date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/197943/salatu-dute-gasteizko-bizilagun-bat-ez-dutela-operatzen-ez-duelako-etxebizitza-duinik.htm
Gizartea
Salatu dute Gasteizko bizilagun bat ez dutela operatzen ez duelako etxebizitza duinik
Gasteizko etxebizitza eskubidearen aldeko eta gizarte bazterkeriaren kontrako taldeak kritikatu du bizilagun bati egindako isun proposamen bat, haren tabernan noizbehinka lo egiteagatik.
Salatu dute Gasteizko bizilagun bat ez dutela operatzen ez duelako etxebizitza duinik. Gasteizko etxebizitza eskubidearen aldeko eta gizarte bazterkeriaren kontrako taldeak kritikatu du bizilagun bati egindako isun proposamen bat, haren tabernan noizbehinka lo egiteagatik.
Gasteizko herritar batek bizi duen egoera salatzeko, agerraldia egin du gaur goizean Gasteizko etxebizitza eskubidearen aldeko eta gizarte bazterkeriaren kontrako taldeak. Ziurtatu dutenez, bizilagun batek bere tabernan egiten du lo, eta, larriki gaixo dagoen arren, ebakuntza egitea ukatzen diote, ez daukalako etxebizi...
2021-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/197944/belakok-izarok-eta-pettik-jaso-dituzte-musika-bulegoa-sariak.htm
Kultura
Belakok, Izarok eta Pettik jaso dituzte Musika Bulegoa sariak
Ander Telleria, Arineketan, Brais Novoa Loira, Noa & The Hell Drinkers eta Sara Zozaia ere saritu dituzte iaz ateratako lanengatik. Korrontzi taldearen nazioarteko ibilbidea goratu dute.
Belakok, Izarok eta Pettik jaso dituzte Musika Bulegoa sariak. Ander Telleria, Arineketan, Brais Novoa Loira, Noa & The Hell Drinkers eta Sara Zozaia ere saritu dituzte iaz ateratako lanengatik. Korrontzi taldearen nazioarteko ibilbidea goratu dute.
Euskal musikaren iazko uztako zenbait lan nabarmendu ditu Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak bere sarien bosgarren aldian. Gaur banatu dituzte, Miarritzeko Atabal aretoan (Lapurdi) egindako ekitaldi batean. Askotariko estilotako zortzi talde saritu dituzte, iaz argitaratu zituzten lanengatik: Ander Telleria, Arine...
2021-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/197945/rosa-zarraren-aldeko-plaka-bat-kendu-dute-donostian.htm
Politika
Rosa Zarraren aldeko plaka bat kendu dute Donostian
Amara Berriko Olaeta plazan zegoen. Ertzaintzak pilotakada bat jota hil zuten Zarra, 1995ean.
Rosa Zarraren aldeko plaka bat kendu dute Donostian. Amara Berriko Olaeta plazan zegoen. Ertzaintzak pilotakada bat jota hil zuten Zarra, 1995ean.
Rosa Zarra Donostian hil zen, 1995eko ekainaren 30ean, 58 urte zituela, Euskal Herria Askatu izeneko mobilizazio batean, Bakearen Usoaren inguruan, Ertzaintzak jaurti zuen gomazko pilota batek sabelean jo eta astebetera. 25. urteurrenean, plaka bat jarri zuten Zarra zauritu zuten lekutik metro batzuetara, Amara Berri ...
2021-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/197946/bernalen-kolpea-eta-evenepoelen-gainbehera.htm
Kirola
Bernalen kolpea eta Evenepoelen gainbehera
Kolonbiarrak erasoka defendatu du maglia arrosa lurbideetan, eta 2.08 atera dio flandriarrari. Mauro Schmidek irabazi du etapa, ihesean.
Bernalen kolpea eta Evenepoelen gainbehera. Kolonbiarrak erasoka defendatu du maglia arrosa lurbideetan, eta 2.08 atera dio flandriarrari. Mauro Schmidek irabazi du etapa, ihesean.
Giroa bare zegoen, baina gaur lurrikara eragin dute Ineos taldeak eta bere lemazainak, Egan Bernalek. Lur hutsezko zatiak ziren etapako arretagune nagusiak, eta sailkapeneko lehen postuan sendotzeko baliatu ditu kolonbiarrak. Erasoa da defentsarik onena, eta, maglia arrosari eusteko, lasterketa haustea deliberatu du Gi...
2021-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/197947/munduko-lur-eremuen-17-babestuta-daude-jadanik.htm
Mundua
Munduko lur eremuen %17 babestuta daude jadanik
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) iragarri du 2020rako ezarritako helburua bete duela munduak, baina oraindik asko falta dela babes hori eraginkor bihurtzeko.
Munduko lur eremuen %17 babestuta daude jadanik. Nazio Batuen Erakundeak (NBE) iragarri du 2020rako ezarritako helburua bete duela munduak, baina oraindik asko falta dela babes hori eraginkor bihurtzeko.
Munduko lur eta kontinente barruko ur eremuen %16,64k –22,5 milioi kilometro koadro– eta kostaldeen %7,74k –28,1 milioi kilometro koadro– babesgune izaera dutela iragarri du NBEko Ingurumenerako Programak (PNUMA), gaur aurkeztutako txosten baten bidez. Hain zuzen ere, helmuga horixe jarri zion bere buruari munduak 2010...
2021-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/197948/bitcoinaren-erorialdiak-ez-du-etenik.htm
Ekonomia
Bitcoinaren erorialdiak ez du etenik
Finantza produktu horren balioak bost egun jarraian daramatza behera egiten: ia %42 jausi da apiriletik. Kriptodibisen arriskuez ohartarazi dute banku zentralek.
Bitcoinaren erorialdiak ez du etenik. Finantza produktu horren balioak bost egun jarraian daramatza behera egiten: ia %42 jausi da apiriletik. Kriptodibisen arriskuez ohartarazi dute banku zentralek.
Egun zailak bizi ditu bitcoinak, munduan gehien erabiltzen den kritomonetak; finantza produktu horren balioak bost egun jarraian daramatza behera egiten. Asteazken honetan, %13 erori da, eta ia %42 jausi da apiriletik. 37.800 dolarrean (30.932 euroan) dago haren balioa. Antzeko jokaera izan dute gainerako kriptodibisek...
2021-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/197974/nafarroan-eskolak-goizez-soilik-emango-dituzte-hurrengo-ikasturtean-ere.htm
Gizartea
Nafarroan eskolak goizez soilik emango dituzte hurrengo ikasturtean ere
Egoera hobetuz gero, arratsaldez ere eskolak emateko aukera egon liteke. Haur Hezkuntzako ikasleek ez dute maskararik jantzi beharko jolaslekuan. Jaurlaritzak ziurtatu du lanean ari direla eskolak berriz goizez eta arratsaldez emateko.
Nafarroan eskolak goizez soilik emango dituzte hurrengo ikasturtean ere. Egoera hobetuz gero, arratsaldez ere eskolak emateko aukera egon liteke. Haur Hezkuntzako ikasleek ez dute maskararik jantzi beharko jolaslekuan. Jaurlaritzak ziurtatu du lanean ari direla eskolak berriz goizez eta arratsaldez emateko.
Nafarroako Gobernuak aurkeztu du datorren ikasturterako kontingentzia plana. Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak eman du haren berri, gaur goizean egin duten prentsaurrekoan. Prebentzio, garbitasun eta higiene neurri guztiak mantenduko dituztela ziurtatu du, baina hainbat berrikuntza txertatu dituzte: besteak beste, ...
2021-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/197975/eskuin-muturreko-militar-armatu-baten-bila-ari-dira-flandrian.htm
Mundua
Eskuin muturreko militar armatu baten bila ari dira Flandrian
Belgikako izurriaren kontrako koordinatzaile nagusiari mehatxu egin izan dio. Armak lapurtu ditu kaserna batetik, eta uste dute natur parke batean ezkutatu dela.
Eskuin muturreko militar armatu baten bila ari dira Flandrian. Belgikako izurriaren kontrako koordinatzaile nagusiari mehatxu egin izan dio. Armak lapurtu ditu kaserna batetik, eta uste dute natur parke batean ezkutatu dela.
Jurgen Conings du izena. Belgikako Armadako tiro irakaslea da, eta haren bila ari dira Flandriako natur parke batean. Operazioan, 350 polizia eta militar baino gehiago ari dira. Arrisku handiko lantzat daukate, militar hori goitik behera armaturik baitago. Eskuin muturreko iritziak adierazi ditu, eta mehatxu egin izan ...
2021-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/197976/hego-euskal-herrian-batxilergoko-eta-dbhko-ikasleak-txertatzeko-aukera-aztertuko-dute.htm
Gizartea
Hego Euskal Herrian batxilergoko eta DBHko ikasleak txertatzeko aukera aztertuko dute
Baliteke Hego Euskal Herrian ikasturte hasierarako txertoa ematea 12 eta 16 urte arteko ikasleei.
Hego Euskal Herrian batxilergoko eta DBHko ikasleak txertatzeko aukera aztertuko dute. Baliteke Hego Euskal Herrian ikasturte hasierarako txertoa ematea 12 eta 16 urte arteko ikasleei.
Datorren ikasturtea prestatzea helburu, Espainiako Osasun eta Hezkuntza Ministerioek eta autonomia erkidegoetako departamentuek bilkura izan zuten atzo. Batik bat, COVID-19aren kontrako txertoa izan zuten hizpide, eta asmo bat aurreratu zuten: aztergai dute Bigarren Hezkuntzako eta batxilergoko ikasleei txertoa jartzek...
2021-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/197977/frantziako-thales-seinaleztapen-konpainia-erosteko-hautagai-bat-da-caf.htm
Ekonomia
Frantziako Thales seinaleztapen konpainia erosteko hautagai bat da CAF
Beasaingo konpainia prest legoke 1.600 milioi euroko operazioari aurre egiteko, ekonomia alorreko hainbat hedabidek diotenez.
Frantziako Thales seinaleztapen konpainia erosteko hautagai bat da CAF. Beasaingo konpainia prest legoke 1.600 milioi euroko operazioari aurre egiteko, ekonomia alorreko hainbat hedabidek diotenez.
Trengintzako seinaleztapenaren azpisektorean, Europako liderretako bat bilakatuko luke Beasaingo CAF konpainia Frantziako Thales elektronika konpainiaren trengintzako adarra bereganatzeak. Oso arrain handia da Thales, ordea, eta, sektoreko merkatua aztertzen duen prentsaren arabera, 1.600 milioi euroko operazioa litzat...
2021-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/197978/martin-ugalderen-obra-digitalizatuko-dute-eta-herritarren-eskura-jarri.htm
Politika
Martin Ugalderen obra digitalizatuko dute, eta herritarren eskura jarri
Kazetari, idazle eta politikari abertzalearen jaiotzaren mendeurrenaren harira, hainbat egitasmo egingo dituzte hura gogoratzeko
Martin Ugalderen obra digitalizatuko dute, eta herritarren eskura jarri. Kazetari, idazle eta politikari abertzalearen jaiotzaren mendeurrenaren harira, hainbat egitasmo egingo dituzte hura gogoratzeko
Martin Ugalderen (Andoain, Gipuzkoa, 1921- Hondarribia, Gipuzkoa, 2004) jaiotzaren mendeurrena beteko da aurten, eta, horren harira, hainbat egitasmo egingo dituzte hura gogoratzeko. Horien artean nabarmenena izango da kazetari, idazle, politikari abertzale eta euskalgintzaren aldeko eragile izandakoaren obra digitaliz...
2021-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/197979/411-positibo-zenbatu-dira-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
411 positibo zenbatu dira Hego Euskal Herrian
Positiboen ehunekoa %3,8 izan da asteazkeneko testetan. Osakidetzak eta Osasunbideak 49 gaixo erietxeratu dituzte gaitzak jota.
411 positibo zenbatu dira Hego Euskal Herrian. Positiboen ehunekoa %3,8 izan da asteazkeneko testetan. Osakidetzak eta Osasunbideak 49 gaixo erietxeratu dituzte gaitzak jota.
Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, atzo 10.715 proba egin ziren Hegoaldean, eta horien guztien %3,8k eman zuten positibo: hau da, 411 kasu positibo atzeman zituzten asteazkenean. Zehazki, Bizkaian 228 detektatu zituzten; Gipuzkoan, 101; Nafarroan, 60, eta Araban, berriz, 20. O...
2021-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/197980/zoonosiei-aurre-egiteko-adituen-talde-bat-osatu-du-nbek.htm
Mundua
Zoonosiei aurre egiteko adituen talde bat osatu du NBEk
Animalietatik pertsonengana iristen ari diren gaixotasunak prebenitzeko eta haiei aurre egiteko aholkuak emateko sortu dute, Frantziako eta Alemaniako Gobernuek proposatuta.
Zoonosiei aurre egiteko adituen talde bat osatu du NBEk. Animalietatik pertsonengana iristen ari diren gaixotasunak prebenitzeko eta haiei aurre egiteko aholkuak emateko sortu dute, Frantziako eta Alemaniako Gobernuek proposatuta.
Ez zen joera berria, baina COVID-19aren pandemiak alarmak piztu ditu. Animalietatik pertsonengana jauzi egiten duten infekzioak ugaritzen ari direla-eta, prozesu horiek ikertzeko eta prebenitzeko modua ikertuko duen adituen talde bat eratu dute, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), Nazio Batuen Erakundearen Ingurumen Pro...
2021-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/197981/saharar-herriaren-askatasunaren-aldeko-martxa-abiatu-dute-irunen.htm
Gizartea
Saharar herriaren askatasunaren aldeko martxa abiatu dute Irunen
Hego Euskal Herrian egingo diren bi ibilbidek lurraldeko hainbat puntu igaroko dituzte datozen egunetan, bakoitzean jarduerak antolatuz
Saharar herriaren askatasunaren aldeko martxa abiatu dute Irunen. Hego Euskal Herrian egingo diren bi ibilbidek lurraldeko hainbat puntu igaroko dituzte datozen egunetan, bakoitzean jarduerak antolatuz
Saharar herriaren kausarekin bat datozen hainbat elkarte, sindikatu eta erakundek Mendebaldeko Sahararen askatasuna aldarrikatzeko martxa abiatu dute gaur Irunen. Ekainaren 7ra bitarte, Hego Euskal Herriko hainbat puntu igaroko dituzte, bakoitzean jarduerak antolatuz, eta ordutik aurrera Madrilerako bidea egingo dute, ...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/197982/israelen-eta-palestinaren-arteko-elkarrizketarako-deiak-ugaritu-egin-dira-su-etena-indarrean-sartu-ostean.htm
Mundua
Israelen eta Palestinaren arteko elkarrizketarako deiak ugaritu egin dira su-etena indarrean sartu ostean
Leherketarik gabeko lehen gaua izan da atzokoa, bi aldeek Egiptok egindako proposamena ontzat emanda; menia 02:00etan abiatu dute. Netanyahuk dio Gazako erasoaldia «ohiz kanpoko arrakasta bat» izan dela.
Israelen eta Palestinaren arteko elkarrizketarako deiak ugaritu egin dira su-etena indarrean sartu ostean. Leherketarik gabeko lehen gaua izan da atzokoa, bi aldeek Egiptok egindako proposamena ontzat emanda; menia 02:00etan abiatu dute. Netanyahuk dio Gazako erasoaldia «ohiz kanpoko arrakasta bat» izan dela.
Israelen eta Hamas organizazio politiko islamistaren arteko su-etenak eragin duen pozarekin batera, nazioartean beste ideia bat ere ugaritu da menia indarrean sartu eta berehala: ezinbestekoa dela bi aldeen arteko elkarrizketak berreskuratzea. Munduko agintariek aho batez egin dute negoziazioen aldeko deia, 11 eguneko...
2021-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/197983/greba-egiten-ari-dira-gipuzkoako-zahar-etxeetan-egoera-desblokeatzeko.htm
Gizartea
Greba egiten ari dira Gipuzkoako zahar etxeetan, «egoera desblokeatzeko»
ELA eta LAB sindikatuek egin dute deialdia. Protesta egin dute Donostiako Adegiren, Garenen, Matiaren eta Larenekoren aurrean.
Greba egiten ari dira Gipuzkoako zahar etxeetan, «egoera desblokeatzeko». ELA eta LAB sindikatuek egin dute deialdia. Protesta egin dute Donostiako Adegiren, Garenen, Matiaren eta Larenekoren aurrean.
Gipuzkoako zahar etxeetako langileak greba egiten ari dira gaur, ELA eta LAB sindikatuek deituta. ELAk adierazi duenez, 249 greba egin dituzte gaurkoarekin. Protesta gisa, elkarretaratzea egin dute Donostiako Adegiren, Garenen, Matiaren eta Larenekoren aurrean. Gutxieneko zerbitzuak %100ekoak izan arren, elkarretaratze...
2021-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/197984/sahararen-aldeko-manifestazioaren-kontra-jo-duen-gizon-bat-atxilotu-dute-bilbon.htm
Gizartea
Sahararen aldeko manifestazioaren kontra jo duen gizon bat atxilotu dute Bilbon
Manifestariei Saharako bandera bat kendu die, baina protestariak atzetik joan zaizkio, eta inguratu egin dute. Sekuentzia osoa bideoz hartu dute.
Sahararen aldeko manifestazioaren kontra jo duen gizon bat atxilotu dute Bilbon. Manifestariei Saharako bandera bat kendu die, baina protestariak atzetik joan zaizkio, eta inguratu egin dute. Sekuentzia osoa bideoz hartu dute.
Manifestazioa egin dute gaur Bilboko kaleetan, Mendebaldeko Saharari elkartasuna adierazteko. Protesta Bilboko erdiguneko kale batean zegoela, gizonezko batek manifestarien kontra jo du, eta horietako bati Mendebaldeko Sahararen bandera bat kendu dio. Manifestariak, ordea, gizonaren atzetik joan dira, eta hura ingurat...
2021-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/197985/geuretik-sortuak-kultura-egitasmoa-gaur-abiatu-da-oiartzunen.htm
Kultura
‘Geuretik sortuak’ kultura egitasmoa gaur abiatu da, Oiartzunen
Udalbiltzaren proiektuan Euskal Herri osoko 30 udalek parte hartuko dute, eta sortzaileek 26 lan garatuko dituzte: hamasei ipuin, bost antzerki obra eta bost film labur.
‘Geuretik sortuak’ kultura egitasmoa gaur abiatu da, Oiartzunen. Udalbiltzaren proiektuan Euskal Herri osoko 30 udalek parte hartuko dute, eta sortzaileek 26 lan garatuko dituzte: hamasei ipuin, bost antzerki obra eta bost film labur.
Idazleak, aktoreak, zinemagileak eta musikariak, batetik, eta alkateak, zinegotziak eta kultura arloko arduradunak, bestetik, 50 lagun inguruko bilkurarekin abiatu da Udalbiltzaren Geuretik sortuak egitasmoa, gaur goizean, Oiartzungo (Gipuzkoa) Arizmendi Eneako lorategian. «Euskal Herriaren kontakizun sentikorra artea...
2021-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/197986/aragones-laquohautagai-aurkeztuko-naiz-kataluniaren-independentzia-gauzatzekoraquo.htm
Mundua
Aragones: «Hautagai aurkeztuko naiz, Kataluniaren independentzia gauzatzeko»
Gaur hasi da ERCko hautagaia Kataluniako presidente inbestitzeko saioa, baina bihar izango da bozketa. Gobernuaren zutabe izango direnak zerrendatu ditu Aragonesek, eta akordio zabal bat eskatu du, amnistia eta autodeterminazioa jasoko dituena
Aragones: «Hautagai aurkeztuko naiz, Kataluniaren independentzia gauzatzeko». Gaur hasi da ERCko hautagaia Kataluniako presidente inbestitzeko saioa, baina bihar izango da bozketa. Gobernuaren zutabe izango direnak zerrendatu ditu Aragonesek, eta akordio zabal bat eskatu du, amnistia eta autodeterminazioa jasoko dituen...
Okerrik ezean, hirugarren ahaleginean hartuko du Kataluniako presidente kargua Pere Aragones ERC Esquerra Republicana de Catalunyako hautagaiak. Bihar izango da hori, 9:00etatik aurrera, baina gaur hasi dute saioa, 16:00etan. Aragonesek berak hasi du, auzi nazionalari helduta hasi ere: «Hautagai aurkeztuko naiz, Katal...
2021-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/197987/the-jayhawks-eta-paco-ibanez-txillida-lekuko-udako-programazioan.htm
Kultura
The Jayhawks eta Paco Ibañez, Txillida Lekuko udako programazioan
Eva Guerreroren dantza konpainia, Lina & Raul Refree, Xoel Lopez eta Gerhard Quartet ere izango dira Hernaniko (Gipuzkoa) museoan, eta Pucciniren La Bohème operaren bertsio gaurkotu bat ere taularatuko dute.
The Jayhawks eta Paco Ibañez, Txillida Lekuko udako programazioan. Eva Guerreroren dantza konpainia, Lina & Raul Refree, Xoel Lopez eta Gerhard Quartet ere izango dira Hernaniko (Gipuzkoa) museoan, eta Pucciniren La Bohème operaren bertsio gaurkotu bat ere taularatuko dute.
Txillida Leku museoak artea, zinema, musika, dantza eta bestelako diziplina artistikoak uztartuko ditu udako programazioan; gaur aurkeztu du. Egitarauak ekainetik irailera iraungo du, eta, hain zuzen ere, udako solstizioarekin batera hasiko da, ekainaren 20an. Egun horretan, Eva Guerrero dantza konpainiak Gorpuztu dan...
2021-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/197988/ana-laura-alaezen-30-urteko-lana-bildu-dute-bilboko-azkuna-zentroan.htm
Kultura
Ana Laura Alaezen 30 urteko lana bildu dute Bilboko Azkuna zentroan
Artistaren ibilbideko 47 pieza bildu dituzte ‘Kontzertu guztiak, gau guztiak, dena hutsik’ erakusketan, haietako batzuk berrinterpretazioak. Irailaren 26ra arte bisitatu ahalko da
Ana Laura Alaezen 30 urteko lana bildu dute Bilboko Azkuna zentroan. Artistaren ibilbideko 47 pieza bildu dituzte ‘Kontzertu guztiak, gau guztiak, dena hutsik’ erakusketan, haietako batzuk berrinterpretazioak. Irailaren 26ra arte bisitatu ahalko da
Ez da erakusketako piezarik deigarriena; arreta bereganatzeko ahalmen handiagoa dute esekitako praka eta gonen segizioak, zutik dagoen obalo zulatu mardulak eta aretoko ataritik lehen kolpean ikusten den aluminiozko piezak. Baina, bere txikian, Ana Laura Alaez artista bilbotarraren lan ildoak eta moduak biltzen ditu Pi...
2021-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/197989/oihanederrek-toparaba-egitasmoaren-proiektu-irabazleak-aurkeztu-ditu.htm
Kultura
Oihanederrek TopAraba egitasmoaren proiektu irabazleak aurkeztu ditu
'Ogiak hizketan baleki' eta 'Benniz' dira bi proposamenak. Kazetaritza eta arte eszenikoak uztartzen ditu aurrenekoak, eta musika eta ikus-entzunezkoak bigarrenak. Sei hilabete izango dituzte garatzeko; udazkenean aurkeztuko dituzte.
Oihanederrek TopAraba egitasmoaren proiektu irabazleak aurkeztu ditu. 'Ogiak hizketan baleki' eta 'Benniz' dira bi proposamenak. Kazetaritza eta arte eszenikoak uztartzen ditu aurrenekoak, eta musika eta ikus-entzunezkoak bigarrenak. Sei hilabete izango dituzte garatzeko; udazkenean aurkeztuko dituzte.
Iraganari eta geroari begiratzeko balio duten bi proiektu, bi sormen lan: Ogiak hizketan baleki eta Benniz. Horiek dira Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak eta Vital fundazioak abian jarritako TopAraba egitasmoaren barruan hautatu dituzten bi proiektuak. Askotariko diziplinak eta sortzaileak uztartzen dituzten proiek...
2021-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/197990/espainiako-kongresuak-behin-betiko-onartu-du-haurrak-eta-nerabeak-indarkeriatik-babesteko-legea.htm
Gizartea
Espainiako Kongresuak behin betiko onartu du haurrak eta nerabeak indarkeriatik babesteko legea
Alderdi politiko guztien babesa jaso du legeak, Voxena izan ezik. Aurrerantzean, adingabeen sexu abusuen preskripzio epea biktimak 35 urte dituenetik hasiko da kontatzen, eta ez 18 dituenetik. 70 milioi euroko finantzaketa izango du.
Espainiako Kongresuak behin betiko onartu du haurrak eta nerabeak indarkeriatik babesteko legea. Alderdi politiko guztien babesa jaso du legeak, Voxena izan ezik. Aurrerantzean, adingabeen sexu abusuen preskripzio epea biktimak 35 urte dituenetik hasiko da kontatzen, eta ez 18 dituenetik. 70 milioi euroko finantzaketa ...
Tramite guztiak igarota, Espainiako Kongresuak behin betiko onartu du gaur haurrak eta nerabeak indarkeriatik babesteko legea. Haurrei babes handiagoa eskainiko zaie sexu abusuen kasuan, baita indarkeria matxista pairatu dutenean ere. Hori guztia egin ahal izateko, Ione Belarra Espainiako Gobernuko Eskubide Sozialen et...
2021-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/197991/maiatzaren-31tik-aitzina-heldu-guztiei-zabalduko-diete-txertaketa-iparraldean.htm
Gizartea
Maiatzaren 31tik aitzina heldu guztiei zabalduko diete txertaketa Iparraldean
Poliziek, irakasleek eta kutxazainek maiatzaren 24tik goiti hartzen ahalko dute txertoa.
Maiatzaren 31tik aitzina heldu guztiei zabalduko diete txertaketa Iparraldean. Poliziek, irakasleek eta kutxazainek maiatzaren 24tik goiti hartzen ahalko dute txertoa.
Maiatzaren 31tik aitzina, koronabirusaren aurkako txertoa hartzen ahalko dute heldu guztiek Iparraldean, baldintzarik gabe. Hala iragarri du arratsaldean Jean Castex Frantziako lehen ministroak Gagnyko (Frantzia) txertaketa gunean egindako bisita batean. Iragan astetik, heldu guztiek har dezakete txertoa Iparraldean, b...
2021-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/197992/hizkuntza-eskubideen-aurkako-epaiei-batera-erantzuteko-beharra-helarazi-die-kontseiluak-eragile-politiko-eta-sindikalei.htm
Gizartea
Hizkuntza eskubideen aurkako epaiei «batera» erantzuteko beharra helarazi die Kontseiluak eragile politiko eta sindikalei
Kontseiluko idazkari nagusiak ohartarazi du «botere judiziala bete-betean sartzen ari dela hizkuntza politikaren kudeaketan»
Hizkuntza eskubideen aurkako epaiei «batera» erantzuteko beharra helarazi die Kontseiluak eragile politiko eta sindikalei. Kontseiluko idazkari nagusiak ohartarazi du «botere judiziala bete-betean sartzen ari dela hizkuntza politikaren kudeaketan»
Euskararen aurkako epai «politikoei» batasun politiko eta sindikalarekin erantzun nahi die Euskalgintzaren Kontseiluak. Erakunde horretako zenbait ordezkarik bilera egin dute gaur arratsaldean zenbait eragile politiko eta sindikalekin, eta «batera» lan egiteko beharra helarazi diete. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren...
2021-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/197993/tubacexen-eskaintza-baztertu-dute-sindikatuek-xantaia-bat-da.htm
Ekonomia
Tubacexen eskaintza baztertu dute sindikatuek: «Xantaia bat da»
Langileen ordezkariek ez dute onartu greba bertan behera uzteko baldintza. Ezbaian jarri dituzte zuzendaritzaren konpromisoak.
Tubacexen eskaintza baztertu dute sindikatuek: «Xantaia bat da». Langileen ordezkariek ez dute onartu greba bertan behera uzteko baldintza. Ezbaian jarri dituzte zuzendaritzaren konpromisoak.
Tubacex enpresaren Amurrioko eta Laudioko fabriketan (Araba) ordezkaritza duten sindikatu guztiek baztertu egin dute zuzendaritzak aste hasieran eginiko eskaintza, «xantaia» bat delako. Ostiral honetan bi planta horietako langileek 100 egun egingo dituzte greba mugagabean, aldi baterako erregulazio espedienteko 129 kal...
2021-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/197994/lanak-eman-dio-saria-vendrameri.htm
Kirola
Lanak eman dio saria Vendrameri
Andrea Vendrame nagusitu da Italiako Giroko hamabigarren etapan. Zoncolanera igotzeko zain, etapa laua dute bihar txirrindulariek
Lanak eman dio saria Vendrameri. Andrea Vendrame nagusitu da Italiako Giroko hamabigarren etapan. Zoncolanera igotzeko zain, etapa laua dute bihar txirrindulariek
Etaparen amaieran hunkituta zegoen Andrea Vendrame (AG2r). Ez zen gutxiagorako: bere kirol ibilbideko garaipen handiena lortu du gaur, Giroko hamabigarren etapan, azken metroetan Chris Hamilton (DSM) atzean utzi ostean. Liderrentzat lan egitera ohituta dago Vendrame. Baina AG2r-k, nagusira begira, ez du liderrik aurten...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198019/militarrek-suu-kyiren-alderdia-sakabanatzeko-agindu-dute.htm
Mundua
Militarrek Suu Kyiren alderdia sakabanatzeko agindu dute
Demokraziarako Liga Nazionalari azaroko «hauteskundeetan iruzur» egitea egotzi diote, eta haien buruzagiak «traizioarengatik» jazartzeko eskatu dute.
Militarrek Suu Kyiren alderdia sakabanatzeko agindu dute. Demokraziarako Liga Nazionalari azaroko «hauteskundeetan iruzur» egitea egotzi diote, eta haien buruzagiak «traizioarengatik» jazartzeko eskatu dute.
Myanmarko Hauteskunde Batzordeak Demokraziarako Liga Nazionala sakabanatzeko agindua iragarri du. Otsailaren batean estatu kolpea eman zuten militarrek kontrolatzen dute batzordea. Myanmarko prentsak zabaldu duenez, batzordearen buru Thein Soek azaroko «hauteskundeetan iruzur» egitea egotzi diote Aung San Suu Kyiren a...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198020/covid-19-pasaportea-uztailaren-1ean-egongo-da-indarrean.htm
Gizartea
'COVID-19 pasaportea' uztailaren 1ean egongo da indarrean
Ziurtagiriak bidaiariari buruzko honako informazio hau jasoko du: txertatuta dagoen, berriki PCR negatibo bat izan duen eta gaitza pasatu duelako antigorputzak dituen.
'COVID-19 pasaportea' uztailaren 1ean egongo da indarrean. Ziurtagiriak bidaiariari buruzko honako informazio hau jasoko du: txertatuta dagoen, berriki PCR negatibo bat izan duen eta gaitza pasatu duelako antigorputzak dituen.
EB COVID ziurtagiri digitala izena izango du uda honetan martxan jarriko den pasaporteak. Europako Batasuneko herrialdeek eta Europako Parlamentuak atzo itxi zuten akordioa, eta uztailaren 1ean indarrean izango da. Agiri horren bidez, herrialde batetik bestera bidaiatu ahalko dute herritarrek, baldin eta ziurtatzen bad...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198021/eusko-jaurlaritzako-kultura-sailak-eta-netflixek-lehen-bilera-egin-dute.htm
Bizigiro
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Netflixek lehen bilera egin dute
Bi aldeek «lankidetzarako borondatea» erakutsi dute, baina ez dute erabakirik zehaztu. Netflix Euskaraz eta Disney Plus Euskaraz taldeak elkarlanean arituko dira aurrerantzean.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Netflixek lehen bilera egin dute. Bi aldeek «lankidetzarako borondatea» erakutsi dute, baina ez dute erabakirik zehaztu. Netflix Euskaraz eta Disney Plus Euskaraz taldeak elkarlanean arituko dira aurrerantzean.
Lehen harremanak izan badira ere, duela egun batzuk aurreneko aldiz egin dute aurrez aurreko bilera bat Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko sailburuordetzak eta Netflix streaming plataformak. Jaurlaritzaren iturrien arabera, «lankidetzarako borondatea» azaldu dute bi parteek. Dena den, ez dute erabakirik zehaztu, eta g...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198022/cupen-babesa-ez-dela-laquotxeke-zuri-batraquo-ohartarazi-dio-sabaterrek-aragonesi.htm
Mundua
CUPen babesa ez dela «txeke zuri bat» ohartarazi dio Sabaterrek Aragonesi
Antikapitalistek eskatu diote Generalitateari gelditzeko etxebizitza eskubidea defendatzen duten kolektiboen aurkako errepresioa. ERCri «ulertezina» zaio En Comu Podemek Aragonesen inbestiduraren kontra bozkatu izana.
CUPen babesa ez dela «txeke zuri bat» ohartarazi dio Sabaterrek Aragonesi. Antikapitalistek eskatu diote Generalitateari gelditzeko etxebizitza eskubidea defendatzen duten kolektiboen aurkako errepresioa. ERCri «ulertezina» zaio En Comu Podemek Aragonesen inbestiduraren kontra bozkatu izana.
Pere Aragones ERC Esquerra Republicanaren hautagaia Kataluniako Generalitateko presidente inbestitu dute gaur, Kataluniako Parlamentuan. Ganberaren gehiengo osoa (68 boto) behar zuen —hori behar da lehen bozketan—, eta, bere alderdiaren 33 botoak, JxC Junts Per Catalunyaren 32ak eta eta CUPen bederatziak batuta, 74 lor...
2021-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/198023/murgiltze-eredua-frantziako-konstituzioaren-kontrakoa-dela-ebatzi-du-konstituzio-kontseiluak.htm
Gizartea
Murgiltze eredua Frantziako Konstituzioaren kontrakoa dela ebatzi du Konstituzio Kontseiluak
60 diputatuk jarritako helegiteari erantzunez, hizkuntza gutxituen aldeko legea atzera bota du, partzialki. Murgiltzen sistema kolokan utzi du eta ez da posible izanen estatu zibileko dokumentuetan ñ-a bezalako zeinu diakritikoak erabiltzea.
Murgiltze eredua Frantziako Konstituzioaren kontrakoa dela ebatzi du Konstituzio Kontseiluak. 60 diputatuk jarritako helegiteari erantzunez, hizkuntza gutxituen aldeko legea atzera bota du, partzialki. Murgiltzen sistema kolokan utzi du eta ez da posible izanen estatu zibileko dokumentuetan ñ-a bezalako zeinu diakritik...
Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntza gutxituen aldeko legea atzera bota du partzialki, 4. eta 9. artikuluak Frantziako Konstituzioaren aurkakoak direla erranez. Ondorioz, murgiltze eredua ez da Frantziako Hezkuntza Kodean sartuko eta ez da posible izanen estatu zibileko dokumentuetan ñ-a bezalako zeinu diakriti...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198024/lankidetza-hitzarmena-sinatuko-dute-asteazkenean-jaurlaritzak-eta-nafarroako-gobernuak.htm
Gizartea
Lankidetza hitzarmena sinatuko dute asteazkenean Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak
Memoria, biktima guztien arreta eta bizikidetza arloan Hego Euskal Herriko bi gobernuen arteko elkarlana «sendotuko du», Ana Olloren arabera
Lankidetza hitzarmena sinatuko dute asteazkenean Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Memoria, biktima guztien arreta eta bizikidetza arloan Hego Euskal Herriko bi gobernuen arteko elkarlana «sendotuko du», Ana Olloren arabera
Aurreko legealdian, 18 esparrutan lankidetza sendotzeko konpromisoa adierazi zuten Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak eta Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko orduko lehendakariak. Esparru horietako bat bakea eta bizikidetza arloa zen, eta, bide horretan sendotzeko asmoz, datorren asteazkenean, maiatzaren 26an, hitz...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198025/eh-bilduk-salatu-du-zentral-eolikoak-kontrolik-gabe-ugaritu-direla-araban.htm
Gizartea
EH Bilduk salatu du zentral eolikoak kontrolik gabe ugaritu direla Araban
Eusko Jaurlaritzari plangintzarik eta adostasunik eza leporatu diote.
EH Bilduk salatu du zentral eolikoak kontrolik gabe ugaritu direla Araban. Eusko Jaurlaritzari plangintzarik eta adostasunik eza leporatu diote.
Ohartarazpena egin du gaur EH Bilduk, eta salatu Araban kontrolik gabe ugaritu direla zentral eolikoak eta fotovoltaikoak, plangintza eta adostasun faltaren ondorioz. Adierazi dute Arkamo, Iturrieta, Labraza, Azazeta eta Arlabanen proiektatu diren zentral eolikoez gain, «neurri handiko» zentral fotovoltaikoak proiektat...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198026/maiatzaren-amaieran-ostalaritzako-neurriak-arintzea-aztertuko-du-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Maiatzaren amaieran ostalaritzako neurriak arintzea aztertuko du Jaurlaritzak
Egungo neurriak hilabete amaierara arte egongo dira, eta orduko egoeraren arabera neurriak leuntzea erabaki dezake Eusko Jaurlaritzak
Maiatzaren amaieran ostalaritzako neurriak arintzea aztertuko du Jaurlaritzak. Egungo neurriak hilabete amaierara arte egongo dira, eta orduko egoeraren arabera neurriak leuntzea erabaki dezake Eusko Jaurlaritzak
Maiatzaren amaieran egungo ostalaritzako eta txokoetako neurriak leuntzea aztertuko dute, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu bezala. Izan ere, hilabete amaierara arte mantenduko dira ostalaritzako ordutegiak eta txokoen itxiera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: eta orduko egoera epidemiologikoaren ar...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198027/aragones-generalitateko-presidente-aukeratu-dute.htm
Mundua
Aragones Generalitateko presidente aukeratu dute
Inbestidura saioa gainditu du, aldeko 74 botorekin, eta datorren astelehenean egingo du karguaren zina. CUPek ohartarazi dio babesa erretiratuko diola etxegabetzeetan istiluen aurkako polizia erabiltzeari uzten ez bazaio.
Aragones Generalitateko presidente aukeratu dute. Inbestidura saioa gainditu du, aldeko 74 botorekin, eta datorren astelehenean egingo du karguaren zina. CUPek ohartarazi dio babesa erretiratuko diola etxegabetzeetan istiluen aurkako polizia erabiltzeari uzten ez bazaio.
Emandako hitza bete dute alderdi independentistek, eta aldeko botoa eman dute Pere Aragones ERCko hautagaia presidente izendatzeko saioan. Proposamenari baiezkoa eman diote 74 diputatuk: ERCko 33ek, JxCeko 32ek eta CUPek bederatziek. Bozketaren aurreko azken mezuan, artean presidentegaia zenak diskurtso bateratzaile b...
2021-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/198028/gerla-deklarazioa-da.htm
Gizartea
«Gerla deklarazioa da»
Legelariak, erakundeetako kargudunak eta euskararen aldeko elkarteetako ordezkariek gogor jo dute, besteak beste, murgiltze eredua Frantziako Konstituzioaren aurkakotzat jo duen ebazpenaren kontra. Ebazpenak sorturiko egoera konpontzeko Frantziako Konstituzioa aldatzea besterik ez dagoela ohartarazi dute.
«Gerla deklarazioa da». Legelariak, erakundeetako kargudunak eta euskararen aldeko elkarteetako ordezkariek gogor jo dute, besteak beste, murgiltze eredua Frantziako Konstituzioaren aurkakotzat jo duen ebazpenaren kontra. Ebazpenak sorturiko egoera konpontzeko Frantziako Konstituzioa aldatzea besterik ez dagoela oharta...
«Gerla deklarazioa». Hitz horiek behin eta berriz agertu dira Frantziako Konstituzio Kontseiluak ebatzitakoa deskribatzeko. Legelariak, erakundeetako kargudunak eta euskararen aldeko elkarteetako ordezkariek gogor jo dute, besteak beste, murgiltze eredua Frantziako Konstituzioaren aurkakotzat jo duen ebazpenaren kontra...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198029/josu-okinenak-euskal-diasporako-konposizioak-berreskuratu-ditu-eta-bihar-joko-ditu-bilbon.htm
Kultura
Josu Okiñenak euskal diasporako konposizioak berreskuratu ditu, eta bihar joko ditu Bilbon
Piano jotzaileak ‘Aradak’ disko berria ondu du Amerikan jaio edo bizitako, baina euskal tradizio musikaletik edan duten artista «ezezagunen» piezak erabilita. Guggenheim museoan interpretatuko ditu
Josu Okiñenak euskal diasporako konposizioak berreskuratu ditu, eta bihar joko ditu Bilbon. Piano jotzaileak ‘Aradak’ disko berria ondu du Amerikan jaio edo bizitako, baina euskal tradizio musikaletik edan duten artista «ezezagunen» piezak erabilita. Guggenheim museoan interpretatuko ditu
Euskal Herriko ondare musikala ezagutarazteko asmoarekin joan zen Josu Okiñena piano jotzailea Amerikara, 2018an. Euskal konposizioekin osatutako bira bat antolatu zuen, eta AEBetan, Argentinan, Kuban, Txilen, Mexikon eta Uruguain interpretatu zituen euskal ondare musikaleko hainbat pieza klasiko. Irakastera joan zen t...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198030/lur-azpiko-uretan-barrena.htm
Bizigiro
Lur azpiko uretan barrena
Euskal Herriko akuiferoak ezagutzeko aukera egongo da bihar Bizigiro gehigarrian, hainbat adituren eskutik, uraren zikloan «ezinbesteko» rola baitute.
Lur azpiko uretan barrena. Euskal Herriko akuiferoak ezagutzeko aukera egongo da bihar Bizigiro gehigarrian, hainbat adituren eskutik, uraren zikloan «ezinbesteko» rola baitute.
Ezezagunak izan ohi dira lurpeko urak, baina azalekoek bezainbesteko garrantzia dute uraren zikloan. Ura hartu eta eman egiten dute akuiferoek, eta baita eraldatu ere; arroken mineraletatik gorpuzten da, eta, beraz, osasunaren bidean ere bere funtzioa betetzen du sarritan. Euskal Herrian hainbat akuifero daude, batez e...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198031/bi-preso-euskal-herriratzea-eta-hiru-gerturatzea-onetsi-dute-espetxe-erakundeek.htm
Politika
Bi preso Euskal Herriratzea eta hiru gerturatzea onetsi dute Espetxe Erakundeek
Gainera, Zueratik Soriara lekualdatuko dute Juan Luis Agirre.
Bi preso Euskal Herriratzea eta hiru gerturatzea onetsi dute Espetxe Erakundeek. Gainera, Zueratik Soriara lekualdatuko dute Juan Luis Agirre.
Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak erabaki du bi euskal preso Euskal Herriratzea, hiru Euskal Herritik gertuago dauden kartzeletara hurbiltzea eta bat lekualdatzea. Iratxe Yañez izango da Euskal Herriratuko dituztenetako bat. Asturiasen dago preso (385 km), eta Zaballara ekarriko dute. 2010eko urria...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198032/hegoaldean-430-lagun-dira-covid-19arekin-erietxeratuta.htm
Gizartea
Hegoaldean 430 lagun dira COVID-19arekin erietxeratuta
ZIUetako okupazioa koska bat beherago da: 147 eri daude. Osakidetzak eta Osasunbideak beste 469 kasu positibo atzeman dituzte osteguneko probetan.
Hegoaldean 430 lagun dira COVID-19arekin erietxeratuta. ZIUetako okupazioa koska bat beherago da: 147 eri daude. Osakidetzak eta Osasunbideak beste 469 kasu positibo atzeman dituzte osteguneko probetan.
Beheranzko joera gero eta egonkorragoa da: berriz ere, apaldu egin da birusak jota Hegoaldeko ospitaleetan diren gaixoen kopurua. Nafarroak Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 430 paziente dira. Horiek horrela, datuak martxoaren hondarrean erregistratutakoen parekoak dira. Zehazki, erietxeratuetak...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198033/euskaraz-lan-egin-bekarako-izen-emateak-ireki-ditu-eepk.htm
Gizartea
Euskaraz Lan Egin bekarako izen emateak ireki ditu EEPk
Euskara ikasteko diru laguntza da, EEPk diruztatzen duena. Arlo profesional ezberdinetako 20 kidek ematen ahalko dute izena.
Euskaraz Lan Egin bekarako izen emateak ireki ditu EEPk. Euskara ikasteko diru laguntza da, EEPk diruztatzen duena. Arlo profesional ezberdinetako 20 kidek ematen ahalko dute izena.
Euskaraz Lan Egin diru laguntza egitasmoa aurkeztu du goizean Antton Kurutxarri EEPko zuzendariak. Beka horren bitartez, EEPk helduak euskalduntzeko erronka bete nahi du, «EEPren proiektu estrategikoarekin» bat egiten duten esparru profesionaletan euskararen erabilera «azkartzeko». 2017an abiatu zen egitasmoa, eta, ord...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198034/bigarren-dosirako-astrazeneca-hautatzeko-era-ematearen-alde-agertu-da-espainiako-bioetika-batzordea.htm
Gizartea
Bigarren dosirako AstraZeneca hautatzeko era ematearen alde agertu da Espainiako Bioetika Batzordea
Espainiako Gobernuak emandako epaia berretsi du batzordeak, eta, Pfizer hobesten bada ere, herritarrek baimena izango dute AstraZenecarekin txertatzeko. EMAk AstraZenecaren txertaketa pauta osatzearen aldeko irizpideak eman ditu
Bigarren dosirako AstraZeneca hautatzeko era ematearen alde agertu da Espainiako Bioetika Batzordea. Espainiako Gobernuak emandako epaia berretsi du batzordeak, eta, Pfizer hobesten bada ere, herritarrek baimena izango dute AstraZenecarekin txertatzeko. EMAk AstraZenecaren txertaketa pauta osatzearen aldeko irizpideak ...
Atzotik begirada guztiak zituen gainean Espainiako Bioetika Batzordeak: AstraZenecarekin txertatutako 60 urteko herritarrek bigarren dosia ere etxe horretakoa hartzeko aukera eman zuten gobernuak eta erkidego arteko batzordeak, eta Bioetika Batzordearen onespenaren zain zeuden. Batzordeak gaur eman du epaia, eta lotesl...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198035/covid-19ak-hildakoak-datu-ofizialen-gainetik.htm
Gizartea
COVID-19ak hildakoak, datu ofizialen gainetik
OME Osasunaren Mundu Erakundeak jakinarazi duenez, Amerikan 1,5 milioi pertsona hil ziren birusagatik 2020an; Europan, 1,2 milioi. Datu ofizialetan, kopuruak ia erdira murriztuak ziren bi kasuetan.
COVID-19ak hildakoak, datu ofizialen gainetik. OME Osasunaren Mundu Erakundeak jakinarazi duenez, Amerikan 1,5 milioi pertsona hil ziren birusagatik 2020an; Europan, 1,2 milioi. Datu ofizialetan, kopuruak ia erdira murriztuak ziren bi kasuetan.
Birusak joan den urtean utzitako heriotzei buruzko datuak are beltzagoak direla erakutsi du OME Osasunaren Munduko Erakundeak argitaratutako informazioak. Izan ere, jakinarazitako heriotza kopuruak ez du bat egiten datu ofizialetan bilduak direnekin. OMEk esan du Amerikan 1,5 milioi pertsona hil zirela COVID-19agatik 2...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198036/migratzaileen-egoera-salatzeko-manifestaziora-deitu-dute-hilaren-29rako.htm
Gizartea
Migratzaileen egoera salatzeko manifestaziora deitu dute hilaren 29rako
Irundik eta Hendaiatik abiatuko dira manifestazioak, eta Santiago zubian elkartuko dira.
Migratzaileen egoera salatzeko manifestaziora deitu dute hilaren 29rako. Irundik eta Hendaiatik abiatuko dira manifestazioak, eta Santiago zubian elkartuko dira.
Irungo Harrera Sareak prentsaurrekoa egin du gaur goizean, hilaren 29an migratzaileen egoera salatzeko manifestazioa egingo dutela jakinarazteko. Irundik eta Hendaiatik abiatuko dira protestak, eta Santiago zubian elkartuko dira. Irungo Harrera Sarea, Cimade, Etorkinekin, Diakite eta Bizi! elkarteek deitu dute manifes...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198037/bruselak-atsegin-du-aebek-enpresentzat-nahi-duten-gutxieneko-zerga-15.htm
Ekonomia
Bruselak atsegin du AEBek enpresentzat nahi duten gutxieneko zerga: %15
"Lehen urrats baten" gisan hartu du Batzordeak, Washingtonekin adostu nahi duen agertoki berria lortzeko bidean
Bruselak atsegin du AEBek enpresentzat nahi duten gutxieneko zerga: %15. "Lehen urrats baten" gisan hartu du Batzordeak, Washingtonekin adostu nahi duen agertoki berria lortzeko bidean
Donald Trumpek minaz bete zuen bidea garbitzeko lanekin aurrera doa Joe Bidenen administrazio berria, eta Europako Batasunarekin atzera kolaborazio estua izateko ezinbestekoa da OCDEn izozturik egon den zergen negoziazioan emaitzak lortzea. Bada, Washingtonek lehen proposamen bat egin du korporazioek gutxieneko sozieta...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198038/hik-hasik-25-ikastaro-antolatu-ditu-irakasleen-zaintza-erdigunean-jarriz.htm
Gizartea
Hik Hasik 25 ikastaro antolatu ditu, irakasleen zaintza erdigunean jarriz
Uztailaren 5ean, 6an eta 7an egingo dituzte, EHUren Donostiako campusean. Izen ematea zabalik dago Hik Hasiren webgunean.
Hik Hasik 25 ikastaro antolatu ditu, irakasleen zaintza erdigunean jarriz. Uztailaren 5ean, 6an eta 7an egingo dituzte, EHUren Donostiako campusean. Izen ematea zabalik dago Hik Hasiren webgunean.
Iaz pandemiagatik eten bat egin ostean, Hik Hasik aurten berriro antolatu ditu udako topaketa pedagogikoak. Haien berri eman dute gaur goizean Mikel Arrizabalaga Hik Hasi egitasmo pedagogikoko formazio arduradunak, Beñat Amenabar EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateko dekan...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198039/bera-bera-kopako-finalerdietarako-sailkatu-da.htm
Kirola
Bera Bera Kopako finalerdietarako sailkatu da
Irabazi egin dio Malagari (31-28), final-laurdenetan, eta Elx izango du kontrario bihar.
Bera Bera Kopako finalerdietarako sailkatu da. Irabazi egin dio Malagari (31-28), final-laurdenetan, eta Elx izango du kontrario bihar.
Super Amara Bera Berak Espainiako Kopako finalerdiak jokatuko ditu bihar Elxen aurka. Horretarako aukera irabazi du gaur, Malagari final-laurdenetan irabazita (31-28), Telden. Parekatua izan da partida, eta azken zortzi minutuetan erabaki da, Donostiako taldeak 7-4ko partziala egin diolako aurkariari. Lehen zatian, la...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198040/madarikazioa-apurtu-du-nizzolok.htm
Kirola
Madarikazioa apurtu du Nizzolok
Aurrenekoz irabazi du esprinter italiarrak Giroan, 11 aldiz bigarren izan eta gero. Hautagaiek atseden hartu dute, Zoncolanen bukatuko den etaparen bezperan.
Madarikazioa apurtu du Nizzolok. Aurrenekoz irabazi du esprinter italiarrak Giroan, 11 aldiz bigarren izan eta gero. Hautagaiek atseden hartu dute, Zoncolanen bukatuko den etaparen bezperan.
Aspalditik bilatutako saria lortu du Giacomo Nizzolok (Qhubeka), Italiako Giroko 13. etapa irabazita, Veronan. Italiarra zortzigarrenez ari da lehiatzen lasterketa, eta, 11 aldiz bigarren izan ostean, garaipen preziatua lortu du gaur; esprintean, nola ez. Mamirik gabeko etapa laua izan da, baina Nizzolok betirako gorde...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198041/mobilizazioa-eginen-dute-maiatzaren-29an-baionan-murgiltze-ereduaren-alde.htm
Gizartea
Mobilizazioa eginen dute maiatzaren 29an Baionan, murgiltze ereduaren alde
Frantziako Konstituzio Kontseiluaren erabakia salatu eta euskarazko irakaskuntza defendatzen segitzeko borondatea erakutsi dute Ipar Euskal Herriko hautetsiek eta euskalgintzako eragileek
Mobilizazioa eginen dute maiatzaren 29an Baionan, murgiltze ereduaren alde. Frantziako Konstituzio Kontseiluaren erabakia salatu eta euskarazko irakaskuntza defendatzen segitzeko borondatea erakutsi dute Ipar Euskal Herriko hautetsiek eta euskalgintzako eragileek
Prentsaurrekoa egin dute gaur arratsaldean Euskararen Erakunde Publikoa osatzen duten instituzioetako ordezkariek, Ipar Euskal Herriko hautetsi nagusiek eta Euskalgintzako eragileek hizkuntza gutxituen legearen kontra Frantziako Konstituzio Kontseiluak hartutako erabakia salatzeko. Hitz gogorrak izan dituzte Frantziako...
2021-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/198042/rezusta-finalerdietara.htm
Kirola
Rezusta, finalerdietara
Bergarako atzelariak ez dio aukerarik eman Elezkano II.ari, eta 22-8 irabazi dio Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetan
Rezusta, finalerdietara. Bergarako atzelariak ez dio aukerarik eman Elezkano II.ari, eta 22-8 irabazi dio Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetan
Beñat Rezustak buruz buruko finalerdiak jokatuko ditu bigarrenez, azkenekoz halakorik egin eta lau urte gerora. Bergarako (Gipuzkoa) atzelariak nagusitasun osoz irabazi dio gaur Danel Elezkanori, Idiazabalen (Gipuzkoa), final-laurdenetako lehen partidan: 22-8. Rezustak Mikel Urrutikoetxea edo Iñaki Artola izango du aur...
2021-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/198058/auzitegiek-hizkuntz-politikan-esku-hartzea-salatu-dute-bilbon.htm
Gizartea
Auzitegiek hizkuntz politikan esku hartzea salatu dute Bilbon
Paul Bilbao Kontseiluko lehendakariak azpimarratu du botere judizialak hizkuntz politikaren eskumena beretzat hartu nahi duela.
Auzitegiek hizkuntz politikan esku hartzea salatu dute Bilbon. Paul Bilbao Kontseiluko lehendakariak azpimarratu du botere judizialak hizkuntz politikaren eskumena beretzat hartu nahi duela.
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, 200 bat lagunek elkarretaratzea egin dute gaur 11:00etan Bilbon, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren parean. Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez! lelopean egin dute. Hasieran batean, auzitegi horrek Irungo Udaltzaingoaren (Gipuzkoa) lan d...
2021-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/198091/bi-hildako-eta-zenbait-zauritu-iluntzean-arminonen-izandako-auto-istripu-batean.htm
Gizartea
Bi hildako eta zenbait zauritu iluntzean Armiñonen izandako auto istripu batean
Istripua atzo iluntzean izan zen. Sei lagun furgoneta batean zihoazen, AP-1 errepidean, Espainia aldera. Ibilgailua errailetik atera, eta irauli egin zen.
Bi hildako eta zenbait zauritu iluntzean Armiñonen izandako auto istripu batean. Istripua atzo iluntzean izan zen. Sei lagun furgoneta batean zihoazen, AP-1 errepidean, Espainia aldera. Ibilgailua errailetik atera, eta irauli egin zen.
Bi pertsona zendu ziren atzo iluntzean izandako auto istripu batean. Sei lagun furgoneta batean zihoazen, AP-1 errepidean, Burgos aldera (Espainia). Ibilgailua errailetik atera, eta irauli egin da Armiñondik hurbil (Araba). Furgonetan ziren bi lagun hil dira, eta beste laurak zauritu egin dira. Eusko Jaurlaritzako Segu...
2021-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/198092/positiboen-ehunekoa-41-da-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Positiboen ehunekoa %4,1 da Hego Euskal Herrian
Osasunbideak eta Osakidetzak 10.500 proba egin dituzte COVID-19a atzemateko, eta 427 kutsatu zenbatu. Hegoaldeko ZIUetan 142 lagun daude birusarekin erietxeratuta.
Positiboen ehunekoa %4,1 da Hego Euskal Herrian. Osasunbideak eta Osakidetzak 10.500 proba egin dituzte COVID-19a atzemateko, eta 427 kutsatu zenbatu. Hegoaldeko ZIUetan 142 lagun daude birusarekin erietxeratuta.
Egun bakarrean zenbatutako positibo kopuruak laugarren egunez jarraian gainditu du 400 kasuren langa. Zehazki, beste 430 kasu positibo atzeman zituzten ostiraleko testetan. Guztira, 10.481 diagnostiko proba egin ziren Hegoaldean, eta, beraz, %4,1 izan zen positiboen portzentajea. Hain zuzen ere, OME Osasunaren Munduko ...
2021-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/198093/migratzaile-bat-hil-da-bidasoa-ibaian-ustez-itota-irunen.htm
Gizartea
Migratzaile bat hil da Bidasoa ibaian ustez itota, Irunen
Irungo Harrera Sareak jakinarazi duenez, bi migratzailek uretara salto egin dute, eta hilik aurkitu dute horietako bat. Elkarretaratzera deitu dute biharko.
Migratzaile bat hil da Bidasoa ibaian ustez itota, Irunen. Irungo Harrera Sareak jakinarazi duenez, bi migratzailek uretara salto egin dute, eta hilik aurkitu dute horietako bat. Elkarretaratzera deitu dute biharko.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, Santiago Aurrera irlan aurkitu dute gorpua, ibaian barrena zihoazen kayakista batzuek,11:00 aldera. Irungo Harrera Sareak zehaztu du zendu den pertsona hori migratzaile bat dela. Gainera, sarekoek emandako informazioaren arabera, beste migratzaile batek ere...
2021-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/198094/elak-ez-du-onartu-hampmren-akordioa-eta-greba-mugagabeari-eutsi-dio.htm
Ekonomia
ELAk ez du onartu H&Mren akordioa, eta greba mugagabeari eutsi dio
UGT eta CCOO sindikatuek ituna egin dute arropa konpaniarekin, 920 langile kaleratzeko edo haien lanaldiak txikitzeko.
ELAk ez du onartu H&Mren akordioa, eta greba mugagabeari eutsi dio. UGT eta CCOO sindikatuek ituna egin dute arropa konpaniarekin, 920 langile kaleratzeko edo haien lanaldiak txikitzeko.
Espainiako sindikatuek atzo H&M multinazionalarekin lortutako akordioaren ostean, ELAk greba mugagabearekin jarraitzea erabaki du, «enpleguak galtzearen aurka». Donostiako COS H&M dendako emakume langileak lanuzte mugagabean daude maiatz hasieratik, eta enpleguei eusteko protestan jarraituko dute, beraz, Madrilen ituna...
2021-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/198095/bera-bera-kopako-finaletik-kanpo.htm
Kirola
Bera Bera Kopako finaletik kanpo
Donostiako taldeak ezin izan du bere jokoa egin, eta 26-28 galdu du finalerdietan Elxen kontra.
Bera Bera Kopako finaletik kanpo. Donostiako taldeak ezin izan du bere jokoa egin, eta 26-28 galdu du finalerdietan Elxen kontra.
Bera Berak ezingo egindako denboraldi aparta biribildu. Liga irabazi eta gero, Espainiako Kopatik kanpo geratu da finalerdietan, Elxen kontra galdu eta gero: 26-28. Aurreko sasoiko Kopako borrero bera izan du Imanol Alvarezen taldeak. Orduan bezala, Herrialde Katalanetako taldeak ez dio utzi ohikoa duen jokoa egiten ut...
2021-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/198096/zortea-baino-gehiago-lanaren-ordaina.htm
Kirola
Zortea baino gehiago, lanaren ordaina
Lorenzo Fortunatok irabazi du Zoncolango maldetan, Italiko Giroan; Profesionaletako lehen garaipena du. Egan Bernalek lasterketako lidergoa sendotu du; Simon Yates, bigarren.
Zortea baino gehiago, lanaren ordaina. Lorenzo Fortunatok irabazi du Zoncolango maldetan, Italiko Giroan; Profesionaletako lehen garaipena du. Egan Bernalek lasterketako lidergoa sendotu du; Simon Yates, bigarren.
Epai kaskarra egin dio izenak. Lorenzo Fortunatok (Eolo-Kometa) irabazi du Italiako Giroko hamalaugarren etapa, eguneko ihesaldian sartu eta hura amaieraraino eramanda. Fortunatik gutxi izan du garaipenak; kilometro luzeetan ondutako lanak eraman du Zoncolango maldetan lasterketaren buruan egotera, eta azken kilometroe...
2021-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/198097/urkullu-erabakia-kolpe-gogorra-da-iparraldean-euskararen-erabilera-normalizatzeko.htm
Gizartea
Urkullu: «Erabakia kolpe gogorra da Iparraldean euskararen erabilera normalizatzeko»
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bat egin du ebazpenaren ondorioz Euskal Herri osoan milaka lagunek agertu duten «kezka eta frustrazio» sentimenduekin.
Urkullu: «Erabakia kolpe gogorra da Iparraldean euskararen erabilera normalizatzeko». Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bat egin du ebazpenaren ondorioz Euskal Herri osoan milaka lagunek agertu duten «kezka eta frustrazio» sentimenduekin.
Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntza gutxituen legearen harira emandako ebazpenak erreakzioak sortu ditu gaur ere. Bere iritzia azaldu du gaur Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Twitterren idatzitako hainbat txiotan. Besteak beste, Urkulluk adierazi du erabakia «kolpe gogorra» dela Iparraldean eu...
2021-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/198098/erabakitzeko-eskubidearen-aldeko-60-sinadura-bilketa-egin-dituzte.htm
Politika
Erabakitzeko eskubidearen aldeko 60 sinadura bilketa egin dituzte
Gure Esku-k sustatuta, askotariko jarduerak izan dira tokian toki, erreferendumaren alde.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko 60 sinadura bilketa egin dituzte. Gure Esku-k sustatuta, askotariko jarduerak izan dira tokian toki, erreferendumaren alde.
Gure Esku-k, hainbat eragile biltzen dituen Hamaika Gara mugimenduaren bitartez, estatus politikoa erreferendum bidez erabakitzeko eskubidearen aldeko 60 deialdi antolatu ditu gaur Euskal Herriko hainbat hiri, herri eta auzotan, Indarrak batzeko garaia da, Elkar zainduz, ekin lelopean. Sinadura bilketak egin dituzte, e...
2021-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/198099/sufrituta-berriro-ere.htm
Kirola
Sufrituta berriro ere
Realak 0-1 irabazi dio Osasunari Sadarreko derbian, eta txuri-urdinak Europa ligan ariko dira datorren denboraldian, Liga bosgarren amaituta. Alexander Isakek sartu du partidako gol bakarra, 86. minutuan.
Sufrituta berriro ere. Realak 0-1 irabazi dio Osasunari Sadarreko derbian, eta txuri-urdinak Europa ligan ariko dira datorren denboraldian, Liga bosgarren amaituta. Alexander Isakek sartu du partidako gol bakarra, 86. minutuan.
Realak, iazko sasoian bezalaxe, ligako azken partidako hatsean lortu du Europa ligarako sailkatzea, Osasunari 1-0 irabazita, Sadarren. Oro har, Imanol Alguacilen taldea nagusi izan da partidan, baina gola sartzea izugarri kostatu zaio, harik eta 86. minutuan saria jaso duen arte, Alexander Isaken eskutik. Garaipenaren ...
2021-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/198100/erantzukizun-politikoak-eskatu-dituzte-zaldibarko-auziaren-harira.htm
Gizartea
«Erantzukizun politikoak» eskatu dituzte Zaldibarko auziaren harira
Manifestazioa egin dute Zallan. Jaurlaritzak ardura hartu ez izana salatu dute.
«Erantzukizun politikoak» eskatu dituzte Zaldibarko auziaren harira. Manifestazioa egin dute Zallan. Jaurlaritzak ardura hartu ez izana salatu dute.
Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak deituta, manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Zallan (Bizkaia), Zaldibarko zabortegiko hondamendiaren kudeaketa salatu eta «erantzukizun politikoak argitzeko» eskatzeko. Eusko Jaurlaritzari leporatu diote Verter Recycling enpresari ardura ego...
2021-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/198101/manex-agirre-eta-martin-abarrategi-nagusitu-dira-arabako-binakakoan.htm
Kultura
Manex Agirre eta Martin Abarrategi nagusitu dira Arabako binakakoan
Aramaioko bikoteak irabazi du Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa. Haien atzetik sailkatu dira Unai Anda eta Iñaki Viñaspre, eta Manu Bendala eta Oihane Perea bikoteak.
Manex Agirre eta Martin Abarrategi nagusitu dira Arabako binakakoan. Aramaioko bikoteak irabazi du Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa. Haien atzetik sailkatu dira Unai Anda eta Iñaki Viñaspre, eta Manu Bendala eta Oihane Perea bikoteak.
Aramaiora joan da Arabako aurreneko txapel bikoitza: Manex Agirre eta Martin Abarrategi gailendu baitira Arabako Binakako Bertsolari Txapelketaren finalean. Saio borobila josi dute biek ala biek, eta zortzi punturen aldearekin nagusitu zaie Unai Anda eta Iñaki Viñaspre bikoteari. Hirugarrenak izan dira Manu Bendala eta...
2021-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/198102/etxeak-bizitzeko-direla-aldarrikatu-dute-ehunka-pertsonak-donostian.htm
Gizartea
Etxeak bizitzeko direla aldarrikatu dute ehunka pertsonak Donostian
Herritarren eskubideak babestuko dituen bestelako etxebizitza politika bat eskatu dute.
Etxeak bizitzeko direla aldarrikatu dute ehunka pertsonak Donostian. Herritarren eskubideak babestuko dituen bestelako etxebizitza politika bat eskatu dute.
Herritar guztiek etxebizitza duin bat izateko eskubidea dutela aldarrikatzeko atera dira gaur kalera ehunka donostiar. Etxeak bizitzeko, ez negoziorako! lemapean, «larrialdi» gisara definitzen duten arazoari aurre egiteko bestelako etxebizitza politika bat eskatu dute, hiriko hamabost eragilek deituriko manifestazioan....
2021-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/198133/reala-b-eta-amorebieta-bigarren-mailara.htm
Kirola
Reala B eta Amorebieta, Bigarren Mailara
Igotzeko beren kanporaketa erabakigarriak gainditu dituzte. Reala B 2-1 nagusitu zaio Algecirasi, luzapenean, eta Amorebieta, 0-1 Badajozi.
Reala B eta Amorebieta, Bigarren Mailara. Igotzeko beren kanporaketa erabakigarriak gainditu dituzte. Reala B 2-1 nagusitu zaio Algecirasi, luzapenean, eta Amorebieta, 0-1 Badajozi.
Gutxienez hiru talde izango dira datorren denboraldian Espainiako Bigarren Mailan. Eibar, Reala B eta Amorebieta. Eibar mailaz jaitsi da, eta beste biek balentria egin zuten atzo. Txuri-urdinen bigarren taldeak Bigarren Mailan jokatuko du 60 urteren ondoren. Amorebieta, berriz, estreinakoz ariko da maila horretan. Gaur...
2021-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/198137/ezer-gertatu-izan-ez-balitz-bezala.htm
Iritzia
Ezer gertatu izan ez balitz bezala
Ezer gertatu izan ez balitz bezala.
Ezer gertatu izan ez balitz bezala agurtu du, irribarrea ezkututzat hartuta, biek ezagutzen duten —eta beraien artean gertatu denari buruz ezertxo ere ez dakiela dirudien— hirugarren pertsona baten aurrean. Bazekien lehenago edo beranduago gertatuko zela. Orain parean daukanak ez zuela azken «utz nazazu behingoz bakean...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198138/protesta-egin-dute-azpeitian-ertzaintzak-larunbatean-lau-gazte-atxilotu-ostean.htm
Gizartea
Protesta egin dute Azpeitian Ertzaintzak larunbatean lau gazte atxilotu ostean
Izarraizko Atea parkean bilduta zeuden hainbat gazte, eta Ertzaintza iristean, istiluak hasi ziren. Atxilotuak aske daude jada. GKSk, Ernaik eta Bilduk Ertzaintzaren jokabidea gaitzetsi dute, eta EAJk poliziak babestu ditu.
Protesta egin dute Azpeitian Ertzaintzak larunbatean lau gazte atxilotu ostean. Izarraizko Atea parkean bilduta zeuden hainbat gazte, eta Ertzaintza iristean, istiluak hasi ziren. Atxilotuak aske daude jada. GKSk, Ernaik eta Bilduk Ertzaintzaren jokabidea gaitzetsi dute, eta EAJk poliziak babestu ditu.
Jendetza elkartu zen atzo arratsaldean Azpeitian, Jazarpen polizialik ez! Burgesiaren erasoaldia gelditu lelopean. Larunbat gauean Ertzaintzak kalean jai giroan zeuden gazteen aurka kargatu izana eta lau gazte atxilotu izana salatu zuten. 19 urteko, 18 urteko, 15 urteko eta 14 urteko gazteak eraman zituzten atxilo, des...
2021-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/198139/aiaraldeko-greba-batzordeak-mobilizazioak-eta-lanuzteak-egitera-deitu-du-ekainaren-2rako.htm
Ekonomia
Aiaraldeko Greba Batzordeak mobilizazioak eta lanuzteak egitera deitu du ekainaren 2rako
'SOS Aiaraldea' lelopean, lau orduko lanuzteak egingo dituzte eskualdean, eta manifestazioak Amurrion eta Laudion. Eskualdea «etorkizunik gabe» geratzen ari dela salatu nahi dute.
Aiaraldeko Greba Batzordeak mobilizazioak eta lanuzteak egitera deitu du ekainaren 2rako. 'SOS Aiaraldea' lelopean, lau orduko lanuzteak egingo dituzte eskualdean, eta manifestazioak Amurrion eta Laudion. Eskualdea «etorkizunik gabe» geratzen ari dela salatu nahi dute.
«Gaur, etorkizunera begira, eskualdeko fronteak bide berri bati ekin dio». Aiaraldeko Greba Batzordea osatzen duten eragileek hala adierazi dute gaur Amurrion egindako ekitaldian. Argi utzi dute eskualdearen etorkizuna «kezkagarria» dela, besteak beste, enpresen itxierengatik, kaleratzeengatik, lan baldintzen prekariza...
2021-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/198140/bilbo-basketek-acb-ligan-segituko-du.htm
Kirola
Bilbo Basketek ACB ligan segituko du
Bilbo Basketek irabaztea nahikoa zuen ACBn jarraitzeko, eta aise gailendu zaio Joventuti. Estudiantes jaitsi da mailaz.
Bilbo Basketek ACB ligan segituko du. Bilbo Basketek irabaztea nahikoa zuen ACBn jarraitzeko, eta aise gailendu zaio Joventuti. Estudiantes jaitsi da mailaz.
Retabet Bilbo Basketek bere esku zuen ACB ligan segitzea, eta lortu du helburua. Joventut baino gehiago izan dira bilbotarrak (94-73), eta goren mailan segituko du Alex Mumbruren taldeak. Joventutek ez zuen ezer jokoan, jada sailkatuta dago kanporaketetarako, eta kantxan argi ikusi da bietako zer taldek behar zuen gehi...
2021-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/198141/hegoaldean-300-positibo-baino-gutxiago-atzeman-dituzte.htm
Gizartea
Hegoaldean 300 positibo baino gutxiago atzeman dituzte
Martxoaren 15etik kopuru hori baino gutxiago atzematen den lehen aldia da: 298 kasu positibo atzeman dituzte. Positibo eman dute proben %4,2k.
Hegoaldean 300 positibo baino gutxiago atzeman dituzte. Martxoaren 15etik kopuru hori baino gutxiago atzematen den lehen aldia da: 298 kasu positibo atzeman dituzte. Positibo eman dute proben %4,2k.
Pixkanaka, ari dira iristen pandemiaren garapenari buruzko datu positiboak. Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, atzo 298 kasu positibo atzeman zituzten Hego Euskal Herrian. Aurretik, egun bakarrean zenbatutako positibo kopuruak lau egunez jarraian gainditu du 400 kasuren langa. Denera 7.035 proba egi...
2021-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/198142/campenaertsek-irabazi-du-giroko-etapa-zoroa.htm
Kirola
Campenaertsek irabazi du Giroko etapa zoroa
Aurten zortzigarren aldiz, eguneko ihesaldia iritsi da helmugara. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan, baina seigarren zen Buchmannek Giroa lasterketa utzi du.
Campenaertsek irabazi du Giroko etapa zoroa. Aurten zortzigarren aldiz, eguneko ihesaldia iritsi da helmugara. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan, baina seigarren zen Buchmannek Giroa lasterketa utzi du.
Victor Campenaerts izan da indartsuena Italiako Giroko 15. etapan. Etapa zoroa izan da, eta denetik izan du: euria, anbulantziak, erretiroak... nahaste horretan eguneko ihesaldia heldu da helmugara beste behin —aurten zortzigarren aldiz—, eta Campenaertsek ondo jokatu ditu bere kartak azken kilometroetan. Liderraren t...
2021-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/198143/estatu-sekretuak-desklasifikatzeko-eskatu-du-egiari-zor-ek-txirritari-egindako-omenaldian.htm
Politika
Estatu sekretuak desklasifikatzeko eskatu du Egiari Zor-ek Txirritari egindako omenaldian
1976ko apirilean hil zuen Guardia Zibilak Bernardo Bidaola, ETA (pm)-ko beste hiru kiderekin batera Hegoaldera pasatzen ari zirela. Tolosan (Gipuzkoa) egin diote omenaldia.
Estatu sekretuak desklasifikatzeko eskatu du Egiari Zor-ek Txirritari egindako omenaldian. 1976ko apirilean hil zuen Guardia Zibilak Bernardo Bidaola, ETA (pm)-ko beste hiru kiderekin batera Hegoaldera pasatzen ari zirela. Tolosan (Gipuzkoa) egin diote omenaldia.
«Umiliagarria da GALekin edo Batallon Vasco Españolekin izandako harremanagatik kondenatutako zenbait politikarik kartzelan Altsasuko gazteek baino denbora gutxiago pasatu izana. Umiliagarria da gure senideak hil zituztenak kondekoratzea, eta haiei bizi guztiko ordainsariak ematea». Eneko Etxeberriaren hitzak dira, Jos...
2021-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/198144/artolak-urrutikoetxea-kanporatu-du.htm
Kirola
Artolak Urrutikoetxea kanporatu du
Datorren larunbatean jokatuko du Buruz Buruzko txapelketako finalerdia Rezustaren aurka.
Artolak Urrutikoetxea kanporatu du. Datorren larunbatean jokatuko du Buruz Buruzko txapelketako finalerdia Rezustaren aurka.
Iñaki Artola Buruz Buruko txapelketako finalerdietarako sailkatu da. Alegiarrak ikuskizuna eman du gaur Bizkaia pilotalekuan, eta Mikel Urrutikoetxeari aise gailendu zaio (7-22). Datorren larunbatean Beñat Rezustaren aurka jokatuko du Iruñeko Labriten. Irabazten hasi da Urrutikoetxea (2-0), baina hortik aurrera Artola...
2021-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/198145/artolak-urrutikoetxea-kanporatu-du.htm
Kirola
Artolak Urrutikoetxea kanporatu du
Datorren larunbatean jokatuko du buruz buruzko txapelketako finalerdia, Rezustaren aurka.
Artolak Urrutikoetxea kanporatu du. Datorren larunbatean jokatuko du buruz buruzko txapelketako finalerdia, Rezustaren aurka.
Iñaki Artola buruz buruko txapelketako finalerdietarako sailkatu da. Alegiarrak ikuskizuna eman du gaur Bizkaia pilotalekuan, eta Mikel Urrutikoetxeari aise gailendu zaio (7-22). Datorren larunbatean Beñat Rezustaren aurka jokatuko du, Iruñeko Labriten. Irabazten hasi da Urrutikoetxea (2-0), baina, gero, Artola nagusi...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198146/bielorrusiak-hegazkin-bat-lurreratzera-behartu-du-kazetari-bat-atxilotzeko.htm
Mundua
Bielorrusiak hegazkin bat lurreratzera behartu du, kazetari bat atxilotzeko
Roman Protasevitx da atxilo hartu dutena, Aleksandr Lukaxenkoren gobernuarekin kritikoa izateagatik ezaguna. Minskek defendatu du «nazioarteko araudia errespetatu» duela.
Bielorrusiak hegazkin bat lurreratzera behartu du, kazetari bat atxilotzeko. Roman Protasevitx da atxilo hartu dutena, Aleksandr Lukaxenkoren gobernuarekin kritikoa izateagatik ezaguna. Minskek defendatu du «nazioarteko araudia errespetatu» duela.
Roman Protasevitx erbesteratutako kazetaria atxilotu zuten atzo Minskeko aireportuan. Ryanair konpainiaren hegaldi bat Greziatik Lituaniarako bidea egiten ari zela, Bielorrusiako Gobernuak bonba abisu bat zegoela jakinarazi zien hegazkineko gidariei; gerrako hegazkin bat bidali zuen haien bila, eta Minsken lurreratzera...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198147/hamalau-pertsona-hil-dira-alpeetako-teleferiko-bat-amilduta.htm
Mundua
Hamalau pertsona hil dira Alpeetako teleferiko bat amilduta
Hildakoen artean haur bat dago, eta beste bat hil edo bizi dago. Kable bat hautsi zen, eta segurtasun sistemek ez zuten funtzionatu.
Hamalau pertsona hil dira Alpeetako teleferiko bat amilduta. Hildakoen artean haur bat dago, eta beste bat hil edo bizi dago. Kable bat hautsi zen, eta segurtasun sistemek ez zuten funtzionatu.
Alpeetako Maggiore Lakuko Stresa eta Mottarone estazioen arteko teleferikoaren kabina bat amildu zen atzo, eta hamalau pertsona hil ziren. Kabinari eusten zion kablea apurtu zen, baina segurtasun sistemek ez zuten funtzionatu, Carabinieriren arabera. Baso batean erori zen kabina. Lekukoek esan dutenez, soinu ozen bat ...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198148/baigorri-eta-ortzaizeko-euskara-aztertu-du-zuazok-liburu-batean.htm
Gizartea
Baigorri eta Ortzaizeko euskara aztertu du Zuazok liburu batean
Hizkuntzalariak ‘Baigorri eta Ortzaize ibarretako euskara’ liburua argitaratu du. Euskalkiaren gramatika, sintaxia eta hiztegia landu ditu. Hilaren 28an aurkeztuko du, Baigorrin, 18:00etan, Herriko Etxean. Aldudeko ibarrean ere ariko da berantago.
Baigorri eta Ortzaizeko euskara aztertu du Zuazok liburu batean. Hizkuntzalariak ‘Baigorri eta Ortzaize ibarretako euskara’ liburua argitaratu du. Euskalkiaren gramatika, sintaxia eta hiztegia landu ditu. Hilaren 28an aurkeztuko du, Baigorrin, 18:00etan, Herriko Etxean. Aldudeko ibarrean ere ariko da berantago.
Sarako euskararekin egin zuen bezala duela bost urte, Baigorri eta Ortzaize eskualdeko euskara aztertu du azken bi urte hauetan Koldo Zuazo hizkuntzalariak (Eibar, Gipuzkoa, 1956). Azterketa honen emaitza argitaratu du Baigorri eta Ortzaize ibarretako euskara liburuan, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Ikertuz sailean...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198149/etorkizuna-marraztu-nahian.htm
Ekonomia
Etorkizuna marraztu nahian
Desindustrializazio prozesuak eta zerbitzuen sektorearen aldeko apustuak "prekaritatean murgilduta"; utzi dute Ezkerraldeko egoera sozioekonomikoa. ELAk eta LABek salatu dutenez, hainbat enpresak osasun larrialdia "erabili" nahi dute "langileen kontura irabaziak handitzeko".
Etorkizuna marraztu nahian. Desindustrializazio prozesuak eta zerbitzuen sektorearen aldeko apustuak "prekaritatean murgilduta"; utzi dute Ezkerraldeko egoera sozioekonomikoa. ELAk eta LABek salatu dutenez, hainbat enpresak osasun larrialdia "erabili" nahi dute "langileen kontura irabaziak handitzeko".
Shock-aren doktrinaren arabera, kapitalismoak edozein ezbehar baliatu dezake —naturala edo nahita sortutakoa— kapitala are esku gutxiagoren artean pilatzeko. Hala uste du Naomi Klein kazetari eta ekintzaileak. Luis Fernandez ELA sindikatuko eskualdeko arduradunak salatu du Ezkerraldeko hainbat enpresatan hori bera gert...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198150/krisia-baliatu-eta-oinarria-sendotu.htm
Kultura
Krisia baliatu, eta oinarria sendotu
Pandemiak gogor jo du kulturaren arloa oro har, eta, zehazki, musikarena. Egungo jokalekuak agerian utzi ditu, gainera, sektoreak aurretik zituen arazoak. Halere, zailtasunak aukera bilakatzeko gai izan dira musikariak, teknikariak, enpresak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak, eta bat egin dute Musikaren Nafarroako ...
Krisia baliatu, eta oinarria sendotu. Pandemiak gogor jo du kulturaren arloa oro har, eta, zehazki, musikarena. Egungo jokalekuak agerian utzi ditu, gainera, sektoreak aurretik zituen arazoak. Halere, zailtasunak aukera bilakatzeko gai izan dira musikariak, teknikariak, enpresak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak, e...
Batera, lehendabiziko aldiz”: horixe nabarmendu dute Musikaren Nafarroako Elkartea sortu berri duten eragileek. Musikariek, teknikariek, eta sektoreko enpresek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek egin dute bat elkarte horretan, helburu nagusi batekin: pandemiak eragindako etenaldia gainditzea eta lanean segitzea, ale...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198151/datuak.htm
Datuak
Datuak.
5.000 ZENBAT PROFESIONAL ARI DIREN SEKTOREAN Nafarroako musikaren industrian 5.000 profesional inguru ari dira lanean, Musikaren Nafarroako Elkarteak Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldian ezagutarazi duenez. 20 ZENBAT FAKTURATZEN DUTEN, MILIOI EUROTAN Musikaren arloan ari diren enpresek 20 milioi euro faktura...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198152/gobernuak-navarra-live-music-sortu-du.htm
Gobernuak ‘Navarra Live Music’ sortu du
Gobernuak ‘Navarra Live Music’ sortu du.
Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo zuzendaritza nagusiek Navarra Live Music izenburuko egitasmoa jarri dute martxan, herrialdeko musikaren industria bultzatzeko asmoz. Izen bereko webgunea sortzea izan da egindako aurreneko urratsa. Gobernuko arduradunen asmoa da proiektua bilakatzea musikarien, aretoen, grabazi...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198153/legea-dute-damoklesen-ezpata.htm
Gizartea
Legea dute Damoklesen ezpata
Gipuzkoan, Donostiako Bideberri institutuan ikasten dute bakarrik dauden migrante adingabeek. Lagunberri programa dute han. Institutuko ordezkariek diote ikasteko gogoa eta gaitasuna izan arren, ikasleek ikasketak utzi behar izaten dituztela sarri, 18 urte betetzerako lana behar izaten dutelako.
Legea dute Damoklesen ezpata. Gipuzkoan, Donostiako Bideberri institutuan ikasten dute bakarrik dauden migrante adingabeek. Lagunberri programa dute han. Institutuko ordezkariek diote ikasteko gogoa eta gaitasuna izan arren, ikasleek ikasketak utzi behar izaten dituztela sarri, 18 urte betetzerako lana behar izaten dut...
Donostiako Bidebieta auzoan dago Bideberri institutua. Txikia da: berrehun ikasle inguru ditu. “Etorkinak eta maila ekonomiko oso apala dutenak: hori da gure ikasleen profila”, esan dute Jabi Lopez zuzendariak eta Iban Alonso ikasketa buruak. 26 nazionalitatetako ikasleak dituzte, eta, gela batzuetan, guztiak dira atze...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198154/amurrioko-zabaleko-eskola-txikia-desagertu-egingo-da.htm
Gizartea
Amurrioko Zabaleko eskola txikia desagertu egingo da
Zabaleko Bizirik plataformak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi die elkartu egingo dituela herriko bi ikastetxe publikoak. Erabakia «bat-batekoa eta adostu gabea» izan dela salatu dute.
Amurrioko Zabaleko eskola txikia desagertu egingo da. Zabaleko Bizirik plataformak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi die elkartu egingo dituela herriko bi ikastetxe publikoak. Erabakia «bat-batekoa eta adostu gabea» izan dela salatu dute.
Amurrion (Araba) ikastetxe bat gutxiago egongo da datorren ikasturtetik aurrera: herriko Lehen Hezkuntzako Zabaleko eta Mendiko ikastetxeak bat egiteko proposamena helarazi die Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, eta Zabaleko desagertu egingo da, Zabaleko Bizirik taldeak jakinarazi duenez. Mobilizazioak egingo dituzt...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198155/ccooren-eta-ugtren-alde-jokatzea-egotzi-dio-elak-nafarroako-gobernuari.htm
Ekonomia
CCOOren eta UGTren alde jokatzea egotzi dio ELAk Nafarroako Gobernuari
Lau forotan, tartean kontratazio publikoaren batzordean, UPNren agintaldiko «irizpide antidemokratikoak» berreskuratu direla salatu du sindikatuak, eta bihar elkarretaratzea egingo du gobernuaren egoitzaren aurrean, 12:30ean.
CCOOren eta UGTren alde jokatzea egotzi dio ELAk Nafarroako Gobernuari. Lau forotan, tartean kontratazio publikoaren batzordean, UPNren agintaldiko «irizpide antidemokratikoak» berreskuratu direla salatu du sindikatuak, eta bihar elkarretaratzea egingo du gobernuaren egoitzaren aurrean, 12:30ean.
«Argi dago ez dela bat-bateko erabaki bereizi bat, ondo pentsatutakoa baizik». Imanol Pascual ELAko Nafarroako koordinatzaileak salatu du lau forotan CCOO eta UGT sustatu dituela; zehazki, kontratazio publikoaren batzordean, kirol profesionalari buruzko batzordean, automozioaren mahaian eta talentuaren mahaian. ELAren ...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198156/iberdrolak-ez-du-euskal-herrian-jarriko-elektrolizagailuen-lantegia.htm
Ekonomia
Iberdrolak ez du Euskal Herrian jarriko elektrolizagailuen lantegia
Cummins AEBetako enpresak Guadalajaran eraikiko duen fabrikaren bezeroa izango da
Iberdrolak ez du Euskal Herrian jarriko elektrolizagailuen lantegia. Cummins AEBetako enpresak Guadalajaran eraikiko duen fabrikaren bezeroa izango da
Hidrogenoaren inguruan sortzen ari den industriaren hanka bat galtzeko zorian dago Euskal Herria: elektrolizagailuen fabrika handi bat. Horretarako asmoa zuten Iberdrolak eta Ingeteamek, haien artean sortutako Iberlyzer enpresaren bitartez. Biek ala biek egoitza Euskal Herrian dutenez, eta Eusko Jaurlaritzak ere esku h...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198157/287-positibo-zenbatu-dira-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
287 positibo zenbatu dira Hego Euskal Herrian
Kutsatuen kurba koska bat beherago da Hegoaldean. Proben %4,5ek eman dute positibo.
287 positibo zenbatu dira Hego Euskal Herrian. Kutsatuen kurba koska bat beherago da Hegoaldean. Proben %4,5ek eman dute positibo.
Kutsatuen kurba koska bat beherago dago Hego Euskal Herrian, eta arinagoa da birusaren kutsatzearen larritasuna. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, 287 COVID-19 kasu atzeman ziren atzo egindako probetan; 6.345 test egin zituzten, eta, hortaz, %4,5 izan zen positiboen portzentaj...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198158/pentsioak-defendatzea-langile-guztien-zeregina-dela-gogoratu-dute-sindikatuek.htm
Ekonomia
Pentsioak defendatzea langile guztien zeregina dela gogoratu dute sindikatuek
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuneko kiden diren sindikatuek larunbatean pentsiodunen mugimenduak antolaturiko manifestazioetan parte hartzera deitu dute
Pentsioak defendatzea langile guztien zeregina dela gogoratu dute sindikatuek. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuneko kiden diren sindikatuek larunbatean pentsiodunen mugimenduak antolaturiko manifestazioetan parte hartzera deitu dute
«Pentsioak ez dira egun erretiroa hartuta daudenen borroka soilik. Langileok erretiroa hartzean bizitza duin baterako eskubidea bermatua izan dezagun borrokatu behar dugu». ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek, premisa horri jarraituz, Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak larunbaterako anto...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198159/eh-bilduk-ikus-entzunezko-hedabideen-euskal-kontseilua-legez-sortzea-proposatu-du.htm
Bizigiro
EH Bilduk ikus-entzunezko hedabideen euskal kontseilua legez sortzea proposatu du
Eusko Legebiltzarrean egin du koalizioak lege proposamena, eta nabarmendu du kontseilu hori independentea litzatekeela. Ikus-entzuleen defentsa bulegoa sortzea ere proposatu du EH BIlduk.
EH Bilduk ikus-entzunezko hedabideen euskal kontseilua legez sortzea proposatu du. Eusko Legebiltzarrean egin du koalizioak lege proposamena, eta nabarmendu du kontseilu hori independentea litzatekeela. Ikus-entzuleen defentsa bulegoa sortzea ere proposatu du EH BIlduk.
Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkideak ikus-entzunezko hedabideen euskal kontseilua sortzeko lege proposamena aurkeztu du. Adierazi duenez, «anomalia bat» da Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian erakunde hori ez existitzea, «Europako Batzordeak berak sustatzen baitu horrelako organo independenteak sortzea ikus-entzunezko...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198160/hizkuntza-gutxituen-legea-berriz-eztabaidatzeko-aukera-itxi-du-macronek.htm
Gizartea
Hizkuntza gutxituen legea berriz eztabaidatzeko aukera itxi du Macronek
Legea promulgatu eta egunkari ofizialean agerrarazi zuen igande goizean Frantziako presidenteak, Frantziako Asanblean berriz aztertzeko prozedura ahalbidetu zezala eskatzen ziotenei muzin eginik.
Hizkuntza gutxituen legea berriz eztabaidatzeko aukera itxi du Macronek. Legea promulgatu eta egunkari ofizialean agerrarazi zuen igande goizean Frantziako presidenteak, Frantziako Asanblean berriz aztertzeko prozedura ahalbidetu zezala eskatzen ziotenei muzin eginik.
Azken unera arte itxaron zuen Emmanuel Macron Frantziako presidenteak apirilaren 8an Frantziako Asanblean bozkatu zuten hizkuntza gutxituen legea promulgatzeko. Maniobra horren bidez, haren kontrako helegitea aurkeztu zuten apirilaren 22an Martxan alderdiko 61 diputatuk. Joan den ostiralean eman zuen ebazpena Frantziak...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198161/fiskalak-60-urteko-kartzela-zigorra-eskatu-du-kasedako-hilketaren-ustezko-egileentzat.htm
Gizartea
Fiskalak 60 urteko kartzela zigorra eskatu du Kasedako hilketaren ustezko egileentzat
Sei emakumek eta hiru gizonek osatuko dute herri epaimahaia
Fiskalak 60 urteko kartzela zigorra eskatu du Kasedako hilketaren ustezko egileentzat. Sei emakumek eta hiru gizonek osatuko dute herri epaimahaia
Gaur goizean hasi da 2018ko irailean Kasedan (Nafarroa) gertatutako krimen hirukoitzaren ustezko egileak epaitzeko prozesua, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian. Lehenik eta behin, herri epaimahaia osatuko duten gizon-emakumeak aukeratu dituzte, bi orduko saioan: sei emakume eta hiru gizon izanen dira. Prozesu horre...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198162/nafarroan-samurtu-egin-dituzte-zahar-etxeetako-murrizketak.htm
Gizartea
Nafarroan samurtu egin dituzte zahar etxeetako murrizketak
Carmen Maeztu kontseilariak esan du aintzat hartu dituztela familien eta zentroen eskabideak
Nafarroan samurtu egin dituzte zahar etxeetako murrizketak. Carmen Maeztu kontseilariak esan du aintzat hartu dituztela familien eta zentroen eskabideak
Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Departamentuak samurtu egin ditu zahar etxeetan COVID-19aren kontra egite aldera ezarritako murrizketak. Carmen Maeztu kontseilariak gaur eman du aldaketen berri, eta esan du horiek ezartzeko orduan aintzakotzat hartu dituztela adinekoen egoitzetako egoiliarren senitartekoen eta ...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198163/nldren-legitimotasuna-defendatu-du-aung-san-suu-kyik.htm
Mundua
NLDren legitimotasuna defendatu du Aung San Suu Kyik
Myanmarko kontseilari ohia lehen aldiz bildu da bere abokatuarekin, otsailaren 1ean atxilotu zutenetik. Militarrek beste lau lagun hil dituzte, eta, denera, 818 dira hildakoak kolpea jo zutenetik.
NLDren legitimotasuna defendatu du Aung San Suu Kyik. Myanmarko kontseilari ohia lehen aldiz bildu da bere abokatuarekin, otsailaren 1ean atxilotu zutenetik. Militarrek beste lau lagun hil dituzte, eta, denera, 818 dira hildakoak kolpea jo zutenetik.
«Herriarentzat sortu zen NLD [Demokraziarako Liga Nazionala], eta existitzen jarraituko du jendeak hor jarraitu bitartean». Hitz horiekin erantzun dio alderdiko lider eta Myanmarko Gobernuko kontseilari ohi Aung San Suu Kyik junta militarrak NLD legez kanporatzeko hartutako erabakiari. Argitara atera diren NLDko liderr...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198164/hiru-euskal-herritarrek-jokatuko-dute-eurokopa.htm
Kirola
Hiru euskal herritarrek jokatuko dute Eurokopa
Espainiako hautatzaileak Mikel Oiarzabal, Unai Simon eta Cesar Azpilikueta deitu ditu.
Hiru euskal herritarrek jokatuko dute Eurokopa. Espainiako hautatzaileak Mikel Oiarzabal, Unai Simon eta Cesar Azpilikueta deitu ditu.
Hiru izango dira azkenean Europako gizonezkoen selekzioen arteko kopa lehiatuko duten euskal futbolariak, eta hirurak Espainiaren elastikoarekin ariko dira. Luis Enrique hautatzaileak Mikel Oiarzabal Realekoa, Unai Simon Athleticekoa eta Cesar Azpilikueta Chelseakoa deitu ditu bere taldean jokatzera. Azkenean, Iñigo Ma...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198165/osakidetza-hasi-da-astrazenecaren-lehen-dosia-jaso-zuten-60-urte-azpikoak-deitzen-bigarrena-har-dezaten.htm
Gizartea
Osakidetza hasi da AstraZenecaren lehen dosia jaso zuten 60 urte azpikoak deitzen, bigarrena har dezaten
Pfizerren formula jasoko dute pertsona horiek, eta bigarren dosia ere AstraZenecarena izatea nahi dutenak beste agenda batean sartuko dituzte. Nafarroan datorren astean hasiko dira bigarren dosia jartzen.
Osakidetza hasi da AstraZenecaren lehen dosia jaso zuten 60 urte azpikoak deitzen, bigarrena har dezaten. Pfizerren formula jasoko dute pertsona horiek, eta bigarren dosia ere AstraZenecarena izatea nahi dutenak beste agenda batean sartuko dituzte. Nafarroan datorren astean hasiko dira bigarren dosia jartzen.
Ostiralean, Espainiako Bioetika Batzordeak babestu egin zuen joan den astean Espainiako Osasun Ministerioak egindako proposamena, eta, ondorioz, txertaketa planak aldatu behar izan dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Osakidetza gaur hasi da AstraZenecarekin txertatutako 60 urtetik beherako oinarrizko l...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198166/intildeigo-martinezek-uko-egin-dio-eurokopan-egoteari.htm
Kirola
Iñigo Martinezek uko egin dio Eurokopan egoteari
"Fisikoki eta mentalki" ez dagoela ondo esan du. "Athletici eta Espainiako selekzioari zor diedan zintzotasungatik hartu dut erabakia, atseden hartu beharra baitut"
Iñigo Martinezek uko egin dio Eurokopan egoteari. "Fisikoki eta mentalki" ez dagoela ondo esan du. "Athletici eta Espainiako selekzioari zor diedan zintzotasungatik hartu dut erabakia, atseden hartu beharra baitut"
Iñigo Martinezek uko egin dio Eurokopa jokatzeari, "mentalki eta fisikoki" ez dagoelako prest. Hala jakinarazi du ohar batean. "Lerro hauek idaztea oso gogorra da niretzat. Bada denbora bat ez nagoela ez fisikoki ez mentalki Athleticen eta Espainiako selekzioaren elastikoek eskatzen duten exijentzia mailan lehiatzeko m...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198167/herritarrak-ibilian-jarri-nahi-ditu-sarek-datozen-hilabeteetan.htm
Politika
Herritarrak «ibilian» jarri nahi ditu Sarek datozen hilabeteetan
Hasitako bidea «muturreraino» eraman nahi dute, eta «salbuespenezko espetxe politika» behingoz amaitu
Herritarrak «ibilian» jarri nahi ditu Sarek datozen hilabeteetan. Hasitako bidea «muturreraino» eraman nahi dute, eta «salbuespenezko espetxe politika» behingoz amaitu
Ekitaldi eta mobilizazio egitarau zabala prestatu du Sare Herritarrak datozen hilabeteetarako, presoak etxeratzeko eta bizikidetzan aurrera egiteko bidean «urratsak egiten» jarraitzeko asmoz. Izan Bidea izeneko dinamika aurkeztu zuen Sarek duela urtebete, horri heldu diote aurreko hilabeteetan, eta orain beste urrats b...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198168/eibarrek-azkar-igo-nahi-du-lehen-mailara-baina-burua-galdu-gabe.htm
Kirola
"Eibarrek azkar igo nahi du Lehen Mailara, baina burua galdu gabe"
Amaia Gorostiza presidenteak eta Jon Ander Ulazia kontseilari nagusiak iragarri dute kirol zuzendari berriaren fitxaketa "oso aurreratuta" dagoela.
"Eibarrek azkar igo nahi du Lehen Mailara, baina burua galdu gabe". Amaia Gorostiza presidenteak eta Jon Ander Ulazia kontseilari nagusiak iragarri dute kirol zuzendari berriaren fitxaketa "oso aurreratuta" dagoela.
Futbolean ez dago atzera begira jartzeko denborarik, eta Eibarren gaur egin den agerraldia oso argigarria da. Denboraldiaren balantzea egitera atera dira hedabideen aurrera Amaia Gorostiza presidentea eta Jon Ander Ulazia kontseilari nagusia, baina apenas itaundu zaien bukatu denaz. Atzera begirakoan, erantzun bakarra:...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198169/urrutikoetxea-elkarrenganako-bortizkeria-zurrunbiloak-sorgortu-egin-gaitu-alde-batekoak-zein-bestekoak.htm
Politika
Urrutikoetxea: «Elkarrenganako bortizkeria zurrunbiloak sorgortu egin gaitu, alde batekoak zein bestekoak»
Frantziako Asanblean hitz egin du Josu Urrutikoetxeak Euskal Herriko esperientziaz.
Urrutikoetxea: «Elkarrenganako bortizkeria zurrunbiloak sorgortu egin gaitu, alde batekoak zein bestekoak». Frantziako Asanblean hitz egin du Josu Urrutikoetxeak Euskal Herriko esperientziaz.
* Josu Urrutikoetxeak Frantziako Asanblean antolatu dituzten jardunaldietan hitz egin du, Parisen. ETA zeneko kide historiko gisa, Euskal Herriko gatazkaren konponbide prozesuan negoziazio fase ezberdinetan izandako esperientziaz aritu da. * Urrutikoetxeak beste hizlari ezagun batzuk izan ditu alboan: Brian Currin naz...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198170/metroaren-obretako-azken-zuloa-orain-arteko-handiena-dela-baieztatu-du-etsk.htm
Gizartea
Metroaren obretako azken zuloa orain arteko handiena dela baieztatu du ETSk
Ekainean berriz hasiko dira lanean Mirakontxa-Easo tartean. EH Bilduk esan du segurtasun aldetik «erokeria» bat dela.
Metroaren obretako azken zuloa orain arteko handiena dela baieztatu du ETSk. Ekainean berriz hasiko dira lanean Mirakontxa-Easo tartean. EH Bilduk esan du segurtasun aldetik «erokeria» bat dela.
Donostiako metroaren obretako hirugarren zuloa orain arteko handiena dela baieztatu du gaur ETS Euskal Trenbide Sareak, hura agertu eta hamazazpi egunera, obraren jarraipenerako goizeko batzordean. Hain zuzen, EH Bilduk eta ELA sindikatuak aurretik jakinarazitako informazioa berretsi du ETSk: 138 metro kubiko hormigoi ...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198171/bilboko-azkuna-zentroa-askotariko-diziplinez-lepo.htm
Kultura
Bilboko Azkuna zentroa, askotariko diziplinez lepo
Prototipoak egitasmoaren barruan, zortzi sorkuntza proiektu erakutsiko dira zentroko zenbait gunetan. Hala nola argazkilaritza eta arkitektura jorratuko dituzte lanok, eta ekainaren 1etik 5era ikusi ahal izango dira
Bilboko Azkuna zentroa, askotariko diziplinez lepo. Prototipoak egitasmoaren barruan, zortzi sorkuntza proiektu erakutsiko dira zentroko zenbait gunetan. Hala nola argazkilaritza eta arkitektura jorratuko dituzte lanok, eta ekainaren 1etik 5era ikusi ahal izango dira
«Gauza konkretu baten bila joan ginen, baina beste bat aurkitu genuen: hor zegoena, baina hara heldu arte ikusi ez genuena». Aurreikusitakotik ezberdina izango da Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa, Rosa Casado komisarioak nabarmendu duenez. 2019an hasi ziren egitasmoko zortzi proiektuak garatzen...