date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/198422/positiboek-beste-koska-bat-egin-dute-gora-469.htm
Gizartea
Positiboek beste koska bat egin dute gora: 469
Positiboen ehunekoa %4,7 da Hego Euskal Herrian, 9.775 proba eginda.
Positiboek beste koska bat egin dute gora: 469. Positiboen ehunekoa %4,7 da Hego Euskal Herrian, 9.775 proba eginda.
Berriro egin du gora egun bakarrean detektatutako positibo kopuruak, eta 400 kasuren langa gainditu du Hegoaldean. Osakidetzak eta Osasunbideak 9.975 test egin zituzten atzo birusa atzemateko, eta 469 kutsatu zenbatu zituzten. Hala, positiboen portzentajea %4,7 izan da. Kutsatuen kurba lautzen ari dela sumatzen hasi ze...
2021-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/198423/espetxera-bidali-dute-oinezko-bat-hil-zuen-auto-gidaria.htm
Gizartea
Espetxera bidali dute oinezko bat hil zuen auto gidaria
Baldintzarik gabe kartzelatzeko agindu du epaileak.
Espetxera bidali dute oinezko bat hil zuen auto gidaria. Baldintzarik gabe kartzelatzeko agindu du epaileak.
Ostiral goizaldean gertatu zen ezbeharra, Iruñean: 32 urteko gizonezko bat semaforoa duen zebra bide bat gurutzatzen ari zen auto batek harrapatu zuenean. Kolpeak 80 metrora jaurti zuen biktima, Udaltzaingoaren arabera, eta hil egin zuen. Ibilgailua ez zen gelditu harrapaturiko pertsonari laguntza emateko. Udaltzainek ...
2021-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/198425/orotara-90-udalerri-batuta-uemak-30-urteurrena-ospatu-du.htm
Gizartea
Orotara 90 udalerri batuta, Uemak 30. urteurrena ospatu du
Villabona-Amasa eta Zizurkil batu dira azken hilabeteetan, eta ohiko batzarrean azpimarratu dute 30 urtean bide «urratzaile eta aitzindaria» egin duela udalerri euskaldunen mankomunitateak.
Orotara 90 udalerri batuta, Uemak 30. urteurrena ospatu du. Villabona-Amasa eta Zizurkil batu dira azken hilabeteetan, eta ohiko batzarrean azpimarratu dute 30 urtean bide «urratzaile eta aitzindaria» egin duela udalerri euskaldunen mankomunitateak.
Villabona-Amasako Gurea antzokian ospatu du 30. urteurrena Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Tokia espresuki aukeratua izan da, Villabona-Amasa eta Zizurkil izan direlako elkartera batu diren azken bi udalerriak, eta, orotara, 90 udalerrik osatzen dute gaur egun Uema. Guztien artean, 266.000 biztanleko lurgune...
2021-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/198426/osakidetzak-ohartarazi-du-txertaketa-egutegiari-buruzko-mezu-faltsu-bat-zabaltzen-ari-dela.htm
Gizartea
Osakidetzak ohartarazi du txertaketa egutegiari buruzko mezu faltsu bat zabaltzen ari dela
Azken orduetan sare sozialetan zabaldu den mezu bat gezurra dela abisu eman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Mezuan, adin tarte ezberdinetako txertaketa egutegi bat ageri da, eta Osakidetzaren SMSa jasotzea ez dela behar esaten da.
Osakidetzak ohartarazi du txertaketa egutegiari buruzko mezu faltsu bat zabaltzen ari dela. Azken orduetan sare sozialetan zabaldu den mezu bat gezurra dela abisu eman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Mezuan, adin tarte ezberdinetako txertaketa egutegi bat ageri da, eta Osakidetzaren SMSa jasotzea ez dela behar es...
Txertaketarekin zerikusia duen mezu faltsu bat sare sozialetan zabaltzen ari dela ohartarazi du gaur Osakidetzak. Mezuak txertaketarako egutegi baten berri ematen du, zehazki, 1962tik 1979ra jaiotakoei noiz dagokien txertatzea zehazten du. Halaber, mezu horretan esaten da ez dela behar Osakidetzaren SMS bat jasotzea tx...
2021-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/198427/10000-pertsona-baino-gehiago-batu-dira-baionan-murgiltzearen-defentsan.htm
Gizartea
10.000 pertsona baino gehiago batu dira Baionan, murgiltzearen defentsan
Ipar Euskal Herriko hautetsiek eta euskalgintzako eragileek mobilizazioarekin bat egin dute,eta Parisek egin euskararen kontrako erasoa salatu dute.
10.000 pertsona baino gehiago batu dira Baionan, murgiltzearen defentsan. Ipar Euskal Herriko hautetsiek eta euskalgintzako eragileek mobilizazioarekin bat egin dute,eta Parisek egin euskararen kontrako erasoa salatu dute.
Mobilizazio handia espero zuten euskalgintzako eragileek, eta hala izan da: 10.000 jende baino gehiago bildu dira Baionan, arratsalde honetan, «Euskarak murgiltzea behar du» lelopean. Euskarazko irakaskuntza egiten duten hiru sareak —pribatu katolikoa, Seaska, eta publikoa— elkarrekin atera dira kalera, eta Ipar Euskal...
2021-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/198428/jendetza-elkartu-da-azpeitian-alkateari-babesa-azaltzeko.htm
Politika
Jendetza elkartu da Azpeitian, alkateari babesa azaltzeko
Corrugadosen auzian Nagore Alkorta «gardentasunez eta profesionaltasun handiz» aritu dela defendatu dute.
Jendetza elkartu da Azpeitian, alkateari babesa azaltzeko. Corrugadosen auzian Nagore Alkorta «gardentasunez eta profesionaltasun handiz» aritu dela defendatu dute.
Ehunka pertsona elkartu dira gaur eguerdian Azpeitiko plazan (Gipuzkoa), herritar talde batek deituta, Nagore Alkorta alkateak Corrugadosen irekieraren auzian eginiko kudeaketa babesteko eta hari sostengua adierazteko. Alkortak, hunkituta, eskerrak eman dizkie bertara joandakoei: «Gaur, Azpeitiko herriak hitz egin du. ...
2021-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/198429/caruso-ausart-bernal-tinko.htm
Kirola
Caruso, ausart; Bernal, tinko
Bernalek arazorik gabe eutsi dio lidergoari mendiko azken saioan, eta, ondo bidean, Italiako Giroa irabaziko du bihar, Milango erlojupekoan. Carusorentzat izan da etapa, erasoaren bidetik.
Caruso, ausart; Bernal, tinko. Bernalek arazorik gabe eutsi dio lidergoari mendiko azken saioan, eta, ondo bidean, Italiako Giroa irabaziko du bihar, Milango erlojupekoan. Carusorentzat izan da etapa, erasoaren bidetik.
Azken orduko iraultza batekin egiten zuten amets ziklismo epikoaren zaleek. Bada, ez: aurtengo Giroa Egan Bernalena (Ineos) da. Gaur zuen azken suzko proba, Alpe Mottan bukatzen zen etapa menditsuan. Lehen mailako hiru mendate igo behar ziren elkarren segidan; beraz, segadaren batean erori eta pot egiteko arriskua zu...
2021-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/198430/intildeaki-artola-buruz-buruko-finalerako-sailkatu-da.htm
Kirola
Iñaki Artola buruz buruko finalerako sailkatu da
Aurrelari alegiarrak nagusitasunez irabazi dio Beñat Rezustari, finalerdietan, Iruñean, eta maila nagusiko lehen finala jokatuko du bi aste barru, Bilbon.
Iñaki Artola buruz buruko finalerako sailkatu da. Aurrelari alegiarrak nagusitasunez irabazi dio Beñat Rezustari, finalerdietan, Iruñean, eta maila nagusiko lehen finala jokatuko du bi aste barru, Bilbon.
Iñaki Artolak bi partida irabazi ditu gaur: bata, Beñat Rezustaren aurkako finalerdia. Aurrelari alegiarrak 22-16 hartu du mendean atzelari bergararra, Iruñean, eta, horri esker, Buruz Buruko Txapelketako finala jokatuko du bi aste barru, Bilbon, Miribillan. Estreinako finala izango du Lehen Mailako hiru txapelketarik ...
2021-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/198431/chelsea-txapeldunen-ligako-irabazle.htm
Kirola
Chelsea, Txapeldunen Ligako irabazle
Londresko taldeak lortu du Europako txapelketa nagusia irabaztea Manchester City mendean hartuta. Cesar Azpilikueta nafarra, taldeko kapitaina, izan da garaikurra jasotzeko arduraduna.
Chelsea, Txapeldunen Ligako irabazle. Londresko taldeak lortu du Europako txapelketa nagusia irabaztea Manchester City mendean hartuta. Cesar Azpilikueta nafarra, taldeko kapitaina, izan da garaikurra jasotzeko arduraduna.
Chelseak irabazi du Txapeldunen Liga. Orain bi hamarkada ezinezko zirudiena benetazko bihurtu du, eta behin egin beharrean, birritan egin du: 2012an egin zuen estreinakoz, eta 2021. urtean, berriz. Ordura arte, Chelsea ez zegoen garaikur hori irabazi zezaketen taldeen mapan. Egun bai, ordea; badira bi hamarkada futbola...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198464/seguran-amaitu-da-kutxa-biraren-ibilbidea.htm
Bizigiro
Seguran amaitu da Kutxa Biraren ibilbidea
Kutxa Bira egitasmoa atzo amaitu zen, Seguran (Gipuzkoa). Goizean, bizikletan eraman zuten kutxa Urruñatik Segurara, eta han egin zuten amaiera ekitaldia.
Seguran amaitu da Kutxa Biraren ibilbidea. Kutxa Bira egitasmoa atzo amaitu zen, Seguran (Gipuzkoa). Goizean, bizikletan eraman zuten kutxa Urruñatik Segurara, eta han egin zuten amaiera ekitaldia.
Amaitu da Kutxa Bira egitasmoaren ibilbidea. Euskal Herria eta diaspora zeharkatu ditu Iparra Hegoa elkartearen ekinaldiak, eta hasierako asmoa bazen ere egitasmoa 15-20 herritara zabaltzea, azkenean 80 herritara eraman dute kutxa Bizi gira... kutxa bira! lelopean. Lehenengo amaiera ekitaldia egin zuten larunbatean Urr...
2021-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/198465/lehen-mailara-igo-da-alaves.htm
Kirola
Lehen Mailara igo da Alaves
Arabarrek garaipena behar zuten mailaz igotzeko, eta 0-2 gailendu dira Atletico Madril B-ren zelaian. Osasunak ere irabazi egin du (1-5), baina horrek ez dio balio izan mailaz igotzeko.
Lehen Mailara igo da Alaves. Arabarrek garaipena behar zuten mailaz igotzeko, eta 0-2 gailendu dira Atletico Madril B-ren zelaian. Osasunak ere irabazi egin du (1-5), baina horrek ez dio balio izan mailaz igotzeko.
Jakina zen datorren denboraldian Euskal Herriko beste talde bat izango zela Lehen Mailan, eta gaur argitu da zein izango den: Alaves. Igotzeko aukerak zituen beste taldea Osasuna zen, baina matematikak arabarren aldekoak ziren: mailaz igotzeko gaur irabaztea besterik ez zuen behar Alavesek, eta hala egin du Atletico Ma...
2021-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/198466/hegoaldean-363-positibo-atzeman-dituzte.htm
Gizartea
Hegoaldean 363 positibo atzeman dituzte
Positiboen ehunekoa %5 da. Joan den asteko datuekin alderatuta, zertxobait gora egin dute atzemandako positiboek asteburuan ere.
Hegoaldean 363 positibo atzeman dituzte. Positiboen ehunekoa %5 da. Joan den asteko datuekin alderatuta, zertxobait gora egin dute atzemandako positiboek asteburuan ere.
Azken egunetako datuek bistan utzi dute kutsatuen beherakada eteten ari dela Hego Euskal Herrian. Izurriak datozen egunetan hartuko duen bilakaerak erakutsiko du ea joera aldaketa baten ataria den, eta izurriak berriro maldan gorako bidea hasiko duen. Osakidetzak eta Osasunbideak guztira 7.219 proba egin zituzten atzo ...
2021-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/198467/bernalek-irabazi-du-italiako-giroa.htm
Kirola
Bernalek irabazi du Italiako Giroa
Kolonbiarrak arazorik gabe eutsi dio lidergoari azken erlojupekoan. Filippo Ganna izan da etapako garailea.
Bernalek irabazi du Italiako Giroa. Kolonbiarrak arazorik gabe eutsi dio lidergoari azken erlojupekoan. Filippo Ganna izan da etapako garailea.
Hasieratik amaieraraino gizon bakarra izan da nagusi aurtengo Italiako Giroan: Egan Bernal (Ineos). Kolonbiarra lider sendoa izan da maglia arrosa jantzi zuenetik, eta sendotasun horrekin gurutzatu zuen atzo ere Milango (Italia) helmuga, azken erlojupekoaren amaieran. Sailkapen nagusiak minutu bat eta 29 segundoren tar...
2021-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/198468/altunak-jokatuko-du-buruz-buruko-txapelketako-finala-artolaren-aurka.htm
Kirola
Altunak jokatuko du Buruz Buruko txapelketako finala, Artolaren aurka
Amezketarra nagusitasunez gailendu zaio Zabaletari finalaurrekoan: 0-12 irabazten hasi da. Ekainaren 13an jokatuko du finala Artolaren aurka.
Altunak jokatuko du Buruz Buruko txapelketako finala, Artolaren aurka. Amezketarra nagusitasunez gailendu zaio Zabaletari finalaurrekoan: 0-12 irabazten hasi da. Ekainaren 13an jokatuko du finala Artolaren aurka.
Iñaki Artolak Jokin Altuna izango du parean Buruz Buruko txapelketa nagusiko finalean. Finalerako sailkatu zen atzo Altuna III.a, eta nola gainera: egurra eman zion Zabaletari, eta neurketa hasi eta gutxira ondo bideratua zuen garaipena. Amezketarra 0-12 irabazten hasi zen. Buruz Buruko finalean izango da bigarren aldi...
2021-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/198469/bi-arrano-arrantzale-jaio-dira-urdaibain.htm
Gizartea
Bi arrano arrantzale jaio dira Urdaibain
Euskal Herrian desagertuta zegoen espeziea da, eta datozen egunetan beste bat jaioko dela espero dute, hirugarrena.
Bi arrano arrantzale jaio dira Urdaibain. Euskal Herrian desagertuta zegoen espeziea da, eta datozen egunetan beste bat jaioko dela espero dute, hirugarrena.
Hainbat urte igaro eta gero, bi arrano arrantzale jaio dira gaur Euskal Herrian. Urdaibaiko biosfera erreserban jaio dira, eta Urdaibai Bird Centerrek jakinarazi duenez, datozen egunetan bete bat ere jaiotzea espero dute, baina abisatu dute ohikoa dela arrautza horiek ez jaiotzea edota jaio berritan hiltzea. Arrano ar...
2021-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/198470/irunean-19-urteko-gazte-bat-hil-da-teilatu-batetik-erorita.htm
Gizartea
Iruñean 19 urteko gazte bat hil da, teilatu batetik erorita
Iturrama auzoan gertatu da ezbeharra. Gaztea 11 pisuko altueratik behera erori zen, egiturak hautsi egin zirelako.
Iruñean 19 urteko gazte bat hil da, teilatu batetik erorita. Iturrama auzoan gertatu da ezbeharra. Gaztea 11 pisuko altueratik behera erori zen, egiturak hautsi egin zirelako.
Bart gauean, 21:00etan, 19 urteko gazte bat hil zen Iruñeko Iturrama auzoan, Ezkirotz kalean. Gaztea eraikinaren teilatuan zegoen, baina egiturak ez zion haren pisuari eutsi, eta amildu egin zen. Gaztea 11 pisuko altueratik behera erori zen, eraikinaren barnealdeko patiora. Larrialdi zerbitzuak ezbeharra gertatu zen l...
2021-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/198471/txirrindulari-bat-hil-dute-auto-istripuz-otsondon-eta-gidariak-ihes-egin-du.htm
Gizartea
Txirrindulari bat hil dute auto istripuz Otsondon, eta gidariak ihes egin du
Istripua atzo gertatu zen, 16:30ean. Foruzaingoak atxilotua du autoaren gidaria. Hildakoa Baionakoa zen, eta 31 urte zituen.
Txirrindulari bat hil dute auto istripuz Otsondon, eta gidariak ihes egin du. Istripua atzo gertatu zen, 16:30ean. Foruzaingoak atxilotua du autoaren gidaria. Hildakoa Baionakoa zen, eta 31 urte zituen.
Ziklista bat hil zuten atzo Otsondoko mendatean (Baztan, Nafarroa). Txirrindularia harrapatu zuen autoak ihes egin zuen, eta Foruzaingoak ikerketa zabaldu zuen, autoa identifikatzeko, baina gutxi geroago jakinarazi zuen atxilotua dutela gidaria. Zehazki, istripua N-121-B errepidean gertatu zen, Urdazubi eta Arizkun art...
2021-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/198472/the-new-york-times-ek-67-haur-palestinarren-argazkiak-argitaratu-ditu-azalean.htm
Bizigiro
'The New York Times'-ek 67 haur palestinarren argazkiak argitaratu ditu azalean
«Haurrak soilik ziren», dio tituluak. Txalotua izan da azala.
'The New York Times'-ek 67 haur palestinarren argazkiak argitaratu ditu azalean. «Haurrak soilik ziren», dio tituluak. Txalotua izan da azala.
«Haurrak soilik ziren». Halaxe zioen ostiralean The New York Times egunkariak argitaratutako azalak. Azpian, Israelek Gazan egin dituen bonbardaketetan hil dituen 67 adingaberen argazkiak ageri ziren, baita Hamasek hildako bi israeldar adingaberenak ere. «Medikuak, artistak, liderrak izan nahi zuten», dio azpitituluan....
2021-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/198473/bilboko-abusu-ikastolak-antolatuko-du-ibilaldia-2022an.htm
Gizartea
Bilboko Abusu ikastolak antolatuko du Ibilaldia 2022an
1.800 lagun inguruk hartu dute parte Ibilaldian. Bi txandatan eta lau gunetan banatuta, hainbat jarduera zituzten atzo goizean Sopelan (Bizkaia). Datorren urtean Bilboko Abusu ikastolak antolatuko du ikastolen aldeko jaia.
Bilboko Abusu ikastolak antolatuko du Ibilaldia 2022an. 1.800 lagun inguruk hartu dute parte Ibilaldian. Bi txandatan eta lau gunetan banatuta, hainbat jarduera zituzten atzo goizean Sopelan (Bizkaia). Datorren urtean Bilboko Abusu ikastolak antolatuko du ikastolen aldeko jaia.
Pandemiak baldintzatuta, baina egin dute Ibilaldia Bizkaiko ikastolen aldeko jaia Sopelan eta Leioan (Bizkaia), Ander Deuna eta Betiko ikastolek antolatuta. Antolatzaileen arabera, denera 1.800 lagun inguruk hartu dute parte festan; hori bai, bi txandatan eta lau gunetan banatuta. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte: ha...
2021-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/198474/pertsona-bat-atxilotu-dute-gasteizen-ppko-zinegotzi-ohi-bat-jotzea-egotzita.htm
Politika
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen, PPko zinegotzi ohi bat jotzea egotzita
Guztira, lau gazteri egin omen diote eraso. Iñaki Garcia Calvo da horietako bat, Gasteizko Alderdi Popularreko zinegotzi ohia. «Arrazoi ideologikoengatik» egin omen zioten eraso.
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen, PPko zinegotzi ohi bat jotzea egotzita. Guztira, lau gazteri egin omen diote eraso. Iñaki Garcia Calvo da horietako bat, Gasteizko Alderdi Popularreko zinegotzi ohia. «Arrazoi ideologikoengatik» egin omen zioten eraso.
Gasteizko Alde Zaharrean gertatu zen istilua, larunbatean, 22:00 aldera. Ertzaintzak azaldu duenez, ordu horretan gazte batzuek poliziari deitu zioten, eraso egin zietela salatzeko. Ertzainak tokira bertara heldu zirenean, lau gaztek zenbait kolpe zeuzkaten, eta «odola zerion zauri bat aurpegian». Hainbat hedabidek zab...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198475/alderdi-kontserbadoreak-azken-40-urteetako-emaitzarik-txarrena-izan-du-parlamenturako-bozetan.htm
Mundua
Alderdi kontserbadoreak azken 40 urteetako emaitzarik txarrena izan du parlamenturako bozetan
Disy alderdiak aulki bat galdu du, eta hamazazpirekin geratu da. Herri Fronte Nazionaleko neonaziek egin dute gora gehien, babesa bikoiztuta.
Alderdi kontserbadoreak azken 40 urteetako emaitzarik txarrena izan du parlamenturako bozetan. Disy alderdiak aulki bat galdu du, eta hamazazpirekin geratu da. Herri Fronte Nazionaleko neonaziek egin dute gora gehien, babesa bikoiztuta.
Presidentetzarako hauteskundeek baino garrantzi txikiagoa duten arren, Zipren Ordezkarien Ganberarako egin dituzten bozak kezka iturri bilakatu dira Zipreko Errepublikako estatuburu Nicos Anastasiadesentzat, haren alderdi Disy Elkartze Demokratikoak ez baitu beheranzko joera eten. Iragan igandeko topaketan, Disyren ald...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198476/heldu-guziek-txertoa-ezar-dezakete-iparraldean.htm
Gizartea
Heldu guziek txertoa ezar dezakete Iparraldean
Astelehenetik aitzina, 18 urtetik gorako guziek ordua hartzen ahal dute, txertoa jartzeko.
Heldu guziek txertoa ezar dezakete Iparraldean. Astelehenetik aitzina, 18 urtetik gorako guziek ordua hartzen ahal dute, txertoa jartzeko.
Txertaketa kanpaina emeki hasi zen Ipar Euskal Herrian, iragan urtarrilean. Geroztik, lehentasuna izan dute adin tarte batetik gorakoek, osasun langileek, eta heldu zaurgarriek. Astelehenetik, heldu guziei ireki zaie txertaketa. Ipar Euskal Herriko txertaketa guneetan izena emateko, Doctolib, Maiia edo Keldoc plataform...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198477/gaur-bilduko-da-labi-transmisioaren-beheranzkoa-eten-den-honetan.htm
Gizartea
Gaur bilduko da Labi, transmisioaren beheranzkoa eten den honetan
Neurri murriztaileen malgutzea mahai gainean izanen du batzordeak. Neurri murriztaileak «zuhurtziaz modulatzea» galdegin du Urkullu lehendakariak.
Gaur bilduko da Labi, transmisioaren beheranzkoa eten den honetan. Neurri murriztaileen malgutzea mahai gainean izanen du batzordeak. Neurri murriztaileak «zuhurtziaz modulatzea» galdegin du Urkullu lehendakariak.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaur arratsalderako deitu du neurriak ebazten dituen Labi batzordearen bilerara. Iragan astean Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak, kazetarien galderei erantzunez, adierazi zuen ostatuetako ordutegiena izanen dela bileran hizpide izanen dituzten gaietako bat. Hala e...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198478/konponbide-fase-integral-batean-sartzeko-baldintzak-nabari-ditu-foro-sozialak.htm
Politika
Konponbide «fase integral batean» sartzeko baldintzak nabari ditu Foro Sozialak
Foro Sozial Iraunkorra EPPK-ko ordezkariekin bildu da Logroñon. Espetxe politikaren aldaketaren lehen fasearen balantzea dokumentua landu du foroak.
Konponbide «fase integral batean» sartzeko baldintzak nabari ditu Foro Sozialak. Foro Sozial Iraunkorra EPPK-ko ordezkariekin bildu da Logroñon. Espetxe politikaren aldaketaren lehen fasearen balantzea dokumentua landu du foroak.
Agus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko ordezkaria Ainhoa Mujika eta Jon Olarra Euskal Preso Politikoen Kolektiboko zuzendaritzako kideekin batzartu zen atzo Logroñoko espetxean, espetxe politikan izan diren aldaketen inguruko balantze bat egiteko. Balantze hori txosten batean jaso du Foro Sozialak, eta EPPK-ko zuzendarit...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198479/tubacexeko-sindikatuek-enpresaren-proposamena-baztertu-dute.htm
Ekonomia
Tubacexeko sindikatuek enpresaren proposamena baztertu dute
Kaleratutako langileak berriro hartzeko eskatu dute, negoziazioak hasteko.
Tubacexeko sindikatuek enpresaren proposamena baztertu dute. Kaleratutako langileak berriro hartzeko eskatu dute, negoziazioak hasteko.
Gaur arteko epea zuten Tubacexeko langileek zuzendaritzak duela bi aste egindako proposamenari erantzun bat emateko. Enpresak konpromisoa agertu zuen datozen hiru urteetan Arabako plantetan dituen lanpostuei eta soldatei eusteko, baldin eta langileek greba bertan behera uzten badute. Erantzuna ezezkoa izan da, eta «aho...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198480/kuartel-militar-berria-eraikitzearen-aurka-antolatu-dira-donostian.htm
Gizartea
Kuartel militar berria eraikitzearen aurka antolatu dira Donostian
Hiriko hainbat eragilek 'Kuartel berririk ez; ez hemen ez inon' ekinaldia aurkeztu dute Loiolan
Kuartel militar berria eraikitzearen aurka antolatu dira Donostian. Hiriko hainbat eragilek 'Kuartel berririk ez; ez hemen ez inon' ekinaldia aurkeztu dute Loiolan
«Ez dugu kuartel berririk behar, ez Donostian, ez munduan zehar». Premisa horrekin aurkeztu zuten igandean Loiolako kuartela lekualdatzearen aurka Donostiako hainbat eragilek sortu berri duten egitasmoa. Udalarekin eginiko akordioan oinarrituta, Espainiako Defentsa ministerioak asmoa agertu du Loiolako kuartelaren orub...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198481/memoria-osoa-sareak-salatu-du-biktimen-oroimenezkoa-laquodiskriminatzailearaquo-dela.htm
Politika
Memoria Osoa sareak salatu du Biktimen Oroimenezkoa «diskriminatzailea» dela
Elkarretaratze batera deitu du biharko, Gasteizen, ETAren Biktimen Memorialaren inaugurazioarekin bat eginez.
Memoria Osoa sareak salatu du Biktimen Oroimenezkoa «diskriminatzailea» dela. Elkarretaratze batera deitu du biharko, Gasteizen, ETAren Biktimen Memorialaren inaugurazioarekin bat eginez.
Memoria Osoa sarea osatzen duten Euskal Herriko elkarte memorialistek agerraldia egin dute gaur goizean Gasteizen, bihar inauguratuko duten ETAren biktimen omenezko memorialaren inguruan irakurketa egiteko. Salatu dute zentro horren izaera «diskriminatzailea» dela, eta bizikidetzaren aurkako «erasotzat» jo dute. Nerea ...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198482/eskolak-goizez-eta-arratsaldez-emango-dituzte-datorren-ikasturtean-araba-bizkai-eta-gipuzkoako-ikastetxeek.htm
Gizartea
Eskolak goizez eta arratsaldez emango dituzte datorren ikasturtean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeek
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen %95,4k goizez soilik eman dituzte eskolak ikasturte honetan.
Eskolak goizez eta arratsaldez emango dituzte datorren ikasturtean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeek. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen %95,4k goizez soilik eman dituzte eskolak ikasturte honetan.
Ikasturte hau amaitzeko egun gutxi falta direla, datorren ikasturteari buruzko hainbat xehetasun ematen ari dira Eusko Jaurlaritza nahiz Nafarroako Gobernua. Ordutegietan egongo da aldaketa nagusietako bat Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan: Eusko Jaurlaritzak BERRIAri ziurtatu dionez, eskolak goizez eta ar...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198483/txertoaren-300000-dosi-baino-gehiago-ailegatu-dira-forondako-aireportura.htm
Gizartea
Txertoaren 300.000 dosi baino gehiago ailegatu dira Forondako aireportura
Hego Euskal Herrian orain arte aldi bakarrean jaso den kopururik handiena da. Horietako 221.000 inguru Osakidetzak jasoko ditu; 80.000, Osasunbideak.
Txertoaren 300.000 dosi baino gehiago ailegatu dira Forondako aireportura. Hego Euskal Herrian orain arte aldi bakarrean jaso den kopururik handiena da. Horietako 221.000 inguru Osakidetzak jasoko ditu; 80.000, Osasunbideak.
Beste urrats bat egin da COVID-19aren kontrako txertaketa kanpainan. Txerto hornidurari dagokionez, pausoa nabarmen handia izan da, aurretik emandakoen aldean. Izan ere, orain arte jasotako dosi kopururik handiena iritsi da Forondako (Araba) aireportura: guztira, 300.000 dosi baino gehiago iritsi dira, Hego Euskal Herr...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198484/gizon-bat-atxilotu-dute-baionan-emakume-bati-eraso-egitea-leporatuta.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Baionan, emakume bati eraso egitea leporatuta
Emakumea Baionako ospitalean dago, zauriturik. Gizona arratsalde honetan pasatuko da Baionako prokuradorearen aitzinetik.
Gizon bat atxilotu dute Baionan, emakume bati eraso egitea leporatuta. Emakumea Baionako ospitalean dago, zauriturik. Gizona arratsalde honetan pasatuko da Baionako prokuradorearen aitzinetik.
Iragan ostiral gauean gertatu zen erasoa, Baionako etxebizitza batean. Gizon batek bere neska lagun ohia kolpatu zuen, eta emakumea Baionako ospitalera eraman zuten larrialdi zerbitzuek, zauriengatik. Kolpeez gain, emakumea zintzurra tinkatuz itotzen saiatu zen gizona. Frantziako Poliziak larunbatean atxilotu zuen uste...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198485/boterea-galtzear-dago-netanyahu.htm
Mundua
Boterea galtzear dago Netanyahu
Gobernu berri bat osatzeko elkarrizketak hasi dituzte Yesh Atid eta Yamina alderdiek. Jarduneko lehen ministroak «traiziotzat» jo du.
Boterea galtzear dago Netanyahu. Gobernu berri bat osatzeko elkarrizketak hasi dituzte Yesh Atid eta Yamina alderdiek. Jarduneko lehen ministroak «traiziotzat» jo du.
Hamabi urteko agintaldiaren ostean, Israelgo lehen ministro kargua galtzear da Benjamin Netanyahu. Gobernu berri bat eratzeko haren saiakerak huts egitean, Reuven Rivlin presidenteak oposizioko buru Yair Lapidi eman zion mandatu hura. Hark ustekabeko mintzalagun bat topatu du elkarrizketa mahaian eseritzeko: Yaminako b...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198486/301-positibo-gehiago-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
301 positibo gehiago atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Osakidetzak eta Osasunbideak 6.730 proba egin dituzte, eta positibo tasa %4,47 da.
301 positibo gehiago atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Osakidetzak eta Osasunbideak 6.730 proba egin dituzte, eta positibo tasa %4,47 da.
Behera ez, gora ere ez (oraingoz). COVID-19aren transmisio kurbak beheranzko joera argia erakutsi du azken asteetan Hego Euskal Herrian, baina jaitsiera hori eten egin da. Bukatu berri den astean, aurrekoan baino positibo gehiago atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, eta igoera nabarmena ez bada ere, joera alda...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198487/adolfo-eraso-glaziologoa-hil-egin-da.htm
Bizigiro
Adolfo Eraso glaziologoa hil egin da
Klima aldaketaren ikertzaile eta dibulgatzaile gisa egindako lanarengatik, nazioartean ospea zuen. Glaziarrak ikertuz, berotze globalaren bilakaera aztertzen zuen.
Adolfo Eraso glaziologoa hil egin da. Klima aldaketaren ikertzaile eta dibulgatzaile gisa egindako lanarengatik, nazioartean ospea zuen. Glaziarrak ikertuz, berotze globalaren bilakaera aztertzen zuen.
Glaziologoa, espeleologoa, kimikaria eta geologoa. "Izotzaren zentinela", haren senideek eskelan idatzi dutenez. Larunbatean zendu zen Adolfo Eraso (Lizarra, Nafarroa, 1934 - Plasencia, Espainia, 2021), glaziarrak berotze globalaren bilakaera aztertzeko erabiltzen zituen zientzialaria. Lan horretarako sortu zuen Glackm...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198488/ostegunean-linguae-vasconum-primitiae-irakurriko-dute-200-bat-lagunek-bilbon.htm
Kultura
Ostegunean ‘Linguae Vasconum Primitiae’ irakurriko dute 200 bat lagunek, Bilbon
Bernart Etxepareren lana aukeratu dute XIV. Klasikoen Irakurraldi Jarraiturako. Xabier Amurizak taxututako bertsioa leituko dute: euskara batura moldatutako antologia bat. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen du egitasmoa; irakurraldiaz gain, hitzaldiak egingo dituzte obraren inguruan, gaurtik etzira
Ostegunean ‘Linguae Vasconum Primitiae’ irakurriko dute 200 bat lagunek, Bilbon. Bernart Etxepareren lana aukeratu dute XIV. Klasikoen Irakurraldi Jarraiturako. Xabier Amurizak taxututako bertsioa leituko dute: euskara batura moldatutako antologia bat. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen du egitasmoa; irakurraldiaz g...
Askotariko jomugak izan ditu Klasikoen Irakurraldi Jarraituak hamahiru urtetan. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen du egitasmoa, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, eta helburu zehatz batekin hautatu dituzte urtero irakurri beharreko testuak. Axularren Gero-rekin hasi zute...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198489/uztailaren-14an-manifestazioa-eginen-dute-lapurdin-laquofrantziar-asimilazioaren-kontraraquo.htm
Politika
Uztailaren 14an manifestazioa eginen dute Lapurdin, «Frantziar asimilazioaren kontra»
U14 kolektiboak manifestazio bat antolatuko du «Ez gara frantsesak» lelopean, Donibane Lohizunen
Uztailaren 14an manifestazioa eginen dute Lapurdin, «Frantziar asimilazioaren kontra». U14 kolektiboak manifestazio bat antolatuko du «Ez gara frantsesak» lelopean, Donibane Lohizunen
Frantziako nazioaren besta eguna da uztailaren 14a, eta U14 kolektiboak egun hori hautatu du protesta egiteko, Donibane Lohizunen (Lapurdi). «Asimilaziotik erresistentziara, ez gara frantsesak» lelopean eginen dute manifestazioa. «Frantziako besta eguna dela baliatuz, beraien menpe duten Euskal Herria Frantziako ikurre...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198490/izotz-lehorrez-konposatutako-hodei-koloretsu-eta-distiratsuak-antzeman-dituzte-marten.htm
Bizigiro
Izotz lehorrez konposatutako hodei koloretsu eta distiratsuak antzeman dituzte Marten
Zientzialarien esanetan, ohi baino altuago daude hodei bitxi horiek, eta izotz lehorrez konposatuta egon litezke. Distira egiten dute, eta, dirudienez, eguzki izpien koloreak xurgatzen dituzte.
Izotz lehorrez konposatutako hodei koloretsu eta distiratsuak antzeman dituzte Marten. Zientzialarien esanetan, ohi baino altuago daude hodei bitxi horiek, eta izotz lehorrez konposatuta egon litezke. Distira egiten dute, eta, dirudienez, eguzki izpien koloreak xurgatzen dituzte.
«Batzuetan, gelditu eta hodeiak nola igarotzen diren ikusi behar da». Horrela dio Curiosity Rover deituriko kontuak Marten antzeman dituzten hodei bitxi batzuen harira Twitterren zabaldu duen hariak. NASAren misio espazial bat da Curiosity Rover –izatez, Mars Science Laboratory du izena–, eta planetari buruzko nondik n...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198491/jaurlaritzak-3000-eurorainoko-laguntzak-emango-ditu-auto-berria-erosteko.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak 3.000 eurorainoko laguntzak emango ditu auto berria erosteko
Astearte honetan jarriko du martxan Renove plana. Hamar urtetik gorako 2.500 ibilgailu ordezkatu nahi ditu.
Jaurlaritzak 3.000 eurorainoko laguntzak emango ditu auto berria erosteko. Astearte honetan jarriko du martxan Renove plana. Hamar urtetik gorako 2.500 ibilgailu ordezkatu nahi ditu.
Astearte honetan hasiko da auto zaharra bota eta berria erosteko Eusko Jaurlaritzaren Renove plana. Laguntzak egongo dira motor mota guztietarako. Kopuruak 2020ko berberak izango dira: 2.000 euro A kategoriako edo eraginkortasun energetiko handiko gasolina eta diesel ibilgailuentzat, eta 3.000 euro elektrikoetarako, hi...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198492/robot-batek-eraso-egin-die-gizakiei-modu-erabat-autonomoan-historian-lehen-aldiz.htm
Mundua
Robot batek eraso egin die gizakiei modu erabat autonomoan historian lehen aldiz
Nazio Batuen Erakundearen txosten baten arabera, drone batek tiro egin die Libiako talde armatu bateko kideei, bere kabuz, gizakien kontrolik eta agindu zehatzik gabe. Zientzialariek eta etikan adituek ohartarazi izan dute gizateria robot hiltzaileen aroan sartzen ari dela.
Robot batek eraso egin die gizakiei modu erabat autonomoan historian lehen aldiz. Nazio Batuen Erakundearen txosten baten arabera, drone batek tiro egin die Libiako talde armatu bateko kideei, bere kabuz, gizakien kontrolik eta agindu zehatzik gabe. Zientzialariek eta etikan adituek ohartarazi izan dute gizateria robot...
Ez dago datu argirik, informazioa gerraren lanbroan galdu delako, eta nazioarteko erakundeek ez dute esan inor hilik edo zauriturik gertatu ote zen, baina, halere, mugarri historiko bat atzean utzi du gizateriak Nazio Batuen Erakundeak Libiako gerraren inguruko txosten batean iragarri duenarekin: drone batek tiro egin ...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198493/fagor-taldeak-pandemiara-egokitzen-jakin-du-eta-284-milioiko-irabazia-lortu-du.htm
Ekonomia
Fagor Taldeak pandemiara egokitzen jakin du, eta 28,4 milioiko irabazia lortu du
2020. urtean aurrekoan baino salmenta apalagoak izan dituen arren (1.260 milioi euro), «espero baino emaitza hobeak dira»
Fagor Taldeak pandemiara egokitzen jakin du, eta 28,4 milioiko irabazia lortu du. 2020. urtean aurrekoan baino salmenta apalagoak izan dituen arren (1.260 milioi euro), «espero baino emaitza hobeak dira»
Koronabirusaren pandemiak erabat baldintzatutako merkatuan, aurrera egiten jakin du Fagor Taldeak, eta «espero baino emaitza hobeak» lortu ditu. 1.260 milioi euroko fakturazioa izan dute Fagor osatzen duten kooperatibek, guztiak ere Mondragon Korporazioko kideak (Fagor Arrasate, Fagor Automation, Fagor Electronica, Fag...
2021-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/198494/ostalaritzako-eta-kulturako-jarduerak-gauerdira-arte-egin-ahalko-dira-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
Gizartea
Ostalaritzako eta kulturako jarduerak gauerdira arte egin ahalko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Bost neurri iragarri ditu Iñigo Urkullu Lehendakariak, LABIren bileraren ostean. Garraio publikoa gauerdia arte luzatuko ahalko da, eta kirola kanpoan egin ahalko da ikusle kopuru mugaturik gabe.
Ostalaritzako eta kulturako jarduerak gauerdira arte egin ahalko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Bost neurri iragarri ditu Iñigo Urkullu Lehendakariak, LABIren bileraren ostean. Garraio publikoa gauerdia arte luzatuko ahalko da, eta kirola kanpoan egin ahalko da ikusle kopuru mugaturik gabe.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaur arratsalderako deitu du neurriak ebazten dituen Labi batzordearen bilerara. Ondoren, prentsaurrekoa eman du eta bost neurri iragarri ditu. Besteak beste Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, LABIren erabakiz, 24:00ak arte egin ahalko dira jarduerak, ostalaritzakoak zein ku...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198523/bart-gaueko-ekaitzak-700-tximista-baino-gehiago-utzi-zituen.htm
Bizigiro
Bart gaueko ekaitzak 700 tximista baino gehiago utzi zituen
Atzo Euskal Herriko leku gehienetan tenperatura altuak izan ziren arren, egunaren amaieran sekulako erauntsia izan zen.
Bart gaueko ekaitzak 700 tximista baino gehiago utzi zituen. Atzo Euskal Herriko leku gehienetan tenperatura altuak izan ziren arren, egunaren amaieran sekulako erauntsia izan zen.
Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak arratsaldean eman zuen ohartarazpena: abisu horia, euri jasa handiak eta ekaitzak botako zituelako. Abisua arratsaldeko 18:00etatik gauerdira artekoa zen, eta Euskal Herriko txoko gehienetan, 21:00ak pasatxo hasi zen trumoi festa. Sare sozialak ere ekaitzak utzitako irudiez betet...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198524/klima-aldaketak-eragindako-beroaldiek-urtero-33-lagun-hiltzen-dituzte-hegoaldeko-hiriburuetan.htm
Gizartea
Klima aldaketak eragindako beroaldiek urtero 33 lagun hiltzen dituzte Hegoaldeko hiriburuetan
1991tik 2018ra mundu osoan beroak eragindako heriotzen %37 klima aldaketak eragindakoak dira, zientzialari talde batek egin eta Nature Clmate Change aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera.
Klima aldaketak eragindako beroaldiek urtero 33 lagun hiltzen dituzte Hegoaldeko hiriburuetan. 1991tik 2018ra mundu osoan beroak eragindako heriotzen %37 klima aldaketak eragindakoak dira, zientzialari talde batek egin eta Nature Clmate Change aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera.
Munduko 732 hiritako datuak hartu dituzte aintzat Bernako Unibertsitateko (Suitza) eta Londresko Higiene eta Medikuntza Tropikaleko Eskolako hainbat ikertzailek, eta ondorioztatu dute gero eta gehiago direla klima aldaketak eragindako bero boladek munduan eragindako biktimak. Euskal Herria ere ez da salbuespen bat. Ike...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198525/40-49-urte-bitartekoek-janssentxertoa-hartzen-ahalko-dute-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
40-49 urte bitartekoek Janssen txertoa hartzen ahalko dute Hego Euskal Herrian
Espainiako Osasun Publikoaren Batzordeak hartu du erabakia, arratsaldean izandako bileran. Orain arte, oro har, 50 urtetik gorakoei baizik ez zieten jartzen Janssen txertoa.
40-49 urte bitartekoek Janssen txertoa hartzen ahalko dute Hego Euskal Herrian. Espainiako Osasun Publikoaren Batzordeak hartu du erabakia, arratsaldean izandako bileran. Orain arte, oro har, 50 urtetik gorakoei baizik ez zieten jartzen Janssen txertoa.
Espainiako osasun agintariek koska bat gehiago zabaldu dituzte Janssen txertoa emateko ezarritako irizpideak. Lehendik ere ez zegoen adin mugarik Johnsson & Jonhsson botika etxearen txerto hori erabiltzeko, baina 50 urtetik gorakoei edo talde jakin batzuetakoei bakarrik eman diete orain arte: esaterako, kalean bizi dir...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198526/adierazpen-askatasunak-frankismoaren-apologia-babesten-duela-uste-du-botere-judizialak.htm
Gizartea
Adierazpen askatasunak frankismoaren apologia babesten duela uste du Botere Judizialak
Memoriaren Legearen aurreproiektuari buruz idatzitako txostenaren zirriborroan, Espainiako Botere Judizialak adierazi du legeak adierazpen askatasuna urra dezakeela Francoren aldeko fundazioak legez kanporatuz gero.
Adierazpen askatasunak frankismoaren apologia babesten duela uste du Botere Judizialak. Memoriaren Legearen aurreproiektuari buruz idatzitako txostenaren zirriborroan, Espainiako Botere Judizialak adierazi du legeak adierazpen askatasuna urra dezakeela Francoren aldeko fundazioak legez kanporatuz gero.
Espainiako Ministro Kontseiluak Memoriaren Legearen aurreproiektua onartu zuen irailean, besteak beste, frankismo garaiko epaiketak baliogabetzea eta desagertutako herritarren bilaketa lanak estatuaren ardura izatea proposatzeko. Atzo, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) lege aurreproiektuaren puntu nagusiene...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198527/biktimen-oroimenezkoaren-ikuspegia-arbuiatu-dute-inauguratze-ekitaldiaren-kanpoaldean.htm
Politika
Biktimen Oroimenezkoaren ikuspegia arbuiatu dute inauguratze ekitaldiaren kanpoaldean
Sortuk kritikatu du memoria «partziala» osatuko duela, eta Ahal Dugu-k, «gabeziak» dauzkala.
Biktimen Oroimenezkoaren ikuspegia arbuiatu dute inauguratze ekitaldiaren kanpoaldean. Sortuk kritikatu du memoria «partziala» osatuko duela, eta Ahal Dugu-k, «gabeziak» dauzkala.
Gaur inauguratuko dute Biktimen Oroimenezko Zentroa Gasteizen, eta haren ikuspegiarekin modu kritikoan mintzatu dira zenbait eragile politiko eta talde memorialista. Memoria Osoa egitasmoak deituta, elkarretaratzea egin dute eguerdian, zentroa «bizikidetzaren aurkako erasotzat» jota. Ohar batean, Sortuk adierazi du ze...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198528/udazkenean-egingo-dituzte-bizkaiko-nafarroako-eta-xilaba-bertso-txapelketak.htm
Kultura
Udazkenean egingo dituzte Bizkaiko, Nafarroako eta Xilaba bertso txapelketak
Azaroaren 13an eta 27an eta abenduaren 18an jokatuko dituzte Xilabako, Nafarroako eta Bizkaiko finalak, hurrenez hurren. Ekainean hasiko da kanporaketa aurrekoa Nafarroan.
Udazkenean egingo dituzte Bizkaiko, Nafarroako eta Xilaba bertso txapelketak. Azaroaren 13an eta 27an eta abenduaren 18an jokatuko dituzte Xilabako, Nafarroako eta Bizkaiko finalak, hurrenez hurren. Ekainean hasiko da kanporaketa aurrekoa Nafarroan.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Xilaba amaitu gabe utzi zituzten iaz, COVID-19ak eragindako egoera zela-eta. Nafarroakoa, berriz, urte honen hasieran zen abiatzekoa. Egoerak hobera egin duela ikusita, hirurak aurtengo udazkenean egitea erabaki dute Bertsularien Lagunak Elka...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198529/bertan-behera-utzi-dute-gipuzkoako-eskola-txikien-festa.htm
Gizartea
Bertan behera utzi dute Gipuzkoako Eskola Txikien Festa
Festa Aizarnan ziren egitekoak, baina «herrira begirako ekitaldi xume bat» soilik egingo dute, ekainaren 13an. Datorren urtean Errezilgo eskolak antolatuko du jaia.
Bertan behera utzi dute Gipuzkoako Eskola Txikien Festa. Festa Aizarnan ziren egitekoak, baina «herrira begirako ekitaldi xume bat» soilik egingo dute, ekainaren 13an. Datorren urtean Errezilgo eskolak antolatuko du jaia.
Aizarnako eskolak (Zestoa, Gipuzkoa) zuen iazko Gipuzkoako Eskola Txikien Jaia antolatzeko ardura, baina, pandemia tarteko, bertan behera utzi behar izan zuten. Aurten ere eskola beraren esku utzi zuten antolaketa, baina ezin izango dute Gipuzkoako eskola txikien aldeko jairik egin, koronabirusagatik bertan behera utzi...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198530/49-urtekoen-txertaketa-datorren-astean-abiatu-nahi-du-jaurlaritzak.htm
Gizartea
49 urtekoen txertaketa datorren astean abiatu nahi du Jaurlaritzak
Horretarako aurreikusitako dosi kopurua heldu behar dela ohartarazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak
49 urtekoen txertaketa datorren astean abiatu nahi du Jaurlaritzak. Horretarako aurreikusitako dosi kopurua heldu behar dela ohartarazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako txertaketa plangintzak adin tarte berria estreinatuko du datorren astean, 49 urtekoak, aurreikusita dauden dosiak heltzen badira betiere. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eman du urrats horren berri, eta gehitu du hiru lurraldeetako pandemiaren bilakaera «positiboa» de...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198531/auzitegi-nazionalak-aske-utzi-du-brahim-ghali.htm
Mundua
Auzitegi Nazionalak aske utzi du Brahim Ghali
Bideokonferentziaz deklaratu du Santiago Pedraz epailearen aurrean, eta «Saharako herriaren sinesgarritasuna» ahuldu nahi izana leporatu die akusazioei. Haiek behin-behineko espetxe zigorra eskatu dute Fronte Polisarioko buruarentzat.
Auzitegi Nazionalak aske utzi du Brahim Ghali. Bideokonferentziaz deklaratu du Santiago Pedraz epailearen aurrean, eta «Saharako herriaren sinesgarritasuna» ahuldu nahi izana leporatu die akusazioei. Haiek behin-behineko espetxe zigorra eskatu dute Fronte Polisarioko buruarentzat.
Fronte Polisarioko buru eta SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidente Brahim Ghalik Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epailearen aurrean deklaratu du gaur. Bere errugabetasuna defendatzeaz gain, bere aurkako akusazioen atzean «arrazoi politikoak» daudela nabarmendu du. Ghaliren aurkako bi...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198532/langile-trebatuak-aurkitzeko-zailtasuna-onartu-du-gaia-klusterrak.htm
Ekonomia
Langile trebatuak aurkitzeko zailtasuna onartu du Gaia klusterrak
Jakintza Industria eta Teknologia aplikatuko enpresek fakturazioari eutsi zioten iaz, eta %1 igo zuten langile kopurua
Langile trebatuak aurkitzeko zailtasuna onartu du Gaia klusterrak. Jakintza Industria eta Teknologia aplikatuko enpresek fakturazioari eutsi zioten iaz, eta %1 igo zuten langile kopurua
«Gaia klusterreko enpresen 2020ko fakturazioa 2019ko bera izan zen. Ez genituen aurreikuspenak bete, baina pandemiaren eragina ikusita, arrakastatzat jo behar dugu». Jose Etxezarra Gaiako presidenteak horrela laburbildu du Jakintza Industriaren eta Teknologia Aplikatuen Elkarteko enpresen iazko urtea. Fakturazioan bere...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198533/protestak-lehertu-dira-nigerian-azken-bahiketaren-harira.htm
Mundua
Protestak lehertu dira Nigerian, azken bahiketaren harira
Igandean ehunka ikasle atzeman zituzten Niger estatuan; horietatik 11 aske utzi dituzte. Segurtasun falta areagotzen ari dela salatu dute manifestariek.
Protestak lehertu dira Nigerian, azken bahiketaren harira. Igandean ehunka ikasle atzeman zituzten Niger estatuan; horietatik 11 aske utzi dituzte. Segurtasun falta areagotzen ari dela salatu dute manifestariek.
Talde armatuen bahiketak ohiko bihurtu dira azken hilabeteetan Nigerian, eta segurtasun faltak eragindako haserreak protestara eraman ditu herritarrak. Herrialdeko hainbat puntutan istiluak izan ziren atzo manifestarien eta segurtasun indarren artean. Zamfara estatuan, esaterako, errepidea moztu zuten protestariek, eta...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198534/izena-ematea-beharrezkoa-izango-da-araba-euskaraz-en-parte-hartzeko.htm
Gizartea
Izena ematea beharrezkoa izango da Araba Euskaraz-en parte hartzeko
Laudio ikastolak antolatuko du Arabako ikastolen aldeko festa. «Egoerara egokitutako eguna» antolatu dute, ibilbiderik eta kontzertu handirik gabe eta bi gune handitan banatuta.
Izena ematea beharrezkoa izango da Araba Euskaraz-en parte hartzeko. Laudio ikastolak antolatuko du Arabako ikastolen aldeko festa. «Egoerara egokitutako eguna» antolatu dute, ibilbiderik eta kontzertu handirik gabe eta bi gune handitan banatuta.
Kontzertu handirik gabe, ibilbiderik gabe... Koronabirusak baldintzatutakoa izango da 2021eko Araba Euskaraz ere. Laudioko ikastolak antolatuko du, eta «egoerara egokitutakoa» izango dela ziurtatu du Aiara Murga Laudio Ikastolako lehendakariak, gaur egitaraua aurkezteko egin duten agerraldian: «Egoerara egokitutako egu...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198535/nafarroako-kultur-programa-ekainaren-18tik-irailaren-4ra-egingo-dute.htm
Kultura
Nafarroako Kultur programa ekainaren 18tik irailaren 4ra egingo dute
Nafarroako 38 herri eta hiritara zabalduko da, iaz baino bira gehiagora. Parte hartzaileen artean 28 artista nafar izango dira, eta kanpoko beste hamar.
Nafarroako Kultur programa ekainaren 18tik irailaren 4ra egingo dute. Nafarroako 38 herri eta hiritara zabalduko da, iaz baino bira gehiagora. Parte hartzaileen artean 28 artista nafar izango dira, eta kanpoko beste hamar.
Kultura eta lurraldea uztartzen dituen Nafarroako Gobernuaren programa bat da Kultur. Uda oro antolatzen dute, eta kultura foru erkidegoaren herri eta hirietara zabaltzea lortu nahi du. Iaz bezala, aurten ere pandemiak ezartzen dituen baldintzetara moldatuta eta protokolo batzuen pean antolatu dute egitasmoa: ekainaren...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198536/testak-egitera-deitu-dituzte-azken-hilean-arrasateko-coliseum-gimnasioan-izandakoak.htm
Gizartea
Testak egitera deitu dituzte azken hilean Arrasateko Coliseum gimnasioan izandakoak
Bihar ekingo diote COVID-19a detektatzeko baheketari, Debagoieneko ospitalean.
Testak egitera deitu dituzte azken hilean Arrasateko Coliseum gimnasioan izandakoak. Bihar ekingo diote COVID-19a detektatzeko baheketari, Debagoieneko ospitalean.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak birusa atzemateko PCR probak egitera deitu ditu maiatzaren 1etik aitzina Arrasateko (Gipuzkoa) Coliseum gimnasioan izandako herritarrak. Proba egin nahi dutenek aldez aurretik eskatu beharko dute ordua, telefono bidez. Osakidetzak jakinarazi duenez, baheketa bihar hasiko dute: 10:00et...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198537/sei-hilabeteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-baionan-bikotekide-ohiari-eraso-egin-zion-gizonari.htm
Gizartea
Sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote Baionan bikotekide ohiari eraso egin zion gizonari
Guztira, bi urteko kondena ezarri dio Baionako Auzitegiak, baina horietarik sei hilabete bete beharko ditu, baldintzapean, eskumuturreko elektronikoarekin.
Sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote Baionan bikotekide ohiari eraso egin zion gizonari. Guztira, bi urteko kondena ezarri dio Baionako Auzitegiak, baina horietarik sei hilabete bete beharko ditu, baldintzapean, eskumuturreko elektronikoarekin.
Iragan ostiral gauean gertatu zen erasoa, Baionako etxebizitza batean. Gizon batek bere neska lagun ohia kolpatu zuen, eta 26 urteko emakumea Baionako ospitalera eraman zuten larrialdi zerbitzuek, zauriengatik. Ebakuntza bat egin behar izan zioten, hankan. Kolpeez gain, emakumea zintzurra tinkatuz itotzen saiatu zen gi...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198538/madrilek-bost-urtean-15-murriztu-nahi-du-argindarraren-faktura.htm
Ekonomia
Madrilek bost urtean %15 murriztu nahi du argindarraren faktura
Energia ekoizten duten konpainiek Espainiako Gobernuari eman beharko diote nuklearren eta berriztagarrien irabazien parte bat. Berriztagarrientzako primak ordaintzeko zatia ere apaldu nahi du.
Madrilek bost urtean %15 murriztu nahi du argindarraren faktura. Energia ekoizten duten konpainiek Espainiako Gobernuari eman beharko diote nuklearren eta berriztagarrien irabazien parte bat. Berriztagarrientzako primak ordaintzeko zatia ere apaldu nahi du.
Espainiako Gobernuak bi lege egitasmo aurkeztu ditu, argindarraren faktura merkatzea eta gobernuaren diru sarrerak handitzea helburu dutenak. Biekin, prezioa %15 murriztea aurreikusten du, eta urtero 1.000 milioi euro biltzea. Egitasmo horietako batek lotura du konpainia elektrikoen «zerutik eroritako mozkinekin» edo ...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198539/ahal-dugu-k-ezker-batuak-eta-batzarrek-lehen-bilera-egin-dute-indarrak-batzeko-asmoz.htm
Politika
Ahal Dugu-k, Ezker Batuak eta Batzarrek lehen bilera egin dute, indarrak batzeko asmoz
Hiru alderdiek «oso positibotzat» jo dute lehen hartu emana. Eremu propio bat eratu nahi dute politikak arlo sozialerantz bultzatzeko, eskuin muturra geldiarazteko eta «PSNren tentazio kontserbadoreak eragozteko»
Ahal Dugu-k, Ezker Batuak eta Batzarrek lehen bilera egin dute, indarrak batzeko asmoz. Hiru alderdiek «oso positibotzat» jo dute lehen hartu emana. Eremu propio bat eratu nahi dute politikak arlo sozialerantz bultzatzeko, eskuin muturra geldiarazteko eta «PSNren tentazio kontserbadoreak eragozteko»
Nafarroako Ahal Dugu-k, Ezker Batuak eta Batzarrek aurretik adierazia zuten elkarren artean hitz egiten hasteko asmoa, eta gaur goizean errealitate egin da. Ahal Dugu-ren Iruñeko egoitzan elkartu dira, bi urte barruko hauteskundeei begira indarrak batzeko helburuarekin. Lehen hartu-emana amaituta, hiru alderdiek «oso p...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198540/epaimahaiak-kasedako-hilketaren-erruduntzat-jo-ditu-aita-eta-seme-gazteena.htm
Gizartea
Epaimahaiak Kasedako hilketaren erruduntzat jo ditu aita eta seme gazteena
Akusatuta zegoen beste semea errugabea dela ebatzi dute
Epaimahaiak Kasedako hilketaren erruduntzat jo ditu aita eta seme gazteena. Akusatuta zegoen beste semea errugabea dela ebatzi dute
Herri epaimahaiak 2018ko irailean Kasedan (Nafarroa) gertatutako krimen hirukoitzaren erruduntzat jo ditu aita eta seme gazteena, eta akusatuta zegoen beste semea errugabea dela ebatzi dute. Epaimahaiko bozeramaileak esan du aho batez erabaki dutela aita hiru hilketen erruduna dela. Seme gazteenaren kasuan, botoen geh...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198541/zortzi-proiektuk-beteko-dute-bilboko-azkuna-zentroa-larunbatera-bitarte.htm
Kultura
Zortzi proiektuk beteko dute Bilboko Azkuna zentroa larunbatera bitarte
Guztira, 11 artistak hartuko dute parte 'Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa'-n. Besteak beste, Sra. Polaroiskaren, Maider Lopezen eta Jose Ramon Aisen lanak bisitatu ahal izango dira
Zortzi proiektuk beteko dute Bilboko Azkuna zentroa larunbatera bitarte. Guztira, 11 artistak hartuko dute parte 'Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa'-n. Besteak beste, Sra. Polaroiskaren, Maider Lopezen eta Jose Ramon Aisen lanak bisitatu ahal izango dira
Abian da Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa, Bilboko Azkuna zentroak antolatuta. Larunbatera bitarte, 11 sortzailek garaturiko zortzi proiektu artistikok beteko dituzte zentroko zenbait areto eta zirrikitu, auditoriumetik hasi eta terrazaraino. Askotariko diziplinak jorratu dituzte artistek propo...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198542/hego-euskal-herriko-ziuetan-106-paziente-dira-birusak-jota.htm
Gizartea
Hego Euskal Herriko ZIUetan 106 paziente dira birusak jota
Guztira 299 lagun daude gaitzarekin ospitaleraturik. Osasunbideak eta Osakidetzak beste 409 kasu positibo atzeman dituzte, 10.500 proba inguru eginda.
Hego Euskal Herriko ZIUetan 106 paziente dira birusak jota. Guztira 299 lagun daude gaitzarekin ospitaleraturik. Osasunbideak eta Osakidetzak beste 409 kasu positibo atzeman dituzte, 10.500 proba inguru eginda.
Egunetik egunera, gero eta gaixo gutxiago dira Hegoaldeko zainketa intentsiboetako unitateetan: 106 eri dira gaitzarekin, bezperan baino hiru gutxiago, alegia. Maiatz osoan, beheranzko joera ia etenik gabekoa izan da unitate horietan, eta aldea nabarmena izan da: maiatzaren 3an 231 ziren, gaur egun direnen bikoitza bai...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198543/eh-bildu-eta-elkarrekin-donostia-udal-taldeek-hondalea-obraren-kudeaketa-kritikatu-dute.htm
Kultura
EH Bildu eta Elkarrekin Donostia udal taldeek 'Hondalea' obraren kudeaketa kritikatu dute
Cristina Iglesiasen artelanak «txikizioak» eta gehiegizko kostua eragin dituela salatu dute. Udalari eskatu diote uhartea babesteko neurriak hartzeko, eta ingurua Natura 2000 sarean sartzeko beharrezko urratsak egiteko.
EH Bildu eta Elkarrekin Donostia udal taldeek 'Hondalea' obraren kudeaketa kritikatu dute. Cristina Iglesiasen artelanak «txikizioak» eta gehiegizko kostua eragin dituela salatu dute. Udalari eskatu diote uhartea babesteko neurriak hartzeko, eta ingurua Natura 2000 sarean sartzeko beharrezko urratsak egiteko.
Aurrez hainbat eragilek egin moduan, EH Bildu eta Elkarrekin Donostia udal taldeek ere kezka eta desadostasuna adierazi dute Cristina Iglesiasen obraren harira, Santa Klara uhartea kudeatzeko Donostiako Udalak eta proiektuaren sustatzaileek hartutako neurriekin. Irla babes bereziko eremua dela gogorarazi dute, eta, ast...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198544/b-egiaz-plataformak-iragarri-du-laquobide-berriakraquo-jorratuko-dituela-laquogalen-atzean-nor-egon-zenraquo-jakiteko.htm
Politika
B-Egiaz plataformak iragarri du «bide berriak» jorratuko dituela «GALen atzean nor egon zen» jakiteko
Ostiralean agerraldia egingo dute Madrilen, eta Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak haien eskaerei emandako erantzuna jakinaraziko dute
B-Egiaz plataformak iragarri du «bide berriak» jorratuko dituela «GALen atzean nor egon zen» jakiteko. Ostiralean agerraldia egingo dute Madrilen, eta Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak haien eskaerei emandako erantzuna jakinaraziko dute
Joan den otsailean BERRIAri emandako elkarrizketa batean, Pili Zabalak iragarri zuen plataforma berri bat sortu zutela «GAL ikertzeko» eta talde horren atzean nortzuk zeuden jakiteko, auziari buruz prentsan agerturiko informazio berrien karietara. B-Egiaz da plataforma berri horren izena, ehun bat lagunek osatzen dute,...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198545/covid-19aren-aldaera-arriskutsuenei-grezierazko-alfabetoko-letren-izenak-jarri-dizkie-omek.htm
Gizartea
COVID-19aren aldaera arriskutsuenei grezierazko alfabetoko letren izenak jarri dizkie OMEk
Aldaeren izen zientifikoak «nahasgarriak eta gogoratzeko zailak» direnez, beren jatorrizko herrialdeetako izenak erabiltzen dira jendartean. Horrek sor dezakeen «estigma» saihesteko, OMEk Alfa, Beta, Gamma eta Delta erabiltzea gomendatu die agintariei eta komunikabideei.
COVID-19aren aldaera arriskutsuenei grezierazko alfabetoko letren izenak jarri dizkie OMEk. Aldaeren izen zientifikoak «nahasgarriak eta gogoratzeko zailak» direnez, beren jatorrizko herrialdeetako izenak erabiltzen dira jendartean. Horrek sor dezakeen «estigma» saihesteko, OMEk Alfa, Beta, Gamma eta Delta erabiltzea g...
OME Osasunaren Mundu Erakundeak proposamen bat jarri du mahai gainean, COVID-19aren lau mutazio arriskutsuenak izendatzeko: grezierazko alfabetoko lehen lau letrak erabiltzea proposatu die nazioarteko agintari eta komunikabideei. Izan ere, aldaera horiek izen zientifikoak badituzte ere, izen horiek elkarren artean antz...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198546/txabola-batean-gorpuzkiak-agertu-dira-nafarroan-antzeko-bigarren-kasua-astebetean.htm
Gizartea
Txabola batean gorpuzkiak agertu dira Nafarroan; antzeko bigarren kasua astebetean
Iruñeko Beloso auzoan topatu dituzte aztarnak suhiltzaileek. Etxegabeek erabiltzen omen zuten etxola. Maiatzaren 25ean, txabola batean bizi zen gizon baten gorpua erreta aurkitu zuten Tuteran.
Txabola batean gorpuzkiak agertu dira Nafarroan; antzeko bigarren kasua astebetean. Iruñeko Beloso auzoan topatu dituzte aztarnak suhiltzaileek. Etxegabeek erabiltzen omen zuten etxola. Maiatzaren 25ean, txabola batean bizi zen gizon baten gorpua erreta aurkitu zuten Tuteran.
Iruñeko ekialdeko Beloso auzoan, giza gorpuzkiak topatu zituzten suhiltzaileek atzo gauean. Sute bat egon zen inguruan, eta suhiltzaileak joan ziren hara. Utzitako etxola batean topatu zituzten giza gorpuzkiak. Suhiltzaileek foruzainei deitu, eta horiek Auzi Poliziaren taldea mobilizatu zuten. Nafarroako Auzi Medikunt...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198547/kanada-laguntza-emateko-prest-da-haur-indigenen-gorpuzkien-auzian-baina-ez-du-zehaztu-zer-egingo-duen.htm
Mundua
Kanada laguntza emateko prest da haur indigenen gorpuzkien auzian, baina ez du zehaztu zer egingo duen
Justin Trudeau lehen ministroak adierazi du hilobi gehiago aurkitu behar direla, baina oraingoz ez du promesik egin gobernuaren babesaz: «Agerikoa da gehiago egin behar dugula, eta uste dut gehiago egingo dugula».
Kanada laguntza emateko prest da haur indigenen gorpuzkien auzian, baina ez du zehaztu zer egingo duen. Justin Trudeau lehen ministroak adierazi du hilobi gehiago aurkitu behar direla, baina oraingoz ez du promesik egin gobernuaren babesaz: «Agerikoa da gehiago egin behar dugula, eta uste dut gehiago egingo dugula».
Kanadako herri indigenek beren haurren hilobi gehiago aurkitzeko deiak ugaritu dituzte iragan asteburutik, eta herrialdeko gobernuak zeregin horretan laguntzeko prest dagoela esanez erantzun die eskari horiei. Justin Trudeau lehen ministroak «egia jakiteko pauso garrantzitsutzat» jo du helburu hori, baina, hala ere, ez...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198548/erresuma-batuak-ez-du-hildakorik-zenbatu-lehen-aldiz-iazko-martxotik.htm
Gizartea
Erresuma Batuak ez du hildakorik zenbatu lehen aldiz iazko martxotik
Kutsatuen kopurua gora eta gora ari da herrialdean: aurreko astean baino ia 1.000 kutsatu gehiago zenbatu dituzte
Erresuma Batuak ez du hildakorik zenbatu lehen aldiz iazko martxotik. Kutsatuen kopurua gora eta gora ari da herrialdean: aurreko astean baino ia 1.000 kutsatu gehiago zenbatu dituzte
Erresuma Batuko Gobernuak iazko martxotik eman gabeko albistea eman du: azken 24 orduetan ez du COVID-19ak jota hildakorik zenbatu. Urtebete eta bi hilabetean gaurkoa bezalako daturik eman gabe egon bada ere, kezka nabari da herrialdean, 3.165 kutsatu atzeman baitituzte azken egunean, eta, aurreko asteko 2.493ekin alde...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198549/beste-lau-pertsona-inputatu-dituzte-osakidetzaren-lan-eskaintza-publikoko-iruzurrari-lotuta.htm
Gizartea
Beste lau pertsona inputatu dituzte Osakidetzaren lan eskaintza publikoko iruzurrari lotuta
LAB sindikatuak jakinarazi du uztailean deklaratu beharko dutela.
Beste lau pertsona inputatu dituzte Osakidetzaren lan eskaintza publikoko iruzurrari lotuta. LAB sindikatuak jakinarazi du uztailean deklaratu beharko dutela.
Ostiralean beteko dira hiru urte Osakidetzako mediku espezialisten proban izandako iruzurra azaleratu zutenetik, eta LAB sindikatuak iragarri du berritasunak daudela auzi horren inguruan. Ziurtatu du beste lau pertsona inputatu dituztela: Debagoieneko Traumatologiako zerbitzuburua, Kirurgia Plastiko eta Konpontzaileare...
2021-6-3
https://www.berria.eus/albisteak/198550/miarritzek-donostiak-baionak-angeluk-eta-getxok-dute-euskal-herriko-etxebizitzarik-garestiena.htm
Gizartea
Miarritzek, Donostiak, Baionak, Angeluk eta Getxok dute Euskal Herriko etxebizitzarik garestiena
Gaindegia behategiaren azterketaren arabera, hamar gaztetik sei gurasoen etxean bizi dira orain Hegoaldean. Iparraldean, berriz, 20 eta 34 urte artekoen hiru laurdenak gurasoen etxetik kanpo bizi dira.
Miarritzek, Donostiak, Baionak, Angeluk eta Getxok dute Euskal Herriko etxebizitzarik garestiena. Gaindegia behategiaren azterketaren arabera, hamar gaztetik sei gurasoen etxean bizi dira orain Hegoaldean. Iparraldean, berriz, 20 eta 34 urte artekoen hiru laurdenak gurasoen etxetik kanpo bizi dira.
Etxebizitzen salneurria garestitzen ari da Euskal Herri osoan, baina, bereziki, Iparraldean. Hala ondorioztatu du Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, azterketa baten bidez. Miarritzek, Donostiak, Baionak, Angeluk eta Getxok dute Euskal Herriko etxebizitzarik garestiena, bai erosteko, ...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198551/urriza-zaldua-eta-ansa-ii-labakak-jokatuko-dute-sagardoaren-finala.htm
Kirola
Urriza-Zaldua eta Ansa II-Labakak jokatuko dute sagardoaren finala
Finalerdietan Segurola-Larrañaga eta Goikoetxea-Aizpuru gainditu dituzte, hurrenez hurren, 30-29 eta 30-22.
Urriza-Zaldua eta Ansa II-Labakak jokatuko dute sagardoaren finala. Finalerdietan Segurola-Larrañaga eta Goikoetxea-Aizpuru gainditu dituzte, hurrenez hurren, 30-29 eta 30-22.
Sagardoaren Txapelketaren finala erabakita geratu zen astelehen gauean eta orain arteko bi bikoterik sendoenek, Urriza-Zaldua eta Ansa II-Labakak, lortu dute datorren astelehenean izango den finalerako txartela. Beraz, finala Bereziartua eta Setien sagardotegien artean jokatuko da. Finalerdietan Segurola-Larrañaga (Ga...
2021-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/198552/arbonako-bozak-berriz-egin-beharko-dituzte-irailean.htm
Politika
Arbonako bozak berriz egin beharko dituzte, irailean
Frantziako Estatu Kontseiluak agindu du bozak berriz egitea. Anartean, auzapeza eta hautetsiak kargutik kendu dituzte, eta Frantziako Estatuko ordezkari batzuek kudeatuko dute Herriko Etxea, irailera arte.
Arbonako bozak berriz egin beharko dituzte, irailean. Frantziako Estatu Kontseiluak agindu du bozak berriz egitea. Anartean, auzapeza eta hautetsiak kargutik kendu dituzte, eta Frantziako Estatuko ordezkari batzuek kudeatuko dute Herriko Etxea, irailera arte.
2020ko martxoan izan zen herriko bozen lehen itzulia Ipar Euskal Herrian. Arbonan (Lapurdi) bi zerrenda aurkeztu ziren orduan: Marie Josee Mialocq buru zuen Arbona Zuekin zerrenda, eta Beñat Arla buru zuen Hats Berri Bat Arbonari zerrenda. Mialocqen zerrendak irabazi zituen bozak, 530 bozekin, eta 416 boz izan zituen A...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198553/aurkitu-dute-atzo-arguedasen-desagertu-zen-gizona-eta-markina-xemeinen-beste-baten-bila-ari-dira.htm
Gizartea
Aurkitu dute atzo Arguedasen desagertu zen gizona, eta Markina-Xemeinen beste baten bila ari dira
Hipotermia sintomekin aurkitu dute 50 urteko gizona. Markina-Xemeinen (Bizkaia), berriz, 82 urteko gizon baten bila dabiltza oraindik.
Aurkitu dute atzo Arguedasen desagertu zen gizona, eta Markina-Xemeinen beste baten bila ari dira. Hipotermia sintomekin aurkitu dute 50 urteko gizona. Markina-Xemeinen (Bizkaia), berriz, 82 urteko gizon baten bila dabiltza oraindik.
Bi desagerpenen berri eman zuten larrialdi zerbitzuek. Arguedasen (Nafarroa), goizean desagertu zen 50 urteko gizon bat, eta bart 02:00 aldera aurkitu dute larrialdi zerbitzuek, hipotermia sintomekin. Lurrean etzanda aurkitu dute, haren autoa aurkitu zuten lekutik ia bi kilometrora dagoen bidegurutze batean. Gizonak e...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198576/brahim-ghali-fronte-polisarioko-burua-itzuli-da-aljeriara.htm
Mundua
Brahim Ghali Fronte Polisarioko burua itzuli da Aljeriara
Fronte Polisarioko buruak Noainen (Nafarroa) hartu du Aljeriara eraman duen hegazkin ofiziala, bart gauean. Espainiako Auzitegi Nazionalak atzo utzi zuen aske.
Brahim Ghali Fronte Polisarioko burua itzuli da Aljeriara. Fronte Polisarioko buruak Noainen (Nafarroa) hartu du Aljeriara eraman duen hegazkin ofiziala, bart gauean. Espainiako Auzitegi Nazionalak atzo utzi zuen aske.
Brahim Ghalik alde egin du Espainiatik. Joan den apirilaren 18tik Logroñoko (Errioxa, Espainia) ospitale batean zegoen Fronte Polisarioko buru eta SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidente dena, eta bitarte horretan epaiketa bati egin behar izan dio aurre Espainiako Auzitegi Nazionalean. Bi salaketa ik...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198577/ekonomiaren-suspertzeak-jaitsiera-handia-eragin-du-langabezian.htm
Ekonomia
Ekonomiaren suspertzeak jaitsiera handia eragin du langabezian
Apirilean baino 7.549 langabe gutxiago daude Hegoaldean bBi aldiz baizik ez da langabezia hainbeste txikitu hilabete batean. Gizarte Segurantzak 8.200 lagun berreskuratu ditu
Ekonomiaren suspertzeak jaitsiera handia eragin du langabezian. Apirilean baino 7.549 langabe gutxiago daude Hegoaldean bBi aldiz baizik ez da langabezia hainbeste txikitu hilabete batean. Gizarte Segurantzak 8.200 lagun berreskuratu ditu
Apirilean antzemandako suspertze zantzuak guztiz baieztatu dira maiatzean. Kopuru hutsei erreparatuta, hilabete ia historikoa izan da Hego Euskal Herriko lan merkatuan. SEPE Espainiako enplegu zerbitzuak apirilean baino 7.549 langabe gutxiago zenbatu ditu enplegu bulegoetan. Bitan soilik gainditu da kopuru hori: 2014ko...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198578/bidenek-bertan-behera-utzi-du-artikoan-petrolioa-eta-gasa-ustiatzeko-baimena.htm
Mundua
Bidenek bertan behera utzi du Artikoan petrolioa eta gasa ustiatzeko baimena
Etenaldia behin-behinekoa da, ustiaketek ingurumenean izan dezaketen kaltearen norainokoa aztertu artekoa.
Bidenek bertan behera utzi du Artikoan petrolioa eta gasa ustiatzeko baimena. Etenaldia behin-behinekoa da, ustiaketek ingurumenean izan dezaketen kaltearen norainokoa aztertu artekoa.
Aurreko legealdiaren amaieran, AEBetako orduko presidente Donald Trumpek Artikoko Basoko Bizitza Babesgune Nazionalean gasa eta petrolioa ustiatzeko baimenak esleitu zituen. Bart gauean, baina, bertan behera utzi zituen horiek Joe Biden presidentearen administrazioak, argudiatuta gainbegiratu egin behar direla baimenak...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198579/panattoni-logistika-konpaniak-7100-metroko-biltegia-eraikiko-du-zierbenan.htm
Ekonomia
Panattoni logistika konpaniak 7.100 metroko biltegia eraikiko du Zierbenan
Abra industrialdean 12.000 metro koadroko lur saila erosi du, eta biltegiarekin batera, 640 metro koadroko bulego eremua egingo du
Panattoni logistika konpaniak 7.100 metroko biltegia eraikiko du Zierbenan. Abra industrialdean 12.000 metro koadroko lur saila erosi du, eta biltegiarekin batera, 640 metro koadroko bulego eremua egingo du
Jundizeko (Gasteiz) eta Oiartzungo (Gipuzkoa) proiektu logistikoen ondoren, Italiako Panattoni konpainiak beste urrats bat egin du Hego Euskal Herrian sektore horretako eragile garrantzitsua bilakatzeko, biltegi handia eraikiko baitu luze gabe Bilbo Portuaren alboan. 12.000 metro koadroko saila erosi du multinazionalak...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198581/iruntildeeko-herritarren-segurtasuneko-zinegotziaren-dimisioa-exijitu-du-eh-bilduk.htm
Politika
Iruñeko Herritarren Segurtasuneko zinegotziaren dimisioa exijitu du EH Bilduk
Iazko urriaren 15ean, Javier Labairu Navarra Sumako hautetsiak isuna ordaindu gabe erretiratu zuen bere autoa, gaizki aparkatzeagatik eramana baitzion garabiak. Patxi Fernandez segurtasuneko zuzendariaren dimisioa ere eskatu dute.
Iruñeko Herritarren Segurtasuneko zinegotziaren dimisioa exijitu du EH Bilduk. Iazko urriaren 15ean, Javier Labairu Navarra Sumako hautetsiak isuna ordaindu gabe erretiratu zuen bere autoa, gaizki aparkatzeagatik eramana baitzion garabiak. Patxi Fernandez segurtasuneko zuzendariaren dimisioa ere eskatu dute.
«Espero dugu Enrique Maiak neurriak hartuko dituela». Iruñeko alkateari eredugarritasunez jokatzeko eskatu diote Joseba Asironek eta Endika Alonsok, EH Bilduko zinegotziek. Zehazki, Javier Labairu Herritarren Segurtasuneko zinegotziaren eta haren arloko zuzendari Patxi Fernandezek kargutik kentzea galdegin diote. «Alka...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198582/selektibitateari-ekin-diote-nafarroako-3869-ikaslek.htm
Gizartea
Selektibitateari ekin diote Nafarroako 3.869 ikaslek
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Iruñeko eta Tuterako campusetan egingo dituzte probak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleek datorren asteartetik aurrera egingo dituzte azterketak.
Selektibitateari ekin diote Nafarroako 3.869 ikaslek. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Iruñeko eta Tuterako campusetan egingo dituzte probak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleek datorren asteartetik aurrera egingo dituzte azterketak.
Nafarroan gaur hasi da selektibitate izenez ezaguna den USE unibertsitatean sartzeko ebaluazioa. Nafarroako 3.869 ikaslek gaur, bihar eta etzi egingo dituzte azterketak, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Iruñeko eta Tuterako campusetan. Datorren ostegunean jakingo dute zer emaitza lortu dituzten. Gaurtik etsaminak ...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198583/cerminek-eskatu-du-elbarriak-lehenesteko-txertaketa-estrategian.htm
Gizartea
Cerminek eskatu du elbarriak lehenesteko txertaketa estrategian
Elkarteak Nafarroako Gobernuari galdegin dio elbarriak, haien familiak eta haiekin lan egiten duten profesionalak arrisku handiko taldean sartzeko, txertoa lehenbailehen eman diezaieten.
Cerminek eskatu du elbarriak lehenesteko txertaketa estrategian. Elkarteak Nafarroako Gobernuari galdegin dio elbarriak, haien familiak eta haiekin lan egiten duten profesionalak arrisku handiko taldean sartzeko, txertoa lehenbailehen eman diezaieten.
Nafarroan elbarritasunen bat dutenen entitate ugari biltzen ditu Cermin elkarteak, eta gaur agerraldia egin du Iruñean, txertaketa prozesuari buruzko iritzia emateko. Cermin elkarteko kideak haserre daude Nafarroako Gobernuak martxan duen txertaketa prozesuarekin, ez baitituzte lehentasunen artean jarri elbarritasunen ...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198584/isaac-herzog-izango-da-israelgo-presidente-berria.htm
Mundua
Isaac Herzog izango da Israelgo presidente berria
Gobernu proposamen bat aurkezteko epea gaur gauerdian amaituko zaio Lapidi.
Isaac Herzog izango da Israelgo presidente berria. Gobernu proposamen bat aurkezteko epea gaur gauerdian amaituko zaio Lapidi.
Hilabete inguru geratzen zaio oraindik Reuven Rivlini Israelgo presidente karguan, baina Knessetak jada aukeratu du haren ondorengo izango dena. Alderdi Laboristako lider ohi Isaac Herzogek irabazi du goizean eginiko bozketa, Miriam Peretz hautagaiak baino 61 boto gehiago lortuta. Herzogek uztailaren 9an hartuko du kar...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198585/aurrez-aurreko-23-ikastaro-antolatu-ditu-ueuk-komunitate-bizi-bat-sortzeko.htm
Gizartea
Aurrez aurreko 23 ikastaro antolatu ditu UEUk, «komunitate bizi bat sortzeko»
Koronabirusaren izurriak «baldintzatuta» osatu dute eskaintza, eta ikastaro bakoitzak 25 euroko prezio sinbolikoa izanen du
Aurrez aurreko 23 ikastaro antolatu ditu UEUk, «komunitate bizi bat sortzeko». Koronabirusaren izurriak «baldintzatuta» osatu dute eskaintza, eta ikastaro bakoitzak 25 euroko prezio sinbolikoa izanen du
Izurri garaian antolatutako bigarren udako ikastaroak izanen dira aurtengoak. COVID-19ak zeharo baldintzatu zuen UEU Udako Euskal Unibertsitatearen iazko egitaraua; 49. aldirako, ahalegina egin dute egitasmoaren berezko izaerari eusteko: «Aurrez aurreko udako ikastaroak antolatu ditugu aurten ere», esan du UEUko zuzend...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198586/gutxienez-31-lagun-hil-dira-birusarekin-iragan-den-astean-hegoaldean.htm
Gizartea
Gutxienez 31 lagun hil dira birusarekin iragan den astean Hegoaldean
Beste 426 COVID-19 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, eta positiboen ehunekoa %3,9 da.
Gutxienez 31 lagun hil dira birusarekin iragan den astean Hegoaldean. Beste 426 COVID-19 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, eta positiboen ehunekoa %3,9 da.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi dutenez, COVID-19arekin eri ziren 31 pertsona hil ziren maiatzaren 24tik 30era, aurreko astean baino bost gehiago. Azken astean birusarekin zendu ziren kasu gehienak (27 zehazki) Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoak dira, eta beste lau Nafarroakoak. Hain justu ere, duela...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198587/joan-den-larunbatean-tolosan-eraso-sexista-bat-izan-zela-salatu-dute.htm
Gizartea
Joan den larunbatean Tolosan eraso sexista bat izan zela salatu dute
Tolosako (Gipuzkoa) skate parkean izan zen erasoa. Bihar arratsalderako elkarretaratzera deitu du Tolosako Asanblada Feministak.
Joan den larunbatean Tolosan eraso sexista bat izan zela salatu dute. Tolosako (Gipuzkoa) skate parkean izan zen erasoa. Bihar arratsalderako elkarretaratzera deitu du Tolosako Asanblada Feministak.
Tolosako skate parkean (Gipuzkoa) eraso sexista bat izan zen joan den larunbatean. Hala jakinarazi dute gaur Tolosako Udalak eta Tolosako Asanblada Feministak. Udalak, eraso gaitzesteaz gain, abian jarri du indarkeria matxista jasan duten emakumeak artatzeko protokoloa, eta asanbladak, berriz, elkarretaratzera deitu du...
2021-6-3
https://www.berria.eus/albisteak/198588/kaledonia-berriko-hirugarren-independentzia-erreferenduma-abenduaren-12an-egingo-dute.htm
Mundua
Kaledonia Berriko hirugarren independentzia erreferenduma abenduaren 12an egingo dute
Azken galdeketaren emaitza edozein dela ere, Ozeaniako uharte multzoa bi urteko trantsizio epean sartuko da, bere estatus berria zehazteko. UCk erantzun du oraindik ez duela finkatu bere «jarrera ofiziala», eta Parisek aitortu du negoziazioetan ez dutela «akordiorik adostu».
Kaledonia Berriko hirugarren independentzia erreferenduma abenduaren 12an egingo dute. Azken galdeketaren emaitza edozein dela ere, Ozeaniako uharte multzoa bi urteko trantsizio epean sartuko da, bere estatus berria zehazteko. UCk erantzun du oraindik ez duela finkatu bere «jarrera ofiziala», eta Parisek aitortu du neg...
Kaledonia Berriko herritarrei zehaztu egin diete deskolonizazio prozesuko garairik garrantzitsuenari buruzko egutegia, bai eta horrek ekarriko dituen ondorioak ere: printzipioz, independentziari buruzko hirugarren eta azken erreferenduma aurten egingo dute, abenduaren 12an, eta, egun horren ostean, bi urteko trantsizio...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198589/munduko-lehen-arrano-arrantzale-albinoa-urdaibain-jaio-da.htm
Gizartea
Munduko lehen arrano arrantzale albinoa Urdaibain jaio da
Hark bizirik irautea «erronka handia» izango dela adierazi dute Urdaibai Bird Centerreko arduradunek. Arrano arrantzalea desagertutako espezie bat zen Euskal Herrian, eta joan den asteburuan jaio ziren lehen bi kumeak.
Munduko lehen arrano arrantzale albinoa Urdaibain jaio da. Hark bizirik irautea «erronka handia» izango dela adierazi dute Urdaibai Bird Centerreko arduradunek. Arrano arrantzalea desagertutako espezie bat zen Euskal Herrian, eta joan den asteburuan jaio ziren lehen bi kumeak.
«Naturak berriz txunditu gaitu». Hala adierazi dute Urdaibai Bird Centerreko arduradunek gaur; izan ere, ezagutzen den munduko lehen arrano arrantzale albinoa Euskal Herrian jaio da. Joan den asteburuan ere albiste izan ziren Urdaibaiko biosfera erreserban (Bizkaia) hainbat urte eta gero jaio ziren bi arrano arrantzale...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198590/abuztuaren-1etik-espetxeetan-osasun-zerbitzua-eskainiko-du-nafarroak.htm
Politika
Abuztuaren 1etik espetxeetan osasun zerbitzua eskainiko du Nafarroak
Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak eta Miquel Iceta Espainiako Gobernuko Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroak eskumenaren transferentziari buruzko akordioa izenpetu dute.
Abuztuaren 1etik espetxeetan osasun zerbitzua eskainiko du Nafarroak. Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak eta Miquel Iceta Espainiako Gobernuko Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroak eskumenaren transferentziari buruzko akordioa izenpetu dute.
Hogei urteren ondoren, Nafarroak eskumen bat gehiago izango du. Abuztuaren 1etik aurrera, gainerako herritarren modura, Osasunbideak osasun arreta eskaini ahalko die Iruñeko espetxean diren presoei. Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariaren hitzetan, autogobernuan aurrera egiteko balioko du. Haren esanetan, Na...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198591/establezimendu-handi-eta-ertainen-edukiera-eta-kirol-jardueretako-pertsona-kopurua-handituko-ditu-nafarroak-ostiralean.htm
Gizartea
Establezimendu handi eta ertainen edukiera eta kirol jardueretako pertsona kopurua handituko ditu Nafarroak ostiralean
%50era igoko dituzte areto handi eta ertainen edukierak, eta hamabost lagunera arteko taldeak egon ahalko dira kirol jardueretan
Establezimendu handi eta ertainen edukiera eta kirol jardueretako pertsona kopurua handituko ditu Nafarroak ostiralean. %50era igoko dituzte areto handi eta ertainen edukierak, eta hamabost lagunera arteko taldeak egon ahalko dira kirol jardueretan
Nafarroako Gobernuak neurri berriak iragarri ditu ostiralerako: nabarmenenak dira supermerkatuak bezalako establezimendu handi eta ertainen edukiera %50era igotzea, eta kirol jardueretan hamabost pertsona arteko taldeak baimentzea. Hala ere, 20 pertsonara luzatzeko baimena eman du, kirol eremuak baldintza jakin batzuk ...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198592/laborarientzako-npb-diru-laguntzaren-banaketa-laquobidegabearaquo-salatu-dute-elbk-eta-blek.htm
Ekonomia
Laborarientzako NPB diru laguntzaren banaketa «bidegabea» salatu dute ELBk eta BLEk
Baionako suprefetarekin bildu dira, goizean, Ipar Euskal Herriko laborantza eragileak. NPBaren banaketak, bereziki, laborantza biologikoan ari diren laborariak kaltetuko dituela salatu dute.
Laborarientzako NPB diru laguntzaren banaketa «bidegabea» salatu dute ELBk eta BLEk. Baionako suprefetarekin bildu dira, goizean, Ipar Euskal Herriko laborantza eragileak. NPBaren banaketak, bereziki, laborantza biologikoan ari diren laborariak kaltetuko dituela salatu dute.
«Azken 30 urteetan NPB diru laguntzen banaketa bidegabeagatik laborarien bi herena desagertu da». Hori da ELB sindikatuak eta BLE Biharko Lurraren Elkarteak goiz honetan salatu dutena. 100 bat lagun bildu dira Baionako suprefeturaren aitzinean, NPB Nekazaritza Politika Bateratua diru laguntzaren bidezko banaketa aldarr...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198593/indigenen-kulturaz-jabetzea-egotzi-dio-mexikok-zara-etxeari.htm
Ekonomia
Indigenen kulturaz jabetzea egotzi dio Mexikok Zara etxeari
Mexikoko Kultur Idazkaritzak azalpenak eskatu dizkio Inditex taldeko enpresari, soineko batean mixtec kulturaren diseinuak erabiltzeagatik. Beste bi arropa enpresa ere salatu ditu.
Indigenen kulturaz jabetzea egotzi dio Mexikok Zara etxeari. Mexikoko Kultur Idazkaritzak azalpenak eskatu dizkio Inditex taldeko enpresari, soineko batean mixtec kulturaren diseinuak erabiltzeagatik. Beste bi arropa enpresa ere salatu ditu.
Mexikoko Gobernuko Kultura Idazkaritzak gutun bat bidali dio Zara jantzi etxeari azalpenak eskatzeko soineko baten diseinuaren inguruan. Mixtec herriaren «jabetza kolektiboa pribatu bihurtzea» leporatzen dio, eta errespetua eskatzen dio. Mexiko Gobernuak ez du bakarrik Zara salatu. Gutun berean Anthropologie eta Patwo...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198594/animalien-babeserako-lege-proposamena-erregistratu-dute-eajk-eta-pse-eek.htm
Gizartea
Animalien babeserako lege proposamena erregistratu dute EAJk eta PSE-EEk
Lege proposamenak debekatu egiten du harrera zentroetan animaliak hiltzea. Gainera, animalien kontrako erasoak egiteagatik 100.000 eurorainoko isunak proposatzen ditu.
Animalien babeserako lege proposamena erregistratu dute EAJk eta PSE-EEk. Lege proposamenak debekatu egiten du harrera zentroetan animaliak hiltzea. Gainera, animalien kontrako erasoak egiteagatik 100.000 eurorainoko isunak proposatzen ditu.
Eusko Legebiltzarrean animalien babesa areagotuko duen lege proposamen bat erregistratu dute EAJ eta PSE-EEk. Lege proposamenak debekatu egiten du harrera zentroetan animaliak hiltzea, eta 100.000 eurorainoko zigorrak ezartzen ditu. Bi alderdiek aitzineko legegintzaldian Elkarrekin Podemosek aurkeztutako lege proposame...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198595/bizileku-baimenik-ez-duten-edo-kalean-bizi-diren-migranteak-covid-19aren-aurka-txertatzen-hasiko-da-osakidetza.htm
Gizartea
Bizileku baimenik ez duten edo kalean bizi diren migranteak COVID-19aren aurka txertatzen hasiko da Osakidetza
Hainbat bide izango dute txertaketarako ordua hartzeko: Osakidetzaren webgunean sortutako atal berezi batean izena eman ahal izango dute, sakelakoan SMS baten bidez hartu ahal izango dute ordua, edota dagokien osasun zentroa jarriko da haiekin harremanetan ordua emateko.
Bizileku baimenik ez duten edo kalean bizi diren migranteak COVID-19aren aurka txertatzen hasiko da Osakidetza. Hainbat bide izango dute txertaketarako ordua hartzeko: Osakidetzaren webgunean sortutako atal berezi batean izena eman ahal izango dute, sakelakoan SMS baten bidez hartu ahal izango dute ordua, edota dagokie...
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eta Jose Luis Quintas Osasun sailburuordeak gaur jakinarazi dute Osakidetza aurki hasiko diela COVID-19aren aurkako txertoa jartzen bizileku baimenik ez duten migratzaileei, eta baita etxerik ez dutenei edo hainbat arrazoi direla medio Gizarte Segurantzan alta eman...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198596/eskualdeetako-lehendakariek-macroni-eskatu-diote-murgiltzea-laquosegurtatzekoraquo.htm
Gizartea
Eskualdeetako lehendakariek Macroni eskatu diote murgiltzea «segurtatzeko»
Frantziako Eskualdeetako hamahiru lehendakariek gutun bat helarazi diote Macroni: Frantziako Konstituzio Kontseiluak hartutako erabakia «ulertezina» dela erran diote
Eskualdeetako lehendakariek Macroni eskatu diote murgiltzea «segurtatzeko». Frantziako Eskualdeetako hamahiru lehendakariek gutun bat helarazi diote Macroni: Frantziako Konstituzio Kontseiluak hartutako erabakia «ulertezina» dela erran diote
Iragan asteburuan mobilizazio jendetsuak izan ziren Frantziaren menpe diren herrialdeetan, Frantziako Konstituzio Kontseiluak murgiltze eredua eta zeinu diakritikoak konstituzioaren kontrakotzat jo izana salatzeko. Ordezkari politiko eta hautetsi anitzek salatu zuten ebazpena, eta, horren harira, Frantziako Emmanuel Ma...
2021-6-3
https://www.berria.eus/albisteak/198597/hiruk-gipuzkoako-aldundia-salatu-du-garraiolariei-legez-kanpo-kobratutakoa-eskatzeko.htm
Ekonomia
Hiruk Gipuzkoako Aldundia salatu du, garraiolariei «legez kanpo» kobratutakoa eskatzeko
Sindikatuak azpimarratu duenez, N-1 eta A-15eko bidesariek ez dute «berme juridikorik». Diputazioak erabakiari eutsiko dio, Europaren «babesa» duelako.
Hiruk Gipuzkoako Aldundia salatu du, garraiolariei «legez kanpo» kobratutakoa eskatzeko. Sindikatuak azpimarratu duenez, N-1 eta A-15eko bidesariek ez dute «berme juridikorik». Diputazioak erabakiari eutsiko dio, Europaren «babesa» duelako.
Kamioilariek auzitara jotzea erabaki dute, Gipuzkoako Foru Aldundiak «legez kanpo» kobratutakoa itzul diezaien eskatzeko. Hiru garraiolari autonomoen sindikatuak salaketa jarri du aldundiaren eta lurraldeko errepide azpiegituren kudeatzaile den Bidegi agentziaren aurka, N-1ean eta A-15ean kamioientzako bidesariak orain...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198598/astebete-atzeratu-dute-buruz-buruko-finala-inaki-artola-lesionatuta-baitago.htm
Kirola
Astebete atzeratu dute buruz buruko finala, Iñaki Artola lesionatuta baitago
Baikoko aurrelariak eskuin sorbaldaren atzealdeko muskulu zabaleko lesioa du. Osatuko ez balitz, hirugarren eta laugarren posturako partidako irabazleak ordezkatuko luke ekainaren 20an. Rezustak eta Zabaletak jokatuko dute neurketa hori, igandean, Irunen.
Astebete atzeratu dute buruz buruko finala, Iñaki Artola lesionatuta baitago. Baikoko aurrelariak eskuin sorbaldaren atzealdeko muskulu zabaleko lesioa du. Osatuko ez balitz, hirugarren eta laugarren posturako partidako irabazleak ordezkatuko luke ekainaren 20an. Rezustak eta Zabaletak jokatuko dute neurketa hori, igan...
Buruz Buruko Txapelketako finala ez da jokatuko hilaren 13an. Astebete geroago jokatuko da, hilaren 20an, hain zuzen. Iñaki Artolak eskuin sorbaldaren atzealdeko muskulu zabaleko lesioa du, eta finala astebete atzeratzeko eskatu du, eta Borja Oses Eskuz Pilotako Enpresen Ligako (EPEL) epaile bakarrak onartu egin dio es...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198599/intzidentzia-tasa-70etik-110era-emendatu-da-iparraldean-aste-batez.htm
Gizartea
Intzidentzia tasa 70etik 110era emendatu da Iparraldean, aste batez
Pirinio Atlantikoetako prefeturak kontrolak «indartuko» dituela erran du.
Intzidentzia tasa 70etik 110era emendatu da Iparraldean, aste batez. Pirinio Atlantikoetako prefeturak kontrolak «indartuko» dituela erran du.
Luzaz Frantziako Estatuko datu apalenak izan dira Ipar Euskal Herria barne duen Pirinio Atlantikoetako departamenduan. Azken astean, ordea, intzidentzia tasa azkarki emendatu da: 70etik 110era, hots, %57. Gabriel Attal Frantziako Gobernuko bozeramaileak erran du «datu kezkagarria» dela, eta «adi egonen» dela ondoko egu...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198600/puigdemonti-comini-eta-ponsatiri-behin-behinean-itzuli-diete-immunitatea.htm
Mundua
Puigdemonti, Comini eta Ponsatiri behin-behinean itzuli diete immunitatea
Europako Batasuneko Auzitegi Orokorrak onartu egin ditu kautelazko neurriak ezartzeko hiru eurodiputatu katalan independentisten eskariak. Bi urte igaro eta gero, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Cuixarten eta Sanchezen helegiteen aurka egin du; hortaz, Estrasburgora jo ahalko dute.
Puigdemonti, Comini eta Ponsatiri behin-behinean itzuli diete immunitatea. Europako Batasuneko Auzitegi Orokorrak onartu egin ditu kautelazko neurriak ezartzeko hiru eurodiputatu katalan independentisten eskariak. Bi urte igaro eta gero, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Cuixarten eta Sanchezen helegiteen aurka egin...
Carles Puigdemontek, Toni Cominek eta Clara Ponsatik behin-behinean berreskuratu dute immunitatea. Europako Justizia Auzitegiaren parte den EB Europako Batasuneko Auzitegi Orokorrak kautelazko neurriak ezartzea erabaki du, hiru eurodiputatu katalan independentisten eskariari baiezkoa emanda, eta, hortaz, Estrasburgora ...
2021-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/198601/baskoniak-partida-erabakigarria-behartu-du.htm
Kirola
Baskoniak partida erabakigarria behartu du
Irabazi egin dio Valentziari Gasteizen (76-65), eta han erabakiko da ostiralean bietako zein sailkatuko den ACB ligako finalerdietarako.
Baskoniak partida erabakigarria behartu du. Irabazi egin dio Valentziari Gasteizen (76-65), eta han erabakiko da ostiralean bietako zein sailkatuko den ACB ligako finalerdietarako.
Orain, bai, orain finala jokatzeko aukera irabazi du TD Systems Baskoniak: ostiralean erabakiko da Baskonia edo Valentzia pasatuko den ACB ligako finalerdietara. Bana berdindu du kanporaketa gaur (76-65), etxean, Buesa Arenan. Egin beharrekoa egin du etxeko taldeak, eta ondoen dakiena eginez: defentsa sendoa. Ez bada ...
2021-6-3
https://www.berria.eus/albisteak/198622/12-eta-18-urte-bitartekoak-txertatuko-dituzte-iparraldean-ekainaren-15etik.htm
Gizartea
12 eta 18 urte bitartekoak txertatuko dituzte Iparraldean, ekainaren 15etik
Pfizer txertoa hartzen ahalko dute, eta gurasoen baimena beharrezkoa izanen da. Frantziako Osasun Aginte Gorenak oniritzia eman du.
12 eta 18 urte bitartekoak txertatuko dituzte Iparraldean, ekainaren 15etik. Pfizer txertoa hartzen ahalko dute, eta gurasoen baimena beharrezkoa izanen da. Frantziako Osasun Aginte Gorenak oniritzia eman du.
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak atzo iragarri zuen 12 eta 18 urte bitartekoek txertoa jartzen ahalko dutela ekainaren 15etik goiti. Adin tarte horretakoek Pfizer txertoa hartzen ahalko dute: maiatzaren 28an, Sendagaien Europako Agentziak baimena eman zuen txerto hori 12 eta 15 urte bitarteko gazteei emateko, et...
2021-6-3
https://www.berria.eus/albisteak/198623/30-urteko-kartzela-zigorra-eskatu-du-fiskaltzak-chauvinentzat.htm
Mundua
30 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak Chauvinentzat
Abokatuak zigor arinagoa eskatu du, argudiatuta polizia ohiaren ibilbide profesionalean ez dagoela «aurrekari kriminalik».
30 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak Chauvinentzat. Abokatuak zigor arinagoa eskatu du, argudiatuta polizia ohiaren ibilbide profesionalean ez dagoela «aurrekari kriminalik».
Joan den apirilean epaimahaiak erruduntzat jo zuen Derek Chauvin polizia ohia leporatzen zitzaizkion delitu guztiengatik: bigarren graduko erailketa, hirugarren gradukoa eta nahi gabeko hilketa. Maiatzean, Peter Cahill epaileak inguruabar astungarriak aipatu zituen bere ondorioetan. Txostenaren arabera, polizia ohia be...
2021-6-3
https://www.berria.eus/albisteak/198624/urkulluk-iragarri-du-ez-duela-beteko-lurralde-arteko-osasun-kontseiluak-atzo-hartutako-erabakia.htm
Gizartea
Urkulluk iragarri du ez duela beteko Lurralde Arteko Osasun Kontseiluak atzo hartutako erabakia
«Gure ibilbide orria Bizi Berri Plana da», ohartarazi du lehendakariak. Espainiako Gobernua Jaurlaritzaren eskumenetan «esku sartzen» ari dela salatu du.
Urkulluk iragarri du ez duela beteko Lurralde Arteko Osasun Kontseiluak atzo hartutako erabakia. «Gure ibilbide orria Bizi Berri Plana da», ohartarazi du lehendakariak. Espainiako Gobernua Jaurlaritzaren eskumenetan «esku sartzen» ari dela salatu du.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaur goizean azpimarratu du ez duela bat egiten atzo Espainiako Osasun Sistemako Lurralde Arteko Kontseiluak hartutako erabakiarekin, eta iragarri du Jaurlaritzak bere bide orri propioari jarraituko diola. «Gure ibilbide orria Bizi Berri Plana da, adostua eta eraginkorra ...
2021-6-3
https://www.berria.eus/albisteak/198625/donostiako-adingabe-batek-salatu-du-arte-martzialetako-entrenatzaileak-sexu-abusuak-egin-dizkiola.htm
Gizartea
Donostiako adingabe batek salatu du arte martzialetako entrenatzaileak sexu abusuak egin dizkiola
Gizona atxilotu egin zuten, baina dagoeneko aske dago, Efek jakinarazi duenez. Gizon bat atxilotu dute Tuteran, eta beste bat Barakaldon, bikotekideari eraso egitea egotzita. Gizon bati hamar urteko kartzela zigorra ezarri diote Landetan, Nafarroa Beherean bi adingaberi eginiko sexu abusuengatik.
Donostiako adingabe batek salatu du arte martzialetako entrenatzaileak sexu abusuak egin dizkiola. Gizona atxilotu egin zuten, baina dagoeneko aske dago, Efek jakinarazi duenez. Gizon bat atxilotu dute Tuteran, eta beste bat Barakaldon, bikotekideari eraso egitea egotzita. Gizon bati hamar urteko kartzela zigorra ezarr...
Tuterako Poliziak (Nafarroa) 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, bikotekideari eraso egiteagatik. Emandako informazioaren arabera, bikotea eztabaida batean zen, eta gizonezkoak eraso egin zion emakumezkoari; lesioak eragin zizkion. Arratsaldeko 17:00ak aldera gertatu zen. Genero indarkeria leporat...