date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199562/pantailak-euskaraz-ek-tamalgarritzat-jo-du-jaurlaritzak-ikus-entzunezko-kontseilua-sortu-ez-izana.htm | Bizigiro | Pantailak Euskaraz-ek tamalgarritzat jo du Jaurlaritzak ikus-entzunezko kontseilua sortu ez izana | Mugimendu berriari «oso larria» iruditu zaio Eusko Jaurlaritzak ezezkoa eman izana ikus-entzunezko hedabideen euskal kontseilua sortzeko legea tramitatzeari. | Pantailak Euskaraz-ek tamalgarritzat jo du Jaurlaritzak ikus-entzunezko kontseilua sortu ez izana. Mugimendu berriari «oso larria» iruditu zaio Eusko Jaurlaritzak ezezkoa eman izana ikus-entzunezko hedabideen euskal kontseilua sortzeko legea tramitatzeari. | Maiatzaren 24an, EH Bilduk ikus-entzunezko hedabideen kontseilua sortzeko lege proposamena egin zuen, baina ez da eztabaidatu ere egingo. Eusko Jaurlaritzak joan den astean esan zuen «nahikoa» direla gaur egun dauden egiturak eta zerbitzuak. Pantailak Euskaraz mugimenduak bere aurkezpenean plazaratu zituen aldarrikapen... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199563/erresuma-batuko-destruktore-bati-ohartarazpen-sua-egin-dio-moskuk.htm | Mundua | Erresuma Batuko destruktore bati ohartarazpen sua egin dio Moskuk | Moskuren esanetan, Errusiako uretan sartu direlako jaurti dituzte bonbak. Londresek ukatu du Errusiak tiro egin diola. | Erresuma Batuko destruktore bati ohartarazpen sua egin dio Moskuk. Moskuren esanetan, Errusiako uretan sartu direlako jaurti dituzte bonbak. Londresek ukatu du Errusiak tiro egin diola. | Errusiako Armadak Itsaso Beltzean dituen ontziek lehergailuak jaurti dituzte Erresuma Batuko Defender destruktoretik gertu. «Aurrez destruktoreari ohartarazi genion suzko armak erabiliko genituela Errusiaren menpeko uretan sartzen bazen. Ez zion abisuari erantzun», adierazi du Errusiako Defentsa Ministerioak idatzi bat... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199564/pobreziak-nabarmen-egin-du-behera-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Gizartea | Pobreziak "nabarmen" egin du behera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Pobrezia eta Gizarte Ezberdintasunak neurtzeko Eusko Jaurlaritzaren 2020ko inkestaren arabera, herritarren %90 ongizate egoeran bizi da. Iazko ekaina eta irail artean egin zuten inkesta. 2008az geroztiko haurren pobrezia tasa altuena neurtu dute: %11,7 | Pobreziak "nabarmen" egin du behera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Pobrezia eta Gizarte Ezberdintasunak neurtzeko Eusko Jaurlaritzaren 2020ko inkestaren arabera, herritarren %90 ongizate egoeran bizi da. Iazko ekaina eta irail artean egin zuten inkesta. 2008az geroztiko haurren pobrezia tasa altuena neurtu dute: %11,7 | Pobrezia eta Gizarte Ezberdintasunak neurtzeko Eusko Jaurlaritzak 2020an egindako inkestak dioenez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren %90 ongizate egoeran bizi dira. «Europako herrialde aurreratuenetakoarekin aldera daiteke ongizate maila hori», nabarmendu du Beatriz Artolazabal Jaurlaritzako Berdintasuna, J... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199565/sutan-erre-bitez-mamu-eta.htm | Iritzia | Sutan erre bitez, mamu eta... | Sutan erre bitez, mamu eta.... | Erakutsi zidaten hobe zela “sua, sua!” oihukatzea, “laguntza!” beharrean. Sua entzutean norbera ere arriskuan egon litekeela uste izanda errazago mugituko omen da ondokoa. Zintzoa izango naiz, norberak ere behin baino gehiagotan beste aldera begiratu izan du bizitzako hainbat unetan, laguntzeko ekintzak sor ditzakeen a... | |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199566/ikasturte-bukaerako-balantzea-atxuri-mugika-eta-solokoetxeko-ikastetxeetan.htm | Iritzia | Ikasturte bukaerako balantzea Atxuri, Mugika eta Solokoetxeko ikastetxeetan | Ikasturte bukaerako balantzea Atxuri, Mugika eta Solokoetxeko ikastetxeetan. | Mugika eta Atxuriko eskolek, bai eta Solokoetxeko institutuak ere, ikasturtea balorazio positiboarekin bukatu dugula azpimarratu nahi dugu. Izugarria izan da hezkuntza- komunitate osoak egin duen esfortzua. Faktore asko kontra izanik ere, ikasturtea aurrera atera dugu, gu guztion artean: irakasleen inplikazioarekin, fa... | |
2021-6-24 | https://www.berria.eus/albisteak/199567/estatu-indarkeriaren-35-biktima-aitortuko-ditu-jaurlaritzak.htm | Politika | Estatu indarkeriaren 35 biktima aitortuko ditu Jaurlaritzak | Ebaluazio Batzordeak milatik gora eskari jaso ditu, eta 55 kasu aztertzen ari da. Giza eskubideen urraketetan «jarduera eredu» komunak antzeman ditu. | Estatu indarkeriaren 35 biktima aitortuko ditu Jaurlaritzak. Ebaluazio Batzordeak milatik gora eskari jaso ditu, eta 55 kasu aztertzen ari da. Giza eskubideen urraketetan «jarduera eredu» komunak antzeman ditu. | Euskal Autonomia Erkidegoan 1978tik 1999ra bitartean motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan zituzten biktimen aitorpenerako eta erreparaziorako Balorazio Batzordeak atzo aurkeztu zuen lehen txostena, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordean. Txos... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199568/laborantza-lur-bat-okupatu-dute-elbk-eta-lurzaindiak-arbonan.htm | Gizartea | Laborantza lur bat okupatu dute ELBk eta Lurzaindiak Arbonan | Laborantzako eragileek etxaldearen eta dagozkion laborantza lurren salmenta espekulatiboa salatu dute goizean. Laborantza lurren lehentasunezko erosketarako eskubidea galdetzen diete jabeari eta erosleari. | Laborantza lur bat okupatu dute ELBk eta Lurzaindiak Arbonan. Laborantzako eragileek etxaldearen eta dagozkion laborantza lurren salmenta espekulatiboa salatu dute goizean. Laborantza lurren lehentasunezko erosketarako eskubidea galdetzen diete jabeari eta erosleari. | Hiru milioi euro. Prezio horretan saltzear dago Arbonako (Lapurdi) hamabost hektareako laborantza lur bat, etxearekin. ELBk eta Lurzaindiak salatu dute saltze prezioa «espekulatiboa» dela, eta egoera salatzeko, lurra okupatzen hasi dira goizean. Izan ere, laborantza eragileek urrats administratiboak egin dituzte, SAFER... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199569/iruneko-penek-pankarta-digitalak-aurkeztu-dituzte.htm | Bizigiro | Iruñeko peñek pankarta digitalak aurkeztu dituzte | Sanferminik ospatu ez arren, marrazki satirikoak plazaratu dituzte. Iruñeko Udalari bestetako eragileak aintzat hartzeko eskatu diote. | Iruñeko peñek pankarta digitalak aurkeztu dituzte. Sanferminik ospatu ez arren, marrazki satirikoak plazaratu dituzte. Iruñeko Udalari bestetako eragileak aintzat hartzeko eskatu diote. | Uztailaren 6tik aurrera sanferminik ez da izanen Iruñean, baina hiriburuko peñek ez diote kritika eta satira publikoki agertzeko aukerari muzin egin. Oihalik ez da aterako karriketara aurten, baina pankartak aurkeztu dituzte: pankarta digitalak. "Peñen ezaugarri nagusietako bat dira, eta ez genituen herritarrak hori ga... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199570/euskal-kantuak-latin-jazzera-eraman-ditu-aldapeko-basque-latin-jazz-taldeak.htm | Kultura | Euskal kantuak latin jazzera eraman ditu Aldapeko Basque Latin Jazz taldeak | 'Iri barrenetik' diskoa argitaratu du Imanol Iribarren pianista eta tronboi jolea buru duen zortzikoteak. | Euskal kantuak latin jazzera eraman ditu Aldapeko Basque Latin Jazz taldeak. 'Iri barrenetik' diskoa argitaratu du Imanol Iribarren pianista eta tronboi jolea buru duen zortzikoteak. | Herritik hirira eta handik bueltan dator Aldapeko Basque Latin Jazz proiektua. Imanol Iribarren pianista eta tronboi jole andoaindarrak (Gipuzkoa) Rotterdamera (Herbehereak) jo zuen duela zenbait urte Musikenen ikasitakoan sakontzera, eta hango Codarts arteen unibertsitatean ari zela sortu zuen, 2019an, Aldapeko Basque... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199571/hegazkigintzaren-fakturazioak-28-egin-zuen-behera-iaz.htm | Ekonomia | Hegazkigintzaren fakturazioak %28 egin zuen behera iaz | Hegan klusterrarena arabera 1.500 lanpostu galdu ziren sektorean, guztien %10 inguru | Hegazkigintzaren fakturazioak %28 egin zuen behera iaz. Hegan klusterrarena arabera 1.500 lanpostu galdu ziren sektorean, guztien %10 inguru | Iazkoa «inoizko urterik zailena» izan zen hegazkigintza euskal sektorearentzat. Hala deskribatu du Hegan klusterrak bere urteroko balantzean. Aeronautika sektoreko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresak batzen dituen elkartearen arabera, kideen fakturazioak %28 egin zuen behera 2020n, eta 1.500 lanpostu inguru galdu zi... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199572/dantza-eta-musika-balentziaga-museoaren-udako-egitarauaren-ardatz.htm | Kultura | Dantza eta musika, Balentziaga museoaren udako egitarauaren ardatz | Bisitariekin ospatu nahi du museoak hamargarren urteurrena, eta askotariko emanaldiak antolatu ditu datozen hilabeteetarako | Dantza eta musika, Balentziaga museoaren udako egitarauaren ardatz. Bisitariekin ospatu nahi du museoak hamargarren urteurrena, eta askotariko emanaldiak antolatu ditu datozen hilabeteetarako | Balentziaga museoak hamar urte bete ditu aurten, eta bisitariekin ospatu nahi du urtemuga hori. Horren harira, erakusketa proposamena osatzeaz gain, udako kultur eta aisialdi programa ere indartu du Getariako museoak (Gipuzkoa), eta musika, dantza, moda eta gastronomia batuko dituzten askotariko ekitaldiak antolatu dit... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199573/bilboko-arte-ederren-museoak-700-metro-koadroko-terraza-bat-izango-du-eskulturak-erakusteko.htm | Kultura | Bilboko Arte Ederren Museoak 700 metro koadroko terraza bat izango du eskulturak erakusteko | Norman Fosterrek museoa zabaltzeko lehiaketara aurkeztutako proiektuak ez zuen jasotzen aire zabaleko eremurik; azken lanketetan, berrikuntza hori gehitu diote. Halaber, aurreikusi baino zabalagoa izango da erakusketa areto nagusia: 25 metrotik 29 metrora igaro da | Bilboko Arte Ederren Museoak 700 metro koadroko terraza bat izango du eskulturak erakusteko. Norman Fosterrek museoa zabaltzeko lehiaketara aurkeztutako proiektuak ez zuen jasotzen aire zabaleko eremurik; azken lanketetan, berrikuntza hori gehitu diote. Halaber, aurreikusi baino zabalagoa izango da erakusketa areto nag... | 2019ko udan jakinarazi zuten nork handituko zuen Bilboko Arte Ederren Museoa: Norman Foster eta Luis Maria Uriarte arkitektoek ondutako Agravitas proiektua gailendu zen deialdian. Ia bi urteren ondoren, proiektua kasik zehaztuta dago; irailean hasiko dira obrekin, eta 2022. urterako bukatuko dute, aurreikuspenen araber... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199574/distantziarik-ez-bada-maskara-derrigorrezkoa-izango-da-oraindik-ere-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Distantziarik ez bada, maskara derrigorrezkoa izango da oraindik ere Hego Euskal Herrian | Larunbatetik aurrera kenduko dute Hego Euskal Herrian maskararik gabe ibiltzeko debekua, baina garraio publikoan eta distantziarik ezean derrigorrezkoa izango da | Distantziarik ez bada, maskara derrigorrezkoa izango da oraindik ere Hego Euskal Herrian. Larunbatetik aurrera kenduko dute Hego Euskal Herrian maskararik gabe ibiltzeko debekua, baina garraio publikoan eta distantziarik ezean derrigorrezkoa izango da | Ekainaren 26tik, larunbatetik, aurrera, maskararen erabilera ez da derrigorrezkoa izango Hego Euskal Herrian. Baina neurri horrek badu salbuespenik: aire zabalean izanda ere gutxienez 1,5 metroko distantzia mantendu beharko da maskararik erabili behar ez izateko, Carolina Darias Espainiako Gobernuko Osasun ministroak E... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199575/kontseiluak-manifestaziora-deitu-du-euskararen-dekretu-berriaren-aurka.htm | Gizartea | Kontseiluak manifestaziora deitu du, euskararen dekretu berriaren aurka | Iruñeko Baluarte plazatik abiatuko da protesta, uztailaren 2an, 'Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez!' lelopean. | Kontseiluak manifestaziora deitu du, euskararen dekretu berriaren aurka. Iruñeko Baluarte plazatik abiatuko da protesta, uztailaren 2an, 'Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez!' lelopean. | Euskara administrazioan arautzeko Nafarroako Gobernua prestatzen ari den dekretu berria «atzerapausoa» izanen dela eta «euskaldunen eskubideak murriztuko dituela» uste du euskalgintzak. Hori dela eta, manifestazioa antolatu dute euskararen alorreko eragileek, Euskalgintzaren Kontseiluan bilduta, Maria Txibiteren gobern... |
2021-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199576/eaeko-auzitegi-nagusiak-otxandioko-udalaren-aurka-jo-du-ruben-garate-eta-luzia-urigoitia-oroitzeagatik.htm | Politika | EAEko Auzitegi Nagusiak Otxandioko Udalaren aurka jo du, Ruben Garate eta Luzia Urigoitia oroitzeagatik | Besteak beste, ebatzi du udalak neutraltasun printzipioa apurtu duela Garateren heriotza espetxe politikarekin lotuta, eta Urigoitiaren kasuan, hura oroitzeko muralak ez duela jasotzen haren ETAko kidetza. | EAEko Auzitegi Nagusiak Otxandioko Udalaren aurka jo du, Ruben Garate eta Luzia Urigoitia oroitzeagatik. Besteak beste, ebatzi du udalak neutraltasun printzipioa apurtu duela Garateren heriotza espetxe politikarekin lotuta, eta Urigoitiaren kasuan, hura oroitzeko muralak ez duela jasotzen haren ETAko kidetza. | Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko Administrazio Auzietarako Auzitegiak Otxandioko Udalaren (Bizkaia) aurka emandako ebazpen bat. Epai horretan, epaitegiak udalari agindu zion Luzia Urigoitia tiroz hildako ETAko kidea eta Ruben Garate euskal presoak sakabanatzeko politikaren ondorioz... |
2021-6-24 | https://www.berria.eus/albisteak/199599/aske-gelditu-da-didier-agerre-euskal-presoa.htm | Politika | Aske gelditu da Didier Agerre euskal presoa | Gaur goizean atera da Lannemezango presondegitik, 20 urte preso iragan ondotik | Aske gelditu da Didier Agerre euskal presoa. Gaur goizean atera da Lannemezango presondegitik, 20 urte preso iragan ondotik | Didier Agerre euskal presoa libre atera da, gaur goizean, Lannemezango (Okzitania) presondegitik, zigorra osorik beteta. 1997an atxilotu zuten Senpereko (Lapurdi) eta Irisarriko (Nafarroa Behera) komisaldegien kontrako erasoetan parte hartu zuelakoan. Baldintzapean aske utzi zuten, baina ez zen bere kontrako epaiketara... |
2021-6-24 | https://www.berria.eus/albisteak/199600/bigarrenez-identifikatu-gabeko-ehunka-gorpu-aurkitu-dituzte-kanadako-barnetegi-ohi-batean.htm | Mundua | Bigarrenez, identifikatu gabeko ehunka gorpu aurkitu dituzte Kanadako barnetegi ohi batean | Haur indigenak indarrez asimilatzeko sortu ziren gisa horretako barnetegiak. Maiatzaren bukaeran, beste 215 gorpu aurkitu zituzten beste barnetegi baten lurretan. | Bigarrenez, identifikatu gabeko ehunka gorpu aurkitu dituzte Kanadako barnetegi ohi batean. Haur indigenak indarrez asimilatzeko sortu ziren gisa horretako barnetegiak. Maiatzaren bukaeran, beste 215 gorpu aurkitu zituzten beste barnetegi baten lurretan. | Atzo iragarri zuten indigena taldeek berriro ere ehunka gorpu aurkitu dituztela, oraingoan, 1889 eta 1997 urteen artean barnetegi moduan erabilitako eraikin baten inguruan. Oraindik ez dute gorpu kopuru zehatza eman, baina Kanadako CBC hedabideak jakinarazi du orain arte aurkitutako handiena dela.
Gobernuaren eta erak... |
2021-6-24 | https://www.berria.eus/albisteak/199601/osakidetza-testa-egiten-ari-zaie-ikasturtea-bukatutakoan-mallorcan-izandako-gazte-gipuzkoarrei.htm | Gizartea | Osakidetza testa egiten ari zaie ikasturtea bukatutakoan Mallorcan izandako gazte gipuzkoarrei | Birusaren agerraldia atzeman da gazte horien artean: 49 kasu positibo detektatu dira, oraingoz. Hala, baheketa egitea erabaki du Jaurlaritzako Osasun Sailak. Donostian ari dira zeregin horretan. | Osakidetza testa egiten ari zaie ikasturtea bukatutakoan Mallorcan izandako gazte gipuzkoarrei. Birusaren agerraldia atzeman da gazte horien artean: 49 kasu positibo detektatu dira, oraingoz. Hala, baheketa egitea erabaki du Jaurlaritzako Osasun Sailak. Donostian ari dira zeregin horretan. | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako informazioaren arabera, Gipuzkoako hainbat ikaslek Mallorcara bidaiatu zuten oporraldia egiteko, unibertsitateko hautaproba egin ondotik. Zehaztu dutenez, gazte gehienak Donostialdeko eta Bidasoa inguruko ikasleak dira, eta horietako batzuk Mallorcan zirela hasi ziren gaitzare... |
2021-6-24 | https://www.berria.eus/albisteak/199602/ppk-eutanasiaren-legeari-helegitea-jarriko-diola-iragarri-du.htm | Gizartea | PPk Eutanasiaren legeari helegitea jarriko diola iragarri du | Legearen zenbait artikuluri jarriko diote helegitea, lege osoari beharrean. Bihar sartuko da indarrean Eutanasiaren legea Hego Euskal Herrian. | PPk Eutanasiaren legeari helegitea jarriko diola iragarri du. Legearen zenbait artikuluri jarriko diote helegitea, lege osoari beharrean. Bihar sartuko da indarrean Eutanasiaren legea Hego Euskal Herrian. | Hego Euskal Herrian eutanasia legeztatzeko 24 ordu eskas falta direnean, PPk Espainiako Auzitegi Konstituzionalean helegitea jarriko diola jakinarazi du SER irrati kateak, «konstituzioaren aurkakoa» izateagatik. Dena den, argitu dute ez dutela lege osoaren aurkako helegitea jarriko, zenbait artikuluren aurkakoa bakarri... |
2021-6-24 | https://www.berria.eus/albisteak/199603/pandemiaren-aurkako-legea-onartu-du-eusko-legebiltzarrak.htm | Gizartea | Pandemiaren aurkako legea onartu du Eusko Legebiltzarrak | EAJren, PSEren eta Elkarrekin Podemos-IUren botoekin onetsi dute. EH Bilduk, PP-C's-k eta Voxek aurka bozkatu dute. | Pandemiaren aurkako legea onartu du Eusko Legebiltzarrak. EAJren, PSEren eta Elkarrekin Podemos-IUren botoekin onetsi dute. EH Bilduk, PP-C's-k eta Voxek aurka bozkatu dute. | Eusko Legebiltzarrak onartu berri du COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko legea, EAJren, PSEren eta Elkarrekin Podemos-IUren aldeko botoekin. Izan ere, Eusko Jaurlaritzari sostengua ematen dioten taldeek akordioa eginda zuten Elkarrekin Podemos-IUrekin legearen inguruan, taldearen hainbat zuzenketa testuan... |
2021-6-24 | https://www.berria.eus/albisteak/199605/bizkaiko-eta-gipuzkoako-kostaldea-itsas-mailaren-igoerara-egokitu-nahi-dute.htm | Gizartea | Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldea itsas mailaren igoerara egokitu nahi dute | Klima aldaketak Hegoaldeko itsasertzean izan ditzakeen ondorioei aurre egiteko plan bat garatzen ari da Jaurlaritza, 2100erako itsas maila 80 zentimetro igo daitekeela aurreikusita. | Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldea itsas mailaren igoerara egokitu nahi dute. Klima aldaketak Hegoaldeko itsasertzean izan ditzakeen ondorioei aurre egiteko plan bat garatzen ari da Jaurlaritza, 2100erako itsas maila 80 zentimetro igo daitekeela aurreikusita. | Klima aldaketari aurre egiteko neurri eraginkor globalak hartu ezean, zortzi hamarkada barru Euskal Herriko itsas maila 80 zentimetro altuagoa izango da. Horrek, nola ez, eragin zuzena izango luke euskal kostaldearen itxuran, hondartzen, dunen eta paduren galera ekarriko lukeelako, eta, ibai ibilguneen bitartez, barnea... |
2021-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/199606/dario-urzai-damaris-pan-eta-peio-agirre-dira2021ekogure-artea-irabazleak.htm | Kultura | Dario Urzai, Damaris Pan eta Peio Agirre dira 2021eko Gure Artea irabazleak | Ibilbide artistikoagatik saritu dute Urzai; sorkuntza lana aitortu diote Pani, eta artearen dibulgazioan eginiko lana hartu diote aintzat Agirreri | Dario Urzai, Damaris Pan eta Peio Agirre dira 2021eko Gure Artea irabazleak. Ibilbide artistikoagatik saritu dute Urzai; sorkuntza lana aitortu diote Pani, eta artearen dibulgazioan eginiko lana hartu diote aintzat Agirreri | Donostiako San Telmo museoan, neurri andanek mugatutako ekitaldi batean: hala iragarri zituzten iaz Gure Artea sariko irabazleak. Neurriak indarrean dirautela, baina «lasaiago» ezagutarazi dituzte aurtengoak, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak nabarmendu duenez. Dario Urzai, Damaris Pan eta Peio Agir... |
2021-6-24 | https://www.berria.eus/albisteak/199607/duela-hamar-urtetik-hona-22-areagotu-da-munduan-droga-kontsumoa.htm | Mundua | Duela hamar urtetik hona %22 areagotu da munduan droga kontsumoa | Droga salmenta eta kontsumoari buruzko urteko txostena argitaratu du NBEk. Haren arabera, handitu egin da kontsumoa 2010etik hona, eta goranzko joerari eutsiko dio datozen urteetan ere, Afrikan 2030erako %40 gehiago areagotzeraino. | Duela hamar urtetik hona %22 areagotu da munduan droga kontsumoa. Droga salmenta eta kontsumoari buruzko urteko txostena argitaratu du NBEk. Haren arabera, handitu egin da kontsumoa 2010etik hona, eta goranzko joerari eutsiko dio datozen urteetan ere, Afrikan 2030erako %40 gehiago areagotzeraino. | Beste alor guztietan bezala, droga salmentan ere izan zuen eraginik COVID-19aren pandemiak, baina, urte hasierako beheraldia gaindituta, goranzko bidea hartu zuten berriz zenbakiek. Hala, NBE Nazio Batuen Erakundeak argitaratutako droga kontsumoa eta salmentari buruzko txostenaren arabera, erraztu egin dira salerosketa... |
2021-6-24 | https://www.berria.eus/albisteak/199608/beste-216-kasu-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Beste 216 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian | Hegoaldeko lurraldeen intzidentzia tasek maldan behera segitzen dute: lauretan dira 120tik beherakoak. | Beste 216 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Hegoaldeko lurraldeen intzidentzia tasek maldan behera segitzen dute: lauretan dira 120tik beherakoak. | Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, atzo 8.209 diagnostiko proba egin ziren Hego Euskal Herrian COVID-19a detektatzeko; horien %2,6k eman dute positibo, hau da, 216 kutsatu zenbatu dituzte. Azken bi asteotako bilakaerari so, Hegoaldean eguneko 213 positibo atzeman dira batezbest... |
2021-6-24 | https://www.berria.eus/albisteak/199609/karguekin-aske-utzi-dituzte-atzo-lekeition-atxilotutako-bi-gazteak.htm | Politika | Karguekin aske utzi dituzte atzo Lekeition atxilotutako bi gazteak | Ondasun materialen aurkako delitu terrorista bat egitea leporatu diete. | Karguekin aske utzi dituzte atzo Lekeition atxilotutako bi gazteak. Ondasun materialen aurkako delitu terrorista bat egitea leporatu diete. | Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean telematikoki deklaratu ondotik, aske utzi dituzte atzo Lekeition (Bizkaia) atxilotu zituzten bi gazteak, karguekin. Ertzaintzak atxilotu zituen atzo goizean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko bosgarren Instrukzioko epaitegiaren aginduz, «ustez ondasun materialen aur... |
2021-6-24 | https://www.berria.eus/albisteak/199610/etxetik-kanpo-sartzen-diren-golek-ez-dute-balio-bikoitza-izango-kanporaketetan.htm | Kirola | Etxetik kanpo sartzen diren golek ez dute balio bikoitza izango kanporaketetan | UEFAk 1965tik indarren zegoen araua ezabatzea erabaki du. Datorren denboralditik aurrera egongo da indarrean neurria. | Etxetik kanpo sartzen diren golek ez dute balio bikoitza izango kanporaketetan. UEFAk 1965tik indarren zegoen araua ezabatzea erabaki du. Datorren denboralditik aurrera egongo da indarrean neurria. | Aspaldi zegoen eskaria, eta UEFAk onartu egin du. Hemendik aurrera, bere txapelketetako kanporaketetan, aurkariaren zelaian sartzen diren golek ez dute balio bikoitza izango berdinketa kasuetan. Neurria datorren denboralditik aurrera egongo da indarrean. «Gomendioei jarraituz, neurri hori hartzea erabaki dugu. Hala, ka... |
2021-6-24 | https://www.berria.eus/albisteak/199611/euskaraz-ikasi-nahi-dutela-aldarrikatzeko-dozenaka-lagun-bildu-dira-nafarroako-parlamentuaren-aurrean.htm | Gizartea | Euskaraz ikasi nahi dutela aldarrikatzeko, dozenaka lagun bildu dira Nafarroako Parlamentuaren aurrean | Uztailaren 2an Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute LAB, Steilas eta ELA sindikatuek. | Euskaraz ikasi nahi dutela aldarrikatzeko, dozenaka lagun bildu dira Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Uztailaren 2an Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute LAB, Steilas eta ELA sindikatuek. | Euskaraz ikasi nahi dugu. Hizkuntza eskubideak errespetatu! lelopean, dozenaka lagun bildu dira gaur goizean Nafarroako Parlamentuaren aurrean, LAB, Steilas eta ELA sindikatuek deituriko elkarretaratzean. Ostiralean, akordio programatikoaren hezkuntza arloari buruzko agerraldi batean, Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko... |
2021-6-24 | https://www.berria.eus/albisteak/199612/argindarraren-beza-jaistea-laquoadabakiraquo-bat-dela-salatu-dute.htm | Ekonomia | Argindarraren BEZa jaistea «adabaki» bat dela salatu dute | Neurria larunbatetik aurrera egongo da indarrean, urtea amaitu bitarte. Kontsumitzaile arrunt batek sei euro inguru aurreztuko ditu hilean. | Argindarraren BEZa jaistea «adabaki» bat dela salatu dute. Neurria larunbatetik aurrera egongo da indarrean, urtea amaitu bitarte. Kontsumitzaile arrunt batek sei euro inguru aurreztuko ditu hilean. | Argindarraren faktura merkatzeko BEZa jaisteak ez du oinarrian dagoen arazoa konpontzen, eta Espainiako argindar sistemak erreforma sakon bat behar duela pentsatzen dute oraindik ere Espainiako Gobernua babesten duten talde parlamentarioek, besteak beste, EAJk eta EH Bilduk, sindikatuek eta kontsumitzaileen elkarteek. ... |
2021-6-24 | https://www.berria.eus/albisteak/199613/hego-euskal-herriko-herritarrak-ipar-euskal-herrian-txertatzeko-irizpideak-zehaztu-dituzte.htm | Gizartea | Hego Euskal Herriko herritarrak Ipar Euskal Herrian txertatzeko irizpideak zehaztu dituzte | Iparraldean bizi behar da bertan txertoa hartzeko. Halere, lehen dosia Iparraldean hartu duten Hego Euskal Herritarrek bigarren dosia hartzen ahalko dute leku berean. | Hego Euskal Herriko herritarrak Ipar Euskal Herrian txertatzeko irizpideak zehaztu dituzte. Iparraldean bizi behar da bertan txertoa hartzeko. Halere, lehen dosia Iparraldean hartu duten Hego Euskal Herritarrek bigarren dosia hartzen ahalko dute leku berean. | Azken asteetan zenbait hedabidek plazaratu dute Hego Euskal Herriko zenbait biztanle Iparraldera joan direla txertatzera, txertaketa plangintzan adin irizpideak kontuan hartzen ez dituztela baliatuta. Hautsak harrotu ditu albisteak, baita zenbait erreakzio sortu ere agintarien artean. Azken egunetako irizpideak lausoak... |
2021-6-24 | https://www.berria.eus/albisteak/199614/mercedesek-ez-du-luzatuko-itxiera-baina-aldi-baterako-erregulazioa-eskatuko-du.htm | Ekonomia | Mercedesek ez du luzatuko itxiera, baina aldi baterako erregulazioa eskatuko du | Enpresak uste du erdieroaleen eskasiak luze joko duela, eta malgutasun poltsa ez dela nahikoa. VW Nafarroan ere ABEE bat izango dute, sei hilabetez | Mercedesek ez du luzatuko itxiera, baina aldi baterako erregulazioa eskatuko du. Enpresak uste du erdieroaleen eskasiak luze joko duela, eta malgutasun poltsa ez dela nahikoa. VW Nafarroan ere ABEE bat izango dute, sei hilabetez | Astebete iraungo du Mercedesen Gasteizko lantegiaren itxierak, baina denbora hori baino gehiago iraungo du erdieroaleen eskasiak fabrikaren egunerokoan izango duen eragin kaltegarriak. Enpresako zuzendaritzak iragarri du astelehenean lanera itzuli beharko dutela bere langileek, baina ohartarazi die hornikuntza arazoak ... |
2021-6-24 | https://www.berria.eus/albisteak/199615/baita-ozenki-esan-ere.htm | Kultura | Baita ozenki esan ere | Gaur duela 30 urte, Gure Jarrera diskoa aurkeztu zuen Negu Gorriak taldeak. Haien bigarren diskoa zen, eta eurek sorturiko Esan Ozenki zigiluaren lehenengoa. | Baita ozenki esan ere. Gaur duela 30 urte, Gure Jarrera diskoa aurkeztu zuen Negu Gorriak taldeak. Haien bigarren diskoa zen, eta eurek sorturiko Esan Ozenki zigiluaren lehenengoa. | Fermin Muguruzak berak gogoratu dio urteurrena Moskuri eta munduari: gaur duela 30 urte aurkeztu zuen Negu Gorriak taldeak Gure Jarrera diskoa. Taldearen bigarren lana izan zen, eta Esan Ozenki diskoetxearen lehenengoa. Twitterren zabalduriko txioa Euskaldunon Egunkaria-k horren harira argitaraturiko elkarrizketa batek... |
2021-6-26 | https://www.berria.eus/albisteak/199638/lau-pertsona-hil-dira-miamiko-eraikina-hondoratzean-eta-159-pertsona-desagertuta-daude.htm | Mundua | Lau pertsona hil dira Miamiko eraikina hondoratzean, eta 159 pertsona desagertuta daude | Hamabi pisu zituen eraikinak, eta ostiral goizaldean lurreratu zen. Floridan alarma egoera ezarri dute. | Lau pertsona hil dira Miamiko eraikina hondoratzean, eta 159 pertsona desagertuta daude. Hamabi pisu zituen eraikinak, eta ostiral goizaldean lurreratu zen. Floridan alarma egoera ezarri dute. | Hamabi pisuko eraikin bat lurreratu da Floridan, Miami hirian. Hasiera batean hildako bat zegoela adierazi zuten arren, laura igo da kopurua. Erreskate lanetan dabiltza oraindik. Daniella Levine hiriko alkateak adierazi duenez, 102 pertsona egoera onean aurkitu dituzte, baina beste 159 pertsonak desagertuta jarraitzen ... |
2021-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/199639/bi-pertsona-hil-dira-zigoitian-kamioi-batek-autobideko-ordainlekua-eta-auto-bat-aurretik-eramanda.htm | Gizartea | Bi pertsona hil dira Zigoitian, kamioi batek autobideko ordainlekua eta auto bat aurretik eramanda | Etxebarri Ibiñako ordainlekuan geldirik zegoen auto baten kontra jo du, eta bi ibilgailuk sua hartu dute. | Bi pertsona hil dira Zigoitian, kamioi batek autobideko ordainlekua eta auto bat aurretik eramanda. Etxebarri Ibiñako ordainlekuan geldirik zegoen auto baten kontra jo du, eta bi ibilgailuk sua hartu dute. | Baimendutakoa baino abiadura handiagoan zihoan kamioi artikulatu batek Etxebarri Ibiñako ordainlekuan (Zigoitia, Araba) geldirik zegoen auto baten kontra jo du; bidesaria ordaintzen ari ziren autoko bidaiariak momentu horretan. Kolpea handia izan da, eta AP-1 autobideko ordainlekua bera ere aurretik eraman du. Harrapat... |
2021-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/199640/gaurtik-arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-zahar-etxeetako-egoiliarrek-geletan-hartu-ahalko-dituzte-bisitak.htm | Gizartea | Gaurtik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zahar etxeetako egoiliarrek geletan hartu ahalko dituzte bisitak | Araban eta Gipuzkoan, bisitariak txertaketa pauta osoa izan beharko du gelan sartu ahal izateko. Bizkaian, berriz, ez da halakorik eskatuko. | Gaurtik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zahar etxeetako egoiliarrek geletan hartu ahalko dituzte bisitak. Araban eta Gipuzkoan, bisitariak txertaketa pauta osoa izan beharko du gelan sartu ahal izateko. Bizkaian, berriz, ez da halakorik eskatuko. | Gaurtik aurrera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zahar etxeetako egoiliarrek euren geletan jaso ahal izango dituzte bisitak, beti ere bisitariak baldintza batzuk betetzen baditu. Arabako eta Gipuzkoako zahar etxeetan, bisitariak pauta osoarekin txertatuta egon beharko du eta. bakarrik sartu beharko da logelara. Bizkai... |
2021-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/199641/palestinako-oposizioko-kide-baten-hilketak-protestak-eragin-ditu.htm | Mundua | Palestinako oposizioko kide baten hilketak protestak eragin ditu | Ostegun goizaldean PANeko 30 soldadu indarrez sartu ziren Nizar Banaten etxera, eta jipoitu egin zuten atxilotu aurretik. Familiak salatu du kolpeen ondorioz hil dela. | Palestinako oposizioko kide baten hilketak protestak eragin ditu. Ostegun goizaldean PANeko 30 soldadu indarrez sartu ziren Nizar Banaten etxera, eta jipoitu egin zuten atxilotu aurretik. Familiak salatu du kolpeen ondorioz hil dela. | PAN Palestinako Aginte Nazionalarekiko kritikoa zen Nizar Banat, eta aurrez ere behin baino gehiagotan atxilotu izan zuten. Ostegun goizaldean, baina, Hebronen zuen etxean sartu ziren 30 soldadu palestinar, eta jipoitu eta atxilotu egin zuten. 45 urteko palestinarra handik ordu gutxira hil zen.
Familiak segurtasun ind... |
2021-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/199642/astrazenecarekin-txertatutako-60-urtetik-gorakoei-etxe-horretako-bigaren-dosia-emango-diete-hegoaldean.htm | Gizartea | AstraZenecarekin txertatutako 60 urtetik gorakoei etxe horretako bigaren dosia emango diete Hegoaldean | Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak baztertu egin du Pfizerren txertak ematea, adin horretatik beherakoei gomendatutakoaren kontrara. | AstraZenecarekin txertatutako 60 urtetik gorakoei etxe horretako bigaren dosia emango diete Hegoaldean. Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak baztertu egin du Pfizerren txertak ematea, adin horretatik beherakoei gomendatutakoaren kontrara. | AstraZenecaren lehen dosia hartutako 60 urtetik gorakoek asteon eta datozen egunotan izango dute bigarren dosia hartzeko hitzordua, eta Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak erabaki bat hartu du horren nondik norakoez: lehen dosiko botika bera jasoko dute bigarrenean ere, lehenengotik hamabi asteren buruan. Adin horre... |
2021-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/199643/estatus-politikoari-buruzko-eztabaida-aktibatzea-babestu-du-urkulluk.htm | Politika | Estatus politikoari buruzko eztabaida aktibatzea babestu du Urkulluk | Espero da Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldea udazkenean hastea berriro martxan. | Estatus politikoari buruzko eztabaida aktibatzea babestu du Urkulluk. Espero da Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldea udazkenean hastea berriro martxan. | Jaurlaritzaren Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, Carlos Iturgaiz PP+C's-eko bozeramaileak estatus politikoaren inguruko eztabaidaz galdetu dio Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari, eta hark babestu du eztabaida hori «hemen eta orain berraktibatzea», argudiatuta eztabaidek ez dutela «ez egonkortasuna eta... |
2021-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/199644/herritarren-47k-uste-dute-maskara-aire-zabalean-erabiltzeak-nahitaezkoa-izan-beharko-lukeela-oraindik.htm | Gizartea | Herritarren %47k uste dute maskara aire zabalean erabiltzeak nahitaezkoa izan beharko lukeela oraindik | Eusko Jaurlaritzak Pandemiaren egoera eta ondorioak izeneko soziometroa argitara eman du. Horren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamar herritarretatik sei kezkatuta daude COVID-19aren hedapenarekin. | Herritarren %47k uste dute maskara aire zabalean erabiltzeak nahitaezkoa izan beharko lukeela oraindik. Eusko Jaurlaritzak Pandemiaren egoera eta ondorioak izeneko soziometroa argitara eman du. Horren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamar herritarretatik sei kezkatuta daude COVID-19aren hedapenarekin. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleek COVID-19aren pandemiari eta horren ondorioei buruz dituzten pertzepzio eta jarrerei buruzko soziometroa argitaratu berri du Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak. Ekainaren 15etik 18ra bitartean egindako inkestaren arabera, herritarren ia erdiak (%47k) uste ... |
2021-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/199645/maskara-gardenak-erretiratuko-ditu-jaurlaritzak-segurtasun-bermerik-eskaintzen-ez-dutelako.htm | Gizartea | Maskara gardenak erretiratuko ditu Jaurlaritzak, segurtasun bermerik eskaintzen ez dutelako | Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren arabera, aztertutako eredu bakar bat ere ez da gutxieneko filtrazio mailara iristen | Maskara gardenak erretiratuko ditu Jaurlaritzak, segurtasun bermerik eskaintzen ez dutelako. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren arabera, aztertutako eredu bakar bat ere ez da gutxieneko filtrazio mailara iristen | Eusko Jaurlaritzak immobilizatu eta merkatutik erretiratu egin ditu maskara gardenak, COVID-19aren aurkako araudia urratzen dutelako eta filtrazio maila apala eskaintzen dutelako. Maskaren eraginkortasuna neurtu zuten apiril eta maiatz artean eginiko kanpaina batean, eta horren berri eman du Turismo, Merkataritza eta K... |
2021-6-26 | https://www.berria.eus/albisteak/199646/gauak-iluna-beharko-luke-eta-jadanik-utzi-dio-hala-izateari.htm | Gizartea | «Gauak iluna beharko luke, eta jadanik utzi dio hala izateari» | Argi kutsadurari buruzko informazio falta sumatzen du inguruan Fernando Jauregik, eta gogor dabil lanean hutsune hori betetzeko. Horren gaineko hitzaldi bat eman berri du ALAN kongresuan. | «Gauak iluna beharko luke, eta jadanik utzi dio hala izateari». Argi kutsadurari buruzko informazio falta sumatzen du inguruan Fernando Jauregik, eta gogor dabil lanean hutsune hori betetzeko. Horren gaineko hitzaldi bat eman berri du ALAN kongresuan. | Fernando Jauregi (Iruñea, 1964) Iruñeko Planetarioko astrofisikoa aspaldi heldu zion argi artifizialek gauaren iluntasunean duten eraginari buruzko ikerketari, eta, hark dioenez, bada kezkatzeko arrazoirik: “Argi kutsadura jendeak uste baino askoz larriagoa da”. Berriki, ALAN Artificial Light At Night nazioarteko kongr... |
2021-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/199647/hiltzera-bidalitako-gipuzkoarrak.htm | Gizartea | Hiltzera bidalitako gipuzkoarrak | Bigarren Mundu Gerran laurogei gipuzkoar deportatu zituzten nazien kontzentrazio esparruetara. Orain bi aste, Gipuzkoako Diputazioak omenaldia egin zien, eta han izan ziren senideetako batzuk ere. Esan dute orain ari direla gertatutako gauzak jakiten, etxe batzuetan gutxi hitz egin baita gaiaz. | Hiltzera bidalitako gipuzkoarrak. Bigarren Mundu Gerran laurogei gipuzkoar deportatu zituzten nazien kontzentrazio esparruetara. Orain bi aste, Gipuzkoako Diputazioak omenaldia egin zien, eta han izan ziren senideetako batzuk ere. Esan dute orain ari direla gertatutako gauzak jakiten, etxe batzuetan gutxi hitz egin bai... | Elias Aguilar, Jose Maria Agirre, Maria Gesalaga, Martin Mitxelena… Luzea da zerrenda, Gipuzkoan jaio edo bizitako laurogei lagun deportatu baitzituzten Bigarren Mundu Gerran nazien kontzentrazio esparruetara. Hainbat herritakoak ziren. Mauthausenera (Austria) eraman zituzten batzuk, eta Alemanian, Dachaura, Buchenwald... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199648/ez-genekien-nola-baina-argi-genuen-aurrera-egin-beharra-zegoela.htm | Gizartea | «Ez genekien nola, baina argi genuen aurrera egin beharra zegoela» | 1996an lehen aldiz emakumeak Irungo alardean sartu ondoren, ondorioztatu zuten indarkeria erabiliko zutela eurak geldiarazteko; emakume askok garai hartan sendotu zuten aurrera egiteko ideia. | «Ez genekien nola, baina argi genuen aurrera egin beharra zegoela». 1996an lehen aldiz emakumeak Irungo alardean sartu ondoren, ondorioztatu zuten indarkeria erabiliko zutela eurak geldiarazteko; emakume askok garai hartan sendotu zuten aurrera egiteko ideia. | Alarderik gabeko urte batean bete dira 25 urte emakumeek lehen aldiz Irungo alardean parte hartu zutenetik —hurrengo asteazkenean ziren egitekoak, baina, iaz bezala, ez da izango aurten ere—. Urteurren berezi hori ospatzeko, joan den larunbatean, Mertxe Tranche (Irun, 1965) historialariak eta Irungo alarde mistoko kide... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199649/bizik-salatu-du-elkargoko-klima-itunak-ez-dituela-helburuak-bete.htm | Gizartea | Bizik salatu du Elkargoko Klima Itunak ez dituela helburuak bete | Elkargoak bozkatu Klima Ituneko partaidetza batzordea utzi du mugimenduak. Hautetsiek karbono neutraltasuna bazter utzi dutela dio. | Bizik salatu du Elkargoko Klima Itunak ez dituela helburuak bete. Elkargoak bozkatu Klima Ituneko partaidetza batzordea utzi du mugimenduak. Hautetsiek karbono neutraltasuna bazter utzi dutela dio. | Bizi mugimenduak Euskal Elkargoak joan den larunbatean bozkatu Klima Ituneko partaidetza batzordetik joatea erabaki duela jakinarazi zuen iragan astean. Elkargoak karbono neutraltasunera heltzeko helburuari buruz amore ematea salatu du Bizik, eta gutieneko engaiamendu hori gabe ezin gaindituzko “marra gorria” gainditu ... |
2021-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/199650/laugarren-bizi-berri-plana-onartuko-dutela-aurreratu-du-urkulluk.htm | Gizartea | Laugarren Bizi Berri plana onartuko dutela aurreratu du Urkulluk | Uztailetik urrira artean egongo da indarrean plan berria, pandemiaren aurkako legeak babestuta. Udan talde immunitatea lortzea aurreikusi du | Laugarren Bizi Berri plana onartuko dutela aurreratu du Urkulluk. Uztailetik urrira artean egongo da indarrean plan berria, pandemiaren aurkako legeak babestuta. Udan talde immunitatea lortzea aurreikusi du | Neurri berriak onartuko ditu Eusko Jaurlaritzak «laster», Iñigo Urkullu lehendakariak adierazitakoaren arabera. Laugarren Bizi Berri plana izango da, eta uztaila eta urriaren artean egongo da indarrean: pandemiaren aurkako legearen babespean ezarriko dute. Era berean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako talde immunitatea udan... |
2021-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/199651/riderrak-ostalaritzako-hitzarmenean-sartzeko-eskatuko-dute-sindikatuek.htm | Ekonomia | Riderrak ostalaritzako hitzarmenean sartzeko eskatuko dute sindikatuek | Laster hasiko dituzte lan itunen negoziazioak Hego Euskal Herrian. 1.200 euro inguruko soldata eta subrogazioa bermatzeko eskatuko dute | Riderrak ostalaritzako hitzarmenean sartzeko eskatuko dute sindikatuek. Laster hasiko dituzte lan itunen negoziazioak Hego Euskal Herrian. 1.200 euro inguruko soldata eta subrogazioa bermatzeko eskatuko dute | Glovo, Deliveroo eta gisako plataforma digitaletako banatzaileen lan baldintzak egonkortzera deitu dute sindikatuek. Epaitegiek autonomo faltsuak zirela aitortu eta soldatapekoak izan behar direla ebatzi ostean eta Espainiako Gobernuak sektore horri buruzko legedia indarrean sartu ondoren, ELAk eta LABek nabarmendu dut... |
2021-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/199652/etb1ek-egunean-behin-jokoaren-finala-emango-du.htm | Bizigiro | ETB1ek Egunean Behin jokoaren finala emango du | Saio berezia egingo dute uztailaren 15ean. Biba zuek! saioko lantaldeak gidatuko du emankizuna. | ETB1ek Egunean Behin jokoaren finala emango du. Saio berezia egingo dute uztailaren 15ean. Biba zuek! saioko lantaldeak gidatuko du emankizuna. | Egunean Behin lehiaketako zazpigarren denboraldiko final sinkronizatua Biba Egunean Behin telebistako saio berezian eskainiko du ETB1ek, uztailaren 15ean. Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek aurkeztuko dute inoiz telebistan egin den telefonoaren bidezko aldibereko lehiaketarik handiena. Eitb.eus-en eta EITBko YouTube... |
2021-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/199653/positibo-tasa-4ra-igo-da-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Positibo tasa %4ra igo da Hego Euskal Herrian | Beste 268 positibo atzeman dituzte diagnostiko probetan. | Positibo tasa %4ra igo da Hego Euskal Herrian. Beste 268 positibo atzeman dituzte diagnostiko probetan. | Birusaren transmisioari dagozkion azken datuen berri eman dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Atzo, Osakidetzak eta Osasunbideak 6.584 diagnostiko proba egin zituzten COVID-19a detektatzeko, eta 268 kasu positibo atzeman zituzten horietan. Hala, positiboen ehunekoa %4 izan zen Hego Euskal Herrian, azken e... |
2021-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/199654/udaltzain-izateko-euskara-eskatzea-baztertu-zuen-ebazpenari-helegitea-jarri-dio-irungo-udalak.htm | Gizartea | Udaltzain izateko euskara eskatzea baztertu zuen ebazpenari helegitea jarri dio Irungo Udalak | Helegitea «bi bidetik» egin asmo duela adierari zu Udalak, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian bertan, eta Espainiako Auzitegi Gorenean. | Udaltzain izateko euskara eskatzea baztertu zuen ebazpenari helegitea jarri dio Irungo Udalak. Helegitea «bi bidetik» egin asmo duela adierari zu Udalak, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian bertan, eta Espainiako Auzitegi Gorenean. | EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zituen maiatzean Irungo Udalak hamabi udaltzain postutarako ezarritako hizkuntza eskakizunak, euskaraz ez dakitenentzat «diskriminatzaileak» zirela argudiatuta. Irungo Udalak gaur iragarri duenez, helegitea jarri dio ebazpenari auzitegi horretan bertan zein Espainiako... |
2021-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/199655/torturaren-gaineko-ikerketa-ofiziala-egiteko-eskatu-diote-nafarroako-gobernuari.htm | Politika | Torturaren gaineko ikerketa ofiziala egiteko eskatu diote Nafarroako Gobernuari | Torturaren Aurkako Nazioarteko Eguna da bihar, eta Nafarroako Torturatuen Sareak herrialdeko mila inguru torturatuak eta bi hildakoak gogoratu ditu: Mikel Zabalza eta Antonio Goñi. Goñi etxarriarra 1970ean 18 egunez gupida gabe torturatu egin zuten. | Torturaren gaineko ikerketa ofiziala egiteko eskatu diote Nafarroako Gobernuari. Torturaren Aurkako Nazioarteko Eguna da bihar, eta Nafarroako Torturatuen Sareak herrialdeko mila inguru torturatuak eta bi hildakoak gogoratu ditu: Mikel Zabalza eta Antonio Goñi. Goñi etxarriarra 1970ean 18 egunez gupida gabe torturatu e... | Nafarroako Torturatuen Sareak ekitaldia berezia egin du gaur arratsaldean, Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Torturaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bezperan.
Mikel Sotok aurkeztu du ekitaldia, eta, esan duenez, hamarkadotan guztiotan poliziek «mila lagun inguru» torturatu dituzte Nafarroan.
Antonio Goñiren kasua
K... |
2021-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/199656/udazken-beroa-iragarri-dute-merkataritzan.htm | Ekonomia | «Udazken beroa» iragarri dute merkataritzan | ELAk eta LABek historikotzat jo dute merkataritzan deituriko grebaren jarraipena. Digitalizazioa kaleratzeak egiteko «aitzakia» bezala erabiltzea egotzi diete kate handiei | «Udazken beroa» iragarri dute merkataritzan. ELAk eta LABek historikotzat jo dute merkataritzan deituriko grebaren jarraipena. Digitalizazioa kaleratzeak egiteko «aitzakia» bezala erabiltzea egotzi diete kate handiei | Udazken eta neguko denboraldia «beroa» izango da Hego Euskal Herriko merkataritzan. Arropa saltokietan izango da bereziki, eta usteak ez du zer ikusirik etortzeke dauden moda joerekin. Izan ere, ELAk eta LABek mobilizazio asko iragarri dituzte uda osterako merkataritzaren sektorean. Langileen lan baldintzak okertzen ar... |
2021-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/199657/pcra-egitera-deitu-dituzte-ekainaren-12tik-mallorcan-izandako-16-eta-19-urte-artekoak.htm | Gizartea | PCRa egitera deitu dituzte ekainaren 12tik Mallorcan izandako 16 eta 19 urte artekoak | Agerraldiarekin loturiko kutsatu kopurua nabarmen handitu da azken egunean: 49tik 126ra. | PCRa egitera deitu dituzte ekainaren 12tik Mallorcan izandako 16 eta 19 urte artekoak. Agerraldiarekin loturiko kutsatu kopurua nabarmen handitu da azken egunean: 49tik 126ra. | Ikasturtea bukatutakoan Mallorcara egindako bidaian piztutako agerraldia gero eta gehiago ari da larriagotzen. Eusko Jaurlaritzak 49 positibo jakinarazi zituen atzo; gaur argitu du 126 direla, oraingoz. Horiek horrela, agerraldia kontrolatzea helburu, baheketa are gehiago zabaltzea erabaki du Osakidetzak. PCRa egitera ... |
2021-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/199658/hominido-mota-berri-bat-aurkitu-dute-ekialde-hurbilean.htm | Bizigiro | Hominido mota berri bat aurkitu dute Ekialde Hurbilean | ‘Nesher Ramla Homo’ izena eman diote aurkitutako populazioari. Gizaki modernoekin batera bizi izan zirela uste dute adituek | Hominido mota berri bat aurkitu dute Ekialde Hurbilean. ‘Nesher Ramla Homo’ izena eman diote aurkitutako populazioari. Gizaki modernoekin batera bizi izan zirela uste dute adituek | Giza eboluzioaren puzzle korapilatsua osatzeko pieza berria mahai gainean dago. Nazioarteko ikertzaile talde batek ostegun iluntzean Science aldizkarian aurkeztutako datuen arabera, duela 120.00-140.000 urte inguru, orain arte ezezaguna zen Homo generoko populazio bat Ekialde Hurbilean bizi izan zen. Aurkeztutako emait... |
2021-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/199659/aske-geratu-da-valerie-bacot-bere-erasotzailea-hiltzegatik-auzipetutako-emakumea.htm | Mundua | Aske geratu da Valerie Bacot, bere erasotzailea hiltzegatik auzipetutako emakumea | 2017an atxilotu zuten Bacot, lehenik ugazaita eta ondoren senarra izan zuena hiltzeagatik. 12 urte zituenetik jasan zituen haren abusuak. Epaimahaiak lau urteko zigorra jarri dio, baina ez du espetxera joan beharko. | Aske geratu da Valerie Bacot, bere erasotzailea hiltzegatik auzipetutako emakumea. 2017an atxilotu zuten Bacot, lehenik ugazaita eta ondoren senarra izan zuena hiltzeagatik. 12 urte zituenetik jasan zituen haren abusuak. Epaimahaiak lau urteko zigorra jarri dio, baina ez du espetxera joan beharko. | Mende laurdenez jasan zituen Valerie Bacotek lehenik ugazaita eta ondoren bikotekide izan zuen gizonaren erasoak, 12 urte zituenetik, tiroz hil zuen arte. 2017an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Daniel Poletteren hilketagatik. Urtebete egin zuen espetxean Bacotek, eta behin-behinean aske utzi zuten. Astelehenean hasi... |
2021-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/199660/tratamendu-psikiatrikoan-zegoen-gizon-batek-hiru-pertsona-hil-ditu-labanez-wurzburgen.htm | Mundua | Tratamendu psikiatrikoan zegoen gizon batek hiru pertsona hil ditu labanez Wurzburgen | Hainbat pertsona zauritu ditu erasotzaileak hiriko erdialdean, kalean zegoen jendearen aurka ausaz eginez. | Tratamendu psikiatrikoan zegoen gizon batek hiru pertsona hil ditu labanez Wurzburgen. Hainbat pertsona zauritu ditu erasotzaileak hiriko erdialdean, kalean zegoen jendearen aurka ausaz eginez. | Arratsaldean gertatu da erasoa, 17:20ak aldera. Laban handi bat zuen pertsona batek, Alemaniako Wurzburg hiriko erdialdean zegoen jendearen kontra jo du, ausaz. Hiru pertsona hil ditu eta beste hainbat zauritu. Agintariek esan dutenez, erasotzailea somaliarra da eta tratamendu psikiatrikoan dago.
Hankutsik zegoen 24 u... |
2021-6-26 | https://www.berria.eus/albisteak/199694/tiroz-eraso-diote-ivan-duque-kolonbiako-presidentearen-helikopteroari.htm | Mundua | Tiroz eraso diote Ivan Duque Kolonbiako presidentearen helikopteroari | Ez da zauriturik egon, helikopteroa blindatuta baitzegoen. NBE eta AEEk erasoa gaitzetsi dute. | Tiroz eraso diote Ivan Duque Kolonbiako presidentearen helikopteroari. Ez da zauriturik egon, helikopteroa blindatuta baitzegoen. NBE eta AEEk erasoa gaitzetsi dute. | Ivan Duque Kolonbiako Presidentea helikoptero batean zihoala tiroz eraso diote, presidenteak berak sare sozialen bidez adierazi duenez. Kolonbiako Cucuta hirian jazo zen gertaera, eta presidenteaz gain, helikopteroan zihoazen Diego Molano defentsa ministroa, Daniel Palacios barne ministroa eta Silvano Serrano Norte San... |
2021-6-26 | https://www.berria.eus/albisteak/199695/mendizale-bat-hil-da-araban.htm | Gizartea | Mendizale bat hil da Araban | Ondoez batek jota hil da Aiaran, gauez ibilbide bat egiten zebilen bitartean. | Mendizale bat hil da Araban. Ondoez batek jota hil da Aiaran, gauez ibilbide bat egiten zebilen bitartean. | Gaur gauean gertatu da. Gorobelen ibilbide bat egiten zebilen 48 urteko gizona, beste lagun batzuekin. Ondoezak jota lurrera erori da mendizalea, eta bihotza gelditu zaio. Lagunak erreanimatzen saiatu diren arren, ez dute lortu, eta larrialdi zerbitzuak heldu direnerako hilda zegoen. |
2021-6-26 | https://www.berria.eus/albisteak/199696/motorzale-bat-hil-da-istripu-batean-mungian.htm | Gizartea | Motorzale bat hil da istripu batean, Mungian | Motorrak eta beste hiru autok elkarren kontra jo dute. Errepidea itxi behar izan dute. | Motorzale bat hil da istripu batean, Mungian. Motorrak eta beste hiru autok elkarren kontra jo dute. Errepidea itxi behar izan dute. | BI-631 errepideko 23. kilometroan jazo da ezbeharra, 12:30ak aldera. Furgoneta batek eta bi autok elkarren kontra jo dute, eta baita motorrak ere. Motor gidaria larri zauritu da, eta berarekin zihoan laguna momentuan hil da. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira istripua gertatu den lekura, baina iritsi direnerako kopilo... |
2021-6-26 | https://www.berria.eus/albisteak/199697/242-positibo-berri-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm | Gizartea | 242 positibo berri atzeman dituzte Hegoaldean | Positibotasuna %3,1ekoa da. 31 lagun ospitaleratu dituzte koronabirusarekin Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. | 242 positibo berri atzeman dituzte Hegoaldean. Positibotasuna %3,1ekoa da. 31 lagun ospitaleratu dituzte koronabirusarekin Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. | Atzo, guztira, 7.807 proba diagnostiko egin zituzten Hego Euskal Herrian, horietako 242k emaitza positiboa eman zuten. Hala, positibotasuna %3,1ekoa da. Herenegun %4ra iritsi zen, baina berriro apaldu da positibotasuna. Halere, zehaztekoa da herenegun baino 1.200 bat proba gehiago egin dituztela, tartean Mallorcako age... |
2021-6-26 | https://www.berria.eus/albisteak/199698/egiari-zor-ek-esan-du-gaur-aitortutako-estatuaren-35-biktimak-puzzlearen-pieza-txiki-bat-baino-ez-direla.htm | Politika | Egiari Zor-ek esan du gaur aitortutako Estatuaren 35 biktimak «puzzlearen pieza txiki bat» baino ez direla | Gaur Eusko Jaurlaritzak torturak eta giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten 35 biktima aitortzeko egin duen ekitaldia «urrats garrantzitsua» dela aitortu dute, baina fundazioaren aburuz, ez da nahikoa. | Egiari Zor-ek esan du gaur aitortutako Estatuaren 35 biktimak «puzzlearen pieza txiki bat» baino ez direla. Gaur Eusko Jaurlaritzak torturak eta giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten 35 biktima aitortzeko egin duen ekitaldia «urrats garrantzitsua» dela aitortu dute, baina fundazioaren aburuz, ez da nahikoa. | Torturaren Biktimen Babeserako Nazioarteko Eguna da gaur, eta Eusko Jaurlaritzak modu ofizialean aitortu ditu 1960tik 1978ra bitartean torturak eta giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten 35 biktima Bilboko Euskalduna Jauregian egin duten ekitaldi batean: larriki zauritu zituzten 3 pertsona, poliziak eraildako ... |
2021-6-26 | https://www.berria.eus/albisteak/199699/kaosaren-erdian-nagusitu-da-julian-alaphilippe.htm | Kirola | Kaosaren erdian nagusitu da Julian Alaphilippe | Frantziarrak etapa eta lidertza lortu ditu Frantziako Tourrean, bi eroriko jendetsuk baldintzatutako aurreneko etapan. Oso urrundik jo du eraso erabakigarria. Lau segundo lortu ditu Primoz Roglicek gainsariei esker | Kaosaren erdian nagusitu da Julian Alaphilippe. Frantziarrak etapa eta lidertza lortu ditu Frantziako Tourrean, bi eroriko jendetsuk baldintzatutako aurreneko etapan. Oso urrundik jo du eraso erabakigarria. Lau segundo lortu ditu Primoz Roglicek gainsariei esker | Erorikoak izaten dira Frantziako Tourreko lehen asteko arrisku nagusia. Ia egunero joaten da txirrindulariren bat lurrera, tentsioaren poderioz. Ezbeharren mehatxua beti dago present. Alabaina, ezohikoa da etapa berean bi erorketa oso jendetsu izatea. Hasiera zitala izan du, bada, aurtengo Tourrak. Zaurituta irisi da h... |
2021-6-26 | https://www.berria.eus/albisteak/199700/danimarka-eta-italia-eurokopako-final-laurdenetara.htm | Kirola | Danimarka eta Italia, Eurokopako final-laurdenetara | Danimarkarrek nagusitasun osoz irabazi diote Galesi: 0-4. Italiarrek, ordea, gogotik sufritu dute: 2-1 irabazi diote luzapenean Austriari | Danimarka eta Italia, Eurokopako final-laurdenetara. Danimarkarrek nagusitasun osoz irabazi diote Galesi: 0-4. Italiarrek, ordea, gogotik sufritu dute: 2-1 irabazi diote luzapenean Austriari | Danimarka eta Italia Eurokopako final-laurdenetan daude. Atzo sailkatu ziren, hurrenez hurren, Gales eta Austria kanporatuta. Danimarkarrek 0-4 irabazi zieten galesei Amsterdamen, eta, italiarrek 2-1 austriarrei, luzapenean, Londresen. Bi selekzioek gaur jakingo dute noren aurka jokatuko duten hurrengo kanporaketa. Dan... |
2021-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/199734/horren-amp-merkea.htm | Iritzia | Horren & Merkea | Horren & Merkea. | Jo ta ke. Irabazi arte. Kontestu anitzetan baliatu izanak higatu ahala indartutako leloa, bere baitan hamaika borroka oihartzuntzen dituena. Ahots-kordak elkarren aurka dardarazi orduko garrasi forma hartzen duten bost hitzen segida. Bederatzi silaba eten elkarren jarraian, hiru lehen kolpean eta gero sei, beren intona... | |
2021-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/199735/gizon-bat-kalean-hilda-aurkitu-dute-donostian-indarkeria-zantzuekin.htm | Gizartea | Gizon bat kalean hilda aurkitu dute Donostian, indarkeria zantzuekin | Ertzaintzak 32 urteko gizon bat atxilotu du heriotzarekin zerikusia duelakoan. Gaueko 1:30ak aldera aurkitu dute. | Gizon bat kalean hilda aurkitu dute Donostian, indarkeria zantzuekin. Ertzaintzak 32 urteko gizon bat atxilotu du heriotzarekin zerikusia duelakoan. Gaueko 1:30ak aldera aurkitu dute. | Bart gaueko 1:30ak aldera gizon baten gorpua aurkitu zuten Donostiako Lauaizeta kalean. Ertzaintzaren arabera, «indarkeria zantzu nabarmenak» zituen, eta jada atxilotu dute 32 urteko gizon bat heriotzarekin zerikusia duelakoan.
Hildakoa kalean bertan aurkitu zuten. Odol putzu handi bat zuen inguruan, eta handik metro ... |
2021-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/199736/hetsi-dituzte-bozkalekuak-ipar-euskal-herrian.htm | Gizartea | Hetsi dituzte bozkalekuak Ipar Euskal Herrian | Kontaketa egiten ari dira hauteslekuetan. Departamendu eta eskualde hauteskundeetako Pirinio Atlantikoetako parte hartzea joan den astekoa baino puntu batez gorago zen, tenore berean, 17:00etan: %32,65. | Hetsi dituzte bozkalekuak Ipar Euskal Herrian. Kontaketa egiten ari dira hauteslekuetan. Departamendu eta eskualde hauteskundeetako Pirinio Atlantikoetako parte hartzea joan den astekoa baino puntu batez gorago zen, tenore berean, 17:00etan: %32,65. | Departamendurako eta eskualderako bozen bigarren itzulia egiten ari dira gaur Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Izandako parte hartze biziki apalaren ondorioz, departamendurako hautagai bakarrak ere ez zuen lortu lehen itzulian hautatua izateko boz aski, eta bina hautagaitzaren arteko lehia izanen da Ipar Euska... |
2021-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/199737/hegoaldean-177-positibo-atzeman-dituzte.htm | Gizartea | Hegoaldean 177 positibo atzeman dituzte | 5.604 proba egin ziren atzo; beraz, positibo tasa %3,2koa da. | Hegoaldean 177 positibo atzeman dituzte. 5.604 proba egin ziren atzo; beraz, positibo tasa %3,2koa da. | Atzo 5.604 proba diagnostiko egin zituzten Hego Euskal Herrian, eta horietako 177ri atzeman zieten COVID-19a. Hala, positibo tasa %3,2koa da, atzokoaren parekoa.
Lurraldeka, Bizkaian atzeman zituzten positibo gehien: 83. Gipuzkoan, 43 izan ziren; Nafarroan, 36 eta Araban, 13. Hego Euskal Herrian bizi ez diren beste bi... |
2021-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/199738/kaiku-eta-tolosaldea-garaile-pasaian.htm | Kirola | Kaiku eta Tolosaldea, garaile Pasaian | KAE1 ligan irabazleak bi segundo atera dizkio etxeko ontziari, San Pedrori. ETE ligan, berriz, Tolosaldea eta Deusturen arteko buruz burukoa baieztatu da. | Kaiku eta Tolosaldea, garaile Pasaian. KAE1 ligan irabazleak bi segundo atera dizkio etxeko ontziari, San Pedrori. ETE ligan, berriz, Tolosaldea eta Deusturen arteko buruz burukoa baieztatu da. | Hiru estropada eta hiru garaile. Horiek dira momentuz KAE1 ligako emaitzak. Gaur jada bandera bat irabazia zuen San Pedrok etxean jokatu du, Pasaian (Gipuzkoa), baina ezin izan du bigarren garaipena lortu, Kaiku azkarragoa izan baita. Sestaokoek 1.92 segundo atera dizkiote Libia-ri, eta sailkapen nagusian bigarrenak di... |
2021-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/199739/van-der-poel-iritsi-da-tourrera.htm | Kirola | Van der Poel iritsi da Tourrera | Azken metroetan jo du erasoa txirrindulari gazteak, eta sailkapen nagusian lider jarri da. Bere aitona zen Raymond Poulidorri eskaini dio garaipena. | Van der Poel iritsi da Tourrera. Azken metroetan jo du erasoa txirrindulari gazteak, eta sailkapen nagusian lider jarri da. Bere aitona zen Raymond Poulidorri eskaini dio garaipena. | Txirrindularitza zale asko zeuden une honen zain, eta gaur baieztatu da askoren ustea: errepidean ere gaitasun izugarriak dituen txirrindularia da Mathieu Van der Poel (Alpecin), eta onenen artean ere hori erakusteko gai da. Lehen parte hartzea du Frantziako Tourrean 26 urteko txirrindulariak —aurretik lau aldiz izan d... |
2021-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/199740/eh-baik-irabazi-du-hendaia-euskal-kostaldean-bozen-522-erdietsirik.htm | Gizartea | EH Baik irabazi du Hendaia-Euskal Kostaldean, bozen %52,2 erdietsirik | Iker Elizalde eta Annie Poveda departamenduko kontseilari izanen dira datozen sei urteetan. EH Baik adierazi du azken urteetan eramandako «lanaren fruitua» izan dela. Abstentzioa %61ekoa izan da. | EH Baik irabazi du Hendaia-Euskal Kostaldean, bozen %52,2 erdietsirik. Iker Elizalde eta Annie Poveda departamenduko kontseilari izanen dira datozen sei urteetan. EH Baik adierazi du azken urteetan eramandako «lanaren fruitua» izan dela. Abstentzioa %61ekoa izan da. | Sorpresa eman zuen lehen itzuliko emaitzak, EH Baiko hautagaiak gailendu baitziren Hendaia-Euskal Kostaldeko kantonamenduan, bozen %29,3 lorturik. Bada, bigarren itzulian baieztatu egin da koalizio abertzalearen emaitza: Annie Poveda eta Iker Elizalde (EH Bai) izanen dira departamenduko kontseilariak datozen sei urteet... |
2021-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/199741/txekiak-eurokopatik-kanpo-utzi-ditu-herbehereak.htm | Kirola | Txekiak Eurokopatik kanpo utzi ditu Herbehereak | Ezustekoa eman du Txekiak, eta final-laurdenak jokatuko ditu Danimarkaren aurka. Holes eta Schick izan dira goleatzaileak. | Txekiak Eurokopatik kanpo utzi ditu Herbehereak. Ezustekoa eman du Txekiak, eta final-laurdenak jokatuko ditu Danimarkaren aurka. Holes eta Schick izan dira goleatzaileak. | Heldu da Eurokopako lehen ezusteko potoloa: Txekiak Herbehereak kaleratu ditu, eta final-laurdenetan izango da. Lehen zati parekatu baten ostean, bigarren zatian bi gol sartu dituzte irabazleek, eta final-laurdenak Galesi 4-0 irabazi zion Danimarkaren aurka jokatuko dituzte.
Jokoan, protagonistak izan dira hasieratik ... |
2021-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/199742/gilles-simeoni-garaile-korsikako-bozetan-aulkien-gehiengo-osoa-izango-du.htm | Mundua | Gilles Simeoni garaile Korsikako bozetan: aulkien gehiengo osoa izango du | Fa Populu Inseme zerrendak botoen %40,64 bildu ditu hauteskundeen bigarren itzulian, eta 63 eserlekutik 32 izango ditu Asanblean; Marcangeli eskuindarra izango da oposizioko burua, hamazazpi kontseilarirekin. Denera, hiru zerrenda nazionalistek botoen %67,97 eskuratu dituzte. | Gilles Simeoni garaile Korsikako bozetan: aulkien gehiengo osoa izango du. Fa Populu Inseme zerrendak botoen %40,64 bildu ditu hauteskundeen bigarren itzulian, eta 63 eserlekutik 32 izango ditu Asanblean; Marcangeli eskuindarra izango da oposizioko burua, hamazazpi kontseilarirekin. Denera, hiru zerrenda nazionalistek ... | Gilles Simeoniren garaipena eztabaidaezina da. Aurten bakarrik aurkezteko erabakia hartu zuen, batzuentzat egokia, beste batzuentzat arriskutsua, eta agintari autonomistari era ezin hobean atera zaio apustu elektorala. 2017an hiru alderdik osaturiko koalizioak lortu zuena oraingoan gizon bakar batek lortu du: Fa Populu... |
2021-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/199743/hamabi-kantonamenduetarik-hamaikatan-zentro-eskuina-izan-da-garaile.htm | Gizartea | Hamabi kantonamenduetarik hamaikatan zentro-eskuina izan da garaile | Forces 64 zentro-eskuineko gaur egungo gehiengoa da nagusitu departamendu bozetan. EH Baik lehen aldiz Hendaiako kantonamendua irabazi du, eta bi kontseilari bidaliko ditu Paueko erakundera. Gauche 64 taldeko sozialistek bi kantonamendu historiko galdu dituzte Baionan, baita Hendaiakoa ere. | Hamabi kantonamenduetarik hamaikatan zentro-eskuina izan da garaile. Forces 64 zentro-eskuineko gaur egungo gehiengoa da nagusitu departamendu bozetan. EH Baik lehen aldiz Hendaiako kantonamendua irabazi du, eta bi kontseilari bidaliko ditu Paueko erakundera. Gauche 64 taldeko sozialistek bi kantonamendu historiko gald... | Jean-Jacques Lasserre gaur egungo Pirinio Atlantikoetako departamendu buruaren Forces 64 zentro-eskuineko gehiengoa garaile nagusi atera da departamendu bozetarik. Ipar Euskal Herrian, hamabi kantonamenduetarik 11tan zentro-eskuinak irabazi du. Lasserrek gehiengoa bermatua du Paueko kontseiluan. EH Bai alderdiko Iker E... |
2021-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/199744/eskualdean-rousset-sozialista-nagusi.htm | Gizartea | Eskualdean, Rousset sozialista nagusi | Alain Roussetek atxiki du lehen lekua Akitania Berriko eskualdeko bozetan; hautesleen %39,65ek egin dute haren alde. Halere, abstentzioa %60koa izan da. | Eskualdean, Rousset sozialista nagusi. Alain Roussetek atxiki du lehen lekua Akitania Berriko eskualdeko bozetan; hautesleen %39,65ek egin dute haren alde. Halere, abstentzioa %60koa izan da. | Alain Rousset sozialista gailendu da lehen itzulian bezala bigarren itzulian ere Akitania Berriko bozetan: bozen %39,5 bildu ditu. Azken kargualdian eskualdeko lehendakaria izan da Rousset. Iragan igandeko lehen itzulian, hautesleen %27,41ek hautatu zuten. Haren atzetik sailkatu ziren Edwige Diaz Batasun Nazionaleko ha... |
2021-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/199745/zentro-eskuinari-begira-ezkerreko-alternatiba-ekologista-sinesgarria-da-eh-bai.htm | Gizartea | «Zentro-eskuinari begira, ezkerreko alternatiba ekologista sinesgarria da EH Bai» | EH Baiko kidea da Xabi Larralde, eta Bidaxune aldea, Amikuze eta Oztibarre kantonamenduan hautagai izan da. Departamenduko bozen azterketa egin du. | «Zentro-eskuinari begira, ezkerreko alternatiba ekologista sinesgarria da EH Bai». EH Baiko kidea da Xabi Larralde, eta Bidaxune aldea, Amikuze eta Oztibarre kantonamenduan hautagai izan da. Departamenduko bozen azterketa egin du. | Zein da Iparraldean departamenduko bozez egiten duzun bilana?
Hasteko, gure emaitzei begira, nahiko pozik gaude. Egiaztapen bat nabaritzen da: EH Bai Ipar Euskal Herriko hainbat tokitan agertzen dela zentro-eskuinari begira ezkerreko alternatiba ekologista sinesgarri gisa. Ikusten da ere Hendaiako kantonamenduan izan ... |
2021-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/199747/belgikak-portugal-azken-txapelduna-kanporatu-du.htm | Kirola | Belgikak Portugal azken txapelduna kanporatu du | Belgikak eta Italiak elkarren aurka jokatuko dute final-laurdenetan, ostiralean. | Belgikak Portugal azken txapelduna kanporatu du. Belgikak eta Italiak elkarren aurka jokatuko dute final-laurdenetan, ostiralean. | Atsedenaldia iristear zela Thorgan Hazardek sartu duen gol batekin, Belgikak 1-0 irabazi dio Portugali Eurokopako final-zortzirenetan. Azkeneraino lehiatu dira portugaldarrak, baina ez dute berdinketaren gola sartu, eta azken txapelketako irabazleak etxerako bidea hartu du. Belgikak eta Italiak elkarren aurka jokatuko ... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199748/kaleak-hartzera-harrotasunez.htm | Gizartea | Kaleak hartzera, harrotasunez | Gaur, harrotasunaren egunean, karrikak beteko dituzte LGTBI komunitateko kideek, eta berdintasunaren eta eskubideen aldeko aldarriak ozendu. Sexu askatasuna eta genero aniztasuna defendatuko dituzte, eta euren kontrako diskriminazio oro salatu. | Kaleak hartzera, harrotasunez. Gaur, harrotasunaren egunean, karrikak beteko dituzte LGTBI komunitateko kideek, eta berdintasunaren eta eskubideen aldeko aldarriak ozendu. Sexu askatasuna eta genero aniztasuna defendatuko dituzte, eta euren kontrako diskriminazio oro salatu. | Gaur da LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna. Kolektibo horien eskubideen alde kaleak hartzeko eguna; berdintasuna aldarrikatzeko borroka eguna. Gehitu elkarteak onartu du eskubideen aitorpenean lortutako aurrerapausoak «ospatzen» dituela, baina «erabateko berdintasunean bizitzeko aldarrikapena egiten» jarraituko due... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199749/diskriminazioz-jositako-errealitatea.htm | Gizartea | Diskriminazioz jositako errealitatea | Hainbat herritan eta lurraldetan egin dituzte LGTBI biztanleriaren egoera ezagutzeko diagnostikoak, haien arazoak eta beharrizanak zein diren jakin eta horiei erantzun bat emateko. Ikusgaitasun falta sumatu dute azterketa horietan. | Diskriminazioz jositako errealitatea. Hainbat herritan eta lurraldetan egin dituzte LGTBI biztanleriaren egoera ezagutzeko diagnostikoak, haien arazoak eta beharrizanak zein diren jakin eta horiei erantzun bat emateko. Ikusgaitasun falta sumatu dute azterketa horietan. | Toki eta talde bateko egoeraren errealitatea ezagutzea, argazki bat izatea, beharrezkoa da horri aurre egiteko estrategia eta politika eraginkorrak diseinatzeko; funtsezkoa da ertzean dauden horiei ahotsa ematea, eta haien beharrak antzematea. Horri tiraka egin dira Euskal Herrian hainbat LGTBI diagnostiko: kolektiboar... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199750/mallorcan-izan-diren-gazteen-artean-172k-eman-dute-positibo-momentuz.htm | Gizartea | Mallorcan izan diren gazteen artean 172k eman dute positibo momentuz | Kutsatuen kopurua zehazte aldera, 500 proba egin dira asteburuan. Beste 306 gazte berrogeialdian daude oraindik ere. | Mallorcan izan diren gazteen artean 172k eman dute positibo momentuz. Kutsatuen kopurua zehazte aldera, 500 proba egin dira asteburuan. Beste 306 gazte berrogeialdian daude oraindik ere. | Gipuzkoako zenbait ikastetxetako ikasle ugarik Mallorcara bidaiatu zuten oporretan, unibertsitateko hautaproba egin ondotik, eta horietako hainbatek hartu dute birusa. Ostiralean Jaurlaritzak jakinarazi zuen 126 zirela positibo eman zuten gazteak, baina orain 172ra igo da kutsatuen kopurua. Horrez gain, 306 gazte berro... |
2021-8-6 | https://www.berria.eus/albisteak/199751/iholdi-eta-irisarri-herriak-ezagutzeko-parada.htm | albisteak | Iholdi eta Irisarri herriak ezagutzeko parada | Iholdi eta Irisarri herri txikiak eta xarmagarriak dira, eta mendiz inguraturik daude. Bi herrietan balio handiko eraikinak daude. | Iholdi eta Irisarri herriak ezagutzeko parada. Iholdi eta Irisarri herri txikiak eta xarmagarriak dira, eta mendiz inguraturik daude. Bi herrietan balio handiko eraikinak daude. | Iholdi eta Irisarri herriak Nafarroa behereko Arberoa eskualdean daude. Lurralde historiko bat da. Aiherra, Izturitze, Mehaine, Donoztiri, Bastida, Heleta, Irisarri, Mehaine, Armendaritze eta Iholdi dira eskualdea osatzen duten herriak. Zenbait iturriren arabera, horietako herri batzuk ez dira eskualde horretakoak, eta... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/199752/aztarna-megalitikoak-urnietatik-hurbil.htm | albisteak | Aztarna megalitikoak Urnietatik hurbil | Urnietatik abiatuta, Oindi eta Mandoegi mendien artean dauden aztarna megalitikoak ezagutzeko txango interesgarri bat egin daiteke. | Aztarna megalitikoak Urnietatik hurbil. Urnietatik abiatuta, Oindi eta Mandoegi mendien artean dauden aztarna megalitikoak ezagutzeko txango interesgarri bat egin daiteke. | Oindi eta Mandoegi mendien artean hedatzen den mendilerroan aztarna megalitiko ugari daude. Guztira 22 ingurune megalitiko ezagutzen dira, eta, horien artean, bada bat oso ezaguna eta berezia dena: Mulisko Gaina esaten zaiona, hain zuzen ere. Kanposantu zaharra izenez ere ezaguna den multzo megalitiko hori hareharriz e... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199753/demokrazia-azken-hatsetan.htm | Politika | Demokrazia azken hatsetan? | Demokrazia azken hatsetan?. | Hauteskunde hauetan ziloan sartu gara oraino gehiago: hiru boto emaileetarik biga, etxean egon dira Frantzia mailan. %80 gazteetan! Behin ere ez zen horrelakorik ikusi. Zenbaiten arabera Txinako sukarraren ondorioa liteke! Beherakada hasia zen sukar hori bazenez ere ez genekielarik. Zinezko arrazoia ez ote liteke, haut... | |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199754/xalala-riki-riki-asier-villalibre-tronpeta-jotzen.htm | Kirola | Xalala, riki riki... Asier Villalibre, tronpeta jotzen | Athleticeko aurrelaria Ubiden izan da elektrotxaranga batean tronpeta jotzen. Bideoak oihartzun handia izan du sare sozialetan. | Xalala, riki riki... Asier Villalibre, tronpeta jotzen. Athleticeko aurrelaria Ubiden izan da elektrotxaranga batean tronpeta jotzen. Bideoak oihartzun handia izan du sare sozialetan. | Zer esan ematen ari da Asier Villalibre Athleticeko jokalaria denboraldia amaitu zuenetik. Baina ez futbol zelaian egiten ari denagatik, ezta ezer txarrik egiten ari delako. Gernikako aurrelaria oporretan da gizonezkoen futbol denboraldia amaitu zenetik, baina futbolari profesionalen artean ohikoa ez den oporraldia iza... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199755/20-urtetik-gorakoak-abuztuan-txertatzen-hastea-du-helburu-osakidetzak.htm | Gizartea | 20 urtetik gorakoak abuztuan txertatzen hastea du helburu Osakidetzak | Uda bukatu orduko aurreikusi du talde immunitatea Jonan Fernandez Labi aholku batzordeko koordinatzaileak | 20 urtetik gorakoak abuztuan txertatzen hastea du helburu Osakidetzak. Uda bukatu orduko aurreikusi du talde immunitatea Jonan Fernandez Labi aholku batzordeko koordinatzaileak | Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak «lehenbailehen» hasi nahi dute 20 eta 29 urte arteko gazteak txertatzen, Jonan Fernandez Labi aholku batzordeko koordinatzaileak Radio Euskadin adierazitakoaren arabera. Talde immunitatea, berriz, uda amaitu orduko lortzea aurreikusi du Fernandezek. Hori horrela, epemug... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199756/beste-animalia-bat-topatu-dute-arratian-burua-moztuta.htm | Gizartea | Beste animalia bat topatu dute Arratian burua moztuta | Maiatzean orkatz bat aurkitu zuten Gorbeiako parke naturaleko kartel batetik zintzilik, lepoa moztuta. Aurten dagoeneko bost topatu dituzte hilda. | Beste animalia bat topatu dute Arratian burua moztuta. Maiatzean orkatz bat aurkitu zuten Gorbeiako parke naturaleko kartel batetik zintzilik, lepoa moztuta. Aurten dagoeneko bost topatu dituzte hilda. | «Eguerdi aldean topatu genuen, Diman bertan, bidegurutze batean». Hala kontatu du Ainhoa Latatu biologo eta irakasleak atzo 13:00ak aldera Bizkaiko Arratia eskualdean egin zuen aurkikuntza: orkatz baten moduko animalia belarjale baten gorpua, burua moztuta, errepide ondoko zabor edukiontzi batzuen aldamenean.
Latatuk ... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199757/lgbti-kolektiboa-babesteko-lege-esparruak-sortzeko-deia-egin-dute-erakundeek.htm | Gizartea | LGBTI kolektiboa babesteko lege esparruak sortzeko deia egin dute erakundeek | LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko borroka ikusarazteko eskatu du Berdinduk. Arratsalderako hainbat kolektibok manifestaziora deitu dute. | LGBTI kolektiboa babesteko lege esparruak sortzeko deia egin dute erakundeek. LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko borroka ikusarazteko eskatu du Berdinduk. Arratsalderako hainbat kolektibok manifestaziora deitu dute. | LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna da gaur; harrotasunerako eguna, baita berdintasuna aldarrikatzeko borrokarako eguna ere. Izan ere, oraindik bada zer egin berdintasunerako bidean. Aldarrikapen horiek karrikara eramanen dituzte hainbat herri eta eta hirietan gaur arratsaldean, baina goizean goizetik izan dira hori... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199758/justizia-errestauratiboa-eta-antipunitiboa-oinarri-dituen-espetxe-eredua-proposatu-du-salhaketak.htm | Gizartea | Justizia «errestauratiboa eta antipunitiboa» oinarri dituen espetxe eredua proposatu du Salhaketak | Espetxe eskumenaren helburu nagusiak Basauri, Martutene eta Zaballako kartzelak ixtea izan behar du, elkartearen aburuz. | Justizia «errestauratiboa eta antipunitiboa» oinarri dituen espetxe eredua proposatu du Salhaketak. Espetxe eskumenaren helburu nagusiak Basauri, Martutene eta Zaballako kartzelak ixtea izan behar du, elkartearen aburuz. | Datorren urriaren 1ean Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeen kudeaketari lotutako eskumena, eta Arabako Salhaketa elkarteak espetxe ereduari buruzko proposamen bat landu du manifestu batean. Eusko Jaurlaritzak proposatu duen euskal espetxe eredu berriarekin oso kritiko azaldu ... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199759/beste-171-covid-19-kasu-zenbatu-dira-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Beste 171 COVID-19 kasu zenbatu dira Hego Euskal Herrian | Igandean egindako testen %3k eman dute positibo. Hegoaldeko ospitaleetan 104 paziente dira gaitzarekin erietxeratuta. | Beste 171 COVID-19 kasu zenbatu dira Hego Euskal Herrian. Igandean egindako testen %3k eman dute positibo. Hegoaldeko ospitaleetan 104 paziente dira gaitzarekin erietxeratuta. | Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, Osakidetzak eta Osasunbideak guztira 5.547 diagnostiko proba egin zituzten atzo COVID-19a atzemateko, eta 171 positibo zenbatu zituzten horietan. Lurraldeka, Bizkaian, 77 izan ziren; Gipuzkoan, 56; Nafarroan, 29, eta Araban, 7. Halaber, azken ... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199760/aebek-iranen-babespeko-miliziei-eraso-die.htm | Mundua | AEBek Iranen babespeko miliziei eraso die | Hiru bonbardaketa egin dituzte Siria eta Irak arteko mugan, Pentagonoaren esanetan. Horietan, gutxienez zazpi lagun hil dituzte. Eremuko segurtasuna «asaldatzea» leporatu dio Teheranek Washingtoni. | AEBek Iranen babespeko miliziei eraso die. Hiru bonbardaketa egin dituzte Siria eta Irak arteko mugan, Pentagonoaren esanetan. Horietan, gutxienez zazpi lagun hil dituzte. Eremuko segurtasuna «asaldatzea» leporatu dio Teheranek Washingtoni. | Hainbat milizien «arma biltegien» aurkako aire erasoak egin dituzte AEBek, Siria eta Irak arteko mugan. Pentagonoko bozeramaile John Kirbyren esanetan, Iranek babestutako talde armatuak dira, AEBek «eremuan dituzten tropen aurkako erasoak» egin dituztenak. Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, gutxienez zazpi l... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199761/tourrean-istripua-eragin-zuen-ikuslearen-bila-ari-da-polizia.htm | Kirola | Tourrean istripua eragin zuen ikuslearen bila ari da Polizia | Txartel bat erakusteagatik, hainbat txirrindulariren erorikoa eragin zuen emakume batek, eta, Jendarmeriaren arabera, alde egin zuen gero. | Tourrean istripua eragin zuen ikuslearen bila ari da Polizia. Txartel bat erakusteagatik, hainbat txirrindulariren erorikoa eragin zuen emakume batek, eta, Jendarmeriaren arabera, alde egin zuen gero. | Larunbatean, lehenengo etapa zuen Frantziako Tourrak Bretainian. Emakume batek kartel bat erakutsi nahi izan zien telebistako kamerei, eta hainbat txirrindulari erortzea eragin zuen. Polizia haren bila ari da, eta lekukoak eskatu dituzte. Izan ere, emakumeak istripua eragin ostean, «ikertzaileak heldu baino lehen» alde... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199762/lasserre-eh-bai-eta-abstentzioa.htm | Politika | Lasserre, EH Bai eta abstentzioa | Lasserre, EH Bai eta abstentzioa. | Zentro eskuina gailendu da, berriz, departamendurako bozetan. Ipar Euskal Herriak dituen hamabi kantonamenduetatik hamaika irabazi ditu, eta historikoki alderdi sozialistarenak ziren Baionako bi eremutan irabaztea lortu du. Hala, Jean Jacques Lasserre Forces 64eko hautagaia izanen da Pirinio Atlantikoetako presidentea ... | |
2021-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/199763/pentsioak-kpiaren-arabera-eguneratuko-dira-2022tik.htm | Ekonomia | Pentsioak KPIaren arabera eguneratuko dira 2022tik | Erreformaren lehen zatiak erretiroa atzeratzea sarituko du, eta aurreratzea zigortuko. Jasangarritasun faktore berri bat negoziatuko dute bZergek gastu batzuk pagatuko dituzte | Pentsioak KPIaren arabera eguneratuko dira 2022tik. Erreformaren lehen zatiak erretiroa atzeratzea sarituko du, eta aurreratzea zigortuko. Jasangarritasun faktore berri bat negoziatuko dute bZergek gastu batzuk pagatuko dituzte | Pentsio sistemaren erreformaren lehen zatia lotuta, bigarren zatiari helduko diote orain Espainiako gizarte eragileek. Neurri batean, errazena egin dute, eta galdera zail batzuei erantzun beharko diete bigarren negoziazioan: nola kalkulatuko dira hasierako pentsioak? Edonola ere, erreformaren lehen zatiak baditu garran... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199764/bizikletako-banatzaileak-sartu-dira-eaeko-ostalaritzaren-esparru-akordioan.htm | Ekonomia | Bizikletako banatzaileak sartu dira EAEko ostalaritzaren esparru akordioan | Sektoreko itunetan arautuko dira ostalaritzako banatzaileen lan baldintzak. ELAk, LABek eta Euskadiko Ostalaritza Federazioak eta Confebaskek sinatu dute akordioa. | Bizikletako banatzaileak sartu dira EAEko ostalaritzaren esparru akordioan. Sektoreko itunetan arautuko dira ostalaritzako banatzaileen lan baldintzak. ELAk, LABek eta Euskadiko Ostalaritza Federazioak eta Confebaskek sinatu dute akordioa. | Autonomo gisa aritzetik soldatapeko izatera pasatu dira Glovo, Deliveroo eta antzeko plataforma digitaletako banatzaileak, lehendabizi epaitegiek autonomo faltsuak zirela ebatzi, eta gero Espainiako Gobernuak sektorea arautu ostean. Eta horrekin guztiarekin, haien lan baldintzen negoziaziorako esparrua ere aldatu eging... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199765/75-kontzertu-donostiako-musika-hamabostaldian.htm | Kultura | 75 kontzertu Donostiako Musika Hamabostaldian | Abuztuaren lehenetik 27ra bitartean bakarlari entzutetsuak izango dira: Yuja Wang, Grigori Sokolov, Elisabeth Leonskaia, Stephen Hough eta Mitsuko Uchida pianistak; eta Anne-Sophie Mutter, Leonidas Kavakos eta Julian Rachlin biolinistak. | 75 kontzertu Donostiako Musika Hamabostaldian. Abuztuaren lehenetik 27ra bitartean bakarlari entzutetsuak izango dira: Yuja Wang, Grigori Sokolov, Elisabeth Leonskaia, Stephen Hough eta Mitsuko Uchida pianistak; eta Anne-Sophie Mutter, Leonidas Kavakos eta Julian Rachlin biolinistak. | Donostiako 82. Musika Hamabostaldiak 1,8 milioi euroko aurrekontua dauka, 75 kontzertu eskainiko ditu 35 agertokitan abuztuan, Donostian nahiz Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Iparraldeko zenbait herritan. Gaur goizean aurkeztu dute egitaraua Kursaaleko Foyer-ean.
Sei orkestrak parte hartuko dute: Luxenburgoko Orke... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199766/jaurlaritzak-500-toki-ahalbidetuko-ditu-udan-bidean-diren-migratzaileei-laguntzeko.htm | Gizartea | Jaurlaritzak 500 toki ahalbidetuko ditu udan bidean diren migratzaileei laguntzeko | Hiru egoera posibleren arabera aktibatuko dira, eta Irunen eta Bidasoa eskualdean 338 toki izango dituzte | Jaurlaritzak 500 toki ahalbidetuko ditu udan bidean diren migratzaileei laguntzeko. Hiru egoera posibleren arabera aktibatuko dira, eta Irunen eta Bidasoa eskualdean 338 toki izango dituzte | Udan irits daitezkeen migratzaileei laguntzeko asmoz, Jaurlaritzak Uda 2021 kontingentzia plana aktibatuko duela jakinarazi du gaur, Irunen, Beatriz Artolazabalek, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak. 500 toki egongo dira gehienez, eta hiru egoera posibleren arabera aktibatuko dira. Sailburuak aur... |
2021-6-29 | https://www.berria.eus/albisteak/199767/anita-lopepe-herritarrak-politizatu-behar-ditugu.htm | Politika | Anita Lopepe: «Herritarrak 'politizatu' behar ditugu» | Pantxika Maitia kazetariak aurkeztu du saioa, Menane Oxandabaratsekin batera. Goizeder tabernak egin du analisia, eta hiru gonbidatu izan dituzte: EH Baiko Anita Lopepe, Forces 64ko (zentro-eskuina) Annick Trounday eta Gauche 64ko (ezkerra) Iker Etxepare. | Anita Lopepe: «Herritarrak 'politizatu' behar ditugu». Pantxika Maitia kazetariak aurkeztu du saioa, Menane Oxandabaratsekin batera. Goizeder tabernak egin du analisia, eta hiru gonbidatu izan dituzte: EH Baiko Anita Lopepe, Forces 64ko (zentro-eskuina) Annick Trounday eta Gauche 64ko (ezkerra) Iker Etxepare. | Euskal Hedabideek antolatuta, departamenduko eta eskualdeko bozen inguruko mahai inguru bat egin dute gaur Kanalduden, eta zuzenean jarraitu ahal da BERRIAren webgunean. Mahai ingurua elkarlanean antolatu dute euskal hedabideek: Kanaldude telebistak, Kazeta.eus atariak, Herria aldizkariak, Euskal Irratiakek eta BERRIAk... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199768/emakumeen-salerosketarako-sare-bat-desegin-dute-donostian.htm | Gizartea | Emakumeen salerosketarako sare bat desegin dute Donostian | Poliziak bi emakume askatu eta beste zazpi petsona atxilotu ditu, Madrilen eta Donostian. Sareak sexualki eta laboralki esplotatzen zituen emakumeak, eta baita lapurretak egitera behartu ere. | Emakumeen salerosketarako sare bat desegin dute Donostian. Poliziak bi emakume askatu eta beste zazpi petsona atxilotu ditu, Madrilen eta Donostian. Sareak sexualki eta laboralki esplotatzen zituen emakumeak, eta baita lapurretak egitera behartu ere. | Espainiako Poliziak emakumeen salerosketarako sare baten aurkako operazio bat egin du Donostian eta Madrilen (Espainia), eta guztira zazpi pertsona atxilotu ditu. Emakumeak sexualki eta laboralki esplotatzea egozten zaie, besteak beste, eta baita lapurretak egitera behartzea ere. Operazio berean, Poliziak gaizkileen me... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199769/leherketa-bat-izan-da-londresko-tren-geltoki-batean.htm | Mundua | Leherketa bat izan da Londresko tren geltoki batean | Oraingoz ez dakite zerk eragin duen leherketa, baina agintariek baztertu egin dute atentatu terrorista bat izan daitekeenik. Inguruko bizilagunei eskatu diete etxean gelditzeko eta leihoak itxita edukitzeko. | Leherketa bat izan da Londresko tren geltoki batean. Oraingoz ez dakite zerk eragin duen leherketa, baina agintariek baztertu egin dute atentatu terrorista bat izan daitekeenik. Inguruko bizilagunei eskatu diete etxean gelditzeko eta leihoak itxita edukitzeko. | Londresko hainbat tokitatik ikus daitezke leherketa handiak eragindako ke adar luzeak. Elephant and Castle deituriko tren geltokian gertatu da, Londresko Southwark udalerrian. Dagoeneko lanean ari dira suhiltzaileak, eta, hainbat iturriren arabera, 15 kamioi baino gehiago eta 100 suhiltzaile baino gehiago joan dira ber... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199770/otegi-eztabaida-burujabe-bat-nahi-dugu-ez-zer-den-posible.htm | Politika | Otegi: «Eztabaida burujabe bat nahi dugu; ez zer den posible» | EH Bilduko koordinatzaileak esan du EH Bildu ez dela mugitu estatus berriaren inguruko eztabaidan, eta galdeketa gaitzaile bat egiteko beharra nabarmendu du. | Otegi: «Eztabaida burujabe bat nahi dugu; ez zer den posible». EH Bilduko koordinatzaileak esan du EH Bildu ez dela mugitu estatus berriaren inguruko eztabaidan, eta galdeketa gaitzaile bat egiteko beharra nabarmendu du. | Estatus politikoaren inguruan «eztabaida burujabe bat» egin nahi du EH Bilduk, «Euskal Herriak XXI. mendean dituen erronkei aurre egiteko behar dituen tresnen inguruan» hitz egiteko. Elkarrizketa horrek, gainera, «nazionala» eta «parte hartzailea» izan beharko luke, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailearen hitzetan.... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199771/gizon-bat-atxilotu-dute-irunean-bi-emakume-erasotzeagatik.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Iruñean bi emakume erasotzeagatik | Erasotzaileak bi emakume kolpatu ditu kalean, goizeko ordu desberdinetan. Aurretik, bilaketa, atxilotze eta espetxeratze aginduak zuen. | Gizon bat atxilotu dute Iruñean bi emakume erasotzeagatik. Erasotzaileak bi emakume kolpatu ditu kalean, goizeko ordu desberdinetan. Aurretik, bilaketa, atxilotze eta espetxeratze aginduak zuen. | Poliziak gizon bat atxilotu du gaur Iruñean, goizean bi emakume erasotzea egotzita. Antza, haietako bat bere bikotekidea da, eta horrek agenteei azaldu dienez, gizonak hainbat aldiz kolpatu du kalean poltsa batekin, oinezko batek esku hartu duen arte.
Erasoaren lekura heldu direnean, poliziek ikusi dute gizona emakume... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199772/5g-bidezko-hologramak-bartzelonako-mobile-world-congressen.htm | Bizigiro | 5G bidezko hologramak Bartzelonako Mobile World Congressen | Gaur hasi da telekomunikazioen nazioarteko feria, formatu txikiagoan bada ere, izurria dela eta. Iaz bertan behera utzi behar izan zuten. Ostegunera arte egongo da. | 5G bidezko hologramak Bartzelonako Mobile World Congressen. Gaur hasi da telekomunikazioen nazioarteko feria, formatu txikiagoan bada ere, izurria dela eta. Iaz bertan behera utzi behar izan zuten. Ostegunera arte egongo da. | Mobile World Congress telekomunikazioen inguruko feriarik handienetako bat da munduan, baina aurtengoa formatu txikian egiten ari dira, izurria dela eta. Edonola ere, aurrerakuntza bada, iaz ez zutelako egin, osasun larrialdiak eraginda. Edonola ere, komunikazioen mundua eraldatu nahi duten tresnak ikusteko aukera eman... |
2021-6-28 | https://www.berria.eus/albisteak/199773/lgtbi-behatokia-sortu-dute-bizkaian-gipuzkoan-eta-araban.htm | Gizartea | LGTBI+ behatokia sortu dute Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban | Gorroto delituak saihestu, berdintasuna lortu eta lege proposamen bat aurkeztu nahi dute Eusko Legebiltzarrean | LGTBI+ behatokia sortu dute Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Gorroto delituak saihestu, berdintasuna lortu eta lege proposamen bat aurkeztu nahi dute Eusko Legebiltzarrean | LGTBI+ kolektiboaren behatokia sortu dute Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Kolektiboko bederatzi elkarte dira ikerketa taldearen parte: Aldarte, AMPGYL, Bizigay, Errespetuz, Gaylespol, Gehitu, Izanez, LGTBerri eta Naizen. Gorroto delituak deuseztatu eta berdintasuna lortzeko helburua du behatoki berriak. Horretarako, le... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.