date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/200874/urriaren-16an-eta-17an-ospatuko-dute-nafarroa-oinez.htm | Gizartea | Urriaren 16an eta 17an ospatuko dute Nafarroa Oinez | Lizarrako ikastolak mende erdi beteko du aurten, eta abuztuaren 13an eta 14an jarduera ugari egingo dituzte urteurrena ospatzeko. | Urriaren 16an eta 17an ospatuko dute Nafarroa Oinez. Lizarrako ikastolak mende erdi beteko du aurten, eta abuztuaren 13an eta 14an jarduera ugari egingo dituzte urteurrena ospatzeko. | Lizarrako ikastolak antolatuko du aurtengo Nafarroa Oinez, ikastolaren 50. urteurrenean. Horretarako, eta oraindik COVID-19ren izurria izaten ari den eragina aintzat hartuta, erabaki dute festa asteburu batean zehar egitea, egun bakarrera mugatu beharrean. Hori horrela, urriaren 16-17ko asteburuan izango da jaia: «Pand... |
2021-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/200875/bizkaiko-metalgintzako-enpresen-78-espero-bezain-ondo-edo-hobeto-ari-dira-lanean.htm | Ekonomia | Bizkaiko metalgintzako enpresen %78 espero bezain ondo edo hobeto ari dira lanean | Joera onari eusten ari da Bizkaiko metalgintzako sektorea. Bigarren seihileko honetan ere ildo horri eustiko dio, enpresen %53k haien jarduera %75aren gainetik egotea espero baitute | Bizkaiko metalgintzako enpresen %78 espero bezain ondo edo hobeto ari dira lanean. Joera onari eusten ari da Bizkaiko metalgintzako sektorea. Bigarren seihileko honetan ere ildo horri eustiko dio, enpresen %53k haien jarduera %75aren gainetik egotea espero baitute | Bizkaiko metalgintzako sektoreak azken hilabeteetako joera onari eutsi dio, eta aurtengo bigarren hiruhilekoan nabarmen hobetu dira aurreikuspenak. Horrela, sektoreko enpresen %78k espero zituzten emaitzen pare edo hobe aritu dira. Joera hori aurtengo bigarren seihilekoan mantenduko da, enpresen %53k jarduera %75aren g... |
2021-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/200877/langile-batzordea-mehatxuak-jasaten-ari-dela-salatu-du-tubacexeko-zuzendaritzak.htm | Ekonomia | Langile batzordea mehatxuak jasaten ari dela salatu du Tubacexeko zuzendaritzak | ELAk negoziazio prozesu erreal bat abiatzeko eskatu dio enpresari, «hamabost lerroko» idazki bat ez delako nahikoa egoera bideratzeko | Langile batzordea mehatxuak jasaten ari dela salatu du Tubacexeko zuzendaritzak. ELAk negoziazio prozesu erreal bat abiatzeko eskatu dio enpresari, «hamabost lerroko» idazki bat ez delako nahikoa egoera bideratzeko | Tubacexeko zuzendaritzak Laudio eta Amurrioko (Araba) plantetako langile batzordea «mehatxuak» jasotzen ari dela salatu du. Hodigintza enpresak ohar bidez azaldu duenez, «pertsona talde batek» langile batzordeak asteazkenean egin zuten bilera moztu zuen. Enpresaren arabera, jende horrek langileen arteko barne bozketa e... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200878/urregarai-harrigarria.htm | Bizigiro | Urregarai harrigarria | Paisaia karstiko batean barrena ibiliko da bidaztia Markina-Xemeindik Urregarai-Bedartzandi mendiguneraino. Ibilian-ibilian, magal urgondarrak mito eta elezaharrez jantziko dira. | Urregarai harrigarria. Paisaia karstiko batean barrena ibiliko da bidaztia Markina-Xemeindik Urregarai-Bedartzandi mendiguneraino. Ibilian-ibilian, magal urgondarrak mito eta elezaharrez jantziko dira. | Mendiguneek eragin berezia izan dute beti gizakiengan. Erakarpen magnetikoaren moldean-edo, naturguneak oso-osoki miretsiak izan dira. Izan ere, jainkotzat edo jainkoen bizilekutzat hartu izan dira Euskal Herria egituratzen duten hainbat eta hainbat gune. Akaso horrexegatik, landareek eta animaliek hizketan zekiten gar... |
2021-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/200879/berriak-zuzenean-kontatuko-du-irekiera-ekitaldia.htm | Kirola | BERRIAk zuzenean kontatuko du irekiera ekitaldia | BERRIAk zuzenean kontatuko du irekiera ekitaldia. | COVID-19ak guztiz baldintzatutako Olinpiar Jokoak izango dira Tokiokoak, eta hori bete-betean ikusi ahal izango da, bihar, irekiera ekitaldian, Japoniako hiriburuko olinpiar estadioko harmailetan —68.000 pertsonarentzako lekua du— ez baita ia publikorik egongo. 13:00etan hasiko da —Euskal Herriko orduan—, eta, ohi beza... | |
2021-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/200881/hilabete-amets-bat-prestatzeko.htm | Kirola | Hilabete amets bat prestatzeko | Clara Azurmendi donostiarrak estreinakoa du Olinpiar Jokoetan. Emaitzei erreparatu gabe, bere arrastoa utzi nahi du: «Nire ohiko jokoa erakutsi nahi dut». | Hilabete amets bat prestatzeko. Clara Azurmendi donostiarrak estreinakoa du Olinpiar Jokoetan. Emaitzei erreparatu gabe, bere arrastoa utzi nahi du: «Nire ohiko jokoa erakutsi nahi dut». | Urtea hasi zen bezala hasita, nork esan behar zidan Olinpiar Jokoetan parte hartuko nuenik». Clara Azurmendirentzat (Donostia, 1998) ez ziren errazak izan urteko lehen hilabeteak. Batetik, oin zolako faszian arazoak izan zituen, eta horrek ez zion utzi nahi bezala jokatzen eta entrenatzen. Bestetik, koronabirusarekin k... |
2021-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/200882/trantsizio-ekologikoaren-ertzak.htm | Gizartea | Trantsizio ekologikoaren ertzak | Deskarbonizatzeko moduez eztabaidan aritu dira Lopez de Uralde eta Lopez de Guereñu. Podemoseko diputatuak berehala ekiteko eskatu du, eredu guztiz berriztagarri bat lortzeko. Lopez de Guereñuk ez du baztertu trantsizio horretan gasa ere erabiltzea, iraunkortasun ekonomikoa eta soziala ere beharrezkotzat jo baititu | Trantsizio ekologikoaren ertzak. Deskarbonizatzeko moduez eztabaidan aritu dira Lopez de Uralde eta Lopez de Guereñu. Podemoseko diputatuak berehala ekiteko eskatu du, eredu guztiz berriztagarri bat lortzeko. Lopez de Guereñuk ez du baztertu trantsizio horretan gasa ere erabiltzea, iraunkortasun ekonomikoa eta soziala ... | Talka egin dute batzuetan, eta adostasuna erakutsi besteetan. Mundu eta ideologia ezberdinetatik eztabaidatu dute egungo munduak duen erronka nagusietako bati buruz: trantsizio ekologikoa. Erritmoetan eta moduetan ñabardurak dituzte egitekoetan, baina bat datoz iritsi beharreko helmuga zehazteko garaian.
COVID-19ak go... |
2021-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/200883/olinpiar-domina-batek-nire-ibilbidea-biribilduko-luke.htm | Kirola | «Olinpiar domina batek nire ibilbidea biribilduko luke» | «Sasoi onean» helduko die Olinpiar Jokoei Julen Aginagaldek. Denboraldia ondo amaitu zuen Bidasoarekin, eta horri segida ematen saiatu da. Selekzioen arteko azken txapelketa izango ditu Jokoak. | «Olinpiar domina batek nire ibilbidea biribilduko luke». «Sasoi onean» helduko die Olinpiar Jokoei Julen Aginagaldek. Denboraldia ondo amaitu zuen Bidasoarekin, eta horri segida ematen saiatu da. Selekzioen arteko azken txapelketa izango ditu Jokoak. | Lehen egunak ditu Tokion Julen Aginagaldek (Irun, Gipuzkoa, 1982). «Ondo egokitu gara Olinpiar Hirira, eta gogoz gaude lehiari ekiteko». Larunbatean izango da, Alemaniaren aurka (09:15). Aurreikusi du txapelketa «fisikoa eta parekatua» izango dela, baina ez da ausartu esatera nortzuek jantziko dituzten dominak.
Nolako... |
2021-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/200884/juan-lopez-de-uralde.htm | Juan Lopez de Uralde | Juan Lopez de Uralde. | Alianza Verde alderdiko sortzaile eta kidea da, Podemoseko diputatu izateaz gainera. Espainiako Kongresuko Trantsizio Ekologikorako Batzordeko presidentea ere bada. Ekologismo sozialean ere ibilita dago, Espainiako Greenpeaceko idazkari nagusi izan baitzen hainbat urtez. Ondoren, Equo alderdia sortu zuen, beste hainbat... | ||
2021-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/200885/nuria-lopez-de-guerenu.htm | Nuria Lopez de Guereñu | Nuria Lopez de Guereñu. | Telekomunikazio ingeniaria eta Soziologia doktorea. Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilanetako sailburua izan zen, Juan Jose Ibarretxeren gobernuan. Confebaskeko idazkari nagusi ere izan zen. Mundu akademikoan aritzen da, EHUn eta Deustuko Unibertsitatean. Enpresa munduarekiko lotura ez du erabat eten, Tubacex Talde... | ||
2021-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/200887/arkaitz-goikoetxea-presoaren-senideek-istripu-bat-izan-dute-kartzelara-bidean.htm | Politika | Arkaitz Goikoetxea presoaren senideek istripu bat izan dute kartzelara bidean | Logroñoko kartzelan dago presoa. | Arkaitz Goikoetxea presoaren senideek istripu bat izan dute kartzelara bidean. Logroñoko kartzelan dago presoa. | Arkaitz Goikoetxea Basabe euskal presoaren senideek auto istripu bat izan zuten dute Logroñoko espetxera bidean zihoazela, Algortako (Bizkaia) Sarek sare sozialetan zabaldu duenez. Gurpil bat lehertu zaie. Onik atera dira, baina galdu egin dute Goikoetxearekin zeukaten bisita.
Sarek gogorarazi du euskal presoen herena... |
2021-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/200888/argentinako-nortasun-agiriak-genero-identitate-ez-binarioak-aitortuko-ditu.htm | Mundua | Argentinako nortasun agiriak genero identitate ez-binarioak aitortuko ditu | ‘X’ hizkia gehitu die gobernuak ‘maskulino’ eta ‘femenino’ markei. Argentina Latinoamerikako herrialdeen artean lehena da hori egiten. | Argentinako nortasun agiriak genero identitate ez-binarioak aitortuko ditu. ‘X’ hizkia gehitu die gobernuak ‘maskulino’ eta ‘femenino’ markei. Argentina Latinoamerikako herrialdeen artean lehena da hori egiten. | Euren burua genero sistema binariotik kanpo kokatzen dutenek hala adierazi ahalko dute Argentinako nortasun agirian. Gobernuak maskulino eta feminino markei hirugarren aukera bat gehitzea onartu du, eta, hala, urrats hori egin duen Latinoamerikako lehen herrialdea bihurtu da. Alberto Fernandez presidenteak eman du erab... |
2021-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/200889/tabernak-0100ean-ixtea-eta-edukierak-35era-murriztea-erabaki-du-labik.htm | Gizartea | Tabernak 01:00ean ixtea eta edukierak %35era murriztea erabaki du Labik | «Jendea ibiltzen den hiriguneetan» maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, eta haragoko neurriak hartzea ere aztertzen ari direla esan du Urkulluk: «Eta ez dugu baztertzen auzitara jotzea». | Tabernak 01:00ean ixtea eta edukierak %35era murriztea erabaki du Labik. «Jendea ibiltzen den hiriguneetan» maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, eta haragoko neurriak hartzea ere aztertzen ari direla esan du Urkulluk: «Eta ez dugu baztertzen auzitara jotzea». | EAEko Babes Zibileko Planaren aholku batzordeak (Labi) Koronabirusaren delta aldaera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izaten ari den hedatzeari aurre egiteko neurri berriak iragarri ditu. Horien artetik, nabarmenenak dira jarduera ekonomiko guztien itxiera 01:00era aurreratzea eta «jendea ibiltzen den hiriguneetan» maska... |
2021-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/200890/konstituzio-aldaketa-baztertu-dute-hizkuntza-gutxituen-irakaskuntza-landu-duten-diputatuek.htm | Gizartea | Konstituzio aldaketa baztertu dute hizkuntza gutxituen irakaskuntza landu duten diputatuek | Frantziako Konsituzio Kontseiluak hizkuntza gutxituen legea zentsuratu ondotik, haren ondorioak aztertu eta proposamenak lantzen ari dira Christophe Euzet eta Yannick Kerlogot Martxan alderdiko diputatuak. Atzo helarazi zioten ondorioen txostena Jean Castex Frantziako lehen ministroari. Murgiltze ereduan oinarritzen de... | Konstituzio aldaketa baztertu dute hizkuntza gutxituen irakaskuntza landu duten diputatuek. Frantziako Konsituzio Kontseiluak hizkuntza gutxituen legea zentsuratu ondotik, haren ondorioak aztertu eta proposamenak lantzen ari dira Christophe Euzet eta Yannick Kerlogot Martxan alderdiko diputatuak. Atzo helarazi zioten o... | Orain dela bi hilabete zen: 60 diputatuk jarritako helegiteari erantzunez, hizkuntza gutxituen aldeko legea atzera bota zuen, partzialki, Frantziako Konstituzio Kontseiluak, eta hizkuntza gutxituen irakaskuntza murgiltze ereduan egitea Frantziako Konstituzioaren kontrakoa dela adierazi zuen. Erabakiak haserre handia er... |
2021-7-22 | https://www.berria.eus/albisteak/200891/arabako-auzitegiak-ebatzi-du-eak-ramirezen-hautagaitzari-kalte-egin-ziola.htm | Politika | Arabako Auzitegiak ebatzi du EAk Ramirezen hautagaitzari kalte egin ziola | Sektore kritikoak jakinarazi duenez, epaileak adierazi du alderdiak ez zuela «pluralismo ideologikoa» errespetatu. | Arabako Auzitegiak ebatzi du EAk Ramirezen hautagaitzari kalte egin ziola. Sektore kritikoak jakinarazi duenez, epaileak adierazi du alderdiak ez zuela «pluralismo ideologikoa» errespetatu. | Arabako Probintzia Auzitegiak ebatzi du Eusko Alkartasunak, 2019an idazkari nagusia aukeratzeko prozesuan, ez zuela «pluralismo ideologikoa» eta «alderdiaren funtzionamendu demokratikoa» errespetatu, eta, beraz, kalte egin ziola Maiorga Ramirezen hautagaitzari. Hala jakinarazi du sektore kritikoak.
Sententziaren arabe... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200892/labiren-neurriak-bost-puntutan-laburtuta.htm | Gizartea | Labiren neurriak, bost puntutan laburtuta | Maskaren erabilera bermatzeko, gauetako ibilerak mugatzeko eta jarrera zibikoa sustatzeko pentsatuta daude. | Labiren neurriak, bost puntutan laburtuta. Maskaren erabilera bermatzeko, gauetako ibilerak mugatzeko eta jarrera zibikoa sustatzeko pentsatuta daude. | Maskararen derrigortasuna. Pertsonen artean metro eta erdiko distantzia etengabe mantendu ezin den guztietan erabili beharko da maskara. Jaurlaritzak dio maskara jantzita erabiltzea dela irizpide nagusia, eta salbuespen egoera batzuetan ken daitekeela. Ostatuetan-eta ere beti soinean eraman beharko da; jateko eta edate... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200929/borrokarako-tropak-iraketik-ateratzea-onartu-dute-aebek-zenbait-hedabideren-arabera.htm | Mundua | Borrokarako tropak Iraketik ateratzea onartu dute AEBek, zenbait hedabideren arabera | Irakeko «misio militarra» aldatzea adostu dute bi herrialdeetako funtzionarioek, 'The Wall Street Journal' eta 'Politico' hedabideek zabaldu dutenez. Urtea amaitzerako aterako ditu borrokarako soldaduak Etxe Zuriak, eta bestelakoekin ordezkatuko ditu. | Borrokarako tropak Iraketik ateratzea onartu dute AEBek, zenbait hedabideren arabera. Irakeko «misio militarra» aldatzea adostu dute bi herrialdeetako funtzionarioek, 'The Wall Street Journal' eta 'Politico' hedabideek zabaldu dutenez. Urtea amaitzerako aterako ditu borrokarako soldaduak Etxe Zuriak, eta bestelakoekin ... | Irakeko eta AEBetako goi funtzionarioak komunikatu bateratu bat prestatzen ari dira, AEBek Iraken dituzten borrokarako tropen erretiratzea iragartzeko. Hala jakinarazi dute The Wall Street Journal eta Politico hedabideek. Zabaldu duten informazioaren arabera, urte amaierarako erretiratu egingo ditu tropa horiek Etxe Zu... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200930/frantziako-asanbleak-onartu-du-osasun-ziurtagiriaren-erabilera-orokortzeko-lege-proiektua.htm | Gizartea | Frantziako Asanbleak onartu du osasun ziurtagiriaren erabilera orokortzeko lege proiektua | 117 diputatuk aldeko boza eman dute, eta 86k aurkakoa; asteburuan testuak Senatuan ere onespena lortzea da asmoa, eta abuztuaren hasieran indarrean jartzea | Frantziako Asanbleak onartu du osasun ziurtagiriaren erabilera orokortzeko lege proiektua. 117 diputatuk aldeko boza eman dute, eta 86k aurkakoa; asteburuan testuak Senatuan ere onespena lortzea da asmoa, eta abuztuaren hasieran indarrean jartzea | Lehengo astean iragarri zuen Frantziako Gobernuko presidente Emmanuel Macronek osasun ziurtagiriaren erabilera legez orokortzeko asmoa. Garraio publikoa erabiltzeko, adibidez, edo jatetxe batean sartzeko, COVID-19aren aurreko immunitatea erakusten duen ziurtagiria aurkeztu beharko da. Txertoaren bidez, gaixotasuna igar... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200931/bizkaiko-kostan-su-hartu-duen-arrantzontzi-bateko-11-eskifaiakide-onik-erreskatatu-dituzte.htm | Ekonomia | Bizkaiko kostan su hartu duen arrantzontzi bateko 11 eskifaiakide onik erreskatatu dituzte | Santoñako (Kantabria) arrantzontzi batean sutea piztu da bart gauean, eta eskifaia onik erreskatatzea lortu dute. | Bizkaiko kostan su hartu duen arrantzontzi bateko 11 eskifaiakide onik erreskatatu dituzte. Santoñako (Kantabria) arrantzontzi batean sutea piztu da bart gauean, eta eskifaia onik erreskatatzea lortu dute. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, 01:30 inguruan piztu da sutea Santoñako arrantzontzi batean, Armitza eta Lemoizko portuaren (Bizkaia) aurrean zegoela. Itsasoko salbamendu taldeak sua itzaltzea lortu du, baita ontziko 11 kideak onik erreskatatzea ere.
Gaur goizean Bilboko portura eraman dute ontzia... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200932/hirugarren-dosia-jarri-behar-izatea-litekeena-dela-adierazi-du-dariasek.htm | Gizartea | Hirugarren dosia jarri behar izatea «litekeena» dela adierazi du Dariasek | Espainiako Gobernuko Osasun ministroak iritzi dio biztanleak urtero txertatu beharko direla | Hirugarren dosia jarri behar izatea «litekeena» dela adierazi du Dariasek. Espainiako Gobernuko Osasun ministroak iritzi dio biztanleak urtero txertatu beharko direla | Txertaketa pautak hirugarren dosi bat behar izatea «litekeena» da, Carolina Darias Espainiako Osasun ministroaren hitzetan. 2022 eta2023an booster edo immunizazioa indartzeko beste dosiak jasotzeko kontratuak sinatu ditu Espainiak Pfizer eta Moderna botika etxeekin; 1.800 milioi eurokoa bata eta 480 milioikoa bestea, h... |
2021-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/200933/odol-kontuak.htm | Kultura | Odol kontuak | Kazetaritzan lizentziatua. Literatura fantastikoa idazten du. Palabra de Bruxa (Galaxia, 2018) eta Non hai luz sen escuridade (Urco, 2015) liburuak argitaratu ditu, baita zenbait ipuin antologia kolektiboetan, adibidez O libro dos libros (Galaxia) eta Contos do Sacaúntos. Romasanta o criminal (Urco) argitalpenetan. Ume... | Odol kontuak. Kazetaritzan lizentziatua. Literatura fantastikoa idazten du. Palabra de Bruxa (Galaxia, 2018) eta Non hai luz sen escuridade (Urco, 2015) liburuak argitaratu ditu, baita zenbait ipuin antologia kolektiboetan, adibidez O libro dos libros (Galaxia) eta Contos do Sacaúntos. Romasanta o criminal (Urco) argit... | Odola garbitzea ez da samurra. Ondo dakit, ordu erdi luze baitaramat sofan jesarrita, bertan dagoen orban ñimiño bat kendu nahian, artean niri begira-begira dagoela geratu zaizkion begi horiekin. Zein motatakoa izango da? Berdin dio, denak dira kentzeko zailak.
Egia esan, garbiketako enpresan maila-igoera onartu nuene... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200934/apiriletik-15000-lanpostu-sortu-dituzte-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Ekonomia | Apiriletik 15.000 lanpostu sortu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Langabezia tasa %10,3ra jaitsi da: 7.100 langabe gutxiago. Bereziki industrian eta zerbitzuen sektorean sortu dira lanpostuak. Pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten 900 familia gehiago daude. | Apiriletik 15.000 lanpostu sortu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Langabezia tasa %10,3ra jaitsi da: 7.100 langabe gutxiago. Bereziki industrian eta zerbitzuen sektorean sortu dira lanpostuak. Pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten 900 familia gehiago daude. | Gutxika bada ere, lan merkatua suspertze bidean sartzen ari da. Urteko lehen hiruhilekoan baino azkarrago hazi da bigarrenean. Dena den, mantsoa izaten ari da krisiaren aurreko egoerarako itzulera. Urte hasieran pandemiaren olatuei eusteko ezarritako debekuek gelditu egin zuten hazkundea: langabeziak apur bat behera eg... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200935/bidenek-kubaren-kontrako-zigorrak-handitu-ditu.htm | Mundua | Bidenek Kubaren kontrako zigorrak handitu ditu | Alvaro Lopez Miera Indar Armatu Iraultzaileen ministroaren eta BEN Brigada Nazional Berezien aurkako neurriak hartu ditu Etxe Zuriak, eta zigor gehiagorekin mehatxu egin du Bidenek. «Informazioa eta irudiak manipulatu» izana egotzi dio Kubako Gobernuak AEBetakoari, eta «seriotasuna» eskatu dio. | Bidenek Kubaren kontrako zigorrak handitu ditu. Alvaro Lopez Miera Indar Armatu Iraultzaileen ministroaren eta BEN Brigada Nazional Berezien aurkako neurriak hartu ditu Etxe Zuriak, eta zigor gehiagorekin mehatxu egin du Bidenek. «Informazioa eta irudiak manipulatu» izana egotzi dio Kubako Gobernuak AEBetakoari, eta «s... | AEBetako Gobernuak Kubari ezarria dion blokeo ekonomikoa kentzeko eskariei entzungor egin, eta, kontrara, hango gobernuari zigorrak handitu dizkio. Altxor Departamentuak atzo jakinarazi zuen Alvaro Lopez Miera Indar Armatu Iraultzaileen ministroaren aurkako neurriak hartuko dituela, baita hark gidatutako BEN Brigada Na... |
2021-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/200936/erantzingo-harri-baratzea.htm | Bizigiro | Erantzingo harri baratzea | Jaizkibelgo magalak artelanez josita agertzen dira, eta eskulturon barruan murgilduko da orain ibiltaria. Hareharrian hondeatutako 'geoformak' eta silizezko harri bolak zain ditu txangolariak. | Erantzingo harri baratzea. Jaizkibelgo magalak artelanez josita agertzen dira, eta eskulturon barruan murgilduko da orain ibiltaria. Hareharrian hondeatutako 'geoformak' eta silizezko harri bolak zain ditu txangolariak. | Jaizkibel mendia Gipuzkoako ipar-ekialdean goititzen da, Bidasoa ibaiko bokalaren gain-gainean. Itsasbazterreko mendigune hori ez da —inola ere ez— oharkabean pasa daitezkeen paisaia horietako bat. Tupustean, kostaldearen gainetik altxarazita, altxorrez beteriko gune estimatua agertzen da. Beste hitz batzuekin esplikat... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200938/langile-bat-hil-da-elorrion-ahta-eraikitzeko-lanetan.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Elorrion AHTa eraikitzeko lanetan | Elorrion hil den langilearena urteko 34. lan heriotza da, eta aste honetako bigarrena. | Langile bat hil da Elorrion AHTa eraikitzeko lanetan. Elorrion hil den langilearena urteko 34. lan heriotza da, eta aste honetako bigarrena. | AHTaren lanetan ari zen 52 urteko langile bat hil zen atzo, Elorrion (Bizkaia), bihotzekoak jota. Iguria auzoan hil den langilearena urteko zortzigarren heriotza ez-traumatikoa da. Joan den astelehenean hil zen beste langile bat, Gernikan, eraikuntzaren sektorean hori ere.
LABek salatu du Euskal Herrian aurten lanean ... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200939/2216-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 2.216 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian | Bigarren egunez jarraian, 2.200 kasutik gora jakinarazi dituzte. | 2.216 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Bigarren egunez jarraian, 2.200 kasutik gora jakinarazi dituzte. | Aurreko eguneko mugarritik hurbil daude atzoko datuak ere: 2.216 kasu positibo atzeman zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak. Atzo jakinarazitako datuek goia jo zuten pandemiaren bilakaeran, 2.235 positiborekin: eta ordukoak baino zertxobait baxuagoak badira ere, oraindik altua da kutsakortasuna.
Bizkaiak jakinarazi d... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200941/nafarroako-auzitegi-nagusiak-onartu-egin-du-etxeratze-agindua.htm | Gizartea | Nafarroako Auzitegi Nagusiak onartu egin du etxeratze agindua | Arrisku handian dauden udalerrietan ezarriko da asteburuetan, jaiegunetan eta ez-jaietan, 01:00etik 06:00etara. | Nafarroako Auzitegi Nagusiak onartu egin du etxeratze agindua. Arrisku handian dauden udalerrietan ezarriko da asteburuetan, jaiegunetan eta ez-jaietan, 01:00etik 06:00etara. | Oraingoan bai, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak onartu egin du Nafarroako Gobernuaren eskaera, eta gaurtik aurrera, transmisio arrisku handian dauden udalerrietan, etxeratze agindua egongo da indarrean asteburuetan, jaiegunetan eta ez-jaietan, 01:00etik 06:00etara. Gobernuaren eskaeraren arabera, arrisku handiko m... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200942/hizkuntza-politika-baten-erradiografia.htm | Gizartea | Hizkuntza politika baten erradiografia | Frantziaren hizkuntza politikak historikoki izan duen bilakaera esplikatu dute bi diputatuk Frantziako lehen ministroari helarazi dioten txostenean. Hau da beraien ondorioa: «Frantziako Errepublikaren batasuna ez da XX. mendean bezain hauskorra; [...] Eskualdeetako hizkuntza autoktono horiek ezin dira mehatxutzat hartu... | Hizkuntza politika baten erradiografia. Frantziaren hizkuntza politikak historikoki izan duen bilakaera esplikatu dute bi diputatuk Frantziako lehen ministroari helarazi dioten txostenean. Hau da beraien ondorioa: «Frantziako Errepublikaren batasuna ez da XX. mendean bezain hauskorra; [...] Eskualdeetako hizkuntza auto... | Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntza gutxituen legea zentsuratu ondoren, herenegun helarazi zioten ebazpenaren ondorioei buruzko txostena Frantziako lehen ministroari. Martxan alderdiko Christophe Euzet eta Yannick Kerlogot diputatuek ondu dute, hilabeteko epean eragileekin, hautetsiekin eta adituekin egin ditu... |
2021-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/200944/garbeko-harbidea-bidelagun.htm | Bizigiro | Garbeko harbidea bidelagun | Garbeko galtzada garai bateko bide bat da. Zona karstikoaren gainean ederki egokitua dago, eta Ermualde inguruan harrigarriki hazten den artadi kantauriar trinkoa zeharkatzen du harbide zaharrak. | Garbeko harbidea bidelagun. Garbeko galtzada garai bateko bide bat da. Zona karstikoaren gainean ederki egokitua dago, eta Ermualde inguruan harrigarriki hazten den artadi kantauriar trinkoa zeharkatzen du harbide zaharrak. | Garbeko galtzada Ugalde gaineko muinoan agertzen da dotore-dotore, eta Erdi Aroko bidarri baten moldean eraikita dago. Bide zaharrak mazela karstikoa urratzen du alderik alde, eta, haren eskutik, bazter ederrak deskubrituko ditu ibiltari ausartak. Parajea biodibertsitate handikoa da, eta Arabako Paisaia Berezien Katalo... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200945/fraile-eta-izagirre-anaiak-lehiatu-ahal-izango-dira-masajista-batek-positibo-eman-duen-arren.htm | Kirola | Fraile eta Izagirre anaiak lehiatu ahal izango dira, masajista batek positibo eman duen arren | Fraile eta Izagirre anaiak lehiatu ahal izango dira, masajista batek positibo eman duen arren. | Espainiako txirrindularitza selekzioaren masajista batek positibo eman du COVID-19 proban, baina Omar Fraile, Gorka Izagirre eta Ion Izagirre euskal herritarrak errepideko lasterketan lehiatu ahal izango dira bihar, testean negatibo eman dutelako. Hori jakinarazi du Espainiako Olinpiar Batzordeak. Euskal Herrian 04:00a... | |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200946/jaurlaritzak-euskararen-erabilera-sustatu-nahi-du-kirolean.htm | Gizartea | Jaurlaritzak euskararen erabilera sustatu nahi du kirolean | 18 urtetik beherako gazte kirolarien eta haien entrenatzaileen harremanak euskaraz ematea da 2021-2024 urteetarako Planaren helburua | Jaurlaritzak euskararen erabilera sustatu nahi du kirolean. 18 urtetik beherako gazte kirolarien eta haien entrenatzaileen harremanak euskaraz ematea da 2021-2024 urteetarako Planaren helburua | Eusko Jaurlaritzak Kirolean Euskara Sustatzeko 2021-2024 Plana aurkeztu zuen, atzo. Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aurkeztu zuen, Donostian egindako agerraldian, eta berarekin batera agertu ziren Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendari Amaia Agirre eta Euskal Kirol Federazioen ... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200948/entsegu-bat-hasteko.htm | Kirola | Entsegu bat, hasteko | Ohi baino ekitaldi soilagoarekin hasi dira Tokioko Olinpiar Jokoak, COVID-19agatik atzeratu eta urtebetera. Pandemiaren ondorioak aipatu dituzte, baina ez du protagonismorik izan. Estadioaren kanpoan jokoen kontrako protesta egin dute ehunka lagunek, eta haien oihartzuna estadio barrura iritsi da. | Entsegu bat, hasteko. Ohi baino ekitaldi soilagoarekin hasi dira Tokioko Olinpiar Jokoak, COVID-19agatik atzeratu eta urtebetera. Pandemiaren ondorioak aipatu dituzte, baina ez du protagonismorik izan. Estadioaren kanpoan jokoen kontrako protesta egin dute ehunka lagunek, eta haien oihartzuna estadio barrura iritsi da. | Entsegu orokorren kutsua izan du. Festa pribatuarena. Ikuskizun handi bat eta estadio oso bat kazetarientzat eta gonbidatu batzuentzat baino ez. Tokioko Olinpiar Estadioko koloretako aulkiek bestelako itxura eman zezaketen, baina Olinpiar Jokoetako azpiegitura nagusia hutsik zegoen (68.000 ikusle sartzen dira bertan).
... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200949/gure-eskubideak-lortzeko-hilzorian-egon-behar-badugu-etorkin-guztiek-egingo-dugu-gose-greba.htm | Mundua | «Gure eskubideak lortzeko hilzorian egon behar badugu, etorkin guztiek egingo dugu gose greba» | Egun dokumentaziorik gabeko 150.000 migratzailetik gora bizi dira Belgikan, estatus legalik eta eskubiderik gabe. Horietako bat da Dodou Cham, eta egoeraren berri eman dio BERRIAri. | «Gure eskubideak lortzeko hilzorian egon behar badugu, etorkin guztiek egingo dugu gose greba». Egun dokumentaziorik gabeko 150.000 migratzailetik gora bizi dira Belgikan, estatus legalik eta eskubiderik gabe. Horietako bat da Dodou Cham, eta egoeraren berri eman dio BERRIAri. | Dodou Cham USPR Erregularizazioaren Aldeko Dokumentaziorik Gabekoen Batasuneko kidea da. 2008an iritsi zen Belgikara Gambiatik (Afrika), eta 2014an egin zen elkarteko kide. Urte luzez Belgikan lan egin duen arren, estatus legalik gabeko etorkina da. Gertutik jarraitu du azken bi hilabeteotan 430 migratzailek egindako g... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200950/gaur-zortzi-euskal-kirolari.htm | Kirola | Gaur, zortzi euskal kirolari | Arraunean, txirrindularitzan, belar hockeyan eta eskubaloian arituko dira. Chorraut eta Elosegik sailkatze probak izango dituzte igandean. | Gaur, zortzi euskal kirolari. Arraunean, txirrindularitzan, belar hockeyan eta eskubaloian arituko dira. Chorraut eta Elosegik sailkatze probak izango dituzte igandean. | Zortzi euskal kirolarik hasi dute goizaldean haien parte hartzea Tokioko Olinpiar Jokoetan. Virginia Diaz izan da lehenengoa, lemazainik gabeko bikoteko proban, 02:50ean, Sea Forest kanalean; hirugarren izan da, eta finalerdietarako sailkatu da.
04:00etan Ion Izagirrek, Gorka Izagirrek eta Omar Frailek errepideko last... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200951/ametsa-domina-bat-lortzea-da-helburua-maialen-azkar-bat-ikustea.htm | Kirola | «Ametsa domina bat lortzea da; helburua, Maialen azkar bat ikustea» | Rioko Olinpiar Jokoetan urrea irabazita ere, gogorarazi du lehiaketa bakoitza hutsetik hasi behar dela. Tokioko kanaleko ur bizietara ez ezik, berora eta hezetasunera ere egokitzea izan da erronka. Domina bat lortzeko aukera du. | «Ametsa domina bat lortzea da; helburua, Maialen azkar bat ikustea». Rioko Olinpiar Jokoetan urrea irabazita ere, gogorarazi du lehiaketa bakoitza hutsetik hasi behar dela. Tokioko kanaleko ur bizietara ez ezik, berora eta hezetasunera ere egokitzea izan da erronka. Domina bat lortzeko aukera du. | Aldaketa asko gertatu dira Maialen Chourrautek (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1983) 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan urrea irabazi zuenetik. Nagusienetakoa, La Seu d'Urgellen (Lleida, Herrialde Katalanak) hamabost urte egin eta gero, Euskal Herrira bueltatu izana. Bizimodua eta prestaketa aldatu ditu. Baina domina irabazteko m... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200952/patxada-ur-bizietan.htm | Kirola | Patxada ur bizietan | Laugarren Olinpiar Jokoak ditu Elosegik. Londresen eta Pekinen laugarren izan zen, eta uste du Tokion dominaren bat lortzeko lehian egon daitekeela dakien bezala arituz gero. | Patxada ur bizietan. Laugarren Olinpiar Jokoak ditu Elosegik. Londresen eta Pekinen laugarren izan zen, eta uste du Tokion dominaren bat lortzeko lehian egon daitekeela dakien bezala arituz gero. | Kirolariek inor baino hobeto jakiten dute zer maila duten. Badakite zer-nolako entrenamenduak egiten dituzten eta zertarako gai diren. Prestatutakoa eta lortutakoa lehiaketa egunetan egitea eta erakustea izaten da erronka.
Ander Elosegik (Irun, Gipuzkoa, 1987) lortu izan du hori Olinpiar Jokoetan. Hirutan parte hartu ... |
2021-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/200953/hizkuntza-gutxituei-buruzko-txostena-dezepzio-bat-da-eskolim-sarearentzat.htm | Gizartea | Hizkuntza gutxituei buruzko txostena «dezepzio bat» da Eskolim sarearentzat | Hizkuntza gutxituak murgiltze ereduan irakasten dituzten itunpeko eskolen sareak salatu du Christophe Euzet eta Yannick Kerlogot diputatuek ez dituztela kontuan hartu haiekin elkartu zirenean jasotako oharrak. | Hizkuntza gutxituei buruzko txostena «dezepzio bat» da Eskolim sarearentzat. Hizkuntza gutxituak murgiltze ereduan irakasten dituzten itunpeko eskolen sareak salatu du Christophe Euzet eta Yannick Kerlogot diputatuek ez dituztela kontuan hartu haiekin elkartu zirenean jasotako oharrak. | «Dezepzio handi bat». Horrela laburbildu dute Eskolim sareko kideek Christophe Euzet eta Yannick Kerlogot Martxan alderdiko diputatuek Jean Castex Frantziako lehen ministroari helarazi dioten dokumentua. Orain dela bi hilabete hizkuntza gutxituen aldeko legea atzera bota zuen, partzialki, Frantziako Konstituzio Kontsei... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200954/erregistraturiko-hamarkadarik-beroena-izan-da-azkena-gipuzkoan.htm | Gizartea | Erregistraturiko hamarkadarik beroena izan da azkena Gipuzkoan | 1970etik hona, tenperatura 1,2 gradu igo da lurraldean. Naturklimak klima aldaketarekiko kalteberatasunari buruzko txostena osatu du. | Erregistraturiko hamarkadarik beroena izan da azkena Gipuzkoan. 1970etik hona, tenperatura 1,2 gradu igo da lurraldean. Naturklimak klima aldaketarekiko kalteberatasunari buruzko txostena osatu du. | Naturklima Gipuzkoako Klima Aldaketaren Foru Fundazioak berotze globalak lurraldean eragingo dituen ondorioen berri emateko 2020ko txostena aurkeztu du gaur Donostiako Kursaal jauregian. Haren bitartez, adituek berretsi dute klima aldaketa dagoeneko bere aztarna uzten ari dela, eta hori islatzen da, besteak beste, azke... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200955/bizitzeko-eta-izateko-modu-bat.htm | Kirola | Bizitzeko eta izateko modu bat | Surfa estreinakoz izango da Olinpiar Joko batzuetan Tokion, eta euskal herritar bat arituko da lehian: Pauline Ado. Angeluko hondartzan hasi zuen bere ibilbide oparoa | Bizitzeko eta izateko modu bat. Surfa estreinakoz izango da Olinpiar Joko batzuetan Tokion, eta euskal herritar bat arituko da lehian: Pauline Ado. Angeluko hondartzan hasi zuen bere ibilbide oparoa | Hendaian (Lapurdi) jaio zen arren, Angelun (Lapurdi) bizitu izan zen txikitatik Pauline Ado. Haren sendian ez zegoen surfarekiko zaletasunik, baina Ado txikitatik geratu zen kateatuta kirol horrekin. Gurasoei surf ohol bat eskatu zien 8 urterekin. 22 urte geroago, surfak Olinpiar Jokoetan izango duen estreinakoan lehia... |
2021-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/200956/suhiltzaileek-espero-dute-eguaras-barrutiko-sutea-datozen-orduetan-itzaltzea.htm | Gizartea | Suhiltzaileek espero dute Eguaras barrutiko sutea datozen orduetan itzaltzea | Maria Txibite Nafarroako presidentea sutearen gunean izan da, eta aurreratu duenez, suteak erreserbaren %80-90ean eragin du. | Suhiltzaileek espero dute Eguaras barrutiko sutea datozen orduetan itzaltzea. Maria Txibite Nafarroako presidentea sutearen gunean izan da, eta aurreratu duenez, suteak erreserbaren %80-90ean eragin du. | Asteartean piztu zen sua Eguaras barrutian, Nafarroako Bardearen ipar-mendebaldeko naturgunean, eta ordutik ezin kontrolatu ibili dira suhiltzaileak, baina azken orduetan baikor agertu dira: sutea egonkortuta, itzaltzeko bidean dira. Suhiltzaileek eguedian dute oraindik ezin dela sua kontrolatutzat jo, baina, baldintza... |
2021-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/200994/virginia-diaz-hirugarren-izan-da-eta-finalerdietarako-sailkatu-da.htm | Kirola | Virginia Diaz hirugarren izan da, eta finalerdietarako sailkatu da | Hirugarren izan da arraunean, Aina Cid kataluniarrarekin, lemazainik gabeko bikoteko proban. | Virginia Diaz hirugarren izan da, eta finalerdietarako sailkatu da. Hirugarren izan da arraunean, Aina Cid kataluniarrarekin, lemazainik gabeko bikoteko proban. | Olinpiar sua piztu ondoren, Virginia Diaz izan da Jokoetan parte hartu duen lehen euskal kirolaria, eta primeran hasi da du txapelketa. Arraunean ari da parte hartzen, lemazainik gabeko bikoteko proban, Aina Cid kataluniarrarekin, eta finalerdietarako sailkatzea lortu dute. 02:50ean hasi da karrera, Sea Forest kanalean... |
2021-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/200996/basterrak-egin-du-debuta.htm | Kirola | Basterrak egin du debuta | Gol aukera garbia izan du errebote batean, baina getxotarrak ez du asmatu. | Basterrak egin du debuta. Gol aukera garbia izan du errebote batean, baina getxotarrak ez du asmatu. | Jose Maria Basterrak ere egin du estreinakoa Tokioko Olinpiar Jokoetan. Espainiako selekzioarekin aritu da gaur goizaldean Argentinaren aurka, eta hasieratik jokatu ez badu ere, jokatzeko aukera izan du, eta baita gol bat sartzekoa ere. Partida 1-1 amaitu dute.
Argentinarrak izan dira markagailuan aurretik jarri diren... |
2021-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/200997/euskal-txirrindulariek-ez-dute-emaitza-onik-lortu-bezperan-egun-txarra-pasatuta.htm | Kirola | Euskal txirrindulariek ez dute emaitza onik lortu, bezperan egun txarra pasatuta | Richard Carapaz ekuadortarrak jantzi du urrezko domina gizonezkoen errepideko proban, Fujiko helmugara bakarrik sartu eta gero. Van Aert eta Pogacar izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Gorka eta Ion Izagirre anaiak eta Omar Fraile lehen postuetatik urrun ibili dira; azken horrek lasterketa utzi du. Atzo... | Euskal txirrindulariek ez dute emaitza onik lortu, bezperan egun txarra pasatuta. Richard Carapaz ekuadortarrak jantzi du urrezko domina gizonezkoen errepideko proban, Fujiko helmugara bakarrik sartu eta gero. Van Aert eta Pogacar izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Gorka eta Ion Izagirre anaiak eta Oma... | Euskal ziklistak lehen postuetatik urrun ibili dira gaur goizean gizonezkoen errepideko proban. Richard Carapazek irabazi du urrezko domina, eta horren atzetik lehena euskalduna Gorka Izagirre izan da, 23., sei minutu eta hogei segundora. Ion Izagirre 79. izan da, hamasei minutu eta hogei segundora. Omar Frailek laster... |
2021-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/200998/gurbindok-jokatu-du-aginagaldek-ez.htm | Kirola | Gurbindok jokatu du; Aginagaldek, ez | Gurbindok jokatu du; Aginagaldek, ez. | Espainiako eskubaloi selekzioak Alemaniaren aurka jokatu du gaur goizean, eta Eduardo Gurbindok bi gol sartu ditu. Julen Aginagaldek, berriz, ez du jokatzeko aukerarik izan. Partida oso orekatua izan da bi selekzio horien artekoa, eta azken segundora arte ez da erabaki, Gurbindok berak hiru segundo faltan baloia galdu ... | |
2021-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/200999/beste-euskal-kirolari-bat-ere-arituko-da-tokion-xabier-lopez-arostegi.htm | Kirola | Beste euskal kirolari bat ere arituko da Tokion: Xabier Lopez-Arostegi | Saskibaloi jokalariak Juancho Hernangomez ordezkatuko du. Denera, beraz, 31 euskal kirolari lehiatuko dira Olinpiar Jokoetan. | Beste euskal kirolari bat ere arituko da Tokion: Xabier Lopez-Arostegi. Saskibaloi jokalariak Juancho Hernangomez ordezkatuko du. Denera, beraz, 31 euskal kirolari lehiatuko dira Olinpiar Jokoetan. | Aldaketak izan dira azken orduan, eta Xabier Lopez-Arostegi saskibaloi jokalaria Tokion izango da azkenean. Sergio Scariolo Espainiako selekzioko hautatzaileak zerrendatik at utzi zuen getxoztarra, baina, gaur jakinarazi dutenez, Juancho Hernangomez ordezkatuko du, NBAko Minnesota taldeak ez duelako baimendu haren part... |
2021-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/201000/zaintzaren-hariak-ahaldundu-ditu.htm | Gizartea | Zaintzaren hariak ahaldundu ditu | Las Poderosas emakume migratzaileen elkarteko bost kidek Costura Poderosa josketa tailerra sortu dute, oztopoei aurre egin eta «lan duin bat» lortzeko. Emakumeen Trafikoaren Aurkako Ekintzak sustatu du proiektua; formakuntza amaituta, halere, asmoa da kideek beren bidea egitea. | Zaintzaren hariak ahaldundu ditu. Las Poderosas emakume migratzaileen elkarteko bost kidek Costura Poderosa josketa tailerra sortu dute, oztopoei aurre egin eta «lan duin bat» lortzeko. Emakumeen Trafikoaren Aurkako Ekintzak sustatu du proiektua; formakuntza amaituta, halere, asmoa da kideek beren bidea egitea. | Burua altxatu gabe, orratza behar den tokian sartzen duela ziurtatzeko. Zutik da Lydia Osifo Festus (Nigeria, 1985), mahai gainean dituen oihal zatiak prestatzen, bertze kide batek makinaz jos ditzan. Festus duela hiru urte ailegatu zen Nafarroara, eta duela bi egin zuen bat Las Poderosas elkartearekin. Emakumeen Trafi... |
2021-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/201001/haurrak-eta-gazteak-txertatzearen-kontra-donostian-osasun-ziurtagiriaren-aurka-baionan.htm | Gizartea | Haurrak eta gazteak txertatzearen kontra Donostian, osasun ziurtagiriaren aurka Baionan | Manifestazioa egin dute, Bizitza plataformak deituta. Aldarrikatu dute «osasuna eta askatasuna» eta haurrak eta gazteak «ez ikutzeko». Baionan, berriz, osasun ziurtagiriaren eta txertoak derrigortzearen kontra egin dute protesta. | Haurrak eta gazteak txertatzearen kontra Donostian, osasun ziurtagiriaren aurka Baionan. Manifestazioa egin dute, Bizitza plataformak deituta. Aldarrikatu dute «osasuna eta askatasuna» eta haurrak eta gazteak «ez ikutzeko». Baionan, berriz, osasun ziurtagiriaren eta txertoak derrigortzearen kontra egin dute protesta. | «Ume eta gazteengan medikamentu genetiko esperimentala inokulatzeari ezetz» esan diote, Donostian, manifestazio jendetsu batean. Bizitza plataformak deitu du manifestaziora, Osasuna, maitasuna eta askatasuna lelopean. Eguerdirako ehunka pertsona batu dira Donostiako Sagues plazan, eta handik abiatu dira, Bulebarrera. «... |
2021-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/201002/gorka-izagirre-bezperan-pasatutakoak-baldintzatu-egin-gaitu-erabat.htm | Kirola | Gorka Izagirre: «Bezperan pasatutakoak baldintzatu egin gaitu erabat» | Lasterketa bukatu berritan eman dio elkarrizketa Gorka Izagirrek BERRIARI. Azaldu du lehiatu aurreko egunean masaje emaile baten positiboak eragindako ezinegonak erabat baldintzatu duela haien jarduna. | Gorka Izagirre: «Bezperan pasatutakoak baldintzatu egin gaitu erabat». Lasterketa bukatu berritan eman dio elkarrizketa Gorka Izagirrek BERRIARI. Azaldu du lehiatu aurreko egunean masaje emaile baten positiboak eragindako ezinegonak erabat baldintzatu duela haien jarduna. | Hitz egiteko apenas duen indarrik Gorka Izagirrek (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1987), lasterketa bukatu berritan. Ostiralean egun «gogorra» bizi izan zuten, masaje emaileetako batek positibo eman eta gero. «Gauerdira arte ez ziguten baieztatu irten ahal izango ginela».
Kirolari batentzat ametsa izaten dira Jokoak. Baina zue... |
2021-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/201003/presoak-etxerako-bidean-jartzeko-eskatu-du-sarek.htm | Politika | Presoak «etxerako bidean» jartzeko eskatu du Sarek | Donostian amaitu da Garesen hasitako hiru egunetako Sare-ren bizikleta itzulia. Orain arteko gerturatzeek «itxirik zen bidea» ireki dutela uste dute, eta bidea «amaieraraino» iristeko lan egingo dutela azpimarratu | Presoak «etxerako bidean» jartzeko eskatu du Sarek. Donostian amaitu da Garesen hasitako hiru egunetako Sare-ren bizikleta itzulia. Orain arteko gerturatzeek «itxirik zen bidea» ireki dutela uste dute, eta bidea «amaieraraino» iristeko lan egingo dutela azpimarratu | Ostegunean atera ziren Garestik, eta hiru etapa osatu ostean, Donostiako Boulevardera iritsi dira gaur eguerdian Sareren bizikleta martxan parte hartu duten guztiek. 169 kilometro utzi dituzte atzean, eta amaieran, bidea presoen egoerari buruz hausnartzeko baliatu dutela azaldu du Sarek. «Pedalkada bakoitzarekin, igaro... |
2021-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/201004/datuak-apaldu-dira-baina-erietxeetako-egoerak-kezka-eragin-du.htm | Gizartea | Datuak apaldu dira, baina erietxeetako egoerak kezka eragin du | 2.079 positibo detektatu dituzte Hego Euskal Herrian azken orduetan. | Datuak apaldu dira, baina erietxeetako egoerak kezka eragin du. 2.079 positibo detektatu dituzte Hego Euskal Herrian azken orduetan. | Orain arte, COVID-19ak kutsatutakoen gorakadari erietxeetako egoeraren larritzeak jarraitu dio ezinbestean. Oraingo olatu honetan, berriz, eragin hori apaldu eta atzeratu egin da txertoen hedatzeari esker eta kutsatuetako asko sintomarik garatu ez duten gazteak izan direlako. Baina kutsatuen kopuruak hain denbora luzea... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201005/arabako-auzitegiak-eari-buruz-emandako-ebazpenak-ez-du-ondorio-praktikorik-eba-blancoren-esanetan.htm | Politika | Arabako auzitegiak EAri buruz emandako ebazpenak ez du ondorio praktikorik, Eba Blancoren esanetan | Arabako Probintzia Auzitegiaren ebazpenak ez du eraginik izango, EAren Nazio Batzorde Eragile berria aukeratzeko kongresua martxan dagoelako, EAko idazkari nagusiaren esanetan. | Arabako auzitegiak EAri buruz emandako ebazpenak ez du ondorio praktikorik, Eba Blancoren esanetan. Arabako Probintzia Auzitegiaren ebazpenak ez du eraginik izango, EAren Nazio Batzorde Eragile berria aukeratzeko kongresua martxan dagoelako, EAko idazkari nagusiaren esanetan. | Arabako Probintzia Auzitegiaren ebazpenaren ostean agerraldia egin du Eusko Alkartasuneko idazkari nagusiak, Eba Blancok, Gasteizen. Alboan izan ditu Iker Ruiz de Egino EAko Exekutiba Nazionaleko bozeramailea eta Rikardo Burutaran, Donostian zinegotzia izateaz gain, EA defendatu duen abokatua, Maiorga Ramirez, Iratxe L... |
2021-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/201006/moto-gidari-bat-hil-da-larragan.htm | Gizartea | Moto gidari bat hil da Larragan | Nafarroako Gobernuaren arabera, errepidetik atera eta hesi baten aurka jo du | Moto gidari bat hil da Larragan. Nafarroako Gobernuaren arabera, errepidetik atera eta hesi baten aurka jo du | Arratsaldeko bostetan gertatu da ezbeharra. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, moto gidari bat errepidetik atera eta hesi baten aurka jo du, Larragan. Guardian zegoen inguruko medikua eta anbulantzia bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko. Berehala hil da moto gidaria. |
2021-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/201007/arraun-lagunak-ek-eta-hondarribiak-bolada-gozoan-jarraitzen-dute.htm | Kirola | Arraun Lagunak-ek eta Hondarribiak bolada gozoan jarraitzen dute | Donostiako taldeak Euskotren ligako laugarren bandera irabazi du Castro Urdialesen, zazpigarren jardunaldian; Hondarribiak, aldiz, lehenengoz etxeratu du trapua Eusko Label ligan. Baldintza deseroso eta narrasean hobekien moldatu diren taldeak izan dira. Zierbenak, bestalde, ezin izan du arraun egin, taldeko arraunlari... | Arraun Lagunak-ek eta Hondarribiak bolada gozoan jarraitzen dute. Donostiako taldeak Euskotren ligako laugarren bandera irabazi du Castro Urdialesen, zazpigarren jardunaldian; Hondarribiak, aldiz, lehenengoz etxeratu du trapua Eusko Label ligan. Baldintza deseroso eta narrasean hobekien moldatu diren taldeak izan dira.... | Arraunlari gazte baten ahotik entzundakoa: estropada batek lau zati izaten ditu; kanporanzkoa, barruranzkoa, kanporankoa eta berriz barruranzkoa. Hiru luze on egitearekin ez da aski bandera etxeratzeko; eta are gehiago, urtetik urtera Eusko Label ligan dagoen berdintasunarekin. Bada, Hondarribiak, bederen, hogei minutu... |
2021-7-24 | https://www.berria.eus/albisteak/201008/hamahiru-kirolari-lehiatuko-dira-igande-honetan-tokion.htm | Kirola | Hamahiru kirolari lehiatuko dira igande honetan Tokion | Surfa hasiko dira jokatzen, eta Pauline Ado estreinatuko da goizaldean. Eslalom piraguismoa ere hasiko dira lehiatzen: Maialen Chourrautek eta Ander Elosegik sailkatze probak jokatuko dituzte, Euskal Herriko 06:00etatik aurrera. | Hamahiru kirolari lehiatuko dira igande honetan Tokion. Surfa hasiko dira jokatzen, eta Pauline Ado estreinatuko da goizaldean. Eslalom piraguismoa ere hasiko dira lehiatzen: Maialen Chourrautek eta Ander Elosegik sailkatze probak jokatuko dituzte, Euskal Herriko 06:00etatik aurrera. | Euskal kirolarien ia erdiek jokatuko dituzte probak igande honetan, uztailak 25. Pauline Ado izango da goiztiarrena. Surfa gauerdi honetan hasiko dira lehiatzen aurreneko aldiz Olinpiar Joko batzuetan, eta beste hemeretzi lehiakideen aurka lehen txanda jokatuko du Adok, Euskal Herrian 03:20 direnean.
Eslalom piraguism... |
2021-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/201039/finalerdietan-dira-elosegi-eta-chourraut.htm | Kirola | Finalerdietan dira Elosegi eta Chourraut | Irungo piraguistak laugarren denbora onena egin du, akatsi gabeko bigarren jaitsiera baten ostean. 101.51eko denbora egin du. Chourrautek ere amaitu du bere jarduna,105.13ko denborarekin .Bosgarren izan da. | Finalerdietan dira Elosegi eta Chourraut. Irungo piraguistak laugarren denbora onena egin du, akatsi gabeko bigarren jaitsiera baten ostean. 101.51eko denbora egin du. Chourrautek ere amaitu du bere jarduna,105.13ko denborarekin .Bosgarren izan da. | Ander Elosegi C1eko finalerdietan izango da bihar. Irungo piraguistak laugarren denbora onena lortu du, bi jaitsierak kontuan hartuta. 101.51ko denbora egin du. Bi jaitsierak oso garbiak izan dira, ohikoa duen plastikotasunarekin jardun du Elosegik, eta bigarrenari sailkatuta zegoela heldu dio. Hain zuzen, bigarren jai... |
2021-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/201040/bere-neurriko-gatz-puntua-topatu-behar-du-bakoitzak-mendia-da-nirea.htm | Kirola | «Bere neurriko gatz puntua topatu behar du bakoitzak; mendia da nirea» | Mundu guztiko mendi askotan ibilia da Amaia Arantzabal bergararra, eta zortzimilakoa ere badu curriculumean; Euskal Herriko lehen emakumea izan zen, gainera, halakorik lortzen. | «Bere neurriko gatz puntua topatu behar du bakoitzak; mendia da nirea». Mundu guztiko mendi askotan ibilia da Amaia Arantzabal bergararra, eta zortzimilakoa ere badu curriculumean; Euskal Herriko lehen emakumea izan zen, gainera, halakorik lortzen. | Azpeititik Errezilerako errepide nagusia atzean utzi, eta pistan behetik gora bide luzea egin behar da Amaia Arantzabalen (Bergara, 1963) etxera iristeko. Ikusgarria da paisaia handik, naturaz eta mendiz inguratuta baitago guztia; are ikusgarriagoa da uda sasoiko egun eguzkitsu batean. Argi dago ez dela kasualitatez bi... |
2021-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/201041/jon-rahmek-positibo-eman-du-eta-olinpiar-jokoetatik-kanpo-geratu-da.htm | Kirola | Jon Rahmek positibo eman du, eta Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da | Barrikako golf jokalariak hiru PCR proba egin behar izan ditu, duela gutxi Erresuma Batuan egon zelako lehiatzen. Duela hilabete ere eman zuen positibo. | Jon Rahmek positibo eman du, eta Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da. Barrikako golf jokalariak hiru PCR proba egin behar izan ditu, duela gutxi Erresuma Batuan egon zelako lehiatzen. Duela hilabete ere eman zuen positibo. | Domina bat eskuratzeko faboritoa zen euskal kirolaria Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da: Jon Rahm golflariak positibo eman du COVID-19a atzemateko test batean. Hala jakinarazi du Espainiako Batzorde Olinpikoak. Rahm duela gutxi Erresuma Batuan egon da The Open txapelketa lehiatzen, eta herrialde hartan egondako guzti... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201042/pauline-ado-ezin-izan-da-final-laurdenetarako-sailkatu.htm | Kirola | Pauline Ado ezin izan da final-laurdenetarako sailkatu | Pauline Ado ezin izan da final-laurdenetarako sailkatu. | Pauline Ado baionarra ezin izan da final-laurdenetarako sailkatu, eta, hortaz, Olinpiar Jokoetatik kanpo gelditu da. Frantziako selekzioko surflariak Sally Fitzgibbonsen aurka jokatu du kanporaketa Tsurigasakiko hondartzan. Epaileek erabaki dute australiarrari 10.26 puntu ematea, eta Adori 9.03.
Adok atzo egin zuen de... | |
2021-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/201043/bezperako-arantza-atera-du-donostiarrak.htm | Kirola | Bezperako arantza atera du Donostiarrak | Lekeitioko bandera irabazi du, estropada bikaina eginda. Orio izan da bigarren, eta Arraun Lagunak hirugarren. Bi segundu eskasetan helmugaratu dira hiru ontziak. | Bezperako arantza atera du Donostiarrak. Lekeitioko bandera irabazi du, estropada bikaina eginda. Orio izan da bigarren, eta Arraun Lagunak hirugarren. Bi segundu eskasetan helmugaratu dira hiru ontziak. | Donostiarrak irabazi du Lekeitioko (Bizkaia) bandera, denboraldi lehena donostiarrentzat. Orio izan da bigarren, eta Arraun Lagunak hirugarren, eta, gauzak hala, Oriok berriz ere Arraunekin berdindu du sailkapen nagusiko lehen postuan. Inoiz baino lehiatuagoa gertatzen ari da Euskotren Liga.
Asteburuko bi estropadetan... |
2021-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/201044/ertzaintzak-hiru-lagun-atxilotu-ditu-villabonan-donostian-eta-urretxun.htm | Gizartea | Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu Villabonan, Donostian eta Urretxun | Istiluak eragitea egozten diete, eta Poliziari gauzak botatzea. 20 eta 26 urte artean dituzte. | Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu Villabonan, Donostian eta Urretxun. Istiluak eragitea egozten diete, eta Poliziari gauzak botatzea. 20 eta 26 urte artean dituzte. | Bart gauean hiru lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Gipuzkoako hiru udalerritan: Villabona-Amasan, Donostian eta Urretxun. Poliziaren arabera, hiruretan istiluak izan dira gazte batzuen eta agenteen artean, eta gazteei egotzi diete ertzainei gauzak botatzea, eta zaborrontziak gurutzatu eta erretzea. Ustez, bi agente zauri... |
2021-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/201045/beste-1569-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Beste 1.569 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian | Positibo tasa %14 da. | Beste 1.569 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Positibo tasa %14 da. | Lau egunen ostean, 2.000 positiboren langatik behera daude Hego Euskal Herriko datuak. Atzo, Osakidetzak eta Osasunbideak 1.569 COVID-19 kasu atzeman zituzten, bezperan baino 510 gutxiago. Denera, 11.112 test egin zituzten, eta, beraz, %14 da positibo tasa.
Lurraldeka, Bizkaia izan da positibo gehien atzeman dituzten ... |
2021-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/201046/santurtzik-lidergoa-sendotu-du.htm | Kirola | Santurtzik lidergoa sendotu du | Denboraldiko hirugarren bandera eskuratu dute bizkaitarrek, eta jada sei puntuko aldea dute Hondarribiarekiko. Gaur, Urdaibai izan da bigarren. | Santurtzik lidergoa sendotu du. Denboraldiko hirugarren bandera eskuratu dute bizkaitarrek, eta jada sei puntuko aldea dute Hondarribiarekiko. Gaur, Urdaibai izan da bigarren. | Denboraldiko hirugarren bandera astindu du gaur Santurtzik, Eusko Label Ligako liderrak. Atzo ez zuten estropada ona egin Castron (Kantabria, Espainia); laugarren egin zuten, eta gaur kendu dute aho zapore txarra. Iker Zabalaren taldeak atzetik aurrerako estropada egin du, eta azken luze bikain batek balio izan dio Lek... |
2021-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/201047/oiartzabalek-sartu-du-espainiari-lehen-garaipena-eman-dion-gola.htm | Kirola | Oiartzabalek sartu du Espainiari lehen garaipena eman dion gola | Australiari 1-0 irabazi diote. Martin Zubimendik eta Unai Simonek ere hasieratik jokatu dute. | Oiartzabalek sartu du Espainiari lehen garaipena eman dion gola. Australiari 1-0 irabazi diote. Martin Zubimendik eta Unai Simonek ere hasieratik jokatu dute. | Neurketako 80. minutuan lortu du Espainiak neurketa osoan merezi izan duena: gola. Hasieratik amaierara arte menpean izan dute Australia, baina ate aurrean asmatzea kosta egin zaie. Azkenean, euskal herritar batek lortu du; Mikel Oiartzabalek sartu du partida erabaki duen gola, buruz.
Lan gutxi izan du Unai Simon atez... |
2021-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/201048/ane-santestebanek-28-amaitu-du.htm | Kirola | Ane Santestebanek 28. amaitu du | Kiesenhofer austriarrak eskuratu du urrezko domina. | Ane Santestebanek 28. amaitu du. Kiesenhofer austriarrak eskuratu du urrezko domina. | Anna Kiesenhofer austriarra gailendu da txirrindularitzako proban, Tokioko Olinpiar Jokoetan. Lehiatu den euskal ordezkari bakarra, Ane Santestebanek, 28. amaitu du, irabazlearengandik 3.19 minutura.
Kiesenhofer bakarrik heldu da Fujiko (Japonia) helmugara, 40 kilometro falta zirela eraso bat jota. Zilarrezko domina e... |
2021-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/201049/penak-zazpi-gol-eta-hernandezek-bat-espainiaren-porrotean.htm | Kirola | Penak zazpi gol eta Hernandezek bat, Espainiaren porrotean | Espainiako nesken eskubaloi selekzioak 24-31 galdu du Suediaren aurka. Nerea Pena izan da neurketako golegile nagusia. | Penak zazpi gol eta Hernandezek bat, Espainiaren porrotean. Espainiako nesken eskubaloi selekzioak 24-31 galdu du Suediaren aurka. Nerea Pena izan da neurketako golegile nagusia. | Nerea Pena nafarra izan da gaur golegile nagusia, Espainiak eta Suediak bere indarrak neurtu dituzten norgehiagokan. Ainhoa Hernandez bizkaitarrak ere jokatu du, eta gol bat sartu du, baina gutxirako balio izan die: 24-31 galdu dute.
Garaipena urrun izan du Penaren eta Hernandezen taldeak. Ustez neurketak oso berdindu... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201050/poliziak-heziketa-soziala-behar-du.htm | Gizartea | «Poliziak heziketa soziala behar du» | Zergatik niri? izeneko atari digitala sortu du Bizkaiko SOS Arrazakeriak, poliziek soslai etnikoaren arabera egindako geldialdiak salatzeko. Figueiredok eta Chaconek diote frogatu nahi dutela ez direla kasu bakanak. | «Poliziak heziketa soziala behar du». Zergatik niri? izeneko atari digitala sortu du Bizkaiko SOS Arrazakeriak, poliziek soslai etnikoaren arabera egindako geldialdiak salatzeko. Figueiredok eta Chaconek diote frogatu nahi dutela ez direla kasu bakanak. | Bizkaiko SOS Arrazakeria elkarteak Zergatik niri? izeneko atari digitala jarri du martxan, profil etnikoaren arabera egiten diren polizia geldialdiak salatzeko eta «praktika sistematiko bat» direla frogatzeko datu base bat osatu ahal izateko. Web orrian bertan jakinarazten dutenez, 2020ko datuei erreparatuz, arrazakeri... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201051/epaile-gisa-ariko-den-kirolari-bat-izanen-naiz-tokioko-jokoetan.htm | Kirola | «Epaile gisa ariko den kirolari bat izanen naiz Tokioko jokoetan» | Japonian da Paula Remirez, eta, taekwondoko borroketan epaile ari da Tokion. Lehendabiziko aldia du Olinpiar Joko batzuetan, eta finalean aritzea du amets. | «Epaile gisa ariko den kirolari bat izanen naiz Tokioko jokoetan». Japonian da Paula Remirez, eta, taekwondoko borroketan epaile ari da Tokion. Lehendabiziko aldia du Olinpiar Joko batzuetan, eta finalean aritzea du amets. | Asteartean abiatu zen Paula Remirez (Iruñea, 1983) Tokiora: Madrildik Istanbulera (Turkia), eta handik Japoniara. Taekwondo borrokalariak hasi dira Tokioko Jokoetan lehian, eta Remirez da epaile ari diren taekwondolarietako bat. 5 urterekin hasi zen kirol horretan, Felix Remirez bere aitaren eskutik. 38 ditu orain, eta... |
2021-7-25 | https://www.berria.eus/albisteak/201052/milaka-lagunek-mugarik-gabeko-nazio-galiziar-bat-babestu-dute-santiagon.htm | Mundua | Milaka lagunek «mugarik gabeko» nazio galiziar bat babestu dute Santiagon | BNGk deituta, manifestazioa egin dute Galiziako hiriburuan. Galiziako herriaren subiranotasuna aldarrikatu dute, Celso Emilio Ferreiroren bertso baten bidez: «Aberria dugu ezaugarri komuna». | Milaka lagunek «mugarik gabeko» nazio galiziar bat babestu dute Santiagon. BNGk deituta, manifestazioa egin dute Galiziako hiriburuan. Galiziako herriaren subiranotasuna aldarrikatu dute, Celso Emilio Ferreiroren bertso baten bidez: «Aberria dugu ezaugarri komuna». | Milaka lagunek aldarrikatu dute gaur Santiago de Compostelan «mugarik gabeko» nazio galiziar bat, BNGk deituta. Subiranistek mobilizatzera deitu zuten, Galiziaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko, Galiziako aberri eguna aitzakiatzat hartuta; erantzuna argia izan da: jendetza gerturatu da Santiagora Galiziako eskua... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201053/ander-elosegik-ezin-izan-du-dominarik-lortu.htm | Kirola | Ander Elosegik ezin izan du dominarik lortu | 106.59 denbora egin du irundarrak finalean. Olinpiar diploma jasoko du, laugarren aldiz. | Ander Elosegik ezin izan du dominarik lortu. 106.59 denbora egin du irundarrak finalean. Olinpiar diploma jasoko du, laugarren aldiz. | Ander Elosegi dominarik gabe gelditu da berriro. Pekinen (2008), Londresen (2012), eta Rion (2016) bezala, aurten ere, C1 diziplinako eslalomeko finalean sartu da piraguista irundarra, baina laugarren aldiz, ezin izan du Olinpiar Joko batzuetan dominarik kolkoratu. Laugarren aldiz, olinpiar diploma jasoko du. Laugarren... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201054/ander-elosegi-finalerako-sailkatu-da.htm | Kirola | Ander Elosegi finalerako sailkatu da | Irungo piraguistak 103.15eko denbora egin du, eta hirugarren denbora onenarekin lortu du dominen borrokan sartzea, 08:45etik aurrera izango da finala. | Ander Elosegi finalerako sailkatu da. Irungo piraguistak 103.15eko denbora egin du, eta hirugarren denbora onenarekin lortu du dominen borrokan sartzea, 08:45etik aurrera izango da finala. | Finalean da. Ander Elosegi piraguista, C1 kategorian. Irundarrak finalerdi oso txukuna egin du, eta 103.15eko denborarekin dominen borrokan izango da ordubete barru. Denborarik onenetan hirugarrena izan da Elosegirena.Thomas Martin frantziarra (100.65) eta Daniel Watkins australiarra baino ez ditu izan aurretik (101.28... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201055/azurmendik-irabazi-egin-du-baina-zail-du-aurrera-egitea.htm | Kirola | Azurmendik irabazi egin du, baina zail du aurrera egitea | Azurmendik irabazi egin du, baina zail du aurrera egitea. | Clara Azurmendik 21-10 eta 21-2 irabazi dio gaur Dorcas Ajoke Adesokan nigeriarrari, C multzoko ligaxkako bigarren jardunaldian. Halere, donostiarrak zail du final-zortzirenetarako sailkatzea. Izan ere, hirukoak dira multzoak, eta jokalari bakarra sailkatzen da. Atzo, debutean, 21-13 eta 21-8 galdu zuen Seyoung An kore... | |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201056/ehunka-pertsona-elkartu-dira-bergaran-gijongo-talde-bortxaketa-salatzeko.htm | Gizartea | Ehunka pertsona elkartu dira Bergaran, Gijongo talde bortxaketa salatzeko | Lau gizon atxilotu dituzte Gijonen, eta haietako bi baldintzarik gabe kartzelatu dituzte. Brotxaketa salatu duenetako emakume bat Bergarakoa da. Erasoak salatzeko protesta egin dute Bergaran | Ehunka pertsona elkartu dira Bergaran, Gijongo talde bortxaketa salatzeko. Lau gizon atxilotu dituzte Gijonen, eta haietako bi baldintzarik gabe kartzelatu dituzte. Brotxaketa salatu duenetako emakume bat Bergarakoa da. Erasoak salatzeko protesta egin dute Bergaran | Lau gizonezko atxilotu zituzten atzo Gijonen (Espainia), bi emakume bortxatzea leporatuta. Auzia ikertzen ari den Gijongo 5. instrukzio epaileak atxilotuetako bi aske utzi zituen, behin-behinean, eta beste bi espetxera bidali zituen. Aske utzitako gizonezkoei debekatu diete biktimengana gerturatzea edo haiekin komunika... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201057/tunisiako-presidenteari-laquoestatu-kolpearaquo-ematea-leporatu-diote.htm | Mundua | Tunisiako presidenteari «estatu kolpea» ematea leporatu diote | Estatuburuak Hitxam Metxitxi lehen ministroa kargugabetu du, eta parlamentua desegin, gobernuaren kontrako protesten biharamunean. Herritar ugarik erabakia ospatu du bart, kalean. | Tunisiako presidenteari «estatu kolpea» ematea leporatu diote. Estatuburuak Hitxam Metxitxi lehen ministroa kargugabetu du, eta parlamentua desegin, gobernuaren kontrako protesten biharamunean. Herritar ugarik erabakia ospatu du bart, kalean. | Tunisia krisi politikorik larrienean da, 2011ko iraultzaz geroztik. Kais Saied Tunisiako presidenteak herrialdeko parlamentuaren jarduna eten du behin-behinean, eta kargutik bota du Metxitxi lehen ministroa. Herritar batzuk pozez hartu dute erabakia, eta kalean ospatu dute bart, koronabirusaren pandemiagatik etxeratze ... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201058/nafarroako-16-eta-17-urteko-arteko-gazteek-txertatzeko-ordua-eska-dezakete-atzotik.htm | Gizartea | Nafarroako 16 eta 17 urteko arteko gazteek txertatzeko ordua eska dezakete atzotik | Eskaera Internet bidez egin beharko da, oro har. Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, jasotako dosi kopuruaren gorakadak eman du modua txertaketa adin tarte horretara zabaltzeko. | Nafarroako 16 eta 17 urteko arteko gazteek txertatzeko ordua eska dezakete atzotik. Eskaera Internet bidez egin beharko da, oro har. Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, jasotako dosi kopuruaren gorakadak eman du modua txertaketa adin tarte horretara zabaltzeko. | Nafarroak beste urrats bat egin du COVID-19aren kontrako txertaketa kanpainan: 16-17 urte arteko gazteek jadanik har dezakete zizta jasotzeko ordua. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak gaur zabaldu du horretarako aukera, iragan den ostiralean iragarri zuenez. Emandako datuen arabera, herrialdean 14.000 pertsona ... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201059/berrogeita-sei-urteko-gizon-bat-hil-da-getariako-malkorbe-hondartzan-ondoezak-jota.htm | Gizartea | Berrogeita sei urteko gizon bat hil da Getariako Malkorbe hondartzan, ondoezak jota | Ezbeharra atzo gertatu zen, eta hildakoa iruindarra da. | Berrogeita sei urteko gizon bat hil da Getariako Malkorbe hondartzan, ondoezak jota. Ezbeharra atzo gertatu zen, eta hildakoa iruindarra da. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 46 urteko gizoneko bat hil da ondoezak jota Malkorbe hondartzan, Getarian (Gipuzkoa). Iruñekoa da hildako gizona. Atzo 16:15 aldera, itsasertzean zebilen, eta sorosleei laguntzeko keinuak egin zizkien, arnasteko zailtasunak zituelako. Gero, konortea galdu zuen, e... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201060/gurbindok-protagonismorik-ez-espainiaren-garaipenean.htm | Kirola | Gurbindok protagonismorik ez, Espainiaren garaipenean | 28-27 irabazi dio Norvegiari, azken-azkenean penaltiz sartutako gol bati esker. | Gurbindok protagonismorik ez, Espainiaren garaipenean. 28-27 irabazi dio Norvegiari, azken-azkenean penaltiz sartutako gol bati esker. | Espainiako selekzioak azken jokaldian irabazi dio, gaur, Norvegiakoari (28-27), eta urrats garrantzitsua egin du final-laurdenetara bidean. Julen Aginagalde irundarra ez du deialdian sartu Jordi Ribera hautatzaileak, eta Eduardo Gurbindo iruindarrak jokatu du tarte batean, baina ez du protagonismorik eduki. Ligaxkako p... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201061/portugalgo-eragile-politikoek-krabelinen-iraultzaren-ikur-historikoa-agurtu-dute.htm | Mundua | Portugalgo eragile politikoek Krabelinen Iraultzaren «ikur historikoa» agurtu dute | Otelo Saraiva de Carvalho hil da, Lisboan, 84 urte zituela. Portugalgo iraultzako kapitain militarrik garrantzitsuenetako bat izan zen, eta hark diseinatu zuen Antonio Salazarren diktadura amaitu zuen plana. | Portugalgo eragile politikoek Krabelinen Iraultzaren «ikur historikoa» agurtu dute. Otelo Saraiva de Carvalho hil da, Lisboan, 84 urte zituela. Portugalgo iraultzako kapitain militarrik garrantzitsuenetako bat izan zen, eta hark diseinatu zuen Antonio Salazarren diktadura amaitu zuen plana. | Otelo Saraiva de Carvalho hil da, Krabelinen Iraultzako pertsonarik enblematikoenetako bat. Zehazki, hark diseinatu zuen 1974. urtean Antonio de Oliveira Salazarren diktadura amaitu zuen estatu kolpea, eta Portugalgo eragile politiko guztiek aitortu dute «ikur historiko bat» zela. Lisboako Erietxe Militarrean hil da, 8... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201062/ahtaren-kontrako-kanpaldian-parte-hartzera-deitu-du-aht-gelditu-nafarroa-plataformak.htm | Gizartea | AHTaren kontrako kanpaldian parte hartzera deitu du AHT Gelditu Nafarroa plataformak | Iruñetik Atxondora bizikleta martxa egingo dute uztailaren 28tik 30era, eta gero kanpaldia. | AHTaren kontrako kanpaldian parte hartzera deitu du AHT Gelditu Nafarroa plataformak. Iruñetik Atxondora bizikleta martxa egingo dute uztailaren 28tik 30era, eta gero kanpaldia. | «AHTaren munstroa» gelditzeko, bizikleta martxan eta kanpaldian parte hartzeko zutabeak sortzeko deia egin du AHT Gelditu Nafarroa plataformak. Asteazkenean, uztailaren 28ean, 10:00etan, AHTaren aurkako bizikleta martxa abiatuko da Iruñeko Diputaziotik. Ostegunean, uztailaren 29an, 09:30ean, Etxarri Aranaztik (Nafarroa... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201063/1231-kutsatu-daudela-jakinarazi-dute-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | 1.231 kutsatu daudela jakinarazi dute Hego Euskal Herrian | Proba guztien %13,3 izan dira positibo. Atzo atzemandakoen moduko datuak ikusteko, bi aste egin behar da atzera pandemiaren bilakaeran, uztailaren 13ra. | 1.231 kutsatu daudela jakinarazi dute Hego Euskal Herrian. Proba guztien %13,3 izan dira positibo. Atzo atzemandakoen moduko datuak ikusteko, bi aste egin behar da atzera pandemiaren bilakaeran, uztailaren 13ra. | Atzo atzemandako kutsatuak jakinarazi dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak: 1.231 positibo izan ziren. Kopurua aurreko egunekoa baino txikiagoa da, 1.569 izan ziren; zer esanik ez larunbatean jakinarazitakoen aldean, 2.079 izan baitziren orduan. Baina egindako proba kopurua kontuan hartuta, positiboen ehunekoa ez da as... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201064/titmusek-ledecky-gainditu-du-estilo-libreko-400-metrokoan.htm | Kirola | Titmusek Ledecky gainditu du estilo libreko 400 metrokoan | Titmusek Ledecky gainditu du estilo libreko 400 metrokoan. | Katie Ledecky igerilariak helburu argi bat zuen Tokioko Olinpiar Jokoetan, urrezko bost domina kolkoratzea, baina estatubatuarrak ezin izango du bete, Ariarne Titmus australiarrak aurrea hartu baitio gaur, emakumezkoen estilo libreko 400 metroko finalean, proba eder batean. Norgehiagokaren puska handi batean, aurretik ... | |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201065/1313-sumarioko-epaiketa-abiatu-dute-berriz-ere-auzitegi-nazionalean.htm | Politika | 13/13 sumarioko epaiketa abiatu dute berriz ere Auzitegi Nazionalean | Fiskalaren eta abokatuen galderak erantzun dituzte atxiloketetan eta miaketetan parte hartu zuten guardia zibilek | 13/13 sumarioko epaiketa abiatu dute berriz ere Auzitegi Nazionalean. Fiskalaren eta abokatuen galderak erantzun dituzte atxiloketetan eta miaketetan parte hartu zuten guardia zibilek | Zortzi euskal herritarren aurka uztailaren 12an Espainiako Auzitegi Nazionalean hasitako epaiketak segida izan du gaur, guardia zibilen lekukotzekin. Fiskalaren eta defentsaren abokatuen galderei erantzun diete gaur miaketetan eta atxiloketetan parte hartu zuten zenbait guardia zibilek.
Esan dute miaketetan ETArekin l... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201066/hego-koreako-telebistak-barkamena-eskatu-du-irekiera-ekitaldian-erabilitako-estereotipoengatik.htm | Kirola | Hego Koreako telebistak barkamena eskatu du irekiera ekitaldian erabilitako estereotipoengatik | Besteak beste, Italia pizzarekin lotu zuten; Errumania, Dracularekin; Ukraina, Txernobylekin; Haiti, presidentearen hilketarekin; eta Siria, gerrarekin. | Hego Koreako telebistak barkamena eskatu du irekiera ekitaldian erabilitako estereotipoengatik. Besteak beste, Italia pizzarekin lotu zuten; Errumania, Dracularekin; Ukraina, Txernobylekin; Haiti, presidentearen hilketarekin; eta Siria, gerrarekin. | Tokioko Olinpiar Jokoetako irekiera ekitaldian, Hego Koreako MBC kateak irudi batekin eta esaldi batekin aurkeztu zuen herrialde parte hartzaile bakoitza. Haietako hainbatek, ordea, haserrea eragin dute, estereotipoekin eta harro ez egoteko moduko gertaerekin lotu zituztelako herrialde batzuk.
Raphael Rashid kazetaria... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201067/osakidetzako-oposizioen-iruzurragatik-beste-34-pertsona-ikertzeko-eskatu-du-esk-k.htm | Gizartea | Osakidetzako oposizioen iruzurragatik beste 34 pertsona ikertzeko eskatu du ESK-k | Horietatik 32 oposiziogile izandakoak dira. Sindikatuak uste du «adierazgarri asko» daudela pentsatzeko parte hartze aktiboa izan zutela 2016-17ko probako azterketen filtrazioan. | Osakidetzako oposizioen iruzurragatik beste 34 pertsona ikertzeko eskatu du ESK-k. Horietatik 32 oposiziogile izandakoak dira. Sindikatuak uste du «adierazgarri asko» daudela pentsatzeko parte hartze aktiboa izan zutela 2016-17ko probako azterketen filtrazioan. | Osakidetzako mediku espezialisten probako filtrazioen eskandalua azaleratu eta hiru urtera, ESK sindikatuak beste 34 pertsona ikertzea eskatu dio epaileari, lan eskaintza publikoko iruzurrean parte aktiboa izan zuten argitzeko helburuz. Sindikatuak jakinarazi duenez, horietatik 32 oposiziogile izandakoak dira, eta best... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201068/torrent-eta-kataluniako-parlamentuko-hiru-mahaikide-ohi-deklaratzera-deitu-ditu-kataluniako-justizia-auzitegi-nagusiak.htm | Mundua | Torrent eta Kataluniako Parlamentuko hiru mahaikide ohi deklaratzera deitu ditu Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak | Espainiako Auzitegi Konstituzionalari desobeditzea egozten die fiskaltzak, 2019an Espainiako monarkia gaitzesten zuen ebazpen bat eta autodeterminazio eskubidearen aldeko beste bat onartzeagatik. | Torrent eta Kataluniako Parlamentuko hiru mahaikide ohi deklaratzera deitu ditu Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak. Espainiako Auzitegi Konstituzionalari desobeditzea egozten die fiskaltzak, 2019an Espainiako monarkia gaitzesten zuen ebazpen bat eta autodeterminazio eskubidearen aldeko beste bat onartzeagatik. | Maria Eugenia Alegret Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko magistratuak ikertu gisa deklaratzera deitu ditu Roger Torrent eta ganberako beste hiru kide. Kataluniako Fiskaltzaren arabera, Torrent parlamentuko presidente zela, ganberak «legez kanpoko» bi ebazpen onartu zituen iragan legealdian: bata, autodeterminazio e... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201069/ehunka-gazte-bildu-ditu-aurtengo-eskola-ibiltariak.htm | Gizartea | Ehunka gazte bildu ditu aurtengo Eskola Ibiltariak | Ikasle mugimenduaren formakuntzarako eta aisialdirako topaleku izatea du helburu. | Ehunka gazte bildu ditu aurtengo Eskola Ibiltariak. Ikasle mugimenduaren formakuntzarako eta aisialdirako topaleku izatea du helburu. | Ikasle Abertzaleak, Euskal Herriko ikasle langileen antolakunde sozialistak, Eskola Ibiltaria antolatu zuen ostiralean, Azpeitian (Gipuzkoa). Beste urte batez ehunka gazte elkartu ziren ikasle mugimenduaren formakuntzarako eta aisialdirako topaleku izatea helburu zuen egitasmoan.
Goizean goizetik hasi zuten egitaraua,... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201070/errusiarentzat-urrea-taldekakoan.htm | Kirola | Errusiarentzat urrea taldekakoan | 25 urteren ondoren lortu du, atzera, irabaztea. | Errusiarentzat urrea taldekakoan. 25 urteren ondoren lortu du, atzera, irabaztea. | 25 urteren ostean, Errusiak berriro irabazi du urrea gizonezkoen gimnastika artistikoko taldekako lehiaketan. Mende laurden bat zeraman podiumeko koska gorenera igo gabe, baina, pronostikoak bete, eta berriro lortu du hura zapaltzea eta Olinpiar Jokoetako garaipen prestigiotsuenetako bat lortzea. Gutxigatik irabazi dio... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201071/jaurlaritzak-gida-bat-aurkeztuko-du-etxebizitzen-diseinuan-genero-ikuspegia-txertatzeko.htm | Gizartea | Jaurlaritzak gida bat aurkeztuko du etxebizitzen diseinuan genero ikuspegia txertatzeko | Bizigarritasun dekretuan genero ikuspegia txertatzeko, adituekin elkarlanean ari da Eusko Jaurlaritza. Urte amaierarako aurkeztu nahi du dekretua. | Jaurlaritzak gida bat aurkeztuko du etxebizitzen diseinuan genero ikuspegia txertatzeko. Bizigarritasun dekretuan genero ikuspegia txertatzeko, adituekin elkarlanean ari da Eusko Jaurlaritza. Urte amaierarako aurkeztu nahi du dekretua. | Eusko Jaurlaritzak gida bat aurkeztu asmo du etxebizitzen diseinuan genero ikuspegia gehitzeko. Hala iragarri du Iñaki Arriola sailburuak. Genero ikuspegian adituak diren zenbaitekin elkarlanean ari da Eusko Jaurlaritza, eta iragarri du urte amaierarako bizigarritasun dekretu bat aurkeztu nahi dutela, genero ikuspegia ... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201072/desokupak-gasteizen-etxebizitza-bat-hustu-duela-salatu-dute.htm | Gizartea | Desokupak Gasteizen etxebizitza bat hustu duela salatu dute | Uztailaren 28an, arratsaldeko 18:00etan, prentsaurrekoa egingo dute gertatutakoa salatzeko. | Desokupak Gasteizen etxebizitza bat hustu duela salatu dute. Uztailaren 28an, arratsaldeko 18:00etan, prentsaurrekoa egingo dute gertatutakoa salatzeko. | Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi du eskuin muturreko Desokupa enpresak beste etxebizitza bat hustu duela Abetxukon (Gasteiz, Araba). Oraindik ez dute gertatutakoaren inguruko informazio gehiago eman. Hala ere, sindikatuak, Erraki langileen kontrolpeko guneen defentsarako sarearekin batera, prentsaurrekoa an... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201073/55-urteko-gizon-bat-atxilotu-dute-irunean-etxekideari-sexu-erasoa-egitea-egotzita.htm | Gizartea | 55 urteko gizon bat atxilotu dute Iruñean etxekideari sexu erasoa egitea egotzita | Bi egunez jarraian izan dira abusuak. | 55 urteko gizon bat atxilotu dute Iruñean etxekideari sexu erasoa egitea egotzita. Bi egunez jarraian izan dira abusuak. | Espainiako Poliziak 55 urteko gizonezko bat atxilotu du, etxekide zuen emakumeari sexu erasoa egitea egotzita. Emakumearen semea ere etxe berean bizi da, eta bertan izan dira abusuak.
Espainiako Poliziak jakitera eman duenez, emakumeak salaketa jarri zuen Espainiako Poliziaren Salaketa eta Herritarren Arretarako Buleg... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201074/chourraut-finalerdian-lehiatuko-da-bihar.htm | Kirola | Chourraut finalerdian lehiatuko da bihar | 07:00etan da lehia, eta sailkatzen bada, finala 09:00etan izango du. Guztira bost euskal kirolari ariko dira bihar, goizaldeko 03:00etatik aurrera. | Chourraut finalerdian lehiatuko da bihar. 07:00etan da lehia, eta sailkatzen bada, finala 09:00etan izango du. Guztira bost euskal kirolari ariko dira bihar, goizaldeko 03:00etatik aurrera. | Bost euskal kirolari lehiatuko dira bihar, uztailak 27, Tokioko Olinpiar Jokoetan. Besteak beste, Maialen Chourrautek finalerdiak izango ditu 07:00etan, K1 kayaka modalitatean, Kasai eslalom piraguismoko zentroan, eta sailkatuz gero, finala 09:00etan izango du. BERRIAk zuzenean jarraituko du lehia.
Goizaldean, 03:00et... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201075/najib-mikati-izendatu-dute-libanoko-lehen-ministro.htm | Mundua | Najib Mikati izendatu dute Libanoko lehen ministro | Herrialdeak urtebete inguru darama gobernua osatu ezinik. Krisi ekonomikoari aurre egitea izango da haren erronka nagusia. | Najib Mikati izendatu dute Libanoko lehen ministro. Herrialdeak urtebete inguru darama gobernua osatu ezinik. Krisi ekonomikoari aurre egitea izango da haren erronka nagusia. | Libanoko Parlamentuko 118 parlamentarietatik 72ren onespena eskuratuta, gobernu berria osatzeko ardura hartuko du Najib Mikatik. Michel Aoun presidenteak berretsi du erabakia, eta Mikati lehen ministro izango da aurrerantzean. Besteak beste, Hezbollah eta Etorkizunerako Mugimendua alderdien, eta Saad Hariri eta Tamam S... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201076/donostiako-56-jazzaldia-arrakastatsua-sarreren-90-saldu-dira.htm | Kultura | Donostiako 56. Jazzaldia, «arrakastatsua»: sarreren %90 saldu dira | Segurtasun neurriak gorabehera, edukiera bete egin da ordainpeko 27 kontzertuetatik hamabosten | Donostiako 56. Jazzaldia, «arrakastatsua»: sarreren %90 saldu dira. Segurtasun neurriak gorabehera, edukiera bete egin da ordainpeko 27 kontzertuetatik hamabosten | Bigarren urtez, neurriek mugatuta antolatu behar izan dute Donostiako Jazzaldia, baina, iaz bezala, oraingoan ere pozik agertu dira antolatzaileak jaialdiak izandako harrerarekin. 56. Jazzaldia «arrakastatsua» izan dela adierazi dute, ordainpeko kontzertuen sarreren %90 saldu baitira. Gisa horretako 27 kontzertu eskain... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201077/nola-hitz-egin-telelanaren-inguruan-euskaraz.htm | Gizartea | Nola hitz egin telelanaren inguruan euskaraz? | 'Telelanaren oinarrizko glosarioa' kaleratu du Euskaltzaindiak. Akademiak oinarrizko termino batzuk bildu ditu, baina adierazi du lehen hurbilketa lana baino ez dela. | Nola hitz egin telelanaren inguruan euskaraz?. 'Telelanaren oinarrizko glosarioa' kaleratu du Euskaltzaindiak. Akademiak oinarrizko termino batzuk bildu ditu, baina adierazi du lehen hurbilketa lana baino ez dela. | Nabaria da pandemia hasi zenetik arlo espezializatu batzuetako hitzak sartu direla eguneroko hiztegian: antigeno, baheketa, maskara, berrogeialdi... Baina ez osasun arlokoak bakarrik. Birusak nabarmen eragin die gainontzeko esparruei ere, eta askorentzat etxea lantoki bilakatu da. Teknologia berrien zurrunbiloan sartze... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201078/pixkanaka-gertatu-zenari-buelta-ematen-ari-gara.htm | Kirola | «Pixkanaka, gertatu zenari buelta ematen ari gara» | Orain arte, Tokioko Jokoak ez dira gozoak izan Ion Izagirrerentzat. Larunbatean errepideko proban asko sufritu eta gero, asteazkenean arantza atera nahi du erlojupekoan. Gustura legoke Rion bezala diploma olinpiko bat lortuta. | «Pixkanaka, gertatu zenari buelta ematen ari gara». Orain arte, Tokioko Jokoak ez dira gozoak izan Ion Izagirrerentzat. Larunbatean errepideko proban asko sufritu eta gero, asteazkenean arantza atera nahi du erlojupekoan. Gustura legoke Rion bezala diploma olinpiko bat lortuta. | Ion Izagirrek (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1989) ahaztu egin nahi du ostiralean eta larunbatean gertatutakoa, eta arreta osoa asteazkeneko erlojupekoan jarri (07:00etan Euskal Herrian).
Ostiralean eta larunbatean bizitakoaren ondoren, nola zaude? Gorka anaiak esan zuen infernu hutsa izan zela.
Hala da. Ostirala oso egun tx... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201079/erdibidean-berriro.htm | Kirola | Erdibidean berriro | Rion bezala, Ander Elosegik zortzigarren amaitu du C1 proban. Finalerdi oso ona egin eta gero, trabatuta eta kontrakarrean aritu da finalean, eta diploma olinpikoarekin konformatu behar izan du berriz. | Erdibidean berriro. Rion bezala, Ander Elosegik zortzigarren amaitu du C1 proban. Finalerdi oso ona egin eta gero, trabatuta eta kontrakarrean aritu da finalean, eta diploma olinpikoarekin konformatu behar izan du berriz. | Diploma olinpiko bat lortzea ez da nolanahiko lorpena kirolari batentzat. Gutxik dute horretarako gaitasuna. Meritu handiagoa du laugarrenez lortzea. Eta zer esanik ez parte hartutako Olinpiar Joko guztietatik diplomarekin besapean etxera bueltatzea. Hori da Ander Elosegiren kasua. Baina Irungo (Gipuzkoa) piraguistari ... |
2021-7-26 | https://www.berria.eus/albisteak/201080/gizonezko-bat-atxilotu-dute-berrizen-bikotekideari-eraso-egitea-leporatuta.htm | Gizartea | Gizonezko bat atxilotu dute Berrizen bikotekideari eraso egitea leporatuta | Gizonak ihesari eman dio, baina handik gutxira aurkitu dute. Emakumea zaurituta eraman dute Gurutzetako ospitalera. | Gizonezko bat atxilotu dute Berrizen bikotekideari eraso egitea leporatuta. Gizonak ihesari eman dio, baina handik gutxira aurkitu dute. Emakumea zaurituta eraman dute Gurutzetako ospitalera. | Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 27 urteko gizon bat atxilotu dute Berrizen (Bizkaia), bikotekideari labanaz eraso egitea egotzita. Ustezko hilketa delitua egozten diote gizonezkoari. Emakumea zaurituta eraman dute Gurutzetako ospitalera, helikopteroz. Ertzaintzari abisua eman diote 19:00 a... |
2021-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/201120/munarriz-erabakigarriaespainiaren-garaipenean.htm | Kirola | Munarriz, erabakigarria Espainiaren garaipenean | Espainiako selekzioak 8-6 irabazi dio Montenegrori, B multzoko ligaxkako bigarren jardunaldian. Nafarrak gol bat sartu du. | Munarriz, erabakigarria Espainiaren garaipenean. Espainiako selekzioak 8-6 irabazi dio Montenegrori, B multzoko ligaxkako bigarren jardunaldian. Nafarrak gol bat sartu du. | Espainiak 8-6 irabazi dio gaur Montenegrori, eta Alberto Munarriz nafarraren lana erabakigarria izan da. Titular aritu da, gol bat sartu du, eta Espainiako selekzioan gehien jokatu duten jokalarietan bigarrena izan da. Espainiak final-laurdenetarako sailkapena bideratu du gaur irabazita. Joan den igandean, B multzoko l... |
2021-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/201121/elkarretaratzera-deitu-dute-gaur-berrizen-emakume-baten-aurkako-hilketa-saioa-gaitzesteko.htm | Gizartea | Elkarretaratzera deitu dute gaur Berrizen, emakume baten aurkako hilketa saioa gaitzesteko | Labanaz eraso, eta haurrarekin ihesari eman zion. Handik gutxira atxilotu zuten ertzainek, eta espetxeratuta dago orain. Emakumea heriotza arriskutik kanpo dago. | Elkarretaratzera deitu dute gaur Berrizen, emakume baten aurkako hilketa saioa gaitzesteko. Labanaz eraso, eta haurrarekin ihesari eman zion. Handik gutxira atxilotu zuten ertzainek, eta espetxeratuta dago orain. Emakumea heriotza arriskutik kanpo dago. | Mobilizaziora deitu dute gaur 19:00etarako Berrizen, Urtiaga plazan, atzo iluntzean gizon batek bikotekidea hiltzen saiatu izana gaitzesteko. Labanaz egin zion eraso andreari, eta besoetako haurrarekin ihesari eman zion gero. Atzo iluntzean bertan atxilotu zuten ertzainek, hilketa saioa egotzita. Epailearen aurrean dek... |
2021-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/201122/tunisiako-lehen-ministroak-botere-eskualdatze-baketsua-iragarri-du.htm | Mundua | Tunisiako lehen ministroak botere eskualdatze «baketsua» iragarri du | Presidenteak bera kargugabetu izana onartu du Metxitxik. Ennahdha alderdia hauteskundeak aurreratzearen alde agertu da, «autoritarismoa» eragozteko. Protestak eteteko eskatu die gobernuaren aldekoei. | Tunisiako lehen ministroak botere eskualdatze «baketsua» iragarri du. Presidenteak bera kargugabetu izana onartu du Metxitxik. Ennahdha alderdia hauteskundeak aurreratzearen alde agertu da, «autoritarismoa» eragozteko. Protestak eteteko eskatu die gobernuaren aldekoei. | «Presidenteak gobernua gidatzeko aukeratzen duenari emango diot karguaren ardura», adierazi zuen atzo gauean Hitxem Metxixi Tunisiako lehen ministroak. Kais Saied presidenteak kargugabetu zuen igandean, eta erabakiak krisi politiko sakona eragin du Tunisian, 2011ko iraultzaz geroztik ezagutu duen larriena.
Metxixik az... |
2021-7-27 | https://www.berria.eus/albisteak/201123/38-urte-dauzkat-azkarrena-ez-nintzen-izango-baina-esperientzia-handiena-duena-bai.htm | Kirola | «38 urte dauzkat. Azkarrena ez nintzen izango, baina esperientzia handiena duena, bai» | Maialen Chourrautek falta zitzaion domina lortu du: zilarrezkoa. Lasarte-Oriako piraguista bigarren tokian sailkatu da emakumezkoen eslalomeko K1eko proban. Olinpiar Jokoetan domina gehien irabazi dituen euskal kirolaria da: hiru. | «38 urte dauzkat. Azkarrena ez nintzen izango, baina esperientzia handiena duena, bai». Maialen Chourrautek falta zitzaion domina lortu du: zilarrezkoa. Lasarte-Oriako piraguista bigarren tokian sailkatu da emakumezkoen eslalomeko K1eko proban. Olinpiar Jokoetan domina gehien irabazi dituen euskal kirolaria da: hiru. | Olinpiar Jokoen aurreko lehiaketetan, Munduko Kopan eta Europako Txapelketan, dominarik lortu gabe heldu zen Maialen Chourraut (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1983) Tokiora. «Lehen hamarretan sailkatu naiz hiru lehiaketetan, eta ez naiz egon dominetatik hain urrun. Lehiaketa bakoitza hutsetik hasten da guztiontzat», esan zion... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.