date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200683/espetxeratu-egin-dute-ribaforadan-istripua-izan-zuen-autoaren-gidaria.htm
Gizartea
Espetxeratu egin dute Ribaforadan istripua izan zuen autoaren gidaria
Istripuan 18 urteko neska bat hil zen, eta beste bi lagun ospitalean daude oraindik. Gidariak ez zuen gidabaimenik, uko egin zion alkoholemia proba egiteari, eta hilketa arduragabea egotzi diote.
Espetxeratu egin dute Ribaforadan istripua izan zuen autoaren gidaria. Istripuan 18 urteko neska bat hil zen, eta beste bi lagun ospitalean daude oraindik. Gidariak ez zuen gidabaimenik, uko egin zion alkoholemia proba egiteari, eta hilketa arduragabea egotzi diote.
Espetxera bidali dute igande goizaldean Ribaforadan (Nafarroa) istripua izan zuen autoaren gidaria. Foruzaingoak unean bertan atxilotu zuen, alkoholemia testa egiteari uko egiteagatik eta hilketa arduragabea egotzita. Ez zuen gidabaimenik. Hori dela eta, Tuterako guardiako epaileak gaur erabaki du behin-behinean espetx...
2021-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/200684/kolpea-jo-du-arraun-lagunak-ek.htm
Kirola
Kolpea jo du Arraun Lagunak-ek
Aise irabazi du Getxoko estropada, eta Euskotren Ligako sailkapen nagusiko lehen postuan Oriorekin berdindu du. Hondarribia suspertu egin da.
Kolpea jo du Arraun Lagunak-ek. Aise irabazi du Getxoko estropada, eta Euskotren Ligako sailkapen nagusiko lehen postuan Oriorekin berdindu du. Hondarribia suspertu egin da.
Atzo kolpea hartu zuen Arraun Lagunak-ek Orion (Gipuzkoa), baina gaur lehengora itzuli da Getxon (Bizkaia). Inoizko lehiatuena izaten ari da aurtengo Euskotren Liga, eta gaur, beste behin, lau ontziek erakutsi dute guztiek dutela estropada bat irabazteko gaitasuna; baita sailkapenean azken postuan zenak ere, Hondarribi...
2021-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/200685/hego-euskal-herrian-1346-positibo-atzeman-dituzte.htm
Gizartea
Hego Euskal Herrian 1.346 positibo atzeman dituzte
Azken lau egunetako daturik apalena da. Positibo tasa %11,8 da.
Hego Euskal Herrian 1.346 positibo atzeman dituzte. Azken lau egunetako daturik apalena da. Positibo tasa %11,8 da.
Asteburuan zertxobait apaldu dira azken asteko datu kezkagarriak: Hego Euskal Herrian 1.346 positibo atzeman zituzten atzo Osakidetzak eta Osasunbideak, azken hiru egunetan baino gutxiago. Denera, 11.293 proba egin zituzten, eta positibo tasa %11,8 da. Lurraldeka, positibo gehien Bizkaian atzeman zuten: 512. Gipuzkoan...
2021-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/200686/marcel-queheille-zendu-da-tourrean-etapa-bat-irabazi-duen-zuberotar-bakarra.htm
Kirola
Marcel Queheille zendu da, Tourrean etapa bat irabazi duen zuberotar bakarra
91 urterekin hil da, Oloroeko ospitalean. 1957 eta 1963 artean izan zen profesional, eta Frantziako Tourrean Euskal Herrian bertan etapa bat irabazi zuen lehenbiziko euskal ziklista izan zen.
Marcel Queheille zendu da, Tourrean etapa bat irabazi duen zuberotar bakarra. 91 urterekin hil da, Oloroeko ospitalean. 1957 eta 1963 artean izan zen profesional, eta Frantziako Tourrean Euskal Herrian bertan etapa bat irabazi zuen lehenbiziko euskal ziklista izan zen.
Marcel Queheille txirrindulari ohi zuberotarra zendu zen atzo, 91 urterekin, Oloroeko ospitalean (Biarno). Deabru gorria ezizena zuen tropelean, eta 1957tik 1963ra artean izan zen profesional. Jacques Anquetil eta Raymond Poulidor txirrindulari historikoentzat lanean aritzea egokitu zitzaion, baina bere ibilbidean izan...
2021-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/200687/zierbenak-denboraldiko-bigarren-bandera-astindu-du.htm
Kirola
Zierbenak denboraldiko bigarren bandera astindu du
Getxon, baldintzek zertxobait okerrera egin dute estropadak aurrera egin ahala, eta hori baliatu dute bizkaitarrek estropada irabazteko. Orio izan da bigarren, eta Santurtzik lider jarraitzen du.
Zierbenak denboraldiko bigarren bandera astindu du. Getxon, baldintzek zertxobait okerrera egin dute estropadak aurrera egin ahala, eta hori baliatu dute bizkaitarrek estropada irabazteko. Orio izan da bigarren, eta Santurtzik lider jarraitzen du.
Orain arte aurtengo Eusko Label ligan inork lortu ez zuena lortu du gaur Zierbenak: denboraldian bigarren aldiz lehen postuan sailkatzea. Orain arteko bost estropadek bost garaile izan dituzte —Santurtzi, Hondarribia, Ondarroa, Urdaibai eta Zierbena bera—, eta gaur, ozta-ozta, seigarren garaile bat egotea eragotzi dute...
2021-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/200688/urrunako-txertaketa-guneari-su-nahita-eman-ote-dioten-ikertzen-ari-dira.htm
Gizartea
Urruñako txertaketa guneari su nahita eman ote dioten ikertzen ari dira
Bart gauean su hartu du txertaketa guneak. Jerome Bourrier Baionako prokuradorearen ustez, «nahita egindako erasoa» izan da «zalantzarik gabe».
Urruñako txertaketa guneari su nahita eman ote dioten ikertzen ari dira. Bart gauean su hartu du txertaketa guneak. Jerome Bourrier Baionako prokuradorearen ustez, «nahita egindako erasoa» izan da «zalantzarik gabe».
Bart su hartu du Urruñako (Lapurdi) txertaketa guneak, eta Jerome Bourrier Baionako prokuradorearen ustez, «nahita egindako erasoa» izan da «zalantzarik gabe». Ikerketa abiarazteko eskatu dio Baionako Polizia Judizialari. Suteak ez ditu kalte handiak eragin suhiltzaileen lanari esker. Daniele Bideondo-Baron Urruñako G...
2021-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/200689/etapa-van-aertentzat-tourra-pogacarrentzat.htm
Kirola
Etapa, Van Aertentzat; Tourra, Pogacarrentzat
Cavendishek ezin izan du gainditu Eddy Merckxen errekorra Eliseoko Zelaietan. Elastiko horiaz gain, mendikoa eta gazte onenarena ere eskuratu ditu Pogacarrek. Bahrein izan da talderik onena.
Etapa, Van Aertentzat; Tourra, Pogacarrentzat. Cavendishek ezin izan du gainditu Eddy Merckxen errekorra Eliseoko Zelaietan. Elastiko horiaz gain, mendikoa eta gazte onenarena ere eskuratu ditu Pogacarrek. Bahrein izan da talderik onena.
Etapa, Van Aertentzat; Tourra, Pogacarrentzat. Atzoko erlojupekoaren kronikaren goiburua izan zitekeen, baina ez, Eliseoko Zelaietako etapa mitikoarena da. Balentria egin du Wout Van Aertek (Jumbo), eta inor gutxik lortu duena egin du aurtengo Frantziako Tourrean: lasterketa-aldi berean mendiko etapa bat, erlojupeko ba...
2021-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/200690/frankismoak-duen-inpunitatea-gaitzetsi-dute-gasteizen-1936ko-estatu-kolpearen-urteurrenean.htm
Politika
Frankismoak duen inpunitatea gaitzetsi dute Gasteizen, 1936ko estatu kolpearen urteurrenean
Gaur 85 urte bete dira faxistek Espainian eta Hego Euskal Herrian estatu kolpea jo zutenetik. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek adierazpen bateratua irakurri dute.
Frankismoak duen inpunitatea gaitzetsi dute Gasteizen, 1936ko estatu kolpearen urteurrenean. Gaur 85 urte bete dira faxistek Espainian eta Hego Euskal Herrian estatu kolpea jo zutenetik. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek adierazpen bateratua irakurri dute.
Faxistek 1936ko uztailaren 18an jo zuten Francisco Franco Espainiako estatuburu bilakatu zuen estatu kolpea, duela 85 urte. Gaur, Gasteizen elkarretaratzea egin dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek deituta, gogorarazteko «oraindik ere ordaintzen ari garela egindako atzerapauso hura»: «Estatu kolpe hark milaka pertso...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200691/marie-josephe-mialocq-hautatu-dute-berriz-arbonako-auzapez.htm
Politika
Marie-Josephe Mialocq hautatu dute berriz Arbonako auzapez
Bozak berriz egin dituzte, Frantziako Estatu Kontseiluak Beñat Arlaren zerrendaren helegitea ontzat eman baitzuen maiatzean. Mialocqek 704 boto lortu ditu, eta Arlak, 601.
Marie-Josephe Mialocq hautatu dute berriz Arbonako auzapez. Bozak berriz egin dituzte, Frantziako Estatu Kontseiluak Beñat Arlaren zerrendaren helegitea ontzat eman baitzuen maiatzean. Mialocqek 704 boto lortu ditu, eta Arlak, 601.
Marie-Josephe Mialocqek jarraituko du Arbonako (Lapurdi) auzapez izaten. Herriko bozak izan dituzte igandean han; 704 boto eskuratu ditu orain arteko auzapezak, eta 601, berriz, Beñat Arla buru zuen Hats Berri Bat Arbonari zerrendak. Ezkerreko abertzaleek parte hartzen zuten zerrenda horretan. Iaz baino jende gehiago j...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200693/urrunako-txertaketa-guneari-su-nahita-eman-diotelako-zantzuak-aurkitu-dituzte.htm
Gizartea
Urruñako txertaketa guneari su nahita eman diotelako zantzuak aurkitu dituzte
Jakinarazi dute gasolina arrastoak ageri direla txertaketarako baliatzen zen karparen inguruan.
Urruñako txertaketa guneari su nahita eman diotelako zantzuak aurkitu dituzte. Jakinarazi dute gasolina arrastoak ageri direla txertaketarako baliatzen zen karparen inguruan.
Larunbatean Urruñako txertaketa gune batean piztu zen sutea ikertzen ari da Frantziako Polizia. France Bleu irratiak jakinarazi du gasolina arrastoak eta sua piztu zen hainbat puntu identifikatu dituztela txertoa emateko baliatzen zuten karparen inguruan. Gerald Darmanin Frantziako Barne Ministroak gertakaria onartezi...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200694/bihar-aztertuko-ditu-labik-batzorde-teknikoaren-proposamenak.htm
Gizartea
Bihar aztertuko ditu Labik batzorde teknikoaren proposamenak
Eusko Jaurlaritzak adierazia du ez duela etxeratze agindua ezartzeko asmorik, epaileek atzera botako duten beldur baita.
Bihar aztertuko ditu Labik batzorde teknikoaren proposamenak. Eusko Jaurlaritzak adierazia du ez duela etxeratze agindua ezartzeko asmorik, epaileek atzera botako duten beldur baita.
Izurriaren gaineko datuek nabarmen okertzera egin dute asteotan, eta hura hesitzeko neurri murriztaileagoak hartu behar ote diren: airean dago galdera. Lehengo astearen amaieran, Nafarroako Gobernuak erabaki zuen intzidentzia handieneko tokietan etxeratze agindua ezartzea; justiziaren babesa lortzen badute, aste honeta...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200695/frailea-bardea-beltzaren-ikonoa.htm
Bizigiro
Frailea, Bardea Beltzaren ikonoa
Kondaira eta pasarte ugariren ametsezko tokia da Bardeako desertua; baita natura oparoa darion kontserbaziorako eremu emankorra ere. Ibiltariari historia eta natura batuko zaizkio ibilbidean.
Frailea, Bardea Beltzaren ikonoa. Kondaira eta pasarte ugariren ametsezko tokia da Bardeako desertua; baita natura oparoa darion kontserbaziorako eremu emankorra ere. Ibiltariari historia eta natura batuko zaizkio ibilbidean.
Nafarroako Bardeako basamortuak milaka hektarea hartzen ditu herrialdearen hegoaldean. Desertu eremu horretan ordoki amaigabeak nagusi direlarik ere, tximinia itxurako muino deigarri franko ikusiko ditu oinezkoak, ohol formako paisaian barrena astiro-astiro dabilen bitartean. Izan ere, bertoko erliebearen morfologia os...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200696/eldh-europako-abokatuen-elkarteak-kezka-agertu-du-1313-auziaren-inguruan.htm
Politika
ELDH Europako abokatuen elkarteak kezka agertu du 13/13 auziaren inguruan
Demokraziaren eta Giza Eskubideen Aldeko Abokatuen Europako Elkarteak Espainiari eskatu dio epaiketa bertan behera uzteko eta auzipetuak kargugabetzeko.
ELDH Europako abokatuen elkarteak kezka agertu du 13/13 auziaren inguruan. Demokraziaren eta Giza Eskubideen Aldeko Abokatuen Europako Elkarteak Espainiari eskatu dio epaiketa bertan behera uzteko eta auzipetuak kargugabetzeko.
Joan den astean hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean 13/13 sumarioko epaiketa, euskal presoen abokatu lanetan aritutako zortzi herritarren aurka. Horren aurrean, ELDH Demokraziaren eta Giza Eskubideen Aldeko Abokatuen Europako Elkarteak «kezka larria» azaldu du auziaren zenbait inguruabarri buruz, eta Espainiari es...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200697/ekonomiaren-hazkundea-azkartuz-doa-2-hazi-da-apiriletik-ekainera.htm
Ekonomia
Ekonomiaren hazkundea azkartuz doa: %2 hazi da apiriletik ekainera
Lehen hiruhileko eskasaren ostean, BPGa sendo hazi da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Iazko epe beraren aldean, %18,5ekoa da hazkundea
Ekonomiaren hazkundea azkartuz doa: %2 hazi da apiriletik ekainera. Lehen hiruhileko eskasaren ostean, BPGa sendo hazi da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Iazko epe beraren aldean, %18,5ekoa da hazkundea
Kutsatze gehiago eta ospitaleratze gutxiago eragiten ari den pandemiaren olatu berriak ziurgabetasun gorena ekarri du berriro ekonomiaren hazkunde aurreikuspenetara, edo beste modu batera esanda: ekonomiaren aurtengo errebotea zenbatekoa izango den kalkulatzeak inoiz baino arrisku handiagoa dauka erratzeko. Edonola ere...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200698/ingalaterran-kendu-egin-dituzte-pandemiari-aurre-egiteko-neurriak.htm
Mundua
Ingalaterran kendu egin dituzte pandemiari aurre egiteko neurriak
Askatasunaren eguna deitu diote gaurkoari. Oraindik egunean 50.000 kasu inguru atzematen ari dira, eta, besteak beste, Boris Johnson lehen ministroa konfinatuta dago.
Ingalaterran kendu egin dituzte pandemiari aurre egiteko neurriak. Askatasunaren eguna deitu diote gaurkoari. Oraindik egunean 50.000 kasu inguru atzematen ari dira, eta, besteak beste, Boris Johnson lehen ministroa konfinatuta dago.
Askatasunaren eguna deitu diotena ospatzen ari dira gaur Ingalaterran. Gobernuak indargabetu egin ditu pandemia dela-eta ezarri zituen debeku guztiak, eta, aurrerantzean, maskara erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango, ezta leku itxietan ere —leku batzuetan hura erabiltzen jarraitzeko gomendioa egin dute agintariek—. E...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200699/butano-bonbonak-1537-euro-balioko-du-bihartik-499-gehiago.htm
Ekonomia
Butano bonbonak 15,37 euro balioko du bihartik, % 4,99 gehiago
Ontziratutako petrolioaren gas likidotuaren (PGL) gehieneko prezio berria 2018ko azarokoa baino handiagoa da, orduan 15,33 euroan saltzen baitzen.
Butano bonbonak 15,37 euro balioko du bihartik, % 4,99 gehiago. Ontziratutako petrolioaren gas likidotuaren (PGL) gehieneko prezio berria 2018ko azarokoa baino handiagoa da, orduan 15,33 euroan saltzen baitzen.
Igoera berria, Espainiako aldizkari ofizialak (BOE) gaur argitaratu duenez, lehengaien (%12,91) eta pleiten (%15,23) kotizazioen igoeraren ondorio da; euroak dolarraren (%1,32) aldean duen balioespen txikiarekin konpentsatu da igoera. Halaber, uztailero bezala, merkaturatze kostuaren terminoa eguneratu dute: % 0,96 igo...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200700/laurent-cantet-terence-davies-eta-lucile-hadzihalilovic-lehiatuko-dira-sail-ofizialean.htm
Kultura
Laurent Cantet, Terence Davies eta Lucile Hadzihalilovic lehiatuko dira Sail Ofizialean
Claudia Llosa, Claire Simon, Ines Barrionuevo, Alina Grigore, Tea Lindeburg eta Zhang Ji ere Urrezko Maskorra lortzeko lehian izango dira
Laurent Cantet, Terence Davies eta Lucile Hadzihalilovic lehiatuko dira Sail Ofizialean. Claudia Llosa, Claire Simon, Ines Barrionuevo, Alina Grigore, Tea Lindeburg eta Zhang Ji ere Urrezko Maskorra lortzeko lehian izango dira
Irailaren 17tik 25era egingo da Donostiako 69. Zinemaldia, eta jaialdiaren antolatzaileek Sail Ofizialeko lehian izango diren bederatzi filmen berri eman dute gaur. Urrezko Maskorra lortzeko lehian izango dira zinemaldian behin baino gehiagotan izan diren hainbat zinemagile ezagun (Laurent Cantet, Terence Davies, Lucil...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200701/nafarroako-gobernuak-bidali-du-foru-agindua-auzitegi-nagusira.htm
Gizartea
Nafarroako Gobernuak bidali du foru agindua Auzitegi Nagusira
Auzitegiko iturriek azaldu dutenez, ziurrenik bihar hartuko du erabakia administrazioarekiko auzietako epaileak
Nafarroako Gobernuak bidali du foru agindua Auzitegi Nagusira. Auzitegiko iturriek azaldu dutenez, ziurrenik bihar hartuko du erabakia administrazioarekiko auzietako epaileak
Auzitegietako galbahea pasatu behar du Nafarroako Gobernuak ezinbestean. Ostiralean, azken egunetako kasu gorakada geldiarazteko asmoz, hiru neurri iragarri zituen Nafarroako Gobernuak, eta Santos Indurain Osasun kontseilariak iragarri zuen nahikoa elementu dituztela berriz ere mugikortasuna mugatzea eskatzeko. Hala e...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200702/pintaketa-faxistak-egin-dituzte-uribe-kostan.htm
Politika
Pintaketa faxistak egin dituzte Uribe Kostan
Asteburuan egin dituzte, 1936ko estatu kolpe faxista goraipatzeko
Pintaketa faxistak egin dituzte Uribe Kostan. Asteburuan egin dituzte, 1936ko estatu kolpe faxista goraipatzeko
Margoketa faxistak egin dituzte Uribe Kostako (Bizkaia) zenbait herritan: Getxon, Erandion eta Leioan. Atzo arratsaldean zabaldu ziren irudiak, eta denetan ageri da uztailaren 18aren erreferentzia. Atzo bete ziren 85 urte 1936ko estatu kolpe faxistatik. Mugimendu abertzalearen aurkako mezuak dira batzuk: Los abertzale...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200703/beste-1409-positibo-zenbatu-dituzte-hegoaldean.htm
Gizartea
Beste 1.409 positibo zenbatu dituzte Hegoaldean
Bi aste eta erdian, hirukoiztu egin da kutsatu kopurua. Bizkaian izan da kutsatu gehien: 479 zenbatu ditu Osakidetzak.
Beste 1.409 positibo zenbatu dituzte Hegoaldean. Bi aste eta erdian, hirukoiztu egin da kutsatu kopurua. Bizkaian izan da kutsatu gehien: 479 zenbatu ditu Osakidetzak.
Osasunbideak eta Osakidetzak atzoko datuen berri eman dute: 1.409 lagunek eman zuten positibo. Datuak bezperakoak baino handiagoak badira ere, azkenengo egunetako testuinguruan mantentzen dira, kurba epidemiologikoaren goraldian. Hala ere, bada joera aldaketa bat: kutsatzeen gorakada hasi zenetik Nafarroa izan da kasu ...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200704/beste-eraso-homofobo-bat-eta-beste-eraso-matxista-bat-gertatu-dira-zornotzan.htm
Gizartea
Beste eraso homofobo bat eta beste eraso matxista bat gertatu dira Zornotzan
Beste eraso homofobo bat eta beste eraso matxista bat gertatu dira Zornotzan.
Joan den ostegunean, uztailak 15, beste eraso matxista bat eta beste eraso homofobo bat gertatu ziren Zornotzan. Mugimendu Feministak azaldu duenez, mutil talde gazte batek egin dituzte erasoak. Azaldu dute mutil kuadrillak denbora bat zeramala neska-mutil batzuei jazartzen, eta 15ean kaletik jarraitu, mehatxatu, irain...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200705/tubacexeko-langileek-greban-jarraitzea-erabaki-dute.htm
Ekonomia
Tubacexeko langileek greban jarraitzea erabaki dute
Langile batzordeak, bilera egin ondoren, protestaldiari eustea erabaki du. Enpresak kaleratu asmo zituen langileak onartu arte eutsiko diote.
Tubacexeko langileek greban jarraitzea erabaki dute. Langile batzordeak, bilera egin ondoren, protestaldiari eustea erabaki du. Enpresak kaleratu asmo zituen langileak onartu arte eutsiko diote.
Tubacexeko langileek greban jarraitzea erabaki dute. Protestaldiko 159. eguna dute, eta horrela jarraituko dute enpresak kaleratu asmo zituen lankideak lan txandetan sartu arte. Langile batzordeak bilera egin du, eta bertan hartu du erabakia. Enpresari eskatu diote EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpena bere osoan betetzea...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200706/gasteizen-gizon-bat-atxilotu-dute-bikotekideari-eraso-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Gasteizen gizon bat atxilotu dute bikotekideari eraso egitea egotzita
Udaltzaingoak beste bi pertsona atxilotu ditu asteburuan indarkeria matxista egotzita.
Gasteizen gizon bat atxilotu dute bikotekideari eraso egitea egotzita. Udaltzaingoak beste bi pertsona atxilotu ditu asteburuan indarkeria matxista egotzita.
45 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Gasteizen, indarkeria matxistarekin lotuta. Udaltzaingoak dei bat jaso du 01:15ean, Lakua-Arriaga auzoko etxebizitza batean bikote baten artean eztabaida zegoela esanez. Udalak ohar bidez azaldu duenez, emakumeak zauriak zituen aurpegian, itxuraz bikotekideak eragindako...
2021-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/200707/31-euskal-kirolari-tokion.htm
Kirola
31 euskal kirolari Tokion
Uztailaren 24tik abuztuaren 8ra jokatuko dituzte Olinpiar Jokoak. Euskal Herriko kirolarietatik 22k aurrenekoz parte hartuko dute Olinpiar Jokoetan. Hamalau espezialitatetan lehiatuko dira.
31 euskal kirolari Tokion. Uztailaren 24tik abuztuaren 8ra jokatuko dituzte Olinpiar Jokoak. Euskal Herriko kirolarietatik 22k aurrenekoz parte hartuko dute Olinpiar Jokoetan. Hamalau espezialitatetan lehiatuko dira.
Tokioko Olinpiar Jokoak jokatuko dira uztailaren 24tik abuztuaren 8ra, eta horietan Euskal Herriko 30 kirolari lehiatuko dira: 27 Espainiako selekzioarekin, bi Frantziakorekin, eta bat Marokokoarekin —2016ko Olinpiar Jokoetan 35 izan ziren—. Horietatik 21ek estreinakoz parte hartuko dute Jokoetan. Jarraian, lehiatuko d...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200708/bizkaiko-ogasunak-bi-urte-atzeratu-du-enpresentzako-sistema-fiskal-berria.htm
Ekonomia
Bizkaiko Ogasunak bi urte atzeratu du enpresentzako sistema fiskal berria
2024ko urtarrilaren 1era arte atzeratu du Batuz sistema fiskal berria, krisiaren ondorioz antzemandako zailtasunak direla eta.
Bizkaiko Ogasunak bi urte atzeratu du enpresentzako sistema fiskal berria. 2024ko urtarrilaren 1era arte atzeratu du Batuz sistema fiskal berria, krisiaren ondorioz antzemandako zailtasunak direla eta.
Batuz ekonomia jardueren etekinak bitarteko elektronikoen bidez kontrolatzeko sistema da, eta horren parte da Ticket Bai programa. Joan den astean BERRIAk sistema berri horren inguruan enpresa txikiek dituzten kezka eta ezinegonak bildu zituen erreportaje batean. Orain, pandemiak kalte gehien eragin dien zergadunek Fo...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200709/afganistango-gobernuak-eta-talibanek-biktima-zibilik-ez-izatea-adostu-dute.htm
Mundua
Afganistango Gobernuak eta talibanek «biktima zibilik ez izatea» adostu dute
Dohako elkarrizketetan, bi aldeak ados jarri dira laguntza humanitarioa erraztearen inguruan, baina ez dute su-etenik negoziatu. Datozen egunotan berriz elkartuko dira.
Afganistango Gobernuak eta talibanek «biktima zibilik ez izatea» adostu dute. Dohako elkarrizketetan, bi aldeak ados jarri dira laguntza humanitarioa erraztearen inguruan, baina ez dute su-etenik negoziatu. Datozen egunotan berriz elkartuko dira.
Afganistango gerra amaitzeko bilerak ez du esperotako emaitza izan, oraingoz bada ere. Herrialdeko gobernua eta talibanak su-eten bat adosteko elkartu dira berriz ere, Qatarko hiriburu Dohan, baina, horren ordez, bi aldeek «biktima zibilik ez izatea», herrialdeko azpiegiturak «babestea» eta laguntza humanitarioa banatz...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200710/frantziako-estatu-kontseiluak-onartu-egin-du-osasun-ziurtagiria-hedatzeko-lege-proposamena.htm
Gizartea
Frantziako Estatu Kontseiluak onartu egin du osasun ziurtagiria hedatzeko lege proposamena
Gaur aurkeztu dute legea Frantziako Ministroen Kontseiluan. Asteazkenean eta ostegunean eztabaidatuko dute Frantziako Asanblean eta Senatuan. Uztailaren 21etik aitzina, derrigorrezkoa izanen da 50 pertsona baino gehiago biltzen dituzten kultur eta aisialdi guneetan. Protesta andana izan dira azken egunetan ziurtagiria ...
Frantziako Estatu Kontseiluak onartu egin du osasun ziurtagiria hedatzeko lege proposamena. Gaur aurkeztu dute legea Frantziako Ministroen Kontseiluan. Asteazkenean eta ostegunean eztabaidatuko dute Frantziako Asanblean eta Senatuan. Uztailaren 21etik aitzina, derrigorrezkoa izanen da 50 pertsona baino gehiago biltzen ...
Asteazkenetik aitzina, osasun ziurtagiria ezinbestekoa izanen da Ipar Euskal Herrian 50 pertsona baino gehiago biltzen dituzten kultur eta aisialdi jardueretarako. Lehengo aste hasieran iragarri zuen neurria Emmanuel Macron Frantziako presidenteak, eta gaur aurkeztu dute lege proposamena Frantziako Ministroen Kontseilu...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200712/pegasus-programa-bueltan-da.htm
Mundua
Pegasus programa bueltan da
Mundu osoko 50.000 lagunetik gora zelatatu dituzte Pegasus programaren bidez. Ikertzaileek adierazi dute biktimen gehiengoa kazetariak, giza eskubideen defendatzaileak eta abokatuak direla.
Pegasus programa bueltan da. Mundu osoko 50.000 lagunetik gora zelatatu dituzte Pegasus programaren bidez. Ikertzaileek adierazi dute biktimen gehiengoa kazetariak, giza eskubideen defendatzaileak eta abokatuak direla.
Hilabete luzez lanean aritu diren nazioarteko hamazazpi hedabidek, besteak beste, The Guardian eta The Washington Post egunkariek, Pegasus Proiektua izeneko ikerketa aurkeztu zuten herenegun, Forbidden Stories eta AI Amnesty International erakundeekin elkarlanean. Haien ikerketaren arabera, 2016tik hona munduko hainbat...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200713/haitiko-behin-behineko-lehen-ministroak-baieztatu-du-kargua-utziko-duela.htm
Mundua
Haitiko behin-behineko lehen ministroak baieztatu du kargua utziko duela
Claude Josephek adierazi du gobernuburu postua Ariel Henryren esku utziko duela, herrialdeko presidentearen hilketatik izan den botere borroka amaitze aldera.
Haitiko behin-behineko lehen ministroak baieztatu du kargua utziko duela. Claude Josephek adierazi du gobernuburu postua Ariel Henryren esku utziko duela, herrialdeko presidentearen hilketatik izan den botere borroka amaitze aldera.
Jovenel Moiseren hilketatik Claude Josephek izan du agintea Haitin, eta baieztatu du behin-behineko lehen ministro kargua utziko duela, postua Ariel Henryk har dezan. Erabaki horrekin, eta «nazioaren hobe beharrerako» dela argudiatuta, Josephek amaitu egin du egunotan Henryrekin izan duen borroka politikoa; agintariak ...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200714/arabak-sei-eguzki-parke-izango-ditu-3000-etxe-hornitzeko.htm
Gizartea
Arabak sei eguzki parke izango ditu 3.000 etxe hornitzeko
Foru Aldundiak eta Energiaren Euskal Erakundeak sei energia kooperatiba eratzea bultzatuko dute, Ekiola kooperatibaren bidez. Bertan, herritarrek parte hartuko dute beren hornidurarako eguzki energia sortzen eta kudeatzen.
Arabak sei eguzki parke izango ditu 3.000 etxe hornitzeko. Foru Aldundiak eta Energiaren Euskal Erakundeak sei energia kooperatiba eratzea bultzatuko dute, Ekiola kooperatibaren bidez. Bertan, herritarrek parte hartuko dute beren hornidurarako eguzki energia sortzen eta kudeatzen.
Arabako Foru Aldundiak eta Energiaren Euskal Erakundeak sei energia kooperatiba eratzeko hitzarmena sinatu dute. Ekiola kooperatiba ereduaren bitartez eguzki parke fotovoltaiko bana instalatuko dute Añana, Aiara, Mendialde, Arabako Lautada, Arabako Errioxa eta Gorbeialdeko kuadrilletan. Helburua da 3.000 familia hornit...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200715/zibererasoak-egitea-leporatu-diote-txinari.htm
Mundua
Zibererasoak egitea leporatu diote Txinari
EBk, Erresuma Batuak eta AEBek adierazi dute urtearen hasieran Microsoften softwarearen aurka egindako erasoaren atzean dagoela
Zibererasoak egitea leporatu diote Txinari. EBk, Erresuma Batuak eta AEBek adierazi dute urtearen hasieran Microsoften softwarearen aurka egindako erasoaren atzean dagoela
Microsoft enpresaren posta elektronikoaren softwarearen aurka egindako zibererasoen atzean Txina dagoela adierazi dute, gaur, Erresuma Batuak, AEBek eta EB Europako Batasunak. Aurreneko biek behin baino gehiagotan egin dizkiote antzeko akusazioak Pekini; ez, ordea, EBk. Baina joan den ekainean, NATOren goi bileran, ali...
2021-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/200716/norvegiako-hondartza-eskubaloi-selekzioak-uko-egin-dio-bikinia-erabiltzeari.htm
Kirola
Norvegiako hondartza-eskubaloi selekzioak uko egin dio bikinia erabiltzeari
Mehatxuak jaso dituzte hartutako erabakiaren ondorioz, baina txapelketako hirugarren eta laugarren postua galtzamotzetan jokatu dute.
Norvegiako hondartza-eskubaloi selekzioak uko egin dio bikinia erabiltzeari. Mehatxuak jaso dituzte hartutako erabakiaren ondorioz, baina txapelketako hirugarren eta laugarren postua galtzamotzetan jokatu dute.
Varnan (Bulgaria) jokatu da hondartza eskubaloiko Europako Txapelketa, eta Norvegiako emakumezkoen selekzioak zeresana eman du sare sozialetan. Izan ere, norvegiarrek aurre egin diote emakumeak bikiniarekin lehiatzera behartzen dituen araudiari. Araudi horren arabera, derrigorrezkoa da bikinia erabiltzea. Kamisetek jo...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200717/gutxienez-35-hildako-bagdaden-auzo-xiita-batean-izandako-erasoan.htm
Mundua
Gutxienez 35 hildako Bagdaden, auzo xiita batean izandako erasoan
Sadr City auzoko Al-Wahailat merkatuan izan da leherketa, Eid al-Adha musulmanen ospakizun egunaren bezperan. Hildakoez gain, 57 lagun zauritu dituzte.
Gutxienez 35 hildako Bagdaden, auzo xiita batean izandako erasoan. Sadr City auzoko Al-Wahailat merkatuan izan da leherketa, Eid al-Adha musulmanen ospakizun egunaren bezperan. Hildakoez gain, 57 lagun zauritu dituzte.
Leherketa handi bat izan da Bagdadeko Sadr City auzo xiitan, eta 35 lagun hil dira, gutxienez. 57 zauritu ere badaude. Al-Wahailat merkatuan izan da erasoa. Eid al-Adha ospakizun eguna da bihar musulmanentzat, eta, egun horren bezpera izaki, jende asko zegoen merkatuan erosketak egiten. «IED batekin» —inprobisatutako ...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200748/pedro-castillo-izendatu-dute-peruko-presidente.htm
Mundua
Pedro Castillo izendatu dute Peruko presidente
Hauteskunde batzordeak ez ditu onartu oposizioak aurkeztutako ehunka errekurtsoak. Sindikalistak botoen %50,12 eskuratu zituen hauteskundeetan, eta %49,87 Keiko Fujimori eskuindarrak.
Pedro Castillo izendatu dute Peruko presidente. Hauteskunde batzordeak ez ditu onartu oposizioak aurkeztutako ehunka errekurtsoak. Sindikalistak botoen %50,12 eskuratu zituen hauteskundeetan, eta %49,87 Keiko Fujimori eskuindarrak.
Peruk badu presidente berria: Pedro Castillo sindikalista, Peru Libre alderdiko burua. Castillok irabazi zituen ekainaren 6an egin ziren presidentetzarako hauteskundeak, baina emaitzak oso estuak izan ziren, eta oposizioko Fuerza Popular alderdiak ahaleginak egin ditu emaitza haiek zalantzan jarri eta boterea eskuratze...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200749/hegoafrikan-sei-lagun-atxilotu-dituzte-protesten-bultzatzaile-izatea-egotzita.htm
Mundua
Hegoafrikan sei lagun atxilotu dituzte protesten bultzatzaile izatea egotzita
Protestak baretzen eta egoera «egonkortzen» ari dela azaldu du Presidentetza ministroak. Beste hiru lagun hil dira, eta 215 dira jada istiluetan hildakoak.
Hegoafrikan sei lagun atxilotu dituzte protesten bultzatzaile izatea egotzita. Protestak baretzen eta egoera «egonkortzen» ari dela azaldu du Presidentetza ministroak. Beste hiru lagun hil dira, eta 215 dira jada istiluetan hildakoak.
Khumbudzo Ntshavheni Hegoafrikako Presidentetza ministroak atzo jakinarazi zuenez, Poliziak sei lagun atxilotu ditu, Jacob Zuma presidente ohiak bere burua entregatu ondotik izandako protesten sustatzaile direlakoan. Atxilotuetako bat bermea ordainduta aske utzi dutela zehaztu zuen, eta gainerakoei atxiloaldi prebentib...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200750/aztarnen-bila-urtsua-mendian.htm
Bizigiro
Aztarnen bila Urtsua mendian
Urtsua mendia uharte edo sumendi baten moldean goratzen da Lapurdi ekialdean. Haren magalean zabukatuko da ibiltaria, gogotik, denbora bateko aztarnen bila.
Aztarnen bila Urtsua mendian. Urtsua mendia uharte edo sumendi baten moldean goratzen da Lapurdi ekialdean. Haren magalean zabukatuko da ibiltaria, gogotik, denbora bateko aztarnen bila.
Urtsua mendia Lapurdi ekialdeko tontor ezaguna da. Okzitania aldean zabaltzen den ordoki amaiezinetik etorrita, lehen muino aipagarria da Pirinioetako mendikate aldean, nahiz eta hura 700 metrora ez den iristen. Baina hor dirau, tinko-tinko, garo alorrak eta otadiak jantzarazten dioten berdetasunaz harro eta umil. Kanb...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200751/langile-bat-hil-da-gernikan-eraikin-batean-lanean-ari-zela.htm
Ekonomia
Langile bat hil da Gernikan, eraikin batean lanean ari zela
Heriotza ez-traumatikoa izan da, astelehenean gertatua
Langile bat hil da Gernikan, eraikin batean lanean ari zela. Heriotza ez-traumatikoa izan da, astelehenean gertatua
Joan den astelehenean, beste lan istripu hilgarri bat gertatu zen Gernikan. Eraikin bateko aldamio batean lanean ari zen Muruetako 66 urteko langile bat hil da, bihotzekoak jota. Istripu ez-traumatikoak, bihotzekoak eta iktusak, besteak beste, lan heriotzen kausa nagusiak bilakatzen ari dira, LAB sindfikatuak jakinaraz...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200752/higienearen-teatroa-bilboko-metroan.htm
Gizartea
«Higienearen teatroa» Bilboko metroan
Sare sozialetan zeresana eman du Bilboko metroa desinfektatzeko moduak. Argitaratu duten bideo batean, langile bat ageri da behin eta berriz gainazal bera garbitzen. Jakina da neurri hori ez dela eraginkorra.
«Higienearen teatroa» Bilboko metroan. Sare sozialetan zeresana eman du Bilboko metroa desinfektatzeko moduak. Argitaratu duten bideo batean, langile bat ageri da behin eta berriz gainazal bera garbitzen. Jakina da neurri hori ez dela eraginkorra.
«Gainazalak, objektuak, eskuak beharrik gabe desinfektatzeari higienearen teatroa deitzen zaio. Izan ere, koronabirusa airetik transmititzen da». Hala azaldu du Ana Galarraga zientzia komunikatzaileak Bilboko Metroak eskailera mekanikoak desinfektatzeko darabilen modua alferrikakoa dela. Izan ere, sare sozialetan bira...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200753/estrasburgoko-auzitegiak-aztertu-egingo-du-altsasuko-gazteek-bidezko-epaiketa-izan-ote-zuten.htm
Politika
Estrasburgoko Auzitegiak aztertu egingo du Altsasuko gazteek bidezko epaiketa izan ote zuten
Errekurtsoetan adierazi dute ez zutela bidezko epaiketarik izan, besteak beste, argudiatuta epaimahaiburua partziala zela eta prozesu judizialean hainbat irregulartasun egon zirela.
Estrasburgoko Auzitegiak aztertu egingo du Altsasuko gazteek bidezko epaiketa izan ote zuten. Errekurtsoetan adierazi dute ez zutela bidezko epaiketarik izan, besteak beste, argudiatuta epaimahaiburua partziala zela eta prozesu judizialean hainbat irregulartasun egon zirela.
Altsasuko auziaren azken helmuga Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegia da, eta oraingoz ez du aterik itxi. Urte hasieran, zortzi gazteen defentsa abokatuek helegite bidez aldarrikatu zuten ez zutela bidezko epaiketarik izan, eta, Altsasuko Gurasoek jakinarazi dutenez, Ainara Urkijo, Jokin Unamuno, Iñaki Abad...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200755/memoria-demokratikoaren-lege-proiektua-onartu-du-espainiako-ministroen-kontseiluak.htm
Gizartea
Memoria Demokratikoaren Lege proiektua onartu du Espainiako Ministroen Kontseiluak
Diktaduraren biktimak jarriko ditu erdigunean lege berriak, eta frankismoko epaiketa eta zigorrak baliogabetuko ditu. Espresuki arbuiatuko ditu 1936ko uztaileko estatu kolpea eta diktadura, eta frankismoa goratzen duten fundazioak debekatuko ditu, biktimak «iraintzea» leporatuta.
Memoria Demokratikoaren Lege proiektua onartu du Espainiako Ministroen Kontseiluak. Diktaduraren biktimak jarriko ditu erdigunean lege berriak, eta frankismoko epaiketa eta zigorrak baliogabetuko ditu. Espresuki arbuiatuko ditu 1936ko uztaileko estatu kolpea eta diktadura, eta frankismoa goratzen duten fundazioak debek...
Ez desadostasunik gabe, baina Espainiako Gobernuak onartu nahi duen Memoria Demokratikoaren Legea bidea egiten ari da pixkanaka. Espainiako Ministroen Kontseiluak gaur onartu du lege proiektua, eta, hortik Kongresura bidalita, espero da alderdi politikoak irailetik aitzinera hasiko direla testuaz eztabaidatzen. Legeare...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200757/gipuzkoak-ticket-bairen-egutegiari-eutsiko-dio.htm
Ekonomia
Gipuzkoak Ticket Bairen egutegiari eutsiko dio
Foru Ogasunak Ticket Bai fakturak kontrolatzeko sistema ezarrita nahi du 2022ko urtarrilaren 1erako.
Gipuzkoak Ticket Bairen egutegiari eutsiko dio. Foru Ogasunak Ticket Bai fakturak kontrolatzeko sistema ezarrita nahi du 2022ko urtarrilaren 1erako.
Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreikusitako planekin jarraituko du zerga iruzurra eragozteko fakturen kontrol sistemaren derrigortasunari dagokionez. Hiru aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artean egindako proiektu bat da Ticket Bai, baina ez dute lurralde guztietan aldi berean ezarriko. Bizkaiko Ogasunak astelehenean ir...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200758/covid-19aren-autodiagnostikorako-testak-salgai-gaurtik-aurrera-errezeta-gabe.htm
Gizartea
COVID-19aren autodiagnostikorako testak, salgai gaurtik aurrera, errezeta gabe
Hegoaldean ez zegoen onartua horrelako testak saltzea, baina gaurtik aurrera farmazia guztietan egongo dira eskuragarri, oraindik positiboentzako protokolorik ez dagoen arren
COVID-19aren autodiagnostikorako testak, salgai gaurtik aurrera, errezeta gabe. Hegoaldean ez zegoen onartua horrelako testak saltzea, baina gaurtik aurrera farmazia guztietan egongo dira eskuragarri, oraindik positiboentzako protokolorik ez dagoen arren
Espainiako Ministroen Kontseiluak oniritzia eman eta gero, gaur jarri dira salgai lehenengoz COVID-19aren autodiagnostikoa egiteko testak Hegoaldean. Lagina norberak hartu eta emaitza interpretatu ahal izango du test horiekin, profesional baten laguntzarik gabe. Farmazialariek neurri hau behin eta berriz eskatu ostean,...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200759/maskara-etengabe-beharrezkoa-izan-dadila-eskatu-dio-urkulluk-sanchezi.htm
Gizartea
Maskara «etengabe» beharrezkoa izan dadila eskatu dio Urkulluk Sanchezi
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari idatzitako gutun batean egin dio eskaria. Joan-etorriak, taldeen gehieneko kopuruak eta gaueko jende pilaketak murrizteko neurriak ere eskatu dizkio.
Maskara «etengabe» beharrezkoa izan dadila eskatu dio Urkulluk Sanchezi. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari idatzitako gutun batean egin dio eskaria. Joan-etorriak, taldeen gehieneko kopuruak eta gaueko jende pilaketak murrizteko neurriak ere eskatu dizkio.
Kutsatzeen gorakada betean, behin baino gehiagotan iradoki du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak beharrezkoa dela maskararen erabilera zorroztea. Eskari hori formalizatu duela jakinarazi du Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari idatzitako gutun batean....
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200760/buruzagi-sozial-bat-eta-haren-familia-hil-dituzte-kolonbian-eta-jada-97-dira-aurten-hildako-ekintzaileak.htm
Mundua
Buruzagi sozial bat eta haren familia hil dituzte Kolonbian, eta jada 97 dira aurten hildako ekintzaileak
Aurten Kolonbian 54 sarraski egin dituzte, eta 200 pertsona inguru hil. Geldialdi nazionala egingo dute gaur herritarrek.
Buruzagi sozial bat eta haren familia hil dituzte Kolonbian, eta jada 97 dira aurten hildako ekintzaileak. Aurten Kolonbian 54 sarraski egin dituzte, eta 200 pertsona inguru hil. Geldialdi nazionala egingo dute gaur herritarrek.
Igandean izan zen azken erasoa, Yolombon (Kolonbia). Indepaz Garapenerako eta Bakerako Ikerketen Institutuaren arabera, gutxienez hamar gizon armatu sartu ziren establezimendu publiko batera, eta lau pertsona hil zituzten: Luis Hernando Castrillon buruzagi soziala, Maria Piedad Ramirez emaztea, Esneyder semea eta Fray ...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200761/zarauzko-gaztetxean-indarrez-sartu-dira-bi-aldiz.htm
Gizartea
Zarauzko gaztetxean indarrez sartu dira bi aldiz
Asteazken eta ostiral gauean sartu ziren gaztetxera. Erasoak salatzeko elkarretaratzera deitu dute gaurko, Udaletxe plazan.
Zarauzko gaztetxean indarrez sartu dira bi aldiz. Asteazken eta ostiral gauean sartu ziren gaztetxera. Erasoak salatzeko elkarretaratzera deitu dute gaurko, Udaletxe plazan.
Zarauzko (Gipuzkoa) Putzuzulo gaztetxean indarrez sartu dira bi aldiz hiru egunetan. Gaztetxeko kideek azaldu dutenez, joan den asteazken gauean eta ostiral gauean gertatu ziren erasoak. Sartu ziren lehenengo aldian gaztetxeko materiala «hankaz gora» jarri eta hondatu zutela kontatu dute; eta ostiraleko erasoan, berriz...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200762/osakidetzak-txertatzeko-era-emango-die-12-15-urte-artekoei.htm
Gizartea
Osakidetzak txertatzeko era emango die 12-15 urte artekoei
Bihartik aurrera Osakidetzaren webgunea prest egongo da nerabeentzako orduak emateko
Osakidetzak txertatzeko era emango die 12-15 urte artekoei. Bihartik aurrera Osakidetzaren webgunea prest egongo da nerabeentzako orduak emateko
Gaur goizean gobernu kontseiluaren ostean Eusko Jaurlaritzako ordezkariek egin duten agerraldian, Osasun sailburu Gotzone Sagarduik esan du bihartik aurrera era emango dietela 12-15 urteko gaztetxo eta nerabeei txertoa hartzeko ordua hartzeko. Orain arte muga 16 urtean zegoen, eta jaistea erabaki dute. Era horretan, ik...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200763/esako-meatzearen-aurkako-helegitea-aurkeztuko-du-potasa-meatzeen-aurkako-plataformak.htm
Gizartea
Esako meatzearen aurkako helegitea aurkeztuko du potasa meatzeen aurkako plataformak
Hilabete hasieran Zangozako Muga meatzea ustiatzeko baimena eman zion Espainiako Gobernuak Geoalcali enpresari. Plataformak adierazi du «bide guztiak» probatuko dituela proiektua eteteko.
Esako meatzearen aurkako helegitea aurkeztuko du potasa meatzeen aurkako plataformak. Hilabete hasieran Zangozako Muga meatzea ustiatzeko baimena eman zion Espainiako Gobernuak Geoalcali enpresari. Plataformak adierazi du «bide guztiak» probatuko dituela proiektua eteteko.
Potasa Meatzeen Aurkako Plataforma Bateratuak jakinarazi du gorako helegitea aurkeztuko duela Espainiako Gobernuak Geoalcali enpresari Muga meatze proiektua ustiatzeko emandako baimenaren aurka. Zangozatik (Nafarroa) gertu eraiki nahi duten proiektu horrek lur azpitik potasa minerala ateratzeko helburua du, Esako urteg...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200764/berria-tokion-izango-da.htm
Kirola
BERRIA Tokion izango da
Olinpiar Jokoen berri luze eta zabal emango du egunkariak, formatu ugaritan. Japonian dira Ainara Arratibel eta Jakes Goikoetxea berriemaile bereziak. BERRIAk Seigarren uztaia telebista saioa egingo du egunero.
BERRIA Tokion izango da. Olinpiar Jokoen berri luze eta zabal emango du egunkariak, formatu ugaritan. Japonian dira Ainara Arratibel eta Jakes Goikoetxea berriemaile bereziak. BERRIAk Seigarren uztaia telebista saioa egingo du egunero.
Ostiralean egingo dute Tokion Olinpiar Jokoen hasiera ekitaldia. Euskal Herriko 30 kirolari lehiatuko dira, eta BERRIAk xehe-xehe emango du kirolari horien parte hartzearen berri, baita Olinpiar Jokoetan gertatzen den guztiaren berri ere. Tokion dira jada Jakes Goikoetxea eta Ainara Arratibel Gascon BERRIAko kazetariak...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200765/1753-kutsatu-atzeman-dituzte-azken-orduetan.htm
Gizartea
1.753 kutsatu atzeman dituzte azken orduetan
Bizkaiak inoizko kutsatu gehien zenbatu ditu: 694.
1.753 kutsatu atzeman dituzte azken orduetan. Bizkaiak inoizko kutsatu gehien zenbatu ditu: 694.
Kutsatzeek gora egin dute, aurreko egunarekin alderatuta, beste behin ere. Osakidetzak eta Osasunbideak 1.753 proba positibo zenbatu zituzten atzo. Aurreko egunean baino altuagoak, baina uztail erdialdeko joera bertsuan daude atzoko datuak ere; pandemiaren bilakaera osoan izandako okerrenetan bigarrenak, azaroko datuen...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200766/enplegu-publikoaren-legea-ez-onartzeko-eskatu-dute-administrazioko-langileek.htm
Ekonomia
Enplegu publikoaren legea ez onartzeko eskatu dute administrazioko langileek
ELAk eta Interinok Taldeak salatu dute dekretuak «milaka langile» kaleratzea ekar dezakeela. Legea bihar bozkatuko dute Espainiako Kongresuan.
Enplegu publikoaren legea ez onartzeko eskatu dute administrazioko langileek. ELAk eta Interinok Taldeak salatu dute dekretuak «milaka langile» kaleratzea ekar dezakeela. Legea bihar bozkatuko dute Espainiako Kongresuan.
ELA sindikatuak eta Eusko Jaurlaritzako behin-behineko ordezko langileen Interinok Taldeak Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten euskal alderdiei eskatu diete enplegu publikoaren legearen aurka egiteko bihar. Arlo publikoko behin-behinekotasuna mugatu nahi duen dekretua bihar bozkatuko baita Espainiako Kongresuan, e...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200767/jaurlaritzak-oniritzia-eman-dio-atzerritarren-espainiako-araudi-berriari.htm
Gizartea
Jaurlaritzak oniritzia eman dio atzerritarren Espainiako araudi berriari
Jaurlaritzaren Migrazio eta Asilo Zuzendaritzak nabarmendu du araudi berriak betekizun bideragarriagoak ezarriko dituela bakarrik dauden etorkin adingabeek bizileku baimena lor dezaten.
Jaurlaritzak oniritzia eman dio atzerritarren Espainiako araudi berriari. Jaurlaritzaren Migrazio eta Asilo Zuzendaritzak nabarmendu du araudi berriak betekizun bideragarriagoak ezarriko dituela bakarrik dauden etorkin adingabeek bizileku baimena lor dezaten.
Espainiako Migrazio Ministerioak landu duen atzerritarren araudi berriaren zirriborroari oiniritzia eman dio gaur Eusko Jaurlaritzak. Hain zuzen, Jaurlaritzaren Migrazio eta Asilo Zuzendaritzak «egokitzat» jo du dokumentua, berak eginiko proposamenak kontuan hartzeaz gain, «atzerritarren eskubideak eta askatasunak erre...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200768/tubacexeko-kaleratuak-lanera-itzuli-ahalko-dira-baina-auzia-ez-da-amaitu.htm
Ekonomia
Tubacexeko kaleratuak lanera itzuli ahalko dira, baina auzia ez da amaitu
Enpresak berriz onartuko ditu beharginak, epaileek eskatu bezala. Auzitegi Gorenean helegiterik ez jartzeko eskatu diote sindikatuek. Eusko Jaurlaritzaren bitartez jaso dute enpresaren eskaintza. Langile batzordeak greba mugagabearekin jarraitzea erabaki zuen atzo.
Tubacexeko kaleratuak lanera itzuli ahalko dira, baina auzia ez da amaitu. Enpresak berriz onartuko ditu beharginak, epaileek eskatu bezala. Auzitegi Gorenean helegiterik ez jartzeko eskatu diote sindikatuek. Eusko Jaurlaritzaren bitartez jaso dute enpresaren eskaintza. Langile batzordeak greba mugagabearekin jarraitze...
Xake partida baten antza du Tubacexeko lan gatazkak. Langileek greba mugagabearekin aurrera jarraituko zutela erabaki eta hurrengo egunean, enpresak fitxa mugitu du: jakinarazi du atzera egin eta kaleratutako langile guztiei (129) lanera itzultzeko aukera emango diela, EAEko Auzitegi Nagusiak bere epaietan eskatu dion ...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200769/nafarroako-auzitegi-nagusiak-baliogabetu-egin-du-etxeratzeko-agindua.htm
Gizartea
Nafarroako Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du etxeratzeko agindua
Auzitegiak onetsi egin du gehienez hamar laguneko taldeak baimentzea eta kalejirak debekatzea. Gobernuak azaldu du gaueko jarduera 01:00etatik 06:00etara mugatzeko neurria «ezinbestekoa» dela, eta beste foru agindu bat kaleratuko dute, epaileen galbahea gainditzeko.
Nafarroako Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du etxeratzeko agindua. Auzitegiak onetsi egin du gehienez hamar laguneko taldeak baimentzea eta kalejirak debekatzea. Gobernuak azaldu du gaueko jarduera 01:00etatik 06:00etara mugatzeko neurria «ezinbestekoa» dela, eta beste foru agindu bat kaleratuko dute, epaileen galba...
Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietako aretoak atzera bota du Nafarroako Gobernuak atzo aurkeztutako foru agindua. Auzitegiak prentsa ohar bidez jakinarazi du albistea, eta argudiatu du, besteak beste, gobernuak foru aginduan ez duela zehazten zeintzuk diren intzidentzia handiko udalak. Epaileen ar...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200770/ostegunean-hasiko-da-euskal-encounterren-29-aldia.htm
Bizigiro
Ostegunean hasiko da Euskal Encounterren 29. aldia
Iaz 'online' egin behar izan zuten, baina aurten BECera itzuliko da. Presentzialki egingo bada ere, berezia izango da, osasun egoerak hala behartuta
Ostegunean hasiko da Euskal Encounterren 29. aldia. Iaz 'online' egin behar izan zuten, baina aurten BECera itzuliko da. Presentzialki egingo bada ere, berezia izango da, osasun egoerak hala behartuta
Uztailaren 22tik 25era egingo da 29. Euskal Encounter, Barakaldoko BECeko 5. pabiloian (Bizkaia). Aurtengo aldia ezohikoa izango da, normalean egoten diren postuen %10 baino ez baitira egongo, segurtasun neurriak errespetatze aldera. Euskaltel Fundazioak antolatzen du Euskal Encouter, eta Eusko Jaurlaritzak ere parte h...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200771/akordioa-egin-dute-olatzagutiko-cementos-portlanden-zazpi-eguneko-grebaren-ostean.htm
Ekonomia
Akordioa egin dute Olatzagutiko Cementos Portlanden, zazpi eguneko grebaren ostean
Hurrengo astelehenean greba mugagabea hasiko zuten langileek, baina akordio bat egitea lortu dute.
Akordioa egin dute Olatzagutiko Cementos Portlanden, zazpi eguneko grebaren ostean. Hurrengo astelehenean greba mugagabea hasiko zuten langileek, baina akordio bat egitea lortu dute.
Sindikatuen ordezkariek eta Portlandeko zuzendaritzak lan baldintzak hobetzeko akordioa lortu dute, Olatzagutiko lantegian zazpi greba egun egin ostean. Datorren astelehenean greba mugagabeari ekin behar zioten langileek, baina bertan behera geratu da mobilizazioa. ELA sindikatuak azaldu du «egindako lanuzteen erantzu...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200772/belgikan-gose-greba-egiten-ari-diren-430-migratzaileen-egoerak-azkar-egin-dezake-okerrera.htm
Mundua
Belgikan gose greba egiten ari diren 430 migratzaileen egoerak «azkar» egin dezake okerrera
Bruselan bizi diren ehunka migratzaile gose greban daude duela bi hilabetetik, eta horietako batzuk egarri greba ere egiten ari dira igandetik. Grebalariek diote ez dutela etsiko gobernuak bizileku baimena eman arte.
Belgikan gose greba egiten ari diren 430 migratzaileen egoerak «azkar» egin dezake okerrera. Bruselan bizi diren ehunka migratzaile gose greban daude duela bi hilabetetik, eta horietako batzuk egarri greba ere egiten ari dira igandetik. Grebalariek diote ez dutela etsiko gobernuak bizileku baimena eman arte.
Kezka areagotu egin da aste honetan Belgikan, gose eta egarri greban dauden migratzaileek bizia gal baitezakete bizileku baimenaren esperoan. Bruselako San Joan Bautista elizan eta Unibertsitate Askeko bi campusetan bizi diren 450 migratzaile inguruk joan den maiatzaren 23an hasi zuten gose greba, helburu garbi batekin...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200773/jeff-bezos-multimilionarioa-espaziora-iritsi-da.htm
Bizigiro
Jeff Bezos multimilionarioa espaziora iritsi da
New Shepard suziriaren kapsula 106 kilometrotara heldu da. 11 bat minutu iraun du hegaldiak.
Jeff Bezos multimilionarioa espaziora iritsi da. New Shepard suziriaren kapsula 106 kilometrotara heldu da. 11 bat minutu iraun du hegaldiak.
Jeff Bezos espaziora iritsi da gaur. Amazonen buruzagia izandakoa Texasko base batetik (AEB) aireratu da New Shepard suzirian, eta, gero, kapsula 106 kilometrotara heldu da, atzera lurrera itzultzeko. 11 bat minutu iraun du hegaldiak. Richard Branson multimilionarioak ere espaziora bidaiatu zuen duela astebete pasa, et...
2021-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/200774/errepublikanoek-uztailaren-14ko-manifestazioa-salatu-dute.htm
Politika
Errepublikanoek uztailaren 14ko manifestazioa salatu dute
«Frantziaren eta Errepublikako hautetsi baten kontrako erasoa» salatu du Claude Olive Errepublikanoetako Pirinio Atlantikoetako presidenteak, eta azpimarratu du Ipar Euskal Herria «Frantziaren parte dela».
Errepublikanoek uztailaren 14ko manifestazioa salatu dute. «Frantziaren eta Errepublikako hautetsi baten kontrako erasoa» salatu du Claude Olive Errepublikanoetako Pirinio Atlantikoetako presidenteak, eta azpimarratu du Ipar Euskal Herria «Frantziaren parte dela».
«Gertakari biziki larriak»: horrela definitu ditu Claude Olive Errepublikanoetako Pirinio Atlantikoetako presidenteak uztailaren 14an gazte ezkertiar eta abertzale batzuek Donibane Lohizunen (Lapurdi) antolatu zuten manifestazioan gertatutakoak. Asimilaziotik erresistentziara! lelopean, 200 bat pertsonak protesta egin ...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200800/milwaukee-bucks-nbako-txapeldun.htm
Kirola
Milwaukee Bucks NBAko txapeldun
Giannis Antetokoumporen norgehiagoka gogoangarri bati esker —50 puntu eta 14 errebote— bere historiako bigarren eraztuna lortu du Milwaukeek, lehenengoa lortu eta 50 urtera. Greziarrak jaso du finaletako jokalari onenaren saria.
Milwaukee Bucks NBAko txapeldun. Giannis Antetokoumporen norgehiagoka gogoangarri bati esker —50 puntu eta 14 errebote— bere historiako bigarren eraztuna lortu du Milwaukeek, lehenengoa lortu eta 50 urtera. Greziarrak jaso du finaletako jokalari onenaren saria.
Giannis Antetokoumpo da NBAk gaur egun duen izarrik handiena. Greziako jokalariak urteak daramatza hori erakusten (bi aldiz izan da denboraldiko jokalaririk onena), baina garaikurrik garrantzitsuena falta zitzaion: NBAko eraztuna. Gaur goizaldean lortu du, draft-ean hautatu zuen talde berarekin, Milwaukee Bucksekin, et...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200801/ariel-henryk-haitiko-lehen-ministroaren-kargua-hartu-du.htm
Mundua
Ariel Henryk Haitiko lehen ministroaren kargua hartu du
«Kontsentsua» bilatuko duela nabarmendu du lehen hitzaldian, «era askotako krisiari» aurre egiteko. Bilera sorta bat abiatuko du, hauteskundeak egiteko akordio zabal bat lortzeko.
Ariel Henryk Haitiko lehen ministroaren kargua hartu du. «Kontsentsua» bilatuko duela nabarmendu du lehen hitzaldian, «era askotako krisiari» aurre egiteko. Bilera sorta bat abiatuko du, hauteskundeak egiteko akordio zabal bat lortzeko.
Gobernu berria estreinatu du Haitik, behin haren aginterako lehia amaitu eta Claude Joseph behin-behineko lehen ministroak dimisioa eman ostean. Ariel Henryk hartu du hark utzitako kargua. Lanbidez neurozirujaua da Henry, Inite alderdi sozialdemokratako kidea, eta ministro izan da azken legealdian. Auzi Sozialen eta La...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200802/sute-batek-eguarasko-barrutiaren-zati-handi-bat-erre-du-bardean.htm
Gizartea
Sute batek Eguarasko barrutiaren zati handi bat erre du, Bardean
Kontrolpean dute sutea, baina, Nafarroako Gobernuaren arabera, ingurumen kalte handia eragin du
Sute batek Eguarasko barrutiaren zati handi bat erre du, Bardean. Kontrolpean dute sutea, baina, Nafarroako Gobernuaren arabera, ingurumen kalte handia eragin du
Sute bat piztu zen atzo arratsaldean Eguarasko barrutian, Bardean (Nafarroa), eta sugarrek balio ekologiko handiko eremu horren zati handi bat erre dute. Sutea kontrolpean hartu dute suhiltzaileek goizean, baina iluntzean oraindik garrak itzali nahian ari dira, tenperatura altuek eta lur idorrek suhiltzaileen lana zail...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200803/gutxienez-25-hildako-txina-erdialdean-euriteen-eraginez.htm
Mundua
Gutxienez 25 hildako Txina erdialdean euriteen eraginez
Zhengzhou hiriko metroan sartu da ura, eta hamabi lagun hil dira. Eurite handiek gaur gauera arte irautea espero dute.
Gutxienez 25 hildako Txina erdialdean euriteen eraginez. Zhengzhou hiriko metroan sartu da ura, eta hamabi lagun hil dira. Eurite handiek gaur gauera arte irautea espero dute.
Azken orduetan izandako euriteek uholdeak eragin dituzte Txina erdialdeko Henan probintzian, eta gutxienez 25 lagun hil dira; horietatik hamabi, Zhengzhou hiriko metroan. Urak gainezka egin zuen metroko zenbait bagoitan. Momentuaren zenbait bideo zabaldu dira sare sozialetan. Horietan, bidaiariak ageri dira ura leporai...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200804/iberdrolak-1531-milioi-euro-irabazi-ditu-urteko-lehen-erdian.htm
Ekonomia
Iberdrolak 1.531 milioi euro irabazi ditu urteko lehen erdian
%18,4 apaldu da iazko epe bereko emaitza, Erresuma Batuan Sozietate zergak izan duen igoera tarteko, Sanchez Galanen konpainiaren arabera
Iberdrolak 1.531 milioi euro irabazi ditu urteko lehen erdian. %18,4 apaldu da iazko epe bereko emaitza, Erresuma Batuan Sozietate zergak izan duen igoera tarteko, Sanchez Galanen konpainiaren arabera
Iberdrolak azaldu du %19tik %25era aldatu dutela sozietate zergaren tasa brexit-aren ondorioz, eta horrek 463 milioi euro galtzera eraman duela Bilboko konpainia. Hala ere, urteko lehen seihilekoan, 1.531 milioiko etekin garbia lortu du enpresa elektrikoak, CNMV merkatu arautzaileari helarazi dionez. Izan ere, urtarri...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200805/bi-mila-kasuen-langa-gainditu-da-hegoaldean-2042-kasu-zenbatu-dituzte.htm
Gizartea
Bi mila kasuen langa gainditu da Hegoaldean: 2.042 kasu zenbatu dituzte
Pandemia osoan beste behin baino ez dituzte zenbatu 2.000 kasutik gora. Osakidetzak jakinarazi du inoizko kasu gehien atzeman duela azken 24 orduetan.
Bi mila kasuen langa gainditu da Hegoaldean: 2.042 kasu zenbatu dituzte. Pandemia osoan beste behin baino ez dituzte zenbatu 2.000 kasutik gora. Osakidetzak jakinarazi du inoizko kasu gehien atzeman duela azken 24 orduetan.
Birusa orain arteko marka guztiak apurtzeko bidean da. Kutsatuen kopurua gora doa etengabe, eta gaur jada 2.000 kasutik gora jakinarazi dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak: 2.042, zehazki. Pandemia osoan atzemandako kutsatu kopururik handienetan bigarrena da hori, iazko urriaren 31n 2.082 izan baitziren: bi egun horie...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200806/brisbanen-egingo-dituzte-2032ko-olinpiar-jokoak.htm
Kirola
Brisbanen egingo dituzte 2032ko Olinpiar Jokoak
Olinpiar Jokoak antolatzen dituen Australiako hirugarren hiria izango da. Aurten bezala, uztailaren 23tik aurrera egingo dira.
Brisbanen egingo dituzte 2032ko Olinpiar Jokoak. Olinpiar Jokoak antolatzen dituen Australiako hirugarren hiria izango da. Aurten bezala, uztailaren 23tik aurrera egingo dira.
2032ko udako Olinpiar Jokoak Brisbanen (Australia) egingo direla erabaki dute gaur, Tokion egin den Nazioarteko Olinpiar Batzordeko bozketan. Brisbane Olinpiar Jokoak antolatzen dituen Australiako hirugarren hiria izango da: aurretik Melbournen egin ziren, 1956an, eta Sydneyn 2000. urtean. Hautagaien arteko lehiaketa ...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200807/bizkaiko-golkoko-antxoaren-stocka-170000-tonako-behin-behineko-biomasa.htm
Ekonomia
Bizkaiko golkoko antxoaren stocka: 170.000 tonako behin-behineko biomasa
Aztik egindako kalkuluaren arabera, "espeziearen iraunkortasuna bermatuta dago". Euskal ontziek 8.600 tona harrapatu dituzte aurten. Lonjako batez besteko prezioa 1,41 euro izan da, iaz baino hiru zentimo gehiago.
Bizkaiko golkoko antxoaren stocka: 170.000 tonako behin-behineko biomasa. Aztik egindako kalkuluaren arabera, "espeziearen iraunkortasuna bermatuta dago". Euskal ontziek 8.600 tona harrapatu dituzte aurten. Lonjako batez besteko prezioa 1,41 euro izan da, iaz baino hiru zentimo gehiago.
Bizkaiko golkoan kalkulatutako antxoaren behin-behineko biomasa 170.000 tona ingurukoa da aurten, Eusko Jaurlaritzak AZTI zentro teknologikoaren bidez bultzatutako Bioman kanpaina zientifikoaren datuen arabera. 2021eko azterlanean kalkulatutako antxoaren stocka, gainera, 21.000 tonatik oso gora dago, "espeziearen iraun...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200808/argindarrak-inoizko-tarifa-garestiena-izango-du-gaur.htm
Ekonomia
Argindarrak inoizko tarifa garestiena izango du gaur
Historiako marka bat hautsiko da gaur, inoiz baino garestiagoa izango baita argindarraren tarifa: 106,57euro megawatt-orduko. Igoera hori, sektoreko iturrien arabera, gasaren eta karbono dioxidoa isurtzeko eskubideen prezio garestiengatik da.
Argindarrak inoizko tarifa garestiena izango du gaur. Historiako marka bat hautsiko da gaur, inoiz baino garestiagoa izango baita argindarraren tarifa: 106,57euro megawatt-orduko. Igoera hori, sektoreko iturrien arabera, gasaren eta karbono dioxidoa isurtzeko eskubideen prezio garestiengatik da.
Batez besteko prezioa hesi guztiak hausten ari da. Joan den asteartean tarifa garestienera iritsi zen, 101,82 euro megawatt-orduko; 2002ko urtarrilaren 11n erregistratutakoek baino ez zituzten gainditu, orduan 103,76 eurora iritsi baitzen; gaur, ordea, marka hori hautsiko da, eta historiako preziorik garestiena erregis...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200809/orbanek-erreferendum-bat-antolatuko-du-lgtbi-kolektiboaren-aurkako-legearen-inguruan.htm
Mundua
Orbanek erreferendum bat antolatuko du LGTBI kolektiboaren aurkako legearen inguruan
Galdeketaren bidez, Bruselak egin dizkion presioei aurre egin nahi die Hungariako lehen ministroak. Haren arabera, haurrak eta nerabeak babesteko balio du legeak.
Orbanek erreferendum bat antolatuko du LGTBI kolektiboaren aurkako legearen inguruan. Galdeketaren bidez, Bruselak egin dizkion presioei aurre egin nahi die Hungariako lehen ministroak. Haren arabera, haurrak eta nerabeak babesteko balio du legeak.
Erreferendum bat: hori baliatu nahi du Viktor Orban Hungariako lehen ministroak «pedofilo homosexualen aurkako legeak» sortu duen eztabaida ixteko. Joan den ekainaren 15ean Hungariako Gobernuak aurkeztutako legediak 157 boto lortu zituen parlamentuan —oposizioko alderdiek ez parte hartzea erabaki zuten—, eta, gobernuar...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200810/mondragon-taldearen-salmentak-64-apaldu-dira-pandemiaren-urtean.htm
Ekonomia
Mondragon taldearen salmentak %6,4 apaldu dira pandemiaren urtean
Korporazioa osatzen duten kooperatibek 10.865 millioi euroren salmentak lortu dituzte 2020. urtean
Mondragon taldearen salmentak %6,4 apaldu dira pandemiaren urtean. Korporazioa osatzen duten kooperatibek 10.865 millioi euroren salmentak lortu dituzte 2020. urtean
Mondragon Korporazioak 2020. urteko emaitzak jakinarazi ditu urteko Kongresu Nagusiaren egunean: pandemiak "erabat baldintzatu ditu kooperatiben emaitzak", eta salmentak %6,4 jaitsi dira, 10.865 milioi euroraino. Salmenten apaltze horrek bere isla izan du enpleguan, eta %1,3 murriztu da lantaldea. Baina Arrasateko tal...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200811/1936ko-gerran-izandako-bonbardaketak-zerrendatu-ditu-eusko-jaurlaritzak.htm
Gizartea
1936ko gerran izandako bonbardaketak zerrendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Beatriz Artolazabalek iragarri du Jaurlaritzak Gobernu Kontseilura eramango duela Memoria Historikoaren Lege egitasmoa uztailaren 27an
1936ko gerran izandako bonbardaketak zerrendatu ditu Eusko Jaurlaritzak. Beatriz Artolazabalek iragarri du Jaurlaritzak Gobernu Kontseilura eramango duela Memoria Historikoaren Lege egitasmoa uztailaren 27an
Bonbardaketen atlasa Euskadin (1936-1937) izeneko liburu mardula aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak. Xabier Irujo ikerlari eta Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko zuzendaria da lanaren egilea, eta han jasotzen dira 1936ko uztailetik 1937ko a...
2021-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/200812/harrizko-ahurra.htm
Bizigiro
Harrizko ahurra
Mendatez mendate ibiliko da txangolaria, Toloño mendilerroari atxikita dagoen Montorteko konglomeratuzko hormatzar trinkoa inguratzeko asmoz
Harrizko ahurra. Mendatez mendate ibiliko da txangolaria, Toloño mendilerroari atxikita dagoen Montorteko konglomeratuzko hormatzar trinkoa inguratzeko asmoz
Kripan (Araba), herri xumea izanda ere, ikuspegi zabaleko talaia batean gailenduta dago. Herriaren kokapen estrategikoari esker, gainera, Toloño mendilerroa zeharkatzen duten harbide eta galtzada zaharren jagole izan da. Izan ere, Errioxa aldean zer defendatua bazen garai batean. Esaterako, Kripan herritik hurbil, Erdi...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200813/valentina-morisoli-eta-gaizka-astorkizaga-euskal-presoak-askatu-dituzte-baldintzapean.htm
Politika
Valentina Morisoli eta Gaizka Astorkizaga euskal presoak askatu dituzte, baldintzapean
Behin-behinean izan dituzte preso orain arte.
Valentina Morisoli eta Gaizka Astorkizaga euskal presoak askatu dituzte, baldintzapean. Behin-behinean izan dituzte preso orain arte.
Baldintzapean askatu dituzte Usansoloko (Galdakao, Bizkaia) Valentilla Morisoli eta Ibarrangeluko (Bizkaia) Gaizka Astorkizaga Fito euskal presoak, bermea ordaindu ostean. Joan den urteko azaroaren 16an atxilotu zituzten, Jose de la Mata Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, eta behin-behinean izan dituzt...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200814/confebaskek-hobekuntza-nabarmena-espero-du-bigarren-seihilekorako.htm
Ekonomia
Confebaskek «hobekuntza nabarmena» espero du bigarren seihilekorako
Enpresarien elkarteak kritika gogorra egin die euskal epaitegiei, eta «segurtasunik eza» zabaltzea egotzi die
Confebaskek «hobekuntza nabarmena» espero du bigarren seihilekorako. Enpresarien elkarteak kritika gogorra egin die euskal epaitegiei, eta «segurtasunik eza» zabaltzea egotzi die
Confebask baikor dago aurtengo bigarren seihilekora begira, eta egoera ekonomikoa «nabarmen hobetzea» espero du. Enpresen eta kontsumitzaileen konfiantza gora egiten ari dela sumatu du, eta ekoizpen industrialaren egoera ia pandemia aurrekoa dela uste du. «Errebote efektua» aipatu du enpresarien elkarteak, eta sektore ...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200815/londresek-ipar-irlandarako-protokoloa-erreformatzeko-deia-egin-dio-ebri.htm
Mundua
Londresek Ipar Irlandarako Protokoloa erreformatzeko deia egin dio EBri
Erresuma Batuko Gobernuak dio ezin dutela «orain arte bezala jarraitu» Britainia Handiaren eta Irlanda iparraldearen arteko ‘muga’-ren auzian. Bruselak erantzun dio ez dutela testua berriz negoziatuko.
Londresek Ipar Irlandarako Protokoloa erreformatzeko deia egin dio EBri. Erresuma Batuko Gobernuak dio ezin dutela «orain arte bezala jarraitu» Britainia Handiaren eta Irlanda iparraldearen arteko ‘muga’-ren auzian. Bruselak erantzun dio ez dutela testua berriz negoziatuko.
Talka erabatekoa da, eta erabakiak sakoneko ondorioak eragin ditzake bi aldeen arteko harremanean. Erresuma Batuak Ipar Irlandarako Protokoloa aldatu nahi du, eta hala jakinarazi dio EB Europako Batasunari, testua erreformatzea beharrezkoa dela argudiatuta: «Ezin dugu orain arte bezala jarraitu», adierazi du David Fros...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200816/badalab-laborategia-sortu-dute-euskara-biziberritzerako-esperimentazio-gunea-izan-dadin.htm
Gizartea
Badalab laborategia sortu dute, «euskara biziberritzerako esperimentazio gunea» izan dadin
Laborategiak oinarrian izango duen partzuergoa osatzeko sinadura ekitaldia egin dute gaur erakunde publikoetako eta euskalgintzako hainbat ordezkarik.
Badalab laborategia sortu dute, «euskara biziberritzerako esperimentazio gunea» izan dadin. Laborategiak oinarrian izango duen partzuergoa osatzeko sinadura ekitaldia egin dute gaur erakunde publikoetako eta euskalgintzako hainbat ordezkarik.
Hizkuntza eta gizarte berrikuntzarako Badalab laborategiak hilabete gutxi barru ekingo dio bere jardunari, erakundeen eta euskalgintzaren elkarlanetik «euskara biziberritzeko eta hiztunen arteko berdintasuna sustatzeko garaian esperimentazio gune erreferentziala bilakatzeko helburuarekin». Jomuga horrekin abiarazi dut...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200818/absolbitu-egin-dituzte-costumero-auzian-epaitutako-lau-funtzionarioak.htm
Gizartea
Absolbitu egin dituzte 'Costumero auzian' epaitutako lau funtzionarioak
Bizkaiko Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatu Sergio Murillo da horietako bat
Absolbitu egin dituzte 'Costumero auzian' epaitutako lau funtzionarioak. Bizkaiko Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatu Sergio Murillo da horietako bat
Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzan umeen eta nerabeen babeserako arloan lan egiten duten lau funtzionario epaitu zituzten joan den ekainean, Bizkaiko Auzitegi Probintzialean. Irune Costumerok jarri zuen salaketa. Alabaren zaintza kendu zioten 2017ko abuztuan, GAS gurasoen alienazioaren sindrome faltsua argudio ha...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200819/osasun-ziurtagiriaren-helburua-herritarrak-txertatzera-bultzatzea-dela-erran-du-castexek.htm
Gizartea
Osasun ziurtagiriaren helburua herritarrak «txertatzera bultzatzea» dela erran du Castexek
Agorriletik aitzina ostalaritzan ziurtagiria erakustea derrigorrezkoa izanen dela berretsi du, haatik, ez dute bezeroen nortasuna egiaztatu beharko. Txertoa jaso duen pertsona bat kontaktu kasua baldin bada ez du konfinatu beharko: «ez dute arriskurik».
Osasun ziurtagiriaren helburua herritarrak «txertatzera bultzatzea» dela erran du Castexek. Agorriletik aitzina ostalaritzan ziurtagiria erakustea derrigorrezkoa izanen dela berretsi du, haatik, ez dute bezeroen nortasuna egiaztatu beharko. Txertoa jaso duen pertsona bat kontaktu kasua baldin bada ez du konfinatu behar...
Elkarrizketa egin diote Jean Castex Frantziako lehen ministroari Frantziako TF1 telebista katean, eta kezka agertu du koronabirusa azken asteetan izaten ari den hedapenari buruz. «Laugarren olatuan gaude. Delta aldaera hor dago, eta kutxakorragoa da», adieradi du. Eman dituen datuen arabera, aste bakarrean %140 emendat...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200820/aire-zabalean-maskara-erabiltzea-aurrerantzean-ere-hautazkoa-izatea-berretsi-dute.htm
Gizartea
Aire zabalean maskara erabiltzea aurrerantzean ere hautazkoa izatea berretsi dute
Espainiako Kongresuan onartu duten errege dekretuaren arabera, maskararik gabe ibil daiteke, betiere ondoko pertsonekin 1,5 metroko distantzia eduki badaiteke.
Aire zabalean maskara erabiltzea aurrerantzean ere hautazkoa izatea berretsi dute. Espainiako Kongresuan onartu duten errege dekretuaren arabera, maskararik gabe ibil daiteke, betiere ondoko pertsonekin 1,5 metroko distantzia eduki badaiteke.
Aldaketarik ez; aire zabalean maskara kenduta ibiltzea libre izango da, ingurukoekin 1,5 metroko distantzia edukiz gero. Atzo Espainiako Kongresuan berretsitako errege dekretuak hala zehazten du: «Dekretu honek egoera jakin batzuetan baino ez du onartzen malgutzea», jartzen du: «Arau orokorra da maskarak soinean eraman...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200822/urkullu-lehendakaria-ione-belarra-ministroarekin-bildu-da-gasteizen.htm
Politika
Urkullu lehendakaria Ione Belarra ministroarekin bildu da Gasteizen
Jonan Fernandezekin batera errepasatu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Garapen Iraunkorreko Helburuen arloan egindako aurrerapenak
Urkullu lehendakaria Ione Belarra ministroarekin bildu da Gasteizen. Jonan Fernandezekin batera errepasatu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Garapen Iraunkorreko Helburuen arloan egindako aurrerapenak
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Ione Belarra Espainiako Gobernuko Gizarte Eskubide eta 2030 Agendaren ministroak bilera egin dute gaur goizean. Jonan Fernandez Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkaria ere bertan egon da. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Garapen Iraunkorreko Hel...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200823/munduko-lebitazio-magnetikoko-trenik-azkarrena-sortu-du-txinak.htm
Mundua
Munduko lebitazio magnetikoko trenik azkarrena sortu du Txinak
Trenak 600 kilometro orduko abiadura hartzen du, eta puntu batetik aurrera, errailekin kontakturik izan gabe ere jarraitzen du martxan, elektroimanak erabiliz.
Munduko lebitazio magnetikoko trenik azkarrena sortu du Txinak. Trenak 600 kilometro orduko abiadura hartzen du, eta puntu batetik aurrera, errailekin kontakturik izan gabe ere jarraitzen du martxan, elektroimanak erabiliz.
Txinako Qingdao hirian sortu dute Magley izeneko trena, bost urtez ikertze eta sorkuntza lanetan aritu ostean. 600 kilometro orduko abiadura hartzen du, eta berezitasun bat dauka: ez da, ohiko trenen modura, txirringekin mugitzen errailen gainean, lebitazio magnetikoaren bidez funtzionatzen baitu. Muntaketa katetik irt...
2021-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/200824/jokoen-olinpoan.htm
Kirola
Jokoen olinpoan
Aurreko bi Olinpiar Jokoetako bi izar nagusiak, Michael Phelps eta Usain Bolt, jada ez daudenez, beste kirolari batzuek egingo dute distira Tokioko ortzimugan bihartik aurrera
Jokoen olinpoan. Aurreko bi Olinpiar Jokoetako bi izar nagusiak, Michael Phelps eta Usain Bolt, jada ez daudenez, beste kirolari batzuek egingo dute distira Tokioko ortzimugan bihartik aurrera
Sekula baino bizkorrago sentitzen ditut hankak». Allyson Felix atleta (Los Angeles, AEB, 1985) argi mintzatu da Tokioko Olinpiar Jokoetarako dituen helburuez. Motibazioak, gainera, sobran ditu. Nagusiak: domina uzta handitzen segitzea, eta Carl Lewis handia gainditzea. Felix da domina gehien irabazi duen emakumezko atl...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200825/unai-iparragirre-discoveryrekin-hiru-saio-elkarlanean-egingo-ditugu.htm
Bizigiro
Unai Iparragirre: «Discoveryrekin hiru saio elkarlanean egingo ditugu»
Euskal Telebistako zuzendari Unai Iparragirrerekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.
Unai Iparragirre: «Discoveryrekin hiru saio elkarlanean egingo ditugu». Euskal Telebistako zuzendari Unai Iparragirrerekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.
Otsailean egin zuen publiko EITBko zuzendaritzak organigrama berria. Unai Iparragirrek (Arrasate, Gipuzkoa, 1973) apirilean hartu zuen ETBko zuzendari kargua. Elkarrizketa eman dio BERRIAri, eta iragarri du irailean lehiaketa bat estreinatuko duela ETB1ek. Zenbait telesail garatzen ari direla azaldu du, eta Discoveryre...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200826/hamar-urtetik-gora-daramatzaten-behin-behinekoek-ez-dute-oposiziorik-egin-beharko.htm
Ekonomia
Hamar urtetik gora daramatzaten behin-behinekoek ez dute oposiziorik egin beharko
Espainiako Gobernuak lege gisa tramitatuko du araudia eta aldaketak sartuko ditu .Administrazioek azterketa ez-kanporatzaileak egin ahalko dituzte. Lanpostu batzuk konkurtsora ateratzeko Madrilek jarritako mugak kentzeko eskatu dute EH BIlduk eta EAJk.
Hamar urtetik gora daramatzaten behin-behinekoek ez dute oposiziorik egin beharko. Espainiako Gobernuak lege gisa tramitatuko du araudia eta aldaketak sartuko ditu .Administrazioek azterketa ez-kanporatzaileak egin ahalko dituzte. Lanpostu batzuk konkurtsora ateratzeko Madrilek jarritako mugak kentzeko eskatu dute EH B...
Dekretu bidez onartu nahi zuena lege egitasmo moduan tramitatuko du Espainiako Gobernuak, eta hitzeman du beste taldeen ekarpenak jasoko dituela. Besteak beste, honako puntu hauek aztertzeko prest agertu da: hamar urte baino gehiagoko esperientzia duten aldi baterako langileei plaza oposiziorik gabe ematea, eta adminis...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200827/arraun-lagunak-eta-hondarribia-nagusi-euskadiko-txapelketan.htm
Kirola
Arraun Lagunak eta Hondarribia nagusi, Euskadiko Txapelketan
Donostiarrek lehendabizikoz irabazi dute Euskadiko Txapelketa, Lekeition. 'Lugañene' ontziak lehen luzeko bigarren zatian hautsi du estropada. Hondarribia, berriz, zazpigarren aldiz gailendu da herrialdeko txapelketan, eta Ioseba Amunarriz bandera gehien zakuratu dituen patroia bilakatu da.
Arraun Lagunak eta Hondarribia nagusi, Euskadiko Txapelketan. Donostiarrek lehendabizikoz irabazi dute Euskadiko Txapelketa, Lekeition. 'Lugañene' ontziak lehen luzeko bigarren zatian hautsi du estropada. Hondarribia, berriz, zazpigarren aldiz gailendu da herrialdeko txapelketan, eta Ioseba Amunarriz bandera gehien zak...
Euskadiko Txapelketako historian sartu da Donostia Arraun Lagunak; lehendabizikoz irabazi baitu bandera preziatua. Eta nola, gainera. Sufritu baino gehiago gozatu egin dute Lugañene ontziko arraunlariek, eta arerioekiko tarte handiak zabaldu dituzte. Amaierako emaitzetan islatu da hori; Juan Mari Etxaberen taldeak 11 s...
2021-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/200828/alemaniak-eta-aebek-akordioa-lortu-dute-nord-stream-2-gas-hodiaren-inguruan.htm
Mundua
Alemaniak eta AEBek akordioa lortu dute Nord Stream 2 gas hodiaren inguruan
Washingtonek ez du azpiegituraren eraikuntza trabatuko. Alemaniak neurriak hartuko ditu Errusiak Europan duen nagusitasun energetikoa mugatzeko.
Alemaniak eta AEBek akordioa lortu dute Nord Stream 2 gas hodiaren inguruan. Washingtonek ez du azpiegituraren eraikuntza trabatuko. Alemaniak neurriak hartuko ditu Errusiak Europan duen nagusitasun energetikoa mugatzeko.
Urteetan aliatuen arteko desadostasun iturri izan den auzian urratsa eman dute Alemaniak eta AEBek. Bi herrialdeetako gobernuek akordioa lortu dute Errusia eta Alemania lotuko dituen Nord Stream 2 gas hodiaren gainean. AEBek konpromisoa hartu dute azpiegitura energetikoaren lanak ez oztopatzeko —oso aurreratuta daude—...
2021-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/200859/labiren-aholku-batzordeak-bilera-egingo-du-gaur-neurri-gehiago-hartzea-aztertzeko.htm
Gizartea
Labiren aholku batzordeak bilera egingo du gaur, neurri gehiago hartzea aztertzeko
16:30ean izango da bilera, eta, horren ostean, 18:00etan, agerraldia egingo du Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk
Labiren aholku batzordeak bilera egingo du gaur, neurri gehiago hartzea aztertzeko. 16:30ean izango da bilera, eta, horren ostean, 18:00etan, agerraldia egingo du Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk
Datuen hazkunde etengabeak eragindako kezka betean egingo da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan izurria kontrolatzeko neurriak hartzen dituen EAEko Babes Zibileko Planaren aholku batzordearen bilera. Asteon bertan gutun bat bidali dio Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchez...
2021-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/200860/bultzada-estrategikoa-hartu-dute-talibanek-afganistanen-mark-milley-aebetako-jeneralaren-arabera.htm
Mundua
«Bultzada estrategikoa» hartu dute talibanek Afganistanen, Mark Milley AEBetako jeneralaren arabera
Herrialdeko 419 barrutietatik erdiak kontrolatzen dituzte talibanek. Kabulen aldeko indarrak hiriburuetan gotortuta daude, AEBetako indar armatuen estatu nagusi bateratuko buruak dioenez.
«Bultzada estrategikoa» hartu dute talibanek Afganistanen, Mark Milley AEBetako jeneralaren arabera. Herrialdeko 419 barrutietatik erdiak kontrolatzen dituzte talibanek. Kabulen aldeko indarrak hiriburuetan gotortuta daude, AEBetako indar armatuen estatu nagusi bateratuko buruak dioenez.
Talibanek Afganistanen «bultzada estrategikoa» hartu dutela aitortu du Mark Milley AEBetako indar armatuen estatu nagusi bateratuko buruak, eta horri esker kontrolpean dutela herrialdearen azaleraren erdia, gutxi gorabehera. Afganistango Gobernuaren esku dauden guneak bakartzen saiatzen ari direla gaineratu du. Horri e...
2021-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/200861/espainiak-hutsean-berdindu-du-egiptoren-aurka-estreinakoan.htm
Kirola
Espainiak hutsean berdindu du Egiptoren aurka, estreinakoan
Simon, Merino eta Oiartzabal hasieratik aritu dira, eta Moncayolak bigarren zati osoa jokatu du
Espainiak hutsean berdindu du Egiptoren aurka, estreinakoan. Simon, Merino eta Oiartzabal hasieratik aritu dira, eta Moncayolak bigarren zati osoa jokatu du
Euskal Herriko kirolariak hasi dira lehiatzen Tokioko Olinpiar Jokoetan. Unai Simonek, Mikel Merinok, Mikel Oiartzabalek eta Jon Moncayolak Espainiako futbol selekzioarekin jokatu dute gaur, Sapporon (Japonia), Egiptoren kontra, ligaxkako lehen jardunaldian, eta partida hutsean amaitu da. Espero bezala, Espainiarena iz...
2021-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/200862/baliorik-gabe-utzi-dute-berriozarko-kontratu-batean-jasotako-euskara-eskakizuna.htm
Gizartea
Baliorik gabe utzi dute Berriozarko kontratu batean jasotako euskara eskakizuna
Kiroldegiko taberna kudeatzeko kontratuaren bi atal baliogabetu dituzte; besteak beste, euskaraz aritzeko B2 maila zen eskakizunetako bat.
Baliorik gabe utzi dute Berriozarko kontratu batean jasotako euskara eskakizuna. Kiroldegiko taberna kudeatzeko kontratuaren bi atal baliogabetu dituzte; besteak beste, euskaraz aritzeko B2 maila zen eskakizunetako bat.
Nafarroako Administrazio Auzitegiak bertan behera utzi du Berrikilan sozietate publikoaren administrazio kontseiluak iazko ekainaren 11n hartutako erabaki bat, Berriozarko kiroldegiko taberna kudeatzeko kontratuan ezarritako klausula batzuengatik. Zehazki, bi atal baliogabetu ditu auzitegiak: batetik, eskakizunetako ba...
2021-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/200863/eguaras-barrutiko-sutea-egonkortu-egin-da-baina-oraindik-ez-dago-kontrolpean.htm
Gizartea
Eguaras barrutiko sutea egonkortu egin da, baina oraindik ez dago kontrolpean
Hegazkinen eta helikopteroen bidez ari dira sutea kontrolatzeko eta itzaltzeko lanetan. Astearte arratsaldean piztu zen sua Bardearen ipar-mendebaldeko naturgune horretan, eta, baldintzen ondorioz, sua berpizteko arrisku handia dago
Eguaras barrutiko sutea egonkortu egin da, baina oraindik ez dago kontrolpean. Hegazkinen eta helikopteroen bidez ari dira sutea kontrolatzeko eta itzaltzeko lanetan. Astearte arratsaldean piztu zen sua Bardearen ipar-mendebaldeko naturgune horretan, eta, baldintzen ondorioz, sua berpizteko arrisku handia dago
Airetik eta lurretik, suhiltzaileek lanean jarraitzen dute astearte arratsean Bardean ingurumen balio handiko Eguaras barrutian sortutako sutea itzaltzeko asmoz. Nafarroako Gobernuaren arabera, sutea ez dago kontrolpean, baina gutxienez egonkortu egin da. Atzo adierazi bezala, ingurumenean eragindako kaltea handia izan...
2021-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/200864/garestik-abiatu-da-euskal-presoen-aldeko-bizikleta-martxa.htm
Politika
Garestik abiatu da euskal presoen aldeko bizikleta martxa
Sarek antolatuta, hiru egunez Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatuko ditu martxak, 'Ibilian-ibilian etxerako bidean' lelopean. Larunbat eguerdian bukatuko da, Donostian.
Garestik abiatu da euskal presoen aldeko bizikleta martxa. Sarek antolatuta, hiru egunez Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatuko ditu martxak, 'Ibilian-ibilian etxerako bidean' lelopean. Larunbat eguerdian bukatuko da, Donostian.
Gaur goizean abiatu da euskal presoen eskubideen aldeko bizikleta martxa. Garesen eman diote abiapuntua, Nafarroan, eta pedal kolpeei ekin aitzinetik ekitaldi bat egin dute herriko plazan. Ibilian-ibilian etxerako bidean leloa jarri dio aurten Sarek bizikleta martxari, eta, hiru egunez, euskal presoen aldeko aldarria N...
2021-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/200865/hemezortzi-preso-hil-dira-ekuadorren-bi-espetxetan-izandako-motinetan.htm
Mundua
Hemezortzi preso hil dira Ekuadorren, bi espetxetan izandako motinetan
Guayaquilgo eta Latacungako espetxeetan matxinatu dira presoak.
Hemezortzi preso hil dira Ekuadorren, bi espetxetan izandako motinetan. Guayaquilgo eta Latacungako espetxeetan matxinatu dira presoak.
Matxinadak izan dira Ekuadorko bi kartzelatan, eta gutxienez hemezortzi lagun hil dira, espetxeen kudeaketaz arduratzen den SNAI Arau-hausleen Arreta Integralerako Zerbitzu Nazionalak jakinarazi duenez. Guayaquilgo espetxean eta Latacungakoan izan dira motinak. Lehenengoan izandako istiluetan zortzi preso hil dira, eta...
2021-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/200866/birusak-orain-arteko-marka-hautsi-du-2235-kutsatu-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm
Gizartea
Birusak orain arteko marka hautsi du: 2.235 kutsatu atzeman dituzte Hegoaldean
Kasuen ia erdiak Bizkaian izan dira: 1.078 zehazki.
Birusak orain arteko marka hautsi du: 2.235 kutsatu atzeman dituzte Hegoaldean. Kasuen ia erdiak Bizkaian izan dira: 1.078 zehazki.
Azken egunetan, markarik altuenera hurbiltzen ibili da pandemia, eguneko 2.000 kasuak ganditzeraino. Gaur, ostera, pandemia hasi zenetik atzemandako positibo gehien detektatu dutela jakinarazi dute Osakidetzak eta Osasunbideak: 2.235 lagunek eman dute positibo azken orduetan (ikusi grafikoak). Gaurko datuen aurretik, ...
2021-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/200867/1935-urtetik-dantzatzen-ez-zen-emakumezkoen-sokadantza-berreskuratu-eta-osatu-dute-otxandion.htm
Bizigiro
1935. urtetik dantzatzen ez zen emakumezkoen sokadantza berreskuratu eta osatu dute Otxandion
Sukaldari eta garbitzaileen egunean dantzatzen zen, emakumeek jaietan libre zeukaten egunean. Otxandioko Urduri dantza taldeak eta Santurtziko Mendi Alde taldeak berreskuratu dute dantza, ia laurogei urteren ondoren.
1935. urtetik dantzatzen ez zen emakumezkoen sokadantza berreskuratu eta osatu dute Otxandion. Sukaldari eta garbitzaileen egunean dantzatzen zen, emakumeek jaietan libre zeukaten egunean. Otxandioko Urduri dantza taldeak eta Santurtziko Mendi Alde taldeak berreskuratu dute dantza, ia laurogei urteren ondoren.
1935an dantzatu zuten azken aldiz Otxandioko emakumeek bertako sokadantza tradizionala. Orduz geroztik, bazirudien desagertuta zegoen traidizio bat zela, harik eta 2017. urtean Otxandioko Urduri dantza taldeko kideak Santa Marina jaietako ohiko emanaldian berriro dantzatzen hasi ziren arte. Orduko hartan, jende ugari h...
2021-7-23
https://www.berria.eus/albisteak/200868/migratzaileek-behin-behinean-eten-dute-gose-greba-negoziazioetan-izandako-aurrerapausoen-harira.htm
Mundua
Migratzaileek behin-behinean eten dute gose greba, negoziazioetan izandako aurrerapausoen harira
Belgikako lehen ministroak «lasaitasuna» agertu du erabakiaren aurrean. Grebalarien «egoera erregularizatzeko itun bat» elkarrizketen mahai gainean dago.
Migratzaileek behin-behinean eten dute gose greba, negoziazioetan izandako aurrerapausoen harira. Belgikako lehen ministroak «lasaitasuna» agertu du erabakiaren aurrean. Grebalarien «egoera erregularizatzeko itun bat» elkarrizketen mahai gainean dago.
Belgikako Gobernuarekin izandako negoziazioetan aurrerapausoak egon direla kontuan hartuta, maiatzaren 23az geroztik Bruselan gose greban zeuden 450 bat migratzaileek erabaki dute behin-behinean etetea beren eskubideen alde abiatu zuten ekinaldia. Aste honetan egarri greba hasi zutenek ere hori amaitzea adostu dute, et...
2021-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/200869/gorrotoari-erantzuteko-deia-egin-du-norvegiako-lehen-ministroak-utoyako-sarraskiaren-urteurrenean.htm
Mundua
«Gorrotoari erantzuteko» deia egin du Norvegiako lehen ministroak, Utoyako sarraskiaren urteurrenean
Eskuin muturraren eta «edozein estremismoren» aurka egin beharra defendatu du Erna Solbergek, eta norberak egin beharreko lanketa «euste hormarik garrantzitsuena» dela nabarmendu du.
«Gorrotoari erantzuteko» deia egin du Norvegiako lehen ministroak, Utoyako sarraskiaren urteurrenean. Eskuin muturraren eta «edozein estremismoren» aurka egin beharra defendatu du Erna Solbergek, eta norberak egin beharreko lanketa «euste hormarik garrantzitsuena» dela nabarmendu du.
Hamar urte dira Anders Behring Breivik eskuin muturreko kideak Norvegiak Bigarren Mundu Gerraz geroztik ezagututako eraso handiena egin zuenik. 77 lagun hil zituen, bi atentatutan. Ibilgailu bat lehertarazi, eta zortzi lagun hil zituen, lehenik, gobernuaren egoitzaren ondoan, eta Utoya uhartera jo zuen gero. Norvegiako...
2021-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/200870/asteburu-eta-jaietan-etxeratze-agindua-jartzeko-eskatuko-du-nafarroak.htm
Gizartea
Asteburu eta jaietan etxeratze agindua jartzeko eskatuko du Nafarroak
Nafarroako Auzitegi Nagusiari bidaliko dio eskaera. Hamalau egunean 250 positibo baino gehiago pilatuta dituzten herrietan ezarriko litzateke neurria.
Asteburu eta jaietan etxeratze agindua jartzeko eskatuko du Nafarroak. Nafarroako Auzitegi Nagusiari bidaliko dio eskaera. Hamalau egunean 250 positibo baino gehiago pilatuta dituzten herrietan ezarriko litzateke neurria.
Nafarroako Gobernuak foru arau bat bidaliko dio gaur herrialde horretako Auzitegi Nagusiari, etxeratze agindua ezartzeko aukera eskatzeko. Zehazki, une jakin batzuetarako nahi du gobernuak etxeratze agindu hori: asteburuetarako eta udalerriek festak ospatzen dituzten egunetarako. Gainera, neurri hori ezarriko litzateke...
2021-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/200871/okupazioa-hasi-eta-hilabetera-sostengua-galdegin-dute-elbk-eta-lurzaindiak.htm
Gizartea
Okupazioa hasi eta hilabetera, sostengua galdegin dute ELBk eta Lurzaindiak
Hilabete da Arbonako Berrueta bidean kokaturiko etxaldea okupatua dutela, lurraren salmenta espekulatiboa salatzeko. Laborantzarako lurrei buruzko hainbat hitzaldi prestatu dituzte heldu diren egunetarako.
Okupazioa hasi eta hilabetera, sostengua galdegin dute ELBk eta Lurzaindiak. Hilabete da Arbonako Berrueta bidean kokaturiko etxaldea okupatua dutela, lurraren salmenta espekulatiboa salatzeko. Laborantzarako lurrei buruzko hainbat hitzaldi prestatu dituzte heldu diren egunetarako.
Joan den ekainaren 23an Arbonako (Lapurdi) etxalde bateko lurretan sartu ziren ELBko eta Lurzaindiko hainbat militante, hura okupatzeko. Hiru milioi euroan saldu nahi dute hamabost hektareako laborantza lur bat, etxearekin, eta ELBk eta Lurzaindiak salatu zuten saltze prezioa «espekulatiboa» dela. Oraindik ez dute etsi...
2021-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/200872/bilboko-portua-espero-baino-motelago.htm
Ekonomia
Bilboko portua, espero baino motelago
Lehen seihilekoan %6,6ko jaitsiera izan du, eta agintaritzak bi arrazoiri egotzi die: Petronorren geldialdiari eta zamaketarien grebaren ondorenari.
Bilboko portua, espero baino motelago. Lehen seihilekoan %6,6ko jaitsiera izan du, eta agintaritzak bi arrazoiri egotzi die: Petronorren geldialdiari eta zamaketarien grebaren ondorenari.
Bilboko portuak hilabeteak beharko ditu pandemia aurreko zenbakietara itzultzeko. Agintaritzak jakinarazi duenez, hori ez da aurten gertatuko eta 2022rako izatea espero du. Lehen seihilekoan 15,29 milioi tona zama mugitu dira portuan, pandemia aurreko azken urtean baino %6,6 gutxiago. Joera, halere, ona da eta ekaina e...
2021-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/200873/hiru-gazte-atxilotu-dituzte-sopelan-joko-aretoetan-kalteak-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Hiru gazte atxilotu dituzte Sopelan, joko aretoetan kalteak egitea egotzita
Ernaik jakinarazi duenez, Espainiako Poliziak egin ditu atxiloketak; laugarren pertsona baten etxera ere joan dira. Aske geratu dira ordu batzuetara.
Hiru gazte atxilotu dituzte Sopelan, joko aretoetan kalteak egitea egotzita. Ernaik jakinarazi duenez, Espainiako Poliziak egin ditu atxiloketak; laugarren pertsona baten etxera ere joan dira. Aske geratu dira ordu batzuetara.
Ernai gazte antolakundeak jakinarazi duenez, Sopelako (Bizkaia) hiru gazte atxilotu dituzte gaur goizean, «joko aretoek sortzen duten miseria salatzeagatik». Espainiako Poliziak egin ditu atxiloketak; beste pertsona baten etxera ere joan dira, eta hari ere aretoetan kalteak egitea leporatu diote, baina ez dute atxilotu...