date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/199328/cafek-trenak-eta-tranbiak-egingo-ditu-alemaniarako.htm | Ekonomia | CAFek trenak eta tranbiak egingo ditu Alemaniarako | LRV tren arinak egingo ditu Ruhr harrorako, eta tranbiak Friburgorako. Irizarrek 68 autobus elektriko egingo ditu Zaragozarako | CAFek trenak eta tranbiak egingo ditu Alemaniarako. LRV tren arinak egingo ditu Ruhr harrorako, eta tranbiak Friburgorako. Irizarrek 68 autobus elektriko egingo ditu Zaragozarako | CAF taldeak Ruhrbahn GmbH operadorearekin kontratu bat sinatu du, Essen eta Muelheim an der Ruhr hirietan zerbitzua eskainiko duten LRV mota 51 tren hornitzeko. LRVak (Light Rail Transit) metroen eta tranbien arteko nahasketa bat dira: trenek tranbia itxura dute, baina haiek baina gaitasun handiagoa dute eta bizkorrago... |
2021-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/199329/kalte-handiak-eragin-dituzte-ekaitzek-euskal-herriko-hainbat-lekutan.htm | Gizartea | Kalte handiak eragin dituzte ekaitzek Euskal Herriko hainbat lekutan | Debagoienan, Iruñerrian eta Gasteizen hainbat kale eta lokal hartu ditu urak. | Kalte handiak eragin dituzte ekaitzek Euskal Herriko hainbat lekutan. Debagoienan, Iruñerrian eta Gasteizen hainbat kale eta lokal hartu ditu urak. | Debagoienan (Gipuzkoa) irudi ikusgarriak utzi dituzte atzo arratsaldeko ekaitzak eragindako uholdeek. Goiena.eus agerkariaren arabera, Eskoriatzako Arizmendi-Almen ikastolaren kiroldegi atzeko errekak gainezka egin du, eta suhiltzaileak bertara joan behar izan dute.
Kiroldegia urez bete da, eta baita, kanpoko futbol z... |
2021-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/199330/txertatuek-eta-gaitza-pasatu-dutenek-bidaiatzeko-muga-gutxiago-izatea-proposatu-du-ecdck.htm | Gizartea | Txertatuek eta gaitza pasatu dutenek bidaiatzeko muga gutxiago izatea proposatu du ECDCk | Europako zentroak iradoki du txertoaren pauta osatua dutenek edo azken 180 egunetan gaitza izan dutenek ez dutela zertan PCR probarik edo berrogeialdirik egin. | Txertatuek eta gaitza pasatu dutenek bidaiatzeko muga gutxiago izatea proposatu du ECDCk. Europako zentroak iradoki du txertoaren pauta osatua dutenek edo azken 180 egunetan gaitza izan dutenek ez dutela zertan PCR probarik edo berrogeialdirik egin. | ECDC Gaixotasun Infekziosoen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zerbitzuak eta EASA Europako Aire Segurtasuneko Agentziak protokolo bat ondu dute elkarlanean. Argitara atera da dokumentua, eta izurriari aurre egiteko zehaztutako zenbait irizpide dira bertan bildurik: besteak beste, bi erakundeek proposatu dute COVID-... |
2021-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/199331/ekainaren-26tik-aurrera-hegoaldean-ez-da-kanpoaldean-maskararik-jarri-beharko.htm | Gizartea | Ekainaren 26tik aurrera, Hegoaldean ez da kanpoaldean maskararik jarri beharko | Pedro Sanchez Espainiako presidenteak iragarri du neurri hori. Datorren ostegunean onartuko du Espainiako Ministro Kontseiluak ezohiko bilera batean. 2020ko maiatzaren 21etik izan dira derrigorrezkoak kalean. | Ekainaren 26tik aurrera, Hegoaldean ez da kanpoaldean maskararik jarri beharko. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak iragarri du neurri hori. Datorren ostegunean onartuko du Espainiako Ministro Kontseiluak ezohiko bilera batean. 2020ko maiatzaren 21etik izan dira derrigorrezkoak kalean. | Ipar Euskal Herrian bezala, Hego Euskal Herrian ere aurki ez da kanpoaldean maskararik jarri beharko. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak iragarri du ekainaren 26tik aurrera, bihar zortzi, ez dela izango derrigorrezkoa maskararen erabilera kanpoaldean. Ipar Euskal Herrian atzotik ez da beharrezkoa. Sanchezek azpimarr... |
2021-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/199332/nafarroan-d-eredua-aukeratzen-duten-gurasoei-eskaini-die-min-saria-zetak-taldeak.htm | Kultura | Nafarroan D eredua aukeratzen duten gurasoei eskaini die Min saria Zetak taldeak | Euskararen «opariak» hainbat ate zabaldu dizkiola adierazi du Pello Reparaz abeslariak, musika independentearen euskarazko lanik onenaren saria eskuratzean. | Nafarroan D eredua aukeratzen duten gurasoei eskaini die Min saria Zetak taldeak. Euskararen «opariak» hainbat ate zabaldu dizkiola adierazi du Pello Reparaz abeslariak, musika independentearen euskarazko lanik onenaren saria eskuratzean. | MIN musika independentearen sarietan urteko euskarazko disko onenaren saria jaso zuen asteazkenean Zetak talde nafarrak. Etxepare Institutoak babesten zuen sari hori. Nafarroan seme-alabentzat D eredua aukeratzen duten gurasoei eskaini zien saria Pello Reparaz taldeko abeslariak, eta sareetan ikusmina eragin du haren h... |
2021-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/199333/hego-koreako-zinemaren-urrezko-aroari-eskainiko-dio-atzera-begirakoa-donostiako-69-zinemaldiak.htm | Kultura | Hego Koreako zinemaren urrezko aroari eskainiko dio atzera begirakoa Donostiako 69. Zinemaldiak | 1950 eta 1960ko hamarkadetan ekoitzitako hamar film emango dituzte. Zinemaldia irailaren 17tik 25era egingo da. | Hego Koreako zinemaren urrezko aroari eskainiko dio atzera begirakoa Donostiako 69. Zinemaldiak. 1950 eta 1960ko hamarkadetan ekoitzitako hamar film emango dituzte. Zinemaldia irailaren 17tik 25era egingo da. | Donostiako Zinemaldiak eta Espainiako Zinematekak, Euskadiko Filmategiarekin eta Koreako Kultur Zentroarekin lankidetzan, Hego Koreako zinemaren «urrezko aroari» buruzko atzera begirako zikloa antolatuko dute aurtengo ekitaldirako. Loreak infernuan. Koreako zinemaren urrezko aroa izeneko zikloan 1950 eta 1960ko hamarka... |
2021-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/199334/foro-sozialak-egiaztatu-du-espetxe-politika-aldatzen-ari-dela.htm | Politika | Foro Sozialak egiaztatu du espetxe politika aldatzen ari dela | Hala ere, ohartarazi dute «aldaketaren aurkako lobby indartsu bat» dagoela, eta haren planteamenduek eragina daukatela zenbait esparrutan. | Foro Sozialak egiaztatu du espetxe politika aldatzen ari dela. Hala ere, ohartarazi dute «aldaketaren aurkako lobby indartsu bat» dagoela, eta haren planteamenduek eragina daukatela zenbait esparrutan. | Foro Sozial Iraunkorrak Behatokiaren hirugarren zenbakia plazaratu du. Espetxeen egoeraren inguruan sei hilabetean behin argitaratzen duen txostena da Behatokia, eta oraingoan egiaztatu dute Espainiako Gobernuaren espetxe politikan «aldaketa» gauzatzen ari dela, batez ere lekualdaketei dagokienez. Hala ere, ohartarazi ... |
2021-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/199335/pirinioetako-bidea-mobilizazioaren-lehen-lagina-aurkeztuko-dute-uztailaren-10ean.htm | Politika | Pirinioetako Bidea mobilizazioaren "lehen lagina" aurkeztuko dute uztailaren 10ean | 2022ko udararako dago aurreikusita Euskal Herriko eta Kataluniako hainbat gizarte erakundek «askatasunaren eta autodeterminazio eskubidearen alde» elkarrekin antolatutako aurreneko mobilizazioa mobilizazioa | Pirinioetako Bidea mobilizazioaren "lehen lagina" aurkeztuko dute uztailaren 10ean. 2022ko udararako dago aurreikusita Euskal Herriko eta Kataluniako hainbat gizarte erakundek «askatasunaren eta autodeterminazio eskubidearen alde» elkarrekin antolatutako aurreneko mobilizazioa mobilizazioa | Euskal Herriko eta Kataluniako hainbat gizarte erakundek «askatasunaren eta autodeterminazio eskubidearen alde» elkarrekin antolatutako aurreneko mobilizazioa egitekoak dira 2022ko udan. Pirinioetako Bidea deitu diote, eta datorren uztailaren 10ean aurkeztuko dute, Gure Eskuk ohar baten bidez jakinarazi duenez. «Mobili... |
2021-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/199336/martxoaren-8an-irunean-atxilotutako-feminista-deklaratzera-deitu-dute.htm | Gizartea | Martxoaren 8an Iruñean atxilotutako feminista deklaratzera deitu dute | Nafarroako mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du ekainaren 30ean Nafarroako Justizia Plazan. Prozedura artxibatzeko eskatu dute. | Martxoaren 8an Iruñean atxilotutako feminista deklaratzera deitu dute. Nafarroako mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du ekainaren 30ean Nafarroako Justizia Plazan. Prozedura artxibatzeko eskatu dute. | Errepresioari autodefentsa feminista! lelopean, Nafarroako mugimendu feminista osatzen duten kolektiboek elkarretaratzera deitu dute, ekainaren 30ean, Nafarroako Justizia Jauregiko plazan. Martxoaren 8ko mobilizazioen harira, emakume bat deklaratzera deitu dute autoritatearen kontrako atentatua egotzita. Irati Ornat Na... |
2021-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/199337/hegoaldeko-testen-27k-eman-dute-positibo.htm | Gizartea | Hegoaldeko testen %2,7k eman dute positibo | Bederatzigarren egunez jarraian, egun bakarrean zenbatutako kasu kopurua 300dik beherakoa izan da Hego Euskal Herrian; atzoko probetan, 212. | Hegoaldeko testen %2,7k eman dute positibo. Bederatzigarren egunez jarraian, egun bakarrean zenbatutako kasu kopurua 300dik beherakoa izan da Hego Euskal Herrian; atzoko probetan, 212. | Beheranzko joera agerikoa da birusaren transmisioari buruzko aldagai guztietan. Asteak dira birusaren oldarraldirik izan ez dela, eta kutsatzea arintze bidean dela erakusten dute datuek: Osakidetzak eta Osasunbideak 7.668 diagnostiko proba egin zituzten atzo COVID-19a detektatzeko, eta 212 kasu positibo atzeman zituzte... |
2021-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/199338/errefuxiatuen-egoerari-aurre-egiteko-borondate-politikoa-eskatu-du-nbek.htm | Mundua | Errefuxiatuen egoerari aurre egiteko «borondate politikoa» eskatu du NBEk | UNHCR errefuxiatuentzako agentziaren arabera, munduko herritarren %1 «desplazatu behartuen» biktima dira; denera, 82,4 milioi lagun. | Errefuxiatuen egoerari aurre egiteko «borondate politikoa» eskatu du NBEk. UNHCR errefuxiatuentzako agentziaren arabera, munduko herritarren %1 «desplazatu behartuen» biktima dira; denera, 82,4 milioi lagun. | NBE Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuentzako Agentziaren (UNHCR) arabera, errefuxiatu eta desplazatu kopuruak gora egin zuen iaz, bederatzigarren urtez jarraian. 2020an, 82,4 milioi lagun bizi ziren euren etxebizitzetatik urrun, gerretatik, indarkeriatik eta giza eskubideen urraketetatik ihesi. Agentziako buru Filipp... |
2021-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/199339/emakumea-izango-da-ardatz-olberen-70-denboraldian.htm | Kultura | Emakumea izango da ardatz OLBEren 70. denboraldian | Denboraldi berriarekin batera, sei obra gehituko zaizkio OLBEren 68 urteko katalogo artistikoari: elkartearen beraren bi ekoizpen eta koprodukzio bat | Emakumea izango da ardatz OLBEren 70. denboraldian. Denboraldi berriarekin batera, sei obra gehituko zaizkio OLBEren 68 urteko katalogo artistikoari: elkartearen beraren bi ekoizpen eta koprodukzio bat | Pandemiaren ondorioz joan den urteko jarduera artistikoa eten behar izan bazuten ere, indartsu hasiko du 70. denboraldia OLBEk, Opera Lagunen Bilboko Elkarteak. Urrian abiatuko da denboraldi berria, baina gaur goizean aurkeztu dute 2021-2022ko egitaraua, Bilboko BBVA fundazioan. Juan Carlos Matellanes OLBEko lehendakar... |
2021-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/199340/ertzaintzak-eginiko-torturak-aitortzeko-eskatu-diote-jaurlaritzari.htm | Politika | «Ertzaintzak eginiko torturak» aitortzeko eskatu diote Jaurlaritzari | Egiari Zor-ek nahi du Jaurlaritzak bere gain har dezala «erantzukizun politikoa», eta «autokritika» ez egitea egotzi dio. Polizia abusuen 30 biktima aitortzeko ekitaldi bat egingo du gobernuak ekainaren 29an. | «Ertzaintzak eginiko torturak» aitortzeko eskatu diote Jaurlaritzari. Egiari Zor-ek nahi du Jaurlaritzak bere gain har dezala «erantzukizun politikoa», eta «autokritika» ez egitea egotzi dio. Polizia abusuen 30 biktima aitortzeko ekitaldi bat egingo du gobernuak ekainaren 29an. | «Ertzaintzak eginiko torturetan erantzukizun politikoa» bere gain hartzeko eskatu dio Egiari Zor-ek Eusko Jaurlaritzari. Fundazioaren arabera, «etorkizuneko bizikidetzaren eraikuntza euskal gizartearen gehiengo handi batek bere gain hartu duen konpromisoa den honetan, aukera ezin hobea» izango litzateke Eusko Jaurlarit... |
2021-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/199341/dinamoa-sormen-gunearen-irekiera-ofiziala-egin-dute-azpeitian.htm | Kultura | Dinamoa sormen gunearen irekiera ofiziala egin dute Azpeitian | Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea, Harkaitz Millan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatua eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua izan dira ekitaldian. | Dinamoa sormen gunearen irekiera ofiziala egin dute Azpeitian. Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea, Harkaitz Millan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatua eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua izan dira ekitaldian. | Gaur goizean Dinamoa sormen gunearen irekiera ofiziala izan da Azpeitian, eta han izan dira euskal erakundeetako ordezkariak eta sormen arloko hainbat lagun. 11:00etan egin diete bisitariei harrera Kulturaz kooperatibako eta Azpeitiko Udaleko ordezkariek, eta ondoren, Xabier Gantzarain Kulturazeko kideak gidatuta solas... |
2021-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/199342/ernaik-joan-den-maiatzaren-7an-egindako-protestetan-atxilotutako-zortzi-gazte-auzipetu-dituzte.htm | Politika | Ernaik joan den maiatzaren 7an egindako protestetan atxilotutako zortzi gazte auzipetu dituzte | «Betikoen betiko formula», salatu du gazte antolakundeak | Ernaik joan den maiatzaren 7an egindako protestetan atxilotutako zortzi gazte auzipetu dituzte. «Betikoen betiko formula», salatu du gazte antolakundeak | Ernai gazte antolakundeak Twitter-eko bere kontuan jakinarazi duenez, joan den maiatzaren 7an antolatu zituen protestetan Ertzaintzak atxilotu zituen zortzi gazteak auzipetuko dituzte. «Betikoen betiko formula. Gu kalera aterako gara, berriro. Ezer galtzeko ez duen belaunaldi hau geldiezina delako», salatu du ezker abe... |
2021-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/199374/raisi-apaiz-ultrakontserbadoreak-irabazi-du-irango-presidentetza.htm | Mundua | Raisi apaiz ultrakontserbadoreak irabazi du Irango presidentetza | Behin behineko datuen arabera, botoen %62 jaso ditu. | Raisi apaiz ultrakontserbadoreak irabazi du Irango presidentetza. Behin behineko datuen arabera, botoen %62 jaso ditu. | Ebrahim Raisi Botere Judizialeko presidentea izan da orain arte Iranen. Aurrerantzean, herrialdeko presidente izango da, atzo eginiko bozketaren behin behineko emaitzak baieztatzen badira. Datuok, halere, zalantzarako tarte gutxi uzten dute: hauteskunde batzordearen arabera, apaiz ultrakontserbadoreak 17.800.000 boto j... |
2021-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/199375/prezipitazio-handia-espero-du-jaurlaritzak-arratsalderako-batez-ere-gipuzkoa-ekialdean.htm | Gizartea | «Prezipitazio handia» espero du Jaurlaritzak arratsalderako, batez ere Gipuzkoa ekialdean | Oharra plazaratu du Segurtasun Sailak: ordubetean metro koadroko 15 litro pilatzea litekeena dela ohartarazi du. | «Prezipitazio handia» espero du Jaurlaritzak arratsalderako, batez ere Gipuzkoa ekialdean. Oharra plazaratu du Segurtasun Sailak: ordubetean metro koadroko 15 litro pilatzea litekeena dela ohartarazi du. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak muturreko fenomeno meteorologikoei buruzko oharra igorri du. Horren arabera, abisu horia eman dute «prezipitazio handia» espero dutelako, gaur 15:00etatik 21:00etara. «Baliteke Gipuzkoan metro koadroko 15 litro baino gehiago pilatzea ordubetean, batez ere ekialdean». Beraz, litekee... |
2021-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/199376/lekuko-gazteen-ezinegona.htm | Gizartea | Lekuko gazteen ezinegona | Pandemiak airarazi egin ditu lur eta bizitegien prezioak Ipar Euskal Herrian. Lekuko gazte batzuen haserrea piztu du egoeraren larritzeak, eta ekintza talde batzuen sortzea erabaki dute. Hala gertatu da Gazte Ekintza eta BAM taldeentzat. | Lekuko gazteen ezinegona. Pandemiak airarazi egin ditu lur eta bizitegien prezioak Ipar Euskal Herrian. Lekuko gazte batzuen haserrea piztu du egoeraren larritzeak, eta ekintza talde batzuen sortzea erabaki dute. Hala gertatu da Gazte Ekintza eta BAM taldeentzat. | Pandemia garaiak agerian utzi du bigarren etxebizitzek eta turismo masiboak lekuko jendearen etxebizitza eskubidearekin sortzen duten talka. Ipar Euskal Herria gehien bilatutako turismo lekuetako bat izanik kanpokoei alokatu zein saltzeko, etxebizitza eskuratzeko zailtasunak areagotzen zaizkie bertako ikasle eta langil... |
2021-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/199377/nola-daude-haurrak.htm | Gizartea | Nola daude haurrak? | Ikasturtea amaitzear da, eta uste baino hobeto joan dela diote gehienek. COVID-19aren transmisioari begira hala izan dela onartuta ere, haurren bueltan aritzen direnek azaldu dute osasuna modu zabalagoan ulertu behar dela | Nola daude haurrak?. Ikasturtea amaitzear da, eta uste baino hobeto joan dela diote gehienek. COVID-19aren transmisioari begira hala izan dela onartuta ere, haurren bueltan aritzen direnek azaldu dute osasuna modu zabalagoan ulertu behar dela | Konfinamenduan, batere aukerarik ez zuten izan etxetik irteteko; ikastetxeetan burbuilak errespetatu behar izan dituzte; 6 urtetik gorakoek maskara erabili behar dute etxetik kanpo ia une oro; etxean ere egoera gogorrak tokatu zaizkie batzuei. COVID-19aren pandemiak bete-betean eragin die haurrei ere, eta guztia hasi z... |
2021-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/199378/frantziako-konstituzio-kontseiluak-zehaztu-du-ikastolei-ere-badagokiela-debekua.htm | Gizartea | Frantziako Konstituzio Kontseiluak zehaztu du ikastolei ere badagokiela debekua | Asteazkenean argitaratutako komentarioa moldatu du, eta murgiltzearen debekua «irakaskuntzaren zerbitzu publikoari» dagokiola idatzi du, zehaztuz, ikastolen gisako itunpeko eskola pribatuak horren baitan sartzen direla. Murgiltzearen aldeko mozioa onartu du Euskal Hirigune Elkargoko batzarrak. | Frantziako Konstituzio Kontseiluak zehaztu du ikastolei ere badagokiela debekua. Asteazkenean argitaratutako komentarioa moldatu du, eta murgiltzearen debekua «irakaskuntzaren zerbitzu publikoari» dagokiola idatzi du, zehaztuz, ikastolen gisako itunpeko eskola pribatuak horren baitan sartzen direla. Murgiltzearen aldek... | Nahasmena erabatekoa da. Aste honetan Frantziako Konstituzio Kontseiluak argitaratutako komentarioak besterik ulertzera eman bazezakeen ere, hizkuntza gutxituen irakaskuntza murgiltze ereduan egiteko debekuak ikastolak ere kontuan hartzen ditu. Hala zehaztu dio l'Express astekariari Frantziako Konstituzio Kontseiluak b... |
2021-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/199379/hizkuntza-politiketan-jauzia-egitera-deitu-dute-euskal-herriko-ia-ehun-eragilek.htm | Gizartea | Hizkuntza politiketan jauzia egitera deitu dute Euskal Herriko ia ehun eragilek | Euskalgintzaren Kontseiluak 'Batuz aldatu' aurkeztu du, hizkuntza politiketan eragiteko adostasun sozial berria. Helburu nagusia euskararen erabilera erosorako baldintzak lortzea da. | Hizkuntza politiketan jauzia egitera deitu dute Euskal Herriko ia ehun eragilek. Euskalgintzaren Kontseiluak 'Batuz aldatu' aurkeztu du, hizkuntza politiketan eragiteko adostasun sozial berria. Helburu nagusia euskararen erabilera erosorako baldintzak lortzea da. | Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza politiketan eragiteko adostasun soziala lortu du, Batuz aldatu. Gaur goizean egin du haren aurkezpena Donostian, agiriarekin bat egin duten eragileen ordezkariekin batera. Hizkuntza politiketan jauzia egiteko garaia dela aldarrikatu dute, eta argi dute helburua: euskararen erabiler... |
2021-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/199380/etorkizun-duina-ezkerraldearentzat.htm | Ekonomia | Etorkizun duina Ezkerraldearentzat | «Prekarietatean aurka» eta «enplegu eta bizitza baldintza duinak defenditzeko», Ezkerraldeko Martxa egin dute Bizkaiko eskualdean, manifestazioan Sestaotik abiatu eta Portugaleten barrena Santurtzira. Gaurkoa 28. aldia izan da. | Etorkizun duina Ezkerraldearentzat. «Prekarietatean aurka» eta «enplegu eta bizitza baldintza duinak defenditzeko», Ezkerraldeko Martxa egin dute Bizkaiko eskualdean, manifestazioan Sestaotik abiatu eta Portugaleten barrena Santurtzira. Gaurkoa 28. aldia izan da. | «Kapitalismo ankerra izan da krisi ekonomiko, sozial, ekologiko eta demokratiko hau eragin duena; eta orain pandemiaren aitzakia erabiltzen du aberastasuna gero eta esku gutxiagotan pilatzeko». Bizkaiko eskualdeak modu berezian pairatzen dituen murrizketak, pobrezia, desindustrializazioa eta etxegabetzeak eta gastu mil... |
2021-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/199381/izetatarrek-eta-arruti-orbek-irabazi-dute-euskal-pentatloia.htm | Kirola | Izetatarrek eta Arruti-Orbek irabazi dute euskal pentatloia | Aurrenekoek 34 segundotan hobetu dute errekorra: 40.24. Bigarrenak ‘Zelai III.a’-Ansorregiri nagusitu zaizkie | Izetatarrek eta Arruti-Orbek irabazi dute euskal pentatloia. Aurrenekoek 34 segundotan hobetu dute errekorra: 40.24. Bigarrenak ‘Zelai III.a’-Ansorregiri nagusitu zaizkie | Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III.a-Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a-k, eta Garazi Arruti-Lucia Orbek irabazi dute gaur Binakako Euskal Pentatloiaren finala, Tolosako (Gipuzkoa) zezen plazan. Bi bikoteek nagusitasunez jantzi dituzte txapelak, hasi eta buka gailendu baitira Izeta VI.a-k bigarren txapela du, iaz Xabier Or... |
2021-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/199382/tolosaldea-san-pedro-eta-hondarribia-b-nagusitu-dira.htm | Kirola | Tolosaldea, San Pedro eta Hondarribia B nagusitu dira | Iaz egin bezala, Tolosaldeak eta San Pedrok irabazi dute ETE eta KAE 1 ligetako lehen estropada, Pasai San Pedron. Lau segundo pasatxorengatik nagusitu dira. KAE 2 ligan, berriz, Hondarribia B nagusitasunez gailendu da | Tolosaldea, San Pedro eta Hondarribia B nagusitu dira. Iaz egin bezala, Tolosaldeak eta San Pedrok irabazi dute ETE eta KAE 1 ligetako lehen estropada, Pasai San Pedron. Lau segundo pasatxorengatik nagusitu dira. KAE 2 ligan, berriz, Hondarribia B nagusitasunez gailendu da | Hasi da arraun denboraldia koska bat beheragoko mailetan. Pasai San Pedron (Gipuzkoa) jokatutako estropadekin ekin diote lehiari ETE eta KAE1 eta KAE 2 ligatan. Eta hasi, iaz bezala hasi da, bai, behintzat, ETE eta KAE 1 ligatan. Iaz, Tolosaldeak eta San Pedrok irabazi zuten aurreneko estropada, Castro Urdialesen (Espa... |
2021-6-20 | https://www.berria.eus/albisteak/199425/pozak-saminari-irabazi-dio.htm | Gizartea | «Pozak saminari irabazi dio» | Eutanasia gertutik bizi duten lau lagunen bizipenak jaso ditu BERRIAk: Txema Lorente, Mario Unamuno, Juanjo Uria eta Joan Mari Irigoien dira. | «Pozak saminari irabazi dio». Eutanasia gertutik bizi duten lau lagunen bizipenak jaso ditu BERRIAk: Txema Lorente, Mario Unamuno, Juanjo Uria eta Joan Mari Irigoien dira. | Txema Lorente: «Pozak saminari irabazi dio»
Desio izandako heriotza izan zen Maribel Tellaetxerena, «luzaro desiratutakoa». Horrela jaso zuen idatzi zizkion olerkietako batean haren senarrak, Txema Lorentek (Portugalete, Bizkaia, 1942), emaztea hil eta urtebetera. Horregatik, esan du «lasaitua» ekarri diola hainbeste ... |
2021-6-20 | https://www.berria.eus/albisteak/199426/errefuxiatuentzako-bide-seguruak-eta-legezkoak-eskatu-dituzte-hegoaldeko-hiriburuetan.htm | Gizartea | Errefuxiatuentzako bide «seguruak eta legezkoak» eskatu dituzte Hegoaldeko hiriburuetan | Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da gaur. Eusko Jaurlaritzak, besteak beste, Siriako bost familiarekin batera egin du ekitaldi bat. | Errefuxiatuentzako bide «seguruak eta legezkoak» eskatu dituzte Hegoaldeko hiriburuetan. Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da gaur. Eusko Jaurlaritzak, besteak beste, Siriako bost familiarekin batera egin du ekitaldi bat. | «Izan gaitezen babesleku». Aldarri horrekin deitu zituzten gaurko egunerako manifestazioak errefuxiatuen eskubideen aldeko hainbat elkartek, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna aitzakiatzat hartuta. Ehunka lagun elkartu dira eguerdian egin dituzten manifestazioetan, eta azpimarra egin dute migratzaileentzako bide «legezkoa... |
2021-6-20 | https://www.berria.eus/albisteak/199427/eh-bai-bigarren-itzulian-izanen-da-zazpi-kantonamendutan.htm | Politika | EH Bai bigarren itzulian izanen da zazpi kantonamendutan | Ezkerreko abertzaleak lehen indarra izan dira Hendaiako kantonamenduan: bozen %29,3 lortu ditu Annie Poveda eta Iker Elizalderen hautagaitzak. Zentro-eskuinak lortu ditu emaitzarik onenak Ipar Euskal Herrian. | EH Bai bigarren itzulian izanen da zazpi kantonamendutan. Ezkerreko abertzaleak lehen indarra izan dira Hendaiako kantonamenduan: bozen %29,3 lortu ditu Annie Poveda eta Iker Elizalderen hautagaitzak. Zentro-eskuinak lortu ditu emaitzarik onenak Ipar Euskal Herrian. | Ezkerreko abertzaleak bigarren itzuliko lehian izanen dira Ipar Euskal Herriko hamabi kantonamenduetatik zazpitan. Hendaiako (Lapurdi) kantonamenduan lortu dute emaitzarik deigarriena. Euskal Irratiekin elkarlanean lortutako lehen emaitzen arabera, EH Bai izan da lehen indarra, eta bozen %29,3 lortu ditu Annie Poveda e... |
2021-6-20 | https://www.berria.eus/albisteak/199428/omar-frailek-irabazi-du-espainiako-errepideko-txapelketa.htm | Kirola | Omar Frailek irabazi du Espainiako errepideko txapelketa | Taldetxo batean heldu dira amaierara, eta azkarrena izan da Astanako txirrindularia. Hirugarren izan da Alex Aranburu Fraileren taldekidea. | Omar Frailek irabazi du Espainiako errepideko txapelketa. Taldetxo batean heldu dira amaierara, eta azkarrena izan da Astanako txirrindularia. Hirugarren izan da Alex Aranburu Fraileren taldekidea. | Omar Fraile da Espainiako errepideko txapeldun berria. La Nucian (Alacant, Herrialde Katalanak) jokatu da txapelketa, eta Astana taldeko santurtziarra izan da azkarrena helmugara heldu den hamalau laguneko taldetxoan. Bigarren izan da Jesus Herrada (Cofidis), eta, hirugarren, beste euskaldun bat: Alex Aranburu (Astana)... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199429/ondarea-desagertzeko-bidean-da.htm | Bizigiro | «Ondarea desagertzeko bidean da» | Kazetaritzan doktorea eta Soziologia eta Zientzia Politikoetan lizentziaduna da Rekalde, eta gaur egun Nabarralde fundazioan dihardu proiektuak koordinatzen. Defendatu du ondarea ezagutzeak gaur egungo errealitatea eraikitzen lagun dezakeela. | «Ondarea desagertzeko bidean da». Kazetaritzan doktorea eta Soziologia eta Zientzia Politikoetan lizentziaduna da Rekalde, eta gaur egun Nabarralde fundazioan dihardu proiektuak koordinatzen. Defendatu du ondarea ezagutzeak gaur egungo errealitatea eraikitzen lagun dezakeela. | Gaur egungo arazoetako asko nondik datozen ulertzen laguntzen du historiak, Angel Rekalde Goikoetxearen ustez (Tolosa, 1957). Memoria kolektiboa ezagutzeko eta berreskuratzeko ahaleginean dihardu, eta, memoria ariketa bat eginez, bere ibilbideari errepasoa egin dio Nabarralde fundazioaren koordinatzaileak.
Frankismo g... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199430/hedatzeko-bigarren-saioa.htm | Kultura | Hedatzeko bigarren saioa | Bilboko Guggenheim museoak Busturialdera hedatzeko proiektuaren berri eman du: bi egoitza izango lituzke: Gernika-Lumon bata eta Muruetan bestea, bide berde batek lotuta. Eragile batzuek aukera moduan ikusi duten arren, beste batzuek ez dute uste eskualdeak proiektu hori behar duenik. | Hedatzeko bigarren saioa. Bilboko Guggenheim museoak Busturialdera hedatzeko proiektuaren berri eman du: bi egoitza izango lituzke: Gernika-Lumon bata eta Muruetan bestea, bide berde batek lotuta. Eragile batzuek aukera moduan ikusi duten arren, beste batzuek ez dute uste eskualdeak proiektu hori behar duenik. | Bilboko Guggeheim museoak Busturialdera hedatzeko bigarren proiektua iragarri du. Bide berde baten bitartez elkarri lotuta egongo diren bi eraikinekin egingo da zabalkundea: bata Gernika-Lumon egongo da, Dalia lantegi zaharraren orubean, eta bestea Muruetako ontziolan. «Museo eredu berri bat izango da: ekoizpen artisti... |
2021-6-20 | https://www.berria.eus/albisteak/199431/hegoaldean-204-positibo-atzeman-dituzte.htm | Gizartea | Hegoaldean 204 positibo atzeman dituzte | Positibo eman zuten proben kopurua %3,2koa da. | Hegoaldean 204 positibo atzeman dituzte. Positibo eman zuten proben kopurua %3,2koa da. | Osakidetzak eta Osasunbideak koronabirusa detektatzeko 6.401 proba egin zituzten atzo, PCRak eta antigeno probak. Haietan beste 204 kasu detektatu zituzten, eta, ondorioz, positibo eman zuten proben tasa %3,2koa da.
Lurraldeka, positibo gehien Bizkaian atzeman zituzten: 102. Nafarroan 43 izan ziren, Gipuzkoan 31, eta ... |
2021-6-20 | https://www.berria.eus/albisteak/199432/getariak-bandera-eskaini-dio-andoni-galarragari.htm | Kirola | Getariak bandera eskaini dio Andoni Galarragari | ETE ligan Deustu izan da garailea. KAE 1 ligan, berriz, etxeko taldea izan da nagusi: Getaria. | Getariak bandera eskaini dio Andoni Galarragari. ETE ligan Deustu izan da garailea. KAE 1 ligan, berriz, etxeko taldea izan da nagusi: Getaria. | Ez dira garaileak errepikatu. Atzo, San Pedron (Gipuzkoa), iazko garaileak errepikatu ziren ETE eta KAE 1 ligen estreinako jardunaldian (Tolosaldea eta San Pedro), baina gaur beste bi izan dira bandera astindu dutenak: Deustu eta Getaria, hain zuzen.
Berezia izan da estropada. Izan ere, estropada duela gutxi lan istri... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199433/altuna-iiia-buruz-buruko-txapeldun-bigarren-aldiz.htm | Kirola | Altuna III.a, buruz buruko txapeldun bigarren aldiz | Perfekziotik gertu jokatuta, Jokin Altunak 22 eta 5 irabazi dio Beñat Rezustari. Magiaz gain, gatza eta sendotasuna eman dizkio bere jokoari, eta, 25 urterekin, bigarren aldiz jantzi du txapel preziatua. | Altuna III.a, buruz buruko txapeldun bigarren aldiz. Perfekziotik gertu jokatuta, Jokin Altunak 22 eta 5 irabazi dio Beñat Rezustari. Magiaz gain, gatza eta sendotasuna eman dizkio bere jokoari, eta, 25 urterekin, bigarren aldiz jantzi du txapel preziatua. | Erakustaldi galanta emanda jantzi du Jokin Altunak aurtengo buruz buruko txapela. Faborito garbia zen pilotazale gehienentzat, eta erakutsi du zergatik. Hasi eta buka, perfekziotik gertu jokatu du, eta ondo merezita garaitu du Beñat Rezusta: 22-5. Sakeari etekin handia atera dio; nabarmentzekoa da sake guztiak txokora ... |
2021-6-20 | https://www.berria.eus/albisteak/199434/italia-eta-gales-final-zortzirenetara.htm | Kirola | Italia eta Gales, final zortzirenetara | Suitzak irabazi egin dio Turkiari (3-1), baina ez dio balio bigarren postua eskuratzeko. Oraindik sailka daiteke final zortzirenetara. | Italia eta Gales, final zortzirenetara. Suitzak irabazi egin dio Turkiari (3-1), baina ez dio balio bigarren postua eskuratzeko. Oraindik sailka daiteke final zortzirenetara. | Amaitu da lehen fasea A multzoko taldeentzat, eta argitu da zein bi taldek jokatuko dituzten ziur Eurokopako final zortzirenak: aurretik sailkatuta zegoen Italiak eta Galesek. Aurrez aurre izan dira bi talde horiek gaur, eta multzoko lehen sailkatuak eskuratu ditu hiru puntuak (1-0). Galesi, ordea, balio izan dio emait... |
2021-6-20 | https://www.berria.eus/albisteak/199435/korsikako-mugimendu-nazionalistako-hiru-zerrenda-pasatu-dira-bigarren-itzulira.htm | Mundua | Korsikako mugimendu nazionalistako hiru zerrenda pasatu dira bigarren itzulira | Simeoni autonomistak bildu du babesik handiena bozen lehen itzulian (%29,19), Marcangeli eskuindarraren (%24,86) eta Angelini autonomistaren (%13,22) aurretik. 2017an ordezkaritzarik lortu ez zuen Core in Frontek (%8,39) aurrea hartu dio Corsica Liberari independentisten artean, eta hura ere izango da igandeko lehian. | Korsikako mugimendu nazionalistako hiru zerrenda pasatu dira bigarren itzulira. Simeoni autonomistak bildu du babesik handiena bozen lehen itzulian (%29,19), Marcangeli eskuindarraren (%24,86) eta Angelini autonomistaren (%13,22) aurretik. 2017an ordezkaritzarik lortu ez zuen Core in Frontek (%8,39) aurrea hartu dio Co... | Gilles Simeoni Laurent Marcangeliren kontra, edota mugimendu nazionalista eskuinaren aurka. Korsikako bozen lehen itzuliak politika egiteko bi ikuspunturen arteko lehia diseinatu du bigarren itzulirako, eta hamarretik lau zerrenda sailkatu ditu datorren iganderako: Simeoni autonomistarena (%29,19), Marcangeli eskuindar... |
2021-6-20 | https://www.berria.eus/albisteak/199436/batasun-nazionala-bigarren-da-eskualdean-eta-bosgarren-euskal-herrian.htm | Politika | Batasun Nazionala bigarren da eskualdean, eta bosgarren Euskal Herrian | Alderdi sozialistako hautagaiak eskualdeko bozen %28,65 lortu ditu. Batasun Nazionala ere bigarren itzulian izango da, eskualdeko bozen %18,2 lortuta; Euskal Herrian, baina, emaitza aski apalagoa du zenbatutako botoen arabera. Abstentzioa nehoiz baino handiagoa izan da. | Batasun Nazionala bigarren da eskualdean, eta bosgarren Euskal Herrian. Alderdi sozialistako hautagaiak eskualdeko bozen %28,65 lortu ditu. Batasun Nazionala ere bigarren itzulian izango da, eskualdeko bozen %18,2 lortuta; Euskal Herrian, baina, emaitza aski apalagoa du zenbatutako botoen arabera. Abstentzioa nehoiz ba... | Akitania Berria eskualdeko kontseilua hautatzeko bozen lehen itzulia izan da igandean Ipar Euskal Herrian. Abstentzio handia izan da, nehoiz baino handiagoa: lehen emaitzen arabera, hautesleen %65ek ez dute bozketan parte hartu. Zortzi zerrendak hartu dute parte lehian. PS alderdiko Alain Rousset hautagaiak irabazi du ... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199438/jon-rahmek-irabazi-egin-du-aebetako-irekia.htm | Kirola | Jon Rahmek irabazi egin du AEBetako Irekia | Duela aste batzuk Memorialetik erretiratu egin behar izan zuen, COVID-19arekin kutsatu zelako, baina gogor bueltatu da orain Barrikako golf jokalaria. | Jon Rahmek irabazi egin du AEBetako Irekia. Duela aste batzuk Memorialetik erretiratu egin behar izan zuen, COVID-19arekin kutsatu zelako, baina gogor bueltatu da orain Barrikako golf jokalaria. | Jon Rahmek irabazi du AEBetako irekia, golfeko torneorik handienetakoa. Garaipena eman dion kolpea eta gero, pozik, kabitu ezinda zegoen. Makila eta eskumuturra gora igoz ospatu du. Ez zen erraza kolpea, jaitsieran baitzen. Garaipenak, gainera, beste sari bat du. Izan ere, Rahm lehen postuan jarri da berriro ere munduk... |
2021-7-5 | https://www.berria.eus/albisteak/199439/tolosaldeko-natura-eta-ondarea.htm | albisteak | Tolosaldeko natura eta ondarea | Naturarekin, kulturarekin eta ondarearekin zuzen-zuzenean lotuta dauden hainbat bisita egin daitezke Tolosaldean. Paisaia txundigarriz inguratuta, denetariko eta denentzako plan ederrak daude tradizio handiko eskualde honetan. | Tolosaldeko natura eta ondarea. Naturarekin, kulturarekin eta ondarearekin zuzen-zuzenean lotuta dauden hainbat bisita egin daitezke Tolosaldean. Paisaia txundigarriz inguratuta, denetariko eta denentzako plan ederrak daude tradizio handiko eskualde honetan. | Tolosaldean, begi bistakoa da naturarekin eta inguruarekin duten lotura. Tradizio handiko eskualde bat da, ohiturak eta bizitzeko moduak bizi-bizirik mantendu diren Euskal Herriko txoko bat, eta naturak hamaika ekintza eta abentura egiteko aukera eskaintzen ditu, pasaia zoragarri batean. Guztira, 28 herrik osatzen dute... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/199440/opor-berdeak-gasteizen.htm | albisteak | Opor berdeak Gasteizen | Gasteiz hiri berde bat da, eta aukera ugari eskaintzen ditu jarduera interesgarriak egiteko naturarekin bat eginez. Halaber, bere ondare historikoa oso garrantzitsua da eta, gastronomia, dastatzeko modukoa. | Opor berdeak Gasteizen. Gasteiz hiri berde bat da, eta aukera ugari eskaintzen ditu jarduera interesgarriak egiteko naturarekin bat eginez. Halaber, bere ondare historikoa oso garrantzitsua da eta, gastronomia, dastatzeko modukoa. | Europan biztanleko berdegune gehien duen probintzia hiriburua da Gasteiz, eta hori dela eta 2012ko Europako hiriburu berde izendatu zuten. Horrela, Gasteizen dauden naturgune aberatsetan, Florida parkean edo Eraztun Berdean, lasaitasunaz goza daiteke, atseden hartu, eta ibilaldi ederrak ere egin daitezke. Gasteiz ingur... |
2021-7-2 | https://www.berria.eus/albisteak/199441/errekatxo-parkean-barakaldoko-inguruetan.htm | albisteak | Errekatxo parkean, Barakaldoko inguruetan | Naturaz goza daiteke Barakaldotik gertu dagoen Errekatxo parkean. Askotariko jarduerak egin daitezke, giro lasai batean. | Errekatxo parkean, Barakaldoko inguruetan. Naturaz goza daiteke Barakaldotik gertu dagoen Errekatxo parkean. Askotariko jarduerak egin daitezke, giro lasai batean. | Bizkaian biztanle gehien duten udalerrietan bigarrena da Barakaldo, Bilboren ostean: ehun mila pertsona inguru bizi dira han. XIX. mendean Bizkaian izan zen industrializazioak eragin handia izan zuen Barakaldon, herri izateari utzi eta hiri bihurtu baitzen horren ondorioz. Han egon zen Bizkaiko Labe Garaien egoitza nag... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199442/paxinianen-alderdiak-irabazi-ditu-hauteskundeak-armenian.htm | Mundua | Paxinianen alderdiak irabazi ditu hauteskundeak Armenian | Oposizioko Armenia koalizioak salatu du «hauteskunde iruzurra» egon dela. | Paxinianen alderdiak irabazi ditu hauteskundeak Armenian. Oposizioko Armenia koalizioak salatu du «hauteskunde iruzurra» egon dela. | Oraindik botoen %40a soilik zenbatu bada ere, aurreikus daiteke Armeniako behin-behineko lehen ministro Nikol Paxinianen Itun Zibikoa alderdiak irabazi dituela igande honetan Armenian egin diren hauteskundeak. 2020. urte bukaeran Azerbaijan eta Armeniaren arteko gatazkaren ondoren deitu zituen hauteskundeak Panishianek... |
2021-8-4 | https://www.berria.eus/albisteak/199443/pitillasko-aintziran.htm | albisteak | Pitillasko aintziran | Ezagutzeko moduko hezegunea da Pitillasko aintzira. Paseo bat eginez, hegazti ugari ikus daitezke, hegaztien babesgune garrantzitsua baita. | Pitillasko aintziran. Ezagutzeko moduko hezegunea da Pitillasko aintzira. Paseo bat eginez, hegazti ugari ikus daitezke, hegaztien babesgune garrantzitsua baita. | Nafarroa Garaiko erdialdean dagoen Pitillasko aintzira paregabea da, harribitxi bat hezeguneen artean. Berrehun hektarea baino gehiagoko azalera du, zereal lursailez inguraturik. Hegazti ugari ikus daitezke Pitillasko aintzirako uraren gainean edo zeruan hegan, paseo bat eginez gero. Horretarako hoberena da prismatikoe... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199444/tubacexeko-langileak-itxaropentsu-kaleratzeei-buruzko-epaiketan.htm | Ekonomia | Tubacexeko langileak itxaropentsu kaleratzeei buruzko epaiketan | Gaur eta bihar izango dira epaiketak, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian. | Tubacexeko langileak itxaropentsu kaleratzeei buruzko epaiketan. Gaur eta bihar izango dira epaiketak, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian. | Epaiketen astea da hau Tubacexen. EAEko Justizia Auzitegi Nagusira iritsi da haren Arabako enpresako 128 langileren kaleratzea eragin zuen erregulazio espedientea. Gaur, Laudioko ITT adarraren epaiketa izango da, eta bihar, berriz, Amurrioko Acaralavarena. Bi epaiketa izan arren, epaia bakarra izango dela baieztatu du ... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199445/ateak-itxita-hasi-da-orkoiengo-talde-bortxaketaren-auziko-epaiketa.htm | Gizartea | Ateak itxita hasi da Orkoiengo talde bortxaketaren auziko epaiketa | Bost gizonezko epaituko dituzte, 2019ko azaroan emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta. 50 urtetik gorako zigorrak eskatu dituzte akusazioak eta fiskalak. | Ateak itxita hasi da Orkoiengo talde bortxaketaren auziko epaiketa. Bost gizonezko epaituko dituzte, 2019ko azaroan emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta. 50 urtetik gorako zigorrak eskatu dituzte akusazioak eta fiskalak. | Gaur goizean hasi da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, emakumezko bat taldean bortxatzeaz akusatutako bost gizonezkoren aurkako epaiketa. Orkoienen (Nafarroa) gertatu zen erasoa, 2019ko azaroaren 29an. Fiskaltzak 54na urteko kartzela zigorra eskatu du lau akusaturentzat: 15 urte sexu eraso delituagatik, eta 39 ur... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199446/hegoaldetik-joandako-biztanleak-txertatzeko-irizpideak-zorroztuko-dituzte-lapurdin.htm | Gizartea | Hegoaldetik joandako biztanleak txertatzeko irizpideak zorroztuko dituzte Lapurdin | Maider Arostegi Miarritzeko alkateak adierazi du Hegoaldetik joandako biztanleen gorakadak neurriak zorroztea ekarriko duela. Gotzone Sagardui Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi du ez dutela prozesu horren berri. | Hegoaldetik joandako biztanleak txertatzeko irizpideak zorroztuko dituzte Lapurdin. Maider Arostegi Miarritzeko alkateak adierazi du Hegoaldetik joandako biztanleen gorakadak neurriak zorroztea ekarriko duela. Gotzone Sagardui Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi du ez dutela prozesu horren berri. | Azken asteetan bolo-bolo ibili eta zenbait hedabidetan argitaratu eta gero, agintariek ere izan dute zeresana Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik Lapurdira txertatzera doazen biztanleen inguruan. Hain zuzen ere, Maider Arostegi Miarritzeko alkateak (Lapurdi) adierazi du txertoa hartzeko ordua eskuratu ahal izateko irizpidea... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199447/pintaketa-homofobo-eta-transfoboak-egin-dituzte-gasteizko-umandi-ikastolan.htm | Gizartea | Pintaketa homofobo eta transfoboak egin dituzte Gasteizko Umandi ikastolan | Ikastolako jolastokiaren horma irudiaren gainean agertu dira margoketak, Esto con Franco no pasaba eta Marikas bezalako mezuekin. | Pintaketa homofobo eta transfoboak egin dituzte Gasteizko Umandi ikastolan. Ikastolako jolastokiaren horma irudiaren gainean agertu dira margoketak, Esto con Franco no pasaba eta Marikas bezalako mezuekin. | Gasteizko Umandi ikastolako eskola komunitateak salatu duenez, margoketa homofoboak eta transfoboak agertu dira ikastolako jolastokiaren horma irudiaren gainean. Zehazki, Esto con Franco no pasaba, Transformers no eta Marikas mezuak idatzita agertu dira horma irudian.
Ikastolak jakinarazi duenez, joan den maiatzaren 1... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199448/nafarroan-ere-handitu-da-zerga-bilketa.htm | Ekonomia | Nafarroan ere handitu da zerga bilketa | Urteko lehen bost hilabeteetan 1.423,5 milioi euro bildu ditu Nafarroako Ogasunak, iaz epe horretan baino %21,9 gehiago. | Nafarroan ere handitu da zerga bilketa. Urteko lehen bost hilabeteetan 1.423,5 milioi euro bildu ditu Nafarroako Ogasunak, iaz epe horretan baino %21,9 gehiago. | Iaz jasotako kolpetik berreskuratzen ari da Nafarroako Ogasuna. Nahiz eta oraindik goiz den balorazio oso sakonak egiteko, bide onetik doa zerga bilketa. Urtarriletik maiatzera 1.423,5 milioi euro sartu dira kutxa publikoetan, iaz baino %21,9 gehiago.
Ogasun Departamenduak azaldu du bi datuak ez direla erabat konparag... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199449/espainiako-gobernuak-bihar-emango-die-indultua-politikari-katalanei.htm | Mundua | Espainiako Gobernuak bihar emango die indultua politikari katalanei | Sanchezek jakinarazi du biharko Ministro Kontseiluan proposatuko duela bederatzi buru independentisten askatasuna onartzea. «Adiskidetasunerako» pauso gisa definitu du erabakia. | Espainiako Gobernuak bihar emango die indultua politikari katalanei. Sanchezek jakinarazi du biharko Ministro Kontseiluan proposatuko duela bederatzi buru independentisten askatasuna onartzea. «Adiskidetasunerako» pauso gisa definitu du erabakia. | Espainiako presidente Pedro Sanchezek «berriz bat egiteko» duen proiektua aurkeztu du Bartzelonan. Han adierazi du biharko Ministro Kontseiluan proposatuko duela preso dauden buruzagi katalanei indultuak ematea. Erabakia «adiskidetasunerako apustuaren» parte dela azaldu du, eta elkarrizketaren alde egiteko asmoa nabarm... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199450/beste-119-covid-19-kasu-atzeman-dira-hegoaldean.htm | Gizartea | Beste 119 COVID-19 kasu atzeman dira Hegoaldean | 2020ko uztail erdialdetik erregistratutako kutsatu kopururik apalena da. 5.000 proba inguru egin dira; beraz, %3 da positiboen ehunekoa. | Beste 119 COVID-19 kasu atzeman dira Hegoaldean. 2020ko uztail erdialdetik erregistratutako kutsatu kopururik apalena da. 5.000 proba inguru egin dira; beraz, %3 da positiboen ehunekoa. | Behera eta behera. Birusaren transmisioari buruzko aldagaiek aski argi erakusten dute kutsatzearen arintzea, eta, hain zuzen ere, aspaldi izandako daturik apalenaren berri eman dute Hegoaldeko osasun agintariek: atzo 119 kasu zenbatu ziren Hego Euskal Herrian. Zehazki, joan den urteko uztailaren 16an zenbatu zen langa ... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199451/emakume-bat-akusatuen-aulkian-abusuak-egiten-zizkion-gizona-hiltzeagatik.htm | Mundua | Emakume bat akusatuen aulkian, abusuak egiten zizkion gizona hiltzeagatik | 12 urte zituenetik abusuak jasan zituen ugazaitarengandik, eta lau seme-alaba izan zituen. Valerie Bacotek aitortu du tiroz hil zuela. Baliteke bizi osorako kartzela zigorra izatea. | Emakume bat akusatuen aulkian, abusuak egiten zizkion gizona hiltzeagatik. 12 urte zituenetik abusuak jasan zituen ugazaitarengandik, eta lau seme-alaba izan zituen. Valerie Bacotek aitortu du tiroz hil zuela. Baliteke bizi osorako kartzela zigorra izatea. | Goizean hasi da Valerie Bacoten aurkako epaiketa, lehenik ugazaita eta ondoren senar izan zuen Daniel Polette hiltzeagatik. Poletteren abusuak jasan zituen Bacotek ia 25 urtez, eta lau seme-alaba izan zituen harekin. Bacotek berak aitortu du tiroz hil zuela Polette, bien alabaz abusatuko zuen beldur zelako. Gaur deklar... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199452/upnk-udan-erabakiko-du-navarra-sumatik-atera-edo-ez.htm | Politika | UPNk udan erabakiko du Navarra Sumatik atera edo ez | Marta Alvarez Navarra Sumako parlamentaria eta UPNko kideak adierazi du PPk eta Ciudadanosek «normaltasun osoz» hartu dutela asteburuan Javier Esparzak iragarritako mugimendu hori. | UPNk udan erabakiko du Navarra Sumatik atera edo ez. Marta Alvarez Navarra Sumako parlamentaria eta UPNko kideak adierazi du PPk eta Ciudadanosek «normaltasun osoz» hartu dutela asteburuan Javier Esparzak iragarritako mugimendu hori. | Ustekaberik ezean, bi urte falta dira foru hauteskundeetarako, eta UPNk mugitu du fitxa. Asteburuan, Javier Esparza UPNko presidenteak, batzarrean, afiliatuen aurrean iragarri zuen barne prozesuari ekingo diotela Navarra Suma koalizioaren egoera aztertzeko. Urrats horrekin, koalizioa uzteko aukerari atea ireki dio UPNk... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199453/uztailaren-9an-diskotekak-ireki-ahalko-dituzte-ipar-euskal-herrian.htm | Gizartea | Uztailaren 9an diskotekak ireki ahalko dituzte Ipar Euskal Herrian | Dantzalekuetan sartzeko ezinbestekoa izango da osasun ziurtagiria aurkeztea. Kontzertu aretoetako neurriak, berriz, ekainaren 30ean malgutuko dituzte, edukiera %75era zabalduta. | Uztailaren 9an diskotekak ireki ahalko dituzte Ipar Euskal Herrian. Dantzalekuetan sartzeko ezinbestekoa izango da osasun ziurtagiria aurkeztea. Kontzertu aretoetako neurriak, berriz, ekainaren 30ean malgutuko dituzte, edukiera %75era zabalduta. | Ipar Euskal Herrian diskotekak ireki ahalko dituzte uztailaren 9an, Roselyne Bachelot Frantziako Gobernuko Kultura ministroak jakitera eman duenez. 2020ko martxotik itxita daude diskotekak Ipar Euskal Herrian, eta berriz irekitzeko aukera izango dute uztailaren 9tik aitzina. Establezimendu horietan sartzeko ezinbesteko... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199454/laquoez-dugu-sanchezen-barkamenik-nahiraquo.htm | Mundua | «Ez dugu Sanchezen barkamenik nahi» | Kritika ugari sortu ditu buruzagi katalanei emango zaien indultuak. Katalunian errepresioa amaiarazteko eskatu diote Pedro Sanchezi, eta politikariei amnistia osoa emateko. Espainian, berriz, estatua desegin nahi izatea egotzi diote. | «Ez dugu Sanchezen barkamenik nahi». Kritika ugari sortu ditu buruzagi katalanei emango zaien indultuak. Katalunian errepresioa amaiarazteko eskatu diote Pedro Sanchezi, eta politikariei amnistia osoa emateko. Espainian, berriz, estatua desegin nahi izatea egotzi diote. | Espainiako Gobernuak bihar emango die indultua preso dauden buruzagi katalanei. Hala iragarri du gaur Pedro Sanchez Espainiako presidenteak, Bartzelonako Lizeoan egin duen ekitaldian; «berriz bat egiteko» duen proiektua aurkeztu du han, baina oraindik bide luzea egin beharko du Madrilek helburu horretara iristeko. Izan... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199455/espainiak-indultua-emango-dien-bederatzi-buruzagi-kataluniarrak.htm | Mundua | Espainiak indultua emango dien bederatzi buruzagi kataluniarrak | Pedro Sanchez Espainiako Presidenteak adierazi du bihar Ministro Kontseiluan proposatuko duela preso dauden buruzagi katalanei indultua ematea. | Espainiak indultua emango dien bederatzi buruzagi kataluniarrak. Pedro Sanchez Espainiako Presidenteak adierazi du bihar Ministro Kontseiluan proposatuko duela preso dauden buruzagi katalanei indultua ematea. | Espainiako Auzitegi Gorenak espetxe zigorra ezarri zien Katalunian 2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik epaitu zituen hamabi buruzagi independentistari. Hiruk zigorra bete dute jada, baina kartzelan jarraitzen zuten gainerako bederatzi buruzagiei indultua emango diela iragarri du gaur Pedro Sanchez Espainiako presid... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199456/nafarroako-gobernuak-audenasari-ordaindutakoa-laquolegezkoaraquo-dela-ebatzi-du-kontuen-ganberak.htm | Gizartea | Nafarroako Gobernuak Audenasari ordaindutakoa «legezkoa» dela ebatzi du Kontuen Ganberak | Irurtzun eta Tutera arteko AP-15 autobidean, ohiko erabiltzaileei ezarritako beherapenen ondorioz, urtero konpentsazio bat ordaintzen dio gobernuak enpresa kudeatzaileari, baina iaz, pandemiaren ondorioz, trafikoa asko jaitsi zen, eta bi aldeek berregokitu egin zuten formula | Nafarroako Gobernuak Audenasari ordaindutakoa «legezkoa» dela ebatzi du Kontuen Ganberak. Irurtzun eta Tutera arteko AP-15 autobidean, ohiko erabiltzaileei ezarritako beherapenen ondorioz, urtero konpentsazio bat ordaintzen dio gobernuak enpresa kudeatzaileari, baina iaz, pandemiaren ondorioz, trafikoa asko jaitsi zen,... | Urte berezia izan zen iazkoa, eta errepide trafikoan ere nabaritu egin zen nabarmen. Adibidez, beste urteekin alderatuta, batez beste %22 jaitsi zen ibilgailuen joan-etorria Irurtzun eta Tutera arteko AP-15 autobidean, eta apirilean, zehazki, %70 jaitsi zen. Inork aurreikusi gabeko beherakada handi horrek eragina izan ... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199457/lehen-hizkuntza-eta-harreman-sarea-euskararen-transmisiorako-gakoak.htm | Gizartea | Lehen hizkuntza eta harreman sarea, euskararen transmisiorako gakoak | Euskararen familia bidezko transmisioaz gogoetatzen ari dira Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroetan. Transmisio horren inguruko azterketa kuantitatibo eta kualitatibo bat aurkeztu dute. | Lehen hizkuntza eta harreman sarea, euskararen transmisiorako gakoak. Euskararen familia bidezko transmisioaz gogoetatzen ari dira Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroetan. Transmisio horren inguruko azterketa kuantitatibo eta kualitatibo bat aurkeztu dute. | Euskarak gurasoengandik seme-alabekiko jauzia egin dezan, hizkuntza gaitasuna bezain garrantzitsua da erabilera. Adibide bat: guraso euskaldun bakarra duten familietan, horrek euskara lehen hizkuntza gisa erabiltzen badu, kasuen %88an transmisioa gauzatu egingo da; hau da, seme-alabek ere lehen hizkuntza gisa hartuko d... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199458/chimy-avilak-haserrea-piztu-du-voxen-kamiseta-bat-janzteagatik.htm | Kirola | Chimy Avilak haserrea piztu du Voxen kamiseta bat janzteagatik | Osasunako aurrelariak barkamena eskatu du: «Hanka sartu dut. Ez dakit asko politikaz, ez zait interesatzen. Ez zen nire asmoa inor haserraraztea, eta barkamena eskatu nahi dut», idatzi zuen sareetan. | Chimy Avilak haserrea piztu du Voxen kamiseta bat janzteagatik. Osasunako aurrelariak barkamena eskatu du: «Hanka sartu dut. Ez dakit asko politikaz, ez zait interesatzen. Ez zen nire asmoa inor haserraraztea, eta barkamena eskatu nahi dut», idatzi zuen sareetan. | «Beldurra erreakzio bat da, ausardia erabaki bat». Hala zioen Chimy Avila Osasunako jokalariak joan den larunbatean soinean zuen kamisetak; alboan Santiago Abascal Vox alderdi ultraeskuindarreko buruaren irudi bat du esaldiak. Bere Instagram kontura igo zuen irudi hori Avilak, baina geroxeago ezabatu egin behar izan zu... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199459/hamahiru-bertsolari-sailkatu-dira-nafarroako-bertsolari-txapelketarako-aurrekanporaketan.htm | Kultura | Hamahiru bertsolari sailkatu dira Nafarroako Bertsolari Txapelketarako aurrekanporaketan | Urrian abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Asteburuan jokatu diren aurrekanporaketa saioetan sailkatutako hamahiru bertsolariek parte hartuko dute, 2019ko txapelketan parte hartu izanagatik sailkatuak zeuden beste 11 bertsolarirekin batera. | Hamahiru bertsolari sailkatu dira Nafarroako Bertsolari Txapelketarako aurrekanporaketan. Urrian abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Asteburuan jokatu diren aurrekanporaketa saioetan sailkatutako hamahiru bertsolariek parte hartuko dute, 2019ko txapelketan parte hartu izanagatik sailkatuak zeuden beste 11 ber... | Urriaren 2an abiatuko da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, eta finala azaroaren 27an jokatuko da. Asteburuan aurrekanporaketa fasea jokatu da, hiru saiotan: ostiralean Igantzin jokatu zen; larunbatean, Garesen, eta atzo, igandea, Iruritan.
Hemezortzi bertsolarik parte hartu dute guztira aurrekanporaketan, 2019... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199460/munich-lgtbifobiaren-aurkako-aldarri-bihurtuko-da-asteazkenean.htm | Kirola | Munich LGTBIfobiaren aurkako aldarri bihurtuko da asteazkenean | UEFAk baimena eman dio Alemaniako kapitainari ostadarraren besokoa eramateko, eta estadioa ere LGTBI banderaren koloreekin argiztatu nahi dute Hungaria eta Alemaniaren arteko partidarako. | Munich LGTBIfobiaren aurkako aldarri bihurtuko da asteazkenean. UEFAk baimena eman dio Alemaniako kapitainari ostadarraren besokoa eramateko, eta estadioa ere LGTBI banderaren koloreekin argiztatu nahi dute Hungaria eta Alemaniaren arteko partidarako. | Asteazkenean, Alemaniak eta Hungariak Eurokopako partida jokatuko dute Munichen (Alemania), eta lehia oinarrizko eskubideen zelaian ere egingo dela ematen du. Izan ere, Viktor Orban Hungariako presidenteak LGTBI komunitatearen eskubideak murrizteko hartu dituen neurrien aurkako keinuak egingo dituzte Alemaniako jokalar... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199461/zigortutako-aholkularitzekin-lanean-jarraituko-du-jaurlaritzak.htm | Ekonomia | Zigortutako aholkularitzekin lanean jarraituko du Jaurlaritzak | Soilik auzitegi batek behartuta hartuko lituzke neurriak. Baztertu egin du auditoria bat egitea. Ukatu egin du erantzukizun politikoak argitu behar direla. | Zigortutako aholkularitzekin lanean jarraituko du Jaurlaritzak. Soilik auzitegi batek behartuta hartuko lituzke neurriak. Baztertu egin du auditoria bat egitea. Ukatu egin du erantzukizun politikoak argitu behar direla. | Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak berretsi du Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko duela Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) zigortutako aholkularitzekin, eta zehaztu du «neurriak» hartuko dituela soilik auzitegiek ebazten badute gobernua kaltetua izan dela. Azpimarratu du hori orain... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199462/hil-egin-dira-urdaibain-jaio-ziren-bi-arrano-arrantzaleak.htm | Gizartea | Hil egin dira Urdaibain jaio ziren bi arrano arrantzaleak | Jaio eta hogei egunera hil dira; ezin izan zioten eutsi joan den ostiralean Urdaibai astindu zuen ekaitzari. Arduradunen arabera, txiten heriotza «naturaltzat» hartu behar da. | Hil egin dira Urdaibain jaio ziren bi arrano arrantzaleak. Jaio eta hogei egunera hil dira; ezin izan zioten eutsi joan den ostiralean Urdaibai astindu zuen ekaitzari. Arduradunen arabera, txiten heriotza «naturaltzat» hartu behar da. | Hainbat urte eta gero Euskal Herrian jaio ziren lehen bi arrano arrantzaleek hogei egun iraun dituzte bizirik. Une kritikoan zeuden, eta ezin izan zioten eutsi joan den ostiralean Urdaibaiko biosfera erreserba (Bizkaia) astindu zuen ekaitzari. Urdaibai Bird Centerreko arduradunek azaldu dutenez, bi kumeak «handiak zire... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199463/turkiako-auzitegi-konstituzionalak-aztertu-egingo-du-hdp-desegiteko-eskaria.htm | Mundua | Turkiako Auzitegi Konstituzionalak aztertu egingo du HDP desegiteko eskaria | Auzitegiak aho batez erabaki du fiskaltzaren akusazioa aintzat hartzea. Erabakiaren «izaera politikoa» salatu du HDPk. | Turkiako Auzitegi Konstituzionalak aztertu egingo du HDP desegiteko eskaria. Auzitegiak aho batez erabaki du fiskaltzaren akusazioa aintzat hartzea. Erabakiaren «izaera politikoa» salatu du HDPk. | Auzitegi Konstituzionalak onartu egin du Turkiako Fiskaltzak HDP Herriaren Alderdi Demokratikoaren aurka egindako eskaria. Alderdi kurdua legez kanporatzea eta desegitea eskatzen du fiskaltzak, PKK Kurdistango Langileen Alderdiarekin lotura duela argudiatuta, zeina erakunde terroristatzat hartzen baitu Turkiak. Fiskalt... |
2021-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/199464/garraiolari-bat-hil-da-villatuertan-sei-autoren-aurka-talka-eginda.htm | Ekonomia | Garraiolari bat hil da Villatuertan, sei autoren aurka talka eginda | Herriko industria gunean gertatu da ezbeharra, eta Foruzaingoak uste du arrazoi naturalen ondorioz ondoezik sentitu, eta horren ondorioz kamioiaren kontrola galdu duela | Garraiolari bat hil da Villatuertan, sei autoren aurka talka eginda. Herriko industria gunean gertatu da ezbeharra, eta Foruzaingoak uste du arrazoi naturalen ondorioz ondoezik sentitu, eta horren ondorioz kamioiaren kontrola galdu duela | Arratsaldearen hasieran izandako ezbeharrean, garraiolari bat hil da Villatuertako industria gunean. Kamioi gidariak bertan aparkatuta zeuden sei ibilgailuren aurka jo du. Foruzaingoa ezbeharra ikertzen ari da, baina lehen hipotesia da arrazoi naturalegatik hil dela garraiolaria.
Larrialdi zerbitzuek 15:17an jaso dute... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199465/espainia-gogor-kritikatzen-duen-txostena-onartu-du-europako-kontseiluak.htm | Mundua | Espainia gogor kritikatzen duen txostena onartu du Europako Kontseiluak | Gehiengo zabal batez onartu dute Espainiari eskatzea politikari presoak askatzeko eta erbesteratuak jazartzeari uzteko. | Espainia gogor kritikatzen duen txostena onartu du Europako Kontseiluak. Gehiengo zabal batez onartu dute Espainiari eskatzea politikari presoak askatzeko eta erbesteratuak jazartzeari uzteko. | Europako Kontseiluaren Asanbleak gehiengo handiz onartu du astelehenean Kataluniako independentziaren aldeko politikariak jazarri izanagatik Espainia gogor kritikatzen duen txostena. Horretan, politikari katalanak jazartzeari uzteko eskatzen dio Espainiari Europako Kontseiluak, eta espetxe onuren truke, presoei euren «... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199499/gerra-garaian-desagertutako-familia-baten-kasua-ikertzeko-agindu-du-el-salvadorko-gorenak.htm | Mundua | Gerra garaian desagertutako familia baten kasua ikertzeko agindu du El Salvadorko Gorenak | 2017an herritar batek aurkeztutako salaketari erantzunez hartu du auzitegiak erabakia. Haren aita, ama eta anaia 1982ko maiatzean atxilotu zituzten, eta, geroztik, desagertuta daude. | Gerra garaian desagertutako familia baten kasua ikertzeko agindu du El Salvadorko Gorenak. 2017an herritar batek aurkeztutako salaketari erantzunez hartu du auzitegiak erabakia. Haren aita, ama eta anaia 1982ko maiatzean atxilotu zituzten, eta, geroztik, desagertuta daude. | Auzitegi Goreneko Konstituzionalerako Aretoak hartu du erabakia, 2017an herritar batek aurkeztutako salaketari erantzunez, eta eskatu dio Fiskaltzari iker dezala gerra zibileko desagertzeen auzia.
Salaketaren arabera, 1982ko maiatzaren 15ean, zibilez jantzitako hainbat gizonezkok beste bat atxilotu zuten San Salvador ... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199500/donostiako-zinemaldiak-ez-du-sexuaren-araberako-bereizketarik-egingo-interpretazio-sarietan.htm | Kultura | Donostiako Zinemaldiak ez du sexuaren araberako bereizketarik egingo interpretazio sarietan | Aurtengo jaialditik aurrera ez ditu emakumezko eta gizonezko aktore onenentzako Zilarreko Maskorrak emango, eta, horien ordez, interpretazio nagusirik onena eta taldeko interpretaziorik onena sarituko ditu. | Donostiako Zinemaldiak ez du sexuaren araberako bereizketarik egingo interpretazio sarietan. Aurtengo jaialditik aurrera ez ditu emakumezko eta gizonezko aktore onenentzako Zilarreko Maskorrak emango, eta, horien ordez, interpretazio nagusirik onena eta taldeko interpretaziorik onena sarituko ditu. | Donostiako 69. Zinemaldia irailaren 17tik 25era egingo da aurten, eta berrikuntza nabarmen bat izango du: Sail Ofizialeko epaimahaiak ez ditu sexuaren arabera bereiziko aktoreak. «Generoa eraikuntza sozial eta politiko bat da, eta antzezpenak bereizteko irizpide izateari utzi dio guretzat», azaldu zuten Jose Luis Rebor... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199501/estrasburgok-espainia-zigortu-du-tasio-erkiziaren-adierazpen-askatasuna-ez-babestea-egotzita.htm | Politika | Estrasburgok Espainia zigortu du, Tasio Erkiziaren adierazpen askatasuna ez babestea egotzita | Jose Miguel Beñaran Ordeñana Argala-ren omenaldi batean eginiko hitzartzeagatik, urtebeteko zigorra ezarri zioten Erkiziari. Orain, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi du Erkiziak ez zuela «ez zuzenean ez zeharka» indarkeria goraipatu. Erkiziak aitortu du «garaipen txiki bat» dela epaia, eta Estrasburgok beste b... | Estrasburgok Espainia zigortu du, Tasio Erkiziaren adierazpen askatasuna ez babestea egotzita. Jose Miguel Beñaran Ordeñana Argala-ren omenaldi batean eginiko hitzartzeagatik, urtebeteko zigorra ezarri zioten Erkiziari. Orain, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi du Erkiziak ez zuela «ez zuzenean ez zeharka» inda... | Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiako Estatua zigortu du, Tasio Erkizia ezker abertzaleko kidearen adierazpen askatasuna ez zuelako babestu. Zehazki, magistratuek ebatzi dute Espainiak Europako Giza Eskubideen Hitzarmenaren 10. artikulua urratu zuela, eta estatuari agindu dio Erkiziari 11.000 euro ordain dieza... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199502/eskozia-ereserkia-hautatu-ezinik.htm | Kirola | Eskozia, ereserkia hautatu ezinik | 1997ko erreferendumean onartutako botereen deszentralizazioaren ostean, hainbat abesti izan dira Eskoziako ereserkia izateko hautagaiak. Hala ere, gaur-gaurkoz, ereserki ofizialik gabe daude oraindik ere, baina azkenaldian bada gailentzen ari den kantu bat. | Eskozia, ereserkia hautatu ezinik. 1997ko erreferendumean onartutako botereen deszentralizazioaren ostean, hainbat abesti izan dira Eskoziako ereserkia izateko hautagaiak. Hala ere, gaur-gaurkoz, ereserki ofizialik gabe daude oraindik ere, baina azkenaldian bada gailentzen ari den kantu bat. | Eurokopara sailkatu da Eskozia aurten, eta ekainaren 14an jokatu zuen Txekiako Errepublikaren aurkako lehen partidua. 23 urtean maila internazionaleko futbol txapelketa batean jokatzen zuen lehena zen, eta, horregatik, askok orduantxe entzun zuten lehen aldiz Flower of Scotland kantua. Izan ere, azken urteetan klasiko ... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199503/bizikleta-martxa-egingo-du-sarek-uztailaren-22tik-24ra.htm | Politika | Bizikleta martxa egingo du Sarek uztailaren 22tik 24ra | Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa gurutzatuko ditu Sareren laugarren martxak. Martxaren aldarri nagusia presoak etxeratzeko bidean pedalkadaz pedalkada kilometroak batzea izango da. | Bizikleta martxa egingo du Sarek uztailaren 22tik 24ra. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa gurutzatuko ditu Sareren laugarren martxak. Martxaren aldarri nagusia presoak etxeratzeko bidean pedalkadaz pedalkada kilometroak batzea izango da. | Laugarrenez, presoak Euskal Herrira ekarri ditzaten eskatzeko bizikleta martxa bat egingo du Sarek. Gaur goizean aurkeztu dute aurtengo bizikleta martxa Joseba Azkarraga eta Inaxio Oiartzabal Sareko eledunek. Uztailaren 22an, 23an eta 24an egingo dute martxa, eta Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatuko ditu. ... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199504/arabako-egoitza-zentroak-hitzartzeko-foru-araua-landu-du-eh-bilduk.htm | Gizartea | Arabako egoitza zentroak hitzartzeko foru araua landu du EH Bilduk | Egoiliarren eta profesionalen arreta hobetzeko proposamena ondu du koalizioak. Besteak beste, proposatu du gizarte arretan eta arlo soziokulturalean aldaketak egitea, eta giza baliabideen esparrua indartzea. Irailean erregistratuko du foru araua. | Arabako egoitza zentroak hitzartzeko foru araua landu du EH Bilduk. Egoiliarren eta profesionalen arreta hobetzeko proposamena ondu du koalizioak. Besteak beste, proposatu du gizarte arretan eta arlo soziokulturalean aldaketak egitea, eta giza baliabideen esparrua indartzea. Irailean erregistratuko du foru araua. | Claudia Venceslao eta Luis Maria Salgado Arabako EH Bilduko batzarkideek egoitza zentroak hitzartzeko foru arauaren zirriborroa aurkeztu dute gaur goizean Arabako Batzar Nagusietan. Arau horren xede nagusia da egoiliarrei eta zentro horietan lan egiten duten profesionalei arreta emateko baldintzak hobetzea, batzarkidee... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199505/izurriteak-herritarren-buru-osasunean-eragindako-ondorioak-aztertzeko-eskatu-du-eh-bilduk.htm | Gizartea | Izurriteak herritarren buru osasunean eragindako ondorioak aztertzeko eskatu du EH Bilduk | Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera, 2020an 187 pertsonak egin zuten beren buruaz beste Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; iragan urtearen aldean, suizidio kopurua %27 handitu zen. Osasun Mentaleko zerbitzuetako kontsultek ere nabarmen egin dute gora. | Izurriteak herritarren buru osasunean eragindako ondorioak aztertzeko eskatu du EH Bilduk. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera, 2020an 187 pertsonak egin zuten beren buruaz beste Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; iragan urtearen aldean, suizidio kopurua %27 handitu zen. Osasun Mentaleko zerbitzuetako kontsul... | «Agerikoa da COVID-19aren pandemiak inpaktu zuzena izan duela, izaten ari dela eta izango duela herritarren osasun emozional zein mentalean». Maria Garde EH Bilduko legebiltzarkidearenak dira hitzak, gaur goizean legebiltzarrean izandako agerraldian esanak. Hain zuzen ere, EH Bilduk iragarri du koalizioak eske bat egin... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199506/jaurlaritzak-270-milioi-euro-banatuko-dizkie-enpresei-zorrak-ordaintzeko.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak 270 milioi euro banatuko dizkie enpresei, zorrak ordaintzeko | Uztailaren 5etik 30era eskatu ahal izango dira laguntzak, eta irailean banatuko dira. | Jaurlaritzak 270 milioi euro banatuko dizkie enpresei, zorrak ordaintzeko. Uztailaren 5etik 30era eskatu ahal izango dira laguntzak, eta irailean banatuko dira. | Koronabirusaren krisiak kaltetutako sektoreei laguntza zuzenak emango dizkie Jaurlaritzak, irailetik aurrera. Helburu horrekin Espainiako Gobernuak emandako 218 milioi euroei beste 50 milioi batuko dizkie.
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak azaldu duenez, laguntzak «finalistak» dira, hau da, helburu oso zeha... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199507/bezaren-jaitsierak-6-euroko-murrizketa-ekarriko-du-argindarraren-fakturan.htm | Ekonomia | BEZaren jaitsierak 6 euroko murrizketa ekarriko du argindarraren fakturan | Espainiako Gobernuak %21etik %10era jaitsiko du zerga hori, eta urtea amaitu arte egongo da indarrean. 10 kilowatteko potentzia kontratatua duten kontsumitzaile guztientzat izango da. | BEZaren jaitsierak 6 euroko murrizketa ekarriko du argindarraren fakturan. Espainiako Gobernuak %21etik %10era jaitsiko du zerga hori, eta urtea amaitu arte egongo da indarrean. 10 kilowatteko potentzia kontratatua duten kontsumitzaile guztientzat izango da. | Espainiako Gobernuak baieztatu du argindarraren BEZa %21etik %10era murriztuko duela. Maria Jesus Montero Ogasun ministroak azaldu duenez, horrek eta argindar ekoizpenaren gaineko zerga eteteak argindarraren faktura %10 baino gehiago jaistea ekarriko du. BEZaren jaitsierak «etxe guztiei» eta autonomoen esku dauden enpr... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199508/40-urtetik-azpikoak-txertatzeko-orduak-datorren-astean-banatuko-ditu-osakidetzak.htm | Gizartea | 40 urtetik azpikoak txertatzeko orduak datorren astean banatuko ditu Osakidetzak | 60 urtetik gorakoentzako AstraZenecaren bigarren dosiak ere datorren astean banatuko dituzte | 40 urtetik azpikoak txertatzeko orduak datorren astean banatuko ditu Osakidetzak. 60 urtetik gorakoentzako AstraZenecaren bigarren dosiak ere datorren astean banatuko dituzte | Datorren astetik aurrera txertatzeko ordua hartzeko aukera izango dute 40 urtetik azpikoek Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Horixe jakinarazi du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Gobernu Bileraren ostean emandako prentsaurrekoan. Era berean, azaldu du datorren astean hasiko direla AstraZenecaren bigarr... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199509/jaurlaritzak-laquoerabateko-babesaraquo-agertu-die-buruzagi-katalanen-indultuei.htm | Mundua | Jaurlaritzak «erabateko babesa» agertu die buruzagi katalanen indultuei | Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak ere begi onez ikusten du neurria. | Jaurlaritzak «erabateko babesa» agertu die buruzagi katalanen indultuei. Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak ere begi onez ikusten du neurria. | Espainiako Gobernuak espetxean duden Kataluniako bederatzi buruzagi independentistei emandako indultuaren harira, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du Kataluniaren eta Espainiaren arteko harreman instituzionalen «normalizazioa» sustatzen duten neurri guztiak «positiboak» direla. Hala, indultuei ... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199510/positibo-tasa-2-da-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Positibo tasa %2 da Hego Euskal Herrian | Beste 184 COVID-19 kasu atzeman dituzte proba diagnostikoetan. | Positibo tasa %2 da Hego Euskal Herrian. Beste 184 COVID-19 kasu atzeman dituzte proba diagnostikoetan. | Osakidetzak eta Osasunbideak 8.940 proba diagnostiko egin zituzten atzo COVID-19a detektatzeko, eta 184 kasu positibo atzeman zituzten horietan. Hala, positiboen ehunekoa %2 izan zen Hego Euskal Herrian. Aldagai hori gero eta gehiago ari da urruntzen OME Osasunaren Mundu Erakundeak gehienezko mugatzat zehaztua duenetik... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199511/euskararen-erabilera-7-eta-52-artekoa-da-ehuko-eremu-ez-formaletan.htm | Gizartea | Euskararen erabilera %7 eta %52 artekoa da EHUko eremu ez formaletan | 17 fakultatetako euskararen erabilera behatu du Soziolinguistika Klusterrak, Euskararen arloko errektoreordetzaren ikerketa baten barruan | Euskararen erabilera %7 eta %52 artekoa da EHUko eremu ez formaletan. 17 fakultatetako euskararen erabilera behatu du Soziolinguistika Klusterrak, Euskararen arloko errektoreordetzaren ikerketa baten barruan | EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordetzak ikerketa bat abiatu zuen 2017-2018 ikasturtean, zenbait fakultatetako eremu ez-formaletako hizkuntzen erabilera behatzeko xedez. Ordutik, 17 fakultatetako euskararen erabilera behatu du Soziolinguistika Klusterrak, eta... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199512/1313-sumarioan-akordioa-sinatzeko-eskatu-die-foro-sozialak-alde-guztiei.htm | Politika | 13/13 sumarioan akordioa sinatzeko eskatu die Foro Sozialak alde guztiei | Foro Sozialak ohartarazi du 13/13 sumarioko epaiketak «eragin negatiboa» izan dezakeela bizikidetza demokratikoan. | 13/13 sumarioan akordioa sinatzeko eskatu die Foro Sozialak alde guztiei. Foro Sozialak ohartarazi du 13/13 sumarioko epaiketak «eragin negatiboa» izan dezakeela bizikidetza demokratikoan. | Foro Sozial Iraunkorreko kide Agus Hernan eta Motibazio politikoko delituengatik presoei aplikatutako politikaren Behatokiko kide Teresa Toda 13/13 sumarioan auzipetutako Julen Zelarainekin, Naia Zuriarrainekin eta Arantza Zuluetarekin bildu dira gaur goizean, Bilbon. Hain zuzen, uztailaren 12an zortzi euskal herritar ... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199513/espainiako-gobernuak-onartu-ditu-politikari-katalanen-indultuak.htm | Mundua | Espainiako Gobernuak onartu ditu politikari katalanen indultuak | Itzulgarriak dira indultuak, eta zigortuetakoren batek delituren bat berriz egiten badu, zigor osoa bete beharko du. Kargu publikoren bat izateko inhabilitazioa ere mantenduko diete. Gaur «etapa berri bat» hasiko da, Sanchezen hitzetan. | Espainiako Gobernuak onartu ditu politikari katalanen indultuak. Itzulgarriak dira indultuak, eta zigortuetakoren batek delituren bat berriz egiten badu, zigor osoa bete beharko du. Kargu publikoren bat izateko inhabilitazioa ere mantenduko diete. Gaur «etapa berri bat» hasiko da, Sanchezen hitzetan. | Eman diete indultua espetxean dauden bederatzi buruzagi independentistei. Espainiako Ministro Kontseiluaren gaurko bileran aho batez onartu dituzte, eta atzo Pedro Sanchez presidenteak iragarritakoa berretsi dute. Lau ordu baino gehiago iraun ditu bilerak, eta gai nagusia izan da indultuena.
Itzulgarriak dira indultua... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199514/138-kaleratze-salatzeko-greba-egin-dute-caixabankeko-langileek-hego-euskal-herrian.htm | Ekonomia | 138 kaleratze salatzeko greba egin dute Caixabankeko langileek Hego Euskal Herrian | Sindikatuen arabera, greba erabatekoa da langileen artean eta zuzendaritza taldeetan, %60-70ekoa. Salatu dute finantza taldeak lana erregulatzeko espedientean ezarritako baldintzak «basatiak» direla, eta neurrigabeak, Nafarroaren kasuan | 138 kaleratze salatzeko greba egin dute Caixabankeko langileek Hego Euskal Herrian. Sindikatuen arabera, greba erabatekoa da langileen artean eta zuzendaritza taldeetan, %60-70ekoa. Salatu dute finantza taldeak lana erregulatzeko espedientean ezarritako baldintzak «basatiak» direla, eta neurrigabeak, Nafarroaren kasuan | Bankiarekin bat egin ondotik, Caixabank finantza taldeak bere historiako kaleratze kopuru handiena iragarri zuen apirilaren 20an. Bateratzeak eragindako bikoizketa arrazoituta, 1.534 bulego eta 8.291 langile kaleratuko ditu, lantalde osoaren %19. Hego Euskal Herrian, zehazki, 1.800 langiletik 138 inguru kaleratuko ditu... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199515/lehen-aldiz-nflko-jokalari-batek-esan-du-homosexuala-dela.htm | Kirola | Lehen aldiz NFLko jokalari batek esan du homosexuala dela | Carl Nassib Las Vegas Rangerseko jokalariak Instagramen argitaratu duen bideo batean jakinarazi du. | Lehen aldiz NFLko jokalari batek esan du homosexuala dela. Carl Nassib Las Vegas Rangerseko jokalariak Instagramen argitaratu duen bideo batean jakinarazi du. | Lehen aldiz AEBetako futbol amerikarreko liga nagusian jokatzen ari den jokalari batek gay dela jakinarazi du. Carl Nassib Las Vegas Riders taldeko hegaleko atzelariak eman du pausoa. Instagramen jarri duen argitalpen batean egin du. Pennsylvanian dago uneotan Nassib; bideoan dio denbora zeramala horri bueltak ematen, ... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199516/tapiak-onartu-du-rolls-roycek-ez-duela-aernnova-aukeratu.htm | Ekonomia | Tapiak onartu du Rolls Roycek ez duela Aernnova aukeratu | Espainiako Gobernuak beto eskubidea duenez, ez du erabat baztertu aukera. | Tapiak onartu du Rolls Roycek ez duela Aernnova aukeratu. Espainiako Gobernuak beto eskubidea duenez, ez du erabat baztertu aukera. | Zaildu egin da ITP Aeroren jabetzaren zati bat Euskal Herrira itzultzeko aukera. Horretarako aukerarik errazena zen Zamudioko enpresa aeronautikoa Aernnova kide zuen partzuergo baten esku geratzea. Arazoa da ITP Aeroren jabeak, Rolls Roycek, bazterrean utzi duela Aernnovaren eta haren bazkideen eskaintza, diru aldetik ... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199517/informazioa-euskaraz-ere-badago-kataluniako-txertaketa-guneetan.htm | Gizartea | Informazioa euskaraz ere badago Kataluniako txertaketa guneetan | Kataluniako txertaketa guneetan 26 hizkuntzatan dago informazioa, besteak beste, euskaraz. | Informazioa euskaraz ere badago Kataluniako txertaketa guneetan. Kataluniako txertaketa guneetan 26 hizkuntzatan dago informazioa, besteak beste, euskaraz. | COVID-19aren aurka txertatzeko gida euskaraz eskura daiteke Kataluniako txertaketa guneetan. Kataluniako Gobernuko Osasun Sailak gune horietan ezarrita dituen informazio paneletan 26 hizkuntzetan daude QR kodeak: besteak beste, galegoz, banglaz eta fulaz; baita euskaraz ere.
Horiek eskaneatuta bi dokumentu eskura dait... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199518/munichen-eta-uefaren-artean-ika-mika-piztu-da-homofobiaren-aurkako-keinuengatik.htm | Kirola | Munichen eta UEFAren artean ika-mika piztu da homofobiaren aurkako keinuengatik | UEFAk debekatu egin dio Municheko Udalari Allianz Arena estadioa ostadarraren koloreekin argiztatzea bihar, Alemania eta Hungariaren arteko partidan. Hiriak inguruko eraikinak argiztatuz erantzungo dio debekuari. | Munichen eta UEFAren artean ika-mika piztu da homofobiaren aurkako keinuengatik. UEFAk debekatu egin dio Municheko Udalari Allianz Arena estadioa ostadarraren koloreekin argiztatzea bihar, Alemania eta Hungariaren arteko partidan. Hiriak inguruko eraikinak argiztatuz erantzungo dio debekuari. | Municheko alkate Dieter Reiterrek gogor jo du UEFAren aurka, horrek debekatu ostean hiriko Allianz Arena estadioa ostadarraren koloreekin argiztatzea, Hungariako Gobernuaren homofobiaren aurkako protesta keinu gisa.
Bihar jokatuko dute estadio horretan Alemaniak eta Hungariak.
«Lotsaturik nago UEFAk Munichi debekatu ... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199519/bi-preso-euskal-herriratzea-eta-beste-bi-hurbiltzea-onetsi-du-madrilek.htm | Politika | Bi preso Euskal Herriratzea eta beste bi hurbiltzea onetsi du Madrilek | Arkaitz Agote Martutenera ekarriko dute, eta Agustin Almaraz, Basaurira. | Bi preso Euskal Herriratzea eta beste bi hurbiltzea onetsi du Madrilek. Arkaitz Agote Martutenera ekarriko dute, eta Agustin Almaraz, Basaurira. | Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak ostiraletan jakinarazi ohi ditu euskal presoen gerturatzeen inguruan hartutako erabakiak; aurreko ostiralean ez zuen ezein mugimenduren berri eman, baina gaur lau jakinarazi ditu.
Horren arabera, Arkaitz Agote El Duesoko kartzelatik (170 km) Donostiako Martutenekor... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199520/noaingo-batailaren-500-urteurrenaren-ekitaldiak-atzeratu-egin-dituzte-voxen-esku-hartzearengatik.htm | Politika | Noaingo batailaren 500. urteurrenaren ekitaldiak atzeratu egin dituzte, Voxen esku hartzearengatik | Larunbatean zen egitekoa Nafarroako Erresumak Gaztelaren aurka borrokatu zuen azken guduaren ekitaldia. Vox alderdiak iragarri zuen ordu eta leku berean beste ekitaldi bat egingo zuela. | Noaingo batailaren 500. urteurrenaren ekitaldiak atzeratu egin dituzte, Voxen esku hartzearengatik. Larunbatean zen egitekoa Nafarroako Erresumak Gaztelaren aurka borrokatu zuen azken guduaren ekitaldia. Vox alderdiak iragarri zuen ordu eta leku berean beste ekitaldi bat egingo zuela. | Ekainaren 30ean 500 urte beteko dira Noaingo guduan (Nafarroa) nafarrek Gaztelaren mendeko tropei aurre egin zietela, Getzen. Nafarroako Erresuma berreskuratzeko eginiko hiru saioetatik azkena izan zen. Hori gogoratzeko, ekitaldia egin asmo zuten larunbatean, Noaingo Bataila elkarteak antolatuta, gudua gogoratzeko monu... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199521/askotariko-igarotzeak-agertzen-ditu-ana-laura-alaezen-pieza-berriak.htm | Kultura | Askotariko igarotzeak agertzen ditu Ana Laura Alaezen pieza berriak | ‘Queer eramaileak: doblea eta errepikapena’ ondu du artista bilbotarrak, Multibertso bekari esker. Bilboko Arte Ederren Museoan ikusi ahal izango da irailaren 5era bitartean. Gaur, 19:00etan, hitzaldi bat emango du lanaren inguruan; 'streaming'-ez ikusi ahal izango da | Askotariko igarotzeak agertzen ditu Ana Laura Alaezen pieza berriak. ‘Queer eramaileak: doblea eta errepikapena’ ondu du artista bilbotarrak, Multibertso bekari esker. Bilboko Arte Ederren Museoan ikusi ahal izango da irailaren 5era bitartean. Gaur, 19:00etan, hitzaldi bat emango du lanaren inguruan; 'streaming'-ez iku... | Arte Ederren Museoan doan sar zitekeela jakin zuenetik, ahal bezain beste miatzen zituen bertako aretoak Ana Laura Alaezek, umea izateak ematen zion jakin-minak akuilatuta eta ogibidea izango zuena garatzeko lehenengo ereduak bereganatzen, nahigabe. «Artearekin lehenengo kontaktua Arte Ederren Museoan izan nuen», dio a... |
2021-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/199522/josu-urrutikoetxea-errugabe-jotzeko-eskatu-dute-nazioarteko-hamar-pertsona-ezagunek.htm | Politika | Josu Urrutikoetxea errugabe jotzeko eskatu dute nazioarteko hamar pertsona ezagunek | Parisko epaiketak Urrutikoetxeak gatazkaren konponbidean izan duen rol «historiko eta erabakigarria» agerian eman dituela adierazi dute | Josu Urrutikoetxea errugabe jotzeko eskatu dute nazioarteko hamar pertsona ezagunek. Parisko epaiketak Urrutikoetxeak gatazkaren konponbidean izan duen rol «historiko eta erabakigarria» agerian eman dituela adierazi dute | Joan den astean Parisko Zigor Auzitegian iragan zen Josu Urrutikoetxearen kontrako epaiketaren ondotik, hura errugabe jotzeko eskatu dute nazioarteko hamar pertsona ezagunek. Horien hitzetan, epaiketan agerian gelditu da azken hamarkadetan gatazkaren konponbidean izan duen rol «historiko eta erabakigarria». Hobengabetz... |
2021-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/199523/korsikako-nazionalistak-banatuta-aurkeztuko-dira-bigarren-itzulira.htm | Mundua | Korsikako nazionalistak banatuta aurkeztuko dira bigarren itzulira | Talamoniren Corsica Libera eta Angeliniren Avanzemu koalizioan aurkeztuko dira. Simeoniren Fa Populu Inseme zerrenda akordiotik kanpo geratu da. | Korsikako nazionalistak banatuta aurkeztuko dira bigarren itzulira. Talamoniren Corsica Libera eta Angeliniren Avanzemu koalizioan aurkeztuko dira. Simeoniren Fa Populu Inseme zerrenda akordiotik kanpo geratu da. | Adostasunera heltzeko «denbora gutxiegi» izan dutela argudiatu du gaur Fa Populu Insemeko zerrendaburu Gilles Simeonik, bigarren itzulirako koalizioa osatzeari uko egiteko. Harena izan zen joan den igandean egindako Frantziako departamendu eta eskualde bozetako lehen itzulian boto gehien jaso zituen zerrenda, %29,19. I... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199551/bi-gazte-atxilotu-dituzte-lekeition-hiru-orduz-haien-etxebizitzak-miatu-ostean.htm | Politika | Bi gazte atxilotu dituzte Lekeition, hiru orduz haien etxebizitzak miatu ostean | Hiru orduz egon dira etxebizitzak miatzen. Gedar langile kazetaren arabera, 10:30ak aldera eraman dute atxilo gazteetako bat, eta handik ordubetera bigarrena. 2020ko maiatzean Eako kutxazain automatiko bat erretzea egotzi die Ertzaintzak. | Bi gazte atxilotu dituzte Lekeition, hiru orduz haien etxebizitzak miatu ostean. Hiru orduz egon dira etxebizitzak miatzen. Gedar langile kazetaren arabera, 10:30ak aldera eraman dute atxilo gazteetako bat, eta handik ordubetera bigarrena. 2020ko maiatzean Eako kutxazain automatiko bat erretzea egotzi die Ertzaintzak. | Egunsentian hasi da miaketa: 7:00ak aldera. Ertzaintzaren hainbat patruila bi gazteren etxeak miatzen hasi dira Lekeition (Bizkaia). Gedar langile kazetaren arabera, hiru orduz egon dira haien etxeak miatzen, eta, azkenean, 10:30ak aldera eraman dute atxilo bietako bat. Hedabideak zehaztu duenez, bigarrena ere atxilo e... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199552/pentsioen-erreforma-astelehenean-itxi-nahi-dute.htm | Ekonomia | Pentsioen erreforma astelehenean itxi nahi dute | Jasangarritasun faktorea kentzea eta haren ordez beste bat ezartzea hitzartu dute Espainiako Gobernuak, sindikatuek eta patronalek. | Pentsioen erreforma astelehenean itxi nahi dute. Jasangarritasun faktorea kentzea eta haren ordez beste bat ezartzea hitzartu dute Espainiako Gobernuak, sindikatuek eta patronalek. | Hainbat astez atzeratu den azken urratsa egin dute Espainiako Gobernuak, CCOO eta UGT sindikatuek eta CEOE eta Cepyme patronalek. Pentsioei buruzko akordioa «oso gertu» izatetik, esku artean izatera iritsi dira. Astelehenean dira biltzekoak itunari azken ukituak emateko; lana bukatuz gero, egun batzuk geroago izenpetze... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199553/ez-dago-indulturik-kataluniako-herria-isilaraziko-duenik.htm | Mundua | «Ez dago indulturik Kataluniako herria isilaraziko duenik» | Kalean daude Kataluniako buruzagi independentistak. Argi utzi dute kartzelan sartzean zituzten ideia berberekin atera direla kalera, eta independentziaren alde lanean jarraituko dutela. | «Ez dago indulturik Kataluniako herria isilaraziko duenik». Kalean daude Kataluniako buruzagi independentistak. Argi utzi dute kartzelan sartzean zituzten ideia berberekin atera direla kalera, eta independentziaren alde lanean jarraituko dutela. | Irten dira kalera preso zeuden Kataluniako buruzagi independentistak. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak astelehenean iragarri zuen indultuak emango zizkiela; atzo onartu zuen neurria Ministro Kontseiluak, eta gaur argitaratu dute Estatuko Aldizkari Ofizialean. Buruzagiak espetxeratuta zeuden Lledonersko, Puig de le... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199554/sanchez-galan-inputatu-du-espainiako-auzitegi-nazionalak.htm | Ekonomia | Sanchez Galan inputatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak | Villarejo komisarioaren espioitza sarea kontratatu ote zuen ikertu nahi du epaileak. | Sanchez Galan inputatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Villarejo komisarioaren espioitza sarea kontratatu ote zuen ikertu nahi du epaileak. | Ustelkeriaren aurkako fiskaltzaren eskaera onartu du Manuel Garcia Castellon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta ikerketa zabaldu du Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentearen aurka. Harekin batera inputatu ditu beste hiru lagun: Francisco Martinez Corcoles Iberdrolako negozio zuzendaria, Fernando Becke... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199555/sarek-uztailaren-3an-irunean-egingo-den-manifestaziora-deitu-du.htm | Politika | Sarek uztailaren 3an Iruñean egingo den manifestaziora deitu du | Espetxe politikan egoera aldatu egin dela azaldu arren, nabarmendu du oraindik «bide luzea» dagoela egiteko. Gizartearen aktibazioa eta mobilizazioa oso garrantzitsua delakoan, Iruñeko Gaztelugibeko harresia inguratuko du hurrengo asteko larunbatean, 18:00etan, Ibilian-ibilian etxerako bidean lelopean | Sarek uztailaren 3an Iruñean egingo den manifestaziora deitu du. Espetxe politikan egoera aldatu egin dela azaldu arren, nabarmendu du oraindik «bide luzea» dagoela egiteko. Gizartearen aktibazioa eta mobilizazioa oso garrantzitsua delakoan, Iruñeko Gaztelugibeko harresia inguratuko du hurrengo asteko larunbatean, 18:0... | «Hiru hamarkada baino gehiago pasatu behar izan dira gaur beste egoera batez hitz egiten hasi ahal izateko». Espainia hegoaldean, Andaluziako kartzela bat baino ez da falta euskal presorik gabe geratzeko. Mikel Mundiñano Nafarroko Sareko kideak espero du datozen asteetan hori amaitutzat jotzea, baina gogorarazi du orai... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199556/txertoaren-egiletza-eskubideak-salbuesteak-berebiziko-premia-duela-ohartarazi-du-amnesty-internationalek.htm | Gizartea | Txertoaren egiletza eskubideak salbuesteak «berebiziko premia» duela ohartarazi du Amnesty Internationalek | Covax programarekin nahikoa ez dela iritzi dio Esteban Beltran presidenteak, eta liberalizazioaren alde egiteko eskatu die agintariei | Txertoaren egiletza eskubideak salbuesteak «berebiziko premia» duela ohartarazi du Amnesty Internationalek. Covax programarekin nahikoa ez dela iritzi dio Esteban Beltran presidenteak, eta liberalizazioaren alde egiteko eskatu die agintariei | «Pandemia bukatzeko boterea dugu, baina hori nazioarteko lankidetzarekin baino ez dugu lortuko», premisa horretatik abiatu du Esteban Beltran AI Amnesty Internationaleko Espainiako presidenteak bere hitzatzea Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Horretarako, argi du bidea: COVID-19aren aurkako txertoen egiletza esk... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199557/gaitza-zuten-zortzi-lagun-hil-dira-aurreko-astean-hegoaldean.htm | Gizartea | Gaitza zuten zortzi lagun hil dira aurreko astean Hegoaldean | Abuztuaren hasieratik birusarekin jende gutxien hil den astea izan da aurrekoa. Osakidetzak eta Osasunbideak 246 positibo zenbatu dituzte azken diagnostiko probetan. | Gaitza zuten zortzi lagun hil dira aurreko astean Hegoaldean. Abuztuaren hasieratik birusarekin jende gutxien hil den astea izan da aurrekoa. Osakidetzak eta Osasunbideak 246 positibo zenbatu dituzte azken diagnostiko probetan. | Birusarekin loturiko heriotzen gaineko datuak onbidean direla erakusten du azken asteotako bilakaerak. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako informazioaren arabera, ekainaren 14tik 20ra artean gutxienez zortzi pertsona zendu dira gaitzarekin Hegoaldean: horietako zazpi Araba, Bizkai edo Gipuzkoan hildako... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199558/miasan-31-langile-joango-dira-kalera.htm | Ekonomia | Miasan, 31 langile joango dira kalera | Iruñeko autogintza enpresaren konkurtsoaren administratzaileak erabaki du fabrikak lanean jarraitzea, balizko erosle bati gauzak errazteko. | Miasan, 31 langile joango dira kalera. Iruñeko autogintza enpresaren konkurtsoaren administratzaileak erabaki du fabrikak lanean jarraitzea, balizko erosle bati gauzak errazteko. | Epaileak ontzat hartutako erregulazio espedientea indarrean jartzea erabaki du Miasaren konkurtsoaren administratzaileak. Espediente horretan Iruñeko enpresako 94 langileak agertzen diren arren, 31 joango dira orain kalera. Horietatik hamazazpik dagoeneko beren izena eman zuten enpresatik alde egiteko, kalte ordain bat... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199559/deskarbonizazioa-bultzatzeko-akordioa-lortu-dute-eajk-eh-bilduk-eta-pse-eek.htm | Gizartea | Deskarbonizazioa bultzatzeko akordioa lortu dute EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk | Energia Trantsiziorako eta Klima Aldaketarako Legea onartzeko beharra azpimarratu dute. Karbono neutraltasunera heltzeko bide orria osatuko duen lantalde bat eratuko da. | Deskarbonizazioa bultzatzeko akordioa lortu dute EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk. Energia Trantsiziorako eta Klima Aldaketarako Legea onartzeko beharra azpimarratu dute. Karbono neutraltasunera heltzeko bide orria osatuko duen lantalde bat eratuko da. | Eusko Jaurlaritza osatzen dute alderdiek, EAJk eta PSE-EEk, akordio bat sinatu dute EH Bildurekin Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan deskarbonizazioaren bidean pausoak ematen jarraitzeko. Hala, bihar Eusko Legebiltzarrean egingo den osoko bilkuran, taldeek Energia Trantsiziorako eta Klima Aldaketarako Legea «ahal bezain az... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199560/euskararen-dekretua-bigarren-seihilekoan-tramitatuko-dela-azaldu-du-txibitek.htm | Gizartea | Euskararen dekretua bigarren seihilekoan tramitatuko dela azaldu du Txibitek | Nafarroako Gobernuko lehendakariaren arabera, administrazioko lehiaketetan euskara meritutzat hartzearen inguruko eztabaida hizkuntz politikaren «ikuspegi murriztailea» da, eta «mesede txikia egiten zaio euskarari arma politiko gisa» erabilita | Euskararen dekretua bigarren seihilekoan tramitatuko dela azaldu du Txibitek. Nafarroako Gobernuko lehendakariaren arabera, administrazioko lehiaketetan euskara meritutzat hartzearen inguruko eztabaida hizkuntz politikaren «ikuspegi murriztailea» da, eta «mesede txikia egiten zaio euskarari arma politiko gisa» erabilit... | Hogei hilabete iragan dira, eta oraindik ez dago euskararen dekreturik. Nafarroako Auzitegi Nagusiak 2019ko urrian aurreko gobernuak onartutako dekretua edukiz hustu ondotik, Nafarroako Gobernuak promes egin zuen 2020aren hasierarako onartuko zuela. Haatik, pandemia eta gobernuko bi bazkideen arteko eztabaida tarteko, ... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199561/pandemian-hezkuntza-sistema-indartzeko-jarritako-baliabideei-eutsiko-die-nafarroak.htm | Gizartea | Pandemian hezkuntza sistema indartzeko jarritako baliabideei eutsiko die Nafarroak | 2021-2022 ikasturterako protokoloa aurkeztu du Nafarroako Gobernuak. Izurri garaian hartutako 248 irakasle postu gehigarriek bere hartan segituko dute, bigarren urtez. | Pandemian hezkuntza sistema indartzeko jarritako baliabideei eutsiko die Nafarroak. 2021-2022 ikasturterako protokoloa aurkeztu du Nafarroako Gobernuak. Izurri garaian hartutako 248 irakasle postu gehigarriek bere hartan segituko dute, bigarren urtez. | Ikasturtea bere hondarrean da Nafarroan, eta herrialdeko hezkuntza agintariek dagoeneko aurkeztu dute datorrenean indarrean izanen protokoloa. Beste behin, COVID-19ari kontra egiteko neurriei bideratuko dira zenbait baliabide. Hain zuzen, iaz erabilitakoei eutsiko dietela adierazi du Nafarroako Hezkuntza kontseilari Ca... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.