date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/201989/banksy-artista-margoporretan.htm
Kultura
Banksy artista, margoporretan
Grafitigileak bideo baten bidez baieztatu du berak egin dituela Ingalaterrako kostaldean egunotan agerturiko lanak.
Banksy artista, margoporretan. Grafitigileak bideo baten bidez baieztatu du berak egin dituela Ingalaterrako kostaldean egunotan agerturiko lanak.
Spraycation, horra ikasi beharreko azken hitza. Esprai margoa eta oporrak berbekin eginiko hitz jokoa da, staycation hitzaren moldez, hau da, oporrak etxean pasatzea adierazten duena. Banksy grafitigileak erabili du, azken egunotan zertan ibili den deskribatzeko. Izan ere, Ingalaterrako ekialdeko kostaldeko hainbat her...
2021-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/201990/lucia-martinez-odriozola-kazetaria-zendu-da.htm
Gizartea
Lucia Martinez Odriozola kazetaria zendu da
Euskal Kazetarien Elkarteko lehendakaria izan zen, eta Pikara aldizkariaren sorreran parte hartu zuen.
Lucia Martinez Odriozola kazetaria zendu da. Euskal Kazetarien Elkarteko lehendakaria izan zen, eta Pikara aldizkariaren sorreran parte hartu zuen.
1958an jaio zen Lucia Martinez Odriozola, Getxon (Bizkaia). Gaur goizean hil da, Pikara aldizkariak sare sozialetan jakinarazi duenez. 1983an, EHUko kazetaritza ikasketetako lehen promozioan ikasi zuen Martinez Odriozolak, eta, gerora, EHUko irakaslea ere izan zen. 2006an, Euskal Kazetarien Elkarteko lehendakari izenda...
2021-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/201991/41-paziente-ospitaleratu-dituzte-hego-euskal-herrian-covid-19ak-jota.htm
Gizartea
41 paziente ospitaleratu dituzte Hego Euskal Herrian COVID-19ak jota
Positibo tasa %11,6koa da.
41 paziente ospitaleratu dituzte Hego Euskal Herrian COVID-19ak jota. Positibo tasa %11,6koa da.
Hozka batez apaldu da COVID-19agatik ospitaleratu dituzten pazienteen kopurua: atzo, 41 lagun ospitaleratu zituzten Hego Euskal Herrian, bezperan baino hamabost gutxiago. ZIU zainketa intentsiboko unitateetan 87 paziente artatzen dituzte, ostegunean bezain bat. Aste honetako erietxeratze zenbakirik apalenetakoa izanik...
2021-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/201992/gizon-bat-hil-da-aitzoainen-foruzaingoa-hura-geldiarazten-saiatzen-ari-zela.htm
Gizartea
Gizon bat hil da Aitzoainen, Foruzaingoa hura geldiarazten saiatzen ari zela
Ostatu batean izan da gertaera. Lokaleko jabeek Foruzaingoari deitu diote, gizonak pertsona bati eraso egin ondotik.
Gizon bat hil da Aitzoainen, Foruzaingoa hura geldiarazten saiatzen ari zela. Ostatu batean izan da gertaera. Lokaleko jabeek Foruzaingoari deitu diote, gizonak pertsona bati eraso egin ondotik.
Gizonezko bat hil da goizaldean Aitzoaingo ostatu batean (Nafarroa), Foruzaingoa hura geldiarazten saiatzen ari zela. 01:47ak aldera jaso dute larrialdi zerbitzukoek ostatuko jabeen deia: gizonezko bat aztoratuta zegoela eta pertsona bati eraso egin ziola. Foruzainak eta Berriozarreko eta Antsoaingo udaltzainak hurbild...
2021-8-15
https://www.berria.eus/albisteak/201993/1297-dira-jada-haitiko-lurrikararen-ondorioz-hildakoak.htm
Mundua
1.297 dira jada Haitiko lurrikararen ondorioz hildakoak
Euro-Mediterraneoko Zentro Sismologikoaren arabera, 7,6 gradukoa izan da. Hildakoez gain, 5.700 zaurituren berri eman dute oraingoz.
1.297 dira jada Haitiko lurrikararen ondorioz hildakoak. Euro-Mediterraneoko Zentro Sismologikoaren arabera, 7,6 gradukoa izan da. Hildakoez gain, 5.700 zaurituren berri eman dute oraingoz.
Momentuz 1.297 dira hildakoak, eta zaurituak 5.700 baino gehiago direla jakinarazi dute, baina kopurua gora doa etengabe. Astindua penintsula osoan nabaritu da, eta kalte materialak eragin ditu hainbat tokitan. Herritarrek sare sozialetan zabaldu dituzte irudiak. Ez da nolanahiko lurrikara izan Haiti astindu duena. US...
2021-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/201994/gizonezko-bat-hil-da-aulestin-mozten-ari-zen-zuhaitza-gainera-erorita.htm
Gizartea
Gizonezko bat hil da Aulestin, mozten ari zen zuhaitza gainera erorita
47 urte zituen. Urriola auzoan gertatu da ezbeharra. Mozten ari zen zuhaitzaren adar batek jota hil da gizonezkoa.
Gizonezko bat hil da Aulestin, mozten ari zen zuhaitza gainera erorita. 47 urte zituen. Urriola auzoan gertatu da ezbeharra. Mozten ari zen zuhaitzaren adar batek jota hil da gizonezkoa.
Mozten ari zen zuhaitzaren adar batek jota gizonezko bat hil da gaur Aulestin (Bizkaia). 47 urte zituen, eta beste hainbat lagunekin ari zen garbiketa lanak egiten, Urriola auzoko lur pribatu batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 11:30ak aldera gertatu da ezbeharra. Osasun zerbitzuak bertarat...
2021-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/201995/hondarribiak-eta-oriok-lehen-kolpea-eman-dute.htm
Kirola
Hondarribiak eta Oriok lehen kolpea eman dute
'Ama Guadalupekoa' ontzia izan da azkarrena Zarauzko Estropaden lehen jardunaldian, baina 1,70 segundora du Santurtzi. Xanti Zabaletaren taldeak, aldiz, erakustaldi ederra eman du, eta Donostia Arraun Lagunak-i ia hamar segundo atera dizkio. Haizea eta itsaso mugitua daude iragarrita biharko.
Hondarribiak eta Oriok lehen kolpea eman dute. 'Ama Guadalupekoa' ontzia izan da azkarrena Zarauzko Estropaden lehen jardunaldian, baina 1,70 segundora du Santurtzi. Xanti Zabaletaren taldeak, aldiz, erakustaldi ederra eman du, eta Donostia Arraun Lagunak-i ia hamar segundo atera dizkio. Haizea eta itsaso mugitua daude...
Zarauzko Estropaden historian, lehen jardunalditik erabaki izan dira banderaren jabeak. Iazkoa da adibiderik berriena; Hondarribiak 21 segundo atera zizkion Cabori, itsaso haserre eta haizetsuan. Baina hori iraganeko kontua besterik ez da. Gaur jokatu da aurtengo lehen jardunaldia, eta, aurreko urtean ez bezala, bihark...
2021-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/201996/burujabetzak-berreskuratzeko-deia-egin-du-sortuk-donostian.htm
Politika
«Burujabetzak berreskuratzeko» deia egin du Sortuk Donostian
Manifestazioa egin dute, Bulebarretik hasita. Euskal Errepublikak «arazo estrukturalak gainditzeko tresnak» emango lituzke, alderdiaren hitzetan.
«Burujabetzak berreskuratzeko» deia egin du Sortuk Donostian. Manifestazioa egin dute, Bulebarretik hasita. Euskal Errepublikak «arazo estrukturalak gainditzeko tresnak» emango lituzke, alderdiaren hitzetan.
Sortuk deituta manifestazioa egin dute gaur Donostian «burujabetzak berreskuratzea» aldarrikatzeko. Izan ere, Sorturen ustez herritarrek izan behar dute «ezinbesteko ikusten duten hura erabakitzeko ahalmena». Euskal Errepublika burujabe baten alde egiten du alderdiak, baina ohartarazi dute estatu propio batek ez dituel...
2021-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/201997/erasoen-aurrean-autodefentsa-transmaribibolloa-aldarrikatu-dute-amurrion.htm
Gizartea
Erasoen aurrean «autodefentsa transmaribibolloa» aldarrikatu dute Amurrion
Elkarretaratze jendetsua egin dute joan den ostegunean gertaturiko eraso homofoboa salatzeko. Amurrioko jai herrikoien aldeko batzordeak eta Aiaraldeko Mugimendu Feministak deitu dute protestara.
Erasoen aurrean «autodefentsa transmaribibolloa» aldarrikatu dute Amurrion. Elkarretaratze jendetsua egin dute joan den ostegunean gertaturiko eraso homofoboa salatzeko. Amurrioko jai herrikoien aldeko batzordeak eta Aiaraldeko Mugimendu Feministak deitu dute protestara.
Amurrioko jai herrikoien aldeko batzordeak eta Aiaraldeko Mugimendu Feministak deituta elkarretaratze jendetsua egin dute gaur arratsaldean Amurrioko plazan (Araba). Ostegunean Amurrioko ostatu batean eraso homofoboa egin ziotela salatu zuen gizonezko batek, eta horren aurrean «autodefentsa transmaribibolloa» antolatze...
2021-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/201998/primoz-roglic-da-espainiako-vueltako-lehen-liderra.htm
Kirola
Primoz Roglic da Espainiako Vueltako lehen liderra
Txirrindulari esloveniarrak irabazi du lehen etapa, zazpi kilometro pasatxoko erlojupekoa. Alex Aranburu bikain aritu da, eta bigarren sailkatu da, sei segundora
Primoz Roglic da Espainiako Vueltako lehen liderra. Txirrindulari esloveniarrak irabazi du lehen etapa, zazpi kilometro pasatxoko erlojupekoa. Alex Aranburu bikain aritu da, eta bigarren sailkatu da, sei segundora
Hasi da Espainiako Vuelta, eta hasi, iaz bezala hasi da: Primoz Roglicek (Jumbo) darama soinean liderraren maillot gorria. Esloveniarrak lehen egunetik erakutsi nahi izan du hura dela hautagai nagusia hirugarren aldiz jarraian lasterketa irabazteko. Hura izan da gaur azkarrena Burgosen (Espainia) hasi eta amaitu den za...
2021-8-15
https://www.berria.eus/albisteak/201999/osasunak-hutsean-berdindu-du-eta-alavesek-1-4-galdu.htm
Kirola
Osasunak hutsean berdindu du, eta Alavesek 1-4 galdu
Nafarrak Espanyol baino gehiago izan dira Sadarren, baina ez dira gai izan nagusitasun hori gol bat sartuz indartzeko. Arabarrek, ordea, goitik behera egin dute Mendizorrotzan Real Madrilen aurka, eta astindua hartu dute.
Osasunak hutsean berdindu du, eta Alavesek 1-4 galdu. Nafarrak Espanyol baino gehiago izan dira Sadarren, baina ez dira gai izan nagusitasun hori gol bat sartuz indartzeko. Arabarrek, ordea, goitik behera egin dute Mendizorrotzan Real Madrilen aurka, eta astindua hartu dute.
Puntu eskas bat. Horixe atzo Osasunak eta Alavesek Espainiako Lehen Mailako aurreneko partidan lortutako sari txikia. Nafarroako taldeak eskuratu zuen puntua, Sadarren Espanyolekin hutsean berdinduta. Zapore gaziko puntua da, Jagoba Arrasatek entrenatutako taldea aurkaria baino askoz gehiago izan baitzen. Hasi eta buka...
2021-8-15
https://www.berria.eus/albisteak/202024/talibanek-kabul-hartu-dute.htm
Mundua
Talibanek Kabul hartu dute
Afganistango presidentea herrialdetik atera da, eta talibanek hartu dute boterea. NBEk bilerara deitu du biharko.
Talibanek Kabul hartu dute. Afganistango presidentea herrialdetik atera da, eta talibanek hartu dute boterea. NBEk bilerara deitu du biharko.
Azkenean esperotakoa jazo da: Afganistango presidentea herrialdetik irten da, talibanek Kabul setiatzearekin batera. Ordubete eskas geroago iragarri dute talibanak azkenik Kabulera sartu direla. Hasieran, talibanek esan dute botere aldaketa modu baketsuan egin arte ez zirela hirian sartuko, baina azkenean hartu egin du...
2021-8-15
https://www.berria.eus/albisteak/202025/philipsen-garaile-bigarren-etapan.htm
Kirola
Philipsen garaile bigarren etapan
Jasper Philipsenek lortu du garaipena Espainiako Vueltako bigarren etapan. Primoz Roglic liderrarengandik lau segundora geratu da Alex Aranburu.
Philipsen garaile bigarren etapan. Jasper Philipsenek lortu du garaipena Espainiako Vueltako bigarren etapan. Primoz Roglic liderrarengandik lau segundora geratu da Alex Aranburu.
Gaur izan da Espainiako Vueltako bigarren etapa. Atzo Primoz Roglicek irabazi zuen, baina gaur Jasper Philipsenek (Alpecin-Fenix) lortu du garaipena. Santo Domingo de Guzmanen (Espainia) hasi da etapa, eta txirrindulariek 166,7 kilometro egin dituzte Burgoseraino. Esprint bat egiteko aukera ere izan dute, eta hor eduki...
2021-8-15
https://www.berria.eus/albisteak/202026/bartzelonak-4-2-irabazi-dio-realari.htm
Kirola
Bartzelonak 4-2 irabazi dio Realari
Partidu gorabeheratsua izan da: Bartzelona aurretik joan da, baina azken minutuetan Realak bi puntu igo ditu markagailuan. Hala ere, azkenean txuri-urdinek ez dute garaipena lortu.
Bartzelonak 4-2 irabazi dio Realari. Partidu gorabeheratsua izan da: Bartzelona aurretik joan da, baina azken minutuetan Realak bi puntu igo ditu markagailuan. Hala ere, azkenean txuri-urdinek ez dute garaipena lortu.
Messik taldea utzi izanak hautsak harrotu ditu Bartzelonan, eta ur nahasietan arrantzatu nahi dute txuri-urdinek. Duela 30 urte irabazi zuten azkenekoz Camp Noun, eta, gaurkoan ere, gutxigatik, baina Bartzelonak hartu die aurrea. Piquek 18. minutuan sartu du gola, eta Braithwaitek 46 eta 58. minutuetan. Txuri-urdinak a...
2021-8-16
https://www.berria.eus/albisteak/202027/hogei-urteren-buruan-talibanak-agintean-dira-berriz-ere.htm
Mundua
Hogei urteren buruan, talibanak agintean dira berriz ere
Ghanik eta gobernuko beste hainbat kidek herrialdetik ihes egin dute. Kabulgo aireportura jo dute bart milaka herritarrek, hiritik irteteko asmoz. Nazioarteko hegaldiak desbideratzen hasiak dira hegazkin konpainiak. Talibanek aurreratu dute gobernu berria «laster» iragarriko dutela. → Txina talibanekin harremanetan jar...
Hogei urteren buruan, talibanak agintean dira berriz ere. Ghanik eta gobernuko beste hainbat kidek herrialdetik ihes egin dute. Kabulgo aireportura jo dute bart milaka herritarrek, hiritik irteteko asmoz. Nazioarteko hegaldiak desbideratzen hasiak dira hegazkin konpainiak. Talibanek aurreratu dute gobernu berria «laste...
Inoizko gerrarik azkarrena, eta, zenbaiten esanetan, garbiena ere izan da Afganistangoa. Izan ere, bi astean eta ia batere borrokarik egin gabe bereganatu dute herrialdea —hiri gehienetan aspaldian ari ziren miliziekin hitz egiten, nola amore eman adosteko—. Maiatz hasieran AEBetako tropen erretiratzea hastearekin bate...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202028/herrialde-bakoitzeko-biodibertsitatea-neurtzeko-tresna-bat-proposatu-dute.htm
Mundua
Herrialde bakoitzeko biodibertsitatea neurtzeko tresna bat proposatu dute
Biodibertsitatea eta giza garapena erabat lotuta daudela gogorarazi du hamabi adituko talde batek Nature Sustainability aldizkarian. Biodibertsitatearen egoera leku bakoitzean nolakoa den jakiteko tresna bat sortzea proposatu dute, politika eraginkorragoak garatu ahal izateko.
Herrialde bakoitzeko biodibertsitatea neurtzeko tresna bat proposatu dute. Biodibertsitatea eta giza garapena erabat lotuta daudela gogorarazi du hamabi adituko talde batek Nature Sustainability aldizkarian. Biodibertsitatearen egoera leku bakoitzean nolakoa den jakiteko tresna bat sortzea proposatu dute, politika erag...
Ekonomiaren joera orokorra zein den jakiteko bada tresna bat, BPG barne produktu gordina esaten zaiona. Herrialde bakoitzeko zerbitzuen eta ondasunen produkzioa neurtzen du, eta indize batean ematen. Hari begiratuta, ondoriozta liteke herrialde edo eskualde edo kontinente jakin bateko ekonomiak hoberako edo okerrerako ...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202029/gurpil-zoroa-eten-eta-irauli-nahian.htm
Ekonomia
Gurpil zoroa eten eta irauli nahian
Azken 30 urteetan Lizarran eta sei herri handienetan biztanleria %7 handitu da, baina herri txikietan gainbehera izan da. Arrazoi asko daude atzean; tartean, zerbitzu eta azpiegitura gabeziak eta etxebizitza falta.
Gurpil zoroa eten eta irauli nahian. Azken 30 urteetan Lizarran eta sei herri handienetan biztanleria %7 handitu da, baina herri txikietan gainbehera izan da. Arrazoi asko daude atzean; tartean, zerbitzu eta azpiegitura gabeziak eta etxebizitza falta.
Nafarroan, despopulatzeko arriskua dute lau herritik batek. Estellerrian, adibidez, Lizarratik edo Ebro ibarretik zenbat eta urrutiago edo komunikazioa zenbat eta zailago, arazoa are eta ageriagoa da. Egoera argi ikusten da Arabarekin muga egiten duen Aguilar ibarrean, Lokizko mendiaren hegoaldeko Lana haranean, Urbasa...
2021-8-16
https://www.berria.eus/albisteak/202030/haitiko-lurrikaran-hildakoen-kopurua-gora-doa-1297-oraingoz.htm
Mundua
Haitiko lurrikaran hildakoen kopurua gora doa: 1.297 oraingoz
Zaurituak 5.700 direla jakinarazi dute. Gobernuak adierazi du laguntza «modu ordenatuan» heltzea nahi duela.
Haitiko lurrikaran hildakoen kopurua gora doa: 1.297 oraingoz. Zaurituak 5.700 direla jakinarazi dute. Gobernuak adierazi du laguntza «modu ordenatuan» heltzea nahi duela.
Haitin larunbatean izandako lurrikarak 1.297 hildako utzi ditu oraingoz, baina une oro gora doa kopurua. Azken datuen arabera, 5.700 dira zaurituak, baina erreskate taldeak lanean dabiltza oraindik. USGS AEBetako Ikerketa Geologikorako Zentroaren arabera, Richter eskalan 7,2 graduraino heldu zen astindua —duela 11 urte...
2021-8-16
https://www.berria.eus/albisteak/202031/ehu-400-unibertsitaterik-onenen-artean-dago-orain-ere.htm
Gizartea
EHU 400 unibertsitaterik onenen artean dago orain ere
Shanghaiko Jiao Tong unibertsitateak egindako sailkapenaren arabera, EHU Euskal Herriko Unibertsitatea 150 unibertsitaterik onenen artean dago hiru jakintza arlotan.
EHU 400 unibertsitaterik onenen artean dago orain ere. Shanghaiko Jiao Tong unibertsitateak egindako sailkapenaren arabera, EHU Euskal Herriko Unibertsitatea 150 unibertsitaterik onenen artean dago hiru jakintza arlotan.
Urtero legez, munduko unibertsitaterik onenen sailkapenaren berri eman du Shanghaiko Jiao Tong unibertsitateak. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak iazko postuari eutsi dio, eta munduko 400 unibertsitaterik onenen artean kokatu dute. EHU 2012an agertu zen lehenengo aldiz zerrenda horretan, 500 onenen artean, eta iaz lor...
2021-8-16
https://www.berria.eus/albisteak/202032/txina-prest-agertu-da-talibanekin-harremanetan-jarraitzeko.htm
Mundua
Txina prest agertu da talibanekin harremanetan jarraitzeko
Moskuk iragarri du Kabulen duen enbaxadorea talibanekin bilduko dela. Txina eta Errusia talibanen agintea aitortu duten lehen bi herrialdeak izan dira.
Txina prest agertu da talibanekin harremanetan jarraitzeko. Moskuk iragarri du Kabulen duen enbaxadorea talibanekin bilduko dela. Txina eta Errusia talibanen agintea aitortu duten lehen bi herrialdeak izan dira.
AEBek eta Europak atea ixteak ez du Afganistan bakartuta utziko, nazioartea ez baitago soilik mendebaldean. Dagoeneko bi potentzia handik eman dute lehen pausoa, Txinak eta Errusiak. Pekinen kasuan, gobernuak uztailean aurreratu zuen Afganistanen «egonkortasuna» zela lehentasun nagusia, eta hitza berretsi du gaur, esan...
2021-8-16
https://www.berria.eus/albisteak/202033/gizon-bat-atxilotu-dute-azpeitian-genero-indarkeria-egotzita.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Azpeitian, genero indarkeria egotzita
Atxilotua gaur igaroko da epailearen aurretik.
Gizon bat atxilotu dute Azpeitian, genero indarkeria egotzita. Atxilotua gaur igaroko da epailearen aurretik.
Urola Kostako Hitza-k jakinarazi duenez, Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo Azpeitian (Gipuzkoa), genero indarkeria delitu bat egotzita. Erasoa Goiko kalean izan zen, igande arratsaldean, baina ez dute xehetasun gehiagoren berri eman. Ertzaintzaren arabera, gizonak gaur deklaratuko du epailearen aurrean.
2021-8-16
https://www.berria.eus/albisteak/202034/gaur-gauean-itxi-dute-hegaluzearen-kostera-inoiz-izandako-laburrena.htm
Ekonomia
Gaur gauean itxi dute hegaluzearen kostera, inoiz izandako laburrena
Bizkaiko eta Gipuzkoako ontziek 9.536 tona arrantzatu dituzte ekainaz geroztik.
Gaur gauean itxi dute hegaluzearen kostera, inoiz izandako laburrena. Bizkaiko eta Gipuzkoako ontziek 9.536 tona arrantzatu dituzte ekainaz geroztik.
Espainiako Nekazaritza eta Arrantza Ministerioak gauerdian itxi du hegaluzearen arrantzaldia. Gipuzkoako eta Bizkaiko ontziek 9.536 tona arrantzatu dituzte, ekain hasieratik gaur gauera arte, eta inoiz izan den arrantzaldirik motzena izan da. Geroz eta kostera laburragoak izaten dira, arrantzaldia “lehiaketa” bihurtu ...
2021-8-16
https://www.berria.eus/albisteak/202035/beste-641-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Beste 641 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Beste 43 paziente daude birusarekin erietxeratuta Hegoaldean, eta guztira 451 pertsona daude ospitaleratuta.
Beste 641 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Beste 43 paziente daude birusarekin erietxeratuta Hegoaldean, eta guztira 451 pertsona daude ospitaleratuta.
COVID-19aren transmisioari buruzko azken datuek erakusten dute behera egin duela egun bakarrean zenbatutako kutsatze kopuruak Hego Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun sistemek jakinarazi dutenez, atzo beste 641 kasu positibo zenbatu ziren Hego Euskal Herrian egindako testetan. Guztira, P...
2021-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/202036/parentesi-luzea-nahi-du.htm
Ekonomia
Parentesi luzea nahi du
Tantaka-tantaka ari da jendez husten Arabako Mendialdea. Halere, koronabirusaren pandemiak arnasaldi txiki bat eman dio, eta biztanle kopuruaren beheranzko joera eten egin da. Aurrera begira, itxaropenari eusteko oinarri bat izan daiteke, bertako negozioetan izan dezakeen eraginagatik batez ere.
Parentesi luzea nahi du. Tantaka-tantaka ari da jendez husten Arabako Mendialdea. Halere, koronabirusaren pandemiak arnasaldi txiki bat eman dio, eta biztanle kopuruaren beheranzko joera eten egin da. Aurrera begira, itxaropenari eusteko oinarri bat izan daiteke, bertako negozioetan izan dezakeen eraginagatik batez ere...
Arabako hamar herritarretik zazpi inguru bizi dira hiriburuan, Gasteizen, eta hiru baino ez gainerako lurraldean. Biztanleen dentsitate desoreka handia da Araban, baina are nabarmenagoa da zenbait eskualdetan. Euskal Herriko Unibertsitateak Arabako Aldundiaren eskariz berriki egindako azterketa demografiko baten araber...
2021-8-16
https://www.berria.eus/albisteak/202037/hiru-preso-euskal-herriratu-dituzte-eta-beste-bat-hurbildu.htm
Politika
Hiru preso Euskal Herriratu dituzte, eta beste bat hurbildu
Txuma Altable, Aitor Olaizola, Egoitz Coto eta Iurgi Garitagoitia dira lekualdatu dituzten euskal presoak.
Hiru preso Euskal Herriratu dituzte, eta beste bat hurbildu. Txuma Altable, Aitor Olaizola, Egoitz Coto eta Iurgi Garitagoitia dira lekualdatu dituzten euskal presoak.
Etxeratek gaur jakinarazi duenez, azken egunetan Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak lau euskal preso lekualdatu ditu. Haietako hiru Euskal Herriratu egin dituzte, eta beste bat hurbildu. Lau presoak beste hainbeste espetxetara mugitu dituzte. Txuma Altable Etxarte presoa Soriako espetxetik (Espainia...
2021-8-16
https://www.berria.eus/albisteak/202038/30000-arrain-eta-karramarro-inguru-hil-dira-arabako-ibaietan-isurketen-ondorioz.htm
Gizartea
30.000 arrain eta karramarro inguru hil dira Arabako ibaietan isurketen ondorioz
2012 eta 2018 artean hainbat isurketa izan dira Arabako hamasei ibaitan. Nabarmentzekoak dira Zadorra, Arakil eta Nerbioi ibaiak; bost, lau eta hiru isurketa egon baitira bertan, hurrenez hurren.
30.000 arrain eta karramarro inguru hil dira Arabako ibaietan isurketen ondorioz. 2012 eta 2018 artean hainbat isurketa izan dira Arabako hamasei ibaitan. Nabarmentzekoak dira Zadorra, Arakil eta Nerbioi ibaiak; bost, lau eta hiru isurketa egon baitira bertan, hurrenez hurren.
Zadorra Bizirik plataformak Arabako ibaietan izandako isurketak ikertu ditu arrain ugari hil diren tokietan. Plataformak 2012 eta 2018 arteko datuak plazaratu ditu, eta kalkulatu dute 30.000 arrain eta karramarro inguru hil zirela Arabako ibaietan. Ez dago 2019 eta 2021 bitarteko isurketen daturik. Plataformak adierazi...
2021-8-16
https://www.berria.eus/albisteak/202039/genozidioagatik-ezarri-zioten-bizi-osorako-zigorrari-helegitea-jarri-dio-khmer-gorrien-buruetako-batek.htm
Mundua
Genozidioagatik ezarri zioten bizi osorako zigorrari helegitea jarri dio Khmer Gorrien buruetako batek
Khieu Samphanen argudioak entzuten hasi da NBE Nazio Batuen Erakundeak babestutako auzitegi bat. Kanbodiako gerrilla komunistako estatu idazkaria izan zen 1976tik 1979ra.
Genozidioagatik ezarri zioten bizi osorako zigorrari helegitea jarri dio Khmer Gorrien buruetako batek. Khieu Samphanen argudioak entzuten hasi da NBE Nazio Batuen Erakundeak babestutako auzitegi bat. Kanbodiako gerrilla komunistako estatu idazkaria izan zen 1976tik 1979ra.
Khmer Gorrien liderretako bat izandako Khieu Samphanen defentsak planteatutako helegitea entzuten hasi da gaur NBE Nazio Batuen Erakundeak babestutako auzitegi bat. 2014an Kanbodiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia berretsiz, 2018ko azaroan bizi osorako zigorra ezarri zion NBEk babestutako auzitegi batek, eta genoz...
2021-8-16
https://www.berria.eus/albisteak/202040/aurkeztu-dute-aurtengo-nafarroa-oinez-en-bideoklipa.htm
Gizartea
Aurkeztu dute aurtengo Nafarroa Oinez-en bideoklipa
Lizarra ikastolak 50. urteurrena ospatu du asteburuan, eta hainbat ekintza antolatu dituzte mota guztietako publikoarentzat.
Aurkeztu dute aurtengo Nafarroa Oinez-en bideoklipa. Lizarra ikastolak 50. urteurrena ospatu du asteburuan, eta hainbat ekintza antolatu dituzte mota guztietako publikoarentzat.
Lizarrako ikastolaren ibilbidea errepasatu dute asteburuan, ikastetxearen 50. urteurrenaren ospakizunean. Bi eguneko egitaraua antolatu dute, publiko askotariko batentzat pentsatutako ekintzekin. Ostiralean, esaterako, bertsoak eta ikastolako kide esanguratsuen zein ikasle ohien hitzaldiak egin zituzten; egunari amaier...
2021-8-16
https://www.berria.eus/albisteak/202041/taaramaek-irabazi-du-vueltako-etapa-eta-lider-jarri-da.htm
Kirola
Taaramaek irabazi du Vueltako etapa, eta lider jarri da
Estoniarra eguneko ihesaldian sartu da, eta indartsuena izan da Picon Blancoko igoera gogorrean. Mikel Landa onenekin helmugaratu da
Taaramaek irabazi du Vueltako etapa, eta lider jarri da. Estoniarra eguneko ihesaldian sartu da, eta indartsuena izan da Picon Blancoko igoera gogorrean. Mikel Landa onenekin helmugaratu da
Etapa hasi eta berehala hainbat txirrindularik ihes egitea, kilometro askoan egurrean aritzea, eta helmugarako gutxi falta dela tropelak guztiak harrapatzea. Etapa baten ohiko gidoia da hori. Gaur, ordea, gidoia hankaz gora geratu da Espainiako Vueltako hirugarren etapan. Picon Blanco mendate gogorrean amaitu da etapa,...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202059/belaunaldi-taliban-zahar-eta-berriak-akhundzadaren-agindupean-elkartuta.htm
Mundua
Belaunaldi taliban zahar eta berriak, Akhundzadaren agindupean elkartuta
Omar eta Haqqani komandante mujahidinen semeak daude goi karguetan. Baradarrek hartu du nazioarteko harremanen ardura
Belaunaldi taliban zahar eta berriak, Akhundzadaren agindupean elkartuta. Omar eta Haqqani komandante mujahidinen semeak daude goi karguetan. Baradarrek hartu du nazioarteko harremanen ardura
Kabul erortzearekin batera, Axraf Ghani presidenteak eta haren ingurukoek ihes egin dute, eta talibanen esku geratu da herrialdea. Hala, matxinoek 1996tik 2001era bitarte indarrean egon zen Afganistango Emirerri Islamikoaren itzulera iragarri dute. Lehen agintaldi hartan, Mohammed Omarrek hartu zuen gidaritza. Hura Err...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202061/haitiko-lurrikararen-ondorioz-hildakoak-1419-dira-jada.htm
Mundua
Haitiko lurrikararen ondorioz hildakoak 1.419 dira jada
Ospitaleak gainezka daude, milaka zauritu artatu ezinda. Gobernua erreskate lanak bizkortzen saiatzen ari da, 'Grace' zikloi tropikalaren iritsierak hondamendia handituko duen beldur
Haitiko lurrikararen ondorioz hildakoak 1.419 dira jada. Ospitaleak gainezka daude, milaka zauritu artatu ezinda. Gobernua erreskate lanak bizkortzen saiatzen ari da, 'Grace' zikloi tropikalaren iritsierak hondamendia handituko duen beldur
Erreskate eta bilaketa lanak bizkortu ahala, handitzen ari dira iragan larunbatean Haiti astindu zuen lurrikararen kalteak. 1.419 dira oraingoz, baina etengabe gora egiten ari da zenbateko hori, eta hala jarraituko duela uste da, zauritu kopuru handia —gutxienez 6.900 lagun— eta eremuaren ezegonkortasuna direla eta. Iz...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202062/lehen-puntu-gazi-gozoa.htm
Kirola
Lehen puntu gazi-gozoa
Athleticek ezin izan du garaipena eskuratu ligako lehen jardunaldian, Elxen (Herrialde Katalanak). Bi taldeek izan dituzte gol aukerak.
Lehen puntu gazi-gozoa. Athleticek ezin izan du garaipena eskuratu ligako lehen jardunaldian, Elxen (Herrialde Katalanak). Bi taldeek izan dituzte gol aukerak.
Atzokoak Espainiako Liga hiru punturekin hasteko aukera bikaina zirudien Athleticentzat. Marcelinoren mutilek behin eta berriz errepikatu dute denboraldi-aurrean sentipen ezin hobeak izan dituztela, eta helburua Europara sailkatzea dela ere esan dute. Parean Elx zuten, ustez, behintzat, maila ez galtzeko lehian ibiliko...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202064/milaka-pertsona-lekualdatu-behar-izan-dituzte-frantzia-hegoaldean-sute-baten-ondorioz.htm
Mundua
Milaka pertsona lekualdatu behar izan dituzte Frantzia hegoaldean, sute baten ondorioz
Jakinarazi dutenez, oraingoz 4.000 hektarea erre dira Frantziako hegoaldean. Sutea oraindik ez dago kontrolpean.
Milaka pertsona lekualdatu behar izan dituzte Frantzia hegoaldean, sute baten ondorioz. Jakinarazi dutenez, oraingoz 4.000 hektarea erre dira Frantziako hegoaldean. Sutea oraindik ez dago kontrolpean.
Atzo arratsaldeko 18:30ak inguruan hasi zen sutea Gonfaronen (Frantzia), eta dagoeneko 3.500 hektarea zeharkatu ditu suteak; hori bai, suhiltzaileek esan dutenez, oraindik ezin da jakin suteak egin duen distantzia osoa erreta dagoen edo ez. Varreko departamentuan milaka pertsona atera behar izan dituzte beren etxeetati...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202065/zeelanda-berrian-konfinamendua-ezarri-dute-herritar-batek-positibo-eman-duelako.htm
Gizartea
Zeelanda Berrian konfinamendua ezarri dute, herritar batek positibo eman duelako
Asteartetik asteazkenerako gauerdian sartuko dira neurriak indarrean, hiru egunez. Aucklanden eta Koromandelen konfinamendua gutxienez zazpi egunekoa izango da. Herrialdean sei hilabetean izan duten lehenengo kasu komunitarioa da.
Zeelanda Berrian konfinamendua ezarri dute, herritar batek positibo eman duelako. Asteartetik asteazkenerako gauerdian sartuko dira neurriak indarrean, hiru egunez. Aucklanden eta Koromandelen konfinamendua gutxienez zazpi egunekoa izango da. Herrialdean sei hilabetean izan duten lehenengo kasu komunitarioa da.
Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak gaur jakinarazi duenez, hiru eguneko konfinamendua ezarriko dute herrialde osoan, Auckland hiriko biztanle batek positibo eman duelako COVID-19an. Sei hilabetean duten lehenengo kasu komunitarioa da; azkena otsail amaieran izan zen, eta, ordutik, positibo guztiak herrial...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202066/ppk-itxasoren-dimisioa-eskatuko-du-sareren-arrasateko-ekitaldia-eragozten-ez-badu.htm
Politika
PPk Itxasoren dimisioa eskatuko du Sareren Arrasateko ekitaldia eragozten ez badu
Carmelo Barrio bozeramaileak esan du ez dutela onartuko «biktimak beste behin ere umiliatzea».
PPk Itxasoren dimisioa eskatuko du Sareren Arrasateko ekitaldia eragozten ez badu. Carmelo Barrio bozeramaileak esan du ez dutela onartuko «biktimak beste behin ere umiliatzea».
«Biktimak beste behin ere umiliatzea eragozten ez badu Denis Itxasoren dimisioa eskatuko dugu, ezer ez egiteagatik». Hala mehatxatu du gaur Carmelo Barrio PP+C's koalizioaren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak Espainiako Gobernuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan duen ordezkaria. Sarek datorren irailaren 18rako ekitaldi ...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202067/salatu-dute-bob-dylanek-sexu-erasoak-egin-zizkiola-adingabe-bati-1965ean.htm
Kultura
Salatu dute Bob Dylanek sexu erasoak egin zizkiola adingabe bati 1965ean
Emakume batek adierazi du Dylanek sei astez egin ziola eraso, drogak, alkohola eta mehatxuak erabilita. Musikariak 24 urte zituen; biktimak, 12.
Salatu dute Bob Dylanek sexu erasoak egin zizkiola adingabe bati 1965ean. Emakume batek adierazi du Dylanek sei astez egin ziola eraso, drogak, alkohola eta mehatxuak erabilita. Musikariak 24 urte zituen; biktimak, 12.
Sexu abusuak egin izana leporatu diote Bob Dylan kantautoreari: salaketaren arabera, 12 urteko neska baten sexu abusuak dira, hari drogak eta alkohola eman eta gero eginak musikariaren New Yorkeko apartamentuan, 1965ean. New Yorken jarri dute salaketa, eta hango hedabideek bart eman dute haren berri. Salaketaren arabe...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202068/aske-utzi-dute-aitor-fresnedo-euskal-presoa.htm
Politika
Aske utzi dute Aitor Fresnedo euskal presoa
Portugaletekoak 25 urte egin ditu espetxean, eta gaur atera da Logroñoko kartzelatik (Espainia).
Aske utzi dute Aitor Fresnedo euskal presoa. Portugaletekoak 25 urte egin ditu espetxean, eta gaur atera da Logroñoko kartzelatik (Espainia).
Kalean da Aitor Fresnedo euskal presoa. 1996an atxilotu zuten, 25 urte egin ditu espetxean, eta gaur atera da Logroñoko kartzelatik (Espainia). Hainbat lagun eta senidek jaso dute han. 2020. urteko abuztuan lekualdatu zuten Jaengo espetxetik (Espainia) Errioxara. Polizia bat hiltzea egotzita, 30 urteko zigorra ezarri ...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202069/15-urteko-gazte-bat-atxilotu-dute-zornotzako-erasoa-grabatzeagatik.htm
Gizartea
15 urteko gazte bat atxilotu dute Zornotzako erasoa grabatzeagatik
Guztira hamabost gazte atxilotu dituzte; horietatik zortzi, adingabeak. Azken atxilotua fiskaltzaren esku utziko dute gaur.
15 urteko gazte bat atxilotu dute Zornotzako erasoa grabatzeagatik. Guztira hamabost gazte atxilotu dituzte; horietatik zortzi, adingabeak. Azken atxilotua fiskaltzaren esku utziko dute gaur.
Ertzaintzak 15 urteko gazte bat atxilotu du gaur Sestaon (Bizkaia), uztailaren 25ean Zornotzan (Bizkaia) 23 urteko gazte bati emandako jipoia grabatzea egotzita. Guztira hamabost dira eraso horren harira atxilotutakoak; horietatik zortzi, adingabeak. Erasotzaileetako sei, adinez nagusiak, espetxeratu egin zituzten; bat...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202070/behargin-bat-hil-da-urretxun-fenwich-batek-harrapatuta.htm
Ekonomia
Behargin bat hil da Urretxun, Fenwich batek harrapatuta
Makinak harrapatu eta gero, suhiltzaileak joan dira Usabiaga enpresara, baina langilea bertan hil da, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez
Behargin bat hil da Urretxun, Fenwich batek harrapatuta. Makinak harrapatu eta gero, suhiltzaileak joan dira Usabiaga enpresara, baina langilea bertan hil da, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez
Urretxuko Mugitegi industriagunean izan da lan istripu hilgarria, Usabiaga enpresan. Gaur arratsaldean gertatu da, enpresa horretako langile bat Fenwich batek harrapatu duenean beharrean ari zela. Larrialdietara deitu ondoren, suhiltzaileak eta anbulantziak joan dira, baina behargina hil egin da fabrikan bertan, zauri ...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202071/gizonezko-bat-atxilotu-dute-gasteizen-emakume-bati-erasotzea-egotzita.htm
Gizartea
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati erasotzea egotzita
Gizonak lesioak eta mehatxuak egin zizkion emakumeari, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati erasotzea egotzita. Gizonak lesioak eta mehatxuak egin zizkion emakumeari, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.
Udaltzainek 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Gasteizen, emakume bati erasotzea egotzita. Asteleheneko 14:00 aldera, Gasteizko Udaltzaingoari jakinarazi zioten emakume batek eraso bat jasan zuela etxean; Abetxukuko taberna batetik abisatu zieten. Udaltzainek, emakumearekin hitz egin ondoren, harekin bizi zen ...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202072/milaka-afganiar-herrialdetik-ihes-egiten-saiatzen-ari-dira-aeben-hegazkinetara-igota.htm
Mundua
Milaka afganiar herrialdetik ihes egiten saiatzen ari dira, AEBen hegazkinetara igota
Askok talibanen eskuetatik ihes egiteko azken aukeratzat jo dituzte AEBek beren herritarrak handik ateratzeko bidali dituen hegazkinak, eta aireportuetan jende pilaketa itzelak egon dira. Irudi lazgarriak zabaldu dira sareetan.
Milaka afganiar herrialdetik ihes egiten saiatzen ari dira, AEBen hegazkinetara igota. Askok talibanen eskuetatik ihes egiteko azken aukeratzat jo dituzte AEBek beren herritarrak handik ateratzeko bidali dituen hegazkinak, eta aireportuetan jende pilaketa itzelak egon dira. Irudi lazgarriak zabaldu dira sareetan.
Azken orduetan, sare sozialen bidez mundu osoan zabaldu dira Afganistango aireportuetako irudi lazgarriak: jende andana ageri da Kabulgo Hamid Karzai aireportuan—oraintxe herrialde osoan martxan dagoen aireportu bakarra—, AEBek beren herritarrak handik ateratzeko bidali dituen hegazkinetara nola edo hala igo nahian. G...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202073/laquokortserik-gabekoraquo-sekretu-ofizialen-lege-bat-eskatu-du-foro-sozialak.htm
Politika
«Kortserik gabeko» sekretu ofizialen lege bat eskatu du Foro Sozialak
Adierazi du biktima guztiek dutela «egia, justizia eta erreparazioa jasotzeko eskubidea, eta ez errepikatzeko bermeak izateko eskubidea».
«Kortserik gabeko» sekretu ofizialen lege bat eskatu du Foro Sozialak. Adierazi du biktima guztiek dutela «egia, justizia eta erreparazioa jasotzeko eskubidea, eta ez errepikatzeko bermeak izateko eskubidea».
Sekretu Ofizialen Legea moldatzeko zirriborro bat prestatzen ari da Espainiako Gobernua, asteburuan zabaldu denez. Horren arabera, gobernuak berak bere esku izan nahi du agiriak desklasifikatzeko edo sekretupean uzteko azken erabakia, lege berrian «salbuespenak» egiteko aukera jasota. Horien artean legoke GALi buruzko ...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202074/bi-astean-10-handitu-da-covid-19ak-jota-ospitalean-dauden-gaixoen-kopurua.htm
Gizartea
Bi astean %10 handitu da COVID-19ak jota ospitalean dauden gaixoen kopurua
Beste 792 lagun kutsatu dira. Bi astean %15 handitu da ZIUetan arta jaso behar dutenen kopurua: 98 gaixo daude larri.
Bi astean %10 handitu da COVID-19ak jota ospitalean dauden gaixoen kopurua. Beste 792 lagun kutsatu dira. Bi astean %15 handitu da ZIUetan arta jaso behar dutenen kopurua: 98 gaixo daude larri.
Pixkanaka bada ere, azken egunetan positibo kopurua apaltzen ari da Hegoaldean. Gaurko datuak dira horren erakusgarri: beste 792 positibo atzeman dituzte, duela bi aste baino %40 gutxiago, eta duela astebete baino %11 gutxiago. Ordea, ospitaleetako egoera bestelakoa da: etengabe gora ari da ospitaleetako arta behar dut...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202075/madrilek-suspertze-planaren-lehen-9000-milioi-euroak-jaso-ditu.htm
Ekonomia
Madrilek suspertze planaren lehen 9.000 milioi euroak jaso ditu
Dagoeneko horren zatirik handiena banatu die erkidegoei. Tapiak esan du abendura arte ez dela argituko Miñaoko baterien fabrikaren egitasmoa.
Madrilek suspertze planaren lehen 9.000 milioi euroak jaso ditu. Dagoeneko horren zatirik handiena banatu die erkidegoei. Tapiak esan du abendura arte ez dela argituko Miñaoko baterien fabrikaren egitasmoa.
Europako Batzordeak Next Generation suspertze planaren lehen 9.000 milioi euroak eman dizkio Espainiari, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko buruak astearte honetan jakinarazi duenez. Pedro Sanchezen Gobernuak eskatutako diru laguntzen %13 izango da hori: 140.000 milioi euro ditu adjudikatuak transferentzien eta k...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202076/covid-19aren-aurkako-txertoa-hartu-dutenek-odola-eman-dezaketela-argitu-dute.htm
Gizartea
COVID-19aren aurkako txertoa hartu dutenek odola eman dezaketela argitu dute
Udan ere odola emateko eskatu du Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak.
COVID-19aren aurkako txertoa hartu dutenek odola eman dezaketela argitu dute. Udan ere odola emateko eskatu du Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak.
Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak argitu duenez, COVID-19aren kontrako txertoa hartu dutenek ere eman dezakete odola, betiere osasuntsu badaude. Azaldu dutenez, azken egunetan mezu batzuk hedatzen ari ziren esanez ez dela gomendagarria txertoa jasotakoak emaile izatea. Osasun Ministerioak, ordea, gezurtatu egin ...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202077/sudokuaren-hauspotzailea-hil-da.htm
Bizigiro
Sudokuaren hauspotzailea hil da
Maki Kaji japoniarrak izena eman zion zenbakien bidezko igarkizunari, eta 1980ko hamarkadaren amaieran kaleratu zuen, estreinakoz, 'Nikoli' buru hausgarrien aldizkarian.
Sudokuaren hauspotzailea hil da. Maki Kaji japoniarrak izena eman zion zenbakien bidezko igarkizunari, eta 1980ko hamarkadaren amaieran kaleratu zuen, estreinakoz, 'Nikoli' buru hausgarrien aldizkarian.
Sortu, ez zuen berak sortu, baina Maki Kaji japoniarra izan zen sudokuaren hauspotzaile nagusia. Buru hausgarrien zale amorratua zen, eta horien aldizkari bat bultzatu zuen, Nikoli izenekoa. 1980ko abuztua zen. Hain zuzen, horretan kaleratu zuten, aurrenekoz, sudoku bat, 1980ko hamarkadaren amaieran. Egun, mundu mailak...
2021-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/202078/biziarazteko-ahaleginetan.htm
Ekonomia
Biziarazteko ahaleginetan
Aspaldian, Banka, Aldude eta Urepele biltzen dituen ibarrak biztanle anitz galdu ditu. Azken urteetan egoera hobetu bada ere, zaila da biztanleria eta lekuko ekonomia mantentzea.
Biziarazteko ahaleginetan. Aspaldian, Banka, Aldude eta Urepele biltzen dituen ibarrak biztanle anitz galdu ditu. Azken urteetan egoera hobetu bada ere, zaila da biztanleria eta lekuko ekonomia mantentzea.
Nafarroa Behereko hiru herrik osatzen dute Aldudeko ibarra: Bankak, Aldudek eta Urepelek. Insee Frantziako Estatistika Institutuaren arabera, 1968. urtean Bankak 634 biztanle zituen; Aldudek, 718 eta Urepelek, 561. Berrogeita hamar urte berantago, 2018an, biztanle kontaketa egin zuten azken aldian, Bankak 347 herritar ...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202079/959-galdutako-biztanleak.htm
959: Galdutako biztanleak
959: Galdutako biztanleak.
Demografia apaltze handia izan du Aldudeko ibarrak. Frantziako Estatistika Institutuaren arabera, 50 urtez, 1968tik 2018ra bitartean, herritar kopurua erdiz beheititu da. 1968an, 1913 herritar bizi ziren hiru herrietan. 2018an, 954 herritar zenbatu zituzten Banka, Aldude eta Urepelen. Orotara, beraz, 959 herritar galdu...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202080/gerd-mueller-cruyffen-lekua-hartzear-egon-zenekoa.htm
Kirola
Gerd Mueller Cruyffen lekua hartzear egon zenekoa
Herbehereetako izarra fitxatzeko zituen zailtasunak kontuan hartuta, Bartzelonaren zuzendaritza Alemaniako aurrelari zendu berria fitxatzear egon zen 1973ko udan. Estatu arrazoiek eragotzi zuten.
Gerd Mueller Cruyffen lekua hartzear egon zenekoa. Herbehereetako izarra fitxatzeko zituen zailtasunak kontuan hartuta, Bartzelonaren zuzendaritza Alemaniako aurrelari zendu berria fitxatzear egon zen 1973ko udan. Estatu arrazoiek eragotzi zuten.
Igandean hil zen Gerd Mueller futbolaria. 1960ko hamarkadaren amaierako eta 1970eko hamarkadaren hasierako munduko golegile nagusia izan zen, eta Bartzelonak fitxatu egin nahi izan zuen, 1973ko udan. Berez, Johan Cruyff erostea zen Bartzelonako klubaren zuzendaritzaren helburua, baina, hori egiteko zituen zailtasunak a...
2021-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/202081/jakobsenek-irabazi-du-espainiako-vueltako-laugarren-etapa.htm
Kirola
Jakobsenek irabazi du Espainiako Vueltako laugarren etapa
Esprint batean erori, bizi-arriskuan ipini eta urtebetera nagusitu da txirrindulari herbeheretarra itzuli handi bateko etapa batean. Taaramae lurrera joan da segurtasun gunean, eta lidertzari eutsi ahal izan dio
Jakobsenek irabazi du Espainiako Vueltako laugarren etapa. Esprint batean erori, bizi-arriskuan ipini eta urtebetera nagusitu da txirrindulari herbeheretarra itzuli handi bateko etapa batean. Taaramae lurrera joan da segurtasun gunean, eta lidertzari eutsi ahal izan dio
Bizitzaren gorabeherak zer diren: Iazko Poloniako Itzulian eroriko oso larria izan eta urtebete pasatxora, Espainiako Vueltako laugarren etapa irabazi du gaur Fabio Jakobsenek (Deceuninck). Sekulako abiaduran osatu da holandarra. Zortzi hilabetez izan zen lehiatik kanpo, erorketaren ondorioak gainditu bitartean. Beste ...
2021-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/202100/landunak-45-gehiago-dira-nafarroan-urteko-bigarren-hiruhilekoan.htm
Ekonomia
Landunak %4,5 gehiago dira Nafarroan, urteko bigarren hiruhilekoan
Nastaten arabera, 6.000 pertsona gehiago daude beharrean (+%2,2) urteko lehen hiruhilekoaren aldean; urte arteko tasan, berriz, 12.200 gehiago dira. Hala ere, 32.600 langabe zeuden Nafarroan 2021eko bigarren hiruhilekoan, iaz baino 2.100 gehiago
Landunak %4,5 gehiago dira Nafarroan, urteko bigarren hiruhilekoan. Nastaten arabera, 6.000 pertsona gehiago daude beharrean (+%2,2) urteko lehen hiruhilekoaren aldean; urte arteko tasan, berriz, 12.200 gehiago dira. Hala ere, 32.600 langabe zeuden Nafarroan 2021eko bigarren hiruhilekoan, iaz baino 2.100 gehiago
Ekonomiaren suspertzearekin batera hazten ari da enplegua Euskal Herrian, langabeziaren azken datuek erakutsi duten moduan. Nastatek, orain, landunak zenbat hazi diren eman du jakitera, eta urte arteko tasaren hobekuntza adierazgarria da, 2020ko bigarren hiruhilekoaren aldeari erreparatzen diona. Izan ere, %4,5 hazi da...
2021-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/202101/olatz-rivera-da-fifako-epaile-nagusi-izango-den-lehen-euskal-emakumea.htm
Kirola
Olatz Rivera da FIFAko epaile nagusi izango den lehen euskal emakumea
Epaileak adierazi du «ez zuela espero» maila igoera eta, aurretik «bide luzea» duen arren, «oso pozik eta hasteko gogotsu» dagoela.
Olatz Rivera da FIFAko epaile nagusi izango den lehen euskal emakumea. Epaileak adierazi du «ez zuela espero» maila igoera eta, aurretik «bide luzea» duen arren, «oso pozik eta hasteko gogotsu» dagoela.
Olatz Riverak (Bilbo, 1996) hemezortzi urterekin egin zuen epaile izateko lehen ikastaroa, eta, orain, FIFA Nazioarteko Futbol Federazioko epaile nagusi izendatu dute. Ez da izango nazioarteko partidetan ariko den lehen aldia, duela bi urte egin baitzuen nazioarteko debuta laugarren epaile gisa; baina maila igoera hori...
2021-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/202102/energiaren-demagogia-eta-mezu-argien-beharra.htm
Ekonomia
Energiaren demagogia eta mezu argien beharra
Energiaren demagogia eta mezu argien beharra.
Estatuko tenperatura altuen ondorioz, kontsumo energetikoa handitu egin da, eta, hala, energiaren kostuaren inguruko liskar politikoa sortu da. Udako liskar horren zaratak duela egun batzuk Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernuen arteko Taldeak jendaurrean jarri zuen Panelaren analisi interesgarria eta beharrezkoa e...
2021-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/202103/burdin-arokoak-izan-litezkeen-aztarnak-aurkitu-dituzte-ahtaren-lanetan-tafallan.htm
Kultura
Burdin Arokoak izan litezkeen aztarnak aurkitu dituzte AHTaren lanetan, Tafallan
Gune egituratu bat topatu dute, esparru baten parte izan daitekeena. Uste dute hortik gertu garai bereko beste esparru bat egon litekeela. Halere, gainazaleko geruzak baino ez dituzte aztertu oraindik
Burdin Arokoak izan litezkeen aztarnak aurkitu dituzte AHTaren lanetan, Tafallan. Gune egituratu bat topatu dute, esparru baten parte izan daitekeena. Uste dute hortik gertu garai bereko beste esparru bat egon litekeela. Halere, gainazaleko geruzak baino ez dituzte aztertu oraindik
Bigarren Burdin Arokoak (K. a. 400-100) izan litezkeen aztarna batzuk aurkitu dituzte Tafallako La Gariposan (Nafarroa), AHT abiadura handiko trenaren lanen eremuan, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Gune egituratu bat aurkitu dute, esparru baten parte izan litekeena, eta ikertzaileek uste dute handik gertu garai...
2021-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/202104/nomadland-ek-jasoko-du-fipresci-sari-nagusia-donostiako-zinemaldian.htm
Kultura
'Nomadland'-ek jasoko du Fipresci sari nagusia Donostiako Zinemaldian
Jaialdiaren inaugurazio ekitaldian banatuko dute. Finalistak izan dira Druk; Quo Vadis, Aida?; What Do We See When We Look at the Sky?; eta Bad Luck Banging or Loony Porn.
'Nomadland'-ek jasoko du Fipresci sari nagusia Donostiako Zinemaldian. Jaialdiaren inaugurazio ekitaldian banatuko dute. Finalistak izan dira Druk; Quo Vadis, Aida?; What Do We See When We Look at the Sky?; eta Bad Luck Banging or Loony Porn.
Fipresci Prentsa Zinematografikoaren Nazioarteko Federazioko kideek 2021eko filmik onenaren sari nagusia emango diote Chloe Zhaok zuzendutako Nomadland pelikulari. Mundu osoko 633 kritikarik hartu dute parte bozketan. Jaialdiaren inaugurazio ekitaldian banatuko dute saria. 2020ko uztailaren 1etik aurrera estreinatutak...
2021-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/202105/hego-euskal-herrian-astebetez-luzatu-dituzte-indarrean-diren-murrizketak.htm
Gizartea
Hego Euskal Herrian astebetez luzatu dituzte indarrean diren murrizketak
COVID-19aren hedapena murrizte aldera, neurriei eutsiko diete Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak onartu egin du etxeratze agindua abuztuaren 26ra arte luzatzea.
Hego Euskal Herrian astebetez luzatu dituzte indarrean diren murrizketak. COVID-19aren hedapena murrizte aldera, neurriei eutsiko diete Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak onartu egin du etxeratze agindua abuztuaren 26ra arte luzatzea.
Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko asmoz Hego Euskal Herrian indarrean diren neurri murriztaileak gutxienez astebete gehiagoan egongo dira indarrean. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi dute eutsi egingo dietela neurrioi, pandemiaren bilakaera ez delako oraindik aski ona. Labi EAEko Babes...
2021-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/202106/43-gaixo-hil-dira-hego-euskal-herrian-aste-honetan-covid-19ak-jota.htm
Gizartea
43 gaixo hil dira Hego Euskal Herrian aste honetan COVID-19ak jota
Beste 900 lagunek eman dute positibo COVID-19a atzemateko probetan.
43 gaixo hil dira Hego Euskal Herrian aste honetan COVID-19ak jota. Beste 900 lagunek eman dute positibo COVID-19a atzemateko probetan.
COVID-19a atzemateko 8.978 proba egin zituzten, atzo, Hego Euskal Herrian, eta horietako 900ek eman dute positibo. Hala, positibo tasa %10ekoa da. Bizkaian atzeman dituzte positibo gehien, 374 izan baitira. Gipuzkoan 207 lagunek eman dute positibo, Araban 152k, eta Nafarroan ere 152 kasu atzeman dituzte. Gainera, Hego ...
2021-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/202107/txantreako-gune-urdina-inposizio-bat-dela-salatzeko-manifestazioa-egingo-dute-gaur.htm
Gizartea
Txantreako gune urdina «inposizio» bat dela salatzeko manifestazioa egingo dute gaur
TX auzo ekimenak salatu du «interesdunak kontuan hartu gabe, behar bezala informatu gabe eta erabakian parte hartzen utzi gabe» hartu dutela erabakia, baina Enrique Maia alkateak adierazi du ez duela atzerapausorik emango. 20:00etan abiatuko da erabakiaren aurkako protesta.
Txantreako gune urdina «inposizio» bat dela salatzeko manifestazioa egingo dute gaur. TX auzo ekimenak salatu du «interesdunak kontuan hartu gabe, behar bezala informatu gabe eta erabakian parte hartzen utzi gabe» hartu dutela erabakia, baina Enrique Maia alkateak adierazi du ez duela atzerapausorik emango. 20:00etan a...
Gune urdina jarri nahi dute Iruñeko Txantrea auzoan; marrak laranjaz eta horiz margotuta daude dagoeneko, eta herritarrek irailaren 1ean hasi beharko dute aparkatzeagatik ordaintzen. Udalaren erabakiak hautsak harrotu ditu, eta hainbat herritar gune urdina ezartzearen kontra mobilizatu dira. Duela hilabete batzuk, esa...
2021-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/202108/2019an-handitu-egin-zen-soldata-milioiduna-zuten-bankarien-kopurua-europan.htm
Ekonomia
2019an handitu egin zen soldata milioiduna zuten bankarien kopurua Europan
4.963 izan ziren milioi bat eurotik gora irabazi zutenak, aurreko urtean baino %0,51 gehiago. Ingalaterrako bankari batek 64 milioi euro irabazi zituen.
2019an handitu egin zen soldata milioiduna zuten bankarien kopurua Europan. 4.963 izan ziren milioi bat eurotik gora irabazi zutenak, aurreko urtean baino %0,51 gehiago. Ingalaterrako bankari batek 64 milioi euro irabazi zituen.
Europako bankari aberatsek ez zuten krisirik nozitu 2019an. EBA Europako Banku Agentziaren arabera, urte hartan handitu egin zen milioi bat euro baino gehiago irabazi zuten bankarien kopurua. Europan 4.963 izan ziren diru sari hori jaso zutenak; aurreko urtean baino %0,51 gehiago, hain zuzen. Txostenaren arabera, bank...
2021-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/202109/haitiko-lurrikaran-hildakoak-2189-dira-gutxienez.htm
Mundua
Haitiko lurrikaran hildakoak 2.189 dira gutxienez
Ariel Henry Haitiko lehen ministroaren arabera, herrialdea «fisikoki eta mentalki suntsituta» dago; gutxienez 12.268 pertsona zauritu dira, eta 332 desagertu. 600.000 dira laguntza behar dutenak.
Haitiko lurrikaran hildakoak 2.189 dira gutxienez. Ariel Henry Haitiko lehen ministroaren arabera, herrialdea «fisikoki eta mentalki suntsituta» dago; gutxienez 12.268 pertsona zauritu dira, eta 332 desagertu. 600.000 dira laguntza behar dutenak.
Iturri ofizialek datu berriak eman dituzte gaur: dagoeneko 2.189 pertsona hil dira Haitin joan den larunbatean gertatutako lurrikararen ondorioz. Richter eskalan 7,2 gradukoa izan zen astindua, eta erreskate lanetan ari direnek 32 pertsona atera dituzte hondakinen artetik; gutxienez 332 desagertuta daude oraindik. Gain...
2021-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/202110/eaeko-zerga-bilketa-2019ko-mailan-da-berriz.htm
Ekonomia
EAEko zerga bilketa 2019ko mailan da berriz
Jarduera ekonomikoa eta bereziki kontsumoa suspertu izanak eragin du igoera. Aurten, hiru ogasunek jasotakoa %25 handitu da
EAEko zerga bilketa 2019ko mailan da berriz. Jarduera ekonomikoa eta bereziki kontsumoa suspertu izanak eragin du igoera. Aurten, hiru ogasunek jasotakoa %25 handitu da
Urteko lehen zazpi hilabeteetan zerga bilketan izandako gorakada agerian uzten ari da COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoaren gogorrena pasatzen ari dela, eta, beraz, jarduera ekonomikoa eta kontsumoa abiadura hartzen ari direla. Urtarriletik uztailera bitarteko zerga bilketaren emaitzak 2019ko epe berean izandakoen ...
2021-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/202111/philipsen-nagusitu-da-eta-elissonde-lider-jarri-da.htm
Kirola
Philipsen nagusitu da, eta Elissonde lider jarri da
Belgikarrak esprintean irabazi du Vueltako bosgarren etapa, eta frantziarrak maillot gorria kendu dio Taaramaeri, azken kilometroetan izan den erorikoa tarteko. Bardet eta Nieve zauriz josita iritsi dira
Philipsen nagusitu da, eta Elissonde lider jarri da. Belgikarrak esprintean irabazi du Vueltako bosgarren etapa, eta frantziarrak maillot gorria kendu dio Taaramaeri, azken kilometroetan izan den erorikoa tarteko. Bardet eta Nieve zauriz josita iritsi dira
Jasper Philipsenek (Alpecin) badaki irabazten. Hala ari da erakusten Espainiako Vueltan. Garaipenek ihes egin zioten Frantziako Tourrean: hiru bider izan zen bigarren. Haatik, Espainiako proban koska bat egin du gora. Hiru esprint besterik ez dira jokatu orain arte, eta horietatik bi irabazi ditu ziklista belgikarrak...
2021-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/202112/arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-urtegien-betetze-maila-70tik-behera-jaitsi-da.htm
Gizartea
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako urtegien betetze maila %70tik behera jaitsi da
175 hektometro kubo dituzte urtegiek. Azken hamarkadan aste honetako batez bestekoa 188 hektometro kubokoa izan da. Iaz 183,3 hektometro kubo ur zituzten; hau da, betetze maila %72,6koa zen.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako urtegien betetze maila %70tik behera jaitsi da. 175 hektometro kubo dituzte urtegiek. Azken hamarkadan aste honetako batez bestekoa 188 hektometro kubokoa izan da. Iaz 183,3 hektometro kubo ur zituzten; hau da, betetze maila %72,6koa zen.
Euskal Meteorologia Agentziak adierazi zuen uztaila «oso lehorra» izan zela, eta hori Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako urtegien betetze mailan nabaritu da: %70etik behera jaitsi da; hain zuzen, %69,4koa da. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Espainiako Ministerioaren datuen arabera, 175 hektometro kub...
2021-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/202113/afganistandik-irtendakoak-europara-iritsi-aurretik-ekin-nahi-du-bruselak.htm
Mundua
Afganistandik irtendakoak Europara iritsi aurretik ekin nahi du Bruselak
Eskualdetik atera aurretik artatzea da konponbidea, Johanssonentzat. Talibanak Abdullahrekin eta Karzairekin bildu dira. Herrialdeko banderaren aldeko protestetan hiru lagun hil dituzte matxinoek.
Afganistandik irtendakoak Europara iritsi aurretik ekin nahi du Bruselak. Eskualdetik atera aurretik artatzea da konponbidea, Johanssonentzat. Talibanak Abdullahrekin eta Karzairekin bildu dira. Herrialdeko banderaren aldeko protestetan hiru lagun hil dituzte matxinoek.
Mendebaldeko estatuak beren herritarrak eta haiekin lan egindako afganistandarrak hegazkinetan ebakuatzen ari dira oraindik ere. Batzuek, dozenaka, eta beste hainbatek, ehunka. EB Europako Batasuneko kideak, ordea, gerora Afganistandik irits daitezkeen migratzaileengan jarri du arreta. Hala adierazi du Ylva Johansson B...
2021-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/202114/hegan-ikasten-ari-den-putrekume-bat-da-tolosan-agertu-dena.htm
Gizartea
Hegan ikasten ari den putrekume bat da Tolosan agertu dena
Asteazken gauean eraikin bateko etxe batean agertu zen putre bat, Tolosan; ostegun goizean atzeman dute. Handik mugitzeko lanean aritu dira basozainak eta suhiltzaileak. Beste zenbait herritan ere ikusi dituzte putreak azken egunotan.
Hegan ikasten ari den putrekume bat da Tolosan agertu dena. Asteazken gauean eraikin bateko etxe batean agertu zen putre bat, Tolosan; ostegun goizean atzeman dute. Handik mugitzeko lanean aritu dira basozainak eta suhiltzaileak. Beste zenbait herritan ere ikusi dituzte putreak azken egunotan.
Ez dela kezkatzeko eta beldurtzeko arrazoirik, hori azaldu dute Gipuzkoako basozainek. Sasoi honetan, putrekumeak habiatik irten eta hegan ikasten hasten dira, eta tarteka gertatzen da nekatu egiten direla, edo ez dakitela ongi hegan egiten oraindik, edo galdu egiten direla. Halako zerbait gertatu da Tolosan, Gipuzkoan...
2021-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/202133/txertoa-ezinbestekoa-da-iruneko-kartzelan-sartzeko.htm
Gizartea
Txertoa ezinbestekoa da Iruñeko kartzelan sartzeko
Salhaketa elkarteak kexa bat aurkeztu dio Espainiako Arartekoari, eta eskatu dio esan diezaiela baldintza hori ez dela legezkoa Espainiako Espetxe Erakundeei eta Iruñeko kartzelari.
Txertoa ezinbestekoa da Iruñeko kartzelan sartzeko. Salhaketa elkarteak kexa bat aurkeztu dio Espainiako Arartekoari, eta eskatu dio esan diezaiela baldintza hori ez dela legezkoa Espainiako Espetxe Erakundeei eta Iruñeko kartzelari.
IRUÑEA. Presoen aldeko Salhaketa elkarteak adierazi duenez, kanpoko profesionalei ez diete Iruñeko espetxera sartzen uzten COVID-19aren aurkako txertoa jarri izanaren ziurtagiririk ez badute. Haien hitzetan, abuztuaren 3an espetxetik mezu elektroniko bat bidali zieten kartzelan ekintzak egiten dituzten taldeei, eta ber...
2021-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/202134/materia-bere-buruaz-galdezka.htm
Gizartea
Materia, bere buruaz galdezka
Belaunaldi bakoitzak berezko ukitua ematen dio garai bakoitzari, eta horien arteko transmisioak, hein batean, gizartea bera zizelkatzen du. Eragina are nabarmenagoa da zientzian. Jone Uria eta Jose Ramon Etxebarria ikertzaileak horren adibide dira: apaltasunez, unibertsoa ulertzea dute erronka.
Materia, bere buruaz galdezka. Belaunaldi bakoitzak berezko ukitua ematen dio garai bakoitzari, eta horien arteko transmisioak, hein batean, gizartea bera zizelkatzen du. Eragina are nabarmenagoa da zientzian. Jone Uria eta Jose Ramon Etxebarria ikertzaileak horren adibide dira: apaltasunez, unibertsoa ulertzea dute er...
Ingeniaria eta fisikaria da Jose Ramon Etxebarria. Jone Uria, berriz, matematikaria eta bertsolaria. Euskal Herriko ikerkuntzaren bi belaunaldiren ordezkari dira biak; aski ezagunak, gainera. EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean bildu direnean, berehala hizketan hasi dira. Bi kode partekatzen dituzte: e...
2021-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/202135/jone-uria.htm
Jone Uria
Jone Uria.
Bertsolaritzaren munduari lotuta egon da txikitatik, baina zientzia ere gustuko zuen. Azkenik, arlo horretara bideratu du ogibidea. BCAM Matematika Aplikatuen Euskal Zentroan ibilitakoa da, eta orain EHUko irakasle atxikia da. Zientziaren dibulgazioa jorratu du askotan, besteak beste, BERRIAn. Behin baino gehiagotan, b...
2021-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/202136/jose-ramon-etxebarria.htm
Jose Ramon Etxebarria
Jose Ramon Etxebarria.
Ingeniaritzan doktorea, fisika irakaslea eta zientziaren dibulgazioan aitzindaria da, eta bizitza osoa eman du ezagutza euskarara ekarriz. Euskaltzain urgazlea izanik, liburu andana idatzi eta euskaratu ditu, eta irakaskuntzan erabiltzeko material ugari ere prestatu du. Politikan ere aritu izan da, eta EHUtik kaleratua...
2021-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/202137/europako-dirua-hasi-da-iristen-frantziara.htm
Ekonomia
Europako dirua hasi da iristen Frantziara
5.100 milioi euro jaso ditu lehen ordainketan, eta hortik finantzatuko dituzte Ipar Euskal Herriko proiektuak
Europako dirua hasi da iristen Frantziara. 5.100 milioi euro jaso ditu lehen ordainketan, eta hortik finantzatuko dituzte Ipar Euskal Herriko proiektuak
Europako Next Generation Funtsen dirua hasi da iristen Frantziara, eta, ondo bidean, Ipar Euskal Herrian aurkezturiko egitasmoetako batzuk euroz ureztatzen hasi beharko luke. Frantziako Gobernuak 5.100milioi euroko lehen ordainketa bat jaso du, 2026. urtera arte hitzeman dioten diru kopuruaren %13, hain zuzen. 40.000 m...
2021-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/202138/hegoaldeko-ziuetan-105-paziente-daude-gaitzak-jota.htm
Gizartea
Hegoaldeko ZIUetan 105 paziente daude gaitzak jota
Osakidetzak eta Osasunbideak beste 849 kutsatu zenbatu dituzte.
Hegoaldeko ZIUetan 105 paziente daude gaitzak jota. Osakidetzak eta Osasunbideak beste 849 kutsatu zenbatu dituzte.
Kutsatuei buruzko datuetan gorabehera handirik ez da egon azken orduetan, baina ospitaleetan gero eta ilunagoak dira datuak. Osakidetzak eta Osasunbideak argitaratutako informazioari erreparatuta, atzo beste 40 lagun erietxeratu zituzten COVID-19aren sintomak larriagoturik, eta ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan ...
2021-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/202139/hozitzea.htm
Kultura
Hozitzea
Anna Gas Serra (Bartzelona, 1996) Literatura Ikasketetan graduatua da Bartzelonako Unibertsitatean; egun, Psikologia ikasten ari da unibertsitate berean. Idazle gazteentzako Joan Duch poesia sariari esker argitaratu zuen bere lehen olerki liburua, Crossa d'aigua (Editorial Fonoll, 2017). Bigarrena, Llengua d'àntrax (Ed...
Hozitzea. Anna Gas Serra (Bartzelona, 1996) Literatura Ikasketetan graduatua da Bartzelonako Unibertsitatean; egun, Psikologia ikasten ari da unibertsitate berean. Idazle gazteentzako Joan Duch poesia sariari esker argitaratu zuen bere lehen olerki liburua, Crossa d'aigua (Editorial Fonoll, 2017). Bigarrena, Llengua d'...
Tomatearen zikloak 90 eta 150 egun bitartean irauten du, ereiten denetik biltzen den arte. Urtarril erditsuan, bi hazi erein zenituen loreontzi batean, eta, orain, martxo hasmentan, etsipenez begiratzen diozu loreontziari, ez baititu eman espero zenituen fruituak. Lehen zurtoinak kaskoa ateratzen hasia beharko zukeen l...
2021-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/202140/kanpo-merkataritzak-hazkunde-handia-izan-du-industriak-bultzatuta.htm
Ekonomia
Kanpo merkataritzak hazkunde handia izan du, industriak bultzatuta
Urtearen lehen erdialdean %23,9 eta %14 igo dira atzerriko salmentak EAEn eta Nafarroan, altzairugintzaren eta autogintzaren susperraldiagatik.
Kanpo merkataritzak hazkunde handia izan du, industriak bultzatuta. Urtearen lehen erdialdean %23,9 eta %14 igo dira atzerriko salmentak EAEn eta Nafarroan, altzairugintzaren eta autogintzaren susperraldiagatik.
Ekonomia suspertzen ari dela dioten adierazleak bata bestearen gainean pilatzen ari dira. Azkena, kanpo merkataritzarena. Urte hasieratik koronabirusak ezusteak ematen jarraitu badu ere, lehen seihilekoko emaitzak oso onak izan dira Hego Euskal Herrian. Industriaren susperraldiak eta, bereziki, altzairugintzarenak eta ...
2021-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/202141/aburtok-iragarri-du-portaera-arduragabeekin-zero-tolerantzia-izango-dutela.htm
Gizartea
Aburtok iragarri du portaera arduragabeekin «zero tolerantzia» izango dutela
Alkateak gogorarazi du Bilbon aurten ez dagoela Aste Nagusirik, eta jakinarazi polizia kopurua handituko dutela.
Aburtok iragarri du portaera arduragabeekin «zero tolerantzia» izango dutela. Alkateak gogorarazi du Bilbon aurten ez dagoela Aste Nagusirik, eta jakinarazi polizia kopurua handituko dutela.
«Beste behin esango dut, eta espero dut azkenengo aldia izatea: Bilbon, aurten, ez dago Aste Nagusirik». Juan Mari Aburto Bilboko alkateak irmo hitz egin du gaur: argi utzi du osasun egoeraren ondorioz hirian ez dela jairik izango datozen egunetan, eta adierazi udalak «zero tolerantzia» izango duela «herritarren osasun...
2021-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/202142/joanna-hogg-eta-radu-jude-zinemaldiko-zabaltegi-sailean.htm
Kultura
Joanna Hogg eta Radu Jude Zinemaldiko Zabaltegi sailean
Orotara, hamazortzi filmek osatzen dute zerrenda: hamahiru lan luzek, ertain batek eta lau laburrek. Berlingo zinemaldiko bi garaile izango dira lehian, baita euskarazko lan bat eta galizierazko bat ere.
Joanna Hogg eta Radu Jude Zinemaldiko Zabaltegi sailean. Orotara, hamazortzi filmek osatzen dute zerrenda: hamahiru lan luzek, ertain batek eta lau laburrek. Berlingo zinemaldiko bi garaile izango dira lehian, baita euskarazko lan bat eta galizierazko bat ere.
Berlingo zinemaldiko irabazleak, Veneziako eta Cannesko festibaletan erakutsitako ekoizpenak, nazioarteko bi estreinaldi, baita euskarazko lan bat ere, besteak beste. Guztira, hamazortzi pelikula lehiatuko dira Donostiako 69. Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean: zehazki, hamahiru lan luze, ertain bat eta lau labur...
2021-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/202143/gutxienez-47-pertsona-hil-dituzte-burkina-fason.htm
Mundua
Gutxienez 47 pertsona hil dituzte Burkina Fason
Dozenaka zauritu dituzte. Urte hasieratik 850 lagun hil dituzte talde jihadisten erasoetan.
Gutxienez 47 pertsona hil dituzte Burkina Fason. Dozenaka zauritu dituzte. Urte hasieratik 850 lagun hil dituzte talde jihadisten erasoetan.
Talde armatu batek zibilez betetako konboi bati eraso zion atzo Burkina Faso iparraldean. Erasoa Arbinda eta Gorgadji herrien artean egin zuten, Soum eskualdean, eta gutxienez 30 zibil, indar armatuetako hamalau kide eta gobernuaren aldeko hiru miliziano hil zituzten: 47 lagun guztira. Uste da Burkina Faso inguruko ta...
2021-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/202144/despopulazioaren-aurkako-borrokan.htm
Ekonomia
Despopulazioaren aurkako borrokan
Nafarroako Pirinioetako udalek eta tokiko eragileek 2016. urtean ekin zioten despopulazioaren aurkako lanari, eta, gobernuarekin batera, lau milioi euroren plana abiatu dute aurten.
Despopulazioaren aurkako borrokan. Nafarroako Pirinioetako udalek eta tokiko eragileek 2016. urtean ekin zioten despopulazioaren aurkako lanari, eta, gobernuarekin batera, lau milioi euroren plana abiatu dute aurten.
Tantaka-tantaka eta isilean, despopulazioa aurrerantz doa Pirinioetan. Nafarroako eskualde guztien artean egoerarik larriena bizi dute han. Erroibarretik Aezkoara eta Zaraitzutik Erronkarira, guztira 5.418 herritar bizi dira 32 udalerrietan, 2019ko erroldaren arabera. Gainbeheraren adierazle, hiru datu: lehenik, popula...
2021-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/202145/joseba-fernandez-presoa-aske-geratu-da.htm
Politika
Joseba Fernandez presoa aske geratu da
11 urte egin ditu kartzelan.
Joseba Fernandez presoa aske geratu da. 11 urte egin ditu kartzelan.
Sortuk jakinarazi duenez, Joseba Fernandez Aspurz euskal presoa aske geratu da Madrilgo aireportuan, Frantzian espetxealdia bete eta handik Espainiaratu eta gero. Fernandez Iruñeko Txantrea auzokoa da. 11 urte egin ditu kartzelan, eta Mureten egon da preso, Euskal Herritik 425 kilometrora. 2010eko martxoan atxilotu zu...
2021-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/202146/zezenketak-bukatu-dira-gijonen-zezen-bati-nigeriano-eta-beste-bati-feminista-deitu-ondoren.htm
Mundua
Zezenketak bukatu dira Gijonen, zezen bati 'Nigeriano' eta beste bati 'Feminista' deitu ondoren
Gijongo Udalak hartu du erabakia, iritzita zezenketak ezin direla erabili «giza eskubideen aurkako ideologia bat hedatzeko».
Zezenketak bukatu dira Gijonen, zezen bati 'Nigeriano' eta beste bati 'Feminista' deitu ondoren. Gijongo Udalak hartu du erabakia, iritzita zezenketak ezin direla erabili «giza eskubideen aurkako ideologia bat hedatzeko».
Gijonen (Espainia) abuztuan egin ohi duten Begoña zezenketa feriako aurtengo azken zezenketa egin zuten joan den igandean. Zezenetako bat Feminista deitzen zen, eta beste bat Nigeriano, eta horrek elkarte animalisten eta feministen haserrea eragin du. Gijongo Udalak erabakita zeukan ez berritzea El Bibio zezen plazan z...
2021-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/202147/emakume-bat-eta-bi-urteko-alaba-etxegabetu-dituzte-bilbon.htm
Gizartea
Emakume bat eta bi urteko alaba etxegabetu dituzte Bilbon
AZET Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi duenez, gaur goizean atera dituzte etxetik, Bilboko Iturribide auzoan.
Emakume bat eta bi urteko alaba etxegabetu dituzte Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi duenez, gaur goizean atera dituzte etxetik, Bilboko Iturribide auzoan.
Gaur goizean, emakume bat eta bi urteko alaba etxegabetu dituzte Bilboko Iturribide kalean, AZET Etxebizitza Sindikatuak adierazi duenez. Sindikatuak salatu du etxebizitzara «bi furgoneta, hainbat auto, armak agerian zituzten agenteak...» gerturatu izana. Horrez gain, kaleratzea gauzatu ostean, hustutako etxebizitzan «...
2021-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/202148/talibanen-aurkako-protestak-izan-dira-afganistanen.htm
Mundua
Talibanen aurkako protestak izan dira Afganistanen
Talibanen aurkako eta Afganistango banderaren aldeko mobilizazioak egin dituzte hainbat hiritan, eta talibanek gutxienez hiru manifestari hil dituzte. Matxinoek eta trantsiziorako kontseiluak «segurtasuna» bermatzeko akordio bat erdietsi nahi dute.
Talibanen aurkako protestak izan dira Afganistanen. Talibanen aurkako eta Afganistango banderaren aldeko mobilizazioak egin dituzte hainbat hiritan, eta talibanek gutxienez hiru manifestari hil dituzte. Matxinoek eta trantsiziorako kontseiluak «segurtasuna» bermatzeko akordio bat erdietsi nahi dute.
Talibanen aurkako protestak izan dira gaur Afganistanen, herrialdearen independentziaren 102. urteurrenarekin batera. Ehunka lagun atera dira kalera herrialdeko bandera beltz, gorri eta berdea eskuetan. Sputnik agentziak jakinarazi duenez, Asadabad hirian eginiko protestetan hiru lagun hil dituzte talibanek, tiroz. Bie...
2021-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/202149/kapitolio-ondoan-bonba-bat-zuela-esan-duen-gizonak-bere-burua-entregatu-du.htm
Mundua
Kapitolio ondoan bonba bat zuela esan duen gizonak bere burua entregatu du
Poliziak esan du lehergailu bat dagoela kamioneta baten barruan, eta hori miatzen ari dira.
Kapitolio ondoan bonba bat zuela esan duen gizonak bere burua entregatu du. Poliziak esan du lehergailu bat dagoela kamioneta baten barruan, eta hori miatzen ari dira.
AEBetako Kapitolioko Poliziak (Washington) jakinarazi du, Euskal Herrian 16:30 inguru zirenean, bonba mehatxu «aktibo» bat zegoela Kongresuko liburutegiaren kanpoaldean. Kamioneta susmagarri bat zegoen Poliziaren arabera, eta, haren barruan, detonagailuak edo lehergailuak zituela esaten zuen gizon bat. The Washington P...
2021-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/202150/zilarrezko-domina-enkantean-jarri-du-andrejczykek-zortzi-hilabeteko-semeari-egin-beharreko-ebakuntza-bat-ordaintzeko.htm
Kirola
Zilarrezko domina enkantean jarri du Andrejczykek, zortzi hilabeteko semeari egin beharreko ebakuntza bat ordaintzeko
AEBetan egin beharreko ebakuntza finantzatzeko dirua lortu du xabalina jaurtitzaile poloniarrak.
Zilarrezko domina enkantean jarri du Andrejczykek, zortzi hilabeteko semeari egin beharreko ebakuntza bat ordaintzeko. AEBetan egin beharreko ebakuntza finantzatzeko dirua lortu du xabalina jaurtitzaile poloniarrak.
Maria Andrejczykek Poloniako xabalina jaurtitzaileak zilarrezko domina kolkoratu zuen duela bi aste bukatutako Tokioko Olinpiar Jokoetan. Baina lortutako domina hori enkantean jarri behar izan du, zortzi hilabeteko semeari egin beharreko bihotzeko ebakuntza bat ordaindu ahal izateko. Enkantea astelehenean hasi zen, Fac...
2021-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/202151/etapa-cortentzat-lidergoa-roglicentzat.htm
Kirola
Etapa Cortentzat, lidergoa Roglicentzat
Danimarkarrak ihesean irabazi du Espainiako Vueltako seigarren etapa, bukaeran hautagaiek eginiko erasoei tinko eutsita. Etapak gutxirengatik egin dio ihes Roglici, baina elastiko gorria berreskuratu du, Elissonderen kaltetan.
Etapa Cortentzat, lidergoa Roglicentzat. Danimarkarrak ihesean irabazi du Espainiako Vueltako seigarren etapa, bukaeran hautagaiek eginiko erasoei tinko eutsita. Etapak gutxirengatik egin dio ihes Roglici, baina elastiko gorria berreskuratu du, Elissonderen kaltetan.
Garaipenak alde handiz lortzen dira batzuetan. Beste batzuetan, ordea, ospatzeko ia betarik ere ez da izaten. Hala gertatu zaio gaur Magnus Corti (Education First), Espainiako Vueltako 6. etapan. Danimarkarrak azkenera arte estutu behar izan du eguneko ihesaldia biribiltzeko, gain-gainean izan baitu Primoz Roglic (Jumb...
2021-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/202169/aske-utzi-dituzte-ertzaintzari-objektuak-botatzea-egotzita-donostian-atxilotutako-hamar-pertsonak.htm
Gizartea
Aske utzi dituzte Ertzaintzari objektuak botatzea egotzita Donostian atxilotutako hamar pertsonak
Atzo beste bost lagun atxilotu zituzten Poliziarekin izandako liskarren harira.
Aske utzi dituzte Ertzaintzari objektuak botatzea egotzita Donostian atxilotutako hamar pertsonak. Atzo beste bost lagun atxilotu zituzten Poliziarekin izandako liskarren harira.
Poliziei beirazko botilak eta beste objektu batzuk jaurtitzea egotzita Ertzainak Donostian atxilotutako hamar pertsonak aske utzi dituzte, epailearen aurretik igaro ondoren. Hori jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasuna Sailak. Jaurlaritzaren arabera, COVID-19aren aurkako neurriak betetzen direla kontrolatzen ari...
2021-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/202170/facebookek-segurtasun-neurri-berriak-jarri-ditu-martxan-afganistanen-dituen-erabiltzaileak-babesteko.htm
Mundua
Facebookek segurtasun neurri berriak jarri ditu martxan, Afganistanen dituen erabiltzaileak babesteko
Sare sozialak aldi baterako ezabatu du Afganistango erabiltzaileen lagunen zerrenda ikusteko aukera, «jendea erasoetatik babesten laguntzeko». «Klik bakarreko tresna» ere jarri dute abian, herrialdean daudenek beren kontuak «azkar blokeatzeko». Instagramen ere hartu dituzte zenbait neurri.
Facebookek segurtasun neurri berriak jarri ditu martxan, Afganistanen dituen erabiltzaileak babesteko. Sare sozialak aldi baterako ezabatu du Afganistango erabiltzaileen lagunen zerrenda ikusteko aukera, «jendea erasoetatik babesten laguntzeko». «Klik bakarreko tresna» ere jarri dute abian, herrialdean daudenek beren k...
Nathaniel Gleicher Facebookeko segurtasun politikako buruak Twitterren zabaldu duenez, Facebookek segurtasun neurri berriak jarri ditu martxan, Afganistanen dituen erabiltzaileak babesten laguntzeko. «Gure taldeak lanean aritu dira eguneko hogeita lau orduetan, jendea seguru mantentzen laguntzeko», adierazi du txio bat...
2021-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/202171/espainiako-eraikuntza-enpresa-nagusiak-zigortu-dituzte-errepideen-kontratuak-banatzeagatik.htm
Ekonomia
Espainiako eraikuntza enpresa nagusiak zigortu dituzte, errepideen kontratuak banatzeagatik
CNMCren arabera, 2014 eta 2018 artean kartel gisa funtzionatu zuten eta bideen kontserbatze kontratuen %70 eskuratu zituzten. «Kafea hartzeko bileretan» zehazten zituzten irizpideak.
Espainiako eraikuntza enpresa nagusiak zigortu dituzte, errepideen kontratuak banatzeagatik. CNMCren arabera, 2014 eta 2018 artean kartel gisa funtzionatu zuten eta bideen kontserbatze kontratuen %70 eskuratu zituzten. «Kafea hartzeko bileretan» zehazten zituzten irizpideak.
Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak 61,28 milioi euroko isuna jarri die hamabi enpresari, errepideen kontserbatze eta ustiatze zerbitzuen lizitazioetan kartel bat osatzeagatik. Isuna jaso dutenen artean daude Espainiako sei eraikuntza enpresarik handienen filialak, errepideen sektorean aritzen direnak...
2021-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/202172/eskasiatik-eskaintzara.htm
Ekonomia
Eskasiatik eskaintzara
Euskal Herriko lurralderik txikienean, biztanleriaren desagertzea arazo geroz eta kezkagarriagoa da. Zuberoa enklabe lurraldea da, eta lana eskaintzeko gaitasunak izan arren, biztanleriaren kopurua apalduz doa urtez urte. Egoera hobetze aldera, hainbat elkarte sortu dira azken urteetan, enpresen sorrera bultzatzeko asm...
Eskasiatik eskaintzara. Euskal Herriko lurralderik txikienean, biztanleriaren desagertzea arazo geroz eta kezkagarriagoa da. Zuberoa enklabe lurraldea da, eta lana eskaintzeko gaitasunak izan arren, biztanleriaren kopurua apalduz doa urtez urte. Egoera hobetze aldera, hainbat elkarte sortu dira azken urteetan, enpresen...
Zuberoak, 1999ko biztanle kontaketaren arabera, 15.484 biztanle zituen. 2019aren urtarrilaren 1ean, berriz, 12.716 zenbatu zituzten. Beherakada horrek segitzen du, eta herrien arabera desberdintasunak izanik ere, emaitza orokorra argi da: Zuberoa despopulatzen ari da. Hala ere, aipatzekoa da Ipar Euskal Herriko lurrald...
2021-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/202173/mendekotasunaren-itxaron-zerrendetan-zeuden-1424-herritar-hil-dira-aurten.htm
Gizartea
Mendekotasunaren itxaron zerrendetan zeuden 1.424 herritar hil dira aurten
Egoera berean zeuden 2.720 lagun hil ziren iaz Hego Euskal Herrian.
Mendekotasunaren itxaron zerrendetan zeuden 1.424 herritar hil dira aurten. Egoera berean zeuden 2.720 lagun hil ziren iaz Hego Euskal Herrian.
Mendekotasunaren itxaron zerrendetan zeuden 1.424 herritar hil dira Hego Euskal Herrian urteko lehenengo zazpi hilabeteetan. Espainiako Eskubide Sozialen Ministerioak ostiral honetan argitaratu ditu azken datuak, baina ez ditu eman probintzia bakoitzeko datuak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.308 herritar hil dira itx...
2021-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/202174/zhang-yimou-txinatarraren-film-berriak-abiatuko-du-zinemaldia.htm
Kultura
Zhang Yimou txinatarraren film berriak abiatuko du Zinemaldia
Txinako Herri Errepublikako Iraultza Kulturalaren garaian lan esparru batetik ihes egiten duen gizon bati buruzkoa da Yi miao zhong filma, irailaren 17an Donostiako 69. Zinemaldiko Sail Ofiziala zabalduko duena.
Zhang Yimou txinatarraren film berriak abiatuko du Zinemaldia. Txinako Herri Errepublikako Iraultza Kulturalaren garaian lan esparru batetik ihes egiten duen gizon bati buruzkoa da Yi miao zhong filma, irailaren 17an Donostiako 69. Zinemaldiko Sail Ofiziala zabalduko duena.
Irailaren 17a eta 25a bitarte egingo da Donostiako 69. Zinemaldia. Gaur goizean jakinarazi dituzte Sail Ofizialean lehiatzeko falta ziren hiru filmen izenburuak eta zuzendarien izenak: Zhang Yimou (Txina, 1951), Yi miao zhong / One Second ; Thierry de Peretti (Korsika, 1970), Enquête sur un scandale d’Etat / Undercover...
2021-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/202175/astebetean-18-handitu-da-ziuetako-arta-behar-duten-gaixo-kopurua.htm
Gizartea
Astebetean %18 handitu da ZIUetako arta behar duten gaixo kopurua
Duela astebete baino %46 positibo gutxiago atzeman dituzte: 756.
Astebetean %18 handitu da ZIUetako arta behar duten gaixo kopurua. Duela astebete baino %46 positibo gutxiago atzeman dituzte: 756.
Pixkanaka-pixkanaka baretzen ari da izurria. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak eman dituzten datuen arabera, beste 756 lagunek eman dute positibo COVID-19an. Beheranzko joera nabari da: duela astebete, abuztuaren 13an, 1.104 positiboren berri eman zuten; hau da, gaur baino %46 gehiago. Atzo egindako proben %1...
2021-8-24
https://www.berria.eus/albisteak/202178/perfektuak-ez-diren-marrazkiek-asko-komunika-dezakete.htm
Kultura
«Perfektuak ez diren marrazkiek asko komunika dezakete»
Lehenik ikus-entzunezko komunikazioan trebatu bazen ere, azkar konturatu zen bere adierazteko modua marrazkia zela. Hainbat liburu ilustratu ditu, eta, 2018an, bakarkako lehen lana argitaratu zuen, ‘Lohia’.
«Perfektuak ez diren marrazkiek asko komunika dezakete». Lehenik ikus-entzunezko komunikazioan trebatu bazen ere, azkar konturatu zen bere adierazteko modua marrazkia zela. Hainbat liburu ilustratu ditu, eta, 2018an, bakarkako lehen lana argitaratu zuen, ‘Lohia’.
Irudia komunikatzeko tresna bat da Maite Mutuberriarentzat (Eltzaburu, Nafarroa, 1985), eta haren obrari aplika dakioke ideia hori, asko adierazten duten marrazkiak sortzen baititu. Literatura lanak ilustratzen ditu nagusiki; hala nola Iñigo Astizekin sortu zuen Joemak eta polasak (Elkar, 2019), iaz Haur eta Gazte Lite...
2021-8-22
https://www.berria.eus/albisteak/202179/behitegia-kinka-larrian.htm
Ekonomia
Behitegia, kinka larrian
Bizkaiko herririk handiena Bilboren eremua halako hiru da, eta 2.700 biztanle baino ez. Azken urteetan kopuru horri eutsi dio, baina udalak hiru traba handi ikusten ditu joera mantentzeko: hirigintza araudia, uraren kudeaketa eta garraio publikoa. Eta, noski, horrek jardun ekonomikoari eragiten dio, bereziki abeltzaint...
Behitegia, kinka larrian. Bizkaiko herririk handiena Bilboren eremua halako hiru da, eta 2.700 biztanle baino ez. Azken urteetan kopuru horri eutsi dio, baina udalak hiru traba handi ikusten ditu joera mantentzeko: hirigintza araudia, uraren kudeaketa eta garraio publikoa. Eta, noski, horrek jardun ekonomikoari eragite...
Datu gutxi batzuk ematea nahikoa da Karrantzaren berezitasunak ulertzeko: Bizkaiko udalerri handiena Bilboren eremua halako hiru da; 47 auzotan banaturiko 2.745 biztanle ditu, eta lau behi baino gehiago daude pertsonako. Bizkaiko behitegien %70 bertan daude, eta esnegintza da jarduera ekonomiko nagusia. Hala ere, popul...
2021-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/202180/mercedeseko-langileak-astelehenean-itzuliko-dira-erregulazioaren-mehatxupean.htm
Ekonomia
Mercedeseko langileak astelehenean itzuliko dira, erregulazioaren mehatxupean
Sindikatuek diote "astebeterako lana" dagoela, erdieroleen eskasia dela eta.
Mercedeseko langileak astelehenean itzuliko dira, erregulazioaren mehatxupean. Sindikatuek diote "astebeterako lana" dagoela, erdieroleen eskasia dela eta.
Uztailaren 29tik derrigorrezko oporretan daude Gasteizko Mercedes lantegiko 5.000 beharginak; astelehenean itzuliko dira lanera, baina luze gabe ekoizpenean berriro arazoak egon daitezkeela jakinda. "Bakarrik astebeterako dago bermatua lan karga", esan dute sindikatuen iturriek, zuzendaritzak horrela helarazi dielako. ...
2021-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/202181/laneko-heriotzak-erakunde-publikoen-erantzukizuna-ere-badirela-salatu-dute-sindikatuek.htm
Ekonomia
Laneko heriotzak erakunde publikoen erantzukizuna ere badirela salatu dute sindikatuek
Lan istripuen eta lan heriotzen aurkako elkarretaratzea egin du gaur gehiengo sindikalak Donostian.
Laneko heriotzak erakunde publikoen erantzukizuna ere badirela salatu dute sindikatuek. Lan istripuen eta lan heriotzen aurkako elkarretaratzea egin du gaur gehiengo sindikalak Donostian.
Berrogei pertsona inguru bildu dira gaur Donostian, Jaurlaritzaren eraikinaren aurrean, lan istripuen eta lan heriotzen aurkako elkarretaratzean. Gehiengo sindikalak deitutako protesta horretan, hainbat lagunek egin dute langileen eskubideen alde; besteak beste, Gema Pousa LABeko bozeramaileak eta Maia Beitia ELAko boz...
2021-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/202182/kilian-jornet-amildegiaren-ertzean-korrika.htm
Kirola
Kilian Jornet, amildegiaren ertzean korrika
Erabiltzaileak ikaratu eta txunditu dituen ia minutu bateko bideo bat partekatu du korrikalari kataluniarrak Twitterren. Aholku bat ere eman die bere jarraitzaileei: «Aire zabalean korrika egiteko aholku nagusia ez erortzea da».
Kilian Jornet, amildegiaren ertzean korrika. Erabiltzaileak ikaratu eta txunditu dituen ia minutu bateko bideo bat partekatu du korrikalari kataluniarrak Twitterren. Aholku bat ere eman die bere jarraitzaileei: «Aire zabalean korrika egiteko aholku nagusia ez erortzea da».
«Ba al duzu bide gogokoenik?», galdetu du Kilian Jornet atleta kataluniarrak Twitterren, eta erabiltzaileak ikaratu eta txunditu dituen ia minutu bateko bideo bat partekatu du: ibiltzea ezinezkoa dirudien harrizko bidexka estu batetik ari da korrika, amildegiaren ertzean. Aholku bat ere partekatu du bere jarraitzaileek...
2021-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/202183/bilboko-konpartsen-eskaintza-urriagoa-udalaren-debekuengatik.htm
Bizigiro
Bilboko Konpartsen eskaintza urriagoa, udalaren debekuengatik
Udalak debekatutako ekitaldiak ez dituzte egingo konpartsek, baina Bilboko Irrian hainbat ekintza izango dira hilaren 25etik 29ra bitartean Udalaren jarrera kritikatu dute; «erabaki politikoa» izan dela uste dute
Bilboko Konpartsen eskaintza urriagoa, udalaren debekuengatik. Udalak debekatutako ekitaldiak ez dituzte egingo konpartsek, baina Bilboko Irrian hainbat ekintza izango dira hilaren 25etik 29ra bitartean Udalaren jarrera kritikatu dute; «erabaki politikoa» izan dela uste dute
Bilboko Irriak ezin izango du barre algararik egin. Bilboko Irria egitasmo kulturala antolatzeko asmoa zeukaten konpartsek, baina udalaren debekuen ondorioz egitaraua murriztu behar izan dute. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak herenegun adierazi zuen konpartsek antolatutako ekintza gehienak ez zituela baimenduko, Aste ...
2021-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/202184/groenlandiako-izotz-geruzako-lekurik-gorenean-euria-erregistratu-dute-aurrenekoz.htm
Gizartea
Groenlandiako izotz geruzako lekurik gorenean euria erregistratu dute aurrenekoz
Toki horretan, tenperaturak nabarmen egoten dira 0 gradutik behera. Abuztuaren 14aren bueltan, eta hiru egunez, ezohiko tenperaturak neurtu zituzten Groenlandian; urteko sasoi honetan ohikoak direnak baino 18 gradu beroagoak zenbait tokitan.
Groenlandiako izotz geruzako lekurik gorenean euria erregistratu dute aurrenekoz. Toki horretan, tenperaturak nabarmen egoten dira 0 gradutik behera. Abuztuaren 14aren bueltan, eta hiru egunez, ezohiko tenperaturak neurtu zituzten Groenlandian; urteko sasoi honetan ohikoak direnak baino 18 gradu beroagoak zenbait tokit...
Ezohiko fenomeno bat gertatu da Groenlandian. Izan ere, uhartearen %80 inguru estaltzen duen izotz geruza erraldoiaren tokirik gorenean, 3.216 metrora, euria erregistratu dute aurreneko aldiz. Normalean, tenperaturak 0 azpitik beherakoak izaten dira han, nabarmen; horrenbestez, prezipitazio horiek klima larrialdiaren a...
2021-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/202185/herrialdea-berreraikitzeko-laguntza-eskatu-diote-talibanek-nazioarteari.htm
Mundua
Herrialdea berreraikitzeko laguntza eskatu diote talibanek nazioarteari
Aireporturako sarbideak itxi dituzte miliziek. Gobernu berria irailetik aurrera jakinaraziko dute.
Herrialdea berreraikitzeko laguntza eskatu diote talibanek nazioarteari. Aireporturako sarbideak itxi dituzte miliziek. Gobernu berria irailetik aurrera jakinaraziko dute.
Oraindik ez dago argi zer-nolakoa izango den Afganistango Gobernu berria, ez nork osatuko duen ere. Ostegunean zabaldutako informazioaren arabera, baliteke ministro kontseilu batek zuzentzea herrialdea, Haibatullah Akhundzadaren gidaritzapean. Talibanen buruzagiak presidente batek baino eskumen gehiago izango lituzke k...
2021-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/202186/storerrek-irabazi-du-vueltako-lehen-mendiko-etapa.htm
Kirola
Storerrek irabazi du Vueltako lehen mendiko etapa
Australiarrak indarra eta adimena uztartu ditu ihesaldian gailentzeko. Valverde erretiratu egin da, erori egin da eta. Roglicek ozta-ozta eutsi dio lidergoari.
Storerrek irabazi du Vueltako lehen mendiko etapa. Australiarrak indarra eta adimena uztartu ditu ihesaldian gailentzeko. Valverde erretiratu egin da, erori egin da eta. Roglicek ozta-ozta eutsi dio lidergoari.
Erasoa noiz jo jakitea, eta ahaleginari eusteko gaitasuna izatea dira etapa bat irabazteko oinarrizko osagaiak. Biak lapikoan sartu ditu gaur Michael Storerrek (DSM), eta emaitza asegarria lortu: bere egin du Espainiako Vueltako lehen etapa menditsua. DSM taldeak eguneko ihesaldian sartu duen bost ziklistetako bat izan...