date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-6-8
https://www.berria.eus/albisteak/198847/hamahiru-lagunen-artean-gazte-bat-jipoitu-dute-basaurin-marikoi-zikina-oihuen-artean.htm
Gizartea
Hamahiru lagunen artean gazte bat jipoitu dute Basaurin, «marikoi zikina» oihuen artean
Larunbat gauean izan zen erasoa. Erasoa jasan zuen gaztea konorterik gabe utzi zuten, eta ospitaleratu egin behar izan zuten.
Hamahiru lagunen artean gazte bat jipoitu dute Basaurin, «marikoi zikina» oihuen artean. Larunbat gauean izan zen erasoa. Erasoa jasan zuen gaztea konorterik gabe utzi zuten, eta ospitaleratu egin behar izan zuten.
Eraso homofobo bat izan zen larunbat gauen Basaurin (Bizkaia), Bizkotxalde parkean, 2:30ean aldera. Erasotua konorterik gabe utzi zuten, eta ospitaleratu egin behar izan zuten. Lekukoek azaldu dutenez, 23 urteko gaztea jipoitzen zuten bitartean «marikoi zikina» zioten oihuak entzuten ziren, baita nazka ematen zuela zio...
2021-6-8
https://www.berria.eus/albisteak/198848/martintxo-altzueta-marrazkilariaren-ilustrazioetan-oinarritutako-bideoklipa-kaleratuko-du-lur-barnea-proiektuak.htm
Kultura
Martintxo Altzueta marrazkilariaren ilustrazioetan oinarritutako bideoklipa kaleratuko du Lur Barnea proiektuak
Noaingo guduan oinarrituko da kantua, baita bideoklipa ere. Aingeru Gorrotxategi eta Eneko Benito musikarien azken proiektua da Lur Barnea.
Martintxo Altzueta marrazkilariaren ilustrazioetan oinarritutako bideoklipa kaleratuko du Lur Barnea proiektuak. Noaingo guduan oinarrituko da kantua, baita bideoklipa ere. Aingeru Gorrotxategi eta Eneko Benito musikarien azken proiektua da Lur Barnea.
Hilean behin abesti bat argitaratzeko asmoa dauka sortu berri den Lur Barnea proiektuak, eta Noaingo guduaren inguruko Azken esperantzaren guda da segida horretako lehen kantua. Aingeru Gorrotxategi musikariak eta Eneko Benito Garilak 26 taldeko albokariak osatzen dute taldea, eta lehenengo bideoklip horretan, Martintx...
2021-6-8
https://www.berria.eus/albisteak/198849/eb-bere-plana-finantzatzeko-zorra-jaulkitzear-dago.htm
EB bere plana finantzatzeko zorra jaulkitzear dago
EB bere plana finantzatzeko zorra jaulkitzear dago.
Next Generation EU planaren 750.000 milioi euroak finantzatzeko zorra «egun pare batean» hasiko da jaulkitzen Europako Batasuna, Johannes Hahn Aurrekontu komisarioak iragarri duenez. Udako oporraldiaren aurretik beste bi zor jaulkipen egingo ditu EBk. Aurten planaren %13 inguru finantzatuko du EBk, 80.000 milioi euro i...
2021-6-8
https://www.berria.eus/albisteak/198850/ratko-mladicen-aurkako-zigorra-berretsi-du-hagako-auzitegiak.htm
Mundua
Ratko Mladicen aurkako zigorra berretsi du Hagako auzitegiak
Srebrenicako genozidioaren erruduntzat jo dute indar serbiarren buru ohia. Defentsak haren absoluzioa nahi zuen; fiskaltzak, berriz, beste bost genozidio leporatzen zizkion.
Ratko Mladicen aurkako zigorra berretsi du Hagako auzitegiak. Srebrenicako genozidioaren erruduntzat jo dute indar serbiarren buru ohia. Defentsak haren absoluzioa nahi zuen; fiskaltzak, berriz, beste bost genozidio leporatzen zizkion.
Nazioarteko Zigor Auzitegientzako Mekanismoak ez du ontzat jo Ratko Mladicen defentsak jarritako helegitea, eta indar serbiarren jeneral ohiaren aurkako zigorra berretsi du. Hari bizi osorako espetxealdia ezarri zion 2017an Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegiak, Bosniako gerran (1992-1995) izaniko rolagatik. Bestea...
2021-6-8
https://www.berria.eus/albisteak/198852/renault-inputatu-dute-frantzian-diesel-motorrak-manipulatzeagatik.htm
Ekonomia
Renault inputatu dute Frantzian, diesel motorrak manipulatzeagatik
Frantziako konpainiak 20 milioi euroko fidantza jarri behar du, horietako hemezortzi isunak eta beste kalte batzuen balizko ordainketa gisa
Renault inputatu dute Frantzian, diesel motorrak manipulatzeagatik. Frantziako konpainiak 20 milioi euroko fidantza jarri behar du, horietako hemezortzi isunak eta beste kalte batzuen balizko ordainketa gisa
Volkswagenen dieselgate auziak piztu zuen susmoa duela urte batzuk auto ekoizle guztiei begira, eta, orain, eskandalu horren anaia txikia izan daitekeena urrats handia egiten hasi da Frantzian. Frantziako justizia Renault konpainia ikertzen ari da 2017. urtetik, hain zuzen, diesel motorretan iruzur egin duelakoan isuri...
2021-6-9
https://www.berria.eus/albisteak/198876/bederatzi-lagun-ikertzen-ari-dira-basauriko-jipoiagatik.htm
Gizartea
Bederatzi lagun ikertzen ari dira Basauriko jipoiagatik
Larunbat gauean 23 urteko gazte bat «marikoi zikina» oihuen artean jipoitzea egozten diete. Manifestaziora deitu dute biharko.
Bederatzi lagun ikertzen ari dira Basauriko jipoiagatik. Larunbat gauean 23 urteko gazte bat «marikoi zikina» oihuen artean jipoitzea egozten diete. Manifestaziora deitu dute biharko.
Bederatzi lagun ari dira ikertzen larunbat gauean 23 urteko gazte batek Basaurin (Bizkaia) hartu zuen jipoiaren arduradun direlakoan. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Atzo zabaldu zenez, hamahiru lagunen artean jipoitu zuten gaztea «marikoi zikina» oihuen artean, baina Ertzaintzak eta Basauriko...
2021-6-9
https://www.berria.eus/albisteak/198877/euskal-herria-ez-al-dute-maite-arabarrek-bizkaitarrek-eta-gipuzkoarrek-misterioa-argituta.htm
Politika
Euskal Herria ez al dute maite arabarrek, bizkaitarrek eta gipuzkoarrek? Misterioa argituta
Suediako unibertsitate batek eginiko ikerketa baten emaitzek harridura sortu dute, baita egileei beraiei ere. Europan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek dute estatuarekiko atxikimendurik txikiena, baina euren «erregioarekikoena» ere bai. BERRIAk ikertu du nola egin zuten galdera.
Euskal Herria ez al dute maite arabarrek, bizkaitarrek eta gipuzkoarrek? Misterioa argituta. Suediako unibertsitate batek eginiko ikerketa baten emaitzek harridura sortu dute, baita egileei beraiei ere. Europan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek dute estatuarekiko atxikimendurik txikiena, baina euren «erregi...
Astelehenean eman zuen BERRIAk Suediako Goteborgeko Unibertsitateko Quality of Government Instituteko ikertzaileek eginiko ikerketa baten berri. 2021. urteari dagokion txosten bat plazaratu berri dute, eta, horretan, besteak beste, galdera honi erantzun nahi izan diote: Zeri diote europarrek atxikimendurik handiena? Ar...
2021-6-9
https://www.berria.eus/albisteak/198878/hasi-da-ia-200-ikertzaile-gazte-bilduko-dituen-ikergazte-kongresua.htm
Gizartea
Hasi da ia 200 ikertzaile gazte bilduko dituen Ikergazte kongresua
Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta, Gasteizko Europa jauregian elkartuko dira hiru egunez.
Hasi da ia 200 ikertzaile gazte bilduko dituen Ikergazte kongresua. Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta, Gasteizko Europa jauregian elkartuko dira hiru egunez.
Ikertzaile gazte eta euskaldunak bilduko dituen kongresua. Finean, horixe da Ikergazte. UEU Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta, gaur hasi da, eta, hiru egunez, ia 200 ikertzaile bilduko ditu Gasteizko Europa jauregian. Orotara, 214 lagunek parte hartuko dute, eta emakumeak izango dira gehienak: %60 inguru. Aurten...
2021-6-9
https://www.berria.eus/albisteak/198879/castillok-garaipena-aldarrikatu-du-fujimoriri-113000-boto-aterata.htm
Mundua
Castillok garaipena aldarrikatu du, Fujimoriri 113.000 boto aterata
Botoen %96,86 zenbatu dituzte, eta sindikalistaren abantaila hazi baino ez da egin zenbaketak aurrera egin ahala.
Castillok garaipena aldarrikatu du, Fujimoriri 113.000 boto aterata. Botoen %96,86 zenbatu dituzte, eta sindikalistaren abantaila hazi baino ez da egin zenbaketak aurrera egin ahala.
Azken datuen arabera, Pedro Castillo sindikalistak 113.193 boto ateratzen dizkio Keiko Fujimori eskuindarrari Peruko presidentea aukeratzeko bozetan, botoen %96,86. Beraz, Castillo garailetzat har daiteke, ezinezkoa delako emaitzek buelta ematea; besteak beste, egun osoan zenbatu ahala haren abantaila hazi besterik ez ...
2021-6-9
https://www.berria.eus/albisteak/198880/mila-lagunetik-gorako-ekitaldietan-beharrezkoa-izanen-da-osasun-ziurtagiria-iparraldean.htm
Gizartea
Mila lagunetik gorako ekitaldietan beharrezkoa izanen da osasun ziurtagiria Iparraldean
Frantziako Gobernuak segurtatu du "eguneroko jardueretarako" ez dela beharrezkoa izanen; festibal, kirol zelai eta antzekoetara sartzeko, bai.
Mila lagunetik gorako ekitaldietan beharrezkoa izanen da osasun ziurtagiria Iparraldean. Frantziako Gobernuak segurtatu du "eguneroko jardueretarako" ez dela beharrezkoa izanen; festibal, kirol zelai eta antzekoetara sartzeko, bai.
Ipar Euskal Herrian, 11 urtetik gorakoentzat, mila pertsona baino gehiago biltzen diren lekuetan derrigorrezkoa izanen da osasun ziurtagiria, hala nola festibaletara, kirol zelaietara edota kultur gela handietara sartzeko. Bi forma izanen ditu: paperezkoa edo zenbakizkoa, Tous Anti Covid aplikazioaren bidezko QR kode b...
2021-6-9
https://www.berria.eus/albisteak/198881/covid-ziurtagiri-digitala-eskuratzeko-bidea-ireki-du-jaurlaritzak.htm
Gizartea
COVID ziurtagiri digitala eskuratzeko bidea ireki du Jaurlaritzak
Oraingoz, sinadura elektronikoaren bitartez baizik ezin da eskuratu; bide telematikoa eta aurrez aurrekoa aktibatzeko prozesuan dira. Irizpide berdinak daude Hego Euskal Herri osoan.
COVID ziurtagiri digitala eskuratzeko bidea ireki du Jaurlaritzak. Oraingoz, sinadura elektronikoaren bitartez baizik ezin da eskuratu; bide telematikoa eta aurrez aurrekoa aktibatzeko prozesuan dira. Irizpide berdinak daude Hego Euskal Herri osoan.
Administrazio bakoitza bere erritmoan ari da COVID ziurtagiri digitala herritarren esku uzteko bidea zabaltzen. Nafarroak astelehenean jarri zuen martxan agiria jasotzeko prozedura; gaur ailegatu zaio txanda Eusko Jaurlaritzari. Arabarrek, bizkaitarrek eta gipuzkoarrek gaurtik aurrera dute ziurtagiria deskargatzeko au...
2021-6-9
https://www.berria.eus/albisteak/198882/nikaraguako-poliziak-oposizioko-bi-kide-atxilotu-ditu.htm
Mundua
Nikaraguako Poliziak oposizioko bi kide atxilotu ditu
Juan Sebastian Chamorro eta Felix Madariaga dira atxilotuak, biak ere azaroko hauteskundeetarako hautagaiak. Haiekin batera, gobernuaren kontrako beste bi kide ezagun atzeman dituzte.
Nikaraguako Poliziak oposizioko bi kide atxilotu ditu. Juan Sebastian Chamorro eta Felix Madariaga dira atxilotuak, biak ere azaroko hauteskundeetarako hautagaiak. Haiekin batera, gobernuaren kontrako beste bi kide ezagun atzeman dituzte.
Udazkenean hauteskundeak egingo dituzte Nikaraguan, eta oposizioak zailtasunak izango ditu hautagaiak aurkezteko. Horretarako aukera asko zituztenetako bi atxilotu ditu bart gauean Poliziak: Juan Sebastian Chamorro Ogasun ministro ohia, Violeta Barrios Chamorro presidente ohiaren iloba dena, eta Felix Madariaga, herria...
2021-6-9
https://www.berria.eus/albisteak/198883/labek-protesta-ikusgarria-egin-du-donostian-emakumeen-lan-baldintza-kaskarrak-salatzeko.htm
Ekonomia
LABek protesta ikusgarria egin du Donostian, emakumeen lan baldintza kaskarrak salatzeko
Krisia emakumeen lan baldintzen eta lanpostuen kontura gainditzea onartezina dela salatzeko egin dute.
LABek protesta ikusgarria egin du Donostian, emakumeen lan baldintza kaskarrak salatzeko. Krisia emakumeen lan baldintzen eta lanpostuen kontura gainditzea onartezina dela salatzeko egin dute.
"Sektore feminizatuetako langileek bizi duten prekaritatea eta enplegu galera borrokatzeko" LAB egiten ari den ekintza sortaren barruan, beste protesta bat egin du gaur Donostiako erdigunean, ekintza ikusgarria, zenbait pertsona autobus baten gainera igo baitira sindikatuaren erreibindikazioak erakusteko. "Sektore fem...
2021-6-9
https://www.berria.eus/albisteak/198884/pandemiaren-aurkako-lege-egitasmoan-akordioa-lortu-dute-eajk-psek-eta-ep-iuk.htm
Gizartea
Pandemiaren aurkako lege egitasmoan akordioa lortu dute EAJk, PSEk eta EP-IUk
Elkarrekin Podemos-IUk azpimarratu du, akordioari esker, isunen pisua murriztuko dela legean, eta gizarte zibilaren parte hartzea sustatuko dela.
Pandemiaren aurkako lege egitasmoan akordioa lortu dute EAJk, PSEk eta EP-IUk. Elkarrekin Podemos-IUk azpimarratu du, akordioari esker, isunen pisua murriztuko dela legean, eta gizarte zibilaren parte hartzea sustatuko dela.
Legealdiko lehen akordio garrantzitsua erdietsi dute EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Legebiltzarrean: pandemiaren aurkako lege egitasmoan ados jarri dira hiru taldeak. Akordioaren garrantzia azpimarratu dute adostasunera iritsi diren hiru alderdiek, gaur goizean egindako agerraldietan. Miren Gorrotxategi E...
2021-6-9
https://www.berria.eus/albisteak/198885/presoen-aldeko-martxa-eginen-dute-uztailaren-10ean-baionatik-donibane-lohizunera.htm
Politika
Presoen aldeko martxa eginen dute uztailaren 10ean, Baionatik Donibane Lohizunera
Bakegileek terrorismoaren kontrako Frantziako fiskaltzaren jarrera salatu dute, eta kezka agertu dute Frantzian gertatzen ari den «lerratze sekuritarioaren» aitzinean. Jakes Esnal eta Jon Kepa Paroten baldintzapeko askatasun eskaerei oztoporik ez jartzeko eskatu dute.
Presoen aldeko martxa eginen dute uztailaren 10ean, Baionatik Donibane Lohizunera. Bakegileek terrorismoaren kontrako Frantziako fiskaltzaren jarrera salatu dute, eta kezka agertu dute Frantzian gertatzen ari den «lerratze sekuritarioaren» aitzinean. Jakes Esnal eta Jon Kepa Paroten baldintzapeko askatasun eskaerei ozt...
Orain presoak! lelopean, euskal presoen eskubideen aldeko martxa eginen dute Bakegileek uztailaren 10ean, Baionatik Donibane Lohizunera (Lapurdi). Frantziako Justizia Ministerioarekin harremanean segitzen badute ere, azpimarratu dute egiten dituzten eskaerek ez dutela erantzun baikorrik eskuratu, eta kezka agertu dute ...
2021-6-9
https://www.berria.eus/albisteak/198886/israelek-airez-eraso-egin-diola-salatu-du-siriak.htm
Mundua
Israelek airez eraso egin diola salatu du Siriak
Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, Damaskoren aldeko «11 borrokalari» hil dira erasoan. Iturri ofizialek ez dute hildakoen inguruko zehaztapenik eman.
Israelek airez eraso egin diola salatu du Siriak. Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, Damaskoren aldeko «11 borrokalari» hil dira erasoan. Iturri ofizialek ez dute hildakoen inguruko zehaztapenik eman.
Siriako aireko defentsa sistemek Israelek egindako eraso bati erantzun diotela jakinarazi du Sana berri agentziak. Zabaldu duenaren arabera, herrialdearen erdialdearen eta hegoaldearen aurka egin du Israelgo armadak, airez. Gaineratu du Libanoren aire eremutik iritsitako hegazkinek bonbardatu dutela herrialdea. Hedabid...
2021-6-9
https://www.berria.eus/albisteak/198887/hegoaldean-gutxienez-23-pertsona-zendu-dira-gaitzarekin-astebetean.htm
Gizartea
Hegoaldean gutxienez 23 pertsona zendu dira gaitzarekin astebetean
Osakidetzak eta Osasunbideak beste 308 kasu positibo zenbatu dituzte. Positiboen ehunekoa %3,2 izan da astearteko testetan.
Hegoaldean gutxienez 23 pertsona zendu dira gaitzarekin astebetean. Osakidetzak eta Osasunbideak beste 308 kasu positibo zenbatu dituzte. Positiboen ehunekoa %3,2 izan da astearteko testetan.
Birusarekin loturiko heriotzei buruzko informazio eguneratua eman dute Hego Euskal Herriko agintariek. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, maiatzaren 31tik ekainaren 6ra bitarteko astean gutxienez 23 lagun hil dira gaitzak jota. Horiek horrela, bilakaerak azken hiru asteetako jo...
2021-6-9
https://www.berria.eus/albisteak/198888/uemako-herrietako-bost-osasun-langiletik-batek-ez-daki-euskaraz.htm
Gizartea
Uemako herrietako bost osasun langiletik batek ez daki euskaraz
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak osasun zerbitzuari buruzko azterketa aurkeztu du Legebiltzarrean. Bereziki kezkatuta agertu da pediatria zerbitzuarekin.
Uemako herrietako bost osasun langiletik batek ez daki euskaraz. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak osasun zerbitzuari buruzko azterketa aurkeztu du Legebiltzarrean. Bereziki kezkatuta agertu da pediatria zerbitzuarekin.
Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak agerraldi bat egin du gaur Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, bere udalerrietako osasun zerbitzuari buruzko azterketa aurkezteko. Iraitz Lazkano Uemako lehendakariak eta Garikoitz Goikoetxea teknikariak eman dute jasotako datuen berri, eta, besteak beste, jakinarazi dute ...
2021-6-9
https://www.berria.eus/albisteak/198889/nafarroako-gobernuak-lehen-pausoak-eman-ditu-motibazio-politikoko-biktimen-aitortzarako.htm
Politika
Nafarroako Gobernuak lehen pausoak eman ditu motibazio politikoko biktimen aitortzarako
Auzitegi Konstituzionalaren aldeko ebazpenaren ostean, legea garatzeko dekretua lantzen hasi da, eta aitortzaren lana egingo duen batzordeko pertsonak izendatzeari ekin dio.
Nafarroako Gobernuak lehen pausoak eman ditu motibazio politikoko biktimen aitortzarako. Auzitegi Konstituzionalaren aldeko ebazpenaren ostean, legea garatzeko dekretua lantzen hasi da, eta aitortzaren lana egingo duen batzordeko pertsonak izendatzeari ekin dio.
Sei urteko itzulinguruen ostean, azkenean, Nafarroako Gobernuak bidea libre du eskuin muturreko taldeen eta polizien biktimen aitortzarako. Izan ere, maiatzaren 18an, Auzitegi Konstituzionalak onetsi egin zuen 2019ko martxoan onartutako legea, eta gaur, Nafarroako Parlamentuan, Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kon...
2021-6-9
https://www.berria.eus/albisteak/198890/euskal-selekzioaren-ofizialtasuna-babesten-dute-hiru-herritarretik-bik.htm
Politika
Euskal selekzioaren ofizialtasuna babesten dute hiru herritarretik bik
Naziometroaren bigarren neurketaren arabera, erabakitzeko eskubidearen alde daude beste hainbeste; portzentaje hori hiru puntu hazi da urte erdian. Nafarroak beste lurralde batzuekin harremanak indartzeko beharraz ere galdetu dute inkestan.
Euskal selekzioaren ofizialtasuna babesten dute hiru herritarretik bik. Naziometroaren bigarren neurketaren arabera, erabakitzeko eskubidearen alde daude beste hainbeste; portzentaje hori hiru puntu hazi da urte erdian. Nafarroak beste lurralde batzuekin harremanak indartzeko beharraz ere galdetu dute inkestan.
2020. urtearen hondarrean, Naziometroa euskal burujabetzari buruzko barometroaren lehen neurketaren emaitzen berri eman zuten Telesforo Monzon Euskal Herrigintza Laborategiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz ikerketa taldeak. Asmoa zen neurketa horiei jarraipena ematea, bilakaerari erreparatzeko, eta big...
2021-6-9
https://www.berria.eus/albisteak/198891/12-milioi-litro-sagardo-egin-dira-jatorri-izenarekin-iaz-ekoitzitakoaren-heren-bat.htm
Bizigiro
1,2 milioi litro sagardo egin dira jatorri izenarekin, iaz ekoitzitakoaren heren bat
Euskal Sagardoa osatzen duten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 48 sagardogileren artean, 70 sagardo aurkeztu dituzte.
1,2 milioi litro sagardo egin dira jatorri izenarekin, iaz ekoitzitakoaren heren bat. Euskal Sagardoa osatzen duten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 48 sagardogileren artean, 70 sagardo aurkeztu dituzte.
Azken hilabeteak «gogorrak» izan dira sagardo sektorearentzat. Ostalaritzaren geldialdiarekin eta sagardotegien murrizketekin, sagardo guztia saldu ezinda geratu dira sagardotegi gehienak. Horren ondorio da Euskal Sagardoa jatorri izenaren joan den urteko uzta ere: 1,2 milioi litro sagardo ekoitzi ziren bertako bi mili...
2021-6-9
https://www.berria.eus/albisteak/198892/gasteizko-eta-donostiako-jazzaldiek-aurkeztu-dituzte-egitarauak.htm
Kultura
Gasteizko eta Donostiako jazzaldiek aurkeztu dituzte egitarauak
Uztailaren 14tik 18ra, Anne Paceo eta Antonio Sanchez, Kathrine Windfeld eta Thumbscrew ariko dira Gasteizen, besteak beste. Donostian, berriz, uztailaren 21etik 25era izango dira kontzertuak, besteren artean, Cecile McLorin Salvant, Mulatu Astatke, Kenny Barron, Silvia Perez Cruz eta Brad Mehldaurenak.
Gasteizko eta Donostiako jazzaldiek aurkeztu dituzte egitarauak. Uztailaren 14tik 18ra, Anne Paceo eta Antonio Sanchez, Kathrine Windfeld eta Thumbscrew ariko dira Gasteizen, besteak beste. Donostian, berriz, uztailaren 21etik 25era izango dira kontzertuak, besteren artean, Cecile McLorin Salvant, Mulatu Astatke, Kenny...
Aurrez Getxoko Jazz Jaialdiak egin bezala, gaur aurkeztu dituzte Gasteizko 44. Jazz Jaialdiak eta Donostiako 65. Jazzaldiak beren egitarauak. Azken horrek dagoeneko salgai jarri ditu sarrerak. Gasteizen protagonista nagusiak izango dira: Anne Paceo eta Antonio Sanchez (bateriak), Itamar Borochov (tronpeta), Kathrine W...
2021-6-9
https://www.berria.eus/albisteak/198893/nafarroako-adingabeen-zentro-batzuetan-izan-diren-azken-erasoak-salatu-ditu-labek.htm
Gizartea
Nafarroako adingabeen zentro batzuetan izan diren azken erasoak salatu ditu LABek
Pribatizazioak langileei eta erabiltzaileei zuzenean eragiten diela azpimarratu du sindikatuak, eta zerbitzuen publifikazioa eskatu du.
Nafarroako adingabeen zentro batzuetan izan diren azken erasoak salatu ditu LABek. Pribatizazioak langileei eta erabiltzaileei zuzenean eragiten diela azpimarratu du sindikatuak, eta zerbitzuen publifikazioa eskatu du.
LAB sindikatuak Nafarroako adingabeen zentro batzuetako langileek jasandako erasoak salatu ditu, Eskubide Sozialen Departamentuak Iruñean duen egoitzan egindako elkarretaratzean. Nafarroako Gobernuak adingabeen zentroak pribatizatzearen eta azpikontratatzearen ondorio direla nabarmendu du LABek. Horrek langileen zein e...
2021-6-9
https://www.berria.eus/albisteak/198894/pertsona-bat-hil-da-eusko-jaurlaritzako-egoitza-nagusian-eskailera-batzuetatik-erorita.htm
Ekonomia
Pertsona bat hil da Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusian, eskailera batzuetatik erorita
Atzo gertatu zen ezbeharra, Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan. Eskailera begitik erori zen gizona, eta larriki zauritu zen.
Pertsona bat hil da Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusian, eskailera batzuetatik erorita. Atzo gertatu zen ezbeharra, Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan. Eskailera begitik erori zen gizona, eta larriki zauritu zen.
Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan jazo zen ezbeharra, atzo. Eskaileren artean dagoen tartetik erori zen 48 urteko gizona, 14:00ak inguruan. Zauri larriak eragin zizkion, eta, Santiago ospitalera eraman zuten arren, ordu batzuen buruan hil zen. Ertzaintza eta Osalan gertatutakoa ikertzen ari dira. Informazioa ezk...
2021-6-9
https://www.berria.eus/albisteak/198895/txartelen-bidez-egindako-gastua-2019ko-mailara-itzuli-da-maiatzean.htm
Ekonomia
Txartelen bidez egindako gastua 2019ko mailara itzuli da maiatzean
BBVAren datuek diote kontsumo pribatua krisi aurrekoaren parera iritsi dela. EBren funtsen laguntzarekin, 2022 bukaeran 2019ko maila gaindituko du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomiak
Txartelen bidez egindako gastua 2019ko mailara itzuli da maiatzean. BBVAren datuek diote kontsumo pribatua krisi aurrekoaren parera iritsi dela. EBren funtsen laguntzarekin, 2022 bukaeran 2019ko maila gaindituko du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomiak
BBVA ere batu da ekonomiaren susperraldia hasi dela esaten dutenen taldera. Baina beste iragarle batzuek ematerik ez duten datu propio batekin egin du: maiatzaren bigarren erdian, alarma egoera kendu ondoren, haren bezeroen eta bezero ez direnen txartel bidezko operazioak 2019ko datu bereko mailara itzuli dira. Hau da,...
2021-6-9
https://www.berria.eus/albisteak/198896/espetxealdi-iraunkor-berrikusgarria-ezarri-diote-gizon-bati-emaztea-eta-haren-semea-hiltzeagatik.htm
Gizartea
Espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarri diote gizon bati, emaztea eta haren semea hiltzeagatik
Gizonak Alcobendasen (Madril) hil zituen andrea eta haren semea, 2017an. Emakumeari 30 aldiz sartu zion aiztoa, eta umeari hamasei aldiz.
Espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarri diote gizon bati, emaztea eta haren semea hiltzeagatik. Gizonak Alcobendasen (Madril) hil zituen andrea eta haren semea, 2017an. Emakumeari 30 aldiz sartu zion aiztoa, eta umeari hamasei aldiz.
Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du gizon bati bere Eibarko (Gipuzkoa) bikotekidea eta haren haurra hiltzeagatik ezarritako espetxealdi iraunkor berrikusgarria. Gizonak emazteari 30 aldiz sartu zion aiztoa, eta semeari, berriz, hamasei aldiz. Hilketak Alcobendasen (Madril) bizi ziren etxean egin zituen, 2017an...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198922/foruzaingoak-ukatu-egin-du-nafarroan-saileko-hiltzaile-bat-dagoenik.htm
Gizartea
Foruzaingoak ukatu egin du Nafarroan saileko hiltzaile bat dagoenik
Sare sozialetan Poliziaren izenean dabilen mezu faltsu bat gezurtatu dute. Herrialdean azken asteotan aurkituriko gorpuen kasuak oker lotzen ditu, eta asteartean beste bat agertu zela adierazten du, hori ere gaizki.
Foruzaingoak ukatu egin du Nafarroan saileko hiltzaile bat dagoenik. Sare sozialetan Poliziaren izenean dabilen mezu faltsu bat gezurtatu dute. Herrialdean azken asteotan aurkituriko gorpuen kasuak oker lotzen ditu, eta asteartean beste bat agertu zela adierazten du, hori ere gaizki.
«Poliziok ez dugu Whatsappen bidez informatzen, are gutxiago larritasuna sortzen duten delituen inguruan». Twitterren mezu hori jarrita, sare sozialetan dabilen gezur bat salatu nahi izan zuen Nafarroako Foruzaingoak atzo. Txioan, Whatsappen bolo-bolo dabilen mezuaren irudi bat partekatu zuen Foruzaingoak. Horretan, Na...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198923/gizon-bat-atxilotu-dute-donostian-bi-pertsona-armaz-mehatxatu-eta-etxean-gotortu-ostean.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Donostian, bi pertsona armaz mehatxatu eta etxean gotortu ostean
Bizilagun baten dei baten bitartez joan da Ertzaintza bertara. Lekukoen hitzetan, suzko arma batekin mehatxu egin die bi gizoni. Ondoren, etxean gotortu da.
Gizon bat atxilotu dute Donostian, bi pertsona armaz mehatxatu eta etxean gotortu ostean. Bizilagun baten dei baten bitartez joan da Ertzaintza bertara. Lekukoen hitzetan, suzko arma batekin mehatxu egin die bi gizoni. Ondoren, etxean gotortu da.
Bart iluntzean gertatu da, 21:00ak aldera: gizon batek beste bi mehatxatu ditu suzko arma batekin Donostiako Antigua auzoan, eta, hori egin ondoren, bere etxean gotortu da. Bizilagun baten dei baten bitartez joan da Ertzaintza bertara, eta lau ordu behar izan dituzte gizona atxilotzeko. Antza, telefonia enpresa bateko...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198924/iruneko-udalak-euskara-baztertu-zuen-baita-sanferminetako-zapian-ere.htm
Gizartea
Iruñeko Udalak euskara baztertu zuen, baita sanferminetako zapian ere
Nafarroako Administrazio Auzitegiak ebatzi du iazko uztailaren 6an udaletxean paratutako zapi erraldoiak euskararen ordenantza urratu zuela
Iruñeko Udalak euskara baztertu zuen, baita sanferminetako zapian ere. Nafarroako Administrazio Auzitegiak ebatzi du iazko uztailaren 6an udaletxean paratutako zapi erraldoiak euskararen ordenantza urratu zuela
Los viviremos (biziko ditugu) leloa zeraman zapi erraldoia paratu zuen Iruñeko Udalak iazko uztailaren 6an udaletxeko balkoian, sanferminak bertan behera gelditu zirela eta. Mezua gaztelaniaz idatzia zegoen nagusiki, letra larriz eta tamaina handian. Beherago (eta dezente tamaina txikiagoan), euskarazko, frantsesezko e...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198926/ekain-perrino-konorterik-gabe-egonda-ere-ni-jipoitzen-jarraitu-zuten.htm
Gizartea
Ekain Perrino: «Konorterik gabe egonda ere ni jipoitzen jarraitu zuten»
Larunbatean Basaurin jipoitu zuten gaztearekin hitz egin du Geuria-k, Hego Uribeko herri komunikabideak. Zerbait ikusi zutenei dei egin die Ertzaintzarengana joan eta salatzeko.
Ekain Perrino: «Konorterik gabe egonda ere ni jipoitzen jarraitu zuten». Larunbatean Basaurin jipoitu zuten gaztearekin hitz egin du Geuria-k, Hego Uribeko herri komunikabideak. Zerbait ikusi zutenei dei egin die Ertzaintzarengana joan eta salatzeko.
Ekain Perrino du izena, eta larunbatean 13 lagunen artean jipoitu zuten, «marikoi zikina» oihuen artean. Basaurin (Bizkaia) gertatu zen ezbeharra: Bizkotxalde parkean izan zen, 2:30 inguruan. Perrino bere lagunekin zegoen, festa giroan, eta harmailetatik beherantz joan zenean topatu zen erasotzaileekin: konorterik gabe...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198927/nondik-dator-argentinarrak-itsasontzietatik-datozela-dioen-esaldia.htm
Mundua
Nondik dator argentinarrak itsasontzietatik datozela dioen esaldia?
Alberto Fernandez Argentinako presidentearen adierazpen batek zeresan handia eman du sare sozialetan.
Nondik dator argentinarrak itsasontzietatik datozela dioen esaldia?. Alberto Fernandez Argentinako presidentearen adierazpen batek zeresan handia eman du sare sozialetan.
Eztabaida handia eragin du Alberto Fernandez Argentinako presidenteak atzo Pedro Sanchez Espainiakoari Buenos Airesen egindako harreran esandakoak: «Octavio Pazek behin idatzi zuen mexikarrak indioetatik datozela, brasildarrak oihanetik atera zirela eta argentinarrak itsasontzietan iritsi ginela». XX. mendearen hasiera...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198928/sarek-etxerako-bidean-kanpaina-abiatu-du-euskal-presoen-etxeratzea-gauzatzeko.htm
Politika
Sarek 'Etxerako bidean' kanpaina abiatu du, euskal presoen etxeratzea gauzatzeko
1987an hasitako sakabanaketa politikak eragindako sufrimendua gogora ekarri eta egungo abagune politikora egokituz, euskal presoak etxeratzeko kanpaina hasiko dutela iragarri du
Sarek 'Etxerako bidean' kanpaina abiatu du, euskal presoen etxeratzea gauzatzeko. 1987an hasitako sakabanaketa politikak eragindako sufrimendua gogora ekarri eta egungo abagune politikora egokituz, euskal presoak etxeratzeko kanpaina hasiko dutela iragarri du
Etxerako bidean kanpaina abiatu du Sarek. Iraganeko garaietara diseinatutako euskal presoen aurkako salbuespeneko espetxe politika «amortizatzea» eta legedi arruntera egokitutakoa aplikatzea eskatu du. «Gizatasuna, erreparazioa eta bizikidetza» ardatz izango dituen eredu bat defendatu dute, eta, hain justu, harantz doa...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198929/paperaren-industriak-eutsi-egin-dio-pandemiaren-oldarraldiari.htm
Ekonomia
Paperaren industriak eutsi egin dio pandemiaren oldarraldiari
Sektoreko enpresek %10 gutxiago fakturatu zuten iaz, baina enplegua %2 hazi zen. Esportazioak %9 jaitsi dira, baina, hala ere, salmenten erdia baino gehiago nazioartean egin dituzte. Plastikoa ordezkatzeko produktuetara zabaldu dute negozioa.
Paperaren industriak eutsi egin dio pandemiaren oldarraldiari. Sektoreko enpresek %10 gutxiago fakturatu zuten iaz, baina enplegua %2 hazi zen. Esportazioak %9 jaitsi dira, baina, hala ere, salmenten erdia baino gehiago nazioartean egin dituzte. Plastikoa ordezkatzeko produktuetara zabaldu dute negozioa.
Iazko urtea beltza izan zen industriako azpisektore gehienentzat, baita papergintzarentzat ere. Dena den, horrek beste batzuek baino gutxiago nabaritu du COVID-19aren oldarraldia. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako paperaren klusterreko enpresek jakinarazi dutenez, fakturazioan behera egin duten arren, lanpostuak sortu d...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198930/navalnik-sortutako-ustelkeriaren-aurkako-fundazioa-debekatu-dute-auzitegiek.htm
Mundua
Navalnik sortutako Ustelkeriaren Aurkako Fundazioa debekatu dute auzitegiek
Apirilean jo zuten muturrekotzat fundazioa, eta, orain, haren bulegoak itxi dituzte Moskuko Auzitegi Nagusiaren aginduz.
Navalnik sortutako Ustelkeriaren Aurkako Fundazioa debekatu dute auzitegiek. Apirilean jo zuten muturrekotzat fundazioa, eta, orain, haren bulegoak itxi dituzte Moskuko Auzitegi Nagusiaren aginduz.
Errusiako legebiltzarrerako hauteskundeetarako hilabete batzuk falta direnean heldu da erabakia. Moskuko Auzitegi Nagusiak debekatu egin du Aleksei Navalni oposizioko kideak beste hainbat lagunekin batera sortutako FBK Ustelkeriaren Aurkako Erakundea, eta haren ordezkaritzak ixteko agindu du. Erabakiak ondorio larriak ...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198931/innobasquek-1640-milioi-euroko-kopuru-errekorra-espero-du-ig-atalean.htm
Ekonomia
Innobasquek 1.640 milioi euroko kopuru errekorra espero du I+G atalean
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikerketa eta garapenaren hazkundea %4,1 izango da, Europako funtsek bultzatuta
Innobasquek 1.640 milioi euroko kopuru errekorra espero du I+G atalean. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikerketa eta garapenaren hazkundea %4,1 izango da, Europako funtsek bultzatuta
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak inoizko inbertsiorik handiena aurreikusi du aurten ikerketaren eta garapenaren atalerako: 1.640 milioi euroko kopuru errekorra espero du, eta horrek esan nahi du %4,1 igoko dela. Batik bat ekarpen publikoak bultzatuko du berrikuntzaren gorakada Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198932/petronorreko-langileek-bederatzi-eguneko-greba-hasiko-dute.htm
Ekonomia
Petronorreko langileek bederatzi eguneko greba hasiko dute
Langileen ordezkariek ziurtatu dute ez dagoela arrazoirik lan taldearen herena aldi baterako murrizteko.
Petronorreko langileek bederatzi eguneko greba hasiko dute. Langileen ordezkariek ziurtatu dute ez dagoela arrazoirik lan taldearen herena aldi baterako murrizteko.
Petronorreko langileek bederatzi eguneko greba egingo dute bihartik aurrera, enpresak proposatutako aldi baterako erregulazio espedientearen aurka. Muskizeko findegian (Bizkaia) 354 langileri eragingo die espedienteak, lantaldearen heren bati, eta urte bukaera arte irauNGO du. Zuzendaritza eta langileen batzordea neurr...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198933/buruzagi-indigena-bat-hil-dute-kolonbian.htm
Mundua
Buruzagi indigena bat hil dute Kolonbian
Cauca departamentuan hil dituzte Nasa Argenis eta Marcelino Yatacue senar-emazteak. 'Corticoren heriotzagatik. ELN' zioen idatzi bat aurkitu dute gorpuen aldamenean.
Buruzagi indigena bat hil dute Kolonbian. Cauca departamentuan hil dituzte Nasa Argenis eta Marcelino Yatacue senar-emazteak. 'Corticoren heriotzagatik. ELN' zioen idatzi bat aurkitu dute gorpuen aldamenean.
Nasa Argenis Yatacue buruzagi indigena eta irakaslea, eta haren senar Marcelino Yatacueren hilketaren berri eman du gaur goizaldean Bizitzaren eta Giza Eskubideen Aldeko Sareak. Buruzagi indigena eta irakaslea zen Argenis Yatacue, Cauca departamentuko Paez de Corinto barrutian. Bi gorpuen aldamenean Corticoren heriotza...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198934/zibilez-jantzitako-israelgo-polizia-agenteek-hiru-palestinar-hil-dituzte-zisjordanian.htm
Mundua
Zibilez jantzitako Israelgo polizia agenteek hiru palestinar hil dituzte Zisjordanian
Palestinako inteligentzia zerbitzuetako kideak dira horietako bi, eta Jihad Islamikoarekin lotu du hirugarrena Israelek.
Zibilez jantzitako Israelgo polizia agenteek hiru palestinar hil dituzte Zisjordanian. Palestinako inteligentzia zerbitzuetako kideak dira horietako bi, eta Jihad Islamikoarekin lotu du hirugarrena Israelek.
Israelgo Mugako Poliziak gutxienez hiru palestinar hil ditu Jeninen, Zisjordanian, gaur goizaldean. Horietako bi, Adham Yasser Alawi eta Tayseer Issa, PAN Palestinako Aginte Nazionalaren inteligentzia zerbitzuetako kideak dira, herrialdeko agintariek jakinarazi dutenez. Hirugarren hildakoa Jamel al Amori da. Hiru horie...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198935/beste-287-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Beste 287 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Positiboen ehunekoa %3,1 izan da asteazkeneko testetan. Ospitaleetako presioak arintze bidean segitzen du: Osakidetzaren ardurapeko ZIUetan 77 paziente dira gaitzarekin.
Beste 287 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Positiboen ehunekoa %3,1 izan da asteazkeneko testetan. Ospitaleetako presioak arintze bidean segitzen du: Osakidetzaren ardurapeko ZIUetan 77 paziente dira gaitzarekin.
Kutsatuen kurbak beheranzko norabidean segitzen du; transmisioa barealdian da Hegoaldean. Atzo 287 COVID-19 kasu atzeman zituzten, Osakidetzak eta Osasunbideak 9.302 diagnostiko proba egin ondotik. Hala, zehazki, asteazkenean egindako testen %3,1ek eman zuten positibo. Lurraldeka, Bizkaian 134 positibo izan ziren; Gipu...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198936/gatzak-eusko-label-sor-marka-izango-du.htm
Ekonomia
Gatzak Eusko Label sor-marka izango du
Añanako eta Leintz Gatzagako enpresek ekoiztutakoek eramango dute etiketa: 170 tona ekoiztu zituzten iaz. Zerrendara batu den hemezortzigarren produktua da.
Gatzak Eusko Label sor-marka izango du. Añanako eta Leintz Gatzagako enpresek ekoiztutakoek eramango dute etiketa: 170 tona ekoiztu zituzten iaz. Zerrendara batu den hemezortzigarren produktua da.
Eusko Label produktuen zerrendan sartu da Euskal Gatza. Izendapen hori izango dute Añanako Gatz Haraneko (Araba) eta Leintz Gatzagako (Gipuzkoa) ur gaziko iturburuetan ekoiztutako gatzek. 2020an, bi gatz enpresek 150 tona iturburuko gatz eta 20 tona gatz lore produzitu zituzten. Euskal Gatza hainbat formatutan aurkezt...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198937/klima-eta-biodibertsitate-krisiei-batera-erantzutera-dei-egin-dute-zientzialariek.htm
Mundua
Klima eta biodibertsitate krisiei batera erantzutera dei egin dute zientzialariek
NBEko IPBES eta IPCCko adituek lehen aldiz elkarlanean egindako txosten bat plazaratu dute. Konponbide posible batzuen kaltea aintzat hartzeko eskatu dute: proiektu berriztagarri batzuena, kasurako.
Klima eta biodibertsitate krisiei batera erantzutera dei egin dute zientzialariek. NBEko IPBES eta IPCCko adituek lehen aldiz elkarlanean egindako txosten bat plazaratu dute. Konponbide posible batzuen kaltea aintzat hartzeko eskatu dute: proiektu berriztagarri batzuena, kasurako.
Gizakien jarduerak eragindako arazoak dira klima aldaketa eta biodibertsitatearen galera, eta konponbidea ez da etorriko baldin eta bi arazoei batera erantzuten ez bazaie. IPBES Bioaniztasunari eta Ekosistemen Zerbitzuei Buruzko Gobernu Arteko Plataformak eta IPCC Klima Aldaketarako Gobernu Arteko Adituen Taldeak elkar...
2021-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/198938/landa-giroaz-gozatu-bizkaian.htm
albisteak
Landa giroaz gozatu Bizkaian
Familiarekin edo lagunekin, landa giroaz eta lasaitasunaz gozatzeko aukera ugari daude Bizkaian. Paradisu naturalak ezagutzeko mendi ibilaldi ederrak egin daitezke, eta atseden hartu nekazaritza etxe batean.
Landa giroaz gozatu Bizkaian. Familiarekin edo lagunekin, landa giroaz eta lasaitasunaz gozatzeko aukera ugari daude Bizkaian. Paradisu naturalak ezagutzeko mendi ibilaldi ederrak egin daitezke, eta atseden hartu nekazaritza etxe batean.
Bizkaiko barnealde berdea ezin hobea da hiriko erritmoa alde batera uzteko, naturarekin bat egiteko eta aire garbia arnasteko. Horretarako, hoberena da nekazaritza etxe batean ostatu hartzea, baserri batean bereziki. Bidenabar, arbasoen ohiturak ezagut daitezke, eta ortuak eta abereak nola zaintzen dituzten bertatik be...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198939/laba-proiektua-aurkeztu-dute-irunean.htm
Kultura
Laba proiektua aurkeztu dute Iruñean
Gune fisiko bat izango dela iragarri dute, baina, horrez gain, euskara «erdigunera» eramateko proiektu bat ere bada. Diru bilketa bat abiarazi dute egitasmoa finantzatzeko.
Laba proiektua aurkeztu dute Iruñean. Gune fisiko bat izango dela iragarri dute, baina, horrez gain, euskara «erdigunera» eramateko proiektu bat ere bada. Diru bilketa bat abiarazi dute egitasmoa finantzatzeko.
«Energia eratu dugu urteetan, eta lurpean borborka ari da magma hori. Eztanda egiteko garaia da». Hori eta bestelako mezu iradokitzaileak bota ditu Laba delakoak azken egunetan sare sozialetan, eta gaur argitu da misterioa: euskara erdigunera ekartzeko proiektu bat izango da Laba, dimentsio fisikoa eta sinbolikoa izang...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198940/pello-lizarraldek-jaso-du-111-akademiaren-saria.htm
Kultura
Pello Lizarraldek jaso du 111 Akademiaren saria
Agiantza nobelaren poetika eta deskribapenen indarra nabarmendu dituzte akademiakideek. Villabona-Amasan egin dute sari banaketa.
Pello Lizarraldek jaso du 111 Akademiaren saria. Agiantza nobelaren poetika eta deskribapenen indarra nabarmendu dituzte akademiakideek. Villabona-Amasan egin dute sari banaketa.
Pello Lizarraldek gaur jaso du 111 Akademiaren XXV. Saria, Villabona-Amasako Hika txakolindegian (Gipuzkoa), Argiantza eleberriagatik. 202 kideren artean 117k parte hartu dute 2020ko sariduna aukeratzeko bozketan, eta Lizarraldek Joxean Agirreren Nobela errealista bat eleberria izan du lehiakide azken bueltan. Lehen al...
2021-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/198941/eraso-homofoboa-indar-osoz-arbuiatu-du-basaurik.htm
Gizartea
Eraso homofoboa indar osoz arbuiatu du Basaurik
Milaka pertsona batu dira herriko gazte batek larunbatean jasandako erasoaren aurkako manifestaziora. Erasoa salatzeko egin den mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute alderdiek ere. Arartekoak esan du halakoak «demokrazian onartezinak» direla.
Eraso homofoboa indar osoz arbuiatu du Basaurik. Milaka pertsona batu dira herriko gazte batek larunbatean jasandako erasoaren aurkako manifestaziora. Erasoa salatzeko egin den mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute alderdiek ere. Arartekoak esan du halakoak «demokrazian onartezinak» direla.
Bizkotxalde plazan, larunbat gaueko eraso homofoboa jasan zuen leku berean, herri oso baten babesa jaso zuen atzo Ekain Perrino gazte basauriarrak. Txalo eta oihuen artean, Basaurik (Bizkaia) argi adierazi zuen homofobiak ez duela lekurik herriko kaleetan, eta milaka pertsona bildu zituen manifestazio batekin jakinaraz...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198942/47-urteko-kamioilari-bat-hil-da-garraiatzen-zuen-zamak-harrapatuta.htm
Ekonomia
47 urteko kamioilari bat hil da, garraiatzen zuen zamak harrapatuta
Astelehenean izan zuen ezbeharra, Orozkoko zerbitzugune batean. Aurten lan istripuan hildako 26. behargina da, sindikatuen zenbaketaren arabera.
47 urteko kamioilari bat hil da, garraiatzen zuen zamak harrapatuta. Astelehenean izan zuen ezbeharra, Orozkoko zerbitzugune batean. Aurten lan istripuan hildako 26. behargina da, sindikatuen zenbaketaren arabera.
47 urteko kamioilari bat hil da gaur goizean, astelehen arratsaldean Orozkoko zerbitzugune batean (Bizkaia) izandako lan istripu batengatik. Atzeko partean zeraman beira handi baten eta plataformaren euskarrien artean harrapatuta geratu zen; lagun batek aurkitu zuen. Aurten lan istripuan hildako 26. langilea da, sindik...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198943/aske-da-david-urdin-fiskaltzarekin-akordioa-egin-ostean.htm
Politika
Aske da David Urdin, Fiskaltzarekin akordioa egin ostean
27 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen Auzitegi Nazionaleko FIskaltzak, trenbideetan zenbait sabotaje egitea egotzita. 2007tik 2009ra hamabost hilabete eman zituen preso
Aske da David Urdin, Fiskaltzarekin akordioa egin ostean. 27 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen Auzitegi Nazionaleko FIskaltzak, trenbideetan zenbait sabotaje egitea egotzita. 2007tik 2009ra hamabost hilabete eman zituen preso
David Urdin aske da. Auzitegi Nazionalean aurkeztu da, eta, Fiskaltzarekin akordioa lortu ostean, etxera bueltan da. 2007tik 2009ra hamabost hilabete bete zituen kartzelan, trenbide sarearen aurkako sabotaje batzuen harira Auzitegi Nazionalean irekitako auzi batengatik. Fiskaltzak 27 urteko kartzela zigorra eskatzen zu...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198944/inflazioaren-mehatxuaren-gainetik-ebzk-pizgarrien-programari-eutsi-dio.htm
Ekonomia
Inflazioaren mehatxuaren gainetik, EBZk pizgarrien programari eutsi dio
Hazkunde aurreikuspena sei hamarren igo du Frankfurtek, %4,6raino. Baikor dago EBZ, baina zuhur ere bai, birusaren aldaera berriengatik
Inflazioaren mehatxuaren gainetik, EBZk pizgarrien programari eutsi dio. Hazkunde aurreikuspena sei hamarren igo du Frankfurtek, %4,6raino. Baikor dago EBZ, baina zuhur ere bai, birusaren aldaera berriengatik
Ozenago entzuten da inflazioa gehiegi hazten ari den abisua, eta aldagai horri batu zaio urteko bigarren hiruhilekoan gero eta sendoagoa ematen duela susperraldia. Baina EBZ Europako Banku Zentralak ez du aldatuko bere bide orria, eta erritmo berean jarraituko du pizgarrien politikarekin. Horrek esan nahi du aktiboak e...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198945/eguzki-eklipsea-ikusteko-aukera-izan-da-munduko-hamaika-txokotan.htm
Bizigiro
Eguzki eklipsea ikusteko aukera izan da munduko hamaika txokotan
Erdizkako eguzki eklipsea izan da gaur. Euskal Herrian eguzkiaren %7a soilik estali du ilargiak, baina munduko beste txoko askotan irudi ikusgarriak utzi ditu fenomenoak.
Eguzki eklipsea ikusteko aukera izan da munduko hamaika txokotan. Erdizkako eguzki eklipsea izan da gaur. Euskal Herrian eguzkiaren %7a soilik estali du ilargiak, baina munduko beste txoko askotan irudi ikusgarriak utzi ditu fenomenoak.
Ilargia Lurraren eta Eguzkiaren artean jartzen denean gertatzen da Eguzki eklipsea. Ilargiak ez dio Eguzkiaren argiari Lurrera iristen uzten, eta ondorioz, Ilargiak itzal bat proiektatzen du Lurraren gainean. Fenomeno horretaz gozatzeko aukera izan da gaur munduko txoko askotan, eta zenbait herrialdetan irudi ikusgarri...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198948/bruselak-errieta-egin-dio-marokori-migratzaileak-presio-egiteko-ibiltzeagatik.htm
Mundua
Bruselak errieta egin dio Marokori, migratzaileak presio egiteko ibiltzeagatik
Europako Parlamentuak ebazpen bat onartu du, eta bertan kritika egin dio Rabati, Ceutako migratzaileen afera politikoki erabiltzen saiatzeagatik. Haurren erabilera bereziki gaitzetsi du.
Bruselak errieta egin dio Marokori, migratzaileak presio egiteko ibiltzeagatik. Europako Parlamentuak ebazpen bat onartu du, eta bertan kritika egin dio Rabati, Ceutako migratzaileen afera politikoki erabiltzen saiatzeagatik. Haurren erabilera bereziki gaitzetsi du.
Duela hiru aste milaka migratzaile Ceutara iritsi izanaren ardura Marokoren bizkar utzi du Europako Parlamentuak. Ganberako talde parlamentario nagusiek —popularrek, sozialistek, liberalek eta berdeek— ebazpen bat adostu dute aste honetan, eta bertan Marokori leporatu zioten «mugako kontrolak, migratzaileak eta, berezi...
2021-6-10
https://www.berria.eus/albisteak/198949/urriza-eta-zalduak-jantzi-dute-sagardoaren-txapelketako-txapela.htm
Kirola
Urriza eta Zalduak jantzi dute Sagardoaren Txapelketako txapela
Bereziartua sagardotegiaren bikoteak finalean, 30-22 gainditu zituzten Setieneko Ansa II eta Labaka
Urriza eta Zalduak jantzi dute Sagardoaren Txapelketako txapela. Bereziartua sagardotegiaren bikoteak finalean, 30-22 gainditu zituzten Setieneko Ansa II eta Labaka
Urriza eta Zalduak Sagardoaren Txapelketako finala irabazi zuten azken partidan Ansa II eta Labaka 30-22 gainditu eta gero. Honela, Bereziartua sagardotegiak lortu du txapela eta Setien geratu da azpitxapeldun. Ansa eta Labakak txapelketako lehendabiziko partida galdu zuten eta partidarik garrantzitsuenean iritsi zen ...
2021-6-14
https://www.berria.eus/albisteak/198981/gorbeia-hurbil-dagoen-paradisua.htm
albisteak
Gorbeia, hurbil dagoen paradisua
Opor dibertigarriak, seguruak eta aberasgarriak eskaintzen ditu Gorbeiak. Naturaz gozatzeko ez ezik, ondareaz, kulturaz, gastronomiaz eta artisautzaz disfrutatzeko aukera paregabea da.
Gorbeia, hurbil dagoen paradisua. Opor dibertigarriak, seguruak eta aberasgarriak eskaintzen ditu Gorbeiak. Naturaz gozatzeko ez ezik, ondareaz, kulturaz, gastronomiaz eta artisautzaz disfrutatzeko aukera paregabea da.
Merezitako oporrak gertu daude. Egungo egoera sanitarioa dela eta, gozatzeko gogoek ezin dute pandemiaren aurka hartu behar dugun erantzukizun indibidual eta kolektiboa zapuztu. Horregatik, Gorbeia Helmuga Turistikoak hurbil dagoen eta segurua den paradisu baten ateak irekitzen ditu; ezagutu ala ez, huts egingo ez duen...
2021-7-26
https://www.berria.eus/albisteak/198982/itsas-kulturarekin-liluratu-itsasmuseumen.htm
albisteak
Itsas kulturarekin liluratu Itsasmuseumen
Bilboko eta Bizkaiko itsas kultura ezagutarazten du Itsasmuseumek. Bilboko erdigunetik hurbil dago, Euskalduna ontziola zegoen tokian.
Itsas kulturarekin liluratu Itsasmuseumen. Bilboko eta Bizkaiko itsas kultura ezagutarazten du Itsasmuseumek. Bilboko erdigunetik hurbil dago, Euskalduna ontziola zegoen tokian.
Itsasmuseumek itsas kulturarekin liluratzeko aukera paregabea eskaintzen du, Bilboko eta Bizkaiko itsas kulturarekin. Bilboko Itsasadarrean dago, hiriaren erdigunetik minutu gutxi batzuetara, Euskalduna ontziola zegoen tokian. Bildumen barruan aipagarriak dira dikeetan ikus daitezkeen itsasontziak. Besteak beste, Port...
2021-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/198983/hiru-dira-josibaiako-auto-istripuan-hil-diren-ume-zuberotarrak.htm
Gizartea
Hiru dira Josibaiako auto istripuan hil diren ume zuberotarrak
Bi autok elkar jo zuten asteazkenean arratsaldean, eta 8 urteko haur bat hil zen. Haren hemezortzi hilabeteko anaia hil zen atzo, ezbeharrean izandako zaurien ondorioz. Gaur jakinarazi dute amari zesareaz eginda atera zioten umea ere hil egin dela.
Hiru dira Josibaiako auto istripuan hil diren ume zuberotarrak. Bi autok elkar jo zuten asteazkenean arratsaldean, eta 8 urteko haur bat hil zen. Haren hemezortzi hilabeteko anaia hil zen atzo, ezbeharrean izandako zaurien ondorioz. Gaur jakinarazi dute amari zesareaz eginda atera zioten umea ere hil egin dela.
Ezbehar oso larria izan zen asteazken arratsaldean Josibaian (Okzitania). Bi autok elkar jo zuten, eta horietako batean zihoan Zuberoako familia bateko 8 urteko haur bat hil zen. Hemezortzi hilabeteko anaia, berriz, larri zauritu zen, eta Paueko ospitalera eraman zuten. Atzo hainbat orduz hil ala bizi egon ostean, hori...
2021-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/198984/eaeko-auzitegiak-baliogabetu-egin-du-uberren-jarduera-mugatzen-duen-dekretuaren-zati-bat.htm
Ekonomia
EAEko Auzitegiak baliogabetu egin du Uberren jarduera mugatzen duen dekretuaren zati bat
Gehiegizkotzat jo du kontratazioa egin eta zerbitzua hasi artean ordu erdiko tartea izatera derrigortzea.
EAEko Auzitegiak baliogabetu egin du Uberren jarduera mugatzen duen dekretuaren zati bat. Gehiegizkotzat jo du kontratazioa egin eta zerbitzua hasi artean ordu erdiko tartea izatera derrigortzea.
EAEko Auzitegi Nagusiak neurri batean arrazoia eman dio Uber auto gidaridun zerbitzua ematen duen enpresari, eta bertan behera utzi ditu zerbitzu hori arautzen duen Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren bi puntu: zerbitzua eskatu eta aktibatu arteko 30 minutuko itxarote-tarteko obligazioa eta geolokalizazioaren berri ematek...
2021-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/198985/hirak-mugimenduko-hiru-kide-atxilotu-dituzte-bozen-atarian.htm
Mundua
Hirak mugimenduko hiru kide atxilotu dituzte, bozen atarian
Karim Tabu ekintzailea, eta Khaled Drareni eta Ihsan el-Kadi kazetariak dira atxilotutakoak. Bihar egingo dituzte Aljerian legebiltzarreko hauteskundeak.
Hirak mugimenduko hiru kide atxilotu dituzte, bozen atarian. Karim Tabu ekintzailea, eta Khaled Drareni eta Ihsan el-Kadi kazetariak dira atxilotutakoak. Bihar egingo dituzte Aljerian legebiltzarreko hauteskundeak.
Maiatzaz geroztik gobernuak gogortu egin du Hirak mugimendu erreformistaren aukako errepresioa. Ostiraleroko manifestazioetan dozenaka lagun batzuk atxilotzetik milaka atzematera igaro dira segurtasun indarrak, eta ondorioz, protesta mugimenduak eten egin ditu ekintzak. Horrek, baina, ez du jazarpena gelditu. Atzo gaue...
2021-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/198986/goierri-eskolakoek-bukatu-dute-senegalera-bidaltzeko-bizikleta.htm
Bizigiro
Goierri Eskolakoek bukatu dute Senegalera bidaltzeko bizikleta
Aziz Ndaye gazte senegaldarrarentzat egin dute bizikleta egokitua. Gazteak elbarritasun bat du, eta hamar kilometrora dauka eskola. Bizikletari esker, goi mailako ikasketak egin ahal izango ditu
Goierri Eskolakoek bukatu dute Senegalera bidaltzeko bizikleta. Aziz Ndaye gazte senegaldarrarentzat egin dute bizikleta egokitua. Gazteak elbarritasun bat du, eta hamar kilometrora dauka eskola. Bizikletari esker, goi mailako ikasketak egin ahal izango ditu
Esku baten gainean, pikotxean mugitzen da Aziz Ndaye 18 urteko mutil senegaldarra, hanketan malformazio bat baitu. Mugitzeko gaitasuna baduen arren, ez du nahikoa indar zutik jartzeko. Gurpildun triziklo bat erabiltzen du gaur egun hamar kilometrora duen eskolara joateko, baina txiki eta zaharkitua geratu zaio. Horrega...
2021-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/198987/hegoaldean-egindako-proben-34k-eman-dute-positibo.htm
Gizartea
Hegoaldean egindako proben %3,4k eman dute positibo
285 positibo atzeman dira osteguneko probetan Hego Euskal Herrian.
Hegoaldean egindako proben %3,4k eman dute positibo. 285 positibo atzeman dira osteguneko probetan Hego Euskal Herrian.
Birusaren transmisioak barealdian jarraitzen duela islatzen dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuek: atzo 285 COVID-19 kasu atzeman zituzten, Osakidetzak eta Osasunbideak 8.313 diagnostiko proba egin ondotik. Hala, Hegoaldean positiboen ehunekoa %3,4 da, OME Osasunaren Mundu Erakundeak izurrite...
2021-6-14
https://www.berria.eus/albisteak/198988/zomorroa-gainetik-ezin-kendu.htm
Gizartea
Zomorroa gainetik ezin kendu
COVID Iraunkorra elkartea lanean ari da gaitza agerian jartzeko eta irizpide bateratuak eskatzeko.
Zomorroa gainetik ezin kendu. COVID Iraunkorra elkartea lanean ari da gaitza agerian jartzeko eta irizpide bateratuak eskatzeko.
COVID-19arekin kutsatu ziren Begoña Etxeberria eta Idoia Mujika errenteriarrak, joan den azaroan. Pneumonia bilaterala diagnostikatu zioten Etxeberriari, eta Mujikari, hasieran gaixotasuna arin pasatu bazuen ere, buruko min handia azaldu zitzaion ondoren. Birusa eta hark eragindako ondorioetako batzuk haien gorputz bar...
2021-6-12
https://www.berria.eus/albisteak/198989/euskara-hutsean-bizitzeko-erronka-probatu-dute-algortan.htm
Gizartea
Euskara hutsean bizitzeko erronka probatu dute Algortan
Bost egunez, bost lagun euskara hutsean aritu dira Getxon. Algor7arrak dinamikatik abiatu den ekinbidea izan da. Bakoitzak bideo bana grabatu du esperientzia kontatzen.
Euskara hutsean bizitzeko erronka probatu dute Algortan. Bost egunez, bost lagun euskara hutsean aritu dira Getxon. Algor7arrak dinamikatik abiatu den ekinbidea izan da. Bakoitzak bideo bana grabatu du esperientzia kontatzen.
Belaunaldi ezberdinetako Algortako (Getxo) bost auzokidek, herrian bost egunez euskaraz bizitzeko erronka osatu dute joan den astean. Algor7arrak Bat kanpainaren baitan, ekimenaren bidez euskarak auzoan betetzen duen papera mahaigaineratu nahi izan dutela azaldu dute antolatzaileek. Algor7arrak Bat urte hasieran abiatu...
2021-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/198990/gezurra-esango-nuke-izozkigile-bokazioa-nuela-esango-banu.htm
Bizigiro
«Gezurra esango nuke izozkigile bokazioa nuela esango banu»
Afizioz surflaria, ofizioz ostalaria eta garraiolaria izandakoa, eta orain, izozkigilea da Alberdi. Ez daramatza urte asko sektore horretan, baina bere lekutxoa egiten asmatu du. Hainbat lehiaketa irabazi ditu jada, eta Espainiako final bat jokatuko du aurki.
«Gezurra esango nuke izozkigile bokazioa nuela esango banu». Afizioz surflaria, ofizioz ostalaria eta garraiolaria izandakoa, eta orain, izozkigilea da Alberdi. Ez daramatza urte asko sektore horretan, baina bere lekutxoa egiten asmatu du. Hainbat lehiaketa irabazi ditu jada, eta Espainiako final bat jokatuko du aurki.
Zenbat buelta ematen dituen bizitzak. Horren adibide, Fernando Alberdi (Azpeitia, 1976). Duela hamar urte esan izan baliote gaur egun izozkigile gisa ariko zela, ez zukeen sinetsiko. Zer esanik ez esan izan baliote munduko ehun izozkigile onenen Gelato Festival World Ranking zerrendan bere lekutxoa egingo zuela eta izo...
2021-6-14
https://www.berria.eus/albisteak/198991/aurrerapauso-eta-keinu-txiki-bakoitza-asko-da-guretzat.htm
Gizartea
«Aurrerapauso eta keinu txiki bakoitza asko da guretzat»
Enaitz Iparragirre garuneko paralisia duen ume bat da. Haren ama Nagore Arretxeak liburu batean bildu ditu semearen bizialdiko esperientziak eta erronkak. Lanak harrera beroa izan du; bigarren edizioa eskatuta da jada.
«Aurrerapauso eta keinu txiki bakoitza asko da guretzat». Enaitz Iparragirre garuneko paralisia duen ume bat da. Haren ama Nagore Arretxeak liburu batean bildu ditu semearen bizialdiko esperientziak eta erronkak. Lanak harrera beroa izan du; bigarren edizioa eskatuta da jada.
Orain hamabi urte jaio zen Enaitz Iparragirre, amaren haurdunaldiaren 29. astean. Zenbait konplikazio tarteko, haurrak oxigeno falta izan zuen, eta larrialdizko zesartar ebakuntza egin zuten sabeletik ateratzeko. Ospitaleraturik egin zituen jaio ondoko lehenbiziko bi hilabeteak, larri. Egin zuen aitzinera haurrak, bain...
2021-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/198992/nafarroan-etxeko-langileen-25-ez-daude-gizarte-segurantzan-afiliatuta.htm
Ekonomia
Nafarroan, etxeko langileen %25 ez daude Gizarte Segurantzan afiliatuta
Nafarroako Berdintasun Institutuak egindako azterketak agerian utzi du «sektore feminizatu, prekario eta ikusezina» dela, eta aldi berean diferentziak daudela langileen jatorriaren arabera. Etorkinen %57k, etxeko lanez gain, zaintza lanak ere egiten dituzte
Nafarroan, etxeko langileen %25 ez daude Gizarte Segurantzan afiliatuta. Nafarroako Berdintasun Institutuak egindako azterketak agerian utzi du «sektore feminizatu, prekario eta ikusezina» dela, eta aldi berean diferentziak daudela langileen jatorriaren arabera. Etorkinen %57k, etxeko lanez gain, zaintza lanak ere egit...
Uneotan, Nafarroan ia 9.000 pertsona aritzen dira etxeko lanetan, eta hamarretik bederatzi emakumeak dira. Nafarroako Berdintasunaren Institutuak kaleratu berri duen txostenak agerian utzi du «sektore feminizatu, prekario eta ikusezina» izaten jarraitzen duela, baina Eva Isturiz institutuko zuzendariaren arabera, etxek...
2021-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/198993/arteche-hazteko-gihar-bila-irten-da-burtsara.htm
Ekonomia
Arteche «hazteko» gihar bila irten da burtsara
Mungian sustraia duen elektrizitate gailuen enpresak harrera ona izan du: %1,5 igo da akzioen prezioa lehen orduetan. Artetxe familiak haien %52,5 mantenduko du, eta, bide batez, erabaki ahalmena.
Arteche «hazteko» gihar bila irten da burtsara. Mungian sustraia duen elektrizitate gailuen enpresak harrera ona izan du: %1,5 igo da akzioen prezioa lehen orduetan. Artetxe familiak haien %52,5 mantenduko du, eta, bide batez, erabaki ahalmena.
Arteche taldeak bere hazkunde prozesua sendotu nahi du, eta burtsara jotzea erabaki du inbertsorte berrien bila. BME Growthen irtetea erabaki du, IBEX 35aren azpian dagoen bigarren merkatuan, enpresa ertain eta txikien burtsa deritzona. Alex Artetxe enpresako presidenteak azaldu duenez, industriaren deskarbonizazio pro...
2021-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/198994/nazioarteko-375-eragileren-babesa-jaso-du-josu-urrutikoetxeak.htm
Politika
Nazioarteko 375 eragileren babesa jaso du Josu Urrutikoetxeak
Bake negoziazioetan izan zuen parte hartzea argudiatu dute, eta Frantziari eskatu diote babesteko Josu Urrutikoetxeak bake negoziazioetan egindako lana.
Nazioarteko 375 eragileren babesa jaso du Josu Urrutikoetxeak. Bake negoziazioetan izan zuen parte hartzea argudiatu dute, eta Frantziari eskatu diote babesteko Josu Urrutikoetxeak bake negoziazioetan egindako lana.
Datorren astean beste epaiketa bati egin beharko dio aurre Josu Urrutikoetxea ETAko kide ohi eta gatazkaren konponbiderako bake negoziazioetan bitartekari lanak egin zituenak. Horren harira, nazioarteko 375 aditu eta eragileren babesa jaso du Urrutikoetxeak. Eskatu dute bake negoziatzaileen defentsa egiteko eta Frantzi...
2021-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/198995/eln-gerrillak-ukatu-egin-du-argenis-yatacue-hil-izana.htm
Mundua
ELN gerrillak ukatu egin du Argenis Yatacue hil izana
Buruzagi indigenaren eta haren bikotekidearen hilketa salatu du gerrillak sare sozialetan zabaldutako bideo batean.
ELN gerrillak ukatu egin du Argenis Yatacue hil izana. Buruzagi indigenaren eta haren bikotekidearen hilketa salatu du gerrillak sare sozialetan zabaldutako bideo batean.
Asteazken goizaldean tiroz hil zituzten Argenis Yatacue buruzagi indigena eta haren bikotekide Marcelino Yatacue. Bizitzaren eta Giza Eskubideen Aldeko Sareak zabaldutako informazioaren arabera, Corticoren heriotzagatik, ELN zioen idatzi bat aurkitu zuten, hilketa ustez ELN Nazioa Askatzeko Armadako kide baten heriotza...
2021-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/198996/espainiako-auzitegi-gorenak-amaitutzat-eman-ditu-mundoren-borrasen-eta-vilaren-kontrako-zigorrak.htm
Mundua
Espainiako Auzitegi Gorenak amaitutzat eman ditu Mundoren, Borrasen eta Vilaren kontrako zigorrak
Auzitegiak azaldu du bukatu dela desobedientzia delituagatik ezarri zien urtebete eta zortzi hilabeteko inhabilitazioren epea.
Espainiako Auzitegi Gorenak amaitutzat eman ditu Mundoren, Borrasen eta Vilaren kontrako zigorrak. Auzitegiak azaldu du bukatu dela desobedientzia delituagatik ezarri zien urtebete eta zortzi hilabeteko inhabilitazioren epea.
Espainiako Auzitegi Gorenak erantzukizun penala kendu die Kataluniako prozesuaren harira kondenatutako hiru kontseilari ohiri , eta, horrenbestez, amaitutzat eman du haien aurkako zigorra. Epaitegiak azaldu du Carles Mundo Justizia kontseilari ohiak, Meritxell Borras Gobernazio kontseilari ohiak eta Santi Vila Enpresa ...
2021-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/198997/inflaziorako-joera-sendotzen-ari-da-hegoaldean.htm
Ekonomia
Inflaziorako joera sendotzen ari da Hegoaldean
Urtea hasi denetik energien prezioetan izandako garestitzeak eragin du igoera, bereziki argindarra eta gasarengatik. KPIa azken lau urteetako mailarik altuenetan kokatu da.
Inflaziorako joera sendotzen ari da Hegoaldean. Urtea hasi denetik energien prezioetan izandako garestitzeak eragin du igoera, bereziki argindarra eta gasarengatik. KPIa azken lau urteetako mailarik altuenetan kokatu da.
Prezioen gorakadak aurrera jarraitzen du Hego Euskal Herrian. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) %0,4 igo zen maiatzean, aurreko hilabetearekin alderatuta, eta duela urtebete baino %2,9 handiagoa da. Urtea hasi zenetik, bosgarrenez igo da jarraian, eta inflazioa duela lau urtetik ezagutzen ez zen mailan kokatu da. 201...
2021-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/198998/beste-bi-preso-euskal-herriratuko-dituzte.htm
Politika
Beste bi preso Euskal Herriratuko dituzte
Preso bat gerturatuko dute, eta beste bat lekualdatuko. Castello-n ez da motibazio politikoko euskal presorik geratuko.
Beste bi preso Euskal Herriratuko dituzte. Preso bat gerturatuko dute, eta beste bat lekualdatuko. Castello-n ez da motibazio politikoko euskal presorik geratuko.
Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak jakinarazi du bi euskal preso Euskal Herriratuko dituztela eta beste bi Euskal Herritik hurbilago dauden kartzeletara gerturatuko dituztela. Raul Fuentes da Euskal Herriratuko dutenetako bat; El Dueson (170km) dago gaur egun, eta Martutenekora (Donostia, Gipuzkoa) ...
2021-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/198999/amaia-ezpeldoiren-azken-ikerketa-argitara.htm
Kultura
Amaia Ezpeldoiren azken ikerketa argitara
Euri zitalari esker nobela aurkeztu du Itxaro Bordak. Amaia Ezpeldoi detektibearen seigarren ikerketa honen amaieran, pertsonaiak erretreta hartu du eta Atharratzera joan da bizitzera.
Amaia Ezpeldoiren azken ikerketa argitara. Euri zitalari esker nobela aurkeztu du Itxaro Bordak. Amaia Ezpeldoi detektibearen seigarren ikerketa honen amaieran, pertsonaiak erretreta hartu du eta Atharratzera joan da bizitzera.
Bakean utzi arte eleberria 1994an plazaratu zuenez geroztik, Amaia Ezpeldoi detektibearen sei ikerketa argitaratu ditu Itxaro Bordak, denak Susa etxearekin emanak. Gaur Euri zitalari esker nobela berria aurkeztu du Donostiako Udal Liburutegi Nagusian, eta adierazi du Ezpeldoiren azken nobela dela, erretreta hartuko bai...
2021-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/199000/39-urteko-langile-baten-heriotzaren-berri-eman-dute.htm
Ekonomia
39 urteko langile baten heriotzaren berri eman dute
Bihotzekoak jota hil zen, asteazkenean. Lantegi Batuak-en egiten zuen lan. Aurten lan istripuan hildako 27. behargina da, hirugarrena aste honetan.
39 urteko langile baten heriotzaren berri eman dute. Bihotzekoak jota hil zen, asteazkenean. Lantegi Batuak-en egiten zuen lan. Aurten lan istripuan hildako 27. behargina da, hirugarrena aste honetan.
Beste lan heriotz baten berri eman du LAB sindikatuak. Asteazkenean jazo zen ezbeharra. Bihotzekoak jota hil zen. Beharginak 39 urte zituen, eta enplegurako zentro berezi batean egiten zuen lan: Loiuko (Bizkaia) Lantegi Batuak-en. Aste honetan Euskal Herrian hildako hirugarren langilea da, eta urtea hasi zenetik 27.a, ...
2021-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/199001/gipuzkoa-berrabiarazteko-unea-dela-aldarrikatu-du-olanok.htm
Politika
Gipuzkoa berrabiarazteko unea dela aldarrikatu du Olanok
Legealdiaren erdira iritsita, balantzea egin du Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak. Azken hilabeteak «gogorrak» izan direla nabarmendu du, eta gizartea eraldatzen jarraitzeko deia egin du.
Gipuzkoa berrabiarazteko unea dela aldarrikatu du Olanok. Legealdiaren erdira iritsita, balantzea egin du Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak. Azken hilabeteak «gogorrak» izan direla nabarmendu du, eta gizartea eraldatzen jarraitzeko deia egin du.
2019-2023 agintaldiaren erdia igaro berritan, azken bi urteen balorazioa egin du gaur goizean Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak. Azken hilabeteak «oso gogorrak» izan direla onartu du ahaldun nagusiak, eta horren ondotik, orain Gipuzkoa «berrabiarazteko» unea dela aldarrikatu du: «Gure ekonomia eta gizartea eral...
2021-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/199002/pandemia-garaiko-alkateak.htm
Politika
Pandemia garaiko alkateak
2019ko maiatzeko udal hauteskundeen ostean aukeratutako alkateek urte hartako ekainaren 15ean hartu zuten kargua. Agintaldiaren erdia igarota, orain arteko lanari buruz zer hausnarketa egiten duten galdetu die 'Bizkaiko Hitza'-k Balmasedako, Ermuko, Getxoko eta Urduñako alkateei.
Pandemia garaiko alkateak. 2019ko maiatzeko udal hauteskundeen ostean aukeratutako alkateek urte hartako ekainaren 15ean hartu zuten kargua. Agintaldiaren erdia igarota, orain arteko lanari buruz zer hausnarketa egiten duten galdetu die 'Bizkaiko Hitza'-k Balmasedako, Ermuko, Getxoko eta Urduñako alkateei.
BALMASEDA Aitor Larrinaga (CLI). COVID-19aren gogorrena igarota, proiektu berriak abiatzeko ilusioari buruz hitz egin du Larrinagak. Haren esanetan, bioekonomia da ardatza. “Enpresa traktoreak gera daitezen saiatzen ari gara”
2021-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/199003/bide-erdia-pandemia-batek-jota.htm
Politika
Bide erdia, pandemia batek jota
Udalak 2019ko ekainaren 15ean osatu ziren; legegintzaldiaren erdia joan da. Krisiak baldintzatu du azken urtea, baina, birusak ezarritako mugen gainetik, alkateek aurrera egin dute. Kargu horretan estreinakoz ari dira Faltzes, Zangoza eta Tafallakoak; bigarren aldia du Zizur Nagusikoak.
Bide erdia, pandemia batek jota. Udalak 2019ko ekainaren 15ean osatu ziren; legegintzaldiaren erdia joan da. Krisiak baldintzatu du azken urtea, baina, birusak ezarritako mugen gainetik, alkateek aurrera egin dute. Kargu horretan estreinakoz ari dira Faltzes, Zangoza eta Tafallakoak; bigarren aldia du Zizur Nagusikoak.
ZANGOZA Lucia Etxegoien Ojer (APS). Zinegotzi izan zen lehendabizi; Zangozako Mankomunitateko presidente gero; eta, orain, berriz, alkate. Pandemiaren hasierako “bakardadea” oroitu du.
2021-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/199004/pandemia-kutsuko-agintaldia.htm
Politika
Pandemia kutsuko agintaldia
Ekainaren 15ean bi urte beteko dira Gipuzkoako udalak osatu zirenetik. Iñaki Arregik, Anuska Esnalek, Maider Lainezek eta Oier Oiarbidek lehen aldia dute alkatetzan, eta orain arteko lanaz hitz egin dute; aurreneko hiruren kasuan, lehen beste talde bat zegoen agintean haien herrietan.
Pandemia kutsuko agintaldia. Ekainaren 15ean bi urte beteko dira Gipuzkoako udalak osatu zirenetik. Iñaki Arregik, Anuska Esnalek, Maider Lainezek eta Oier Oiarbidek lehen aldia dute alkatetzan, eta orain arteko lanaz hitz egin dute; aurreneko hiruren kasuan, lehen beste talde bat zegoen agintean haien herrietan.
MENDARO Iñaki Arregi (EAJ). Pandemiak eragindako ezjakintasuna eta bat-bateko erabakiak hartu beharra egin zaizkio zailenak. Esan du proiektu ugari dituztela hurrengo bi urteetarako.
2021-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/199005/aernnovaz-gain-beste-euskal-enpresa-bat-dago-itp-erosteko-lehian.htm
Ekonomia
Aernnovaz gain, beste euskal enpresa bat dago ITP erosteko lehian
Arantxa Tapiak baieztatu egin du Jaurlaritza prest dagoela akzio batzuk erosteko, enpresaren errotzea bermatzeko.
Aernnovaz gain, beste euskal enpresa bat dago ITP erosteko lehian. Arantxa Tapiak baieztatu egin du Jaurlaritza prest dagoela akzio batzuk erosteko, enpresaren errotzea bermatzeko.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuak baieztatu egin du Aernnova enpresa arabarrak parte hartuko duela ITP Aero Zamudioko enpresa bizkaitarra erosteko enkantean. Enpresa talde baten barnean egingo du, eta gutxienez bi inbertsio funts izango ditu bazkide hor: KKR eta Towerbrook (Aernnovaren...
2021-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/199006/koronabirusak-blaitu-ditu-agintaldiak.htm
Politika
Koronabirusak blaitu ditu agintaldiak
Koronabirusak ezinbestean markatu du herrietako udal taldeen erritmoa azken bi urteotan. Agintaldien balantze bat egiteko asmoz, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Hitzek herrialde bakoitzeko zenbait herritako alkateak elkarrizketatu dituzte.
Koronabirusak blaitu ditu agintaldiak. Koronabirusak ezinbestean markatu du herrietako udal taldeen erritmoa azken bi urteotan. Agintaldien balantze bat egiteko asmoz, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Hitzek herrialde bakoitzeko zenbait herritako alkateak elkarrizketatu dituzte.
Batzuentzat ez zen lehenengo agintaldia, eta beste batzuk estreinakoz hartu zuten kargua. Baina alkate guztiei, eta udal taldeei, oro har, nabarmen eragin die pandemiak agintaldi osoan zehar. Ez dira garai errazak izan, eta alkate askok erabili dituzte «bakardadea», «zailtasunak» edo «ziurgabetasuna» bezalako terminoak...
2021-6-11
https://www.berria.eus/albisteak/199007/erakusketa-digital-batekin-ospatuko-du-balentziaga-museoak-hamargarren-urteurrena.htm
Kultura
Erakusketa digital batekin ospatuko du Balentziaga museoak hamargarren urteurrena
Joskintza ardatz duen museoak doan zabalduko ditu ateak asteburu honetan
Erakusketa digital batekin ospatuko du Balentziaga museoak hamargarren urteurrena. Joskintza ardatz duen museoak doan zabalduko ditu ateak asteburu honetan
Orain dela hamarkada bat, gaurko egunez zabaldu zituen lehenengoz ateak Getariako (Gipuzkoa) Balentziaga museoak. Era horretara, errealitate bihurtu zen goi mailako moda sortzaileen lana gordetzeko, ikertzeko eta mundura zabaltzeko zentro bat eraikitzeko ametsa. Gaur bete dira hamar urte egun hartatik, eta Miren Vives ...
2021-6-12
https://www.berria.eus/albisteak/199042/kontzentrazio-esparruetara-deportatu-zituzten-gipuzkoarrak-omendu-ditu-foru-aldundiak.htm
Gizartea
Kontzentrazio esparruetara deportatu zituzten gipuzkoarrak omendu ditu foru aldundiak
Guztira, laurogei gipuzkoar deportatu zituzten naziek. Horien familietatik 27 izan dira gaur ekitaldian.
Kontzentrazio esparruetara deportatu zituzten gipuzkoarrak omendu ditu foru aldundiak. Guztira, laurogei gipuzkoar deportatu zituzten naziek. Horien familietatik 27 izan dira gaur ekitaldian.
Gipuzkoako Foru Aldundiak II. Mundu Gerran kontzentrazio esparruetara deportatu zituzten laurogei gipuzkoarrak omendu ditu gaur. Aldundian egin den ekitaldian izan dira laurogei horien familietatik 27. Markel Olano ahaldun nagusiaz gain, ekitaldian izan dira Etxahun Galparsoro eta Florentino Mariñelarena. Galparsorok k...
2021-6-12
https://www.berria.eus/albisteak/199044/kutsatuen-kurba-beste-koska-bat-apaldu-da-258-positibo-zenbatu-dira.htm
Gizartea
Kutsatuen kurba beste koska bat apaldu da: 258 positibo zenbatu dira
Atzo egindako testen %3 izan ziren positibo, Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera.
Kutsatuen kurba beste koska bat apaldu da: 258 positibo zenbatu dira. Atzo egindako testen %3 izan ziren positibo, Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera.
Transmisioari buruzko adierazle ia guztietan nabari daiteke Hego Euskal Herrian kutsatzea apalduz doala. Osakidetzak eta Osasunbideak jakinarazi dute atzo 8.543 proba egin zituztela koronabirusa detektatzeko, eta test horien guztien %3k eman zutela positibo; zehazki 258 positibo detektatu zituzten proba horietan. Horie...
2021-6-12
https://www.berria.eus/albisteak/199045/hainbat-gazte-euskaltzalek-euskararen-aldeko-borroka-indartzeko-deia-egin-dute.htm
Gizartea
Hainbat gazte euskaltzalek euskararen aldeko borroka indartzeko deia egin dute
Kezkatuta agertu dira euskararen egoerarekin, eta instituzio eta erakunde publikoen utzikeria salatu dute.
Hainbat gazte euskaltzalek euskararen aldeko borroka indartzeko deia egin dute. Kezkatuta agertu dira euskararen egoerarekin, eta instituzio eta erakunde publikoen utzikeria salatu dute.
Euskal Herriko hainbat gazte euskaltzalek agerraldia egin dute gaur goizean Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoretzaren aurrean, euskararen egoeraren, hizkuntzaren aurkako azken erasoen eta etorkizunaren inguruan duten interpretazioaren eta analisiaren berri emateko, eta belaunaldi gisa duten ikuspegia ...
2021-6-12
https://www.berria.eus/albisteak/199046/miarritze-igo-da-top-14ra-eta-baionak-maila-galdu-du.htm
Kirola
Miarritze igo da Top 14ra, eta Baionak maila galdu du
Jaurtiketetan erabaki da partida, eta 6-5 irabazi dute Miarritzekoek hor. Partida eta luzapena berdinduta bukatu dituzte (6-6).
Miarritze igo da Top 14ra, eta Baionak maila galdu du. Jaurtiketetan erabaki da partida, eta 6-5 irabazi dute Miarritzekoek hor. Partida eta luzapena berdinduta bukatu dituzte (6-6).
Inoizko derbirik garrantzitsuena hasi dute oraintxe Miarritzek eta Baionak Aguilera estadioan (17:30, Canal Plus Frantzia). Datorren denboraldian Top14an, Frantziako liga nagusian, aritzeko azken postua izango dute jokoan, partida bakarrera. Baionak maila horretan jarraitzeko egingo du borroka, eta Miarritzek ez du kal...
2021-6-12
https://www.berria.eus/albisteak/199047/txirrindulari-bat-hil-da-urrunan-auto-batek-harrapatuta.htm
Gizartea
Txirrindulari bat hil da Urruñan, auto batek harrapatuta
Txirrindulari bat hil da Urruñan, auto batek harrapatuta.
58 urteko txirrindulari bat hil da gaur, Urruñan (Lapurdi), auto batek harrapatuta. Gendarmeria gertatutakoa ikertzen ari da, baina, Sud Ouest egunkariak kaleratutakoaren arabera, 09:30 inguru zirela gertatu da istripua, Paul-Gelos kalean, txirrindularia Ziburura bidean zihoala. Egunkariak kaleratu duenez, autoa gidatz...
2021-6-12
https://www.berria.eus/albisteak/199048/danimarkako-eriksen-jokalariak-konortea-galdu-du-jokatzen-ari-zela-eta-ospitalean-da.htm
Kirola
Danimarkako Eriksen jokalariak konortea galdu du jokatzen ari zela, eta ospitalean da
Eurokopako B taldeko Danimarka-Finlandia partida 43. minutuan gelditu du epaileak, Eriksen ziplo erori eta gero. Jokalaria esna dagoela jakinarazi dute.
Danimarkako Eriksen jokalariak konortea galdu du jokatzen ari zela, eta ospitalean da. Eurokopako B taldeko Danimarka-Finlandia partida 43. minutuan gelditu du epaileak, Eriksen ziplo erori eta gero. Jokalaria esna dagoela jakinarazi dute.
Danimarkako Eriksen jokalaria ospitalera eraman dute, baina orain minutu gutxi jakinarazi dute "esna" dagoela eta "egokortu" egin dutela, nahiz eta haren osasunari buruzko egoera zehatza ez duten jakinarazi. B taldeko Danimarka-Finlandia partida 43. minutuan gelditu du epaileak, Eriksen lurrera erori dela ikusi eta ger...
2021-6-12
https://www.berria.eus/albisteak/199049/bikotekideari-eraso-egitea-egotzita-gizon-bat-atxilotu-dute-basaurin.htm
Gizartea
Bikotekideari eraso egitea egotzita, gizon bat atxilotu dute Basaurin
Urruntze agindua zuen. Biktima haurdun dago.
Bikotekideari eraso egitea egotzita, gizon bat atxilotu dute Basaurin. Urruntze agindua zuen. Biktima haurdun dago.
24 urteko gizonezko bat kartzelatu dute gaur, Basaurin (Bizkaia), atzo bikotekideari labana batekin eraso egiteagatik. Espetxeratuak bikotekidearekiko urruntze agindua du, mehatxuengatik. Erasotzaileak hainbat ebaki egin zizkion esku batean biktimari, eta hura ospitale batean artatu behar izan zuten. Homizidio-saiakera...
2021-6-12
https://www.berria.eus/albisteak/199050/maria-txibite-psnko-idazkari-nagusiaren-karguan-segitzeko-aurkeztuko-da.htm
Politika
Maria Txibite PSNko idazkari nagusiaren karguan segitzeko aurkeztuko da
Nafarroako Gobernuko lehendakaria 2014tik da alderdiko burua
Maria Txibite PSNko idazkari nagusiaren karguan segitzeko aurkeztuko da. Nafarroako Gobernuko lehendakaria 2014tik da alderdiko burua
Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak iragarri du, gaur, PSNko idazkari nagusiaren karguan segitzeko aurkeztuko dela. Alderdiak lurralde batzordea egin du Iruñean, eta Txibitek nabarmendu du alderdiak azkeneko urteetan «lortutakoa» balioetsi behar dela. Oroitu du, bide batez, kargurako aurkeztu zenean, 2014k...
2021-6-12
https://www.berria.eus/albisteak/199051/helmut-lachenmann-my-way-lana-saritu-dute-dock-of-the-bay-zinemaldian.htm
Kultura
'Helmut Lachenmann: My Way' lana saritu dute Dock of the Bay zinemaldian
Aipamen berezi bat egin diote elektronika musikari buruzko The Sound Is Innocent dokumentalari. Laburrik onenaren saria, berriz, Os corpos-ek irabazi du, Galiziako inauterietan girotutako film batek.
'Helmut Lachenmann: My Way' lana saritu dute Dock of the Bay zinemaldian. Aipamen berezi bat egin diote elektronika musikari buruzko The Sound Is Innocent dokumentalari. Laburrik onenaren saria, berriz, Os corpos-ek irabazi du, Galiziako inauterietan girotutako film batek.
Helmut Lachenmann konpositore alemaniarrari buruzko dokumental batek ireki zuen Dock of the Bay Musika Zinema Dokumentalaren Donostiako Jaialdiaren aurtengo edizioa: Helmut Lachenmann: My Way-k. Lachenmannek musika konkretu instrumentala izeneko estilo berezi bat garatu du azken mende erdian. Wiebke Popelek zuzendutako...
2021-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/199092/herrika-herriz-herri-ibili-da-ozaze-eta-ortzaize-artean.htm
Gizartea
Herrika herriz herri ibili da Ozaze eta Ortzaize artean
Korrikaren ordezkoa antolatu dute Ipar Euskal Herrian, eta ehunka lagun ibili dira lasterka. Belaunaldi berriek lehengoen lekukoa hartzearen aldeko aldarria egin dute antolatzaileek.
Herrika herriz herri ibili da Ozaze eta Ortzaize artean. Korrikaren ordezkoa antolatu dute Ipar Euskal Herrian, eta ehunka lagun ibili dira lasterka. Belaunaldi berriek lehengoen lekukoa hartzearen aldeko aldarria egin dute antolatzaileek.
Goizean goiz abiatu da Herrika Ozazetik (Zuberoa), Ortzaizerainoko (Nafarroa Beherea) bideari ekiteko. Aurten, bigarren urtez jarraian, atzeratu egin behar izan dute Euskal Herria lasterka gurutzatzen duen Korrika, eta haren hutsuneari erantzuteko antolatu dute bi lurraldeetako gazte euskaltzale batzuek. Bidean, beste...
2021-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/199093/prefetak-salaketa-bat-jarri-du-miarritze-baiona-partidan-protokoloak-ez-errespetatzeagatik.htm
Kirola
Prefetak salaketa bat jarri du Miarritze-Baiona partidan protokoloak ez errespetatzeagatik
Datorren urtean Top14an jokatzeko derbia jokatu zuten bi taldeek, eta 5.000 lagun inguru bildu ziren Aguilera estadioan. Neurketaren amaieran zelaira salto egin zuten zaletuek.
Prefetak salaketa bat jarri du Miarritze-Baiona partidan protokoloak ez errespetatzeagatik. Datorren urtean Top14an jokatzeko derbia jokatu zuten bi taldeek, eta 5.000 lagun inguru bildu ziren Aguilera estadioan. Neurketaren amaieran zelaira salto egin zuten zaletuek.
Gauza jakina zen pasioz betea izango zela atzo Miarritzek eta Baionak atzo jokatu zuten derbia, eta nabaria zen horrek hainbat osasun protokolo hausteko arriskua zekarrela ere. 5.000 lagun bildu ziren Aguilera estadioan, Miarritzen, eta, besteak beste, zaletuek alkohola sartu zuten estadiora eta zelaira salto egin zute...
2021-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/199094/ione-belarra-da-podemoseko-idazkari-nagusi-berria.htm
Politika
Ione Belarra da Podemoseko idazkari nagusi berria
Alderdiko militanteen %88,7ren babesa jaso du, eta Pablo Iglesiasen lekukoa hartuko du.
Ione Belarra da Podemoseko idazkari nagusi berria. Alderdiko militanteen %88,7ren babesa jaso du, eta Pablo Iglesiasen lekukoa hartuko du.
Ione Belarra (Iruñea, 1987) da Podemoseko idazkari nagusi berria. Hala erabaki dute gaur alderdi moreko militanteek, eta Belarrak babes handia jaso du gainera: botoen %88,7 harentzat izan dira. Alderdia sortu zenetik karguan zen Pablo Iglesiasen lekukoa hartuko du Espainiako Gobernuko Eskubide Sozialen eta 2030erako Ag...
2021-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/199095/hondarribia-eta-arraun-lagunak-gipuzkoako-txapeldun.htm
Kirola
Hondarribia eta Arraun Lagunak, Gipuzkoako txapeldun
Donostian jokatu dituzte traineruen Gipuzkoako txapelketak. Hondarribiak, mutiletan, iazko garaipena berretsi du. Emakumeetan, ezustekoa eman du Arraun Lagunakek.
Hondarribia eta Arraun Lagunak, Gipuzkoako txapeldun. Donostian jokatu dituzte traineruen Gipuzkoako txapelketak. Hondarribiak, mutiletan, iazko garaipena berretsi du. Emakumeetan, ezustekoa eman du Arraun Lagunakek.
Hondarribia eta Arraun Lagunak. Horiek dira Gipuzkoako txapeldun berriak traineruetan. Denboraldiko lehen garaikur garrantzitsua zegoen jokoan gaur Donostian, Kontxan, eta eguraldiak erraza jarri ez duen arren, bi taldeek denboraldi honetan edozer irabazteko gai direla erakutsi dute. Gizonezkoetan, iaz bera izan da az...
2021-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/199096/ingalaterrak-errebantxa-hartu-du.htm
Kirola
Ingalaterrak errebantxa hartu du
Aukera gutxiko neurketa jokatu dute bi taldeek, eta Sterlingen golari esker gailendu dira etxekoak, Wembleyn.
Ingalaterrak errebantxa hartu du. Aukera gutxiko neurketa jokatu dute bi taldeek, eta Sterlingen golari esker gailendu dira etxekoak, Wembleyn.
Duela hiru urteko finalarrekoan jokatu zuten elkarren aurka azkenekoz Ingalaterra eta Kroaziak, eta balkanetakoak izan ziren orduan finalerako txartela eskuratu zutenak. Gaur errebentxa hartu du Ingalaterrak, etxean, Wembley estadioan (Londres). Ingalaterrak sekula ez zuen Eurokopa bat garaipen batekin hasi. Neurketa ...
2021-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/199097/gizon-bat-atxilotu-dute-senperen-55-urteko-emakume-bat-hiltzeagatik.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Senperen, 55 urteko emakume bat hiltzeagatik
Erasotzailearen bikotekidea zen hildakoa. Ostiralean aurkitu zuten gorpua, eta gizonak aitortu du bera izan zela emakumea hil zuena.
Gizon bat atxilotu dute Senperen, 55 urteko emakume bat hiltzeagatik. Erasotzailearen bikotekidea zen hildakoa. Ostiralean aurkitu zuten gorpua, eta gizonak aitortu du bera izan zela emakumea hil zuena.
Senpereko (Lapurdi) gizon batek 55 urteko emakume bat hil du, bere bikotekidea. Erasotuaren gorpua joan den ostiralean aurkitu zuten Armillac Lot-et-Garonen (Akitania), bere etxean. Gizonak, atxilotu zutenean, onartu zuen bera izan zela erasotzailea. Senpereko alkateak Euskadi Irratia-ri esan dionez, gizonak hamabi ur...
2021-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/199098/austria-azken-minutuetan-gailendu-zaio-ipar-mazedoniari.htm
Kirola
Austria azken minutuetan gailendu zaio Ipar Mazedoniari
Austriak txapelketa handi batean 1990eko mundialetik eskuratu duen lehen garaipena da. Goleatzaileak Lainer, Gregoritsch eta Arnautovitx izan dira; mazedoniarrena Pandevek sartu du.
Austria azken minutuetan gailendu zaio Ipar Mazedoniari. Austriak txapelketa handi batean 1990eko mundialetik eskuratu duen lehen garaipena da. Goleatzaileak Lainer, Gregoritsch eta Arnautovitx izan dira; mazedoniarrena Pandevek sartu du.
31 urte geroago txapelketa handi batean garaipena lortu du Austriak. Bucaresten izan da, taldeak aurtengo Eurokopan jokatu duen lehen neurketan. Austriarrek 3-1 irabazi diote gauzak zail jarri dizkien Ipar Mazedoniari. David Alaba da Austriarren izarra, eta badaki hori Franco Foda hautatzaileak; hori dela eta, libero ...
2021-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/199099/israelgo-parlamentuak-gobernu-berria-onartu-du-amaitu-da-netanyahuren-aroa.htm
Mundua
Israelgo Parlamentuak gobernu berria onartu du; amaitu da Netanyahuren aroa
60 boto alde eta 59 aurka jaso ditu Naftali Bennetten hautagaitzak. Netanyahuk 2009tik zen lehen ministro, bere bigarren aroan.
Israelgo Parlamentuak gobernu berria onartu du; amaitu da Netanyahuren aroa. 60 boto alde eta 59 aurka jaso ditu Naftali Bennetten hautagaitzak. Netanyahuk 2009tik zen lehen ministro, bere bigarren aroan.
Amaitu da Benjamin Netanyahuren agintaldia. Bi arotan (1996tik 1999ra, eta 2009tik gaur arte) hamabost urtez izan da Israelgo lehen ministro, baina karguak badu arduradun berria: Naftali Bennett, Yamina mugimendu nazionalistako burua. Hala onartu zuen atzo Israelgo Parlamentuak, bozketa estu batean; izan ere, aldeko 60...
2021-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/199100/hegoaldean-252-positibo-atzeman-dituzte.htm
Gizartea
Hegoaldean 252 positibo atzeman dituzte
Egindako testen %3,75ek eman dute positibo.
Hegoaldean 252 positibo atzeman dituzte. Egindako testen %3,75ek eman dute positibo.
Osakidetzak eta Osasunbideak eguneratu dituzte pandemiaren garapenari dagozkion datuak, eta aurreko egunetako beheranzko joerari eutsi diote. Hego Euskal Herrian 6.707 proba egin ziren atzo, eta haietako 252k eman zuten positibo, %3,75ak. Lurraldeka, positibo gehien Bizkaian atzeman dituzte: 110. Nafarroan 49 izan dir...
2021-6-13
https://www.berria.eus/albisteak/199101/laranjak-nagusitu-dira-zirrara-handiko-partidan.htm
Kirola
Laranjak nagusitu dira, zirrara handiko partidan
Eurokopako taldeko bigarren jarri dira herbeheretarrak, Austriaren atzetik, horiek Ipar Mazedonia garaitu ostean.
Laranjak nagusitu dira, zirrara handiko partidan. Eurokopako taldeko bigarren jarri dira herbeheretarrak, Austriaren atzetik, horiek Ipar Mazedonia garaitu ostean.
Partida zirraragarria egin dute Johan Cruyff Arenan. Bost gol egin dituzte bigarren zatian. 2-0 aurreratu ziren herbeheretarrak, baina ukrainarrek lortu zuten berdintzea. Azkenean, 85. minutuan sartu zuen talde laranjak partida erabaki zuen gola. Emaitzarekin, euren taldeko bigarren jarri dira herbeheretarrak, Austriar...
2021-6-14
https://www.berria.eus/albisteak/199102/zailtasunak-dituzten-herrialdeei-mila-milioi-txerto-dosi-ematea-hitzartu-dute-kornuallesen.htm
Mundua
Zailtasunak dituzten herrialdeei mila milioi txerto dosi ematea hitzartu dute Kornuallesen
Ekonomia berriz osatzeko eta Txinaren zabalkundeari galga jartzeko neurriak erabaki dituzte, eta datorren urtetik aurrera ikatza energia sortzeko erretzeko egitasmorik ez laguntzea adostu dute.
Zailtasunak dituzten herrialdeei mila milioi txerto dosi ematea hitzartu dute Kornuallesen. Ekonomia berriz osatzeko eta Txinaren zabalkundeari galga jartzeko neurriak erabaki dituzte, eta datorren urtetik aurrera ikatza energia sortzeko erretzeko egitasmorik ez laguntzea adostu dute.
Joe Biden Kornuallesen egon izana (Erresuma Batua) AEBak nazioarteko agertokira itzuli izanaren ikur gisa geratuko da. Atzo amaitu zen G7ren goi bilkura. G7 zazpi herrialde garatuenek osatzen dute: Kanadak, Frantziak, Alemaniak, Italiak, Japoniak, Erresuma Batuak eta Estatu Batuek. Hainbat neurri adostu dituzte herrial...
2021-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/199103/euskal-pass-funtsezkoa-euskal-herrian.htm
albisteak
Euskal Pass, funtsezkoa Euskal Herrian
Ipar Euskal Herriko turismo bulegoek txartel bat sortu dute lurraldeko tokirik esanguratsuenak eroso eta asko ordaindu gabe ezagutzeko. Mugikorrerako aplikazio bat sortu dute.
Euskal Pass, funtsezkoa Euskal Herrian. Ipar Euskal Herriko turismo bulegoek txartel bat sortu dute lurraldeko tokirik esanguratsuenak eroso eta asko ordaindu gabe ezagutzeko. Mugikorrerako aplikazio bat sortu dute.
Iparraldea bisitatzeko gogoa duzu? Euskal Pass Ipar Euskal Herriko City Pass-a da, abantaila ugari dituen txartela: lurralde osoko natur, kultur eta ondare gune nagusiak bisitatuta eta ezagututa, ibiltaritza eta aurkikuntza sustatzen dituena. Txartel honek bi abantaila ditu: batetik, ekonomikoki, prezio oso baxuan bis...
2021-6-14
https://www.berria.eus/albisteak/199104/suitzarrek-klima-larrialdiari-aurre-egiteko-neurriak-baztertu-dituzte-erreferendumean.htm
Mundua
Suitzarrek klima larrialdiari aurre egiteko neurriak baztertu dituzte erreferendumean
Berotegi gasen isurketa murriztearen eta erregai fosilei zergak handitzearen inguruan galdetu diete herritarrei. Emaitzek arriskuan jarri dituzte herrialdeak Parisko Hitzarmenean sinaturiko helburuak.
Suitzarrek klima larrialdiari aurre egiteko neurriak baztertu dituzte erreferendumean. Berotegi gasen isurketa murriztearen eta erregai fosilei zergak handitzearen inguruan galdetu diete herritarrei. Emaitzek arriskuan jarri dituzte herrialdeak Parisko Hitzarmenean sinaturiko helburuak.
Suitza hasierako laukitxora itzuli da klima larrialdiaren inguruko politikei dagokionez, herritarrek isurketak murrizteko neurrien kontra bozkatu baitute erreferendumean. Atzo egin zuten bozketa, eta boto emaileen %51,6k baztertu egin dute CO2aren inguruko legea, eta %49k bozkatu zuten alde. Gobernuak proposatu zuen ...