atxikita-eduki-dute-londresko-aireportu-batean-brexit-aren-ondorioz.htm
Gizartea
Bilboko neska bat atxikita eduki dute Londresko aireportu batean, 'brexit'-aren ondorioz
Joan den astean, gutxienez dozena bat herritar atxiki zituzten Gatwickeko aireportuan. Horietako asko lan elkarrizketaren bat egitera joanak ziren Erresuma Batura.
Bilboko neska bat atxikita eduki dute Londresko aireportu batean, 'brexit'-aren ondorioz. Joan den astean, gutxienez dozena bat herritar atxiki zituzten Gatwickeko aireportuan. Horietako asko lan elkarrizketaren bat egitera joanak ziren Erresuma Batura.
EBko gero eta herritar gehiagori gertatu zaio: Erresuma Batura joan, eta, brexit-aren ondorioz, immigrazio zentroetan edo atxiloketa geletan atxikita eduki dituzte bidaiariak. Hala adierazi du The Guardian hedabideak, eta azaldu du batez ere lan elkarrizketaren bat egitera joan direnei gertatu zaiela. Asko dira horren ...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197690/miranda-eta-altsasuren-arteko-trenbide-garraioaren-aldeko-akordioa-aurkeztu-dute.htm
Gizartea
Miranda eta Altsasuren arteko trenbide garraioaren aldeko akordioa aurkeztu dute
Akordioa Araba, Nafarroa eta Burgosko trenbide sektoreko sindikatuek eta plataforma herritarrek sinatu dute. Abiadura handiko trenarentzako alternatiba bat proposatzen du.
Miranda eta Altsasuren arteko trenbide garraioaren aldeko akordioa aurkeztu dute. Akordioa Araba, Nafarroa eta Burgosko trenbide sektoreko sindikatuek eta plataforma herritarrek sinatu dute. Abiadura handiko trenarentzako alternatiba bat proposatzen du.
Arabako, Nafarroako eta Burgosko trenbide sektorean ordezkaritza duten sindikatuek (UGT, CCOO, SF, SCF, CGT eta SEMAF) eta lurralde horietako trenbide sareen aldeko plataformek Miranda eta Altsasuren arteko trenbide garraioaren aldeko akordioa sinatu dute. Idatzi horren bitartez, hiru lurraldeetako trenbide garraio pol...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197691/nafarroako-gobernuak-onartu-egin-du-tabernen-barrualdea-irekitzea-astelehenetik-aurrera.htm
Gizartea
Nafarroako Gobernuak onartu egin du tabernen barrualdea irekitzea, astelehenetik aurrera
%30eko gehienezko edukiera izan ahalko dute, eta 22:00etan itxi beharko dute. CO2 neurgailuak ezarriz gero establezimenduak osorik betetzea baimendu du gobernuak.
Nafarroako Gobernuak onartu egin du tabernen barrualdea irekitzea, astelehenetik aurrera. %30eko gehienezko edukiera izan ahalko dute, eta 22:00etan itxi beharko dute. CO2 neurgailuak ezarriz gero establezimenduak osorik betetzea baimendu du gobernuak.
Ostalariek aurreratu zuten, eta Nafarroako Gobernuak baieztatu du: astelehenetik aurrera tabernen barneko partea zabaldu ahalko dute herrialdean. Irekiera baimendu badu ere, gobernuak neurriak ezarri ditu, eta ezingo da gainditu tabernaren %30eko edukiera. Hala ere, neurri horrek salbuespen bat izango du: ostalariek er...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197692/40-eta-49-urte-artekoak-ekainaren-erdialdean-hasiko-dira-txertatzen-nafarroan.htm
Gizartea
40 eta 49 urte artekoak ekainaren erdialdean hasiko dira txertatzen Nafarroan
Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak iragarri du aurreikusitako dosi kopurua jasotzen badute, adin tarte horretan daudenak txertatzen hasiko direla ordurako. 85.000 herritar inguru dira.
40 eta 49 urte artekoak ekainaren erdialdean hasiko dira txertatzen Nafarroan. Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak iragarri du aurreikusitako dosi kopurua jasotzen badute, adin tarte horretan daudenak txertatzen hasiko direla ordurako. 85.000 herritar inguru dira.
Txertaketa erritmoa gero eta abiadura handiagoa hartzen ari dela baieztatu du gaur goizean Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak. Gainera, baikor mintzatu da txertaketa egutegia betetzeko epeen inguruan: «Hasierako aurreikuspenak hobetzen ari gara». Eta txertaketa prozesua martxa onean doan seinale da Txibite...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197693/irrintziaren-onurak-ikergai.htm
Bizigiro
Irrintziaren onurak ikergai
Euskal Herriko oihu tradizionalean erabiltzen diren teknika batzuk onuragarriak izan daitezke zintzurreko zenbait gaitz sendatzeko edo ahotsa erabiltzen duten pertsonentzat. Bihar 'Bizigiro' sailean erreportaje zabala argitaratuko da gai horren inguruan.
Irrintziaren onurak ikergai. Euskal Herriko oihu tradizionalean erabiltzen diren teknika batzuk onuragarriak izan daitezke zintzurreko zenbait gaitz sendatzeko edo ahotsa erabiltzen duten pertsonentzat. Bihar 'Bizigiro' sailean erreportaje zabala argitaratuko da gai horren inguruan.
Klinika batean irrintzika aritu dira. Izan ere, Ana Martinez mediku foniatrak doktoretza tesia egin du irrintziaren inguruan. Euskal oihu tradizionala ikertu du, haren morfologia eta mekanismo fisiologikoa deskribatuz. Hamabi irrintzilariren oihuak aztertu ondoren ikusi du irrintziaren espektro harmonikoaren morfologia...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197694/ehuren-campusetan-ez-ezik-becen-ficoban-eta-iradier-arenan-ere-egingo-dute-selektibitatea.htm
Gizartea
EHUren campusetan ez ezik, BECen, Ficoban eta Iradier Arenan ere egingo dute selektibitatea
EHUk ez du jakinarazi zer aukera emango dieten positibo izateagatik edo positibo baten kontaktu estua izateagatik konfinatuta dauden ikasleei. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleentzat, ohiko deialdia ekainaren 8, 9 eta 10ean izango da; ezohikoa, berriz, uztailaren 6, 7 eta 8an.
EHUren campusetan ez ezik, BECen, Ficoban eta Iradier Arenan ere egingo dute selektibitatea. EHUk ez du jakinarazi zer aukera emango dieten positibo izateagatik edo positibo baten kontaktu estua izateagatik konfinatuta dauden ikasleei. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleentzat, ohiko deialdia ekainaren 8, 9 eta 10e...
Bigarren urtez jarraian, COVID-19ak baldintzatuko ditu aurtengo USE Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren azterketak ere. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak jakinarazi duenez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleek unibertsitatearen ikastegietan ez ezik BECen, Ficoban eta Iradier Arenan ere egingo dute selektibitat...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197695/kpiak-25-egin-du-gora-energien-prezioengatik.htm
Ekonomia
KPIak %2,5 egin du gora, energien prezioengatik
2018tik izandako hazkunderik handiena izan den arren, gainerako produktuetan egonkor mantendu da
KPIak %2,5 egin du gora, energien prezioengatik. 2018tik izandako hazkunderik handiena izan den arren, gainerako produktuetan egonkor mantendu da
Ekonomia mugitzen hasi da. Apirileko KPIa %2,5 igo da Hego Euskal Herrian, 2018ko urritik izandako daturik altuena da. Hala ere, ezin da esan ekonomia inflazio aldi batean sartu denik. Igoera elektrizitatearen eta gasolinen garestitzeari dagokio ia guztiz. Izan ere, erosketa saskiaren elementu lurrunkorrenetan, hala no...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197696/euspotek-iragarkirik-onena-bozkatzeko-epea-zabaldu-du.htm
Bizigiro
Euspotek iragarkirik onena bozkatzeko epea zabaldu du
'Nekazaritzatik bizi nahi dugu' da aurtengo leloa, eta 87 bideo iragarki jaso dituzte.
Euspotek iragarkirik onena bozkatzeko epea zabaldu du. 'Nekazaritzatik bizi nahi dugu' da aurtengo leloa, eta 87 bideo iragarki jaso dituzte.
Euskarazko iragarki laburren lehiaketa da Euspot, Mondragon Unibertsitateak, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa elkarteak antolatutakoa. Urtero gai bat aukeratzen dute, eta horren inguruan bideo lan bat sortzeko eskatzen diete gazteei. Aurtengorako, nekazaritzaren aldeko aldarria hautatu dute. Dagoeneko zab...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197697/sindikatuek-grebak-bultzatzen-jarraituko-dute-enplegu-publikoa-kontsolidatu-arte.htm
Ekonomia
Sindikatuek grebak bultzatzen jarraituko dute enplegu publikoa kontsolidatu arte
ELA, LAB, CCOO, SATSE, ESK eta Steilas sindikatuek apirilaren 22ko grebari buruzko "oso balorazio positiboa" egin dute, eta urratsak egiteko eskatu diote administrazioari
Sindikatuek grebak bultzatzen jarraituko dute enplegu publikoa kontsolidatu arte. ELA, LAB, CCOO, SATSE, ESK eta Steilas sindikatuek apirilaren 22ko grebari buruzko "oso balorazio positiboa" egin dute, eta urratsak egiteko eskatu diote administrazioari
Enplegu publikoaren behin-behinekotasunari soluzioa emateko sindikatuek deitutako lanuztearen eta mobilizazio guztien "arrakasta" nabarmendu dute ELAk, LABek, CCOOk, SATSEk, ESK-k eta Steilasek, elkarrekin egindako agerraldi batean. "Milaka langile publikori greba eskubidea ukatzen zieten gutxieneko zerbitzuak ezarri e...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197698/eusko-jaurlaritzari-bere-ardura-hartzeko-eskatu-diote.htm
Eusko Jaurlaritzari bere «ardura» hartzeko eskatu diote
Eusko Jaurlaritzari bere «ardura» hartzeko eskatu diote.
Erreakzio soka luzea ekarri du Eusko Jaurlaritzak Joaquin Beltran bilatzeari utzi izanak. EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik nabarmendu du berri «lazgarria» dela bilaketa lanak eten izana. Eusko Jaurlaritzaro eskatu dio bere ardura hartzeko auzian: «Sinetsita nago enpresak ez duela lanen dirua itzuliko. Es...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197699/eusko-jaurlaritzari-erantzukizunak-laquoargitzekoraquo-eskatu-dio-zaldibar-argitu-plataformak.htm
Gizartea
Eusko Jaurlaritzari erantzukizunak «argitzeko» eskatu dio Zaldibar Argitu plataformak
Verter Recycling enpresak doluminak agertu dizkio familiari, gorpua topatu ez dutelako.
Eusko Jaurlaritzari erantzukizunak «argitzeko» eskatu dio Zaldibar Argitu plataformak. Verter Recycling enpresak doluminak agertu dizkio familiari, gorpua topatu ez dutelako.
Erreakzio soka luzea ekarri du Eusko Jaurlaritzak Joaquin Beltran bilatzeari utzi izanak. Zaldibar eta inguruko herrietako herritarrek osatutako Zaldibar Argitu plataformak erantzukizunak «argitzeko» eskatu dio Eusko Jaurlaritzari: «Eusko Jaurlaritzak bilatzen ez jarraitzea erabakitzen badu, une egokia da gertatutakoar...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197700/beste-463-positibo-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Beste 463 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian
Transmisioa beherantz doala erakusten dute datuek. Positibo tasa %4,4 da.
Beste 463 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Transmisioa beherantz doala erakusten dute datuek. Positibo tasa %4,4 da.
Hego Euskal Herrian COVID-19aren transmisioa apalduz doala erakusten dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gaur kaleratutako datuek. Atzo 463 positibo detektatu zituzten Hegoaldean egindako testetan. 10.405 diagnostiko proba egin ziren, eta, beraz, %4,4 izan zen positiboen ehunekoa. OME Osasunaren Munduko Er...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197701/apirilera-arte-98-igo-da-araba-bizkai-eta-gipuzkoako-ogasunen-bilketa.htm
Ekonomia
Apirilera arte %9,8 igo da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ogasunen bilketa
Hiru ogasunek 4.177.7 milioi euro bildu dituzte urteko lehen lauhilekoan, eta iazkoan, martxo-apirileko itxialdia tarteko, 3.802.8 milioi izan ziren, ia %10 gutxiago
Apirilera arte %9,8 igo da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ogasunen bilketa. Hiru ogasunek 4.177.7 milioi euro bildu dituzte urteko lehen lauhilekoan, eta iazkoan, martxo-apirileko itxialdia tarteko, 3.802.8 milioi izan ziren, ia %10 gutxiago
2021eko lehen lau hilabeteetan 374,9 milioi gehiago bildu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek, iazko epe berarekin alderatuta. Esan beharrik ez dago: martxoko erdialdera iritsitako itxialdiak erabat baldintzatu zuen orduko datua, eta hori aintzat hartu gabe ezin da azaldu aurtengo igoera. Besteak beste, P...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197702/165-familia-laquoeuskarazko-eredurik-gaberaquo-utzi-dituzte-iruntildeeko-haur-eskoletan.htm
Gizartea
165 familia «euskarazko eredurik gabe» utzi dituzte Iruñeko haur eskoletan
Haur Eskoletako Gurasoak taldeak informazio bilera batera deitu ditu itxaron zerrendan gelditu diren familiak, «beste aukera batzuen berri emateko»
165 familia «euskarazko eredurik gabe» utzi dituzte Iruñeko haur eskoletan. Haur Eskoletako Gurasoak taldeak informazio bilera batera deitu ditu itxaron zerrendan gelditu diren familiak, «beste aukera batzuen berri emateko»
Iruñeko Udalak kudeatzen dituen haur eskoletako behin-behineko zerrenden datuak aztertu ditu HE Haur Eskoletako Gurasoak taldeak, eta salatu du «165 familia euskarazko eredurik gabe utziko dituztela» 2021-2022 ikasturtetik aurrera. «Horrez gain, zehaztu gabeko familia kopuru batek gaztelaniara jotzen du oraindik ere, e...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197703/gure-eskuk-mobilizazioa-egingo-du-uztailaren-3an-bilbon.htm
Gizartea
Gure Eskuk mobilizazioa egingo du uztailaren 3an Bilbon
Mobilizazio «kultural eta politikoa» izango da. Mobilizazioaz gain, hainbat egitasmo abiatu dituzte Hamaika Gara kanpainaren barruan.
Gure Eskuk mobilizazioa egingo du uztailaren 3an Bilbon. Mobilizazio «kultural eta politikoa» izango da. Mobilizazioaz gain, hainbat egitasmo abiatu dituzte Hamaika Gara kanpainaren barruan.
Hamaika Gara kanpainaren barruan, Gure Esku plataformak mobilizazioa egingo du Bilbon, uztailaren 3an. Areatza plazan izango dela jakinarazi dute, udaletxetik hasi eta Arriaga zubiraino. Kanpainaren nondik norakoak azaldu dituzte gaur goizean Bilbon, hainbat eragilerekin batera egindako agerraldian; besteak beste, pent...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197704/palestinari-elkartasuna-adierazteko-mobilizazioetara-deitu-dute-biharko.htm
Gizartea
Palestinari elkartasuna adierazteko mobilizazioetara deitu dute biharko
Hegoaldeko hiriburuetan biltzera deitu dute biharko, 1948ko Nakba edo hondamendiaren urteurrenean. Azken egunetako indarkeria salatuko dute.
Palestinari elkartasuna adierazteko mobilizazioetara deitu dute biharko. Hegoaldeko hiriburuetan biltzera deitu dute biharko, 1948ko Nakba edo hondamendiaren urteurrenean. Azken egunetako indarkeria salatuko dute.
EHko Palestinarekin Elkartasun Mugimenduak hainbat mobilizazio antolatu ditu biharko, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Palestinarrek Nakba deitzen duten 1948ko hondamendiaren 73. urteurrena gogoratu nahi dute, baina, besteak beste, azken egunetako erasoak salatuko dituzte. Mugimenduak bidalitako prentsa oharr...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197705/bizikidetza-demokratikoa-ehuntzeko-elkarrizketa-publikoa.htm
Iritzia
Bizikidetza demokratikoa ehuntzeko elkarrizketa publikoa
Bizikidetza demokratikoa ehuntzeko elkarrizketa publikoa.
Foro Sozialak laster hamar urte beteko ditu. Zinez hamarkada oparoa, nire ustez. Demokrazian sakontzeko bidean kokatu baikara. Demokratizazio honen erdigunean, bakegintzaren oinarriak garatzeko gizartearen konpromisoa biltzen eta kudeatzen jakin izan du Foro Sozialak, sufrimendu guztien aitorpena eginez, iragana kudeat...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197706/artolazabal-biktimak-eta-espetxe-politika-ez-dira-hitz-antagonikoak-ezta-aurrez-aurre-daudenak-ere.htm
Politika
Artolazabal: «Biktimak eta espetxe politika ez dira hitz antagonikoak, ezta aurrez aurre daudenak ere»
Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran espetxe eredu berriari buruz galdetu dute Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+C's-ek. Eusko Jaurlaritzak bide errestauratiboaren aldeko apustua berretsi du.
Artolazabal: «Biktimak eta espetxe politika ez dira hitz antagonikoak, ezta aurrez aurre daudenak ere». Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran espetxe eredu berriari buruz galdetu dute Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+C's-ek. Eusko Jaurlaritzak bide errestauratiboaren aldeko apustua berretsi du.
Espetxe eskumenaren eskualdatzea izan dute mintzagai gaur goizean Eusko Legebiltzarrean egin duten osoko bilkuran. Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+C's-ek ereduari buruzko informazioa eskatu diote Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari. Ereduaren helburua presoak...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197707/naturklimak-eskuzaitzetan-izango-duen-egoitzaren-lehen-harria-jarri-dute.htm
Gizartea
Naturklimak Eskuzaitzetan izango duen egoitzaren lehen harria jarri dute
Eraikina «zero emisiokoa» eta material birziklatuekin eginikoa izango da. 7.160.000 euroko kostua izango du, eta 2023rako amaitu nahi dute.
Naturklimak Eskuzaitzetan izango duen egoitzaren lehen harria jarri dute. Eraikina «zero emisiokoa» eta material birziklatuekin eginikoa izango da. 7.160.000 euroko kostua izango du, eta 2023rako amaitu nahi dute.
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak Naturklimaren (Klima Aldaketaren Gipuzkoako Fundazioa) egoitza berriko lehen harria jarri dute gaur Zubietako Eskuzaitzeta industrialdean. Eraikina 2023an inauguratuko dute, eta «zero emisiokoa» izango da, jasangarritasun irizpide...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197708/gizon-baten-gorpua-atzeman-dute-atharratzeko-ibaian.htm
Gizartea
Gizon baten gorpua atzeman dute Atharratzeko ibaian
Lehen zantzuen arabera, istripuz hil da gizona, Ühaitzan arrantzan ari zela.
Gizon baten gorpua atzeman dute Atharratzeko ibaian. Lehen zantzuen arabera, istripuz hil da gizona, Ühaitzan arrantzan ari zela.
60 bat urteko gizon baten gorpua atzeman zuten atzo arratsaldean Atharratzeko (Zuberoa) Ühaitza ibaian. Lehen kausitzeen arabera, istripuz hil da gizona, ez baitute indarkeria zantzurik atzeman lekuko sokorriek. Sokorrien arabera, gizona arrantzatzera joan zen leku horretara, atzo, egunez. Oloroe (Biarno) aldeko mendi...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197709/atzo-zaborra-biltzeko-kamioi-batean-aurkitutako-gorpua-etxegabe-batena-da.htm
Gizartea
Atzo zaborra biltzeko kamioi batean aurkitutako gorpua etxegabe batena da
Hildako gizona madrildarra zen, eta 27 urte zituen. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.
Atzo zaborra biltzeko kamioi batean aurkitutako gorpua etxegabe batena da. Hildako gizona madrildarra zen, eta 27 urte zituen. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.
Atzo Orkoiengo hondakin enpresa batean topatutako gorpua gazte etxegabe batena da, Diario de Navarra egunkariak jakinarazi duenez. 27 urte zituen, eta Madrilgoa zen sortzez, baina asteak zeramatzan Nafarroan. Atzo goizean aurkitu zuten hilotza, zaborra biltzeko kamioi batean. Hondakinak kudeatzeko lantegiko beharginek...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197710/ireki-dute-santa-klarako-hondalea-ikusteko-izen-ematea.htm
Kultura
Ireki dute Santa Klarako 'Hondalea' ikusteko izen ematea
Ekainean hasiko dira bisitak egiten Donostiako uharteko itsasargira, Cristina Enea fundazioak antolatuta. Arte instalazioari buruzko ekitaldi batzuk egingo dituzte hileko lehen astean.
Ireki dute Santa Klarako 'Hondalea' ikusteko izen ematea. Ekainean hasiko dira bisitak egiten Donostiako uharteko itsasargira, Cristina Enea fundazioak antolatuta. Arte instalazioari buruzko ekitaldi batzuk egingo dituzte hileko lehen astean.
Cristina Iglesiasek Donostiako Santa Klara uhartean sortu duen Hondalea eskultura ekainaren 5ean eta 6an bisitatu ahal izango da lehenengoz. Txanda hartzeko aukera dago hondalea.eus webgunean. Bisitak doan izango dira, baina txaluparen zerbitzua ordaindu egin beharko da —lehen hamar egunetan, hori ere dohainik izango d...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197711/zubi-bridge-zubi.htm
Iritzia
Zubi / Bridge / Zubi
Zubi / Bridge / Zubi.
Gorka Aulestia Txakartegi literatura-ikertzaile, irakasle eta euskaltzaina zubi (bridge) lanak eginda joan zaigu. Heriotzaren aurrean, ura geratu egiten da ibaiko presan, eta ur geldiak ez du errotarik mugitzen, baina Gorkaren bizitza-iturriak ur laster emankorra utzi digu hurbiletik ezagutu genuen guztioi. Ur laster h...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197712/meandre-izendatu-dute-fant-jaialdiko-film-luzerik-onena.htm
Kultura
‘Meandre’ izendatu dute Fant jaialdiko film luzerik onena
Sail Ofizialeko hamabi pelikularen artean aukeratu du epaimahaiak Mathieu Turiren ekoizpena. Lan laburrei dagokienez, Javier Kuhnen ‘Flora’ gailendu da Sail Ofizialean, eta Alberto Vazquezen ‘Homeless home’, euskal obren artean
‘Meandre’ izendatu dute Fant jaialdiko film luzerik onena. Sail Ofizialeko hamabi pelikularen artean aukeratu du epaimahaiak Mathieu Turiren ekoizpena. Lan laburrei dagokienez, Javier Kuhnen ‘Flora’ gailendu da Sail Ofizialean, eta Alberto Vazquezen ‘Homeless home’, euskal obren artean
Gaur jakinarazi dituzte Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoko 27. aldiko irabazleak. Sail Ofizialeko film luze onenaren saria —3.500 eurokoa— Mathieu Turi zuzendariaren Meandre-ri eman diote: ezezagun baten autora igo, eta, bat-batean, hodi estu baten barruan esnatuko da Lisa protagonista. Klaustrofobia da ekoizpenaren a...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197713/jaurlaritzak-adierazi-du-irungo-udaltzain-izateko-hizkuntza-eskakizunak-legedia-errespetatzen-duela.htm
Gizartea
Jaurlaritzak adierazi du Irungo udaltzain izateko hizkuntza eskakizunak legedia errespetatzen duela
Irungo Udalak epaiari jarriko dion helegitea babestuko du. Gipuzkoako Foru Aldundia ere epaiaren kontra agertu da.
Jaurlaritzak adierazi du Irungo udaltzain izateko hizkuntza eskakizunak legedia errespetatzen duela. Irungo Udalak epaiari jarriko dion helegitea babestuko du. Gipuzkoako Foru Aldundia ere epaiaren kontra agertu da.
Egunotan harrabotsa sortu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epai batek: bertan behera utzi zituen Irungo Udaltzaingo zerbitzurako hamabi lanposturi ezarritako hizkuntza eskakizunak, euskaraz ez dakitenentzat «diskriminatzailea» dela argudiatuta. Auzitegiaren erabakia aztertu ondoren, Eusko Jaurlaritzak ohar ...
2021-5-16
https://www.berria.eus/albisteak/197714/oposizioak-bidesariekin-laquotematzearaquo-egotzi-dio-gipuzkoako-aldundiari.htm
Ekonomia
Oposizioak bidesariekin «tematzea» egotzi dio Gipuzkoako Aldundiari
Garraiolariei dirua itzultzeko eskatu dute EH Bllduk eta Elkarrekin Podemosek. Aldundiaren jarrera «arduragabea» da, Hiruren iritziz
Oposizioak bidesariekin «tematzea» egotzi dio Gipuzkoako Aldundiari. Garraiolariei dirua itzultzeko eskatu dute EH Bllduk eta Elkarrekin Podemosek. Aldundiaren jarrera «arduragabea» da, Hiruren iritziz
Gipuzkoako Foru Aldundiak N-1 eta A-15 autobideetan kamioiei jarritako bidesariei eusteko hirugarren arau bat iragarri izana kritikatu dute oposizioko taldeek. Epaitegiek lehen bi arauak baliogabetu ondoren, ordainsariekin «tematzea» eta «jarrera arduragabea» izatea aurpegiratu diote Markel Olanoren gobernuari. Beldur ...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197715/ewanek-bigarrena-giroan.htm
Kirola
Ewanek bigarrena Giroan
Lotto taldeko esprinter australiarrak irabazi du zazpigarren etapa, eta jada bi garaipen daramatza aurtengo ekitaldian. Attila Valterrek maglia arrosari eutsi dio
Ewanek bigarrena Giroan. Lotto taldeko esprinter australiarrak irabazi du zazpigarren etapa, eta jada bi garaipen daramatza aurtengo ekitaldian. Attila Valterrek maglia arrosari eutsi dio
Huts egin zuen lehen ahaleginean, bigarren etapan, baina Caleb Ewanek (Lotto) jada neurria hartu dio aurtengo Italiako Giroan esprintean irabazteko moduari. Txirrindulari australiarrak asteazkenean lortu zuen aurreneko garaipena, bosgarren etapan gailenduta, eta gaur, bigarrenez nagusitu da, zazpigarren etapan. Hark iz...
2021-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/197716/quebecek-frantsesa-babestu-nahi-du.htm
Mundua
Quebecek frantsesa babestu nahi du
Hizkuntzak izan duen gainbehera argudiatuta, François Legault lehen ministroak gizarteko arlo guztiei eragingo liekeen lege proiektu bat aurkeztu du.
Quebecek frantsesa babestu nahi du. Hizkuntzak izan duen gainbehera argudiatuta, François Legault lehen ministroak gizarteko arlo guztiei eragingo liekeen lege proiektu bat aurkeztu du.
Quebecen kezka eragin du azken urteotan frantsesak izan duen gainbeherak. Herrialdeko hizkuntza ofizial bakarra den arren, ingelesak geroz eta pisu eta garrantzi handiagoa hartu du, batez ere Montrealgo enpresa munduan, eta, horren aurrean, gobernuak joera aldatzeko proposamenak egitera behartuta ikusi du bere burua. H...
2021-5-15
https://www.berria.eus/albisteak/197752/suaren-jainkoa-marteko-azalean-jarri-du-txinak.htm
Bizigiro
Suaren jainkoa Marteko azalean jarri du Txinak
'Zhurong' robota planeta gorrian dagoela baieztatu du goizaldean Txinako espazio agentziak. Orain arte, AEBek baino ez zituzten gailuak han, eta Pekinek «lorpen izugarri» gisa definitu du marteratzea.
Suaren jainkoa Marteko azalean jarri du Txinak. 'Zhurong' robota planeta gorrian dagoela baieztatu du goizaldean Txinako espazio agentziak. Orain arte, AEBek baino ez zituzten gailuak han, eta Pekinek «lorpen izugarri» gisa definitu du marteratzea.
Sei gurpil ditu Txinak Marteren azalean jarri duen Zhurong gailuak. Txinako mitologiako suaren jainkoaren izena jarri diote robotari. Euskal Herrian gauerdia zela heldu da planeta gorrira. Xi Jinping presidenteak zorionak eman dizkie misioan lan egin dutenei, eta esan du «lorpen izugarria» dela herrialdearentzat. Izan...
2021-5-16
https://www.berria.eus/albisteak/197753/altxatu-dira-galtzeko-deus-ez-dutelako-eta-dena-irabazteko.htm
Mundua
«Altxatu dira galtzeko deus ez dutelako, eta dena irabazteko»
Bermudez 2016tik bizi da Nafarroan. Giza eskubideen defendatzailea zen bere sorterri Kolonbian, eta lan horrek eraman zuen erbestera. Minez hartu du bere herrikideak sufritzen ari diren errepresioaren berri.
«Altxatu dira galtzeko deus ez dutelako, eta dena irabazteko». Bermudez 2016tik bizi da Nafarroan. Giza eskubideen defendatzailea zen bere sorterri Kolonbian, eta lan horrek eraman zuen erbestera. Minez hartu du bere herrikideak sufritzen ari diren errepresioaren berri.
Ezin du etxean gelditu. Kolonbian gertatzen ari denari buruzko «isiltasuna apurtzera» atera da Alexandra Bermudez (Florida Blanca, Kolonbia, 1979) Iruñeko karriketara, bertze ehunka herrikiderekin batera. Lagun eta senide ditu Kolonbian protesta egitera altxatu diren anitz. Errepresioak gogor jo ditu zure herrikideak....