date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198172/urte-bat-bete-da-george-floyd-hil-zutenetik.htm
Mundua
Urte bat bete da George Floyd hil zutenetik
2020ko maiatzaren 25ean AEBak astindu zituen polizia zuri batek Floyd afro-amerikarra hiltzeraino itotzeak. Hilketa hark azalera atera zuen afro-amerikarrek urteetan jasandako arrazakeria. Bidenek Etxe Zurian jasoko du gaur Floyden familia.
Urte bat bete da George Floyd hil zutenetik. 2020ko maiatzaren 25ean AEBak astindu zituen polizia zuri batek Floyd afro-amerikarra hiltzeraino itotzeak. Hilketa hark azalera atera zuen afro-amerikarrek urteetan jasandako arrazakeria. Bidenek Etxe Zurian jasoko du gaur Floyden familia.
Urtebete igaro da Ameriketako Estatu Batuetako arrazakeria berriz ere mahai gainera atera zenetik. Urtebete Minneapolisko (AEB) polizia baten jokabideak sortutako haserreak AEBetako mugak gainditu zituenetik. Urtebete Derek Chauvin poliziak George Floyden lepoa belaunarekin zapalduta 9 minutu eta 29 segundoz izan zuene...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198173/bernal-ez-da-motz-geratu.htm
Kirola
Bernal ez da motz geratu
Kolonbiarrak ia poltsikoan du Giroa, 16. etapan beste erakustaldi bat egin ondotik. Ibilbidea laburtu dute, eguraldi baldintzen ondorioz. Izagirre zortzigarren izan da, 2.31ra
Bernal ez da motz geratu. Kolonbiarrak ia poltsikoan du Giroa, 16. etapan beste erakustaldi bat egin ondotik. Ibilbidea laburtu dute, eguraldi baldintzen ondorioz. Izagirre zortzigarren izan da, 2.31ra
Besoak altxatzea ez zen aski Egan Bernalentzat (Ineos): zira erantzi, eta maglia arrosaren jabea nor den erakutsiz sartu da Cortina d'Ampezzoko helmugan. Aise atzeratu ditu berriz ere aurkari guztiak, eta ia erabakita utzi du Giroa. Lasterketako etapa nagusia izan behar zuen gaurkoak, baina moztu egin dute antolatzai...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198174/corrugados-auzia-xextra-politiko-batekin-itxi-da.htm
Ekonomia
'Corrugados auzia' xextra politiko batekin itxi da
Tapiak «aberats berri baten modura» jokatzea egotzi dio Nagore Alkorta alkateari, enplegua ez hobesteagatik. Bera «higatzeko kanpaina» bat egotzi dio EH Bilduk Jaurlaritzari.
'Corrugados auzia' xextra politiko batekin itxi da. Tapiak «aberats berri baten modura» jokatzea egotzi dio Nagore Alkorta alkateari, enplegua ez hobesteagatik. Bera «higatzeko kanpaina» bat egotzi dio EH Bilduk Jaurlaritzari.
Erakundeen arteko xextra mingotsarekin bukatu da Corrugadosek Azpeitiko lantegia irekitzeko aukera. Alde batetik, Azpeitiko Udal Gobernua, EH Bilduko Nagore Alkorta buru duela; bestetik, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia, biak EAJk eta PSE-EEk gidatutakoak. Lehenengoak gaur berretsi du ezinezkoa zela lante...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198175/emakumezko-eskuzko-pilotarien-lehen-klub-profesionala-sortu-dute.htm
Kirola
Emakumezko eskuzko pilotarien lehen klub profesionala sortu dute
Ados Pilota du izena klub berriak. Urtean zehar gehiago jokatzea, lan baldintzak hobetzea eta beren buruaren jabe izatea dituzte helburu
Emakumezko eskuzko pilotarien lehen klub profesionala sortu dute. Ados Pilota du izena klub berriak. Urtean zehar gehiago jokatzea, lan baldintzak hobetzea eta beren buruaren jabe izatea dituzte helburu
Emakumezko eskuzko pilotariek aurrerapauso bat eman dute, eta lehen klub profesionala sortu dute: Ados Pilota. Hori eginda, mugarri bat jarri dute emakumezkoen pilotan, inoiz ez baita egon halakorik. Baina beharra ikusi dute: txapelketa gehiago jokatu nahi dituzte, lan baldintzak hobetu, eta, guztiaren gainetik, euren ...
2021-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/198176/astrazenecaz-txertaturiko-60-urtetik-gorakoek-ere-bigarren-txertoa-aukeran.htm
Gizartea
AstraZenecaz txertaturiko 60 urtetik gorakoek ere, bigarren txertoa aukeran
Espainiako Osasun Ministerioak atea ireki dio aukera horri, eta «aztertzeko modukoa» dela esan du
AstraZenecaz txertaturiko 60 urtetik gorakoek ere, bigarren txertoa aukeran. Espainiako Osasun Ministerioak atea ireki dio aukera horri, eta «aztertzeko modukoa» dela esan du
Fernando Simon Espainiako Alerta eta Larrialdi Sanitarioen Zentroko zuzendariak esan duenez, «aztertzeko modukoa» da AstraZeneca markako lehen txertoa jaso duten 60 urtetik gorakoek ere aukera izatea AstraZeneca edo Pfizer hautatu ahal izateko bigarren txertorako. Orain arte, AstraZenecaz txertatutako 60 urtetik beher...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198207/miresmena-sortu-du-gorka-izagirre-txirrindulariaren-eskapadak.htm
Kirola
Miresmena sortu du Gorka Izagirre txirrindulariaren eskapadak
Passo Giaura heldu aurreko jaitsiera arriskutsuan, bide bazterrean zegoen auto bat jo du ia. Bideoa, albistearen barruan.
Miresmena sortu du Gorka Izagirre txirrindulariaren eskapadak. Passo Giaura heldu aurreko jaitsiera arriskutsuan, bide bazterrean zegoen auto bat jo du ia. Bideoa, albistearen barruan.
«Ondo eutsi dio!». Miresmen hitzok egin zituzten atzo Global Cycling Network kateko esatariek Gorka Izagirre txirrindulariaren eskapada ikusita. Izan ere, gutxigatik ez du istripua eduki Ormaiztegiko txirrindulariak (Gipuzkoa). Passo Giauri ekin aurreko azken jaitsieran, azkar zihoan txirrindularia aldapan behera, Ant...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198208/55-urtetik-beherakoak-txertatzeari-ere-ekin-diote-nafarroan.htm
Gizartea
55 urtetik beherakoak txertatzeari ere ekin diote Nafarroan
Osakidetzak eta Osasunbideak bideak ezarri dituzte AstraZenecaren bigarren dosiaren zain daudenei erantzuteko
55 urtetik beherakoak txertatzeari ere ekin diote Nafarroan. Osakidetzak eta Osasunbideak bideak ezarri dituzte AstraZenecaren bigarren dosiaren zain daudenei erantzuteko
Nafarroako Osasun Departamentuak beste urrats bat egin du populazioa txertatzeko estrategian, eta hasi da 55 urtetik beherakoak ere txertatzen: 50-54 urte arteko herritarrak. Bitartean, adin tarte altuagoetako herritarren txertaketa pauta osatzen ari da. AstraZenecaren lehen dosia hartu eta bigarrenaren zain dauden 60...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198210/hotzez-hil-dira-21-korrikalari-txinako-mendi-lasterketa-batean.htm
Kirola
Hotzez hil dira 21 korrikalari Txinako mendi lasterketa batean
Antolatzaileek bertan behera utzi zuten lasterketa, parte hartzaile batzuek hipotermia zutela ikusitakoan. Tenperaturek berehala egin zuten behera gune oso garai batean.
Hotzez hil dira 21 korrikalari Txinako mendi lasterketa batean. Antolatzaileek bertan behera utzi zuten lasterketa, parte hartzaile batzuek hipotermia zutela ikusitakoan. Tenperaturek berehala egin zuten behera gune oso garai batean.
Gutxienez 21 lagun hil ziren Txinako Gansu eskualdeko gune turistiko batean larunbatean egin zuten mendi lasterketa batean. Hala jakinarazi dute hango hedabideek. Aurreko egunean aurreikusi baino eguraldi kaskarragoa egin zuen larunbatean, eta lasterkariak ez zeuden prestatuta egoera horri aurre egiteko. Lasterketan 1...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198211/gazako-erasoaldiak-muturrak-indartu-dituela-esan-du-israelgo-parlamentuko-presidente-ohiak.htm
Mundua
Gazako erasoaldiak «muturrak» indartu dituela esan du Israelgo parlamentuko presidente ohiak
Frantziako Asanblean egiten ari diren jardunaldien lehen saioan hizlari aritu da Avraham Burg.
Gazako erasoaldiak «muturrak» indartu dituela esan du Israelgo parlamentuko presidente ohiak. Frantziako Asanblean egiten ari diren jardunaldien lehen saioan hizlari aritu da Avraham Burg.
Palestinaren eta Israelen arteko gatazka hizpide hartuta hasi dituzte Frantziako Asanblean nazioarteko gatazkei buruz gaur eta bihar egiten ari diren jardunaldiak. Hanan Ashrawi PAE Palestina Askatzeko Erakundearen batzorde exekutiboko kidea zen saioa hastekoa, baina Sebastien Nadot Frantziako diputatu eta mahai inguru...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198212/pistolak-lizentziarik-gabe-soinean-eraman-ahalko-dira-texasen.htm
Mundua
Pistolak lizentziarik gabe soinean eraman ahalko dira Texasen
Texasko (AEB) Senatuak lege bat onartu du, eta, haren ondorioz, 21 urtetik gorakoek pistolak soinean eraman ahalko dituzte baimen berezirik gabe.
Pistolak lizentziarik gabe soinean eraman ahalko dira Texasen. Texasko (AEB) Senatuak lege bat onartu du, eta, haren ondorioz, 21 urtetik gorakoek pistolak soinean eraman ahalko dituzte baimen berezirik gabe.
Pistola bat soinean eramateko ez da baimen berezirik beharko Texasen (AEB) aurrerantzean. Hala erabaki du hango senatuak, non errepublikanoak nagusi diren. Legeak aldeko hemezortzi boto izan ditu, eta aurkako hamahiru. Greg Abbott gobernadoreak jada adierazi du legea iristen zaionean sinatuko duela. Orain arte, Texase...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198213/elektrolizagailuen-lantegia-euskal-herritik-irten-izana-cumminsek-erabakia-izan-dela-azaldu-du-tapiak.htm
Ekonomia
Elektrolizagailuen lantegia Euskal Herritik irten izana Cumminsek erabakia izan dela azaldu du Tapiak
«Itzuli behar ez diren diru laguntzak» lehenetsi izana leporatu dio, eta erabakiaren ardura kendu dio Iberdrolari
Elektrolizagailuen lantegia Euskal Herritik irten izana Cumminsek erabakia izan dela azaldu du Tapiak. «Itzuli behar ez diren diru laguntzak» lehenetsi izana leporatu dio, eta erabakiaren ardura kendu dio Iberdrolari
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen sailburuak onartu du atsekabetuta dagoela Iberdrolak ez duelako Euskal Herrian jarriko elektrolizagailuen lantegia. Hala ere, ez dio elektrizitate konpainiari egotzi erabakia, Cummins bazkide teknologikoari baizik, «itzuli behar ez diren diru laguntzak» lehenetsi dituelako, eta laguntz...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198214/txertoen-patenteak-behin-behinean-askatzearen-alde-azaldu-da-jaurlaritza.htm
Gizartea
Txertoen patenteak behin-behinean askatzearen alde azaldu da Jaurlaritza
Mundu osoan osasun eskubidea bermatzearen alde agertu da. Iñigo Urkulluk aurkeztu du adierazpena, beste zenbait erakunderekin batera.
Txertoen patenteak behin-behinean askatzearen alde azaldu da Jaurlaritza. Mundu osoan osasun eskubidea bermatzearen alde agertu da. Iñigo Urkulluk aurkeztu du adierazpena, beste zenbait erakunderekin batera.
Eusko Jaurlaritzak ere eman du pausoa: COVID-19aren aurkako txertoen egiletza eskubideak behin-behinean salbuestearen alde agertu da. Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi du erabakia, eta argudiatu du jabetza intelektualeko eskubideek ezin dutela ukatu edozein herrialdetako «osasunaren aldeko apustua». «Beharrezkoa ...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198215/hilabete-batean-57-apaldu-da-hegoaldeko-erietxeetako-pazienteen-kopurua.htm
Gizartea
Hilabete batean %57 apaldu da Hegoaldeko erietxeetako pazienteen kopurua
Guztira 387 lagun dira COVID-19arekin ospitaleraturik; horietako 130, ZIUetan. Nafarroan ez dute inor erietxeratu, hamar egunean lehenbiziko aldiz.
Hilabete batean %57 apaldu da Hegoaldeko erietxeetako pazienteen kopurua. Guztira 387 lagun dira COVID-19arekin ospitaleraturik; horietako 130, ZIUetan. Nafarroan ez dute inor erietxeratu, hamar egunean lehenbiziko aldiz.
Azken asteotako joerari eutsita, koska bat beherago da ospitaleen presioa: birusarekin eri diren 387 pertsona daude Hegoaldeko zentroetan, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera. Hain zuzen ere, azken bederatzi asteetako kopururik apalena da hori. Are, martxoaren 21etik aitzina zenbatekoa b...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198216/itxiera-perimetralak-nola-egingo-dituen-zehaztu-du-nafarroako-gobernuak.htm
Gizartea
Itxiera perimetralak nola egingo dituen zehaztu du Nafarroako Gobernuak
Intzidentzia handia bada, ixteaz gain, etxeratze agindua ezarriko da, ostatuen barruko aldeak itxiko dira, eta bizikidetza unitateen arteko bilkurak bakarrik onartuko dira
Itxiera perimetralak nola egingo dituen zehaztu du Nafarroako Gobernuak. Intzidentzia handia bada, ixteaz gain, etxeratze agindua ezarriko da, ostatuen barruko aldeak itxiko dira, eta bizikidetza unitateen arteko bilkurak bakarrik onartuko dira
Alarma egoera bertan behera geratu zenean, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak adierazi zuen bide bat ebatziko zuela COVID-19aren gaineko intzidentzia kasuak handitzen ziren tokietan neurriak hartzeko. Gaur Nafarroako Parlamentuan eman dute horretarako irizpideen berri: intzidentzia handia den tokietan, ixteaz g...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198217/lehen-mundu-gerrako-euskal-intsumiso-eta-desertoreen-mapa-egin-dute.htm
Gizartea
Lehen Mundu Gerrako euskal intsumiso eta desertoreen mapa egin dute
Mauleko barrutiari dagozkion datuak baino ez daude, baina esanguratsuak dira: herritarren %16k uko egin zioten gerrara joateari, eta ehunekoa are handiagoa da mugatik gertuko eskualdeetan, Urepelen %29ra heltzeraino.
Lehen Mundu Gerrako euskal intsumiso eta desertoreen mapa egin dute. Mauleko barrutiari dagozkion datuak baino ez daude, baina esanguratsuak dira: herritarren %16k uko egin zioten gerrara joateari, eta ehunekoa are handiagoa da mugatik gertuko eskualdeetan, Urepelen %29ra heltzeraino.
Intsumisioa 1980-1990eko hamarkadarekin lotzen da askotan, baina tradizio handiko jokabidea izan da Euskal Herriaren historian. Horren adibide bat ilustratu berri du Galder Gonzalez geologo, dibulgatzaile eta euskarazko Wikipediako kideak. Intsumisioa eta desertzioa Lehen Mundu Gerran Mauleko barrutian mapa sortu du, G...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198218/fernandez-iradi-parisera-eraman-dutela-salatu-dute.htm
Politika
Fernandez Iradi Parisera eraman dutela salatu dute
Bakegileek eta Bake Bideak gogorarazi dute esklerosi anizkoitza duela.
Fernandez Iradi Parisera eraman dutela salatu dute. Bakegileek eta Bake Bideak gogorarazi dute esklerosi anizkoitza duela.
Euroagindu bat dela eta, Ibon Fernandez Iradi euskal presoa Parisko La Sante presondegira eraman dutela salatu dute Bake Bideak eta bakegileek. Gogorarazi dute Fernandez Iradik esklerosi anizkoitza daukala eta Paueko Dei Auzitegiak ere eskumena duela, eta, beraz, uste dute ez zegoela presoa Parisera eraman beharrik. La...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198219/madril-erlojuaren-aurka-ari-da-aldi-baterako-erregulazio-bereziak-luzatzeko.htm
Ekonomia
Madril erlojuaren aurka ari da aldi baterako erregulazio bereziak luzatzeko
CEOE patronalak uko egin dio Espainiako Gobernuaren azken eskaintzari, eta exekutiboak Ministro Kontseilu berezi bat deitu beharko du pandemian enpleguari eusteko oinarrizkoa izan den tresna luzatzeko
Madril erlojuaren aurka ari da aldi baterako erregulazio bereziak luzatzeko. CEOE patronalak uko egin dio Espainiako Gobernuaren azken eskaintzari, eta exekutiboak Ministro Kontseilu berezi bat deitu beharko du pandemian enpleguari eusteko oinarrizkoa izan den tresna luzatzeko
Bost egun gelditzen dira Espainiako Gobernuak onartutako Aldi Baterako Enplegu Erregulazioen arau bereziaren azken luzapenak indarra galdu aurretik, eta enpleguari eusteko funtsezko tresna izan den horrek udan ere indarrean egon behar duenez —Madrilek horrela erabaki duelako—, erlojuaren aurka ari dira negoziatzen UGT ...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198220/mendilibarrek-ez-du-jarraituko-eibarren.htm
Kirola
Mendilibarrek ez du jarraituko Eibarren
Klubak eta Zaldibarko entrenatzaileak adostu dute ez luzatzea datorren hilaren akaberan amaitzen zen kontratua. Sei denboraldi egin ditu, denak ere Lehen Mailan, sasoi honetan Bigarren Mailara jaitsi den arte.
Mendilibarrek ez du jarraituko Eibarren. Klubak eta Zaldibarko entrenatzaileak adostu dute ez luzatzea datorren hilaren akaberan amaitzen zen kontratua. Sei denboraldi egin ditu, denak ere Lehen Mailan, sasoi honetan Bigarren Mailara jaitsi den arte.
Bukatu da Jose Luis Mendilibarren bigarren aroa Eibarren. Sei denboraldi egin ditu bigarrengo honetan, eta Zaldibarko entrenatzaileak eta klubak adostu dute nahikoa dela. Datorren ekainaren 30ean bukatzen zaio kontratua, eta ez dute luzatuko. 2015-2016an hartu zuen ardura, Gaizka Garitano ordezkatzeko. Eibarren eskain...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198221/bi-langilek-istripu-bat-izan-dute-ahtaren-donostiako-lanetan.htm
Gizartea
Bi langilek istripu bat izan dute AHTaren Donostiako lanetan
Istripua larunbatean gertatu zen, Martuteneko Okendotegi zubia eraisteko lanetan. Bi lagun zauritu ziren, baina ez daude larri.
Bi langilek istripu bat izan dute AHTaren Donostiako lanetan. Istripua larunbatean gertatu zen, Martuteneko Okendotegi zubia eraisteko lanetan. Bi lagun zauritu ziren, baina ez daude larri.
Sare sozialen bidez zabalduriko bideo batean argi ikus daiteke gertatutakoa. Larunbat gauean, AHT Abiadura Handiko Trena eraikitzeko asmoz Donostian egiten ari diren lanetan, bi langilek istripu nabarmen bat izan zuten, Martutene eta Astigarraga arteko Okendotegi zubia eraisten ari zirela, hark goitik behera egin baitz...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198222/urrutikoetxea-etsaiarekin-bakeak-egiteak-ez-du-gatazkaren-erabateko-konponbidea-erran-nahi.htm
Politika
Urrutikoetxea: «Etsaiarekin bakeak egiteak ez du gatazkaren erabateko konponbidea erran nahi»
Frantziako Asanblean Euskal Herriko gatazkaz jardun dute, eta han hitz egin du Josu Urrutikoetxeak. Azpimarra egin du «etikaren arloari» eman behar zaion lehentasunean.
Urrutikoetxea: «Etsaiarekin bakeak egiteak ez du gatazkaren erabateko konponbidea erran nahi». Frantziako Asanblean Euskal Herriko gatazkaz jardun dute, eta han hitz egin du Josu Urrutikoetxeak. Azpimarra egin du «etikaren arloari» eman behar zaion lehentasunean.
«Etsaiarekin bakeak egiteak ez du gatazkaren erabateko konponbidea erran nahi, bereziki, gatazkaren muina eta ondorioak ez badira konponduak». Josu Urrutikoetxea ETA zeneko kide ohiak esandako esaldi horrek laburbildu dezake gaur Frantziako Asanblean antolatutako mahai inguruaren arrazoia. Gaur hasi eta bihar arte mund...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198223/maliko-presidentea-eta-lehen-ministroa-kargugabetu-dituzte.htm
Mundua
Maliko presidentea eta lehen ministroa kargugabetu dituzte
Assimi Goita presidenteorde eta koronelak eman du erabakiaren berri, eta jakinarazi du trantsizioak bere horretan jarraituko duela. Bah N'daw eta Moctar Uane atxilotuta daude, atzodanik.
Maliko presidentea eta lehen ministroa kargugabetu dituzte. Assimi Goita presidenteorde eta koronelak eman du erabakiaren berri, eta jakinarazi du trantsizioak bere horretan jarraituko duela. Bah N'daw eta Moctar Uane atxilotuta daude, atzodanik.
Duela hamar bat hilabete Malin abiaturiko trantsizio politikoak beste atal bat izan du egunotan. Bah N'daw – hauteskundeak egin arte lehen ministro karguan egon behar zuen– eta Moctar Uane – lehen ministro postua zuen– atxilo eraman zituzten atzo gauean, hiriburutik hamabost kilometrora dagoen base batera, eta Assimi G...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198224/nafarroako-i-liburu-azoka-egingo-dute-maiatzaren-28tik-ekainaren-6ra.htm
Kultura
Nafarroako I. Liburu Azoka egingo dute maiatzaren 28tik ekainaren 6ra
Iruñeko urteroko liburu azoka hiriburutik kanpo zabalduko dute lehen aldiz, eta jarduerak egingo dituzte Tuteran, Lizarran eta Elizondon. Orotara, hamasei liburu dendak parte hartuko dute.
Nafarroako I. Liburu Azoka egingo dute maiatzaren 28tik ekainaren 6ra. Iruñeko urteroko liburu azoka hiriburutik kanpo zabalduko dute lehen aldiz, eta jarduerak egingo dituzte Tuteran, Lizarran eta Elizondon. Orotara, hamasei liburu dendak parte hartuko dute.
Maiatzaren 28tik ekainaren 6ra bitartean egingo dute Nafarroako I. Liburu Azoka, Iruñeko Gazteluko plazan. Nafarroako Liburu Saltzaileen Elkarteak eta Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatu dute, eta Editargi Nafarroako Editore Independenteen Elkarteak, Nafarroako Idazleen Elkarteak, Iruñea Beltza jaialdiak,...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198225/vladimir-putin-eta-joe-biden-genevan-bilduko-dira-ekainaren-16an.htm
Mundua
Vladimir Putin eta Joe Biden Genevan bilduko dira, ekainaren 16an
Etxe Zuriaren arabera, herrialdeen arteko harremana «normalizatu» eta «egonkortu» nahi dute bilera horren bidez. Adierazi dute onura ekarriko diela bi herrialdeei, eta baita nazioarteko komunitateari ere.
Vladimir Putin eta Joe Biden Genevan bilduko dira, ekainaren 16an. Etxe Zuriaren arabera, herrialdeen arteko harremana «normalizatu» eta «egonkortu» nahi dute bilera horren bidez. Adierazi dute onura ekarriko diela bi herrialdeei, eta baita nazioarteko komunitateari ere.
Jen Psaki Etxe Zuriko bozeramaileak ohar batean jakinarazi duenez, Suitzako Geneva hirian batuko dira Ameriketako Estatu Batuetako lehendakaria eta Errusiako presidentea, ekainaren 16an. Psakik azaldu duenez, «premiazko» gaiak jorratuko dituzte bilera horretan: bi herrialdeen arteko harremana berrezarri eta «egonkortu»...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198226/espetxe-funtzionarioen-aurkako-jazarpenaz-ikerlan-bat-egingo-du-jaurlaritzak.htm
Politika
Espetxe funtzionarioen aurkako jazarpenaz ikerlan bat egingo du Jaurlaritzak
Espero dute ETA jazarri zitzaien funtzionarioei buruzko lana 2022an prest egotea. Zaballara joan da Artolazabal, eta Maximo Casado 2000an hildako langilea omendu du.
Espetxe funtzionarioen aurkako jazarpenaz ikerlan bat egingo du Jaurlaritzak. Espero dute ETA jazarri zitzaien funtzionarioei buruzko lana 2022an prest egotea. Zaballara joan da Artolazabal, eta Maximo Casado 2000an hildako langilea omendu du.
Eusko Jaurlaritzak azterketa bat egingo du ETAren «jazarpen kriminala» jasan zuten espetxeetako funtzionarioen kolektiboaren inguruan. Jaurlaritzak gisa horretako beste azterlan batzuk egin izan ditu lehenago ere, eta asmoa da kartzelako funtzionarioei buruzkoa datorren urterako prest egotea. Beatriz Artolazabal Eusko...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198227/segurtasun-sailak-ernairen-pintaketa-eta-kartelak-fiskaltzara-eramango-ditu.htm
Gizartea
Segurtasun Sailak Ernairen pintaketa eta kartelak fiskaltzara eramango ditu
Ertzaintzaren aurkako gorroto delitua egon daitekeela iritzita, Fiskaltzari pintaketak, kartelak eta mezuak aztertzeko eskatuko dio Jaurlaritzak.
Segurtasun Sailak Ernairen pintaketa eta kartelak fiskaltzara eramango ditu. Ertzaintzaren aurkako gorroto delitua egon daitekeela iritzita, Fiskaltzari pintaketak, kartelak eta mezuak aztertzeko eskatuko dio Jaurlaritzak.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Ernai gazte antolakundearen pintaketak, kartelak eta mezuak aztertzeko eskatu dio fiskaltzari, Eusko Jaurlaritzak BERRIAri baieztatu dionez. Horrela, Ertzaintzaren aurkako gorroto delitua izan ote den jakin nahi duela azaldu du. Zigor Kodeko 510. artikuluak babesten ditu kolektibo...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198228/sagardoaren-txapelketako-finalerdiak-erabakita-geratu-dira.htm
Kirola
Sagardoaren Txapelketako finalerdiak erabakita geratu dira
Ansa II-Labakak, Goikoetxea V-Aizpuru III.aren aurka jokatuko dute eta Urriza-Zalduak, Segurola-Larrañagaren kontra
Sagardoaren Txapelketako finalerdiak erabakita geratu dira. Ansa II-Labakak, Goikoetxea V-Aizpuru III.aren aurka jokatuko dute eta Urriza-Zalduak, Segurola-Larrañagaren kontra
Azken jardunaldiak ez zuen aldaketarik ekarri Sagardoaren Txapelketaren sailkapenean eta aurreko astean bezala geratu da. Ansa II-Labakak azken jardunaldian ere irabazi egin zuten, 30-22, Goikoetxea-Aizpururen aurka eta beraz partidu hau bera jokatuko da finalerdian. Jardunaldiko lehenengo partiduan Juanenea eta Zubir...
2021-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/198229/alfonso-barasoain-hil-da-eibarreko-entrenatzaile-ohia.htm
Kirola
Alfonso Barasoain hil da, Eibarreko entrenatzaile ohia
Armaginak Bigarren Mailara igo zituen 1987-1988ko denboraldian, eta, hamar urte geroago, taldea mailaz ez jaistea lortu zuen, azken txanpa miragarria eginez. 63 urte zeuzkan.
Alfonso Barasoain hil da, Eibarreko entrenatzaile ohia. Armaginak Bigarren Mailara igo zituen 1987-1988ko denboraldian, eta, hamar urte geroago, taldea mailaz ez jaistea lortu zuen, azken txanpa miragarria eginez. 63 urte zeuzkan.
Alfonso Barasoain entrenatzailea hil da, 63 urterekin. Eibar Bigarren Mailara igo zuen 1987-1988ko denboraldian, eta hurrengo bietan mailari eutsi zion. Gero, 1998-1999koan, sasoi erdiz egon zen taldea zuzentzen. 34. jardunaldian, 13 puntura zeukan salbazioa, eta, azken bederatzi partidetatik sei irabaziz, Eibarrek Big...
2021-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/198253/eleetatik-ekintzetara-pasatzeko-eskatu-diote-euskal-herriko-eragileek-macroni.htm
Gizartea
Eleetatik ekintzetara pasatzeko eskatu diote Euskal Herriko eragileek Macroni
Bermeak behar direla eta larunbateko mobilizazioa inoiz baino beharrezkoagoa dela erantzun dute Iparraldeko eragileek.
Eleetatik ekintzetara pasatzeko eskatu diote Euskal Herriko eragileek Macroni. Bermeak behar direla eta larunbateko mobilizazioa inoiz baino beharrezkoagoa dela erantzun dute Iparraldeko eragileek.
Mintzatu da Emmanuel Macron hizkuntza gutxituen irakaskuntzari buruz. Hizkuntza gutxituen legearen kontra hartutako ebazpenean Frantziako Konstituzio Kontseiluak arriskuan jarri ondotik murgiltze ereduan oinarritzen diren itunpeko eskolak, Frantziako presidentearen hitzak espero zituzten anitzek, eskola horien etorkizu...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198254/urkulluk-heldu-den-astelehenerako-deitu-du-labi-batzordera.htm
Gizartea
Urkulluk heldu den astelehenerako deitu du Labi batzordera
Ostatuen ordutegia zabaltzea mahai gainean egongo da
Urkulluk heldu den astelehenerako deitu du Labi batzordera. Ostatuen ordutegia zabaltzea mahai gainean egongo da
Atzo, gobernu kontseiluaren osteko bileran, Eusko Jaurlaritzako eledun Bingen Zupiriak iragarri zuen aste honetan bederen ez zela berritasunik egongo izurriari aurre egiteko neurrietan, baina aitortu zuen eboluzioa aztertuko zutela astearen bukaera aldera begira. Gaur jakin da Iñigo Urkullu lehendakariak astelehenerako...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198255/biktimen-memoriala-datorren-asteartean-inauguratuko-dute-gasteizen.htm
Politika
Biktimen Memoriala datorren asteartean inauguratuko dute, Gasteizen
Espainiako errege-erreginak eta Espainiako Gobernuko presidentea etorriko dira Gasteizera, memoriala inauguratzera
Biktimen Memoriala datorren asteartean inauguratuko dute, Gasteizen. Espainiako errege-erreginak eta Espainiako Gobernuko presidentea etorriko dira Gasteizera, memoriala inauguratzera
ETAren biktimen omenezko memoriala datorren asteartean inauguratuko dute, ekainaren 1ean, Gasteizen, antolakuntzako iturriak aipatuz berri agentziek jakinarazi dutenez. Haren inaugurazioa hainbat aldiz atzeratu dute. Inaugurazioan izango dira, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaz gain, Espainiako errege-erre...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198256/gipuzkoak-n-i-eta-a-15-guztira-zabalduko-du-bidesaria.htm
Ekonomia
Gipuzkoak N-I eta A-15 guztira zabalduko du bidesaria
«Epaitegiek eta garraiolariek behartu gaituzte erabaki hau hartzera. Beste aukera zerga berri bat ezartzea izango litzateke, baina ez zaigu justua iruditzen gipuzkoarrentzat», azaldu du Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak.
Gipuzkoak N-I eta A-15 guztira zabalduko du bidesaria. «Epaitegiek eta garraiolariek behartu gaituzte erabaki hau hartzera. Beste aukera zerga berri bat ezartzea izango litzateke, baina ez zaigu justua iruditzen gipuzkoarrentzat», azaldu du Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak formula berri bat aurkitu du kamioiei bidesariak ezartzeko N-1 eta A-15 autobietan zirkulatzeagatik: bide guztia kobratzea, eta ez zati batzuk, orain arteko moduan. Horrela egin nahi die aurre Markel Olanoren gobernuak orain arteko bidesariek auzitegietan jasotako debekuari. Izan ere, lehen b...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198257/covid-19a-dela-eta-bertan-behera-utzitako-hegaldiak-bidaiarien-eskubideak-berresten-dituzten-epaiak.htm
albisteak
COVID-19a dela-eta bertan behera utzitako hegaldiak: bidaiarien eskubideak berresten dituzten epaiak
Bilboko Merkataritza arloko 2. epaitegiak aire konpainia batzuk zigortu ditu, eta konpentsazioak eman beharko dizkiete pandemia dela-eta bertan behera utzitako hegaldietako bidaiariei. Kasu guztietan, konpainiak saiatu ziren ordainketa saihesten, baina horretarako alegatu zituzten arrazoiak epaitegiek atzera bota dituz...
COVID-19a dela-eta bertan behera utzitako hegaldiak: bidaiarien eskubideak berresten dituzten epaiak. Bilboko Merkataritza arloko 2. epaitegiak aire konpainia batzuk zigortu ditu, eta konpentsazioak eman beharko dizkiete pandemia dela-eta bertan behera utzitako hegaldietako bidaiariei. Kasu guztietan, konpainiak saiatu...
COVID-19ak milaka eta milaka hegaldi bertan behera uztea eragin du mundu osoan, eta aire konpainiek hainbat estrategia erabili dituzte txartelen dirua ez itzultzeko edo kalte ordainik ez ordaintzeko. Milioi asko daude jokoan, eta enpresa horiek zerbitzu juridiko ahaltsuak dituzte. Halere, legea argia da, eta auzi horie...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198258/ernairen-aurkako-ikerketa-bat-abiatu-du-arabako-fiskalak.htm
Politika
Ernairen aurkako ikerketa bat abiatu du Arabako fiskalak
Erkorekak uste du «esplizitua eta argia» dela gazte antolakundeak «gorroto mezua» darabilela Ertzaintzaren aurka.
Ernairen aurkako ikerketa bat abiatu du Arabako fiskalak. Erkorekak uste du «esplizitua eta argia» dela gazte antolakundeak «gorroto mezua» darabilela Ertzaintzaren aurka.
Eusko Jaurlaritzak fiskaltzari eskatu dio aztertu dezala Ernai gazte antolakundearen zenbait jokabide Ertzaintzaren aurkako gorroto delitu izan daitezkeen, eta Arabako fiskaltzak ikerketa bat abiatu du, deliturik baden argitzeko. Poliziak fiskalaren esku utzi zuen atestatua, pintaketak, pankartak eta abarrak azter ditz...
2021-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/198259/lanera-itzultzea-sarituko-du-abeen-araudi-berriak.htm
Ekonomia
Lanera itzultzea sarituko du ABEEn araudi berriak
Eragile sozialek eta gobernuak enplegua aldi aterako erregulatzeko espedienteak luzatzeko akordioa sinatu dute. Lanean hasten direnen kotizazioak babestuko ditu batez ere araudi berriak, eta erregulazioan jarraitzen dutenenak orain arte baino pixka bat gutxiago lagunduko ditu gobernuak.
Lanera itzultzea sarituko du ABEEn araudi berriak. Eragile sozialek eta gobernuak enplegua aldi aterako erregulatzeko espedienteak luzatzeko akordioa sinatu dute. Lanean hasten direnen kotizazioak babestuko ditu batez ere araudi berriak, eta erregulazioan jarraitzen dutenenak orain arte baino pixka bat gutxiago lagundu...
Ostegun honetan eginiko Ministroen Kontseilu berezi batean onartu dute aldi baterako erregulazio espedienteen luzapena; irailaren 30 arte izango dute indarraldia. Lanean hasten direnen kotizazioak babestuko ditu batez ere araudi berriak, eta erregulazioan jarraitzen dutenenak orain arte baino pixka bat gutxiago lagundu...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198260/preso-independentista-katalanei-indultua-ematearen-aurka-agertu-da-gorena.htm
Mundua
Preso independentista katalanei indultua ematearen aurka agertu da Gorena
Azken hitza Espainiako Gobernuak izango du. Sanchezek adierazi du «adiskidetasunera» bidean hartutako erabakia izango dela. Casadok, berriz, helegitea aurkeztuko dutela indultuak onartzen badira.
Preso independentista katalanei indultua ematearen aurka agertu da Gorena. Azken hitza Espainiako Gobernuak izango du. Sanchezek adierazi du «adiskidetasunera» bidean hartutako erabakia izango dela. Casadok, berriz, helegitea aurkeztuko dutela indultuak onartzen badira.
Espainiako Gobernuak badu Auzitegi Gorenaren erantzuna. Espero bezala, Kataluniako buruzagi politikoak espetxeratu zituen auzitegia haiei indultua ematearen aurka agertu da, aurrez fiskaltzak egin bezala. Halere, erabakia ez da loteslea, eta azken hitza Espainiako Gobernuak izango du. Gorenaren txostenak adierazten du...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198261/nagore-alkorta-zin-egiten-dut-azpeitiko-udalak-ez-duela-jaso-corrugados-irekitzeko-proiekturik.htm
Ekonomia
Nagore Alkorta: «Zin egiten dut Azpeitiko Udalak ez duela jaso Corrugados irekitzeko proiekturik»
Azpeitiko (Gipuzkoa) alkateak gutun pertsonal bat plazaratu du sare sozialetan. «Galdetzen diot neure buruari zerk bultzatu ote dituen publikoki gai hau nahastera», esan du Jaurlaritzako ordezkariei buruz.
Nagore Alkorta: «Zin egiten dut Azpeitiko Udalak ez duela jaso Corrugados irekitzeko proiekturik». Azpeitiko (Gipuzkoa) alkateak gutun pertsonal bat plazaratu du sare sozialetan. «Galdetzen diot neure buruari zerk bultzatu ote dituen publikoki gai hau nahastera», esan du Jaurlaritzako ordezkariei buruz.
«Ez dakit egokia den idaztera noana. Ez dakit zuzena den alkate bat modu honetan mintzatzea». Hala hasi du Nagore Alkorta Azpeitiko (Gipuzkoa) alkateak sare sozialetan argitaratu duen gutuna, Nire loari ez dizkio orduak kentzen egia esateak izenburu duena. Azken egunetan zeresan handia eman du Corrugados lantegia ireki...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198262/jaurlaritzak-eta-nafarroako-gobernuak-memoriaren-arloko-lankidetza-hitzarmena-sinatu-dute.htm
Politika
Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak memoriaren arloko lankidetza hitzarmena sinatu dute
Aurten, hiru jarduera egingo dituzte elkarrekin; tartean, memoriaren arloko digitalizazioari buruzko jardunaldi bat eta Gerardo Lizarragari buruzko erakusketa bat Bilboko Arte Ederren Museoan
Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak memoriaren arloko lankidetza hitzarmena sinatu dute. Aurten, hiru jarduera egingo dituzte elkarrekin; tartean, memoriaren arloko digitalizazioari buruzko jardunaldi bat eta Gerardo Lizarragari buruzko erakusketa bat Bilboko Arte Ederren Museoan
Aurreko astean, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak iragarri zuen lankidetza hitzarmena izenpetuko zuela Eusko Jaurlaritzarekin, eta gaur goizean sinatu du Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken sailburuarekin batera. Akordioak jasotzen du bi gobernuak elkar...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198263/nazioarteko-orkestra-handiak-musika-hamabostaldira-itzuliko-dira.htm
Kultura
Nazioarteko orkestra handiak Musika Hamabostaldira itzuliko dira
Donostiako musikaldiak egitarauaren aurrerapenaren berri eman du. Budapesteko eta Luxenburgoko orkestra sinfonikoek kontzertuak emango dituzte Kursaalean, eta jaialdiko bakarlarien artean dira Yuja Wang pianista eta Anne-Sophie Mutter biolinista ezagunak.
Nazioarteko orkestra handiak Musika Hamabostaldira itzuliko dira. Donostiako musikaldiak egitarauaren aurrerapenaren berri eman du. Budapesteko eta Luxenburgoko orkestra sinfonikoek kontzertuak emango dituzte Kursaalean, eta jaialdiko bakarlarien artean dira Yuja Wang pianista eta Anne-Sophie Mutter biolinista ezagunak...
Abuztuaren 1ean abiatuko da Donostiako 82. Musika Hamabostaldia, eta hilaren 27an amaituko da. Neurri murriztaileek baldintzatuko dute jaialdia, baina programazioan «normaltasunerako aurrerapauso bat» eman dutela esan dute antolatzaileek. Osasun krisiaren aurreko tamaina berreskuratu du, hein batean. Agertoki nagusia K...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198264/bigarren-dosian-pfizerren-txertoa-hartzera-deitu-dute-txibitek-eta-sagarduik.htm
Gizartea
Bigarren dosian Pfizerren txertoa hartzera deitu dute Txibitek eta Sagarduik
Argitu dute 60 urte baino gutxiago izan eta AstraZenecaren txertoa hartu dutenek aukera izanen dutela bigarren dosian ere hura hartzeko, baina nabarmendu dute apustua Pfizer etxearenaren aldekoa dela.
Bigarren dosian Pfizerren txertoa hartzera deitu dute Txibitek eta Sagarduik. Argitu dute 60 urte baino gutxiago izan eta AstraZenecaren txertoa hartu dutenek aukera izanen dutela bigarren dosian ere hura hartzeko, baina nabarmendu dute apustua Pfizer etxearenaren aldekoa dela.
AstraZenecaren txertoaren inguruko zurrunbiloa oraindik ere bizirik den honetan, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak argi utzi dute auziaren gainean duten iritzia: bi administrazioek bigarren dosirako Pfizerren dosia hautatzera deitu dituzte 60 urtetik beherako herritarrak. Goizean egindako prentsaurrekoan, Ma...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198265/frustrazioa-eta-abandonu-arriskua-ana-malagonen-ipuin-berrien-ardatz.htm
Kultura
Frustrazioa eta abandonu arriskua Ana Malagonen ipuin berrien ardatz
Idazleak hirugarren liburua atera du: ‘Ez dakit zertaz ari zaren’. Hamabost narrazioz osatuta dago, askotariko protagonisten ahotsetatik kontatuak. «Oskol» batetik ateratzeko saiakera ere bada, besteak beste. Elkarrek argitaratu du.
Frustrazioa eta abandonu arriskua Ana Malagonen ipuin berrien ardatz. Idazleak hirugarren liburua atera du: ‘Ez dakit zertaz ari zaren’. Hamabost narrazioz osatuta dago, askotariko protagonisten ahotsetatik kontatuak. «Oskol» batetik ateratzeko saiakera ere bada, besteak beste. Elkarrek argitaratu du.
Sinetsarazitakoaren eta benetan gertatutakoaren arteko tartea azaletik agertzen du Ana Malagonen liburu berriak: plano zenital batek mahai luze baten muturra erakusten du; inguruko aulkiak hutsik daude, mahaikideek dagoeneko utzi baitute oturuntza, ustez bapo, eta mahaian hondarrak baino ez dira geratu. «Ondo bizi gine...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198266/birusarekin-eri-ziren-26-lagun-hil-dira-astebetean-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Birusarekin eri ziren 26 lagun hil dira astebetean Hego Euskal Herrian
Martxoaren erdialdetik gaitzak jota jende gutxien zendu den astea izan da aurrekoa. Nafarroan ez da inor hil COVID-19arekin.
Birusarekin eri ziren 26 lagun hil dira astebetean Hego Euskal Herrian. Martxoaren erdialdetik gaitzak jota jende gutxien zendu den astea izan da aurrekoa. Nafarroan ez da inor hil COVID-19arekin.
Azken egunotan Hegoaldeko osasun sistemek emandako datuek aski argi erakusten dute bilakaera zein den: kutsatzeen beheranzko joera gero eta geldoagoa da; ospitaleetako okupazioak eta gaitzarekin loturiko heriotza kopuruak, berriz, maldan behera segitzen dute, malkartsu. Hain justu, hildakoei erreparatuta, azken bi hila...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198267/euskal-eskola-publikoaren-aldeko-mobilizazioa-egingo-dute-udazkenean.htm
Gizartea
Euskal eskola publikoaren aldeko mobilizazioa egingo dute udazkenean
Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hezkuntza sistema «inflexio puntu batean» dagoela uste dute. Segregazioa amaitzeko eta eskola publikoen baldintzak hobetzeko eskatuko dute.
Euskal eskola publikoaren aldeko mobilizazioa egingo dute udazkenean. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hezkuntza sistema «inflexio puntu batean» dagoela uste dute. Segregazioa amaitzeko eta eskola publikoen baldintzak hobetzeko eskatuko dute.
Euskal Eskola Publikoaz Harro topaguneak «mobilizazio historiko bat» egin nahi du udazkenean. Datarik zehaztu ez duten arren, eskola publikoaren defentsan kaleak betetzeko asmoa iragarri dute gaur Bilbon egindako agerraldian. Hezkuntza komunitateko hainbat eragilek, sindikatuk eta elkartek osatzen dute topagunea,...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198268/cristina-iglesiasen-obrak-eragingo-duen-kalteaz-kezka-adierazi-dute-hainbat-eragilek.htm
Kultura
Cristina Iglesiasen obrak eragingo duen kalteaz kezka adierazi dute hainbat eragilek
Donostiako Bizilagunekin plataforma, Haritzalde naturzale elkartea, Eguzki talde ekologista, eta Parkea Bizirik taldea ez daude ados itsasargia eta uhartea kudeatzeko Donostiako Udalak eta proiektuaren sustatzaileek hartutako neurriekin.
Cristina Iglesiasen obrak eragingo duen kalteaz kezka adierazi dute hainbat eragilek. Donostiako Bizilagunekin plataforma, Haritzalde naturzale elkartea, Eguzki talde ekologista, eta Parkea Bizirik taldea ez daude ados itsasargia eta uhartea kudeatzeko Donostiako Udalak eta proiektuaren sustatzaileek hartutako neurriek...
Cristina Iglesiasek Donostiako Santa Klara uhartean sortu duen Hondalea eskultura datorren astean bisitatu ahal izango da: ekainaren 5ean jasoko ditu irlako itsasargiak aurreneko bisitariak. Eta, hain zuzen, hainbat eragilek nabarmendu dute egun hori «mugarri» bilakatuko dela uharteko eta hiriko «ekosistema soziokultur...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198269/cintruenigon-gizon-bat-atxilotu-dute-auto-istripu-bat-nahita-izateagatik-bere-emaztearekin-zihoala.htm
Gizartea
Cintruenigon gizon bat atxilotu dute auto istripu bat nahita izateagatik, bere emaztearekin zihoala
Gidariari hilketa saiakera eta genero indarkeria egozten dizkiote. Biktimak zauri leunak ditu, eta atxilotua espetxera bidali dute.
Cintruenigon gizon bat atxilotu dute auto istripu bat nahita izateagatik, bere emaztearekin zihoala. Gidariari hilketa saiakera eta genero indarkeria egozten dizkiote. Biktimak zauri leunak ditu, eta atxilotua espetxera bidali dute.
Foruzaingoak gizon bat atxilotu zuen atzo Cintruenigon (Nafarroa), gidatzen ari zen autoarekin nahita istripu bat izateagatik, bere emaztearekin zihoala. Hilketa saiaketa eta genero indarkeria delituak egotzi dizkiote, eta Iruñeko espetxera bidali dute. Gertaera NA-6801 errepidean gertatu zen, Cintruenigoko industrial...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198270/nafarroak-ordubete-atzeratuko-du-tabernen-barnealdearen-itxiera-ostiraletik.htm
Gizartea
Nafarroak ordubete atzeratuko du tabernen barnealdearen itxiera, ostiraletik
Ostalaritza lokalen barnealdeak gaueko 23:00ak arte izaten ahalko dira zabalik. Neurri berriak elkarte gastronomikoei eta peñei ere eraginen die.
Nafarroak ordubete atzeratuko du tabernen barnealdearen itxiera, ostiraletik. Ostalaritza lokalen barnealdeak gaueko 23:00ak arte izaten ahalko dira zabalik. Neurri berriak elkarte gastronomikoei eta peñei ere eraginen die.
Izurritearen bilakaera bide onean dela iritzita, joan den astetik foru erkidegoan indarrean diren prebentzio neurriak arintzea erabaki du Nafarroako Gobernuak. Ostiraletik, ostalaritza lokalen ordutegia zabaldu eginen da herrialdean: gaueko 23:00ak izaten ahalko dira irekita –gaur egun, gaueko 22:00etan dago ezarria mu...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198271/elkarrizketarako-eta-arriskuak-hartzeko-beharra-nabarmendu-dute-ipar-irlandako-bake-prozesuko-eragileek.htm
Mundua
Elkarrizketarako eta arriskuak hartzeko beharra nabarmendu dute Ipar Irlandako bake prozesuko eragileek
Nazioarteko gatazkei buruzko Frantziako Asanbleako jardunaldietan, «inklusibitatearen eta konfiantzaren» garrantzia defendatu dute Adamsek, McWilliamsek eta Goodek. Mugaren auzian, Powellek ohartarazi du ez dagoela Ipar Irlandako Protokoloaren alternatibarik. BERRIA zuzenean ematen ari da.
Elkarrizketarako eta arriskuak hartzeko beharra nabarmendu dute Ipar Irlandako bake prozesuko eragileek. Nazioarteko gatazkei buruzko Frantziako Asanbleako jardunaldietan, «inklusibitatearen eta konfiantzaren» garrantzia defendatu dute Adamsek, McWilliamsek eta Goodek. Mugaren auzian, Powellek ohartarazi du ez dagoela ...
Elkarrizketarako eta arriskuak hartzeko beharra, alde guztien partetik: horiek dira, Ipar Irlandako bake prozesuan parte hartu zuten eragileetako batzuen iritziz, gatazken konponbiderako ezinbestekoak diren elementu nagusiak. Jonathan Powell Erresuma Batuko Gobernuaren Ipar Irlandarako negoziatzaile izandakoa da jarre...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198272/manu-garcia-kapitainak-ez-du-alavesen-segituko.htm
Kirola
Manu Garcia kapitainak ez du Alavesen segituko
Bederatzi denboraldi egin ditu Arabako taldean, eta 308 partida jokatu. Alavesen elastikoa gehien jantzi duten jokalarietan bigarrena da, Martin Astudilloren atzetik.
Manu Garcia kapitainak ez du Alavesen segituko. Bederatzi denboraldi egin ditu Arabako taldean, eta 308 partida jokatu. Alavesen elastikoa gehien jantzi duten jokalarietan bigarrena da, Martin Astudilloren atzetik.
«Buelta harmailara. Hauxe zen Alavesek niretzat gordea zuen oparia: Bigarren Mailatik Lehen Mailara, Bederatzi denboraldi, bi igoera, 308 partida, 19 gol eta finala [Espainiako Kopakoa]. Harro eta pozik nire Alaves kutunaren alde dena eman dudalako. Bideak aurrera segitzen du, eta utzitako aztarna borratu ezina da». Sa...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198273/ia-200-ikertzaile-gaztek-hartuko-dute-parte-ikergazte-kongresuan.htm
Gizartea
Ia 200 ikertzaile gaztek hartuko dute parte Ikergazte kongresuan
Gasteizko Europa Jauregian eginen dute kongresua ekainaren 9tik 11ra. Ortziralean bukatuko da izena emateko epea.
Ia 200 ikertzaile gaztek hartuko dute parte Ikergazte kongresuan. Gasteizko Europa Jauregian eginen dute kongresua ekainaren 9tik 11ra. Ortziralean bukatuko da izena emateko epea.
Gaur goizean aurkeztu dute Gasteizen UEU Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen duen Ikergazte kongresuaren hirugarren aldia. Nazioarteko ikerketa euskaraz egitea sustatzen du Ikergaztek, eta Gasteizko Europa Jauregian eginen dute ekainaren 9tik 11ra. 150 artikulu zientifiko aurkeztuko dituzte, eta ia 200 ikertzaile g...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198275/gipuzkoako-enpresen-90ek-langile-kopuruari-eustea-edo-handitzea-espero-dute.htm
Ekonomia
Gipuzkoako enpresen %90ek langile kopuruari eustea edo handitzea espero dute
Suspertzea gero eta gehiago zabaltzen ari da enpresen artean. Aurten ekonomia %4,5 eta 6,5 artean haziko dela uste du Adegik, eta 3.000-3.500 enplegu sortuko direla.
Gipuzkoako enpresen %90ek langile kopuruari eustea edo handitzea espero dute. Suspertzea gero eta gehiago zabaltzen ari da enpresen artean. Aurten ekonomia %4,5 eta 6,5 artean haziko dela uste du Adegik, eta 3.000-3.500 enplegu sortuko direla.
Baikortasuna eta konfiantza handituz doaz Gipuzkoako enpresen artean, jarduera ekonomikoaren susperraldia gero eta gehiago hedatzen ari dela. Adegik koiunturaz maiatzean egindako inkestan, lurraldeko enpresen %80k adierazi dute dagoeneko lortu dutela suspertzea, edo espero dutela suspertze hori urtebeteko tartean irist...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198276/laquoetxean-bezala-sentiarazi-naute-eibarrenraquo.htm
Kirola
«Etxean bezala sentiarazi naute Eibarren»
Agur esan dio Eibarri Jose Luis Mendilibarrek. Eskerrak eman dizkie sei urte hauetan berarekin harremana izan duten guztiei, eta berriz itzultzeko atea ez du itxi.
«Etxean bezala sentiarazi naute Eibarren». Agur esan dio Eibarri Jose Luis Mendilibarrek. Eskerrak eman dizkie sei urte hauetan berarekin harremana izan duten guztiei, eta berriz itzultzeko atea ez du itxi.
Esan ditu azkeneko hitzak Eibarreko entrenatzaile moduan Jose Luis Mendilibarrek. Oraingoz. "Ez dut berriz itzultzeko aterik ixten", esan baitu Ipuruako prentsa areto berrian. Mukuru betea egon da: haren laguntzailetako bi (Iñaki Bea eta Andoni Azkargorta) eta Amaia Gorostiza lehen lerroan, eta hortik atzera, kazetaria...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198277/osakidetzak-zortzi-hondartzatan-ez-erretzea-gomendatuko-du.htm
Gizartea
Osakidetzak zortzi hondartzatan ez erretzea gomendatuko du
Aurtengo udan abiatuko dute ekinbidea, eta 2022an gainerako hondartzetara zabaltzea nahi dute
Osakidetzak zortzi hondartzatan ez erretzea gomendatuko du. Aurtengo udan abiatuko dute ekinbidea, eta 2022an gainerako hondartzetara zabaltzea nahi dute
Osakidetzak udan zortzi hondartzatan ez erretzeko gonbita egin du: Zumaiako Itzurun eta Santiago hondartzetan, Ibarrangeluko Lagan eta Laidan, Lekeitioko Isuntzan, Mundakako Laidatxuran eta Hondartzapen, eta Garaio hegoaldeko hondartzan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi duenez, proposamenaren helburua da adin...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198278/ongizate-krisia-salbuespen-egoeran-erantzun-berrien-bila-solasaldia-zuzenean-emititu-du-berriak.htm
Gizartea
'Ongizate krisia: salbuespen egoeran, erantzun berrien bila' solasaldia zuzenean emititu du BERRIAk
Koronabirusak ongizate estatuan izan duen eraginaz aritu dira hizlariak, bakoitzak bere arlotik ekarpenak eginez.
'Ongizate krisia: salbuespen egoeran, erantzun berrien bila' solasaldia zuzenean emititu du BERRIAk. Koronabirusak ongizate estatuan izan duen eraginaz aritu dira hizlariak, bakoitzak bere arlotik ekarpenak eginez.
Krisialdia ez zen hasi COVID-19arekin. Aitzitik, izurriak azalera atera ditu lehendik ere antzeman zitezkeen arrakalak eta desorekak. Horri buruz solastatu dira Gotzone Sestorain baserritarra eta Etxalde egitasmoko kidea, Angel Elias EHUko Enpresen Zuzenbideko irakaslea eta Gaizka Suarez Eragin Bilboko kidea, Ongizate ...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198279/irtenbideen-zidorrak-hizpide-frantziako-asanblean.htm
Politika
Irtenbideen zidorrak hizpide Frantziako Asanblean
Itxierako mahai-ingurua egiten ari dira Etsaien artean hitz egin izenburupeko jardunaldian.
Irtenbideen zidorrak hizpide Frantziako Asanblean. Itxierako mahai-ingurua egiten ari dira Etsaien artean hitz egin izenburupeko jardunaldian.
Bi egunez bakegintzaz hizketan aritu dira Etsaien artean hitz egin izenburupeko jardunaldian Frantziako Asanblean, eta 16:30ean abiatu dute itxierako mahai-ingurua. Gaia: bake prozesuez atera daitezkeen irakaspenak; nortzuk diren ezinbesteko bitartekariak, babesleak aliatuak eta arerioak; eta negoziatzaileen estatusa e...
2021-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/198280/jaurlaritzak-23-hilabeteko-zigor-eskaera-bana-egin-du-bizkaiko-metalgintzako-bi-grebalarirentzat.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak 23 hilabeteko zigor eskaera bana egin du Bizkaiko metalgintzako bi grebalarirentzat
2019an Durangoko pikete batean agintaritzaren aurkako delitua egin izana egozten die. Beste hiru epaitu dituzte Bilbon eginiko manifestazio bateko istiluengatik.
Jaurlaritzak 23 hilabeteko zigor eskaera bana egin du Bizkaiko metalgintzako bi grebalarirentzat. 2019an Durangoko pikete batean agintaritzaren aurkako delitua egin izana egozten die. Beste hiru epaitu dituzte Bilbon eginiko manifestazio bateko istiluengatik.
Urte eta erdi igaro da Bizkaiko metalgintzako sektoreko azken lan ituna sinatu zenetik. Negoziazio luzeen eta mobilizazio ugariren ondoren iritsi zen akordioa. Protestaldi haiek harroturiko hautsa, baina, ez da pausatu oraindik, eta egunotan ari dira epaitzen 2019an ustez eginiko hainbat delitu. ELAk, LABek, CCOOk, eta...
2021-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/198309/covid-19a-laborategi-batetik-atera-izanaren-aukera-ere-ikertzeko-eskatu-du-joe-bidenek.htm
Mundua
COVID-19a laborategi batetik atera izanaren aukera ere ikertzeko eskatu du Joe Bidenek
Koronabirusaren eta Wuhango Birologia Institutuaren arteko loturaren hipotesiari hauspoa eman dio AEBetako presidenteak. Ikerketaren emaitza 90 egunen buruan entregatzeko esan die zerbitzu sekretuei.
COVID-19a laborategi batetik atera izanaren aukera ere ikertzeko eskatu du Joe Bidenek. Koronabirusaren eta Wuhango Birologia Institutuaren arteko loturaren hipotesiari hauspoa eman dio AEBetako presidenteak. Ikerketaren emaitza 90 egunen buruan entregatzeko esan die zerbitzu sekretuei.
Nola sortu zen munduko azken pandemia eragin duen COVID-19 birusa? Basa animalietan sortu eta gizakietara pasatu zela uste dute aditu gehienek. Halere, birusa laborategi batetik atera ote zen galdetu izan dute beste batzuek. Konspirazio teorien esparruan ibili da orain arte hipotesi hori, baina AEBetako presidente Joe ...
2021-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/198310/eh-bilduk-salatu-du-tapiak-onartu-duela-modu-pribatuan-ez-dagoela-proiekturik-corrugados-irekitzeko.htm
Ekonomia
EH Bilduk salatu du Tapiak onartu duela, modu pribatuan, ez dagoela proiekturik Corrugados irekitzeko
Nagore Alkorta alkateari babesa emateko ekitaldi bat antolatu dute Azpeitian, larunbatean, 12:00etan. Arantxa Tapiak dio aukera badela oraindik Corrugados irekitzeko.
EH Bilduk salatu du Tapiak onartu duela, modu pribatuan, ez dagoela proiekturik Corrugados irekitzeko. Nagore Alkorta alkateari babesa emateko ekitaldi bat antolatu dute Azpeitian, larunbatean, 12:00etan. Arantxa Tapiak dio aukera badela oraindik Corrugados irekitzeko.
EH Bilduko parlamentari Iker Casanovak salaketa gogorrak egin ditu gaur Arantxa Tapiaren aurka, Corrugados auzia dela eta. Casanovak esan du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuak onartu egin duela Nagore Alkorta Azpeitiko alkatearen aurrean ez dagoela proiektu errealik, «literalki». «Ez dago proiektu in...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198311/kultur-jarduerak-egiteko-neurriak-arinduko-dituzte-nafarroan.htm
Kultura
Kultur jarduerak egiteko neurriak arinduko dituzte Nafarroan
Edukierarekin eta ordutegiekin lotutako neurriak dira, eta gaur sartuko dira indarrean.
Kultur jarduerak egiteko neurriak arinduko dituzte Nafarroan. Edukierarekin eta ordutegiekin lotutako neurriak dira, eta gaur sartuko dira indarrean.
Nafarroako Gobernuko osasun agintariek bilera bat egin dute kultur sektoreko eragileekin, eta hainbat neurri samurtzea erabaki dute: gehienez erabiltzen ahalko den edukiera handiagoa izanen da bihartik, eta ordubete atzeratuko da itxiera ordua: 23:00ak arte izaten ahalko dira zabalik. Neurriak gaur ezarri dira, eta eka...
2021-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/198312/urkulluren-ustez-laquoazken-40-urteetako-justifikatuenakraquo-lirateke-preso-independentisten-indultuak.htm
Mundua
Urkulluren ustez, «azken 40 urteetako justifikatuenak» lirateke preso independentisten indultuak
Zelaari Kataluniarekiko «haustura saihesteko» modua iruditzen zaizkio indultuak, eta adierazi du Gorenaren ebazpena ez dela loteslea
Urkulluren ustez, «azken 40 urteetako justifikatuenak» lirateke preso independentisten indultuak. Zelaari Kataluniarekiko «haustura saihesteko» modua iruditzen zaizkio indultuak, eta adierazi du Gorenaren ebazpena ez dela loteslea
Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako preso independentsiten indultuaren kontrako ebazpena kaleratu izanak eta Espainiako Gobernutik indultua eskaintzeko norabidean egindako adierazpenek eztabaida politikoaren erdigunean jarri dute gaia. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak izan ditu hizpide gaur, Eusko Le...
2021-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/198314/macronek-aitortu-egin-du-frantziak-ruandako-genozidioan-izandako-laquoerantzukizunaraquo.htm
Mundua
Macronek aitortu egin du Frantziak Ruandako genozidioan izandako «erantzukizuna»
Paris «erregimen genozida baten alboan» egon zela onartu du Frantziako presidenteak, baina ez du barkamenik eskatu.
Macronek aitortu egin du Frantziak Ruandako genozidioan izandako «erantzukizuna». Paris «erregimen genozida baten alboan» egon zela onartu du Frantziako presidenteak, baina ez du barkamenik eskatu.
Ruandako hiriburuko genozidioaren oroitarrian, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak beste pauso bat eman du bere herrialdearen rola onartzean. Agintariak aitortu egin du Frantziak «erantzukizuna» duela Afrikako herrialde horretako genozidioan, baina, karguan haren aurretik aritutakoek egin bezala, ez du barkamenik e...
2021-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/198315/kairon-biltzea-adostu-dute-hamasek-eta-tel-avivek.htm
Mundua
Kairon biltzea adostu dute Hamasek eta Tel Avivek
Datorren astearen hasieran ekingo diote negoziazio saioari. Su-etenaren etorkizuna eta Gaza berreraikitzeko lanak izango dituzte hizpide. NBEk uste du Israelek azken egunetan eginiko erasoak «gerra krimentzat» jo daitezkeela.
Kairon biltzea adostu dute Hamasek eta Tel Avivek. Datorren astearen hasieran ekingo diote negoziazio saioari. Su-etenaren etorkizuna eta Gaza berreraikitzeko lanak izango dituzte hizpide. NBEk uste du Israelek azken egunetan eginiko erasoak «gerra krimentzat» jo daitezkeela.
Egiptoren bitartekaritza lanak eman ditu fruituak, eta Israelgo Gobernuak eta Hamasek Kairon biltzea adostu dute, aurreko astean sinatutako su-etena egonkortzeko asmoz. Lehen bilera «datorren astearen hasieran» egingo dute, Israelgo Atzerri ministro Gabi Ashkenaziren esanetan, eta, besteak beste, Gaza berreraikitzeko l...
2021-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/198316/euskarazko-300-ordu-euskaltelen-plataforma-berean.htm
Bizigiro
Euskarazko 300 ordu Euskaltelen plataforma berean
EITBk eta Euskaltelek Euskalteka plataforma sortu dute. EITBko euskarazko eduki ugari topatu ahalko dituzte bertan Euskaltelen bezeroek.
Euskarazko 300 ordu Euskaltelen plataforma berean. EITBk eta Euskaltelek Euskalteka plataforma sortu dute. EITBko euskarazko eduki ugari topatu ahalko dituzte bertan Euskaltelen bezeroek.
Euskaltelek eta EITBk Euskalteka aurkeztu dute, euskarazko ikus-entzunezkoen plataforma berria. Euskaraz sortutako edukiei eskuragarritasun eta irismen handiagoa ematea da Euskaltelen integratutako zerbitzu berri horren helburu nagusia. Abiapuntu gisa, EITBren saiorik arrakastatsuenen 300 orduko programazio eskaintza b...
2021-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/198317/zabaldu-dute-martin-ugalderi-buruzko-erakusketa-hondarribian.htm
Gizartea
Zabaldu dute Martin Ugalderi buruzko erakusketa Hondarribian
Arma Plaza fundazioko bulegoan egongo da ikusgai uztailaren 4ra arte. Erakusketaren bidez, Martin Ugalderen beraren eta hark egindako lanen transmisioa bermatu nahi dute.
Zabaldu dute Martin Ugalderi buruzko erakusketa Hondarribian. Arma Plaza fundazioko bulegoan egongo da ikusgai uztailaren 4ra arte. Erakusketaren bidez, Martin Ugalderen beraren eta hark egindako lanen transmisioa bermatu nahi dute.
Politikaria, kazetaria, idazlea, euskaltzalea... Hainbat alde zituen Martin Ugaldek, eta, haren jaiotzaren mendeurrenaren harira, guztiak ezagutzeko aukera egongo da Hondarribian (Gipuzkoa) ireki berri duten erakusketan. Haren berri eman dute aurkezpen ekitaldian Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak, Joanmari Larrart...
2021-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/198318/nafarroako-gobernuak-itunpeko-eskolen-segregazioa-onartzen-duela-salatu-du-steilasek.htm
Gizartea
Nafarroako Gobernuak «itunpeko eskolen segregazioa onartzen» duela salatu du Steilasek
Egoera sozioekonomiko txarrean diren ikasleen %90 sare publikoak hartzen dituela azaldu du sindikatuak, "Eskola segregazioa itundua dago" txostenean
Nafarroako Gobernuak «itunpeko eskolen segregazioa onartzen» duela salatu du Steilasek. Egoera sozioekonomiko txarrean diren ikasleen %90 sare publikoak hartzen dituela azaldu du sindikatuak, "Eskola segregazioa itundua dago" txostenean
Hego Euskal Herria da itunpeko eskola gehien biltzen dituen Europako eskualdeetako bat: 2018-2019 ikasturtean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleen %48,4 eta Nafarroakoen %33,7 zeuden itunpeko sareko ikastetxeetan izena emanda. Europan, berriz, batez bestekoa %19koa da. Steilas sindikatuak eman ditu datuok, Eskola...
2021-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/198319/ernaik-aldarrikatu-du-poliziaren-indarkeria-salatzea-ez-dela-gorroto-delitua.htm
Politika
Ernaik aldarrikatu du Poliziaren indarkeria salatzea ez dela gorroto delitua
Gorroto delitua kolektibo zaurgarriak babesteko tresna juridiko bat dela azaldu du, eta Ertzaintza ez dela «inolaz ere» kolektibo zaurgarri bat.
Ernaik aldarrikatu du Poliziaren indarkeria salatzea ez dela gorroto delitua. Gorroto delitua kolektibo zaurgarriak babesteko tresna juridiko bat dela azaldu du, eta Ertzaintza ez dela «inolaz ere» kolektibo zaurgarri bat.
Eusko Jaurlaritzak Ernairen ustezko gorroto delituak ikertzeko egindako eskaeraren harira, agerraldia egin du gazte antolakundeak gaur goizean Donostian. Adierazi du gorroto delitua kolektibo zaurgarrienak babesteko tresna juridiko bat dela eta «gazteak, langileak, migratzaileak borraz jipoitzen dituen Ertzaintza» ez d...
2021-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/198320/beste-456-positibo-atzeman-dira-hegoaldean.htm
Gizartea
Beste 456 positibo atzeman dira Hegoaldean
Positiboen ehunekoa %4,4 izan da asteazkeneko testetan. Kutsatzeen beheranzko joera eteten ari da: Arabako eta Nafarroako intzidentzia tasek gora egin dute, hilabete batean lehen aldiz. Hegoaldeko ZIUetan 118 paziente dira.
Beste 456 positibo atzeman dira Hegoaldean. Positiboen ehunekoa %4,4 izan da asteazkeneko testetan. Kutsatzeen beheranzko joera eteten ari da: Arabako eta Nafarroako intzidentzia tasek gora egin dute, hilabete batean lehen aldiz. Hegoaldeko ZIUetan 118 paziente dira.
Egun bakarrean atzemandako positiboak 400dik gora dira bigarren egunez; koska bat gorago da Hego Euskal Herriko kutsatuen kurba. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, beste 456 kasu zenbatu dituzte, 10.387 diagnostiko proba eginda. Hala, atzoko testen %4,4k eman zuten positibo. Herrialde...
2021-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/198321/clementek-baieztatu-du-libiara-joango-dela-selekzioaren-ardura-hartzeko.htm
Kirola
Clementek baieztatu du Libiara joango dela selekzioaren ardura hartzeko
Euskal Selekzioko hautatzailea Nazioen Afrika Koparako sailkapen fasea prestatzen hasiko da Libiako selekzioarekin.
Clementek baieztatu du Libiara joango dela selekzioaren ardura hartzeko. Euskal Selekzioko hautatzailea Nazioen Afrika Koparako sailkapen fasea prestatzen hasiko da Libiako selekzioarekin.
Javier Clemente gizonezkoen Euskal Selekzioko hautatzaileak Onda Vasca irratian jakinarazi duenez, datozen orduetan Libiara joango da hango futbol ligako partidak ikusi eta Libiako selekzioak ekainaren 19an Sudanen aurka jokatuko duen partida prestatzeko. Izan ere, Euskal Selekzioaren hautatzaile izateaz gain, Libiako ...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198322/kultur-artikulazioaren-beharra-nabarmendu-dute-azpeitian.htm
Kultura
Kultur artikulazioaren beharra nabarmendu dute Azpeitian
Eragileen arteko kohesioak dakartzan erronkez mintzatu dira 'Kultur artikulazioa: nondik, zertarako eta nola' jardunaldian. Askotariko egoera soziolinguistikoetako eta hainbat diziplinatako hizlariek hartu dute parte. 'Sanagustin kulturguneak 10 urte' herri batzordeak eta Jakin fundazioak antolatu dute egitasmoa (ikusi...
Kultur artikulazioaren beharra nabarmendu dute Azpeitian. Eragileen arteko kohesioak dakartzan erronkez mintzatu dira 'Kultur artikulazioa: nondik, zertarako eta nola' jardunaldian. Askotariko egoera soziolinguistikoetako eta hainbat diziplinatako hizlariek hartu dute parte. 'Sanagustin kulturguneak 10 urte' herri batz...
Hamargarren urteurrena du Azpeitiko (Gipuzkoa) Sanagustin kulturguneak. Eta, urteurrenaren harira, kultur artikulazioari buruzko nazio jardunaldi bat antolatu dute Azpeitiko Sanagustin kulturguneak 10 urte herri batzordeak eta Jakin fundazioak; 9:30ean hasi da. Hitzaldi eta jarduera askotarikoak izan ditu egitarauak, e...
2021-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/198323/aita-mari-itsasontziak-50-pertsona-erreskatatu-ditu.htm
Gizartea
'Aita Mari' itsasontziak 50 pertsona erreskatatu ditu
Erreskatatu dituztenen artean lau adingabe daude
'Aita Mari' itsasontziak 50 pertsona erreskatatu ditu. Erreskatatu dituztenen artean lau adingabe daude
Duela minutu batzuk Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEak sare sozialetan zabaldu duenez, mediterraneo itsasoaren erdialdean, Maltako uretan, «noraezean» zeuden 50 pertsona lagundu ditu itsasontziak. Azaldu dute erreskatatu dituzten pertsona horiek Libiatik atera zirela, eta salbu daudela oraingoz. Ordu batzuk Libia eta ...
2021-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/198324/konstituzioa-aldatzeko-urgentziazko-lege-bat-eskatu-diote-macroni-hizkuntza-gutxituen-erakundeek.htm
Gizartea
Konstituzioa aldatzeko urgentziazko lege bat eskatu diote Macroni hizkuntza gutxituen erakundeek
Murgiltze eredua arriskuan jarri duen Konstituzio Kontseiluaren ebazpena «gibelatze» bat dela adierazi dute, Frantziako Presidenteari zuzenduriko gutun ireki batean.
Konstituzioa aldatzeko urgentziazko lege bat eskatu diote Macroni hizkuntza gutxituen erakundeek. Murgiltze eredua arriskuan jarri duen Konstituzio Kontseiluaren ebazpena «gibelatze» bat dela adierazi dute, Frantziako Presidenteari zuzenduriko gutun ireki batean.
Konstituzio Kontseiluak hizkuntza gutxituen legearen kontra hartutako ebazpenarekin «haserre» agertu dira Euskararen, Bretoieraren, Katalanaren eta Okzitanieraren Erakunde Publikoetako presidenteak, eta, Emmanuel Macroni zuzendutako gutun ireki batean, Frantziako Konstituzioaren 2. artikulua aldatzeko urgentziazko lege...
2021-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/198325/mendizale-bat-hil-da-aramaion.htm
Gizartea
Mendizale bat hil da Aramaion
Amildegi batetik erori da. 75 urte zituen.
Mendizale bat hil da Aramaion. Amildegi batetik erori da. 75 urte zituen.
75 urteko mendizale bat hil da Aramaion (Araba), Santa Ageda inguruan, ustez amildegi batetik erorita. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak ohar batean adierazi duenez, Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu behar izan du gorpua. Pertsona batek SOS Deietara deitu du 17:30etan, eta jakinarazi pertsona bat konort...
2021-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/198326/pertsona-bat-hil-da-auto-istripu-batean-berantevillan.htm
Gizartea
Pertsona bat hil da auto istripu batean, Berantevillan
Hiru ibilgailuk talka egin dute N-124 errepidean. Beste gizon bat larri dago.
Pertsona bat hil da auto istripu batean, Berantevillan. Hiru ibilgailuk talka egin dute N-124 errepidean. Beste gizon bat larri dago.
Hiru autok talka egin dute gaur Berantevillan (Araba), N-124 errepidean, Logroñorako (Espainia) noranzkoan, eta, istripuaren ondorioz, gizonezko bat hil egin da, eta beste bat larri dago. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, furgoneta batek, auto batek eta kamioi batek egin dute talka. Hildakoa autoaren gi...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198357/oinezko-bat-harrapatu-eta-hil-egin-du-gidari-batek-iruntildeean.htm
Gizartea
Oinezko bat harrapatu eta hil egin du gidari batek Iruñean
Baionako Etorbidean zebra bide bat gurutzatzen ari zen 32 urteko gizonezkoa. Kolpeak 80 metrora jaurti du, Udaltzaingoaren arabera. Gidariari drogen eraginpean gidatzea egotzi diote, besteak beste.
Oinezko bat harrapatu eta hil egin du gidari batek Iruñean. Baionako Etorbidean zebra bide bat gurutzatzen ari zen 32 urteko gizonezkoa. Kolpeak 80 metrora jaurti du, Udaltzaingoaren arabera. Gidariari drogen eraginpean gidatzea egotzi diote, besteak beste.
Gauerdiak pasatxo gertatu da, Iruñeko Baiona Etorbidean, Martin Azpilikueta kalearen parean. 32 urteko gizonezko bat semaforoa duen zebra bide bat gurutzatzen ari zen auto batek harrapatu duenean. Kolpeak 80 metrora jaurti du biktima, Udaltzaingoaren arabera, eta hil egin du. Ibilgailua ez da gelditu harrapaturiko per...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198359/pedro-sanchezen-aholkulari-nagusiak-euskaraz-egin-du-espainiako-kongresuan.htm
Politika
Pedro Sanchezen aholkulari nagusiak euskaraz egin du Espainiako Kongresuan
Euskaraz hasi aurretik, Ivan Redondo donostiarrak iragarri du adierazpenak «bere erara» egin nahi zituela. Gero, esaldiz esaldi joan da bere hitzak gaztelerara itzultzen. BIDEOA albistearen barruan.
Pedro Sanchezen aholkulari nagusiak euskaraz egin du Espainiako Kongresuan. Euskaraz hasi aurretik, Ivan Redondo donostiarrak iragarri du adierazpenak «bere erara» egin nahi zituela. Gero, esaldiz esaldi joan da bere hitzak gaztelerara itzultzen. BIDEOA albistearen barruan.
Ivan Redondo da Pedro Sanchezen spin doctor delakoa, hau da, haren itzalpean dagoen estratega nagusia. Espainiako gobernuburuaren kabineteko burua da donostiarra, eta, askoren ustez, Sanchez Moncloara eraman zuen operazio politikoaren ideologoa. PSOEko militantea izan gabe, hark finkatzen ditu alderdiaren, edo, behintz...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198360/elak-kalte-ordainak-adostu-ditu-eatonekin-fabrika-ixtera-doala.htm
Ekonomia
ELAk kalte ordainak adostu ditu Eatonekin, fabrika ixtera doala
AEBko multinazionalak Derion duen planta itxi, eta 38 langile kaleratuko ditu
ELAk kalte ordainak adostu ditu Eatonekin, fabrika ixtera doala. AEBko multinazionalak Derion duen planta itxi, eta 38 langile kaleratuko ditu
Derioko Eaton konpainiaren fabrikako langileek 62 eguneko greba egin dute, harik eta ELA sindikatuak beharginek jasoko dituzten kalte ordainak adostu dituen arte. Fabrika itxi egingo du multinazionalak, martxoan iragarri bezala. Itxiera hori epaitegietara eraman zuen ELAk, eta esparru horretan egin dute akordioa langil...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198361/barrionuevoren-arabera-veraren-eta-bien-kasuak-ez-du-zerikusirik-kataluniako-buruzagi-independistenarekin.htm
Mundua
Barrionuevoren arabera Veraren eta bien kasuak ez du zerikusirik Kataluniako buruzagi independistenarekin
Bahiketarengatik zigorturiko eta PPk indultaturiko Jose Barrionuevo Espainiako Barne ministro ohiak bere kasua Kataluniako buruzagi independentistenarekin zerikusirik ez duela esan du: «Arrautza bat gaztaina baten pare jartzearen gisako zerbait da».
Barrionuevoren arabera Veraren eta bien kasuak ez du zerikusirik Kataluniako buruzagi independistenarekin. Bahiketarengatik zigorturiko eta PPk indultaturiko Jose Barrionuevo Espainiako Barne ministro ohiak bere kasua Kataluniako buruzagi independentistenarekin zerikusirik ez duela esan du: «Arrautza bat gaztaina baten...
Kataluniako preso independentistei indultua ematearen aurka agertu da Espainiako Auzitegi Gorena, eta zenbaiten artean harrabotsa sortu du erabakiak. Jose Barrionuevo Espainiako Barne ministro ohiak eta Rafael Vera Estatuaren Segurtasunerako idazkari ohiak, adibidez, neurri hori Kataluniako prozesu subiranistaren hari...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198362/indarkeriak-kaltetutako-bizikidetza-hobetu-nahi-du-jaurlaritzak-datozen-urteetan.htm
Politika
«Indarkeriak kaltetutako bizikidetza» hobetu nahi du Jaurlaritzak datozen urteetan
Udaberri 2024 izeneko plana aurkeztu du, bizikidetza, giza eskubideak eta aniztasuna sustatu nahi dituena
«Indarkeriak kaltetutako bizikidetza» hobetu nahi du Jaurlaritzak datozen urteetan. Udaberri 2024 izeneko plana aurkeztu du, bizikidetza, giza eskubideak eta aniztasuna sustatu nahi dituena
Hainbat urte iraun duen indarkeria ziklo luze baten ostean, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean uste dute «bizikidetza hobe eta aberatsago bat» lortzea izan behar dela helburu nagusietako bat, betiere giza eskubideak oinarri hartuta eta bere burua askotarikotzat jotzen duen gizar...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198363/baskoniako-hamaika-jokalari-ohi-euroligako-lauko-finalean.htm
Kirola
Baskoniako hamaika jokalari ohi Euroligako Lauko Finalean
Lau talde ariko dira gaurtik Euroliga irabazteko lehian, Kolonian (Alemania). CSKA Moskun Baskonian aritutako lau jokalari daude; Efesen eta Milanen, hiru; eta Bartzelonan, bat.
Baskoniako hamaika jokalari ohi Euroligako Lauko Finalean. Lau talde ariko dira gaurtik Euroliga irabazteko lehian, Kolonian (Alemania). CSKA Moskun Baskonian aritutako lau jokalari daude; Efesen eta Milanen, hiru; eta Bartzelonan, bat.
Baskonia ez da ariko Euroligako Lauko Finalean, Kolonian (Alemania), baina taldeko jokalari izandako ordezkaritza handi bat bai. Gaur dira bi finalerdiak, eta, lau taldeen artean, Baskoniako hamaika jokalari ohi daude. Lau dauzka CSKA Moskuk: Darrun Hilliard, Tornike Xengelia, Johannes Voigtmann eta Michael Eric; hiru ...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198364/kontseiluarentzat-ulertezina-da-psnk-hizkuntzen-ofizialtasuna-ezartzeko-mozioaren-aurka-bozkatzea.htm
Gizartea
Kontseiluarentzat «ulertezina» da PSNk hizkuntzen ofizialtasuna ezartzeko mozioaren aurka bozkatzea
Espainiako Kongresuak, tartean PSOE ere bai, martxoan onartutako puntuak biltzen zituen mozioaren kontra egin zuen, atzo, Nafarroako Parlamentuan.
Kontseiluarentzat «ulertezina» da PSNk hizkuntzen ofizialtasuna ezartzeko mozioaren aurka bozkatzea. Espainiako Kongresuak, tartean PSOE ere bai, martxoan onartutako puntuak biltzen zituen mozioaren kontra egin zuen, atzo, Nafarroako Parlamentuan.
Hizkuntza gutxituen aldeko eragileek bultzatuta, hizkuntza gutxituak babesteko legez besteko proposamen bat eztabaidatu eta bozkatu zuten, joan den martxoan, Espainiako Kongresuan. Nogara, Iniciativa Pol Asturianu, A Mesa Pola Normalizacion Linguistica, Accio Cultural del Pais Valenciá, Ciemen, Omnium, Plataforma per l...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198365/ela-ez-dago-industria-planik-eta-balego-ez-litzateke-herrigune-batean-enpresa-bat-berriro-ireki-behar.htm
Ekonomia
ELA: «Ez dago industria planik, eta, balego, ez litzateke herrigune batean enpresa bat berriro ireki behar»
ELA sindikatuak «Arantxa Tapia sailburuaren eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera» errefusatu du. Herrigunean fabrika zabaltzea ¨biztanleriaren osasun, ingurumen eta segurtasun irizpide eta araudi guztien aurka baitoa».
ELA: «Ez dago industria planik, eta, balego, ez litzateke herrigune batean enpresa bat berriro ireki behar». ELA sindikatuak «Arantxa Tapia sailburuaren eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera» errefusatu du. Herrigunean fabrika zabaltzea ¨biztanleriaren osasun, ingurumen eta segurtasun irizpide eta araudi guztien aurka baito...
ELA sindikatuak Azpeitiko Corrugadosen auziari buruzko iritzia jakinarazi du, eta garbi utzi du bat datorrela Azpeitiko Udalaren erabakiarekin. «Ez dago industria planik, eta, halakorik balego ere, ez litzateke herrigune batean enpresa bat berriro ireki behar, hori biztanleriaren osasun, ingurumen eta segurtasun irizpi...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198366/alemaniak-ofizialki-aitortu-du-bere-armadak-namibian-egin-zuena-genozidioa-izan-zela.htm
Mundua
Alemaniak ofizialki aitortu du bere armadak Namibian egin zuena genozidioa izan zela
Herero eta Nama etnietako milaka pertsona hil zituen armada inperialak XX. mendearen hasieran. Alemaniak barkamena eskatuko du, baina biktimen ondorengoei ez die kalte ordainik emango; 1.100 milio euroko garapen programa bat finantzatuko du.
Alemaniak ofizialki aitortu du bere armadak Namibian egin zuena genozidioa izan zela. Herero eta Nama etnietako milaka pertsona hil zituen armada inperialak XX. mendearen hasieran. Alemaniak barkamena eskatuko du, baina biktimen ondorengoei ez die kalte ordainik emango; 1.100 milio euroko garapen programa bat finantzat...
Alemaniako Gobernuak lehen aldiz aitortu du ofizialki herero eta nama etniak suntsitu egin zituela XX. mendearen hasieran, Namibian. «Genozidio» hitza erabili du Heiko Maas Atzerri ministroak. «Gizatalde baten suntsiketa sistematiko eta berariazkoa, erlijio-, arraza- edo politika-arrazoiengatik egiten dena», dio Euskal...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198367/iruneko-castillo-de-javier-hotelean-langile-bat-sei-urtez-esplotatu-izana-salatu-du-labek.htm
Ekonomia
Iruñeko Castillo de Javier hotelean langile bat sei urtez esplotatu izana salatu du LABek
Aurreko astean, Nafarroako Probintzia Auzitegiak 9 hilabeteko espetxe zigorra eta 3.000 euroko kalte ordaina ezarri dio hotelaren jabeari, langileen eskubidearen aurkako delituagatik.
Iruñeko Castillo de Javier hotelean langile bat sei urtez esplotatu izana salatu du LABek. Aurreko astean, Nafarroako Probintzia Auzitegiak 9 hilabeteko espetxe zigorra eta 3.000 euroko kalte ordaina ezarri dio hotelaren jabeari, langileen eskubidearen aurkako delituagatik.
«Ez da Iruñean izango den kasu bakarra, ezta Euskal Herrian ere». Lan esplotazioaren aurpegirik gordinena salatu du gaur eguerdian LABek, Iruñeko San Nikolas kaleko Hotel de Javier hotelaren parean. Bertan, Bulgariatik etorritako emakume migrante bat izan zuten sei urtez lanaldi bikoitzarekin, ordu estrarik ordaindu ga...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198368/ebren-zorpetzeari-baiezkoa-eman-diote-27-kideek.htm
Ekonomia
EBren zorpetzeari baiezkoa eman diote 27 kideek
Next Generation funtsaren zati bat modu horretan finantzatuko da. Bruselaren asmoa da herrialdeentzako lehen ordainketak uztailean egitea. Nekazaritza Politika Bateratuari buruzko akordioa atzeratu dute.
EBren zorpetzeari baiezkoa eman diote 27 kideek. Next Generation funtsaren zati bat modu horretan finantzatuko da. Bruselaren asmoa da herrialdeentzako lehen ordainketak uztailean egitea. Nekazaritza Politika Bateratuari buruzko akordioa atzeratu dute.
Europako Batasunak Next Generation EU funtsa finantzatzeko azken urratsa egin du, Austriako eta Poloniako parlamentuek zorpetze plana berretsi ondoren –bi herrialde horien babesa baino ez zen falta–. Horri esker, Bruselak merkatuetara jo dezake 800.000 milioi euro lortzeko Next Generation-en parte bat finantzatzeko. Er...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198369/botoen-95-eskuratu-ditu-al-assadek.htm
Mundua
Botoen %95 eskuratu ditu Al-Assadek
Bere laugarren eta azken legealdiari ekingo dio presidenteak, beste bi hautagaiei aise irabazi ostean. EBk salatu du bozek ez dituztela «irizpide demokratikoak» bete. Moskuk, berriz, Siriako barne gaietan esku ez hartzeko exijitu dio Bruselari.
Botoen %95 eskuratu ditu Al-Assadek. Bere laugarren eta azken legealdiari ekingo dio presidenteak, beste bi hautagaiei aise irabazi ostean. EBk salatu du bozek ez dituztela «irizpide demokratikoak» bete. Moskuk, berriz, Siriako barne gaietan esku ez hartzeko exijitu dio Bruselari.
Baxar al-Assadek botoen %95 eskuratu ditu Siriako presidentetzarako hauteskundeetan, eta bere azken legealdia behar lukeena hasiko du. «Hauteskunde prozesuaren amaieran, eta lan fase berri baten hasieran, siriar guztiei eskerrak eman nahi dizkiet euren abertzaletasunagatik eta hauteskunde hauek izan duten parte hartze ...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198370/beste-bi-euskal-preso-gerturatuko-dituzte.htm
Politika
Beste bi euskal preso gerturatuko dituzte
Jon Rubenach Leongo kartzelan dago, eta El Duesora hurbilduko dute. Asier Borrero ere Kantabriako kartzelara eramango dute, Dueñastik.
Beste bi euskal preso gerturatuko dituzte. Jon Rubenach Leongo kartzelan dago, eta El Duesora hurbilduko dute. Asier Borrero ere Kantabriako kartzelara eramango dute, Dueñastik.
Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak erabaki du beste bi euskal preso Euskal Herritik gertuago dagoen presondegi batera hurbiltzea. Jon Rubenach da horietako bat; Leongo kartzelan dago, 370 kilometrora, eta El Duesora gerturatuko dute, 170 kilometrora. Rubenach 2019ko apirilaren 16an espetxeratu zuten...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198371/noaingo-batailari-musika-jarri-diote-500-urteurrena-dela-eta.htm
Kultura
Noaingo Batailari musika jarri diote, 500. urteurrena dela eta
Tafallako Rotten XIII taldeak Noain abestia estreinatu du gaur, eta bideo batekin aurkeztu du, Nafarroa Berriz Altxa ekimenarekin elkarlanean.
Noaingo Batailari musika jarri diote, 500. urteurrena dela eta. Tafallako Rotten XIII taldeak Noain abestia estreinatu du gaur, eta bideo batekin aurkeztu du, Nafarroa Berriz Altxa ekimenarekin elkarlanean.
Ekainaren 30ean, 500 urte beteko dira Noaingo guduan (Nafarroa) Nafarroako tropek erresuma berreskuratzeko azkeneko saioa egin zutenetik. Horren harira, eta datorren urtean Amaiurko gazteluko (Nafarroa) setioaren mende erdia beteko dela-eta, Nafarroa Berriz Altxa herri ekimena aurkeztu zuten apirilean. Ekimenarekin lan...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198372/zubietan-industria-hondakinak-erretzearen-aurkako-helegitea-jarriko-du-usurbilek.htm
Gizartea
Zubietan industria hondakinak erretzearen aurkako helegitea jarriko du Usurbilek
Jaurlaritzak egindako ingurumen baimen bateratuaren aldaketari jarritako helegitea onartu ezean, epaitegira joko du udalak
Zubietan industria hondakinak erretzearen aurkako helegitea jarriko du Usurbilek. Jaurlaritzak egindako ingurumen baimen bateratuaren aldaketari jarritako helegitea onartu ezean, epaitegira joko du udalak
Eusko Jaurlaritzak otsailean jakinarazi zuen argi berdea eman ziola Zubietako erraustegiaren ingurumen baimen bateratua aldatzeko proposamenari, eta, era horretan, industria hondakinak ere errausteko baimena izango zuela. Usurbilgo Udalak gaur jakinarazi du helegitea jarriko duela erabaki horren aurka, eta, aintzat har...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198373/teresa-catalan-konpositoreak-jasoko-du-vianako-printzea-saria.htm
Kultura
Teresa Catalan konpositoreak jasoko du Vianako Printzea saria
Nafarroako musikaren historiaren «erreferenteetako bat» izateagatik emango diote saria. Arte Talentua Sustatzeko saria, berriz, Martxel Rodriguezek jasoko du.
Teresa Catalan konpositoreak jasoko du Vianako Printzea saria. Nafarroako musikaren historiaren «erreferenteetako bat» izateagatik emango diote saria. Arte Talentua Sustatzeko saria, berriz, Martxel Rodriguezek jasoko du.
Kulturaren eta Artearen Nafarroako Kontseiluak erabaki du Teresa Catalan Sanchez (Iruñea, 1951) musikari eta konpositoreak jaso dezala 2021eko Kulturaren Vianako Printzea saria. Gaur egindako agerraldian, Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak adierazi du Catalan nazioartean aitortza duen konpositorea dela, eta...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198374/azpeitiko-eajk-corrugadosen-proiektuaren-dokumentazio-guztia-plazaratu-du.htm
Ekonomia
Azpeitiko EAJk Corrugadosen proiektuaren "dokumentazio guztia" plazaratu du
Udal oposizioaren arabera, "gardentasunez eta irisgarritasunez, herritar guztiek egiaztatu ahal izango dute Corrugados irekitzea posible zela eta dela"
Azpeitiko EAJk Corrugadosen proiektuaren "dokumentazio guztia" plazaratu du. Udal oposizioaren arabera, "gardentasunez eta irisgarritasunez, herritar guztiek egiaztatu ahal izango dute Corrugados irekitzea posible zela eta dela"
EH Bilduk Corrugados zabaltzeko proiektuaren industria-plana erakusteko eskaera egin zien atzo Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, eta, gaur, Azpeitiko EAJk proiektuari buruz dagoen "dokumentazioa guztia" plazaratu du, hedabideei helarazita. Agiri horietako batzuk udalak berak bere webguneran jarriak di...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198375/laboaren-lekeitioak-abiapuntu-dituen-erakusketa-bat-jarri-dute-tabakaleran.htm
Kultura
Laboaren 'Lekeitioak' abiapuntu dituen erakusketa bat jarri dute Tabakaleran
Komunikazio-inkomunikazio izeneko erakusketan, hainbat artistak hizkuntzaren gainean egindako askotariko hausnarketak jaso dituzte. Tabakalerak ekoizpen berri ugari bultzatu ditu proiektuaren barruan. Programa publiko batekin osatu dute proiektua.
Laboaren 'Lekeitioak' abiapuntu dituen erakusketa bat jarri dute Tabakaleran. Komunikazio-inkomunikazio izeneko erakusketan, hainbat artistak hizkuntzaren gainean egindako askotariko hausnarketak jaso dituzte. Tabakalerak ekoizpen berri ugari bultzatu ditu proiektuaren barruan. Programa publiko batekin osatu dute proie...
Mikel Laboak 1980ko hamarkadatik aurrera abiatu zuen Lekeitioak seriea. Herri kultura eta abangoardia gurutzatzen dira musikariaren obran, eta gurutzaketa horren erdian indar berezia hartzen dute konposizio horiek. Horiek abiapuntutzat hartuta, atzean gordetzen diren hausnarketak arte garaikidearen bidez landu dituzte ...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198376/jaurlaritzak-dio-aholkularitza-enpresen-kartelaren-laquobiktimaraquo-izan-dela.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak dio aholkularitza enpresen kartelaren «biktima» izan dela
Urkulluk ziurtatu du ez dagoela irregulartasunik gobernuaren eta zigortutako enpresen arteko harremanean. Legebiltzarraren esku jarriko ditu kontratazio guztiak.
Jaurlaritzak dio aholkularitza enpresen kartelaren «biktima» izan dela. Urkulluk ziurtatu du ez dagoela irregulartasunik gobernuaren eta zigortutako enpresen arteko harremanean. Legebiltzarraren esku jarriko ditu kontratazio guztiak.
Iñigo Urkullu lehendakariak ziurtatu du ez dela «irregulartasunik» egon Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) zigortutako aholkularitza enpresen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko kontratuetan , eta azpimarratu du gobernuaren jardunean halakorik egon dela erakusten bada «exijentzia handienarekin» jo...
2021-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/198377/txoko-natural-bat-gertukoa.htm
Kirola
Txoko natural bat, gertukoa
Espainiako Bigarren Mailara jaitsita, ez dira egunik gozoenak Eibarrentzat, baina haren «talde izaera» goratu dute Anaitz Arbillak, Jon Errastik, Txema Añibarrok eta Xabi Iruretak, azken zazpi urteotako jokalarietako lauk.
Txoko natural bat, gertukoa. Espainiako Bigarren Mailara jaitsita, ez dira egunik gozoenak Eibarrentzat, baina haren «talde izaera» goratu dute Anaitz Arbillak, Jon Errastik, Txema Añibarrok eta Xabi Iruretak, azken zazpi urteotako jokalarietako lauk.
«Familia» eta «txokoa». Eibar futbol taldeari buruz hizketan hasi, eta hitz horiek errepikatu dituzte azken zazpi denboraldietan taldeko jokalari izan direnetako lauk. 2012-2013ko denboraldian Espainiako Bigarren B Mailatik Espainiako Bigarren Mailara igo zen Eibar, eta hurrengo sasoian, ezustean, Espainiako Lehen Mail...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198378/asteburuan-bukatuko-da-kutxa-bira.htm
Gizartea
Asteburuan bukatuko da Kutxa Bira
Urruñan (Lapurdi) eta Seguran (Gipuzkoa) izango dira azken ekitaldiak. Herritarrek kutxan sartutako ametsak irakurriko dituzte bukaerako ekitaldian.
Asteburuan bukatuko da Kutxa Bira. Urruñan (Lapurdi) eta Seguran (Gipuzkoa) izango dira azken ekitaldiak. Herritarrek kutxan sartutako ametsak irakurriko dituzte bukaerako ekitaldian.
Martxoaren 20an Argentinan hasi, eta asteburu honetan bukatuko da Euskal Herriko herritarren ametsak herriz-herri bildu dituen Kutxa Bira ekimena. Urrunañ (Lapurdi) eta Seguran (Gipuzkoa) izango dira amaiera ekitaldiak, larunbatean Urruñan eta igandean Seguran. Bizi gira... kutxa bira! lelopean, Euskal Herrian zein dia...
2021-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/198379/lordak-auzi-sozialak-lehenetsi-zituen-bat-egin-zuen-herriarekin.htm
Bizigiro
«Lordak auzi sozialak lehenetsi zituen; bat egin zuen herriarekin»
Aitor Pescadorrek Francisco Lorda Ioldiren biografia argitaratu berri du, Pamiela argitaletxearekin. Iruñeko Udaleko zinegotzi izan zen Lorda, 1918tik 1923ra aurreneko aldiz, eta 1930etik 1930ra, berriz, bigarren aldiz.
«Lordak auzi sozialak lehenetsi zituen; bat egin zuen herriarekin». Aitor Pescadorrek Francisco Lorda Ioldiren biografia argitaratu berri du, Pamiela argitaletxearekin. Iruñeko Udaleko zinegotzi izan zen Lorda, 1918tik 1923ra aurreneko aldiz, eta 1930etik 1930ra, berriz, bigarren aldiz.
Bixente Serrano Izko zenak jarri zuen Pamielak plazaratu berri duen Francisco Lorda Yoldi. Vecino y concejal de Iruña. 1877-1939 (Francisco Lorda Ioldi. Iruñeko bizilagun eta zinegotzi. 1877-1939) liburuaren lehen hazia. Aitor Pescadorrek idatzi du (Bilbo, 1970), Lorda Ioldiren agirien funtsa jakin-minez aztertu eta ge...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198380/hemen-inor-ez-dago-soberan.htm
Ekonomia
«Hemen inor ez dago soberan»
Lan gatazka ezberdinetan murgildutako langileek «enplegu duina» aldarrikatu dute Bilbon eginiko manifestazio jendetsuan. Tubacexekoek, ITP Castingekoek, Bilboko Argiakoek, Petronorrekoek, Novaltiakoek eta H&Mkoek egin dute bat kalean
«Hemen inor ez dago soberan». Lan gatazka ezberdinetan murgildutako langileek «enplegu duina» aldarrikatu dute Bilbon eginiko manifestazio jendetsuan. Tubacexekoek, ITP Castingekoek, Bilboko Argiakoek, Petronorrekoek, Novaltiakoek eta H&Mkoek egin dute bat kalean
«Hemen ez dago inor soberan» irakur zitekeen pankartan, eta hori izan da gatazka ezberdinetan murgildutako langileek ozenen oihukatu duten aldarria. Tubacexeko, ITP Aero Castingeko, Petronorreko eta Bilboko Argiak-eko langileek antolatu dute manifestazioa, eta H&Mko eta Novaltiako grebalariak gehitu zaizkie, besteak be...
2021-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/198381/zenbat-jende-hilko-ote-zen-gerran-benetan-zer-gertatu-zen-jakin-gabe.htm
Gizartea
«Zenbat jende hilko ote zen gerran, benetan zer gertatu zen jakin gabe...»
Beste haur askok bezala, Etxabek sorterria utzi behar izan zuen 1936an; Belgikaraino iritsi zen, Espainiako gerratik ihesean. 85 urte pasatu dira, baina oraindik gogoan dauzka orduan jasandakoak, baita joan zenean eta itzuli zenean aurkitutakoa ere.
«Zenbat jende hilko ote zen gerran, benetan zer gertatu zen jakin gabe...». Beste haur askok bezala, Etxabek sorterria utzi behar izan zuen 1936an; Belgikaraino iritsi zen, Espainiako gerratik ihesean. 85 urte pasatu dira, baina oraindik gogoan dauzka orduan jasandakoak, baita joan zenean eta itzuli zenean aurkitutakoa...
Historiako liburuetan ez dira sarri agertzen guda galdu zutenen istorioak. Hala ere, Intxorta 1937 kultur elkarteak batu egin ditu gerra tarteko ihes egin behar izan zuten haurren esperientziak, besteak beste, Luzia Etxaberena (Soraluze, 1926). 9 urterekin behartu zuten herritik joatera, eta, urteak pasatu arren, orain...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198382/laquoez-da-inondik-inora-konponbide-bat-arazo-bat-baino-ez-daraquo.htm
Gizartea
«Ez da inondik inora konponbide bat: arazo bat baino ez da»
Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko proiektua kritikatu du Iñaki Uriartek. Lehiaketa publikoa «iruzur hutsa» izateaz gain, proiektuak ingurua desitxuratu egingo duela deritzo.
«Ez da inondik inora konponbide bat: arazo bat baino ez da». Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko proiektua kritikatu du Iñaki Uriartek. Lehiaketa publikoa «iruzur hutsa» izateaz gain, proiektuak ingurua desitxuratu egingo duela deritzo.
Saltsa askotan ibilitakoa da Iñaki Uriarte arkitektoa (Bartzelona, 1946). Bilbon azken hamarkadetan egon diren aldaketa urbanistikoen inguruko ikuspuntu kritikoa azaldu du maiz, eta, oraingoan, Bilboko Arte Ederren Museoaren «osotasunaren» defentsan murgilduta dabil, Arte Ederren Museoaren Defentsa Zibikoa izeneko plat...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198383/12-15-urte-artekoak-txertatzeko-bidea-ireki-du-emak.htm
Gizartea
12-15 urte artekoak txertatzeko bidea ireki du EMAk
Adin tarte horretan, Pfizer txertoak 16 urtetik gorakoen artean duen eraginkortasun berdina «edo handiagoa» duela ziurtatu du sendagaien alorreko erakunde arautzaileak.
12-15 urte artekoak txertatzeko bidea ireki du EMAk. Adin tarte horretan, Pfizer txertoak 16 urtetik gorakoen artean duen eraginkortasun berdina «edo handiagoa» duela ziurtatu du sendagaien alorreko erakunde arautzaileak.
EMA Sendagaien Europako Agentziak bidea ireki dio Pfizer txertoa 12-15 urte arteko populazioan erabiltzeari. Gaur Amsterdamen (Herbehereak) egindako agerraldi batean, EMAko txertoen alorreko arduradun Marco Cavalerik iragarri du txertoa adin tarte horretara zabaltzean alde egin dutela. Gaiaren harira egindako entsegu k...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198384/positiboen-ehunekoa-44-da-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Positiboen ehunekoa %4,4 da Hego Euskal Herrian
Beste 435 COVID-19 kasu atzeman dituzte ostegunean, ia 10.000 proba eginda.
Positiboen ehunekoa %4,4 da Hego Euskal Herrian. Beste 435 COVID-19 kasu atzeman dituzte ostegunean, ia 10.000 proba eginda.
Hirugarren egunez jarraian, egun bakarrean detektatutako positibo kopuruak 400 kasuren langa gainditu du Hegoaldean. Osasunbideak 9.976 test egin ditu birusa atzemateko, eta 435 kutsatu zenbatu dituzte. Hala, positiboen portzentajea %4,4 izan da; hain zuzen ere, datuak ez du gorabeherarik izan, ehunekoa bera izan baitz...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198385/yatesek-hautsi-bernalek-eutsi.htm
Kirola
Yatesek hautsi, Bernalek eutsi
Biike Exchangeko txirrindulariak irabazi du 19. etapa, indarra eta ausardia uztartuz. 34 segundo atera dizkio Ineosekoari, hark hainbestean defendatu baitu lidergoa. Mendiko azken etapa jokatuko da bihar
Yatesek hautsi, Bernalek eutsi. Biike Exchangeko txirrindulariak irabazi du 19. etapa, indarra eta ausardia uztartuz. 34 segundo atera dizkio Ineosekoari, hark hainbestean defendatu baitu lidergoa. Mendiko azken etapa jokatuko da bihar
Italiako Giroko txirrindularirik indartsuena da oraintxe Simon Yates (Bike Exchange). Hala berretsi du gaur, mendiko azken-aurreko etapan. Bere-berea duen gisan gailendu da, Alpe di Meran eraso ausarta jota. Gibelean utzi du berriro Egan Bernal (Ineos), lasterketako liderra. Kolonbiarrak hainbestean gainditu du azterke...
2021-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/198386/eajren-ipar-buru-batzarrak-demokrazia-gabeziaren-erakusgarritzat-jo-du-macronen-erabakia.htm
Gizartea
EAJren Ipar Buru Batzarrak demokrazia gabeziaren erakusgarritzat jo du Macronen erabakia
Peio Etxelekuk buruzagi batzuen «hipokresia» salatu du, eta Frantziako Presidenteari eskatu dio hizkuntzei dagokion konstituzioko bigarren artikulua aldatzeko.
EAJren Ipar Buru Batzarrak demokrazia gabeziaren erakusgarritzat jo du Macronen erabakia. Peio Etxelekuk buruzagi batzuen «hipokresia» salatu du, eta Frantziako Presidenteari eskatu dio hizkuntzei dagokion konstituzioko bigarren artikulua aldatzeko.
EAJren Ipar Buru Batzarrak ere kritika egin dio Macronen gobernuaren erabakiari. Atzo EH Bildu eta EH Bai neurri horren aurka mintzatu ondoren, Peio Etxeleku Ipar Euskal Herriko jeltzaleen buruak agerraldi bat deitu du gaur. Esan duenez, Macronen alderdiak bultzatutako helegiteak «demokrazia gabezia bat» erakusten du, ...