date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201563/inigo-pena-finalerdietarako-sailkatu-da.htm
Kirola
Iñigo Peña finalerdietarako sailkatu da
Paco Cubelosekin batera, sailkatze estropadako denborarik onena egin dute, eta final-laurdenetan arraun egin behar izatea saihestu dute. Berriz ere atzetik aurrera egin dute.
Iñigo Peña finalerdietarako sailkatu da. Paco Cubelosekin batera, sailkatze estropadako denborarik onena egin dute, eta final-laurdenetan arraun egin behar izatea saihestu dute. Berriz ere atzetik aurrera egin dute.
Iñigo Peñak lehen urratsa egin du K2 1.000 metroko finalari begira. Paco Cubelosekin batera, zumaiarrek beren sailkatze estropadako lehen bi ontzien artean egotea zuten helburu, hala zuzenean finalerdietan egoteko. Eta lortu dute. Peñak eta Cubelosek hirugarren saioan egin dute arraun Txinarekin, Errusiarekin, Hungaria...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201565/asier-martinez-110-metroko-hesiduneko-finalean-sartu-da-bere-marka-hobetuta.htm
Kirola
Asier Martinez 110 metroko hesiduneko finalean sartu da, bere marka hobetuta
Hirugarren izan da bere lasterketan, baina oso denbora ona egin du, eta finalerako atea zabaldu dio. Odei Jainaga xabalina jaurtitzailea ezin izan da ondo lehiatu, eta finaletik kanpo geratu da.
Asier Martinez 110 metroko hesiduneko finalean sartu da, bere marka hobetuta. Hirugarren izan da bere lasterketan, baina oso denbora ona egin du, eta finalerako atea zabaldu dio. Odei Jainaga xabalina jaurtitzailea ezin izan da ondo lehiatu, eta finaletik kanpo geratu da.
Isiltasuna estadioan. Irteera. Asier Martinez atzean geratu da, ondoko korrikalariekin alderatuta. "Ez naiz aspertuko esateaz nire irteera ez dela txarra", argitu du gero prentsa eremuan. "Ondoan hain jende bizkorra eta indartsua edukita, eman dezake ez naizela ateratzen behar bezala". Ronald Levy jamaikarraz eta Pasca...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201566/munarriz-finalerdietara.htm
Kirola
Munarriz, finalerdietara
Espainiako selekzioak 8-12 irabazi die AEBei final-laurdenetan, eta finalerdietan Serbia izango du aurkari.
Munarriz, finalerdietara. Espainiako selekzioak 8-12 irabazi die AEBei final-laurdenetan, eta finalerdietan Serbia izango du aurkari.
Gizonezkoen Espainiako waterpolo selekzioak 8-12 irabazi die AEBei final-laurdenetan, eta, taldearen zutarrietako bat izaki, Alberto Munarriz euskal herritarra erabakigarria izan da. Minutu gehien jokatu dituen uretako jokalaria izan da —28 minutu jokatu ditu. Lau laurden jokatzen dira, eta bakoitzak zortzi minutuko ir...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201567/zigandak-lehen-egun-oso-ona-eginez-hasi-ditu-jokoak.htm
Kirola
Zigandak lehen egun oso ona eginez hasi ditu Jokoak
68 kolpe behar izan ditu nafarrak, parraren azpitik hiru, eta laugarren dago sailkapenean
Zigandak lehen egun oso ona eginez hasi ditu Jokoak. 68 kolpe behar izan ditu nafarrak, parraren azpitik hiru, eta laugarren dago sailkapenean
Carlota Zigandak oso ondo hasi ditu Olinpiar Jokoak. Golf jokalari nafarrak 68 kolpe behar izan ditu gaur Kasumigasekiko golf zelaiko ibilbidea osatzeko, parraren azpitik hiru. Laugarren tokian dago sailkapenean, Madeleine Sagstromengandik (Suedia) bi kolpera. Indartsu hasi da Ziganda. Lehen zuloan birdie bat lortu du...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201568/de-grassentzat-urrea-200-metrokoan.htm
Kirola
De Grassentzat urrea 200 metrokoan
Emakumezkoen 400 metroko hesiduneko munduko marka ondu du McLaughlin estatubatuarrak. 3.000 metroko hesidunean, Chemutaik (Uganda) irabazi du urrea; eta gizonezkoen 800 metrokoan, Korirrek (Kenya).
De Grassentzat urrea 200 metrokoan. Emakumezkoen 400 metroko hesiduneko munduko marka ondu du McLaughlin estatubatuarrak. 3.000 metroko hesidunean, Chemutaik (Uganda) irabazi du urrea; eta gizonezkoen 800 metrokoan, Korirrek (Kenya).
2016an Rion egindako Olinpiar Jokoetan brontzezko domina bat (100 metrokoan) eta zilarrezko bat (200 metrokoan) kolkoratu ondoren, eta joan den igandean 100 metrokoan berriro brontzea irabazi eta gero, Andre de Grass kanadarra 200 metrokoan nagusitu da gaur, eta urrea bereganatu. Distantziako inoizko zortzigarren marka...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201569/etxerat-ek-salatu-du-berriz-ere-eten-dituztela-bisean-biseko-bisitak.htm
Politika
Etxerat-ek salatu du berriz ere eten dituztela bisean biseko bisitak
Espainiako Espetxe Erakundeek COVID-19aren kutsatzeen gorakadaren ondorioz hartu dute neurria. Euskal presoen senideen elkartearen ustez, espetxetik ateratzeak eta koronabirusari aurre egiteko neurriak «humanizatzeak» izan behar dute lehentasun.
Etxerat-ek salatu du berriz ere eten dituztela bisean biseko bisitak. Espainiako Espetxe Erakundeek COVID-19aren kutsatzeen gorakadaren ondorioz hartu dute neurria. Euskal presoen senideen elkartearen ustez, espetxetik ateratzeak eta koronabirusari aurre egiteko neurriak «humanizatzeak» izan behar dute lehentasun.
Etxerat euskal presoen senideen elkarteak salatu duenez, euskal presoak dauden kartzela «gehienetan» eten egin dituzte komunikazio intimoak, familiako bisean bisekoak eta bizikidetzakoak, berriro ere. Berriro ere, hala egin baitzuten pandemiaren hasieran, eta hala egin baitute egoera epidemiologikoak okertzera egin due...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201570/bi-indarkeria-matxista-kasu-salatu-dituzte-bata-hendaian-bestea-bokalen.htm
Gizartea
Bi indarkeria matxista kasu salatu dituzte: bata, Hendaian; bestea, Bokalen
57 urteko aita batek bere alaba bortxatu izana aitortu du Hendaian; eta Bokalen, berriz, gizon batek bere neska lagun ohiaren autoa hiru alditan jo du.
Bi indarkeria matxista kasu salatu dituzte: bata, Hendaian; bestea, Bokalen. 57 urteko aita batek bere alaba bortxatu izana aitortu du Hendaian; eta Bokalen, berriz, gizon batek bere neska lagun ohiaren autoa hiru alditan jo du.
Hendaian eta Bokalen bi indarkeria matxista kasu salatu dituzte astelehen eta asteartearen artean. Izan ere, Hendaian (Lapurdi) 57 urteko aita batek bere alaba bortxatu izana aitortu du; eta Bokalen (Lapurdi) gizon batek bere neska lagun ohiaren autoa hiru alditan jo du, France Bleu-ren arabera. Hendaian bizi den fami...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201571/sorbaldak-ezetz-esan-dio-jainagari.htm
Kirola
Sorbaldak ezetz esan dio Jainagari
Odei Jainagak nahi baino lehiaketa okerragoa egin du, sorbaldako minaren eraginez ezin izan baitu xabalina ohikoak dituen distantzietara jaurti. Lesioa osatzea izango du orain lehentasuna.
Sorbaldak ezetz esan dio Jainagari. Odei Jainagak nahi baino lehiaketa okerragoa egin du, sorbaldako minaren eraginez ezin izan baitu xabalina ohikoak dituen distantzietara jaurti. Lesioa osatzea izango du orain lehentasuna.
Odei Jainagaren aurpegian ez zegoen tristurarik gaur goizean Tokion. Etsipen pixka bat bai. Inork baino hobeto zekien nola iritsi zen Tokioko Olinpiar Jokoetara, eta bazekien gaur gertatu dena gerta zitekeela: nahi baino xabalina jaurtiketa kaskarragoak egitea eta etxera bueltatu behar izatea. Eskuineko sorbalda mindu...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201572/itxasok-esan-du-urkullu-lehendakariaren-esku-dagoela-etxeratze-agindua-eskatzea.htm
Gizartea
Itxasok esan du Urkullu lehendakariaren esku dagoela etxeratze agindua eskatzea
«Bide hori erabiltzen ez bada, beharrezkoa ez dela uste delako» dela adierazi du Espainiako Gobernuaren ordezkariak.
Itxasok esan du Urkullu lehendakariaren esku dagoela etxeratze agindua eskatzea. «Bide hori erabiltzen ez bada, beharrezkoa ez dela uste delako» dela adierazi du Espainiako Gobernuaren ordezkariak.
Denis Itxasok, Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariak, esan du Iñigo Urkullu lehendakariaren esku dagoela justiziari gaueko mugikortasuna murrizteko etxeratze agindu bat eskatzea, azpimarratuz «bide hori erabiltzen ez bada, beharrezkoa ez dela uste delako» dela. Espainiako Gobernuak Araba...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201573/muturreko-bero-boladak-suteak-piztu-ditu-europa-hego-ekialdean.htm
Mundua
Muturreko bero boladak suteak piztu ditu Europa hego-ekialdean
Suteak Atenas iparraldeko auzoetan eta zenbait uhartetan piztu dira. Ehunka lagunek alde egin behar izan dute beren etxeetatik. Turkian hildakoak eragin dituzte suteek.
Muturreko bero boladak suteak piztu ditu Europa hego-ekialdean. Suteak Atenas iparraldeko auzoetan eta zenbait uhartetan piztu dira. Ehunka lagunek alde egin behar izan dute beren etxeetatik. Turkian hildakoak eragin dituzte suteek.
Europa hegoaldea sutan dago: Bulgarian, Turkian eta Grezian 45 graduren langa gainditu dute termometroek. Azken hamarkadako bero olderik larrienean, ehunka lagunek beren etxeak utzi, eta beste nonbaitera jo behar izan dute babes bila. Muturreko bero boladak dozenaka sute eragin ditu herrialde horietan, eta hildakoak et...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201574/laboral-kutxak-518-milioi-irabazi-ditu-127-gehiago.htm
Ekonomia
Laboral Kutxak 51,8 milioi irabazi ditu, %12,7 gehiago
Negozioaren handitzeak konpentsatu du interes marjinaren jaitsiera.
Laboral Kutxak 51,8 milioi irabazi ditu, %12,7 gehiago. Negozioaren handitzeak konpentsatu du interes marjinaren jaitsiera.
Susperraldiaren olatua iritsi da finantza sektorera ere. Irabaziak handitu ditu Kutxabankek, eta gauza bera egin dute Euskal Herrian hedadura handia duten beste bi bankuk, Caixabankek eta BBVAk. Olatura igo da Laboral Kutxa ere, iragarri baitu 51,8 milioi euro irabazi dituela urteko lehen sei hilekoan, 2020ko tarte hor...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201575/egindako-testen-117-positiboak-izan-dira-hegoaldean.htm
Gizartea
Egindako testen %11,7 positiboak izan dira Hegoaldean
1.389 kasu positibo jakinarazi dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak; mila kasu baino gehiago izan dira egunero uztailaren 10etik, eta ez da apaltzea lortzen
Egindako testen %11,7 positiboak izan dira Hegoaldean. 1.389 kasu positibo jakinarazi dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak; mila kasu baino gehiago izan dira egunero uztailaren 10etik, eta ez da apaltzea lortzen
Plazaratu dituzte gaur ere Osakidetzak eta Osasunbideak COVID-19aren jarraipena egiteko txosten epidemiologikoak. Horien arabera, 11.835 proba egin zituzten atzo, antigeno testak eta PCRak, eta 1.389 izan ziren positiboak. Uztailaren hasieran ageriko goraldia erakutsi zuen izurriak, mila kasu baino gehiago izan ziren u...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201576/urtaranek-esan-du-bere-ustez-txertatu-gabeko-langileek-ez-luketela-aritu-behar-adinekoekin.htm
Gizartea
Urtaranek esan du bere ustez txertatu gabeko langileek ez luketela aritu behar adinekoekin
Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusi Ramiro Gonzalezek atzo hori bera defendatu zuen, eta harekin bat datorrela azaldu dio orain Gasteizko alkateak.
Urtaranek esan du bere ustez txertatu gabeko langileek ez luketela aritu behar adinekoekin. Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusi Ramiro Gonzalezek atzo hori bera defendatu zuen, eta harekin bat datorrela azaldu dio orain Gasteizko alkateak.
Txertoaren derrigortasunaren gaineko ahotsak ozentzen ari dira. Ipar Euskal Herrian, saihestu ezin den zerbait da: Frantziako Gobernuak adierazia du legez derrigortuko dituela osasun langileak txertoa jartzera, eta, bestela, lana gal dezaketela. Beste hainbat herrialdetan ere hasiak dira bide horretan urratsak egiten, ...
2021-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/201577/umeek-nolatan-egiten-dituzte-hain-ondo-gauzak-zer-beldur-klase-sartu-diegu-barruan.htm
Gizartea
«Umeek nolatan egiten dituzte hain ondo gauzak? Zer beldur klase sartu diegu barruan?»
Izurriak eta hari aurre egiteko hartutako neurriek eragindako ondorioei adi-adi erreparatu die Idoiagak psikologiaren arlotik: aurrez irudikatzen ere zail ziren egoeretan loratu diren emozioei. Haurrei begira egin ditu lan ugari, eta ahantzita ikusi ditu haien premiak, bazter utziak.
«Umeek nolatan egiten dituzte hain ondo gauzak? Zer beldur klase sartu diegu barruan?». Izurriak eta hari aurre egiteko hartutako neurriek eragindako ondorioei adi-adi erreparatu die Idoiagak psikologiaren arlotik: aurrez irudikatzen ere zail ziren egoeretan loratu diren emozioei. Haurrei begira egin ditu lan ugari, et...
Izurrietan sortzen diren emozioei buruz egin zuen doktore tesia Nahia Idoiagak (1985, Gernika-Lumo, Bizkaia); lehenago, aurreko mundu hartan, bizitzak, bizitzeko erak eta sentimenduak ludi osoan estu zedarritu dituen izurria heldu aurretik, COVID-19ak ekarri duen pandemiaren erako zerbait irudikatzen ere zail zenean. H...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201578/heriotza-duina-izateko-prozedura-arautu-du-nafarroak.htm
Gizartea
«Heriotza duina» izateko prozedura arautu du Nafarroak
Carlos Artundo Nafarroako Gobernuko osasun zuzendariaren arabera, «errespetatu» egiten ditu bai eskaera egiten duten pertsonak eta bai kontzientzia eragozpena adierazten duten profesionalak.
«Heriotza duina» izateko prozedura arautu du Nafarroak. Carlos Artundo Nafarroako Gobernuko osasun zuzendariaren arabera, «errespetatu» egiten ditu bai eskaera egiten duten pertsonak eta bai kontzientzia eragozpena adierazten duten profesionalak.
Espainiako Kongresuak abenduan onartutako Eutanasiaren Lege Organikoa garatu du, dekretu bidez, Nafarroako Gobernuak. Dekretuaren edukia jada irakurgai dago aldizkari ofizialean, eta, ondorioz, indarrean sartu berri da. Dekretuak arautzen du, besteak beste, gaixotasun sendaezina duten pertsonek eskaera egiteko prozedur...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201579/parkeko-skate-modalitateko-lehen-urrezko-domina-sakura-yosozumirentzat.htm
Kirola
Parkeko skate modalitateko lehen urrezko domina, Sakura Yosozumirentzat
19 urteko japoniarra izan da onena. Zilarrezko domina Kokona Hirakik (Japonia) kolkoratu du, eta brontzexkoa, Sky Brownek (Erresuma Batua).
Parkeko skate modalitateko lehen urrezko domina, Sakura Yosozumirentzat. 19 urteko japoniarra izan da onena. Zilarrezko domina Kokona Hirakik (Japonia) kolkoratu du, eta brontzexkoa, Sky Brownek (Erresuma Batua).
Olinpiar Jokoetako kirol gisa Tokion egin du estreinaldia skateak, eta parkeko modalitatean gaur jarri dira jokoan aurreneko dominak. Sakuna Yosozumik irabazi du urrezkoa, neurri handi batean aurreikuspenak betez. Izan ere, 2018n aurreneko postuan sailkatu zen Munduko Txapelketan, Nanjingen (Pekin). 19 urteko japoniar...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201580/euskal-herriko-bost-kirolari-lehiatuko-dira-ostegunean.htm
Kirola
Euskal Herriko bost kirolari lehiatuko dira ostegunean
Asier Martinez 110 metroko hesiduneko finalean ariko da; Peñak K2 1.000 metroko finalerdia izango du; Aginagaldek eta Gurbindok eskubaloiko finalerdia jokatuko dute; eta Ziganda golfeko bigarren txandan lehiatuko da.
Euskal Herriko bost kirolari lehiatuko dira ostegunean. Asier Martinez 110 metroko hesiduneko finalean ariko da; Peñak K2 1.000 metroko finalerdia izango du; Aginagaldek eta Gurbindok eskubaloiko finalerdia jokatuko dute; eta Ziganda golfeko bigarren txandan lehiatuko da.
Euskal Herriko bost kirolari lehiatuko dira bihar, abuztuak 5, Tokion. Carlota Ziganda izango da jokatzen lehena: 00:30etik aurrera ariko da golfeko bigarren txandan. Gaur hasi du lehia Tokioko Olinpiar Jokoetan, eta lehen egun oso ona egin du. Larunbatera bitartean jokatuko da lehiaketa, eta guztira kolpe gutxien beha...
2021-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/201581/mendia.htm
Kultura
Mendia
Oeste herrixkan (Pontevedra, Galizia) jaio zen Anxos Sumai, Ulla ibaiaren ondoan. Culturagalega.gal atarian hasi zen argitaratzen, eta Anxos e Diaños, Anxo de garda eta Crítica da memoria pura atalen arduraduna izan zen. Narratzaile modura zenbait liburu argitaratu ditu; besteak beste, Anxos de garda, Melodía de días u...
Mendia. Oeste herrixkan (Pontevedra, Galizia) jaio zen Anxos Sumai, Ulla ibaiaren ondoan. Culturagalega.gal atarian hasi zen argitaratzen, eta Anxos e Diaños, Anxo de garda eta Crítica da memoria pura atalen arduraduna izan zen. Narratzaile modura zenbait liburu argitaratu ditu; besteak beste, Anxos de garda, Melodía d...
Zaldiek ez zuten zirkinik ere egin, baina gu ikaratu ginen arrainek salto egin zutenean. Lehendabizi batek, eta jarraian, beste batek. Gero, hamabi zenbatu genituen ur uherren azpian, kolore gris berdexkakoak. Tarteka jauzi egiten zuten, eta airean inarrosten ziren berriro murgildu aurretik. Ez da arraroa urmael batean...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201582/indarkeria-matxistari-lotutako-salaketak-lehentasunez-tratatzeko-eskatu-du-darmaninek.htm
Gizartea
Indarkeria matxistari lotutako salaketak «lehentasunez» tratatzeko eskatu du Darmaninek
Elkarte feministek salatu dute baliabiderik gabeko «komunikaziorako neurriak» direla
Indarkeria matxistari lotutako salaketak «lehentasunez» tratatzeko eskatu du Darmaninek. Elkarte feministek salatu dute baliabiderik gabeko «komunikaziorako neurriak» direla
Indarkeria matxistari aurre egiteko neurri sorta bat aurkeztu du Gerald Darmanin Frantziako barne ministroak. 2020an 120 feminizidio gertatu ziren Frantzian, Frantziako barne ministerioaren arabera. Urte berean, Ipar Euskal Herrian 83 urteko andre bat hil zuen haren senarrak, tiroz, Angelun (Lapurdi). Aurten, Bordele (...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201583/thalesen-seinaleztapen-adarra-erosteko-lehiatik-kanpo-geratu-da-caf.htm
Ekonomia
Thalesen seinaleztapen adarra erosteko lehiatik kanpo geratu da CAF
Frantziako konpainiak Hitachiri salduko dio filiala, 1.660 milioiren truke. Merkatuetako analista askok ziurtatu dute CAF Talgo erosten saiatuko dela
Thalesen seinaleztapen adarra erosteko lehiatik kanpo geratu da CAF. Frantziako konpainiak Hitachiri salduko dio filiala, 1.660 milioiren truke. Merkatuetako analista askok ziurtatu dute CAF Talgo erosten saiatuko dela
CAFek huts egin du bere dibertsifikazioan aurrera egiteko emandako azken pausoan. Thalesen seinaleztapen adarra erosteko lehiaketan parte hartu du, baina Frantziako konpainiak haren lehiakide bat hautatu du, Hitachi japoniarra. CAFek baieztatu ez duen arren, merkatuko analista askok ziurtatu dute beste aukera bat azter...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201584/fabrega-vigas-eta-ruizpalacios-horizontes-latinos-sailean-lehiatuko-dira.htm
Kultura
Fabrega, Vigas eta Ruizpalacios Horizontes Latinos sailean lehiatuko dira
Donostiako Zinemaldiak Latinoamerikako ekoizpenei eskaintzen dien atalean hamar film bildu dituzte. Maximiliano Schonfeldek irekiko du saila, ‘Jesús López’ filmarekin
Fabrega, Vigas eta Ruizpalacios Horizontes Latinos sailean lehiatuko dira. Donostiako Zinemaldiak Latinoamerikako ekoizpenei eskaintzen dien atalean hamar film bildu dituzte. Maximiliano Schonfeldek irekiko du saila, ‘Jesús López’ filmarekin
Zuzendari berrien lehenbiziko lanak, baita egile ezagunen azken obrak ere. Orotara, hamar film lehiatuko dira Donostiako 69. Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean. Latinoamerikako herrialdeetan ekoitzitako filmak biltzen ditu atalak, eta hangoak dira zuzendari gehienak ere: aurten, Argentina, Brasil, Kolonbia, Costa R...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201585/gizon-bat-hil-da-oiartzunen-autoarekin-errekara-erorita.htm
Gizartea
Gizon bat hil da Oiartzunen, autoarekin errekara erorita
57 urteko alaba autoan zihoan gizonarekin, eta zaurituta ospitaleratu dute.
Gizon bat hil da Oiartzunen, autoarekin errekara erorita. 57 urteko alaba autoan zihoan gizonarekin, eta zaurituta ospitaleratu dute.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 89 urteko gizon bat hil da auto istripuan Oiartzunen (Gipuzkoa). Autoan 57 urteko alabarekin zihoan, eta emakumea ospitaleratu egin dute, zaurituta. Gizona suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin. Gizona errekara zergatik erori den ikertzen ari di...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201586/omek-eskatu-du-atzera-egin-dezatela-txertoaren-hirugarren-dosia-jartzeko-urratsetan.htm
Gizartea
OMEk eskatu du atzera egin dezatela txertoaren hirugarren dosia jartzeko urratsetan
Hainbat herrialdetan txerto oso gutxi jarri dituztela oroitarazi du, «babesik gabe» daudela, eta haien txertaketa lehenetsi behar dela.
OMEk eskatu du atzera egin dezatela txertoaren hirugarren dosia jartzeko urratsetan. Hainbat herrialdetan txerto oso gutxi jarri dituztela oroitarazi du, «babesik gabe» daudela, eta haien txertaketa lehenetsi behar dela.
COVID-19aren kontrako txertoaren hirugarren dosia jartzeko urratsetan atzera egiteko eskatu du OME Osasunaren Mundu Erakundeak. Herritarren erantzun immunitarioa sendotze aldera, hasiak dira hirugarren dosia jartzen hainbat herrialde, Israel eta Alemania, besteak beste, eta Erresuma Batuak ere adierazia du irailetik au...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201587/nafarroan-etxeratze-agindua-astebete-luzatzea-erabaki-du-justiziak.htm
Gizartea
Nafarroan etxeratze agindua astebete luzatzea erabaki du justiziak
Nafarroako Gobernuak eskatutako neurria onartu egin du Auzitegi Nagusiak, «kutsatutakoen kopurua jaisteko eraginkorra» delakoan
Nafarroan etxeratze agindua astebete luzatzea erabaki du justiziak. Nafarroako Gobernuak eskatutako neurria onartu egin du Auzitegi Nagusiak, «kutsatutakoen kopurua jaisteko eraginkorra» delakoan
Nafarroako Auzitegi Nagusiak baimena eman du beste astebetez, abuztuaren 6tik 12ra arte, gaueko etxeratze agindua indarrean egon dadin. Neurri horrek 01:00etik 06:00etara kalean ibiltzea galarazten du asteburuetan, jaiegunetan, usadioz herrietan festak ospatzen diren egunetan eta jai horien bezperatan. Nafarroako Gobe...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201588/sorbaldak-ezetz-esan-dio-tokion.htm
Kirola
Sorbaldak ezetz esan dio Tokion
Odei Jainagak nahi baino lehiaketa okerragoa egin du, ezin izan baitu xabalina ohikoak dituen distantzietara jaurti, sorbaldako minaren eraginez. Lesioa osatzea izango du orain lehentasun.
Sorbaldak ezetz esan dio Tokion. Odei Jainagak nahi baino lehiaketa okerragoa egin du, ezin izan baitu xabalina ohikoak dituen distantzietara jaurti, sorbaldako minaren eraginez. Lesioa osatzea izango du orain lehentasun.
Odei Jainagaren aurpegian ez zegoen tristurarik. Etsipen pixka bat bai. Inork baino hobeto zekien nola iritsi zen Tokioko Olinpiar Jokoetara, eta bazekien gaur gertatu dena gerta zitekeela: nahi baino xabalina jaurtiketa kaskarragoak egitea eta etxera bueltatu behar izatea. Eskuineko sorbalda mindua du aspalditik. Hau...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201589/jokoak-oso-gogorrak-izan-dira-hustuta-amaitu-dut.htm
Kirola
«Jokoak oso gogorrak izan dira; hustuta amaitu dut»
«Triste eta hustuta»: halaxe amaitu ditu Tokioko Olinpiar Jokoak Nerea Penak, multzoko fasean kanpoan geratu eta gero. Aitortu du etxera itzuli eta gertukoen babesa sentitzeko beharra duela.
«Jokoak oso gogorrak izan dira; hustuta amaitu dut». «Triste eta hustuta»: halaxe amaitu ditu Tokioko Olinpiar Jokoak Nerea Penak, multzoko fasean kanpoan geratu eta gero. Aitortu du etxera itzuli eta gertukoen babesa sentitzeko beharra duela.
Gosaldu berri dago Nerea Pena (Iruñea, 1989). Ez du ohiko alaitasuna. Ahots serioa du, eta batzuetan hunkitu ere egin da. Bi egun pasatu dira Jokoetatik kanpo geratu zinetenetik. Lo gutxiko egunak izango dira, ezta? Bai. Ez dut lo askorik egin. Bagenekien multzo zaila genuela, baina helburua gutxienez final-laurdenet...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201590/arabako-mahastien-tramitazioa-aurrera-doa-jaurlaritzak-errioxaren-helegiteak-atzera-bota-ondoren.htm
Ekonomia
Arabako Mahastien tramitazioa aurrera doa, Jaurlaritzak Errioxaren helegiteak atzera bota ondoren
Arabako sor-marka propioaren eskaera Bruselara bidaltzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Arabako Mahastien tramitazioa aurrera doa, Jaurlaritzak Errioxaren helegiteak atzera bota ondoren. Arabako sor-marka propioaren eskaera Bruselara bidaltzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Arabako Mahastiak sor-marka sortzeko eskaera Madrilera iritsiko da. Eusko Jaurlaritzak atzera bota du Errioxa Jatorri Izena Arautzeko Kontseiluak tramitazioaren onarpenari jarritako helegitea, eta, hortaz, tramitazioak aurrera jarraituko du. Espainiako Nekazaritza Ministerioaren esku dago orain eskaera Europako Batzord...
2021-8-4
https://www.berria.eus/albisteak/201591/hego-euskal-herriko-estadioetan-publikoa-egongo-da-berriro.htm
Gizartea
Hego Euskal Herriko estadioetan publikoa egongo da berriro
Espainiako Osasun Ministerioaren eta erkidegoen arteko bileran estadioetako gehienezko edukiera adostu dute: %40 edo %30 izango da, estalduraren arabera.
Hego Euskal Herriko estadioetan publikoa egongo da berriro. Espainiako Osasun Ministerioaren eta erkidegoen arteko bileran estadioetako gehienezko edukiera adostu dute: %40 edo %30 izango da, estalduraren arabera.
Aire zabalean dauden Hego Euskal Herriko estadioetan gehienezko edukiera %40 izango da abuztuan, eta kopuru hori %30era murriztuko da estalita dauden estadioen kasuan. Espainiako Osasun Sistemako Lurralde Arteko Kontseiluan adostu dute neurria, eta hilaren 13tik aurrera izango da indarrean, Espainiako futbol ligaren h...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201621/inigo-pena-seigarren-izan-da-k2-1000-metroko-finalean.htm
Kirola
Iñigo Peña seigarren izan da K2 1.000 metroko finalean
Zumaiarrak eta Paco Cubelosek osatutako ontziak ezin izan du estropadaren lehen zatian galdutako denbora azkeneko metroetan berreskuratu.
Iñigo Peña seigarren izan da K2 1.000 metroko finalean. Zumaiarrak eta Paco Cubelosek osatutako ontziak ezin izan du estropadaren lehen zatian galdutako denbora azkeneko metroetan berreskuratu.
Domina irabazteko itxaropena bazuten, baina ezin izan dute. Iñigo Peña eta Paco Cubelos seigarren izan dira K2 1.000 metroko proban. Ohi bezala, gainerakoen atzetik abiatu dira, bukaeran estutzeko asmoz. Aurrekoek atera dieten aldea handia izan da, bi segundotik gorakoa hasieran, eta hiru segundo ingurukoa 250 metroren...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201622/asier-martinezek-seigarren-egin-du-eta-bere-marka-hobetu-du.htm
Kirola
Asier Martinezek seigarren egin du, eta bere marka hobetu du
110 metroko hesiduneko finalean 13.22ko denbora egin du nafarrak, eta olinpiar diploma lortu du. Lasterketa amaiera oso ona egin du.
Asier Martinezek seigarren egin du, eta bere marka hobetu du. 110 metroko hesiduneko finalean 13.22ko denbora egin du nafarrak, eta olinpiar diploma lortu du. Lasterketa amaiera oso ona egin du.
Asier Martinezek modu bikainean biribildu ditu bere lehen Olinpiar Jokoak. Seigarren izan da 110 metroko hesiduneko finalean, 13.22ko denborarekin. Hala, beste bost ehunen hobetu du bere marka pertsonala. Beste behin aurkariak baino apur bat mantsoago atera da, baina azken 55 metroak oso onak izan dira: buruz buru arit...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201623/ziganda-sailkapenean-behera.htm
Gizartea
Ziganda, sailkapenean behera
Ondo hasi zituen Jokoak golf jokalari nafarrak, baina gaurko txapelketan 73 kolpe egin ditu, bi parraren azpitik. Laugarren postutik 30. postura jaitsi da.
Ziganda, sailkapenean behera. Ondo hasi zituen Jokoak golf jokalari nafarrak, baina gaurko txapelketan 73 kolpe egin ditu, bi parraren azpitik. Laugarren postutik 30. postura jaitsi da.
Ondo hasi zuen Kasumigaseki zelaiko txapelketa Carlota Zigandak: 68 kolpe eman zituen, parraren azpitik hiru. Laugarren tokian geratu zen sailkapenean, Madeleine Sagstromengandik (Suedia) bi kolpera. Gaurkoan, ordea, ez du horrenbesteko zortea izan. 73 kolperekin bukatu du txapelketa, bi parraren azpitik. Eagle bat eta...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201624/mauleko-bi-zinegotzi-kargutik-kendu-dituzte.htm
Politika
Mauleko bi zinegotzi kargutik kendu dituzte
Jean-Patrice Bassano finantza zinegotziaren eta kulturako Clement Pottierren hautaketa baliogabetu dute, herriko bozetako zerrendetan egon ahal izateko baldintzak betetzen ez zituztela argudiatuta.
Mauleko bi zinegotzi kargutik kendu dituzte. Jean-Patrice Bassano finantza zinegotziaren eta kulturako Clement Pottierren hautaketa baliogabetu dute, herriko bozetako zerrendetan egon ahal izateko baldintzak betetzen ez zituztela argudiatuta.
Frantziako Estatu Kontseiluak Mauleko bi zinegotziren hautaketa baliogabetu du, eta kargutik kendu ditu. Argudiatu du ez zituztela bete herriko bozetako zerrendetan egon ahal izateko baldintzak, hautatu zituzten urtean (2020) ez zeudelako hiriko zergak Zuberoako hiriburuan ordaintzen zituztenen zerrendan, ezta botorako...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201625/suteak-ipar-mazedoniara-albaniara-eta-kosovora-zabaldu-dira.htm
Mundua
Suteak Ipar Mazedoniara, Albaniara eta Kosovora zabaldu dira
Lau dira hildakoak Albanian, Bulgarian eta Kosovon. Europako Batasunak laguntza bidali du kaltetutako eremuetara.
Suteak Ipar Mazedoniara, Albaniara eta Kosovora zabaldu dira. Lau dira hildakoak Albanian, Bulgarian eta Kosovon. Europako Batasunak laguntza bidali du kaltetutako eremuetara.
Europa hego-ekialdea inoizko bero boladarik larriena jasaten ari da. Muturreko tenperaturek suteak piztu dituzte azken egunotan; milaka hektarea baso eta etxe erre, eta ehunka zauritu utzi dituzte Turkian, Grezian eta Bulgarian. Azken orduetan, eremu horietako suek alboko herrialdeen mugak igaro dituzte, eta Albaniara,...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201626/aebek-lortu-dute-brontzea-futbolean.htm
Gizartea
AEBek lortu dute brontzea futbolean
Lau puntu lortu dituzte estatubatuarrek, Australiako taldeak baino bat gehiago. Rapinoek gol ikusgarria sartu du.
AEBek lortu dute brontzea futbolean. Lau puntu lortu dituzte estatubatuarrek, Australiako taldeak baino bat gehiago. Rapinoek gol ikusgarria sartu du.
Puntu baten aldea izan dute. Markagailuak 3-4 erakusten zuenean bukatu da partida, Ameriketako Estatu Batuen alde. Lloydek bi gol sartu ditu, ordulariak 51. eta 45. partidaren minutuak jotzen zituela, eta Rapinoerenak izan dira beste bi golak, 21. eta 8. minutuetan. Azken horrek, gainera, ikuskizun ederra eskaini die i...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201627/pandemiak-bizi-eta-osasun-aseguruen-salmenta-handitu-du.htm
Ekonomia
Pandemiak bizi eta osasun aseguruen salmenta handitu du
Kutxabankek bikoiztu egin ditu asistentzia sanitariokoak. Auto aseguruetan oso txikia izan da hazkundea, Mapfreren arabera.
Pandemiak bizi eta osasun aseguruen salmenta handitu du. Kutxabankek bikoiztu egin ditu asistentzia sanitariokoak. Auto aseguruetan oso txikia izan da hazkundea, Mapfreren arabera.
COVID-19aren pandemiak aseguruen salmenta handitu du, eta, bereziki, bizitzarekin eta osasunarekin loturikoenak. Hala erakusten dute sektoreko enpresen emaitzek. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Kutxabank da aseguru gehien saltzen duen finantza erakundea. %92 gehitu dira haren asistentzia sanitariokoak aurten, eta langi...
2021-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/201628/pandemian-oso-argi-ikusi-da-kapitalaren-eta-biziaren-arteko-gatazka.htm
Gizartea
«Pandemian oso argi ikusi da kapitalaren eta biziaren arteko gatazka»
Ekonomia, ekologia eta feminismoa uztartzen ditu Perez Orozkoren jardunak, eta gurutzaketa horretan gogoeta ugari ekarri ditu COVID-19aren izurriak. Interdependentziaz, mundu konpartituaren gaineko erantzukizunaz eta elkarbizitza onaz hausnartu beharra aldarrikatu du.
«Pandemian oso argi ikusi da kapitalaren eta biziaren arteko gatazka». Ekonomia, ekologia eta feminismoa uztartzen ditu Perez Orozkoren jardunak, eta gurutzaketa horretan gogoeta ugari ekarri ditu COVID-19aren izurriak. Interdependentziaz, mundu konpartituaren gaineko erantzukizunaz eta elkarbizitza onaz hausnartu beha...
«Ez dut uste ezer amaitu denik: COVIDaren urteetan gaude». Pandemiak aldaketa sozioekonomiko ugari ekarriko dituelakoan da Amaia Perez Orozko (Burgos, Espainia, 1977). Ekonomia ekofeministaren ahotsik nabarmenetako bat da, eta XXK kolektiboan dihardu alorreko gogoetetan eta praktiketan sakontzen. Kezkaz mintzatu da izu...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201629/macronek-txertoaren-hirugarren-dosia-jartzeko-kanpaina-hasiko-dutela-baieztatu-du.htm
Gizartea
Macronek txertoaren hirugarren dosia jartzeko kanpaina hasiko dutela baieztatu du
Irailetik aitzina adinekoek eta herritar zaurgarriek koronabirusaren kontrako txertoaren hirugarren dosia jartzen ahalko dutela erran du. OMEk, ordea, horren inguruko moratoria eskatu du, txertaketa kanpainaren desoreken ondorioz.
Macronek txertoaren hirugarren dosia jartzeko kanpaina hasiko dutela baieztatu du. Irailetik aitzina adinekoek eta herritar zaurgarriek koronabirusaren kontrako txertoaren hirugarren dosia jartzen ahalko dutela erran du. OMEk, ordea, horren inguruko moratoria eskatu du, txertaketa kanpainaren desoreken ondorioz.
COVID-19aren kontrako erantzun immunitarioa sendotzeko, hirugarren dosia jartzen hasiak dira zenbait herrialdetan, hala nola Israelen eta Alemanian. Goizean, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak baieztatu du irailetik aitzina hirugarren dosia jartzeko kanpaina hasiko duela Frantziak. Macronen asmoa da adineko herrit...
2021-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/201630/ezin-ulertuzkoa-da-gai-honetan-egon-den-legegintza-nagikeria.htm
Gizartea
«Ezin ulertuzkoa da gai honetan egon den legegintza nagikeria»
Erronka zaila izan da ordenamendu juridikoan izurriari aurre egiteko tresnak aurkitzea; kamutsak izan dira usu, eta eraginkorrak izan direnetan, zalantza handien sorburua izan dira. Zuzenbidean katedraduna izanik, Alvarezek adi-adi begiratu dio paradoxaz jositako amaraun horri.
«Ezin ulertuzkoa da gai honetan egon den legegintza nagikeria». Erronka zaila izan da ordenamendu juridikoan izurriari aurre egiteko tresnak aurkitzea; kamutsak izan dira usu, eta eraginkorrak izan direnetan, zalantza handien sorburua izan dira. Zuzenbidean katedraduna izanik, Alvarezek adi-adi begiratu dio paradoxaz j...
Izurriari aurre egiteko neurriak hartzeko eskumenen gaineko albisteak, horien egokitasunaren gaineko iritzi eta adierazpenak, hedabideetan naro ibili dira osasun krisi honetan, zalaparta artean usu. EHU Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbide Pribatuko katedradun Juanjo Alvarezek onartu du (1964, Zumaia, Gipuzkoa) COV...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201631/afganistanen-18-milioi-pertsona-daude-giza-laguntza-beharrean.htm
Mundua
Afganistanen 18 milioi pertsona daude giza laguntza beharrean
Helmanden egoera larria da. Lekukoek salatu dute herritarrek ezin dutela etxetik irten, tiroz hilko dituzten beldur.
Afganistanen 18 milioi pertsona daude giza laguntza beharrean. Helmanden egoera larria da. Lekukoek salatu dute herritarrek ezin dutela etxetik irten, tiroz hilko dituzten beldur.
IRC Erreskaterako Batzorde Nazionalaren arabera, Afganistanen 18 milioi pertsona daude giza laguntza beharrean. Erakundeak kezka agertu du herrialdean indarkeriak okerrera egin duelako azken bi egunetan, eta gogorarazi du aurtengo legen seihilekoan hildako zibilen kopurua azken urteetako altuena izan dela —1.649 zibil ...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201632/aske-gelditu-da-igor-suberbiola-euskal-presoa.htm
Politika
Aske gelditu da Igor Suberbiola euskal presoa
Gaur goizean atera da Mont-de-Marsango espetxetik. Hamahiru urte egin ditu preso.
Aske gelditu da Igor Suberbiola euskal presoa. Gaur goizean atera da Mont-de-Marsango espetxetik. Hamahiru urte egin ditu preso.
Igor Suberbiola euskal presoa aske gelditu da gaur goizean. Mont-de-Marsanen (Okzitania) egin ditu azken urteak preso, eta, handik aterata, kartzelaren atarian egin diote harrera senide eta lagunek. Guztira hamahiru urte egin ditu espetxean preso donostiarrak, 2008an Bordelen atxilotu zutenetik (Frantzia). 2018an hurb...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201633/onkologikoko-langileak-osasun-sare-publikoan-integratzeko-eskatu-du-eh-bilduk.htm
Gizartea
Onkologikoko langileak osasun sare publikoan integratzeko eskatu du EH Bilduk
Koalizioak salatu du Osasun Sailak «eskura dituen osasun profesional eta baliabideak ez erabiltzea eta utzikeriaz jokatzea»
Onkologikoko langileak osasun sare publikoan integratzeko eskatu du EH Bilduk. Koalizioak salatu du Osasun Sailak «eskura dituen osasun profesional eta baliabideak ez erabiltzea eta utzikeriaz jokatzea»
Donostiako ospitale Onkologikoko langileak mobilizaziotan ari dira, osasun sistema publikoan integratu ditzaten eskatzeko; eta EH Bilduk bat egin du aldarri horrekin. Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkidea eta Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako batzarkidea izan dira bertan, eta lehenak salatu du «onartezina» dela Eusko ...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201634/egindako-testen-124-dira-positibo-baina-intzidentzia-apaltzen-ari-da.htm
Gizartea
Egindako testen %12,4 dira positibo, baina intzidentzia apaltzen ari da
11.147 test egin dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, eta horietako 1.383 positiboak izan dira.
Egindako testen %12,4 dira positibo, baina intzidentzia apaltzen ari da. 11.147 test egin dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, eta horietako 1.383 positiboak izan dira.
Osakidetzak eta Osasunbideak azken datuak argitaratu dituzte: atzo berriro 1.383 kasu positibo atzeman zituzten. Bizkaian 608, Gipuzkoan 319, Nafarroan 281 eta Araban 143. Aurreko asteetako ildoan, mila kasu baino gehiago berriz, eta oraindik ere osasun publikoaren irizpideen arabera izurria kontrolpean jartzen hasteko...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201635/munarriz-finalerdian-lehiatuko-da-gaur.htm
Kirola
Munarriz finalerdian lehiatuko da gaur
Serbiaren aurka jokatuko du, 12:50ean, eta, aurrera egiten badu, igandean jokatuko du finala.
Munarriz finalerdian lehiatuko da gaur. Serbiaren aurka jokatuko du, 12:50ean, eta, aurrera egiten badu, igandean jokatuko du finala.
Alberto Munarriz, waterpoloko finalerdietan lehiatuko da gaur Serbiaren aurka, 12:50ean. Aurrera egiten badute, abuztuaren 8an jokatuko dute finala, 09:30ean. AEBen aurka aritu ziren final-laurdenetan, eta Munarriz erabakigarria izan zen norgehiagokan: minutu gehien jokatu zituen uretako jokalaria izan zen, eta bi gol ...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201636/biribiltzea-falta.htm
Kirola
Biribiltzea falta
Iñigo Peña eta Pablo Cubelos seigarren izan dira K 1.000 metroko finalean, eta ezin izan dute domina batekin amaitu ziklo olinpiko arrakastatsua. Estropada ona egin dutela uste dute. Haizeak lana zaildu die.
Biribiltzea falta. Iñigo Peña eta Pablo Cubelos seigarren izan dira K 1.000 metroko finalean, eta ezin izan dute domina batekin amaitu ziklo olinpiko arrakastatsua. Estropada ona egin dutela uste dute. Haizeak lana zaildu die.
Finalaren zati handi bat finalerdietan galdu dute Iñigo Peña zumaiarrak eta Paco Cubelos espainiarrak, gaur. Laugarren izan dira K2 1.000 metroko bigarren finalerdian. Laugarren, nahikoa zelako laugarren izatea finalerako sailkatzeko. Estropada kontrolatuz joan dira, bosgarrenarekiko aldea neurtuz, eta helburua lortu d...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201637/gurbindo-eta-aginagalde-ez-dira-finalerako-sailkatu.htm
Kirola
Gurbindo eta Aginagalde ez dira finalerako sailkatu
23-27 galdu dute finalerdietan, Danimarkaren aurka. Gurbindok jokatu du; Aginagalde ez du deialdian sartu hautatzaileak. Larunbatean lehiatuko dira Egiptoren kontra, brontzezko dominaren bila
Gurbindo eta Aginagalde ez dira finalerako sailkatu. 23-27 galdu dute finalerdietan, Danimarkaren aurka. Gurbindok jokatu du; Aginagalde ez du deialdian sartu hautatzaileak. Larunbatean lehiatuko dira Egiptoren kontra, brontzezko dominaren bila
Finalera sailkatzeko urrats bat falta zitzaion Espainiako eskubaloi selekzioari, baina ez du lortu. Ez zuen erronka makala. Danimarkaren aurka jokatu ditu gaur finalerdiak, eta 23-27 galdu du. Partida ona jokatu dute, baina aurrean zuten egungo munduko eta olinpiar txapelduna, eta ezin izan dute hura mendean hartu. Dan...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201638/hamaguchi-verhoeven-eta-sciamma-perlak-saileko-lehian.htm
Kultura
Hamaguchi, Verhoeven eta Sciamma, Perlak saileko lehian
Donostiako Zinemaldiak aurten nabarmendu diren hamabost lan bildu ditu atalean. Julia Ducournauren ‘Titane’ emango dute lehiaketatik kanpo, Cannesko aurtengo irabazlea.
Hamaguchi, Verhoeven eta Sciamma, Perlak saileko lehian. Donostiako Zinemaldiak aurten nabarmendu diren hamabost lan bildu ditu atalean. Julia Ducournauren ‘Titane’ emango dute lehiaketatik kanpo, Cannesko aurtengo irabazlea.
Cannesko, Veneziako edota Berlingo jaialdietan programatuak izan ondotik, besteak beste, Donostiako Zinemaldian erakutsiko dituzte. Hamabost pelikulak osatuko dute Perlak saila, eta horietako hamabi lehiatu egingo dira. Celine Sciammaren Petite maman, Paul Verhoevenen Benedetta eta Ryusuke Hamaguchiren Guzen to sozo iz...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201639/euskaltel-masmovilen-esku-geratu-da.htm
Ekonomia
Euskaltel Masmovilen esku geratu da
Euskal operadorearen akzioen %98 erosi du. Jabe berriak esan du eutsi egingo diela egungo lanpostuei, eta gehiago sortzeko asmoa agertu du.
Euskaltel Masmovilen esku geratu da. Euskal operadorearen akzioen %98 erosi du. Jabe berriak esan du eutsi egingo diela egungo lanpostuei, eta gehiago sortzeko asmoa agertu du.
Ostegun honetan amaitu da Euskaltelen historia, telefonia konpainia independente gisa behintzat. Masmovilek lortu du haren jabetza. Euskal jatorriko enpresa horrek Madrilen du egoitza, eta Jersey uharteko paradisu fiskaleko bi inbertsio funtsek kontrolatzen dute: Euskaltelen akzioen %98 eskuratu ditu, 1.965 milioi euro...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201640/nafarroako-12-eta-15-urte-bitarteko-gazteek-txertatzeko-ordua-hartu-dezakete-dagoeneko.htm
Gizartea
Nafarroako 12 eta 15 urte bitarteko gazteek txertatzeko ordua hartu dezakete dagoeneko
Nafarroan 408.678 pertsona daude pauta osoarekin babestuta. Orain adin tarte horretako nerabeek izango dute txertatzeko aukera.
Nafarroako 12 eta 15 urte bitarteko gazteek txertatzeko ordua hartu dezakete dagoeneko. Nafarroan 408.678 pertsona daude pauta osoarekin babestuta. Orain adin tarte horretako nerabeek izango dute txertatzeko aukera.
Nafarroako Osasun Departamentuak, ostegun honetatik aurrera, COVID-19aren txertoa jartzeko txanden sistema aktibatu du 12 eta 15 urte bitarteko 29.000 gazte ingururentzat. Helburua da adin tarterik gazteenetan txertaketak gora egitea, horiek baitaukate orain intzidentziarik handiena. Hala ere, adin tarte berri hori ire...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201641/osasun-ziurtagiria-hedatzea-onartu-du-konstituzio-kontseiluak.htm
Gizartea
Osasun ziurtagiria hedatzea onartu du Konstituzio Kontseiluak
Ipar Euskal Herrian, astelehenetik aitzina, osasun ziurtagiria beharrezkoa izanen da zenbait lekutara sartzeko, hala nola ostatuetara, kulturguneetara eta merkataritza gune zenbaitzuetara. Osasun langileen derrigorrezkoa txertaketa ere onartu dute.
Osasun ziurtagiria hedatzea onartu du Konstituzio Kontseiluak. Ipar Euskal Herrian, astelehenetik aitzina, osasun ziurtagiria beharrezkoa izanen da zenbait lekutara sartzeko, hala nola ostatuetara, kulturguneetara eta merkataritza gune zenbaitzuetara. Osasun langileen derrigorrezkoa txertaketa ere onartu dute.
Konstituzio Kontseiluak trenkatu du: osasun ziurtagiria hedatzeko legearen gehiengoak bat egiten du Frantziako Konstituzioarekin. Hala, astelehenetik aitzina, hainbat lekutara sartzeko derrigorrezkoa izanen da osasun ziurtagiria aurkeztea. PCR edo antigeno proba negatibo bat, COVID-19aren kutsatze froga bat, edo, txert...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201642/bertze-mutil-bat-atxilotu-dute-zornotzako-erasoarekin-lotuta-hamalaugarrena.htm
Gizartea
Bertze mutil bat atxilotu dute Zornotzako erasoarekin lotuta: hamalaugarrena
Barakaldon atzeman dute mutila: adingabea da. Jipoitutako 23 urteko gizonezkoa egonkor dago, baina larri. Atzo atxilotutako 19 urteko gaztea espetxeratu egin dute.
Bertze mutil bat atxilotu dute Zornotzako erasoarekin lotuta: hamalaugarrena. Barakaldon atzeman dute mutila: adingabea da. Jipoitutako 23 urteko gizonezkoa egonkor dago, baina larri. Atzo atxilotutako 19 urteko gaztea espetxeratu egin dute.
Ertzaintzak bertze adingabe bat atxilotu du gaur joan den uztailaren 25ean Zornotzan (Bizkaia) gertatutako erasoarekin lotuta: atxilotzen duten hamalaugarren gizonezkoa da. Barakaldon atzeman dute (Bizkaia). Guztira zazpi adingabe eta zazpi adinez nagusi dira 23 urteko mutil bati jipoi bat emateaz akusaturiko gizonezko...
2021-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/201643/onenekin-buruz-buru.htm
Kirola
Onenekin buruz buru
Asier Martinezek seigarren egin du 110 metroko hesiduneko finalean, eta diploma olinpikoa lortu du. Atzetik aurrera egin du lasterketan, eta bost ehunen hobetu du bere markarik onena: 13.22.
Onenekin buruz buru. Asier Martinezek seigarren egin du 110 metroko hesiduneko finalean, eta diploma olinpikoa lortu du. Atzetik aurrera egin du lasterketan, eta bost ehunen hobetu du bere markarik onena: 13.22.
«Atzetik datorren honekin lehiatu naiz. Kontu handiak dira horiek. Oraindik ez dut barneratu lehen egunean lortutakoa, bada, pentsa hau. Desiratzen nago Iruñera itzuli eta etxekoekin eta lagunekin behar den bezala ospatzeko». Ondotik zilarrezko domina kolkoratu duen atleta, Grant Holloway estatubatuarra igarotzen ari z...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201644/brontzea-beharko-du-izan.htm
Kirola
Brontzea beharko du izan
Danimarkak 23-27 irabazi dio Espainiari, eta Julen Aginagaldek eta Eduardo Gurbindok ez dute domina ziurtatzerik izan. Munduko eta Olinpiar Jokoetako txapeldunak nahikoa izan du defentsan eta erasoan txukun antzera aritzea garaipena lortzeko.
Brontzea beharko du izan. Danimarkak 23-27 irabazi dio Espainiari, eta Julen Aginagaldek eta Eduardo Gurbindok ez dute domina ziurtatzerik izan. Munduko eta Olinpiar Jokoetako txapeldunak nahikoa izan du defentsan eta erasoan txukun antzera aritzea garaipena lortzeko.
Badira talde edo selekzio batzuk neurketak inertziaz irabazten dituztenak. Hain onak dira, nahikoa dute gauzak txukun samar egin eta partidak ondo kudeatzea irabazteko. Hori da eskubaloian Danimarkaren kasua. Munduko eta Olinpiar Jokoetako txapelduna izanda, beren legea ezartzen dute. Eta gaur hala egin dute Espainiare...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201645/langile-bat-hil-da-karrantzan-baso-lanetan.htm
Ekonomia
Langile bat hil da Karrantzan, baso lanetan
Ertzaintzaren arabera, mozten ari ziren zuhaitz bat gainera erori zaio.
Langile bat hil da Karrantzan, baso lanetan. Ertzaintzaren arabera, mozten ari ziren zuhaitz bat gainera erori zaio.
Beste lan istripu bat gertatu zen atzo, Karrantzan (Bizkaia). Montañan auzoko landaketa batean baso lanetan ari zen langile bati enbor bat erori zitzaion gainera, eta berehala hil zuen. LABen zenbaketaren arabera, Euskal Herrian aurten 35 lagun hil dira lanean ari zirela. Azkenetako bat basoko lanetan ari zen beste b...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201646/pertsona-bat-hil-da-iruntildeeko-ostatu-etxe-batean-izandako-sute-batean.htm
Gizartea
Pertsona bat hil da Iruñeko ostatu etxe batean izandako sute batean
Larrialdietako osasun zerbitzuak sutean zauritutako sei lagun artatzen ari dira, kea irentsi dutelako.
Pertsona bat hil da Iruñeko ostatu etxe batean izandako sute batean. Larrialdietako osasun zerbitzuak sutean zauritutako sei lagun artatzen ari dira, kea irentsi dutelako.
Arratsaldean piztu da sutea, 18:00 aldera, Iruñeko Alde Zaharreko ostatu etxe batean, Eslaba karrikan. Larrialdietako zerbitzuek telefono dei bidez jaso dute abisua, eta eraikinera bertaratu dira suhiltzaileak eta Iruñeko udaltzainak. Oraindik ez da gertatutakoari buruzko informazio askorik, baina Nafarroako Gobernuak ...
2021-8-5
https://www.berria.eus/albisteak/201647/baionan-gizonezko-bat-atxilotu-dute-emakume-bati-sexu-eraso-bat-egiteagatik.htm
Gizartea
Baionan gizonezko bat atxilotu dute emakume bati sexu eraso bat egiteagatik
Erasoa bart gertatu zen, autobus batean. Poliziak gizonezkoa atzeman zuen handik ordubetera.
Baionan gizonezko bat atxilotu dute emakume bati sexu eraso bat egiteagatik. Erasoa bart gertatu zen, autobus batean. Poliziak gizonezkoa atzeman zuen handik ordubetera.
Beste sexu eraso bat Euskal Herrian. Atzo 22:00ak aldera gizonezko batek emakumezko bati eraso egin zion Baionan, hiri autobus baten barrenean. Gizonezkoak 55 urte inguru ditu; biktimak, 20 inguru. Gizonezkoa emakumearen atzean eseria zen autobusean, eta, ibilgailua geldirik zela, eskua eserlekuaren gainetik pasatu eta...
2021-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/201680/puntuazioa-hobetu-du-zigandak-gaur.htm
Kirola
Puntuazioa hobetu du Zigandak gaur
Aurreko egunetako marka hobetu du golf jokalariak. Postu bat igo du gaur, eta biharko txapelketa geratzen zaio oraindik, azkena.
Puntuazioa hobetu du Zigandak gaur. Aurreko egunetako marka hobetu du golf jokalariak. Postu bat igo du gaur, eta biharko txapelketa geratzen zaio oraindik, azkena.
Azken saioa geratzen zaie aurretik Olinpiar Jokoetako golfeko txapelketako jokalariei, eta, orain arte bezala, Nelly Korda lehenengo postuan dago oraindik ere, Aditi Ashok indiarrak baino hiru kolpe gutxiagorekin. Gaur ez du aurreko egunetan bezainbesteko puntuazio ona jaso: 69 kolpe eman zituen, bi parraren azpitik. ...
2021-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/201681/akreditazioa-kendu-diete-tsimanovskaiaren-kasuko-bi-entrenatzaileei.htm
Kirola
Akreditazioa kendu diete Tsimanovskaiaren kasuko bi entrenatzaileei
Atletak salatu du bi entrenatzaileek Tokiotik indarrez atera nahi zutela. Polonian babes hartu du orain.
Akreditazioa kendu diete Tsimanovskaiaren kasuko bi entrenatzaileei. Atletak salatu du bi entrenatzaileek Tokiotik indarrez atera nahi zutela. Polonian babes hartu du orain.
Nazioarteko Olinpiar Batzordeak jakinarazi du gaur Artur Shimak eta Yuri Maisevitx entrenatzaileei akreditazioa kendu eta jokoetatik kanporatu dituztela. Neurria Tokion dauden Bielorrusiako jokalarien «ongizatearen» mesedetan hartu dutela zehaztu du batzordeak. Izan ere, kasuak soka luzea dauka: Kristsina Tsimanovskaia...
2021-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/201682/metano-isuriak-murriztu-ezean-klima-larrialdiak-okerrera-egingo-du-adituek-ohartarazi-dutenez.htm
Mundua
Metano isuriak murriztu ezean, klima larrialdiak okerrera egingo du, adituek ohartarazi dutenez
Azken urtean inoiz baino metano gas gehiago isuri da atmosferara, besteak beste abeltzaintzaren eta oker kudeatutako petrolio eta gas ustiaketen ondorioz.
Metano isuriak murriztu ezean, klima larrialdiak okerrera egingo du, adituek ohartarazi dutenez. Azken urtean inoiz baino metano gas gehiago isuri da atmosferara, besteak beste abeltzaintzaren eta oker kudeatutako petrolio eta gas ustiaketen ondorioz.
IPCC Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak astelehenean argitaratuko du hurrengo balorazio txostena, baina jasoko dituen puntuetako batzuk aurreratu ditu Gobernantza eta Garapen Jasangarrirako Institutuko buru eta IPCCko aditu Durwood Zaelkek, The Guardian egunkariari eskainitako elkarrizketa batean. Zaelkere...
2021-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/201683/perdigoi-bat-jaurti-diote-errepideko-langile-bati-n-1-errepidean-ordizia-parean.htm
Gizartea
Perdigoi bat jaurti diote errepideko langile bati N-1 errepidean, Ordizia parean
Mantentze lanetan ari zen 40 urteko langile bat Zumarragan ospitaleratu dute, besoan zauri bat zuela.
Perdigoi bat jaurti diote errepideko langile bati N-1 errepidean, Ordizia parean. Mantentze lanetan ari zen 40 urteko langile bat Zumarragan ospitaleratu dute, besoan zauri bat zuela.
N-1 errepidean, Ordizian (Gipuzkoa), mantentze lanak egiten ari zen 40 urteko langile bat besoan zauritu zuten atzo, ostegun goizaldean, perdigoi tiro batek jota. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ikerketa bat abiatu du ekintza horiek argitzeko. Gizonezkoa Zumarragako ospitalera eraman zuten. Er...
2021-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/201684/87-paziente-daude-ziuetan-osasunbide-eta-osakidetzako-erietxeetan.htm
Gizartea
87 paziente daude ZIUetan Osasunbide eta Osakidetzako erietxeetan
Uztailaren hasieratik %60 ugaritu da okupazioa, eta bitartean kasu berriek milako langatik gora jarraitzen dute: 1.319 izan dira
87 paziente daude ZIUetan Osasunbide eta Osakidetzako erietxeetan. Uztailaren hasieratik %60 ugaritu da okupazioa, eta bitartean kasu berriek milako langatik gora jarraitzen dute: 1.319 izan dira
66 Osakidetzako erietxeetan; 21 Osasunbidekoetan. Denera 87 COVID-19 paziente daude ZIU Zainketa Intentsiboetako Unitateetan Hego Euskal Herriko erietxeetan. Kasuen ugaritzea agerikoa izan da igaro asteotan, eta, jakina izaten da handik aste batzuetara horren eragina igartzen dela erietxeetan. Eta gorako joera agerikoa...
2021-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/201685/messik-jarraitzea-ezinezkoa-dela-esan-du-laportak.htm
Kirola
Messik jarraitzea ezinezkoa dela esan du Laportak
Bartzelonak iragarri du argentinarrak ez duela jarraituko Kataluniako taldean. Gaur, Joan Laporta Bartzelonako presidenteak prentsaurrekoa eman du.
Messik jarraitzea ezinezkoa dela esan du Laportak. Bartzelonak iragarri du argentinarrak ez duela jarraituko Kataluniako taldean. Gaur, Joan Laporta Bartzelonako presidenteak prentsaurrekoa eman du.
Azken asteetan ematen bazuen ere argentinarrak eta Joan Laporta Bartzelonako presidenteak akordio bat lortu behar zuela, azkenean ez da horrela izan. Atzo Bartzelonak jakinarazi zuen aurrelariak ez duela klubean jarraituko: «Bartzelonak eta Leo Messik akordioa lortu duten arren, eta bi aldeek beste kontratu bat sinatze...
2021-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/201686/doinu-zaharrak-doinu-berriak.htm
Kultura
Doinu zaharrak, doinu berriak
Niko Etxartek eta Iratxe Aguilera 'Kai Nakai'-k bestelako doinuak proposatu dizkiote nork bere belaunaldiko paisaia musikalari; zahar denari modernoa dena gainjarri diote, eta euskaraz. Euskal eszenaren aldaketaren lekuko dira biak ala biak.
Doinu zaharrak, doinu berriak. Niko Etxartek eta Iratxe Aguilera 'Kai Nakai'-k bestelako doinuak proposatu dizkiote nork bere belaunaldiko paisaia musikalari; zahar denari modernoa dena gainjarri diote, eta euskaraz. Euskal eszenaren aldaketaren lekuko dira biak ala biak.
Zer hoberik paisaia baten aldaketei begiratoki batetik begiratzea baino. Eta zer hoberik euskal musikaren paisaia aldaketari Bidasoa ibaiaren gainetik so egitea baino. Jaizkibelgo begiratokian elkartu ditu BERRIAk Niko Etxart eta Iratxe Aguilera Kai Nakai, euskal eszenari so egiteko, eta paradigma aldaketaz hitz egitek...
2021-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/201687/niko-etxart.htm
Niko Etxart
Niko Etxart.
Euskaraz abestutako rockaren aitzindaria da Niko Etxart. Sortu eta bi urtera joan zen Parisera bizitzera, eta han entzun eta ikasitako rock doinuak Euskal Herrira ekarri zituen 1970eko hamarkadan. Bakarlari gisa nahiz taldean aritu izan da, eta, oztopoak oztopo, arrakasta handia lortu du bere ibilbidean. Herri musika e...
2021-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/201689/iratxe-aguilera.htm
Iratxe Aguilera
Iratxe Aguilera.
Musika urbanoaren aurreiritzi eta klixeak apurtzeko asmoz ekin zion bere ibilbideari Iratxe Aguilerak iragan urtean, eta reggaetonak euskal eszenan zuen hutsunea baliatu zuen horretarako. Kai Nakai izen artistikotzat hartuta, iazko azaroan argitaratu zuen Baimenik gabe bere lehen diskoa, Durangoko Azokaren Sormen Bekar...
2021-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/201690/munarriz-ez-da-finalerako-sailkatu.htm
Kirola
Munarriz ez da finalerako sailkatu
Espainiako selekzioak 10-9 galdu du finalerdietan Serbiaren aurka. Munarrizek bi gol sartu ditu
Munarriz ez da finalerako sailkatu. Espainiako selekzioak 10-9 galdu du finalerdietan Serbiaren aurka. Munarrizek bi gol sartu ditu
Ezin izan du finalerako txartela lortu Alberto Munarrizek. Espainiako waterpolo selekzioak 10-9 galdu du Serbiaren kontra, finalerdietan, eta brontzezko dominaren lehian borrokatzearekin konformatu beharko da. Partidaren zati handi batean aurretik joan da Espainiako selekzioa, baina azken unean aurrea hartu dio Serbiak...
2021-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/201691/araitz-hil-da-sanfilipporen-sindromea-zuten-hiru-anai-arreben-artean-zaharrena.htm
Gizartea
Araitz hil da, Sanfilipporen sindromea zuten hiru anai-arreben artean zaharrena
Neskatoaren ama gaixotasuna ikertzeko dohaintza kanpaina publiko baten bultzatzaile nagusia izan da azken urteotan.
Araitz hil da, Sanfilipporen sindromea zuten hiru anai-arreben artean zaharrena. Neskatoaren ama gaixotasuna ikertzeko dohaintza kanpaina publiko baten bultzatzaile nagusia izan da azken urteotan.
Hamabost urteko Araitz neskatoak Sanfiliporen sindromea zuen, bi anai-arreba gazteek bezala: Xonek (12 urte) eta Unaik (10 urte). Neskatoa gaur hil da, Bilboko bere etxean, gaixotasun horregatik. Araitzek okerrera egin zuen azken hilabetean, haurren alzheimerra esaten zaion gaixotasun neurodegeneratibo horren ondorioz;...
2021-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/201692/nestlek-beste-lau-izozki-mota-erretiratu-ditu-saltokietatik-etileno-oxidoa-dutelako.htm
Gizartea
Nestlek beste lau izozki mota erretiratu ditu saltokietatik, etileno oxidoa dutelako
FACUAk jakinarazi du beste hemeretzi izozki sorta daudela kutsatuta, eta salatu du Froneri fabrikatzaileak ez duela kaltetutako izozkien zerrenda osoa eman nahi izan.
Nestlek beste lau izozki mota erretiratu ditu saltokietatik, etileno oxidoa dutelako. FACUAk jakinarazi du beste hemeretzi izozki sorta daudela kutsatuta, eta salatu du Froneri fabrikatzaileak ez duela kaltetutako izozkien zerrenda osoa eman nahi izan.
Geroz eta gehiago dira etileno oxidoarekin kutsatuta dauden Nestle elikagai enpresaren izozkiak. Uztaileko azken astean, Nestlek 46 izozki mota erretiratu zituen saltokietatik, substantzia hori zutelako, eta, FACUA kontsumitzaileen erakundeak atzo jakinarazi zuenez, zerrenda horri beste lau izozki mota gehitu zaizkio. ...
2021-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/201693/lohiak-irentsi-zuen-oporraldia.htm
Gizartea
Lohiak irentsi zuen oporraldia
25 urte beteko dira bihar uholde batek Biescasko Las Nieves kanpina suntsitu zuenetik. 87 lagun hil ziren: horietatik hamahiru, euskal herritarrak.
Lohiak irentsi zuen oporraldia. 25 urte beteko dira bihar uholde batek Biescasko Las Nieves kanpina suntsitu zuenetik. 87 lagun hil ziren: horietatik hamahiru, euskal herritarrak.
Minutu gutiko kontua izan zen: euri jasa marduletik lohi eta harri jausira; Pirinioetako oporralditik sekula ez ahazteko hondamendira. 25 urte beteko dira bihar Biescasko (Aragoi, Espainia) Las Nieves kanpina uholde batek suntsitu eta Huescako herri haren izena hamaika euskal herritarren burmuinetan iltzatuta utziko zu...
2021-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/201694/txertoa-hartzera-derrigortzeko-tresna-juridikorik-ez-dagoela-adierazi-du-zupiriak.htm
Gizartea
Txertoa hartzera derrigortzeko «tresna juridikorik» ez dagoela adierazi du Zupiriak
Ez du zehaztu Espainiako Gobernuari neurriak eskatu dizkioten edo ez.
Txertoa hartzera derrigortzeko «tresna juridikorik» ez dagoela adierazi du Zupiriak. Ez du zehaztu Espainiako Gobernuari neurriak eskatu dizkioten edo ez.
Eusko Jaurlaritzak ez du txertoa hartzera derrigortzeko «behar besteko tresna juridikorik»: hala adierazi du Bingen Zupiria bozeramaileak. Hori horrela, Jaurlaritzak duen aukera bakarra dosi gehiago eskatzea eta «txertatzeke dauden biztanleak konbentzitzea» dela iritzi dio Zupiriak. Hala ere, bozeramaileak ez du zehazt...
2021-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/201695/alerta-maila-gorena-ezarri-dute-ipar-mazedonian-eta-grezian.htm
Mundua
Alerta maila gorena ezarri dute Ipar Mazedonian eta Grezian
Atenasen errefuxiatuen esparru bat lekualdatu dute. Oposizioak suteen prebentziorako funtsen kudeaketa okerra egotzi dio Turkiako Gobernuari.
Alerta maila gorena ezarri dute Ipar Mazedonian eta Grezian. Atenasen errefuxiatuen esparru bat lekualdatu dute. Oposizioak suteen prebentziorako funtsen kudeaketa okerra egotzi dio Turkiako Gobernuari.
Europa hegoaldeko bero boladak eragindako suteak piztuta daude oraindik ere, eta azkar ari dira zabaltzen inguruko herrialdeetara; sugarrak Italiara iritsi dira azken orduetan. Egoeraren larritasunari aurre egin nahian, alerta maila gorena ezarri zuten atzo Ipar Mazedonian eta Grezian. Halaber, azken orduetan lehenengo...
2021-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/201696/euskal-herriko-hamar-kirolari-lehiatuko-dira-asteburuan.htm
Kirola
Euskal Herriko hamar kirolari lehiatuko dira asteburuan
Simon, Zubimendi, Moncayola, Merino eta Oiartzabal Brasilen aurka ariko dira futboleko finalean; Aginagalde eta Gurbindo brontzeagatik lehiatuko dira eskubaloian, eta Munarriz waterpoloan; Zigandak golfeko azken txanda jokatuko du, eta Elena Loyok maratoia korrituko du.
Euskal Herriko hamar kirolari lehiatuko dira asteburuan. Simon, Zubimendi, Moncayola, Merino eta Oiartzabal Brasilen aurka ariko dira futboleko finalean; Aginagalde eta Gurbindo brontzeagatik lehiatuko dira eskubaloian, eta Munarriz waterpoloan; Zigandak golfeko azken txanda jokatuko du, eta Elena Loyok maratoia korrit...
Euskal Herriko hamar kirolari lehiatuko dira asteburuan Tokion: hamar bihar, abuztuak 7, eta bat igandean, abuztuak 8. Elena Loyo izango da lehena, ostiraletik larunbaterako gauerdian hasita. Maratoia korrituko du, eta aurrenekoz lehiatuko da Olinpiar Jokoetan. Carlota Ziganda izango da hurrengoa: golfeko laugarren et...
2021-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/201697/ikuskizunari-dagokionez-jokatu-daitekeen-finalik-onena-da.htm
Kirola
«Ikuskizunari dagokionez, jokatu daitekeen finalik onena da»
Olinpiar Jokoetako urrezko domina da Jon Moncayolaren xedea. Osasunako jokalariak dio aukera «ia errepikaezin» bat daukatela, eta Brasil arerio «indartsua» izango dutela ohartarazi du. Japoniatik itzuli orduko Osasunarekin entrenatzen hasiko da, sasoi berria helburu duela: «Klubean garrantzitsu izan nahi dut. Etxean be...
«Ikuskizunari dagokionez, jokatu daitekeen finalik onena da». Olinpiar Jokoetako urrezko domina da Jon Moncayolaren xedea. Osasunako jokalariak dio aukera «ia errepikaezin» bat daukatela, eta Brasil arerio «indartsua» izango dutela ohartarazi du. Japoniatik itzuli orduko Osasunarekin entrenatzen hasiko da, sasoi berria...
Futbolari baten ibilbidean ezohikoa da Olinpiar Jokoetan aritzea. Aukera hori izateko, baldintza jakin batzuek bat egin behar dute bidegurutzean: jokatzeko adinean izatea, hautatua izatea eta norbere taldeak sailkatzea lortzea, besteak beste. Jon Moncayola (Garinoain, Nafarroa, 1998) lortu dutenen zakuan dago, eta ez h...
2021-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/201698/etxe-salmenta-ia-itzuli-da-2019ko-mailara.htm
Ekonomia
Etxe salmenta ia itzuli da 2019ko mailara
Urtarriletik ekainera 14.000 etxebizitza salerosi dira Hegoaldean, iaz epe horretan baino laurden bat gehiago. Prezioen igoera eten egin da,%0,2 baizik ez baitira garestitu azken urtean.
Etxe salmenta ia itzuli da 2019ko mailara. Urtarriletik ekainera 14.000 etxebizitza salerosi dira Hegoaldean, iaz epe horretan baino laurden bat gehiago. Prezioen igoera eten egin da,%0,2 baizik ez baitira garestitu azken urtean.
Lan merkatua, industriaren ekoizpena, barne produktu gordina... eta etxebizitzen salmenta. Jarduera ekonomikoa 2020ko kolpe gogorretik ateratzen ari dela erakusten duen beste erakusle bat da etxebizitzen merkatua. INE Espainiako estatistika erakundearen arabera, aurtengo lehen sei hilabeteetan 13.992 etxebizitza salero...
2021-8-6
https://www.berria.eus/albisteak/201699/atzo-gaueko-eraso-matxista-bat-salatzeko-elkarretaratzera-deitu-dute-legorretan.htm
Gizartea
Atzo gaueko eraso matxista bat salatzeko elkarretaratzera deitu dute Legorretan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du gizonezkoak emakumea aurpegian jo zuela hainbatetan, taberna baten kanpoaldean.
Atzo gaueko eraso matxista bat salatzeko elkarretaratzera deitu dute Legorretan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du gizonezkoak emakumea aurpegian jo zuela hainbatetan, taberna baten kanpoaldean.
Atzo herriko taberna batean eraso matxista bat gertatu zela salatu du Legorretako talde feministak. Biktimari babes osoa eskaini diote, eta elkarretaratzera deitu dute, 19:00etan, herriko plazan. Nahiz eta Ertzaintzak ez duen eraso matxistatzat jo, udalak, EH Bilduren eta EAJren adostasunarekin, irmo salatu du erasoa,...
2021-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/201731/peres-jepchirchir-kenyarrak-irabazi-du-emakumeen-maratoia.htm
Kirola
Peres Jepchirchir kenyarrak irabazi du emakumeen maratoia
Elena Loyo 29. izan da, eta 2.34.38ko denbora egin du. Korrikalariek 30 gradutik gorako tenperaturarekin eta %80ko hezetasunarekin jokatu dute lasterketa.
Peres Jepchirchir kenyarrak irabazi du emakumeen maratoia. Elena Loyo 29. izan da, eta 2.34.38ko denbora egin du. Korrikalariek 30 gradutik gorako tenperaturarekin eta %80ko hezetasunarekin jokatu dute lasterketa.
Eguraldiak baldintzatutako maratoia izan da gaurkoa Sapporon. Korrikalariek bazekiten bero eta hezetasun handia izango zutela gaur goizean, eta egoera horretara egokitu beharko zituztela beren lasterketa eta erritmoak, proba bukatu ahal izateko. Berez 07:00etan abiatzekoa zen maratoia (Japoniako ordua), baina atzo bert...
2021-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/201732/komunetara-heldu-ginenerako-urak-gure-karabana-eramana-zuen.htm
Gizartea
«Komunetara heldu ginenerako, urak gure karabana eramana zuen»
12 urte besterik ez zuen gertatu zenean, baina Iñaki Zubillagak ongi asko gogoratzen ditu bere familiak 1996ko abuztuko egun latz hartan bizi izandakoak. Zortea lagun, hondamenditik onik ateratzea lortu zuten.
«Komunetara heldu ginenerako, urak gure karabana eramana zuen». 12 urte besterik ez zuen gertatu zenean, baina Iñaki Zubillagak ongi asko gogoratzen ditu bere familiak 1996ko abuztuko egun latz hartan bizi izandakoak. Zortea lagun, hondamenditik onik ateratzea lortu zuten.
Las Nieves kanpinean astebete pasatzeko asmoz iritsi zen Iñaki Zubillagaren (Tolosa, 1984) familia Biescasera. Gogoan du 12 urte zituela pare bat egun izan zituela oporraldiaz gozatzeko gurasoekin eta 6 urteko anaiarekin batera. Hondamendia hirugarren egunean gertatu zen, menditik eroritako lohiak eta arrokek inguru os...
2021-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/201734/29-postuan-bukatu-ditu-jokoak-zigandak.htm
Kirola
29. postuan bukatu ditu jokoak Zigandak
Nelly Korda estatubatuarrak irabazi du txapelketa, eta Mone Inami bigarren geratu da, kolpe baten aldearekin.
29. postuan bukatu ditu jokoak Zigandak. Nelly Korda estatubatuarrak irabazi du txapelketa, eta Mone Inami bigarren geratu da, kolpe baten aldearekin.
Bukatu dira Olinpiar Jokoetako emakumezkoen golf txapelketako lau itzuliak, eta bada garaile bat: berriz ere, Nelly Korda estatubatuarrak lortu du lehen postua. Carlota Zigandak, berriz, 29. postua lortu du. Ondo hasi zuen lehen itzulian Kasumigaseki zelaiko txapelketa: 68 kolpe eman zituen, parraren azpitik hiru. Laug...
2021-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/201735/saskibaloian-urrea-estatubatuarrentzat.htm
Kirola
Saskibaloian, urrea estatubatuarrentzat
Frantziaren aurka 82-87 irabazi dute AEBek. Hala ere, lehia gogorra izan da, eta 78-84ko puntuazioarekin heldu dira azken minutura.
Saskibaloian, urrea estatubatuarrentzat. Frantziaren aurka 82-87 irabazi dute AEBek. Hala ere, lehia gogorra izan da, eta 78-84ko puntuazioarekin heldu dira azken minutura.
Ameriketako Estatu Batuek urrea lortu dute jokoetako gizonezkoen saskibaloian. Ez da gauza berria, izan ere, estatubatuarren hamaseigarren urrezko domina da. Oraingoan, Frantziarekin iritsi dira finalera, eta 82-87 irabazi diete. Kevin Durantek 29 puntu ekarri dizkio taldeari, sei errebote eta hiru asistentziarekin. Ha...
2021-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/201736/gurbindok-eta-aginagaldek-brontzea-irabazi-dute.htm
Kirola
Gurbindok eta Aginagaldek brontzea irabazi dute
Espainiak 33-31 irabazi dio Egiptori, oso norgehiagoka estuan.
Gurbindok eta Aginagaldek brontzea irabazi dute. Espainiak 33-31 irabazi dio Egiptori, oso norgehiagoka estuan.
Parekatuak izan dira lehen momentuak. Bi taldeek jokaldi landuen alde egin dute, kontraerasoan jokau bainaogo. Eta hori Egiptori gehiago komeni zitzaion. Erosoago ikusten zitzaion, eta defentsa aurreratu eta fisiko batekin estu hartu du Espainia, hasiera horretan 5-3. Jordi Riberak zuzendutako selekzioak pazientzia edu...
2021-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/201737/mikel-azurmendi-idazle-eta-antropologoa-hil-da.htm
Politika
Mikel Azurmendi idazle eta antropologoa hil da
Ermuko Foroaren eta Aski Da elkartearen sortzaileetako bat izan zen
Mikel Azurmendi idazle eta antropologoa hil da. Ermuko Foroaren eta Aski Da elkartearen sortzaileetako bat izan zen
Mikel Azurmendi idazle eta antropologo donostiarra hil da, 79 urte zituela. Gaztetan ETAko kidea izan zen, baina 1990eko eta 2000ko hamarkadetan oso jarrera aktiboa izan zuen ETAren kontra, eta, adibidez, Ermuko Foroaren eta Aski Da elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Euskal abertzaletasunaren aurkako jarrera argi...
2021-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/201738/19-urteko-gazte-bat-hil-da-derion-auto-batek-harrapatuta.htm
Gizartea
19 urteko gazte bat hil da Derion, auto batek harrapatuta
Gurutzetako ospitalera eraman dute, baina hil egin da azkenean. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
19 urteko gazte bat hil da Derion, auto batek harrapatuta. Gurutzetako ospitalera eraman dute, baina hil egin da azkenean. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
Gauerdian gertatu da ezbeharra, Derion (Bizkaia). Furgoneta batek 19 urteko gazte bat harrapatu du, eta herritar batek eman die abisua larrialdi zerbitzuei. Bertan egin dizkiote suspertze maniobrak, eta geroago Gurutzetako ospitalera eraman dute, baina handik gutxira hil da. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da orai...
2021-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/201739/hilik-aurkitu-dute-80-urteko-gizon-bat-jaurrietan.htm
Gizartea
Hilik aurkitu dute 80 urteko gizon bat, Jaurrietan
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, NA-140 errepideko 29. kilometroan zegoen gorpua eta buruan kolpe bat zuen
Hilik aurkitu dute 80 urteko gizon bat, Jaurrietan. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, NA-140 errepideko 29. kilometroan zegoen gorpua eta buruan kolpe bat zuen
Egun berean bi gertaera tragiko izan dira Nafarroan. 11:42an, gizon bat topatu dute hilik NA-140 errepide bazterrean 29. kilometroan, Jaurrietako eremuen barruan, Zaraitzu ibarreko medikua bertaratu da, baina hilda zegoela baino ezin du egiaztatu. Garezurrean kolpe handia zuen, baina ezin izan da egiaztatu heriotzaren...
2021-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/201740/beste-1118-covid-19-kasu-atzeman-dira-hegoaldean.htm
Gizartea
Beste 1.118 COVID-19 kasu atzeman dira Hegoaldean
Osakidetzak eta Osasunbideak 60 lagun erietxeratu dituzte gaitzagatik.
Beste 1.118 COVID-19 kasu atzeman dira Hegoaldean. Osakidetzak eta Osasunbideak 60 lagun erietxeratu dituzte gaitzagatik.
Ia hilabete joan da egun bakarrean Hego Euskal Herrian zenbatutako kutsatu kopurua azkenekoz mila kasuren langatik behitikoa izan zenetik. Transmisioari buruzko aldagai guztiek bistan utzi dutenez, birusa hanpatua da ordutik. Oldarraldia uztailaren laugarren astean izan zen nabarmenen, eguneko kasuak 2.000 baino gehiag...
2021-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/201741/brasilek-irabazi-du-urrea-futbolean.htm
Kirola
Brasilek irabazi du urrea futbolean
Amerikako selekzioak 2-1 irabazi dio Espainiari, eta zilarrezko domina eskuratu dute Oiartzabalek, Zubimendik, Merinok, Simonek eta Moncayolak. Eibartarrak sartu du partida berdintzeko gola.
Brasilek irabazi du urrea futbolean. Amerikako selekzioak 2-1 irabazi dio Espainiari, eta zilarrezko domina eskuratu dute Oiartzabalek, Zubimendik, Merinok, Simonek eta Moncayolak. Eibartarrak sartu du partida berdintzeko gola.
Espainiako futbol selekzioak galdu egin du Brasilen aurkako finala, luzapenean, eta, beraz, ezin izan dute urrea kolkoratu Mikel Oiartzabalek, Mikel Merinok, Martin Zubimendik, Unai Simonek eta Jon Moncayolak. Banako berdinketarekin amaitu da neurketa, eta luzapenean sartu du gol erabakigarria Brasilek, 107. minutuan. ...
2021-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/201742/iparraldean-protestak-egin-dituzte-osasun-ziurtagiriaren-erabilera-orokortzearen-kontra.htm
Gizartea
Iparraldean protestak egin dituzte osasun ziurtagiriaren erabilera orokortzearen kontra
Baionako mobilizazio izan da jendetsuena: 3.000 lagun baino gehiagok hartu dute parte. Hendaian eta Donibane Garazin ere izan dira manifestazioak.
Iparraldean protestak egin dituzte osasun ziurtagiriaren erabilera orokortzearen kontra. Baionako mobilizazio izan da jendetsuena: 3.000 lagun baino gehiagok hartu dute parte. Hendaian eta Donibane Garazin ere izan dira manifestazioak.
Osasun ziurtagiriaren erabilera orokortzeko balioko duen legeak sumina piztu du Ipar Euskal Herriko hainbat biztanlerengan. Legea etzi sartuko da indarrean. Erabakiaren gaineko adostasun eza erakusteko, mobilizazio jendetsuak izan dira arratsaldean Iparraldeko zenbait herritan. Besteak beste, Baionan, Hendaian eta Doni...
2021-8-7
https://www.berria.eus/albisteak/201743/donostiarrarentzat-bandera-rianxon.htm
Kirola
Donostiarrarentzat bandera, Rianxon
Igor Makazagaren taldeak denboraldiko lehendabiziko bandera irabazi du, bigarren txandatik arraun eginda, Rianxon, Eusko Label ligako hamaikagarren jardunaldian. Santurtzi ohorezko txandako garaileak ezin izan du Donostiarrak egindako denbora hobetu; 56 ehunen geroago helmugaratu da. Sailkapen nagusian, ordea, 'Sotera'...
Donostiarrarentzat bandera, Rianxon. Igor Makazagaren taldeak denboraldiko lehendabiziko bandera irabazi du, bigarren txandatik arraun eginda, Rianxon, Eusko Label ligako hamaikagarren jardunaldian. Santurtzi ohorezko txandako garaileak ezin izan du Donostiarrak egindako denbora hobetu; 56 ehunen geroago helmugaratu da...
Amaiera arte, zirrara. Gorengo mailan berdintasun handia egoteak horixe dakar, eta, enegarrenez, gaur islatu da hori, Rianxon (Galizia), Eusko Label ligako hamaikagarren jardunaldian. Donostiarrak jaso du saria, bigarren txandatik bere lana ondo baino hobeto eginda. Urdaibai aurkari zuzenari bi segundo atera dizkio, et...
2021-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/201768/pandemian-oso-argi-ikusi-da-kapitalaren-eta-biziaren-arteko-gatazka.htm
Gizartea
«Pandemian oso argi ikusi da kapitalaren eta biziaren arteko gatazka»
Ekonomia, ekologia eta feminismoa uztartzen ditu Perez Orozkoren jardunak, eta gurutzaketa horretan gogoeta ugari ekarri ditu COVID-19aren izurriak. Interdependentziaz, mundu konpartituaren gaineko erantzukizunaz eta elkarbizitza onaz hausnartu beharra aldarrikatu du.
«Pandemian oso argi ikusi da kapitalaren eta biziaren arteko gatazka». Ekonomia, ekologia eta feminismoa uztartzen ditu Perez Orozkoren jardunak, eta gurutzaketa horretan gogoeta ugari ekarri ditu COVID-19aren izurriak. Interdependentziaz, mundu konpartituaren gaineko erantzukizunaz eta elkarbizitza onaz hausnartu beha...
«Ez dut uste ezer amaitu denik: COVIDaren urteetan gaude». Pandemiak aldaketa sozioekonomiko ugari ekarriko dituelakoan da Amaia Perez Orozko (Burgos, Espainia, 1977). Ekonomia ekofeministaren ahotsik nabarmenetako bat da, eta XXK kolektiboan dihardu alorreko gogoetetan eta praktiketan sakontzen. Kezkaz mintzatu da izu...
2021-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/201771/eliud-kipchoge-kenyarrak-irabazi-du-maratoia-nagusitasunez.htm
Kirola
Eliud Kipchoge kenyarrak irabazi du maratoia, nagusitasunez
Korrikalari kenyarrak hasieratik kontrolatu du lasterketa. 30. kilometroan erritmoa bizitu du, eta aurrera joan da, bakarrik. Haren denbora: 2.08.38.
Eliud Kipchoge kenyarrak irabazi du maratoia, nagusitasunez. Korrikalari kenyarrak hasieratik kontrolatu du lasterketa. 30. kilometroan erritmoa bizitu du, eta aurrera joan da, bakarrik. Haren denbora: 2.08.38.
Hasi eta buka. Hasi eta buka menderatu du Eliud Kipchoge korrikalariak (Kapsisiywa, Kenya, 1984) Tokioko Olinpiar Jokoetako maratoia, Sapporon. Inoizko maratoilaririk onena zen faboritoa, eta erakustaldia eman du Sappooko kaleetan. Ez markagatik, Sapporoko baldintzak ez baitziren egokiak marka esanguratsu bat egiteko. ...
2021-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/201772/munarriz-dominarik-gabe-geratu-da.htm
Kirola
Munarriz dominarik gabe geratu da
Espainiako selekzioak 9-5 galdu du Hungariaren aurka, brontzea lortzeko lehian.
Munarriz dominarik gabe geratu da. Espainiako selekzioak 9-5 galdu du Hungariaren aurka, brontzea lortzeko lehian.
Espainiako selekzioak 9-5 galdu du Hungariaren aurka brontzerako lehian, eta, horrenbestez, Alberto Munarriz euskal herritarra dominarik gabe itzuliko da Tokiotik. Ligaxka bikaina osatu zuen Espainiako selekzioak, jokatutako bost partidak irabaziz, baina neurketa erabakigarrietan ezin izan du lan hori biribildu. David...
2021-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/201773/messi-iaz-alde-egin-nahi-nuen-aurten-ez-eta-alde-egin-beharra-daukat.htm
Kirola
Messi: «Iaz, alde egin nahi nuen; aurten ez, eta alde egin beharra daukat»
Bartzelonako presidenteak adierazitakoa berretsi du futbolari argentinarrak, agurreko agerraldian: LFPren baldintzengatik eta klubaren zorra ez handitzearren, ez duela taldean jarraituko.
Messi: «Iaz, alde egin nahi nuen; aurten ez, eta alde egin beharra daukat». Bartzelonako presidenteak adierazitakoa berretsi du futbolari argentinarrak, agurreko agerraldian: LFPren baldintzengatik eta klubaren zorra ez handitzearren, ez duela taldean jarraituko.
«Oso triste nago klub honetatik alde egin behar dudalako. Iaz, alde egin nahi nuen; aurten ez, eta alde egin beharra daukat», nabarmendu du Leo Messik, gaur, Camp Noun egindako agurreko agerraldian. Bartzelonan ez jarraitzeko motiboei buruz galdetuta, argentinarrak berretsi du Joan Laporta presidenteak joan den ostegun...
2021-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/201774/bidasoa-ibaia-zeharkatzen-ari-zen-migratzaile-bat-hil-da.htm
Gizartea
Bidasoa ibaia zeharkatzen ari zen migratzaile bat hil da
Gertatutakoa salatzeko, Irungo Harrera Sareak elkarretaratzera deitu du, gaur, 19:00etarako, San Juan plazan.«Erantzule batzuk daude», adierazi dute.
Bidasoa ibaia zeharkatzen ari zen migratzaile bat hil da. Gertatutakoa salatzeko, Irungo Harrera Sareak elkarretaratzera deitu du, gaur, 19:00etarako, San Juan plazan.«Erantzule batzuk daude», adierazi dute.
Bidasoa ibaia (Gipuzkoa) zeharkatzen ari zen migratzaile bat hil da. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, Irundik abiatuta Biriatura (Lapurdi) heltzeko ahaleginean ari zen pertsona hori, beste batekin batera. Lagun hori Lapurdira heldu da. Bestea, ordea, Jaurlaritzaren oharrak dioenez, uretara sartu eta be...
2021-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/201775/beste-1000-kutsatu-hego-euskal-herrian-eta-43-ospitaleratu.htm
Gizartea
Beste 1.000 kutsatu Hego Euskal Herrian, eta 43 ospitaleratu
Hegoaldeko ZIUetan 85 pertsona daude gaitzak jota.
Beste 1.000 kutsatu Hego Euskal Herrian, eta 43 ospitaleratu. Hegoaldeko ZIUetan 85 pertsona daude gaitzak jota.
Azkeneko 24 orduetan 1.000 kutsatu detektatu dituzte Hego Euskal Herrian. Horrek esan nahi du birusaren transmisioak azken egunetako joera mantentzen duela; hau da, pixkanaka bada ere, apaltzen ari dela. Ostiralean 1.118 kasu atzeman zituzten, 9.894 proba diagnostiko eginda; azken orduetan, test gutxiago egin dituzte, ...
2021-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/201776/santurtzik-lidergoa-sendotu-du-boiron-irabazita.htm
Kirola
Santurtzik lidergoa sendotu du, Boiron irabazita
Sotera ontzia izan da azkarrena, Hondarribiari bi segundoren aldea aterata.
Santurtzik lidergoa sendotu du, Boiron irabazita. Sotera ontzia izan da azkarrena, Hondarribiari bi segundoren aldea aterata.
Santurtzik Eusko Label ligako lidergoa sendotu du, gaur, Boiroko bandera irabazi eta gero. Lehiaketa amaitzeko sei jardunaldi falta direla, Iker Zabalak entrenatutako taldeak 129 puntu dauzka. Hondarribia bigarren izan da, gaur, Galiziako uretan, eta, hain zuzen, Ama Guadalupekoa da bigarren sailkapen nagusian, 120 pun...
2021-8-8
https://www.berria.eus/albisteak/201777/lekukoa-parisi-pasatu-dio-tokiok.htm
Kirola
Lekukoa Parisi pasatu dio Tokiok
Itxiera ekitaldiko hitzaldian, NOBeko presidenteak eskerrak eman dizkie japoniarrei. Irabazitako dominen sailkapenean AEBak nagusitu dira, berriro
Lekukoa Parisi pasatu dio Tokiok. Itxiera ekitaldiko hitzaldian, NOBeko presidenteak eskerrak eman dizkie japoniarrei. Irabazitako dominen sailkapenean AEBak nagusitu dira, berriro
Tokioko olinpiar estadioan egindako itxiera ekitaldiarekin amaitu dira 32. Olinpiar Jokoak, COVID-19ak eragindako pandemiak guztiz baldintzatutakoak. «Tokioko Olinpiar Jokoak itxaropenarenak, bakearenak, eta elkartasunarenak izan dira», adierazi du NOB Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidente Thomas Bachek, joan den ...
2021-8-9
https://www.berria.eus/albisteak/201778/tokio-2020-ameskeria-bat.htm
Kirola
Tokio 2020, ameskeria bat
Tokio 2020, ameskeria bat.
Bukatu dira Tokioko Olinpiar Jokoak. Antolatzaileek normaltasun itxura eman nahi izan badute ere, COVID-19 kasuak bikoiztu egin dira Japoniako hiriburuan. Antolakuntza arazoak nabarmenak izan dira, komunikazioan eta garraioan batez ere. Kirolariek mezu indartsuak zabaldu dituzte. Tokioko Olinpiar Jokoak ameskeria bat ...
2021-8-9
https://www.berria.eus/albisteak/201779/hainbat-mendez-nabarituko-dira-klima-larrialdiaren-ondorioak.htm
Mundua
Hainbat mendez nabarituko dira klima larrialdiaren ondorioak
IPCCk argitaratu berri duen txostenean ohartarazi du mende amaierarako tenperatura 2,7 gradu igoko dela industria aurreko aroarekin alderatuta, eta, ordurako karbono neutraltasuna lortuta ere, itsasoaren maila 28 eta 55 zentimetro artean igoko da.
Hainbat mendez nabarituko dira klima larrialdiaren ondorioak. IPCCk argitaratu berri duen txostenean ohartarazi du mende amaierarako tenperatura 2,7 gradu igoko dela industria aurreko aroarekin alderatuta, eta, ordurako karbono neutraltasuna lortuta ere, itsasoaren maila 28 eta 55 zentimetro artean igoko da.
IPCC Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen azken txostenak alerta maila gorena piztu du. Bertan jasotzen diren datuek ikuspegi iluna marraztu dute mende amaierarako, eta gizakia egiten dute %90 gertatzen ari denaren erantzule. Hala, iragartzen dute orain arte eragin diren aldaketen ondorioak mendeetan edo m...
2021-8-9
https://www.berria.eus/albisteak/201780/txertoak-jartzeari-berrekin-diote-casillan-eta-becen.htm
Gizartea
Txertoak jartzeari berrekin diote Casillan eta BECen
Asteburuan ez da ziztarik eman Bilboko txertaketa gune handian, «dosi faltagatik». Barakaldoko BECen, kanpaina larunbat goizean eta igandean egon da etenda. Berriz hasi dute kanpaina; motel, halere.
Txertoak jartzeari berrekin diote Casillan eta BECen. Asteburuan ez da ziztarik eman Bilboko txertaketa gune handian, «dosi faltagatik». Barakaldoko BECen, kanpaina larunbat goizean eta igandean egon da etenda. Berriz hasi dute kanpaina; motel, halere.
COVID-19aren kontrako txertoaren dosi askirik izan ez, eta Bilboko Casilla eta Barakaldoko BEC (Bizkaia) itxi egin behar izan dituzte asteburuko zenbait ordutan. Ordura arte, txertaketa kanpaina hasi zenetik hona, Osakidetzak sekula ez zuen eten prozesua gune horietan. Gaur goizean jarri dute martxan atzera ere. Dena ...
2021-8-10
https://www.berria.eus/albisteak/201781/hiru-domina-ezuste-bat-eta-lan-ona.htm
Kirola
Hiru domina, ezuste bat eta lan ona
29 euskal kirolari aritu dira onenen artean lehian Tokioko Olinpiar Jokoetan. Batzuek domina bat daramate etxera, eta beste batzuek diploma bat. Baina, batez ere, bost urte hauetan egin duten lanari amaiera eman diote. Estreinakoz aritu direnek, Joko batzuetan egotearen bizipenak izan dituzte, eta etorkizuna badela ber...
Hiru domina, ezuste bat eta lan ona. 29 euskal kirolari aritu dira onenen artean lehian Tokioko Olinpiar Jokoetan. Batzuek domina bat daramate etxera, eta beste batzuek diploma bat. Baina, batez ere, bost urte hauetan egin duten lanari amaiera eman diote. Estreinakoz aritu direnek, Joko batzuetan egotearen bizipenak iz...
Itzali da zuzi olinpikoa, eta horrekin amaitu dira Tokioko Jokoak. Euskal kirolariek bildu dute bost urteetan ereindako uzta. Egindakoa barneratu, atseden hartu eta hurrengo ziklo olinpikora begira jartzea izango dira hurrengo urratsak. Izan ere, inoizko laburrena izango da. Paris 2024 hiru urtera dago. Maialen Chourr...
2021-8-9
https://www.berria.eus/albisteak/201782/osasun-ziurtagiria-ipar-euskal-herrian-zalantzak-eta-erantzunak.htm
Gizartea
Osasun ziurtagiria Ipar Euskal Herrian: zalantzak eta erantzunak
Gaurtik aurrera, eguneroko hainbat egoeratarako beharrezkoa izango da COVID ziurtagiria. Osasun langileek derrigorrez hartu beharko dute txertoa.
Osasun ziurtagiria Ipar Euskal Herrian: zalantzak eta erantzunak. Gaurtik aurrera, eguneroko hainbat egoeratarako beharrezkoa izango da COVID ziurtagiria. Osasun langileek derrigorrez hartu beharko dute txertoa.
Gaur sartu da indarrean Ipar Euskal Herrian COVID ziurtagiria. Ekainaz geroztik ekitaldi jendetsuetara sartzeko zen beharrezkoa, baina orain beste eremu askotara zabaldu da, eta esan daiteke eguneroko bizitzarako ere ezinbestekoa izango dela. Nola lortu dezaket ziurtagiria? Ziurtagiria lortzeko, baldintza hauetarikor...
2021-8-9
https://www.berria.eus/albisteak/201783/johnny-deppek-jasoko-du-donostia-sarietako-bat-69-zinemaldian.htm
Kultura
Johnny Deppek jasoko du Donostia sarietako bat 69. Zinemaldian
Aktore estatubatuarrari irailaren 22an emango diote ibilbide artistikoa aitortzen duen garaikurra.
Johnny Deppek jasoko du Donostia sarietako bat 69. Zinemaldian. Aktore estatubatuarrari irailaren 22an emango diote ibilbide artistikoa aitortzen duen garaikurra.
Johnny Depp aktore estatubatuarrak (Owensboro, AEB, 1963) jasoko du 69. Zinemaldiko Donostia sarietako bat. Ibilbide artistikoa aitortzen dute aipamen horren bitartez, eta gaur goizean iragarri dute nor izango den irabazleetako bat —ohikoa izaten da edizio bakoitzean aktore bati baino gehiagori egokitzea—. Irailaren 22...