date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200227/vwek-eta-bmwek-875-milioiren-isunak-ordaindu-beharko-dituzte.htm | Ekonomia | VWek eta BMWek 875 milioiren isunak ordaindu beharko dituzte | Europako Batzordeak zigortu ditu, bost urtez ados jarri zirelako NOx isuriak gutxitzeko teknologietan ez lehiatzeko. | VWek eta BMWek 875 milioiren isunak ordaindu beharko dituzte. Europako Batzordeak zigortu ditu, bost urtez ados jarri zirelako NOx isuriak gutxitzeko teknologietan ez lehiatzeko. | Alemaniako autogile nagusiak gogor zigortu ditu Europako Batzordeak. 502 milioi euroko isuna jarri dio Volkswagen taldeari eta beste 372 milioikoa BMWri, ez ziotelako elkarri lehia egin beren motorren nitrogeno oxido (NOx) isurketak gutxitzeko teknologian. Kartel horren hirugarren partaidea, Daimler (Mercedes), ez dute... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200228/ansa-ii-larranaga-izango-dira-urriza-aizpuru-iiiaren-aurkariak-san-ferminetako-finalean.htm | Kirola | Ansa II-Larrañaga izango dira Urriza-Aizpuru III.aren aurkariak San Ferminetako finalean | Ansa II eta Larrañagak 26-30 kanporatu dituzte, Galarretan, finalerdi bizi batean Juanenea eta Barrenetxea IV.a | Ansa II-Larrañaga izango dira Urriza-Aizpuru III.aren aurkariak San Ferminetako finalean. Ansa II eta Larrañagak 26-30 kanporatu dituzte, Galarretan, finalerdi bizi batean Juanenea eta Barrenetxea IV.a | Ansa II-Larrañagak 26-30 irabazi zioten Juanenea-Barrenetxea IV.ari San Fermin Torneoko finalerdian eta Urriza eta Aizpuru III.aren aurkariak izango dira datorren asteazkenean, uztailak 14, Galarretan jokatuko den finalean.
Finalerdiak ez zuen huts egin. Oso partida polita izan zen eta lau erremontistek abiadura handi... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200229/hego-euskal-herrian-905-kasu-izan-dira-egun-bakarrean.htm | Gizartea | Hego Euskal Herrian 905 kasu izan dira egun bakarrean | Atzoko diagnostiko testen %8,1ek eman dute positibo. Nafarroako egoera apurka ari da hobetzen. | Hego Euskal Herrian 905 kasu izan dira egun bakarrean. Atzoko diagnostiko testen %8,1ek eman dute positibo. Nafarroako egoera apurka ari da hobetzen. | Hegoaldeko osasun sistemek emandako datuek erakusten dute birusaren transmisioak harrotuta jarraitzen duela. Egun bakarrean zenbatutako kasu kopurua kezkatzekoa da: Osakidetzak eta Osasunbideak 905 positibo detektatu zituzten atzo. Zehazki, 11.071 diagnostiko proba egin ziren, eta, beraz, %8,1 izan zen positiboen ehune... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200230/murchanteko-ustezko-hiltzailea-atxilotu-dute-donostian.htm | Gizartea | Murchanteko ustezko hiltzailea atxilotu dute, Donostian | Gizonezkoaren bila ari ziren atzotik poliziak, eta autoa Legazpin agertu da goizean; baina Zumarragan haren bila izan den operazioak ez du emaitzarik eman. Donostian jardun dute haren bila ondoren, eta han atzeman dute. | Murchanteko ustezko hiltzailea atxilotu dute, Donostian. Gizonezkoaren bila ari ziren atzotik poliziak, eta autoa Legazpin agertu da goizean; baina Zumarragan haren bila izan den operazioak ez du emaitzarik eman. Donostian jardun dute haren bila ondoren, eta han atzeman dute. | Donostiako Gros auzoko Pasaia kalean atzeman dute gizona, Pedro Maria R. J., 41 urtekoa, 30 orduko bilaketaren ostean. Euskadi Irratiaren arabera, ile-apaindegi batean atzeman dute, eta itxura aldatzeko asmotan ibil zitekeen atxilotu dutenean.
Atzo Murchanten (Nafarroa) ustez emakume bat labanaz hil zuen gizonezkoa bi... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200231/elak-ziurtatu-du-erreformak-pentsioak-murriztuko-dituela.htm | Ekonomia | ELAk ziurtatu du erreformak pentsioak murriztuko dituela | Sindikatuak dio «belaunaldien arteko ekitate tresnak txeke zuria» emango diola Espainiako Gobernuari etorkizuneko pentsioak txikitzeko. | ELAk ziurtatu du erreformak pentsioak murriztuko dituela. Sindikatuak dio «belaunaldien arteko ekitate tresnak txeke zuria» emango diola Espainiako Gobernuari etorkizuneko pentsioak txikitzeko. | Espainiako Gobernuak, CCOO eta UGT sindikatuek, eta CEOE eta Cepyme patronalak hitzartutako pentsioen erreformaren lehen zatiak «ondorio larriak» izango dituela ohartarazi du Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak.
Erreformaren inguruan «sortutako desinformazioari eta propagandari» aurre egin nahi diola aldarrikatu d... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200232/naia-zuriarrain-eztanda-egin-nuen-eta-nahi-zuten-dena-esango-niela-esan-nien.htm | Politika | Naia Zuriarrain: «Eztanda egin nuen, eta nahi zuten dena esango niela esan nien» | Uztailaren 12an epaituko dute Naia Zuriarrain, 13/13 sumarioan. 2010ean egindako sarekada bat du oinarri auziak, eta garai hartan Guardia Zibilaren eskutik jasandako torturei buruz hitz egin du bideo batean. | Naia Zuriarrain: «Eztanda egin nuen, eta nahi zuten dena esango niela esan nien». Uztailaren 12an epaituko dute Naia Zuriarrain, 13/13 sumarioan. 2010ean egindako sarekada bat du oinarri auziak, eta garai hartan Guardia Zibilaren eskutik jasandako torturei buruz hitz egin du bideo batean. | Uztailaren 12an epaituko dituzte Arantza Zulueta, Iker Sarriegi, Jon Enparantza, Julen Zelarain, Naia Zuriarrain, Saioa Agirre, Nerea Redondo eta Juan Mari Jauregi Espainiako Auzitegi Nazionalean, 2010ean euskal presoen eskubideen alde egin zuten lana «ETAren mende» egin zutela iritzita. Euskal presoen abokatuak edo pr... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200233/esako-urtegiaren-ondoan-1700-hektareako-potasa-meatzea-eraikitzeko-baimena-eman-du-espainiako-gobernuak.htm | Gizartea | Esako urtegiaren ondoan 1.700 hektareako potasa meatzea eraikitzeko baimena eman du Espainiako Gobernuak | Erabakia txarretsi du Ekologistak Martxan elkarteak: «Muga proiektuak ondorio larriak izan ditzake ingurumenean eta segurtasunean» | Esako urtegiaren ondoan 1.700 hektareako potasa meatzea eraikitzeko baimena eman du Espainiako Gobernuak. Erabakia txarretsi du Ekologistak Martxan elkarteak: «Muga proiektuak ondorio larriak izan ditzake ingurumenean eta segurtasunean» | Urteetako gatazka itxi nahi izan du Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak, Muga meatze proiektuari oniritzia emanda. Lur azpitik potasa minerala ateratzeko proiektua da, eta Zangozatik (Nafarroa) gertu eraiki nahi dute, Esako urtegitik kilometro gutxira. Geoalcali enpresak aurkeztu zuen proiektua.
... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200234/lehen-mailako-euskal-talde-guztiak-entrenatzen-hasi-dira.htm | Kirola | Lehen Mailako euskal talde guztiak entrenatzen hasi dira | Gaur hasi dira Reala eta Osasuna, eta aurreko egunetan egin dute Alavesek eta Athleticek. Nobedade handirik gabe ekin diote denboraldi-aurreari laurek ere. | Lehen Mailako euskal talde guztiak entrenatzen hasi dira. Gaur hasi dira Reala eta Osasuna, eta aurreko egunetan egin dute Alavesek eta Athleticek. Nobedade handirik gabe ekin diote denboraldi-aurreari laurek ere. | Espainiako Ligan lehiatzen diren gizonezkoen euskal talde guztiak hasi dira 2021-2022 denboraldia prestatzen. Alaves izan zen lanera itzuli zen aurrenekoa, herenegun, Athleticen txanda izan zen atzo, eta Realak eta Osasunak gaur ekin diote. Hilabete pasa inguru dute liga hasierara puntuan iristeko. Lehen jardunaldia ab... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200235/bilboko-irria-izeneko-kultur-astea-egingo-dute-konpartsek.htm | Bizigiro | Bilboko Irria izeneko kultur astea egingo dute Konpartsek | Abuztuaren 26tik 29ra izango da. «Ez-jaiak» izan beharrean, aste kulturala izango dela jakinarazi dute. | Bilboko Irria izeneko kultur astea egingo dute Konpartsek. Abuztuaren 26tik 29ra izango da. «Ez-jaiak» izan beharrean, aste kulturala izango dela jakinarazi dute. | Gaur goizean aurkeztu dute Bilboko konpartsek Arriaga plazan abuztuaren 26tik 29ra antolatuko duten Bilboko Irria kultur astea. Ekinbidearen ikurra izango dena ere erakutsi dute: Marijaiaren ahoa irudikatzen du. Nerea Matute Garcia de Jalon eta Arkaitz Peña Iturain Bilboko Konpartsen bozeramaileek adierazi dute aurten ... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200236/elkarrekin-podemos-iu-k-dio-jaurlaritzaren-ingurumen-lege-egitasmoek-industriari-mesede-egiten-diotela.htm | Gizartea | Elkarrekin Podemos IU-k dio Jaurlaritzaren ingurumen lege egitasmoek industriari mesede egiten diotela | Koalizioak 101 zuzenketa aurkeztu dizkie Jaurlaritzaren Ingurumen eta Ondare Naturalaren Kontserbaziorako lege proposamenei, baina negoziatzeko prest agertu da. | Elkarrekin Podemos IU-k dio Jaurlaritzaren ingurumen lege egitasmoek industriari mesede egiten diotela. Koalizioak 101 zuzenketa aurkeztu dizkie Jaurlaritzaren Ingurumen eta Ondare Naturalaren Kontserbaziorako lege proposamenei, baina negoziatzeko prest agertu da. | Elkarrekin Podemos IU-k 101 zuzenketa aurkeztu dizkie Eusko Jaurlaritzak Ingurumen arloaren eta Ondare Naturalaren Kontserbaziorako lege proposamenei. Ingurumen arloan 34 zuzenketa proposatu dituzte, ondare naturalak babesten dituen legean, berriz, 69. Bereziki, ingurumen arloan erronka «inportanteak» daudela azpimarra... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200237/gerra-eta-miseria-nola-utzi-iraganean.htm | Mundua | Gerra eta miseria nola utzi iraganean | 2018ko bake itunak trantsizio aldi bat abiarazi zuen Hego Sudanen. Azken urteetan urrats batzuk egin diren arren, bakea ez da egonkortu. Prozesua motel doa, etnien arteko indarkeria ez da eten, eta muturreko pobrezia gizartean hedatua dago oraindik ere. | Gerra eta miseria nola utzi iraganean. 2018ko bake itunak trantsizio aldi bat abiarazi zuen Hego Sudanen. Azken urteetan urrats batzuk egin diren arren, bakea ez da egonkortu. Prozesua motel doa, etnien arteko indarkeria ez da eten, eta muturreko pobrezia gizartean hedatua dago oraindik ere. | Gerra berriz lehertzeko mehatxua uxatu gabe bete ditu hamar urte Hego Sudanek, gaur. 2011ko uztailaren 9an estatu independente bihurtu zen Sudandik bananduta, eta ordutik bost urte baino gehiago eman ditu barne gatazka armatuan. Dinka eta nuer etnien arteko borrokek herrialde osoa hartu zuten. 2013tik 2018ra iraun zuen... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200238/bdcc-plataforma-sortu-dute-kultura-industriak-duen-balioa-sustatzeko-asmoz.htm | Kultura | BDCC plataforma sortu dute, kultura industriak duen balioa sustatzeko asmoz | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kultura eta sormen industrien kudeaketa profesionalizatzea eta lehiakortasuna hobetzen laguntzea izango du ardatz proiektuak | BDCC plataforma sortu dute, kultura industriak duen balioa sustatzeko asmoz. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kultura eta sormen industrien kudeaketa profesionalizatzea eta lehiakortasuna hobetzen laguntzea izango du ardatz proiektuak | «Ekonomia eta finantza irizpideak ezartzea sustatuko duen eremu bat izango da barrutia; betiere, talentuan, esperimentazioan eta originaltasunean oinarritutako sektorearen berezitasunak errespetatuz». Hala aurkeztu du Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak BDCC ... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200240/jaurlaritzak-adierazi-du-araba-bizkaia-eta-gipuzkoa-seguruak-direla-turistentzat.htm | Gizartea | Jaurlaritzak adierazi du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa «seguruak» direla turistentzat | Javier Hurtado Turismo sailburuak hitza hartu du Frantziak Espainiara ez bidaiatzeko egindako gomendioaren ostean | Jaurlaritzak adierazi du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa «seguruak» direla turistentzat. Javier Hurtado Turismo sailburuak hitza hartu du Frantziak Espainiara ez bidaiatzeko egindako gomendioaren ostean | Azken egunetan pandemiaren goraldia nabarmena izan da Europa osoan, eta hainbat herrialdetako agintariek gomendio berriak eman dizkiete herritarrei. Horixe egin du Clement Beaune Europako Gaietarako Frantziako Estatu idazkariak, eta Espainiara eta Portugalera ez bidaiatzea gomendatu du, herrialde «seguruagoak» badaudel... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200241/johnsonek-iragarri-du-afganistanen-dituen-azken-tropak-erretiratuko-dituela.htm | Mundua | Johnsonek iragarri du Afganistanen dituen azken tropak erretiratuko dituela | Erresuma Batuko armadako azken 750 soldaduak aterako dituela jakinarazi du lehen ministroak. Azaldu duenez, behin AEBetako tropak joanda, egoera ez da egokia bere herreialdekoak babesteko. | Johnsonek iragarri du Afganistanen dituen azken tropak erretiratuko dituela. Erresuma Batuko armadako azken 750 soldaduak aterako dituela jakinarazi du lehen ministroak. Azaldu duenez, behin AEBetako tropak joanda, egoera ez da egokia bere herreialdekoak babesteko. | Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak amaitutzat eman du bere herrialdeko armadaren Afganistango «misio militarra», eta tropa guztiak erretiratuko dituela jakinarazi du. Ordezkarien Ganberan eman du erabakiaren berri, eta erantsi du hemendik aurrera lehentasuna «beste bazkideekin lan egitea» izango dela, «azke... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200242/krabelin-gorri-eta-zuriak-german-rodriguezen-omenez.htm | Politika | Krabelin gorri eta zuriak German Rodriguezen omenez | Espainiako Polizia Armatuak German Rodriguez tiroz hil zuenetik 43 urtera, «egia, justizia eta ordaina» eskatu du 78ko Sanferminak Gogoan taldeak. | Krabelin gorri eta zuriak German Rodriguezen omenez. Espainiako Polizia Armatuak German Rodriguez tiroz hil zuenetik 43 urtera, «egia, justizia eta ordaina» eskatu du 78ko Sanferminak Gogoan taldeak. | Musika, txistuak eta txaloak. Banan banan jarri dituzte krabelin gorri eta zuriak German Rodriguezen oroigarriaren inguruan. Aurten berriz ere, 1978ko uztailaren 8an Rodriguez erori zen tokira jendea gerturatu, hura omendu eta «egia, justizia eta ordaina» aldarrikatu dituzte. Aurten hainbat memoria elkarteren sostengua... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200243/olinpiar-jokoak-ikuslerik-gabe-egingo-dituzte.htm | Kirola | Olinpiar Jokoak ikuslerik gabe egingo dituzte | Jokoetarako ministro Tamayo Marukawak eman du behin betiko erabakiaren berri. Tokion koronabirus kasu positiboen kopurua handitu izana da arrazoia. Uztailaren 23tik abuztuaren 8ra egingo dituzte Olinpiar Jokoak. | Olinpiar Jokoak ikuslerik gabe egingo dituzte. Jokoetarako ministro Tamayo Marukawak eman du behin betiko erabakiaren berri. Tokion koronabirus kasu positiboen kopurua handitu izana da arrazoia. Uztailaren 23tik abuztuaren 8ra egingo dituzte Olinpiar Jokoak. | Tokioko Olinpiar Jokoetan ez da publikorik egongo. Hala erabaki du Antolaketa Batzordeak, Tamayo Marukawa Japoniako Gobernuko Jokoetarako ministroak jakitera eman duenez. Azken egunetan koronabirus kasu positiboetan izandako gorakadaren ondorioz hartu dute behin betiko erabakia. Atzo 920 kasu positibo atzeman zituzten ... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200244/osakidetzak-langileen-garapen-profesionaleko-ituna-hitzartu-du-ccoo-ugt-eta-labekin.htm | Gizartea | Osakidetzak langileen garapen profesionaleko ituna hitzartu du CCOO, UGT eta LABekin | Akordioaren kontra dagoela adierazi du ELA sindikatuak: «Osakidetzak betikotu egin du garapen profesionalean ezarritako murrizketa»«» | Osakidetzak langileen garapen profesionaleko ituna hitzartu du CCOO, UGT eta LABekin. Akordioaren kontra dagoela adierazi du ELA sindikatuak: «Osakidetzak betikotu egin du garapen profesionalean ezarritako murrizketa»«» | Hitzartu duten akordioa abiapuntu bat da langileen garapen profesionalerako sistema bat ontzen hasteko, eta, itundutakoaren arabera, aurten bertan aparteko deialdi bat egitea da asmoa. Osakidetzak prentsa ohar batean adierazi du itun honen helburua dela langileen merituek eta esperientziak merezi duten aitortza izatea.... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200245/aldi-baterako-erregulazioan-eginiko-tartea-kotizatutzat-jo-behar-dela-ebatzi-du-bilboko-epaile-batek.htm | Ekonomia | Aldi baterako erregulazioan eginiko tartea kotizatutzat jo behar dela ebatzi du Bilboko epaile batek | LAB sindikatuak aholkaturiko ostalari bati arrazoia eman dio. SEPIk helegitea jarri dio ebazpenari | Aldi baterako erregulazioan eginiko tartea kotizatutzat jo behar dela ebatzi du Bilboko epaile batek. LAB sindikatuak aholkaturiko ostalari bati arrazoia eman dio. SEPIk helegitea jarri dio ebazpenari | Ezinbesteko aldi baterako enplegu erregulazioan (ABEE) eginiko denbora tartea langabeziarako kotizatutzat jo behar dela ebatzi du gizarte arloko 6 zenbakidun Bilboko epaitegiak. Haren egoera salatu zuen ostalaritzako langile bati arrazoia eman dio, LABen aholkupean epaitegietara jo zuena. Sindikatuak aurrekaritzat jo d... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200246/ebzk-malgutasun-handiagoa-eman-dio-bere-buruari.htm | Ekonomia | EBZk malgutasun handiagoa eman dio bere buruari | Aurrerantzean %2ko inflazioa izango du helburu, baina onartu egingo ditu haren behetik eta goitik dauden aldiak. | EBZk malgutasun handiagoa eman dio bere buruari. Aurrerantzean %2ko inflazioa izango du helburu, baina onartu egingo ditu haren behetik eta goitik dauden aldiak. | Europako Banku Zentralak bere inflazio helburua aldatu du, lehen aldiz 2003az geroztik. Aurrerantzean ez du «%2ren azpitik baina gertu» dagoen inflazioa helburu izango, %2 «erraz» bat baizik. Kopuru hori «simetrikoa» izango da, hau da, goitik zein behetik egotea txartzat joko du, eta baten zein bestearen kontrako neurr... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200247/polita-izan-da-iraun-bitartean.htm | Kirola | Polita izan da iraun bitartean | Imanol Erbiti bigarren izan da Tourreko 12. etapan, ihesaldian bidea egin eta gero. Ezin izan dio Nils Polittek 12 kilometroren faltan jotako erasoari eutsi. Tropelak oso erritmo lasaian osatu du etapa. | Polita izan da iraun bitartean. Imanol Erbiti bigarren izan da Tourreko 12. etapan, ihesaldian bidea egin eta gero. Ezin izan dio Nils Polittek 12 kilometroren faltan jotako erasoari eutsi. Tropelak oso erritmo lasaian osatu du etapa. | Lantzean behin, bakarka distira egiteko aukera izaten dute tropeleko langileek. Imanol Erbitiren (Movistar) txanda izan da gaur, eta nafarrak oso gertu izan du bere ibilbideko garaipenik handiena. Baditu bi etapa Espainiako Vueltan, baina 2010ean lortu zuen azkena. Geroztik, pikotxa eta pala hartuta izan da, liderren a... |
2021-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/200248/kanadako-beroaldi-bortitzean-mila-milioi-animali-hil-direla-uste-dute-adituek.htm | Mundua | Kanadako beroaldi bortitzean mila milioi animali hil direla uste dute adituek | Muturreko tenperaturetara ohituta ez dauden ekosistemen hauskortasuna agerian utzi du Ipar Amerikan gertatutakoak, adituen arabera. | Kanadako beroaldi bortitzean mila milioi animali hil direla uste dute adituek. Muturreko tenperaturetara ohituta ez dauden ekosistemen hauskortasuna agerian utzi du Ipar Amerikan gertatutakoak, adituen arabera. | The Guardian egunkariak gaur jakinarazi duenez, adituek uste dute Kanadako hego mendebaldean aurreko asteotan izan diren bero bortitzek sekulako triskantza eragin dutela itsasoko animalietan. Euren kalkuluen arabera, baliteke mila milioi baino gehiago izatea bero handiek hildako animaliak. Jakina denez, Kanadako eta AE... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200260/guardiako-epailearen-esku-geratuko-da-gaur-maria-pilar-berrio-jimenezen-ustezko-hiltzailea.htm | Gizartea | Guardiako epailearen esku geratuko da gaur Maria Pilar Berrio Jimenezen ustezko hiltzailea | Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du, antza denez, «harreman sentimentala» zutela ustezko hiltzaileak eta biktimak, eta, hala balitz, genero indarkeriatzat hartuko litzatekeela. | Guardiako epailearen esku geratuko da gaur Maria Pilar Berrio Jimenezen ustezko hiltzailea. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du, antza denez, «harreman sentimentala» zutela ustezko hiltzaileak eta biktimak, eta, hala balitz, genero indarkeriatzat hartuko litzatekeela. | Donostiako guardiako epailearen esku geratuko da gaur Maria Pilar Berrio Jimenezen ustezko hiltzailea. Bestalde, baliteke Murchanteko hilketa genero indarkeria gisa ikertzen hastea. Hasiera batean, Poliziak «familia barruko delitu» gisara sailkatu zuen kasua, eta, beraz, ez zuen hilketa matxista gisa abiatu ikerketa. G... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200270/gaur-78300-gaztek-eman-dute-izena-osakidetzan-txertatzeko.htm | Gizartea | Gaur 78.300 gaztek eman dute izena Osakidetzan txertatzeko | Hamabietan jarri du martxan osasun sistemak txertaketarako aukera, baina gazteen ikusminaren ondorioz itxarote-ilara bat antolatu behar izan dute. | Gaur 78.300 gaztek eman dute izena Osakidetzan txertatzeko. Hamabietan jarri du martxan osasun sistemak txertaketarako aukera, baina gazteen ikusminaren ondorioz itxarote-ilara bat antolatu behar izan dute. | Astearen hasieran eman zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik albistea: gaur martxan jartzekoak ziren gazteek, 16-29 urte arteko herritarrek, COVID-19aren aurkako txertaketarako ordua hartzeko sistema. Goizean ez da ibili, ordea. Izena eman ezinik ibili dira gazteak eta eguerdian jarri da martxan, b... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200271/agustin-ibarrolaren-gernika-erosi-du-bilboko-arte-ederren-museoak.htm | Kultura | Agustin Ibarrolaren 'Gernika' erosi du Bilboko Arte Ederren Museoak | Obra hamarkadetan egon da euskal artistaren estudioan ahaztua, eta Madrilgo Arco arte garaikideko azokan erakutsi dute orain. 300.000 ordaindu ditu museoak | Agustin Ibarrolaren 'Gernika' erosi du Bilboko Arte Ederren Museoak. Obra hamarkadetan egon da euskal artistaren estudioan ahaztua, eta Madrilgo Arco arte garaikideko azokan erakutsi dute orain. 300.000 ordaindu ditu museoak | Pablo Picassoren obrarekiko omenaldi gisa, Agustin Ibarrolak (Bilbo, 1930), 1977an margotu zuen Gernika, hamar mihisek osatu eta alturan bi metro eta zabaleran hamar hartzen dituen obra erraldoia. Urte hartan hainbat artista eta eragilek eskatu zuten Picassoren obra enblematikoa Gernikara (Bizkaia) ekartzeko, eta eskae... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200272/bederatzi-lagun-hil-dira-suedian-hegazkin-istripu-batean.htm | Mundua | Bederatzi lagun hil dira Suedian, hegazkin istripu batean | Aireratu orduko erori da hegazkina, eta su hartu du. Gutxienez beste lagun bat larri zauritu da. | Bederatzi lagun hil dira Suedian, hegazkin istripu batean. Aireratu orduko erori da hegazkina, eta su hartu du. Gutxienez beste lagun bat larri zauritu da. | Hegazkin txiki batek lurra jo du, Suediako Orebro hiriko aireportuan, eta, Poliziak Aftonbladet egunkariari jakinarazi dionez, hil egin dira barruan zihoazen bederatzi lagun: pilotu bat eta zortzi paraxutista. Istripua «oso larritzat» jo du Poliziak, eta argitu du ez duela istripua jasandakoen lesioen inguruko azalpeni... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200273/pfizerrek-txertoaren-hirugarren-dosi-bat-baimentzeko-eskatuko-du-aebetan.htm | Gizartea | Pfizerrek txertoaren hirugarren dosi bat baimentzeko eskatuko du AEBetan | Produktuaren ekoizleek argudiatu dutenez, txertatuen babesa sendotze aldera mesedegarria izango da | Pfizerrek txertoaren hirugarren dosi bat baimentzeko eskatuko du AEBetan. Produktuaren ekoizleek argudiatu dutenez, txertatuen babesa sendotze aldera mesedegarria izango da | Pfizer eta BioNTech botika konpainiek AEB Ameriketako Estatu Batuetan elikagaien eta botiken gaineko ardura duen FDA agentzian eskatuko dute COVID-19aren aurka ekoitzi duten txertoaren hirugarren dosi bat jarri ahal izatea baimentzeko. Adierazi dutenez, hirugarren dosi batek izan dezakeen eraginari buruzko ikerketak eg... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200274/haitiko-poliziak-hamazazpi-lagun-atxilotu-ditu-moiseren-hilketarekin-lotuta.htm | Mundua | Haitiko Poliziak hamazazpi lagun atxilotu ditu Moiseren hilketarekin lotuta | Beste bederatzi lagunen bila ari da Polizia. Orain arte atxilotutakoetatik hamabost kolonbiarrak dira, Kolonbiako armadako kide izandakoak. | Haitiko Poliziak hamazazpi lagun atxilotu ditu Moiseren hilketarekin lotuta. Beste bederatzi lagunen bila ari da Polizia. Orain arte atxilotutakoetatik hamabost kolonbiarrak dira, Kolonbiako armadako kide izandakoak. | Joan den asteazkenean hainbat lagunek Haitiko presidente Jovenel Moise hil zutenetik, Haitiko Polizia operazio handi bat egiten ari da egileak atzemateko. Leon Charles Poliziaren zuzendari nagusiak jakinarazi du «jatorriz Haitikoak diren hamabost kolonbiar eta bi estatubatuar» atxilotu dituztela. 28 laguneko komando ba... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200275/ampok-lantegi-bat-ireki-du-saudi-arabian.htm | Ekonomia | Ampok lantegi bat ireki du Saudi Arabian | Idiazabalgo kooperatiba nazioartekotzea sakontzen ari da, eta begiz jota ditu Afrika eta Kaspiar Itsasoa. | Ampok lantegi bat ireki du Saudi Arabian. Idiazabalgo kooperatiba nazioartekotzea sakontzen ari da, eta begiz jota ditu Afrika eta Kaspiar Itsasoa. | Ampok beste urrats bat egin du nazioartekotze prozesuan. Fabrika bat ireki du Dammamen, Saudi Arabian, bere produktuen kontsumitzaileengandik gertuago izateko. Teknologia handiko balbulak egingo ditu han, ez soilik erresumako hidrokarburoen energia indartsurako, baizik eta herrialde hartako eta Ekialde Erdiko beste sek... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200276/abuztu-amaierarako-aebetako-tropa-guztiak-afganistandik-kanpo-nahi-ditu-bidenek.htm | Mundua | Abuztu amaierarako AEBetako tropa guztiak Afganistandik kanpo nahi ditu Bidenek | Etxe Zuriak aurreratu egin du irteera data. Bidenek esan du AEBek ez zutela Afganistan inbaditu «nazio bat eraikitzeko». | Abuztu amaierarako AEBetako tropa guztiak Afganistandik kanpo nahi ditu Bidenek. Etxe Zuriak aurreratu egin du irteera data. Bidenek esan du AEBek ez zutela Afganistan inbaditu «nazio bat eraikitzeko». | Talibanen erasoen areagotzeak aldarazi egin du Joe Biden AEBetako presidenteak Afganistanen dituen tropak erretiratzeko asmoa, baina ez askok uste zuten modura. Tropek utzitako zuloak bereganatzen ari dira talibanak, eta horrek Bideni bertan jarraitzeko bertan jarraitzeko justifikazioa eman ziezaiokeen arren, kontrakoa... |
2021-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/200277/biktimak-umiliatzen-dituen-ikur-frankista.htm | Gizartea | Biktimak «umiliatzen» dituen ikur frankista | PSNk atzera egin du Navarra Sumarekin IrunÌeko Erorien Monumentua erakusketa areto huts bilakatzeko hitzartutako akordioan. Sozialisten eta udal gobernuko kideen arteko liskarrak erdigunean jarri du 1936ko altxamenduaren gorazarrerako egindako eraikina. Fusilatuen senideek botatzeko eskatu dute. | Biktimak «umiliatzen» dituen ikur frankista. PSNk atzera egin du Navarra Sumarekin IrunÌeko Erorien Monumentua erakusketa areto huts bilakatzeko hitzartutako akordioan. Sozialisten eta udal gobernuko kideen arteko liskarrak erdigunean jarri du 1936ko altxamenduaren gorazarrerako egindako eraikina. Fusilatuen senideek ... | Navarra Sumaren eta PSNren arteko liskarra eragin du Iruñeko Erorien Monumentuak, azken egunotan: sozialistek akordioa egin zuten udal gobernua bere esku duen koalizioarekin, eraikinaren ingurua urbanizatzeko, eta monumentua erakusketa areto bilakatzeko. Hitzarmena ekainaren 30ean berretsi behar zuten bi taldeek, Iruñe... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200278/preso-politikoak-askatzeko-eskatu-du-txileko-biltzar-konstituziogileak.htm | Mundua | "Preso politikoak" askatzeko eskatu du Txileko Biltzar Konstituziogileak | Indultu legea bizkortzeko eskatu diote Sebastian Piñerearen gobernuari. | "Preso politikoak" askatzeko eskatu du Txileko Biltzar Konstituziogileak. Indultu legea bizkortzeko eskatu diote Sebastian Piñerearen gobernuari. | Txileko Biltzar Konstituziogileak adierazpen batean 2019ko urriaz geroztik izan diren protestatan atxilotu eta espetxean dauden "preso politikoak" askatzeko eskatu du adierazpen batean. Horrez gain, maputxeen kasuan, 2001. urteaz geroztik atxilotutakoak askatzeko ere eskatu dute, eta maputxeen lurraldeak desmilitarizat... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200279/1313-auzia-denboraz-eta-lekuz-kanpo-dagoela-adierazi-dute-eajk-eh-bilduk-eta-elkarrekin-podemos-iuk.htm | Politika | 13/13 auzia «denboraz eta lekuz kanpo» dagoela adierazi dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk | Hiru talde parlamentarioek azaldu dute «beti» egon direla «salbuespenezko legediaren aurka», eta berretsi dute «oso larria» dela «13/13 sumarioa bezalako epaiketekin jarraitzea». | 13/13 auzia «denboraz eta lekuz kanpo» dagoela adierazi dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk. Hiru talde parlamentarioek azaldu dute «beti» egon direla «salbuespenezko legediaren aurka», eta berretsi dute «oso larria» dela «13/13 sumarioa bezalako epaiketekin jarraitzea». | Datorren astelehenetik aurrera, Espainiako Auzitegi Nazionalak zortzi euskal herritar epaituko ditu, ETArekin lotura izan zutelakoan eta 2010ean egindako polizia operazio batean oinarrituta. Arantza Zulueta, Iker Sarriegi, Jon Enparantza, Julen Zelarain, Naia Zuriarrain, Saioa Agirre Arauko, Nerea Redondo Otamendi eta ... |
2021-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/200280/elkargoak-ikusi-behar-du-lurrekin-zer-gogo-duen.htm | Gizartea | “Elkargoak ikusi behar du lurrekin zer gogo duen” | Lurzaindiak, ELBrekin, 3,2 milioi euroan saldu nahi den etxalde bateko laborantza lurrak salbatzeko okupazioa hasi zuen ekainaren 23an, Arbonan. Euskal Elkargoa nahi izan du akuilatu, baita parlamentariak ere. | “Elkargoak ikusi behar du lurrekin zer gogo duen”. Lurzaindiak, ELBrekin, 3,2 milioi euroan saldu nahi den etxalde bateko laborantza lurrak salbatzeko okupazioa hasi zuen ekainaren 23an, Arbonan. Euskal Elkargoa nahi izan du akuilatu, baita parlamentariak ere. | Ekainaren 23an hasi ziren Lurzaindia eta ELB laborari sindikatua Arbonako Berruetako bideko etxaldeko lurrak okupatzen, laborantza lur horiekin egin espekulazioa salatzeko eta geldiarazteko. Pertsona dirudun batek, egoitzak eta hamabost hektarea laborantza lur 3,2 milioi euroan erostea adostua zuen jabearekin. Dominiqu... |
2021-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/200281/kirolerako-oztopoak-bistara.htm | Kirola | Kirolerako oztopoak, bistara | Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak hamar barrera identifikatu ditu, eta dekalogo batean jaso ditu. Herritarrei eskatu die ikusten dituzten oztopoen eta hobekuntzen berri emateko, eta 'Kirolbarrerak.eus' ataria prestatu du ekarpen horiek guztiak biltzeko. | Kirolerako oztopoak, bistara. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak hamar barrera identifikatu ditu, eta dekalogo batean jaso ditu. Herritarrei eskatu die ikusten dituzten oztopoen eta hobekuntzen berri emateko, eta 'Kirolbarrerak.eus' ataria prestatu du ekarpen horiek guztiak biltzeko. | Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak #kirolbarrerak izeneko sentsibilizazio kanpaina jarri du martxan. Kirola egin nahi duten pertsonek izaten dituzten oztopoak desagerraraztea da helburua. Webgune bat sortu du —Kirolabarrerak.eus—, eta herritarrei eskatu die barrerak kendu dituzten espazioen nahiz oraindik hobekuntz... |
2021-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/200282/zentsura-salaketa-zornotzan.htm | Kultura | Zentsura salaketa, Zornotzan | Martzel Do Nascimiento grafitigile zornotzarrak eta hainbat eragilek salatu dute udalaren jokabidea, artistak 2012az geroztik margotutako irudiak ezabatu dituelako. | Zentsura salaketa, Zornotzan. Martzel Do Nascimiento grafitigile zornotzarrak eta hainbat eragilek salatu dute udalaren jokabidea, artistak 2012az geroztik margotutako irudiak ezabatu dituelako. | Zornotzako Kaitana plazako eraikin baten behealdean, horma gris batean, irudi bat margotzen ari zen Martzel Do Nascimiento Martz artista, Udal Hirigintza Batzordeko hautetsi batek gehiago ez pintatzeko esan zionean. Hala salatu du Martzek. Begi biziak zituen emakume baten aurpegia pintatu zuen. Hiru egunera, berriz, ud... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200283/petronorreko-langileek-greba-egingo-dute-igandean.htm | Ekonomia | Petronorreko langileek greba egingo dute igandean | Sindikatuek salatu dute langile batzuk aldi baterako erregulazioan dauden bitartean beste batzuk aparteko ordu asko egiten ari direla | Petronorreko langileek greba egingo dute igandean. Sindikatuek salatu dute langile batzuk aldi baterako erregulazioan dauden bitartean beste batzuk aparteko ordu asko egiten ari direla | Ez da giro Petronorren, eta ez dirudi hurrengo egunetan baretuko denik. Muskizko (Bizkaia) plantako langileek greba deialdia egin dute iganderako, Petronor arraun bandera jokatuko den egunean. Langile batzordeak hilabeteak daramatza enpresak maiatzaren 3an onartu zuen aldi baterako erregulazioaren aurka mobilizatzen, e... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200284/beste-978-covid-19-kasu-izan-dira-hegoaldean.htm | Gizartea | Beste 978 COVID-19 kasu izan dira Hegoaldean | Ostegunean egindako testen %8,7k eman dute positibo. 30 lagun erietxeratu dituzte gaitzarekin. | Beste 978 COVID-19 kasu izan dira Hegoaldean. Ostegunean egindako testen %8,7k eman dute positibo. 30 lagun erietxeratu dituzte gaitzarekin. | Hego Euskal Herriko kutsatuen kurba koska bat gorago da, berriz ere. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, atzo 11.259 test egin ziren COVID-19a atzemateko, eta horien %8,7 izan ziren positiboak: 978, alegia. Hain justu, apirilaren 29tik erregistratu den kutsatu kopururik handiena... |
2021-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/200285/gizartea-eraldatu-nahi-duen-kluba.htm | Kirola | Gizartea eraldatu nahi duen kluba | Union Tutera sortu dute, euskara eta kirola tresna gisa hartuta, herritarrengan eragiteko asmoz. Berdintasunaren eta zapalkuntzarik ezaren bidean urratsak egin nahi dituzte; hasteko, futbol talde bat jarriko dute martxan. | Gizartea eraldatu nahi duen kluba. Union Tutera sortu dute, euskara eta kirola tresna gisa hartuta, herritarrengan eragiteko asmoz. Berdintasunaren eta zapalkuntzarik ezaren bidean urratsak egin nahi dituzte; hasteko, futbol talde bat jarriko dute martxan. | Euskara, kirola eta gizartea eraldatzeko gogoa. Hiru osagai nagusi horiek ditu Tuteran martxan jarri berri duten proiektuak: Union Tutera kluba sortu dute. Hasteko, futbol talde bat osatu, eta finantzaketa kolektiboa abiatu dute egitasmo hori diruz hornitzeko, Itsulapikoa.eus plataforman. «Kirola bilakatu nahi dugu giz... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200286/artechek-turkiako-esitas-enpresa-erosi-du.htm | Ekonomia | Artechek Turkiako Esitas enpresa erosi du | Burtsara ateratzean lortutako diruarekin ordainduko du erosketa, eta «lehen urratsa da» hedapen prozesuan. | Artechek Turkiako Esitas enpresa erosi du. Burtsara ateratzean lortutako diruarekin ordainduko du erosketa, eta «lehen urratsa da» hedapen prozesuan. | Duela hilabete baino gutxiago burtsara atera zen Arteche, bere hedapena finantzatzeko kapitalaren bila. Ez du asko itxaron lehen erosketa egiteko: gaur jakinarazi duenez. Turkiako Esitas (Elektrik Sarrayi ve Ticaret Anomin Sirketi) enpresa erosi du. Tentsio txikiko eta erdiko transformagailuak egiten ditu Esitasek 1984... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200287/gutxienez-52-lagun-hil-dira-bangladeshen-fabrika-batek-su-hartu-ostean.htm | Mundua | Gutxienez 52 lagun hil dira Bangladeshen, fabrika batek su hartu ostean | Poliziaren arabera, 250 lagun inguru ari ziren lanean sutea piztu zen unean. Suhiltzaileek gau osoa behar izan dute hura itzaltzeko. | Gutxienez 52 lagun hil dira Bangladeshen, fabrika batek su hartu ostean. Poliziaren arabera, 250 lagun inguru ari ziren lanean sutea piztu zen unean. Suhiltzaileek gau osoa behar izan dute hura itzaltzeko. | Dacca hiriburutik gertu dagoen elikagai fabrika batek su hartu du, eta gutxienez 52 lagun hil, eta beste 25 zauritu dira. Sua atzo arratsaldean piztu zen sei solairuko eraikinean, eta suhiltzaileek gau osoa behar izan dute hura itzaltzeko.
Erreskate lanetan ari dira, baina ez dute desagertu kopuruaren inguruko informa... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200288/neil-diamonden-sweet-caroline-da-ingalaterrako-futbol-selekzioaren-ereserki-ez-ofiziala.htm | Kirola | Neil Diamonden 'Sweet Caroline' da Ingalaterrako futbol selekzioaren ereserki ez ofiziala | Partidak hasi aurretik, baita ondoren ere, jarraitzaileek ahots bakarrez kantatzen dute Wembley estadioan. Diamondek aitortu du «hunkituta» dagoela. | Neil Diamonden 'Sweet Caroline' da Ingalaterrako futbol selekzioaren ereserki ez ofiziala. Partidak hasi aurretik, baita ondoren ere, jarraitzaileek ahots bakarrez kantatzen dute Wembley estadioan. Diamondek aitortu du «hunkituta» dagoela. | Sweet Caroline abestiaz galdetu zioten Gareth Southgateri, Ingalaterraren eta Danimarkaren arteko Eurokopako finalerdiaren atariko prentsaurrekoan. «Abesti benetan alaia da, uste dut jendea batzen duela», erantzun zuen Ingalaterrako selekzioaren hautatzaileak. Ingalaterrako selekzioa etxean, Wembleyko estadioan (Londre... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200289/kutxa-birako-mezuak-lazkaon-gorde-dituzte-eta-kutxa-bera-seguran.htm | Bizigiro | Kutxa Birako mezuak Lazkaon gorde dituzte eta kutxa bera Seguran | Iparra Hegoa Elkarteak Kutxa Bira ekimenean bildutako mezuak Lazkaoko Beneditarren artxibategian gorde ditu gaur goizean. Herriz herri ibili den egurrezko kutxa Segurako Turismo Bulegoan gordeko dute. | Kutxa Birako mezuak Lazkaon gorde dituzte eta kutxa bera Seguran. Iparra Hegoa Elkarteak Kutxa Bira ekimenean bildutako mezuak Lazkaoko Beneditarren artxibategian gorde ditu gaur goizean. Herriz herri ibili den egurrezko kutxa Segurako Turismo Bulegoan gordeko dute. | “Lazkaoko artxibategian [Gipuzkoa] gordetzea interesgarria iruditu zitzaigun ondo gordeak egongo direlako, eta etorkizunean, noizbait pandemiaren inguruko tesi bat norbaitek egin nahi badu, hor ikusiko duelako”, esan du Nagore Aranzabal Beitia Baionako Bernat Etxepare lizeoko kideak.
Gaur eraman dituzte Kutxa Biran bi... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200290/fernando-cossio-kimikariak-2020ko-euskadi-ikerkuntza-saria-jaso-du.htm | Gizartea | Fernando Cossio kimikariak 2020ko Euskadi Ikerkuntza Saria jaso du | Irakasle eta ikertzaile gisa urtetan zehar egin duen «ibilbide bikaina» saritu du epaimahiak. EHUko katedraduna eta Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa da. | Fernando Cossio kimikariak 2020ko Euskadi Ikerkuntza Saria jaso du. Irakasle eta ikertzaile gisa urtetan zehar egin duen «ibilbide bikaina» saritu du epaimahiak. EHUko katedraduna eta Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa da. | Eusko Jaurlaritzak 2020ko Euskadi Ikerkuntza Saria eman dio gaur goizean Fernando Cossio kimikariari, ikertzaile eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle gisa urtetan zehar eginiko ibilbide oparoarengatik. Hala, saria emateko Gasteizen egin duten ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakariak esker ona adierazi dio Cossior... |
2021-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/200291/gurpilaren-logika.htm | Kultura | Gurpilaren logika | Gidoigilea lanbidez, Yurre Ugartek (Tolosa, Gipuzkoa, 1965) telebistarako eta zinemarako gidoiak idatzi ditu, baita antzerkirako testuak (Ezin ihesi), komikiak (Katu hegoduna, Joana Maiz) eta haur literaturako lanak ere (Naia eta Nabil detektibeak). 2010ean argitaratu zuen bere aurreneko narrazio bilduma (Gasolindegian... | Gurpilaren logika. Gidoigilea lanbidez, Yurre Ugartek (Tolosa, Gipuzkoa, 1965) telebistarako eta zinemarako gidoiak idatzi ditu, baita antzerkirako testuak (Ezin ihesi), komikiak (Katu hegoduna, Joana Maiz) eta haur literaturako lanak ere (Naia eta Nabil detektibeak). 2010ean argitaratu zuen bere aurreneko narrazio bil... | Zoriontasunaren obligazioa, inon izatekotan, kanpin batean dago, oroitarazi nion neure buruari karabana honetan igaro genuen lehenengo gauean, azaroaren hamabian. Ez dira kopetilunen paradisua, ez horixe, karabanak, kanpin dendak, autokarabanak eta mobil home direlakoak, egunak aire zabalean gozo igarotzeko burbuilak b... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200292/diruen-banaketa-sisteman-aldaketa-handirik-egin-gabe-itxi-dute-ekarpen-lege-berria.htm | Ekonomia | Diruen banaketa sisteman aldaketa handirik egin gabe itxi dute ekarpen lege berria | Aldundien ekarpena neurtzeko sistemak berdin segituko du, baina desorekak konpontzeko funtsa handituko dute bJaurlaritzak zati handiagoa jasoko du | Diruen banaketa sisteman aldaketa handirik egin gabe itxi dute ekarpen lege berria. Aldundien ekarpena neurtzeko sistemak berdin segituko du, baina desorekak konpontzeko funtsa handituko dute bJaurlaritzak zati handiagoa jasoko du | Hamar urteko atzerapenarekin, baina azkenean lortu dute akordioa Ekarpen Legeari buruz. Aldaketa handirik ez duen akordio bat da, ogasun bakoitzak Eusko Jaurlaritzari eman beharreko ekarpena kalkulatzeko sistema ez baita aldatzen. Berritasun nagusia, sistemaren desorekak arintzeko sortutako Egokitzapen Funtsean izango ... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200294/kontseiluak-salatu-du-ikus-entzunezkoek-ere-euskararen-erabilera-bermatuko-duten-kuotak-behar-dituztela.htm | Gizartea | Kontseiluak salatu du ikus entzunezkoek ere euskararen erabilera bermatuko duten kuotak behar dituztela | Espainiako Gobernuak Ikus entzunezko Lege Orokorraren proiektua aurkeztu du eta Kontseiluak ekarpenak egin dizkio. Berezko hizkuntzak baztertzen dituela salatu dute | Kontseiluak salatu du ikus entzunezkoek ere euskararen erabilera bermatuko duten kuotak behar dituztela. Espainiako Gobernuak Ikus entzunezko Lege Orokorraren proiektua aurkeztu du eta Kontseiluak ekarpenak egin dizkio. Berezko hizkuntzak baztertzen dituela salatu dute | Espainiako Gobernuak iazko abenduan aurkeztu zuen Ikus entzunezko Lege Orokorraren aurreproiektua. Berriki beste dokumentu bat argitaratu du, eta Euskalgintzaren Kontseiluak ekarpenak egiteko aukera izan du, beste hainbat gizarte eragilerekin batera: Behategia, Hekimen, Tokikom, Euskaltzaleen Topagunea eta Pantailak Eu... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200295/etsren-lizitazioan-iruzurra-egon-izana-baztertu-du-garraio-sailak-eh-bilduri-akusazio-faltsuak-egitea-leporatuz.htm | Gizartea | ETSren lizitazioan iruzurra egon izana baztertu du Garraio sailak, EH Bilduri «akusazio faltsuak» egitea leporatuz | Zeresana eman duen lizitazioko pleguaren metadatuak oinarri gisa erabilitako beste «dokumentu zahar batenak» direla argudiatu du Garraio sailak, gertatutakoak «ohiko jardunbide» bati erantzuten diola azpimarratuz. | ETSren lizitazioan iruzurra egon izana baztertu du Garraio sailak, EH Bilduri «akusazio faltsuak» egitea leporatuz. Zeresana eman duen lizitazioko pleguaren metadatuak oinarri gisa erabilitako beste «dokumentu zahar batenak» direla argudiatu du Garraio sailak, gertatutakoak «ohiko jardunbide» bati erantzuten diola azpi... | EH Bilduko Josu Estarrona eta Unai Fernandez de Betoño legebiltzarkideek ETSren ustezko irregulartasun baten berri eman zuen atzo, erakunde publikoak Sener enpresari 1,2 milioi eurotan esleitutako kontratu bat aldez aurretik hitzartuta egon zitekeela aditzera emanez. Bada, alderdiari erantzunez, Garraio sailak ohar bat... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200296/txinak-jakinarazi-duenez-panda-hartzak-jada-ez-daude-galzorian.htm | Mundua | Txinak jakinarazi duenez, panda hartzak jada ez daude galzorian | Naturan 1.800 izatera iritsi dira, baina epe luzerako mehatxuak dituzte oraindik. | Txinak jakinarazi duenez, panda hartzak jada ez daude galzorian. Naturan 1.800 izatera iritsi dira, baina epe luzerako mehatxuak dituzte oraindik. | Panda hartz handiak galzorian dauden espezieen zerrendatik atera eta espezie kaltebera gisa sailkatu ditu Txinak. Cui Shuhong Ekologia eta Ingurumen Ministerioko Natura Kontserbatzeko eta Ekologia Saileko buruaren arabera, azken urteetan biodibertsitatea babesteko ahaleginak egin dira Txinan, eta panden egoera hobetzea... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200297/merckxen-marka-berdindu-du-cavendishek.htm | Kirola | Merckxen marka berdindu du Cavendishek | Esprinterrak 34. etapa garaipena lortu du Tourrean, eta hala, flandriarraren pare jarri da. Morkov taldekideari eta Philipseni gailendu zaie. Aranburu seigarren izan da, eta hautagaiak batera helmugaratu dira | Merckxen marka berdindu du Cavendishek. Esprinterrak 34. etapa garaipena lortu du Tourrean, eta hala, flandriarraren pare jarri da. Morkov taldekideari eta Philipseni gailendu zaie. Aranburu seigarren izan da, eta hautagaiak batera helmugaratu dira | Askoren ustez, Eddy Merckx da sekula izan den txirrindularirik onena. Ez da baieztapen hutsala, flandriarraren garaipen zerrenda errepikaezinak mamitzen baitu. Irabaz daitekeen guztia irabazi zuen Merckxek, eta ez behin bakarrik. Tourrak, adibidez, bost ditu; eta lasterketa horretan irabazitako etapak, 34. Bada, Mark C... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200298/behargin-bat-hil-da-getarian.htm | Ekonomia | Behargin bat hil da Getarian | Ezbeharra arratsaldean jazo da, Igerategi poligonoan, zeraman traktorea irauli zaionean. | Behargin bat hil da Getarian. Ezbeharra arratsaldean jazo da, Igerategi poligonoan, zeraman traktorea irauli zaionean. | Langile bat hil da gaur 16:00ak aldera Getarian (Gipuzkoa), Segurtasun sailetik jakinarazi dutenez. Igerategi industria poligonoa gertatu da ezbeharra, GI-3392 errepidean, beharginari gidatzen zuen traktorea irauli zaionean.
Aste honetako bigarren lan heriotza da Euskal Herrian. Asteazkenean, baso lanetan ari zen 27 u... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200299/ikurrina-laurak-bat-etxean-jaso-zenetik-ehun-urte-bete-dira.htm | Politika | Ikurrina Laurak Bat etxean jaso zenetik ehun urte bete dira | Sabino Arana Fundazioak eta Laurak Bat etxeak ekitaldi bateratua antolatu dute, Buenos Airesen eta Bilbon aldi berean. | Ikurrina Laurak Bat etxean jaso zenetik ehun urte bete dira. Sabino Arana Fundazioak eta Laurak Bat etxeak ekitaldi bateratua antolatu dute, Buenos Airesen eta Bilbon aldi berean. | Ehun urte bete dira ikurrina Laurak Bat etxean jaso zenetik, eta ospatzeko, Sabino Arana Fundazioak eta Laurak Bat etxeak baterako ekitaldia antolatu dute gaur Buenos Airesen eta Bilbon aldi berean. 1921eko uztailaren 9an jazo zen ikurrina, San Fermin jaien ospakizunarekin bat eginez, eta mugarria izan zen. Handik aurr... |
2021-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/200300/trapagarango-motorzale-bat-hil-da-istripu-batean-kantabrian.htm | Gizartea | Trapagarango motorzale bat hil da istripu batean, Kantabrian | Motorra A-8 errepidetik irten da, Onton herritik gertu (Kantabria, Espainia). 49 urte zituen motor gidariak. | Trapagarango motorzale bat hil da istripu batean, Kantabrian. Motorra A-8 errepidetik irten da, Onton herritik gertu (Kantabria, Espainia). 49 urte zituen motor gidariak. | Trapagarango (Bizkaia) motorzale bat hil da gaur arratsaldean Kantabrian (Espainia), Onton herritik gertu, bere motorra A-8 errepidetik irten denean. 16:55an jazo da ezbeharra, A-8 autobideko 141 kilometroan, Santanderreko norabidean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu egin dira, eta oso larri eraman dute Gurutzetako ospit... |
2021-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/200314/martutenen-espetxeratu-dute-murchanteko-ustezko-hiltzailea.htm | Gizartea | Martutenen espetxeratu dute Murchanteko ustezko hiltzailea | Erkorekak dioenez, gizonak eta emakumeak «harreman sentimentala zuten, antza»; hortaz, hilketa matxista gisa ikertuko lukete | Martutenen espetxeratu dute Murchanteko ustezko hiltzailea. Erkorekak dioenez, gizonak eta emakumeak «harreman sentimentala zuten, antza»; hortaz, hilketa matxista gisa ikertuko lukete | Donostiako Guardiako 1. Epaitegiak behin-behineko espetxealdia ezarri dio Murchanteko (Nafarroa) hilketa matxistaren ustezko egilea. 41 urteko gizonezkoa Martuteneko espetxera eraman dute, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. |
2021-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/200328/haitiko-senatuak-joseph-lambert-senatuko-presidentea-izendatu-du-presidente.htm | Gizartea | Haitiko Senatuak Joseph Lambert Senatuko presidentea izendatu du presidente | Dagoeneko hogei dira Moiseren hilketagatik atxilotuak, eta horietatik hamazazpi kolonbiarrak dira. | Haitiko Senatuak Joseph Lambert Senatuko presidentea izendatu du presidente. Dagoeneko hogei dira Moiseren hilketagatik atxilotuak, eta horietatik hamazazpi kolonbiarrak dira. | Senatarien heren batekin bada ere, Haitiko Senatuak Joseph Lambert Senatuko presidentea izendatu du bart Haitiko presidente. Erabakiak bihurritu egingo du Jovenel Moiseren hilketaren osteko trantsizioa, Claude Joseph jarduneko lehen ministroaren zilegitasuna auzitan jartzen baitu. Asteazkenean Moise hil zutenetik, Jose... |
2021-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/200329/mila-positiboen-langa-gaindituta-apirileko-kopuruetara-itzuli-da-hego-euskal-herria.htm | Gizartea | Mila positiboen langa gaindituta, apirileko kopuruetara itzuli da Hego Euskal Herria | Osakidetzak eta Osasunbideak atzo 1.041 positibo atzeman zituzten. Nafarroan, positibo tasa %12koa da, Hego Euskal Herrikoa baino lau puntu handiagoa. | Mila positiboen langa gaindituta, apirileko kopuruetara itzuli da Hego Euskal Herria. Osakidetzak eta Osasunbideak atzo 1.041 positibo atzeman zituzten. Nafarroan, positibo tasa %12koa da, Hego Euskal Herrikoa baino lau puntu handiagoa. | Apirilaren 28az geroztik ez ziren Hego Euskal Herrian egun bakar batean mila positibo baino gehiago atzematen. Geroztik, langa horretatik behera izan dira egunez egun positiboak. Atzo arte: Osakidetzak eta Osasunbideak 1.041 positibo atzeman zituzten.
Herrialdez herrialde, Bizkaian da positibo gehien: 352. Nafarroan e... |
2021-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/200330/sanchezek-bidezko-suspertzea-helburu-duen-gobernu-aldaketa-egin-du.htm | Mundua | Sanchezek «bidezko suspertzea» helburu duen gobernu aldaketa egin du | Espainiako presidenteak pisuzko hainbat ministro aldatu ditu lantaldean, tartean Gonzalez Laia eta Zelaa euskal herritarrak, eta Redondo kabinete burua. Calvo eta Abalos ere atera dira, eta Calviño izango da lehen presidenteordea. | Sanchezek «bidezko suspertzea» helburu duen gobernu aldaketa egin du. Espainiako presidenteak pisuzko hainbat ministro aldatu ditu lantaldean, tartean Gonzalez Laia eta Zelaa euskal herritarrak, eta Redondo kabinete burua. Calvo eta Abalos ere atera dira, eta Calviño izango da lehen presidenteordea. | Inork ez zuen espero Espainiako koalizio gobernuaren lehen erronka nagusia osasun krisi bati aurre egitea izango zenik, ezta horrek eragindako krisi sozial eta ekonomikoari ere. Baina hala izan da, eta horiek eta beste hainbat auzik barne gatazkak eta tentsioak eragin dituzte Pedro Sanchez Espainiako presidentearen lan... |
2021-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/200331/behin-behineko-espetxealdia-murchanteko-hilketa-matxistaren-ustezko-egilearentzat.htm | Gizartea | Behin-behineko espetxealdia, Murchanteko hilketa matxistaren ustezko egilearentzat | Donostiako Guardiako 1. Epaitegiak hartu du erabakia, eta Martuteneko kartzelara eraman dute akusatua | Behin-behineko espetxealdia, Murchanteko hilketa matxistaren ustezko egilearentzat. Donostiako Guardiako 1. Epaitegiak hartu du erabakia, eta Martuteneko kartzelara eraman dute akusatua | Kartzelara bidali dute Maria Pilar Berrio Jimenezen ustezko hiltzailea, behin-behinean. Donostiako guardiako epaileak hartu du erabakia, kautelazko neurri gisara, akusatuari deklarazioa hartu ostean. Martuteneko espetxean sartuko dute. Datozen egunetan, Tuterako auzitegiaren alde inhibituko da Donostiako Guardiako Epai... |
2021-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/200332/indartsu-baina-kezkatuta-goaz.htm | Politika | «Indartsu baina kezkatuta goaz» | Bilbon eta Donostian manifestazio bana egin dute 13/13 sumarioko epaiketaren atarian eta salatu dute beste garai batekoak direla horrelako makrosumarioak. | «Indartsu baina kezkatuta goaz». Bilbon eta Donostian manifestazio bana egin dute 13/13 sumarioko epaiketaren atarian eta salatu dute beste garai batekoak direla horrelako makrosumarioak. | «Nork esan behar zigun duela hamar urte oraindik kartzelak betetzen jarraitu behar zutela». Astelehenean hasiko da 13/13 sumarioko epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta hori salatzeko manifestazio bana egin dute gaur Bilbon eta Donostian. Bizkaiko hiriburuan Alfonso Zenon abokatuak azaldu du fiskaltzarekin kont... |
2021-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/200333/baionako-tren-geltokia-ordu-eta-erdiz-hustu-dute-pakete-susmagarri-batengatik.htm | Gizartea | Baionako tren geltokia ordu eta erdiz hustu dute, pakete susmagarri batengatik | Trenak geldirik egon dira, eta bidaiariak kalera aterarazi dituzte, lehergailu teknikariek paketea aztertu eta egoera leheneratu den arte. 18:15 aldera utzi diete bidaiariei geltokira sartzen atzera. | Baionako tren geltokia ordu eta erdiz hustu dute, pakete susmagarri batengatik. Trenak geldirik egon dira, eta bidaiariak kalera aterarazi dituzte, lehergailu teknikariek paketea aztertu eta egoera leheneratu den arte. 18:15 aldera utzi diete bidaiariei geltokira sartzen atzera. | Ordu eta erdiz, ez da trenik atera Baionako geltokitik. Frantziako Poliziak pakete susmagarri bat atzeman du geltokian, eta, lehergailu bat izan zitekeela iritzita, halako kasuetarako protokoloa aktibatu du: trenen joan-etorria gelditu eta geltokia hustu dute. Kanpoaldean pilatu dira bidaiariak, zain.
Azkenik, Polizia... |
2021-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/200334/zierbena-eta-arraun-lagunak-nagusi-donostian.htm | Kirola | Zierbena eta Arraun Lagunak nagusi, Donostian | Juan Zunzunegiren taldeak atzetik aurrerako lan ikusgarri baten ostean, sasoiko lehen bandera irabazi du Donostian, Eusko Label ligako hirugarren jardunaldian. Euskotren ligan, berriz, Lugañene trainerua aise nagusitu da, eta denboraldiko bigarren bandera irabazita, lidertza sendotu du Arraun Lagunak-ek. | Zierbena eta Arraun Lagunak nagusi, Donostian. Juan Zunzunegiren taldeak atzetik aurrerako lan ikusgarri baten ostean, sasoiko lehen bandera irabazi du Donostian, Eusko Label ligako hirugarren jardunaldian. Euskotren ligan, berriz, Lugañene trainerua aise nagusitu da, eta denboraldiko bigarren bandera irabazita, lidert... | Ofizioa eta eskarmentua. Bertute horiek dira Zierbenaren makulu nagusiak. Juan Zunzunegiren taldeak neguan erakutsi zuen traineru borrokalaria izango zela udako denboraldian. Bada, gaur berretsi duten euren nagusitasuna, Donostian irabazita, Eusko Label ligako hirugarren jardunaldian. Sekulako estropada egin du Zierben... |
2021-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/200335/mollemak-irabazi-martinek-jauzi.htm | Kirola | Mollemak irabazi, Martinek jauzi | Holandarra indarra eta adimena uztartuz gailendu da Tourreko 14. etapan, eta frantziarra bigarren jarri sailkapen nagusian. Fraile ere ihesean izan da, eta seigarren bukatu du | Mollemak irabazi, Martinek jauzi. Holandarra indarra eta adimena uztartuz gailendu da Tourreko 14. etapan, eta frantziarra bigarren jarri sailkapen nagusian. Fraile ere ihesean izan da, eta seigarren bukatu du | Etapa garaipena izan ohi da ihesaldian sartzen den txirrindulariaren jomuga. Tropelaren aginteari muzin egin, iheskideak garaitu eta helmugan besoak altxatzeko ilusioz egiten du eraso. Bada, gaur Bauke Mollema izan da zorioneko gidoi hori aplikatu duena, Tourreko 14. etapan. Nolanahi, bestelako moduak ere badaude ihesa... |
2021-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/200336/lgtb-kolektiboa-indarkeria-bolada-bat-bizitzen-ari-dela-salatu-dute.htm | Gizartea | LGTB+ kolektiboa indarkeria bolada bat bizitzen ari dela salatu dute | Manifestazioak egin dituzte Gasteizen, Bilbon eta Donostian, Bizkaiko eta Gasteizko E28 koordinadorak eta Donostiako koordinadora transmaribolloak deituta. | LGTB+ kolektiboa indarkeria bolada bat bizitzen ari dela salatu dute. Manifestazioak egin dituzte Gasteizen, Bilbon eta Donostian, Bizkaiko eta Gasteizko E28 koordinadorak eta Donostiako koordinadora transmaribolloak deituta. | LGTBfobia gaitzetsiz, manifestazioak egin dituzte gaur arratsaldean Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Bizkaiko eta Gasteizko E28 koordinadorek eta Donostiako koordinadora transmaribibolloak deitutako manifestazioetara bildu direnek azkenaldian «indarkeria bolada» jasaten ari direla salatu dute, baita konponbideak exijit... |
2021-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/200337/autodeterminazio-eske-pirinioak-argiztatuko-dituzte-2022an.htm | Politika | Autodeterminazio eske, Pirinioak argiztatuko dituzte 2022an | Gure Esku-k, ANCk eta Federacio d’ Entitats Excursionistes de Catalunyak antolatu dute. Aiako Harria argiztatuz aurkeztu dute ekintza. | Autodeterminazio eske, Pirinioak argiztatuko dituzte 2022an. Gure Esku-k, ANCk eta Federacio d’ Entitats Excursionistes de Catalunyak antolatu dute. Aiako Harria argiztatuz aurkeztu dute ekintza. | Datorren urteko uztailaren 2an Pirinioetako 400 gailur baino gehiago argiztatzea. Horixe da Pirinioetako Bidea 2022, askatasunaren eta autodeterminazioaren alde Euskal Herriko eta Kataluniako gizarte erakundeek elkarrekin antolatutako lehen mobilizazioa. Gure Esku-k, ANCk eta FEEC Federacio d’Entitats Excursionistes de... |
2021-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/200362/argentinak-irabazi-du-amerikako-kopa.htm | Kirola | Argentinak irabazi du Amerikako Kopa | Neurketa itxia jokatu dute bi taldeek, eta Di Mariak sartutako golak erabaki du. Argentinaren hamabosgarren Amerikako Kopa da, Messiren lehenengoa. | Argentinak irabazi du Amerikako Kopa. Neurketa itxia jokatu dute bi taldeek, eta Di Mariak sartutako golak erabaki du. Argentinaren hamabosgarren Amerikako Kopa da, Messiren lehenengoa. | Argentina da Amerikako txapeldun berria. Bart gauean jokatu dute Amerikako Kopako finala Maracaná estadioan (Rio de Janeiro, Brasil), baina etxekoek ezin izan dute baliatu euren zaleen babesa garaikurra eskuratzeko, eta Argentina gailendu da 1-0. Angel Di Maria izan da goleatzailea, 22. minutuan, Renan Lodiren akats ba... |
2021-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/200363/azken-bi-egunetan-mila-positiboren-langa-gainditu-da-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Azken bi egunetan mila positiboren langa gainditu da Hego Euskal Herrian | Positibo gehien Nafarroan atzeman dira: 335. Hegoaldeko positibo tasa %10,9koa da. | Azken bi egunetan mila positiboren langa gainditu da Hego Euskal Herrian. Positibo gehien Nafarroan atzeman dira: 335. Hegoaldeko positibo tasa %10,9koa da. | Apirilaren 28az geroztik ez ziren Hego Euskal Herrian egun bakar batean mila positibo baino gehiago atzematen. Geroztik, langa horretatik behera izan dira egunez egun positiboak, azken bi egunetara arte: Osakidetzak eta Osasunbideak 1.041 positibo atzeman zituzten herenegun, eta 1.004 atzo.
Lurraldeka, kezkagarria bih... |
2021-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/200364/barakaldon-bi-lagun-atxilotu-dituzte-eraso-matxista-bana-egiteagatik.htm | Gizartea | Barakaldon bi lagun atxilotu dituzte, eraso matxista bana egiteagatik | Udaltzaingoak atzo goizean atxilotu zuen gizon bat ostiral gauean emakume bat erasotzen saiatzeagatik. Ertzaintzak, berriz, beste lagun bat atxilotu zuen arratsaldean, bere alabaordea bortxatzeagatik. | Barakaldon bi lagun atxilotu dituzte, eraso matxista bana egiteagatik. Udaltzaingoak atzo goizean atxilotu zuen gizon bat ostiral gauean emakume bat erasotzen saiatzeagatik. Ertzaintzak, berriz, beste lagun bat atxilotu zuen arratsaldean, bere alabaordea bortxatzeagatik. | Barakaldon (Bizkaia) azken orduetan bi lagun atxilotu dituzte eraso matxista bana egiteagatik. Eraso batek ez du zer ikusi zuzenik bestearekin.
Lehenengoa ostiraletik larunbaterako gauean gertatu zen, Lasesarren, eta Udaltzaingoak atzo goizean atxilotu zuen erasotzailea. Dirudienez, atxilotua lagun batzuekin zegoen em... |
2021-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/200365/ondarroak-bere-lehen-bandera-eskuratu-du-eusko-label-ligan.htm | Kirola | Ondarroak bere lehen bandera eskuratu du Eusko Label ligan | Baldintzek okerrera egin dute estropadak aurrera egin ahala, eta lehen txandatik irabazi du bandera Antiguako Ama-k. Euskotren Ligan Oriok aurtengo bigarren bandera astindu du. | Ondarroak bere lehen bandera eskuratu du Eusko Label ligan. Baldintzek okerrera egin dute estropadak aurrera egin ahala, eta lehen txandatik irabazi du bandera Antiguako Ama-k. Euskotren Ligan Oriok aurtengo bigarren bandera astindu du. | Ondarroako Arraun Elkartearen historiarako geratuko da gaurko eguna. Antiguako Ama-k bere historiako lehen garaipena lortu da gaur Eusko Label Ligan, Zierbenan (Bizkaia). Estropada ederra egin dute bizkaitarrek, eta hori gutxi balitz, haizea eta eguraldia lagun izan dituzte. Euskotren Ligan Oriok irabazi du bandera, au... |
2021-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/200366/ane-mintegik-irabazi-du-wimbledongo-junior-txapelketa.htm | Kirola | Ane Mintegik irabazi du Wimbledongo junior txapelketa | Idiazabalgo jokalariak Schuck alemaniarrari 2-1 irabazi dio, neurketa iraulita. Txapelketa hori irabazten duen lehen euskal herritarra da. | Ane Mintegik irabazi du Wimbledongo junior txapelketa. Idiazabalgo jokalariak Schuck alemaniarrari 2-1 irabazi dio, neurketa iraulita. Txapelketa hori irabazten duen lehen euskal herritarra da. | Garaipen historikoa eskuratu du gaur Ane Mintegik, Idiazabalgo (Gipuzkoa) 17 urteko tenis jokalariak: Grand Slam junior bat irabazi du, eta ez edozein, Wimbledongoa baizik. Sekula ez zuen lortu balentria hori euskal herritar batek, eta Idiazabalen adi jarraitu dute herriko jokalariaren neurketa.
Nastasja Schunk aleman... |
2021-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/200367/kussek-irabazi-du-pirinioetako-lehen-etapa.htm | Kirola | Kussek irabazi du Pirinioetako lehen etapa | Bakarrik helmugaratu da txirrindulari estatubatuarra, eta bigarren izan da Valverde. Pogacarrek eutsi die erasoei, eta sendo eutsi dio lidertzari. | Kussek irabazi du Pirinioetako lehen etapa. Bakarrik helmugaratu da txirrindulari estatubatuarra, eta bigarren izan da Valverde. Pogacarrek eutsi die erasoei, eta sendo eutsi dio lidertzari. | Frantziako Tourrean bere lehen etapa eskuratu du Sepp Kussek (Jumbo). Igotzaile bikaina da 26 urteko estatubatuarra, eta hala erakutsi du, gaur, «bere bigarren etxean», Andorran. Han bizi da Kuss denboraldian zehar, eta gaur han amaitu da Pirinioetako aurtengo lehen etapa. Ondo ezagutzen zuen ibilbidea Kussek.
Garaipe... |
2021-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/200368/istiluak-izan-dira-londresen-eurokopako-finalaren-atarian.htm | Kirola | Istiluak izan dira Londresen Eurokopako finalaren atarian | Besteak beste, hainbat zaletu sarrerarik gabe Wembleyn sartzen saiatu dira. | Istiluak izan dira Londresen Eurokopako finalaren atarian. Besteak beste, hainbat zaletu sarrerarik gabe Wembleyn sartzen saiatu dira. | Nazioartean selekzio historikoa da Ingalaterrakoa, baina duen osperako, titulu gutxi irabazitakoa —1966ko Munduko Kopa soilik—. Horregatik, gaur egun handia izan zitekeen futbolaren sorterrian: Italiaren aurka jokatu du finala Ingalaterrak, non eta etxean, Londresen, Wembley estadioan (penaltietan galdu du).
Hori dela... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200369/italiak-irabazi-du-eurokopa-penaltietan-ingalaterraren-aurka-eta-wembleyn.htm | Kirola | Italiak irabazi du Eurokopa, penaltietan, Ingalaterraren aurka eta Wembleyn | Ingelesak bigarren minutuan aurreratu dira, baina italiarrek lekua berreskuratu dutenean zelaia bereganatu dute eta 67. minutuan berdindu dute finala. Donnarumma atezainak bi penalti geratu ditu. | Italiak irabazi du Eurokopa, penaltietan, Ingalaterraren aurka eta Wembleyn. Ingelesak bigarren minutuan aurreratu dira, baina italiarrek lekua berreskuratu dutenean zelaia bereganatu dute eta 67. minutuan berdindu dute finala. Donnarumma atezainak bi penalti geratu ditu. | Luzapena eta penaltiak. Italiak eta Ingalaterrak 1-1 amaitu dute Eurokopako finala. Aurreko hainbat kanporaketa bezala, arauzko denbora ez da aski izan partidaren garailea nor den erabakitzeko. Ezta luzapena ere. Penaltietan erabaki da nor den 2020ko (pandemiagatik atzeratu zen) Eurokopako txapelduna: Italia.
Ez da ga... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200370/bihar-deklaratuko-dute-1313-sumarioan-auzipetutakoek.htm | Politika | Bihar deklaratuko dute 13/13 sumarioan auzipetutakoek | Zuluetaren eta Enparantzaren aurkako akusazioak «Guardia Zibilaren gezur batean» oinarritzen direla adierazi du defentsak. Angela Murillo magistratuak atzera bota ditu defentsen eskaerak. | Bihar deklaratuko dute 13/13 sumarioan auzipetutakoek. Zuluetaren eta Enparantzaren aurkako akusazioak «Guardia Zibilaren gezur batean» oinarritzen direla adierazi du defentsak. Angela Murillo magistratuak atzera bota ditu defentsen eskaerak. | Gaur hasi da 13/13 sumarioaren epaiketa. Aurretiazko gaiekin hasi dira, eta bihar deklaratuko dute akusatuek, printzipioz. Hala ere, jakinarazi dute litekeena dela bihar egitekoa zen saioa bertan behera geratzea. Izan ere, gaurko saioaren atseden une batean txertoa hartu du epaimahaia osatzen duten magistratuetako bate... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200371/gobernuaren-kontrako-protestak-piztu-dira-kubako-hainbat-hiritan.htm | Mundua | Gobernuaren kontrako protestak piztu dira Kubako hainbat hiritan | Diaz-Canelek AEBei leporatu die protestak sustatzea, eta «iraultza defendatzeko» eskatu die herritarrei. Manifestariek sendagai, elikagai eta elektrizitate eskasia salatu dute. | Gobernuaren kontrako protestak piztu dira Kubako hainbat hiritan. Diaz-Canelek AEBei leporatu die protestak sustatzea, eta «iraultza defendatzeko» eskatu die herritarrei. Manifestariek sendagai, elikagai eta elektrizitate eskasia salatu dute. | Milaka pertsona irten ziren kalera atzo Kuban, Manuel Diaz-Canel presidentearen gobernuaren kontra protesta egitera. Nazioarteko hainbat hedabideren esanetan, azken 60 urteotako protestarik jendetsuenak ziren. Herrialdeak bizi duen egoera ekonomikoa eta pandemiaren kudeaketa salatu zuten manifestariek, «diktadura» gait... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200372/penaltia-huts-egin-zuten-jokalari-ingelesek-jasandako-irain-arrazistak-gaitzetsi-dituzte.htm | Kirola | Penaltia huts egin zuten jokalari ingelesek jasandako irain arrazistak gaitzetsi dituzte | Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroaren arabera, iraintzaileek «lotsa» sentitu beharko lukete. | Penaltia huts egin zuten jokalari ingelesek jasandako irain arrazistak gaitzetsi dituzte. Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroaren arabera, iraintzaileek «lotsa» sentitu beharko lukete. | Boris Johnsonek gaitzetsi egin ditu Eurokopako finalean penaltia huts egiteagatik Ingalaterrako futbol selekzioko Marcus Rashford, Jadon Sancho eta Bukayo Saka jokalariek sare sozialetan jasandako irain arrazistak. «Ingalaterrako selekzioak merezi du haiek heroiak bezala tratatuak izatea, ez arrazakeria gehiegikeriak j... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200373/sanduren-alderdi-liberalak-botoen-53-eskuratu-ditu-moldaviako-parlamenturako-bozetan.htm | Mundua | Sanduren alderdi liberalak botoen %53 eskuratu ditu Moldaviako Parlamenturako bozetan | Botoen %99,5 zenbatuta, PAS Ekintzaren eta Elkartasunaren Alderdia izango da indar handiena. Haren aurkari nagusiak, BECS Sozialisten eta Komunisten Hauteskunde Blokeak, botoen %27,3 eskuratu ditu. | Sanduren alderdi liberalak botoen %53 eskuratu ditu Moldaviako Parlamenturako bozetan. Botoen %99,5 zenbatuta, PAS Ekintzaren eta Elkartasunaren Alderdia izango da indar handiena. Haren aurkari nagusiak, BECS Sozialisten eta Komunisten Hauteskunde Blokeak, botoen %27,3 eskuratu ditu. | Moldaviak zein norabide hartu erabaki behar zuen atzo, herrialdeko parlamenturako bozetan: EBren aldeko bidea ala Moskura gerturatzekoa. Emaitzak ez du zalantzarik utzi. Alde handiarekin irabazi ditu parlamenturako bozak Maia Sanduren PAS alderdi liberal eta europazaleak.
Jarduneko presidentearen indarrak gehiengo oso... |
2021-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/200374/moda-gurpil-gainean.htm | Bizigiro | Moda gurpil gainean | Herriz herri mugitzen da Guikuri jantzi denda ibiltaria Araban. Herri txikiei bizia eman eta arropa dendarik ez duten herrietara zerbitzua iristea da egitasmoaren helburua. | Moda gurpil gainean. Herriz herri mugitzen da Guikuri jantzi denda ibiltaria Araban. Herri txikiei bizia eman eta arropa dendarik ez duten herrietara zerbitzua iristea da egitasmoaren helburua. | Arabaren bihotzean, Gorbeia mendiaren magalean, Gasteiztik hamabost minutura dago Maurga herria. Zigoitia udalerriaren parte da, eta 60 pertsona inguru bizi dira han. Ostiral goiza da, uda hasi berri, eguzkiak gogor jotzen du, eta bada mugimendua herrian. Landa herri bat izanik, bizpahiru traktore pasatu dira minutu gu... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200375/iraultza-txikien-akanpada-bigarrenez-egingo-dute-abuztuan-arteako-basoan.htm | Gizartea | Iraultza Txikien Akanpada bigarrenez egingo dute abuztuan, Arteako Basoan | Herri mugimenduen topaleku izateko asmoz egingo dute kanpaldia, abuztuaren 25etik 29ra. | Iraultza Txikien Akanpada bigarrenez egingo dute abuztuan, Arteako Basoan. Herri mugimenduen topaleku izateko asmoz egingo dute kanpaldia, abuztuaren 25etik 29ra. | Zubietan lehen aldiz eginiko kanpalditik ia hiru urtera, Iraultza Txikien Akanpada Euskal Herriko herri mugimenduen elkargune izango da berriz aurten. Hala, abuztuaren 25etik 29ra bitarte, Arteako (Bizkaia) Basoa proiektuaren eremuan «elkarrekin hausnartzeko, borrokatzeko eta eraikitzeko espazio komuna» bilakatuko da, ... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200376/haitiko-poliziak-moiseren-hilketaren-egile-intelektualtzat-jotzen-duena-atxilotu-du.htm | Mundua | Haitiko Poliziak Moiseren hilketaren «egile intelektualtzat» jotzen duena atxilotu du | AEBetatik iritsitako mediku bat atzeman dute. Presidentearen kontrako operazioa egiteko, AEBetan jarduten duen Venezuelako segurtasun enpresa pribatu bat kontratatu zuela uste du Haitiko Poliziak. Enpresa horrek Venezuelako oposizioarekin loturak dituela dio Nicolas Madurok. | Haitiko Poliziak Moiseren hilketaren «egile intelektualtzat» jotzen duena atxilotu du. AEBetatik iritsitako mediku bat atzeman dute. Presidentearen kontrako operazioa egiteko, AEBetan jarduten duen Venezuelako segurtasun enpresa pribatu bat kontratatu zuela uste du Haitiko Poliziak. Enpresa horrek Venezuelako oposizioa... | Haitiko Poliziak atzo jakinarazi zuen Christian Emmanuel Sanon atxilotu zuela, Jovenel Moise presidentea hil zuen operazioaren ustezko buruetako bat. Medikua da Sanon, eta Floridan (AEB) bizi da duela bi hamarkadatik.
Leon Charles Haitiko Poliziaren zuzendari nagusiaren arabera, presidente bihurtzeko helburua jarria z... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200378/uefak-baztertu-egin-du-euskal-selekzioaren-ofizialtasuna.htm | Kirola | UEFAk baztertu egin du euskal selekzioaren ofizialtasuna | Iusport kirol hedabide digitalaren arabera, Euskadiko Futbol Federazioak ez ditu betetzen onartze irizpideak. Federazioak esan dio berripaper honi ez duela jakinarazpen ofizialik jaso. | UEFAk baztertu egin du euskal selekzioaren ofizialtasuna. Iusport kirol hedabide digitalaren arabera, Euskadiko Futbol Federazioak ez ditu betetzen onartze irizpideak. Federazioak esan dio berripaper honi ez duela jakinarazpen ofizialik jaso. | Partida ofizialak jokatzeko atea itxi dio UEFAk futboleko euskal selekzioari. Iusport kirol hedabide digitalak kaleratutako informazioaren arabera, Europako Futbol Elkarteen Batasunaren batzorde exekutiboa Londresen bildu zen atzo, Eurokopako finalaren atarian, eta aho batez erabaki zuen erakundeko kide izateko Euskadi... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200379/sartzea-ukatu-zidaten-beltza-izateagatik.htm | Gizartea | «Sartzea ukatu zidaten, beltza izateagatik» | Bere azal koloreagatik Baionako ostatu batera sartzea errefusatu ziotela salatu du 23 urteko gizon batek. Larunbat gauean gertatu zen eraso arrazista. Salaketa jarri du Baionako polizia etxean. Ostatuko jabeak erran du ez duela gertatutakoaz informaziorik: «ez diot sinesgarritasunik ematen. Ez diogu sekula inori sartze... | «Sartzea ukatu zidaten, beltza izateagatik». Bere azal koloreagatik Baionako ostatu batera sartzea errefusatu ziotela salatu du 23 urteko gizon batek. Larunbat gauean gertatu zen eraso arrazista. Salaketa jarri du Baionako polizia etxean. Ostatuko jabeak erran du ez duela gertatutakoaz informaziorik: «ez diot sinesgarr... | Haserre dago M.X. (ez du egiazko izena eman nahi): «Humiliantea da!». Baionako Pannecau karrikan dagoen Jean Bart ostatuan sarrera ukatu zioten larunbat gauean, beltza izateagatik. BERRIAk jasotako lekukotasunaren arabera, zaindariak erran zion nagusiaren agindua zela beltzak sartzen ez uztea, eta gauza bera berretsi z... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200380/astebetean-31-igo-da-koronabirusagatik-ospitaleratutakoen-kopurua.htm | Gizartea | Astebetean %31 igo da koronabirusagatik ospitaleratutakoen kopurua | Beste 1.040 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, kopururik handiena apirilaren 29tik. 143 lagun daude gaitzak jota ospitaleetan. | Astebetean %31 igo da koronabirusagatik ospitaleratutakoen kopurua. Beste 1.040 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, kopururik handiena apirilaren 29tik. 143 lagun daude gaitzak jota ospitaleetan. | Koronabirusaren azken datuek ez dute esperantzarako tarte handirik uzten: 1.040 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, kopururik txarrena apirilaren 29tik. Hiru egunez jarraian milako langa gainditu dute positiboek. Positiboen ehunekoa ere kezkatzeko modukoa da: Osakidetzak eta Osasunbideak herenegun egindako 9.... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200381/zeintzuk-dira-euskaltzaindiak-onartu-berri-dituen-hitzak.htm | Gizartea | Zeintzuk dira Euskaltzaindiak onartu berri dituen hitzak? | Akademiak eguneratu du bere hiztegia. Azken sei hilabeteotan 592 forma berri jaso ditu hiztegian, 427 sarrera eta 165 azpisarrera. Besteak beste, koronabirus, txantxiku eta heteropatriarkal ageri dira berrikuntzen artean. | Zeintzuk dira Euskaltzaindiak onartu berri dituen hitzak?. Akademiak eguneratu du bere hiztegia. Azken sei hilabeteotan 592 forma berri jaso ditu hiztegian, 427 sarrera eta 165 azpisarrera. Besteak beste, koronabirus, txantxiku eta heteropatriarkal ageri dira berrikuntzen artean. | 2021eko lehen sei hilabeteetan eginiko lanaren emaitzak jasota ditu jada Euskaltzaindiaren Hiztegiak. Akademiak urtean bitan eguneratzen du hiztegia 2016tik, eta azken honetan denera 592 forma berri jaso ditu, 427 sarrera eta 165 azpisarrera; 975 forma ere moldatu ditu.
Dena den, Euskaltzaindiak berak nabarmendu duene... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200382/izagirre-anaiak-eta-fraile-olinpiar-jokoetan-lehiatuko-dira-espainiako-selekzioarekin.htm | Kirola | Izagirre anaiak eta Fraile Olinpiar Jokoetan lehiatuko dira Espainiako selekzioarekin | Errepideko lasterketan parte hartuko dute, uztailaren 24an. Jon Izagirrek erlojupekoa ere korrituko du, 28an. | Izagirre anaiak eta Fraile Olinpiar Jokoetan lehiatuko dira Espainiako selekzioarekin. Errepideko lasterketan parte hartuko dute, uztailaren 24an. Jon Izagirrek erlojupekoa ere korrituko du, 28an. | Gorka Izagirre (1987), Jon Izagirre (1989) eta Omar Fraile (1990) Astana taldeko txirrindulariak Tokioko Olinpiar Jokoetako errepideko lasterketan lehiatuko dira, datorren uztailaren 24an. Pascual Momparler hautatzaileak gaur jakinarazi du zein bost txirrindularik osatuko duten Espainiako selekzioa. Jon Izagirrek, gain... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200383/araba-bizkai-eta-gipuzkoako-jatetxeek-bezeroen-erregistro-bat-gorde-beharko-dute-hiru-astez.htm | Gizartea | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako jatetxeek bezeroen erregistro bat gorde beharko dute hiru astez | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eguneraketa baten arabera, ostalariek zerbitzuaren data eta ordua idatzi beharko dituzte, agerraldiren bat gertatuz gero jarraipena errazteko. | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako jatetxeek bezeroen erregistro bat gorde beharko dute hiru astez. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eguneraketa baten arabera, ostalariek zerbitzuaren data eta ordua idatzi beharko dituzte, agerraldiren bat gertatuz gero jarraipena errazteko. | Aurrerantzean mahai bakoitzeko gutxienez kide baten datuak gorde beharko dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako jatetxeek. Hala dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19aren zabalkundea eragozteko protokoloan egin duen azken eguneraketak; ostalariek hiru astez gorde beharko dituzte datuok, agerraldiren bat gertatuz ... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200384/eurokopako-finalak-indarkeria-matxistaren-alarmak-piztu-ditu-ingalaterran.htm | Mundua | Eurokopako finalak indarkeria matxistaren alarmak piztu ditu Ingalaterran | Partidarekin indarkeria matxista kasuak areagotuko zirela aurreikusi zuen NCDV erakundeak, eta ehunka lagunek beren etxeak eskaini dizkiete bart aterpe bat behar izan duten emakumeei | Eurokopako finalak indarkeria matxistaren alarmak piztu ditu Ingalaterran. Partidarekin indarkeria matxista kasuak areagotuko zirela aurreikusi zuen NCDV erakundeak, eta ehunka lagunek beren etxeak eskaini dizkiete bart aterpe bat behar izan duten emakumeei | Zirraragarria izan zen Ingalaterraren eta Italiaren arteko Eurokopako finala, baina ez denentzat. Partida jokatzen ari zen bitartean, Twitter bidez ehunka lagunek eskaini zizkieten euren etxeak aterpe bat behar zuten emakumeei. Kate Flood izan zen horrelako mezu bat zabaldu zuen lehena, partidak, eta, bereziki, Ingalat... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200385/selfie-bat-egiten-ari-ziren-hamasei-pertsona-hil-ditu-tximista-batek-indian.htm | Mundua | 'Selfie' bat egiten ari ziren hamasei pertsona hil ditu tximista batek Indian | Indian 50 pertsona baino gehiago hil ziren, atzo, ekaitzek eragindako tximistengatik | 'Selfie' bat egiten ari ziren hamasei pertsona hil ditu tximista batek Indian. Indian 50 pertsona baino gehiago hil ziren, atzo, ekaitzek eragindako tximistengatik | Tximistek 2.000 bat pertsona hiltzen dituzte, urtero, Indian. Hori diote datu ofizialek. Rajastan estatuko hiriburu Jaipurren gutxienez hamasei lagun hil zituen tximista batek atzo, turista ugari biltzen dituen XII. mendeko zaintza dorre batean selfie-ak egiten ari ziren bitartean. Poliziaren buruetako batek hedabideei... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200386/tenisa-oso-mentala-da-kontzentrazioari-eustea-izan-da-gakoa.htm | Kirola | «Tenisa oso mentala da. Kontzentrazioari eustea izan da gakoa» | Historia egin du Ane Mintegi tenis jokalari gazteak. Wimbledon lehiaketa irabazi du junior mailan, finalean Nastasja Schunk alemanirra hiru setetan (6-2, 4-6 eta 1-6) mendean hartuta. | «Tenisa oso mentala da. Kontzentrazioari eustea izan da gakoa». Historia egin du Ane Mintegi tenis jokalari gazteak. Wimbledon lehiaketa irabazi du junior mailan, finalean Nastasja Schunk alemanirra hiru setetan (6-2, 4-6 eta 1-6) mendean hartuta. | Garaipen historikoa eskuratu zuen atzo Ane Mintegik (Idiazabal, Gipuzkoa, 2003). Junior mailan Grand Slam bat irabaztea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, eta gutxiago Wimbledongoa irabaztea. Londreseko kantxa ospetsuak ez zuen kikildu Mintegi, eta galtzen hasi arren, finala poltsikoratu zuen Nastasja Schunk alemanirra... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200387/datorren-astean-hasiko-da-osakidetza-gazteak-txertatzen.htm | Gizartea | Datorren astean hasiko da Osakidetza gazteak txertatzen | Oraindik ordurik hartu ez duten gazteek irekia dute aukera abuztuaren bukaera bitartean, Osakidetzaren webgunean | Datorren astean hasiko da Osakidetza gazteak txertatzen. Oraindik ordurik hartu ez duten gazteek irekia dute aukera abuztuaren bukaera bitartean, Osakidetzaren webgunean | Datorren astean hasiko da Osakidetza 16-29 urteko gazteei COVID-19aren aurkako txertoak jartzen. Ostiralean jarri zuen martxan Osakidetzak txertoa jasotzeko hitzordua hartzeko aukera eta itxaron zerrenda bat antolatu behar izan zuten eskari guztiei erantzuteko.
Ostiralean 78.000 gazte inguruk hartu zuen hitzordua eta ... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200388/etxe-batek-su-hartu-du-errenteriako-biteri-kalean.htm | Gizartea | Etxe batek su hartu du Errenteriako Biteri kalean | Suhiltzaileen arabera, azken pisuan soilik erre da. Ez dago zauritu larririk. | Etxe batek su hartu du Errenteriako Biteri kalean. Suhiltzaileen arabera, azken pisuan soilik erre da. Ez dago zauritu larririk. | Etxe bateko azken pisuak su hartu du Errenteriako (Gipuzkoa) Biteri kalean. Arratsaldeko 5:30ak aldera hasi da sua; suhiltzaileek ez dute argitu zein izan den haren jatorria. Eraikin osoa hustu egin dute, eta zauritu larririk ez dagoen arren, eraikinean zeuden lagun bat edo beste ospitalera eraman behar izan dute.
Sua... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200389/urkulluk-pandemiaren-kudeaketa-eta-ekonomiaren-hazkundea-goraipatu-ditu-hauteskundeen-urtemugan.htm | Politika | Urkulluk pandemiaren kudeaketa eta ekonomiaren hazkundea goraipatu ditu hauteskundeen urtemugan | Lehendakariak legealdiaren orain arteko balorazioa egin du, eta Espainiako Gobernu berrituarekin lanean jarraitzeko asmoa agertu du. EH Bilduk, berriz, Jaurlaritzak oposizioarekiko izan duen jarrera kritikatu du. | Urkulluk pandemiaren kudeaketa eta ekonomiaren hazkundea goraipatu ditu hauteskundeen urtemugan. Lehendakariak legealdiaren orain arteko balorazioa egin du, eta Espainiako Gobernu berrituarekin lanean jarraitzeko asmoa agertu du. EH Bilduk, berriz, Jaurlaritzak oposizioarekiko izan duen jarrera kritikatu du. | Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetatik urtebete igarota, legealdiaren orain arteko balorazioa egin du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. EAJren eta PSE-EEren arteko koalizio gobernuak pandemian zehar eginiko kudeaketa goraipatu du, eta Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak «hazkunde ekonomikoaren bidea» hasi ... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200390/txertoa-derrigorrezkoa-izanen-da-ipar-euskal-herrian-osasun-langileentzat.htm | Gizartea | Txertoa derrigorrezkoa izanen da Ipar Euskal Herrian osasun langileentzat | Pertsona zaurgarriekin lan egiten duen orok txertatu beharko du: zahar etxeetako langileek, bolondresek... Irailetik 15era arteko epea izanen dute: hortik aurrera kontrolak eta isunak iragarri ditu Macronek. PCRak, berriz, ordainpekoak izanen dira udazkenetik aitzinera. | Txertoa derrigorrezkoa izanen da Ipar Euskal Herrian osasun langileentzat. Pertsona zaurgarriekin lan egiten duen orok txertatu beharko du: zahar etxeetako langileek, bolondresek... Irailetik 15era arteko epea izanen dute: hortik aurrera kontrolak eta isunak iragarri ditu Macronek. PCRak, berriz, ordainpekoak izanen di... | Ahalik eta jende gehien txertatzea da Emmanuel Macron Frantziako presidentearen helburua, eta, horrenbertzez, neurriak iragarri ditu datozen hilabeteetarako. Komunikabideetan aitzinatutakoa berretsi du iluntzean egindako mintzaldian: txertoak derrigorrezkoak izanen dira hemendik aitzina Ipar Euskal Herriko osasun langi... |
2021-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/200391/asteburuan-bilbon-gertatutako-eraso-homofobo-bat-salatu-dute-kalean.htm | Gizartea | Asteburuan Bilbon gertatutako eraso homofobo bat salatu dute kalean | Igande goizaldean bi gaztek eraso bat jasan zuten, eta astelehen arratsalde honetan elkarretaratze bat egin dute Unamuno plazan, E28 koordinakundeak deituta. | Asteburuan Bilbon gertatutako eraso homofobo bat salatu dute kalean. Igande goizaldean bi gaztek eraso bat jasan zuten, eta astelehen arratsalde honetan elkarretaratze bat egin dute Unamuno plazan, E28 koordinakundeak deituta. | Eraso homofoboak ugaritzen ari diren kezkari beste koska bat gehitu zaio asteburu honetan: larunbatetik iganderako goizaldean Bilbon bi gaztek eraso bat jasan zutela salatu dute, eta ehunka herritar atera dira gaur kalera, era horretako erasoak buka daitezela eskatzera. E28 koordinakundeak egin du deialdia, eta borobil... |
2021-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/200421/santi-bengoa-hil-da-ccoo-euskadiko-buru-izandakoa.htm | Ekonomia | Santi Bengoa hil da, CCOO Euskadiko buru izandakoa | Sindikatuko idazkari nagusi izan zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1988. eta 2000. urteen artean. 65 urte zituela hil da Gasteizko erietxe batean. | Santi Bengoa hil da, CCOO Euskadiko buru izandakoa. Sindikatuko idazkari nagusi izan zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1988. eta 2000. urteen artean. 65 urte zituela hil da Gasteizko erietxe batean. | Bart gauean hil da Santi Bengoa (Oleta, Araba, 1955 - Gasteiz, 2021), 1988. eta 2000. urteen artean Euskadiko CCOO sindikatuko idazkari nagusi izandakoa. 65 urte zituen, eta Gasteizko ospitale batean hil da. Mari Cruz Vicenteren senarra zen, gaur egun Espainiako sindikatu handieneko buruzagietako bat denarena.
Bengoa ... |
2021-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/200422/deak-dio-haitiko-atxilotutako-batek-informazioa-ematen-ziola-agentziari.htm | Mundua | DEAk dio Haitiko atxilotutako batek informazioa ematen ziola agentziari | Atxilotuetako zenbaitek FBIrekin harremana zutela ere zabaldu du CNN telebistak. | DEAk dio Haitiko atxilotutako batek informazioa ematen ziola agentziari. Atxilotuetako zenbaitek FBIrekin harremana zutela ere zabaldu du CNN telebistak. | Egunetik egunera informazio berria ari da azaleratzen Haitiko presidente Jovenel Moisen hilketarekin lotuta atxilotutakoen inguruan. Horrekin batera, auziaren zipriztinak geroz eta leku gehiagotara iristen ari dira, eta bete-betean busti dute DEA AEBetako Drogen Aurkako Agentzia. CNN telebista kateak zabaldu duenez, pr... |
2021-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/200423/torturak-kontatu-dituzte-auzipetuek-deklarazioan-terrorezko-pelikula-bat-zirudien.htm | Politika | Torturak kontatu dituzte auzipetuek deklarazioan: «Terrorezko pelikula bat zirudien» | Gaur deklaratu dute 13/13 sumarioko auzipetuek. Zuriarrainek eta Agirrek jasandako atxiloketaz eta torturez jardun dute. | Torturak kontatu dituzte auzipetuek deklarazioan: «Terrorezko pelikula bat zirudien». Gaur deklaratu dute 13/13 sumarioko auzipetuek. Zuriarrainek eta Agirrek jasandako atxiloketaz eta torturez jardun dute. | «Ur hotza bota zidaten burutik. Kamiseta kendu zidaten. Ukitzen hasi ziren, gorputz osoan. Poltsa jarri zidaten; apurtzen saiatzen nintzen, arnasa hartu ahal izateko. Hiltzen nintzela sentitzen nuen». Naia Zuriarrainek gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean egin duen deklarazio gogorraren zati bat da. Gaur goizean hasi d... |
2021-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/200424/aebetan-esan-dute-txertoaren-hirugarren-dosia-ez-dela-oraingoz-beharrezkoa.htm | Gizartea | AEBetan esan dute txertoaren hirugarren dosia ez dela oraingoz beharrezkoa | Pfizer botika etxeak ziztada bat gehiago baimentzeko eskatu badu ere, baiezkoa emateko asmorik ez du administrazioak | AEBetan esan dute txertoaren hirugarren dosia ez dela oraingoz beharrezkoa. Pfizer botika etxeak ziztada bat gehiago baimentzeko eskatu badu ere, baiezkoa emateko asmorik ez du administrazioak | AEBetako osasun agintariekin bilera izan zuen atzo Pfizer botika etxeak, eta COVID-19aren aurkako babesa indartze aldera, txertoaren hirugarren dosi bat jartzea baimentzea nahi duela adierazi zion. Lehengo astean eman zuen konpainiak, BioNTech etxearekin batera, hirugarren dosia baimentzeko eskatzeko asmoaren berri, ad... |
2021-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/200425/gutxienez-64-hildako-iraken-ospitale-batean-izandako-sutean.htm | Mundua | Gutxienez 64 hildako Iraken, ospitale batean izandako sutean | COVID-19a duten gaixoentzako ospitale batean izan da ezbeharra. «Korrupzioarekin eta kudeaketa txarrarekin» lotu du Barham Saleh presidenteak. | Gutxienez 64 hildako Iraken, ospitale batean izandako sutean. COVID-19a duten gaixoentzako ospitale batean izan da ezbeharra. «Korrupzioarekin eta kudeaketa txarrarekin» lotu du Barham Saleh presidenteak. | Sute bat izan zen atzo Irakeko Nasiriya hiriko ospitale batean, eta gutxienez 64 lagun hil eta 50 zauritu dira, INA berri agentziak jakinarazi duenez. Halaber, adierazi du hondakinen azpian hildako gehiago egon daitezkeela. COVID-19a duten gaixoak artatzeko ospitale batean izan zen sutea. Al Iraquiya telebista katearen... |
2021-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/200426/presoen-gizarteratzea-blokeatzeko-arriskuaz-ohartarazi-du-foro-sozialaren-behatokiak.htm | Politika | Presoen gizarteratzea «blokeatzeko arriskuaz» ohartarazi du Foro Sozialaren Behatokiak | Presoen baimen eta hirugarren gradu eskaerei ematen ari zaizkien erantzunak aztertu ditu Foro Sozialaren Behatokiak laugarren txosten monografikoan. | Presoen gizarteratzea «blokeatzeko arriskuaz» ohartarazi du Foro Sozialaren Behatokiak. Presoen baimen eta hirugarren gradu eskaerei ematen ari zaizkien erantzunak aztertu ditu Foro Sozialaren Behatokiak laugarren txosten monografikoan. | Kartzeletako tratamendu batzordeek gizarteratze ibilbidean aitzina egiteko proposatu, eta auzitegiek bidea oztopatzea. Horixe ari zaie gertatzen euskal preso ugariri azken hilabeteotan. Foro Sozialak bultzaturiko Motibazio Politikoko Euskal Presoei Aplikatutako Espetxe Politikaren Behatokiak gai horrexeri buruz argitar... |
2021-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/200428/argentinako-gobernuak-macri-salatu-du-boliviako-estatu-kolpea-laguntzeagatik.htm | Mundua | Argentinako Gobernuak Macri salatu du, Boliviako estatu kolpea laguntzeagatik | Evo Morales agintetik bota zuen «diktaduraren» eskuetan armak eta munizioa utzi izana egozten die gobernuak presidente ohiari eta beste zenbait funtzionariori. | Argentinako Gobernuak Macri salatu du, Boliviako estatu kolpea laguntzeagatik. Evo Morales agintetik bota zuen «diktaduraren» eskuetan armak eta munizioa utzi izana egozten die gobernuak presidente ohiari eta beste zenbait funtzionariori. | Argentinako Gobernuak salaketa jarri zuen atzo Mauricio Macri herrialdeko presidente ohiaren eta haren gobernuko zenbait funtzionarioren kontra, 2019an Boliviara armak eta munizioa ilegalki bidaltzeagatik». Evo Morales presidente ohia kargutik kendu, eta Jeanine Añez agintean jarri zuen estatu kolpeari laguntzeko egin ... |
2021-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/200430/emakumezko-arkitektoek-pairatzen-duten-genero-arrakala-agerian-utzi-du-ikerketa-batek.htm | Gizartea | Emakumezko arkitektoek pairatzen duten genero arrakala agerian utzi du ikerketa batek | Emakundek sustatu du Verónica Benedet ikerlariaren "Arkitektura ikusezinak Euskadin. Ikusezintasun honek ezkutatzen duen arazoa" txostena | Emakumezko arkitektoek pairatzen duten genero arrakala agerian utzi du ikerketa batek. Emakundek sustatu du Verónica Benedet ikerlariaren "Arkitektura ikusezinak Euskadin. Ikusezintasun honek ezkutatzen duen arazoa" txostena | Emakume arkitektoek hainbat desoreka eta arrakala pairatzen dituzte beren jardunbidearen ia esparru guztietan: irakaskuntza eta ikerketa espazioetan, lanbidearen jardun askean, lidergo postuetan eta, batez ere, beren ekarpenek izan ohi duten aitorpen sozialean. Verónica Benedet arkitektoak ikerketa batean jaso ditu arr... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.