date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/198626/basterretxearen-lsquoarabarsquo-artelana-aurkitu-dute-hogei-urteren-ostean.htm | Kultura | Basterretxearen ‘Araba’ artelana aurkitu dute, hogei urteren ostean | Aratz mendiaren tontorrean jarri zuten Basterretxearen artelanaren erreplika, baina jarri eta gutxira desagertu zen. Aste honetan topatu dute, eta Asparrengo udaletxera jaitsi dute. | Basterretxearen ‘Araba’ artelana aurkitu dute, hogei urteren ostean. Aratz mendiaren tontorrean jarri zuten Basterretxearen artelanaren erreplika, baina jarri eta gutxira desagertu zen. Aste honetan topatu dute, eta Asparrengo udaletxera jaitsi dute. | Hogei urte inguru desagertuta egon ondoren, aste honetan berreskuratu dute Nestor Basterretxea eskultore, margolari eta zinemagilearen Araba artelana: 1990eko hamarkadaren erdialdean jarri zuten piezaren erreplika Aratz mendiaren tontorrean (Araba), Arabaren, Gipuzkoaren eta Nafarroaren mugen artean. Egurrez egina dago... |
2021-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/198627/ekologistan-martxan-ek-protesta-eginen-du-etzi-ingurune-natural-osasungarri-baten-alde.htm | Gizartea | Ekologistan Martxan-ek protesta eginen du etzi ingurune natural osasungarri baten alde | Bilboko Arriaga antzoki parean eginen dute protesta Ingurumenaren Nazioarteko Egunean. Protestaz gain, zuhaitz landaketa eta hitzaldi bat ere antolatu dituzte. | Ekologistan Martxan-ek protesta eginen du etzi ingurune natural osasungarri baten alde. Bilboko Arriaga antzoki parean eginen dute protesta Ingurumenaren Nazioarteko Egunean. Protestaz gain, zuhaitz landaketa eta hitzaldi bat ere antolatu dituzte. | Ekainaren 5ean ospatzen da Ingurumenaren Nazioarteko Eguna, eta, azken urteetan bezala, egun hori kari protesta antolatu du Ekologistan Martxan elkarteak. Ingurune natural osasungarri batean bizitzeko eskubidea aldarrikatuko du elkarteak: «Kutsadurarik gabe, zaratarik gabe, xahutzerik gabe, beharrezkoak ez diren azpieg... |
2021-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/198628/eh-bilduk-eajk-eta-podemosek-arbuiatu-egin-dute-irungo-hizkuntza-eskakizunen-epaia.htm | Gizartea | EH Bilduk, EAJk eta Podemosek arbuiatu egin dute Irungo hizkuntza eskakizunen epaia | Alderdi horiek izenpetutako adierazpen bat irakurri dute Eusko Legebiltzarrean. | EH Bilduk, EAJk eta Podemosek arbuiatu egin dute Irungo hizkuntza eskakizunen epaia. Alderdi horiek izenpetutako adierazpen bat irakurri dute Eusko Legebiltzarrean. | EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Irungo Udaltzaingo zerbitzurako hamabi lanposturi ezarritako hizkuntza eskakizunak bertan behera uzteko epaia eman zuen, euskara ez dakitenentzako «diskriminatzailea» dela argudiatuta. Harrabotsa sortu zuen erabakiak. Gaur, «euskararen aurka» emandako epai hori gaitzesteko, EH Bilduk, E... |
2021-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/198629/industria-laquonahiko-bizkorraquo-ari-da-suspertzen.htm | Ekonomia | Industria «nahiko bizkor» ari da suspertzen | Sektoreko enpresek %3,1 igo dute beren jarduera apirilean, eta %10,4 urtea hasi denetik. Mugikortasunarekin loturiko alorretan igo da gehien: energiarenean, eta auto, tren, hegazkin eta ontzien fabrikazioan. | Industria «nahiko bizkor» ari da suspertzen. Sektoreko enpresek %3,1 igo dute beren jarduera apirilean, eta %10,4 urtea hasi denetik. Mugikortasunarekin loturiko alorretan igo da gehien: energiarenean, eta auto, tren, hegazkin eta ontzien fabrikazioan. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako industria «nahiko bizkor» berreskuratzen ari da bere jarduera, pandemiak markatutako urte baten ondoren. Apirilean %3,1 goratu zen, eta urtea hasi denetik, %10,4, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak ostegun honetan jakinarazi duenez. Martxotik apirilera arteko aldaketa hori positiboa d... |
2021-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/198630/izurriak-arabako-emakumeengan-eragin-dituen-ondorioez-azterlan-bat-eskatu-du-eh-bilduk.htm | Gizartea | Izurriak Arabako emakumeengan eragin dituen ondorioez azterlan bat eskatu du EH Bilduk | Mozioa aurkeztu du Arabako Batzar Nagusietan, Arabako Foru Aldundiari eskatuz emakumeen lekukotzak jasoko dituen azterlan bat egin dezala. | Izurriak Arabako emakumeengan eragin dituen ondorioez azterlan bat eskatu du EH Bilduk. Mozioa aurkeztu du Arabako Batzar Nagusietan, Arabako Foru Aldundiari eskatuz emakumeen lekukotzak jasoko dituen azterlan bat egin dezala. | EH Bilduk mozio bat erregistratu du gaur Arabako Batzar Nagusietan foru aldundiari eskatzeko egin dezala COVID-19aren pandemiak emakumeengan izan dituen ondorioei buruzko azterlan bat. «Erasotzailearekin bizi behar izatea eta konfinamenduan etxetik atera ezin izatea, zaintza lanen prekarizazioa... Hau guztia ekiditeko ... |
2021-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/198631/kamioi-elektrikoak-seriean-ekoizten-hasiko-da-irizar-fccrekin-batera.htm | Ekonomia | Kamioi elektrikoak seriean ekoizten hasiko da Irizar, FCCrekin batera | Hondakinak biltzeko modeloaren hamar unitate egingo ditu Espainiako eraikuntza eta zerbitzuetako enpresa handiarentzat. Irizar Taldeak garatutako teknologia erabiliko dute, eta Adunan egingo dituzte osorik. | Kamioi elektrikoak seriean ekoizten hasiko da Irizar, FCCrekin batera. Hondakinak biltzeko modeloaren hamar unitate egingo ditu Espainiako eraikuntza eta zerbitzuetako enpresa handiarentzat. Irizar Taldeak garatutako teknologia erabiliko dute, eta Adunan egingo dituzte osorik. | Mugikortasunaren elektrifikazioaren hodeira igotzeko beste urrats bat egin du Irizar Taldeak. Duela urte batzuk hasitako autobus elektrikoen produkzioari, kamioiena gehitu dio. Seriean ekoizten hasiko da berak diseinatutako modeloa, eta horretarako bazkide ezin aproposagoa topatu du: FCC Espainiako eraikuntza eta zerbi... |
2021-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/198632/positiboen-ehunekoa-32-da-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Positiboen ehunekoa %3,2 da Hego Euskal Herrian | Osasunbideak eta Osakidetzak 11.247 proba egin dituzte COVID-19a atzemateko, eta 368 kutsatu zenbatu. Hegoaldeko ZIUetan 104 lagun daude birusarekin erietxeratuta. | Positiboen ehunekoa %3,2 da Hego Euskal Herrian. Osasunbideak eta Osakidetzak 11.247 proba egin dituzte COVID-19a atzemateko, eta 368 kutsatu zenbatu. Hegoaldeko ZIUetan 104 lagun daude birusarekin erietxeratuta. | Hego Euskal Herrian egun bakarrean zenbatutako positibo kopuruak behera egin du; zehazki, beste 368 kasu positibo atzeman zituzten atzoko testetan. Guztira, 11.247 diagnostiko proba egin ziren Hegoaldean, eta, beraz, %3,2 izan zen positiboen portzentajea. Hain zuzen ere, OME Osasunaren Munduko Erakundeak gehienezko mug... |
2021-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/198633/puigdemontek-bruselari-eskatu-dio-espainia-immunitatea-errespetatzera-behartzeko.htm | Mundua | Puigdemontek Bruselari eskatu dio Espainia immunitatea errespetatzera behartzeko | Kautela neurriak ezarri izana «garrantzitsutzat» jo dute Kataluniako presidente ohiak eta Comin eta Ponsati kontseilari ohiek. Europako Parlamentuari eskatu diote helegiterik ez jartzeko. | Puigdemontek Bruselari eskatu dio Espainia immunitatea errespetatzera behartzeko. Kautela neurriak ezarri izana «garrantzitsutzat» jo dute Kataluniako presidente ohiak eta Comin eta Ponsati kontseilari ohiek. Europako Parlamentuari eskatu diote helegiterik ez jartzeko. | Atzo behin-behinean immunitatea berreskuratu ostean, agerraldia egin dute gaur Carles Puigdemont presidente ohiak eta Toni Comin eta Clara Ponsati kontseilari ohiek, eta txalotu egin dute Europako Batasuneko Auzitegi Orokorrak atzo hartutako erabakia, ingelesez, katalanez eta gaztelaniaz irakurritako komunikatu batean.... |
2021-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/198634/aurkitu-dute-markina-xemeinen-bila-zebiltzan-gizona.htm | Gizartea | Aurkitu dute Markina-Xemeinen bila zebiltzan gizona | 82 urteko gizonak hiru egun zeramatzan desagertuta. Ehundaka herritarrek parte hartu dute bilaketan. | Aurkitu dute Markina-Xemeinen bila zebiltzan gizona. 82 urteko gizonak hiru egun zeramatzan desagertuta. Ehundaka herritarrek parte hartu dute bilaketan. | Herritar batek aurkitu du gizona, gaur eguerdian. Ertzaintzaren arabera, «ondo» zegoen, baina sasi batzuen artean erori omen zen, eta ezin zen hortik mugitu.
Familiak larrialdi zerbitzuetara deitu zuen astelehenean, gizonak arratsaldean eman ohi duen ibilalditik ohiko orduan itzuli ez zelako. Orduz geroztik ibili dira... |
2021-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/198635/etenaren-osteko-uzta-ugaria-jaso-du-cannesko-zinemaldiak.htm | Kultura | Etenaren osteko uzta ugaria jaso du Cannesko Zinemaldiak | Uztailaren 6tik 17ra egingo dute jaialdia, eta izen handiko zuzendari askoren lanak erakutsiko dituzte: tartean dira Wes Anderson, Leos Carax eta Apichatpong Weerasethakul. Sean Baker eta Mia Hansen-Love lehen aldiz lehiatuko dira Sail Ofizialean, besteak beste. | Etenaren osteko uzta ugaria jaso du Cannesko Zinemaldiak. Uztailaren 6tik 17ra egingo dute jaialdia, eta izen handiko zuzendari askoren lanak erakutsiko dituzte: tartean dira Wes Anderson, Leos Carax eta Apichatpong Weerasethakul. Sean Baker eta Mia Hansen-Love lehen aldiz lehiatuko dira Sail Ofizialean, besteak beste. | Iazko gorabeheren ondoren, Cannesko Zinemaldia bueltan da. Thierry Fremaux zuzendariak agerraldi bat egin du goizean, 74. aldia aurkezteko. Jaialdia uztailera atzeratu dute aurten —maiatzean egin ohi dute—, baina, Fremauxek zerrendatu dituen izenak ikusita, ez dago zalantzarik: bere onenean itzuliko da. Dagoeneko jakin... |
2021-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/198636/ela-enpresek-zergak-ez-ordaintzearen-konplize-dira-urkullu-eta-txibite.htm | Ekonomia | ELA: «Enpresek zergak ez ordaintzearen konplize dira Urkullu eta Txibite» | «Euskal Herrian, zenbat eta gehiago eduki, orduan eta zerga gutxiago ordaintzen dira», salatu du Lakuntzak, eta zerga erreforma eskatu du | ELA: «Enpresek zergak ez ordaintzearen konplize dira Urkullu eta Txibite». «Euskal Herrian, zenbat eta gehiago eduki, orduan eta zerga gutxiago ordaintzen dira», salatu du Lakuntzak, eta zerga erreforma eskatu du | Zerga sisteman aldaketa sakonak eskatzeko kanpainak Bilbora eraman du Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia. Arriaga antzokiaren alboan, sindikatuko kideen aurrean, Lakuntzak ziurtatu du «inoiz baino beharrezkoagoa» dela erreforma bat, krisiak desberdintasunak eta behar sozialak areagotu dituelako: «Justizia sozialaga... |
2021-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/198637/txinak-muturreko-kirol-ekitaldiak-debekatu-ditu-mendi-lasterketak-tartean.htm | Kirola | Txinak muturreko kirol ekitaldiak debekatu ditu, mendi lasterketak tartean | Mugarik gabeko epe batez ezingo da ultramaratoirik, mendi lasterketarik edo wingfly ekitaldirik antolatu. Maiatzaren amaieran, 21 kirolari hil ziren Gansu eskualdean eginiko mendi lasterketa batean, eguraldi txarrarengatik. | Txinak muturreko kirol ekitaldiak debekatu ditu, mendi lasterketak tartean. Mugarik gabeko epe batez ezingo da ultramaratoirik, mendi lasterketarik edo wingfly ekitaldirik antolatu. Maiatzaren amaieran, 21 kirolari hil ziren Gansu eskualdean eginiko mendi lasterketa batean, eguraldi txarrarengatik. | Ezbehar larria gertatu zen maiatzaren 22 eta 23ko asteburuan Txinako Gansu eskualdean: mendi lasterketa batean, 21 kirolari hotzez hil ziren, espero baino eguraldi okerragoa egin baitzuen. Gertaerak harridura eta sumina eragin zituen Txinan eta munduan, eta gaur bestelako ondorioak ekarri ditu.
Txinako Kirol Administr... |
2021-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/198638/bizkaiak-produktu-natural-bat-erabiliko-du-pinuaren-xingola-marroiaren-aurka.htm | Ekonomia | Bizkaiak produktu natural bat erabiliko du pinuaren xingola marroiaren aurka | Neiker institutuak probatutako bioestimulatzaile bat 4.000 hektarea pinuditan zabalduko dute | Bizkaiak produktu natural bat erabiliko du pinuaren xingola marroiaren aurka. Neiker institutuak probatutako bioestimulatzaile bat 4.000 hektarea pinuditan zabalduko dute | Produktu kimikoak alde batera utzi ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, eta osagai naturalekin egindako bat erabiliko du pinuen xingola marroiaren gaixotasuna tratatzeko. Arratia-Nerbioi eta Durangaldeko 4.000 hektarea pinurekin hasiko da, ekainaren amaieran eta uztailaren erdialdearen artean, eguraldiaren arabera. Helikopter... |
2021-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/198639/politikari-katalanak-jazartzeari-uzteko-eskatu-dio-espainiari-europako-kontseiluak.htm | Mundua | Politikari katalanak jazartzeari uzteko eskatu dio Espainiari Europako Kontseiluak | Hirugarren graduaren truke, presoei euren «iritzi politiko sakonei» uko egiteko eskatzeari utz diezaion esan diote Espainiari. | Politikari katalanak jazartzeari uzteko eskatu dio Espainiari Europako Kontseiluak. Hirugarren graduaren truke, presoei euren «iritzi politiko sakonei» uko egiteko eskatzeari utz diezaion esan diote Espainiari. | Espainiako eta Turkiako kasuak ikertu ditu Europako Kontseiluko Lege Auzietako eta Giza Eskubideetako Batzordeak, aztertzeko bi estatuek nola erabiltzen dituzten auzitegiak katalanen eta kurduen aurka. Urte eta erdiz aritu da batzordea lan horretan, eta ondorioak aurkeztu ditu gaur.
Batzordeak esan dio Espainiari matx... |
2021-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/198666/baionako-etxepare-lizeoa-hetsi-dute-zenbait-covid-19-kasurengatik.htm | Gizartea | Baionako Etxepare lizeoa hetsi dute, zenbait COVID-19 kasurengatik | Astelehenetik goiti berriz irekiko dute, antolaketa egokitu batekin. | Baionako Etxepare lizeoa hetsi dute, zenbait COVID-19 kasurengatik. Astelehenetik goiti berriz irekiko dute, antolaketa egokitu batekin. | Bainoako Etxepare lizeoa hetsia izanen da gaur. Ikasle zenbaitek positibo eman dute PCR proban, eta, ondorioz, ikasleek etxean gelditu beharko dute. Atzo, bigarren mailako ikasle guziak etxera igorri zituzten, horien artean atzeman zituztelako kasu positiboak. Baina beste mailetan ere kasu bat atzeman dute, gutxienez, ... |
2021-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/198667/gal-argitzeko-eskatu-dute-madrilen-gonzalez-ikertzeko-eskaera-artxibatu-ostean.htm | Politika | GAL argitzeko eskatu dute Madrilen, Gonzalez ikertzeko eskaera artxibatu ostean | Pili Zabalak B-Egiaz plataforma aurkeztu du Madrilen, Maria Jauregi, Juan Diego Botto eta Maria del Olmorekin. 120 pertsona ezagunek baino gehiagok babestu dute manifestu bat, eta sarean dago, atxikimendu gehiago biltzeko. | GAL argitzeko eskatu dute Madrilen, Gonzalez ikertzeko eskaera artxibatu ostean. Pili Zabalak B-Egiaz plataforma aurkeztu du Madrilen, Maria Jauregi, Juan Diego Botto eta Maria del Olmorekin. 120 pertsona ezagunek baino gehiagok babestu dute manifestu bat, eta sarean dago, atxikimendu gehiago biltzeko. | GALen atzean dagoen «inpunitatea haustera» deitu du gaur Pili Zabalak Madrilen, Arte Ederren Zirkuluaren egoitzan egindako agerraldian. Juan Diego Botto aktore argentinarra, Maria Jauregi ETAk hildako Juan Maria Jauregiren eta Maixabel Lasa Patxi Lopezen Jaurlaritzaren biktimen arretarako zuzendariaren alaba, eta Maria... |
2021-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/198668/denboraldiko-lehen-hegaluzeak-arrantzatu-dituzte.htm | Ekonomia | Denboraldiko lehen hegaluzeak arrantzatu dituzte | Oraingoz, arrain gutxi aurkitu dute, Galizia aldean. | Denboraldiko lehen hegaluzeak arrantzatu dituzte. Oraingoz, arrain gutxi aurkitu dute, Galizia aldean. | Urteko arrantzaldirik garrantzitsuenari ekin diote Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako arrantzaleek: hegaluzeari. Kofradia-Itsas Etxeak jakinarazi duenez, lehen hegaluzeak arrantzatu dituzte, baina ez dira asko izan.
Zehazki, denboraldiko lehenengoa Pasaiako Kofradiako ontzi batek arrantzatu du, Gaztelugatxeko Doeniene-k... |
2021-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/198669/atxilotuak-eta-betoak-hong-kongen-tiananmengo-sarraskia-gogoratzean.htm | Mundua | Atxilotuak eta betoak Hong Kongen, Tiananmengo sarraskia gogoratzean | Poliziak debekatu egin ditu 1989an Pekingo plazan gertaturikoa oroitzeko ekitaldiak, baina hainbat lagun kalera atera dira eskualde administratiboan. Gutxienez sei lagun eraman dituzte komisariara. | Atxilotuak eta betoak Hong Kongen, Tiananmengo sarraskia gogoratzean. Poliziak debekatu egin ditu 1989an Pekingo plazan gertaturikoa oroitzeko ekitaldiak, baina hainbat lagun kalera atera dira eskualde administratiboan. Gutxienez sei lagun eraman dituzte komisariara. | Manifestaziora joandako herritar baten adierazpenak laburbiltzen du aurtengo ekinaldiaren helburua: «Hau ez da soilik Tiananmengoa oroitzeko, 2019koa gogoratzeko ere bada [estradizio legearen kontrako protestak]». Duela 32 urte Pekingo plazan izandako sarraskiko biktimen omenez Hong Kongen urtero egiten duten protesta ... |
2021-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/198670/musika-izango-da-protagonista-hamaika-gara-egitasmoak-uztailaren-3an-egingo-duen-mobilizazioan.htm | Politika | Musika izango da protagonista Hamaika Gara egitasmoak uztailaren 3an egingo duen mobilizazioan | Zetak, Olatz Salvador, Dupla eta Itziar Ituño musikarien kontzertuak izanen dira Bilbon. Herritarren gehiengoak erabaki nahi duela ikusaraztea eta gehiengo hori burujabetzarako prozesuan inplikatzea da mobilizazioaren helburua. | Musika izango da protagonista Hamaika Gara egitasmoak uztailaren 3an egingo duen mobilizazioan. Zetak, Olatz Salvador, Dupla eta Itziar Ituño musikarien kontzertuak izanen dira Bilbon. Herritarren gehiengoak erabaki nahi duela ikusaraztea eta gehiengo hori burujabetzarako prozesuan inplikatzea da mobilizazioaren helbur... | Hamaika Gara erreferendumaren alde lelopean mobilizazioa antolatu dute Gure Esku-k eta bertze hainbat eragilek Bilbon uztailaren 3rako. Musika izango da egun horretako protagonista. Zetak, Olatz Salvador, Dupla eta Itziar Ituño, hain zuzen ere. Arratsaldeko 17:30etan, Bilboko ibaia agertoki bilakatuko da, eta jendea ib... |
2021-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/198671/ekaitzak-erabat-hondatu-ditu-arabako-ehun-hektarea-mahasti.htm | Ekonomia | Ekaitzak erabat hondatu ditu Arabako ehun hektarea mahasti | Beste 300-500 hektareari kalte egin diete azken egunotako txingorrak eta euriteek | Ekaitzak erabat hondatu ditu Arabako ehun hektarea mahasti. Beste 300-500 hektareari kalte egin diete azken egunotako txingorrak eta euriteek | Euskal Herri osoa astindu zuen ekaitzak atzo, eta gaur ere leku batzuetan ez da etenik izan. Arabari eta Nafarroari eragin zien bereziki eguraldiak. Izan ere, euria modu zakarrean aritu zen, eta haize ufada bortitzek astindu zituzten zuhaitzak. Horrez gain, nekazarientzat oso kaltegarria izan ohi den kazkabarra ere gog... |
2021-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/198672/loli-garcia-berriro-hautatu-dute-euskadiko-ccooko-idazkari-nagusi.htm | Ekonomia | Loli Garcia berriro hautatu dute Euskadiko CCOOko idazkari nagusi | Batzarkideen %68,1ek egin dute alde, duela lau urte baino gutxiagok. | Loli Garcia berriro hautatu dute Euskadiko CCOOko idazkari nagusi. Batzarkideen %68,1ek egin dute alde, duela lau urte baino gutxiagok. | Loli Garcia (Barakaldo, Bizkaia, 1968) beste lau urterako izendatu dute Euskadiko CCOOko idazkari nagusi. Bigarren agintaldia izango du, 2017ko ekainetik baita sindikatuko arduraduna, Unai Sordoren ordez. Orduko horretan, botoen %84 eskuratu zituen Garciak, eta sindikatuko kargu nagusia lortu zuen lehen emakumea izan z... |
2021-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/198673/ehu-munduko-200-unibertsitate-onenen-artean-dago-sei-espezialitatetan.htm | Gizartea | EHU munduko 200 unibertsitate onenen artean dago sei espezialitatetan | Shanghaiko unibertsitateko rankingean EHUk lortutako emaitzek «unibertsitate sendo bat» dela erakusten dute, EHUko errektore Eva Ferreiraren arabera. Batez ere zientzia arloan lortu ditu emaitzarik onenak. | EHU munduko 200 unibertsitate onenen artean dago sei espezialitatetan. Shanghaiko unibertsitateko rankingean EHUk lortutako emaitzek «unibertsitate sendo bat» dela erakusten dute, EHUko errektore Eva Ferreiraren arabera. Batez ere zientzia arloan lortu ditu emaitzarik onenak. | Shanghaiko Jiao Tong unibertsitateak espezialitateen araberako unibertsitateen rankingaren berri eman du; hain zuzen, munduko 500 unibertsitate onenak zerrendatu ditu espezialitate akademikoen arabera. Bertan, EHU Euskal Herriko Unibertsitateak 200 unibertsitate onenen artean egotea lortu du sei diziplinatan, eta mundu... |
2021-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/198674/europako-batzordeak-monopolio-jokaera-egotzi-dio-facebooki.htm | Ekonomia | Europako Batzordeak monopolio jokaera egotzi dio Facebooki | Sare soziala ikertuko du publizitatea jartzen duten enpresen datuak bere mesedetan baliatzen dituen jakiteko. Ondoren haiei konpetentzia desleiala egiten dien susmoa du. | Europako Batzordeak monopolio jokaera egotzi dio Facebooki. Sare soziala ikertuko du publizitatea jartzen duten enpresen datuak bere mesedetan baliatzen dituen jakiteko. Ondoren haiei konpetentzia desleiala egiten dien susmoa du. | Europako Batzordearen eta enpresa teknologiko handien arteko talkak atal berri bat du: Facebookek monopolio jardunak darabiltzan ala ez ikertuko du Bruselak. Publizitatearen eta iragarki laburren arloetan egozten dizkio, horretarako sare sozialean publizitatea jartzen duten enpresen datuak bere mesedetan baliatzen ditu... |
2021-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/198675/artolazabalek-zaintzak-berrantolatu-beharra-azpimarratu-du.htm | Gizartea | Artolazabalek zaintzak berrantolatu beharra azpimarratu du | Eusko Jaurlaritzaren zaintzen arloko trantsizio politika aurkeztu dute | Artolazabalek zaintzak berrantolatu beharra azpimarratu du. Eusko Jaurlaritzaren zaintzen arloko trantsizio politika aurkeztu dute | Eusko Jaurlaritzak zaintzen arloko trantsizio politika aurkeztu du gaur goizean, Bilboko Gazteen Euskal Behatokian. Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak adierazi du gizarte testuinguruak zaintzak sozialki «berrantolatzeko, ikusarazteko, balioesteko eta banatzeko» eskatzen duela.... |
2021-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/198676/frantziako-poliziak-ehunka-migratzaile-kanporatu-ditu-calaisko-kanpaleku-batetik.htm | Mundua | Frantziako Poliziak ehunka migratzaile kanporatu ditu Calaisko kanpaleku batetik | Agindu judizial bati jarraikiz hutsarazi dute eremua, eta migratzaileak harrera etxeetara eraman dituzte. Tokiko agintarien arabera, 600 lagun inguru bizi ziren han. | Frantziako Poliziak ehunka migratzaile kanporatu ditu Calaisko kanpaleku batetik. Agindu judizial bati jarraikiz hutsarazi dute eremua, eta migratzaileak harrera etxeetara eraman dituzte. Tokiko agintarien arabera, 600 lagun inguru bizi ziren han. | 06:00etan hasi da operazioa, Calaisko Prefeturak bere Twitter kontuan azaldu duenez. «Barne Ministerioaren aginduz eta erabaki judizial batean oinarrituta» egin dutela zehaztu du. Calais hiriko aldirietan dagoen Virval auzoan ezarritako kanpaleku bat hustu du Poliziak. Almazen batzuen inguruan eraikita zegoen gunea, et... |
2021-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/198677/beste-hiru-euskal-preso-gerturatuko-dituzte.htm | Politika | Beste hiru euskal preso gerturatuko dituzte | Almeriako eta Murtziako kartzelak motibazio politikoko euskal presoz hustuko dira mugimenduak gauzatzean. Gainera, Marixol Iparragirre Euskal Herriratu egingo dute, behin-behinean. | Beste hiru euskal preso gerturatuko dituzte. Almeriako eta Murtziako kartzelak motibazio politikoko euskal presoz hustuko dira mugimenduak gauzatzean. Gainera, Marixol Iparragirre Euskal Herriratu egingo dute, behin-behinean. | Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak jakinarazi du beste hiru euskal preso Euskal Herritik gertuago dauden kartzeletara hurbilduko dituela. Horietako bi, Iñaki Krutxaga eta Alberto Viedma, Almerian daude preso (1.005 km), eta, horiek lekualdatzean, ez da motibazio politikoko euskal presorik geratuko pr... |
2021-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/198678/beste-382-koronabirus-kasu-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm | Gizartea | Beste 382 koronabirus kasu atzeman dituzte Hegoaldean | Osakidetzak eta Osasunbideak egindako diagnostiko testen %3,9 positiboak izan dira | Beste 382 koronabirus kasu atzeman dituzte Hegoaldean. Osakidetzak eta Osasunbideak egindako diagnostiko testen %3,9 positiboak izan dira | Ehunka COVID-19 kasu atzematen dira oraindik egunero. Hego Euskal Herriko osasun sistemek 9.634 test egin zituzten atzo, eta 382 positiboak izan ziren; alegia, testen %3,9. Lurraldeka, 160 kasu Bizkaian atzeman zituzten, 118 Gipuzkoan, 57 Nafarroan, eta 44 Araban. Egun batetik bestera, igoera nabarmena izan da Gipuzkoa... |
2021-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/198679/aebetako-gobernuak-ezin-du-baieztatu-estralurtarren-ontziak-grabatu-dituenik-baina-ukatu-ere-ez.htm | Mundua | AEBetako Gobernuak ezin du baieztatu estralurtarren ontziak grabatu dituenik, baina ukatu ere ez | Iazko apirilean «aireko fenomeno azaldu gabeak» agertzen zituzten bideoen inguruko ikerketa bat egin du Pentagonoak. Txostenaren berri eman dute gaur, eta, ondorioztatu dutenez, hainbat kasutan ezin izan dute argitu objektuok zer diren. | AEBetako Gobernuak ezin du baieztatu estralurtarren ontziak grabatu dituenik, baina ukatu ere ez. Iazko apirilean «aireko fenomeno azaldu gabeak» agertzen zituzten bideoen inguruko ikerketa bat egin du Pentagonoak. Txostenaren berri eman dute gaur, eta, ondorioztatu dutenez, hainbat kasutan ezin izan dute argitu objekt... | Iazko apirilean hiru bideo sekretupetik atera zituen AEBetako Gobernuak. Horietan, gerra hegazkinetatik grabaturiko «aireko fenomeno azaldu gabeak» agertzen ziren, Pentagonoaren hitzetan. AEBetako inteligentzia agentziak bideoak ikertzen aritu dira geroztik, eta gaur zabaldu dira lehenengo ondorioak: ezin dute baieztat... |
2021-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/198680/feminismoa-literatur-irizpide-gisa.htm | Kultura | Feminismoa literatur irizpide gisa | Argitaratu dituzten azken eleberrietan zaintza lanez eta maskulinitateez dihardute Karmele Jaiok eta Najat el Hachmik. Gaiotan sakondu dute ‘Emakumea, immigrazioa eta konpromisoa’ hitzaldian, Bilboko Bidebarrieta liburutegian | Feminismoa literatur irizpide gisa. Argitaratu dituzten azken eleberrietan zaintza lanez eta maskulinitateez dihardute Karmele Jaiok eta Najat el Hachmik. Gaiotan sakondu dute ‘Emakumea, immigrazioa eta konpromisoa’ hitzaldian, Bilboko Bidebarrieta liburutegian | «Marea erretiratzean itsasoak uzten duena: hori ikusten du idazleak». Karmele Jaioren Aitaren etxea eleberriko hitzok erabili zituen Najat el Hachmi idazleak bere jarduna azaltzeko. Bilboko Liburu Azokaren harira, literaturaren inguruko saioak antolatu dituzte Bilboko Bidebarrieta liburutegian, eta Jaiok eta Hachmik em... |
2021-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/198681/multinazionalen-zerga-ihesaren-aurkako-laquoakordio-historikoaraquo-egin-dute-g7koek.htm | Ekonomia | Multinazionalen zerga ihesaren aurkako «akordio historikoa» egin dute G7koek | Gutxieneko sozietate zerga globala %15ekoa izatea adostu dute. Enpresa teknologiko handiek beren irabazien %20 eman beharko dute. Erabakiak OCDEren babesa beharko du, mundu osoan indarrean sartzeko. | Multinazionalen zerga ihesaren aurkako «akordio historikoa» egin dute G7koek. Gutxieneko sozietate zerga globala %15ekoa izatea adostu dute. Enpresa teknologiko handiek beren irabazien %20 eman beharko dute. Erabakiak OCDEren babesa beharko du, mundu osoan indarrean sartzeko. | Pandemia bat eta AEBetako gobernu aldaketa. Biak gertatu behar izan dira azken urteetan nazioarteko ekonomiak gehien kezkatu duen puntuetako bat desblokeatzeko. G7a osatzen duten herrialdeetako arduradun ekonomikoek akordio «historiko» bat itxi dute larunbat honetan, multinazionalen zerga ihesari aurre egiteko: proposa... |
2021-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/198682/natxo-knorr-hil-da-beti-prest-zegoen-pianista.htm | Kultura | Natxo Knorr hil da, beti prest zegoen pianista | Gorka Knorr anaiarekin 40 urtez aritu zen jotzen. Azken aldian iazko irailean jo zuten elkarrekin, Txiki eta Otaegiri Bartzelonako Model espetxean eginiko omenaldian. | Natxo Knorr hil da, beti prest zegoen pianista. Gorka Knorr anaiarekin 40 urtez aritu zen jotzen. Azken aldian iazko irailean jo zuten elkarrekin, Txiki eta Otaegiri Bartzelonako Model espetxean eginiko omenaldian. | Natxo Knorr hil da gaur, Gasteizko Knorr Borras familia zabalak emaniko beste musikari eta ekintzaile bat. Gorka Knorr anaiarekin 40 urtez aritu zen pianoarekin musika egiten.
Gaztetan Alemanian lanean ibili ondoren, Euskal Herrira itzuli zen eta anaiarekin jotzen hasi zen, hasieran taldean, eta, gero, biak euren kabu... |
2021-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/198683/asteazkenetik-aurrera-txertatutakoek-ez-dute-pcr-negatiboa-aurkeztu-beharko-ipar-euskal-herrian-sartzeko.htm | Gizartea | Asteazkenetik aurrera, txertatutakoek ez dute PCR negatiboa aurkeztu beharko Ipar Euskal Herrian sartzeko | Hego Euskal Herritik Lapurdira, Zuberora edo Nafarroa Beherera joan nahi duten herritarrek immunizazio ziurtagiria erakutsi beharko dute soilik. | Asteazkenetik aurrera, txertatutakoek ez dute PCR negatiboa aurkeztu beharko Ipar Euskal Herrian sartzeko. Hego Euskal Herritik Lapurdira, Zuberora edo Nafarroa Beherera joan nahi duten herritarrek immunizazio ziurtagiria erakutsi beharko dute soilik. | Ekainaren 9tik aurrera, Ipar Euskal Herrira joatea errazago izango dute COVID-19aren aurkako txertoa jaso duten herritarrek. Izan ere, Jean-Baptiste Lemoyne Frantziako Turismo ministroak gaur iragarri du txertoa jaso duten Europar Batasuneko herritarrek herrialdean sartzeko aukera izango dutela, PCR test negatiborik au... |
2021-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/198715/bukatu-zaio-denboraldia-baskoniari.htm | Kirola | Bukatu zaio denboraldia Baskoniari | ACB ligako final-laurdenetako kanporaketan geratu da, Valentziaren aurka hirugarren partida erabakigarria galdu eta gero (78-73). Azkenera bakarrik suspertu da taldea, baina azkeneko minutuan ez du saskiratzerik sartu. | Bukatu zaio denboraldia Baskoniari. ACB ligako final-laurdenetako kanporaketan geratu da, Valentziaren aurka hirugarren partida erabakigarria galdu eta gero (78-73). Azkenera bakarrik suspertu da taldea, baina azkeneko minutuan ez du saskiratzerik sartu. | Borrokarako eta lehiarako gaitasunak ere ez dio balio izan Baskoniari Valentzian. Jokoak eman ez diona beste kupela batzuetatik ateratzen saiatu da Dusko Ivanovicen taldea, baina ezin izan du irabazi, eta oporretan da taldea. Bukatu zaio denboraldia. ACB ligako final-laurdenetako hirugarren partida erabakigarriak eman ... |
2021-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/198716/gizon-baten-gorpua-aurkitu-dute-agauntza-ibaian-ataun-parean.htm | Gizartea | Gizon baten gorpua aurkitu dute Agauntza ibaian, Ataun parean | Gorpua 82 urteko ataundar batena da. Bertako bizilagun batek aurkitu zuen atzo iluntzean. | Gizon baten gorpua aurkitu dute Agauntza ibaian, Ataun parean. Gorpua 82 urteko ataundar batena da. Bertako bizilagun batek aurkitu zuen atzo iluntzean. | Ataungo San Gregorio auzoan, ibaiaren alboan zegoen herritar batek ikusi zuen gorpua ur gainean, atzo, arratsaldeko zortziak aldera. Larrialdi zerbitzuetara deitu zuen bizilagunak, eta horiek atera zuten gorpua errekatik. Zehazki, suhiltzaileek erreskatatu zuten gorpua, eta uretatik atera zutenean ziurtatu zuten hilda ... |
2021-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/198717/urdaibain-jaio-zen-munduko-lehen-arrano-arrantzale-albinoa-hil-egin-da.htm | Gizartea | Urdaibain jaio zen munduko lehen arrano arrantzale albinoa hil egin da | Duela hiru egun jaio zen arrano kumea, eta gaur hil da. | Urdaibain jaio zen munduko lehen arrano arrantzale albinoa hil egin da. Duela hiru egun jaio zen arrano kumea, eta gaur hil da. | Urdaibai Bird Centerreko arduradunek arranoa jaio zenean ere jakinarazi zuten: erronka handia zen arrano arrantzale albino bat bizirik mantentzea. Eta hala izan da azkenean, jaio eta hiru egunera hil baita arrano kumea. Horrez gain, arduradunek azaldu zuten onena zela «naturari bere bidea egiten» uztea, eta azkenean ar... |
2021-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/198718/pertsona-bat-hil-da-moto-istripu-batean-usurbilen.htm | Gizartea | Pertsona bat hil da moto istripu batean Usurbilen | Motorra N-634 errepidetik irten da. 53 urteko gizonezkoa da hildakoa. | Pertsona bat hil da moto istripu batean Usurbilen. Motorra N-634 errepidetik irten da. 53 urteko gizonezkoa da hildakoa. | Gauerdia pasatuta jazo da gertaera: motor gidaria N-634 errepidean zihoan, eta Usurbil parean errepidetik irten da, bide ertzeko hesi metalikoaren kontra. Larrialdi zerbitzuak bertaratu eta biziberritzeko maniobrak egin dituzten arren, gidaria hil egin da azkenean. Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du, istripuaren arrazo... |
2021-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/198719/afrika-mendebaldeko-estatu-islamikoa-erakundeak-dio-boko-harameko-burua-hil-egin-dela.htm | Mundua | Afrika mendebaldeko Estatu Islamikoa erakundeak dio Boko Harameko burua hil egin dela | Harekin zeraman lehergailu batek eztanda egin duenean hil omen da Abubakar Shekau. | Afrika mendebaldeko Estatu Islamikoa erakundeak dio Boko Harameko burua hil egin dela. Harekin zeraman lehergailu batek eztanda egin duenean hil omen da Abubakar Shekau. | Mendebaldeko Afrikako Estatu Islamikoak berretsi egin du Boko Harameko buruzagi Abubakar Shekauren heriotza. Estatu Islamikoaren kontrako eraso batean harekin zeraman lehergailu karga baten ondorioz hil omen zen, maiatzaren 19an.
Abu Musab Al Barnaui mendebaldeko Afrikako Estatu Islamikoaren buruak erakundearen zuzend... |
2021-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/198720/pandemia-obsesioen-hauspo.htm | Gizartea | Pandemia, obsesioen hauspo | Elikadura portaeren nahasmenduak ugaritu egin dira koronabirusaren pandemia hasi zenetik. Kasuak, gainera, ohi baino larriagoak izaten ari dira. Yolanda Iglesias Gipuzkoako Acabe elkarteko psikologoak esan du konfinamenduak, harreman sozialak murriztu izanak, sare sozialek eta abarrek ez dutela batere lagundu. | Pandemia, obsesioen hauspo. Elikadura portaeren nahasmenduak ugaritu egin dira koronabirusaren pandemia hasi zenetik. Kasuak, gainera, ohi baino larriagoak izaten ari dira. Yolanda Iglesias Gipuzkoako Acabe elkarteko psikologoak esan du konfinamenduak, harreman sozialak murriztu izanak, sare sozialek eta abarrek ez dut... | Kasuak ugaritu egin dira, eta kasu horien ehuneko handi bat ohi baino larriagoa da”, ohartarazi du Yolanda Iglesiasek, Acabe Gipuzkoako Anorexiaren eta Bulimiaren aurkako Elkarteko psikologoak. Kontatu du aspaldian ikusten ez zituzten gauzak ikusten ari direla. Anorexiari dagokionez, esate baterako, oso denbora gutxian... |
2021-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/198721/ama-hizkuntzan-aritzean-osasun-arreta-hobetzen-da.htm | Gizartea | «Ama hizkuntzan aritzean, osasun arreta hobetzen da» | Ipar Euskal Herriko Osasungoa Euskalduntzeko Elkartea sortzeko biltzar batera deitu dituzte arloko langileak, ekainaren 26rako. Medikuntzan euskararen erabilpena sustatzea da asmoa. | «Ama hizkuntzan aritzean, osasun arreta hobetzen da». Ipar Euskal Herriko Osasungoa Euskalduntzeko Elkartea sortzeko biltzar batera deitu dituzte arloko langileak, ekainaren 26rako. Medikuntzan euskararen erabilpena sustatzea da asmoa. | Donapaleun eta Baigorrin lehen artako mediku ibili ondoan, urte hastapenetik Eibarren (Gipuzkoa) mediku da Maia Lacroix (Behauze, 1991), Euskal Autonomia Erkidegoko osasun publikoan. Xan Berterretxe Baigorriko medikuarekin abiatu zuten osasungoa euskalduntzeko elkarte baten sortzeko ideia. Horretarako, lehenbiziko bilt... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198722/laquoorain-ezin-dugu-atzera-eginraquo.htm | Gizartea | «Orain ezin dugu atzera egin» | Auzitegiek aurreko bi foru arauak bertan behera utzi ostean, beste bat prestatzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia. Berrikuntza nagusia da N-1 eta AP-15 errepideak osorik izango direla ordainpekoak kamioientzat. Aintzane Oiarbide da Bide Azpiegituretako diputatua. | «Orain ezin dugu atzera egin». Auzitegiek aurreko bi foru arauak bertan behera utzi ostean, beste bat prestatzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia. Berrikuntza nagusia da N-1 eta AP-15 errepideak osorik izango direla ordainpekoak kamioientzat. Aintzane Oiarbide da Bide Azpiegituretako diputatua. | 2016an onartu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek N-1 eta A-15 errepideetan bidesariak ezartzeko lehen foru araua, eta 2018an bigarrena. Arkuak ezarri zituzten Etzegaraten, Andoainen eta Astigarragan, eta handik pasatzen diren kamioiei kobratu egiten zaie 2018az geroztik. Alabaina, EAEko Justizia Auzitegiak baliogabetu eg... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198723/laquooso-agerikoa-da-hilekoaren-gaineko-kulturaren-faltaraquo.htm | Gizartea | «Oso agerikoa da hilekoaren gaineko kulturaren falta» | Jendeak menstruazioarekin duen harremana osasuntsuagoa izatea nahi luke Rosinok. Horretan laguntzeko, ‘Lehenengo hilekoetarako kit praktikoa’ tailerra egiten ari da Uharteko Ugazten; atzo hasi zuen. | «Oso agerikoa da hilekoaren gaineko kulturaren falta». Jendeak menstruazioarekin duen harremana osasuntsuagoa izatea nahi luke Rosinok. Horretan laguntzeko, ‘Lehenengo hilekoetarako kit praktikoa’ tailerra egiten ari da Uharteko Ugazten; atzo hasi zuen. | “Jakina da hilabetean bospasei egunez odolusten garela, baina ez dakigu horren atzean zer den”. Eva Rosino (Iruñea, 1985) sexologo eta gizarte langilearen iritziz, jendeak “deus gutxi” daki hilerokoaz, eta horrek problema mordoa dakar errenkadan. Hain zuzen, nork bere zikloa hobeki ezagutzea asmo, Lehenengo hilekoetara... |
2021-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/198724/359-positibo-atzeman-ziren-atzo-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 359 positibo atzeman ziren atzo Hego Euskal Herrian | Positiboen ehunekoa %3,8 izan zen, herenegungoa baino hamarren bat gutxiago. | 359 positibo atzeman ziren atzo Hego Euskal Herrian. Positiboen ehunekoa %3,8 izan zen, herenegungoa baino hamarren bat gutxiago. | COVID-19ari lotutako datuek ohiko gorabeherekin jarraitzen dute Hego Euskal Herrian, aparteko joera argirik gabe. Osasun sistemek emandako azken datuen arabera, atzo 9.881 proba diagnostiko egin ziren. Horietatik, 8.105 Osakidetzak egin zituen, eta Osasunbideak, 1.776.
Orotara, 359 positibo egon ziren atzo Hegoaldean,... |
2021-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/198725/donostiako-udalak-mari-jose-bravo-omentzeko-plaka-bat-paratu-du.htm | Politika | Donostiako Udalak Mari Jose Bravo omentzeko plaka bat paratu du | Batallon Vasco Español taldeak bortxatu eta hil zuen 16 urteko gaztea, duela 41 urte. Udalak «bizirik» mantendu nahi du haren oroimena. | Donostiako Udalak Mari Jose Bravo omentzeko plaka bat paratu du. Batallon Vasco Español taldeak bortxatu eta hil zuen 16 urteko gaztea, duela 41 urte. Udalak «bizirik» mantendu nahi du haren oroimena. | Maria Jose Bravo del Valle. BVEren biktima. 1980-05-07. Bi esaldi eta data bat plaka batean idatziak, gertatutakoa atzendu ez dadin. Donostiako Udalak Mari Jose Bravo ikaslea omendu du Loiola auzoan, bizileku zuen hartan, haren omenezko plaka bat paratuta. Garaian 16 urte zituen gaztea bortxatu eta buruan jota hil egin... |
2021-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/198726/espainiako-gobernuak-atzera-egin-du-ostalaritzaren-itxieraren-auzian.htm | Gizartea | Espainiako Gobernuak atzera egin du ostalaritzaren itxieraren auzian | Erkidego bakoitzak erabaki ahalko du zer egin ostalaritzarekin, gaur Estatuko Aldizkari Ofizialean jasotakoaren arabera. | Espainiako Gobernuak atzera egin du ostalaritzaren itxieraren auzian. Erkidego bakoitzak erabaki ahalko du zer egin ostalaritzarekin, gaur Estatuko Aldizkari Ofizialean jasotakoaren arabera. | Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak asteon ostalaritzaren itxieraren inguruan izan dituzten tira-birek ezustekoa izan dute larunbat honetan. Espainiako Aldizkari Ofizialak gaur jaso duen xedapenean ez da polemikaren abiapuntu izan zena ageri, hau da, 150eko intzidentzia tasa gainditzen duten erkidegoetan tabern... |
2021-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/198760/sumin-abstraktuak-zapata-hondatuak.htm | Iritzia | Sumin abstraktuak, zapata hondatuak | Sumin abstraktuak, zapata hondatuak. | 'Solasaldia Sizilian'
du izenburu Elio Vittoriniren nobela euskaratu berriak. Hona liburuaren hasiera bikaina: «Negu hartan sumin abstraktuek hartua ninduten. Ez dut esango zein ziren, nire asmoa ez baita horretaz hitz egitea. Hala ere, esan behar dut abstraktuak zirela, ez heroikoak ez biziak [...] Eta nik zapatak ho... | |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198761/baionaren-eta-miarritzeren-arteko-lehiaren-hamaikagarren-atala.htm | Kirola | Baionaren eta Miarritzeren arteko lehiaren hamaikagarren atala | Inoizko derbirik garrantzitsuenetako bat jokatuko dute datorren larunbatean Baionak eta Miarritzek, Aguileran (17:30). Bietako batek soilik joka dezake datorren urtean Frantziako lehen mailan, Top 14an, eta elkarren aurka erabakiko dute: irabazlea ariko da maila nagusian. | Baionaren eta Miarritzeren arteko lehiaren hamaikagarren atala. Inoizko derbirik garrantzitsuenetako bat jokatuko dute datorren larunbatean Baionak eta Miarritzek, Aguileran (17:30). Bietako batek soilik joka dezake datorren urtean Frantziako lehen mailan, Top 14an, eta elkarren aurka erabakiko dute: irabazlea ariko da... | Baloi baten jiran dabil Ipar Euskal Herriko kirola. Ez da futbolaren baloi biribila, errugbiaren baloi obala baizik. Errugbia da kirol nagusia: ez dago haren oihartzunaren eta zaletasunaren parekorik. Ipar Euskal Herriaren luze-zabalean jokatzen da: Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Baina inon indarrik baldin b... |
2021-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/198762/244-positibo-atzeman-ziren-larunbatean-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 244 positibo atzeman ziren larunbatean Hego Euskal Herrian | Positiboen ehunekoa %3,3 da, eta 92 lagun daude oraindik ere ZIUetan. | 244 positibo atzeman ziren larunbatean Hego Euskal Herrian. Positiboen ehunekoa %3,3 da, eta 92 lagun daude oraindik ere ZIUetan. | COVID-19ari lotutako datuek ohiko gorabeherak dituzte oraindik ere Hego Euskal Herrian, aparteko joera argirik gabe. Osakidetzak eta Osasunbideak emandako azken datuen arabera, atzo 7.298 proba diagnostiko egin ziren.
Orotara, 244 positibo atzeman zituzten atzo Hegoaldean, eta, ondorioz, positiboen ehunekoa %3,3koa da... |
2021-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/198763/arria-vak-sei-ordu-eta-sei-minutuan-amaitu-du-desafioa.htm | Kirola | Arria V.ak sei ordu eta sei minutuan amaitu du desafioa | Herri kirolariak ehun kiloko harria hamar aldiz altxatu du, Tolosako hiru tontorren mendi maratoia osatu du, eta hamar kana erdiko ebaki ditu. Desafio horrekin eman dio amaiera bere kirol ibilbideari. | Arria V.ak sei ordu eta sei minutuan amaitu du desafioa. Herri kirolariak ehun kiloko harria hamar aldiz altxatu du, Tolosako hiru tontorren mendi maratoia osatu du, eta hamar kana erdiko ebaki ditu. Desafio horrekin eman dio amaiera bere kirol ibilbideari. | Sei ordu, bost minutu eta 54 segundo. Denbora horretan geratu du kronometroa Xabier Orbegozo Arria V.ak gaur, bere kirol ibilbideari amaiera emateko egin duen desafioan. Helburua sei orduan egitea zen, eta gertu ibili da errezildarra.
Erronkari ekiteko, Arria V.ak harriari heldu dio lehenik; ehun kiloko bola hamar ald... |
2021-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/198764/baliteke-rezusta-izatea-artolaren-ordezkoa.htm | Kirola | Baliteke Rezusta izatea Artolaren ordezkoa | Buruz buruko txapelketako hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko neurketa aise irabazi dio Zabaletari. | Baliteke Rezusta izatea Artolaren ordezkoa. Buruz buruko txapelketako hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko neurketa aise irabazi dio Zabaletari. | Normalean ez du oihartzun handirik izaten buruz buruko txapelketako hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko neurketak, baina aurten garrantzitsua izan daiteke. Atzeratu egin da Altunak eta Artolak jokatu behar duten finala, eta Alegiako aurrelaria garaiz errekuperatzen ez bada, gaurko garaileak jokatuko du Altunar... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198765/egiari-zor-fundazioak-salatu-du-bilboko-udala-bere-jarduera-laquokriminalizatzenraquo-saiatu-dela.htm | Politika | Egiari Zor fundazioak salatu du Bilboko Udala bere jarduera «kriminalizatzen» saiatu dela | Ekitaldi bat egin zuen elkarteak atzo eguerdian, Bilbon, azaltzeko zergatik utzi dituzten bertan behera Txabi Etxebarrieta gogoratzeko asteburuan egitekoak ziren hitzaldia eta ekitaldia. | Egiari Zor fundazioak salatu du Bilboko Udala bere jarduera «kriminalizatzen» saiatu dela. Ekitaldi bat egin zuen elkarteak atzo eguerdian, Bilbon, azaltzeko zergatik utzi dituzten bertan behera Txabi Etxebarrieta gogoratzeko asteburuan egitekoak ziren hitzaldia eta ekitaldia. | Egiari Zor fundazioak bertan behera utzi zituen ostiralean Txabi Etxebarrieta gogoratzeko larunbatean Bilbon egitekoa zen hitzaldia eta igandean Derioko hilerrian antolatua zuen ekitaldia. Atzo azaldu zuten zergatia, eta euren «jarduera kriminalizatzeko ahalegina» jasan dutela salatu zuten, Bilbon.
Dignidad y Justicia... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198766/gutxienez-37-pertsona-hil-dira-bi-trenen-arteko-talka-batean.htm | Mundua | Gutxienez 37 pertsona hil dira bi trenen arteko talka batean | Dozenaka zauritu daudela adierazi dute salbamendu taldeek, eta horietako asko hil ala biziko egoeran daudela. | Gutxienez 37 pertsona hil dira bi trenen arteko talka batean. Dozenaka zauritu daudela adierazi dute salbamendu taldeek, eta horietako asko hil ala biziko egoeran daudela. | Pakistan hegoaldeko Sindh eskualdean gertatu da istripua bart. Bi trenen arteko talka batean gutxienez 37 pertsona hil dira, eta dozenaka daude zauriturik, horietako asko hil ala biziko egoeran.
Agintarien arabera, trenetako bat errailetatik atera da, eta ondoko trenbidean geratu da traban. Orduan, bidaiariz beteriko ... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198767/emaitza-estua-espero-dute-presidentetzarako-bozetan-hirietako-botoak-zenbatuta.htm | Mundua | Emaitza estua espero dute presidentetzarako bozetan, hirietako botoak zenbatuta | Keiko Fujimorik bost punturen aldea ateratzen dio Pedro Castillori, baina Castillo landa eremuetan erraz nagusituko dela aurreikusi dute, eta haren jarraitzaileak kalera ateratzen hasi dira. | Emaitza estua espero dute presidentetzarako bozetan, hirietako botoak zenbatuta. Keiko Fujimorik bost punturen aldea ateratzen dio Pedro Castillori, baina Castillo landa eremuetan erraz nagusituko dela aurreikusi dute, eta haren jarraitzaileak kalera ateratzen hasi dira. | Botoen %56 zenbatu dituzte Perun, atzo presidentea aukeratzeko eginiko bozetan. Keiko Fujimorik botoen %52,4 eskuratu ditu, eta Pedro Castillok, %47,5. Haatik, emaitzok iraultzea espero dute askok, herrialdeko zenbaketa sistema kontuan hartuta. Izan ere, lehenbizi hirietako botoak zenbatzen dituzten Perun, eta horietan... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198768/hego-euskal-herrian-12-milioi-herritar-txertatu-dituzte.htm | Gizartea | Hego Euskal Herrian 1,2 milioi herritar txertatu dituzte | Gaur hasi dira 49 eta 40 urte artekoak txertatzen Hegoaldean. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak esan du oporretara joateagatik txertoa hartzeri uko egiten dutenek «itxaron» egin beharko dutela dosi hori hartzeko. | Hego Euskal Herrian 1,2 milioi herritar txertatu dituzte. Gaur hasi dira 49 eta 40 urte artekoak txertatzen Hegoaldean. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak esan du oporretara joateagatik txertoa hartzeri uko egiten dutenek «itxaron» egin beharko dutela dosi hori hartzeko. | Iazko abenduaren 27an ekin zitzaion Hego Euskal Herrian COVID-19aren aurkako txertaketa kanpainari, eta ordutik 1.234.939 lagunek hartu dute birusaren kontrako txertoren bat. Alegia, herritarren %43,3k lehenbiziko dosia hartua dute, gutxienez. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, atzo arte 999.423... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198769/hasi-da-sergio-murillo-bizkaiko-diputatuaren-aurkako-epaiketa-gas-sindrome-faltsua-erabiltzeagatik.htm | Gizartea | Hasi da Sergio Murillo Bizkaiko diputatuaren aurkako epaiketa, GAS sindrome faltsua erabiltzeagatik | Irune Costumerori alabaren zaintza kendu zion aldundiak 2017an; Murillori eta beste hiruri prebarikazioa, tratu txarrak eta lesio psikologikoak leporatu dizkiete. | Hasi da Sergio Murillo Bizkaiko diputatuaren aurkako epaiketa, GAS sindrome faltsua erabiltzeagatik. Irune Costumerori alabaren zaintza kendu zion aldundiak 2017an; Murillori eta beste hiruri prebarikazioa, tratu txarrak eta lesio psikologikoak leporatu dizkiete. | Sergio Murillo Bizkaiko Diputazioko Gizarte Ekintza diputatua eta aldundiko Haurren Arretarako Zerbitzuko beste hiru langile epaituko dituzte gaurtik aurrera, Irune Costumerori alabaren zaintza kentzean GAS guraso alienazioaren sindromea argudio gisa jartzeagatik. Sindrome hori erabiltzea debekatuta dago, ez baitu oina... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198770/lopez-obradorren-alderdiak-gehiengoa-eskuratu-du-legebiltzarrerako-bozetan.htm | Mundua | Lopez Obradorren alderdiak gehiengoa eskuratu du legebiltzarrerako bozetan | Mexikoko presidentearen Morena alderdiak egun dituenak baino eserleku gutxiago izango ditu hurrengo legealdian, 190 eta 203 artean. Aliatu dituen Langileen Alderdiaren eta Berdeen babesarekin gehiengo osoa izango luke. | Lopez Obradorren alderdiak gehiengoa eskuratu du legebiltzarrerako bozetan. Mexikoko presidentearen Morena alderdiak egun dituenak baino eserleku gutxiago izango ditu hurrengo legealdian, 190 eta 203 artean. Aliatu dituen Langileen Alderdiaren eta Berdeen babesarekin gehiengo osoa izango luke. | Andres Manuel Lopez Obrador presidentearen Morena Nazioa Onbideratzeko Mugimenduak irabazi ditu parlamenturako hauteskundeak, nahiz eta, behin-behineko emaitzen arabera, aurreko legealdian baino eserleku gutxiago izango dituen: 190 eta 203 artean —500 aulki ditu legebiltzarrak—. Dena den, bozketetan gehiengo osora helt... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198771/googleri-220-milioi-euroko-isuna-jarri-dio-frantziako-lehia-agintaritzak.htm | Ekonomia | Googleri 220 milioi euroko isuna jarri dio Frantziako Lehia Agintaritzak | Internet bidezko publizitate zerbitzuetan haren zerbitzuak hobetsi izana zigortu du. | Googleri 220 milioi euroko isuna jarri dio Frantziako Lehia Agintaritzak. Internet bidezko publizitate zerbitzuetan haren zerbitzuak hobetsi izana zigortu du. | Bruselatik ez ezik, Paristik ere iristen hasi zaizkio arazoak Googleri. Frantziako Lehia Agintaritzak 220 milioi euroko isuna ezarri dio Googleri, Internet bidezko publizitate zerbitzuetan duen nagusitasuna erabili duelako lehiakideak baztertzeko. Agintaritzak egiaztatutzat jo du AEBetako konpainiak Google Ad Managerre... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198772/arartekoak-iruneko-udalari-galdegin-dio-neurriak-har-ditzala-euskarazko-arreta-bermatzeko.htm | Gizartea | Arartekoak Iruñeko Udalari galdegin dio neurriak har ditzala euskarazko arreta bermatzeko | Hirigintza Gerentzia sailean 38 langile daude, baina postu bakar batean ere ez dago euskara eskakizunik ezarria | Arartekoak Iruñeko Udalari galdegin dio neurriak har ditzala euskarazko arreta bermatzeko. Hirigintza Gerentzia sailean 38 langile daude, baina postu bakar batean ere ez dago euskara eskakizunik ezarria | «Herritarrek eskubidea dute Iruñeko Udalarekin eta haren sektore instituzionalarekin, ahoz zein idatziz, euskaraz jarduteko, eta erantzuna hizkuntza horretan jasotzeko. Horregatik, udala behartuta dago herritarren eskubide hori betetzeko behar diren neurriak hartzera». Javier Enerizek, Nafarroako arartekoak, eskaera zu... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198773/nafarroako-industriaren-ekoizpena-141-hazi-da-aurten.htm | Ekonomia | Nafarroako industriaren ekoizpena %14,1 hazi da aurten | Elikagai industria da iazko mailaren azpitik dagoen bakarra. | Nafarroako industriaren ekoizpena %14,1 hazi da aurten. Elikagai industria da iazko mailaren azpitik dagoen bakarra. | Pandemiak eragindako krisitik ateratzen ari da Nafarroako industria ere. Nastaten datuen arabera, urteko lehen lau hilabeteetan %14,1 handitu da haren ekoizpena, 2020koarekin alderatuta. Ikusita iazko martxoan eta apirilean hainbat industria gerarazi zituela konfinamenduak, Nastatek 2019ko lehen lau hilabeteekin ere eg... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198774/cduk-aise-irabazi-ditu-saxonia-anhalt-landerreko-hauteskundeak.htm | Mundua | CDUk aise irabazi ditu Saxonia-Anhalt landerreko hauteskundeak | Azken 19 urteetako emaitzarik onenak lortu dituzte demokristauek, eta 40 diputatu izango dituzte parlamentuan. AfD alderdi ultraeskuindarrak ordezkaritza zabala izango du, baina CDUk baztertu egin du kanpainan harekin inolako akordiorik egitea. | CDUk aise irabazi ditu Saxonia-Anhalt landerreko hauteskundeak. Azken 19 urteetako emaitzarik onenak lortu dituzte demokristauek, eta 40 diputatu izango dituzte parlamentuan. AfD alderdi ultraeskuindarrak ordezkaritza zabala izango du, baina CDUk baztertu egin du kanpainan harekin inolako akordiorik egitea. | Iraileko hauteskunde orokorren aurretik egin beharreko azken hauteskunde federalak ziren atzokoak Alemaniako Saxonia-Anhalt landerrean, eta, horrenbestez, garrantzitsuak ziren uda osteko hitzorduaren aurretik alderdiek duten tenperatura neurtzeko. Eta, inkestek aurreikusitako gorabeheren gainetik, erraz irabazi ditu CD... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198775/arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-herritarrek-dute-estatuarekiko-atxikimendurik-txikiena-europan.htm | Politika | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek dute estatuarekiko atxikimendurik txikiena Europan | Goteborgeko Unibertsitatearen institutu batek egindako ikerketaren arabera, EAEn dago «erregioarekiko» atxikimendurik baxuena ere. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek dute estatuarekiko atxikimendurik txikiena Europan. Goteborgeko Unibertsitatearen institutu batek egindako ikerketaren arabera, EAEn dago «erregioarekiko» atxikimendurik baxuena ere. | Suediako Goteborgeko Unibertsitateko Quality of Government Instituteko ikertzaileek 2021. urteari dagokion txostena plazaratu berri dute. Horretan, besteak beste, galdera honi erantzun nahi izan diote: Zeri diote europarrek atxikimendurik handiena? Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren erantzuna nabarmendu dute.... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198776/nafarroako-emakume-bertsolarien-ahotsak-disko-batean-bildu-dituzte.htm | Kultura | Nafarroako emakume bertsolarien ahotsak disko batean bildu dituzte | Ostiralean aurkeztuko dute Gure aldetara egitasmoa. Helburu nagusia «Nafarroako emakume bertsolariei ahotsa ematea, eta haien arteko sarea sendotzea» da. | Nafarroako emakume bertsolarien ahotsak disko batean bildu dituzte. Ostiralean aurkeztuko dute Gure aldetara egitasmoa. Helburu nagusia «Nafarroako emakume bertsolariei ahotsa ematea, eta haien arteko sarea sendotzea» da. | Hamalau abestik eta emakume bertsolarien hamaika ahotsek osatutako disko bat argitaratuko du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Gure aldetara izena du egitasmoak, eta, jendaurrean ostiralean aurkeztuko duten arren Barañaingo (Nafarroa) Kultur Plazan, gaur plazaratu dituzte egitasmoaren nondik norakoak. Azaldu dutenez, ab... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198777/220-positibo-atzeman-dira-hegoaldean-daturik-apalena-abuztuaren-hasieratik.htm | Gizartea | 220 positibo atzeman dira Hegoaldean, daturik apalena abuztuaren hasieratik | COVID-19a detektatzeko 6.022 egin ziren atzo, eta horien %3,6 izan dira positiboak. | 220 positibo atzeman dira Hegoaldean, daturik apalena abuztuaren hasieratik. COVID-19a detektatzeko 6.022 egin ziren atzo, eta horien %3,6 izan dira positiboak. | Egun bakarrean zenbatutako COVID-19 kasu kopurua 300 langatik behera jaitsi da Hego Euskal Herrian: zehazki, atzo 220 positibo detektatu zituzten Osasunbideak eta Osakidetzak. Dena dela, ohi denez, astegunetan baino proba gutxiago egin dira igandean: 6.022 diagnostiko proba egin ziren, eta, beraz, %3,6 izan zen positib... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198778/deustuko-zubia-moztu-dute-emakumeen-kaleratzeak-salatzeko.htm | Ekonomia | Deustuko zubia moztu dute emakumeen kaleratzeak salatzeko | LAB sindikatuak antolatuta, 50 bat lagunek hamar minutuz moztu dute errepidea, emakumeek jasaten duten prekaritatea «ikusarazteko» | Deustuko zubia moztu dute emakumeen kaleratzeak salatzeko. LAB sindikatuak antolatuta, 50 bat lagunek hamar minutuz moztu dute errepidea, emakumeek jasaten duten prekaritatea «ikusarazteko» | Emakumeak «isilarazi eta ikusezin» bilakatu nahi dituzten erabakiekin «nazkatuta» dagoenez, LABek kanpaina bat abian jarri du sektore feminizatuetan gertatzen ari diren kaleratzeak salatu eta langileen prekaritatea azaleratzeko. Dinamika horren lehen pausoa gaur goizean eman du, Bilboko erdi aldean, Deustuko zubiko tra... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198779/lurrikara-emozionalak-agertzen-ditu-nerea-loiolak-epizentroa-ipuin-liburuan.htm | Kultura | Lurrikara emozionalak agertzen ditu Nerea Loiolak ‘Epizentroa’ ipuin liburuan | Askotariko ahotsak erabili ditu egoera emozionalen jatorriaren eta ondorioen arteko loturaz hitz egiteko. Helduentzako lehen liburua du, eta Ereinekin argitaratu du | Lurrikara emozionalak agertzen ditu Nerea Loiolak ‘Epizentroa’ ipuin liburuan. Askotariko ahotsak erabili ditu egoera emozionalen jatorriaren eta ondorioen arteko loturaz hitz egiteko. Helduentzako lehen liburua du, eta Ereinekin argitaratu du | «Hipozentroaren proiekzio bertikala dagoen lurrazaleko gunea da; hau da, lurrikara edo mugimendu sismiko bat indar gehienez sumatzen den lurrazaleko gunea». Hori da epizentro hitzaren esanahia. Azalpen zientifikoa metafora gisa erabili du Nerea Loiolak Epizentroa liburua ontzeko, lanaren aurkezpenean adierazi duenez, g... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198780/ukrainaren-elastikoak-haserrea-eragin-du-errusian.htm | Kirola | Ukrainaren elastikoak haserrea eragin du Errusian | Kamisetak Ukrainako mapa bat du marraztuta gainean, eta barne hartzen du Errusiaren menpe dagoen Krimeako penintsula. | Ukrainaren elastikoak haserrea eragin du Errusian. Kamisetak Ukrainako mapa bat du marraztuta gainean, eta barne hartzen du Errusiaren menpe dagoen Krimeako penintsula. | Futbola eta politika ez direla nahastu behar esan ohi dute hainbatek, baina beste behin ere ikusi da ezinezkoa dela banaketa. Ostiralean hasiko da Eurokopa, eta Ukrainako Futbol Federazioak aurkeztu du han jantziko duen elastikoa: Joma etxearen diseinua ez da bereziki deigarria, baina eztabaida sortu du Errusian. Izan ... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198781/hamaika-urte-eta-erdiko-zigorra-ezarri-diote-gizon-bati-adingabe-bati-sexu-abusuak-egitea-egotzita.htm | Gizartea | Hamaika urte eta erdiko zigorra ezarri diote gizon bati, adingabe bati sexu abusuak egitea egotzita | Bikotekidearen ilobari sexu abusuak egitea egotzi diote. | Hamaika urte eta erdiko zigorra ezarri diote gizon bati, adingabe bati sexu abusuak egitea egotzita. Bikotekidearen ilobari sexu abusuak egitea egotzi diote. | Espetxe zigorraz gain, erasotzaileak 18.000 euro ordaindu beharko dizkio adingabeari, kalte ordain gisa. Ezin izango du erasotuarengana hemezortzi urtez hurbildu, ezta harekin harremanetan jarri ere. Halaber, espetxetik ateratzen denean, zazpi urtez egon beharko du zaintzapeko askatasun egoeran. Haren bikotekidearen il... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198782/covid-19-ziurtagiri-digitala-martxan-da-nafarroan.htm | Gizartea | 'COVID-19 ziurtagiri digitala' martxan da Nafarroan | Osasunaren Karpeta Pertsonalaren bidez eskura daiteke. Ziurtagiriak adieraziko du zein den herritarrak COVID-19arekiko duen immunitate egoera. Giltzarri izanen da Europako Batasuneko herrialdeetara bidaiatzeko. | 'COVID-19 ziurtagiri digitala' martxan da Nafarroan. Osasunaren Karpeta Pertsonalaren bidez eskura daiteke. Ziurtagiriak adieraziko du zein den herritarrak COVID-19arekiko duen immunitate egoera. Giltzarri izanen da Europako Batasuneko herrialdeetara bidaiatzeko. | Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, herrialdeko biztanleek dagoeneko eskura dezakete 'COVID-19 ziurtagiri digitala'. Gobernuak gaur bertan jarri du martxan, eta Osasunaren Karpeta Pertsonalaren bidez deskarga daiteke. Digitala izanik, aise gorde daiteke sakelakoan. Gainera, gobernuak jakinarazi du aurki aurrez aurr... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198783/junquerasek-adierazi-du-aldebakarreko-bidea-ez-dela-bideragarria.htm | Mundua | Junquerasek adierazi du aldebakarreko bidea ez dela «bideragarria» | Gutun batean esan du independentismoak «zilegitasuna» irabazi behar duela, eta horretarako elkarrizketari zabalik egon behar duela. Indultuek «gatazka arindu» dezaketela dio. | Junquerasek adierazi du aldebakarreko bidea ez dela «bideragarria». Gutun batean esan du independentismoak «zilegitasuna» irabazi behar duela, eta horretarako elkarrizketari zabalik egon behar duela. Indultuek «gatazka arindu» dezaketela dio. | Behin gobernu akordioa egin eta legealdia hasi ostean, agerikoago egin dira ERC Esquerra Republicana de Catalunya eta JxC Junts per Catalunya alderdien arteko desadostasun estrategikoak. Azkenaldiko irmoen defendatu du gaur Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde ohiak aldebiko bidea, La Sexta telebista katearen ata... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198784/gutxienez-20-andre-atxilotu-dituzte-turkian-33-feministaren-aurkako-epaiketa-gaitzesteko-protesta-batean.htm | Mundua | Gutxienez 20 andre atxilotu dituzte Turkian, 33 feministaren aurkako epaiketa gaitzesteko protesta batean | Istanbulgo Hitzarmenaren alde egin zuten protesta batean atxilotu zituzten 33 manifestariak, iazko abuztuan. Gaur atxilotu dituzte beste hogeiak, auzipetuen aldeko mobilizazio batean. | Gutxienez 20 andre atxilotu dituzte Turkian, 33 feministaren aurkako epaiketa gaitzesteko protesta batean. Istanbulgo Hitzarmenaren alde egin zuten protesta batean atxilotu zituzten 33 manifestariak, iazko abuztuan. Gaur atxilotu dituzte beste hogeiak, auzipetuen aldeko mobilizazio batean. | Iaz Istanbulgo Hitzarmenaren alde egin zen mobilizazio batean du jatorria gertakariak. Mobilizazio horretan, Turkiako Poliziak 33 feminista atxilotu zituen; izan ere, Turkiako Gobernuak Istanbulgo Hitzarmenetik, emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko akordiotik, ateratzeko zuen asmoa salatzera irten ziren kalera. ... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198785/hego-euskal-herriko-lan-kostuak-eurogunekoak-baino-20-txikiagoak-dira.htm | Ekonomia | Hego Euskal Herriko lan kostuak eurogunekoak baino %20 txikiagoak dira | «Gure lurraldea soldata txikiko lehiakide bihurtu nahi izatea akats bat da», ziurtatu du ELAk | Hego Euskal Herriko lan kostuak eurogunekoak baino %20 txikiagoak dira. «Gure lurraldea soldata txikiko lehiakide bihurtu nahi izatea akats bat da», ziurtatu du ELAk | Patronalak soldatei buruz egiten dituen komentarioei datuekin erantzun nahi izan die ELAren azterketa bulegoak. Haren datuen arabera, Hego Euskal Herrian orduko lan kostua 26,8 eurokoa da enpresentzat, eta %20 handiagoa da eurogunean: 32,3 eurokoa.
Eurostatek EB Europako Batasunerako eta INEk Espainiarako soldaten egi... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198786/javier-colina-eta-the-cuban-jazz-syndicate-getxo-jazzen.htm | Kultura | Javier Colina eta The Cuban Jazz Syndicate, Getxo Jazzen | Jaialdiaren 44. aldia ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitarte egingo dute, Muxikebarrin eta Biotz Alai plazan. | Javier Colina eta The Cuban Jazz Syndicate, Getxo Jazzen. Jaialdiaren 44. aldia ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitarte egingo dute, Muxikebarrin eta Biotz Alai plazan. | Iazko geldialdiaren ondoren, Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat jazz musikari elkartuko dira Getxon (Bizkaia), hango jazzaldiaren 44. aldian aritzeko. Izen handiko artistak izango dira, eta talde lehiaketa bat ere egingo dute. Javier Colina iruindarrak irekiko du jaialdia, laukotean. Europako jazz eta flamenko kont... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198787/miloi-bat-sinadura-bildu-nahi-dituzte-europan-covid-19aren-txertoen-patenteak-askatzeko.htm | Gizartea | Miloi bat sinadura bildu nahi dituzte Europan COVID-19aren txertoen patenteak askatzeko | Hainbat elkartez osatutako Right2Cure plataformak abiatu du egitasmoa. Elkarretaratzera deitu dute asteazkenean, Bilboko Areatza plazan. | Miloi bat sinadura bildu nahi dituzte Europan COVID-19aren txertoen patenteak askatzeko. Hainbat elkartez osatutako Right2Cure plataformak abiatu du egitasmoa. Elkarretaratzera deitu dute asteazkenean, Bilboko Areatza plazan. | Right2Cure plataformak sinadura bilketa masibo bat abiatu du COVID-19aren aurkako txertoen patenteak askatzeko eskatzeko. Europa osoan antolatuta dago plataforma, eta estatuko hainbat erkidegotan osatu dira taldeak. Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban ere badago Right2Cure taldeak agerraldia egin du gaur. Hainbat taldek osatz... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198788/fundazio-frankistak-debekatzearen-aurka-agertu-da-espainiako-botere-judiziala.htm | Gizartea | Fundazio frankistak debekatzearen aurka agertu da Espainiako Botere Judiziala | Memoria Demokratikoaren Legeari buruz onetsitako txostenean, CGPJ-ak adierazi du frankismoaren apologia adierazpen askatasunaren barnean sartzen dela. | Fundazio frankistak debekatzearen aurka agertu da Espainiako Botere Judiziala. Memoria Demokratikoaren Legeari buruz onetsitako txostenean, CGPJ-ak adierazi du frankismoaren apologia adierazpen askatasunaren barnean sartzen dela. | Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) Espainiako gobernuak proposaturiko Memoria Demokratikoaren Legeari buruzko txostena onartu du gaur, eta, aurreproiektuari oro har abala eman badio ere, legearen puntu nagusienetako batzuk zalantzan jarri ditu. Hala, besteak beste, frankismoaren apologia egiten duten ekitald... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198789/eskeleto-bat-eta-harresi-zati-bat-aurkitu-dituzte-irunean.htm | Gizartea | Eskeleto bat eta harresi zati bat aurkitu dituzte Iruñean | Arkeologoak lanean ari dira oraindik, aurkikuntzak garbitu eta noizkoak diren ahalik eta gehien zehazteko. | Eskeleto bat eta harresi zati bat aurkitu dituzte Iruñean. Arkeologoak lanean ari dira oraindik, aurkikuntzak garbitu eta noizkoak diren ahalik eta gehien zehazteko. | Hiru burguk osatzen zuten Iruñea hiria Erdi Aroan: Nabarreria, San Zerningo Burgua eta San Nikolasko Hiria. Bakoitzak bere jatorria, nortasuna eta araudi propioa zituen. San Nikolasko Hiria, gainera, harresi batek bildu eta babesten zuen. Hori diote garai hartako hainbat dokumentuk, baina orain arte ezin izan da harres... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198790/garraiolariek-salaketa-jarri-diote-oiarbideri-ez-diolako-epaiari-obeditu.htm | Ekonomia | Garraiolariek salaketa jarri diote Oiarbideri, «ez diolako epaiari obeditu» | Espainiako Fenadismerrek dio «legez kanpokoa» dela N-1 ets A-15eko bidesariak kobratzea, eta Gipuzkoako Bide Azpiegituretako diputatuak badakiela | Garraiolariek salaketa jarri diote Oiarbideri, «ez diolako epaiari obeditu». Espainiako Fenadismerrek dio «legez kanpokoa» dela N-1 ets A-15eko bidesariak kobratzea, eta Gipuzkoako Bide Azpiegituretako diputatuak badakiela | Arrasto luzea uzten ari da epaitegietan Gipuzkoako Foru Aldundiak N-1ean eta A-15ean kamioientzako jarritako bidesarien auzia. Hiru sindikatuak aurreko astean Bidegiren aurka jarritako salaketaren ondoren, Espainiako Fenadismer garraiolarien patronalak beste salaketa bat jarri du, oraingoan Aintzane Oiarbide Bide Azpie... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198791/gametxo-gurrea-lertxundi-eta-olaizola-kimuak-programaren-katalogoan.htm | Kultura | Gametxo, Gurrea, Lertxundi eta Olaizola, Kimuak programaren katalogoan | Zortzi film labur hautatu dituzte aurtengo sortarako. Hiru euskara hutsezkoak dira: Gametxoren Berak baleki, Gurrearen Heltzear eta Maguregiren Trumoiak. | Gametxo, Gurrea, Lertxundi eta Olaizola, Kimuak programaren katalogoan. Zortzi film labur hautatu dituzte aurtengo sortarako. Hiru euskara hutsezkoak dira: Gametxoren Berak baleki, Gurrearen Heltzear eta Maguregiren Trumoiak. | Kimuak programaren 24. aldiaren deialdira aurkeztutako 47 film laburrak aztertu eta gero, honako zortzi hauek hautatu dituzte aurtengo katalogoa osatzeko: Azaletik azalera (Mel Arranz), Berak baleki (Aitor Gametxo), Heltzear (Mikel Gurrea), Inner Outer Space (Laida Lertxundi), Resonancias (Iñigo Aranburu), Trumoiak (Ik... |
2021-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/198792/eibar-zuzenduko-du-bigarrenez-gaizka-garitanok.htm | Kirola | Eibar zuzenduko du bigarrenez Gaizka Garitanok | Bi sasoirako sinatu du, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin bLehen aldian Bigarren B Mailatik Lehen Mailara igo zuen taldea | Eibar zuzenduko du bigarrenez Gaizka Garitanok. Bi sasoirako sinatu du, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin bLehen aldian Bigarren B Mailatik Lehen Mailara igo zuen taldea | Zurrumurrua baieztatu da. Gaizka Garitanok zuzenduko du datorren denboraldian Eibar. Iragan astean, Cesar Palacios kirol zuzendariak adierazi zuen argi zuela nolako entrenatzailea nahi zuen taldea zuzentzeko, eta ahalik eta azkarren lotu nahi zuela. Bada egun gutxira iritsi da berria.Azkenekoz bertan entrenatu eta sei ... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198823/castillok-aurre-hartuta-iruzurra-salatu-du-fujimorik.htm | Mundua | Castillok aurre hartuta, iruzurra salatu du Fujimorik | Botoen ia %95 zenbatuta, 98.000 bozka ateratzen dizkio sindikalistak eskuin muturreko hautagaiari. | Castillok aurre hartuta, iruzurra salatu du Fujimorik. Botoen ia %95 zenbatuta, 98.000 bozka ateratzen dizkio sindikalistak eskuin muturreko hautagaiari. | Gidoia betetzen ari da Perun. Jakina zen emaitzak estuak izango zirela presidentetzarako bozetan, eta galtzaileak iruzurra salatuko zuela. Botoen %94,9 zenbatuta daudela, Pedro Castillo sindikalistak 98.000 bozka ateratzen dizkio Keiko Fujimori eskuin muturreko hautagaiari, eta azken horrek «herriaren nahia zapuzteko a... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198824/guggenheim-museoari-bi-kimu-egin-nahi-dizkiote-urdaibain.htm | Kultura | Guggenheim museoari bi kimu egin nahi dizkiote Urdaibain | Gernikan zabalduko lukete horietako bat, Dalia lantegi zaharrean, eta Muruetako ontziolan bestea. Bide berde batek lotuko lituzke biak, eta artelanak jarriko lituzkete hor. | Guggenheim museoari bi kimu egin nahi dizkiote Urdaibain. Gernikan zabalduko lukete horietako bat, Dalia lantegi zaharrean, eta Muruetako ontziolan bestea. Bide berde batek lotuko lituzke biak, eta artelanak jarriko lituzkete hor. | Juan Ignacio Bidarte Guggenheimeko zuzendariak 2018an iragarri zuen museoa zabaltzeko lekuen bila ari zirela Gernika-Lumo (Bizkaia) inguruan. Urte batzuk lehenago, Busturia-Sukarrieta (Bizkaia) ingurura hedatzeko aukera aztertu zuten, baina atzera bota zuten gero egitasmoa. Museoaren 2018-2020 urteetarako plan estrateg... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198826/familia-musulman-bateko-lau-kide-hil-ditu-gizon-batek-kanadan.htm | Mundua | Familia musulman bateko lau kide hil ditu gizon batek Kanadan | Gorroto delitutzat jo du Poliziak gertatutakoa, eta erasotzailea atxilotu du. Ikerketak zabalik dago oraindik ere. | Familia musulman bateko lau kide hil ditu gizon batek Kanadan. Gorroto delitutzat jo du Poliziak gertatutakoa, eta erasotzailea atxilotu du. Ikerketak zabalik dago oraindik ere. | Igande gauean gertatu zen erasoa Kanadako Londres hirian, Ontario probintzian, baina Poliziak atzo eman zuen haren berri. Gaueko 20:40 inguruan, 20 urteko gizonezko batek gidatzen zuen autoa espaloira igo zen, eta familia bereko bost kide harrapatu zituen. Lau pertsona hil zituen, 74 urteko emakumezko bat, 44 urteko be... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198827/espainiako-osasun-ministerioak-ostalaritzaren-murrizketak-bertan-behera-uztea-proposatu-du.htm | Gizartea | Espainiako Osasun Ministerioak ostalaritzaren murrizketak bertan behera uztea proposatu du | Ostalaritza eta gaueko aisialdia arautzeko dokumentu berri bat prestatzen ari da, eta zirriborroa bidali die erkidegoei. | Espainiako Osasun Ministerioak ostalaritzaren murrizketak bertan behera uztea proposatu du. Ostalaritza eta gaueko aisialdia arautzeko dokumentu berri bat prestatzen ari da, eta zirriborroa bidali die erkidegoei. | Joan den astean Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean polemika piztu zen, Iñigo Urkulluren gobernua ez zetorrelako bat ostalaritzaren itxieraren inguruan Madrilek ezarritako baldintzekin. Jaurlaritzak ez ezik, Espainiako beste erkidegoetako gobernuek ere ez zituzten ontzat jo Osasun Ministerioak erabak... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198828/pantailak-euskaraz-mugimendua-sortu-dute.htm | Bizigiro | Pantailak Euskaraz mugimendua sortu dute | Netflix Euskaraz eta Disney Plus Euskaraz taldeak, Tinko euskara elkartea eta Bieuse bikoizleen elkartea aldarrikapen batzuen inguruan batu dira, eta Pantailak Euskaraz mugimendua sortu dute. Sektoreko eta euskalgintzako eragileekin lanean ari dira. | Pantailak Euskaraz mugimendua sortu dute. Netflix Euskaraz eta Disney Plus Euskaraz taldeak, Tinko euskara elkartea eta Bieuse bikoizleen elkartea aldarrikapen batzuen inguruan batu dira, eta Pantailak Euskaraz mugimendua sortu dute. Sektoreko eta euskalgintzako eragileekin lanean ari dira. | Ikus-entzunezkoetan euskarak duen egoera «irauli» eta «euskarazko etorkizuna» lortzeko helburuarekin, Pantailak Euskaraz mugimendua sortu dute zenbait eragilek. Pantaila guztietan euskarak duen «presentzia eskasarekin» arduratuta daude, eta egoeraren inguruko hausnarketa partekatzeko prest azaldu dira Euskal Herriko ik... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198829/bihar-hasiko-da-neurriak-arintzeko-hirugarren-fasea-iparraldean.htm | Gizartea | Bihar hasiko da neurriak arintzeko hirugarren fasea Iparraldean | Etxeratze agindua 23:00etan izanen da, eta ostatuen barnealdea irekiko dute. | Bihar hasiko da neurriak arintzeko hirugarren fasea Iparraldean. Etxeratze agindua 23:00etan izanen da, eta ostatuen barnealdea irekiko dute. | Maiatzaren 19an hasi ziren neurriak arintzen Ipar Euskal Herrian, eta bihartik aitzina, hirugarren fasea indarrean sartuko da. Etxeratze agindua 23:00etara gibelatuko dute, eta ostatuen barnealdeak irekitzen ahalko dituzte, betiere, protokolo zorrotzekin. Zenbait sektore berriz irekiko dituzte bihartik aitzina: kirol g... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198830/transfobia-egotzi-diote-donostiako-ppren-bozeramaileari.htm | Gizartea | Transfobia egotzi diote Donostiako PPren bozeramaileari | Aitzole Araneta Elkarrekin Podemosen bozeramaileak Hondalea-ri buruzko azalpen bat eman dio Borja Corominasi, eta hark Twitter bidez erantzun dio: «Hori mansplaining-tzat har daiteke?». Transexuala da Araneta. | Transfobia egotzi diote Donostiako PPren bozeramaileari. Aitzole Araneta Elkarrekin Podemosen bozeramaileak Hondalea-ri buruzko azalpen bat eman dio Borja Corominasi, eta hark Twitter bidez erantzun dio: «Hori mansplaining-tzat har daiteke?». Transexuala da Araneta. | «Hori mansplaining-tzat har daiteke?». Hori erantzun zion atzo Borja Corominas Donostiako PPren bozeramaileak Donostiako Elkarrekin Podemosen txio bati, zeinetan Aitzole Araneta Elkarrekin Podemosen bozeramaileak Santa Klara uhartean egin duten Hondalea lanari buruzko azalpenak ematen zizkion PPkoari. Mansplaining-a da... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198831/800-lagunetik-gora-atxilotu-dituzte-nazioartean-talde-kriminalekin-zerikusia-dutelakoan.htm | Mundua | 800 lagunetik gora atxilotu dituzte nazioartean, talde kriminalekin zerikusia dutelakoan | AEBetako eta Australiako segurtasun indarrek 2018an hasi zuten ikerketa. Atxilotuei droga trafikoan aritzea eta hilketak antolatu izana egozten diete. | 800 lagunetik gora atxilotu dituzte nazioartean, talde kriminalekin zerikusia dutelakoan. AEBetako eta Australiako segurtasun indarrek 2018an hasi zuten ikerketa. Atxilotuei droga trafikoan aritzea eta hilketak antolatu izana egozten diete. | Orotara 800 lagunetik gora atxilotu dituzte 18 herrialdetako segurtasun indarrek egindako operazio bateratuan. Krimen antolatuarekin lotura izatea egozten diete, zehazki, talde kriminalei telefono zifratuak saltzea, haien arteko ezkutuko komunikazioa errazteko. Orotara, 148 milioi dolar atzeman dizkiete, eta ehunka arm... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198832/cupek-junquerasen-gutunari-erantzun-dio-ezin-diogu-uko-egin-aldebakartasunari.htm | Mundua | CUPek Junquerasen gutunari erantzun dio: «Ezin diogu uko egin aldebakartasunari» | Espainiako Konstituzioaren barruan negoziatzea «sarraila bat okerreko giltzarekin zabaltzea» dela dio CUPek. | CUPek Junquerasen gutunari erantzun dio: «Ezin diogu uko egin aldebakartasunari». Espainiako Konstituzioaren barruan negoziatzea «sarraila bat okerreko giltzarekin zabaltzea» dela dio CUPek. | Kataluniako independentismoaren barruan harrabotsa sortu du Oriol Junqueras ERC Esquerra Republicanako presidenteak atzo argitara emandako artikuluak, eta hari erantzun dio gaur CUPeko talde parlamentarioak, Ara egunkarian publikatutako beste artikulu batean. Aldebakarreko bidea alboratzea defendatzen zuen Junquerasek.... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198833/ezinbestekoa-da-aisialdian-euskara-sendo-egotea.htm | Bizigiro | «Ezinbestekoa da aisialdian euskara sendo egotea» | Pantailak Euskaraz mugimenduko bozeramaileak uste du euskarazko ikus-entzunezkoen finantzaketa publikoa biderkatu egin behar dela, «egoerari buelta emateko». | «Ezinbestekoa da aisialdian euskara sendo egotea». Pantailak Euskaraz mugimenduko bozeramaileak uste du euskarazko ikus-entzunezkoen finantzaketa publikoa biderkatu egin behar dela, «egoerari buelta emateko». | Zuzenbide eta antropologia ikasketak egin ditu, eta kultur teknikaria da lanbidez Alex Aginagalde (Donostia, 1981).
Zer asmorekin sortu duzue Pantailak Euskaraz mugimendua?
Ikus-entzunezkoetan euskarak bizi duen egoera kezkagarria iraultzeko sortu da mugimendua.
Zein da ikus-entzunezkoetan euskarak duen presentziaz ... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198834/olarizuko-bizilagunak-kaleratu-egin-ditu-gasteizko-udalak.htm | Gizartea | Olarizuko bizilagunak kaleratu egin ditu Gasteizko Udalak | Duela urte batzuetatik hona, Gasteizko Olarizu hiribideko eraikinak etxebizitza bat ordaintzeko aukerarik ez zeukaten herritarrek okupatu izan dituzte. Urte luzez udalarekin harreman gorabeheratsua izan ondoren, gaur kaleratu dituzte azkenean. | Olarizuko bizilagunak kaleratu egin ditu Gasteizko Udalak. Duela urte batzuetatik hona, Gasteizko Olarizu hiribideko eraikinak etxebizitza bat ordaintzeko aukerarik ez zeukaten herritarrek okupatu izan dituzte. Urte luzez udalarekin harreman gorabeheratsua izan ondoren, gaur kaleratu dituzte azkenean. | «Esan eta egin. Olarizuko okupa ilegalei kaleratuak izango direla jakinarazten gabiltza. Egun gutxi barru burutuko da. Geroxeago birgaituko dugu eremu hori, hiriarentzat berreskuratzeko». Horrela jakinarazi zuen Gorka Urtaran Gasteizko alkateak duela egun gutxi Olarizuko bizilagunen gainean hilabeteak daramatzan mehatx... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198835/positiboen-ehunekoa-24-da-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Positiboen ehunekoa %2,4 da Hego Euskal Herrian | Beste 245 positibo erregistratu dituzte 10.201 proba diagnostikotan. | Positiboen ehunekoa %2,4 da Hego Euskal Herrian. Beste 245 positibo erregistratu dituzte 10.201 proba diagnostikotan. | Arintzea erakusten dute transmisioari buruzko datuek. Zehazki, Osakidetzak eta Osasunbideak 10.201 proba egin zituzten atzo: 245 kasu atzeman zituzten, eta, beraz, %2,4 izan zen positiboen ehunekoa. Hain zuzen, adierazlea OME Osasunaren Munduko Erakundeak gehienezko mugarritzat ezarria duen langaren oso azpitik dago: e... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198836/jaurlaritzak-erlijio-aniztasunaren-lege-proiektua-onartuko-du-datorren-astean.htm | Gizartea | Jaurlaritzak Erlijio Aniztasunaren Lege proiektua onartuko du datorren astean | Udalerriek erlijio zentroentzako eremuak gorde beharko dituzte fede ezberdinen kultu askatasuna bermatzeko. | Jaurlaritzak Erlijio Aniztasunaren Lege proiektua onartuko du datorren astean. Udalerriek erlijio zentroentzako eremuak gorde beharko dituzte fede ezberdinen kultu askatasuna bermatzeko. | Eusko Jaurlaritzak datorren astean onartuko du elkarbizitza eta erlijio askatasunerako eskubidea babestea helburu duen Kultu lekuen, Zentroen eta Erlijio Aniztasunaren Lege proiektua. Legearekin, gizarteko aniztasun erlijiosoaren babes juridikoa indartuko litzateke, fede ezberdinei tratamendu bera eskainiz eta kultu le... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198837/hainbat-sare-sozial-eta-hedabide-erori-dira-zerbitzu-enpresa-baten-akats-baten-ondorioz.htm | Mundua | Hainbat sare sozial eta hedabide erori dira, zerbitzu enpresa baten akats baten ondorioz | Twitch, Twitter, BBC, The New York Times eta The Guardian izan dira Fastly sareko zerbitzuen enpresak izan duen akatsa pairatu dutenetako batzuk. Konpainiak jada konpondu du matxura. | Hainbat sare sozial eta hedabide erori dira, zerbitzu enpresa baten akats baten ondorioz. Twitch, Twitter, BBC, The New York Times eta The Guardian izan dira Fastly sareko zerbitzuen enpresak izan duen akatsa pairatu dutenetako batzuk. Konpainiak jada konpondu du matxura. | Gaur goizean ezin izan dituzue Twitterreko emojiak edo irudiak ikusi? Arazoak izan dituzue nazioarteko hedabide batzuen webguneetara sartzeko? Jatorri bera izan dute akats horiek eta beste hainbatek: Fastly sareko zerbitzuen enpresak izan duen matxura bat, gaurko goizeko hamabiak aldera. Jadanik itzuli dira beren onera... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198838/covid-19-ziurtagiri-digitalaz-informazioa-eskainiko-du-gaurtik-aurrera-jaurlaritzako-osasun-sailaren-webguneak.htm | Gizartea | COVID-19 ziurtagiri digitalaz informazioa eskainiko du gaurtik aurrera Jaurlaritzako Osasun Sailaren webguneak | Ziurtagiria QR kode baten bidez eskuratzeko modua eskainiko du gaurtik aurrera webguneak. | COVID-19 ziurtagiri digitalaz informazioa eskainiko du gaurtik aurrera Jaurlaritzako Osasun Sailaren webguneak. Ziurtagiria QR kode baten bidez eskuratzeko modua eskainiko du gaurtik aurrera webguneak. | Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak atzo jakinarazi zuenez, gaurtik aurrera Osasun Saileko webguneak COVID-19 ziurtagiri digitalari buruzko informazioa eskainiko du, bai eta QR dokumentu baten bidez ziurtagiri hori eskuratzeko modua ere. Sagarduik adierazi zuen gaur egun hainbat autonomia erkidegotan... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198839/txabi-etxebarrietaren-omenezko-loreak-eta-ikurrina-bat-jarri-dituzte-hil-zuten-lekuan.htm | Politika | Txabi Etxebarrietaren omenezko loreak eta ikurrina bat jarri dituzte hil zuten lekuan | Tolosako Benta Handin Oteizak eskaini zion eskulturaren azpian jarri dituzte. Hainbatetan egin diote eraso oroigarriari. Bilboko Udalak ukatu egin zuen areto bat erabiltzea haren heriotzaren inguruko hitzaldi bat egiteko. | Txabi Etxebarrietaren omenezko loreak eta ikurrina bat jarri dituzte hil zuten lekuan. Tolosako Benta Handin Oteizak eskaini zion eskulturaren azpian jarri dituzte. Hainbatetan egin diote eraso oroigarriari. Bilboko Udalak ukatu egin zuen areto bat erabiltzea haren heriotzaren inguruko hitzaldi bat egiteko. | Lehengo batean / kalearen erdian / Benta-Handi erdian / Xabier anaia, hil zuten. Horrela abestu zuen Imanol Larzabal musikariak Txabi Etxebarrietaren heriotzaz, 1974ko Herriak ez du barkatuko diskoan. Tolosan (Gipuzkoa) dago Benta Handi, bidegurutze batean, Azpeitia-Azkoitiara doan errepideak eta Donostia eta Gasteiz b... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198840/bi-urtez-jarraian-hutsik-dauden-etxebizitzei-tasa-bat-ezarriko-die-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Bi urtez jarraian hutsik dauden etxebizitzei tasa bat ezarriko die Jaurlaritzak | Eusko Jaurlaritzaren arabera, 15.000 etxebizitza hutsi eragin diezaieke. Dekretuan, salbuespen batzuk ezarri dira: adibidez, bigarren etxebizitzak edo hainbat arrazoigatik aldi baterako etxebizitza aldaketak. | Bi urtez jarraian hutsik dauden etxebizitzei tasa bat ezarriko die Jaurlaritzak. Eusko Jaurlaritzaren arabera, 15.000 etxebizitza hutsi eragin diezaieke. Dekretuan, salbuespen batzuk ezarri dira: adibidez, bigarren etxebizitzak edo hainbat arrazoigatik aldi baterako etxebizitza aldaketak. | Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian hutsik dauden etxebizitzei tasa bat ezarri ahal izango zaie. Hori jaso du, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak onartutako dekretuak. Etxebizitzaren metro koadro erabilgarri bakoitzeko 10 eurokoa izango da kanona, lehen urtean, eta %10 handituko da hutsik jarraitzen duen urte bakoitzeko. Etx... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198841/kontseiluak-hizkuntza-politika-berrirako-jauzia-irudikatuko-du-kursaalean.htm | Gizartea | Kontseiluak hizkuntza politika berrirako «jauzia» irudikatuko du Kursaalean | Euskalgintzako hainbat eragilerekin batera landutako Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala dokumentua aurkeztuko du Kontseiluak Donostian, ekainaren 19an. | Kontseiluak hizkuntza politika berrirako «jauzia» irudikatuko du Kursaalean. Euskalgintzako hainbat eragilerekin batera landutako Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala dokumentua aurkeztuko du Kontseiluak Donostian, ekainaren 19an. | «Hizkuntza politika berrirako bide orria» proposatzeko asmoz, Euskalgintzaren Kontseiluak Hizkuntza-politiketan Eragiteko Adostasun Soziala izeneko dokumentua landu du euskalgintzako hainbat eragilerekin batera, eta ekainaren 19an aurkezpen publikoa egingo du Donostiako Kursaal jauregian. Kontseiluak gaur eman du aurke... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198842/herritar-batek-belarrondoko-bat-eman-dio-emmanuel-macroni.htm | Mundua | Herritar batek belarrondoko bat eman dio Emmanuel Macroni | Frantziako presidenteak Drômeko departamendura egin duen bisita ofizial batean gertatu da. Oraingoz bi gizon atxilotu dituzte. | Herritar batek belarrondoko bat eman dio Emmanuel Macroni. Frantziako presidenteak Drômeko departamendura egin duen bisita ofizial batean gertatu da. Oraingoz bi gizon atxilotu dituzte. | Duela urte batzuk ospetsu egin zen herritar batek Mariano Rajoy orduko Espainiako presidenteari eman zion zaplaztekoa, eta oraingoan Emmanuel Macron Frantziako presidentearen txanda izan da: bisita ofizial bat egin du Drômeko departamendura, eta publikoko gizon batek belarrondoko bat eman dio.
Azaldu dutenez, jada bi ... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198843/marixol-iparragirreri-46-urteko-zigorra-jarri-diote.htm | Politika | Marixol Iparragirreri 46 urteko zigorra jarri diote | Talde armatuko kide izateaz absolbitu egin dute, horregatik Frantzian ezarritako zigorra bete duela-eta. | Marixol Iparragirreri 46 urteko zigorra jarri diote. Talde armatuko kide izateaz absolbitu egin dute, horregatik Frantzian ezarritako zigorra bete duela-eta. | Espainiako Auzitegi Nazionalak 46 urteko espetxe zigorra ezarri dio Marixol Iparragirreri, 1987ko maiatzean bi hilketa saio egitea eta Eskoriatzan (Gipuzkoa) lehergailu bat jarri eta kalteak eragitea egotzita. Auzitegiak frogatutzat jo du Iparragirrek eta ETAko beste lau kidek lehergailu bat jarri zutela, guardia zibil... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198844/selektibitatea-egiten-hasi-dira-arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-12782-ikasle.htm | Gizartea | Selektibitatea egiten hasi dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 12.782 ikasle | Iazkoarekin alderatuta, %1,49 hazi da Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan izena eman duten ikasleen kopurua. Batxilergoko ikasleen %75ek proba euskaraz egingo dute. | Selektibitatea egiten hasi dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 12.782 ikasle. Iazkoarekin alderatuta, %1,49 hazi da Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan izena eman duten ikasleen kopurua. Batxilergoko ikasleen %75ek proba euskaraz egingo dute. | Gaur hasi dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan milaka ikasleren etorkizuna markatuko duen proba. Hain zuzen, 12.782 ikasle hasi dira selektibitatea bezala ezaguna den USE Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egiten. Nafarroako ikasleek iragan astean egin zuten proba, eta etzi jakingo dute zer emaitza lortu dituzten.
Gau... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198845/jaurlaritzak-anbizio-handiko-inbertsioak-agindu-ditu-2022ko-aurrekontuetan.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak «anbizio handiko inbertsioak» agindu ditu 2022ko aurrekontuetan | Gastua mugatzeko eta zorra txikitzeko arauak etenda daudela baliatu nahi du inbertsio publikoak bizkortzeko. Madrilekin %2,2ko defizita du hitzartua: 1.600 milioi euro, gutxi gorabehera. | Jaurlaritzak «anbizio handiko inbertsioak» agindu ditu 2022ko aurrekontuetan. Gastua mugatzeko eta zorra txikitzeko arauak etenda daudela baliatu nahi du inbertsio publikoak bizkortzeko. Madrilekin %2,2ko defizita du hitzartua: 1.600 milioi euro, gutxi gorabehera. | Europak atea irekita duen bitartean, muga handirik gabe gastatzeko aukera erabili nahi du Eusko Jaurlaritzak. 2022. urterako aurrekontu proiektuan «anbizio handiko inbertsio plan» bat izango duela agindu du Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak. «Inbertsio publikoa izango da aurrekontuaren ezaugarr... |
2021-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/198846/knorr-bremsek-iruneko-bere-planta-handitu-eta-142-lanpostu-sortuko-ditu.htm | Ekonomia | Knorr-Bremsek Iruñeko bere planta handitu eta 142 lanpostu sortuko ditu | Trengintzako osagaietako enpresak 50 milioi euroko inbertsioa egingo du, egun dituen 213 beharginen lantaldea egonkortuta | Knorr-Bremsek Iruñeko bere planta handitu eta 142 lanpostu sortuko ditu. Trengintzako osagaietako enpresak 50 milioi euroko inbertsioa egingo du, egun dituen 213 beharginen lantaldea egonkortuta | Knorr-Brense enpresak Iruñeko bere lantegia zabaltzeko duen proiektua foru interesekoa izendatu zuen Nafarroako Gobernuak maiataren 26ean, eta babes horretan exekutiboak beste urrats bat egin du Mikel Irujo Ekonomiako Garapeneko kontseilariak fabrikara egindako bisitarekin. Nafarroan 50 milioi euroko inbertsioa egin et... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.