date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2021-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/201784/eguneko-positiboak-milatik-behera-dira-hilabetean-lehen-aldiz.htm | Gizartea | Eguneko positiboak milatik behera dira, hilabetean lehen aldiz | Osakidetzak eta Osasunbideak 773 kutsatu detektatu dituzte, 7.000 test inguru eginda. Hegoaldeko ZIUetan 86 paziente dira gaitzarekin. | Eguneko positiboak milatik behera dira, hilabetean lehen aldiz. Osakidetzak eta Osasunbideak 773 kutsatu detektatu dituzte, 7.000 test inguru eginda. Hegoaldeko ZIUetan 86 paziente dira gaitzarekin. | Tentuz aztertu beharreko datuak dira asteburuen ondotik Hego Euskal Herriko osasun sistemek plazaratzen dituztenak. Egun bakarrean atzemandako COVID-19 kasuei dagokienez, ohikoa da astegunetan baino kopuru txikiagoak jakinaraztea, birusa detektatzeko proba gutxiago egin ohi baitira larunbat eta igandeetan. Edonola ere,... |
2021-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/201785/donostiako-piratek-kabotajea-antolatuko-dute-hilaren-19tik-22rako.htm | Bizigiro | Donostiako Piratek Kabotajea antolatuko dute hilaren 19tik 22rako | Aste Nagusi Pirataren ordez, lau eguneko egitaraua prestatu dute Donostiako Piratek. | Donostiako Piratek Kabotajea antolatuko dute hilaren 19tik 22rako. Aste Nagusi Pirataren ordez, lau eguneko egitaraua prestatu dute Donostiako Piratek. | Kabotajea deituko diote, eta hilaren 19tik 22ra egingo dute, Donostiako Trinitate plazaren inguruan. Denetariko ekitaldiak antolatuko dituzte: bertsolariak, tailerrak, haurrentzako ekintzak eta musika emanaldiak. Egitarau zehatza eta ordutegiak datozen egunetan zabalduko dituzte, sare sozialen bidez.
Edukiera mugatua ... |
2021-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/201786/bizkaiko-hiru-mendizale-erreskatatu-dituzte-palentzian.htm | Gizartea | Bizkaiko hiru mendizale erreskatatu dituzte Palentzian | Horietako batek orkatilan hartu du min. | Bizkaiko hiru mendizale erreskatatu dituzte Palentzian. Horietako batek orkatilan hartu du min. | Guardia Zibilak 55 urteko mendizale bat erreskatatu du helikopteroz asteburu honetan, Pico Curavacasera (Palentina Mendian) igotzean orkatila batean lesioak izan zituelako; haren bi lagunak ere erreskatatu dituzte, 55 eta 58 urteko bi mendizale, guztiak Bizkaikoak.
Antza denez, hiru mendizaleak desnibel handiko gune b... |
2021-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/201787/ez-daukat-estilorik-eta-hori-abantaila-izan-liteke.htm | Kultura | «Ez daukat estilorik, eta hori abantaila izan liteke» | Bertsoa, musika, antzerkia, komikia, liburua... Diziplina eta lantegi askotan jarduten duenarengatik hiru gauza esan ohi dira gutxienez: dohain ugari ditu, oso saiatua da, lanok prekarioak direlako dabil batetik bestera. | «Ez daukat estilorik, eta hori abantaila izan liteke». Bertsoa, musika, antzerkia, komikia, liburua... Diziplina eta lantegi askotan jarduten duenarengatik hiru gauza esan ohi dira gutxienez: dohain ugari ditu, oso saiatua da, lanok prekarioak direlako dabil batetik bestera. | Bertsolari gazteen artean 15 urterekin nabarmendu zen; Txapelketa Nagusiko finalean zen 19rekin, 1993an; eta hurrengo bost finaletan ere bai, 2013ra arte. 7 Eskale eta Gu ta gutarrak musika taldeetan kantatu zuen. Berandu da gelditzeko nobelaren egilea da, eta lau antzerki obraren idazlea. Bi komiki album berri lantzen... |
2021-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/201788/motzean.htm | MOTZEAN | MOTZEAN. | Komiki bat. Erraondo (1991), Asisko Urmeneta.
Film bat. The Asphalt Jungle (1950), John Huston.
Arte obra bat. Amak (1923), Kathe Kollwitz.
Disko bat. Salda badago (1988), Hertzainak. | ||
2021-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/201789/gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizko-etxebizitza-batean-bikotekideari-eraso-egiteagatik.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Gasteizko etxebizitza batean, bikotekideari eraso egiteagatik | Bi bikotekideen bertsioak entzun ondoren, gizonezkoa atxilotu egin zuen Udaltzaingoak. | Gizon bat atxilotu dute Gasteizko etxebizitza batean, bikotekideari eraso egiteagatik. Bi bikotekideen bertsioak entzun ondoren, gizonezkoa atxilotu egin zuen Udaltzaingoak. | Erasoak joan den larunbateko arratsaldeko ordu bata pasatxoan izan ziren, Gasteizko San Martin auzoko etxebizitza batean. Udaltzaingoak astelehen honetan jakitera eman duenez, polizia patruila bat joan zen etxe hartara, eta bi bikotekideen bertsioak entzun eta lesioak ikusi ondoren, 46 urteko gizona atxilotu zuten.
Be... |
2021-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/201791/nafarroak-etxeratze-agindua-luzatzeko-eskea-eginen-die-epaileei-berriz-ere.htm | Gizartea | Nafarroak etxeratze agindua luzatzeko eskea eginen die epaileei, berriz ere | Gobernuak bihar helaraziko dio neurriari eusteko eskabidea Nafarroako Auzitegi Nagusiari. Nafarroako Gobernuko presidenteorde Javier Remirezen hitzetan, muga «biziki eraginkorra» da. | Nafarroak etxeratze agindua luzatzeko eskea eginen die epaileei, berriz ere. Gobernuak bihar helaraziko dio neurriari eusteko eskabidea Nafarroako Auzitegi Nagusiari. Nafarroako Gobernuko presidenteorde Javier Remirezen hitzetan, muga «biziki eraginkorra» da. | Nafarroako Gobernuko presidenteorde Javier Remirezek egin du iragarpena: beste behin, asteburuetako eta jai egunetako etxeratze agindua ezarri beharra dagoela uste du gobernuak, izurriteari kontra egiteko. Hori dela eta, neurriak beste astebetez indarrean jarrai dezala eskatu diote Nafarroako Auzitegi Nagusiari, hark b... |
2021-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/201792/alga-toxikoak-atzeman-dituzte-lapurdiko-hondartzetan.htm | Gizartea | Alga toxikoak atzeman dituzte Lapurdiko hondartzetan | Goiz honetatik geroz, Miarritze, Bidarte, Getaria eta Donibane Lohizuneko (Lapurdi) hondartzak publikoari hetsiak dira, Ostreopsis ovata deituriko alga toxiko bat aurkitu baitute. | Alga toxikoak atzeman dituzte Lapurdiko hondartzetan. Goiz honetatik geroz, Miarritze, Bidarte, Getaria eta Donibane Lohizuneko (Lapurdi) hondartzak publikoari hetsiak dira, Ostreopsis ovata deituriko alga toxiko bat aurkitu baitute. | Turismoaren garai bete-betea den honetan, Miarritzeko hiriak atzo komunikatu baten bitartez jakinarazi zuen hondartzak hetsi egingo direla, hainbat pertsonak sintoma patologikoak garatu baitituzte. Sintoma horien jatorrian Ostreopsis ovata alga dago. Dirudienez, «erreakzio epidermikoak eta gripe moduko bat» izan daitez... |
2021-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/201793/langile-batek-bere-buruaz-beste-egin-duela-deitoratzeko-protesta-egingo-dute-azpeitian.htm | Ekonomia | Langile batek bere buruaz beste egin duela deitoratzeko, protesta egingo dute Azpeitian | Uztailaren 30ean bere burua hil zuen langile batek lantokian. Ertzaintzak ikerketa bat zabalik dauka. | Langile batek bere buruaz beste egin duela deitoratzeko, protesta egingo dute Azpeitian. Uztailaren 30ean bere burua hil zuen langile batek lantokian. Ertzaintzak ikerketa bat zabalik dauka. | Elkar-ekin taldeak gutun baten bidez jakinarazi ditu gertakariak, Uztarria-n. Hildako langileak Luis Enrique Soriano zuen izena, eta dominikarra zen sortzez. Duela hiru urte iritsi zen Azpeitira, 17 urterekin. Manuel Aizpuru S. M. enpresan aurkitu zuen lana. Baina han presio handia zuela azaldu du Elkar-ekin-ek: «Hamab... |
2021-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/201794/tomateak-barna-ditu-erroak.htm | Bizigiro | Tomateak barna ditu erroak | Tomateari atea nekez ireki zitzaion Euskal Herrian, Mexikotik jin zelarik. Alta, orain, eguneroko paisaia gastronomikoaren parte da. Fruitu-barazki interesgarria da osasunarentzat, haren hazkuntza ibilbidea oraindik ere koloniala baldin bada ere. | Tomateak barna ditu erroak. Tomateari atea nekez ireki zitzaion Euskal Herrian, Mexikotik jin zelarik. Alta, orain, eguneroko paisaia gastronomikoaren parte da. Fruitu-barazki interesgarria da osasunarentzat, haren hazkuntza ibilbidea oraindik ere koloniala baldin bada ere. | Eguneroko elikadura paisaiari kolorea ematen dio tomateak. Badirudi betikoa dela. Hain etxekoa kontsideratua bada ere, are Euskal Tomateak toki garrantzitsua hartzen badu ere, tomatea, berez, Ameriketatik ekarria izan zen. Historia bitxia izan du; oraingo begietatik ikusia sinesgaitza dirudi, baina ez bide zitzaion ber... |
2021-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/201795/hizkuntza-planak-behingoz-abiarazteko-eskatu-dio-eh-bilduk-nafarroako-gobernuari.htm | Politika | Hizkuntza planak «behingoz» abiarazteko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari | Koalizioak esan du herritarren eskubidea dela administrazioan euskaraz artatuak izatea. | Hizkuntza planak «behingoz» abiarazteko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari. Koalizioak esan du herritarren eskubidea dela administrazioan euskaraz artatuak izatea. | EH Bilduk salatu du legegintzaldiaren erdia egina duela Txibitek, eta hizkuntza planak «ezarri gabe», eta, hortaz, abian jarri gabe daudela oraindik: «Nafarroako herritar guztien eskubidea da administrazioan euskaraz artatuak izatea, bai eta beren hizkuntza propioan kalitatezko arreta jasotzea ere, eta, hain justu, Naf... |
2021-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/201796/komediantearen-bideak.htm | Kultura | Komediantearen bideak | Sormenaren askotariko ertzetan dabil, hala Grises musika taldearekin nola Kamikaz antzerki kolektiboarekin. Dantzaria eta irakaslea ere bada, eta fikziozko larruak jantzi ez ezik, sortu ere egiten ditu. Sormen bideak ditu maite. | Komediantearen bideak. Sormenaren askotariko ertzetan dabil, hala Grises musika taldearekin nola Kamikaz antzerki kolektiboarekin. Dantzaria eta irakaslea ere bada, eta fikziozko larruak jantzi ez ezik, sortu ere egiten ditu. Sormen bideak ditu maite. | Amancay Gaztañaga. JON URBE, FOKU
Etiketa ugari izan ditzake atzetik sortzaile hitzak, baina Amancay Gaztañagak (Guayaquil, Ekuador, 1980) nahiago du bere burua inolako ñabardurarik gabe aurkeztu: «Ni sortzaile gisa definitzen naiz». Itsaso zabal horretan kokatzen baitu bere burua sormenaren askotariko itsasoetan murg... |
2021-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/201797/motzean.htm | MOTZEAN | MOTZEAN. | Antzezlan bat. Ezingo nuke bat aukeratu; azkar maitemintzen naiz antzezlanekin.
Aktore bat. Tilda Swinton.
Musika talde bat. Radiohead.
Disko bat. Ok Computer (Radiohead).
Dantzari bat. Peeping Tom konpainia. Ikaragarriak dira horko denak. | ||
2021-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/201798/orreaga-taldeak-euskal-estatua-aldarrikatzeko-ekitaldia-antolatu-du-abuztuaren-15erako.htm | Politika | Orreaga taldeak Euskal Estatua aldarrikatzeko ekitaldia antolatu du abuztuaren 15erako | Abuztuaren 15ean izango da ekitaldia, Askatasunaren Egunean, 12:00etan, Pasai Donibaneko (Gipuzkoa) Santiago plazan. | Orreaga taldeak Euskal Estatua aldarrikatzeko ekitaldia antolatu du abuztuaren 15erako. Abuztuaren 15ean izango da ekitaldia, Askatasunaren Egunean, 12:00etan, Pasai Donibaneko (Gipuzkoa) Santiago plazan. | Orreaga talde abertzaleak ekitaldia antolatu du Pasai Donibanen (Gipuzkoa),abuztuaren 15erako, Askatasunaren egunerako; Altxa burua: Euskal Estatua gara! izango da ekinaldiaren leloa. Santiago plazan, 12:00etanegingo dute ekitaldia,baina, aurrez,Bizkaia plazan bilduko dira, 11:30ean.
«Herri zapalduak duen arrazoiaren ... |
2021-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/201799/kontrolatu-beharraren-beldur.htm | Gizartea | Kontrolatu beharraren beldur | Leku publikoetara sartzeko, osasun ziurtagiria beharrezkoa da Ipar Euskal Herrian. Ostalariek eta kultur eragileek «polizia lanetan» aritu behar izatea gaitzetsi dute. Kontrako protestek ez dute etenik. | Kontrolatu beharraren beldur. Leku publikoetara sartzeko, osasun ziurtagiria beharrezkoa da Ipar Euskal Herrian. Ostalariek eta kultur eragileek «polizia lanetan» aritu behar izatea gaitzetsi dute. Kontrako protestek ez dute etenik. | «Gu ez gara poliziak, ostalariak gara». Ostatuetako terrazetan behin eta berriz entzuten dira hitz horiek. Atzotik, Iparraldeko zerbitzariek bezero guztiei osasun ziurtagiria eskatzeko agindua dute, eta kezkaz hartu dute Frantziako Gobernuaren neurria. 72 ordu baino gutxiagoko PCR, antigeno edo autoproba negatibo bat, ... |
2021-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/201800/argindarraren-garestitzeak-ez-du-etenik.htm | Ekonomia | Argindarraren garestitzeak ez du etenik | Inoiz baino garestiagoa izango da bihar argindarra Hego Euskal Herrian. Eguraldi beroak eta haize eskasak marka berriak ekar ditzakete. | Argindarraren garestitzeak ez du etenik. Inoiz baino garestiagoa izango da bihar argindarra Hego Euskal Herrian. Eguraldi beroak eta haize eskasak marka berriak ekar ditzakete. | Olinpiar Jokoak amaitu dira, baina ez, ordea, markak egiteko garaia. Ez, behintzat, Iberiar penintsulako argindar sisteman. Gaur, batez beste, merkatu arautuan dauden hego euskal herritarrek inoizko argindarrik garestiena ordaindu zuten: 106,74 euro megawatt-ordua. Arazoa da errekor hori txiki geratuko dela bihar, 111,... |
2021-8-9 | https://www.berria.eus/albisteak/201801/jendetza-elkartu-da-irunen-bidasoan-itotako-azken-migratzailearen-heriotza-salatzeko.htm | Gizartea | Jendetza elkartu da Irunen, Bidasoan itotako azken migratzailearen heriotza salatzeko | Hendaiako eta Irungo alkateek esan dute «onartezina» dela gertatutakoa, eta neurriak eskatu dizkiote Europari, mugan inor hil ez dadin. Irungo Harrera Sareko Jon Arangurenek salatu du ezen, aterpean leku libreak izan arren, kalean uzten dituztela migratzaileak. | Jendetza elkartu da Irunen, Bidasoan itotako azken migratzailearen heriotza salatzeko. Hendaiako eta Irungo alkateek esan dute «onartezina» dela gertatutakoa, eta neurriak eskatu dizkiote Europari, mugan inor hil ez dadin. Irungo Harrera Sareko Jon Arangurenek salatu du ezen, aterpean leku libreak izan arren, kalean uz... | Jendetza bildu da gaur Irungo San Juan plazan (Gipuzkoa), atzo Bidasoa ibaian ito zen migratzailearen heriotza salatzeko. Loreak jarri eta kandelak piztu dituzte hildako gizonaren omenez. Azken hilabeteetan Bidasoaren inguruan zendu den hirugarren migratzailea da.
Kotte Ezenarro Hendaiako auzapezak eta Jose Antonio Sa... |
2021-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/201828/ezin-da-naturalizatu-migrazioaren-eta-heriotzaren-arteko-lotura.htm | Gizartea | «Ezin da naturalizatu migrazioaren eta heriotzaren arteko lotura» | «Ezin da naturalizatu migrazioaren eta heriotzaren arteko lotura». | Anaitze Agirre (Lazako, 1972) Irungo Harrera Sareko kide eta EHUko irakaslea da, migrazioan, generoan eta komunikazioan espezializatua. Azpimarra egin du: «Badaude modu seguruak migratzeko».
Nolakoak izan dira azken egun hauek Harrera Sarearentzat?
Gogorrak. Oraintxe bertan gure lanetako bat zera da, migranteei behin... | |
2021-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/201831/gizon-bat-atxilotu-dute-araban-baso-bati-su-ematea-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Araban, baso bati su ematea egotzita | Gasolinaz betetako ontzi bat zeraman, eta, atxilotu zutenerako, ondoko gune batzuei su emana zien | Gizon bat atxilotu dute Araban, baso bati su ematea egotzita. Gasolinaz betetako ontzi bat zeraman, eta, atxilotu zutenerako, ondoko gune batzuei su emana zien | 34 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Ertzaintzak, Donemiliaga (Araba) inguruko baso bati su ematen zebilela. Gasolinaz betetako ontzi bat zeraman, eta, atxilotu zutenerako, beste bost sute piztu zituen ondoko eremu batzuetan. Labore sail batzuen ondoan piztu zuen sua gizonak, baina, azkenean, suhiltzaile... |
2021-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/201833/sei-herrialdek-eskatu-diote-bruselari-ez-ditzala-eten-afganistanerako-deportazioak.htm | Mundua | Sei herrialdek eskatu diote Bruselari ez ditzala eten Afganistanerako deportazioak | Talibanekiko borrokak gogortu egin dira azken egunetan, baina AEBek ez dute asmorik aire erasoak ugaritzeko. Pentagonoaren arabera, afganiarrei dagokie orain herrialdea defendatzea. | Sei herrialdek eskatu diote Bruselari ez ditzala eten Afganistanerako deportazioak. Talibanekiko borrokak gogortu egin dira azken egunetan, baina AEBek ez dute asmorik aire erasoak ugaritzeko. Pentagonoaren arabera, afganiarrei dagokie orain herrialdea defendatzea. | Dena prest dago Qatarren hiru eguneko negoziazioak hasteko. Han dira Afganistango Gobernuaren ordezkariak, eta AEBetako ordezkari berezi Zalmay Khalizald ere, baina ez dirudi talibanek eurek hitz egiteko asmo handirik dutenik. Beharrik ere ez dute. Izan ere, azken hiru egunetan sei eskualdetako hiriburuen jabe egin dir... |
2021-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/201834/tomateak-nahieran.htm | Bizigiro | Tomateak, nahieran | Milaka dira Lur planetan dauden tomateak, eta guztiak katalogatzea ez litzateke lan erraza izango. Karabeleko etxalde esperimentalak tokian tokiko tomateak, komertzialak eta antzinakoak multzokatu ditu, eta bakoitzaren ezaugarriak ikertu. Haien ustez, horiek guztiak dastatu beharko lituzke kontsumitzaileak, horrek «abe... | Tomateak, nahieran. Milaka dira Lur planetan dauden tomateak, eta guztiak katalogatzea ez litzateke lan erraza izango. Karabeleko etxalde esperimentalak tokian tokiko tomateak, komertzialak eta antzinakoak multzokatu ditu, eta bakoitzaren ezaugarriak ikertu. Haien ustez, horiek guztiak dastatu beharko lituzke kontsumit... | Borobil-borobilak, ahalik eta gorrienak, eta kirten berde batekin gainean; ahal dela, erdialdean kokatuta. Horrelako tomateak bilatu ohi ditu sarritan kontsumitzaileak, lehen begi kolpe batean itxurarik onena dutenak, bederen. Ezbairik gabe, perfektuak. Estetika jakin bat jarraitzen duten barazkiak dira, edo, izan bain... |
2021-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/201835/tomate-motak.htm | TOMATE MOTAK | TOMATE MOTAK. | TOKIAN TOKIKOAK
Aretxabaleta. Tokiko moten artean ezagunena da; tamaina ertaina du, eta entsaladarako tomate oso goxoa da. Kolore arrosa-morea du, baina, lurraren arabera, gorriagoak izan daitezke. Izenak dioen eran, Aretxabaletan (Gipuzkoa) du jatorria, eta, gerora, Antzuolara (Gipuzkoa) ere igaro zen.
St. Michel. T... | ||
2021-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/201836/bi-gizon-atxilotu-dituzte-donostian-100-kiloko-droga-zama-batekin-ihesean.htm | Gizartea | Bi gizon atxilotu dituzte Donostian, 100 kiloko droga zama batekin ihesean | Ertzaintzaren kontrol batekin topo egin zutenean, ihesari eman zioten bi gizonek. 74 kilo kalamu eta 30 kilo haxix zeramatzaten autoan. | Bi gizon atxilotu dituzte Donostian, 100 kiloko droga zama batekin ihesean. Ertzaintzaren kontrol batekin topo egin zutenean, ihesari eman zioten bi gizonek. 74 kilo kalamu eta 30 kilo haxix zeramatzaten autoan. | Igandean, goizaldeko ordu biak inguru zirela, Irunera bidean zihoazen frantziar nazionalitateko bi gizonak, eta Gaintxurizketan (Gipuzkoa) ertzaintzaren kontrola aurkitu zuten. Polizia ikusi bezain laster, autoak buelta eman zuen, eta abiadura bizian Donostiara jo zuten barruan zihoazen bi gizonek, ertzainak atzetik zi... |
2021-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/201837/frankismoan-eraikitako-bi-bunker-agerian-utziko-dituzte-lesakan.htm | Gizartea | Frankismoan eraikitako bi bunker agerian utziko dituzte Lesakan | 1940 eta 1950 urteen artean eraiki zituzten soldaduska egiten ari ziren gizonezkoek, Francoren erregimenaren aurka etor zitekeen ustezko inbasio bati aurre egiteko. Hogeita bortz gazte boluntario ari dira ingurunearen leheneratze lanetan. | Frankismoan eraikitako bi bunker agerian utziko dituzte Lesakan. 1940 eta 1950 urteen artean eraiki zituzten soldaduska egiten ari ziren gizonezkoek, Francoren erregimenaren aurka etor zitekeen ustezko inbasio bati aurre egiteko. Hogeita bortz gazte boluntario ari dira ingurunearen leheneratze lanetan. | Preso errepublikanoek eraikitako errepidearen bederatzigarren kilometrotik goiti dago lekua; baina ez da hori gaia; edo bai. Lesakatik (Nafarroa) Oiartzunera (Gipuzkoa) doan errepidea 1939 eta 1943 bitartean eraiki zuten Francoren erregimenaren pean preso ziren dozenaka gizonek, bortxazko lan gisa. Lan horien jarraipen... |
2021-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/201838/eolikoen-aurkako-hirugarren-mendi-martxa-antolatu-dute-abuztuaren-14rako.htm | Gizartea | Eolikoen aurkako hirugarren mendi martxa antolatu dute abuztuaren 14rako | Labrazara egingo dute martxa. Zentral eolikoek «mehatxatutako» natura ondarea ezagutarazteko antolatu dituzte mendi martxak. | Eolikoen aurkako hirugarren mendi martxa antolatu dute abuztuaren 14rako. Labrazara egingo dute martxa. Zentral eolikoek «mehatxatutako» natura ondarea ezagutarazteko antolatu dituzte mendi martxak. | Arabako Mendiak Aske plataformak hirugarren mendi martxa egingo du abuztuaren 14an, Babestu Maite Duzun Mendia kanpainaren barruan. Iturrieta eta Arkamoko (Araba) martxen ondoren, Labrazaren txanda da orain. Arabako mendietan proiektatutako parke eolikoen «eragin negatiboak» salatu nahi dituzte kanpaina horren bidez:«j... |
2021-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/201839/jaurlaritzak-23-agerraldiren-berri-eman-du-eta-zailtzat-jo-du-haien-arrastoa-segitzea.htm | Gizartea | Jaurlaritzak 23 agerraldiren berri eman du, eta zailtzat jo du haien arrastoa segitzea | Jose Luis Quintas Osasun sailburuordearen hitzetan, agerraldiek «askotariko sorburuak» dituzte, eta lotura dute joan-etorrien eta harreman sozialen areagotzearekin. Hego Euskal Herrian, 879 COVID-19 kasu atzeman dituzte astelehenean. | Jaurlaritzak 23 agerraldiren berri eman du, eta zailtzat jo du haien arrastoa segitzea. Jose Luis Quintas Osasun sailburuordearen hitzetan, agerraldiek «askotariko sorburuak» dituzte, eta lotura dute joan-etorrien eta harreman sozialen areagotzearekin. Hego Euskal Herrian, 879 COVID-19 kasu atzeman dituzte astelehenean... | Birusak harrotua segitzen du oraindik ere Euskal Herrian, eta, ezinbestean, osasun sistemek begirada ernez erreparatu beharra diete tokian tokiko kasuei. Hain zuzen, azken egunotan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan detektatu diren agerraldiei buruzko informazioa plazaratu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jose Luis Q... |
2021-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/201840/cafek-236-autobus-egiteko-kontratua-lortu-du.htm | Ekonomia | CAFek 236 autobus egiteko kontratua lortu du | Danimarka, Estonia eta Valladoliderako (Espainia) izango dira; guztiak gas natural bidezkoak eta elektrikoak. | CAFek 236 autobus egiteko kontratua lortu du. Danimarka, Estonia eta Valladoliderako (Espainia) izango dira; guztiak gas natural bidezkoak eta elektrikoak. | CAFek 70 milioi eurotik gorako hiru kontratu lortu ditu Solaris filialaren bidez, Danimarkarako Estoniarako eta Valladoliderako (Espainia). Guztira, 236 autobus egingo ditu.
Horietatik 29 Aarhus hirirako izango dira. Urbino modelokoak denak, %100 elektrikoak. 2022ko erdialdean entregatzea aurreikusten du. Aarhus Danim... |
2021-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/201841/tokiokoa-honela-kontatu-du-berriak.htm | Kirola | Tokiokoa honela kontatu du BERRIAk | Albisteak, analisiak, elkarrizketak... Denera ia 300 pieza argitaratu ditu BERRIAk Tokioko Olinpiar Jokoen berri emateko. | Tokiokoa honela kontatu du BERRIAk. Albisteak, analisiak, elkarrizketak... Denera ia 300 pieza argitaratu ditu BERRIAk Tokioko Olinpiar Jokoen berri emateko. | Bi aste eta 273 informazio pieza, tartean albisteak, analisiak, elkarrizketak... Bideoak ere gehitu behar.
Horien artean daude euskal kirolariek irabazitako dominen kontakizunak, proben osteko elkarrizketetan jasotako lehenengo hitzak eta, gero, patxada handiagoz eginiko elkarrizketak.
Igandean amaitu ziren Tokio jok... |
2021-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/201842/nola-eman-irtenbideak.htm | Bizigiro | Nola eman irtenbideak | Lanerako esparru zabala ematen die tomateak ikerlariei. Intia eta Neiker institutuek hainbat entsegu dituzte abian jarrita. Ekoizleekin elkarlanean ari dira, ahalik eta produktu «jasangarriena» jartzeko kontsumitzailearen esku. | Nola eman irtenbideak. Lanerako esparru zabala ematen die tomateak ikerlariei. Intia eta Neiker institutuek hainbat entsegu dituzte abian jarrita. Ekoizleekin elkarlanean ari dira, ahalik eta produktu «jasangarriena» jartzeko kontsumitzailearen esku. | Erantzunak» eta «irtenbideak». Horiek dira gehien aipatzen dituzten hitzak, eta diote horiek «ematea» dela euren egitekoa. Carlos Marzo Intia Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Institutuko ikerlaria da, eta Patrick Riga, berriz, Neiker Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundek... |
2021-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/201843/elak-legezko-erregulazioa-eskatu-du-herritar-guztiak-txertatzeko.htm | Gizartea | ELAk legezko erregulazioa eskatu du herritar guztiak txertatzeko | Sindikatuak gogorarazi du birusa desagerrarazi beharrean birusarekin bizitzea erabaki duten gobernuek dutela «erantzukizuna». | ELAk legezko erregulazioa eskatu du herritar guztiak txertatzeko. Sindikatuak gogorarazi du birusa desagerrarazi beharrean birusarekin bizitzea erabaki duten gobernuek dutela «erantzukizuna». | ELA sindikatuak lege erregulazioaren beharra defendatu du herritar guzti-guztien (%100) txertaketa prozesuan aurrera egiteko asmoz, eta koronabirusaren aurkako neurri eraginkorrago gisa. Gogorarazi du, halaber, birusa desagerrarazi beharrean birusarekin bizitzea erabaki duten gobernuek dutela «erantzukizuna».
Horretar... |
2021-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/201844/intentzioak-ditu-beti-zentzua-eta-eraginkortasuna-ematen.htm | Kultura | «Intentzioak ditu beti zentzua eta eraginkortasuna ematen» | Kantua, dantza eta margolaritza gorpuzten ditu Lannesek, betiere entzumena lanabes. Sentituak erakusten dio xendra; traba guziengatik egin du. Orain badu hauta, hala baitu hautatu. | «Intentzioak ditu beti zentzua eta eraginkortasuna ematen». Kantua, dantza eta margolaritza gorpuzten ditu Lannesek, betiere entzumena lanabes. Sentituak erakusten dio xendra; traba guziengatik egin du. Orain badu hauta, hala baitu hautatu. | Arantxa Lannesek (Uztaritze, Lapurdi, 1987) bere burua entzuteko sintonia atzeman du, eta, harekin lerrokatua izateko, margolaritzak, kantuak eta dantzak ematen dizkiote bidea eta ogibidea. Orain arte bereiziak bazituen ere, hiruren arteko harmonia atzeman berri du, Alabadena elkartea sortu baitu, hiru arloetan libreki... |
2021-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/201845/motzean.htm | MOTZEAN | MOTZEAN. | Dantzari bat.
Claude Catarzi.
Dantza bat.
Passo ikusgarria.
Margolari bat.
Manu Larcenet.
Margolan bat.
Claude Moneten obra.
Kantari bat.
Maite Larburu.
Kantu bat.
My Brightest Diamond diskoa.
Hirurak uztartzen dituen obra bat.
Merce Cunningham, lehena izan baitzen kontzeptua garatzen; aitzindari handia da... | ||
2021-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/201846/messik-psgrekin-fitxatu-du.htm | Kirola | Messik PSGrekin fitxatu du | Jokalari argentinarrak datozen bi urteetarako sinatu du kontratua, eta luzatzeko aukera du. | Messik PSGrekin fitxatu du. Jokalari argentinarrak datozen bi urteetarako sinatu du kontratua, eta luzatzeko aukera du. | Lionel Messi Paris Saint-Germain taldeko jokalari berria da. Jokalari argentinarrak bi denboraldirako kontratua adostu du Frantziako taldearekin, eta, bi aldeak ados egonez gero, aukera dago hitzarmena beste urte batez luzatzeko. Jokalaria goizean iritsi da Parisera, eta osasun azterketa pasatu ostean sinatu du kontrat... |
2021-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/201847/autoekoizpenetik-irudiz-eta-doinuz.htm | Kultura | Autoekoizpenetik, irudiz eta doinuz | Arkatza esku batean, baxua bestean. Aspalditik du marrazkigintza lanbidetzat Estevezek; musika sortzen, berriz, geroago hasi zen, Oki Moki taldearekin. Jardun oso desberdinak izanagatik, autogestioaren ideiaren eragina suma daiteke arlo bateko zein besteko haren sorkuntza gehienetan. | Autoekoizpenetik, irudiz eta doinuz. Arkatza esku batean, baxua bestean. Aspalditik du marrazkigintza lanbidetzat Estevezek; musika sortzen, berriz, geroago hasi zen, Oki Moki taldearekin. Jardun oso desberdinak izanagatik, autogestioaren ideiaren eragina suma daiteke arlo bateko zein besteko haren sorkuntza gehienetan... | Sormenak askotariko bideak hartu ohi ditu. Marrazkigintzan eta musikagintzan aurkitu zituen bere adierazpideak Paula Estevezek (Donostia, 1984). Urteak daramatza irudigintzan profesionalki lanean, bestelako ogibideetan ere aritzen den arren. Musika, berriz, lanetik kanpoko eremu gisa bizi du, eta Oki Moki pop-punk tald... |
2021-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/201848/motzean.htm | MOTZEAN | MOTZEAN. | Album ilustratu edo komiki bat: El Pato y la muerte, Wolf Erlbruch (albuma) / Esclavos del trabajo, Daria Bogdanska (komikia).
Ilustratzaile edo komikigile bat: Ana Galvañ.
Disko bat: Arrotzak taldearen Lurzoru Hotzetik (2018).
Musika talde edo musikari bat: Greg Sage, Wipers. | ||
2021-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/201849/twitterrek-ere-aurrejuzguak-ditu-lirainak-gazteak-eta-zuriak-nahiago.htm | Gizartea | Twitterrek ere aurrejuzguak ditu: lirainak, gazteak eta zuriak nahiago | Ikasle batek frogatu du adimen artifizialeko sistemaren joera diskriminatzailea dela, eta Twitterrek berak emaniko saria jasoko du. | Twitterrek ere aurrejuzguak ditu: lirainak, gazteak eta zuriak nahiago. Ikasle batek frogatu du adimen artifizialeko sistemaren joera diskriminatzailea dela, eta Twitterrek berak emaniko saria jasoko du. | Twitterrek algoritmo bat erabiltzen du argazkiak mozteko, irudi osoa erakusterik ez duenean. Nola moztu erabakitzen du sistemak, irudiaren zatirik interesgarriena zein den jakiteko trebatuta dagoelako. Frogatu dutenez, ordea, algoritmoa ez da neutrala, eta aurrejuzguak dauzka: aukeran nahiago ditu aurpegi lirainak, gaz... |
2021-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/201850/gorputzak-ezartzen-du-zer-garen-eta-nolako-lanak-egiten-ditugun.htm | Kultura | «Gorputzak ezartzen du zer garen eta nolako lanak egiten ditugun» | Ilustratzaile eta antzezle lanetan aritzen da: bi diziplina ezberdinetan, ezinbestean eta etengabe bat egiten dutenetan. Ez da saiatzen ogibideak bereizten, elkarri ekarpenak egiten baitizkiote. Antzerkiak talde hausnarketa eskaini ohi dio, eta ilustrazioak bakardadea tarteka. | «Gorputzak ezartzen du zer garen eta nolako lanak egiten ditugun». Ilustratzaile eta antzezle lanetan aritzen da: bi diziplina ezberdinetan, ezinbestean eta etengabe bat egiten dutenetan. Ez da saiatzen ogibideak bereizten, elkarri ekarpenak egiten baitizkiote. Antzerkiak talde hausnarketa eskaini ohi dio, eta ilustraz... | Betidanik afizio izan ditu Ane Pikazak (Bilbo, 1984) ilustrazioa eta antzezpena, eta ofizio ere izaten hasi zitzaizkion unibertsitate garaian. Bataren eta bestearen artean ibili da geroztik, aukerek ahalbidetzen zutenaren arabera ilustratzaile edota antzezle arituz. Buruhausteak ez dira gutxi: izan ere, lan erregimen e... |
2021-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/201851/motzean.htm | MOTZEAN | MOTZEAN. | Antzezlan bat edo pelikula bat. Irailean estreinatuko dugun Nora filma [Gariza Films, Tandem Films eta La Fidele Production], eta urrian egingo ditugun bi antzezlan: Yerma [BBK aretoa] eta Altsasu [La Dramatica Errante].
Ilustratzaile bat. Euskal Irudigileak elkarteko edozein. Besteak beste, Ainara Azpiazu Axpi, Miren... | ||
2021-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/201852/ordurik-hartu-gabe-txertatzeko-aukera-ireki-du-kataluniak.htm | Gizartea | Ordurik hartu gabe txertatzeko aukera ireki du Kataluniak | Oporretan txertoa jasotzeko eskaerak murriztu direla ikusita, abuztuko arratsaldeak nahi duenarentzat zabaldu ditu Generalitateko Osasun Sailak. | Ordurik hartu gabe txertatzeko aukera ireki du Kataluniak. Oporretan txertoa jasotzeko eskaerak murriztu direla ikusita, abuztuko arratsaldeak nahi duenarentzat zabaldu ditu Generalitateko Osasun Sailak. | Gaurtik aurrera, ordurik eskatu gabe txertoa hartu ahal izango dute herritarrek Katalunian, abuztu osoan, 16:00etatik 20:00etara. Generalitateko Osasun Sailak aukera ematea erabaki du, oporretan txertatzeko orduak askoz gutxiago direla ikusita.
Bigarren dosia jasotzeko ere aukera edukiko dute ordurik gabeko herritarre... |
2021-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/201853/new-yorkeko-gobernadore-cuomok-kargua-utzi-du-sexu-jazarpeneko-salaketengatik.htm | Mundua | New Yorkeko gobernadore Cuomok kargua utzi du, sexu jazarpeneko salaketengatik | Fiskaltzaren txosten baten arabera, Cuomo 11 emakumeri jazarri zitzaien; besteak beste, funtzionario batzuei. | New Yorkeko gobernadore Cuomok kargua utzi du, sexu jazarpeneko salaketengatik. Fiskaltzaren txosten baten arabera, Cuomo 11 emakumeri jazarri zitzaien; besteak beste, funtzionario batzuei. | «Orain, laguntzeko daukadan modurik onena da alde batera egitea eta gobernuari berriz gobernatzen uztea», esan du Andrew Cuomo New Yorkeko (AEB) gobernadoreak gaur, kargua utziko duela iragartzeko agerraldian. Presio handia jasan du azken egunotan, Letitia James New Yorkeko Fiskal Nagusiaren bulegoak haren inguruko txo... |
2021-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/201854/mendebaldeko-afrikako-marburgeko-gaitzaren-lehenengo-kasua-atzeman-dute-gineako-errepublikan.htm | Mundua | Mendebaldeko Afrikako Marburgeko gaitzaren lehenengo kasua atzeman dute, Gineako Errepublikan | Ebolaren familiako birus batek eragiten du. Osasunaren Mundu Erakundeak esan du birusa berehala gelditu behar dela. | Mendebaldeko Afrikako Marburgeko gaitzaren lehenengo kasua atzeman dute, Gineako Errepublikan. Ebolaren familiako birus batek eragiten du. Osasunaren Mundu Erakundeak esan du birusa berehala gelditu behar dela. | Orain arte Angolan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Kenian, Hegoafrikan eta Ugandan gertatu dira marburg gaitz kutsagarriaren agerraldiak. Baina, oraingoan, lehen aldiz atzeman dute Afrikako mendebaldean, Gineako Errepublikan. Ebolaren familiako birus batek eragiten du gaitza, eta hilgarria da askotan.
Osasunaren M... |
2021-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/201855/enrique-sorianoren-heriotza-salatu-dute-azpeitian.htm | Ekonomia | Enrique Sorianoren heriotza salatu dute, Azpeitian | Gazte dominikarra «esplotazioaren biktima» izan dela ziurtatu dute haren senideek eta Elkar-ekin elkarteak. | Enrique Sorianoren heriotza salatu dute, Azpeitian. Gazte dominikarra «esplotazioaren biktima» izan dela ziurtatu dute haren senideek eta Elkar-ekin elkarteak. | Lanean gertatzen diren heriotza guztiak dira mingarriak, eta haietako asko lan baldintza prekarioek eragiten dituztela gogorarazten dute sindikatuek halakoetan biharamunean egiten dituzten elkarretaratzeek. Baina badira gizartean arrasto eta min handia uzten duten laneko heriotzak, eta, ondorioz, protesta zabalagoa era... |
2021-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/201856/69-urteko-bizkaitar-bat-hil-da-candanchun-ehun-metrotik-erorita.htm | Gizartea | 69 urteko bizkaitar bat hil da Candanchun, ehun metrotik erorita | Astelehenean izan zen ezbeharra. Erreskatea helikopteroz egin, eta Zaragozako ospitalera eraman zuten. Bart gauean hil da. | 69 urteko bizkaitar bat hil da Candanchun, ehun metrotik erorita. Astelehenean izan zen ezbeharra. Erreskatea helikopteroz egin, eta Zaragozako ospitalera eraman zuten. Bart gauean hil da. | Istripu larria izan eta ordu gutxira, hil egin da 69 urteko bizkaitar bat. Atzo arratsaldean, istripu larri izan zuen Candanchuko eski estazioaren inguruetan (Aragoi, Espainia), kontrabandisten koba deitzen den eremuan. Ehun metrotik erorita, zauri larriak zituen, eta helikopteroz erreskatatu behar izan zuten.
Deia 19... |
2021-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/201875/euskaltelen-telebista-negozioa-saldu-du-masmovilek.htm | Ekonomia | Euskaltelen telebista negozioa saldu du MasMovilek | Jabe berriak, Kataluniako Agile Content enpresak, Bilbora eramango du egoitza, eta berrikuntza zentro bat eraikiko du Bizkaian. | Euskaltelen telebista negozioa saldu du MasMovilek. Jabe berriak, Kataluniako Agile Content enpresak, Bilbora eramango du egoitza, eta berrikuntza zentro bat eraikiko du Bizkaian. | MasMovilek ez du denbora asko behar izan Euskalteli buruzko erabakiak hartzeko. Euskal telekomunikazio konpainiaren kontrola hartu eta ordu gutxira, haren telebista negozioa saldu dio Agile Content enpresari. 32 milioi euro jasoko ditu horren truke.
Agile Conten telebista digitaleko zerbitzuak ematen dituen enpresa ba... |
2021-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/201876/ingeteamek-mexikon-inoiz-lortutako-kontraturik-handiena-eskuratu-du.htm | Ekonomia | Ingeteamek Mexikon inoiz lortutako kontraturik handiena eskuratu du | Argindar hornikuntza sarerako 103 koadro elektriko egingo ditu Ortuellako lantegian. | Ingeteamek Mexikon inoiz lortutako kontraturik handiena eskuratu du. Argindar hornikuntza sarerako 103 koadro elektriko egingo ditu Ortuellako lantegian. | Mexikoko Argindar Batzorde Federalak Ingeteam enpresaren esku utzi du bere sarea berritzeko kontratu garrantzitsu bat. Zehazki, Bizkaiko konpainiak 103 koadro elektriko egingo dizkio. Horien bidez, argindar banaketa babestu, kontrolatu eta neurtu egiten da. Ingeteamek ziurtatu du inoiz Mexikon lortutako kontraturik han... |
2021-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/201877/andoni-murga-euskal-presoa-askatu-dute.htm | Gizartea | Andoni Murga euskal presoa askatu dute | 25 urteko zigorra bete ondoren, gaur irten da Zuerako kartzelatik. Atxilotu zutenean, 'Egin' egunkariko kazetari zebilen lanean. | Andoni Murga euskal presoa askatu dute. 25 urteko zigorra bete ondoren, gaur irten da Zuerako kartzelatik. Atxilotu zutenean, 'Egin' egunkariko kazetari zebilen lanean. | Zuerako espetxetik (Zaragoza, Espainia) atera da gaur goizean Andoni Murga euskal presoa, kartzelan 25 urteko zigorra bete ondoren. Egin egunkariko kazetari izan zen Murga, eta, gaur goizean, senide eta lagunekin batera harrera egitera joan dira egunkarian lankide izan zituenak ere.
Soto del Realeko kartzelan (Vallado... |
2021-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/201878/irainei-bertsotan-erantzun-die-felix-zubiak.htm | Gizartea | Irainei bertsotan erantzun die Felix Zubiak | «Txakurra» deitu zion bati bertso idatzien sorta batekin erantzun dio Donostia Ospitaleko larrialdietako buruak, Bertsolari aldizkarian. | Irainei bertsotan erantzun die Felix Zubiak. «Txakurra» deitu zion bati bertso idatzien sorta batekin erantzun dio Donostia Ospitaleko larrialdietako buruak, Bertsolari aldizkarian. | Igandero hitz egiten du Felix Zubia medikuak Euskadi Irratiko Osasun etxea saioan, eta BERRIAn ere hamabostean behin artikuluak idazten aritu da azkeneko hilabeteetan. Tarteka, irainak jasan behar izan ditu, COVID-19ari buruzko irizpideekin eta ikuspegiekin bat egiten ez zuen jendearen partetik, eta haietako bati erant... |
2021-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/201879/bi-gizon-atxilotu-dituzte-gasteizen-bikotekideei-eraso-egitea-egotzita.htm | Gizartea | Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei eraso egitea egotzita | Astelehenean izan ziren erasoak, Gasteizko Sansomendi auzoan. Atzo jarri zituzten atxilotuak epailearen esku. | Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei eraso egitea egotzita. Astelehenean izan ziren erasoak, Gasteizko Sansomendi auzoan. Atzo jarri zituzten atxilotuak epailearen esku. | 31 eta 37 urteko bi gizon atxilotu zituen Gasteizko Udaltzaingoak astelehenean, haien neska lagunei eraso egitea leporatuta. Goizean atxilotu zuten 37 urteko gizona, 09:00 inguruan, Gasteizko Sansomendi auzoan. Poliziak jakinarazi duenez, «ukatu egin zuen» bikotekideari erasorik egin izana, baina «biktimaren semeetako ... |
2021-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/201880/mila-positiboren-langa-gainditu-da-berriro-hegoaldean.htm | Gizartea | Mila positiboren langa gainditu da berriro Hegoaldean | 1.194 positibo zenbatu dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak. Koronabirusa zuten 28 pertsona hil dira astebetean. | Mila positiboren langa gainditu da berriro Hegoaldean. 1.194 positibo zenbatu dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak. Koronabirusa zuten 28 pertsona hil dira astebetean. | Hego Euskal Herrian egun bakarrean detektatutako kasu kopurua bi egunez jarraian milatik beherakoa izan ondotik, berriro ere gainditu egin da langa hori: beste 1.194 kutsatu zenbatu zituzten atzo COVID-19a atzemateko testetan. Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, atzo 10.496 proba egin zituzten koronab... |
2021-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/201881/eguneko-unerik-onena-gordetzen-dut-idazteko.htm | Kultura | «Eguneko unerik onena gordetzen dut idazteko» | Poesia, nobela eta antzerki liburuen idazlea da; Metrokoadroka laborategiaren, Eztena antzerki jaialdiaren eta Hitzen Uberan literatura gunearen sortzaileetako bat; Edo argitaletxeko kidea eta Susako Ganbila bildumaren editorea. 'Miss Karaoke' saiakera plazaratuko du. | «Eguneko unerik onena gordetzen dut idazteko». Poesia, nobela eta antzerki liburuen idazlea da; Metrokoadroka laborategiaren, Eztena antzerki jaialdiaren eta Hitzen Uberan literatura gunearen sortzaileetako bat; Edo argitaletxeko kidea eta Susako Ganbila bildumaren editorea. 'Miss Karaoke' saiakera plazaratuko du. | Zer izan ote zen aurrena: literatura edo antzerkia. Oier Guillanek (Donostia, 1975) eta bere lagunek fanzine bat plazaratzen zuten gaztetan: Momodijidopoak. Garai hartan, 1995ean, Mikelazulo elkarteak ateak zabaldu zituen; eta fanzinea han saltzearen truke, errezitalak egiten zituzten. Diziplina ezberdinetan ziharduten... |
2021-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/201882/lionel-messi-laquotxapeldunen-liga-irabaztea-izango-da-helburua-eta-horretarako-leku-aproposean-nagoraquo.htm | Kirola | Lionel Messi: «Txapeldunen Liga irabaztea izango da helburua, eta, horretarako, leku aproposean nago» | Argentinarrak Printzeen parkean eman du aurkezpeneko prentsaurrekoa. Paris Saint-Germaineko jokalariak aitortu du «gogorra» izan dela Bartzelona uztea, baina «ilusioz» dagoela etapa berri honi ekiteko. | Lionel Messi: «Txapeldunen Liga irabaztea izango da helburua, eta, horretarako, leku aproposean nago». Argentinarrak Printzeen parkean eman du aurkezpeneko prentsaurrekoa. Paris Saint-Germaineko jokalariak aitortu du «gogorra» izan dela Bartzelona uztea, baina «ilusioz» dagoela etapa berri honi ekiteko. | «Oso pozik nago. Bartzelonako taldetik joatea gogorra izan da. Izan ere, urte asko igaro ditut han, eta taldez aldatzea zaila izan da. Halere, Parisera iritsi orduko, zoriontasuna erabatekoa izan da. Entrenatzen hasi nahi dut, taldekideekin eta talde teknikoarekin lanean hasteko. Tituluak irabazten jarraitu nahi dut; h... |
2021-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/201883/motzean.htm | MOTZEAN | MOTZEAN. | Antzezlan bat. La conquista de lo inútil, L'Alakran konpainia.
Antzoki bat. Baratza, Gasteiz.
Liburu bat. Los autonautas de la cosmopista, Julio Cortazar eta Carol Dunlop.
Disko bat. Mugiro bila, Don Inorrez. | ||
2021-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/201884/kontzertuak-bertsoak-eta-jolasak-donostiako-piraten-kabotajean.htm | Bizigiro | Kontzertuak, bertsoak eta jolasak Donostiako Piraten Kabotajean | Bertso musikatuak, jolasak eta Ibil Bedi, Sara Zozaya eta Dupla taldeen kontzertuak egongo dira, besteak beste. Hilaren 19tik 22ra izango da, Donostiako Trinitate plazan eta Kaimingaitxon. | Kontzertuak, bertsoak eta jolasak Donostiako Piraten Kabotajean. Bertso musikatuak, jolasak eta Ibil Bedi, Sara Zozaya eta Dupla taldeen kontzertuak egongo dira, besteak beste. Hilaren 19tik 22ra izango da, Donostiako Trinitate plazan eta Kaimingaitxon. | Datorren ostegunean hasiko da Kabotajea, Donostiako Piratek Aste Nagusiaren ordez antolatu duten egitaraua. Astelehenean eman zuten Kabotajearen berri, baina egitarau zehatza gaur zabaldu dute sare sozialetan.
Ostegun goizeko hamar eta erdietan hasiko da Kabotajea. Mural margoketarekin eta sorkuntza tailerrekin ekingo... |
2021-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/201885/konpainia-elektrikoek-ukatu-egin-dute-argindarraren-garestitzearekin-aberasten-ari-direla.htm | Ekonomia | Konpainia elektrikoek ukatu egin dute argindarraren garestitzearekin aberasten ari direla | Laugarren egunez jarraian, marka hautsi du elektrizitatearen prezioak Espainiako merkatu arautuan. | Konpainia elektrikoek ukatu egin dute argindarraren garestitzearekin aberasten ari direla. Laugarren egunez jarraian, marka hautsi du elektrizitatearen prezioak Espainiako merkatu arautuan. | Argindarra egunez egun garestitzen ari da Hego Euskal Herrian eta Espainian, eta begi asko konpainia elektrikoei begira jarri dira. Beren burua justifikatu beharra ikusi dute, eta bekainak altxaraz ditzakeen adierazpen batekin egin dute: «Ez gara prezio handiekin aberasten ari». Konpainiek tarifa arautua aldatzeko prop... |
2021-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/201886/tomatea-nork-bere-erara.htm | Bizigiro | Tomatea, nork bere erara | Ekoizle bakoitzak tomatea modu jakin batera edo bestera landatzen eta zaintzen badu ere, gehienek «kalitatea» lehenesten dute beste ezeren gainetik. Erosleek ere hemengoaren eta kalitatezko zaporearen alde egiten dute. | Tomatea, nork bere erara. Ekoizle bakoitzak tomatea modu jakin batera edo bestera landatzen eta zaintzen badu ere, gehienek «kalitatea» lehenesten dute beste ezeren gainetik. Erosleek ere hemengoaren eta kalitatezko zaporearen alde egiten dute. | Udako elikagairik gogokoenen artean dago tomatea. Negua zain eman ondoren, kontsumitzaileek gogoz hartzen dute tomate garaia, tokikoaren bertakoaren eta kalitatezko zaporearen aldeko apustua eginez. Euskal Herriko azoketan zein dendetan hainbat tomate mota aurkitu daitezke: handiak, txikiak, bigunak, garratzak... Kalit... |
2021-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/201887/jaurlaritzak-amaitutzat-eman-ditu-frankismoko-desobiratzeak.htm | Gizartea | Jaurlaritzak amaitutzat eman ditu frankismoko desobiratzeak | Aintzane Ezenarro Gogora institutuko zuzendariak jakinarazi du balitekeela etorkizunean «aurkikuntza berriren bat» egitea, baina nabarmendu du «ezinezkoa» izanen dela 36ko gerran «galdutako» gorpuzki guztiak aurkitzea. Memoria historikoaren zabalpenean zentratu nahiko luke Jaurlaritzak orain. | Jaurlaritzak amaitutzat eman ditu frankismoko desobiratzeak. Aintzane Ezenarro Gogora institutuko zuzendariak jakinarazi du balitekeela etorkizunean «aurkikuntza berriren bat» egitea, baina nabarmendu du «ezinezkoa» izanen dela 36ko gerran «galdutako» gorpuzki guztiak aurkitzea. Memoria historikoaren zabalpenean zentra... | Eusko Jaurlaritzaren ustez, bururatuak daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egin beharreko desobiratzeak. Aintzane Ezenarro Gogora institutuko zuzendariak Radio Vitorian egindako adierazpenetan erran du, hain zuzen, ez duela baztertzen 36ko gerran eta frankismoan desagerturikoen «aurkikuntza berriren bat» egitea, baina... |
2021-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/201888/talibanek-ia-iparralde-osoa-berenganatu-dute.htm | Mundua | Talibanek ia iparralde osoa berenganatu dute | Matxinoek bederatzi eskualdetako hiriburuak kontrolatzen dituzte. Kabulek kargutik kendu du armadako burua, izandako porrotengatik. Alemaniak eta Herbehereek afganistandarren deportazioak eten dituzte. | Talibanek ia iparralde osoa berenganatu dute. Matxinoek bederatzi eskualdetako hiriburuak kontrolatzen dituzte. Kabulek kargutik kendu du armadako burua, izandako porrotengatik. Alemaniak eta Herbehereek afganistandarren deportazioak eten dituzte. | Faizabad hiria ere hartuta, eskualdeko 34 hiriburuetatik bederatzi talibanen esku daude. Hala, Afganistan iparraldean, bi besterik ez dira geratzen Kabulen esku. Bien bitartean, bi aldeak Dohako negoziazio mahaian eserita daude. AEBetako Estatu Departamentuko eledun Ned Pricek uste du litekeena dela elkarrizketa haiek ... |
2021-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/201889/baionako-ospitaleko-leku-eskasagatik-pauera-eta-akizera-eraman-dituzte-lau-paziente.htm | Gizartea | Baionako ospitaleko leku eskasagatik Pauera eta Akizera eraman dituzte lau paziente | Baionako ospitaleko suspertze zerbitzua bete-beteta dago. | Baionako ospitaleko leku eskasagatik Pauera eta Akizera eraman dituzte lau paziente. Baionako ospitaleko suspertze zerbitzua bete-beteta dago. | Iragan astean aktibatu zuen plan zuria Baionako ospitaleak, COVID-19a duten pazienteen kopurua azkarki emendatu baita azken asteetan. Plan zuriaren bidez, zerbitzuen berrantolaketa bat egin dezake osasun egiturak, eta, hala, gaitza duten pazienteak artatzeko ohe kopurua emendatu zuten. Suspertze zerbitzua hamabost ohet... |
2021-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/201890/hegoaldeko-zahar-etxeetako-langile-txertatu-gabeei-astean-bi-pcr-egiteko-aholkatu-dute.htm | Gizartea | Hegoaldeko zahar etxeetako langile txertatu gabeei astean bi PCR egiteko aholkatu dute | Espainiako Osasun Sistemaren Lurraldearteko Batzordeak eguneratu egin ditu egoitzetako neurriak, eta hainbat aholku eman dizkie erkidegoei. | Hegoaldeko zahar etxeetako langile txertatu gabeei astean bi PCR egiteko aholkatu dute. Espainiako Osasun Sistemaren Lurraldearteko Batzordeak eguneratu egin ditu egoitzetako neurriak, eta hainbat aholku eman dizkie erkidegoei. | Hego Euskal Herriko zahar etxeetan, txertatzeari uko egin dioten edota txertoaren bi dosiak hartu ez dituzten langileek bi PCR egin beharko dituzte astean. Hala onartu du gaur Espainiako Osasun Sistemaren Lurraldearteko Batzordeak, goizean egindako bileran. Bertan oniritzia eman diote Carolina Darias Espainiako Osasun ... |
2021-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/201891/johnny-deppen-donostia-sariak-kritika-gehiago-jaso-ditu.htm | Kultura | Johnny Deppen Donostia sariak kritika gehiago jaso ditu | Amber Heard aktore eta emazte ohiak tratu txarrak egotzi dizkio, eta, hortaz, emakume zinemagileen hainbat elkartek «desegoki» ikusten dute izendapena. Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinosen iritziz, «jaialdi baten funtzioa ez da industriako kideen jokabideak epaitzea» | Johnny Deppen Donostia sariak kritika gehiago jaso ditu. Amber Heard aktore eta emazte ohiak tratu txarrak egotzi dizkio, eta, hortaz, emakume zinemagileen hainbat elkartek «desegoki» ikusten dute izendapena. Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinosen iritziz, «jaialdi baten funtzioa ez da industriako kideen jokabide... | Donostiako 69. Zinemaldia tantaka-tantaka ari da jakinarazten jaialdian parte hartuko duten zuzendari eta aktoreen zerrenda. Astelehenean iragarri zen aurtengo Donostia sarietako bat, Johnny Depp, eta emakume zinemagileen zenbait elkartek erabakiarekiko desadostasuna adierazi dute dagoeneko. Aktore baten ibilbide artis... |
2021-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/201892/hirugarren-dosia-jartzeko-kanpaina-hasiko-dute-ipar-euskal-herrian.htm | Gizartea | Hirugarren dosia jartzeko kanpaina hasiko dute Ipar Euskal Herrian | Irailaren 15etik aitzina pertsona zaurgarrienek hirugarren dosia jartzeko aukera izango dute. Neurriak zorroztuko dituzte Ipar Euskal Herrian, kasuen gorakadari aurre egiteko. | Hirugarren dosia jartzeko kanpaina hasiko dute Ipar Euskal Herrian. Irailaren 15etik aitzina pertsona zaurgarrienek hirugarren dosia jartzeko aukera izango dute. Neurriak zorroztuko dituzte Ipar Euskal Herrian, kasuen gorakadari aurre egiteko. | Frantziako Gobernuko agintariek Defentsa Kontseilua egin dute goizean, Emmanuel Macron presidentearekin. Gabriel Attal Frantziako Gobernuko bozeramaileak adierazi du COVID-19aren kontrako txertoaren hirugarren dosia jartzeko kanpaina abiatuko dutela. Agorrilaren bukaeratik aitzina, herritar zaurgarrienek ordua hartzen ... |
2021-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/201893/lore-eskaintza-egin-dute-irunen-tropa-frankistek-pikoketan-fusilatu-zituztenen-omenez.htm | Gizartea | Lore eskaintza egin dute Irunen, tropa frankistek Pikoketan fusilatu zituztenen omenez | Guztira hamahiru pertsona fusilatu zituzten 1936an, horietatik bederatzi, gazteak. Udal panteoian utzi dituzte loreak, haien gorpuzkiak dauden lekuan. | Lore eskaintza egin dute Irunen, tropa frankistek Pikoketan fusilatu zituztenen omenez. Guztira hamahiru pertsona fusilatu zituzten 1936an, horietatik bederatzi, gazteak. Udal panteoian utzi dituzte loreak, haien gorpuzkiak dauden lekuan. | 1936ko abuztuaren 11n, duela 85 urte, tropa frankistek hamahiru pertsona hil zituzten Pikoketan (Oiartzun, Gipuzkoa). Fusilatuen omenezko lore eskaintza egin dute gaur Irungo Blaia hilerrian, eta udal panteoian utzi dituzte loreak, gorpuzkiak dauden lekuan. Ekitaldian Jose Antonio Santano Irungo alkateak, Santi Jimenez... |
2021-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/201894/koalizioaren-hausturak-kolokan-jarri-du-poloniako-gobernua.htm | Mundua | Koalizioaren hausturak kolokan jarri du Poloniako Gobernua | Akordioa alderdiak Poloniako Gobernuko koaliziotik irten da, Marowiecki lehen ministroak Jaroslaw Gowin alderdiko burua kargugabetu ostean. Gaur bozkatuko da parlamentuan Hedabideen Legea, herritarren eta oposizioko kideen haserrea piztu duen lege proposamena. | Koalizioaren hausturak kolokan jarri du Poloniako Gobernua. Akordioa alderdiak Poloniako Gobernuko koaliziotik irten da, Marowiecki lehen ministroak Jaroslaw Gowin alderdiko burua kargugabetu ostean. Gaur bozkatuko da parlamentuan Hedabideen Legea, herritarren eta oposizioko kideen haserrea piztu duen lege proposamena. | Akordioa alderdiaren irteerak kolokan jarri du Poloniako Gobernua. Erabakiak ez ditu koalizioko kideak ezustean harrapatu; izan ere, herenegun lehen ministro Mateusz Morawieckik gobernuko lehen ministrorde eta Garapen ministro Jaroslaw Gowin kargugabetu zuen, Akordioa alderdiko liderra. Marowieckik adierazi zuen hartut... |
2021-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/201895/asier-nieblaren-hilketan-genero-astungarria-onartzeko-eskatu-dute.htm | Gizartea | Asier Nieblaren hilketan genero astungarria onartzeko eskatu dute | Manifestazioa egin dute Urnietan, EAEko Justizia Auzitegiaren erabakia salatzeko. Atzera bota zuen zinpeko epaimahaiak deliberatutakoa. | Asier Nieblaren hilketan genero astungarria onartzeko eskatu dute. Manifestazioa egin dute Urnietan, EAEko Justizia Auzitegiaren erabakia salatzeko. Atzera bota zuen zinpeko epaimahaiak deliberatutakoa. | «Justizia» eskatu dute gaur Urnietan (Gipuzkoa) Asier Nieblarentzat, eta «bera bezala biktimatzat hartu ez dituztenentzat». Urnietarrek manifestazioan herri osoa zeharkatu ostean, Juanjo Niebla anaiak hitz egin du, familiaren izenean. «Genero» hitza izan du aldiro ahotan, genero astungarria erori baitzaio Nieblaren hil... |
2021-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/201913/europan-inoiz-erregistratutako-tenperaturarik-altuenaren-berri-eman-dute-italian.htm | Mundua | Europan inoiz erregistratutako tenperaturarik altuenaren berri eman dute Italian | Sizilian 48,8 gradura heldu ziren atzo, Luzifer izeneko antizikloiaren eraginez. Aurreko tenperaturarik altuena Grezian erregistratu zuten, 1977an. | Europan inoiz erregistratutako tenperaturarik altuenaren berri eman dute Italian. Sizilian 48,8 gradura heldu ziren atzo, Luzifer izeneko antizikloiaren eraginez. Aurreko tenperaturarik altuena Grezian erregistratu zuten, 1977an. | Munduko Meteorologia Agentziak berretsi behar du oraindik berria, baina Italiako agintariek jakinarazi dute Europan inoiz erregistratutako tenperaturarik altuena jaso dutela Siziliako Sirakusa hiritik gertu, Italian: 48,8 gradu. Afrikatik heldutako antizikloi batek eragin du Italia jasaten ari den bero bolada —orain ar... |
2021-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/201914/boterea-partekatzea-eskaini-die-kabulek-talibanei-borrokak-etetearen-truke.htm | Mundua | Boterea partekatzea eskaini die Kabulek talibanei, borrokak etetearen truke | Ghazni ere milizien esku da gaur goizaldetik, eta AEBetako informazio agentziek ohartarazi dute 90 egunen buruan eroriko dela Kabul. Urtea hasi zenetik 390.000 herritarrek utzi behar izan dituzte beren etxeak, borroken ondorioz. | Boterea partekatzea eskaini die Kabulek talibanei, borrokak etetearen truke. Ghazni ere milizien esku da gaur goizaldetik, eta AEBetako informazio agentziek ohartarazi dute 90 egunen buruan eroriko dela Kabul. Urtea hasi zenetik 390.000 herritarrek utzi behar izan dituzte beren etxeak, borroken ondorioz. | Gaur eguerdian amaituko dituzte Afganistango Gobernuaren eta talibanen arteko elkarrizketak Dohan. Hiru egun egin dituzte bertan alde bietako ordezkariek, AEBen bitartekaritzarekin, baina, gaur-gaurkoz, ez dute akordiorik lortu. Miliziek su-etena egiteko inolako asmorik ez dutela ikusita, baina, bake akordioetan jasota... |
2021-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/201915/bilboko-irria-jardunaldietarako-materiala-lapurtu-dietela-salatu-dute-konpartsek.htm | Gizartea | Bilboko Irria jardunaldietarako materiala lapurtu dietela salatu dute Konpartsek | «Balio handiko» gauzak eraman dizkietela adierazi dute. Abuztuaren 25etik 29ra egingo dituzte kultur jardunaldi horiek. | Bilboko Irria jardunaldietarako materiala lapurtu dietela salatu dute Konpartsek. «Balio handiko» gauzak eraman dizkietela adierazi dute. Abuztuaren 25etik 29ra egingo dituzte kultur jardunaldi horiek. | Bilboko Konpartsek Bilboko Irria kultur jardunaldiak antolatu dituzte abuztuaren 25etik 29rako, baina horretarako gordea zuten material asko ebatsi egin dietela salatu dute.
«Konpartsok inbentarioa egiten gabiltza, lokalean, baina aurretik esan dezakegu balio handiko kontuak ostu dituztela», adierazi du Mari Paati Bil... |
2021-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/201916/nafarroak-beste-astebetez-eutsiko-dio-etxeratze-aginduari-epaileen-onespena-jasota.htm | Gizartea | Nafarroak beste astebetez eutsiko dio etxeratze aginduari, epaileen onespena jasota | Oraingoz, neurria abuztuaren 19ra arte izanen da indarrean; debekatua izanen da 01:00etik 06:00etara kalera ateratzea, asteburuetan eta jaiegunetan. | Nafarroak beste astebetez eutsiko dio etxeratze aginduari, epaileen onespena jasota. Oraingoz, neurria abuztuaren 19ra arte izanen da indarrean; debekatua izanen da 01:00etik 06:00etara kalera ateratzea, asteburuetan eta jaiegunetan. | Nafarroako Auzitegi Nagusiak beste behin babestu du gobernuak egindako eskea: onetsi egin du etxeratze agindua beste astebetez luzatzea. Hala, neurriak datorren asteko ostegunera arte segituko du ezarrita herrialdean, orain arteko ezaugarriei eutsita: COVID-19aren intzidentzia maila oso handiko udalerriei eraginen die,... |
2021-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/201917/labik-indarrean-dauden-neurriei-eutsiko-die-egoera-ez-delako-aski-hobetu.htm | Gizartea | Labik indarrean dauden neurriei eutsiko die, egoera ez delako aski hobetu | Asteburu honetatik aurrera egon daitezkeen ez-jaiekin kezka agertu du, «interakzio sozial arriskutsuen» ondorioz agerraldiak areagotu daitezkeelako. | Labik indarrean dauden neurriei eutsiko die, egoera ez delako aski hobetu. Asteburu honetatik aurrera egon daitezkeen ez-jaiekin kezka agertu du, «interakzio sozial arriskutsuen» ondorioz agerraldiak areagotu daitezkeelako. | Hilaren 5an batzartu zen, azkenekoz, Labiren Batzorde zientifiko-teknikoa Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoera epidemiologikoa aztertzeko, eta gaur berriro egin du bilera. Komunikabideei igorri die oharra gero, hartutako erabakien berri emateko. Funtsean, Labik erabaki du uztailaren 22tik indarrean diren neurri murr... |
2021-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/201918/egindako-testen-13-izan-dira-positiboak-1171.htm | Gizartea | Egindako testen %13 izan dira positiboak: 1.171 | Osakidetzak eta Osasunbideak beste 68 lagun erietxeratu dituzte COVID-19arekin. Guztira, 429 dira Hegoaldeko zentroetan. | Egindako testen %13 izan dira positiboak: 1.171. Osakidetzak eta Osasunbideak beste 68 lagun erietxeratu dituzte COVID-19arekin. Guztira, 429 dira Hegoaldeko zentroetan. | Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo 9.251 proba diagnostiko egin ziren birusa detektatzeko, Hego Euskal Herrian. Horien guztien %12,7k eman zuten positibo: 1.171 kutsatu atzeman ziren, beraz. Datuek pandemiaren bilakaeraren larritasuna uzten dute agerian: eguneko positiboen kopurua... |
2021-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/201919/herri-asmo-bat-bi-ahotsetara.htm | Politika | Herri asmo bat bi ahotsetara | Bizi ibilbide ezberdinak harturik ere, politikak elkartzera ekarri ditu nerabezaroko ikaskide ohiak. «Hilzorian» zegoen herriak egin dituen aitzinapausoak ikusi dituzte, baina Urrutikoetxea eta Etxeleku arranguraz mintzo dira Ipar Euskal Herriko Hirigune Elkargoak erakundeak dituen inertziez. Etorkizunerako proiektu ko... | Herri asmo bat bi ahotsetara. Bizi ibilbide ezberdinak harturik ere, politikak elkartzera ekarri ditu nerabezaroko ikaskide ohiak. «Hilzorian» zegoen herriak egin dituen aitzinapausoak ikusi dituzte, baina Urrutikoetxea eta Etxeleku arranguraz mintzo dira Ipar Euskal Herriko Hirigune Elkargoak erakundeak dituen inertzi... | Kanboko (Lapurdi) Xalbador kolegioan ikaskide izan ziren Egoitz Urrutikoetxea eta Peio Etxeleku. Orduan izandako bizipenetatik eraiki dira, bide ezberdinak harturik ere, elkarren errespetuan, herri asmo berdinak motibatzen baititu. Euskal Hirigune Elkargoan elkartu dira berriz: EH Baiko kide eta Lexantzüko (Zuberoa) ha... |
2021-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/201920/peio-etxeleku.htm | Peio Etxeleku | Peio Etxeleku. | Parisen ekonomia ikasketak egin ondotik, aitaren segida hartu zuen Peio Etxelekuk Euskal Herrira itzuli zenean. Gaur egun, eraikuntza eta elikadura arloko lantegi baten baino gehiagoren buru da, Hego eta Ipar Euskal Herrian. Parisen berpiztu zitzaion kontzientzia politiko abertzalea, Lizarra-Garazi garaian, eta EAJn sa... | ||
2021-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/201921/arrotxapeko-gaztetxea-irailaren-2an-husteko-asmoaz-ohartarazi-dute.htm | Gizartea | Arrotxapeko gaztetxea irailaren 2an husteko asmoaz ohartarazi dute | Husteko datari buruzko epaia jaso dute, eta, hori ikusirik, Artika kalean den eraikina «defendatzera» deitu dute gaztetxeko ordezkariek, sare sozialetan. | Arrotxapeko gaztetxea irailaren 2an husteko asmoaz ohartarazi dute. Husteko datari buruzko epaia jaso dute, eta, hori ikusirik, Artika kalean den eraikina «defendatzera» deitu dute gaztetxeko ordezkariek, sare sozialetan. | Irailaren 2an Arrotxapeko Gaztetxea husteko agindua dute poliziek. Hala jakinarazi dute gaztetxeko kideek sare sozialetan. Urte hasieran egindako epaiketaren epaia jaso berri dute, eta bertan zehazten da noiz.
«Gaztetxeak antolatzeko eta sistemari aurre egiteko beharrezkoak direla ulertzen dugu. Horregatik guztiagatik... |
2021-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/201922/egoitz-urrutikoetxea.htm | Egoitz Urrutikoetxea | Egoitz Urrutikoetxea. | Politikarekin lotura hertsia izan du bizitza guzian Egoitz Urrutikoetxeak. Hala aurkezten du berak ere: «P7olitika bizi da». Urteetan ibilbide ezezaguna izan ondotik, 2015eko azaroan atxilotu zuten Parisen, ETArekin lotura zuelakoan. Bere auzia instrukziora bidali zuen Frantziako justiziak eta epaiketaren zain segitzen... | ||
2021-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/201923/bidasoan-hildako-gaztearen-gorpua-aberriratzeko-laguntza-eskatu-dute.htm | Gizartea | Bidasoan hildako gaztearen gorpua aberriratzeko laguntza eskatu dute | Abdulaye Koulibaly joan den igandean hil zen, Bidasoa ibaian itota. Familiak laguntza eskatu du, ez baitute modurik gorpua Gineara eramateko. | Bidasoan hildako gaztearen gorpua aberriratzeko laguntza eskatu dute. Abdulaye Koulibaly joan den igandean hil zen, Bidasoa ibaian itota. Familiak laguntza eskatu du, ez baitute modurik gorpua Gineara eramateko. | Abdulaye Koulibaly zuen izena, eta 18 urte zituen. Hiru urte behar izan zituen Gineatik Euskal Herrirainoko bidea egiteko. Ez zuen hemen bukatu behar bidea. Frantziara joan nahi zuen, han bizi den osaba batengana. Baina Frantziako Poliziak migratzaileei jarri dien muga hertsiak uretara bultzatu zuen, Irundik Biriatura ... |
2021-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/201924/tomatea-platerera.htm | Bizigiro | Tomatea platerera | Plater hotz zein beroetan, gordinik, labean erreta, zartaginean pasatuta... Hainbat eratara jan daiteke tomatea, eta hainbat eratara kozina daiteke. Tomatea erabilita errezeta bana prestatu dute Donostiako Garraxi Tabernak, Sarako Olhabidea jatetxeak, Bilboko Kalderapeko jatetxeak eta Iruñeko Baratza Kafeak. | Tomatea platerera. Plater hotz zein beroetan, gordinik, labean erreta, zartaginean pasatuta... Hainbat eratara jan daiteke tomatea, eta hainbat eratara kozina daiteke. Tomatea erabilita errezeta bana prestatu dute Donostiako Garraxi Tabernak, Sarako Olhabidea jatetxeak, Bilboko Kalderapeko jatetxeak eta Iruñeko Baratza... | Idoia Garcia Arbelaitz. Jon Urbe, FOKU
Idoia Garcia Arbelaitz Garraxi Taberna
Osagaiak
10 tomate heldu.
Meloi laurden bat.
Baratxuri bat.
Sagar ozpin txorrotada bat.
Oliba olio txorrotada bat.
Dena nahastu, eta jan!!!
On egin!!
Guillaume Fagoaga Olhabidea jatetxea (Sara, Lapurdi)
Osagaiak
SALTSARAKO OSAGAIA... |
2021-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/201925/bisoi-europarra-berriz-hazi-da-salburuko-hezeguneetan.htm | Gizartea | Bisoi europarra berriz hazi da Salburuko hezeguneetan | Gaur egun, mundu osoko haragijale txikien artean gehien mehatxatua da. | Bisoi europarra berriz hazi da Salburuko hezeguneetan. Gaur egun, mundu osoko haragijale txikien artean gehien mehatxatua da. | Bisoi europarra Gasteizko Salburuko eta Zadorra ibaiko hezeguneen inguruan hazi da, berriro. Udalak adierazi duenez, hiriburua inguratzen duen eraztun berdeko fauna aztertzen duten kamerek eme bat grabatu dute, aurten jaiotako hiru kumerekin batean. Bisoi europarra, gaur egun, mundu osoko haragijale txikien artean gehi... |
2021-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/201926/12-urte-bete-gabeko-haurrik-ez-du-txertatuko-osakidetzak.htm | Gizartea | 12 urte bete gabeko haurrik ez du txertatuko Osakidetzak | Uztail amaieratik, 12 urte beteta ez zeuzkaten ehunka haurrek hartu dute Pfizerren lehen dosia. Hemendik aurrera, baina, 12 urte beteta eduki arte ezingo dute txertorik hartu. | 12 urte bete gabeko haurrik ez du txertatuko Osakidetzak. Uztail amaieratik, 12 urte beteta ez zeuzkaten ehunka haurrek hartu dute Pfizerren lehen dosia. Hemendik aurrera, baina, 12 urte beteta eduki arte ezingo dute txertorik hartu. | Hemendik aurrera, 12 urte bete gabeko umerik ez du txertatuko Osakidetzak. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Ondorioz, lehen dosia jasotzeko txanda zuten 2.700 umeren orduak atzeratuko ditu. Ekainaren 22an, Espainiako Gobernuak baiezkoa eman zion 12 eta 19 urte bitartekoak txertatzeari, hau da, 2002... |
2021-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/201927/langile-autonomoekin-ari-dira-oraindik-ere-janari-banaketarako-plataformak.htm | Ekonomia | Langile autonomoekin ari dira oraindik ere janari banaketarako plataformak | Glovok hamar langiletik bi kontratatuko ditu, eta gainerakoak «eredu berri» batean pean mantenduko ditu. Deliverook kaleratze kolektiboa iragarri du urrirako; ordura arte ez ditu kontratuak aldatuko. Sindikatuek zalantzan jarri dute erabaki horien legezkotasuna. | Langile autonomoekin ari dira oraindik ere janari banaketarako plataformak. Glovok hamar langiletik bi kontratatuko ditu, eta gainerakoak «eredu berri» batean pean mantenduko ditu. Deliverook kaleratze kolektiboa iragarri du urrirako; ordura arte ez ditu kontratuak aldatuko. Sindikatuek zalantzan jarri dute erabaki hor... | Janari banaketarako plataforma digitalak langile autonomoekin ari dira oraindik ere, Hego Euskal Herrian gaurtik Espainiako Rider-en legea indarrean dagoen arren. Enpresa horiek hainbat formula bilatu dituzte, eta oraindik ikusteko dago legearekin bat datozen ala ez. Araudiak langileak soldatapeko egitera behartzen dit... |
2021-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/201928/argindar-konpainia-publiko-bat-sor-dezakeela-onartu-du-espainiako-gobernuak.htm | Ekonomia | Argindar konpainia publiko bat sor dezakeela onartu du Espainiako Gobernuak | Kontzesioa bukatu duten zentral hidroelektrikoak sartuko lituzke enpresa publiko horretan. Tarifa arautuan ere aldaketak egiteko aukera aipatu du Teresa Ribera ministroak, egonkorragoa izan dadin. | Argindar konpainia publiko bat sor dezakeela onartu du Espainiako Gobernuak. Kontzesioa bukatu duten zentral hidroelektrikoak sartuko lituzke enpresa publiko horretan. Tarifa arautuan ere aldaketak egiteko aukera aipatu du Teresa Ribera ministroak, egonkorragoa izan dadin. | Argindarraren prezio igoera etengabeak orain arte baztertutako bide batetik tira egitera bultza dezake Espainiako Gobernua: konpainia publiko bat sortzera. Teresa Ribera Trantsizio Energetikoko ministroak iragarri du aztertzen ari direla zentral hidroelektrikoekin enpresa publiko bat sortzea, behin haiek kudeatzen ditu... |
2021-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/201929/jaurlaritzak-oraingoz-ez-du-zorroztuko-zahar-etxeetako-langileen-protokoloa.htm | Gizartea | Jaurlaritzak oraingoz ez du zorroztuko zahar etxeetako langileen protokoloa | Espainiako Osasun Sistemaren Lurralde Kontseiluak egoitzetako arauak gogortzeko aholkuak plazaratu zituen atzo. Ordea, Jaurlaritzak eta aldundiek ebatzi dute neurriek bere hartan segituko dutela; ez dute aldaketarik eginen. | Jaurlaritzak oraingoz ez du zorroztuko zahar etxeetako langileen protokoloa. Espainiako Osasun Sistemaren Lurralde Kontseiluak egoitzetako arauak gogortzeko aholkuak plazaratu zituen atzo. Ordea, Jaurlaritzak eta aldundiek ebatzi dute neurriek bere hartan segituko dutela; ez dute aldaketarik eginen. | Oraingoz, ez da izanen gogortzerik. Hego Euskal Herrian atzo ireki zen zahar etxeetako langileei eragiten dieten mugak zorrozteko aukera, baina Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako agintariek dagoeneko eman dute erantzuna: gaur-gaurkoz ez dituzte Espainiako Osasun Sistemaren Lurralde Kontseiluak helarazitako gomendioak ain... |
2021-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/201930/astelehenean-amaituko-da-hegaluzearen-arrantzaldia.htm | Ekonomia | Astelehenean amaituko da hegaluzearen arrantzaldia | Kofradia Itsas Etxea gustura azaldu da, batez beste 3,5 euro ordaindu baitiete kiloa. | Astelehenean amaituko da hegaluzearen arrantzaldia. Kofradia Itsas Etxea gustura azaldu da, batez beste 3,5 euro ordaindu baitiete kiloa. | Aurreko bi urteetan bezala, aurten ere garai batean ohikoa zen baino goizago amaituko da hegaluzearen kostera Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleentzat. Espainiako Nekazaritza eta Arrantza Ministerioak agindu du arrantzaldia astelehen gauerdian amaitu behar dutela, eta portura itzuli.
Jada kuotaren %90 arrantzatu dute,... |
2021-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/201948/ni-naiz-txakurra-deitu-zizuna-bertso-sortarekin-erantzun-dio-xabier-silveirak-felix-zubiari.htm | Gizartea | «Ni naiz 'txakurra' deitu zizuna» bertso sortarekin erantzun dio Xabier Silveirak Felix Zubiari | Facebooken hasitako ika-mikak jarraipena eduki du azken orduotan. Bertsolariak bideo baten bitartez zabaldu ditu sendagilearen hitz neurtuei emaniko erantzuna. | «Ni naiz 'txakurra' deitu zizuna» bertso sortarekin erantzun dio Xabier Silveirak Felix Zubiari. Facebooken hasitako ika-mikak jarraipena eduki du azken orduotan. Bertsolariak bideo baten bitartez zabaldu ditu sendagilearen hitz neurtuei emaniko erantzuna. | «Lesakan bada gizon handi bat, bertsotan aritzen dena, pandemiaren gorabeherekin 'Txakurra' deitu nauena», kantatu zuen Felix Zubiak aurrekoan. Donostia Ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitateko arduradun eta bertsozaleak ez zuen izenez aipatu, baina Xabier Silveira bertsolariari buruz ari zen. Izan ere, azken horrek i... |
2021-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/201949/inflazioa-pixka-bat-apaldu-da-uztailean.htm | Ekonomia | Inflazioa pixka bat apaldu da uztailean | Hego Euskal Herrian, prezioak %3 handitu dira azken urtean, argindarraren, erregaien eta elikagaien bidez. | Inflazioa pixka bat apaldu da uztailean. Hego Euskal Herrian, prezioak %3 handitu dira azken urtean, argindarraren, erregaien eta elikagaien bidez. | Eten egin da urtearen hasieraz geroztik ikusi den inflazioaren igoera. Hego Euskal Herrian, prezioak duela urtebete baino %3 garestiago daude, INE Espainiako Estatistika Institutuaren arabera. Ekainean, berriz, %3,2ren aldea zegoen urte baten eta bestearen artean.
Ohikoa den moduan, uztailean behera egin du KPI kontsu... |
2021-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/201950/gaitza-pasatu-dutenak-txertatzeko-epea-sei-hilabetetik-bi-hilabetera-murriztu-du-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Gaitza pasatu dutenak txertatzeko epea sei hilabetetik bi hilabetera murriztu du Jaurlaritzak | Orain arte, birusarekin kutsatutakoek sei hilabete itxaron behar zuten COVID-19aren aurkako txertoa jartzeko, baina Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bi hilabetera murriztuko du epe hori, nahikoa txerto badagoelako. | Gaitza pasatu dutenak txertatzeko epea sei hilabetetik bi hilabetera murriztu du Jaurlaritzak. Orain arte, birusarekin kutsatutakoek sei hilabete itxaron behar zuten COVID-19aren aurkako txertoa jartzeko, baina Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bi hilabetera murriztuko du epe hori, nahikoa txerto badagoelako. | Orain arte, birusarekin kutsatutakoek sei hilabete itxaron behar zuten COVID-19aren aurkako txertoa jartzeko, baina Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bi hilabetera murriztuko du epe hori, nahikoa txerto dagoelako. Hain zuzen ere, sintomen datatik edo kutsatzearen diagnostikoaren datatik kontatzen hasi eta bigarren hila... |
2021-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/201951/tiroketa-batean-sei-lagun-hil-dira-plymouthen.htm | Mundua | Tiroketa batean sei lagun hil dira Plymouthen | Gizon batek, bost pertsona hil, eta bere buruaz beste egin du Erresuma Batuko Plymouth herrian. Polizia gertatutakoa ikertzen ari da, baina baztertu egin du «eraso terrorista» bat izan delakoa. | Tiroketa batean sei lagun hil dira Plymouthen. Gizon batek, bost pertsona hil, eta bere buruaz beste egin du Erresuma Batuko Plymouth herrian. Polizia gertatutakoa ikertzen ari da, baina baztertu egin du «eraso terrorista» bat izan delakoa. | Bart gauean sei pertsona hil ziren tiroketa batean, Plymouth herriko Keyham auzoan (Ingalaterra): hiru gizon eta hiru emakume; horien artean, erasotzailea —bere buruaz beste egin zuen—, bai eta hamar urteko haur bat ere. Poliziak baztertu egin du «eraso terrorista» bat izan dela.
Lekukoek Poliziari esandakoaren araber... |
2021-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/201952/uholdeek-dagoeneko-27-pertsona-hil-dituzte-turkian.htm | Mundua | Uholdeek dagoeneko 27 pertsona hil dituzte Turkian | Larrialdi zerbitzuetako langileak Turkia iparraldeko uholdeak kontrolatzeko lanetan ari dira. Bestalde, Grezian ministro berri bat izendatu dute suteen ondorengo kalteez arduratzeko. | Uholdeek dagoeneko 27 pertsona hil dituzte Turkian. Larrialdi zerbitzuetako langileak Turkia iparraldeko uholdeak kontrolatzeko lanetan ari dira. Bestalde, Grezian ministro berri bat izendatu dute suteen ondorengo kalteez arduratzeko. | Duela hiruzpalau egun suteak itzaltzea lortu zuten Turkian, baina gutxi iraun zuen barealdiak, izan ere, segidan iritsi ziren euriteak. Agintariek alerta egoera ezarri zuten herenegun, eta, azken orduetan, 27 pertsona hil dira uholdeen eraginez; 25 Kastamonun eta bi Sinopen. Halaber, eskualde horietako agintariek jakin... |
2021-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/201953/hegoaldeko-ziuetan-87-paziente-dira-gaitzak-jota.htm | Gizartea | Hegoaldeko ZIUetan 87 paziente dira gaitzak jota | Guztira 439 pertsona daude Hego Euskal Herriko ospitaleetan. Beste 1.104 kutsatu zenbatu dituzte. | Hegoaldeko ZIUetan 87 paziente dira gaitzak jota. Guztira 439 pertsona daude Hego Euskal Herriko ospitaleetan. Beste 1.104 kutsatu zenbatu dituzte. | Birusak Hego Euskal Herriko ospitaleetan duen eragina nahiko egonkorra dela erakusten dute osasun sistemek argitaratutako datuek. Ordea, datuak aski ilunak dira, era berean. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako informazioaren arabera, oraintxe bertan guztira 439 lagu... |
2021-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/201954/donostiako-kale-garbiketako-langile-bat-hil-zen-atzo.htm | Ekonomia | Donostiako kale garbiketako langile bat hil zen atzo | Gaueko zerbitzuan ari zela, ondoezik sentitu zen, eta handik gutxira hil zen. | Donostiako kale garbiketako langile bat hil zen atzo. Gaueko zerbitzuan ari zela, ondoezik sentitu zen, eta handik gutxira hil zen. | Beste lan istripu bat gertatu zen atzo, Donostian. ELAk jakinarazi duenez, kaleko garbiketan gaueko zerbitzuan lanean ari zela, ondoezik sentitu zen langile bat, eta hil egin zen.
ELAren datuen arabera, aurten Hego Euskal Herrian hil den 39. langilea da Donostiakoa.
Joan den hilabete bukaeran, uztailaren 23an, antzek... |
2021-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/201955/bizitza.htm | Kultura | Bizitza | Neus Canyellesek (Palma, Herrialde Katalanak, 1966) 1998an hasi zuen bere literatura ibilbidea, Neu d'agost. Un llibre de memòries (Abuztuko elurra. Oroitzapen liburu bat) liburuarekin (Bearn saria, 1998). 2002an Els vidres nets (Kristal garbiak) ipuin bilduma argitaratu ondoren, Llorenç Villalonga Palmako Hiria saria ... | Bizitza. Neus Canyellesek (Palma, Herrialde Katalanak, 1966) 1998an hasi zuen bere literatura ibilbidea, Neu d'agost. Un llibre de memòries (Abuztuko elurra. Oroitzapen liburu bat) liburuarekin (Bearn saria, 1998). 2002an Els vidres nets (Kristal garbiak) ipuin bilduma argitaratu ondoren, Llorenç Villalonga Palmako Hir... | Idazlea bere lanbidetik bizi ezin den gizabanako bat denez —hau da, idazleak du denik eta lanbiderik okerrena—, beste lan bat bilatu behar izan nuen fakturak ordaintzeko, egunetik egunera gehiago eta zentzugabeagoak baitziren, eta botikak ordaintzeko. Zortea izan nuen. Etxe batean hartu ninduten zaintzaile lanak egitek... |
2021-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/201957/josu-urrutikoetxea-euskal-herrian-da.htm | Politika | Josu Urrutikoetxea Euskal Herrian da | Sendiak baieztatu duenez, eskumuturreko elektronikoa kendu diote, eta Lapurdin bizi da. Kontrol judizialpean jarraituko du. | Josu Urrutikoetxea Euskal Herrian da. Sendiak baieztatu duenez, eskumuturreko elektronikoa kendu diote, eta Lapurdin bizi da. Kontrol judizialpean jarraituko du. | Euskal Herrian da Josu Urrutikoetxea. Espainiako hainbat komunikabidek zabaldu dute albistea goizean, eta hala baieztatu dio haren sendiak BERRIAri. Angelun bizi da, Lapurdin, eta jada ez du eskumuturreko elektronikorik: kontrol judizialpean dago oraindik, halere.
Senideek azaldu dutenez, ekainaren 24an egindako auzi ... |
2021-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/201958/uztailean-212000-pertsona-atxilotu-dituzte-aebek-muga-paperik-gabe-igarotzeagatik.htm | Mundua | Uztailean 212.000 pertsona atxilotu dituzte AEBek, muga paperik gabe igarotzeagatik | Azken hogei urteotako kopururik handiena da. ACHR Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrak kezka agertu du Washingtonek paperik gabeko pertsona guztiak kanporatzen dituelako, «osasun larrialdia» aitzakia gisa jarriz. | Uztailean 212.000 pertsona atxilotu dituzte AEBek, muga paperik gabe igarotzeagatik. Azken hogei urteotako kopururik handiena da. ACHR Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrak kezka agertu du Washingtonek paperik gabeko pertsona guztiak kanporatzen dituelako, «osasun larrialdia» aitzakia gisa jarriz. | Orotara 212.672 pertsona atxilotu zituzten AEBetako segurtasun indarrek uztailean, eta horietatik 95.788 berehala kanporatu zituzten 42. Titulua baliatuta, zeinak ahalbidetzen duen migratzaileak kanporatzea «osasun larrialdia» argudio gisa erabilita. Beste 116.884 kanporatu zituzten, araudiaren 8. puntuaren arabera, as... |
2021-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/201959/errealitate-birtualeko-simulagailu-berriak-eurekan.htm | albisteak | Errealitate birtualeko simulagailu berriak Eurekan | Zientziarekin ongi pasa! | Errealitate birtualeko simulagailu berriak Eurekan. Zientziarekin ongi pasa! | Eureka! Zientzia Museoak jakin-mina, sormena eta irudimena sustatzen ditu jolasaren, esperimentazioaren eta pentsamendu zientifikoaren bidez. Donostiako Zientziaren Museoak 170 modulu erabat interaktibo ditu, 8 areto tematikotan banatuta, eta, berriki, LOGIK Aretoa ireki dugu. LEGO materialen bitartez 4-12 urteko haurr... |
2021-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/201960/nafarroako-zahar-etxeetako-egoiliar-berri-guztiei-pcr-bat-egingo-zaie.htm | Gizartea | Nafarroako zahar etxeetako egoiliar berri guztiei PCR bat egingo zaie | Halaber, test diagnostiko bat egingo zaio egoitzatik kanpo 72 ordu baino gehiago izan den egoiliar orori, Nafarroako Gobernuak erabaki duenez. | Nafarroako zahar etxeetako egoiliar berri guztiei PCR bat egingo zaie. Halaber, test diagnostiko bat egingo zaio egoitzatik kanpo 72 ordu baino gehiago izan den egoiliar orori, Nafarroako Gobernuak erabaki duenez. | Nafarroako Gobernuak eguneratu egin ditu zahar etxeetako prebentzio eta antolakuntza neurriak, birusaren transmisioa handia baita herrialdean. Egoitzetako antolakuntzarekin, guneen kudeaketarekin, birusaren transmisioarekin eta txertaketarekin zerikusia dute neurriok. Besteak beste, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozial... |
2021-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/201961/zinemaldiak-errugabetasun-presuntzioa-eta-birgizarteratzeko-eskubidea-aldarrikatu-ditu-depp-saritzearen-harira.htm | Kultura | Zinemaldiak «errugabetasun presuntzioa eta birgizarteratzeko eskubidea» aldarrikatu ditu Depp saritzearen harira | Donostia sarietako bat aktore estatubatuarrari emateko asmoari kritikak egin dizkiote azken egunetan. Jaialdiko zuzendari Jose Luis Rebordinosek gutun publiko bidez erantzun die: saria justifikatu du, Deppek ez baitu «kondenarik emakumeen aurkako indarkeriagatik». | Zinemaldiak «errugabetasun presuntzioa eta birgizarteratzeko eskubidea» aldarrikatu ditu Depp saritzearen harira. Donostia sarietako bat aktore estatubatuarrari emateko asmoari kritikak egin dizkiote azken egunetan. Jaialdiko zuzendari Jose Luis Rebordinosek gutun publiko bidez erantzun die: saria justifikatu du, Deppe... | Astelehenean iragarri zuten Zinemaldikoek 69. jaialdiko Donostia sarietako bat Johnny Deppek jasoko zuela; geroztik, hainbat agertu dira erabakiaren kontra. Izan ere, aktore estatubatuarraren emazte ohiak, Amber Heard aktoreak, tratu txarrak egotzi zizkion dibortzioa eskatzearekin batera, 2016an, eta akusaziook berrets... |
2021-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/201962/gasteizko-udaltzaingoak-38-urteko-gizonezko-bat-atxilotu-du-bikotekideari-eraso-egitea-egotzita.htm | Gizartea | Gasteizko Udaltzaingoak 38 urteko gizonezko bat atxilotu du bikotekideari eraso egitea egotzita | Poliziek jakinarazi dutenez, emakumeak kolpeak zituen lepoan eta aurpegian. | Gasteizko Udaltzaingoak 38 urteko gizonezko bat atxilotu du bikotekideari eraso egitea egotzita. Poliziek jakinarazi dutenez, emakumeak kolpeak zituen lepoan eta aurpegian. | Bart gauean, Gasteizen, landa eremuko etxebizitza batean 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuten udaltzainek. Bikotekideari eraso egin izana leporatu diote. Udaltzainak bertaratu zirenean, emakumeari kolpeak ikusi zizkioten lepoan eta aurpegian.
Biei deklarazioa hartu zieten udaltzainek, eta ondoren hainbat lekukorekin... |
2021-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/201963/auzolana-egingo-dute-igandean-iraultza-txikien-akanpada-prestatzeko.htm | Gizartea | Auzolana egingo dute igandean Iraultza Txikien Akanpada prestatzeko | Artean (Bizkaia) egingo da kanpaldia, abuztuaren azken astean. Igandean auzolana egitera dei egin dute antolatzaileek. | Auzolana egingo dute igandean Iraultza Txikien Akanpada prestatzeko. Artean (Bizkaia) egingo da kanpaldia, abuztuaren azken astean. Igandean auzolana egitera dei egin dute antolatzaileek. | Igandeko goizeko hamarretan hasiko dira auzolanean Iraultza Txikien Akanpada atontzen, Artean (Bizkaia). Posible duenak lanabesak eraman ditzala eskatu dute. Basoa aukeratu dute kanpaldia egiteko gune, eta, antolakuntzak jakitera eman duenez, sasiak garbitzeko makinak ere behar dituzte. Hilaren 22an egingo dute berriz ... |
2021-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/201964/musikeneko-gazteek-sei-kontzertu-emango-dituzte-musika-hamabostaldian.htm | Kultura | Musikeneko gazteek sei kontzertu emango dituzte Musika Hamabostaldian | Astelehenean hasiko da Interprete Gazteen Zikloa, Laia Barbera harpa jotzailearen kontzertuarekin. Musikeler gauak asteburuan izango dira. | Musikeneko gazteek sei kontzertu emango dituzte Musika Hamabostaldian. Astelehenean hasiko da Interprete Gazteen Zikloa, Laia Barbera harpa jotzailearen kontzertuarekin. Musikeler gauak asteburuan izango dira. | Musikeneko gazteak protagonista dituen sei kontzertu prestatu ditu Donostiako Musika Hamabostaldiak, Interprete Gazteen Zikloan eta Kutxa Kultur Gauak programan eskainiko direnak. Zikloko lau kontzertuak astelehenetik ostegunera izango dira, Donostiako Miramar jauregian, denak 19:30ean. Atzo aurkeztu zuten bi programen... |
2021-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/201965/sute-bat-piztu-da-ezkaba-mendian.htm | Gizartea | Sute bat piztu da Ezkaba mendian | Haizearen eraginez, azkar zabaldu dira sugarrak, baina suhiltzaileek sutea kontrolatzea lortu dute. | Sute bat piztu da Ezkaba mendian. Haizearen eraginez, azkar zabaldu dira sugarrak, baina suhiltzaileek sutea kontrolatzea lortu dute. | Sute bat piztu da arratsaldean Ezkaba mendian, Artika eta Antsoain (Nafarroa) herrien artean. Sutea berehala zabaldu da haize ufaden ondorioz. Suhiltzaileak sua kontrolatzeko lanetan aritu dira, eta kontrolatzea lortu dute. Bi helikoptero eta hegazkin bat aritu dira itzaltzeko ahaleginetan; horretarako, ura garraiatu b... |
2021-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/201988/gazte-batek-eraso-homofobo-bat-jasan-duela-salatu-du-amurrion.htm | Gizartea | Gazte batek eraso homofobo bat jasan duela salatu du Amurrion | Elkarretaratze bat antolatu dute eraso homofoboa salatzeko, gaur, 18:00etan, Amurrioko plazan. | Gazte batek eraso homofobo bat jasan duela salatu du Amurrion. Elkarretaratze bat antolatu dute eraso homofoboa salatzeko, gaur, 18:00etan, Amurrioko plazan. | Gazte batek eraso homofobo bat jasan duela salatu du Amurrion (Araba). Ostegun gauean gertatu zen erasoa, ostatu batean.
Gizonak salaketa jarri du berehala, eta Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du. Amurrioko Udalak «gorroto delitua arbuiatu eta gaitzetsi» du segidan, ohar baten bidez. «Horrelako ekintzak duintasunaren ... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.