date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/201325/etxegabetzeagatik-ez-naiz-eztabaidan-sartuko-berba-egiten-jarraituko-dugu.htm | Gizartea | «Etxegabetzeagatik ez naiz eztabaidan sartuko; berba egiten jarraituko dugu» | Mezua gizarteratzeko gaitasunak baldintzatuko du Europan Elizaren etorkizuna, Bilboko gotzain berriaren ustez. Sarri gauza bat esan eta beste bat egin dutela aitortu du, eta horrek «aginpide morala»; kendu diela. Kezkatuta dago gazteen ezegonkortasunaz. | «Etxegabetzeagatik ez naiz eztabaidan sartuko; berba egiten jarraituko dugu». Mezua gizarteratzeko gaitasunak baldintzatuko du Europan Elizaren etorkizuna, Bilboko gotzain berriaren ustez. Sarri gauza bat esan eta beste bat egin dutela aitortu du, eta horrek «aginpide morala»; kendu diela. Kezkatuta dago gazteen ezegon... | Uztailaren 3an hartu zuen Joseba Segura Etxezarragak (Bilbo, 1958) Bilboko gotzain kargua. Aurretik, bikario nagusi izan da lehenengo, eta gotzain laguntzaile gero. Lehenago, 2006tik, 11 urte egin zituen Ekuadorren, misiolari. Itzuleran, ez du berritasun handirik nabaritu Bilboko Elizbarrutian: «Lehendik ikusita nituen... |
2021-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/201326/ekhilur-ordaintzeko-sistema-probatzen-dabiltza-bilbon.htm | Ekonomia | Ekhilur ordaintzeko sistema probatzen dabiltza Bilbon | Zazpikaleetan jarri du martxan Ekhilur kooperatibak bere ordaintzeko sistema. Urtebeteko proba saioa izango da. Etorkizunean beste udalerri batzuetara hedatzea espero dute. | Ekhilur ordaintzeko sistema probatzen dabiltza Bilbon. Zazpikaleetan jarri du martxan Ekhilur kooperatibak bere ordaintzeko sistema. Urtebeteko proba saioa izango da. Etorkizunean beste udalerri batzuetara hedatzea espero dute. | «Aldaketa sakona bilatzen dugu». Irmoki egin du berba Alex Lopez Ekhilur kooperatibako kideak. Utopiatik ihesi, egungo jardunaren bidez «bestelako ekonomia bat» sortzeko lanean murgilduta dabil; «inori itxaron gabe, gaurdanik pausoak emateko prestutasunez». Hain zuzen ere, helburu horrekin garatu dute Ekhilur ordaintze... |
2021-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/201327/djokovic-finaletik-kanpo.htm | Kirola | Djokovic, finaletik kanpo | Tenislari serbiarrak 6-1, 3-6, 1-6 galdu du Zvereven kontra.Katxanov errusiarrak eta Zverev alemaniarrak jokatuko dute finala | Djokovic, finaletik kanpo. Tenislari serbiarrak 6-1, 3-6, 1-6 galdu du Zvereven kontra.Katxanov errusiarrak eta Zverev alemaniarrak jokatuko dute finala | Ezustekoa gizonezkoen tenis lehiaketan. Izan ere, Novak Djokovicek ez du finala jokatuko, eta, hortaz, ezin izango du urrezko domina kolkoratu. Ikusita aurten Australiako Irekian, Roland Garrosen eta Wimbledonen nagusitu dela, Tokion gailentzeko faborito argia zen ATP sailkapeneko liderra. Baina parean bosgarrena zeuka... |
2021-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/201328/margoak-gaitzen-aurka.htm | Kultura | Margoak, gaitzen aurka | Ibarrangeluko kultur etxean (Bizkaia), Mari Carmen Zubietaren margolanen enkante-erakusketa solidario bat antolatu dute. Egitasmoaren bidez, Zubietak egindako artelana aitortzeaz gain, minbiziaren aurkako ikerketan lagundu nahi du haren familiak. Dirua lortzetik harago, "kontzientziazioa"; ere bultzatu nahi dute. | Margoak, gaitzen aurka. Ibarrangeluko kultur etxean (Bizkaia), Mari Carmen Zubietaren margolanen enkante-erakusketa solidario bat antolatu dute. Egitasmoaren bidez, Zubietak egindako artelana aitortzeaz gain, minbiziaren aurkako ikerketan lagundu nahi du haren familiak. Dirua lortzetik harago, "kontzientziazioa"; ere b... | Egitasmo solidario bat dago martxan Ibarrangelun. Mari Carmen Zubieta Karmentxu-k ondare zabala utzi zuen 2019an hil zenean. Haren familiak, egitasmo kultural solidario baten bidez, hark egindako artelanei duten balioa aitortzeaz gain, familia astindu duen gaixotasun baten kontrako ikerketa bultzatzeko egitasmoa jarri ... |
2021-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/201329/gizonezko-bat-atxilotu-dute-bilbon-bikotekide-ohiari-labanarekin-erasotzea-egotzita.htm | Gizartea | Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, bikotekide ohiari labanarekin erasotzea egotzita | Itxuraz, bikotekide ohiari aizto batez eraso dio, eta ebaki bat egin dio aldakaren parean. Emakumea ospitalera eraman behar izan dute. | Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, bikotekide ohiari labanarekin erasotzea egotzita. Itxuraz, bikotekide ohiari aizto batez eraso dio, eta ebaki bat egin dio aldakaren parean. Emakumea ospitalera eraman behar izan dute. | Ertzaintzak 33 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean Bilbon, bikotekide ohiari arma zuriz erasotzea egotzita. Goizaldeko ordu bata hogei gutxi inguruan, Ertzaintzari ohartarazi diote Bilboko Matiko auzoko etxebizitza batean indarkeria matxistako kasu bat gertatu dela. Herritarren babeserako patruilak berta... |
2021-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/201330/urrea-eta-munduko-errekorra-lortu-du-schoenmakerrek.htm | Kirola | Urrea eta munduko errekorra lortu du Schoenmakerrek | Hegoafrikarra azkarrena izan da 200 metro bular igeriketan: 2.18.95 minutuan osatu du proba. | Urrea eta munduko errekorra lortu du Schoenmakerrek. Hegoafrikarra azkarrena izan da 200 metro bular igeriketan: 2.18.95 minutuan osatu du proba. | Erakustaldia eman du Tatjana Schoenmaker hegoafrikarrak bular estiloko 200 metroko proban. Irabazteko faboritoa zen, eta ez du huts egin. Azkarrena izan da, eta urrezko domina kolkoratu du 2.18.95 minutuko denbora eginda. Ez hori bakarrik. Munduko marka ere hautsi du. Hobetu egin du 2013an Rikke Moller Pedersenen egind... |
2021-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/201331/1698-positibo-jakinarazi-dituzte-hegoaldean.htm | Gizartea | 1.698 positibo jakinarazi dituzte Hegoaldean | Positibo tasak zertxobait egin du behera: proben %11,6 izan dira positibo. 83 lagun daude larri ZIUetan. | 1.698 positibo jakinarazi dituzte Hegoaldean. Positibo tasak zertxobait egin du behera: proben %11,6 izan dira positibo. 83 lagun daude larri ZIUetan. | Osakidetzak eta Osasunbideak atzo atzemandako datuen berri eman dute: 1.698 lagunek eman zuten positibo, proba diagnostikoan. Atzo jakinarazitakoak baino ia 300 gutxiago izan dira. Kopuruak ez ezik, positibo tasak ere egin du zertxobait behera: egindako proba guztien %11,6 izan dira positibo. Aurreko egunetan %12tik go... |
2021-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/201332/bederatzi-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-hong-kongerako-segurtasun-legearekin-auzipetutako-lehenari.htm | Mundua | Bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri diote Hong Kongerako Segurtasun Legearekin auzipetutako lehenari | «Terrorismoa» eta «sezesioa bultzatzea» egotzia zion epaimahaiak Tong Ying-kiti. Sentzentzia inflexio puntu bat izan daiteke hiriko sistema judizialean. | Bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri diote Hong Kongerako Segurtasun Legearekin auzipetutako lehenari. «Terrorismoa» eta «sezesioa bultzatzea» egotzia zion epaimahaiak Tong Ying-kiti. Sentzentzia inflexio puntu bat izan daiteke hiriko sistema judizialean. | Hong Kongen lehenengo aldiz epaitu dute herritar bat Txinak hiri horretarako onartu zuen Segurtasun Legea erabilita. Tong Ying-kit 24 urteko gaztea «terrorismoagatik» eta «sezesioa bultzatzeagatik» erruduntzat jo zuen joan den asteartean Hong Kongeko Auzitegi Gorenak, eta, gaur, haren kontrako zigorra zehaztu du: beder... |
2021-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/201333/maixabel-filma-donostiako-zinemaldiko-sail-ofizialean-lehiatuko-da.htm | Kultura | ‘Maixabel’ filma Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da | Iciar Bollainen lanaz gain, Fernando Leon de Aranoa, Paco Plaza eta Jonas Truebarenak izango dira Urrezko Maskorrerako hautagaien artean. Mikel Gurrearen ‘Heltzear’ euskarazko film laburra Zabaltegi-Tabakalera sailean erakutsiko dute. | ‘Maixabel’ filma Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da. Iciar Bollainen lanaz gain, Fernando Leon de Aranoa, Paco Plaza eta Jonas Truebarenak izango dira Urrezko Maskorrerako hautagaien artean. Mikel Gurrearen ‘Heltzear’ euskarazko film laburra Zabaltegi-Tabakalera sailean erakutsiko dute. | Donostiako Zinemaldiak 69. jaialdian parte hartuko duten beste hamalau film hautatu ditu. Horien artean dago Iciar Bollainek zuzendu duen Maixabel, Sail Ofizialean lehiatuko dena. Halaber, Mikel Gurreak Zabaltegi-Tabakalera sailean erakutsiko du Heltzear euskarazko film laburra.
Maixabel lana, Maixabel Lasaren bizipen... |
2021-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/201334/puigdemont-ponsati-eta-comin-immunitaterik-gabe-utzi-ditu-luxenburgoko-auzitegiak.htm | Mundua | Puigdemont, Ponsati eta Comin immunitaterik gabe utzi ditu Luxenburgoko auzitegiak | Europako Auzitegi Orokorraren iritziz, diputatu kataluniarrek ez dute atxilotuak izateko arriskurik, haien kontrako euroaginduak etenda daudelako, eta, beraz, ez dute kautela neurririk behar. | Puigdemont, Ponsati eta Comin immunitaterik gabe utzi ditu Luxenburgoko auzitegiak. Europako Auzitegi Orokorraren iritziz, diputatu kataluniarrek ez dute atxilotuak izateko arriskurik, haien kontrako euroaginduak etenda daudelako, eta, beraz, ez dute kautela neurririk behar. | Carles Puigdemont, Clara Ponsati eta Toni Comin europarlamentariei EB Europako Batasuneko lurraldeko immunitatea indargabetu die Europako Auzitegi Orokorrak —Europako Auzitegi Nagusiko lehen instantziako auzitegiak—. Azaldu duenez, Espainiako Auzitegi Gorenak JxCko hiru parlamentarien aurka igorri zituen euroaginduak i... |
2021-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/201335/kanada-eta-zeelanda-berria-nagusi-zortziko-ontzietan.htm | Kirola | Kanada eta Zeelanda Berria nagusi zortziko ontzietan | Emakumezkoetan, Kanada izan da azkarrena; gizonezkoetan, Zeelanda Berria. | Kanada eta Zeelanda Berria nagusi zortziko ontzietan. Emakumezkoetan, Kanada izan da azkarrena; gizonezkoetan, Zeelanda Berria. | Arraunean, zortziko ontzien finalak jokatu dira gaur. Emakumezkoetan, Kanada izan da azkarrena, eta 0,9 segundoko tartea atera dio bigarren sailkatuari: Zeelanda Berriari. Hirugarren Txinak amaitu du.
Gizonezkoetan, berriz, zeelandaberritarrak izan dira nagusi. 5.24.64ko denboran osatu dute proba. Ia segundo bat geroa... |
2021-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/201336/autodiagnostikorako-testetan-izandako-positiboen-berri-emateko-esteka-bat-ahalbidetu-du-osakidetzak.htm | Gizartea | Autodiagnostikorako testetan izandako positiboen berri emateko esteka bat ahalbidetu du Osakidetzak | Gainera, COVID-19an positibo eman duen norbaiten kontaktu estua izandako pertsonak Osakidetzarekin harremanetan jartzeko aukera izango dute, Internet bidez. Euren datuak eman eta gero, ordua eska dezakete proba diagnostiko bat egiteko. | Autodiagnostikorako testetan izandako positiboen berri emateko esteka bat ahalbidetu du Osakidetzak. Gainera, COVID-19an positibo eman duen norbaiten kontaktu estua izandako pertsonak Osakidetzarekin harremanetan jartzeko aukera izango dute, Internet bidez. Euren datuak eman eta gero, ordua eska dezakete proba diagnost... | Gipuzkoako Farmazialarien Kolegioko zuzendari Miguel Angel Gaztelurrutiak Berriari aurreratu bezala, Osakidetzak webgune bat ahalbidetu du autodiagnostikorako testetan agertzen diren positiboak jakinarazteko. Positibo horien kontaktu estuetarako ere balio du estekak.
Orain arte ez zegoen protokolorik indarrean, eta po... |
2021-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/201337/merezitako-omen-sentitua-egin-diote-joan-mari-torrealdairi.htm | Gizartea | Merezitako omen sentitua egin diote Joan Mari Torrealdairi | Bere heriotzatik urtebetera, Joan Mari Torrealdaik omenaldi berezia jaso du Martin Ugalde kultur parkean, senide, lagun eta lankideen partetik. Omenaldia streaming bidez ikusteko aukera izan da, eta ekitaldia osorik ikusgai dago orain. | Merezitako omen sentitua egin diote Joan Mari Torrealdairi. Bere heriotzatik urtebetera, Joan Mari Torrealdaik omenaldi berezia jaso du Martin Ugalde kultur parkean, senide, lagun eta lankideen partetik. Omenaldia streaming bidez ikusteko aukera izan da, eta ekitaldia osorik ikusgai dago orain. | Bizitzan zehar ereindakoaren fruitu ederra izan da Joan Mari Torrealdaik jaso duena. Bere heriotzatik urtebete igaro denean, senide, lagun eta lankide izandakoek omenaldi sentitua eskaini diote Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde kultur parkeko lorategian eginiko ekitaldi berezian. Besteak beste Jakin aldizkariko zuzend... |
2021-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/201338/irabazitako-dominen-sailkapenean-txina-dago-aurretik.htm | Kirola | Irabazitako dominen sailkapenean Txina dago aurretik | Txinako selekzioaren kirolariek urrezko 19 domina kolkoratu dituzte aurreneko astean. Japoniakoek 17, eta AEBetakoek 14. | Irabazitako dominen sailkapenean Txina dago aurretik. Txinako selekzioaren kirolariek urrezko 19 domina kolkoratu dituzte aurreneko astean. Japoniakoek 17, eta AEBetakoek 14. | Astebete pasatu da joan den ostiralean Tokioko Olinpiar Jokoak inauguratu zituztenetik, eta, oraingoz, Txinako selekzioa dago aurrenekoa, irabazitako dominen sailkapenean. Kirolari txinatarrek urrezko 19 domina, zilarrezko 10 eta brontzezko 11 domina kolkoratu dituzte. Japonia dago bigarren, urrezko 17, zilarrezko lau ... |
2021-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/201340/siemens-gamesak-kaleratzeak-aipatu-ditu-galera-handiak-izan-ondoren.htm | Ekonomia | Siemens Gamesak kaleratzeak aipatu ditu, galera handiak izan ondoren | Lehengaien garestitzearen ondorioz, haize errotak kostu azpiko prezioetan saldu eta 368 milioi euroren galerak pilatu ditu aurten. | Siemens Gamesak kaleratzeak aipatu ditu, galera handiak izan ondoren. Lehengaien garestitzearen ondorioz, haize errotak kostu azpiko prezioetan saldu eta 368 milioi euroren galerak pilatu ditu aurten. | Lana badu, bezero berriak erakartzeko gaitasuna ere, eta etorkizuneko sektore batean ari da, baina gauzak ez doaz ongi Siemens Gamesan. Azken bederatzi hilabeteetan 368 milioi euro galdu ditu, horietako 314 milioi azken hiruhilekoan, eta Espainiako adarrean kaleratze gehiago egiteko aukera ez du baztertu Andreas Nauen ... |
2021-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/201341/zornotzako-erasotzaileetako-bi-espetxean-sartu-dituzte.htm | Gizartea | Zornotzako erasotzaileetako bi espetxean sartu dituzte | Erasoagatik atxilotu zuten hirugarren gaztea aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du. | Zornotzako erasotzaileetako bi espetxean sartu dituzte. Erasoagatik atxilotu zuten hirugarren gaztea aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du. | Zornotzako erasoan parte hartzeagatik adin nagusiko hiru gazte atxilotu zituzten, eta horietatik bi kartzelara sartzeko agindu du epaileak gaur. Hirugarrena aske utzi dute, kautela neurriekin. Epailearen aurretik berriro ere igaro beharko du.
Hasieran, zortzi pertsona atxilotu zituzten, baina horietako bost adingabeak... |
2021-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/201342/gazara-giza-laguntza-sartzen-utziko-du-israelgo-gobernuak.htm | Mundua | Gazara giza laguntza sartzen utziko du Israelgo Gobernuak | Bakea Orain erakundeak salatu du Israelgo Gobernuak Zisjordaniako palestinarrenak diren lurrak lantzeko diru laguntzak eman dizkiela kolono talde batzuei | Gazara giza laguntza sartzen utziko du Israelgo Gobernuak. Bakea Orain erakundeak salatu du Israelgo Gobernuak Zisjordaniako palestinarrenak diren lurrak lantzeko diru laguntzak eman dizkiela kolono talde batzuei | Ekialde Hurbilean nazioarteko presioek eragina izan dutela dirudi, Israelgo Gobernuak Gazan ezarritako murrizketak arinduko baititu. Agindutako aldaketen artean, iragarri zuen, Gazara giza laguntza sartzen uztea, baldintza zehatzak betetzen dituzten palestinarrei atzerrira bidaiatzen uztea, eta arrantza eremua zabaltze... |
2021-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/201343/udako-ekaitza.htm | Gizartea | Udako ekaitza | Larachan (Coruña) jaio zen, 1964ko martxoan. Biologia ikasi zuen Santiago de Compostelako unibertsitatean. 1990az geroztik, Biologia eta Geologia irakasle dihardu bigarren hezkuntzan. Maite du lanbide hori, inoiz ez baitio ikasteari uzten. Eta, oraindik ere, izugarri gustatzen baitzaio natura aztertzea. Gaur egun Larac... | Udako ekaitza. Larachan (Coruña) jaio zen, 1964ko martxoan. Biologia ikasi zuen Santiago de Compostelako unibertsitatean. 1990az geroztik, Biologia eta Geologia irakasle dihardu bigarren hezkuntzan. Maite du lanbide hori, inoiz ez baitio ikasteari uzten. Eta, oraindik ere, izugarri gustatzen baitzaio natura aztertzea. ... | Nola bota dezake halako harri jasa uztailaren hogeita hamarrean? Izotzezko ehunka jaurtigai teilak metrailatzen, amamaren ortua suntsitzen ari dira. Almak adats oraino hezea orrazten dihardu komuneko ispiluaren aurrean. Hondartzatik bueltan harrapatu du ekaitzak. Ikusten duen irudiak ez du antza handirik duela hilabete... |
2021-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/201344/deliveroo-joan-egingo-da-hego-euskal-herritik.htm | Ekonomia | Deliveroo joan egingo da Hego Euskal Herritik | Bi aste barru sartuko da indarrean Rider legea, eta haren ondorioz, janari banatzaileak kontratatu beharko dituzte banaketa enpresek. | Deliveroo joan egingo da Hego Euskal Herritik. Bi aste barru sartuko da indarrean Rider legea, eta haren ondorioz, janari banatzaileak kontratatu beharko dituzte banaketa enpresek. | Deliverook iragarri du Espainiako adarra ixteko asmoa duela. Azken erabakia bere langileak eta banatzaileak galdezkatu ondoren hartuko duela azaldu du, baina ez da espero atzera egitea.
2013an Londresen sortua, Deliveroo janari banaketaren enpresa garrantzitsuenetako bat bilakatu da azken urteetan, eta Hego Euskal Her... |
2021-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/201345/mexikoko-erietxe-batzuk-100-beteta-daude-covid-19a-duten-gaixoekin.htm | Mundua | Mexikoko erietxe batzuk %100 beteta daude COVID-19a duten gaixoekin | Azken orduetan 381 hildako zenbatu dira herrialdean, eta kutsatzeen tasa hirukoiztu egin da. | Mexikoko erietxe batzuk %100 beteta daude COVID-19a duten gaixoekin. Azken orduetan 381 hildako zenbatu dira herrialdean, eta kutsatzeen tasa hirukoiztu egin da. | COVID-19aren hirugarren olatuak gogor jo du Mexiko, zenbait erietxe beteta baitaude dagoeneko. Osasun Idazkaritzak emandako datuaren arabera, 381 hildako eta 19.223 kutsatze zenbatu zituzten atzo, egun bakarrean. Aurreko urtarrilaren 23tik jaso duten kopuru handiena da.
Kasuen gorakadaren ondorioz, ospitaleak gero eta... |
2021-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/201346/urkulluk-babes-juridikoa-eskatu-du-presidenteen-biltzarrean.htm | Gizartea | Urkulluk «babes juridikoa» eskatu du Presidenteen Biltzarrean | Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan duenez Espainiako Gobernuak «goizegi» hartutako hainbat erabakik eragin dute herritarrengan «borroka garaia baino lehen» irabaztearen pertzepzioa | Urkulluk «babes juridikoa» eskatu du Presidenteen Biltzarrean. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan duenez Espainiako Gobernuak «goizegi» hartutako hainbat erabakik eragin dute herritarrengan «borroka garaia baino lehen» irabaztearen pertzepzioa | Iñigo Urkullu lehendakariak COVID-19aren kudeaketan Espainiako Gobernuak «goizegi» hartutako zenbait erabaki kritikatu ditu, eta «babes juridikoa» eskatu du, erkidegoek etxeratze agindua eta pertsona-pilaketetarako mugak ezarri ahal izateko. «Inork ez daki zein izango den birusaren hurrengo kontraerasoa. Ez da oraindik... |
2021-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/201347/museo-bikoitzak-lekuko-bikoitza-iratxe-jaio-eta-klaas-van-gorkum.htm | Kultura | Museo Bikoitzak lekuko bikoitza: Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum | Jose Mari Zabalak aukeratu ditu bi artistak Donostiako San Telmo museoaren programari jarraipena emateko. Begirada antropologikoarekin aztertuko dute bilduma datozen hilabeteetan. | Museo Bikoitzak lekuko bikoitza: Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum. Jose Mari Zabalak aukeratu ditu bi artistak Donostiako San Telmo museoaren programari jarraipena emateko. Begirada antropologikoarekin aztertuko dute bilduma datozen hilabeteetan. | Donostiako San Telmo museoak laugarren katebegia lotu dio Museo Bikoitza programari. Asier Mendizabalen ekimenez abiatu zen proiektua; hark Ibon Aranberri hautatu zuen lehen sorkuntza lanerako, Aranberrik Erlea Maneros Zabalari eman zion lekukoa, horrek Jose Mari Zabalari, eta Zabalak atzo jakinarazi zuen nor murgilduk... |
2021-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/201348/teresa-errandoneak-larunbatean-ekingo-dio.htm | Kirola | Teresa Errandoneak larunbatean ekingo dio | 100 metroko hesidunean ariko da, 04:09etik aurrera. Guztira Euskal Herriko hamalau kirolari ariko dira asteburuan: bederatzi larunbatean eta bost igandean. Futbolean eta belar hockeyan final-laurdenak jokatuko dituzte. | Teresa Errandoneak larunbatean ekingo dio. 100 metroko hesidunean ariko da, 04:09etik aurrera. Guztira Euskal Herriko hamalau kirolari ariko dira asteburuan: bederatzi larunbatean eta bost igandean. Futbolean eta belar hockeyan final-laurdenak jokatuko dituzte. | Euskal Herriko hamalau kirolari lehiatuko dira asteburuan Tokion: bederatzi bihar, uztailak 31, eta bost igandean, abuztuak 1. Teresa Errandonea Barrena izango da lehena, 04:09ean. 100 metroko hesidunean ariko da, eta proba hori izango da aurtengo Olinpiar Jokoetan egingo duen lehenengoa. Aurrera egiten badu, igandean ... |
2021-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/201349/joko-hauetan-ikusi-dut-onenak-ez-daudela-hain-urruti.htm | Kirola | «Joko hauetan, ikusi dut onenak ez daudela hain urruti» | Azurmendik partida bat irabaztea lortu du lehen Olinpiar Jokoetan. Energiaz beteta itzuliko da etxera: «Desiratzen nago Munduko Txapelketa prestatzen hasteko». | «Joko hauetan, ikusi dut onenak ez daudela hain urruti». Azurmendik partida bat irabaztea lortu du lehen Olinpiar Jokoetan. Energiaz beteta itzuliko da etxera: «Desiratzen nago Munduko Txapelketa prestatzen hasteko». | Txapelketa amaitu arren, Tokion egun batzuk gehiago igarotzen ari da Clara Azurmendi (Donostia, 1988). Irribarrea ahoan agertu da: «Izugarri disfrutatzen ari naiz une bakoitzaz».
Amaitu dira zuretzat Olinpiar Jokoak. Zer sentipen duzu?
Oso pozik nago, bai izandako esperientziagatik, baita egin dudan jokoarengatik ere... |
2021-7-30 | https://www.berria.eus/albisteak/201350/bi-urteko-51-segundo.htm | Kirola | Bi urteko 51 segundo | Lesiotik osatu ezinik eta minduta iritsi da Sergio Fernandez Tokiora, eta ezin izan da 400 metroko hesiduneko finalerdietarako sailkatu. Bi urte daramatza ondo entrenatu ezinik. | Bi urteko 51 segundo. Lesiotik osatu ezinik eta minduta iritsi da Sergio Fernandez Tokiora, eta ezin izan da 400 metroko hesiduneko finalerdietarako sailkatu. Bi urte daramatza ondo entrenatu ezinik. | Begiak lausotuta eta animoa abailduta agertu da Sergio Fernandez Tokioko olinpiar estadioko eremu mistora. Burumakur. Nahigabetuta. Zazpigarren izan da atleta barañaindarra 400 metroko hesiduneko sailkatze lasterketan, eta ez du lortu bere helburua: finalerdietatik kanpo geratu da. Lasterketa kaskarra egin du: motel ab... |
2021-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/201378/beste-gazte-bat-atxilotu-dute-zornotzako-erasoarekin-lotuta-bederatzigarrena.htm | Gizartea | Beste gazte bat atxilotu dute Zornotzako erasoarekin lotuta, bederatzigarrena | Bi gizon espetxeratu dituzte erasoa dela eta. Bederatzi mutiletatik hiru igaro dira epailearen aurretik, eta bat libre geratu da, baldintzapean; hilero epaitegian aurkeztu beharko du. Gazteak oso larri segitzen du | Beste gazte bat atxilotu dute Zornotzako erasoarekin lotuta, bederatzigarrena. Bi gizon espetxeratu dituzte erasoa dela eta. Bederatzi mutiletatik hiru igaro dira epailearen aurretik, eta bat libre geratu da, baldintzapean; hilero epaitegian aurkeztu beharko du. Gazteak oso larri segitzen du | Barakaldoko udaltzainek (Bizkaia) beste gazte bat atxilotu dute Zornotzako erasoarekin lotuta. Atxilo hartutako bederatzigarren pertsona da. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, adin nagusikoa da. Komisarian dago, eta epailearen aurretik igarotzekoa da.
Iragan asteburuan Zornotzako erasoan parte hartzea e... |
2021-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/201393/teresa-errandonea-100-metroko-hesiduneko-finalerdietatik-kanpo.htm | Kirola | Teresa Errandonea, 100 metroko hesiduneko finalerdietatik kanpo | Sailkatze proban seigarren amaitu du, 13.15eko denborarekin. Ondo hasi, baina gero atzean geratu da. | Teresa Errandonea, 100 metroko hesiduneko finalerdietatik kanpo. Sailkatze proban seigarren amaitu du, 13.15eko denborarekin. Ondo hasi, baina gero atzean geratu da. | "Duela lau urte hemen egongo nintzela esanez gero, ez nuen sinetsiko". Teresa Errandonea asebeteta zegoen Tokion egotearekin. Baina beste helburu txiki bat jarri zion bere buruari, 100 metroko hesidun proba 13.00 segundo baino gutxiagoan egitea. Bere markarik onena 13.04 zen. Bada, ez du lortu. Irungo atletak sailkatze... |
2021-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/201394/ledeckyk-urrea-lortu-du-dresselek-urrea-eta-munduko-marka.htm | Kirola | Ledeckyk urrea lortu du; Dresselek, urrea eta munduko marka | Katie Ledeckyk irabazi egin du emakumeen estilo libreko 800 metroko probako finala. Ariarne Titmusi gailendu zaio. Gizonetan, Caeleb Dresselek eskuratu du urrezko domina tximeleta estiloko 100 metroan. Bere munduko marka hobetu du. | Ledeckyk urrea lortu du; Dresselek, urrea eta munduko marka. Katie Ledeckyk irabazi egin du emakumeen estilo libreko 800 metroko probako finala. Ariarne Titmusi gailendu zaio. Gizonetan, Caeleb Dresselek eskuratu du urrezko domina tximeleta estiloko 100 metroan. Bere munduko marka hobetu du. | Katie Ledecky, Ariarne Titmus eta Caeleb Dressel. Tokioko Olinpiar Jokoetan gehien nabarmendu diren igerilariak. Ledecky estatubatuarra, historiako emakumezko igerilari onena. Titmus, Tokion Ledecky bi aldiz garaitzea lortu duen australiarra. Eta Caeleb Dressel, Phelps joan zenetik gizonezkoen igeriketan sortu den izar... |
2021-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/201395/munarrizek-bi-gol-sartu-ditu-espainiak-irabazitako-partidan.htm | Kirola | Munarrizek bi gol sartu ditu Espainiak irabazitako partidan | Ligaxkako laugarren jardunaldian 5-16 nagusitu zaio Australiari. Orain arteko partida guztiak irabazi ditu. | Munarrizek bi gol sartu ditu Espainiak irabazitako partidan. Ligaxkako laugarren jardunaldian 5-16 nagusitu zaio Australiari. Orain arteko partida guztiak irabazi ditu. | Espainia 5-16 nagusitu zaio Australiari gizonezkoen waterpoloko B multzoko ligaxkako laugarren jardunaldian, eta modu horretan lidertza sendotu du. Alberto Munarriz nafarra berriro nabarmendu da, eta gaurkoan bi gol sartu ditu. David Martin Espainiako selekzioaren hautatzailearen konfiantzazko jokalarietako bat da.
Li... |
2021-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/201396/biles-oreka-barrako-finalean-lehiatuko-da-gaur.htm | Kirola | Biles oreka barrako finalean lehiatuko da gaur | Domina bat lortzeko azken aukera izango da gimnastika artistikoko ikurrarentzat. Osasun arazoak medio, beste aparatuetako finaletan aritzeari uko egin dio azken astean | Biles oreka barrako finalean lehiatuko da gaur. Domina bat lortzeko azken aukera izango da gimnastika artistikoko ikurrarentzat. Osasun arazoak medio, beste aparatuetako finaletan aritzeari uko egin dio azken astean | Osasun arazoengatik jauzi zaldiaren, barra asimetrikoen eta lurreko ariketaren finaletan parte hartzeari uko egin ondoren, Simone Biles estatubatuarra, gimnastika artistikoko ikurra, oreka barrako finalean lehiatuko da asteartean, AEBetako Gimnastika Federazioak jakinarazi duenez. Euskal Herrian 10:50 direnean hastekoa... |
2021-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/201397/oiartzabal-erabakigarria-izan-da-espainia-finalerdietara-eramateko-orduan.htm | Kirola | Oiartzabal erabakigarria izan da Espainia finalerdietara eramateko orduan | Espainiak 5-2 irabazi dio Boli Kostari. Eibartarrak garaipena bideratu duen gola sartu du, penaltiz. | Oiartzabal erabakigarria izan da Espainia finalerdietara eramateko orduan. Espainiak 5-2 irabazi dio Boli Kostari. Eibartarrak garaipena bideratu duen gola sartu du, penaltiz. | Gizonezkoen Espainiako futbol selekzioak 5-2 irabazi dio, gaur, Boli Kostari, final-laurdenetako kanporaketan, eta finalerdietarako txartela lortu du. Eta hori poltsikoratzeko orduan ezinbestekoa izan da Mikel Oiartzabalen lana, eibartarrak partidako gol erabakigarria sartu baitu, 3-2koa: luzapeneko lehen zatian izan d... |
2021-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/201398/1623-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm | Gizartea | 1.623 positibo atzeman dituzte Hegoaldean | Datuek zertxobait hobera egin dute, Araban izan ezik. | 1.623 positibo atzeman dituzte Hegoaldean. Datuek zertxobait hobera egin dute, Araban izan ezik. | Osasunbideak eta Osakidetzak emandako behin-behineko datuen arabera, atzo 13.607 diagnostiko proba egin zituzten Hego Euskal Herrian. Horietatik 1.623 positibo izan ziren. Bi osasun zerbitzuetako datuak kontuan hartuta, egindako testen %11,9k positibo eman zuten. Hortaz, OME Osasunaren Mundu Erakundeak pandemia kontrol... |
2021-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/201399/ostadarra-bulebarrean.htm | Kirola | Ostadarra Bulebarrean | Annemiek Van Vleutenek irabazi du Donostiako Klasikoa, Murgilen gora erasoa jota. Winder izan da bigarren, eta Guderzo hirugarren. | Ostadarra Bulebarrean. Annemiek Van Vleutenek irabazi du Donostiako Klasikoa, Murgilen gora erasoa jota. Winder izan da bigarren, eta Guderzo hirugarren. | Aldez edo moldez, nagusi da. Annemiek Van Vleutenek (Movistar) irabazi du Donostiako Klasikoa, Olinpiar Jokoetan urrezko domina jantzi eta hiru egunera. Aise ari da Herbehereetako txirrindularia, eta gaur ere agerian utzi du bere nagusitasuna. Munduko Txapeldunaren elastikoa soinean, bakar-bakarrik ailegatu da helmugar... |
2021-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/201400/hernandez-eta-pena-makal-espainiaren-porrotean.htm | Kirola | Hernandez eta Pena makal, Espainiaren porrotean | Espainiak 29-24 galdu du Hungariaren aurka. Errusiaren aurkako norgehiagokan, etzi, jokoan edukiko dute final-laurdenetarako txartela | Hernandez eta Pena makal, Espainiaren porrotean. Espainiak 29-24 galdu du Hungariaren aurka. Errusiaren aurkako norgehiagokan, etzi, jokoan edukiko dute final-laurdenetarako txartela | Ezustekoa gaur, emakumezkoen eskubaloian. Hungaria partidarik irabazi gabea zen Tokioko Olinpiar Jokoetan, baina gaur 29-25 irabazi dio Espainiari, B multzoko ligaxkako laugarren jardunaldian. Espainiako selekzio guztia bezalaxe, Nerea Pena eta Ainhoa Hernandez euskal herritarrak ere makal aritu dira. Lehenak bi gol sa... |
2021-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/201401/elaine-thompsonentzat-urrea-emakumezkoen-100-metroko-lasterketan.htm | Kirola | Elaine Thompsonentzat urrea, emakumezkoen 100 metroko lasterketan | Rio 2016en bezala, nagusi izan da. Fraser-Pryce sailkatu da bigarren, eta Jackson hirugarren. Hirurak jamaikarrak dira. | Elaine Thompsonentzat urrea, emakumezkoen 100 metroko lasterketan. Rio 2016en bezala, nagusi izan da. Fraser-Pryce sailkatu da bigarren, eta Jackson hirugarren. Hirurak jamaikarrak dira. | Rio 2016an egin bezala, Elaine Thompsonek irabazi du urrea emakumezkoen 100 metroko lasterketan. Shelly-Ann Fraser-Pryce izan da bigarren, eta Shericka Jackson hirugarren. Hiru atletak dira jamaikarrak. Lasterketa oso azkarra izan da, eta Thompsonek inoizko bigarren marka onena egin du, 10,61, Olinpiar Jokoetako marka ... |
2021-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/201402/eaj-askatasuna-lortzeko-tresna-dela-nabarmendu-du-ortuzarrek-alderdiaren-126-urteurrenean.htm | Politika | EAJ «askatasuna lortzeko tresna» dela nabarmendu du Ortuzarrek alderdiaren 126. urteurrenean | Bilbon eginiko ekitaldian, EAJren bozak «doan» eskaini dizkio Ortuzarrek Gernikako Estatutua bete, kontzertu ekonomikoa errespetatu eta «herri honi modu askean bere patua erabakitzen» utziko dion Espainiako gobernuari. | EAJ «askatasuna lortzeko tresna» dela nabarmendu du Ortuzarrek alderdiaren 126. urteurrenean. Bilbon eginiko ekitaldian, EAJren bozak «doan» eskaini dizkio Ortuzarrek Gernikako Estatutua bete, kontzertu ekonomikoa errespetatu eta «herri honi modu askean bere patua erabakitzen» utziko dion Espainiako gobernuari. | EAJk bere 126. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin du gaur Bilbon, Albiako Lorategietan Sabino Aranak duen estatuari eginiko lore eskaintzarekin. Andoni Ortuzar EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidentea buru zutela, dozenaka alderdikide bildu dira EAJren sortzailea omendu eta alderdiaren historia goraipatzeko helburuarek... |
2021-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/201403/powelss-esprintean-bizkorrena.htm | Kirola | Powelss, esprintean bizkorrena | Education Firsteko estatu batuarrak irabazi du gizonezkoen Donostiako Klasikoa. Azken metroetan nagusitu da, Matej Mohoricen (Bahrain) eta Mikkel Honoreren (Deceuninck) aurretik helmugaratuta. | Powelss, esprintean bizkorrena. Education Firsteko estatu batuarrak irabazi du gizonezkoen Donostiako Klasikoa. Azken metroetan nagusitu da, Matej Mohoricen (Bahrain) eta Mikkel Honoreren (Deceuninck) aurretik helmugaratuta. | Neilson Powless (Education First) eta Azken metroetan erabaki zen garailearen izena. Powlessek estutasun goreneko unean hartu die aurre Matej Mohoric (Bahrein-Victorious) eta Mikkel Honore (Deceuninck) bigarren eta hirugarren sailkatuei.
Ordura arte, lasterketa gora-beheratsua izan da. Jardunaldi goibelari distira ate... |
2021-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/201404/salbuespen-neurrien-desagertzea-eskatu-du-sarek-urola-kostan.htm | Gizartea | Salbuespen neurrien desagertzea eskatu du Sarek Urola Kostan | Ibilian-ibilian, etxerako bidean kanpainaren baitan, Oriotik eta Zumaiatik abiatutako bi zutabek bat egin dute Getarian, presoen eskubideak aldarrikatzeko ekitaldian. | Salbuespen neurrien desagertzea eskatu du Sarek Urola Kostan. Ibilian-ibilian, etxerako bidean kanpainaren baitan, Oriotik eta Zumaiatik abiatutako bi zutabek bat egin dute Getarian, presoen eskubideak aldarrikatzeko ekitaldian. | Gipuzkoako hainbat eskualde zeharkatu ostean, Sare Herritarrak maiatzean abiatutako Ibilian-ibilian, etxerako bidean kanpainak Urola Kostara (Gipuzkoa) eraman du gaur euskal preso, deportatu eta iheslarien etxeratze prozesuan bultzatzeko aldarria. Oriotik eta Zumaiatik abiatu diren bi zutabetan, eskualdeko dozenaka her... |
2021-7-31 | https://www.berria.eus/albisteak/201405/hondarribia-eta-arraun-lagunak-erraz-nagusitu-dira-bilbon.htm | Kirola | Hondarribia eta Arraun Lagunak erraz nagusitu dira Bilbon | Hondarribiak Eusko label ligako bigarren bandera irabazi du Bilboko Ibaizabaleko ur geldoetan, erlojupekoan; bosgarrenez eremu horretan. Euskotren ligan, berriz, Arraun Lagunak izan da azkarrena, eta denboraldiko bosgarren garaipena eskuratu du | Hondarribia eta Arraun Lagunak erraz nagusitu dira Bilbon. Hondarribiak Eusko label ligako bigarren bandera irabazi du Bilboko Ibaizabaleko ur geldoetan, erlojupekoan; bosgarrenez eremu horretan. Euskotren ligan, berriz, Arraun Lagunak izan da azkarrena, eta denboraldiko bosgarren garaipena eskuratu du | Hondarribiak Bilboko estropada eremuari neurria hartu dio antza. Eusko Label ligan hamabi alditan jokatu da eremu sigi-sagatsu horretan, eta horietatik bostetan Ama Guadalupekoa ontzia izan da azkarrena; azkena, gaurkoan. Erlojuaren aurkako proban bakarrik aritzeak dakarren berezitasun horretan eroso sentitu dira Ioseb... |
2021-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/201442/aginagaldek-eta-gurbindok-suediaren-aurka-jokatuko-dituzte-final-laurdenak.htm | Gizartea | Aginagaldek eta Gurbindok Suediaren aurka jokatuko dituzte final-laurdenak | Asteazkenean jokatuko dute. Gaur Argentinari irabazi diote (36-27), ligaxkako azken jardunaldian. Gipuzkoarrak lau gol sartu ditu, eta nafarrak, berriz, bat. | Aginagaldek eta Gurbindok Suediaren aurka jokatuko dituzte final-laurdenak. Asteazkenean jokatuko dute. Gaur Argentinari irabazi diote (36-27), ligaxkako azken jardunaldian. Gipuzkoarrak lau gol sartu ditu, eta nafarrak, berriz, bat. | Tramite hutsa zen gaur Espainiak eta Argentinak jokatu duten neurketa, ligaxkako azkenekoa. Hala ere, arazorik gabe irabazi du Julen Aginagalderen eta Eduardo Gurbindoren taldeak (36-27), eta asteazkenean jokatuko duten final laurdenean izango duten aurkariaren zain geratu dira. Aukera gehien dituena Suedia zen, eta hu... |
2021-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/201443/dressel-eta-mckeon-onenak-tokioko-igerilekuan.htm | Kirola | Dressel eta McKeon, onenak Tokioko igerilekuan | Estatubatuarrak urrezko bost domina lortu ditu, azken biak gaur, estilo libreko 50 metrokoan eta 4x100 metrokoan. Australiarrak, berriz, zazpi domina eskuratu ditu, haietatik lau urrezkoak. | Dressel eta McKeon, onenak Tokioko igerilekuan. Estatubatuarrak urrezko bost domina lortu ditu, azken biak gaur, estilo libreko 50 metrokoan eta 4x100 metrokoan. Australiarrak, berriz, zazpi domina eskuratu ditu, haietatik lau urrezkoak. | Igeriketan, bi izen propio nabarmendu dira aurtengo Tokioko Olinpiar Jokoetan: Caeleb Dressel eta Emma McKeon. Bart amaitu dira igeriketako lehiaketak, eta bi horien artean, denera, hamabi domina jantzi dituzte. Dresselek bost, denak urrezkoak, eta McKeonek zazpi, haietako lau urrezkoak.
Estatubatuarra ez da Michael P... |
2021-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/201444/beste-1237-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Beste 1.237 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian | Positibo tasa %13,3 da. | Beste 1.237 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Positibo tasa %13,3 da. | Osakidetzak eta Osasunbideak pandemiaren bilakaeraren inguruko azken datuak eguneratu dituzte. Ohikoa den moduan, asteburuan positibo gutxiago atzeman dituzte osasun zertzu biek, baina zertxobait gora egin du positibo tasak. Denera 1.237 positibo atzeman dituzte, eta %13,3 da positibo tasa.
Lurraldeka, Bizkaian izan d... |
2021-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/201445/zornotzako-erasoarekin-lotutako-azken-atxilotua-ere-espetxeratzeko-agindu-du-epaileak.htm | Gizartea | Zornotzako erasoarekin lotutako azken atxilotua ere espetxeratzeko agindu du epaileak | Medina de Pomarren (Espainia) atxilotu zuen Guardia Zibilak atzo, baina Ertzaintzaren ardurapean utzi zuen gero. | Zornotzako erasoarekin lotutako azken atxilotua ere espetxeratzeko agindu du epaileak. Medina de Pomarren (Espainia) atxilotu zuen Guardia Zibilak atzo, baina Ertzaintzaren ardurapean utzi zuen gero. | Guardia Zibilak mutil bat atxilotu zuen atzo Medina de Pomarren (Espainia), Zornotzako (Bizkaia) erasoarekin lotura duelakoan. Ertzaintzaren esku utzi zuen, eta, Durangoko Auzitegian deklarazioa entzun ostean, espetxeratzeko agindu du epaileak. Atxilo hartutako hamargarrena da.
Orain arte, iragan asteburuan Zornotzako... |
2021-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/201446/beste-bandera-bana-arraun-lagunak-entzat-eta-santurtzirentzat.htm | Kirola | Beste bandera bana Arraun Lagunak-entzat eta Santurtzirentzat | Etxean nagusitasunez gailendu da Sotera, Hondarribiari 11 segundo aterata; Lugañen-ek, berriz, bi punturen aldea ateratzen dio Oriori bi jardunaldiren faltan. | Beste bandera bana Arraun Lagunak-entzat eta Santurtzirentzat. Etxean nagusitasunez gailendu da Sotera, Hondarribiari 11 segundo aterata; Lugañen-ek, berriz, bi punturen aldea ateratzen dio Oriori bi jardunaldiren faltan. | Liderrak are eta liderrago bilakatu dira gaur Santurtziko (Bizkaia) estropadan. Euskotren Ligan bi jardunaldi soilik geratzen dira liga bukatzeko; garrantzi handia zuen gaurko jardunaldiak, eta Arraun Lagunak-ek ez du hutsik egin: sei segundo atera dizkio Oriori, eta bi puntuko errentarekin iritsiko da Zarautzera (Gipu... |
2021-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/201447/marcell-jacobsentzat-urrea-100-metroko-proban.htm | Kirola | Marcell Jacobsentzat urrea 100 metroko proban | Atzetik aurrera etorrita, 9.80ko denbora egin du, eta, hala, Usaint Bolten lekukoa hartu du. Bigarren izan da Fred Kerley (9.84), eta hirugarren Andre de Grasse (9.89). | Marcell Jacobsentzat urrea 100 metroko proban. Atzetik aurrera etorrita, 9.80ko denbora egin du, eta, hala, Usaint Bolten lekukoa hartu du. Bigarren izan da Fred Kerley (9.84), eta hirugarren Andre de Grasse (9.89). | Usain Boltek badu ordezkoa: Marcell Jacobs italiarra. Hura da 100 metroko probako olinpiar txapeldun berria. Egin duen marka: 9.80. Europako marka hobetu du. Haren atzetik sailkatu dira AEBetako Fred Kerley (9.84) eta Kanadako Andre de Grasse (9.89). Italiarrak atzetik aurrera egin du, eta azken txanpa indartsu bati es... |
2021-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/201448/yulimar-rojasek-jauzi-hirukoitzeko-munduko-errekorra-hautsi-du.htm | Kirola | Yulimar Rojasek jauzi hirukoitzeko munduko errekorra hautsi du | Venezuelarrak 15,67 metroko saltoa egin du. Aurreko markak 26 urte zeramatzan indarrean, 1995etik. Altuera jauzian urrea partekatu dute Mutaz Essa Barximek eta Gianmarco Tamberik. | Yulimar Rojasek jauzi hirukoitzeko munduko errekorra hautsi du. Venezuelarrak 15,67 metroko saltoa egin du. Aurreko markak 26 urte zeramatzan indarrean, 1995etik. Altuera jauzian urrea partekatu dute Mutaz Essa Barximek eta Gianmarco Tamberik. | Denbora kontua zela diote adituek. Yulimar Rojas venezuelarrak gaitasun bikainak ditu jauzi hirukoitzerako, eta gaur historiarako une bat egin du munduko errekorra hautsita: 15,67 metroko saltoa egin du. Aurreko marka Inessa Kravets ukrainarrak 1995ean jarritakoa zen, hamabost metro eta erdikoa. Horri esker, urrea lort... |
2021-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/201449/basterrak-ez-du-dominarik-kolkoratuko.htm | Kirola | Basterrak ez du dominarik kolkoratuko | Espainiako selekzioak 3-1 galdu du final-laurdenetan Belgikaren aurka. Aulkitik aterata jokatu du getxotarrak. | Basterrak ez du dominarik kolkoratuko. Espainiako selekzioak 3-1 galdu du final-laurdenetan Belgikaren aurka. Aulkitik aterata jokatu du getxotarrak. | Espainiako belar hockey selekzioak 3-1 galdu du Belgikaren aurka final-laurdenetan, eta, horrenbestez, Jose Maria Basterra getxotarrak ez du dominarik irabaziko Tokioko Olinpiar Jokoetan. Basterra bigarren zatian zelairatu du Espainiako hautatzaileak.
Atsedenaldira 0-1 irabazten joan da Espainia, baina bigarren zatian... |
2021-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/201450/etxeratek-euskal-preso-askok-kalean-egon-beharko-luketela-gogorarazi-du.htm | Gizartea | Etxeratek euskal preso askok kalean egon beharko luketela gogorarazi du | Euskal Herriko hamazazpi hondartzatan elkartu dira. Patricia Velez bozeramaileak esan du «oraindik jende askok ez dakien errealitatea» ezagutarazi egin behar dela. | Etxeratek euskal preso askok kalean egon beharko luketela gogorarazi du. Euskal Herriko hamazazpi hondartzatan elkartu dira. Patricia Velez bozeramaileak esan du «oraindik jende askok ez dakien errealitatea» ezagutarazi egin behar dela. | Ohiko legedia ezarriko balitzaieke, euskal preso asko kalean egongo lirateke. Besteak beste, hori gogorarazi du gaur goizean Etxeratek Euskal Herriko hamazazpi hondartzatan. «Egia da geroz eta euskal preso gehiago daudela Euskal Herriko kartzelatan, baino oraindik urrun jarraitzen dute askok, eta gaixo daudenek eta zig... |
2021-8-1 | https://www.berria.eus/albisteak/201451/87-urteko-gizon-bat-hil-da-zeberion-gidatzen-zuen-autoa-sakan-batetik-erori-ostean.htm | Gizartea | 87 urteko gizon bat hil da Zeberion, gidatzen zuen autoa sakan batetik erori ostean | Haren sendiak 14:30ak aldera eman du desagerpenaren berri, eta ordubete geroago aurkitu du Ertzaintzak. | 87 urteko gizon bat hil da Zeberion, gidatzen zuen autoa sakan batetik erori ostean. Haren sendiak 14:30ak aldera eman du desagerpenaren berri, eta ordubete geroago aurkitu du Ertzaintzak. | Zeberion (Bizkaia), 87 urteko gizon bat hil da gaur eguerdian. Gidatzen zuen autoa sakan batetik behera erori da, eta aurkitu dutenerako hilda zegoen gizona.
Haren sendiak eguerdiko 2:30ak aldera eman du desagerpenaren berri, eta normalean ibili ohi zen lekuetan bila hasi da Ertzaintza. Ordubete geroago aurkitu dute. |
2021-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/201452/motorzale-bat-hil-da-istripu-batean-zuian.htm | Gizartea | Motorzale bat hil da istripu batean, Zuian | Errepidetik irten da motorra, eta bidea itxi behar izan dute. | Motorzale bat hil da istripu batean, Zuian. Errepidetik irten da motorra, eta bidea itxi behar izan dute. | Motorra errepidetik irten zen bart, gaueko 21:00ak aldera. Larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin, eta motorzalea hil egin zen, istripuak eragindako zaurien ondorioz. Errepidea minutu batzuez itxi behar izan zuten. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. |
2021-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/201453/hassanek-lortu-du-aurreneko-urrea-5000-metrokoan.htm | Kirola | Hassanek lortu du aurreneko urrea, 5.000 metrokoan | Jatorri etiopiarreko herbeheretarrak 1.500 metrokoa eta 10.000 metrokoa ere irabaztea du helburu | Hassanek lortu du aurreneko urrea, 5.000 metrokoan. Jatorri etiopiarreko herbeheretarrak 1.500 metrokoa eta 10.000 metrokoa ere irabaztea du helburu | Sifan Hassanek (Herbehereak) helburu bat dauka Tokioko Olinpiar Jokoetan: urrezko domina lortzea 1.500 metrokoan, 5.000 metrokoan eta 10.000 metrokoan. Eta gaur lortu du aurrenekoa jatorri etiopiarreko 28 urreko atletak, 5.000 metrokoan. Ia lasterketa osoan taldetxoan ezkutatuta joan ondoren, azken itzulian erritmoa al... |
2021-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/201454/pena-eta-hernandez-final-laurdenetatik-kanpo.htm | Kirola | Pena eta Hernandez, final-laurdenetatik kanpo | Espainiako selekzioak 31-34 galdu du Errusiaren aurka | Pena eta Hernandez, final-laurdenetatik kanpo. Espainiako selekzioak 31-34 galdu du Errusiaren aurka | Espainiako emakumezkoen eskubaloi selekzioak 31-34 galdu du, gaur, Errusiako Olinpiar Batzordearen selekzioaren kontra, B multzoko ligaxkako bosgarren jardunaldian, eta, horrenbestez, ez da final-laurdenetarako sailkatu. Nerea Pena eskuin alboko euskal herritarra Espainiako selekzioaren onenetakoa izan da berriro, sei ... |
2021-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/201455/munarrizek-final-laurdenak-jokatuko-ditu.htm | Kirola | Munarrizek final-laurdenak jokatuko ditu | Espainiako selekzioak 8-4 irabazi dio gaur Kroaziari, eta AEBak izango ditu aurkari kanporaketan. | Munarrizek final-laurdenak jokatuko ditu. Espainiako selekzioak 8-4 irabazi dio gaur Kroaziari, eta AEBak izango ditu aurkari kanporaketan. | Espainiako gizonezkoen waterpolo selekzioa jaun eta jabe izan da B multzoko ligaxkan, jokatutako bost partidak irabazita; azkenekoa, gaur, Kroaziari (8-4). Eta selekzio horren zutarrietako bat da Alberto Munarriz euskal herritarra. Gaurko partidan Espainiako selekzioarekin minutu gehien jokatu dituen jokalaria izan da ... |
2021-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/201456/peponnetek-asteartean-izango-du-estropada-erabakigarria.htm | Kirola | Peponnetek asteartean izango du estropada erabakigarria | Gaurko programatuta zeuden bi estropadak atzeratu behar izan dituzte, itsasoaren baldintzengatik | Peponnetek asteartean izango du estropada erabakigarria. Gaurko programatuta zeuden bi estropadak atzeratu behar izan dituzte, itsasoaren baldintzengatik | Gizonezkoen belako 470 modalitatean gaur jokatu behar ziren dominarako estropadaren atariko azkeneko bi estropadak, bederatzigarrena eta hamargarrena, baina itsasoaren baldintzengatik atzeratu egin behar izan dituzte antolatzaileek. Asteartean jokatuko dira, ondo bidean, 05:10etik aurrera, eta horien ondoren jakingo da... |
2021-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/201457/jakinarazi-dute-eutanasia-egin-dela-lehen-aldiz-euskal-herrian.htm | Gizartea | Jakinarazi dute eutanasia egin dela lehen aldiz Euskal Herrian | Osakidetzak egindako kasu bat dela esan dute, eta beste bi kasu aztertzen ari dela. DHE elkarteak eman du albistea; Jaurlaritzako Osasun Sailak ez du baieztatu. | Jakinarazi dute eutanasia egin dela lehen aldiz Euskal Herrian. Osakidetzak egindako kasu bat dela esan dute, eta beste bi kasu aztertzen ari dela. DHE elkarteak eman du albistea; Jaurlaritzako Osasun Sailak ez du baieztatu. | Osakidetzak egindako lehen eutanasia kasuaren berri eman du DHE Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteak, eta esan du Euskal Herrian egindako lehena izan dela; areago, zehaztu du Espainiako Kongresuak eutanasia onetsita legea egin zuenetik izandako lehenbiziko kasua dela. Elkarteak emandako informazioaren arabera, 86 u... |
2021-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/201458/saundersen-keinua-aztertzen-ari-da-nob.htm | Kirola | Saundersen keinua aztertzen ari da NOB | Pisu jaurtiketako zilarrezko domina jasotzeko podiumean, besoak gurutzatu zituen buruaren gainean, «zapaldu guztiekin elkartasunez». NOBen arautegiaren arabera, Olinpiar Jokoetan debekatuta dago podiumean aldarrikapen keinuak egitea. | Saundersen keinua aztertzen ari da NOB. Pisu jaurtiketako zilarrezko domina jasotzeko podiumean, besoak gurutzatu zituen buruaren gainean, «zapaldu guztiekin elkartasunez». NOBen arautegiaren arabera, Olinpiar Jokoetan debekatuta dago podiumean aldarrikapen keinuak egitea. | Emakumezkoen pisu jaurtiketan zilarrezko domina lortu duen Raven Saundersek (AEB) atzo podiumean egindako keinu bat aztertzen ari dela jakinarazi du NOB Nazioarteko Olinpiar Batzordeak. Saundersek besoak gurutzatu zituen buruaren gainean, haren esanetan, «zapaldu guztiekin elkartasunez». NOBen arautegiaren arabera, Oli... |
2021-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/201459/herri-akusazio-gisa-baztertu-dituztela-salatu-dute-zaldibar-argitu-k-eta-gizarte-eskubideen-gutunak.htm | Gizartea | Herri akusazio gisa «baztertu» dituztela salatu dute Zaldibar Argitu-k eta Gizarte Eskubideen Gutunak | Bi elkarteek argudiatu dute herritar moduan herri akusazio gisa aurkezteko eskubidea dutela, auzian «argitu gabeko kontu ugari daudelako». Horregatik uste dute ez dagoela «benetan zer gertatu zen argitzeko» interesik. | Herri akusazio gisa «baztertu» dituztela salatu dute Zaldibar Argitu-k eta Gizarte Eskubideen Gutunak. Bi elkarteek argudiatu dute herritar moduan herri akusazio gisa aurkezteko eskubidea dutela, auzian «argitu gabeko kontu ugari daudelako». Horregatik uste dute ez dagoela «benetan zer gertatu zen argitzeko» interesik. | Zaldibar Argitu-k eta Euskal Herriko Gizarte Eskubideen Gutunak ohar bateratu batean adierazi dute birritan ukatu egin dietela Zaldibarko zabortegiaren luiziaren inguruko auzian herri akusazio gisa aurkeztu ahal izatea. Apirilaren 30ean atzera bota zen eskaera, eta, errekurtsoa jarri ostean, orain erabaki bera hartu du... |
2021-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/201460/eaeko-industria-asko-suspertu-da-baina-ez-da-2019ko-mailara-iritsi.htm | Ekonomia | EAEko industria asko suspertu da, baina ez da 2019ko mailara iritsi | Eustaten arabera, iazko ekainean baino %13,3 handiagoa izan da jarduera aurtengoan. Metalgintza da gehien suspertu den arloa. | EAEko industria asko suspertu da, baina ez da 2019ko mailara iritsi. Eustaten arabera, iazko ekainean baino %13,3 handiagoa izan da jarduera aurtengoan. Metalgintza da gehien suspertu den arloa. | Ekainak beste urrats bat egin du krisia gainditzeko bidean. Industriaren jarduera hazten ari da oraindik ere, eta ez du urrun 2019ko ekoizpen maila. Eustaten arabera, 2019ko seigarren hilabetean 116,6ko indizea zuen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako industria jarduerak; aurten, 115,3ra igo da.
Iazko ekainarekiko hobeku... |
2021-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/201461/presoen-etxeratzea-eskatzeko-martxa-bat-antolatu-du-sare-herritarrak-urriaren-7tik-9ra-araban.htm | Politika | Presoen etxeratzea eskatzeko martxa bat antolatu du Sare Herritarrak urriaren 7tik 9ra, Araban | 'Ibilian ibilian etxerako bidean' lelopean, manifestazio bat abiatuko da bihar 18:30ean, Gazteizko Bilbo plazatik, eta parte hartzeko deia egin du Sarek. | Presoen etxeratzea eskatzeko martxa bat antolatu du Sare Herritarrak urriaren 7tik 9ra, Araban. 'Ibilian ibilian etxerako bidean' lelopean, manifestazio bat abiatuko da bihar 18:30ean, Gazteizko Bilbo plazatik, eta parte hartzeko deia egin du Sarek. | Arabako hainbat herri zeharkatuko ditu Sare Herritarrak Ibilian ibilian etxerako bidean kanpainan antolatutako martxak. Gainera, bihar 18:30ean Gasteizko Bilbo plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin du. Euskal presoen etxeratzea eskatzeko, martxa bat antolatu du Sare Herritarrak: Araba zeharkatuk... |
2021-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/201462/mila-positiboren-langatik-gora-gaur-berriz-hegoaldean-1047-izan-dira.htm | Gizartea | Mila positiboren langatik gora gaur berriz Hegoaldean: 1.047 izan dira | Osasunbideak eta Osakidetzak atzo egindako testetatik %11,3 izan ziren positiboak. | Mila positiboren langatik gora gaur berriz Hegoaldean: 1.047 izan dira. Osasunbideak eta Osakidetzak atzo egindako testetatik %11,3 izan ziren positiboak. | COVID-19aren 9.214 test egin zituzten atzo Osasunbideko eta Osakidetzako profesionalek, eta positibo gehien Bizkaian atzeman zituzten: 457. Atzetik, Nafarroa: 280 izan ziren. Azkenik, Gipuzkoan 200 izan ziren, eta Araban 95. Osakidetzak atzemandako kasuen artean hamabost izan ziren erkidegotik kanpo diren pertsonenak.U... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201463/gaur-25-urte-indurainek-urrea-irabazi-zuela-eta-olanok-zilarra.htm | Kirola | Gaur 25 urte Indurainek urrea irabazi zuela, eta Olanok zilarra | Atlantako Olinpiar Jokoetako erlojupeko lasterketan izan zen. | Gaur 25 urte Indurainek urrea irabazi zuela, eta Olanok zilarra. Atlantako Olinpiar Jokoetako erlojupeko lasterketan izan zen. | 1996ko Frantziako Tourra akituta bukatu berritan iritsi ziren Atlantara (AEB) Miguel Indurain eta Abraham Olano. Nafarrak ez zuen baikorra izateko motiborik, urteko lasterketarik garrantzitsuenean ezinean aritu baitzen: sailkapen nagusian 11. bukatu zuen. Olanok ere ez zituen bulartsu agertzeko arrazoi askorik, ia Tour... |
2021-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/201464/bi-gizonezko-atxilotu-dituzte-araban-indarkeria-matxista-egotzita.htm | Gizartea | Bi gizonezko atxilotu dituzte Araban, indarkeria matxista egotzita | Atzoko ordu txikietan gertatu zen Gasteizko erasoa, Iparraldeko parkean. Beste erasoa Arabako Errioxan gertatu da. | Bi gizonezko atxilotu dituzte Araban, indarkeria matxista egotzita. Atzoko ordu txikietan gertatu zen Gasteizko erasoa, Iparraldeko parkean. Beste erasoa Arabako Errioxan gertatu da. | Atzo 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizko udaltzainek, emakume bati eraso egitea leporatuta.
Udaltzaingoaren arabera, herritar baten deia jaso zuten atzo 05:30 aldera. Deitzaileak ohartarazi zienez, emakume bat laguntza eskatzen ari zen Iparraldeko parkean. Udaltzain talde bat joan zen parkera, eta emakume... |
2021-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/201465/lehen-mailan-lehiatuko-diren-lau-euskal-taldeek-ekin-diote-sasoi-aurreari.htm | Kirola | Lehen Mailan lehiatuko diren lau euskal taldeek ekin diote sasoi-aurreari | Alaves hasi zen lehenengo, uztailaren 19an; aste bat geroago ekin zioten Athleticek eta Eibarrek, eta gaur Realaren txanda izan da. Bilbokoek eta Eibarkoek nobedade handirik gabe hasi dute denboraldi-aurrea. Ez, aldiz, donostiarrek eta gasteiztarrek; hainbat jokalari etorri dira taldera, eta beste hainbatek alde egin d... | Lehen Mailan lehiatuko diren lau euskal taldeek ekin diote sasoi-aurreari. Alaves hasi zen lehenengo, uztailaren 19an; aste bat geroago ekin zioten Athleticek eta Eibarrek, eta gaur Realaren txanda izan da. Bilbokoek eta Eibarkoek nobedade handirik gabe hasi dute denboraldi-aurrea. Ez, aldiz, donostiarrek eta gasteizta... | Lehen Mailako lau euskal taldeetatik hiruk dute emakumezko bat entrenatzaile lanetan: Natalia Arroyo (Realean), Iraia Iturregi (Athleticen) eta Ana Junyent (Eibarren). Alavesek du gizonezko bakarra, Mikel Crespo. Denboraldiko lehenengo jardunaldia irailaren 4 edo 5ean hasiko da, eta hauek izango dira euskal taldeen par... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201466/txertaketa-kanpaina-hain-zabalduta-egon-ez-balitz-hau-sarraski-bat-izango-zen.htm | Gizartea | «Txertaketa kanpaina hain zabalduta egon ez balitz, hau sarraski bat izango zen» | COVID-19aren gaineko ezagutza izugarri handitu da urte eta erdi eskasean, eta, horretarako, ezinbestekoa izan da zientzialarien lana. Lopez-Goñi mikrobiologoak hilabete hauetan gertatutakoaren jarraipena egin du, bai herritar gisa, bai zientzialari gisa. | «Txertaketa kanpaina hain zabalduta egon ez balitz, hau sarraski bat izango zen». COVID-19aren gaineko ezagutza izugarri handitu da urte eta erdi eskasean, eta, horretarako, ezinbestekoa izan da zientzialarien lana. Lopez-Goñi mikrobiologoak hilabete hauetan gertatutakoaren jarraipena egin du, bai herritar gisa, bai zi... | Gizarte osoan bezala, zientzian ere aldaketa sakonak eragin ditu pandemiak, eta, inoiz baino gehiago, gizateria laborategian amantala zuria daramatenei begira dago, erantzun bila. Horietako batzuk ziztu bizian etorri dira; txertoak izan daitezke horren lekuko, Nafarroako Unibertsitateko mikrobiologo Ignacio Lopez-Goñik... |
2021-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/201467/herritarren-7k-hartu-dute-parte-mexikoko-galdeketan.htm | Mundua | Herritarren %7k hartu dute parte Mexikoko galdeketan | Parte hartu duten herritar gehienek baiezkoa eman dute. Loteslea izateko, herritarren %40k eman behar zuten boza. Egiaren batzordea sortuko dutela iragarri du Morena alderdiko buruak. | Herritarren %7k hartu dute parte Mexikoko galdeketan. Parte hartu duten herritar gehienek baiezkoa eman dute. Loteslea izateko, herritarren %40k eman behar zuten boza. Egiaren batzordea sortuko dutela iragarri du Morena alderdiko buruak. | Igandean, goizeko zortzietan, ateak ireki zituzten Mexikon herrialde osoan jarritako ehunka hauteslekuk, nazio mailako lehen galdeketa egiteko. Herritarren parte hartzea oinarri, 1988. eta 2018. urteen artean karguan egon ziren presidenteen jarduerak epaitzearen inguruko galdeketa egin zuten. Jasotako erantzuna, baina,... |
2021-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/201468/azken-orduetan-izandako-bi-eraso-matxista-salatu-dituzte-barakaldon.htm | Gizartea | Azken orduetan izandako bi eraso matxista salatu dituzte Barakaldon | Erasoetako bat atzo gertatu zen; bigarrena, gaur goizean. Udalak jakinarazi duenez, Poliziak gizonezko bat atxilotu du indarkeria matxista leporatuta. | Azken orduetan izandako bi eraso matxista salatu dituzte Barakaldon. Erasoetako bat atzo gertatu zen; bigarrena, gaur goizean. Udalak jakinarazi duenez, Poliziak gizonezko bat atxilotu du indarkeria matxista leporatuta. | Beste bi eraso matxista Euskal Herrian. Barakaldon gertatu dira, Bizkaian. Udalak eman du erasoen berri: argitaratutako informazioaren arabera, erasoak atzo eta gaur gertatu dira. Atzokoari dagokionez, emakumezko batek salatu du bikotekideak bortxatu egin duela. Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du, eta, udalak jakinaraz... |
2021-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/201469/euskal-herriko-hamar-kirolari-lehiatuko-dira-gaur.htm | Kirola | Euskal Herriko hamar kirolari lehiatuko dira gaur | Simon, Zubimendi, Moncayola, Merino eta Oiartzabal futboleko finalerdietan lehiatuko dira; Aginagalde eta Gurbindo, eskubaloiko final-laurdenetan; Lopez-Arostegik saskibaloiko final-laurdenak jokatuko ditu; Peponnetek estropada erabakigarria izango du; eta Asier Martinezek bihar ekingo dio, 110 metroko hesidunean. | Euskal Herriko hamar kirolari lehiatuko dira gaur. Simon, Zubimendi, Moncayola, Merino eta Oiartzabal futboleko finalerdietan lehiatuko dira; Aginagalde eta Gurbindo, eskubaloiko final-laurdenetan; Lopez-Arostegik saskibaloiko final-laurdenak jokatuko ditu; Peponnetek estropada erabakigarria izango du; eta Asier Martin... | Euskal Herriko hamar kirolari lehiatuko dira bihar, abuztuak 3, Tokion. Kevin Peponnet izango da lehena, 05:10ean. Gizonezkoen belako 470 modalitateko bederatzigarren eta hamargarren probetan ariko da, eta horien ondoren jakingo da ea lapurtarra finalerako sailkatuko den. Gaur jokatu behar ziren estropada horiek, baina... |
2021-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/201470/kirolari-guztiek-bizi-beharko-genituzke-joko-batzuk.htm | Kirola | «Kirolari guztiek bizi beharko genituzke Joko batzuk» | Bihar Japoniari finalerdietan irabaziz gero (13:00), finala jokatuko du, beste lau euskal herritarrekin batera: Unai Simon, Martin Zubimendi, Mikel Merino eta Jon Moncayola. Sasoi onean dagoela dio. | «Kirolari guztiek bizi beharko genituzke Joko batzuk». Bihar Japoniari finalerdietan irabaziz gero (13:00), finala jokatuko du, beste lau euskal herritarrekin batera: Unai Simon, Martin Zubimendi, Mikel Merino eta Jon Moncayola. Sasoi onean dagoela dio. | Entrenamendua amaitu, eta afaldu ostean erantzun die galderei Mikel Oiartzabal Realeko jokalariak (Eibar, Gipuzkoa, 1997). Japoniaren aurkako finalerdia «zaila eta gogorra» izango dela dio.
Oso luze doa denboraldia. Liga amaitu eta gero, Eurokopa jokatu zenuen, eta orain, Olinpiar Jokoetan ari zara. 60 partida baino g... |
2021-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/201471/azkarretan-azkarrenak.htm | Kirola | Azkarretan azkarrenak | Michael Phelps ikurraren osteko Olinpiar Jokoak izan dira Tokiokoak, eta igerilekuan hainbat izarrek egin dute distira: Dressel, Ledecky, Titmus, McKeon... Lehia eta marka ikusgarriak egin dituzte. | Azkarretan azkarrenak. Michael Phelps ikurraren osteko Olinpiar Jokoak izan dira Tokiokoak, eta igerilekuan hainbat izarrek egin dute distira: Dressel, Ledecky, Titmus, McKeon... Lehia eta marka ikusgarriak egin dituzte. | Igerilarien agendan gorriz markatuta daude Olinpiar Jokoak; parte har dezaketen txapelketarik garrantzitsuenak dira. Eta Tokioko Jokoetan ikuskizun aparta izan da, epikoa. Hainbat lasterketa, hainbat lehia, hainbat marka eta hainbat izen. Badira nabarmendu beharreko igerilari batzuk, eta, nola ez, haien zenbait lorpen.... |
2021-8-4 | https://www.berria.eus/albisteak/201472/pandemiak-agerian-utzi-du-pertsonen-arteko-lotura-sozialen-disoluzioa.htm | Gizartea | «Pandemiak agerian utzi du pertsonen arteko lotura sozialen disoluzioa» | Antropologiaren bitartez ikertu ditu COVID-19aren izurriteak herritarrei ekarri dizkien ondorioak. Begiz jota dauzka izua eta bakardadea, zeren, nabarmendu duenez, biak ala biak biziki presente izan baitira azken hilabeteotan. | «Pandemiak agerian utzi du pertsonen arteko lotura sozialen disoluzioa». Antropologiaren bitartez ikertu ditu COVID-19aren izurriteak herritarrei ekarri dizkien ondorioak. Begiz jota dauzka izua eta bakardadea, zeren, nabarmendu duenez, biak ala biak biziki presente izan baitira azken hilabeteotan. | Antropologoa eta pedagogoa da Melania Moscoso (Bilbo, 1974). Zientzia Politikoetako doktorea eta Filosofia Institutuko ikerlaria ere bada, CSIC Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusian. Izurrialdian, antropologoak begirada zorrotzez egin dio so pandemiak gizartera ekarri duenari, eta, behaketa erne horretan mur... |
2021-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/201473/argindarrak-markak-hautsi-ditu-uztailean-eta-garestitzen-segitzen-du.htm | Ekonomia | Argindarrak markak hautsi ditu uztailean, eta garestitzen segitzen du | Facuaren arabera, batez beste 85 euro ordainduko dituzte uztailean merkatu arautuan daudenek, iaz baino %36 gehiago. Prezio handienetan bigarrena ordainduko da bihar, 106 euro megawatt-ordua | Argindarrak markak hautsi ditu uztailean, eta garestitzen segitzen du. Facuaren arabera, batez beste 85 euro ordainduko dituzte uztailean merkatu arautuan daudenek, iaz baino %36 gehiago. Prezio handienetan bigarrena ordainduko da bihar, 106 euro megawatt-ordua | Facua Espainiako kontsumitzaileen elkarteak zenbaki bat jarri dio hurrengo egunotan Hego Euskal Herriko etxeetan jasoko duten argindarraren faktura gero eta puztuagoari: %36,2 garestitu da aurtengo uztailean, iazkoarekin alderatuz gero. Eta abuztuko faktura ere handia izan daiteke, hilabetea preziorik garestienetan big... |
2021-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/201474/egoiliar-babestu-estatusa-eskaini-diete-xeikh-jarrahko-familia-palestinarrei.htm | Mundua | «Egoiliar babestu» estatusa eskaini diete Xeikh Jarrahko familia palestinarrei | Israelgo Gobernuak zehaztu du palestinarrek etxeetan jarraitu ahalko dutela, baina Nahalat Ximon elkartea izango dela haien jabe. Auzi saioa akordiorik gabe amaitu da. | «Egoiliar babestu» estatusa eskaini diete Xeikh Jarrahko familia palestinarrei. Israelgo Gobernuak zehaztu du palestinarrek etxeetan jarraitu ahalko dutela, baina Nahalat Ximon elkartea izango dela haien jabe. Auzi saioa akordiorik gabe amaitu da. | Xeikh Jarrah auzoan bizi diren palestinarrei «egoiliar babestu» estatusa ematea proposatu du Israelgo Auzitegi Gorenak. Proposamen horren arabera, ezingo dituzte etxetik bota 1950etik auzoan bizi diren palestinarrak. Kontua, baina, ez da hain sinplea: trukean egoiliarrek alokairu kuota bat ordaindu beharko diote Nahala... |
2021-8-2 | https://www.berria.eus/albisteak/201475/tafallako-eh-bilduko-zinegotzi-batek-dimisioa-aurkeztu-du-etxeratze-agindua-urratu-eta-gero.htm | Gizartea | Tafallako EH Bilduko zinegotzi batek dimisioa aurkeztu du etxeratze agindua urratu eta gero | Igandean lagun talde batekin kalean zegoela geldiarazi zuen Udaltzaingoak, eta handik ordu batzuetara dimisioa aurkeztu zuen. | Tafallako EH Bilduko zinegotzi batek dimisioa aurkeztu du etxeratze agindua urratu eta gero. Igandean lagun talde batekin kalean zegoela geldiarazi zuen Udaltzaingoak, eta handik ordu batzuetara dimisioa aurkeztu zuen. | Xabier Alkuaz Tafallako Udaleko (Nafarroa) EH Bilduko zinegotziak dimisioa aurkeztu du, herrian ezarritako etxeratze agindua ez betetzeagatik zigortua izan ostean. Igande goizaldean, Udaltzaingoak lagun talde batekin kalean zegoela geldiarazi zuen, eta zigortu egin dute.
EH Bilduk ohar batean jakinarazi duenez, Alkuaz... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201508/kevin-peponnet-dominarako-estropadatik-kanpo.htm | Kirola | Kevin Peponnet, dominarako estropadatik kanpo | Donibandarrak eta bere bikotekide Jeremie Mionek ezin izan dute aurreneko hamarren artean bukatu kanporaketa | Kevin Peponnet, dominarako estropadatik kanpo. Donibandarrak eta bere bikotekide Jeremie Mionek ezin izan dute aurreneko hamarren artean bukatu kanporaketa | Belako 470 modalitatean dominen lehian egoteko hautagaia zen Kevin Peponnetek eta Jeremie Mionek osatutako bikotea, baina Frantziako selekzioaren ordezkariek ezin izan dute dominarako estropadarako sailkatu. Hamar estropada jokatu dituzte kanporaketan, eta 11. postuan sailkatu dira —19 ontzi zeuden lehian—. Finalerako ... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201509/gurbindo-eta-aginagalde-dominengatik-lehiatuko-dira.htm | Kirola | Gurbindo eta Aginagalde dominengatik lehiatuko dira | Espainiako selekzioak 33-34 irabazi dio Suediari final-laurdenetan, azkeneko hamabost minutuetan emaitza iraulita | Gurbindo eta Aginagalde dominengatik lehiatuko dira. Espainiako selekzioak 33-34 irabazi dio Suediari final-laurdenetan, azkeneko hamabost minutuetan emaitza iraulita | Julen Aginagalde eta Eduardo Gurbindo euskal herritarrak dominen lehian arituko dira, Espainiako eskubaloi selekzioak Suediari 33-34 irabazi ondoren. Espainiak emaitza irauli du azken minutuetan, partida amaitzeko hamabost minuturen faltan lau goleko aldegatik galtzen ari baitzen (29-25). Gurbindo eskuin albokoak bi go... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201510/aebek-81-95-irabazi-diote-espainiari-final-laurdenetan.htm | Kirola | AEBek 81-95 irabazi diote Espainiari final-laurdenetan | Xabier Lopez-Arostegi getxotarra deialditik kanpo gelditu da, berriro | AEBek 81-95 irabazi diote Espainiari final-laurdenetan. Xabier Lopez-Arostegi getxotarra deialditik kanpo gelditu da, berriro | Espainiako selekzioak 11 puntuko aldea ere izan du bigarren laurdena bukatu aurretik (40-29), baina azkenean 81-95 galdu du AEBak faboritoen kontra, final-laurdenetan, eta ezin izango du dominengatik lehiatu. Xabier Lopez-Arostegi getxotarra deialditik kanpo utzi du, berriro, Espainiaren hautatzaile Sergio Scariolok. P... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201511/wlodarczyk-banakako-proba-bera-hiru-olinpiar-jokotan-irabazi-duen-lehen-emakume-atleta.htm | Kirola | Wlodarczyk, banakako proba bera hiru Olinpiar Jokotan irabazi duen lehen emakume atleta | 2012an Londresen eta 2016an Rion egin bezala, urrea irabazi du mailu jaurtiketan. 200 metrokoan Thompson-Herah nagusitu da, berriro. | Wlodarczyk, banakako proba bera hiru Olinpiar Jokotan irabazi duen lehen emakume atleta. 2012an Londresen eta 2016an Rion egin bezala, urrea irabazi du mailu jaurtiketan. 200 metrokoan Thompson-Herah nagusitu da, berriro. | Egun historikoa izan da, gaurkoa, Tokioko olinpiar estadioan. Izan ere, banakako proba bera hiru Olinpiar Jokoetan irabazi duen lehen emakume atleta bihurtu da Anita Wlodarczyk. 35 urteko poloniarrak mailu jaurtiketan urrea irabazi du, berriro, Londres 2012an eta Rio 2016en egin bezala. 78.48 metroko marka egin du. Zhe... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201512/tsimanovskaia-bahitzen-saiatu-izana-egotzi-dio-poloniak-bielorrusiari.htm | Kirola | Tsimanovskaia bahitzen saiatu izana egotzi dio Poloniak Bielorrusiari | Nazioarteko Olinpiar Batzordeak iragarri du salaketa ikertuko duela. Polonian babesa eskatu du atleta bielorrusiarrak. | Tsimanovskaia bahitzen saiatu izana egotzi dio Poloniak Bielorrusiari. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak iragarri du salaketa ikertuko duela. Polonian babesa eskatu du atleta bielorrusiarrak. | Kristina Tsimanovskaia atletak Bielorrusiako Olinpiar Batzordearen aurka egindako kritikekin hasi zen guztia. Tsimanovskaiak leporatu zion Aleksandr Lukaxenko presidentearen semeak zuzentzen duen batzordeari tarterik gabe esan izana 400 metroko oztopodun lasterketan parte hartuko zuela. Haren esanetan, proban parte har... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201513/bielorrusiako-ekintzaile-bat-hilda-aurkitu-dute-ukrainan.htm | Mundua | Bielorrusiako ekintzaile bat hilda aurkitu dute Ukrainan | Bere buruaz beste egin duen edo hilketa bat izan den ikertzen ari da Polizia. Vitali Xixovek erbestera joandakoei laguntzen dien elkarte batean egiten zuen lan. Ekintzailea urkatuta aurkitu dute Kieveko parke batean. | Bielorrusiako ekintzaile bat hilda aurkitu dute Ukrainan. Bere buruaz beste egin duen edo hilketa bat izan den ikertzen ari da Polizia. Vitali Xixovek erbestera joandakoei laguntzen dien elkarte batean egiten zuen lan. Ekintzailea urkatuta aurkitu dute Kieveko parke batean. | Vitaly Xixov 26 urteko ekintzailea hilda aurkitu dute Kieveko parke batean. Xixov Bielorrusiako BDU Ukrainako Bielorrusiar Etxea elkarteko kidea zen, herrialdetik ihes egiten dutenei laguntzen dien GKE gobernuz kanpoko erakunde bateko kidea. Haren emazteak astelehen goizean salatu zuen haren desagerpena, ohiko korrika ... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201514/bilesek-brontzezko-domina-eskuratu-du-oreka-barrako-finalean.htm | Kirola | Bilesek brontzezko domina eskuratu du oreka barrako finalean | Estatubatuarrak Tokion jokatu duen final bakarra izan da, besteetan lehiatzeari uko egin ondoren, osasun arazoak medio. Chenchen Guan txinatarra izan da irabazlea. | Bilesek brontzezko domina eskuratu du oreka barrako finalean. Estatubatuarrak Tokion jokatu duen final bakarra izan da, besteetan lehiatzeari uko egin ondoren, osasun arazoak medio. Chenchen Guan txinatarra izan da irabazlea. | Gaur jokatu da emakumezkoen gimnastikako azken finala, oreka barrakoa. Txinatarrak ziren irabazteko faboritoak, eta ez dute huts egin. Chenchen Guanek lortu du urrezko domina, 14.633 puntu pilatuta; eta haren herrikide Xijing Tang izan da bigarren. Baina gaurko finalean egon da beste irabazle bat: Simone Biles gimnasta... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201515/emakume-batek-bortxaketa-bat-salatu-du-gasteizen.htm | Gizartea | Emakume batek bortxaketa bat salatu du Gasteizen | Igande iluntzean atzeman zuen gizon bat segika. Labanaz mehatxu eginda bortxatu zuen, eta ihesari eman zion. Emakumeak salaketa jarri du Ertzaintzan. Erasoa jasandakoa emakume transexuala da, eta Ikusgunek babes osoa agertu dio. | Emakume batek bortxaketa bat salatu du Gasteizen. Igande iluntzean atzeman zuen gizon bat segika. Labanaz mehatxu eginda bortxatu zuen, eta ihesari eman zion. Emakumeak salaketa jarri du Ertzaintzan. Erasoa jasandakoa emakume transexuala da, eta Ikusgunek babes osoa agertu dio. | Emakume batek bortxaketa bat salatu du Abetxukon, Gasteizen. Igande iluntzean gertatu zen. Labanaz mehatxatu eta bortxatu ostean, erasotzaileak ihesari eman zion, Vocento taldeak jasoa duenez. Emakumeak polizia etxera jo zuen, salaketa jartzera. Erasoa jasandakoa emakume transexuala da.
Ikusgune LGTBIfobiaren aurkako ... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201516/asier-martinez-110-metroko-hesiduneko-finalerdietara.htm | Kirola | Asier Martinez, 110 metroko hesiduneko finalerdietara | Euskal herritarrak nagusitasunez irabazi du kanporaketa. «Garesti egongo da finalean egotea, baina amets egin daiteke». | Asier Martinez, 110 metroko hesiduneko finalerdietara. Euskal herritarrak nagusitasunez irabazi du kanporaketa. «Garesti egongo da finalean egotea, baina amets egin daiteke». | Asier Martinez euskal herritarra 110 metroko proba hesiduneko finalerdietarako sailkatu da, kanporaketa nagusitasunez irabazi ondoren. 13,32ko denbora egin du 21 urteko iruindarrak. Finalerdiak asteazkenean jokatuko dira, Euskal Herrian 04:00ak direnean.
Denboraldi bikaina egiten ari da Martinez, eta Olinpiar Jokoetak... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201517/lan-merkatua-konfinamendu-aurreko-datuetara-hurbiltzen-ari-da.htm | Ekonomia | Lan merkatua konfinamendu aurreko datuetara hurbiltzen ari da | Uztailean, ekainean baino 4.750 langabe gutxiago zeuden erregistratuta Hego Euskal Herriko enplegu bulegoetan. Afiliazioak, ordea, jaitsi egin dira, hezkuntzaren eraginez. | Lan merkatua konfinamendu aurreko datuetara hurbiltzen ari da. Uztailean, ekainean baino 4.750 langabe gutxiago zeuden erregistratuta Hego Euskal Herriko enplegu bulegoetan. Afiliazioak, ordea, jaitsi egin dira, hezkuntzaren eraginez. | Uztailak beste koska bat eman dio langabeziari. SEPE Espainiako enplegu zerbitzuaren arabera, Hego Euskal Herrian 153.895 lagun daude lanik gabe, ekainean baino 4.750 gutxiago. Kopururik txikiena da 2020ko otsailaz geroztik, hau da, konfinamendua ezarri aurreko hilabetetik. Enplegu bulegoetako errgistroetatik 2.700 lan... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201518/1113-kasu-positibo-atzeman-dituzte-osakidetzak-eta-osasunbideak.htm | Gizartea | 1.113 kasu positibo atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak | Osasun sistema bien artean 11.631 test diagnostiko egin dituzte: proben %9,5 izan dira positiboak | 1.113 kasu positibo atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak. Osasun sistema bien artean 11.631 test diagnostiko egin dituzte: proben %9,5 izan dira positiboak | Plazaratu dituzte berriz Osakidetzak eta Osasunbideak COVID-19aren osasun krisiari jarraipena egiteko azken datuak. Bien artean 1.113 positibo atzeman zituzten atzo. Herrialdeka, hara egoera. Bizkaiak segitzen du goi-goian: 476 positibo atzeman zituzten atzo. 300 izan ziren Gipuzkoan, 206 Nafarroan eta 110 Araban. Osak... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201519/idoia-martinez-eta-urko-labeaga-aske-utzi-dituzte-baldintzapean.htm | Politika | Idoia Martinez eta Urko Labeaga aske utzi dituzte, baldintzapean | Hirugarren graduan zeuden orain arte. Bakoitzak 23 urte egin ditu espetxean. | Idoia Martinez eta Urko Labeaga aske utzi dituzte, baldintzapean. Hirugarren graduan zeuden orain arte. Bakoitzak 23 urte egin ditu espetxean. | Idoia Martinez eta Urko Labeaga euskal presoak baldintzapean aske geratu dira, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Hirugarren graduan zeuden bi euskal presoak, Zaballan (Araba) eta Martutenen (Donostia), hurrenez hurren. Hemendik aitzinera ez dute jada kartzelara itzuli beharko.
Idoia Martinezek 23 urte eta erdi egin ditu e... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201520/guztira-hamabi-gazte-atxilotu-dituzte-zornotzako-jipoiaren-harira.htm | Gizartea | Guztira hamabi gazte atxilotu dituzte Zornotzako jipoiaren harira | Gaur adin txikiko bat eta adin nagusiko bat atxilotu dituzte. Dagoeneko hamabi pertsona eraman dituzte polizia etxera. Biktimak larri jarraitzen du Gurutzetako erietxean. | Guztira hamabi gazte atxilotu dituzte Zornotzako jipoiaren harira. Gaur adin txikiko bat eta adin nagusiko bat atxilotu dituzte. Dagoeneko hamabi pertsona eraman dituzte polizia etxera. Biktimak larri jarraitzen du Gurutzetako erietxean. | Dagoeneko hamabi pertsona atxilotu dituzte uztailaren 25ean Zornotzako (Bizkaia) parke batean gazte bat jipoitzea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak esan duenez, beste adin txikiko bat eta adin nagusiko bat atxilotu dituzte erasoarekin lotura izan dezaketelakoan.
Igandean Guardia Zibilak mutil bat atxil... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201521/meme-bihurtu-da-djokovic.htm | Kirola | Meme bihurtu da Djokovic | Brontzezko domina lortzeko partida galtzean izan zuen jarrera bolo-bolo zabaldu da sare sozialetan. Zenbait txiolarik tenislariak presioari buruz egin zituen adierazpenei erreferentzia eginez sortu dituzte memeak. | Meme bihurtu da Djokovic. Brontzezko domina lortzeko partida galtzean izan zuen jarrera bolo-bolo zabaldu da sare sozialetan. Zenbait txiolarik tenislariak presioari buruz egin zituen adierazpenei erreferentzia eginez sortu dituzte memeak. | Zeresana eman du Novak Djokovic tenislari serbiarrak Tokioko Olinpiar Jokoetan, larunbateko partida galtzean izan zuen erreakzioagatik batez ere. Pablo Carreñoren kontra jokatu zuen brontzezko domina lortzeko norgehiagoka, eta Djokovicek indarrez eta amorruz bota zuen erraketa bat harmailetara, eta beste bat apurtu zue... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201522/ernalkuntza-lagundua-lesbiana-bikoteei-eta-bikotekiderik-gabeko-emazteei-zabaldu-diete.htm | Gizartea | Ernalkuntza lagundua lesbiana bikoteei eta bikotekiderik gabeko emazteei zabaldu diete | Gametoak izozteko aukera ere hedatu du Frantziako Gobernuak. Gainera, lesbiana bikoteen kasuan, haurdunaldia egin ez duen amak haurrarekin filiazioa finkatzen ahalko du. | Ernalkuntza lagundua lesbiana bikoteei eta bikotekiderik gabeko emazteei zabaldu diete. Gametoak izozteko aukera ere hedatu du Frantziako Gobernuak. Gainera, lesbiana bikoteen kasuan, haurdunaldia egin ez duen amak haurrarekin filiazioa finkatzen ahalko du. | 2018an hasi zuen ibilbidea Bioetika Legea gaurkotzeko lege proiektuak, Frantziako joan-jinkari parlamentarioan. Besteak beste, ernalkuntza lagundua emakume orori zabalduko dio legeak. Orain arte, gizon batek eta emakume batek osatutako bikoteei baino ez zitzaien laguntzen, baldin eta egiaztatzen bazuten ez direla gai b... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201523/espainiak-finala-jokatuko-du.htm | Kirola | Espainiak finala jokatuko du | 0-1 nagusitu zaio Japoniari, luzapenean. Oiartzabal erabakigarria izan da berriro, eta Zubimendik, Merinok eta Simonek hasieratik jokatu dute. | Espainiak finala jokatuko du. 0-1 nagusitu zaio Japoniari, luzapenean. Oiartzabal erabakigarria izan da berriro, eta Zubimendik, Merinok eta Simonek hasieratik jokatu dute. | Gizonezkoen Espainiako futbol selekzioak 0-1 irabazi dio Japoniari finalerdietan, eta, modu horretan, finalerako sailkatu da. Brasil azkeneko txapelduna —finalerdietan Mexikori irabazi dio, penaltietan— izango du aurkari Espainiak, datorren larunbatean, Euskal Herrian 13:30ak direnean. Okerrik gertatu ezean, final horr... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201524/etxeratze-agindua-berritzeko-eskea-egin-du-nafarroako-gobernuak.htm | Gizartea | Etxeratze agindua berritzeko eskea egin du Nafarroako Gobernuak | Abuztuaren 12a bitartean luzatzeko eskatu dio Nafarroako Auzitegi Nagusiari, egoera epidemiologikoak hala eskatzen duela argudiatuta | Etxeratze agindua berritzeko eskea egin du Nafarroako Gobernuak. Abuztuaren 12a bitartean luzatzeko eskatu dio Nafarroako Auzitegi Nagusiari, egoera epidemiologikoak hala eskatzen duela argudiatuta | Beste astebete; abuztuaren 12ra arte luzatu nahi du Nafarroako Gobernuak epidemiologikoki arrisku oso handikoak diren herrialdeko tokietan etxeratze agindua. Neurri horrek 01:00etik 06:00etara kalean ibiltzea galarazten du larunbatetan eta igandeetan, jai egunetan, eta usadioz herrietan festak ospatzen diren egunetan e... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201525/asteazkenean-hasiko-dira-lehiatzen-euskal-herriko-hiru-kirolari.htm | Kirola | Asteazkenean hasiko dira lehiatzen Euskal Herriko hiru kirolari | Carlota Zigandak, Odei Jainagak eta Iñigo Peñak ekingo diote, eta Asier Martinez 110 metroko hesiduneko finalerdian lehiatuko da. Guztira, Euskal Herriko bost kirolari ariko dira golfean, atletismoan, piraguismoan eta waterpoloan. | Asteazkenean hasiko dira lehiatzen Euskal Herriko hiru kirolari. Carlota Zigandak, Odei Jainagak eta Iñigo Peñak ekingo diote, eta Asier Martinez 110 metroko hesiduneko finalerdian lehiatuko da. Guztira, Euskal Herriko bost kirolari ariko dira golfean, atletismoan, piraguismoan eta waterpoloan. | Euskal Herriko bost kirolari lehiatuko dira bihar, abuztuak 4, Tokion. Carlota Ziganda izango da lehenengoa: golfeko lehen txanda jokatuko du 00:30ean. Ziganda hogeigarrena da munduko zerrendan, eta, aurten, bigarrenez arituko da Olinpiar Jokoetan.
03:35etan izango da Odei Jainagaren txanda. Atletismoan lehiatuko da, ... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201526/1600-ahate-hil-dituzte-bidaxunen-hegazti-gripearen-protokoloagatik.htm | Ekonomia | 1.600 ahate hil dituzte Bidaxunen, hegazti gripearen protokoloagatik | ELB haserre azaldu da, animaliak sano zirelako, baina azaldu du Kriaxera eta Rouen-Landais arrazak salbatu ahal izan direla. | 1.600 ahate hil dituzte Bidaxunen, hegazti gripearen protokoloagatik. ELB haserre azaldu da, animaliak sano zirelako, baina azaldu du Kriaxera eta Rouen-Landais arrazak salbatu ahal izan direla. | Iragan urtarrilaren 14an, Bidaxuneko (Nafarroa Beherea) ahate haztegiko ahate saldoaren parte batean H5N8 birusaren aztarnak atzeman zituzten, hots, hegazti gripearenak, baina ahateek ez zuten sintomarik garatu. Baina, epizootia berriz agertu zenetik, Europako Batzordeak kaltetutako zonatzat jo zituen Frantzia, eta, be... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201527/tkek-gaztelaniaz-egitera-derrigortu-du-arraunlari-bat.htm | Kirola | TKEk gaztelaniaz egitera derrigortu du arraunlari bat | Euskal Herrian Euskaraz-ek salatu duenez, Traineru Kluben Elkarteak gaztelaniaz egitera behartu nahi izan zuen Donostiarra klubeko arraunlari bat, bere borondatearen aurka. Lekeition jokatutako estropaden ostean izan zen, uztailaren 25ean. | TKEk gaztelaniaz egitera derrigortu du arraunlari bat. Euskal Herrian Euskaraz-ek salatu duenez, Traineru Kluben Elkarteak gaztelaniaz egitera behartu nahi izan zuen Donostiarra klubeko arraunlari bat, bere borondatearen aurka. Lekeition jokatutako estropaden ostean izan zen, uztailaren 25ean. | Lekeition Eusko Label eta Euskotren ligetako estropadak jokatu eta gero, Traineru Kluben Elkarteko komunikazio langileek elkarrizketa bat egiteko eskatu zioten Donostiarra Arraun Klubeko arraunlari bati, estropadaren ondorengo adierazpenak egitearren. Elkarrizketa egin aurretik, TKEko langileek arraunlariari jakinarazi... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201528/tubacexek-langileei-ohartarazi-die-ez-duela-helegitea-bertan-behera-utziko.htm | Ekonomia | Tubacexek langileei ohartarazi die ez duela helegitea bertan behera utziko | Grebari eusteak «ondorio atzeraezinak» izan ditzakeela ziurtatu du, eta abuztuan bertan beharrera itzultzea eskaini die langileei | Tubacexek langileei ohartarazi die ez duela helegitea bertan behera utziko. Grebari eusteak «ondorio atzeraezinak» izan ditzakeela ziurtatu du, eta abuztuan bertan beharrera itzultzea eskaini die langileei | Askatzeko zaila dirudien korapilo batean sartuta dago Tubacexen gatazka. Arabako hodigilearen zuzendaritzak sindikatuei ohartarazi die «inolaz ere ez» duela kenduko 129 langileren kaleratzeak debekatzen zituen epaiaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako helegitea. Langile batzordeak ziurtatu du baldintza hori... |
2021-8-5 | https://www.berria.eus/albisteak/201529/gezurrak-birusa-baino-askoz-azkarrago-zabaltzen-dira.htm | Gizartea | «Gezurrak birusa baino askoz azkarrago zabaltzen dira» | Komunikazio zientzia hauspotzen jardun du beti, eta pandemiak horren beharra azaleratu du. Ramirez de la Piscinak dio krisi garaietan ezinbestekoa dela «argi, zehatz eta garden» komunikatzea; COVID-19aren krisian, ordea, «zaila» izan da hori lortzea. | «Gezurrak birusa baino askoz azkarrago zabaltzen dira». Komunikazio zientzia hauspotzen jardun du beti, eta pandemiak horren beharra azaleratu du. Ramirez de la Piscinak dio krisi garaietan ezinbestekoa dela «argi, zehatz eta garden» komunikatzea; COVID-19aren krisian, ordea, «zaila» izan da hori lortzea. | Txema Ramirez de la Piscina EHU Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan doktorea da (Ibarra, Gipuzkoa, 1958), eta Komunikazio Zientzietan ikertzailea. Maiatzean arlo askotariko 40 profesional baino gehiagok plazaratutako COVID-19aren Liburu Zuria-ren egileetako bat ere bada. Izurriak komunikazio politikan utzitako ... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201531/ikuskizun-betea.htm | Kirola | Ikuskizun betea | Distiraz bete dute olinpiar estadioa Karsten Warholmek, Anita Wlodarczykek, Elaine Thompson-Herahk eta Armand Duplantisek. Haiek izan dira atletismoko jardunaldiko izarrak. | Ikuskizun betea. Distiraz bete dute olinpiar estadioa Karsten Warholmek, Anita Wlodarczykek, Elaine Thompson-Herahk eta Armand Duplantisek. Haiek izan dira atletismoko jardunaldiko izarrak. | Egun betea izan da gaur Tokioko olinpiar estadioan. Markak eta izarrak izan dira nagusi: Karsten Warholm norvegiarrak txikitu egin du 400 metroko hesidunean zuen munduko marka: 45,94 (46,70 zen); Anita Wlodarczyk poloniarrak hirugarren aldiz jarraian irabazi du urrezko domina mailu jaurtiketan —banakako proba batean hi... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201532/presoak-etxeratzeko-eskatu-dute-gasteizen.htm | Politika | Presoak etxeratzeko eskatu dute Gasteizen | Sarek deituta egin dute protesta. Gradu progresioak ahalbidetu eta presoak Euskal Herriratzea galdegin dute: «Ez gara mesederik eskatzen ari». | Presoak etxeratzeko eskatu dute Gasteizen. Sarek deituta egin dute protesta. Gradu progresioak ahalbidetu eta presoak Euskal Herriratzea galdegin dute: «Ez gara mesederik eskatzen ari». | «Bidea egin egiten da; urratsez urrats, ibilian-ibilian». Hala uste du euskal presoen eskubideen aldeko Sare mugimenduak, eta horixe irudikatzeko manifestazioa egin dute gaur Gasteizen, «euskal preso guztiak etxera itzultzeko bidea» galdegiteko.
Manifestazioaren akaberan irakurritako oharrean nabarmendu dutenez, «etap... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201533/arbonako-lursailaren-eroslearen-parisko-etxera-joan-dira-ekintzaileak.htm | Gizartea | Arbonako lursailaren eroslearen Parisko etxera joan dira ekintzaileak | Lapurdiko laborantzarako lurren «salmenta espekulatiboa» salatzeko ekintzak operazioko protagonisten egoitzetara eraman ari dira Lurzaindia eta ELB. | Arbonako lursailaren eroslearen Parisko etxera joan dira ekintzaileak. Lapurdiko laborantzarako lurren «salmenta espekulatiboa» salatzeko ekintzak operazioko protagonisten egoitzetara eraman ari dira Lurzaindia eta ELB. | Maiatzaren 24an, Lurzaindiak eta ELBk Arbonako (Lapurdi) laborantza lur bat okupatu zuten, haren «salmenta espekulatiboa» salatzeko. Geroztik hainbat ekintza egin dituzte operazioa salatzeko. Gaurkoan beste urrats bat egin dute: Pariseraino joan dira, espekulazioa salatzera lur sailaren eroslearen etxearen atarian.
Pa... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201534/urrezko-brontzea.htm | Kirola | Urrezko brontzea | Tokioko Jokoetan amaiera eman diote gimnastika artistikoko lehiaketari. Bilesek hirugarren postua lortu du oreka barrako finalean, eta haren irribarrea izan da irabazle. Hashimoto nagusitu da gizonezkoetan. | Urrezko brontzea. Tokioko Jokoetan amaiera eman diote gimnastika artistikoko lehiaketari. Bilesek hirugarren postua lortu du oreka barrako finalean, eta haren irribarrea izan da irabazle. Hashimoto nagusitu da gizonezkoetan. | Gimnastika artistikoko atletek azken puntua ipini diote Tokioko Olinpiar Jokoei, asteartean, eta irudi hunkigarri batekin agurtu dituzte: Simone Biles gimnasta estatubatuarraren irribarrearekin. Emakumezkoen aparatuetako azken finalean, oreka barrakoan, lehiatzea erabaki du Bilesek, eta haren parte hartze hutsa lorpen ... |
2021-8-3 | https://www.berria.eus/albisteak/201535/maskara-ez-da-beti-jantzi-beharko-gipuzkoako-eta-bizkaiko-hondartzetan.htm | Gizartea | Maskara ez da beti jantzi beharko Gipuzkoako eta Bizkaiko hondartzetan | EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du hondartza eta igerilekuetarako desplazamendu eta paseoetan derrigorrez maskara jantzi beharra agintzen duen Jaurlaritzaren dekretua. | Maskara ez da beti jantzi beharko Gipuzkoako eta Bizkaiko hondartzetan. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du hondartza eta igerilekuetarako desplazamendu eta paseoetan derrigorrez maskara jantzi beharra agintzen duen Jaurlaritzaren dekretua. | Pertsonen artean metro eta erdiko segurtasun tartea errespetatzen bada, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hondartza eta igerilekuetan ez da nahitaezkoa izango une oro maskara janztea. Eusko Jaurlaritzak COVID-19ari aurre egiteko dekretuan jasoa du eremu horietan egiten diren desplazamendu eta paseoetan derrigorrez maskara j... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.