date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-6-28
https://www.berria.eus/albisteak/199774/triskantza-eta-merlierren-garaipena.htm
Kirola
Triskantza eta Merlierren garaipena
Alpecinekoak esprintean irabazi du erorikoz josita egon den Tourreko etapa. Denbora galdu dute Carapazek ez beste hautagai guztiek. Roglic izan da kaltetuenetako bat: erori egin da, eta 1.21era helmugaratu da
Triskantza eta Merlierren garaipena. Alpecinekoak esprintean irabazi du erorikoz josita egon den Tourreko etapa. Denbora galdu dute Carapazek ez beste hautagai guztiek. Roglic izan da kaltetuenetako bat: erori egin da, eta 1.21era helmugaratu da
Esprintak txirrindulari azkarrenak irabazten ditu gehienetan. Ez beti, batzuetan abileziak aurrea hartzen baitio abiadurari. Bada, eskema guztiak apurtu dira Tourreko lehen amaiera lauean, zutik iraute hutsa aski izan baitu Tim Merlierrek (Alpecin) etapa irabazteko. Erorikoek sekulako triskantza eragin dute azken kilom...
2021-6-28
https://www.berria.eus/albisteak/199775/pentsiodunak-mesfidati-sindikatuak-banatuta.htm
Pentsiodunak mesfidati; sindikatuak, banatuta
Pentsiodunak mesfidati; sindikatuak, banatuta.
Pentsioen erreformaren lehen zatiak ez du inor epel utzi. Gizarte eragileek irakurketa anitzak egin dituzte. Pentsiodunen elkarteek mesfidati hartu dute, eta KPIaren eguneratzea bezalako «lorpen txikiak» haiei esker iritsi direla uste dute. Sindikatuen aldetik, berriz, banaketa agerikoa da: subiranistentzat akordio txa...
2021-6-28
https://www.berria.eus/albisteak/199776/etiopiak-su-eten-bat-iragarri-du-tigrayko-gerran.htm
Mundua
Etiopiak su-eten bat iragarri du Tigrayko gerran
Addis Abebaren erabakia alde bakarrekoa da, eta oraingoz TPLFk ez du adierazpenik egin horren inguruan. Meniak irailera arte iraungo du.
Etiopiak su-eten bat iragarri du Tigrayko gerran. Addis Abebaren erabakia alde bakarrekoa da, eta oraingoz TPLFk ez du adierazpenik egin horren inguruan. Meniak irailera arte iraungo du.
Etiopiako Gobernuak alde bakarreko su-eten bat iragarri du iparraldeko Tigrayko gerrarako, eskualde horretako behin-behineko gobernuak hala egiteko eskatu ostean. Printzipioz irailera arte iraungo du, nekazaritza sasoia amaitu arte. Erabaki horren aurretik, TPLF Tigray Askatzeko Herri Fronteak eskualdeko hiriburuaren k...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199806/floridako-eraikinaren-hondakinetatik-150-desagertuak-bizirik-ateratzeko-itxaropena-urritzen-ari-da.htm
Mundua
Floridako eraikinaren hondakinetatik 150 desagertuak bizirik ateratzeko itxaropena urritzen ari da
Dagoeneko 11 gorpu atera dituzte, baina joan den ostegunetik ez dute inor bizirik erreskatatzea lortu. Erlojuaren kontra ari dira, «mirariz» bizirik irautea lortu duen baten bat atzeratzeko itxaropenez.
Floridako eraikinaren hondakinetatik 150 desagertuak bizirik ateratzeko itxaropena urritzen ari da. Dagoeneko 11 gorpu atera dituzte, baina joan den ostegunetik ez dute inor bizirik erreskatatzea lortu. Erlojuaren kontra ari dira, «mirariz» bizirik irautea lortu duen baten bat atzeratzeko itxaropenez.
Hasieran uste baino askoz handiagoa izaten ari da Floridan (AEB) eroritako eraikinaren tragedia. Hamabi pisuko eraikin bat lurreratu zen ostegunean, Miami hirian. Hasieran hildako bat zegoela adierazi zuten arren, hildako kopurua handituz joan da, eta dagoeneko 11 dira hondakinetatik atera dituzten gorpuak. Baina badir...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199807/iruneko-artzapezpikuak-barkamena-eskatu-du-el-puy-ikastetxeko-sexu-abusuengatik.htm
Gizartea
Iruñeko artzapezpikuak barkamena eskatu du El Puy ikastetxeko sexu abusuengatik
Nafarroako elizaren izenean egin du barkamen eskaera. Lizarrako ikastetxe horretan gertatutako sexu abusuen gaineko ikerketa aurkeztu du Nafarroako Artzapezpikutzak.
Iruñeko artzapezpikuak barkamena eskatu du El Puy ikastetxeko sexu abusuengatik. Nafarroako elizaren izenean egin du barkamen eskaera. Lizarrako ikastetxe horretan gertatutako sexu abusuen gaineko ikerketa aurkeztu du Nafarroako Artzapezpikutzak.
Lizarrako El Puy ikastetxean gertatutako sexu abusuen gaineko ikerketa aurkeztu du gaur goizean Nafarroako Artzapezpikutzak, eta Francisco Perez gotzainak barkamena eskatu du Nafarroako Elizaren izenean: «Jakin badakit berandu gabiltzala, baina gure asmoa da lehen baino hobe jardutea, eta barkamena eskatu nahi dut, hor...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199808/cafek-tranbiak-egingo-ditu-anberes-eta-sydney-hirietarako.htm
Ekonomia
CAFek tranbiak egingo ditu Anberes eta Sydney hirietarako
Talgok Ingeteamen esku utzi du abiadura handiko trenen trakzio sistema.
CAFek tranbiak egingo ditu Anberes eta Sydney hirietarako. Talgok Ingeteamen esku utzi du abiadura handiko trenen trakzio sistema.
Pandemiak eragindako geldialdia gaindituta, kontratuak kateatzen ari da CAF. Joan den astean Alemanian lortutako bi lanen berri eman zuen, eta gaur beste hiru iritsi zaizkio: Flandrian (Belgika), Australian eta Turkian. 115 milioi euro patrikaratuko ditu horien bitartez. Lehen bi kontratuak aurretik CAFek lortutakoen ...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199809/28-milioi-arteko-fidantzak-proces-aren-sustapenean-egindako-gastuengatik.htm
Mundua
2,8 milioi arteko fidantzak, 'proces'-aren sustapenean egindako gastuengatik
Generalitateko 39 goi kargudun ohiri eragiten die behin-behineko likidazio espedienteak, tartean Artur Mas eta Carles Puigdemont presidente ohiei eta Oriol Junqueras kontseilari izandakoari.
2,8 milioi arteko fidantzak, 'proces'-aren sustapenean egindako gastuengatik. Generalitateko 39 goi kargudun ohiri eragiten die behin-behineko likidazio espedienteak, tartean Artur Mas eta Carles Puigdemont presidente ohiei eta Oriol Junqueras kontseilari izandakoari.
Espainiako Kontu Auzitegiak 5,4 milioi euroko fidantza ezarri die Kataluniako Generalitateko 39 goi kargu ohiri, 2011 eta 2017 bitartean prozesu independentistarekin eta haren nazioarteko sustapenarekin lotutako gastuengatik, besteak beste, kontratuak, bidaiak eta enbaxadetako gastuak. Gaur goizean filtratu duten 504 o...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199810/greba-eguna-caixabanken-negoziazioen-azken-egunean.htm
Ekonomia
Greba eguna Caixabanken, negoziazioen azken egunean
Gaur amaituko da enplegu erregulazioa negoziatzeko epea.
Greba eguna Caixabanken, negoziazioen azken egunean. Gaur amaituko da enplegu erregulazioa negoziatzeko epea.
Egun erabakigarria izan daiteke gaur Caixabankeko langileentzat. Kataluniako bankuak 1.534 bulego ixteko eta 8.291 langile kaleratzeko erregulazio espedientea aurkeztu zuen, eta gaur bukatuko da hura negoziatzeko epea. Bankuetan ohikoa da erregulazioak hitzartzea eta ohikoa da konponketa azken egunean iristea, baina, k...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199811/arrain-txikiak-handia-jan-du.htm
Kirola
Arrain txikiak handia jan du
Suitzak Frantzia egungo munduko txapelduna garaitu du, penaltietan, eta Eurokopako final-laurdenetan Espainia izango du aurkari.
Arrain txikiak handia jan du. Suitzak Frantzia egungo munduko txapelduna garaitu du, penaltietan, eta Eurokopako final-laurdenetan Espainia izango du aurkari.
Txekiar Errepublikak eman zuen lehen ezustekoa Eurokopako final-zortzirenetan, Herbehereak azpiratuta. Bada, atzo, Suitza izan zen protagonista, Frantzia ahalguztiduna Eurokopatik kanpo utzi baitzuen, Bukaresten. Partida zoro baten ostean, hiruna berdinduta joan ziren luzapenera, eta talde batek zein besteak ate aurrea...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199812/mexikoko-auzitegi-gorenak-konstituzioaren-aurkakotzat-jo-ditu-kalamuaren-erabilera-debekatzen-duten-legeak.htm
Mundua
Mexikoko Auzitegi Gorenak konstituzioaren aurkakotzat jo ditu kalamuaren erabilera debekatzen duten legeak
Gorenaren jarrera horrek ateak zabaltzen ditu kalamua legeztatzeko bidean. Orain, Osasun departamentuaren baimenarekin kontsumitu, garraiatu eta ekoiztu daiteke.
Mexikoko Auzitegi Gorenak konstituzioaren aurkakotzat jo ditu kalamuaren erabilera debekatzen duten legeak. Gorenaren jarrera horrek ateak zabaltzen ditu kalamua legeztatzeko bidean. Orain, Osasun departamentuaren baimenarekin kontsumitu, garraiatu eta ekoiztu daiteke.
Mexikoko Auzitegi Gorenak konstituzioaren aurkakotzat jo ditu kalamua kontsumitzea, landatzea edo haziak zein landarea bera saltzea debekatzen duten artikuluak. Lehenago ere konstituzioaren aurkakotzat jo izan dira artikulu horiek, eta, beraz, kongresuak ezabatu edo aldatu egin beharko lituzke. Hala ere, ez du ez bata...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199813/irungo-harrera-sareak-salatu-du-jaurlaritzak-irizpide-diskriminatzaileak-erabiltzen-dituela-migratzaileei-arta-emateko-udako-baliabideetan.htm
Gizartea
Irungo Harrera Sareak salatu du Jaurlaritzak «irizpide diskriminatzaileak» erabiltzen dituela migratzaileei arta emateko udako baliabideetan
«Beste era batean antolatzeko astia izan dute, eta ez dute egin», salatu du kolektiboak
Irungo Harrera Sareak salatu du Jaurlaritzak «irizpide diskriminatzaileak» erabiltzen dituela migratzaileei arta emateko udako baliabideetan. «Beste era batean antolatzeko astia izan dute, eta ez dute egin», salatu du kolektiboak
Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak atzo eman zuen Eusko Jaurlaritzaren "Uda 2021" migratzaileei laguntzeko planaren berri. Irungo Harrera Sarearen ustez, plan horrek «irizpide diskriminatzaileak» aplikatzen ditu, bertara iristen diren pertsonak «desberdindu eta sailkatuz». «At...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199814/nafarroako-tabernetan-barran-eserita-kontsumitu-ahalko-da-ostiraletik.htm
Gizartea
Nafarroako tabernetan barran eserita kontsumitu ahalko da, ostiraletik
Nafarroako Gobernuak udara begirako neurri berriak kaleratu ditu. Ostalaritzako eta kultur ekitaldietako edukiera malgutuko dute.
Nafarroako tabernetan barran eserita kontsumitu ahalko da, ostiraletik. Nafarroako Gobernuak udara begirako neurri berriak kaleratu ditu. Ostalaritzako eta kultur ekitaldietako edukiera malgutuko dute.
Nafarroako Gobernuak udarako neurri berriak estreinatuko ditu ostiralean, eta indarrean egongo dira uztailaren 29ra arte. Neurri horien artean daude ostalaritzako edukiera malgutzea: %60a onartuko dute establezimendu guztietan, eta erantzukizunezko dokumentua sinatzen dutenek mahai arteko distantzia txikitu ahalko dute...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199815/testen-26-positiboak-izan-dira-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Testen %2,6 positiboak izan dira Hego Euskal Herrian
Osakidetzak eta Osasunbideak 8.040 test egin dituzte, eta horietan 215 positibo atzeman dituzte.
Testen %2,6 positiboak izan dira Hego Euskal Herrian. Osakidetzak eta Osasunbideak 8.040 test egin dituzte, eta horietan 215 positibo atzeman dituzte.
Atzo Hego Euskal Herrian COVID-19aren jarraipena egiteko egin ziren testen datuetara begira, beste 215 positibo detektatu zituzten. Positibo gehien Bizkaian atzeman zituzten, 83. Atzetik doaz beste herrialdeak: Gipuzkoan, 63 kasu; Nafarroan, 41, eta Araban, 22. Hala, oraintxe bertan, positiboen ehunekoa %2,4 da Hegoald...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199816/30-urtetik-beherakoak-uztailaren-amaieran-txertatzen-hastea-aurreikusi-du-indurainek.htm
Gizartea
30 urtetik beherakoak uztailaren amaieran txertatzen hastea aurreikusi du Indurainek
Osakidetzak ere «bi aste barru» espero du aurreko adin taldearekin bukatzea
30 urtetik beherakoak uztailaren amaieran txertatzen hastea aurreikusi du Indurainek. Osakidetzak ere «bi aste barru» espero du aurreko adin taldearekin bukatzea
Txertaketa plangintza aurrera doa Hego Euskal Herrian, eta talde immunitatea uda bukatu orduko lortzea aurreikusi dute agintariek. Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak uztail amaierarako aurreikusi du 30 urtetik beherakoen txertaketa. Atzo bertan jakinarazi zuen Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199817/zer-dago-jokoan-gaur-madrilen.htm
Iritzia
Zer dago jokoan gaur Madrilen?
Zer dago jokoan gaur Madrilen?.
Beharrezkoa al da trans lege berri bat? Gaur egun egon badago transexualen eskubideak babesten dituen lege bat indarrean (3/2007); baina badira, zalantzarik gabe, hobetu beharreko alderdiak, kolektiboaren zaurgarritasuna saihesteko. Hori egin daiteke eta egin behar da gizarte osoari kalterik eragin gabe, eta errealitat...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199818/jesus-mari-larrazabal-hil-da.htm
Politika
Jesus Mari Larrazabal hil da
Logika eta Zientziaren Filosofiako katedraduna zen EHU Euskal Herriko Unibertsitatean. EArekin legebiltzarkidea izan zen 2009tik 2010era. →'Tarzanen orroa', Kepa Kortaren iritzi artikulua.
Jesus Mari Larrazabal hil da. Logika eta Zientziaren Filosofiako katedraduna zen EHU Euskal Herriko Unibertsitatean. EArekin legebiltzarkidea izan zen 2009tik 2010era. →'Tarzanen orroa', Kepa Kortaren iritzi artikulua.
Parlamentari moduan ibilbide laburra egin zuen Jesus Mari Larrazabalek (1948-2021). Urtebetez baino ez zen izan legebiltzarkidea, EA Eusko Alkartasunarekin: 2009ko maiatzetik 2010eko ekainera. Patxi Lopez (PSE-EE) lehendakari izan zen legegintzaldian, ordezkari bakarra eduki zuen alderdiak, baina hamahiru hilabete hori...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199819/nafarroako-lanpostu-publikoetan-hizkuntza-eskubideak-baztertzen-jarraitzen-dutela-salatu-du-behatokiak.htm
Gizartea
Nafarroako lanpostu publikoetan hizkuntza eskubideak baztertzen jarraitzen dutela salatu du Behatokiak
Euskara ezagutza ez baloratzeak herritarrengan kalte zuzenak eragiten dituela azpimarratu du Agurne Gaubekak, hala nola, euskara erabili nahi duten pertsonak «bazterrean uztea».
Nafarroako lanpostu publikoetan hizkuntza eskubideak baztertzen jarraitzen dutela salatu du Behatokiak. Euskara ezagutza ez baloratzeak herritarrengan kalte zuzenak eragiten dituela azpimarratu du Agurne Gaubekak, hala nola, euskara erabili nahi duten pertsonak «bazterrean uztea».
Nafarroako lanpostu publikoetan hizkuntza eskubideak baztertzen jarraitzen dutela salatu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, Nafarroako Ikastolen Elkarteko egoitzan egindako agerraldian. Duela hogei urte salatzen zituzten kasu berberak «erreproduzitu» direla azpimarratu du Paul Bilbao Sarriak, Euskalgintzaren Kontseiluk...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199820/jaurlaritzak-landa-garapenaren-ikuspegia-txertatuko-du-bere-politiketan.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak landa garapenaren ikuspegia txertatuko du bere politiketan
Landa garapeneko lege proiektu bat onartu du, eta proposatu du Landa Garapenerako Sare berri bat sortzea.
Jaurlaritzak landa garapenaren ikuspegia txertatuko du bere politiketan. Landa garapeneko lege proiektu bat onartu du, eta proposatu du Landa Garapenerako Sare berri bat sortzea.
Landa eremuak bizirik irautean jarri du arreta Eusko Jaurlaritzak. Herri txikiei eta horietan bizi diren biztanleei eutsi nahi die, eta, ahal dela, hirietatik lekualdatzeko prest dauden herritarrak erakartzen saiatu. Erronka horri erantzuteko, landa garapenaren ikuspegia txertatuko du aurrerantzean bere erabakietan. Ho...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199821/foro-sozialak-uste-du-adostasun-nahikoa-dagoela-urrats-gehiago-egiteko.htm
Politika
Foro Sozialak uste du «adostasun nahikoa» dagoela urrats gehiago egiteko
Presoak gizarteratzeko prozesuaren bigarren faserako zenbait helburu ezarri dituzte
Foro Sozialak uste du «adostasun nahikoa» dagoela urrats gehiago egiteko. Presoak gizarteratzeko prozesuaren bigarren faserako zenbait helburu ezarri dituzte
Foro Sozial Iraunkorrak uste du espetxe politikaren aldaketaren lehen fasea gauzatzen ari dela, oraindik helburu guztiak bete ez diren arren, eta hasi da begirada bigarren fasean jartzen. Lortu beharreko helburuak finkatu ditu: motibazio politikoko euskal preso guztiak Euskal Herrian egotea, euren eskubide guztien jabe...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199822/kolonen-estatua-bota-dute-barranquillan.htm
Mundua
Kolonen estatua bota dute Barranquillan
«Kolon hiltzailea» oihu artean, manifestariek soka bat jarri diote lepoan estatuari, eta lurreratu. Bi hilabete daramate Gobernuaren aurka protestan herrialdean.
Kolonen estatua bota dute Barranquillan. «Kolon hiltzailea» oihu artean, manifestariek soka bat jarri diote lepoan estatuari, eta lurreratu. Bi hilabete daramate Gobernuaren aurka protestan herrialdean.
Manifestazioa egin zuten atzo Kolonbiako Barranquilla hirian, herrialde osoan antolaturiko geldialdi nazionalaren barruan. Manifestazio jendetsu bat Kolonen pasealekura joan zen, eta kaleari izena ematen dion monumentuari ekin zioten. Kristobal Kolonen estatuari soka bat jarri zioten lepoan, eta lurrera botatzea lortu...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199823/tplfk-borrokan-jarraituko-du-gure-arreta-etsaia-kanporatzean-dago-jarria.htm
Mundua
TPLFk borrokan jarraituko du: «Gure arreta etsaia kanporatzean dago jarria»
Tigrayko alderdi-miliziak ez dio erabaki berarekin erantzun Etiopiako Gobernuaren aldebakarreko su-etenari. Europako Batasunak menia txalotu du, eta eskatu du berehala sartzeko indarrean.
TPLFk borrokan jarraituko du: «Gure arreta etsaia kanporatzean dago jarria». Tigrayko alderdi-miliziak ez dio erabaki berarekin erantzun Etiopiako Gobernuaren aldebakarreko su-etenari. Europako Batasunak menia txalotu du, eta eskatu du berehala sartzeko indarrean.
Etiopia iparraldeko Tigray eskualdeko gerra beste fase batean sartzear egon liteke. Herrialdeko gobernuak aldebakarreko su-eten bat iragarri duen arren, TPLF Tigray Askatzeko Herri Fronteak ez du borrokak eteteko asmorik erakutsi, eta, eskualdeko hiriburu Mekeleren kontrola berreskuratzeak eman dion bultzada baliatuta,...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199824/tarzanen-orroa.htm
Tarzanen orroa
Tarzanen orroa.
Tabucchiren Pereirak nola, halaxe ari naiz ohar nekrologiko hau idazten, aldez aurretik. Une honetan ez baitakit zenbat denbora geratzen den. Sumatzen dut, hala ere, ezinezkoa egingo zaidala herioaren ondoko egunetan ezer idaztea. Gaur ere malkoek lausotzen didate ikusmena, baina ez lerroz lerro aurrera egitea galarazt...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199825/mark-cavendishek-irabazi-du-tourreko-laugarren-etapa.htm
Kirola
Mark Cavendishek irabazi du Tourreko laugarren etapa
Man uharteko txirrindularia izan da azkarrena esprintean. 31. garaipena du Frantziako Tourrean. Hirura besterik ez du Eddy Merckx handia
Mark Cavendishek irabazi du Tourreko laugarren etapa. Man uharteko txirrindularia izan da azkarrena esprintean. 31. garaipena du Frantziako Tourrean. Hirura besterik ez du Eddy Merckx handia
Estreinakotik hamahiru urtera eta azkenekotik bostera lortu du Mark Cavendishek (Deceuninck) 31. garaipena Frantziako Tourrean. Denbora luzez sasoi onenetik oso urrun ibili da, baina patuak nahi izan du horren oroitzapen onak dakarzkion Fougeresko helmugan berriro ere azkarrena izatea, laugarren etapan. Hain zuzen ere,...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199826/generalitatea-eta-moncloa-iraileko-hirugarren-astean-elkartuko-dira.htm
Mundua
Generalitatea eta Moncloa iraileko hirugarren astean elkartuko dira
Aragonesek azaldu du amnistia eta autodeterminazioa defendatu dituela; Madrilek, ez dutela gaian sakondu. Kontu Auzitegiak 5,4 milioi euroko fidantza ezarri die Kataluniako Gobernuko 39 karguduni.
Generalitatea eta Moncloa iraileko hirugarren astean elkartuko dira. Aragonesek azaldu du amnistia eta autodeterminazioa defendatu dituela; Madrilek, ez dutela gaian sakondu. Kontu Auzitegiak 5,4 milioi euroko fidantza ezarri die Kataluniako Gobernuko 39 karguduni.
Bi ordu eta erdi luzez elkartu dira Espainiako presidente Pedro Sanchez eta Kataluniako Pere Aragones. Bien arteko bilerak Madrilen eta Bartzelonaren arteko elkarrizketa mahaiaren lehen bilkurari data jartzeko balio izan du: iraileko hirugarren astean egingo da, Bartzelonan. Mahaiak jarduteko modua, mahaikideak eta egu...
2021-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/199827/mendekua-hartu-du-ingalaterrak.htm
Kirola
Mendekua hartu du Ingalaterrak
Ingelesek 2-0 irabazi diote Alemaniari Wembleyn, eta Eurokopako final-laurdenetarako sailkatu dira. Ukraina izango dute aurkari larunbatean, Erroman. Ukrainarrek luzapenean kanporatu dute Suedia, Glasgowen: 1-2
Mendekua hartu du Ingalaterrak. Ingelesek 2-0 irabazi diote Alemaniari Wembleyn, eta Eurokopako final-laurdenetarako sailkatu dira. Ukraina izango dute aurkari larunbatean, Erroman. Ukrainarrek luzapenean kanporatu dute Suedia, Glasgowen: 1-2
«Futbola ingelesek asmatutako kirol bat da, non 11k beste 11ren kontra jokatzen duten eta beti Alemaniak irabazten duen»: Aski ezaguna da Gary Lineker Ingalaterrako futbolari ohiaren esaldia. 1990ean esan zuen, Italiako Munduko Kopako finalerdietan Alemaniaren kontra galdu berritan. Bero-beroan esandako esaldi hark mal...
2021-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/199857/beroaldi-historikoa-pairatzen-ari-dira-kanadan-eta-dozenaka-pertsona-hil-dira.htm
Mundua
Beroaldi historikoa pairatzen ari dira Kanadan, eta dozenaka pertsona hil dira
Ehun heriotza baino gehiago lotu dituzte beroarekin. Kolunbia Britainiarrean 49,5 gradu neurtu zituzten atzo, herrialdean inoiz neurturiko tenperaturarik altuena baino 4,5 gradu gehiago.
Beroaldi historikoa pairatzen ari dira Kanadan, eta dozenaka pertsona hil dira. Ehun heriotza baino gehiago lotu dituzte beroarekin. Kolunbia Britainiarrean 49,5 gradu neurtu zituzten atzo, herrialdean inoiz neurturiko tenperaturarik altuena baino 4,5 gradu gehiago.
Kanada, Vancouver, Kolunbia Britainiarra... Ez dira, normalean, beroarekin lotzen diren lekuak. Baina egunotan han inoiz neurturiko tenperaturarik altuenak pairatzen ari dira, askok «historiko» hitzarekin deskribatu duten beroaldian. Vancouverko Poliziak 130 heriotza zenbatu ditu ostiraletik, eta horietako 65 beroareki...
2021-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/199858/saez-de-egilaz-eta-san-epifanio-aske-utzi-ditu-guardia-zibilak-atxilotu-eta-ordu-gutxira.htm
Politika
Saez de Egilaz eta San Epifanio aske utzi ditu Guardia Zibilak, atxilotu eta ordu gutxira
Guardia Zibilak Kai Saez de Egilaz eta Pipe San Epifanio preso ohiak atxilotu ditu gaur goizean, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Presoen harrera ekitaldiak antolatzeagatik terrorismoaren goratze eta biktimen umiliazio delituak egozten dizkiete.
Saez de Egilaz eta San Epifanio aske utzi ditu Guardia Zibilak, atxilotu eta ordu gutxira. Guardia Zibilak Kai Saez de Egilaz eta Pipe San Epifanio preso ohiak atxilotu ditu gaur goizean, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Presoen harrera ekitaldiak antolatzeagatik terrorismoaren goratze eta biktimen umiliazio d...
Guardia Zibilak Kai Saez de Egilaz eta Pipe San Epifanio preso ohiak atxilotu ditu goizean, presoen harrera ekitaldiak antolatzeagatik terrorismoaren goratze eta biktimen umiliazio delituak egotzita. Saez de Egilaz Beasainen atxilotu dute, 8:30ean, eta hortik Donostiako Intxaurrondoko kuartelera eraman dute, 13:30ak al...
2021-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/199859/sanchez-ez-da-autodeterminazio-erreferendumik-egingo.htm
Mundua
Sanchez: "Ez da autodeterminazio erreferendumik egingo"
Espainiako Gobernuko presidenteak Kataluniako politikari presoei emandako indultuei buruzko agerraldia egin du Kongresuan. Defendatu du presoak aske utzi izanak «presioa arindu» dezaketela Kataluniako gizartean.
Sanchez: "Ez da autodeterminazio erreferendumik egingo". Espainiako Gobernuko presidenteak Kataluniako politikari presoei emandako indultuei buruzko agerraldia egin du Kongresuan. Defendatu du presoak aske utzi izanak «presioa arindu» dezaketela Kataluniako gizartean.
Argi eta garbi utzi du Espainiako Gobernuko presidenteak: «Ez da autodeterminazio erreferendumik egingo [Katalunian], baldin eta hura defendatzen dutenek ez badituzte ganbera honetako kideek hiru bosten konbentzitzen Konstituzioa aldatu eta bozkatzeko. PSOEk ez du inoiz onartuko». Kongresuko osoko bilkuran egin du ager...
2021-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/199860/einar-galileak-bertso-batekin-esan-dio-agur-alaves-taldeari.htm
Kirola
Einar Galileak bertso batekin esan dio agur Alaves taldeari
Taldearekin zuen kontratua gaur amaitu du jokalariak.
Einar Galileak bertso batekin esan dio agur Alaves taldeari. Taldearekin zuen kontratua gaur amaitu du jokalariak.
Einar Galilea Azazeta jokalariak bertso batekin agurtu du gaur Alaves taldea eta haren zaleak. 27 urte ditu jokalariak eta txikitatik eduki du lotura Arabako taldearekin. Mini Gloriasen hasi zen 2012-2013 denboraldian, eta azken urteotan Alavesek utzita jokatu du Kroaziako Rudes taldean (2017-18), Frantziako Sochauxen ...
2021-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/199861/hego-euskal-herrian-310-zergadun-handik-990-milioi-euroko-zorra-dute-ogasunekin.htm
Ekonomia
Hego Euskal Herrian, 310 zergadun handik 990 milioi euroko zorra dute ogasunekin
Porrot egindako eraikuntzako enpresak daude lehen postuetan, Lagilur eta Iurbenor buru direla. Erregaien prezioen jaitsierarengatik, hidrokarburo enpresak batu dira zerrendetara
Hego Euskal Herrian, 310 zergadun handik 990 milioi euroko zorra dute ogasunekin. Porrot egindako eraikuntzako enpresak daude lehen postuetan, Lagilur eta Iurbenor buru direla. Erregaien prezioen jaitsierarengatik, hidrokarburo enpresak batu dira zerrendetara
Aldaketa handirik ez zordun handien zerrendaren osaketan eta neurrian. Hego Euskal Herriko ogasunek 25 lagun gehiago seinalatu dituzte haiekin zituzten zorrak ez kitatzeagatik, baina ia zazpi milioi euro gutxitu da haien zorra. Milioi batetik gorako zorra zutenak 310 ziren 2020ko abenduaren 31n, eta horien guztien arte...
2021-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/199862/urtebeteko-pentsaldi-sakona.htm
Gizartea
Urtebeteko pentsaldi sakona
2020ko maiatzaren 19tik gaur arte, Pentsaldian artikulu sortan pandemiaren eraginez eta pandemiaren osteko erronkez aritu dira arlo ugaritako 23 zutabegile BERRIAn. 300 artikulu baino gehiago plazaratu dituzte gogoetarako eta elkarrizketarako gune izan den horretan, eta gaur bukatu da saila.
Urtebeteko pentsaldi sakona. 2020ko maiatzaren 19tik gaur arte, Pentsaldian artikulu sortan pandemiaren eraginez eta pandemiaren osteko erronkez aritu dira arlo ugaritako 23 zutabegile BERRIAn. 300 artikulu baino gehiago plazaratu dituzte gogoetarako eta elkarrizketarako gune izan den horretan, eta gaur bukatu da saila...
2020ko martxoan, agintariek konfinamenduak agindu zituztenean, Zientziaren talaiatik atala estreinatu zuen kazeta honek, eta Ana Galarraga Aiestaranen eta Miren Basaras Ibarzabalen eskutik jorratu ahal izan ziren SARS-CoV-2 birusaren gaineko ezagutza eta argitu ahal izan ziren pandemiaren inguruan sortzen ari ziren gal...
2021-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/199863/makina-erremintaren-biurtekoa-2022ko-ekainean.htm
Ekonomia
Makina-Erremintaren Biurtekoa, 2022ko ekainean
BECen antolatuko da, ekainaren 13tik 17ra, eta «indartuta» itzuliko da 2020ko hutsunearen ondoren
Makina-Erremintaren Biurtekoa, 2022ko ekainean. BECen antolatuko da, ekainaren 13tik 17ra, eta «indartuta» itzuliko da 2020ko hutsunearen ondoren
Euskal industriaren hitzordu klasikoetako bat itzuliko da heldu den urtean. Makina-Erremintaren Biurtekoa ekainaren 13tik 17ra egingo da, ohiko denez, BEC erakustazokan. Bizkaian egiten den industria feria handiena da, eta, antolatzaileen arabera, «indartuta» itzuliko da pandemiak eragindako iazko hutsunearen ondoren. ...
2021-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/199864/hernaniko-alkatea-salatu-dute-herriko-festetako-euskal-presoen-aldeko-manifestazio-batengatik.htm
Politika
Hernaniko alkatea salatu dute, herriko festetako euskal presoen aldeko manifestazio batengatik
Villacisneros Fundazioak jarri du salaketa Espainiako Fiskaltza Nagusian, herriko festen programan euskal presoen aldeko manifestazio bat jartzeagatik.
Hernaniko alkatea salatu dute, herriko festetako euskal presoen aldeko manifestazio batengatik. Villacisneros Fundazioak jarri du salaketa Espainiako Fiskaltza Nagusian, herriko festen programan euskal presoen aldeko manifestazio bat jartzeagatik.
Villacisneros Fundazioak Hernaniko (Gipuzkoa) alkate Xabier Lertxundi salatu du Espainiako Fiskaltza Nagusian, herriko festetako programan euskal presoen aldeko manifestazio bat sartu dutelako. Ohar bidez azaldu dutenez, «ETAko presoen aldeko manifestazio aldarrikatzailea» sartu zuten hilaren 23rako, eta horregatik era...
2021-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/199865/donostia-gene-terapiaren-munduko-erreferentzia-bihurtu-du-viralgenen-planta-berriak.htm
Ekonomia
Donostia «gene terapiaren munduko erreferentzia» bihurtu du Viralgenen planta berriak
70 milioi euroko inbertsioari esker martxan dira biozientziaren sektoreko instalazio berriak, Miramon Parke Teknologikoan. 260 ikerlari jarduten dute han, eta 130 gehiago ariko dira azpiegitura zabaltzeko azken fasea amaitzean, 120 milioi euroko inbertsioari esker
Donostia «gene terapiaren munduko erreferentzia» bihurtu du Viralgenen planta berriak. 70 milioi euroko inbertsioari esker martxan dira biozientziaren sektoreko instalazio berriak, Miramon Parke Teknologikoan. 260 ikerlari jarduten dute han, eta 130 gehiago ariko dira azpiegitura zabaltzeko azken fasea amaitzean, 120 m...
Kolaborazio publiko-pribatuaren gorazarrea bihurtu da gaur goizean Viralgenen planta berriaren inaugurazioa. Erakundeen eta ekimen pribatuaren elkarlanaren "emaitza" da gene terapiaren esparruko ernpresak Miramon Parke Teknologikoan martxan duen planta, Jude Samulski Asklepios BioPharmaceuticaleko (AskBio) fundatzaile ...
2021-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/199866/kasuen-gorakada-izan-da-hego-euskal-herrian-366-azken-orduetan.htm
Gizartea
Kasuen gorakada izan da Hego Euskal Herrian: 366 azken orduetan
Gipuzkoan izan da igoerarik handiena: aurreko egunean antzemandako kasuen bikoitza zenbatu dituzte.
Kasuen gorakada izan da Hego Euskal Herrian: 366 azken orduetan. Gipuzkoan izan da igoerarik handiena: aurreko egunean antzemandako kasuen bikoitza zenbatu dituzte.
Hego Euskal Herriko kurba epidemiologikoak gorakada nabarmena nabaritu du azken 24 orduetan. 366 kasu zenbatu dituzte lau herrialdeetan, ekain hasieratik izandako kopururik altuena. Bereziki Gipuzkoako kasua da azpimarragarriena: 132 kasu baitaude lurraldean bakarrik, aurreko egunean izandakoen bikoitza baino gehiago. ...
2021-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/199867/hamaseigarren-greba-eguna-dute-arabako-egoitza-pribatuetako-langileek.htm
Gizartea
Hamaseigarren greba eguna dute Arabako egoitza pribatuetako langileek
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, manifestazioa egin dute Gasteizen. Irailean jarraituko dute mobilizazioekin.
Hamaseigarren greba eguna dute Arabako egoitza pribatuetako langileek. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, manifestazioa egin dute Gasteizen. Irailean jarraituko dute mobilizazioekin.
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, hamaseigarren greba eguna dute gaurkoa Arabako adinekoen egoitza pribatuetan. Bi urte eta erdi daramatzate protestan egoitza pribatuetako langileek lan baldintza duinak eskatzeko eta sektorerako lehen hitzarmen probintziala adosteko. Gaur, berriz ere kalera atera dira eta man...
2021-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/199868/labek-lan-kargak-eta-ratioak-jaistea-eta-ikastetxeak-beharrezko-giza-baliabideez-hornitzea-eskatu-du.htm
Gizartea
LABek lan kargak eta ratioak jaistea eta ikastetxeak «beharrezko giza baliabideez hornitzea» eskatu du
Steilasen irudiko, Eusko jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jarritako baliabideak ez dira nahikoa izan.
LABek lan kargak eta ratioak jaistea eta ikastetxeak «beharrezko giza baliabideez hornitzea» eskatu du. Steilasen irudiko, Eusko jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jarritako baliabideak ez dira nahikoa izan.
Gogorra eta berezia. Horrelakoa izan da LAB sindikatuaren hitzetan 2020-2021eko ikasturtea hezkuntzako langile guztientzat. Hori horrela, langile kolektibo guztietan eta hezkuntzako sare desberdinetan «lan hitzarmen duinak eta bermedunak» lortzea jarri dute jomugan. Gogorarazi dutenez, mobilizatzen hasi zuten ikasturt...
2021-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/199869/gazteen-eta-60-urtetik-gorakoen-txertaketa-aurreratzea-baztertu-du-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Gazteen eta 60 urtetik gorakoen txertaketa aurreratzea baztertu du Jaurlaritzak
Delta aldaera gehiengo bilakatuko dela aurreikusi dute
Gazteen eta 60 urtetik gorakoen txertaketa aurreratzea baztertu du Jaurlaritzak. Delta aldaera gehiengo bilakatuko dela aurreikusi dute
«Txertaketa plangintzaren helburua adin irizpideak mantentzea da», horrelaxe laburbildu du Itziar Larizgoitia Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioaren zuzendariak txertaketak hartuko duen bidea. Ez dituzte, beraz, gazteen zein AstraZenecaren lehen dosia hartu zuten 60 eta 69 urte artekoen dosiak aurreratu...
2021-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/199870/nafarroak-701-milioi-euro-erabiliko-ditu-enplegu-planean-2024ra-arte.htm
Ekonomia
Nafarroak 701 milioi euro erabiliko ditu enplegu planean 2024ra arte
Nafarroako Gobernuak, CEN enpresaburuen elkarteak eta CCOO eta UGT sindikatuek sinatu dute akordioa, Maria Txibitek nabarmendu du «erreminta eraginkorra» izango dela etorkizuneko eraldaketari aurre egiteko eta «nahi izan duten sindikatuak» daudela akordioan
Nafarroak 701 milioi euro erabiliko ditu enplegu planean 2024ra arte. Nafarroako Gobernuak, CEN enpresaburuen elkarteak eta CCOO eta UGT sindikatuek sinatu dute akordioa, Maria Txibitek nabarmendu du «erreminta eraginkorra» izango dela etorkizuneko eraldaketari aurre egiteko eta «nahi izan duten sindikatuak» daudela ak...
Nafarroak bosgarren enplegu plana izango du. Miguel Sanzen agintalditik, 2009tik, ez zen halakorik gertatzen. Zortzi hilabetez negoziatzen izan ostean, eguerdian, plana izenpetu dute gobernuak, CEN patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek. Hamabi urte geroago etorri delako, Maria Txibite lehendakariak «mugarri historiko...
2021-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/199871/itxaropentsu-bezain-zuhur.htm
Gizartea
Itxaropentsu bezain zuhur
Espetxe ereduaz, euskal presoekiko salbuespen politikaz, kartzelen etorkizuneko kudeaketaz, kontakizunaz eta bestez mintzatu dira Patricia Velez Etxerat-ekoa eta Inaxio Oiarzabal Sarekoa.
Itxaropentsu bezain zuhur. Espetxe ereduaz, euskal presoekiko salbuespen politikaz, kartzelen etorkizuneko kudeaketaz, kontakizunaz eta bestez mintzatu dira Patricia Velez Etxerat-ekoa eta Inaxio Oiarzabal Sarekoa.
Eusko Jaurlaritza Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kartzelen kudeaketa bere gain hartzekoa da datorren urriaren 1ean, eta horrek euskal presoen etxeratzea «asko» azkartu dezakeela uste du Sareko bozeramaile Inaxio Oiarzabalek. «Baina praktikan ez dakigu nola gauzatuko den. Ikusteko dago». Patricia Velez Etxerat-eko ele...
2021-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/199872/urkulluk-uztailaren-7rako-deitu-du-labi-batzordera.htm
Gizartea
Urkulluk uztailaren 7rako deitu du Labi batzordera
Indarrean diren neurrien eraginkortasuna aztertuko du Eusko Jaurlaritzak, araudia leundu edo gogortu behar den erabakitzeko.
Urkulluk uztailaren 7rako deitu du Labi batzordera. Indarrean diren neurrien eraginkortasuna aztertuko du Eusko Jaurlaritzak, araudia leundu edo gogortu behar den erabakitzeko.
Labi batzordeak joan den ekainaren 18an izan zuen azken bilera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoera epidemiologikoa aztertzeko. Orduko hartan eztabaidatutakoa oinarri, izurriteari kontra egiteko neurriak arintzea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak. Aldaketek ostalaritzari eragin zioten, batik bat. Hain zuzen ere, malgu...
2021-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/199873/atxilotu-dute-tourrean-eroriko-bat-eragin-zuen-ikuslea.htm
Kirola
Atxilotu dute Tourrean eroriko bat eragin zuen ikuslea
Larunbatetik zebiltzan haren bila, eta gaur atxilotu dute jendarmeek. Hainbat hilabeteko kartzela zigorra ezar diezaiokete. Txartel bat erakusteagatik, hainbat txirrindulariren erorikoa eragin zuen.
Atxilotu dute Tourrean eroriko bat eragin zuen ikuslea. Larunbatetik zebiltzan haren bila, eta gaur atxilotu dute jendarmeek. Hainbat hilabeteko kartzela zigorra ezar diezaiokete. Txartel bat erakusteagatik, hainbat txirrindulariren erorikoa eragin zuen.
Larunbatetik haren bila jardun eta gero, jendarmeek gaur atxilotu dute Frantziako Tourreko lehen etapan eroriko bat eragin zuen emakumea, RTL kateak jakinarazi duenez. Hainbat hilabeteko kartzela zigorra ezar diezaiokete, baita 1.500 isun bat ere. Jash Sutterlin (DSM) erorikoaren ondorioz Tourra utzi zuen txirrindulari...
2021-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/199875/munduko-kutsatzeak-igo-egin-dira-bi-hilabeteko-barealdiaren-ondotik.htm
Gizartea
Munduko kutsatzeak igo egin dira, bi hilabeteko barealdiaren ondotik
Azken astean 2,6 milioi COVID-19 kasu atzeman dira munduan, OMEk jakinarazi duenez.
Munduko kutsatzeak igo egin dira, bi hilabeteko barealdiaren ondotik. Azken astean 2,6 milioi COVID-19 kasu atzeman dira munduan, OMEk jakinarazi duenez.
Mundu osoan detektatutako COVID-19 kasuen kurbak asteak zeramatzan maldan behera, baina joera eten egin da, azkenik. Zehazki, OME Osasunaren Mundu Erakundeak jakinarazi du astebetean zenbatutako positibo kopurua %2 handitu dela aurreko asteko datuen aldean, eta, beraz, birusa hanpatu egin dela, bi hilabetez beheranzko ...
2021-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/199876/arabako-errioxa-urardotu-gabe.htm
Ekonomia
Arabako Errioxa urardotu gabe
Arabako Errioxako upategi txikiek eta ertainek aspaldian jarduten dute Errioxa sor-markako talde handiek ezarritako joko arauekin. Beren lana, ardoa eta lurraldea bera desberdintzeko ahalegin betean dira euskal upategiak. Arabako Mahastiak sor-markak hautsak harrotu ditu azken urteetan, baina ez da egitasmo bakarra esk...
Arabako Errioxa urardotu gabe. Arabako Errioxako upategi txikiek eta ertainek aspaldian jarduten dute Errioxa sor-markako talde handiek ezarritako joko arauekin. Beren lana, ardoa eta lurraldea bera desberdintzeko ahalegin betean dira euskal upategiak. Arabako Mahastiak sor-markak hautsak harrotu ditu azken urteetan, b...
Errioxako Balkoian elkartzea ez da ideia ona izan. Behe lainoak estaltzen du paisaia, eta Toloño mendikateko magalean zabaltzen diren mahastiak ez dira azalduko argazkietan. Herrerako mendi errepidean behera doaz autoak bihurgune handi batera arte. Lanbroa atzean geratu da. Ez dago izotza puskatu beharrik argazkilariak...
2021-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/199877/espainiako-lehen-mailako-egutegia-zozkatu-dute.htm
Kirola
Espainiako Lehen Mailako egutegia zozkatu dute
Bartzelona-Reala, Alaves-Real Madril, Osasuna-Espanyol eta Elx-Athletic izango dira euskal taldeen lehen partidak. Arabarren eta nafarren artekoa izango da lehen derbia
Espainiako Lehen Mailako egutegia zozkatu dute. Bartzelona-Reala, Alaves-Real Madril, Osasuna-Espanyol eta Elx-Athletic izango dira euskal taldeen lehen partidak. Arabarren eta nafarren artekoa izango da lehen derbia
Datorren denboraldiko futbol sasoiaren aurreneko egitekoa bete dute: Espainiako Lehen Mailako egutegia zozkatu dute. Horrela, maila horietan jokatuko duten lau euskal taldeek badute euren bide orriaren berri. Hori jakinda hasiko dira lanean datorren astean Reala, Athletic, Osasuna eta Eibar. Abuztuaren 14ko asteburuan...
2021-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/199878/pogacarrek-beste-erakustaldi-bat-eman-du.htm
Kirola
Pogacarrek beste erakustaldi bat eman du
Esloveniarrak nagusitasun osoz irabazi du Frantziako Tourreko lehen erlojupekoa, eta alde handiak atera dizkie aurkari guztiei: besteak beste, 44 segundo Roglici, 1.18 Thomasi eta 1.44 Carapazi. Van der Poelek sufrituta eutsi dio lidertzari
Pogacarrek beste erakustaldi bat eman du. Esloveniarrak nagusitasun osoz irabazi du Frantziako Tourreko lehen erlojupekoa, eta alde handiak atera dizkie aurkari guztiei: besteak beste, 44 segundo Roglici, 1.18 Thomasi eta 1.44 Carapazi. Van der Poelek sufrituta eutsi dio lidertzari
«Helburua denborarik ez galtzea zen». Hala adierazi du Tadej Pogacarrek (UAE) Tourreko bosgarren etaparen ostean, barrez. Txantxa dirudi, erakustaldi basatia egin baitu 27 kilometroko erlojupekoan, eta alde handiak atera dizkie aurkari guztiei. Iaz hankaz gora jarri zuen lasterketa erlojuaren aurka, eta oraingoan, kolp...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199879/txinako-alderdi-komunistak-ehun-urte-beteko-ditu-gaur.htm
Mundua
Txinako Alderdi Komunistak ehun urte beteko ditu gaur
Ez dute egitarau ofizialik plazaratu, baina ospakizuna ez da nolanahikoa izango Pekinen eta Shanghain. Gaur egun 92 milioi kide baino gehiago ditu alderdiak.
Txinako Alderdi Komunistak ehun urte beteko ditu gaur. Ez dute egitarau ofizialik plazaratu, baina ospakizuna ez da nolanahikoa izango Pekinen eta Shanghain. Gaur egun 92 milioi kide baino gehiago ditu alderdiak.
Lore dotoreak, Txinako banderak etxe guztien atarietan, kartel gorriak alde guztietan; baina baita segurtasun neurri zorrotzak eta sekretismoa ere. Txinako Alderdi Komunistak gaur ospatuko du bere sorreraren ehungarren urteurrena, eta ez edozein modutan. Egitarau ofizialik ez dute argitaratu, baina Pekin hiriburuko Tia...
2021-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/199880/ibarrolaren-gernika-gernikara-margolana-erakutsiko-dute-arco-azokan.htm
Kultura
Ibarrolaren 'Gernika Gernikara' margolana erakutsiko dute Arco azokan
Picassoren Gernika Madrilera eraman zuten urte berean jarri zuten azkenekoz erakusketa batean: 1981ean. Gordeta eduki dute ordutik, eta Jose de la Mano galeriak erakutsiko du orain, Madrilgo Arco azokan.
Ibarrolaren 'Gernika Gernikara' margolana erakutsiko dute Arco azokan. Picassoren Gernika Madrilera eraman zuten urte berean jarri zuten azkenekoz erakusketa batean: 1981ean. Gordeta eduki dute ordutik, eta Jose de la Mano galeriak erakutsiko du orain, Madrilgo Arco azokan.
Agustin Ibarrolak lotura berezi bat izan du Pablo Picassoren Gernika margolanarekin (1937). Artistak behin baino gehiagotan adierazi izan du miretsi egiten duela dagoeneko XX. mendearen sinbolo bat den obra hori. 1970eko hamarkadan, Gernika-ren zati batzuk hartu eta hainbat pintura sortu zituen haiekin; Euskal Herriko ...
2021-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/199881/politikoak-txirrindulariak-eta-futbolariak.htm
Politikoak, txirrindulariak eta futbolariak
Politikoak, txirrindulariak eta futbolariak.
Jendaurrean erakutsi beharreko zordun handiak zeintzuk diren erabakitzean bi jarrera hartu zituzten ogasunek. Zorraren muga milioi bat euroan jarrita, zerrenda murritzagoa erakustera jo zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek. Horren ondorioz, porrot egindako enpresak dira hor nagusi, eta gutxi dira izen propio...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199882/donald-rumsfeld-defentsa-idazkari-ohia-zendu-da.htm
Mundua
Donald Rumsfeld Defentsa idazkari ohia zendu da
Irakeko inbasioaren (2003) arkitekto nagusietako bat izan zen Rumsfeld, George W. Bushen agintaldian.
Donald Rumsfeld Defentsa idazkari ohia zendu da. Irakeko inbasioaren (2003) arkitekto nagusietako bat izan zen Rumsfeld, George W. Bushen agintaldian.
Donald Rumsfeld AEBetako Defentsa idazkari ohia zendu da, 88 urterekin. Asteazkenean haren sendiak jakinarazi duenez, Mexiko Berriko Taos hiriko etxean hil da. Bi alditan izan zuen AEBetako indar militarren gaineko ardura Rumsfeldek: 1975 eta 1977 artean Gerald Forden presidentetzan, eta 2001 eta 2006 artean George W. ...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199910/kazetari-bat-eta-ekintzaile-bat-hil-dituzte-haitin.htm
Mundua
Kazetari bat eta ekintzaile bat hil dituzte Haitin
Beren etxe aurrean hil zituzten, eta gorpuak erakusten dituen bideo bat zabaldu da sare sozialetan. Auzo berdinean, beste hamabost pertsona hil zituzten asteartean.
Kazetari bat eta ekintzaile bat hil dituzte Haitin. Beren etxe aurrean hil zituzten, eta gorpuak erakusten dituen bideo bat zabaldu da sare sozialetan. Auzo berdinean, beste hamabost pertsona hil zituzten asteartean.
Gazette Haiti egunkariak jakinarazi du bere kazetarietako bat, Diego Charles, etxe aurrean hil dutela, tiroz. Marie Antoinette Duclaire Matriz Liberación mugimenduko kidea ere modu berean hil dute. Astearte gauean gertatu ziren hilketak, eta hildakoen gorpuak erakusten dituen bideo bat ere zabaldu da sare sozialetan. G...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199911/gazteen-txertaketa-aurreratzeko-eskatu-du-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Gazteen txertaketa aurreratzeko eskatu du Jaurlaritzak
Horretarako eskumena autonomia erkiegoetako gobernuek dutela gogorarazi du Espainiako Gobernuak
Gazteen txertaketa aurreratzeko eskatu du Jaurlaritzak. Horretarako eskumena autonomia erkiegoetako gobernuek dutela gogorarazi du Espainiako Gobernuak
Azken egunotan izandako kasuen gorakadak kezka piztu du Eusko Jaurlaritzan, batez ere gazteenen artean egin baitu gora intzidentziak: oraindik txertorik jaso ez dutenen artean. Orain arte txertaketa plangintza moldatzearen aurka azaldu bada ere, atzoko Espainiako Osasuneko Lurralde Arteko Kontseiluan gazteen txertaketa...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199912/jean-jacques-lasserre-hautatu-dute-pirinio-atlantikoetako-presidente.htm
Politika
Jean Jacques Lasserre hautatu dute Pirinio Atlantikoetako presidente
Gaur goizean egiten ari dira departamendu kontseiluko lehen bilkura. Bi hautagai aurkeztu dira presidentetzarako: Lasserre bera eta EH Baiko Iker Elizalde.
Jean Jacques Lasserre hautatu dute Pirinio Atlantikoetako presidente. Gaur goizean egiten ari dira departamendu kontseiluko lehen bilkura. Bi hautagai aurkeztu dira presidentetzarako: Lasserre bera eta EH Baiko Iker Elizalde.
Igandean iragan ziren departamendurako eta eskualderako bozak Ipar Euskal Herrian, eta Pirinio Atlantikoetako departamendu kontseiluan parte hartuko duten hautetsiak izendatu zituzten. Ipar Euskal Herriak dituen hamabi kantonamenduetatik 11tan zentro-eskuinak irabazi zuen; Hendaiako kantonamenduan EH Bai gailendu zen. ...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199913/hiru-greba-egun-egitera-deitu-dute-bizkaiko-autoeskoletan.htm
Ekonomia
Hiru greba egun egitera deitu dute Bizkaiko autoeskoletan
ELA eta CCOO sindikatuek uztailaren 14, 23 eta 26rako deitu dute lanuztera, «lan ituna berritzeko eta genero arrakala ezabatzeko»
Hiru greba egun egitera deitu dute Bizkaiko autoeskoletan. ELA eta CCOO sindikatuek uztailaren 14, 23 eta 26rako deitu dute lanuztera, «lan ituna berritzeko eta genero arrakala ezabatzeko»
Aurtengo ekainean Bizkaiko autoeskoletan egondako bi greba egunek segida izango dute uztailean. Autoeskoletako langileen ordezkaritzaren %100 duten sindikatu biek, ELAk eta CCOOk, lanuztera deitu dute berriro, 14, 23 eta 26rako. Beren eskaeren aurrean, salatu dute ez dutela patronalaren erantzunik, eta langileek ezin d...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199914/espainiako-auzitegi-gorenak-ez-du-onartu-masek-jarritako-helegitea.htm
Mundua
Espainiako Auzitegi Gorenak ez du onartu Masek jarritako helegitea
Kontu Auzitegiak 5,8 milioi euroko zigorra ezarri zien hari eta beste bederatzi goi kargudun ohiri, 2014ko galdeketarekin lotuta. Bi urte behar izan ditu erantzun bat emateko.
Espainiako Auzitegi Gorenak ez du onartu Masek jarritako helegitea. Kontu Auzitegiak 5,8 milioi euroko zigorra ezarri zien hari eta beste bederatzi goi kargudun ohiri, 2014ko galdeketarekin lotuta. Bi urte behar izan ditu erantzun bat emateko.
Espainiako Auzitegi Gorenak ez ditu onartu Artur Mas Kataluniako presidente ohiak eta beste hainbat goi kargu ohik aurkeztutako helegitea. Generalitateko kide ohiak 5,8 milioi euroko zigorra ordaintzera kondenatu zituen Kontu Auzitegian 2018an, lau urte lehenagoko azaroaren 9ko galdeketaren harira eginiko gastuengatik....
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199915/baheketa-bat-egiteko-galdegin-dio-hernaniko-alkateak-osakidetzari.htm
Gizartea
Baheketa bat egiteko galdegin dio Hernaniko alkateak Osakidetzari
Alkateak azaldu du egoera «nahiko larria» dela, birusa abiada azkarrean ari baita herrian hedatzen.
Baheketa bat egiteko galdegin dio Hernaniko alkateak Osakidetzari. Alkateak azaldu du egoera «nahiko larria» dela, birusa abiada azkarrean ari baita herrian hedatzen.
Aste hasieratik, Hernanin (Gipuzkoa) atzemandako COVID-19 kasu kopuruaren gorakada kezkarako zio izan da, nabarmen. Esaterako, asteartean Hego Euskal Herrian detektatutako 366 kasuetatik, Hernanin zenbatuak izan ziren 52. Gaitzaren intzidentzia tasa metatua 600dik gorakoa da herrian. Horiek horrela, birusaren kutsatze ...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199916/euskal-ekonomia-2022an-itzuliko-da-aurrekora-laboral-kutxaren-ustez.htm
Ekonomia
Euskal ekonomia 2022an itzuliko da aurrekora, Laboral Kutxaren ustez
Ikerketa taldearen aurreikuspenen arabera, KPI %2,1 igoko da aurten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %2,3 Nafarroan
Euskal ekonomia 2022an itzuliko da aurrekora, Laboral Kutxaren ustez. Ikerketa taldearen aurreikuspenen arabera, KPI %2,1 igoko da aurten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %2,3 Nafarroan
«BPGari dagokionez, 2022an utziko dugu krisia atzean», iragarri du Joseba Madariaga Laboral Kutxako ikerketa zuzendariak. Horrek, baina, zehaztu duenez, ez du esan nahi langabezia tasak bilakaera berdina izango duenik, aldi baterako lan erregulazioen babesaren eragina zenbatekoa izaten ari den ezin delako neurtu oraind...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199917/lsquobaby-boomrsquo-aren-belaunaldikoek-pentsio-txikiagoen-eta-erretiroa-atzeratzearen-artean-hautatu-beharko-dute.htm
Ekonomia
‘Baby boom’-aren belaunaldikoek pentsio txikiagoen eta erretiroa atzeratzearen artean hautatu beharko dute
«Belaunaldien arteko berdintasun tresnaren» bitartez, baby boom-aren belaunaldiko erretiratuei «ahalegin gehigarri» bat eskatuko die Espainiako Gobernuak. Pentsioen erreformaren lehen zatia izenpetu du, sindikatuekin eta patronalarekin
‘Baby boom’-aren belaunaldikoek pentsio txikiagoen eta erretiroa atzeratzearen artean hautatu beharko dute. «Belaunaldien arteko berdintasun tresnaren» bitartez, baby boom-aren belaunaldiko erretiratuei «ahalegin gehigarri» bat eskatuko die Espainiako Gobernuak. Pentsioen erreformaren lehen zatia izenpetu du, sindikatu...
Pentsioen erreformaren lehen zatia berretsi duen agiriaren tinta lehortu gabe zegoela, ireki da bigarren zatiari buruzko eztabaida. Jose Luis Escriva Espainiako Gizarte Segurantzako ministroak hasi du dantza, gobernuaren asmoa zein den mahai gainean jarrita: «Ahalegin gehigarria» eskatuko die baby boom-aren belaunaldik...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199918/titularra.htm
Gizartea
Titularra
Sarrera
Titularra. Sarrera
Testua
2021-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/199919/drj-efpn.htm
Kultura
DRJ EFPn
Urteetan Euskaldunon Egunkaria-n eta BERRIAn kazetari lanean aritu ostean, itzultzaile ari da gaur egun Juan Luis Zabala (Azkoitia, Gipuzkoa, 1963). Literatur lan ugari argitaratu ditu: nobelak (Zigarrokin ziztrin baten azken keak, 1985; Kaka esplikatzen, 1989; Galdu arte, 1996; Agur Euzkadi, 2000; Txistu eta biok, 201...
DRJ EFPn. Urteetan Euskaldunon Egunkaria-n eta BERRIAn kazetari lanean aritu ostean, itzultzaile ari da gaur egun Juan Luis Zabala (Azkoitia, Gipuzkoa, 1963). Literatur lan ugari argitaratu ditu: nobelak (Zigarrokin ziztrin baten azken keak, 1985; Kaka esplikatzen, 1989; Galdu arte, 1996; Agur Euzkadi, 2000; Txistu eta...
NASA National Aeronautics and Space Administrationetik deitu zidatenean, pentsatu nuen iragarki bat egiteko izango zela. Inork niri harrokeria leporatu gabe esan dezaket garai hartan ni, David Robert Jones, beste izen batekin bazen ere, rock izar ospetsua nintzela, mundu guztian ezaguna, erreferentzia laudatua. Gainera...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199920/hego-euskal-herriko-probetan-456-kasu-positibo-atzeman-dira.htm
Gizartea
Hego Euskal Herriko probetan 456 kasu positibo atzeman dira
Positiboen ehunekoa %5 izan da asteazkeneko testetan. Intzidentzia tasak goranzko joera hartu du Hegoaldeko lau lurraldeetan. 21 lagun erietxeratu dituzte.
Hego Euskal Herriko probetan 456 kasu positibo atzeman dira. Positiboen ehunekoa %5 izan da asteazkeneko testetan. Intzidentzia tasak goranzko joera hartu du Hegoaldeko lau lurraldeetan. 21 lagun erietxeratu dituzte.
Transmisioari buruzko datuek agerian utzi dute beheranzko joera eten egin dela: birusa hanpatu egin da. Egun bakarrean zenbatutako kasu kopuruak ekainaren 1ean gainditu zuen 400 positiboren langa azken aldiz, atzo arte. Zehazki, Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, atzo 456 COVID-19 kasu zenbatu ziren ...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199922/eh-bilduk-azaldu-du-nafarroako-gobernuak-akordioa-betetzeko-pausoak-eman-dituela.htm
Politika
EH Bilduk azaldu du Nafarroako Gobernuak akordioa betetzeko «pausoak» eman dituela
2021eko aurrekontu akordioa betetzeko borondatea baduela egiaztatu dute orain arte, baina, era berean, hainbat zalantza plazaratu dituzte, eta, uda osteko jarraipen batzordearen emaitzaren arabera, koalizioak neurtu egingo du zer egin
EH Bilduk azaldu du Nafarroako Gobernuak akordioa betetzeko «pausoak» eman dituela. 2021eko aurrekontu akordioa betetzeko borondatea baduela egiaztatu dute orain arte, baina, era berean, hainbat zalantza plazaratu dituzte, eta, uda osteko jarraipen batzordearen emaitzaren arabera, koalizioak neurtu egingo du zer egin
Legealdia erdialdera iritsi da, eta, bide horretan, EH Bildurekin egindako akordioa erabakigarria izan da Nafarroako Gobernuarentzat iazko eta aurtengo aurrekontuak aurrera ateratzeko. Ezinbestean, 2020ko aurrekontua pandemiak baldintzatu zuen, baina aurtengoa zenbateraino bete den aztertu du gaur EH Bilduk. Bakartxo R...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199924/emak-baimena-eman-du-12-eta-17-urte-bitartekoak-ikasturtea-hasi-aurretik-txertatzeko.htm
Gizartea
EMAk baimena eman du 12 eta 17 urte bitartekoak ikasturtea hasi aurretik txertatzeko
Ikasturtea hasi aurretik edo lehen asteetan egin ahalko dute. Isabel Zelaa Espainiako Hezkuntza ministroak eman du horren berri
EMAk baimena eman du 12 eta 17 urte bitartekoak ikasturtea hasi aurretik txertatzeko. Ikasturtea hasi aurretik edo lehen asteetan egin ahalko dute. Isabel Zelaa Espainiako Hezkuntza ministroak eman du horren berri
12 eta 17 urte arteko ikasleak ikasturtea hasi aurretik txertatzen hasteko baimena eman du EMA Sendagaien Europako Agentziak, Isabel Zelaa Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministroak elkarrizketa batean jakinarazi duenez. Gutxienez lehen dosia hartu ahalko dute, beraz, ikasleek: iraila aurretik edo ikasturteko lehen aste...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199925/pse-eek-legezkotasunaren-eta-pluraltasunaren-berme-izan-nahi-du-autogobernuaren-eztabaidan.htm
Politika
PSE-EEk «legezkotasunaren eta pluraltasunaren berme» izan nahi du autogobernuaren eztabaidan
PPren ustez, EAJk eta EH Bilduk «xake» egin nahi diote euskal gizarteari estatus berriaren inguruko eztabaida berpiztuta: «Euskal herritarrek ez dute estatus berririk nahi, benetako arazoentzako konponbideak baizik».
PSE-EEk «legezkotasunaren eta pluraltasunaren berme» izan nahi du autogobernuaren eztabaidan. PPren ustez, EAJk eta EH Bilduk «xake» egin nahi diote euskal gizarteari estatus berriaren inguruko eztabaida berpiztuta: «Euskal herritarrek ez dute estatus berririk nahi, benetako arazoentzako konponbideak baizik».
Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldeak udazkenean berrekingo dio estatus politiko berri baten inguruko eztabaidari, eta horren aurrean PSE-EEk izango duen jarrera azaldu du Idoia Mendia alderdiko idazkari nagusi eta Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak. Hark ziurtatu du eztabaida horretan PSE-EE «legezkotasun...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199926/rodriguez-zapatero-espainiako-presidente-ohiaren-elkarrizketa-larunbatean-berrian.htm
Politika
Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiaren elkarrizketa, larunbatean BERRIAn
Madrilgo bere bulegoan egin da elkarrizketa, joan den asteartean, eta, besteak beste, 2000ko hamarkadan ETArekin abiatu zuen negoziazio prozesua izan du hizpide. → 'Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak', Enekoitz Esnaolaren sarrera bere blogean.
Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiaren elkarrizketa, larunbatean BERRIAn. Madrilgo bere bulegoan egin da elkarrizketa, joan den asteartean, eta, besteak beste, 2000ko hamarkadan ETArekin abiatu zuen negoziazio prozesua izan du hizpide. → 'Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak', Enekoitz Esnaolaren sarrera...
BERRIAk Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohia (1960) elkarrizketatu du, Madrilen, eta etzi argitaratuko da elkarrizketa, paperean eta webgunean. Enekoitz Esnaola kazetariak elkarrizketatu du Zapatero, haren bulegoan, joan den asteartean. Bestak beste, Espainiako presidente zela gertatutakoak izan ditu...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199927/natura-fikzioa-eta-gastronomia-etb1eko-udako-programazioan.htm
Bizigiro
Natura, fikzioa eta gastronomia ETB1eko udako programazioan
Euskarazko kateak Beti mugan telesaila estreinatuko du hilaren 15ean; Alberto Iñurrategik Natura bizia dokumental saioa aurkeztuko du; eta Joseba Argiñanok gastronomia lehiaketa bat gidatuko du.
Natura, fikzioa eta gastronomia ETB1eko udako programazioan. Euskarazko kateak Beti mugan telesaila estreinatuko du hilaren 15ean; Alberto Iñurrategik Natura bizia dokumental saioa aurkeztuko du; eta Joseba Argiñanok gastronomia lehiaketa bat gidatuko du.
Gertutasuna eta freskotasuna izango dira ETBren udako programazioaren abiapuntua, aktualitateari eta jendartean interesekoak diren gaiei adi eta entretenimendurik onenarekin orekan. Hala, ETBk eskaintza zabala izango du, eta bertan ez dira faltako gastronomia, musika, kirolak eta euskarazko fikzioa, ezta azken ordukoar...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199928/txina-helburuak-beteta-iritsi-da-alderdi-komunistaren-mendeurrenera.htm
Mundua
Txina «helburuak beteta» iritsi da Alderdi Komunistaren mendeurrenera
Munduko bigarren potentzia ekonomiko gisa aurkeztu du Jinpingek Txina, eta garapen ekonomikoan eta militarrean jarri ditu hurrengo helburuak.
Txina «helburuak beteta» iritsi da Alderdi Komunistaren mendeurrenera. Munduko bigarren potentzia ekonomiko gisa aurkeztu du Jinpingek Txina, eta garapen ekonomikoan eta militarrean jarri ditu hurrengo helburuak.
«Txina jazarria izan zitekeen garaia joan da betiko». Sendo mintzatu da Xi Jinping herrialdeko presidente eta Alderdi Komunistako idazkari nagusia alderdiaren mendeurrenean. Txinaren subiranotasunaren defentsa egin du Jinpingek, eta nabarmendu ez dutela «atzerriko jazarpen edo zapalkuntzarik» onartuko. Barne gaiei dago...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199929/iruneko-udalak-datozen-egunetan-arduraz-jokatzeko-eskatu-die-herritarrei.htm
Gizartea
Iruñeko Udalak datozen egunetan arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei
Lesakako Udalak ere argi utzi du aurten ez dela San Fermin jairik ospatuko, eta «guztiz» debekatu du herri eremuan kanpiadendak jartzea
Iruñeko Udalak datozen egunetan arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei. Lesakako Udalak ere argi utzi du aurten ez dela San Fermin jairik ospatuko, eta «guztiz» debekatu du herri eremuan kanpiadendak jartzea
Bigarren urtez jarraian, koronabirusa dela eta, ez da San Fermin jairik ospatuko Iruñean eta Lesakan uztailaren 6a eta 14a bitartean. Euskal Herrian positiboen gorakada nabarmena izaten ari da, eta jende pilaketak ez dira ezohikoak festa giroan. Hain zuzen ere horregatik, Iruñeko Udalak komunikazio kanpaina bat plazara...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199930/jaurlaritzak-kultur-eta-sormen-industrien-kluster-bat-eratu-du.htm
Kultura
Jaurlaritzak kultur eta sormen industrien kluster bat eratu du
KSIGunek topagune bat izan nahi du sektoreko enpresen, erakundeen eta ikastegien elkarlanerako. Helburu da prestakuntza arloan egon daitezkeen beharrak identifikatzea eta horiei erantzutea.
Jaurlaritzak kultur eta sormen industrien kluster bat eratu du. KSIGunek topagune bat izan nahi du sektoreko enpresen, erakundeen eta ikastegien elkarlanerako. Helburu da prestakuntza arloan egon daitezkeen beharrak identifikatzea eta horiei erantzutea.
Eusko Jaurlaritzak KSIGune eratu du: kultur eta sormen industrien unibertsitate kluster bat da, sektoreko enpresen, erakundeen eta goi mailako ikasketa zentroen arteko topagune izan nahi duena. Katalizatzaile lana egin nahi du, hau da, kultur eta sormen industrietan prestakuntzaren, ikerketaren, eta berrikuntzaren alor...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199931/hiru-preso-euskal-herriratuko-dituzte-eta-lau-gerturatuko.htm
Politika
Hiru preso Euskal Herriratuko dituzte, eta lau gerturatuko
Puerto III-n zeuden lau presoak hurbilduta, ez da motibazio politikoko euskal presorik geratuko Andaluzian.
Hiru preso Euskal Herriratuko dituzte, eta lau gerturatuko. Puerto III-n zeuden lau presoak hurbilduta, ez da motibazio politikoko euskal presorik geratuko Andaluzian.
Kolpe bakarrean zazpi euskal presoren destino berriak jakinarazi ditu Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak. Horietako hiru Euskal Herriratu egingo dituzte, eta lau, berriz, Euskal Herritik gertuago dauden kartzelatara hurbilduko. Andoni Murga, Jon Zubiaurre eta Liher Aretxabaleta dira Euskal Herriratu...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199932/juan-luis-canas.htm
Juan Luis Cañas
Juan Luis Cañas.
Juan Luis Cañas Arabako Errioxako mahastietara loturiko enpresaria da. Aitaren izena daraman upategiko jabeak Angeles amaren izenean zabaldu zuen upategi eder bat: Amaren. Koronabirusak harrapatu zuen, eta «gorriak» ikusi ditu ospitalean. Orain, gehiago kezkatzen da ingurukoez: «Diru gehiago irabazteak lehentasuna izat...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199933/esti-besa.htm
Esti Besa
Esti Besa.
Villabuenan jaio eta Villabuenara itzuli zen Esti Besa, 1991n, gurasoen upategira, Candido Besara, Gipuzkoan urteak egin ondoren. Familia upategien ereduaren defendatzailea da, euskararen aldeko ekintzaile konprometitua. Ezker abertzaleko militantea eta kultur eragilea ere bada Arabako Errioxan, eskualdea euskalduntzek...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199934/gonzalo-saenz-de-samaniego.htm
Gonzalo Saenz de Samaniego
Gonzalo Saenz de Samaniego.
Ostatu upategiko zuzendariak gurasoengandik jaso zuen lurrari eta mahastiari dien maitasuna. Enologia ikasketak bukatu, eta lanean jarri zen familiaren negozioan, 1990eko hamarkadan. Sei anai-arrebatan zaharrena da, eta EAJko kide gaztea zela Nekazaritza eta Arrantza sailburu izateko deitu zuen Juan Jose Ibarretxe lehe...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199935/nafarroako-elizaren-barkamen-eskea-eskasa-dela-eta-berandu-datorrela-salatu-dute-abusuen-biktimek.htm
Gizartea
Nafarroako Elizaren barkamen eskea «eskasa» dela eta «berandu datorrela» salatu dute abusuen biktimek
Nafarroako Ikastetxe Erlijiosoetako Abusuen Biktimen Elkarteko ordezkariek bilera bat egin dute Iruñeko artzapezpikuarekin, eta neurri eraginkorrak galdegin dizkiote
Nafarroako Elizaren barkamen eskea «eskasa» dela eta «berandu datorrela» salatu dute abusuen biktimek. Nafarroako Ikastetxe Erlijiosoetako Abusuen Biktimen Elkarteko ordezkariek bilera bat egin dute Iruñeko artzapezpikuarekin, eta neurri eraginkorrak galdegin dizkiote
Ez da aski. Nafarroako ikastetxe erlijiosoetan sexu abusuak pairatutako biktimentzat «urrats bat» da Francisco Perezek, Iruñeko artzapezpikuak, barkamena publikoki eskatu izana, baina uste dute «motz» gelditu dela eta «Elizak urte askotan izandako jokabidea zuritzeko ariketa» besterik ez dela. «Giro onean egin dugu bi...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199936/bonelli-arrano-bat-jaio-da-arabako-mendialdean-40-urtetan-lehena.htm
Gizartea
Bonelli arrano bat jaio da Arabako Mendialdean, 40 urtetan lehena
Europako hegazti harrapari mehatxatuenetako bat da, eta azken 40 urteotan Araban jaio den lehena da. Zelie izena jarri diote txitari.
Bonelli arrano bat jaio da Arabako Mendialdean, 40 urtetan lehena. Europako hegazti harrapari mehatxatuenetako bat da, eta azken 40 urteotan Araban jaio den lehena da. Zelie izena jarri diote txitari.
Hainbat urte igaro eta gero, Bonelli arrano bat jaio da Izkiko parke naturalaren inguruan (Araba). Arabako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, apirilean jaio zen hegaztia, baina «hilaren amaierara arte itxaron behar izan zuten txita bakarra zegoela egiaztatzeko», txita jaio eta 46 egunetara. Azaldutakoaren arabera, «habi...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199937/gizon-bat-atxilotu-dute-ekainaren-28an-lasarte-orian-gertatutako-sexu-abusu-bat-egotzita.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute ekainaren 28an Lasarte-Orian gertatutako sexu abusu bat egotzita
Ertzaintza beste gizonezko bat ikertzen ari da, herri berean hurrengo egunean gertatutako beste sexu eraso batengatik
Gizon bat atxilotu dute ekainaren 28an Lasarte-Orian gertatutako sexu abusu bat egotzita. Ertzaintza beste gizonezko bat ikertzen ari da, herri berean hurrengo egunean gertatutako beste sexu eraso batengatik
Gizonezko bat atxilotu dute joan den ekainaren 28an Lasarte-Orian (Gipuzkoa) emakumezko bati sexu abusuak egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi du, gainera, Ertzaintza beste gizonezko bat ikertzen ari dela herri berean hurrengo egunean gertatutako beste sexu eraso batengatik. Eraso horien...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199938/simeoni-gure-herrialdea-izango-dugu.htm
Mundua
Simeoni: «Gure herrialdea izango dugu»
Agintari autonomista berriz hautatu dute Korsikako presidente, eta lankidetzarako deia helarazi die mugimendu nazionalistako aliatu ohiei. Uhartearentzako irtenbide politiko baten beharraz ohartarazi dio Parisi.
Simeoni: «Gure herrialdea izango dugu». Agintari autonomista berriz hautatu dute Korsikako presidente, eta lankidetzarako deia helarazi die mugimendu nazionalistako aliatu ohiei. Uhartearentzako irtenbide politiko baten beharraz ohartarazi dio Parisi.
Hein batean bada ere, Gilles Simeoniren kargu hartzeak ez du aurreko bien izaera historikoa eta sinbolikoa izan. Mugimendu nazionalista zatituta dago, eta inbestidura saioa horren erakusle izan da hasiera-hasieratik: desadostasunak izan dira Paul-Felix Benedetti independentistarekin prozesuaren inguruan, eta Avanzemu p...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199939/aparretan-jarraitzen-du-cavendishek.htm
Kirola
Aparretan jarraitzen du Cavendishek
Esprinterrak bigarren garaipena lortu du aurtengo Tourrean, non eta aurrenekoz irabazi zuen toki berean. Bi garaipen eskasera du Eddy Merckxen marka. Van der Poelek arazorik gabe eutsi dio lidergoari.
Aparretan jarraitzen du Cavendishek. Esprinterrak bigarren garaipena lortu du aurtengo Tourrean, non eta aurrenekoz irabazi zuen toki berean. Bi garaipen eskasera du Eddy Merckxen marka. Van der Poelek arazorik gabe eutsi dio lidergoari.
Duela hamahiru urte lortu zuen Mark Cavendishek (Deceuninck) Tourreko lehen garaipena, Chateaurouxen. Eta toki berean eskuratu du gaur 32.a, berpiztu egin dela berretsita. Ingelesak ez du zirkulua itxitzat eman nahi, bi garaipen eskasera baitu Eddy Merckxek Frantziako lasterketan ezarritako marka. Aurten bertan bete de...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199940/caixabankek-6452-lagunen-kaleratzea-hitzartu-du-sindikatuekin.htm
Ekonomia
Caixabankek 6.452 lagunen kaleratzea hitzartu du sindikatuekin
Lanpostuari uko egiteko kalte ordain handiagoak eskaini ditu bankuak, eta lantaldea uzten duenak borondatez utziko du, itunak jaso duenez.
Caixabankek 6.452 lagunen kaleratzea hitzartu du sindikatuekin. Lanpostuari uko egiteko kalte ordain handiagoak eskaini ditu bankuak, eta lantaldea uzten duenak borondatez utziko du, itunak jaso duenez.
Bankuetako lan erregulazioak adostuak gertatzen direlako tradizioa bete da Caixabanken kasuan ere, nahiz eta negoziazioak maratoi baten antza hartu duen. Astearteaz geroztik ia etenik gabe bilduta izan ondoren, zuzendaritzak eta sindikatu nagusiek bankua ia 6.500 langilek uzteko akordioa hitzartu dute gaur arratsaldean...
2021-7-1
https://www.berria.eus/albisteak/199941/lpeek-eta-aliatuek-oraindik-ez-dute-adostu-upel-gehiago-ekoiztea.htm
Ekonomia
LPEEk eta aliatuek oraindik ez dute adostu upel gehiago ekoiztea
Zurrumurruek diote Saudi Arabiak eta Errusiak adostu dutela ekoizpena bi milioi upeletan handitzea, modu mailakatuan. Baina Arabiar Emirerri Batuak ez daude ados gehikuntza horren banaketarekin, eta negoziazioak beste egun batez luzatu dira.
LPEEk eta aliatuek oraindik ez dute adostu upel gehiago ekoiztea. Zurrumurruek diote Saudi Arabiak eta Errusiak adostu dutela ekoizpena bi milioi upeletan handitzea, modu mailakatuan. Baina Arabiar Emirerri Batuak ez daude ados gehikuntza horren banaketarekin, eta negoziazioak beste egun batez luzatu dira.
Beti da garrantzitsua petrolioaren prezioa, bai hura ekoizten dutenentzat, baita kontsumitzen dutenentzat ere. Inflazioarekin kezka dago hor dago, lehengai askoren hornikuntza arazoen eta prezio garestien ondorioz datorrena, eta upelaren prezioak horretan guztian eragin itzela izan dezake. Horregatik zen bereziki garra...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199942/gutxieneko-sozietate-zerga-globalak-130-herrialderen-babesa-jaso-du-ocden.htm
Ekonomia
Gutxieneko sozietate zerga globalak 130 herrialderen babesa jaso du OCDEn
Erakundeko ia herrialde guztiek adostu dute %15eko gutxieneko sozietate zerga. Bederatzi herrialdek egin diote uko, tartean Irlandak, Estoniak eta Hungariak. G20ko finantza ministroen datorren asteko bilkuran sinatuko da printzipioen akordioa.
Gutxieneko sozietate zerga globalak 130 herrialderen babesa jaso du OCDEn. Erakundeko ia herrialde guztiek adostu dute %15eko gutxieneko sozietate zerga. Bederatzi herrialdek egin diote uko, tartean Irlandak, Estoniak eta Hungariak. G20ko finantza ministroen datorren asteko bilkuran sinatuko da printzipioen akordioa.
Multinazionalen zerga ihesa jomugan, gutxieneko sozietate zerga global bat ezartzeko planek urrats garrantzitsua egin dute Parisen, OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundean. Ekain hasierako G7an %15eko gutxieneko tasaren inguruan akordioa iritsi ostean, asmo hori beste herrialdeetara zabaldu behar zen. Azke...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199968/fake-eraldaketa-digitala.htm
Iritzia
Fake eraldaketa digitala
Fake eraldaketa digitala.
Eraldaketa digitala ez da prozesu historiko natural bat, emaitza aldez aurretik ezarria duena, baizik eta borroka politikoen mende dago, non ideologia ezberdinak borrokatzen duten. Aurreko astean, Estatutik sektore pribatura zuzeneko diru eskualdatzea eta kapital metaketa defendatzen duen jarrera neoliberal, soluzionis...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199969/euskaraz-hitz-egiteagatik-jipoitu-dute-gizon-bat-donibane-lohizunen.htm
Gizartea
Euskaraz hitz egiteagatik jipoitu dute gizon bat Donibane Lohizunen
Joan den asteburuan, besta egiten ari ziren hiru gizonezkok jo zuten Jean Louis Iratzoki. Orkatila hautsi zioten.
Euskaraz hitz egiteagatik jipoitu dute gizon bat Donibane Lohizunen. Joan den asteburuan, besta egiten ari ziren hiru gizonezkok jo zuten Jean Louis Iratzoki. Orkatila hautsi zioten.
Bestak ziren berez joan den asteburuan Donibane Lohizunen (Lapurdi), eta, bestarik ez egiteko deia zabaldua bazen ere, jendetza handiak elkartu ziren kalean, eta liskar handiak izan ziren, tartean taldeen arteko borrokak, baita labanekin ere. Testuinguru horretan, ostiraletik larunbaterako gauean, ostatu batean afaltze...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199970/langabeziaren-jaitsiera-eta-enplegu-sorrera-moteldu-egin-dira-ekainean.htm
Ekonomia
Langabeziaren jaitsiera eta enplegu sorrera moteldu egin dira ekainean
2.553 langabe gutxiago eta 4.023 langile gehiago eman ditu hilabeteak. Langile kopurua hurbildu egin da krisiaren aurretik zegoenera. 7.000 lagun atera dira erregulaziotik
Langabeziaren jaitsiera eta enplegu sorrera moteldu egin dira ekainean. 2.553 langabe gutxiago eta 4.023 langile gehiago eman ditu hilabeteak. Langile kopurua hurbildu egin da krisiaren aurretik zegoenera. 7.000 lagun atera dira erregulaziotik
Maiatzeko ekaitzaren ondoren etorri da barea. Hilabete historikoa izan zen aurrekoa, ekonomiaren susperraldiaren eskutik langabezia gutxitan bezala jaitsi baitzen (-7.549) eta asko handitu, berriz, Gizarte Segurantzan kotizatzen duten langileen kopurua (+8.200). Jarduera ekonomikoaren goranzko bidea jarraitzen badu ere...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199971/rodriguez-zapatero-prozesu-prepolitikoa-itxi-zenetik-beste-guztia-ezinezkoa-izateaz-gain-ez-da-desiragarria.htm
Politika
Rodriguez Zapatero: «Prozesu prepolitikoa itxi zenetik, beste guztia, ezinezkoa izateaz gain, ez da desiragarria»
Espainiako Gobernuko presidente ohia elkarrizketatu du BERRIAk, Madrilen, eta bihar argitaratuko du elkarrizketa, larunbatarekin.
Rodriguez Zapatero: «Prozesu prepolitikoa itxi zenetik, beste guztia, ezinezkoa izateaz gain, ez da desiragarria». Espainiako Gobernuko presidente ohia elkarrizketatu du BERRIAk, Madrilen, eta bihar argitaratuko du elkarrizketa, larunbatarekin.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohia elkarrizketatu du BERRIAk, Madrilen, iragan den asteartean. Enekoitz Esnaola kazetariak egin dio. 2004tik 2011ra artean izan zen gobernuburu Zapatero. Haren gobernuak ETArekin 2005-2007an izandako elkarrizketa prozesua, ETAren jarduera armatuaren bukaera...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199972/gaindegiak-jarduna-eten-du-zailtasun-ekonomikoak-direla-eta.htm
Gizartea
Gaindegiak jarduna eten du, zailtasun ekonomikoak direla eta
Mezu soil baten bidez jakinarazi dute behategiko jarduerak eten zituztela herenegun, «zailtasun ekonomikoen eraginez». Aurrerantzean ez dute eduki berririk sortuko eta zabalduko.
Gaindegiak jarduna eten du, zailtasun ekonomikoak direla eta. Mezu soil baten bidez jakinarazi dute behategiko jarduerak eten zituztela herenegun, «zailtasun ekonomikoen eraginez». Aurrerantzean ez dute eduki berririk sortuko eta zabalduko.
Euskal Herriko osoko datu sozioekonomikoen berri izateko aukera galduko dute euskal herritarrek. Izan ere, Gaindegiak iragarri du, bizi dituzten zailtasun ekonomikoen ondorioz, behategiko jarduera eten egin zuela herenegun. Beraz, aurrerantzean ez dute sortuko eta zabalduko eduki berririk. Mezu soil baten bidez jakinar...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199973/sakanako-berria-zabalik-kanpainak-1000-euroko-bi-sari-banatu-ditu.htm
Gizartea
Sakanako 'BERRIA zabalik' kanpainak 1.000 euroko bi sari banatu ditu
Maria Perez Arellano herritarrak eta Altsasuko Txartel kopia dendak jaso dituzte bonuak.
Sakanako 'BERRIA zabalik' kanpainak 1.000 euroko bi sari banatu ditu. Maria Perez Arellano herritarrak eta Altsasuko Txartel kopia dendak jaso dituzte bonuak.
Tokiko komertzioa biziberritzeko eta BERRIA egunkariaren zabalpena egiteko antolatu dute BERRIA zabalik kanpaina Sakanan, Nafarroan, eta harrera beroa izan du. Maiatzaren 31z geroztik, hiru astez, 6.000 txartel banatu dituzte eskualdeko denda eta ostatuek. Parte hartu duten herritarren artean zozketa eginda, Maria Per...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199974/txibiteri-duela-bi-hamarkadako-hizkuntz-politikak-alboratzeko-eskatu-diote-irunean.htm
Gizartea
Txibiteri «duela bi hamarkadako hizkuntz politikak alboratzeko» eskatu diote Iruñean
Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez! lelopean manifestazioa egin dute Iruñean, Euskalgintzaren Kontseiluak deituta. Adierazi dute dekretua «atzerapausoa» izango dela eta «euskaldunen eskubideak murriztuko dituela».
Txibiteri «duela bi hamarkadako hizkuntz politikak alboratzeko» eskatu diote Iruñean. Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez! lelopean manifestazioa egin dute Iruñean, Euskalgintzaren Kontseiluak deituta. Adierazi dute dekretua «atzerapausoa» izango dela eta «euskaldunen eskubideak murriztuko ditue...
«Txibite, entzun, Nafarroa euskaldun!», entzun da gaur, besteak beste, Iruñean. Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez! leloa aurrealdean zutela, manifestazioa egin dute euskara administrazioan arautzeko Nafarroako Gobernua prestatzen ari den dekretu berria salatzeko. Izan ere, Euskalgintzaren Kont...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199975/baheketa-batera-deitu-dituzte-saloun-izan-diren-17-eta-25-urte-bitarteko-gazte-nafarrak.htm
Gizartea
Baheketa batera deitu dituzte Saloun izan diren 17 eta 25 urte bitarteko gazte nafarrak
Joan den ekainaren 25az geroztik Saloun (Herrialde Katalanak) izan diren gazteak testak egitera deitu ditu Nafarroako Gobernuak, hara bidaiatu duten gazteen artean hainbat positibo atzeman ondotik: 26 kutsatu zenbatu dira oraingoz.
Baheketa batera deitu dituzte Saloun izan diren 17 eta 25 urte bitarteko gazte nafarrak. Joan den ekainaren 25az geroztik Saloun (Herrialde Katalanak) izan diren gazteak testak egitera deitu ditu Nafarroako Gobernuak, hara bidaiatu duten gazteen artean hainbat positibo atzeman ondotik: 26 kutsatu zenbatu dira oraingoz.
Nafarroako Gobernuko Osasun departamenduak COVID-19a atzemateko testak egitera deitu ditu joan den ekainaren 25az geroztik Saloun (Tarragona, Herrialde Katalanak) izan diren 17 eta 25 urte bitarteko gazte nafarrak. Izan ere, osasun agintariek hainbat positibo atzeman dituzte data horretatik aitzina Saloura bidaiatu dut...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199976/nafarroako-enplegu-planak-laquogardentasun-faltaraquo-duela-salatu-du-eh-bilduk.htm
Ekonomia
Nafarroako enplegu planak «gardentasun falta» duela salatu du EH Bilduk
Adolfo Araizek kritikatu du «ez negoziazioetan, ezta sinatu ondoren ere» ez dutela akordioaren edukirik jaso, «nahiz eta aurrekontuetan eragina izan dezakeen».
Nafarroako enplegu planak «gardentasun falta» duela salatu du EH Bilduk. Adolfo Araizek kritikatu du «ez negoziazioetan, ezta sinatu ondoren ere» ez dutela akordioaren edukirik jaso, «nahiz eta aurrekontuetan eragina izan dezakeen».
Asteazkenean Nafarroako Gobernuak bosgarren enplegu plana sinatu zuen CEN patronalarekin, eta CCOO eta UGT sindikatuekin. Akordio horren aurrean, EH Bilduk «gardentasun falta» duela salatu du. Gobernuak etorkizuneko eraldaketa sakonari aurre egiteko palanka izango dela nabarmendu arren, koalizioak uste du egitasmoak ez...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199977/kutsatzeak-beste-behin-ere-gora-519-azken-orduetan.htm
Gizartea
Kutsatzeak beste behin ere gora: 519 azken orduetan
Nafarroan igoera nabarmena izan da, aurreko egunean izandako kutsatuen ia bi halako atzeman ditu Osasunbideak
Kutsatzeak beste behin ere gora: 519 azken orduetan. Nafarroan igoera nabarmena izan da, aurreko egunean izandako kutsatuen ia bi halako atzeman ditu Osasunbideak
Kutsatzeen kopuruak berriz ere gora egin du: Osakidetzak eta Osasunbideak 519 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan. Nafarroako kasuak bereziki eman du atentzioa, 113 kasu zenbatu baitituzte, aurreko egunean atzemandakoen ia bi halako. Gipuzkoan ere izan da igoera, txikiagoa izan bada ere, eta Hernanin egondako ag...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199978/absestosiak-jota-hildako-langile-ohi-baten-familiak-145000-euro-eskatu-dizkio-cafi.htm
Ekonomia
Absestosiak jota hildako langile ohi baten familiak 145.000 euro eskatu dizkio CAFi
EAEko Auzitegi Nagusiak kalte ordainak ordaintzera behartu du enpresa, garai hartan ez zegoelako amiantoaren aurkako babes neurririk
Absestosiak jota hildako langile ohi baten familiak 145.000 euro eskatu dizkio CAFi. EAEko Auzitegi Nagusiak kalte ordainak ordaintzera behartu du enpresa, garai hartan ez zegoelako amiantoaren aurkako babes neurririk
CAFeko langile ohi baten familiak 145.726 euroko kalte ordaina eskatu dio enpresari tren fabrikan eginiko urteen eraginez garaturiko absestosis gaitzarengatik. EAEko Auzitegi Nagusiko lan arloko salak, familiaren helegiteari erantzunez, lan gaixotasuna izan zela ebatzi zuen 2019ko urrian, eta kalte ordain bat agindu zu...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199979/osasunbidea-18-eta-29-urte-artekoei-txertatzeko-ordua-ematen-hasi-da.htm
Gizartea
Osasunbidea 18 eta 29 urte artekoei txertatzeko ordua ematen hasi da
Nafarroako Gobernuak iragarri du adin tarte horretan daudenei txertoa jartzen hasiko dela. Gainera, AstraZeneca botika etxearen bigarren dosia jaso behar duten 60 eta 67 urte artekoen immunizazioa azkartu nahi du gobernuak, eta bi astez aurreratuko du haien txertaketa.
Osasunbidea 18 eta 29 urte artekoei txertatzeko ordua ematen hasi da. Nafarroako Gobernuak iragarri du adin tarte horretan daudenei txertoa jartzen hasiko dela. Gainera, AstraZeneca botika etxearen bigarren dosia jaso behar duten 60 eta 67 urte artekoen immunizazioa azkartu nahi du gobernuak, eta bi astez aurreratuko d...
Osasunbidea gaur hasi da 18 eta 29 urte arteko herritarrei COVID-19aren aurkako txertoa jartzeko ordua ematen. Carlos Artuondo Nafarroako Osasun zuzendariak jakinarazi du dagoeneko adin tarte horretan dauden herritar batzuk hartua dutela txertatzeko ordua. Bitartean, 30 eta 39 urte arteko herritarren txertaketarekin au...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199980/erabakitzeko-eskubidearen-aldeko-herri-gogoa-adieraziko-dute-bihar-bilbon.htm
Politika
Erabakitzeko eskubidearen aldeko «herri gogoa» adieraziko dute bihar Bilbon
Gure Esku-k Hamaika Gara egitasmoak mobilizaziora deitu du biharko (17:30), «erabakitzeko ahalmenaren» beharra nabarmentzeko.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko «herri gogoa» adieraziko dute bihar Bilbon. Gure Esku-k Hamaika Gara egitasmoak mobilizaziora deitu du biharko (17:30), «erabakitzeko ahalmenaren» beharra nabarmentzeko.
Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak eta harekin batera Hamaika Gara plataforma osatzen duten 23 eragileek mobilizaziora deitu dute biharko, Hamaika Gara erreferendumaren alde lelopean, erabakitzeko eskubidearen aldeko «herri gogoa» adierazteko. Deialdia Bilboko Areatzaren, Erripa kaiaren eta udaletxeko...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199981/afganistango-base-militar-handiena-hustu-dute-aebek.htm
Mundua
Afganistango base militar handiena hustu dute AEBek
Herrialdeko armadak hartu du eremuaren kontrola. Talibanen ustez, atzerriko tropen irteerak «bide berri bat» irekiko du.
Afganistango base militar handiena hustu dute AEBek. Herrialdeko armadak hartu du eremuaren kontrola. Talibanen ustez, atzerriko tropen irteerak «bide berri bat» irekiko du.
Afganistandik erretiratzeko bidean pauso garrantzitsu bat eman dute AEBek. Asiako herrialde hartako Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez, nazioarteko koalizioko tropek Bagramgo base militarra utzi dute, eta herrialdeko armadak hartu du haren kontrola, «terrorismoa borrokatzen» jarraitzeko. Bagramgoa AEBek herrialdea...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199982/onartezina-da-gutxieneko-pentsioak-izendatu-ere-ez-izana.htm
Ekonomia
«Onartezina da gutxieneko pentsioak izendatu ere ez izana»
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak argiak baino askoz ilun gehiago ikusi dizkio pentsioen erreformari: «sistema publikoa mehatxupean dago oraindik»
«Onartezina da gutxieneko pentsioak izendatu ere ez izana». Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak argiak baino askoz ilun gehiago ikusi dizkio pentsioen erreformari: «sistema publikoa mehatxupean dago oraindik»
Euskal Herriko Pentsiodunen mugimenduak argiak baino askoz ilun gehiago ikusi ditu Espainiako Gobernuak onartu berri duen pentsioen erreforman. Begi onez ikusi dute KPIaren araberako igoera, baina, haien ustez, pentsiodunen ekinari esker lortu da. Kritika zabalagoa da, ordea, eta, besteak beste, «onartezina» iruditu za...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199984/langile-bat-hil-da-durangon-eraikin-batetik-erorita.htm
Ekonomia
Langile bat hil da Durangon, eraikin batetik erorita
Ertzaintzaren eraikinaren ondoko etxebizitza batzuetan konponketa lanetan ari zen.
Langile bat hil da Durangon, eraikin batetik erorita. Ertzaintzaren eraikinaren ondoko etxebizitza batzuetan konponketa lanetan ari zen.
Langile bat hil da gaur eguerdian Durangon (Bizkaia), eraikitzen ari diren etxe bateko bosgarren solairutik behera erorita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, 11:45ean izan da ezbeharra. Istripuaren zergatiak ikertzen ari dira. ELAk jakinarazi duenez, Portugalgoa zen behargina, eta Ertzaintzaren era...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199987/la-locomotora-negra-eta-chucho-valdes-sarituko-ditu-donostiako-jazzaldiak.htm
Kultura
La Locomotora Negra eta Chucho Valdes sarituko ditu Donostiako Jazzaldiak
Jaialdiaren 56. aldiko egitarau osoa aurkeztu dute. Arlo Parksen eta Mulatu Astatkeren emanaldiak bertan behera utzi behar izan dituzte.
La Locomotora Negra eta Chucho Valdes sarituko ditu Donostiako Jazzaldiak. Jaialdiaren 56. aldiko egitarau osoa aurkeztu dute. Arlo Parksen eta Mulatu Astatkeren emanaldiak bertan behera utzi behar izan dituzte.
«Azken urteetako garrantzitsuena eta erakargarriena» izango da Donostiako 56. Jazzaldia, antolatzaileen hitzetan. Hilaren 21etik 25era egingo dute, eta jazz munduko bi izen handiri emango dizkie jaialdiak bere aurtengo sariak: Chucho Valdes piano jotzaileari; eta La Locomotora Negra taldeari. «Jazzaren historiako hand...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199988/bilboko-euskal-museoak-6400-metro-koadro-gehiago-izango-ditu.htm
Kultura
Bilboko Euskal Museoak 6.400 metro koadro gehiago izango ditu
Museoa handitzeko behin betiko proiektuan jasotakoaren arabera, azalera %38 handituko dute. Zurezko gela huts bat kokatuko dute zintzilik Miserikordia espazioan
Bilboko Euskal Museoak 6.400 metro koadro gehiago izango ditu. Museoa handitzeko behin betiko proiektuan jasotakoaren arabera, azalera %38 handituko dute. Zurezko gela huts bat kokatuko dute zintzilik Miserikordia espazioan
Nabarmen aldatzear dago Bilboko museoen paisaia: proposatu zenetik hamahiru urtera, Guggenheimen beste bi egoitza egingo dituzte Gernika-Lumon eta Muruetan (Bizkaia), eta irailean hasiko dituzte Arte Ederren Museoa handitzeko lanak, ondo bidean. Erakusteko leku gehiago izango du, halaber, Euskal Museoak: joan den martx...
2021-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/199989/asteburuan-irunen-botila-batekin-kolpatu-zuten-gaztea-hil-egin-da.htm
Gizartea
Asteburuan Irunen botila batekin kolpatu zuten gaztea hil egin da
Igande goizaldean gertatu zen erasoa, Urdanibia plazan sorturiko «talde borroka» batean. 18 urteko gizonezko bat atxilotu dute erasoarekin lotuta.
Asteburuan Irunen botila batekin kolpatu zuten gaztea hil egin da. Igande goizaldean gertatu zen erasoa, Urdanibia plazan sorturiko «talde borroka» batean. 18 urteko gizonezko bat atxilotu dute erasoarekin lotuta.
EFE berri agentziak jakinarazi duenez, hil egin da joan den igandean Irunen (Gipuzkoa) botila batekin zauritutako gaztea. Goizaldeko hirurak aldera gertatu zen erasoa, berri agentziaren arabera: Udaltzaingoa eta Ertzaintza Urdanibia plazara joan ziren, «talde borroka» bat gertatzen ari zela-eta, eta lurrean atzeman zut...