date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-7-2 | https://www.berria.eus/albisteak/199990/mohoricek-irabazi-du-tourra-hankaz-gora-jarri-duen-etapa.htm | Kirola | Mohoricek irabazi du Tourra hankaz gora jarri duen etapa | Bahrain taldeko ziklista izan da Pogacar izerdiarazi duen ihesaldiko indartsuena. Bertan sartu da Van der Poel, lidertza sendotuz; baita Van Aert ere. Roglic lehertu egin da, eta jada ez du aukerarik sailkapen nagusian | Mohoricek irabazi du Tourra hankaz gora jarri duen etapa. Bahrain taldeko ziklista izan da Pogacar izerdiarazi duen ihesaldiko indartsuena. Bertan sartu da Van der Poel, lidertza sendotuz; baita Van Aert ere. Roglic lehertu egin da, eta jada ez du aukerarik sailkapen nagusian | Taldea da Tadej Pogacarren ahulgunea (UAE). Hala bistaratu da gaur, aurtengo Tourreko etaparik luzeenean. 250 kilometroko esfortzu luze eta bortitza egin dute txirrindulariek, eta UAE taldeak ezin izan du etapa hasieran 29 txirrindularik piztu duten sua itzali. Aurrean sartu dira Mathieu van der Poel (Alpecin), lasterk... |
2021-7-2 | https://www.berria.eus/albisteak/199991/gutxienez-sei-eliza-erre-dituzte-kanadan-barnetegietan-hildako-indigenengatik.htm | Mundua | Gutxienez sei eliza erre dituzte Kanadan, barnetegietan hildako indigenengatik | Haur indigenen mila gorpu baino gehiago aurkitu dituzte azken egunotan Kanadan, eta herritarrak kalera atera dira hori salatzeko. Elizabeth II.aren eta Victoria erreginaren estatuak ere bota dituzte. | Gutxienez sei eliza erre dituzte Kanadan, barnetegietan hildako indigenengatik. Haur indigenen mila gorpu baino gehiago aurkitu dituzte azken egunotan Kanadan, eta herritarrak kalera atera dira hori salatzeko. Elizabeth II.aren eta Victoria erreginaren estatuak ere bota dituzte. | Erregistratu gabeko mila gorpu baino gehiago aurkitu dituzte Kanadan azken asteetan, barnetegi izandakoetan. Berriak herrialdea mugiarazi du, eta, protesta moduan, kalera atera dira herritarrak. Manifestazioak egiteaz gain, gutxienez sei eliza katoliko erre dituzte, ikastetxe horiek erakunde erlijiosoen eskumenekoak zi... |
2021-7-2 | https://www.berria.eus/albisteak/199992/hasi-da-ehz-jaialdia.htm | Kultura | Hasi da EHZ jaialdia | 25. jaialdia egingo dute, Irisarrin (Nafarroa Beherea). Gaurko eta biharko egitaraua bereziki publiko gazteari zuzendua bada ere, ez du adin mugarik. Igandea, berriz, familiei zuzendua egongo da bereziki. | Hasi da EHZ jaialdia. 25. jaialdia egingo dute, Irisarrin (Nafarroa Beherea). Gaurko eta biharko egitaraua bereziki publiko gazteari zuzendua bada ere, ez du adin mugarik. Igandea, berriz, familiei zuzendua egongo da bereziki. | Hasi da EHZ jaialdiaren 25. aldia, gazteak eta ez hain gazteak Irisarrira (Nafarroa Beherea) iritsi dira kontzertuekin gozatzeko gogoz. Hiru egunetan askotariko kultur ekitaldiak izanen dira EHZn.
Orotarat, 30 taldek baino gehiagok parte hartuko dute hiru egunetan, gaur hasita. Julen Oillarburu EHZko kideak aitortu du... |
2021-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/200023/oslora-joanda-bi-urtean-egin-zitekeen-etaren-amaiera.htm | Politika | «Oslora joanda, bi urtean egin zitekeen ETAren amaiera» | Orain dela hamar urte utzi zion Zapaterok Espainiako gobernuburu izateari, justu ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri zuenean. Elkarrizketak horretarako izan zuen garrantzia nabarmendu du. Elkarbizitzaren alde eta hausturaren aurka egin du. Papereko elkarrizketaren bertsio luzea da hau. | «Oslora joanda, bi urtean egin zitekeen ETAren amaiera». Orain dela hamar urte utzi zion Zapaterok Espainiako gobernuburu izateari, justu ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri zuenean. Elkarrizketak horretarako izan zuen garrantzia nabarmendu du. Elkarbizitzaren alde eta hausturaren aurka egin du. Papereko elkarriz... | Aurten, ETAren jarduera armatuaren bukaeraren 10. urteurrena izango dela medio, Euskal Herrira azkenaldian baino gehiagotan etortzeko gogoa du Jose Luis Rodriguez Zapaterok, 2004-2011n Espainiako gobernuburu izandakoak. Herenegun Iruñean izan zen, Maria Txibiterekin. Mezu batzuk emateko asmoa dauka, baina aitortzen du ... |
2021-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/200024/guarita-pilotariaren-semea-erraina-eta-ilobak-daude-floridan-eroritako-eraikineko-biktimen-artean.htm | Mundua | Guarita pilotariaren semea, erraina eta ilobak daude Floridan eroritako eraikineko biktimen artean | Dagoeneko 22 gorpu atera dituzte hondakinetatik, eta beste 126 pertsona galdurik daude oraindik. | Guarita pilotariaren semea, erraina eta ilobak daude Floridan eroritako eraikineko biktimen artean. Dagoeneko 22 gorpu atera dituzte hondakinetatik, eta beste 126 pertsona galdurik daude oraindik. | «Jai alaia doluminez dago». Horrela zabaldu du Jai Alai News hedabideak Floridako Surfside auzoan (Ameriketako Estatu Batuak) ekainaren 24an eroritako eraikinetik helduriko azken albisteak. Izan ere, zesta puntan itzal handia izaniko Guara familiako kideen gorpuak atera dituzte hondakinetatik.
Manuel Guara Guarita pil... |
2021-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/200025/inaki-larranaga-euskaltzalea-hil-da.htm | Gizartea | Iñaki Larrañaga euskaltzalea hil da | Apaiza, soziologoa eta soziolinguista zen, eta gogor aritu zen euskalgintzarako lanean. Besteak beste, Siadeco ikerketarako taldea sortu zuen, beste kide batzuekin. | Iñaki Larrañaga euskaltzalea hil da. Apaiza, soziologoa eta soziolinguista zen, eta gogor aritu zen euskalgintzarako lanean. Besteak beste, Siadeco ikerketarako taldea sortu zuen, beste kide batzuekin. | Euskalgintzari estuki loturik aritu izan zen Iñaki Larrañaga (Lazkao, Gipuzkoa, 1933 - 2021), gazte-gaztetatik. Apaiz, soziologo eta soziolinguista zereginetan aritu izan zen urteetan. Gaur hil da. Hala nola, Siadeco sozioekonomia eta hirigintzaren ikerketarako taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta hain zuzen ere,... |
2021-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/200026/gertukoak-gertukoen-eskura.htm | Ekonomia | Gertukoak, gertukoen eskura | Zenbait herri txikitan, eguneroko produktuak saltzeko herriko denda batzuk zabaldu dituzte. Herritarrei zerbitzua ematea da helburua. Horretarako, udalek alokairu baxuan eskainitako lokalak kudeatzen dituzte dendariek. Janaria, edariak zein garbitasun produktuak dituzte horietan. | Gertukoak, gertukoen eskura. Zenbait herri txikitan, eguneroko produktuak saltzeko herriko denda batzuk zabaldu dituzte. Herritarrei zerbitzua ematea da helburua. Horretarako, udalek alokairu baxuan eskainitako lokalak kudeatzen dituzte dendariek. Janaria, edariak zein garbitasun produktuak dituzte horietan. | Pandemiak kontsumitzeko ohiturak aldatu zituen, hasieran behintzat. Internetera jo zuten askok; gertuko eta bertako produktuen aldeko apustua egin zuten beste batzuek. Herrien itxiera perimetralak ere, bertako dendetara eraman zituen hainbat herritar, erosketa handiak egitera ez bazen ere. Egoera horretan, udalek herri... |
2021-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/200027/dantzan-jarraitu-nahi-baitute.htm | Gizartea | Dantzan jarraitu nahi baitute | Baztan ikastolak mende erdia bete du bukatu berri den ikasturtean, eta ikastolako gurasoek CD-DVD bat plazaratu dute orain arte egindako bide hori ospatzeko. Hezkuntza komunitatea eta ikastolako kide izandako herritarrak inplikatu dituzte proiektuan. Atzera egin dute so, aurrera segitzeko asmoz. | Dantzan jarraitu nahi baitute. Baztan ikastolak mende erdia bete du bukatu berri den ikasturtean, eta ikastolako gurasoek CD-DVD bat plazaratu dute orain arte egindako bide hori ospatzeko. Hezkuntza komunitatea eta ikastolako kide izandako herritarrak inplikatu dituzte proiektuan. Atzera egin dute so, aurrera segitzeko... | Lurrean esertzen ginela gogoan dut; mantala ere bagenuen, eta gelan sartzen ginenean, zapatak kendu, eta txapinak janzten genituen”. Juana Mari Izetarenak (Elizondo, 1967) dira oroitzapen horiek, Baztan ikastola sortu zuten garaikoak. Eskolak hartu zituen lehen ikasle taldeko kideetako bat izan zen Izeta, 1970ean, eta ... |
2021-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/200028/beste-650-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Beste 650 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian | Kutsatzea Hegoaldeko lau lurraldeetan ari da larriagotzen. Nafarroako egoeraren bilakaera nabarmen ari da belzten: testen %10ek eman dute positibo. | Beste 650 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Kutsatzea Hegoaldeko lau lurraldeetan ari da larriagotzen. Nafarroako egoeraren bilakaera nabarmen ari da belzten: testen %10ek eman dute positibo. | Joan den astetik, Hegoaldeko osasun sistemek emandako datuek gero eta garbiago erakusten dute transmisioaren bilakaera okertzen ari dela. Egun bakarrean zenbatutako kasu kopuruak beste langa bat gainditu du: Osakidetzak eta Osasunbideak 600dik gora positibo detektatu dituzte ostiralean. Zehazki, 9.861 test egin dira CO... |
2021-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/200029/hondarribia-eta-arraun-lagunak-azkarrenak-corunako-lehen-jardunaldian.htm | Kirola | Hondarribia eta Arraun Lagunak azkarrenak, Coruñako lehen jardunaldian | Iaz bezala, 'Ama Guadalupekoa' ontzia nagusitu da Eusko Label ligako lehen jardunaldian, Coruñan. Banderaren lehian, Hondarribiak Santurtzi bigarren sailkatuarekiko duen hamalau segundoko errentarekin ariko da bihar ohorezko txandan. Euskotren ligan, berriz, Arraun Lagunak-ek eman du lehen kolpea, baina bihar erabakiko... | Hondarribia eta Arraun Lagunak azkarrenak, Coruñako lehen jardunaldian. Iaz bezala, 'Ama Guadalupekoa' ontzia nagusitu da Eusko Label ligako lehen jardunaldian, Coruñan. Banderaren lehian, Hondarribiak Santurtzi bigarren sailkatuarekiko duen hamalau segundoko errentarekin ariko da bihar ohorezko txandan. Euskotren liga... | Abian dira Euskotren eta Eusko Label ligak, eta iritsi dira Hondarribiarentzako eta Arraun Lagunak-entzako denboraldiko lehen garaipenak. Bi ontziak moldatu dira hobekien Coruñako estropada eremu bihurrian. Gizonezkoetan, emakumezkoetan ez bezala, alde handiak egon dira traineruen artean. Pentsa, Hondarribia irabazleak... |
2021-7-3 | https://www.berria.eus/albisteak/200030/tourra-bere-oinetara-jarri-du-pogacarrek.htm | Kirola | Tourra bere oinetara jarri du Pogacarrek | Erakustaldi handia egin du esloveniarrak, 34 kilometrora erasoa jo, eta lasterketa ia erabakita utzita. Teunsek irabazi du etapa, Izagirreren aurretik. Bilbao hamargarren jarri da sailkapen nagusian | Tourra bere oinetara jarri du Pogacarrek. Erakustaldi handia egin du esloveniarrak, 34 kilometrora erasoa jo, eta lasterketa ia erabakita utzita. Teunsek irabazi du etapa, Izagirreren aurretik. Bilbao hamargarren jarri da sailkapen nagusian | Talde ahula zuela, estrategikoki sufritu egin zezakeela, segadaren batean eror zitekeela... Zalantza guztiak kolpetik uxatu ditu gaur Tadej Pogacarrek (UAE), helmugarako 34 kilometro gelditzen zirela eraso ikusgarri eta erabakigarria jota. Etapa ezin izan du irabazi, Dylan Teuns (Bahrain) gailendu baita, Ion Izagirrere... |
2021-7-4 | https://www.berria.eus/albisteak/200056/bi-modu-sailkapena-lortzeko.htm | Kirola | Bi modu sailkapena lortzeko | Danimarkak 1-2 irabazi dio Txekiar Errepublikari, eta bi urratsera du 1992ko balentria. Aurrean eraginkortasun ikaragarria erakutsita, Ingalaterrak 0-4 irabazi dio Ukrainari. | Bi modu sailkapena lortzeko. Danimarkak 1-2 irabazi dio Txekiar Errepublikari, eta bi urratsera du 1992ko balentria. Aurrean eraginkortasun ikaragarria erakutsita, Ingalaterrak 0-4 irabazi dio Ukrainari. | Danimarka-Ingalaterra. Horixe izango da Eurokopako bigarren finalerdia. Bi selekzioak aurretik jarri ziren euren final-laurdenetako partidan. Baina oso jokatzeko era diferentea erabilita lortu zuten finalerdietarako sailkatzea. Danimarkak erasora jokatu zuen, ausart. Ingalaterrak, berriz, arriskurik gabe, baina erasoan... |
2021-7-4 | https://www.berria.eus/albisteak/200057/355-positibo-atzeman-dituzte-nafarroan-bezperakoak-halako-bi.htm | Gizartea | 355 positibo atzeman dituzte Nafarroan, bezperakoak halako bi | Positibotasun tasa %21,2ra igo da herrialdean. Saloun oporretan egondako gazteak bahetzen ari dira oraindik ere. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan tasa % 5,9tik % 6,6ra igo da. | 355 positibo atzeman dituzte Nafarroan, bezperakoak halako bi. Positibotasun tasa %21,2ra igo da herrialdean. Saloun oporretan egondako gazteak bahetzen ari dira oraindik ere. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan tasa % 5,9tik % 6,6ra igo da. | Datu txarrak argitaratu ditu Nafarroako Gobernuak. Herrialdean 355 positibo atzeman zituzten atzo eginiko probetan. Aurreko egunean 152 izan ziren, eta ostegunean 68 baino ez. Proba gehiago egin zituzten atzo: 1.675 (bezperan 1444). Beraz, proben %21,2k eman zuten positibo.
Edonola ere, kontuan hartu behar da baheketa... |
2021-7-4 | https://www.berria.eus/albisteak/200058/oriok-irabazi-du-corunako-bandera.htm | Kirola | Oriok irabazi du Coruñako bandera | Atzo hirugarren geratu ziren oriotarrak, baina gaur berreskuratu egin dute galduriko segundoak, eta tarte txikiarengatik nagusitu dira. | Oriok irabazi du Coruñako bandera. Atzo hirugarren geratu ziren oriotarrak, baina gaur berreskuratu egin dute galduriko segundoak, eta tarte txikiarengatik nagusitu dira. | Gaizki hasi, eta ondo amaitu. Hala laburbildu daiteke Oriok Galiziako uretan asteburu honetan eginikoa. Euskotren Ligako bigarren saioa egin dute gaur eguerdian, Coruñan, eta hiriko bandera eraman dute oriotarrek.
Ez zuten erraza. Lehenengo saioan, atzo, hirugarren geratu ziren. Beraz, gaurkorako erronka Arraun Laguna... |
2021-7-4 | https://www.berria.eus/albisteak/200059/santurtzik-irabazi-du-corunako-bandera-bigarren-urtez-eta-urdaibaik-estropada.htm | Kirola | Santurtzik irabazi du Coruñako bandera bigarren urtez, eta Urdaibaik estropada | Urdaibaik irabazi du bigarren saioa, baina bandera santurtziarrek eraman dute. | Santurtzik irabazi du Coruñako bandera bigarren urtez, eta Urdaibaik estropada. Urdaibaik irabazi du bigarren saioa, baina bandera santurtziarrek eraman dute. | Eusko Label Ligako bigarren jardunaldia jokatu da gaur Coruñako uretan (Galizia), eta Santurtzik eraman du Hiriko Bandera, nahiz eta Urdaibaik irabazi estropada, 15 segundoko aldea atera dietelako bi egunetako denborak batuta.
Urdaibaiko traineruak ez zuen egun ona izan larunbateko saioan, baina hobeto aritu da gaur. ... |
2021-7-4 | https://www.berria.eus/albisteak/200060/eako-kritikoek-olaizola-zarauzko-zinegotziaren-aldeko-ekitaldia-egin-dute.htm | Politika | EAko kritikoek Olaizola Zarauzko zinegotziaren aldeko ekitaldia egin dute | Karlos Garaikoetxea lehendakari ohiak bideo baten bidez sostengua adierazi dio Olaizolari, eta haren aurkako edozein prozesutan bere burua erruduntzat joko duela adierazi du. | EAko kritikoek Olaizola Zarauzko zinegotziaren aldeko ekitaldia egin dute. Karlos Garaikoetxea lehendakari ohiak bideo baten bidez sostengua adierazi dio Olaizolari, eta haren aurkako edozein prozesutan bere burua erruduntzat joko duela adierazi du. | Eusko Alkartasunako hainbat kide bildu dira gaur Donostian sostengua emateko Begotxu Olaizola Zarauzko Udaleko (Gipuzkoa) zinegotziari. Salatu dutenez, alderdiko zuzendaritzak zigortzeko prozedura zabaldu dio Olaizolari, ildo kritikoen eledun gisa agertzeagatik.
Izan ere, kritiko talde bat Gasteizko Europa jauregian b... |
2021-7-4 | https://www.berria.eus/albisteak/200061/asko-eman-dit-bertsoak-bizimodu-bat.htm | Kultura | «Asko eman dit bertsoak: bizimodu bat» | Omenaldia Usurbilen, omenaldia Lazkaon... 2019an lehen lerrotik urrunduta, 30 urtez gai jartzaile gisa egindako lanaren ordaina jasotzen ari da Inaxio Usarralde. Euskara du bizibide. | «Asko eman dit bertsoak: bizimodu bat». Omenaldia Usurbilen, omenaldia Lazkaon... 2019an lehen lerrotik urrunduta, 30 urtez gai jartzaile gisa egindako lanaren ordaina jasotzen ari da Inaxio Usarralde. Euskara du bizibide. | Euskara, bertsoa eta kolektiboa. Hiru zutabe ditu Inaxio Usarralderen (Aginaga, Usurbil, 1967) egunerokoak. Euskal filologoa da ikasketaz, Emun kooperatiban ari da lanean 2005etik —sartu-irten bat egin zuen Mintzola Ahozko Lantegian—, baina 30 urtez gai jartzaile gisa egindako lanak eman dio sona. 2019an lehen lerrotik... |
2021-7-4 | https://www.berria.eus/albisteak/200062/oconnorrek-irabazi-du-alpeetako-etapa-latz-batean.htm | Kirola | O'Connorrek irabazi du Alpeetako etapa latz batean | Tadej Pogacarren beste minutu erdi atera die jarraitzaileei, eta are seguruago jantzi du berriz elastiko horia. | O'Connorrek irabazi du Alpeetako etapa latz batean. Tadej Pogacarren beste minutu erdi atera die jarraitzaileei, eta are seguruago jantzi du berriz elastiko horia. | Euria eta hotza izan dira gaurko Frantziako Tourreko etapako protagonistak. Bakarrik heldu da helmugara Ben O'Connor australiarra, Ag2r Citroen taldekoa, eta Tadej Pogacar esloveniarrak (UAE Emirates) beste minutu erdiko abantaila lortu du.
Latza izan da etapa txirrindulari guztientzat, baina talde handi batek ihes eg... |
2021-7-4 | https://www.berria.eus/albisteak/200063/mende-erdiz-euskara-irakasten-amikuzen.htm | Gizartea | Mende erdiz euskara irakasten Amikuzen | Hainbat ekitaldi finkatu dituzte Amikuzeko ikastolaren 50. urtebetetzea ospatzeko. Ikasle, irakasle eta guraso ohiek gaur egungoekin bat egin dute antolaketa taldea osatzeko. ‘Ipar Euskal Herriko Hitza’-k lehen urteetako giroari eta egin bideari behako bat emateko baliatu du parada, garaiko aktoreekin. | Mende erdiz euskara irakasten Amikuzen. Hainbat ekitaldi finkatu dituzte Amikuzeko ikastolaren 50. urtebetetzea ospatzeko. Ikasle, irakasle eta guraso ohiek gaur egungoekin bat egin dute antolaketa taldea osatzeko. ‘Ipar Euskal Herriko Hitza’-k lehen urteetako giroari eta egin bideari behako bat emateko baliatu du para... | Lehen ikastolak sortu eta gutira hasi zen Amikuzeko ikastolaren ibilbidea ere. Gaur egun, lehen irakasleetan zirenak, beren ikasleen lankide izan ondotik, erretiratu dira. Belaunaldi desberdinetan ikasle eta guraso izan direnak elkartu dira 50 urteen besta desberdinak prestatzeko.
Ospakizunen agendak agerian uzten du ... |
2021-7-4 | https://www.berria.eus/albisteak/200064/urriza-eta-aizpuru-iiia-dira-san-fermin-torneoko-lehen-finalistak.htm | Kirola | Urriza eta Aizpuru III.a dira San Fermin Torneoko lehen finalistak | Juanenea eta Barrenetxea 30-22 garaitu dituzte eta hauek Ansa II eta Larrañagaren aurka jokatuko dute finalerdia uztailaren 7an | Urriza eta Aizpuru III.a dira San Fermin Torneoko lehen finalistak. Juanenea eta Barrenetxea 30-22 garaitu dituzte eta hauek Ansa II eta Larrañagaren aurka jokatuko dute finalerdia uztailaren 7an | Urrizak eta Aizpuru III.ak 30-22 irabazi zieten Juanenea eta Barrenetxea IV.ari larunbatean Galarretan, eta San Fermin torneoko lehen bikote finalista da. Bi bikoteek finalerako txartela zuten jokoan, baina gorriek gehiago asmatu zuten une garrantzitsuetan eta lehen partidan bezala, Ansa II-Larrañagaren aurka, oso segu... |
2021-7-4 | https://www.berria.eus/albisteak/200065/marianne-vosek-irabazi-du-hirugarren-etapa.htm | Kirola | Marianne Vosek irabazi du hirugarren etapa | Aste honetan hil den Jolien Verschueren ziklo-kroslariariari eskaini dio garaipena. | Marianne Vosek irabazi du hirugarren etapa. Aste honetan hil den Jolien Verschueren ziklo-kroslariariari eskaini dio garaipena. | Marianne Vos (Jumbo Visma) txirrindulariak irabazi du Italiako Giroko hirugarren etapa. Esprintean hartu die aurrea Lucinda Brandi, Lianne Lipperti eta Elisse Chabbeyri.
Ovadan amaitu da etapa. Beste zazpi geratzen dira. 34 urteko txirrindulariarentzat 234. garaipena da, eta horrekin inoizko txirrindularirik onenetako... |
2021-7-4 | https://www.berria.eus/albisteak/200066/urkulluk-tentsioa-mantentzeko-eskatu-die-herritarrei.htm | Gizartea | Urkulluk «tentsioa mantentzeko» eskatu die herritarrei | Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gutun bat argitaratu du, eta aurtengo egoera iazko udaren antzekoa dela nabarmendu: «Une hartan uste genuen, oker uste ere, egoera kontrolpean eta gaindituta genuela. Eta, halere, zain genuen bigarren olatua». | Urkulluk «tentsioa mantentzeko» eskatu die herritarrei. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gutun bat argitaratu du, eta aurtengo egoera iazko udaren antzekoa dela nabarmendu: «Une hartan uste genuen, oker uste ere, egoera kontrolpean eta gaindituta genuela. Eta, halere, zain genuen bigarren olatua». | Eldiario.es gunean idatzitako gutun baten bidez, herritarrei «beste ahalegin bat» egiteko eskatu die Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, «pandemiaren amaiera izan behar duen txanpan».
Kutsatzeak saihesteko, «tentsioa mantentzeko» eskatu du Urkulluk. Ohartarazi duenez, «zentzu batean iazko udakoa gogora ek... |
2021-7-4 | https://www.berria.eus/albisteak/200067/elisa-loncon-maputxeak-zuzenduko-du-txileko-konstituzioa-idazteko-biltzarra.htm | Mundua | Elisa Loncon maputxeak zuzenduko du Txileko konstituzioa idazteko biltzarra | «Txile berri plurala, ele askotakoa sortu da, herri guztiekin», esan du Elisa Lonconek izendapena jaso ostean. | Elisa Loncon maputxeak zuzenduko du Txileko konstituzioa idazteko biltzarra. «Txile berri plurala, ele askotakoa sortu da, herri guztiekin», esan du Elisa Lonconek izendapena jaso ostean. | Bitzar Konstituziogilea eratzeko saioa egin dute Txileko Kongresuan. Ekitaldi ofizialean sortu dute datozen egunetan herrialdearentzat beste konstituzio bat idatziko duen erakundea. Elisa Loncon maputxea izendatu dute biltzarreko buru.
Loncon maputxea da (Lefweluan, Txile, 1963), doktorea da humanitateetan eta literat... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200068/aurkitu-dute-lekeition-desagertu-zen-urpekariaren-gorpua.htm | Gizartea | Aurkitu dute Lekeition desagertu zen urpekariaren gorpua | Igande arratsaldetik zegoen desagertuta, eta hilda topatu dute gaur. Zarauzkoa (Gipuzkoa) zen, eta 24 urte zituen. | Aurkitu dute Lekeition desagertu zen urpekariaren gorpua. Igande arratsaldetik zegoen desagertuta, eta hilda topatu dute gaur. Zarauzkoa (Gipuzkoa) zen, eta 24 urte zituen. | Hilda aurkitu dute igande arratsaldean Lekeitio (Bizkaia) parean desagertu zen urpeko arrantzalea. Zarauzkoa (Gipuzkoa) zen, 24 urte zituen, eta urpekari aditua zen, urte askoan ibilitakoa.
Igandean bertan hasi zituzten erreskate lanak, eta atzo eta gaur jarraitu dute. Aditu talde zabala ibili da bilaketan; izan ere, ... |
2021-7-5 | https://www.berria.eus/albisteak/200069/gutxienez-50-lagun-hil-dira-filipinetan-hegazkin-istripu-batean.htm | Mundua | Gutxienez 50 lagun hil dira Filipinetan, hegazkin istripu batean | Argitu gabeko arrazoiengatik, hegazkin militar batek lurra jo du Jolo uhartean. Hildako gehienak militarrak dira. | Gutxienez 50 lagun hil dira Filipinetan, hegazkin istripu batean. Argitu gabeko arrazoiengatik, hegazkin militar batek lurra jo du Jolo uhartean. Hildako gehienak militarrak dira. | Filipinetako Gobernuak jakinarazi duenez, gutxienez 50 lagun hil dira atzo hegazkin militar batek izaniko istripuaren eraginez, eta beste 53 pertsona zauritu. Bidaiarien gehiengoa militarrak ziren arren, hegazkinak lurra jo zuen eremuan zeuden hiru zibil ere hil dira, eta beste hainbat zauritu. Defentsa Ministerioa kax... |
2021-7-5 | https://www.berria.eus/albisteak/200071/martxoak-3-elkarteak-salatu-du-biktimen-oroimenezkoan-jartzen-duela-haien-kide-eta-senideek-laquobizia-galdu-zutelaraquo.htm | Politika | Martxoak 3 elkarteak salatu du Biktimen Oroimenezkoan jartzen duela haien kide eta senideek «bizia galdu zutela» | 1976an Espainiako Poliziak Gasteizen hil zituen bost langileen omenez sortutako taldearen ustez, aipamen horrekin inork baldin bazuen Gasteizko zentroak hauspotzen duen «kontakizun baztertzailea zuritzeko asmoa», kontrakoa lortu du. «Lotsagarria eta amorragarria da» | Martxoak 3 elkarteak salatu du Biktimen Oroimenezkoan jartzen duela haien kide eta senideek «bizia galdu zutela». 1976an Espainiako Poliziak Gasteizen hil zituen bost langileen omenez sortutako taldearen ustez, aipamen horrekin inork baldin bazuen Gasteizko zentroak hauspotzen duen «kontakizun baztertzailea zuritzeko a... | Haserre daude Martxoak 3 elkartekoak, Gasteizko Biktimen Oroimenezko Zentroak haien kide eta senideak aipatzeko moduarekin. 1976an Espainiako Poliziak Gasteizen hil zituen bost langileen omenez sortutako taldeak salatu du memorialean 1976 eta 1983 artean gertatutakoari egindako tokian jartzen duela haien kideek eta sen... |
2021-7-5 | https://www.berria.eus/albisteak/200072/gutxienez-31-hildako-eragin-ditu-myanmarko-armadaren-azken-erasoaldiak.htm | Mundua | Gutxienez 31 hildako eragin ditu Myanmarko armadaren azken erasoaldiak | Euren etxebizitzak utzi dituzte Depayin eskualdeako 10.000 biztanlek. Armadak 880 lagun hil ditu otsailaren 1eko estatu kolpetik, AAPPren arabera. | Gutxienez 31 hildako eragin ditu Myanmarko armadaren azken erasoaldiak. Euren etxebizitzak utzi dituzte Depayin eskualdeako 10.000 biztanlek. Armadak 880 lagun hil ditu otsailaren 1eko estatu kolpetik, AAPPren arabera. | Asteburuak ondorio larriak utzi ditu Myanmarko Depayin eskualdean. Armadak ofentsiba bat hasi du eremuan, eta 31 lagun hil dituzte, gehienak FDP Depayingo Herri Defentsarako Indarretako kideak. Horrez gain, 10.000 lagunek euren etxebizitzetatik ihes egin behar izan dute. Izan ere, otsailaren 1ean estatu kolpea gauzatu ... |
2021-7-5 | https://www.berria.eus/albisteak/200073/espainiako-lan-ministroa-sanchez-presionatzen-ari-da-gutxieneko-soldata-igo-dezan.htm | Ekonomia | Espainiako lan ministroa Sanchez presionatzen ari da gutxieneko soldata igo dezan | Yolanda Diazek «ausardia» eskatu dio gai horretan, eta ziurtzat jo du aldi baterako erregulazioetarako baldintza bereziak irailetik haratago luzatuko direla | Espainiako lan ministroa Sanchez presionatzen ari da gutxieneko soldata igo dezan. Yolanda Diazek «ausardia» eskatu dio gai horretan, eta ziurtzat jo du aldi baterako erregulazioetarako baldintza bereziak irailetik haratago luzatuko direla | Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroak «ausardia» eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako presidenteari gutxieneko soldata igo dezan. KPIa %2,7 igotzea espero da, eta argindarra eta gasa «etengabea» garestitzen ari direnez, ministroak funtsezkotzat jo du gutxieneko soldata igotzea: «Gobernu aurrerakoi batek ahulenak zaindu... |
2021-7-5 | https://www.berria.eus/albisteak/200074/elduain-uemako-91-udalerria-izango-da.htm | Gizartea | Elduain Uemako 91. udalerria izango da | Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea erabaki duen Tolosaldeko 19. herria izango da | Elduain Uemako 91. udalerria izango da. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea erabaki duen Tolosaldeko 19. herria izango da | Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko 9. udalerria izango da Elduain (Gipuzkoa). Udalaren osoko bilkurak joan den maiatzaren 31n hartu zuen erabakia, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak aurreko asteburuan kaleratu zuen ebazpena. Horrenbestez, mankomunitateko kide bihurtuko den Tolosaldea eskualdeko 19. herria izango... |
2021-7-5 | https://www.berria.eus/albisteak/200075/ela-erregimenaren-txiringitoak-berpiztu-dira.htm | Ekonomia | ELA: «Erregimenaren txiringitoak berpiztu dira» | Nafarroako enplegu planean «langileen onerako» sail zehatz bakarrak CCOO eta UGT sindikatuak finantzatzeko balioko dutela salatu du ELAk. | ELA: «Erregimenaren txiringitoak berpiztu dira». Nafarroako enplegu planean «langileen onerako» sail zehatz bakarrak CCOO eta UGT sindikatuak finantzatzeko balioko dutela salatu du ELAk. | Enplegu planaren sinadurak areagotu egin du ELAk Nafarroako Gobernuarekin duen haserrea. Sindikatu horrek uste du Miguel Sanz eta Yolanda Barcina presidente zireneko garaietara itzultzen ari dela Maria Txibite egungo lehendakaria, «erregimenaren irizpide antidemokratikoetara». Planaren eskutik hainbat organo sortuko di... |
2021-7-5 | https://www.berria.eus/albisteak/200076/nafarroako-zahar-etxeetako-neurriak-malgutuko-dituzte.htm | Gizartea | Nafarroako zahar etxeetako neurriak malgutuko dituzte | Bisita kopuruak eta ordutegiak leunduko dituzte, eta egoiliarrak nahi dutenean irten ahalko dira egoitzatik. | Nafarroako zahar etxeetako neurriak malgutuko dituzte. Bisita kopuruak eta ordutegiak leunduko dituzte, eta egoiliarrak nahi dutenean irten ahalko dira egoitzatik. | Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen departamenduak malgutu egingo ditu adineko egoitzetako bisitak eta irteerak, txertaketaren ondorioz zentro horietako egoera epidemiologikoak hobera egin duela ikusita. Lau hilabete dira Nafarroako egoitzetan txertatutako egoiliarren artean gaitzagatik hildakorik ez dela, eta bi hi... |
2021-7-5 | https://www.berria.eus/albisteak/200077/gaueko-ordubatetara-aurreratu-dute-ostalaritzaren-itxiera-nafarroan.htm | Gizartea | Gaueko ordubatetara aurreratu dute ostalaritzaren itxiera Nafarroan | Asteazkeneko gaueko 00:00etan, uztaiaren 7an, sartuko da indarrean neurri berria. | Gaueko ordubatetara aurreratu dute ostalaritzaren itxiera Nafarroan. Asteazkeneko gaueko 00:00etan, uztaiaren 7an, sartuko da indarrean neurri berria. | Nafarroan, kutsatuen kopuruak gora egin du nabarmen egunotan. «Egun gutxiren buruan» eguneko 50 kasu baino gutxiago izatetik gaurko 500 pasatxora heldu da, Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilariaren hitzetan. Kasuen gehiengoa 17 eta 29 urte bitartekoen artean izan da, «batzuetan hamar kasutik bederatzi izan dira... |
2021-7-5 | https://www.berria.eus/albisteak/200078/birusa-harrotua-da-hegoaldean-874-positibo-atzeman-dituzte.htm | Gizartea | Birusa harrotua da Hegoaldean: 874 positibo atzeman dituzte | COVID-19 kasuak gora eta gora ari dira, eta positiboen ehunekoa %12 da. | Birusa harrotua da Hegoaldean: 874 positibo atzeman dituzte. COVID-19 kasuak gora eta gora ari dira, eta positiboen ehunekoa %12 da. | Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gaur emandako transmisioari buruzko datuek erakusten dute gaitza hanpatu egin dela nabarmen Hego Euskal Herrian. Egun bakarrean zenbatutako kasu kopuruak 800 positiboren langa gainditu du; zehazki, osasun agintariek emandako informazioaren arabera, atzo 874 COVID-19 kasu zenb... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200079/agur-sudan-agur.htm | Mundua | Agur, Sudan, agur | Sudango iparraldea eta hegoaldea duela hamar urte bereizi ziren, hegosudandarrek independentzia bozkatu ostean. AEBek, Erresuma Batuak eta Norvegiak sustatu zuten prozesua. | Agur, Sudan, agur. Sudango iparraldea eta hegoaldea duela hamar urte bereizi ziren, hegosudandarrek independentzia bozkatu ostean. AEBek, Erresuma Batuak eta Norvegiak sustatu zuten prozesua. | Afrikar kontinentean estatu berri bat sortu zen 2011ko uztailaren 9an, Hego Sudanek independentzia aldarrikatu zuenean. Bidea zazpi hilabete lehenago hasi zuen, baina: urtarrilaren 9an, erreferendum batekin. Han, independentzia edo Bye, bye, Sudan (agur, agur, Sudan) berresteko ilaretan, Sudan Askatzeko Herri Armadako ... |
2021-7-5 | https://www.berria.eus/albisteak/200080/hiru-pertsona-atxilotu-dituzte-tolosan-txertaketa-gunean-lapurtzen-saiatzea-egotzita.htm | Gizartea | Hiru pertsona atxilotu dituzte Tolosan, txertaketa gunean lapurtzen saiatzea egotzita | Goizaldean sartu dira Beotibar pilotalekura, eta ordenagailuak lapurtzen saiatu dira. Tolosako Udalak adierazi du txertaketak ez direla eten. | Hiru pertsona atxilotu dituzte Tolosan, txertaketa gunean lapurtzen saiatzea egotzita. Goizaldean sartu dira Beotibar pilotalekura, eta ordenagailuak lapurtzen saiatu dira. Tolosako Udalak adierazi du txertaketak ez direla eten. | Ertzaintzak eta Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu dituzte Tolosako (Gipuzkoa) txertaketa gunean, ordenagailu batzuk lapurtzen saiatzea egotzita. Goizaldean sartu dira Beotibar pilotalekura, eta ustez bertan zeuden zenbait ordenagailu ebatsi dituzte. Ertzaintzak azaldu duenez, atxilotuak txertaketa gunetik gertu aurk... |
2021-7-5 | https://www.berria.eus/albisteak/200082/donibane-lohizuneko-auzapeza-euskara-ez-da-negoziatzen.htm | Gizartea | Donibane Lohizuneko auzapeza: «Euskara ez da negoziatzen» | Joan den asteburuan gertatutako eraso euskarafoboa salatzeko bihar arratsaldean antolatu duten elkarretaratzean parte hartzera deitu du Jean François Hirigoien Donibane Lohizuneko auzapezak. Euskal Konfederazioak ere elkarretaratzean parte hartzera deitu du. | Donibane Lohizuneko auzapeza: «Euskara ez da negoziatzen». Joan den asteburuan gertatutako eraso euskarafoboa salatzeko bihar arratsaldean antolatu duten elkarretaratzean parte hartzera deitu du Jean François Hirigoien Donibane Lohizuneko auzapezak. Euskal Konfederazioak ere elkarretaratzean parte hartzera deitu du. | Harridura eta haserrearen ondotik, salaketa. Donibane Lohizuneko (Lapurdi) ez-festetan gertatutako eraso euskarafoboaren ondotik, hura salatzeko elkarretaratzea antolatu du Donibane Ziburuko Gaztetxeak, bihar arratsaldean, 19:00etan, Louis XIV. plazan. Jean François Hirigoien Errepublikanoetako auzapezak ere gertakaria... |
2021-7-5 | https://www.berria.eus/albisteak/200083/eh-bilduk-kezka-adierazi-du-1313-auziagatik.htm | Politika | EH Bilduk «kezka» adierazi du 13/13 auziagatik | Heldu den astean iraganen da zortzi euskal herritarren aurkako makroepaiketa, Madrilen. 77 urteko espetxe zigorra eskatu dute denera auzipetuentzat, ETArekin lotura edukitzea leporatuta. | EH Bilduk «kezka» adierazi du 13/13 auziagatik. Heldu den astean iraganen da zortzi euskal herritarren aurkako makroepaiketa, Madrilen. 77 urteko espetxe zigorra eskatu dute denera auzipetuentzat, ETArekin lotura edukitzea leporatuta. | Gaur zortzi Espainiako Auzitegi Nazionalera joan beharko dute Arantza Zuluetak, Iker Sarriegik, Jon Enparantzak, Julen Zelarainek, Naia Zuriarrainek, Saioa Agirre Araukok, Nerea Redondo Otamendik eta Juan Maria Jauregik, eta EH Bilduk «kezka» adierazi du Madrilen iraganen den auziarengatik. Gaur goizean egindako agerra... |
2021-7-5 | https://www.berria.eus/albisteak/200084/sei-mendate-izango-ditu-aurten-donostiako-klasikoak.htm | Kirola | Sei mendate izango ditu aurten Donostiako Klasikoak | Uztailaren 31n egingo da, eta bi kilometro gutxiago izango ditu aurten. | Sei mendate izango ditu aurten Donostiako Klasikoak. Uztailaren 31n egingo da, eta bi kilometro gutxiago izango ditu aurten. | Iaz bertan behera geratu ostean, aurten hilaren 31n egingo da Donostiako Klasikoa. Gaur aurkeztu dute ibilbidea, eta, duela bi urtekoarekin alderatuta, bi kilometro motzagoa izango da. Sei mendate izango ditu: hirugarren mailako bi, bigarren mailako hiru eta lehen mailako bat, Erlaitz. Ohi bezala, Orio eta Donostia art... |
2021-7-5 | https://www.berria.eus/albisteak/200085/25-urte-bete-dira-dolly-ardiaren-jaiotzatik-zelula-helduekin-klonatu-zuten-lehen-ugaztuna.htm | Bizigiro | 25 urte bete dira Dolly ardiaren jaiotzatik: zelula helduekin klonatu zuten lehen ugaztuna | 1996. urtean klonatu zuten, eta gertaera hori mugarri izan zen biologian. Ian Wilmut eta bere lantaldeak sortu zuten, Eskoziako Roslin Institutuan. | 25 urte bete dira Dolly ardiaren jaiotzatik: zelula helduekin klonatu zuten lehen ugaztuna. 1996. urtean klonatu zuten, eta gertaera hori mugarri izan zen biologian. Ian Wilmut eta bere lantaldeak sortu zuten, Eskoziako Roslin Institutuan. | Batzuek ez dute gogoratuko; beste batzuek oroitzapen lauso batekin oroituko dute; eta beste batzuek, berriz, 1996. urtean izan zen mugarri garrantzitsu gisa proiektatuko dute. Horiek eta gehiago dira Dolly ardiak eragin ditzakeen oroitzapen ugariak: zelula helduekin klonatu zuten lehen ugaztuna izan zen, 1996. urtean j... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200086/25-urte-indurainen-gainbehera-hasi-zenetik.htm | Kirola | 25 urte Indurainen gainbehera hasi zenetik | Gaur bete dira 25 urte Indurainek Les Arcs-era bidean txakalaldia eduki zuenetik eta Tourra seigarrenez irabazteko aukerari agur esan behar izan zionetik. | 25 urte Indurainen gainbehera hasi zenetik. Gaur bete dira 25 urte Indurainek Les Arcs-era bidean txakalaldia eduki zuenetik eta Tourra seigarrenez irabazteko aukerari agur esan behar izan zionetik. | Orduan pentsaezina zen zerbait gertatu zen 1996ko uztailaren 6an, duela 25 urte gaurko egunez, Les Arcs-eko eski estaziorako bidean (Frantzia), Frantziako Alpeetan: Miguel Indurainek ezin izan zion eutsi bere kontrarioek aldapa ez hain tentean gora jarritako erritmoari, eta lauzpabost kilometro geroago, helmugan, hiru ... |
2021-7-5 | https://www.berria.eus/albisteak/200087/haunani-kay-trask-hil-da-hawaiiko-autodeterminazio-eskubideen-aldeko-aktibista.htm | Mundua | Haunani-Kay Trask hil da, Hawaiiko autodeterminazio eskubideen aldeko aktibista | Hawaiiko subiranotasun mugimenduko buru, idazle, poeta eta irakasle emeritua izan zen. Larunbatean hil zen, 71 urterekin. | Haunani-Kay Trask hil da, Hawaiiko autodeterminazio eskubideen aldeko aktibista. Hawaiiko subiranotasun mugimenduko buru, idazle, poeta eta irakasle emeritua izan zen. Larunbatean hil zen, 71 urterekin. | Haunani-Kay Trask (Kalifornia, 1949-Hawaii 2021) hawaiiarren eskubideen alde eta indigenen subiranotasuna sustatzeko lan egiten zuen indigena militantea zen. Larunbatean, uztailak 3, hil zen Honolulun (Hawaii), 71 urte zituela.
Hawaiiko subiranotasun mugimenduko buru izateaz gain, idazle, poeta eta irakasle emeritua i... |
2021-7-5 | https://www.berria.eus/albisteak/200088/nafarroako-bi-pertsona-hil-dira-almerian-izandako-istripu-batean.htm | Gizartea | Nafarroako bi pertsona hil dira Almerian izandako istripu batean | Auto batek eta kamioi batek talka egin dute. Senar-emazteak dira hildakoak, eta larri ospitaleratu dituzte haien bi haurrak. Kamioi gidariak drogetan positibo eman du. | Nafarroako bi pertsona hil dira Almerian izandako istripu batean. Auto batek eta kamioi batek talka egin dute. Senar-emazteak dira hildakoak, eta larri ospitaleratu dituzte haien bi haurrak. Kamioi gidariak drogetan positibo eman du. | Nafarroako senar-emazte batzuk hil dira Almerian (Espainia) izandako istripu batean, kamioi batek eta auto batek talka egin ondoren. Haien bi haurrak, adingabeak, larri zauritu dira, eta ospitalera eraman dituzte.
Ezbeharra 12:10 aldera jazo da, Nijarren. Emandako informazioaren arabera, Guardia Zibilak atxilotu egin ... |
2021-7-5 | https://www.berria.eus/albisteak/200089/soilik-espainiako-sindikatu-nagusien-babesa-lortu-du-icetaren-proposamenak.htm | Ekonomia | Soilik Espainiako sindikatu nagusien babesa lortu du Icetaren proposamenak | Arlo publikoan behin-behinekotasuna murrizteko proposamenari baiezkoa eman diote CCOOk, UGTk eta CSIFek. ELAren ustez, akordioa «oso larria da». Eusko Jaurlaritzak joan den astean egin zion uko Espainiako Gobernuak proposatutakoari. | Soilik Espainiako sindikatu nagusien babesa lortu du Icetaren proposamenak. Arlo publikoan behin-behinekotasuna murrizteko proposamenari baiezkoa eman diote CCOOk, UGTk eta CSIFek. ELAren ustez, akordioa «oso larria da». Eusko Jaurlaritzak joan den astean egin zion uko Espainiako Gobernuak proposatutakoari. | Administrazio publiko desberdinetan behin-behinean urteak daramatzaten ehunka milaka langileren etorkizuna baldintzatuko duen proposamenarentzat arloko sindikatu nagusien —CCOOren, UGTren eta CSIFen— babesa lortu du Miquel Icetak, Funtzio Publikoko Espainiak ministroak.
Akordioaren arabera, hiru urtetik gorako epean b... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200111/caceresen-hilketaren-arduraduntzat-jo-dute-elektrizitate-enpresa-bateko-goi-kargudun-bat.htm | Mundua | Caceresen hilketaren arduraduntzat jo dute elektrizitate enpresa bateko goi kargudun bat | Copinh elkarteak eta NBEk ikerketarekin jarraitzeko beharra nabarmendu dute, «egile intelektual guztiak» atzeman arte. | Caceresen hilketaren arduraduntzat jo dute elektrizitate enpresa bateko goi kargudun bat. Copinh elkarteak eta NBEk ikerketarekin jarraitzeko beharra nabarmendu dute, «egile intelektual guztiak» atzeman arte. | Berta Caceres ekintzaile ekologistaren hilketaren arduradun intelektualtzat jo dute Roberto David Castillo DESA elektrizitate enpresako zuzendaritzako kidea. Haren aurkako zigorra abuztuaren 3an ezarriko dute. Fiskaltzak «historikotzat» jo du auzitegiaren erabakia, eta nabarmendu du agerian utzi duela Castillok Caceres... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200112/gizonezko-baten-gorpua-topatu-dute-sute-batek-kaltetutako-iruneko-etxebizitza-batean.htm | Gizartea | Gizonezko baten gorpua topatu dute sute batek kaltetutako Iruñeko etxebizitza batean | Atzo gauean piztu zen sutea, Arrotxapea auzoko Joaquin Beunza kaleko etxe batean. | Gizonezko baten gorpua topatu dute sute batek kaltetutako Iruñeko etxebizitza batean. Atzo gauean piztu zen sutea, Arrotxapea auzoko Joaquin Beunza kaleko etxe batean. | Sute bat piztu zen atzo gauean Iruñeko Arrotxapea auzoko Joaquin Beunza kaleko eraikin bateko etxebizitza batean. Garrak itzaltzera joan ziren suhiltzaileak, eta etxearen barruan 44 urteko gizonezko baten gorpua topatu zuten.
Nafarroako Gobernuaren informazioaren arabera, SOS Deietara deitu zuten hainbat bizilagunek 2... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200113/azkena-rock-jaialdiak-kontzertuak-iragarri-ditu-udazkenerako.htm | Kultura | Azkena Rock jaialdiak kontzertuak iragarri ditu udazkenerako | Hamar eguneko jaialdi berezi bat egingo dute Gasteizko Iradier Arenan. Bertan ariko dira, besteak beste, Liher, El Drogas, M clan, Lendakaris Muertos, Loquillo eta Ezpalak. | Azkena Rock jaialdiak kontzertuak iragarri ditu udazkenerako. Hamar eguneko jaialdi berezi bat egingo dute Gasteizko Iradier Arenan. Bertan ariko dira, besteak beste, Liher, El Drogas, M clan, Lendakaris Muertos, Loquillo eta Ezpalak. | Bigarren urtez jarraian, ez da Azkena Rock jaialdirik egingo Gasteizen, izurriaren ondorioz, baina antolatzaileek kontzertu batzuk iragarri dituzte udazkenerako. Hamar eguneko jaialdi berezi bat egingo dute Iradier Arenan, irailaren 22tik urriaren 3ra bitarte, eta bertan ariko dira, besteak beste, El Drogas, M Clan, Li... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200114/gizarte-irekia-baina-diskriminatzailea-batik-bat-ijito-etorkin-eta-emakumeekin.htm | Gizartea | Gizarte «irekia» baina diskriminatzailea, batik bat ijito, etorkin eta emakumeekin | Ikuspegik diskriminazioaren inguruan dauden pertzepzio eta jarrerei buruzko azterketa egin du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Herritarren %24,4ak adierazi du bizitzako uneren batean diskriminatu egin dutela; %28,9ak emakumeen kasuan. | Gizarte «irekia» baina diskriminatzailea, batik bat ijito, etorkin eta emakumeekin. Ikuspegik diskriminazioaren inguruan dauden pertzepzio eta jarrerei buruzko azterketa egin du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Herritarren %24,4ak adierazi du bizitzako uneren batean diskriminatu egin dutela; %28,9ak emakumeen kasuan. | EHUko Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak Diskriminazioa eta aniztasuna EAEn: perspektibak, esparruak eta kolektiboak izeneko azterketaren emaitzen berri eman du, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren artean diskriminazioaren inguruan dauden pertzepzio eta jarrerei buruzko balorazio soziologikoa plazaratzeko.
... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200115/richard-donner-hil-da-superman-the-omen-eta-lethal-weapon-en-zuzendaria.htm | Kultura | Richard Donner hil da, 'Superman', 'The Omen' eta 'Lethal Weapon'-en zuzendaria | Zinemagile estatubatuarrak 1970eko eta 1980ko hamarkadako filmik arrakastatsuenetako batzuk zuzendu zituen | Richard Donner hil da, 'Superman', 'The Omen' eta 'Lethal Weapon'-en zuzendaria. Zinemagile estatubatuarrak 1970eko eta 1980ko hamarkadako filmik arrakastatsuenetako batzuk zuzendu zituen | «Zinema zuzendaria izatea jaso nezakeen oparirik ederrena izan zen». Ofizio izan zuena afizio ere izan zuen Richard Donner zinemagile estatubatuarrak (New York, 1930-2011), eta zaletasun hori bere lanean islatzen saiatu zen beti.
Bere belaunaldiko zinemagile asko bezala, telebistan eman zituen lehen pausoak, eta, 1960... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200116/911-kasu-atzeman-dituzte-hegoaldean-bi-hilabeteko-kopururik-altuena.htm | Gizartea | 911 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, bi hilabeteko kopururik altuena | Nafarroa izan da kutsatu gehien izan dituen herrialdea, baina, aurreko eguneko datuekin alderatuta, txikitu egin da kopurua. Gainontzeko lurraldeetan gora egin dute kutsatzeek. | 911 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, bi hilabeteko kopururik altuena. Nafarroa izan da kutsatu gehien izan dituen herrialdea, baina, aurreko eguneko datuekin alderatuta, txikitu egin da kopurua. Gainontzeko lurraldeetan gora egin dute kutsatzeek. | Bilakaera epidemiologikoak bi hilabete egin ditu atzera: 911 positibo zenbatu zituzten atzo Osakidetzak eta Osasunbideak, maiatzaren 1etik izandako kopururik handiena. Nafarroak ditu kasu gehien oraindik ere, 425 guztira. Hala ere, aurreko eguneko datuekin alderatuta, jaitsiera nabaritu da. Gainontzeko lurraldeetan, os... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200117/lab-ere-ez-dago-gustura-icetaren-proposamenarekin.htm | Ekonomia | LAB ere ez dago gustura Icetaren proposamenarekin | Espainiako Gobernuak ezarritako arau aldaketen aurrean, kontsolidaziorako lege propioa «ozenago» aldarrikatu du sindikatu abertzaleak. | LAB ere ez dago gustura Icetaren proposamenarekin. Espainiako Gobernuak ezarritako arau aldaketen aurrean, kontsolidaziorako lege propioa «ozenago» aldarrikatu du sindikatu abertzaleak. | Euskal Herrian oposizio handia izango du enplegu publikoa egonkortzeko Madrilen lotutako proposamenak. Miquel Iceta Espainiako Funtzio Publikoko ministroak proposatutakoak CCOO, UGT eta CSIF sindikatuen babesa lortu du, baina ez, ordea, Hegoaldeko administrazio gehienetan gehiengoa duten sindikatuena.
Atzo, Madrildik ... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200118/sanferminik-gabe-ere-jendea-bildu-da-udaletxe-plazan.htm | Gizartea | Sanferminik gabe ere, jendea bildu da udaletxe plazan | Jairik ez dagoen arren, udalak agerraldi ofiziala egin du, eta Enrique Maia alkateak «zuhurtzia» eskatu die herritarrei | Sanferminik gabe ere, jendea bildu da udaletxe plazan. Jairik ez dagoen arren, udalak agerraldi ofiziala egin du, eta Enrique Maia alkateak «zuhurtzia» eskatu die herritarrei | Gaur hasiko ziren sanferminak Iruñean, baina COVID-19ak eragindako izurria dela eta, bigarren urtez jarraian ez dute jaiei hasiera ematen dien txupinazorik bota udaletxe plazan, eta datozen bederatzi egunetan ez da, horrenbestez, jai ekitaldirik egongo. Udalak joan den apirilaren 26an iragarri zuen aurten ere ez zela j... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200119/osakidetzak-ere-emango-die-txertoa-hartzeko-ordua-16-29-urte-artekoei.htm | Gizartea | Osakidetzak ere emango die txertoa hartzeko ordua 16-29 urte artekoei | Ostiraletik aurrera horretarako modua izango dutela iragarri du Gotzone Sagarduik | Osakidetzak ere emango die txertoa hartzeko ordua 16-29 urte artekoei. Ostiraletik aurrera horretarako modua izango dutela iragarri du Gotzone Sagarduik | Gazteen artean birusa izaten ari den zabalkundearen harira, Osakidetzak ireki egin dio txertaketarako atea falta zen adin tarteari: 16-29 urte arteko gazteenari. Osasun sailburu Gotzone Sagarduik jakinarazi du gaur erabakia, eta esan du ostiraletik aurrera aukera izango dutela ordua hartzeko. Onartu du, hala ere, bukat... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200120/tubacexeko-kaleratzeak-indargabetu-egin-ditu-eaeko-auzitegi-nagusiak.htm | Ekonomia | Tubacexeko kaleratzeak indargabetu egin ditu EAEko Auzitegi Nagusiak | Enpresak berriz ere onartu beharko ditu lan erregulazio bitartez kaleratu asmo zituen 129 langileak. Berdina ebatzi dute Laudio eta Amurrioko plantetan. Enpresak helegitea jarriko du. | Tubacexeko kaleratzeak indargabetu egin ditu EAEko Auzitegi Nagusiak. Enpresak berriz ere onartu beharko ditu lan erregulazio bitartez kaleratu asmo zituen 129 langileak. Berdina ebatzi dute Laudio eta Amurrioko plantetan. Enpresak helegitea jarriko du. | EAEko Auzitegi Nagusiak indargabetu egin ditu Tubacexek Laudioko eta Amurrioko (Araba) plantetan egin bi lan erregulazio espedienteak. Lan arloko sailak onartu egin du sindikatuek jarritako helegitea, eta enpresak onartu egin beharko ditu kaleratu asmo zituen 129 langileak. Sala horrek indargabetzen duen bigarren erreg... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200121/errusian-28-bidaiarirekin-desagerturiko-hegazkinaren-hondakinak-aurkitu-dituzte.htm | Mundua | Errusian 28 bidaiarirekin desagerturiko hegazkinaren hondakinak aurkitu dituzte | Herrialdearen ekialdean gertatu da ezbeharra, eta, lehen informazioen arabera, inor ez da bizirik atera istriputik. | Errusian 28 bidaiarirekin desagerturiko hegazkinaren hondakinak aurkitu dituzte. Herrialdearen ekialdean gertatu da ezbeharra, eta, lehen informazioen arabera, inor ez da bizirik atera istriputik. | Errusiako erreskate taldeek 28 bidaiarirekin desagerturiko hegazkinaren hondakinak aurkitu dituzte, herrialdearen ekialdean dagoen Palana hiritik gertu. Abioiak lurraren kontra jo du, eta, agintariek emandako lehen informazioen arabera, inor ez da bizirik atera istriputik.
Aireko Garraioaren Agentzia Nazionalak jakina... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200122/bizi-berri-iv-plana-onartu-du-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Bizi Berri IV plana onartu du Jaurlaritzak | Urria bitartean izurriari aurre egiteko hartu ahal izango diren neurriak hor daude jasota | Bizi Berri IV plana onartu du Jaurlaritzak. Urria bitartean izurriari aurre egiteko hartu ahal izango diren neurriak hor daude jasota | Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak gaur goizean Bizi Berri IV plana onartu du, eta bihar emango ditu horren gaineko argibideak Iñigo Urkullu lehendakariak, Labi batzordeak egingo duen bileran. Aurreratu dute plan hori urrira bitarterako pentsatuta dagoela; izurriari aurre egite aldera hilabeteotan Araban, Bizkaian... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200123/aedes-japonicus-eltxo-inbaditzailea-atzeman-dute-donostian.htm | Gizartea | 'Aedes japonicus' eltxo inbaditzailea atzeman dute Donostian | Eltxo espezie horren ziztada beste espezie batzuena baino alergenikoagoa izan daitekeela ohartarazi dute, baina nabarmendu dute hiria ez dagoela izurrite arriskuan. | 'Aedes japonicus' eltxo inbaditzailea atzeman dute Donostian. Eltxo espezie horren ziztada beste espezie batzuena baino alergenikoagoa izan daitekeela ohartarazi dute, baina nabarmendu dute hiria ez dagoela izurrite arriskuan. | Donostiako Udalak duela ia aste batzuk abiatu zuen tigre eltxoaren populazioa kontrolatzeko urteroko kanpaina, eta jakinarazi du hirian izurriteak kontrolatzeaz arduratzen den Lokimica enpresak Aedes japonicus eltxo inbaditzailea atzeman duela tigre eltxoarentzat jarritako tranpetan.
Udalak 85 tranpa jarri ditu aurten... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200124/jesus-lizasoren-ozeanoaren-erroak-eskultura-kokatu-dute-bilboko-itsasmuseumen-parean.htm | Kultura | Jesus Lizasoren ‘Ozeanoaren erroak’ eskultura kokatu dute Bilboko Itsasmuseumen parean | Bi metroko oinarria eta sei metroko altuera du piezak, eta Bilboren historia du hizpide: altzairuz eta egurrez egina dago, eta merkataritza ontziei eta arrantzaleen txalupei egiten diete erreferentzia materialek, hurrenez hurren | Jesus Lizasoren ‘Ozeanoaren erroak’ eskultura kokatu dute Bilboko Itsasmuseumen parean. Bi metroko oinarria eta sei metroko altuera du piezak, eta Bilboren historia du hizpide: altzairuz eta egurrez egina dago, eta merkataritza ontziei eta arrantzaleen txalupei egiten diete erreferentzia materialek, hurrenez hurren | Aingura beltz mardulen bilduma oparo bat, altzairuzko kate pisutsuak, eta, orain, baita bi arrantzaleren eskultura monumental bat ere. Bilboren itsas- eta merkataritza-historia agertzen duten piezez lepo daude Itsasmuseumen inguruak, eta beste artelan bat batu berri zaio bildumari: Jesus Lizaso artista barakaldarrak on... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200125/iraganeko-zauriak-berriz-odoletan.htm | Mundua | Iraganeko zauriak, berriz odoletan | Estatu sortu berriaren esperantzak azkar zapuztu ziren. Independentzia aldarrikatu eta bi urtera, SPLM zatituta zegoen, eta gerra zibila piztu zen dinken eta nuerren artean. 400.000 hildako eta lau milioi desplazatu eragin zituen 2013tik 2018ra. | Iraganeko zauriak, berriz odoletan. Estatu sortu berriaren esperantzak azkar zapuztu ziren. Independentzia aldarrikatu eta bi urtera, SPLM zatituta zegoen, eta gerra zibila piztu zen dinken eta nuerren artean. 400.000 hildako eta lau milioi desplazatu eragin zituen 2013tik 2018ra. | Aho batez independentziaren alde bozkatu eta bi urteren buruan, 2013an, gerraren atarian zegoen berriz Hego Sudan, SPLMk Sudango Herria Askatzeko Mugimenduak ordurako barnean zituen gatazka, mesfidantza eta banaketen eraginez. Estatuaren arduretan parte hartzeak onura ugari zekarzkien agintariei: petrolioaren irabaziak... |
2021-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/200126/mugako-bidaiariak.htm | Mundua | Mugako bidaiariak | Migratzea, toki batetik bestera joatea, delitu bilakatu da azken urteetan, heriotzarekin zigortua maiz, hegoaldeko herritarrentzat batez ere. Bruselaren politikek delitu horren «gaizkide» bilakatu dituzte gobernuz kanpoko erakundeak eta giza eskubideen aldeko ekintzaileak. | Mugako bidaiariak. Migratzea, toki batetik bestera joatea, delitu bilakatu da azken urteetan, heriotzarekin zigortua maiz, hegoaldeko herritarrentzat batez ere. Bruselaren politikek delitu horren «gaizkide» bilakatu dituzte gobernuz kanpoko erakundeak eta giza eskubideen aldeko ekintzaileak. | Bidaiaren etapa desberdinetan aritzen dira lanean Helena Maleno (Caminando Fronteras), Marra Junior (Munduko Medikuak) eta Izaskun Arriaran (Aita Mari), baina guztiek dute helburu bidaiariei laguntzea, eta haiek bidean jasandako giza eskubideen urraketak salatzea. Aipatu bidaiariak ez baitira ongi etorriak Europako Bat... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200127/helena-maleno.htm | Helena Maleno | Helena Maleno. | 2002an sortu zen Caminando Fronteras kolektiboa, Helena Malenoren eskutik (El Ejido, Espainia, 1970). Erakunde txikia da, mugako komunitateekin elkarlanean aritzen dena, batez ere emakume eta adingabe migratzaileekin. Oinarrizko laguntza eskaintzen diete, hasi osasun arretatik eta jaioberriak erregistratzeko prozesurai... | ||
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200128/izaskun-arriaran.htm | Izaskun Arriaran | Izaskun Arriaran. | Itsas salbamendu humanitarioko boluntarioa da Izaskun Arriaran (Aramaio, Araba, 1977). «2015ean Kios uhartean (Grezia) lanean hasi zen gobernuz kanpoko erakunde bat da Aita Mari, eta, lehen urte haietan, itsasoan erreskateak eginez hasi ginen». Baina Europaren eta Turkiaren arteko akordioak egoera aldatu zuen, eta Grez... | ||
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200129/marra-junior.htm | Marra Junior | Marra Junior. | Bost urte daramatza Marra Juniorrek (Khombole, Senegal, 1984) Munduko Medikuak erakundean lanean; boluntario gisa aritu zen aurrez. Erakundea bera 1980an sortu zen, Frantzian, eta 1990ean sortu zen Espainiako adarra. Eskubide unibertsala behar lukeena baina guztiengana iristen ez dena eskaintzen dute batez ere: osasun ... | ||
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200130/islandian-lau-eguneko-lan-astearekin-egindako-esperimentua-arrakastatsua-izan-da.htm | Ekonomia | Islandian lau eguneko lan astearekin egindako esperimentua arrakastatsua izan da | 2015 eta 2019 artean aurrera eramandako saiakera zuzendu zuten ikertzaileen arabera, esperimentuaren ondorioz egun herrialdeko beharginen %86k aurrez baino ordu gutxiago lan egiten dituzte soldata beraren truke, edo hori lortzear dira. 35-36 ordu lan eginda ere, produktibitatea handitu da. | Islandian lau eguneko lan astearekin egindako esperimentua arrakastatsua izan da. 2015 eta 2019 artean aurrera eramandako saiakera zuzendu zuten ikertzaileen arabera, esperimentuaren ondorioz egun herrialdeko beharginen %86k aurrez baino ordu gutxiago lan egiten dituzte soldata beraren truke, edo hori lortzear dira. 35... | Islandian esperimentu bat egin zuten 2015 eta 2019 artean. Reykjavikeko Udalak eta estatuko gobernuak hala erabakita, murriztu zituzten 2.500 bat behargin publikoren lan orduak. Horrenbestez, 40 orduko lan asteak 35ekoak edo 36koak bihurtu ziren, eta astean lau egunez lan egin zuten soldata mantenduta. Erresuma Batuko ... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200131/el-conquistador-en-inoiz-gehien-ikusitakoa-izan-da.htm | Bizigiro | ‘El Conquistador’-en inoiz gehien ikusitakoa izan da | Hamazazpi urtean izandako ikusle daturik onenak izan ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: %38,1. Nahia Valentzia izan da garaile | ‘El Conquistador’-en inoiz gehien ikusitakoa izan da. Hamazazpi urtean izandako ikusle daturik onenak izan ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: %38,1. Nahia Valentzia izan da garaile | Marka guztiak gainditu ditu El Conquistador del Caribe saioak aurten. Sei hilabeteko abenturaren ostean, atzo izan zen finala, eta, Julian Iantzi aurkezlearen gidaritzapean, zuzenean eman zuten saioa EITBko Donostiako egoitzatik. Ikusmin handia sortu zuen azken jokoak ikusleen artean, eta hala erakutsi dute datuek: %38... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200132/sexu-askatasunerako-legeak-bidea-hasiko-du-espainiako-kongresuan.htm | Gizartea | Sexu Askatasunerako legeak bidea hasiko du Espainiako Kongresuan | Proposatzen du onarpenik gabeko jardun sexual oro erasotzat hartzea, sexu abusuaren kontzeptua legetik ezabatuta. Halaber, sexu indarkeria jasan duten emakumeentzako neurri sorta batzuk proposatzen ditu. | Sexu Askatasunerako legeak bidea hasiko du Espainiako Kongresuan. Proposatzen du onarpenik gabeko jardun sexual oro erasotzat hartzea, sexu abusuaren kontzeptua legetik ezabatuta. Halaber, sexu indarkeria jasan duten emakumeentzako neurri sorta batzuk proposatzen ditu. | Sexu Askatasunerako legeak edo Soilik baietza da baietz gisa ezaguna den lege proposamenak bidea hasiko du Espainiako Kongresuan, Irene Montero Berdintasunerako ministroak lege proposamena ministroen kontseilura eraman eta kontseiluak oniritzia eman ostean. Lege proiektuak eduki aldaketa esanguratsuak proposatzen ditu:... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200133/norvegiako-gobernuak-giza-gorputzen-irudietan-egindako-ukituak-aitortzera-behartzen-duen-lege-bat-onartu-du.htm | Bizigiro | Norvegiako Gobernuak giza gorputzen irudietan egindako ukituak aitortzera behartzen duen lege bat onartu du | Lege horren ondorioz, iragazkiren bat erabili duten edota irudietan ukituren bat egin duten influencer eta iragarle guztiek horren jakitun egin beharko dituzte jarraitzaileak, eta igo berri duten irudi hori moldatuta dagoela adierazi. | Norvegiako Gobernuak giza gorputzen irudietan egindako ukituak aitortzera behartzen duen lege bat onartu du. Lege horren ondorioz, iragazkiren bat erabili duten edota irudietan ukituren bat egin duten influencer eta iragarle guztiek horren jakitun egin beharko dituzte jarraitzaileak, eta igo berri duten irudi hori mold... | Ezpain lodiak, kolorez aldatzen diren begiak, betile amaigabeak, larruazal laua eta leuna, beso gihartsuak, orin simetrikoak… Jada ez dago sare sozialetan erabiltzen diren iragazkiek egin ezin dutenik. Gero eta gehiago dira norberaren itxura edo gorpuzkera moldatuta sare sozialetan pil-pilean dauden iragazkiak erabiltz... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200134/ekaitzaren-osteko-barea.htm | Kirola | Ekaitzaren osteko barea | Mark Cavendishek esprintean irabazi du Tourreko etaparik lasaienean. Dagoeneko 33 garaipen ditu Tourrean, eta bakarrera du Eddy Mercxen marka. Bihar, Mont Ventoux handia igo beharko dute, bi aldiz. | Ekaitzaren osteko barea. Mark Cavendishek esprintean irabazi du Tourreko etaparik lasaienean. Dagoeneko 33 garaipen ditu Tourrean, eta bakarrera du Eddy Mercxen marka. Bihar, Mont Ventoux handia igo beharko dute, bi aldiz. | Aurreko etapetan harrotutako su guztiaren arrastorik ere ez zen izan gaurkoan. Lehen aste ikusgarri bat eta estreinako atseden egunaren ostean, erritmo lasaixeago batekin ekin diote gaur txirrindulariek bigarren lehiaketa asteari. Orain arteko egunik lasaiena izan dute tropelean. Lasaitasunean ere, Mark Cavendish (Dece... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200135/behin-behinekotasunari-buruzko-akordioa-arbuiatu-du-jaurlaritzak.htm | Ekonomia | Behin-behinekotasunari buruzko akordioa arbuiatu du Jaurlaritzak | Ministroen Kontseiluak lege dekretua onartu du Icetak CCOO, UGT eta CSIFekin sinatutako akordioarekin. Eusko Jaurlaritzaren ustez, bere antolaketa ahalmena mugatzen du. | Behin-behinekotasunari buruzko akordioa arbuiatu du Jaurlaritzak. Ministroen Kontseiluak lege dekretua onartu du Icetak CCOO, UGT eta CSIFekin sinatutako akordioarekin. Eusko Jaurlaritzaren ustez, bere antolaketa ahalmena mugatzen du. | Eusko Jaurlaritzak berriz ere arbuiatu egin du funtzio publikoko behin-behinekotasuna murrizteko atzo Espainiako Gobernuak eta sindikatu nagusiek itxitako akordioa, zeina gaur lege dekretu bihurtu duen Ministroen Kontseiluak. Haren kontra helegiterik aurkez daitekeen azterketa egingo dutela iragarri du Olatz Garamendi ... |
2021-7-6 | https://www.berria.eus/albisteak/200136/ehunka-pertsona-bildu-dira-donibane-lohizunen-eraso-euskarafoboak-salatzeko.htm | Gizartea | Ehunka pertsona bildu dira Donibane Lohizunen eraso euskarafoboak salatzeko | Donibane Ziburuko Gaztetxeak antolatu du protesta, eta bat etorri dira herriko hautetsiak. «Hemen Euskal Herrian gara, euskara da gure hizkuntza, eta euskaraz hitz egiten segituko dugu», adierazi dute ekitaldiaren amaieran irakurritako mezuan. | Ehunka pertsona bildu dira Donibane Lohizunen eraso euskarafoboak salatzeko. Donibane Ziburuko Gaztetxeak antolatu du protesta, eta bat etorri dira herriko hautetsiak. «Hemen Euskal Herrian gara, euskara da gure hizkuntza, eta euskaraz hitz egiten segituko dugu», adierazi dute ekitaldiaren amaieran irakurritako mezuan. | Ehunka pertsona elkartu dira gaur Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Luis XIV. plazan, ekainaren 26ko asteburuan euskaraz mintzatzeagatik jipoitu zutela salatu zuen Jean Louis Iratzoki donibandarrari sostengua agertzeko, eta euskararen aurkako erasoa salatzeko.
«Ez gara isilik egongo. Erantzunik hoberena: euskaraz hitz egi... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200137/lehen-finalista-italia.htm | Kirola | Lehen finalista, Italia | Penaltietan sailkatu da finalera, Espainia kanporatuta, Londresen, Wembleyn. 'Azzurri'-ek Ingalaterra-Danimarka partidako garailea izango dute aurkari. | Lehen finalista, Italia. Penaltietan sailkatu da finalera, Espainia kanporatuta, Londresen, Wembleyn. 'Azzurri'-ek Ingalaterra-Danimarka partidako garailea izango dute aurkari. | Italia Eurokopako finalean izango da, historian laugarrenez; azkena, 2012an izan zen, eta Espainiak aise menderatu zuen Italia: 4-0. Bada, 2020ko Eurokopan, azzurri-ek ordukoaren mendekua hartu dute gaur, finalerdietan irabazita, penaltietan, Londresen, Wembley estadioan. Partida bana amaitu da, eta Jorginhok sartu du ... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200167/jaurlaritzak-ez-ditu-gogortuko-indarrean-dauden-neurriak.htm | Gizartea | Jaurlaritzak ez ditu gogortuko indarrean dauden neurriak | Goizean bildu da Labiren Aholku Batzordea, eta Urkulluk jakinarazi berri du indarrean dauden neurriei eutsiko zaiela, ZIUetako egoera onbidean delako, besteak beste. Kaleko edana eta jende pilaketak sortzen dituzten «festak eta ez-festak» debekatuko dituzte, dekretu bidez. | Jaurlaritzak ez ditu gogortuko indarrean dauden neurriak. Goizean bildu da Labiren Aholku Batzordea, eta Urkulluk jakinarazi berri du indarrean dauden neurriei eutsiko zaiela, ZIUetako egoera onbidean delako, besteak beste. Kaleko edana eta jende pilaketak sortzen dituzten «festak eta ez-festak» debekatuko dituzte, dek... | Uda hasi berritan birusak izan duen bilakaera okerraren datuak mahai gainean dituela bildu da Labiren Aholku Batzordea gaur goizean, lehendakaritzako egoitzan. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria buru dela egin dute bilera, eta Bizi Berri IV plana izan dute aztergai. Bilera amaituta, Urkulluk jakinarazi du i... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200168/langile-bat-hil-da-muxikan-basoan-lanean-ari-zela.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Muxikan, basoan lanean ari zela | Herri horretako landaketetan 2019az geroztik hil den hirugarrena da, eta aurtengo 31garrena Euskal Herrian. | Langile bat hil da Muxikan, basoan lanean ari zela. Herri horretako landaketetan 2019az geroztik hil den hirugarrena da, eta aurtengo 31garrena Euskal Herrian. | Gaur goizean langile bat hil da Muxikan (Bizkaia), basoan lanean ari zela. Hildakoa CO2 enpresakoa zen, 27 urte zituen, Ekuadorren jaiotakoa, eta Durangon bizi zen. Herri horretan azken hiru urteetan beste bi langile hil dira lan horretan: pasa den urteko uztailean bat, eta 2019ko martxoan beste bat.
2021. urtean, Eus... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200169/nafarroako-ostalariek-goizaldeko-ordubatetan-itxi-beharko-dituzte-ateak.htm | Gizartea | Nafarroako ostalariek goizaldeko ordubatetan itxi beharko dituzte ateak | Gazteen arteko kutsatzeak hesitzeko asmoz onartu zuen neurria Nafarroako Gobernuak. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren onespena du | Nafarroako ostalariek goizaldeko ordubatetan itxi beharko dituzte ateak. Gazteen arteko kutsatzeak hesitzeko asmoz onartu zuen neurria Nafarroako Gobernuak. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren onespena du | Gaur sartu da indarrean Nafarroako Gobernuak iragarritako dekretu berria, eta «gutxienez hamabost egunez» ostalaritzak goizaldeko 01:00etan itxi beharko ditu ateak herrialdean. Neurri honek astebete aurretik ezarritako malgutzea moztu du, Osasunbideak azken asteotan atzeman dituen positiboa biderkatzean. Positibo gehie... |
2021-10-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200170/eraldaketa-digitalaz-eta-desagertu-egingo-diren-enpresez.htm | albisteak | Eraldaketa digitalaz eta desagertu egingo diren enpresez | Gaur egun ezagutzen dituzun enpresen erdiak baino gehiago ez dira existituko hamar urte barru. Zeintzuek iraungo duten antzemateko gakoak askotarikoak eta lausoak dira, baina badaude argi ikusi daitezkeenak ere, digitalizazioa adibidez. | Eraldaketa digitalaz eta desagertu egingo diren enpresez. Gaur egun ezagutzen dituzun enpresen erdiak baino gehiago ez dira existituko hamar urte barru. Zeintzuek iraungo duten antzemateko gakoak askotarikoak eta lausoak dira, baina badaude argi ikusi daitezkeenak ere, digitalizazioa adibidez. | Bai, eraldaketa digitalaren inguruan berriz ere matraka ematera datorren beste artikulu bat duzue honako hau; baina, behin irakurtzen hasita, azal dezagun behintzat modu didaktikoan eta ahal bada dinamikoan zer kontatzera etorri garen.
Honezkero barneratua dugun zerbait da gizartea etengabe aldatuz doala, eta harekin ... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200171/iban-mayok-du-mont-ventouxeko-markarik-onena.htm | Kirola | Iban Mayok du Mont Ventouxeko markarik onena | Igorreztarrak 2004ko Dauphine Liberen ezarri zuen errekorra, kronoigoera batean. Frantziako Tourrak bi aldiz igaroko du, gaur, lasterketako igoera ikonikoetako bat. | Iban Mayok du Mont Ventouxeko markarik onena. Igorreztarrak 2004ko Dauphine Liberen ezarri zuen errekorra, kronoigoera batean. Frantziako Tourrak bi aldiz igaroko du, gaur, lasterketako igoera ikonikoetako bat. | Besteak beste, Marco Pantanik, Chris Froomek edo Eddy Merckxek irabazi izan dute Mont Ventoux mendi mitikoan (1.912 metro), baina igoerako markarik onena Iban Mayok (1977) dauka. Igorreztarrak 55 minutu eta 51 segundo behar izan zituen 2004ko Dauphine Liberen, Bedoin eta gainaren arteko 21,5 kilometroak osatzeko. Aintz... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200172/suspertze-ekonomikoari-buruzko-iragarpena-hobetu-du-europako-batzordeak.htm | Ekonomia | Suspertze ekonomikoari buruzko iragarpena hobetu du Europako Batzordeak | Urtearen bigarren zatian kontsumo pribatuaren eta inbertsioen gorakada sendoa espero du, eta eurogunean urte bukaeran berreskuratuko dela krisi aurreko BPG erreala. COVID-19aren aldaera berriak eta inflazioa dira mehatxu nagusiak. | Suspertze ekonomikoari buruzko iragarpena hobetu du Europako Batzordeak. Urtearen bigarren zatian kontsumo pribatuaren eta inbertsioen gorakada sendoa espero du, eta eurogunean urte bukaeran berreskuratuko dela krisi aurreko BPG erreala. COVID-19aren aldaera berriak eta inflazioa dira mehatxu nagusiak. | Euroguneko ekonomiak aurretik uste baino hiruhileko bat lehenago berreskuratuko du pandemia aurreko BPG erreala, hots, aurtengo azken hiruhilekoan.
Europako Batzordeak hobetu egin ditu aurreikuspen ekonomikoak euroaren eremurako eta Europako Batasunerako, eta uste du bietan barne produktu gordina %4,8 haziko dela aurt... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200173/haitiko-presidentea-hil-dute-eta-setio-egoera-ezarri-du-lehen-ministroak.htm | Mundua | Haitiko presidentea hil dute, eta setio egoera ezarri du lehen ministroak | Talde armatu bat Jovenel Moiseren bizilekuan sartu da gaurko ordu txikietan, eta estatuburua hil eta haren emazte Martine Moise zauritu du. Gobernuak dio segurtasun indarrek «neurri guztiak» hartuko dituztela «nazioa babesteko». | Haitiko presidentea hil dute, eta setio egoera ezarri du lehen ministroak. Talde armatu bat Jovenel Moiseren bizilekuan sartu da gaurko ordu txikietan, eta estatuburua hil eta haren emazte Martine Moise zauritu du. Gobernuak dio segurtasun indarrek «neurri guztiak» hartuko dituztela «nazioa babesteko». | Talde armatu bat Haitiko presidente Jovenel Moiseren bizilekuan sartu da gaurko ordu txikietan, eta agintaria hil eta haren emazte Martine Moise zauritu du, herrialdeko behin-behineko lehen ministro Claude Josephek azaldu duenez. Oraindik ez dituzte erasotzaileak identifikatu, eta soilik jakinarazi dute horietako batzu... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200174/sortuk-salatu-du-jarduera-zilegi-eta-legezkoak-kriminalizatzen-ari-direla.htm | Politika | Sortuk salatu du «jarduera zilegi eta legezkoak kriminalizatzen» ari direla | Arkaitz Rodriguezek gogorarazi du presoen harreren aurkako ekinaldiak fiskaltzarenak eta Guardia Zibilarenak izan direla, eta ez dagoela Auzitegi Nazionalaren auto bakar bat harrerak zigortzeko. | Sortuk salatu du «jarduera zilegi eta legezkoak kriminalizatzen» ari direla. Arkaitz Rodriguezek gogorarazi du presoen harreren aurkako ekinaldiak fiskaltzarenak eta Guardia Zibilarenak izan direla, eta ez dagoela Auzitegi Nazionalaren auto bakar bat harrerak zigortzeko. | Euskal presoei espetxetik irtetean egiten zaizkien harrera ekitaldien antolaketan zerikusia dutelakoan, Espainiako Guardia Zibilak Kai Saez de Egilaz eta Pipe San Epifanio atxilotu zituen joan den astean. Gisa bereko hirugarren polizia operazioa izan zen, eta, gaur, Sortuk agerraldi bat egin du, operazio horien inguruk... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200175/inuit-bat-izendatu-dute-kanadako-gobernadore-nagusi.htm | Mundua | Inuit bat izendatu dute Kanadako gobernadore nagusi | Ehunka haur indigenaren gorpuak aurkitu berritan hartu dute erabakia. | Inuit bat izendatu dute Kanadako gobernadore nagusi. Ehunka haur indigenaren gorpuak aurkitu berritan hartu dute erabakia. | Ehunka haur indigenaren gorpuen aurkikuntzak eragindako harrabotsaren erdian, Kanadak emakume indigena bat hautatu du lehen aldiz herrialdeko gobernadore nagusi kargua hartzeko: Mary Simon inuita. «Esan dezaket nire izendapena historikoa dela Kanadarentzat, eta aurrerapauso handi bat adiskidetzeko bidean», adierazi du ... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200176/aldak-etxebizitza-turistikoak-arautzeko-eskatu-dio-euskal-elkargoari.htm | Gizartea | Aldak etxebizitza turistikoak arautzeko eskatu dio Euskal Elkargoari | Mugimendu herritarraren arabera, 6.000-7.000 etxebizitza turistiko iraunkor daude Ipar Euskal Herrian. Jabeei konpentsazio neurriak eskatu behar zaizkiela uste dute. | Aldak etxebizitza turistikoak arautzeko eskatu dio Euskal Elkargoari. Mugimendu herritarraren arabera, 6.000-7.000 etxebizitza turistiko iraunkor daude Ipar Euskal Herrian. Jabeei konpentsazio neurriak eskatu behar zaizkiela uste dute. | Oihal-etxola lerro bat errepide erdian. Alde batean, Euskal Hirigune Elkargoaren egoitza; bestean, etxebizitza turistikoak alokatzen dituen Poplidays enpresarena. Ekintza sinboliko baten bidez, etxebizitza arloan dagoen egoera «larria» salatu nahi izan dute Alda mugimendu herritarreko kideek Urruñan (Lapurdi), mezu arg... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200177/murchanten-emakume-bat-hil-duen-gizonezkoaren-bila-jarraitzen-dute.htm | Gizartea | Murchanten emakume bat hil duen gizonezkoaren bila jarraitzen dute | Labankadaz hil du andrea, ibilgailu barruan zela. Koinatuak izanak ziren; gizonaren bikotekide ohiaren ahizpa da biktima. Foruzaingoa erasotzailearen bila ari da. Protesta bilkurak egin dituzte. | Murchanten emakume bat hil duen gizonezkoaren bila jarraitzen dute. Labankadaz hil du andrea, ibilgailu barruan zela. Koinatuak izanak ziren; gizonaren bikotekide ohiaren ahizpa da biktima. Foruzaingoa erasotzailearen bila ari da. Protesta bilkurak egin dituzte. | Beste hilketa matxista bat gertatu da asteazken goiz honetan, 10:24 zirenean. Murchanten (Nafarroa) izan da. Foruzainek ez dute informazio asko zabaldu, baina Diario de Navarra-ren arabera gizonak autoarekin jo du emakumearen autoa, eta bidetik aterarazi du biktimaren ibilgailua. Gizona labana batekin joan zaio, eta au... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200178/13-hildako-izan-dira-azken-astean-covid-19ak-jota-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 13 hildako izan dira azken astean COVID-19ak jota Hego Euskal Herrian | 942 kasu atzeman zituzten atzo Osakidetzak eta Osasunbideak | 13 hildako izan dira azken astean COVID-19ak jota Hego Euskal Herrian. 942 kasu atzeman zituzten atzo Osakidetzak eta Osasunbideak | Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du ekainaren 28a eta uztailaren 4a artean hamahiru lagunek galdu zutela bizia COVID-19ak jota, Nafarroako Gobernuak, aldiz, ez du hildakorik jakinarazi data horietan. Hala ere, atzo hildako bat izan zen herrialdean, gobernuak adierazitakoaren arabera. Aurreko astean izandako hamahiru hilda... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200179/hilaren-21ean-bergara-euskal-herriko-hautetsien-topaleku-izango-da.htm | Gizartea | Hilaren 21ean Bergara Euskal Herriko hautetsien topaleku izango da | Ekitaldi instituzional bat egingo dute garai hartako bailarako alkateei aitortza egiteko, baita erakusketa bat ere. | Hilaren 21ean Bergara Euskal Herriko hautetsien topaleku izango da. Ekitaldi instituzional bat egingo dute garai hartako bailarako alkateei aitortza egiteko, baita erakusketa bat ere. | «Duela 45 urte, Euskal Herriaren izaeraren eta bere eskubide historikoetan oinarritzen zen burujabetzaren elkargune izan zen Bergarako herria. Foruen abolizioaren mendeurrena betetzen zela gogoratzeko, Euskal Herriko ehunka udal ordezkari elkartu ziren Bergaran, herri bat ginela eta aurrera egin nahi genuela adieraztek... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200180/kartzelatu-egin-dute-espainian-istripu-batean-bi-nafarren-heriotza-eragin-zuen-gidaria.htm | Gizartea | Kartzelatu egin dute Espainian istripu batean bi nafarren heriotza eragin zuen gidaria | Almeriako 4. Instrukzioko Epaitegiak bermerik gabeko kartzelaldia ezarri dio kamioi gidariari, zuhurtziagabekeriazko giza hilketa delitua leporatuta. | Kartzelatu egin dute Espainian istripu batean bi nafarren heriotza eragin zuen gidaria. Almeriako 4. Instrukzioko Epaitegiak bermerik gabeko kartzelaldia ezarri dio kamioi gidariari, zuhurtziagabekeriazko giza hilketa delitua leporatuta. | Nafarroako senar-emazte batzuk hil ziren astelehenean Almerian (Espainia) izandako istripu batean, kamioi batek eta auto batek elkar jo ondoren. Almeriako 4. Instrukzioko Epaitegiak bermerik gabeko kartzelaldia ezarri dio kamioi gidariari, zuhurtziagabekeriazko giza hilketa delitua leporatuta. Gidariak drogetan positib... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200181/asteartean-desagertu-zen-gizon-corellarraren-hilotza-topatu-dute-lodosako-kanalean.htm | Gizartea | Asteartean desagertu zen gizon corellarraren hilotza topatu dute Lodosako kanalean | Asteartean desagertu zen gizona, eta 72 urte zituen. Gaur goizean topatu dute haren hilotza, Alfaro herriaren udal barrutian, Lodosako kanalaren inguruan. | Asteartean desagertu zen gizon corellarraren hilotza topatu dute Lodosako kanalean. Asteartean desagertu zen gizona, eta 72 urte zituen. Gaur goizean topatu dute haren hilotza, Alfaro herriaren udal barrutian, Lodosako kanalaren inguruan. | Asteartean desagertu zen gizona, eta ordutik haren bila ibili ari dira buru-belarri. Haren familiak egin zion ohartarazpena poliziari, enkargu bat egitera Alfaro herrira joan, eta itzuli ez zela konturatu zirenean.
Geroztik, gau eta egun ibili dira bilaketa lanetan, lurrez eta helikopteroz. Errepide inguruetan zein Al... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200183/herbehereetako-kazetari-bat-tirokatu-dute-amsterdamen-eta-oso-larri-dago.htm | Mundua | Herbehereetako kazetari bat tirokatu dute Amsterdamen eta oso larri dago | Peter R. de Vries ezaguna da Herbehereetan, mafiak ikertzeagatik. Atzo iluntzean gertatu zen erasoa, eta bi pertsona atxilotuta daude. | Herbehereetako kazetari bat tirokatu dute Amsterdamen eta oso larri dago. Peter R. de Vries ezaguna da Herbehereetan, mafiak ikertzeagatik. Atzo iluntzean gertatu zen erasoa, eta bi pertsona atxilotuta daude. | Kazetari bati tiro egin zioten atzo iluntzean Amsterdam erdialdean, eta oso larri dago. Peter R. de Vries da kazetaria, eta Herbehereetan ezaguna da mafiak ikertzen egindako lanarengatik. 19:30ak inguruan gertatu zen erasoa, kazetaria telebista baten eraikinetik ateratzen ari zenean. Iturri ofizialean arabera, bost ald... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200184/cafek-bi-kontratu-eskuratu-ditu-suedian.htm | Ekonomia | CAFek bi kontratu eskuratu ditu Suedian | 100 milioi euro baino gehiagoko bi kontratu lortu ditu CAFek Suedian. | CAFek bi kontratu eskuratu ditu Suedian. 100 milioi euro baino gehiagoko bi kontratu lortu ditu CAFek Suedian. | CAF taldeko EuroMaint filialak 100 milioi euro baino gehiagoko bi kontratu lortu ditu, Suediako SJ AB trenen operadore publikoarekin.
Bi kontratuetatik lehena mantentze lanetarako da, Krosatagen eta Kustpilen lineetako trenez hamabi urtez arduratzeko. Aurtengo abendutik aurrera, gaur egungo trenen eta berrien mantentz... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200185/eh-bilduk-donostiako-udaltzaingoa-euskalduntzeko-atzera-pausoak-salatu-ditu.htm | Gizartea | EH Bilduk Donostiako Udaltzaingoa euskalduntzeko «atzera pausoak» salatu ditu | Udal taldeak gogoratu du Udalak ez duela udan udaltzainak kontratatzeko lan poltsarik antolatu, horretarako bi urte izan dituen arren | EH Bilduk Donostiako Udaltzaingoa euskalduntzeko «atzera pausoak» salatu ditu. Udal taldeak gogoratu du Udalak ez duela udan udaltzainak kontratatzeko lan poltsarik antolatu, horretarako bi urte izan dituen arren | Donostiako Udalak «udako beharrei aurre egiteko» 70 udaltzain berri kontratatuko ditu bitarteko funtzionario moduan. Udaltzaingoaren zuzendariaren hitzetan, ordea, ezin izango da ziurtatu bitarteko funtzionario guztiek hizkuntza baldintzak betetzea. Bigarren hizkuntzaren eskakizuna, alegia. Ofizialordeak eta lehen mail... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200186/europako-batzordeak-hungariaren-aurkako-neurriak-hartuko-ditu-lege-homofoboa-atzera-bota-ezean.htm | Mundua | Europako Batzordeak Hungariaren aurkako neurriak hartuko ditu, lege homofoboa atzera bota ezean | LGTBIQ komunitatearen aurkako legea indarrean sartzen bada suspertze funtsak kenduko dizkiotela iradoki du Ursula von der Leyenek. | Europako Batzordeak Hungariaren aurkako neurriak hartuko ditu, lege homofoboa atzera bota ezean. LGTBIQ komunitatearen aurkako legea indarrean sartzen bada suspertze funtsak kenduko dizkiotela iradoki du Ursula von der Leyenek. | Europako Parlamentua gaur bildu da Hungariak onartutako lege homofoboaren inguruan eztabaidatzeko. Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak hitz egin du hitzordu horretan, eta esan du Hungariak onartutako legea «Europako Batasuneko funtsezko balioen kontra» doala, eta hori bertan behera uzteko erakundearen... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200188/asun-casasola-nagore-laffageren-ama-urteekin-honek-ez-du-hobera-egiten.htm | Gizartea | Asun Casasola, Nagore Laffageren ama: «Urteekin honek ez du hobera egiten» | Nagore Laffage irundarra oroitu dute San Ferminetako bere hilketa matxistaren 13. urteurrenean. | Asun Casasola, Nagore Laffageren ama: «Urteekin honek ez du hobera egiten». Nagore Laffage irundarra oroitu dute San Ferminetako bere hilketa matxistaren 13. urteurrenean. | Astelehen Lilak elkarteak deituta, dozenaka herritarrek Nagore Laffage oroitzeko elkarretaratzea egin dute goizean Iruñeko Vinculo plazan, bere hilketaren 13. urteurrenaren harira. Nagore, zure oroimenez eta Ez zaitugu ahazten leloak zituzten pankartekin, 2008ko San Ferminetako hilketa matxista ekarri dute gogora, Murc... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200189/herriak-hitz-egin-du.htm | Mundua | Herriak hitz egin du | Ekonomia kolapsatuta, gerra zibil batean, egoerak gainezka egin zuen 2016an, eta Salva Kiir presidenteak elkarrizketa nazionala hasi zuen. Herritarrak beldurrak astindu zituen, eta porrot egiten ari zen estatu baten erradiografia gordina egin zuten, agintariak seinalatuta. | Herriak hitz egin du. Ekonomia kolapsatuta, gerra zibil batean, egoerak gainezka egin zuen 2016an, eta Salva Kiir presidenteak elkarrizketa nazionala hasi zuen. Herritarrak beldurrak astindu zituen, eta porrot egiten ari zen estatu baten erradiografia gordina egin zuten, agintariak seinalatuta. | Hegosudandarren irrika eta ahotsak isilarazita zeuden, eta fakzioen arteko paperezko akordioak aise apurtzen ziren gerra zibilaren garaian. 2015eko hauteskundeak ez ziren egin; horien ordez, Salva Kiir presidenteak eta Riek Machar presidenteordeak bake akordio berri bat sinatu zuten, baina, handik gutxira, Kiirrek Mach... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200190/suezko-kanala-blokeatu-zuen-itsasontzia-abiatu-da.htm | Ekonomia | Suezko kanala blokeatu zuen itsasontzia abiatu da | Joan den martxoaren amaieran sei egunez kanaleko nabigazioa guztiz blokeatu zuen Ever Given kargaontziak. Egiptoko agintariek eta ontziaren jabeak akordio bat lortu ondoren, Mediterraneo itsasorako bidea hartu du. | Suezko kanala blokeatu zuen itsasontzia abiatu da. Joan den martxoaren amaieran sei egunez kanaleko nabigazioa guztiz blokeatu zuen Ever Given kargaontziak. Egiptoko agintariek eta ontziaren jabeak akordio bat lortu ondoren, Mediterraneo itsasorako bidea hartu du. | Munduko merkataritzarako puntu giltzarrietako bat da Suezko kanal berria (Egipton), eta joan den martxoaren 23an hura blokeatu zuen itsasontzi erraldoi batek, hondoa jo baitzuen. Sei egunez kanaleko nabigazioa guztiz blokeatu zuen Ever Given-ek, munduko kargaontzi handienetako batek —400 metro luze eta 59 metroko zabal... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200192/tubacexeko-langileek-ez-dute-greba-utziko-enpresak-epaia-betetzen-duen-ikusi-arte.htm | Ekonomia | Tubacexeko langileek ez dute greba utziko enpresak epaia betetzen duen ikusi arte | Zuzendaritzari bilera eskatu diote ebazpenaren inguruko haren asmoen berri izateko. Lanuztearen 148. eguna dute. | Tubacexeko langileek ez dute greba utziko enpresak epaia betetzen duen ikusi arte. Zuzendaritzari bilera eskatu diote ebazpenaren inguruko haren asmoen berri izateko. Lanuztearen 148. eguna dute. | Tubacexeko langileek, momentuz, ez dute greba bertan behera uzteko asmorik. Gaurkoa 148. eguna dute, eta lanuzteari eutsiko diote enpresak lan erregulazio asmoa baliogabetu zuen ebazpenaren agindua bere osotasunean betetzen duen ala ez ikusi arte. Zuzendaritzak beste lau eguneko epea du kaleratu asmo zituen 129 langile... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200193/van-aerten-garaipena-eta-pogacarren-ahulezia.htm | Kirola | Van Aerten garaipena eta Pogacarren ahulezia | Flandriarrak irabazi du Tourreko 11. etapa, Mont Ventouxen bere legea ezarrita. Vingegaarden eraso batek sufriarazi egin du Pogacar, baina helmugan ez du denborarik galdu. | Van Aerten garaipena eta Pogacarren ahulezia. Flandriarrak irabazi du Tourreko 11. etapa, Mont Ventouxen bere legea ezarrita. Vingegaarden eraso batek sufriarazi egin du Pogacar, baina helmugan ez du denborarik galdu. | Sailkaezina da Wout van Aert (Jumbo). Ezin zaio etiketarik jarri, edozein tokitan moldatzen baita ongi: ziklo-krosean, klasikoetan, erlojupekoetan, esprintetan... Gaur, berriz, igotzaile bihurtu da, Mont Ventoux haizea baino arinago igo, eta Tourreko etaparik menditsuenetako bat irabazteko. Erakustaldi harrigarria egin... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200194/pertsona-bat-hil-da-aurizperrin-errepide-istripu-batean.htm | Gizartea | Pertsona bat hil da Aurizperrin, errepide istripu batean | Auto baten eta motor baten arteko talka gertatu da. Beste pertsona bat larri zaurituta dago. | Pertsona bat hil da Aurizperrin, errepide istripu batean. Auto baten eta motor baten arteko talka gertatu da. Beste pertsona bat larri zaurituta dago. | Asteazken arratsaldeko zortziak aldera, errepide istripu bat gertatu da Aurizperrin (Nafarroa). Auto bat eta motor baten arteko talka izan da, NA-1720 errepideko 28 kilometroan. Motor gidaria momentuan hil da, eta harekin zihoan laguna larri zauritu da.
Nafarroako Gobernuak eta Guardia Zibilak jakinarazi dutenez, moto... |
2021-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/200195/ingalaterra-finalera-eurokoparen-historian-lehen-aldiz.htm | Kirola | Ingalaterra finalera, Eurokoparen historian lehen aldiz | Emaitza historikoa lortu du Ingalaterrak etxean, Wembley estadioan, Eurokopako finalera sailkatu baita lehen aldiz. Luzapenean menderatu du Danimarka, 0-1ekoa iraulita (1-1 bukatu dituzte 90 minutuak). Bigarren gola zalantzazko penalti batek ekarri du. | Ingalaterra finalera, Eurokoparen historian lehen aldiz. Emaitza historikoa lortu du Ingalaterrak etxean, Wembley estadioan, Eurokopako finalera sailkatu baita lehen aldiz. Luzapenean menderatu du Danimarka, 0-1ekoa iraulita (1-1 bukatu dituzte 90 minutuak). Bigarren gola zalantzazko penalti batek ekarri du. | Ingalaterra selekzioen txapelketen tronutik gertu da berriz ere. Aspaldiko partez. Azkenekoz, 1966an izan zelako, oraingoz bakarra duen final handi batean. Munduko Txapelketan izan zen hori, etxean, Wembleyn, eta txapeldun izan zen, Mendebaldeko Alemaniari irabaziz gol eztabaidagarri batekin. 55 urte geroago beste fina... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200222/lau-pertsona-hil-ditu-haitiko-poliziak-presidentearen-hilketaren-harira.htm | Mundua | Lau pertsona hil ditu Haitiko Poliziak, presidentearen hilketaren harira | Gobernuaren arabera, beste bi susmagarri atxilotuta daude. Jovenel Moiseren emaztea hil ala biziko egoeran jarraitzen du, baina egonkor. | Lau pertsona hil ditu Haitiko Poliziak, presidentearen hilketaren harira. Gobernuaren arabera, beste bi susmagarri atxilotuta daude. Jovenel Moiseren emaztea hil ala biziko egoeran jarraitzen du, baina egonkor. | Talde armatu batek Haitiko presidente Jovenel Moise hil, eta haren emazte Martine Moise zauritu zuen atzo goizaldean, haiek bizi ziren etxera sartu eta tiro eginda. Haitiko segurtasun indarrek lau pertsona hil dituzte, eta hilketarekin lotu dituzte. Beste bi atxilotuta daudela zabaldu dute, eta taldeko gainerako kideen... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200223/erreskate-operazioa-gelditu-dute-floridan-inor-bizirik-topatzeko-itxaropenik-ez-dutelako.htm | Mundua | Erreskate operazioa gelditu dute Floridan, inor bizirik topatzeko itxaropenik ez dutelako | Hamabi solairuko eraikin bat amildu zeneko bi aste bete direnean, gorpuak berreskuratzea da orain daukaten helburu bakarra. 54 gorpu atera dituzte dagoeneko, eta 86 pertsona daude galduta oraindik. | Erreskate operazioa gelditu dute Floridan, inor bizirik topatzeko itxaropenik ez dutelako. Hamabi solairuko eraikin bat amildu zeneko bi aste bete direnean, gorpuak berreskuratzea da orain daukaten helburu bakarra. 54 gorpu atera dituzte dagoeneko, eta 86 pertsona daude galduta oraindik. | Amaitu da erreskate operazioa. Aurrerantzean, gorpuak berreskuratzeko lana besterik ez da izango, eta kopurua handia izan daiteke, 86 pertsona oraindik galduta daudelako. Ekainaren 24an erori zen eraikina Miamiko Surfside auzoan.
«Jo eta ke egin dugu lan, gau eta egun, bi astez, biziak salbatzeko. Gaurko iragarpena he... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200224/louis-mapou-kaledonia-berriko-lehen-presidente-independentista.htm | Mundua | Louis Mapou, Kaledonia Berriko lehen presidente independentista | Bost hilabeteren ostean, UC eta UNI ados jarri dira, eta agintari ezkertiarra aukeratu dute Ozeaniako uhartediaren gobernuburu. «Ohore bat eta ardura pisutsu bat da», adierazi du hark bere kargu berriaz. | Louis Mapou, Kaledonia Berriko lehen presidente independentista. Bost hilabeteren ostean, UC eta UNI ados jarri dira, eta agintari ezkertiarra aukeratu dute Ozeaniako uhartediaren gobernuburu. «Ohore bat eta ardura pisutsu bat da», adierazi du hark bere kargu berriaz. | Deskolonizazio prozesuko azken erreferendumerako bost hilabete falta direla, Kaledonia Berriak beste mugarri bat jarri du, lehen presidente independentista aukeratu baitu. UNI Independentziarako Batasun Nazionaleko Louis Mapouk hartu du kargua, otsailetik honako haren koalizioaren eta UC Kaledoniar Batasuna alderdiaren... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200226/etsren-esleipen-bateko-ustezko-irregulartasunak-salatu-ditu-eh-bilduk.htm | Gizartea | ETSren esleipen bateko ustezko irregulartasunak salatu ditu EH Bilduk | Euskal Trenbide Sareak 1,2 miloi euroko kontratua esleitu zion Sener enpresari Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako trenbide sarearen azterlana idazten laguntzeko. Lizitazio horren baldintza teknikoen pleguaren dokumentuak enpresaren izena zeramala jakinarazi du EH Bilduk. ETSk dio «akats» bat izan zela, plegua egiteko «do... | ETSren esleipen bateko ustezko irregulartasunak salatu ditu EH Bilduk. Euskal Trenbide Sareak 1,2 miloi euroko kontratua esleitu zion Sener enpresari Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako trenbide sarearen azterlana idazten laguntzeko. Lizitazio horren baldintza teknikoen pleguaren dokumentuak enpresaren izena zeramala jaki... | Josu Estarrona eta Unai Fernandez de Betoño EH Bilduko legebiltzarkideek agerraldi bat egin dute ETS Euskal Trenbide Sarearen lizitazio publiko batean ustez emandako iruzur bat salatzeko. Azaldu dutenez, ETSk maiatzean Sener enpresari Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako trenbide sarearen azterlana idazten laguntzeko eslei... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.